99 - 2009 urria

20
2009/10 99. alea Ilusioa ikastolaren hazia

description

deskribapena

Transcript of 99 - 2009 urria

Page 1: 99 - 2009 urria

2009/10 99. alea

Ilusioaikastolarenhazia

Page 2: 99 - 2009 urria

www.zestoaautoak.com

IZENA/BI DEITURA:

HELBIDEA:

HERRIA:

TEL.:

KONTU ZENBAKIA ( 20 DIGITU):

EEGGIINN ZZAAIITTEEZZ BBAAZZKKIIDDEETELEFONOZ (943 147 123)E-MAILEZ ([email protected]) FITXA BETE ETA KULTUR ETXEKO BUZOIAN SARTUZ EDO ABENDUAREN 12AN UDALETXE AZPIAN JARRIKO DUGUN MAHAIRA EKARRIZ

POSTA KODEA:

NORTASUN AGIRIA:

Page 3: 99 - 2009 urria

MM II LL AA NN EE TT II KK ZZ EE SS TT OO AA RR AA BB EE GG II RR AAHerrialde arrotz, ezezagun eta Euskal Herriaren berotasuna falta duen batetik ari na-tzaizue idazten. Gran Hermano batean murgildu naizen arren, notiziak iritsi eta iritsiari zaizkit Zestoatik, azkena Danbolinetik. Konpromisoa eta elkarlana dira Danbolinenardatzak, bere egunerokoa. Eta laurogeita hemeretzigarren aleari sarrera ematea egoki-tu zait, azkar esaten da, 99ale! Milanen nago, Italiakohiri “glamourosoenean” nireikasketei amaiera ematekoasmoz, baina oraindik ereZestoako zurrumurru guz-tiak entzun ahal ditzaket.Berri onak azkar iritsi zaizkit,baina txarrak ere baditut es-ku artean. Nafarroako euska-razko hedabideak kinka la-rrian omen daude. Izan ere,Nafarroako Gobernuak eus-karazko hedabideentzat au-rreko urtetik zegoen dirupartida blokeatu omen du,bigarren aldiz. Aurreko urte-an, 310.000 euro blokeatuzizkioten eta horren aurrean,euskarazko hedabideen or-dezkariek diru laguntza politika egokia izateko hitzarmena eta blokeoa kentzeko eskaerazuzendu zioten Parlamentuari. Emaitza ez da koherentea: euskarazko hedabideek hi-tzarmenik gabe eta dirurik gabe jarraitzen dute. Inpotentziaz beteriko mundu bateangaldu dira, eurena denaren alde egindako milaka borrokek ez baitute erantzunik jaso.Baina goazen Danbolineko bidaiari ekitera. Dakidanez Teo eta Marije udan Hualcaveli-can izan omen dira eta Danbolinek horren berri jasotzeko ardura hartu du. Amerikakoberotasunarekin babestutako argazki erreportaje baten bidez, senar-emazte horiekizandako abenturak islatzen saiatu gara, izan ere irudi batek mila hitzek baina gehiagoesaten du!Amerikan ibili ostean Euskal Herrian geratu gara, Aizarnan izan baitu hurrengo gelto-kia Danbolinek. Jardunian sailean, Aitziber Sarobe biologoak Gazumeri buruz hitz egindigu, Lierni Arrietak eginiko elkarrizketan.Naiara Exposito eta Jone Bergarak, bestalde, Zestoako andereñoekin biltzeko aukeraizan dute, Zestoako ikastolaren sorreraren urteurrena dela eta. Karmele, Kontxita etaBegoña andereñoak entzunez gero, ziur nago herritar gehienoi irribarre txiki bat sortu-ko zaigula. Askoren haurtzaroko irudi izandako emakume horiek euren anekdotak etaoroitzapenak kontatu dituzte Danbolinen. Inozentziaz eta sentimenduz betetako artiku-lu horrek, haurtzarora jauzi egiteko aukera eskaintzen digu.Bitartean, nik Gran Hermano honen partaide izaten jarraituko dut, Zestoako notizienhartzaile izaten jarraituz. Pizza eta pasta platerkadak jaten gizenduko naiz eta Danboli-nen ehungarren alearen zain geratuko naiz. Ciao!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Janire D iaz

34 6 10 12 1516 18II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

II LL UU SS II OO AA II KK AA SS TT OO LL AA RR EE NNHH AA ZZ II AA

EE GG UU NN KK AA RR II AAEE PP AA II KK EE TT AA RR EE NN AA TT AA RR II AA NN

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

PPEERRUUKKOO KKOOLLOORREE BBIIZZIIAAKKGGUURREERRAA EEKKAARRRRIIZZ

diruz lagundutakoa

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNAA II TT ZZ II BB EE RR SS AA RR OO BB EE

Page 4: 99 - 2009 urria

enb idoa I .

A L D A K E T A G A R A I A

Gaur egungo garaia ezin uka aldaketa garaia denik. Hala behar du,ezin dugu ideia berdinekin jarraitu eboluzionatu gabe, gure jendar-tea batzutan azkarxeago eta beste batzutan mantsoxeago aurrera

doa (norabide onean ote doan beste kontu bat da). Aurreko enbido batean za-borrari buruz esaten zirenak egia borobilak ziren, ohiturak aldatu behar dituguzabor gutxiago sortuz eta praktika ekologikoagoak eginez. Beste alor bat alda-tzen hasi dena egile eskubideena da. Copyright, copyleft, Creative Commonseta horrelako hitzak gero eta ezagunagoak dira. Informatikan adibidez, softwa-re librea dago. Aldatzeko, hobetzeko eta partekatzeko aukera ematen dizu etagero eta administrazio eta erakunde gehiago dago urrats hori ematen duena. Ez

dakit nik, gure inguru-mari honetan kontuhorrekin nola gauden.Ez ditut jarraitzen ger-tutik udaletxea, osasunetxea edota adminis-trazioko beste atalak,baina oraindik Micro-soft-ek gure konturamozkin handiak lor-tzen dituela ez dut du-da izpirik. Gauza an-tzekoa gertatzen damusikarekin. Zenbattalde daude eurenabestiak deskargatzeaahalbidetzen dutenak?Gutxi. Talde batzuk

izan ditzakete letra oso progreak baina praktika, progrea da? Ezin dute kontzer-tuetatik bizi? Horren alderdirik muturrekoena SGAE da. Detektibeak bidali izanditu ezteietara zer musika jartzen den espiatzera, gero kobratzeko. Horri aurreegiteko deskarga softwarea sortu da (P2P) eta gaur egun loraldian daude, bainaerrepresioa ere bai. Nikolas Txiki Frantzian egurra ematen duten legeak propo-satzen hasia da, nahiz eta lehenbiziko aldi honetan atzera bota dioten. Espai-nian ere, Sinde (Sin descargas) deitzen omen den kultura ministroa ezaguna dafilosofia berdina defenditzen duelako. Kobratzen hasi behar dute gurpila inben-tatu zuenaren oinordekoek? Kultura simaurra bezalakoa da, zenbat eta zabal-duagoa egon are eta fruitu gehiago ematen dio jendarteari.

Ehiza daerrege kontue-tatik gelditzenden residuo so-zial bakarra.Garai bateanberaiek baka-rrik zuten au-kera ehiza egi-teko eta geroburgesak kopia-tzen hasi zirenUso batzuei ti-roak botatzea?Hori deporteaal da?

Jesus Aizpurua

52 urte

Neri ez zaitinteresatzen,mendira goizeangoiz jaikitzeaketa neri nahikoaalfer gure ema-ten dit eta beste-la ere gora begi-ra igual nekatu!

Aitor Arzuaga

14 urte

Z e r d a z u r e t z a te h i z a ?

L uix Gaz tañaga

Page 5: 99 - 2009 urria

AU BAIgaldera ohikoa, norbait ezagutu eta lehenengo ez baldin bada, bigarren egindako galdera horixeizan ohi da. Berez, erraza behar luke horri erantzuteak, baina mapetan zein paperetan agertzenez den herri eta lurraldekoa bazara, zaildu egiten dira gauzak.Aurten Irlandan izan naiz oporretan eta han ere egunean dozenaka aldiz galdetzen zigutennongoak ote ginen. Guk azkar erantzuten genuen “from the Basque Country” ginela eta harri-garria bada ere, irlandarrek ez ziguten aurpegi arrarorik jartzen (agian bi herrietako gatazka po-litikoak sortutako konplizitatearen eragina izango da). Dublinen geundela ordea, tipo bateknongoak ote ginen galdetu zigun eta guk euskaldunak ginela erantzutean alboan zegoen espai-niar batek “entonces son españoles” erantzun zuen, bere burua aurkezten nahikoa lan ez etagurea ere berak aurkeztu nahi zuen antza. Madrilgoa zela eta Jezú (Jexux) izena zuela esan zue-nean dena ulertu genuen ordea, pentsa zenbat maite gaituzten, beti beraien talde berean sartunahi gaituztela.Euskalduna izatearekin nahikoa ez eta arroarra ere banaiz ordea, eta horrekin ere makina batburuhauste izan ditut. Arroa Behekoa naizela esandakoan, batzuk, Kontxintxinakoa naizelaesanda bezala begiratu izan didate, baina normalean, Zestoa eta Zumaia artean dagoen herritxiki bat dela esanda nahikoa izaten da. Kasu horretan ere badaude ordea, grazia handia ema-ten dutelakoan “a, ordun zestuarra zea” esateko ohitura dutenak, batez ere, Zumaiako institu-tura pasatakoan, eta are gehiago orain, Zestoako aldizkarian idatzi dudanean, baina Baleikenere idatzi izan dut eta ez naiz zumaiarra, ezta gutxiago ere.Egia esan behar badut, nik ez daukat ezer Zestoaren aurka, giro polit eta jatorreko herria irudi-tzen baitzait (zer esango dut ba Danbolinen jejeje), baina txikitatik arroarrok herri honekikoizan dugun lotura urriagatik ez naiz bertakoa sentitzen. Izan ere, Zestoara gaixorik gaudenean(medikuarenera), zerbaiti buruz kexatu edo zerbait eskatu behar dugunean (udaletxera) edo fes-taren bat dagoenean soilik joaten gara normalean. Ni arroarra eta euskalduna naiz. Eta zu, nongoa zara zu?

5Ezkonduak

eskapatzeko sis-tema mendira etamutilzaharrak di-renak hamaiketa-koa egiteko ai-tzaki ederra!

Juan Olaizola

45 urte

Gaizki ezdiot irizten, nahiduenak egin de-zala, denen gus-tua ez da bainaelkar errespeta-tzen baduguba…

Mari Kruz Arzalluz

58 urte

E nbido 2 . I r a t i M a n z i s i d o r

Neri ez zaitgustatzen, irudi-tze zait ez delabeharrezkoa ani-maliak horrelahiltzea, neretza-ko ez da beha-rrezkoa eta de-bekatzea ere az-tertu beharkolitzateke edo ezdakit ba, agiangehitxo da bai-na…

Nagore Calero

19 urte

Gure etxeanehiza kontuaizaten den, niriez zaidan askogustatzen bainaerrespetatu egi-ten dinat, baze-kinat afiziohandia dagoelaeta jendeari as-ko gustatzenzaiola eta bene-tan natura mai-te duenak bahori ere errespe-tatu egiten due-la.

Agurtzane Gaztañaga

46 urte HNO N G OA Z A R A?

Page 6: 99 - 2009 urria

EUSKAL JAIAREN ONDOREN: ZESTOAKO IKASTOLA

Nork ez ditu ezagutzen Kontxita, Karmele eta Begoña andereño-ak? Ia zestoar guztion andereño izan dira, ume-umetan gainera.Baina hiru andereño horien atzean historia garrantzitsua dago, izanere, ikastolaren sorreran ibilitakoak dira hiruak, Begoña Unanueeta Pepita Iriondo aurrena, ondoren Karmele Izeta eta beranduxea-go Kontxita Garaizabal. Berak dioen bezala, “iritsi nintzenerakohauek ia lan guztia eginda zuten!”. Begoña da hiruetan gazteena, 18urterekin hasi zen eta oraindik ere lanean jarraitzen du, 43 urte da-ramatza irakaskuntzan. Karmele 30 urterekin hasi zen eta 35 urteegin zituen. Kontxita, berriz, azkena sartu zen 42 urterekin eta hi-ruetan zaharrena izanik, lehena izan zen jubilatzen.

1965-1966 ikasturtean Urola bai-laran eta Gipuzkoan orokorrean,ikastolen aldeko mugimendua geroeta nabariagoa zen. Garai hartanAzpeitiko ikastola lehenengo pauso-ak ematen hasia zen. Euskal jaia an-tolatzen zuen euskaltzale talde batere bazen herrian eta mugimenduhori ilusio handiz eta oso gertutikjarraitzen zuen.

Euskal jai horietako baten ondo-renean hasi zen giroa berotzen. Tal-deko asko gurasoak izanik, beraienseme alabak euskal giro batean hez-teko gogoa gero eta nabarmenagoazen. Inguruko herrietako esperien-

Ilusioaikastolarenhazia

TXANPIÑOIKO GELETAN, 1986AN JAIOTAKOAK

KARMELE IZETA, BEGOÑA UNANUE ETA KONTXITA GARAIZABAL

Page 7: 99 - 2009 urria

Aramitarrek kudeatzen zuten erresidentzian.Erresidentzia horretan klaseak jasotzen geni-tuen: euskal literatura, historia, gramatika…eta praktikak egitera inguruko ikastoletara jo-aten ginen”. Andereñoek korrika eta presakajaso behar izan zuten prestakuntza, lehenbai-lehen lanean hasteko. Begoña prestatzen zenbitartean, eta ikasturte hasiera izanik, Donos-tiako emakume bat aritu zen hiru hilabetezedo, andereño Pepitarekin.

Hasierako proiektu hark segituan hartuzuen indarra eta gero eta ikasle gehiago zego-enez, irakasle gehiago behar ziren eta hala, hi-rugarren ikasturtean Karmele Izeta ere presta-kuntza jasotzen hasi zen.

Ikastola martxan zela ere prestakuntzaetengabea izan zuten andereñoek, urtero uz-tailean Donostiara joaten ziren ikastaroak egi-tera, seminariora, Santo Tomas lizeora… Ka-taluniarrekin ere aritu ziren, “haiek metodolo-gian eta, beti joan izan dira aurretik”, azaldudu Karmelek.

tzia ikusirik, poliki-poliki herrian ere lehen pausuak ematen hasiziren. Garai zailak ziren, Francoren diktadurapean bizi ziren etaeuskal kultura, hizkuntza eta euskal giroa orokorrean nahiko za-palduak zeuden. Gainera beste bi ikastetxe ere bazeuden, Miseri-kordiako mojena eta San Jose ikastetxea.

1966-1967 ikastur-tea izan zen Zestoakoikastolaren lehen ur-tea. “Galdetu zidatenea prest egongo nin-tzatekeen ikastolanandereño izateko etanik baietz esan nien”,gogoratzen du Bego-ñak. “Garai hartan 18urte besterik ez ni-tuen! Batxilergoa ikasi-ta nuen eta magisterioikasteko asmoa nuen,baina eskaintza horiegin zidatenean hasigabe nengoen; garaihartan titulurik gabe-ko jende asko zegoen.Pepita Iriondo eta biokhasi ginen ikastolanlanean. Lehenengopraktikak egiten Do-nostian egon nintzen,

GGUUAARRDDIIAA ZZIIBBIILLEEKKIINN

Hasierako urte haietan une politak bizi izanzituzten, baina baita gogorrak ere; berezikigarai hartako giro politikoagatik. GuardiaZibilarekin ere izan zuten pasadizo batbaino gehiago, ez omen zieten bista gainetikkentzen, baina beldurrik ez omen zutenpasatzen. “Askotan etortzen ziren miaketakegitera, azken finean, gu ez ginenandereñoak eta ez geunden ikastola batean,gu catequesis parroquialeko taldea ginen.Beno, hori zen guk esaten genuena!”,azaldu du Begoñak.Egun osoan haurrak elizako sakristiabarruan ezin zituztenez eduki, arratsaldetanmendira joaten ziren haurrei natura zuzen-zuzenean erakustera: “Behin, Baltzolangeunden haur guztiak borobil batean jarrieta zizareak ikusten. Bidera aterazitzaizkigun bi Guardia Zibil eta ea zertanari ginen galdetu ziguten. Guk zizareaknolakoak ziren erakusten ari ginela esangenien eta han joan ziren! Zer zerikusi otedute zizareek katekesiarekin, baina…”Horrelako istorioak bat baino gehiago biziizan zituztela diote.

···

7aren

“ALPARGATAK URRATUTA” DANTZA EGITEN

Page 8: 99 - 2009 urria

Azkoitia, Azpeitia eta Zestoakoikastolek bat eginda Izarraizpe Koo-peratiba sortu zuten eta Zestoakohaurrak eskolaurrea egin ondoren,sei urterekin, Loiolan jesuitek utzita-ko geletan, ikasketekin jarraitzekoaukera izan zuten. Hasierako urtee-tan Elizaren babesa oso garrantzi-tsua izan zela diote. Zestoan erezentroan ematen zituzten eskolak.1968an Guardia Zibilak ixteko agin-dua ekarri zuen eta hiru hilabetezikastola “itxita” egon zen. Bitartean,elizako sakristian egon ziren batzuketa Pepitaren etxean beste batzuk.Orduan ere beharrezkoa izan zenElizaren laguntza ikastolarekin ja-rraitu ahal izateko.

“Gurasoen lana eta inplikazioaere goraipatzekoa zen. Beraien la-guntza eta konfiantzarik gabe ezi-

nezkoa izango zen lortutakoa. Kontuan hartu behar da ez genekiela ziur fun-tzionatuko ote zuen eta ausardia behar zen seme alabak horren baliabide gu-txi zituen ikastola batetara eramateko. Ez dugu ahaztu behar gainera 6 urtere-kin autobusa hartu eta Loiolara joan behar zutela… Baina hala eta guztiz ere,erantzuna oso ona izan zen eta guri ilusio horrek indar izugarria ematen zi-gun lanean jarraitzeko. Loiolako gelak egokitzen eta prestatzen ere lan handiaegin zuten guraso eta laguntzaileek”, azaldu du Karmelek. Arroagoian ere, ga-rai batean izan zuten ikastola, Antonita Iriondo zen andereño bertan, bainazenbait auzotan ez zen aukera hori eta gurasoek ekarri eta eraman zituztenhaurrak auzoetatik, modu horretan haur kopuruak gorakada nabarmena izanzuen ikastolan. Gerora zerbitzu hori autobus bat jarriz hobetu zen.

Herrian zegoen giroa “zoragarria” zela nabarmendu dute, eta inplikazioaikaragarria. Dirua ateratzeko eki-men handiak egiten zituzten: Seat600 bat zozketatzen zuten, txahalbat ere bai, txartelak atera eta he-rriz herri txahala hartuta ibiltzenziren, festetan taberna jartzen zu-ten… Izugarrizko ilusioa zegoen.Ikasle bakoitzak bere kuota zuen,baina horrez gain, proiektua diruzlaguntzen zuten herritar mordoazegoen, nahiz umerik ikastolan ezizan.

HH--AARREENN AALLDDEEKKOOAAKK EETTAA KKOONNTTRRAAKKOOAAKK

Une zailei edo oroitzapen txarrei buruzgaldetuta, Euskal Herri osoko testu liburuakbateratze aldera, euskara batuan argitaratubehar zela erabaki zenekoa dute gogoan.Mugimendu handia sortu zen herrietan,izan ere batzuk H-aren alde zeuden etabeste batzuk kontra. “Oso giro txarra sortuzen, betidanik elkartuta egon zen jendea bitaldetan banatzen hasi zen. Familietan erehaserre handiak izan ziren. Erreferendumbat egin zen Urola bailaran eta batuarenaldekoek irabazi zuten. Une oso zailak etadesatseginak izan ziren.

“Garai hartako gurasoek ikaragarrizko meritua zuten.Bitarteko gutxi, ziurtasunik ere ez etorkizunera begira…

Ausardia eta konfiantza ikaragarria erakutsi zuten”

···

IDIAZPIKO GELETAN 1978AN JAIOTAKOAK

ELIZONDO ZINEMAN 1966 URTE INGURUAN JAIOTAKOAK

Page 9: 99 - 2009 urria

9Ikastolek zerabilten metodologia

oso ezberdina zela azaldu dute, “jo-lasen bidez eta irakasten genuen.Lana askoz atseginagoa zen; txotxenbidez, plastilinarekin, marrazki etamargolanak eginez, puzzleak, erai-kuntzak, diskoak… denetarik erabil-tzen genuen. Nire ustez askoz abe-ratsagoa zen, haurrekiko hurbiltasunhandiagoa zegoen. Mahairik ere ezgenuen erabiltzen, haurrak lurreanborobilean eserita izaten genituen”.Hala ere, baldintzak eskas samarrakzirela gogoratzen du Karmelek. Zen-troan iluntzetan gazteek erabiltzenzituzten gela berberak erabiltzen zi-ren goizean haurrekin eta sarritangelak eta komunak txukundu beharizaten zituzten. Bitarteko gutxi ze-goenez, prestakuntza lanetan orduasko sartzen zuten, baina “beste ga-rai batzuk ziren eta sasoia ere bestebat genuen”.

IKASTOLA SORTU ETA HAMAR URTERA

Urteekin batera ikastolak ere aurrera jarraitu zuen. Normaltasunean jardu-tea lortu zuten, baina ikastolaren egoitza beti izan zen alde batetik bestera-koa. Zentroan hasi ziren, sakristian ere aritu ziren, handik Idiazpiko lokaleta-ra joan ziren, kiroldegian ere izan ziren hainbat gela…

1976an, bi urteko haurren eskolaratzea izan zen eta txikienekin aritzekobeste irakasle bat behar zenez, Kontxita hasi zen lanean. Gerora Manuel etaLurdes Arregi, Maria Jesus Garate, Maite Korta eta beste zenbait irakasle hasiziren ikastolan.

1983-1984 ikasturtean mojen eskolarik ez zegoen jada. Eskola nazionalaere ez zen garai batekoa, haurren kopurua ere ez zen bi eskola mantentzekoadinakoa eta giroa euskalduna zen. Bi ikastetxeen arteko harremana sendo-tzen joan zen bateratzea eman zen arte. Giro ederrean egin zela gogoratzendute andereñoek. San Jose Ikastetxeko geletara pasa ziren orduan ikaslegehienak eta txikienak “txanpiñoira”. Pixkanaka baliabideak lortuz joan zireneta “txanpiñoian” jolaslekua ere bazuten. Hori “lujo bat zen” Karmeleren us-tetan, ordura arte gela barruan moldatu behar izaten baitzuten.

Atzera begira jarrita, poza eta esker ona besterik ez dute sentitzen lanhorretan jarduteko zortea izan dutelako. Kezka eta urduritasun momentuasko izan dituzte zalantzarik gabe, asko eman dute, baina gehiago jaso du-tela diote.

N aiara Expos i to e ta Jone Bergara

ZENTROAN, 68 ETA 69AN JAIOTAKOAK

Page 10: 99 - 2009 urria

Urr iaren 3an , Ju l i an Serrano, Euskalerriaren Adiskideen Elkartekozenbakidun adiskide izendatu zutenAzkoitiko Insausti Jauregian. Aurrezsarrera ikasgai bat aurkeztu zuen.Ekitaldi hunkigarria izan zen eta Julia-nen lagun asko gerturatu ziren bertara.Bere esanetan, “Elkarte honen partaideizatea, ohore bat da eta aldi bereanbultzada bat suposatzen du Zestoarenhistoriari buruzko lanetan jarraitzeko”.Euskalerriaren Adiskideen Elkartearenhelburua, zientzia, arte ederrak eta letretan Euskal Herriaren joera etazaletasuna bultzatzea dira, ohiturak zuzendu eta fintzea eta euskaldu-nen arteko elkartasuna indartzea. Helburu horietarako zuzenduko ditu,aurrerapen ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatzen duten jarduera,azterketa edo ikerketa guztiak, eta herriaren hizkuntza, lege, ohitura etausadioak, eta historia aztertzen jarraituko du. Julianek esku artean dituen ikerketa proiektuek, elkartearen laguntza etababesa izango dute.

I r a i l a k 2 5Urola Erdiko Mankomunitateak ontzienbirziklapenari buruzko erakusketa

I r a i l a k 2 5Adin ezberdinetako pilotariaktxapelketetan mailaz igotzeko

I r a i l a k 2 6Xabin Etxaideren erailketatik 14 urteraomenaldia

I r a i l a k 2 9Kale izendegi berria ikasteko gaztetxoak “altxorraren bila”.

danbolinzulo

U r r i a k 3Bertsolari txapelketa nagusiko lehen kanporaketa

Urrezko ez te iakUrriaren 17an, Carlos Etchezarreta eta Beatriz Romok urrezkoezteiak ospatu zituzten. 50 urte elkarrekin alajaina, zorionak!!

Page 11: 99 - 2009 urria

11

U r r i a k 9Hasi dira Bainuetxeko pasabidea egiteko

lanak

U r r i a k 1 4Azken atxiloketak salatzeko batzarra eta

manifestaldia egin ziren

U r r i a k 1 7Puzgarriak eta txokolatada bikaina Arroa-

goian

U r r i a k 1 8GR 121-eko etapa gogorrenetako bat egin

dute

U r r i a k 2 3Sorkunen kontzertu bikaina Iraetan

a l e / b a l e

K A L E . BERRIRO APARKALEKU

FALTA IZANGO DUGU! IZORRATUTA ETA

GELDIK DAUDEN AUTOAK BESTE NORA-BAIT!

B A L E . KOSTATA BAINA

ARROABEKO PLAZARI TXUKUNDU BAT

EMAN DIOTE, DENEN GUSTUA EGITEA

ZAILA DA, BAINA LEHEN BAINO HOBETO

DAGO BEHINTZAT!

kNatur as tea antolatu zuenZestoako Katama-rrua Natur Talde-ak. Besteak bestehaurrentzako peli-kula bat eskaini

zen udaletxe azpian, palomita eta guzti. Konposta nola egiten zen ere ika-si zuten eta Lasaora ere irteera bat antolatu zen. Urola ibaiko arrainei bu-ruzko informazioa daukaten panelak ere inauguratu zituzten.

OHARRA

AZAROTIK AURRERA ZUEN IRITZI, IRADOKIZUN, KEXA ETA ZORIONAK JASOKO DITUGU ATAL

HONETAN. LABURRAK IZATEA ETA ERRESPETUZKOAK IZATEA BESTERIK EZ DUGU ESKATZEN.BADAKIGU ASKOTAN GAIZKI EGINDAKOAK ERRAZAGO IKUSTEN DITUGULA, BAINA ONDO

EGINAK ERE KONTUTAN HARTZEA NAHI GENUKE.EUSKARARI DAGOZKIONAK UDALEKO EUSKARA SAILERA ZUZENDUKO DITUGU.BIDALI [email protected] HELBIDERA.

Page 12: 99 - 2009 urria

JEusko Jaurlaritzak Energia Eolikoaren Planaeten egin du, kontrakoak perretxikoak bezalaatera zaizkio, erakundeak eta herri mugimenduak.Zarauztarra ere kontra dago, ez eolikoakjartzearen aurka, baizik eta Jaurlaritzakplanteatzen duen energia ereduaren aurka.

Nola erabaki zuen Jaurlaritzak Gazumen haizeerrotak jartzea?

Energia Eolikoaren Lurraldearen Zatikako Plana2003an onartu zen. Plan horrek esaten du Euskal Auto-

nomia Erkidegoan energia noneta nola erabili behar den.Behin plan hori onartuta udalekzeresan gutxi daukate. Plan ho-rrek Eusko Jaurlaritzaren Ingu-rumenaren Babeserako Legeaere ez du betetzen. Areago, ho-rrelako planei ingurumeneanizan dezaketen eraginari buruz-ko ikerketa egin behar zaie, etahoni ez zitzaion egin. Hasieratikbehartuta onartu zen plana, le-gitimitate gehiegi gabe.

Plan horrek haizea aprobe-txatzeko zentral eolikoak bainoez ditu planteatzen eta denak

mendi puntetan. Bi bloketan banatu zituzten egin beha-rreko zentral guztiak: energia etekin handia aterako zi-tzaienak eta aprobetxamendu txikikoak (eta ingurumen

“Eolikoak?Beste energia

iturrienalternatiba

balitz, agianbai”

inpaktu handia eragingo zutenak). Le-geak berak esaten zuen lehenengo blo-kekoak egin arte ez zirela bigarren blo-kekoak egingo. Gazume bigarren blo-kean sartzen zen. Lehenengo blokekozentral eolikoak egin aurretik Gazumenhaize errotak egiten ahalegindu dira.

Zergatik eten dute plana?Gipuzkoako Foru Aldundiko Inguru-

men Sailak Energia Eolikoaren LurraldePlana berraztertzea eskatu du. BizkaikoForu Aldundiak gauza bera eskatua

Aitzibersarobe

ardunian

Gazume mendi muinoa Errezil,

Azpeitia eta Asteasuko

lurretan dago. Muino

horretantxe jarri nahi zituen

Eusko Jaurlaritzak haize

errotak gure energia beharrak

asetzen laguntzeko. Aitziber

Sarobe pixka bat urrutiragokoa

da, Zarauzkoa, baina

familiaren zati bat aizarnarra

du. Familiaren gertutasunak

baino Gazumen errotek izan

zezaketen inpaktuak

kezkatuta, gaia gertu-gertutik

jarraitu du. Biologoa da eta

Zarauzko Arkamurka Natur

Elkartean urteak daramatza.

Page 13: 99 - 2009 urria

Haize errotarik ez, or-duan?

Naturazaleon ikuspegitik, in-gurumenean izugarrizko eraginadaukan jarduera da. Haize erro-tak mendi puntetan baino ez,eta Gipuzkoako, Arabako etaBizkaiko ia mendilerro guztie-tan. Ez gaudela eolikoak onar-tzeko prest? Beste energia itu-rrien alternatiba balitz, agianbai. Diskurtso horrekin zer ger-tatu den ikusteko Nafarroa daadibiderik onena. Nafarroa goi-tik behera haize errotez josi du-te. Eolikoek sortutako energiarigehitu zentral hidroelektrikoenaeta nafarrek gastatzen dutenenergia adina ia beraiek sortzendute. Bada, egoera horretandaudela Castejonen ziklo konbi-natuko zentrala jarri dute [kan-potik ekarritako gas naturalaerabiltzen dute energia sortze-ko].

zuen. Legebiltzarrak ere plana geratzeko eskatu du. Horregatik gelditu da zentral eolikoaeraikitzeko prozesua oraingoz.

Zergatik zaudete ekologistak Gazumeko zentral eolikoaren kontra?Eusko Jaurlaritzak energiari buruz egiten duen diagnostikoarekin bat gatoz: EAEn

kontsumitzen dugun energiaren %6a ere ez dugu produzitzen, eta egoera horri aurreegin behar zaio. Petrolioa inportatzen dugu eta energia mota horrekiko dependentziaizugarrizkoa da. Bestalde, ez da zentzuzkoa “Lemoizen nuklearrik ez!” esan eta geroFrantziako zentral nuklearretara entxufatuta egotea.

Haize errotetara bueltatuz, zentral eoliko horien planteamendua ez da orain erabil-tzen ditugun energia iturrien alternatiba izatea, baizik eta energia iturri bat gehiago iza-tea, eta hori onartzeko prest ez gaude. Energia ereduaren planteamendu orokorrean ezdago inongo aldaketarik: oraingo energia iturriak kontsumitu eta energia eolikoa gehitu.Hori da Gazumeko haize errotei kontra egiteko arrazoi nagusia.

···

31

Page 14: 99 - 2009 urria

Nafarroako Gobernuak halaegitea erabaki du. Nola antolatzenda Eusko Jaurlaritza?

Salatzekoa da. Bost urtetik behin,Eusko Jaurlaritzak Energia Plana berri-tzen du. 2005-2010 planean gaude.Plan horretan aurreikusten da zenba-teko energia beharra izango dugun,energia hori nondik ekarriko den etazein energia iturri erabiliko diren. Planhori Energiaren Euskal Erakundearen[EVE] bitartez, energiaren alorra ges-tionatzen duten enpresa pribatuekEusko Jaurlaritzarentzat egindako pla-na da. Horiek erabakitzen dute zenbatenergia behar den.

Guk ardura publiko handiagoa es-katzen dugu. Enpresa pribatu batzuekesan behar al digute zenbat energiagastatu behar dugun hemendik bosturtera? Energia kontsumoaren atzeanez dago industria garapena soilik, gi-zarte eredu oso bat dago. Energia au-rreztea edo energia gastua moderatzeaere aukerak dira, baina ez dira mahaigainean jartzen. Gero eta kontsumohandiagoa bultzatzen da, gero etaenergia gehiago inportatuz. Ez al dau-kagu akaso behar morala energia au-rrezten hasteko? Zergatik ezin dugubehar puntualetara egokitutako ener-gia eolikoen ustiaketa bideratu? Zer-gatik kontzentratuak dauden zentraleolikoak?

Zer esan nahi duzu horrekin?Mendi puntetan haize asko dabil, baina badabil haizea haranetan. Gazumeko

15 haize errotak baino, Arroako poligonoan bi, Zarauzko poligonoan beste bat,eta Azpeitian beste bat. Momentuan, energia ekoizpena txikiagoa da, baina in-paktua ere askoz txikiagoa. Nik esango nuke, pedagogikoki ere beste kontzien-tzia maila bat ematen duela. Goizero lantokira sartu aurretik lanerako behar du-gun energiaz ohartarazten gaitu. Esate baterako, Jaurlaritzako Energia Sailekokargu politiko bati iaz galdetu nion adibidez Zarauzko kanpinean ezin ahalko li-tzatekeen haize errotarik jarri. Erantzun zuen inpaktua handiegia litzatekeela.Natur parkean haize errotak jarri eta ohitu egin behar dugula esaten digute etaZarautzen errotak hondartzatik ikusiko liratekeela, eta orduan ez.

Haize errotek zertan eragingo lukete konkretuki Gazumen?Inpaktua bitan banatzen da: zentral eolikoa eraikitzeko egin behar den txiki-

zioa, eta ondoren, martxan dagoenean egiten dena. Asteasun, Azpeitian etaErrezilen eragingo luke. Egia da Asteasuko lurretan pista batzuk dagoeneko erai-kita daudela eta horiek berrerabiltzeko asmoa zegoela, baina pista horiek 2,5metroko zabalera dute eta 6ra zabaldu beharko lirateke. Bestalde, Lasaoko zen-tral elektrikora kableak eraman beharko lirateke.

Behin martxan jarri ondoren, Nafarroan ondorioztatu dute kalterik handienahegazti eta saguzarrei egiten zaiela. Gazume migrazio lekua da eta horrelakoe-tan hegaztiek ez dute ikasten. Nafarroan mila modutako probak egin dituzte:haize erroten hegalak margotu, soinu desberdinak atera... Ahalegin denak alfe-rrik. Behe-lainoa sartzen duenean, hegaztiak zapla erortzen dira.

Esan beharra dago Gazume LICa dela [Europar Batasunak ezarritako babesarauak ditu] eta hemendik ere badator naturazaleon frustrazioa. Lehendabizi le-ku bat babestuko dela esaten dute eta ondoren zentral eolikoa proposatzen du-te. Eusko Jaurlaritzan, departamentuen arteko koherentzia eza sumatzen da. In-gurumen Sailak babesten du eta Industria Sailak energia produzitu nahi du. Noragoaz?

N aiara Expós i to A lberd i

···

Page 15: 99 - 2009 urria

Sei urte eta erdi pasatu dira, EspainiakoAuzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileakaginduta, Guardia Zibila Euskaldunon Egun-karia-ren egoitzetan indarrez sartu, haiek itxieta hamar lagun atxilotuta eraman zituenetik.Haien artean zeuden, besteak beste, MartxeloOtamendi Egunkaria-ko zuzendaria, Joan Ma-ri Torrealdai Administrazio Kontseiluko pre-sidentea, Iñaki Uria Kontseilari Ordezkariaeta Txema Auzmendi Administrazio Kontsei-luko kidea.

Nekez ahazteko moduko egunak izan zirenhaiek. Milaka eta milaka lagun atera ziren kaleeta-ra, bakoitzak bere eremutik, atxilotuak aske uzte-ko, Egunkaria berriro ere irekitzeko eskatzeko etaeuskalgintzak jasandako eraso bortitza salatzeko.Donostian itxiera gertatu eta bi egunetara egindakomanifestazio erraldoia izan zen Egunkaria-ko langi-leok jaso genuen elkartasun besarkada itzelarenerakusle ikaragarria.

Sei urte eta erdi pasatu dira, eta esparru ugarita-tik auzia artxibatu eta epai-keta ez egiteko eskaeraegin bada ere, Egunkaria-ren proiektuan buru-belarrilan egindako bost lagunepaituko dituzte Espainia-ko Auzitegi Nazionaleanhilabete honetan bertan.Juan del Olmo epaileak1993an ustez ETAri atze-mandako paper batzukhartu zituen oinarri Egun-karia-ren kontrako salaketaegiteko. Hamar urte horie-tan (1993-2003), Espainia-

ko Auzitegi Nazionaleko hainbat epailek, tarteanBaltasar Garzonek, ezagutu zituzten Guardia Zibi-lak aurkeztutako dokumentu horiek, baina ez zu-ten salaketa egiteko oinarririk ikusi. Fiskalak ere so-breseimendua eskatu du behin eta berriz, bere us-tez ez dagoelako salaketa egiteko oinarririk.Ahozko epaiketa egingo dela jakinarazteko 2009kouztailean kaleratutako autoan, fiskalak berak sobre-seimendu eskaria berretsi bakarrik ez, behin betikosobreseimendua eskatu zuen.

Gizarteak ere Egunkaria kasuaren artxiboa, epaike-tarik ez! esan du behin eta berriro. Eta erakundeeta-tik ere jaso da eskari hori. Egunkariaren Babes Tal-deak, Europako Legebiltzarreko hainbat parlamen-

Egunkaria, epaiketaren

atarian

tarik, Eusko Legebiltzarrak, BatzarNagusiek, Eusko Jaurlaritzak etaindar politiko ugarik eskatu duteepaiketa ez egiteko.

Baina horrek guztiak ez du epai-keta gelditu. Eta orain Auzitegi Na-zionaleko eserlekuan izango diraMartxelo Otamendi, Iñaki Uria,Txema Auzmendi, Xabier Oleagaeta Joan Mari Torrealadai. AVT etaDignidad y Justicia elkarteek bul-tzatutako herri akusazioak 14 eta16 urte bitarteko espetxe zigorrakeskatzen dituzte beraientzat. Etaikusita auzia orain arte nola joanden, oso litekeena da zigor epairenbat izatea.

Horren aurrean, Egunkaria -kolangile ohiek epaiketaren aurkakoahaleginak indarberritzeko deiaegin nahi dugu. Epaiketa gelditze-ko eskatzeak ez dakigu eraginikizango duen Auzitegi Nazionalean,baina aldarri hori ez egiteak ziurizango duela.

Horregatik dei egin nahi dizueguEgunkaria -ren aldeko ekimenetanparte hartzera, eta Egunkaria librealdarrikatzera. Zestoatik ere askoegin dezakegu horren alde, eta horidela eta, orain dela sei urte eta erdibezala, Egunkaria -ren aldeko tal-dea sortu dugu. Egunkaria aurrera!

Margar i E i zag i rre , Es t i t xu E ldua iene ta Mike l L i zarra lde

‘Egunkar ia ’ -ko l ang i l e oh iak

51

Page 16: 99 - 2009 urria

Huancavelicaren Lagunak Gobernuz KanpokoErakundeko kide dira Marije Gonzalez eta TeoSanchez. Hiru edo lau urtetik behin Perura jo-aten dira. Han adoptatu zuten Julen semea.Orduan ikusitako egoerak hunkituta oraindikere, ahal den neurrian, laguntza eskaintzen ja-rraitzen dute. Perun pasa dute aurtengo uda eta Euskal He-rritik abian jarritako proiektu ezberdinen in-guruko argazkiak ekarri dizkigute, hemendikbidalitako laguntzari esker lortu dena erakutsiasmoz.

Peruko kolorebiziakgureraekarriz

22000077KK OO LLUURRRRIIKKAARRAA.. EETTXXEEBBIIZZIITTZZAA AASSKKOO

SSUUNNTTSSIITTUU ZZIITTUUEENN CCAASSTTRROOVVIIRRRREEIINNAANN,, BBAAIINNAA

EEUUSSKKAALL HHEERRRRIITTIIKK BBIIDDAALLIITTAAKKOO

LLAAGGUUNNTTZZAARREEKKIINN PPIIXXKKAANNAAKKAA BBEERRRREERRAAIIKKIITTZZEENN

AARRII DDIIRRAA..

NNEEKKAAZZAARRIITTZZAA AALLOORRRREEKKOO LLOORRPPEENNAAKK.. BBEEHHII HHAAZZTTEEGGIIAA EETTAA EESSNNEE UUSSTTIIAAPPEENNAA,, LLAARRRREEEETTAANN HHOOBBEEKKUUNNTTZZAAKK,, AAGGUUAAKKAATTEE

ZZUUHHAAIITTZZEENN IINNDDUUSSTTRRIIAA EETTAA CCUUYY HHAAZZTTEEGGIIAA…… EEUUSSKKAALL HHEERRRRIITTIIKK BBIIDDAALLTTZZEENN DDEENN

DDIIRRUUAARRII EESSKKEERR EEGGIINN DDIIRRAA AAUURRRREERRAAPPEENN HHOORRIIEEKK..

Page 17: 99 - 2009 urria

71

Azaroaren 7an egun osoan zehar udaletxe azpian urteroko el-kartasun kanpaina egingo da. Bertan, herritarrek euren ekar-pena egiteko aukera izango dute, janaria, materiala, arropaedota dirua emanez. Denak beharko dituzte eta ea oraingoanere zestoarrek erantzun ona ematen dugun.

J one Bergara

AALLDDEEAA IINNFFAANNTTIILL..DDUUEELLAA LLAAUU UURRTTEEKKOO FFEESSTTEETTAAKKOO ZZEEKKOORRKKEETTAA

HHEERRRRIIKKOOIIAANN LLOORRTTUUTTAAKKOO DDIIRRUUAARREEKKIINN,,PPUUSSKKAATTUUTTAA ZZEEUUDDEENN EEGGUURRRREEZZKKOO OOHHEE ZZAAHHAARRRRAAKK

KKEENNDDUU EETTAA MMEETTAALLEEZZKKOO LLIITTEERRAA BBEERRRRIIAAKK JJAARRRRII

ZZIITTUUZZTTEENN..

AANNTTHHOONNYY SSEENNDDAAGGIILLEEAA.. JJUUBBIILLAATTUUTTAA DDAAGGOO EETTAA OOSSOO GGAAIIXXOO DDAAUUDDEENN HHAAUURR BBEEHHAARRTTSSUUEETTAAZZ AARRDDUURRAATTZZEENN DD AA.. BBEERRAAKK PPRREESSTTAATTZZEENN DDIITTUU

BBAAKKOOIITTZZAAKK BBEEHHAARR DDUUEENN TTRRAATTAAMMEENNDDUURRAAKKOO..

AACCOOBBAAMMBBAA CCAAJJAA EESSPPIIRRIITTUU EETTAA

CCHHUURRCCAAMMPPAA HHUUAANNCCAAVVEELLIICCAAKKOO

JJAANNGGEELLAAKK.. AAZZKKEENN HHAAUU IIRREEKKII BBEERRRRIIAA DD AA.. JJAANNGGEELLAA

HHAAUUEETTAANN HHEEMMEENNDDIIKK LLAAGGUUNNTTZZAARRII EESSKKEERR

BBIIZZII DDIIRREENN HHAAUURR AASSKKOO DDAAGGOO.. OOSS OO

OONNDDOO DDOOAA PPRROOIIEEKKTTUUAA..

Page 18: 99 - 2009 urria

••URTEBETE EKAINBERRIK. Urtebete pasa da Ekainberri ireki zenetik. 40.000 bisitari

pasa dira, 3.300 bisitari bataz beste hilean. Aurreikusten zenkopurua 36.520 bisitarikoa zen. Ikasleen bisitak izan dira urte-an zehar ugarienak. Egun pasa eginez datozen gipuzkoar, biz-kaitar, arabar eta nafarrak dira gehien gerturatu direnak eta on-doren nabarmen kataluniar eta madrildarrak. Hizkuntzari dago-kionean, ikastetxeetatik datozen taldeen ia %100ak euskarazegiten du bisita eta bisitari indibidualen artean, euskaraz egitenden bisita bakoitzeko bi gazteleraz egiten dira. Hasera batetakoplanteamendutik kanpo, batez ere gaztetxoek historiaurreazgehiago ikas dezaten zerbitzu osagarri batzuk sortu dira; suanola egiten zuten, nola ehizatzen zuten, nola margotzen zu-ten… ikasten dute eta hau oso ondo baloratu dute. Abuztuan2.015 bisitarik izan dute zerbitzu osagarri hauetaz gozatzekoaukera. Azkena jarritako teknologi sistema berriei esker bisita-riek beraien asebetetze mailari buruzko informazioa ematendute bisita bukaeran, 526 bisitaritatik %58,56ak bisita oso on-do dagoela baloratu du, %38,02ak ondo dagoela, %2,28akgaizki dagoela eta %1,14ak oso gaizki dagoela.

••BAINUETXEKO PASABIDEAUrriaren 9an hasi ziren Bainuetxe parean errepide azpitik

joango den pasagune lanak. Printzipioz abenduaren erdi edoazkenerako amaituta egongo dira. Lan hauek kostua 241.000eurokoa izango da. Aztiaran enpresari esleitu zaio eta diru ko-puruaren % 45 Eusko Jaurlaritzak ordainduko du eta gainon-tzeko % 55a Zestoako udalak.

u d a l e k o b e r r i a k••LILI JAUREGIAREN ERABERRITZEA

Lili Jauregia XV-XVI. mendeko eraikuntza goti-koa da. XIV. mendeko Lilibea dorretxearen ondoaneraiki zen. Eusko Jaurlaritzak ondasun gisa babestueta zientifikoki eraberritzeko kalifikatuta dago. Denboraren poderioz etengabeko aldaketak jasanditu eraikinak erabileraren arabera. Sarrera ekialde-ko fatxadan dagoen puntadun arkutik egiten zen ga-rai batean. Ate honen barruko aldean, lurrean, ErdiAroko harri biribilezko mosaiko bat aurkitu dute.

Lehenengo solairua da solairu nagusia, garai bateanez zuen solairu gehiago gerora beste bat gehitu ba-zitzaion ere. Lehen solairu honetan jauregiko gelanagusia zegoen, baserri jardueraren ondorioz gelatxikiagotan banatua izan zena. Orokorrean orain egiten ari direna desmuntaketa la-na da. Eraikinaren segurtasuna ziurtatzea da garran-tzitsuena. Harri eta egurrezko habeak izendatu, zen-bakitu eta garbitu egingo dira, ondoren tratamenduaegin eta berriro bere lekuan jartzeko. Ahal diren ele-mentu guztiak mantenduko dira. Teilatua dago ego-era okerrenean eta egurrean ere gaitz batzuk aurkitudira. Eskailera nagusiak desmuntatu eta berreskura-tutako materialarekin berreraikiko dira. Hormigoizeginiko zenbait elementu ere badaude eraitsi egingodirenak. Eta fatxada nagusian, ate gainean dagoenzartadura nagusia ere konponduko da. Obren kostua 730.000 €-koa izango da. Lanak2010eko ekainaren 30erako bukatzea espero da,Guires enpresa da lan honetan ari dena Lierni Altu-be eta Pedro Artolazaga arkitektuen gidaritzapean. Garai bateko jauregia museo bilakatzeko asmo huraez dago indarrean momentu honetan baina jaure-giak duen interes maila eta egoera larria kontuanhartuta kontserbazio eta eraberritze lana egiteaezinbestekoa zen.

Page 19: 99 - 2009 urria

azAARROOAA

06 OOSSTTIIRRAALLAA

Palestinaren al-deko taldeak antolatuta:arratsaldeko 19:00etantrontza herrikoia plazan.19:30ean bertso poteoa.20:30ean afaria trikitila-riek alaituta. Gaueko22:30ean palestinarreneskutik folk emanaldiagaztetxean. Egun osoanzehar argazki erakusketaizango da.

07 LLAARRUUNNBBAATTAA

Huancavelicarenlagunak taldeak urterobezala janaria, ikas mate-riala, garbiketa pertsonaleko produktuak... jasotzeko mahaiajarriko du udaletxe azpian Acobamba eta Huancavelica-koumeen jangelarako. Goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:00akarte egongo dira. Diru laguntza eman nahi duenarentzat erekaxa bat jarriko da mahaian.

09 IIGGAANNDDEEAA

Behobia Donostia korritu behar dutenentzat autobusaizango da urtero bezala, interesatuek dei dezatela kiroldegiraedota telefono honetara 666131823.

19 OOSSTTEEGGUUNNAA

Ertxiña musika eskolak santa zezilia eguna ospatukodu. Trikitilari kalejira 18:30ean. Ondoren udaletxe azpian tri-kitilari eta haize nahiz metal instrumentuen emanaldia.

21 OOSSTTIIRRAALLAA

Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta, bertso afaria GureOrdeka elkartean gaueko 21:00etan.

22 LLAARRUUNNBBAATTAA

Santa Zezilia eguna. Parrokiko Abesbatzak meza na-gusian Licinio Reficeren Gratia plena, Tomas Garbizuren Aitagurea eta Nemesio Otañoren Cantantibus organis abestukodiztuzte. Ondoren, lagun arteko bazkaria egingo dute LauIturri Elkartean.

Martin donearen j a iak Lasao auzoan

06 OOSSTTIIRRAALLAA

20:00etantxupinazoa. 23:00etanRock kontzertua Trifulkaeta Street boys army tal-deekin eta ondoren Dja.

07 LLAARRUUNNBBAATTAA

15:00etanfrontoian haurrentzakopuzgarriak eta 17:00etantxokolatada.

08 IIGGAANNDDEEAA

11:00etanIdiakaitz txistulari talde-aren kalejira. Lasaokoabere eta nekazal pro-duktuen erakusketa.Txakolin eta sagardodastaketa. 14:30ean ber-tso bazkari herrikoia(txartelak aurrez hartubehar dira Balantzategin)Joxe Agirre eta PatxiEtxeberria. Ondoren Hi-tzeder eta Joseba trikiti-lariak.

11 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Martin Do-nearen eguna. 19:00etanmeza nagusia.

••Iraetako esku pilota txapelketa herrikoia. Partehartzeko baldintzak: federatu gabe egotea, zestoa-

rra izatea ez da ezinbestekoa. Partidak Iraetako pilota-lekuan igande goizetan jokatuko dira. Toke erdiko 100gramo inguruko pilotekin jokatuko da txapelketa. Txa-pelketa azaro erdi aldera hasi eta urtarrila amaieranamaituko da. Izen ematea Zestoako kiroldegian, aste-arte eta ostegun arratsaldetan 5etatik 8etara bitartean,edo 609224145 telefonora deituta azaroaren 6a bainolehen. Antolatzaileak: Zestoako Pilota Taldea eta Irae-tako Auzo Elkartea

••Gipuzkoako errendimendu txapelketa. Alebineta infantil mailetako lehen faserako egoitza bat

Zestoa izango da eta urriaren 31n hasita bost larunbatjarraietan arratsaldeko 4etan hasita gaztetxoen parti-duak izango dira kiroldegian. Herriko partaidetza on-dokoa izango da :bigarren urteko alebinetan ManexOdriozola eta Jon Miranda, infantil lehen urtekoetanIoritz Aranzeta, Amets Aranberri eta Juan Kruz Zubi-zarreta eta infantil bigarren urtekoetan Adonis Gelis.Txapelketa osoa banaka jokatuko da.

a g e n -d a

1

9

Page 20: 99 - 2009 urria