187 (2010eko apirila)

32
187. ZENBAKIA. EURO BAT 2010eko APIRILA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA ELKARRIZKETA: PELLO RUBIO, BAKEA EREITEN HONDARTZAKO ZENTAUROAK B A LEI K E Gero eta zumaiar gehiago ibiltzen dira zaldian. Motxanekuak taldeak antolatzen du santelmoetako lasterketa.

description

[Hitz-tantak: Joxe Mari Urbieta] [Bertso xorta: Bertsotan jai] [Pello Rubio: "Berriz ere egingo nuke Euskal Herrian bakea lortzeko saioa"] [Izpiak eta hizkiak: Oliver Perez Amas] [Erreportajea: Tristanen trostan] [Solasaldia: Benito Lertxundi, zertan sinesten duzu?] [Agenda: Gariren kontzertua] [Mikroipuina] (1.153)

Transcript of 187 (2010eko apirila)

Page 1: 187 (2010eko apirila)

187. ZENBAKIA. EURO BAT2010eko APIRILA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

E L K A R R I Z K E T A : P E L L O R U B I O , B A K E A E R E I T E N

hondartzako zentauroak

BALEIKE

Gero eta zumaiar gehiago ibiltzen dira zaldian. Motxanekuak taldeak antolatzen du santelmoetako lasterketa.

Page 2: 187 (2010eko apirila)
Page 3: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 3

BALEIKE187a

za

La g

. zab

alet

a

herri aldizkaria

Foronda kultur etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda

Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue,

abelin linazisoro, ainara lozano lasa,

aitor Manterola, Juan luis romatet,

Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta

Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

9baleike+

PeLLo ruBIo: “Berriz ere egingo nuke

euskal herrian bakea lortzeko saioa”

4hitz-tantakJoxe MarI urBIeta

7bertso xortaBertsotan JaI

16izpiak eta hizkiakoLIver Perez aMas

18erreportajeatrIstanen trostan

25solasaldiaBenIto LertxundI, zertan sInesten duzu?

28agendagarIren kontzertua

30mikroipuinaargIa

Page 4: 187 (2010eko apirila)

4 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

hIt

z-t

an

tak Joxe Mari URBIETA arrantzale ohia

"IgArrIKo Ez dA, ba, arraina kanpokoa edo hemengoa den. Prezioan asko igartzen da, baina BAItA AhoAn ErE"

Omenaldia egingo dizute santelmotan.Jexuxek eman zidan albis-tea; ondo iruditu zitzaidan.

Gustukoak al dituzu festa hauek?Bai. Niretzat herriko festak santelmoak ziren. Tradizio gehiago ere bazuten. San-pedroak erbesteko festak bezala ikusten nituen; san-telmoak, berriz, herrikoak.

Asko aldatu dira urte hauetan.Bai, baina gu gazteak gine-nean ere ederki zelebratzen genituen. Gure gaupasak ere egiten genituen garai

hartan eta urte askotan txarangarekin ere atera izan naiz.

Txaranga bat?Koadrilako txaranga bat ge-nuen, Izustarri izenekoa, eta han danborra jotzen nuen.

Sekulako giroa izaten da banderaren igoe-ran. Aurreko urteetako omenduekin hitz egin al duzu?Bai. Lehengusu bat ere omendua izan zen orain urte batzuk eta harekin hitz egin dut. Denekin hitz egin dut, denon artean tratua daukagu eta.

Gauerdia da eta bandera-ren soka kateatuta gera-tzen da. Ez, ez, ez. Ez dago kuido-rik. Espero dut horrelakorik ez gertatzea. Kateatuta ge-ratzen bada, gogor tiratuko diot!

Urteetan aritu zara itsa-soan. Inoiz egokitu al zaizu santelmoak herritik kanpo bizi beharra?Behin. Urte batean tokatu zitzaigun Frantzian sartzea jaiak zirenean. Pena ederra izan nuen. Antxoa urruti zegoen eta han pasa ge-nituen santelmoak. Beno, gure festa txikia egin ge-nuen ontzian.

Zer ontzitan aritu zara lanean?17 urterekin lehen irteera egin nuen, Afrikara, Sierra Leonara, Mutrikuko barku batean. Itzultzean Zumaia-ko arrantzontzi batean sartu nintzen, ‘Miguel Angel’-en, pordillostarrena zena. Ho-riekin bi urte egin nituen, soldaduskara joan nintzen arte. Handik bueltan leho-rrean egin nuen lan urte ba-tzuetan, eta gero Getarian hasi nintzen lanean. Han egin dut lan erretiratu arte.

Krisia gora, krisia behera. Azken urteetan hitz hori arrantza munduari ondo lotuta dago.Gauza txarrak gehiago entzuten dira onak baino arrantza kontuan. Gauzak gero eta zailagoak jartzen zaizkie eta ez dakit zer ger-tatuko den. Urteak egon dira antxoa harrapatu gabe, eta orain arrantzatzen hasi direnean, beraiek hasi dira mugak jartzen diru pixka bat gehiago irabazteko.

Garai batean arrain gehie-gi ere hartuko zen, akaso?

“Behin tokatu zitzaidan santelmoak herritik kanpo bizitzea. Pena ederra izan nuen”

testua eta argazkIak: Juan LuIs roMatet

Page 5: 187 (2010eko apirila)

Izena: Joxe Mari Urbieta. Jaioterria: ZumaiaJaio: 1949anItsasoan: 35 urte, Mutriku, Zumaia eta Ge-tariako arrantzontzietan.

hIt

z-t

an

tak

60 urte ditu eta 35 eman ditu itsasoan, orain hiru urte erretiratu zen arte. “Lau bat urte egin nituen lan lehorrean, baina bestela bizitza guztia itsasoan egin dut”. Joxe Mari izango da aurtengo San telmo jaietan omenaldia jasoko duen arrantzale ohia. Estalapean tope egin eta Kofradiako bentako gelara igo gara hitz egitera. gela horretako balkoi batean igoko du Kofradiaren berde koloreko bandera apirilaren 11ko gauerdian.

Urte ederrak izan ziren, antxoa ugari harrapatzen zenean. Urte onak asko izan ziren. Baina gero sare pelagikoak erabiltzen hasi ziren, eta gero eta arrain gutxiago zegoen itsasoan. Frantsesek min handia egin zuten hor.

Azkenaldian urrutitik ekarritako arraina saltzen da arrandegietan. Kanpoko arrain asko ibil-tzen da hemen.

Ahoan igartzen al da kanpokoa izan edo he-mengoa?Igarriko ez da, ba? Prezioan asko igartzen da, baina bai-ta ahoan ere. Prezioaren go-rabeheran ezagun da arraina hobea edo txarragoa den.

Piratak ere hor dabiltza arrantzontzien inguruan. Zuen garaian ba al ziren piratarik?Afrikako kostan eta Kana-riar Irlen inguruan ibili izan ginenean nahikoa beldur izan genuen bazterrera hurreratzerakoan. Bertako guardak han zebiltzala ha-

rrapatuko gintuzten nahiko beldur izan ginen.

Orain urte batzuk gerra galantak izan ziren he-mengo eta mugaz bestal-deko arrantzontzien ar-tean. Haiek izango ziren, akaso, orduko piratak?Pelagikoen garaia zen hura. Borroka hartan izan nintzen ni. Penagarria zen hura; itsaso guztia bolanta sareekin josi zuten eta arrai-na ere gutxi zegoen. Bolan-ta haiek aberia handiak egin zituzten; edozer gauza ha-rrapatzen zuten sare haiek.

Erretiroa hartu zenuen, baina motorrarekin itsa-sora joaten jarraitzen duzu.Zumaia eta Nafarroa ar-tean bizi naiz, eta hemen nagoenean beste zer eginik ez dut. Giro ona badago, itsasora joaten naiz. Nire hobbya hori da.

Zer harrapatzen duzue?Txibitan, kabretan, muxa-rretan ibiltzen gara. Azken denboraldi honetan ez da asko harrapatzen; arrain

gutxi dabil. Lehen muxa-rrak asko harrapatzen ziren, baina azken urteetan gutxi dabil.

Azkenaldian ikusi dira baxurako ontziak kosta-tik hurre berdeletan.Bai, baina horien sareek ez digute kalterik egiten. Berdela arrain immigrantea da; noizean behin kostara hurreratzen da eta pare bat egunean izaten dira horiek hartzen.

Orain bi urte biotopoaren kontrako pegatinak ikusi ziren santelmotan.Ez nago ados horrekin. Gauzak ondo jartzearen aldekoa naiz, baina dena debekatzearen kontra nago. Bizitza guztian ibili gara harraldeko mundu horretan lapetan, maolio-tan, hamarretan, olagarro-tan, gabarrantzan… Guk zer kalte egingo dugu, ba, hor? Kalte gehiago egiten dute kanpoko sa-reek eta otarrek. Afizioa ez dutenek debekua ez dute sentituko, baina afi-zioa dugunok hutsunea sentitzen dugu. Semeei harraldeko giroa erakusten saiatu gara. Orain zer erakutsiko diegu?

Nahiz eta erretiratua egon, ikusten da itsasoa-rekin lotura mantentzen duzula.Tira egiten du; hori ez da inoiz ahazten. Itsasoa ba-rruan daramat.

“ez nago biotopoarekin ados. guk zer kalte egingo dugu? kalte gehiago egiten dute kanpoko sareek eta otarrek”

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 5

Page 6: 187 (2010eko apirila)

6 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

PuBL

IzIt

atea

Page 7: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 7

Bert

so x

ort

a

1.

Ehun bat zale ziren zai,

zortzi lagun txapeldungai,

eta azkenean txapeldun beti

Maialen o Unai!

Utzi gabe aldatu nahi,

eta zabaldu ere bai;

denon artean egin dezagun

aurten Bertsotan Jai.

2.

Joko-jolasen oreka,

jaia ez da txapelketa,

parte-hartzaile denak ariko

zaizkigu taldeka.

Gaua hainbat ariketa

eta sorpresaz beteta

isildu nadin, han ikustea

hobeto da eta.

3.

Laukote batzuk kantari,

bertsozaleak ugari,

Torreberriko gau magikoan

haiei adi-adi.

Jon Maia denen gidari,

une ederrak opari,

umorez eta bertso egarriz

joaten denari.

4.

Hilak 16 dauzkala

–gogoratu: ostirala–

repetizio hasierako

zita mundiala.

Jan-edanak eman ahala,

errematea finala,

azaltzen denak ez du ahaztuko

hura berehala.

Bertsotan Jai

xabier AZKUE

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 7

doinua: Mendian gora haritza

Page 8: 187 (2010eko apirila)

8 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

PuBL

IzIt

atea

Page 9: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 9

ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere urtebetetze festako gozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor hitzen dendara itzultzeko aukera...

txillarre baserria ezaguna da euskal herriko politikagintzan. Bertan hasi ziren biltzen Batasuna eta Pse-ee duela hamar urte. Bilera sekretuak oso garai latzean. hantxe loratu zen gero, 2006an, huts egin zuen bake prozesua. solasaldi haien jatorrian eta solasaldietan zumaiar bat egon zen: Pello rubio. txillarreko baserritar ekologista. kontu haietaz konta daitezkeenak kontatu dizkio Baleikeri.

“BerrIz ereegIngo nuke euskaL herrIan Bakea Lortzeko saIoa”

PELLO RUBIO

testua: aItor ManteroLaargazkIak: gorka zaBaLeta

BaLe

Ike

+

Page 10: 187 (2010eko apirila)

2001a. Ez da giro politikagintzan. Lizarra-Garazi hautsi ondorengo garai beltzak. Espainian Jose Maria Aznarrek agintzen du, gehiengo osoz. PPk eta PSOEk Terroris-moaren Aurkako Ituna sinatu berri dute. ETAk zinegotzi sozialistak ditu helburu. Froilan Elespe, Lasarte-Oriako zinegotzia, hil du. Espainiako Auzitegi Nazionala zker Abertzalearen aurka ari da.

Gertakari horiek guztiak gertatzen ari diren bitartean, Sallobente haraneko baserri batean, Elgoibar aldean, bile-rak egiten ari dira Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren. Bata-suna eta PSE-EE bilera sekretuak eta ezkutuak egiten ari dira. Txillarre baserriko egongelan. Bertako nagusi Pello Rubio (Zumaia, 1948) ere solaskide dute. Gero loratu zen bake prozesuaren hazia jartzen ari dira.

Urte batzuk geroago, egongela horretan egin dute el-karrizketa Baleikeko kazetariak, argazkilariak eta Rubiok. “Ez atera argazkirik etxe barruan. Ate barrutik hona leku pribatua da”, eskatu du. Batek daki, baina egunen batean, akaso, leku pribatua leku historiko bihur daiteke.

Txillarre baserriak egokia ematen du sukaldeko lana egiteko.Bai, eta gainera garai hartan, alderdi politiko askok esa-ten zuten sukaldeko lana egin behar zela, eta inork ez zuela egiten. Bada, guk, ordurako, urteak generamatzan sukaldeko lanak egiten. Istorio polita izan zen, eta oso esperientzia positiboa. Euskal Herrian bakea lortzeko beharrezko saioa zen, eta ni tokatu nintzen parean. Be-rriz ere egingo nuke egin behar balitz.

Nola tokatu zinen parean?18 urte nituela etorri nintzen lanera Elgoibarrera. Solda-dutza bukatu eta gero, hemen gelditu nintzen, Zumaiara joan-etorrian ibili beharrean. Arnaldo Otegi ezagutu nue-nean 27 urte neuzkan, eta berak 17. Francoren aurkako garaia zen, eta kaleko borroketan elkarrekin ibiltzen ginen. Bera bere bidetik, eta ni niretik. Politikoki ikuspegi ezber-dinak izan arren, errespetu handia diogu elkarri. Kartzela-

ra bisita joaten natzaio. Beti izan dugu harremana. Lagun onak gara. Paco Egea sozia-lista ere ezagutzen dut. Jose Antonio Ardanzaren gober-nuan sailburu izan zen. Hura ere Elgoibarkoa. Elkarrekin egin genuen lan. Behin gon-bitea egin nien, etortzeko baserrira afaltzera, politikaz hitz egiteko hirurok. 2000n izan zen hori. Eta gero, bes-te afari edo bazkari bat, eta beste bat... eta horrela hasi zen dena.

Gero, beste solaskide ba-tzuk ere gehitu zitzaizki-zuen.

Bai. Jesus Egiguren hasi zen etortzen, eta Pernando Ba-rrena ere bai. Bostok biltzen ginen Rodriguez Zapatero Espainiako gobernura heldu zen arte, 2004ra arte. Dis-krezio handiarekin biltzen ginen. PP zegoen agintzen, eta Alderdien Legea ere orduan onartu zuten. Baina oso giro onean biltzen ginen, bazkaltzen, afaltzen edo gosaltzen. Bilera asko izan ziren.

Zu ere solaskide izan zinen. Bai. Gehienetan politikariei uzten nien hitz egiten, baina nire iritzia botatzen nuen. Bat gehiago nintzen. Bilera guz-tietan egon nintzen.

2004tik aurrera ere jarraitu al zenuten hizketan?Bai. Solaskide gehiago azaldu ziren. Batasunako Rufi Etxeberria, Olatz Dañobeitia eta Joseba Permach, eta PSE-EEtik Patxi Lopez, Rodolfo Ares...

Denak batera biltzen al ziren?

“Behin arnaldo otegi eta Paco egea gonbidatu nituen baserrira afaltzera. horrela hasi zen dena”

10 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

BaLe

Ike

+

EZKUTUTIK KAMERA AURRERAHainbat urtez ezkutuan bildu ziren Batasuneko eta PSEko ordezkariak, askotan Pello Rubioren Txillarre baserrian. Bilera haiei esker gero bake prozesua abiatzeko aukera sortu zen. 2006ko uztailekoa da argazkia. Donostiako Amara Plaza hotelean bildu ziren kamaren aurrean Batasuneko Olatz Dañobeitia, Rufi Etxeberria eta Arnaldo Otegi, eta PSEko Patxi Lopez eta Rodolfo Ares.

Page 11: 187 (2010eko apirila)

Ez. Fase bakoitzak bere so-laskideak izan zituen. Patxi Lopez eta horiek ETAren su etena indarrean zegoenean etorri ziren.

Loiolako elkarrizketak porrot egitean bukatu al ziren Txillarreko solasal-diak?Ez, ez. Gerora ere jarraitu zuten.

Poliziak ikusmiran izango zenituzten, ba. Bai, jakina. Behin argazkiak atera zizkiguten. Mendian behera ikusi genituen etor-tzen. 2005 inguruan izango zen hori. Ordutik aurrera, beste baserri batzuetan hasi ginen biltzen; baita txabola-ren batean ere.

Modu informalean hasi zena itxura hartzen ari zen. Fase asko egon ziren. Pentsa, bilerak bost urtean zehar izan ziren . Gero, Anoetako proposamena etorri zen. Loiolako bilerak non eta nola egin behar ziren ere hemen erabaki zuten.

Imanol Murua Uriak Loiolako hegiak liburuan aipatzen zaitu, eta kontatzen du lan asko egin behar izan ze-nituela solasaldien garaian: sukaldari, telefonista, gi-dari eta mandatugile. Banan-banan kontatu zer lan ziren. Sukaldari:Otorduak prestatzen nizkien. Telefonista:Batzuei eta besteei deitu egin behar zaie enkarguak bidal-tzeko. Telefonoak hartuta dauzkadala badakit, baina. Txoferra: Batzuetan baten bat eraman behar izaten zen batera edo bestera. Mandatugile:

“gure belaunaldiaren arazoa da etarena, eta gure belaunaldiak konpondu behar du”

Gazte garaitan troskoa izan zinen politikoki. Azalduko al duzu zer den?Zumaian ez ninduten askok ezagutu arlo horretan; Elgoibarren gehiago. Asko mugitu nintzen, bizitza mugitua izan dut. Francoren garaian, Zumaian manifestazioa egin genuen. 1968an izan zen, Txabi Etxeberrieta ETAkoa hil zutenean. Burgosko prozesuak sol-daduskan harrapatu ninduen. Troskoa hitza Trotskytik dator. Errusiar iraul-tzaren baitan, ez zetorren bat Staline-kin. Hortik sortu zen troskismoa, eta alderdia sortu zen. Hemen duela 20 urte desagertu zen. 4. Internazionala zen alderdi nagusia, mundu mailakoa, eta herrialde bakoitzak bere alderdia zeukan gero. Horregatik, guk lotura

geneukan Espainiakoarekin, eta Ar-naldok eta espainolak ginela esaten ziguten. Baina guk beti defendatu izan dugu autodeterminazio eskubidea. 1977an egin zenuten lehen batza-

rra, Arantzazun, eta Espainiako po-liziak han zeuden guztiak atxilotu zituen. Han al zinen zu?Bai horixe. Euskal Herriko hegoaldeko lau herrialdeetako ordezkariak bildu ginen. 150en bat lagun. Polizia azaldu zen, eta denok barrura. Ni Donostiara eraman ninduten, Gobernu Militarre-ra. Bi egunez eduki ninduten kartzelan. Pare bat ogitarteko eman zizkiguten ja-teko; mortadela azeitunarekin. Horixe ematen ziguten presoei. Oso ezagunak ziren ogitarteko haiek garai hartan.

“ogitarteko berdina ematen ziguten beti presoei diktaduran: mortadela azeitunarekin”gazterik murgildu zen politikagintzan Pello rubio. ‘troskoa’ izan zen, LkI alderdiko kidea. Preso ere hartu zuten behin.

“guk lotura geneukan espainiako alderdi troskistarekin eta arnaldok-eta espainolak ginela esaten ziguten”

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 11

BaLe

Ike

+

Page 12: 187 (2010eko apirila)

12 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

BaLe

Ike

+

12 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

Telefonotik hitz egin ezin denean, bertara joan behar da enkargua ematera.

Zenbat politikarik ezagutzen dute Txillarre?Hamarren batek edo.

Beti bi alderditakoak bildu al ziren, Batasunakoak eta PSE-EEkoak? Bai, bai. Bileraren bat ba al duzu bereziki gogoan?Bat bai. Oso garrantzitsua izan zen, eta oso polita. Ipar Euskal Herrikoak etorri ziren. Otegiz eta Egigurenez gain, Frantxua Maitia PSFko kidea eta Xabi Larralde Ba-tasunakoa bildu ziren. Bilera guztia euskaraz egin zen. Ederra izan zen.

Ia nahigabe hasi zen kontuak sekulako garrantzia hartu zuen gero. Sentitu al zenuen barruko poza ha-lako zerbait zure etxean gertatzen ari zelako?Ez, ez, ez. Gure belaunaldiaren arazoa da ETArena, eta gure belaunaldiak konpondu behar du. Zorte ona izan dut hemen parean tokatzeko, eta garbi daukat, berriz ere buru-belarri murgilduko naizela antzeko zerbaitetan, eta behar den denbora guztia galduko dudala. Gure arazoa da, eta ona litzateke gure belaunaldiak bukatzea arazoarekin. Badakigu Euskal Herriko gatazka ez dela amaituko ETA bukatzean. Oso gustura eta lasai geldituko nintzateke he-mentxe, baserrian, hau guztia konpondu dela ikustean. Hala ere, ez dizut ukatuko poza emango lidakeela liburu-ren batean azaltzeak hau edo beste egiteagatik.

Txillaren hasi zen bideak huts egin zuen gero. Zer gogoeta egiten duzu atzera begiratzen duzunean?Ez zen ondo atera, baina gauzak aldatu egin dira orain. Ezker Abertzalea, esaterako, eztabaidan murgilduta egon da, eta beste fase batera eramango gaituzte aldaketa ho-riek.

Beldurrik izan al zenuen?Batere ez. Esan izan didate barrura sartuko nautela, baina ez nau kezkatzen. Sekula ez dut beldurrik izan, eta orain ere ez. Ni badakit zer lan egiten ari naizen, eta oso lasai nago.

Txillarretik joatean, politikariak bertako produktue-kin joaten omen ziren beti. Baserrietako betiko ohitura da. Bisitan datozenei zerbait ematea ohikoa da. Hemengo barazkiak edo arrautzak... beti eramaten zituzten. Denetik ematen nien. Garaian ga-raikoa. Baina baserrietako ohitura mantentzearren egiten nuen. Gaur neurtu egin beharko nuke nori eman eta nori ez (barrezka).

Hemendik igaro diren politikariekin harremanik ba al duzu oraindik?Bai, bai. Hasiera-hasierako bilera haiek kontuan hartuz, hamar urteko kontua izan zen, eta normala da harre-manei eustea.

Euskal Herriko gatazka baratzeko produktua ba-litz, zer litzateke, ekolo-gikoa, transgenikoa edo nolakoa?Nortasun edo identitate ara-zoa da. Betiko borroka da, aspaldian sortutakoa. Biziki-detza arazoa ere bada. Gutxi gorabehera, euskal gizar-tearen erdiak modu batera pentsatzen du, eta beste er-diak, bestera. Gai sakona da

aztertzeko. Bizikidetza behar dugu bi aldeen artean, baina alde bat bestearen gainetik dago eta... Ez da erraza, ez. Baina elkar errespetatu behar dugu, eta ez da halakorik gertatzen, bata bestearen gainean daudelako.

Politikariek hedabideetatik ezagutzen ditugu, eta beti jarrera bera azaltzen dute. Zuk aukera izan duzu haiek beste testuinguru batean ezagutzeko. Nolakoa da beren arteko harremana eguneroko jardun horre-tatik kanpo?Hemen ez da inongo arazorik egon beren artean. Besteen iritzia errespetatu dute. Giro erosoan egon dira hemen, eta bakoitzak bere benetako nortasuna azaldu izan du. Adibidez, Jesus Egiguren sekulako aurkikuntza izan da niretzat pertsona bezala, nahiz eta ez dudan bera bezala pentsatzen.

Garai hartan, une oso gogorrak zeuden. Batetik, Ez-ker Abertzalearen aurkako ofentsiba, eta bestetik, ETA zinegotzien aurkako atentatuak egiten. Nabari-tzen al zen hemengo bileretan giro gaizto hori?Ez zen nabaritzen. Alde batek eta besteak barneratuta zeukaten gertatuko zirela, eta nolabait esateko, hemengo elkarrizketa saioak blindatuta zeuden. Bolada batzuetan eten egiten ziren arazo horiengatik, baina berriz jarraitze-ko borondatearekin beti. Halako zerbait gertatzen den ba-koitzean, elkarrizketak bertan behera gelditu behar badira, inoiz ez dugu ezer lortuko. Neurri batean, halako gertae-rak alde batera utzi behar dira, eta aurrera segi behar da, ikuspegi zabalarekin.

“hemen ez da inongo arazorik egon beren artean. Besteen iritzia errespetatu dute. giro erosoan egon dira hemen”

Page 13: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 13

BaLe

Ike

+

Zergatik egin zenuen nekazaritza ekologikoaren aldeko hautua?Orain dela 20 urte hasi nintzenean, Gipuzkoan ez zuen inork lantzen modu ekologikoa. Gogorra izan zen. Lantegia utzi nuen bizimodu berri bati ekiteko, baserrira etorri nintzen, baina uste nuen torlojuak egiten ari nintzela letxugak landu beharrean. Modu berean egiten nituen. Produk-tu batzuk bota behar zitzaizkien le-txugei, eta automatikoa zen. Nik uste nuen nekazaritza beste gauza bat zela; uste nuen bizitzeko modu bat zela, lu-rrak bizitasuna daukala, eta produktu kimiko gehiegi erabiltzen zirela. Gar-bi neukan produktu horiek erabiliz, gizakiari arazoak sortuko zaizkiola. Janaria gasolina da. Aldea dago zer sartzen diozun gorputzari. Eta gor-

putzak gehien egiten duena egunean zehar horixe da, jan. Abusatu egiten da produktu kimikoekin. Gauza ez-berdinak egin nahi nituen. Azken batean, nekazaritza ekologikoa orain dela 40 urte bezala lan egitea da; guk ez dugu ezer asmatu. Simaurra, ura eta eguzkia erabiltzen ditut nik. Eta lurrak ematen duenarekin, aurrera.

Gero eta indar handiagoa dauka orain. Bai, baina orduan, sekulakoak entzun nituen, baserritarren eta administra-zioaren partetik. Esaten ziguten gares-tiago saltzeko jartzen geniela produk-tuei ‘ekologiko’ izena. Gaur egun, nor-malizatu da egoera, eta bezero gehiago dauzkagu; gero eta gazte gehiago, gai-nera. Jendeak garbi jan nahi duelako

da hori, batetik; eta ingurumena erres-petatzeko joeragatik, bestetik. Jendeak badaki garbi jaten badu, ez dituela eros-ten lurra kutsatzen duten produktuak. Aldaketa klimatikoaren gaiak ere eragi-na izan du jendearengan. Nekazaritzak ere eragina dauka aldaketa horri aurre egitean.

Saltzeko modua ere aldatu egin da. Bai, bai. Zumaian bertan, esaterako, azokan oso baserritar gutxi daude. Jendea saltoki handietara joaten da orain. Horregatik, guk ere aldatu egin behar izan ditugu saltzeko moduak. Baserritik etxera eramaten ditugu orain. Bidea luzea da, baina denbo-rarekin hedatuko da. Euskal Herrian ez ezik, Austrian eta Eslovenia aldean ere etxeetara eramaten dituzte base-rrietako produktuak. Suedian, adibi-dez, bertako produktuak erosten di-tuzte. Baserritarra baratzeko produk-tuei esker bizi da, eta horretaz jabetu behar du jendeak. Nola biziko gara, ba, erosten ez badigute?

Nola lor daiteke jendeak baserriko produktuak erostea?Berriz berreskuratu behar dugu berta-ko produktuak kontsumitzeko aukera. Baserritik bizi ahal izateko, ezinbes-tekoa dugu jendeak gure produktuak erostea. Zailena saltzea da, ez produzi-tzea. Nik Internet bidez ere saltzen dut, beste modu bat da, moldatu egin behar dugulako guk ere.

Baserritar guztiok ez duzue eredu ekologikoa erabiltzen. Azoketan eta, alboan jartzen zaizunean hala-koren bat, saiatzen al zara hura kon-bentzitzen?

“Letxuga bat aldatzen ere ez nekien orain dela hogei urte”aitzindaria izan zen Pello rubio nekazaritza ekologikoan. Lantegia utzi, eta baserrira joan zen, ia nahigabe. hala ere, zumaia ez du ahazteko, eta “marinela naiz baserritarra baino gehiago”, esan ohi du. sarritan etortzen da jaioterrira, “zumaiarra sentitzen naizelako, eta lagunak eta lekuak ikusteko beharra sentitzen dudalako”.

“nik internet bidez ere saltzen dut, beste modu bat da, moldatu egin behar dugulako guk ere”

Page 14: 187 (2010eko apirila)

14 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a14 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

PuBL

IzIt

atea

Page 15: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 15

BaLe

Ike

+

Bueno, luzerako lana da. Hitz egiten dut haiekin, eta gero eta jende gehiago ari da sartzen. Biolurreko presidente izan nintzen, eta gazte dezente sartu da orain ekoizpen ekologikoan. Ne-kazaritzan gora doan sektore bakarra ekologikoa da. Badu etorkizuna. Kale-ko jendea ari da baserrian sartu nahian, eta emakume asko, gainera. Ikasketak amaitu eta baserrietara jotzen du jen-deak, kaleko bizimoduarekin itota. Bai-na garbi daukagu ez ditugula ohiturak egun batetik bestera aldatuko. Gerra ondorenetik hona era batera egin da lan baserrietan, eta orain ari gara gerra aurreko garaietara atzera egiten, berriz ere aurrera egiteko. Gelditu egin behar dugu, aztertu gure egoera, eta atzera egin pauso bat, bi aurrera emateko. Garrantzitsua da garbi edukitzea nora joan nahi dugun. Duela 20 urte entzun nituenei kasu egin banien, utzi egingo nuen.

Baserritar batek entzuten duenean 35 orduko lan astea eta horrelakoak, zer pentsatzen du?Lantegi batean baino diru gutxiago ira-bazten dut, oporrik ez daukat, baina gustura bizi naiz. Nik ez dut sumatzen oporren falta. Beste modu batekoak

dira nire oporrak: elurra egiten due-nean, sua egiten dut tximinian, eta lasai asko egoten naiz barruan, gozatzen. Beste modu batera hartzen duzu bi-zitza. Nahi dudanean eta nahi bezala egiten dut lan. Naturarekin lotuta nago, eta urtaro guztietan gozatzen dut. Nik horri ematen diot balioa, eta beste ba-tek, auto handia edukitzeari, adibidez. Bakoitzak nahi duen bezala antolatzen du bere bizitza. Niretzat, dirua beha-rrezkoa da, baina ez da garrantzitsuena. Azken batean, lau egun bizi behar dugu bizitza honetan, eta bi egunetan laino-tuta egoten da, baserritar batek behin esan zidan bezala.

Zer esaten du hemengo lurrak bela-rria jartzen diozunean?Hemen ez dago hain kutsatuta. Indus-triak jan du baserria. Bailara honetan oso jende gutxi bizi da baserritik, eta ez dago hain ustiatuta lurra. Horregatik, Euskal Herriko baserrietan erraza da eredu ekologikora pasatzea, lau gauza aldatzea aski delako.

Hasiera hartan ez zenekien ezer. Ez, eta hanka sartzen ikasi nuen gauzak ondo egiten. Ikastaroak ere hartu ni-tuen. Orain, berriz, ni nabil ikastaroak

ematen. Kaletarra irakasle. Horrek min ematen die baserritarrei (barrezka). Ikastoletara ere joaten naiz, umeei era-kustera.

Zer egoeratan dago nekazaritza?Oso izorratuta. Krisian da. Gizartea-ren ohiturak aldatu egin dira. Gogoan dut Zumaian, Goiko plazan, 40 bat asto egoten zirela lotuta. Baserrita-rrak jaisten ziren produktuak saltzera. Gaur egun, beste modu batean sal-tzen ditugu produktuak, baina gizar-

tea beste fase batean dago. Kaleko jendea urtean behin bakarrik akorda-tzen da gurekin, baserritarrekin. Zu-maian, adibidez, Euskal Jai egunean. Janzten dira denak baserritarrez, de-nak sentitzen dira baserritar egun batez, baina gero, urteko gainontze-ko egunetan ahaztu egiten dira gure-kin. Egun bateko salmentarekin ezin dugu urte guztiko bizimodua atera. Urte osoan kontsumitu behar dira baserriko produktuak. Hartara, gazte gehiago hasiko zen lanean baserrian, etorkizun gehiago izango luke gure bizimoduak.

Ez duzu ulertzen egungo gizartea?Ez da hori. Baina konturatu naiz ezi-nezkoa dela aldatzea, gizartea beste alde batetik doalako. Horregatik era-baki nuen nik neure bidetik jarraitzea eta besteei bakean uztea. Nire ideiekin koherente izatea erabaki nuen.

“nekazaritzan gora doan sektore bakarra ekologikoa da. Badu etorkizuna. kaleko jendea ari da baserrian sartu nahian, eta emakume asko gainera”

Page 16: 187 (2010eko apirila)

16 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

argazkia eta testua oliver Perez amas

Page 17: 187 (2010eko apirila)

ZUMAIAKO ARGAZKI ELKARTEA

IzPI

ak

eta

hIz

kIa

kHegaztiak Argazki hau Irungo Plaiaundiko parke ekologikoan ateratakoa da eta hegaztia mendebal txori mokolodia da.Espezie honek Artikoan hazten ditu kumeak eta ez da askotan ikusten hemeninguruan. Abenduan, Plaiaundin ale batzuk azalduz ziren, ekaitzak eramanda, eta egun batzuk egon ziren bertan, hegazti argazkilari askoren gozamenerako.Nik ere argazki batzuk atera nizkien, tartean hau, eta gustatzea espero dut.

Page 18: 187 (2010eko apirila)

18 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

trIstanen TROsTAN

Zaldi gainean gero eta zumaiar gehiago ibiltzen dira. Zabalduz doa afizioa. Motxanekuak taldean hamar bat lagun dabiltza, eta beraiek antolatzen dute santelmoetako zaldi lasterketa.

testua: aItor ManteroLaargazkIak: gorka zaBaLeta eta PeIo roMatet

Page 19: 187 (2010eko apirila)

IzPI

ak

eta

hIz

kIa

k

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 19

trIstanen TROsTAN

erre

Port

aJe

aPe

Io r

oM

atet

Page 20: 187 (2010eko apirila)

20 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

erre

Port

aJe

a Igandetan Zumaia inguruan mendi buel-tan egitera joan, eta ohikoa izaten da zaldizkoekin topo egitea. Dotore asko joaten dira, zaldiaren pausoan. Lagun koadrila polita izan ohi da. Urtetik urtera gero eta handiagoa. Izena ere jarri diote taldeari: Motxanekuak. Hamar bat lagunek osatzen dute.

Taldeko kide dira Txomin Zubia (Zu-maia, 1952), Eneko Urbieta (Zumaia, 1980), Juan Karlos Aizpurua (Zumaia, 1968) eta Aitor Etxabe (Zumaia, 1970). Astero biltzen dira, eta bilera baliatuz, zaldien eta beraien inguruko kontuak kontatzeko gonbita egin zaie. Hizketan hasten lehenak Aizpurua eta Etxabe izan dira: “Bi hauek dira onak”. Zu-biaz eta Urbietaz ari dira. Lotsati antzean hasi dira galderei erantzuten “bi onak”. Zaldiaren pauso ma-kalean ekin diote so-lasaldi-

ren lasterketari. Nolatan hasi ziren jakitea da aurreneko gauza. Zubia beteranoa da, eta hamar urte egin du atzera: “Orduan hasi nintzen. Zaldian ibiltzea gustatzen zi-tzaidan, eta horrelaxe ekin nion”. Urbieta berria da kontu hauetan: “Urtebete da hasi nintzela. Zaldiak gustuko ditut, eta lagun batek utzi zidan bat, ibiltzeko”.

Bien hasiera, baina, ez da berdin-berdina. Zubia ez zen hasi orduko las-terketetan murgildu: “Gero hasi nintzen parte hartzen, duela lau bat urte edo. Ha-sieran ibili bakarrik egiten nintzen”. Ur-bieta, aldiz, berehala hasi da lehiaketetan. Ondo hasi ere. Dagoeneko, lasterketa bat irabazi du eta: “Aurten izan da. Getarian, sanantonetan”. Zubiak ere baditu garaipe-nak: “Hiru irabazi ditut. Bi Saloenten eta bat Asteasun”. Etxabe sartu da tartean, ezustean: “Podiumak ere ugari dauzka”.

Motxanekuak taldeko denak, baina, ez dira lasterketetan ateratzen: “Hi-ruzpalau ibiltzen gara”, zehaztu du beteranoak.

Zumaian gero eta afizio handiagoa dagoela esan dute laurek. Orain jende gehiago hasi da zaldian ibiltzen. Ez da, ordea, afizio merkea. “Zaldia bera erostea da merkeena”, ireki du gaia Aizpuruak. “Autoa

baino garestiagoa da”, bota du Zubiak. Etxabek azaldu du zer gastu izaten dituzten: “150 euro hileko eta zaldiko. Janarekin lau euro gastatu behar dira egunero. K o p u r u a hori da zaldia ondo ba- dago. Min hartzen badu edo

gaixotzen bada, albaitariaren gastua gehitu behar zaio. Eta gordetzeko lekua ere ez bada norberarena, are gehiago ugaritzen da gastua”. Urbietak ferratzailearena ere gogorarazi du: “Bi hiletik behin ferratu beharra dago zaldia”. Solasaldi hasierako pauso makala trosta bilakatu dute, eta bi-zi-bizi dabiltza orain. Aizpuruaren hitzak dira hauek: “Albaitaria atzo etorri zen, eta 100 euro!”, bota du haserre antzean. Gas-tuaz gain, egunero egin behar zaio kasu zaldiari. Egunero eman behar zaio jaten.

Ondorioz, eguneroko zeregina dute zaldia. Kexu da Zubia: “Denbora gehie-gi kentzen didate”. Narruondon bertan gordetzen dituzte Urbietak, Aizpuruak eta Etxabek. Han egoten dira Iron, Buz-tan, Elorri eta Kinto. Iron Urbietarena da, “ondo ibiltzen da”; Buztan-ek eta Elorri-k Aizpurua dute jabe; eta Kinto Etxabek go-bernatzen du. Zubiak Beduan gordetzen ditu Krono eta Carreiro: “Lantegi alboan daukate txabola”.

Internet bidez erosiakNarruondora eta Beduara heldu aurretik, beste nonbait ibiliko ziren zaldiak. Beste jabe batzuen aginduetara. Zumaiaraino nola heldu diren azaldu digute. “Internet bidez erosten dira, edo lagunen bati, bes-tela”, azaldu du Urbietak. Berak eta Zu-biak Internetez erosi dituztela gaineratu du gero. Erosteko garaian, begia omen da garrantzitsuena. Zaldunarena. “Begi-ra jakiten dugu gustukoa den edo ez. Ez dago beste misteriorik. Ez dugu adituren baten edo albaitariren baten iritzia behar izaten”. Gustura daude Urbieta eta Zubia beren zaldiekin. Erosketa ona egin zute-la esan dute. Baina zenbat balio du zal-di batek? Erantzuna Aizpuruak bota du: “1.500-2.000 euro inguruan”.

“150 euro hileko eta zaldiko. Janarekin lau euro gastatu behar dira egunero. Min hartzen badu albaitaria gehitu behar zaio”

PeIo

ro

Mat

et

Page 21: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 21

erre

Port

aJe

a

Behin zaldia erosita, jabeari moldatu behar izaten zaio. Horretarako sekretua, bat eta bakarra: “Ibili egin behar da”. Urbieta ia egunero ibiltzen da Iron-ekin, baina arriskutsua ere badela gaineratu du: “Zenbat eta gehiago ibili, orduan eta arrisku handiagoa dauka zaldiak min hartzeko, eta orduan komeriak!”. Ibiltzeko, ibili ahal izateko lekuak behar dira, eta Motxanekuak taldeak hiru ondo finkatuta dauzka. Etxabek azaldu du zein diren: “Bat Aizarna aldekoa da; bestea Zarauzkoa, eta hirugarrena Elo-rriagakoa. Zarautzera joaten garenean, hondartzara jaisten gara, han ibiltzeko”. Luzexeagoak ere egin izan dituzte bai-na. Aizpuruak eta Zubiak kontatu dute urtero zer buelta egiten duten: “Ur-biara joan ginen Zumaiatik. Zortzi bat ordu zaldi gainean; bazkaltzeko gelditu egin ginen”. Etxabek zirikatu egin ditu: “Ipurdialdeko azala zimur-zimur eginda helduko zineten hainbeste orduz zaldi gainean ibilita”.

Ibilbide horietan denetan mendia eta hondartza zapaltzen dituzte zaldiek. Lasterketak bi eremu horietan jokatzen dituzte. Uda aurretik hondartzetan, eta uda garaian, mendian, zelaietan. Gau-za guztietan bezala, biek dituzte alder-di onak eta txarrak. Urbietak eman du azalpena: “Zelaian arriskutsuagoa da, zaldiak abiadura handiagoa hartzen duelako. Aldapa gora eta aldapa behe-

ra ibiltzen gara, eta arriskutsuagoa da. Hondartzetan, aldiz, hondarraren egoera da kontuan hartzekoa. Biguna badago, gelditu bezala egiten da zaldia, hondarretan asko sartzen delako. Aldiz, bustian, ederki ibiltzen da”.

Arriskuak aipatuta, beren jardunean dituztenen berri ematen hasi dira. Aiz-puruak eman dio irteera, iragarpen bel-tza eginez: “Egunen batean, handiren bat gertatuko da. Mendian, batez ere”. Besteek ez diote ezer esan, begira geldi-tu zaizkio, eta Aizpuruak berak eman du arrazoia: “Arriskurik ez dute ikusten eta”. Handi samarrak hartutakoa Zubia da: “Bi aldiz egon naiz erietxean ingresatuta. Batean, bi bertebra hautsi zitzaizkidan, eta bestean, hanka hautsi zidan zaldiaren

ostikoak”. Beste bi aldiz ere larri antzean ibili da: “Zaldia erori zen lurrera, eta ni atzetik. Beste egun batean, Agote ingu-ruetan, buruarekin lurra jo nuen, sekula-ko kolpea, eta ordutik kaskoarekin ibil-tzen naiz”. Urbieta behin bakarrik erori da: “Getarian izan zen, Iron-ekin, baina ez nuen minik hartu”. Zintzilik, eror-tzean, behin baino gehiagotan gelditu dela onartu du.

Bestelako gertakariak ere gertatu izan zaizkie zaldiekin. Gertakari deserosoak. Zubia hasi da lehendabizi: “Behin, Ge-tarian, adineko bi pertsona bota nituen hankaz gora. Ondo kobratu zuten gero, eta kito”. Urbietak jarraitu dio: “Igeldo-tik bueltan nentorrela, Orion sartu nin-tzen. Han barrena nihoala, udaltzainak

go

rka

za

BaLe

tag

ork

a z

aBa

Leta

Page 22: 187 (2010eko apirila)

22 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

PuBL

IzIt

atea

Page 23: 187 (2010eko apirila)

ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere urtebetetze festako gozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor hitzen dendara itzultzeko aukera...

testua eta argazkIak: IManoL sesMa

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 23

alto. Zaldiak kaka egin zuela, eta isuna ordaindu behar nuela. Nik ezetz, nire zaldia ez zela izan. Azkenean, ez zidan isunik jarri”.

Santelmoetako lasterketaMotxanekuak taldekoak Itzurun hon-dartzako lasterketan izango dira. Santel-moetako egitarauaren baitan, apirilaren 18an, hirugarren aldiz jokatuko da zaldi lehiaketa. 12:00etan da hitzordua. Etxa-bek azaldu duenez, mahaiaren bueltan dauden laurak aterako dira: “Zubia eta Urbieta zaldiz bakarrik, eta Aizpurua eta biok, gurditxoarekin”. Berria da gurdiare-na: “Erakustaldia izango da. Lehen aldiz jokatuko da gurdien lasterketa, beste inon ez da jokatu, eta ikusiko dugu nola atera-tzen den”.

1.200 metroko ibilbidea prestatuko dute Itzurunen, eta bueltaka ibili beharko dute zaldiek. “Gurditxoena laburragoa izango da besteen aldean, erakustaldia delako”. 27 zaldi daude izena emanda, gurditxo eta guzti aterako direnak kon-tuan hartuta. Kopuru polita dela diote.

“Gero eta jende gehiagok parte hartzen du lasterketetan”. Batzuk ia profesiona-lak direla gaineratu du Zubiak: “Hondar-tzetako lasterketa batzuetan, diru kopuru polita ematen dute saritan, eta halakoe-tan, jende ona ibiltzen da lehian. Baina ni haietako askoren aurretik ibiltzen naiz”. Urbietaren ustez, zaldien mailak ere ho-bera egin du: “Orain, batzuek hipodro-moetan erosten dituzte zuzenean, eta zaldi horiek ondo egoten dira prestatuta. Azkarragoak dira”. Aizpuruak biribildu du azalpena: “Hala ere, pertsonak beza-lakoak dira zaldiak. Batzuk hobeto mol-datzen dira eremu batzuetan, eta besteak besteetan”. Baina eremuak eremu, bada oso kontuan hartu behar den gauza bat lehiaketetan: irteera. Horixe omen gakoa, Zubiaren hitzetan: “Oso garrantzitsua da, garrantzitsuena. Hasieran atzean gel-ditzen bazara, akabo!“.

Oso serio hartzen dituzte lehiaketak. Baina ez dute kontatu nahi izan aparteko entrenamenduak egiten dituzten edo ez. “Gure arteko kontuak dira horiek, bakoi-tzak berea dauka”, itxi du gaia Etxabek. Batzuetan gertatu zaien hau, aldiz, ahoa itxi gabe kontatu dute: “Gertatzen da zal-diek ez ematea eskatutakoa. Bat-batean, pot egiten du, aurretik oso ondo ibili eta gero”. Urbietaren hitzak dira. Zubiak hartu dio aurrea gero: “Irteeran ere ger-tatzen dira halakoak. Eskatu eta eskatu egiten diozu zaldiari, baina hark ez du behar bezala erantzuten”.

Zaldi onenekin ere halakoak gertatzen direla diote. Beste gai bati buruz aritze-ko aitzakia eman die horrek: zaldi ona ala zaldun ona, zer da garrantzitsuagoa? Aizpuruak eman du iritzia: “1 Formulan bezala da. Zaldi ona daukana goian ibili-ko da, baina zaldunak ere eragina dauka. Hipodromoko lasterketetan, beti zaldun berdinek irabazten dute, baina zaldi one-nak ere beraiei ematen dizkiete beti”.

Santelmoetako lasterketan Motxane-kuak taldekoren bat izango da, akaso, azkarrena. Zaldi ona duelako eta zaldun ona delako. Prestatu, behintzat, gogoz ari dira prestatzen. Ikusleei ere prest egote-ko eskatu diete. Etxaberen hitzak dira: “Lasterketen aurretik eta ondoren, kontu handiz ibili behar da zaldiekin. Oso urdu-ri jartzen dira zaldiak, eta segurtasunezko tartea handia izatea komeni da”. Ikusleei egindako eskari horrez gain, beste hau ere egin diote jendeari: “Joan dadila ikustera, ikuskizun ederra izaten da eta”.

Igandero mendi buelta egitera doa-zenentzat polita da zaldiak eta zaldunak ikustea. Beste garai bateko kontuak buru-ra ekarrarazten dituzte. Pelikula batzueta-ko irudiak izan daitezke burutazio horiek. Mendebalde urrunekoak zaldiz ibiltzen ziren. Zer esanik ez Arturo erregearen garaian. Tristan zaldun ezaguna trostan ibiltzen zen. Dotore. Motxanekuak ere trostan ibiltzen dira, Tristanen trostan. Gustatzen zaienarekin gozatuz. Eta zal-diak gustuko dituztenak gozaraziz.

“Lehen aldiz santelmoetan jokatuko da gurdien lasterketa”

erre

Port

aJe

a

go

rka

za

BaLe

ta

Page 24: 187 (2010eko apirila)

24 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

Johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen xv. mende amaieran

PuBL

IzIt

atea

Page 25: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 25

ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere urtebetetze festako gozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor hitzen dendara itzultzeko aukera...

aurreko saioetan Laura Mintegik, Pako aristik, Itxaro Bordak edota anjel Lertxundik egin bezala, “zertan sinesten duzu?” galderari erantzun dio Benito Lertxundi abeslariak gune taldeak otezuri zentroan antolatutako agerraldian. Ia bi orduko solasaldia jasotzeko tar tetik ez dugunez, pasarte batzuk aukeratu ditugu.

zertan sInesten duzu?

BENITO LERTxUNdI...

testua: gorka zaBaLeta

soLa

saLd

Ia

Emandako sinesmena. Nik sinesten nuen, ia denok beza-la, 21-22 urte arte, eman zitzaidan horretan. Eta gainera oso sutsu bizi nuen hori guztia. Ni izan nintzen eguneroko meza, eguneroko jaunartzea, igandetan askotan bi meza, urtean zeharreko nobenak... Koroan ere kantatzen nuen. Niretzat hura dena ederra zen, tenplua bera, musika. Hori gutxi ez eta ni izan nintzen Adoración Nocturna-ko kide. Hilean behin biji-lia egiteko biltzen ginen parrokian. Gau osoko bijiliak ziren, txandak laukoteka antolatuta. Bada, bijilia haietako batek atera ninduen erabat Elizatik. Zer gertatu zitzaidan gau hartan? Zer egiten du gure adimenak, ordura arte oso normaltzat hartzen zituen esaldiak eta argudioak, bat-batean eztanda egiten dizu-te, eta kontuak eskatzen hasten zara ordura arte elikaduratzat zeneukan horri.

Dogma. Zer da sinestea? Zeren tokia hartzen du? Sinesmena beti dago ulermen ezaren tokian. Ulermenik ez dagoenean beti sinesmena dago. Herioko heldulekua da, zerbaitetan oi-narritu beharra. Ulertzen ez dugulako beldurra sortzen da eta zerbaiti heldu behar izaten diogu. Ez da inor izan eta izango sinesmena esplikatuko duenik. Ez da esplikatzen ongi kohe-renteki ulertzen ez den ezer. Dogma bat da, onartu beharreko zerbait, tradizioari jarraituz, badaezpada ere… Sinesmenak kodifikatu egiten du gure bizitza. Zergatik? Sinesmenak pen-tsamenduak sortuak direlako, ezinbestean. Eta pentsamen-duak zertarako sortzen du sinesmena? Pentsamenduarentzat.

Gizakiaren tragedia. Pentsamendua denbora da. Pentsa-mendua da gure iragana, gure oroitzapenak. Pentsamendua ez da behin ere gure oraina. Guk bizitakoaren artxibo modu-ko bat da. Beraz, denbora da. Zer gertatzen zaio denbora den elementu bati? Denborarik ez duen ezer ezin duela inolaz ere

harrapatu, ezagutu eta ulertu, hain dute naturaleza ezberdi-na… Pentsamenduak sinesmena sortzen du arima elikatzeko, arima salbatzeko, baina pentsamenduak ez daki ezer arimari buruz, ezin du jakin. Zeren arima bere eternitatea da. Ez du iraganik. Arima hil egiten da uneoro, uneoro sortzeko. Ari-ma ez da gelditzen, ez da depositu bat. Hor dago gizakiaren tragedia. Arima ezin da pentsamenduaren gordailuan preso eduki.

Arima. Jendeak pentsatzen du arima partikularra dela, eta ari-ma ez da partikularra. Arima oroa da, haizea bezala. Haizea erabiltzen dugu arnas egitean, baina leku guztietan dago. Ez dago ezer aparte, ez da posible. Dena bat da, ez dira bi, gure kultura txatxuan beti agertzen den bitasun hori: hau eta hura, barrua eta kanpoa, mundu hau eta bestea…Zatiketa hori beti pentsamenduak egiten duen gauza bat da. Nola ez duen uler-tzen errealitatea, nolabait esplikatu egin behar du, denboraren arabera, zer gertatzen zaigun. Eta hortik ateratzen da gu mo-mentu honetan trantsituan gaudela, “honek ez du balio, balio duena gero dator”. Hori ikaragarria da. Nola hondatzen den bizitza orain trantsitu batean gaudela pentsatzeagatik. Erabat zigortzen dugu gure bizitza, duen kategoria kentzen diogu erabat.

Iraultza. Bere burua iraultzailetzat dutenak beti saiatu dira gustatzen ez zaien mundua aldatzen. Mundua ezin liteke al-datu. Mundua aldatzea da norbera aldatzea. Batek norbera aldatu duenean, bere barnean iraultza egin duenean, askatasu-nez blaitu denean, mundua aldatu da. Izaki inteligente batean bihurtu da. Are gehiago: amodioa da erabat. Zeren amodioa ez da gauza bat ahaleginez hartu edo eman egiten dena. Amo-dioa ez da ideia bat. Amodioa izateko modua da.

Page 26: 187 (2010eko apirila)

Gogo askea. Zer esan nahi du hil? Pentsamenduarentzat hil-tzea da egunen batean gertatuko den bihotzaren geldiera hori. Ofizialki medikuek hilda esaten duten une hori. Baina berez, garen natura hori, uneoro hiltzen denean birjaiotzen da, beti berria izaten da arimak egiten duen moduan. Askatasuna ez da posible hil gabe, askatasunik gabe ez da posible amodiorik, eta askatu delako eta amodioa delako dago inteligentzia. Eta inteligentzia horrek beti daki zerbait mintzea dena mintzea dela. Orduan, ez dago moralaren beharrik, ez dago etikaren kontzeptuaren beharrik. Horiek denak pentsamenduak sortu ditu.

Sinesmenaren inperioa. Sinesmenak berak hierarkiak sor-tzen ditu. Sinesmenak sortzen dira, besteak beste, boterea nahi delako. Boterea nahi duen guztiak badaki zuzendu behar zaiola pentsamendura. Pentsamendua irabazten baldin badu badaki jarraitzailea irabazi duela. Boterea eta hierarkia dau-denean agertzen da beti moralaren agintaria. Nik ez du ezer ezagutzen ezer inmoralagorik moralaren agintaria baino. Nola baldintzatzen duten bizitzan artalde gisara dabilen jendea, eta horrek sortzen duen pobrezia. Sinesmen bat okupazioa da, okupatu egiten du. Inperialista da erabat eta kolonizatu egiten du gure izaera. Inteligentzia globala. Batez ere, esan nahi dudana da, eta hau kategoriarekin esan nahi dut, gizaki bakoitzak mugaga-beko inteligentzia duela. Inteligentzia ez da lixtoa izatea, pi-karoa izatea, abildade hau edo bestea izatea… Inteligentzia hori baino gehiago da. Zerbait globala da. Inteligentzia arima da oro har. Izaki bakoitza da inteligentea. Ez gizakia bakarrik. Zuhaitza inteligentea da, haizea, dena…

Jainko esperpentikoa. Egun batean zuri irakurri nizun Joxe [Joxe Arregi frantziskotarra publikoan da eta hari zuzendu zaio], egunkari batean, “zer zentzu luke egarriak edateko urik ez balego?”. Egarria badakizu zergatik dugun, nik oraintxe dudan bezala [tragoa egin du]? Ura garelako. Zuk esan nahi zenuen zer zentzu du Jainko egarriak Jainkorik ez badago. Hori esan nahi zenuen metafora horrekin. Ura garelako ura behar dugu, eta Jainko egarria dagoenean agian ez da ibili behar Jainko bila, agian Jainko zara. Baina ez Jainko aparteko, ebaluatzen dagoen hori. Hori esperpentikoa baita. Hor dago ezkutuan nonbait tipo kapritxoso bat, gu izaki kaskarrak kon-tsideratzen gaituena, gure portaerak ebaluatzen, eta egunen batean hori etorriko da “zu hona eta zu hara”. Eta hor ager-tzen diren figurak oso krudelak dira. Pentsatu guk jaso dugun Jainkoaren irudian infernua ere badagoela. Ni ez naiz kapaz

ezeri infernua diseinatzeko. Nola arraio, hain ahaltsua, erruki, amodio eta jakinduria mugagabea, eta infernua diseinatu! Or-duan konturatu nintzen gizaki mediokreen obra bat zela.

Natura. Nik pertsonalki ez dut Jainko egarririk, ez dut behar. Naizenarekin konforme nago. Denoi gustatzen zaigu natura, baina natura zaindu behar dela esaten denean beti kanpora begiratzen dugu. “Hori da natura, ni ez naiz natura”. Ahaztu egin zaigu natura garela ere. Bizi gara zinezko errealitatetik etenda. Klaro, batek bere benetako, zinezko, naturaleza gal-tzen duenean beste bat sortu behar du, non babestu. Ilusioz-koa, noski.Jainko egarria duen edonork ongi egingo du, bilaketan ibili gabe, arakatzen ibili gabe, adimen askez, gauzak begiratzen dituenean, adjektiborik jarri gabe, “ona da edo txarra da” esan gabe, beti topo egingo du bere jainkotasunarekin. Den hori, edo ez den hori, nahi duzuen bezala, inteligentea da, eta sa-kratua da. Daukagun gauzarik sakratuena askatasuna da.

Fundamentalismoa. Zer geratzen da gure gogoa, gure ari-ma programatu nahi badugu ona izateko, Buda bezala izateko edo Kristo bezala izateko? Badakizue zer ateratzen den beti? Fundamentalista bat. Beti. Hezi baldin baduzu zure gogoa, erabat baldintzatuta bazaude ona izateko kontzeptu horrekin, horrek ez du beste gauzarik egingo heziketa horren aginta-riaren agindua bete baino. Zer gertatzen da musulman ba-tek abioi bat hartzen duenean eta sekulako sarraskia eragiten duenean? Konbentzituta dago hori Jainkoak nahi duela. Hain dago domestikatua bere gogoa, ez dela kapaz bere buruari galdetzeko Jainkoari halakorik nola gustatzen ote zaion. Mini-moki erreparatuz gero iraultza izango litzateke bere baitan.

Salbazioa. Beti gabiltza salbazioaz, salbatu beharraz. Baina zeretik salbatu behar da? Ezinbestean, mediokritatetik. Bes-te ezergatik ez. Natura edo delako hori ezinbestean baldin banaiz, eta beste ezer ezin badut izan, zergatik ez nago lasai nire patuan? Zergatik gara beldur? Gizarteak betidanik izan duen ajea da beldurra. Beldur psikologikoa erabat zabalduta dago, eta hori da makurrena. Gizakia bestelakoa litzateke alde horretatik erabat aske balego.

Kuestionatzea. Askatasunera irits daiteke bakarrik munduan dauden baloreak kuestionatuz. Zuk interrogante bat jartzen duzunean hor, zure baitan gertatu da gauza bat ikaragarria. Zalantzan jarri duzu, jadanik ez zaude bere zerbitzuan. Kues-tionatze hutsak martxan jartzen du barruko erreaktorea eta hori ez dago gelditzerik. Baloreak, mitoak eta pitokeria guz-tiak erori egiten dira.

Zoriontasuna. Bat zergatik hasten da zoriontasunaren bila? Zorigaiztokoa sentitzen delako. Nik ez dut beste arrazoirik ikusten. Zoriona eta zorigaiztoaren artean, zer da errealitatea? Zorigaiztoa. Zerk harrapatzen du bere bizitza? Zorigaiztoko dela. Zer inbestigatu behar du? Dagoen zerbait edo ez da-goen zerbait? Gehienetan egiten da dagoen hori albo batera

“nola arraio, hain ahaltsua, erruki, amodio eta jakinduria mugagabea, eta infernua diseinatu!”

26 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

soLa

saLd

Ia

Page 27: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 27

utzi eta ez dagoen ke horren bila joan. Ez da serioa. Begiratu behar dena da dagoena. Hori da koherentea. “Bai, baina itsu-sia da” esango du. Segi infernura eta zure mamu horri eutsi adarretatik. Zure obra da. Zure gaizkizate hori zure obra da, ez du ezerk sortu, zeuk baizik. Segi infernura, eutsi eta ikus-ten duzunean zerekin eginak dauden lurrundu egingo dira. Gezurra dira. Egia ikusten duzunean, gertatu da gertatu behar zuena, argitu da zure bizitza. Ongi zaude eta ez duzu besterik behar ongi egoteko. Jada ez zara hasiko “hau egingo banu” eta “ bestea egingo banu” zoriontsu izateko.

SoLASALdIA 50 lagunetik gora bildu ziren Otezurin Benito Lertxundi entzutera. Ordubete inguruko hitzaldia egin zuen,m eta ondoren entzuleen galderak eta komentarioak erantzuten eman zuen beste ordubete inguru.

Batek nahi omen zuen dragoien

ehiztari izan. Bere bizitzako

gauzarik inportanteena hori omen

zen. Orduan, jakin omen zuen

Edinburgoko gaztelu batean ba-

zegoela maisu aparta, erakusten

zuena dragoiak nola harrapatu.

Edinburgora joan behar zuela

erabaki zuen. Joaten da, aurkitzen

du maisuhura gazteluan eta esaten dio:

—Maisu, dragoiak harrapatu nahi ditut. Nire bizitza osoa

dragoiak harrapatzen pasa nahi dut.

—A bai! Ongi.

—Esan didate mundua ez dagoela zuk bezainbeste

dakienik.

—Bai, egia da, hemendik dragoi ehiztari pila bat pasa

dira. Bena, baina hau luzea da e! Asko ikasi behar da.

—Ez dit axola, ikasi behar dena ikasiko dut nik.

—Dragoiak harrapatzera, orduan. Ongi.

Atera zizkion liburu potolo piloa. Lau edo bost urte pasa

zituen ikasten.

Liburu bat ikasi orduko beste bat eta ondoren beste bat.

Denak ikasi zituela esan zuenean:

—Beno, ikasi ditut zuk emandako liburu guztiak. Presta-

turik al nago dragoiak ehizatzeko? Nik baietz uste dut.

—Beno, oraindik falta zaizu. Orain master bat egin behar

duzu.

—Ah, bai?

—Bai, beste bi urte egin behar dituzu hemen liburu

gehiago irakurtzen.

—Beno ba… Ehiztaria izan nahi dut eta edozer gauza.

Masterra bukatu duenean:

—Beno, eta orain? Maisu naiz jadanik!

—Bai, nire pareko maisu zara.

—Beraz, orain harrapa ditzaket dragoiak?

—Bai, bai, prest zaude dragoiak harrapatzeko. Baina,

dragoirik ez da existitzen. Orain, maisu egin zarenez ni

bezala, zoaz munduan zehar, dragoiak nola harrapatu

irakastera.

Dragoien ehiztaria

Page 28: 187 (2010eko apirila)

28 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

apirila eta maiatzaDEIALDIAK- zuMaIako argazkI

LehIaketa. zuri-beltzean. gaia:

“hIrIkoa”. Lanak aurkezteko

epea, ekainaren 23a. Informazioa

kultur etxean (943861056

/ [email protected])

- udaLeku MusIkaLak:

uztailaren 19tik 30era.

Informazio orriak kultur etxean

apirilaren 20tik aurrera.

- euskaL BaLLet gaLa:

Maiatzaren 29an, euskalduna

jauregian, 20:00etan. sarrerak

salgai Foronda kultur etxean

maiatzaren 4tik aurrera.

- turIsMo Irteerak:

informazioa 943143396.

- aste Berdeko argazkI

raLLYa: maiatzaren 29an,

08:00etatik 15:00etara.

- “ser Mujer hoy :trabajando

las Potencialidades Femeninas”

tailerra: maiatzetik uztailera,

5 sesio. Informazioa gizarte

zerbitzuetan (943862200)

- aPIrILak 2, 17. MaIatzak 8, 22

Flyscharen ibilbidea, ibilbide osoa

- aPIrILak 2

zuloaga museoa eta zumaia

- aPIrILak 3

zetazeoak ikusteko

irtenaldia itsasoz

- aPIrILak 3, 10, 17, 24.

maiatzak 1, 8, 15,22

Irteera geologikoa eta txalupa

- aPIrILak 4, 18.

MaIatzak 9,23, 29

Flyscharen trekkinga

- aPIrILak 2, 4, 11, 18, 25.

MaIatzak 2, 9, 16, 23,30

zumaia-deba-zumaia

txalupaz ibilbidea

- MaIatzak 1

zetazeoak ikusteko

irtenaldia itsasoz

- MaIatzak 1, 15, 29.

urolako itsasadarra kayakean

APIRILAosteguna, 8.

22.15ean aita marin, zine forum:

“BusCando a erIC”

apirilaren 9tik 18ra, san

teLMo JaIak

ostirala, 16

20:00etan aita Marin, zumaiako

Itzurungo uhInak

taldearen esku, antzezlana

“zer dIYon?”.

osteguna, 22.

22.15ean aita marin, zine

forum:”un tIPo serIo”

ostirala, 23

22:00etan aita Marin, antzerkia:

gLu gLu taldearen

“kanpaiak jo bitartean”

Larunbata, 24:

zumaiako xxvI. herri

Lasterketa. helduak 17:00etan

eta haurrak 16:00etan.

24 eta 25ean

19:30ean eta 22:15etan aita

Marin, zinema saio berezia,

“MugaLdekoak”

Igandea, 25

egun osoan, saxo

toPaketa12:00etan

aita Marin, haur antzerkia:

gorakadaren “Cyrano”

osteguna ,29

17:30ean haur liburutegian,

Ipuin kontaketa.

ostirala, 30

22:00etan aita Marin,

kontzertua: garI-16 Lore

MAIAtzA1 eta 2: zuMaIako I.

MetaL toPaketak

osteguna, 6.

22.15ean aita marin, zine forum:

“adventureLand”

ostirala, 7

19:00etan Forondan, hitzaldia

geometriaren inguruan.

Larunbata, 8

19:00etan aita Marin “I.

dantzara, zumaia nava

Jeevan elkartearentzat dantzan”.

elkartasun dantza saioa: alima

ekialdeko dantza taldearekin

sabel dantza , Marina Pons

dantza garaikidearekin,

Celineren Ballet ikastaroko

taldea eta txoritxiki musika

eskolako euskal dantza taldea.

SANtELMOAK 2010

OsTIRALA 9

19:00etan aita Mari aretoan,

san Pedro txiki eta txikienak

abesbatzen kontzertua

22:30ean aita Mari aretoan,

santelmotako bertso jaialdia.

Bertsolariak:. andoni egaña,

Maialen Lujanbio, amets

arzallus, Jon Maia, Miren

amuriza eta Julio soto

amaieran txosna eremuan,

Jaietarako Irekiera ekitaldia:

Indarrap eta Mix6t

LARUNBATA 10

10:30ean getariako

pelotalekuan, xixterazko

eskola arteko txapelketa.

11:00etan udal txistulari

Bandaren kalejira

12:00etan san telmo ermita bertan,

txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian Musika eskolako

trikitilariek lagunduta, Jaitsiera.

ondoren Itxas gain elkarteak

antolatuta, hamaiketakoa. tartea

alaitzeko, Bertso eskolako

ikasleen eta trikitilarien saioak.

12:30ean Clownkalejira

herrian zehar zÓzongo

taldeak lagunduta.

13:00etan ondartxo plazan, Musika

eskolako dantzako haurren

eskutik, euskal dantza ikuskizuna.

14:30ean txosna eremuan,

herri Bazkaria

15:30ean getariako

pelotalekuan, xixterazko

eskola arteko txapelketa.

16:00etan kirol Portuan san

telmo Bela elkarteak antolatuta,

Irratikontrol erakustaldia.

18:00etan aita Mari aretoan,

xurdIn kontzertuan

arratsaldean zehar kaleetan

zehar, Maskarradak

18:30ean Beheko plazan hasita

sugarrI txarangaren saioa

22:00etan txosna eremuan,

kontzertua, the last strength +

never surrender +trikihots.

22:30ean kofradian dantzaldia

trakets taldearekin.

IGANdEA 11

09:30etik 13:30era herri mailako

arrantza Lehiaketa, talaipetik

Parolmuturrera bitartean.

(heriotzarik gabeko proba)

11:00etan gure txokoan,

arbustain Motorzale elkarteak

antolatuta, udalak eta kutxak

babestuta, hamaiketakoa

herriko itsasgizon zaharrentzat.

11:00etatik 14:00etara

gaztetxolako lokaletan,

santelmotako xIv.

scalextric txapelketa

12:00etan haurren danborrada

17:00etan Buruhandi

eta erraldoien kalejira-

Irteera: udaletxean.

17:00etatik 19:00etara

scalextric saio gehiago.

18:00etan eusebio gurrutxaga

Plazan, urrezko aIzkora

18:00etan haurrentzat, kofradian,

Magia Ikuskizuna “MadIBer”

19:30ean kofradian egan

taldearen saioa

22:30ean danborrada Berezia

gauerdian kofradian Bandera

Igotzea Joxe MarI urBIeta

aLBerdI arrantzale ohiaren

eskutik. Bertan arbustain

Motor elkarteak bere txapel

oroigarria oparituko dio.

ordu berean txosna eremuan,

erromeria xutIk taldearekin.

tanborradaren jarraian berbena

egan taldearekin

AsTELEHENA 12,

sAN TELMO EGUNA

10:15ean ohiturazko Prozesioa

san telmo ermitara

10:30ean Meza nagusia,

itsasoaren aurrean otoitza

eta Parrokiara itzulera. san

telmoren erlikia gurtzea.

ag

end

a

Page 29: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 29

% Beste aukera bat

ondoren, agintari eta

gonbidatuei hamaiketako bat

eskainiko zaie kofradian

12:00etan InCansaBLes

txarangaren kalejirak.

17:00etan haur festa

eusebio gurrutxaga plazan

gorrItIren saioa.

18:00etan InCansaBLes

txarangaren ekitaldia plazan, eta

jarraian herriko kaleetan zehar.

19:00etan kofradiako plazatxoan,

erromeria kuPeLa taldearekin.

22:30etan kuPeLa

taldearekin erromeria.

AsTEARTEA 13

08:00etan hildakoen aldeko meza

OsTIRALA 16

19:00etan algorri Interpretazio

zentruan, hitzaldia “gure

arrantzaleak”

19:00etan getariako

pelotalekuan, xixterazko

eskola arteko txapelketa.

20:00etan torreberrin, “Bertso Jai”

herriko bertsolarientzat saioa.

20:00etan aita Mari aretoan,

zumaiako Itzurungo

uhInak emakume antzerki

taldearen esku “zer

dIYon?” antzezlana

22:30ean txosna eremuan,

kontzertua tud – trIgger

travIs – Itaka

LARUNBATA 17

11:00etan Itzurun hondartzan

Plaiero txapelketaren barne:

kopa eta Ligako Finalak

ordu berean, getariako

pelotalekuan, xixterazko

eskola arteko txapelketa.

11:30ean haur Jolasak

ondartxo plazan Itxas

gain elkartearen esku.

11:30ean eusebio gurrutxaga

plazan, Ix. olarro-zopa Lehiaketa

eta rana eta Poto txapelketak

ekitaldia alaitzeko

eLustondo anaI-

arreBak trikitilarien saioa.

12:00etan herriko kaleetan

Beheko PLaza eta CuM

JuBILo aBesBatza

taldeen saioa.

14:30ean txosna eremuan,

Bazkaria eta sunbillako

kantu herrikoiak.

17:00etan, getariako

pelotalekuan, xixterazko

eskola arteko txapelketa.

18:30ean Iraunkorrak

txarangaren kalejira.

19:00etatik 21:00etara

kofradian, dJonekin,

gaztetxoentzat diskoteka

22:00etan txosna eremuan,

kontzertua : skatu –

sIroka – 3gabe2

22:30etik 01:00etara kofradian,

dJonekin, diskoteka

23:00etan Iraunkorrak

txarangaren kalejira

IGANdEA 18

12:00etan Itzurun hondartzan,

zaLdI Lasterketa

ordu berean trIkItxas

bikotearen doinuak

kaleetan zehar.

18:00etan trainerilen estropada,

xxvII. san telmo saria.

18:30ean torre Berriko

aterpean, haurrentzat

antzerki musikala, “txoLo,

hegaLarI tontoLo”

18:30ean trIkItxas bikotearen

doinuak kaleetan zehar.

ordu berean taLo-Jana,

txinparta elkartearen eskutik

19:00etan kofradian, erromeria

Lotxo taldearekin.

22:30ean Lotxo taldearen

bigarren saioa.

gauerdian Bandera jaistea

eta santelmoei agurra.

Garigari gasteizen ezagutu nuen, duela (dagoeneko!) 15 urte inguru. orduan, (estudiante) tunante genbiltzan, orain beste batzuk bezala, gasteizen, Euskal Filologiaren aitzakian. gogoratzen dut gure estudiante “txabola” hartako atea jo zuen eguna, nirekin hitz egin nahi zuela eta, bere bakarkako lehenengo diskoaren atarian. Kasualitatea, orduan Anari izeneko Azkoitiko neska bat ere bizi zen pisu hartan, orduan Akauzazte taldean bateria jotzailea zena, bere bakarkako ibilbidea hasi gabe oraindik.

gari lehenago ere ezagutu nuen, hertzainak taldearen despedida biran, gasteizko eta donostiako azken emanaldi gogoangarrietan bertsotan eta kantuan egiteko aukera izan nuelako taldearekin batera, kasu hartan Josu zabalak gonbidatuta.

gogoratzen dut, gure pisuko gela txikian, laugarren eskuko sofa batean eta basuretatik hartutako telebista baten aurrean nola mano mano jarrita egin genituen Gari izeneko lehenengo disko hartarako hiru kanta: Guztia lehertu arte, tango beltza eta Apar Urrunak. nire oroitzapenetan dago baita ere, lehen disko hartako aurkezpen biran nola lagundu nion Iruñera, gayarre antzokian egin behar zuen emanaldira. Emanaldi hartarako oraindik kantu gutxi zeuzkala eta, nik tartean bertsotan egin behar nuen, luzatze aldera. Kontzertu hartara abiatu aurretik, gasteizko zapa kaleko taberna batean bukatu nuen, egun hartan bertan oholtzan txuleta handi bat jarrita kantatuko zuen kanta berri-berria: Hau espektakulua. tarte hartan, oraindik lehenengo diskoa argitaratu gabe, garik egin zuen bisitatxo bat zumaiara, eta beharbada batzuk gogoratuko duzue oxford-ren eman zuen emanaldi “berezi” hura. Bera eta bere gitarra, errepertorio txikia eta entrenamendu falta handia bazituen ere, erabat borondatetsu aritu zen txatoren heriotzaren urteurren batean. orduan gari, gari baino, hertzainak taldeko kantari ohia zen oraindik.

garai hartatik hona, etenik gabea izan da gure harremana, musikako elkar lanetik harago, lagun arteko harremana izan dena. gariren bakarkako ibilbidea oso gertutik ezagutu ahal izan dut eta bere disko guztietan aritu ahal izan naiz berearekin elkarlanean, letragile bezala. Ez daukat zalantzarik, gari beti izango

dela hertzainak-eko kantari ohia (eta hori harro egoteko moduko titulua da), baina gaur egun, gari inoiz baino gehiago da gari. Poliki poliki, kantuz kantu eta diskoz disko ibilbide sendo eta elegantea osatzen ari da. Ez gora beherarik gabe, ez zailtasunik gabe, baina gari euskal musikagintzako izen propioetako bat da gaur egun. gutxik pentsatuko zuten, hasi zenean, honelako ibilbiderik osatu ahal izango zuenik. Badakit lan gogor egin duela 16 lore bere azken proiektuan ere. Jende askok izen handiko artistekin sarri bestela pentsatzen badu ere, gari musikaren kurrela bat da. Izenak ez baitu ezer ziurtatzen, lanak baizik. Apirila bukaeran, Aita Marin gozatzeko aukera izango dugu 16 lore izeneko bere lan berria, 16 lore udaberri betean. San telmotako ajea hain luzea ez egiteko geldiune ederra. Emanaldi guztiz berezia, etengabeko irudi proiekzio bikain eta guzti. Etengabe bere burua berrasmatzen ari den artista da gari, euskal musikaren ahots propioa baino gehiago, esperantzara kondenatua dagoen euskal musikagintzako ahotsik ederrenetakoa.

ZozketaBost bazkiderentzat bina sarrera ditugu zozkatze-ko. Galdera: Zer taldeko abeslari izan zen Gari? Erantzuna bidali: [email protected]

Kontzertuanoiz: apirilaren 30ean. ordua: 22:00etan. non: aita Mari aretoa.

Jon MAIA

Page 30: 187 (2010eko apirila)

30 B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a

Arg i AM

Ikro

IPu

Ina

Pasilloaren amaierako gelan argia piztuta zegoen.

Gelako atea ez zegoen erabat itxita, zirrikitu bat ageri zen zabalik eta, handik, gelako argi leunak ihes egiten zuen korridorearen iluntasunean galduz.

Gelako argia piztuta zegoen.

Eta berak ez zuen piztu.

Korridorearen hasieran zegoen, pauso gutxi batzuetara sumatzen zen argi zirrikitu hari begira. Etxean bakarrik zegoen eta, berak, ez zuen gelako argia piztu. Ez zen gelan sartu.

Ez zelako gela hartan sartzen.

Gaixotasun eta saminez betetako oroitzapenak baino ez zituen gordetzen gela hark, hautsez betetako jostailu eta panpina artean. Horregatik ez zen gela hartan sartzen.

Inoiz.

Gelako atea ere itxita egoten zen beti baina, oraingoan, zirrikitu bat zuen zabalik, argiari ihes egiten uzten zion zirrikitua.

Pauso labur batzuk egin zituen aurrera korridorean. Bere burua zalantzan jarri zuen, erotzen hasi ote zen pentsatu zuen oinak poliki mugitzen zituen bitartean. Bazen horretarako garaia, baina ez zitzaion halakorik gertatu. Ez zuen uste behintzat.

Pauso bakoitzak mina eragingo balio bezala mugituz iritsi zen gelaraino. Atearen aurrean gelditzean zirrikitutik ageri zen argiari begiratu zion, itsututa, eta bere barne demonioei aurre egitea erabaki zuen.

Atea bultza eta azken pauso batekin gela barrura sartu zen.

Une horretan itzali zen argia.test

ua

: Jo

su W

aLI

Ño

h

ttp:

//bal

eike

.co

m/b

loga

k/m

ikro

ipui

nak/

IL

ust

raz

Ioa

: an

der

ho

rMa

zu

rI

Page 31: 187 (2010eko apirila)

B a L e I k e 2 0 1 0 a P I r I L a 31

Page 32: 187 (2010eko apirila)