Danbolin, 2010eko urria

20
danbolin 2010eko urria 110 zb. hamar urte joanak

description

Zestoako Danbolin herri aldizkaria. 2010eko urria, 110 zenbakia.

Transcript of Danbolin, 2010eko urria

Page 1: Danbolin, 2010eko urria

danbolin

2010eko urr ia

1 10 zb.

hamar urtejoanak

Page 2: Danbolin, 2010eko urria

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Danbolin-Zulo Kultur Elkarteak bazkideen

artean, urtero bi pertsonentzat landetxe

batean asteburuko egonaldia zozketatzen

dugu.

Aurtengo irabazlea Josu Goikoetxea izan da

Page 3: Danbolin, 2010eko urria

11 00 UU RR TT EE !! Guk ere egin dugu gure hausnarketaprozesua.Zer dira hamar urte horrelako proiektubaten bizitzan? Zer eman dute hamarurte hauek? Zer lortu nahi genuen etazer lortu dugu? Guk, zer nahi dugu?Danbolin Zulo Kultur Elkarte bezala,Danbolin herri aldizkaria argitaratzetikharatago joatea da dugun erronketakobat.Kultur elkarte bezala gustatuko litzaigu-ke zerbait gehiago egitea, zerbait berria-ren partaide izatea, herrian mugitu etalan egiten duten beste hainbat taldeekinbatera herriko kultur mugimendua fres-katu eta dinamizatzea … Hori dela-etahartzen dugu parte herriko Kultur Tal-deen Batzarrean, hori dela-eta antola-tzen dugu urteko ekitaldiren bat, horidela-eta … Baina indarrean justu zabil-tzanean hau da gertatzen dena, nahikolan esku artean duzunarekin! Ezin eginnahiko zenukeen dena!Horretarako hain justu antolatu dugudenon artean Kultur Taldeen Eguna.Gaudenok ezagutarazteko, zer egitendugun, nola egiten dugun lana, zein erronka ezberdinei egin behar diegun au-rre egunerokotasunean… Eta bide batez, jendearengan lanerako gogoa eta grinapizteko, ezin baita talde anitza eta partehartzailea bultzatu jenderik ez badago.Duela hamar urte esaten genuen: “Dena dela, gure proiektua aurrera eramate-ko ezinbestekoa zaigu hainbat laguntza. Alde batetik …, baina bestetik, eta ga-rrantzikoena, herritarren eta auzotarren laguntza, bultzada eta partaidetza be-har-beharrezkoak ditugu aurrera egiteko. Laster hasiko gara herritar guztionlaguntza zuzena eskatzen, bai kultur elkartea osatzeko eta baita aldizkaria beraere gorpuzten joateko. Hala ere ez duzue deialdi berezien zain egon beharrik …Zatozte lasai eta besoak zabalik hartuko zaituztegu, denon artean errazago lor-tuko baitugu … Zain gelditzen gara!”Ez dirudi duela hamar urte idatzi genuenik, baina oraindik ere garrantzikoenaherritarren laguntza, bultzada eta partaidetza dela esango nuke. Ba … hori, esandakoa, zuen zain gelditzen gara!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Joxxeba larrañaga

34 6 9 13 14 16 17II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

ZZ EE SS TT OO AA KK OO TT AA XX II SS TT AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNXX AA BB II EE RR RR EE ZZ AA BB AA LL

HHAAMMAARR UURRTTEE JJOOAANNAAKK

diruz lagundutakoa

PP EE ÑÑ AA ZZ EE SS TT OO AA 11 88 99 99

JJOOXXEE EERRTTXXIIÑÑEENNTTRRAAKKTTOORREETTIIKK

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

Page 4: Danbolin, 2010eko urria

enbidoa I.

A I N H O A K B I D A L I D I D A N E N B I D O A R I E R A N T Z U N E Z ,

hasteko, aholku bat eman nahi nioke: hamar urte ingurutik aurrera,EZ ZAIGU GUSTATZEN arropa berdina janztea!Bikia izatea gauza ederra da, eta alde on gehiago ditu txarrak bai-

no. Guk guztia partekatu dugu txiki-txikitatik: logela, lagunak, arropa, jostai-luak… Horrek, askotan, liskarrak sorrarazten zituen, baina berehala konpon-tzen genituen. Ez genuen aspertzeko denborarik izaten, beti baikenuen gureadineko beste norbait jolasteko edota bihurrikeriak egiteko.“Potxoloneko bixkitakua; betikua ez, bestia”. Hori da herriko jendeak ni deskri-batzeko erabiltzen zuen ezizena edo aliasa. Nire anaia, berriz, “betikua” (ELCRACK) zen.Garai hartan, ospetsuak ginen herrian egiten genituen bihurrikeriengatik. Batkontatzearren, ba, honako hau: zazpi urte genituela, Akoara bidean dagoenGexalanekoen txabolara sartu ginen lagun bat, anaia eta hirurok. Han, oiloakostikoz jotzen ibili ginen, eta bat edo bi hil egin ziren. Horrek pena handiaeman zigun, eta hiru edo lau oilo hartzea erabaki genuen guk zaintzeko. Bostbat egun pasatu ondoren, oiloak bueltatzera gindoazela, Luis Mari Gexalane-koak harrapatu gintuen, eta “marroi” eder batean sartu ginen.Bizitzan, bi eratako “marroiak” daude: batzutan, gu geu sartzen gara, nikanaiaren kotxeari gasolioa bota beharrean gasolina bota nionekoa adibidez,eta, beste batzuetan, sartu egiten gaituzte. Azkeneko marroia hau izan da,Danbolinen idaztea. Hori dela eta, hurrengo enbidoa Danbolineko koordina-tzaile Joneri bidali nahi nion, baina berak bestela ere nahikoa idazten zuela

esan zidan (“eskake-atu” egin zen); be-raz, bere anaiari, Ai-tor Bergarari, bidali-ko diot. Gu txikiakginenean ere, bianaietako bat jonahi zutenean eta ezzutenean lortzen,askotan, bestea jo-tzen zuten.

Hemen enbidoa, Ai-tor: hik zer dukkontatzeko bizitza-ko “marroiei” buruz

Morala eror-tzen zaigu, uda-ra pasa, laneanhasi, berriroeginkizun guz-tiak, egunamozten eta ba-dirudi udakogauza polit guz-tiak uzten ditu-gula eta berriroaldapan gorahasten garelaudazkenean.

Miren Aristi

46 urte

Ezer ez, niriudazkena gusta-tu egiten zait,koloreak etamendi bueltaegin eta asteburuhonetan bezalaUrbiara joan etakolore horiekikustea asko gus-tatzen zait.

Marian Astilleros

45 urte

Z u r i z e r e r o r t z e nz a i z u u d a z k e n e a n ?

Aitor Igua l

Zuzenketa . Uztaileko Danbolin-en argitaratutako Memoria zauritua erreportajean, Xabin Etxaideren soslaian, honoko esaldia ez dazuzena: "Kartzelan, Martutenen eta Sorian, bederatzi hilabete egin zituen. Aske geratu eta lasterrera Madrilen Juan Sanchezenhilketaren sumarioa zabaldu eta alde egin zuen Iparraldera" jartzen zuen Marije Etxaideren hitzetan. Etxaidek, hitzez hitz, "MaisuTxikia" aipatu zuen. Hortaz, Madrilen irekitako sumarioa ez zen Juan Sanchez Sierro Maisuarena, haren aita Juan Sanchez CorralMaisu Txikiaren tiroketarena baizik. Barkamena eskatzen diegu minduta sentitu diren guztiei.

jj oo nn aa rr tt aa nn oo ee tt aa nn aa gg oo rr ee tt ee ll ll ee rr ii aa

Page 5: Danbolin, 2010eko urria

ORRIDAKkultura al dira? Eta artea? Hitz horiek hainbeste erabiltzen direnez, definizioak begiratu ditut. Etabai, kultura dira; zoritxarrez gizaldiz gizaldi heziketaren bidez pasatu diren tradizioa, musulmanenablazioa edo beste hainbat astakeria bezala. Artea ere badira, adierazpen “estetiko” bat diren heine-an, baina herriko plazan zakurrak urkatzea ere izan daiteke adierazpen “estetiko”. Beraz, argi dagoez batak ez besteak ez duela ezer justifikatzen. Tortura eta hilketa oinarrian dituen ikuskizun bat dela ere ez dago ukatzerik, eta, are gehiago, ezdut uste zestoarrei bereziki gustatzen zaien ekintza denik. Jokatuko nuke festetan korridetara joatenden gehiengoari ez zaiola burutik pasatu ere egiten urte osoan beste korrida bat ikustea. Giroarenaitzakian joaten da jende gehiena korridetara, eta horren lekuan odol eta heriotzarik gabeko ikuski-zun bat balego ere, han izango litzateke.Ezin dut ulertu odolik gabeko zezenketarik onartzen ez duen jendea. Trebezia ikustea bada kontua,zergatik ez errekortadoreak ekarri edo bezerradak egin? Amerikarrek odolik gabeko korridak ere as-matu dituzte —zezenari bizkarrean banderilla eta ezpata faltsuak katigatzeko mekanismoak asmatudituzte—, baina toreatzaile espainiarrek ez dute modu hori onartu. Ni iritsi naizen ondorioa da ze-zenketa tradizionalen zaleak erakartzen dituena odolaren morboa eta gizakia “piztia” handiago etaindartsuagoa menperatzen ikustearen handikeria direla. Zezen bolaztatuen kasuan, uler dezaketikuskizunaren funtsa ez dela zezena pasatzen ari den tratu txarra; baina korriden kasuan ez.Horrekin ez dut esan nahi aipatu ditudan beste ekintzak gustatzen zaizkidanik, eta nahiago nukehorietakorik gabeko festak izatea. Uste dut zestoarrak nahiko adimentsuak garela animaliak alferrikerabili gabe festa ederrak antolatzeko, eta korriden lekuan hain garestiak ez diren eta jendeari —be-reziki, umeei— balio hobeak transmititzen dizkien ekintzak antolatzeko.Azkenik, askotan esan didatenez “gero haragia jaten duzu”, argitu nahi nuke haragia jateko egin be-harreko gauza desatsegin bat dela animalia hiltzea, eta ez dibertsiorako egindako ekintza bat.Oraingoz, behintzat, oilaskoak ez dituzte plazaren erdian eta jendearen txalo artean hiltzen.

5Niri urtaro

guztiak gustatzenzaizkit, bainaegia da egunamozten joatendela… orain arteudazkena ere as-ko gustatzen zi-tzaidan bainaegia da ba umee-kin eta parkeraetortzeko ba

Zigor Plazaola

33 urte

Arima eror-tzen zait, horreneguraldi ederretiknegu giro hone-tara pasatzen ga-ra ta... Orain las-ter gainera ordu-bete ere kendukodigute eta egunamotzago eta…

Joanjo Alberdi

39 urte

E nbido 2 . I ñ a k i O d r i o z o l a

Urtaro beze-la udazkena gus-tatzen zait, azkarpasatzen da etanegua eta gusta-tzen zaigun de-portea praktika-tzeko aukera ge-roz eta gertuagodagoela esannahi du.

Mikel Zunzunegi

44 urte

Udazkene-an? ilea! jajajaBeno, ba tristu-ra sartzen dapixka bat ezta?neguaren eto-rrera, egunamozten hastenda…

Mª Isabel Korta

39 urte K

Page 6: Danbolin, 2010eko urria

Taxilarien lanbidea aspaldikoada, eta Zestoan lan asko ezdagoen arren, badira duela

denbora gutxi lanean hasi direngazteak, Olatz Aldalur (Aizarna,1986) eta Ibon Telleria (Zestoa,

1981) kasu. Olatzek Azpeitian duplaza eta Ibonek, berriz, Zestoanhartu berri du Joxe Mari Olaizola

Rikiren plaza. Azken horrek 23urte inguru eman ditu lanbide

horretan. Patxi Arregi Lopenek(Akua, 1958) esperientzia handiadu dagoeneko; izan ere, bera da

une honetan Zestoan taxilaridabilen beteranoa. Patxik

harategiarekin konbinatzen dugidari lana, baina beste biek

taxilari lana egiten dute soilik.

Noiz hasi zineten taxilari lanetan?PATXI ARREGI: Ni duela 14 urte hasi nintzen. Baina 5.000 biztanletik beherako

herrietan aukera dago beste lan bat ere egiteko, eta nik harategia aurretik nue-nez eta bi lanak uztartzea posible nuenez, ba, animatu eta taxilari plaza hartunuen. Eta eskerrak harategiari, Zestoak bestela ez baitu ematen bi taxilarirentza-ko lanik.

OLATZ ALDALUR: Nik bi urte beteko ditut oraintxe.IBON TELLERIA: Ni naiz berriena, hiru hilabete baino ez daramatzat eta!

Eta nolatan animatu zineten lan horretan hastera?P.A.: Nire plaza ia galdu egin zen. Nik azken egunean erabaki nuen plaza har-

tzea! Joxe Mari Garateren lekua hartu nuen. Lizentzia entregatzera zihoaneanhartu nion nik, baina azken unean izan zen. Plaza hura ez galtzeagatik hartunuen, harategia martxan nuen orduan ere (28 urte daramatzat harakin!).

O.A.: Nik topografia ikasi nuen Madrilen, eta ikasketak amaitu eta urtebetepasatu nuen lanik ezin aurkituta. Azpeitiko plaza atera zen orduan, eta proba-tzea erabaki nuen.

I.T.: Nire egoera ere Olatzenaren antzekoa zen. Azken hiru urteetan sei hila-bete baino ez ditut lan egin, eta egoera nola dagoen ikusita… Rikik plaza utziegiten zuela enteratu nintzen, eta animatu egin nintzen. Egia esan, gustuko lanadut. Gidatzea asko gustatzen zait; lehen, kamioiarekin ibiltzen nintzen, beti kan-poan… Orain, berriz, egunero etxean egiten dut lo. Gauzak dauden bezala, zer-baiti heldu beharra dago…

herrikotaxilariekzer diote?

“Lana egindezakeguneanautobusak jartzendituzte, eta herrikofestetan askonabaritzen da hori”

Page 7: Danbolin, 2010eko urria

Nabaritzen al dute taxilariek krisia?O.A.: Nik, behintzat, nabaritzen dut Azpeitian. Lana nabarmen

jaitsi da iaztik. Ni ez naiz beti taxi geltokian egoten. Baditut enpresabatzuk eta…

P.A.: Nik uste dut beste zenbait lanpostutan baino gehiago nabari-tzen dela krisia.

Eguneroko bezeroak izaten al dituzue, ala beti mugikorrakjo zain egon behar izaten duzue?

O.A.: Ni, adibidez, lanik ez dudanean joaten naiz geltokira; non-bait egon behar dudanez, hara joaten naiz denbora egitera. Eta bidebatez zerbait ateratzen bada, ba, askoz hobeto. Baina gaur egun ezdago mugimendu handirik… Ni hasiberria nintzenean, zerbait mugi-tzen zen geltokiaren inguruan, baina, gaur egun, oso gutxi.

P.A.: Egia esan, inguru hau oso ondo kokatuta dago garraio publi-koari dagokionez, eta, Zestoan dagoen mugimenduarekin, ez danahikoa bi taxilarirentzat. Akaso batentzat bakarrik ere ez!

I.T.: Nik goizero haur batzuk baserrian jaso eta eskolara ekartzenditut. Horri esker, egunero goizeko 8:30erako lanean hasten naiz. Ni-re asmoa izango zen haur horiek eskolara eramandakoan taxi gelto-kian jartzea, baina gaur egun taxi geltokia oso leku txarrean dago: ez

Beti esaten da taxilari lanetan hasteko in-bertsio handia egin behar dela: autoa, lizen-tzia, asegurua… Hala al da?

I.T.: Bai; egia esan, bada dirua… Auto berriaerosi behar duzu, lizentzia ordaindu… Autoa be-rria izan arren, urtero pasatu behar diozu ibilgai-luen azterketa teknikoa…

P.A.: Zure autoak lizentzia saltzen duenarenabaino berriagoa izan behar du beti. Zaharragoare-kin ezin duzu lizentzia hori hartu. Gainera, autoakbost urte baino gehiago baditu, sei hilabetetikbehin pasatu behar izaten da azterketa teknikoa;beraz, bada dirua, bai.

O.A.: Orain, gainera, lege berri bat dago. Taxi-lariek ezin dute bi urte baino gehiagoko autorikerosi . Atzerritik ekarriz gero, berriz, urtebete bai-no gutxiago izan behar du.

I.T.: Egia esan, merezi du autoan dirua inberti-tzea; izan ere, zure bezeroek auto horretan ibiltze-ko ordaintzen dute, eta zu aukeratzeko plus batgehiago izan daiteke.

ikoker diote?

“Taxi geltokia osogaizki dago Zestoan.Gurutzeagakaleaizango litzatekeleku egokienageltokiarentzat”

7

···

“Intrusismohandia dago gure

lanbidean.Zestoan bertanere bada jendea

taxilari lana egitenibili izan dena”

PPRREEZZIIOO BBAATTZZUUKK::ZESTOA-AZPEITIA (GAUEZ): 13 €

ZESTOA-DONOSTIA (GAUEZ): 50 €ZESTOA-LOIU (AIREPORTUA): 120 €

Page 8: Danbolin, 2010eko urria

isuna jartzen dizute. Eta gero, lana egiteko aukera du-zunean, autobusak jartzen dituzte, eta, gainera, doan.

Alkoholemiaren kontuarekin jendea kon-tzientziatuta al dago?

P.A.: Bai, hori asko nabari da. Jendeak gero eta gu-txiago hartzen du autoa edaten duenean.

O.A.: Nik uste dut jendea kontzientziatu egin de-la, baina, lehen, kanpoko jende asko etortzen zen la-runbat arruntetan Azpeitira; agian, gehienak etxeraautoan itzultzen ziren, baina beti geratzen ziren ardigaldu batzuk, eta horiek taxian itzultzen ziren berenherrietara. Gaur egun, ordea, nik uste dut jendeakbere herrian geratzeko ohitura hartu duela kontrolenbeldurragatik.

Psikologo lana egitea ere tokatzen al zaizue?O.A.: Bai, bai; jendeak dena kontatzen dizu, eta ez

larunbat iluntzetan soilik e! Denetik ikusten duzu.I.T.: Nik hiru hilabete bakarrik daramatzat lanean,

eta dagoeneko istorio oso xelebreak ikusi eta entzunditut.

Ordaindu gabe inork alde egin al dizue?O.A.: Niri bai. I.T.: Niri, oraingoz, inork ez dit alde egin ordaindu

gabe, baina azaltzeko esan eta gero haiek ez azaldu,bai. Eta horrek asko izorratzen dizu! Bezero batenzain ia ordubete egon nintzen, eta, bitartean, bezeroposibleei ezezkoa esaten. Jendea ez da konturatzenzer nolako faena egiten dizuten ez azalduta.

Intrusismorik ba al da zuen lanbidean?I.T.: Bai, badago, eta jende askok ez daki hori. Ta-

xilarien lizentzia dutenek matrikulan SP jartzen duenplaka izaten dute, eta badira taxilari lana egiten dute-nak eta plaka hori ez dutenak. Taximetroak legezeduki behar dira, eta taximetrorik gabe ibiltzen dire-nak ez dira taxilariak. Horrelakoek guri asko izorra-tzen digute, baina bezeroek ez dakite hori, eta nolaguk baino merkeago egiten dizkieten bidaiak, ba,haiekin ibiltzen dira.

P.A.: Nik, Zestoan bertan, bi pertsona ohartaraziditut, taxilari lana egiten ari baitziren taxilariak izangabe. Eta horretarako gu gaude. Ez dugu alferrik gurelizentzia.

Bidaia luzeena nora egin duzue?I.T.: Ni Ávilara (Espainia) joan nintzen behin, eta

beste behin Pauera (Frantzia). Hemendik Ávilara 500euro inguru kostatzen zen, eta zerbait gutxiago ko-bratu nion. Baina horrelako bidaiek poz txiki batematen dizute hilabete bukaeran.

P.A.: Nik Madrilera (Espainia), Coruñara (Galizia)eta Huescara (Espainia) egin izan ditut. Zenbait kasu-tan, bezeroa bueltan ere ekarri izan dut, baina nor-malean bakarrik bueltatu izan naiz.

da ikusten, eta han autoarekin mugitzea ere oso zaila da. Gainera,jendeak ez ditu aparkalekuak errespetatzen, eta edonork sartzen duhan autoa. Nire ustez, taxi geltokiak Gurutzeaga kalean egon be-harko luke. Adineko jende askok erabiltzen du taxia, eta horiek ezdute mugikorrik erabiltzen; beraz, taxia topatu egin behar izatendute, eta zer hobea taxia Gurutzeaga kalean egotea baino!

O.A.: Nik, astean zehar, enpresekin-eta egiten dut lan asko, etaasteburu iluntzetan lan asko egin arren ez duzu diru bera atera-tzen. Pentsa, astean zehar Bilbora bidaia bat egiten baduzu zenbatbidaia egin behar dituzun Azpeititik Zestoara diru kopuru beraateratzeko.

I.T.: Hala ere, nik, oraingoz, bidaia denak egin behar izaten di-tut: bai astean zeharrekoak eta baita asteburu iluntzetakoak ere.Oraindik hasiberria naiz, eta dagoenari heldu behar diot.

P.A.: Ni ibili izan naiz asteburuetan bi ordu lo eginda soilik lane-an. Larunbat goizean hasi harategian lanean eta iluntzean Azpeiti-tik auskalo zenbat buelta egindakoa naiz. Bi ordu lo egin, eta segilanean.

Iluntzetakoak nola funtzionatzen du? Deitzen dizuteneanjoan egin behar? Edo nola moldatzen zarete?

I.T.: Batzuetan, lo zaude etxean, eta mugikorrak jotzen badu,joan egin behar. Askotan, etxera iritsi, eskailerak igotzen hasi, etaberriro mugikorra… Garai batean, jendeak gaua hasterako erreser-batzen zituen taxiak, eta, askotan, gau osoa betetzeraino ere bai,baina, gaur egun, ez da hala izaten —edo niri, behintzat, oraindikez zait horrelakorik gertatu—.

O.A.: Duela bi urte, hasiberria nintzela, larunbat arratsaldetandeitzen zidaten iluntzerako erreserbatzeko. Ez nuen gau osoa be-tetzen, baina ia-ia bai. Gaur egun, ordea, nahiko jaitsita dago krisiaeta beste kontu batzuk direla eta.

Lana ez al da estresagarria zuentzat?I.T.: Ni hasiberria naiz, baina, egia esan, pixka bat bai. Egia da

ni apur bat despistatua naizela, baina… Komunera ere mugikorra-rekin joaten naiz. Egun osoa mugikorrari begira. Gertatu izan zaitenpresaren batetik deitzea bidaia bat egiteko, eta mugikorra ez en-tzutea. Nik deia ikusi eta deitzerako beste taxilari bat hartua iza-ten dute. Askotan, presako bidaiak izaten dira, eta komeni izatenda mugikorra beti alboan izatea.

P.A.: Egunak izaten dira, ordea, autoa mugitu ere ez duzula egi-ten! Beste batzuetan, berriz, arnasa hartzeko denbora ere justuizaten duzu…

Enpresekin lan asko egiten duzue, ezta?I.T.: Bai, egia esan, nik lan asko egiten dut enpresekin. Askotan,

presako gauzak izaten dira, min hartu duen langileren bat edo ai-reportura joan behar dutenak…

P.A.: Eskerrak horrelakoei; bestela, hemen ez dago taxilarientzatlan gehiegirik. Gainera, herrietako festak direnean, autobusak jar-tzen dituzte udalek; adibidez, saninazioetan. Guk orduan egin be-har dugu lana, baina, autobusak daudenez, inor ez da taxian ibil-tzen.

O.A.: Egia esan, nik ikaragarri nabaritu dut autobusena aurten.Guk guardiak egiten ditugu Azpeitian, eta guardian gaudenean su-posatzen da gauza urgenteetarako dela zerbitzua; norbait erietxeraeramateko… Baina horiek izan ezik gainontzeko guztiek deitzendizute: mozkorrek, putetxetik irtendakoek, galduta dabiltzanek…Azaltzen ez bazara, udaltzainek udaletxean parte ematen dute, eta N aiara Expos i to A lberd i

···

Page 9: Danbolin, 2010eko urria

Hamar urte joanak dira dagoeneko. Hilabe-te honetako Danbolinen azalean agertzen den Joana sortu zenetikpasatu diren hamar urteak. Eta hamarkada honetan, ehunka ahots,irudi, iritzi eta pasadizo pasatu dira orrialdeotatik, urte hauetanguztietan Danbolinen izatearen arrazoia Zestoa eta zestoarrak izandiren erakusle. Zuk, irakurle, elikatu dituzu hastapenetan zuri-bel-tzean eta gerora kolorez gainezka iritsi zaizkizun orri hauek.

Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi, bere horretan. Baina ha-markada honetan Danbolin hilero-hilero etxera eramateko eginden ahaleginak erakusten du esku artean duzun aldizkari hau la-nez eta esfortzuz egin dela. Kolaboratzaile ugari eta beste ho-rrenbeste herritarren laguntza eskertzekoarekin. Danbolinek ate-ak irekiak baititu denontzat, bere kezkak agertu nahi zein euska-raz idazteko gogoa duen edonorentzat. Ez dugu-eta ahaztuko,Danbolin izan dela herriko kazetari gazte askorentzat, beren tes-tuak argitaratuak ikusteko lehenengo plataforma.

Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi.Baina urte hauetan egindako lanaren gu-txieneko balantze bat egiteko aitzakia ema-ten dute. Horregatik, ale honetan hainbatherritar ezaguni galdetu diegu Danbolineninguruan. Ez bakarrik iraganaz. Baita etor-kizunera begira, aldizkariak hobetzeko zerdaukan jakiteko gogoz. Hobetzeak izan be-har duelako Danbolin egiten dugun guztionhelburu nagusia.

Bitartean, ospatu egingo dugu. Musikasaio eta antzerki emanaldi banarekin. Etaazaroaren 6an herriko plazan egongo gara,kultur taldeen egunean, Danbolin zer deneta nola egiten den erakutsi asmoz.

Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi.Baina beste hamar betetzeko gogoz jarrai-tzen dugu.

hamar urtejoanak

Page 10: Danbolin, 2010eko urria

1. Iruditzen zait Danbolin dela he-rri guztiek izan beharko luketen zer-bait, gehientsuenek gainera badute.Eta azkenean da herriko berri, lehen-goak eta oraingoak, jasotzen dituenaeta horixe egiten du eta oso ondo, ja-rraitu horrela!

2. Nik egia esan irakurri dena ira-kurtzen dut. Egun batzuetan gauza batgustatzen zaizu beste batzuetan bestebat. Patxadaz irakurtzeko erreportaiakgustatzen zaizkit, enbidoak ere bai,jendearen iritzia, batzuk errazago, bes-te batzuk agian ez zaizkizu horrenbes-te interesatzen baina denetarik beharda eta gero kuriosoa egiten zait inkestaedo erantzun txiki horiek. Polita da, ezda denbora asko behar eta… Ez nukeezer bereziki destakatuko..

3. nik faltan botatzeko, ez naizgehiegi pentsatzen jarri, baina, ikustendet ze baliabide dituzuen eta nola za-biltzaten eta hainbeste dagoenean es-kertzeko hasi behar det nik pentsatzenlan gehiago nola jarri? Ba ez, egitendudana da, iraku-rri, eskertu eta ki-tto. Zer falta den?Jainkoak daki!Nik nahikoa lanbadut eskertzea-rekin.

Jesus Odriozola

1. Danbolinen ale berribat ikusterakoan beti sentituizan dut poza eta bere orrieibegirada azkar bat botatzekogogoa barruan zer ekarrikoote duen jakin-nahiz. Gaine-ra, goitik behera irakurri izandut ia beti eta sortu zenetiknahiko kutuna izan da nire-tzat. Hamar urte hauetanproiektu hau bizirik manten-

tzeko batzuk egin dute lana gogotik!2. Niri gehien gustatzen zaizkida-

nak erreportajeak eta elkarrizketak di-ra (argazkiak ere). Gai asko ukitu dira,eta geure herria etaherritarrak hobetoezagutzeko aukeraeman digu.

Bestalde, aldizka-riaren diseinua betigustatu izan zait, bai-ta hasierako aurpegierdi horiek ere, nahizeta jakin askori ezzaiela asko gustatzen.

3. Ikusten dutgaztetxoek edo nera-beek konexio edo lo-tura gutxi dutela aldizkariarekin etahori indartzeko espazioren bat izanbeharko luketela

Lourdes Unanue

1. Hamar urte! Azkarpasa dira, baina gazteadugu oraindik Danbolin,ume bat. Halere, beti gu-rekin egon dela ematendu. Etxean, sukaldean, salan edo ko-munean ikusten ohituta gaude. Ale be-rriak atseginez hartzen ditugu: norkidatzi ote ditu enbidoak? Zein harrapa-tu ote dituzte inkestarako? Begira zeinazaltzen den hemen!... Tartetxoa eginadu zestoarron eguneroko bizitzan.Geure umea da, eta ondo hazi dadineta bizitza luzea izan dezan denon ar-tean zaindu behar dugu. Hainbeste lanegiten dutenei esker ona eta jarrai de-zaten animoa.

2. Ez da erraza hain adin, estilo etagustu desberdineko jendea erakarrikoduen produktu bat egitea. Gaien gertu-tasunak asko laguntzen du; baina batezere irekia eta arina, anitza eta errazaizan behar du. Danbolinek hori lortzendu, ikusi bestelazenbat idazlepasa diren bereorrietatik, zen-bat erreportajeeta gai desber-din. Eta irakur-leen artean ber-din konta dai-tezke umeaketa aitona-amo-nak. Batzukgainbegiratuabakarrik eman-go diote edo argazkiak ikusi besterik ez;beste batzuk artikulu edo sekzio batzukaukeratu; eta goitik behera irakurtzendutenak ere asko dira.

3. Aldizkaria oraindik anitzago etadenontzat atseginago nola egin pentsa-tzen jarraitu behar da. Alde horretatikagian gaztetxoen partaidetza ere bul-tzatzea eta beraientzat atalen bat jar-tzea ez legoke gaizki

Joakin Alberdi

1. DanbolinekZestoan oso laninteresgarria egindu Zestoako be-rriak herriari ela-razten oso beha-rrezkoa da lehenez zegoen ezeroso lan polita egi-ten ari da ia aurre-

ra segitzen duen urte askoan.2. gustatzen zaizkit aspaldiko kon-

tu zaharrak eta baita oraingo berri xu-meak ere egunerokoan konturatu gabepastasen zaikzigunak.

3. Sukaldaritza kontuak botatzenditut faltan, errezetaren bat edo eta ki-rolari buruzko erreportaiak, ez futbolabakarrik, kirola orokorrean, kirolarieielkarrizketak…

Andoni Elosua

1. ddaannbbooll iinnek 10 urteko

ibilbidea egin du.Zer iruditzen

zaizu? Nolaikusten duzu?

2. Zer duzugustukoen

aldizkaritik?

3. Zeren faltanabaritzen duzu?

Page 11: Danbolin, 2010eko urria

11

1. Ez dalan makalaDanbolinekotaldea egitenari denahilero-hileroaldizkariakaleratzeko.Benetantxalogarriairuditzen zait.Zorionak!

2. Elkarrizketak asko gustatzenzaizkit, oso interesgarriak izaten diraeta. Enbidoak ere adi-adi irakurtzen di-tut; benetan atsegina da herriko jende-ak dituen burutapen, iritzi, kezka, alda-rrikapen, amets eta abarri buruz “berenahotik” irakurri ahal izatea.

3. Batetik, beste aldizkari batzuetanazaltzen diren atal batzuen falta nabari-tzen dut; adibidez, denborapasak askoatsegin ditut, eta gustura hartuko nukegurutzegramak eta antzekoak euskarazegiteko aukera. Bestalde, proposamentxiki bat ere egingo nuke: haurrentzakoipuinak sartzea (hilabete bakoitzean za-ti bat edo, tarte luzeegia bada istorioarijarraitzeko, ba, ipuin laburrak hilero).Bilobak ditudanez, polita izango litzate-ke haiei kontatzeko edo irakurtzeko;seguru herriko haur, guraso eta aiton-amonek estimatuko luketela.

Arantxa Zigaran

1. Zorionak danbolini hamar urtebete dituelako; baita ere, urtez-urte,bere maila hobera joan delako: txuribeltzean ezagutu genuen eta orain ko-loretan apainduta dago. Halaber, arti-kulu, jardunaldiak, herriko jaiak etahainbat eta hainbat gai interesgarriazaltzen dira hilero. Urte askotan Dan-bolin irakurtzen jarrai dezagun!!

2. Egia esan Danbolin dagoen be-zela ondo ikusten dut eta gai denakoso gustora irakurtzen ditut.

3. lehen esan bezala, interesga-rriak iruditzen zaizkit atal guztiak etaez dut ezer faltan botatzen.

Kontxita Garaizabal

1. Neri oso on-do iruditzen zaitegiten den lana.Horrelako aldizkaribatek aukera ema-ten du herriarenberri izatea ahalbi-detzen du eta eraberean herritarrenparte-hartzea bul-tzatzen du. Egitenden lana eskertze-koa iruditzen zait.

2. Gure belaunaldirako ira-kurterreza da. Gehiena herrikojaietako argazkiak eta erreportaigrafikoak gustatzen zaizkit.. El-karrizketak ere interesgarriak di-ra eta morboagatik edo, hainbatherritarren iritziak gustatzenzaizkit enbidoak, inkesta…

3. Eskatzen hasita interneta-ri begira zerbait. Web orria edo.Bestela gainontzean ez dut fal-tan botatzen ezer.

Gaskon Etxeberria

1. Nire ustez herri al-dizkari bat izatea beha-rrezkoa da. Azken fineanabantailak bakarrik dauz-kala esango nuke; herri-ko berriak agertzen dire-lako, herriarekin lotutako

erreportaiak, herritarrek beraien iritziaemateko aukera... Gainera Zestoan iagehienak elkar ezagutzen dugunez etaerraz ulertzeko moduan idatzita ego-ten denez, aldizkaria irakurtzera bul-tzatzen gaitu.

2. Normalean aldizkariaren erdikoerreportaiak gustatzen zaizkit gehien.Hasierako enbidoaren inguruansortzen ari den "katea" ere gus-tatzen ari zait.

3. Web orria botatzen dutfaltan. Web orri batek, paperekoedizioa kendu gabe, azken or-duko albisteak... jartzeko aukeraemango luke. Baita argazkigehiago ezartzekoa ere. Bainaguzti honek lan handia suposa-tuko lukeela uste dut.

Alaitz Lopetegi

1. Jadanik hamarurte pasa dira Danbolingure artean dugula, bai-na gu, irakurleok, ezgara bere orriak araka-tzen aspertzen.

Herri aldizkari ho-nen bidez elkar ezagu-tzeko aukera dugu: gaiezberdinen aurrean jen-deak duen iritzia, ba-koitzaren kezkak, gertaerak, … jakina-razten dizkigu.

2. Irakurtzeko oso gustukoa duteta denontzat oso aberasgarria irudi-tzen zait.

Nik, gustukoenak, enbidoak eta el-karrizketak ditut. Horietaz gain, inte-resgarriak iruditzen zaizkit UdalekoBerriak eta Agenda bezalako atalak,horien bitartez azken berriak eta hain-bat programa ezberdinez informatzenbaikara.

3. Faltan, haurren parte hartzeabotatzen dut. Txikitxoek zerbait idaz-tea ondo legoke.

Mari Jose Etxeberria

Page 12: Danbolin, 2010eko urria

AZAROAK 6 LARUNBATAGOIZEKO 11:00ETATIK14:00ETARAKULTUR TALDEEN EGUNAKultur taldeen eguna, azaroaren 6an,plazan goizeko 11:00etatik 14:00etara.Herriko hainbat kultur taldek berenjarduerak ezagutzera emango dituzteekimen ugariren bidez: alde batetik,

informazio gune bat jarriko da kultur taldeen materialarekin; bestetik, taldeek ikuskizunfranko eskainiko dituzte, zuzenean (dantza, musika, jokoak eta abar); azkenik, ordu erdiinguruko hainbat ikastaro trinko han bertan egiteko aukera eskainiko dute.Kultur taldeen egun honek honako helburuak ditu: kultur taldeen arteko elkar ezagutzabultzatzea, koordinazio sustatzea, herritar sentimendua eta herriarekiko konpromisoagaratzea, jende berria edo/eta eragile berriak antzematea eta abar.Danbolin ere bertan izango da. Ezagutu nahi al duzu gertutik gure lan egitekomodua? Lagundu nahi al diguzu datorren zenbakia osatzen? Ba gerturatu!!

AZAROAK 5 OSTIRALA 22:00ETAN UDALETXE AZPIANPIANO BAT BERTSOTAN IIIPianoa vs. BertsoaJagoba Astiazaran, Ainhoa Ansaeta Beñat Gaztelumendikeskaintzen duten ikuskizunainprobisazio kontzertu bat da.Publikoak esaten dien arte ez dakitezer jo edo abestuko duten.Bertsolaritzan bezala, musikarekinere inprobisatu daiteke. Horifrogatu nahi da “Piano batbertsotan” izeneko erronkahonetan. Gai jartzailerik ere izangoda; publikoa bera. Ikuskizunaikustera doanak entzun nahi dueneuskal kantaren izena jarriko dupapertxoan. Musikariek zozketa bidez ateratzen den papertxoan jartzenduen kanta jo beharko dute eta ikusleek abestuz parte hartuko dutepantailako letren laguntzarekin.Beñat Gaztelumendi, azken Gipuzkoako Bertsolari txapelketan bigarrensaria irabazi zuen 24 urteko gaztea ere bertan izango da. Partaide berrihonekin, Pianoak, aurreko urteetan erakutsi duen bertsolaritzarekikoalderaketa, publikoaren aurrean demostratu beharko du zuzenean. Elkarrilagunduz (bertsolariari musikaz lagunduz, eta hark guri hitzak jarriz...)elkarren aurka jarriko dira eszenatokian. Publikoak gaia jarri beharko dio,bai bertsolariari bai musikariei ere.

AZAROAK 12 OSTIRALA 22:00ETAN KULTUR ETXEANUdaleko Euskara Batzordeak Danbolinen urteurrenerako antolatua

TXIRENE ANTZERKI TALDEAREN'GEZURREZKO PRINTZEAEdurne Agirrezabala protagonista duela.

Sinopsia:Senarraren ama gaixotu egin da, eta emakumeaklan egiteari utzi dio amaginarreba zaintzeko.Senarrak, bitartean, betiko bizimoduari eusten dio.Emakumeak, hutsaren hurrengo bihurturik, bainaamaginarrebaren laguntza duela, harremanarekinbukatzea eta egoerari aurpegi ematea erabaki du,bere garaian ez baitzuen adorerik izan horiegiteko. Senarrarekin batera bizi izandako garaionei buruz hitz egiten digu, eta baita orain, nahizeta tratu txarrak pairatu eta banantzea erabaki,askatasuna kentzen dion mendekotasunari buruzere. Zalantza eta duda-mudaz beterik, senarrarekingeratu da berriz ere.

Page 13: Danbolin, 2010eko urria

Karlistaldi garaikoak Nik neure begiz ikusitakoetatik aparte etxean en-

tzundako pasadizoak eta gertaerak badauzkat bu-ruan. Gauza askorekin ez naiz akordatzen, bainazerbait bai. Adibidez, Karlistaldi garaikoak dezentekontatzen zizkigun aittita Praixkuk.

Aittittak, aplikatzen zenean, bazuen guri gauzakkontatzeko ohitura. Ni gustura egoten nintzen adi-tzen, galdera asko egin ere bai. Karlisten kontuekinzerbait akordatzen naiz. Ertxiñondon egon omen zi-ren egun batzuetan soldadu karlistak.

Besteei, gero etorri ziren soldaduei, liberalei ale-gia, beltzak deitzen omen zieten. Behin beltzak edoliberalak edo zera horiek sartu omen ziren hona,Zestoara, berrogeita hamar bat lagun guztira. Itsa-soz etorri omen ziren Getarian desenbarkatuta.Haiek ere Ertxiñondon izan ziren gure aittittak kon-tatu zigunez. Bere aita Joxe Manuelek hitz eginomen zuen haiekin.

Behin kontatu zigun pasadizo nahiko gordina.Karlistaldi garaian, gerran zeudela, etxe bakoitzetiklagun batek joan behar izaten zuen Getaria alderafrentera. Getariako partean, Meaga gainean edo in-guru horretan omen zegoen frentea.

Gure aittitta joaten zen Ertxiñondotik, hamahiru-hamalu urteko mutil-koskorra. Hura 1862an jaioazen, beraz 1875 ingurua izango zen. Lubakiak egi-ten eta jarduten omen zuten han.

Egun batean kontu gogorra gertatu zela kontatu zigun. Meaga etaGarate aldeko ez dakit zein etxetan, ez daukat gogoan… Ba, etxe har-tako gizon zaharra soroan, artajorran ari omen zen.

Inguru hartan soldaduak omen zeuden guardian, soldadu karlistak,alegia. Une hartan lasaitasuna egongo zen nonbait, eta soldaduak as-pertuta, egonean.

Soroan ari zen agurea ikusita, soldadu batek besteari esan omenzion:

–Azunbre bat ardo jokatuko diat. Tiro batekin bota baietz agurehura!

–Ezetz –besteak.–Baietz.–Bota.Listarizko hariarekin egindako poltsatik ez dakit zenbat txanpon

atera omen zituzten, azunbre bat ardok balio zuena. Aurreratu omenzen pixka bat, soro aldera joan, eta bau! tiro egin omen zuen.

Gizona hantxe artasoroan plast! erori eta, han gelditu omen zen lu-ze-luze arto artean.

–Hutsa adinean geratu duk!, –esan omen zuen soldaduak–. Ardoaedan behar diagu orain!

–Benga azunbre ardoa.Azunbre ardogatik apustu egin eta gizona tiroz bota, alajaina.

Azunbrea likidoen neurria da, pitxerkada bat edo… Pitxer hori ez da-kit ba, zenbat izango den, bi litro eta erdi edo…

Aittittak pasadizo hori berak ikusita bezala kontatzen zigun, horidena mutil-koskorra zela ikusia.

Orain, zer esango dizuet? Benetan hala gertatu ote zen? Nik ez da-kit. Mutil-koskorra nintzela entzundakoa kontatu dut nik.

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/

E lkarr i zke ta , t ranskr ipz ioa e ta mo ldake ta : Manue l Arreg i , Jon Ar tano

SSOOLLDDAADDUU KKAARRLLIISSTTAAKK KKAANNPPAALLEEKKUUAANN,, GGAARRAAII HHAARRTTAAKKOO GGRRAABBAATTUU IINNGGEELLEESS BBAATTEENN AARRAABBEERRAA

1

3

Page 14: Danbolin, 2010eko urria

xabierrezabalDesioak eta ametsak betetzeko

eginak dira eta aurrera eramatekobeldurrik ez dugu izan behar. Jendeak

zer esango edo zer pentsatuko duenarenbeldurrak gure nahiak betetzea

eragozten digute. Hala ere, batzuetan ezda horrela gertatzen, eta ametsak egia

bihurtzen dira. Xabier Rezabal bereametsa egia bihurtzeko bidean da. Bereetxeko egongelan hegazkin ultra-rin bat

egiten ari da eta zergatik egin duengaldetuta, berak “zergatik ez?”

erantzuten du. Hasiera batean zaletasunazena pasio bihurtu du, etxetik irten gabe.

Nondik datorkizu hegazkinekiko zaletasuna?Hamar edo hamabi urte nituenean egurrezko hegazkinak egiten ni-

tuen, maketak, eta ia denak puskatu egiten nituen hegan egiten al zutenprobatzean. Gure ama zenak, noizean behin, urtebetetzetan eta horrela-ko egun berezietan, Donostian erosi eta ekarri egiten zizkidan. Nerabe-zaroan ahaztu egiten dira kontu horiek baina egun batean Imanol Sagar-zazu etorri zitzaidan esanez Irunen unibertsitateko ikasleentzako deltahegal ikastaro bat antolatu zutela. Urte askoan ibili ostean, 1995. urteanplaneatzaileak maneiatzen hasi nintzen. Delta hegalekin ere ibili izannaiz baina azkenen urte hauetan planeatzailean ibiltzen naiz gehien bat.

Zergatik egin duzu hegazkina?Nik oraindik ez dut ezagutzen pilotu bat, bai hegazkinekoa, bai pla-

neatzailekoa, ez duena bere hegazkina egitea nahi. Pilotu denek bat eginnahi izaten dute, beraien eskuekin; eta batzuk egiten dute baina askokez. Denbora asko behar da, lan handia da eta bakoitzaren gaitasunak ereezagutu behar dira.

Zergatik aukeratu zenuen hegazkin modelo hau?Mc15 Cri-Cri modeloa aukeratu dut, lehenik eta behin, nire etxean

sartzen delako kar, kar, kar... Hori horrela da, eta gero garraitzeko des-muntatu daitekeelako. Hirugarren arrazioa, modelo hori abiazio mun-duan erreferentzia izatea da.

Horrelako zenbat hegazkin daude munduan? Munduan 120 egongo dira eta hauetatik 60 bat Frantzian, hegazkina-

ren diseinatzailea frantziarra baita. Hala ere, hegan egiteko moduanehun bat egongo dira eta hau, momentuan, ez da horietako bat. Haingutxi egotearen arrazoietako bat eraikitzeko zaila dela da. Jende askokplanoak erosi eta dakarren lana ikusten dutenean ez dira hasi ere egiten.

Zein ezaugarri tekniko ditu?Hegazkin honek 15 zaldiko bi motor erabiltzen ditu eta 220 kilome-

tro orduko abiaduran ibiltzeko arazorik ez du. Hori bai, segurtasun arra-zoiak direla eta inola ere ezin ditu 300 kilometroak gainditu, nahiz eta350 kilometrotara iritsi den erresistentzia probetan. Erresistentziari da-gokionez hamar G positibo eta negatibo aguantatu ditzake eta kontuanizan behar dugu pilotu batek bostekin konortea galdu dezakeela.

Pilotu titulua beharrezkoa da hegazkin honentzat?Nik ez daukat hegazkin mota hau pilotatzeko beharrezkoa den titu-

lua. Berez maneiatzeko gai izango nintzateke baina legalki ezin dut. He-gazkin mota bakoitzak bere titulua eskatzen du, hegazkin handiak era-

biltzeko balio duen tituluak ez du baliotxikiak erabiltzeko.

Zenbat denbora daramazu he-gazkina egiten?

Hau, orain dagoen bezala, bi urte.Kalkuluen arabera 1.500 eta 2.000 or-

du behar izaten dira guztiz bukatzeko baina pentsatu behar duzu den-bora hori egunean zehar banatu behar dela. Jendeak, 2.000 ordu esatendiozunean, uste du ez dela horrenbeste, baina kontuan izan behar dazein den zure lotura. Imajinatu fundizio batean lan egiten duzula etaetxera neka-neka iristen zarenean lanean hasi behar duzula. Gainera,normala den bezala, lehenengo aldiz horrelako zerbait egiten duzuneandenbora gehiago behar izaten duzu. Lanean ibilita asko ikasten da. As-kotan atzera pausuak handiagoak izaten dira aurrerakoak baino. Mo-

ardunian

“Norbaitek ezohiko zerbait eginduela esaten didatenean ni poztu

egiten naiz”

J

Page 15: Danbolin, 2010eko urria

5

mentu hori kritikoa izaten da baina zeure burua ezagutzen la-guntzen dizute, zure nortasuna nolakoa den ikusten da horrela-koetan.

Guztiz amaitzeko zenbat denbora beharko zenuke?Lasai ibilita beste urte betean hegan egiteko moduan egon

daiteke.

Garestia da hegazkin hau egiteko behar den materiala?Hegazkinen munduan zer den garestia eta zer merkea balora-

tzea ez da erraza. Egin behar den ia lan guztia eskuz eginikoa daeta hori nola baloratu behar duzu? Adibidez hegazkin honenkasuan materialetan 3.000 euro gastatuko nituen baina muntaiaegiteko beharrezkoak diren 2.000 orduak artisau lana direlaesan daiteke eta hori nola baloratu behar duzu?

Hau bukatzen duzunean beste bat egingo duzu?Ez dakit noiz egingo dudan, agian, hemendik hamar urtera

izango da, baina dagoeneko aukeratua dut zein izango den.Oraingoa baino pixka bat handiagoa da eta hau ere aluminioare-kin egiten da eta etxean sartzen zait.

Familiari nola esaten zaio hegazkin bat egin nahi duzu-la eta gainera etxean egingo duzula?

Familia ohituta dago. Badakite zenbat gustatzen zaidan mun-du hau eta ez zen ezustekoa izan. Besteentzako, kanpokoentza-ko, bai izan zela ezustekoa, baina nire familiarentzat ez. Pazien-tzia handia izan dute etxean; izan ere, mailua edo zulagailuare-kin lan egiten duzunean zarata handia egiten baita.

Kanpokoen laguntza izan duzu hegazkin hau egiteko?Batez ere lagundu izan didatenak Txarli Etxeberria eta Jose

Perez izan dira. Bien laguntza ezinbestekoa izan da niretzat. Jo-

sek tailerrean aluminioari makinekin forma ematen la-gundu dit. Juan Nogalesek ere asko lagundu dit etaLorea Artetxe ere ezin ahaztu. Nire arrebarekin lanegiten du eta Frantziara materiala eskatu behar nuene-an bera ibili da faxarekin gora eta behera. Jendea dagoasko lagundu didana, baina arazo gehien konpondudidana Txarli izan da piezak mozten, laserrarekin...bere laguntza ezinbestekoa izan da. Joseren aita ze-nak ere lagundu zidan pieza batzuk soldatzen eta la-nean ari ginela esaten zidan hegazkina bukatzen nue-nean ez ahazteko erakutsi egin behar niola. Laguntzahandia izan dut, batez ere Txarli eta Joseren aldetik,eta guztiek musu-truk lagundu didate, ordainetan ezereskatu gabe.

Hegazkin bat zergatik egin duzun galdetzendutenei zer erantzungo zenioke?

Galdera ez da zergatik egin, baizik eta zergatik ez.Zergatik ez egin? Beti zintzo portatu behar al dugu?Politikoki zuzena, edo normala dena egin behar al du-gu beti? Bizitzan zorakeria bat, bi edo hiru zergatikezin ditugu egin? Horri zorakeria deitu baldin diezaio-kegu. Bizitzaren gatza eta piperra zorakeriak egiteandago. Inori minik egiten ez diozun bitartean, eta lege-rik ez baduzu urratzen, zergatik ezin dugu egin? Txa-kurrak hartu eta Finlandiara leran ibiltzera joan nahiduenak zergatik ezin du egin? Behin bakarrik bizi ga-ra. Kanpandorrera igo eta aterki batekin salto egitea,hori bai zorakeria. Norbaitek ezohiko zerbait eginduela esaten didatenean ni poztu egiten naiz.

U rko Canseco

1

Page 16: Danbolin, 2010eko urria

Zestoa 1899 peña bartzelonista 2008ko urrian sortu zen Joseba Erras-ti zestoarraren eta Jordi Molinas kataluniarraren ekimenez. Errasti urte-ro joan ohi zen Bartzelonara Barçaren partidak ikustera eta bidai horie-tan adiskidetu zen Molinasekin. Euskaldunak eta kataluniarrak, erdi etaerdi, gara peñan, gutxi gora behera, eta taldea sortu genuenean erabakigenuen Zestoari garrantzi handiagoa ematea han lehendik peña askodaudelako eta ilusioa egiten digulako partida guztietan Camp Nounpankartaren bat egotea Zestoa jarrita. 1899, berriz, Barça sortu zen ur-tea da.

Bidaia batzuk egin ditugu Zestoatik; esate baterako, Manchesterko Old Traf-forden, Milanoko San Siron, Erromako olinpiar estadioan eta Madrilgo Berna-beun izan gara. Ez daukagu ahazteko Athletici irabazitako Errege Kopa ere. Va-lentzian jokatu zen eta hango camping batean egon ginen lau zestoar. Dena Eus-kal Herriko jendea baina gu bakarrik Bartzelonaren aldekoak (Errexil kenduta,bera Athletic zalea da-eta) eta gu euskaraz egiten genuen bakarrak. Gero parti-dan Euskadi Irratikoek, gure pankarta ikusi eta seko harrituta, elkarrizketa egite-ra etorri zitzaizkigun.

2011N ROSELL ZESTOARA? Gabonetan loteria atera ohi dugu Barça ikusteko sarrera parea edo kamiseta

bat zozkatuz. Loteriako zenbakia da 20592a, alegia, Barçak lehen Europako Ko-pa irabazi zueneko data (1992ko Maiatzaren 20a). Aurtengoa dagoeneko salgaidago Zestoan Elortzanean baina baita Elchen, Benidormen, Tenerifen... leku ho-rietan ere peñako kideak baititugu. Loteriarekin bildutakotik pankartak egiteko-eta sosak biltzen ditugu. Xelebrea da Bartzelonanjendea gure sudaderekin jantzita ikustea; Zestoapaparrean dutela.

Partidak ikusi eta giro onean egoteko, txokoaprestatzen ere ari gara eta agian datorren urteanirekiko dugu egoitza. Oraindik seguru ez dakigunarren, maiatzaren 1eko asteburuan egin nahikogenuke peñaren inaugurazio ofiziala Zestoan.Egun horretan Anoetan jokatzen du Barçak etaBartzelonatik peñako autobuskada etorriko da.Ederra litzateke Bainuetxean bazkaria egitea. Bai-na oraindik urruti dago eta ikusiko dugu. Nola-nahi ere, kriston puntazua litzateke Sandro Rosell–F.C. Barcelonako presidentea– Zestoara etortzea.

Peñazestoa 1899"Zestoatik oihuka Barça!"

AABBEENNDDUUAANN.. .. .. ZZEESSTTOOAATTIIKK CCAAMMPP NNOOUURRAA!!Barça-Erreala partidurako bidaia antolatu dugu, Zestoako Bartzelona zaleeta Real zaleak elkarrekin asteburu pasa mundiala egiteko.

AABBEENNDDUUAAKK 1111,, LLAARRUUNNBBAATTAA:: 7:00etan irten eta 14:00etarako Bartzelonan.FCB-ko jendeak harrera egingo liguke eta Camp Nou inguruan dauden pe-ñen plaken artean Zestoa1899rena betirako jarriko dugu. Dos Terres jate-txean bazkaldu ondoren, Camp Noura, partidura ikustera. Gero libreizango du jendeak, larunbat gaua nahi duen modura pasatzeko. Eta neka-tutakoan, hotelera.AABBEENNDDUUAAKK 1122,, IIGGAANNDDEEAA:: Eguerdian Bartzelonatik irten, bidean bazkaldu,eta 20:00ak alderako Zestoan.

PPRREEZZIIOOAA:: 145€ inguru

IIZZEENN--EEMMAATTEEAA:: deitu Josebari (662171097) lehenbailehen, bidaiari kopu-rua mugatua da eta. Epea azaroaren 21a (lekuen arabera ikusiko da epealuzatu edo ez).

* Partida larunbatean izango den esperantzan antolatu da bidaia, igandean balitz bertan be-hera geldituko litzateke.

g u r e a nPPEEÑÑAAKKOO KKIIDDEEAAKK BBAARRTTZZEELLOONNAAKK LLOORRTTUUTTAAKKOOGGAARRAAIIKKUURRRREEII HHEELLDDUUTTAA ZZEESSTTOOAAKKOO PPLLAAZZAANN

PPEEÑÑAARREENN IIRRUUDDIIAANN TTXXAAKKOOLLIINNBBOOTTIILLAA,, AANNTTXXOOAA PPIINNTTXXOOAA EETTAAIIKKUURRRRIINNAA DDAAUUZZKKAATTEE JJAARRRRIITTAA

P eña zes toa 1899

Page 17: Danbolin, 2010eko urria

Odol emaileen festa. Urriaren 17an Loiolan eskualdeko odol emaileenfesta izan zen eta 16 herritarrek intsignia jaso zuten. Hamabik zilarrez-koa, 25 aldiz eman dutenaren seinale eta 50 aldiz eman duten laurekurrezkoa. Urte hauetan zehar izan duten konstantzia eta emandako biziasaritzeko izaten da intsignia.Hurrengo urteetarako odol emaileen kopurua igotzeko esperantza edo

nahia du Zestoa-ko Odol Emaile-en taldeak etaherritarrak ani-matu nahi dituz-te odola ematenhastera.

71

U r r i a k 1 6Puzgarri eta goxokiak Arroagoian

U r r i a k 1 8Pilota taldekoak Ekainberrik babestutako

kamiseten aurkezpenean

a l e / b a l eK A L E . GESALAGA 18 PORTALAREN

PAREAN LURREAN 2-3 ZM-KO KOSKA BAT

DAGO. IA EZ DA IKUSI ERE EGITEN ETA

MUTURREZ AURRERA BAT BAINO GEHIAGO

ERORI DA.

B A L E . SAN JOANGO PARKEKO

SARRERAN PIBOTEAK LEHEN BAINO

KANPORAGO JARRI DITUZTE ORAIN ETA

AUTOA APARKATZEKO LEKURIK EZ

DAGOENEZ SARRERA LIBRE GELDITZEN DA

ETA IKUSPENA ERE HOBETU EGIN DA.

kU r r i a k 2 0

Ipuin kontalaria ikastetxeko aurrentzatliburutegi berrian

U r r i a k 1 8Kiroldegiko zerbitzuen hausnarketa prozesua

U r r i a k 2 3Usurbilera irteera atez ateko hondakinen

bilketa sistema ezagutzera

danbolinzulo

n

Page 18: Danbolin, 2010eko urria

••ARROABEAN BABES OFIZIALEKO 35 ETXE-BIZITZA ERAIKIKO DIRA

Arroabeko Rezola izeneko Area da Zestoa udalerriaren planea-menduko eremurik garrantzitsuenetarikoa. Leku horretan 353etxebizitza egitea dago aurreikusita, horietatik 70 babes publi-koko etxebizitzak izango dira. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Cementos Rezolako indus-tri instalazioak bota ziren bere garaian eta horrez gain orduraarte eremu hori zeharkatzen zuen estalitako erreka ere bistara-zi egin zen. Joan den udaberrian amaitu zen 60 etxebizitza libreekin osatu-tako lehen faseko eraikina. Aipatutako 35 etxebizitza berrihauek Arroabeko Kultur Etxetik gertuen dagoen partzelaneraikiko dira eta etxebizitza hauek eskuratzeko baldintzei da-gokionez, esan, Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak sinaturiko hi-tzarmenak dioenaren arabera, Zestoa sustapenean interesatu-tako udalerri bakarra izendatu dela, beraz, aginduaren datatikbi urte lehenago Zestoako udalerrian erroldaturiko pertsonekbakarrik parte hartu ahal izango dutela zozketan. Udalaren iri-tziz, izena emateko epea 2.011ko udaberri aldera ireki behar-ko litzateke.

••ZESTOAKO KIROL ESKAINTZA ETAESKARIAREN INGURUKO HAUSNA-

KETA EGITEKO PROZESU PARTE HAR-TZAILEAN ABIAN JARRIKO DU UDALAKUrriaren 18an eman zuten prentsaurrekoa AlazneOlaizola alkateak eta Edurne Egaña Lehendakaritzaeta Foru Administrazioko diputatuak. Bertan, Zesto-ako kiroldegiaren inguruan martxan jarriko den par-te-hartze hausnarketaren berri eman zen. Prozesu hau Diputazioak bultzatu nahi duen politi-koak eta herritarrak hurbiltzeko asmoaren baitankokatu zen. “Kudeatuz” bezala ezagutzen ditugunproiektu multzoek bi helburu nagusi dituzte: Batetik,herrietako gobernu sistemen inguruan hausnartzea,eta bestetik, herritarren partaidetza prozesuak bul-tzatzea, politika publikoetan inplikatuz eta herrita-rren iritziak kontutan hartuz.

Zestoako Udalak, udalerriko kirol jardueren eskain-tza eta eskariaren inguruko hausnarketa egiteko ba-liatuko du Kudeatuz programa. Hausnarketa hori bi-deratzeko lehenik eta behin Zestoan eskaintzen denkirol programaren berri emango da honako alorre-tan: eskola kirola, kirol federatua eta kirola denon-tzat programa. Honela, antolatuko diren bileretankirol arlo bakoitzaren ahultasunak eta aukerak azter-tzeaz gain, etorkizunera begira zer nolako proiektubideragarriak martxan jar daitezkeen eztabaidatukoda. Hiru edo lau bilera ireki izango dira eta Gabonetara-ko eginda edukitzea espero da. Kirolaren inguruanlan egiten duten udalerriko eragileez gain, herrita-rrak ere gonbidatuta daude. Kanpoko aholkulari tal-de bat arduratuko da bileretako dinamizazioaz etahartutako erabakiak Udalari helarazteaz. Bestalde,bilera konkretu bat aurreikusten da auzoetako egoe-ra aztertzeko eta Udaleko web orrialdean ere atalberri bat jarriko da martxan informazioaz gainera,ekarpena egin ahal izateko. Horrez gain 50 herritarritelefonoz deituta gaiaren inguruko galderak ere egin-go zaizkie.

u d a l e k o b e r r i a k

Page 19: Danbolin, 2010eko urria

a g e n d a1

9urRRIIAA

29 OOSSTTIIRRAALLAA

“Preso bat egunkari bat” mus txapelketa Txoko eta Uz-tapide tabernetan. Gaueko 22:00etan izenematea eta 22:30eanhasera.

azAARROOAA

05 OOSSTTIIRRAALLAA

Piano bat bertsotan emanaldia gaueko 22:00etan udale-txe azpian. Danbolinen 10. urteurrena dela eta. (ikus 12 orria)

06 LLAARRUUNNBBAATTAA

Kultur taldeen eguna goizeko 11:00etatik 14:00etara.Herriko hainbat kultur taldek beren jarduerak ezagutzeraemango dituzte ekimen ugariren bidez. Danbolin ere bertanizango da, gertura zaitez! (ikus 12. orria) •• Huancavelicarenlagunak taldeak janaria, ikas materiala, garbiketa pertsonalekoproduktuak... jasotzeko mahaia jarriko du udaletxe azpian Aco-bamba eta Huancavelica-ko umeen jangelarako 10:30etatik20:00ak arte. Diru laguntza eman nahi duenarentzat ere kaxabat jarriko da mahaian.

08 TTIIKK 11 22RR AA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta mendi astea izango daKultur Etxean.

12 OOSSTTIIRRAALLAA

Gaueko 22:00etan kultur etxean Txirene taldearen “Ge-zurrezko printzea” antzezlana, Udaleko Euskara BatzordeakDanbolinen urteurrenerako antolatua. (ikus 12. orria)•• Bertsoafaria Iraetako Gure ordeka elkartean Jon Maia eta Iker Zubel-dia bertsolariekin. Antolatzailea Iraeta Denon Artean Auzo El-kartea.

14 IIGGAANNDDEEAA

Agirokoak Munoandira (Zestoa 365m) goiz pasa gazte-txoekin.

18 OOSSTTEEGGUUNNAA

Musikalean emanaldiaren baitan, herri desberdinetanarratsaldeko 18:30ean aterako dira Ertxiñako 50 bat haur trikiti-xak, panderoak, klarineteak, flautak, txistuak, saxoak eta trom-petak joaz.

19 OOSSTTIIRRAALLAA

Kultur Etxeko areto nagusian Ertxiña musika eskolarenemanaldia (pianoak, gitarrak, taldeak ) eta aurten lehenen aldiz,aurreko ikasturtean 2. maila bukatu dutenek diploma jasokodute. 25. urteurreneko logotipo lehiketako irabazlea zein izanden ere jakinaraziko da.

20 LLAARRUUNNBBAATTAA

Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, iluntzeko19:30ean. •• Santa Zezilia eguneko bandaren kontzertua20:15ean.

21 IIGGAANNDDEEAA

Santa Zezilia eguna ospatzeko elizako koruak meza etaP.M. Otañok Santa Zezailiren omenez egindako "Cantantibus or-ganis" abestuko ditu. Ondoren lagun arteko bazkaria egingo dute.

Ma rtin donearen ja iak Lasao auzoan

05 OOSSTTIIRRAALLAA

20:00etan txupinazoa. Ondoren bertso afariaeta Josune eta Leire trikitilariak.

06 LLAARRUUNNBBAATTAA

15:00etan frontoian haurrentzako puzgarriaketa 17:00etan txokolatada.

07 IIGGAANNDDEEAA

11:00etan Idiakaitz txistulari taldearen kaleji-ra. Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa.Txakolin eta sagardo dastaketa.

••Bandaren 100 .urteurrena dela eta Santa Zezilia-ko kontzertuan noizbait Zestoako bandako par-

taide izan diren guztiei nahi dizkiete ateak ireki. Aza-roaren 20an izango den kontzertuan parte hartzeragonbidatu nahi dituzte. Hau antolatzeko, azaroaren3an, asteazkenenez, gaueko 21:00etan bilera bat egingodute lehenik eta ensaioak azaroaren 10 eta 17an.

••Behobia-Donostia lasterketa azaroaren 14anizango da. Zestoatik autobusean joan nahi dute-

nentzako izen ematea irekita dago Kiroldegian azaroa-ren 10a arte. Irteera ordua zehaztu gabe dago (8:00 -8:30 artean izango da). Prezioa joaten den jende kopu-ruaren arabera izango da. Autobusa zumaiarrekin osa-tuko da azken urtetan bezala.

••Amalda Abesbatzak ikasturteari hasiera emandio, 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat aukera berri

bat eskainiaz “KANTUZ JOLAS”. Musika, gure ingu-ruan une oro dago, baina askotan hain egunerokoa du-gun estimuluaren jabetzaz kontziente izatea kostatuegiten zaigu. Helburu hau enbor hartuta jolasen bidezegingo da lan azaroan hasiko den tailer honetan. Partehartzeko izena eman urriaren 28an Idiazpiko AmaldaAbesbatzaren lokalean 18:00tan. Bestalde, abesbatzakokide izateko interesaturik balego ere izena eman deza-ke. Informazio gehiago 680570588 telefonora deituta.

••Udaleko gizarte zerbitzutatik oharra: Donostian,Larramendi kaleko 1 zenbakian, familia bitarte-

karitzako zerbitzu berria ireki du Eusko JaurlaritzakoEnplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. Dohainik da etaTelefonoa honako hau da; 943576208.

Page 20: Danbolin, 2010eko urria