66 - 2006 urria

20

description

deskribapena

Transcript of 66 - 2006 urria

Page 1: 66 - 2006 urria
Page 2: 66 - 2006 urria

BAZKIDE GUZTIEN ARTEAN Euskal Herriko landetxe batean asteburu bat

Z O Z K E T A T Z E N D U G U U R T E R O .

Aurtengo saritua

M I T X E L O R B E G O Z O izan da.

Zuk ere bazkide izan nahi duzu

BA, ZEREN ZAIN ZAUDE 943 147 123 TELEFONORA DEITUeta Jone Bergaraz galdetzeko?

Urteko kuota 25 euro.

Page 3: 66 - 2006 urria

AA TT AA RR II KK OO AA .. Duela gutxi arte atariz atari ibili gara herri in-guruko bazterretan, gero Danbolinen idazteko. Ibilian jende ugari topatu dugu:baserritarrak, basoko langileak, nekazariak, abeltzainak, mendizaleak, perretxi-kuzaleak... Baita beraiekin kontu-kontari geldialdi ederrak egin ere. Leku izenengaldezka edo bidearen galdezka hasi, eta nortzuk garen azaltzen saiatu ondoren,gonbite ederrak jaso ditugu: hamaiketakoa, sagardo dastaketa... Hartu-eman hauprimerakoa izan dela esan behar dugu.Eskerrik asko.Hala ere, badut behin baino gehiagotanziztatu nauen arantza bat. Arantzarenikutu txikienak ere, tzazt! egiten dit non-bait. Jarrera matxista gutxiesleaz arinaiz. Gu ez gara goi mendizale iaioak etamendian erdi galtzea zer den ederki da-kigu. Hori bai, bidea aurkitu ere, betiaurkitu dugu. Edozein ibilalditan behardiren ausardia, orientazioa, prudentziaeta indarra ere, ondo orekatzen dira gu-re neska taldean. Mendian “malda han-dia dagoela”, “buelta luze xamarra auke-ratu dugula” hobebeharrez esan digunakez gaitu ezagutzen. Agian guk EdurnePasabanek adinako esperientzia izan du-gu ibilaldiak egiten, mendian topatu du-gun ibiltariak ez daki hori! Amaitzeko kirioak airean jarri zizkigun ibilaldi amaiera baten berri eman nahidizuet. Baziren behin, bi txanogorritxu ostiral arratsaldez mendira atera zirenak.Txango luzea zuten egiteko eta ttipi-ttapa bideari ekin zioten. Gailurrera igo, ma-galera jaitsi eta zeharka-zeharka autora itzultzeko bide bila zebiltzan. Eguzkiajaisten ari zen eta inguruan ez zebilen inor. Ibiliak ziren inguru hartan, bainaduela urte asko. Mapa eskutan, bidearen bila zebiltzan. Halako batean bi perre-txikuzale otarra bapo beteta. -Aizue! aizue! Non dago hara joateko bidea?-Oh, hura urruti dago, galdu egingo zarete.-Ez, ezagutzen dugu ingurua eta halako tokitan dugu autoa.-Ez duzue argi-ordu asko.-Baina bide horretatik joaten bagara berehala errepidera iritsiko gara.-Zuek egin nahi duzuen bide hori luzea da eta iluntzen ari du. Hobe duzue erre-pidez joatea eta bestela, gure autoan gerturatuko zaituztet zuen autora.Ez zigun erakutsi biderik! Zur eta lur gelditu ginen. Aho bete hortz. Hasieran ha-rrituta eta gerora amorrazita. Hori da hori prepotentzia paternalista. Ziur gaudeneskato alai eta berritsuen ordez, bi mutil kankailurekin topo egin bazuen, gure“Otso Zaharrak” ez zuela arazorik izango bidea zein zen esateko. Nonbait, Ykromosomak edo zintzilikarioak iparrorratz lana egiten du. Oharra: adibidean ez dut egindako ibilbidea azaldu perretxikuzale haiek ez dai-tezen lotsatu.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Liern i arr ie ta

34 68 10 14 16 18 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNJJ UU AA NN TT XX OO ZZ AA BB AA LL AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

66 55 UU RR TT EE EE LL KK AA RR RR EE KK II NN

JJ OO XX EE PP AA -- MM AA RR TT ZZ EE LL II NN OO

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

LL UU RR ZZ OO RR UU AA

FF EE II JJ OO AA DD AA ,, BB AA BB AA JJ AA NNBB RR AA SS II LL DD AA RR RR AA

diruz lagundutakoa

Page 4: 66 - 2006 urria

enb idoa I .EXISTITZEAREN MINAAtarian dugu egun seinalatua, eta ez da lorerik eta jen-derik faltako gehienetan bakardadean egon ohi direnetxeetan. Nola esango nuke... Konpromisozko eguna, es-zenifikazio eguna bihurtu dugu hamaikagarren hilabete-ko lehen egun hori. Askok, ordea, nahiago du aukeranbeste edozein egun aprobetxatzea, hara joan eta isiltasu-narekin elkarrizketan jardutea. Baina hain sentimentaljarri gabe ere, aukera aparta eskaintzen digute azkenetxe horiek tarte atsegin bat pasatzeko; bizi garenoi, ja-kina!. Eta horren adibide, iaz Buenos Airesen jasotakoohar batzuk dakarzkit hona.

“Goizean goiz Recole-ta-ko kanposantua bi-sitatu dut, neure ka-buz. Hamaikak aldera,berriz, bisitaldi gidatuaegiteko izena emandut. Gogo gutxirekin,ordea. Hala ere, gida-riaren azalpenak osointeresgarriak irudituzaizkit: elizan lurpera-tzearen kontuak, bove-da klaseak (boveda dei-tzen diete panteoiei),kanposantuaren histo-ria... Asko gustatu zaitnola tartekatzen dituen informazio sakonak eta bitxikeriak;asko gustatu zaizkit, baita ere, Banelco izeneko panteoiak,kutxazain automatikoen gelen itxurakoak (Banelco hangobanketxe baten izena da). Gidariak Berazatarren mausoleoa-ren aurrean kontatu du bitxikeria hori eta hantxe atera dutnik autorretratua, guri ere iritsiko zaigu eguna-eta. Jendeakgaldetu dio gidariari ea zergatik dauden hainbeste katu kan-posantuan, baina ez du erantzuten asmatu. Bisita gidatuaegin aurretik ni ere ohartu naiz katuez eta argazkiren bat ereatera diet. Baina niri derrepente bururatu zait horren arra-zoia: Amos Ozek Mi querido Mijael liburuan kontatzen due-nez, Mijaeli asko gustatzen zitzaion katuei begira egotea etaesaten zuen: “katu bat inoiz ez litzateke egingo bera maita-tzeko gauza ez den baten lagun. Katuak ez dira inoiz deskui-datzen”. A! Eta bisitaren amaiera aldera, Argentinako presidente izan-dako Aranburu jeneralaren hilobia bisitatu genuen, eta agin-

tariaren gorabeherak azaldu zizkigun gidariak. Ez zuen aipatu ere egin, ordea, ni entzutekozain nengoena, alegia, Aranbururen aita Aizarnan jaioa zela. Baina gutxi axola dio horrek az-ken ordua iristen denean. Jakina da zer dioen Urruñako kanpandorreko eguzki-ordularikoatsotitzak: vulnerant omnes, ultima necat (guztiek zauritzen, azkenekoak hiltzen).

Hi leko argazk ia

F ernando Arza l lus

Page 5: 66 - 2006 urria

ABARIda uda bukatu dela, festak ere tamalez joan zaizkigula eta berriro martxan jarri behar garela.Jendeak kirola urte guztian egiten du, gero eta normalagoa da. Baina hondartzako garaia bu-katzen denean berriro kirolari portzentaia handitu egiten dela esango nuke. Nahikoa da bes-tela futbol zelaira begiratzea edota Iraetako “bide gorrian” (kakotxa artean jartzen dut oso ez-tabaidagarria izan daitekeelako bide gorriaren kontzeptua) paseotxo bat ematea korrikalariakbakarrik ikusteko. Nik uste dut Behobia-Donostia korrika probak zerikusia baduela. Ikaraga-rria da zenbat jende mugitzen duen kirol proba horrek. Toki guztietatik etortzen omen diraegun horretan korrika egitera. Gizonezko batek esan zidanez, aurten 400 danes omen datozBehobia korritzera. Kanpoan badirudi gero eta ospe handiagoa duela, baina gure inguruan ereez da txantxetako proba. Jendeak helburu bezala jartzen du Behobia-Donostia korritzea, be-raz, entrenamenduak serioagoak eta maiztasun batekin egiten ditu. Aurten azaroak 12an daegun handia eta jendea 2-3 hilabeteko tartearekin hasten da prestaketa lanak egiten, serio etaondo gainera. Horrela egun horretan denbora bat edo bestea egiten saiatzen zara. Egia esanikustera joaten zaren bakoitzean etxera inbidiaz beteta itzultzen zara, “agian hurrengo urteanguk ere egin genezake korrika pixka bat egiten badugu...” nahi nuke bai gai izatea gutxienezhasi eta bukatzeko, bainaaa... Apustu bat baino gehiago ere sortzen da barneko txitxaretxoamugitzen hasten zaigunean; baietz nik hiri 5 minutu atera; ezetz hik 1:45:00 azpitik egin...Eta denak azkenean korrika egitera engantxatzen dira eta hor jarraitzen dute hurrengo astetanere korri eta korri, gorputza ohitu ondoren beharra sentitzen omen da eta.Egia esan korrika egiteak zerbait badauka, bestela galdetu egun horretan parte hartuko duten12.000 pertsonei. Batzuei horrenbesteko partaidetza duten probak ez zaizkie gustatzen, bai-na egia da kirol proba hutsa izatetik gizarteko ekintza bat izatera pasatu dela eta asko eta as-ko nork irabazi duen ez garela enteratu ere egiten, baina jendearen umorea eta sasoia ikusirikplanak egiten hasten zara; behin bada ere Behobia korritu beharra dago!

5

e nbidoa 2 . Es t i Kor taNBidali [email protected] helbidera zure ustez atal honetarako egokiak,

bitxiak... izan daitezkeen herriko argazkiak.Anima zaitez!

GGUURRAASSOO TTAALLDDEE BBAATT BBEERRAAIIEENN SSEEMMEE AALLAABBEEKKIINN EENNDDOOIIAARRAA EEGGIINNDDAAKKOO

Page 6: 66 - 2006 urria

JNOIZEAN BEHIN, KOMENI IZATEN DA

EGINDAKO LANAZ HAUSNARTZEA, ETA

HORREXEGATIK SARTU DUGU ELKARRIZKE-TA HAU ALE HONETAN. SEI URTE BETE DI-TU danbolinEK, ETA JONE BERGARA DA,ZALANTZARIK GABE, GURE ALDIZKARIA-REN GORABEHERA GUZTIAK ONGIEN EZA-GUTZEN DITUENA. HALAXE, URTE HAUETAN ZEHAR

danbolinEK IZANDAKO BILAKAERARI BU-RUZ GALDETU DIOGU JONERI. ORO HAR,POZIK DAGO EMAITZAREKIN, BAINA

PROIEKTU ASKO DAUZKA BURUAN BUEL-TAKA, ARGIA NOIZ IKUSIKO ZAIN.PROIEKTU HORIEK ZEIN DIREN JAKIN

NAHI?

Noiz hartu zenuen danbolin koordinatzeko ardura?Duela bost urte hasi nintzen herri aldizkaria koordinatzen. Orduantxe erabakizen egun erdiz lan egiteko norbait hartzea.

Zertan hobetu da danbolin?Egia esan, ez dakit zerbaitetan hobetu den ala ez. Hori bai, lanik ez zait falta.Askotan, motz geratzen zaizkit lau ordu egunean. Zortzi ordu ere beharko ni-tuzke behin baino gehiagotan! Horrek esan nahi du badagoela zer hobetu. No-lanahi ere, koordinazioa ona da, hortxe aritzen naiz ni bilerak deitzen, kolabo-ratzaileei jarraipena egiten…

Nola eragin dio hitzak danbolini? Argi dago bi produktu desberdin direla. Jakina, oso lotuta daude, baina gaiakez dira era berean lantzen, tratamendua desberdina da batean eta bestean. El-kar osatzen dutela esango nuke.

Zer proiektu dauzkazu buruan?Aldizkariari dagokionez, asmo asko dauzkagu, baina, hori bai, garbi daukatepe luzera borondatezko lana ez dela nahikoa izango; hau da, soldatapeko ka-zetariren bat beharko dugula, aldizkarian idazteko. Kultur elkarteari dagokionez, berriz, asko dago egiteko. Hasteko, herritar ba-tzuek ez dakite halako elkarterik badenik ere, eta pena da. Jendeak jakin behardu kultur elkarte bat daukagula herrian, Danbolin Zulo izenekoa, eta harenbaitako proiektu bat dela danbolin aldizkaria. Liburuak ere argitaratzen ditugu,Gurutzeaga pilotalekuari buruzkoa, esate baterako. Beste hainbat proiektu erebadauzkagu, Kultur Errota azkena.

"Ia inoiz ezdugu kritikarik

jasotzen, ez onik,

ez txarrik

"

ardunian

Jonebergara

Page 7: 66 - 2006 urria

7rremanetan jarri eta nolabait koordinatzea…Bistan denez, proiektu asko dauzkagu, heinhandian aurten landu eta 2007. urtean mar-txan jartzekoak.

Proiektu horiek guztiak gauzatzeko, bo-rondatezko lana beharrezkoa da, ezta?Bai, egia da. Gure aldizkariak ez dauka balia-bide askorik, eta ez da posible hartarakoegindako lan guztiak kobratu nahi izatea. Le-hen esan bezala, idazle talde finkoa nahikotxikia da, eta, beraz, ia hilero idatzi beharizaten dute zerbait. Noizean behingo kolabo-ratzaileak, berriz, gehiago dira. Jende gehiago behar dugu, aldian-aldian iritziartikulu bat edo beste zerbait idatziko duena.Ez dago idazle profesionala izan beharrik, gugeu prest gaude jasotako testuak zuzendu etaorrazteko. Horregatik, behintzat, ez dadilainor gurean idatzi gabe gelditu!

Zenbat bazkide ditugu?Ez nahi bezainbeste. 1.400 ale ateratzen ditu-gu hilero, eta berrehun bazkide inguru bainoez dauzkagu. Hogeita hamar bat bazkide

Zestoatik kanpo bizi dira, eta hilero ale bana bidaltzen zaieetxera. Auzoetan, berriz, ia ez daukagu bazkiderik, dozena er-di bat inguru guztira, eta, nola ez, kopuru horrek gora egiteanahiko genuke. Gehientsuenak hasiera-hasieratik daude gurekin. Dena den,gustura hartuko genituzke bazkide gehiago, zenbat eta gehia-go hobe! Urtean hogei euro baino ez dira ordaindu behar, eta,diru horrekin, proiektua sendotzen laguntzen duzue. Horrezgain, ageriko alde onak ere baditu bazkide izateak, tartekaopariak zozkatzen baititugu haien artean (argazki kamera digi-tala, asteburuak landetxeetan…).

Bukatzeko, bada herritarrei eskatu nahi diezun zerbait.Bai, aldizkariko edukiei zer irizten dieten jakin nahi dugu. Hi-lero-hilero kaleratzen dugu danbolin, baina ia inoiz ez dugukritikarik jasotzen, ez onik, ez txarrik. Eman zuen iritzia, geurizuzenean edo, bestela, zeharka: postontzia daukagu kulturetxeko sarreran, bai eta helbide elektronikoa ere, [email protected]. Poz-pozik hartuko ditugu zuen kritikak, gai pro-posamenak eta bestelako ekarpen guztiak.

Bi hitzetan, zer da Kultur Errota?Kultur Errota Topaguneak emandako zerbitzu batda, eta, hura aprobetxatuz, Urolako kultur zirkuituaantolatu dugu. Urtero-urtero emanaldiren bat anto-latzeko asmoa daukagu: txotxongiloak, musika, an-tzerkia eta abar. Aurtengoa literatur saioa izan da.

Horrenbestez, kultur taldea martxan delaesan al daiteke? Bai, bai. Orain arte, zaku berean sartu gara denok,bai artikuluak idazten dituzten kideak, bai gainera-ko proiektuetan lanean ari garenok. Hemendik au-rrera, ordea, bi talde izango ditugu: alde batetik,idazle taldea, aldizkariko edukiak idazten dituzte-nak; bestetik, berriz, kultur taldea, aldizkaria aldebatera utzi gabe bestelako kultur ekitaldiak pentsa-tzeaz eta antolatzeaz ere arduratuko dena. Kulturtaldea lanean ari da jada, gogotsu gainera. Dena den, idazle taldea sendotzea komeni da; hauda, beste dozena erdi bat lagun behar ditugu, noi-zean behin aldizkarian idazteko. Bestela, erre egin-go zaizkigu orain dauzkagun kazetariak!

Web orri bat sortzea ere aipatu izan dugu.Bai, hala da. Geure web orria martxan jartzeko as-moa daukagu. Kalitate onekoa izatea nahi dugu,baina, jakina, lan asko egin behar da horretarako;sarri eguneratu behar delako, besteak beste. Gureasmoa da, halaber, herriko kultur talde guztiak ha-

O laia Sa leg i

Page 8: 66 - 2006 urria

h Babak aitzakia hartuta hasi ginen han-go eta hemengo ohiturei buruz hitzegiten. Han, laranja zatiak gehitzen

dizkiete babei. La-ranja zuritu, zatitueta azukrea bota on-doren babekin na-hastu, babei bota-tzen zaien haragiaeta grasa neutraliza-tzeko edo. Modu ho-rretara hurrengo ba-tean probatu beharkoditugu, guk babak,arroz eta oilaskoare-kin jan genituen, denaplater berean hori bai,dena nahastuta. Plate-rak garbitu behar di-tuenarentzat mesede!Eta denok mahaian ja-rrita bazkaldu bage-nuen ere, brasildarrakurtean lau bat aldizedo elkartzen omen di-ra bazkaltzeko (futbole-ko mundiala tokatzendenean partidu bakoi-tzeko, hori bai) eta ezdute eserita jateko ohi-turarik. Musika aparatuadantzan jarri, bakoitzakbere platera eskuan har-tu eta mostradore buel-tan edo txokor bateanjaten omen dute, gose-tzen direnean eta ase ar-

te. Dantza saioaere egin zutenbazkal ondore-nenean, babeksortutako haize-ak baretzekoedo. Horiexeketa ondorengoakbrasildarrekinberriketan jasoditugunak:

DENIS

Hiru urte daramatza Zestoan. Aek-n ibilia da, bainadenbora asko behar dela dio zerbait ikasteko. Hobeto in-tegratzeko, lagunei ulertzeko eta aurrera begira aita iza-ten denerako ikasi nahi du euskara. Hitz bat oso ondo

ren brasil-

darrek ere

maite dute,beraien

ohitura ere bada. Urriaren 12an, ezziren ez Pilarika ez eta Guardia Zibi-lekin gogoratu hauek, Brasilgo zain-daria den “Nossa senhora Apareci-da”rekin baizik. Egun hori aitzakia

hartuta, herrian bizi direnzortzi brasildar eta be-raien bikote eta lagunakbildu ziren Lau Iturri el-kartean feijoada edo ba-bajana egiteko. Gu eregonbidatu gintuzteneta… nork esan ezetzbaba goxo eta lagunarteonari?

ego-haizeak

lehortu ditu

azken baba landareak eta

lagunarte askotan ariko dira honezke-

ro baba-jana egiteko eguna lotzen.

Euskal Herrian hain gertuko ohitura

iruditzen zaiguna urrundik etorri di-

Feijoada;babajanbrasildarra

Page 9: 66 - 2006 urria

9ikasia badauka, oso hitz polita da bere ustez: “ardo bere-zia”.

Zestoarrok jende lasaia garela dio. Herri kirolak ere ja-rraitzen ditu, pilotan ikasi beharko lukeela esaten diotelagunek esku handi-handiak dituelako. Harri jasotzaileakere gustoko ditu baina kilo erditik goragokoekin ez luke

probatu nahiko. Gogoan du, Zes-toan kalera atera zen lehen aldia,txikiteoan ibili omen zen eta era-bat txispatuta bukatu omen zuen.Oso ohitura polita iruditzen zaio,jendearekin egoteko eta erlazio-natzeko modu hau.

GISELE

Bi urte daramatzate bera etabere mutil-lagunak herrian. Ostalaritzan egiten dute lanastelehenetik igandera. Beraientzat eta beraien familiako-entzat “etorkizun hobeago baten bila” etorri direla dio.Hemen ondo bizi dira, baina egunen baten berriro Brasi-lera itzuliko direla uste dute, ez dakite noiz. Hasiera zailaegin zitzaien, ez zuten inor ezagutzen, munduaren bestepuntatik etorritako bi pertso-na ziren. Orain badituzte eza-gunak herrian. Euskaraz hi-tzen bat edo beste esateko gaida Gisele baina oso zaila egi-ten omen zaio, “txinoa diru-di” dio. Zestoan jende jatorraezagutu dutela dio, bainahangoak beroagoak omen di-ra.

MAICONDuela hiru urte etorri zen Zestoa-ra. Futbola du gustuko. Han haurrakesku artean baloi bat dutela jaiotzendirela dio. Eraikuntzan egiten du lan,8-9 ordu egunean baina ez da horrega-

tik entrenamen-duetara joan ga-be gelditzen.Gainontzeanbeste edozeinzestoarren antze-ko bizimodua da-rama; asteburue-tan zinera joan,poteatu… Brasil-darrak alaiagoakdirela dio. Zestoa-rrez galdetuta,“jendea, behinezagutzen zai-tuztenean ire-kitzen da” dio,“aurrez ez dainor atzerritar batengana gerturatzen”.Hemengo paisaia asko gustatzen zaio etaelurra ere hemen ikusi du lehen aldiz.Orain eraikuntzan lan egiten badu ereostalaritzan aritutakoa da urte askoan.Hamahiru urte daramatza caipirinha pres-tatzen eta guk noski errezeta eskatu diogu:

caipirinha egiteko kopa edo pitxarrean limoi

zatiak bota azalik gabe, eta azukrea eta izo-

tza gehitu. Dena zanpatu, eta cachaça gehitu.

JUNIOR

Hamalau urte darama-

tza Zestoan. Diferen-

tziez galdetuta, berdin-

tasunak ikusten saiatzen

dela dio; jendea nola el-

kartzen den, familia,

herri bakoitzeko kultu-

ra… Han eta hemen

maite duen jendea edukitzea aberatsa

dela dio. Lagunak, janari batzuk,… faltan bo-

tatzen ditu baina hemen bezala ez dela beste

inon bizitzen esan digu. Hunkitu egiten da

brasildar gazte talde hau ikusita. Berak gogo-

an du, Zestoara etorri zenean, herriko ume

guztiak gerturatzen zitzaizkiola, herriko le-

henengo atzerritarretakoa izango zela uste

du. “Beti dago lehen inpaktua edo beldurra”

dio, “ez Zestoan bakarrik, herri guztietan,

baina hauek oso ondo integratu dira, oso jen-

de jatorra da eta oso aberasgarria izango da

denontzat. Zenbat eta kultura gehiago eza-

gutu, hobeto mundu osoarentzat, arazo gu-

txiago izango genituzke”.

JJOONNEE BBEERRGGAARRAA

Page 10: 66 - 2006 urria

a l e / b a l eK A L E . FUTBOL ZELAIRA JAISTEKO ALDAPAREN

ALBOAN, ZUBIMUSU AUZUNEAN DAGOEN LORATEGIAN,HODIREN BATETIK UR ZIKINA ATERA DA ETA KIRATSA

URRUTIRA USAINTZEN DA.

B A L E . AURREKO ZENBAKIAN JARRITAKO KA-LEA BALE BIHURTU DA. LABEKOA BASERRIAN ISPILU BO-ROBILA JARRI DUTE. AUTOZ KIROLDEGI ATZETIK DATO-ZENEK GARBI IKUS DEZAKETE ORAIN GURUTZE ALDETIK

AUTORIK DATORREN.

kB a g o a z p l a t a f o r m a k , 2urriaren 20an emandako prentsau-rrekoan, EAJ-EAren hondakinen ku-deaketaren inguruko planteamendua,erabat desegokitzat jo zuen.

danbolinzulo

A ko a ko e r m i t a p i n t u r a z z i k i n d u d u t e . “Atzo, urriaren 21a, larunbata:ermita horretako Kristoa pintura gorri mordoz zikindu dute. Gurutze formakohutsunearen ingurua, harriak, dena pintatuta. Eta beherago, irain sofistikatubat. Nori? Berari, jakina, eta guri ere bai. Minduak, kaltetuak sentitzen gara, ez

bakarrik Berari egin diotenagatiketa geuri egin digutenagatik: bai-ta beren buruari egin diotenaga-tik ere. Beren buruei egiten aridirenagatik. Ez da lehenengo al-dia Gurutziltzatua zuzenean era-sotzen dutela. (...) Noski, Akoa-ko, Aizarnako eta Zestoako kris-tauok ez dugu bere onetikaterako gaia eta ez dugu adar se-kularrarengana joko. Ezta pen-tsatu ere! Une honetan mingehiago egiten digute Kristok be-re kide biziongan jasotzen di-tuen laido eta erasoek”. (DON JOSE MARIA ZUNZUNEGIK, URRIA-

REN 27KO EL DIARIO VASCON, IDATZITA-

KO ARTIKULUTIK EUSKARATUTAKO ZA-

TIA).

Page 11: 66 - 2006 urria

A r r o a g o i a n p u z g a r r i a k j a r r i zituzten urriaren 21ean haurrez goza-menerako.

A r d i t x i k i a b e t i b i l d o t sb i l d u m a r e n 4 . l i b u r u x k a .Salgai dago Agurtzane Azpeitiakegindako ikerketaren bosgarrenfruitua. Horretan animaliei lotu-tako esaerak eta esapideak aurkituko ditugu. Batzuentzat ezagunakizango dira; beste batzuentzat, aldiz, ez hain ezagunak. Herriko hizke-raz disfrutatu, pentsatu eta gogoratu nahi duenak badu zer irakurri etazeri begiratu. Izan ere, irudi ederrez hornitutako liburua da. EuskaraZerbitzuan eskura daiteke 2€ren truke.

11

M i k e l O d r i o z o l a D i m a R o c k M a s t e r Euskal Herriko es-kalada txapelketanbosgarren geldituzen.

U r o l a k o k u l t u r z i r k u i t u a r e n b a i t a n , M u g a l d e k o a ktaldearen emanaldia izan zen urriaren 27an kultur etxean Danbolin

Zulo kultur elkarteak anto-latuta. Edu Zelaietaren po-esia musikarekin konbina-tzen dituen emanaldia osoarrakastatsua izan zen.

“ P r e s o b a t e g u n k a r i b a t ” m u s t x a p e l k e t a k h a s i d i r a . Eusebio Artola eta Martin Ostolazak irabazi zuten Artzei kafete-

gian eta Uztapi-de tabernan jo-katu zen txapel-keta.

G e l t o k i k o A r g i z u l o e t x ebarnetegiak antolatuta perkusio ikas-taro eta festa izan zen urriaren 27koasteburuan Toure musikari afrikarra-ren eskutik.

Page 12: 66 - 2006 urria

Ehiza denboraldia urriaren 12an ireki zen eta egunero gaueko9etan jubilatuen tabernan ehiza postuen zozketa egiten da.Gaur urriaren 23a dugu eta 103 pertsona etorri dira zozketara.Guztientzat 27 postu daude eta normala den bezala segituannabaritzen da nork izan duen zortea aldeko. “Larunbatean erre-kor historikoa izan genuen. 121 pertsonek hartu zuten partezozketan. Aste egun hauetan usorik ez badago eta asteburuaneguraldi aurreikuspenak onak badira, seguruenik, errekor berriaizango dugu”, dio Iñigo Moretonek.Iñigo Moreton eta Eneko Aizpururekin joan gara ehizara. “Be-deratzigarren postura goaz, ez da oso postu ona, baina atzo jen-de asko azaldu zen zozketara eta tokatzea ez da gutxi”, dioAizpuruk. “Uuuummm!! Usai txarra hartzen diot honi. Gaur ezda alerik ere pasako”, esan du Aizpuruk. Urriaren 24a dugu,goizeko zortziak laurden gutxi, eta birigarroen zain gaude. “Biri-garroak goizean goiz ibiltzen badira gero usoak ibiltzen dira,normalean”, aipatzen du Moretonek. Egunsentia hil da eta be-deratzigarren postua gure egin dugu. “Orain itxaron egin behardugu. Ehizan hamabost egunetik hamaikatan ez da usorik iza-ten, baina pasatzen diren lau egun horietan ehiztariak gozatuegiten du”, baieztatzen du Moretonek.Bederatziak eta erdiak ordularian eta ikusi ditugun hiru usomultzoak itsas ertzetik joan dira. Argentinara ehizara joango zi-natekete? “Hori ez da benetako ehiza”, esaten du Aizpuruk.Moreton ere iritzi berekoa da. “Argentinara joan, mila uso edotortola bota eta zertarako? Gero lurperatzeko. Hangoak ez duzer ikusirik hemengo ehizarekin. Lehengo urtean bion artean 45uso bota genituen. Oso urte ona izan zen eta aurten berriz, mo-mentuz ez dugu bat bera ere bota. Meritu handiagoa du hemenuso bat botatzeak”. “Guk botatzen ditugun txoriekin gero baz-kari bat egiten dugu baina aurtengoarekin momentuz gauza gu-txi egingo dugu”, aipatzen du Moretonek. 2005a urte ona izanzen uso ehizarako Santagrazin eta horrek aurten azpeitiar piloaerakarri du Zestoako zozketara. “Zestoako elkartean 42 bazkideizango gara. Atera kontuak zenbat diren kanpokoak. Baina zoz-ketak irekiak dira eta edonor joan daiteke edonongo zozketara”,dio Moretonek.Hamabiak jo dute Santangraziko ermitan. Ehizatu dugun baka-rra hamarretako goxoa izan da eta hurbilen pasa izan den usomultzoa lehenengo eta bigarrengo postuen gainetik joan da.Bihar egun berri bat izango da eta eguraldi aurreikuspenek onaegingo duela diote. Baliteke zorte hobea izatea eta usoren batbotatzea. Gu ordea ez gara bertan izango. Bihar beste egun batizango da. Ehiza egun bat.

ehizaistoriobat

EHIZA DENBORALDIA URRIAREN 12AN IREKI ZEN ETA

EGUNERO GAUEKO 9ETAN JUBILATUEN TABERNAN EHIZA

POSTUEN ZOZKETA EGITEN DA. GAUR URRIAREN 23A DUGU

ETA 103 PERTSONA ETORRI DIRA ZOZKETARA. GUZTIENTZAT

27 POSTU DAUDE ETA NORMALA DEN BEZALA SEGITUAN

NABARITZEN DA NORK IZAN DUEN ZORTEA ALDEKO.“LARUNBATEAN ERREKOR HISTORIKOA IZAN GENUEN. 121PERTSONEK HARTU ZUTEN PARTE ZOZKETAN. ASTE EGUN

HAUETAN USORIK EZ BADAGO ETA ASTEBURUAN EGURALDI

AURREIKUSPENAK ONAK BADIRA, SEGURUENIK, ERREKOR

BERRIA IZANGO DUGU”, DIO IÑIGO MORETONEK.

U rko canseco

Page 13: 66 - 2006 urria

31

Page 14: 66 - 2006 urria

••AIZARNAKO ESKOLA BERRIA EGITEN HASI DIRA DA-GOENEKO. Aizarnako eskola berria eraikiko duten ere-muan hasi dira dagoeneko lanekin. Aspalditik datorren be-harra da eskola berria eraikitzea. Gaur egun, Aizarnako es-kolan bi urtetik 12 urte bitarteko 19 haur daude. Eskolarenegoera «tamalgarria» dela azaldu du Aitor Zeberio zuzen-dariak, baina bederatzi urte inguruko tirabiren ostean, az-kenean lortu dute eskola berria eraikitzen hastea.Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean aurreko legegintzal-dian egin zuten eskola berriaren eskaria, «baina gaur arte,aitzakiak jartzeaz gain, ez dute ezer aurreratu», azaldu dualkateak.Eskola, Jaurlaritzak eraikiko du, baina lurrak Udalak erosibehar izan zituen. Zeberiok adierazi duenez, Udalarekinharremanetan duela bederatzi urte inguru hasi ziren, esko-laren egoera «kaxkarra» zela-eta. «Garai hartan hainbat be-rrikuntza egin zen eraikinean, baina argi zegoen eraikinberria beharrezkoa zela», azaldu du Zeberiok. Gainera,gaur egungo eskolak ez du inongo legerik betetzen.Eskola berria eraikitzeko lanek 12 hilabete inguru iraungodutela adierazi du alkateak.

Bi solairuko eskola izango da, eta egunen batean beharraizango balitz, hirugarren bat altxatzeko prestatuko dute.Eskola berrian jangela zerbitzua eskainiko dute, bertan su-kaldea eta jangela izango baitituzte. Duela gutxi arte zerbi-tzu hori auzoko tabernan eskaintzen zuten, baina aurten,zabaldu berri duten landetxean eskaintzeko asmoa dute.

u d a l e k o b e r r i a k••AURRERA DOAZ ARTEAGAKO ETXEEN LANAK.

Abuztuaren bukaera aldean, Arteaga eremuanlurrak mugitzen hasi ziren, eta etxeak eraikitzen ari denenpresak dagoeneko lizentziak badituenez, etxeak egitenhasi dira.Alkateak adierazi duenez, 2008 bukaera alderako etxebi-zitzak amaituta izatea espero dute. Bost eraikin egingo di-tuzte, eta lehenengo fasean, goiko aldean joango diren le-hengo bi eraikinak egingo dituzte. Ondoren beheko bestebiak egingo dituzte, eta azkeneko fasean, babes ofizialeko12 etxebizitzak joango diren eraikina egingo dute. Guzti-ra 48 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik 12 izangodira babes ofizialekoak.12 etxebizitza horietatik, etxebizitza batzuk elbarrituen-tzat izango dira, eta agian beste batzuk adinduentzatizango dira. Dauden beharrak aztertu behar dituztelaadierazi du alkateak, eta hori dela-eta oraindik ezingo du-te zehaztu zenbat etxe izango diren ezaugarri zehatz ba-tzuk dituzten herritarrentzat.Bestalde, etxebizitza horietan izena emateko zerrendakGabonak inguruan zabaldu nahi dituztela nabarmendu duUnanuek, «baina hori ezinezkoa izango denez, urte hasie-ra inguruan zabaltzea espero dugu», azaldu du alkateak.

••UDAL ZERGAK ETA TASAK KPI ADINA IGOKO DIRA

2007AN. 2007. urtean, udal tasa eta zerga gehienak KPI-ren arabera igoko dira. 2007an, % 3,7ko igoera izangodute herriko tasa eta zerga gehienek. Igoera hori izangoez duen zerga bakarra, zaborra biltzeagatik ordaintzenden tasa izango da. Horrek %6,65eko igoera izango du.Bagoazek, erabaki horren aurkako botoa eman zuen, etazaborra biltzeagatik ordaintzen den tasak horrelako igoe-ra izatea ez zaiola bidezkoa iruditzen adierazi zuen udal-batzarrean. «Mankomunitatea bere zerbitzuagatik urterogorakadak ematen ari da, eta gure iritziz gorakada horiekerrauskailuaren ondorioz ari dira ematen».Alkateak azaldu duenez, «gorakada horrek ez du zerikusi-rik errauskailuarekin, orain arte eman diren gorakadaguztiak, beste herrien mailan ez geundelako eman dira».Alkateak dioenez, «2007ko zaborraren tasak izango duenigoeraren arrazoia, epe laburrean Lapatxeko zabortegiaixteko izango diren gastuak ordaintzeko diru poltsa osa-tzea da». Bestalde, etxebizitzen zerga ere igoko da. Zerga hori, %5igoko da 2007an. Legegintzaldi honetan, %4,25etik%5era igo da zerga hori, eta Bagoaz igoera horren aurkaagertu da, «igoera horrek herritarrengan eragin zuzena»duela uste baitu plataformak.2007ko Udal Ordenantzak Bagoazen aurkako botoekinonartu zituzten.

Page 15: 66 - 2006 urria

51

Bizimodua aldatu egin da. Gauak aurre hartu dio egunari bizitzeko eran, esan ohi dute. Bai-na, gaua iristerakoan, nire lanak eta zaletasunek ez zidaten kemenik ematen bizitzen aurre-

ra jarraitzeko. Ohikoa baino luzexeagoko siesta batek mugituko ote du nire ordutegia, gauerdi-ko barrera gainditzeko, pentsatu nuen. Izar sabaia argiaren isiltasunean, bakarrik aurkezten da.Izarrak eta ilargia beti izan dira poetek, musikariek, idazka-riek eta mistikoek jorratutako gaiak.

Nazioarteko Astronomia Elkarteak, Pluton planeten ze-rrendatik bota egin duela esan zuen, eta niri zera buru-

ratu zitzaidan, beretzako hain tristeak diren momentu haue-tan, bere deriba aldatu ote duen begiratzea. Nire teleskopiozaharrarekin, izar sabaia arakatuko nuen norabiderik gabekoplaneta horren bila. Nire etxeko balkoitik saiatu nintzen,baina alferrik. Argi gehiegi zegoen inguruan. Kaleargiek, au-toen argiek eta bideetako argiteriek ez zuten uzten atmosfe-ra hurbila zeharkatzen. Dagokionarentzat: badira kaleargiak,kaleak bakarrik argitzen dituztenak eta energia zeru alderabidaliaz alferrik gastatzen ez dutenak.

Teleskopioa autoan hartu eta zubi zaharra pasa ondoren,Etorra bidean bazter ilun bat aurkitu nuen. Zestoako

herriak ipurtargi neurrigabea zirudien, baina Izarraitz aldeailunago zegoen. Handik begi bista hutsera hainbeste izarikusten zirenez, teleskopioa autoan utzi eta han egon nin-tzen ikuskizun eder haren aurrean. Inguruan zebilen behibaten ìmuuuî hotsak lurrean nengoela ohartarazi zidan.

Izarrak, planetak, sateliteak eta kometak. Zergatik bota du-te Pluton planeten zerrendatik eta nano planetak deitzen

direnen zerrendan jarri? Zeren, Pluton erromatarren mitolo-gian beste munduko jainkoa zen, eta Neptuno uretako jain-koa, eta Jupiter lur eta zeruen jainkoa, hiruren artean mun-du osoa zatitua zuten. Errespetua! Baina zientzialariek ezdute kasu horietan sentiberatasun handirik. Beraien ardura,ikertzen ari diren gauzak ondo sailkatuta izatea da.

Dirudienez, Plutonen ondoan, berarekin batera eguzkiaren inguruan doazen beste gorputztxiki batzuk detektatu omen dituzte. Batak bestea oztopatzen du eta ez dute orbita erregu-

larrik. Beste planetek, aldiz, handiak eta esferikoak dira eta eguzkiaren inguruan aginpidez da-biltza, ondo zehaztutako ibilbidetik. Hori zen sailkapen berriaren gakoa. Hala ere, denak berdinjarraitzen du, planeta bakoitzak lehen bezala mugitzen jarraituko du, baina orain talde ezberdi-netan sailkatuta.

Behi beraren beste ìmuuuî bat entzun nuen. Urrutiko hegazkin baten distirak, izar bihurtunahi zuen. Han behean, Zestoak bere lurraldea argiz markatzen jarraitzen zuen. Pluton,

urruti, oso urrutian, bere norabiderik gabeko ibilbidean zihoan, beste mundura pasatzen ari zi-ren arimak agurtuz.

I L U N P E K O I R T E N A L D I A

Plutonen bila

J ulian Serrano

Page 16: 66 - 2006 urria

a g e n -d aazAARROOAA

04 AASSTTEEAARRTTEEAA

Huancavelicarenlagunak taldekoek goi-zeko 10:30etatik aurreraAcobamba eta Huanca-velicako umeentzat jana-ria, eskolako materiala,garbitasun pertsonalera-ko produktuak eta diruabilduko dituzte.

07 AASSTTEEAARRTTEEAA

Ertxiña Musikaeskolaren batzar oroko-rra. 19:30ean KulturEtxean.

12 IIGGAANNDDEEAA

Atletismo talde-ak autobusa antolatu duBehobia-Donostia mara-toi erdia korritu nahidutenentzat. Irteera8:15ean izango da Guru-tzetik eta itzulera berrizazaroaren 3a baino lehen izena eman behar da kirolde-gian. Federatuek doan izango dute eta besteek lasterketaegunean 7 euro ordaindu beharko dituzte.

17 OOSSTTIIRRAALLAA

Ertxiña Musika eskolaren Santa Zezilia emanal-dia arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean. •Iraeta AuzoElkartearen sorrera ospatzeko bertso afaria Gure OrdekaElkartean. Bertsolariak; Mañukorta eta Irazu. •”Presobat egunkari bat” mus txapelketa. Izen ematea gaueko22:00etan eta partidak 20:30ean hasiko dira.

18 LLAARRUUNNBBAATTAA

Santa Zezilia kontzertua Zestoako bandaren es-kutik udaletxe azpian. Ondoren afaria izango dute Aro-zena Hotelean.

••Euskara ikastaro-ak AEK eta Zes-

toako Udalaren esku-tik. Euskalduntzekomaila guztiak, EGA etaalfabetatzea. Irailaren29an bukatuko da ize-na emateko epea. Ma-trikulazioa 60 euro or-daindu behar da eta%75eko asistentzia iza-ten duenari itzuli egin-go zaio dirua. Informa-zio gehiago: AEK, 943151 089; udaleko eus-kara zerbitzua 943 147010 (Nora).

••Etxeko hondakinarriskutsuak ja-

sotzeko zerbitzu be-rria martxan. Honakohondakinak jasoko di-ra: pinturak, bernizak,kolak, disolbatzaileak,fluoreszenteak etabonbillak, aerosolak,autoetako bateriak, au-toek erabilitako olioak,pila eta akumuladore-ak, inprimagailuetakotinta-kartutxoak etatoner-kartutxoak, pol-tsikoko telefonoak, ter-mometroak, aparatuelektriko txikiak, fito-sanitarioak eta pestizi-dak, etab. Hileko az-ken ostiraletan Zestoa-

ko plazan goizeko 11:00etatik 13:00etara. Gogoratu,olio erabilia ere egun berean jasotzen dela.

••Iraetako Santa Ines pilota txapelketa. Laster ire-kiko da izen ematea. Interesa duenak, kiroldegi-

ra zuzendu beharko du edo 943147942 telefonoradeitu.

••Emakumea pilotari proiektuak asmo berri bate-kin ekin du oraingoan. Zestoako kiroldegiko

pilotalekura hurbiltzen diren emakumeei palan joka-tzen erakustea da helburua, beti ere jolasen bitartez,eta denbora-pasa osasuntsua kontsideratua izatekoasmoz. 25-30 urtetik gorako emakumeei zuzendurikdaude saioak. Doan dira eta emakumeak nahi dute-nean joateko askatasuna izango dute, aurretik abisa-tu beharrik gabe. Beharrezko materiala eta teknika-ria pilotalekuan izango dira eskura, jantzi egokiabesterik ez da eskatuko. Interesatuek kiroldegira jobeharko dute eta Antxelmogatik galdetu edo676055254 telefonora deitu (Naroa).

Page 17: 66 - 2006 urria

71

LLUURRZZOORRUUAARREENN SSOORRRREERRAA GGUUZZTTIIZZ PPRROOZZEESSUU MMAANNTTSSOOAA DD AA.. LLUURRZZOORRUUAARREENN 33 00ZZEENNTTIIMMEETTRROOKKOO GGEERRUUZZAA OOSSAATTZZEEKKOO 11..000000 EETTAA 1100..000000 UURRTTEE BBIITTAARRTTEEAANN BBEEHHAARR

DDIIRRAA.. IIKKUUSSPPUUNNTTUU HHOORRRREETTAATTIIKK,, LLUURRZZOORRUUAA BBEERRRRIIZZTTAAGGAARRRRIIAA EE ZZ DDEENN BBAALLIIAABBIIDDEETTZZAATT

JJ OO BBEEHHAARR DD AA EETTAA,, BBEERRAAZZ,, BBAABBEESSTTUU EEGGIINN BBEEHHAARR DD AA..BBAALLIIAABBIIDDEE HHOORRRREENN HHOONNDDAAMMEENNAA EERRAAGGIITTEENN DDUUTTEENN AARRRRAAZZOOIIEENN AARRTTEEAANN,, KKUUTTSSAA--

DDUURRAA DD AA PPEERRTTSSOONNEENN OOSSAASSUUNNEERRAAKKOO EETTAA EEKKOOSSIISSTTEEMMEETTAARRAAKKOO OONNDDOORRIIOORRIIKK LLAARRRRIIEE--NNAAKK DDAAKKAARRTTZZAANN EERRAAGGIILLEEEETTAAKKOO BBAATT.. IISSUURRII AATTMMOOSSFFEERRIIKKOOAAKK,, IINNDDUUSSTTRRIIAAKKOO PPRROOZZEESSUU

KKIIMMIIKKOOEETTAATTIIKK DDAATTOOZZEENN IISSUURRKKEETTAAKK,, EETTAA HHOONNDDAAKKIINNAAKK BBEEHHAARR EE ZZ BBEEZZAALLAA GGOORRDDEE--TTZZEEAA DDIIRRAA LLUURRZZOORRUUAARREENN KKOONNPPOOSSIIZZIIOOAA EERRAALLDDAATTZZEENN DDUUTTEENN KKUUTTSSAADDUURRAA--AARRRRAAZZOOII

NNAAGGUUSSIIAAKK

ZZEESSTTOOAAKKOO DDAATTUUAAKKIINNGGUURRUUMMEENN JJAARRDDUUKKEETTAARRAAKKOO SSOOZZIIEETTAATTEE PPUUBBLLIIKKOOAAKK ((IIHHOOBBEE)) AARRGGIITTAARRAATTUUTTAA--

KK OO AAZZKKEENN IINNBBEENNTTAARRIIOOAARREENN AARRAABBEERRAA ZZEESSTTOOAANN LLUURRZZOORRUUAA KKUUTTSSAATTUU DDEEZZAAKKEETTEENN

OONNDDOORREENNGGOO JJAARRDDUUEERRAAKK DDAAUUDDEE

LURZORUA: I zak i b i z ia

lurzorua ez ku tsa tzeko har d i t zakegun neurr iak- H o n d a k i n a k j a s o k e t a p u n t u k o n t r o l a t u e t a n u t z i , b a t e z e r e h o n d a k i n a r r i s k u t s u a k- B a r a t z e t a n z o m o r r o b o t i k a k e t a o n g a r r i k i m i k o a k e k i d i n e d oe r a b i l p e n e g o k i b a t e m a n .- L u r z o r u a n l i k i d o t o x i k o e t a e r r e g a r r i r i k e z i s u r i .

Zestoan lurzoruaren kutsatzaile izan daitezkeen guneek 22,,7700hektareatako azalera osatzen dute.

Ingurumen Saila

Page 18: 66 - 2006 urria

6 5 U R T E E L K A R R E K I N : JOXEPA ETA MARTZELINOko baina ezin ezer esan, berak joa-tea nahi zuen eta. Itzuliko ez ba-litz… auskalo, agian beste bat bila-tu beharko nuen, orduan oraindikgaztea nintzen eta”.

Baina Martzelino itzuli zen ge-rratik, hiru urte igaro zituen arren.Bi urte geroago ezkondu egin zenbikotea Zestoako parrokian. Biekere, ez dute oso ondo gogoratzengarai hura, “dagoeneko urte askopasatu baitira”, baina zenbait de-taile oraindik buruan dituzte.

Martzelino Mendaron jaio zen,eta Joxepa ezagutu zuenean, ArroaBeheko Errekatxo baserrian zegoenmorroi lanetan. Joxepa, Larrazabalbaserrian bizi zen, eta Martzelinokkalera joan behar izaten zueneanJoxeparen etxe aurretik pasatu be-har izaten zuen. “Nik eskuarekinagur egiten nion beti, eta berak erehalaxe erantzuten zidan”, gogora-tzen du Martzelinok. Lagun koa-drila berdinean ibiltzen omen zi-ren, oraindik elkarrekin ibiltzen ezziren garai hartan. “Igandero ikus-ten genuen elkar, astean zehar ezinzen lan asko egin behar izaten bai-kenuen”, azaldu du Joxepak. “Erro-meria izaten zen Axkuenean igan-dero eta bertan jende pila elkar-tzen ginen, hantxe egoten nintzenMartzelinorekin”.

Ezkontzako egunaz hasi direne-an, biek ere irribarrea aurpegitikezin kenduta, garai haiek ez direlagaur egungoak bezalakoak nabar-mendu dute. “Gaur egungo jende-ak ez daki zer den lan egitea, guklan asko egin behar izaten genueneta lan oso gogorra”, dio Joxepak.Biak gazteak, Martzelinok 22 urteeta Joxepak 23 urte artean, ArroaBehean bizi ziren, eta Zestoara oi-nez etorri ziren irailaren 20 hartan.

MARTZELINO ZABALA (MENDARO,1919)ETA JOXEPA ETXABE (ARROA BEHEA, 1918)1941EKO IRAILAREN 20AN EZKONDU ZIREN. DA-GOENEKO 65 URTE PASATU DIRA BIKOTEA EZKON-DU ZENETIK, ETA GARAIAK ASKO ALDATU DIRELA

DIOTE BIEK. Elkarrekin hasi zirenean 18 urte inguru izango

zituzten eta Martzelinok berehala, Gerrara joan“behar” izan zuen. Ez zen derrigortuta joan, bo-londres baizik, eta bitartean Joxepa, garai hartanArroa Behean bizi zen gurasoekin Larrazabal ba-serrian, bere zain geratu zen herrian. “Elkarrenberri izaten genuen bera gerran zegoen bitartean,eskutitz batzuk eta idazten zizkidan”, dio Joxe-pak. Oso garai ezberdinak ziren haiek eta elkarre-kin ibiltze hori ez omen zen gaur egun bezala ka-lean eta esaten. Gainera, apaizak elkarrekin ikusizgero, hurrengo mezan botatzen omen zuen etanoski izenik esan ez arren, bakoitzak ulertzenzuen ulertu behar zuena. “Garai hartan horrelakogauzak bekatuak izaten ziren eta ezkutuan edoibili behar”, azaldu du Martzelinok.

Gerra garai haiek gogorrak izan zirela dio Joxe-pak, “bagenekien joan orduko agian ez zela itzuli-

atzera begira

Page 19: 66 - 2006 urria

91

ez gaur egungo luxuekin noski, etabakoitzak ahal zuen neurrian, bainaegiten zen orduan ere. Martzelinoketa Joxepak eztei-bidaia egin zuten,egun batzuk Bilbon igaro zituztenezkondu eta berehala. Trenez joanomen ziren eta bertan, hotel bateanedo egon zirela dio bikoteak, nahizeta ez diren oso ondo gogoratzen.

Ezkondu eta berehala, Martzeli-noren gurasoak Zestoan bizi zireneta beraiekin bizitzera joan ziren,baina denbora gutxi izan zirenMartzelinoren gurasoekin, “ni erabatekoa nintzen eta beraiek besteera batekoak, ez ginen oso ondomoldatzen eta pisu bat alokatu genuen herrianbertan eta biok bakarrik elkarrekin bizitzera joanginen”, gogoratzen du Joxepak. Sei seme alabaizan zituzten, eta gaur egun hamabi biloba eta seibirbiloba dituzte.

65 urte elkarrekin agoantatzeko sekreturik ezomen dago, une gogorrak eta une politak biziizan dituzte elkarrekin eta pazientzia handia be-har dela ere adierazi du Joxepak. “Emakumeak lanasko egin behar izaten du, eta oso gogorra da”.Bere senarrak, lanean istripua izan omen zuenhaurrak nahiko txikiak zirenean eta garai hura“oso gogorra” izan zela dio, senarraren lana etaetxekoa egin behar izaten baitzuen. Gainera garaihartan ez zeuden gaur egun dauden aurrerapenteknologikoak eta arropa garbitzera adibidez LauIturrira joan behar izaten zutela dio.

Beraiek 65 urte baino gehiago pasa dituzte el-karrekin eta gaur egun hain erraz banantzen direnbikoteei buruz galdetzean, Joxepak azaldu du be-raien gazte garaitan ez zela horrelakorik, ez da-kiela zergatik izan daitekeen, baina gaur egun bi-koteek pazientzia gutxi eta elkar gutxi agoanta-tzen dutela.

65. urteurrena, seme-alaba, biloba eta birlobaguztiekin ospatu zuten irailaren 1ean. Bazkaltze-ko elkartu ziren guztiak Iraetan, duela 65 urteZestoan bertan egin zuten bezala, eta oso ondopasatu zutela azaldu du Joxepak gustura. Bejon-deizuela bikote, ez dute askok lortzen elkarrekinhainbeste urte igarotzea! Zorionak Joxepa etaMartzelino!

Ezkontzak ere oso bestelakoak zi-ren, ez zen gaur egun adinako jen-detzarik elkartzen ospakizuneaneta emakumeen soinekoak ere ezziren izaten hain ponpoxoak. “Nirearropa urdin iluna zen eta gauregungo soineko horiek ez zirenerabiltzen gure garaian. Gonbida-tuak ere ez ziren hainbeste izaten,gu gertuko senideak bakarrik elkar-tu ginen”. Kopuru zehatza ez dugogoan Joxepak baina, Martzelinokdioenez, 30 lagun inguru elkartuziren ezkontza egunean. Bazkariaere gaur egungoa bezalakoa ez zelaizaten diote biek, baina herriko ja-tetxe batera joan zirela ederki go-goratzen dute. “Ez dakit non baz-kaldu genuen baina Zestoako jate-txe batean izan zen bazkaria,Porttun agian”, azaldu du Joxepak.

Hainbat ohiturak jarraitzen ezduten arren, beste batzuk oraindikbikote batzuk mantentzen dituzte,ohitura horien artea dotea presta-tzearena. Garai hartan Joxepak erebere dotea prestatu zuen, hainbatizara eta eraman zituela gogora-tzen du.

Gaur egungo ohitura den eztei-bidaia, garai hartan ere egiten zen,

NAIARA EXPOSITO ALBERDI

: JOXEPA ETA MARTZELINO

Page 20: 66 - 2006 urria