2013ko URRIA

6
“SAGRADO CORAZON” Ikastetxea LH 6B 2013ko IKASTURTE BERRIA Kurtso berria hasi da eta kurso bat aurrerantz goaz. Egun guztietan gauza berrietara enfrentatzen gara eta gehiago ikasi behar dogu. Horri esker kurtsoa errezagoa dala uste dogu eta orduan uste dogu ez daukagula ezer ere ez aurretik baina azkenean badagoz gauzak aurretik adibidez: Azterketak, beharrak,… Baina zuk ikasten badozu ez da izango gatza baina horretarako ikasi ondo. Gauzak ikasi eta beti egon adi klasean ostantzean ez zara ezertaz ere enteratuko. Beraz ikasi hurrengo mailara pasateko eta hau izan da dana gaurkoz. Agur!!!!!!!!!!!!!! EGILEA: NATALIA NIRE URTEBETETZEA Nire urtebetetzea azaroaren 14an da. Hamaika urte egingo dodaz, eta nire familiarekin ospatuko dot. Zapatu arratsaldean nire lagun guztiekin igerilekura joango gara jolasten. Ondoren urten eta gero tabernan ospatuko dogu. Tarta, tortila, sanwich eta edariak egongo dira. Oso dibertigarria izango da nire eguna.

Transcript of 2013ko URRIA

Page 1: 2013ko URRIA

“SAGRADO CORAZON” Ikastetxea LH 6B 2013ko IRAILA/URRIA

IKASTURTE BERRIAKurtso berria hasi da eta kurso bat aurrerantz goaz. Egun guztietan gauza berrietara enfrentatzen gara eta gehiago ikasi behar dogu. Horri esker kurtsoa errezagoa dala uste dogu eta orduan uste dogu ez daukagula ezer ere ez aurretik baina azkenean badagoz gauzak aurretik adibidez: Azterketak, beharrak,… Baina zuk ikasten badozu ez da izango gatza baina horretarako ikasi ondo.Gauzak ikasi eta beti egon adi klasean ostantzean ez zara ezertaz ere enteratuko. Beraz ikasi hurrengo mailara pasateko eta hau izan da dana gaurkoz. Agur!!!!!!!!!!!!!! EGILEA:

NATALIA

NIRE URTEBETETZEA

Nire urtebetetzea azaroaren 14an da. Hamaika urte egingo dodaz, eta nire familiarekin ospatuko dot. Zapatu arratsaldean nire lagun guztiekin igerilekura joango gara jolasten.Ondoren urten eta gero tabernan ospatuko dogu. Tarta, tortila, sanwich eta edariak egongo dira.Oso dibertigarria izango da nire eguna.

EGILE : ASIER A.

Page 2: 2013ko URRIA

2013ko PLAYBACKA!

Irailaren 11-ean Bermeoko playback txapelketa egon zan eta Ane, Nahia, Garazik eta nik (Iratik) irabazi genduan. Jessie.J-ren Domino kanta egin eta 1. postuan gelditu ginen. 150 euro irabazi genduzan Luman gastatzeko. Bakoitzak 30 euro! Erropa oso politak eroan genduzan. Lagun batek Tokiotik ekarri euskuzan. Bigarren postuan nire lagun batzuk gelditu ziren Gabonetako kanta batekin eta hirugarren postuan Mundekakoak gelditu ziran popurri bategaz.

Egilea: IRATI AGIRRE

INSTALAKUNTZA BERRIAK

Pasadan ikasturtean , gure ikastetxean obrak egon ziran . Kurtso hasieran eraikuntza berria zabaldu da . Kanpotik urdin kolorekoa da , zerua bezala . Hemen DBH 1, 2, 3 eta 4ko ikasleak dagoz 8 geletan bananduta . Eraikuntzaren azpian , patio itxiak dagoz jolasleku bezala erabiltzeko euria egiten dauanean . Kanpoko patioa ere berriztu dabe . Oso polita dago , urdinezmargotuta, igerileku bat bezala . Lurra ere hobeto dago eta orain jausten bazara ez dago hainbeste arriskurik . DBHkoek geletara igotzeko , kanpoko komunen albotik dagoen sarrera batetik sartu behar dira . Eraikuntza berria inauguratzeko eta eskolako 111. urteurrena ospatzeko jai berezia prestatuko dabe . EGILEA : IBON L.

Page 3: 2013ko URRIA

AZTERKETAK ETA LANAK HASI DIRA!

Orain dala bi hilabete hasi zan kurtsoa.Maisuak esan eban kurtso honetan lan asko egingo genduala: hot potatoes-ak, laburpenak, lim-ak, fotos narradas-ak…, baina azterketa asko ere bai: Ingurunekoak, Matematikakoak, Euskerakoak, Lenguakoak, Ingelesekoak… .Orain dala bi aste hasi ginen azterketekin: 1. gaiko Ingurune azterketa eta hori egin eta gero 1. gaiko Matematika azterketa egin genduzan.Orain, buruhandiak gagoz egiten, maisuak bost taldetan banandu gaitu eta talde bakoitzak buruhandi bat egin behar dau. Aste honetan Inguruneko 2. gaiko azterketa egingo dogu eta datorren astean Matematikako 2. gaiko azterketa. Baina oraindik pila bat azterketa eta lan egin behar doguz kurtso honetan. EGILEA: UNAI

ZERBITZU BERRIA:

Pasa dan urtean irteera egunetan jantokikoek ordaindu egiten eben jantokiko janaria eta gainera euren etxetik eroaten eben euren janaria eguna pasatzeko.Jendea apur bat kexaka egoan bazkaria ordaindu egiten ebelako baina goizean ogi freskoa erostera joan eta etxean prestau behar ebelako egun horretako bazkaria.Aurten Askorak zerbitzu berria ipini dau, PIC-NIC bat eroateko poltsa batean irteera egunetan. Goizean autobusa hartu baino lehenago irakasleak jantokira igoten dira eta jantokiko umeei poltsa emoten deutse.Eta lehenengoko PIC-NIC-keko poltsatan ipini eben: Ogitarteko bi, bat txorizozkoa eta bestea txokolatezkoa, sagarra, Actimel-a, opiltxoa eta ura.

EGILEA:SAIOA P.

Page 4: 2013ko URRIA

BERMIOKO JAIDXEKBermeko jaidxek aurten IRAILAREN 7tik 16ra izan dira . Beti mahonez jantzita joaten da.

Oso politak izaten dira, baina urtero gauza gitxiago egoten dira.

Irailaren 7an arratsaldeko 18:30 etan Almikeko jaitsierea ospatzen da. Gaueko 21:45 Xixiliren aurkezpena Udaletxean izan da.

Irailaren 8an Andramari eguna da. Gaueko 22:30 etan su artifizialak egon dira.

Irailaren 9an Arrantzale eguna da. Gizonak eta emakumeak bakoitzaren lagunekaz joaten dira bananduta.

Irailaren11an umeen eta emakumeen playback-a egon da.

Irailaren 14an Sukalki eguna izan da. Goizeko 11:00 Sukalki txapelketa ospatzen da Talan, eta arratsaldean estropadak egon dira.

Irailaren16an Santa Eufemia eguna izan da. Lameran goizean Baserri Azoka egon da. Gaueko 22:30 Xixili erre egin zan, eta nahiko arin bapeztu egin zan. Ondoren su artifizialak egon ziran.

BUKATU DIRA BERMEOKO JAIDXEK.

IBAI GABANTXO

BURUHANDIAK

Ostiral guztietan bezala lh 6. mailakoak plastika gelara joaten gara buruhandiak egitera.Lehenengo eta behin eskolara material guztia eroan genduan, hau da: kartoiak, soka mehe bat, periodikoa eta orri horiak.Denak euki genduzan pentsatuta nori buruz egingo genduan buruhandia eta buruhandia hasi ginen egiten.Lehenengo kartoi zati bat hartu eta kokotaren forma emon. Gero puztukia puztu eta itsatsi, gero 8, 12 kapa eman behar dira egunkari tiraz. Bereizteko nondik emon dogun kapa bakoitza, bat periodikoarena eta beste bat orri horiekaz eta horrela amaitu arte.Pasadan astean Maiderren, Nataliaren, Olatz Ariztegiren, Leireren eta Saioaren taldeari buru handia puskatu jaken puztukia barruan dagoenez zulatu egin jakelako eta orduan buruhandia gero eta txikiagoa zen eta dena txikitu zen. Orain ordu batetan geratzen dira berriro egiteko. GAROA

Page 5: 2013ko URRIA

GERNIKAKO URRIKO AZKEN ASTELEHENA

-Gernikako urriko azken astelehena Bizkaiko garrantzi-tsuenetako bat da.

-120.000 pertsona egon dira festa horretan, 20.000 pertsona gehiago aurten pasa dan urtean baino. Hainbeste pertsona etorri dira pasa dan urtean baino gehiago eguraldi ona ego zalako.

-227 baserritar egon dira festa horretan parte hartzen eta ezin izan ziran normal ibili dendarik denda, dendetan produktuak amaitzen ziralako.

-2011. urtean, 5.960 kilo legunbre saldu dira festa honetan, eta 2013-an, 2.865 kilo legunbre batu dira.

Egilea : Jon

MUNDAKAKO TXOKOLATADA

Urriaren 5ean nire lagun guztiak gonbidatuta egon ziran nire txokolatadara.Lehenengo bainu bat hartu genduan Santa Katalinako mueilean eta salto eta salto ibili ginan. Ura hotz-hotz egoan baina gu pozik bainatu ginan. Erropa sikuek jantzi eta gero, merendola euki genduan eta lagunak zorionak kantatu eustien. Opari zoragarriak igiri eta gero jolasteko momentua heldu zan: Skateko ranpan, marrazo jokoa.Ostean beldurrezko istoriak hasi ginan kontaten gaua heldu arte eta amaitzeko taldeka dantzak asmatzen ibili ginan.Egun hau berezia izan zan niretzat, gainera udari agur esateko modu ezin hobea izan zan.

GARAZI

Page 6: 2013ko URRIA

Buru HandiaGaur urriak 11 an LH 6. mailako ikasleok buru handiak egiten hasi gara. Oraindik hasi baino ez gara egin baina oso dibertigarria da, batez ere, taldeak batu eta danon artean egiten dogulako lan.6 talde egin doguz eta talde bakoitzak bere marrazkia egin behar izan eban paper batean gero irakasleari erakusteko. Nire ustez, oso polito geldituko dira danak baina hori ez da kontua, notarako denez norberak ahalegin guztiak egin behar dauz nota ona ateratzeko. Beste barik hau da nire albistea. Zorte on denoi! OLATZ A.

BERMEO 2013-10-20

NIRE URTEBETETZEA

Gaur nire urtebetetzea da. Goizetik jaiki naz, 10:00etan gutxi gora bera, eta futbol zelaira joan naz nire isebaren, osabaren eta lehengusuarengana, nire lehengusuaren patidua ikustera. Bardindu egin dabe 2-2. Etxera joan eta oso bazkari berezia euki dogu, amak prestatutakoa. Ondoren Bilbora joan gara nire opariak erostera. Gauza asko egin didate baina eguna oraindik ez da bukatu. Gero bolerara joan gara familiarekin eta ni izan naz irabazlea, noski, eta hemendik urten ondoren oiloskoa jatera joan gara. Oso gozoa egon da. Azkenean etxera itzuli gara lo egitera. ONDO PASATU DUT NIRE EGUNEAN, IUPIIIII!

EGILEA: MAIDER