121 - 2011 urria

20
danbolin 2011ko urria 121 zb.

description

deskribapena

Transcript of 121 - 2011 urria

Page 1: 121 - 2011 urria

danbolin201 1ko urr ia

1 2 1 zb.

Page 2: 121 - 2011 urria

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 121 - 2011 urria

AA TT AA RR II KK OO AAUdazkenean bete-betean sartuak gaude.Eguzkiaren argia gero eta gutxiagoikusten dugu eta horrek eragin zuzenaizaten du pertsonongan, nigan bai,behintzat. Urtaro honek errutina ekar-tzen dit gogora, uda garaiko askatasunaaldera batera utzi (nahiz eta aurtengohonetan horretarako aukerarik ez du-dan izan) eta norberari dagokion jar-dun horretan murgiltzen gara buru-be-larri, inguruan gertatzen ari denari be-giak itxiz, askotan. Danbolin ereerrutina horretan sartua da eta udako“oporren” ostean betiko lanari ekin dio.Ez dakit ohartu zareten edo ez, bainaapaiz berria daukagu herrian. Askokoraindik ez duzue jakingo nor den, bes-teok, aldiz, tabernan ikusita ezagutukoduzue. Gutxi batzuk izango zarete al-dare goian sermoiak botatzen ikusitaezagutuko duzuenak. Bernabe erretiratu eta apaiz gazte bat heldu zaigu herrira.Nonbait, gazte-gaztetatik omen zuen pentsatua apaiz izatea, horiek omen zireneta ondoen bizi zirenak. Mitoa ala egia ote, baieztapen hori? Erantzun dezala baberak. Mutil gazte bat apaiz, sinestun adina “moderno”. Gustura galdetuko niekemezara joaten diren horiei zer pentsatzen duten apaiz berriaren inguruan... “Txi-ma” horiekin, besoetan tatuajeak... inguru horretara sekula pentsatuko ez geni-tuen moldeak iritsi dira. Bejondeiola! Hala eta guztiz ere, bere gaztetasun horre-tan dituen ideien berri jakin nahi izango nuke. Asko dira gaur egun eliza eta gi-zartea banatzen dituzten ezaugarriak eta gai horien inguruko aipamenakirakurtzeko irrikan nago. Ea Urkok “zaurian” eragiten duen eta apaizari mingai-netik tiratzea lortzen duen. Instituzio horretako jendeak gaur egungo errealitateaonartzeko garaia dela iruditzen zait. Sinesmen kontuak alde batera utzita, sekulako meritua duten bi pertsona aurkez-ten dizkizuet: Esteban Telleria eta Xanti Sagartzazu. Hauenak bai animoak! Biga-rren gaztetasun batean daude. Aste bukaeran kalera irten behar lagunekin eta,“ezin diat/ñat, estudiatu beharra zaukat/nat eta”. Estudiatzea gutxi ez eta mate-matika edota zuzenbide estudiatu behar, hori duk umorea hi! Gazte gehienok es-tudioak amaitzeko desiratzen egoten gara eta, hauek euren heziketa pertsonalaaberastean pentsatzen dute. Egia esan, bat baino gehiago izango da lan munduantokirik aurkitu ez eta berriro ere liburuak hartzea erabaki duena. Ez da egoeramakala horiena ere.Amaitzeko zorionak eta bost muxu potolo Iraetako Auzo Elkarteari. Auzoari bizipixka bat ematea lortu duzue eta lan horretan jarraitzera animatzen zaituztet txo-ko honetatik. Bizi garen gizarte, jendarte eredu honetan, urrea balio dute auzotxikiei bizia emateko proiektuek. Bete ditzazuela beste hainbeste!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Aimar e txeberr ia

34 6 10 12 14 1619II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNKK OO LL DD OO II NN TT XX AA UU SS TT II

KKOORRTTAADDIIRREENN PPLLAATTEERREETTIIKK

5500 UURRTTEEKKOOUUNNIIBBEERRTTSSIITTAARRIIAAKK

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

DDAANNBBOOLLIINN--ZZUULLOO

““AA LLOOSS MMAADDRRIILLEESS””JJOOAANN ZZEENN JJUUAANNIITTAA

Page 4: 121 - 2011 urria

enbidoa I.

H A U X E D I L E M A

Puy: Zestoa ezagutzen nuen eta leku polita iruditzen zitzaidan. Eta,horrela, besterik gabe, bi hilabetetarako etorri nintzen uda pasa-tzera. Nire asmoa Bruselara joatea zen, zirko pedagogia ikastera.

Baina bost urte daramatzat hemen! Zestoa leku polita izateaz gain bi ezauga-rri oso garrantzitsuak ditu niretzat.

Lehena euskaldun giroa da. Denok ezagutzen du-gu nola dauden euskara kontuak Nafarroan. Nikbeti euskara ikasi nahi nuen eta Zestoa primerandago euskaraz bizitzeko. Gehien gustatzen zaida-na da antzinako bizimodua eta bizimodu moder-noa nahastuta daudela. Edozein egunetan baserri-tar bat ikus dezakegu abarkekin bere zelaia segazmozten edo gaztetxera joan gaitezke kontzertubatera edota Ekaingo kobazulora.Bestalde, hemengo jendea eta, batez ere, umeak.Hemengo haurrak asko gustatzen zaizkit, herritxikietan gauza gutxi dagoenez, umeak hirikoakbaino jatorragoak direlako, irudimen, sormen etajolasteko gogo asko dutelako.Bukatzeko zirku eta antzerki ekintzak faltan bo-tatzen ditudan arren Zestoan benetan sentitu di-tut bertan geratzeko gogoak eta hutsune hori be-tetzeko nire aldetik dagoen dena jarriko dut!

Jorge: Niri oso herri polita eta erosoa iruditzen zait. Madriletik etorrita Zes-toa errazagoa iruditzen zait, esate baterako, herri-ko jendearekiko harremanak, edo udalarekiko ha-rremanak, ez dira hotzak. Azken finean, herri txi-ki batean bizi gara eta gizarteko harremanetannabaritzen da. Hemen, bistaz behintzat, denok el-kar ezagutzen dugu, eta oso normala da ezezagunbati agurtzea, eta hori niri asko gustatzen zait.Egia esan ez dut gauza handirik falta sumatzen,gehienak herrian bertan lortu daitezkeelako, etanik gainera, ez dut ezer berezi behar egunerokobizia eramateko, ezta zerbitzu gehiagorik ere .Ni-re ustez taberna dezente daude, baita dendak ere,medikuak... beno, agian udan, herriko plazan uda-ko zinema jarriko nuke edo antzerki-lan gehiago...Ez daukat ezer berezia eskatzeko herriari. Oraindela bost urte etorri nintzen eta ez naiz asko sar-tu herriko bizian. Bai, ordea, Argizulon eta herri-ko pertsona batzuekin; eta ezagutzen dudanare-kin oso pozik nago. Baina ez dut hainbeste ezagu-

tzen eguneroko herriko bizitza. Beraz, eskatzeagatik, eskatuko niekeherritarrei ez galtzeko herri txikiaren xarma.

Gu euskara ikasten ari gara eta horra enbidoa AEKan irakasle dabilen Xabi-rentzat, nolakoak izan dira zure lehenengo egunak irakasle lanetan?

Beti jai egunbaten zain ego-ten gara eta ai-tzakia ongi etor-tzen da baina jaiegun hau espai-nolena da etaeuskaldunentzatlan egun norma-la izan beharkoluke. Bakoitzakerabaki behardu zer egin.

Edurne Korta

39 urte

Berez jai egu-na tokatzen dabaina toki asko-tan ez delako he-mengo jai egunakontsideratzenlan egiten da. Nirijai egitea tokatuzitzaidan bainaez dela gure jaiauste dut eta auke-ra ematen denlekuetan bakoi-tzak erabaki be-harko luke zeregin.

Xole Nieves

39 urte

Z e r i r u d i t z e nh i s p a n i t a t ee g u n e a n j a i e g i t e a ?

J orge Or tega e ta Puy Oses

Page 5: 121 - 2011 urria

ATZUEKmordo bat edaten dute astero; beste batzuek tartean behin edaten dute; beste hainbatek, berriz,kristorenak biltzen dituzte urtean pare bat egun berezitan. Alkoholaren inguruan dator hil honetakoenbidoa. Gaur egun, gero eta gazteago hasten da jendea astoak uda edaten duen moduan edaten al-kohola. Lehenik, kalimotxoarekin ekiten diote parrandetan; nahikoa izaten dituzte lau-bost bat, txo-ro moduan jartzeko. Denborak aurrera egiten duen heinean, “gustuak” aldatuz joaten dira. Nahizeta mila aldiz mikatzago eta edaterako garaian txarrago izan, txupito gogorrak edateari ekiten zaio.Tabernetara joan, eta ahalik eta nahasketa fuerteena egiten saiatzen dira garai horretan. Oraindikgogoan dut taberna batera sartu eta nola ikusi nuen gazte kuadrilla bat TGV eta antzekoak eska-tzen; hartu ostean, arrapalada batean kalera joaten ziren, barruak bero-bero zituztela, ez dago esanbeharrik zertara…Bestalde, txupitoak, jendearen esanetan, ligatzeko arma perfektuak dira. Egia da alkoholak baduelahalako zerbait normal gaudela egingo ez genituzkeen gauzak egitera garamatzana. Baina, neurritikigaroz gero, ez dut uste hurrengo egunean inor gogoratuko denik aurreko gauean zer egin zuen.Fase hori igaro ostean, “konbinatuen” garaia etortzen da. Behin afal osteko gin-tonicarekin hasita,gau osoa gin-tonicak eta antzeko konbinatuak edaten pasatzen den garaia da hori. Badirudi eskuanbaso handia eta izotzen “klin-klan-klan” zarata horrek gizon sentitzera daramatzala batzuk. Aldiz,beste hainbatek alkohol nahasketa egiten dute. Haiek txupito, konbinatu zein kalimotxo edota zuritonahasten dituzte. Gaur egun, ordea, bada besterik; izan ere, alkoholarekin nahikoa ez, eta jendeakbeste gauza batzuk behar ditu ondo pasatzeko: azkenaldian baratzeko porruez aparte famatu egindiren “porritoak” edota zerbait fuerteagoak diren drogak. Lehengora itzuliz, batzuk konbinatu etabaso handien fase horretan geratzen dira, eta, parranda bakoitzean, kartera hustuta bueltatzen diraetxera. Beste batzuk, berriz, merke mozkortzearen aldekoak dira; haiek dira, esaterako, gorri gasare-kin mozkortzen direnak edota zuritoak esponjak ura xurgatzen duen moduan edaten dituztenak.Beraz, badakizue, mutil zein neska, ondo ibili parrandetan, merke edota garesti, txupito edota konbi-natu, kalimotxo edota zerbeza edanaz beldurrik gabe, baina pasatu gabe.

5Nik jai egin

nuen baina eznuke nahikoegin, gu euskal-dunak gera etahau espainolenjaia da, niri Es-painiako milita-rren eta desfileakbost axola

Lander Mantxola

17 urte

Niri ondoiruditzen zait jaiegitea, arrazoiaribegiratu gabe,jai den bitarte-an…Horrela es-kolara joan be-harrik ez etabeste igande ba-ten moduan, la-gunekin eta ka-lera irtetekoaprobetxatzendut

Ane Pizarro

18 urte

E nbido 2 . J o s u U r t u b i a I b a r g u r e n

Berez ez daguri tokatzenzaiguna eta ezgenuke egin be-har baina jaiematen badutenik gustura har-tzen dut

Eladio Leturiondo

57 urte

Lana eginbehar da ez daeta gure eguna.Beste egun ego-kiago bat hartubeharko genukejai egiteko

Juan Lazkano

60 urte pasata B

EDANAREN BILAKAERA

Page 6: 121 - 2011 urria

Alegian jaioa, 1975.urtean, thrash metal zalea,mekanika ikasketak egina,

errugbi afizionatua, Erromanteologia ikasketak egin zituen

hiru urtez eta bizarra etatatuaiak ditu. Irailean iritsi

zen gurera eta hemendikaurrera herriko apaiza izangoda. “Prontxio eta Bernaberen

laguntzari esker” guztia“errazagoa” egiten zaiolaaitortu digu eta hurrengoasteetan herriari martxa

hartzea espero duela.Momentuan, nondik nora

joan behar duen ikasten ari daeta lanerako gogoarekin etorridela dirudi. Berarekin genuen

hitzordua egunez eta lekuzaldatu behar izan genuen,

Arroabeko elizaren berritzelanetan buru belarri ibili baita.

Arroako plazan santuakatzera eta aurrera, jendea

eliza garbitzen etapintorearen lixa makinarenzarata lagun dugula elkartu

gara.

Herria ezagutzeko denborarik izan al duzu?Bai eta ez. Auzo eta txoko gehienak kotxez, oinez edo jendearekin ezagutze-

ko aukera izan dut. Gero, bertan ordu laurden edo ordubete baino gehiago ego-teko betarik gutxitan. Herri txikia omen da, baina erabat zabala. Aizarnan errie-ta egiten didate denbora gutxi pasatzen dudalako bertan, baina esan diet pixkabat kokatzen naizenean denbora gehiago pasako dudala.

Zerk harritu zaitu gehien oraingoz?Jendea oso sinpatikoa, hiztuna eta lagunkoia dela, jendea oso irekia da. Ho-

rrek harritu eta txunditu nau, baina gustatu zait, noski. Goierri aldean lehorra-goak gara.

Zer moduz hartu zaituzte herritarrek?Oso ondo, baina auzo guztietan, Lasaotik hasi, Aizarnan, Endoian, Zestoan

bertan… leku guztietan ondo, ondo, ondo. Denek hartu naute ondo, bai elizarajoaten direnek eta bai joaten ez direnek ere.

Apaiz metaleroaren etiketarekin eroso sentitzen zara edo aldatuegingo zenuke?

Nire etiketarik onena Koldo da, eta kitto, baina etiketa jarri egiten dizute etaez da nik aukeratutako zerbait. Begi bistakoa da metal zalea naizela eta ez du-dala ezkutatzen. Ezohikoa denez apaiz bat metaleroa izatea normala da etiketahori jartzea, baina ez nau molestatzen. Aukeran Koldo bakarrik nahiago, bainahori jendearen baitan dago.

Zer esan zuten etxean apaiz izan nahi zenuela esan zenuenean?Lehenik eta behin harridura azaldu zuten, baina harridura ona. Nire guraso-

ak oso gustura sentitu ziren eta asko lagundu zidaten. Aitak galdetu zidan ea

“Ezohikoa denez apaiz batmetaleroa izatea normala

da hori jartzea, baina naumolestatzen”

Jardunian

Page 7: 121 - 2011 urria

7

ondo pentsatu nuen, ez zelako jolas bat eman behar nuen pau-sua. Gero, seminarioko prozesuak lagundu egiten dizu bide ho-rretan eta etxekoen aldetik laguntza besterik ez dut izan.

Non egin zenituen zure ikasketak?Nire ikasketa guztiak Donostiako seminarioan egin ni-

tuen.1997an sartu nintzen eta hamahiru ikasle ginen. Bukatunuenean Lazkaora joan nintzen apaiz eta 2008. urtean, ordukogotzaina zen Joan Maria Uriartek Erroman teologia dogmatikoaikasteko proposatu zidan. Hiru urtez egon naiz bertan eta aur-tengo ekainean itzuli naiz teologian lizentziatuta.

Zer nolako esperientzia izan da?Oso aberasgarria. Lehenik eta behin hizkuntza berri bat ikasi

nuen, bigarrenik lurralde ikaragarria eta polita den Italia ezagutudut eta azkenik mundu osoko jendea eta aniztasuna ezagutzekoaukera izan dut. Burua eta mentalitatea irekitzen dizun espe-rientzia aberasgarria izan da.

Orduan, pertsona bezala aldatu egin zaituen urteakizan direla esan liteke?

Aldatu ez dakit, baina agian nire izaera eta konbikzio batzukindartu eta sendotu direla bai. Hizkuntza berri bat eta herrialdeberri bat ezagutzeko aukera ere izan dut. Alde horretatik pertso-na bezala aldatu baino gehiago hobetu egin nauela esan liteke.

Erroman hiru urtean bizi izanik zein iritzi duzu Bene-dikto XVI. buruz?

Intelektual bat da eta nik esango nuke gauzak on-do egiten saiatzen ari dela. Gero, hortik gauza guztie-tan asmatzen ote duen, ba nik ezetz esango nuke,baina gauza guztietan denen gustura asmatuko due-nik ez da sortu eta ez da sortuko. Elizari bere estiloaematen saiatzen da, orain, bere estiloak leku guztie-tarako berdin balio ote duen dudak ditut, baina horinormala da. Nik errespetatu egiten dut, azken fineangure Aita Saindua da eta kitto. Nik onartzen dut. Be-re lanaren emaitza, orain baino gehiago, etorkizune-an ikusi beharko dugu.

Aukeratu zutenean trantsizioko Aita Saintuazela esan zuten…

Nik uste dut trantsizioa baino zerbait gehiago egi-ten ari dela. Adinagatik bere momentuan hori esanzen, baina bere izaera propioa ematen saiatzen ari daeta ez nuke esango trantsizioko Aita Saindua denik.

Jende askoren iritziz Vatikanoa urrun dagoenerakundea da, Erroman bizi zinenean beste eli-za bat ezagutu zenuen?

Vatikanoa, Vatikanoa da eta Erroma, Erroma da.Ez du gurearekin zerikusirik, mundu osoko katoliko-

nez apaiz battea normala baina naulestatzen”

···

Page 8: 121 - 2011 urria

U rko Canseco

ak daude eta harantz joaten bazara eliza gertukoa egiten zaizu, kato-likoa bazara. Nik beti esaten dut badugula gertuagoko eliza bat. Zes-toar batentzat eliza, parrokia edo Gipuzkoako eliza da, bere osotasu-nean, ez Vatikanokoa. Zestoar batentzat gertuko eliza ni edo Zesto-ako kristauak dira.

Ikasketak bukatu zenituenean zeuk eskatu zenuen EuskalHerrira itzultzea edo eskaini egin zizuten?

Eguberrietako oporretan etorri nintzenean Gotzaindegitik zer eginnahi nuen galdetu zidaten. Nik herri txiki eta euskaldun batera joa-tea gustatuko litzaiakeela esan nien, baina erabakitzen zutena bete-ko nuela. Gero, bete-betean asmatu zuten. Ekainaren 28an Zestoaproposatu zidatenean, esaldia bukatu aurretik baietz esan nien.

Aizarnan zer moduz moldatzen zara?Oso ondo edo gutxienez saiatzen naiz. Saltsa txiki bat egon da,

edo oraindik badago, baina nik ez dut izan inolako arazorik aizarna-rrekin oraingoz. Arazo bakarra, eta arrazoi guztiarekin, Aizarnandenbora gutxi pasa dudala da, baina ez nahi ez dudalako. Irailaren4an hasi nintzen lanean eta oraingozbizitza estresagarria bizi dut, bainahurrengo hilabetean, gauzak lasai-tzen diren neurrian, denbora gehia-go pasatzea espero dut.

Munillaren familia jatorriz Ai-zarnakoa dela kontatu dizute?

Bai, bere ama Aizarnakoa da. Ezdidate familia aurkeztu, baina lehen-goan kotxean nindoala Juliantxo bere lehengusuak gelditu eta taber-nara zerbait hartzera joatera behartu ninduen. Beste lehengusu batezagutu nuen nire ongi etorri bazkarian, baina zehatz-mehatz ez di-date familia aurkeztu oraindik. Erdi brometan Jose Ignacio nire eliz-tarra dela esaten dut.

Jendea hurbildu al zaizu elkartearen inguruan hitz egitera?Oraindik zuzenean ez dira niregana etorri, baina kalean edo ta-

bernan gaiak modu normalean irten du. Badakit etortzeko asmoadutela eta niri gustatuko litzaidake jendea etorri eta hitz egitea. Horibai, gero kontuan izan behar da, auzoan esan dudan bezala, eta al-kateari ere bai, kontu honen negoziazioa zuzenean Gotzaitegiareneta Zestoako udalaren artean egin beharrekoa dela. Bertan egonik ninaiz lehen interesatua negoziazioak eta afera honek guztientzat dui-na den irteera izateko, eta asmo horrekin nire ahalegina eta lana es-kaintzen dut.

Arroabeko eliza berritzen bukatzen duzuenean beste bate-kin jarraitzeko asmorik?

Bai, urte batzuetarako etorri naiz eta gero beste elizekin jarraitze-ko asmoa dut. Adibidez Aizarnakoa oso ondo dago, Arroagoian ba-daude konpondu beharreko kontu batzuk eta Zestoan bertan, ez be-rehala, hemendik hiru edo lau urtetara, kutxara dirua sartzen hasibeharko dugu koruaren aldean zaindu beharreko zatiak badaude eta.Gure etxe zahar hauek beti dute lana eta etorkizunean ere beste eli-zak txukuntzen saiatuko naiz.

Zenbat meza ematen dituzu astean?Orain Prontxio eta Bernaberen laguntza onari esker hiru meza

ematen ditut gutxienez, baina gero bakarrik gelditzen naizenean lauere eman beharko ditut. Larunbatetan beste bat, hamabost egunean

behin San Juan egoitzara joango naiz, hiletak ereegoten dira eta ezkontzak ere izango dira.

Zenbat jende joaten da?Normala den bezala auzoetan jende gutxi

bizi da eta orduan gutxiago joaten da, bainaaurrekoan bataioan eliza beteta zegoen eta hi-letetan ere bete egiten da. Orain arte, beste le-ku batzuetan topatu dudan jende kopuruarenantzekoa etorri da.

Gaur egun, jendearen bila elizara bainotabernara gehiago joan beharko zenuke?

Ni bietara joaten naiz, bestela ere tabernarajoatea gustukoa dut eta. Herri txikietan elkar-tzeko modua izaten dugu bai elizan, bai eliza-tik kanpo tabernan ere. Nik zestoar asko eliza-tik kanpo ezagutu ditut eta normal-normalairuditzen zait, eta horrela izan behar du. Ba-koitzak bere erritmoa jarraitu behar du. Nikongi hartuko ditut elizara joaten direnak eta ezdirenak joaten.

Elizak bere lekuagaldu du gizartean?

Bai, galdu egin dueta ez du galdu. Lehenzuen presentzia ga-rrantzitsu hori galduegin du, baina beste al-de batetik gure herria-ren zati baten aurrean

oihartzuna eta prestigioa, noski, ez ditu galdu.Elizari dagokio gizarte berri honen aurrean eli-zak berak bilakaera bat izatea eta gizarteari berezerbitzuak eskaintzen jarraitzea. Gero eliztar etaez eliztarren artean aniztasunean bizitzen ikasibehar dugu eta nik uste dut gure gizartea orain-dik berde xamar dagoela kontu horretan.

Bukatzeko, zer iruditu zaizu Morbid An-gelen azken diskoa?

Ez zait batere gustatu. Beste talde batzuknahiago ditut, gainera azken diskoa oso arraroada. Abuztuan Txekiar Errepublikan egiten denBrutal Assault jaialdian ikusi nituen eta MorbidAngel ez da niretzako. Gero, jakin dut fruterianlan egiten duena eta taxilaria metalero puruakdirela eta ez da nire burua zuritzeagatik baina2.100 disko ditut eta musikaz zerbait badakit.Gustura jardungo dut musikaz, diskoak truka-tzen eta aholkuak jasotzen eta ematen.

···

“Irtenbide bat bilatzekonire ahalegina eta lana

eskaintzen dut”

Page 9: 121 - 2011 urria

IRAETA DENON ARTEAN: BOST URTE ETA HASI BAINO EZ!Orain dela bost urte inguru, kezka nabarmena bizi zen Iraeta aldean. Bizitza askorik ez ze-

goen, festen gainbehera nabarmena zen, eta, emeki-emeki, Iraeta “barrio-dormitorio” bilaka-tzen ari zen. Hori horrela izanik, iraetarrok biltzea proposatu genuen: batzar ireki batendeialdia egin genuen. Batzar hartan, auzo elkarte bat sortzea erabaki zen, denon artean lanegiteko (hortik dator elkartearen izena, IRAETA DENON ARTEAN). Hiru helburu nagusi fin-

katu genituen: 1) Iraeta biziberritzea, jendea mobiliza-tuz; 2) Udaletxera aho bakarrez joatea; 3) Adin guztieta-ko jendearentzako ekintzak antolatzea.

Bost urte hauetan, gauza asko lortu dira. Lehenengoa,Iraetan bizitza eta giroa berreskuratzea. Horretarako,gauza asko antolatu dira frontoiaren, parkearen eta so-ziedadearen inguruan, jende askoren inplikazioari esker.Urtero bertso afaria antolatzen dugu, eta soziedadea jen-dez gainezka izaten dugu. Handik, Egaña, Xabi Paia, Pe-ñagarikano, Mañukorta, Irazu, Sustrai Colina, Barandia-ran eta Iturriaga pasatu dira, besteak beste. Soziedadeaneta frontoian ere kontzertu ugari eman dira: Txuma Mu-rugarren, Sorkun, Stockholms, Ruper Ordorika, Tximele-ta, Drindots, Trikizio… Kantu afariak ere antolatu dira,eta iraetarron talentua bete-betean agertu izan zaigu ha-lakoetan. Ez genituzke ahaztu nahi gure adinekoen aldeegindako omenaldiak, jaio berriei ongietorriak, bazkari

eta afari herrikoiak, auzoen arteko futbol7 txapelketak, Errota harriaren inguruko demakpunta-puntako harri-jasotzaileekin, Olentzeroren etorrera Gabon kantaldien ostean —Arroa-goiko gure lagunekin batera—, Korrikaren inguruko jaialdiak —azkeneko hori ere Arroabeko-

ekin batera—, ziklo-kross txapelketa ofizialak, txirrindu-lari gazteen karrerak, umeentzako parkeak eta jaialdiak,txokolatadak, zuhaitz-landaketa auzoko umeekin, pilotaeta pala txapelketak, San Joan gauean biltzen gaituenfesta eta giro magikoa, etab.

Harrotasun handiena eragiten digun lorpena ez dago,ordea, aurretik aipatutako horien artean. Ez. Gure lorpe-nik politena, benetan harro sentiarazten gaituena, gurejendearen inplikazioa da, eta horrek berekin ekarri duengiroa. Nola ulertu jaiak, jaialdi edo ekitaldiak auzotarronauzolanik gabe? Ikurrinak jartzen, kamisetak saltzen,txokolatea egiten, partidak arbitratzen, kroketak presta-tzen, gaiak jartzen edo muntaketak egiten… denok har-tu dugu parte, nola edo hala. Horri guztiari esker, Iraetaherri bilakatu dugu berriz, eta hau hasiera baino ez da.

ZORIONAK ELKARTEARI ETA ELKARTEKIDEEI!

auzoetatik

iraeta9

I ban Narba i za

Page 10: 121 - 2011 urria

50 urte pasatu, eta unibertsitatean. Zer dela eta?Xanti: COU bukatu eta karrera bat aukeratu behar zela, eta

Zuzenbidea aukeratu nuen. Ez nengoen oso seguru, baina… Do-nostian hasi nintzen; oso urte onak pasatu nituen, baina ikasi as-ko ez, eta zazpi urte pasatu, eta hiru ikasturte neuzkan gainditu-ta. Uztea erabaki nuen. Orain dela bi urte, 50 urteko krisia etorri-ta edo, irekita utzi nuen ziklo hura ixtea pentsatu nuen. Alabekere animatu egin ninduten, eta enteratzen hasi nintzen nire espe-dientea nola zegoen, UNEDek zer aukera ematen zituen… Hiruikasturte osatzeko ikasgai bat falta zitzaidanez, lehenengo zikloagainditu gabe nuen, eta 2000ko planean sartu beharko nuela esanzidaten. Uste baino ikasgai gehiago egin behar, eta estutu eginnintzen, baina gero pentsatu nuen helburua izango zela urteanhiru hartu eta poliki-poliki gaindituz joatea.

Esteban: Ni Ingeniaritza ikasten hasi nintzen, nire COUko la-gun batek bultzatuta. Ez nengoen motibatuta; uste dut Teologiabakarrik gainditu nuela. Gero, itsasoan hasi nintzen, eta, Diputa-zioan lana aurkitu nuenean, datu askorekin-eta egin behar izatennuen lan. Orduan piztu zitzaidan Matematika ikasteko gogoa.Gainera, guri matrikula ordaindu egiten digute funtzionarioakizateagatik, eta, dohainik izanda, animatzea erabaki nuen. Lehe-nengo eta bigarren ikasturteak gainditu nituen, eta, orain, hiruga-rrena egiten ari naiz.

Nongo unibertsitatean ari zarete zuen ikasketak egiten?UNEDen ari gara biok. Bergaran egoitza bat dauka, eta han di-

tugu irakasleak, tutore lanak ere egiten dituztenak, baina, berez,irakasleak Madrilgoak dira. Eskolak hamabostean behin izaten di-ra, 40 minutukoak. Presakakoak izaten dira, baina, behintzat, za-lantzak argitzeko balio dute. Internet bidez funtzionatzen dugugehienbat; han daukagu beharrezko informazioa (programak, az-terketen egutegia, edukiak, azterketa motak…). Materiala ere hansaltzen da, apunteak ere bai, eta ez dira oso merkeak gainera.

Egun, oso ohikoa da 17-18urterekin Batxilergoko

ikasketak amaitu etaunibertsitate karrera bat

hastea; ikaslea eta gazteaterminoak lotura zuzena

dute gure artean. 50 urtetikgorakoak, oro har, irakasleak

izaten dira unibertsitatean,baina herrian baditugu adin

horretako ikasleak.danbolinek Esteban

Telleriarekin eta XantiSagartzazurekin egoteko

aukera izan du. BataZuzenbide ikasketak egiten

ari da; bestea, aldiz,Matematika. Haiena bai

meritua!

50urtekounibertsitariak

Page 11: 121 - 2011 urria

Azkenean, norberaren lana da ezinbestekoa. Foroak ere badau-de ikaskideekin gauzak partekatzeko.

Azterketak ere Internet bidez egiten al dituzue?Ez, presentzialak dira. Bergaran bertan egiten ditugu, eta, ge-

ro, Madrilera bidaltzen dituzte zuzentzeko.

Gogorra egiten ari al zaizue? Xanti: Bai, nahiko gogorra da. Azterketa garaiak, batez ere,

lehengo garaiak gogorarazten dizkidate: urduritasuna, zer gal-detuko ote didaten jakin nahia… Zuzenbidea asko memoriza-tzeko karrera da, eta hori oso gogorra egiten da.

Esteban: Garai batean, irakasle bat neukan niretzat ikasgaibatean, eta hark asko lagundu zidan. Orain, ordea, berriz erebakarrik ikasi behar izaten dut, eta ez da lan erraza liburu poto-lo horietan agertzen diren kalkulu ariketei bakarrik aurre egitea.

Egia al da gazteek errazago ikasten dutela?Esteban: Gazteek erraztasun handiagoa dute gauza berriak

asimilatzeko eta memorizatzeko. Guri memorizatzea kostatzenzaigu gehienbat. Behin eta berriz irakurri behar izaten ditugugauzak, eta forotan ere begiratzen ditugu ikasketa teknikak.Hala ere, eguneroko kontzeptuak errazago ulertzen ditugu, etahori abantaila bat da.

Inoiz damutu al zarete karreran orain hasteaz? Xanti: Nik, adibidez, ez daukat ikasteko behar natural hori;

hasieran itxi gabe utzitako zikloari amaiera bat eman nahinion. Zure gustuko gauzak alde batera uzteak (nire kasuan,mendia) eta libretik ikasten ibiltze horrek nekatu egiten zaitu,eta “zertan ari naiz edo zertarako?” galdetzen diot neure burua-ri askotan.

Nola uztartzen dituzue lana eta ikasketak?Xanti: Berez, goiz eta arratsaldez egiten dut lan, baina, ho-

rrela gaizki moldatzen nintzenez ikasteko, lantegiarekin ados-tu, eta goizeko ordutegia jarri zidaten hilabete batzuetarako.Hala, hiruretarako libratu, eta arratsaldea ikasteko aprobetxa-tzen dut, egunean lau ordu.

Esteban: Nik goizez egiten dut lan, eta arratsaldeak ikastekoaprobetxatzen ditut.

Etxekoak aspertuta izango dituzue ba… Xanti: Denak “kokoteraino” ditut. Andreak beti galdetzen

dit ea noiz amaitu behar dudan. Esteban: Andreak esaten dit baimena ematen didala jubilatu

arte jarraitzeko.

Azterketetatik gustura ateratzen diren horietakoak alzarete?

Esteban: Gogoratzen dut azterketa bat egin eta zazpia espe-ro nuela, baina, azkenean, hirua jarri zidaten. Bero-bero egindaegon nintzen, eta erreklamatu egin nuen. Hala ere, ez nuenezer lortu; emaitza ondo neukan, baina ariketa osoa ez.

Xanti: Nik, berriz, ederra egin nuen behin… Esan zidaten orrizehatz bat erabili behar nuela azterketa egiteko. Azterketa egineta gustura joan nintzen etxera, baina, alabari azterketa orriaerakutsi nionean, bera konturatu zen egin behar ez zen orrianegin nuela. Une horretan, hura agonia! Urduritasunarekin, de-partamendura deitu eta deitu ibili nintzen, baina, azkenean, la-sai egoteko esan zidaten. eta azterketa kalifikatu zidaten.

Zestoako ikasle talde batek ikasgela bateskatu du azterketa garaietarako. Zuek be-harrik ikusten al duzue?

Xanti: Niri kosta egiten zait jendearekin ikas-tea; ez naiz ondo kontzentratzen. Baina ez zaitgaizki iruditzen Zestoan ikasteko gela bat jartzea;probatuko nuke.

Esteban: Nik badakit asko Azpeitira joaten di-rela ikastera. Nik ere etxean ikasteko ohitura dau-kat, baina batzuetan beharko nukeen isiltasunikez dago. Horrelakoetarako ondo legoke ikastekogela bat; joango nintzateke tartean behin.

Kalean denetik entzungo zenuten, ezta? Xanti: Bai, batez ere kuadrillan: “Orain estudia-

tzen hasi ber al dek?”. Pentsa, nik behin irailaren8an, arratsaldeko seietan, egin nuen azterketa.Orain dela urte batzutan nork sinetsiko zidan ha-ra joango nintzela?

Azken urteetan, hainbat aldaketa egin diraunibertsitateko ikasketetan. Zuek zer plane-tan zabiltzate?

Xanti: Ni 1953ko planarekin hasi nintzen;orain, 2000koan nabil, eta, segur aski, Bolognakharrapatuko nau. Nire kasuan, Bologna ondo eto-rriko zait, horrela ikasgai gutxiago izango baititut.

Esteban: Ni oraindik plan zaharrean nabil; Ma-tematikak 1979tik-edo plan berarekin jarraitzendu. Orain, ordea, Bolognak harrapatuko nauagian. 2015era arte astia daukat!

Helbururik ipini al diozue zuen buruari? Xanti: Nik 58 urterekin pentsatzen dut amai-

tzea, hemendik 3-4 urtera. Esteban: Niretzat lau urtean ateratzea gehie-

gizkoa izango litzateke; denak oso ondo joan be-harko luke horretarako. Nik, hemendik sei urteraamaitzea espero dut.

Etorkizunean matematikari eta abokatuikusten al duzue zuen burua?

Esteban: Ba nik eskola batzuk eman izan ditut(ilobari, adibidez), eta, gainera, gainditu egin zu-ten. Izugarrizko satisfazioa izan zen niretzat.

Xanti: Nik, berriz, nire burua ez dut ikustenabokatu lanetan, baina ez dago jakiterik. Izateko-tan, “de causas perdidas” edo…

A maiur Ar i s t i / Jan i re D iaz / Nerea Odr iozo la

11

Page 12: 121 - 2011 urria

U r r i a r e n 8 aeskualdeko preso eta iheslariei omenaldiaXoxoten

U r r i a r e n 9 aAgiro Mendi Taldekoak Gorbeia eta bereinguruetan

U r r i a r e n 1 2 aGrises musika taldeak “parfait” bideolipakaleratu du

U r r i a r e n 1 4 aTxilipurdika Aisialdi Taldekoek gogoz ekindiote ikasturteari

Josetxo Mendizabal UEMAko Zuzendaritza batzordeko kide. Urriaren1ean, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Batzar Nagusia eginzuen Zestoan. Gai Nagusia Batzordeko 10 kideak eta UEMAko le-hendakaria aukeratzea izan zen. Zuzendaritza Batzordeko kideakUEMAko udalerrietan izandako hauteskundeen emaitzen arabera au-keratu ziren. Josetxo Mendizabal (EAJ) herritarraz gain, Mikel Anso-tegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, in-dependentea), Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ), Oibar Egia (Gizabu-ruaga, independentea), Iñaki Agirrezabalaga (Zumaia, Bildu), MarenBelastegi (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu) eta Eneka Maiz (Etxarri-Aranatz, Bildu) izango dira 10 kideak. MarenBelastegi izendatu zuten lehendakari.

Zeba in -erreka i turr ia berr i tu du te . Arroarrekako zebain-errekaiturria, lehen ibarrolako iturria ere deitua, berritu egin dute. Orain de-la hirurogei bat urte eginiko iturria da baina azken urteetan nahikoutzita zegoen. Iturriari konponketatxo batzuk egitea erabaki zuten etaazkenean, uste baino lan gehiago emanez, lau hilabeteren buruan bu-katu dute. Ospatzeko, iturria bedeinkatu eta hamaiketako ederra eginzuten gerturatu zirenek.

Page 13: 121 - 2011 urria

31

U r r i a r e n 1 5 agaztelekuan krep goxo-goxoak egiten

U r r i a r e n 1 8 aezohiko udalbatzarra burutu zuten

udaletxean

a l e / b a l eK A L E . ZUBIMUSU KALEKO ZEBRA-BIDEAN AUTO BAT BAINO GEHIAGOK APARKA-TU OHI DUTE, ZEBRABIDEA OINEZKOENTZAKO

DA!

B A L E . ARROABEKO AUTOBUS

GELTOKIA BERRITU DUTE, BAZUEN PREMIA

EDERRA.

Odo l ema i l een bazkar ia . Urriaren 23an Urola-Kostako odol emaileekbazkaria egin zuten Loiolan. Bertan 25, 40, 50 eta 75 aldiz odola emandutenei intsigniak banatu zitzaizkien. Aurtengoan ere hainbat zestoarriegokitu zaie intsignia jasotzea. Mirari Aizpuruari zilarrezkoa, urrezkoa,M.Tere Alberdiri, Maritxu Aldalurri, Fernando Arzallusi, Jose Gomezi etaKarmelo Larrañagari. Imanol Etxaberi, berriz, intsignia berezia 75 aldizodola emateagatik.

kdanbolinzulo

U r r i a r e n 2 0 a Julio Vila Albertek “La carta de Yon”

eleberria aurkeztu du

U r r i a r e n 2 3 aGaztetxetik Santa Engraziara irteera

Page 14: 121 - 2011 urria

AA uu rr rr ee kk oo ee gg uu nn ee aa nn ee gg ii tt ee kk oo ::

Nahasi txokolatea ez beste guztia eskuz 10 minutuan.Gero, gehitu txokolatea zati txikitan, eta nahasi 1 minutuan.Gorde hozkailuan gau osoan, trapu batez estalita.GG oo ii zz ee aa nn ,, atera eta utzi 2 orduan masa epeletan esnatzen.

Ondoren, eman forma 2 zatitan.Berotu labea 200 ºC-ra, eta eduki han 25 minutuan.

kortadirenplateretik

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

6 koilara oliotan, erregosi tipula eta onddoak 20 minutuan.Gehitu gazta zati txikiak ardo zuri pixka batekin, eta eduki 10 minutuan.Azkenean, nahasi arrautzak eta esnegaina, eta nahasi irabiagailu elektrikoarekin.Jarri puntuan gatz eta piperrautsarekin.Jarri flan ontzi edo molde batean. Sartu labean (180 ºC) Maria bainuan (azpian ura duela; bazaki(n)at badakizuela), eta eduki 35 minutuan.Utzi hozten, eta eman buelta. Zorte on!

OO ss aa gg aa ii aa kk ::75 g gazta urdin500 g boletus onddo1 tipula txiki4 arrautza100 ml esnegainArdo zuriaGatza eta piperrautsa

OO ss aa gg aa ii aa kk ::500 g irin8 g gatz300 ml ur200 g txokolate1 kanela koilara10 g legami fresko (okindegikoa*)

kanelaetatxokolatezkoogia

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

Txiki egin berdura denak (brunoise erara), baita txanpiñoiak ere, eta oliotan erregosi bigundu arte.Ondoren, gehitu salda (“Starlux” ez, faborez… Bueno, bale), eta egosi 20 minutuan.Azkenean, nahasi esnegaina, hartu gatz puntua, eta, perrexil pixka batekin, mahaira.

OO ss aa gg aa ii aa kk ::1 kg txanpiñoi1 tipula1 porru zuri4 ale baratxuril saldal esnegainPerrexila

txanpiñoi krema

boletuseta gaztabudina

*legami freskoa: ogia, opilak… egiteko*legami kimikoa (sobrekoa): bizkotxo, tarta, magdalenak… egiteko

Page 15: 121 - 2011 urria

5

AHAZTUEN MENDEKUA Alberto Ladron Arana. Lanean testusakon eta astun ugari irakurri behar izaten ditut eta denbora-pasarakoirakurgai arinak aukeratzen ditut askotan. Ez nuen erreferentziarik bainaliburua esku artean hartu nuenean entretenigarria izan zitekeela irudituzitzaidan. Hala gertatu zen, polizi nobela bat da azken finean etahasieratik harrapatu ninduen jakin-minak. Euskal Herrian kokatzen daistorioa eta, zeharka bada ere, egungo gai asko ukitzen ditu:homosexualitatea, genero indarkeria, gizon-emakumeen rolak, negozioenustelkeria… Betiko grinak ere bai: maitasuna, gorrotoa, traizioa,beldurra, mendekua...Gerra Zibileko izugarrikeriak ere aipatzen dira!Gauza gehiegi dirudi eta osagai horiek guztiak egoki nahastea ez daerraza, baina emaitza balekoa dela uste dut. Eta ez beldurtu, esan bezalapolizi nobela entretenigarri bat besterik ez da. Lehen orrietan, eztabaidagogor baten ondoren, protagonistak emaztea Iratiko basoan galduko dueta... Senarraren bilaketak eramango zaitu bukaerako ezustekoraino.

ARKADIA IRATZARRIA Kai Meller (Itzultzailea: PelloZabaleta) – Alberdania 2011

Siziliako Mafiako bi familienarteko tentsio eta borrokezdihardu eleberriak. Alcantara-tarrak eta Carnevare-tarrak di-

ra tira-bira batean bizi diren bi familiak. Inte-res handiko negozioak, zikinak eta hilgarriak,daude jokoan. 18 urteko mutil eta neska bat,Alessandro eta Rosa, bata Carnevaretarra etabestea Alcantaratarra, Ameriketatik bueltanhegazkinean ezagutu dute elkar. Ezagutza ho-rrek arazo handiak dakarkie familia biei, etaharreman, maitasun izatera iritsiko dena, dese-giteko eginahalak egingo dituzte. Baina ez du-te lortuko. Bien etorkizuna familien oinorde-tzaz arduratzea zen. Baina...Tartean abenturaharrigarriak gertatuko dira.

irakurriberridut

ZAMAONTZIAIñigo Aranbarri. Susa, 2011

Gaztetako oroitzapenak etagertakariak ekarri ditu akordu-ra Nereak, orain dela hama-bost urtekoak... Zamaontzi batagertu zen Abrako badian, ka-

pitainak eta armadoreek abandonatua. Ba-rruan hamalau marinel, etxetik oso urrun,SOS aldarrika, hilabetetako soldatak kobratugabe, bertoko jendeak emandakotik bizi beharizan zutenak. Iñigo Aranbarriren hirugarrennobela da "Zamaontzia", kontakizun asalda-garri bat, non gatazkan sartzen diren abando-nuaren atsekabea, laguntasunaren babesa,doilorkeriaren destaina.

1953-10-14 Urolako urak oso harrotuta, La Guipuzcoana

autobuseko 18 pertsona ito ziren Osinbeltz parean.Haiek salbatzera joandako Iraetako bi gazte ere –Joxe

Olaizola eta Joxe Uria – eraman zituen urak. Horidena gutxi balitz, Liliberen kontra zegoen Errotazar

baserria erori eta beste hiru lagun hil ziren han.

efemerideak

1969-10-17 “Hegazti errusiarra, eraz-tunarekin. Duela egun batzuk, gure udalerrian,Agustin Arrazola herriko semeak txonta emebat harrapatu zuen. Hegaztiak eraztuna zera-man honako inskripzioarekin: ‘S-399381 Mosk-wa’. Aranzadi Zientzi Elkateko egoitzan entre-gatu zen”. (J. L. Arrizabalaga, La Voz de España).

1980-10-3 “ Aizarnarrek eskola-autobusa ‘bahitu’ eginzuten, goialdeko auzoetara (Ibaiñarrieta, Erdoizta…) autobus zerbi-tzurik ez dagoelako. Ikasleen gurasoek hartu zuten jarrera hori, au-tobusa Aizarnara iritsi eta han geratzen delako, gora jarraitu gabe;ondorioz, 20 bat umek oinez joan behar izaten dute beren base-rrietara. Atzo gauean, artean Aizarnan zen autobusa, gurpil bat zu-latuta, eta herritarrek esan dute hala jarraituko duela egoera kon-pontzen ez den bitartean” (J. L. Arrizabalaga, El Diario Vasco).

J o k i n A l b e r d i

1

Page 16: 121 - 2011 urria

‘A los Madriles’

Artalea ganbaratik sukalderaino erortzen zen, atera kontuak! Etxexar-xar-xarra zen Gexala. Gu errentan geunden, baserriaren jabea Bai-nuetxea zen. Etxea berritzea nahi genuen, eta aitita bainuetxera joanzen baimena eta materiala eskatzera. Esan zion Don Pacori: «...materia-la ematen badit eskulana geuk jarriko dugu». «Ondo dago», erantzunomen zion Don Pacok, baina ez zion agindutakorik eman. Gero joanzen gure aita: «Hemen nator ni Don Paco, ea materiala emango digungure etxe xar hori konpontzeko». «Ederki dago», esan omen zion. Etabigarrengoan ere kasurik ez zigun egin. Joan da orduan, gure ama. Hanlanean egindako denboragatik estimu handitan zuen Don Pacok, etahan ikusi zuenean esan omen zuen:

–Hara! Lehenengo etorri da aita, gero semea eta orain espiritu san-tua! Zer nahi duzu Maria?

–Don Paco, materiala ematen badigu...Eta orduan bai. Hurrengo asterako materiala etxean.–Don Pacori, denek berorika?–Beharko! Zestoan, gerora ere, familia asko ziren berori esaten ziote-

nak gurasoei. Guk ere, aitari eta amari beti berorika egiten genien.–Berritu zenuten orduan Gexalakoa?–Bai, eta oso polita geratu zen. Don Fernando medikua etorri eta

«Oso ederki dago!» esan zuen, eta gu gustura. Orduan hasi ginen kan-potarrak hartzen. Zumarragako estaziora joaten ginen kanpotarren bi-la, gainontzeko hoteletakoek egiten zuten bezala. Txandan-txandanbakoitzak bere hotela esaten zuen denek aditzeko moduan: Hotel Iru-re!, Hotel Asuncion! Hotel Lizaso! Hotel Oyarzabal! Pension Gexala! Denakparrokia eginez, ekain erdialdetik urriaren azkenera.

Gesalaga baserrianjaio zen 1928ko

otsailean “etxe berririkbatere ez eta Zestoak

naximentua ematenzuen garaian”. Maria

Juana IzetaLegardaereño ditu

izen-deiturak,“bainadenek Juanita esaten

didate”. Esanekoa,baina matraka xamarra

omen zen umetan,akaso hortik

antzerkirako ausardia.Juanita se va a los

Madriles antzeztuzuen, eta handik urtebatzuetara, ezkondueta benetan joan zen

Madrilera.

joan zenJuanita

Horrelako izango zen Juanitaren aurtzaroko Zestoa,“naximentua bezelakoa”

SERAFIN BAROJAREN MARGOLANA

Page 17: 121 - 2011 urria

71

ESNEAREN TRUKE TXERRI-JANA... ETA PROPINAEtxean oso ganadu ederra edukitzen genuen: harro egoteko

moduko bost edo sei behi, txahalak, hegaztiak eta txerri mordoaere bai. Txerri txikiak erosten genituen eta gizenduta saldu. Ho-rientzako txerri-jana Bainuetxeak ematen zigun esnearen truke.Anaia eta biok joaten ginen esnea eramatera, hamazazpi litro bimarmitatan.

Behin esan zidan anaiak: «gaur earra eingoñau». Nik hamarrenbat urte izango nituen eta berak pare bat gehiago. Esnea eramanondoren, marmitak urez garbitu eta ardo-barrikak zeuden lekurajoan ginen, ziria kendu, eta ardoz bete zituen marmitak. Ni bel-durrak airean. Arre! astoari, eta bidean lau militarrekin topo. Or-duantxe estuasuna! Baina paso eman ziguten, eta ondo. Hurrengobatean laranjak sartu zituen anaiak marmitetan eta nik:

–Etzak egin holakorik Xebastian! Hau lapurreta dek!–Ez den lapurreta, esnea ez ziguten pagatzen eta.

–Zer moduz eskolan?–Sufritu egin nuen. Maestra bat tokatu zitzaidan hain gaiztoa!

Kontxita du izena, bizi da oraindik, 95 urte dauzka. Ni zazpi urte-

ko nexka koxkorra eta agintzenzidan leitzeko eta nahastuz gerobla! zaplastekoa. Behin aurrene-ko belarrondokoa hartuta ezinasmatu hurrengoetan, eta asper-tu harte jotzen ninduen zapla-dan. Goizean esnatu eta beldu-rrak egoten nintzen eskolara jo-ateko –negarrak irten dioJuanitari kontu hori berritzean–.

–Eskolatik irtenda jolase-rako libre izaten al zineten?

–Ya lo creo! jolasten ginela.Hala ere, gustatzen zitzaidannoiz edo noiz itulan egitea,ahizpa señoritillagoa zen... Idienaurrean gidari joaten nintzen ra-ra-ra, lurrean area pasatzeko.Osabarekin ibiltzen nintzengustura, jatorra zen lanerako; ai-ta petralxeagoa genuen; eta aiti-tarekin, berriz, ene!, haren errie-ta egin beharra.

–Eta jaietan zer, dantzan?–Bai, sueltoan egiten genuen.

Egingo bai, gustura mutilekinbaltseoan... baina aguantatu egi-ten genuen! Acción Católica etaHijas de María-eta zeuden or-duan, broma gutxi.

–Behin ere ez mutilekinhelduta?

–Bai. Behin egin nuen baltse-an, boda batean Hondarrabian,eta bekatua zela pentsatzennuen! Gero, hemen atrebitu ezeta Azpeitira joan nintzen kon-fesatzera. Eta hango apaizak ba-

rre, jakina! Hogeiren bat urte izango nituen.

TEATROA–Antzerkian ibilitakoa omen zara.–Teatro asko egin ditut. Ez bakarrik hemen; Az-

koitian, Itziarren, Eibarren... Lehenengoa neskek ba-karrik egin genuen, Engracia zuen titulua. Gero nes-ka-mutilak denok batera, buenooo! ze berriketa iza-ten genituen... Entsaioak, astean bitan; zuzendari:Don Luis Suso, asko zekien eta oso ederki dirigitzenzuen. Banuetxera ofizinista etorri eta zestoar bate-kin ezkondu zen gero.

–Zuk zein paper egin zenuen?–Ni nintzen una viuda alegre.–Hain gazterik alargunarena egiten?–Bai. Eta jendeari gustatzen zitzaion, kanpotik-

eta deitu zigutenean.

n

···

Gexalako familia: Ama Mutrikuko Olatz auzokoa. Maria. Bainuetxean neskame eta sukaldarijardundakoa; Aita Migel, alkateorde eta epaile izandakoa herrian, eta bañero etabotilategian jardundakoa Bainuetxean. Lau seme-alabak: Roman zaharrena,Anttoniren gizona zena; gero Xebastian, Australian egondakoa hamaika urtean;Jexuxa, nire ahizpa moja, Azpeitian dagoena; eta gero ni.

Page 18: 121 - 2011 urria

–Zer zen, komedia?–Ez, hura ez. Baina barrez lehertzeko moduko

monologoak, bakarrizketak, ere egiten nituen. Erdieuskaraz-erdi erdarazzen beste bat, eta izenazuen Juanita se va a losMadriles. Artean, usaituere ez nuen egiten, bai-na gerora ezkondu etaMadrilera joan nintzen,horra! Ni eszenarioaneta mutil gazte denakaurrean pare bat metro-ra, niri gustatzen zi-tzaizkidan mutilak erebai. Lotsa-lotsa egindaegoten nintzen. Buka-tzean ordea denak ¡Quese repita! deiadarka.

Gero kuadrilla el-kartuta, Kontxita etaMari Karmen Garaiza-bal, Gaztañoneko Roxario eta Nikolas, EvaristoLarrañaga, Teresita Trueba, Jesusa Etxabe, GloriaAlkorta, Kontsuelo Anasagasti... egin genueneuskarazko antzezlana; Trini Olazabalek zuzen-tzen gintuen, pazientzia ederrarekin. Testuaahaztuz gero-edo hark, da!, derrepente esangozigun esaldia.

–Eta etxean ondo iruditzen al zitzaien tea-troarena?

–Etxean entsaiatzen nuen eta zein uste duzuizaten nuela laguntzen? Ama! Eta serio hartzenzuen gero. Sukaldean kortina bat bagenuen eta ha-ren atzetik irteten nintzen, eta horrela...

–Sekula pentsatu al zenuen hortik bizibi-dea ateratzerik, zineko aktoreen moduan?

–Keba. Gainera, gu teatroarekin hasi gineneanartean ez zen herrian zinerik, gero hasi zen, nik22-23 urte nituela. Zestoan ikusi nuen lehenengopelikula… Belinda.

–Nolatan joan zinen azkenean Madrilera?–Nire gizona izango zena urak hartzera etorri

zen Zestoara. Elkar ezagutu eta udara amaieran,despeditzerakoan, esan zidan: «He venido a curarmeel hígado y me voy enfermo del corazón». Eugeniozuen izena, Madrilen bizi zen, eta berekin joannintzen. Herrian zioten: «‘Juanita se va a los Madri-les’ egin eta azkenean Juanita Madrilera joan den!».Salto handia izan zen. Gaizki pasatu nuen hasie-ran... Gora, nortera, begira egoten nintzen, Jesus!Orduz geroztik zenbat aldiz esan ote dudan esaldibera: Yo he entrado en Madrid pero Madrid no ha en-trado en mi.

GERRAAurrena, milizianoak sartu ziren Zestoan, asko ziren.

Haiek Bainuetxeko zubia puskatu zuten hiru bonba jarrita. Paxiero-neko denda ere –Zestoan zenik-eta dendarik aberatsenetakoa– denagarbitu, sakeatu zuten gorriek. Eta orain Arocena dena lehen HotelOyarzábal zen eta gure etxetik ikusten genuen nola botatzen zituz-ten platerak, koltxoiak, muebleak... denak leihotik kanpora. Hoteldenak hustu zituzten. Gure tarteko bat ere ibili zen han, harrapake-

tan nagusi xamar, bainaisilik egotea hobe dut, ezdut-eta konplikazioriknahi. Baserrietatik erebehiak eraman egiten zi-tuzten eta larri ibili ginen,gure etxe atariko parralazpian jartzen zirelakolau-bost miliziano anixbotilatik edaten. Izekoegun guztia ganaduarekinegoten zen ukuiluan jate-na, ura eta behar zutenguztia ematen marrurikegin ez zezaten; eskumu-turra ahoan sartzen omenzien.

Egun batean soldadubat sartu zitzaigun etxe-

ra, afaltzen ari ginela. Mozkortuta eta fusila eskuan zetorren, garra-sika: «¿Dónde está el rubio!?» Gure aitagatik, guk ez zegoela eta: «¡Esque le quiero matar!». Sapaian ezkutatuta zegoen aita, belar artean; li-bratu zen orduko hartan. Hurrena, goizeko ordubiak-hirurak aldeanjo dute gure etxeko atea. Hiru miliziano eta herritar bat: «¡RamonIceta, alto, las manos arriba!» Gure aitita hartu eta kartzelara eramanzuten bainuetxera. Gero, Carrascosok eta amadotarren aitak, erre-publikanoa zen hura eta gure aitita deretxatakoa, karlista, baina la-gun handiak ziren, eta ateratzeko eskatu zuten bihotzetik ahul ze-goela-eta. Orduan aitita askatu eta aita eraman zuten preso. Eta ai-tak amari esan zion «Ez dakit bueltan etorriko naizen Maria».Alamedan zuten kartzela eta egunero joaten ginen gu hara hiruadiz, otordu bakoitzean, aitarentzako janaria ematera, baina ez zi-guten ikusten uzten.

Gero, erreketeak mendiz sartu ziren, Akoatik barrena. Pla-zan bildu ziren denak, asko ziren. Eta gure osaba Manuel Koioteko-ak, errepublikanoa izanagatik, zahagi ardoa atera zuen soldaduen-tzat. Eta guk, neska koxkorrak, fusilen puntan loreak jarri genizkiendenei. Baina erreketeak etorrita ere, Hotel Cristinan miliziano haie-tako bi mozkortuta geratu ziren. Erreketeek bi horiek harrapatu etahiltzera eraman zituzten Errotatxoko pare horretara. Jende asko jo-an zen ikustera, guri ez ziguten utzi. Hil aurretik ¡Viva España! esa-narazi nahi izan omen zieten, eta ¡Viva Rusia! esan omen zuten. De-sastrea izan zen gerra; eta gerraondorena okerragoa: gosea! Gizen-gizen geundenak txotxak bezala geratu ginen.

···

J on ar tano i ze ta

Erreketeak eta herriko neska gazteak Arozena hotelaren atarian

Page 19: 121 - 2011 urria

a g e n d aazRROOAA

Me ndi as tea

08 AASSTTEEAARRTTEEAA

Iñaki Arratibelekin (sendagilea) solasaldia.Entrenamenduaren oinarriak, elikadura (mendian,mendi lasterketan). Kultur Etxean, 20:30tan.tak SanLorente auzoan.

09 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Roman eta Jon Artano eta Garikoitz Arriza-balagak Georgian mendi bizikletaz ibili zirenekoirudiak eskainiko dituzte. Kultur Etxean, 20:30tan.

11 OOSSTTIIRRAALLAA

Javier Manteca geologoaren ikus-entzunez-ko emanal dia. “Zestoa eta bere ingurune geologi-koa”, 20:30tan Kultur Etxean.

11 OOSSTTIIRRAALLAA

Txilipurdika. ••Gaztelekuan, fimo tailerra.

La saon San Mar t inak

11 OOSSTTIIRRAALLAA

11:30tan meza. Zestoako abesbatzak lagun-duta.20:30tan bertso afaria Lizaso eta Soto bertsola-riekin, Josune eta Leire trikitilariek alaituta.

12 LLAARRUUNNBBAATTAA

15:30tan haurrentzat puzgarriak eta ondo-ren txokolatada.

13 AASSTTEELLEEHHEENNAA

11:30tan Idiakaitz txistulari taldearen kaleji-ra eta ondoren auzoko nekazal produktuen eta abe-reen erakusketai

17 OOSSTTEEGGUUNNAA

Euskal Herriko Musika Elkartetik proposa-tuta herri ezberdinetan ordu berean eta denok ka-miseta berdinak jantzita kalejira, arratsaldeko18:30etan, trikitixa eta panderoekin musika eskola-tik plazaraino eta bertan beste instrumentuen txan-da izango da, saxoak, klarineteak eta flautak. On-doren musika eskolara berriro ere kalejira.

18 OOSSTTIIRRAALLAA

Arratsaldeko 18:30etan kultur etxeko aretoan emanalditxobat izango da Santa Zezilia dela eta. Bertan piano, talde instru-mental, gitarra… emanaldiak izango dira. 2. maila bukatu duteneidiplomak banatuko zaizkie. ••Gaztelekuan, Gu sukaldari: pizzatailerra.

19 LLAARRUUBBAATTAA

Agiro Mendi taldeak antolatuta haurrekin irteera, goiz pasa.

25 OOSSTTIIRRAALLAA

Txilipurdika.

26 LLAARRUUNNBBAATTAA

Bandaren Santa Zeziliako kontzertua. 19:00tan kalejira eta20:15ean kontzertua. Urteetan bandako partaide izan den AngelGoikoetxea omenduko dute. Ondoren, afaria Gure Txokoa elkarte-an, txartelak salgai ipiniko dira ohiko lekuetan.

••Sutondo, etxez etxeko otordu-zerbitzu berria martxan. Zer-bitzua 65 urtetik gorakoentzat eta menpekotasuna duten

pertsonentzat dago zuzendua. Komeni diren menuak (diabetiko-entzat, gatz gutxirekin,…), pote berezietan etortzen dira eta pote-an bertan berotu daitezke, ondoren potea birziklatu egiten da. In-formazio gehiago, 943 147 132 telefonoan (Gizarte Zerbitzuak)

••Behobia-Donostiako lasterketarako autobusa antolatu da.Izena kiroldegiam eman behar da azaroaren 9a baino lehen.

1

9

Page 20: 121 - 2011 urria