104 (2002ko urria)

34
2002ko URRIA, 104. ZENB. DOHAINIK Balendiñe Albizu hil zaigu ANADE ETA ZUMAIAKOREN URTEURRENAK OSPATZEN

description

[Kongoko kontuak: hango berriak Osatarren ekarriak] [Agur, Balendiñe Albizu] [Anade eta Zumaiakok urteak betetzen dituzte] [Iñaki Osa Goikoetxea: Bigarren txapela otarran] [Paulo Agirrezabalaga: zumaiarren artean nagusi] (+447)

Transcript of 104 (2002ko urria)

Page 1: 104 (2002ko urria)

2002ko UR

RIA

, 104. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

Balendiñe Albizuhil zaigu

A N A D E E T A Z U M A I A K O R E N U R T E U R R E N A K O S P A T Z E N

Page 2: 104 (2002ko urria)

RRIA IZAN arren, Balei-ke hau oso ugaria dator.Bete-betekoa. Berrikun-tza eta guzti. Ze berri ata-lean, Balendiñe Albizupoetaren heriotza aipa-tuko dugu. Baita albistepozgarriagoak ere.

Oraingoan jardunian aritzeko Kon-gon izan diren hiru zumaiar gonbi-datu ditugu. Jardun interesgarriabezain sakona. Ezagutu nahi alduzue Xanti Osak, Joseba Ossak etaLutxi Arsuagak bizitako esperientziaahaztezina? Afrikara joan gabe hemen bertan ereur haunditan ibiltzen iaioak gara.Ospakizunez blai egindako orrialde-ak aurkituko dituzu atal horretan.Anade elkarteak eta Zumaiako fut-bol taldeak urteak betetzen dituzteaurten. Lehenengoak 50 eta bigarre-nak 25. Atzera begiratu eta iraganekokontuak gogoratzeko aukera aproposaizango duzu.Uretatik olarru ederraskoa harrapatu-ta atera garenez, olarru-zopa gozo-gozoa prestatu dizugu: herriko eus-kararekin sexu harremanak izannahi? Badakizu, euskaraz hitz egiteaegundoko gozamena da.

Hego haize honekin izerdi patsetanari gara. Eta kirolariak zer esanik ez.Iñaki Osa Goikoetxea eta Paulo Agi-rrezabalaga bai behintzat. Lehentxeago orain dela berrogeitahamar eta hogeita bost urteko kon-tuak gogoratzeko proposamena egindizugu. Bada orain askoz atzeragojoateko eskatuko dizugu. Zarrak berriatalean ospitaleen berri izango duzu.Horrenbeste kontu zaharrekin berriakahaztu. Ederra marka!! Berrikuntzakizan eta ez aipatzea pekatu handixamarra, ezta? Garai batean elizakokontuez ezer ez jakitea bezain pekatularria. Eliza aipatuta, trinidade santuazer den jakin nahi?

Klaseak ematen hasita, ba al dakizuzer esan nahi duen portugesezkoaluga-se esaldiak? Lisboan dagoenXabier Aizpuruak guk baino hobetoazalduko dizunez…Berrikuntzekin bukatzeko koadrilenbueltan atala eskaintzen dizugu.Herriko koadrilek betetzeko orrialdeada. Adi egon !! Hurrengoa agian zure-ari tokatuko zaio eta!! LehenengoaMadame Kontxesi eta bere koadrila-ri tokatu zaio. Baina nortzuk dira? Esan dizugu hasieran urriko Baleikeugaria dela. Hasi lehenbailehen ira-kurtzen!!

Utxootx!

HERRI ALDIZKARIAjuan Belmonte, 29 beheatel.: 943 86 15 45faxa: 943 86 17 42email:[email protected]

ArgitaratzaileaBALEIKE KULTUR ELKARTEA

Administrazio batzordeaEsther EtxeberriaXabier Azkue

Erredakzio batzordeaIbon ManterolaEneko DorronsoroItxaso Ibarra

Aitor Manterola

KoordinatzaileaAitor Manterola

KazetariakEneko DorronsoroIbon ManterolaItxaso IbarraAitor Manterola

Oikialdean orriaren arduradunaXabier Aizpurua

KolaboratzaileakMiriam Romatet, XabierAranguren, Jon Maia, Jon Sudupe, Esti Esteibar,Dani Carballo, Inaxio Tolosa,

Inaxio Manterola, BelenGolmaio, Izaga Garzia, Koldo Landaluze, BeñatFernandez de Arroyabe, Ihintz Linazisoro, EgoitzLizaso, Garikoitz Telleria,Natur Taldea

ArgazkiakBaleike.

Diseinua eta maketazioaRoberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketaBaleike

Publizitatea943 86 15 45 tel. (Esther)

InprimategiaAntza Inprimategia(Lasarte-Oria)

Tirada1.000 ale

Lege gordailuaSS-405/94

ISSN1136-8594

Baleikek ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

Azaleko irudia

Eva Franco

Page 3: 104 (2002ko urria)

4 2 0 0 2 K O I R A I L A

atia irikitaBerriz ere, euskara baztertuta

Xabier Azkue

HONEZKERO JAKINGO duzue nola Ayra Durexko atzealdehorretan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hastera doazen.Uda baino lehen egin zuten zozketa eta, zorionekoa ni, 120 lagunhorien artean egotea egokitu zitzaidan. Hasi zozketatik eta gauregunera arte izan den prozesuan, ordea, bada behin eta berrizmindu nauen puntu bat: Zumaia Lantzen enpresak euskararekikoerakutsi duen begirune eza, hain zuzen.

Badakit ekitaldi publikoetan eta bilera orokorretan arazoakegon litezkeela hainbat gauza euskara hutsean egiteko eta bietaraegiteak ere dena luzatu eta astun bihurtzen duela, baina batez ereidatzizko komunikazioan akats larria iruditzen zait euskarari toki-rik ez egitea. Bietara etorri zen gutun labur bat izan ezik, gaine-rako guztia gaztelaniaz bakarrik egon da: zerrendetako izenbu-ruak, bileretako deiak, ordainketarako oharrak...

Enpresa horren jabe eta bultzatzaile Zumaiako Udala den alde-tik, iruditzen zait euskarari dagokionez udalak dituen irizpide etakonpromisoak bete beharko lituzkeela Zumaia Lantzenek ere,jakinarazpen orokorrak egin behar direnean, behintzat. Orritxobat edo bi besterik ez direnean ez dut uste denbora eta lan kargaaitzakia direnik euskaraz ez jartzeko. Udalari era horretako lane-tan laguntzea ez balegokio, badira hainbat enpresa horrelako tes-tuak ondo, azkar eta modu onean itzultzen dituztenak.

Beraz, Zumaia Lantzeneko Tomas Eizmendi jaunari eskatzendiot hurrena prestatu behar dituzten gutun eta bestelako agirietaneuskarari toki egin diezaiola, eta Zumaiako Udalari, berriz, azkenurteotan Udalean bertan egin duen bezalaxe, zaindu eta bultzadezala euskararen erabilera bere inguruko erakundeetan ere.

Egoera zuzenduko den itxaropena badut. Ea hala den.

"AFRIKA SAKONEAN zer moduz bizi dira, ba?" gal-detu zidan lagun batek, urduritasunak baretzekoesku batean zigarroa eta bestean txikito bat zuela, iro-nia puntu batez. "Jateko eta edateko gutxi dute, bainabizitza patxadaz hartzeko gaitasun izugarria ere bai"atera zitzaidan, bat-batean. Eta Kongon 10 urte egin ondoren Justo Osa zumaiarrak esandako hitz ba-tzuk etorri zitzaizkidan gogora: "Hemen, janariak eskuratzeko eta malaria-ren kontrako botika erosteko diru pixka bat izanez gero, Zumaian bainohobeto bizi leike. Hemen, jendeak badaki patxadan egoten. Zumaian,berriz, Europa osoan bezala, jendeak denetarik dauka: dirua eta gauzaksobran, baina bizitzaz benetan gozatzeko ez gaitasunik, ez denborarik. Jen-deak ez dauka barruko pakerik"."Barruko bakea…" pentsatu nuen nere baitan. "Barruko bakea" hain beha-rrezkoa, hain ederra, eta hainbesterentzat hain zaila… Hemen bapo jatendugu, ederki janzten gara, etxe ederrak ditugu, ez zaigu ezer falta, baina…Ondo bizi al gara? Geure buruarekin bakean bizi al gara? Behin Zumaiako itsasbazterreko txoko lasai batean bakar-bakarrik nengoe-la, ezagun bat hurbildu, eta "Zerbait gertatzen al zaizu?" galdetu zidan. Nikezetz, oso ondo nengoela, patxada ederrean. "Benetan? Ez dizut ikusten ezlibururik, ez irratirik… ez daukazu ezer denbora pasatzeko?" jarraitu zuen,nitaz errukituko balitz bezala. Azaldu nion gustora egoteko ez nuela gauzahandirik behar. Ikuskizun ederra neukala, eta asko gustatzen zaidala noiz-behinka bakarrik egotea, ezer egin gabe, isiltasunean, itsasora edo mendirabegira… Ez nuen konbentzitu. Beste asko bezala, harritu egin zen, eta ez dakit lotsapixka bat ere ez ote zuen sentitu. Nik, berriz, lasai eta gustora segitu nuen,pentsatuz zoritxarrez oraindik jende askok ez duela ikasi bere buruarekinbakean bizitzen. Afrikatik etorri beharko ote dute guri gauzarik garrantzi-tsuenak erakustera?

Joseba Ossa

UDA HASIERAN, informazioa herri osora zabaldu genuen Zumaiakoherriak Itziar Arrizabalagaren egoeraren berri jakin zezan. Uda garaialanerako txarra izaten denez, orain udazkenean arazoa berriro eskutanhartu dugu eta gure asmoen berri agertu nahi genuke.

Kondenaren hiru laurdenak bete dituen orori Espaniako legediakbehin behineko askatasuna ematen diola denok dakigu, baina presopolitiko euskaldunei, zoritxarrez, ez diote aplikatzen euren araudi hau.Beraz, bakarrik ibilita ezer gutxi lortzen dela jakitun izanik, Itziarrenaskatasunaren alde Zumaia osoak parte hartzeko aukera ireki dugu.Honela, lehenbizi Zumaiako alderdi politiko, sindikato, dendari, lante-gi, kultura, kirol eta gastronomiko elkarte eta erakunde orori askatasunhonen aldeko atxikimendu hau eskatuko diegu, honela herri osoarenbabesarekin eskaria dagokion ministerioa bidali ahal izango dugu.

Jada, gure artean egon behar lukeen Ixiar orain Asturiasko presonde-gi batean dago, honek familiarentzat suposatzen duen gastuekin, jakina,eta lehen baino hobeto badago ere, ez dakigu aurrerantzean funtziona-rioek nola jokatuko duten, kartzela bakoitzak askatasun osoa baitu nahiduen bezala jokatzeko eta funtzionario bati edo zuzendariari buruanhaizeak jotzea aski litzateke Itziar berriro lehengo egoerara itzultzeko,hau da, egunean 20 edo 22 ordu ziegan bakarrik, miaketa pertsonalakegiten narru gorririk jarriarazi, ziegako miaketa egiterakoan koadernoak,liburuak edo boligrafoak ostu, leihoa txapa batez estali, jipoiak...

Beraz, injustizia hau ezin dugunez onartu, Zumaiako herriari gonbi-dapena egiten diogu Ixiarren behin behineko askatasuna lortzeko abian-jarriko dugun ekintzetan parte har dezan.

Aurrez gure eskerrik beroenak.

ITZIARREN ASKATASUNAREN ALDEKO PLATAFORMA

ITZIAR ASKATU!

Ondo bizi gara, ala?

Page 4: 104 (2002ko urria)

52 0 0 2 K O U R R I A

DANI

DUELA HILABETE, irailaren hasiera eta biztanleriaren gehiengo-ak lanera itzuli behar zuela eta, telebistako albistegietan oporrenamaierako depresio edo sindrome berezi bati buruz aritu ziren; harri-tu egin ninduen, lanera itzuli beharrak ez gaitu noski pozten, bainahortik sindromera,.. Aspaldiko abesti batek zioen bezala "I don´t likemondays" pixka bat aldatu eta iraileko bluesari ekingo diogu.Dena den, lasai irakurle maiteok, udazkeneko egun laburragoen tris-tura eta lanera itzultzearen errutina arintzeko gizarteak (edo beti dio-gun bezala, Corte Inglesak) sortu baitu errezetarik eta kontraindika-ziorik gabeko botika: faszikuluak!!Udazkenero, perretxikoen antzera ugaltzen zaizkigun era guztietakofaszikulu horien arrazoia edo funtzioa ezagutzen dugu orain: sindro-me larri horri aurre egiteko bide bat eskaintzea; ale bat erostean bere-hala hurrengoaren zain gaude, eta horrela denbora oharka- bean joaten zaigu (gero urte amaierako edo udaberriko krisiak iritsi-ko zaizkigu, bakoitza bere sindromearekin, baina tira,…).

Eta bene-benetan, nor da atalkako altxorhorien amuari inoiz koxk egin gabea? Nikbehinik behin bilduma bat edo besterenlehen eta bigarren aleak erosi izan ditut, nahiz eta berehala aspertu.Dena den, nik galdera bat dut faszikulu hauei buruz: nondik atera-tzen dituzte horiek sortzeko ideiak? Zein jeniok asmatzen ditu? Kon-gresu bereziak dituzte proposamen xelebreena, "ñoñoena" egiteko?Etxeetan galdetegiak eginaz lan egiten dute edo droga bereziren bathartu ondoren sortzen zaizkie ideiak?Perla batzuek aipagai: Cuerpos de Combate, Mariquita Perez, Miponi, Las princesas Disney, Relojes de bolsillo, Tiffanys, Petit point,hegazkin-motor edo auto miniaturak, Errusiako arrautzak, ekialdekokutxak, ,domina historikoak, botikako pototxoak,.. ezin amaitu. Bukatzeko, Baleikerekin batera faszikuluren bat banatzea zer irudi-tuko litzaizueke? Igorri zuen proposamenak gure helbidera eta mai-tasun handienaz aztertuko ditugu.

Garaian pikuak, edo udazkenean faszikuluak

Miriam Romatet

Page 5: 104 (2002ko urria)

6 2 0 0 2 K O U R R I A

trinidade santua

Bi bertsolarien artean harrapatuta nago, baina enea ezda zortziko txikia izango, baleike eskasa izatea bainaez txikia eta silabak zenbatzeko ez gogo eta ez astirikez dudanez ba hori.Trinidade aipatu eta lehen hitza enparantza datorkit,beraz…beste zerbaitetaz mintza beharko. Hondartzeiburuz, nik itzalzale naizen honek zera diot: jakina delazumaiarrek herrikoa utzi eta Santioko parking-era joaten direna.Baina ez kanpo inbasioagatik ez eta hormara iristen direnuhinengatik, Prokopio falta delako baizik.Galdera handiena baina, egiteke da oraindino:Garzon zer da Baleiken?Erreportari, kazetari, kolaboratzaile, argazkilari, harpidedun,bazkide…(?)

Hernaniko espiari galdera bat orain, nor da paol puntanegunero txixa usaina izatearen arduradun zerria?Portzierto zer da ergometro bat?Etzeukeat ideiarik ere eta gainera Loiolako Iñaxio bainoIgnatius antieroia askoz gehiago gustatzen zait. Honekbai garbituko lituzkeela bazterrak, Garzon afizionatu

horren aldean.A tres bandas idazte honek baditu bere arriskuak hirugarrenariepea gainera erortzeaz gain, ipuinari lez bukaera eman beharra,konklusioak atera, garrantzizko zerbait, transzendentea,zumaiarren bukaera, post data konplejua…estresatzen ari naiz.Beno uste dut triangelua apur bat ekilateroa atera dela, baina,osatua dago bai eta hurrena laguntza beharrez gero deituMadame Kontxesi Uriberi.

Honez gero pentsatu du zuetako askok: "Zeregiten du honek gure aldizkarian! Eguzkitakobetaurrekoz kamuflatuta Itzurun inbaditzendigu udan!" Hondartzan toaila batek hartzenduen leku bera okupatu dut "Baleike"n.

Bai, irakurle, kontrolatuta zaude. Eibartarrekin batera osatudugun "udako inmigranteen sarea"k espioitza sistemaaurreratuena zabaldu du Zumaian. Badakigu arraun taldeko kidebakoitzak ergometroan zer marka duen (e, Unanue!). Farmaziatikzaintzen dugu horko pastilla-trafikoa. Paol muturreko datuekmarkatzen dizkigute zuen amodioen tenperatura, ekaitzsentimentalak zein ferormona mareen gorabeherak… Informaziodena, gutun hau bezala, internetez pasatzen diogu elkarri, "eta"juntagailurik gabeko euskara "net" batean (begira, bestela, testuhonetan zenbat dauden), CIA-k e-maila bahitu ez dezan.Orain, konekta dezadan Zumaiako "Il cappo"arekin. Puntuajarriko dizut, Dorronsoro, zortziko txikian erantzuten ohitutazaudenez. Seguru al zaude, Baleikek beste bost urte iraungodituenaz? Seguru al zaude ez dela Garzon gure irakurle bakarra?Seguru al zaude hurrengo udan herritarrek, turisten olatuak itota,lekurik izango duzuela toaila aparkatzeko? Seguru?

Seguru daukadan gauza bakarra Hernaniko ilehori(bis) errepikatu sasizumaiarrekin gerra berehalapiztu litekeela da. Hemen zein Iraken.Zortziko txikira ez zuk uste bezain ohitua, luzezabalean mugarik gabe ere badut lan nahiko azkenpuntura iristen, eta gainera "Il cappo"-rekin errimatu beharbadut…bapo! Edertasunez jarduteko tokia ez baita.Ez nuen inork irakurriko ote gintuenaren susmorik, baina zuk diozunhori hor bada, bejondaiola! Halere Baileikek baino urte gehiago izangoote ditu, gainontzean bost urteko garçon txikia ez baita gu ulertzeko gaiizango (ba ote inor?).Lehen aldiak suposatzen duen zirraratik, eta martxa hontan fini-kittoaera urruti izango ez dugunaren ziurtasunaz, zuen toailen parking-a,eibartarren sonbrilla loreztatuak, eta Urolaldeko eusko-sardinalata-trenurdinak albo batera utziko ditut gaurkoz, eztabaida antzuekin ez baikoazinora. Eguzkia bera ere aspertu da luxuzko inmigranteen inbasioarekin,joan den uda ikusi besterik ez dago. Hemen zein Pragan.Eta ez naiz Galiziako " Il cappoiaz" ari. Kapoiak ere badituarrautzatxuakin…Trinidadeak hirukoa behar duenez izan, osotasunaren eragile Loiolajaunari gertatu zaio izatea gaurkoan. San Inazioren Loiola, Balagerbezain santua akaso?

Zumaiar espiatuokEstitxu Eizagirre

Uhin Loiola

Ba ote ezer ziurrik, hemen zeinAlmerian?

Eneko Dorronsoro

Loiolako Cappoa Loiolako Capillatik Opusi deika. Laguntza!!

Page 6: 104 (2002ko urria)

Basadi Auzategia, 9-A 2-B

72 0 0 2 K O U R R I A

BA AL ZENEKIEN Zumaian Gaztelekua ireki behar dutela? Ez? Ba, azaroarenhasieran irekita izango duzu, lehen anbulatorioa zegoen tokian, poligonoan. Zeregingo duzun gaztelekuan? Galdera ona, gazte. Ekintza piloa egin ahal izangodituzu: antzerkia, kamiseta-pintaketa, kollage-a, karaokea, ikus-.entzunezko lanak,eta beste gauza asko. Eta garrantzitsuena, zeure gustuko ekintzak proposatu ahalizango dituzu. Ederra, ezta? Ba hori ez da dena!! Futbolina, darduak, ping-pong-aeta beste hamaika gauza ere zure zain daude. Eskolako lanak egiteko tokia ereizango duzu. Kalean jolastu nahi duzula? Ba aukera izango duzu.

Ordutegia ere primerakoa da. Asteazken eta ostegunetan 16:30etatik 20:00akarte egongo da irekita. Eta ostiral eta larunbatetan 16:30etatik 21:00ak bitartean.Ederki, ezta?

Proposamenak egiteko buzoiak izango dituzu, zure ikastetxean eta kalean. Zer-bait aldatu nahi duzula edo proposamen berriak dituzula? Buzoian bota eta kitto.Hori bai, ez begiratu betiko buzoi horiei. Puntu laranja dutenetan utzi. Puntularanja zer den? Lehen ez dizut esan, baina Gaztelekuaren ikurra puntu laranjaizango da. Kalean zoazela eta puntu laranja duen zerbait ikusten duzula? Badaki-zu Gaztelekuarekin lotura duen ekintzaren bat izango dela.

Beraz, jakinaren gainean zaude. 12 urtetik gora badituzu, mugi zaitez!! Bada-kizu Gaztelekua non dagoen!! Zure zain gaude!!

GAZTE, MUGITU ZAITEZ !!

Gaztelekua anbulatorio zaharra zegoen lekuan egiten ari dira.

ze berri?

Page 7: 104 (2002ko urria)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

8 2 0 0 2 k o U Z T A I L A

ze berri?

Erbestean bizitako poeta zumaiarra irai-laren 20an hil zen 88 urte zituela. Biliburu utzi dizkigu: "Nere olerki txorta"eta "Olerkiak".

Zumaian jaio zen 1914an, baina Venezue-la eta Euskal Herriaren artean bizi izanzen. Gaztetatik izan zuen literaturarakojoera, garai hartan debekatuta zeudennobelen irakurketak piztu zion. VictorHugo, Unamuno, Clarin eta Baroja eliza-ko kateximak baino gustukoago zituen. Gerra zibila zela eta, Venezuelara aldeegin behar izan zuen. Gernikako bonbar-daketa beldurgarriak han harrapatu zuen,eta bere lehen poema bonbardaketariburuzkoa izan zen, "Gernika sutan".Idazten jarraitu zuen, baina lehen liburua1972an argitaratu zen: "Nere olerki txorta".Bigarrena, "Olerkiak" dozena bat urtegeroago kaleratu zen, 1984an. Sentimen-

duak ziren Balendiñeren olerkietako gainagusiak: haurtzaroko alaitasuna politikakekarri zizkion gorabeherekin nahastuta,beldurtzen zuen itsaso beldurgarriareningurukoak, eta gazteen alde idatzitakoak.Hizkuntza lantzeaz baino gehiago senti-menduak azaleratzeaz arduratzen dapoeta zumaiarra.Bizitzako arlo guztietan agertu zuenpasioa eta konpromisoa politikan erenabarmentzen zen. Bere burua ezkerreko-tzat aitortu zuen, eta Venezuelan errefu-xiatutako gudari eta geroagoko militanteakgoratu zituen.Antzerkian ere aritu zen. Zumaian, batzo-kian politikaz jarduteko elkartzen zirene-an antzerkia ere lantzen zuten Joxe Etxabezuzendari zutela.Omenaldi bezala, hemen duzue "Gernikasutan" poema, lehenengoa eta gustukoenzuena. EZ ADIORIK, BALENDIÑE.

Agur, Balendiñe Albizu

GERNIKA SUTANZe ikusten dabe nere begiekEsan zanduan, Sabin, euskalerria motzen menpetan ikustean.

Ara, or, Sabin, gure Gernika !orain su ta garraren artean.Zer esango zenduke orain, gure Gernika!suez kiskalduta ikustea?

Etsia maltzurrak nai izan duGernika mapatik ezeztatu;au egiteko egun ederren....merkatu eguna aukeratu!...

Erri ta inguruko millaka euskaldunbonbapean kiskaldurik gelditu!Ikaragarria da! Ezin gizonak siñistu

egin leikenik onenbeste kalte;inpernuetatik sortuak dira,Luzbel ta etsaiak, denak dute parte.T´alaxe eliz-gizonak Francogizon on ta santutzat daukate!

Munduko erriak, arren,begiak ireki itzazute!

Page 8: 104 (2002ko urria)

92 0 0 2 K O U R R I A

Valery, Ivan, Savva, Vera eta Marinaerrusiarrak XIX. mendeko Avos bergan-tin zaharrean itsaso zabalean barrena.

Julio Verneren edo Robert Louis Steven-sonen liburuetatik ateratako istorio harri-garria dirudi. Hasiera 1985ean dago, Sibe-riako Baikal laku hotzaren ur azpian.Hantxe aurkitu zuten bergantina. Valeryk

Gladkov kapitainak dioenez,Europa zeharkatu zuenlehen errusiar bergantinaizan zen, horregatik ageri daGuiness liburuan. Orain Valeryberarena da ontzia. Ur azpitik atera etakonpondu ondoren, San Petersburgoraeraman zuen ibaietan eta ubidetan barre-na. Ordutik itsasoak eta ozeanoak zeharka-

tu ditu boskote errusiarrak. Baita hamaikaabentura harrigarri bizi ere. Eta honela iri-tsi dira Zumaiara. Beraien asmoa da,ontzia hemen nonbait laga, eta kotxezeuren herrialdera itzultzea. Errusian seihilabetez lan egin, eta berriro bergantinadagoen portura joango dira sei hilabetezauskalo zein itsasotan zehar nabigatzeko.Beti horrela egin izan dute: sei hilabetelehorrean eta beste sei itsasoan. Oraingoz

amaierarik ez duen istorio honenazken orrialdea Getxon idatzi

dute. Bertan utzi dute bergan-tina, jendearen borondatea

eta beraien lana tarteko bilduduten diruarekin konponketak

egin ahal izateko. Bizimodu bitxia, beraz, errusiar haue-

na. Ia dena izan arren, ase ezina dengizartearen kontrakoa: baliabide gutxire-kin ederki eta gustura bizi. Erromantikohutsak errusiar hauek, desagertzear dago-en bizimoduaren adierazgarriak. Bejon-deiela!! Itsasoak errespeta ditzala!!

XIX. mendeko ontzi zaharra

Balentziaga Ontziolak orain arteGipuzkoan eraiki den ontzirik handie-na egin du.

"Grampian Surveyor" izenarekin bataiatuduten ontziak 75 metro luze, 16 metrozabal eta 7 metroko altuera ditu. Eskozia-ko enpresa batek erosi du 23 milioi euroordainduta, eta Ipar aldeko itsasoan arikoda lanean petrolioa daramaten ur azpikoodiak zaindu eta konpontzen. Orain antzeko beste ontzi bat eraikiko

dute Zumaian bertan. Albiste onak, beraz,beti ere denen mesedetan baldin bada…

XXI. mendeko ontzitzarra

Page 9: 104 (2002ko urria)

10 2 0 0 2 K O U R R I A

Gosea, immigrazioa, miseria etahorrelakoak aipatuta, besteak beste,Afrika datorkigu gogora. Kongon izandira uda honetan Xanti Osa, JosebaOsa eta Lutxi Arsuaga. Bertatikbertara ezagutu dute lurralde hartakoegoera gordina.

ahai baten bueltan eseri, eta han bizi izan-dakoa kontatu digute, baita egoera lotsaga-rri honen zergatiak aztertu ere.

Nola sortu zitzaizuen Kongora joateko asmoa?XANTI: Orain bi urte Justo hemen izan zenean, harajoateko esaten zidan. Harrez gero ere idazten zuenbakoitzean joateko eskatzen zidan. Nik esaten nion:"bakarrik nola joango nauk ba?"… eta ez nintzen ani-matzen. Baina egun batean etxean komentatu nuen,eta Josebak esan zidan bera ere joango zela. Orduananimatu nintzen. Beranduxeago Lutxi ere animatu

jardunian

M

“Lapurtu diegun guztiaren

%1 bueltatuz geronahikoa litzateke”

ZUMAIARRAK KONGON

Page 10: 104 (2002ko urria)

112 0 0 2 K O U R R I A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

zen, eta horrela izan zen dena. Lehenbiziko txispakhortik irten zuen.

Zertara joan zineten?XANTI: Gehienbat bixita egitera, eta bide batez, Justokeskatu zizkigun uren bonbak eramatera. Hangoak erreegiten zirela eta, eskaera hori egin zigun. Hamabibonba egin genituen, eta horietakohiru hartu eta hara joan ginen.JOSEBA: Bonbengatik baino gehia-go, bixita egitera joan ginen, etahango giroa ezagutzera.

Zenbat egun egin dituzue?LUTXI: Hemezortzi bat egun.Uren bonbekin bidean arazoak izanzenituzten…XANTI: batez ere irteeran, hanLubumbashin, Kongoko bigarrenhiririk handienean. Aduanakoek ezzizkiguten eman nahi, eta betieskua luzatzen ziguten. Josebakdirua eman eta aurrera. Hori bai, ezdakit zenbat ematen zien…JOSEBA: hasieran 150 euro, baina gero gehiago etagehiago eskatzen zuten.

Bestalde, Zumaian bildutako dirua ere eman zenieten.JOSEBA: Bai, hala da. Hemen dirua bildu genuen, etamomentuan behar zuen kopurua eskura eman genion.

Justo aipatu dugu, baina non dago, Kongoko zein leku-tan?JOSEBA: Kasungami izeneko herri txiki batean, Kon-goko hegoaldean, Zambiatik oso hurbil.

Zenbat jende bizi da Kasungami-n?JOSEBA: Galdetu genien baina beraiek ere ez dakite.

XANTI: Ez al zuen esan 2.500 edo?LUTXI: 5.000 ere aipatu zuten.JOSEBA: Baita 8.000 ere. Baina gure ustez, herrixkahorretan ezinezkoa da 2.000-3.000 pertsona bainogehiago bizitzea. Zumaia baino askoz txikiagoa da.

Hara iritsita zer aurkitu zenuten?XANTI: nik uste nuen etxeek lurrezkoparetak izango zituztela, baina hemen-go adreiluen antzekoekin egindakoetxeak dituzte, lur errearekin egindako-ak. Teilatuetan, berriz, ahal dutenektxapa jarrita daukate, ondulina modu-koa. Ezin dutenek, berriz, lastoa erabil-tzen dute. Alde horretatik nik ustebaino hobeto daude.

Hala ere, mixeri gorria non nahi, ezta?XANTI: Bai, bai hori bai. Hala ere,Bruselako aireportuan, Belgikan, izu-garrizko ezustekoa hartu nuen. Beltzakurre piloarekin, kateekin eta.Orduan pentsatu nuen: "gunora goaz? Justona bixita egi-

tea, hauek hainbeste urre eduki-ta…?" Haiek aberatsak ziren.Baina gero, hara iritsitaerrealitate gordina aurre-an genuen.

Nolako inpresioaegiten du hangoegoera norberebegiekin ikus-teak?JOSEBA:hasieran peli-kula bat ikus-

Hasieran pelikulabat ikusten ari

zarela pentsatzenduzu, hain da

mundu desberdina:jendea

hanka-hutsik,hainbeste ume, argal-argalak…

Page 11: 104 (2002ko urria)

12 2 0 0 2 K O U R R I A

ten ari zarela pentsatzenduzu, hain da mundudesberdina: jendeahanka-hutsik, hainbesteume, argal-argalak… ia-ia jaten ez duen jendeada, baina hala ere, betipozik daude, dantzarakoeta kanturako prest. Fes-tetarako gaitasun etaerraztasun handia dute.

Bertako jendea aipatuduzue, baina nolakoakdira?JOSEBA: Herri txikie-tan, behintzat, osoalaiak, irekiak, umilak…beti harremanetarakoprest dagoen jendea da.Adibidez, etxeak zabalikdauzkate sartu nahi due-narentzat. Oso inpresioona jaso genuen. Natu-raltasun handia dute, eta

bizitzeko gogo izugarria; hemen galduta dagoen nola-baiteko birjintasuna, xalotasuna gordetzen dute. XANTI: Deigarria da baita ere, ordueibegiratu gabe bizi direla. Guk hemenfaltan daukaguna haiek soberan dauka-te. Denbora nahi beste dute. Bestalde,guri sobratzen zaiguna, jatekoa, haieifalta zaie. Miserian bizi dira.JOSEBA: Hemen jendeak dirua gasta-tzen du argaltzeko, ez gizentzeko…Han, berriz, bestelako arazoak dituzte.XANTI: Gerra garaian hemen, moakiladeitzen geniona jaten genuen, artua

egosita. Han antzeko zerbait jaten dute. Egunean atza-parkada bat jaten badute, gustura.

Beraien arteko harremanak nolakoak dira? Nolako elkar-bizitza dute? JOSEBA: Gure ikuspegitik gauza batzuetan oso konser-badoreak dira. Bikoteetan, esaterako, matxismo ugaridago. Emakumeek hemen baino askatasun gutxiagodute, lotuago daude. Adibidez, galtzak janzten dituztenemakumeak gaizki ikusita daude. Ia emagalduak balirabezala hartzen dituzte. Bai, gauza on asko dituzte,baina ezin dugu hura idealizatu. Hau da, ezin duguesan denak zoriontsu bizi direnik. Han, toki guztietanbezala, badaude ezinikusiak eta harreman arazoak. Gai-nera, jatorri bantua duten herrietan, eta Kongon ugaridira, bada halako pentsamolde bat: zerbait txarra gerta-tzen bada edo pertsonaren bat hiltzen bada, zoritxarrenbat izenez gero, norbaiten errua dela pentsatzen dute,eta oso gaiztoak izan daitezke pertsona horrekin. Adibi-dez, behin arotz bat hil zen, eta erruduna Justo zelapentsatu zuten, bera ere arotza delako. Hori oso sustrai-tuta daukate, eta horrek etsaitasunak, ezinikusiak sor-tzen ditu. Zaildu egiten ditu harremanak, gaiztotu.Baina naturaltasun osoz adierazten dituzte ezinikusihoriek. Ez dute ezer ezkutatzen. Alde horretatik osogarbiak dira.

Zuek han zeundetela, aipatu duzunarenantzeko kasuren bat gertatu al zen?JOSEBA: Emakume bat hil zen gu hanginela, eta hileta ere ikusi genuen,baina guk ez dakigu errua norbaiti lepo-ratzen hasi ziren ala ez.LUTXI: Hildakoa adineko emakumeazen, eta urte asko zeraman gaixorik,minbiziak jota. Beraz, esperotako herio-tza izan zen. Agian horregatik ez zirenhasiko errudun bila.

Hemen galdutadagoen

nolabaitekobirjintasuna,xalotasuna

gordetzen dute

Page 12: 104 (2002ko urria)

132 0 0 2 K O U R R I A

JOSEBA: Bada beste kasu bat, zentinela batena. Gukalde egin eta berehala gertatu zen. Gerran egon dire-nez, herri bakoitzean pare bat zaindari edo zentineladituzte. Ba, orain dela gutxi norbait hil eta zaindarihorri bota zioten errua. Jendea bere etxera joan etadena txikitu ondoren, zaindariak alde egin behar izanzuen, eta poliziarenganbabesa bilatu.

Aspaldian immigrazioarenauzia pil-pilean dago. Soma-tu al diezue bertakoei han-dik alde egiteko gogoa?JOSEBA: Bai, nabarmenada askorengan, bai. Gaine-ra, idealizatuta daukatehemengo bizimodua. Hauezagutzen ez dutenek pen-tsatzen dute hemen denakzoriontsu bizi garela"Gure semea edo alababidaliko genuke ba hara ikasketak egitera", horrelakoakesaten dizkizute. Badakite, han baino askoz aberatsago-ak garela. Baina asko idealizatzen dute gure gizartea.

Gaur egun gobernuz kanpoko erakunde asko dago, bainabenetan kezkatzen al gaitu han bizi duten egoera gogo-rrak? Benetan arduratzen al gaitu?JOSEBA: Nik uste dut ezetz. Nire ustez, hango egoerakez gaitu benetan kezkatzen. Ez dut esango dena zuri-keria, faltsukeria denik, baina lapurtu diegun guztiarenzati txiki-txiki bat bueltatu besterik ez dugu egiten,lapurtu diegun guztiaren % 1 bueltatuz gero nahikoa li-tzateke. Horretara ere ez gara iristen. Guregandik hasi-ta, gu ez gara izugarri ematera joan; esan daiteke guturismoa egitera joan garela. Eta gu bezala jende asko.Nire ustez, gaur egungo elkartasuna, oro har, oso azale-koa da, gure gizartea bezalaxe.

LUTXI: Hala ere, borondate guztiarekin ari den jendeabadago.JOSEBA: Bai, bai, dudarik gabe. Baina ez dut ustebenetan gauzak errotik aldatzeko prest gaudenik.Horrek guretzako kostu ikaragarria ekarriko luke. Gubapo bizi gara; janariak, arropak, jostailuak, CD-ak,

argazki-makinak, etab.merke-merke erosten ditu-gu. Eta hori dena da hiru-garren mundua deitzenden hori esplotatzen arigarelako. Handik gauzakoso merke ekartzen ditu-gu. Hori benetan aldatze-ko aukerarik izango bage-nu, nik uste dut guregizartea ez legokeela prestprezio hori ordaintzeko.Gauzak justiziaz eginezgero, gauzen benetakoprezioa ordaindu beharko

genuke, eta ez orain bezala.

Nola lagun diezaiekegu?JOSEBA: Egia esan, egin daitekeena gutxi da. Horigarbi ikusten da mugimendu iraultzaileen jarrera alda-ketan. Lehen esaten zuten gurea bezalako laguntzakkaritate hutsa eta partxeak besterik ez zirela, irtenbidebakarra nazioarteko iraultza zela, "sistema aldatzea"baina gaur egun beraiek ere ahal dutena egiten dute,besteok bezalaxe: han eta hemen proiektu batzuk bul-tzatu, horren bidez jendea sentsibilizatu, gizarteariadierazi benetako egoera zein den… baina benetanegin daitekeena oso gutxi da, gauza txikiak. Alde horre-tatik oso ezkorra naiz.XANTI: Han dena egiteko dago eta. Ezer ere ez dago.Ezer ez. Pentsa, Lubumbashi hiriburuan ere apenasdago ezer. Ikusi genuen handiena Salesianoen lantokia

Baltasar Etxabe, 5Tel. 943 14 31 35

Erribera kalea Tel. 943 861523

Page 13: 104 (2002ko urria)

14 2 0 0 2 K O U R R I A

eta eskola izan ziren. Justok nahi duena horixe bera da,baina helburu apalagoekin: kaleetan dauden umeeilanean erakutsi eskolen bitartez, eta gero lantoki txikiakegin ondoren, bertara bidali.

Orduan, guk ezin badugu egoera gaizto hori aldatu, agin-tarien zain egon behar…JOSEBA: Ez dut uste konponbidea agintariei bakarrikdagokienik. Guk ere gauzak aldatu ditzakegu, bainaprest egongo al ginateke, behar izanez gero, soldatarenherena edo erdia irabazi, eta gainontzeko dirua beharradutenei emateko? Ezetz esango nuke. Eta guk boronda-terik ez badugu, agintariek are gutxiago. Hor daude G--7a, munduko estatu aberatsenen taldea, hor daudemultinazionalak; horiek helburu bakarra dute: gero etaaberatsago izatea. Ez zaie komeni herrialde pobreakgaratzea, eta beraien arteko gerretan ari badira, oraindiketa hobeto. Hutu eta tutsien arteko gerra adibide garbiada. Gure munduko estatu aberatsek bertakoen artekoborrokak eragiten dituzte, beraien lurralde aberatsenjabe izateko. Gure erantzukizuna ikaragarria da, etadudarik ez, agintariena are eta handiagoa. Baina ez zaieinteresatzen egoera aldatzea; eta guri ere, aberastasunhorri esker bapo bizi garen europarroi ere ez zaigugehiegi axola haien ego-era (immigranteen olde-ak geldiezinak izan arte,agian).

Aipatu duzue lurraldehaiek oso aberatsak direla.Zer gertatzen da bertakojendea horretaz ez balia-tzeko?JOSEBA: Batetik, esplo-tazio izugarria dago. Ber-tako aberastasunak Euro-pa, Japonia eta batez ere

Estatu Batuen esku daude, multinazionalak dira jabeak.Bestetik, kongotarrek beraiek aitortzen zuten bezala, ezdaukate erraztasunik enpresak kudeatzeko, ez daudeohituta horrelako ustiapen proiektuak aurrera erama-ten. Ez dira herri planifikatzaileak; bizi-iraupenezkoekonomietara ohituta dauden herriak dira. Ez daukateenpresa handiak antolatzeko gaitasunik. Ondorioz,europarren beharra dute gauzak antolatzeko. Horiberaiek aitortzen ziguten. Naturak emandakoarekinbizi izan dira, horrela iraun izan dute milaka urtez, guberaien bizitzan sartu ginen arte. Eta orain ez dute bizi-modu onik, ez beraiena (lehengoa) eta ez gurea ere(mendebaldeko bizimodu modernoa). Eta horretazbaliatzen dira mendebaldeko herrialdeak, haien gara-tzeko gaitasun ezaz, alegia.LUTXI: Ahalmenik, kemenik ere ez dute horri aurreegiteko. Ez dira gai, adibidez, enpresa publiko bat sor-tzeko.XANTI: Ez dute ikasi, ez diete erakutsi, ez diete utzi.Larria hori da. Goikoek ez dute behekoek ikastea nahiizan.LUTXI: Baina beraiek ere ez dute ahalmenik, ez dutegaitasunik.XANTI: Nondik sortuko dute ikasi ez badute? Beraien

esku ez dute ezer eduki,dena besteentzat izanda. Menderatuta edukidituzte.LUTXI: Baina, adibidez,ejertzitoa mantentzendute. Zergatik ez dutediru hori beste zerbaite-tan gastatzen?

Diru faltagatik ez daorduan?JOSEBA: Beno, ez pen-tsa, gobernuak berak ere

RPS: 066/02

Page 14: 104 (2002ko urria)

152 0 0 2 K O U R R I A

ez dauka diru gehiegirik.Ustelkeria, korrupziohandia dago. Solda-duek eta funtziona-rioek lau urte dara-mate sosikkobratu gabe...LUTXI: Denaeskupean ematenda. Dena daustelkeria. Bainahori moztekoindarrik ere ezdaukate.JOSEBA: Gainera,kultura harraparia danagusi. Kongo lehenBelgikaren kolonia izan zen.Ba, belgikarrek enpresaren bat bertan behera uztenbadute, gutxi batzuen artean banatzen dute dena,denen artean banatu beharrean. Dena hartu eta hanka.Azkar aberasteko kulturak indar handia du.LUTXI: Egunekoari bakarrik begiratzen diote. Gaurkoaegin, eta bihar auskalo!!

Bukatzeko, zein dira zuen hurrengo asmoak?XANTI: Kontenedore bat bidali nahi diegu, ahalik etagehien beteta. Batez ere makinariarekin.Prestatzen ari gara eta ea noraino iristengaren. Atxurrak ere behar dituzte, baitabeste gauza asko ere: josteko makinak,jertseak egiteko makinak. Saiatuko garaahal den guztia biltzen. Eta laster bildunahiko genuke. Ahal balitz, azaroan ber-tan. Eta lan horretan berriro ereZumaiako herriak ondo erantzutea nahi-ko genuke, Justok eta hango jendeakhorrenbeste merezi du-eta!

JUSTOETA KASUNGAMIKOEN ESKAERAK

4 Aroztegiko makinak eta erremintak (motaguztietako makinak, eskuko zerrak, mailuak, kanala egiteko

kutxillak, Fresak –espigatzekoak eta normalak–, moldurak etakontramoldurak, patabanda ateratzeko fresak...)4 Ur-bonbak4 Material elektrikoa (denetarik: kaja elektrikoak, kableak, entxufeak...)4 Iturgintzako materiala (iturriak, tuboak...)4 Eskuko esmerila4 Motozikleta bat (mendiko gurpilekin)4 Bizikletak (gurpil lodikoak)

4 Burnizko txapa beltza (2 m x 1m x 2mm eta3 mm-koak)4 Mahaiko taladroaren kabezalak 4 Trikotadorak4 Teilatuetako txapa ondulatua4 Mekano eta antzeko jolasakumeentzat4 Futbolerako materiala(kamisetak, baloiak, puztutzekobonbak...)

Horiek dira propioeskatutakoak. Bestelakomaterialak ere behar dira,baina aldez aurretik hitzegin beharko dabidaltzea komeni denala ez.

MILA ESKERGUZTIOI!

Herriak ondo eran-tzutea nahiko

genuke,merezi dute

eta

Diru-laguntza emateko kontu korronteak:

KUTXA: 21010174110123823775EUSKADIKO KUTXA: 30350037490371048553

Telefonoak: Xanti Osa: 943 86 15 81Joseba Ossa: 943 14 80 65

Page 15: 104 (2002ko urria)

16 2 0 0 2 K O U R R I A

2002 ospakizunen urtea da.

Urrea eta zilarra. Anadek

berrogeita hamar bete ditu.

Zumaiakok hogeita bost. Bien

historia ezagutu nahi?

2002 ospakizunen urtea da.

Urrea eta zilarra. Anadek

berrogeita hamar bete ditu.

Zumaiakok hogeita bost. Bien

historia ezagutu nahi?

Anade etaZumaiakok

urteakbetetzen

dituzte

Anade etaZumaiakok

urteakbetetzen

dituzte

ur haunditan

Page 16: 104 (2002ko urria)

EHENGO URTEAN Pulpoelkarteak bere urteurrena ospa-tu zuen eta aurten Anaderi,ehiza eta arrantza elkarteari,tokatzen zaio. Zumaian arran-tzaleak eta ehiztariak uztartzen

dituen txoko bakarra da Anade.1952. urteko urriaren 25ean Gobernu

Zibilak baimena eman ondoren elkar-tea legalki zabaldu zuten. Hala eta guz-tiz ere, herriko ehiztariak eta arrantzale-ak elkartea alokairuan hartu bainolehen Etxabe IV tabernan biltzen ziren.1981. urte arte egon ziren alokairuan etagero 2 milioi pezetan erosi zuten.

Agustin Etxabek eta Jesus Osak (egunlehendakaria) elkartea zabaltzeko hasie-ran zailtasunak izan zituztela esan zigu-ten; izan ere, Gobernu Zibilari eskatu

behar zitzaion baimena. Hauek, infor-meak eskatzen zituzten herrian baime-na eman baino lehenago, oztopo ugarijartzen baitzituztennazionalismo kutsuazuten elkarteei,baino taldean fran-kistak bazirenez ezzituzten arazo handi-rik izan.

Anadeko lehenen-go lehendakaria LuisFernandez Del PinoAlmech izan zen 1955. urteko apirilaren12rarte, hiru urte bakarrik egon zen zen-bait arazo izan baitzituzten; ondoren,botazioak egin baino lehen SaturninoEchaniz Yeregui (1955/07/09) izan zenordezkoa ; botazioak egin ondoren

Simon Olaizola Alcorta (1970/05/20)izendatu zuten lehendakari; ondoren,Iñaki Sorazu (1983/09/15); gero, Sabin

Yeregui Saralegui(1996/03/24). Gauregun Jesús Osa Fer-nández dugu txokohonetako lehendaka-ria eta Jose AntonioGranados lehendaka-riorde.

Lehen esan dugunbezala 37 bazkidee-

kin zabaldu zen txokoa, baino berehalabazkide kopurua handitzen joan zen,egun 161 bazkide inguru daude. Ez dirabetebehar ugari bertako bazkide izate-ko; 18 urte baino gehiago izatea, gizo-nezkoa eta ehiza edo arrantzaren mun-

URREZKO ELKARTEA

LZumaian

arrantzaleak etaehiztariak

uztartzen dituentxoko bakarra da

Anade

Page 17: 104 (2002ko urria)

18 2 0 0 2 K O U R R I A

duarekin erlazioa edukitzea. Emakume-engatik galdetzean oraingoz bazkideezin dutela izan esan ziguten; izan ere,bertako araudiak ez ditu emakumeakonartzen, hala ere inolako eragozpenikez dutela esan ziguten, etorkizunekoaukera bat izan zitekeela.

1961. urtean bandera egin zuten, ber-tako ikurra lehiaketa baten bidez auke-ratu zen, irabazleari 500 pezetako sariaeman zitzaion. Lehiaketaren irabazleasortzaileetako bat izan zen; hain zuzen,Pablo Tolosa Epelde. Bertan San Pedro-ren giltzak eta tiara, eskopeta, hegaztia(anade) eta arraina bere amuarekinazaltzen dira.

EkintzakZumaiako eremu

guztian ehizako bai-menak bideratzeazarduratzen da. Gipuz-koako ehizako federa-kuntzak antolatutakoekintza guztietanparte hartzen du etaherri bertan txakurrekin ehizatzera joa-teko lehiaketa prestatzeaz arduratzenda.

Urtero, arrantzarekin zerikusia dutenlehiaketak antolatzen dituzte, batzuk osoezagunak; udara aldean umeentzat egi-ten den "Pez Chico" (aurten XXVIIIurtea bete du), bertan 7-14 urte bitartekohaurrek parte har dezakete; udaran baitaere, kabrak eta dontzeilen arrantza (aur-ten XXVII. lehiaketa), txalupetan arraingehien harrapatzea da lehiaketa honenhelburua; txitxarroa, berdela eta antzeko

arrainak ezin dira hartu. Bi lehiaketahauek oso ezagunak dira.

Gipuzkoa mailako arrantza lehiaketaere antolatzen dute, arrakasta handiaizaten du, eta azkenengoan 360 arran-tzalek hartu dute parte.

Urteurrenaren ospakizunakUrtean zehar ekintzak antolatu dituz-

te: lehiaketak, elkarteen arteko mus txa-pelketa, "tiro al plato"... Urriaren 25ean

idatzi duten liburua-ren aurkezpena egin-go dute AlondegiZaharrean, eta ber-tan elkarteko webgu-nea aurkeztuko dute.Bestalde, antolatuduten marrazkilehiaketako etaArgazki Rallyeko ira-bazleei sariak bana-

tuko dizkiete. Ospakizunekin amaitze-ko, urriaren 27an, igandean,hamaiketakoa eta bazkaria izango dutebazkideek.

Ikusten dugun bezala, oso elkartemodernoa dugu Anade, bere webguneaere badu eta. Ideia hau Jose Antonio Gra-nados lehendakariordeari okurritu zi-tzaion; ordenagailu zalea denez eta baz-kideak ados zeudenez proiektua aurreraeramatea erabaki zuen.

Txoko gastronomiko honi buruzgehiago jakin nahi izanez gero, badaki-

zute, 25ean liburuaren aurkezpenerajoan eta liburua erosi, merezi duelako-an gaude-eta.

Baleike aldizkariaren partez ZORIO-NAK Anade Elkarteari eta bizitza luzeaopa diogu, eta bide batez eskerrak emannahi diegu beraiekin elkartu gineneaneman ziguten askariarengatik.

Anadeko lehenengo lehendakaria Luis Fernandez Del Pino Almech izan zen.

1961. urteanbandera eginzuten, bertako

eskudoa lehiaketabaten bidezaukeratu zen

Anade Elkarteko lehenengo bazkideaketa sortzaileak (guztiak arrantzaleak edoehiztariak) 37 izan ziren: PabloZimmerman, Saturnino Etxaniz, JoseClaudio Iraundegui, Manuel Azcarate,Justo Urbieta, Pablo Tolosa, JoseFrancisco Osa, Gracian Galárraga, JoseGajate, Jose Garcia, Jesús Olaizola, LuisFernández del Pino, Santiago Arano,Nicolas Olaizola, Francisco Aizpurua,Manuel Lasquibar, Miguel Sasiain, JulianSasiain, Simon Olaizola, AscensioApestegui, Jose Manuel Iribar, JuanArteche, Pedro Mª Goicoechea, JesúsYeregui, Javier Ruiz, Joaquin Alberdi,Domingo Aizpurua, Jose Cearreta, AlonsoTrufero, Estanislao Echave, JulianEguiguren, Matias Carballo, EnriqueRoyo, Jose Antonio Olaizola, Juan JoseTolosa eta Agustín Eguiguren. Gauregun, lau bakarrik daude bizirik: PabloTolosa Epelde (bazkide oraindik), JoseFrancisco Osa Iribar (Argentinara joana),Jose Garcia Aracues (egun ez da bazkide)eta Ceferino Sasiain Urbieta.

Page 18: 104 (2002ko urria)

192 0 0 2 K O U R R I A

ALA ERE, Zumaian futbolaez zen 1977an hasi. Askozlehenago eman zituztenlehenengo pausoak, edoaurreneko ostikadak. Etahaiengatik izan ez balitz…

Hasiera haiekOso atzera egin behar da gure herrian

futbolaren hastapenak noizkoak direnjakiteko. 1923koak dira aurreneko berriak.Urte hartan, sanpedroak ospatzeko futbolpartida antolatu zuten. Aurrez aurreReala eta herriko Amaya F.C . Partidajokatzeko, ordea, zelaia behar, eta udalaklur gogorreko bat prestatu zuen gaur JulioBeobide pasealekua den inguruetan.Izena eta guzti ipini zioten: Arrangoleta.

Urte batzuk geroago, 1942an, luistarrenbabesean indartu zen futbola gureherrian. Zumaya F.C izan zen Urola bai-larako beste talde batzuekin batera, UrolaKopa txapelketa antolatu zuena. Gipuz-koan arrakasta izan zuen txapelketa hark.Txapelketa hura dela eta, bada bitxikeriabat. Zumaian futbol zelairik ez zegoenez,

etxeko partidak Azkoitiko Altzibar zelaianjokatzen zituzten.

Pulpo Kirol Elkarteak ere zeresana izanzuen futbolaren munduan. 1951nhondartzako futbola bultzatu eta indartuzuen. Gainera, herriko jokalari onenekininguruko herrietakotxapelketetan partehartzen zuten.

Hasiera hauetanaritu zirenak JoxeUribe eta Iñaki Estei-bar izan ziren, besteakbeste.

1977Urte honetan Zumaiako Herri Batzo-

kiaren baitan, herriko gazte talde batekoso indartsu heldu zion futbolari. Itxaspekoadrila zen talde hori: Pello Garate "Al-txola", "Juanito" Txomin Zubia, RufoBidasoro, eta beste asko. Areto-futbolare-kin eta hondartzakoarekin hasi ziren.Baina horrekin konforme ez, eta federa-

tutako taldea osatzea eta ateratzea lortuzuten. Gazteen 2garren mailan jokatuzuen talde hark Zumaiako Herri Ba-tzokia izenarekin. Juan Ramon Llavorizen entrenatzailea. Jokalarietako batzukhauek ziren: Iñaki Zendoia "Shilton",

Felix Nolaskoain,Arrona "Napar" etaJoseba Esnal.

Futbol zelai berriaegin zuten Egurkoinguruan, harri txin-txarrezkoa. Inaugura-zio egunean, pentsa,autobusa eta denaantolatu zuten herritik

futbol zelairaino joateko. Egun garran-tzitsua zenez, bi partida antolatu zituz-ten: alebinetan, Zumaiako Herri Batzo-kiak Realaren aurka jokatu zuen; etabestea Realeko eta Athletic-eko helduekjokatu zuten. Hori dena 77an izan zen.Urte garrantzitsua, beraz, herriko futbola-ren historian.

Oso atzera eginbehar da gure

herrian futbolarenhastapenak

noizkoak direnjakiteko

H

Zumaiako Futbol Taldeak

zilarrezko ezteiak betetzen ditu

aurten. Denbora tarte horretan

jende asko, lan ugari, betetako

eta ez betetako

ametsak…denetik izan da.

Baina guztiaren gainetik

langintza horretan murgildu

direnen ilusioa eta gogoa.

SAKRIFIZIOZ ETA ILUSIOZ BETETAKO 25 URTE

Egurko aldekoa izan zen lehenengo futbol zelaia.

Page 19: 104 (2002ko urria)

20 2 0 0 2 K O U R R I A

Urtebete geroago, 77-78 denboraldianZ.H.Bk bi talde zituen: oraintxe aipatuta-ko gazteena, eta haurrena. Azken horrenentrenatzailea Fran Aizpurua izan zen.Denboraldi hura ere Egurkon egin zuten.Bi urtez izan ziren bertan jokatzen.

80ko hamarkada: futbol zelai berria,nesken taldea eta 3. maila

Hamarkada honi gogor ekin zioten. 80-81 denboraldian senior mailako lehen tal-dea atera zuen Zumaiakok Regionaleta-ko lehen mailan aritu ziren Anjel Krespoentrenatzaile zutela.

Bi denboraldi pasata, 82-83an, Preferen-tera igo ziren, orduan ere Krespo buruzutela. Urte garrantzitsua 1983 hori. Bela-rrezko zelaia egin zen eta izugarria izanzen herri mailan izan zuen eragina. Pen-tsa, taldea preferenten eta zelai berria. Ia–ia herri guztia txoratzen.

Hurrengo denboraldiak ere badu aipa-tzeko datua. Gazte mailako taldea Oho-rezko mailara igo zen Llavorirekin.

Ondorengo urtea oso berezia izan zen.Talde nagusiak Preferenten jarraitzenzuen, baina berrikuntza handiak izanziren, horietako pare bat bitxi samarrak,gainera. Entrenatzailea aldatu, eta JuanKarlos Arostegi ekarri zuten. Horra arteondo. Ondorengoa izan zen bitxia: joka-lari japoniar bat etorri zen Zumaiakonjokatzera, Yuhi Horimizo izenekoa. Seku-lako ikusmina piztu zuen, eta ez herrianbakarrik. Beste bitxikeria historikoa izan

zen: estatuko futboleanlehen aldiz, masajistaemakumezkoa izatea.Karmele Etxabe izanzen emakume hura.Denboraldi oparoa,beraz, 85-86koa.

Hamarkada hartakoalbiste garrantzi-tsuenetakoa, eta eraberean pozgarrienetakoa nesken taldea-ren sorrera izan zen. 87-88 denboraldiangertatu zen hori. Fernando Martinezentrenatzaile zutela, talde horretan ziren,batzuk aipatzearren, Ainhoa Romaneli,Aizpea Larrañaga, Eva Romatet, UxuaAlbizu, Margari eta Txaro. Partida baka-rra irabazi arren, oso gustura aritu ziren,eta bide batez, gerora futbolean arikoziren neskei bidea ireki zieten.

Hamarkada hartako azken bi denbo-

raldiak oso garrantzi-tsuak izan zirenZumaiakoren histo-rian. Klubak orainartean lortutako maila-rik altuena lortu zuen.88-89 denboraldian 3.mailara igo zen muti-len lehen taldea txa-pelketa bikaina jokatu

ondoren. Juanjo Arrizabalaga zen entre-natzailea. Jokalarietako batzuk, hauek:Felix Nolaskoain, Antonio Vazquez,Pello Zumeta, Imanol Zuazobide etaIñaki Ostolaza. Izugarria izan zen igoe-ra lortzea, eta ospakizunak ere ez zirenapartekoak izan ziren.

Hurrengo denboraldian, beraz, 3. mai-lan aritu ziren. Fitxaketa batzuk eginzituzten taldea indartzeko asmoz, bainaazkenean, ez zuten mailari eustea lortu.

Estatukofutbolean lehenaldiz, masajistaemakumezkoaizatea. KarmeleEtxabe izan zenemakume hori

87-88denboraldianatera zuten lehenaldiz nezkentaldea.

88-89 denboraldian 3. mailara igo zen taldea.

Page 20: 104 (2002ko urria)

212 0 0 2 K O U R R I A

90eko hamarkada: harrobiaren urteakAurreko hamarkadaren bukaera eta

orain mintzagai dugunaren hasiera bitar-tean Zumaiako Herri Batzokia izan zenaZumaiako Futbol Taldea izatera igarozen. Hala ere, horrek ez zuen ezer alda-tu. Izen aldaketa besterik ez zen izan.

Hamarkada hura harrobiaren hamarka-da izan zen. 90-91 denboraldian gazteentaldea 2. mailatik 1. mailara igo zen.Hurrengo denboraldian kadeteak Oho-

rezko mailara igo ziren Oskar Kastroreneskutik.

91-92 denboraldian berriro ere neskentaldea osatu zen, hiru bat urtez talderikgabe egon ondoren. Mora eta FernandoAlejandre izan ziren entrenatzaileak.Jokalarietako batzuk, ondorengoak: ItziarBeristain, Amaia Gorriti, Mari Kruz Alva-rez, Margari eta Eva Romatet.

92-93an gazteak Ohorezko mailara igoziren. Hurrengo denboraldia ere osogarrantzitsua izan zen. Lehenengo aldiz6 talde osatu ziren. Alde iluna ere izanzuen, ordea, urte asko Preferenten arituondoren, talde nagusia Regionalera jaitsizen eta. 99-2000 denboraldira arte ezzuen igotzerik lortu. Hori lortu zutenbatzuek, Juan Karlos Aizpurua, MikelAristondo, Fran Huertos eta Joxe AntonioAlberdi "Txotxe" izan ziren. Oskar Kastrozuten entrenatzaile.

2000-….XXI. mendeari zelai berriarekin ekin

zitzaion. Belar naturala belar artifizia-

lak ordezkatu zuen. Taldeei dagokie-nez, kadeteek 2000-2001 denboraldianOhorezko mailara igotzea lortu zuten,partidarik galdu gabe, gainera. Prefe-renteko taldea, aldiz, berriro ere Regio-nalera jaitsi zen.

Aparteko aipamena merezi dute sortuberri den helduen taldeak, eta haurrekinegindako lanak. Orain bizpahiru urtehaurrentzako eskola sortu zen, eta lanhorren emaitza da aurtengo denboral-dian federatutako taldea ateratzea.

Hauxe da, beraz, gure herriko futbola-ren historiaren laburpena. 25 urte beteta,beste horrenbeste eta gehiago betetzea ezlitzateke albiste txarra izango.

OspakizunakEgunero 25 urte betetzen ez direla

eta, hainbat ekintza egin dituzte: pilo-talekuko afaria eta egun oso batean fut-boleko partidak, besteak beste. Bainaprestatuta dute opari hoberena izangodena: Zumaian futbolak izan duen his-toria biltzen duen liburua.

BESTE HORRENBESTE BAI?HARRAPA ZAK

HASTEKO, ZORIONAK Anadekoei eta Zumaiakokoei.Berrogeita hamar urte eta hogeita bost urte bete dituzteborondate guztiarekin lanean aritu direnei esker.Horrelakoetan askotan entzuten da: "ea beste horrenbestebetetzen dituzuen" . Lortuko al dugu? Beste horrenbeste urteirauteko jendearen lana eta borondatea ezinbestekoa izangoda. Prest al gaude, ordea, horretarako? Gero eta berekoiagoada gizartea, nork bere kolkoari besteenari baino gehiagobegiratzen diogu. Nirea egin eta kitto!! Hori da gehienonpentsamoldea. Aurreko Baleiken herrigintzari buruzko

aipamen pare bat egin genituen. Ba, elkarte batean eta futboltalde batean aritzea ere herrigintza da. Era askotakoa daherrigintza, aurpegi askokoa. Eta horretan amarrak bezalaatzeraka goazen ustea izatea ez da uste ustela. XXI. mendekoerronketako bat horixe izango da: besteen alde lan egitekogogoa eta ilusioa berreskuratzea. Erronka gogorra bezainpolita. Anade eta Zumaiako bultza zituzten haiei zorionakemateaz gain, oparia ere egingo genieke, ederraskoa gainera:beraiek hasi eta beste batzuek jarraitu duten lan ederrariiraupena, arnasa ematea. Ea lortzen dugun!!

Page 21: 104 (2002ko urria)

Amaiako plaza

22 2 0 0 2 K O U R R I A

olarru zopa

RAIN EGUN gutxi etxeko apa-lak hankaz gora jartzen ari nin-tzela, Xabier Azkueren Hita-noa Zumaian

liburuarekin topo egin nuen.Bizpairu urte izango dira argi-taratu zenetik, baina uste dutmerezi duela Xabierrek jasotakoak gure txoko honetaraekartzea.

Oso interesgarria iruditzen zait liburua, ez Zumaiakohitano formak biltzen dituelako bakarrik, baita gure herrianhitanoaren osasuna nolakoa den argitzen digulako ere.

Beste gauza askoren artean hauxe esaten du liburuak: 18-30 urte artean dauzkagunok hitanoaren paradigmak edoaditz formak oro har ez ditugula ezagutzen.

Adibidez, Hondartza lepoaño beteta zeon, hika esateko,zenbat gaztek esango luke Hondartza lepoaño beteta ziuan? Edo beste hau: nola esango genuke esaldi hau hitanoforma erabilita? Kuadrillakuak paolian zeuden euriya hasizunian. Iruditzen zait gutxik esango lukela Kuadrillakuakpaolian zibitian euriya hasi zunian.

Ziuan, zibitian, natxitorrek, natxibillek, gitxikian, nitxiz-kian, etabar. Zerrenda izugarri luza daiteke, gazte gehienokZumaian hika nola egin izan den eta nola egiten den ezdakigulako.

Eta zergatik ez ditugu ba zibitian, natxitorrek eta konpai-nia ezagutzen? Galdera ona!

Jo dezagun berriz ere Hitanoa Zumaian liburura.Datuak zeharo argigarriak dira.

Kontuan hartzen badugu etxea edo familia dela hizkun-tza bat ikasteko eremu garrantzitsuena, edo behintzat,garrantzitsuenetako bat (kalean eta eskolan ere asko ikastendugu, bai), nola ezagutuko dugu ba Zumaiako hitanoagurasoek ez badigute hika hitz egiten? Hortxe dago koxka!

Baina jakin dezagun seme-alabei hika ez egitearen arra-zoiak zein diren.

Argi dago hika egiteko ohitura oro har galtzen ari dela

Euskara

O“Jun hai pikuta!” edo “jun zaite pikuta!”

Ibon ManterolaHizkuntzalaria

SEMEARI NOLA HITZ EGITEN DIOZU

ETA ALABARI

ZUKA EGITEN BADIEZU, ZERGATIK EZ HIKA

Page 22: 104 (2002ko urria)

232 0 0 2 K O U R R I A

SexualitateaEXUALITATE arloan bost zen-tzumenak oso garrantzitsuakdira. Jaio orduko zurrupa-tzeko erreflexua dugu.

Haurrek lehen keinuak aho etamingaina erabiliz egiten dituzte,eta instintiboki amarenbularra bilatzen saiatzen da.Esan beharra dago amaren bularrak haurrari elikadura eskain-tzeaz gain berotasuna eta segurtasuna ere eskaintzen diola. Noizez dugu ikusi bularra hartzen ari den haurra loak hartzen? Argidago, haurrak xurgatzean plazerra sentitzen duela. Ezpainak etamingaina gozamen iturri dira oso txikitatik, eta bizitza guztiansentsualitatean nahiz sexualitatean garrantzi handia izango dute.

Gainera, jaio orduko gurasoek milaka muxu ematen dizkiotehaurrari. Jaio orduko, muxuak berotasuna, maitasuna, onarpena,segurtasuna… eskaintzen digu.

Haurra mundua ezagutzen hasten denean, harrapatzen duenguztia ahora eramaten du, dena probatu nahi du: bere oinak,eskuak, panpinak… Guztia. Bere ahoari esker ezagutuko dubere gorputza, gurasoena… eta geroago gustuko duen pertsona-rena.

Muxuak harreman baten hasiera adierazten digute, jolassexual gehienak muxu emanez hasten dira, bestearen gorputzaeta geurea elkartu eta goitik behera muxukatzea bezain gauzaederrik ez dago. Belarriak, ezpainak, lepoa, bularra, bizkarra,sabela… Oso zapore goxoa dute eta imajinazio pixka bat gaine-ratuz gero gustuko duzun janaria (adibidez, izozkia) bestearennahiz norberaren gorputzean jarri eta hori xurgatzea bezalakorikez dago.

Muxuak, maitasun eta gozamen muxuak, ematen direnmuxuak, jasotzen direnak, adiskidetzea adierazten dutenak…

Muxuak dira gure eguneroko bizitzako poz-iturri. Loak hartuaurretik muxu gozoak elkarri emanez gero, askoz amets polita-goak izaten dira. Ondo lo egin!

Zumaian. Izan ere, Xabierrek dioenari jarraituz, "niri halaegiten zidatelako" aukerak ere ohiturarekin zerikusiaeduki dezake. Atera kontuak orduan.

Gauzak honela, hauxe da ondorio nagusiena, Xabierrenhitzak geurera ekarrita: "belaunaldi batetik besterakotransmisioan galera garrantzitsua egon da, hau da, azkenbelaunaldian hitanoa aurrekoan baino askoz gutxiago tras-mititu da", taula honek dioen bezala:

Orduan, arazoa, betikoa, transmisioa, etxea... Noiz kon-turatuko gara euskararen sua pizteko eta mantentzekotxinparta eta hauspoa etxea, familia dela!

Ihintz Linazisoro.SMuxuak

Page 23: 104 (2002ko urria)

24 2 0 0 2 K O U R R I A

inkesta

Maitane UrbietaNik harrapau ber nuna harrapautadakat.

Martin Amilibia

Politikon bat... Aznar.

Haritz Agirre

Nik horretaz eztiat entenditzen.

Etzekiat zer ehizatuko nian.

Idoia Arrizabalaga Elkarrizketa eta irtenbide politikoa

Ehiza garaia dala ta, EUSKARA

zein edo zer ehizatuko zenuke?

Page 24: 104 (2002ko urria)

Markos Gonzalez

Agian perretxiko batzuk.

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

252 0 0 2 K O U R R I A

HIZEKO BUELTA eginda, hemen datoz ehiztariakharrapakinak eskuan dituztela. Denetik ekarri duteoraingoan, baina animalia gutxi. Beno, batek bihankako bat edo beste badakar, bere bibote eta

guzti. Itxura beldurgarria dauka, benetan. Zer ote da?Putrea? Edo kaioa? Beste bat pieza bakarrarekin konformatzen da. Baina ezin

zehaztu pieza hori zer edo zein den. Beno, zehaztu zehaztudaiteke, baina horrela uztea hobe…Eskopetarekin perretxikuak harrapatzen dituenik ere bada.Horrela edozeinek…

Txori txikiak lagata basurdea ekarri du beste batek.

Asterixen antzera, beraz. Zenbat eta handiagoak eta

helduagoak hobe!! Bai horixe!!

Hara bestea!! Ehizera joan eta esku hutsik etorri. Mendi

buelta ederra eginda dator behintzat. Bada zerbait!!

Beste honek, berriz, bete-betean jo du. Elkarrizketa eta

irtenbide politikoa harrapatu ditu. Hori bai dela denon

sabela betetzeko jakia. Egia balitz, sikiera!! Putre edo kaio

itxurako bibotedun animaliari muturra gehiago okertu zaio.

Zergatik ote?

E

Miren Iribar Basurdiak harrapatuko nituzke. Ehiztayak txoritxikiyak hartuta bueltatzen dia etxea, bainahoiek ez dia ehiztayak. Hobe zuten basurdiakharrapatzia.

Ehiza oparoa

Page 25: 104 (2002ko urria)

26 2 0 0 2 K O U R R I A

aluga-se!

... EDO BESTE ERA batera esanda "alokatzeko dago".Halaxe jarri nahi izan diot izena errentan hartu dudan txokohoni. Baina horretaz gain, lerro hauen betegai izango direnkontuak ere "alugatu" nahiko nituzke. Fado doinua etabakailu zaporea duen hiri honetatik hilero konturen batplazaratzen saiatuko naiz, lehen pertsonan. Lisboakokaleetan bai-baita alokairuan hartzeko moduko istoriarik. Etalehenbizikoa presta daukat.Ez dakit sekula ibili zareten hiriburu handi eta aldapatsubatean, zoroen gisan alokatzeko etxe bila. Ez dakit. Baina nikpasa berri ditut lau egun honean buru-belarri sartuta, etakirol gogorra izateaz gain, ondo pasatzeko aukera ere badelaesan dezaket. Lagun euskaldun batzuk, etxea utzi zidatenberaiek etorri bitartean; teilatupean dagoen kabi polita.Handik (edo hemendik) abiatuta unibertsitateanezagututakko bi neska gazte italiarrekin jardun nuen

galdezka Lisboako auzo ugaritan: Alfama, Olaias, CampoPequeno, Graça, Bairro Alto,... Frantxeska eta Aratxeli lagunnituela aurrean jartzen zitzaigun edonori egiten geniongalde: tabernariak, amonak, dendariak, etxeakoandreak, mutilgazteak,... Pare bat agentzia pasa genituen, hiru etxe ikusi(zein baino zein ilunago eta txikiago), egunkarietako dozenabat telefonotara deitu eta portugesez ulertu ezinik jardunostean... beste dozena batean ezezkoa jaso genuen. Edourrun zeuden. Edo garestiegiak ziren. Edo hemen osonormala dena, altzaririk gabe zeuden...Iluntze batez lagun euskaldunen mezua jaso nuen, telefonozenbaki batekin: beren etxeajabearen anaiarena. Deitu zitaegin, etxea ikusi, eta azkenean beran geratuko garela erabakidugu. Non, eta lagunten etxea baino bi pisu beherago!! Laulogela ditu ordea, eta gu hiru izan. Horregatik jarri behardugu lehioan iragarkia: ALUGA - SE.

Aluga-se

Horrela gelditu omen da Lisboa,Xabi bertan dagoenetik.

Page 26: 104 (2002ko urria)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

272 0 0 2 K O U R R I A

koadrilen bueltan

IEPA DANOI. Ez det uste atal berri honen aurkezpena eitiagure lana danik, hoixe falta gendun! Nahikua badeu orriabetetziakin e, nik uste. Halare zeoze esplikau berko deu,gainontzian, "ze iteie azaostro hauek hemen!" batek bainogehiok botako du ta.Hala omen due intentziyua ditxosozko Baleike hontakuek:hillero kuadrilla batei horri hau eskeintzia, beakin nahiduena iteko.Nahi deuna esan digue gurire, ostial gabeko konbersaziosakon hoietako bat, eo zeatik ez, zapatu gabian batenbateiateatako fotografi infragantiya. Zeozerren kejaik izangobagenure, ez da leku txarra ipintzeko, baina gu geantxintxuakin, danakin konforme gaude. Bueno, dan-danakin…mingainetik pixkat tira ezkeo gehitxo iguallibrauko ginake, ta hori ere ez da komeni.Horreatikan, magnetofoi grabadore kamuflau bat hartu nerepoltsan (nahizta kuadrilla osuan izenian ai hitzeiten, neubainaiz idazten ai dana, Madame), ta zapatu illuntze partianErribera kalea erten ginan, ze harrapauko.Aitortu berra dakat Algorrinea sartzeakuan nahiko nerbiosogendela, ez baikea gu espiatzen eoten gean hoietakuak(nahiz ta ni, Madame, zeoze jarduna izan), ta grabatzekobotoi gorriyai sakatu berrian, stop-ekuai eman nion. Meakulpa.Konfiantza pixkat hartzeko, tartian laupabost txikito aurrezjandako txoixo bokalluan aldamenea irentsita, Metroniangrabau genun gure lenengo konbersaziyo kamuflaua:- Hi Oier ateaixkiak bi zurito ta hiru urteko! (izenaanonimatuan gorde deu, baina belaxe konturauko zinatenzein dan. Bost lagun kuadrillan, bi zuritua eraten, ta hiruurtekua…klaro ba, hoixe!).Inpernupekuai pakian laga genien. Telebisiyuan ikusi txeunkamara ixkutuakin ta ohituta, sofistikaziyo gutxikua iruituko

zitzaiela guria, ta hurrengo grabaziyua Ganbarakua da:-Oooaizuuu Bloooonkiii, jooorrriiiiikuuooooozzzeeeereeejeeoooPilana ustet dala problema. Ta aldau genixkion, bainaLeizenian beste iñuxent…(piiii!) harek poltsa gainea bota zinzerbeza katxiyakin, akabo!Ze ingoyou ba. Hasteko nehikua izango da. Ta uain bestekuadrillan batei pasa berkoyo guk lekukua. Nik ez dakitzeinei, baina Bixentiko kottaduak ba omen du ezaunenbat…ikusiko deu zer erteten dan urrenguan!Bakarrikan esan, norbeai tokatzen zaionian pixkat (akasodexente) kostako bada ere, geo bestiena letzia politta izanleikela, ta animau, bale? Aittu in Bittoriren kontsejuak!

(Madame Kontxexi, Bixentiko ta Kaxkajo bahituan kuadrilla.Ta Bittorire juntau zaigu azken momentuan.)

Ni ta neriak

Hurrengoan nortzuei tokatuko zaie? Hauei, agian?

Page 27: 104 (2002ko urria)

28 2 0 0 2 K O U R R I A

izerdi patzetan

Jokatu berri den banakako Euskal Herri-ko txapelketa irabazi du Iñaki Osa Goi-koetxeak. Ez da, nonbait, iaz lortutakoa-rekin konformatu. Orrialde hau berarilaga, eta dotore asko bete digu : EuskalHerriko Txapelketa, Mundiala,Miami…

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA

Finalerdia Aurtengo txapelketan bi partida bakarrikjokatu ditut, finalerdia eta finala. Lehengourtean txapeldun izateagatik izan da hori.Finalerdia Landerren aurka jokatu nuen,eta 30 eta 12 irabazi nion. Emaitzagatikematen du erraza izan zela, baina ez zenhorrela izan. Dominatu egin nion, etabehin kontarioa dominatuta askoz erraza-goa da. Berak ezin izan zuen ezer egin.Gainera, dena ondo atera zitzaidan. Etahorrek konfiantza handia eman zidan fina-lerako.

FinalaJulen Bereikua nuen kontrario. Hasi nahi-ko gaizki hasi nintzen. Konturatzerako 8eta 1 galtzen nindoan. Momentu horretanez nuen behea jo. Pentsatu nuen, " ba,oraindik hasiera duk, eta 30. kartoia urrutizegok". Eta pixkanaka hurbiltzen joannintzaion, zortzina berdindu arte. Geroberdintasun handia izan zen, oraintxe beratanto bat goitik, oraintxe ni tanto bat aurre-

tik. Geroago lau tantoko aldea atera zidan,19 eta 15. Baina gogor eutsi, eta azkeneanharrapatu eta pasa egin nuen. 30 eta 22 ira-bazi nion.

Txapeldun nintzela ikusita ez nuen ezerberezirik sentitu. Ezta lehengo urtean ere.Azkenean partida bat gehiago da. Hori bai,txapela eta guzti, baina beste partida batenantzekoa. Esan behar dut, gainera,Zumaiatik jende asko joan zela, eta haienanimoek eta oihuek asko lagundu zidatela.Asko eskertzen da zaleen laguntza. Burrun-da norbere aldekoa izatea oso ederra da.

ORAIN MUNDIALA

Aurrekoa ahaztu eta orain Munduko txa-pelketan buru belarri sartuta gaude. Go-tzonekin jokatzen ari naiz, eta orain arteondo goaz. Lehenengo partida irabaziegin genuen, Konpa eta Aranbururenaurka, 35 eta 24. Ondo hastea inportanteada. Bigarrena ere irabazi dugu, eta orainfinalerdiak jokatuko ditugu. Gotzonekinjokatzea nahiago dut, batetik ondo ibiltzengarelako, eta bestetik biok zumaiarrakgarelako. Herrian dezenteko ikusminapiztu da, eta hori bikote zumaiarra osatzendugulako da. Bestela ere animatzen gai-tuzte, baina elkarrekin jokatuta gehiago.Ikusiko dugu zer egiten dugun. Kontuanizan behar da, gainera, aurtengo txapelke-ta oso parekatua dela. Ez dago faboritorik.

GERO AMERIKARA

Mundiala bukatuta Miami aldera joan-go naiz. Han zortzi hilabete egingoditut, kinielak eta jokatzen. Azkar pasa-tzen da denbora, ez pentsa. Gainera,zumaiar dezente gaude han inguruan:Gotzon aldameneko hirian dago, etanirekin daude, Unai, Igor eta Luisanaiak eta, Juan Ramon Mugertza. Horibai, zeharo desberdina da. Beti giro onaegiten duenez, hara iritsi eta galtza mo-tzak jantziko ditut.

Bigarren txapela otarreanZESTA PUNTA

Page 28: 104 (2002ko urria)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

292 0 0 2 K O U R R I A

Zakila Bira herriko lasterketa jokatu berrida. Gero eta indar handiagoa hartzen ariden 20 kilometroko lasterketa honetan,zumaiar mordoak parte hartu zuen. Bataukeratu behar, eta zumaiarren arteanonena izan zena aukeratu dugu. Paulokhonela bizi izan zuen proba.

PrestakuntzaZakila Bira ez nuen bereziki prestatu.

Abuzturako bizikleta lagata nuen, irailarenerdira arte gutxi gorabehera. Tarte horretanhasi nintzen pixkat prestatzen, baina ezerberezirik egin gabe, batere behartu gabe.Kilometro asko egiten nituen entrenamen-duetan oinarria hartzeko, baina ez nuen saiogogorrik egin.

LasterketaHerriko proba izanda, banuen gogoa zer-

bait egiteko. Ilusioak gora egiten du norbereherriko lasterketa izanda. Eta horrela hasinuen proba. Hasieran aurreko talde bateansartu nintzen. Zenbat eta aurreragoko talde-an sartu, orduan eta errazago da. Ikusi nuentalde horretan zein zeuden, eta neure errit-moan joan nintzen, neure lana egitera. Osoondo nindoan. Hori bai, aldapetan kosta egi-ten zitzaidan, baina nahiko ondo eustennion taldeko erritmoari. Beldur pixkat ereizaten duzu, zalantzak eragindako beldurra.Neure buruari galdetzen nion: " orain ondohoa, baina lasterketa aurrera doan neurrian

ez al duk nekea somatuko?". Horregatik,nahiz eta aurreko taldea ikusi, eta aurrerajoateko tentazioa izan nuen, nengoenlekuan jarraitzea erabaki nuen. Bada ezbada ere.

Iraeta aldera iristean konturatu nintzenlehengo urtean baino azkarrago gindoazela.Aizarnazabalerako bidean , 9.kilometroanedo, errepideak beherantz egiten duelabaliatuz aurrera egitea erabaki nuen. Halaxeprestatu nuen lasterketa. Aurreneko 10 kilo-metroetan talde batean lasai antzera joan,eta gero aurrerantz egin. Esan bezala, saiatusaiatu nintzen, baina alperrik, han ez zego-en bromarik. Bizpahiru kilometro taldeburuan egin nituen, baina jai zegoela ikusi-ta, taldearen atzealdera joan nintzen. Horre-la Oikira arte. Epiola baserritik aurrera bide-ak beherantz egiten du, eta han berriz saiatunintzen. Baina berriz ere kale!! Oso azkargindoazen. Gainera, Beduako aldapa faltazen, eta errespetoa ematen zidan horrek."Rigor mortis" da Beduako aldapa. Bainahori ere igo genuen. Hala ere, denok gindo-azen larri samar. Orduan aprobetxatu nuenalde egiteko. Maldan behera ospa egin nientaldeko besteei. Metro batzuk hartu etaaurrerantz jo nuen. Baina justu-justu iritsinintzen helmugara. Erribera kalean bukatubeharrean Talaipen bukatu bazen, taldeakharrapatu egingo ninduen. Izugarria izanzen Erribera kaleko giroa. Jende piloa etadenak bultzaka. Azkenean, hamargarrenbukatu nuen, ordubete hamaika minutu etahogei segundoko denbora eginda. Gusturagelditu nintzen. Hainbeste entrenamendu-tan egindako lanaren ordaina biltzea osopozgarria da.

Paulo Agirrezabalaga zumaiarren artean nagusi

ZAKILA BIRA

Page 29: 104 (2002ko urria)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

30 2 0 0 2 K O U R R I A

zarrak berri

HIRIBILDUA SORTU zenetik ospitalea izan zuen Zumaiak -BehekoOspitalea eta handik pixka batera beste bat ere bai -Goiko Ospitalea-. Ezbata eta ez bestea ez ziren osasun instalazioak izan, udalera iristen zirenkanpotarrei eta ibiltariei barrera emateko lekuak baizik. Aditu batzuenustez Santiago Bideko erromesei barrera emateko eraikinak ziren. Bataknahiz besteak XVIII. mendearen amaiera arte behintzat iraun zuten eta,dirudienez, ordurako beren funtzioa nolabait aldatuta zegoen.

1890eko hamarkadakoa da Zumaiako lehenengo benetako ospitalea:kutsatutakoen ospitalea. Eraikin hau egin zen arte, izurrite desberdinezgaixo kutsakorrei Eusebio Gurrutxaga jaunak San Telmo kalean zuenetxean ematen zitzaien barrera eta arreta. Baina konponbide hau ez zen

egokiena eta Hiribilduak etxe-ospitale baten beharra sentitu zuen. Kon-tuan izan zen lehenengo aukera -arrazoi ekonomikoek buitzatuta, nagu-siki- Gurrutxaga jaunak zeregin hauetarako lagatzen zuen eraikina eros-tea izan zen. Zumaiar honekin negoziatzeko batzorde bat izendatu zeneta honek eraikina 5.000 pezetatan erosteko proposamena egin zionGurrutxaga jaunari. Diru kopurua txikia iruditu zitzaion Gurrutxagajaunari eta, ondorioz, ez ziren adosjarri.

Gurrutxaga j aunaren erantzuna ezezkoa izan bazen ere, hilabete ba-tzuk beranduago Udala berriro saiatu zen eraikina aurrez proposatutakozenbatekoaren truke eta baldintza berberetan erosten. Orduan gainera,erantzuna ezezkoa bazen, kutsatutakoen ospitalearentzako eraikin berri

Z U M A I A K O O S P I T A L E A K

Page 30: 104 (2002ko urria)

Juan Belmonte, 6

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

312 0 0 2 K O U R R I A

Erribera kalea, 6Tel. 861155

bat egiteko erabakia hartuko zuela jakinarazten zion Hiribilduak. Halaere, Udalak eraikinaren salmentarako proposatu zion prezioajustua iru-ditzen ez zitzaiola esaten jarraitu zuen Gurrutxaga jaunak eta, ondorioz,kutsakorrentzako ospitale berri bat eraikitzera behartuta ikusi zen Udala.

Horretarako aukeratu zen lekua AndremaÒ-Alden JosÈ Maria Apari-cio jaunak zituen lurrak izan ziren. 72 postura/landare zituen lurzatiaketa 1.000 pezetaren truke erosi zitzaion. Emandako hurrengo urratsaospitale berriaren eraikuntzarako errematea ateratzea izan zen. Enkan-tea oso borrokatua izan zen eta eskaintza batzuk egin ondoren azkene-an Hermenegildo Txapartegi zumaiarrari esleitu zitzaizkion lanak88.

Txapartegi jaunak JosÈ Maria Mujika maisuaren proiektuaren arabe-ra hasi zuen eraikuntza. Baina azken orduko ezustekoek hasierakoproiektuan aldaketa batzuk egitera behartu zuten. Ondorioz, esleipenaurrekontuan sartu ez ziren obra batzuk gehiago egin behar izan zireneta eraikuntza garestitu egin zen. Eraikitzaileak zirkular batzuk bidalizituen, aurreikusi gabeko gastu haiek ordaintzen laguntzeko Udalariaurrerapen bat eskatuz. Dirudienez, Udalak aurrerapen horiek eman

egin zizkion baina likidazioa egiterakoan arazoak izan zituzten bienartean. 1896. urteko apirilean Txapartegik oraindik zor zitzaizkion zen-batekoak ordaintzeko eskaera egin zuen milagarren aldiz baina Udalakez zion kasurik egin. Urte eta erdi beranduago Txapartegik ez zituenoraindik zor ziz kioten zenbatekoak jaso eta Hiribilduarekiko zituenbidÈ guztiak agortu zitzaizkionean Probintziako Gobernatzaile Zibila-renganajotzea erabaki zuen hark auzian bitarteko lana egin zezan.Honek ondorengoa jakinarazi zion:

"(...) Probintziako Batzordearen erabakiz, 1897ko otsailaren 18an Kor-porazio horrek hartutako erabakia baliogabetzen da eta niri (Txaparte-guiri) Kutsatuen Ospitalearen barnean egin diren eta eraitsitako hormabarne hartzen duten obren zenbatekoa ordaintzeko agintzen da"89.

Kutsakorren ospitalean erreforma batzuk egin ziren 1934. urtean etaordutik Lazareto Ospitaka deitu zitzaion. Hamabost urte beranduagoospitalean birmoldaketa berriak egin ziren. Bi kasuetan, Onegintza(Benefizentzia) Batzordearen helburua, bertan zeuden gaixo kutsako-rrak "txukuntasunez egotea" izan zen90.

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

Zumaia Historia liburutik hartutako pasartea.

Page 31: 104 (2002ko urria)

32 2 0 0 2 K O U R R I A

kultura

Oroitzapenak, amesgaiztoak , irrikak, abesti madarikatuarenondorio iraunezina, pasio isilak, izan zitekeena baina izan ezzena, gure haurtzaro galduaren xalotasunari behin betiko agu-rra… Hori dena jaiotzen da ametsek azkeneko bidaia aurrera-tzen duten denbora tarte laburrean. Pantailan, behintzat,horrela definitzen du emoziozko labirintoen sortzaile denDavid Lynchek. "Mulholland Drive" Hollywood deritzonBabilonia moderno horren alderdi garratzena da; aktore izannahi duen emakume batek bere ilusioak berreraikitzeko esku-bidea eskatzen du. Emakume ezezagun horren bizitzaren kro-nika asmatua da. Azken finean, zineak azken urteetan emanduen maitasun istoriorik mingarrienetakoa .

Lynchek "Terciopelo azul" filma ahaztezinetik hartzen duEnyd Blytonek liburuetarako sortutako giro magiko bezain

gogorra. Giro hori baliatuta murgiltzen gaitu, hain zuzen, zen-tzuaren infernuetara egindako jaitsiera berri eta dudazkohorretan . Gainera zuzendariaren egonezinekin bat egitenduten bi aktore dira protagonista: Naomi Watts-ek interpreta-zioaren erregistro guztiak gainditzen ditu antologikoa den per-tsonaiarenganaino iristeko; bestalde, Laura Elena Harringzoragarriari nahikoa zaio bere banpiresa itxura misteriotsuasinesgarri bihurtzearekin.

Barruko labirintoak

"MulhollandDrive"

Zuzendaria: David Lynch

Aktoreak: Naomi Watts,

Laura Elena Harring,Justin Theroux

Urriak 24, osteguna,22:15etan,

Aita Mari zinean

Page 32: 104 (2002ko urria)

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018Zuloaga plaza, 1

Tel. 943862309

332 0 0 2 K O U R R I A

"ELLING" NORVEGIAKO komedia osasungarria da. Traumazbetetako bizimodua bizi ondoren, bi gizonezkoren bizitza nola-koa den kontatzen digu. Abentura bat azkenean. Ordura arte eze-zaguna zitzaien munduan ibiltzen ikasi beharko dute. Elling etaKjell Bjarne bikiak diruditen bi pertsona dira. Inkomunikazioluzeegia nozitu dute biek, eta klinika batean gela eta konplizida-deak banatu ondoren, bergizarteratzeko egitasmo baten barruan,pisu berean jarriko dituzte bizitzen. Ondorioz, poliki-poliki egu-neroko bizitzan barneratuko dira. Beraien xalotasunak, eta batezere, gauzak ikusteko duten ikuspegi murriztuak egoera parrega-rriak sortzen ditu, oso ondo islatuta daudenak, gainera. Egunero-

ko ekintza arruntek (etxetik ateratzeak, erosketak egiteak edo tele-fonoz hitz egiteak) itxura epikoa dute. "Elling"ek ez dauka EstatuBatuetako antzeko filmek duten itxurazko minberatsaun hori.Buru-belarri murgiltzen da gero eta gizatasun gutxiago eta inko-munikazio gehiago duen gizartearen barruan dagoen gutxitu fisi-koen eta psikikoen beste errealitate horren alderdi osasungarria-goa erakutsi nahian.

Bizitzen saiatu nahian

ZE IKUSIYA

"Elling"Zuzendaria: Petter Naes

Aktoreak: Per Christian Ellefsen,

Sven Nordin, Per Christensen.

Azaroak 7, osteguna,22:15etan,

Aita Mari zinean

Page 33: 104 (2002ko urria)

34

- Urriaren 21etik azaroaren 1era,Alondegi Zaharrean, Anade Elkartearen50. urteurrena dela-eta erakusketa:argazkiak, marrazkiak eta antzinakoehizerako eta arrantzarako tresneriarenerakusketa.

- Urriaren 27an, igandean,PERRETXIKOEN erakusketapilotalekuan (Natur Taldea).

- Azaroaren 4tik 17ra, AlondegiZaharrean, "TXOTXONGILOAK EREARTEA" erakusketa.

- YOGA, kultur etxean, astearte etaostegunetan, 18:30etan.

- PINTURA TAILERRA, Foronda kulturEtxean, astelehen eta asteazkenetan,15:00etatik 16:30etara; eta astearte etaostegunetan 18:30etatik 20:00etara.Izen ematea Forondan (943861056).

- ARDO DASTAKETA. Azaroaren hirularunbatetan. Dohainik.

- FILMAK AZTERTZEKO TAILERRA.Informazio gehiago Forondan(943861056).

- BAINIKA. Urriaren 25etik maiatzaren6ra, ostiraletan. Izen ematea Foronda

Kultur Etxean (943861056).- KONTROL MENTALA, urriaren 19tik

azaroaren 30era, 10:30etatik12:00etara, larunbatetan. Izen emateaForonda Kultur Etxean (943861056).Dohainik.

- LUZAKETA IKASTAROA. Urrian.Informazio gehiago Lubaki Kiroldegian(943862021) eta Udaletxean(943865025).

- Urriak 14-28: 22 orduko modulua(internet), goizeko 9:00etatik11:00etara

- Urriak 15-31: 22 orduko modulua(internet), 16:00etatik 18:00etara.

- Urriak 21-25: jubilatuentzako 10orduko ikastaroa (internet) , goizeko11:00etatik 13:00etara.

- Urriak 25: "kutxa" 2 ordutakoikastaroa, 16:00etatik 18:00etara.

- Urriak 11: ESI azterketa (IT txartela),goizeko 9:00etatik 11:00etara.

- Urriak 28: ESI azterketa (IT txartela),18:00etatik 20:00etara.

- Urrian zehar mintegiak.- Informazio gehiago kzgunean

(943862866).

- 18, ostirala: EL CLUB DE LACOMEDIA-ren "NOCHES DE CÓMICOS"antzerkia, Maria eta Jose Ikastetxea,gaueko 22:00etan.

- 19, larunbata: Anade Elkarteakantolatuta:

- 24, osteguna: 22:15etan zine-forumsaioa " MULHOLLAND DRIVE" (DavidLynch).

- 3-7 urte bitarteko haurrentzat HERRIJOLASAK ETA GORRITI BEREABEREEKIN, Martinez Kleisser etaBeheko Plazan.

- 14-20 urte bitarteko gazteentzat MUSTXAPELKETA, Anaden, arratsaldeko15:30etatik 18:30etara.

- 20, igandea, Aita Mari antzokian HAURANTZERKIA, eguerdiko 12:00etan,Gorakada antzerki taldearen"AHATETXO ITSUSIA".

- 25, ostirala: Alondegi Zaharrean,Anade Elkarteak argitaratu duenliburuaren aurkezpena. Elkarteko weborriaren aurkezpena, marrazkilehiaketa eta Argazki Rallyekoirabazleei sari banaketa.

- 26, larunbata: IRTEERA, Artiummuseoa eta Santa Maria Katedralera.Izen ematea Foronda Kultur Etxean

(943861056) eta Turismo Bulegoan(943143396), urriaren 14tik 23ra.

- 25, ostirala: arratsaldeko 19:00etan,Indamendi Elkartean, Natur taldearenDIAPOSITIBA EMANALDIA, AitorLeizaren eskutik. Ondoren, perretxikudastaketa.

- 26, larunbata: goizeko 8:00etan (taxi-geltokian), Natur Taldearekinperretxikoak biltzeko IRTEERA.Arratsaldean, bildutako perretxikoensailkapena.

- 7, osteguna: 22:15etan zine-forumsaioa "ELLING" (Petter Naess).

- 9, larunbata: Udaletxean, arratsaldeko19:00etan ANGEL ENBILENPARTITURA BILDUMARENaurkezpena.

- 9, larunbata: IRTEERA, Arte Ederraketa Guggenheimera. Izen emateaForonda kultur Etxean (943861056)eta Turismo Bulegoan (943143396),urriaren 28tik azaroaren 6arte.

- 9, larunbata: Amaiako Plazan, goizeko11:00etatik 13:00etara etaarratsaldeko 16:00etatik 18:00etara,ARTIUM MUSEOKO AUTOBUSTEMATIKOA.

BESTELAKOAK. AZAROA

BESTELAKOAK. URRIA

KONEKTA ZAITEZ

IKASTAROAK

ERAKUSKETAK

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

tientuan!!

Page 34: 104 (2002ko urria)