194 (2010eko abendua)

32
194. ZENBAKIA. EURO BAT 2010eko ABENDUA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA ARGAZKIAK: ‘MOTXO’ ATERA DUTE HARRALDETIK AZKEN KURRINKAREN OIHARTZUNA B A LEI K E Txerria izan ohi da negu parteko jaietako izarra, baina baserrietan galtzen ari da hura hiltzeko ohitura.

description

[Hitz-tantak: Inaxio Tolosa] [Bertso xorta: Maddi Gallastegi] [Baleike+: Bostak eta iluna...] [Iruditan: 'Motxo'-ren azken bidaia] [Musika: Paukoiat eta Brak] [Publi-erreportajea: Zumaiako merkataritza] [Ipuina: Angulak] (+654)

Transcript of 194 (2010eko abendua)

Page 1: 194 (2010eko abendua)

194. ZENBAKIA. EURO BAT2010eko ABENDUA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

A R G A Z K I A K : ‘ M O T X O ’ A T E R A D U T E H A R R A L D E T I K

Azken kurrinkAren oihArtzunA

BALEIKE

Txerria izan ohi da negu parteko jaietako izarra, baina baserrietan galtzen ari da hura hiltzeko ohitura.

Page 2: 194 (2010eko abendua)

AG

enD

A

Page 3: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 3

BALEIKE194A

zA

LA j

. car

ballo

herri aldizkaria

Foronda kultur etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda

Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue,

abelin linazisoro, ainara lozano lasa,

aitor Manterola, Juan luis romatet,

Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta

Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

9baleike +

BostAk etA iLunA...

4hitz-tantakinAxio toLosA

7bertso xortamADDi GALLAsteGi

16iruditan‘motxo’-ren Azken BiDAiA

21musikapAukoiAt etA BrAk

26publi-erreportajeazumAiAko merkAtAritzA

30ipuinaAnGuLAk

Page 4: 194 (2010eko abendua)

4 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

hit

z-t

An

tAk inaxio TOLOSA Aktorea eta musikoa

Antzerkia eta musika. Bi artistaren bidez lotuta. Munduan zehar ibili eta gero, Euskal Herrira itzuli dira. Herriminez. Herriz herri, auzoz auzo dabiltza. Zumaiara ere helduko dira. Ramon Agirrerekin ari da aktore zumaiarra, Asier Sota zuzendari dutela, eta Pako Aristiren testuetan oinarrituta. Xentimorik gabe. Horixe antzezlanaren izena. Baita metafora sakona ere, aurkitu nahi duenarentzat.

“Pobre edo aberats, bizi egin behar da”

Xentimorik gabe etorri zarete mundualdia egin eta gero, eta xentimorik gabe jarraitzen al duzu?Nik bai! [barrezka]

Bertsoak dioen bezala, Ameriketara “xentimorik gabe” joan al zineten?Bai, bai.

Eta “bost milioiren jabe” etorri?Ezta ere, ezta ere. Afrikatik etorkinak etortzen direnak bezala etorri gara, pateraren batean edo. Behartuta.

Zein dira Ray eta Nick?Bi tipo berezi.

Elkarrekin egon beharra al daukate?Bai. Biak dira eroak, bakoi-tzak du bere erotasuna.

Baina ederki uztartzen zarete, ezta?Ezin bereizita egon, bata bestea gabe. Arazoak mun-du osoarekin dituzte.

Zein dira arazo horiek?Esplikatzeko zailak dira. Ez daukate patologia arruntik.

Diruarekin edo dirurik gabe Euskal Herrira itzu-li zarete. Zergatik?Birmanian, Mongolian eta beste hainbat bazterretan ibili eta gero, Italiara heldu ginen, hileta batera, kara-binieriek atxilo hartu, eta Albaniara bidali gintuzten. Honorio aurkitu dugu han, eta berak esaten digu zer daukagun: herrimina.

Zein da Honorio?Ez dakigu oso ondo zein

den. Aholkularia dela esan-go dut. Kubatarra da.

Euskal Herrian sendatu al zarete?Berdin jarraitzen dugu. Gure bira Euskal Herriari eskaintzen ari gara, herriz herri eta auzoz auzo ibiltze-ko asmoz. Komunitate txi-kietara heldu nahi dugu, eta ezkontzetan, dibortzioetan, enpresetako bileretan, eta antzekoetan jo nahi dugu.

Artista eta pobrezia elka-rri lotuta al daude?Ez beti. Badaude artista aberatsak, badaude artista pobreak, eta bagaude ez aberatsak eta ez pobreak garenak.

Leku egokia al da Euskal Herria artista bezala bi-zitzeko?Ez dakit. Akaso ez, eta akaso, bai. Zorte kontua da. Euskaraz lan egitea gusta-tzen zaigu batzuei, eta ego-kitzen gara, batzuetan kosta egiten den arren.

Euskal Herriko artistak etorkina izan behar al du antzerkitik ondo bi-zitzeko?

Antzerkitik ez da inor inon ondo bizi. Bakarren bat aberastuko zen antzerki-tik, baina askorik ere ez. Hemen ez daude baldintza onenak, Frantzian ez beza-la, adibidez.

Musikarekin eta umorea-rekin baldintza horiekin lotutako mezu sublimina-la zabaldu nahi al duzue?Bilatu nahi dituenak aurkituko ditu mezuak. Abiapuntua da bi titiritero eta musikagile euskaldun ikuskizun batekin munduan barrena. Gero, hizkuntza asko azaltzen dira, eta musi-karekiko harreman berezia ere islatzen da, euskaldunen ikuspegitik.

Non du jatorria lanak?Ramonek [Ramon Agirrek] esaten du komunio txikia egin genuenetik geundela elkarrekin lanen bat egite-ko gogoz [barrezka]. Beti izan dugu honelako zerbait egiteko gogoa, aspalditik. Behin saiatu ginen, baina ez genuen lortu. Orain, bai.

Musikak egin al du bion arteko lotura?Bai. Bioi asko gustatzen zai-

testuA etA ArGAzkiAk: Aitor mAnteroLA

Page 5: 194 (2010eko abendua)

Izena: Inaxio Tolosa; Jaioterria: Zumaia; Jaioteguna: 1963ko irailaren 18a; Lanbidea: Orain aktore, eta aurretik, kultura teknikari Zumaian eta Getarian; Ikasketak: Antzertin ikasi nuen. Psikologia ikasten ere hasi nintzen, baina ez nuen bukatu; Antzerkia ala musika? Ezin ditut bereizi. Gustatzen zait musikan antzerkia egitea, eta antzerkian musika; Antzerkia ala telebista? Antzerkia. Dudarik gabe. Goenkaleko esperientzia orain arteko txarrena izan da niretzat; Zumaian noiz Xentimorik gabe? Izango gara. Ilusioa egingo lidake Oxforden egiteak. Leku egokia da. Ea udaberrirako zabaltzen duten; Klarinetea? Laguna. Musika tresna guztiek dute magia ukitua, hala ere. Esan behar dut nik ez nuela aukeratu klarinetea, eman egin zidaten. Hori baino lehen, bonboa eman zidaten. zabaltzen duten; Aktore bat? Bat ezingo nizuke esan; Buruan ba al duzu obra perfekturik? Ez dut sinesten perfekzioan. Ez naiz mitomanoa; Buruan zer proiektu? Dezente. Beti daukat burua martxan. Aurten, bospasei gauza batera egiten ari naiz, eta datorren urtean lasaiago ibiltzeko asmoz nabil. Gazteekin, Zumaiako gazteekin, gustura egingo nuke zerbait, adibidez. Jubilatuek ere emanaldi gehiago egingo dituzte. Horrelako gauzak dauzkat buruan; Hainbeste lan batera eginez, erraza al da nahastea? Bai, nahasten gara. Baina gurea arrantzaleena bezalakoa da: antxoa dagoenean, antxotara; atuna dagoenean, atunetara; eta biak baleude, bietara. Eta itsasontzia margotu behar denean, itsasontzia margotzera.

gu. Ikuskizunaren forma-tuak ere batu gaitu. Elkar-teetan, gaztetxeetan, leku txikietan jokatzeko lana da, eta gustatzen zaigu hori. Asko ibiltzeko lana da.

Aberastuko al zarete Xen-timorik gabe-rekin?Asmo horrekin gabiltza. Utopietan beti sinetsi izan dugu [barrezka].

Zu tartean izanda, bat-batekotasuna ez da falta-ko, ezta?Ez da falta, ez. Ramonek horixe bota zuen lanaren aur-kezpenean, baina gero, berak inprobisatzen du nik baino gehiago. Aukera ematen du horretarako lanak. Gainera, musikarekin beti aritu izan naiz inprobisatzen, eta he-men ere bai. Testuekin zaila-goa da gauza bera egitea.

Zenbat hizkuntza ikasi dituzu munduan barre-na?Asko, asko, asko. Italieraz, frantsesez, ingelesez, gazte-laniaz, arabieraz, errusieraz, denetik egiten dugu.

Eta zenbat musika tresna jotzen dituzu?

Klarinetea, tronpeta, xiru-la... beste batzuk ere sartze-ko asmotan nabil.

Lepoa galduko nuke tes-tua buruz ikasi ez duzula esaten badut?Akaso, arrazoi izango duzu [barrezka]. Ikasi dut, ikasi dut. Baina emanaldi asko egin ez ditugunez oraindik, aukera ematen du gutxi gorabehera ibiltzeko, eta jendea ez da konturatzen.

Nahiago al duzu testua hain itxia ez izatea?Bai, bestela umorea asko lotzen da, bazkalostean ikusteko antzerki horietako bat bihurtuko litzateke. Ez da hain lan biribila eta estua testuari dagokionez.

Zer nahiago, lan biribila ala testu irekia?Biak. Azken batean, lan biribilak egin beharra dago bestelakoak egiteko gero. Biribilak ohikoak dira, eta gure lanarekin salbuespen bat egin dugu, ondo pasa-tzeko asmoz.

Zenbat xentimo balio du zuen lanak?Ramonen anaiak eramaten

ditu diru kontuak, eta hare-kin negoziatu beharko da.

Hainbat urtez artista izan, eta xentimorik gabe bizitzen jarraitzea ez al da astuna?Astuna da, bai. Baina dena ez da dirua. Etxea dugu, au-toa ere bai... tresna horiek nolakoak diren da aldea; batzuk garestiagoak dira, beste batzuk ez, eta guk gauza horiei barre ere egi-ten diogu oraingo lanean.

Beste era batera aberas-ten ari al zara?Aberastu egin behar dugula

dio bizitzaren oraingo gi-doiak, baina bizi egin behar dugu, pobre edo aberats, baina bizi. Bizitza honetan ahalik eta barre gehien egin behar da. Eta daukagunare-kin gozatu. Diruak lagun-tzen du, hori ere egia da, eta nik ere beste gauza batzuk egingo nituzke diru gehiago banu: kultura gehiago kon-tsumitu, adibidez.

Gizartea antzerkia al da?Beti izan da. Kontua da an-tzerkiaz mintzatzean paro-dia etortzen zaigula burura, baina badaude antzerki oso orekatuak ere. Pertsona ize-na antzerkitik dator, “per-sonare” hitzetik. Soinua ateratzeko maskarari esaten zitzaion. Pertsonak beti egiten dugu antzerkia, eta beharrezkoa dugu: umeak umea izatera jokatzen du, adinekoak adinekoa izatera, alkateak alkate izatera eta abar. Bakoitzak rol hori nola jokatzen duen, ondo edo gaizki, beste kontu bat da. Baina denok berdinak gara funtsean, eta ezber-din egiten gaituen zer hori jokatu egin behar dugu, antzeztu.

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 5

“euskaraz lan egitea gustatzen zaigu batzuei, eta egokitzen gara, batzuetan kosta egiten den arren”

Page 6: 194 (2010eko abendua)

6 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

irit

ziA

puBL

izit

AteA

Page 7: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 7 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 7

Bert

so x

ort

A

1.Parranda asmoz atera zinenparranda ta gabarrantza,azkenerako harrapau zenunizugarrizko leatza,etxeko giltzak bidian galdu,bilintzi eta balantzata halako baten burua galdu ta ttaka! jo zenun haitza.

3.Barruak ere hustu zenitungogoz, pentsatuaz hala:“Ausartzen denak etorri etaguztia garbi dezala”.Ezta bertsio onena, eztabertsio ofiziala,baina berdin sinets dezakegubeste guztiak bezala!

2.Biharamunak ekarri zizunohetik jaiki ezina,horretarako sartu zituztenhogeita hamar makinaizorratuaz gure haitzetanzenbait bazter ta izkina,buruko mina zeneukan eta, orain naturak du mina!

4.Hiru zurito, laupabost kañata hamaika kalimotxo“...y te dieron las diez y las once,las cuatro, las seis, las ocho”,halako desfas neurrigabiaez al da izan askotxo?Hurrengorako pixkat goizuoerretirau zaite Motxo!

Motxo parranderoDoinua: “nafarroako mendi gainetan”

maddi GALLASTEGI

Page 8: 194 (2010eko abendua)

puBL

izit

AteA

8 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A8 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

Page 9: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 9 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 9

BALe

ike

+...txerria hiltzeko eguna. esaera zaharra hori bezain ahaztua ari da gelditzen txerria hiltzeko ohitura gure inguruetan. hamaika arrazoi dela-eta, baserrietan gero eta txerri gutxiago hazten dute. kalean, berriz, festa giroko egun seinalatuetan oroitzen dira txerriarekin: santo tomas egunean, txarribodaren bat antolatutakoan,

edo olentzeroren abestian “saiheski ta xolomo” kantatzean. Gainontzean, inor gutxi arduratzen da gaur egun txerri kontuetaz, eta belaunaldi bakar batean, ezagutza hori galtzeko bidean jarri dugu. Baleikek txerri lanei buruzko kontuak biltzen jardun du; ez dago baserrietako sukaldean atea jotzea bezalakorik.

BostAk etA iLunA...

testuA: xABier AizpuruA

JAV

ier

CA

rBA

LLo

Page 10: 194 (2010eko abendua)

10 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

Iparragirre (Iparre)baserriko sukaldean Berria egunkaria irakurtzen topatu dugu Inaxi Iruretagoiena (Oikia, 1923). Etxean betidanik ezagutu ditu txerriak eta haiek goberna-tzeko lanak ere gaztetatik egin izan ditu. Eta oraindik ere egiten ditu. Izan ere, 86 urteko amonak etxeko hiru txerriei egunean bi aldiz ematen die jaten. “Aurten ere ari dira haz-ten, eta laster hil beharko dugu handiena”. Aza, patata, su-kaldean sobratzen diren barazki pusketak eta azalak, ogia, pentsu pixka bat,... Bere esanetan, txerria gobernatzeak ez du aparteko sekreturik. Iparren nahiko toki badute txerriek, baina Epeolako (Epiola)Dolores Ugartek (Oikia, 1942) azal-du duenez, etxeko txerritokia txikia denez, beraiek egunero ateratzen zuten ibiltzera: “Ukuiluan batera eta bestera zebi-lela, izterrak-eta zailtzea komeni zen; geldirik egon den txe-rriak gero ezagun izaten du, urdai asko eta gihar gutxi”.

Negu partean hil ohi da txerria normalean; hozkailurik-eta ez zen garaietatik datorren ohitura da hau, haragia eta gantzak beroarekin txartu ez zitezen giro hotza komei zelako. “Hiltzeko eguna jartzeko, berriz, ez diogu santuei edo egun jakinei begiratzen. Txerria hazita baldin badago, hiltzailea noizko prestatuko den izaten da kontua. Haren arabera mol-datzen gara gainontzekoak”, zehaztu du Iruretagoienak.

Txerria hiltzeko egunak erritual kutsua izan ohi du etxe askotan. Normalean baino jende gehiago ibiltzen da base-rrian, urduritasun punttu bat egon ohi da, eta urtean behin edo birritan soilik egiten diren lanak direnez, “ondo egin beharrak” tentsio apur bat ere ekartzen du.

Txerriari afaririk ez zaio ematen hil bezperan, eta egu-nean bertan ere baraurik uzten da hil arte. “Ordua iritsita-koan, batzuetan gertatzen da txerriak ez duela bere lekutik irten nahi izaten, hiltzaileari usaina hartzen dio, nonbait”, aipatu du Iruretagoienak irribarrez. Irteten duenean, kakoa sartu, denen artean menderatu, eta odolustu egin behar da. Orduan iristen da odola biltzeko ordua: “Niri beldurrik ez

dit ematen txerriaren aurrera joateak, hiltzaileak kakoarekin fuerte eusten dio-eta. Odola bildu ahala, eragin egin behar izaten zaio, beti esku batera, gogortu ez dadin”. Zintzurre-tik darion odola, noski, odol-kitarako.

Odolkiak antzera egiten dituzte bai Iruretagoienak eta bai Ugartek. Aurretik tipula mordoxka txikitzen dute; po-rrua ere bai, baina gutxiago. Txerriaren gantzak txikitzea da hurrengo lana, labana zo-

rrotza eta pazientzia handiarekin zati txikiak eginez. Barazkiak eta gantzak lapikoan jarri eta txapa gainean erregosi behar dira, guztiz bigundu arte. Behin hori prest dagoela, odola dagoen pertza edo palankana handira botatzen da guztia.

Dena ondo nahastu, eta zaporea bizitzeko gatza, orega-noa, anis pixka bat eta pipermina botatzen zaizkio. Behatza sartuta probatu, zaporea puntu egokian jarri, eta hesteak be-tetzen hastea bakarrik falta da.

Odolkiak prestatzeko, katean egin behar da lana. Izan ere, odolkiak bete ondoren, haiei muturra lokarritxo batekin lotzeko norbait behar izaten da alboan. Haren atzetik, egos-teaz arduratzen denak hartuko ditu odolkiak irakiten ari den lapikoan sartzeko. “Kontu handiz egosi behar dira odolkiak, lehertu ez daitezen. Bestela, ordura arte egindako lan guztia pikutara joaten da”, dio Ugartek. Eta egosi ahala, zintzilik jartzen dira hozteko. Bostetako iluna; beraz, arratsalde parte-rako giro aparta izaten da odolkiak hozteko.

Txerria hil berritan egin beharreko lanak pasatuta, ordea, gainontzeko zereginak iristen dira. Lehen egunetan, txerri-

txerria hiltzeko egunak errituak kutsua izan ohi du etxe askotan; urduritasun punttu bat egon ohi da

BALe

ike

+

BASERRIKo oHItuRA Bizitza guztian ezagutu du Inaxi Iruretagoienak txerri hiltzea etxean. Makina bat odolki eginak ditu, eta oraindik ere bera arduratzen da Oikiako Iparragirre baserrian lan horietaz.

15. orrialdean jarraitzen du.

xA

Bier

Aiz

puru

A

Page 11: 194 (2010eko abendua)

OIKIAKO TXARRIBODAJoan den azaroaren 20an txarriboda egin zuten aspaldiko partez Oikian. Mantzior Kultur Elkarteak antolatuta, 200dik gora lagun bildu ziren Epeolaazpiko baserriak emandako 400 kilo inguruko txerrama jatera.

JAVier CArBALLo

xA

Bier

Aiz

puru

A

xA

Bier

Aiz

puru

A

Page 12: 194 (2010eko abendua)

12 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

puBL

izit

AteA

Page 13: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 13

eLkA

r-

txERRI HILtZEATxerriari kakoa lepoan sartu eta odolustu ondoren, azala erretzen zaio. Garbitu ondoren, zintzilikatu egiten da, eta ondoren zatikatu. Odola odolkiak egiteko erabiltzen da. 1990ko hamarkada hasierakoak dira argazkiak.

Txerri buztana eta emozioen espirala

Txerriaren buztanak bezala, oroitzapenek espiral forma hartzen dute nire memorian. Orain, zalantzarik gabe esan dezaket txerri hiltzeko ohitura guztiz kontu emozionala izan dela niretzat. Emozionala diot, era askotako emozioak piztu izan dizkidalako, bai lehen (txerria hiltzen genuenean) eta bai orain (memoria astindutakoan). Batzuentzat teknika hutsa da (hori diote, behintzat) eta nahiko odol hotzarekin bizi dutela dirudi. Niri, berriz, barrenak mugitu izan dizkit. Ez txerriarekiko pena sentitzen nuelako, ezta odolak nazka edo kurrinkek ikara ematen zida-telako ere. Kirioak dantzan jartzen zizkidana txerriari heltzeko adorerik ez edukitzea izaten zen.

Izan ere, baserriko semeagandik hori espero dute ingurukoek, bel-durrik gabe helduko diozula kakoarekin tiraka daramaten txerriari. Nik ezin, ordea. Bloketatuta. Indarrik gabe. Begira. Eta iristen zen berriro hurrengo urteko txerria hiltzeko eguna: “Aurten heldu beharko diok, ezta?”, “Kanpokoak txerria mendean hartu ezinik eta etxekoa begi-ra!”... Eta horrelako beste hamaika ere entzuten nituen, denak ahots gora oihukatuta.

Gaztetako lehen urteetan izan zen hori. Gero, ulertu zuten nonbait ez nintzela kapaz heltzeko. Baina orduan ni neure burua estutzen hasi nintzen. Ez nintzelako gai nitaz espero zutena betetzeko, ez nuelako korajerik txerriari hankatik heltzeko beste mutil guztiek bezala. Buruta-zio horiek denak, bestelako zereginei helduta uxatu nahi izaten nituen. Harik eta, urte batzuk geroago, neure jarrera onartzea beste erremedio-rik ez zitzaidan gelditu.

Gainontzeko lan gehienetan hartzen nuen parte: hildako txerria kalera ateratzen, azala teila zatiarekin harraskatzen ziotenean albotik ura botatzen, txerri zatiak eskutan hartuta eramaten, tipulak eta gan-tzak txikitzen, odolkiak lotzen... Baina gauzak zer diren, une kritikoak irauten zuen ditxosozko ordubete horrek nire emozio guztiak hankaz gora jartzeko gaitasuna zuen: beldurra, lotsa, frustrazioa... Emozioen espiralak zenbat eta barrurago, orduan eta tarte estuagoa uzten du au-rrera lasai jarraitzeko. Eskerrak, ia beti aurkitzen nuen lasaituko nin-duen konplizeren bat (ama, izeko, arreba...). Haiek esandakoei esker, espiralaren erdian buelta emateko gai izaten nintzen, emozioen bidez zabaldu arte.

Gaur egun, bizitako gorabehera emozional hauek guztiak lasai az-tertu ahal izatea, pertsonalki aberasgarria iruditzen zait. Eta txerri hil-tzeko ohitura gertu-gertutik etxean bizi izana, pribilegio hutsa.

xabier AIZpURUA

JAV

ier

CA

rBA

LLo

JAV

ier

CA

rBA

LLo

JAV

ier

CA

rBA

LLo

JAV

ier

CA

rBA

LLo

xA

Bier

Aiz

puru

A

Page 14: 194 (2010eko abendua)

14 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

BALe

ike

+

Lau urte zituenerako buztanetik heltzen zion. Geroxeago, amonarekin odolkiak lotzen hasi zen. Eta mutil koskorre-tan, sarri-sarri ikusten zuen Bekoerrementeriko Joxe Manuel Gaixtuak eta haren lekukoa hartu zuen Loreko Santik txerriak nola hitzen zituzten baserriz baserri. Egun batean, hartarako asmo berezirik izan ez arren, Jesuskoako Gorriari ere iritsi zitzaion txerriak hiltzen hasteko ordua.

Noiz hasi zinen txerriak hiltzeko labana astintzen?Soldaduska egitera Afrikara joan nintzen, Marokon dagoen Sidi Ifnira. Herri txiki hartan ikaragarrizko gosea zegoen eta militarrontzako txerri txiki batzuk ekartzen zituzten, 50 kilo ingurukoak. Txikiak, bai-na biziak oso. Txerri hiltzen jarduten zuen abere hiltzaileari lizentziatzeko garaia iritsi zi-tzaion eta norbait behar zuten. Ni ordurako guardiak egiteaz aspertuta nengoen zeharo. Egun batean, gosaritara joate-ko formatuta geundela, sarjen-tua etorri zen eta galdetu zuen ea norbaitek bazekien txerriak hiltzen: “Altxa dezala eskua”. Berehala altxa nuen nik. Sekula ez nuen txerririk hil, baina no-la-hala libratu nahi nuen soldadu arruntaren lanetatik. “Oli-den, irten formaziotik eta zoaz sukaldera”.

Benetako proba iritsi zitzaizun.“Hortxe daukak txerria”, esan zidaten sukaldera iritsi bezain pronto. “Eta hiltzeko txerri gantxoa?”, galdetu nien nik, ez bainuen ikusten. “Hemen labana bakarrik erabiltzen dia-gu. Txerriari eusteko lana, berriz, asturianoaren kontu”. Bi metroko soldadu handia zen asturianoa eta berehala ekarri zidan txerria. Belauniko jarri nintzen txerriaren aurrean eta arduradunak esanda bezala, neure gerrikoarekin muturra lotu nion. Labana eskutan hartu nuenean iritsi zitzaidan benetako ordua. Poliki-poliki sartu nion labana lepoan eta txerria kolpe bakar batean hil zen. Ama Birjinak emandako suertea izan-

go zen! Txerriak ez zuen beste mugimendurik egin, neu ere seko harrituta nengoen. Sarjentua berehala etorri zitzaidan: “Ez dut sekula ikusi horrelako abere hiltzailerik; hemen gel-dituko zara txerriak hiltzen eta sukaldeko lanak egiten”. Hura da poza! Nire aurretik txerri hiltzen jardun zuena ere begira-begira zegoen. “A zer suertea hirea! Bete-betean harrapatu diok. Beti horrela egiten al duk?”, galdetu zidan. “Bai!”, eran-tzun nion nik, seguru-seguru... eta ordurako, inoiz txerririk hil gabea nintzen!

Lehenbizikoan, zorteduna; baina hurrengoetan?Sarjentuak lehenbiziko hura ikusi zuenean ez zigun gehiago kasurik egin, baina bigarren txerria hiltzen lanak izan geni-tuen. Labana sartu eta odolik ez zuen botatzen, ez zen hil-tzen; azkenean, asturianoak aizkora kirten-motz batekin jo zuen kopetan eta kolpe batean hil zuen. Odolik ez genuen behar odolkitarako, hiltzea zen helburu bakarra. Halaxe, as-tean bi txerri hilez ikasi nuen zein den sekretua.

Eta zein da?Kokoteko zainak ebaki behar zaizkio. Eztarrian izaten duen koskorra erreferentzia moduan hartu, eta pixka bat aurrera-xeago sartu behar zaio labana. Barruan dagoela, lepo atzera okertu behar da labanaren ahoa bizkarretik bularrera dato-zen zainak eta burura doazen nerbio nagusiak moztu ditzan. Behin hori eginda, erraz odolusten da txerria, kristala bezala garbi gelditu arte. Horrela azkar hiltzen da, gainera. Inguruko txerri hiltzaile zaharragoak askotan gelditzen ziren lana bu-katu ezinik, txerria hiltzea asko kostatzen zitzaien; niri ez zait hori inoiz gertatu.

Eta soldadutzatik bueltan, hemengo baserrietako txe-rriak hiltzera...Handik gutunak idazten nituen txerri hiltzen nenbilela kon-tatuz, eta etorri nintzenerako denek bazekiten. Berehala hasi ziren hemen inguruko baserrietara joateko eskatzen eta aitak propio txerria hiltzeko egin zidan bankuarekin joaten nin-tzen. Urtean hamar-hamalau txerri hilko nituen gutxi gora-behera. Orain, askoz gutxiago, adinean aurrera noa eta... Bai-na, dena dela, aurten ere hil behar dut etxeko txerria, ez diot utzi behar lan horri.

“odol hotza behar da txerria hiltzeko lehen une horietan”

Joxe ramon OLIDENtxerri hiltzailea

“sekula ez nuen txerririk hil, baina nola-hala libratu nahi nuen soldadu arruntaren lanetatik”

xA

Bier

Aiz

puru

A

Page 15: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 15

BALe

ike

+erregaloak partitzen dira, nahiz eta ohitura hori ere galtzen ari den: “Batzuek esaten digute ez dutela hazten txerririk, eta ordainetan ezer ematekorik ez dutenez, ez jasotzea nahiago dutela. Lotsatu-edo egiten dira hartu eta eman ezinarekin”, dio Inaxi Iruretagoienak. Garai batean, makina bat etxetan jasotzen zituzten txerria hiltzen zen baserritik eramandako mokadu goxoak: senideek, lehengusuek, auzokoek... eta nos-ki, apaizak, maistrak eta medikuak ere bai. Azken horiek, ba-serrietan baino gose eta premia gutxiago izan arren, gustura asko jasotzen zituzten beti eramandakoak.

Behin erregaloak banatuta, gainontzeko txerriki guztiak ondo kontserbatu behar izaten dira. Gaur egun dauden izoz-kailurik ez zegoenean, kontserba lan horretarako gazikutxa egoten zen baserri bakoitzean. Egurrezko kutxa handi haie-tan ipintzen ziren haragi puska handiak, gatzez ondo estalita eta gainetik harriekin zapalduta. Hilabete bat edo bi eduki-tzen zituzten han, eta handik aurrera, zintzilik jartzen zituz-ten puskak, jan arte. “Baina ez ginen orain bezala kolesterola-ren beldurrak egoten txerrikia jateko. Egunero jaten genuen, babarrunekin edo azarekin. Egunero. Lehenbiziko asteetan behintzat bai. Bestela txartu egiten zen haragia, eta hobe zen freskotan jatea, hezur hondotik arrak sortzerik nahi ez bazen, behintzat!”. Ugarteren hitz horiek ederki erakusten dute zen-bat aldatu diren jateko ohiturak eta etxeko tresneria.

Egia esan, kontatutako kontu hauek guztiak eguneroko ogia eta egia zirenetik ez dira 30 urte baino gehiago pasa-tu. Denbora gutxian, asko aldatu gara, eta denbora labur horretan, sekulako informazio mordoa galdu dugu. Gure gurasoak, aitona-amonak eta haien aurrekoak nola bizi izan ziren ia-ia ahazteraino. Orain, galdutakoa berreskuratzeko asmotan, bakoitzak jakingo du baserriko sukaldean atea jo nahi duen edo ez

Txerria hil aurreko tentsioa nabaria izaten da. Nola bizi izan ohi duzu?Txerri hiltzeak beti sortzen du bere kezka eta estuasuna. Kakoa sartu eta arrastaka bankura eraman behar den une horietan estuasuna izaten da, baina segi egin behar da ti-raka. Gero besteek eusten diotenean, menderatu egiten da txerria. Odol hotza behar da lehenengo une horietan, eta egia esan, ni nahiko lasai egoten naiz. Txerria hil au-rreko ostikadak-eta askotan izaten dira; eusten ari denari eskuetako azalean urratu batzuk egindakoan, orduantxe berotzen da pertsona eta gogorrago eusteko jenioa etor-tzen zaio.

Noizbait trantze larririk pasatu al duzu?Behin, aurreko hanka eusten ari zenari ihes egin zion es-kuetatik eta txerria aurreko bi hanken gainean tente ja-rri zen. Kakoak irten zidan lepotik, eta beste modurik ez nuelako, burutik behera sartu behar izan nion berriz menderatzeko. Horrelako uneetan zer egin behar den az-kar pentsatu behar da, eta gauzak zuzen irtetea izaten da garrantzizkoa, ezer larririk pasa ez dadin. Estuasuna beti izaten da, baina trantze larririk sekula ez dut pasatu.

Txerri hiltzaile gazterik ba al dago inguruetan? Ba-tzuek diote hori izango dela arazoa laster...Bai, bai, badago jende gaztea. Orain, txarribodarako hil duten txerri handi hau ere gazte batek hil du. Nahi izanez gero, txerria hilko duen jende gaztea aurkitzeko arazorik ez dago, badaude baserriz baserri ibiltzen diren batzuk. Oraingoz, behintzat, badaude; hemendik gizaldi batera, nork jakin.

xA

Bier

Aiz

puru

A

Page 16: 194 (2010eko abendua)

16 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A16 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

iru

Dit

An ‘motxo’-ren

AzkenBiDAiAtestuA etA ArGAzkiAk: GorkA zABALetA

hilabete pasa egin du Motxo arrantzontziak Baratzazaraurreko harraldean: azaroaren 4an izan zuen istripua, eta abenduaren 9an atera zuten, garabi handi batekin. Behin lehorrean, hiruzpalau zatitan egin eta kamioiekin ateratzea da plana. urte amaierarako lanak amaituko dituela aurreikusi du Gruas usabiagak.

Istripuaren nondik norakoak oraindik ar-

gitu gabe, arrantzontzia harraldetik nola

atera izan da arduradunen buru haustea

azken asteotan. Aseguru-etxeak harral-

dean bertan zatikatzea proposatu zuen,

baina erakunde publikoek ez zuten on-

tzat eman, operazioa “gehiegi luzatuko”

zelakoan. Horrela, garabi handi batekin

ateratzea adostu zuten, Gruas usabiagak

aurkeztutako planari jarraituz.

Azaroaren 29an ekin zion lanari en-

presak. Garabiaren zatiak Baratzazarre-

tako labarrean behera jaistea zen plana,

gero han muntatzeko. Horretarako, bidea

zabaldu egin behar izan zuten, eta gara-

bia kokatzeko plataforma bat prestatu.

Hamar egunez, etengabeak izan ziren

kamioi, garabi eta ibilgailu berezien joan-

etorriak Elorriaga auzoan. Langileek gau

eta egun egin behar izan zuten lan, zail-

Page 17: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 17 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 17

‘motxo’-renAzkenBiDAiA

PREStAKEtA LAnAKGarabiaren zatiak labarrean behera jaitsi ahal izateko bidea zabaldu egin behar izan zuten. Hala ere, kamioiek zailtasun handiak izan zituzten bidean gora eta behera ibiltzeko, lokatzarengatik. Hamar egun behar izan zituzten dena prest edukitzeko. Arrantzontzia altxa baino lehen, oraindik barruan zituen lau mila litro erregai bildu zituzten. Bitxikeria: ‘Motxo’ altxa bezperan, itsasbeherarekin, antxoa sarda bat harrapatuta gelditu zen arrantzontziaren inguruko putzuetan.

Page 18: 194 (2010eko abendua)

18 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

iru

Dit

An

Page 19: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 19

iru

Dit

An

‘Motxo’-REn HEGALdIABere azken bidaian, ‘hegan’ egiten ikusi genuen ‘Motxo’. Behin garabiaren ondoan pausatuta, zatikatzeko lanak hasi ziren. Urtea amaitzerako bukatuko dutela aurreikusi du Gruas Usabiagak. Ondoren, ingurunean eragindako kalteak konpondu beharko dituzte.

tasun handiekin, euriaren eraginez bidea

erabat lokaztu zitzaielako.

Azkenean, abenduaren 9an, 14:00ak

aldera, atera zuten Motxo harraldetik.

ondoren, arrantzontzia zatikatzeko la-

nari ekin zioten, eta horretan ari dira al-

dizkariko erredakzioa ixtean. ontziarekin

amaitzen dutenean, ingurunea lehengo-

ratu beharko dute, kalteak nabarmenak

izan baitira. Batetik, garabia kokatu ahal

izateko lurra mugitu eta berdindu egin

behar izan zuten; bestetik, bidea zabaldu

egin behar izan zuten ibilgailuak gora eta

behera ibili ahal izateko. “Begi bistakoa

da kalteak izan direla” aitortu du Aldun-

diak, “baina enpresa estu zainduko dugu

agindutakoa bete dezan”. Hilabete batzuk

barru parajeak lehengo itxura berresku-

ratuko duela pentsatzen dute Aldundiko

teknikoek.

Page 20: 194 (2010eko abendua)

20 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A20 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A20 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

puBL

izit

AteA

Page 21: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 21

Atxantatu eta ze iteyu. Azken taupada eta izu nauk. trastorno mental eta Got-ham; twisted pulps eta Discípulos de Dionisos, Final Fight eta itaka, Asilus, sexplotion, AGe, kamon Behibi, Veronica Decides to Die, La eskoria Abunda, sastrakak, egoitz, Destr-oi!, moem... ugari dira azken bi hamarkadetan zumaiako musika eskolako entsegu lokaletatik atera zaizkigun taldeak. handia da metro koadro gutxi batzuek eman dutena.

JoAn-etorrien DoinuAk torreBerritik

testuA etA ArGAzkiAk: imAnoL sesmA

mu

sikA

Arazoak arazo, zaletasunak bultzatuta aurrera egin izan dute lagun talde askok. Bakoitzak bere neurrian aurrera, azkenean nekeak, taldekideen norabide aldaketek edo en-tsegutarako ezinbestekoa den denak batera elkartzeko den-borarik ezak etena ekarri arte.

Agertu eta desagertzeko mundua da musikarena. Ar-gipean nahiz itzalpean ahal dena eman eta egunerokota-sunera itzultzearena gehienon kasuan. Hilabete honetan Zumaiako Torreberri Gaztetxea izango da bi albisteren aterpe: argitu eta badoazenak, batetik; ilun datorrena, bes-tetik. Paukoiat eta Brak.

pAUKOIAT2005. urtean sortu, dozena bat kontzertu eman eta 2008ko santelmoetan txosnetako eskenatoki handian jo ondoren isildu zen taldea. Agur esan gabe joan ziren, bidean disko-rik utzi gabe. Urteak joan, eta itzuli beharra sentitu zuten, ordea, Axier Etxanizek, Iñigo Erkiagak, Aitor Blazquezek, Beñat Fernandezek eta Luis Garcíak osatutako boskoteak: “Bertsio gauean jotako AGEren abestiek osatu zuten gure azken emanaldia, eta betiko ‘gure’ kontzertu batekin nahi genuen amaitu; zaleen artean gurea zen zerbait utziz”.

Page 22: 194 (2010eko abendua)

22 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

Beraien abesti bati izena ematen dion “Azken ziztada” hau hilaren 11.ean gertatu zen Torreberrin, Izu Nauk taldea-rekin batera. Bezperako entseguan elkartu ginen protagonis-tekin eta garbi zuten agurraren helburua: “Garrantzitsua gau ona pasatzea da. Ez dakigu jendearengan gu berriz ikusteak interesik piztuko duen ala ez, baina gu gogoarekin gaude hau ondo bukatzeko; eta lagun artean bada, hobe”. Bide horretan, prest zituzten ordurako AGE, Hertzainak, La Polla, Barrica-da eta Extremoduro bezalako taldeen bertsioak, baita beraien bederatzi abesti ere.

Iraganeko kantuaren oihartzuna“Nora joan zara / zein da bidea / desio bakarra zurekin elkartzea” dio Paukoiat taldeak utzitako abesti horietako batek; 2005. urtean jotzen zuten eta urriaren 22ko polizia operazioaz ge-roztik hainbat eta hainbat zu-maiarren gaur egungo gogoeta bat: “Kantuen hitzek beren esa-nahia izaten dute une jakin ba-tean, baina guk ematen diogun esanahi hori aldatzen joan ohi da bizipen ezberdinen pode-rioz. Orain falta dugun laguna irudikatu genuela dirudi...”.

Horren harira, ez dute tal-de famatuen moduan bigarren agurra eskaintzea baztertzen: “Asmoa azken aldiz jotzea da, baina ikusiko dugu zer gerta-

tzen den koadrila guztia osatzen den egunean”.Oraingoz, iragan larunbatekoa zen azkena, eta aurki izango

duzue Xabier Garmendiari esker entzungai. Azaroaz geroztik biltzeko lan txukuna egiten dabil, betirako galdu zirela zirudien materiala berreskuratzen, hainbat zuzeneko bere baliabide xu-meekin grabatuz eta guztia zintzilikatuz. Zumaian gertatutako zein bertako taldeek eskainitako hainbat talderen kontzertu topa daitezke bere blogean: www.korrokoia.blogspot.com.

BRAKIon Brakamonte (Zumaia, 1981) da txanponaren beste aldea. Itaka taldearekin Euskal Herriko hainbat eskenatoki izerdiz blaitu zituen gitarrak lagunduta. Ikasketek eta gogoak Bra-sil aldera bultzatu zuten, anplifikadoreen distortsioak epeal-di baterako utzita. Itzuleran, hango doinuen zipriztinak bere barnean antolatzeko denbora hartu zuen, eta hilabete batzuen ondoren abesti akustikoez osatutako disko pertsonala kalera-tu berri du. Iban Rubio (baxua), Amaia Lisbona (zeharkako flauta), Beñat Fernandez (gitarra) eta Maider Iruretak (ko-ruak) lagunduta, kontzertuan aurkeztuko du Gaztetxean ber-tan, abenduaren 17an, gaueko 22:30ean.

Itaka taldearekin euskal rockaren panoraman pisua har-tu, hilabete batzuetako etenaldia egin eta hau ekarri di-guzu. Nolatan?Bakarlari ibilbideari ekiteko asmoa Zumaiko Gaztetxe okupa-tuan hasi zen, kontzertua ematea proposatu zidatenean (hor sort+u zen ‘brakarlari’ ezizen artistikoa). Abesti batzuk lehen-

mu

sikA

“Gogoarekin gaude hau ondo bukatzeko; eta lagun artean bada, hobe”

Page 23: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 23

dik prestatuak nituen –etxean askotan gitarra hartu eta kon-posatzen hasten naiz–, eta horiek hartu eta bertsio batzuekin animatu egin nintzen. Egia esan, zirrara eta era berean beldu-rra sortzen zidan proiektu honek, baina azkenean kontzertua ondo atera zen eta orain hemen da lehen diskoa.

Diskoaren karatula zuri-beltza da, baina abestien hitzak eta eskaintzak irakurrita, musika entzunda, eta ‘brakar-lari’ moduan zatozela ikusita... Iluntasuna da darizuna, ezta? Barrutik ateratako hitzak dira. Abesti gehienek nire amorruak askatzen eta momentu triste nahiz gogorretan aurrera egiten lagundu didate. Horrelakoetan, gitarra hartu, konposatu eta abesten lasaitzen naiz; terapia modukoa da niretzat. Hala ere, hasiera batean, neure buruari galdetzen nion ea hitzak ez ote ziren dramatikoegiak; baina musikarekin abestiak ez dira hain tristeak nire us-tez, badute nolabaiteko freskura.

“Bizitzako momentu gogor eta zailen emaitza” den lan hone-tan zertzelada brasildarrak ere ekarri dizkiguzu. Zer eragin izan du herrialde hartako eta-pak?Asko lagundu dit hemengo errea-litatetik deskonektatzeko. Ni nen-goen lekuan (Salvador de Bahian), rock gutxi zegoen eta hango musikak berehala harrapatu ninduen: Samba, Bossa-Nova, Batukada… Erritmo haiek asko gustatzen zaizkit eta disko-ko abesti pare batean nabari da horien kutsua. Zatiren batean portugaldar edo ‘brasileiroz’ ere abesten dut; bertako hizkuntzak ere abestiei me-lodia berezia ematen die.

Aurkezpenean lagunekin agertuko zara eskenatokira eta diskoan ere izan da parte hartu duenik. Eta nola izango da aurreran-tzean?Aretoaren arabera, kontzertuak bi formatutan emango ditut. Diskoaren aurkezpenari dago-kionez, taldearekin egitea pentsatu dut, diskoan instrumentu gehiago daudelako eta dagoen be-zala aurkeztea egokia iruditzen zaidalako. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet lagundu di-daten guztiei.

Alde handia nabari al da kontzertuak taldean jotzetik bakarkakora?

Bai; eta alde on eta txarrak ditu. Batetik, abantaila da zuk nahi duzuna konposatu eta egiteko aukera izatea. Ez duzu inoren atzetik ibili beharrik, nahiz eta abesti guztiak eta instrumentu bakoitzaren zatiak bakarka konposatzea lan handia den.Bestetik, zuzenekoetan talde baten laguntza izateak segurta-suna ematen dizu. Orain bakarrik jotzen dudanean erantzu-kizun osoa nire gain egongo da. Eta okerrena: diskoa kalera-tzearen gastu guztiak zure gain erortzen dira.

Etorkizunean, noiz arte jarraitu ahal izango duzu bi proiektuekin batera?Ez dakit, baina musikak nire bizitzan leku garrantzitsua du

eta hori horrela den bitartean, aurrera jarraituko dut. Itakare-kin 2010ean ‘Berpiztuko naiz’ diskoarekin kontzertu dezente eman ondoren atsedenalditxo laburra hartu dugu eta dato-rrenurtean ekingo diogu berriz. Orain ea zer irteten den proiek-tu berri honetatik.

Hitz egin dezagun Zumaiako musika taldeei buruz. Urtee-tan izan diren aldaketak ikusi-ta, zein da zure diagnosia?Musika talde ugari sortu da, ba-tzuek aurrera egin dute eta besteak atzean geratu dira. Garrantzitsue-na da Zumaian badagoela musika

mugimendua eta horrela jarrai dezala. Duela 5 urte inguru punk eta oi! mugimenduek indarra hartu zuten gure herrian eta gaur egun badiru-di musika estilo ezberdin gehiago jorratzen ari direla. Aniztasun horrek aberastasuna ematen dio musika mugimenduari.

Atxantatu, Azken Taupada, Veronica De-cides to Die, Kamon Behibi, Final Fight... Amaitu zirenen inguruan esateko zerbait?Ez da galdera erraza, baina oroitzapen onak eta nostalgia ekartzen dizkidate, jada ez daudelako. Hala ere, nork daki, baina igual noizbait berriz ere taula gainean ikusiko ditugu. Musika taldeek gero eta zailagoa dugu aurrera egitea, eta horren aurrean talde asko bidean geratzen dira.Diskoen salmenten beherakadak bultzatuta musikaren panorama gero eta gordinago da-goenez, musikariek aukera gutxi dituzte au-

rrera egiteko; eta bestela ere, talde bateko partaide bakoitzak bere bizitza duela-eta, zaila egiten da entsegutarako denak el-karrekin aldi berean elkartzea

“Abesti gehienek nire amorruak askatzen eta momentu triste nahiz gogorretan aurrera egiten lagundu didate”

BRAK ‘brakarlari’ I www.myspace.com/ionbrak Diskoa salgai kontzertuetan eta zumaiako tabernetan

mu

sikA

Page 24: 194 (2010eko abendua)

Johan perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen xV. mende amaieran

puBL

izit

AteA

Page 25: 194 (2010eko abendua)

BALEIKEren 2011ko EGUTEGIA OPARI!

TTAUP, TTAUP!A R R A U N K O L P E K A

Laugarren urtez jarraian, Baleike Kultur Elkarteak mahai gaineko egutegia argitaratu du. Aurten, 2009koari segida emanez, Bertil Lagerström suediarrak Zumaian 1980ko hamarkadan egindako argazkiekin osatu dugu. Bazkideek doan jasoko dute etxean.

4 Duela 25 urteko Zumaia

4 Herriko agenda

4 Itsasaldien taula (ordua egokituta)

4 Ilargia eta eguzkia

2007ko neguan Aita Mari arraun elkartean jo zuen atea Eneko Dorronsoro zinegileak, bertatik bertara arraunlari eta zaleen pasioa ezagutu eta ulertzeko. Ia urtebetez kamara hartu eta barru-barrutik filmatu ditu txikitatik arrauna maite izan dutenen bizipenak. 67 minututan elkarrizketak eta kamarak arraunlari bat gehiago bailitzan lapurtutako irudiak uztartzen ditu dokumental honek.Baleikeko bazkideek doan jasoko dute DVDa –bazkide eginez gero ere, DVDa eta egutegia opari–. Gainontzean, arraun elkarteak salgai jarriko du.

Page 26: 194 (2010eko abendua)

26 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

Gabonak urteko salmenta garai opa-roena dira merkatarientzat. Aurten ere ahalegin berezia egin dute herria girotu eta zumaiarrek erosketak herriko den-detan egin ditzaten.

Gabonetako azoka antolatu duzue aurten lehen aldiz. Nolako balora-zioa egin duzue?Lehen aldia izan dela kontuan hartuta, balorazio nahikoa positiboa da. Herri-ko dendek lehen aldiz parte hartzeko aukera izan dute. Feria polita eta alaia izan da, inoiz baino postu gehiagore-kin –40tik gora–. Baina, bestetik, egia da jende asko ere ez dela ibili. Garbi dago jendearen ohiturak aldatu egin direla azken urteotan, eta lehia handia daukagula saltoki handiekin. Baina au-rrera egingo badugu, horrelako ekime-nak bultzatu behar ditugu. Salmentak agian ez dira izan esperotakoak, baina uste dugu horrelako azoka batean par-te hartzea ona dela nork bere negozioa ezagutarazteko.

Azokarekin batera, Gabonetarako beste ekimen batzuk prestatu di-tuzue. Esate baterako, elkartearen otarra. Sekulako otarra...Sari ederra izan da, bai. 4.800 eurotik gorako balioa du otarrak. Bezeroek oso ondo hartu dute ekimen hau eta jende askok hartu du parte. Azkenean, Maitane Manzisidorrek asmatu zuen otarraren balio zehatza (4.842,85 euro). Otarrak denetarik du: jatekoak, eda-riak, arropak, zerbitzuak (masajeak, ile apainketak...), bazkariak... Zeresan handia eman du herritarren artean, eta gure bezero guztiek izan dute parte hartzeko aukera, ez bakarrik txartela erabiltzen dutenek.

Beste ekimen berri bat ere jarri du-zue martxan: Zumaia oparitu txarte-lak. Zer dira zehazki?Askotan jendea dendara etortzen da eta ez daki zer erosi oparitarako. Ho-rren aurrean, opari txartelak oparitzeko aukera eskainiko dugu aurten. Hau da, aukeratutako dendan gastatzeko ko-

PUBli-errePOrTaJea

Merkatariak ere gogotik ari dira nabaritzen krisi ekonomikoaren ondorioak, baina Zumaia Elkarteko kideek ez dute amore emateko asmorik. “Zailtasunei aurre egiteko gauza berriak probatu behar dira”, diote Maider Izagirre dinamizatzaileak eta Elvira unanue merkatariak. Indarrak batzea bezalakorik ez dago haien iritziz, eta 2011rako hamaika proiektu dituzte buruan.

“muGitu BehArrA DAGo, AurrerA eGinGo BADuGu”

Page 27: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 27

puru jakin bat: 20 euro, 50 euro, edo dena delakoa, norberak oparitu nahi duen kopurua. Opari txartela jaso duenak dendara etorri eta aukeratu-ko du zertan gastatu. Guretzat au-kera ona da, aldez aurreko salmenta ziurtatzen dizulako; eta bezeroaren-tzat ere bai, dendariarekin konfian-tzazko tratua duelako normalean.

Txartelak jadanik eskuragarri al daude?Bai, dendetan daude jadanik. Den-da bakoitzak erabakiko du zer bal-dintzatan erabili ahal izango diren (balio epeak eta beste), baina denek Zumaia oparitu leloa eramango dute idatzita, herriko merkataritzaren iru-dia indartzeko.

Patrikako egutegiak ere argitara-tu dituzue.Bai, bezeroei oparitzeko izango dira. Eta abenduaren 31n Biko lasterke-ta izango dugu, bikoteka. Udaleko

hainbat sailekin elkarlanean antolatu dugu. Hau ere lehen aldiz antolatuko da. Gainera, lasterketak iraun bitar-tean haurtzaindegi zerbitzua jarriko dugu haurrak dituzten bikoteek par-te hartzeko aukera izan dezaten. Da-torren urteari begira, haurtzaindegi zerbitzua egun seinalatutan jartzeko aukera ari gara aztertzen, gurasoek erosketak lasaiago egin ditzaten.

Lasterketaren ondoren merkata-ritzarekin erlazionatutako bi sari banatuko dituzue.Lasterketa Erribera kalean amaituko da, eguerdi partean. Txorizo egosia eta salda emango ditugu, eta ondo-ren erakusleihoen lehiaketako saria eta urteko merkatari onenaren saria banatuko ditugu. Aurten komertzio askok –25 inguruk– hartu dute parte erakusleihoen lehiaketan, eta uste dugu inoiz baino gogo gehiagorekin apaindu dituztela erakusleihoak, oso politak daude eta. Ahalegin berezia egin dutela nabari da. Eta, bestalde, aurten lehen aldiz, urteko merkatari onenaren saria emango dugu. Bes-teak beste, kontuan hartuko dira kalitate ziurtagiria, euskararen erabi-lera, berrikuntza edota etengabeko formakuntza.

Krisi ekonomikoak gogor astindu gaitu 2010ean. Zumaiako merka-tariek nola egin diote aurre? Elkar-teak bete al ditu bere asmoak?Elkartea sendo dago eta 2010eko ekintza plana oso oparoa izan da. Bezeroen txartelaren bitartez 12.000 euro eman ditugu saritan, aurrei-kusitakoa baino gehiago. Eta gero

urtean zehar ez gara gelditu, gauza asko egin ditugu: promozioak, ikas-taroak... Bazkide kopuruak ere gora egin du pixka bat, eta jadanik herri-ko denden oso ehuneko altua da el-karteko kide.

Eta dendak nola daude krisi egoe-ra honetan?Egia da bezeroak askoz gehiago be-giratzen duela erosi aurretik. Baina hor dago gure erronka. Ezin gara erakusmahaiaren atzean geldirik egon. Lan egin behar da, eskaintza bereziak egin, bezeroa erakarri... Esate baterako, azaroan elkarteak atera zuen katalogoak oso ondo fun-tzionatu du. Ekimenetan parte hartu behar da, berrikuntzen aurrean ez da beldurrik izan behar. Ausardia behar da. Eta formakuntza. Askotan zer-bait egin nahi duzu, baina ez dakizu nola. Ikastaroak horretarako daude. Elkarteko kide izateak babes handia ematen dizu. Baina funtsezkoena jarrera da. Garai zailak dira guztion-tzat, eta aurrera egiteko, ezinbeste-koa da ekintzailea izatea.

2011rako zer proiektu berri ditu-zue?Ikusten ari gara saltoki handiek aban-taila handia dutela denda txikiekiko, produktuak merkeago saltzeko gai-tasuna dutelako. Horri aurre egiteko aztertzen ari gara Gipuzkoako den-dari elkarteen artean erosketak zen-tralizatzeko aukera, denon artean kopuru handiagoak erostean prezio merkeagoak lortzeko. Hori lantzen hasi gara jadanik. Bestetik, elkartearen txartelarekin Zestoan ere egin ahal izango dira erosketak. Zestoako merkatarien elkarteko bezero txartela dutenek Zumaian erabili ahal izango dute, eta alderantziz. Beste berrikuntza interesgarri bat gasolindegiena izan-go da: bai Narruondon eta bai San-sinenean (Arroan) elkarteko txartela erabili ahal izango da, % 5eko des-kontuarekin.

PUBli-errePOrTaJea PUBli-errePOrTaJea

“opari txartela guretzat aukera ona

da, aldez aurreko salmenta ziurtatzen

dizulako”

Page 28: 194 (2010eko abendua)

28 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

Page 29: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 29

DEIALDIAKAbenduaren 3an hasi eta 30eta

bitartean, BotA Bertso BAt! lehiaketa. Gaia: noiz arte?

IKASTAROAKLiterAturA ikAstAroA

urtarril bukaeran eta otsailean, hArkAitz CAnorekin. izen-ematea urtarrilaren 21a baino lehen euskara zerbitzuan.

kutxA AuLAk: Golf hastapenak, Gazteentzat makilaia, tai Chi. informazioa: 943-000850 / www.kutxasocial.net

oBoe ikastaroa. musika eskolan (943861183)

ForonDAn ikAstAro BerriAk: sukaldaritza, Josten, Yoga,.. informazioa urtarriletik aurrera (943861056).

ABENDUAOstirala, 17- 20:00etan eta 22:30ean Aita marin,

VAYA semAnitA antzezlanaLarunbata, 18

- 20:00etan parrokian, GABon kontzertuA: LArtAun eta sAn peDro Abesbatzen esku.

Astelehena 20- 18:00etan Gaztegunean “zine

forum” 2.txanda.- 18:30ean komentuan, musika

eskolako ikasleen entzunaldia.Asteartea, 21- santo tomas festa arratsaldean

ikastetxeekin Beheko plazanAsteazkena, 22- Arratsaldean, otezurin Beheko

plaza abesbatzaren saioa.- 17:30ean liburutegian ipuin

kontAketAAsteazkena, 23- Gaztegunean 17:00etan “zine

forum” 1.txanda.Ostirala, 24- 09:15ean, kiroldegian, Areto

FutBoL AzkArrA.- eguerdia bitartean, “niño Jesusen

eskean”- 15:30ean Gabon koruaren saioa

kalez kale- 17:00etan Aita mari aretoan,

Gabon Abestien lehiaketa erkibe kultur elkarteak antolatuta.

- 18:30ean Jaiotza ikuskizuna.Igandea, 26- 17:00etan Aita marin haur zinemaAstelehena, 27- Ludotekatik irteera txuri urdinera- Gaztegunetik irteera txuri urdinera

(2. txanda)Asteazkena 29- Ludotekatik irteera Bilboko pinera

(Lh4-6)- Gaztegunetik irteera txuri urdinera

(1. txanda)Osteguna 30- 17:00tik 20:00tara Gaztegunean

Gero Arte festa.- 18:00etan xake txapelketa.- 22:00etan Aita mari zineman,

bertsolari gazteen saioaOstirala, 31- 11:30ean Amaiako plazatik irtenda

Biko LAsterketA mistoA- 13:30ean kofradian sari banaketa:

Biko Lasterketa, erakusleiho lehiaketa, eta zumaiako merkatari eta ostalari onenaren sariak.

URTARRILAIgandea, 2- 17:00etan aita marin, txAn

mAGoA.Asteartea, 4- 18:30ean errege magoentzat

eskutitzak jasotzea- 20:00etan Aita marin, GospeL

JAiALDiAAsteazkena, 5- 18:00etan hasita, errege zamalkadaOstirala, 7- 21:00etan talaia jatetxean: afaria eta

bertso-trama.Osteguna, 13- 21:45ean zine forum “80

eGuneAn”Ostirala,14- 22:00etan antzerki-kontzertua

“DemoDe QuArtet”Ostirala, 21- 19:00etan komentuan,

ziizen hitzaldia: “zumaiako makina-erreminta fabrikatzaileak”

Igandea, 23- 12:00etan haur antzerkia,

DeJABuren “Azken portuA”

AG

enD

Aabendua-urtarrila

Page 30: 194 (2010eko abendua)

30 B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A

mik

roip

uin

A

Gabonetan angulak jatea erabaki zuen.

Benetako angulak.

Askotan azaldu zien seme-alabei bera haur bat zenean kiloak hartzen zituztela ibai-bazterrean. Gabonetan angulak jaten zituzten orduan, benetako angulak.

Semeek ez zuten guztiz sinisten, ezta guztiz ulertzen ere, beraiek jaio zirenetik angulak urre-prezioan erosten ziren izaki mistikoak zirelako. Baina gustura entzuten zituzten aitaren istorioak, beste garai bateko kondairak entzungo balituzte bezala.

Horregatik, Gabon bezperan ganbaran gordetzen zituen sare, otar, eta bestelako gailu zaharrak hartuta ibai-bazterrera joan zen garai bateko angulak harrapatzera.

Etxera esku-hutsik eta hotzak akabatzen itzultzean onartu zuen ez zegoela garai honetan angulak jaterik, ez behintzat lehorretik harrapatuta, eta are

gutxiago erosita. Baina seme-alabei agindua zien angulak jango zituztela, eta ez zien huts egingo.

Eroskiko Gula pakete batzuk erosita pazientzia handiz aritu zen banan-bana guztiei begiak marrazten. Txipiroi tinta erabili zuen, zapore arraroa izan ez zezaten, eta paketez-pakete eta gulaz-gula, guztiei margotu zizkien begiak benetakoen itxura emanaz.

Gabon-gauean harrotasunez prestatu eta zerbitzatu zituen bere angulak, eta familiarekin eserita afariaz gozatzera prestatu zen.

—Gutxitan jango dituzue benetako angulak —esan zien irribarre batekin bere angulak plateretan zerbitzatzen zituen bitartean.

Baina seme-alabek nazka aurpegia jarrita platerak baztertu zituzten.

—Nola nahi duzu hori jatea? —bota zioten muzin batekin—. Begiak dituzte!t

ESt

uA

: Jo

Su W

ALI

Ño

h

ttp:

//bal

eike

.co

m/b

loga

k/m

ikro

ipui

nak/

IL

uSt

RA

ZIo

A: A

nd

ER H

oR

MA

Zu

RI

An g u l A k

Page 31: 194 (2010eko abendua)

B A L e i k e 2 0 1 0 A B e n D u A 31

Page 32: 194 (2010eko abendua)