44 - 2004 urria

20
2004/10 44. ALEA BIZIALDIAREN ILUNSENTIA URRUTI IKUSTEN DUENARI ATZERAKOA EMATEN DIE KANPOSANTUEK.ONDORIOZ, 10. orrialdean jarraitzen du

description

deskribapena

Transcript of 44 - 2004 urria

Page 1: 44 - 2004 urria

2004/10 44. ALEA

BIZIALDIAREN ILUNSENTIA URRUTI IKUSTEN DUENARI ATZERAKOA EMATEN DIE KANPOSANTUEK. ONDORIOZ,

10. orrialdean jarraitzen du

Page 2: 44 - 2004 urria

Z E R E N Z A I N Z AU D E ?DD AA NN BB OO LL II NN EE KK LL AA UU UU RR TT EE BB EE TT EE DD II TT UU EE LL AA EE TT AA SS EE KK UU LL AA BB AA II NN OOPP RR OO II EE KK TT UU GG EE HH II AA GG OO DD II TT UU GG UU EE SS KK UU AA RR TT EE AA NN ,, BB AA II NN AA ZZ UU EE KK EE RR EEPP AA RR TT EE HH AA RR TT ZZ EE AA NN AA HH II DD UU GG UU .. NN OO LL AA LL AA GG UU NN DD UU DD AA NN BB OO LL II NN II ??

AARRGGAAZZKKIIAA KK ekarriz Zestoako historia osatzen lagun

dezakezu. Etxe askotan izango dira sekulako altxorrak

eta ez ditugu galtzen utzi nahi. IIDDAAZZTTEERR AA animatuz.

Informazioa ekarriz, ideiak emanaz... Urtean 18 euroko

diru laguntza eman eta BBAAZZKKIIDD EE eginez. HHIITTZZAA ko

partaide garenez, proiektuan parte hartuz. HilerokoBBIILLEERREETTAANN parte hartuz. Kultur talde moduan egin

nahiko genituzkeen ekimenetarako IIDDEEIIAA KK emanez.

HORI GUZTIAZ GAIN, BAZKIDE BATZARRERA ERE GONBIDATUTA ZAUDE. ZURE IDEIAK, IRITZIAK ETA PROPOSAMENAK

ENTZUTEKO ZAIN IZANGO GAITUZU.

BAZKIDEEN BATZARRA AZAROAK 25 , OSTEGUNA-KULTUR ETXEAN-ILUNTZEKO 8ETAN

GG EE RR TT UU RR AA TT UU ZZ UU EE RR EE DD AA NN BB OO LL II NN EE RR AA

Page 3: 44 - 2004 urria

. a t a r i k o a . Lerrohauek idazten hasi nintzen la-gunekin afaria izan nuen bate-an. Lagun batek udazkena iritsieta "depreak" jota zebilela esanzidanean argia piztu eta zirri-borro batzuk idazten hasi gi-nen mahaian jarrita zegoenmantelean.

Horrela konturatu nin-tzen ez dela batere harritzekoa,udazkena iritsi bezain laster"depreak" jotzea. Bota dugunuda "ikearriya" izan da, egural-dia bikaina, hondartza mun-dialak "txapapoterik" gabe etainguruko parranda guztiak zein baino zein hobeak! Oporretan kanpoan izatekoaukera ere izan dugu batzuk eta herrira itzultzean ezin "aterrizatu" ibili gara kan-pineko lur gogorraz akordatuz.

Urte guztian zain-zain egoten garen Amabirjin Jaiak ere uste baino azkarra-go pasa dira. Tristea izan da lagunekin kalean bazkaldu ahal izateko alde bateanedo bestean lerrokatu behar izana, baina hala ere gure urteroko paella lehorra ja-ten amaitu dugu.

Festak amaitu eta eguraldia tristetzen hasi zaigu nahiz eta hego haizeak erebere ongietorria egin duen. Udazkenean sartuta gaude, egunak laburtzen doaz,eguraldia hozten... jendeari nabari zaio.

Baina udazkenarekin datozen gauza guztiak ez dira hain txarrak! Nik neukere udazkena mendi buelta batekin hasi dut. Euskal Herrian zenbat leku ditugunetxetik pauso batera eta ezagutzen ez ditugunak, ba horietako bat zen niretzat Aiz-korri eta bertan izan naiz orain dela gutxi. Egia esan gora iristeak lanak eman ziz-kidan, baina behin gora heldu eta halako leku ederra ikusteak poztasunez bete nin-duen. Horrelako momentuetan ahaztu egiten zaizu udazkeneko "deprea".

Udazkena aipatu dut bai, eta gogoratu beharra dut honelako egun bateanjaio zela duela lau urte ddaannbboolliinn. Beraz Zorionak ddaannbboolliinni eta beronen bizirau-penaz arduratzen diren bazkide, kolaboratzaile... guztiei!! Denetarik irakurri dugubertan, batzutan gustuko eta bestetan ez hain gustuko kontu eta iritziak. Hori dabere xarma guztien iritzi eta gustuak argitaratzeko aukera eskaintzen duela.

Segi horrela eta Zorionak!!

34 6 7 10 1214 17 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA

DD AA NN BB OO LL II NN -- ZZ UU LL OO

EE SS KK OO LL AA TT XX II KK II AA KK ,,BB AA II NN AA BB II ZZ II AA KK

++

JJ AA RR DD UU NN II AA NNII TT ZZ II AA RR SS AA GG AA RR ZZ AA ZZ UU

GG UU RR EE AA NN :: AA GG II RR OOMM EE NN DD II TT AA LL DD EE AA

MM AA RR TT II NN UU GG AA LL DD EE

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

AA GG EE NN DD AA

PP OO RR RR UU SS AA LL DD AA

Naiara Expos i to A lberd i

Page 4: 44 - 2004 urria

Z e r j a k i n n a h i k o z e n u k e g u s t o r a ?

enb idoa I .

sma l l th ingsEnbidoa botatzeko gonbitea jaso etaberehala hasi naiz buruari bueltaka:zeri buruz jardun, zer kritikatu edokontatu... baina bueno, "gai zehatzbat jorratu ordez, zergatik ez dutmodu zabalean hausnartzen?" galde-ra egin ondoren horrela erabaki dut.Guztiongan eragina duen, guztioninplikazioa eskatzen duen zerbait.Honela lehiakortasun, talde, aliena-zio eta irekieraz hitz egin nahi di-zuet.Gure gizartean oso ondo errotutakofenomenoa dugu lehiakortasuna: bi-zitzako alor guztietan inor baino ho-

beak behar dugu izan, txikitatik ederki asko jasotako ikasgaia; eta hor bereondorioa: denean izan behar gara onenak: kiroletan, lanean, pentsamol-deetan... eta arrazoietan. Beti dugu arrazoia... edo ia beti. Noski, bestenorbaitekiko, eta sarritan "gutarrak" ez direnekiko. Ba bai, "gutarra" iza-

teko edo ez izateko sailkatze horretan, taldeak egituratze horretan osoabilak gara denok, begirada azkar batean dator di-da lehenengo juizioa:

itxura, arropa, erlijioa, bizimoldea eta politika dira balantza aldebatera edo bestera jauzi araziko duten aldagaiak. Odolezko

aliantza egina dago taldean, pentsamoldeen uniformetasunmaila oso ondo gordetzen da, beste talde alienatuekikoarrazoiaren jabetza hil edo bizikoa bilakatuz.Baina hona hemen arazoaren gakoa: bizi garen gizarte es-tereotipatu honetan norbanakoaren independentzia inte-lektual eta espirituala galtzen ari gara; inoiz baino indibi-dualistagoa den gizartean inoiz baino lotuago eta aliena-tuago agertzen gara, norbanako aske bezala gizartearieman diezaiogun irekiera eta ikuspegi zabalen aportazioa

erabat mugatuz.Guztiontzat da erronka: egunerokotasunean, geure inguru-

koekin eta gauza txikietatik abiatuta elkarlanera bultzatukogaituen esparruak lantzea etxean, lanean, kalean, tabernan,udaletxean... eguneroko gauza txikietatik abiatuta lortu dai-tezke amesten ditugun errespetu eta berdintasunezko gizar-teak.

JJ OO SS EE BB AA II LL LL AA RR RR AA MM EE NN DD II RR EE ZZ AA BB AA LL

Munduhonetan be-netan zeinekagintzen duenjakin nahikonuke nik gus-tura.

Karlos Mº Ramos

55 urte

Ilargira be-netan ailegatuziren edo ez ja-kitea gustatukolitzaidake. Etabestela ba bestebi mila gauzabaina…

Arantza Iglesias

28 urte

Gustura ja-kingo nuke hileta gero beste bi-zirik dagoen edozer dagoen edohortxe lur azpiangeratzen garenedo beste nonbai-tera goazen.

Asier Lizaso

31 urte

Page 5: 44 - 2004 urria

r g o t a k

Unibersidadekobi irakasle, Txolarte, gutxitu sikikoen ai-sialdi taldeko begirale bat eta drogo-menpekotasunari aurre egiteko gazteentaldean aritzen den bolondres bat. Na-rratzaile lana egingo dizuet. Afalostekotertulian, tximuak zuhaitzetik zuhaitze-ra bezala ari gara gairik gai, eta argota-ren kontuetan egin dugu altoa. "Hau osokrema duk" esaten dute gaurko gaztepastilero bizkaitarrek terapiatan. Ezzuen sikologoak ezer galdetu, behin be-rak "guay" esan eta denek barre eginzioten arte. Unibersidadeko irakaslearigauza bera pasa zitzaion arbel aurrean"jolines" esan eta Peru Abarka Guggen-heim aurrean bezala senti-tu zenean. "Krema" eta"guay" sinonimoak ei dira,"demasekoa, izugarria,ikaragarria", guztiok uler-tzeko. Eta niri ere sms fes-

tan gauza bera gertatzen zitzaidan; "tinba", "txoni", "julai", "txarlie" eta tankera-koekin. Hiztegi beharra nuela esan nien lankideei. Baina hitz horiek ez dira hiz-tegietan azaltzen, besteak beste hiztegigintzak baino askoz ere erritmo biziagoadutelako, eta hitz bat gehitu ez gehitu ezbaia hasterako batzuk hilda eta berriakjaiota egoten direlako. Mundu paraleloak dira. Eta eguneroko elkarrizketetanbiak bateratzeko ahalegina. Eta zer gertatzen da gutxitu sikikoekin? Igual dispa-ratea irudituko zaizue, baina neurri batean gauza bera. Ezberdinak elkarrekin,autobusean, hondartzan, kalean. Askotan bi argot edo gehiago sortzen dira egu-nerokoan. Lehen aldiz gutxitu sikikoekin begiralea hondartzara joan zenean tal-deko batek area ikusita bota omen zuen: "hemen zegok hauts pila!". Ondoan bes-te taldekide bat egunero "nivea" pote urdina hartu eta aurpegia zuri zuri utzi ar-teko pakerik izaten ez zuena. Behin imintziorik ere egiten ez zuela eta galdetuzioten ea galdu egin zuen potetxoa eta hark erantzun: "lasai, datorren urtean ton-bolan tokatuko dun eta". Begiraleari konfesioa egin zion gazteetako batek. Ena-moratu egin zela. Eta nolakoa zen azaltzeko eskatu zionean hark oso sinplekierantzun zion. Ni bezalakoa. Igualetik zutenari eutsi zion. Eta argota konparti-tzen dutenek ere gauza bera egiten dute, kasu honetan nahita, ez hala jaioak di-relako, baina besteengandik bereiztuko dituen unibertso propio bat sortu.

Ba, ze mis-terio dagoen horgoian, izan erehorrenbeste erli-jio dago! Zen-baitek esatenomen du hil etagero etorriko di-rela hori esplika-tzera, baina he-men ez da inoretorri eta nikhorixe jakinnahiko nuke.

M e r t x e L a n d a

63 urte

Obrak etahasten direneanbeti epea jartzenda eta zergatikluzatzen dirabeti?, zergatikbeti hilabete edobi luzatzen zaiz-kio hasieranemandako fe-txari?

Josu Goikoetxea

32 urte

5Gauza asko,

gustatuko litzai-dake, adibidez,izarren izenaketa jakitea gaugiro ederra da-goenean eta ho-rrelako gauzakasko, abioiaketa koheteaketa bidaltzea eze! Baita mate-matiketangehiago jakiteaere alabei la-guntzeko…

Marian Barrena

36 urte

z e n u k e g u s t o r a ?

e nbidoa 2 . nagore te l l e r ia

a

Page 6: 44 - 2004 urria

eta ordutik hona aurrerapauso han-diak eman dira, bai langileen hizkun-tza gaitasunean, baita erabileran ere.Halere, badago zertan hobetu. Izanere, langile batzuek eskuratu behardute dagokien hizkuntza eskakizuna;eta, dokumentu gehienak euskarazsortzen badira ere, badaude oraindikgazteleraz sortu eta bidaltzen direnbatzuk.Ebaluazioan argi azaldu da kanpoharremanetan erabilerarik altuena he-rritarrena dela. Hots, herritar gehien-gehienak, ahoz zein idatziz, euskarazzuzentzen direla Udalera.Hasitako bidetik jarraitzea proposa-tzen du txostenak. Horrela, erabilerairizpideak zorrotz betetzea eta ida-tzien kalitatea hobetzea izango dirahurrengo urteetarako erronka nagu-siak.Aurkeztutako balorazioa eta propo-samena Kultura batzordeak aztertuondoren, Udalbatzak onartu beharkoditu.

M E N D I A K M O N T A Ñ A S Urriaren22an, Zestoako Bainuetxean,mendizale eta eskalatzaileenomenez Mendiak-montañas ize-neko partitura liburua aurkeztuzuen Juan Karlos Irizarrek. Ho-

nen osagarri den diskoa martxo-an aurkeztu zuen DonostiakoKoldo Mitxelenan. Liburuarenaurkezpenean, Juan Manuel Soti-llos kazetaria eta Antxon BandresEuskal Herriko Mendi Federazio-ko lehendakaria izan zituen. Pu-morin 2001ean hildako mendi-zaleen oroimenez Mieltxo Aier-zak bertso batzuk kantatuzituen. Karmelo Mendizabale-

kin batera azken diskoko kantubatzuk ere eskaini zituen Iriza-rrek. Diskoa eta liburua KaixoGrow dendan daude salgai.

Udal admi-nistrazioareneuskara planaren balo-razioa aurkeztu zieten

agintari politikoei eta Aholku batzor-deko kideei Udaleko eta UEMAkoeuskara teknikariek, horretarako eginzen Aholku batzorde monografikoan.Plana 2000 urtean jarri zen martxan

a l e / b a l eK A L E . LILIBE AURREAN, SASTARRAINERA

DOAN BIDEAN, ERREPLIKAKO LANETARAKO KAMIOIEN-TZAT EGINDAKO PISTAREKIN LOTZEKO BETELANA EGIN ZEN BERE GARAIAN.KOTXEEK PASATZERAKOAN IA GELDITU EGIN BEHAR IZATEN DUTE BALDIN

ETA AZPIAREKIN LURRA JO NAHI EZ BADUTE.

B A L E . ESTANKO ONDOKO ESKAILERETAN BE-HARREZKOA ZEN BARANDA JARRI DUTE. ORAINDIK ERE

BADIRA BARANDA BEHAR DUTEN BESTE ZENBAIT LEKU.UZTAPIDE PLAZAKO LAUGARREN PORTALAREN ONDOKO

ALDAPATXOAN ESATERAKO. EA LASTER JARTZEN DUTEN.

kdanbolinzulo

Page 7: 44 - 2004 urria

7Irakasleak hainbat adinetako haurretaramoldatu behar du. Aitor zuzendariak esandigunez ordea, zailtasun hori eskola arruntetanere topatu izan du berak, 25 umeko gelan umeguztiek ezin baitute erritmo bera jarraitu.

Umeei dagokienean berriz, hainbatmailatakoak gela berean egoteak zeinabantaila dituen ere argitu digute bi

zuzendariek. Eskola txikietan haurrek beraienartean asko ikasten omen dute. Irakasleak ezdio erreferente izateariuzten, baina, gelakozaharrena "gelakozaharrena" da eta ezbesterik gabe adinezhala delako, baizik eta

besteentzat eredugarria delako edo izanbehar duelako. Errespetu hori, noski, irabaziegin behar da eta ez inposatu. Hori askotanez omen da gertatzen eskola handietan, haurbatek lehen urtetan rol bat hartzen badu,gainontzeko urtetan ere izaera hori mantenduegiten du normalean. Eskola Txikietan urteroaldatzen da gela dinamika, batzuekDerrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitekoeskola uzten dutelako eta beste batzuk haurhezkuntzatik datozelako. Horrek taldeanintegratu beharra eskatzen du, lidergoaksortzen dira, moldaketak eragiten ditu...

Oso ume helduak dira eta horregatik Azpeitira etaZumaiara joaten direnean ez dute arazorik izaten taldehandietan moldatzeko. Gainera, DBH hasten dutenerako,

gelakide ezagunen bat izan dezaten, ibilaldiak eta eskola orduzkanpoko kirola, besteak beste, Zestoa eta Zumaiako adinberekoekin egiten dituzte. Aitorren iritziz, "umeak ez daude inonbere inguru naturalean baino hobeto, haur hezkuntzan batez ere,baina askotan, adin bateko ume bakarra izaten da auzo osoan etanormala den bezala, adin bereko neska edo mutil taldeen beharrasentitzen dute tarteka".

neguko martxa hartzen hasitaharrapatu ditugu Aizarna etaArroabeko eskolak. Euskal Eskola

Txikien elkarteko bi ikastetxe dira, herriguneetatik kanpora, landa gune edoauzoetan dauden beste eskola askobezalakoak. Ume kopuru txikiak izatendituztenez, ohikoena maila bat bainogehiago gela berean egotea da.

Eta nola moldatzen da eskola berezihauetako irakaslea? Horixe da gukere bi eskola-zuzendariei, Aizarnako

zuzendari den Aitor Zeberio ataundarra, etaArroabeko Marije Egaña auzotarrari egingenien lehenengo galdera.

Irakaskuntza ikasketetan etorkizunekoirakasleak ez dira Eskola Txikietan lanegiteko bereziki prestatzen, eta

testuliburuak besapean hartuta,ordezkapenak egitera doan irakasleanahiko larri ibiltzen omen da hasieran.

eskolatxikiak,bainabiziak

(...)

Jone bergara

Page 8: 44 - 2004 urria

tsiko eta bitarte horretan tabernak ere ixten aridirela ikusi dute.

Edozein arazoren aurrean Hezkuntzak Zesto-ako ikastetxera joateko autobus zerbitzua ja-

rriko dietela esaten omen die, baina auzoan es-kola izatea oso zerbitzu garrantzitsutzat jotzendu Aitorrek. "Ikusi bestela zer gertatu zen Arro-agoian. Han ere eskola bazen, baina itxi egin zu-ten eta orain Aizarnan adina ume izango dirahan ere agian baina, hura ezin da berriz martxan

jarri, eta nolako bizitzaemango liokeen eskolakauzo hari!"

Eskola berria albo ba-tera utzita baratzea-

gatik ere galdetu diegu.Bada bai, ziurrenik ira-kasleek beraiek bainogehiago jakingo duteikasleek baratze kontu-

tan, baina, hala ere, eskola atzean baratzea dute(udako utzialdiaren ondorioz txukundu premiabadu orain baina...). Ingurumena ikasgaikoproiektua omen da. Txikienek Ana Egaña herri-tarrarekin zizare, erle eta loreak aztertzen omendituzte eta zaharrenek baratze ekologikoaren oi-narriak ikasi.

Ez zen broma izango letxuga eta azelga guz-tiak xomorroek janda agertu zirenean bara-

tze ekologikoan botikarik ezin zela erabili umeeiulertaraztea. Aitorrek erosten ditu baratzekoproduktuak etaprezio dantzakondo ezagutubehar direnez,beharbada, hau-rrek matemati-ka errazago ika-siko dute.

Haur faltazgain zein

hutsune, arazoedo kezka du-ten galdetutagaztelera aipatudigu Aitorrek.Aizarnarrekhizkuntza komunikazio guztia euskaraz egitendute eta auzoan apenas entzuten den inor gaz-

teleraz hitz egiten. Azpeitira joaten zirenean arazo larriak izaten zi-tuzten garai batean eta hau ikusirik hizkuntza normalkuntzakoaholkularien harridurarako izan bazen ere, txiki-txikitatik gazteleralantzen hastea erabaki zuten. Ez harritu beraz leiho paretik pasatagazteleraz jo eta su entzuten badituzue.

A I Z A R N A K O H E R R I E S K O L A

18 UME ETA 5 IRAKASLE.AZPEITIRA JOATEN DIRA DBH EGITERA.

Aizarnako eskolarako bisita aprobetxatudugu eguraldi polita lagun, paraje eder

honetan paseotxoa egiteko. Jolas denboranharrapatu ditugu haurrak eta irakasleakagurtu ondoren, "hauek al dira denak?"izan da lehen galdera inuzentea.

Kostata baina lortu dute lurra erosi etaeskola berriaren proiektua onartzea.

Aurtengo ikasturtean hasiko omen diraeraikitzen, erabat sinetsita horrelaxe esandigu behintzat Aitor zuzendariak.

Guztiz jandako bigek, egurrezko eskaile-ra estu eta pikek, benetako premia da-

goela erakusten dute bai. Baina eskola be-rria egitea ez da eskatzen duten gauza ba-karra. Etorkizunari begira, umekopuruagatik ere jardun dugu eta "behe-ranzko joera eta geldiunerik gabekoa" da

aurreikusten dutena. Etxebizitza berririkegin ezean, eskola berria bai, baina hutsikgeldituko zaiela uste dute. "Norbanakoaklur sailak erosi eta etxea egiten hastea osozaila da, Udalak lagundu behar du belaunal-di erreleboa egon dadin, bestela..."

Auzoa hiltzen ari dela diote herriko za-harrenek. Eskola berria eraikitzen has-

ten diren arte ez dute egingo dutenik sine-

(...)

Page 9: 44 - 2004 urria

goela eta laster non sartu ez dakitelaibiliko direla. Etxe hauek egiten ez di-ren bitartean, ez omen diete eskola be-rria onartuko.

Bitarte horretan, hortxe, orain delapare bat urte egindako berrikuntze-

kin ahalik eta modu duinenean aurrera eginez. Bi eraikuntza dituzteeta elkarte ondoko geletan hotz handia pasatzen omen dute neguan.Eraikina oso zaharra da eta berogailuek ez dute lortzen giroa berotzea.

Bestalde, leku gehiago izango balute haur-tzaindegi zerbitzua ere jarri nahiko lukete.

Zumaian urtebeteko haurrak hartzen dituzte etaArroan berriz bi urtera arte ez, leku faltagatik.Haurtzaindegi zerbitzua lortzea ere aberasgarrilitzatekeela uste dute. Horrela, aitak zein amaklan egiten duten bikoteekez lukete haurra Zumaia-ra eraman beharrik izan-go. Gainera, zerbitzu ho-rrek ume horiek Zumaianikasten segitzearen arris-kua saihetsiko luke.

Gainontzean oso gus-tura daudela esan di-

gute, eskolan oso giro goxoa eta alaia dute, etagurasoekin ere harremana oso gertukoa izateakasko laguntzen omen du haurren heziketan.

Aizarnarrek ez bezala, hauek ez dute umekopurua gutxitzearen beldurrik, etxe be-

rriak egingo dituztenaren segurtasuna baitauka-te. Hala ere, badakite aizarnarren modura ibil-tzea zer den. Orain, esate baterako, 2. eta 4.mailetan ez dute umerik.

Gaztelera eta euskaragatik ere galdetu diegu,Arroabean beti uste izan baitugu gazteleraz

asko hitz egiten zela. Beharbada, garai bateanRezolara etorritako langile mordoa tarteko edoauskalo zergatik. Marijek esan digunez, Arroakautopista bertan dauka eta Zumaiari ere erabatirekita gelditzen da auzoa. Ia gela guztietanomen dago etxean giro erdaldunean bizi denumeren bat eta beraz, nahiz eta eskolan oso gi-ro euskalduna izan, ez omen dute gaztelerare-kin inolako arazorik.

A R R O A K O H E R R I E S K O L A

24 UME ETA 7 IRAKASLE

ZUMAIARA JOATEN DIRA DBH EGITERA.

Eguerdia da eta haurrak goseak atera di-ra eskolatik. Txikienak jasotzera etorri-

tako gurasoei esku orri bat nola banatudieten ikusi dugu. Paperen jangelako zerbi-tzua eskaintzen hasiko direla jartzen duMarije zuzendariak esan digunez. Geroz

eta gehiago dira behar hau dutenak eta aur-ten lehen aldiz martxan jarri dute. Aizarnanberriz orain bi urte arte edo eduki dute jan-gela zerbitzua Martinenean. Ume kopuruagutxitu zela-eta ordea, kendu beharra izanzuten, bost ume behar baitira gutxienezzerbitzua mantentzeko. Baina ez da hau Ai-zarna eta Arroabeko eskolen arteko diferen-tzia handiena. Aizarnarrek gertu ikustendute eskola berria, arroarrek berriz ez. Arra-zoia: 355 etxebizitza eraikitzea aho batezonartutako erabakia. 40 bat egin zituzten,baina gainontzekoak momentuz geldirikdaude. Norbaitek jakingo al du zergatik!Kontua da Arroan gero eta ume gehiago da-

9

Page 10: 44 - 2004 urria

15

14

8

10

14

ZEHARO EZEZAGUNAK DIRA GURE ARTEAN. GURI, ORDEA, EGUN HAUETAN HILERRIETAN NABARITZEN DEN HARANTZ-HONANZKOAK AUKERA APARTA

ESKAINI DIGU BETIKO TOPI-KOETATIK IRTEN ETA ZESTOA-KO HILERRIEN XARMA BILA-TZEN SAIATZEKO. HILERRIAK

–MUNDU OSOA BEZALAXE,FINEAN– SEKULAKO KONTSUL-TA-LIBURUAK DIRA, ENTZI-KLOPEDIA BATEN GISA KON-TSULTA DAITEZKEENAK, IREKI

ORRIALDE BAT ETA IKARAGA-RRIZKO INFORMAZIO ABERA-TSA EMATEN DIZUTENAK.

6

7

2

azaletik dator

49

Page 11: 44 - 2004 urria

1egina –6–; kitsch estetika –7–; eszenak (bitxia da zera-mikaz egindako kalbarioa –8–); benetako artelan mo-dernoak (Keixetarena dotorea da –9–); esentziala baka-rrik nabarmentzen dena –10–) eta abar.

Teknikari dagokionez, era industrialean egindakoenzuzentasuna nabarmentzen bada ere, artisau lanen xa-lotasuna ez da oharkabean pasatzen: erreka-harriekinapaindutako hilobiak –11–, eskuz margotutako natura-lismo motiboak –12–... Ia beti harria erabiltzen da –ho-ri da askotan hilerrien hoztasunaren arrazoi nagusia–baina, oso kasu bakanetan bada ere, egurra eta zerami-ka ere ageri dira.

Hilobi ugarik bitxikeriarako parada eskaintzen dute.Esate baterako, heriotzaren ugaritasuna ekartzen du go-gora hilobi txiki hartan izenez bete-beteta dagoen hila-rri txiki hark –13–. Beste batzuk hilarri bikoitzak dira:batetik, hildako pertsona ekartzen dute gogora; eta bes-tetik, gure euskaran hil diren hamaika hitz: ilbeltza, jo-rraila –14–... Bada burutaziorako aukera bikaina eskain-tzen duen hilarririk ere: zilar koloreko letraz egindakoAZPEITIA abizenari "ETA" hizkiak kendu dizkio nor-baitek. Ustekabean lotura sortu du heriotza eta "era-kundearen" artean; konbinazio askorako aukera eskain-tzen duen lotura –15–.

Bi hitzetan esanda, itxura askotako hilobiak —batzukartistikoagoak, besteak apalagoak— ikusi eta azter-tzeko aukera hor daukagu, begi aurrean.

guneak berak pizten du gure interesa, lehendabizi; to-kiak indar berezia du: bakardadea sumatzen da ber-tan, heriotzaren zama dakar burura hilarri pilo hark–antzinako eresiak dioen bezala, "azpian lur hotza,

gainean harria" –, halakomisterio kutsua ere ba-dute... Bestalde, hilerrie-tan oso nabarmena daharrizko eta marmolezkobaso txikian sartzearensentsazioa: zuzen-zuzenlerrokatutako basoa na-barmentzen da batzue-tan; bere kasa, arbitrario-ki, ernetako baso txikiabesteetan. Kanposantuakez du inoiz inor utzikosentsaziorik piztu gabe.

Gureak ez dira, halaere, Europako hiri han-dietako hilerri monu-mentalak bezalakoak, ez-ta hemen hurbileko De-

rio edo Polloe bezain aberatsak, baina bere xumeangure herriko ondare historiko eta artistikoaren atal ga-rrantzitsua osotzen dute. Hilobi batzuk bikainak dira,benetako panteoitzarrak, eta zaharrenak ere bai: Baltzo-latarrena, Arroan, eta Etxaidetarrena, Zestoan –1–. Ga-rai hartakoak, alegia, duela ehun bat urtekoak, beste as-ko daude oraintxe aipatutakoak baino xumeagoak izanarren: bakarren batzuk neogotikoa izeneko estiloan

eraikiak –2–, beste batzuk estilo eklektikoan–3–... Oso aberatsak eta anitzak dira estetika

aldetik; denetik ageri da: euskal motibo tra-dizionalak (antzinako itxurako hilarriak

–4–, lauburuak, irudi geometriko-ak –5–...); gerra ondorengo agin-tearen estetika (harri ilunezko hi-lerri zorrotz horiek); azken urtee-tako gatzgabeko estiloa, seriean

12

13 1

3

511

Z-HONANZKOAK AUKERA APARTA

ESKAINI DIGU BETIKO TOPI-KOETATIK IRTEN ETA ZESTOA-KO HILERRIEN XARMA BILA-TZEN SAIATZEKO. HILERRIAK

–MUNDU OSOA BEZALAXE,FINEAN– SEKULAKO KONTSUL-TA-LIBURUAK DIRA, ENTZI-KLOPEDIA BATEN GISA KON-TSULTA DAITEZKEENAK, IREKI

ORRIALDE BAT ETA IKARAGA-RRIZKO INFORMAZIO ABERA-TSA EMATEN DIZUTENAK.

7

1

FERNANDO ARZALLUS

Page 12: 44 - 2004 urria

ASKOK ZESTOAN JAIO ZINELA

USTE IZANGO DUTE. BAINA EZ

DA HALA, EZTA?Ez, ez da hala. Nire ama EAJkoemakumeen buru zen, eta haur-dun zegoen. Zerbait gertatuko zi-tzaionaren beldur, Bizkaira joateaerabaki zuen, Areetara. Han jaionintzen ni, gerra garaian. Egunberezian jaio nintzen, gainera: Gernika bonbardatu zuten egun berean, 1937ko apiri-laren 26an, hain zuzen. Nolanahi ere, zestoarra sentitzen naiz. NOIZ ETORRI ZINEN ZESTOARA?Zestoan bizitzen gelditu aurretik, leku batean baino gehiagotan ibili ginen. Nire ama,hiru neba zaharrenak eta ni neu Normandiara joan ginen, itsasontziz. 9-10 hilabete

edo urtebete egin genuen han. Artean ez geneukan Zestoara etortze-rik; ez geneukan etxerik, kendu egin ziguten eta. Hala, Azpeitira joanginen. Aitona eta amona Azpeitian geneuzkan, eta han pasatu geni-tuen beste pare bat urte. Geroago, etxea eta beste zenbait gauza lortugenituenean, Zestoara etorri ginen bizitzera. ZER GOGORATZEN DUZU ZESTOAN EGINDAKO LEHEN URTE HAIEI BU-RUZ?

Jolastea asko gustatzen zitzaidan. Eliz kalea eta Kale okerraoso bereziak ziren niretzat. Eliz kalean bizi nintzen orduan,eta poz handia ematen zidan elizako kanpaiak entzuteak, fes-tetan leihoak zabaldu eta kanpai haiek entzuteak... Orain, be-rriz, tristeagoa iruditzen zait; agian, zahartu egin naizelako.Jendea oso alaia zen orduan. Udan, komedianteak etortzen zi-ren. Zestoa Madril txikia zela esaten zuten, eta halaxe zen.Berbena asko egiten ziren; pentsa, Azkoitian dultze meneoekinhasi zirenerako, Zestoan aspertuta geun-den berbenak ikusteaz. Hain herri txikiaizateko, jendeak nortasun handia zeukan.NOIZ SORTU ZITZAIZUN IRRATIAN LAN

EGITEKO GOGOA? Txiki-txikitatik neukan horretarako go-goa. Betidanik gustatu izan zait abestea,antzeztea... baita irratia bera ere. Orduan,gainera, irratia oso modan zegoen. Askogustatzen zitzaidan irratia entzutea: an-

"Arrosarioa,jakina,

euskarazerrezatzen

genuen"

ardunianitziarsagarzazu

ITZIAR SAGARZAZUK 31 URTE EMAN DITULANEAN LOIOLAKO HERRI IRRATIAN. GAUREGUN, ERRETIRATUTA DAGO, ETAZARAUTZEN BIZI DA. DENA DEN,ZESTOARRA SENTITZEN DA, ETA, BERAZ,

OSO GUSTURA HITZ EGIN DU ddaannbbooll iinnEKIN. IRRATI ESATARI ASKOK BEZALA, AHOTS

EDERRA DAUKA ITZIARREK; HAREN ENTZULEIZANDAKOEK GOGORATUKO DUTE. GAINERAKOEK,ORDEA, HARK ESANDAKOAK IRAKURTZEAREKINKONFORMATU BEHARKO DUZUE.

J

Page 13: 44 - 2004 urria

tzezlanak, irrati nobelak... Garai harta-koak dira, esaterako, Elena Francis etaEl hombre que amó demasiado. MatildeConesa, Matilde Vilariño eta Pedro Pa-blo Ayuso, adibidez, izugarrizko artistakziren, eta, haiei entzunez, gehitu eginzitzaidan irratian lan egiteko gogoa. NOIZ HASI ZINEN IRRATIAN LANEAN? Egia esan, hasiera batean ez nuen usteirratian lan egingo nuenik. Baina, hala-ko batean, Loiolako Herri Irratia zabal-du behar zutela eta langileak hautatze-ko probak egiten ari zirela jakin nuen."Hauxe den neria" pentsatu, eta hara jo-an nintzen probak egitera. Baiezkoa edoezezkoa emateko deituko zidatela esanzidaten, baina hilabete batzuk pasatuziren, eta ia ahaztu ere egin zitzaidan.Egun batean, ordea, deitu egin zidaten,eta berehala joateko esan. Hurrengoegunean bertan joan nintzen, eta berriroegin behar izan nituen probak. Pare bat egunera baiezkoa eman, etahalaxe hasi nintzen lanean, artean 25 urte bete gabe.ZER EGIN ZENUEN LEHEN LANEGUNEAN? Ongi gogoratzen naiz. Angelusa errezatu nuen lehenik, eta, ondo-ren, zorionen tartea egin nuen. 31 URTEAN, BITXIKERIAREN BAT GERTATUKO ZITZAIZUN, EZTA? Asko, baina bada bat berezia. Egun batean, 11 urteko mutil koskorbat etorri zen irratira, hura ikustera eta, batik bat, ni ezagutzera.

Nolakoa nintzen jakin nahi omen zuen. Mutil huraZarautzen bizi da orain, eta, duela ezasko elkar ikusi genuenean, halaxeesan zidan: "ba al dakizu non egitendudan lan? Euskadi Irratian". Bideaireki nion, nonbait. HASIERAN, ZER HIZKUNTZA ERABIL-TZEN ZENUTEN? Garai hartan, ez geneukan euskarazemititzeko baimenik, zentsura handia

zegoen. Lan asko egin ondoren, ordea, lortugenuen legez programa batzuk euskaraz egi-tea. Arrosarioa, jakina, euskaraz errezatzen

genuen, eta meza ere euskaraz izatenzen hein handian. Iluntzetan, berriz, osoprograma polita egiten genuen euskaraz,Euskal Herriko abestigintzari buruz. ORDUKO ARTISTA DEZENTE EZAGUTUKO

DUZU, EZTA? Bai, Ez dok amairu kultur taldea, adibi-dez. A! Baita Sakabi eta Egañazpi ere,Loiolako Beatlesak deitzen genien. En-tzuleek egunero eskatzen zuten haienabestiren bat edo beste: Ehiztarien goza-mena, Aupa pilotariak... Jarraitzaile askozituzten.ZER PROGRAMA EGITEN ZENITUEN? Asko. Izan ere, mikrofonoaren aurreanpasatzen nuen ia egun osoa. Ezbeharreanzorion, esaterako. Hasieran, Joxe MariIriondok egiten zuen, baina, hark utzizuenean, niri eman zidaten. Andre-gizo-nak antzezlana ere egiten nuen. JoxeManuel eta Xabiñe senar-emazteen go-rabeherak kontatzen genituen, eta arra-kasta handia izan genuen. Karmelo Ota-egi Joxe Manuel zen; ni, berriz, Xabiñe.Joxe Mari Iriondok egiten zuen gidoia.Dena den, antzezlan gehiago ere eginnituen.ORAIN, FALTAN BOTATZEN AL DUZU

IRRATIA? Loiolatik irten nintzenean, Euskadi Irra-titik deitu zidaten; programa polita egi-teko aukera izan nuen, jubilatuentzat.Baina, arazo pertsonalak zirela eta, pro-grama hura ez egitea erabaki nuen. 12urte pasatu dira irratigintza utzi nuene-tik, eta, bai, egingo nuke zerbait, bai-na... gazte asko daude aurretik. Nola-nahi ere, oso pozik nago egin dudanare-kin. Loiolako Herri Irratia utzi nuenean,ez nuen uste halako hazia erein nuenik.Belarriak gozatuta gelditu zitzaizkidan,dei pila jaso nuen leku guztietatik.

Oraindik ere, urtebetetze egunean askok eta askok deitzendidate zorionak emateko.ETA ZESTOA? Zestoa ere bai, baina ahizpak eta biok askotan hitz egitendugu Zestoari buruz –makina bat barre ere egiten dugu–. Bes-

talde, nire neba Manolokematen dit, batez ere, Zestoa-ko gorabeheren berri. danbolinere irakurtzen dut, ez pentsa!Gainera, hilean behin etortzennaiz Zestoara. Inoiz pentsatuizan dut bertan gelditzea, bai-na oso gustura bizi naiz Za-rautzen, ahizparekin.

O laia Sa leg i

31

Page 14: 44 - 2004 urria

ZORTZI LAGUN ELKARTU GARA MAHAIAREN BUELTAN

ETA MIKEL IRUREK HARTU DU BOZERAMAILE LANA.Berriketan hasi eta Agiromendi taldearen sorrera-raino joan gara. 80ko ha-markada osoa izan duguaipagai. "Garai hartanmendian ibiltzen ginenonartean bi talde edo zeu-den. Batetik, Xanti Sagar-zazu, Jose Mari Artola"Zelaia" eta Pili Arrutizeuden; horiek ziren men-di taldearen martxa era-

maten zutenak eta horien inguruan mugitzen zenjendea. Eta bestetik, gu (Jose Luis Olazabal "Palazi-yo", Inixio Olaizola "Akain", Antonio Barroso, Fer-nando Garate...). Gu horiekin noizbehinka ibiltzenginen. Ze lehengo mendizaleak izan behar zuenzurruta zalea, mendigoizalea, hemen inguruan ibil-tzeko batez ere… eta guk eskema denak puska-tzen genituen. Eskalatzera joaten ginen Azpeitira.Garai hartan Martin Zabaleta eta, Everestera joateko prestatzen ariziren. 80an igo zuten. "Takolo", "Txikarra", Josu Sansebastian, LuzArdidenen piloia gainera erorita hil zena... horiekin ibiltzen ginengu. Guk mendizaletasuna beste era batera ulertzen genuen; kanporairteteko, argi eta garbi. 86an jada Alpetara joan ginen! Eta aurretikere egin ziren saiakerak Kirol Bazkunaren barruan alpinismo eta pi-

raguismo sekzioa sortzeko. Gogo-ratzen naiz dirua ateratzeko "Lu-ma" taldeak kiroldegian kontzertuaere eman zuela; 82an izango zen

oker ez banago.Baina azkenean 87anegin ginen ofizial. Xa-bier Sagarzazu izan zenidazkaria, gazte-gaztea,

hark egin zuen lehenen-go akta.

Izenaz galdetuta, Xoxotenegindako bileraz gogoratzen daMikel: "Uste dut asteburua pasa-tzera joan ginela. Gogoan daukatdezente ginela, hogeita bost batedo. Han proposamenak egin zi-ren. Hiru izen edo baziren bozka-tzeko. Nik uste dut Xantik etanahikoa bideratuta eraman zutelaizenarena. Beraiek hasita zeudenizen hori erabiltzen lehenagotik.Eta zergatik Agiro? Beraiek esatenzuten mendi polita zela eta orduanZestoa zenaz edo ez zenaz eztakezkatu ere! Zestoatik ederki ikus-ten zen eta horixe jarri".Marrazkia nik egin nuen, akorda-tzen naiz. Lehenengo egutegia ereorduan atera genuen. Babeslearenlaguntzaz ateratako bakarra izanda. Lizarralderi eskatu genion or-daintzeko eta jakina, haren propa-ganda zeraman. Grua eta kamioiadibujatu behar izan nuen egute-gian".

taillon 1994

gurean

zestoatikagiroikusten da

Page 15: 44 - 2004 urria

ibiltzen dela mendian. Egutegia aipatu duzuehasieran, nola osatzenduzue eta ze irizpide-rekin?Zerbait berria eta ezeza-guna sartzen saiatzen ga-ra beti. Eta gero ba, urte-roko jakineko irteerak,Kilometroak, Elgoibar-koa, Besaide, HerriUrrats, ibilaldi neurtua,Erlokoa eta haurren martxa eta azken urtetanmendi astea. Azken bi urtetan mendi asteaz gain,beste bi emanaldi ere egin ditugu Udalarekin bate-ra. Eta orain hasi gara mendi astean herritarrakhizlari modura gonbidatzen.Umeen ibilaldi neurtuak ere baditu zortzi urte.Hori ere beti ezberdina egiten dugu. 70 bat hau-rrek hartzen dute parte. Laguntzaile eta guzti jen-de pila bat mugitzen da. Helduak ere gero etagehiago joaten dira. 9-12 kilometro asko da etagutxi ibiltzen denarentzat are gehiago.Zein irteerak du arrakasta gehien?Dudarik gabe ibilaldi neurtuak. Jende askok har-tzen du parte, 200 buelta horretan. 232 da partehartu dutenen kopururik altuena. Mendi federa-zioak ateratzen duen egutegian sartuta dago, or-duan jende asko etortzen da kanpotik ere, Bilbo-tik, Iparraldetik…Euskal Herriko bost herrialdeetako ibilaldia egitenbaduzu, saritu egiten du federazioak. Baldintza ba-tzuk bete behar dituzu: erregularitatea, gutxienez1.900 metroko desnibela osatzea denera, gutxienez

40 kilometro izatea ibilbideak eta gehienez 50. Azken urtetan gaine-ra adineko jende asko hasi da mendian ibiltzen eta horientzat gauzaederra da ibilaldiak egitea. Aurten adibidez bi oiartzuar edadetu eto-rri dira, 60 bat urte ingurukoak. Gomazko abarkak, hurritzezko ma-kila eta lanerako galtza urdinekin zirkuitu guztiak betetzen ari dira.

Aspaldiko kontuak beste batera-ko utzi eta gaur eguneko kon-

tuetara itzuli gara. Zertan dabil ba mendi taldeaeta zeintzuk dira zuen egiteko-ak?Egutegia betetzea. Mendizaletasu-na bultzatzea dugu helburu. He-mengo mendiak ezagutzeaz gain,Pirinioetara irteeraren bat egitea.Pixka bat zabaltzea, eta mendi be-rak egin arren ere, bide berriakezagutzea.Azken hiru-lau urtetan martxa po-lita daramagu. Lehen gertatzen zenjendeak konpromisoa hartzen zue-la urtearen aurrenean, baina geroerdia bete ez. Jende berria sartu de-nean indarberritu egin da taldeaeta lehen ibiltzen zirenak ere partehartzen dute. 10 lagun inguru biltzen gara. Aste-ro biltzea erabaki genuen, bost mi-nutu bada ere, eta horrek konpro-misoa sortzen du. Taldeaz gain, mendian dabilen jen-dea eta federatu kopurua oso han-dia izan da Zestoan beti. Lehengourtean 70 federatu ziren. Hor ikus-ten da jendea bere kasa ere asko

51

...

auñamendi

Page 16: 44 - 2004 urria

Horrelako kontu gehiago ere izango duzue, ezta? Anekdotaugari seguru asko.Aralarren iaz mendi bera bi aldiz igo genuen, lainoa zegoelako. Hiru-mugarrietara hain juxtu. Galduta gehiagotan ere ibili gara, Tologorrin ere bai, baina orduan ez

zen lainorik. Emiliano jarri zen aurretik eta ezkerrerahartu beharrean eskuinera hartuzuen eta denok bere atzetik!Ez da denbora asko "Zelaia"k Car-mo Negro egun batean eta Bisaurinbestean igo zituela. Gero bueltanelurretan sartu zen eta ezin atera,tira hemendik eta tira handik… Be-ra ere gogoratuko da ederki!Jateko kontuarekin, eskerrak Emi-

lianoren motxilari. Bestela, goseak ibili behar batbaino gehiago. Eta puntualitatea! Zestoan behin-tzat nahiko exkaxa. Badaezpada ordu erdi lehena-go jartzen dugu ordua. (Hori zestoarra ez den batek esan du, zuek atera kon-tuak zein den). Horretantxe utziko dugu, bestela... Eta ze as-mo dituzue aurrera begira?Bardeetako irteera, baina atzeratu egin da azaroa-ren 20- 21era.

Urtearen amaieran egiten duguegutegia, baina aurtengoaren an-tzekoa izango da. Piraguena man-tendu egingo dugu, aurten oso on-do atera da eta; Sellan izan gara.Picos de Europan ere ibili gara. Ho-riek izan dira nobedadeak. Eta be-rriz ere taldea osatzen bada, hain-bat aktibitate egiteko aprobetxatu-ko dugu. Jende askok atzera egiten dumendian besteei segi ezinik ibi-liko den beldurrez.Baina hori ez da horrela, taldeanmugitzen gara eta jendeak aukeradu bere mailara egokitzeko: hain-bat erritmo badira, baita hainbataktibitate ere…Jendeari zer daukazue esateko?Gehiago hurbildu behar dutelamendi taldera. Eskalada dela, men-dian ibiltzeko gogoa dela... beti da-go norbait erakusteko eta laguntze-ko prest. Eta taldean parte hartunahi duenak berriz, ateak zabal-za-balik dituela. Asteazkenetan bil-tzen gara 21:30ean, Idiazpiko gele-tan.

AAGGIIRROO MMEENNDDII TTAALLDDEEAARREENN OOHHAARRRRAA::BBaaddaakkiigguu ZZeessttooaann mmeennddiizzaalleettaassuunnaa aassppaallddiikkooaa ddeellaa eettaa aasskkoo iiddaattzz ddaaiitteekkeeeellaahhoorrrreettaazz.. HHeemmeenn zzeerrttzzeellaaddaa bbaattzzuukk ssooiill iikk aazzaalldduu ddiittuugguu,, jjeennddee aasskkoo ggeerraattuuddaa aaiippaattuu ggaabbee eettaa ddookkuummeennttaazziioo uuggaarrii eeggoonnggoo ddaa bbaazztteerrrreettaann.. EEllkkaarrrriizzkkeettaa hhaauu aapprroobbeettxxaattuu nnaahhii dduugguu jjeennddeeaarrii iinnffoorrmmaazziiooaa eesskkaattzzeekkoo..PPaappeerraakk,, aarrggaazzkkiiaakk,, aakkttaakk.. .. .. eeddoozzeerr ddeellaa eerree gguussttuurraa jjaassookkoo ggeennuukkee,, aarrttxxiibbooaaoossaattzzeekkoo aassmmooaa bbaaiittaaggoo.. ZZuueenn llaagguunnttzzaa iizzaannggoo dduugguullaakkooaann,, nnaahhii dduuzzuueennaarrttee..

MARGARI EIZAGIRRE

...

torre cerredo 2003

Page 17: 44 - 2004 urria

MartinUgaldeHilaren 4an Martin

Ugalde idazlea zenduzen eta, Danbolinen,gogora ekarri nahiizan dugu lerrohauen bitartez. Idaz-le oparoa, ipuingin-tza modernoarenaitatzat hartzendute askok. Ipui-nez gain, antzerki-testuak ere idatzi zituen; esatebaterako, «Ama gaixo dago». 1964an ida-tzi zuen, Venezuelan zegoela. Hain zu-zen, Iruittak antzezlan hori iragartzenzuen egitaraua ekarri zuen bulegora. He-rritarrek osatutako Alegin taldeak taula-ratu zuen, Agustin Gaztañagak zuzendu-ta. Agustin berak ere iaz eskaini zigun el-karrizketan aipatu zigun arren,antzezlana estreinatu zuten eguneanMartin Ugalde bere seme-alabekin Zesto-an izan zela gogoratu du berriro galdetudiogunean. «Ugaldek esan zigun ez zuelaantzezteko egin, irakurtzeko baizik. Guri,baina, gaia gustatu eta bazegoela zer lan-du iruditu zitzaigun». Aldi hartan antzer-ki guztiek zentsura pasa behar izaten zu-ten eta honek ez zuen pasa, baina InixioSorazu alkateordeak bera egingo zela ar-duradun esan zuen eta horrela antzezte-ko baimena izan zuten. «Amaitu ondo-ren, Martinek zoragarria zela esan zi-gun», dio Agustinek. Ordubeteko saioa,liburua laburra bezain mamitsua zelaesan zuen Agustinek. «Sendi bat agertzenda eta hori Euskal Herria da. Euskal He-rriaren ama euskara da; baina euskaragaltzen badugu, Euskal Herria galdukodugu. Familiaren barnean borroka sortzenda, euren artean. Batetik ama sendatu

nahiduena dago, Sabi-no Arana. Bestetik, Unamuno.Azken honen ustez euskara galtzen ari daeta hobe litzateke kutxa batean bere kon-dairekin sartzea, bere gisa galtzen uzteabaino. Lehen esandako borroka horretaninor ez da aterako irabazle».

Harrezkero, Martin Ugalde izan zenZestoan, topaketa batzuetan parte hartuzuenekoa da ondoko argazkia.

71

Page 18: 44 - 2004 urria

ur RRIIAA

29 OOSSTTIIRRAALLAA

20:00etan Etxeratekdeituta kontzentrazioa pla-zan “Euskal Presoak EuskalHerrira” lemapean.

30 LLAARRUUNNBBAATTAA

Huancavelicaren La-gunak taldekoek janari bil-keta egingo dute 10:00etatik20:00ak arte. Bertan janaria,ikastolako materiala, bakoi-tzaren garbiketarako gauzaketa horiek bidaltzeko dirulaguntzak jasoko dira.

az AARROOAA

03 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

17:30ean Kultur Etxean bularreko minbiziaren pre-benzioari buruzko hitzaldia eskainiko du Kattalin Elkarte-ak.

11 OOSSTTEEGGUUNNAA

Odol ateraketak anbulategian arratsaldeko19:30etik aurrera.

12 OOSSTTIIRRAALLAA

“Preso bat Gara bat” mus txapelketa.

13 LLAARRUUNNBBAATTAA

Elkartasun eguna Askatasunak deituta.

19 OOSSTTIIRRAALLAA

Arroa Goiko Herri Elkartean bertso afaria gaueko21:00etan. Bertsolariak Jon Maia, Jexuxmari Irazu eta OskarAlberdi. Txartelak salgai egongo dira ohiko lekuetan.

20 LLAARRUUNNBBAATTAA

Santa Zezilia eguna ospatzeko Zestoako Bandarenkontzertua izango da udaletxe azpian 20:15ean. Aurten Jo-se Luis Larrañaga “Kanario” omenduko da. Ondoren afa-ria ere izango dute.

LL AASSAAOO

Martin donearen jaiak

07 IIGGAANNDDEEAA

Goizeko 11:00etanMeza Nagusia; 11:30eanIdiakaitz Txistulari Taldea-ren kalejira; 12:00etan La-saoko abere eta nekazalproduktuen erakusketa.Ondoren, txakolin eta sa-gardo dastaketa. 16:30eanhaurrentzat herri kirolaketa jolasak Kulki taldeare-kin eta txokolatada.

11 OOSSTTEEGGUUNNAA

Martin doneareneguna. 11:00etan Meza Na-gusia eta auzoko jubila-tuentzat hamaiketakoa.20:00etan txupinazoa, ba-ratxuri-zopa eta gaztainajana herriko elkartean.

12 OOSSTTIIRRAALLAA

23:00etan Rock Fes-ta, Eziñean, Nuke eta DeLuna taldeekin.

13 LLAARRUUNNBBAATTAA

20:30ean bertso afariherrikoia Sebastian Lizaso

eta Jon Maiarekin. Ondoren, eta goizalderarte, Izereta Alabier trikitilariak.

••Sukaldaritzako ikastaroa hasiko da azaroa ha-sieran. Javier Peña sukaldariak etamgo du he-

rriko elkarte batean. Izen ematea Kultur Etxean. Pre-zioa 50 euro.

••Tokiko Agenda 21 ezagutzera eman asmoz"Urola Kosta irudietan" argazki lehiaketa anto-

latu du Udaltalde 21-ek. Aurkezten diren argazkiak2005 urteko egutegia egiteko erabiliko dira, besteakbeste. Garapen iraunkorrarekin lotura duten gaiaklandu beharko dira argazkietan: landaredia, basoa,baserriak, errekak, gure kultura ondarea, fabrikak,langileak, garraiobideak, hondakinak... ArgazkiekAia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaiaeta Zestoan ateratakoak izan beharko dute eta epeaazaroaren 19an bukatzen da. Lanak aurkezteko mo-dua eta informazio gehiago nahi izanez gero, udale-txeko ingurugiro teknikariarengana jo dezakezue.

a g e n -d a

Page 19: 44 - 2004 urria

Herri gehienetan bezala, Zestoako kale batzuen ize-nak pertsonei dagozkie. Baina nortzuk dira (edo ziren)hauek? Adibidez, nor zen Toribio Altzaga? Hona hemenerantzuna:

Toribio Altzaga Donostian jaio zen 1861ean eta 1941eanhil zen bertan. Bigarren Karlistaldian (1872-1876) Ziburunerrefuxiatu eta han idatzi zuen bere lehenengo obra: "Atera-ko gara" (1888). Gaztetan Marzelino Soroaren "Iriyarena" ko-median esku hartu zuen eta handik aurrera antzerkiari lotu zi-tzaion betiko. Martzelino Soroak urraturiko bideari heldu zioneta antzerkiak, operak eta itzulpenak prestatu zituen.

1915ean Donostiako Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolakozuzendari egin zuten eta talde honekin aritu zen probin-tzia osoan bere obrak antzezten, euskal giroa eta grinanonahi sortuz. 1918an Lore Jokoen eta "Euskale-rria" aldizkariaren zuzendari izan zen. Kritika-rien iritziz, Toribio Altzagak bere aurrekoekutzitako maila apaletik goratu zuen eus-kal antzerkia. Euskaltzain urgazleaizan zen.

Antzerki lan asko Aizarnanidatzi zituen, udako oporrakhan igarotzen baitzituen fa-miliarekin. Aizarna inspirazioiturri izan zuen hainbat lane-tan.

1porrusalda MM II GG UU EE LL SS AA NN TT AA MM AA RR ÍÍ AA ..

TT oo rr ii bb ii oo AA ll tt zz aa gg aa AA nn aa bb ii tt aa rr tt ee

E u s k a l d i s k o e t x e a k I n t e r n e t e n

w w w . m u s i k a m e t a k . c o m

w w w . e l k a r l a n e a n . c o m / m u s i k a . c f m

w w w . o i h u k a . c o m

w w w . h o t s a k . c o m

w w w . g o r d i s c o s . c o m / s a r r e r a . h t m

Z e r d a . . . W e b l o g ?A z k e n a l d i a n m o d a n j a r r i d e n w e b o r r i m o t a b a t d a .

B e r t a n , n o r b a n a k o e k e d o t a l d e e k I n t e r n e t e na u r k i t u t a k o a l b i s t e , e r r e p o r t a j e e d o d e n a d e l a k oe d u k i e n b e r r i e m a t e n d u t e , h a i n b a t w e b o r r ia i p a t u z e t a k o m e n t a t u z . H a l a

e r e , e z d a u k a z e r t a n I n t e r n e t e k i z a nb e h a r r i k i n f o r m a z i o i t u r r i b a k a r r a ,b e s t e l a k o i n f o r m a z i o i t u r r i a k e r ee r a b i l t z e n d i r a . W e b ( s a r e ) e t a l o g b o o k( b i t a k o r a l i b u r u a ) h i t z e t i k d a t o r .

Zestoan emakumezko alkate 11izan genuen 1933. urtean: Purificación Gil Iglesias

Udazkeneko loreak fruta gutxiUrriko elurra, zortzi hilabeteko elurraUrriaren azkenean, gaztaina etxean

9

Page 20: 44 - 2004 urria