Mailope 218 urria

32
MAILOPE TXIKI: Txotxongilo-letra EKINAREN EKINEZ: Kaatxenea landetxea KULTURA: Sagardo Eguna 20 URTE BIDEAN: Atal berria KIROLA: Maratoia ERREPORTAJETXOA: Lekunberriko ezkil-joleak 218. zkia. - 2014ko urria Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria Behor edo zaldi, zein baino zein ederrago Vicenta Egia beteluarraren behor honek jaso zuen eskualdeko animalia onenaren saria Lekunberriko aurtengo Nekazari Egunean. Josetxo Goldarazena antolatzen ibilitakoa da eta berarekin izan gara. Marn Azpiroz (Etxaleku) Bertso berriak Mailoperi jarriak

description

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko hilabetekaria

Transcript of Mailope 218 urria

Page 1: Mailope 218 urria

MAILOPE TXIKI: Txotxongilo-letra EKINAREN EKINEZ: Kaatxenea landetxea KULTURA: Sagardo Eguna 20 URTE BIDEAN: Atal berria KIROLA: Maratoia ERREPORTAJETXOA: Lekunberriko ezkil-joleak

218. zkia. - 2014ko urria

Ikusi hemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Behor edo zaldi, zein baino zein ederrago

Vicenta Egia beteluarraren behor honek jaso zuen eskualdeko animalia onenaren saria Lekunberriko aurtengo Nekazari Egunean. Josetxo Goldarazena antolatzen ibilitakoa da eta berarekin izan gara.

Martin Azpiroz (Etxaleku)Bertso berriak

Mailoperi jarriak

Page 2: Mailope 218 urria

- 2 -

Eskulana: txotxongilo-letra

MAILOPEtxiki

Gure aldizkariko lehen letra duzu hilabete honetan jostatzeko tresna. Soslaia moztu eta nahi duzun koloretan margotu bere mototsak, bere zapatak, besoak... eta gero txintxeta batzuen laguntzaz zuen gelako paretan jarri dezakezue.

Baietz politta gelditu! Norbaitek bere eskulanaren argazkia

bidaliz gero zuzenean oparia jasoko du, zozketarik gabe! Hori bai, lanik gabe ez da saririk egongo!

Zure eskulanaren argazkia [email protected] bidali dezakezue urriaren 24a baino lehen.

Page 3: Mailope 218 urria

- 3 -

26 > Maratoi ErdiaVIII. Plazaolako Maratoi Erdia egin zen Lekunberrin. Guztira 79 korri-kalari irten ziren Leitzako Urto Txikitik Lekunberriraino.

22 > Alicia Elizalde SorabillaMoja arruiztar honek urteak daramatza Madrilen. Bere esperientziaz hitz egiten aritu gara Etxarrin, Apezenean, Elena ahizparen etxean. Ruanda, Txile, Mexiko, Texas... azken urteotan asko bidaiatutako emakumea da.

04> Iritzia08> Luze: Koldo Nuñez09> Zabal: Iñigo Ulazia10> Erreportaje nagusia: Nekazari Eguna

16> Erreportajetxoa: Lekunberriko ezkil-jole berriak18> Kultura: Sagardo Eguna20> Kultur elkarrizketa: Mailoperen aldeko txozna21> Lauburua: Ekonomia

27> Kirola: Aresoko Mendi Martxa30> Ekinaren ekinez: Katxenea Landetxea

15> Kaka Plasta Urriaren 11n, larunbata, 13:00etan Mailoperen aldeko Kaka Plasta eginen da Lekunberriko Udaletxe aurrean. Iaz bezala, behi bat sar-tuko dugu itxituan eta bertan bueltaka ibiliko da kaka egin arte. Txar-telak ohiko lekuetan daude salgai.

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adie-razitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Inma Etxarri, Elena Elizalde, Joxe Mari Zabaleta, Juan Antonio Garaikoetxea (28. orr.), Ana Goñi, Plazaola Partzuergo Turis-tikoa eta Maika Ayestaran. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

25> Kuxkuxean: Urriko zorion agurrak

Page 4: Mailope 218 urria

- 4 -

(H)iriTZIAHarrobiek jarraitzen dute zer esana ematen Larraunen

1. Tribunalak bigarrenez arrazoia eman dio Larraungo Uda-lari. Horgobisa enpresak Aldazko harrobitik 1,4 miloi metro ku-biko ateratzeko, Larraungo Udalaren arautegi epaiketara eraman zuen ilegala zelakoan. Enpresak zioen arautegi honek debekatzen duela harrobiak esplotatzea. Bigarrenez Tribunalek gogoratu dio-te enpresari hori ez dela egia. Larraungo normatibak harrobiak esplotatzen uzten dituela baldin eta baldintza batzuk betetzen ba-ditu: gehienez 250.000 metro kubiko, herrietatik 500 metroko distan-tzia, eta lehergailuak erabiltzen ez badira. Jakina, hau gutxiegi omen da harrobiak harrapatu nahi duenarentzat nahi adina material eta negozio egiteko. Horgobisak galdu egin du guztion onerako.

2. Larraungo Udalak ez du Horgobisaren jarduera kontrola-tu eta inspekzionatu legeak agindu bezala. Hauxe da Larraungo Idazkariak egindako txostenean aurtengo otsailean onartu zue-na. Kontua da Udalak Horgobisari “licencia de apertura” delakoa eman ziola, baldin eta enpresak 15 egunetan hainbat dokumen-tazioa aurkezten baldin bazuen. Horgobisak ez eskatutakoa aur-keztu eta Udalak ez zuen hori egiaztatu. Beste behin ere ikusten da zer ardura gutxi dagoen denon ondarea kontrolatzeko orduan. Azken urteetan Horgobisaren jarduera legez kanpokoa izan da. Horregatik, txosten berean, Idazkariak eskatu zuen espedientea errebisatzea Horgobisari emandako lizentzia bertan behera uzte-ko. Otsailaz geroztik, alkateak ez du deus egin. Alkateak bere ardu-ra bete behar du lehenbailehen, eta idazkariak esan bezala, neu-rriak hartu. Bestela larria izanen litzateke legea nahita ez betetzea.

3. Aldazko kontzejuak martxoan eskatu zuen harrobia ixte-ko arautegi bat. Eta itxi bitartean, materiala atera ahal izateko. Kalaxka moduan pozten gara holako proposamenak bide onetik doazelako, eta Larraungo Udalak kontuan hartu beharko luke. Hala ere, Larraungo alkateak, eta zenbait zinegotzik, ez diete kasu handirik egin. Mugimendu ezberdinak egin dituzte harrobien nor-matiba aldatzeko. Haien txostenei eta proposamenei kasu eginez gero, Larraungo edozein tokitan harrobi handi bat ireki daiteke, enpresei bideak erraztuz materiala ateratzeko kopuru handitan eta inongo mugarik gabe denboran. Orain irailean, Kalaxkaren bidez, Larraun eta kontzejuetako alkateekin izandako bileran ho-netaz hitz egin zen. Eta hor garrantzi handia eman zitzaion kontu honi, baita harrobien eskubideak eta kontrola administrazio pu-blikoetan egoeteari. Ea balio duen denon ondarea denona izan dadin eta ez enpresena!Kalaxka

Zergatik eta zertarako Larraun-Lekunberri-ko hitzarmenaAzpian sinatzen dugunok Larraungo Udaleko eta Lekunberriko Udaleko zinegotziak gara. Azken urteetan arduraturik ikusten ari gara bi udalen arteko hitzarmenaren egoera eta funtzionamendua. 2009. urtean sinatu zen hitzarmena, helburu argiarekin: batetik, bi udalerrien artean urteetan sortu zen tentsioaren inguruan aterabi-de bat ematea, eta, bestetik, bi udalen artean eramatea hainbat zerbitzu: Haur eskola, Kiroldegia, Amazabal instituturako ikasleen garraioa, Eguneko zentroa, Kultur etxea… Horrela, bi udalen artean elkarlanerako tresna sortu zen. Gure ustez, tresnak berak abiapun-tu interesgarria dauka, zerbitzuen inguruan elkarlana bultzatu eta horietan sakontzeko aukera dagoelako. Baina, tamalez, hasieran esan dugun bezala, azken urteetan bi udalen arteko hitzarmena tresna ekonomiko huts bihurtu da: bakoitzak bere zatia ordaintzen du eta apenas dagoen elkarlanik. Eta horri gaineratu behar diogu bai Larraungo Udala kudeatzen duen taldeak eta Lekunberriko Uda-la kudeatzen duen taldeak gai konplexuak edo lan handia eskatzen dutenak eztabaidagai daudenean, horiek ezkutatu edo saihesteko ariketak egiten dituztela. Nola uler daiteke, adibidez, Amazabal ins-tituturako garraioaren inguruko gaia jorratzeko bilera eskaera bat egotea ekainaren 9rako datarekin, eta bilera bera abuztuaren 13an egitea. Horrela, denborarik ez zegoela argudiatuta, kontratazioa Le-kunberriko Udalak egin zuen, eta esan behar da Larraungo Udalak duela horren ardura. Eta autobusa kontratatzeko esleipena ez da inon landu: Lekunberriko alkateak erresoluzio bidez egin du, inongo proposamenik kontuan hartu gabe. Zergatik ez ginen lehenago bildu gai hori lantzeko? Eta aurreko urtean berdin gertatu zen, eta orduan ere, denboraz gaizki gindoazen justifikazioarekin, kontratazioa ez zen behar den moduan egin. Gai horiek ez dira gauza isolatuak, eta beste arlo batzuetan ere ikusi ahal izan dugu: Lekunberriko Udaleko ordezkariaren jarrera eskola kontseiluan, Larraungo ordezkariaren boto eskubidea zalantzan jarriz, Eguneko zentroaren hitzarmenean ateratzen diren akordio ekonomikoak ez dira betetzen, … Jabetzen gara gai korapilatsuak direla, baina uste dugu ardurarekin jokatu behar dugula; horregatik, dei egiten diegu Larraun eta Lekunberriko ordezkari politikoei 2009. urtean sinatu zen hitzarmeneko helburuei heltzeko. Ekin diezaiogun bi udalen eta herritarren aldeko lanari, hori da-eta gure ardura eta zeregina.

Lekunberriko udaleko zinegotziak Maitane Urbizu, Mikel Betelu eta Maialen Ruiz. Eta Larraungo udaleko zinegotziak Joseba Artzeluts eta Mikel Berekotxea.

Page 5: Mailope 218 urria

- 5 -

mailopeOPORRETAN!

Guztira lau argazki iritsi zaizkigu aurtengoan. Alain, Jone eta Jakesek bina argazki bidali zizkiguten eta Egoitz eta Enekok hondartzan atera zuten euren udako argazkia. Haizea, Amets eta Hodei berriz, EuroDisneyen ibili dira eta haraino eraman dute gure aldizkaria. Zozketa egin ondo-tik azken hauek izan dira aurtengo Mailope Oporretan ar-gazki lehiaketaren irabazleak. Zorionak hirukote! Haizea, Amets eta Hodeik Lekunberriko Kantina Tabernan pintxo-pote batez gozatuko dute!

iragarkiTauLA

Larraungo Udalak onartutako mozioak:

EH BILDUK GAZAKO ERASOAK BEREHALA GELDITZEA ESKATZEN DU.Udal honek, zera exijitzen du:1-”Hegi babesgarria”izeneko operazio militarrari berehala bukaera ematea eskatzen diogu Israelgo Gobernuari, horren ondotik su-eten orokorra indarrean jartzea, nazioarteko begiraleen bermearekin. 2- Su-eten hori indartzeko bidean, hainbat konpromiso beharrezkoak dira: besteak beste Gazako blokeoa altxatzea eta oro har populazio zibilak pairatzen dituen beste zigor neurriak bukatzea. 3- Nazioarteko erakundeen esku hartzea eskatzen dugu, Nazio Batuetako ebazpenetan sustaturiko konponbidea sustatzeko. 4-Estatu palestinarraren sorrera ahalbideratuko duen elkarrizketa inklusiboan sustaturiko negoziaketa prozesua da berme bakarra gatazka honek eragin duen sufrimendua amaitzeko, baita Ekialde Hurbileko eskualdeak paira-tzen duen egonkortasun eza gainditzeko ere. 5- Bestalde berriz, Adierazpen honen berri ohiko moduan larraundarroi jakinaraztea.

Page 6: Mailope 218 urria

- 6 -

Bertso berriakMailoperi jarriak

Begietara begira, begirada zein goxuabihotza solasean ta, nola izango da faltsuataupada bizkorrak eta, hor da galda hor da suazorionaren usaina, ta dirudi intsentsua.

Hemen da ba zuentzako, holaxekoa mezuata harreman on hori, nola izango da antzuazuena amodioa, zuena bai indartsuaegiazko maitasuna, behin ere ez baita itsua.

Doinua: Habanera

GURUTZEEN ERROMERIA SAN MIGELERA

LEKUNBERRIKO JAIETAKO KARTELA

ARDOAREN EGUNA

Abuztuaren 31n Gurutzeen Erromeria eman zuten Aralarko San Migel San-tutegira. Eskualdeko jendea ez ezik Leitza, Basaburua, Ultzama eta ingu-ruko erromes talde koxkor bat bildu zen Guardetxeko geltokian goizeko hamai-ketan. Ordubetean iritsi ziren santute-gira eta bertan meza ospatu zuten. Aur-ten Erruandako haurren aldeko eskaria egin zuten.

Lorea Burguete izan da aurtengo Lekun-berriko Jaietako kartelaren irabazlea helduen sailkapenean eta Oihan Rios berriz txikien kategorian. Zorionak!

Urriaren 12an Lekunberriko Jaietako egitarauaren barruan Ardoaren Eguna ospatuko da. Nafarroako hainbat ardo ekoizle hurbilduko dira euren ekoizpenak eskaintzera. Ardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da eta baita ekoizleen azalpenak eta gomendioak entzuteko aukera ere.

Martin Azpiroz (Etxaleku)

Bikote enamoratua

Page 7: Mailope 218 urria

- 7 -

Iepa Mikel! Ba primeran egia esan. Gus-toko lantxo batzuk lortu ditut eta aur-tengo ikasturtean gozatzeko helburua jarri diot nire buruari, nahiz eta bidea zein izango den ez jakin. Aurreko ereduei kopiatzeko joera dugu diozun moduan eta nik ere hala egingo dut behar-bada, baina nonbaitetik hasi behar eta esaerak dioen gisa “eroriz ikas-ten da oinez”. Nire ustez, geroz eta gehiago gara errutina eta estere-otipo zentzugabeez ohartzen gare-nok, eta bizimodu berriak barneratuz goaz. Hala ere, erantzule nagusi bat ikusten diot guzti honi: boterea. Boteredunek erakusten digute nola bizi

behar dugun eta horri segika gabiltza. Garai batean elizak botere handia lortu zuen pertsonengan, berak nahi zuen guztia sinestaraziz, baina jadanik galdu dugu gauzak zalantzan jartzeko beldur-ra. Akatsak egiteko baimena hartu eta erlijiorik gabe ere bide zuzenetik joan gaitezkeela frogatu dugu. Dena den, egungo jainkoa dirua dela iruditzen zait Mikel eta “normaltzat” ikusten da gainera. Pertsonak, diru kopuruaren arabera gaude sailkatuak eta hor-rek gure egunerokoa baldintzatzen du! Baina benetan beharrezko dugu dirua bizitzeko? Oinarrizko beharrak

asetzeko baliabideak (jana, bizilekua eta arropa adibidez), guztiontzako adina eta sobera daudela deritzot nik; ez ordea horiek behar bezala kudeatzeko borondaterik, eta aipatu bezala, neutraltasuna darabilte aitzakiatzat. Hone-taz gain, jendea inongo beharrik gabe kritikatzeko ohitura txarra ere badugu, askotan errealitate eta arrazoiak zein diren ezagutu gabe, arinkeriaz hitz eginez. Aldi berean, itxurakerian eroriak eta besteen esanen beldur, eztugu gure benetako nahiak asetzeko ausardiarik izaten sarri, nahiz eta helburuek ezer txarrik ez izan. Aisialdi ereduek ere badute haize freskoaren beharra eta besteek nora jo edo zer eskeiniko itxoiten geratu ezkero, asperraldi eder-rak pasatzeko arriskua galanta. Hala ere, noski dagoela aldatzeko denbora eta esanak esan, biziraun beharrean, ekin diezaiogun bizitzeari!

elKArrimokoKA

Bizi eredu askeakAupa Aitor! Zer moduz dena? Eraba-ki al duzu azkenean zer egingo duzun aurten? Ni hemen nabil, errutinara bueltatu berri naizela, egunero uni-bertsitatera joaten eta bizitza “nor-mala” egiten. Horretaz hitz egin nahi nizun, errutinaz eta egunero-egunero egiten dugun ohiko bizitzaz. Askotan estabilitatea jartzen zaigu bizitzaren paradigma bezala: ezkondu, familia bat eduki, seme-alabak izan eta horie-

kin batera zaharkitu. Eskema horretatik ateratzen direnak estigmatizatzen ditugu eta baztertzera ere iristen gara.

Gaur egun eramaten dugun bizitza molde hau ideologia eta erakunde konkretuek ezarritako bizitza moldea da, hala nola, elizak, kontserbadurismoak edota ideologia tradizionalistek. Askotan ez gara konturat-zen; zerbait automatiko bezala kontsideratzen ditugu egunerokotasu-nean dauzkagun jarrerak eta jarraibideak. Honekin esan nahi dudana zera da, Aitor, dena ideien mun-duan kokatzen dela, mun-du honetan ez dagoela ezer neutrala edo “norma-la”. Hausnarketa hori age-rian jartzea garrantzitsua iruditzen zait, izan ere, ezin gara neutraltasun horren tranpan erori. Zergatik egi-ten ditugu herriko jaiak santu baten egunaren inguruan? Zergatik izaten ditugu oporrak aste santuetan eta gabo-netan? Zergatik ez dago hain ondo ikusita batera bizi den bikote bat ezkondu gabe egotea? Zergatik bataiatu gabe eta jaunartzea egin gabe dagoen gazte bat “arraroa” da bataiatuta eta jaunartzea eginda dauden gazteen artean? Horrelako galderak egitea beharrezkoa da gizarte bezala nora goazen eta nondik gatozen jakiteko. Lehen esan be-zala, ezin dugu justifikatu dena tradizioaren edo neutral-tasunaren aitzakiarekin. Ezta aitor, edo zuk zer pentsatzen duzu? Ezer ez da aldaezina eta dena ideien munduan eta eraikuntza sozialean oinarritzen da. Horrela bada, ideien mundu horretan jardun behar dugu bizitza eredu askat-zaileagoak sortzeko!

“Mundu honetan ez dago ezer neutrala edo normala”

“Geroz eta gehiago bizimodu berriak barneratuz goaz”

Mikel Alvarez

Aitor Irastortza

Page 8: Mailope 218 urria

- 8 -

Egia da sendatzen duena, ez terapiaTerapeuta edo psikologo batengana joaten gara, gehienetan, oso gaizki sen-titzen garenean. Lehenago ez gara joa-ten, maiz besteek zer pentsa dezaketen beldur. Medikuarengana ere bagoaz horrelakoetan, eta medikuak aholku on batzuk eta, agian, botika batzuk ema-ten dizkigu. Horrela, agian hobeto sen-tituko gara, agian batxea pasatuko dugu baina ez ditugu arazoaren sustraiak lantzen, arazoa tapatu baino ez dugu egingo. Pertsonak oso konplexuak eta desberdinak gara eta berdin osasunetik urruntzen dizkiguten arrazoiak. Horre-gatik sortu dira horrenbeste teknika, eskola eta era guztietako maisu. Baina badaude, teknika eta terapia guztiek komunean dituzten oinarri batzuk.

Aurrenekoa eta garrantzitsuena: te-rapeutak pertsonak gara. Berdin da zenbat ikasi dugun, zenbat landu ditu-gun geure pertsonak eta geure arazoak, segitzen dugu sendatzeko bidean. Gui-llermo Borja psikoterapeuta mexika-rrak horrela idazten zuen “bidea egin duen agurea da psikoterapeuta. Honen zimurrak eta zauriak pazienteak ikus ditzakeen orbainak dira. Pazienterako, ukitu daitekeen bizipena da terapeu-ta”. Nire ustez, oraindik bidean dagoen agurea da psikoterapeuta. Beti dauka-gu geure barruan gehiago sakontzerik, beti izango ditugu sendatu gabeko zau-riak, geureak eta familiakoak. Baina,

hor segitzen dugu, lan eta lan geure buruekin. Ni iritsi ez naizen puntura, ez dira helduko nire pazienteak. Baina lagunduko diet bidea azkarrago egiten, nik dagoeneko ezagutzen baitut.

Dena den, faltsua izango litzateke “ni osasuntsu, ni guztiz ondo nago” esatea. Hori esaten duen, psikologo edo tera-

peuta, gezurretan ari da. Agian, bere buruarekin gezurretan. Eta geu gezu-rretan hasten bagara, pazienteari gezu-rraren bidea onargarria dela erakutsiko diogu. Gezurra izan da geure bizitzetan, nire bizian, nagusia. Eta gezurrak mina baino ez du ekartzen. Gezurrak osasu-netik urruntzen gaitu.

Hortaz, geuregana etortzen direnei ideia faltsuak ez dizkiegu eman behar, geu haientzat eredu bihurtzen baikara. Sendatzen duen bakarra, egia da. Egia bere osotasunean. Egia zintzoa. Hobeto sentituko dira nire pazienteak, ezagu-tzen badituzte nire alde ilunak eta alde argiak. Ni ez naiz perfektua, ez eta gu-txiago ere. Nik ere nire arazoak ditut, miseriak, larritasunak, desioak, ame-tsak, minak, zailtasunak, emozioak,...

Nik ere ezagutzen ditut maitasuna eta gorrotoa, beldurra eta ausardia, antsie-tatea eta lasaitasuna,...

Terapeutaz gain, terapia da garran-tzitsua, jakina. Baina sendatzen duena ez dira, ez terapia, ez teknika. Hauek lagungarri dira baina benetan sen-datzen dena pazientea da. Pazienteak sendatuko du bere burua. Berak ez badu nahi, ez dago ezer egiterik. Sen-datzearen bidea, pazienteak berak egin behar du. Ondoan izango du psikologoa edo psikoterapeuta, baina berak egin behar du bidea. Berak ikusi, sentitu, bizi,... behar ditu bere minen oinarriak. Eta honetarako, pazientea ireki behar da, ausardiaz begiratu behar du bere egia. Izan ere, eta kontrakoa badirudi ere, egia da azkenean min gutxien ema-ten duena. Terapeuta irekitzen bada eta bere egia erakusten badio pazien-teari, aukera emango dio pazienteari gauza bera egiteko. Bien artean esplo-ratuko dituzte pazientearen sufrimen-duaren eta minen sustraiak. Ez da bide motza. Hau izan da nire eskarmentua, nire bizipena, nire ikasketa. Ni ez naiz inor baino hobea eta nire burua lantzen hasi nintzen oso krisialdi gogorrean sar-tu nintzenean. Ordura arte, beste alde batera begiratzen nuen gaizki nengoen bakoitzean. Ihes egiten nuen. Nola ez, ni neu ere pertsona naiz! Eskerrak tera-peuta eta maisu ona aurkitu nuela!

“Pazienteak berak egin behar du bidea

sendatzeko”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 218 urria

- 9 -

1200Antso VI.a Jakintsua izan zen Iruñeko erreinuari izena aldatu eta Nafarroako erresuma izendatu zuena. Errege ho-nekin erresumak nolabaiteko estatu-egitura modernoa hartu zuela esan daiteke. Hiriburua Iruña izan zen. Bere agintaldian, euskara izendatu zela “Lin-gua Navarrarum”. Erreinua politikoki berrantolatu zuen, lurralde-adminis-trazioa tenentzietan oinarritu zen. Te-nentzia horiek ez ziren herentzia bidez eskuratzen, sistema feudal klasikoan bezala. Honek epe luzera gatazkak sortu zituen nobleziaren sektore jakin batzuekin. Hau dela eta, XII mendean Errioxa eta Bizkaiako erdigunea gaz-telaren kontrolpera igaro ziren. Antso Jakintsuaren erregealdian lurraldeta-sunaren afera gai kezkagarria izan zen. Nafarrek Iruñeko erresuma izan zena-ren lurraldeak aldarrikatzen zituzten. Baina aragoitarran eta gaztelatarrak honen kontra egin zuten. Gatazka kon-pontzeko Inglaterrako erregearengan jo zuten, Enrique Plantageneterengana. 1179 an bakea ezarri zen,Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa izenarekin ezagutzen ditu-gun lurraldeak Nafarroan geratu ziren, Errioxa Gaztelara pasatu zen.

Antso VI.aren ondorengotza bere semea Antso VIIa Azkarra hartu zuen, 1194an. Antso VIIa Nafarroatik urrun zegoela, gaztelako Alfontso VIIIak Du-rangangaldea, Trebiñu eta Araba hartu

zituen, urte batzuk beranduago Gi-puzkua eroriko zen gaztelarren atzapa-rretan ( 1199-1200). Nafar erresumako gainontzeko lurraldeak erasoari eutsi zioten.

XIII. Mendean, 1200ko konkistaren ondoren Gaztelak lurralde hauek (gaur egun Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba izene-kin ezagutzen ditugunak) bere intere-sen araberan antolatu zituen. Lan ho-netarako, Nafarroako erresumak, garai batean, sortutako hiribilduak oinarri hartuta, kostaldeko herrien foruak be-rretsi zituen. 1202. Urtean Donostikoa, 1203. urtean Hondarrabiakoa, 1209. urtean Getarikoa eta Mutrikukoa. Fo-ruak ematea lotura bat sortzen zuen, herriak eskubide batzuk jasotzen zi-tuen eta trukean fideltaduna erakusten zuen foru igorlearengan, kasu honetan Gaztelako erresumarengan. Gaztelak presa zuen kostaldeko portuak mar-txan jartzeko, merkataritza sustatu nahi zuen. Bestealdetik, portu hauek beha-rrezkoak ziren itsas armada sendo bat sortzeko. Aipatutako hau dela eta Gaz-

telarentzat funtseskoa zen euskaldunen itsas trebezia eta esperientzia.

Barrualdean, gaztelak, tresna bera erabili zuen. 1256 urtean Tolosa, Ordi-zia, Segura, Agurain, Kanpezu...hiribil-duak sortu zituen. Asmoa, alde batetik, bideak, komunikazio loturak sortzea kostaldeko portuekin eta bestaldetik muga artifiziala sendotzea Nafarroako erresumarekin. Honen bitartez, Gazte-lak Nafarroaren kontrako erasoak pres-tatzeko erabili zuituen herri hauek eta bere politika espantsionista justifika-tzeko “ gaizkileen muga” bezaloko kon-tzeptuak asmatu zituen. Gerra eta kon-kista militarraren ondorioz sortutako muga artifizial hori herri bat bereizteko erabili zen, Nafarroa banantzeko eta li-bre geratu zen erresumaren zatia zirika-tu, mehatxatu, ahuldu eta erasotzeko.

Gure dokumentu nafarrek etengabe esaten diete “castellanos” gipuzkoarrei eta euren lurraldea Gaztelaren barruan dagoela suposatzen dute; Gipuzkoan sartzea, garai hartan, Gaztela inbadi-tzearen parekoa zen. Dena den, doku-mentuak aztertu ondoren testuak lati-nez edo gaztelaniaz idatziak izan arren, euskarazko hitzen erabilera ugaria da. Hortaz, ezinbestekoa da ondoriozta-tzea bi estatu subiranoen bi aldetako biztanleak, konkistatuak zein oraindik konkistatu gabeko nafarrak alegia, eus-kaldunak zirela.

“Gaizkileen muga herri bat banatzeko sortu zen”

Iñigo UlaziaZABAL

Page 10: Mailope 218 urria

- 10 -

ERREPORTAJEA >>

Egun arrakastatsua hemezortzi urte eta gero1996. urteaz geroztik ez zen Nekazari Eguna ospatu Lekunberrin eta antolatzaileak pozik gelditu dira.

1988an antolatu zen lehen aldiz Nekaza-ri Eguna Lekunberrin. Hiru urtez jarraian antolatu ondoren bi urtez behin egiten hasi ziren 1996. urtera arte. Garai hartan ere Josetxo Goldarazena mugiroarra ibili zen antolatzaileen artean. Orduan behi Frisonen lehiaketa egiten zen. Zaldien, haragitako behien eta ardien lehiaketak zonaldeak egiten genituen.

Boluntario lanetan jende asko biltzen zen egun hori prestatzeko, artzainak, behi esneko produktoreak, behorza-leak... Bileretan Araitz, Betelu, Basabu-rua, Imotz, Ultzama eta Larraungo (ar-tean Lekunberri banatu gabe zegoen) Udaletako alkate, zinegotzi eta bolun-tarioak biltzen ziren eta oso harrera ona izaten zuen festa hark inguruan.

Eguraldiak lagunduta ederki atera zen

aurtengoa ere. Nafarroatik ez ezik kan-potik ere jende asko etorri zen eta Vega ingurua jendez bete zen. Zaldiak eta behorrak eguneko protagonistak izan arren, artisau postuak, Nekazari enpre-saren nekazaritza tresnak eta bestelako azienda ere izan zen ikusgai. Josetxo: “Aurtengoa oso politte izan da, sekulen ez da betizurik, pottokarik, euskal txerri-rik edo xaxi-ardirik ekarri eta oso ikusga-rria izan zen”.

Zaldi lehiaketak Nafarroan aspalditik egiten direla azaldu digu Josetxok. Due-la 30 urte egiten ziren lehiaketak ordea hemengo arrazarekin egin arren, ez zen ofiziala izaten, oraindik ez zegoen Auritz arrazaren izendapenik. Josetxo: “Orain batzuek ez dute ulertzen zergatik ezin du-ten parte hartu izendapenik ez duten be-

Page 11: Mailope 218 urria

- 11 -

horrekin, baina lehiaketa ofizial batean beharrezkoa da parte hartzaile guztiek izendapen berekoak izatea eta bakoitzak bere liburu genealogikoa izatea”.

Azken urteotan Uharte Arakilen ardi latxaren lehiaketa egiten da, Elizondon Piriniar behiena eta Altsasun Auritz arrazako zaldiena. Krisiarekin ordea larri ibili dira azken urteotan Altsasun. Lehiaketaren bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa. ASCANA elkarteak antolatzen du, lehenengoa Garaioan egin zen eta gainontzekoak Altsasun aurten izan ezik. Josetxo: “2011n egin zen azkeneko aldiz Altsasun eta aurten Larraungo Eguna antolatzen ibiltzen diren batzordeak deitu ninduen egun horretarako halako ekitaldiren bat an-tolatzeko asmoz, baina saltsa handia zela ikusi eta bertan behera gelditu zen. Baina beste egun batean egiteko aukeran pentsatzen hasi ginen eta bai udalei eta baita elkarteari ere ongi iru-ditu zitzaien. Pentsatzen dut asmatu dugula, nekazariak eta abeltzainak oso pozik gelditu dira, lekua bera oso apro-posa da. Kanpoko jende asko harrituta gelditu zen lekuarekin, oso egokia irudi-tu zitzaielako. Eta gazteentzako sopresa izan da ez zutelako halakorik ikusi behin ere Lekunberrin eta zahar eta gazteek gozatu zuten egunaz. Zaldia oso anima-lia polita da eta halako lehiaketa bat oso ikusgarria izaten da”.

Antolatzaileek oraindik balorazioa egiteko duten arren, pozik daude, baina gastua ere bada halako ekitaldi bat an-tolatzea. Lekunberri-Larraunen 21.000 euroko aurrekontua behar izan dute, erdia baino gehiago elkarte eta lagun-tzaile ezberdinek jarri dute, komertzia-lek, inguruko ostatuek, elkarteek... eta

beste erdia baino gutxixeago udalen artean ordaintzen da, 5.000 eurona ja-rri dute. Egunaren ondotik ere taberna eta lokal batzuek laguntza eman zuten. Animalien garraioan joaten da diru ge-hiena. Kamioetan ekartzen baitira eta parte-hartzaileei dietak ordaintzen diz-kiete horretarako.

Urtetik urtera maila handiagoaLehiaketak izan ohi dira arrazen egoera-ren erakuslehio onenak eta kasu hone-tan Josetxoren ustez Auritz arraza urte-tik urtera hobetzen ari da. Indart Anaiak izan dira ia hasieratik edizio bakoitzean sari gehien eskuratu dituztenak, baina Josetxoren ustez zalditan oraindik be-raiek nagusi diren arren, behorretan beste askok eurek bezain animalia onak izatea lortu dute.

Egun horretarako askok kapritxoz prestatzen dituzte animaliak. Sokarekin bueltaka ibiltzeko hezi ere egin behar

dira eta ilea behar bezala edukitzeko aurretik garbitu eta orraztu egin behar dira. Josetxo: “Normalean ongi por-tatzen dira, baina 150 buru elkartzen direnean baten bat ikaratu eta tiraka hasten bada arriskutsua izaten da. Hala gertatu zen egun hartan bertan, goize-ko seietarako lehen kamioiak iristen hasi ziren eta banan banan zutoineta-ra lotzen. Baina zutoinak behar bezala egon arren Indarten zaldi bat ikaratu eta indarrarekin askatu eta alde egitea lortu zuen”.

Guztira 30 abeltzainek parte hartu zuten lehiaketan, horietatik zazpi es-kualdekoak. Epaile lanetan ASCANA elkarteko bi abeltzain eta Nafarroako Gobernuko albaitari bat aritu ziren eta gehien bat estetika da baloratzen du-tena, buruaren tamaina, gorputzaren proportzioak, hankak... “Behorrak umea ondoan badu positiboki baloratzen da”.

Aurtengo animali onenaren saria Indart Anaiek eraman bazuten ere es-kualdeko onenaren saria Vicenta Egia beteluarrak jaso zuen. Horra hor es-kualdeko sarituak:

- Juan Luis Askarai (Gaintza): 2 sari, 3.postuan.

- Vicenta Egia (Betelu): sari bat lehen postuan eta 2 sari bigarren postuan.

- Joseba Goikoetxea (Gorriti): Bosga-rren bat.

- Josetxo Goldarazena (Mugiro): sari bat 3. postuan eta bi sari bosgarren postuan.

Legasako Indart Anaien bost urteko zaldi honek eraman zuen eguneko animali onenaren saria.

“Lekua ezin aproposagoa da eta zahar eta gazteek gozatu zutela uste dut”

Behi Piriniarrak, betizuak, sasi-ardiak etab. ere izan ziren aurtengo Nekazari Egunean.

Page 12: Mailope 218 urria

- 12 - Noiztik dituzu behorrak?Mugiron beti ezagutu izan ditut beho-rrak etxean. Ni Domingenean jaioa naiz eta aitak (Vitoriano Goldarazena) afizioa izateaz gainera tratuan ere ibiltzen zen erosi eta saltzen eta ni txikitatik hasi nintzen berarekin feritara joaten.

Nora joaten zineten?Tafallara, Altsasura, Iruñera... Ordurako kamioetan eramaten ziren baina aitak hasieran oinez eramaten zituen Irurtzun-go ferira edo San Ferminetako eta San Migueletako feritara. Gogoan dut Tafalla-ra bezperatik joaten ginela azienda mor-doxka batekin. Horrela duela 25 bat urte nire lehen behorrak erosi nituen.

Garai batean lanerako erabiltzen ziren...Bai, orduan behorraren haragiak ez zuen prestigio ona hemen. Frantzian bazen ohitura handiagoa jateko eta hara asko saltzen zituzten garai batean, baina hemen bigarren mailako haragia zela esaten zen.

Nondik erosi zenituen lehen behor haiek?Gorraiztik eta Esnoztik ekarri nituen, Artzibar bailaratik. Han hemen baino azienda hobea zegoen, bertan da arra-za honen sehaska. Handik hiru edo lau ekarri eta horrela erosiz eta haziz mor-doxka bat jarri ditut.

Noiz sortu zenuten ASCANA elkartea?1998. urtean ASCANA elkartea sortu genuen, “Asociación de Criadores de Raza Equina Burguete de Navarra”, Au-ritz arraza bultzatu eta hobetzeko. Or-dura arte kanpoko zaldiekin sortutako produktu bat zen eta geroz eta nahas-keta gehiago egiten ari ziren, inolako irizpiderik gabe. Horregatik, arrazaren liburu genealogikoa eta egiaztapenak kaleratzen hasi ginen.

Nafarroko abeltzainak zaudete elkarte horretan...Bai. Auritz Nafarroako arraza da, aspal-ditik hor zegoena baina landu eta defi-nitu gabe. Eta horrela estandar razial bat zehaztu eta definitzen hasi ginen eta hortik aurrera ezin zen kanpotik zal-dirik sartu. Kordobako Unibertsitateko Albaitaritzako fakultatekoek alhokatzen digute nondik nora jo arraza hobetzen jarraitzeko.

Orain saldu ere egiten dituzu ezta?Behor kumaldi politte baldin bada bizi-rako saltzen ditut, behor nahiz zaldiko,

“Mendian ibiltzen badira umatzeko orduan abantaila izaten da”

Josetxo Goldarazena

“Gaur egun Italian kontsumitzen da zaldiko

haragi gehien”

1996. urteaz geroztik ez zen halakorik ospatu Lekunberrin eta antolatzaileak pozik gelditu dira.

Josetxo Goldarazenak txikitatik du behor eta zaldiekiko afizioa.

Page 13: Mailope 218 urria

- 13 -

eta bestela haragitarako. Gaur egun kontsumo gehiena Italian dago. Astero Nafarroatik 150 zaldiko eramaten dituz-te Italiara eta oso izen ona du hemengo zaldikoen haragiak bertan.

Beraz, merkatu bat badago...Bai. Eta hemen bertan badira zenbait harategi non zaldikoa saltzen duten. Pixkanaka mediku eta pediatrei esker prestigioa hartzen ari da.

Orain zenbat buru dituzu?Momentu honetan 22 behor ditut, zaldi bat eta beste 20 gazte ditut, beraz mor-doxka bat. Udaberrian eta udan hemen izaten ditut, Arruitzen, Mugiron eta La-tasan eta neguan Zaragoza aldera era-maten ditut. Han bost edo sei hilabetez egoten dira eta oso ongi.

Urtean zenbat saltzen dituzu?Hamaseiren bat. Nik urte eta erdirekin saltzen ditut. Badira sei hilabeterekin saltzen dituztenak, baina nik urte pasa edukitzen ditut hemen. Noski horta-rako lurrak eta bazka behar duzu.

Adin horrekin zenbat pisatu ohi dute?Amatik kentzerakoan, bost edo sei hila-beterekin, 270 kilo izaten dituzte gutxi gorabehera eta saltzerakoan, hamabost hilabeterekin, 450 kilogramo.

Zer ematen diezu jateko?Jaiotzerakoan amaren esnearekin ego-ten dira eta gero belarra ere jaten dute antzutu arte. Ondoren, hamabost hi-labetera arte belarra soilik jaten dute. Eta zikloa bukatu nahi bada pentsua eta lastoa eman behar zaie.

Umatzen direnean ez diezu ezer be-rezirik ematen?Ez, gainean egon besterik ez. Mendian

ibiltzen badira abantaila izaten da gero gutxiago gizentzen dira eta barruko umea ez da horrenbeste handitzen eta errazago ateratzen da. Normalean er-ditzeetan ez da arazorik izaten, tarteka indar gutxirekin jaiotzen direnean es-nea biberoiarekin ematen zaie indart-zeko baina besterik gabe.

Eta ugalketa naturalki egiten da?Bai, zaldiarekin eta gero San Fermin al-dera ernai gelditu diren edo ez jakiteko ekografia egiten zaie. Talde bakoitzean zaldi bana dauzkat, banatuta egon be-har dira bestela haserretu egiten dira. Talde bat Latasan dut, bestea hemen Arruitzen eta aurrerako utzi behar du-dan beste taldetxo bat Mugiron.

Salmenta nola egiten da?Orain erostunak honera etortzen dira, kamioian kargatu, pisatu eta prezioaren

ariora saltzen duzu. Nik gizendegiei saltzen diet eta gero haiek arduratzen dira merkaturatzeaz.

Eta kalitatezko probak egiten zaizkie? Bai. Azken urtean zaldikoaren haragia-rekin egindako hanburgesak behar ez bezala saltzen ari direla zabaldu da, bai-na hemengo arrazaren haragia garestia da iruzur egiteko, txekorrarena bezala eta ez zaie errentagarri ateratzen. Kon-tua da orain krisia dela eta askok zela-bere bezala erabiltzen zituzten zaldiak ezin dituztela mantendu eta nolana-hi saldu dituzte. Eta noski zelabereei tratamenduak eman izan dizkiete eta kontsumitzeko zaldiei ezin zaie halako-rik eman.

Eta izenak jartzeko ohitura baduzu?Bai, bakoitzak bere izena du. Hau afizio kontua da. Ni hemen daudenean be-horretara egunero etortzen naiz nire bueltatxoa egitera eta etxean hase-rretzen banaiz orduan ere behorretara [kar, kar, kar...].

“Urtean hamasei buru inguru saltzen ditut”

Urtean sei hilabetez Zaragoza aldean edukitzen ditu, neguko hilabete gogorrenak saihesteko.

Page 14: Mailope 218 urria

- 14 -

BATzarre

Festa eguna Astitzen

AEK-n kantari eman diote hasiera ikasturte berriari

Joan den irailaren 20an Astizko Aterpearen festa ospatu zu-ten. Goizean mendi-irteera egin zuten eta eguerdian herrian barna errondan ibili ziren. Arratsaldean berriz, egitarauan sorpresa bat izango zela zegoen aurreikusita eta hala izan zen, Larraungo Bertso Eskolako hiru ikasle hurbildu ziren, Juan Mari Irastortza, Luis Mari Larreta eta Aitor Irastortza, bertsotan egitera eta Larraungo neska koadrilla batek dantza eta kantu erakustaldia eskaini zuten plazan. Ondoren bapo apaldu eta Lesakako Kanka taldearekin gaupasa izan zen.

Matrikulazioaren kanpainaren baitan, Larraungo AEK-k kantu potea antolatu zuen joan den hilean. Lekunberriko kaleetan barna eta tabernaz taberna kantari ibili ziren AEK-ko irakas-le, ikasle eta herritar talde bat. Bueltaxka Kantina Tabernan amaitu zuten “lunch” eder batekin. Denon artean matrikula-zio kanpainari bultzada bat emateko asmoz, umore onarekin eta baikortasunez hasi dute bada ikasturte berria AEK-n.

Urriaren 5ean Balerdi Balerdi taldea KantinanKantina Rock-eko antolatzaileak etenik gabe dabiltza kon-tzertuak antolatu eta antolatu. Joan den hilean Madeleine musika talde donostiarra eta Hyde Abbey talde katalana izan ziren Kantinan besteak beste. Hurrengo urriaren 5ean berriz, 20:00etan Balerdi Balerdi taldea izanen da bertan. Sarrera 5 eurotan. Animatu eta hurbildu! Informazio gehiago sare so-zialetan: twitter.com/kantinarock edo www.facebook.com/Kantinarocklekunberri.

Ikasturte berriko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dagoIkasturte berriarekin batera Mitxausenea Kultur Etxeak eta Euskara Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu dituz-te. Egur taila ikastaroa, harri taila ikastaroa eta infor-matika ikastaroa izanen dira helduentzat. Txikienen-tzat berriz, plastika tailerra ere izanen da ostegunero. Urriaren 15ean amaituko da izen emateko epea. Beraz mugi eta eman izena 948 604 582 telefono zenbakian.

Page 15: Mailope 218 urria

- 15 -

Lanin-G lan metodoa gizarteratzen hasi da Cederna-GaralurLan eginez landa eremura berrikuntza, sormena eta etor-kizuneko lanpostuak iristea lortuko dela uste du Cederna-Garalur garapen elkarteak eta horretarako elkarlanean eta parte-hartzean oinarritzen den lan metodo bat jarri du martxan. Ezinbestekoa ikusten dute elkartetik, ditugun giza-baliabideei, baliabide materialei eta naturalei euren balioa ematea, adibidez oihanak modua egokian ustiatuz, biomasa hedatuz, bertako ekoizpenaren kontsumoa susta-tuz... “Mendialdea hamaika herri edo bailaraz dago osatu-ta, baina euren arteko lurralde kohesioa ahula da, batzuk herri txikiagoak dira besteak baino eta euren errealitate sozial eta ekonomikoa ezberdina da, baina elkarrekin lan egiteko garaia da”. Lanin-G metodoa lau fasetan oinarri-tzen da. Lehenik eremu estrategikoak zehaztu eta esparru ezberdinetako ordezkariak bildu, ondoren iritziak bilduz eskualdearen diagnosia egin, hirugarren, estrategiak eta lan ildoak proposatu eta azkenik horiek aurrera eramateko akzioak planteatu.

Helduen bertso eskola, aurten ere abianAurtengo ikasturtean ere helduentzako bertso eskola izango da gure inguruan. Urritik ekainera, astean behin bilduko gara, eta ateak zabal-zabalik dituzue bertsoarekin eta bertsolaritza-rekin zaletuta edo zaletzeko gogoz zaudeten guztiek.

Aurten asteazkenetan bilduko gara, 19:00etatik 20:30era. Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea, eta Arkaitz Goikoetxea ari-tuko da irakasle lanetan.

Izena eman nahi dutenek urriko hilabete osoa izango dute horretarako. Urte osoko matrikula 120 eurokoa izango da (nor-

baitek kopuru hori ordaindu ezin badu, berdin-berdin izango ditu zabalik ateak). Izena eman aurretik ikastaroa zertan den ikusi nahi duenik bada, etorri lasai, ikusi eta ondoren erabaki.

Hona hemen izena emateko bideak: -625705837 telefonoan (Arkaitz Goikoetxea) [email protected] helbide elektronikora idatzitaAnima zaitezte, eta anima itzazue ingurukoak!

Egin zure ekarpena etalagundu Mailope!

Mailoperen Kontu Zenbakia:3035 0119 21 1190009471

Oraingoan non egingoote du?Lekunberriko jai egitarauaren barruan antolatu du Mai-lope Taldeak aurtengo aldizkariaren aldeko Kaka Plasta. Urriaren 11ean, larunbata, 13:00etan eginen da proba herriko plazaren atzealdean, udaletxe aurrean. Iaz be-zala, behi bat sartuko dugu itxituan eta bertan bueltaka ibiliko da kaka egin arte. Eremu osoa behar bezala za-titxo txikitan neurtua eta zenbakitua egongo da eta zo-rioneko kaka palasta erortzen den laukitxoaren jabeak sari ederra jasoko du. Beraz, mugi eta hurbildu zaitezte ohiko lekuetara zuen zenbakiak erostera!

Page 16: Mailope 218 urria

- 16 -

erreportajetxoa >>

Joan den abuztuan bildu ziren lehen aldiz Martin Bildarraz, Luis Jesus Ba-lenciaga, Juan Ignacio Azpiroz, Rafael Saralegi, Marta Saralegi, Javier Sarale-gi, Juan Miguel Navarro eta Jose Mari Irujo Lekunberriko elizako kanpai-dorrean. Hasiera batean euren asmoa Erdi Aroko Azokan kanpaiak eskuz jo-tzeko prestatzea zen. Egun hartan ber-tan horrekin erlazionatutako antzezlan bat ere egin zuten. Rafael Saralegik sortutako kanoi batekin kanpairantz kanoikada bota eta ezkila bete-betean jo omen zuen antza...

Horrela asteburuetan biltzen hasi ziren garai bateko tradizioa berresku-

ratzeko asmoz eta orain larunbatetan 15:30etatik 16:30etara eta igandetan 10:00etatik 10:30etara ezkilak eskuz jotzeko elkartzen dira. Larunbatetan hurrengo egunean ospatzen den festa egunaz ohartarazteko eta igandetan meza nagusira deitzeko.

Garai bateko ohiturari eutsi nahi diozue...Juan Miguel: Bai. Garai batean meza baino ordu erdi lehenago 21 ezkilkada jotzen zituzten. Eta festa egun garran-tzitsuetan ordubete lehenago. Hau da, meza hamaiketan bazen lehenengo ha-marrak eta laurdenean jotzen zuten,

Zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan...Gure eguneroko bizitzari dagokionean, azken 50 urteotan gauzak asko aldatu diren modu berean herriko ohiturak ere aldatzen joan dira. Elizako kanpaikaden esanahia, garrantzia eta kanpai-joleen ardura ere zeharo aldatu den alor bat da.

Page 17: Mailope 218 urria

- 17 -

bigarren aldiz hamar terdietan eta hiru-garrenik laurden gutxitan. Lan horretaz azkeneko urteetan Modesa Etxarri ardu-ratzen zen. Orduan soka luze bat zegoen kanpai dorretik beheraino zintzilik eta behitik jotzen zituen harek.

Erritmo mota ezberdinak egongo dira ezta?Javier: Zortzi erritmo ezberdin daude zeinak konbinatzen joaten diren. Nor-malean, sarreratxo bat dago, eta gero badira hiru edo lau errepike ezberdina trantsizioko erritmoekin tartekatzen di-renak eta ondoren amaierarako bada beste erritmo bat. Adibidez garai batean prozesioetara deitzeko errepikeak jo-tzen zituzten. Juan Miguel: Badira berezko izenak di-tuzten pare bat erritmo. Adibidez, Mui-ron-Muironpunttun, Muiron-Muiron-punttun, Muiron-Muironpunttun... edo beste bat Zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan... Horrela zioten garai ba-teko zaharrenek, erritmoa mantentzeko.

Suteren bat piztu zela abisatzeko ere bazen erritmo bat...Juan Miguel: Bai, oso azkar jotzen ziren orduan. Eta hildakoren bat zegoenean, orduan gizonezkoa bazen ezkil handiare-kin hasi eta txikiarekin jarraitzen zuten jotzen eta emakumezkoa zenea alderan-tziz, txikiarekin hasi eta ezkil handiare-kin amaitzen zuten. Eta hildakoak hau-rrak baziren orduan Angelitos al cielo izeneko erritmo bat ere bazen. Horrela jendeak ezkilengatik bazekien herrian gertatzen zenari buruz.

Nola hasi zineten elkartzen?Marta: Ni egia esan ondoren hasi nint-zen. Erdi Aroko Azokaren ondorengo asteburu batean etxetik entzun nituen jotzen zebiltzala eta jantzi eta korrika etorri nintzen. Javier: Gure artea Juan Miguel da ge-hien dakiena eta berak erakusten digu gainontzekoei. Baina nik Merche Erro-rengana ere jo nuen, berak garai batean ezkil jotzen ibilitakoa delako eta berak erritmoak abestu izan dizkit, baita Mar-celino Errok ere.

Zuek gaztetxoak zinete-nean zeintzuk ibiltzen zi-ren ezkilak jotzen?Marta: Nik gogoan dut ni gazte nintzela ezkilak jo-tzeko ohitura jada galdua zela, baina herriko festetan lehiaketa bat egiten zen ezkilak hobeto nork joko eta han gure amak ere par-te hartzen zuen. Juan Miguel: Jende as-kok jotzen zituen ezkilak orduan. Marcelino Errok, Merche Errok, Fani Errok, Galarreneako Mariano Echarrik, Navarrotarrek, Josetxo Irujok ere oso ongi jotzen zuen baita Periko Zubillagak ere. Zaharrenek oso errepike politak jotzen zituzten. Javier: Eliz inguruko etxe ia gehienetan zegoen ezkilak jotzen zekien norbait, bazuk trebetasun handiagoarekin jotzen zuten baina denek zekiten jotzen. Marta: Niri Merche Errok hala kontatu zidan, bera izan zela herrian ezkilak jo-tzen hasi zen lehen emakumezkoa. Ga-rai batean gizonezkoek baino ez omen zituzten jotzen, baina haiek lanera joan behar eta orduko Don Pedro apezak es-katuta hasi zen bera ezkilak jotzen, on-doren atzetik beste emakume asko hasi ziren.

Eta zuri Juan Miguel nork erakutsi zi-zun?Juan Miguel: Gu gaztetxoak ginenean askotan igotzen ginen kanpai dorrera eta han ibiltzen ziren pertsona heldua-goek tarteka jotzen uzten ziguten. Ga-rai hartan Josetxo Irujo eta Marcelino Erro ziren gehien igotzen zirenak eta haiengandik ikasi nuen gehien. Azkene-ko urteetan nirekin batera Juan Miguel Etxarri eta Jose Luis Goikoetxea ere maiz igotzen ziren.

Festetako lehiaketa hori zenbat urtez egin zen?Juan Miguel: Lehiaketa gutxienez hama-bi urtez antolatu zen. Nik zazpi urtez ira-bazi nuen, urte batean Mariano Etxarrik irabazi zidan. Lehiaketa hura Felix Corta-zarrek antolatzen zuen.

Hemendik aurrera astebururo jotzeko asmoa duzue?Javier: Gure asmoa jaiegunaren aurre-tik, hau da larunbatetan eta jaiegune-tan, igandean, jotzea da. Abuztuaren a jai eguna izanik, nahiz eta ostirala izan, jo egin genuen, baita ezkontza batean ere eta aurtengo Pilarika jaietako bez-peran ere arratsaldez jotzeko asmoa badugu.

Kexatu den inor ere izan duzue ezta?Marta: Bai, kexa batzuk jaso ditugu, soi-nuak molestatu egiten zuela eta pelma batzuk ginela, baina gure asmoa, ia gal-duta dagoen ohitura hori berreskuratzea da. Eta interesaturik dagoen inor bada lasai etortzeko gonbita egiten diogu, baita bailarako gainontzeko herrietan ohitura berreskuratu nahi duenik bada ere, eurei erakusteko prest gaude.

Baina animoak ere jaso izan dituzue...Javier: Bai, bai, kexak baino gehiago. Jen-de helduari asko gustatzen zaio berriz ere ezkilak entzutea eta askok galdetu ere egiten digute ea jotzen jarraituko dugun...

“Ezkilak jotzen ikasi eta tradizioa berreskuratzea

da gure asmoa”

Zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan...

Page 18: Mailope 218 urria

- 18 -

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Larraungo Mintzaki-de programa. Aurreko ikasturteetan hainbat talde aritu ziren, bai Larraun aldean, bai Araitz aldean ere eta oso balorazio positiboa egin zuten. Belen Migel eta Noemi Ugarte egitasmoko partaideak dira eta euren esperien-tziaren berri eman digute.

Zergatik animatu zarete Mintzakiden parte hartzera?Belen: Modu honetan, nolabait neure burua behartzen dut euskaraz hitz egi-tera. Euskara praktikatzeko eta ikasteko aukera polita da. Bestela, niretzat beti da errazagoa gazteleraz hitz egitea.Noemi: Euskara nire hizkuntza da eta mantentzea nahi dut. Uste dut neure esku ere badagoela jendeak euskara-rekiko duen atxikimendua sendotzea.

Zer egiten duzue Mintzakiden?Belen: Astean behin elkartzen gara ordu betez Kantinan kafe bat hartzeko eta euskaraz hitz egiteko. Berriketan ibiltzen gara etengabe eta ni, behintzat, oso gustura egoten naiz. Noemi: Talde anitza da, jende desber-dina dago eta berriketan egoten gara. Uste dut horrekin bakarrik jendea pozik dagoela.

Zer nolako esperientzia izan da?Belen: Niretzat oso esperientzia po-lita da. Alde batetik, jende ezberdina ezagutzeko aukera eta giro ezberdin batean ibiltzeko aukera izan dudalako eta beste alde batetik, ohitura handia-goa hartu dudalako euskaraz hitz egite-ko. Nik, bestela, autobuseko umeekin bakarrik hitz egiten dut euskaraz. Hor-tik kanpo, gurasoekin, adibidez, lotsa handia ematen dit euskaraz aritzea. Baina Mintzakiden ez naiz ni euskaraz ez dakien bakarra eta horregatik gustu-ra sentitzen naiz. Noemi: Niretzat ere oso esperientzia positiboa izan da. Jende ezberdina eza-gutu dut euskaraz egiten saiatzen dena eta hori eskertzekoa da.

Astean behin elkartzeaz gain, besterik egiten duzue?Noemi: Bai. Ikasturtean zehar zenbait ekintza antolatu dira; besteak beste, auzo-konpostagailuen bisita, bazkariak, afariak... Denok ere egutegia juxtu xa-mar daukagu eta batzuetan, ezin izaten dugu parte hartu ekintzetan nahi beste. Honelako ekintzek asko laguntzen dute beste taldeetan dabiltzan mintzakideak ezagutzeko, euskarazko harreman-sa-reak sortzeko eta elkarrekin ongi pasa-tzeko.

Lagundu dizue Mintzakidek hizkuntza ohiturak aldatzeko?Belen: Bai. Orain gehiago hitz egiten dut euskaraz. Adibidez, Leitzako merka-tura joaten naizenean eta tabernaren batean sartzen naizenean, euskaraz eskatzen dut. Lekunberrin bertan ere leku askotan euskaraz eskatzen dut. Lehen, ordea, guztia gazteleraz egiten nuen. Horrez gain, etxean ere somatu dut aldaketa. Adibidez, nire senarrare-kin eta seme-alabekin lehen baino ge-hiago egiten dut euskaraz. Gainera, au-tobusean umeekin lan egiten dudanez, niretzat garrantzitsua da euskaraz ongi moldatzea eta umeen eta neure arte-ko harremana euskaraz izatea. Umeek asko laguntzen didatela esan behar dut. Askotan, gauza batzuk esateko

orduan zalantzak sortzen zaizkit eta horrelakoetan, umeei galdetzen diet eta haiek izugarri laguntzen didate. Le-hen agian ez zitzaidan hainbeste axola akatsak egitea baina orain kontzientzia handiagoa dut. Noemi: Nire kasua ezberdina da. Nire ohiturak ez dira aldatu, ni euskaraz bi-zitzen saiatzen bainaiz, nahiz eta orain-dik ere arlo batzuetan ezinezkoa egiten zaidan. Hala ere, Mintzakiden ezagutu dudan jendearekin dudan harremana euskaraz da beti. Beste modu batean, segur aski, gazteleraz izango litzateke. Beraz, denok irabazten dugu.

Zer esango zenioke jendeari parte hartzeko?Belen: Oso esperientzia polita dela eta ez digula inongo esfortzurik eskatzen, astean ordu bete besterik ez baita. Di-bertigarria da, jende jatorra ezagutzen duzu eta gainera, euskara ikasten duzu. Nik jende guztia animatuko nuke parte hartzera. Jendea beharbada ez da au-sartzen lotsagatik... baina nik horiei ez kezkatzeko esango nieke, oso jende ja-torrarekin egiten baituzu topo.Noemi: Oso modu errazean zerbait ge-hiago ikasteko eta lotsa apur bat galtze-ko aukera paregabea dela esango nuke. Jendeak bere egoera berean dauden lagunak topatuko ditu. Horregatik, be-giak ixteko eta lotsa hori galtzeko esan-go nieke. Eta euskaraz dakien jendeari, berriz, laguntzeko esango nioke. Bada-kit guztiok gaudela nahiko lotuta baina, nahi izanez gero, denok atera dezakegu tarte bat. Gainera, malgutasun handia dago, egunen batean norbaitek ezin badu, ez da ezer gertatzen, eguna alda daiteke edo dagoen bezala utzi.

Aurten ere Mintzakiden jarraitzeko as-moa duzue?Noemi: Bai, nik jarraitzeko asmoa dut.Belen: Bai, noski. Nire helburua euska-raz ongi hitz egitea da. Ez dakit zenbat denbora beharko dudan euskara ikas-teko, beharbada 10 edo 15 urte baina berdin zait, ez dut etsiko!

Larraungo AEK euskaltegiarekin ha-rremana (948 604 704 / 607 622 102) eta ([email protected]). Bloga: [email protected].

Larraungo Mintzakide programa

“Modu errazean gehiago ikasi eta lotsa galtzeko aukera paregabea da”

Page 19: Mailope 218 urria

- 19 -

kULTURaZapaldu eta zapaldu, erritmoari jarraituz...

Herriz herriko festak

Beste behin Sagardo Egun arrakastatsua ospatu zen Lekunberrin. Nafarroako sa-gardogileek euren sagardoak dastatzeko aukera eskaini zieten bertara hurbildu zi-ren guztiei bi euroren truke. Sagar mota ezberdinen erakusketa txiki bat ere ba-zen eta nola ez, eguneko ekitaldi nagusia Kirikoketa izan zen Baztango kirikoketa-lariek eskainita. Sagarrak zapaldu ondo-ren, prentsan pasa eta sagar zukua dastatzeko aukera ere izan zen. Gainera aurten gaztetxo batzuk sagarrak euren oinekin zapaltzera animatu ziren. Bestalde, artisau batzuk ere hurbil-du ziren euren produktuak saltzera, gaztak, ogiak, bitxiak, ta-loak... Horra hor egunak utzitako irudiak.

Irailean zehar ere gure eskualdeko txoko askotan festak os-patu dituzte. Baraibarren, Arruitzen, Uitzin eta Intzan da-goeneko aurtengoak amaitu dira. Urtero bezala gaztetxo eta helduentzako ekitaldiak izan dira nagusi, herri-kiro-lak, dantzaldiak, puzgarriak, bertso-saioak... Urrian berriz Lekunberrin Pilarika Jaiak os-patuko dituzten eta azaroan Gaintza eta Aldazko San Mar-tinekin agur esango diegu aur-tengo jaiei.

Page 20: Mailope 218 urria

- 20 -

elkARRIZketa:

“Txoznaren bidez aldizkaria denon artean laguntzeko

modu bat da”

Nolatan bururatu zitzaizuen elkartu eta txozna hartzea?Igor: Beti izaten dugu Mailoperi lagun-tzeko moduaren kezka hori, eta jakinda urtero festetako barra enkantean jartzen dutela, aukera ona ikusi genuen barra eskatu eta lanaren bidez Mailoperi beste partxe bat jartzeko.Josu: Igor nirekin jarri zen harremanetan eta ideia ona iruditu zitzaidan eta elkartu eta lanean hasi ginen. Leire: Denok badakigu, aldizkaria egoera ekonomiko larrian dagoela eta txoznaren bidez denok gure laguntza eskaintzeko modu bat ere bada.

Egunero irekiko duzue?Igor: Bai, baliabideak izanez gero, goi-zez, arratsaldez eta gauez irekitzeko as-moa dugu. Goizean 11:00tatik 14:00tara, arratsaldean 18:00tatik 21:00etara eta gauean 00:00etatik 6:00etara. Beraz ez dago aitzakiarik lanik ez egiteko!Josu: Bai intentzioa egunero irekitzea da, herriko pestetan egongo diren ekintza guzietan parte hartuz eta pesta giroaren dinamikari jarraiki.

Zuek arituko zarete lanean edo zein da asmoa?Igor: Gu barra antolatzeaz, txandak erres-petatzeaz, dirua biltzeaz eta dena ongi funtzionatzeaz arduratuko gara. Lana denon artean egin beharko dugu! Geroz eta jende gehiago egon lanerako prest hobe denontzat! Amurizak zioen bezala: “Denok egin behar dugu zerbait, gutxi ba-tzuek dena egin ez dezaten!”.Josu: Hasiera batetik intentzioa hori izan da, bolondresen bitartez barra orduak betetzea, Mailope Aldizkaria denontzako interesgarria den zerbait dela eta denon

laguntza behar duenaren ideia bultzatuz.Leire: Nahikoa lan bada denentzat. Guk geuk festa-egun guztietan barrak be-har bezala funtzionatzen duela bermatu beharko dugu. Arazoren bat suertatzen bada, gutako bat beti hor egongo da dena ondo ateratzeko.

Edonork lagun dezake?Igor: Bai, esan bezala txandak egunez eta gauez egingo dira. Eta bestela ere gar-biketan eta antolakuntzan izango da lana!Josu: Hasiera batean inguru hurbilenera jotzen ari gara, baina hala ere edozein momentutan eskaini daitekeen laguntza eskertua izango da.Leire: Lagundu nahi digun edonork deitu eta jakinarazi besterik ez du egin behar.

Mailoperen alde lan egitea gustatuko litzaiokeen horrek non eman dezake izena?Josu: Gutako edonorekin jar dadila kon-taktuan. Horra hor zenbait kontaktu: Igor Mitxaus: 677 755 147. Arantxa Mikeo: 638 652 339 edo [email protected].

Parte hartzaileei zer eskatzen diozue?Igor: Konpromisoa!Josu: Behin izen emanez gero konpromi-soa eskatzen diegu euren txanda zintzo-tasunez bete dezaten.

Igor Mitxaus, Leire Betelu, Arantxa Mikeo eta Josu Orejak Lekun-berriko Pilarika Jaietako txoznaren ardura hartu dute eta bertan ateratako irabaziak zuzenean Mailope Aldizkariaren kontu korron-tera joango dira. Herritarrei zuzendutako deialdia egin dute, denok parte hartzera animatuz, aldizkaria denona delako.

Mailoperen aldeko Txozna

“Txandak egunez eta gauez egingo dira eta

lagundu nahi duen edonor ongi etorria izango da”

Page 21: Mailope 218 urria

- 21 -

Mina eta negarra ekartzen dute bonbek. Segundo bakar bat nahiko dute bizitza asko itzaltzeko eta beste asko betirako hondatzeko. Gainera, bonben aurkako erantzun ohikoa bonba gehiago izaten dira; min eta negar gehiago, baina beste auzo batean. Bonbak zuzenean pairatzen ez dituztenen artean (ez ditugunon artean) ere uzten dute beren marka, haserrea eta samina kasu gehienetan, eta kontraesana kasu batzuetan.

Amaitzen ari den uda honetan Gazan eta Iraken entzun dira gehien bonben hotsak; horrek ez du esan nahi beste leku batzuetan bota ez dituztenik, baizik eta aktualitatea deitzen den argi ez-inozente horrek haien berri eman digula.

Gazari buruz, “no com-ment”. Ez dago, zoritxa-rrez, Israelen aurreko bonbardaketek sortu-takoari ezer gehitzeko. Txi-kizioek eta hilketak sortzen duten haserreari etsipena batu dakioke, jakinda ez dela azkenekoa izango.

Palestinatik ez oso urrun, Irak iparraldean AEBtako gerra hegazkinek botatako bonbek, berriz, eztabaida interesgarria-go batera eramaten dute: zein neurriraino dira bonba horiek Gaza txikitu dutenengandik desberdinak? Egon al daiteke bonbardatzeen aurka kasu batzuetan eta besteetan ez? Mili-tarismoaren aurka egon daiteke eta aldi berean bonbardatze batzuk sostengatu?

Bonba guztiak ez dira berdinak. Mundu perfektu batean hala izango lirateke, baina norbait honez gero ohartu ez bada, hau ez da mundu perfektua. Ezta azalpen sinple edo erraz baten bidez esplikatu daitekeen mundu bat ere ez, as-

kok horretarako joera izan arren. Irakeko kasu honetan, beste inon baino gehiago (Gazan baino gehiago, esaterako), grisak nagusi dira.

Pertsonalki, aitor dezadan, ez zait gaizki iruditu Barack Obamaren txikiziorako makinek IS Estatu Islamikoko jihadis-ten erasoa bonbekin geratu izana. Eta ikusita bonbardake-ta hauek sortu duten erreakzio nahiko apala, badirudi ni ez naizela kontraesan horren biktima bakarra. Lerro hauek

abuztuaren erdialdean idazten ari naiz, eta agian beste guztiak opo-rretan harrapatu dituelako, edo ez ditudalako ongi bilatu, baina inor gutxi aurkitu dut bonbardaketak kritikatzen. Harritzekoa ere bada, amerikanoak tartean ibiltzea na-hikoa baita batzuk erresorte ba-ten moduan erantzuteko, modu automatikoan inperialismoa, Wall Street eta petrolioa esaldi bakarrean josteko (sarritan, arra-zoi guztiz).

Ongitxo dakit AEBek erantzuki-zun dezentekoa daukatela Iraken barne

deskonposaketan. Eta ez dut ukatuko jazidien edo kristauen sarraskia eragozteko edo aliatu kurduak defendatzeko beste arrazoirik ez dutenik bonbardaketak egiteko; ergela izan nai-teke, baina xaloa ez. Baina onartuta interes ez hain huma-nistek ere gidatuko zutela Obamaren erabakia (Kurdistanen petrolioa ez da urrun ibiliko), ez zait gehiegi inporta; bonbek eragingo duten minak -kalte kolateral ospetsuak izango dire-lako, betiko moduan- kalte handiago bat eragozteko balioko duela espero dut. Gerra krudela da, baina kurduek merezi dute boteretsuen bonbak behingoz beren kontrako barrika-dan erortzea. Kontraesanak kontraesan.

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU>> Iker Aranburu

Kontraesanez betetako bonbak

Page 22: Mailope 218 urria

- 22 -

elkARRIZketa:

“Besteei eskainitako bizitzak pena merezi du eta bide bera aukeratuko nuke berriz ere”

Alicia Elizalde Arruitzen jaio zen baina ia bere bizitza osoa Madrilen eta atzerrian barna bidaiatzen ibili da. 24 urte zituela moja joan zen eta orain urtero etortzen da Larrauna. Etxarrin egon gara be-rarekin, Apezenean, bere ahizpa Elenaren etxean.

>> Alicia Elizalde Sorabillabizitza erlijiotsua

1996az geroztik Misioneras de Jesús María y José Kongregazioko Ama Nagusia da Alicia.

Page 23: Mailope 218 urria

- 23 -

Zu non jaio zinen Alicia?Arruizko herreroan etxen, Arruizko Ben-tatan. Ni 1939an jaiotakoa naiz otsaila-ren 15ean.

Aita Arruizkoa bertakoa zen...Bai, Pedro Elizalde, bera ere bentatan jaiotakoa eta arotza zen. Ama berriz, Ma-ria Josefa Sorabilla Mugiroko Bentakoa.

Eta zuek zenbat senide zineten?Bost, lau ahizpa eta anai bat: Maria Paz, Elena, ni, Candi eta Manolo.

Eskolara nora joan zinen?Arruitzen bazen garai hartako eskola unitario horietako bat. Adin guztietako neska eta mutikoak, denak batera ikas-ten genuen. Uitziko Presentación Arri-zurieta genuen maestra.

Eta asko zineten?Bai, hogei edo hogeita hamarren bat izango ginen. Behin handik atera nin-tzenean ez nintzen inora joan ikastera, baina Madrilera moja joan nintzenean nire adineko adiskideek ez zekiten nik baino gehiago eta geroztik beti pentsa-tu izan dut Arruizko eskola ez zela ho-rren txarra izango. [Kar, Kar, Kar...].

Behin eskolatik irten zinenean zer egin zenuen?Leitzan ibili nintzen zortzi urtez lanean. Izebak, amaren ahizpa batek Leitzan denda zuen eta bertan aritu nintzen lanean.

Eta 24 urterekin moja joatea erabaki zenuen...Bai, orduan oso giro erlijiosoan bizi ginen. Denok gure bizitzan zer egin-go genuen pentsatzerakoan fedearen ikuspuntutik egiten genuen. Azkenean ariketa espiritualak egiten ibili ondo-ren eta denbora luzez pentsatzen ibili ondoren garai baten ondoren erabaki nuen Jainkoak niretzako nahi zuena hau zela moja izatea.

Zure adineko arruiztarrik joan al zen zu bezala?Ez Arruizkorik ez. Baziren zaharragoak baina nire adinekorik eta ni baino gaz-teagorik ez. Nik beti nire ilobei esaten nien gure familiako belaunaldi guztie-tan mojaren bat izan zela, amonaren ahizpa, amaren ahizpa, ondoren ni... Ilobaren batek bide bera jarraituko zue-naren esperantza banuen, baina azke-nean bakar bat ere ez.

Eta gurasoei ze iruditu zitzaien?Ongi, testuingurua oso aproposa zen horretarako eta ongi ez balitz joango la-sai bueltatzeko esaten zidaten. Gogoan

dut aitak gomendio bat eman zidala: “Ez zaitez monja izatera ohitu”. Ez neza-la nire moja bizitza errutina bezala har-tu, hori presente izatea nahi zuen berak eta egia esan gomendio hark asko balio izan dit.

Nolakoak izan ziren lehen urte haiek?Lehenik prestakuntza urte batzuk izan nituen Madrilen.

Gogorra egin zitzaizun?Erabakitzea kosta egin zitzaidan eta gero egunez egun zailtasunak gaindi-tzen joan nintzen, baina ez zitzaidan bereziki gogorra egin.

Madrilen zein kongregaziotan sartu zinen?Misioneras de Jesús, María y José izena du. Madrilen egon nintzen lehen komu-nitatea Comillas auzoan zegoen, Toledo zubiaren ondoan, garai hartan etxolaz betetako behe auzo bat zen.

Nola zen zure egunerokoa bertan?Nik guztira lau edo bost urteko for-

makuntza aldia izan nuen. Eduki er-lijiosoetako klaseak izaten genituen, errezatu, lana ere egiten genuen... Ga-rai hartan El Corte Inglésentzako zapiak josten genituen. Han hogei ahizpa ge-unden eta milaka zapi josten genituen. Hortik ateratzen genuen ia ia bizitzeko beharrezko dirua. Arratsaldeetan kan-pora joaten ginen ikastera, batzuek erizaintza ikasten zuten, beste batzuek gizarte lana eta nik magisteritza ikasi nuen. Eguberritan eskean ateratzen ginen. Gero eskean ibiltzeari utzi ge-nion, bizitza erlijiosoa aldatu zen, baita gizartea bera ere eta jada ez zen be-harrezkoa eskean ibiltzea. Haur eskola geneukan eta hor egiten genuen lana.

Zenbat denbora eman zenuen han?Han zenbait urte eman nituen, hasieran halako lanak egiten eta ondoren ardura handiagoko karguetan jarri ninduten, administratzaile bezala. Ondoren zortzi urtez Valladoliden egon nintzen Ama Nagusi bezala. Han ere haur eskola bat genuen eta gizarte lana egiten genuen.

Eta ondoren berriz Madrilera...Bai, Ama Nagusi bezala Aravacara eta geroztik bizitza osoa ardurako kargue-tan ibili naiz lanean, administratzaile lanetan batez ere, kongregazioko dirua kudeatuz eta Gobernuarekiko harre-manetan. Aravacan urte batzuez ber-tako haur eskolan lanean ibili nintzen goizetan.

Eta Arruitzera urtero etortzen zinen?Ez, hasieran ez, soilik familiako kideren

“Erabakitzea kosta zit-zaidan arren, ez zitzaidan

bereziki gogorra egin”

Eskolan zortzi urte zituela ateratako argazkia.

Page 24: Mailope 218 urria

- 24 -

bat gaixo zegoenean bakarrik uzten zi-guten etortzen. Aita hil zenean denbo-raldi bat ere eman nuen hemen. Gero hiru urtetik behin hamabost eguneta-rako etortzen hasi ginen eta orain urte-ro hamabost egun pasatzera etortzen naiz eta ilobaren bat ezkontzen bada ere aukera dugu etortzeko.

Atzerrian ere asko ibilitakoa zara...Bai, bizi ez nahiz inoiz atzerrian bizi izan, baina 1995an Ruandan izan nin-tzen bertako gerraren ondoren. Bertan komunitate bat genuen 1971tik, baina

1994an bertan zeudenak handik atera egin behar izan zuten gertatzen ari zi-ren hilketa haien erdian eta urtebete geroago bertan ibilitako bi adiskidere-kin joan nintzen bertan genuen etxea berreskuratzera. Gure etxea militarrek hartua zuten eta azkenean berreskura-tzea lortu genuen.

Geroztik bueltatu izan zara bertara?Bai, hamar bat aldiz egon naizela uste dut. 1996az geroztik Kongregazio osoko Ama Nagusia naiz eta Kongregazioa osatzen duten komunitate guztietan gertatzen denaren berri izaten dut eta guzti horietara bidaiatu behar izaten dut. Ruanda nahiko leku gatazkatsua denez askotan izan naiz bertan.

Non daude gainontzeko komunitateak?Txilen, Mexikon, Texasen eta Estatu Batuetan.

Eta non aurkitu duzu miseria handiena?Gu beti baztertutako inguruetan egiten

dugu lan eta egiten dugun lana gizarte lana da lan erlijiotsua edo ebangeliza-zio lana baino gehiago. Estatu Batuetan adibidez, Justizia Ministeritzaren esku gelditzen diren desegituratutako fami-lietako haurrak zaintzen ditugun zentro bat daukagu.

Mexikon aldiz arazo handiena narko-trafikoa izanen da ezta? Bai, Mexikon hiru etxebizitza ditugu, bi Michoacanen eta beste bat Estatu Batue-kin mugan egiten duen inguruan eta ber-tan izugarrizko biolentzia dago. Etxearen aurrean bertan narkotrafikanteek drogak eta armak trukatzen dituzte eta tiroketa entrenamenduak egiten dituzte.

Ruandan gauzak asko aldatu dira le-hen aldiz joan zinenetik gaur egunera?Bai garapen bat egon da batez ere hiriko bizitzan baina mendialdean oraindik duela hogei urteko probrezia ia berean bizi dira. Biziraupeneko ekonomia bat dute eta oraindik gauza asko gelditzen dira konpontzeko herrialde horretan.

Guztira zenbat ahizpa zarete kon-gregazioan?Ez gara asko. Komunitate bakoitzean hogei bat lagun gara eta guztira 130 in-guru izango gara.

Eta gazteak sartzen al dira?Ruandan eta Mexikon bai. Espainian eta gainontzeko tokietan bakar bat ere ez da sartzen. Gaur egun Espainiako Kongregazioetan gezurra badirudi ere, sartzen diren mojak klausurakoak iza-ten dira.

Zein izan da esperientziarik txarrena?Okerrenak Mexikon narkotrafikoarekin bizitakoak izan dira. Oso gogorra da bertan bizitzea. Batzuetan katekesira

M. Angeles Urrizalki

iragarkiak,berriak,

eskelak...Diario Vasco eta

Diario de Navarrako Korrespontsala

948513056699179437

elkARRIZketa:

“Hasieran soilik familiakoren bat gaixo

zegoenean etortzen ginen”

Alicia bere gurasoen artean eta izeba eta osaba batekin.

Page 25: Mailope 218 urria

- 25 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

Ane Buldain GarzaronUrriak 10, 7 urteZorionak politte eta egun on bat pasa. Muxu haundi bat. Aita, ama eta Mikel.

Egoi eta Izarne Urriak 26 ean Egoik 4 urte eta 28an Izarnek 6 urte.Zorionak etxeko pirata eta printzesari! Oso ongi pasa zuen egunetan. Muxu potolo bat Kaiet, aitatxo eta amatxon partez.

mafiaburu baten semea etortzen bada ez dakizu kontrako taldekoak etorri eta tiroka hasiko ote diren.

Eta gehien asebete zaituena?Ruandan haurrekin bizitakoak dudarik gabe. Bertako haurrak oso eskerone-koak eta maitakorrak dira. Berehala in-guratzen zaituzte inongo aurreiritzirik gabe. Eta Estatu Batuetako zentroan ere haurrak badirudi zure keinu edo hitzen esperoan daudela eta zuk ematen ahal diezu maitasun gutxi horrekin pozten dira.

San Migelen joan den abuztuan egin zen gurutzeen erromerian Ruandako

proiektuaren aldeko laguntza eskatu zenuen ezta?Bai, azken batean guk hemen haur es-koletan egiten dugun lanari esker atze-rrian dauden mojak mantentzen ditugu, baina askotan osasungintzarako edo bi-daietarako ez dugu sobera diru izaten. Ruandaren kasuan haurrei jana emateko proiektuarentzat laguntza eskatu nuen. Urtero misiolari batek eskaria egiten du erromeriaren egunean eta nire ahizpa Elenari esker animatu nintzen aurten.

Orain honera etortzen zarenean Elena-ren etxera etortzen zara Etxarrira?Bai, baina Arruitzeko jaiotetxean egun batzuk pasatzea ere gustatzen zait.

Orain berriz ere hasieratik hasi beharko bazenu bide bera aukeratuko zenuke?Bai, nik argi nuen misiolaria izan nahi nuela, nahiz eta behin ere ez naute bida-li. Kongregazio batean sartzen zarenean proiektu handi baten parte bihurtzen zara eta batzuk misioetan egoteko bes-te batzuek hemen egon behar dute, eta niri ardura karguetan lan egitea tokatu zait baina proiektu beraren parte naizela sentitzen naiz. Besteei eskainitako bizi-tzak pena merezi du eta edonork bizi-tzako fazeta ezberdinetan pentsa dezake besteengan. Gainera, Arruizko emaku-me gutxi egongo dira munduan barna ni bezain beste ibili direnak.

Page 26: Mailope 218 urria

- 26 -

Lagundu Mailope!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

KIROLaIñigo Garmendia izan da Maratoi Erdiko eskualdeko lehenaAlfonso Serrano eta Itsaso Leunda izan dira aurtengo Plazao-lako Maratoi Erdiko garaileak. Zortzigarren edizioa izan da aur-tengoa eta urteroko ibilbidean egin zen proba. Leitzako Urto Txikitik irten eta Lekunberriko amaitu zuten. Aurten helmuga Lekunberriko tren geltokian izan beharrean plazan izan zen Sagardo Eguneko giroarekin bat eginez. Ordubete eta hama-zazpi minututan helmugaratu zen Alfonso Serrano, eta atzetik iritsi ziren Aimar Agirresarobe eta Iban Bengoetxea. Emaku-mezkoen kategorian berriz Hernialdeko Itsaso Leunda izan zen azkarrena, ordubete eta hogeita zazpi minuturekin. Bere atze-tik sartu ziren Nerea Abrego eta Cristina Loeda.

Guztira 79 lasterkarik parte hartu zuten, horietatik sei es-kualdekoak. Goizeko 10:30etan irten ziren korrikalariak Urto Txikitik eta Leundarrentzat gogorrena azken txanpa izan zen. Tolosako Triatloi taldean dabilen neska honentzat proba ho-netan parte hartzen zuen lehen aldia zen eta espero ez zuen lehen postua lortu zuen.

Eskualdeko korrikalariei dagokienean, Iñigo Garmendia be-teluarra izan zen lehena ordubete eta hogeita hamar minutu-rekin eta atzetik iritsi ziren Lekunberriko Ruben Gonzalez eta Ivan Gonzalez anaiak. Horra hor eskualdeko parte hartzaileen sailkapena.

Iñigo Garmendia Goikoetxea

Ruben Gonzalez Ochotorena

Ivan Gonzalez Ochotorena

Kiko Eskamendi Iriarte

Imanol Estanga Arrizubieta

Xabier Zamarguilea Oquiñena

Betelu

Lekunberri

Lekunberri

Betelu

Betelu

Lekunberri

01:30:36

01:33:26

01:33:47

01:40:05

01:45:53

01:53:09

79 korrikalarik parte hartu dute aurtengo edizioan, horietatik sei eskualdekoak.

Page 27: Mailope 218 urria

- 27 -

450 parte-hartzaile inguru Aresoko VII. Mendi Martxan

Titin III.-aren azken partiduetako bat Lekunberrin

Joan den hilaren lehen igandean egin zen Aresoko Mendi Martxa. Aurten-goa zazpigarren edizioa izan zen eta eguraldiak lagunduta parte hartzaile franko hurbildu ziren goizean goiz Aresoko plazara, 450 inguru. Handik irten ziren goizeko 08:00etan Ulizarrerantz. 21 kilometroko ibilbidea egin zuten mendizaleek, Aresotik Ulizarrera, Merkuzelaira jaitsi eta Urkitara, Urkitatik Pagozelaira eta Guratzetik barna berriz ere Aresora. Gehienak bost ordutan egin zuten ibilbidea. Urtero bezala, ondoren parte hartzaileek paella eta sagardoaz gozatzeko aukera izan zuten.

Titin III aurki erretiratzekotan da eta bere azken partidue-tako bat Lekunberriko Jaian Jai Pilotalekuan jokatuko du datorren urriaren 3an, gaueko 22:00etan. Lehenik, Retegi Bigarrena eta Ladis Galarza, Jaunarena eta Cecilioren aurka arituko dira eta ondoren berriz Titin III.eta Zabaleta, Ezkur-dia eta Barriolaren aurka. Gainera, Larraun eta Lekunberriko pilotazaleei omenaldia egingo zaie. Aurretik sarrerak eroste-ko aukera Aurrera Tabernan, Albi Tabernan edo Plazaola Ki-roldegian. Informazio gehiago: aspepelota.com atarian edo 943 820 406 telefono zenbakian.

Page 28: Mailope 218 urria

- 28 -

20 urteren bueltan, 20 ibilbide1994ko maiatzaren 4ean, Plazaola Partzuergo Turistikoa sor-tu zen. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honen helburua Bide Berdea ardatz nagusitzat hartuz, zonaldeko landa-turismoa garatzea zen. Dagoeneko 20 urte eman ditu 43 toki-erakun-derekin eta ehun enpresa pribatu ingururekin lanean. Gure jardun-eremuak honako udalerri hauek biltzen ditu: Arakil, Areso, Imotz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Araitz, Basaburua, Ultzama eta Sakana.

Partzuergoak aurten 20 urte bete ditu eta hogei urte haue-tan proiektu asko garatu ditu. Horietako batzuk: “20 urte, 20 egitasmo”:

20 URTE BIDEAN> Plazaola Partzuergoa

1. Larraun ibaiaren iturburuak2. Albiasuko miradorea/beha-tokia3. Beteluko burdinola4. Orgiko Hariztia5. Lizasoko “Kuartelenea” tu-rismo bulegoa6. Mendukilo Koba7. Basaburuako Haritzak

8. Interpretaziozko sendak9. Senda turistikoak10. Iturraskarri proiektua11. Seinalizazio turistikoa12. Plazaola Geltokia13. Lekunberriko Bide Berdea14. Leitzako Bide Berdea15. Jolasen Bagoia16. Plazaolako Kantina

17. Uitziko Tunela18. Imotzeko Bide berdea19. Mugiroko Bide Berdea20. Irurtzun-Iruñeako Bi-de Berdearen proiektua

Partzuergoaren 20 ur-teaz gain, beste urtemu-gak ospatzen dira aurten:

Plazaola trenaren lehe-nengo bidaiak 100 urte egin zituen urtarrilaren 19an.

Plazaolaren burdinola ezagutu zenetik 600 urte pasa dira.

1. Aralarko San Migel PR NA-82 (18,7km - 6:10)2. Albiasuko behatokia PR NA-86 (11,1km - 2:45)3. Goikozuloa PR NA-88 (14,8km - 3:55)4. Basaburuko ateak PR NA-87 (18,8km - 4:50)5. Iribasko iturburuak SL NA-302 (5km - 1:30)6. Kornietako parke eolikoa PR NA-121 (10,5km - 3:10)7. Leitzalarrea SL NA-301 (6,6km - 1:45)8. Ixkibar-Aitzmurdi PR NA-196 (24,6km - 9:45)9. Lapurren kaltzada SL NA-285 (5,98km - 1:04)10. Iturraskarri Larraungo herriak lotzen dituzten bideak (69km)11. Imotz. Herrien arteko bidexkak (Imotz-35km)12. Ergako Trinitatea Latasatik (Imotz - 10,3km - 3ordu) 13. Arrantzaleen bidea (Arakil- 3km- 00:40m)14. Aixita SL-NA 131 (Arakil- 3,3km-1:28m)15. Gaztelura igoera Urritzolatik (Arakil- 8km- 2:18m) 16. Plazaolako Natur Bidea: Lekunberri-Uitziko tunela (5km)17. Plazaolako Natur Bidea: Lekunberri- Latasa (10km)18. Plazaolako Natur Bidea: Leitzako geltokia-Uitziko tunela (7km)19. Plazaolako Natur Bidea: Leitzako geltokia – Gipuz-koako Muga (5km) edo Andoaineraino (27km) 20. Plazaolako Natur Bidea: Latasa-Kaxarna (2,5km)

Beraz urte berezi honetan “20 urte bidean” atal berri hau irekiko dugu Mailopeko lagunekin.

Eta egindako proiektuen artean, zonaldeko zenbait ibilbi-de aipatzea gustatuko litzaiguke atal berri honetan. Turis-moa sustatzea da gure helburu nagusia baina gure herrita-rren bizi kalitatea hobetuz.

Horretarako gonbidatzen zaituztegu gurekin batera 20 bide egitera:

Page 29: Mailope 218 urria

- 29 -

“Maiatza da hilabeterik politena Kordoban”Bi urte daramatza Leire Satrustegi lekunberriarrak Kordoban eta oraindik beste horrenbeste gelditzeko asmoa du.Noiztik zaude Kordoban eta zertan zabiltza?Kordobako Goi-mailako Kontserbatorioan ikasten nabil. Aur-ten hirugarren kurtsoa dut hemen.

Zenbat denborarako joan zara?Goi-mailako lau kurtsoak hemen burutzeko asmoz etorri nin-tzen. Aurtengoa eta beste bat falta zaizkit oraindik.

Zergatik aukeratu zenuen hiri hori? Edo bertara joateko aukera nolatan sortu zitzaizun?Erdi-mailako sei kurtsoak Iruñean burutu ondoren, goi-mai-lakoa egiten jarraitzeko asmoa nuen. Bertan dagoen txirula irakasle batekin ikasi nahi nuenez, kontserbatorioan sartzeko frogak egin nituen, Iruñeko irakasleek ere animatuta. Azter-ketak gainditu eta irakasle horrekin ikasten hasteko aukera sortu zitzaidan, horregatik etorri nintzen Kordobara.

Zein da zure egunerokoa bertan?Normalean, goizetan kontserbatoriora joaten naiz, klasea du-gulako, edo bertan ikasteko. Arratsaldeetan, batzuetan klaseak izaten ditut, eta bestela ikasi edo, lagunekin ateratzen naiz.

Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke?Posible balitz, maiatzean etortzeko. Hilabeterik politena da. Patio txapelketa ospatzen da; baita maiatzeko gurutzeen jaial-dia ere. Eta maiatza bukaeran... Feria!

Eta zer ez zenuke gomendatuko?Ez nuke ekainetik aurrera bertara hurbiltzea gomendatuko. Egiten duen beroa jasan ezina da!

Anekdotarik?Behin, lagun batzuekin klasera nindoala, familia batekin gu-rutzatu ginen kaletik. Umeak ezaguna nuen kanta bat abesten ari ziren, “Maite zaitut” abestia. Ni kanta bera lagunei abes-ten hasi nintzen eta haurren aita harrituta gelditu zen, entzun ninduelako. Nongoa nintzen galdetzera etorri zen!

Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bi-dali nahi badiozu, aprobetxatu!Denbora asko etxetik kanpo eman dutenean faltan izaten dut bertakoa. Eskerrak eman nahi dizkiet familiari eta lagu-nei etxean nagoenean izaten ditugun momentu politengatik! Eguberrietan bertan izango naiz berriro.

HAIZEAK ERAMANA20 URTE BIDEAN Kordobatik iritsitako kontuak> Leire Satrustegi

Page 30: Mailope 218 urria

- 30 -

Nolatan bururatu zitzaizun lande-txearena?Hona etorriz geroztik buruan askotan izan nuen landetxea jartzearen ideia. Halako etxe handi batean leku asko dago eta goiko solairua beti hutsik iza-ten genuen eta pena zen horrek erabil-pen bat ez izatea. Teilatua eta etxaurrea berritzeko zeudela aprobetxatuz pau-soa eman nuen. Ni neu ere orain etxean nabil etxekoak zaintzen eta horrela ni-retzat ere etxean lan pixka bat egiteko aukera bat ere bada.

Zenbat lagunentzako lekua du etxeak?Lau logela bikoitz ditu bakoitza bere ko-munarekin eta bada goitegi bat teilatu azpian eta han lau ohe osagarri jartzeko aukera dago. Landetxea osorik eskain-tzen dut, hasieran logelaka eskaintzea pentsatu nuen, baina gelaz gelakoa zailagoa dela iruditzen zait. Gainera normalean landetxeetara etortzen den jendea taldean etortzen da, askotan familia bereko hamabost lagun etor-tzen dira denak non elkartu ez dutelako egun batzuk pasatzeko.

Krisi garai bete-betean ireki zenuen landetxea...Bai, diru-laguntza pixka bat lortu nue-lako animatu nintzen, gainera orduan pausua eman ez banu diru-laguntza-rik gabe geldituko nintzen eta atzera edo aurrera egiteko momentua zen.

Jendea nondik etortzen zaizue?Urtean zehar asteburu pasa etortzen direnen %80a Iruña eta Erribera ingu-rukoak izaten dira eta gainontzekoak Gipuzkoa eta Bizkaikoak. Eta udan eta Aste Santutan adibidez gehiago izaten dira katalanak edo andaluziarrak.

Eta ze jarduera egiten dituzte hemen daudenean?Ba denetarik, jende oso ezberdina dago, batzuk goizean atera eta egun guztian ez dituzu ikusten. Orain “8 apellidos vascos” pelikula dela eta Leitzara eta Zumaiara joaten dira, Zarautz eta Getaria arteko ibilbidea egiten dute, Donostia eta Iruñea ere bisitatzen dituzte eta hemen ingu-ruan ere ibiltzen dira. Beste batzuk berriz hemengo bizimodua egiten dute, egune-ro paseatzera atera, Lekunberrira jaitsi erosketak egitera eta hemendik ibiltzen dira. Sagardotegia herrian bertan izanik, asko joaten dira bertara bazkaltzera.

Inguruan zer botatzen duzu faltan be-zeroei eskaintzeko?Udan igerileku ireki bat. Aste osoa pa-satzera datorren jende egun batean hondartzara joaten da baina gainontze-ko egunetan igerileku bat ondoan izan-go balute... Eta bestalde, konturatzen naiz txikienentzako jarduera askorik ez dela izaten hemen.

ekinarenEKINEZ >> Katxenea Landetxea

“Landetxea osorik eskaintzea logelaka eskaintzea baino errazagoa dela iruditzen zait”Jaiotzez Etxalekukoa den arren Maika Ayestaran Iribasera ezkondu zen eta 2012ko abenduan landetxea ireki zuen bertan.

- 4 logela bikoitz komunarekin. Bos-garren logela bat ere badago non lau ohe osagarri jartzeko aukera dagoen. Egunez aisialdirako gela bezala erabiltzen da txikienentzat. - Sukaldea- Jangela eta egongela.- Ataria estalpearekin, barbakoa, ping pong...- Aparkalekua eta Wifi zerbitzua.

FITXAKatxenea Landetxea (Iribas)

[email protected] 504 176

Page 31: Mailope 218 urria

kontuTXIKIAK

LAN BILA

- Ordenagailuak konpon-tzen ditugu. Programen eta tresnen instalazioak, datu bilaketa, birusen deusez-tapena. Ordenagailua zure etxean bertan hartu eta utziko dizugu doan. Jarri harremanetan:661 405 890 (Txaran).

urria 5 Lekunberri: Kantina Rock: Balerdi Balerdi

taldea 20:00etan. Sarrera 5 eurotan.

12 Lekunberri: Ardoaren eguna. Nafarroako ardoen dastaketa eta artisau azoka.

18-19 Lekunberri: Jardunaldi mikologikoak.agen

da

11 Lekunberri: Mailoperen aldeko Kaka Plasta 13:00etan Lekunberriko udaletxe aurrean.

merkatu txikiaSALGAI ALOKAIRUA

- Azkaraten Zubinea etxea salgai, 312.000 €. Tel. 629 391 586, 948 051 620. Paki.

- Lan gabe nago eta obra handi bat egin behar dut etxean, horregatik aurtengo Lekunberriko festetan pla-zan denda bat irekiko dugu bigarren eskuko arropa saltzeko prezio ezin-hobe-an. Animatu eta hurbildu zaitezte!

- Bizitzeko etxebizitza bat alokairuan hartuko nuke Larraun haranean. Tel. 646 683 197

lekunberriko jaiak 2014Urriak 8, asteakena: 12:00 Meza14:00 Jubilatuen bazkaria eta ondoren musika20:00 Suziria eta festen hasiera20:05 Zezensuzkoa eta Iraunkorrak Txaranga 22:30 Gazteen afaria. Ondoren dantzaldia

Urriak 11, larunbata09:00 Dianak12:00 Gazte Asanbladako Batukadaren emanaldia13:00 Harri tiraketa edo gizon probak13:30 MAILOPEREN ALDEKO KAKA PLASTA!!14:00 Ajoarriero lehiaketa16:00 Puzgarriak igerilekuan17:00 Pilota partiduak17:30 Malabare tailerrak17:30 Sokamuturra eta poniak19:00 Bertso saioa: Uxue Alberdi, Julio Soto eta Andoni Egaña20:00 Kale antzerkia “Los funebres” taldearen eskutik 24:30 Dantzaldia Oihan Vegarekin eta ondoren Xabi Dantzaleku.

Urriak 10, ostirala. Umeen Eguna09:00 Diana11:00 Haur Krossa12:00 Suziri txikia eta 2013an jaiotako zapien banaketa12:15 Puzgarriak13:00 Patata tortilla lehiaketa14:30 Herri bazkaria, bingoa, jokuak...16:30 Puzgarriak Alde Zaharrean17:30 Pilota partiduak18:00 Zwekere Batukada Taldearen emanaldia19:00 Pintxoak Lekunberriko tabernek eskainita 23:00 Dantzaldia Trikidantz Taldearekin

Urriak 9, osteguna. Herritarren Eguna13:00 Kalderete Lehiaketa13:30 Pasta lehiaketaKoadrillen arteko herri kirolak eta altzur jaurtiketa17:00 Globo Vegan 17:30 Pilota partiduak20:00 Mus Txapelketa23:00 Musika Karpan

Urriak 13, igandea09:00 Dianak11:00 Meza11:30 Ardoaren Eguna11:30 Puzgarriak eta txu-txu trena12:00 Erraldoiak13:00 Aizkolariak 16:30 Puzgarriak eta txu-txu trena17:00 Pilota partiduak 19:00 Chuchín Ibañez

Page 32: Mailope 218 urria

- 32 -