Mailope 2012ko azaroa

32
Ez da arraza kontua, izaera kontua baizik ERREPORTAJEA: Birziklapena ELKARRIZKETA NAGUSIA: Ane Zabala KULTURA: Ardoaren eguna KIROLA: Aiboa Casares LURRAK EMANA: Hankagorriak MAHAIRA ERAMANA: Maskarada Ane Zabala 7 urterekin hasi zen zaldiz ibiltzen, aurten du ordea lehiaketa batean parte hartzen duen lehen urtea. Kuka bere behorrarekin Bedaioko Raid- ean izan zen eta geroztik argi du beste askotan parte hartuko duela. Joseba Eskamendi 7PEKAtu 197. zkia. - 2012ko azaroa

description

Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberriko aldizkariaren 197. alea

Transcript of Mailope 2012ko azaroa

Page 1: Mailope 2012ko azaroa

Ez da arraza kontua, izaera kontua baizik

ERREPORTAJEA: Birziklapena ELKARRIZKETA NAGUSIA: Ane Zabala KULTURA: Ardoaren eguna

KIROLA: Aiboa Casares LURRAK EMANA: Hankagorriak MAHAIRA ERAMANA: Maskarada

Ane Zabala 7 urterekin hasi zenzaldiz ibiltzen, aurten du ordealehiaketa batean parte hartzenduen lehen urtea. Kuka berebehorrarekin Bedaioko Raid-ean izan zen eta geroztik argidu beste askotan parte hartukoduela.

Joseba Eskamendi

7PEKAtu

197. zkia. - 2012ko azaroa

Page 2: Mailope 2012ko azaroa

- 2 -

MAILOPEtxiki

Geroglifikoen eta asmakizunen txokoa sortu berri dugu.

Jasotzen ditugun erantzun zuzenen artean Argia

Taldeak oparitutako 20 mahai-joko zozketatuko ditugu.

Animatu eta bidali zure erantzuna eta izen-abizenak

[email protected] e-postara.

Ea lehendabiziko hau asmatzeko gai zareten:

Erantzuna:

Zer jaso ohi dugu hilabetehasieran etxeko postontzian?

Page 3: Mailope 2012ko azaroa

- 3 -

> Liztor asiarraIaztik gurean daude liztor asiarrak izenez ezagun egin diren erleak.

Eztigile eta suhiltzaileak beraien atzetik ibili arren ez dute lortzen

beraiek amaitzea hemengo erleak baitira euren eguneroko bazka.

Itxuraz hemengo erlearen berdintsuak badira ere, euren hozkak

askoz mingarriagoak dira.

Sortzen ditugun hondakinen birziklapena eta erabilera egokia erabaki-

garriak dira ingurumenaren osasunerako. Hori ederki dakite

Mendialdea eta Araxes Mankomunitateetako langileek. Zorionez

Euskal Herrian beste herrialdeekin alderatuta birziklapen tasa

altuenetakoa dugu beira, ontzi eta paper-kartoia birziklatzen.

Gara egunkariko zinema kritikaria da Mikel Intsausti. Donostiako

Zinemaldia burutu berri den honetan, halako jaialdiek duten ga-

rrantziaz, zinemak bizi duen momentuaz eta oro har bere lanaz gehi-

ago jakiteko aukera izan dugu.

> Birziklapena eta hondakinen kudeaketa

10

04> Iritzia

08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu

09> Zabal: Iñaki Usabiaga

24

23> Kultura: Ardoaren eguna eta Lekunberriko jaiak

Mikel Intsausti22

25> Kuttunenak

26> Kirolak

28> Lurrak emana: Hankagorria

30> Agenda

31> Trikuharriak: Kategainako menhirra eta Lamear

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin,Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi.Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzunkizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Txarli, Agurtzane Altuna, Inma Etxarri, Aiboa Casares, Julio Calonge, Felix Olaetxea,Mendialdea, Kirol Mankomunitatea, Ane Zabala eta Joseba Satrustegi. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

13> Kuxkuxean

14> Batzarre

16> Elkarrizketa: Ane zabala

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

Page 4: Mailope 2012ko azaroa

- 4 -

Jesus Jaimerena

(H)iriTZIA

Jesus Jaimerena edo Don Jesus jende askorentzat, orain, gaitz

fisiko batek ez dizunean uzten ibiltzen kalean, elizan eta etxean

zuk nahi bezala, beti egin duzun moduan, ez ezazu pentsa eza-

gutzen zaitugunok ahaztuta zaitugunik, ez, askok eta askok

sarritan gogoratzen zaitugu eta askotan galdetzen dugu zutaz.

Izan ere, Baztanen, Aranon, Lekunberrin, Larraunen eta

beste leku askotan ere egin duzun lana handia baita; ez da lan

makala izan. Batere kobratu gabe, hau da, dohainik, zure egin-

beharrez gain, urte askoan aritu zara haur, gazte eta helduei

pilotan, dantzak, antzerkia, solfeoa, txistua, euskara, latina,

abestiak eta abar irakasten, partiturak prestatzen, grabazioak

egiten, Eguberrietako jaiotzak atontzen eta bat eta beste. Hori

guztia zaila da egiten bizitza bakar batean, baina zuk horrela

egin duzu, eskuzabaltasunez, eta, ezagutu eta ezagutzen zaitu-

gun guztiok hori ez genuke behin ere ahaztu beharko.

Nik neronek ere oso ongi gogoratzen dut, hamabi bat urte

nituenean, eta Behiko Bordan bi hankak igeltsuz bilduta nen-

goenean, ebakuntza baten ondoren, nola joan zinen oinez

nireganaino, plastikozko Poxpolin izeneko txistu xume bat eta

zerorrek idatzitako musika eskala bat eskuetan hartuta, eta

nola eman zenidan lehenengo eskola etxean bertan, denbora

ongi aprobetxa nezan. Horixe bai dela etxez etxeko dohaineko

zerbitzua, alajaina! Geroago ere, zerorrek utzitako liburuxka

txiki bati esker, hasi nintzen hartzen euskarari buruz, funtsezko

lehenengo nozioak. Eta seguru nago, niri bezalatsu, beste

jende askori ere antzeko zerbait gertatuko zitzaiola zurekin.

Pixka bat ezagutzen zaitugun guztiok, oso ongi dakigu ez

dituzula inondik ere gustuko omenaldiak, baina, hala ere,

oraingo honetan bekatu txiki hau barkatu beharko didazu,

idatzi ñimiño hau zu gogoratu eta goratzeko egin baitut. Eta

haserretu baino lehen, badakizu, Don Jesus, oraindik jende

askok gogotik estimatzen zaituela; hauxe horren froga txiki

bat besterik ez da izan.

Ea egunen batean, aukeratxoren bat ote dudan zuri bisita

motz bat egiteko. Bitartean, ongi bizi eta eutsi goiari!

Besarkada bero bat.

Araizko Udalak honako mozioa onartu du:Lehentasunak aldatu behar dira: pertsonei eta giza eskubideei lehentasuna eman, AHT-rako diru xahuketa-

ren aurretik. Argi adierazi nahi dugu Nafarroako gizartearentzat ezinbestekoa dela agenda politikoan 180

graduko bira ematea, eta pertsonei eta eskubide nahiz behar sozialei erabateko lehentasuna ematea.

Abiadura Handiko Trena Nafarroan inoiz planteatu den azpiegiturarik handiena da, bai diru kopuruari

dagokionez (milaka miloi euro guztira), bai haren dimentsioari eta ondorioei dagokienez.

Araizko Udalak preso gaixoen eskubideen aldeko mozioa onartu du:

Giza eskubideen ikuspuntutik egoera gordina ari gara bizitzen. Azken asteetan, Josu Uribetxeberria presoaren

osasun egoera atzeraezina izan dugu mahai gainean. Hala ere, badira oraindik oso gaixorik eta kartzelan

jarraitzen duten hamahiru preso. Preso gaixo hauek sufritzen dituzten gaixotasunei behar bezalako jarraipena

egitea bateraezina da espetxean egotearekin.

Beteluko Udalbatzak Herrira mugimenduak aurkeztutako mozioa onartu du:1- Udal honek, bizi dugun egoera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen

errespetua eskatzen du. Hala nola zigorra beteta duten presoak askatzea eta Parot

Dotrina bertan behera uztea.

2- Udal honek datorren irailaren 15ean Parot Doktrina bertan behera uzteko

Lekunberrin burutuko den manifestaldiarekin bat egiten du.

Xanti Begiristain Madotz. Iruñea

Page 5: Mailope 2012ko azaroa

- 5 -

Cederna Garalurren estrate-

gia definitzeko Mendialdeko

eskualdeen diagnosia egin

duzue. Zonaldeko diagnosi-

az zer esan diezagukezu?

Gure eskualdearen diagnos-tikoak agerian uzten ditu krisi-

ak eragin dituen arazoak. Egia da azken urteotan lu-rreko komunikazio-bideak hobetuz joan garela;alabaina, eskualdeen arteko komunikazio-bideak ezdira hobetu eta eskualdean ez dago barneko garraiopublikorik ere.

Enpleguari dagokionez, biztanleria aktiboa (15 urtetik64ra bitartean) % 65,53 da; hala ere, 233 langabe iza-tetik 482 izatera pasa gara, eta 2.447 langabetu izatetik6.026 izatera Cederna Garalur Elkartearen jarduera-eremu osoan. Bestalde, natura-baliabide aberatsekoeremuan bizi gara, baina horiek ez dira behar adinaerabiltzen, ez dago horiek antolatzeko edo kudeatzekoplanik.

Diagnosi horren aurkezpen bilerak egin dituzue?

Diagnostikoak egin dira Cederna Garalur Elkartekoteknikarien laguntzarekin, bai Iruñekoen zein zonaldebakoitzeko eragileen laguntzarekin.

Zonaldekoek ekarpenak egiteko modurik dute?

Nola?

Zinez pentsatzen dugu parte-hartzea ezin delamugatu udal-ordezkarietara. Askoz ere zabalagoabehar du izan. Datozen hilabeteotan hausnarketahoriek herritarrei helaraziko dizkiegu.

Zertarako tresna izanen da diagnosi hori?

Diagnostikoak, lehenik eta behin, gure egoeraren,indarguneen, ahulezien eta aukeren argazki egune-ratua edukitzeko izan behar du baliagarria. Bestetik,zonaldeko erakunde guztiek adostutako Ibilbide-orriafinkatzeko; ezinbestekoa garapenerako.

Ibarreko diagnosiarekin zer eginen du Cederna-

Garalurrek?

Gure erakundearen lan-ildoak zonaldeetan bertanernetzen ez badira, ez dute zentzurik.

lurraldeGARAPENApubli-berria

Zure iritzia bidali nahi badiguzu [email protected]

Jose Mari Aierdi,

Cederna Garalur elkarteko

lehendakaria

Euskaltzaindiak duela zenbait urte, besteak beste, honako

hauxe idatzi zuen bere Hiztegi Batuan: <bailara iz. Gip.

“eskualde txikia” (ez da haran edo ibar-en sinonimoa)>. Eta

hiztegiaren orrialde bakoitzaren bukaeran beste honako

hau agertzen da, alegia, Oharra: zerrenda honek arau

maila du.

Hara, bada, aurreko egunetan Euskal Herrian izan diren

euriteak direla eta, 2012-10-22an, Euskadi Irratiko ordu

bateko albistegian (eta baita aurreko egunetan ere)

honako perla hauek entzun dira: Saraitzu eta Erronkari

bailaretan…; Saraitzutik Frantziarako errepidea…;

…dagokionean… eta abar, Saraitzu ongi balego bezala,

bailara eta ibar edota haran gauza bera balira bezala,

Zuberoa euskaldunontzat Frantzia balitz bezala, eta,

dagokionean eta dagokionez berdinak balira bezala.

Geroxeago, ETB1en, ordu bietako Gaur Egun albistegian,

kasu honetan ere euriteak zirela eta, Liedena esan dute

Ledearen ordez. Eta bukatzeko, programa berean, egural-

diaren atalean, Andoni Aizpuruk kexa txiki bat egin du, nor-

malean ez dituztelako jasotzen edo ez zaizkielako iristen

Iparraldeko datuak.

Gezurra dirudi, 2012an, hainbeste aurrerapen tekniko

eta teknologikorekin, EITBk oraindik arazoak edukitzeak

Ipar Euskal Herriko eguraldi-datuak lortzeko.

Ni neroni, dagoeneko nahiko aspertuta eta nazkatuta

nago, urtero antzeko gauzak esan behar izateaz. Antza

denez, oraingo EITBko zuzendaritzakoek ez dituzte hartzen

Nafarroa Garai eta Iparraldeko kontu eta gaiak behar

luketen funts eta profesionaltasunarekin. Behin baino gehi-

agotan ikusten dira akatsak eta errespetu eskasa; ematen

du Euskal Autonomia Erkidegoz kanpoko gauzak eta ara-

zoak bigarren mailan uzten dituztela. Sarritan, erdipurdiko

moduan jokatzen dute aipatutako terminologiarekin.

Espero dezagun, Gasteizko Eusko Legebiltzar eta Eusko

Jaurlaritza berriekin, gauzak pixka bat zuzentzen hastea,

baita gai honetan ere.

Zer gertatzen ari da EITB-n?

Xanti Begiristain Madotz. Iruñea

Page 6: Mailope 2012ko azaroa

- 6 -

1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat?

Edozein aparailu berriren instrukzioak irakurribehar izateak.

2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso?

Norbaitekin gelditu eta hura berandu iristeak.

3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Afal ondorengo Brugal kubata batek.

4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi?

Euskal Herrian euskara hutsean bizi ahal izatea.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Bertsolarien etorriak.

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-

bero?

Valentino Rossi motoaren gaineanikusteak.

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar?

Nire emaztearekin batera osatzen ari naizenfamiliak.

7PEKAtugaldera

Joseba Eskamendi

Beteluko Zinegotzia

Jo eta su hasi dira lanean AEK euskalte-giko ikasle eta irakasleak. Astearte etaostegunetan B1 mailako ikasleakaritzen dira goizeko 09:30etatik12:00etara. Sei lagun dira dagoenekoeta zu eskuzabalik hartuko zaituzteeuren taldean. Animatu eta emanizena edo informa zaitez:[email protected] edo 948 604 704telefono zenbakian.

Azaroaren 29tik abenduaren 8ra izan-go da aurtengo Araizko Kultur Astea.Antolatzaileek oraindik prestaketalanetan dabiltza, baina aurreratu digu-tenaren arabera, herri kirolak, hitzal-diak, euskararen eguna, Araitz-Beteluko eguna (Astunaldek antolatu-ta), batukada, haurrentzako ekitaldiak,filmak, piano kontzertua, bertsolariak,gaupasa eta gehiago izanen dira.

Urteroko moduan, Pilarika jaiei hasieraemateko Lekunberri-Larraungo errtira-tuen bazkaria izan zen AyestaranHotelean. Aurten 130 inguru bildu zireneta horien artean sei pertsona omenduzituzten: Esther Seminario, JoseAntonio Goikoetxea, Manoli Larrayoz,Francisco Arroki, Lucia Aldaya etaSabino Olaskoaga. Zorionak!

ARAIZKO KULTUR ASTEA ETORRI EUSKALTEGIRA!AURTENGO OMENDUAK

Page 7: Mailope 2012ko azaroa

Arrazoia Mikel! Udazkena gainean dago-la ez dago dudarik eta nola etorri ere!Euria eskatu eta eskatu aritu gara etadena batera etorri da … gero berriro ereeguzkia eta zer jantzi ez dakigula ibi-liko gara, azkenean, sudurretikmukia isuri eta isuri.

Baino aipatzen duzunari hel-duz, ez dut gutxitan hitz egindakogaia hau eta egia esanda nolabideratu ere ez dut batere argi.Bizimodua asko aldatu dela ezdago zalantzarik eta hiriaren eta herriaren arteko harremanaere zeharo aldatu da. Lehen hirietan bakarrik aurkitzen ahalgenituen zerbitzuak herrian ere nahi ditugu, eta baita aurkituere, eta komunikazioetan eman den hobekuntzari esker lekubatetik bestera mugitzea askoz errazagoa da. Eta honek he-rrien (herritarren) hiritartzea ekarri duela esanen nuke… etahirian dauden gauzak nahi izatea geurean, askotan beharrikez kontrolik gabe… garai bateko hiriari inbidia orain ere.

Oker ez banago herriak bizirik mantentzea da arduratzenzaituena eta testuinguru honetan kokatzen ditut aipatzendituzun herri-ekintzak.

Zenbait galdera eta zalantza etortzen zaizkit burura: Zer daherri bat edo landa ingurune bat? Zer da herrian bizitzea?

Herria biztanle kopuruarekin mugatzen ahal den entitatea alda? Edo bertan bizi diren gehiengoaren lanbidea landa ere-muarekin zer ikusterik izatea? Herrian bizitzea bertan lo egi-tea al da? Zerk ematen dio herri edo landa eremu bati zer-bitzu bat edo beste bertan ezartzeko eskubidea?

Oraindik ere Nafarroan biztanleriaren gehiengoa landa-eremuan bizi omen da… beraz definizioa ez dator bat nikburuan dudanarekin. Eta egun herri txikienean ere gehien-goa nekazaritzan edo landa eremuarekin lan egiten duenikezin esan beti…

Gure kasuan herria baino beste maila duen eremu batez arigara gainera (Mailope eremua?) eta honek beste aukera askozabaltzen dizkigula iruditzen zait, herri txiki batek bere aldetikezinezkoak lituzkeena. Herria bizirik mantentzeko hiru aspek-turi begiratu behar diegu egungo gizartean: etxea, lana etaaisialdia. Lan kontutan ez da garairik hoberena baino inguru-an, nahiz eta nekazaritzan ez izan, zertan aritzeko aukera bada-go (zegoen…), etxeetan ere, akaso gehiegi eta garestiegi…,baino eraikin asko egin da eta aisialdirako aukerak ere badi-tugu. Gure eremuak bizirik jarraitzeko baliabideak badituelaargi dago eta baliabide horiek behar bezala erabiltzea gureesku dago (eta zuk aipatu bezala kanpotik etorritakoak horrenseinale ere). Baino ez gaitezela behar ez ditugun gauzak esku-ratu nahian jardun, bakarrik besteek badituztelako, eta beharditugunak lortzeko aitzakiarik ez! Gurea ez da biztanleria han-dia duen eremua (eta ez da botoak lortzeko leku aproposa iza-nen), baino bere bidea badu eta guk egin beharrekoa da!

Kaixo tokaio! Zer moduz joan da hi-labetea? Udazkenean buru belarrisartuta gaude dagoeneko, eta naba-ritzen da. Egunak motzagoak dira,tabernek beraien terrazak jaso

dituzte… Jendearen umoreak eresufritu du aldaketa nabarmena nire

ustez, izan ere, azken finean ingu-ruan dugunak zuzenki eragitendigu modu batean ala bestean.Gaurko hi-labetean hortaz hitzegingo dizut Mikel, bizi garen ingu-runeari buruz hain zuzen ere.Lehengo hi-labetean ere horretaz

hitz egiten aritu ginen, baina beste fokalizazio bat kontuanizanda. Gaurko honetan, ordea, ikuskera soziologikoagoaizango dut irizpide. Argi dago hiriaren mendean bizi garela,non geurea bezalako landa edo herri inguruneek ez dutenbeharko luketen bezain besteko garrantzia. Egia da erekomunikazioen kontuetan asko aurreratu dela, eta beraz,hiri eta landa gunearen arteko erlazioa estutu egin delazentzu batean, eta urrundu beste batean. AHT eta autobiabezalako makroproiektuek helburu hori dute azpian. Izanere, mundu guztiak ikusten du ekartzen duen txikizioekologikoa, baina haratago ikusten ere saiatu behar dugu.Adibidez, AHTa hartzeko, hirira mugitu beharko ginateke, etagainera, geltoki bakarrak aipatutako hiri horietan kokatutadaude. Prozesu orokor batean kokatu behar dugu egoerahau, izan ere, prozesu horretan, zerbitzu guztien zentra-lizazioa da protagonista nagusia. Horrek, nahitaezko hiri-tartze prozesu bat ekartzen du, landa inguruneak hustuz. Ez

al duzu pentsatzen horrela dela Mikel? Guk horren aurreangeure alternatibak planteatu behar ditugu, eta horretanaritu behar jo eta su. Mikel, gure espazio txiki hau kokatzenden lekua, hau da, Mailope, horren adibide argi eta garbi.Herri txikietako aldizkari xume honek landa ingurunean bizigarenon izaera eta nortasuna indartu egiten du, daukagunagehiago apreziatuz eta gure harrotasuna (zentzu onean)indartuz. Herri-ekintza horien barruan kokatu behar dituguherrietako festak, gazteek sortzen (edo behintzat, saiatzen)ditugun ekimenak, musika-eskolak, kirol-aktibitateak…Herriko tabernara lagunekin zerbait hartzera joaten gare-nean ere, herriari bizia ematen diogu, geure nortasunaindartuz! Azken bolada honetan herrien aktibazio txiki batsumatzen da, edo nik behintzat sumatzen dut, Mikel. Gerozeta ume gehiago ikusten ditut, familia berriak gure herri-etara etorri direnaren seinale! Geure arbasoek utzi digutenondare kultural eta soziala indartzen jardun behar dugu,ditugun baliabide berriak aprobetxatuz. Izan ere, gu izangogara etorkizuneko aitzindari, eta guk egiten dugunarenarabera piztuko ala itzaliko dira geure herri txikiak. Badakizunola den esaldia: izan zirelako gara eta garelako izango dira!

- 7 -

Mikel Alvarez

Hiriaren mendeari desafioka

“Arbasoek utzi diguten ondare kulturaleta soziala indartzen jardun behar dugu”

“Lehen hirietan bakarrik aurkitzen ge-nituen zerbitzuak herrian ere nahi ditugu”

elKArrimokoKA

Mikel Lasarte

Page 8: Mailope 2012ko azaroa

- 8 -

Nahiz eta gero eta gutxiago egiten den,Santu Guztien egunean kanposanturajoan ohi gara hildakoei agur esatera.Loreak, kandelak eta otoitzak.Joandakoak senideen memorianbadaude ere, egun hori berezia izan ohida askorentzat hildakoei “bisita” egi-teko. Izan ere, norbait hiltzean lurpe-ratu edo erraustu egiten dugu eta erabatera edo bestera agur esaten diogu.Egia esan, gehienetan agur esaten dioguegoerak behartuta ez benetan hori nahidugulako. Heriotza, kalte bezala bizidugu eta ez dugu nahi izaten maitedugun inor betirako gure ondotik joatea.Gainera, hil ondorengo erritualek geroeta indar gutxiago dute eta dolua geroeta arinago egiten ari gara. Eta hau,azkenean, gure kalterako izan daiteke.Erritualak, erlijiosoak edo laikoak, osolagungarriak dira dolua egiteko.

Lehengoan, Araitz inguruko herribaten etxe batean egon nintzen Milaizeneko emakume batek horrelaeskatuta. Pisu honek baditu bi logelaeta haietako batean hil zen orain delahilabete batzuk Milaren ama. Bestelogela Milak berak erabili izan du aspal-didanik. Energiak begiratzean, Milarenlogelan gizonezko baten energiasumatzen da, oso indartsu eta osotriste. Egongelako sofan ere beste gizonbaten energia dago baina ez horrenindartsu eta loturarik gabe tokiarekin.Milaren ama hil zen logelaren parete-tan tristura eta larritasuna daude itsa-tsita. Izan ere, ama bizitzaren azkenpartean oso gaixo eta deprimituta egon

zen eta denbora luze pasatu zuenlogela hartan. Amaren beste energiarik,dena den, ez da sumatzen.

Milarekin hitz eginda, berehalaargitzen da gizonezkoen energien jato-rria. Egongelakoa amaren lehenengosenarrarena da. Izan ere, lau urte amaezkondu ondoren, hil egin zen senarrakotxe istripu batean. Amak 24 urtezituen, senarrak pare bat gehiago etaume txiki bat utzi zuen. Handik urtegutxira berriro ezkondu zen ama etaalaba bat izan zuten, Mila. Hildakogizon honen energia sofan dago, amaesertzen zen tokiaren ondoan.

Milaren gelakoa, Milaren sena-rrarena da. Mila, amak egin zuen beza-la, 20 bat urterekin ezkondu zen. Izanzuen seme bat eta bigarren umearekinhaurdun zegoela, senarra kotxe istripuzhil zitzaion. Milak 25 urte zituen etasenarrak pare bat gehiago. Mila, amaez bezala, ez zen berriro ezkondu.Milaren senarraren energia, ia esandezakegu “mamua”, Milaren ondoanegon da azken 40 urteotan.

Bi emakume hauei errepikatu zaie

historia bera. Biek galdu zuten senarrakotxe-istripuetan, biek adin bertsuazutenean. Bientzat kolpe gogorra izanzen eta amak izanda, umeengatik jozuten aurrera. Hortzak estutu eta au-rrera. Ez zegoen benetan dolua egitekomodurik. Gizon hauen gorpuak kan-posantuan daude lurperatuta eta fami-liak ez ditu ahaztu baina oraindikerabat agurtu gabe daude. Dolua,barru-barruko lana da eta ongi egindaere, denbora eskatzen du. Era trau-matiko batean norbait hiltzen denean,senide asko “shock” batean geratzendira harrapatuta eta azalezko doluabaino ez dute egiten.

Egin gabeko edo bukatu gabekodolua, bizitza osorako traba edo zamada. Ez digu behar bezala aurrera egitenuzten. Irekita dagoen zauria da, sendatugabea eta modu batera edo besterakaltegarri suertatzen zaigu. Horregatik,beharrezkoa da hildakoei agur esatea,agur eta ohore, baina ez ahaztea,ahaztea zauria ezkutatzea baita. Hortaz,hildako senideen artean kokatu beharditugu joandakoak eta horrela dela gurebihotzaren sustraietaraino onartu. Ezbadugu horrela egiten, hildakoarenenergia edo “espirituari” ez diogu uztenjoaten eta gure ondoan geratzen da tra-batuta, Argira ezin joan. Hauxe da“mamu” askoren jatorria. Ikusten ezbaditugu ere, sumatzen ditugu, sen-titzen ditugu, hortxe baitaude, gureartean. Hortaz, “mamu” hauek antze-man ona da ondoren joaten laguntzeko,betirako bakea har dezaten.

Hildakoengatik dolua,osasunerako beharrezkoa

“Hil ondorengo erritualekgero eta indar gutxiagodute eta dolua gero etaarinago egiten ari gara.Eta hau, azkenean, gurekalterako izan daiteke”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 2012ko azaroa

- 9 -

Udazkena. Kraskateko bat entzun da.Lehen hostoz betea eta orain soilduadagoen alboko intxaurrondoari azkenintxaur alea erori zaio. Egun neke-tsuaren amaieran, azken pausoak eginondoren, etxe atzeko enborreaneseririk, bere begi lausoak sartalde-rantz begira jarri ditu aitonak, azkeneguzki izpiak xurgatu nahiz. Ahal baluapurtxo bat luzeagotu jada igaroa duenbizitza luzea! Ongi daki ezin duela.Amaitu dela bere mundualdia. Begiak jaistean, aurrean belaunikoduen ilobarenak sumatzen ditu begizbegi berari begira. Egunsentiko eguzkiadirudite. Eta, eguzkia sartu eta gauarenahotzar gosetia guztia irenstear ezbalego bezala, egun berri bat hasi balitzbezala, suspertu egiten da agurea. Eta,bat-batean, jada igaroak dituen berebizitzako pasadizoak kontatzeari ekitendio oinez hasi berria den iloba gazteari. Baina eguzkia sartu da. Amaitu eguna.Bukatu agurearen mundualdia.Haurrarena da egunsentia. Une bereannostalgiaren sentipen itoa barneratzenzaio agureari eta, arnasestuka, isilikgeratzen. Ezin aurrera egin. Itzuli eginnahi. Lehenera itzuli. Eta ezin itzuli.Itzulminak jo du aitona. Eta itzulminak,

nostalgiak, bete-betean harrapatzen duarima, eta beronen barne ezkutu etaadieraztezinenean egiten du habia.Ilunabarrak dakarren gaueko jeinuadugu. Gaueko bera agian. Sarrerako eguzki printza gorriek ezzuten jada aitonaren aurpegi zurbilapizten. Agureari betazpia moretzenhasi zitzaion. Oinetakoak erantzi,

betazal astunak jaitsi eta bere ohatzeanetzan nahi zuen betirako.Iloba betargiak, ordea, ez zion begirikkentzen aitonari. Hain zituen handi,hain bizi, hain sarkor! Aitonaren barnezokorik zokoeneraino iritsi nahizuketen. Iraganera igaro. Baina ezinzuen berak ere. Beste belaunaldibatekoa izaki. Ezin zuen atzera egin.Aitona, burumakur, bere oinetakoen

lokarriak askatzen hasia zen. Bere hatzatrofiatuak, ordea, ez ziren gai.- Txiki! –esaten dio agureak-, ea bionartean lortzen dugun korapilo gogorhau askatzea.Haurraren eskuak, aldiz, bigunegiakziren. Ezin zuten korapiloa askatu. Askaezinik zebiltzala, ordea, une batean elkaregin zuten bien esku biek. Lokarriaskaezina alde batera utzi eta aitonareneskuak, hotz eta dardartsuak, ilobarenesku bero eta jostariekin korapilatuziren behin betirako.Biharamun goizean malkor hegaletikeguzkiak keinu egitean, esnatu zirenilobaren begiak ere. Jo zuen, goizerobezala, atariko atarrira. Goizean hanesertzen baitzen agurea. Baina, goizerobezala, ez zuen aitona, bere zain,eguzkirantz begira ikusi. Aitonarenoinetako gastatuak bai harri gainean,lokarriak askatuta. Norbaitek askatuzizkion eta berekin eraman zuen. -Aitona!- dei egin zion ilobak. Ez zuenerantzunik jaso. Geroztik Norbait horinor den jakin nahian dabil, urduri,aitonarengana eraman dezan. Bainaamets-korapiloren bat duen aldiro,aitonaren esku beroak sumatzen ditubere esku hotzetan.

Aitona

“Lokarri askaezina aldebatera utzi eta aitonareneskuak, ilobaren eskubero eta jostariekin

korapilatu ziren behinbetirako”

Iñaki UsabiagaZABAL

“A-tto-na” esaten

gaur ikasi duen

nire iloba txikiari

handitzen denerako.

Page 10: Mailope 2012ko azaroa

- 10 -

Mendialdea Mankomunitateak berealdetik aurten kanpaina ezberdinakegin ditu. Ostalaritza mailan esaterako,tabernariek egiten zuten zaborbereizketa hobetu behar zela ikusita,CRANAk garatuta eta MendialdeaMankomunitateak, Nafarroako Gober-nuak eta Ecovidriok sustatuta, ostala-ritzari zuzendutako sentsibilizazio kan-paina bat egin zuen. “Horretarakotaberna, jatetxe eta elkarteei bisitaegin zitzaien galdetegi bat egiteko etabertatik atera dugun ondorioetako batizan da denek mankomunitatearekinelkarlanean aritzeko asmoa agertu

dutela birziklapenean hobetzeko”.Horren harira hain zuzen ere, aurten-

go Lekunberriko festetan BATUKADABIRZIKLATZAILEA aritu zen jotzen he-rriko kaleetan. Oskar Estanga gidarizutela, gazte talde bat hondakinezberdinekin egindako musika tres-nekin birziklapenarekin zerikusia zutenabestiak kantatuz ibili ziren kaleetanzehar. “Zaborra ongi bereizten dutentabernetara hurbildu ziren gure eskerona emateko”.

Bestalde, uztailean Birziklapenarensentsibilizazio kanpaina bat burutuzuten Mendialdea Mankomunitateak

2010ean sortu zen MendialdeaMankomunitatea eta geroztikproiektu ezberdinak eramandituzte aurrera. Lehen bi urtehauetako balorazioa egitekoeskatu diegu. Bestalde, Araitz-Beteluren kasuan AraxesGaraiko MankomunitatekoMikel Rekalde lehendakariare-kin izan gara, bertan, zabor bil-keta, birziklapena, konposta etabestelako proiektuak nolakudeatzen dituzten ezagutzeko.

“Olio erabilia hustubidetik botatzen dugunbakoitzean, 1.000 litro ur kutsatzen ditugu”

ERREPORTAJEA >>

Page 11: Mailope 2012ko azaroa

lan egiten duen sei eremuetan. Hirulangile aritu ziren etxez etxe galdetegibatzuk osatuz. “Ekimen honekin zabo-rren birziklapenean sentsibilizatu nahiizan da, zaborrak era zuzen bateanbereizteak duen garrantzia erakutsiz”.

Orain berriz, Ekograsekin baterabeste kanpaina bat jarri dute martxan,sukaldeko olio erabiliaren birziklape-nak duen garrantzia erakusteko.Sukaldeko olio erabilia oso kaltegarriaizan liteke ingurumenarentzat horre-gatik, nora eta nola bota behar denazaltzen zuen liburuxka bat banatuzuten etxez etxe. Harrigarria bada ere,sukaldeko olio erabiliaren litro batekin,litro bat biodiesela lortzen da.

Ekograsen gerentea, Xabier Muro,eta Oier Eizmendi, MendialdeaMankomunitateko Lehendakariakdiotenez, kanpaina honen helburunagusia, jendea sentsibilizatzea etaondorioz, sukaldeko olio erabiliarenbilketa ratioak igotzea da. 2011 urteanMendialdea Mankomunitatean 7.105

litro olio jaso ziren, 2010ean baino ia%5 baino gehiago.

Baina zergatik da kaltegarria olioerabilia hustubidetik botatzea?Besteak beste, praktika horrekin ibaiakkutsatu, CO2 kantitatea gehitu, hodiak

buxatu eta usain txarrak eragin etahondakin uren araztaileen lanagarestitzen dugu, litro bat olio hus-tubidetik botatzean, 1.000 litro ur ku-tsatzen baititugu.

Mendialdea Mankomunitatetik jaki-narazi digutenaren arabera, azkenurteotan, Euskal Herrian beste herri-aldeekin alderatuta birziklapen tasaaltuenetakoa dugu beira, ontzi etapaper-kartoia birziklatzen. Hala ere,zaborrontzi ezberdinen banaketa

gehiago errespetatu beharko litzate-keela adierazi digute. “Azkenaldianedukiontzi urdinetan edozein hon-dakin botatzen du jendeak etaedukiontzi horian berriz bota beharez diren plastiko handi industrialakagertzen dira askotan. Jendeak badakibirziklatu beharra duela, ez badabirziklatzen kalte egiten ari dela,baina ez daki zehazki ze kaltedakartzan horrek”.

Arropa eta oinetakoak biltzekoedukiontziak, pilak biltzeko eta olioabiltzeko edukiontziak jada Larraungoherri guztietan daude erabilgarri. Bainahorretaz gain, konpostagailuakeskatzeko aukera ere ematen duMendialdea Mankomunitateak, guztira122 banatu dituzte.

Orain arteko ibilbideari erreparatutaMendialdea Mankomunitateak ebalu-aketa positiboa egiten du, “zabor bilke-ta datuetan nabari da hobera egindugula, baina oraindik ere ibilbideluzea dugu egiteko”.

- 11 -“Sukaldeko olio erabi-liaren litro batekin, litrobat biodiesela lortzen da”

Lekunberriko festetan egindako Batukada Birziklatzailea.

Page 12: Mailope 2012ko azaroa

- 12 -

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

Nola kudeatzen duzue, Araitz-

Beteluko zabor bilketa?

Araxes haraneko 7 herriek AraxesGaraiko Mankomunitatea osatzen dugu:Arribe, Atallu, Azkarate, Gaintza, Uztegi,Intza eta Betelu. Hondakinen kudeake-taz Mankomunitatea arduratzen da etahorretarako hainbat entitate eta enpre-

sarekin ditu harremanak. Araxes GaraikoMankomunitateak aurten 25 urte egingoditu sortu zenetik. Haraneko herri guz-tien parte hartzea oso inportantea izanzen hastapenetan batez ere. Gaur egunNafarroako edozein mankomunitatekadina zerbitzu kopurua eta kalitatea

eskaintzen du eta modu efizien-teagoan, hau da herritarreigutxiago kostatzen zaie. Hau,gaur egun bizi garen egoeran,ez zait txantxetakoa iruditzen.

Mankomunitateko lehenda-

karia zara, noiztik? Zu bertan sartuz

geroztik zein aldaketa gertatu dira?

Bederatzi urte ditut lehendakari gisa.Gertaeren artean, zera azpimarratukonuke: Azkarateko Zabortegiaren itxiera,Nafarroako Hondakin Partzuergoarensortzaileetako bat gara eta lehenengomomentutik apustu garbia egin genu-en, zabor bilketa bereizituaren inplan-tazioa honako gai hauetan: ontziak,tamaina haundikoak, etxeko olioa etagarbigunea. Orain Konpostatze domes-tikoarekin izango dugu erronka.

Zenbat konpostagailu banatu dituzue?

Lehenengo fase honetan 50 konposta-gailu banatzen ari gara. Aurretikjadanik beste 7 zeuden martxan.

Zenbat langile zabiltzate lanean?

Ez dugu langile finkorik. Modu partzialeaneta dirusari baten truke idazkaria etalehendakariak egiten dugu lan batez ere.

Jendea orain birziklapenarekiko

kontzientziatuta al dago? Zer da

gehien kostatzen zaiena?

Jendeak geroz eta hobeki ulertzen duzaborraren gaia gure zibilizazioko ara-zorik haundienetakoa dela eta zerbaitegin behar dela. Gehien kostatzendena? Ohitura berriak hartzea, batez

ere funtsezkoa den puntu batean: etxeanbereizi egin behar dira hondakin motaezberdinak. Bestela ondoren ezinezkoada ezer berreskuratzea.

Errespetatzen al da zaborrontzi

ezberdinen banaketa?

Bai, orokorrean bai. Datu bat: Paper etabeira birziklapenean Araxes GaraikoMankomunitatea Nafarroako lehenen-go postuetan dago, eta organikoarenprodukzioan azkenekotan. Nafarroakoherritar txukunenetakoak garela esangenezake.

MIKEL REKALDE, Araxes Garaiko Mankomunitateko Lehendakaria

“Paper eta beira birziklapeneanAraxes Garaiko

Mankomunitatea Nafarroako lehenengo postuetan dago”

“Zaborrontzi ezberdi-nen banaketa gehiagoerrespetatu beharko

litzateke”

“Etxez etxeko zaborbilketa oraindik ez da

gurera iritsi”

Page 13: Mailope 2012ko azaroa

- 13 -

KuxKuxean

Uxua HuiziAzaroak 6

ZORIONAK UXUA! Ia 19 urte!! Espero dugu egunikaragarria pasatzea eta asko disfrutatzea!! Nahiz eta

astearten tokatu, asteburuan ea ospatzen dugunkoadrilan eta ongi pasten deun. Muxu bat polita! Zure

koadrilaren partez :)

Amaia MikeoAzaroak 22

ZORIONAK AMAIA! Ia

iritsi die 18ak! Espero

dugu egun polita

pasatzea Santander

aldean eta kuadrilan

ospatuko deu

asteburuan lasai, 18 urte ez

baitira egunero egiten jejej!

Muxu bat polita!! Zure

kuadrilaren partez :) Clementina MartijaAzaroak 23Zorionak eta urte asko-

tarako. Ongi pasa eguna.

Etxekoak

Deitu 638652339/ 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu

[email protected] e-postara.

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope aldizkariaren bitartez!

Matxindo

Azaroak 14ZORIONAK!!! Egun ona pasa. Ea

noiz ospatzen dugun otordu on

batekin. Muxu haundi bat familia guz-

tiaren partez, bereziki Luka eta Mikel.

Maider

Azaroak 23ZORIONAK MAIDER,

aitatxorentzat munduko

Maiderrik ederrena! Muxu

asko! Aita.

Mari Paz

Azaroak 13Zorionak! azaroaren 13an

ea elkartzen garen

ospatzeko. Besarkada bat

lagunen partez.

Estitxu Castro

Azaroak 24ZORIONAK ESTITXU, zure maitiak hobere-

na opa dizut zuretzat hasten den urte

honetarako. Muxu handi bat. Koldo.Dani

Urriak 22zorionak Dani!! primeran

pasa eguna ta asko disfrutatu

merezi duzu eta!! 20 muxu

handii zure arreba Judith:)

Estitxu Castro

Azaroak 14Zorionak gure kolaboratzaileari!

Mailope aldizkaria.

Page 14: Mailope 2012ko azaroa

AZAROAREN 9 OSTIRALA

12:00 Suziria eta ezkila jotzea

13:00 Tortila txapelketa

17:00 Mus txapelketa

17:30 Puzgarriak, wii, moto zirkuitoa etab.

20:00 Haurrentzat Dj Raul

22:00 Afaria ostatuan

00:30 Dantzaldia karpan Gabenara Taldearekin.

AZAROAREN 10 LARUNBATA

11:30 Erronda etxez etxe Iraunkorra Txarangarekin

17:00 Zezen mekanikoa karpan

20:00 Haurrentzat Dj Raul

21:00 Sagardo Festa: txistorra, sardinak…

00:00 Gaupasa Ukatu eta Gabenararekin.

AZAROAREN 11 “ SAN MARTIN DEUNAREN EGUNA” IGANDEA

09:30 Diana Lekunberriko txistulariekin

12:00 Meza nagusia

13:00 Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Finala:

• Raúl Castro (Urrotz) * Julen Kañamares (Arostegi)

• Ruben Saralegi (Leitza) * Arkaitz Jauregi (Ilarduia)

• Asier Pellejero (Areso) * Iban Resano (Dorrao)

Ondoren, harrijasotze erakustaldia.

17:30 Larraungo Eskolako pilota partiduak

18:30 Pintxo dastaketa: txistorra, gazta zaharra.

19:00 Bertso saioa: Julio Soto eta Uxue Alberdi,

AZAROAREN 12 ASTELEHENA

12:00 Herri-kirolak bereziak “ Goiko Barreri” – “Beiko Barreri”

13:00 Toka txapelketa

14:30 Herriko bazkaria, ondoren dantzaldia Modestorekin

ONDO PASA ALDATZKO JAIETAN!!

- 14 -

Dena prest Aldazko San Martin Jaietarako Bertso-afaria AzkaratenUrtero bezala aurten ere Aldazko San Martin jaiekin amaitukodira 2012ko gure eskualdeko festak. Dagoeneko udazkenekohotza sumatzen hasi garen arren, antolatzaileek ahalik etafesta goxoenak pasatzeko egitarau ederra prestatu dute.Azaroaren 9an hasiko dira patata tortila txapelketarekin etalau egunetan zehar iraunen dute ospakizunak.

BATzarre

Lapurreta izan da Sorgintxo Haur EskolanJoan den hilaren hasieran hartu zuten ezustekoa SorgintxoHaur Eskolan. Haurrak izan ziren lapurreta egin zutela kontu-ratzen lehenak – motoa falta da!! bizikleta falta da!!...- . Hirumoto txiki eta bi bizikleta lapurtu zituzten. Uxue Goikoetxeazuzendariak azaldu digunaren arabera, iaz ere eguberriakgertu zirela jostailu bat lapurtu zieten “orduan bat besterik ezzen izan eta ez genion garrantzi gehiegirik eman nahi izan,baina oraingoan bost izan dira eta udala jakinaren gaineanjarri dugu”. Krisia dela eta ez dute uste momentua denikjostailuak erosten aritzeko beraz, herritarrei dei egin dieteetxean jada erabiltzen ez dituzten jostailuak izanez geroSorgintxo Haur Eskolari eman diezaz-kioten.

Azaroaren 24an ardi jatea izanen da

Azkarateko Balerdi elkartean. Zopa,

tripotxak, gisatua... eta afalondoan

bertso saioa izanen da. Sarrerak salgai

dituzue Arribeko Surtidorean.

Animatu eta ongi pasa!!

EGITARAUA:

Page 15: Mailope 2012ko azaroa

- 15 -

Joan den urriaren 12an gertatu zen ezbeharra. SuteaOtxokiñenea etxean piztu zen goizaldean eta bizilagunak izanziren suhiltzaileak etorri artean sua itzaltzen saiatu zirenak.Herrigunean bertan egonik ondoko etxeak su ez hartzekoahaleginetan aritu ziren herritarrak, izan ere, pareta batekbaino ez ditu banatzen Otxokiñenea eta Azpikoetxea. Goizeko bederatzietan jaso zuten abisua Nafarroako LarrialdiZerbitzuetan eta Errazkineraino bertaratu ziren Iruñea etaAltsasuko suhiltzaileak. Etxearen barnealdea eta teilatua guz-tiz erre ziren, baina zorionez bertan bizi zen gizonezkoa onikatera zen eta suak ez zuen bestelako kalterik eragin.

Folk Ametsetan

Sei zenbaki saridun atera diraMailoperen aldeko azkeneko zozketan

Errazkingo sutea

Azaroan bi kontzertu izanen dira Lekunberriko Kantina Tabernan FolkAmetsetan ekimenaren harira. Hilaren 9an ilunabarreko 20:00etan iza-nen da lehena, Ubalia Rurana laukoteak Valentziako musika tradizionalaeta mediterraneoko herri musika egiten du. 1990ean eman zuten eurenlehen kontzertua eta geroztik bide luzea egin dute musikaren munduan.Euren kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izanen duzue beraz azarokobigarren ostiralean.Hilaren 16an berriz, ordu berean, Ganbara taldea izango da gurean.Maria Eugenia Etxeberria, Josean Martin Zarko, Alex Blasco, JuanEzeiza eta Xabier Aburruzagak osatzen dute taldea. Euskal folka daeuren musika estiloa eta dagoeneko 7 disko dituzte kalean. Hain zuzenere, Argolia Diskoetxearekin kaleratu berri duten Eguntto batez diskoaaurkeztera datoz.

Otxokinenea baserriaren egoera.

Urriaren 18an egin genuen Mailoperen aldeko azke-neko zozketa Aralar Irratian. Honako sei zenbakihauek izan ziren saridunak:

- 370 zenbakia: Jose Mª Buldainen artelana- 666 zenbakia: Izaskun Lazkanoren artelana- 417 zenbakia: Araizko eskulan tailerretakoen artelana- 403 zenbakia: Plazaola Turismo Bulegoko lote bat- 429 zenbakia: Maskarada dendako lote bat- 720 zenbakia: Lekuonberri tabernan 2 lagunentza-

ko afaria.Zu izan bazara saritua dei ezazu 948 504 400 zen-

bakira edo idatzi [email protected] eta jaso ezazu zure saria. Eskerrak emannahi dizkizuegu zozketan modu batean edo besteanparte hartu duzuen guztioi.

Eta zorionak saridunei!!

Page 16: Mailope 2012ko azaroa

- 16 -

Ane ZabalaelkARRIZketa:

Arribeko gazte honek 16 urteditu eta egun batxilergoa ikas-ten dabil Leitzan, baina egu-nero ateratzen du tarte batbere behorra eta zaintzenduen zaldiari bisita bat egite-ko. Oraingoan berarekin joangara Kuka eta Moxo ezagutze-ra, ogiz betetako poltsa astin-duz sartu gara belardian etakorrika hurbildu zaizkigu.

“Hilabetean zaldi bat primeran hezi liteke”

Page 17: Mailope 2012ko azaroa

- 17 -

Noiz hasi zinen zaldian ibiltzen?

Txikitatik ibiltzen naiz, lau urterekinjada argi nuen handitan albaitaria izannahi nuela eta zaldiak marraztennituen. Inguru hauetan etxe askotanohikoa da behorrak hazi eta haragi-tarako saltzea eta osabak horretarakoizaten zituen zenbait behor. Koxkortunintzenean, berak moxal bat oparituzidan baina gaixotasun bat zuen etasaldu egin behar izan genuen. Gerodiru horrekin hiltegira zihoan behorbat erosi nuen, duela gutxi salduberri dut lasterketetarako beste baterosi nahi dudalako. Eta oraindudana hirugarrena da Kuka izena dueta iaz erosi nuen.

Nola ikasi zenuen zaldi gainean

ibiltzen?

Zizurkilgo Pottoka Zaldi Eskolan hasinintzen ikasten zazpi urterekin, larun-batero joaten nintzen hara eta nolaeseri, sokak nola hartu, erritmoezberdinetan ibiltzen etab. ikasi nuen.14 urterekin utzi nion hara joateari etaetxeko behorrarekin nire kontutikibiltzen hasi nintzen. Baraibarkozalditegian ere ibili izan naiz, batez eremendian ibiltzen ikasteko eta esperi-entzia hartzeko.

Eta erraza al da zaldian ibiltzen

ikastea?

Niretzat ez da zaila, bizikletan ibiltzenikastea bezala da, baina gustatu eginbehar zaizu.

Denbora asko ematen duzu zaldiekin?

Udan egunero eta ikasturtean zehar,behor gainean asteburuetan ibiltzennaiz, baina egunero ateratzen duttarte bat bisitan joan eta ogi edo frutapixka bat eramateko.

Lasterketaren batean parte hartu al

duzu inoiz?

Aurtengo irailaren 30ean egin zenBedaioko Raid Txapelketan partehartu nuen, lehenengo aldia etaoraingoz bakarra izan da niretzat.Orain arte ez nuen zela bereko nirebehor propiorik bertan partehartzeko eta aurten probatu dut etaegia esan gustatu egin zait. Oraingozez dut behorra alde batetik besteraibiltzeko gurdirik eta joan etorriabehor gainean egin nuen.

Nolakoa izan zen Bedaioko Raid hori?

Zer moduz moldatu zinen?

Ongi, 40 kilometroko lasterketa bat da,

mendiz egiten dena. Behorrari pul-tsazioak kontrolatzen dizkiete epaileeketa beti 50-60 pultsazio artean man-tendu behar dira bestela kanporatuegiten zaituzte. Eta hidratazioa etahanketan herrenik baduen edo ez erekontuan hartzen dute. Aldapa goratanedo azkar zoazenean pultsazioek goraegiten dute eta behorra gehiegi ezbehartzeko zure animalia ongi ezagutu

eta erresistentzia landu behar duzu.Nahiko ongi moldatu nintzen, azkenabehintzat ez nintzen iritsi, lehenengoaere ez baina… nolabait bukatu nueneta gustura.

Eta gainean zoazenean nola kontro-

latzen dituzu bere pultsazioak?

Normalean behorraren izerdiaren etaarnasaren arabera ikusten duzu noladabilen, baina lasterketa baino hilabetelehenago lagun batek pultsometroa utzizidan zaldiari jartzeko eta horrekinaskoz hobeki kontrolatzen dut egoera.

Uda osoa nire behorra lasterketa horre-tarako prestatzen aritu naiz, egunero biedo hiru orduz ibili dut aldapa gora etabehera erresistentzia lantzeko.

Orain beste lehiaketaren batera

aurkezteko asmorik baduzu?

Gustatuko litzaidake Raid gehiagotanparte hartzea. Korrika eta saltoak egi-teko lasterketak ez zaizkit gustatzen,pistan ibiltzea baino nahiago dutmendiko lasterketak, zure zaldiaezagutzean dagoelako gakoa, norainoirits litekeen, pultsazioak neurtuz etab.Orain lasterketetan parte hartzekobehor bat erosi nahi dut eta eapixkanaka Bedaion, Orion eta bestezenbait tokitako lasterketetan partehartzen hasten naizen. Horretarakogogor entrenatu beharko dut, ongiibiltzeko ezin zara bi edo hiru egunentrenatu gabe egon berehala jaistendutelako erritmoa.

Arrazei garrantzia ematen diezu?

Ez, ez zait askorik inporta, arrazabatzuk besteak baino garestiagoakdira. Baina niretzat txorakeria bat da,azken batean inporta duena zaldiarenizaera baita. Dena den arrazabakoitzak bere ezaugarri eta gaita-sunak ditu eta Raid lasterketetarakoarabiarrak dira gehien erabiltzen dire-

“Arraza bakoitzak bereezaugarri eta gaitasunakditu eta raid lasterkete-tarako arabiarrak dira

gehien erabiltzen direnak”

Egunero joaten zaie bisitan ogi puska edo fruta batzuekin.

Page 18: Mailope 2012ko azaroa

- 18 -

nak. Nirea mestizoa da baina jatorriingelesa du, oso txintxoa da eta jendearrotzarekin ere ona da.

Orain arte izan dituzun hirurak beho-

rrak izan al dira?

Bai baina Raidetan denetik izaten dazaldiak, zaldi irenduak, behorrak,moxalak…Nik nahiago ditut behorrak, hazi-tarakoak arriskutsuagoak dira, tokatual zaizu oso txintxoa den bat, bainaazken batean arrak dira eta behor bataraldian sumatuz gero edozein gauzapasa liteke. Behin Betelutik Arribealdera nentorrela, nire behorra aral-

dian zegoen eta zaldi bat aldapanbehera korrika atzetik etorri eta gai-nera salto egin zuen eta juxtu-juxtu ezninduen hankekin buruan jo. Nolabaitbehorretik jaitsi nintzen eta komeriakizan nituen zaldia barrutian sartzeko.

Urtean zehar ze zaintza behar ditu

behor batek?

Hiruhilabetero beharrezkoa da behorraperratzea. Bestela ez dute zaintzaberezirik behar, nik larrean izaten dituteta urte osoan belarra jaten dute etaneguan belarraz gain pentsu pixka batematen diet baina ez da komeni ere

gehiegi ematea gainontzean loditu etaalpertu egiten baitira. Bestalde, gri-pearen kontrako txerto bat jartzen dieteta urtean hirutan parasitoak hil eginbehar dira. Negurako badut belaze batborda batekin baina ez zaie bordarenbarruan egotea gustatzen.

Noizbait sustorik hartu duzu?

Bai Kuka nire behorrarekin bateraauzoko baten zaldi bat zaintzen dut,Moxo du izena. Zaldi horrekin hasinintzenean, hezia zegoen baina aspaldiinork ibili gabea zegoen eta berrizhezten ari nintzela, gainean jarri etasalto batzuk eman zituen eta lurrerabota ninduen.

Orduan kolpe dexente

hartu izan dituzu…

Bai, beste behin beho-rrarekin nindoala bat-batean ardi bat aterazen bidera eta zaldiaizutu eta eman zuensaltoarekin ni atzerakaerori nintzen, baina eznuen minik hartu.

Erraz izutzen al dira?

Edozerekin izutzen diraeta adi ibili beharra

dago edozein momentutan salto bateman eta gaizki eroriz gero osoarriskutsua izan litekeelako.Mugimendu azkarrek beldur handiaematen diete. Entzumenaren etausaimenaren bidez orientatzen dira etainguruan dabiltzanen mugimenduakguk baino azkarrago sumatzen dituzte,baina ez dituzte xehetasun bisualakguk bezala bereizten.

Uste duzu zenbait kasutan batez ere,

zaldi eskoletan animaliak gehiegi

behartzen direla?

Bai, ez zait gustatzen eskoletan zaldiak

nola tratatzen dituzten, baina bestealde batetik ikusten dut zaldian ibiltzenikasteko beharrezkoa dela eskola hori-etara joatea. Eskola askotan zaldiakbehartu egiten dituzte gauzak egiteraeta ongi egin arte hantxe edukitzendituzte eta behar izanez gero usta ereerabiltzen dute. Han zaldiaktentsioarekin ibiltzen dira eta gaizkipasatzen dute. Zorionez badira zaldiakhezteko beste metodo batzuk, esate-rako hezte naturala.

Eta zaldi bat nola heztzen da metodo

naturalarekin?

Ez zaie horrenbeste behartzen, zaldiakegiten dituen mugimenduak etaposizioak ulertu egin behar dira. Jakinegin behar da egiten dituzten mugi-menduak interpretatzen. Adibidez,belarriak atzeraka botatzen badituztehaserre dauden seinale eta ezpainagorantz altxatuz gero gustatu egin zaio-la esan nahi du. Gauza bat edo besteegiteko gonbita egiten zaie, behartugabe eta zaldiak hori sentitzearekingusturago egiten du, ez du zigor edo

betebehar bat bezala hartzen. Berakeman beharra du lehen pausoa etabehin zuregana hurbilduz gero pixkana-ka sokak jartzen joaten zara, etamantso-mantso bizkar gainean pisuajartzen. Normalean ez zaie ahokoburnirik jartzen eta makilarik ere ez daerabiltzen, behar den denbora har deza-la, azkenean egingo du eta. Motibatutaez daudenean janariarekin saritzen ditutbaina onena hitzekin zoriontzea izatenda, bestela gaizki ohitzen dira.

“Belarriak atzerakabotatzen badituzte

haserre dauden seinaleeta ezpaina gorantz altxatuz gero gustatu

egin zaiola esan nahi du”

elkARRIZketa:

Eserlekurik gabe ibiltzeko konfiantza baino ez da behar.

“Euskal pottokak pe-nintsulako beste zenbaittokitara eramaten hasi

dira”

Page 19: Mailope 2012ko azaroa

Eta metodo hori ere Zizurkilgo eskolan

ikasi zenuen?

Ez, 10 eguneko ikastaro intentsibobat egin nuen Gredosen (Avila) LucyRees-ekin. Bera aditua da zaldiakhezten, pentsa Arizonako zaldi basatibat bi egunetan hezi zuen. Guk haneuskal pottokekin egin genituen prak-tikak eta sei egunetan hezi genituen.Oso azkar egin genuen eta lana ezzegoen osota bukatuta baina hi-labetean zaldi bat primeran hezituliteke.

Euskal pottokak Avilan?

Bai, euskal pottokak oso famatuak dira,galtzeko bidean dagoen arraza bat daeta Euskal Herrian ongi zaintzen ezdituztenez penintsulako beste zenbaittokitara eramaten hasi dira.

Avilako ikastaro horretaz gain beste

ikastarorik egin duzu?

Bai, aurtengo maiatzean Aldatzenegin zen ikastaro batean parte hartunuen. Vanesa Ugarte izan genuenirakasle, hori ere Lucyrekin aritutakoada eta hezte naturalarekin egiten dulan. Hamar pertsona inguruk parte

hartu genuen eta hiru egunez arituginen goiz eta arratsalde berarekin.Hala ere, ikastaro hori oso teorikoaizan zen eta ia ez genuen ikasitakoapraktikan jarri.

Zer eduki behar da kontuan zaldi bat

erosterako orduan?

Gehienbat lepoa eta bizkarra begiratubehar zaie. Gaizki hezita daudenzaldiek lepoan konkor bat izaten duteeta bizkarra kurbaturik. Hori postura

txarrean ohitu dituztela iza-ten da.Bestalde, hankak ere kontuan hartubehar dira, txikituta dauden zaldiekhanketako tendoiak hazita eduki ohidituzte. Adina jakiteko berriz, hortzakbegiratu behar zaizkie, zaharrak direnzaldiei hortzak kanporantza haztenzaizkie eta hortzen behealdean hirukiformako bultotxo bat izan ohi dute.

Egun zein preziotan saltzen dira zaldiak?

Orain krisia dela eta oso merke saltzenari dira, denak zaldiak saldu nahiandabiltza. Dena den, arrazaren araberaprezioa asko aldatzen da, baina nor-malean 1.000 eurotik gora ordaindubehar izaten dira.

Eta ilea ongi mantentzeko ez duzue

ezer erabiltzen?

Ez, pentsua ematerakoan beti disdira-tsuago jartzen zaie. Zaldiak garbiak diraeta beraiek bakarrik garbitzen dira,baina zaldi gainean ibili ondoren betidutxatu behar izaten zaie izerdiakentzeko bestela urradurak sortzenzaizkie. Hotza egiten duenean hankakbustitzearekin aski da hanken atzekotendoietako presioa jaisteko, bainabestela osorik dutxatzen zaie izerdiakez pikatzeko.

Eguraldiak eragiten al die?

Bai pertsonei bezala. Bero handia egi-ten duenean ez dute ezertarakogogorik izaten eta fresko dagoneanaldiz aktiboago egoten dira. Paseatzeraate-ratzeko gogoarekin.

Gure inguruan zein izaten da zaldiek

duten arazorik ohikoena?

Arazo handiena kolikoak izaten dira, nor-malean hipiketan janaria ordu jakinbatean ematen diete eta behin juxtu orduhorretan ematen ez badiete zaldiak estre-satu egiten dira eta berehala kolikoakematen die. Berdina pasatzen da pentsuaeta ura azkarregi jan edo edaten badute.

Taldean daudenean ezberdin por-

tatzen dira?

Bai, zaldia taldeko animalia da eta ezinduzu inoiz bakarrik eduki, gutxienezasto edo ardi batekin jarri behar duzu,ezin da bakarrik egon bestela estresatuegiten dira

- 19 -

“Azkarregi jan edoedanez gero kolikoak

ematen die”

Hezte naturalarekin, zaldia ez da horrenbeste behartzen.

Page 20: Mailope 2012ko azaroa

Arnaldo Otegik aurrenekoz kon-tatzen ditu gure herriko erreali-tatea aldatu duen eraldatze pro-zesuaren barneko gorabeherak.Oraindik ere egiteko asko dago-en une historiko honetako gako-ak ulertzeko ezinbestean irakurribeharreko liburua da.

Filma:“Lo imposible” J.A. Bayona

Diskoak: “Las aceras están llenas de piojos”Marea

Ni Joseba Satrusteginaiz, Betelukoa, 23 urteditut. Lehen Hezkuntzakogradua ikasten ari naiz.Gustuko du lagunekinegotea eta musika en-tzutea eta baita parran-daren bat edo beste egi-tea ere.

Tsunamiaren inguruko gertaerakjasotzen ditu film honek. Familiabat Thailandian aurkitzen da opo-rretan. Bat-batean, itsasoa osozakar jartzen da eta bere mailaetengabe handitzen da. Itsasoakpertsona asko harrapatzen ditu,baita protagonista den familia hauere. Familiako kideak galdu egitendiren arren, azkenean bizirikelkartzea lortzen dute. Filme tris-tea izan arren, bukaera ederra du.

Berriozarko (Nafarroa) taldea dahonakoa, Kutxi Romero eta gai-nontzeko beste kide batzuekosatua. Bertako kantek esanahidesberdina izan dezakete aldiberean.

Liburua: "El tiempo de las luces"Arnaldo Otegi

Joseba Satrustegi

kuttunenakJosebaren

lurraldeGARAPENApubli-berria

Produktu eta zerbitzuak euskaraz ematen dituzten enpre-sen, elkarteen eta erakundeen arteko harremana sustatzeaizan zen Enpresarean azokako antolatzaileen helburua.Donostian egin zen urriaren 2an eta bertan izan zirenCederna Garalur Elkarteko hiru ordezkari: Izaskun Abril(Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi eskualdeko garapen-era-gilea), Arantxa Arregi (Malerreka-Bortziriak-Bertizaranaeskualdeko garapen-eragilea), eta Irene Gastaminza(Cederna Garalur Elkarteko enpresak eta enplegua arloarenkoordinatzailea).

Bertan parte hartu zuten beste enpresa eta erakundeengisan Cederna Garalur Elkarteak ere bere stand-a jarri zuenburutzen dituzten jardueren eta proiektuen berri emateko.Horrekin batera Nafarroako Mendialdeko enpresei bertanparte hartzeko aukera eman nahi izan zieten eta stand bere-an norberak bere enpresaren berri emateko informaziopuntu bilakatu zen. Cederna Garalur Elkarteak Enpresareanazokan beraiekin batera parte hartzeko gonbita egin zienMendialdeko enpresei eta horietatik seik onartu zuten.Bertan izan ziren: Lacturale (Arakil); Comercial Ciganda(Lantz); Vermican (Iruñea); Aralar-Urbasa LandetxeenElkartea eta Kaardel landetxeak.

Stand-a bisitatu zuten enpresen interes nagusiakteknologia berrien aplikazioarekin, infografiarekin, kon-postaje komunitarioarekin, arkitektura leheneratu etaintegratzearekin, berdintasun-planekin eta euskaraz eman-dako prestakuntzarekin lotutakoak izan ziren.

Nafarroako Mendialdeko sei enpresak parte hartu dute Enpresarean Azokan

Bildu ziren enpresen materialaren irudia.

Page 21: Mailope 2012ko azaroa

- 21 -

LauBURU

Idatzi nuen nire lehen artikuluarenazkeneko esaldietan hitz eman nuen hu-rrengoan asertibitateari buruz hitz egingonuela. Azkeneko urteetan hainbestetanaipatu eta entzun izan den kontzeptu berrihoni buruz sakontzea eta zertan datzanazaltzea da nire helburua.

Asertibitate hitza latinetik dator (asser-tus = autoafirmazioaren ziurtasuna).Kontzeptu berri hau psikologia sozialareneremuan du jatorria eta 90. hamarkadanindarra eta ezaguna izan zena. Jokabideterapian, trebetasun sozial gabezia zutenpertsonekin, bereziki, erabiltzen hasi zireneremu honetan aritzen ziren psikologoak,hala ere, urteak pasa ahala eta bereerabileraren onurak aztertu ondoren,beste eremuetara zabaldu izan denkontzeptua izan da: hezkuntza arloan,enpresa munduan, arlo sozialean,…

Asertibitatea, beste pertsonekin eta

norberarekin errespetuz jokatzeko,pentsatzeko eta sentitzeko gaitasuna da.Asertibitatean oinarritzen den pertsonapentsatzeko, sentitzeko edo jokatzekoorduan ez ditu beste pertsonak iraintzenezta erasotzen ere, baina ez du bere nor-tasuna eta norberak dituen sentimendu-ak, balore eta interesak zalantzan jartzen.Egunerokotasunean, egoera asko izatenditugu modu asertibo batean erantzunbeharrean modu erasotzaile edo modupasibo batean (norbera manipulatzendugunean besteen onarpena eskuratzeko)erantzuten ditugunak: besteen sentimen-duak kontuan hartzen ez ditugunean zer-bait esaterako orduan, masa sozialarenpartaide sentitzeko gure baloreak, senti-menduak eta interesak baztertzen ditu-gunean (nerabezaroan suertatzen denegoera arrunta da).

Jokabide asertiboa duen pertsona

batek bere interesak defendatzen ditu etabere iritziak beldurrik gabe adieraztenditu. Ez dugu berekoikeriarekin nahastubehar, baizik eta gure nahiak eta itxarope-nak errespetuz adierazteko modu batekinerlazionatu behar dugu, beti ere, bizidugun egoera edo kontestua kontuan har-turik. Gure gurasoek eta hezi izangaituzten pertsone beti esan izan digutebesteak errespetuz tratatu behar ditugula,besteen sentimenduak “ulertu” beharditugula … baina gure sentimenduakerrespetatzen ditugu? Gure pentsamen-duak zaintzen ditugu? Gure jokabideakbaldintzarik gabe adierazten ditugu?Horretarako gure nortasuna eta izaeraongi ezagutu eta autoestimua zaindubehar dugu, momentu oro, jokabideak,sentimenduak eta pentsamenduak erres-petuz adierazteko, ez soilik besteekiko,baizik eta norberarekiko ere.

Zer egin modu asertibo bateanerantzuteko? Lehenik eta behin erreali-tatea den bezala onartu. Gure bertuteaketa gure akatsak onartu eta ditugun gaita-sunak ongi ezagutu, hauek beti ere positi-boki baloratuz. Azken finean gure arrakas-tak, gure eboluzioa eta ditugun aurrera-pausoak baloratu behar ditugu, besteenarrakastak eta ematen dituzten aurrera-pausoak deuseztatu gabe.

Batzuetan egoera eta pertsonabatzuekin modu erasotzaile izateko joeraadierazten dugu, batzuetan inkonsziente-ki, beste batzuetan, aldiz, beste pertsonaho-rren ezaugarriak ikusita adierazi nahidugun modu bat da, nahiz eta jakin egokiaez dela.

Modu erasotzailean jokatzen duenpertsonak ez ditu besteen pentsamen-duak, sentimenduak edo jokatzekomoduak errespetatzen. Modu pasiboakaldiz, ez ditu bereak bere gain hartzeneta norberarekiko errespetua galtzendu, besteen onarpena lortzea baita berehelburua. Asertibitatea bi modu hauenartean kokatuko genuke, abantailakhauek izanik: nahi dugun hori lortudezakegu besteak iraindu gabe, gureinteresen alde jokatu dezakegu errudunsentitu gabe, ahoz egiten diren erasoakalde batera utziz. Bakoitzaren iritziaketa sentimenduak errespetatuz eta ino-lako manipulaziorik gabe adieraztekoeta ondoko pertsonaren eskubideak

errespetuz erantzuteko gai izan behargara. Hala ere, asertibitatea praktikanjartzea ez da erraza, baina ez daezinezkoa ere. Portaera asertiboa ikas-ten den portaera bat da, baina praktikanjartzerakoan kontuan hartu beharditugu jokabide terapian oinarrizkoakdiren hiru eremuak: pentsamendua,emozioa eta jokabidea.

Pertsonen arteko harremanek satis-fakzio maila altua eman dezakete suer-tatzen den komunikazioa argia eta garbiabaldin bada. Prozesu horretan asertibi-tatea da parte hartzen duen osagai ga-rrantzitsuena, beraz, gure harremansozialak eta gure pentsamendu, senti-mendu/emozioak mantendu nahi izanezgero praktikan jarri behar dugun portaerada. Beraz, irakurleok, asertibitatea, gureeguneroko bizitzan sortzen zaizkigun ego-era sozialean praktikan jarri beharrekoaizan behar da, besteak errespetatuz baitagu geu garen pertsona baloratuz etadefendatuz.

Asertibitatea > Maite Mariñelarena

“Asertibitatean oinarritzenden pertsonak ez du berenortasuna eta norberakdituen sentimenduak,balore eta interesakzalantzan jartzen”

“Nahi dugun hori lortudezakegu besteak iraindugabe eta gure interesenalde jokatu dezakegu

errudunsentitu gabe”

GIZARTEA EKOLOGIA HEZKUNTZA ZIENTZIA

Page 22: Mailope 2012ko azaroa

Nolatan egin zinen zine kritikari?

Nik zinea ikasi nahi nuen Madrilgo ZineEskola Ofizialean, Antxon Eceiza etabelaunaldi horretako zinegile guztienmoduan, baina itxi egin zuten eta ikaske-ta hori Informazio Zientzietako adar batizatera pasa zen. Ikasketa horiek osoteorikoak ziren, ez genuen ia praktikarikegiten eta azkenean kritikak egitenbukatu nuen.

Donostia Zinemaldian parte hartzen duzu,

nolakoa izan da aurtengo jardunaldia?

Oso ongi joan da, azkeneko edizioenartean onena izan da aurtengoa.

Zein izan da zuretzat aurtengo Donostia

Zinemaldiko filmik onena?

Nik pelikula ofizialak baino ez ditut ikusteneta horien artean gehien gustatu zaidanaPablo Bergerren Blancanieves izan da.Baina aste honetan zerrenda ez-ofizialekozenbait film ere jarri dituzte Golem-en etahorietatik onena Paolo eta VittorioTavianiren César debe morir iruditu zait.

Zure lana oso subjektiboa da baina zein

irizpide hartzen dituzu kontuan kritika

bat egiterako orduan?

Nik beti ikuslearen ikuspuntutik ematen dutnire iritzia. Batzuetan gaiak teknikak bainoindar gehiago izaten du eta beste batzuetanalderantziz, zine motaren arabera. Badiraedukia gehiago lantzen duten zinegileak etaforma edukia baino gehiago zaintzen dute-nak, eta badira bi gauzak lantzen dituztenakedo bat ere ez.

Zinearentzat zenbateko garrantzia izaten

dute Donostia Zinemaldia bezalako

jaialdiek?

Ikaragarria. Halako jaialdiak izaten dirazinea kulturalki bizirik mantentzenlaguntzen dutenak. Jaialdirik ez balego…zine komertzialarekin bakarrik ezinezkoalitzateke batez ere zine independenteenprodukzioa aurrera eramatea. Badirakomertzialki ikusten ez diren pelikulak,soilik Internet bidez ikusten direnak,horiek lehen aldiz halako jaialdietanaurkeztu ohi dira, modu egokian etajatorrizko bertsioan.

Krisia dela eta film gutxiago ekoizten al

dira?

Ez, jaitsiko dena ikusle kopurua da.Produkzioa ez da jaitsi, are gehiago gerozeta gehiago ekoizten dira. Egun merkatuahandiagoa da, zineetan bataz beste aste-bete baino ez dira egoten baina gero dvd-aren merkatura pasatzen dira, internet,telebista… gaur egun filmek bizitza luzeadutela esan liteke.

Eta zein da euskal zinearen egoera?

Inoiz baino hobeki dago. Nire ustez,batez ere euskarazko zinearen ibil-bidean inoiz ez da horrenbeste ekoiztueta horren zine ona egin. Hori ez da soi-lik euskal zinearen kasua, zine indepen-dente edo nazionalitateetako zineekinberdina gertatu da. Egun errazagoadute ekoizpen bat lortzea herritarrenharpidetzen bidez. Hori izan da esater-ako Zuloak filmaren kasua. Badirahalako ekoizpen sistemak zeinak au-rrekontu baxuko pelikulak egitea ahal-bidetzen duten. Gainera orokorreanoso film onak izaten dira, askatasunezeginak daudelako. Orain arte, diru-laguntzen menpe egonik askoz ere zinetxarragoa eta ofizialagoa egiten zen etagainera paradoxikoa bada ere gutxiagoekoizten zen.

"Donostia Zinemaldia bezalakojaialdiek zinea bizirik

mantentzen laguntzen dute"32 urte daramatza Mikel Intsaustik zine kritikari lanetan, Eginegunkarian hasi zuen bere lan ibilbidea eta Gara sortuz geroztikbertan dabil. Zarauztarra dugu jaiotzez baina egun Lekunberrin bizida eta berarekin egoteko aukera izan dugu.

Mikel Intsausti

elkARRIZketa:

- 22 -

Page 23: Mailope 2012ko azaroa

- 23 -

Edalontzia mugitu, usaindu eta barru-ra... horixe izan zen Lekunberrin ospatuzen Ardoaren Egunan askok egin zutenerrituala. Gustu guztietarako ardoakaurkitu zituzten urriaren 14an

Lekunberriko plazan jarri zuten karparahurbildu zirenek. Bertan Nafarroakozortzi upeltegik hartu zuten parte:Inurrieta, Irache, Lezaun, Marco Real,Orvalaiz, Pago de San Gabriel, RafaelReverte, Marqués de Montecierzo etaSeñorío de Sarría.Urtero Pilarika Jaien egitarauaren ba-rruan egiten den ekimen honetan,ardoa dastatzeaz gainera, eskualdekoproduktuak jateko eta erosteko aukeraizaten da.Euria egin arren jende ugari bildu zenkarpan eta 5 euroren truke nahi adinaardo edateko aukera izan zuten. Egungarrantzitsua izaten da batez ere partehartzen duten ardogileentzat, berenproduktua ezagutara eman eta jen-dearen kritikak nahiz zorionakjasotzeko aukera izaten baitute.

KULTURaNafarroako ardoak dastatzen...

Lau egunez ospatu dituztePilarika Jaiak lekunberriarrekOhikoak baino motzagoak izan ziren2012ko Pilarika jaiak, baina adin etagustu guztientzako ekitaldiak izanziren: Kontzertuak, patata tortillalehiaketa, bazkariak, antzerkia, kirolekitaldiak… Juani Azpiroz izan zenfestetako suziria piztearen ardu-raduna, horrela udalak esker onaerakutsi zion Lekunberriko eskolan

euskararen alde egindako lanagatik. Urteroko ekitaldiak mantendu dituztenarren, zenbait berrikuntza izan dira egi-tarauan, esaterako ostegun gauekoHouse jaialdia. Euriak festetako zenbaitmomentu zapuztu bazituen ere, ezzuen herritarren animoetan eraginikizan eta normaltasunez joan diraaurtengoak.

Page 24: Mailope 2012ko azaroa

- 24 -

Asiarra deitu zaio Asia aldetik datorre-lako, hau da, Euskal Herrira Frantziatiketorri da, baina Frantziara, dirudienez,Asia aldetik zetorren itsasontzirenbatean etorri omen zen.

Bertako liztor handiaren osoantzekoa da, baina bereizgarri gisa,asiarrak hankak horiak ditu eta gor-putzaren atze aldean gerriko laranjanabarmen bat du. Tamainaz hiru zen-timetro inguru ditu.

Beraz, gure bailaran 2011z geroztikhemen dugu, eta Frantzian 2005eanikusi zuten lehen aldiz. Azkar hedatuedo zabaltzen da, hemen ongi sen-

titzen den seinale, oso azkar egokitubaita gure klimara. Dirudienez hemen-go klima gustukoa du, badu nahikojanari eta ez du kontra egingo liokeenintsektu-jalerik.

Horrela bada, urte bat gure inguru-an badarama ere, aurten oso nabar-mena izan da, Araitz eta Betelukoerlezainek, udararen hasieratik,beraien erle-kutxen inguruan bueltakanola dabilen ikusi dute. Azpirotzenaldiz, bertako erlezainekin egon garaeta oraindik ez dute sumatu, bainaLekunberrin habiaren bat kendu omendute, itxura guztien arabera bazter

guztietara zabaltzeko denbora kontuadela dirudi.

Erle-kutxen inguruan jarri eta errazikus daiteke nola erasotzen zituztenerleak, helikopteroarena eginez erle-kutxaren sarreraren aurrean jarri eta

Liztor asiarra gurean da Iazko udazkenean Araitz aldean, aurkitu zenliztor asiarraren lehen habia, Arribeko etxebaten leihoan egin zuten, argazkian ageridena. Beraz, iaztik gurekin da “Vespa veluti-na”, hau da liztor handi honen izen zientifikoa,nahiz eta gure artean ezagunagoa egin den liz-

tor asiarraren izenarekin. Nahikoa buruhausteematen ari da, eta bertako erlezain eta suhil-tzaileekin egon nahi izan dugu gure eskualde-an agertu dela eta pixka bat jakin dezagunbere inguruan.

erreportajetxoa >>

CC BY SA - Wikimedia Commons

Testua: Andoni Tolosa

Page 25: Mailope 2012ko azaroa

kargatuta datozen erleak harrapatzendituzte, baina ahal badute ateratzenari direnak ere bai. Erlezainentzatamets gaizto bat dirudi, eskuarekinbat akabatzea erraza da, baina lasterbeste bat dator atzetik eta lehengoangaude berriro. Erleak ahul samaregonez gero, laster bukatuko ditu erle-kutxan daudenak.

Eta gizakiak ez du asmatu oraindiknola aurre egin modu eraginkorreanliztor honi. Baina zergatik egin behardiogu aurre? Bertan ere baditugu liz-torrak, tamainan eta itxuran osoantzekoak direnak gainera, eta lasaiasko bizi dira gure artean, ez digutekalterik egiten eta seguru naturanfuntzioren bat izango dutela, bestelaez lirateke egongo.

Ba hasiera batean gizakiari ez diotezuzenean erasotzen, lasaiak dira etabertako liztorrak baino motelagoak,hori bai, beraiek arriskuan ikustenbadira ziztatu dezakete, eta hauen ziz-tada bertakoena baino mingarriagoomen da. Baina benetako arazoaerleek dutela esan genezake, etanoski, zeharka gizakiak ere bai naturanerleek duten kontuan hartzen badugu.Liztor asiarraren elikagai nagusiaerleak dira, zuzenean erleak harra-patu, burua kenduz akabatu eta habi-ara eramaten dituzte.

Errazkingo Iñigo Oreja suhiltzailelanetan aritzen da Baztan etaMalerreka inguruetan, eta tokatu zaiobehin baino gehiagotan liztorrarekinborrokan aritzea. “Aurten 20-25 habiainguru kenduko nituen, eta askoz gehi-ago izango dira basoan daudenak.Hainbeste ugaldu direla ikusitaNafarroako Gobernuak laster agin-duko du toki publikoetakoak bakarrikkentzeko”. Etorkizunari begira, Iñigoezkorra da, “tranpak eta jartzendituzte, eta liztorren bat edo beste

erortzen dira baina milatatik bat,momentuz ezin dugu ezer egin,pazientzia izan eta erleak beraiekaurre egiten ikasten duten bitarteanitxaron egin behar. Asian bertakoerleek ikasi dute aurre egiten, liztorbat sumatzen dutenean inguratu etaberoarekin hil egiten dute”. Negualdera, zuhaitzen hostoak erortzendirenean, habiak errazago ikusikodira, “baina ordurako berandu izangoda, datorren urtean habia berriak egindituzten erreginak negua pasatzekozuloren batean sartutaegongo dira, eta otsailaaldera atera eta koloniaberriak sortuko dituzte”.

Azkarateko Asier Jauregiere suhiltzaile bezala aritzenda, baina Gipuzkoa aldean,eta berari ere tokatu zaio liz-tor hauen habiak kentzea.Gipuzkoan dagoen pro-tokoloaren arabera nor-baitek ikusi duenaren abisuapasatzen duenean suhiltza-ileak ateratzen dira kentzera,“egunez aktiboagoak egotendira eta askotan gauez egi-ten ditugu lan hauek, askozlasaiago egoten dira etaerrazago egiten da lana.Bertako erle edo liztorrek

ziztada bakarra egiten dute baina liz-tor asiar hauek behin eta berriro ziz-tatzeaz gain, eztena ere luzeagoadute, 4-5 mm ingurukoa eta hau delaeta jantzi berriak ekarri dizkigutehabia bat kentzera atera behardugunerako”. Asierren ustetan zenbatugaldu diren ikusita “suhiltzaileek ezinizango dituzte hainbeste ateraldi egineta etorkizunean enpresa pribatu batekegingo ditu lan hauek. Dena den, nor-baitek habia bat ikusten badu abisuapasa dezala lehenbailehen kentzeko”.

Liztor asiarraren berezitasunak dira besteak beste, hanka oriak eta gerriko laranja.

Hemengo jatorrizko erleak liztor asiatikoen jaki bilakatu dira.

CC BY SA - Goiena

CC BY SA - Wikimedia Commons

Page 26: Mailope 2012ko azaroa

Dena prest dago dagoeneko Behobia-DonostiaLasterketarako. Aurtengoa 48. edizioa izango da etaazaroaren 11n eginen da. Urtetik urtera geroz eta gehiagodira bertan parte hartzen duten korrikalariak. Iaz 19.877pertsonek parte hartu zuten eta aurten antolatzaileek25.000 korrikalari inguru espero dituzte. Maiatzaren 23an

ireki zen lasterketan izen emateko lehenengo deialdia etaegun bakar batean 22.104 pertsonek eman zuten izena. 20 kilometro dira Behobiatik eta Donostiako Boulevarrerainoeta goizeko 11etan irtengo dira bertatik. Gure eskualdeanbadira urteroko hitzordu horretarako prestatzen aritzen dire-nak, iaz 13 pertsonak parte hartu zuten.Egun handi horren aurretik ordea, azaroaren 9an eta 10eanAnoetako Belodromoan Lasterkatien Azoka egingo da, bertanparte hartzaileek euren dortsalak jaso eta Behobia-Donostialasterketarako bestelako arropak erosteko aukera izangodute. Bestalde, kirol horren inguruko hainbat hitzaldi eta eki-taldi burutuko dira. Informazio gehiago: www.behobia-sansebastian.com

- 26 - 25.000 parte hartzaile inguruespero dituzte Behobia-Donostian

KIROLa

Galarza-Carrion eta Gelbenzuanaiak izan dira Pilota GoxuaTxapelketako irabazleak

Lekunberriko Pilarika jaietan jokatu zuten Pilota GoxuaTxapelketako Finala. Abuztuaren 25ean izan ziren lehenengobi partiduak eta guztira 12 bikotek parte hartu zuten.Finalera horietatik lau baino ez ziren iritsi. Lehen mailanGalarza-Carrion bikoteak irabazi egin zion bi tantokoaldearekin Legarra-Barbajero bikoteari. Bigarren mailanberriz Gelbentzu anaiak irabazi zuten, Betelu-Satrustegirenkontra. Baziren zenbait urte Pilota Goxua Txapelketajokatzen ez zela eta aurten berriz ere martxan jartzea lortudu Kirol Mankomunitateak.

Page 27: Mailope 2012ko azaroa

- 27 -

Psikomotrizitateko irakaslea berria zaitugu...Bai, urrian hasi ginen eta bi talde sortu dira. Lekunberrinastelehen eta ostegun arratsaldetan biltzen gara ordu laur-deneko saioetan eta Areson berriz ostiral arratsaldetan. Bosteta zortzi urte bitarteko haurrekin aritzen naiz.

Zer da eta zertarako balio du psikomotrizitateak?Hizkuntza gaitasuna erabat garatuta ez duten haurrak, hauda 7 edo 8 urte artekoak, gorputzaren mugimenduarenbitartez adierazten dute eta psikomotrizitatean hori oinarrihartuta teknika bat garatu da. Saiatzen gara espazio batsortzen, non askeki nahi duena egin, adierazi edo sortu deza-keen, minik ez ematea eta ez hartzea dira dauden baldintzabakarrak.

Nolakoa izaten da psikomotrizitate saio bat?Hasteko denok bildu eta antizipazioa lantzen dugu, - Zertanjolastuko gara gaur? Beraiek hor jada irudi mentalak sortzenhasten dira. Saioak goma espumazko blokeekin egindakopareta edo dorrea apurtuz hasten dira, heldu batekberaientzako egindako zerbait apurtzen hasten dira, sinbo-likoki heldua suntsitzen dute eta hori ez dago ongi ikusita.Gero hasten dira gauzak botatzen edo txirinbueltak egiten,korrika edo nahi dutena egiten, beraien beharren arabera.Normalean saioan zehar ikusten da badoala aktibitatea jais-ten eta pasatzen dira jolas sinbolikora, hasten dira etxetxoakeraikitzen, hasten dira panpinak hartzen, oihalak hartzen...eta jolasaren bitartez bere barne mundua irudikatzen dute.

Eta gero?Hori bukatutakoan gorputza gelditzen saiatzen gara etagauzak jasotzen ditugu, lehen supereroiaren kapa zena orainoihal bat da, etxe bat izandako blokeak edo aterpea jada ezda etxea berriro dira blokeak orduan hasten dira distantziabat hartzen emozio horietatik. Eta gero ipuin bat kontatzenzaie gelditu egin behar dutelako eta pentsatzen hasten dira.Ondoren errepresentaziora pasatzen gara eta egurrezkopiezekin eraikinak egiten dituzte, marrazkiak etab.Amaitzeko saio horretan egin dugunari errepaso bat emanedo zerbait gertatu bada guztion artean hitz eginez bukatzendugu.

Hori guztia praktikan jartzea erraza al da?Gatazkak beti sortzen dira, hori ekidin ezina da eta gaineraaurrera egiteko ere beharrezkoak dira. Haurrak ikasten etasozializatzen ari dira eta ikasi behar dute gatazkak kon-pontzen eta horretarako txoko bat ere badugu. Gainera urteezberdinetako umeak nahastuta daudenez, bakoitza faseezberdin batean dago, hiru urtekoei esaterako asko kostatzenzaie gelditzea.

Hobea litzateke adin tarte txikiagoko taldeak sortzea?Posible balitz hobe litzateke bai. Haur guztiak ez daude faseebolutibo berdinean, ez dituzte behar berdinak, baina horida herri hauetako errealitatea. Azken batean kalean etaplazan ere adin ezberdineko umeek elkarrekin jolasten duteeta batak bestearengandik ikasten dute. Adibidez nabaritzenda bost urtekoek jada badutela dinamika bat barneraturiketa dakitena zabaltzen dute -Ez ezazu hori egin!!- orduanhorrek ere errazten du lana.

Ume guztientzat da gomendagarria?Gaur egun bizimodua asko aldatu da. Lehen haurrekdenbora gehiago ematen zuten etxeetan, jolas libreanaritzen ziren, ez zegoen hainbesteko arriskurik eta egunberriz ordu pila bat ematen dituzte jarduera bideratuetan,bai eskolan bai eskolatik kanpo. Errealitateak aldatu egindira eta nire ustez euren sentimenduak askatasunez adie-razteko espazio bat eskaini behar zaie. Onak zein txarrak,etengabe gaude esaten ez egin hori, ez jo!... baina agresi-bitatea existitzen da eta agian hori kanporatzeko beharradute. Horregatik gure saioetan saiatzen gara hori bizitzekoespazio bat sortzen.

Haur hezkuntzako irakaslea da, psikomotrizitatearekin lotutako graduondoko bat egiten ari da eta

ikasitakoa praktikan jartzen dabil gurean. Jaiotzez Erandiokoa (Bizkaia) den arren orain

Lekunberrin bizi da.

Psikomotrizitatea: gorputza, emozioa eta pentsamendua>> Aiboa Casares

Page 28: Mailope 2012ko azaroa

- 28 -

Leku batean onddoak ateratzen direnean, erraza da larrukoloreko txapela eta txorten gorrixka duen onddoekintopatzea. Mozterakoan urdindu egiten dira eta horre-gatik onddo biltzaileek baztertu egiten dituzte toxikoakdirelakoan.

Boletus Erythropus (Onddo Hankagorri izenez ezaguna)jangarri bikaina dugu eta beste onddorik ez denean errazaurki daitezke. Gutxi dira onddo hau ongi ezagutzen dutenzizalariak eta ez dira asko kontsumitzen, batez ere ezjakinta-sun horregatik.

Jangarri ona da, zizare eta intsektuek gutxi erasotu ohidutena. Haragi gogorra eta kolore horia du, baina mozte-rakoan urdindu egiten da eta olio beroa ukitu orduko berrizere hori zurixka kolorea berreskuratzen du, gainontzekoonddo jangarriek duten kolorea bezalakoa.

Bestalde, txortena bota egin ohi da, intsektuen markak izanohi dituelako eta oso gogorra izaten delako. Onddo hori ongiegin behar da, olio bero-beroarekin eta nahi izanez gerobeste onddoekin batera sukaldatu liteke, zaila izaten baitaezberdintasunik antzematea. Ez da komeni gordinik jatea.

Onddo honek 20 zentimetroko diametroa izan dezake etapena da ez aprobetxatzea, identifikatzea erraza izaten baita.Txapel marroi iluna du, txortenak berriz puntu gorrixkak ditu,

gainontzeko boletusak ez bezala. Luridus-a esaterakoantzekoa da, baina kalitate gutxiago du. HorrekHankagorriaren aldean, sare gorri bat du txortenean, ez dupunturik eta belakiaren azpiko haragia gorria da horia beha-rrean eta ez du Hankagorriak duen usain atsegin eta zaporegozoa.

Onddo jangarri hau udan hasi eta udazken amaieraarte ateratzen da. Planifolioetan nahiz pinudietan atera ohida eta merezi du ezagutu eta dastatzea. Ez zaitezte izutumozterakoan urdintzeagatik, jangarriak diren beste onddoaskorekin ere ger-tatzen baita. Oxidazioprozesu bat izaten da,sagarra ja-terakoanere ez al da ba kolorezaldatzen moztuz gero?Dastatu ezazue.

> Julio Calonge

Oraingoan Hankagorri izenez ezagunak diren boletus onddoak aurkeztu dizkigu

Urdindu egiten diren onddo jangarriak

LURRAK EMANAinguruko zizak

Boletus erythropus - Hankagorri. Mozterakoan urdindu egiten da.

Luridusak puntu gorriak ditu txortenean eta belakiaren azpian haragi gorria.

Page 29: Mailope 2012ko azaroa

- 29 -

Egun, Lekunberriko kanpoaldean duen eraikinean, txerrikiakegiteko lantegia, denda eta bazkariak emateko lekua du.“Hasieran ez genuen bazkaririk emateko asmorik, bezeroeigure produktuak dastatzeko aukera emateko jantoki bat bainoez zen, baina orain asteartetan izan ezik egunero ematenditugu bazkariak”. Hala ere, Jose Ignacioren diru-iturri nagusiadenda da, “aurten hildako txerriak hemendik lau urtera sal-

duko ditugu, prozesu luzea da eta esfortzu ekonomiko handiaeskatzen du, horregatik zenbait bazkari ematea ongidatorkigu, momentuan bertan irabazten dugulako diru hori”.

Hori guztia aurrera eramateaz gainera, Luis Beguiristain etaeskualdeko beste hainbat artisten lanak ditu salgai. Jantokiakduen espazio zabala probestu nahi izan zuen hasieratik etaantza dagoeneko zenbait eskulan saldu dira.

Kalitatezko produktuak dira Maskaradakoak eta prozesuabera garestiagoa izanik produktuaren azkeneko prezioa erealtua da. “Mota guztietako bezeroak ditugu, badira baliabideekonomiko handiak dituzten bezeroak eta badira dirua jantzi-etan, kotxe batean edo bestelako zaletasunetan gastatubeharrean nahiago dutenak hona etorri eta ongi jan edo kali-tatezko produktu bat erosi”.

Kartaz gainera, 24 euroko menu bat eskaintzen dute.Maskaradan plater guztiek txerrikia dute. “Gure lehengaia oso onadenez ez zait gustatzen bestelako jakien zaporeekin gehieginahastea, jendeak txerrikia baloratzea nahi dut, protagonista txe-rria da, ez sukaldaria ezta txerriarekin batera ateratako piperrakedo saltsa ere. Horregatik plater sinpleak egiten saiatzen naiz”.

Maskarada

> Jose Ignacio Jauregui

MAHAIRA ERAMANA

Orain dela hiru urte Jose Ignaciok Ainhoa Taberna saldu eta Maskarada ireki zuen. Betidaniktabernan ibilitakoa zen eta gastronomiarekin lotutako zerbait egiteko ilusioa piztu zitzaion.Ordurako jada bederatzi urte zeraman euskal txerriak hazi eta bere produktuak saltzen.

eskualdeko jatetxeak

Osagaiak: -Txerri hankak-Gatza-Barazkiak edo abak

Egin beharrak:Oso errezeta xinplea jendeak etxeanegiteko ohitura handirik ez duena.Hasteko txerri hankak gatzatu etahamar edo hamabost egunez bere ho-rretan utziko dugu. Ondoren gatza

kendu eta jada prestatzeko moduanegongo gara. Horretarako, urte sasoikobarazkiak erabiliko ditugu, nahi hainabarazkirekin batera uretan egosikoditugu txerri hankak. Barazkiekinbezain goxoa gelditzen da esaterakoaba beltzekin egosita. Ondoren hezu-rra kendu eta zerbitzatu aurretik txin-garretan jarri eta pare bat minutu horeduki ondoren jateko puntuan egonendira. On egin!!

Errezeta: Txerri hankak brasan

Page 30: Mailope 2012ko azaroa

CondaIruñeatik Donostiara:

- 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero.-Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:15. Egunero.-19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan.-20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral etalarunbatetan izan ezik.

Donostiatik Iruñeara:

- 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero).- 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

MugiroarraLekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan.Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

LeitzaranLeitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30.Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).

Autobus zerbitzuak

Azaroarenen 1etik 4raLeitzako M.Z. Campos

Azaroaren 5tik 11raLeitzako M.I. Larraya

Azaroaren 12tik 18raBeteluko C.A. Carrillo

Azaroaren 19tik25eraLeitzako Plaza Teresa,Arrupea Esther

Azaroaren 26tik 30eraIrurtzungo M. Gastearena

Larrialdiak...................112

Araizkoosasun etxea...948513040

Beteluko osasun etxea...948513300

Lekunberrikoosasun etxea...948504208

agend

a

azaroa

Lekunberri: Folk Ametsetan.0.00etan Ganbara (Euskal Folk)taldearen kontzertua Kantinan

Lekunberri: Folk Ametsetan. 20:00etanUrbalia Rurana (Valentzia) taldearenkontzertua Kantinan

9

Azkarate: Ardi jatea Balerdi Elkartean24

merkatu txikia

Guardiako farmaziak

Telefono zenbakiak

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10,Telefonoa: 653 801 628

-Sua egiteko egurraInteresatuek, deitu:659 836 561

-Etxea Uztegin. 605 712 8481.200m lauez inguratua,200.000 €.

-Etxea Uztegin Bizitzeko mo-duan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa

-Pisu berria Betelun aloka-tzeko ere. Garajea eta igo-gailua. T. 629 403 220

-ARESOn Sastizar Baserria-Landetxea. 25.000 m2 lu-rrekin. Telefonoa 649 707 584

-MotoaGas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861Markos.

-Baba gorriak eta intxaurrakTelefonoa:606 375 855 Mikel

-Akazea motako esolaksaltzen dira. Barruti/hesiakixteko. 646 524 796 (Peio)

SALGAI ALOKATU

-Uitzi. Pisu berria alokairu-an. Terraza jardinarekin.Deitu: 696 269 511 - 677 026 614

-Etxe bat alokatuko nukeeskualdean. Nire telefonozenbakia: 948 513 121

-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzkeeskualde honetan.Nire telefono zenbakia:948 063 222 (Jonathan)

-Lekunberrin, igogailuaduen pisua alokairuanedota salgai. 667 797 904(Iñigo)

-Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua.Telefonoa: 629 403 220

-Araitzen edo Larraunenborda lursailarekinDeitu: 606 695 297 (Nerea)679 631 725 (Aitor)

-Belarra mozteko diskoaerosten da.Harremanetarako 679 092 896

-Umeak zaintzen ditut.Esperientzia daukat.Interesatzen bazaizu, deinazazu: 948 507 364(Àngels)

-Ikasgaiak erreforzatzekoklase partikularrak emat-en ditut LHko eta DBH1eko eta DBH 2ko ikasleeizuzenduta.Interasabaduzu, dei nazazu:948507 364 (Àngels)

EROSI

LAN BILA

kontuTXIKIAK

Araitz: kultur astea

Aldatz: San Martin jaiak

16

OPARITU

-Katakumeak: bi harraeta emea. 616 956 899

Arantza: Baserritarren eguna1

9 -12

-Bateriako klaseak ematenditut, haurrentzat eta hel-duentzat. Bateria ikasi,musika bateriaren bidezirakurri (sentitu), erritmoakjo edota gozatu eta esperi-mentatu... nahi baduzu,deitu telefono honetara:679 938 016 Igor de Castro.

-Lan bila nabil. Umeenzainketan, jende helduenzainketan eta etxe garbike-tan aritua. Interesa baduzudei nazazu: 948 513 121

29 - 8

Page 31: Mailope 2012ko azaroa

Larraungo monumentu megalitikoakFelix Olaetxea

F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Oderitz eta Alli: Akittarro eta Alitzie

Lekunberri eta Irurtzun elkartzen dituen NA 7500 erre-pideari jarraituz, 6. kilometroan, eta goi-tentsio zutoi-naren ondoan ezkerrera abiatzen den bidea hartzendugu. 260 metro ibili ondoren, bere ezkerraldean,Kategaina trikuharria topatzen dugu. Honen parean,bidearen beste aldean, eskuinaldean dago menhirra.

Sailkapena: Menhirra.Kokapena: Madotz.Altuera: 793 m.Koordenatuak: X: 591,787 Y: 4,754,346.

Pian trikuharritik gertu. Bidetik jarraitu eta 100 batmetrora, mendiko bizkar berean dago.Sailkapena: trikuharria.Kokapena: Madotz.Altuera: 960m.

Koordenatuak: X: 30,593,110 Y: 4,754,885.Aurkikuntza eta seinaleztapena: Luís Millanek etaArantza Lizarraldek topatu zuten 1984koazaroaren 1ean eta Gorosti Zientzi elkarteakseinalatu 1985.Deskribapena: Irregularra den lur etaharri metaketa honek 15-16 m. diámetro ditu; 0,5metrokoaltuera iparraldera eta 2 hegoaldera. Harlosek kameraosatzen dute erdian.Iparraldeko harlosa 1,90 da luzean; 0,70 altueran eta0,35 lodieran.Mendebaldeko harlosa metro bat luzean, 0,70 altue-ran eta 0,28 lodieran.Hegoaldeko harlosa 0,50 luzeran, 0,30 altueran eta0,10 lodieran.Ekialdeko arlosa 0,65 luzera, 0,30 altueran eta 0,05lodieran.

LAMEAR KATEGAINAko MENHIRRA

Page 32: Mailope 2012ko azaroa