Mailope 2012 abendua

32
Erretratuen atzean hamaika istorio... ERREPORTAJEA: Amagoia Telletxea ELKARRIZKETA: Karmele Galarza KUTTUNENAK: Ainhoa Leo LAUBURUA: Gripea KULTURA: Neguari abesten KIROLA: Osasuna ZERUAK ESANA: Atal berria Arantxa Orbegozo 28 urterekin hasi zen margotzen. Pertsonen erretratuak egiten da abila. Bere margolanak, erretratu hutsak baino gehiago, atzean dagoen istorioaren adierazle dira. Natalia Azkona 7PEKAtu 198. zkia. - 2012ko abendua ikusi hemen Mailope

description

2012ko abenduko alea

Transcript of Mailope 2012 abendua

Page 1: Mailope 2012 abendua

Erretratuen atzean hamaika istorio...

ERREPORTAJEA: Amagoia Telletxea ELKARRIZKETA: Karmele Galarza KUTTUNENAK: Ainhoa Leo

LAUBURUA: Gripea KULTURA: Neguari abesten KIROLA: Osasuna ZERUAK ESANA: Atal berria

Arantxa Orbegozo 28 urterekinhasi zen margotzen. Pertsonenerretratuak egiten da abila. Beremargolanak, erretratu hutsakbaino gehiago, atzean dagoenistorioaren adierazle dira.

Natalia Azkona

7PEKAtu

198. zkia. - 2012ko abendua

ikusihemen

Mailope

Page 2: Mailope 2012 abendua

- 2 -

MAILOPEtxiki Hieroglifikoen eta asmakizunen txokoa sortu genuen

aurreko alean eta erantzun asko jaso ditugu, eskerrik

asko! Erantzun zuzena MAILOPE zen.

Hona hemen saridunak:

Mihiluze mahai-jokoa: Izan Zubillaga (Atallu), June

Iriarte (Betelu) eta Uxue Jauregi (Arribe).

Munduko ipuinak mahai-jokoa: Irati Buldain (Betelu),

Eneritz Estanga (Intza), Izaro eta Hodei Otegi

(Lekunberri) eta Conchi Cruz (Atallu).

Irabazleek Euskara Zerbitzutik pasa beharko dute saria

jasotzera. Aurrez deitu nahi duenak 948504400 tele-

fono zenbakian egin dezake.

Ea bigarren hau asmatzen duzuen. Animatu eta bidali

zure erantzuna eta izen-abizenak [email protected]

e-postara. Zuzenean mahai-jokoen zozketan sartuko

zaitugu.

Erantzuna:

Noiz etorriko da Olentzerogure etxeetara?

Page 3: Mailope 2012 abendua

- 3 -

> Atal berriaren aurkezpena !Amaitu ditugu eskualdeko jatetxeen istorioak eta proposatutako

errezetak. Urte berriarekin batera atal berria estreinatuko dugu eta

Andoni Tolosak baratzean landatzeak goian dugun kosmos horrekin

duen erlazioaz eta sekretuez hitz egingo digu.

Nerea Urbizuk eta Urko Oskozek Neguari abesten diskoa kaleratu berri

dute. Ene Kantak proiektuaren bigarren lana da eta hemeretzi abesti

bildu dituzte bertan. Aurpegi ezagunak eta eskualdeko hainbat per-

tsonek hartu dute parte.

2012ko jaiei agur esan diegu azaroan ospatu diren San Martin fes-

tekin. Musika, janaria eta bertsoa izan ziren nagusi Gaintza eta

Aldazko festetan. Aldatzen gainera aurten 25 urte bete dituen Jesus

Sotil apeza omendu zuten.

> Nerea Urbizu22

04> Iritzia

08> Luze: Estitxu Castro-Hernaiz

09> Zabal: Oskar Estanga

29

Sanmartinak 23

30> Agenda

31> Monumentu megalitikoak: Lardamingo eta Larrazpil-Iparraundi

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin,Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi.Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Aldazko Kontzejua, Estitxu Castro, Mendialdea, Agurtzane Altuna, AmagoiaTelletxea, Juantxo Aleman, Osasuna Fundazioa, Julio Calonge eta Felix Olaetxea. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

13> Kuxkuxean

14> Batzarre

16> Erreportajea: Amagoia Telletxea

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

24> Kuttunenak

26> Kirolak

28> Lurrak emana: Satan Onddoa eta Langermania Erraldoia

Page 4: Mailope 2012 abendua

- 4 -

Eskerrik asko!!

(H)iriTZIA

Dakizuen moduan joan den urriaren 12an sutea izan

genuen Errazkinen. Otxokiñenea baserria erre zen. Edozein

herrirentzat etxe bat horrela galtzea galera izugarria da.

Horregatik, Kontzejuak idatzi honen bidez eskerrak eman

nahi dizkie sutea itzaltzen saiatu ziren Errazkingo herritar

guztiei eta baita inguruko herrietatik, batez ere Betelutik,

laguntzera etorritako jendeari ere.

Otxokinenea erretzeak ez du atzera bueltarik, baina kalteak

larriagoak ez izaten lagundu zenuten guztioi eskerrik asko.Zure iritzia bidali nahi badiguzu [email protected]

Planetako energiaren ustiapena, banaketa eta salmentatransnazionalen eskuetan biltzen da nagusiki. Honekenergia proiektu gero eta erraldoiagoak sorrarazten ditu,ingurumen eta jendarte kostu gero eta handiagoekin:zentral termikoak, tentsio altuko lineak, AHTak… etabaita zentral nuklearrak ere, dagokien bizialdia etengabeluzatuz. Dena dela, energiarekin espekulatzeak pla-netaren oreka ekologikoa eta pertsonen bizitza jartzenditu jokoan.

Nafarroan, elektrizitate sorkuntzaren iturri nagusia ez-berriztagarria da, ekoizten dugun elektrizitatearen % 45,6Castejongo zentral elektriko legez kanpokoek sortzenbaitute.

Indarrean dagoen Nafarroako Energia Planak onartzenduenez, energia elektriko gain-sortze egoera bizi dugu,energia (gas naturala, petrolioa…) auto-hornikuntza ezapairatzen dugu eta, gainera, energia gehiegi kontsu-mitzen dugu. Horren aurrean, zentzua duen etorkizunekoestrategia bakarra energia aurreztu eta kontsumoakuantitatiboki gutxitzea da, burujabetza energetiko-rantz jotzeko.

Neurri horiekin gure ingurunean sortzen dugun kalteamurriztea lortuko genuke, baita, urrun badaude ere, gureeredu xahutzaile eta espekulatzailearen presioak, zuze-nean edo zeharka, jasaten dituzten lurraldeetan ere.Sustrai Erakuntza Fundaziotik behar dugun energia ere-duaren inguruko eztabaida bultzatu nahi dugu.

Nafarroaren burujabetza energetikoaren alde

Martin Jose Celaya Garcia

Oraindik lan egiten duen jendeak, galdetzen dit ea zeregiten dudan egunero, behin erretiroa hartu eta gero…Hara, konparaziora, lehengo egun batean Bilboko erdi-gunera joan eta denda batera sartu nintzen gauza batjasotzeko; kudeaketa egiteak ez zidan bost minutu ereeraman.

Atera nintzenean, udaltzain bat isun bat betetzen arizen, debekatutako lekuan aparkatzeagatik.

Berehala hurbildu eta honelaxe mintzatu nintzaion: -Tira gizona, bost minutu ere ez zait kostatu-eta…! Ongi

eginen zenuke, erretiratuekiko keinu txikiren bat eginenbazenu…

Zeharo ez entzunarena egin zidan eta salaketa betetzenjarraitu zuen.

Egia esanda, pixka bat pasatu nintzen arrastotik etaaitortu egin nion ez nuela lotsarik. Modu hotzean begi-ratu zidan eta beste salaketa bat hasi zen betetzen, arra-zoituz, gainera, autoak pneumatikoak egoera txarreanzeramatzala.

Orduan ahotsa altxatu nion esateko ohartuta nengoela,tontolapikoen erregearekin mintzatzen ari nintzela, eta, eanola utzi ote zioten sartzen Polizia Akademian…

Hark bigarren salaketaren lana bukatu, haizetako-gar-bigailuaren azpian jarri eta hirugarrenarekin hasi zen.

Ez nintzen kikildu eta 20 minutu baino gehiagoan motaguztietako irainak esan nizkion.

Hark, irain bakoitzari, beste salaketa batekin erantzutenzuen.

Hauxe zorte ona, autoa nirea ez izatea! Erretiroa hartunuenetik, autobusez ibili ohi bainaiz!

Egunero saiatzen naiz ongi pasatzen pixka batean.Garrantzitsua baita nire adinean, eta Alzheimerrari aurreegiteko neurri ona omen da.

Erretirodun umoretsua

Xanti Begiristain Madotz, Iruñea

Errazkingo Kontzejua

Page 5: Mailope 2012 abendua

- 5 -

Abenduaren 11n, IrunberrikoGizarte Etxean “LANDA GARAPENAREN ESPARRUA2014-2020 ALDIAN, APLIKAZIOA NAFARROAKO MEN-DIALDERAKO” jardunaldiak burutuko dira. Europakoaraudi-proposamenak beren eztabaida-faseabukatzen ari dira oraindik, baina indarrean jarrikodiren baldintzen zorroztasuna dela eta landa-gara-penerako programei hasiera emateko deialdia egindute, nahiz eta 2014ko urtarrilean onartuko diren.

2014-2020 aldirako nekazaritza- eta landa-garapenekopolitikak, aldaketa nabarmenak ekarriko ditu progra-mazio-tresnetan eta politiken kudeaketan. EuropakoBatzordeak parte-hartze publikoa eta bereziki LEADERmetodologia bultzatzearen garrantzia azpimarratu du.Hori dela eta datorren abenduaren 11n burutuko denjardunaldiak honako helburu hauek bete nahi ditu:-2014-2020 aldirako landa-garapenaren eta

Nekazaritzako Politika Bateratuaren Europako arau-

di-esparrua ezagutzera ematea.-Mendialdean dauden berezitasunei eta aukerei

buruzko informazioa ematea. -Parte-hartzaileen agendan egutegia sartzea.-Nafarroako Mendialdean hurrengo landa-gara-peneko estrategiaren lehen definizio-faseetan parte-

hartzeari hasiera ematea: printzipio orokorrei eta jar-duera-ildo nagusiei buruzko eztabaida.Cederna Garalur Elkartearen Europe Direct progra-maren baitan antolatutako jardunaldia da eta berezi-ki Nafarroako Mendialdean lan egiten duten enpresei,eta, oro har, eskualdearen aurrera begirako garape-nean interesa duen publikoari dago zuzenduta.Abenduaren 11n, goizeko 09:30ean emanen zaiohasiera Irunberriko Gizarte Etxean. Izen ematekodeitu 948 473 063 telefono zenbakira edo [email protected] e.postara. Egitaraua eta informaziogehiago www.cederna.es webgunean.

lurraldeGARAPENApubli-berria

2014-2020an Nafarroako

Mendialdean aplikatuko diren

landa-garapenerako programen

inguruko jardunaldiak antolatu

ditu Cederna Garalur Elkarteak

2012ari agur esateko hilabete baino gutxi-ago falta zaigun honetan, argazki lehiake-ta bat antolatu dugu urte berriko egutegiasortzeko. Urtero Mailope aldizkariak egute-gi bat txertatzen du bere orrietan etaaurten egutegi hori zuen laguntzarekinegin nahi dugu. Gure eskualdeko paisaia,txoko, pertsona, edo dena delakoariargazkia atera eta [email protected] hel-bidera bidali baino ez duzu egin beharko.Jasotako argazkien artean politenak auke-ratu eta ilbeltzean 2013ko egutegia izanenduzue etxean. Parte-hartzaileen arteanArgiako hiru harpidetza zozketatukoditugu. Abenduaren 15ean amaituko daargazkiak bidaltzeko epea.

Mesedez, kasu argazkien kalitateari!

2013ko egutegia zurekin osatu nahi dugu!

2013

Page 6: Mailope 2012 abendua

- 6 -

1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat?

Haurdun dauden emakumeak ikusten ditudanean,berriz ere haurrak hezi beharko nituzkeelapentsatze hutsak zeharo alfertzen nau.

2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso?

Gorroto dut gizartean dagoen balore falta.

3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Langostino plater eder batek xanpain botila batezlagunduta.

4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi?

Ahalik eta azkarren gasoilaren prezioa jaistea nahidut, nire senarra garraiolaria baita! [kar kar...]

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Bi edo hiru urteko haurrak euskarazederki hitz egiten entzuteak inbidia ematen dit, niri askokostatzen zaidan gauza bat baita.

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-

bero?

Senarrarekin bidaia bat egiteak.

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar?

Seme-alabek harrotzen naute.

7PEKAtugaldera

Natalia Azkona

Lekunberriko Zinegotzia

Bi urtetik behin egiten da MarianoIzetaren omenezko bertso txapelketa.Aurten kanporaketa bat Baraibarkoostatuan jokatu zuten zortzi bertso-larik. Horietatik hiru baino ez zirenpasa Elizondoko finalera, Kotte Plaza,Iker Gorosterrazu eta Patxi Castillo.Epaile lanetan aritu ziren SaioaMitxelena, Julen Zelaieta eta ArkaitzGoikoetxea. Aurkezle lanetan berriz,Aitor Irastorza. Ikusle gutxi bildu zirenarren, giro polita sortu zen.

Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuakbi tailer eta bi azoka antolatu ditu. Krisigarai hauetan eskertzekoak izaten dirahalako azokak batik bat gurasoentzat.Lekunberrin jostailuak trukatzekoaukera izan zuten haurrek eta Betelunberriz liburuak.. Abenduaren 4an,15:05ean seme-alabei etxeko lanetanlaguntzeko tailerra izanen daLekunberriko eskolan. Abenduaren14an berriz, 18:30ean, egunerokobizitzan hobe sentitzeko tailerra egin-go da Mitxausenea Kultur Etxean.

Publikoak ez diren euskarazko he-dabideek bat egin eta elkarte bat sortuberri dute, HEKIMEN, pasatzen ari direnegoera ekonomiko larriari elkarrekinaurre egitea erabaki dute. TOKIKOMhedabide horien artean dago eta ondo-rioz baita Mailope aldizkaria ere.Helburu nagusia Euskal HedabideenBehatokia sortzea izango da. IbanArantzabal (Tokikom elkarteko zuzen-daria) izango da Hekimen elkartekolehendakaria.

TAILER INTERESGARRIAK

LEKUNBERRIN

MARIANO IZETA BERTSO

SARIKETA

HEKIMEN ELKARTEA

SORTU DUTE EUSKARAZKO

HEDABIDEEK

Page 7: Mailope 2012 abendua

Ze tokaio, kanpoaldean egiten duenhotza ikusi eta barrualdera sartu alzara goxotasunaren bila? Bai, egiada gutxi dakigula batak besteariburuz, baina badakizu nola den idaz-learen eta paper txuriaren artekoerlazio kurioso hori, maitasuna-gorro-toa bezalakoa hain zuzen ere.Gainera, zurea eta nirearenartekoa distantziazko erlazio da,hilabetean erlazio bakarra duena,nahiz eta geografikoki ondoan bizigaren.

Ba egia esaten badizut, zuk aipatu-tako hiru pelikuletatik ez dut batbakarra ere ikusi. Esan beharra daukat ere, ez naizela osozinezalea, nahiz eta familian badauzkadan denbora-pasahonen jarraitzaile amorratuak. Hala ere, pelikulak eta peliku-lak daude, eta ikusten dudanez kontu honetan nahiko alter-natiboa zara. Hobeto azalduko dut nire burua, hau da, esannahi dutena zera da, ez zarela “Hollywood”eko makropro-dukzio horietako batera joan. Zinearen industria, gure bi-zitzako beste arlo asko bezala, irabazietan eta etekinetan soi-lik zentratzen da, eta ez gizakiaren behar izanetan eta kultu-raren formakuntzan. Hori zine handiek eskaintzen duten pro-

duktuetan, hau da, pelikuletan ikusi dezakegu. Agianpentsatuko duzu, Mikel, zinera joaten garenean soilikentretenitu eta ongi pasa nahi dugula, pentsatzerabehartzen ez gaituzten pelikulak ikusiz, baina ez dut uste,izan ere, zure artikuluan ipini dituzun pelikulak ez du ematenhorrela direnik. Pentsatzera behartzen ez gaituzten pelikulakesaten dudanean, “Rambo”, “James Bond” eta horrelakoezari naiz, non betiko topikoak erailtzen diren ikuslea entrete-nitzeko. Zerbait gehiago esatera ausartuko nintzateke, Mikel,izan ere, pelikulak herritarren pasibotasunaren aldeko armamodukoak bihurtu dituzte. Ez al duzu uste hori horrela dela?Jendeak askotan esan ohi du zinera erlaxatzera eta arazoezahaztera joaten dela. Nire ustez, joera hori aldatuko bagenukeeta zinea erreminta sozial bat bezala erabiliko bagenu, osobaliagarria suertatuko litzateke geure gizartearentzat.

Hala ere, filosofokeriak alde batera utzita, zure pro-posamenak kontuan hartuko ditut eta saiatuko naiz ikusterajoaten. “Gazta Zati Bat” ziur hemendik gutxira ikusikodudala, izan ere, Araitz-Beteluko Aste Kulturalean eskainikodugu. Nahi duenak badaki, gonbidatuta dago! A, eta bukatuaurretik, nik beste pelikula bat proposatuko dizut: “BarruraBegiratzeko Leihoak”. Hau ere gure aste kulturalean egongoda ikusgai. Nik Bilboko Kafe Antzokian ikusi nuen, eta zinezmerezi du! Ongi segi Mikel!

Aupa Mikel! Hiru hilabetez elkarri moko-ka gabiltzala eta zutaz ezer gutxi daki-

dala iruditzen zait. Ez dakit zureafiziorik, ez kapritxorik,… eta oraingoan

nire kapritxo baten inguruan aritu nahinintzaizun. Zinemara joatea izugarri

maite dut eta ikuslearen egunaaprobetxatzen saiatzen naiz aldioro. Badakit kapritxo garestisamarra dela, sarrera, gominolak,edateko zerbait, … eta gainera BEZ-a igo egin dute! Kontua zera da,

aurten euskal hiru ekoizpen ikusteko aukera izan dudala,hirurak ere elkarren artean oso ezberdinak edukian etakontzeptuan, baino aipatzeko modukoak. Beraz nirekin zinekritikari izatea proposatzen dizut oraingoan. Normalkiedozein euskal ekoizpen ikustera joaten diren horietakoanaiz, bai, eta euskal herrian ohitura daukagu edozer gauzaeskaintzen digutelarik oso kritika ona egitea, nahiz eta kakabat izan … ez da kasua. Azkena ikusi dudan pelikula “Baztan”izan da, besteak “Gartxot” eta “Gazta zati bat”. Ikusterik izanal dituzu? Zer iruditu? Eta gure irakurleek? Ez baduzu(e) au-kerarik izan, hirurak ere gomendatzen ditut.

Lehenengoan, eta azkena ikusia, “Baztan”, formatoa akasoarraroa egiten da, aldi berean Baztan inguruko dokumentalbat, pelikula baten making off-a eta pelikula bera nahastendituelako, baino Agoteen inguruko istorio kurioso bat kon-tatzen du, bere jatorriaren teorietan sakondu gabe, bainopairatutakoa azalduz. Kasu kuriosoa agoteena NafarroakoErresuman, non judutarrak eta moroak ez zuten ia per-tsekuziorik jasan eta aldiz agotak erabat zapalduta bizi izanzirenak …

Bigarrena, “Gartxot”, onartu behar dut hasiera bateanmarrazkiak ez zitzaizkidala batere gustatu… Asiskorenestiloa... Bartzelonako joko olinpikoetan izan zen Cobimaskotaren antza hartzen nien (bueno zuk akaso ez zenuenezagutuko …). Gerora ordea, iruditzen zait marrazki arrarohoriek nortasun propioa ematen diotela, akaso beste ma-rrazki ohikoak erabilita izanen ez zuen nortasuna. Eta isto-rioari dagokionez zer esan … Gartxot eta Mikelot-en konta-kizuna benetan latza, Benito Lertxundiri esker ezagutu genu-ena askok (pelikulari soinu banda paregabea ematen diona),Konkistaren aurreko konkista! Pelikula honetan erabilitakoeuskara ere berezia da: Zubererra, baina oso ulergarria. Nirekasuan erdarazko azpitituluekin ikusi nuen eta orain arte ezdut ulertu zergatik ez zuten azpititulurik jarri latinaz aritzenzirenean, ulertzeko nekezena hori izanik!

Azkena, “Gazta zati bat”, pelikula baino dokumentala delaesan nezake. Goierrin den Idiazabalgo herri-kirol taldebatetik, Highlands-etara, Eskozia bizi duten momentu his-torikotik, egun Euskal Herrian bizi dugunera eta dena gaztausainarekin… Markatu ninduen pasarte bat: Britainia handi-an jarraitzearen alde dagoen politikari bati galdetu ziote-nean ea zer irudituko ote litzaiokeen Londresetik egiteardiren erreferenduma egitea debekatuko baliete… ezinezkoa!Eskoziarrek erabaki behar dute Eskoziaren etorkizuna. Zerderitzozu honi? Kultura demokratikoa?

Mikel Lasarte

- 7 -

Edozein filmek balio al dizu?

“Gaur egun pelikulak herritarren pasibotasunaren aldeko arma modukoak

bihurtu dituzte”

elKArrimokoKA

Mikel Alvarez

Page 8: Mailope 2012 abendua

- 8 -

Nola ikusi du medikuntza kon-

bentzionalak orain arte?

Medikuntza konbentzionalak ikusi ohidu gizakia “gorputz bat” bezala.Horregatik joan dira espezialitateaksortzen eta, horrela, medikuntzak gor-putzaren atal desberdinak banatutatratatzera iritsi zen. Ondorioz, gaixorikdagoen gizabanakoa tratamenduakbaino hartzen ez dituen norbait pasi-boa da.

Zer da osasun holistikoa?

Eredu holistikoak gizakia bere osota-sunean hartzen du: bere gorputza, beregogoa, beren emozioak eta bere mailaenergetikoa. Aspektu hauek guztiek eraharmoniko edo orekatu batean daude-nean, OSASUNA aipatzen dugu.Ikuspuntu honetatik, osasuna etagaixotasuna, gizakiak bere osotasuneanbizi duen egoera da, ez gorputzfisikoarena soilik.

Nola gertatzen da gaixotasuna?

Pentsamenduek emozioak sortzendituzte eta hauek mezulari kimikoenbitartez iristen dira gure gorputzarenzelula guztietara. Hau bat-batean guresistema energetikoan islatzen da.Esaterako, kezkatuta gaudenean,dauzkagun pentsamenduak, kontzien-teki ala inkontzienteki, beldurra sortzenda eta honek gorputzean beherakoa,loezina,… sor dezake. Pertsona bakoitzakbaditu bere puntu ahulak eta ez duguguztiok era berean erreakzionatzen.

Herentzia genetikoak zer eragin du

gugan?

Geure familiatik alde fisiko asko here-

datzen ditugu eta izaera-patroiak zein zenbaitemoziotarako jarrera ere.Hala ere, herentzia genetikoaez da guztia. Bizitzaren au-rrean gure aurrekoen gauzaasko errepikatzen baditugu,hala nola, portaerak, aka-tsak, emozioak eta ohituratxarrak, errepika ditzakeguhaiek pairatutako gaixota-sunak ala antzekoak. Baina,tresna berriak ikasten baditugu eta ohi-turak edo portaera okerrak ez badituguerrepikatzen, dena konpon daiteke. Nikneuk, haiz zuzen ere, FAMILIA KONSTE-LAZIOEKIN egiten dut lan nire kontsul-tara etortzen diren pazienteek ez deza-ten errepika familian konpondu gabedauden arazo berberak, konstelazioe-na, izan ere, familiaren zuhaitzeanoinarritutako terapia sistemikoa baita.Psikoterapia honen bidez, gure arba-soetatik inkontzienteki iritsi zaizkigunhainbat zama eta gure bizitzaren arlorenbat blokeatzen dutenak ken daitezke etahorrela sendatze sakonaren bidean jarri.

Sendatzea eta osatzea gauza bera

dira?

Sendatzea prozesu pasiboa da eta gor-putzera kanpotik iristen da. Osatzea,aldiz, gaixotasunaren sintomakpairatzen ari den gizakiaren aldetikprozesu aktiboa da. Sintomek etagaixotasunek esaten digute zer ari dengertatzen gure bizitzan, gure orainean.Ohartarazten digute zerbait ez doalaongi, ez dugula bide zuzena hartu, ezdugula zerbait kontuan hartu… Nahizeta maiz min edo deserosotasunen

baten bitartez azaldu, benetan LAGUNleial bat da eta adierazten digu gureinkontzientean zerbait ari dela ger-tatzen. Gelditzera gonbidatzen gaitu.Gelditzera eta eta gure izaeran eta gurehemen egoteko jarreran aldaketak egi-tera gonbidatzen gaitu.

Agian, norbait barkatu edo geureburuak barkatu beharko ditugu.Pilatuta daukagun amorrua edo erruaatera, Iragana utzi orainean oso-osorikegoteko.

Agian geure beharrak azaltzen, geureharremanak hobetzeko mugak jartzen,geure buruak aintzat hartzen,… ikasibehar dugu. Gizaki bakoitza desberdi-na da, eta desberdina da bere osatze-prozesua. Horregatik gonbidatzenzaituztet zuen bizitzen inguruan haus-narketa egiten, zuen oraina begiratzeneta ikusten ea zerbait dagoen aldatubeharra daukana. Horretarako, etaaskoz gehiagorako, nik lagundukodizuet zuen bidean. Esnatzeko bidean.

Osasuna-gaixotasuna

Estitxu Castro HernaizPsikoterapeuta

688 620 [email protected]://perunea.blogspot.com

Estitxu Castro-Hernaiz LUZE

Page 9: Mailope 2012 abendua

- 9 -

Jo, hilabete honetan bai. Harrapatunau. Iritsi da eguna eta zeri buruz idatzijakin ez. Gaueko ia hamabiak. Nekeabizkarrean. Ez da ba egokia edozeinmodutan plazara ateratzea. EtaMailope alde-aldeko plaza da, horixebaietz… Dakidan zerbaitetaz aritubeharko naiz ba… ai ene… Zertarakohasi ote nintzen ba ni jendaurreraagertzen… Ummm. Jendaurrera…

Hasi nintzen jendaurrean bai, ber-tsotan gainera. Ez nuen gaizki egiteneta egoera haiek oso “emankorrak”ziren nortasunerako, zailak, urduriak,baina egitean, ongi egitean, sekulakoindarra ere ematen zutenak. Inguruak,lagunak, familiak, nolabait baliokotzatzuten trantze haiek buruz tente gaindi-tu ahal izatea. Egia esanda, “norbait”nintzela sentiarazi zidan egoera hark.Naturalki jarraitu nuen.

Zer izango ziren zaletasunak,suposatzen dut bakoitza gauza batekerakarriko gaituela… Ni abeslariek,musikariek, bertsolariek, antzezleek…erakartzen ninduten. Harrigarriki gai-nera. Ez zen bakarrik beraiekin ongipasatzen nuela, ni eszenatokian ikustennintzen zerbait egiten. Hori horrenargia denean suposatzen dut ezdagoela beste aukerarik…

Hemen hasten da korapiloa. Lanakberez ez dira errazak, ikasi behar

dituzu, zure nortasunera moldatu,egin, ordutegiak, nagusiak… Nikirakasle eskolan atera nuen titulua,nahiko motibatuta gainera. Baina esko-la niretzat kartzela bat izango zelaohartzen naiz oraindik ere eskolakoumeen aurrrean jartzen naizenbakoitzean (gaur ikastarotxo bat emanondorengo sentsazioa!).

Jendaurretik bizi orduan baina eraiki-tako bideak jarraitu gabe? Nola egitenda hori, nondik hasi, nondik segi, nonikasi? Ba hasi eta moldatu, jendarteaneta jendaurrera, lotsati bezain lo-tsagabe. Burua atzera botatzendudanean, a ze poza eta lotsaren artekosentsazioak. Baina horri eskerrak bizinaiz eta banator. Gaurko egunean diruaerabiltzen dugu bizitzeko, jendeak diruaberaiek nahi dutena egiten baduzuematen dizute, zuk ordea zu izan nahiduzu… Lana. Baina horretaz bizidaiteke? Gustuko gauzak, ongipasatzeko gauzak, ez al dira ba afizioak?Tontakeriak utzi eta bide arrunt bathartzea ez ote zen izango hobea? Bide

arrunt bat… Zorionez berezi bat dut.Jendaurrean egotea jendartean

egotea da. Gizartean zer ari denmugitzen, nola sentitzen den jendea, zerbehar dituen, zer duen gustuko, zer ez…Hori dena garrantzitsua bada ere, zu zeunola zauden are garrantzitsuagoa da.Jendaurrera ezin duzulako zaborra era-man, hutsa eraman, gezurra eraman.

Orduan, besteak nola dauden ikusi,zure burua landu, diziplina mordo batenpixka batzuk ikasi (bertsoak, musika,antzerkia, audioa, ordenagailuak,dantza, pedagogia, kontuz generoarekin,entzun badaezpada ere berriak ea zerberri dagoen, Mailoperako idatzi….) etazerbait etorriko da. Etorri da. Bada. Bainajadanik gaueko hamabiak pasa direnhonetan, gorputzak deskantsua eskatzendit. Jendaurrea oso nekagarria dela iritzidut. Batez ere bolada honetan. Baina osozorteduntzat dut nire burua aukera haulandu ahal izateagatik. Jendarteak etajendaurreak, eman adina edo gehiagobueltatu didalako. Oraindik jaiotzen arinaizela sentitzen dut gainera. Oraindik ezdakit nora noan. Baina eskerrak emannahi dizkizut hor zauden horri, jen-dartean norbanako, jendaurrera joanedo jendaurre izan, azkenean gure barneeta kanpo munduak ederrago egin nahiditugulako. Horregatik goaz jendartera,jendaurrera. Sarri arte!

Jendaurrean

“Tontakeriak utzi etabide arrunt bat hartzeaez ote zen hobea?”

Oskar EstangaZABAL

Page 10: Mailope 2012 abendua

Erretratuak egiten abila da eta bi-zibidea topatu du zaletasun horretan.Gaztetan goi mailako kirolaria izan zen,atletismoa, txirrindularitza, piraguis-moa, eskalada... kirolaz bizi zen 28urterekin margotzen hasi zen arte.Txitxi: “Ez nuen horren inguruko ezerikasi, kasualitatez hasi nintzen mar-gotzen eta konturatu nintzen banekielamargotzen, berezkoa izango nuenbaina ni ez nintzen kontziente, ez nuen

behin ere gaitasun hori landu.Argazkigintzak beti erakarri izan naueta argazki asko atera izan ditut beti,baliteke horrek lagundu izana”.

Herriko gizon bat margotzen ikusizuenean piztu zitzaion lehen aldiz mar-gotzen hasteko grina, hark hori egitenhartzen zuen gozamenak inbidia emaneta hurrengo egunean bere lehenengomargo kutxa erosi zuen. Gero Tolosakokultur etxean hiru hilabetez Iñaki

Lagunek “Txitxi” deitzen diote

eta jaiotzez tolosarra den

arren zenbait urte daramatza

Arriben bizitzen. Ezaguna da

Araitz bailara artisten gustoko

bizitokia dela eta “Txitxi” ere

paisaiak eta lasaitasunak era-

karrita etorri zen. Tolosan izan

gara, bertan duen tailerrean.

ERREPORTAJEA >>

Arantxa Orbegozo:“Oso sotila da erretratu batek izan dezakeen esanahia”

Page 11: Mailope 2012 abendua

Epelderekin ikastaro bat egiten arituzen eta hortik aurrera bere kasa joanda ikasten.

Zenbait pareta eta mosaiko margotudituen arren, bera arte errealistan daespezialista, eta zehazki pertsonenerretratuetan. Berak ateratako argazki-ak izan ohi dira margotzen hasteko abi-apuntua. “Erretratuak izan dezakeenesanahia oso sutila da eta horregatikahal bada behintzat margotu behardudan pertsonaren atzean dagoen biziistorioa eta bera aurrez aurreezagutzea gustatzen zait, horrela nikerabakitzen dut argazkiaren bidez per-tsonaren zein keinu edo aspektuislatu”.

Behin argazkia aterata zuzeneanmargotzen hasten da, horretara oleoaedo pastela erabili ohi du. Txitxik berakazaldu digunaren arabera, pastelarekinkolore zehatza erabiltzen da, aldizoleoarekin erabili nahi den kolorea,kolore ezberdinak nahastuz lortzen da.

Gaztetan atzerrira egindako bidai-etan ateratako erretratuez gainera,zenbait kirolari biluzturik ere margotuditu, esaterako Joxean Olaskoaga“Aizperro” arraunlaria edo PatxiUsabiaga eskalatzailea. Lan bildumahorri “Los pura sangre” izena jarri zion,gorputz muskulotsu horiek transmi-titzen duten indarraren adierazgarri.Baina eskaera gehienak hildako per-tsonak margotzeko izaten dira.

“Hildako senitartekoen oroimenagordetzeko lan asko eskatzen dizkidateeta kuriosoa izaten da bakoitzak per-tsonaren irudi bat izaten baitu. Zortziseme-alabako etxe batean aitaren irudiberdina nahi izatea eta ados jartzeazaila izaten da. Behin alargun bateksenarra maitemindu zen garaian bezalaikusi nahi zuela esan zidan, aldiz alabakaita azkeneko urteetan zen bezala

irudikatzea nahi zuen, zaharra etamehea. Hala ere, normalean nirierabakitzen uzten didate”.

Ordu luzez aritzen da Txitxi TolosakoBidebieta Auzoan duen tailerrean.“Egun guztia bakarrik isiltasuneanpasatzen dut, baina niretzat hau ez dabakardadea, gogoeta egitea bezala da,isiltasunean egon naiteke aspertugabe”. Eta egia esan aspertzeko betarik

ere ez du, orain gainera, iPod delakoteknologia berriarekin lan egiten hasida, bertan benetako margoekin bezainongi marraztera irits liteke. “Duen tes-tura eta kalitatea ez da berdina bainaoso antzekoa atera liteke. Tresna etabaliabide ugari eskaintzen ditu iPod-ak,erabiltzen ikasi baino ez da egin behar”.

Entrañables proiektua

Bere lanean berritzailea izatea du gus-tuko eta proiektu asko burutu ditubaina ziurrenik ezagunena Entrañables

izena daramana izango da. Kalean jarri-tako hiru erretratuk osatzen duteEntrañables proiektua eta Tolosakoherritarrek ederki ezagutzen dituzten

- 11 -

“Tresna eta baliabideugari eskaintzen ditu

iPod-ak”

Kirolari esker bidaia asko egin ditu Arantxak atzerrira eta orduko argazkiak orain oso baliagarri zaizkio.

Page 12: Mailope 2012 abendua

- 12 -

pertsonenak dira: Teresa González“Lapirula”, Roberto Jauregui “RobertoCanicas” eta Petra Pintado “La Petra”.

Duela lau urte inguru ekin zionEntrañables proiektuko lehen lana egi-teari, La Pirula izan zen, eta oraindikTolosako Arco de Castillan dago ikus-gai. “Lehendabiziko lan hura gauez jarrinuen lagun batzuen laguntzarekin,sinadurarik eta baimenik gabe. Kameraeta mikrofono bat ere jarri genituenjendearen erreakzioak biltzeko”.

Txitxik azaldu digunez, La Pilula ge-rraostean Tolosako Castilla Arkuarenazpian gozokiak saltzen zituenemakume bat zen. “Baliteke liburubatean idazteko moduko ezer ez egiteabaina denok ezagutzen genuen etaberarekin ikasi genuen gozokiakerosten”.

Bigarrena Roberto Canicas izan zeneta Usabal Kiroldegian jarri zuen.“Tolosa herri kirolzalea bada Robertoriesker izan da hein handi batean, futbolentrenatzailea, masajista, kirolezberdinetako irakasle... lan handiaegin zuen”.

La Petraren erretratuarekin itxi zuenbilduma. Garai bateko La Misericordiabenefizentzia zentruan hezi zen etaondoren lan handia egin zuen bertako

haurrak gizarteratzen. “Misericordianzegoen jendea oso gaizki ikusitazegoen tolosarrengandik eta berakhaur haiek herrira jaisten zituenpaseatzera, eta herrian zegoenaerakustera”.

Lan gehiago egiten jarraitzeko diru-laguntzarik jaso ez duenez aurrera eginezinik gelditu da proiektu hori, bainagustura dago herritarren eskutik jaso-tako erantzunarekin. “Herri guztietandaude pertsonaiak eta proiektu honenbitartez omendu egiten ditut. Gaineralan horrekin konturatu naiz ezagutzengenituenak oroitarazteko ez ezik, per-tsonai horiek ezagutzen ez dituztengazteek iraganaz zertxobait gehiagojakiteko ere balio izan duela”.

“Argazkigintzak betidanik erakarri izannau eta horrek zerikusia

izango du”

“Nik erabakitzen dutpertsonaren zein keinuedo aspektu islatu”

Page 13: Mailope 2012 abendua

- 13 -

KuxKuxean

MikelAbenduak 19ZORIONAK txikito! Danekoz2 urte bete dituzu! Segiorain arte bezala. Egun onapasa. Muxu haundi bat,Luka, aita eta ama.

Deitu 638652339/ 948210103 telefono zenbakira edo

idatz iezaguzu [email protected] e-postara.

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope aldizkariaren bitartez!

Andrea Ayerdi

Abenduak 6Zorionak Andrea! Jada 18 urte,

espero dugu egun polita

pasatzea eta ea koadrilan ondo

ospatzen deun juerga pixka

batekin jeje.

Muxu handi bat politte =) zure

kuadrilaren partez.

Markel eta Uraitz Ariztimuño

Markelek azaroaren 28an 10urte betetzen zituen etaUraitzek azaroaren 23an 8 urte.Zorionak gure etxeko futbolari

eta musikariari, zuen gurasoen

partez. Ongi pasa zuen urte-

betetze eguna. Muxu eta

besarkada handi bat eta ja-

rraitu beti bezain jator izaten.

Page 14: Mailope 2012 abendua

Mendialdea Mankomunitateak Birziklatzeko Etxea eta GuneMugikorrak jarri ditu martxan. Etxeetako produktu arrisku-tsuak birziklatu eta gaikako bilketa berezitua egitea da hel-burua. Lekunberrin frontoiaren ondoan jarri berri dute etxefinkoa eta Larraungo herrietan berriz gune mugikorra izangoden furgoneta bat ibiliko da produktu horiek biltzen.Hondakin arriskutsu horien artean daude: aparailu elektrikotxikiak, landa eta baratzeko botikak, pilak eta metagailuak,merkuriozko termometroak, aerosolak eta espraiak, garbike-tako produktuak, tonerrak eta inprimagailurako kartutxoak,pinturak eta bernizak, motoreetako olioak, fluoreszenteak,bonbilak eta VHS, CD, DVD eta kaseteak.

- 14 -

Euskarak bere ikurraGoogle-en

Birziklatzeko Etxea eta gune mugikorrajarri ditu Mendialdeak

BATzarre

Euskararen Nazioarteko Egunaren arira

Eusko Ikaskuntzak euskararen aldeko online

ekimen bat jarri du martxan. Abenduaren

3an euskararen inguruko doodle bat jar

dezan eskatuko dio Google bilatzaileari.

Helburua lortzeko sinadurak biltzen aritu da

Eusko Ikaskuntza bere webgunearen bidez,

www.eusko-ikaskuntza.org. Emaitza aben-

duaren 3an bertan ikusiko dugu.

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

Tolosako suhiltzaileekin hitzarmenaUrrian Errazkingo Otxokiñenea baserria erre zenean,Araitz-Betelu, Errazkin eta Lezaetan larrialdi zerb-itzuen gaia berriro ere mahai-gainean jarri zen.Zonalde honetara Altsasuko suhiltzaileak etortzendira, edo gertaeraren arabera, baita Iruñakoak ere.Baina Errazingo sutearekin berriro ere argi geratuzen, urruti xamar geratzen direla herri hauek eta lar-rialdi zerbitzuetakoak denbora dexente behardutela iristen. Tolosako suhiltzaileak, adibidez, ger-tuago daude.

Berez, probintzien artean badago larrialdietanelkarri laguntzeko adostasun bat, baina tokiantokiko larrialdi zerbitzuko agintariek erabakitzendute beste probintzietako laguntza hori eskatu edoez. Errazkingo sutearen kasuan, adibidez, momen-tuko agintariak ez zuen Tolosakoei deitzeko beharrikikusi, eta Altsasu eta Iruñeko suhiltzaileak aritu zirenlanean.

Hemendik aurrera, ordea, egoera aldatuko da.Araitz eta Beteluko alkateak eta Errazingo kontze-juko lehendakaria elkartu, eta eskaera egin zitzaionNafarroako Larrialdietarako Agentziari: Araitz,Betelu, Lezaeta eta Errazkinen larrialdiren bat ger-tatzen denean, Tolosako suhiltzaileei deitzea eskatuzuten protokoloz. Hau da, zuzenean, inork erabakibeharrik gabe. Egoera aztertuta, eta mugan daudenbeste herri batzuen kasuari jarraituz, NafarroakoLarrialdietarako Agentziak eskaera onartu du.

Beraz, istripu, etxebitzako sute edo beste lar-rialdiren bat gertatzen denean Araitzen, Betelun,Lezaeta edo Errazkinen SOS Navarratik Tolosa,Altsasu edota Iruñako suhiltzaileei deituko zaie,beharraren arabera. Horrelakoetan minutuak luzeegiten dira, eta Altsasu edo Iruñakoek 40-45 minutubehar badituzte etortzeko, Tolosakoak 20-25 minu-tutan iritsiko dira.

Page 15: Mailope 2012 abendua

- 15 -

Mailope Nafarroako Kutxako diru-laguntzarik gabe gelditu da

Nafarroako Kutxak antolatzen duen Zuk aukeratu, zukerabaki jardueran parte hartu dugu azkeneko lauurteotan. Besteak beste, 2010ean 10.780 euro jasogenituen, aurten ordea, Kutxak ez du gure eskaeraonartu. Antza Mailopek ez ditu ekimenean partehatzeko gutxieneko baldintzak betetzen. Bezero ko-puru txikiegia eta eragin eremu txikiegia du Mailopekdiru-laguntza hori jaso ahal izateko. Aurrera egitekobeste ate bat itxi zaio beraz gure aldizkariari.

Pasa den Azaroaren 10ean, Euskal Herriko FrisoiTxapelketa egin zen Tolosan. Bertara zortzi abeltegitakoabereak aurkeztu ziren: 3 bizkaitar, 3 gipuzkoar eta 2nafar. Horien artean Arruizko SAT Larratekoek partehartu zuten eta bost abelburu aurkeztu zituzten.Txekorrak, behiak eta ergitxak lau sail ezberdinetanbanatu zituzten adinaren arabera. Ergitxen sailetakobatean, Arruizko bat gailendu zen, Larrate DamionArane izenekoa. Laugarren sailetako txapeldunen arte-ko lehian ere, SAT Larrateko ergitxea gailendu zen,Euskal Herriko ergitx txapelduna bilakatuz. Aipatzekoakere badira behietan 2. eta 3. postuak irabazi zituztela bibehi ezberdinekin.

Mailope Zotz! Zozketako bi sari falta dirabanatzekoJoan den urrian egin genuen Mailoperen aldeko azkenekozozketa. Guztira sei sari zozketatu genituen eta dagoenekobaditugu sarituak izan ziren lau zenbakiren jabeen izenak:403 zenbakiarekin Arribeko Esther Mikeok Plazaola TurismoBulegoko lote bat eskuratu du.

429 zenbakiarekin berriz Atalluko Aitziber LopetegikMaskarada dendako lotea. Lekunberriko Gurutze SantxezekIzaskun Lazkanoren artelana jasoko du 370 zenbakiari eskereta Azkarateko Gurutze Otamendik Araizko eskulan taile-rreko artelan bat eraman du etxera 417 zenbakia baitzuen(Argazkian).

Bi zenbaki eta bi sari baino ez dira gelditzen banatzeko: 720eta 666. Zorionak sarituak izan zareten guztioi eta eskerrikasko zuen parte hartzearekin aldizkariari aurrera egitenlagundu diozuenei!

Arruizko SAT Larratek zenbaitsari jaso ditu Euskal HerrikoFrisoi Txapelketan

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Lagundu Mailope!

Page 16: Mailope 2012 abendua

- 16 -

Amagoia TelletxeaERREPORTAJEA:

Telekomunikazio Ingeniaritzaikasketak egin zituen eta egundoktoregotza egiten dabilsatelite batentzako antenakdiseinatzen. Bere lan eta ikas-ketak direla eta denbora libregutxi izaten du baina guretza-ko tartetxo bat atera du.

<<“Teleko” batek gai ugari eta osodesberdinetan egin dezake lan>>

Amagoia Nafarroako UnibertsitatePublikoko gela garbian, antenakneurtzen.

Page 17: Mailope 2012 abendua

- 17 -

Telekomunikazio Ingeniaritza izenaezaguna dugu, baina zertaz arduratzenda telekomunikazio ingeniaria?Amagoiak azaldu digunaren arabera,gure inguruan ditugun komunikazio sis-tema guztiak diseinatu, garatu etaezartzeko gaitasuna duen profesionalada. Egun ezagutzen diren sareezberdinekin lan egiten dute:sateliteen bidezko komunikazioetarakosareak, telefoniarako sareak, telebistadigital eta interaktiboko sareak etab.Eta noski! Internetekin zerikusia duenguztiaren jakintza dute: ordenagailuak,aplikazioak, hardwardaren di-seinuelektronikoa, zuntz optika bidezkokomunikazioak, haririk gabeko komu-nikazioa… Baina ziurrenik askorentzathorren ezaguna ez den beste zenbaitezagutza ere barneratzen dituzte, esa-terako, domotika etxe digitaletan,medikuntzan ingeniaritza bio-medikoaren inguruan, mikroelektroni-ka, nanoteknologia…

Amagoiak betidanik argi izan du ikas-keta horiek egin nahi zituela, “teknolo-gia berriak betidanik gustatu izan zaiz-kit, etorkizun handiko karrera iruditzenzitzaidan, eta oraindik ere halaxe delairuditzen zait”.

Argi izan arren, ikasketa zailak auke-ratu zituen, ikasle garaian ordu ugarisartu zituela kontatu digu, bai ikasteneta baita praktikak egiten ere.

Unibertsitatean egon zen garaiak urtegogorrak izan ziren berarentzat, bainaorain pixkanaka egindako esfortzuarenemaitzak jasotzen ari da. “Azkeneanegiten duzuna zure bizitzako parte osogarrantzitsua bihurtzen da, gauza askoegiteari utzi egin behar diozu eta bene-tan gustatzen ez bazaizu ezin duzu ho-rrelako erritmoa eraman”.

Badu meritua Amagoiak, probintziaezberdinetako 68 gazte hasi zirenberarekin batera TelekomunikazioIngeniaritza ikasketak egiten eta ha-mabi pertsonek baino ez zituztenbukatu. “Gaur egun oso pribilegiatuasentitzen naiz dudan formakuntzakaukera ugari eman dizkidalako eta nireustez etorkizunerako ere asko lagun-duko didalako”.

Batxilergoa ikastera Iruñera joan zen

eta geroztik bertan bizi den arren gus-tura bueltatzen da Betelura, etxera.“Hamar urte daramatzat Iruñean bi-zitzen, lehen ikasten eta orain lanean.Hori bai, nik esaten dudan bezala, aste-buruetan Azpirozko portutik beheraheldu naizenean, nere paradisurantz zegustura!”.

Hala ere, Iruñeara baino hurrunagoere ibilia da, bost urteko karrera eginondoren proiektua egitera Vienarajoan zen lortutako beka bati esker.Bederatzi hilabetez egon zen bertan.Amagoiaren bikotekideak ere ikasketaberak egin zituen eta elkarrekin bio-medika arloko proiektu bat egin zutenbertan.

“Hango unibertsitateko taldeak erlo-ju moduko aparatu bat (Hub DataDevice-a) garatu du, gaixoen hainbatzeinu bital jasotzeko gai dena: bihotzerritmoa, odol presioa, oreka egoera,arrisku egoera… Guk Android platafor-man smartphonetarako aplikazio batgaratu genuen HDHaren seinalea jasoeta prozesatzen zuena. Honi esker,gaixoengandik urrun dagoen medikuakospitaletik bertatik bere mugikorreangaixoaren informazioa segundoro ikusidezake eta larrialdi batean erantzuna iamomentukoa da. Oso lan interesgarriaizan zen eta parte hartze hura oso

positiboa izan zela gogoratzen dut”.Proiektu harengatik bi sari jasozituzten, Nafarroako TelekomunikazioIngenierien Asoziazioak karrerabukaerako proiektu hoberenen arteanhirugarren saria jaso zuten etaMadrilgo COITek eta AEITek(Espainiako TelekomunikazioIngenierien Colegio Ofizialak etaAsoziazioak) osasun eta medikuntzarizuzenduriko teknologia arloanADESLASeko sari irabazlea eman zien.“Egia esan ez genuen horrelakorikespero. Gure lana errekonozitua izateaoso pozgarria izan zen”.

Horrekin gutxi ez eta Austriatikbueltan doktoretza egitea erabaki zuenAmagoiak eta horretan dabil.Nafarroako Unibertsitate PublikokoAntenen taldean lanean hasi zen etaaplikazio espazialetako antenak di-seinatzearen inguruko doktoregotzaegiten ari da. Gainera aurtenKomunikazioko Masterra ere egin du.Orain, Leo orbitako (Lurretik 2.000 kilo-metrora) satelite batentzako antenabat diseinatzen dihardu, baita rada-rrentzako “ikustezina” den sistema bathobetzen ere.

Diseinatzaile, kirolari eta telebistanazaltzen diren pertsona horiek guztiakederki kontrolatzen ditugu, bainateknologiaz inguratuta bizi garen hone-tan ba al dakigu nork asmatu dituenhoriek denak? Amagoiaren ustetan, iker-larien lana ez da behar bezala baloratzen.

“Aho betez esaten dute ekoizpen ere-dua aldatu beharra dagoela eta zien-tzian oinarritutako gizartea osatzea

“Etorkizun handiko karrera iruditzen

zitzaidan, eta oraindik erehalaxe dela iruditzen zait”

“Benetan gustatzen ezbazaizu ezin duzu horrelako erritmoa

eraman”

<<“Teleko” batek gai ugari eta osodesberdinetan egin dezake lan>>

Aplikazio espazialetako antenak diseinatzearen inguruko doktoregotza egiten dabil Amagoia

Page 18: Mailope 2012 abendua

dela interbidea, baina egun egiten aridirena guztiz alderantzizkoa da”. AntzaAustrian ikerlariek dituzten aurrekon-tuak oso garrantzitsuak izaten dira etaikertzaileen lana gehienetan enpresapribatuekin lotura handia izaten dute.Hemen aldiz ez da horrelakorik ger-tatzen, unibertsitatetik sortzen direnenpresa edo spin offak aldera utzita,orokorrean ikerketa lana eta enpresapribatua bide desberdinetik doaz. Dirufaltari aurre egitea da hain zuzen ereegungo ikerlariek duten erronkarikhandiena, diru sarrera eskasekin kali-tatezko ikerketa lana sortu eta eskainiahal izatea.

“Argi dudana da, zientziarik gabe,ikerlarien lanarik gabe, ez dagoelaekonomian garapen sendoa lortzerik ezdugulako ekonomia konpetitiboa lor-tuko, ekonomiaren sendotasunaefimeroa izango da orain arte gertatudenaren modura”.

Baina zientzia dela eta ez dela lan-

bideak bidaiatzeko aukera ere ematendie Amagoia eta bere mutilari.Hilabete baino ez da Txinan ibili direlaeta zientziaren mundu horretatik ateraeta turismoa egiteko eta bertako pai-saiez gozatzeko aukera ere izan dute.“Nire mutilak Pekinen zuntz optikakokongresu bat zuela aprobetxatu etahamazazpi egunez Txinan ibili garaoporretan. Herrialde zoragarria dabenetan, paisaiak ikusgarriak dira, osokultura ezberdina da. Hiri haundietan,Pekin eta batez ere Shanghain, dagoenkutsadurak harritu ninduen, lainobehera zegoela zirudien eta autoen keazen. Baina politena herri txikietaraegindako bisitak izan dira: Yangshuokomendiak, Longsheng arrozak lan-datzeko terrazak, Huangshanen Mendihoriak… oso polita eta gomendagarriabenetan”.

Urtean bi edo hiru bidaia egin beharizaten ditu Amagoiak eta beste kulturaeta jendea ezagutzeko aukerak lanakbezainbeste asetzen du beteluarra.Ordu gehienak ordea ordenagailu etamakina ezberdinen aurrean pasatzenditu. Gai berri batekin hasteko garaian,lehenik mundu mailan beste ikerlari

taldeek egin dituzten lanak irakurtzendituzte eta ondoren jada sortuta

dagoen emaitza hobetzeko lanean has-ten dira. Amagoiak antena berriak di-seinatzeko simulazioak egiten dituordenagailuan eta behin emaitzak jasoondoren aldizkari zientifikoetarakoartikuluak idatzi eta kongresuetanparte hartzen du ezagutara emateko.

Ondoren, diseinatutako prototipoaeraiki egiten da. “Guk taldean gela gar-bia deiturikoa dugu, kirofano modukobat da (hauts partikula kopurua mini-moa izanik) non proposatutako siste-men neurketa zehatzak egiten diren.Horretarako ditugu espektro ana-lizadoreak, funtzio generadoreak,ordenagailu bereziak, fresadorak,laserrak, mikroskopioak etab.Ondoren, diseinu garaian espero zirenemaitza teorikoak errealitatean zehaz-tasunez egiaztatzen direla frogatzen daesperimentalki. Horrela pixkanaka-pixkanaka teknologia berria garatzendoa eta azkenean emaitza bideraga-rria, hobea, errealitate bihurtzen da”.

Orokorrean, oraindik gizonezkoakdira nagusi ingeniaritzaren arloan,baina Amagoiak behintzat oso beste-lako errealitate bat bizi du, lan taldeangizon eta emakume kopurua osoparekoa baita. “Kongresuetan eta iker-keta munduan emakumeen presentziageroz eta handiagoa eta garrantzi-tsuagoa da. Bene-benetan uste dutzure lana ongi egiten baduzu berdinduela gizona edo emakumea izan. Nireinguruan behintzat oztopo hori jadanikgaindituta dagoela uste dut”.

Baina nola ikusten du etorkizunaAmagoiak? Zein da beteluar honek 26urterekin duen ametsa? Oraingoz lauurterako lana badu eta oso gusturadago. “Etorkizuna ez dut gaizki ikustenlanari dagokionean, nire karreralangabezi tasa baxuenetakoa duena daeta azken finean, “Teleko” batek gaiugari eta oso desberdinetan egin deza-ke lan. Uhinak edo seinaleak badaude,seguru egon telekomunikazio ingenieribaten lanaren emaitza dela.Telekomunikazio ingeniaria ez dutekontratatzen soilik egiten dakienagatik,baizik eta egiteko gai denarengatik.Nere ametsa... dudanarekin segi etazoriontsu izatea, horixe”.

- 18 -

“Oso pribilegiatua sentitzen naiz dudanformakuntzak aukeraugari eman dizkidalako

eta nire ustez etorkizunerako askolagunduko didalako”

Gure aldizkaria Pekingo Harresi Handira ere iritsi da aizue!!

“Diru faltari aurre egitea da egungo ikerlariek duten

erronkarik handiena”

“Android plataformansmartphonetarakoaplikazio bat garatu

genuen”

Page 19: Mailope 2012 abendua

- 19 -

Noiz eta zein helbururekin sortu zen

Aralar-Urbasa Landa-Etxeen Elkartea?

Duela 20 urte sortu zen lehenengolanda-etxeekin batera. Turistei zerbitzubat eman eta ekonomia hobetzeko hel-buruarekin jaio zen. Eta egun RakelTxasko, Rafa Etxarri, Kristina Askaray,Leire Iribarren, Josefina Iturralde eta nigabiltza batzordean.

Zenbat urte eman dituzu lehendakari?

Duela bi urte batzordea berritzearekinbatera hasi nintzen lehendakari. Nikordurako zenbait urte neramatzan ba-tzordean eta kideek animatuta hartunuen kargua.

Orain kargua uztera zoaz, zergatik?

Ni Ariben (Aezkoa ibarra) bizi naiz etabilerak direla eta bat eta beste gogorraegiten zait honaino etortzea. Gainerabeste hamaika saltsatan ibiltzen naiz,amatxi ere banaiz eta etxekoentzakodenbora ere atera behar da. Lehendakariberria nor izango den oraindik eraba-kitzeko dago, baina batzordeko edozeinizan liteke, denak ere oso pertsona gaitu-ak eta ilusioz betetako gazteak baitira etahori da garrantzitsuena.

Zein izan da zure betebeharra?

Lehendakariaren lana, elkartearenordezkari izatea da, gobernuarekin eta

federazioekin bilerak egin, ferietarajoan eta bertan gure eskualdea sus-tatzea etab.

Elkarteak zein eremu, hartzen ditu

bere gain?

Aralar-Urbasa Landa-Etxeen ElkarteaLarraun, Imotz, Basaburua, Ultzama,Leitzaran eta Araizko landetxeekosatzen dute. Zoritxarrez ibarra hori-etan dauden landa-etxe guztiak ezdaude elkartearen barruan. Hori gureeguneroko borroka bat da, hobekifuntzionatuko genuke denok elkarrekinegongo bagina, espero dezagunurtearen buruan denak elkartean egondaitezen.

Hasiz geroztik asko aldatu da lande-

txeen errealitatea?

Bai nik uste asko aldatu dela, turistekgeroz eta gehiago eskatzen dute gutxi-agoren truke eta mantentze gastuakgeroz eta handiagoak dira, argia dela,ura dela, publizitatea dela... Bestalde,garai batean diru-laguntza handiakematen zituzten landa-etxeak ire-kitzeko, 4 milioi pezeta inguru. Egunberriz, inbertsio handia dakar landa-etxe bat irekitzeak.

Herri txikietan geroz eta nekazari eta

abeltzain gutxiago daude, zure ustez

landa-turismoa izan daiteke bidea?

Herrietan geroz eta abeltzain gutxiagodaude eta geroz eta gutxiago diraabeltzainenak aurrera egitea nahi dute-nak, geroz eta gutxiagoren truke lanegiten ari batira. Beraiek falta direnegunean konturatuko gara zenbatekogarrantzia duen lehen sektoreak. Nik ezdut uste landa-turismoak huts horibeteko duenik, eta gutxiago turismoaegun dagoen bezala egonda.

Zein da egun elkarteak duen erronka

edo helburu nagusia?

Horren lehiakorrak diren garai haue-tan, komertzializazioa eta promozioanegi-ten dugu lan, ahalik eta jende gehi-agora iritsi orduan eta hobe. Horrekinba-tera, landa-etxeei esker herri txiki-etako ekonomia suspertzea eta halabertakoak kanpora joan beharrean he-rrian bizitzen jarrai dezatela.Interneten aldeko apustua egin dugueta webgune bat ere badugu,www.aralarurbasa.com. Berritu egindugu eta orain Internet bidez erreser-bak egiteko au-kera ematen du.

“Turistek geroz eta gehiago eskatzen dute gutxiagoren truke”

Irrintzilariaren paperean ezagutuko duzue Karmele zuetakoaskok. Orain Aralar Urbasa Elkarteko lehendakaritza uztera doa.

Karmele Galarza LarrayozelkARRIZketa:

Page 20: Mailope 2012 abendua

- 20 -

Hiru anaia mexikarren bizitzaazaltzen da liburu bakoitzean.Batez ere amodiozko istorioakdira, baino Estatu Batuetan ger-taturiko istorioak direnez, ber-tan primeran agertzen dira etor-kinak edukitzen dituzten arazo-ak, banden arteko kontuak...Oso politak dira eta ez dira ira-kurtzeko zailak.

Filma:“Frida Khalo” Julie Taymor

Diskoak: “La tierra esta sorda”Barricada

Kaixo Ainhoa Leo naiz,Lekunberrikoa. 15 urteditut, Iruñean ikastendut, Biurdanan. Aurten4.DBH egiten ari naiz etahemendik pare bat urte-ra Psikologia ikasteagustatuko litzaidake.

Margolari mexikarraren bizitzariburuz eginiko pelikula da. Niriartea asko gustatzen zait, Fridarenarte lanak batez ere. Pelikulan,bere bizitza primeran islatzen da,eta banda oso ona da.ChavelaVargasek eta Lila Damsek kanta-tzen baitute.

Gerra Zibilari buruzko gaiaklantzen ditu Barricadak bereazkeneko diskoan. Oso politada. Gainera Drogasek oso ahotspolita dauka eta hitzak oso sako-nak dira, disko polita da. Batezere Matilde Landaren abestia.

Liburuak: "Quimica perfecta”, “La ley de laatracción” eta “Reaccion encadenas"Simone Elkeles

Ainhoa Leo

kuttunenakAinhoaren

Page 21: Mailope 2012 abendua

- 21 -

LauBURU

Urriaren 15ean hasi zen gripearen kon-trako txerto kanpaina Nafarroan. Zaharnahiz gazteek hartu dezaketen txertoaizan arren, Araizko osasun-etxeko MamenSaenz medikuaren arabera, bereziki 60urtetik gorakoentzat dago zuzenduta.“Diabetesa, tentsio altua, bronkistis ara-zoak etab. dituzten gazteek hartzea eregomendagarria izaten da”. Krisiak krisitxertoa oraingoz behintzat dohakoa daeta azaroaren amaiera arte luzatu ohi dakanpaina.

Mamenen azalpenen arabera, urterogripe mota ezberdin baten kontrako txer-toak izaten dira. Inguruan hedatu dengripe mota analizatu eta urtero-urterohorren kontrako txertoak prestatzenomen dituzte.

Joan den hilean hain zuzen ere,Nafarroan A gripearen aurkako txertoakduen eraginkortasunaren inguruko ikerke-ta lan bategatik saritu zuten mediku taldebat. 600.000 nafarren biztanleria laginbatekin lan egin zuten. Denek jaso zutentxertoa eta horrela gripe sintomak direlaeta medikuarenera %32 gutxiago joanziren eta txertoak %89ko eraginkortasunaduela frogatzen du. Gainera, ikerketalanean parte hartu duten nafar medikuhoriek diote txertoa hartu eta zazpiegunetara jada babes efektua sortzenduela.

Mamenen arabera: “Txertoa hartzeak,ez du ziurtatzen pertsona horrek

griperik pasako ez duenik, gehienbatgripearen ondoren sortu daitezkeen ara-zoak saihesteko izaten da”. Gripea urritik

apirilera bitarte azaldu ohi da normalean.Sukarra, muskuluetako mina, eztula etahotzeria izan ohi dira gaixotasunaren sin-toma nagusiak. Normalean astebetebaino gehiago irauten ez duen arren, ara-

zoak sor ditzake arnas-bideetan edobestelakoak gaixo kronikoetan. Txertokanpainen gainetik, oraindik Europan per-tsona asko hiltzen dira gripeetatik sortu-tako arazo edo ondorioak direla eta.

Txerto guztien moduan, birusa (mani-pulatu eta ahulduta) gorputzean sartzendigutenean, gure gorputzak bere kabuzeta modu naturalean sistemainmunologikoa martxan jarri eta gaixota-sun horri aurre egiteko defentsak sortzenditu. Hartara kalean dagoen benetakobirus horrek harrapatzen gaituenean guregorputzak nahikoa defentsa izango ditukutsatuz gero horri aurre egiteko.

Urritik azarora bitarte egin da gripearenkontrako txerto kanpaina> Arantxa Mikeo

Txertoek %89ko eraginkortasuna dutela

frogatu dute

GIZARTEA EKOLOGIA HEZKUNTZA ZIENTZIA

Page 22: Mailope 2012 abendua

Bi urte ere ez dira pasa Ene kantak lana

kaleratu zenutenetik, halako arrakasta

izan al zuen lehendabiziko disko hark?

Aurreko diskoak espero genuen arrakastaizan du, gutxinaka gure lekutxoa hartudugu. Urte t’erdia pasa da haurrei zuzen-dutako cd-dvd hura kaleratu genuenetiketa oraindik saltzen jarraitzen dugu, ahozaho hedatuz joan baita. Egia esan, osopozik gaude. Beste disko bat egitearenideia Pelusok eman zigun, bere emazteairakaslea da eta Eguberritan euskarazkoabesti berriak sumatzen zituen faltan.Horregatik pentsatu genuen aukera poli-ta izango zela neguarekin (ez bakarrikGabonekin) lotutako kantak egitea.

Aurrekoa Sortzen Ikasbatuaz-ek

finantzatu zuen, oraingoan ere hala izan

al da?

Oraingoa autofinantzatua izan da.Salmentekin berreskuratu ondorengoakasu honetan Nafarroako BertsozaleElkartearentzat izango da, eta beste zatibat eremu ez euskaldunetako D eredukoikastetxe publikoentzat.

Zeintzuk aritu zarete oraingoan lan

horretan?

Lan honetan Urko Oskoz, Peluso eta nineu aritu gara berriz ere. Abestiakasmatzen, konposatzen, hitzak egiten,moldatzen eta forma ematen. OraingoanBurlatako eta Ibarberri eskolako ikasleekparte hartu dute.

Baina kolaboratzaile asko izan dituzue...

Uf, pila bat! Nafarroako Bertso eskola-rentzat izango da dirua hasiera bateaneta horregatik, bertsolari askok hartudute parte: Igor Elortzak, XabierTerrerosek, Uxue Alberdik... Leihotikanekoabeslaria, Estitxu Fernandez, Olazabal etaZubieta pilotariak ere egon dira. Bainabatez ere, oraingoan eskualdeko askoaritu dira: Urko Aristi, Lekunberriko abes-batzako hainbat kide, Itziar Leo eta LoreAzpirotz gaztetxoak ia kanta gehienetan,Ainara de Carlos, Aitziber Eleta, Maria

Balda, Maitane Urbizu, bateria eta perku-sioa jotzen Igor de Castro, gitarran IkerEleta... Hauek eta beste asko gabediskoak zentzurik ez luke izango.

Cd-arekin batera dvd-a ere atera al

duzue?

Ez, oraingoa cd-a da bakarrik. Dvd-a egi-teko, denboraz gain, aurrekontu dexentebehar da! Kontuan izan behar da eremaiatzetik aurrera sortu ditugula kantuak(tartean uda), eta urriaren hasierangrabaketekin bukatu genuen. Ez dadenbora askorik egon beste ezer egiteko!

Zenbat abesti bildu dituzue bertan?

Hamazazpi abestik osatzen dute bigarrendisko hau. Neguari eskainitako abestiakizanik, badira elurrari buruzkoak, negukooporrei buruzkoak, afari goxoariburuzkoak, hartzaren loaldiari etameatzariei buruzkoak... Dena den,Gabonak nolabait esatearren, ikuspegimitologikotik ikusten ahalegindu gara,hau da; opariak ekidinez, kontsumismoaere bai... batzuetan ez da erraza izan na-turalki jokatzea horren barneratutadugun bizimodu honekin...

Martxa honetan hirugarren bata ere

etorriko al da?

Aurreko diskoaren ondoren esan nuengauza bera, pozik eta seguru baietz!Gainera, euskarak behar duenbitartean, aurrera! Hurrengo proiektuaauskalo zeinentzat, behar duen elkar-terik egongo da!!

"Gabonak ikuspegi mitologikotikikusten ahalegindu gara"

2011an sortu zuten haurrentzako Ene kantak cd-dvd-a eta dagoe-neko bigarren disko bat kaleratu berri dute, Neguari abesten.

Nerea Urbizu

elkARRIZketa:

- 22 -

Page 23: Mailope 2012 abendua

- 23 -

Herriko jaiei hurrengo urtera arte aguresatea baino ez zaigu gelditzen. Aldatzeta Gaintzako San Martin jaiekinamaitu dira 2012 honetako festak.Gaintzan, ohi bezala Martintxoren jai-tsierarekin eman zioten hasiera festei,ondoren herri-afaria izan zutenSonbelu elkartean eta goizera arte DjTxokorekin egin zuten parranda.Larunbat arratsaldean berriz, umejokoak, txokolatada, patata tortilla lehi-aketa, mus txapelketa, sagardo das-taketa eta iluntzean dantzaldia izan zenGabezin taldearekin. Igandean amaituziren Gaintzako festak Oskar Estangaeta Bixente Gorostidiren bertsosaioarekin.

Aldatzen astelehenera arte luzatuzituzten jaiak. Han ere, urteroko tortillaeta mus txapelketa, haurrentzakojolasak, sagardo festa eta abar eta abarosatu zuten aurtengo egitaraua.

Aipatzekoa aurten omenalditxo bategin ziotela Jesus Sotil apezari, 25 urtebehar horretan betetzeaz gainera 15urte baitira Aldatzen apez dabilela.Baina dudarik gabe, aldaztarrentzatSan Martinena izan ohi da egun handi-ena. Igandean, Euskal Herriko III.Mailako Aizkora Txapelketa finalajokatu zen eta arratsaldean berriz ber-tso saio ederra izan zen Uxue Alberdieta Julio Sotoren eskutik.

KULTURa2012ko San Martin Jaiak

Page 24: Mailope 2012 abendua

- 24 -

Herri kozkorra Aldatz

Bai, ni ttikia nintzenean, 500 lagunpasa bizi ziren, konbentuko mojakkontatuta. Geroztik… behera. Baina,zenbat! Orduan 10-12 laguneko fami-liak ginen.Hamabi senide izan ziren eta bera zen

denetan gazteena. Sei urte zituenean

aita hil zitzaion. Aldatzen ibili zen

eskolan.

Eskola utzi eta gero?

Mutil, Arrarasko Joantornera. MiguelAlberro Oderiz zen bertako nagusia.Badakizu, 400 pezetako soldata nuenurteko. Hala ere kontent ibili nintzenArraratsen. Gizon ona zen Miel, osoona, nahiz kriminala izan (Gizon bat hil

zuen gazte denboran ostatuan haserre

aldi baten ondoren). Bi urte eginnituen bertan.

Mendi mutil ere ibili omen zinen.

Bai, bai, Arraratsen mutildu eta oiha-nera lanera, orduan gehienak egitenzutena. Ez zegoen besterik.

Non ibili zinen?

Lehenbiziko Itsasondokora, Gipuzkoara,ikatz egitera. Gero Aragoin egon ginen,Gordun, Urries, Nabardun,… hortxe.Hurrena Otsagabiako mendian…Horrela ibili ginen, ia urtero tokizaldatu beharra izaten genuen, lante-giak ia beti urte batez bukatzenbaitziren.

Patxi, zure lasterketak ikusi behar

ditugu. Nola hasi zinen lasterrean?

Nork bultzatu zintuen?

Inork ez, afizioa. Lasterrerako afizioa.Gure aita zenak ere lasterka egiten bidezuen eta gure amak esaten zuen penahandia zuela seme bat lasterkaria ezizatea.

Lehenbiziko apustua non?

Mutiko kozkorrak eta Lekunberrira jais-ten ginen, Astiztar batzuekin, hau etabestea hasi eta, holaxe egin genuen.Astitzen egoten ziren AuzakoKamineroarenak eta horietako batiegin nion, Lekunberriko plazan

jokatzeko. Baina eguraldi txarra eginzuen eta kamioan egin genuen, Legoa

deitzen duten hori. Eta irabazi eginnion. Eta hurrengo apustua ereberarekin, plazan, eta hori ere irabaziegin nion.

Bi, eta biak irabaziak. Hirugarrenaren

bila...

Bai, Leitzakoa, Rafael Mugica.Lekunberriko plazan jokatu genuen etairabazi egin nion horri ere.

Lekunberrin aritzen zineten ia beti.

Bai Lekunberrin apustu asko egitenzen. Eta hurrengoa LekunberrikoBeloquiren kontra jokatu nuen, 6 kilo-metro, plazan. Apustu honetan sarrera

biltzera joan ginen eta irabazi eginnuen. Eta berehala beste Lekunberriarbat atera zitzaidan, Irujo; soldatuzegoen eta egin nion, honi ere, irabazi,sei kilometrotara.

Sei jokatu eta seiak irabazi.

Bai, baina gero egin nuen berriz

Lasterkariprofesionalbaten bizitza

Patxi Aldareguia Barberia 1933an sortu zenAldazko Apezenetxiki deitzen zen etxean. Aitaarruiztarra eta ama aldaztarra, Maattonekoa.

elkarrizketa >>

Testua: Juantxo Aleman

Page 25: Mailope 2012 abendua

- 25 -

Irujorekin 8 kilometrotara eta galduegin nuen.

Hurbileko jendearekin zenbiltzan.

Bai, baina hurrengoan Andoaindarbaten kontra jokatu nuen, Irazurenkontra. Lekunberrin jokatu genuen etairabazi egin nion. Eta ondoren,Arroquirekin, Etxalekun jaioa zen noski,Tolosan jokatu genuen 8 kilometro-tara. Pentsa, goizean aizkolariak zireneta atsaldean gu, lasterkariak. AizkoranYurrebaso zen, Zubietar batekin.Arroquiri ere irabazi nion.

Ari gara, ari gara, baina Patxi, tarte

horretan zenbat urte zenituen, ba?

Orduan 20 bat urte edo.Ez dabila hain oker: 1952ko

martxoaren 2a ote den gaude. Egun

horretan jokatu baitzuten Yurrebaso

eta Zubitako Baleztenak. Eta orduan 19

urte zituen gure protagonistak. Laster

soldadu joatea tokatu zitzaion, Iruñean

egon zen baina eskalatzen eta eski-

atzen ere ikasi zuen bertan, Ipetean,

Ibañeta ondoan.

Eta soldadu karrera bukatu eta mendi-

ra, Patxi?

Bai, bai, beti bezala, lehenbiziko arituginen Uztarrotzen, Abaurregaina…

Mendiko lan astun horiek utzi eta

goazen, goazen, apustuetara. Noiz

hasi zinen berriz?

Egin nuen uda bat Frantzian. Negua zeneta egun batez Barriolan bendatzen ariginen Miel Oquiñena-eta. Eta Miel horisaltsero samarra baitzen…Horrela, egun hartan sortu zen gure

Patxik jokatu zuen aizkora apustua.

Iturrarte Leitzako aizkolari handiaren

kontra egin zuten apustua, Mielek eta

Patxik. Hilabete baten buruan

jokatzeko. Eta aizkoran ikasi edo jankin-

dakoa hobetzera joan behar. Ikastera

Elgorriagara joan ziren, Armalo

prestatzaile famatuarekin ikastera.

Lekunberrin jokatu zuten hamar kana-

erdikotara zen apustu hau, bikotea

txanda librean. 1959. urtea zen. Patxik

27 urte zituen beraz. Miel Oquiñena,

eta gure Patxik irabazi egin zioten

Iturrarte handiari.

Soldadutza, mendia, aizkora, 27 urte

beteak eta bete-betean lasterketetara

berriz ere.

Orduan sartu zen Sabino Arangoa,Elixalde, Beruetekoa, sozio, eta hasinintzen beste apustu horiekin.

Zer apustu egin zenituzten bada?

Lehendabizikoa Aldatxen kontrakoa,Villabonatik Aiara. Bi minutuko dife-rentzia eman zidan eta irabazi egin nion.30 segundo kendu nizkion. Hurrengoaplazan jokatzera egin genuen, Tolosan,10 kilometro. Minutuko diferentziaeman zidan eta irabazi egin nion.Eta hirugarren bat ere jokatu genuen,Tolosako Belodromoan. 10 kilometro.Hasi orduko hanketako minekin hasieta galdu egin nuen.

Galtzen zenuen lehendabizikoa...

Bueno, soldadu aurretik Beloquikirabazi zidan. Eta ondorenIruntxiberrirekin egin genuen apustua,Tolosan jokatzera. Diferentzia zerbaiteman zidan eta irabazi egin nion.

Nahigabe ederra hartuko zuen

Iruntxiberri negartiak

Bai, bai, eta gero beste apustu bat egi-teko gelditu ginen baina ez genuenjokatu, ez dakit zergatik.

Eta zure lasterkari bizibideari azkena

emateko hurbil zinen.

Bai, bi Uitziarrei egin genien apustua,Ariztimuño eta Zabalo. Nik uste 10 kilo-metrotara egin genuela. Haiek bosnakilometro egin behar zituzten. Han erehanketatik gaizki hasi nintzen eta galduegin nuen.

Apustu kontuetan, askotan aipatzen

da tongoa, tranpa. Noizbait ezagutu

duzu horrelakoren bat?

Gezur asko esaten delakoan nago ni.Niri behin Doneztebententatu ninduten.Diru franko eskainizidaten. Esan nienezetz. Beste inoiz eznuen izan horrelakotentaziorik.

Patxi, non aritzen

zinen prestatzen?

Lehenbizian karrete-ran. Gero banuenruedo bat eginaAldazko marmol ha-rrobietako bidean,gaztaineria batean,oso polita.

Lehen ere esan dugu,

baina, ama…

Oso oso pozik, lehen-biziko apustua eginnuenean ere, berak

eman zidan jokoan jarri beharrekoa.Hogeita hamahiru urte zituen

honezkero eta ondoren mendian aritu

zen, 37 urteak arte, ezkondu arte

Ilarregiko Esainen bordako alabarekin.

Ilarregin ezagutu al zenuen andrea?

Ez, ez, autobusean Ultzamarrean,anginetatik operatua zegoen eta “etxiazin be amakin eta nei gustatu; e’tzunhitzik’e itten, honek ez’tik errextaik itten.Gio ikasi zun, bai” Patxik umoretsu.Ezkondu eta Burlatan jarri zen bizitzen.

Seme-alabak izan zituen. Eta lanean

Copeleche enpresan, 22 urtez, erreti-

ratu arte. Burladan, beste 29 lagunekin

ba-tera Basaburua Elkartea sortu

zuten eta lekua erosi. Elkartearen

sortzaileetakoa dugu Patxi.

Hurrengoan gehiago eta hobeki. Urte

askoz, Patxi.

Patxi Andoaingo korrikalari bat atzetik duela.

Familiarekin.

Page 26: Mailope 2012 abendua

Urtetik urtera geroz eta gehiago dira Behobia Donostialasterketan parte hartzen dutenak. Aurten 25.000 korrikalariatera ziren hasiera puntutik eta 21.470 pertsonek lortu zutenhelmugaratzea. Iazko datuei erreparatuta, aurreko lasterke-tan, 19.877 korrikalarik hartu zuten parte. Eguraldiaridagokionez ere oso bestelakoa izan da, 48. edizioa freskoaeta euritsua izan baita.

Behobia eta Donostia banatzen duten 20 kilometroak,ordubete eta minutu eskasean egin zituen Jaume Leivak etagizonezkoen kategorian lehena izan zen kataluniarra.Emakumezkoetan berriz Oihana Kortazar izan zen lehena,

ordubete eta hamalau minututan burutu zuen lasterketagipuzkoarrak.

Gure eskualdeko korrikalariak ere bertan izan ziren, hogeipertsona animatu ziren Behobia-Donostia 2012an partehartzera, iaz baino zazpi gehiago. Beste behin, XabierSatrustegik lortu zuen eskualdeko denborarik onena egitea(01:10:20), gainera lehengo urteko denbora hobetzea lortu du,minutu bat eta zazpi segundu gehiago behar izan baitzituen iaz.Bigarren eta hirugarren postuan gelditu dira, Jose MiguelArteaga (01:16:16) eta Xabier Azpirotz (01:17:29). Informaziogehiago www.behobia-sansebastian.com web orrian.

- 26 -

Eskualdeko 20 korrikalarik parte hartu dute aurtengoBehobia-Donostia lasterketan

KIROLa

Ruben Saralegik irabazi duEuskal Herriko III. MailakoAizkora TxapelketaJoan den azaroan Aldazko jaien egitarauaren barruan EuskalHerriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zutensei aizkolari gazteek eta Ruben Saralegik jantzi zuen txapela.12 minutu eta 56 segundotan burutu zuen bere lana.Bigarren postuan gelditu zen Arkaitz Jauregi 52 segundokoaldearekin. Biek datorren urteko II. Mailako Txapelketan iza-nen dira. Atzean utzi zituzten hurrenez hurren, JulenKañamares (14:35.54), Raul Kastro (15:02.81), Iban Resano(15:38.88) eta Asier Pellejero (16:52.00).

Xabier Satrustegi Gartzia (S) Errazkin 01:10:20

José Miguel Arteaga Garcia (B) Gaintza 01:16:16

Xabier Azpirotz Satrustegi (B) Astitz 01:17:29

Iñigo Garmendia Goikoetxea (B) Betelu 01:18:42

Iñigo Mariñelarena Oreja (S) Lekunberri 01:18:48

Juan Mari Irastorza Garaño (B) Lekunberri 01:19:21

Angel Soroa Onsalo (B) Lekunberri 01:20:05

Mikel De Carlos Gorria (S) Lekunberri 01:22:50

Ander Arraztio Saralegi (B) Betelu 01:23:03

Xanti Garmendia Goikoetxea (B) Betelu 01:23:05

Xabier Zubillaga Balda (B) Lekunberri 01:24:26

Imanol Jaka Navarro (S) Etxarri 01:28:15

Alberto Azpiroz Goldaraz (S) Lekunberri 01:31:36

Xabier Gereño Altuna (S) Lekunberri 01:31:44

Asier Porres Juaristi (S) Oderitz 01:33:15

Iñaki Ariztimuño Zubillaga (S) Lekunberri 01:37:30

Ainara De Carlos Gorria (B) Lekunberri 01:42:11

Juan Miguel Zubillaga Goik. (B) Betelu 01:45:21

Iñigo Oreja Sanz (S) Errazkin 01:45:35

Alize Cutillas Arratibel (S) Aldatz 02:04:01

Izen-abizenak

ESKUALDEKO SAILKAPENA:

Herria Denbora

Arakitz Jauregi, Ruben Saralegi eta Julen Kañamares.

Page 27: Mailope 2012 abendua

- 27 -

Nolatan sortu zen futbol ikastaroak emateko proiektua?Osasuna Fundazioa 2001. urtean sortu zen kultur eta kiroljarduerak antolatzeko helburuarekin eta behean dauden ka-tegorien bidez Club Atlético Osasunako gazteen futbolakudeatu eta indartzeko asmoz. Horretarako Nafarroan futboleskolak sortu, hitzarmenak sinatu eta diru-laguntzakeskaintzen ditugu. Lekunberrira 2007an iritsi zen FutbolEskola eta lehendabiziko urte hartan 13 ikasle izan genituenhemen eta Nafarroa osoan 350 parte hartzaile.

Zenbat herritan egiten duzue lan? Zenbat ikaslerekin etazein adin tartekoekin?Egun 19 udalerritan gabiltza lanean, 650 ikaslerekin. Bost etahamaika urte bitarteko neska-mutikoak dira denak. Duelahiru urtera arte, Futbol Eskolak antolatutako jarduerak batezere Iruñerrian eta Erriberan burutzen genituen eta lau egoitzabaino ez genituen iparraldean. Egun lau izatetik zortzira pasadira eta Nafarroa osoan modu orekatuan gaude banatuta.

Lekunberrin zenbat neska-mutiko dituzue momentu honetan?Ume kopuruari dagokionz Lekunberri 19 egoitzetatik hirugar-ren postuan dago Iruñea eta Tafallaren atzetik. Hiru entrena-mendu talde daude, guztira 5 eta 8 urte bitarteko 43 ikasledira denboraldi honetan izen eman dutenak. Asteazkenetan(17:15tatik 18:30tara) eta ostiraletan (17:30tatik 19:00tara)entrenatzen dira Mikel Nieto, Xabier López eta AitorLanasekin.

Zein helburu dute ikastaro hauek?Helburu bikoitza dute. Alde batetik, gazteek futbolean ikasieta euren gaitasunak garatzearekin batera giza ikuspegitikheztea, ohitura osasuntsuak, balore moralak etab. landuz.Eta bestetik, Futbol Eskolaren asmoa Osasunarekiko zaleta-suna txikienengan zabaldu, defenditu eta sustatzea da.

Zer du Osasuna Fundazioko ikastaro batek beste edozeinfutbol ikastarok ez duena?Osasuna Fundazioa ez da beste futbol elkarte bat. Eskolaizenak berak dioen bezala, jokatzen erakusten dute etajokatzen ikasten dute. Osagarri bikaina izan daiteke kirol haupraktikatzen hasi nahi dutenentzat edo jada euren eskola edotaldeetan aritzen direnentzat.

Zenbat balio dute ikastaroek?Udalerri batzuetan bi entrenamendu egiten dira astean etabeste batzuetan berriz bakarra, lehenak 285 euro balio ditueta bigarrenak 225 euro. Bat, bi edota sei epetan ordaintzekoaukera dago inolako interesik gabe. Entrenamenduez gaineraprezio horren barruan honako abantaila hauek eskaintzendira: Osasun seguru pribatua (Mapfre), Astore markako txan-dala, bi kamiseta eta bi galtza motz, Osasunako lehen taldekojokalarien bisita, egoitzen arteko txapelketak eta askoz gehiago.

Osasuna Fundazioak 2007an jarri zuen mar-

txan haurrentzako futbol eskola Lekunberrin.

“Futbol Eskolaren asmoa Osasunarekikozaletasuna txikienengan zabaldu,

defenditu eta sustatzea da”>> Osasuna Fundazioa

Page 28: Mailope 2012 abendua

- 28 -

Aurreko alean, urdindu arren jangarriak ziren Boletus on-ddoen inguruan aritu ginen. Oraingoan berriz, mantsoagourdintzen diren beste onddo bat aurkeztuko dizuet, generohorren barruan toxikoena den onddoa, Boletus Satanás.

Ez ezazue Boletus Erythropus edo Hanka Gorriarekinnahastu edo alderatu, hori jangarri ona baita. Bien artekoalde nabarmenena txapelan dago, Satan onddoarena zuriaedo gris argia baita eta Hanka Gorriarena berriz marroi ilunaedo larru kolorekoa izaten da eta belus-itxura du. Gainera,onddo toxiko honek, txortenean sare moduko bat du etaonak berriz puntu gorriak ditu (aurreko alean dituzueargazkiak).

Biek zapore gozoa dute, baina Satan onddoak usain txarradu eta besteak aldiz atsegina. Oso handiak dira, 30 zen-timetroko diametroa eta bi kiloko pisua izatera irits litezke.Argazkian duzuen horrek 1,530 kilogramo pisatzen zuen etaLekunberriko bizilagun batek hartu zuen Aldatzen.

Onddo hau Boletus generoko toxikoena dugu, sabelekomin larriak eta goragalea eragiten du, baina ez du heriotzaeragiten, ezta arrasto larririk uzten ere. Jan eta berehalaagertzen dira intoxikazioaren lehenengo zantzuak.

Satan onddoa udan edo udazken hasieran agertu ohi da,

eta hotza iristearekin batera desagertzen dira. Gaztainondo,harizti eta pagadietan aurki daitezke. Beraz badakizue, txapelzurixka, txorten gorrixka eta moztean urdindu egiten badabaztertu ezazue!

Onddo hau ikusgai egon zen Leitzan burutu zen erakusketamikologikoan.

Astaputzak Arriben

Bestetik, jangarria den Langermania Erraldoia edo AstaputzErraldoia aurkeztu nahi dizuet. Tamaina handiko ziza da, fut-boleko baloiaren itxura du eta barnealde edo gleba zuria due-nean gaztea eta jangarria den seinale izaten da.

Sorian azaldu zidatenaren arabera, bertako artzainek ziza

> Julio Calonge

Onddo garaian gaude eta baten lekuan bi onddo guztiz ezberdinak aurkeztu dizkigu JulioCalonge gure mikologoak

Satan Onddoa eta Langermania Erraldoia

LURRAK EMANAinguruko zizak

Julio Satan Boletus batekin.

Page 29: Mailope 2012 abendua

- 29 -

Askotan entzun izan dugu ilargiak landareetan, egurra mozte-rakoan, ongarria zabaltzerakoan,... duen eragina, eta gehiene-tan bakoitzak bere teoria izaten du. Oraingo honetan pixka baturrunerago joan nahi dugu, noski ilargia hurbilen dugunsatelitea izanik eragin handiagoa izango duela, baina biodi-namika ez da hor geratzen.

Biodinamikan oinarritutako nekazaritzak aintzat hartzen dukosmosak lurrean eta izaki bizidunengan duen eragina.Kosmosa unibertsoaren sinonimo bezala hartuko dugu, berazlurraren emankortasuna hobeto ulertu eta unibertsoakbaratzean duen eragina aprobetxatzen laguntzeko gomendiobatzuk ematen joango gara hurrengo urte honetan hilabetezhilabete.

Landareak gure aprobetxamenduaren ikuspegitik abiatuta,lau taldetan banatuko ditugu, hau da, landarearen zer apro-betxatzen dugun kontuan izanez, hori indartzen saiatuko gara.

Horrela, landare batzuetan hostoa indartuko dugu, esaterakoletxuga, zerbak, azak, kardoak, etab. Beste batzuetan, fruitua,tomatea, piperrak, bainak, babarrunak, azalorea... Besteetansustraiak edo lurrazpiko zatia indartuko ditugu, patatak,azenarioak, tipulak, baratxuria, ..., eta azkenik, beste batzue-tan, lorea indartuko dugu, esaterako apaintzeko landareetan,brokolian,…

Beraz, landare guztiek hilabete bakoitzean bere egun apro-posak izango dituzte, eta egun horietan egin behar ditugu lan-dare horrekin egin beharreko lan guztiak, erein, landatu,kimatu, inausi, jorratu, edo dena delakoa.

Izango ditugu egun batzuk baratzean lanik egitea komeni ezdena ere, edo kalte egin nahi diegunean egin behar dena, ho-rrela landare bat galdu nahi badugu egun horietan moztukoditugu. Ez da gomendagarria ere, ahal bada, eguerdiko hama-bietatik hiruetara baratzeko lanak egitea.

Egutegi BiodinamikoaMailopen atal berri bati ateak zabalduko dizkiogu, nekazaritza biodinamikoaren inguruan hi-labetez hilabete gomendio batzuk emango ditugu. Gainera, irakurleok baratzearen inguruanduzuen jakituria oso aberatsa dela ziur gaudenez, zuen iritziak ere jaso nahi genituzke.

ZERuak ESANA atal berria!

lurretik kendu gabe zenbait xerra moztu eta arraultza-irine-tan pasatuta jaten zuten. Beste egun batean beste xerrabatzuk mozten zituzten ziza beretik eta horrela belztu etajada jangarri izateari uzten zion arte.

Lehengo batean, J.A. Garaikoetxearekin izan nintzenArriben eta Astaputzez betetako zelai bat erakutsi zidan, ikus-garria zen benetan. Espezie harrigarri hau 10 kilo baino gehi-ago pisatzera irits liteke.

Bestalde, Calvatia Utriformis zizarekin nahastu dezaketezenbaitek, baina txikiagoa izateaz gainera, astaputzaren azal

leunaren ordez garatxoz beteta du honek. Hala ere, CalvatiaUtriformis ziza ere espezie jangarria dugu, beti ereLangermania bezala gaztea denean eta barnealde zuria duenartean.

Bi espezie hauek zelaietan atera ohi dira eta ez dutezuhaitzen beharrik bizitzeko. Jangarriak izanik harritu egitennau ardiek nola jaten ez dituzten.

Arribeko landa.

Julio Astaputzak eskuan sartzen ez zaizkiola

Page 30: Mailope 2012 abendua

CondaIruñeatik Donostiara:

- 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero.-Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero.-19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan.-20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral etalarunbatetan izan ezik.

Donostiatik Iruñeara:

- 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero).- 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

MugiroarraLekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan.Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

LeitzaranLeitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30.Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).

Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu!

http://bidekide.moveuskadi.com/

Autobus zerbitzuak

Abenduaren 1 eta 2aArribeko A. GarmendiaIrurtzungo M. Gastearena

Abenduaren 3tik 9raLekunberriko M.A. Azpiroz

Abenduaren 10etik 16raLeitzako O. Erviti

Abenduaren 17tik 23raLekunberriko M.I. Mendia

Abenduaren 24tik 30eraLeitzako M.Z. Campos

Abenduaren 31raLeitzako M.I. Larraya

agend

a

abendua

Lekunberri: 11:00tan plazatik hasitapuska biltza, 18:30tan Olentzeroarenetorrera

Lekunberri: kiroldegian 18:00etanTxirrikiz antzezlana KukubiltxoTaldearen eskutik

22

Lekunberri: preso politikoen aldekoelkarteratzea25

merkatu txikia

Guardiako farmaziak

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10,Telefonoa: 653 801 628

-Sua egiteko egurraInteresatuek, deitu:659 836 561

-Etxea Uztegin. 605 712 8481.200m lauez inguratua,200.000 €.

-Etxea Uztegin Bizitzeko mo-duan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa

-Pisu berria Betelun aloka-tzeko ere. Garajea eta igo-gailua. T. 629 403 220

-ARESOn Sastizar Baserria-Landetxea. 25.000 m2 lu-rrekin. Telefonoa 649 707 584

-MotoaGas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861Markos.

-Baba gorriak eta intxaurrakTelefonoa:606 375 855 Mikel

-Akazea motako esolaksaltzen dira. Barruti/hesiakixteko. 646 524 796 (Peio)

SALGAI ALOKATU

-Pisukidea behar dut.Albisualdea kalean,Lekunberrin. 676 507 340(Verónica)

-Etxe bat alokatuko nukeeskualdean. Nire telefonozenbakia: 948 513 121

-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzkeeskualde honetan.Nire telefono zenbakia:948 063 222 (Jonathan)

-Lekunberrin, igogailua duenpisua alokairuan edota sal-gai. 667 797 904 (Iñigo)

-Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua.Telefonoa: 629 403 220

-Araitzen edo Larraunenborda lursailarekinDeitu: 606 695 297 (Nerea)679 631 725 (Aitor)

-Belarra mozteko diskoaerosten da.Harremanetarako 679 092 896

-Umeak zaintzen ditut.Esperientzia daukat.Interesatzen bazaizu, deinazazu: 948 507 364(Àngels)

-Ikasgaiak erreforzatzekoklase partikularrak ematenditut LHko eta DBH 1ekoeta DBH 2ko ikasleei zuzen-duta.Interasa baduzu, deinazazu:948 507 364(Àngels)

EROSI

LAN BILA

kontuTXIKIAK

Lekunberri: 17:30tan umeentzakozinea eta txokolatada Kantinan26

Betelu: 20:30etan Azken ostirala

Lekunberri: Merkatu solidarioa

24

Lekunberri: Eskolako Olentzero21

15 -16

Iribas: Kantuzale eguna Larraunsagardotegian22

Lekunberri: Sorturen eztabaidairekia: Ildo politikoa15

-Bateriako klaseak ematenditut, haurrentzat eta hel-duentzat. Bateria ikasi, musi-ka bateriaren bidez irakurri(sentitu), erritmoak jo edotagozatu eta esperimentatu...nahi baduzu, deitu telefonohonetara: 679 938 016 Igorde Castro.

-Lan bila nabil. Umeen zain-ketan, jende helduen zain-ketan eta etxe garbiketanaritua. Interesa baduzu deinazazu: 948 513 12128

-Zurgintza makinak salgai.“Cinta universal, sierra, cepi-lladora, grueso, sargentoak”.679 726 138, Idoia eta Tista,Lezaeta.

Lekunberri: Herriko abesbatzarenkontzertua 20:00etan 30

Page 31: Mailope 2012 abendua

Larraungo monumentu megalitikoakFelix Olaetxea

F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Astitz eta Oderitz: Lardamingo eta Larrazpil-Iparraundi

Astitz eta Goldaratz elkartzen duen bide zahar ondo-an kokatzen da, "Goldarazko langa" izenez ezagutzenden lekuan.

Sailkapena: trikuharria.Kokapena: Astitz.Altuera: 920 m.Koordenatuak: X: 593,073 Y: 4,757,573.Aurkikuntza eta seinaleztapena:J. Elosegik aurkituzuen1955. urtean eta Gorosti Zientzi elkarteak sei-nalatu 1985.Deskribapena: 12 m diametroko eta 0,55m altuerakolur eta harri metaketa da. Kamera, bertako kare-hai-tzezko hiru harlosek osatzen dute. Bata, albokoa,okertuta eta beste bi etzanda daude.Bibliografia: J. Elósegi Prospecciones 1956.

Oderitz, Madotz eta Goldaratzko mugatik gertu,zehazki, Madotz eta Oderizko mugan dago.Kategaineko trikuharri ondotik pasatzen den bideajarraitu behar da bere bukaeraraino. Perkatzenekoborda atzen utzi eta pagadian, ipar-ekialdeko norabi-dera joanez iritsiko gara Iparraundi trikuharrira.

Sailkapena: trikuharri luze irekia.Kokapena: Oderitz.Altuera: 1050m.Koordenatuak: X: 593,582 Y: 4,755,556.Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Elosegik topatuzuen 1950. urtean eta Gorosti Zientzi elkarteak seina-latu 1985.Deskribapena: Harri metaketa irregularra da. Eki-mendebalde eta ipar-hegoaldeko norabideetandago; 20tik 23 metrotarainoko diametroa du. Kamerasei harlosez eta tapaz osatua dago. Harlosaetako batdesplazatua dago. Trikuharriak 120ºko norabidea du.Aurre-indusketa bat egin zen, giza hezurrak, eta zera-mika zatiak azalduz. Kamera artzain txabola bat erai-kitzeko hustu zen.Bibliografía: Elosegi, J.: Cuatro nuevos dólmenes1951. Barandiarán J.M. Hombre prehistórico 1953.

LARRAZPIL-IPARRAUNDI LARDAMINGO

Page 32: Mailope 2012 abendua