81 - 2008 otsaila

20
danbolin 2008/2 81. alea EAE-ANV izenarekin ez bada ere, lanean segituko dugu udaletxean”

description

deskribapena

Transcript of 81 - 2008 otsaila

Page 1: 81 - 2008 otsaila

danbolin2008/2 81. alea

E A E - A N Vi z e n a r e k i n e z b a d a e r e ,

l a n e a n s e g i t u k o d u g u

u d a l e t x e a n ”

Page 2: 81 - 2008 otsaila
Page 3: 81 - 2008 otsaila

A T A R I K O A . Otsailaren 20an bete dira bost urte Euskaldu-non Egunkaria itxi zigutela. Egutegia tinta beltzez estaltzeko eguna euskaltzale-ontzat, zer esanik ez, prentsa egunero euskaraz irakurtzeko ohitura eta grinahartu dugunontzat. 1990.ean sortu zen, baina horretarako bidezidor eta estratamalkartsuak gainditu behar izan zituen: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sail jeltzaleaaurrez aurre izan zuen; Ezker Abertzaleko buruzagi-sektore batek ez zuen begionez ikusi Egunkariaren sorrera, Egini itzala egingo ote zion beldur edo; Ikasto-len Elkarteko zuzendaritzatik ere errezeloz hartu zuten jaiotza hori. Pentsa, han-dik urte batzuetara Gasteizko legebiltzarrean Egunkariaren defentsan altxatu zenlehen ahots ofiziala, ba al dakizue zein alderditakoa zen? PSE-EEkoa, lagunok.Hamaika ikusteko…!Gure eguneroko kazeta xumea finkatze-bidean ari zela, hara non gure auzo-hiz-kuntzetako batean zumar (ulmus) ustelduaren kiratsa darion gizatxar batekeman zuen ordena: Egunkariaren eraikinean giltzarrapoa ezarri eta hainbat eus-kaltzale fin atxilotuta ekarri!Bost urte pasa direnean hamabi pertsona auzibidean daude eta ehunka urte etamilaka txanponen mehatxupean.Bosgarren urteurrenean, kolore guztietako jendeak babesa eskaini zien auzipe-tuei, tartean Egunkariaren jaiotzan hain uzkur ibili zirenak ere bai. Bejondeiela,nik uste hori biziko eskertuko dutela auzipetuek. Esan beharrik ez dago hamabi-koak ordezkatzen duen ekimenaren meritua dela herri honetan horrelako zerbaitlortzea.Hilaren hogeiko Martin Ugalde Parkeko elkarretaratzean Andoni Egañarekin ba-tera kantatu genituen bertsoen ildotik ozen esan nahi dugu hamabi horien zakuberekoak izan nahi dugula, hainbat eta hainbat herritarrek.Epaileak berriz, ETAren zaku berean sartu nahi ditu/gaitu. Horrelakorik! Juxtu,kontrakoa pentsatzeko motiboak daudenean; alegia: borroka armatuak kalte egi-ten diola Egunkariari, eta, oro har, euskalgintzari.Gutxitan bezala, jaikialdi bereziak izan ziren orain dela bost urte, bata bestearenatzetik, bereziak, bestelakoak… bai moldez eta baita kolorez ere.Euskal prentsa jarri zuten jopuntuan, eta hala ere, jendea jaiki eta egunkari b e-rr ia sortu zen di-da batean. Egun hauetan mezu gazi-gozoak jaso ditugu. Auzi-petuak ere animoak emanez ari zaizkigu, Euskalgintzak inoiz egin duen jauzirikinportanteena egin omen zuen duela bost urte. Bestela ez ote zen posible jauzihori? Ez ote prezio garestia?Bakoitzak erantzun beza.Euskaldunon Egunkariaren lehen hilabeteetan Zestoan dozena-erdi bat ale, askogehiago ez , banatzen ziren kioskoan. Ordutik jauzi dezentea egin da, hori egiada, gaur egun 35 ale inguru saltzen dira egunero. Euskaldunon Egunkariak berehartan lortuko ote zukeen kopuru horretara iristea? Kopuru hori bat ote datorgure herriko egoera soziolinguistikoarekin? Kopuru hori bat ote dator Euskalgin-tzak eta Egunkariak herrian jasotzen duen babesarekin? Oro har, Zestoan zerhizkuntzatan irakurtzen dugu eguneroko prentsa?Dena dela, jarrai dezagun gure irakurle kopurua handitzen, kanpoko astindubortitzen beharrik gabe, horiek larregi izango ditugula iragartzen badigute ere.Pasa den asteburuko ekintzak izan bitez horretarako legamia. Euskarazko prentsaeta euskarazko egunkaria derrigorrezkoak ditugu gure hizkuntzaren normali-zazio bidean aurrera egiteko.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

d a n b o l i n E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Manuel Arreg i

34 6 9 12 15 16 18 I N K E S T A E N B I D O A K

E A E - A N V

U D A L E K O B E R R I A K

A G E N D A

J A R D U N I A N

U Z T A P I D E I I

D A N B O L I N Z U L O

A S T E A R T E I Ñ A U T I

diruz lagundutakoa

Page 4: 81 - 2008 otsaila

enb idoa I . EZ DAUKAGU ARRAZOIRIK

Zaila da, benetan, Euskal Herrian euskaldunaizatea, eta euskaldunen artean gero eta gares-tiagoa da ezker abertzalekoa izatea. Batetik,

autobus gidaria naizen aldetik, ohikoa gertatzen zait “no-ra zoaz?” galdetu eta “no te entiendo!” bortitz bat entzunbehar izatea, nire aldetik betiko erantzun defentsiboa:“pues le he preguntado en el idioma del país”.Delako bidaiaria marmar batean eserlekuaren bila ezkuta-tuko da, eta, agian, Donostiara iritsitakoan, Euskotrenekoarreta bulegora joan eta jarrera “intoleranteagatik” salake-ta jarriko du gidariaren aurka. Beste behin, bidaiari bateknaturaltasun osoz Euskadi Irratia kentzeko eskatu zidan,ez zuela piperrik ulertzen eta. Esan niona nonbait gaizkihartu eta hark ere salaketa jarri zidan Donostiako Eusko-treneko bezeroen arretarako bulegoan. Geure herrian etageure hizkuntzan, eta hala ere arrotz. Eta txoferrak, pe-tral hutsak!Ezker abertzalekoa izateari dagokionez, nahiz ez dudanjaungoiko ahalguztidunetan eta, are gutxiago, Ratzingereta Rouco Varelaren elizaren doktrinetan sinesten, behinbaino gehiagotan kontraesan etikoak izan ditudala aitortubehar dut. Loiolako elkarrizketak haustean kontraesanpolitikoak izan ditudan bezala, Errota Zaharko semeakkartzelan 20 urte daramatzalarik, patxara ederrean eskia-tzera edo sagardotegira joateak ere ganbara astindu ohidit. Baina, kontraesanak kontraesan, ezker abertzalekoaizaten jarraitzea beste erremediorik ez dut.

Izan ere, Madrileko epaile baten sina-dura merke batek 200 mila euskaldu-nen eskubide zibil eta politikoak lur-pera ditzake, eta, kantitateak inberti-tuz, Madrildik 500 polizia etortzendira gaueko ordu txikitan 13 abertza-le desarmatu atxilotzera. Sinadura ba-kar batek auzolanean sortutako egun-kari eta kultur ekimenak itxi ditzake;ehunka euskal herritar kartzela ditza-ke, inolako froga eta bermerik gabe.Jakin gabe ETAkoa izan zaitezke, si-nadura horrentzako dena baita ETA;jaungoiko ahalguztidunaren gisan,denean baitago ETA.Gauzak horrela, inoiz kartzelaratuakizango ez diren Atutxa eta enparauekGURE ERAKUNDEEN ALDE diote. Aze erakundeak dituguna euskaldunok,Madrilgo epaile txorimalo batek eus-

kaldunon borondatea hanka artetik pasatu eta erasoa egi-teko gaitasuna eta indarra badu.Ba, halaxe, kontraesanetan murgilduta jarraituko dut, bai-na ezker abertzalekoa izaten jarraitzea beste erremediorikez didate uzten. Batek esan lez, estatu harro eta totalita-rio bati aurre egitea erokeria da, baina erokeria handiagoada aurre ez egitea. Gutxi garelako ez daukagu arrazoirik;Xenpelarrek esana, aixkiria.

Erdi beteta,nahiko optimis-ta naiz bainabatzuetan babeste era baterasuertatzen dabaina... gehie-netan gustatzenzait erdi betetaikustea.

Mario Agirrezabalaga

35 urte

Segun eta zeegun izaten dahori, aste hasie-ran normaleanhutsa ikusten dabaina gero ba be-tetzen joaten da.

Inaxio Aizpurua

25 urte

N o l a i k u s t e n d u z ub o t i l a , e r d i b e t e t ae d o e r d i h u t s a ?

M ikel arreg i

Page 5: 81 - 2008 otsaila

AZKALOSTEAda, eta jada badakit zer egingo dudan. Inkontzienteki, nire berokia hartu eta etxeko malda ne-ketsua igoko dut helmugara iritsi arte, hots, tabernara. Seguruenik, istant honetan, Zestoakogazte asko eta asko egoera berean egongo dira. Euren platerka jan, telebista apurtxo bat ikusi,eta, lanera edo ikastera joan aurretik, tabernara zuzenduko dira hipnotizaturiko gizaseme ba-tzuen gisara. Batzuk etxeko sofa aukeratuko dute Karlos Argiñanoren programa buru belarri ja-rraitzeko, baina beste askok nahiagoko dute kafe bat konpainia onarekin hartu.Pentsatzen jarri eta, asko eta asko konturatu ez diren legez, ni ondorio batetara iritsi naiz. Zes-toan bazkalorduak, afalorduak… dauden bezalaxe, gure errutinaren barnean kafe-orduak erebaditugu. Askok eta askok esan dezakete txorakeria bat dela edo zerbait zentzugabea, bainakafe-orduak leku garrantzitsua betetzen du Zestoako gazteongan; leku garrantzitsua eta saihes-tezina, alegia.Ez du axola taberna bat edo beste aukeratzea; ez du axola konpainiak, ezta eguraldiak ere.Kontua da bertara iritsi, zure ebakitxoa eskatu, eta zu bezalako hainbat eta hainbat topa ditza-kezula. Bat, egunkaria irakurtzen; bestea, beste norbaitekin kontu kontari… Azkenean, taber-nan bizia eraikitzen dugu, eta parada aparta da errutinak lotzen gaituen kateetatik askatu etabesteekin zure esperientziak konpartitzeko. Barre-algarak tartekatu, etorkizunari buruzko au-rreiritziak azaldu, herriko txutxu-mutxuak komentatu... Luzea da taberna batean egin daitezke-en ekintzen zerrenda. Azkenean, Zestoako gazteongan lotura emozional handia sortzen da. Elkarrekin gero eta harre-man estuagoa eraikitzen dugu, ohartzen ez bagara ere. Denborarekin ohartzen gara ez zaigulaaxola gure koadrilakoak kafea hartzera ez irtetea, badakigulako beste edozeinekin egon gintez-keela. Zestoan, kafe batek duena baino indar handiagoa du, eta begiak ireki beharko genituzke horrenaurrean. Zestoa berezia da guk egiten dugulako berezi, eta horrela jarraitu beharko genuke, pri-bilegiatuak baikara hein handi batean.

Momentuhonetan ez batez bestea, erdierdian. Ez nagoez momentu osotxarrean ez osoonean... erdi er-dian...

Gemma Bueno

24 urte

Botila? Ezdakit ba nolaesan, ni neu betiizan naiz opti-mista, ez? Betiondo pentsatze-koa baina, ge-ro... ze aspektu-tan?... bizimo-dua ere gogorrada eta... nik betierdi beteta.

Unai Lizaso

33 urte

5Ahalegin-

tzen naiz erdibetea ikustennoski, beti ez dahala izaten bai-na, saiatzennaiz, bilatzendut horretara ai-legatzea.

Rosa Artola

54 urte

e nbidoa 2 . Jan i re d íaz

Ba, botilabetea ikusi nahinuke, itxarope-na ez da behinere galtzen etabai, erdi betea,bere zailtasuneta hustutasunguztiekin bai-no...eta Itoizhustu egin be-har dela!!!

Maider Ibarguren

31 urte BUSADIO BEREZIEK EGITEN GAITUZTE BEREZI

Page 6: 81 - 2008 otsaila

zedura; biak paralelo doaz. Garzonekpenaletik jo du eta alderdiaren jar-duerak eten ditu, hauteskundeetaraez aurkeztu ahal izateko. Ilegaliza-tzeko denborarik ez zeukaten eta or-duan suspentsioaren bideari heldudiote. Hor PSOEren jokaldia ikustenda garbi. Zapaterok borroka ‘antite-rrorista’ deiturikoarekin garaipen ba-tzuk eskuratu nahi ditu eta PPren-gandik daukan presioari aurre egineta iniziatiba markatu.

Europan Estrasburgoko Giza Es-kubideen Auzitegian eman denerantzunak badu eraginik?Beno, ebazpena 2008ko amaieranemango dela uste dugu. Eta ez daki-gu zenbateraino eragingo duen Euro-pako jurisprudentziak estatu mailan.Baina positiboa da HB, EH eta Bata-sunaren legez kanporatzearen kon-trako helegiteak tramitera onartzea.Behin betiko erabakia hartu gabeegon arren, lautik hiru onartuak iza-ten dira. Horrek estatu espainiarrakdaraman legez kanporatzeen estrate-gia hankaz gora jarriko luke. Orain,

E A E - A N V i z e n a r e k i n e z b a d a e r e ,

l a n e a n s e g i t u k o d u g u u d a l e t x

ESTOAN EZKER ABERTZALEAK

HB ETA EHREN ESKUTIK IZAN DITU ALKATETZAK.HORIEK ILEGALIZATU EGIN ZITUZTEN 2003AN.ORAIN BADIRUDI EAE-ANV ALDERDI HISTORIKOARI

HELDU ZAIOLA TXANDA.

Espero al zenuten EAE-ANVren suspentsioaematea, eta zer esan nahi du horrek zehazki?Zoritxarrez espero genuen, hauteskundetan aurkeztuginenean ere gobernu espainiarrak garbi adierazizuen, batzuk legalizatu, besteak ez…hortik zer joka-bide etorriko zen denok pentsatzen genuen. Agianhain azkar ez, baina bai…

Zer eragin dauka praktikan? Suspentsioa edo etena hiru urterako eman dute.Udaletxe mailan hautetsiek jarraitzeko aukera dau-kate eta ‘berdin’ egin dezakete lan. Baina EAE-ANVsiglen azpian ez, horrek esan nahi duen guztiarekin.Eta aurrerantzean EAE-ANV bezala inork ezingo duaurkeztu hauteskundeetara. EAE-ANV izenarekin ezbada ere, lanean segituko dugu udaletxean.

Eta jardueren etenaren ondoren, EAE-ANV ile-galizatuko balute berdin jarraituko zenukete?Zein da desberdintasuna?Batetik dago Auzitegi Nazionalak eta Garzon epaile-ak hartutako erabakia eta bestetik dago AlderdienLegearen ondorioz Auzitegi Gorenak daraman pro-

Z

ZESTOAN IA DENA GELDITU ZEN EZKER ABERTZALEAK DEITUTAKO GREBA OROKORRARI ERANTZUNEZ.

Page 7: 81 - 2008 otsaila

7

badakigu estatu espainiarrak direnak eta bi egingodituela horrela gerta ez dadin.

Zestoan alkatetza izanda, nola eragiten dizuezuei pertsonalki eta zestoarrei orokorrean?Guk orain arte bezala jarraituko dugu lanean. Garbigeratu da jardueren eteteak alderdiari eragiten diolaeta ez gaituztela kargugabetuko, eta momentuz gau-denok lehen egiten genuen lan berdina egiten jarrai-tuko dugula. Eta orain baino moral handiagoarekingainera, espainiar txoro hauek pixka bat gerarazteko.Herritarrei esan nahi diegu lasai egoteko denok eregogoa daukagula-eta lana egiteko.

Erantzuna esperotakoa izan al da, zer babesespero duzue gainerako alderdiengandik, he-rritarrengandik?Alderdiengandik oso motza. Herritarrengandik berrizoso jarrera ona, kezkatu egin dira, askok deitu egindigute, ‘Eta orain zuek zer? Nola zaudete?’ galderakeginez…txapela kentzekoa. Beste alderdiak ez dirapertsonalki behintzat batere interesatu.Greba eguna adibide hartuta, jendeak erantzun onaeman zuela ikusi zen. Aurreko egunetan dendazdenda ibili ginen informatzen eta denak ere aurpegiona jarri ziguten, kezkatu egin ziren, ikusten dutehor bost hautetsi daudela eta edozein alderditakoaizanda ere, babesa eman behar zaiela, azken aldikobidegabekeria egoera marra gorrira iritsi dela eta ba-

besa eman beharra dagoela ikusi da.Bestetik mozioa aurkeztu genuenean EAk babesa emanzion, eta PNVk, berriz, ez. Ez zen agertu ere egin etahorrek asko esaten du.

Azken atxiloketak ikusita, mobilizazioen debe-kuak, legez kanporatzeak, epaiketa piloa…soka lu-zea dela eta ez duela bukaerarik dirudi…zer haus-narketa egiten duzue aurrera begira?Beti edukitzen dugu zakuan gordeta itxaropena, herriandagoen mugimendu eta indarra ikusita. Egia da egurraeman eta eman ari zaizkigula eta jendearen artean naba-ritzen dela kezka eta nekea, orain epaiketa hau, gerobestea. Eguneroko lanean eragina du, baina bestetik bi-de onetik goazela ikusten da eta horrela jarraitu beharkodugu, nahiz eta min handia egiten ari zaizkigun.Eta soka luzea da bai, Askatasunako kideak epaituko di-tuzte apirilean, Udalbiltza ondoren, Egunkariagero…Azken batean ETArekin eta kale borrokarekin ze-rikusia duten atxiloketak 40 izan dira su etenaz geroztik,eta eragile sozial eta politikoak, berriz, 110 inguru. Horgarbi ikusten da zein den Estatuaren eta auzitegien

e n a r e k i n e z b a d a e r e ,

u g u u d a l e t x e a n ”

···

EAE-ANVREN JARDUERAK ETEN IZANA OSO LARRITZAT JO DU ZESTOAKOUDALBATZARRAK. EZKER ABERTZALEKO ZINEGOTZIEK AURKEZTUTAKO MOZIOA ONARTUZUTEN, EAREN BABESAREKIN. EAJKOAK EZ ZIREN AGERTU.

BELAUNALDIZ BELAUNALDI EZKER ABERTZALEKO HAUTETSIIZAN DIRENEK BEREN BABESA EMAN DIOTE EAE-ANVRI.

Page 8: 81 - 2008 otsaila

2006an, ETAk su etenairagartzean, itxaropenizpi bat zabaldu zen(beste bat). Urtebete on-doren lehengo tunel bel-tzean berriro sarturikaurkitzen gara, ETAksu-etena bertan beherauztea erabakita, euskal-dun guztion itxaropeneta nahiari muzin eginondoren. Orain atxilo-keta, ilegalizazio etagainontzeko guztiak da-toz.EAJ-PNVk argi ta garbidauka hori ez dela bidea(ilegalizazioarena), hor-tik ezer honik ez dator-kigula. Guztiz erabakipolitikoa da eta ez dabidezkoa herri honenzati bat ordezkatzenduen alderdia ilegaliza-tzea. Herri honek hitzegin behar du, polítikaegin behar du eta ho-rretarako denon beha-rra dago. Ondorioz guhauteskunde kutsua du-ten ilegalizazio horienAURKA gaude.Baina hau esanda ezinditugu “PNV iruzurra

egiten ari da”, “PSOE ren morroi gera” eta abar bezalako aspal-diko leloak onartu. Ezin da errua beti besteen bizkarrera botaeta gainera gero laguntza eske etorri. Ondo dago galdetzea “PN-Vek zer egin behar du hau ekideteko”. Baina Ezker Abertzaleaezin da isilik egon eta ETAk (su eten garaian) bi ekuatoriarerahiltzen dituenean, herrian 2 ku-txazain erretzen direnean, egunajoan eguna etorri kale erasoak dau-denean edo hainbat zinegotzi biz-karzainekin dabiltzanean “gatazka-ren ondorioa da” esan. Ilegalizazio-ez gain giza eskubideen urraketa nabarmenak daude eta ezkerabertzaleak ez du ezer esaten. Herri honetan zerbait egin nahi bada, gure ustez funtzeskoenahori da, GIZA ESKUBIDEAK errespetatzea, lehenbizi oinarrizko-enak (bizitza eskubidea) eta gero gainontzekoak. Gure lana horiizango da, errespetu horretatik akordio zabal bat lortu, guztionartean, herri borondatea errespetatuko duena eta herri honetanhainbat urtetan dugun egoera lotsagarri honi irteera ematea.

Zestoako EAJ-PNV

nahia. Bide politikoak oztopatu eta hordabilen jendea atxilotu eta espetxeratu,gero eta jende gutxiago utziz, indarrakahulduz diskurtsoa sinpleago izan da-din eta azkenean ‘hau daukazue etahau onartu behar duzue’ esateko. Ikusibesterik ez dago azken atxiloketak ere;Batasunako gehientsuenak espetxeandaude eta etorriko direnak! Ikusita eskubide zibil eta politikoaklurperatuta daudela marko honetan,marko hau agortuta dagoela ikusten daeta ez dituela inondik inora bermatzenpertsonen eskubideak. Ez dira gai bestemarko bat planteatzeko non eskubideguztiak bermatuta dauden eta proiektupolitiko guztiak gauzatu daitezkeen.Hor dago benetan koldarkeria eta al-derdien interesa. Bidegurutze bateangaude, euskaldun guztion eskubideakonartuko dituen marko bat onartu edogatazka beste 20-30 urtez luzatuko lu-keen iruzur politiko bat onartu eureninteres propioak lehenetsiz. Nahiz eta egoera beltza izan, denokere barneratuta daukagu negoziazioaezinbestekoa dela edozein gatazkariaurre egiteko. Duela gutxi hautsi zenLoiolan prozesua, baina aurreko nego-ziazio prozesuetatik gaur arte egindakoibilbideak balio du hurrengorako, etahurrengo negoziazio batek egon behar-ko du. Ez da abiapuntua zero izango,kontzeptu batzuk argi geratu direlakomahai gainean, lurraldetasuna adibi-dez. Euskal herritarren gehiengo zabalbat erabakitzeko eskubidearen alde da-goenez, lehenago edo beranduago ga-tazka hau eskubide horiek aitortzetikkonponduko da.

Hala eta guztiz ere, hauteskundee-tan egongo zaretela diozue, nolaegingo duzue? Zein izango daemango duzuen mezua?Guk esan genuen hor egongo ginela etahor egongo gara. Nola? Ba, abstentzioaktiboaren bidez. Batetik, Estatuak har-tu duen bide errepresiboaren aurreanherri gisa planto egiteko garaia dela us-te dugu, salbuespen egoerari aurre egi-teko. Eta bestetik aldaketaren garaiangauden honetan konponbiderako irten-bide gisa guk marko demokratikorakoproposamena aldarrikatzen dugu.

···ZE IN D A ZUEN IRITZIA EAE-ANVREN JARDUE-REN ETETEAREN AURREAN?Zestoako Eusko Alkartasunak, erakunde politi-koen ilegalizazio prozesuak bultzatzeko ekime-nen kontrako jarrera irmoa du. Prozesu hauekeragin zuzenak eta murriztaileak baitituzte es-

kubide eta askatasunetan,ideologia eta adierazpen as-katasunetan edota biltze etaherritarren parte hartze es-kubideetan hain zuzen ere.Eusko Alkartasunaren iritzizpertsona guztiek dute bizitzapolitiko, sozial eta kulturaleanaukera berdintasunean parte

hartzeko eskubidea, dituzten proiektuak bitar-teko politikoen bidez soilik defendatuz eta Eus-kal gizartearen gehiengoaren babes demokrati-koa lortu ezkero aurrera eramanez.Euskal Herriko hautetsi guztiek aukera izanbehar dute beren ordezkaritza politikoaren la-na askatasunez eta baldintza berdintasuneanegiteko. Horregatik, ilegalizazio prozesuezgain, hainbat eta hainbat hautetsik jasaten du-ten jazarpena eta heriotz mehatxua gogoraekarri nahi dugu, hauek ere herri borondatea-ren ordezkari izanik ezin bait dute beren lanaaskatasunez bete. Ideologi eta adierazpen aska-tasunaren aldeko aldarrikapen zintzoak nahieta nahi ez egoera guztiak hartu beharko lituz-ke kontuan.

Zestoako Eusko Alkartasuna osatzendugunok gure konpromezu politikoaren ardatzegiten dugu herritar guztien eskubideen de-fentsa eta herri aske baten oinarria parte har-tze politikorako eskubidea dela aldarrikatzendugu.

Zestoako Eusko Alkartasuna

Page 9: 81 - 2008 otsaila

9•R.5-Idiazpi Areako R.5.1 Eta R.5.2 Burutze

Zuzeneko Partzelen (Portalekoa EraikinaEta Aldamenekoa) Garapenerako Hitzarmen Ur-banistiko Aldatua Onartzeko Proposamena.Etxebizitzen sustatzailearen ordezkaritzak eta Udalak izan-dako hainbat elkarrizketen ondorioz, zenbait adostasunpuntu finkatu dira. Adostutako hainbat gai aurreko jabeare-kin sinatutako hitzarmenean jasotakoaren aldaketa suposa-tzen dute, baita Udalak bere garaian baimendutako erai-kuntza arloko proiektu teknikoaren alderdi batzuena ere. Hori horrela, Udal Batzarrak, EAE-ANV eta EA Udal talde-etako zazpi zinegotzien aldeko botoekin, eta EAJ-PNVUdal taldeko lau zinegotzien aurkako botoekin, proposatu-tako erabilpenarekin ados ez daudelako, hitzarmen urba-nistiko aldatua onartzea erabakitzen du honako klausulenarabera:LEHENA.- Construcciones Pagamuño, S.L.k konpromisoahartzen du Zestoako Udalari Portale kaleko Portalekoa etaaldameneko eraiki-nean 401’47 m2eraikitako azalera-ko (355 m2 erabil-garriak) lokalak ja-betzan emateko.Lokal hauetan ho-nako erabilerahauek garatuko di-ra: liburutegia, tu-rismo bulegoa, ba-lioanizdun gela etainteres publikokoantzekoak.BIGARRENA.-Kontuan izanda Udalak eta Lizaso sendiak hasiera bateansinatutako hitzarmenean Udalaren aldeko lokalen zesioakgutxienez 450 m2ko azalera erabilgarritan zenbatu zirelaeta hitzarmen honetan zesio hauek 401`47 m2 eraikitakoazalerakoak direla (355 m2 erabilgarriak), bi aldeek adostendute diferentzi hori konpentsatzea eman beharreko lokalhoriek egokitze obrak burutu ondoren ematea.HIRUGARRENA.- Zestoako Udalak konpromisoa hartzendu Arau Subsidiarioen Errebisiorako dokumentu urbanisti-koan ezarritako etxebizitzen kopurua gehitzeari dagokionxedapena barneratzeko. Horrela etxebizitzen kopurua 18tik20ra pasatzea adosten dute.

u d a l e k o b e r r i a k

•OSINBELTZ HARROBIAREN LEHENGORA-TZE PROIEKTUAREN LANKETA PROZE-

DURA NEGOZIATUAREN BIDEZ KONTRATATZE-KO ADMINISTRAZIO ETA ORRI TEKNIKOEN

PLEGUAK ONARTZEKO PROPOSAMENA.

Udal Batzarrak, aho bateko adostasunarekin, ho-nako erabaki hauek hartzen ditu:* Proiektuaren erredakzioa lehiaketan irabazlesuertatu zen “Herritik harrira – Harritik herrira”izeneko ideia edo planteamendua egin zuen lantal-deari gonbidapena luzatzea proposamena aurkezdezan.* Kontuan izanda kontratuaren prezioa gehienezere 315.473`60 eurotan finkatu dela, GipuzkoakoForu Aldundiaren dirulaguntza 199.837 eurotakoadela, Udal Batzarrak konpromisoa hartzen du be-har adina kreditu jarriko duela kontratutik sortuta-ko obligazio ekonomikoei aurre egiteko, aurrei-kuspen hauen arabera:* 2.007ko Udal Aurrekontua … 30.000`00 euro* 2.008ko Udal Aurrekontua … 127.736`80 euro* 2.009ko Udal Aurrekontua … 157.736`80 euro

•TORTURAREKIN AMAITZEA HELBURUA

DUEN EAE-ANV UDAL TALDEAREN

MOZIOA.Udal Batzarrak, EAE-ANV eta EAJ-PNV Udal tal-deetako bederatzi zinegotzien adostasunarekin etaEA Udal taldeko bi zinegotzien abstentzioarekin,bere horretan onartzen du torturarekin amaitzeahelburu duen EAE-ANV Udal taldearen mozioa.Hala ere zenbait zehaztapen egin nahi izan dizkio-te mozioari.EAJ/PNV Udal taldeak dio bai tortura ekintzak, baierailketak guztiz salagarriak direla eta ez dela be-giratu behar nork egin dituen eta beraien harriduraazaltzen dute giza eskubideen aurkako beste ekin-tza batzuen aurrean ANVk salaketa ontzat ematenez duelako.Bere aldetik EA Udal taldeak eskubide guztiak de-nontzat izan behar dutela eta mozioak agertzenduen ikuspegia partziala dela adierazten du.

Page 10: 81 - 2008 otsaila
Page 11: 81 - 2008 otsaila
Page 12: 81 - 2008 otsaila

Oktoberfest dirudi. Bavariar tankerako jantzia eta zerbeza eskuan (lastima,txikitxoa Oktoberfest-ekoa izateko, han txarro handiak usatzen dira-eta).Erreparatu gizonezkoei batez ere… Ezetz asmatu zeinek janzten duen norbe-rak egindako mozorroa eta zeinek bestek egindakoa… Virjiniak jarri gaitu er-

Virjinia Anguera: “SORGINEZ MOZORROTUTA GEUNDEN, DENA PINTATUTA, SUDURRA IPINTZEN,AZKAZALAK PEGATZEN… ETA URAK BOTA NITUEN, ETA DONOSTIARA JOAN BEHAR,ETA ETXERA JOAN, DENA MAKILLAJEA-ETA KENDU, ARROPA KENDU… HALA IRTENDU ALABAK… KARNABALERA”.

Badirudi azken urteotan indarra hartzen aridirela inauteriak Zestoan. Baina bada jendeaaspalditik mozorrotu ohi izan dena, ia-ia FrancoXaharraren garaietatik. Beste batzuentzat, berriz,nobedadea da mozorrotzea. Batzuk talde txikianibiltzen dira, beste batzuk soldadu tropa dirudite.Mundu bat dira inauteriak. Guk hiru koadrilaaukeratu ditugu, ia-ia iritzira, eta euren ohiturak,motibazioak ezagutu nahi izan ditugu. Hori biligara neskazaharkerian.

A s t e a r t ei ñ a u t iT estua: Fernando Arza l lus

E lkarr i zke ta : Jone Bergara e ta Joxeba Larrañaga

Page 13: 81 - 2008 otsaila

Olga Goya:

3[ZERTAZ MOZORROTU] PENTSATZEN ERE ONDO PASATZEN DUGU.ZENBAT BARRE! HASERRETU ERE BAI TARTEAN, E!

ne: “Badaude bat baino gehiago, eguna iris-ten denean disfraza eman, jantzi eta kitoegiten dutenak. Esaten du: «Eske ez dut bi-latzen, eta jo… ez naiz jantziko», eta ema-ten diozu jantzia eta jantzi egiten da. Bes-tela ez lirateke jantziko eta guk nahi dugu

denak janztea”. Ederra komeria!Goiz hasten omen dira prestaketa lanetan: “Ga-bonak pasa eta gero esaten degu: «Aurten zer?»Eta azkenean esaten degu: «Hau egingo degu».Juntatzen gera lau edo bost lagun eta hasten gera:«Hori ez, beste modu batean…», eta ideiak bota-tzen ditugu. Urte onena txarangarena izan zen,eta gero polita izan zen baita zirkoarena ere, ka-lea nola preparatu zen. Baina askotan jartzen datema bat eta jendeak ez du nahi, limitatu egitendu-eta”. Solasaldian zehar, pasadizo eder askoak kontatudizkigu Virjiniak: “Behin jantzi ginen pailazoz, de-na espontexarekin-eta eginda, eta zapatak zirenhandi-handiak eta sartu behar ziren gure zapati-lak barruan. Eta [batek] egin zuen preparatu etxe-an; bere zapatilak pailazo zapaten barruan sartu-ta, baina alderantziz [ezkerrekoa eskubian eta es-kubikoa ezkerrean]. Eta gau osoan: «Zer minadaukat hanke-tan»; eta guk:«Ba guk ez dau-kagu». Etxera jo-an zenean, goi-zeko seietan-edo, orduankonturatu zen:«Mekaguenlaletxe,zapatilak alde-rantziz jantzidizkit-eta»”.

Mojen historia mundiala da benetan, gure Benedikto txora-txo-ra eginda geratzeko modukoa. Sei moja –Kontzilio aurrekoak,jakina– beren toka eta guzti: Sor Petra, Sor Mikela, Sor Karmen,Sor Eba, Sor Maria Angeles eta Sor Olga. Zer ordenetakoak otedira? Auskalo. Eta Vatikanoko handikeriatan bizitakoak ez zire-nez, hartu beren patroiaren irudia –etxeko panpina, mozorrotu-ta, alajaina!– eta kalera limosna eske. Baita pagotxa ederra bilduere… Ez gero hogei duroko bakan batzuk, milaka batzuk baizik.Eta zer da-eta, afaritan edo gin-tonikatan gastatzeko kontzien-tzia-karga, eta Bernaberi eman omen zizkioten milaka pezetak.Horiek bai zerua merezi dutela! “Mojena urtetan pentsatuta ze-goen, eta ideia izan zuenak nahi zuen seizientos batean sartutaetortzea moja guztiak (badakizu, Sor Seiscientos, Sor Citroen etaguzti hori) baina kotxe txikia ez genuen lortu, eta kotxe gabe”.Gaia nola erabakitzen duten galdetu diogu Olgari: “Normaleanegiten dugu batzuk erabaki, eta beste batzuk jantzi bakarrik.Seiok egiten genuenean, ba, «Egingo al dugu?», eta lehenengogauza beti «Ez». «Ez» eta gero «Bai», eta «Zer egin daiteke?»eta… gauza orijinala bilatu nahian baina ez da erraza, eta koa-drila handia bazera, ba luzitu egiten du baina zaila da. Guk Pikapiedrarena urtetan pentsatuta geneukan baina jantzitabakarrik irtetekotan… Egin behar zen beste katxarro hori dena,eta lana zen hura egitea eta laga eta laga eta behin esan genuen:«Aurten irten egin behar dugu» eta horrelaxe”.

···

t e

1

Page 14: 81 - 2008 otsaila

Behin arabiarrez jantzi omen ziren, eta oso polita izanomen zen. Pirataz ere jantzi ziren. Aurten, berriz, er-lez: “Erlez mozorrotu ginenean, telak-eta erosi eta josi–amak edo ahal den bezala–, gero antenak erosi...” Etaerlez jantzita zebiltzala, La abeja Maya jarri omen zu-ten Uztapiden… En un país multicolor / nació una abejabajo el sol / y fue famosa en el lugar / por su alegría y subondad. / Y a la pequeña abeja la llamaron Maya, / la pe-queña y dulce abeja Maya. / Maya vuela sin cesar / a sumundo sin igual.Oso neska prestuak dirudite, gauzak garaiz egiten di-tuzten horietakoak, baina kontuz: “Lehenengo hastengara bi hilabete lehenago, edo denbora asko lehenago,ideiak botatzen baina azkeneko astera arte-edo ez du-gu erabakitzen”. Zazpi bat lagunek osatzen dute koadrila, denak nes-kak: “Neskak bakarrik, mutilak ez dira animatzen nor-malean. Beraien artean nahi izaten dute”. Zer daukatenZestoako inauteriek galdetu diegu, azkenik: “Ba, jen-dea ezagutu egiten da, eta herriko jendea dago, deneikasu eta denak ezagunak…”, barre egiten dute. Auska-lo zer esan nahi izan duten “denei kasu eta denak eza-gunak” barrez esaten dutenean. Argazkiak eskatu dizkiogunean, neska modernoak be-zala mailez bidali dizkigute. Oraingo gazteak digitalakdira, atera argazkiak eta denei bidaltzen dizkiete tele-fono bidez edo/eta mailez. Super-heroi gisa jantzita dauden argazkiari begira-begi-ra jarri eta pixka bat komentatzeko gogoa sartu zaigu.Anekdotaren bat eskatu diegu, baina mutu geratu dire-nez, asmatutako historia bat jartzeko atrebentzia izan

dugu. Zer demontre, inauterietan dena libre da, ezta?Sei super-heroi beste super-heroi bati begira: mutila da (jaki-na!), berauen edadekoa, ederra, erakargarria… Mutilak irriba-rrerik erakargarriena duen super-heroia hautatu behar du; ira-bazleari musutxo eztitsu bat oparituko dio. Super-heroi ba-koitzak mutila konbentzitzeko ahalegin guztiak eta bi egingoditu, eta bera erosten ere saiatuko dira. Batek mundu guztikoboterea eskainiko dio; beste batek jakinduria; besteak maita-suna… Gau eta egun pentsatu eta pentsatu jardun ondoren,epaile super-heroiak hartu du erabakia: denak hautatuko ditu.Eta zoriontsuak izango dira. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irtendadila Zestoako plazan.

···

“MOZORROTU EGIN BEHAR DA, BETI JANTZITA ZAUDENETIKPIXKA BAT ATERATZEKO”

Beste batean, berriz, zera gertatu omen zi-tzaien: “Ez genuela irten behar, eta nikegun batzuk lehenago esan nion senarrari:«Ez degula irten behar?» Deitu nien laguneieta esan nien: «Gaur gauean hamarretanMollergira e!» Eta umeak sartu ohean etapentsatu. Eta ea zer egin zitekeen azkareta erraza, eta horrela hasi ginen eta… debebes. Oso erraza: tokillak eta mañanitak,etxekoak, amamarenak eta hortik ingura-tuta, eta egin genituen baberoak puntillare-kin, gorroak eta gonak dira baserritarrarengonazpikoak, eta ez dauka besterik. Etabakoitzak bereak egin zituen e! Eta gizo-nek bereak! Umeak lotaratu eta gaueko ha-maikatan juntatzen ginen ordu biak arte,eta hurrengo goizean lanera…”

June Alberdi, Oihane Larrañaga etaAroa Vazquez:

Page 15: 81 - 2008 otsaila

otSAILA

29 OSTIRALA

Arratsaldeko19:30ean Etxeratek deitutahileko azken ostiraleko kon-tzentrazioa. •Gazte Topa-gunearen aurkezpena arra-tsaldeko 20:00etan Gaztetxe-an. Ondoren mokadutxoaizango da.

maRTXOA

01 LARUNBATA

IndependentziariTxotx!! Arratsaldeko20:00etan ekitaldia eta21:00etan txotxa, “Guk inde-pendetzia!” lemapean.

02 IGANDEA

Martxoaren 8a ema-kume langileen eguna delaeta Lilatoian korrika egin etasagardotegira bazkaltzera jo-ateko autobusa antolatu da. Izen emateko azken egunaotsailaren 27a, Koiote tabernan.

08 LARUNBATA

Emakume langilearen eguna dela eta kontzentra-zioa arratsaldeko 19:30ean plazan.

09 IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatuta egun pasa Gipuz-koako GR 121 ibilbidearen zati bat eginez. Informaziogehiagorako, kiroldegira zuzendu.

16 IGANDEA

XXX. Herri Krosa. Goizeko 9:30ean aterako dira umeaketa 11:00etan emango zaio hasiera helduen lasterketari. •Erralla bertso eskolak urteroko bertso jaialdia antolatu duKiroldegian arratsaldeko 18:00etan. Bertsolariak: AndoniEgaña, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Joxe Agirre, JonMaia eta Oihane Enbeita. Gai jartzailea: Unai Elizasu.

•Kultur taldeen batza-rra. Kultur talde ez-

berdinen artean harremanasendotu eta koordinazioahobetu asmoz kultur talde-en batzarra sortu da etabiltzen hasita daude, ondo-rengo egunetan ere bildu-ko dira: martxoak 11 etaapirilak 1. Kultur Etxeanarratsaldeko 19:00etan.

•Agiro mendi taldeakbidaia ezberdinez

osatutako emanaldi berezibatzuk eskaini nahi ditu.Horretarako dei bat egitendie inoiz egindako bidaliapoliten bat aurkeztekoprest dauden herritarrei.Deialdi ofiziala aurreragoegingo bada ere, jendea la-nak prestatzen joatea ko-meni da. Informazio gehia-go kiroldegian edo 943 147942 telefonoan.

a g e n -d a5

1

Munduan libreBizi ahal izatekoEgunkariaLibre munduanBizi ahal izateko

Page 16: 81 - 2008 otsaila

H i r u u r t e l a n e a n p a s a o n d o r e n , a m a i t udira San Juan zaharren egoitzako berritze lanak.Kanpoa eta barrua berritu eta 3 plaza gehiago ere

atera dituzte. Lan hauen kostua 1.542.000 eurotakoa izan da. Diru horren finantzaketa moduhonetara egingo da: %50 Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, %30 San Juan EgoitzaFundazioak, %10 Kutxa erakundeak eta beste %10 Zestoako Udalak

danbolinzuloO t s a i l a r e n 1 6 a n , A r r o a b e ko O l a b e r r ibaserria erre zen. Zauriturik izan ez bazen ereeta animaliak onik atera ahal izan bazituztenere, baserria kiskalita gelditu zen. Itxura guz-tien arabera, ganbaran sortu zen sua oraindikezagutzen ez diren arrazoiengatik.

a l e / b a l eK A L E . OLIO ERABILIA BOTATZEKO JARRITAKO

EDUKIONTZI BERRIETAN OLIOA EZ DENA ERE MAJO BOTATZEN

DA!

B A L E . BENTAPELIGRO ONDOAN ERREPIDERA

JAISTEKO ZEUDEN ESKAILERATARAKO SARBIDEA ITXI EGIN

DUTE.

U r o l a E r d i k o Z e r b i t z u Mankomunitateak, Emaus Fundazioa-rekin elkarlanean, bigarren eskuko al-

tzarien erakusketa antolatu zuen.Mankomunitatean jasotako altzari etadekorazio elementuekin etxe bat osa-

tzea lortu zuten. Tresna eta altzarihauek ikusgai egon ondoren salgai ja-

rri zituzten.k

Page 17: 81 - 2008 otsaila

1

7

E u s k a l d u n o n E g u n k a r i a i t x i z u t e l a b o s t u r t e b e t e d i r e l a e t a ,Egunkaria libre! lemapean hainbat ekimen egin ziren herrian. Ostiraleantxorizo jana izan zuten hasteko eta ondoren itxiera gogoratuz bideo bat iku-si zuten. Mikel Lizarralde Egunkariako langile ohiak hitz batzuk egin zituen,epaiketa datorrela eta auzipetuen egoera azaltzeko. Ondotik Andoni Egañakpropio prestatutako lau bertso abestu zituzten Marian Larreak gitarraz etaahotsez lagunduta. Festak goizeko ordu txikiak arte iraun zuen, ‘Espada’musika jartzailearekin. Larunbatean berriz jende asko bildu zen Bertsotran-pak ikuskizunera. Ander Lipus eta bertsolarien laguntzaz barre ederrak eginzituzten udaletxe azpira bildutakoek. Egoera latzari ere umorea jarri beharzaiola garbi azaldu zuten taula gaineko artistek eta bertaratutakoek gozatuederra hartu zuten bi ordu pasa iraun zuen ikuskizunarekin.

T x i k i A g i r r e K e i x e t a k , m a r g o l a r iarroarrak, 'Paperean' izeneko erakusketazabaldu du Donostiako Okendo aretoan.Paperari eman nahi izan dio garrantzia,hortik dator erakusketaren izena beraere. 14 lanez osatuta dago erakusketa etamartxoaren 29a arte izango da zabalik.

1 0 . 2 5 0 k i l o j a n a r i b i d a l i dute Saharako errefuxiatuen kanpa-menduetara. Aurten, Wadna taldeko-ek, Azpeitia, Azkoitia, Zumaia etaMutrikuko taldeekin elkarlanean egindute bilketa. Iaz baino janari gehiagobildu dutela eta, gustura agertu dirataldekideak eta eskerrak eman nahiizan dizkiete laguntza eskaini dutenguztiei.

U r t e r o m o d u a n ,aurten ere santa-eskeanatera da talde bat Gari-koitz Lopetegi eta Os-kar Alberdi koplariekin.Eguerdian hasi eta

Akoa, Lili eta Olalde auzoakegin zituzten lehenik eta he-rria ondoren. Bildutako diruaodol emaileentzat izan da.

Page 18: 81 - 2008 otsaila

xek atera zuen bigarren, Muartegik lehe-nen. Beste urte baten Lazkanok eta Ba-sakartek eta hauek ere bai...

Zer garaitan zen?Soldaduska aurretik...Bertsolari handiekin jardun ze-

nuen orduan, eta soldaduska etagero, jarraitu al zenuen batere?

Bai, soldaduska eta gero Azkoitianizan zen beste txapelketa bat, Lilibe etaNikolas Zendoia eta Istinga... Aurrenaatera nuen baina hala ere pixkanaka uz-ten joan nintzen eta...

Soldaduska non egin zenuen?Afrikan. Han egon nintzen barku za-

har batean bi urte. Eta hark ere askohoztu ninduen.

Han ez zenuen bertsotan askoegingo...

Ezta euskaraz ere! Inorekin ez. Solda-duskatik bueltan izan nuen indarraldibat, ondo ibili nintzen garai bat baina...

Zergatik utzi zenion ba...Garaia ere ez zen on-ona, guk jardun

genuen garai hartan, bazen hemen kas-tigua eta galarazitakoa eta…Herreranizan ginen behin Pello Lilibe eta biok etagogoan dut bertsotarako gaiak aurretikpasa behar izaten zituztela. Pixkanakahoztu egiten dira gauzak eta ez genuenindarrik hartu behar den bezala.

Txapelketa zalea al zinen?Ez. Joaten nintzen, egia esateko, obli-

gazio bezala. Izaten da, bada, besteakdoazela eta...

Gaizki pasatzen zenuen…Bai, ondo ez. Txapelketan neurtzen al da ber-

tsolaria...Bai, pixka bat neurtuko da, neurtuko

ez da, ba! Oraingo bertsotako munduhau ez dut nik asko ulertzen, niretzakoasko kanbiatu da. Izan dira bertsolariaktxapelketan gaizki ibili direnak bainabertsolari handiak izan direnak. Orain-dik ere pentsa ezazu Agirre batek eta

Datorren urtean beteko dira 100 urteUztapide handia jaio zela. Manuel ilobak, 70beteko ditu orduan. 13 urte egin arte batera biziizan ziren Endoian. Izen eta abizen berdinakizateaz gain, izakera ere antzekoa zutela susmoahartu diogu. Harrokeria gutxi. Umil hartu gaitu

Gure Txokoa elkartean.Orain, ahal duen lanikgutxien egiten omen du,idi kontuak eta utzita ditubaina kalerik egin gabejoaten da afari pasaraegitera soziedadera.

Zenbat urterekin hasizinen bertsotan?

Hamazazpi bat urterekin. Festa giroan, erromeriara jo-an eta afal ondoren, lagun artean. Juerga handi bat egin,tartean soinujoleak ere izaten ziren, haiek saio bat egin

eta gero bertsoak tartean. Zu joaten zinen lekura joaten zinela,

beti izango zinen UztapideBai, lagun artean jarduten nuenean ere beti

Uztapide. Gazte gaztetatik. Karga izan al da hori zuretzat, izen

handi hori alegia...Ez, karga ez, pena horixe, gutxiegi segi

diodala haren bideari, erraz laga. Baina kargaez da izan niretzako, ez, kontrakoa! Zailazen hark adina egitea eta... dagoenarekinkonformatu behar.

Eta lagun artetik txapelketetara...Bai, sariketak izaten ziren orduan, Loiola

Irratiak antolatzen zuen bat. Binaka joatenginen bertsotara. Bertan ez zen puntuaziorikematen, gero irratitik esaten zuten, entzuleekematen zituzten botoak. Han bat apartatzenzen eta bigarrena apartatzeko Azpeitiko Ze-

laitxon egiten zen saioa. Zein bertsolarik hartzen zuten parte?Lopategi eta Muartegi bizkaitarrak, Bitor Agirre Brin-

kolakoak, Odriozola batek ere bai, Tolosa aldekoa, bainahark ez zion segi. Gero Goiburuk eta Intxaustik... Hare-

JEndoian urtero,festetan, osaba-

ilobak kantatzengenuen”

ardunian

Uztapide IIManuel Olaizola Olaizola

"

Page 19: 81 - 2008 otsaila

9

tzuengatik, niregatik alperrik esango dute hori. Nik lagatako bertso on asko ez daegongo inon baina idatzitakorik batere ez daukat.

Osabarekin asko kantatu al zenuen?Dezentetan kantatu nuen. Deban eta, Endoian berriz urtero, festetan, osaba-ilo-

bak Ze oroitzapen duzu?Ni mutil koxkorra nintzenetik entzun dut bertsotan. Baina etxean ez zuen asko

jarduten. Estudiatzailea zen gure aldean, gauean eta gu denok ohera joandakoanhan geldituko zen bere lanak egiten, errimak bilatu eta irakurri eta... Xalbador ze-nagatik askotan entzun dut jenio txarrean egoten zela beti, gure osaba ere bai as-kotan. Zer edo zer pentsatzen hasi eta gauza nahi bezala ez irteten eta. Buruari lanikaragarria ematen. Bertsolaritza gogorra da. Guk hartu dugun bezala ez horrengogorra baino...

Zer eman dizu zuri bertsolaritzak...Lagun arte handi bat, gustura ibili naiz. Estuasun galantak ere bai! Baina batean

eta bestean oraindik ere lagun asko dut. Nire pozik handiena hori izan da.Oroitzapenen onak ere badituzu orduan Lasturra joanda akordatzen naiz, artean gaztea nintzen, soldaduskara joan gabe,

Artañola kojoa bazen orduan, izatez errezildarra, hemen maisu izan zen. Bertsolariona zen, oso gustura jardun genuen biok. Aurrenetako kantatu aldia izango nuenartean eta oso oroitzapen ona daukat. Aurreragokoa ere badut beste bat. Xalbadoreta Mattin Zestoara etorri ziren baten, gure etxean gelditu ziren lotan. Etxeratu gi-nenean, jarri zen Mattin ohe gainean eta hasi zen bertsotan, berritsua zer zen, ba-da, hura! Lo egin behar zuela, Xalbadorrek, eta egoteko isilik, goizean jaiki eginbehar zela; eta segi bertsotan, besteak.

Azken aldian batere jardun al duzu bertsotan?Kinto bazkaritan eta... baina joan zen urtean ez nuen batere kantatu, eztarria

ere pixka bat itxita nengoen santa-eskean ibilita. Aitzakia izan zen hori, eztarritikneukan fallorik gutxiena.

zer meritu eduki duen bertsotan etatxapelketara joan eta ezin zuen eginezer, total gaizki pasatzen zuen gizajo-ak. Eta bestela pentsa ezazu bertsotanze azkarra izan den...

Eta oraingo bertsolariak eta ja-rraitzen al dituzu batere...

Orain aldatuta dago, lehen gu gazte-ak ginela, bertso luzeak kantatzeko ka-paz zen bertsolaririk ez zen ia, Baserrieta gure osaba eta, nik ez nituen behinere ikusi 9 puntuko bertsoa botatzen.Zaila omen da bertso luzea egitea bai-na 10eko txikian gauza asko esatea erebai. Han ere burua nekatu behar izatenzen berdin-berdin. Errima ere asko al-datuta dago eta...

Giroa ere desberdina da…Bai, ni joan ere gutxi egin naiz aspal-

dian, ez dut ondo pasatzen gainera. As-ko sufritzen dut besteei entzuten ere.Lehen hemengo jaialdian lasai egotennintzen, orain hementxe ere sufritu egi-ten dut.

Anjel Mari Peñagarikanok kon-tatzen omen du zurekin hasi zelabertsotan, nola da kontu hori...

Ni linterneroa nintzen eta Albistu-rren ari ginen lanean. Hura mutil kox-korra zen. Taberna bat zuten orduaneta guk jan eta lo eta denak hantxe egi-ten genituen eta han ibiltzen zen mutilkoskorra nirekin jolasean eta… horrela-xe hasiko zen.

Santa-eskean ere asko ibili zara?17 urterekin hasi nintzen. Oso gus-

tuko nuen gainera. Urte haietan ondoibili nintzen. Eta ez zen badaezpadakoeguna sartzen. Gu hasita gaude goizekozortzietan eta hurrengo eguneko zor-tzietan bukatu. Bakar-bakarrik gainera.Eta dena oinez.

Eta gaueko ordu txiki haietannon jotzen zenuten atea?

Baserriz baserri, berdin-berdin. De-nak jaikitzen ziren. Aurrenekoz agurra,eta gero hasten zinen etxeko zaharre-netik kantatzen, bi, hiru edo lau bertsoeta gero gainontzeko guztiak. Izaten zi-ren etxeak hamar lagun bizi zirenak or-duan baserri askotan, eta hamarrak pa-satu arte, hantxe. Gero limosna ematenportatzen ziren baina, denak pasa be-har!

Sekula jarri al duzu papereanbertsorik?

Ez, ez daukat granorik. Ez dut sekulaizan gogorik ere. “Lehen ere bertso be-ra kantatu dik”, “horrek ikasita ekar-tzen dizkik” esaten zuten bertsolari ba- J one Bergara Xab ier Unanue

1

Page 20: 81 - 2008 otsaila