100. zenbakia (2010eko abendua)

24
a rtzape 100. zenbakia - 2010eko abendua ]”GETARIAKO AHOTSAK” GABONETAKO KANTALDIA] GETARIARRON TOPAGUNEA SANTA LUZIA: JOSTUNEN EGUNA Elizako taldea Ematen dutena baino gehiago jasoz

description

 

Transcript of 100. zenbakia (2010eko abendua)

Page 1: 100. zenbakia (2010eko abendua)

aarrttzzaappee100. zenbakia - 2010eko abendua

]”GETARIAKO AHOTSAK”

GABONETAKO KANTALDIA]

GE

TAR

IAR

RO

NT

OP

AG

UN

EA

SANTA LUZIA: JOSTUNEN EGUNA

Elizako taldea

Ematen dutena bainogehiago jasoz

Page 2: 100. zenbakia (2010eko abendua)
Page 3: 100. zenbakia (2010eko abendua)

]]5/Txapakalezka:

Joxe Antonio de la Hoz Uranga

]]6-7/Getarian zer berri?

“Getariako Ahotsak”Gabonetako kantaldia

]]8-9/Elkarrizketa:

Juanita Camio eta Mertxe Aramendi

]]10-11/Argazki-txokoa:

Santo Tomas Eguna

]]12-16/Elkarrizketa: Elizako taldea

]]23/Akordatzen:

Asto gainean kamerari begira

artzape100. zenbakia

2010eko abendua

“Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian”

[argitaratzailea] Gure Txeru Elkartea [koordinazioa] Amaia Iribar eta Maider Ostolaza [lan taldea] Izaskun Larrañaga, Monika Uzkiza, Ane Azkue, Jon Illarramendi, Josune Urresti,Kepa Iribar, Imanol Iribar, Zigor Saizar, Amets Etxabe, Irantzu Ezenarro, Aitor Irigoien, Beñat Gereka,

Mikel Mugika, Getariako Bertso Eskola, Getaiko Gaztetxia [kolaboratzaileak] [argazkiak] Artzape[publizitatea] Artzape

[inprimaketa] Gertu [tirada] 1150 ale [lege gordailua] SS-504/01 [ISSN] 1578-469X

Getariako Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria

artzapeEskualtxeta kulturguneaKrixketaneko Iturrigaina

Tel.: 943 00 05 [email protected]

2010eko abendua artzape-3

Gure Txeru Elkartea

Page 4: 100. zenbakia (2010eko abendua)

4-artzape @topagunea.com

gutunak]

lehiaketa]Zure gutuna Artzapen argitaratzea nahi

baduzu, Txeruko postontzian utzi, Eskualtxetaraekarri edo [email protected] helbiderabidali zure izen-abizenekin. Gutunak gehienez200 hitz izan beharko ditu eta luzeagoak direnakmozteko eskubidea izango du Artzapek. Ez dugutestu iraingarririk onartuko eta Artzapek ez dubere gain hartuko argitaratzen diren iritziengaineko erantzukizunik.

aarrttzzaappee Lehiaketa berria

Eskainitako otar eder bat

SARIA:

Artzapen bazkidea bazara eta erantzuna bal-

din badakizu, e-mailez (artzape@topagu-

nea.com), gutunez (kale nagusia 1-3 z/g) edo

deitu (943 000 548) URTARRILAREN 25a

BAINO LEHEN.

ABENDUKO GALDERA:Zenbat urte beteko ditu Artzapekdatorren urtean?

AZAROKO IRABAZLEA:Maite Berasaluze

AZAROKO ERANTZUNA:1588. urtean

Salbatore Deuna Abesbatza

rtea bere azken pausoak ematen ariden honetan, Salbatore Deuna Abesba-tzak 2010ean egindako bidea nahi dugogoratu, bide batez bidelagun izanditugunak eskertuz. Izan ere, beste urtebatez, geure ahaleginez eta hainbatenbultzadaz, herriko hainbat ekimenetanparte hartu dugu, Getarian ospakizunakbeti bezala egin ahal izan daitezen: kan-tari.

Jazinto Isasti zuzendari dugula, 45lagun inguru biltzen gara abesbatzan.Astean behin eta batzuetan bitan elkar-tzen gara entseguak egitera: elizako kan-tak, habanerak, ranchera mexikarrak...denetarik.

Elizkizun ezberdinetan entzun gaitza-kezue beti. Eta hainbat ekitalditan hartudugu parte aurten ere: Zaharren Ome-

naldian izan genuen kontzertua, baitaherriko jaietan ere. Salbatore jaietan, gai-nera, gure kantu guztiak entzutendituen bat omendu genuen: elizakoorganoa. Bere 150. urtemugan, organistaizan direnei gure esker ona adierazigenien, oroigarri batzuk banatuz. SanAntonetan txakolina izaten da protago-nista eta hari kantatu genion, abestiakberak dion bezala herriko erregina baita.Eta gure eguna gogotsu ospatu genuenXixili Donearen omenez, elkarrekin baz-kalduz. Eguberrietan ere izaten duguekintzarik: hilaren 19an haurrekin kan-taldia egingo dugu, eta 24an kalez kaleariko gara Gabonetako kantak eskainiz.Horiez gain, iaz abian jarritako hitzor-dua errepikatuko dugu aurten: zaharreneguneko zentrora joaten gara, bertandaudenei kanta batzuk eskaintzera, etahaiek ere kantari jartzera, ahal bada.

Aipaturiko guztiak egiteko hainbatenlaguntza jaso dugu, gure bidea errazagoegin dutenak. Gogoan izan nahi ditugueskerrak emanez Udala, Kofradia, Eliza,Itsas Mendi Gutiziak, Txomin Etxaniztxakolina, Txakolinaren Jatorrizko Izen-dapena, Izarri okindegia, Irizabal Arrai-nak, eta Viveros San Anton.

Atzera begiratu eta 2010ean herrikohainbat ekimenetan gure hondar aleajarri izanaz harro sentitzen gara. Aurrerabegira dugun asmoa garbia da, honelaxejarraitu ahal izatea, Getariak kantatzekoohiturarekin beti izan duen lotura etenez dadin. Gure ateak zabalik daude,inork proiektu honetan parte hartu nahiizanez gero, badaki zer egin behar duen,etorri kantatzera!!!!

U

Page 5: 100. zenbakia (2010eko abendua)

Txapakalezka]

2010eko abendua artzape-5

Urteari agur, arazoari noiz?

Ane Azkue

Artzapetik begira

Urtea amaitzear da, baina urtearekinbatera izandako gertakari batzuek badi-rudi ez dutela amaierarik, ez behintzatemakumeen aurkako indarkeriarenkasuak, eta benetan harrituta geratu nin-tzen Urola Kostako Hitzan, azaroaren24an, datu hauek irakurri nituenean: EuskoJaurlaritzako Genero Indarkeriaren BiktimeiLaguntzeko Zuzendaritzak iazko datuekin osa-tutako txostenaren arabera, Araba, Bizkai etaGipuzkoan tratu txarrak jasaten dituzten ema-kume gehienak adin tarte gazteenetakoak dira,18-40 urte bitartekoak, hain zuzen ere; eraso-tzaileak ere gero eta gazteagoak dira: 31 eta 40urte bitartean ditu erasotzaileen %37k. EuskoJaurlaritzako Genero Indarkeriaren BiktimeiLaguntzeko Zuzendaritzaren txostenaren ara-bera, Getaria genero indarkeriagatik biktimiza-zio-tasa oso altua duten udalerrien artean aur-kitzen da; 2009an 60 biktimizazio bainogehiago gertatu ziren, hain zuzen ere. Biktimi-zazioak tratu txarrak jasaten dituzten biktimekaurkezten dituzten salaketak dira. Hau da,emakume batek, bi salaketa aurkeztu baditu, bibiktimizazio bezala kontatzen du Eusko Jaurla-ritzako Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak.Getariako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatikazaldu dutenez, aurten sei emakumeren kasuakaztertu dituzte orain arte. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak Emakumeen Aur-kako Indarkeriaren Kontrako Egunerakodeklarazioa prestatu zuen, eta Berdinsa-reak bultzatutako Beldur Barik kanpai-na berriz martxan jarri nahi du. Gazteei zuzendutako indarkeria prebeni-tzeko balioko du kanpainak, eta agenteaktiboak izatera animatuko ditu, «edozeinindarkeria mota errefusatu dezaten». Horidela eta, elkarteak politika aktiboa, osoaeta koordinatua garatzera bultzatu nahiditu Urola Kostako udalak, «berdintasuna-ren alde eta emakumeenganako indarke-riaren aurka». Era berean, komenigarriaikusten du urtean zehar zenbait ekimenabiaraztea. Hala, emakumeen partaidetzaaktiboa sustatuko da eta beldurrari aurreegiteko behar diren baliabideak jarrikodituzte haien esku.

Nola iristen da Getariako frontoitik Atotxan jokatzeraEuskal Herriko beste edozein frontoitatikbezala: pausoz pauso. Ni lehenik frontoitikZarauzko hondartza futbolera pasatu nin-tzen. Handik, Zarauzko Kirol Elkartera.1967. urtean Sansek fitxatu ninduen, eta1972an eman nuen lehen taldera jauzia.

1976-12-05: Egun hura nola laburtukozenuke hitz bakar batean?Abertzaleen batasuna.

Zer sentitzen da argazki historiko hartakoikurrinaren atzeko hankak izatean?Argazkia bere testuinguru sozio-politikoanulertu behar da. Ikurrina debekatutazegoen, askatasun sinbolo eta herri aldarri-kapena zelarik euskaldun guztiontzat. Joka-lariok, herriko parte ginenez, gure ekarpen-txoa egin genuen.

Zer izan zen Atotxarako bideko kontroleangeratzean pentsatu zenuen lehena?Orduan, Franko hil berri, kontrol ugari ego-ten zen Donostian eta Atotxa inguruan.Ondorioz, neurriak hartu nituen aurrez.Nire autoak urte batzuk zituen eta zulo batere bai. Ikurrina zuloan gorde nuen, eta poli-ziek ez zuten aurkitu autoa iatu zutenean.

Zein da orduko eta oraingo futbolarenarteko diferentzia nagusia?Egun, teknika aldetik hobekiago prestatutadaude jokalariak. Gure garaian, indar etagrinak pisu handiagoa zuen.

Egungo futboleko parafernalia eta dirukopuruen inbidiarik bai?Inbidiarik ez. Gainera, egun ere diru kopuruitzelak kobratzen dituztenak mundu mai-lako izarrak dira; beste milaka jokalari

daude hainbeste kobratzen ez dutenak.

Nolakoa zen zuen garaian Realaren etaAthleticen arteko harremanaErrusiar mendi baten gisakoa: 1972 arte kax-karra. 1974-75 denboraldi amaieran ordea,Athletic 2. mailara jaistear zela, elkarrenaurka jokatu genuen. Guk lasai hartugenuen partida eta Athleticek irabazi etamailari eutsi zion. Asko eskertu ziguten horieta erlazioa hobetu egin zen. Harreman onaegon behar da; etsaia kanpoan dugu, ezondoan.

Euskal selekzioan jokatzeko aukera izan alzenuen? Nola ikusten duzu gaiaEz, ez nuen aukerarik izan. Oker ez banago,lehen aldiz 1982-83 denboraldian egon zenselekzioaren partida eta ordurako futbolautzita nuen. Gai honetan, eztabaida txikiakalde batera utzi, eta batasun gehiago behardela uste dut.

Zer egin behar da urtean partida bakarrabaino gehiago jokatu ahal izatekoLagun arteko partidak baino, helburua eus-kal selekzioa ofiziala izatea da, txapelkete-tan lehiatu ahal izatea. Baina honetarako,egoera politikoak aldatu behar du lehenik.

2014. urteko mundialean bai?Ez zait iruditzen, zoritxarrez. Interes poli-tiko asko baitago tartean…

Getariak, herri iniziatibari esker, badu futbol taldea (Keta) 2007tik…Bai, sorreratik jarraitu dut taldea. Hasieratiklan asko eta ona egin da, eta horrek emai-tzak eman ditu, berehala lortu baitzen igo-era. Etorkizunera begira, urte luzeko proiek-tua izan dadin, ezinbestekoa iruditzen zaitherrian zelaia izatea.

Realaren eta Athleticen arteko derbia, lehen aldiz ikurrinarekin atera zirenekourteurrena, euskal selekzioaren partida… Ez dugu zalantzarik izan nork estreinatubehar zuen atal hau erabakitzean.

Joxe Antonio de la Hoz Uranga

Page 6: 100. zenbakia (2010eko abendua)

Abenduaren 3an ospatu ziren bai ENE eta baita Nafarroako Eguna ere. Euskara-ren Egunean Iturzaeta Herri Eskolako ikasle eta irakasleek “Euskarak milaka aur-pegi, milaka ahots” lelopean ekitaldia burutu zuten kiroldegian. Txistuaz gain,itsasoko marrazkiloen hotsa ere entzun zen, eta guztiek hainbat kanta abestuzituzten, besteak beste: “Euskara plazara”, “Euskal Herrian euskaraz”, “Behinbetiko” eta “Ikusi mendizaleak”. Bestalde, herrian bizi diren hainbat nafarrek afa-ria egin zuten Mariñelak elkartean, euren eguna ospatzeko.

Euskararen NazioartekoEguna eta Nafarroako Eguna

] getarian zer berri?

Azaroaren amaieran udaletxeko Plenoaretoan aurkeztu zen 2010-2022 aldi-rako Getariako Turismo Plan Estrate-gikoa; plan horren ardatza, zehazki,Elkano izango da. Aurkezpeneanherritarren parte hartzea eskatu zuten,edozein iradokizun gehitu ahal iza-teko oraindik irekia dagoen planari.Planaren egile Jon Llordesek etaXabier Alberdi historiagileak eginzuten aurkezpenean, herriaren balia-bideen, ahulezien eta sendotasunenaztezketa egin zuten. Planaren ardatznagusia Elkanok munduari bira emanzioneko 500. urteurrenaren ingurukoospakizuna izango da (2019. urtean);halaber, hainbat proposamen egindira, besteak beste: Getarian Nao Vic-toriaren erreplika bat egin eta ospaki-zunetan erabiltzea, kulturako etaazpiegurako ekintzak garatzea,Zarautz Jauregia berritu eta bertanElkanori buruzko interpretazio zentrobat egitea,San Antonen bale-arrantzako gunea egitea, EuskalHerria mundura zabaltzea (musika,bertsoak, liburuak) eta euskal itsashistoria zabaltzea.

GetariakoTurismo PlanEstrategikoa

Iturzaeta Herri Eskolak “Eskola Jasan-garria”delako ziurtagiria eskuratuzuen Lakuan joan den abenduaren13an. Eusko Jaurlaritzako HezkuntzaSailburuak, Nekazaritza eta ArrantzaSailburuak eta UNESCOko ordezka-riak banatu zieten ziurtagiria, merezizuten Komunitate Erkidegoko 20eskolei. Dagoeneko, Gipuzkoako, Biz-kaiko eta Arabako ikastetxe guztieta-tik %68 daude Agenda 21ean sartuta.Azken urteetan, Eskola Agenda 21ekotaldea gai hori lantzen aritu da, etahalako errekonozimendua jasotzeakbide beretik jarraitzera animatu ditutaldekideak.

Iturzaeta Eskola Jasangarria

2001ean atera zen Artzape aldizkariaren lehen alea, eta 2010eko abenduko ale hauizango da ehungarrena. Hamaika istorio kontatu dira ehun ale horietan, eta bestehamaika kontatzeko asmoa dago oraindik ere; hori dela eta, herritar oro animatunahi dugu Gabon hauetan harpide egin dadin edo Olentzerotan harpidetza batopari dezan. Gainera, datorren urteko maiatzean, Artzapek 10 urte beteko ditu, eta,hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatzea aurreikusi da; beraz, antolaketa lanetanlagundu nahi duen edonor ongi etorria izango da. Azkenik, harpidedun guztioijakinarazi nahi dizuegu abenduan urteko kuotaren kobraketa egingo dugula.

Artzaperen 100. alea

Kantauriko antxoarekinberriro laneanMediterraneoko antxoarekin bost urtezlanean aritu eta gero, Itsas Mendi gutizi-denda berriro Kantauriko antxoarekin hasida lanean; hain zuzen ere, hori ospatzeko,joan den abenduaren 9an ekitaldia izanzen Ketarrin. Udalak eta herriko 10 jate-txek babesturiko ekitaldi horretara hur-bildu ziren 80 bat lagunek, denda horre-tako antxoarekin hainbat jatetxek (Elkano,Kaia, Kaipe, Txoko, Ketarri, Giroa, Mahasti,Iribar, Xagu, Aroa eta Itsas-Etxe) prestatu-riko pintxoak dastatu ahal izan zituzten,Getariako txakolinarekin batera. Getariakotxakolindegi guztiak ere bertan izan ziren,eta horiekin batera, Andoni Aristi alkatea,Antxoaren Kofradiako ordezkariak, Geta-riako hainbat jatetxetako sukaldariak etaThe Glutton klubeko ordezkaria.

Kiroldegian elkartu ziren ENE ospatzeko.

6-artzape @topagunea.com

Getarian bizi diran nafarrak.

Antxoaren Kofradiako ordezkariak etaItsas Mendi dendako Sorkunde Iribar.

Argazkia: A. Manzisidor Argazkia: Encarna

Page 7: 100. zenbakia (2010eko abendua)

Musika Eskolak eta herriko musika taldeek antolatuta, Gabonetako kantaldiaospatu zen abenduaren 19an, jendez gainezka zegoen Salbatore Deunaren elizan.Musika Eskolako hainbat koruk eta musikarik, Salbatore Deuna Abesbatzak, etaTxeruko dantzariek ikuskizun bikaina eskaini zuten ikusleen gozamenerako.

2010eko abendua artzape-7

ESKOLAKO AGENDA 21

GURE ESKUALDEAN

2010-2011 ikasturtean, Getaria, Orio,Zestoa, Zarautz eta Zumaiako herriekEskola Agenda 21 proiektuarekin bategingo dute, berriz ere.

Eskola Agenda 21ean, bost herrietakoikasle guztiak parte hartzen ari dira,betiere eskualdearen ikuspegia indar-tzeko elkarlana bultzatuz. Hala, HaurHezkuntzatik eta Batxilergo edo Hezi-keta Ziklora bitarteko ikasleei egokitu-riko material ezberdinak erabilikodituzte. Horiek, tokian tokiko berezita-sunak barneratuko dituzte, herri bakoi-tzaren ezaugarriak ezberdinak baitira.

Ikasturte bakoitzean, gai bat lantzenda. Helburu orokorra, herri bakoitzareneta, oro har, eskualdearen diagnostikoaburutzea da, arloz arlo eta urtez urte.Joan den ikasturtean (2009-2010), adibi-dez, mugikortasunaren gaia jorratuzuten. Ikasturte honetan, berriz, BIODI-BERTSITATEAren gaia lantzen ari dira.

Burutzen ari diren lanaren bitartez,biodibertsitate maila ezberdinak, haiengarrantzia, egoera, arriskuak, eraginak,eta abar luzea ezagutzeaz gain, ingu-ruan dauzkaten gune babestuen berriere izango dute. Alor horiek guztiakaztertuta, herriaren egoera hobetzekoproposamenak landuko dituzte, eta pro-posamen horiek apirila aldera herribakoitzean egingo diren udalbatzarretanplazaratuko dituzte.

Proiektua garatu ahal izateko, hez-kuntza-komunitatearen eta udalenarteko harremana ezinbestekoa da.Horregatik, komunikazio hori indar-tzeko, hainbat bilera egin dira dagoe-neko.

Une honetan, Getaria, Orio, Zestoa,Zarautz eta Zumaiako ikasleak lan isilaegiten dabiltza eta emaitzak udaberrianloratuko dira. Horretarako ezinbestekoadute Urola Kostako Udal Elkartea,CEIDA eta Arazi IKT taldeen lankidetza.

Informazioa gehiago:Tel.: 943 896024www.ihobe.net

[email protected]

] bi hitzetan

Gabonetako kantaldia:musika, dantza eta abestiak

Herriko hizkera eta ahozko ondareaAbenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Udeleko Pleno aretoean Geta-riako hizkera eta ahozko ondarea biltzen dituen “Getariako Ahotsak” egitasmoarenemaitza aurkeztu zen. Udala eta Badihardugu Kultur Elkarteak lankidetzan buru-turiko lana izan da, eta 70 urtetik gorako hainbat herritarri eginiko elkarrizketetanoinarritu da: batez ere, Getariako euskara, ohitura eta bizimodua jaso da, eta horrezgain, azken 50 urteetan horrenbeste aldatu diren eta oraindik oroimenean dituztenhainbat pasarte jaso dira. “Ahotsak” egitasmoko kideak duela bizpahiru urte hasiziren lehen grabaketekin, eta hainbat lekutako lagunak elkarrizketatzen ahalegindudira, kale zein baserrikoak, arrantza zein txakolinaren ingurukoak, eta baita Geta-riko auzo ezberdinetako lagunak ere. Elkarrizketatuak ondorengoak izan dira:Sebastian Aranguren Ulazia (1922), Paulo Argibe Uraola (1922), Sabina Azkue Fer-nandez (1926), Joxe Mari Azpeitia Basurto (1928), Raimunda Basurto Lazkano(1921), Juliana Eizagirre Osa (1929), Juanito Eizagirre Ulazia (1930), Jose Mari Erki-zia Osa (1925), Agustin Errazkin Iribar (1941), Maritxu Ezenarro Idiakez (1929), JoseEzenarro Isasti (1924), Agustina Garmendia Lazkano (1921), Maria Gurrutxaga Gar-txotenea (1929), Brigido Iribar Arrizabalaga (1939), Claudia Iribar Salegi (1934),Maria Iruretagoiena Olano (1928), Jaxinto Isasti Aizpuru (1932), Rufo Isasti Aizpuru(1936), Juanita Isasti Otamendi (1918), Gregorio Larrañaga Ugartemendia (1950),Eugeni Lazkano Ulazia (1919), Jesusita Manterola Larrañaga (1922), Martina Olai-zola Balerdi (1912), Julian Sorazu Aginaga (1931) eta Luisa Ugartemendia Labaka(1909). Elkarrizketa guztiekin DVD bat atera da, eta nahi duenak interneten ere ikusdezake www.youtube.com/ahotsak helbidean.

Gabonetako kantaldiak eskaini zituen hainbat irudi.

Argazkia: A. Manzisidor Argazkia: A. Manzisidor

Argazkia: A. Manzisidor

Page 8: 100. zenbakia (2010eko abendua)

8-artzape @topagunea.com

Amaia Iribar ] elkarrizketa

Titarea, hari zuria, guraizeak, metroa, plantxa, josteko makina… horiek guz-tiak jostunen erramintak, jostundegi batean falta behar ez direnak. Halako

tresnaz inguratuta topatu dugu bikote jostuna, eta, josteko makinak isilik dauden bitar-tean eta Santa Luzia aitzakiatzat hartuta, tartetxo bat eskaini didate, tertulia goxoan,

euren jostearen afizioaz eta ofizioaz hitz egiteko.

Mertxe Aramendi eta JuanJostea: afizio eta ofizio

Arropa bati bukaera on batemateko, zer izaten da zai-lena?Plantxa on batek bukaera ede-rra ematen die arropei, bai jos-ten ari garen bitartean, baitabukaeran ere.

Galtza bat egiten, adibidez,zenbat denbora behar izatenda?Arratsalde batean, inorkmolestatu gabe, buka daiteke.

Gero eta gutxiago josten dakanporako; dendetakoa mer-keagoa delako?Ez du pena balio josita eros-tea, batez ere, gazteei dagokie-nez; diru horrekin hainbatgauza eros daitezke, askoz eremerkeago baita. Gaur egun,adibidez, abrigo bat jostea osogaresti ateratzen da; batetik,telak garestitu egin dituzte,eta bestetik, kalitatea eskastu.Lehen izaten ziren oihal ede-rrak ia ez dira aurkitzen. Josi-

tako arroparekin, baina, nor-berak gustukuak ez dituengorputz-atalak disumulatzendira, egokitu.

Noiz arte josten jarraitzekoasmoa?Gu hementxe ederki gabiltza,eta ganbara kentzen ez denbitartean hemen jarraitukodugu. Ahal den bitartean,etxerako egiten jarraitukodugu; gainera, tela onak era-biltzen ohituta gaude, eta gerodendara joan eta ez da gauzabera…

Nola ospatu izan duzu SantaLuzia?Duela 40 urte inguru egin nuenlehen afariarekin ez naiz ahaz-ten: Indaux zaharrean, Elkanonondoan, lokal bat geneukan etahiru lagunek “solaiua etasuflea” jan genuen! Harrezkero,urtero ospatu dut, beti eguneanbertan, baita asteguna tokatzendenean ere.

MMeerrttxxee AArraammeennddii

Duela berrogei bat urte hasi zen bere izeko batekin josten ikasten,Maria Doloresekin, eta, batez ere, kanporako josten zuen. Gerora,“Pantaloneran” hasi zen ikasten, sastrearekin (gaur egungo Agirre-zabal dendako aitarekin); bertan, gizonezkoentzat galtzak egitenikasi zuen. Horrez gain, “Ebaketa eta jantzigintza” ikasi zuen Her-nanin, eta, behin titulua aterata, emakumezkoei josten irakasten hasizen, bi txandatan, bakoitzean hamar bat lagunekin. Pixkanaka, ira-kasteari utzi eta Juanitarekin hasi zen ganbaran josten; gaur egun, biafizio ditu: jostea eta eskulanetan jardutea.

Page 9: 100. zenbakia (2010eko abendua)

] elkarrizketa ] Juanita Camio eta Mertxe Aramendi

2010eko abendua artzape-9

anita Camio

Gaztetxoa zinela hasi zinenjosten; zergatik?Ez dakit ba! Garai hartanamak ikastera bidali gintuen,eta halaxe.

Eta hasieran inoiz ofizioizango zela pentsatu alzenuen?Ez, ez nuen uste.

Gaur egun, kanporako jardu-ten al duzue?Ez, kasik ez; ezagunen batekzerbait ekartzen badigu egitendugu; baina, normalean, fami-liakoentzat bakarrik jostendugu. Gaur egun, gainera, jos-tearena asko galdu da.

Lehen zer egiten zenutengehiago, konponketak eginala arropa josi?Konponketaren bat edo vesteegiten genuen, baina batez erearropa josi. Duela 8-10 urte,Donostiako denda bati ere jos-ten jardun genuen. Bainaorain asko galdu da.

Jostun batentzat, dendanerositako arropa desberdinaizaten al da?Bai, norbera jostuna izanik,arropek izan ditzaketen aka-tsak berehala antzematendira, eta, beraz, nahiago iza-ten dugu guretzako geukegin. Ni ez naiz dendetakoarropekin ongi ikusten, gukgure patroiak badauzkagu etagustukoa egiten dugu.

Zer arropa mota jostenzenuten lehen?

Denetarik: abrigoak, gonak,galtzak… Pila bat jostengenuen, zer esanik ez soine-koak! Gainera, amona askorijosi izan diegu arropa, adina-rekin gorputza aldatu egitenbaita, eta egindako arropahobeto gelditzen baitzaie.

Zerbait berezirik?Bai, ezkontzeko pare bat soi-neko egin izan dugu.

Txoko honetan makina batordu igaroko zenuten, ezta?Pila bat! Baita gauez ere! Gero,gainera gizona itsasoan ibil-tzen zen, eta orduan errazago.Garai batean, Iruñetik amarenlehengusu bat etortzen zen,eta haren eta nire amarenlaguntzarekin asko aurrera-tzen nuen: hari txikiak ken-duz...

Non erosten dituzue telak?Beti Bilboko denda handibatetik erosi izan ditugu;batzuetan Donostiatik ereekarri izan ditugu.

Tresnak asko aldatu al dira?Bai, batez ere makinak, bes-teak beste: ertzak jostekomakina, erremateak egite-koak, botoi-zuloak egitekoak,lurrunezko plantxa… Halere,lehengo makinak, hankarekinemanez josten duten betikomakinak, oraingoak bainahobeak dira.

Emakumezko askok jardunal zuen ikasten?Bai, pila bat pasa dira hemen-

dik, batez ere herrikoak.

Horrenbeste urtez jostenjardunda, gorputzak igar-tzen al du?Bai, makina bat masaje har-tzen dut. Eskuetatik ere ope-ratuta nago.

Santa Luzia beti ospatu alduzue?Bai, beti; Zarautzen ikasten

jardun nuenean, bertan afaldueta jostundegian lo egitengenuen. Donostiara ere joanizan naiz hainbat lagunekinbazkaltzera, eta, gero, Eibarre-san, atzera buelta. Herrianbertan ere behin baino gehia-gotan ospatu izan dugu:Artzapen, Elkanon, Kaian...Gaur egun, beste bi lagun etasenarrekin joaten naiz sozie-dadera.

JJuuaannii ttaa CCaammiioo

Hamabi bat urte zituela bere lehengusina Arantxa Balentziagarekinhasi zen josten ikasten; izan ere, Arantxaren izeko batek oso ondojosten zuen, Pepita Balentziagak, hain zuzen ere (Balentziagarenlehengusua,). Hala hasi ziren Katu kaleko Azkoitianeko etxean.“Kortea” ere ikasten jardun zuen hamalau urterekin Zarauzko etxepartikular batean; bordatzen, josten eta “kortea” egiten ikasterajoaten ziren orduko gazteak etxe hartara. Behin ikasi beharrekoakikasita, hamabost bat urterekin, etxepean jostundegia jartzera ani-matu zen, bere lehengusuarekin batera; beste emakumezkoei jos-ten irakatsi zien, eta kanporako lanak egiten zituen. Ezkondu artehórrela jardun zuen urte batzuetan, baina ezkondu ostean irakas-teari utzi zion; halere, kanporako josten jarraitu zuen, bere ikasleizandako beste emakume baten laguntzaz. Duela hogeita bat urte,1999ko irailean, etxepeko lokala utzi eta ganbara txukundu zuten,eta, harrezkero, bertan jarduten dute josten; orain, ordea, ez dutekanporako josten, baizik eta denbora pasa jarduten dute, beraien-tzat eta familiarrentzat konponketak egiten eta arropa josten.Orain, Mertxe Aramendi du jostunkide ganbarako txoko goxoan.

Page 10: 100. zenbakia (2010eko abendua)

10-artzape @topagunea.com

Santo Tomas:txorizoa, taloa,gaztaina…Gabonen atarian, urtero bezala, Santo Tomas egunaospatu zen joan den abenduaren 18an, Gure Txeruk anto-latuta; trikitiaren soinuarekin, lagun ugari elkartu zenfrontoian taloaz, txorizoaz… gozatzeko. Horrez gain,arratsaldean, gaztaina erreak jan ahal izan ziren; negukohotzari aurre egiteko, aukera ezin hobea.

Amaia Iribar

Page 11: 100. zenbakia (2010eko abendua)
Page 12: 100. zenbakia (2010eko abendua)

12-artzape @topagunea.com

Amaia Iribar] Elkarrizketa

Kristautasunaren jai garrantzitsuenetako bat ditugu Gabonak, Pazko eta Mendekoste jaiekin batera; izan ere, Jesukristorenjaiotza ospatzen da. Kristautasunaren gaia hartu dugu oraingoan hizpide, edo hobeto esanda, kristautasunaren inguruanlanean jarduten duten lagunen gaia. Hitzordua Iribarrena kaleko apaiz-etxean egin dugu, elizaren inguruan lanean edo lagun-tzen diharduten hainbat lagunekin, hain zuzen ere. Horiek guztiek badute zerbait komunean: bat egiten dute Elizak zabaltzenduen mezuarekin eta horren alde egiten dute lan, era batean edo bestean: katekesiko eta sendotzako saioak emanez, irakur-gaietan parte hartuz, meza-laguntzaile jardunez, aldareak txukun eta garbi edukiz... Lagun ugari elizaren bueltan lana egiten,ematen dutena baino gehiago jasoz.

Elizako taldea Trukean ezer esperoizan gabe eskaintzea

Alizia Urreisti

Juanito Iribar

Andoni Arregi

Ibon Ezenarro

Joxe Agustin Larrañaga

Joxe Mari Ezenarro

Trini Etxabe

Jose Saizar

Sebastian Andreano

Enrike San Martin

Joxe Gomez

Joseba Manterola

Mª Kruz Egaña

Mª Rosa Larrañaga

Mª Karmen Alkorta

Arantxa Ezenarrol

Itziar Etxarte

Marina Garate

Igor Gomez

Jokin Aizpuru

Bartolo Iribar

Abesbatza

Elizako Taldea

Page 13: 100. zenbakia (2010eko abendua)

] Elkarrizketa] Elizako taldea

2010eko abendua artzape-13

Noiz hasi zineten?Biok batera hasi ginen, duelabost bat urte.

Zein da zuen egitekoa, kate-kesia emateaz gain?M: Nolabait apaizarekinlotura izatea; zubi-lana egitendugu beste katekisten etaapaizaren artean. Une hone-tan, 16 katekista daude guz-tira. Ostegunetan, apaizarekinelkartzen gara katekesikokontuez hitz egiteko, eta, bidebatez, une hori aprobetxatzendugu beste hainbat gai jorra-tzeko.

Katekistaren lana ikustendena da, ez dago besterik;baina, tarteka, arazoren batizanez gero, guk arazoarenberri ematen diogu apaizari,azkenean berak hartu beharbaitu erabakia. I.: Kezkak dituenean, adibi-dez, gure iritzia eskatzen du,edota egun berezi batean zer-bait antolatu behar bada,

guregana jotzen du, laguntzabila… Guk maila bakoitzekokatekistei laguntza behar delatransmititzen diegu…

Adibidez, komunioetan?M.: Guk, berez, ez dugu ezeregin behar, baina gaur egunarazo bat dago; izan ere,orain, katekistak berriak iza-ten dira urtero, aldatuz doaz.Hori dela eta, normala dagauzak nola antolatzen direnez jakitea, eta beraz, pixka-naka-pixkanaka, esku hartzenjoan gara. Adibidez, komu-nioetako umeen koruaz Itziararduratzen da.

I.: Gure kontua halaxe etorrida; hau da, Aitor joan zenean,gure datuak utzi zituen, etaRafael etorri zenean (irailean 2urte egin zituen), gure lagun-tza eskatuz joan da. Horrelasartu gara talde honetan partehartzera. Aitorrekin hasitageunden laguntzen, baina

Rafaelekin gehiago jardutendugu; Aitorren garaian, MariaAngeles Vicentek jardutenzuen batez ere, eta orain,berriz, guk.

Ustekabean hartutako kar-gua, beraz?Bai, horretan sartu gara,apurka-apurka.

Obligazioa?M.: Ez, inolaz ere ez.Momentu honetan gu gabil-tza gure haurrei doktrinaematen diegulako; horrezgain, Getariako Elizak komu-nioa emateko laguntza eska-tzen du, eta, halaxe, gero etagehiago sartuz joan gara. Guknahi dugulako ematen dugukatekesia; guretzat ez da obli-gazio bat. Ostera, gaur egun,ia gehienentzat da obligazioa.

I.: Orain ez dakiguna da noizutziko dugun, zer alde batetikohitu egin gara eta niri pena

emango lidake uztea…

Laguntzen jarduteko bene-tako sinestuna izan beharzara?Gaur egun, ez zait iruditzenhain sinestuna izan behardenik, ez behintzat gurekasuan.

Komunioa egiten duen haur-kopurua gutxitu egin da. Zer-gatik dela uste duzue?I.: Niri iruditzen moda-kon-tua dela, eliza “modan” ezdagoela.

M.: Egun katekesia ematea,katekesira etortzea, edo meza-laguntzaile jardutea… ezdago ondo ikusita lagunenartean. Katekesira etortzendiren haurren erdia etortzea-gatik etortzen dira, komunioaegiteagatik, besterik gabe.Gainera, behin komunioa egi-tean, haur-kopurua aregehiago jaisten da.

Itziar Etxarte eta Marina GarateKatekesia ematen dihardute

Irakurle gehienak gizonez-koak, zu bakarrik emaku-mezkoa…Bai, halaxe da.

Irakurtzeaz gain, zergehiago egiten duzu?Irakurgaiaz gain, apaizarilagundu… eta norbait faltadenean, larunbatetan adibi-dez, haren ordez arrosarioaesan, mezan lagundu… Nor-malean, asteburuetan baka-rrik.

Eginbeharra al da?Gogoz egiten dudan lan bat

da. Duela urte batzuk hasinintzen, Don Juan Ignaziohemen izan zen garaian(1987/88 urte inguruan); izanere, nire familiakoek elizanlaguntzen jarduten zutenez,animatu egin ninduten. Etahala jarraitzen dugu; noizarte, ez dakit…

Inoiz nekatu zara?Ez, gogoarekin egiten dudangauza da; gainera, ez da egu-nero egiten; egutegi antzekobat dugu, eta norbaitek ezinduenean, txandakatu egitengara.

Trini EtxabeIrakurlea

Page 14: 100. zenbakia (2010eko abendua)

14-artzape @topagunea.com

] Elkarriketa]Elizako taldea

Noiztik?Don Iñakiren garaian, gutxigorabehera 1977an, hasi nintzensendotzako lagunekin lanean,eta, handik pixka batera, ira-kurle moduan. Sendotza ema-ten 1996-97 arte jardun nuen,eta, gero, beste hiruzpalau urte-tan jardun nuen. Bestalde, DonJuan Inaziok eskatuta, erlijioaematen jardun nuen eskolan,pare bat urtez.

Haur eta gazteekin, beraz?Bai; baina, gerora, GetarianOtoitz Tailer bat eman nuen1996an (1990ean ni joan nintzenhalako batera), eta, horren ondo-ren, liturgiako irakurgaiekinhasi nintzen; hala jarraitzen dut.Bestalde, apaiza falta denean,irakurleok, binaka, HitzarenOspakizuna egiten dugu, batezere apaiz orderik etortzen ezdenean; tarteka, baita Askizuneta beste herrietako auzobatzuetan ere.

Erraza al da jende aurreanirakurtzea?

Bai; gainera, jada ohituta gaude.

Elizaz gain, beste elkarterenbaten partaide al zara?Bai, Elizbarrutiko Osasun Pas-toraltzan ere banabil; adibi-dez, norbait ospitalean gaixodagoenean, hura bisitatzerajoaten gara. Lehen, garaibatean, etxera joaten zen;baina, gaur egun, ospitalera.Bestalde, etxera jauna eramanizan diet gaixoei… ZarauzkoArziprestaldeko Osasun Pas-toraltzako arduradun nabilazken sei urteetan, Caritasekoproiektutan ere buru-belarrinabil. Horrez gain, GetariaSaiaz Barrutian sartuta dagoe-nez, horko sozietaritatezkoarduraduna naiz. Ekonomia-arloan ere sartuta nago.

Denbora asko beharko duzuhori guztia egiteko, ezta?Beno, jada, erretiroa hartuadut, eta badaukat denbora;gero eta gehiago sartzekogogoa dut, gainera. Elizareninguruan aritzeaz gain, beste

hiru bat taldetan nabil, bolun-tario bezala.

Talde-lana gustukoa duzu,beraz?Bai, talde izenean nabil, baibatean, bai bestean, baita for-mazio-arloan ere. Munduhonetan jarduteko erabakiahartu dut, eta hala nabil.

Hala jarduteak, zer ematendizu?Alaitasuna, poza… Ez dago

gaixo baten eskerrak jasotzeabaino gauza ederragorik…Behin, Lourdesen gaixo bateneskerrak jaso nituen, eta erabathunkituta utzi ninduen…Horrelako egoera batenaurrean, erabat “engantxatuta”geratzen zara betiko.

Beste asmorik bai?Getarian jendea animatukobalitz, Otoitz Tailerra emangonuke gustura, ea talderik osa-tzen den.

Jose Agustin LarrañagaIrakurle, sendotza...

Noiz hasi zinen?Aitor apaiza hemen zela hasinintzen bileretara etortzen,batez ere, ekonomia-arlokobileretara; bederatzi bat urteizango dira. Aurrez, ordea,konponketa-lan batzuk ereegiten nituen.

Nola animatu zinen?Pixkanaka joan nintzen sar-tzen, ez baitzait zaila egiten,

bertan ibiltzen naiz eta.

Zer mantentze-lan egitendituzu?Denetarik, bonbillak, sarrai-lak…

Irakurgaiak egitera animatual zara?Ez, irakurgaiekin ez naiz ani-matu; konponketa-lanetarakonahi beste; baina irakurri, ez.

Jose Gomez Konponketak eta mantentze-lanak

Berrietakoa zara?Bai, 2009an hasi nintzen kate-kesiaren inguruan; baina taldehonetan aurten hasi naiz.

Zerk bultzatu zintuen tal-dean parte hartzera?Beti sentitu izan dut gogoaElizaren inguruan zerbait egi-teko, eta horri buruz Aitorre-kin hitz egin nuen, ea zer edozer egin nezakeen jakiteko.Gerora, Aitorrek joan beharizan zuenean, nik zerbait egi-teko gogoa nuela aipatu ziengainerakoei, eta halaxe hasi

nintzen; baina oraindik ez dutgauza handirik egin, denboragutxi daramat eta.

Ekonomia-alorrean?Bai, denon artean kontuakaztertzen ditugu, eta horretangabiltza.

Lortu duzu nahi zenuena egitea?Oraindik denbora gutxi dara-mat, eta ezer gutxi egin dut.Izan ere, ordutegiak ez zaizkitondo etortzen, eta ez naizgehiegi sartu; definitu eziniknabil oraindik.

Joseba ManterolaEkonomia-arloa

Ekonomiaz gain, elizkizune-tan parte hartzen al duzu?Ez, nik gauza materialetanbakarrik; elizkizunetan, atzeanegoten naiz. Atanasioren ordezsartu nintzen, eta hasieran,liburu-kontuetan lan egitenohitua nengoenez, ez zitzaidanasko kostatu. Nik oraingoz ezdaukat uzteko asmorik, bainaia laurogeita bat urte ditut etakezka daukat erreleboa norkhartu behar duen. Ekonomiaz

arduratzen naiz, ekonomiza-tzen saiatzen naiz. Nik hartunuenean diru faltarik ezzegoen, baina elizan obra han-dia egin zen, apaiz-etxe hauere hartu zen... eta gaur egunegoera ez da bera. Dirua faltadenean izaten da kezka.

Irakurgaietan animatu alzara?Ez, nire ahotsa dela eta, eznaiz animatu.

Juanito IribarEkonomia-arloa

Page 15: 100. zenbakia (2010eko abendua)

2010eko abendua artzape-15

] Elkarrizketa] Elizako taldea

Aspaldi hasitakoa zara,ezta?Don Mikelekin, “Txapel”-ekin,hasi ginen 1972an, zortzi batlagun; nik, batez ere, ekono-mia-kontuak hartu nituen, etahalaxe jardun nuen 19 urtean.Gero, Don Juan Inazio zegoela,bizpahiru urtez utzi egin nuen,eta, atzera, Jose Agustin, JoseMari… irakurgaiak egiten hasizirela ikustean, ni ere animatuegin nintzen; hasiera batean,gaztelaniaz bakarrik eta geroeuskaraz.

Irakurtzeaz gain, zergehiago egitera animatuzara?Hiruzpalau urtez, sendotzaeman nuen, baina hori ez danire alderdirik onena, ez bai-taukat hitz egiteko erraztasu-nik, eta, jada, ez zait etorriko!Bestalde, ekonomia-alorrean

ere parte hartzen dut, etaSaiaz Ibarrako ekonomiaarduraduna naiz; horrez gain,Zarautzen, Urola KostakoPertsona Helduen Kontsei-luko lehendakaria naiz.

Jarraitzeko asmoarekin?Bai, baina talde honetangehienok adin batera iritsitagaude, eta, noski, gazteakbehar dira; atzetik bultzatukoduen norbait behar da. Beraz,jendea animatu nahi dut, Eli-zako taldean parte hartzera.

Zergatik ez dira gazteak animatzen?Elizara ez da jende gaztea joa-ten, eta, hortaz, gazte horiekezin dute ikusi zer lan egitendugun.

Gustuko lana?Bai, oso gustukoa dut.

Sebastian AndreanoIrakurle, ekonomia-arloa... Zer kontatzen didazu?

Ez dakit noiz hasi nintzen Eli-zan laguntzen, baina elizaondoan jaioa naiz. Zazpi urtebaino gutxiago nituela, goi-zeko sei t’erdietarako mezan,bi akolito behar izaten ziren,bata mezan laguntzeko etabestea eskerako (norbaitek“perro” txikiren bat botatzenbazuen!). Bigarren akolitoafalta zenean, serora zaharrakeliza ataritik deitzen zidan,eta han joaten nintzen; etahori askotan... Gero, eskolandenbora gutxi egin nuen,baina denbora gutxi horrenerdia elizan pasa nuen… Betiizan dut lotura era batean edobestean elizarekin, baina nirelana, batik bat, irakurgaia egineta mezan, liturgian eta entie-rroetan laguntzea da. Egia daDon Iñaki etorri zenean, osa-sun arazoak zirela eta,gehiago inplikatu ginela. Etaharrezkero, gelditu gabe!

Sendotzako saioetan ere jar-duna zara. Bai, urteren batean utzi izandut, baina bestela gelditu gabe;aurten 44 laguni bidali zitzaiensendotza egiteko eskutitza, eta,horietatik guztietatik, bi lagundabiltza. Gaur, etortzea beranahikoa da; zerbait esan nahidu horrek.

Lehen, jende gehiagok egi-

ten zuen sendotza?Bai, hogeita hamar batek bai.

Dagoneko horrenbeste urtepasa dira; ez al zara nekatu?Oso gustura nabil, ez duthitza betetzearren egiten;alderantziz, gehiago jasotzendugu egiten dugun lanabaino. Urte horiek guztiak osoonak izan dira, zerbitzu batematen diogu herriko parro-kiari, eta gustura, gainera.

Zer jaso duzu?Hiru edo lau afari, patrikatikordainduta! Sendotzan ibil-tzen diren gazteei esker, ire-kiago bihurtzen gara. Lan batbaino gehiago da; azkenbatean, sinesmenagatik egitendugu, gutxi edo gehiago,baina sinesten dugulako. Ezda neke bat, baizik eta beha-rrezko gauza dela sentitzendut; nire ustez elizarekin izandugun eta egun dugun harre-mana oso aberasgarria izanda. Oso pozik egiten duguegiten dugun lana. Bainaberriro esango dut, gazteakelizara hurbiltzera animatubehar dira; hurbiltzen ezbadira, ez dute jakingo zer lanegiten den hemen. “Harrobia”behar dugu, gure ondoren-goak martxan jartzeko; bainahorien gurasoak elizara hur-biltzen ez badira, zaila dahorien seme-alabak joatea.

Joxe Mari EzenarroIrakurle, sendotza...

Beste emakumezko batgehiago; noiztik elizareninguruan?Don Juan Inazio bizi zenetiknabil, 1987-88 ingurutik.Hasieran, katekista jardunnuen, semeak zirela eta.Gerora, meza-laguntzaileakfalta zirela eta, eskean hasinintzen.

Aldarea ere garbitzen duzu?Bueno, duela gutxi hasi nin-tzen, Aitorrek esanda, eta

horretan jarduten dut ArantxaEzenarrorekin batera. Hileanbehin aldatzen da aldarea.Ezkontzak direnean eta, Ali-zia Urreistik laguntzen digualdarea prestatzen. Aliziakegunero gauza pila bat egindu urteetan, kandelak jarri,apaizaren gauzak prestatu,Ama Birjina atera…

Jarraitzeko asmoarekin?Oraingoz bai, Aliziarekin etaArantxarekin batera.

Mª Karmen AlkortaEskea egin, aldarea aldatu…

Page 16: 100. zenbakia (2010eko abendua)

16-artzape @topagunea.com

] ] Elkarrizketa] Elizako taldea

Elizaren funtzionamendu-rako apaizaren lana ez danahikoa, ezta?Ez, noski. Eliza elkarte bat da,apaizaren lanarekin bakarrikezer gutxi egingo zen. Apaizaelkarte horren zerbitzuandagoen ministeritza bat da,baina elkarteak egin behar dulana.

Elkartea nola antolatzen da?Beno, hiru zutabe aipa dai-tezke; bata, Berri Ona zabal-tzearena, haurren katekesia,gazteen sendotza, helduenheziketa… hau da, kristauenpentsatzeko era edo Jesusekemandako mezua zabaltzea-ren ikuspuntutik. Bestea,behartsuei laguntzea: gaixoei,pobreei, kartzelan daudenlagunei, Caritaseko lagunei…Azkena, ospakizunarena; izanere, sinismena ez da zabaldubehar bakarrik, baizik eta biziegin behar da: egunero etaigandero izaten diren meze-kin, bataioekin, komunioekin,ezkontzekin… Elizak sakra-mentu batzuk ditu, eta horiekbizi egin behar dira, ospatuegin behar dira. Urtean zeharotoitzaldiak ere egiten dira,

prozesioak…

Zutabe horien loturak zukbideratzen dituzu?Getariara etorri nintzenean,dagoeneko martxan zegoentalde batekin egin nuen topo;adibidez, irakurgaietako tal-dea bederatzi lagunez osatuadago, emakumezko batez etazortzi gizonezkoz osatua, etaesan behar da liturgietarakohorrenbeste gizonezko izateaez dela ohikoa Gipuzkoakoparrokietan, oro har emaku-mezkoak izaten baitira. Bes-talde, elkartea lagun gehiagokosatzen dute: eliza txukunmantentzen arduratzen dire-nak, katekesia ematen dute-nak, konponketa-lanez ardura-tzen dena, ekonomiaz… Eginbeharreko gauza asko dago etaisilean egiten direnak.

Gustura al zaude zure ingu-ruan lanean dabilen “artal-dearekin”?Bai, oso gustura. Getariara eto-rri aurretik ez nekien zer topa-tuko nuen, eta sorpresa politabilatu nuen. Erlijioa ez da apai-zaren kontua, baizik eta kristauelkarte baten kontua da.

Rafael EizagirreApaiza

Urte dezente daramazu eli-zaren inguruan lanean; zen-bat?Ni “Txapel” apaizarekin hasinintzen 1974an, arlo ekonomi-koa lantzen, Sebastianekinbatera: elizan biltzen zendirua etxean kontatu eta, gero,bankuan sartu. Gerora, DonJulian eta Don Ramonekin,Caritasen hasi ginen PepitaIsasti eta biok: zaharren egoi-tzetara bisitak egin, behar-

tsuei lagundu… Don Iñakirengaraian, osasunez makalduzenean, aldarea prestatzenhasi nintzen, loreak jarri, AsteSantuko santuak atondu...Kristo handia ere garbitugenuen (nire semeak). Niksagrarioa dagoen aldareaaldatzen dut, eta Mari Kar-men Alkortak eta ArantxaEzenarrok aldare nagusia.

Gustura egin duzun lana

izan da ala obligazio bat?Oso gustura, inoiz ez zait iru-ditu obligazioa izan denik.Gainera, egiten dudanagatikordainduko balidate, gaur ber-tan utziko nioke laguntzeari.

Asko eman duzu… Eta gutxi iruditzen al zaizugure Jainkoak osasun hauematea? Nik ahal dudanbitartean, laguntzen jarrai-tuko dut.

Alizia UrreistiEkonomia, karitas, aldarea aldatu...

Irakurle bat gehiago?Bai, ni Don Iñakirekin hasi nin-tzen irakurgaietan; koadrilananimatu ninduten, otoitz taile-rra egin nuen eta pixkanakahasi nintzen.

Irakurgaiez arduratzen zare-tenok, bilerarik egiten alduzue zerbait prestatzeko?Aste Santu inguruan elkartuizan gara liturgiak prestatzeko,baita zerbait berezia egin nahidugunean ere; baina, bestela,ezer berezirik ez.

Zein da jarraitzearen arra-zoia?Ba ez dakit; ez dut inongo ara-zorik jarraitzeko, eta hortxesegitzen dugu.

Jasotzen dena ematen denabaino gehiago delako, behar-bada?Nik jasotze hori, beharbada,beste arlo batzuetan ikasia neu-kan; trukean ezer espero izangabe eskaintzea. Normalean,gaztetatik herriko entitateetanibilia naiz, eta garai hartan nor-baitek esan zidan “hik betibataren edo bestearenalde egiten dek lana”:

txaloengatik, errekonozimen-duarengatik… Eta halaxe ikasibehar izan nuen lana egiten,baina ezer trukean jaso gabe;horren ordaina, ordea, zurebarruan jasotzen duzuna da,inork kenduko ez dizunbarruko poztasuna, erabataberasgarria. Horrelako lanekbarrua betetzen dute, etahorixe da jarraitzearen arra-zoia.

Horretan jarduteko sines-tuna izan behar dela irudi-tzen al zaizu?Nik galdera horri galderahonekin erantzuten diot: norez da sinestuna? Zerbaitetanguztiok sinesten dugu, etasinesten ez dutenak, inoizbeharrak eraginda, egoeratxarren aurrean, Jainkoarekingogoratzen dira. Beraz, horazpian bada zerbait, estual-dietan ateratzean dena.

Joxe SaizarIrakurlea

Page 17: 100. zenbakia (2010eko abendua)

2010eko abendua artzape-172006ko abendua artzape -17

Ur Apalategiren narrazioliburu batekin natorkizueoraingoan. Gizon honen lanabetidanik egon da lotuta lite-raturarekin, baina ez literatursorkuntzarekin zehazki,horren analisiarekin baizik.Nahiz eta literatur ekoizpe-neneko lan asko ez izan,baditu zenbait, besteak beste:Gauak eta hiriak eta Gure gau-zak S.A. nobela liburuak. Aur-ten argitaratutako liburuhonekin, trilogia bat itxi nahiizan duela esan du idazleak.

Lehen esan bezala, narrazioliburu bat da, zazpi narraziozosatutako liburua. Istoriobakoitza independentea da,istorio bakoitzean pertsonaia,gertakizun… ezberdinak kon-tatzen baitira, baina denek

literatur txokoa / Izaskun Larrañaga]] moniren errezeta [[

Fikzioaren izterrakOsagaiak:

Fideoa, 2. zenbakia, 250 g

Zapo bat

300 g langostino

2 tipula eta erdi

Tomate heldu bat

8 txirla beltz

4 txibi handi edo 6 txiki

Gatza

Olioa

Fideoa Oxiren erara

dute zerbait komunean: euskal mundua eta euskalliteraturaren mundua. Istoriohorietako protagonistak euskal idazleak dira eta idaz-leen gorabeherez dihardu.

Apalategik errealitatea etafikzioa nahasi nahi izan ditulan honetan; nahasi baino, bielementu horiek mugetankokatu nahi izan ditu bereistorioak. Desioa eta ezinta-suna ere aipatzen dira, bihorien arteko tentsioa batezere.

Euskal idazleak eta euskalliteratura hobeto ezagutzekolan dibertigarria da. Ironiazbeteriko lana, zenbaitetansarkastikoa ere gerta liteke;baita autokritikoa ere.

Idazlea: Ur Apalategi (Paris, 1972)Argitaletxea: SusaArgitalpen urtea: 2010Orri kopurua: 186

Prestaketa:

Paella-ontzian langostinoak fri-jitu olioarenkin, eta gorritzendirenean atera; erabilitako olioagorde. Ontzi batean, langostino-buruak eta -azalak, gatza etazapo-burua jarri eta litro bat urbota; gero, egosi. Salda egitenutzi ordu t´erdian. Zartaginbatean, tomatea zurituta etatipula erdia txikituta frijitu, etaaurreko nahasketari bota saldaegiteko. Paella-ontzian, tipulaerdia, langostinoak eta txibiakzatituta jarri, eta fideoekinbatera frijitu. Gero, iragazitakosalda bota, dena estali arte; suhandian egiten utzi. 10 minu-tura, zapo-zatiak bota. Fideoabiguntzen denean, txirla beltzakbota paella-ontzira eta minutupare batean egiten utzi. Paella-ontzia labean sartu 3 minutuz,fideoa txigortzeko, eta, kito,jateko prest. ,

On egin!

Page 18: 100. zenbakia (2010eko abendua)

18-artzape @topagunea.com18- artzape @topagunea.com18-artzape @topagunea.com

] getaiko gaztetxea

Hemen gatoz berriro ere!!! Hainbat hila-betez idatzi gabe egon gara, baina orain-goan hainbat kontu ditugu kontatzeko.Izan ere, hilabete hau eta datorrena eki-taldiz beteta dauzkagu.

Joan den azaroaren 27an, Getarian kon-tzertu batzuk egon ziren, gure ingurukogazteriari aukera eman genien beraienmusika erakuts dezaten. Kontzertuhorien beste zergatia Udalak berrizargiak jarri dizkigula ospatzeko izanzen. Kontzertu hartan, Urola Kostakohainbat herritako jendea hurbildu zen,Zestoako nahiz Arrasateko jendea, bainaezin kapitaleko jendea ahaztu, haiek erehortxe baitzeuden. Hauxek izan zirentaldeak: Gazte iraultza, Interprete desco-nocido eta The last fight.

Abenduaren 3an ere gaztetxean jendeugari bildu zen, zeren 2. Mus Txapelketaospatu genuen. Bikote asko izan geni-tuen baina bi gailendu ziren: GaraziLarrañaga eta Joseba Fuentes. Txapel-keta irabazi zuten, zortea lagun zutela.Txapelketa amaitu eta gero, jendea ber-tan geratu zen eta parrandatxoa bota

zuten trikitixaren hotsak nagusi zirela.Jakinarazi nahi dizuegu abenduaren25ean, aurreko urtean bezala, herrianjokoak egongo direla, tabernaz taberna.Horrez gain 2. Poker Txapelketa ospa-tuko dugu abenduaren 27an, 28an eta29an; ea joan den urtean baino girohobea eta jende gehiago egoten den!!!Hauxe zen ba dena; hurrengo hilabeteraarte, eta onak izan!!! Ahaztu aurretikesan nahi duena etor daitekeela gazte-txera, parte hartzeko atea irekita daukaeta!!!

Kaixo Berriro!!!

GETAIKO GAZTE ASANBLADAGAZTETXETIK

Page 19: 100. zenbakia (2010eko abendua)

] harritarten txutxupeka / herri eskola

Abenduaren 3an ENE eguna ospatzen da. Horregatik joan gara kantatzera. Eguerdiko hamabietarako hasi gara plazara jaisten,baina txingorra hasi du eta kiroldegian gelditu behar izan dugu. Gurekin, guraso eta aiton-amonak ere etorri dira.

“EUSKARAK MILA AURPEGI MILA AHOTS” izan da aurtengo leloa. “Behin betiko”, “Euskara Plazara” eta “Euskal Herrian euskaraz” kantuak abestu ditugu eta 4 eta 5 urteko gelakoek, berriz,

“Argitxo iratxo”, dena barraskilo, txistu eta atabalaz lagunduta. 5. eta 6. mailakoek egindako bertsoak ere tartekatu ditugu.

Kalejira batekin bukatu dugu ekitaldia. Oso ondo pasa dugu.4.maila

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen eguna

Abenduak 3

txistuekin plazara

irten behar dugu

kanta batzuk kantatuz

gu gaude seguru

Euskara ez galtzeko

egingo ditugu.

Euskara hitz egiten

jende gutxi dugu

ta euskaltegietan

20.000 heldu

euskara baino gehio

erdera dakigu

ta galtzeko_arriskuan

euskara daukagu.

Doinua: Orioko balearena

Abenduak 3an

da ENE eguna

Euskal herri osoak

ospatzen duena

Txistu ta danbolina

jotzen dituguna

Ta ez ahaztu euskara

dugula onena

Doinua: Pasaiako herritik

Abenduak 3 an

euskararen eguna

urtero ospatzen deu

gure_ospakizuna

eskolako guztiak

ospatzen deguna

Getari ere izan

dadin euskalduna

Doinua: Astoa ikusi nuen

Euskararen eguna

dugu guk ospatzen

ta milaka pertsona

gabiltza kantatzen

Eskolatik jetxita

bagoaz dantzatzen

Gero bukatzen dugu

guk txistua jotzen

Doinua: Txakolina

Page 20: 100. zenbakia (2010eko abendua)

20- artzape @topagunea.com20-artzape @topagunea.com

Azaroaren hasieran, juxtu hildako guztien egunarekin batera, E. Galeanoren Hitz Ibiltariak liburuko konta-kizun bat irakurri nuen berriro:

“Pola Bonilla esku oneko zeramikagilea zen eta eskolako maistra ere bai. Polak, semetzat hartu zuen pobrezian jaio-tako haur beltz bat, mundura besapean ogirik ez dutela heltzen diren askoren arteko bat, eta seme gisa hazi zuen.

Denborarekin, gizon heldu eta lanbideduna izatera iritsi zen. Pola hil zenean, gainontzeko senideek zakaresan zioten:

-Sartu etxean eta nahi duana eraman ezak!Polaren argazkia soilik besapean hartuta irten, eta bidean aurrera galdu zen”.

Herentzien gai korapilatsuaz oroitu nintzen; nola herentzia hitza entzutean, balio monetarioa duen edozer etortzen zai-gun lehenik burura. Kontakizunean bezala, leku denetan denetarik dago oraindik, baina bake bidez gauzaturiko heren-tzien kasuak urriak dira.

Horren harira, harridura pizten dute senide baten azken egunaren aurretiko gaizki esan, susmo, azpijoko eta herentziaaldaketa misteriotsuek; norberari utziko dionean pentsatzeak… bitxiak, kotxeak, etxeak… Era berean, senidearen azkenegunaren osteko uneak ez dira gozoagoak; zenbat inbidia, haserre eta konpondu ezin sendi berekoen artean, guztiaklehian, pastelaren zatia aldarrikatuz… Galera baten aurrean, elkartu beharrean erabat zatitzen diren familiak. Sarri, hain-bestekoa da zentzugabekeria, ezen baloreen balantzan, joan denaren ondoan igarotako urte guztiak baino, pisu gehiagoizan ohi duen haren jabetzen zerrendak. Sakon aztertzeko modukoak dira halakoetan izan ohi diren jarrerak, jokabi-deak...

Baina, horren guztiaren baitan, norbait oroitzen al da benetako protagonistaz? Nork hartzen du kontutan hark nahikolukeena? Norbait jartzen al da beste aldean, bestearen azalean? Zer pentsatu behar du, bizitza osoa besterengatik sakri-fikatzen egon ostean, oraindik bizitzen jarraitzeko borrokan diharduenak? Zer pentsatuko inoiz bisitatu ez dutenak bat-batean egunero etortzen hasi direla ikustean? Inoiz zer moduz dagoen galdetu ez dionak orain minutu oro galdetzen dio-nean? Animoen ordez, kontu korronteen inguruan galdegin eta irakurri ezin dituen orriak sinatzeko ematendizkiotenean? Senideak liskarrean antzematean? Zoritxarrez, zenbaiti kosta egiten zaio besteren erabakiak onartzea, nor-bere interesen aldekoak ez badira. Tamalez, une kritikoak bizi arte benetako bisaia azaltzen ez duenik ere bada. Gizakionegoismoak eta kontzientzia faltak mugagabea dirudi…

Egun, batez ere dirua tarteko den kasuetan, maitasuna edota familia gisako kontzeptu erromantikoak bigarren mailabatean geratu ohi dira. Dirua bilakatu da kezka nagusi, oinarrizko xede. Horrek, ordea, bidea argitu beharrean, itsutu egi-ten gaitu; aukerak irekitzen ditu, bihotzak guztiz itxiz; kartera loditzen digu, eskuzabaltasuna argalduz; etorkizunberriak bistaratzen dizkigu, norbere jatorriak bazterrean utziaraziz; bizitza erraztu beharrean, barne-gatazkak areagotueta zoriontasunera hurbildu ordez, ase ezin bilakatuz apatiaren deserturantz urrun-tzen gaitu. Norena da baina errua? Diruarena? Gizakiona? Kapitalaren sistemarenlelo antzu (eta okerra): dirua pilatu eta kontsumoan murgilduz erdiesten dazoriona. Diruaren sukarra barnean dugu. Hona hemen aipatu sistemak utzidigun herentzia. Miserable bilakatu gaitu, txanponen morroi soil bihurtu gai-tuen neurrian.

Dudanagatik baino, naizenagatik baloratua izatea iruditzen zait bidezkoena,eta besteekiko ere kriterio bera erabiltzen saiatzen naiz. Hasieran aipatuliburuan, honako pasarte hau ere irakur daiteke: “Bidaian doa izar hilenargia eta bere distiraren hegaldiagatik ikusten ditugu bizirik. Gitarrak ez baituahazten nor izan zuen kide, eskuaren ukiturik gabe jotzen du. Bidaian doa aho-tsa, ahorik gabe darrai”. Memoriak dirauen bitartean, ez da inor ez ezerguztiz hiltzen. Joan denarekin bizitako irriak, irakaspenak edo unezoriontsuak. Hura bizirik mantentzen duten oroitzapenak. Hau da, nireiritziz, jaso daitekeen herentziarik onena.

]] Aitor Irigoien[[

Herentziak

Page 21: 100. zenbakia (2010eko abendua)

] elan-euskadi

"Hemen egon behar genuen, gaur1976ko azaroaren 14an, gure presen-tziaren bitartez Madrilgo 1975ekoakordioei aurre egiteko.

Saharako herriak irabazi egingo du,arrazoia ez ezik askatasunaren aldekoborroka ere egin nahi duelako iraba-ziko du.

... Badakigu promesak besterik ezdituzuela jaso. Hau da zuen eskarmen-tua. Historiarekin kompromisoa har-tzen dut: gure alderdia zuekin egongoda irabazi arte"

Euskal herrian gaudenez esaldi hauekedozein alderdi politiko abertzalerenbatek esan zituela pentsa genezake,baina ez zen horrela izan.

1976ko azaroan, Tindufeko saharar erre-fuxiatuen aurrean diskurtso hau emanzuenak espaniako presidente izatealortu zuen 1982an, eta, 1985ean, Monclo-ako jauregian egonik, frente polisarioakMadrilen zuen bulegoa itxi zuen.

Duela gutxi, El pais egunkariak egin-dako elkarrizketa batean, Marrueko-sen, "lursail txiki bat " besterik ez zuelaazaltzen zuen. Agian, ibilbide honipragmatismoa deitzen zaio. "Pragma-tismoa" beste hitz magiko bat, adieraz-ten edo azaltzen ez den hitza.

Hala ere, bidegabekeriak eta bete ezdiren promesak justifikatzeko oso era-bilgarria izaten da hitz hau.

Dena den, elkarrizketan, pragmatismo-aren erregeak Marruekoseko lursailtxohorretan etxetxo bat eraikitzeko orain-dik dirurik ez duela argitzen digu.Horrela askoz lasaiago geratzen gara,noski!

Ia,ia Tindufeko sahararrak bezaladagoela esan daiteke, haiek ere basa-mortuan lursailtxo bat besterik ezdutelako. Han daude, orain dela 30urtetik itxoiten.

Aaiun mendebaldeko hirian, sahararherriaren kontrako azken bidegabeke-

ria gertatu ostean, pragmatismoarensemeek beste hitz magiko batekin azal-tzen dizkigute euren jarrerak: "erantzu-kizuna". Kezkatuta daude baina... Betidago "baina" profilaktikoren bat.

Azaroaren 23an, Espainiako Parlamen-tuan Zapatero presidentearen ager-pena eskatu zen; hain zuzen ere, Aaiu-neko gertakariak zirela-eta Espainiakogobernuaren jarrera azaltzeko. PSOE-ren eta EAJren botoek agerpen hori eki-din zuten, ziur asko erantzukizunarenizenean.

Hona hemen Felipe Gonzalezen 1976kdiskurtsoa:http://www.youtube.com/watch?v=bftrnagihti

Saharako herria

Page 22: 100. zenbakia (2010eko abendua)

22-artzape @topagunea.com

] abendua eta urtarrileko agenda

Udal bulegoa ....943 896 024Faxa ............943 140 190e-mail: [email protected]

Kiroldegia ........943 140 432Kirol-portua ......943 580 959Taxiak

Segundo ......607 720 242Jose Mari ....607 403 498

Udaltzaingoa ....943 896 146Liburutegia ......943 896 147Anbulatorioa ....943 140 653Botika ..............943 140 441 Herri Eskola.......943 140 729SOSdeiak ......................112Kofradia............943 140 200

artzape aldizkaria943 000 548

[email protected]

Telefono interesgarriak

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

Ondoren: hamaiketakoa elkarteanAntolatzailea: Arrantzale Zaharren Elkartea

[Urtarrilaren 15, 16 eta 17a]SAN ANTON JAIAK

Haur ikuskizuna, buruhan-diak, bertso-jaialdia, errome-ria, bandaren kontzertua…Urtarrilak 17, astelehena:SAN ANTON EGUNA (Txa-kolin-uzta berriaren aurkez-pena, trikitilariak, bertsola-riak, herri kirolak …)

[Urtarrilaren 24a, astelehena]"GERRA Y PAZ" dokumentalaren emanaldia.Egilea: Anand PatwardhamNoiz: 19:00etanNon: AlondegiaAntolatzailea: ELAN-EUSKADI

[Urtarrilaren 29a, larunbata]SAN ADRIANEKO MUSIKABANDAren SAN ANTONe-tako KONTZERTUANoiz: 20:30eanNon: Salbatore Deunaren elizan

[Otsailaren 12 eta 13a]Luz Ardiden-era ESKI IRTEERA

] KirolaVIII. GAZTE ETA HELDUENPILOTA TXAPELKETAUrtarrilak 3 eta 4: FINALERDIAKUrtarrilak 9: FINALAK

GIPUZKOAKO LIGAKOhirugarren mailako partidak.Getarian izango diren partidak:

Urtarrilak 22:GETARIAKO KETA –TOLOSA-IBARRA BOtsailak 12:GETARIAKO KETA – ANAITASUNA KAKUTE B

] GaztelekuaUrtarrilak 7:GABONETAKO APAINKE-TEN BILKETAUrtarrilak 9: TONY HAWK´S LEHIAKETAUrtarrilak 14: MURAL LEHIAKETAUrtarrilak 15: PITXIGINTZAUrtarrilak 22: KOLAGE MARKOAKUrtarrilak 28: SUKALDARITZAUrtarrilak 29: MOBILENTZAT FUNDAK

] KZguneaNoiz: 17:00etatik 20:00etara(urtarrilaren 1etik 9ra itxita).Tutorearen urtarrileko bisitak: 14, 21 eta 28 (16:00eta-tik 20:00etara)

] Gaztetxia[URTARRILA]-ZINE ZIKLOANoiz: igandeetan, 18:00etan-ASANBLADANoiz: ostegunetan, 18:00etan

[Abenduaren 27, 28 eta 29]POKER TXAPELKETAAntolatzailea:Getariako Gazte Asanblada

[Abenduaren 23a, osteguna]“XURDIN. GABONETAKOKONTZERTUA”,haurrentzako ikuskizunaNoiz: 18:30eanNon: herriko plazanAntolatzailea: Getariako UdalaKutxa Kultur Ekintzaren ekimena

[Abenduaren 24a, ostirala]OLENTZEROArratsaldez, herriko taldeakkalez kale kantari

[Abenduaren 26a, igandea]Getariako Musika BandarenGABONETAKO KONTZERTUANoiz: 12:30eanNon: Salbatore Deunaren elizan

[Abenduaren 31, ostirala]San Silbestre KROS HERRIKOIAMailak:Benjaminak (800 m) Alebinak (1.200 m) Infantilak eta kadeteak (2.000 m)Helduak (5.000 m)Noiz: 12:00etanAntolatzailea: “Sahatsaga” kiroldegia

[Urtarrilaren 4a, asteartea]BIZAR ZURINoiz: 18:30ean

[Urtarrilaren 5a, asteazkena]ERREGEEN KABALGATANoiz: 18:30ean

[Abenduaren 9a, igandea]Urtean hil diren jubilatu etapentsionisten aldeko mezaNoiz: 11:00etan

Page 23: 100. zenbakia (2010eko abendua)

] akordatzen

Asto gainean, kamerari begira

Atal honetan jartzeko moduko argazki zaharren bat baduzu,deitu 943000548telefonora edo [email protected] helbidera bidali.

Gaur egun, bazter guztietan autoak dira protagonista; baina, garai batean,astoek ere bazuten bere lekua, txoko honetara ekarri dugun irudiak ageri duenbezala. Argazkia 1957 urte ingurukoa da, eta bertan ageri diren lagunak ondo-rengoak dira, ezkerretik eskuinera: emakumezko turista bat, Florentino Saiza-bal, Mariano Larrazabal, Joxe Saizar eta atzerritar neskatxa bat. Norbait zoriondu nahi izanez gero,

argazkia bere testutxoarekin Txerukopostontzian utzi edo eta Eskualtxetaraeraman. Gogoratu! bazkideok doan dau-kazue eta bazkide ez zaretenok 4 €ordaindu beharko dituzue argazki bakoi-tzagatik.

Leire aldalurUrtarrilak 7

Zorionak! 12 muxudenon partetik.

Igotz, Ander eta Araitz IrigoienUrtarrilak 12, 10 eta Abenduak 28Zorionak, hirukote etxeko denen

partetik eta bereziki Xabierren partetik.

Urtzi eta Alaine OtamendiAbenduak 8 eta 16

Zorionak bikote! Segi horrela!Ongi pasa eguna etxekoen partetik.

Amets GaldosUrtarrilak 21

Zorionik beroenak zure13.urtebetetzean

famili guztiaren partetik.

Ainhoa AlberdiUrtarrilak 25

Zorionak Ainhoa, desiorikonenak zuretzeko. millakamuxu familiaren partetik.

Liber PerezUrtarrilak 1

Zorionak Liber, gure txapelduna. Ondo pasa

zure urtebetetze egunean.Aita, ama eta Mikel.

zorion agurrak

Joxe Saizarrek utzitako argazkia.

Gabon Zoriontsuak

eta urte berri on!!!

Page 24: 100. zenbakia (2010eko abendua)

ZO

RIO

NA

K

ETA

UR

TE

BE

RR

I ON

!!!