186 (2010eko martxoa)

32
186. ZENBAKIA. EURO BAT 2010eko MARTXOA www.baleike.com ZUMAIAKO HILABETEKARIA HAITIKO HONDAMENDIA ZUMAIAR BATEN BEGIETAN MOJAK KOMENTURA ITZULI DIRA B A LEI K E Film labur bat grabatu dute komentuan zine eta antzerki ikastaroetako ikasleek Telebista aldatu nahi? eskaintza berezia BALEIKEko irakurleentzat! Begiratu 21. orrialdean

description

[Helena Albizu: "Oso matxista da futbola oraindik ere"] [Travelling bat zinearen bihotzera] [Izpiak eta hizkiak: Carlos Callejo] [Itzalaldirako prest al zaude?] [Elkarrizketa, Arantxa Waliño: "Lurrikararen aurretik ere miseria gorrian bizi ziren Haitin"] (+999)

Transcript of 186 (2010eko martxoa)

Page 1: 186 (2010eko martxoa)

186. ZENBAKIA. EURO BAT2010eko MARTXOA

www.baleike.com

ZU

MA

IAK

O H

ILA

BE

TEK

AR

IA

H A I T I K O H O N D A M E N D I A Z U M A I A R B A T E N B E G I E T A N

MOJAK KOMENTURA ITZULI DIRA

BALEIKE

Film labur bat grabatu dute komentuan zine eta antzerki ikastaroetako ikasleek

Telebistaaldatu nahi?eskaintza berezia BALEIKEko irakurleentzat!

Begiratu 21. orrialdean

Page 2: 186 (2010eko martxoa)
Page 3: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 3

BALEIKE186A

ZA

LA g

. zab

alet

a

herri aldizkaria

Foronda kultur etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: Xabier azkue, Gurenda

Serrano

Erredakzio taldea: Xabier aizpurua, imanol azkue,

abelin linazisoro, ainara lozano lasa,

aitor Manterola, Juan luis romatet,

Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio eta

Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

6baleike+

TRAVELLING BAT ZINEAREN

BIHOTZERA

4hitz-tantakHELENA ALBIZU: “OsO MATXIsTA DA fUTBOLA ORAINDIK ERE”

16izpiak eta hizkiakCARLOs CALLEJO

19erreportajeaITZALALDIRAKO pREsT AL ZAUDE?

23elkarrizketaARANTXA wALIñO: “LURRIKARAREN AURRETIK ERE MIsERIA GORRIAN BIZI ZIREN HAITIN”

Page 4: 186 (2010eko martxoa)

4 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

HIT

Z-T

AN

TAK Helena ALBIZU Realzaleen Algorri Taldeko presidentea

Hitzordua, nola ez, futbol zelaian.

Herrikoan. Kazetariak hartu du hasieran

jokoaren ekimena. Helena Albizu atzean

sartu da. Kontraerasoan jokatzeko,

badaezpada ere. Normala da. Elkar ezagutu

arteko jarrera. Baina elkarrizketak aurrera

egin ahala, kazetariaren zelaira igarotzen

hasi da. Konfiantzarekin. Ausart. Lehia

bizia da bien artekoa. Irekia. Joko garbia da

nagusi. Oso partida erakargarria.

"OSO MATXISTA DA FUTBOLA ORAINDIK ERE"

Zenbat emakume zarete presidente Realeko zaleen elkarteetan?Ez dakit. Begiratu dut, baina ez dut datu hori aurkitu.

Asko ez, ziurrenik.Pentsatzen dut ezetz.

Futbola matxista al da?Nahiko matxista.

Lehen orain baino gehiago?Gero eta emakume gehiago joaten gara zelaietara, baina oraindik ere oso matxista da.

Realean badira emakumezkoen taldeak, futbolean eta belar hockeyan. Horien peña ere izango al da Algorri Taldea?Bai, bai, jakina.

Zergatik Realzaleen elkartea Zumaian?Herri guztietan daude, eta hemen ez zegoen. Horrekin harrituta zegoen jendea. Batzuk hasi ziren mugitzen. Bigarren Mailan gaude,

eta orain animatu behar dela zioten. Ea datorren denboraldian Lehen Mailara igotzen garen, eta Lehen Mailako elkartea bihurtzen garen.

Halako elkarte askok jokalari batzuen izena edukitzen dute. Norena jarriko zenioke zuk Algorriri?Inorena ez.

Zergatik?Jokalari zumaiarrik balego Realean, bere izena jarriko genioke. Baina ez dagoenez, ez dauka zentzurik besteren baten izena jartzeak. Kide bakoitzak bere gustuko jokalaria dauka, eta nor aukeratu?

Zenbat kide ditu Algorri Taldeak?Hogeita zortzi.

Emakumeak zenbat?Orain momentuan ez dakit, baina zuzendaritzan bi gaude, eta Zumaian Realeko

zaleen artean, asko dira emakumezkoak.

Futbolzalea ala futbolari ohia ere bai?Biak. Futbolari izan nintzen, Zumaiakon, emakumeen hasierako talde hartan. Baina segituan lesionatu nintzen, eta akabo.

Futbolari izan zinelako futbolzale ala futbolzale zarelako futbolari?Beti izan naiz futbolzalea, eta futbolari izan nintzen futbolzalea naizelako.

Realeko bazkide al zara? Eta akzionista?Bazkidea naiz.

Aurten bai?Bai.

Nola ospatuko duzu?Espero dut Liga amaitu aurretik igotzea, eta hiru partida falta direla, Cadizera joatea astebete pasatzera oporretan. Han jokatuko du orduan Realak, eta partida ere ikusiko nuke.

Baina ez bada igotzen zer egingo duzu?Pena handia hartuko dut, aurreko bi urteetan bezala. Baina jarraitu egingo dut Realaren alde.

Etxeko balkoian Realeko bandera al daukazu?Ez. Ez daukat balkoirik. Eta leihoan ezin dut, haizeak behera botatzen didalako.

Noiz izan zenuen Realeko lehen elastikoa?Behin ere ez dut eduki, duela bi denboraldi

“Lehengo futbola ezberdina zen: potentzia gehiagokoa, eta indar eta gogo gehiago zuten”

TEsTUA eta ARGAZKIAK:

AITOR MANTEROLA

Page 5: 186 (2010eko martxoa)

Izena: Helena Albizu. Jaioterria: ZumaiaJaioteguna: 1971ko urtarrilaren 14a.Lanbidea: Dietista-nutrizionista ospitale batean.

HIT

Z-T

AN

TAK

arte. Gasteizko partida hartarako laga zidan Javi Leitzak, eta gero oparitu egin zidan. Alavesek azken segundoan irabazi zigun, eta igotzeko aukera galdu genuen egun hartan.

Gordeta daukazu edo egun hartan gertatu zena eta gero, zakarretara bota zenuen?Ez, ez. Gordeta daukat!

Noiz joan zinen aurrenekoz Reala ikustera?Ez dakit. Atotxan zela badakit, baina noiz ez.

Garai hartakoa beste Real bat al zen?Bai.

Zergatik?Beste xarma bat zeukan. Beste era batera jokatzen zuten. Lehengo futbola ezberdina zen: potentzia gehiagokoa, eta indar edo gogo gehiago zuten jokalariek.

Reala eta...?Osasuna. Bueno, Zumaiako! Lehenen Zumaiako, gero Reala, eta gero Osasuna.

Anoeta eta...?Ez dakit.

Txuria, urdina eta...?Gorria.

Realeko jokalari onena orain?Xabi Prieto.

Txarrena? Esan lasai bat, berak ez du hau irakurriko eta. Ez dakit.

Umetako idoloa?Lopez Ufarte.

Noiz egingo du Algorri Taldeak lehen bidaia Europako lehiaketaren bat ikustera?Realarekin hemendik bizpahiru urtera. Bestela, ondo egongo litzateke beste talderen bat ikustera joatea, baina hori zaila da.

Athletic, akaso?Ez dut uste (barrezka).

Futbola, telebistan ikusteko ala zelaian bertan?Zelaian.

Ze txarrak diren epaileak...Nahiko txarrak.

Baina denboraldi honetan, miraria! Onak ematen dute denek. Ez pentsa! Ondo goaz, eta ez da hainbeste sufritzen, baina txarrak dira.

Egin ezazu propaganda pixka bat, jendea taldera erakartzeko. Adin guztietako jendea gustura hartuko dugu. Nahi dugu Zumaiako jende ezberdina biltzea, koadrilla askotakoak biltzea.

Umeek kalean Bartzelona, Liverpool eta beste talde batzuetako elastikoak janzten dituzte. Eta Realekoak?Hori aldatu egin behar da. Realarekiko zaletasuna landu beharra daukagu, eta Algorri Taldearekin hori egingo dugu.

Aizu, Zumaian kalera irtendakoan, gero eta jende gutxiago ezagutzen al duzu?Adinagatik bada, bai. Gazteak ez ditut ezagutzen. Bestela, ez horrenbeste. Gerta daiteke Zumaian beste nonbait lan egiten duen jende gehiago bizitzea orain, eta kalean apenas ezagutzea, baina beste herri batzuetan gehiago direla uste dut.

“Zumaiako jende ezberdina biltzea nahi dugu, koadrilla askotakoak, adin guztietakoak”

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 5

Page 6: 186 (2010eko martxoa)

6 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

TRAVELLING BAT ZINEAREN BIHOTZERA

TEsTUA: JUAN LUIs ROMATETARGAZKIAK: GORKA ZABALETA

Page 7: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 7

Eskaileraren barandan etzanda, beheko solai-ruan hizketan ari direnei oihuka ari zaie Ene-ko Dorronsoro: “Isiltasuna eskatzen duda-nean, denontzat da, zuentzat ere bai!”. Deia ez da behean daudenen belarrietara heldu eta umoretsu hizketan jarraitu dute. Zuzendariak are eta ozenago hitz egin die: “Isiltzeko!”. Gauzatzen ez den isilune horren zain dago errodajeko taldea, film laburrerako plano bat grabatzeko esperoan eta zurrumurru txikiena ere hartzen du Roberto Gutierrezek eskutan daraman mikrofonoak. Beheko solairuan daudenek azkenean entzun dute Enekoren eskaria; ez da txintik entzuten eta denak prest daude planoa grabatzeko. “Grabatzen… hasi!”

Zikloiak herria hankaz gora jarri behar zuen asteburuan, Mojaxarren Komentua zineko platoa bihurtu da. Film laburrak egiteko ikastaroaren zazpigarren asteburua zen; filmatzeko unea. Aurreko asteetan pa-per gainean egin zuten lan. Istorio bat sor-tu zuten, gidoi teknikoa marraztuta zegoen eta pertsonaiak eta lekuak girotzeko lanak eginda. Asteburu hura, baina, desberdina zen; paperean idatzita eta marraztuta zuten abentura hura gauzatuko zen, azkenean. Parte hartzaileen artean ilusioa nabari zen, baita lana egiteko gogoa ere. Bakoitzak ba-zekien zein den bere lana eta gogotsu ekin zioten erronkari.

Victor Erice zuzendariak emandako kurtso batean parte hartu ondoren eta Zumaian zi-nearen inguruan mugimendua zegoela ikusita izan zuen Eneko Dorronsorok ikastaro hau emateko ideia: “Nire asmoa zen film labur bat egiteko egin behar den prozesua zerotik irakastea, gidoi bat sortzen duzunetik, mun-tatzen amaitzen duzun arte. Helburuak ez zuen izan behar azken produktua sortzea, hau da, film laburra bera, prozesua erakustea baizik”.

Hamar asteburu iraungo zuen abentura urtarrilean abiatu zen bagaje desberdineko 11 ikaslerekin. Batzuek ikus-entzunezkoen alorreko ikasketak eginak zituzten, nahiz eta gero zine munduan aritu ez; beste ba-tzuek kuriositateagatik eman zuten izena ikastaroan. “Beti gustatu izan zait zinea eta interesa ere izan dut, baina ez dut inongo ikasketarik egin, ezta etxeko bideorik graba-tu ere. Baina kuriositatea nuen”, zioen Jon Fernandezek.

TRAVELLING BAT ZINEAREN BIHOTZERA

Zumaian gauzatzen ari diren bi ikastaroek bat egin zuten orain gutxi Komentuan, film labur baten errodajean. Kameraren aurrean antzerki tailerreko emakumeak zeuden; atzealdean, film laburren ikastaroko parte hartzaileak. Zineaz, antzerkiaz eta ilusioaz hitz egingo dugu ondorengo orrietan.

BALE

IKE

+

Page 8: 186 (2010eko martxoa)

Film labur batzuk ikusi eta aztertuz hasi zuten ikastaroa. “Pelikulen alderdi teknikoak aipatzen ziren, baina baita ha-ren atzean zeuden istorio txikiak ere. Horiek entzunda ohar-tzen dira zenbat gauza izan behar diren kontuan pelikula bat egiterakoan”, argitu du irakasleak.

Parte hartzaile guztiak bat zetozen esatean zailtasun de-zente izan zituztela gidoia idazteko unean. Ane Azkueren ustetan, ikastaroko une “gogorrena” izan zen; Iñaki Urreis-tiren esanetan, berriz, “pixka bat kaotikoa izan zen, bakoi-tzak bere ideiak zituen eta”. Irakaslearen lana izan zen ideia horiek guztiak gidoi batean biltzea. “Beharrezkoa zen denen iritziak kontuan hartzeko, denek sentitu behar zuten eta zer-bait ematen ari zirela. Hamaika lagunen artean egin da gidoia eta ez da batere erraza izan guztien ideiak istorio batean bil-tzea. Lortu genuenean asko poztu nintzen. Egun horretan estres handiarekin eta ia ahotsik gabe bukatu nuen, baina po-lita izan zen”, onartu du irakasleak.

Behin gidoia amaituta, eta grabazioari ekin aurretik, depar-tamentu desberdinak sortu ziren. Ane Azkueri gidoi teknikoa eta storyboarda (plano bakoitza azaltzeko marrazten den ko-miki antzerakoa) egitea egokitu zitzaion; Iñaki Urreistik eta Jose Luis Tote Elosuak arte taldea osatu zuten eta aktoreentza-ko jantziak bilatzeaz gain, Komentuko gelak egokitu zituzten pelikulako garaira; Jon Fernandezek kamera bat maneiatu du lehen aldiz eta Roberto Gutierrez soinu departamentuaz ardu-ratu da. “Sekulako ilusioa dute”, dio txundituta Enekok. “Arte taldekoak Donostian aritu ziren mojen jantzi bila eta aurkitu

ez zituztenean, Hondarribiko komentura joan ziren hemen egondako mojekin hitz egi-tera. Produkzioaz arduratzen denak negoziaketak egin behar izan ditu tabernetan bazkariak lortzeko. Zuzendari laguntzai-leak planing guztia egin du… dena ari dira egiten”.

“Inoiz ez dut gozatu errodaje batean hemen bezala”, dio ira-kasleak. “Erabaki asko beraien esku utzi ditut, nahiz eta agian nire iritzia beste bat izango li-tzatekeen. Batek esan zidan

orain pelikulak beste era batera ikusi dituztela. Hori ere bazen nire asmoa; azaltzea bi plano segidan daudenean zer dagoen ho-rren atzetik, gauzak nola egiten diren eta erabakiak hartzeak zer dakarren. Egiten ari diren film laburra ikusten dutenean ez dute pelikula bakarrik ikusiko; plano bat errodatzean zer egin behar izan zuten eta beste hainbat istorio gogoratuko dituzte”.

Horren jakitun dira ikasleak beraiek ere. Jon Fernandezek esan bezala, “uste baino lan gehiago ematen du honek. Plano labur bat grabatzeko ere gauza asko izan behar dira kontuan. Rec botoiari ematea soilik ez da gauza”. Roberto Gutierre-zentzat “oso berezia” da prozesua. “Zinean ikusten dugun fantasia horrek sekulako lana du atzetik. Jende askok mugitu

8 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

“Arte taldekoakHondarribiko komentura joan ziren hemengo mojekin hitz egitera”

BALE

IKE

+

Page 9: 186 (2010eko martxoa)

behar du pantailan ikusten dugun magia edo hari narratibo hori lortzeko”.

Mojak heldu diraLaburmetraiaren errodajeak aurrera dirau eta travelling bat

grabatzeko unea heldu da. Jon gurpildun aulki batean eseri da eskuan kamera duela. Alboan Roberto kokatu da mikrofo-noarekin. Planoak erraza dirudi: pasilloan aurrera doan moja baten irudia grabatu behar da. Lehen hartualdia grabatu da, baina Jon ez dago pozik: gurpildun aulkia alfonbra baten gai-netik doa eta horren azpian zerbait dago. Ondorioz, aulkiak salto txiki bat egiten du eta harekin batera koadroa mugitu egiten da. Bitan probatu dute, hirutan, lautan… saltoa egiten jarraitzen du eta kexu da. Azkenean, alfonbra zertxobait mu-gitu dute eta harekin batera arazoa desagertu da. Planoa pri-meran geratu da. “Ikusi duzuenez, travellingak egitean arazo dezente izan daitezke. Historian beharrezkoak ez badira, ez itzazue erabili”, gomendatu die Enekok ikasleei.

Zuzendari laguntzaileak eskutan duen planingaren arabe-ra, aktoreak goizeko 11etarako heldu behar dute Komentu-ra. Eta ez dute hutsik egin. Luisa Mari Aristondo dagoeneko jantzita dago eta gela txiki batera gidatzen ditu taldeko beste emakumeak. Berriketari ez diote uzten janzten ari diren bitar-tean. Bide batez, goizean grabatu behar duten plano bateko latinezko kanta entseatzen dute. Errodaje taldeko kideek bi-deokamera digital txikien bitartez grabatu dute azken entsegu inprobisatu hau.

Inazio Tolosa ematen ari den antzerki tailerreko ikas-leen laguntza dute zinegile gazteek laburmetraia hone-tan. “Hasieran lau aktore behar zituzten pelikula egite-ko, baina azkenean tailerrean parte hartzen ari diren zaz-piak apuntatu ziren”, gogora-tu du Inazio Tolosak. “Lehen errodajea izanik, beraientzat oso esperientzia polita izan-go da”.

Polita, baina baita bitxia ere, Inaziok dioen bezala, “zi-

nea eta antzerkia erabat desberdinak” direlako. “Antzerkian aktoreak kontrolatzen du bere lana; zinean produktu baten pieza bat da, argazkia, musika eta gidoia den bezala”. Eneko Dorronsoro iritzi berekoa da: “Antzerkiak mundu logiko eta kronologiko bat du atzetik. Zinea, berriz, puzzle bat da”.

San Telmo jaietako errepetizioetarako prestatzen ari diren antzezlana une batez alde batera utzi dute, eta film laburraren errodajean murgildu dira zazpi emakumeak. “Hasieran pix-ka bat arraroa egin zitzaidan proiektu honetan parte hartzea, baina gazte hauek gure laguntza behar zuten eta azkenean de-nok apuntatu ginen”, zioen Ixabel Dorronsorok irribarretsu moja jantziaren azpian. Beraien hitzak entzunda, ez dirudi

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 9

“Antzerkiak mundu logiko eta kronologiko bat du atzetik. Zinea, berriz, puzzle bat da”

BALE

IKE

+

15. orrialdean jarraitzen du.

Page 10: 186 (2010eko martxoa)

10 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

BALE

IKE

+

Bartzelonan ikasketak egin ondoren, Eutsi! izan zen bere lehen pelikula. “Beno, nire lehen esperientzia ikus-entzunezkoan Pletorexia: Baleike egitearen artea bideoan izan zen, baina han agin-tzen zidatena egiten nuen”, dio irriba-rretsu. Film laburren ikastaroa emateaz gain, Hitzetik hortzera saioaren etapa berrian erredaktore eta aurkezle lanak egiten ditu eta buru-belarri murgilduta dago arraunari buruzko dokumental baten muntaketa lanetan.

Zine munduan ari zara lanean az-ken urteetan. Nolakoak izan ziren lehen pausoak?Behin karrera amaitu ondoren, eta ja-kinda bide horretatik ez nuela jarraitu-ko, zine ikasketak egitea erabaki nuen. Aurretik Albertok (Gorritiberea) film luze baten gidoia egiteko ikastaro bat

eman zuen eta parte hartu nuen. Or-durako banuen zinean zerbait egiteko gogoa. Lehen asmoa Urnietako Saro-ben egitea nuen asmo, baina ezin izan zen, eta Bartzelonara joan nintzen zi-nea ikastera. Behin ikasketak amaitu ondoren, zenbait proiektutan hartu dut parte, baina lehenengo luzemetraia Eu-tsi! izan da, Albertoren pelikula.Zinea mundu ezezaguna dela esan daiteke. Zuzendariak eta aktoreak ditugu gogoan, baina ez atzean da-goen jende guztia.Zinearen ikuspegi okerra dago. Zinea ikasten dugunok pelikulak zuzendu nahi ditugu, baina hasiberri bati ez zaio pelikula bat errodatzeko aukera inoiz ematen. Eskailera kontu bat da. Adibi-dez, argazki-zuzendari izateko eskailera logiko bat dago eta da argiketari bezala hastea. Behin nozio batzuk dituzunean,

argazki zuzendari izatera pasa zaitezke. Zuzendaria izateko nondik joan behar da? Ni zuzendari laguntzaile lanak egi-teko hasi nintzen. Baina horrek ez du esan nahi pelikula baten zuzendaria izatera helduko zarenik. Pelikula bat zuzentzeko norbaitek zugan konfian-tza izan behar du, eta fidatu ahal izate-ko jendea ezagutu behar da. Jende hori ezagutzeko modu onena lan egitea da. Eta, bide batez, bagaje bat lortzen duzu horrela. Lehen postu ‘meritorioak’ zeu-den eta jakitun baten alboan lan eginda ikasten zenuen; orain, figura hori desa-gertu egin da eta esan daiteke oso gutxi ikas dezakezula. Ez dakit teknologia di-gitala sartu delako izan daitekeen, bai-na orain kamera bat duen edonor izan daiteke zine zuzendaria.Zein da zine munduan sartzeko modu egokiena?Kontaktuen bitartez. Zinea kontaktu bidezko mundua da. Inor ezagutzen ez nuenean Albertok lagunduta sartu nintzen Eutsi!-ren errodajean, zuzen-dari laguntzailearen laguntzaile, lagun-tzaile, laguntzaile… postuan. Errodaje horretan Mikel Mendizabal zuzendari laguntzailea ezagutu nuen eta harekin Pilotari telesaila eta anuntzioren bat egin genituen. Brinkola telesailean sc-ript lanak egin ditut eta hutsune bat zegoela aprobetxatuaz, La maquina de pintar nubes pelikulan ere aritu nintzen lanean. Mundu honetan, horretatik bizi ahal izateko askotan nahi ez den lan ba-tean edo proiekturen batean egin behar da lan. Adibidez, ez dut batere gogoko produkzio lanak egitea (tokiak bilatu, baimenak lortu, etab.), eta zortea izan dut, oraindik ez dut eta lan hori egin behar izan. Baina, eskaintza bat izango banu, hartu egin beharko nuke, hurren-go proiektu batean kontuan hartua iza-teko edo lantalde bateko kide izateko aukera emango lidakeelako. Lantalde bateko norbait ezagutzeak, agian ba-lioko luke beste proiektu batean lana lortzeko edo proiektu propio baterako kontaktuak izateko.Euskal Herriko industria oso txikia da. Horrek zailtasunak areagotzen al ditu?Ez dakit zailagoa den hemen. Behin Madrileko ekoizle batekin hitz egin

“Zinean curriculumak ezer gutxirako balio du; jendea ezagutzea da garrantzitsua”

Eneko DORRONsOROfilm laburren ikastaroaren irakaslea

10 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

Page 11: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 11

BALE

IKE

+

nuen eta esan zidan han lan egin nahi banuen, ostegun, ostiral eta larunba-tetan anbienteko lekutan irteten hasi beharko nuela. Curriculumak ezer gu-txirako balio du; jendea ezagutzea da garrantzitsua. Ezagutu, ezagutu, ezagu-tu da dena.Zein dira zure helburuak etorkizu-nera begira?Mundu horretan egin nahi dut lan. Bi-tartean, denbora librea, nire gauzak egi-ten ditut; ez naiz telefono deiaren zain egongo lan bat jasotzeko, inork ez dizu eta ezer enkargatuko zu zeu mugitzen ez bazara. Hitzetik hortzera saioak duen abantaila handienetakoa lanordu erdi-ko lana dela da. Niretzat ideala da, nire proiektutan lan egiteko aukera ematen dit eta. Argi daukat egiten ditudan la-nak pretentsio handirik gabekoak dire-la. Irteera badute, ondo, eta bestela…Zure lan propioak diozu. Laburme-traiak eta dokumentalak egin ditu-zu.Egindako lan guztiekin esperientzia lortzen duzu eta ondo etortzen dira eskaileran gora egiteko. Ematen ari naizen ikastaro hau ere aberasgarria da, asko ikasten ari naiz eta. Nonbaiten

irakurri nuen zerbait irakastea ikasteko modu onena dela. Olarru laburmetraia Victor Ericek eman zuen ikastaro ba-terako egin nuen. Karidadeko Bentari buruzko dokumentala (Lehengo mun-duaren azkena) ere esperientzia polita izan zen. Orain arrauneko proiektuan ari naiz lanean. Nire proiektu bitala da [irribarrea]. 2007ko denboraldia gra-batu nuen, urtarriletik irailera eta 110 ordu ditut grabatuta. Dagoeneko ordu

eta 38 minutuko lehen muntaia eginda daukat eta bertan denboraldi horretako historia eta arrauna nondik nora doan ere kontatzen dut. Orain 70 minutu in-gurura jaitsi nahi dut eta horretan, be-rriro ere, Albertoren laguntza daukat. Pentsatu nahi dut udarako amaituko dudala. Bai nik, bai inguruko askok ere poz galanta hartuko dute hori gerta-tzen denean. Denbora asko eman diozu proiektu honi. Zer irteera eman nahi diozu?Arraunlariekin dut hor zorrik handiena eta bakoitzari dokumentalaren kopia bat emanda, beraiekin zorra kitatuko nuke. Uste dut telebistan botatzeko moduko produktua dela, baina horre-tarako 50 minutura jaitsi behar dut [te-lebistako iraupen estandarrera]. Ilusio askorekin egiten ari naizen proiektua da: nire denbora librean egindako lana da eta Udaletik jasotako diru-laguntza bat izan ezik (erdia ordaindu dit), beste gastu guztiak nire poltsikotik ordaindu ditut. Onura ekonomikoa izateko filtro batzuetatik pasa behar badut, 50 minu-tu horietara heltzeko proiektua mugatu behar badut edo ezingo badut kontatu nik nahi dudana, ez zait interesatuko.

“Ez dakit teknologia digitala sartu delako izan daitekeen, baina orain kamera bat duen edonor izan daiteke zine zuzendaria”

Page 12: 186 (2010eko martxoa)

12 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

pUBL

IZIT

ATEA

Page 13: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 13

BALE

IKE

+BA

LEIK

E +

Entsegua hasteko ordu erdi falta da eta pozik ageri da Inazio Tolosa. “As-palditik nuen gogoa honela lan egiteko, baina ez nuen aukerarik bilatzen. Orain oso gustura nago prozesu hau aurrera doalako”. 2009ko udazkenetik antzer-ki tailerra ematen ari da Eusebio Gu-rrutxaga plazako zahar-etxean, astean bi egunetan, astelehen eta ostiraletan. Ikastaroaren amaiera eta ekimen honen egun handia apirilaren 17a izango da. Denen artean prestatzen ari diren an-tzezlana eramango dute egun horretan Aita Mariko oholtzara.

Zazpi zumaiar ari dira parte hartzen ikastaroan, denak emakumeak. Ondo-

rioz, prestatzen ari diren lanean ema-kumeak dira protagonista nagusiak. “Emakumeen munduak azken 50 urte hauetan eman dituen aldaketak kon-tatzen dira bertan. Prozesu berezia ari gara ematen, obra oraindik ez dago eta idatzita; inprobisazio bidez ari gara ga-ratzen. Aktoreen beraien bizipenetatik abiatu gara istorio dibertigarri eta aldi berean kritiko hau sortzeko. Asko-rentzat sorpresa izango da antzezlan hau”.

Taldea ibilbide desberdineko ema-kumeek osatuko badute ere, Tolosa ez da horren beldur. “Interpretazioan esperientzia duen jendea dago, adibi-

dez, Luisa Mari, baina baita hasiberri bat ere, Loli. Baina uste dut azkenean taldea orekatu egingo dela. Igarriko da zeinek duen esperientzia gehien eta nork ez duen. Baina ez da hain nabar-mena izango. Txirrindularitzan gertatu bezala, behin taldeak martxa hartzen duenean, denak tropelean joango dira”. Antzezlanaren eskema korala izateak lagunduko du horretan. “Ez dago pro-tagonismorik; dena denen artean kon-tatzen da, eta horrek beste lasaitasun bat ematen du lana egiterakoan, denak parte sentitzen dira eta taldean”.

Hitz egiten ari garela aktoreak sar-tzen hasi dira gelan. Beraien artean sortu den harremana azpimarratu nahi dute: “Lehen justu-justu kasu egiten genion elkarri, baina orain elkartasuna eta adiskidetasuna sortu da gu denon artean”. Aktoreen arteko harremanak hizpide, kapitulu fuerte bat geratzen dela dio Inaziok: estreinaldia. “Orain oso lasai ari gara lan egiten. Lana bai-no gehiago, barre egiten dugu. Baina, behin estreinaldiko eguna hurbiltzen denean, nerbioak sumatzen hasiko dira. Erditzea bezala da eta elkarrekin bizitzeko une oso indartsua izango da. Esperientzia polita da eta kasu honetan are eta politagoa”.

Etorkizunera begira proiektuak ja-rraipena izango duelakoan da irakas-lea. “Taldea dagoeneko eratuta dago eta aurrera begira lanean arituko dire-lakoan nago, hau da, ez dela Zumaia-ko emanaldirako prestatutako zerbait izango. Konbentzituta nago prestatzen ari garen lan honekin herriz herri ibi-liko garela. Gainera, istorio hau ez da asko ikusi; nik ez dut ikusi inoiz hone-lako historia bat emakumeen ikuspegi-tik kontatuta”.

“Askatzailea izango da beraien burua zenbait egoeratan ikustea”

Inazio TOLOsAAntzerki tailerreko irakaslea

“Aktoreen beraien bizipenetatik abiatu gara istorio dibertigarri eta kritiko hau sortzeko”

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 13

Page 14: 186 (2010eko martxoa)

14 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A14 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

pUBL

IZIT

ATEA

Page 15: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 15

hartutako erabakiaz damutu direnik. “Dibertitzera etorri gara eta oso ondo ari gara pasatzen”, zioen Mari Karmen Etxa-bek. Iritzi berbera zuen Luisa Mari Aristondok: “Oso giro ona dago. Igartzen da beraiek ere oso elkartuta daudela eta gustura ari direla lanean. Elkartasun hori transmititu egiten digute”.

“Gozamena da!”, dio azkar Enekok aktore hauen parte hartzea komentatu zaionean. “Errodaje batean aktoreei or-dutegi bat ematen zaie, eta hor azaltzen da zer egunetan eta ordutan agertu behar duten. Zuzendari laguntzaileari exijitu nion aktore hauei ere ordutegi hauek jartzeko. Behin lana bu-katu zutenean, emakume batzuei esan genien libre zeudela eta igandean ez zutela etorri beharrik. Hala ere, hurrengo egunean kafea hartzeko geratu eta denak agertu ziren. Baita laguntzen ibili den Pili Egiguren ere. Hura ere asteburu osoan izan da errodajean”.

Argia ikusiko ote?Korridorez aldatu dute, baina horko argiarekin ez daude

gustura. Produkzioaz arduratzen den Ainitzek lasterka batean jaitsi ditu eskailerak beheko solairutik lanpara bat igotzeko. Argi gehiagorekin probak egin ondoren, Enekok galdera lu-zatu die: “Zer duzue nahiago? Argi gehiagorekin edo gutxia-gorekin?”. Lanpara berri horrek itzalak sortzen ditu hormetan eta ez dira zinegile gazteen gogokoak. Argi gutxiagoko aukerak irabazi du.

Egun gutxi barru bukatuko da ikastaroa eta horrekin bate-ra amaitutzat emango dute film laburra. Enekoren esanetan, “denak du hasiera eta bukaera. Proiektu honen asmoa ez da ezer zoragarria sortzea. Agian norbaitek hartu eta biribilduko du, baina ez dut uste hala izango denik; ziur aski, landu gabe geratuko den zerbait izango da”.

Baina pelikula hau ikusteko aukerarik izango al da? “Taldean Azpeitia eta Azkoitiko jendea dago eta badakit hango zine klubetan emango dela. Dudarik gabe, proiektuan parte hartu duten guztiei erakutsiko zaie. Bestela izango ote den ikusteko aukerarik? Ez dakit”. “Zumaian erakutsiko den? Ikusi behar-ko da zer ateratzen den. Lotsatzeko moduko zerbait ez bada, agian”, esanaz agurtu da Tote.

Elkarrizketan Eneko Dorronsorok adieraz duenez, herrian

zinearen inguruan sumatu duen mugimendua izan da ikas-

taroa ematera bultzatu duen faktore bat. Horren adibide dira

zenbait zine jaialditan sarituak izan diren Iñigo Garcia (Clark

eta Boris eta Berde –azken hau Jose Luis Barredorekin

batera zuzendutakoa–) edota Roberto Fuentes (Jarriko da

eta Aleluia!), besteak beste.

Herritarrei dagokienez, ikus-entzunezkoen munduan pauso

handienak Alberto J. Gorritibereak eman ditu. Eutsi! film

luzearen zuzendariak argi dauka zaila dela mundu hone-

tan sartzea eta bidea oztopoz beteta dagoela. “Zinerako

ditudan proiektuak ateratzea oso zaila egin zait eta bitartean

toki askotan lan egin behar izan dut bizi ahal izateko: publi-

zitatean, telebistan edota zine jaialdiak antolatzen. Oso zaila

da mundu horretan egotea, asko gara eta amets berberak

ditugunak eta gutxi aurrera ateratzen diren proiektuak”.

Orain urte batzuk bere ametsetako bat betetzeko aukera

izan zuen Eutsi! pelikula zuzentzea eskaini ziotenean. “Te-

lebistatik etorritako enkargu bat zen eta aukera eman zidan

zine munduan lan egin eta ikasteko”. Lehen luzemetraia

egin eta gero, bi dokumental errodatu ditu, azkena Asier

Hilario geologoarekin batera: Flysch: haitzen hitza. “Ikus-

entzunezkoen munduan genero guztiak ditut gogoko eta

une horretan zerbaitetan sartzeko beharra nuen”. Aurretik

Jorge Oteiza artistari buruzko beste film bat grabatu zuen:

1908-2008 y sigo, Guggenheim museoak antolatu duen ziklo

baterako aukeratua izan dena.

Abenduan estreinatu eta gero, bere ibilbidea ari da egiten

flyschari buruzko pelikula. Albertok beste proiektu batzuk

ditu orain esku artean. “Baditut harriak alde batera uzteko

gogoa. Une honetan proiektu batzuekin ari naiz lanean,

baina oraindik goizegi da iragartzeko. Hori bai, zinean zer-

bait egiteko itxaropena badut eta sortu dugun Tuntuxa irudi

fabrika honetan proiektu berriak gauzatzeko”.

Oztopoz betetako mundua

Ezkerretik eskubira, goitik behera, Berde, Eutsi!, Aleluia! eta Clark eta Boris filmen fotogramakj

BALE

IKE

+

Page 16: 186 (2010eko martxoa)

16 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

Page 17: 186 (2010eko martxoa)

argazkia eta testua Carlos Callejo

Eguraldi txarra egiten duenerakoBatez ere kanpoaldean argazkiak ateratzea gustatzen

zaigunontzat eguraldi euritsua arazo handi samarra

da, urak dezente mugatzen gaituelako. Eguraldi txarra

den horietan, etxean egonez gero eta argazkiak egin

nahi izanez gero, onena da irudimena eta etxeko

traste batzuk erabiltzea. Argazki honi dagokionez,

kamera eta tripodea hartu, muntatu eta behar bezala

jarri nituen; gainerako guztirako, hauek erabili nituen:

kristal berde zeharrargitsuko mahai bat, kristalezko

lau kopa, flexo bat eta krema koloreko tela bat. Atzeal-

deko kopetan esnea eta laranja zukua jarri nituen, eta

tarte batera beste bi kopa jarri nituen, erdiraino urez

beteta eta lerrokatuta. Ikus dezakezuenez, atzeko

kopak alderantzikatuta geratzen dira eta efektu polita

egiten dute. Telarekin eta flexoarekin argi beroagoa

lortu nuen. Ez da argazki bikaina, baina bai desber-

dina, eta zuen gustukoa izatea espero dut. Etxean

zaudetenean honelako argazkiak egitera animatu nahi

zaituztet.

IZpI

AK

ETA

HIZ

KIA

K

zUMaiakO arGazki elkarTea

Page 18: 186 (2010eko martxoa)

18 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

pUBL

IZIT

ATEA

Page 19: 186 (2010eko martxoa)

IZpI

AK

ETA

HIZ

KIA

K

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 19

ITZALALDIRAKO pREsT AL ZAUDE?

ERRE

pORT

AJE

A

Telebistaren aro berri baten atarian gaude. Martxoaren 22an betiko itzaliko da seinale analogikoa, orain arteko ohikoa, eta aro digitalean murgilduko gara bete-betean. Lurreko Telebista Digitala (LTD) deitu diote. Antena eta telebistetan egin beharreko egokitzapenak direla medio, aldaketak hainbat galdera eta zalantza eragin ditu herritarren artean. Itzalaldiari argi pixka bat jartzen ahalegindu gara, Endañeta elektrogailu dendako Joxe Agirre eta Ekin SLko Iñigo Berastegiren laguntzarekin.

Page 20: 186 (2010eko martxoa)

20 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

argazkia eta testua Imanol Manterola

ERRE

pORT

AJE

A Ezjakintasun handia dago Lurreko Te-lebista Digitalaren inguruan (LTD), eta jende asko etortzen da galdezka. Has-teko, jendeak galdetzen du deskodegai-lua jarri behar ote duen edo ez. Beste asko Euskaltelekin dutela eta zerbait egin behar ote duten”. Jendeak oraindik zalantza asko dituela dio Joxe Agirrek. Hona hemen Agirrek berak eta Iñigo Berastegik eman dizkiguten argibideak.

Zer da LTD?Telebista estudioek urteak daramatza-te era digitalean lan egiten, baina gero gure etxeetara seinale hori modu ana-logikoan iritsi da orain arte. Teknologia berriarekin sortu arren, gurera betiko moduan iritsi da seinalea eta horrek era-bat mugatu du digitalak dituen aukerak. Hemendik aurrera seinalea modu digita-lean iritsiko da gure etxeko telebistarai-no, eta horrek mundu berri bat irekitzen du etorkizunari begira.

Zer egokitzapen eskatzen ditu?Esan dugu estudioek aspaldi egiten du-tela lan digitalean. Orduan, emisio kate osoan egin behar dira egokitzapenak,

hasi seinalea bidaltzen duten errepika-gailuetatik, segi eraikinetako antenekin eta telebista aparailuetaraino. Zumaiari dagokionez, Endoiako (Zestoa) erre-pikagailua 2008ko abendutik egokituta dago seinale digitala emititzeko. Beraz, antenak eta telebista aparailuak egokitu behar dira.

Etxeetako antenakLehenik eta behin, azpimarratzekoa da etxebizitza bloke guztiek telebista ikusteko azpiegitura eduki behar dute-la legeak hala aginduta, igogailua edota beste azpiegitura komun batzuk beza-la. Hori legeak agintzen du, telebista eskubide unibertsala kontsideratzen duelako. Seinale digitala jasotzeko ere bai. Zer egokitzapen egin behar dira? Azalpen teknikoetan gehiegi sartu gabe, esan genezake frekuentzia kontua dela. Analogikoa frekuentzia jakin batzuetan emititu izan da, eta orain digitalak beste frekuentzia batzuk ditu. Beraz, frekuen-tzia berri horiek hartzeko moduan jarri behar dira etxebizitzetako antenak. Lan hori antenazale homologatu batek egin behar du, gero administrazio publikoari

jakinarazi behar baitio antena hori ego-kituta dagoela. Batez beste, etxebizitza bloke bateko antena egokitzea 1.000 euro inguru kostatzen da.

Telebista aparailuaBehin antena nagusia egokituta, etxebi-zitza bakoitzeko telebista aparailua pres-tatzea falta da. Eta hor sortzen dira za-lantzak. Nire telebista prestatuta al dago? Deskodegailua behar al du? Euskaltele-kin gaudenok zer egin behar dugu?

Seinalea betiko antenatik jasotzen du-tenek derrigor behar dute deskodegai-lua. Telebistak berak ez badu deskode-gailurik barnean, orduan bat jarri behar-ko zaio. Azken bi urteetan egin diren te-lebista aparailu gehien gehienek badute, baina zaharragoei jarri egin behar zaie. Prezio askotakoak daude, baina 30-40 euroan aurki daitezke.

Zalantzak deskodegailuaren erabile-rarekinLehengo telebista ondo egonez gero, logikoena da deskodegailu bat jartzea. Baina arazo asko izaten ari dira jende helduarekin. Izan ere, ez da aparailu

Page 21: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 21

!Baleikeko irakurleentzakoeskaintza berezia!kupoi honekin

%10eko deskontua edozein telebista erosteanMartxoaren 31 arte balio du.

ERRE

pORT

AJE

Aberri bat jartzea bakarrik, telebistaren mandoaz gain beste bat erabili behar da. Jende askori zaila egiten zaio ulertzea he-mendik aurrera ia dena deskodegailuaren mandoaren bidez egin behar dela, tele-bistaren mandoak bakarrik balio duela piztu eta itzali eta bolumena aldatzeko. Eta horiei gehitu DVDaren mandoa, bi-deoarena… Saltsa handia sortzen ari da. Horregatik jendea asko ari da une hau aprobetxatzen deskodegailua barruan duen telebista berria erosteko.

Eta Euskaltel dutenek?Gaur egungo kateak ikusten jarraitzeko Euskaltel duenak ez du ezer egin behar. LTDk eskaintzen dituen kate berriak ikusi nahi izanez gero, orduan deskode-gailua jarri beharko du. Bi aukera ditu: Euskaltelekoa jarri eta orduan LTDko kate guztiak Euskaltelen kablearen bi-dez ikusi; edo bestela telebista etxeko antenari konektatu eta deskodegailu arrunt bat jarri. Euskaltelekin autono-mikoak eta eskualdetako telebistak ere ikus daitezke (Goiena telebista, Bilbo telebista…); bestearekin ez. Hori da alde bakarra. Baina garbi izan desko-

degailurik gabe betiko telebista ikusiko dugula, ez LTDa.

Zer abantailak ditu LTDk?Oraingoz, garrantzitsuenak bi: batetik, irudiaren kalitatea; bestetik, kate kopu-rua, eskaintza zabaldu egin dela. Aurrera begira, digitalak aukera asko eskaintzen ditu: azpitituluak, hainbat hizkuntza, in-teraktibitatea… Aro berri baten atarian gaude.

Desabantailaren bat?Digitala izatean, LTDk badu berezita-sun bat. Seinalearen indarra maila bate-tik gora badago, oso ondo ikusiko da. Juxtu mugan badago, irudia pixelatuta ikusiko da. Mugatik behera badago, ez da ezer ikusiko. Dena edo ezer ez. Ana-logikoarekin berriz, seinalea eskasa bada ere zerbait ikus daiteke, elur askorekin baina ikus daiteke. Digitalarekin ez. Eta horrek estaldura arazoak sortzen ditu seinalea ahul samarra den lekuetan.

Estaldura ZumaianZumaian seinalea ondo jasotzen da orohar, baina badira itzalune batzuk.

Esate baterako, San Josen ez da ondo ikusten. Zer gertatzen da? Seinalea Endoiatik etortzean Amezmendik oz-topo egiten diola, eta telebista ez da ondo ikusten. Lehen analogikoarekin seinalea ahul iritsita ere ikusi egiten zen, elur pixka batekin, baina ikusten zen. Orain digitalarekin seinalea in-dartsu iristen ez bada ez da ezer ikus-ten. Narruondon ere antzeko arazoa dago, Zumaiako partean, eta Oikian ere bai, zenbait lekutan. Eta baliteke Amaiako plazara ematen duten parro-kia atzeko etxebizitza batzuek ere ara-zoak izatea, parrokiak berak oztopo egiten dielako.

Dena den, errepikagailuen sarea oraindik erabat osatzeko dago. Oina-rrizkoak jarrita daude, baina baliteke beste txikiago batzuk jartzea itzalune batzuk konpontzeko. Orduan, horiek jarri arte ez dugu jakingo gaur egungo itzaluneak betiko izango diren edo ez. Beraz, oraingoz zain egon behar da.

Beste aukera da satelite bidez jaso-tzea. Gertatzen dena da ETBk oraindik ez duela emititzen satelite bidez. Eta kostuak ere handitu egiten dira.

Page 22: 186 (2010eko martxoa)

22 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

pUBL

IZIT

ATEA

Page 23: 186 (2010eko martxoa)

Ederren guztiak eman nahi eta ezin. Bere urtebetetze festako gozoki zorroa izango dena gurasoen eskuetan duen haurrari menua aukeratzea eskatuz gero, denboraldia behar izaten du pentsatzeko, eta ziurrenik kabitzen

direnak baino gehiago nahi eta damu aurpegiaz zorroratzen ditu. Antzera ibili naiz nire oroimen gozoen poltsatik kontatu beharrekoa aukeratzerakoan, baina beti egongo da hor hitzen dendara itzultzeko aukera...

TEsTUA ETA ARGAZKIAK: IMANOL sEsMA

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 23

Urtarrilaren 12an lurrikara bortitz batek Haiti astindu eta aspaldiko giza hondamendirik handienetakoa eragin zuen. Lurrikara gertatu eta hamabost egunera iritsi zen Arantxa

waliño erizain zumaiarra port-au-prince hiriburura, Haurralde fundazioarekin eskutik, hango ospitalean laguntzera. Hilabete egin zuen Haitin.

“LURRIKARAREN AURRETIK ERE MIsERIA GORRIAN BIZI ZIREN HAITIN”

ARANTXA WALIÑO

TEsTUA: GORKA ZABALETA

ELKA

RRIZ

KETA

Page 24: 186 (2010eko martxoa)

24 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

ELKA

RRIZ

KETA

Aspalditik nuen horrelako egoera batean laguntzeko gogoa, baina inoiz ez zitzaidan aukerarik sortu. Haitiko lurrikararen berri izan nuenean, laguntzeko moduren baten bila hasi nin-tzen interneten. Baina ohartu nintzen aurkitzen nuen gehiena iruzur hutsa zela, tamalez. Ia etsita nengoenean, lagun baten bidez jakin nuen Haurralde Fundazioaren berri. Haitira joate-koak ziren. Deitu egin nuen informazio eske, eta lehen dei har-tan bertan esan zidaten nahi banuen lekua bazegoela niretzat. Ez nuen bi aldiz pentsatu eta baietz esan nien. Handik egun gutxira Haitin nengoen”.

Zuek bazenekiten muturreko egoera batekin egingo zenutela topo Haitira iritsitakoan. Horri nola egiten zaio aurre?

Haitira joan aurretik psikologo baten laguntza izan genuen bidaiarako prestatuta joan gintezen. Hark esaten zigun infer-nura gindoazela, gizakiaren aurpegirik ilunenarekin egingo ge-nuela topo. Nolabait, okerrenean jarri gintuen. Baina Haitira iritsi eta han zegoena ikusi genuenean, pentsatu genuen ez zela hainbesterako eta aurre egiteko gai izango ginela.

Zein zen zehazki zuen helburua Haitin?Sei erizain eta lau gizarte langile joan ginen, hango bi elkar-

teren eskutik elkarlana egiteko helburuarekin. Gizarte langileak umezurztegi batera, eta erizainok errefuxiatuen kanpalekuetara. Hasieran Jakmelera joatekoak ginen, ondorio latzenak han era-gin zituelako lurrikarak, baina ezinezkoa zela esan ziguten eta Port-au-Princera joan ginen, Haitiko hiriburura.

Zer dela eta ezin izan zineten Jakmelera joan?Iritsi ginen egunean bertan esan ziguten Bostondik mezu bat

jaso zutela: 8,1 graduko lurrikara bat espero zutela handik bi egunera [Hondamendia eragin zuena 7,1 gradukoa izan zen]. Jakmelera errepidez joatea oso arriskutsua zela esan ziguten, bazterretan haitz handiak zeudelako erortzeko zorian. Ez gin-tuzten eraman nahi izan. Gero, zorionez, lurrikara hori ez zen gertatu, baina tentsio handiko egunak izan ziren.

Orduan, zuen zeregina errefuxiatuen kanpalekuetan zegoen.

Bai, hori zen hasieran gure zeregina. Gehienek etxea galdu dute eta errefuxiatuak bezala bizi dira, kanpalekuetan, egoera penagarrian. Batzuk kanpin dendak badituzte, baina asko lau oholekin, izarekin edota plastiko zatiekin egindako txabola mo-dukoetan bizi dira, ia elkarren gainean. Han lan egiten duten medikuei laguntzea zen lehen asmoa, zauriak sendatzea eta bes-te. Baina segituan ohartu ginen han seirontzako lanik ez zegoe-la, boluntario asko ere bazegoelako. Orduan arduradunei esan genien zerbait gehiago egin nahi genuela eta ospitalera eraman gintuzten. Han gogo biziz hartu gintuzten. Handik aurrera ba-tik bat ospitalean egin genuen lan.

Ospitalean zer nolako egoerarekin egin zenuten topo?Lurrikaran zutik iraun zuen bakarrenetakoa zen ospitale

hura. Pribatua, baina oso egoera kaskarrean zegoen. Gu iritsi ginenean dena zaborrez gainezka zegoen. Gaixoak korrido-reetan etzanda, lurrean botata. Ospitalearen kanpoaldean ere gaixo asko zeuden, eta han bertan artatzen zituzten, kanpin dendetan. Medikuek kalean pasatzen zuten kontsulta. Gero, hirugarren asterako, hark beste itxura bat hartu zuen, dena gar-bitu eta hobeto antolatu zelako. Baina hasieran ikusi genuena ez sinestekoa zen. Gogoan dut, zikinkeria hura ikusita, gure lehen

OSpITALEA Ospitale atarian artatu behar izan dute jende asko. Argazkian, medikuak kontsulta pasatzen.

JATEKOA“Bazkaltzeko eta afaltzeko egunero arroza babarrunekin genuen”. Argazkian, ospitaleko bazkaria prestatzen.

Page 25: 186 (2010eko martxoa)

lana izan zela haurrak eta edadetuak garbitzea. Komun batean dutxa bat aurkitu genuen. Oraindik ur zorrotada bat ematen zuen eta hara eramaten genituen. Bada, dutxa hura zaborrez, giza erraiez eta karenez beteta zegoen. Higuingarria zen. Ar-duradunari abisua eman eta segituan garbitu zuten. Baina egin kontu: ospitalean hiru komun baino ez zeuden. Eta geletako ohe gehienak hautsita, izararik ez, senitartekoak lurrean kar-toien gainean…

Egoera hartan lan egitea ez zen samurra izango. Nola moldatu zineten? Nolakoa zen zuen egunerokoa?

Sindikatu baten egoitzan eman ziguten ostatu. Atzealdean bazuen patio moduko bat eta han jarri zuten gure kanpalekua. Haitiar errefuxiatuak ere bazeuden bertan. Ospitalean hasieran lau gela utzi zizkiguten gure ardurapean. Ikusi zutenean ondo

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 25

Arantxa Waliño Haitiko bi haurrekin.

Haitin egindako hilabetean denetarik bizitzea egokitu zaio Arantxa Waliñori. Baina umezurztegi bateko haurren istorio lazgarriak hunkitu du bereziki.Horrela kontatu digu.

“Gure ospitalean bazen gela bat haur jaioberrientzat, sehaska batzukin. Lankide bat eta biok ia egunero joaten ginen haurtxoei bisita egitera. Bazen kalean aurkitu zuten neskato bat, ondo elikatu gabea. Eta harekin batera mutiko bat, zortzi bat hilabetekoa. Egun batean, mediku bat agertu zen gelara eta esan zigun mutikoa umezurztegi batetik ekarri zutela ospitalera, eta umezurztegi hartan haurrak tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten ari zirela. Mutiko hark ere jasan zituela. Eta, beldurgarriena: hurrengo egunean mutikoa eta ospitalean zeuden beste hiru haur berriro umezurztegira itzultzekoak zirela.

Gurekin elkarlanean ari zen Muda elkarteko gizarte langileekin harremanetan jarri ginen jakinaren gainean jartzeko. Haiek esan ziguten ahal zuten guztia egingo zutela ume haiek ez zitezen umezurztegira itzuli. Are gehiago, beraien asmoa zela haur guztiak umezurztegi hartatik ateratzea. 40tik gora ziren. Ospitalean ere ados zeuden eta astebeteko epea eman ziguten dena antolatzeko.

Horrela, erabaki genuen umezurztegira autobus batean joatea. Erizain taldekoak eta ospitaleko segurtasun arduradunak. Han aurkeztu ginen aitzakia batekin: umezurztegi hartatik ospitalera eramandako haurrek infekzio bat zutela eta, gure ustez, umezurztegiko haur guztiak zeudela kutsatuta. Ospitalera eramango genituela han proba batzuk egin ahal izateko. Horrela, hogei txikienak hartu eta autobusean sartu genituen. Denak urtebete ingurukoak ziren. Umezurztegi hura txakurtegi hutsa zen. Kiratsa jasanezina zen, haur guztiak lurrean, negar batean, beherakoak jota, sabelak puztuta gaizki elikatzeagatik…

Behin lehen hogei umeak ospitalera eraman genituenean, gure asmoa zen egunean bertan –larunbata zen– besteen bila joatea. Baina dena astelehenera arte atzeratu zela esan ziguten. Ministroari eskatu nahi genion umezurztegia ixteko, baina ez zuen telefonoa hartzen. Aitzakiak baino ez zizkiguten jartzen: lo zegoela, gosaltzen ari zela… Azkenean astelehenean ere ezin izan ginen joan. Asteazkenean baietz. Baina asteazkenean ere ez. Azkenean, haur haiek han utzita bueltatu ginen Haititik. Gure taldeko bi gizarte langile han gelditu dira gaiaren segimendua egiteko, baina ez dugu haien berririk. Haur haien egoera ezin konpondu izana da bidaiak utzi didan arantza bakarra”.

Umezurztegiko erreskatea

Page 26: 186 (2010eko martxoa)

moldatzen ginela, ospitalearen zati baten kargu utzi gintuzten. Eta handik gutxira esan ziguten ospital osoan egingo genue-la lan. Ospitaleko sendaketa taldea ginen, nolabait. Han egon garen hilabetean atseden egun bat ere ez dugu hartu. Goize-ko seietan jaiki, kafe bat gosaldu du opil batekin eta lanera. Arratsaldeko bostak harte egiten genuen lan. Horrela hilabete osoan.

Urarekin eta jatekoarekin nola moldatu zineten?Edateko ura behar adina genuen. Jatekoarekin, okerrago.

Lehen egunetan geuk eraman behar izan genuen bazkaria os-pitalera, gailetak eta horrelakoak. Gero bai, gero eman ziguten jaten. Eta jan jaten genuen: jatordu guztietan arroza babarru-nekin. Beherakoak jota pasa genituen egun asko, baina hori gutxienekoa da; bagenekien nora gindoazen.

Ospitale hartan denetarik ikustea egokituko zitzaizuen. Giza zorigaitzaren aurpegi gordinena.

Bai, denetarik tokatu zitzaigun. Besoetan ere hil zitzaigun jendea… Gehienak ziren anputazioak, gaizki sendatutako hezur hausturak eta gihar-injertoak. Gu lurrikara gertatu eta hamabost egunera iritsi ginen, eta ez genuen okerrena ikusi. Medikuek kontatu zigutenez, lehen egunetan anputazioak kale erdian egin behar izan zituzten, anestesiarik gabe. Kontatu zi-gutena beldurtzekoa zen. Moztutako hankak eta besoak ospi-tale atarian pilatu behar izan zituztela; zaindariak jarri behar izan zituztela haragiaren usainera hurbiltzen ziren txakurrak harrikadez urrunarazteko… Guk hori ez dugu ikusi. Guk bai ikusi ditugu bigarrenez egin beharrekoa anputazioak, lehenen-goa gaizki egina zegoelako.

Segurtasun arazoak izan direla kontatu digute komuni-kabideek. Zuek halakorik nabaritu al duzue?

Gure kanpalekutik ospitalera oinez joaten ginen egune-ro. Hamar minutuko bidea zegoen. Erizain uniformearekin joaten ginen, inolako babesik gabe. Kalean topatzen genuen jendeak eskerrak ematen zizkigun etengabe. Guk ez dugu se-gurtasun falta hori nabaritu. Kotxez batera eta bestera joa-ten ginenean jendea bere bizimodua egiten ikusten genuen. Gizonezkoak dominon jokatzen, eta emakumezkoan gauzak saltzen. Gauez bai, entzuten genituen tiroak. Baina egunez jendeak bere ohiko bizimodua egiten zuen, ez zegoen borro-karik. Eta han izan ginen azken egunetan are nabariagoa zen egunerokotasunera bueltatzen ari zela jendea. Mundu guztiak zuen zerbait saltzeko.

Duela gutxi beste lurrikara bat izan da Txilen. Haiti ja-danik desagertu da komunikabideetako lerroburuetatik.

Bai, eta albisteekin batera amaitzen dira normalean giza la-guntzak. Eta Haitik laguntza handia behar du. Begira, egia da lurrikararen ondorioak izugarriak izan direla, baina horrek

“Medikuek kontatu zigutenez, lehen egunetan anputazioak kale erdian egin behar izan zituzten, anestesiarik gabe”

26 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

ELKA

RRIZ

KETA

TRAGEDIA Urtarrilaren 12an astindu zuen Haiti lurrikara bortitz batek. Lehen egunetako anabasaren ondoren, giza laguntza pixkanaka iritsi zen Amerikako herrialderik pobreenera.

Page 27: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 27 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 27

baino gehiago larritu nau han ikusi dudan miseriak. Lurrikara gertatu aurretik ere miseria gorrian bizi ziren Haitin. Tamal-garria da nola bizi diren. Kaletik zoaz eta dena da zaborra. Zaborra pilaturik bazter guztietan. Batzutan, kotxearekin gin-doazenean, errepidea ere zabor piloek oztopatuta aurkitzen genuen. Eta jendea zabor horren gainean zebilen, oinutsik; emakumeak lurrean etzanda manta soil batekin, zaborraren gainean, fruta saltzen. Eta ingurua txakurrez eta txerriz bete-ta, denak zaborretik jaten. Kale bazterretako ur zikina, beltza, erabiltzen zuten gorputza edota fruta bera garbitzeko. Gure kanpalekuan bertan bagenuen zaborra biltzeaz arduratzen zen gizon bat. Bada, hautsitako eskailera batetik igo eta hor-maren bestaldera, kalera, botatzen zuen kanpalekuan sortzen genuen zaborra. Atzealde hartan ibiltzen ziren txakur, txerri eta ahuntzek aprobetxatzen zuten. Jendeak etxeetan ez du argindarrik, ezta urik ere. Eta txarrena da horretara ohituta daudela, etsita bizi direla.

Hondamendira ohituta bizi direla diozu, etsita daude-la…

Bai, eta horrek sekulako ezina eragiten zidan neuri. Hori da min gehien egin didana. Hango gizartea oso pasiboa da. Gu geu, kanpotik laguntzera joan ginenok, edozer egiteko prest geunden, baina bertako jendea erabat geldirik ikusten genuen. Agian psikologikoki lurrikarari buelta eman ezinik zeuden ar-tean, edo baliteke arrazoi kulturalak ere izatea. Erlijioari erabat lotuta bizi dira han. Dena erlijioarekin azaltzen dute. Lurrikara ere Jainkoaren zigorra zen, merezitakoa. Etengabe barkamen eske entzuten genituen, errua beraiena zela… Otsailaren 12an dolu eguna izendatu zuten. Bada, hiru egun pasa zituzten bar-katzeko eta barkatzeko esanez. Pentsaera horrekin oso zaila da aurrera egitea. Begira, zigarro bat erretzen ikusten gintuztenean ere esaten ziguten Jainkoak ez zuela nahi guk erretzea…

Lurrikarak arrasto psikologikoa utzi diela aipatu duzu. Zuek han zinetela pare bat lurrikara bizitzea tokatu zi-tzaizuen. Nola erantzun zuten haitiarrek?

Han izan ginen azkenengo astean bi lurrikara gertatu ziren, bai, biak gauez. Lehenegoak 4,7ko indarra izan zuen eta biga-rrenak 5,1ekoa. Egia esan, une zailak izan ziren. Etxe batzuk erori egin ziren, eta ospitalea ere behera etorriko ote zen bel-

dur ginen. Lurrikara sentitu eta berehala gaixoak arrastaka irten ziren kalera, ikarak jota. Ospitala hustu egin zen. Lehen solai-ruan genituen haur guztiak kalera atera behar izan genituen. Bi lurrikaretatik nik bigarrena bakarrik sumatu nuen. Lehenengo gauekoak lo harrapatu ninduen. Egia esan, zirrara eragiten du. Lehenik zarata handi bat entzun genuen, gero indar handiare-kin astindu zuen dena, eta ondoren, denbora luzez, lurra dar-darka sentitu genuen, eta tarteka kolpe bortitzagoak. Eta hiriko txakur guztiak zaunkaka.

Haitin bizi izan duzun esperientzia gordinetik zerbait ona ere ekarriko zenuen zure barnean.

Ospitalean lanean ari ginenon artean izan dugun giroa izan da onena. Hunkigarria izan da. Herrialde askotako jendea geunden ospitale hartan: alemaniarrak, estatubatuarrak, argen-tinarrak, bangladeshtarrak… Guztion artean elkartasun ikara-garria zegoen. Korridoreetan topatzen ginen bakoitzean elkarri musuak eman eta eman ibiltzen ginen. Uste dut inoiz ez ditu-dala hainbeste musu eman…

Zoritxarrez aurrerantzean ere gertatuko dira antzeko hondamendiak. Lehen esperientzia honen ondoren, be-rriro laguntzeko prest al zaude?

Dudarik gabe. Bueltatzeko eskatu izan baligute, han izango ginateke berriro. Hemendik joan ginen guztiok uste dut indar-tuta bueltatu garela esperientzia hartatik.

Eta hango pobrezia ikusita, etxera bueltatzean zer sen-titzen da? Bizitza ikusteko modua aldatu egiten al da?

Egia da bueltatzen zarenean daukazuna gehiago baloratzen duzula, baina mundua ez zaizu iraultzen egun batetik bestera. Azken finean, gu denetik izaten ohitu gara txikitatik, eta handik bueltan ere segituan egiten zara hemengo bizimodura.

“Albisteekin batera amaitzen dira normalean giza laguntzak. Eta Haitik laguntza handia behar du. Tamalgarria da nola bizi diren”

Page 28: 186 (2010eko martxoa)

28 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

Johan perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen XV. mende amaieran

pUBL

IZIT

ATEA

Page 29: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 29

INKEsTA Zer erabilera emango zenioke Moilaberriko tren geltoki ohiaren eraikinari?

JaSOTakO BOTOak: 169

ItsasoraMartxoaren 1ean itsasoratu zuten Grampian Endurance itsasontzia. Webgunean duzue bideoa.

Inauterien albumaInauterietako argazkien albuma ikus dezakezue webgunean. Ana Igualek irabazi zuen lehiaketako saria.

Hawaiitik zuzeneanAlex Urangak eta Jon Lopezek Hawaiiko txapelketaren berri eman digute Facebook bidez.

HotzaHotz egiten ari da aurtengo neguan. Lertxun txiki hau aurkitu genuen goiz batean Zubihaundiaren azpian, babes bila.

% 21,3

% 14,79

% 8,28

% 27,81

% 27,81

Turismo bulegoa

herri museoa

kirolaren etxea

Beste aukera bat

euskararen etxea

Page 30: 186 (2010eko martxoa)

30 B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A

martxoaDEIALDIAKDantza afrikar ikastaroa

Martxoaren 13an Torre

Berri eraikinean.

Informazioa: Ttakunpa

taldea: Anne 688658240

/ [email protected]

Afrika mendebaldeko

dantzak (Ginea)

Ikastaro trinkoa

Irakaslea: marie toure

Ordutegia: 10:30-13:30

eta 16:00-18:00

MARTXOAOsteguna, 11:

22:15ean zine forum

“(500) días juntos”

Larunbata, 13

12:00etan Inazio Zuloaga

plazatik irtenda, Zuhaitz

Eguna ospatzera

19:00etan Ondartxo plazan,

Ermuako eta Zumaiako

Musika Banden kontzertua

Larunbata 20

Energiaren Eguna egunean

zehar egitarau zabala

Osteguna, 25:

22:15ean zine forum

“Man on wire””

Ostirala, 26:

22:00etan Aita Mari aretoan,

Kontzertua: Galatea taldearen

“Eskorpioiaren ametsa.

Eta apirilaren 9tik aurrera,

sAN TELMO JAIAK 2010!

MENDI ASTEA 2010Martxoaren 22tik 26ra

Torreberri eraikinean

19:30ean

Astelehena, 22

“pamir - Alai, Aksu

dorreak. Kirgistan”

6 Eskalada, non stop.

Igor Mendizabal “Goxerri”

Asteartea, 23

“Koskulak 7028m. XinJiang”

felipe Uriarte

Asteazkena, 24

“Boulder UsA’08”

Bishop eta Veko Tanks

Bittor Ramal eta Xabi Uribeondo

Osteguna, 25

“Los dos rostros del

Chogori. K2”

Alberto Zerain

Ostirala, 26

“Dolpo, Biziaren muturrean”

Joxe Ramon Agirre Marron

AG

END

A

Page 31: 186 (2010eko martxoa)

B A L E I K E 2 0 1 0 M A R T X O A 31

Page 32: 186 (2010eko martxoa)