92. zenbakia (2010eko apirila)

24
a rtzape 92. zenbakia - 2010eko apirila ]ARTZAPE ALDIZKARIAREN FESTA IX. LITERATUR LEHIAKETA] GETARIARRON TOPAGUNEA “Q” KALITATE SARIA Gipuzkoari bira 2009-2010

description

 

Transcript of 92. zenbakia (2010eko apirila)

Page 1: 92. zenbakia (2010eko apirila)

aarrttzzaappee92. zenbakia - 2010eko apirila

]ARTZAPE ALDIZKARIAREN FESTA

IX. LITERATUR LEHIAKETA]

GE

TAR

IAR

RO

NT

OP

AG

UN

EA

“Q” KALITATE SARIA

Gipuzkoari bira2009-2010

Page 2: 92. zenbakia (2010eko apirila)
Page 3: 92. zenbakia (2010eko apirila)

]]5/Inkesta:

Ama Lurraren egoera kezkagarria

]]6-7/Getarian zer berri?

XIII. Salbatore Pilota TxapelketaIX. Literatur Lehiaketa

]]8-9/Elkarrizketa:

Maria Rosa Larrañaga eta Igor Arregi

]]10-15/Argazki txokoa - Elkarrizketa:

Gipuzkoari Bira 2009-2010

]]20-21/Historiaren katebegiak:

Cristobal de Basurto (XVI-XVII)

]]23/Akordatzen:

Euskal Jaiak

artzape92. zenbakia

2010eko apirila

"Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten"

[argitaratzailea] Gure Txeru Elkartea [koordinazioa] Amaia Iribar eta Maider Ostolaza [lan taldea] Izaskun Larrañaga, Monika Uzkiza, Ane Azkue, Jon Illarramendi, Josune Urresti,Kepa Iribar, Imanol Iribar, Zigor Saizar, Amets Etxabe, Irantzu Ezenarro, Aitor Irigoien, Beñat Gereka,

Mikel Mugika, Getariako Bertso Eskola, Getaiko Gaztetxia [kolaboratzaileak] Xabi Insausti, XabierAlberdi eta Suso Perez [argazkiak] Artzape [publizitatea] Artzape

[inprimaketa] Gertu [tirada] 1150 ale [lege gordailua] SS-504/01 [ISSN] 1578-469X

Getariako Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria

artzapeEskualtxeta kulturguneaKrixketaneko Iturrigaina

Tel.: 943 00 05 [email protected]

2010eko apirila artzape-3

Gure Txeru Elkartea

Page 4: 92. zenbakia (2010eko apirila)

4-artzape @topagunea.com

gutunak]

Zure gutuna Artzapen argitaratzea nahibaduzu, Txeruko postontzian utzi, Eskualtxetaraekarri edo [email protected] helbiderabidali zure izen-abizenekin. Gutunak gehienez200 hitz izan beharko ditu eta luzeagoak direnakmozteko eskubidea izango du Artzapek. Ez dugutestu iraingarririk onartuko eta Artzapek ez dubere gain hartuko argitaratzen diren iritziengaineko erantzukizunik.

Bidaiatuaz, urrutitikanSo betiko inguruaDenetik degu, baina askotanGehiagorako goguaMaterialismoz jantzita gabitzAberatsa ereduaIkusi ditut, gosez daudenakEzta_hain txikia munduaMaterialismos jantzita gabiltzAberatsa ereduaHolakoetan jakin nahi nukeZertarako da dirua?

Lanak denbora kentzen digu taDiru truke ordain planaBizkain lana “beharra” deguGure_eguneroko zamaUaindik Indian, maitasun etaDenbora_iturri da Ama!Maite duena goxo zaintzekoDirua ez bait da danaUaindik Indian, maitasun etaDenbora_iturri da Ama!Ez al genuen ba bizitzekoBakarrik egin ber lana?

Presaka gabiltz, hara ta honaEzin heldu ta inoraBagoazela, aurrera bainaBa ote dakigu nora?Denbora-diru bihurtu deguBaina nunbait faltako daIndian merke den heriotzaSarritan nire gogoraDenbora-diru bihurtu deguBaina nunbait faltako daZertarako da, opari degunBehin bizitzeko denbora?

Indian bizi, bizirik dagoEspiritualtasunaMateriala oinarri huts daEgunero dugu sumaGoseak ere, margotu arrenEgunerokotasunaIrrifar goxo bat jazten duteGuk nunbait galdu dugunaGoseak ere, margotu arrenEgunerokotasunaHemen falta da, ta alderantzizGuk han sobran daukaguna

Heriotzera amilduz goaz,Denbora kontu hutsa daGure bizitza, heriotzeraDoan denboratxoa daMundu zabala, zelai bakarraBertan dena galdera daHausnarketa bat egin dezagunHemengo behien eraraMundu zabala, zelai bakarraBertan dena galdera daTa erantzuna emana deguPasa degun eguna da.

(doinua, sarri bertso eskolan erabilia,Patxi Saizen betiko doinua, bis eginda)

Osagaiak:

Arrautza bat4 koilarakada-esne150 g. irin75 g. azukre-hauts200 g. egiteko txokolateaLegamia, poltsa erdiaGatz apur bat50 g. gurin

Txokolatezkomadalenak

Prestaketa:

Lehendabizi, labea berotzen jarri 200ºC-tan. Aldi berean, gurina urtu, eta,gero, arrautza bat jo eta urtutakogurinari erantsi.

Hori egin ondoren, esnea gehitueta dena ondo nahasi. Bestalde,entsalada ontzi batean, irina, azu-krea, legamia eta gatza nahasi, eta,gero, lehenago egindako nahasketarierantsi; guztia ondo nahasi behar da,ore fina lortu arte. Jarraian, txokolatezatiak bota eta nahasi. Azkenik, mol-deen hiru laurdenak bete, eta labeansartu, 18 minutuz; moldetik aterabaino lehen, utzi hozten.

On egin!!

zuzenketa]* "Martxoko alean "Errezeta" atalean akatsbat egin zen, beraz, berriro ateratzen dugudagozkion zuzenketak eginda"

Page 5: 92. zenbakia (2010eko apirila)

inkesta Aitor Irigoien, Beñat Gereka eta Mikel Mugika ]]

2010eko apirila artzape-5

Ama Lurraren egoera gero eta kezkagarriagoa delaargi dago, batez ere gizakion urte luzetako jardue-raren eta axolagabekerien ondorioz. Egoerak oke-rrera egin aurretik, antza, nahitaezkoa da hainbatneurri hartzen hastea: eskoletan ekologia susta-tzea, birziklatzea, berrerabiltzea, zabor gutxiagosortzea, energia-kontsumoa murriztu eta iturriberriztagarriak erabiltzea, garraio publikoa zeinbizikletak erabiltzea, naturguneak babestu etaerrespetatzea, kutsadura kontrolatzea, isun etazigor gogorragoak ezartzea...

Zer iritzi duzu gai honi buruz? Pertsonalki, gaiarigarrantzia eman eta neurririk hartzen al duzu?Herrian ezer egiten dela iruditzen al zaizu (Usurbi-leko atez ateko bilketa zeresana ematen ari da... )?

Nik uste berez duena baino garrantzi gutxiago ematen dioguladenok gai horri. Arazoa oso larria da, eta konponbideak beharditu. Konponbideak bilatu eta aurkitzeko, ordea, lehenik ezin-bestekoa da arazoari garrantzia ematea (orain arte egin ezdena). Pertsonalki, egia esan, ohikoaz gain ez dut aparteko gauzarikegiten: zaborra sailkatu eta birziklatu... Herrian ere ez da gauzaaskorik egiten, eta egiten den apur hori irudia zaintzeagatikegiten da, neurri sakonik hartu gabe. Nire iritziz, instituzio etaadministrazio publikoek hartu behar dute iniziatiba, jendea-rengan eragitea xede hartuta. Instituzioek serio hartu behar dute gai hori; hala egi-ten ez bada, zaila da herritar denek euren ohiturak aldatu eta zerbait egiten hastea.Beraz, herritarrak gutxieneko neurri batzuk hartzera kontzientziatzea eta ekologia-ren aldeko jarrera sustatzea eskatuko nieke administrazioei.Usurbileko atez ateko bilketari dagokionez, oso ideia ona eta eraginkorra iruditzenzait, Getarian ere martxan jartzeko modukoa.

Joseba Urresti

Egia da berotegi-efektua gero eta nabariagoa dela, tenperaturaigotzen ari dela eta horren aurrean zerbait egitea ezinbestekoadela, azkenean denon bizileku den Lurraren egoera baitagojokoan. Nik birziklatzeko ohitura badut: papera, plastikoa,beira...; ahal den guztia bereizi eta birziklatzen dut, hori egiteagauza erraza eta garrantzitsua dela uste baitut.Usurbilgo atez ateko ereduari dagokionez, ez dakit zehatz-mehatz nola funtzionatzen duen, lan-ordutegi desberdinekinbateragarria den edo ez... Usurbilen ongi funtzionatu omen du... Iker Aranguren

Nire iritziz arazo handi baten aurrean gaude eta sentsibilizazio-lan handia dago oraindik egiteko. Batzuek arazoa ez dela hain-bestekoa diote, baina nik arazoa benetan esaten digutena bainolarriagoa dela esango nuke. Gainera, denok gara arazo horrenparte, erantzukizuna guztiona baita. Beraz, konponbidea aurki-tzeko ere denok hartu beharko genuke parte. Guk etxean ahaliketa zabor kopuru gehien birziklatzen dugu eta gaiaren inguruanere sentsibilizazioa badugu. Usurbilgo atez-ateko eredua osointeresgarria iruditzen zait, eta Getarian nahiz beste herrietanere egiteko modukoa da.

Itziar Egaña

Artzapetik begira

Ane Azkue

Bi oinen gainean eman diogu bira, biraeta jira. Laino guztien azpitik, euri zapa-rraden artetik, eguzki-izpi gutxien epe-letik ezagutu dugu gure lurraldea.Kolore nahiz urtaro guztiak hilabetezhilabete nola aldatu diren ikustekoaukera izan dugu. Itsasertzetik emangenion hasiera Gipuzkoako Birari, Geta-riatik Mutrikurainoko ibilaldiarekin, etaOriotik Getariarako bidearekin amaitudugu urtebeteko ibilbidea. Argazkiugari, paraje zoragarriak, eta giro ezinhobea izan dira nagusi. Baita hamaike-tako bikainak ere, ardo botilak jirabira,termoko kafesnea auskalo zerekinnahastuta eta lau pisuko ogitartekoakizan ditugu lagun. Horrek berak baka-rrik merezi izan du. Ttipi-ttapa ezagutudugu Gipuzkoa, horrela bakarrik lor-tzen baitira helburuak, pausoz pauso.Makilakadaz makilakada utzi dituguaztarnak lokatz busti eta lehorrean itsa-tsita, bide aldapatsuetan... eta mendiarteko oihartzunetan gelditu dira gor-deta bidean egindako hitzak, batzuekbesteek baino gutxiago, baina tira,horrela dira kontuak. Kontuak kontu,hori guztia nori eskertu badugu. Eske-rrak eman, izan duten pazientzia guztiaumore onean eramateagatik, etapak bialdiz egiteagatik, ostegunetik aurreraegindako deiak hartzeagatik, atzetikjoandako lagunei itxaroteagatik, edoatzekoek aurrekoei jarraitzeagatik.Baina, batik bat, guzti guztioi parte har-tzeagatik. Urtebetek askorako eman du;bikoteak ezkontzeko, guraso izateko,jendea ezagutzeko... eta hori guztia biri-biltzeko egindako bazkariak jarri zionpastelari ginga.

Ttipi-ttapa, pausoz pauso

Page 6: 92. zenbakia (2010eko apirila)

6-artzape @topagunea.com

] getarian zer berri?

Eskolarteko kiroletan ezin hobeto jardun dute Iturzaeta eskolako 5. mailako nes-kek: eskubaloi, saskibaloi eta hondartzako futbolean finaletara iritsi dira. Joanden otsailaren 7an, Zarauzko Ikastolaren aurka jokatutako eskubaloi finalekopartidan txapeldunorde izan ziren, eta, apirilaren 11n, berriz, hondartzako fut-boleko irabazleak izan ziren, Orokietako nesken aurka jokatutako finalean.Horrez gain, Ane Campos taldeko jokalariak “jokalari onenaren” saria jasozuen. Azkenik, apirilaren 25ean Antoniano ikastetxean Orioko Ikastolarenaurka jokatutako saskibaloi partidan txapeldunorde izan ziren.Zorionak neskak!

Iturzaetako 5. mailako neskakikaragarri: txapeldun hondartzako futboleko finalean

Maiatzaren 7an egingo da Sahatsagagoiko etxebizitza babestuen zozketa etazozketarako zenbakiak, berriz, maiatza-ren 4an egingo den bileran emango dira.BOEtako zozketako kupo orokorrean150 lagunek eman dute izena; 1,4ko tasa-tuetan 131 lagun daude eta 1,7koetan,berriz, 87 lagun.

Etxebizitzababestuenzozketa

Maiatzean hasiko da Gure Txeruelkarteak antolatzen duen Eskuz Bina-kako Pilota Txapelketaren XIII. edi-zioa, eta amaiera Salbatore Deunarenjaietan izango da. Aurten 90 bikotekeman dute izena, ohiko hiru mailatan:kadeteak, gazteak eta 22 urtez azpi-koak (1988an jaiotakoak barne).

XIII. SalbatorePilota Txapelketa

Indaux taldea garaileZumaiako San Telmo jaien bigarren asteburu izan ziren ekitaldien artean, Itzurunhondartzako plaiero-txapelketako Kopako eta Ligako finalak izan ziren. Getaria-rrek ere bertan izan zuten hitzordua, eta Indaux taldeak hondartzako futbolekoligako finala irabazi zuen Nosoluxion taldearen aurka 3-0 emaitzarekin.

Datorren ekainean Artzape aldizkariak hainbat ekitaldi antolatuko ditu, besteakbeste: trikipoteoa, bertso-bazkaria, kontzertuak, kamiseten salmenta, zozketa…Horrekin guztiarekin aldizkariaren diru-sarrerak igotzea espero da, eta, bidebatez, aldizkariak herrian duen garantzia azpimarratzea; izan ere, gaur egun herritxikitako aldizkarien egoera ez da batere ona, eta horren adibide gertukoena mar-txoan Zarauzko Txaparro aldizkariaren itxiera izan da. Gaur egun, Artzape aldiz-kariaren egoera txarra da, eta, nahiz eta joan den irailetik apirilera bitartean hain-bat herritar harpidedun egin diren, oraindik ez da nahikoa; are gehiago, EuskoJaurlaritzatik datozen albisteak kontuan izanda, diru-laguntzen murrizketalatzak, hain zuzen ere. Hori guztiari aurre egiteko eta herrian herri-aldizkaria iza-tea nahi dugulako antolatuko dira ekintza horiek guztiak. Une honetan, antola-keta-lanean gabiltza, bai Artzapeko lan-taldeko kideok, bai Getaiko Gazte Asan-bladako kideak eta baita beste hainbat herritar ere; hala ere, herritar guztieizabaldu nahi diegu gonbitea. Beraz, laguntzeko prest dagoen edonork atea zaba-lik duela adierazi nahi dugu, eman dezakeen laguntza zeinahi izanda ere. Aldezaurretik, mila esker guztioi!

Ligako finalaren txapeldun eta txapeldunordeak.

Artzape aldizkariaren festa

Sahatsaga goiko proiektua.

LH-5. mailako neskak entrenatzaileekin.

Page 7: 92. zenbakia (2010eko apirila)

Aurtengo Literatur Lehiaketara guztira 7 olerki eta 130 ipuin aurkeztu dira, etahorietatik guztietatik honako hauek izan dira irabazleak: LH.1 mailan, ItsasneUranga; LH.2 mailan, Oihana Irigoien; LH.3 mailan, Jokin Urresti; LH.4 mailan,Aratz Perez ipuin modalitatean eta Unai Lorenzo bertso modalitatean; LH.5 mai-lan, Libe Goenaga ipuin sailan eta Nerea Martinez de Lahidalga bertso modali-tatean; LH.6 mailan, Julen Manterola; 12-14 urtekoen artean, Jon Urresti; 14-16gazteen artean, Nerea Zimmermann; 16 urtetik gorakoen artean, Aitor Irigoienolerkien modalitatean eta Usue Etxaniz ipuinen sailean.Zorionak guztioi!

2010eko apirila artzape-7

“Ekoheroiak Klimaren Alde” kanpainaAurreko hilean, zenbait ekimenen berrieman genuen. Haietako bat berezi sama-rra da, honako hau, hain zuzen, jolas-teko aukera ematen baitu.

Andaluziako Juntako IngurumenKontseilaritzak antolatutako kanpainakmugimendu soziala eta herritarren partehartzea bultzatzen ditu berokuntza glo-balaren fenomenoaren aurkako borro-kan. Ekimen horrek, gainera, kalean etawww.ecoheroes.es webgunearen bidezgaratuko diren ekintza batzuk bildukoditu.

Gune horretan, ume eta gazteei zuzen-dutako toki bat dago ordenagailurakohainbat jolasekin; beste espazio batean,egunero erabili daitezkeen jarduerairaunkorragoei buruzko informazioaematen du; adibidez, supermerkatu eko-logikoei edo biodiesel gasolindegieiburuzko informazioa aurki dezakegu.Gainera, galdera eta zalantzak postaelektronikoz bidali ahal izango dira, etaIngurumen Kontseilaritzak erantzungoditu; aztarna ekologikoa kalkulatu edoKlimaren aldeko Andaluziako Ekintza-ren Planari buruzko informazioa ere jasodaiteke.

“Ekoheroiak Klimaren alde” kanpai-naren beste alderdi bat jolaserako jar-duerak nahiz herritarrek parte hartzekojarduerak dira.

Praktikan ezarriko diren neurriekinhelburu bat lortu nahi da: berotegi-efek-tudun gasak 1,5 tona murriztea, 2012.urterako egungo 8 C02 tonatatik 6,5 tona-tara igarotzeko.

Informazioa gehiago:Tel.: 943 896024

[email protected]

] bi hitzetan

IX. Literatur Lehiaketa

Dantzari TxikiEguna Lesakan200 bat haur izan ziren joan den apirila-ren 25ean Lesakako Dantzari Txiki Egu-nean. Getariarrekin batera, Falces, Urre-txu eta Lesaka bertako dantzariak izanziren. Ekainaren 13an, Getarian bertanegingo dute Dantzari Txiki Eguna, etaaurten ere bertan parte hartzera gonbi-datuko dituzte nafarrak.

Konpartsaren 25. urteurrenaAurtengo Salbatore Jaietan konpartsaren 25. urteurrena ospatuko da; hori dela-eta, antolatzaileek bi konpartsa antolatu nahi dituzte, betiere behar adina bikoteosatzen badira: bata, Valsa eta mexikar dantzek osatua, eta, bestea, 60ko hamar-kadako dantzek eta Moulin Rougek. Lehena, Donostiako Eskola Dantza Eskolako“Josetxok” zuzenduko du, eta, bigarrena, Zarauzko Marisa Merino Dantza Esko-lako Yoana Merinok. Izena emateko epea apirilaren 30a izan arren, beharbadaepea luzatuko da; hala ere, antolatzaileek izena lehenbailehen ematera animatunahi dituzte herritarrak, besteak beste zerrendak osatu ahal izateko, jantzien gora-beherak finkatzeko, entseguak antolatzeko… Izena emateko, udaletxera(943896024) edo liburutegira (943896147) deitu behar da, edo, bestela, bertara joan;horrez gain, mezua ere bidal daiteke [email protected] helbidera. Bestalde,parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: 18 urtetik gorakoneska-mutilez osatutako bikotea izatea, eta horietako bat gutxienez getariarra iza-tea. Konpartsa guztietan gizonezkoen eskasia izaten dela-eta, antolatzaileek partehartzera animatu nahi dituzte.

Txikienak “Txantxoak” dantzatzen.

Aurtengo irabazleak jasotako sariekin.

Page 8: 92. zenbakia (2010eko apirila)

8-artzape @topagunea.com

Amaia Iribar] Elkarrizketa

Kaia ireki eta hamar urtera,1972an, Kaipe erretegia irekigenuen, lehen kontserba-fabrika zegoen lekuan;1990ean, berriz, behetik goradena berritu genuen.

Sukalde-kontuak betidanikfamiliari lotuta izan dituzue?M.R.: Bai, ni Larrañaga alde-tik nator; egun Elkano jatetxeadagoen lekuan, jatetxea eta

Hasieran taberna eta gerojatetxea; noiz eman zen pau-soa?M.R.: Orain gauden lekuberean jarri ginen: hasieranetxebizitza zen, eta nire gura-soen eta anaia-arreben arteantaberna jarri genuen. Ama,Maria Arruti, sukaldari osoona zen, eta hala hasi ginenkaxuelitekin, pintxoekin…;hiruzpalau urtera, berriz,

taberna kendu eta jatetxeabakarrik utzi genuen. 1974an,nik eta nire senarrak, AndoniArregik, nire gurasoei txandahartu genien, eta, gaur egun,nire semeari eta errainari,Lidiari, pasa diegu lekukoa:hirugarren belaunaldia. Pix-kanaka eboluzionatzen, alda-tzen joan da.

Eta berrikuntzak?

Turismo Kalitate Institutuko zuzendaritzak (ICTE) “Q” kalitate turistikoaren saria eman zion Kaia-Kaipe jatetxeari, joanden urtarrilaren 20an, “kalitateari dagokionez urteetan izan dituen etengabeko hobekuntzengatik; ez bakarrik ongi jatendelako, baita jatetxearen atzealdean dagoen guztiagatik ere”. Izan ere, 1962ko irailaren 15ean Maria Rosak berak, beregurasoek eta anaia-arrebek jatetxea sortu zutenetik, hainbat hobekuntza izan ditu jatetxeak. 48 bat urte pasa dira MariaRosaren aitak, Ignazio Larrañagak, Getaria eta Zarautz arteko autobus-gidari izateari utzi eta bere emazte Maria Arruti-rekin taberna ireki zuenetik. Hasieran, alokairuan jarri ziren gaur egun Kaia dagoen lekuan, eta ordutik gaur egun artehainbat aldaketa izan ditu jatetxeak. Dagoeneko hirugarren belaunaldia ari da lanean: Maria Rosaren semea, Igor Arregi,buru belarri dabil jatetxearen kudeaketan. Horra hor kafetxo bat dastatuz Maria Rosak eta Igorrek kontatu digutena.

“Q” Kalitate Saria Kaia-Kaipe jatetxearentzat

Maria Rosa Larrañaga eta Igor Arregi

Page 9: 92. zenbakia (2010eko apirila)

] Elkarrizketa] Maria Rosa Larrañaga eta Igor Arregi

2010eko apirila artzape-9

hotela zeuden garai batean,nire amonarenak. Ni etxehorretan jaiotakoa naiz, etahona behera etortzerako osta-laritzan ohituta geunden.

Jatetxea ez ezik, bezeroakere aldatu egin dira, ezta?Bai, aldaketa handia izan dubezeroak; lehen tripa betezgero, konforme. Gaur egun,berriz, kalitaterekiko zorro-tzagoak dira, bezeroarekikopresio handiagoa sumatzendugu; izan ere, gaurko gizar-teak gero eta kultura gastro-nomiko gehiago dauka. Baitaardo kontuetan ere!

Ardoari dagokionez, urtee-tan ardandegi bikaina lortuduzue.Hala da, urteen buruan ingu-ruko ardandegi osoenetarikoaeta aintzatetsiena lortu dugu.40.000 erreferentzia ditugu,hainbat jatorrizko izendapen,eta horietatik 4.000 Kaiak duenbilduma pribatuari dagozkio.

Noiz hasi zineten bildumapribatuarekin?Duela 25 urte inguru aita hasizen ardoen bildumarekin:ardo zaharrenak eta hobere-netarikoak kartatik kendu etagorde, eta, urteak pasa ahala,berri batzuk sartzen joan gara.Ardo gehienak Errioxakoakdira (%85), eta, horiez gain,Frantziakoak eta Ribera delDuerokoak ere baditugu. Urtehorietan guztietan, Errioxakobodega onenetako ardoak etaurte onekoak izan direnardoak (1925, 1947, 1954, 1964,1970…) gordetzen saiatu gara:horrela, 4.000 botilatara iritsiarte. Ardo zahar horiek mer-katuan erostea oso zaila da, ezbaitaude salgai; hori dela-eta,bodega askok ez dauzkateguk ditugun ardoak eurenbodegetan, eta batzuek gurieskatzen dizkigute. Ardohoriek oso gutxitan edatenditugu, konpromisoren bat

edo beste dugunean.

Zergatik ez daude salgai?Bakarren bat saltzen hasizgero, berehala geldituko gina-teke erdiarekin bakarrik.Guretzat ez dute preziorik,balio sentimentala baitute.

Zer iritzi duzue egungosukalde berriari buruz?Gustukoa izan arren, gukdugun helburuarekin ez datorbat; gure kontzeptua produk-tua garaiko lehengaia da, izanere, gure bezeroa horren biladator.

Urtarrilaren 20an, MadrilgoBernabeuko Ohorezko Pal-koan “Q” Kalitatearen Sariajaso zenuten. Zer adierazidu zuentzat sariak?I.: Lehendik kalitatearendiploma bageneukan, bainaez saririk. Beraz, saria jasobehar genuela esan zigute-nean, gu bezala beste hainbatlagun sarituko zituztela pen-tsatu nuen; baina, hizketanhasi zirenean, konturatu nin-tzen ez zela hala, baizik eta bisaritu bakarrik ginela (PuntoRadioko kazetari bat eta gu).Sariak garrantzi handia du,eta horregatik, oso gusturagaude.

Ezustean harrapatu zintuen,beraz?Erabat! Ez nekien zer esan ere,eta, azkenean, zera esan nuen,sariarekin gustura geundela,baina meritu guztia nire gura-soena zela eta guk bide bere-tik jarraitzea espero genuela.

“Urteetan izan dituen eten-gabeko hobekuntzenga-tik…”; bidean sakrifizio han-diak egin al dira?“Q” kalitatearen diplomamantentzeak hainbat sakrifi-zio eskatzen ditu, bainahoriek guztiek jasotako sarihori konpentsatzen dute.Meritua langile guztiena da,

denok egin dugu lan eta sariadenontzat da.

Etorkizunari begira,zer?Hobetzea, norberak eguneropixka bat gainditzea, beti ere

gure sekretuan oinarrituta:produktua, hain zuzen ere;baina ez soilik produktua, tal-deak ere berebiziko garran-tzia du, eta, horretarako, kali-tateak eta zerbitzuak eskutikhelduta joan behar dute.

“Kalitateak eta zerbitzuak eskutikhelduta joan behar dute”

Igor Arregi Kaia-Kaipek duen bodegetako batean.

Page 10: 92. zenbakia (2010eko apirila)

10-artzape @topagunea.com

15 etapa:

Getaria-MutrikuMutriku-UrkarregiUrkarregi-San UrbanoSan Urbano-Sta. AgedaSta. Ageda-ArlabanArlaban-UrbiaUrbia-OtzaurteOtzaurte-LizarrustiLizarrusti-BedaioBedaio-UrtoUrto-PagoagaPagoaga-AritxulegiAritxulegi-IgerIger-San PedroSan Pedro-OrioOrio-Getaria

15 ibilaldi320 km guztira91 ordu6 ordu, batezbeste59 lagun, batezbesteOrotara, 113 lagun..............………..Hamaika hasperenHamaika irribareHamaika lagunHamaika bizipen

GR-121

Page 11: 92. zenbakia (2010eko apirila)

Itsas ertzetik abitu giñan

hainbat arreba ta anai,

hilean behingo ibilalditan

zintzoki diogu jarrai,

sakon ta gallur igarotzeko

guztiok izan gera gai,

Gipuzkoari bira emanda

gaude pozik eta alai,

Getaria gendun abiapuntu

eta helmuga ere bai

Page 12: 92. zenbakia (2010eko apirila)

12-artzape @topagunea.com

Amaia Iribar] elkarrizketa

2009ko martxoaren 1ean abiatu ziren Getariatik, ttipi-ttapa, Mutriku aldera, eta, joan den apirilaren 25ean, Orio-tik irten eta Getariara iritsi ziren pauso berean, ttipi-ttapa; aldi horretan bete dute helburua, Gipuzkoari Bira ema-tea. Ibilbidean denetarik egokitu zaie: eguraldi txarra zein zoragarria, hotza, beroa, nekea, aldapak, ordekak, lau-tadak, kaleak, aldarte onak zein txarrak… Horiek guztiak ospatzeko, bazkari eder bat egin zuten Talaipejatetxean. Orain, ordea, motxilei atseden pixka bat emateko ordua iritsi da, datorrenaren zain…

Nika Lertxundi eta Isidro Etxeberria izan dira Gipuzkoari Bira proiektu horren bultzatzaileak, eta, egitasmohorretan, Mikel Olasagasti, Jose Antonio Olano eta Jose Manuel Gorostiaga izan dituzte bidelagun. Hona hemenNikak eta Isidrok kontatu digutena.

Ttipi-ttapa Getariatik Getariara 15 etapatan

Nika Lertxundi eta Isidro Etxeberria

Page 13: 92. zenbakia (2010eko apirila)

] elkarrizketa ] Nika Lertxundi eta Isidro Etxeberria

2010eko apirila artzape-13

Nola sortu zen egitasmohonen ideia?Nika: Duela 8-10 urte saiake-raren bat egin nuen nire kasa;bost bat etapa egin nituen,baina hortxe amaitu zen.Geroztik, beti izan dut irrikahori, eta, azkenean, TxerukoBatzordean zeuden batzueiideia proposatu eta bilerainformatibo batzuk antolatzeapentsatu genuen; horra horondorioa.

Zein zen asmoaGure asmoa, bilerekin hasiaurretik, 15-25 lagun elkartzeazen, mikrobusean mugitzekoasmoarekin. Bilerekin hasiginenean, 25 laguneko koa-drila elkartu ginen, 40 lagunizateko aukerarekin; guk ustegenuen izena 40 lagunekeman arren etapak hasi bezainlaster kopuru hori jaitsiegingo zela, baina alderantzizgertatu zen; 60 partaide iza-tera iritsi ginen, eta kopuruhori izan dugu ia etapa guz-tietan.

Zein izan da kopuruari eus-teko sekretua?Arrazoi bat, beharbada, herritxikietan edozein nobedadekizaten duen arrakasta izandaiteke; baina, era berean, hel-muga bat izatea ere izan dasekretua, Getarian hasi etaGetarian bukatzea. Ibilaldiguztiak ezberdinak izanbalira, hau da, euren artekoloturarik izan ez balute, ezlukete horrenbesteko arrakas-tarik izango; hasieraren eta

bukaeraren artean lotura batizan du, eta horrek norberakonpromiso bat hartzera bul-tzatzen du, batez ere hasie-rako etapa batzuk burutuostean. Bada lagun ugari zei-nak pare bat etapa galduostean euren kontura burutuedo burutuko dituztenak;beste asko, berriz, gurekinetortzen ziren aldez aurretikegindako etapan (hamabostbat lagun).

Halako egitasmoren batenaurrekaririk ba al zenherrian?Ez dakigu, baina guk hasieranbeldur handia genuen halakoegitasmo batek herrian nolafuntzionatuko ote zuen, ezbaikeneukan erreferentziarik;

izan ere, orain dela gutxi arteGetarian jendea erabat itsa-soan ibiltzen zen, gutxikzuten mendirako joera. Gauregun, aldiz, hori erabat aldatuda.

Antolaketa-lanak makina batordu kenduko zizkizuen,ezta?Beno… Kendu digun denboraetapa bakoitza bi aldiz eginbeharrak eragin du; baina,gainerakoan, ez askorik. Gudenok gustura ibili gara, eta,gainera, jendearen erantzunaikusita, are eta gusturago;

“Helmuga bat izateaere izan da sekretua”

Getaria - Getaria

Irudian GR-121 ibilbidea ikus daiteke.

GR-121

GIPUZKOAKO BIRA

Page 14: 92. zenbakia (2010eko apirila)

14-artzape @topagunea.com

] Elkarrizketa] Nika Lertxundi eta Isidro Etxeberria

izan ere, lagun-kopuruamurriztu izan balitz, ezber-dina izango zen

Zer izan da zailena?Etapa batetik bestera izandiren tarteek eragindakoondorioak: etapa batzuk bostasteko aldearekin egin dira,baina beste batzuk, eguraldia-ren eraginagatik batez ere,hiru astetik behin; hori delaeta, geuk aldez aurretik etapaegiteko ez dugu ia denborarikizan, ezin baikenuen elkartu.Adibidez, etapa bat bezperanegin behar izan genuen, eta,negua zenez, gaua gainerazetorkigun; horregatik, azkenkilometroak korrika eginbehar izan genituen.

Ordutegiarekin zer moduzmoldatu zarete?Oro har, ondo, hirurak alde-rako etxeratzen ginen.

Alde txarrik izan al da?Bat aipatzekotan jendeakberandu abisatu duela ezzetorrela; eskerrak AlustizaAutobusetako nagusiak zora-garri portatu direla, horiekazken uneko aldaketak onartueta konponbidea izan baitute.Normala izaten da azkenuneko aldaketak egotea;baina, askotan, jendea lasaituegin da eta azken unera arteez zuten abisatzen, nahiz etajakin ostegunerako jakinarazibehar zela.

Zenbat lagun ibili da, batezbeste?Etapa guztiak kontuan har-tuta, batez beste 59 lagunelkartu gara; bestalde, etapabatera edo bestera joan dire-nak kontuan hartuta, guztira,113 lagunek hartu dute parte.Horietatik 82 finkoak ziren(hau da, ez baziren joaten abi-satu egin behar zutenak), etagainontzekoak lekua izanezgero joan zitezkeenak.

Nola prestatu dituzue eta-pak?Batez ere kilometrajearekin;horrez gain, Oriotik ekarri-tako eredu bat hartu dugu, etaguk gure ibilbidearen araberaegokitu dugu. Hau da, 22kilometrotara hurbiltzensaiatu gara, nahiz eta batzue-tan azken uneko aldaketakegin diren.

Gauzak espero bezala irtenal dira?Nahiz eta etapak aldez aurre-tik erabakita egon, beste hain-bat zailtasun etorri ahala kon-pondu ditugu.

Zailtasunak topatu dituzue,beraz?Zailtasuna baina gehiago ezja-kintasuna izan da; adibidez,Urbiako bigarren egunekoetapa ez genuen aldez aurre-tik egin, eta bidea gaizki hartueta uste baina luzeagoa izanzen etapa, eta, noski, urarekinjustuan ibili ginen. Bestebehin ere hamar bat minutu-tan galduta ibili ginen; orduanere zati hura aldez aurretikegin gabe genuen. Geroztikerabaki genuen ez genuelaetaparik egingo aldez aurretikguk ikusi gabe.

Kezkatzeko arrazoirik izanduzue?Bitan laino itsuarekin kezkatuizan gara.

Zaila izan al da halako artal-dea mugitzea?Arazoa abiadura izan da. Ezaurrekoek ez atzekoek ezziguten beldurrik ematen,horiekin beti arduradunen batjoaten baitzen; beldurra tarte-koek ematen ziguten, horiekizan dira arriskutsuenak.“Txikle” baten antzera luza-tzean, edozein bidegurutzetangaltzeko arriskua izaten da,eta hori saihesten saiatuginen.

Eguraldi txarrari ere aurre egin behar izan diote mendizaleek.

“Txikle baten antzeraluzatzean, edozeinbidegurutzetan galtzeko arriskua izaten da”

Page 15: 92. zenbakia (2010eko apirila)

] elkarrizketa ] Nika Lertxundi eta Isidro Etxeberria

Halako aldea al zegoen ba?Martxan jartzean, taldearenhasierako muturra abiatzenzenetik bukaera abiatzenzenera arte hiru bat minutupasatzen ziren; batzuetanbazirudien atzekoak maka-lago zihoazela, baina maiz ezzen hala izaten. Beharbada,aurrean zihoazenak azka-rrago ibiltzen ziren. Bestalde,Gipuzkoako Bira honetanaurrean ibili diren lagunakaldapa gogorretan indartsuzeuden, eta hor ateratzenzuten aldea.

Lehendik asko ibilitako lagu-nak ibili al dira?Denetarik egon da: beharbadaerdia mendian ibilitakoa, etabeste asko ez horrenbeste.

Gogoratzeko uneren bat?Dudarik gabe, Urbiako aste-buru pasa; giro ederra izangenuen!

Istripurik izan al duzue?Ez, inork ez du minik hartu;bakarren bati hankaren bat kar-gatu egin zaio, baina besterik ez.

Etapa politena?Zaila erabakitzea, gustuenarabera… Baina bakarren bataipatzekotan, adibidez: Liza-

rrusti-Otzaurte arteko etapa,ikaragarrizko pagadiarekin;Oiartzun gaineko etapa. Bes-talde, eguraldi txarra dela-etaezin izan dugu pare bat eta-paz gozatu, eta horiek egu-raldi onarekin berriro egitekomodukoak dira.

Paisaia ederrak ezagutzekoaukera paregabea, beraz?Bai, erabat; ibilbide guztiaGipuzkoa eta aldamenekoherrialdeen arteko mugarenondotik joan gara; hori dela-eta, Bizkaia, Araba, Nafarroaeta Iparraldea izan ditugugure begietan. Aipatzekoa dazein gertu ditugun hain pai-saia desberdinak eta bertandirenik ez dakigunak.

Getariara iritsi zarete; penasentitzen al da?Guk agian zerbait, baina etxe-koek ez! Izan ere, etapa bakoi-tza pare bat aldiz egin beharizan dugu, eta, askotan,

kalean geure artean besteelkarrizketarik ez zen izaten.Gainera, azken bost etapa ososegidan tokatu zaizkigu (egu-raldi txarragatik atzeratuta),eta, hilabetean, pare bat etapaegin behar izan dira. Helmu-gara iristea zen helburua, etaez dugu penarik, baizik etagustura, batez ere jendeakizandako erantzunagatik etagure artean izan dugun giropolitagatik.

Etorkizunari begira, antzekobeste zerbait egiteko asmo-rik?Egitasmo hau aurrera erama-tea oso polita izan da, bainakontuan hartu behar da Geta-ria herri txiki bat dela etanobedadeek “boom” handiaizaten dutela. Baina horrelakoekintzak maiz egiteak arris-kua duela iruditzen zaigu;batez ere, zer pentsatu ematendu inguruko mendi elkarteeklagun gutxi mugitzen dutela

ikusita. Beharbada posibleizan liteke urtean hiru bat irte-era antolatzea, baina oraindikez dugu ezer pentsatu. Gai-nera hainbat galdera sortzenzaizkigu: zer motatako irteeraantolatu? Zenbat? Horrezgain, diru aldetik konpromisohandia eskatzen du; behar-bada, gogoa duen norbait edotalderen bat etorriko bali-tzaigu ea zerbait egin zitekeenelkarrekin, bilera informatibo-ren bat antola daiteke, jendeazer konpromiso hartzekoprest dagoen ikusi…

Ez al litzateke errazagoizango mendi-elkarte batsortzea?Duela pare bat urte MendikoFederaziora jo genuen galderaberarekin, eta euren eran-tzuna zera izan zen: gure txi-kitasunagatik ez zuela merezielkarte bat sortzea, betebehargehiago izango baikenituzkeabantailak baino.

Emaitza: gustura?Oso gustura, erraz egin bai-tugu; baina, lanak ere erraztudizkigute. Hau da, talde-kopuru “zaila” genuenez (60bat lagun), zailtasunak sortudira, eta horietan autobusekondo erantzun dute.

2010eko apirila artzape-15

Talaipe jatetxean izandako bazkariaren ostean, Nikaketa Isidrok mendizale guztien partetik opariak jasozituzten.

“Gustura, batez erejendeak izandakoerantzunagatik”

Page 16: 92. zenbakia (2010eko apirila)

] harritarten txutxupeka / herri eskola

Plaieroetako finalak

Kaixo Artzapezaleok, gu 5.mailako ikas-leak gara eta oraingo honetan plaieroe-tako finalei buruz hitz egingo dizuegu.

Dakizuenez, 5.mailako neskak futbo-leko finalera iritsi ginen.

Ibilbidea erraza egin zaigu finalerdie-taraino.

Finalerdiak, berriz, 4-3 irabazi geni-tuen Zarauzko “11 trebeak” taldearenaurka.

Denok urduri samar ginen, bainagogo handiz finala jokatzeko.

Lehenengo, desfilea egin genuen, etagero hasi zen finala.

Guk Zarauzko Orokieta herri-eskola-ren kontra genuen.

Hasieran, 1-0 galtzen joan ginen eta

partida galduta genuela pentsatugenuen. 2. zatian, aurreneko minutuangola sartu genuen eta irabazteko auke-rak genituela pentsatzen hasi ginen.Minutu gutxira, beste gol bat sartugenuen eta denok saltoka hasi ginen. 3.zatian ez genuen golik sartu eta beraiekere ez; baina, azkeneko zatian, beste golbat sartzea lortu genuen. Partida bukatuzenean, buila batean hasi ginen. Partidaguztiak bukatu eta gero hasi ziren sari-banaketarekin, eta alebin-mailako ligan,gure taldeko Ane Camposi eman zioten5.mailako nesken arteko jokalari onena-ren saria.

Gure txanda iritsi zen eta denek txaloegin ziguten. Kopa eta dominak jaso eta

pozik kanpora atera ginen.Argazkiak atera genituen. Gure

gelako mutilek finalerdiak galdu zituz-ten; baina, hala ere, kopa eta dominakeman zizkieten.

Sari-banaketa bukatu eta gero, Geta-riara itzuli ginen, eta bazkari eder bategin genuen “Ixkote” elkartean.

Arratsaldean, Zumaiako San Telmoe-tara joan ginen hango barraketan ibil-tzera.

Egun zoragarria pasa genuen.Agur Artzapezaleok eta ondo izan!!!

5. mailako ikasleak

Page 17: 92. zenbakia (2010eko apirila)

2010eko apirila artzape-17

] elan-euskadi

GGKE eta elkartasun mugimendu batzuekudan bidaiak antolatzen dituzte Hegoal-deko herrialdeetara. Bidaia horien helbu-ruak dira, besteak beste, hango errealitateaeta garatzen ari diren lankidetza proiek-tuak ezagutzea, eta sentsibilizatzea. Beraz,bidaia horietako asko egiteko, beharrezkoada aurretiko prestakuntza bat izatea, eta,batzuetan, itzulitakoan zabalkunde etakolaborazio lan batzuk egin behar dira.

Argitu behar da eskaintza gehienak ezdaudela boluntario eta/edo lankide bolun-tario gisako kolaborazioetara zuzenduta.Lankidetza mota horiek gauzatzeko, beha-rrezkoa da denbora gehiago izatea, profiljakin bat edukitzea eta prestakuntza kuali-fikatua izatea, bai garapenerako lankide-tzan, bai proiektuaren gai espezifikoan.(GGKEekin lankidetzan aritzeko modueiburuzko informazio gehiago EuskadikoGGKEen Koordinakundean).

Udako bidaia horiek hainbat motata-koak izan daitezke, besteak beste: elkarta-sun bidaiak, elkartasun egonaldiak,turismo solidarioa, auzolandegi solida-rioak, elkartasun brigadak… Nomenkla-tura desberdin horrek erakundeko jardue-rei eta horren helburuaren eta izaerarenikusmolde desberdinei erantzuten die, eta,hori jarduera antolatzean eta garatzeanislatzen da.

Garapenerako ekimenak babestu eta

sustatzera zuzendutako jarduerak dira,kasu honetan turismo jarduerak, GGKEenlan eremuetan eta tokiko erakundeekinbatera egiten direnak.

Beraz, elkartasun egonaldiak edo elkar-tasunezko auzolandegiak izenpean, taldetxikiek egiten dituzten bidaiak planteatzendira. Bidaia horietan parte hartzeko, nor-malean, aurreko prestakuntza bat edukibehar da. Bidaia hauetan, inplikazio zuze-nagoa dago tokiko erakundearekin etaproiektuarekin; izan ere, errealitatea eza-gutzeaz gain, kolaborazio zuzenak plante-atzen dituzte egiten ari diren lanean.

Elkartasun bidaietan parte hartzeko ezda aldez aurreko prestakuntzarik behar.Bidaia horien helburua da beste errealitatebatzuk ezagutzea eta zuzenean jakiteanolakoak diren garapen proiektuak.

Udan elkartasun esperientzia bat izatekobeste alternatiba batzuk ere badaude:

-Bakerako Lankidetza Asanblada GGKEakeskainitako Tokian bertako lankidetzaikastaroak. Proposatutako ikastaroen fun-tsezko helburua da tokian bertan azaltzeagarapenerako lankidetza proiektuekherrialde horietan duten eragina. Gainera,herrialde horietan normalean leku turis-tiko eta ezagunetatik urrun dauden lekueta komunitateen errealitatea ezagutzekoaukera izaten da.

-Eusko Jaurlaritzako lankide boluntariogazteen bekak. Antolatzaileak: KulturaSaileko Gazteria eta Gizarte EkintzaZuzendaritza eta Eusko JaurlaritzakoEnplegu eta Gizarte Gaietako SailarenGarapen Lankidetzarako Zuzendaritza,Euskadiko eta jomugako herrialdeetakoGarapenerako GGKEen lankidetzarekin.

Beka horien xedea da, batetik, Euskadikogazteak sentsibilizatzea Hegoaldekoherrialdeetako garapenerako lankidetzaekintzetan, eta, bestetik, Euskadiko gaz-teen artean herrien eta kulturen artekoelkartasunaren kultura sustatzea. Horreta-rako, aukeratutako pertsonek garapene-rako lankidetza ekintzetan zuzenean partehartzen dute Amerika, Asia eta Afrikakoherrialdeetan, eta, horrela, ekintza horiengarapena “in situ” ezagutzeko aukera iza-ten dute. Esperientzia hiru hilabetekoa da,uztailetik urrira bitartean.

Jarduera horien inguruan sortzen direneskaintzei buruzko informazio gehiagolortzeko Euskadiko GGKEen Koordina-kundeko webguneko deialdien atala kon-tsultatu: www.ongdeuskadi.org

Informazio gehiago:http://www.turismo-responsable.org/presenta-cion.htmhttp://www.turismoresponsable.net/

Elkartasun Bidaia udan

Page 18: 92. zenbakia (2010eko apirila)

18- artzape @topagunea.com18-artzape @topagunea.com

0)Aberasgarriak iruditzen zaizkit zineforumak. Zineak errealitate desberdinak islatzeko duen gaitasunari filmarenosteko solasaldia eta ikuspuntuen elkartrukea gehitzen baitiote. Jende desberdina batzeko aitzakia polita ere badira,

dena bakarrik egitera bultzatzen duen eredu indibidualistaren aurrean. 2009an herriko zine forumean hainbat filmezgozatzeko parada izan nuen, DAENS filma kasu. Adolf Daens (1839-1907) apaiz belgikarraren lana erakusteaz gain, arloesanguratsutan orduko Europa eta oraingoaren artean ezberdintasun gutxi existitzen jarraitzen duela jabetzeko aukeraematen duena.

1)Kapitalaren Europa. Merkatu eta ustiapenarena. Bigarren industri iraultzako bizitza eta lan baldintza gogorrak azal-tzen ditu filmak, ehungintza sektorearen bidez. Daensek aldarazi nahi izan zuen errealitatea. Humanismoan oina-

rrituriko diskurtsoarekin herri babes zabala erdietsi eta diputatu izatera iritsiz. Bidean, XIX. mendeko problematikaktopatu arren:

- Langileen ustiapena egunerokoa zen, batez ere emakume eta haurrengan. Istripu eta heriotzak ugariak ziren segurtasun neurririk gabeko fabriketan, langileek lo hartzen baitzuten lanaldi luzeen nekearen ondorioz. Egun,langileek lantegietan heriotza ezagutzen segitzen dute eta pertsonak makinak lez ustiatzea doan irteten da. XIX.mendean, Europan burgesia lokalaren eskutik eta bertako herritarrengan; XX.ean, Hirugarren Mundu deiturikoeskulan merkearen paradisuan irekitako fabriketan; XXI.ean, paperik gabekoak jasotzen dituzten hemengo ezkutuko lantegietan. Lehen eta orain, pertsonak pertsonengatik ustiatuak.- Herritarrekiko mespretxua. Pertsonen eskubideenganako begirune falta ohikoa zen klasetan zatitutako gizartean.Non behekoak ez ziren inor, ez ziren ezer. Egun, ezin esan liteke klaseen egitura gainditua denik. Oraindik gutxiengo baten nahien arabera jokatzea da antza gehiengo zabalaren papera. - Hauteskunde makilatuak. Irregulartasunak eta kontaketa akatsak topatzea ez zen arraroa. Kasurik txarrenean betizuten emaitzak txukuntzeko aukera. Hainbat herrialdetan antzeko jokaerak ez dira guztiz desagertu. Herriaren hitzean oinarritutako demokrazia partehartzaileak amets soila izaten jarraitzen du...- Manipulazioa. Jendartearen zati handi bat alfabetatu gabea izateak asko errazten zien jokoa. Egun, alfabetatze maila %100 izanda, ordea, lehen bezala manipulatuak gara. Sektore zehatzen kontrolpeko mass mediek ongi betetzen dute euren egitekoa.- Poliziaren rola. Orduan ere boterearen eskura normaltasuna babesteko; hori gutxiengoaren pribilegioen mantenua eta herri obedientea bezala ulertuta. Protesta txikienaren aurrean poliziaren indarkeria, inmunitateaz lagunduta. Oraindik uniformedun armatuek gure gizarteetan duten boterea sinestu ezinekoa da...Horren aurrean, pertsona eta talde desberdinen arteko elkarlan dinamika izan zen Daens-en estrategia, sozialista, kristau eta liberalak batzea erdietsiz. Duela bi mende bide hori ulertu eta gauzatzeko gai izan baziren, egun ez luke ezinezko izan behar bestelako herri eta Europa bat aldarrikatzen dugunontzat.

2)Iluntasunaren Europa. Beldur eta mehatxuen Eliza katolikoa. Eliza burgesiaren bazkide leial zen erakunde kontser-badorea izanik, Daensen lanak bere jarrera itxiarekin egin zuen talka, gaitzetsia eta apaiz funtzioetatik apartatua

izan zelarik. Agintari zein fabrika jabeen delituak moralki zuritu eta babesten zituen Eliza berarengandik. Herritarren gai-neko erabateko autoritate, kontrola zuen Eliza. Zigorra eta saminean oinarrituriko mezuen igorlea, izu klima konstantebat sortuaz, burgesiarentzat ezinbestekoa zen artaldea osatuz. Eliza estatiko eta alienatzailea; herriaren ondoan egonordez, horren gainean kokatzen dena. Jesusen izenean, Jesusen hitzak kontrajarriz. Atzerakoi eta bakartua, errealitatezein herritarrengandik aldendua. Injustiziak salatu, zapalduen ondoan lan egin eta kristau baloreen arabera bizi eta hildiren hainbat kristau sinestun, teologo edota apaizak (hala nola, teologia de la liberación-en jarraitzaileak) gogor errepri-mitzeari uko egin ez diona. Ezin bazter baitaitezke kristautasunaren hainbat balore (berdintasuna, justizia, besteekikobegirunea, maitasuna, barkamena) bestelako errealitate bat diseinatzeko orduan. Jesusek esana da ezin direla jainkoa etadirua biak batera gurtu. Elizak bada aspalditik du egina hautua... Noiz utziko dio luxu eta diruaren lagun izateari? Noizgaindituko ditu hierarkiak? Noiz bilakatuko herri xehearen Eliza? Noiz izango da irekia, dinamikoa eta eraldatzailea?Noiz hasiko da bizipoza, askatasuna eta alaitasuna helarazten?

3)Kapitalaren Europa. Iluntasunaren Europa. Bi mende luzeren ondoren ere. Injustizia eta desberdintasun sozialenEuropa. Klase altuarena. Goi bilerena. Estatu zurrun eta nazio ukatuen Europa. Ilusio, balore eta sentimendu

gabea. Oraindik definitzeke, eraikitzeke dena. Europa berria etengabe galarazten duen Europa zaharra.

]] Aitor Irigoien[[

Europa XIX-XXI“Langileak, pertsonak ez dira esklabu ezta eskale izan behar, aske eta oparo baizik”.

Adolf Daens

Page 19: 92. zenbakia (2010eko apirila)

2006ko apirila artzape -19

Euskal literaturak, hasi zene-tik, hainbat gai bildu ditu:hasiera hartan, Jainkoa etaerlijioa ziren mintzagai baka-rrak. Urteak aurrera joanahala, eta gai horiek apur batbaztertuz, euskaldunon ohi-turak eta politika biltzenzituzten zenbait liburu ira-kurtzeko aukera izan genuen.Gaur egun, ordea, euskal lite-ratura irakurri nahi duenakaukera zabala du gaiei dago-kienez; hala ere, esan beharradago badela oraindik nahikoezkutuan gordetzen den gai-ren bat: sexua.

Edorta Jimenezek Arantza-zuko sindromea deitzen dioeuskal literaturak hainbaturtetan jasan duen purita-

literatur txokoa / Izaskun Larrañaga]] moniren errezeta [[

Stock 13

Osagaiak:

2 basokada naranja-zuku

Naranja baten birrindura

1/2 basokada arroz

4 azafrai-hari

Almendrak (gutora)

3 koilarakada ezti

Arroz gozoa azafralerara

Prestaketa:

Arroza egosi naranja-zuku etanaranja-birrindurarekin, etasu hilean mugitu. 15 minutuigaro eta gero, eztia eta almen-dra-zatiak gehitu azafraiare-kin batera; beste 5 minutuutzi, puntuan eduki arte.Hotza zerbitzatu, eta...

On egin!!nismoari. Joera horrekinamaitu nahian idatzi duhilabete honetan dakarki-zuedan liburua. Gaia berri-zalea izateaz gain, gaia tra-tatzeko modua ere berriada: emakumea pasibo izate-tik aktibo izatera pasa da,eta iniziatiba emakumearieman zaio. Lan honetan,sexuaren errealitatea konta-tzeaz gain, fikzioari erelekua utzi dio; hala, erreali-tatea eta fikzioa nahastunahi izan ditu tabu den gaihonetan.

Lan “desberdina” delaesango genuke, baina “des-berdina” izateagatik baztertubehar ez dena. Imajinazioalanduz, disfrutatu.

Idazlea: Edorta Jimenez (Mundaka, 1953)Argitaletxea: TxalapartaArgitalpen urtea: 2009Orri kopurua: 117

Page 20: 92. zenbakia (2010eko apirila)

20- artzape @topagunea.com20-artzape @topagunea.com

] Historiaren katebegiak/ Xabier Alberdi eta Suso Perez

korbe badian arrantzan aritzeko “sareekortzaile” (red barredera) izenekoarrasta-sare handi baten jabe egitera iri-tsi zen, XVI. mendeko azken hamarka-detan. Urte haietan, Getariako bestearrantza-armadore batzuekin batera,eskabetxe-industrian hasi zen inberti-tzen. Hasieran, Malkorben harrapatzenzituzten korrokoiak jartzen zituzteneskabetxean, baina berehala hasi zirenherriko arrantzaleek eta ingurutako por-tuetakoek ekartzen zituzten bisiguak ereeskabetxean jartzen. Jarduera horietantinko jarraitu zuen Asenciok, eta,

Getariako sendirik zaharrenetako bat daBasurtotarrena. XV. menderako herrikofamilia nagusien artean azaltzen zaigu.Horiek itsasoa izan zuten beti aberasta-sun-iturri nagusi; hain zuzen, 1539aldera, aurreko atalean aipatutako Fran-cisco de Estella eta Juan Lopez de Zarau-zek sortutako arrantza-konpainiako par-taideen artean agertzen da Juan deBasurto. Juan de Basurtoren seme nagu-sia, Juan Ortiz de Basurto, sendiko onda-sunen jabe egin zen aita hil ondoren.Bere anaia Asencio de Basurtok, aldiz,aitaren ofizioa eskuratu zuen, eta Mal-

CRISTOBAL DE BASURTO

(XVI-XVII mendeak)

Galeoi eta itsasontzi handien eraikuntza

GETARIARRAK

MENDEETAN ZEHAR:

Page 21: 92. zenbakia (2010eko apirila)

] Cristobal de Basurto

kapitainarekin –azken hau lehen aipatu-tako Asencio de Basurtoren semea–elkartu zen Ternuara joango ziren espe-dizioak prestatzeko. Asencio de Basurtokapitaina Ternuara baleak eta bakailaoaharrapatzera joaten zen ontzi batenjabea zen, eta bere bi lehengusuek arran-tza-espedizio horietan armadore gisahartzen zuten parte. Hala, 1635ean,Nuestra Señora de la Piedad izenekoarrantzontzia berriz ere hiruren arteanprestatu, eta Ternuara bidali zutenbaleak, bakailaoak eta itsas txakurrakharrapatzera.

Bitartean, itsas jarduera guztien arteanetekin handienak ematen zituen Indie-tako merkataritzan bete-betean arituzen. Lehen aipatu dugu Mexikon zilar-meategien hazienda baten jabe zela etaIndietako Itsasbiderako galeoiak eraikizituela. Horrez gain, Indietarako Itsasbi-deko merkataritza oparoan ere zuze-nean hartu zuen parte; esaterako, 1635.urtean, Cadizen zegoen Santa AnaMaría 600 tonako galeoiaren jabe zen,eta urte hartan zilarra garraiatu beharzuten galeoien zaintzan arituko zirenlau galeoietako bat izateko aukeratuzuten.

Urte hartan bertan, Frantzia eta Espainiaartean hasitako gerrak ondorio latzakeragin zituen Gipuzkoako ekonomian;besteak beste, 1638an, Hondarribikosetioa eta Getariako itsas guda odoltsuagertatu ziren. Hortik aurrera, ez duguapenas Basurtotarren berririk, gerrakjarduera askoren etendura eragin bai-tzuen; Cristobal de Basurtoren aipame-nak ere betirako isildu ziren, ziurrenikheriotzak 40ko hamarkadan eramanzuenean. Urte batzuk geroago, gerrarenondorioak gainditu eta gero, Basurtotarsendiko adar aberatsenak Donostiarajoan ziren pixkanaka, dagoeneko hurabaitzen Gipuzkoako merkataritza-gunenagusia. Getarian geratu zirenek arran-tzan jarraitu zuten, betiere itsasoarekinestuki loturik.

Basurtoren ontzigintza-negozioetanparte hartzen hasi zen. Osaba hil etagero, haren izen bereko lehengusuarekinjarraitu zuen ontzigintzan inbertitzen.1616an, Juan Ortiz de Basurto lehengu-suarekin Sevillan saldutako galeoiarenkontuak kitatu eta berehala, beste galeoibat eraikuntzen hasi ziren. Galeoi berria-ren eraikuntza Orioko ontzioletanburutu zuten 1620an. Aurrerantzean,Gipuzkoako ontzigile nagusietako batbihurtu zen Cristobal de Basurto; XVII.mendeko hogeiko hamarkadan, bestelau galeoi, behintzat, eraiki zituen.

Negozio horietan lortutako aberastasu-nak eta gizarte-maila altuari esker,Debako Doña Ana de Uzcangarekinezkondu zen. Haren emazteak “Doña”izengoitia erabiltzeak jatorriz goragokogizarte-mailakoa zela adierazten du.Beraz, ezkontza haren bitartez, Cristoba-len aberastasun eta ondasunak eta bereemaztearen gizarte-maila altua elkartuziren. Aurrerantzean, Cristobal deBasurto, Getariako auzotar izateaz gain,Debako auzo/auzotar bezala agertzenzaigu; izaera horrek bi herrietako aginte-postuetan parte hartzeko eskubideazuela adierazten du.

Cristobal de Basurtoren negozioak ezziren eten ezkondu eta gero; aurreran-tzean ere bere sendikoen negozioetanparte hartzen jarraitu zuen, betiere bereaberastasunak handitze aldera. 1630.urteaz geroztik, bere lehengusu JuanOrtiz de Basurto eta Asencio de Basurto

zahartu zelarik ere, ez zuen etsi; 1636anhil baino lehentxeago saldu zuen berearrasta-sare handia.

Bitartean, Juan Ortiz de Basurtok irabazihandiagoak ematen zituzten itsas jar-dueretan inbertitu zuen. XVII. mendehasierarako, itsasontzi handien eraikun-tza-negozioan parte hartzen zuen;horren adibide 1605ean eta 1610ean Ter-nuan edo Artiko inguruko uretan baleakharrapatzen aritu ziren bi itsasontzihandi eraiki zituen. 1614an, Pedro deHuegun, Pedro de Gainza kapitaina etaCristobal de Basurtorekin elkartuta, San-tisima Trinidad galeoia eraiki zuen.Ontzi hura Sevillara eraman zuten, hanIndietarako Itsasbidean erabiltzeko erosinahi zuenari saltzeko. Sevillarakobidean ez zuen hutsik egin, burdinez,egurrezko ekoizkinez –uztaiak, bahe-olak, ezpata-olak, upelak eta barrikak–eta errotarriz zamatuta joan zen, guztiakere han saltzeko. Ez zuen, ordea, JuanOrtiz de Basurtok irabaziez asko gozatu,handik gutxira, 1615 aldera, hil baitzen.

Cristobal de Basurtok, ziurrenik ilobazuenak, nondik lortu zuen, ordea, bereosaba nagusiarekin negozio handi haie-tan parte hartzeko behar zuen dirua?Are gehiago, bere osabarekin ontzigin-tzan inbertitzen hasterako, dagoenekoGipuzkoako armadore eta merkatarinagusienetako bat zen Cristobal. Bereondasunen jatorria Indietan dago; gaztezelarik, XVI. mendearen amaiera aldera,Ameriketara joan zen aberastu nahian;handik itzuli zenerako, 1612an, Mexi-koko San Luisen zilar-meategienhazienda baten jabe egina zen. Honaetortzerako, bere anaia Juan Perez deBasurto laga zuen haziendaren kudea-tzaile, urtero-urtero zilar-meategien ira-bazien erdia hona bidaltzeko aginduare-kin. Horixe zen bada, Cristobal deBasurtoren diru-iturria.

Aipatu bezala, Mexikotik itzuli eta den-bora gutxira bere osaba Juan Ortiz de

2010eko apirila artzape-21

Page 22: 92. zenbakia (2010eko apirila)

22-artzape @topagunea.com

] maiatzeko agenda

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

] KZguneaNoiz: 17:00etatik 20:00etaraTutorearen maiatzeko bisitak: 14an eta 28an,16:00etatik 20:00etara

] Irteerak[Maiatzaren 2a, igandea]LEZOn DANTZARI TXIKIEGUNAGure Txeruko dantzariak ber-tan izango dira

[Maiatzaren 13a, osteguna]BAZTAN BAILARAra IRTEERAIrteera-ordua: 9:00etanAntolatzailea: Arrantzale Zaharren Elkartea

] Hitzaldiak[Maiatzaren 1a, larunbata]LOS MEDIOS Y LOS FINES:COMUNICACIÓN YCAPITALISMONoiz: 18:00etanNon: Udal aretoanHizlaria: Santiago Alba RicoAntolatzailea: Elan-Euskadi Ggke

[Maiatzaren 11, asteartea]AZAL-ZAINKETANoiz: 16:00etatik 19:00etaraNon: AlondiganAntolatzailea: Fuldain Farmazia

[Maiatzaren 26a, asteazkena]BAKARRIK BIZITZEA.

[Maiatzaren 13a, osteguna]GURASOEKIN BILERAUztailean izango diren uda-leku irekietan izena ematekoepea zabalik maiatzaren 3tik21era

[Maiatzaren 1a, larunbata]GAZTE ALAIAK TXISTUTALDEAREN EMANALDIANoiz: 12:30eanNon: Berdura plazan

[Maiatzaren 8a, larunbata]ARRANTZALE ZAHARRENELKARTEA – EZ OHIKOBATZAR OROKORRANoiz: lehenengo deialdia09:30ean // bigarren deialdia10:00etan

] Euskal Astea[Maiatzaren 28a, ostirala]Gure Txeru dantza-taldearenDANTZA-ERAKUSTALDIA

[Maiatzaren 29a, larunbata]TRIKITILARI GAZTEENGETARIAKO XI.TXAPELKETANoiz: 17:30eanNon: Herriko plazanIzena emateko azken eguna:maiatzak 17 (943896024, [email protected])

[Maiatzaren 29a, larunbata]EUSKAL JAIA 2010

Txistularien alardea, dantzak,irrintzi lehiaketa, trikitilarigazteen txapelketa, Euska-diko Trainerilaren Txapel-keta, dantzaldia ...

BIZIKIDETZAREN ALTERNATIBAKNoiz: 18:30eanNon: Arrantzale Zaharren Elkar-teanAntolatzailea: Aulas Kutxa - Arrantzale Zaharren Elkartea

] Jaiak[Maiatzaren 9a, igandea]HERRI URRATS 2010SENPERE

[Maiatzaren 15a, larunbata]SAN ISIDRO EGUNAMEAGA AUZOKO JAIAK

[Maiatzaren 30a, igandea]ARRANTZALE EGUNA

] Kirolak[Maiatzaren 1a, larunbata]XI. LA GAVIOTAESTROPADAAntolatzailea: Kostabela

“SALBATORE DEUNA XI.PILOTA TXAPELKETA”Txapelketaren hasiera:maiatzaAntolatzailea: Gure Txeru

[Maiatzaren 29-30]EUSKADIKO TRAINERILATXAPELKETA.Noiz: 17:00etan

] GaztetxiaZINE ZIKLOA

Txapelketa

[Maiatzaren 22a, larunbata]GETARIAKO V. MUS

TXAPELKETA HERRIKOIA4 erregetara, 4 hama-

rreko,3 usteletara

(18 urtetik gora)

Non: Berdura PlazanNoiz: 16:00etan

Izen-ematea: udaletxeanedo liburutegian

(943896024)zabalik txapelketareneguneko 15:00ak arte

Antolatzaileak:Getariako Udala eta Artzape

aldizkaria

(14 eta 17 urteko gazteak)Non: Berdura plazan

Noiz: 16:00etanInskripzioa: doan

Izen-ematea:Gaglo gaztelekuan

Noiz: igandeetan, 18:00etan

ASANBLADANoiz: ostegunetan, 19:00etan

] GaztelekuaNoiz: ostirala (17:00-20:00) /larunbata eta igandea (16:00-20:00)

Page 23: 92. zenbakia (2010eko apirila)

] akordatzen

Euskal Jaiak

FULDAIN farmaziaren zaintza egunak:

maiatzaren 17tik 23ra (biak barne)

Atal honetan jartzeko moduko argazki zaharren bat baduzu,deitu 943000548telefonora edo [email protected] helbidera bidali.

Maiatzaren azken astean ospatuko dira Euskal Jaiak, eta, ohi bezala, baserritar-arropa izango da protagonista. Batez ere, janzkera izaten da herri baten historiarenadierazle eta ondare aberatsenetarikoa. Euskal jantzi eta janzkeraren historia luzeaeta aberatsa da, eta historia horren adibide txiki bat aipatu nahi dugu ataltxo hone-tan: 1936an, Espainiako gerran, euskal ohitura eta tradizioei lotutako guztia debe-katu zuten; baina, janzkerekin eta jantziekin ez zen horrela izan. Dantza-taldeekzerikusi handia izan zuten gai horretan, beren ikuskizunei eutsi baitzieten. Gerraosteko urteak ere zailak izan ziren, Francok debekuei eutsi baitzion, baina jantzie-kin ez zen hain zorrotza izan; hori dela-eta, jantzien bidez adierazten zuen jendeakhitzen bidez adierazi ezin zuena.

Gaur egun, ez dugu geure tradizioko arropak janzteko debekurik; beraz, animatuzaitezte maiatzaren azken larunbatean dotore-dotore janztera!

Udal bulegoa ....943 896 024Faxa ............943 140 190e-mail: [email protected]

Kiroldegia ........943 140 432Kirol-portua ......943 580 959Taxiak

Segundo ......607 720 242Jose Mari ....607 403 498

Udaltzaingoa ....943 896 146Liburutegia ......943 896 147Anbulatorioa ....943 140 653Botika ..............943 140 441 Herri Eskola.......943 140 729SOSdeiak ......................112Kofradia............943 140 200

artzape aldizkaria943 000 548

[email protected]

Telefono interesgarriak

aarrttzzaappeeAPIRILEKO GALDERA:

Norekin ezkondu zen Cristobal de Basurto?

MARTXOKO ERANTZUNA: Sare ekortzaile eta almadraba

IRABAZLEA: Orreaga Andueza

Artzapen bazkidea bazara eta erantzuna baldin badakizu, e-mailez ([email protected]), gutunez (kale nagusia 1-3 z/g) edo deitu (943 000 548) MAIATZAREN22a BAINO LEHEN.

Saria: Hiru botilako Larchago ardo kaxa bat

Norbait zoriondu nahi izanezgero, argazkia bere testutxoare-kin Txeruko postontzian utziedo eta Eskualtxetara eraman.Gogoratu! bazkideok doan dau-kazue eta bazkide ez zaretenok4 € ordaindu beharko dituzueargazki bakoitzagatik.

Page 24: 92. zenbakia (2010eko apirila)

Izen-deiturak:..................................................................................................................................................................................

Helbidea:...........................................................................................................................................................................................

Herria:.......................................P.K....................Telefonoa:..............................................................................................................

Kontu zenbakia:....................................................................................................................................................................................

Sukurtsala:........................................................................................................................................................................................

Getariatik kanpo bizi bazara eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, EGIN BAZKIDE eta bilaliko dizugu!

Bazkide-kuota: urtean 20 euro aarrttzzaappee