Mailope 214 maiatza

32
KUXKUXEAN: Zorion agurrak ELKARRIZKETA: Maitena Ezkutari KULTURA: Maiatzean kultura HAIZEAK ERAMANA: Mikel Urrestarazu KIROLA: EHME EKINAREN EKINEZ: Errazkingo Ostatua 214. zkia. - 2014ko maiatza Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria Eta nire esku, eta zure esku, eta denon esku... “Gure esku dago” ekimeneko antolatzaileek erabakitze eskubidearen alde egiteko deia egin dute. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean dauden 123 kilo- metroetan giza katea egingo da. Horra hor Betelun egin zen herri argazkia. Juan Cruz Marrena Bertso berriak Mailoperi jarriak

description

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko euskarazko hilabetekaria.

Transcript of Mailope 214 maiatza

Page 1: Mailope 214 maiatza

KUXKUXEAN: Zorion agurrak ELKARRIZKETA: Maitena Ezkutari KULTURA: Maiatzean kultura HAIZEAK ERAMANA: Mikel Urrestarazu KIROLA: EHME EKINAREN EKINEZ: Errazkingo Ostatua

214. zkia. - 2014ko maiatza

Ikusi hemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Eta nire esku, eta zure esku, eta denon esku...

“Gure esku dago” ekimeneko antolatzaileek erabakitze eskubidearen alde egiteko deia egin dute. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean dauden 123 kilo-metroetan giza katea egingo da. Horra hor Betelun egin zen herri argazkia.

Juan Cruz MartirenaBertso berriak

Mailoperi jarriak

Page 2: Mailope 214 maiatza

- 2 -

MAILOPEtxiki

Kaixo Mailopetxiki kideak! Hilabete honetarako liburuen proposamen hau-ek dituzue, eta ez ahaztu proposamenak besterik ez direla, irakurgaiak txoriak bezain libreak dira! - 6 urtetik gora: Txanogorritxoren eskularruak. Egileak: Ines Almagro eta Mikel Mardones.- 8 urtetik gora: Tatsu Nagataren piztia handiak. Egilea: Tatsu Nagata.- 11 urtetik gora: Haizea sahats artean. Egileak: Kenneth Grahame eta Elena Odriozola.

Liburuen fitxak eskuragarri izanen ditu-zue Mitxausenea Kultur Etxean eta Bete-luko Araxes ikastetxean. Horiek bete ondoren han bertan eman ditzakezue maiatzaren 23a baino lehen.

Fitxak bete dituztenen artean 30 eu-roko erosketa txekea zozkatuko da, irakurgaien erosketan erabili b e h a r ko dena.

Aurreko alean sudoku bat jarri genizuen osatzeko. Hona hemen erantzun zuzena.

Jasotako erantzunen artean zozketa egin ondoren Beteluko Izarne Eskamendik jasoko du “Zapatago-rri” liburua opari.

Irakurri, gozatu eta oparitu.

4

3

2

1

1

2

2

1

3

4

1

3 2

3

4

4

Irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egitasmoa

Page 3: Mailope 214 maiatza

- 3 -

19 > Natur Bideen Hurrengo maiatzaren 4an Natur Bideen Eguna ospatuko da Leitzako tren geltokian. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Gainera aurtengoan hiru urteurren ere ospatuko dira.

28 > Araxes herri kirol taldea

Nafarroako txapelketako txapelduna izan da Araxes taldea. Astero biltzen dira Betelun herri kirol ezberdinetan entrenatzeko eta aur-tengoan emaitza ezin hobea lortu dute.

04> Iritzia08> Luze: Koldo Nuñez09> Zabal: Iñigo Ulazia

14> Batzarre16> Erreportajetxoa: Xaldun Kortin, jolastu gurekin

29> Haizeak eramana: Mikel Urrestarazu30> Ekinaren ekinez: Iñigo Oreja

10> Mugiroko palistari omenaldia Mugiroko Apezenean jaio zen Miguel Goldarazena palista. Iruñeko Labriten proba egin ziotenean hasi zen bere kirolari ibilbidea. 25 urte oraindik bete gabe zituela hil zen Donostiako Karmelo Balda frontoian eta bertan egin diote orain gutxi omenaldi berezia.

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adie-razitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Goldarazena Saralegi familia, Mikel Urrestarazu, Juan Antonio Garaikoetxea, Agurtzane Altuna, Juan Cruz Martirena eta Berri Txarrak. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

13> Kuxkuxean: maiatzeko zorion agurrak

21> Lauburua: Errenta Aitorpena euskaraz22> Elkarrizketa: Plazaola Partzuergo Turistikoa

Page 4: Mailope 214 maiatza

- 4 -

(H)iriTZIAAntonio Lopez, apez jaunari

Agur eta erdi, Antonio. Apirileko Mailope aldizkarian jakin dut pixka bat zure berri. Baina, jarraitu baino lehen aurkeztuko dizut nire burua, laburki bada ere: Etxarri Larraungoa nauzu, irakasle erretiratua eta ia betidanik kezkatu izan nau nafarren hizkuntzarik zaharrenaren egoerak.

Mailopen irakurri dudanez, oso bizimodu lanpetua daramazu. Eta Zumarragakoa baldin bazara ere, ez omen zizuten euskara-rik irakatsi, zerorrek kontatutakoaren arabera. Ez zara lehenengo kasua eta denok dakigu egon daitezkeela hamaika arrazoi gertae-ra hori azaldu eta justifikatzeko. Urrutirago joan gabe, ni nauzu kasu horietako bat, eta, gainera, zuk oso ongi ezagutzen dituzun bi pertsonari esker -Jesus Jaimerena eta Juan Migel Etxarri, alegia hasi nintzen euskara ikasten; gerora, bizitza osoan jarraitu dut ja-rrera bertsuan, ongi samar jakin arte. Badakizu zer dioen esaera ezagun batek: “nahi izatea da ahal izatea”. Denok dakigu hau ez dela erabat egia, baina zati handi bat, bai, egia da.

“Niri euskaraz egiten jakitea gustatuko litzaidake, konturatzen bainaiz eskualde honetako herri askotan beharrezkoa dela”, diozu Mailopeko pasarteetako batean. Guztiz bat heldu naiz iritzi ho-rrekin, alegia, euskara beharrezkoa dela, horrexegatik animatzen zaitut berriz ere euskara ikasten jarraitzera. Gogora ezazu gora-goko esaldiaren mezua, eta, kontuan hartu, denbora norberak aukeratzen duela nola erabili; bizi arte dugu tenore aparta.

Zure karguengatik, eta egunero-egunero haur, gazte, heldu eta zaharrekin harremanak izan behar dituzulako, nik uste dut euska-ra ez duzula bakarrik beharrezkoa, baizik eta ezinbestekoa, bes-tela, nahita nahi ez eta ezinbestean eginen duzu zure eskualdeko euskaldunekin (Lekunberri, Larraun, Betelu, Araitz), Juan Carlos Moreno Cabrera Espainiako hizkuntzalari ospetsu, jakintsu eta errespetatuak dioena, hau da, hizkuntza inperialismoa eta hiz-kuntza kolonialismoa.

Aupa, eutsi goiari eta Jaungoikoak lagun diezazula euskara ikasten!!! Badakizu Harentzat ez omen dagoela gauza ezinezko-rik, beraz, esan liteke, borondate ona baldin baduzu, segurua dela zuk euskara bikain ikasi, eta gero sermoiak hizkuntza horretan bat-batean eman ahal izatea, zuk gustukoa duzun bezala. Izan ezazu uste osoa Jainkoarengan eta lortuko duzu!!! Ala ez?

Xanti Begiristain Madotz, Auritz

EH Bildu, herriek erabaki

EH Bildu koalizioa osatzen dugun Eusko Alkartasuna, Aralar, Sortu eta Alternatiba alderdiek, maiatzaren 25ean hitzordu ga-rrantzitsua daukagu Europako hauteskundeei begira. Bi oinarri sendoren inguruan aurkezten gara: erabakitzeko eskubidea eta eraldaketa soziala. EH Bildutik, Euskal Herriak bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatuko dugu. Eta ga-tazkaren konponbidea sustatzearen alde eta bakea eraikitzearen alde lan egingo dugu. Horrekin batera, eredu ekonomikoaren eraldaketa soziala errebindikatuko dugu Bruselan. Bestelako Europa bat eraiki behar dugu, egun sufritzen duen demokrazia ezari aurre eginez. Horregatik, ezinbestean herriari eta herrita-rrei itzuli behar zaie boterea, eta hori izango da gure lehenta-sun nagusia, Herrien Europa eraikitzea. Horretaz gain, ezin dugu ahaztu hauteskunde hauek Nafarroari begira garrantzi handia dutela; izan ere, azken hilabeteetan agerian gelditu da Nafarroa-ren etorkizun ekonomikoa, sozial eta politikoa garatu eta eraba-kitzeko orduan nafar herritarrek protagonismorik ez dutela, eta hori ezin hobeki islatu du Madrildik aldaketarako borondatea isilarazteko emandako kolpeak. Europako hauteskundeak Nafa-rroan aldaketa politiko eta sozialerako tresna gisa ulertzen ditu-gu. Larraunen ere abian jarri dugu EH Bildu osatzeko prozesua, eta hauteskunde hauetan jasoko dugun babesak ezinbestean koalizioa indartu egingo du aurrera begira dituen erronkei indar betez ekiteko.

EH Bildu Larraun

Juanito Huarte, “Gastesi”

“Ez dugu ahaztuko azkaratearrengatik egin duzun guztia. Eskerrik asko”

Azkarateko Kontzejua

Page 5: Mailope 214 maiatza

- 5 -

(H)iriTZIAZuzenketa bat

Apirileko Mailopen, Aldazko Kontzejuak sinatutako idatzi bati, argitze aldera, zuzenketa bat egin nahi diogu.

Larraungo Udaleko zinegotziok, aho batez, 2014ko urtarri-laren 29ko udalbatzarrean, besteak beste onartu genuena eta aktan jasota dagoena, hau da:

Udalaren borondatea azaltzea harrobiak arautzen dituen Larraungo Hirigintza Planeko artikulua aldatzeko (28.3. artiku-lua, martxoaren 17ko 263/2005 Foru Aginduaren bidez aldatua, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu, eta Etxebizitza Saileko kontseilariak emana, eta Larraungo Udalak sustatuta), eta Iruretagoyena abokatuaren txostenarekin ados-tasuna baldin badago, abokatuari arauaren testu berria egiteko esanen liokete.

Beraz ulertzen da zinegotziok, batzarrean onartu genuena, BORONDATEA azaltzea AHOLKULARITZA ESKATZEKO ABOKATUA-RI, Aldazko harrobiari aterabide bat emateko bidean.

Txostenak, aztertu ondoren, Udaleko zinegotziok erabakia hartu beharko dugu; Larraungo Hirigintza Planeko 28.3. artiku-lua aldatu ala ez; edo beste zerbait planteatu.

Larraungo Udaleko ezker abertzaleko zinegotziak

LARRAUNGO UDALAK HONAKO MOZIO HAUEK ONARTU DITU:- Txosten juridikoaren eskaera Burundegiko hirigintza hitzarmenari buruzkoa. Txosten Tekniko-Juridiko bat eginaraztea, La-rraungo Udalarentzat lan egiten duen Biderka Aholkularitza taldeari eta Luis Irisarri-Héctor Nagore abokatu taldeari, non aztertu dezaten, Larraungo Udalak Lurkaia S.L. enpresarekin duen “Burundegiko 2. eremuko hirigintza ga-rapenerako hirigintza kudeaketaren hitzarme-na”, aztertu dezan. - Euskaraz bizirik, Nafarroako Gobernuaren erasoen gainetik. “...Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika itxuragabe hau tinko eta ozen salatzen dugu; euskaldunok hemen gaudela erakutsi nahi dugu eta eraso zerrenda amaigabeari bukae-ra emateko eskatzen diogu Gobernuari...”

Page 6: Mailope 214 maiatza

- 6 -

Bertso berriakMailoperi jarriak

Leihotikan begira nagoBehian ikusiz baratzaHamalau porru kontatu ditut Eta gainera sei azaHoiek lekutu egin beharkoGainean dugu maiatzaLetxu, tepule ta hainbat landareJartzea egin naute bultzaOndoren lurrak egingo diguBere modura eskeintza

Udaberriarekin baterabelar soroa berdeaBaita ere ikusi daitekeHainbat motako LoreaIngurun hegan sumatzen ditutTxoria eta erleaTxorien lana izaten baitaGoizetikan kantatzeaErleana berriz gu gozatzeko ezti goxoa egitea

Doinua: Mutil kozkor bat

LOLO ETA SATRUSTEGI LEKUNBERRIN

LUIZI TXIKIAK AURTENGOAN

LANGILERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Osasuna Futbol Taldeko Lolo eta Sa-trustegi Lekunberrin izan ziren Osasuna Fundazioak bertan dituen ikasleekin. Ibarberri eskolan 46 ikasle bildu ziren eta galdera asko egin zizkieten. Horra hor ekitaldiak utzitako irudia.

Joan den urtean hamaika luizi izan ziren gurean, aurten gutxi batzuk baino ez. Udaberrian sartu berritan ginela egindako euriteen ondorioz Azkarateko errepidean luizi txiki bat gertatu zen. Herritarrek bidean zeuden enborrak eta adarrak moztu zituzten arte errepi-dea itxita egon zen.

Maiatzaren lehenean ospatu zen Langi-leriaren Nazioarteko Eguna eta egun horren harira sindikatuek manifestazio ezberdinetan parte hartzeko deialdia egin zuten. Urtero bezala eta aurten in-oiz baino gehiago langileen eskubideak aldarrikatzeko egun aproposa da.

Juan Cruz Martirena (Lekunberri)

Page 7: Mailope 214 maiatza

- 7 -

Iritzi BERezia

“Baimenei jaramon egin gabe garatu du jarduera Horgobisa-k”2007tik dator Horgobisak Aldatzen izan duen jarduera eta geroztik irregulartasunez jositako istorio bat dela esan genezake.

Tarte horretan, 2009ko otsailaren 17an, Sepronak salake-ta bat jarri zuen HORGOBISAren kontra. Bertan, jasotzen dira besteak beste hurrengo urraketak:

- Irekiera Lizentziarik gabe - Ingurumenari egindako kalteen txostenik gabe - Hotsak, hautsak eta bibrazioak kontrolatu gabe- Esplotazioko erresoluziorik gabe- Harrobiko segurtasun hesirik gabe- Jarduera erregistroan izendatu gabe- Urteko “Lan asmoen” plana egin gabe,- Harrotutako lurren errestaurazio planik gabe- Makinen Mantentzeetarako lanen baimenik gabe, olio za-

harrak, iragazkiak ...- Errekaren ondoan jarduera hauek egiteagatik- CHEren baimenik gabe lan egiteagatik.Nahiz eta urraketa ugari egon, orain arte ez Udalak ezta

Kontzejuak ere ez dute inongo kontrolik egin, are gutxiago enpresa kontrako ekintzak. Eta guzti hauen ondoren HORGO-BISAK Udala salatu du, Larraungo araudiak aldatu nahi ditu eta gaur egun mahai gainean jarri duen proiektua 1.450.000 ko harrobi bat da. Seguruena gero 500.000ko proiektu bat aurkeztuko duela, edo eta 200.000koa baina aurrekariak iku-sita, zuk sinestuko al diozu? Kalaxkak ez.

Hauxe da holako enpresen joko zitala, Udala eta kontzejua-ren ahultasunaz baliatzen denean, badira makina bat moti-bo enpresa eta holako proiektuen gainean kontrol publiko zorrotza egiteko. Hori ez egitekotan, enpresak aginduko du udala eta kontzejuaren gainetik.

Horrela, Larraungo Udaleko eta Nafar Gobernuko baimenei jaramon egin gabe garatu du jarduera HORGOBISAK eta bai-mendutako eta garatutako jarduerak ez dira inondik ere bat etorri; hurrengo taulan isolatzen dira adibide batzuk.

Azalera

Eremua

Obretarako baimena

Irekitze baimena

Errestaurazioa

Data

Baldintzak

26.620 m2

Aldatz

2009ko maiatzean

2009ko abenduaren 28an

15 eguneko epean plano definitiboak eta hondakin arriskutsuen erregis-troan inskripzio kopia aurkeztu behar

Lur gozoa zabaldu eta 1.128 zuhaitz eta 1.880 arbustu aldatuz, baita ere belar hazia erein. 34.307,11€

Instalazioak, estalpeak eta makinerian zimentazioak desegiteko. 19.608 €

50.000 m2

Aldatz eta Etxarri

Gutxienez 2009ko otsailean, Sepronak salaketa jarri zuen datan.

Gutxienez 2009ko otsailean, Sepronak salaketa jarri zuen datan.

Aurkeztu gabe

Deusez

Bai

HORGOBISAK Azalera bikoiztu egin du inongo baimenik eta kontrolik gabe

Etxarriko Lurretan garatu du jarduera inongo baimenik eta kontrolik gabe

Obretarako baimenik gabe eta ap-ertura baimenik gabe jarduera garatu

Apertura baimenik gabe jarduera garatu

Ez ditu baimenan zehazten ziren baldintzak bete

Agindutako errestaurazioa ez da egin

HORGOBISA Baimendutakoa Garatutakoa Irregularitateak-Urraketak

Kalaxka

Page 8: Mailope 214 maiatza

- 8 -

Ama, maite nauzu?Maitasuna era askotara adieraz daite-ke eta kultura bakoitzak bere bideak aukeratzen ditu. Kultura bakoitzak eta familia bakoitzak, noski. Nik ez daukat zalantzarik nire amak maite nauenik, inola ere ez, baina inoiz ez dizkit bi hitz magikoak esan. Amak maitasuna beste modu batzuen bitartez adierazi izan dit. Aitak egun osoa ematen zuen kanpoan lanean, goizean goizetik, eta afaltzeko baino ez genuen ikusten. Gure etxean

ez zegoen inoiz ezer soberan baina inoiz ez zitzaigun ezer falta izan. Luxuak ez, baina beharrezko guztia bai. Aitak ira-bazten zuenarekin, amak aurrera atera behar zuen etxeko ekonomia. Etxeko lanak ez baziren, ama josi eta josi ego-ten zen, arropak ere egiten baitzizkigun txikitan. Eta inoiz ez genuen kexa bakar bat ere entzun horren bizitza lanpetua eramateagatik. Ezaguna egiten zaizu, irakurle, ezta?

Emozioetarako ez zegoen ia lekurik. Aitak, dena den, laztan batzuk egiten

zizkigun, noizean behin, eta muxu txikiak eman ere. Gogoratzen ditut bere esku leunak eta bere goxotasuna. Amak, aldiz, irribarrea erraz ateratzen zuen baina gehiagorik ez. Amaren alde-ko amonak ere irribarrea erraza zeukan eta umeak maite zituen baina, bestela, hotza zen, ez zegoen emozioetarako toki handirik. Maitasuna hitzez ez zuen inoiz adierazten, besarkadarik ez eta muxuak ematekotan, agur esateko, besterik ez. Nire amaren aldeko aitonak berdin. Aitaren aldeko aitona ez nuen ezagutu baina amona bai. Hau goxoa-goa zen, nabaritzen zitzaion keinuetan beste amonak ez zeukan goxotasuna.

Maitasuna zuzenean adierazten ez zen familia batean hazi zen nire ama eta berdin jokatu izan du gurekin. Aur-ten Eguberri egunean, ama sukaldean zegoen, zerbait josten. Ohetik jaiki nin-tzen, berarengana hurbildu eta beste ezer baino lehen “maite zaitut, ama” esan nion eta muxu bat eman nion. Be-giak busti zitzaizkion emozioarekin bai-na ez zidan ezer esan, entzun ez balu bezala egin zuen eta ea nola egin nuen lo galdetu zidan. Baina, argi ikusi nuen bere emozioa. Badu bihotza! Ni ere, emozionatu nintzen.

Zenbat sumatu dudan faltan amaren goxotasuna! Zenbat, hitzen eta kon-taktu fisikoaren bitarteko maitasunaren

adierazpenak! Gure gurasoen garaian, familia askotan ez zen holakorik egi-ten, beharrik ez balego bezala, ahul-dadea adieraziko balu bezala, ia txarra balitz bezala. Baina, guk badakigu zein ona den ukitzea, besarkatzea, muxuak ematea eta, behin eta berriro, “maite zaitut” esatea.

Emozioak moztea errotik, emozioak itotzea, bide segurua da zoriontasuna bera mutilatzeko eta, maiz, gaixotzeko ere. Zenbat depresiok, txiki eta haun-di, zenbat gaixotasun fisikok dituzte erroak horrelakoetan. Aldiz, emozioei bidea ematen diegun bakoitzean gor-putzaren behar bati uzten diogu lekua eta osasuna, fisikoa zein psikologikoa, zaintzen dugu. Egun, lehen ez bezala, gure umeak ukitzen ditugu, laztantzen ditugu, besarkatzen ditugu, besoetan hartzen ditugu, gure ohetan sartzen ditugu, hitzez adierazten diegu zer sen-titzen dugun argi eta garbi... kontaktu fisikoaren beharrari eta maitasuna-ren adierazpen fisikoari ematen diegu lekua. Txikitan, gainera, ez badigute eman, beste nonbaitetik saiatuko gara zulo hori betetzen, dagoeneko ezina bada ere. Hortxe arazo askoren muina.

Ama, maite nauzu? Badakit baietz, baina hurrengoan esadazu, mesedez, maite nauzula eta har nazazu besarka-da luze eta gogor batean.

“Emozioak itotzea bide segurua da zoriontasuna

mutilatzeko”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 214 maiatza

- 9 -

Erromatarrak eta euskaldunakOraingoan, agindutakoa betetzeko as-moarekin, erromatarren etorreraren garaira joango naiz hausnarketa egitera.

Hiru epe aipatzen dira erromatarren etorreraren inguruan: Lehendabiziko harremana, K.a. II. mende hasieran izan zen. Erromatar eta kartagotarren arte-ko II. Gerra Punikoen testuinguruan. Erromatarrak garaile izan ziren eta honen ondorioa Iberiar Penintsularen kontrola berenganatzea izan zen. K.a. 75-74 urteen artean gaurko Nafarroa Garaiaz eta Gipuzkoako ipar-ekialdeaz jabetu ziren. Bigarren epean, Kaio Julio Zesar, Galietako konkistatzailea bere ar-madarekin Akitaniara heldu zen K.a. 56 urtean. Bost urtetako liskarren ondoren menperatu zituen akitaniarrak. Hiruga-rren data esanguratsua, K.a. 29-19 urte artean Oktabio Augusto enperadoreak kantabriarren kontrako gerra izan zen.

Erromatarrek era bortitzean men-peratzen zituzten herriak edo modu baketsuan. Azpimarratu beharra dago ugariagoak izan zirela aginte erromata-rrak era baketsuan onartu zuten lurral-deak indarrez errefusatu zutenak baino. Harreman baketsua izaten bazen, ho-nen ondorioz, aliantzak sortzen ziren. Federatutako edo aliatutako herriak Erromari laguntza emateari behartua zegoen, baina era berean, aliatuaren estatusa lortzen zuen “Foedus” latinez. Baskoien eta erromatarren harremane-tan liskarrak egon ziren, Akitania men-peratzeko bost urteko kanpania behar izan zuen Julio Zesarrek. Hala eta guztiz ere, badirudi, orokorrean, aliantzak eta itunak nagusi izan zirela. Erromatarren legioetan, baskoien presentzia handi samarra izan zen. Galbaren arabera, zalditeria baskoiaren kohorteak izan

ziren Ingalaterran eta Mauritanian. Kantabriarren eta asturiarren aurkako gerra euskaldunen eta inperioren arte-ko aliantzen adibidea izan daiteke, Ge-rra Sertoriarrak bezala. Ponpeio etorri zen Sertoriori aurre egiteko. Sertoriok, alderdi popularreko kidea zen eta Ma-rioren jarraitzaile fidela, Huesca (Oska) aldera gobernu patrizioaren aurkako erresistentzia gunea sortu zuen. Pon-peiok baskoiekin akordioa egin zuen neguko kanpamendua Arga ibaiaren goi terrazan kokatzeko (gaur egun Iru-ñeko katedrala kokatua dagoen gunea), bertako biztanleak inguruan bizi ziren, gaur egun Gaztelu Enparantza dagoen tokian.

Beharrezkoa da argitzea, gerra, bakea eta konkista bezain interesgarria dela erromatarrek ekarritako teknologia, ezagutza, lurra lantzeko lanabesak, tek-nika… honek baskoien garapena ahalbi-detu zuen. Legioetan parte hartuz es-kuratutako ezagutza baliagarria izan

zitzaien euskaldunei, ondoren etorriko ziren godo erasokorrei aurre egiteko.

Oro har integrazioa baketsua eta adostua izan zen erromatarren eta eus-kaldunen artekoa. Erromako Inperioa riaurre egiten zieten herrien elementu kulturalak gogorki deuseztatzen zituen, adibidez, Zeltiberiar, Iberiar meseta-ren konkista indarkeriaz egin zen eta beraien ondare kulturala deuseztatua izan zen. Euskal kultura eta hizkun-tza erromanizazioaren aurrean bizi-rik mantendu izana erromatarren eta euskaldunen harreman adiskidetsuen froga nabaria da. Bestela, nola da po-sible bere parametro kulturalekin bat ez zetozen elementuak asimilatzeko eta deuseztatzeko joera zuen erroma-nizazioaren aurrean euskaldunak bere nortasuna mantendu izana? Erromata-rrak, konkistatzaile errukigabeak ziren, aurre egiten zieten herriak suntsitu eta desagerrarazten zituzten. Posible liteke euskara gaur egun arte mantendu iza-na erromatarrek hura desagerrarazteko helburua izan balute? Egia da euskal kultura ez dela Erromatar Inperioan bere izaera mantendu zuen bakarra, baina gertakari hau nekez uler daiteke harreman baketsua egon ez balitz.

“Legioetan eskuratutako ezagutza baliagarria izan

zitzaien euskaldunei”

Iñigo UlaziaZABAL

Page 10: Mailope 214 maiatza

- 10 -

ERREPORTAJEA >>

Mugiroko palista

handia“Pala eskuan zuela hil zen” hala zioen 1975eko ekainaren 30ean kaleratu zen Fronton aldizkariko azaleko titularrak. Miguel Goldarazena Saralegi Mugiron jaio zen 1949ko ekainaren 25ean. Aita Jose Goldarazena Mugiroko Apezenekoa zuen eta ama berriz, Juana Saralegi, Intzakoa. Bost anai-arreba ziren, Esteban, Juantxo, Maritxu, Miguel bera eta Milagros.

Maritxuk gogoan ditu anaia oraindik ume ze-neko oroitzapenak, “txikitan bihurria zen oso, traste bat eta beltx-beltxa azalez”. Mugiroko eskolan ikasi zuen herriko haur guztiekin bate-ra eta ondoren Lodosako Agustindarrekin egin zituen zenbait urte. Maritxu: “Amak ezagun bat zuen han eta gutako bat behintzat etxetik ateratzeko hara bidali zuen, handik etorri eta gutxira hasi zuen bere palista ibilbidea lehe-nengo Bartzelonan eta gero Bilbon”.

Garai hartan gure eskualdean bazen palista koadrila bat, bazen afizioa, Jose Miguel Ore-ja, Jose Mari Aldaregia, Juan Cruz Martirena... Miguel betidanik ibili zen pilotan, baina pren-tsan egin zituen adierazpen batzuen arabera, egunkarian irakurritako iragarki bat irakurri zuen: “Gran porvenir, se necesitan jóvenes

Miguel Goldarazena Saralegi

Page 11: Mailope 214 maiatza

- 11 -

para el Frontón Colón de Barcelona”. Garai hartan Bartzelonan palistak be-har zituztela eta, proba bat egin zuten Iruñeko Labrit pilotalekuan. Milagros: “Mugiroko Victor Manuel Goldarazena eta Iruñeko Martin Mañeruk ere pro-ba hori egin zuten eta azkenean Miguel aukeratu zuten Bartzelonara eramateko”.

Hara joan zenean ordea oraindik adin gabea zen eta aita arduratuta ere ibili omen zen gaztetxoegia ikusten zue-lako. Bartzelonako Colon frontoian de-butatu zuen profesional bezala 1967ko abuztuaren 7an. Bertan bi urte ere ez zituen egin, 1969ko maiatzean Bilboko Deportivora joan baitzen. Garai har-tan palista onenak Deportivon aritzen omen ziren.

Maritxu: “Bilbon Angel Garai izeneko gizon batek asko lagundu zion. Gizon hura partiduetara joaten zen zale bat baino ez zen baina berarekin harreman estua egin zuen eta Miguel hil ondoren ere gurekin harremana mantendu egin zuen”.

Garaiko argazkiek erakusten duten moduan gazte indartsu eta sasoikoa zen Miguel. Anai-arrebek ez zioten nes-ka-lagunik antzeman. Hala ere, pren-tsan argitaratutako elkarrizketa batean honakoa erantzun zion kazetariari neska-lagunik bazuen galdetu zionean: “Oraingoz miresleak bakarrik ditut. Itziarren oso lagun onak dauzkat, baina oraindik denbora asko pasa behar da, nire etorkizuna ziurtatu behar dut pau-so hori eman aurretik”. Maritxu: “Oso isila zen, eta guri behintzat halakorik ez zigun kontatzen. Juan Luis Goldarazena laguna zuen eta agian berari halako se-

kretuak kontatuko zizkion (-dio Gabarin ateratako argazki bati begira-)”.

Bilbon urte batzuk eman ondoren, 1974ko azaroaren 1ean Donostiako Carmelo Baldak fitxatu zuen eta han ibili zen amaiera arte. El zurdo de Mu-

giro edo El zurdo de oro ezizenez dei-tzen zioten garaiko kazetariek. Gainera, Saralegi abizenarekin egin zen ezagun, antza katalanei izugarri zaila egiten zi-tzaien Gol-da-ra-ze-na hitza esatea eta Saralegi deitzen zioten.

Deportivoko txapelketan finalista izan zen bi urtez eta txapeldun 1974an Arribillagarekin batera. Adituen ara-bera, garaiko palistarik onena izan zen Iturrirekin batera. Gainera, urte hartan bertan Sarrio trofeoa jaso zuen bere modalitateko palistarik onena izateaga-tik eta kasualitatea bada ere Errazkin-go Juan Bautista Orejak (Oreja III) ere trofeoa jaso zuen esku pilotako urteko pilotaririk onena izendatuta .

“Garaiko palista onenak Deportivon aritzen ziren,

Bilbon”

Omenaldi beroa

Joan den martxoaren 29an omenal-dia egin zioten Migueli Donostiako Carmelo Baldan, bertan izan ziren Maritxu eta Milagros eta gainon-tzeko zenbait senide. Donostiako alkatearekin batera frontoian jarri zuten plaka bat desestali zuten eta

oroigarri bat jaso zuten pala federazioko lehendakaria den Patxi Jauregik idatzitako olerkiarekin.

Hil ondoren zenbait ome-naldi egin zioten arren ur-teak ziren jada Mugiroko palistari halakorik egiten ez ziotela. 39 urte pasa dira azken partidu horretatik eta frontoia bera ireki zela 40 urte beteko diren honetan omenaldi berezia egin nahi izan diote.

Urte asko pasa dira eta geroztik beherakada ederra sumatu duen ki-rol modalitatea da pala, baina harro esan dezakegu gurean aldizkari eta egunkarietako titularrak bete zituen palista handi bat izan genuela Mugiron.

Juan Bautista Oreja eta Miguel Goldarazenak Sarrio Trofeoa jaso zuten unea.

Juan Luis Goldarazenarekin Gabarin

Page 12: Mailope 214 maiatza

- 12 -

Hil zen egunean frontoian al zineten zuek? Maritxu: Ez, gu bere partiduetara gutxi joan ginen. Gogoan dut behin Azpeitian izan ginela San Ignaziotan. Egun hartan Martin, gure amaren anaia, zegoen frontoian. Iruñean bizi zen osaba hura, taxista zen eta Mugiron zegoenean Mi-guel berarekin joaten zen Iruñeko La-britera entrenatzera.

Igandea zen...Maritxu: Bai. Tanto bat egin ondoren, jendea txaloka zegoela lurrera zerraldo erori zen. Bertan zeuden medikuak saiatu omen ziren behin eta berriz erreanima-tzen, baina alperrik. Pentsa! Bi saihets-hezur ere hautsi zizkioten saiakeran. Milagros: Udaberriko Txapelketako kanporaketa bat jokatzen ari ziren. Miguel Azkaraterekin 15-11 irabazten zihoan Arribillaga eta Erroren aurka, kantxan bertan zorabiatu zenean.

Eta zuek nola jaso zenuten berria?Maritxu: Etxean ginen eta herriko gizon bat etorri zen, Jose Mari, aitari esan zion: “Benga Jose prestatu Migueli zer-bait eman omen dio ta”. Biek Donostia-ra alde egin zuten eta gero nire senarra (mutil-laguna orduan) eta biok atzetik joan ginen. Donostiara bidean osaba Martinekin gurutzatu ginen baina ni ez nintzen konturatu haren atzetik hilku-txa zihoala.

Frontoira joan zineten orduan?Maritxu: Bai. Ez zait behin ere ahaztuko egun hartan Donostian Atheltikek Rea-laren aurkako partidua zuela. Carmelo Baldara iritsi ginenean, inork ez zigun ezer esaten eta pentsatu genuen haiek nonbait merendatzen ariko zirela eta alferrik ariko ginela arduratzen.

Eta zer egin zenuten?Maritxu: Mugirora itzuli beharrean Iruñera joan ginen, ni osaba Martinen

etxean bizi nintzen orduan eta Belate-tik barna jon ginen hara. Iritsi ginenean pisuaren atarian nire senarraren anaia zegoen eta orduan amona oraindik bi-zirik zegoenez, amonari zerbait pasa ote zitzaiola pentsatu genuen. Galdetu genion: -“Jesus ze pasatzen da?”-, eta hark erantzun: -“Notizi txarrak!”-. Mi-guel hil zela kontatu zigunean azkar batean hirugarren pisura igo nintzen, ordurako izeba Mugirora bidean zen. Denak aztoratu egin ginen eta sena-rraren lagun batek ekarri gintuen Mu-girora.

Herrian zein izan zen aurkitu zenuten panorama?Maritxu: Etxe ataria pilotariz betea zegoen eta gainera autopsia ere egin behar izan ziote eta ez zen batere atse-gina izan. Garai hartan kirolariei ez zi-tzaizkien egun egiten zaizkien osasun probak egiten eta anaiaren heriotzaren inguruan zurrumurru ugari zabaldu zi-

ren, baina azkenean bihotzekoak jota hil zela esan ziguten.

Gurasoentzako ere zama handia...Maritxu: Bai, 25 urte bete gabe joan zen. Gorpua etxera ekarri zutenean etxeko salan jarri zuten eta pentsa ama ez zen gai izan egun hartan semea ikustera joateko, hurrengo goizean hur-bildu zen.Milagros: Baina momentu haietan ai-tak izan zuen adorea ez zait behin ere ahaztuko niri. Hark zioen fedeak lagun-du ziola, baina izugarria izan zen gizon hark momentu zail horietan erakutsi zuen zuzentasuna.

“Tantoa egin eta lurrera zerraldo erori zen txalo artean”

Miguel Goldarazena Saralegi

M. Angeles Urrizalki

iragarkiak,berriak,

eskelak...Diario Vasco eta

Diario de Navarrako Korrespontsala

948513056699179437

Page 13: Mailope 214 maiatza

- 13 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

Itxaso IribarrenMaiatzak 25, 11 urte (Lekunberri)Zorionak! Aupa gure musikari politt hori!!

Naroa Elordi IlarregiMaiatzak, 11Zorionak koxkorra!! 3 urte bete dituzu, bazoaz handitzen poliki-poliki.Jarraitu orain arte bezala, hain jator eta alai. Muxu handi bat. Aiton-amonan partez.

Zorionak Jakes!Maiatzak 11, 5 Urte.

UnaiMaiatzak 9, 9 urte.Zorionak Unai! Aupa gure Barçako Osasuntxikia. Ongi-ongi pasa zure urtebetetze eguna eta muxu haundi bat etxe-koen partez.

Gurutze OtamendiMaiatzak 3, 54 urteZorionak amona Gurutze!Ongi pasa zore eune eta muxu haundiet, Egoitz, Eneko eta etxeko guztien partez!!! Muaaaaaaa...

Page 14: Mailope 214 maiatza

- 14 -

BATzarre

Errimatuz garenera arrimatuzHala deitu dio Oskar Estangak bere bakarkako proiektu be-rriari. Bere ideiak hip-hop eta antzeko erritmoetara molda-tu ditu eta zuzeneko emanaldiak eskainiko ditu. Hurrengo maiatzaren 11n 20:00etan, Lekunberriko Kantinan izanen da.

Manifestazio jendetsua indar okupatzaileen kontraEuria egin arren, manifestazio jendetsua izan zen Lekun-berrin joan den hilaren azken larunbatean. Alde Hemendik herri mugimenduak deitutako manifestazioan Guardia Civila gure herritik eta Euskal herritik alde egiteko eskatu zuten. “Arlo politiko berri batean murgildurik gauden honetan indar okupatzaileei dagokienean ere aurrerapausuak ematea nahi-taezkotzat jotzen dugu behin betiko bakea eta normalizazio politikoa lortu nahi badugu”.

Giza kate erraldoia sortuko da erabakitze eskubidearen aldeDuela zenbait hilabete jarri zen martxan Gure esku dago eki-mena. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea banatzen dituzten 123 kilometro horietan giza kate bat egitea da helburua. Guztira 50.000 lagun beharko dira erronka lortu ahal izateko. Hiru aldarrikapen egin nahi dituzte kate horrekin: “Eskubidea dugula gure etorkizuna herri gisa erabakitzeko, herritarroi da-gokigula erabakia hartzea eta borondate argia dugula eskubi-de hori egikaritzeko”. Larraun eta Araitzen ekimena bultzatze-ko taldeak sortu dituzte eta zenbait jarduera burutu dituzte dagoeneko. Lekunberrin “Gazta zati bat” filma proiektatu zuten adibidez eta Betelun jarduera askoren artean herri ar-gazkia atera zuten plazan. Antolatzaileek ekainaren 8ko giza katean parte hartzera animatzen zaituztete!

Page 15: Mailope 214 maiatza

- 15 -

Txirrindulari bat hil da Arribeko errepidean64 urteko txirrindulari bat hil zen joan den hilean Arri-ben. Hildakoa Anoetako gizonezkoa da. Eguerdian ger-tatu zen istripua. Txirrindularia beste bi lagunekin bate-ra zioan NA-1300 errepidean, Arribe parean auto batek jo zuenean. Gizonezkoa bertan hil zen buruan jasotako kolpearen ondorioz.

Estatu Batuetatik bueltanRoss Robinson ekoizlea-rekin hurrengo diskoa osatuko duten abestien grabaketa lanak amaituta Berri Txarrak musika taldea Estatu batuetan izan da. Venicen (Kalifornia) egin zi-tuzten grabaketak eta api-rilean zehar biran ibili dira, Seattle, San Francisco, New York, Portland... 20 urte bete ditu dagoeneko Berri Txarrak taldeak. Zorionak!

Bertso afaria Azkaraten

Hurrengo maiatzaren 10ean, iluntzeko 21:30ean, Azkarateko Balerdi Elkartean bertso afaria izanen da Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiarekin.Txartelak 30 eurotan salgai izanen dira Be-teluko Ostatuan eta Arribeko Surtidorean.

290 herri bisitatuko ditu Done Mikel Aingeruaren irudiakAralarko Mikel Deuna Aingeruaren irudia dagoene-ko santutegitik atera egin dute eta datozen hila-beteetan Nafarroako eta Gipuzkoako 290 udalerri bisita-tzeko. Lekunberriko Mariano Zubiria arduratu zen irudia eramateaz lehen kilometro horietan. Ba-raibarren egin zuten lehen geldialdia, ondoren Le-kunberri, Betelu eta Araitz eta Larraungo gainontze-ko herrietara joan ondoren Imotzera eramango dute irudia.

Lagundu Mailope!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Page 16: Mailope 214 maiatza

- 16 -

erreportajetxoa >>

Nafarroako ondarean oinarritutako kantuak eta istorioak bildu dituzte Xaldun Kortin, jolastu gurekin lanean. Liburua, DVD-a eta diskoa, hiru forma-tuetan banatuta baina produktu bakar bat osatuz kaleratu dute Labrit Mul-timediak eta Euskokultur Fundazioak euskarazko material hori.

Alde batetik diskoan gure aiton-amonen ahotik bildutako abestiak, ipuinak eta jolasak biltzen dira. Bes-tetik, liburuan, CD-an jasotako mate-rial horren gaineko azalpena emateaz gainera etxean euskara erabiltzeko gomendioak eskaintzen dira. Gainera, eskuekin eta behatzekin jolasteko, tal-dean jolasteko, memoria lantzeko, lo

egiteko eta beste hamaika motatako jolasak eta ipuinak daude tartean. Eta haur hizkeraren hiztegi bat ere txertatu dute.

Hirugarren tresna DVD-a da. Ber-tan antzezpenak, karaokeak, abestiak eta askoz gehiago aurkituko dituzue. Bi ataletan banatu dute liburua, alde batetik abesti eta joko horiek guztiak egunerokoan nola erabili erakusten duten adibideak eta bestetik Porrotx pailazoak haurrekin batera Nafarroako ondarea ezagutzen bizitzako abenturak daude ikusgai.

Hezitzaileei dago zuzendua batez ere, irakasle nahiz gurasoei. Materiala Nafarroako hainbat herritan bildutakoa

Larraungo gaztetxoak kontu-kantari

Page 17: Mailope 214 maiatza

- 17 -

denez herriz herri sailkatu egin da eta horrela batetik bestera aldatzen diren hainbat eta hainbat ezaugarri alderatu eta ikasi ahalko dituzte. Egileek zero eta sei urte bitarteko haurrekin klasean bertan lantzeko lagungarria izan daite-keela azaltzen dute, zenbakiak ikaste-ko, gorputzen atalak ikasteko... Seme-alabekin hitz egiteko eta harremanak estutzeko baliagarria ere bada, batez ere euskaldun berriak diren guraso horientzako.

Aralar Musika Eskolako zenbait ikaslek ere parte hartu duteDiskoaren grabaketan Po-rrotx pailazoarekin batera, Nafarroako zenbait herri-tako gaztetxoak abesten aritu ziren, Iruñea, Atarra-bia, Bortziriak, Ribaforada, Elizondo, Leitzaldea eta tartean Larraun eta Lekun-berriko haurrak. Taldetxo hau Aralar Musika Esko-lako Irakaslea den Lour-des Navarrorekin aritu zen abestiak ikasten. Gainera, alde teknikoari dagokionez Lekunberriko Nerea Urbizu ere aritu da lanean, abes-tien moldaketaz, musikali-zazioaz eta ahotsaz ardura-tu da bera. Bestalde, aurten jaiotako haurren familiek opari moduan jasoko dute

Eskualdeko Euskara Zerbitzuen esku-tik eta gurean gurasoei zuzendutako bi orduko ikastaro praktiko bat ere egitea aurreikusten dute aurki.

Dagoeneko materiala salgai dago ohiko liburu-dendetan 20 eurotan eta www.xaldunkortin.com webgunean. Baina orain gainera, atari horretan proiektuko zenbait material aurkituko duzue.

“Aurten jaiotako haurren gurasoek ale bat jasoko

dute opari Euskara Zerbitzuaren eskutik”

Burlatako Udal Jauregian grabaketako momentu batean Porrotx pailazoarekin.

Page 18: Mailope 214 maiatza

- 18 -

kULTURaJose Pejó Vernis, Angel Urrutia poesia saridunaJoan den hilean egin zen Angel Urrutia poesia lehiaketako sari banaketa Lekunberriko Ayestaran Hotelean. Jose Pejó Vernis katalanak jaso zuen saria Urrutiaren alarguna den Inaxi Ga-larzaren eskutik. Aurtengoa 17. edizioa izan zen eta gainera Urrutiaren heriotzaren 20 urteurrena bete da. Geonometrías izeneko lanarekin nabarmendu zen Pejó, aurkeztu zituzten beste 23 lanen artean. Consuelo Allué idazleak eta Nafa-rroako Ateneoko idazkari den Jose Luis Allok osatu zuten epai-mahaia. Eurek adierazi zutenaren arabera, Pejók bere lanean deskripziora jo zuen narraziora baino gehiago eta bestalde gai unibertsalak baikortasunez lantzen ditu bertan, maitasuna, bizitza, artea... Sarituak esker onez bere poemetako batzuk irakurri zituen eta ekitaldian tradizio bilakatu den moduan, Lekunberriko eliz abesbatzak parte hartu zuen.

Noiz sortu zen? Duela urte eta erdi sortu genuen asan-blada berria. Lehenago Lekunberri eta Larraungoa eta Araitz eta Betelukoa zeuden, baina hauen funtzionamendua nahiko itzalirik zegoela ikusita, elkartu-ta ekin genion bide berriari.

Zer moduz zabiltzate?Ilusioz beterik. Proiektu mordo bat ditugu esku artean eta haiei ekiteko gogoz gaude egia esan. Lana eskatzen du gauzak an-tolatzeak, baina horren ordaina iristeak hurrengo baterako gehiago motibatzen gaitu.

Zein da taldearen helburua?Bere garaian hiru helburu nagusi jarri genituen: gazteria euskaldun, aktibo

eta kritikoa bultzatzea eskualdean, eta horretan gabiltza. Ekimen ezberdinak antolatu ditugu orain arte eta aurreran-tzean ere eskualdeari gure ekarpenak egiteko asmotan gara.

Zenbat kide zarete?Asanbladetan 7-10 pertsona inguru biltzen gara egunaren arabera, baina guztira 20 pertsonatik gora gabiltza di-namika honen bueltan.

Noiz eta non biltzen zarete?Orain arte Larraungo udaletxeak utzi-tako gela batean elkartzen ginen as-teburuetan, ordu finkorik gabe eta asanblada bakoitzean hurrengorako hitzordua eginez. Orain ordea Betelun ere hasi gara biltzen eta aurrerantzean bi herrietan txandatuz elkartzea eraba-ki dugu.

Zein da taldekide izateko bete beha-rreko baldintza?Parte hartzeko gogoa izatea, besterik ez.

Zer duzue zuen alde? Sasoia eta ilusioa dugula! Giro polita daukagu eta edozertarako da lagunga-rri hori.

Eta zer kontra (zailtasunak)? Jendeak asanbladarekiko dituen au-rreiritziak. Norbaiti taldean parte hartu nahi duen galdetzean, “nik nahiago dut horrelako gauzetan ez sartu” bezalako erantzunak jaso izan ditugu eta baita gu harrituta utzi ere. Gazte ezberdinen artean adostutako ekimenak bultza-tzen ditugun talde bat besterik ez gara eta nola funtzionatzen dugun ikusteko gerturatzera animatu nahi ditugu de-nak. Behin ezagututa, bakoitzaren esku dago parte hartu nahi duen edo ez era-bakitzea, baina gutxienez ez du hiruga-rren pertsonek egindako juzguengatik baztertuko.

Guk bitartean ateak irekita jarraituko dugu lanean!

Mailope Gazte Asanblada

Jose Pejók Urrutiaren alargunarekin. Arg: Juan Antonio Garaikoetxea

Page 19: Mailope 214 maiatza

- 19 -

kULTURa

Aurtengo Natur Bideen Egunean asko izango da ospatu beharrekoaMaiatzaren 4an Natur Bideen Eguna ospatuko da Leitzan. 2000. urtean hasi zen Plazaola Partzuergo Turistikoa egun hau ospatzen. Aurten ekitaldi nagusiak Leitzako Geltokian egingo dira, gainera aurtengo berezia izango da, asko baitago ospa-tzeko. Bertatik trena lehen aldiz pasa zela mendeurrena bete da, 600 urte berriz Plazaolako Burdionala sortu zenetik eta 20 urte Partzuergoa osatu zutenetik. Beraz egitarau zabala prestatu dute maiatzaren lehen iganderako. Ibilaldi ezberdi-

nak egingo dira Leitza, Lekunberri eta Latasatik, bestalde tren turistiko bat ere izanen da, eta horrez gain, bisita gidatuak, menu berezia herriko tabernetan, Aralar Musika Eskolaren kontzertua, artisau azoka eta askoz gehiago.

Informazio gehiago eskuragarri izango duzu Plazaolak sortu berri duen wegunean:

www.plazaola.org

Kultur ekitaldiz beteta dator maiatza

Lekunberriko Udalak urtero bezala hilabete honetarako zenbait kultur ekitaldi antolatu ditu. Kontzertuak, orientazio jokoak, bisita gidatuak, hitzaldiak, mendi irteerak... Auke-ra guztietako ekitaldiak izango dira. Antolatzaileek diotenez egitarauan aldaketa txikiren bat edo beste egon daitekeen arren, hemen duzue au-rreikusten duten egitaraua.

Page 20: Mailope 214 maiatza

- 20 -

elkARRIZketa:

“Ezusteko bat dago istorio bakoitzaren atzean”

Egiguzu zure buruaren aurkezpen bat Iñigo...Ni Anotzibarren bizi naiz, baina jaiotzez iruindarra naiz eta ama leitzarra daukat, beraz nahaste handi xamarra.

Lan hau ez da kaleratu duzun lehenda-bizikoa...Ez, honen aurretik 2000. urtean Bertsotan Leitzeraz izeneko hiztegi bat atera nuen eta gero duela bi urte Odieta izkutuko altxorraren aztarrikan lana kaleratu nuen Iñaki Vergara argazkilariarekin batera.

Denbora luze eman duzu Aulkipeko Se-kretuak liburuarekin lanean?Bi urteko lana izan da gutxi gorabehera, gero hor tartean sei hilabeteko prozesua egon da atera bitartean, moldaketak egi-ten eta argitaletxearekin elkarlanean.

Kapitulu independentetan zatitu duzu liburua...Bai. 25 unitate edo kulturari lotutako 25 istorio ttiki dira eta guztiek dute bere baitan holako ezuste bat. Tituluak berak dioen bezala sekretuak dira. Esate bate-rako, etxean gaudela kanpoko bakarren bat etortzen baldin bada, igual hautsa kentzen hasten gara lasterka eta presaka eta hauts hori ezkutatzen duzu sofapean edo nonbait, baina aulkipean dagoen hori ez dago gordea ikusi egiten da. Gertakari horiek guztiek biltzen ditut.. Badira berez gure inguruan ditugun gauzak, pertso-naiak edo pasa disimulu xamarrean pasa diren kontuak, gehiegi jabetu ez garenak.

Nafarroako leku ezberdinetako istorioak bildu dituzu...Bai, kontu batzuk Iruñerrikoak dira, baina badira adibidez Beortegiko sorginen is-torioa, Leitzaldeko kontuak, Lizoaingoak, Mendigorriakoak... Bestalde, tabuetaz ere hitz egin dut, adibidez Iruñeko Katu tabernari buruz edo sex-shopei buruz eta halako hamaika kontu daude bilduta.

Informazio hori guztia eskuratzeko zein izan da egin duzun prozesua?Batez ere ahots belarrikoan aritu naiz. Esate baterako Anikotearen berri lehe-nengoz Bertsotan Leitzeraz Hiztegia ida-tzi nuenean izan nuen eta gero osabari galdezka hasi eta artzain joko bat zela azaldu zidan, horri buruz bati eta bes-teari galdezka, Interneten bilaketak egin, gero liburu bat ere aurkitu nuen horri buruzkoa... Horrela ibili naiz eta istorio guztietan prozesu bertsua jarraitu dut.

Lan hau egiteko noren laguntza jaso duzu?Bereziki Jon Oronozi eskertu nahi nioke, Leitzako lagun honek sinestarazi zidan egiaz liburuak bazuela maila eta erakuste-ko edo argitaratzeko modukoa zela. Bes-talde, Kike Diez de Ultzurrunek eta Patxi Larrionek ere asko lagundu didate euren aholkuekin lan txukun bat osatzen.

Denonartean Argitaletxearekin kalera-tzeko aukera nolatan sortu zen?Egia esan, aurreko liburua, Odieta izku-tuko altxorraren aztarrikan, Denonartean Argitaletxearekin argitaratu nuen. Nik ga-rai hartan ez nuen ezagutzen, baina Iña-ki Vergarak aurretik liburu bat edo beste bazuen eurekin kaleratuta eta Iñakiren bi-tartez beraiengana jo nuen zuzenean eta nire lana argitaratzeko prest agertu ziren.

Eta emaitzarekin pozik?Bai, bai, oso gustura, ume ttiki bat bezala. Gainera prosan kaleratu dudan lehenda-biziko lana da eta oso pozik nago. Forma-tua ere gustatu zait, goxoa da eta marrazki-txoak ere baditu eta atsegina iruditzen zait.

Denonartean Argitaletxearen eskutik Iñigo Ibarrak “Aulkipeko Sekre-tuak” izeneko liburua kaleratu berri du eta bertan Nafarroako leku ezberdinetako 25 kontakizun txiki bildu ditu.

Iñigo Ibarra

“Kulturari lotutako 25 istorio ttiki bildu ditut”

Page 21: Mailope 214 maiatza

- 21 -

UEMAren, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen, egun-go erronka handienetako bat administrazioa euskalduntzea da, “administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta be-harra dugulako euskaldunok”.

UEMAk, Mankomunitateko kide diren udalekin elkarla-nean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian. Horren bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi du, “errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da”.

Egun errenta aitorpena edozein modutan egiten duzula ere euskaraz egin dezakezu.

1. MekanizatuaHitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harre-manak euskaraz izan nahi dituzula.

Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz eta tele-fono edo Internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horre-la eskatzen baduzu.

Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

2. Autolikidazio proposamenaJasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

3. Internet bidezkoaErrenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.

Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adie-razi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

Hiru modu horiez gain, beste moduren batean egiten ba-

duzu (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska dezakezu.

Eta zuk dagoeneko errenta aitorpena euskaraz egiten duzu? Zenbat errenta aitorpen egiten dira euskaraz? UEMAk argitaratutako 2012ko errenta aitorpeneko datuen arabera, Araitzen hamaika pertsonak egiten dute euskaraz, eta ko-puru berberak egiten du ere Larraunen.

Errenta aitorpena euskaraz egiteak sor ditzakeen zailtasu-nak saihesteko UEMAk hitz teknikoen hiztegi txiki bat osatu du, hona hemen adibide batzuk:

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU>> UEMA

Errenta aitorpena euskaraz egin nahi duzu?

UDALERRIA

ARAITZARANTZAARBIZUARESOBASABURUABAZTANBERAETXALARETXARRI-ARANATZGOIZUETA IGANTZILARRAUNLEITZALESAKA

GUZTIRA

293339542147437

4.0181.921

4021.290

422311431

1.5751.431

EUSKARAZ

11101025

6102

201534131011

19423

% EUSKARAZ

3,752,952,00

17,001,372,541,003,732,643,083,222,55

12,321,61

HIZTEGITXOAATXIKIPEN retención BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA (BEZ) impuesto sobre el valor añadido (IVA)EKARPEN aportaciónETEKIN GARBI rendimiento netoETEKIN GORDIN rendimiento brutoETEKIN OSO rendimiento integroGASTU KENKARIDUN gasto deducibleHOBARI bonificaciónIDENTIFIKAZIO FISKALEKO ZENBA-

KIA (IFZ) número de identificación fiscal (NIF)KAPITAL HIGIEZIN capital inmobi-liarioKAPITAL HIGIKOR capital mobiliarioKENKARI deducciónMAILEGU préstamoOGASUNA HaciendaOINARRI EZARGARRI base imponibleSORTZAPEN devengoZERGADUN contribuyenteZERGALDI periodo impositivo

Page 22: Mailope 214 maiatza

elkARRIZketa:

Mugiro herritik pasako da Plazaola Natur Bidea

1998an inauguratu zuten Pla-zaola Bide Berdeko lehen fasea. Geroztik pixkanaka lanean ja-rraitu dute garai bateko trenaren ibilbideari bidea irekiz eta urtetik urtera geroz eta bisitari gehiago erakartzea lortu dute. Hilabete honetan Mugiro eta Imotz lotuko dituen zatiarekin hasiko dira la-nean. Udazkenerako Andoaindik hasi eta Irurtzungo Kaxarnarai-noko natur bidea irekita egotea aurreikusten du Maitena Ezku-tarik, Plazaola Partzuergo Turis-tikoko gerenteak.

>> Maitena EzkutariPlazaola Natur Bidea

Page 23: Mailope 214 maiatza

- 23 -

Hasieratik zailtasunak izan dituzue Mugiroko zatiaren proiektua aurrera eramateko...Bai. Proiektu honekin orain dela urte batzuk hasi ginen, 2008an Viveros y Repoblaciones enpresa publikoari Kontsortzioak halako memoria bat es-katu zion eta proiektu horretan Mugi-roko zatia txukuntzeko lanak plantea-tzen ziren. Baina bertan aurreikusten zena oso gaineko lana zen, lorezaintza eta garbitze lanak ziren gehienbat eta lurra ez zen gehiegi ukitzen. Izan ere, bertan dagoen arazo handiena azpitik pasatzen diren tuberiak dira, Irurtzu-nera ura eramateko kanalizazioa dago Plazaola bidearen azpian eta lur lan handi xamar bat eginez gero berehala arazoak sor daitezke. Proiektu hark ez zuen beraz, arazo handiegirik ekarriko horri zegokionez eta Agenda Local 21 programan bi urtez jarraian aurkeztu ondoren onartu egin zuten.

Eskualdeko udal guztien onarpena izan zuen proiektu hark...Bai, programa horretan proiektu bat onartua izateko irizpide garrantzitsue-netako bat hori da, eskualdeko uda-len onarpena izatea. Hala ere, baietza eman ondoren urte hartan bertan Na-farroako Gobernuak dagoeneko eman-da zeuden diru laguntza ugari atzera bota zituen murrizketak egiteko beha-rrarengatik eta proiektu hori aurrera eramateko laguntzarik gabe geundela

ikustean, beste alternatiba batzuk az-tertzen hasi ginen. Zeintzuk izan ziren beste alternatiba horiek?Hiru aukera ezberdin aztertu genituen (erorita dagoen tunelaren eskuin alde-tik, ezker aldetik eta azkenean Larraun-go Udalarekin Mugirotik egitea erabaki zen) eta Lur Geroari beste proiektu bat egiteko eskatu genion. Finantzaketa lortzeko Cederna-Garalurren eta Ingu-rumeneko Ministerioan aurkeztu ge-nuen, baina proiektu hori ere ez zen nahikoa izan Ministerioak onartzeko. Hori zen guri komeni zitzaiguna, %100a finantzatzen baitute eta Europatik be-rriz %60a). Beraz, hirugarren proiektu bat egin genuen TRACSArekin. Azken proiektu horrek hiru moldaketa izan ditu eta tramitazioa oso luze joan da baina azkenean buelta asko eman on-doren proiektua aurrera ateratzea lortu dugula esan dezakegu.

Bere garaian Andoainetik Lekunberri-ra bitarteko zatia egin zenean zergatik ez zen Mugirokoa egin?Azpiko tuberiek sortzen zituzten ara-

zoengatik hain zuzen ere. Gainera, lehen proiektu hartan berez Lekunbe-rritik Uitzirainoko (tunela barne) zazpi kilometroak zeuden planteatuta. Baina tunela berritzeak zituen gastu eta zail-tasunak zirela eta Ministerioak ez zuen Uitziko tunela berritzea onartu eta or-dainetan Mugiroko bi kilometroak egin ziren. Horiek egiterakoan ere arazoak sortu ziren, lur azpian dagoen material hori oso delikatua delako eta oso errez hausten da. Konponketa asko egin be-har izan dira, ur asko galtzen delako bi-dean. Hori guztia ikusita mugatu egiten zigun bide horretan lanean jarraitzea, gainera bertan tunel bat ere badago erorita eta azkenean askoz ere proiektu zailagoa zen bai teknikoki eta baita fi-nantzatzeko ere.

Imozko zatia ordea eginda dago jada...Bai hiru urtez ibili dira lanak egiten eta dagoeneko San Migeltxotik Irur-tzungo Axitarteraino (Bi Ahizperaino), zehazki Kaxarnarainoko zatia bukatu-ta dago. Azken batean, errazagoa izan zen hori aurrera eramatea, baimenak lortu genituen ingurumen sailetik eta lan sailetik. Lurren jabetzari dagokio-nez ere Urritzako Kontzejuak zesio bat egin zuen bere komunaletatik bide al-ternatibo bat egiteko eta hori guztia lortu ondoren Imozko zati hori aurrera eraman da. Baina beti buruan izanda Mugirokoari irtenbide bat bilatu behar zitzaiola.

“Mugiro herrira egongo den aldapak desnibel handia izango du”

Mugiroko Caballinetik Mugiro herrira igoko da ibilbidea eta ondoren Arruiztik San Migeltxoko zatiarekin batuko da.

Page 24: Mailope 214 maiatza

- 24 -

Zein izan da Mugiroko zatirako aurkitu duzuen alternatiba hori?Zati horretan bi tunel daude, bat zeharo erorita eta beste bat zutik dago baina hor ere txukuntzeko lanak egin behar ziren. Beraz egingo dena izango da, Mugiro herrira igo eta gero xenda bat erabiliz jaitsi eta berriz ere bide zaha-rra hartu. Nolabait bi zati daudela esan daiteke. Alde batetik San Migeltxotik hasten den zatia jatorrizko bide zaharra dena, han hiru kilometro inguru dira eta bestetik Mugirora igo (iturraska-rriko bidetik) eta jaisteko zatia.

Horrela jatorrizko bidearen zenbat ki-lometro galduko dira?Kilometro bat izango da gutxi gorabe-hera, Mugiroko azpialdean galduko dena.

Lan horiekin Andoaindik hasi eta ia Irur-tzunerainoko bidea lotuta egongo da. Bai, 42 kilometro dauzkagu Andoaindik hasi eta Lekunberriraino, eta 6,5 gehia-go Imotzekoekin, Mugiroko bi kilome-troekin gehi orain egingo diren lau kilo-metro horiekin guztira 54 kilometroko ibilbidea geldituko da irekita.

Imozko zatia amaituz geroztik turis-tikoki ibili al da?Ba egia esan oraindik ez da promo-zionatu ere egin. Zati hori apirilean inaugurazioa egin eta publikoki eza-gutzera emateko asmoa genuen, baina orain Europako hauteskundeak direla eta ezin da inauguraziorik egin . Minis-teriotik etorri beharko dute inaugura-zioa egitera eurek egindako lana dela promozionatzeko baina ekaina arte hori egitea ezinezkoa izanen da. Dagoeneko publikoari eskaintzen zaien mapa eta web orrian sartu dugu baina ofizialki ezin dugu aurkezpenik egin oraindik.

Mugiro herriarentzat Plazaola bide berdea bertatik pasatzea bultzada bat izango dela uste duzu?Bai, bai. Gure asmoa zen bide zaharra

ahal zen guztian aprobetxatzea, bai-na tunela erorita zegoela ikusirik eta ondotik bidea egiteko moduak azter-tzerakoan Larraungo Udalak argi ikusi zuen egoera hori nolabait aprobetxatu egin behar zela Mugirori bizi pixka bat emateko. Proiektu honek izango duen arazoetako bat da zaildu egingo duela publiko guztientzako erabilera.

Zergatik?Orain arte natur bide hau publiko mota guztiei eskaintzen zitzaien eta orain Mugiro herrira igotzeko egongo den desnibela handi xamarra izango da. Bizikletekin edo haur txikiekin joateko zailagoa izango da eta zati hori muga-tuagoa geldituko da publikoarentzat. Esan bezala alterna-tiba egokiarekin as-matzea ez da erraza izan baina ezaugarri hau handicap han-dia da guretzat. Gai-nera, halako desni-bela egonda, lanak garestitu ere egin dira. Pistetan eta ezpondetan porlana sartu beharko de-lako urarekin bidea ez desegiteko. Bes-talde, toki batzue-tan eskailerak jart-zea aurreikusten da. Caballinen presatik Mugiro herrira igot-zeko oso aldapa go-gorra izango da eta bizikletan bueltan datozenak abiadu-ra handia hartuko dute eta igotzen ari denarentzat ere errazago izateko es-

kailera batzuk jarriko dira. Ministerioan proiektu hau egin behar zela defenditu dugu eta aldaketa asko egin dira lortu ahal izateko, baina aurrera atera dugu.

Mugiron egin ziren bi kilometro horiek egiten al zituen jendeak?Bai, bai, bi kilometroak jende askok eta askok egin ditu. Kontuan izan behar da jende asko haur txikiekin etortzen dela eta ibilbide hori hau-rren aulkitxoekin edo lau gurpileko bizikletekin dabiltzan umeek egiteko oso egokia da. Adibidez Uitzira joan etorria egitea, jada 10 kilometro dira eta batzuentzat luzeegia da eta al-

elkARRIZketa:

“274.000 euroko gastua izango du eta ehuneko ehunean Ministerioak

ordainduko du”

Latasako zubia orain (goian) eta lehen.

Page 25: Mailope 214 maiatza

- 25 -

diz bueltatxo txiki bat egiteko askok Mugiroko zatia egiten zuten, gainera, paisajistikoki ere ederra da lekua. Ho-rregatik, hemendik aurrera Mugiroko zatiari buruzko informazioa ongi ema-tea oso garrantzitsua izango da jen-deak sorpresarik har ez dezan.

Noiz hasiko dira lanak?Orain, maiatzean hasiko dira bertan lan egiten eta printzipioz lau hilabete-ko epean amaituko dituzte eta horrela, dena ongi badoa, udazkenerako irekita egotea aurreikusten dugu.

Gastua zenbatekoa izango da?274.000 euroko gastua izango dute la-nek. Zehazki 4 kilometro eta 136 metro izango dira, horietatik 3 kilometro eta 300 metro Mugiron eta gainontzekoak

Arruitzen. Ehunetik ehun Ministerioak finantzatuko du.

Irurtzunera iristeko asmorik baduzue?Bai. Bi alternatiba aurreikusten ditugu Irurtzunera iristeko. Aukera bat da bide zaharretik joanez Aixitarteko tuneleta-tik pasatuz iristea eta beste aukera bat izan daiteke, Arakilgo arrantzaleen bidexka erabiliz egitea. Kasu horretan, bide zaharra alde batera utziko genuke eta malkorretik joango ginake. Hala ere oraindik ez dago argi zein bide aukeratuko den.

Baina jarraitzeko asmoa baduzue...Bai. Eta Irurtzundik Iruñera arteko des-jabetze lanekin ere bagabiltza. Hor 22 kilometro daude. 2010ean onartu egin zen eta gero 2012an Saratsako eta Ai-tzoaingo Kontzejuek moldaketa batzuk

egiteko eskaria egin zuten ez zutelako argi ikusten erabilitako bidea eta horiek tra-mitatuta, orain desjabetzeekin gabiltza, ibilbideko lur batzuk pribatuak direlako.

Orain arte natur bidea egiten zutenek faltan sumatzen al zituzten kilometro batzuk gehixeago?Beno denetarik zegoen. Bizikletaz etortzen den jendeak dudarik gabe ki-lometro gehiago behar ditu. Eta oinez paseo bat ematera etortzen denak normalean nahikoa izaten du dauka-gunarekin. Dena den, gehienbat kilo-metro gehiago eskatzen duen jendea kanpotarra izaten da, hau da, egun batzuk pasatzera etortzen den jen-dea. Europan adibidez, jende asko zikloturismo egitera ohituta dago eta gure asmoa jende hori erakartzea da, eta horretarako kilometro asko izan behar dituzu beraien zirkuituetan sartzeko. Beraz helburua da DOnos-tiraino eta noski Iruñeraino ere na-tur bidea luzatzea eta horrela, jende asko etorriko litzake.

Maitena, zu hasieratik zabiltza Plazao-la Bide Berdearen proiektuan lanean. Hasieran turistikoki aurreikusten zenu-ten erantzuna betetzen ari al da?Bai, aurreikuspenak bete dira nahiz eta orain krisian egon. Hasieran oso zaila ikusten genuen hau guztia lortzea. Urte asko daramatzagu eta ez da erraza izan. Garai hartan zenbakiak beste batzuk zi-ren, turismoa ere bestelakoa zen, zer-bitzuak murritzagoak ziren gaur egun dauden jatetxe eta landetxeekin alde-ratuta. Momentu hartan zeuden zer-bitzuak oso exkaxak ziren, eta alde ho-rretatik nik uste aurreikuspen guztiak beteta daudela, bai Larraunen eta baita Leitzaldean ere. Horri dagokionez egon den garapena askoz ere handiagoa izan da Larraunen Lekunberrin baino. Adibi-dez, Larrunen 5 ostatu zeuden 1999an eta gaur egun 29 daude. Batzuetan pentsatu izan da Plazaolak ekartzen duen turismo horri probetxu handiagoa ateratzen diola Lekunberrik Larraunek baino, baina datuen arabera ez da ho-rrela. Larraunen 38 negozio daude eta Lekunberrin aldiz 15. Zerbitzuak gehia-go ugaritu dira Larraunen. Bestalde, bisitari kopurua ere izugarri handitu da. Lehen urteetan 2.000-3.000 bisi-tari izaten genituen urtean eta orain berriz, 13.000tik gora (16.000 bisitari izan genituen 2005ean) pasatzen dira.

Plazaola Bide Berdea egin zenetik Ui-tziko geltokira iristean tunelera joa-teko errepidera atera behar izaten zuten erabiltzaileek. Garai batean gel-tokiko eraikinen atzealdetik pasatzen zen trena egun ordea lur eta eraikin horiek pribatuak dira. Hala ere lur zati batzuk desjabetu egin ziren eta aurki bidea irekitzeko lanekin hasiko dira. Maitena: “Bere garaian desja-betzea egin arren arazo batzuk medio kobratu gabe zegoen eta azkenean Kontsortziotik tramiteak egin dira Go-bernuarekin eta lortu dugu arazo hori

konpontzea. Geltokiaren atzealdetik egingo da bidea, mendialdera joko da geltokiaren ondo-ondotik ez pasatze-ko, eta lur eremua erditik ez mozteko, eraikinak pribatuak baitira”.

Guztira 300 metroko bidea irekiko dute Uitziko geltokian eta udarako lanak amaituta izatea aurreikusten dute. Lan horiek Larraungo Udalak kontratatuko ditu eta 20.000 euro (gehi BEZa) ingu-ruko gastua izango dute. Hala ere, Ceder-na Garalurren bidez Europako LEADER programari esker %60ko (BEZik gabe) diru laguntza jasoko du proiektuak.

Uitziko tren geltokiaren atzealdetik bidea irekiko da

Page 26: Mailope 214 maiatza

- 26 -

elkARRIZketa:

Patera batek bizia kendu edo eman egin dezakeelako

Wolen, zu Gambiako zein herritakoa zara zehazki?Ni Sare Gubu herrian jaio nintzen, bai-na orain nire familia Lacria izeneko herri batean bizi da eta bertan daude nire se-meak, nire emaztearen ama eta nire aita.

Eta zenbat senide zarete?Hiru anai-arreba gara. Ama aspaldi hil zi-tzaigun baina aitak bi emazte ditu eta ai-taren aldetik beste lau senide ditugu. Han ingelesa da hizkuntza nazionala baina gure artean fula hitz egiten dugu.

Ze egoeratan bizi dira bertan?Bizitza oso gogorra da, guk han egunean behin baino ez dugu jaten adibidez eta ura lortzea ere ez da erraza. Nire familiak zorionez behiak ditu eta horrekin esnea eta haragia jan dezakegu. Sendagaiak lortzea ere oso zaila da han eta norbait gaixotuz gero ia ezinezkoa zaigu gaixoa inora eramatea ez baitago autorik ia.

Eta zu Espainiara noiz iritsi zinen?Ni 2001ean sartu nintzen Espainiara, Kana-rietara pateran Marokotik etorri nintzen.

Nola egin zenuen bidaia?Gambiatik atera eta Nigeriara hegazki-nez joan nintzen, gero handik Nigerrera autoz eta ondoren Nigerretik Libiarai-no kamioiez egin nuen bidaia. Bertan bi urte lanean ibili nintzen plastikoak egiten zituzten lantegi batean eta 1.600 dolar biltzea lortu nuenean Algeriara joan nint-zen eta handik Marokora, Tangerrera. Pertsona bati mila dolar ordaindu nizkion Espainiara joaten laguntzeko baina poli-

ziak harrapatu eta diru guztia kendu zidan Tangerren. Han mafia handia dago ni be-zalako pertsonez aprobetxatzen bestalde-ra pasatzea lortuko duzula sinistarazi eta gero hantxe uzten zaituzte dirurik gabe. Esku hutsik gelditu nintzenean urte eta erdi Marokon egon nintzen eta gero ai-tak animalia batzuk saldu zituen eta mila dolar bidali zizkidan. Horrela, Tangerretik Aaiunera joan nintzen eta han ikusi nuen bertan egia zela pertsonek Espainiara iris-tea lortzen zutela, trafikokoei mila dolar ordaindu nizkien bertan ere.

Eta nolako esperientzia izan zenuen pa-terarekin itsasoa gurutzatzen?24 orduz egon ginen patera hartan. Uda zen, gaueko hamarretan hasi ginen itsaso-ra sartzen eta hurrengo eguneko gaueko hamarretan sartu ginen Kanarietara.

Zenbat pertsona joan zineten patera hartan?Normalean 25 pertsona joan ohi dira bai-na gu 38 etorri ginen, denak helduak gi-nen, ez zegoen haurrik gure artean. Baina Espainiara iristeko hamar kilometro falta zirenean patera zulatzen hasi zen zuen pisuagatik eta ura barrutik kanpora bota-tzen ibili ginen.

Igeri egiten bazenekien?Ez, ez. Espainiar poliziak 25 minutu ge-

2009an etorri zen Wolen Bah Lekunberrira bizitzera. Patera batean iritsi zen Espainiara beste 37 lagunekin. Orain gutxi bere emaztea etorri da, Anie Soule, hegazkinez.

Wolen Bah

“25 minutu geroago ir-itsi izan balira ito egingo

ginen”

Page 27: Mailope 214 maiatza

- 27 -

roago iritsi izan balira denak itota egongo ginen. Amaierarako ura gerri-raino iristen zitzaigun eta ezin genuen ezer egin. Ordurako ur espainiarrean ginen eta bertan helikoptero bat ibili ohi da, hark abisua eman zuen. Barku batean guregana hurbildu ziren, soka bat bota eta banaka-banaka atera gin-tuzten bertatik.

Eta poliziek ongi tratatu al zintuz-teten?Bai, oso ongi. Hotza genuen eta man-tak eman zizkiguten baita ura eta janaria ere, zapatak... gure arazoei buruz galderak egin zizkiguten eta Kanarietan dagoen zentro batera era-man gintuzten. Han hilabete egon nintzen. Bertan 400 emigrante geun-den eta bertan ez zitzaigun deus falta, ez jatekorik eta ezta edatekorik ere, horretaz guztiaz Espainiako Gobernua arduratzen da.

Eta gero zer egin zenuen?Han nire arreba Espainian zegoela azaldu nien, bera Bartzelonan zegoen, Mataron, eta hara joateko dirua eman zidaten zentroko langileek. Nire arre-

ba ni baino sei urte lehenago iritsi zen Espainiara hegazkinez, bere senarrak hemen paperak lortu ondoren. Beraiei esker igeltsero lanetan aritu nintzen bost urtez. Hasieran ez zen erraza izan ez nuelako hizkuntza ulertzen, baina lankideek eta nagusiak asko lagundu zidaten.

Paperak noiz lortu zenituen?2006an lortu nituen paperak. Niri asko kosta zitzaidan paperak lortzea baina zorte handia izan nuen lanare-kin. Askori kontrakoa gertatzen zaie, paperak lortu bai baina gero lana aurkitu ezinik ibiltzen dira. Nik Ma-taron 2007. urtera arte lanean jarrai-tu nuen eta ordurako jada igeltsero lana beheraka zihoan eta Irurtzunen zegoen iloba batekin jarri nintzen ha-rremanetan.

Eta hona etorri zinen?Bai, lehendabizi Irurtzunen jarri nin-tzen bizitzen eta Iruñean ibili nintzen eraikuntza lanetan baina neguan ho-tzarekin oso gogorra egiten zitzaidan. Orduan Agrozumosen lana aurkitu nuen eta Irurtzundik joan-etorrian ibiltzeak gastu handia zuenez niretzat hemen logela bat hartu nuen.

Azken hilabeteetan espainiar poli-ziak emigranteei ematen dien tratua ikusten duzunean zer sentitzen duzu?Pena handia, baina horrelakoa da errealitatea. Espainiara sartzeko Go-bernua konturatu gabe edo legal sartu behar duzu eta hori emigranteen ara-zoa da ez Espainiarena. Legal sartuz gero ez da arazorik hemen, eta ezku-tuan sartzen bazara zure arazoa da, arriskua zuk hartzen duzu. Espainiara iritsi eta lehen aldiz telefonoz aitare-kin hitz egin nuenean esan zidan argi izan behar nuela ezin nintzela hemengoak baino gehiago nintzela sentitu, hemengo jendea errespetatu, arauak bete eta ego-kitu egin behar nuela. Nik argi dut hemen betirako emigrantea izango naizela, bai-na ondradua izanez gero ez dago arazo-rik. Hemengo jendeak asko lagundu nau.

Zer izan da zailena?Hizkuntza ikastea asko kosta zait eta familiarengandik urrun egon naizen urteak ere gogorrak izan dira, bakarrik sentitu naizenean negar asko egin dut. Orain emaztea hemen dut eta ea mu-tikoak ekartzen ditugun. Bi seme ditu-gu, bi urte terdikoa bata eta urtebete eta hilabete batekoa bestea. Emaz-teak ingelesa eta gaztelera ederki menperatzen ditu eta lana aurkituko balu asko erraztuko luke gure egoera, baina krisiak jarraitzen badu gure he-rrialdera bueltatu beharko dugu.

“Krisiak ez badu onera egiten Gambiara bueltatu

beharko dugu”

Lagundu Mailope!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Page 28: Mailope 214 maiatza

- 28 -

KIROLa

Araxes Herri Kirol Taldea Nafarroako txapeldunEuskal Herria Mendi

Erronkaren II. Aldia

10ean erabakiko da Pilotakadaz pilotaka-dako txapelduna

Nafarroako Herri Kirol Taldeen txapelketako finalean Araxes herri kirol taldea izan zen txapelduna. Nafarroako zenbait tal-de aritu ziren lehian. Aurtengoan haur mailan bi sari jaso di-tuzte eta kadete mailan ere sari baten meritua eurena da, izan ere, Ultzamako taldea osatzeko bi lagun joan ziren Araxesko taldetik eta eurekin hirugarren postua lortu zuten konbinadan eta sokatiran berriz bigarren. Astero-astero biltzen dira Be-teluko frontoian Unai Ijurko entrenatzailearekin eta badirudi egindako ahaleginak emaitza onak izan dituela. Zorionak!

Iazko arrakasta ikusirik antolatzaileak aurten ere Euskal Herria Mendi Erronka prestatzen da-biltza. Maiatzaren 31n izanen da. Korrikalariak goizeko zortzietan Leit-zako plazatik aterako dira eta gehienez ere 13 or-dutan egin beharko dute ibilbidea. Lasterketa go-gorra da, 65 kilometro baitira egin beharrekoak eta 3.500 metroko desnibelari aurre egin beharko diote. Sari banaketa, Leitzan bertan egingo da arratsaldeko 20:00etan. Izen emateko epea zabalik dago.

Pilotakadaz pilotakada txapelketako final laurdenak jada joka-tu dituzte eta hurrengo maiatzaren 10ean finala jokatuko da Lekunberriko frontoian. Zazpi bikote aritu dira pilota goxua modalitatean nor baino nor eta finalean bi bikoteren artean erabakiko da txapeldunaren postua. Partiduaren aurretik goi-zeko hamaiketan hasita Larraungo Pilota Eskolako infantilak arituko dira eta ondoren berriz erremonteko ikasleek erakus-taldia eskainiko dute. Horien ondoren jokatuko da finala. Eguerdiko 14:00tan bazkaria izanen da, horretarako ordea au-rretik izen ematea beharrezkoa izango da. (Izen ematea: 677 755 147 edo [email protected]).

Page 29: Mailope 214 maiatza

- 29 -

“Ez da Europako beste herrialdeak bezain turistikoa eta horrek bere alde ona du”Ingeniaritza ikasketak egitera Betelutik Lituania-raino joan da Mikel, bertako bigarren hiri handi-enean bizi da, Kaunasen.

Noiztik zaude Lituanian eta zertan zabiltza? Abuztu bukaeran etorri nintzen Erasmus programaren bidez. Eta Kaunaseko Unibertsitatean Industria Antolakuntza Inge-niaritzako azken urtea egiten nabil.

Zenbat denborarako joan zara?Nire beka 10 hilabeterako da, beraz ekain aldean han izango naiz bueltan.

Zergatik aukeratu zenuen bertara joatea? Egia esan inoiz ez nuen pentsatuko Erasmus Lituanian egiten bukatuko nuenik. Baina nire irakasgai guztiak ingelesez es-kaintzen zituen toki bakarrenetakoa zen eta argi nuenez kan-pora joan nahi nuela dudarik gabe eskaria egin nuen. Eta ez naiz ezertaz damutzen.

Zein da zure egunerokoa bertan?Nire egunerokoan egiteko nagusia unibertsitatera joatea da. Horrez gain, beti dago lagunekin egiteko planen bat, bertako ikasleek ere ekintza ezberdinak antolatzen dituzte. Eta beste-la, hemen erresidentzia batean bizi naiz, beraz toki guztietako jendearekin hitz egiteko aukera ere ez dut galtzen, toki ezber-dinetako jakiak probatu... Eta denbora dagoenean bidaiatze-ko aprobetxatzen dut.

Nolakoa da bertako gizartea?Orokorrean hotz xamarrak eta serioak dira, nahiz eta behin ezagututa oso jatorrak diren. Irribarre gehiago egitea falta zaie.

Zer da gehien harritu zaituena? Zein ezberdina den gu bizi garen tokiarekin alderatuta. Orain-dik garapenean aurkitzen den herrialdea da, bertako kaleak, etxeak... Oso merkea den herrialdea da. Aipatu gabe ezin utzi bertako neskak, modelo modukoak dira. Saskibaloiarekiko duten zaletasunak ere harritu nau.

Janariarekin zer moduz moldatzen zara?Oso ongi. Egunero “Kavine” deituriko tokietan bazkaltzen

dugu, izan ere 2 eurogatik bazkaltzea posible da. Bazkaria hain famatuak diren zopa bat eta bigarren plater batez dago osatua. Eta afaltzeko erresidentzian etxean bezalako afariak prestatzen saiatzen gara, nahiz eta amaren janaria asko su-matzen den faltan [Kar, kar...].

Eta hizkuntzarekin?Hemengo hizkuntza ofiziala lituaniera da, eta errusiera ere ba-dakite gehienek. Egia esateko hiru hitz baino ez ditut ikasi, na-hiko zaila da eta ingelesarekin inongo arazorik gabe bizi daiteke hemen. Harritu nauen beste gauza hauxe da, nire adineko gaz-teek nola menderatzen duten ingelesa. Gazteleraz dakitenak ere aurki ditzakezu. Euskaldunik ez dago ia, nirekin etorritako gipuzkoar bat dabil ni bezala baina hortaz aparte ez. Espainia-rrak asko ordea, horietako asko medikuntza ikastera etorriak.

Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke?Ez dela damutuko. Argi dago ez dela Europako beste he-rrialdeak bezain turistikoa baina horrek ere bere alde posi-tiboa du. Gainera hemen egonda merke bidaiatzeko aukera ezin hobea dago: Herrialde Baltikoak, Polonia, Errusia...

Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bi-dali nahi badiozu, aprobetxatu!Besarkada eta agur bero bat denei Lituaniatik. Batez ere etxekoei emandako laguntzagatik, pozgarria da familia guztia ordenagailuaren beste aldean ikustea. Zuei ere Mailope es-kerrik asko, izugarria baita hain urrun egonda zure herriko be-rriak irakurtzea. Berehala han izango naiz! Laster arte!

HAIZEAK ERAMANA Lituaniatik iritsitako kontuak> Mikel Urrestarazu

Page 30: Mailope 214 maiatza

- 30 -

ekinarenEKINEZ >> Errazkingo Ostatua

“Aurrez eskatuz gero edozein eskaeriri erantzuteko prest gaude”Hilabeteak itxita eman ondoren, Iñigo Orejak eta Esther Luchak otsai-laren 15ean ireki zituzten berriz ere Errazkingo Ostatuko ateak. Nolatan animatu zineten ostatua hartzera?Iñigo: Ni bertakoa naiz eta Esther berriz Urnietakoa da. Hasieran Tolosan jarri ginen bizitzen. Estherrek orain arte ka-fetegietan eta tabernatan ibili izan da lanean eta beraz ostalaritzan esperien-tzia bazuen eta bera langabezian geldi-tu zenez aukera polita iruditu zitzaigun. Etxebizitzaren alokairua bera ere oso merkea zela ikusita animatu egin ginen. Gainera tristea ere bada herrian osta-tua izan eta itxita egotea.

Egunero irekitzen duzue?Iñigo: Berez asteburuetan bakarrik ire-kitzea da alokairuaren baldintza baina guk aste osoan zehar irekitzen dugu. Etxebizitza bat eraikitzen gabiltza Erraz-kinen bertan, baina horko lanak bukatu bitartean gure asmoa ostatuaren gaine-ko etxebizitzan bizitzea da eta hemen egonda egunero irekitzen dugu aste-azkenetan izan ezik.

Biok aritzen zarete hemen lanean?Iñigo: Astez Esther aritzen da gehien

bat, goizeko 09:00etatik 13:00etara irekitzen dugu goizetan eta 16:00etatik 21:00etara arratsaldeetan. Asteazkene-tan itxi egiten dugu erosketak egin eta deskantsatzeko. Nik astez nire lehena-goko lanarekin jarraitzen dut. Lokalean aldaketarik egin al duzue?Iñigo: Ez dugu aldaketa handirik egin. Tabernari dagokionez balda batzuk jarri ditugu eta kafetera profesional bat ero-si dugu. Halakorik orain arte ez da egon. Diotenez ostatu honen historia guztian egon den lehen kafetera da [Kar, kar...]. Bestela lokala nahiko ongi dago, hala ere, sukalde berri bat ongi etorriko lit-zaiguke, dagoena nahiko zahartua da-goelako.

Zer eskaintzen duzue?Iñigo: Plater konbinatuak eta ogitarte-koak eskaintzen ditugu. Eta gero aurrez eskatuta edozer eskaintzeko prest gau-de. Hemen ibiltzen den jendearekin ezi-nezkoa zaigu menurik eskaintzea baina aurrez eskatuta edozer prestatu daiteke, oilasko errea, paellak, edo pertsonalizatu-

tako menu bat. Halako herri batean posible ez dena da 40 lagunen-tzako jana edukitzea zeren baliteke hamar lagun etortzea edo inor ere ez sartzea.

Eta sukaldean mol-datzen al zarete?Iñigo: Beno plater kon-binatu batzuk egiteko ez da askorik behar. Gainera ama sukaldari fina daukagu eta ba-zkari edo afari handia-goetan beti daukagu laguntzeko prest.

Bezeroak hurbiltzen hasi al dira? Iñigo: Pixkana hasi dira. Astez inor gutxi ibiltzen da. Orain eraikuntzako langi-leak dabiltza lanean herrian eta horiek goizero gosaltzera etortzen dira eta iluntzetan ere lana amaitzen dutenean pasatzen dira tragoren bat hartzera. Eta asteburuetan jende pixka bat biltzen da, larunbat iluntzetan aita eta osaba musen ibiltzera etortzen dira eta ho-riek bezala beste bikote batzuk elkar-tzen dira.

Jendea ez al da animatzen? Iñigo: Beno koadrila batzuk etorri dira dagoeneko, Betelu aldetik pare bat eta Arribetik ere beste hamahiru lagun eto-rri ziren aurreko batean. Hala ere, he-mengo jendea ez dago ohituta, Betelun adibidez ohitura handiagoa dute osta-tura joateko.

Adineko jendeak eta gazteek eskertuko dute ba elkartzeko leku bat izatea...Iñigo: Bai baina urte asko eman ditu ostatu honek martxa handirik gabe eta jendeak ez du ohiturarik, ni neu ere orain arte ez nintzen ostura gehiegi joa-ten, Betelura jaisten nintzen.

Hala ere animorik ez zaizue falta... Iñigo: Ez, ez, ea pixkanaka bertso afa-riren bat antolatzen dugun eta osta-tuaren atarian mahai batzuk jartzeko asmoa ere badugu eguraldi onarekin jendea animatu dadin.

Astelehenetik igandera irekita egongo da ostatua asteazkenetan izan ezik.

Page 31: Mailope 214 maiatza

kontuTXIKIAK

merkatu txikiaLAN BILA LAN BILA

- Iruñetik enkarguak: Iruñetik gure eskualdera ekartzeko edozein gauza (txiki edo haundi), erosketak, enkarguak… Nahi duzuna, egunero eta merke merkea. Deitu 629 410 007 telefono zenbakira. Jon.

- Haurrak nahiz adineko jendea zaintzeko, etxeko lanak, garbiketak edo beste-lako lanak egiteko prest nago. Gaztelera eta ingelesa ederki menperatzen dut. Interesaturik egonez gero deitu 602 341 118 telefonora. Anie Soule.

Page 32: Mailope 214 maiatza

- 32 -