108 (2003ko otsaila)

38
2003ko OTSAILA, 108. ZENB. DOHAINIK B A T E G I T E K O E T A K O N P R O M I S O E N G A R A I A

description

[Ez gaituzte isilduko] [Galipotak gure kostaldean eragindako inpaktua aztergai Oxforren] [Izustarri, ezkertiarren eta abertzaleen uztarri] [Zikloturista izateko bizikletan ibiltzen gozatu egin behar da] (+346)

Transcript of 108 (2003ko otsaila)

Page 1: 108 (2003ko otsaila)

2003ko OT

SA

ILA,

108. ZE

NB

. DO

HA

INIK

B A T E G I T E K O E T A K O N P R O M I S O E N G A R A I A

Page 2: 108 (2003ko otsaila)

zer baino lehen, Baleikealdizkaria egiten dugunguztion izeneanelkartasuna adierazi nahidiegu Egunkariakolankideei. Baita atxilotueieta familiartekoei ere. Eutsigoiari!!Espainiar faxismoak berriro

ere euskaldunon aurka jo du. GuardiaZibilen gezurretan oinarritutaEuskaldunon Egunkaria itxi, hamareuskaltzale atxilotu eta torturatu, ehuneta berrogeita hamar langile kalegorrian utzi, eta euskaldunonarimaren sua den euskara itzali nahiizan dute. Berriro ere.Beraientzat sakratua den adierazpenaskatasuna kendu digute. Beste behin. Euskaldunok triste gaude. Amorrazita.Babesik gabe gaude faxismoarenmehatxuaren azpian. Hurrengo erasoaedonori egin diezaiokete. Euskaldunaizatea eta euskaldun bizi nahi izatekoeskubidea ukatzen digu Espainiakoestatu frankistak. Iluntasunetik argira joan behar dugu,hala ere. Ezinbestekoa da. Tristura,amorrazio eta babesik ezak indartsuegin behar gaitu. Etorkizuna geureegin behar dugu. Ezin gaitezkehurrengo erasoaren zain egon. Pausoaeuskaldunok luzatu behar dugu. Bat egiteko garaia da. Konpromisoen

garaia. Batzen gaituenean oinarrituta,desberdintasun politikoak baztertu.Gela ilun eta itxi batean gorde.Betirako. Euskaldunak gara. Euskarakegiten gaitu euskaldun. Euskarareninguruan konpromiso sendoa eginbehar dugu. Bat egin. Eta aurrera jo!!Agintarien lana ezinbestekoa izangoda. Baina ezin gaitezke agintarien zainegon. Ezta alderdi politikoen esperoanere. Herriak mugitu behar du. Zuk etaaldamenekoak. Guk. Hasteko euskarazko egunkaria eginbehar dugu. Itxi digutena irekitzenuzten ez badigute, beste bat egin

behar dugu. Horixe da lehenengo lana. Ondoren euskara, euskal kultura,euskalduntasuna babesteko hormakeraiki beharko dira. Ez daitezenpasa!! Gurea dena babestekokonpromisoak beharko dira.Euskaldun guztionak. DESBERDINTASUNAKBAZTERTU ETA DENOK BATERAAURRERA!! EGUNKARIA AURRERA!!EUSKARA AURRERA!!EUSKARAREN HERRIAAURRERA!!

Etxootx!

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor ManterolaGurenda Serrano

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor ManterolaGurenda Serrano

KolaboratzaileakMiriam Romatet, Dani Carballo, Inaxio Tolosa,Belen Golmaio, Izaga Garzia, KoldoLandaluze,

Beñat Fernandez deArroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Argazkilaria: Eva Franco

Page 3: 108 (2003ko otsaila)

4 2 0 0 3 k o O T S A I L A

atia irikitaTXAPAPOTEA "BIHAR ETABERANDU". KOSTA GARBIBATEN ALDE

ZUMAIAKO NATUR TALDEA

HILABETE BAT BAINO gehiago pasatu da lehenengo galipotzipriztinak gure kostaldera heldu zirenetik, eta gaur egun oraindikheltzen jarraitzen du. Leku batzuetan fuel kopurua nabarmena da,eta komunikabideen bitartez, Itzurun hondartza hainbat aldiz ager-tu zaigu Euskal Herriko kostaldeko leku kaltetuenetako bat bezala.Gure itsasontziek itsasoan jo eta ke dihardute fuela jasotzen, ber-delaren kanpaina popatik doan bitartean. Eta lehorrean? Zer ger-tatzen da?Gure agintariak plaieroetako talde makala direla erakutsi digute, asti-ro-astiro mugitzen ari baitira pilota eta partida duela hilabete bat hasizelarik.Soilik hondartzak garbitzen dituztela ikusten ari gara, Zumaia etaDeba arteko itsaslabarraren eremu aberatsa ahanzturaren bideradoan bitartean. 9 kilometrotik 1 bakarrik garbitzen da.Hiltegi zaharra itsaslabarraren erakustokia bihurtzen denerako, nolaegongo dira arraldeko haitzak? Turismo kanpaina famatu hartanbezala, zoaz eta konta ezazu.Zumaiako Natur Taldeko kideek, egoera horretaz jabeturik, miaketabat egin genuen Aitzgorritik Sakonetaraino otsailaren 1ean. Hurren-go egunean, berriz bildurik, Sakonetako hondartzan aritu ginenditxosozko txapapotea kentzen, materiala eta erropa guk jarrita gero,gure eskaerak ezinezkoaren zakuan erorita.Otsailaren 23an, igandean, berriz abiatu ginen Elorriaga azpikoarraldera, 60 lagunen laguntzarekin. Materiala, oraingoan ere, gureesku.Egun horretan fuela harriarekin nahastuta agertzen zen, azkenekoegunean baino gogorragoa, eta kendu ahal izateko, harriak altxatzenibili behar izan genuen.Euskal Herriko beste hainbat taldek ere, antzerako ekintzen bidez,adiministrazioaren itxurakeria salatu nahi izan zuten.Izan ere, zertarako zabaldu ziren boluntarioen zerrenda haiek? Eta,garrantzitsuena, zergatik diote boluntarioak ez direla beharrezkoak?

DUELA URTE gutxi batzuk Telefo-nicako gutun batean bezeroarekikoharreman guztiak (erantzungailuabarne) euskara hutsez egiteko aukeraeskaini zitzaigun? Hara! Ari dituk horere gauzak normalizatzen? neure arteanpentsatu, sinatu eta pozik bidali nuengutuna atzera. Pozik ere, hurrengo fak-tura euskara hutsez etorri zitzaidan eta nonbait halako tratu abe-gikorra jasotzeko ohiturarik ez eta, pribilegiozko harrokeriaanormala sentitu nuen. Sinetsi ezinik, Euskaltelen aurkako mar-ketina zela erabaki zuen neure kritika sasi intelektualak.Euskararen berripaperean ere urrats berria goraipatutaIberdrolak eta besteek jokabide bera hartu zuten. Gogora etorrizitzaidan hamarkada pare bat lehenago elebitasuna militantebatzuen ordaindu gabeko fakturei esker lortu zela.

XX. mendearen berezitasuna diglosia (gauza batzuk hizkuntzabatean eta gainontzekoak bestean) gainditu nahi izatea eta nor-malizazioaren aldeko apustua bada, egia ote zen soziolinguisti-kan hainbestetan aipatutako eremu elebakarraren beharra estatumailako enpresek bultzatzea? Bertako gehienek (euskaldunakbarne) oraindik normalizazioa barneratu gabeko garaian gainera?

Berehala konturatu nintzen, bai, gaur egungo teknokratek askopentsatzen dutela, eta zaharrak berri, sentimentalki jokatzea erehaien aldekoa zela. Izan ere, ingelesa, valentziera eta beste auke-ren artean zenbatek egin genuen euskararen aldeko keinua?Halakorik egin ez zuten guztiei (zenbat eta zenbat gehiago?),hainbat urtetako komunikazio elebidunen ondoren, euskararenpresentzia kendu egin zitzaien, aurreko garai glorioso haienantzera, gaztelania hutsaren aldeko keinurik eskatu gabe.Euskara berexi batzuentzat izanik, zertarako elebitasuna gaztela-nia denona bada??

Berriro modan dagoen panhispanismo kontziente ala inkon-tzientearen garai honetan behin eta berriro temoso izatea eska-tzen zaigu. Elebitasuna normalizazioaren aurreko pausoa bada,militantzia haren aurrekoa dugu (helburua inoiz ez). Beraz,honaino irakurtzeko gauza izan bazara, iruditzen zait baduzulazer pentsatua egin ahal dituzun keinu guztiez. Denona beharlukeen altxorra oraindik zure esku dago.

Josefran Ispizua

Geurea ala denona

ZUMAIAKO NATUR TALDEA

LURRA! OIHUKATZEN zuten euskal marinelek ludiaren bestealdeko lurretara heltzen zirenean. Lurra! aldarrikatzen dute BrasilgoMST-ko nekazariek. Lurra! eta askatasuna eskatzen dute zapatistekLakandonako oihanetik, eta Lurra! eskatzen dugu gutako askokzementuak eta asfaltoak irentsi baino lehen.Lurra desagertzen ari da Euskal Herrian, ura eskuen artetik bezala.Lur emankorra azpiegitura handiko egiturek bortxatua. Gure itsasbazterreko lurra galipotak eta superportuek zauritua. Padurak kirol

portuen eraginez desagertaraziak. Industrializazio basati eta geldiezi-nean galdutako lurra.Mundua eta mendiaren uniformizazioak baserrien lurrak kenaraziditu txaletak eta aparkalekuak egiteko. Pinu insignis-aren ekoizpenaagintari bihurtu da gure lurrean. Aurrerapena eta teknologiaren ize-nean aberastasun ekonomikoa; eta kontsumoa bizitza kalitatearenizenean.Galdutako zenbat denbora bizitzan zehar…

LURRA

Page 4: 108 (2003ko otsaila)

52 0 0 3 k o O T S A I L A

AKATSIK GABEKORIK ez omen dago. Nik baditut gutxi batzuk;haundi bat: gauero eguneko lanak bukatu (edo) eta gero, etxekosofan manta-azpian esertzen naiz, eta telebistan dagoen ia-edozerirensteko gai naiz, batik bat pelikula itxura badu. Burua balantza-ka dudala orduak eman, eta halako batean nire buruarekin hase-rretu eta ohera. Pentsatuko duzuenez, era eta maila guztietakopelikulak ikusten ditut, gehienak txarrak eta batzuk penagarriak.

Gau hauetako batean Demi Moore gorrotagarriaren film batikusi nuen (ezin amaierara iritsi), non emakume batek bi bizitzazituen, eta bien arteko muga oheratzean zegoen: lo hartzean berebizitzarekin zerikusirik ez zuen beste pertsonaia bat bilakatzenzen, gauero-gauero, eta ez zegoen argi zein zen bizitza erreala, bipertsonaiek beren alderdi ezkutua amets gisa ikusten baitzuten.

Halako zerbait, eta esan dudan bezala, ez dakit zein irtenbideeman zioten argumentu xelebre honi.

Dena den, nik ia bizitza osoan izan dudan mekanismo bat isla-tzen du honek, lotaratu baino lehen beste errealitate bat fabrika-tzea.

Nere beste nia neu izan ohi naiz, baina nola esan…, Corpora-ción Dermoestetica-tik pasa eta gero, glamour-ez blai. Argumen-tua berriz asko aldatu da urteetan zehar, baita beste pertsonaiakere: George Clooneyrekin santelmoetan egon ninteke; edo azkenairakurritako liburua birmoldatzen aritu, ni beti protagonista iza-

nik, noski; gehienetan, eta, SanValentin eguna pasa berria dugu-nez, aitortu behar dut, CorinTelladoren idatziak baino txoro etaarroxagoak asmatzen nituen.

Horrelako pelikulek astebetetxo bat edo ematen zidaten, egu-nez etena egin eta gauero birrasmatuz; horrela, 15-25 urte bitarte-an edo, ametsen ekoizle oparoa izan nintzen, "escapismoa" agian,izaera axalaren erakuslea beharbada, egunerokotasunetik ihesteko,xarmaren bila aritzeko bide inozo bat baino ez azken finean.

Dena den, pelikula generoa errealistagoa bihurtzen joan daurteen poderioz; orain, eta ez noa nire adina aitortzera, ametsaknahiko rekurrenteak dira: inoiz erosten ez dudan loteria tokatzenzaidanean dirua nola erabiliko dudan, munduko zein muturrerai-no iritsiko naizen, (behin, bene-benetan, aste oso bat pasa nuengauro inbertsio planak egiten); baita, Larramendi etxea majiazeskuratzen dudanean nola antolatuko dudan eta nere "cortijo"tikbizitza nola gozatuko dudan; eta beste amets batzuk ere, baina eznoa dena esatera.

Tira, ziur nago zuetako askok gauza bera egiten duzuela, etahala ez bada, egin ezazue aproba lokartu ezinik zabiltzaten haue-tako batean.

Marrubizko eta txokolatezko ametsak guztientzat!

"Neukan guztia zen amets bat, amets baat..."

Miriam Romatet

Page 5: 108 (2003ko otsaila)

6 2 0 0 3 K O O T S A I L A

trinidade santua

Galipot uhinak tarteko, tarteko Uhin honi umoreabelztu zaiola, zea… Niri, berriz, leporaino lanbeltzetan aritu behar horrek ipuin bat gogorarazi dit.Ez da Napoleonena bezain ezaguna, baina bizitzarakohistoriako klaseak baino praktikoagoa da… Hor doa:Oihanaren erdian, eta neguaren gorrian, txita txiki bat jaio zen.Arrautzatik ateratzerako nabaritu zuen arbolaren adarrakdardarka ari zirela, eta lurrera erori zen kabi eta guzti. Zer zen,lurrikara hori? Oihaneko animalia guztiak ziren korrika,arrapalada batean. Izan ere… Otsoak zetozen!Gure txita txikia ere hasi zen, hanka motz horiekin nola-halalasterka. Baina denek aurreratzen zuten: lehenik katakumeapasatu zitzaion. Ondoren hiena, aurreratzen zuen bitartean

aurpegira parra egiten ziola. Eta behiak ere jo eta pasaegin zuen! Behiak, larritasun horretan, bost kiloko kaka-plasta egin zuen, non, eta txita gaixoaren gainean!Txita botalarriak jota zegoen, erdi mareatuta, nazka-nazka eginda. Baina gero, konturatu zen bero-bero

egoten zela kaka mokordoaren barruan. Ordea, arnasari eutsiezin, eta burua atera zuen. "Txio!", "txio"! hasi zen negarrez.Otsoak entzun, eta hozka bakarrean irentsi zuen.Ipuin honek hiru lezio ditu: 1.-Lan zikinetan, "marroietan",kakatan sartzen zaituztenak, ez dira beti zure etsaiak izaten. 2.-Kakatatik ateratzen zaituztenak, ez dira beti zure lagunak izaten.Eta hirugarrena eta garrantzitsuena: Kakatan leporaino sartutabazaude, ez ezazu txintik ere atera!

Napoleon Bonaparte enperadorea zaldi gaineantrostan agertzen zitzaidan institutuko arbelean,historiako irakasleak azalpen "labur-laburrean" (halazioen berak) bi ordu zeramatzanean. Zimurrik gabekotrajearekin imajinatzen nuen, hain galai, gandor tente

eta ausart; batez ere ausart, gillotinak buruak "lepazurtz" nola uztenzituen betazalik kliskatu gabe ikusteko bezain ausart. Baina zer diren kontuak: historiako letra txikitan eskribau "traidoreren"batek jarritakoari esker, gaur jakin dut benetako Napoleon zaldizbehintzat ez litzaidakeela arbelera etorriko. Bonapartek parte onik ez izanatzean, eta almorranak zituenez, zaldiak pinturan ikustea nahiago hark,ipurdi azpian baino. Gillotina espektakulu nazional bihurtu zuen hura,gainera, zer eta katuen beldur zen! Historiako enperadoreak iraultza bat eta hiru irakaspen utzi dizkigubehintzat: ahaltsuenak ere puntu ahulak dituela, ausartena ere beti delazerbaiten beldur, eta, batez ere, imajinatutakoa askoz hobea delaerrealitatea baino. Zumaia ere herri indartsua eta bizia da: kirol taldeak, artistak,bertsolariak, musikariak, korua, elkarteak... Udako "turixton" begitanNapoleonen galoiek baino distira gehiago du. Baina Zumaiak erealmorranarik edo fobiarik ba al du, Uhin? (Eskribau "traidorea" izateraausartuko bazina...).

Ezer berezirik egin gabe, Napoleonengaloiak baino distiratsuagoak, eta tamalezbaita galoiak bakarrik nahi dituztenak.Almorranak "en silencio" sufritzendituztenak eta sufritu gabe ere isiltzen ezdirenak. Napoleon baino eroagoak gaude batzuk etaNapoleon bera baino abertzaleagoak ere badira.Eta abertzaleak aipatuta, nola ahaztu lasterhauteskundeak direla, hor ari dira galoi batzuei galipotakentzen, zebra bideak margotzen, bideak berritzen etapaol aldean ez dakit zertan. Pentsa, alkatea erretiratuaurretik korrespontsal lanetan agertu zaigu.Argi nabari zaidan moduan eta beste zerbaitezmintzatzen saiatu arren, gu, galoiek baino medalloiekkezkatzen gaituzte. Eta Galeoia oraindik ur azpian dabete-beteta. Akatsak ateratzea erreza da, ez da kontuerreza garbiketarena. Baina uko egin zaie musutruk lanaegingo luketenei, eta lanean ari direnak berriz orduextrengatik kexu.Kontu guzti honekin denak kopetilun, eta ez dutkreatibitate literariorik ere. Hortxe nire fobia. Ez al dagai guztietara hedatuko egonezin triste hau. Galikaput

Napoleonek ere almorranak izanIxiar Eizagirre

Estitxu Eizagirre

Zumaian badira,Uhin Loiola

Galipotez leporaino

Page 6: 108 (2003ko otsaila)

72 0 0 3 K O O T S A I L A

KORRIKA 13ze berri?

Page 7: 108 (2003ko otsaila)

8 2 0 0 3 K O O T S A I L A

ze berri?

HILAREN 14AN, Zumaiako UdalakKutxaren laguntzaz antolatzen duenJulene Azpeitia XV. Ipuin Lehiaketarensari-banaketa egin zen Foronda KulturEtxean. Guztira 25 ipuin aurkeztu zirenXV. Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketaraeta horietatik zazpi zumaiarrenak izanziren.

Zumaiako Udaletxean epaimahaiabildu zen irabazleak erabakitzeko.Xabier Gantzaraini lehen saria, LaidaMartinezi bigarrena eta Josu Waliñorizumaiar ipuin onenaren saria emateaerabaki zuten. Arantxa Urretabizkaia,Pako Aristi, Martin Etxeberria eta Joxean

Agirrek osatu zuten lehiaketako epaima-haia.

Sariak Mª Eugeniak Arrizabalagak(Kultura zinegotzia) eta Jose MariZubimendik (Kutxako ordezkaria) bana-tu zituzten. Sariak banatu baino lehenAnjel Alkain aktore antiguotarraren saioumoretsua izan zen.

Lehen saria (2.000 euro) irabazi zuenipuina Xabier Gantzarainen “Horos-kopoa” izan zen. Aldizkari batekohoroskopoa darabil idazle batek gorro-tatzen duen bere gaineko nagusi batenkontra mendekuak egiteko.Epaimahaiak idazlearen umorea

nabarmendu zuen, eta lantzen duenironia fina, euskal komunikabideetakogiroaren ezaupidea eta euskal kultura-ren inguruan egiten dituen gogoetasakon eta iruzkin zorrotzak goraipatuzituen. Xabier Gantzarain ezaguna da“Euskaldunon Egunkarian” egitendituen zutabeak direla-eta.

Bigarren saria (1.000 euro) irabazi zuenLaida Martinezen “Egunak eta gauak”ipuinean drogaren gai gogorra agertzendu modu oso sinple eta irakurterrazean.Epaimahaiak kontraste horren merituanabarmendu zuen, gaia hain garratza etakorapilatsua izanik, era oso sinplea etazuzenean agertzen asmatzen baitu LaidaMartinezek.

Ipuineko neska protagonistak familiakogiro jasangaitza eta ikasketak egitendituen institutuan bere kontra erakustenduten jarrera itxia kontrajartzen ditu dro-garen munduaren hasieran bederenaskatzailea dirudienarekin.

Zumaiar onenaren saria (800 euro)Josu Waliñoren “Hargin andaluza”ipuinarentzat izan zen. Txirritaren izenhorretako bertsotik abiatzen da bi pertso-naien arteko istorioa asmatzeko.

Ez zuten ipuin irabazleen liburuxkarikbanatu, izan ere, hamabost urte hauetansaritu diren ipuin guztiak (45 ipuin) libu-ru mardul batean biltzen ari dira eta las-ter izango dugu esku artean.

Julene Azpeitia sariak banatzen

Idazle zumaiarrak haur literaturako

saririk garrantzitsuenetakoa irabazi

du, Lizardi Saria.

"GAUR EGUN handia da". Horixe daImanolek idatzi duen ipuina. Idazlebatek sari bat irabazi du, eta sari horijaso behar dueneko eguna nolakoa denkontatzen du. Idazlearen 9 urtekosemearen ikuspegitik kontatua dago. Oso pozik dagoela esan digu Imanolek.Sari oso garrantzitsua izateaz gain,

ipuin irabazlea argitaratu eta zabalduegiten delako. Beste ate batzuk irekitze-ko giltza izango den itxaropena erebadu Imanol Azkuek.Bere semeak saria jasotzeko egunazizango duen ikuspuntua ipuinekoumeak duen antzekoa izango al da?

Imanol Azkueren egun handia

Page 8: 108 (2003ko otsaila)

92 0 0 3 K O O T S A I L A

NATUR ASTEAREN barruanPrestigeren fuelak Euskal Herriko kos-taldean izan duen eraginaren ingurukohitzaldia eman zen AlondegiZaharrean.

Bertan Manu Gonzalez eta GonzaloTorre natur teknikariak eta Jose MariElustondo Zumaiako garbiketa lanenkoordinatzailea izan ziren hizlari.

Manu Gonzalezek ezbehar honenaurrean azaldutako jarrera ezberdinakaipatu zituen. Gobernuak eta adminis-trazioek egoera honi aurre egitekoizandako arduragabetasuna azalduzuen, eta baita komunikabideek ema-niko informazio okerra aipatu ere. Izanere, hedabideak datu okerrak emandituzte nolabait benetako errealitateaezkutatu nahian. Aldi berean, informa-zioaren gardentasunaren beharra azpi-marratu zuen.

Petrolioaren garraioaz ere hainbatdatu eman zituen. Itsasontzi horietako%60 Galiziatik pasatzen dira, eta istri-puak izateko aukerak asko dira. Bosturtetik behin izan ohi da era honetakoistripu bat. Beraz, arriskua nolabaitonartua badago ere, ez dira neurriakhartzen.

Jarraian Gonzalo Torresek fuelakgure kostaldean, batez ere haitzetanizandako kalteak azaldu zituen. Izanere, orain arte hondartzen berri izanbadugu ere, arroketan dagoen fuelareninguruan ezer gutxi azaldu da.Egindako inspekzioen arabera, Biz-kaian Getxoko inguruak, Armintza etaUrdaibai dira zonalde kaltetuenak.Gipuzkoan, Sakoneta aldea, Getariakoarratoiaren inguruak eta Jaizkibelgohaitzetan kaltea nabaria da.

Prestigeren fuelaren ezaugarriak ereezagutzeko aukera izan genuen ber-

tan. Fuela jatorri industrialekoa da,eta duen emultsio ahalmenak itsasko-rrago bihurtzen du. Bestetik, fuelhonek duen azufre kopurua handia daeta minbizia sor dezaketen substan-tziak ditu. Hori dela eta, jasotzerakoorduan babes neurriak hartzea beha-rrezkoa da.

Fuelak hegazti eta itsasoko bizidu-nengan duen eraginaz ere mintzatuzen. Txapapotea hegoetan itsatsirikgeratzen zaie hegaztiei eta honek hipo-termia eragiten die. Bestetik deshidra-tazioz edota fuela irensteagatik kutsatu-rik ere hiltzen dira hegaztiak. Txorienibilbide migratorioak aldatu egiten diraeta ondorioz ugalketa kaltetua izan dai-teke.

Hitzaldia amaitu aurretik Jose MariElustondok Zumaiako hondartzen ego-era eta garbiketa lanen berri eman

zuen. Lehen mantxak, gaileta erakoak,urtarrilaren 10ean iritsi zirenItzurunera. Hondartza garbitzeko, gar-biketa zerbitzuetako jendeak jardunzuen lanean. Ondoren txapapotegehiago iritsi zenean, beste herribatzuetako garbiketa zerbitzuetakoakere izan ziren Zumaian.

Bizkaiko golkoan zegoen mantxaizugarria iristeko arriskua zegoenezboluntarioei dei egitekotan egon bazi-ren ere, itsasoaren egoera onak itsason-tziak irtetea ahalbidetu zuenez ez zendei egin beharrik izan.

Guztira Itzurunen 55 tona, Algorrin6, arroketan 7 eta Inpernupen 3 jasodituzte. Egunak joan ahala kopuruhauek igoz joango dira, hondartzakgarbi badaude ere, bideoan ikus ziteke-en moduan arroketan dagoen fuelaugaria baita.

Galipotak gure kostaldean eragindako inpaktua aztergai Oxforren

Page 9: 108 (2003ko otsaila)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

10 2 0 0 3 k o U R T A R R I L A

OTSAILAREN 22AN aurkeztuzuten bakea eta askatasuna lortzeahelburu duen Zumaiako herri plata-forma.

Ehun bat lagun bildu zirenForondan egindako aurkezpen eki-taldian. Euskal Herri guztian sortudira herri plataformak, legez kanpouztear duten Batasunak lagako duenhutsunea betetzeko. Eta bide batez,hainbat pertsonak urte askoan egin-dako lana ezerezean ez gelditzeko. Abelin Linazisorok diktadura ondo-rengo urteen errepasoa egin eta gero,Oihana Amilibiak herri plataformennondik norakoen berri eman zuen,lehendabizi. Lau helburu nagusidituztela azaldu zuen:1. Herrietan lan egingo duen egitura

sortzea.2.Ezkerreko sektore abertzale zabalak

jasotzea.3.Hauteskundeetarako lana ziurta-

tzea, beti ere parte hartzen uztenbadiete.

4.Etorkizuneko zutabeak ezartzea.Herri plataformen ildo politikoa sortuberri den AutodeterminazioarenBilguneak (AuB) markatuko duelaazaldu zuen. AuB Gernika Deialdiaabiapuntutzat hartuta sortu den pro-zesu baten ondorio da. Bi ardatz dira

nagusiak: AUTODETERMINA-ZIOA eta ESKUBIDE GUZTIENERRESPETUA. Ardatz horietanoinarrituta Euskal Herrian bakea etaaskatasuna lortzea dituzte helburu.Ondoren, Izustarri herri plataforma-ren ildo politikoak hiru zutabe nagusihauek izango dituela azaldu zuenOihanak:1. Autodeterminazioaren eskubidearen

defentsa. Edozein Herriren lehendi-biziko eskubidea izanik, EuskalHerriak ere bere etorkizuna aske era-bakitzeko eskubidea duelako.

2.Baldintza demokratikoen falta dire-

neko salaketa. Benetako bakea nahidu Euskal Herriak. Herritar guztionlehentasuna bakea dela gogorarazizuen.

3.Ezkerreko ikuspuntu batetik bizila-gunen baldintzak hobetzeko asmoa.

Hori guztia lortzeko guztion elkartasu-na eta konpromisorako deia luzatzendute Izustarri herri plataformatik.

IZUSTARRI, ezkertiarren eta abertzaleen uztarri

ze berri?

Page 10: 108 (2003ko otsaila)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

112 0 0 3 k o U R T A R R I L A

Paolaldea hankaz gora

Ohikoa ez den itxura dauka paolaldeak.Hilabete batzuk pasata itxura berria izangodu. Noiz? Hauteskundeak baino lehen?

Page 11: 108 (2003ko otsaila)

jardunian

5 urte luze hauetan Tourmalet, Mortirolo, Gavia,Stelvio, Alpe d’Huez, eta beste hainbat mendateigo dituzte Zumaiako zikloturistek. Eta oraindikigoko dituztenak...

25 urte atzera eginda, nola sortu zen ZumaiakoZikloturista Elkartea?Inaxio Alberdi: Garai hartan bi koadrila ibiltzen ginenbizikletan. Ordurako zarauztarrek elkartea eginda zeuka-ten, eta haiek esan ziguten zergatik ez genuen bat egiten.Gure koadrilan lauzpabost bakarrik ginenez, beste koadri-larekin bat egitea erabaki genuen. Haiek onartu, eta horre-laxe sortu zen. Gure taldearen ideia izan zen. Kopuru poli-ta osatu genuen: Joxe Mari Korta zena, Kandido, Joxe,

2Bizikleta gainean igarotzendituzten une gogorrak lagun girojatorrak gozatzen ditu. Horixe daZumaiako Zikloturista Elkartea.

"Zikloturista izateko bizikletan ibiltzen

gozatu egin behar da"

Page 12: 108 (2003ko otsaila)

132 0 0 3 k o O T S A I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Bittor, “Mañi”, Katzaola, LuisAlkorta, Pablo Leiza, Joxe MariLarrañaga…Bittor Zubizarreta: Eta lehenengolehendakaria Inaxio izan zen. Inaxio: Bai, horrelaxe da. Ni hamarbat urtean izan nintzen lehendakari.Zergatik sortu zenuten?Inaxio: Ibiltzeko gogoa geneukalako,eta giro jatorra izaten zelako. Herriko jendeak zer esaten zizuen? Bittor: Zoratuta geundela. Pentsa,bizikleta izorratuz geroDurangoraino joan behar izatengenuen konpontzera. Horrelakoakikusita, zer esango zuen ba jendeak! Kandido Korta: Konponduta zegoenedo ez jakiteko Urkiolara igotzenginen.Nola gogoratzen dituzue garaihaiek?Joxe: Orduan ez zegoen orain dagoenhainbesteko afiziorik.Inaxio: Ez bizikletan bakarrik, bestekirol batzuk egiteko ere ez zegoenoraingo afiziorik. Orain jende askoibiltzen da korrika; orduan apenas.Joxe: Donostian eta Irunen sortuzituzten lehenengo zikloturista talde-ak. Geroago etorri ziren besteak.Federatzeko kontu hori seguruarengatik izaten zen.Orduan 1.500 pezeta ordaintzen genuen. Orain, berriz,15.000 pezeta.Gabriel Centeno: gaur egun 70 eta 80 bitartean dagosegurua.Inaxio: orduan hamabi bat lagun ibiltzen ginen Zumaian.Orain, berriz, berrogeita hamarren bat. Lehen oso desber-dina zen. Pentsa, orduan asteburuan bakarrik ibiltzen

ginen. Orain, astean zehar egunero ibil-tzen den jendea badago.Joxe: Batzuk ezkutuan ibiltzen dira, ondoprestatzen, gero denok elkartzen garene-an punta-puntan ibiltzeko.Gabriel: Lehen ez al zen hori egiten?Inaxio: Bai, baina orain baino gutxiago.Bittor: Ez pentsa, Inaxio. Frantzia alderajoaten hasi ginenean, inguruko jendedezente ikusten genuen.” Aiba, zer egitendek hemen? Ba, kasualitatea… gaur ateraegin nauk eta”. Horrelakoak askotan ger-

tatzen ziren. Ezkutuan ibiltzen zen jendea. Kotxea mendibazterrean utzi, eta bizikletan behetik gora.Gogoan al daukazue egin zenuten lehenengo irteera?Bittor: Zakila buelta egiten genuen normalean. BaitaDebatik Azkaraterako buelta ere. Beti asteburuetan, etadenera hirurogeita hamarren bat kilometro.Joxe: Andazarratera ere joaten ginen, eta gero Aian kristonhamaiketakoa egin eta etxera.

“Batzuk ezkutuanibiltzen dira, ondoprestatzen, gerodenok elkartzengarenean punta--puntan ibiltzeko.”

Page 13: 108 (2003ko otsaila)

14 2 0 0 3 k o O T S A I L A

Kanpora ere joaten hasi zinetela esanduzue. Lehenengo buelta nora eginzenuten?Kandido: Joxe Mari anaia, Katzaola,“Mañi” eta ni Tourmalet-era joan ginen1977an. Goizean atera ginen hemendik,Pau aldean oilasko ederra jan, etaTourmaletean gora abiatu ginen. JoxeMari, buruko minez zegoela eta, kotxeanigo zen. “Mañi” eta biok berotzen ariginela, hasi da gorantz Katzaola, sekulakotxistuan. Gu gora ailegatzen ari ginela, han ikusten duguKatzaola oker-oker eginda. Gora iritsitakoan galdetugenion: “zer pasa zaik, Katzaola? Hauxe erantzuna:“Norbait buruan porrakin danba-danba jotzen ari zaidalairuditzen zaik!” Handik Soulor eta Aubisque aldera jo

genuen, eta bi mendi horiek ere igo geni-tuen.Bittor: Gu 78an joan ginen Tourmalet-era.Orduan ere gertatu zitzaigun latza.Restaurante gehienetan “fermé”, itxita, jar-tzen zuen, eta halako batean bat bilatugenuen irekita. Hori bai, arratsaldeko boste-tan bazkaldu behar izan genuen.Inaxio: Apetito latza izango zenuten!!Horrelako pasadizoa mordoa izango ditu-zue…Bittor: Handienetakoa Formigalera eginda-ko buelta da. Zumaiatik irten etaFormigalera bizikletan. 268 bat kilometro.1978an egin genuen hori. Onena, hala ere,horretarako egin genuen prestaketa izanzen. Aurreko asteburuan juntatu, eta kilo-metro asko egin behar genituela erabakigenuen. Zakila buelta hiru aldiz.Lehenengo buelta eman genuen, bainabigarrena asterako hamaiketakoa egiten gel-ditu ginen. Ondo jan eta etxera. “Datorrean

astean gertatu behar duena gertatuko da”pentsatu, eta lasai asko etxera.Hori entzunda, hainbeste kilometroizanda ere, zuek ez zenuten dietarik etaantzekorik egingo.Bittor: Dieta? Ezta pentsatu ere!!Mugiroko gainean hamaiketakoa: arrau-tza prejitua, txorizo muturra eta urdaiaz-pikoa. Gero, Liedena aldean bazkaldu.Jaka aldera iritsi ginenean xerra pusketaederra jan genuen. Handik Biescas-a, etahogeita hiru kilometroko aldapa igo

ondoren, Formigalera iritsi ginen. Abuztua izanda, sekula-ko lamara egiten zuen, bero ikaragarria.Kandido: Freskatze aldera, Puentelarreinan baino ederrahartu genuen.Horrelakoak eginda, normala jendeak zorotzat hartzea.

“Martxoko lehenigandean hastengara, eta irailekoazken igandean

bukatu”

Page 14: 108 (2003ko otsaila)

152 0 0 3 k o O T S A I L A

Santos Irigoien: Hala ere,orain gauzak aldatu egin dira.Gaur egun 200 kilometro egite-ko jendea prestatu egiten da. Joxe: Orduan, berriz, batereez.Santos: Garai hartan berrehuneta piko kilometro egitea aben-tura zen.Inaxio: Bada Joxe Mari defun-tuaren beste pasadizo bat.Biarritz aldean bizikletangabiltzala, eman dio pajarak.Hura ezinean zebilela, guknola edo hala bultza egitengenion. Halako batean, hemen datorrela txistu ederreanbeste txirrindulari bat. Heldu du Joxe Mari, eta konturatze-rako bultza eta aurrera eraman. Orduan Joxe Marik: “eh,monsieur, monsieur”. Eta besteak: “que soy vasco”. Irunesataldekoa zen lagundu ziona.Joxe: Irun aldera iritsi ginen, eta Koka-Kola batzuk edan ondoren, berriz erebizikletan ibiltzeko prest Joxe Mari. Taxibat hartzea hobe zuela esan genion, bainahark ezetz. Eta horrela, Zumaiarainobizikletan etorri ginen.Aspaldiko kontuak lagata, gatozen orai-naz hitz egitera. Urtean zehar zenbatirteera egiten dituzue? Eta noiz?Gabriel: Martxoko lehen igandean has-ten gara, eta iraileko azken igandeanbukatu. Urtarrilean inguruko herrietakotalde guztiak biltzen gara: Oriokoa,Zarauzkoa, Getariakoa, Zestoakoa eta gu.Bakoitzak zenbat seilatu eta non egingodituen erabakitzen dugu.Zer da seilatuen kontu hori?Santos: Prestatutako ibilbidea egiten delaegiaztatzeko balio du. Herri bakoitzak

urtean zehar hainbeste seilatu egitenditu. Orduan, seilatua tokatzen zaionakherri bat edo leku bat aukeratu behar duigande batean egiteko. Herri edo lekuhorretan ordezkari bat egoten da, etazikloturistok goizeko bederatziak etahamaikak bitartean puntu horretaraheldu behar dugu. Firma bota, eta handagoen ordezkariak zikloturista bakoitza-ri seilatu bat egiten dio zikloturistokdugun liburuxkan. Zuen denboraldia hastear dago. Zenbatizango zarete aurten Zumaian?Gabriel: Berrogeita hamar, berrogeitahamabosten bat.

Lehen esan duzue orain dela hogeita bost urte ez zegoe-la orain bezalako afiziorik. Zuei nondik datorkizue,orduan, bizikletako zaletasuna?Bittor: Bizikleta umetatik izan nuen. Gustatu, beraz, beti-danik gustatu izan zait. Gero, bigarren gaztaroa esaten

Baltasar Etxabe, 5Tel. 943 14 31 35

Erribera kalea Tel. 943 861523

“Arriskua astegunetanizaten da. Asteburuangutxiago. Igandeankotxean dabilenakbadaki edozeinbazterretan

txirrindulariakaurkituko dituena”

Page 15: 108 (2003ko otsaila)

16 2 0 0 3 K O O T S A I L A

zaion horretan, orain dela hogeita bost urte, bizikleta eros-teko aukera izan nuen, eta hor hasi zen dena.Kandido: Beti izan dugu gustuko gauzabizikletan ibiltzea. Gogoan dut lehenen-go buelta Joxe Marik eta biok egin genue-la. Bizikletak ez dakit nondik lortu geni-tuen, baina igande goiz batean Arroatikirten eta Azkarateko buelta egin behargenuela erabaki genuen. Hori bai,Itziarko hostalean hamaiketakoa egindagero. Halako batean iritsi ginen

Azkaratera. Joxe Mariren bizikletari tubularra izorratuzitzaion, baina aldatzeko beste bat ez genuen. Bagenekien

han inguruan Elorza txirrindularia bizizela. Haren baserria aurkitu, tubularraerosi eta etxera. Garai hartako bizikleten eta oraingoenartean alde nabarmenak izango dira,ezta?Inaxio: Horixe. Honekin ez dauka zeri-kusirik, baina ni ostegunetan Zarauztiketortzen nintzen dantza erakustera.

“Kirol denetangogorrena

txirrindularitzada”

Page 16: 108 (2003ko otsaila)

172 0 0 3 K O O T S A I L A

Kotxerik ez, eta bizikletan. Nirea oso zaharra zenez, taile-rreko lagun batena hartu eta harekin etortzen nintzen. Etagaua egiten zenean, paola erabiltzen nuen ikusteko. Gero,bizikleta berri bat erosteko modua egin nuenean, 12.000pezetan erosi nuen bat. Harekin bai ederki…Inaxio: Ez pentsa. Lehenengo irteera Meaga aldera eginnuen. Gero, Iraetatik barrena nentorrela, hango aldapa batigo ezinda gelditu nintzen. Gelditu, eta ez lotsatze aldera,bizikletaren kanbioek arazo bat balute bezala egon nintzenhaiei begira. Inguruko taberna batean Kas bat hartu, eta

etxera. Andreak esan zidan: “zer moduz, Inaxio?”. Eta nikerantzun nion: “hilda”. Bizikleta ganbaran utzi nuenean,begiratu nion, eta hauxe esan nuen nuen: “Jode!!”Joxe: Orduan prestatu ere ez ginen egiten. Santos: Nik uste dut bizikletan egiten den lehenengo irte-eran denoi gauza bera gertatu zaigula. Norbera baino azka-rrago doazen batzuk ikusi, eta gutxiago izan nahi ez horre-kin, daukaguna baino gehiago eman eta lehertu egitengara.Joxe: Desarroiloek ere eragina zuten. Edukita ere, erabil-tzen jakin behar zen. Orduko bizikletek plato bat eta hiru

Page 17: 108 (2003ko otsaila)

Erribera kalea, 6Tel. 861155

18 2 0 0 3 K O O T S A I L A

piñoi izaten zituzten. Gaurkoek, berriz, hiru plato etabederatzi piñoi.Garai haien eta gaurkoen arteko konparazioekin segita,orain medikuen garrantzia izugarria da. Orduan?Bittor: Orduan derrigortu egiten gintuzten mediku azter-keta egitera. Utrillak egiten zigun guri.Santos: Orain berriz, fitxa egiteko ez da derrigorrezkoamediku azterketa egitea.Joxe: Medikuen inguruan bada anekdotabat. Bi pertsonari medikuek ez zietenbizikletan ibiltzeko baimenik eman.Zuek errepideetan askotan ibiltzenzarete. Arriskua latza da. Urtean zeharkotxeak edo kamioiak harrapatutahainbat hildako izaten dira. Nola ikus-ten duzue arazoa?Gabriel: Nahiz eta horrelako askoentzun, guk ez dugu beldurrik izaten.Bittor: Arriskua astegunetan izaten da.Asteburuan gutxiago. Igandean kotxeandabilenak badaki edozein bazterretan txirrindulariak aurki-tuko dituena. Gainera, orain binaka joaten uzten digute,eta kotxeek ere etenik gabeko marra zapaldu dezakete guaurreratzeko.Gabriel: Asko errespetatzen gaituzte, Hori bai, lehen igan-dean goizean goiz ateratzen ginen errepideetan kotxe gutxiibiltzen zelako. Orain, berriz, goizean goiz joanda, gaupasaeginda etxera datozenak aurkitzen dituzu. Gaur egun goi-zeko lehen orduetan irtetea arriskutsuagoa da. Kandido: Koadrilan joanda babestuago joaten gara.Txoferrekin haserretzea, eta elkarri keinuak egitea ona da.Ezer txarrik pasa ez den seinale. Txarrena izaten da baka-rrik joan, eta norbaitek jotzen zaituenean.Santos: Kamioi handiek ondotik pasatzean botatzen dutenhaizea ere arriskutsua izaten da. Bazterrera bidaltzen zaitu,eta bazoaz bazterrera eta bazterrera, eta larri.Kandido: Estatistiken arabera, autobiak dira arriskutsue-nak. Gainontzeko errepideetan, herrietakoetan eta, ez daarazo handirik izaten.

Inaxio: Gure artean ere izaten dira istripuak, tartean kotxe-rik edo kamiorik ez dela. Gertatu ohi da taldean joan, elka-rri ikutu, eta lurrera erori.Joxe: Gogoan dut, behin hirurok erori ginela: aurrena neu,gero Bittor eta azkena Inaxio.Gatozen eliteko txirrindularitzari buruz hitz egitera.Larri samar dabilela ematen du. Babesle gutxi, dopina…

krisia, hitz batean esanda. Nola ikustenduzue?Joxe: Arazoa da gastuek gora egin dutela.Ikaragarrizko dirutza gastatu behar datalde profesional bat ateratzeko.Santos: Txirrindularitzaren inguruandabiltzan sasimedikuek ere eragina dute-la uste dut. Horiek dira babesleak urrun-tzen dituztenak.Inaxio: Dirua jartzen duenak garaipenakbehar ditu, eta horiei ez zaie inportadopatuta edo dopatu gabe.Kandido: Azkenaldian dopatzen dena

harrapatu egiten dute. Hala ere, ez dut uste horregatikdagoenik babesle gutxiago.Santos: Jendearen aurreko irudiak ere badu garrantzia.Gaur egun positibo ematen duenari drogazale deitzen zaio.Horrek ere eragina du publizitatea egin nahi duenarengan.Prentsak ere ez du batere lagundu. Txirrindularitzakodopin kasuei izugarrizko garrantzia ematen die.Futbolekoei bat ere ez.Zergatik begiratzen zaio hainbeste txirrindularitzari?Santos: Dopinaren gaian aurreratuen dagoen kirola delako. Kandido: Kontu egin itzuli handietan hogeita eta bi etapadirela. Egun guztietan puntan ibiltzeko denak ondo zain-duta egon behar du. Denak perfektua izan behar du.Makinak dira. Norbaitek zerbaiten ale bat hartu duela?Hurrengo urteko fitxa lortzeko irabazi egin behar duenak…Santos: Oso kirol gogorra da. Gogorrena.Hain gogorra izanda, gazteak lehen bezala animatzen aldira?Joxe: Jaitsi egin da. Momentu honetan oso gutxi dago.

“Txirrindularitzakodopin kasueiizugarrizko

garrantzia ematendie. Futbolekoei

bat ere ez”

Page 18: 108 (2003ko otsaila)

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

192 0 0 3 K O O T S A I L A

Bittor: Bai, behera egin du, baina Zumaian orain ere badi-tugu pare bat politak. Nik uste dut eskoletatik hasi behakolitzatekeela. Haurrek egiten dituzten beste kirolekin baterajarri, eta umetatik hasi.Inaxio: Garestia ere bada, eta horrek atzera eginarazten du.Joxe: Entrenamenduak ere bakarrik egin behar izaten diraaskotan. Euria, eguzkia edo hotza egin, errepidera aterabehar. Gazteak nahiago du motxila egin, eta kiroldegirajoan.Kandido: Kirol denetan gogorrena txirrindularitza da.Dudarik gabe.Gabriel: Joxek esan duenarekin ados nago. Futbolean,eskubaloian, saskibaloian astebururo daukazu partidua.Astean zehar entrenatu, eta astebururo lehiaketa.Txirrindularitzan, berriz, ez. Urtean zehar entrenamendumordoa egiten dituzu lasterketa bat prestatzeko. Eta gaizkiateratzeko arrisku latza daukazu, gainera. Gainontzekokirolak, alde horretatik, politagoak dira.Santos: Entrenamenduak ere errepidean egin behar dira.Gurasoek, normalean, ez diete esango beraien seme-alabeierrepidera irtetzeko oso arriskutsua delako. Horrek ere era-gina du egin behar duzun kirola aukeratzeko orduan.Gabriel: Irteera gutxi duen kirola ere bada. Gaur egun zen-bat igotzen dira afizionatuetatik profesionaletara? Hor dagoarazoa.Zumaian txirrindularitzak ba al du etorkizunik?Joxe: Gazte mailan bi onak izan ditugu, Iban Iriondo etaEkaitz Eizagirre. Orain afizionatuetara igo dira, eta ikusikodugu zer egiten duten. Bukatzeko, porra txiki bat egitea proposatzen dizuet.Zein izango da aurtengo Tourreko podiuma?Joxe: Armstrong eta Ullrich hurre izango dira.Aurrena Armstrong. Hor denak konforme?Santos: Bai.Bittor: Nik ez nuke nahiko berak irabaztea. Ez dut nahiberak Indurainen marka egitea.Inaxio: Ezta nik ere.Joxe: Desgraziren bat ez bada gertatzen…Kandido: Nik ez nioke pegarik jarriko. Kriston meritua

dauka mutil horrek. Berak egin duena…Eta Beloki?Santos: Hortxe segiko du.Kandido: Hiru Tour egin ditu, eta hiruretan podiumean.Handia da hori egitea.

ZIKLOTURISTEN ELKARTEAk 25

urte betetzen ditu. 1978an sortu

zen, eta urte hauetan hamaika

irteera egin dituzte. Ez pentsa

nekatu eta uztekotan daudenik.

Baietz beste 25 urte!!

Page 19: 108 (2003ko otsaila)

20 2 0 0 3 k o O T S A I L A

Gorka Zabaleta zumaiarra Egunkariako kazetaria da.Kronika honetan ederki asko azaltzen digu bizi dutenegoera. Une gogorrak dira. Gordinak. Denon babesa behar dute. Euskarak behar gaitu.

ur haunditanmetsgaiztoa"Gorka, jaiki zaitez, GuardiaZibila Egunkarian sartu delaesan dute irratian, Del Olmokeman omen du agindua".

Guardia Zibila, Egunkaria, Del Olmo?Zein Del Olmo? Luis Del Olmo? Lozo-rrotik kolpean aterata, azken ametsgaiz-toko arrastoak ote dira? Ez da posible.Irratian: "Guardia Zibilaren operazioaEgunkariaren kontra. Juan Del Olmoepailearen aginduz, Egunkariakohamar kide atxilotu eta Bilbo, Iruñeaeta Gasteizko delegazioak itxi ditu. Unehauetan Andoaingo egoitza nagusia aridira miatzen". Ez da posible. Korrikabatean, kotxea hartu eta banoa Andoai-nera. Irratian berriro, oraingoan tertu-liano batek: "Zoritxarrez, Egunkariakigandean argitaratu elkarrizketan bete-betean asmatu zuen Aski Da taldekokide Fernando Savaterrek, Andoainizango zela Euskal Herriaren egoerareneredu" (Udaltzainburua hil ondorenegindako elkarrizketa izan zen). Ez daposible. Zergatik? Irratian: "ETAk diruzlagundu omen zuen Egunkaria beresorreran, eta lehen Administrazio Kon-tseiluko kideak izendatu". Ez da posi-ble. Iritsi naiz Andoainera. Egunkaria-ren egoitzara hurbildu ahalakonturatzen naiz egia dela, GuardiaZibilak han direla, lapurren moduragauaren erdian sartu direla, dena han-kaz gora jarri dutela, etxea prezintatudigutela, eta hamar lankide eramandituztela. Egia da.

BeroaldianEgunkariak lanerako emandako mobilaez dabil. Paranoia. "Guardia Zibilakblokeatuko zituen". Gertatzen aridenaz jabetzeko ia astirik gabe, Aek-renlokalean bildu gara, egoera aztertu etaerantzuteko. Hainbat batzorde antolatudira. "Egunkaria atera beharra dagonola edo hala. Bihar kioskoetan izango

AEz gaituzte isilduko

Page 20: 108 (2003ko otsaila)

212 0 0 3 k o O T S A I L A

gara". Muturreko latza hartu berriak,beroaldian ez dugu minik sentitzekoastirik hartu nahi. Lan egin nahi dugu,inoiz baino gehiago, lana gogotik egi-nez dena bere onera etorriko delakoan.Baina zaila da burua hotz mantentzea.Gure amorrua, beldurra, haserrea, etaezina, inguruan sumatzen ditugunelkartasuna, babesa, laguntza eta bul-tzadarekin nahasten dira. Bihotzakzaldi eroa dirudi. Irratian: "Gaur goize-an milioika lagun mobila eraibili ezinikgelditu dira, Vodafone zerbitzariak sare-an izandako arazoak medio". GuardiaZibila ez da argia, beraz.

Lehen garaipenaLehen Egunero prest daukagu. Bitarte-ko eskasekin, bulego txiki batean, bainaedizioa amaitu dugu. Badakigu, ordea,oztopoak izango ditugula kioskoetarairisteko. Iruñeako Diario de Noticiaseninprimitzen zen Egunkaria, etaberaiengana jo dugu Egunero ereinprimitzeko. Zalantzak izan dituzte,baina azkenean baietz. Guardia Zibilaez dago ordea, amore emateko prest.Diario de Noticiasen atarian dira.Egunkariarekin zerikusia duen produk-turik ez dutela inprimituko sinarazidiote Kikori, inprentako arduradunari."Nik nahi duzuna sinatuko dizut etagero eramango nauzue kartzelara",erantzunez sinatu du papera. Kiko,gure idolo berria. Rojo iritsi da furgo-netarekin. Aleak kargatu eta badatorAndoainera, banaketa prozesuari ekite-ko. Hurrengo goizean, miraria: "Itxiabaina ez isildua". Harpidedunekbuzoian dute Egunero, eta kioskoetanlehen orduan agortu dira 50.000 aleak.Irabazle sentitzen gara.

Mundu bat Egunkariarekin"Ghettoan ere ez gaituzte bakeanuzten" entzun nuen erasoaren goizmadarikatuan. Askotan, euskararekinlan egiten dugunok, ghetto batean sen-

titzen baikara. Baina gaur, larunbatez,ghettoko hormak bota nahi ditugumilaka eta milaka lagunen indarrare-kin. Antiguako tunelean nago, lankide-ak ondoan. "Egunkaria aurrera" diotegure elastikoek, "Egunkaria aurrera"inguratzen gaituen jendetzak. Ileaktentetuta, oilo-ipurdia. Burrunba sabe-leraino sartuta, bihotza eztarrian geldi-tu zait kateatuta, kanpora bidean. Oihuegin nahi dut, baina ezin. Nire begira-darekin esker ona adierazi nahi dietbide bazterrean bildutakoei, bainaezin. Hemen, Donostian, gure ingu-ruan gertatzen ari denari neurria jarrinahi diot, baina ezin. Manifestazioburua iritsi da Bulebarrera, azkenakoraindik irteera puntuan daude. Kopu-ruak soberan daude; gaur mundu batizan da gurekin, euskaltzaleen mun-dua, askatasunzaleen mundua.

Komunikazioa-inkomunikazioaGuk jasotako indarraren zati bat hela-razi nahi genieke kartzelako zulo bel-tzean atxilotuta dauden hamar lagunei,baina inkomunikatuta izan dituzte bost

egunez. Gaur, astelehena, epailearenaurrean deklaratu behar dute, berriroinkomunikatuta eta konfiantzazko abo-katurik gabe. Gaizkile beldurgarriakdira nonbait. Martxelo Otamendi,Iñaki Uria, Joanmari Torrealdai,Txema Auzmendi, Pello Zubiria,Xabier Oleaga, Fermin Lazkano, LuisGoya, Inma Gomila eta Xabier Alegria.

Ben Laden baino arriskutsuagoak,antza. Arriskutsuak, euskara, euskalkultura eta Euskal Herria izan dituzte-lako bizitzan gidari; hitza dutelakoarma, arma isilezina.

KonpromisoaInoiz ez genuke pentsatuko Egunkariakgizartean horrelako erantzuna sortzekogaitasuna izango zuenik. Elkartasunabide, leku eta modu guztietatik iritsizaigu. Gizarte eragile gehienak gurekindira. "Bidegabekeria izugarria izan da","adierazpen askatasuna urratu dute","euskarari egin diote eraso",..., milakaaldiz entzun eta irakurri ditugu egunhauetan. Baina hitzak haizeak erama-ten ditu. Orain konpromisoen orduairitsi da. Guk Egunkariako langileok,egunero euskarazko egunkari bat egite-ko konpromisoari eusten diogu: egun-kari euskaltzalea, nazionala, batera-koia, zabala, inongo erakundepolitikori lotu gabea, erdarazko komu-nikabideei lotu gabea, ez instituziona-la, instituzioek lagundua, militantea,profesionala eta berria. Euskal gizarte-ak erakutsi du euskarazko egunkarianahi duela. Orain instituzioei dagokieegoerak eskatzen duen neurriko eran-tzuna ematea.

Gorka ZabaletaEGUNKARIAko kazetaria

Harpidedunek buzoiandute Egunero, etakioskoetan lehenorduan agortu dira50.000 aleak. Irabazle

sentitzen gara.

Page 21: 108 (2003ko otsaila)

22 2 0 0 3 k o O T S A I L A

EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi digute. Gureegunkaria. Nola gainera? Munduko kriminalik arrisku-tsuenak balira bezala atxilotu eta eraman dizkigutezuzendaritzako 10 kultur gizonemakumeak.Euskaldunok poli-ki-poliki arnasarik gabe utzinahi gaituzte. Zazpi probintziakegunero elikatzen zituen euska-ra idatziaren bizkar-hezurrahondatu digute oraingoan.

Baina gure erantzuna ere ezda txarra izan. Itxi bai baina isil-du ez. Donostian larunbateanbildu ginen kontatu ezinekojende uholdea konturatu dagarbi joko zikin honetaz etanahikoa da irrintzi egin du.Konturatu gara EspainiakoGobernuak aurrez prestatutakoestrategia bateko jokabide zitaladela, lehendik egin dizkigun besteeraso asko eta askoren jarraipena.Aurreko erasoei behar zen bezala eran-tzuten jakin izan bagenu, ez zigutenagian hau egingo. Epaitegien bidezterrorismo izenekoaren gomazko globobarruan gero eta talde gehiago sartzendoa etengabe, errukirik gabe egurraemanaz. Bush jaunaren bidetiketa eskutik, Aznarrrek ere asma-tu du nondik nora konponduEspainian sortzen ari zaizkionarazo larriak. Zenbat eta gehia-go egurtu Euskal Herria terroris-moaren izenean, orduan etaagintari jatorragoa espainiarrenaurrean.

Zumaiarrok ere ez diogumuzin egin Egunkariari.Gogoan dut 1990ko uda beroannola aritu ginen Itzurun etaSantioko hondartzetara zihoaze-nei ordurarte inork ezagutzen ezgenuen egunkari jaio berriaeskaintzen. Hasiera hasieratikireki zitzaizkion ateak Zumaian, bere harpidedun,nahiz kapitalaren partaide eginaz. Herritar ugari ikusi

dugu sumindurik Donostiako manifestazio erraldoianere eta ziur nago hemendik aurrera eman beharrekourratsetan ere ez dugula atzera egingo.

Kaltea egina dago, hainbesteurtetako izerdi eta nekeren frui-tu bikaina galipot zikinez hon-datua. Kostako zaigu aberia kon-pontzea. Baina lezioa ikasitagaude aurrez. Lehendik erejakin dugu euskaldunok, geukaurrez jasotako egunkaria dese-gin arren berreraikitzen.Gainontzeko herritarrek ordain-tzen dituzten kontribuzio etazergak zintzoki pagatzeaz gain,geure patrikatik jarri beharkodugu beste behin ere, euskaldunbizi ahal izateko beharrezkoakeskura ahal izateko. Gure hiz-kuntza xaharrak merezi du hori

eta gehiago. Gero eta garbiago dago etsaia nor

den eta ze asmorekin dabilen. Berriroetorriko zaizkigu aldian behin, auskalonora hurrengoan. Erantzun egokiaemateko denok elkarturik prest egongaitezen. ELA, LAB eta ESK sindika-tua elkartu egin direla dugu azken aldi-

ko berri pozgarria. Politika mun-duan ere Lizarra Garazi biderajo beharra daukagu derrigor.Nik badakit buruz arrazoi ugariditugula elkarrekin haserre ibil-tzeko, baina bihotzak dio, herrihonek aurrera egingo baldinbadu, ez dagoela beste erreme-diorik. Batuta ere nahiko lan,baina hori ezean, jai daukagu.Guzti hau geure onerako izandadin lor genezake, berriro elka-rrengana bildu eta batera herrihau eraikitzen hasten bagara.Hala balitz, zorioneko honda-mendia aurtengo otsailaren 20anhasitako hau.

J. Dorronsoro

“Lizarra Garazibidera jo

beharra daukaguderrigor”

EGUNKARIA AURRERA

Page 22: 108 (2003ko otsaila)

232 0 0 3 k o O T S A I L A

GURE OROIMENA bat-batean 10urte joan da atzera eta gogora ekarridugu nola 1993ko amaieran hasi ginenBaleike aldizkariaren proiektua lan-tzen. Ordurako argia ikusia zuten haneta hemen zenbait herri aldizkariaketa, batez ere, 3 urte baziren kaleanzela euskal prentsaren ikur eta zutabenagusia, egunero argitaratzen zen eus-karazko egunkaria. Hasiera oso gogorraizan zuen eta oso ondo ulertzen dugu egoera hura, mailatxikiagoan bada ere antzera ibili ginelako gu ere: diru ara-zoak, erakunde publikoen babesik eza, proiektu alternatibofuntsik gabekoak... Hasiera hartan produktua bera ez zenbikaina; orri gutxikoa zen eta azken orduko berririk ezin iza-ten zuen jaso, baina geurea zen, euskaldun guztiona.

Orain, ordea, 10 urte geroago, bai azpiegitura aldetik,bai giza baliabideetan, bai produktuaren kalitatean, proiek-tua inoiz baino sendoago ikusten genuen, aurrera begirakogogo biziz, gainera: Martin Ugalde kultur parke dotorea,langile zailduak, kolaboratzaile talde zabala, gehigarriberriak, koloretsuak... Hain zen polita, eta geurea!!!Badirudi noiz indartu eta finkatu zain egon direla, gero egu-rra emateko!

Zaila da astebeteko epean zer sentitu dugun hitzez

adieraztea: inpotentzia, nahigabea,ezintasuna, nazka, sinetsi ezina,kezka, beldurra eta gehienbat amo-rrua, are eta handiagoa asteleheneanatxilotuetako batzuk aske utzi ondo-ren, jasan dituzten tratu txar eta tor-turen berri izan eta gero.Horregatik, eta geure txikitasuneansektorekide sentitzen garen aldetik,ezinbestekoa iruditu zaigu salaketa,

elkartasuna eta konpromisoa adieraztea:- Euskararen, euskal prentsaren eta adierazpen askatasuna-

ren aurkako eraso larri hau salatu nahi dugu.- Euskaldunon Egunkariako langileei, arduradunei eta

bereziki atxilotutakoei eta haien ingurukoei gure elkarta-suna adierazi eta oraindik kartzelan daudenak lehenbai-lehen aska ditzatela eskatu nahi dugu.

- Euskal prentsaren alde bere garaian egin genuen apustuagogor defendatzen jarraituko dugula eta Euskal Herriakeuskarazko egunkaria izan dezan laguntzeko konpromi-soa hartzen dugula jakinarazi nahi dugu.

Gu ere eramaten ez bagaituzte, behintzat, horretan ahale-ginduko gara.

Xabier Azkue eta Josu Waliño

“Ezinbestekoa irudituzaigu salaketa,elkartasuna etakonpromisoaadieraztea”

SALAKETA, ELKARTASUNA ETA KONPROMISOA

"kaixo baleikekoak,iepa zemouz, Euskaldunon Egunkarian gertatu denarekin maria eujenia eta besteak ihesi datoz baleikeko orri hauetaraino,atxilotuak izatearen beldurrez.galdetzen dute ea hemen egon daitezkeen beste arazoa konpondu bitartean.eskerrik asko aurrez.jon"

Page 23: 108 (2003ko otsaila)

Brigida Ibarbia

Harriya burutik behera eroi zakula. Horrek

beste erantzunik eztaka.

24 2 0 0 3 k o O T S A I L A

inkesta

Aitor EmazabalOndo ez, desde luego. Holakogauzekin ezta hemengo arazuakonpontzen. Gaiztotu eiten da.Probak nondik ateako dituzte?

Maritxu Etxabe

Astakei haundi bat, hitz batian esanda. In leiken

haundiyenetakua.

AURRERA EGUNKARIA

Ze iruitzen zazuEuskaldunonEgunkaria ixtia?

Page 24: 108 (2003ko otsaila)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

252 0 0 3 k o O T S A I L A

Eli AlonsoEtzat ondo iruitzen. Eztao eskubideik. Euskal-dunon gauza guztiyekin gauza bea gertatzenai da.

Luix Urteaga Gaxki. Zeatik kendu due? Dana euskarazdaolako? Euskal Herriyan euskaraz hitzeinbihar da!!

Page 25: 108 (2003ko otsaila)

Bertsolaritza

26 2 0 0 3 k o O T S A I L A

olarru zopa

UMAIAN BI talde ibili dira aurtenere santa Ageda bezperan kantari,eguraldi eskasa egin arren. Alde bate-tik herri eskolako ikasleak kalez

kale, beren koplatxoak kantatu dizkigu-te, trikitiarekin laguntzarekin, eskuanmakila dutela. Horretarako aurrez eskolako gela bakoitzeanlau kopla paratu dituzte ikasleek, Ana Delia Mendizabal etaAne Murua irakasleen gidaritzapean gero umoretsu gurekaleak alaitu ahal izateko. Eta beste aldetik, Jon Maia etaBaxakarte koplarien lagun koadrila, Estazio aldetik hasi,Askizu aldeko baserriak pasa eta Erribera kalean amaieraemanaz. Arratsalde gogoangarria igaro omen dute, jakindugunez, aurten Baxakarte beteranoaren grazi txinpartatsuaizan dutelarik ustegabeko berria.

Herri eskolakoek kantatu dituzten kopla batzuk eta han-dien koplarien argazkia ekarri ditugu orrialde honetara.Z

S A N TA E S K E A N 2 0 0 3

Zumaiako Bertso Eskola

1Arratsaldeon lehendabizitxoko hontako denoriherri eskolako ikasleaketorri gera kantari

2Gure herriko ohitura zaharrakbehar ditugu jarraituhorregatikan santa Agedaurtero-urtero ospatu

3Kanta kantari iritsi garamakila eskuan hartutabaserritarrez jantzita gatozondo pasa nahi dugu ta

4Gaur hemen gaude umore onezsanta Ageda bezperanurtero bezain kantari gatozmakila dinbi eta dan

5Trikiti-panderoen laguntzazeztarria bero-berolimosnatxo bat bota mesedezsaioa bukau ta gero

6Agur bero bat lagun guztioita ondo pasa egunaazkenengo koplatxo honekinbukatzen degu jarduna

Amaiako plaza

Doinua; Bonbolontena nere laztana:

Page 26: 108 (2003ko otsaila)

272 0 0 3 k o O T S A I L A

Euskara

USKALO ZENBAT aldiz entzun dudan (asko-tan neuri esanda gainera!) hor goiko esaldihori. Susmoa daukat "zaha-rren" artean betidanik egondela gazteek gaizki hitz egiten

dutenaren ustea, eta batek daki,geuri ere garaia iristen zaigu-nean marmarrean jardun-go dugun gazteen eus-kera dela eta (espero dutezetz). Kontuak kontu,gaurkoan gazteon alde egitera natorkizue. Neurri bate-an ez zaidalako bidezkoa iruditzen Zumaiko gazteokeuskeraz gaizki egiten dugula entzutea.

Ez ote da askotan gazteon euskera txartzat jotzenhelduek bezela ez dugulako hitz egiten? Ideia tentaga-rria da bai, "euskerarik onena, betikoa, zaharrena, gar-biena, jatorrena...". Eta hau gure herrira ekarrita, ba pen-tsa ezazue...

Baina euskera aldatu egin zen, aldatzen ari da etaaldatu egingo da. Baita Zumaian ere! Kontua hauxe da:azkenengo belaunaldien edo generazioen euskerak alda-keta azkarragoa eduki duela eta horregatik Zumaiko eus-kera ere askoz gehiago aldatu dela azken hogei urteotanaurreko hamarkadetan baino. Eta ondo asko dakigu nor-malean aldaketa azkarrak zenbait jenderi ez zaizkiolagehiegi gustatzen...

Zer dela eta gure herriko euskeraren aldaketa azkarhau? Ba hasteko gazteok (eta gazte ez direnek ere bai)"beste" euskera batzuk ere ezagutzen ditugulako: hordago euskera batua, telebistek, irratiek eta egunkariekzein aldizkariek lau haizetara zabaltzen dutena. Ikastole-

tan eta eskoletan ere berdin, etxeko eus-kera bezalakoa ez den euskera bat era-kutsi digute eta ikasi dugu. Euskal Herri-

ko beste hizkerak, beste euskalkiak ere hobeto ezagutzenditugu zaharragoek baino, besteak beste orain Euskal

Herria "txikiagoa" delako eta euskaldun guztionarteko harremanak (oro har) asko erraztudirelako.

Kike Amonarriz soziolinguistak (bai,ETBn txiste kontatzen ikusten genuena, etaherrian gurasoentzat hitzaldi parea eman

berri duena) hauxe dio elkarrizketa batean (Bat Aldizka-ria, 42. zk.), "euskalkiak (Zumaiako euskera, adibidez)euskara batua bera baino dezente gehiago aldatuko dire-la (...) erabilera informaletan eta egunerokoan erabilikodirenez jasoko duten kanpoko eragina askoz handiagoaizango delako". Kanpoko eraginak zein dira? Ba adibidezgoian kontatu dizkizuedanak, eta baita erdera(k), komu-nikatzeko era berriak (txateoa, sakeleko telefonoak...), etaabar.

Beraz, ez da bidezkoa gazteoi euskera txarra egitendugula esatea. Eta orduan, zuetako batek pentsatuko du:"dena libre? Behin euskera aldatzen ari dela onartutaberdin da gazteek nola hitz egiten duten?" Ez, horixeezetz, baina honetaz hurrengo zenbaki batean jardungonatzaizue, honez gero aspertzen hasiak zarete-eta.

Bukatze aldera, ez pentsatu, irakurle, zeure euskera"ona" ez denik, gogoratu Koldo Zuazok (Euskararen sen-dabelarrak, Deba Ibarretik euskararen herrira, etab.)azken liburu honetan dioena, gaur egun ere, euskarabizirik dagoen herrietako hiztunek euskara ona egitendute, oro har. Gureak oraingoz bizirik dirau!

A"Gure herriko gaztiak euskeraz

gaixki hitzeiten die!!"Ibon ManterolaHizkuntzalaria

EGUNKARIA AURRERA!!

Page 27: 108 (2003ko otsaila)

28

aluga-se!

BANATOR ORAINGOAN ere Lisboako txoko birtual hauerrentan jartzera. Oraingoan bizitzak emandako plazer etatitulu txiki horiek dittut aipagai. Plazerretaz asko hitz egitenda, komunikabide orok du hain beharrezkoa zaigun sexuazhitz egingo digun atala, bere kontseju emaileesperientzidunaz, etxeko lanak agindu eta agindu; batzuokikasle txarrak izan ordea, eta geure eskuei begira besteerremediorik ez dagoela pentsatzen dugu, esperantza "inbidiasanoaren" amaraunaz estaliaz. Baina tituluez?Tituluak eta tituluak daude noski, baina nik bi klase daudelaesango nuke: batzuk zeuk borondatez irabazitakoak, etabesteak bizitzak berak ematen dizkizunak ixil-ixilik harditzazun. Lehenbizikoekin ez daukagu arazorik, zerpentsatzekoa da pertsona bat zerbaiten nahian baldinbadabil, eskuratzen duenean pozik izango dela. Niri besteekematen didate buruko mina. Zer pentsatua bai behintzat.Hara zer gertatzen den. Patxada ederrean bizi zara; baterepreokupaziorik gabe (loa galaraziko dizunik ez behintzat), etabat-batean konturatzen zara gizarteak edo inguratzen gaituenjende multzo horrek (batzuetan gizartea baino zoologikoarenantza gehiago izan arren!) jarri dizkizula titulutxo batzukbizkar gainean: lehenbizi seme edo alaba zara berekindakartzan ondorio guztiekin; ume bihurria edo lotsatiarenklitxea ere laster etorriko zaizu; ikasle eskaxa edo egokiagoaizango zara ikaskideentzat; asko ligatzen duena (a zerplazerra!) edo sekula ezer jaten ez duen horietakoa (gora guta gure eskulanak!); ... trafikoko multak ere sartuko nituzkeesperientziaz saku horretan, ez baitut ezagutu egundainoisun bila jo ta su aritu denik, eta titulu benetan astuna denikez dit inor ukatuko ezta? Eta pixkanaka, jarri dizkizutentitulu horiekin guztiekin "beraientzat prestatutako zeureizaera" osatzen duzu, eta zeure buruarekin kontraesanetanibiltzen zara behin eta berriz. Honetan ari nintzen otsailekoeguzki epeletan ikasten leihoa parez-pare irikita, eta iritsi

zitzaidan mezutxo bat. "Hi, ya osaba deittu berkoyat!!" Ttak!! Bizitzak beste titulu bat eman zidan. Zertarako ukatu,esperotako titulua zen, eskatutakoa ere bai neurri handibatean, baina hala eta guztiz ere partehartze aktiborik eznuela izan ziurtatzeko moduan naiz. Halere, azer plazerra!Urak dakarrena, urak daroa diño esaeriek; hemen, bizitzakdakarrena... Naroa! Capoeira eta caipirinhaz beteriko egunakopa dizkizut. Aurrera egin eta egunero zeure buruagainditzeko indarrez horni zaitezen lehena; bigarrena berrizbizipoza eta ero punttua emateko.

Bizitzak... NAROA!

2 0 0 3 k o O T S A I L A

Page 28: 108 (2003ko otsaila)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

292 0 0 3 k o O T S A I L A

koadrilen bueltan

BA AL LEIKE? Aurten ere uste baino lehen iritsi dirainauteriak. Urte hasieran dena urruti ikusi ohi da, gauzaklasai eta presarik gabe egiteko aukerarekin. Baina denboraez da gelditzen, aurrerantz doa beti. Aurten ere “irudimen ezaren trenak” harrapatu gaitu.Gainera ematen du denborarekin irudimena gutxitzenjoaten dela edo lehen ginen bezain ausartak ez garela.Garai batean edozer eratan mozorrotzen ginen, hotzareneta lotsaren batere beldurrik gabe.Gogoan daukat behin kuadrilakoak, nola jantzi ginenhaurdun zeuden emakumez, zein baino zein tripa

haundiago eta itxura barregarriagoz. Edo “Chicas Martinis”patin gainean ibili ezinik. Submarinistas ere jantzi ginenbeste batean, euriak atertu ere egin ez zuen gau batean.Bizkarrean oxigeno bonbonak, oxigenoz bete ordez,Kalimotxos bete genituelarik. Sokatirako taldez eremozorrotu ginen, geure indarra beste kuadrilaren batekindemostratu nahian, galtza motzetan otsaileko hotzetan.Baita anguleros jantzi ginen urtea ere, “Baia” haundi banaesku batean eta angula itxurako spaghetti baldekada besteangenuela. Gau ederra izan zen baita ere, Tanborradaz jantziginenekoa. Denok sukaldariz jantzirik, geure tanborrak

gogoz joaz eta bat minifalda motzarekin bere hankaluzeak erakutsiaz. Donostiako San Sebastianetan ereez da hain abanderada ederrik ikusi. BeltzAfroamerikanoz ere mozorrotu izan gara, 60kohamarkadako jantziekin eta peluka beltz kixkurrekin.Argazkian ikusi daitekeenez, ez genuen gorputz guztiabeltzez pintatu eta ez pintura bukatu zitzaigulako.Bailoteo ederrak egin genituen urte horretan, etabapo mugitu genituen bai gerria eta baita ipurdia ere.Orain dela bi urte izan zen, azkeneko aldizmozorrotu ginen eguna. “Papa Mobil” zuri haundia,bertan Aita Santu galanta, herri guztia bedeinkatuaz,ondoan bi Arzobispo zituelarik. Hauek zaintzekoBizkartzain kuadrila dotorea, kaleko umeenamenazetatik (El Papa va a morir, oihukatuz) AitaSantua defenditu nahian. Tartean monja dantzari batere bazen.Aurten berriz, hemen gabiltza zertaz “disfrazau”asmatu ezinik. Ideiak “mehe” dauzkagunez, agianonena, lehengo urtean bezela hobe izango deu, afarieder bat egin eta soziedadian tertuliyan egotia.Beno eta Zumaian, gu baino “KuadrilaOriginalagorik” baldin badago, ea animatzen direneta beraien abenturen berri ematen diguten hurrengoatalean.

Besterik gabe,No Soluxion.

Inauteriak ate joka

Page 29: 108 (2003ko otsaila)

30 2 0 0 3 k o O T S A I L A

izerdi patsetan

ZUMAIARRAK KROSEAN

GIZONEZKOAK11. JAIME OSA 34:1419. MARIANO SANCHEZ DE LA FLOR 35:2723. PAULO AGIRREZABALAGA 35:3327. JESUS MARI ARRONA 36: 0454. JON SASIAIN 37: 3162. JON ULAZIA 37:4883. PEIO SANTAMARIA 38:5785. MARTIN AMILIBIA 39:0990. JUAN IGNACIO ALKORTA 39:1792. XABIER LASKIBAR 39:3099. MARTXELO SANTAMARIA: 39:45113. RAMON ALTUNA 40:23123. XABIER IRURETA 40:39129. ENEKO URBIETA 40:54130. FELIX AIZPURUA 40:56131. JESUS MARI MARTIN 41:01145. PATXI BLANCO 41:38151. JON MANZISIDOR 42:00157. EÑAUT AIZPURUA 42:35163. FELIPE AGIRRE 42:58166. JOSEBA OSA 43:01173. GRAZIAN GALARRAGA 43:05184. JOSU GOYOGANA 44:02186. IÑAKI AIZPURUA 44:07192. GARIKOITZ MARTIN 44:31193. ROBERTO FUENTES 44:32194. JUAN PEDRO ROYO 44:33195. MARIANO NORIEGA 44:34198. ANIBAL GUTIERREZ 44:36199. ALFREDO MARTIKORENA 45:02

210. MIGEL ANGEL YEREGI 45:45213. RAUL MORENO 45:52214. IÑIGO ALDAI 45:53222. JOSE LUIS ALBERDI 46:13231. JOSE MARIA HIDALGO 46:34232. PELLO CUEBERIO 46:38233. IGOR ALBIZU 46:50240. IKER ALFONSO 47:02244. FELICIANO ARANBARRI 47:30245. ANDONI OIANGUREN 47:35260. MIKEL YEREGI 50:00261. YONI YEREGI 50:00263. JOSE RAMON ARRUTI 50:01267. JOSE INAZIO LANDA 50:16268. MITXEL AIZPURUA 50:18269. IBON YEREGI 50:18270. JUAN LUIS BERISTAIN 50:25276. JOSE IGNACIO ETXABE 51:15277. JUAN JOSE UNANUE 51:20278. XABIN OLAIZOLA 51:23280. PEDRO ETXABE 51:25299. OIER EGAÑA ALTUNA 54:08303. IÑAKI OSTOLAZA 54:27307. JUAN ANTONIO GUERRA 55:38310. IMANOL ZUAZOBIDE 1:01:09

EMAKUMEZKOAK14. ALOÑA AGIRRE EGAÑA 47:4225. MARIA JOSE AIZPURUA 52:2827. ENERITZ ZENDOIA 53:5929. ESTIBALIZ GARCIA 55:1933. OLATZ VILLANUEVA 1:01:0934. ANE LARRAÑAGA 1:01:50

Zumaiako Herri Krosa 2003KROSA

Page 30: 108 (2003ko otsaila)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

312 0 0 3 k o O T S A I L A

KROSA

Gorriak ikusi arren, jendeak gozatu egiten du. Kontraesanaren adibidea.

Page 31: 108 (2003ko otsaila)

32 2 0 0 3 k o O T S A I L A

zarrak berri

Aldez aurre egin beharreko zenbait oharHiribilduen jurisdikzioak zabaldu ahala, elkar hartu eta Ermandadeakantolatu zituzten politikan eta ekonomian helburu komunak lortu ahalizateko. Ermandade horiek behar bezalako gobernua izan zezaten, sortuzituzten hiribilduek ordenantza bereziak eginda zeuzkaten l375. urtera-ko, beti ere Erresumako Ordenantza Orokorrei jarraiki. Ordenantzokarian-arian hedatzen joan ziren XIV mendearen bukaeran eta XV men-dean eta, horrela, Ermandadeak erabat errotu eta sendotu ziren bai era-kunde gisa eta baita politikoki ere. Hori izan zen Gipuzkoaren sorburua.

Azkenik, Gipuzkoako hiribildu guztiak ermandade bakar bateanbildu ziren. Bertan Alkatetza Nagusiak ere sartu ziren, hau da, batik batnekazaritzan aritzen ziren hainbat herrigune biltzen zituzten entitateak.

Horiek erregeak izendatutako alkatearen jurisdikziopean egoten zireneta ez zuten hiri-gutunik edo forurik izaten. Dena den, aipatzekoa daErrnandadean denboraren poderioz gero eta indar gutxiago izan zutela.

1397an sortu zen gaur egun Gipuzkoa izenaz ezagutzen dugun pro-bintzia. 7 barruti-tan banatu zuten, eta barruti bakoitza bertako zenbaithiribilduren artean izendaturiko alkate banaren jurisdikziopean geratuzen. Baina Gipuzkoako Ermandadea XV. mendean finkatu zen bene-tan. Mende hartan idatzi zuten Ermandadearen bigarren ordenantza

koadernoa, eta handik aurrera Probintziako egitura organiko-politikoataiutzen eta gorpuzten joan zen. Ermandadean barne aldaketak ere izanziren, antolamendu berezi bat sortarazi zutenak: Batzarrak eratu ziren,eta horiek agintzen zuten Probintziako erakunde guztien gain. Horrela,araudi bakarra onartu zen Probintzia osorako, lurralde guztia arlo juridi-koan, politikoan eta administratiboan arautu eta antolatu zuena.

Zumaiaren eginkizuna eta parte hartzea ProbintziakogobernuanXIV. mendean Zumaiak ez zuen inolako indar eta eraginik Ermanda-dearen barruan.

Berandu sortutako hiribildu ia guztiei bezala, ez zitzaion Ermanda-

deko Alkatea izendatzeko eskubiderik aitortu. Zentzu honetan, Mutri-ku, Azpeitia, Azkoitia, Donostia, Getaria, Arrasate, Segura eta Tolosaziren hiribildu nagusiak. Beraz, hasieran hierarkizazioa izan zen nagu-si, Gipuzkoako zazpi barrutietan Ermandadeko alkatea izendatzekohauteskundeak egiten zirenean argi eta garbi islatzen zen bezala.

Hurrengo mendean ere gauzak bere horretan jarraitu zutenZumaian. Batetik, Probintziako partaide izateko eta prokuradoreakaukeratu ahal izateko kontzejuek eta udalek hiribildu maila izan behar

PROBINTZIAKO GOBERNUAN PARTE HARTZEA

Page 32: 108 (2003ko otsaila)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

332 0 0 3 k o O T S A I L A

zutela erabaki zen; baina bestetik, sistema ''fogerala'' (etxe edo sukaldebakoitzeko kopuru jakin bat ordaindu beharra) ezarri zen eta horrekkalte handia egin zion Zumaiari, ez zerga gisa izan zuen eraginagatik,politikoki izan zuenagatik baizik. Izan ere, sistema horren arabera, hiri-bildu bakoitzaren boto kopurua sukalde zergaren bidez Ermandadekogastu orokorretarako bidaltzen zuen diru kopuruaren parekoa zen.Baina horra zer den benetan harrigarria hiribilduek pribilegiorik gabekoudal taldeei kobratzen zietela zerga hori. Susana Truchuelok adieraztenduen bezala, sistema horrek jurisdikziopean herriska gehien zituztenhiribilduei egin zien mesede, hau da, Tolosa, Segura, Ordizia etaDonostiari, laurek Probintziako Batzarretan izugarrizko boterea eskura-tu baitzuten. Sukalde zergen araberako botazio sistema horrek hiribil-duen artean desberdintasun handiak eragin zituen aginte politikoarizegokionez, eta horrela, XV. mendearen bukaeran sortu ziren Iehen Iis-kar eta auziak. Aipatzekoa da ordurako jurisdikziodun hiribildu guzti-guztiek Batzarretan ordezkaritza zutela.

1457an Gipuzkoako Iurraldea honela taiutu zen: hiru haranetanbanatu zuten eta Batzarrak horietan txandaka egitea erabaki zen. Bainazenbait Ieku ez zituzten onartu bilerak egiteko gunetzat, hauexek hainzuzen: Alkatetza Nagusiak, Leintz eta Oiartzungo bailarak eta sukaldezerga gutxien biltzen zituzten zazpi hiribilduak. Beraz, XV. mendearenbukaeran, zenbait hiribilduk elkar hartu ondoren eratutako lurraldepolizentrikoa zen Gipuzkoa, hein handi batean hierarkizatuta zegoena.

XVI. mendean, gerora Gipuzkoak probintzia gisa ezaugarri izanzituen elementu juridiko-politikoak gogor errotu eta sendotu ziren.Batzar Nagusiak Probintzia osoaren ordezkari bihurtu ziren. Halaber,hiribilduen arteko botere desberdintasunen ondorioz hainbat tirabiraeta liskar sortu ziren, Batzarren barne osaera aldaraziz. Testuinguru poli-tiko horrek ere ez zion mesede handirik egin Zumaiari.

XVI. mendean sortu ziren hiribilduen arteko lehen enfrentamen-duak, Batzarretako botazio sistemaren ondoriozkoak denak. 1505eanhasi eta mende osoa iraun zuten. Gipuzkoako udalbatzak bi taldetanbanatu ziren: batetik, sukalde zergen araberako botazio sistemaren alde-koak, eta bestetik, botazio sistema pertsonalaren aldekoak. Zumaia biga-rren taldekoa zen, sukalde zergen sistemaren arabera botoen % 1 '51 bes-terik ez baitzitzaion egokitzen. Horretaz gain, gogor egin zuen lauhiribilduen arteko ''txandaketa''ren alde.

Zumaiak XVI. mendean ere jarrera horri eutsi zion. Botazio sistema

ez zutenez aldatzen, Batzarretara ez joatea erabaki zuen zenbaitetan,hala nola 1551, i566, 1581, 1582 eta 1583an.

1615ean, hiribildu nagusien jurisdikziopean zeuden herriskak salbue-tsita uztea erabaki zen, eta horrela, hiribilduen arteko tirabirak ela sukal-de zergen araberako boto sis temak eragiten zituen desberdintasunakbertan behera geratu ziren. Aldaketa horiek bi sorburu izan zituzten:batetik, Gaztelako errege-erreginek horien alde egin zuten ela bestetik,Probintziako gehiengoa zenbait hiribilduk Batzarretan zuen nagusitasu-na gainditzearen alde atera zen. Baina XVIII. mendean ere boto kopu-ruak sukalde zergen araberakoa izaten jarraitu zuen, eta ez pertsonala.Gipuzkoako kontzejuen artean Balzarretan nagusitasuna lortzeko sortu-tako lehia eta liskar luze horiek bukatu zirenean, Zumaiak ProbintziakoBatzar Nagusi eta Berezi guztietan hartu zuen parte.

Batzar Nagusiak urtero egiten ziren eta sei egun irauten zuten, nahizeta batzuetan 11 ere iraun. Ekitaldi politiko handi eta ospetsuak ziren,aita Manuel Larramendiren ustez, antzinako Greziako batzarren antze-koak. Batzarrok txandaka egiten ziren Probintziako hemezortzi udale-tan, tartean Zumaia ere bazela. Gerora, hogeita hiru udaletan hasi zirenbiltzen ela azkenean, 1634tik aurrera, 34tan. Korregidorea izaten zutenbeti buru eta, korregidorea ez zegoenean, kasuan kasuko hiribildukoalkatea. Biltzarretara Gipuzkoako udalbatza bakoitzeko ordezkari banabidaltzen zen. Zumaiatik gehienetan alkatea joaten zen, eta Udalak aha-lorde notariala ematen zion zeregin horretarako.

Batzar Nagusiez gain, bestelakoak ere egiten ziren Gipuzkoan:Batzar Bereziak. Hurrengo Batzar Nagusirako utz ez zitekeen ez-ohiko zerbait gertatzen zenean egiten zen Batzar Berezietarako deial-dia. Horietara ere Gipuzkoako kontzeju bakoitzeko prokuradore edoordezkari bana joaten zen. Zumaiatik alkatea joaten zen ia beti. Uda-lak ahalorde berezia ematen zion, Batzar Nagusietara joateko ematenzitzaiona bezalakoa.

Batzarrak nonbait biltzen zirenean, bertako eguneroko jarduna etabizimodua biziki aldatzen ziren beti, eta hala gertatzen zen Zumaianere. Batzarra bildu baino lehen, den-dena prestatu beharra zegoen etaudaleko diruarekin ordaindu behar izaten ziren gastu guztiak. Batzue-tan gainera, bestelako arazoak ere sortzen ziren, adibidez: ZumaianBatzarrak behar bezala burutzeko leku egokirik ez zegoenez, l729aneraikin eta orube bat erosi zituzten bertan udaletxea eraikitzeko.

Page 33: 108 (2003ko otsaila)

RPS: 066/02

34 2 0 0 3 k o O T S A I L A

kultura

ASPALDIAN EZ DA egunotan bestehitz egin pirateriaz. Guztiok dakigu pira-teria betidanik gure artean izan dela,bestela gogoratzea besterik ez dugu Her-tzainaken edo beste talderen baten zintakopiatu genueneko hura. Artisten arteanere iritzi ezberdinak entzun ditugu: aldebatetik Robbie Williams eta Alaska ditu-gu, biek pirateriaren aldeko jarrera adie-razi zutenak, baina gehiengoek kontrakoiritzia plazaratu dute. Baina zer da musi-karen industria kolokan jarri duena?

Teknologiak aurrerapen handiak izandituela esateak ez du inor harrituko.Garai batean musika saltzeko erabiltzenziren formatuak (zintak, binilozko dis-koak) analogikoak ziren. Gaur, berriz,

formatu digitala darabilgu (CDak,kasu). Formatu analogikoen kopiak egi-tea posible da, zintak adibidez, bainakalitatea galdu egiten da eta grabagai-luaren arabera hobea ala okerragoaizango da. Formatu digitalean, aldiz,kopiak zehatzak egin ditzakegu, azkenbatean informazioa 0 eta 1-ez osatutakosekuentzia mordo bat baita. Gainera,ikusiko dugun bezala, hori ez da arrazoibakarra. Artikulu hau ez da ari kontsu-mitzaileak egindako kopiez, talde orga-nizatuez baizik.

Legez kanpoko CD-ez hitz egiterako-an bereizketa bat egin beharra dago: CDpiratak eta CD-R piratak. Lehenakmusika dendatan aurkitzen ditugun CD

originalak bezalakoak dira eta bigarre-nak etxeko grabagailuaz grabatzekoaukera eskaintzen digutenak. CD-Rakhasiera batean ez ziren hain erabiliakmusika pirateatzeko, baina hau aldatzenjoan da, hainbat arrazoi direla medio:- CD-Rak grabatzeko guneak ugariago-

ak dira, ezkuta errazagoak eta eraman-garriagoak kopiagailuek duten tamai-na txikia dela eta.

- CD piratetan dihardutenak esportatze-ko ahalmena ahalbidetzen dieten taldeezagunak pirateatzen dituzte. Horrela,CD-R bidezko piraterian dihardutenekbertako taldeak ere pirateatzen dituz-te. Hau da, edozer kopiatzeko gai diranahi besteko kantitatean.

- CD-Rak besteak baino merkeagoakdira.Formatu digitalaz ari gara hitz egiten,

eta CDa bideetako bat den arren, ezinahaz daiteke komunikazio biderik zaba-lena: Internet. Internet bidez CD batekdakarren informazio zehatza igor daite-ke, eta horrek disko eta abestien kopiakmundu osoan zehar zabaltzea ahalbide-tzen du. Bi eratara egin daiteke hori:puntuz puntuko konexio bitartezko datutransferentzia bitartez eta webgunerenbatetik.

Puntuz puntuko zerbitzuaren bidezkolegez kanpoko kopien hedapena sustatueta bultzatzen zuten zenbait konpainiaegin ziren ezagun. Napster izan zen

Zer da pirateria?

Page 34: 108 (2003ko otsaila)

352 0 0 3 k o O T S A I L A

ZE AITUA

lehena eta ezagunena, baina geroagoKazaa, Grokster eta Morpheus bezalako-ak agertu ziren. Era honetako zerbi-tzuen bitartez, 2002ko maiatzean 3milioi erabiltzaielek 500 milioi kopia ile-gal egiteko aukera izan zutela kalkula-tzen da konexio bakoitzeko.

Deskarga bidezko webguneei dagokio-nez, 51 herrialdeetan 28.000 webgunepirata eta FTP (file transfer protocol,fitxategiak eskuratzeko protokoloa)musika gune daudela kalkulatzen da.Zifra guzti hauetan, 2001. urtean sareaneskuragarri zeuden musika fitxategieta-tik %99 legez kanpoko zen.

Aurreko urtean Estatu Batuetan gra-batu zen albumik handiena Linkin Park-en "Reanimation" izan zen. Era honeta-ko lanak 10 milioi kopia saltzen dituEstatu Batuetan; oraingo honetan,ordea, 4 milioi saldu ziren. Aldiz, albumhau internet bidez 8 milioi aldiz jatsiaizan zen gune bakar batetik.

Arazo hauei aurre egin asmoz Micro-

soft-ek sistema berri bat asmatu dueladio. Dirudienez CDan etiketa modukoinformazioa ezartzean datza, eta horrenbitartez CDa ordenagailuentzat irakur-tezin bihurtzen da. Ez da lehen sistema,

aurretik beste asko izan dira, baina guz-tiak izan dira era batera edo besterasaihestuak.

Kontuak kontu, pirateria gero etazabalduago dago, eta erabiltzaileak kon-

tuan izan beharko lituzke pirateriakdakartzan ondorioak:

1- Arazoa gehien pairatzen duena ber-tako kultura da. Mundu mailan ezagu-nak diren musikariek beraien irabaziakgutxitzea soilik ekarriko du, baina indus-triak ez du talentu berrietan inbertitunahiko. Euskal artistentzat egoera zailabazen, orain askoz gehiago.

2- Gaiztakeria organizatuarekin lotuadago. Kontuan izan behar da legez kan-poko kopiak trafikatzeagatik ezartzendiren zigorrak heroina edo armekin trafi-katuz baino isun arinagoak direla.

3- Kaltetuena diskografia txikia da.Azken batean ikerkuntzan, hazkuntzaneta lanean arazoak sortzen ditu. Gauregun bizi garen mundu globalizatuhonetan, jabego intelektuala ekonomia-ren hazkundearen motorra da, eta gureaden bezalako herri batean lanean dihar-duten disketxe txiki horiek ez badira pro-duzitzen dutena defendatzeko gai, hain-bat musikariren desagertzea ekarriko du.

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

Page 35: 108 (2003ko otsaila)

36 2 0 0 3 k o O T S A I L A

kultura

LOS ANGELESKO auzo batean, San Fernando Haranean,emakume batzuk beraien bizitza gogoratzen ari dira. ElaineKeener, adin ertaineko sendagile arrakastatsua, bakarrik dago,eta harrituta ere bai, bere maitale berriak ez dielako bere deieierantzuten. Christinek, pitonisa eta karta botatzaile ezagunak,deitzen dionean, Keener sendagilea orduan hasiko da bere ego-eraren benetako hutsunea sumatzen.Rebecca, berriz, banku zuzendaria da eta harremanak dituRobertekin, negozio gizon batekin; harremanhorretatik haurdun geratu da ustekabean. Aborta-tzeko asmoa dauka, baina Debbie sendagileak

ondo pentsatzeko esan dio. Hausnarketa horretan, Rebeccaklankide bati, Walterri, galdetzen dio ea bankuko gizonezko lan-gileek fantasia sexualik badaukaten berarengan pentsatuz. Rose eskola bateko irakaslea da, eta haurrentzako liburuak idaz-ten ditu. Ama ere bada, umea ezkongabetan izana, eta semea,Jay, dagoeneko nerabea da. Amodioa buruan dabilkiela Albertezagutuko du, gizon nano bat, ospitale batean kontulari dena,auzora bizitzera joan eta bere bizitzan sartuko dena.

Christinek, karta botatzaileak, Lilly maita-lea zaindu beharra dauka, larri gaixorik bai-tago. Biek beraien harremanaren gorabehe-rak errepasatuko dituzte, eta atsegin hartzendute oroitzapen epel eta gozoak gogoraraz-ten, Lillyren egoera kaskarrak ahantzaraziegin baitzituen oroitzapen horiek guztiak.Kathy polizi detektibea da, ezkongabea.Carmen izeneko eskolakide baten ustezkosuizidioa ikertzen ari da. Ikerketako xeheta-sun guztiak etxera eramango ditu, Carole-kin, bere ahizpa itsu eta zuhurragoarekin,eztabaidatzeko. Carol ederragoa eta bizia-goa da, Kathy inoiz izan ez den bezalakoa,eta etengabe ditu hitzorduak gizonezkoe-kin, bere hitzetan "gizonezkoei itsuekin egi-tea gustatzen zaielako".

San Fernando Haraneko emakumeakZE IKUSIYA

Cosas quediría consólo mirarla

(Things you cantell just by loo-

king at her, 2002 – Estatu

Batuak)

Zuzendaria eta gidoi-laria: Rodrigo GarcíaFotografia: Emmanuel

LubezkiMusika: Edward

ShearmurAktoreak: Glenn

Close, Cameron Diaz,Calista Flockhart,Amy Brenneman,

Holly Hunter

Martxoak 6, ostegu-na, 22:15ean

(Emakumeen eguna)

Page 36: 108 (2003ko otsaila)

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018Zuloaga plaza, 1

Tel. 943862309

372 0 0 3 k o O T S A I L A

UNAI ELORRIAGA idazleak, orain gutxi Espainiako NarratibaSaria irabazi duenak, hitzaldia eman zuen Zumaian. Literatursorkuntzari buruz jardun zuen.Berezia izan zen. Ezohikoa. Betiko hitzaldien berdintasuna izanez zuena. Originala. SPrako tranbia eleberrian agertzen direnistorioetako batzuk nondik atera zituen azaldu zuen, besteakbeste. Bere osaba baten bizitzatik hartutako pasarte batzuetanoinarritzen da eleberriaren zati bat. Ba, teorizatzen eta pedagogolanetan hasi beharrean, Unaik osabaren bizitza kontatu zuen.

Osabaren bizitzaEibarren jaiotakoa, armetan aditua eta aritua zuen osaba. Nazio-nalek gerra hasi zutenean, soldaduskan zegoen. Hortaz, gerrannazionalekin borrokatzea tokatu zitzaion. Berak, ordea, ihes egin,eta gudarien alde egin zuen gerra. Euskal ejerzitorik ez zegoe-nez, sortu egin behar. Armetan trebeak zirenak ofizial lanetanjarri zituzten, ejerzitorik ezean ofizialik ere ez zegoelako. Denokdakigu zein izaten den ofizialen lanetako bat, soldaduak fronterabidaltzea. Ba, Unairen osaba hark inor bidali baino lehen berakjoan behar zuela erabaki zuen.

Irabazleak eta galtzaileakErabaki horrekin irabazletzat hartzen ditugun ofizialen lana laga,eta galtzailetzat ditugun soldaduen aldera pasa zen. Hori zen,hain zuzen, osabaren filosofia: besteei lagunduz, norbera zorion-tsu izan. Bizitza guztian horrela egin zuen. Unairi ere filosofia hori gustatzen zaio. Bere ustez, gaur egunekogizartearen ezaugarrietako bat irabazleak eta galtzaileak bereiz-tea da. Berak ez du bereizketa hori egiten, eta eginez gero gal-tzaile izatea nahiago duela azaldu zuen.Osabaren kontuekin jarraituz, gerra bukatuta nazionalek beraiekipinitako bonbak indargabetzen ipini zuten. Zazpi bat urtez jar-dun zuen horretan. Heriotza oso gertutik bizi izandakoa, beraz.Horregatik, beste gauza guztiei ez zien garrantzia handirik ema-

ten, ez behintzat, zutena baino gehiago. Horrela, orain urtebatzuk osaba eta izeba etxean zeudela, zarata batzuk entzunzituzten etxe barruan. Lapurrak zirela pentsatu, eta haiena joanbeharrean, lasai asko laga zituzten hauxe pentsatuta: "behar dute-lako ariko dituk lapurretan. Laga egingo zieagu". Eta horrela,lapurrek alde egin zutenean ostu zietena zer izan zen begiratu,eta lasai asko gelditu ziren.

SPrako tranbiaOsabaren bi pasarte horiek eleberrian agertzen dira. Unai berakaitortu zuenez, liburuko istorioen % 60 amari entzundakoak dira.Benetakoak, baina Unaik bere estiloarekin landu eta idatzitako-ak. Beti ere, Unairen beste filosofia batean oinarrituta, ontasune-an, pertsonen ontasunean.

Hurrengo eleberriaMartxoaren 7an edo aterako dutela esan zuen. Pasarte bat ere ira-kurri zigun, espageti bati buruzkoa. SPrako tranbia eta orain ate-rako duen eleberriaren estiloa antzekoak direla azaldu zuen.Hala ere, bada desberdintasunik bien artean: azkenekoak istoriolineala kontatuko du, SPrako tranbiak ez bezala.

Osabaren bizitzarekin galtzaile. Eta zer?ZE LETUA

Page 37: 108 (2003ko otsaila)

38

- Hilero haurrentzat zinemaudalaren babesean.

- PINTURA TAILERRA: Forondakultur etxean; astelehen etaasteazkenetan 18:30etatik20:00etara; astearte etaostegunetan 15:00etatik16:30etara. Izen emateaForondan (943861056).

- KONTROL MENTALA: otsailaren15etik martxoaren 22ra.Larunbatetan 10:30etatik12:00etara. Dohainik.

- ARDO DASTAKETA.Larunbatetan, martxoaren 15,22 eta 29ean, Foronda kulturetxean. Matrikula: 10 euro.

Otsailaren 28tik martxoaren 4ra- Ikusi egitaraua- Lehiaketak: Inauteritako

Argazki LehiaketaMozorro lehiaketa.

- Informazioa: Foronda kultur

etxea (943-861056)

- Martxoaren 17tik 20raDiapositiba emanaldiak19.30etan

Foronda kultur etxean- 17, astelehena

Adolfo Madinabeitia"EL CAPITAN"

- 19, asteazkenaXabier Aranguren"ATTURRITIK EBRORA"

Aita Mari zineman- 18, asteartea

Alberto Iñurrategi"ANAPURNAREN EKIALDEKOERTZA- 11 URTE HIMALAYAN"

- 20, ostegunaJosune Bereziartu"BLOKEtik BULNESkoNARANJOra"

- Apirilaren 6an pasatuko daZumaiatik, Aek-ak Udalarenlaguntzarekin zenbait ekitaldiantolatuko ditu martxoan etaapirilean: korrika txikia,

bertsoak, kontzertoak,antzerkiak, festa… Adiprogramara!

Alondegi Zaharrean- Martxoaren 7tik 9ra:

Txirrindulari elkartearen argazkierakusketa(25. urteurrena).

- Martxoaren 11etik 23ra: Pinturatailerreko ikasleen lanensalmenta, irabaziak"Kongolagun" proiektuarentzatbideratuko dira.

- Apirilaren 12tik 20ra: Bainikakoerakusketa.

- Otsailaren 8an Nafarroa alderairteera.

- Martxoaren 15ean Bizkaiakokostaldera irteera.

- Informazioa Turismo Bulegoan(943143396) eta Foronda kulturetxean (943861056)

"Santelmoak 2003": antolaketabilera, martxoaren 19an,

19.00etan udaletxean. Herrikotalde eta interesik duzuenguztioi gonbidapen zabala.

- 2, igandea: Zumaiakozikloturisten elkarteak 25.urteurrena ospatzeko 9:30etanZAKILA BIRA.

- 3, astelehena: TAKOLO,PIRRITX ETA PORROTX.

- 6, osteguna: 22:15etan AitaMarin zineforum saioa: "COSASQUE DIRÍA CON SOLOMIRARLA" (Rodrigo García).

- 7, ostirala: arratsaldeko 8etanAlondegi Zaharrean,txirrindularien elkarteakantolaturiko HITZALDIA:medikuntza, txirrindularitza etaosasuna.

- 9, igandea: 12.00etan AitaMarin, haur antzerkia ADOStaldearen "KÓKOROKÓ".

- 14, ostirala: 22:00etan antzerkiaAita Mari aretoan, AntzerkiolaImaginarioaren "YURI SAM".

- 15, larunbata: IRTEERABIZKAIAKO KOSTALDERA.

Butróneko gaztelura bisitaldia,San Juan de Gaztelugatxera etaMundakara. Izen emateaTurismo bulegoan (943143396)eta Foronda Kultur Etxean(943861056), martxoaren 3tik12ra.

- 16, igandea: Aita Marin,17:00etan haur zinema :" ELPLANETA DEL TESORO".

- 17tik 21era: Foronda kulturetxean "MENDI ASTEA".

- 20, osteguna: arratsaldeko7etan Foronda Kultur etxean,POESIA IRAKURRALDIA JoseLuis Otamendiren eskutik.

- 20, osteguna: 22:15etan AitaMarin zineforum saioa:"11’09’’01- 11 DESEPTIEMBRE".

- 28, ostirala: 22:00etan antzerkiaAita Mari aretoan, "HAUPARADEROA!".

- 30, igandea: Aita Marin,17:00etan haur zinema :"LASSUPER NENAS".

MARTXOA

DEIALDIA

IRTEERAK

ERAKUSKETAK

KORRIKA KULTURALA

MENDI ASTEA

INAUTERIAK

IKASTAROAK

HAURREN ZINEMA

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

tientuan!!

Page 38: 108 (2003ko otsaila)