Mailope 2013 maiatza

32
Goitik begiratuta dena ikusten da argiago LAUBURUA: Greba Orokorra KUTTUNENAK: Xabi Lasarte EKINAREN EKINEZ: Beigorri KULTURA: Maiatza kulturala KIROLAK: Pilota Goxua BATZARRE: BOEak Alokairuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finalean momentu goxoak eta mingotsak pasa zituzten gure bertsolariek. Aurtengoak eman zuenaren balorazio bat eskaini digute. Esther Tabar 7PEKAtu 203. zkia. - 2013ko maiatza Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

description

Lekunberri, Araitz-Betelu eta Larraungo hilabetekaria

Transcript of Mailope 2013 maiatza

Page 1: Mailope 2013 maiatza

Goitik begiratuta dena ikusten daargiago

LAUBURUA: Greba Orokorra KUTTUNENAK: Xabi Lasarte EKINAREN EKINEZ: Beigorri

KULTURA: Maiatza kulturala KIROLAK: Pilota Goxua BATZARRE: BOEak Alokairuan

Nafarroako BertsolariTxapelketako Finalean momentugoxoak eta mingotsak pasa zituzten gure bertsolariek.Aurtengoak eman zuenarenbalorazio bat eskaini digute.

Esther Tabar

7PEKAtu

203. zkia. - 2013ko maiatza

Ikusihemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Page 2: Mailope 2013 maiatza

- 2 -

MAILOPEtxiki

Apirileko aleko erantzun zuzena Pilota zen.

Hona hemen saridunak:

-Ttalo artzain-txakurra: Jakes Iturrioz

(Atallu).

-Non zaude ilargi?: Jone Castrillo (Etxarri).

-Ipurtargien festa: Laiene Izagirre (Gaintza).

-Enara ttipia: Izaro Otegi (Lekunberri).

Tira ba nahikoa hieroglifiko egin ditugu

dagoeneko eta oraingoan beste ariketa bat

proposatu behar dizuegu. Goiko bi irudiekin

marrazki edo collage bat osatu beharko

duzue eta ondoren eskaneaturik edo postaz

Mailopera bidali. Marrazki originalenek ipuin

bana eramango dute opari. Hartu zure

guraizak, ekin irudimenari eta bidali!

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

Collagea:

Bidali zure marrazkia hauetako helbide batera:

- [email protected]

- Juan de Labrit Kalea 29, 1.

31001 Iruñea

Page 3: Mailope 2013 maiatza

- 3 -

> Iñigo GaraioaHernaniarra den arren zenbait urte daramatza Iñigok Lekunberrin

bizitzen. Margolaria da, ofizioaz eta goi-mailako dekorazioko lanak

ere egiten ditu. Krisia nabarmen nabaritu duen arren, teknika berriei

esker lan ekonomikoagoak egiteko bidea ere ezagutzen du.

Plazaz plaza eta herriz herri ibili da urte askoan Agustin. Eskualdean

ere aski ezaguna dugu hara eta hona beti lasterka. Dagoeneko lehi-

atzeari utzi dion arren bere garai onenetako oroitzapen ugari ditu.

2003an ireki zuten Iñaki Irotzek eta Beñat Arteagak Beigorri parkea

Lekunberrin. Aste Santutik azarora bitarte egoten da irekita parkea.

Zuhaitz gainean ibiltzeko luzera eta altuera ezberdineko bi ibilbide

eskaintzen ditu parkeak, 130 metroko luzerakoa bat eta 250

metroko luzerako bestea.

> Agustin Arguiñarena16

22

Beigorri Abentura Parkea30

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin,Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi.Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Kirol Mankomunitatea, Juan Antonio Garaikoetxea, Agustin Arguiñarena,Inma Etxarri, Joseba Artzeluts, Unai Ijurko, Xabier Berrade, Alberto Elosegi, Jose Mari Zabaleta,Nafarroako Bertsozaleen Elkartea eta Julio Calonge.PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

19> Kuxkuxean: Maiatzeko zorion agurrak

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

23> Lauburua: Iker Aranburu

24> Erreportajetxoa: Euskal Herria Mendi Erronka lasterketako antolatzaileak

28> Lurrak emana: Perretxikoak eta sorgin multzoak

29> Zeruak esana

04> Iritzia

08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu

09> Zabal: Oskar Estanga

10> Elkarrizketa Nagusia: Nafarroako Bertsolari Txapelketa

14> Batzarre

Page 4: Mailope 2013 maiatza

Apirilean barna “Parte-hartze egitasmoa” abian jarridugu Larraunen.

Larraungo Udaleko “ez atxikituak” taldeko zinegotziok,Udala eta Kontzejuen arteko harremanean sakondu nahi izandugu.

“Udaletxetik Kontzejuetara”; gaiak eraman, herritarrekinikusi eta eztabaidatu nahi izan ditugu. Herritarren kexkak,galderak edota proposamenak ahal den neurrian Udaleraekarri nahi baititugu.

Apirilean barna, binaka, hirunaka eta launaka kontze-jurekin elkartu gara; osotara bost batzar eginez; Uitzi,Azpirotz, Baraibar, Astitz eta Arruitzen.

Larraungo Ezker Abertzaleko zinegotziok larraundarrekinbatzar hauetan, bereziki bi gai jorratu ditugu:

1.- Larraungo aurrekontuak; nondik norakoak, sarreraketa ateratzeak.

2.- Zerbitzu anitzeko Langilearentzako LAN KARGAK. Postuhonetarako 2013ko aurrekontuetan partida bat ireki da.

Gai hauek azaltzeko, Power Pointeko ikuskizunaz lagundu-ta bideratu dugu.

“Parte-hartze egitasmoa” Larraunen egin den lehen-dabiziko aldia dela esan behar da. Bileretara hurbildu direnlagunek, eztabaidetan parte haundia hartu dute, beraienkexkak adierazten eta ekarpenak egiten.

Ideia hauekin guztiekin, akta bat egin behar dugu etakontzejuetara bidaliko dugu.

“Parte-hartze egitasmoa” iraunkorra egin nahi dugu;modu honetan, Udalean sortzen diren gaiak kontzejue-tara eraman, eta hauetatik Udalera, geldigabeko joan ta

etorria. Honetarako heldu den zita urria aldeanedo egin nahi dugu; 2014rako aurrekontuaklarraundar guztion artean prestatzeko, etabaita ere sortu daitezkeen gaiak.

- 4 -

(H)iriTZIA

Larraungo Udaleko “ez atxikituak” taldea

“PARTE-HARTZE EGITASMOA” Larraunen

Nahiko nuke, ama izateak ematen didan ikuspegi umila

aintzat hartuta, LOMCEri buruz egunkarietan, aste osoan

zehar, argitaratzen ari diren gutun piloarekin bat egin.

Ez dut ez Filosofiarik ez eta Etikarik gabeko mundu bat

nahi nire alabentzat.

Ez dut balorerik gabeko hezkuntzarik nahi nire alabentzat.

Ez nuke nahi, nire alaben izaera kritikoa, haien irudimena

eta ezagutza indartzeko eskumena, astean ordu bakar ba-

tzuetan bada ere, edukitzeko aukerarik ez izatea.

Ez nuke nahi, interes zientifikoarekin bat egiten duten

gaiei lekua eginez, giza interesik ez duten gai eta edukiak

entzutera beharturik egotea.

Zergatik da garrantzitsuagoa jakitea zer planeta falta zai-

gun aurkitzea, eta ez nondik gatoz eta nora goaz?

Pentsamendurik eta hausnarketarik gabe, ez legoke inolako

irakasgairik.

Are gehiago, nahiko nuke, hezkuntzan, honako hauei

lehentasuna ematea: pertsonari, pentsamenduari, giza- por-

taerari, etikoak eta moralak diren balore unibertsalei.

LOMCEren proposamena garaia egokian etorriko litzate-

ke, aldaketa zentzu horretan, eta ez bideratzen ari den zen-

tzuan, gauzatuko balitz, zalantzarik ez daukat.

Aristótelesek, Platonek, edo dena delakoak, HONDAMEN

honetatik aska gaitzala.

Inma Etxarri

LOMCE legea

Zure iritzia bidali nahi badiguzu [email protected]

Page 5: Mailope 2013 maiatza

- 5 -

IRAGARKI TAULA

LARRAUNGO UDALAK ONARTU DU:-Baso jarduerarako laguntzen ebazpenen inguruko proposamena. Toki Administrazioko, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak indargabetuedo ezaba dezala "Toki Entitateentzako eta Partikularrentzako Baso Lanetarako Laguntza.2013-2014 lan urterako" deialdia bertan behera utzi duen ebazpena, deialdiak zabalikjarrai dezan eta tokiko entitateek eta partikularrek basogintza-lan aurreikusiak egiten segidezaten.

-Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Lege Aurre Proiektuarenaurrean Udalaren ebazpena. Larraungo Udal honek, Gobernu espainiarrari, lege aurre proiektu hau berehalakoan erre-tiratu dezala eskatzen dio. Madrilgo Kongresuan Lege hau onartuko balitz, Udal honekdagokien instituzioei, bereau ez aplikatzeko eskaera egiten die.

Araitz-Beteluko Euskara Batzordeak zure iritzia nahi du

Araitz-Beteluko euskara batzordeak, urte asko daramatza,

gure eskualdean, euskararen erabilera sustatzeko ahalegine-

an. Urte horietan guztietan egindako lanari eta batzordeari

berari buruzko iritziak jasotzeko galdetegia duzu jarraian.

Eskertuko genizueke galdetegia osatzeko tartetxo bat har-

tzea eta, behin osatuta, Mailopeko buzoian (Araizko

Udaletxean) sartzea edo Euskara Zerbitzuko posta helbide

elektronikora bidaltzea: [email protected]

1.-Euskara Batzordeak, eskualdean, egiten duen lana eta

gauzatu dituen ekimenak ezagunak dituzu? Zeintzuk ezagut-

zen dituzu eta zein da horiei buruzko zure iritzia?

2.-Ez badituzu ezagutzen, zeintzuk dira arrazoiak (informa-

zio falta, kasurik ez egitea…)?

3.-Euskara Batzordean parte-hartzea burutik pasa zaizu

noizbait?

Erantzuna baiezkoa bada, zergatik ez duzu urrats hori

eman?

Erantzuna ezezkoa bada, zeintzuk izan dira arrazoiak?

4.-Euskara Batzordeari buruz beste edozer aipatu nahi

baduzu, hemen duzu aukera:

Araitz-Beteluko euskara batzordea

Page 6: Mailope 2013 maiatza

- 6 -

1. Nagikeria:zerk alfertzen zaitu erabat?

Aste osoa ordutegi baten menpe egon beharrak.

2. Gorrotoa:zerk bihurtzen zaitu otso?

Ezin dut jasan, jendeak hitz egin, iritzia eman, kri-tikatu eta gero beraiek ezer ere ez egitea.

3. Sabelkeria:zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Mahaia eta dena prest duten bazkari edo afari ba-tera joateak.

4. Zikoizkeria:zer desio duzu gehiegi?

Momentu honetan, bidean datozen nire bi ilobabizkien aurpegiak ikustea desio dut ikaragarri.

5.Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Nahi adina bidaiatzen dutenhoriek ematen didate inbidia.

6. Luxuria:zerk jartzen zaitu bero-bero?

Sutondoan egoteak.

7. Harropuzkeria:zerk jartzen zaitu oilar?

Nire familia osoaz harrotzen naiz.

7PEKAtugaldera

Esther Tabar

Lekunberriko Zinegotzia

Korrika joan dela, jakina, lasterregigainera, eta betikoan utzi gaituela:Euskal Herrian astakirten!

Horrenbeste korrika egin ondorenbegira nola gelditu den Lekunberrikokiroldegiko zinta.

Aurtengo 18. Korrika arrakasta handi-koa izan zen antzolatzaileen iritziz.Beraz, aek-ren aldetik eskerrik askolagundu eta modu batera edo besteraparte hartu duzuen guztioi.

Hauek ditugu Lekunberri-Larraungoetorkizuneko korrikalariak. Asterobiltzen dira Olatz Gonzalezekin korrikaegiten ikasteko. Aurten lehen aldizNafarroako Eskola Arteko Jokoetanparte hartuko dute. Segi bizkor!

AGUR ESAN GENION

KORRIKARI

APURTU EGIN DA BADATOZ INDAR BERRIAK

Page 7: Mailope 2013 maiatza

Aupa tokaio! Udaberria izanik oraindik,azkenean, egun batzuez jarraianbehintzat, eguraldi ona ikusteko aukeraizan dugu. Bazen garaia!

Gurekin pentsatzen edo esaten dutenagure irakurleek ez du axola han-dirik, famatu batek zioen bezalagarrantzitsuena gutaz aritzea da.Eta honek gure hitzak norbaitirakurtzen dituela esan nahi du.Gure hitzekin adostasunik izanenez duenik ere izan beharko litza-teke, nire ustez gu biok gauzagehiegitan ados gaude ere… Dena den gaiari heldu aurretik,eta zu baino helduagoa naizela argi izanik, zer dela eta helduikuspegi baten ordezkari izendatu nauzu? Eta gazte izatekoze urte sasoian izan behar da? Jakizu 40 urte bete bitarteannekazariak gazte kontsideratzen direla ofizialki!

Bestalde aipatzen duzun egoera aldatu beharra eta horre-tarako ikusten duzun antolaketa faltarekin, beste noizbaitere jendearen pasibotasunaren inguruan jardun garela iru-ditzen zait. Nire ustez arazoa askoz sakonagoa da. infor-mazioa nahi duenak mila bide ditu jaso ahal izateko, zerbait

egin nahi duenak mila aukera dauzka eta erakunde mila(akaso gehiegi) daude zerbaiten alde edo kontra mobi-

lizatu nahi izan ezkero. Urte batzuk dara-matzat mila saltsatan sartua eta

konturatu naiz leku gehienetanjende bera garela elkartzen

garenak. Askotan galdetuizan diot neure buruari

egiten dugunak jen-deari axola ote dioneta hala dirudi, betiere, mahai jarrira…

Jendea zeharo“ a p o l t r o n a t u a ”dago, bai helduakbai gazteak, etaantolatze hu-tsarekin jada ez daaski, gizartea xa-xatzeko bideabilatu behar da etaantolatzeko, au-

rretik edo bidebatez, gizartea hezi

egin behar da, sistemak ezarri dituen(dizkigun) balioei buelta emanez, berriro ere

gurea denari heltzeko gogoa eta indarra sustatuz.Badiagu lana!

Kaixo Mikel! Maiatza bertan dau-kagu eta askok uda begi bistanikusten dugu, edo behintzat ikusi nahidugu. Hala ere, ez gaitezen txoratu,izan ere, oraindik udaberrian gaudela

gogoratu behar dugu. Loreak ernatzendoaz, eguzkia sarritan ikusten hasiak

gara… baina bada gauza bat aldatuez dena, momentuz behintzat.Mailopeko “Elkarri mokoka” ata-laz ari naiz, guk biok partekatzendugun txoko honetaz alegia,

Lasarte! Maiz pentsatzen jarrianago ea zer pentsatuko ote duten

gure irakurleek. “Hara! Hemen datoz berriro ere politikazhitz egin besterik ez dakiten bi txotxolo hauek!” esango dubatek, “Alvarez honek ideia putarik ez dik eta Lasarte huratonto galanta dek” pentsatuko du beste batek. Arrazoirik ezzaie falta, eta gainera, izpiritu kritikoa beti da ona. Niribehintzat, “hura ez zitzaidan gustatu” edo “hori hobetudezakek” esaten didatenean pozik jartzen naiz, izan ere, ho-rrek bakarrik arrazoi bat du: jendeak laguntzeko gogoa duelaeta horretarako jarrera aktiboa erakusten duela. Adibidetxiki hau termino makroetara eta bizitza publikorapasatzen badugu, berdina esan dezakegu, hauda, jendea kokoteraino dagoela eta egoerahau aldatu nahi duela. Hori argi dago. Halaere, hurrengo pausoa falta zaigulapentsatzen dut: gure haserrea eta go-rrotoa antolatzea. Eta falta zaigulaesaten dudanean, geure he-rriez ari naiz. Nik gazteenartean ikusten dudanegoera hori da,jendea anto-latzea faltadela. Zuk hel-duen egoeranola ikustenduzu tokaio? Nikbehintzat argidaukat antolakuntzare-kin bakarrik garaitukoditugula gure etsaiak. Hori osoargi ikus dezakegu gure eskualdean,hau da, botereari interesatzen zaiola gazteakantolatuta ez egotea, soilik horrela mantendu deza-keelako gaur egun duen estatusa. Lanean hasi beharko,ezta Lasarte?

- 7 -

Has gaitezen antolatzen

“Gizartea xaxatzea bilatu behar da”

“Antolakuntzarekin bakarrik garaitukoditugu gure etsaiak”

elKArrimokoKA

Mikel Lasarte

Mikel Alvarez

Page 8: Mailope 2013 maiatza

- 8 -

Ni bizi naizen etxean hainbat eta hain-bat lagun jaio eta hil dira zutik iraunduen mendeotan. Berdin ingurukobaserri eta etxe guztietan. Izan ere,duela gutxi arte etxean jaio ohi zen jen-dea eta etxean hil. Lehenengoa hasierabezala ikusten dute askok eta, era bere-an, bigarrena bukaera bezala. Hortaz,aurretik ezer ez balego bezala etaondoren, berdin.

Bizitzan badaude zientzia oro ahal-tsuaren gainetik dauden bi egia: bat,guztiok hiltzen garela, lehenago edoberanduago eta bi, inork ez dakielaaldez aurretik noiz, non eta nola hilkoden. Beraz, heriotza ezin bada ekidin,zergatik diogu horrenbeste beldurhiltzeari? Zergatik egiten zaigu horrenzaila gurea eta besteon heriotzaonartzea?

Etxeak ikustera joaten naizenaskotan, badakite espirituak edomamuak soma ditzakedala. Maiz,“hemen hau ala bestea hil zen”aipatzen didate gela batean sartzeaneta, beldurrez eskatzen didate begi-ratzeko hildakoaren aztarnarik aurkiote dezakedan. Esaterako, Bilboko etxeeder bat aztertzeko deitu zidaten. Etxehandia, gela askotakoa. Haietakobatean amona hil zen duela urtebete.Begiratu nuen eta bertan ez zegoenbere aztarnarik. Hori esan nieneanlasaitu ziren. Segitu nuen etxeaaztertzen eta egongela handiarenbazter batean indarrez agertu zenadineko emakume baten energia edoizpiritua. Esan nienean, ezustekoahartu zuten baina aitortu zidaten hanpasatzen zuela eguna amonak, lehiotikbegira kalera ezin baitzen irten. Gaixo

egon bazen ere, familiari oso gogorraegin omen zitzaion amonaren heriotzaeta batzuk, alabak artean, ezin zutenoraindik amona joan zela onartu.

Elenaren etxera joan nintzenean,beste herri batean, aitaren energia edoespiritua agertu zen. Gizonak badara-matza urte batzuk hilda, baina Elenakezin izan du oraindik onartu. Ez dugogoratzen, ez aita hil zen eguna, ezurtea. Hortxe dago dolua egin gabe.

Etxeetara joaten naizeneanhildakoen espirituak maiz aurkitzenditut, besteak beste, doluak erdi egin-da edo egin gabe dauden familiaaskotan. Heriotza onartzen oso zailaegiten zaigu eta ez diegu hildakoeibehar bezala agur egiten. Orain gutxiarte, hildako guztiei ekitaldi erlijiosoen

bitartez egiten zitzaien agurra, gehienbat. Hala ere, hau ez zen beti nahikoa,batzuetan familiak benetan ezbaitzuen heriotza onartzen. Orainokerrera ari gara jotzen, agurra geroeta sinpleagoa eta eskasagoa izaten aribaita kasu askotan.

Ni ez naiz sinesmenen haritik iritsihonetara. Duela urte batzuk hasinintzen etxeak aztertzen, batez erebertan bizi direnen osasunerako nolazeuden ikusteko eta, nik bilatu gabe,hasi ziren hildakoen energiak agertzen,maiz agurtu gabe daudenen energiakdira. Eta agurtu gabe dauden bitarteanheriotzarekin lotzen gaituzte, ez bi-zitzarekin. Horregatik gure bizitzetanaurrera egin ahal izateko, behar bezalaegin behar diegu agur hildakoei etajoaten utzi. Maiz ez dakigu gure bi-zitzan zergatik gertatzen ari zaizkigunhorrenbeste arazo eta oztopo eta ezgara konturatzen bizitzarekin ezgaudela guztiz konektatuta. Nirelanaren parte garrantzitsu bat hau da,jendea laguntzea oraindik gure arteandauden senideak joaten laguntzen.Horretarako, gainera, familia konste-lazioak oso tresna indartsua dira.Behin eta berriro, bilatu gabe ere,agertzen zaizkigu hil badira ere,oraindik gure artean daudenen ener-giak eta laguntzen diegu maitasunezjoaten. Honek zenbait arazo kon-pontzeko balio digu ere. Bukatzekoaipatuko dut berdin aurkitu ditudalahildakoen energiak sinismen erli-jiosoak dauzkatenen artean zein ezdauzkatenen artean, guztieksumatzen baititugu era batera edobestera hil ondorengo energia hauek.

Bizitzaren ondorenean

“Behar bezala egin behardiegu agur hildakoei”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 2013 maiatza

- 9 -

Kaixo irakurle, hilabete honetantxapelketaren ondorioen inguruan hitzegin behar nuen, baina ohartu naizorain dela pare bat urte, ziur askitxapelketaren ondoren, lehiaren ingu-ruko artikulua egin nuela. Oraingopentsamoldeen oso antzekoak nituenorduan, lan egiteko motor handia delatxapelketa baina uzten dituen “albokalte” batzuk arriskutsu xamarrakdirela, epaile bihurtzen gara denok,besteen oniritzia gehiago bilatzea gureongi egotea baino…

Hori egina dagoenez, beste gai bathartzea erabaki dut. Honek arrisku batdu, gaia ia “boteprontoan” landukodudala, baina bueno, zerbait berriaaipatzen hasteko balioko duelakoan…Bertso udalekuetako giroa lantzekoegin genuen bileran jorratu genuenalderdi bat garatu nahi dut, bizitzaren

egoera guztietarako ere balio duena:Konfiantza. Udalekuen bilera hartanohartu nintzen euskaldunontzat “konfi-antza” izatea harremana landua izateadela, kontu intimoak kontatzeko bideakeginak izatea harreman batean. Nire kon-fiantzaren definizioa ordea zera da, ziur-tasuna izatea garen horretan eta gure

inguruan, beldurrik ez izatea, arriskurik ezikustea eta duguna baloratzea etagaratzea, gogoz eta baikortasunez.

Zerbait badago krisian gaur egun,hori konfiantza da. Ez dugu konfi-antzarik politikan, erlijioetan, polizian,

lanean, diruan, etorkinekin…Gure buruan ere hala nola etaauskalo zertarako eta zer-tarako ez! Mundua, konfi-antzik gabe zatituta dago etahorrek sekulako zatiketadakarkio aldi berean.Konfiantza hori beharrezkoadugu garatu nahi badugu, ongibizi nahi badugu, baina nolaegin berreskuratzeko?

Hasteko, gureganako, giza-kiarenganako konfiantzaberreskuratu behar genuke.Ustelkeri kasu hauek, gerrek,poliziaren ekintzek…Horrelakoek gizakiarengankonfiantza galduarazi egitendigute, adibidez politikariekhaien lekuan gu egon izan

bagina guk ere berdina egingo genu-keela sinestarazi nahi digute, haienburua zuritu nahian…. Ba nik badutkonfiantza gizaki jator, garden etalangileak badirenak, lan asko eginbehar da ordea oraindik, gune jatorraksortu, landu, elikatu… Jendearen alder-di onena lantzen badugu, jendeakonena ematen du, horrek sortu dezakesistema fidagarri bat.

Honekin oso lotuta dago gure buru-arenganako konfiantza. Bakoitzamundu bat gara, berria, ezberdina,garatu behar duguna. Ezberdina iza-teak larritasuna sortzen digu, ez otegaren besteak adina, zergatik guritokatu behar holako “arrarokeriak”…Guganako konfiantza gabe, txiki egitengara, hauskor eta ez sortzaile. Askotan,konfiantza hori “sortu” nahian, handi-keriatan sartzen gara, itxura, indarra….Kalteagorako oraindik…

Gizaki guztiak berdina nahi duguazkenean: garena izan lasai ederrean,ingurukoekin ongi moldatu, inguru ho-rretan garatu. Konfiantza jarrera bat daeta noski, gainera landu egiten da,hasteko eman eta gero jaso. Zaila denarren, garai ideologikoki arraro haue-tatik munduko pertsonak indartutaaterako garela iruditzen zait, alferrikdabilzkigun beldurrak kenduko ditugulaeta funtsean indartzen gaituzten sen-tipenak pilatzea lortuko dugula.Horietako bat da konfiantza.

Gaiztoena ere onerako denaren kon-fiantza da zailena. Gertatuak gertatu,beti aurrera, hobea etortzekodagoenaren konfiantzarekin.Konfiantzasortuz nahi duenarekin, hor dagomamia. Aurrera ba!

Konfiantza

“Guganako konfiantzagabe, txiki egiten gara,hauskor eta ez sortzaile”

Oskar EstangaZABAL

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Lagundu Mailope!

Page 10: Mailope 2013 maiatza

Julio Soto eta Oskar EstangaelkARRIZketak:

Julio Soto bigarren eta Oskar Estanga zazpigarren gelditu dira aurtengo

Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

Nafarroako BertsolariTxapelketako Finalakutzitako gazi-gozoak

Sei hilabete lanean ibili ondorenlasaitzeko momentua heldu zaie Julioeta Oskarri, baina ez luzerako, JuliokEuskal Herriko Txapelketa izango duudazkenean eta Oskarrek hamaikaproiektu aurrean.

Arg.: Alberto Elosegi

Page 11: Mailope 2013 maiatza

- 11 -

Eskualdeko bi bertsolari sailkatu ziren

finalean aritzeko, Oskar Estanga eta

Julio Soto. Elkarren ondoan eserita

egin zioten aurre Iruñeko Anaitasuna

Kiroldegian egindako finalari. Saio

puntuagarria ere elkarrekin hasi zuten

zortziko handiko ariketan. Juliok biren

tokian hiru kabitzen zirela zioen agu-

rrean baina aurten behintzat

ezinezkoa izan zen Silveirak jantzi

baitzuen txapela.

Pozik finalean lortutako emaitzarekin?

Oskar: Aurtengo txapelketan nire hel-burua finalean sartzea zen horrek ikus-garritasun handia ematen duelako.Gainera, ni emaitza baten bila bainogehiago, sentsazio batzuen bila etaesperimentazio baten bila joannintzen. Bestalde, iaz baino lasaiagoere aritu naiz, momentu batzuetanongi ere sentitu naiz eta nirea ereeman dut momentu batzuetan. Aldehorretatik nire helburuak bete ditut, ezbaitut gehiago emateko ere landu.

Eta zu Julio?

Julio: Ni ez nintzen oso pozik geldituemaitzarekin. Bigarren postuan gelditunintzen eta oso ongi dago, baina eznintzen gustura gelditu, ez nuen arike-ta osorik egin eta momentu batzuetan,kartzelan esaterako, deseroso aritunintzen. Helburu nagusia EuskalHerrikoan sartzea zen eta hori lortudut, beraz alde horretatik lasai, bainatxapelketa guztietan nire helburuaoholtzatik pozik jaistea da, landutakoaateratzea eta harro esatea -final earrain diat!- eta hori ez nuen lortu eta gaineralortzetik nahiko urrun gelditu nintzen.

Gaiak oztopo izan al ziren?

Julio: Gaiak baino gehiago nik nuenarazoa. Ez nengoen batere lotuta, lasainengoen eta punttu onean baino gaieiez nien behar bezala eutsi. Azkeneanzirkunstantzia asko izaten dira finalbatean eragiten dutenak, gaia, lagu-nak, norbera... Oso momentu delikatu-ak edo tensuak dira eta horietako alda-gai batek huts eginez gero, gaia gaizkiulertzen duzu edo poto bat egitenduzu... Ordun nik ez nuen behar bezainfin aritzeko modua bilatu.

Zein ariketarekin aritu zineten

traketsen?

Oskar: Ni kartzelakoan ibili nintzenokerren. Neurri luzea landu gabe nen-goen, motzetan bai handian eta baitatxikian ere ongi aritu nintzen, puntuka

jada arreta galtzen hasia nintzen etagainontzekoak landu gabe etadeseroso.

Julio: Nire ustez, orokorrean hartuta,zortzi bertsolarien lanak baloratuta,kartzelako ariketa izan zen okerrena.Gaia ulertzea zaila zen eta bertsolarigutxik hartu zuten gaia behar bezala.Entzuleentzat ere nik uste nahiko luzegelditu zela kartzelakoa.

Final batetik bestera alde handia al

dago?

Oskar: Bai ez du zerikusirik, tentsioaegoten da denetan, baina nik ustetentsio hori nola dagoen pilatuta osoezberdina dela. Hala ere, nabar-mentzekoa da niretzat Nafarroan lagungiroa eta talde kontzientzia handi batbadagoela. Egia da normala den beza-la, bakoitzak gure helburuak ere badi-tugula eta horiek lortzeko bidean gauzaaskok eragiten dutela, norbera noladagoen, zein kezka dituen... AurtenEuskal Herrikoaren presentzia horrekere eragina izan du aurreikusten zenbezala, baina azkenean, final bakoitzamundu bat da.

Aurreikusita zenuten kinielarekin bat

egin al zuen sailkapenak?

Julio: Oso zaila da asmatzea, saioaentzun eta gero ere ez da erraza izatenze pasako den jakitea.

Oskar: Zaila da eta gero beti daudegorabeherak. Nik egia esan nire buruaaurreko lauretan baino gehiagokokatzen nuen atzeko lauetan, batezere nire egoera, kontzentrazio mailaeta prestaketa kontuan hartuta.

Silveira irabazle, zer iruditzen zaizue?

Julio: Ongi, merezi zuen, mainontzinasko nabarmendu zen eta aurretik ereez zuen akatsik egin eta bertsotan osoongi egin zuen Silveirak, ez zen erori.

Oskar: Bai bertsotan fin aritu zen.

Gorritiarrek nola hartu zuten biga-

rren postua?

Julio: Nahiko triste gelditu ziren, gaizkiohituta baitaude! Sumatzen nuen nikere ez zela aurreko urteko poza, bainabueno nik uste ongi etorriko zaielaberaiei ere ikusteko oso zaila dela. Nioso konsziente nintzen irabaztea zailanuela, askoz aukera gehiago daudela ezirabazteko, irabazteko baino, gauza

“Bigarren postuangelditu nintzen eta osoongi dago, baina ez

nintzen gustura gelditu”

“Final bakoitza mundubat da”

Anaitasuna kiroldegian izan zen bertso finalaren irudi bat. Arg. : Xabier Berrade.

Page 12: Mailope 2013 maiatza

- 12 -

guztietan bezala. Oholtza gainean zau-denean eta bertsotan ongi ari zareneanpublikoan tentsio hori sumatu egitenda, errimak zurekin batera kantatzendituztenean etab. Eta nik ez nuen horisentitu, izan zitekeen gaiengatik, ezzitzaizkidalako emozio berezikoaktokatu, baina nik ere ez nuen asmatugaiei emozioa ematen, eta hori dabertsolariaren lana.

Zu Julio bentajarekin, zuzenean

finalaurrekoetara joan zinen...

Julio: Bai zuzenen joan nintzen, baina ezdakit askok nahiago izaten dute finalerdi-etatik hasi, nik nahiago izaten dut zuze-nean finalaurrekoetara pasatzea.Azkenean gauza oso pertsonala da,pilotan gertatzen den bezala batzuk nahi-ago izaten dute etxean jokatu, bestebatzuk ez... Niri bizpahiru aldiz tokatu zaitzuzenean sartzea eta egia esan nahiago

dut, baina ez dizkiot buruari bueltagehiegi ematen zer ote den hobea.

Zer moduzko lana egin dute aurtengo

gai-jartzaileek?

Oskar: Gai-jartzaile taldeak inork bainolan gehiago egiten du. Iritzi kontua da,baina nire ustez gure egunerokoanbadaude mila egoera denoi edogehienoi pasa zaizkigunak oso “trans-zendentalak direnak” eta horietaz baihitz egin dezakegula eta ateratzen diraere, baina muturreko egoeretarajoateko joera dago. Eta finalean niresentsazioa izan zen gauzak oso handigelditzen zi-tzaizkigula, baitaentzuleari berari ere eta hori arriskut-sua iruditzen zait.

Julio: Gaikera asko aldatu da azkenekourteetan, kontua ez da gaiak lehenerrexagoak edo oraingoak zailagoakdirenik. Adibidez lehen zortziko han-diko gaiak markatuak ziren, ofizioakziren, eta orain berriz egoerak dira.Bakarkakoetan ere asko aldatu da,horiek orain oso zabalak dira eta nor-berak lan asko egin behar du bakarkakogaiak lantzeko. Gaiak oso orokorrakdira helduleku txiki batekin eta horreksormen lan handia eskatzen du.

Oskar: Ez da erraza asmatzea eta ardu-ra nolabait denena da.

Aurten Anaitasunan egitea erabaki

zen. Zer moduz?

Julio: Bagenuen kezka, Anaitasuna osohandia delako baina egia esan plazazoragarria zegoen. Bertsotarakobehintzat ez zegoen aitzakiarikplazarekin.

Oskar: Iruñean egitea oso aproposairuditzen zait. Nafarroako puntu asko-tako jendea biltzeko aukera ematen due-lako. Gertu da fisikoki eta baita emozio-nalki edo ideologikoki ere. Baztango batIruñera badoa, Tafallako bat ere badoa,baita Atarrabiako bat ere...

Julio: Nik uste Iruñean egiteak baduelabalio eta karga erantsi bat, EuskalHerriko Hiriburua da azken finean. Eta1.500 lagun euskaraz biltzea non etaIruñean, dauden arazoekin, euskarakdituen ezintasunekin...

Saioaren ondoren nola ospatu

zenuten?

Oskar: Finalista guztiak, lagunak etaElkarteko jendea bildu ginen sagar-dotegi batean afaltzeko eta kontu-ratzerako goizeko zortziak ziren.

Udazkenean Euskal Herriko

Txapelketan parte hartuko duzu zuk

Julio. Esperantzarekin?

Julio: Esperantza baino gehiago ilusioa,azkenean nire helburua aurrekoanlortu ez nuena lortzea da, oholtzatikjaitsi eta nire buruarekin gusturagelditzea. Gainera oso zaila da horiEuskal Herriko Txapelketan, tentsioikaragarria dago, kristoren bolahartzen du txapelketa horrek eta azke-nean eragin egiten dizu.

Nola prestatuko duzu?

Julio: Egia esan nahiko urte aldrebesa dahau. Nafarroakorako lan dexente egitenda eta bost edo sei hilabete lanean pasaeta gero berriz lanean jarraitzea luzeegiegiten da eta erre egiten zara. Nik ustehilabete pare bat deskantsatzeko har-tuko ditudala eta gero pentsatuko dutnola prestatu, zenbat lan karga jarri hi-labete bakoitzean etab.

“Gaiak oso orokorrakdira helduleku txikibatekin eta horrek sormen lan handia

eskatzen du”

elkARRIZketa:

“Bertsolari izateakeguneroko ariketa

intelektual bat eskatzendu”

Finalera iritsi ziren bertsolariak. Arg.: Nafarroako Bertsozaleen Elkartea.

Page 13: Mailope 2013 maiatza

- 13 -

Zuei zer iruditu zitzaizuen finala?

Luze: Ongi joan zen, aurreko urtee-tatik nabari da gaiei dagokienezjada ez dela existitzen mendia,baserria... eta pixka bat dramara jozen, kartzelako gaia ere ez zitzaidangehiegi gustatu bainabestela balekoak. Ezzen umorera gehiegijoan eta nik horrenfalta sumatu nuen.

Nola ikusi dituzue

finalistak?

Luze: Juliok ez zuenberea eman,Fernandezek harritu-ta utzi ninduen, osoongi aritu zen, Erikaksendo kantatu zuen,Silveirak berea eginzuen, Oskar gora-beheratsu baina ongi,Enekok ez zuen bereaeman eta Aimarreketa Barberenak bereaegin zuten.

Oier: Niretzako finalpolita izan zen.

Zuri Arkaitz zer iruditu zitzaizun?

Arkaitz: Luzek esan duen moduan,Juliok ez zuen berea eman, bakarkakateatu egin zen eta ofiziotan eregehiago egin zezakeela iruditzenzait. Oskar bikain hasi zen, baina

gero galdu egin zuen olatua.Onena emateko ataka horipasatzea ez da errexa izaten etaJuliok uste dut ez zuela pasa etaOskarrek hasieran bai baina geroplast erori zen.

“Finalean ez zen umorera gehiegi joaneta horren falta sumatu zen”

>> Bertso Eskola

Astelehenero Julio eta Oskarrekin batera bertso-eskolan biltzen dira Lekunberrin, Eneko

Lazkoz, Ander Fuentes “Itturri”, Migel Mari Elosegi “Luze”, Oier Lakuntza, Jon Barberena

eta Arkaitz Goikoetxea. Hitzordua aprobetxatuz beraiei ere euren iritzia eskatu diegu.

Oskar Estanga, Julio Soto, Oier Lakuntza, Migel Mari ELosegi eta Arkaitz Goikoetxea.

Page 14: Mailope 2013 maiatza

- 14 -

BATzarre

Pablok zure laguntzabehar du60 tona plastiko behar dituzte Bladi Chamba etaBetty Celik bere hiru urteko semeari etorkizunhobeago bat emateko. Pablo Barañainen bizi da etagarun-paralisia du jaioz geroztik, baina medikuenustetan Italian eskaintzen duten urtebeteko erreha-bilitazio terapia bati esker Pablok bere kabuz oinezibiltzea lortuko luke. Horretarako bere familiatapoien bilketaren bidez dirua lortzen ari da. Haudela eta, Lekunberrin tapoiak biltzeko bi gune jarridituzte, Ibarberri eskolan eta Mitxausenea KulturEtxean.

Irakurri, gozatu eta oparitu

“Irakurri, Gozatu eta Oparitu” ekimenaren zazpigarren edi-zioa jarri du martxan Euskaltzaleen Topaguneak. Euskal Herriosoko 24 herritan izanen da ekainaren 30era arte.

Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honekherritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahiditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hirupauso eman behar dira bertan parte hartzeko: Lehenengopausoa euskaraz irakurtzea. Liburua irakurritakoan, liburute-gira bueltatu, eta fitxa sinple bat bete beharko da. Horrela,liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako libu-ru dendan erabiltzeko. Azken pausoa, liburua oparitzea da:lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

24 baratze jarri dituLekunberriko Udalak herritarren eskuraDagoeneko hamasei eskaera jaso ditu Lekunberriko UdalakPilarika Ermitaren atzean dauden herri-lurretan egingo direnbaratzeetarako. Guztira 24 izanen dira eta bata bestearenondoan egongo dira. Urtean 100 euro ordaindu beharko dituinteresatuak fidantza moduan. Oraingoz jasotako eskaerenarabera erdia baratze ekologikoa egiteko erabiliko dela esperoda. Horregatik, CPAEN-ek produkzio ekologikoaren ingurukoikastaroak emanen ditu ekainean zehar. Horren inguruko bi-lera eginen dute maiatzaren 9an arratsaldeko 17:30ean.

Euskal Presoen eskubideenaldeko martxaMaiatzaren 18an eguerdiko 12:30ean euskal pre-soen eskubideen aldeko martxa eginen daBetelutik atera eta Arribera. Ondoren ekitaldinagusia izanen da, txalaparta, musika eta lunch-a.

Page 15: Mailope 2013 maiatza

- 15 -

Autopista elektrikorik ez gureanGure eskualdetik pasatzea aurreikusten den goi tentsiokoproiektuaren aurkako ekitaldia burutu zen joan den hileanIruñeko Gazteluko plazan. Gaia gizarteratzea da egunPlataformak duen helburu nagusiena, horretarako hilabeteroekitaldiak antolatuz.

Udaleku artistikoa izanen daIntzako Sorabile baserrianGizakia eta Naturaren arteko harremana sendotzeko sortu nin-duten Izaskun eta Kristinak.Antzerkia eta Eskulanak batuz sortu! 20 lagunentzako lekuadago nire etxean, 2 txanda ezberdin... zurea aukeratu eta deituerreserba egiteko! Izen emateko eta harremanetarako:Izaskun 676 140 622 eta Kristina 660 798 127 [email protected] helbidean.

14 etxebizitza babestu alokairuanerosteko aukerarekinAbuzturako du aurreikusita Guareña Construccion enpresaklanak amaitzea eta irailean interesatuak bertan bizitzenhasteko aukera izanen dute. Errentaren arabera NafarroakoGobernuak alokairuaren %75 ordaintzeko diru laguntzakemanen ditu. Pisuak 667,15 eta 675,98 Euro bitartekoak dira.Diru laguntza osoa jasoz gero 212,28 euro baino ez dituordaindu beharko interesatuak. Informa zaitez eta kontsultaezazu zure diru laguntza 948151435 telefono zenbakian edowww.vpo-lekunberri.com webgunean.

Udaberria etorri da gure eskualdetxiki honetara, eta baita Gazte

Asanbladara ere! Ilbeltzetik hona,negua bidelagun genuela jorratu dugu geure ibil-bide motz eta xumea, hainbat eta hainbat eki-men garatuz, hala nola: Kinto eguna, Txalapartaikastaroa, Pilota goxuako trinketeko txapelketa…Nabaritzen da Asanblada pixkanaka-pixkanakagorputza hartzen ari dela eta erregulartasunare-kin haziz goazela, gazteen gogo, ekimen etaalternatiba guztiak amankomunean jarriz.Hurrengo zita Maiatzaren 4an dugu Betelun, izanere, Gazte Eguna ospatuko dugu! Denak gonbi-datuta zaudete! Egun polita pasako dugu denokbatera gure herrietarako alternatiba bat eraiki-tzen! Ahaztu baino lehen, gazte guztiak animatunahi ditugu asanbladan parte har dezaten, etaedozein duda edo kezka baduzue, beldurrik gabehona idatzi: [email protected] ALTXA, HASI DA IRAULTZA!

Gazte EgunaBetelun

Abuztuan amaituko dituzte BOE pisuen eraikitze lanak.

jornadacontra lalínea dealta

tensió

n

13/42013

plaz

adel

cati

llo de

horahora

1a

info

/mús

ica

acti

vida

des

dive

rsas

ocio/comida popular

aabbccd

jornadacontra lalínea dealta

tensión

13/42013

plazadelcatillodehorahora

1a

info/música

actividades diversas

ocio/comida popular

aabbccd

nolineadealtatension.blogspot.com.es

400

400

KW

MINUT S

AUTOPISTAELEKTRIKORIK

EZ

ALTA TENSIÓNNO

jornadaa11a

jornada

jornada 400

400

jornada400

jornada

jornada a11a

neaílcontra la

alta

neacontra la

de

n

contra la

de400KW

400KW

contra la

de400KW

neacontra la

altaden

nea ílcontra la

alta

alta

20134/13

alta

tensió

n

20134

ELEKTRIKORIKAUT

ELEKTRIKORIKOPISTAUT

ELEKTRIKORIKAOPISTOPISTA

alta

tensión

20134/

alta

2013/ 13

2013

cati

llo

horade

tensi

2013

horade

ELEKTRIKORIK

EZELEKTRIKORIK

ELEKTRIKORIK

tensi

2013

horade

2013

catillohorade

cati

llo

acti

vida

des

dive

rsas

horahora

comida popular

acti

vida

des

dive

rsas

horahora

comida popular

actividades diversashorahora

catillo

horahora

del

acti

vida

des

dive

rsas

comida popular

acti

vida

des

dive

rsas

comida popular

actividades diversas

del

acti

vida

des

dive

rsas

sica

comida popular

acti

vida

des

dive

rsas

NO

TENSIÓN

comida popular

actividades diversas

actividades diversas

sica

acti

vida

des

dive

rsas

sica

ú

aabbccdcomida popular

acti

vida

des

dive

rsas

aabbccd 400

NO

400

aabbccd400

comida popular

actividades diversas

actividades diversas

sica

ú

acti

vida

des

dive

rsas

úm/in

fo

aabbccdcomida popular

/ocio

acti

vida

des

dive

rsas

aabbccd

MINU400

MINU400

aabbccd

MINU400

comida popular

/

ocio

actividades diversas

actividades diversas

úm/

info

acti

vida

des

dive

rsas

info

ension.blogspottnolineadealta

aabbccd

ocio

acti

vida

des

dive

rsas

om.es.cension.blogspot

aabbccd

om.es T

ST

aabbccd

S

ocio

actividades diversas

actividades diversas

info

Page 16: Mailope 2013 maiatza

Plaza askotan erakustaldiak eta apustu-ak egiten ibilitakoa da Agustin, beregaraian korrikalari estimatua izan zen,hemen baino gehiago agian Gipuzkoaaldean, bertan ibili baitzen gehienbat.

Lekunberriko bere etxean bildu garaberarekin. Trofeoz, kopaz eta txapelezbetetako sala ikusgarri batekoroitarazten dio egunero zeinmailatako kirolaria izan den.Dagoeneko erretiratua dagoen arrenegindakoak ez zaizkio nolanahi ahaztenAgustini.

Lehendabiziko erakustaldia Lekun-berriko Fiesta Vasca batzuetan izanzen, 24 urte zituela anaia Batisterekinbatera atera zen plazara beste biren

kontra aritzera. Agustin: “Hemen

Lekunberrin jende asko biltzen zen,

egungo frontoiaren aurreko zelaigune

hartan zegoen anilloa sokarekin jarri-

ta”. Orduantxe ezagutu zuen LeonAlbeniz, Iruntxiberri, gipuzkoarra,berari esker ikasi zituen kirol horretanongi aritzeko jakin beharrekoak etaberari esker lortu zuen Agustinekhainbat eta hainbat herritako probe-tan parte hartzea. “Niri korrikari ho-

rrek antolatzen zizkidan erakustaldiak

eta horren ordez 15 kobratzen

bagenituen saioko berak bost

hartzen zituen beretzat”. Lehenengo urteetan Aralarren

artzain lanetan aritu zen Agustin.

Agustin ArguiñarenaErrazkinen jaio zen orain

69 urte. Bengoetxea base-

rrian eman zituen bere

lehen pausoak. Hamabi

anai-arrebatan gazteene-

takoa da. Ama Gaintzako

Matxindokoa zen, Marti-

na Otamendi, aita berriz

bertakoa Antonio Argui-

ñarena. Genio handiko

gizona izan da beti, arina,

bixia...

ERREPORTAJEA >>

Hamaika plazatanibilitako korrikalaria

Page 17: Mailope 2013 maiatza

- 17 -

Aitarengatik ikasi zuen artzainaren lanaeta oso gustuko. Uda osoa Aralarrenzuen txabola batean pasatzen zuen.Egun batean ordea igeltsero batek lanaeskaini eta artzaintza utzi zuen 35urterekin. Agustin: “Zorte ona izan

nuen nagusia aizkolaria baitzen eta

nire zaletasuna ederki ulertzen zuen

hark. Oiz zuen abizena eta Lekunberrin

48 pisu egitera etorri zenean eskaini

zidan lana, asko kosta zitzaidan pausoa

ematea, 250 ardi nituen orduan eta

gustura nengoen nuen bizitzarekin,

baina azkenean eta negar asko egin

ondoren ardiak saldu eta igeltsero la-

netan hasi nintzen. Nik afizio ikaraga-

rriarekin utzi nuen artzaintza, baina

orain kontentu nago”. Baina buelta gaitezen korrika kontue-

tara. Garai hartan Araitzen ez zegoenkorrikarako zaletasun handirik,Larraunen ordea izugarria zen. BainaJuan Cruz Azpiroz erretiratu zenean,ordura arte zegoen zaletasun hori apal-du egin zen. Iruntxiberrik irabazi zionTxikitori bere azkeneko apustua etahau erretiratzearekin Iruntxiberrikiderik gabe gelditu zen. HorrelaArguiñarena eta biek bikote bezalaaritu ziren plaza askotan. “Garai hartan

aizkolariekin batera aritzen ginen

askotan, Miguel Mindegia eta Donato

Larretxea gazteak ziren orduan eta

horiek hamar egur mozten zituzten

guztira. Beraiek egur bat mozterako

guk kilometroa egiten genuen. Oso

politte izaten zen baina gero aizkolari-

ak banaka ibiltzen hasi ziren”.Agustinentzat zaletasuna ez ezik dirua

irabazteko modu bat ere bilakatu zenlasterka egitea. Astero-astero 5.000pezeta irabazten zituzten eta hori or-duan diru asko zen. Udan 40 erakustal-di inguru egiten zituzten Gipuzkoan.Gero Nafarroako probetan ere partehartzen hasi zen Agustin, Orkoienenesaterako 22 kilometroko lasterketanparte hartu zuen 1980an. Frantziaraere zenbait aldiz joan ziren.

Baina erakustaldiak bezainbeste apus-tuak izaten ziren orduan. Agustinek askoditu jokatutakoak, batzuk galdutakoak(tartean nahita galdutako batzuk ere)eta beste batzuk irabazitakoak. Salakoparetan du Agustinek 1975ekootsailaren 28an Azpeitiko zezen-plazanjokatutakoa esaterako, Arguiñarena etaIruntxiberrik Irazu eta Irazustaren kontraegindako argazkia.

Bera ere bere buruaz harritu egitenda egindakoez oroitzean.Beste garaibatzuk ziren haiek, bizitza bezain bestealdatu baita herri-kirolen mundua,apustuen mundua eta kirola ulertzekomodua.

“Iruntxiberrik irabazizion azkeneko apustua

Txikitori”

“Beraiek enbor batmozterako guk

kilometroa egiten genuen”

Hamabi anai-arreba dira Arguiñarenatarrak,, familia ederra.

Page 18: Mailope 2013 maiatza

- 18 -

Agustin eta apustu horietan diru asko

jokatzen al zen?

Dirue? [Kar, kar....] Guk apustu askoarreglatuta izaten genituen. Behinbaino gehiagotan apustu bat galtzekodirua eman ziguten guri. Gu betiirabaztearen aldekoak ginen bainaTolosako zezen-plazan jokatutakohura galdu nahi eta ezin ibili ginen.Apustu batean 5.000 duro irabaztengenituen eta hori hiru hilabeteko jor-nala zen orduan.

Eta apustu horiek nola adosten ziren?

Ba niri behin Mariezkurrena kon-tratista famatu harek jarri zidan behinzortzi kilometro zazpi bueltan egitekoDonezteben Larretxea anaien kontra.Hura irabazi nuen.

Bakarkako markak egiten ere aritu

zara...

Bai, San Migelera ordubete, 16 minu-tu eta 38 segundotan igo nintzen.Ibilbide hori egin zuen lehena MiguelOkiñena, pilotari albiasuarra, izan zeneta gero Martin Galarzak ere eginzuen apustua han. Nik azkenekoari

ordu erdiko aldea atera nion, bainanormala da hori, bera “tercerakoa”zen eta ni berriz “primerakoa”, bainaurte haietan egiteko asko egin zuen.

Non ibiltzen zinen entrenatzen?

Hemen inguruan, Betelun egotennintzenean, elurra zenean, askotanTolosara jaitsi eta handik Betelura 20kilometro egiten nituen. Eta geroigeltsero lanetan ibili nintzenean,askotan lanetik etorri zapatilakjantzi eta korrika egitera.

Lesiorik izan al duzu inoiz?

Ez, nik zorte handia izan dut, nik ezdiot behin ere masajista bati peztabakar bat ere eman. Olio pixka batekinigurtzi batzuk eman eta horrela ate-ratzen ginen eta gero dutxa eder bat,hori da operazio onena.

Apustu edo erakustaldi

gogorrena zein izan da

zuretzat?

San Migelen egindakoproba hura izugarriaizan zen, 17 kilometro57 urterekin... G u t x ib a t z u k e z a g u t z e ndituzten probak erebadira. Behin koadrilanapustua egin genuenzazpi afari baietz nik

Intzatik Betelura sei minutu ta erdianegin eta bost minutu ta erdian eginnuen.

Zein izan zen parte hartu zenuen

azkeneko lasterketa?

63 urterekin hemen LekunberrikoLegoa eta 23 minututan egin nuen.Pentsa aurten 25 eta 30 urteko mutilgazteak denbora hori egin ezinik ibilidira. Oraindik nire kabuz korrika egi-ten jarraitzen dut baina gorputzaosasuntsu mantentzeko baino ez. Niorain ere edozein probatarakoprestatuko nintzake baina partehartze hutsagatik aritzea ez zait gus-

tatzen. Lan ona eginnahi izaten dut gerobaloratu ahal izateko.

Garaiz gelditzen ere

jakin egin behar da

Agustin.

Bai hala da, ni onginago eta ez dutezustekorik nahi.Arruizko Txikito berabihotzekoak emandajoan zen eta ko-rrikalariok pieza horioso nekatuta izaten

dugu, eta gorputzeko atalik garrantzi-tsuena da.

Zer eman dizu zuri korrika egiteak?

Orain honek niri bizia ematen dit.Kirolak sufrimendurik gabe ez du geroontasunik ekartzen. Eta nik eskertubeharra dut egun zeinen ongi nagoenhorrenbeste korrika eta lan eginondoren. Kirolaren aitzakiarekin jendeasko ezagutu dut eta orain pozikibiltzen naiz honekin eta bestearekinegindakoak oroituz.

“Kirolak sufrimendurik gabe ez duontasunik ekartzen”

“5.000 duro irabaztengenituen apustuko”

“17 kilometro 57urterekin egin nituen”

Hitz jario handikoa da Agustin eta garai onak gogora ekartzeak bizipoza ematen diola ez du

aitortu beharrik, bere hitzetan sumatzen baita.

Mario Lavin, Ander Arraztio, Xabier Satrustegi eta Agustin.

Page 19: Mailope 2013 maiatza

- 19 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago!Deitu 638 652 339 / 948 210 103 telefono zenbakira edo

idatz iezaguzu [email protected] e-postara.

Luka Askaray

Maiatzak 16Zorionak pottolo!! Danekoz 5

urte bete dituzu!! Segi horren

alaia. Muxu haundi bat. Aita,

ama eta Mikel.

UrkoMaiatzak 6Zorionak Urko!!Ea Bilbo alde horretatikzuk dakizun gozo hoietakobatzuk ekartzen dituzuneta elkarrekin ospatzendugun. Aspaldi honetanMaillo azpi honetara ezzara eta azaldu!!!Zure koadrilakoak.

Gaizka

Maitzak 5ZORIONAK atte

Egun ona pasa eta

musu potolo bat.

Ama, Julen, Janire

eta Imanol

Jakes

Maiatzak 11ZORIONAK JAKES!

Segi kantari bizitza alaituz.

Imanol

Maiatzak 16, 3 urte.ZORIONAK Imanol

Bihurri xamarra baina bizia

alaitzen diguzu, segi horrela.

Atte, ama, Julen eta Janire.

Inazio

Urte askoz

Inazio!!! Jarraitu

txokolate goxoa

ematen urte

askotan. Oier,

Unai, Izei, Amets

eta Araitz. Jº Antonio - Mª EstherApirilak 20 eta maiatzak 22 ZORIONAK attuna eta amona!!!Orain artebezain jator eta osasuntsu jarraidezazuen.Imanol, Ander, Naroa, Julen, Maria,Janire eta Imanol. Eta gainontzekofamiliakoak.

KuxKuxeanDolores

Maiatzak 25Zorionak Dolores!!

Eguraldi ona egitea eskatu nahi diogu

egun polit horri, elkarrekin bazkari eder

batekin gustura ospatzeko!!! Zuk osatu

duzun familia bikain honekin...

Iñaki Ariztimuño

Zorionak!!!!!!!!!!!!!!!

Eskerrik asko aitarik onena izatea-

gatik. Ongi pasa eguna eta zorionak

Uraitz eta Markelen partez.

Unai

Maiatzak 9Zorionak Unai eta asko

disfrutatu zure urtebetetze

egunean. Muxu bat etx-

ekoen partez.

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope aldizkariaren bitartez!

Gurutze Otamendi maiatzak 3, 53 urte

Zorionak amona!Ongi pasa zure eune

eta muxu haundietEgoitz, Eneko eta

etxeko guztienpartez!

Page 20: Mailope 2013 maiatza

Hori da Berria egunkariak bere hamar-garren urteurrena ospatzeko aukeratu-tako leloa. Ekainaren 21ean beteko dahamarkada 2003ko Egunkariaren itxie-raren aurrean bertako langileekegunkari berri bati hasiera emanziotela. Oraindik ere euskara hutsezkaleratzen den egunkari bakarra dapaperean 62.000 irakurle dituena.Baina horrez gain azken urte hauetangaratu diren proiektuei esker datuhauek ere harro eman ditzake BerriaTaldeak: Berria.info-n 5.300.000 bisi-tari baino gehiago 2012an, BerriaTBn82.600 bisita 2012an, 14.500 jarraitza-ile Twiterren, 10.800 jarraitzaileFacebook-en, 1.100 kideBerriketan.info-n… Urte hauetan egin-dako lanaren fruituak dira horiek etalortutakoa ospatzeko 32 ekitaldi anto-latu ditu Berria Taldeak hiru hilabetehauetarako. Amaiera festa ekainaren22an izanen da, Andoaingo Martin

Ugalde Kultur Parkean, egun osoko jaiadago antolatuta: haurrentzako ikus-kizunak, bertsolaria, jan-edana etamusika emanaldiak. Bertan izanen diraPetti, Morau eta Gose. Gurean ez dagoekitaldirik aurreikusita baina Nafarroanhonako sei hauetara hurbil zaitezke: -Maiatzak 4: Anje Duhalde, TafallakoKultur Etxean 20:00etan. -Maiatzak 18: Eñaut Elorrieta, LizarrakoLos Llanos Zineman 21:00etan.

-Maiatzak 18: Metrokoadroak“Zertarako hegoak” antzerkia, BerakoKultur Etxean, 20:00etan. -Maiatzak 25: Metrokoadroak“Zertarako hegoak” antzerkia,Atarrabiako Kultur Etxean, 20:00etan. -Ekainak 7: Anari eta Ruper Ordorika,Tuterako Number sixty garagardote-gian 24:00etan. -Ekainak 8: Gari, Altsasuko Lortia KulturGunean 20:00etan.

- 20 -

Simiocracia, nobela grafikoa da,Aleix Saló idazleak sortua.Liburua oso interesgarria da,gizarteari kritika sakona egitendiona. Azken urteetan gizarteaketa bereziki ekonomiak izandituen aldaketaz hitz egiten digueta oso modu erraz eta argianazaltzen du nola iritsi garen gauregungo krisi ekonomiko honeta-ra. Izenburuak liburuan agertzendena ongi islatzen du.

Filma:“Braveheart” Mel Gibson

Diskoak: “Nevermind”NirvanaXabier Lasarte naiz, 19

urtekoa eta Lekunberrinbizi naiz. Gizarte lanaegiten ari naiz NUPeneta hau dut lehengourtea. Zaletasunen arte-an, musika entzutea etanire musika taldearekingitarra jotzea. Kirola eregustoko dut, batez erefutbola eta esku pilotaeta futboleko neskatalde baten entrenatzai-lea naiz.

Denoi gomendatzen dizuedanfilma da, benetako gertaeretanoinarritua, XIII mendearenbukaeran eta XIV mendearenlehen urteetan Eskozian gertatu-takoa kontatzen digu. WilliamWallace, “Braveheart” ezizenez(bihotz adoretsua) Eduardo I.Ingalaterrakoa erregearen aurka-ko matxinada zuzendu zuen;Erregeak Eskoziako koroa lortu etaherrialdea anexionatu nahi du.

Nirvana da gehien gustatzen zai-dan taldeetako bat. Garaiko musi-ka panorama aldatu zuen diskoahonek, Nirvana taldeak kaleratuzuen bigarren diskoa izan zen,Kurt Cobain buru zuela eta talde-kideen ezustekorako arrakastaikaragarria izan zuen. Historiankaleratu den onenetarikoa bezalaezagutzen da. gaur egun arte 30milioi kopia baino gehiago saldudira mundu osoan.

Liburuak: "Simiocracia”Aleix Saló

Xabier Lasarte

kuttunenakXabierren

Hamarnaka kontatzekoak gara

KULTURa

Aurten egun paregabea izan zuten Santa Engraziara hurbildu zirenek. Arg.: Joxe Mari Zabaleta.

Page 21: Mailope 2013 maiatza

- 21 -

Aspaldiko ohiturari jarraituz uitziarrakerromerian joan ziren Santa Engraziaermitara joan den apirilaren 21ean.Eguraldia lagun jende asko bildu zeneta goiz ederra pasa zuten. Mendiznahiz autoz hurbildu ziren bertarainoeta uitziarrez gain Leitza, Lekunberrieta Larraungo zenbait ere joan ziren.Meza entzun eta Engrazia birjina gurtuzUitziko abesbatzak zenbait koplaabestu zituen. Ondoren lunch-a izanzen. Horra Joxe Mari Zabaletak bidalidigun argazkia.

Hemen da udaberria eta horrekin ba-tera kultur ekitaldi eta ikastaroak nahiadina Lekunberri-Larraunen. Hilabete

honetan zehar hiru ikastaro izanen diraguztira. Ekainaren 21a arte ostiralero16:00etatik 19:00etara mendi-irteera

bat eginen da kremak egiteko etafuntzio ezberdinetarako erabiltzendiren belar eta landareak ezagutzeko.Maiatzaren 8an hasita asteazkeneroargazki topaguneak burutuko dira etaamaitzeko hilabete osoan zeharInternet ikastaroa eskainiko da astele-henetik ostiralera bost pertsonakotalde murriztuetan.

Bestalde, kultur ekitaldiei da-gokionean, guztira hamahiru ekitaldidaude aurreikusita: hitzaldiak, musikakontzertuak, ibilaldiak, bisita gidatuak,antzerkia... Egitarau osoa Agendan(31.orr). Informazio gehiago Mitxause-nea Kultur Etxean: 948 6045 282.

Santa Engraziako erromeria, tradiziozbetetako eguna

KULTURa

Maiatzean ikastaroak eta kulturekitaldiak barra-barra

Aurten egun paregabea izan zuten Santa Engraziara hurbildu zirenek. Arg.: Joxe Mari Zabaleta.

Page 22: Mailope 2013 maiatza

Noiz sortu zenuen enpresa?

Duela hogei bat urte ikastaro bat eginnuen ogibide hau ikasteko eta Hernanikoenpresa batean praktikak egiten ibili eta

gero hartu egin ninduten.Ondoren ordea, aspertuegin nintzen eta neurea pro-pioa sortu nuen, izango dirazortzi urte orduz geroztik.Nire betiko bezeroakHernanin, Errenterian etaDonos-tialdean ditut, bainaLekunberrin bizitzen jarrinintzenetik Iruñe aldekoak etabatez ere hemengoak ditutbezeroak.

Zein zerbitzu eskaintzen dituzu?

Zaharberritze eta margolari lanakorokorrean. Langile bakarra izanik nor-malean etxe barruko lanak egin ohi ditut,baina hemengo etxeak txikiak direnezkanpotik margotzeko ere ez dut inongoarazorik.

Zure etxeko paretan zuk erabiltzen

duzun margotzeko teknika baten

emaitza ikus dezakegu....

Bai margo berriak dira, goi-mailako deko-razioan erabiltzen direnak. Margotzezbukatutakoan emaitza oso atsegina duelaohartzen zara ukitze hutsarekin. Margohauek erabiltzeko noski dagokion teknikaezagutzea beharrezkoa da. Lehenik etabehin paretak ongi prestatu behar dirainprimazio batekin eta ondoren brotxatxiki batekin mantso-mantso zabaltzenjoan behar da.

Zer da gehien eskatzen dizutena?

Orain oso ohikoa da duela urte batzukhorren modan egon zen “gotele”-akentzea. Azken batean etxeanaldaketaren bat egiteko onena “gotele”hori kentzea da. Horretarako lixagailu

batekin ongi lixatu eta hiru geruza“aguaplas” ematen da, ondoren berrizeskuz lixatuz gero ispilu bat bezain leunagera liteke pareta.

Bestelakorik?

Azkenaldian egin izan ditudan beste lanbatzuen artean, sukalde eta komunzaharretako paretak estaltzea izan da.Produktu berri bati esker azulejoa kendugabe hura estal liteke. Bada jendeakomun edo sukalde bat zaharberritzenhasita obra handirik egin nahi ez duenaeta produktu horri esker azulejoaren

gainean masa berezi hori eman eta pare-ta normal bat bezala gelditzen da,ondoren nahi den margoa edo esmalteakrilikoa emateko. Jendea liluraturikgelditzen da emaitzarekin. Pareta mar-gotze hutsa baino garestixeago den arrenobra handi bat egin eta etxetik joanbeharra saihesten duzu, nik bi edo hiruegunetan sukalde osoa egin baitezaket.

Krisia nabaritu al duzu zure lanean?

Bai, ikaragarri, iaz nahiko ongi ibilinintzen nire sektoreko jende asko ke-xatzen zen bitartean, baina aurten izuga-rri nabaritu dut, eskaera gutxi daude etalanen aurrekontuak ia erdira jaitsi beharizan ditut. Aipatzeko modukoa da ere,orain BEZa ez duela inork ordaindu nahieta normala iruditzen zait, nik ere ez dutnahi baina niri margoen dendak margoakBEZarekin kobratzen dizkit. Orain badalege bat BEZa murriztea ahalbidetzenduena zenbait lanetan eta %21 beha-rrean %10 kobratzen zaie bezeroei etahorri esker nabil bezeroei aurrekontuakegokitzen.

“Orain oso ohikoa da oso modanegon zen ‘gotele’-a kentzea”

Hernaniar gazte honek urteak daramatza etxe barruko margo-

lanak egiten. Goi-mailako dekorazioarekin lotutako teknika eta lan

ezberdinen inguruan aritu gara berarekin

elkARRIZketa:

- 22 -

Iñigo Garaioa

“Bezeroek egun ez duteBEZa ordaindu nahi”

Page 23: Mailope 2013 maiatza

Grebara deitu dute ELA, LAB, ESK eta beste sindikatu batzue-tako eta dozenaka gizarte taldetako ordezkariek. Maiatzaren30ean geratu nahi dute talde horiek Hego Euskal Herria,seigarren aldiz krisia hasi zenetik. Beste bi greba deialdi ereegon dira, jarraipen txikiagokoak, CCOOk eta UGTk deitu-takoak. Eta krisiak luze jotzeko itxura duenez —beste biz-pahiru urtez behintzat bai— ez da ziur aski azkena izango.

Epel hutsa naizenez, eta lan kontuek erakutsi didatenezgauzei alde askotatik begiratu behar zaiela, halako grebabaten aurrean beti galdera bera sortzen zait niri: zertarakobeste greba bat? Eta beti bezala, erantzun nahasiak datozkitburura, guztiz kontraesankorrak batzuetan. Bai baina ez,azken finean.

Alde batetik ezina sortzen zait, nekea, azken grebek ezergutxi lortu duten irudipena. Murrizketaz murrizketa goaz,protestek baino Alemaniak, Bruselak eta Nazioarteko DiruFuntsak markatzen dutelako erritmoa. Are gehiago kontuanizanda greba gehientsuenak Euskal Herrian soilik izan direla,nahiz eta oro har Espainiako gobernuek erabakitako neurrienaurkakoak izan diren (interpelazio ospetsua). Madrilen eraba-

ki dute kaleratzeak merkatzea, negoziazio kolektiboa hustea,funtzionarioei soldatak kentzea, pentsioa jasotzeko bal-dintzak gogortzea, sendagaien truke pagatu behar izatea...eta Madrili, garbi esan dezagun, ez zaio ezer inporta EuskalHerriko herritarrek zer pentsatzen duten, alor horretan zeinbestetan. Tira, espainiar petoek zer esaten duten ere gutxitxoaxola dio tartean hauteskunderik ez badago.

Baina, greba baztertzera noala, beste aldeko galderakdatozkit. Emaitzak begibistakoak ez izatea nahikoa arrazoi alda etxean eserita geratzeko? Besterik gabe onartu behar aldira herritarren bizi baldintzak okertzen dituzten neurriak, zereta etorkizunean auskalo zer mirari eragingo omen dutenpromesen truke? Zein da protesta egitearen alternatiba?Hauteskundeetara itxarotea gero hautatutako gobernuakaurrekoaren bide berdina hartzen duenean amorratzea? Ez aldute grebek balio politika batzuk barra librea izango ez dutelaadierazteko? Etxeen desjabetzen aurkako protestek ez al dutelortu emaitzarik?

Greba honek ez dizkit galdera horiek erantzungo, etazalantzak uxatu gabe jarraituko dut. Greba egunean lana lepoegin beharko dudala —prentsakook bezperan egiten ditugulanuzteak— eta demagogia festa —%5 eta %95 arteko partehartze horiek!— agoantatu beharko dudala, hori da ziur daki-dan bakarra.

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA

- 23 -

LauBURU

Beste greba bat eta betiko galderak

>> Iker Aranburu

Page 24: Mailope 2013 maiatza

408 korrikalarik emandute izena dagoenekolasterketan

erreportajetxoa >>

Noiz hasi zineten guztia antolatzen?

Juan Mari: Ba iraila bukaera alderaESAIT-eko Iñaki Pazoz jarri zen gurekinharremanetan ESAIT-ek gure inguruhonetan mendi lasterketa bat anto-latzeko asmoa zuela esanez. Hasieranez zegoen batere argi zehazki zer eginnahi zuten, Iñakik berak ez zuen ingu-rua gehiegi ezagutzen eta pixkanakajendea bildu eta ibilbide posibleakprestatzen hasi ginen.

Iñigo: Berak buruan zenbait lekukonkretutatik pasa behar zela zuenburuan, Artxuetatik, Irumugarrietatik...Bestalde, hasieratik nahiko argi zutenLeitzan hasi eta Leitzan bukatuko zela,baina Malloak eta inguru honekin oso

maiteminduta dago Iñaki eta hiruharan hauetan egiteko ideia hasieratikmantendu da.

Zein izango da ibilbidea?

Juan Mari: Leitzatik, Guratzera, handikGorritiko Santa Barbaran barrena pasaeta Arribera jaitsi, gero Gaintzara igoeta Irumugarrietara, Albi, Artxueta etagero Atako haranetik barrena Iribaserajaitsi, Allira joan, handik MugirokoCaballinen presara eta gero Etxarri etaAldaztik Ireberrera, eta amaitzekoHaize errotak zeharkatu eta Leitzanamaitu.

Zailtasun handikoa al da?

Iñigo: Bai gogorra izanen da, 3.500

ESAIT-ek Euskal Herria Mendi

Erronka lasterketa antolatu

du ekainaren 1erako. 60 kilo-

metro izanen ditu probak,

Leitzan izanen du hasiera eta

helmuga. Gainera egunean

zehar Leitzan herri-kirolak,

erromeria eta festa giroa iza-

nen da egun guztian zehar.

Ibilbideak gure eskualdea

bete-betean hartzen du eta

guztia prestatzen laguntzen

dabiltza fin Juan Mari

Irastorza eta Iñigo Oreja.

Page 25: Mailope 2013 maiatza

- 25 -

metroko desnibela du bai gora eta baibehera eta azkenean 60 kilometro dira.Dena den halako lasterketetan ibiltzenden jendea oso ohituta egoten da.

Juan Mari: Ibilbide ezberdinak begi-ratzen ibili ginen eta 85 kilometrokobat atera genuen, baina halakolasterketa batean horretan bete-betean ibiltzen den jendeak bakarrikparte hartuko luke eta guk muga batbilatu nahi genuen. Jendea ausartzeanahi dugu, hortik dator ere izena,Euskal Herria Mendi Erronka.Norberak bere buruari erronka batjarri eta saiatzea nahi dugu.

Iñigo: Jende asko dago inguruanmendi-martxatan ibiltzen dena etaaskotan 50 kilometro ere egitendituzte, ba zergatik ez pixka batluzeagoa eta arinxeago, korrika?

Jende asko etortzea espero al duzue?

Juan Mari: 408 partaide daude jadaizen emanda, guk 500ean jarri genuenmuga eta martxa honetan 450era iri-tsiko da. Oraingoz behintzat gehiengoaEuskal Herrikoa izango da baina ahozahokoarekin urtetik urtera ziur aski

kanpotik ere hasiko da etortzen, izanere, asmoa hori da urteroko lasterketabilakatzea.

Zein da ekimen honen helburua?

Juan Mari: Beraiek bi gauza aldarrikatunahi dituzte honekin guztiarekin: aldebatetik ESAIT-en aldarrikapena, EuskalSelekzioaren aldekoa eta federazionazional bat edukitzeko aldarrikapenhori. Bestetik ingurunea pixka bat sus-tatzea baita ere, lasterkariez gain jendeasko bilduko da eta horrek mugimen-dua sortuko du inguruan. Gainera dor-tsalen banaketa aurreko eguneanhasiko dira egiten eta gehienakhemengo landetxe eta ostatuetangeldituko dira.

Zein lan dituzue orain egiteko?

Juan Mari: Eskualde bakoitzean ardu-radun bat jarri dugu, Iñigo Araitz-Betelun, Ni Lekunberri-Larraunen etaIraitz Uriarte Leitzaldean. Bakoitzak

boluntarioak lortu ditu inguruan,lasterketa prestatzen laguntzeko etaegunean bertan ere esku batbotatzeko. Orain ibilbidea markatueta lasterketaren egunean atsedenhartzeko eta edan eta jateko bede-ratzi puntu egongo dira, eta ondorenjarritako guztia kendu egin beharkodugu.

Iñigo: Araitz-Betelun 40 boluntarioinguru bildu gara, horrekin ez dut ara-zorik izan, jendeak ez du huts egitenhalakoetan.

Juan Mari: Hemen jendea ez da ho-rrenbeste murgiltzen, baina GazteAsanbladatik zazpi lagun ditugu,Ttutturrekoak ere laguntzeko prestdaude eta Aresotik hamar lagun eto-rriko dira.

Informazio gehiago: www.ehmendierronka.com

“Norberak bere buruarierronka bat jarri etaausartzea nahi dugu”

Malloak elurrarekin.

Page 26: Mailope 2013 maiatza

- 26 -

13. Aralar IbilaldiaTtutturre Kirol Elkarteak antolatuta aurten Aralar Ibilaldiaren13. Edizioa burutuko da ekainaren 16an. 1997az geroztik biurtetik behin egiten den mendi-martxa dugu. 1993an anto-latu zen lehen aldiz. Aurten ordea berrikuntza bat izanen daibilbideari dagokionez, izan ere orain artekoa bainomotzagoa izanen da. Informa zaitez eta eman izena TtutturreK.E.-an: [email protected]

Gorriti-Lekunberrinor baino nor gehiago

Zazpi jardunaldi, final laurdenak eta finalerdiak jokaturik,maiatzaren 3an arratsaldeko 19:00etan Pilota GoxuaTxapelketako finala jokatuko dute Iñaki Bernalek eta JulioSotok, Aimar Lansalot eta Iosu Beteluren kontra. Martxotikhonera guztira hamabost bikote aritu dira astebururoLekunberriko trinketean norgehiagoka. Lau bikote sailkatuziren joan den hilaren 20an burutu ziren finalerdietara.Aimar eta Iosuk 30-26 irabazi zuten Joxerra Aldaregia etaXabi Jaunarenaren kontra. Bestalde, gorritiarrek 30-20irabazi zuten Isusko eta Igor Mitxausen aurka. Finalarenegun berean arratsaldeko 18:00etan 3. postua jokatuko duteatzean gelditu diren azkeneko bi bikoteek. Txapelketariamaiera ederra emateko afaria izanen da Lekunberriko GauTxori Elkartean.

KIROLa

Araxes Herri kiroltaldea NafarroakoHerri kirol jolasetanAraitz-Beteluko herri kiroleko Araxes taldeak NafarroakoHerri Kirol Jolasak txapelketan parte hartu zuen martxoan,bai kimu bai haur mailetan. Denera bost jardunaldi izan zirenNafarroan zehar. Bigarren jardunaldia Betelun izan zen etaarrakasta handikoa suertatu zen.

Haur mailan, konbinadan finalerako ez ziren sailkatu bainaatzetik aurrerako joera nabarmena erakutsi zuten, izan ere,azken jardunaldian irabazi egin zuten.

Kimu mailan berriz, aurreko urteetan finaletik kanpogelditu dira baina aurten sailkatu eta meritu handiko biga-rren postua lortu dute. Sailkatzeko gorabehera batzuekinbaina azkenean finalerako azken txartela lortu zuten etaetxera kopa eta dominekin bueltatu ziren.

Astelehenero gogor ekiten diote lan desberdinetako(lokotxak, txinga, zakua, lasterka, sokatira, trontza eta giza-proba) prestakuntzari eta edonon aritzeko prest eta gogozdaude.

Domina bana, kopa eta guzti, Zorionak koadrila!

Page 27: Mailope 2013 maiatza

- 27 -

Zer moduz ibili zara Anoetan?Oso ongi, lagun batzuek animatuta aurten fede-ratu egin naiz eta Europakoa Donostian zenezaprobetxatu egin nuen. 35 urtetik gorakolasterkariei zuzendutako txapelketa zen, 85 urtebaino gehiagoko parte hartzaile bat ere bazen,pentsa. 3000 metroko proba zen pistan eginbeharrekoa.

Eta egindako denborarekin pozik?Bai, 11 minutu eta 59 segundotan egin nuen. Hala ere.Lekunberriko legoan parte hartu ez banu hankak hobe izan-go nituen eta denbora hobea lortuko nukeela uste dut, bainagiro polita zegoen eta oso ongi pasa nuen.

Europa mailako kros txapelketan ere parte hartu zenuen...Bai, hiru milakoa astearte batean izan zen eta igandean berrizkrosa Lasarteko hipodromoan. Bertan 70 lasterkarik bainogehiagok parte hartu genuen, nire kategorian 26 ginen eta ni16. gelditu nintzen. Bertan bost kilometroko proba egingenuen, eguraldi ona egin zuen eta ongi ibili nintzen han ere.

Aukeran krosa ala pista nahiago?Nik beti nahiago izan dut pistan korrika egitea. Are gehiagoaurten beste probaren batean parte hartzen badut pistanizango da. Krosean ere gustura aritzen naiz, aurten Altsasueta Burlatako probetan parte hartu dut, baina lokatzean ko-rrika egitea kosta egiten zait.

Nondik datorkizu korrikarako zaletasuna?Nire aitak korrika egiten zuen eta atletismoko epaile ere izanda urte askoan. Berarekin txikitatik hasi ginen txapelketetarajoaten ikusle bezala eta lasterkari bezala. Beretzat ere afizioazen, unibertsitateko kimika irakaslea zen baina afizio izuga-rria izan du beti eta txikitan anai-arreba guztiok egin dugukorrika. Bartzelonan jokatu ziren Olinpiadetan ere epaile lan-etan aritu zen. Egia esan txapelketen aitzakiarekin asko bida-

iatzen genuenEspainia guztianbarna.

Betidanik izanzara horren lehi-akorra?Bai, niri herri-lasterketa bateanparte hartze hu-tsagatik ate-ratzeaez zait gustatzen,ahal dudan guztiaematera ate-ratzen naiz beti.

Lekunberrin gaz-tetxoei atletismo klaseak ematen ere aritzen zara...Bai iaz sortu zen taldea eta aurten zazpi eta hamahiru urtebitarteko 12 gaztetxo daude. Astelehen eta asteazkenetanbiltzen gara arratsaldeko bostetatik seietara. Jolasak,zirkuituak, hesien gainetik egindako saltoak, eskailerak,korrika... oso modu ezberdinetan egiten dugu prestaketa.Lan horretan Arantza Mauleonek laguntzen dit. Gaineraorain gutxi talde-autonomiko bezala federatu ditutElostalde Taldearen barruan. Horrela, hemendik aurreraNafarroako Eskola Arteko Jokoetan parte hartzeko aukeraizango dute.

Lekunberrin bizi den iruindar hau botikaria da lanbidez baina korrika egitea da duen zaletasunik

handiena. Txiki-txikitatik hasi zen lasterka egiten eta aitaren eskutik atletismoaren mundua

ezagutzen. Martxoan Donostian burutu den Europako Atleta Beteranoen Txapelketan parte hartu du.

“Ahal dudan guztia ematera ateratzennaiz beti”

>> Olatz Gonzalez

Olatzen alaba Izarok amaren zaletasun bera du oraingoz .

Ahal duen guztia ematera ateratzen da beti. Arg.: J.J. Garaikoetxea.

Page 28: Mailope 2013 maiatza

Espezie honek Calocybe Gambosa du izena eta EuskalHerriko zizalari gehienen gogokoa izanik, apiriletik ekainerabitarte bere bila ibili ohi dira. Zapore eta usain bikaina du, etamerkatuan oso prezio altua dute, horregatik, zoritxarrezlehen ugariak ziren leku askotan desagertzen ari dira, maizzizalariek atera orduko biltzen baitituzte zentimetro batekozapela izatera iristera ere utzi gabe. Horren ondorioz ez diraesporak sortzen eta espeziea desagertzera kondenatzen dute.Hona hemen iaz Lekunberrin bildutako bi ziza, ikusiko duzuenbezala 12 zentimetro baino gehiagoko zapela izatera irits litezke.

Bere izen zientifikoak, Calocybe Gambosa, buru ederra esannahi du eta herri-hizkuntzan San Jorgeko ziza izenez da ezagu-na, atera ohi den sasoiagatik, apirilaren 23 aldera. Frantzianeta Ingalaterran ere San Jorgeri egiten diote erreferentzia,lehen Tricholoma Jeorgii izena baitzuen eta oraindik ere zen-bait liburutan horrela izendatzen jarraitzen dute.

Calocybe Gambosek odoleko azukre maila jaisteko gaita-suna dute, horregatik gomendagarriak dira diabetikoentzatedo azukre maila sobera altu dutenentzako. Gordinik edoentsaladan kontsumitu litezke, nahiz eta modurik ohikoenaarrautzarekin nahastuta jatea den.

Bestalde, adituek, perretxikoak bilatzerako orduan, belarbarra ilunagoak dauden belardietan edo belar lehorra edoerrea dagoen zirkuluetan jartzen dute arreta. Zirkulu horieknormalean belar altuago eta ilunagoez inguraturik egotendira, zirkuluaren barrukoa ongarrituagoa izaten delako.

Zirkulu eta barra hauei, sorgin multzo deitzen zaie, ErdiArotik datorren sines-kera baita deabruaksortutakoak zirela etabertan sorginakdantzatu egiten zirela,ilargi beteko gauetanegiten zituzten akela-rreetan. Sineskerahorri esker zenbaitbelaunaldiz perre-txiko-gune horiekiraunaraztea lortuda, nekazariek belarhori ez zutelakoerabiltzen satanikoazelakoan.

Espezie honetakozenbait zizak zirku-luetan edo barratanhazteko joera duteeta saprofitak dira, belardietan dagoen hildako materiaorganikoari esker bizi dira eta garatzen diren lekuko ura xur-gatzen dute, lurra lehortuz. Horrela sortzen dira ziza hauek.Ur asko dute eta hiltzen direnean, euren hondarrak aberatsakdira sulfitoa eta bestelako elikagaiak dituztelako. Gertudagoen belarrarentzat mantenugai bikaina. Horregatik, zirku-lu eta barra horien ertzek belar altuagoa, ilunagoa etahobeto elikatua izaten dute. Arrazoi horregatik mugitzendira ziza guneak.

- 28 -

> Julio Calonge

Udaberrian sartuta gaude jada eta ziza zurien zaleak lehenengo perretxikoak noiz aterako zain daude.

Perretxikoak eta sorgin multzoak

LURRAK EMANAinguruko zizak

Calocybe Gambosa zizek odoleko azukrea jaisteko gaitasuna dute.

Page 29: Mailope 2013 maiatza

- 29 -

Maiatzaren 10ean izango da ilargi berria eta 25ean ilargibetea, beraz, hilabete hasieran ilbeheran egongo gara, 10etikaurrera ilgoran eta 25etik aurrera berriro ilbeheran.

Goazen erreparatzera orain ilargiak Lurrarekiko duenposizioa. Maiatzaren 12tik 25era, hau da, egutegian berdezmargotuta dauden egunetan ilargia lurrera hurbiltzen ari da,beherantz ari dela esango dugu, eta ondorioz, landareen izer-dia ere lurrerantz doa, eta egun hauek aproposak dira lan-datzeko eta ongarria zabaltzeko. Aldiz, maiatzaren 1etik eta11ra eta 26tik 31ra, egutegian zuriz dauden egunetan, ilargialurretik urruntzen ari da, gorantz egiten ari dela esango dugu,landareen izerdia ere lurretik gorantz doa, eta egun hauekaproposak izan daitezke haziak ereiteko.

Halere, lan bakoitzaren barruan, egun batzuk egokiagoakdira beste batzuk baino, hau da, zerbait erein edo landatubehar badugu zer landare mota den erreparatu behar diogu.Horrela, egutegiko egun bakoitzean landarearen atal batenizena agertzen da. Taula honetan landareen atal horiaipatzen denean zein landareri buruz ari garen laburtzen da.

Maiatzean, haziak zuzenean lurrean ereingo ditugu, kanpoanesan nahi dut, ez dugula negutegiaren beharrik izango haziak

ernatu daitezen. Baratze gehienetan patata ereina egongo da,baina seguru oraindik batzuetan maiatzean ere egingo dela,horretarako 2a edo 3a goiza aproposak izan daitezke. Egunaproposak dira ere azenarioa, erremolatxa, eta antzeko haziakereiteko. Babarrunak edo artoa ereiteko maiatzaren 7a goizez,8a arratsaldez edo 9a goizez aukeratuko nituzke.

Hilabete honetan baratze bete behar dugu, eta oso eraezberdinetako landareak landatuko ditugu. Hemen batzukaipatzeagatik, letxuga, kukulu, aza, porruak, zerba etaantzekoak, maiatzaren 16an landatuko nituzke, tomate kal-abaza, kalabazinak, bainak eta abar maiatzaren 18 eta 19an.

Zenbait lore eta landare hartzen ditugu, lehortu eta geroinfusioetan eta abar erabiltzeko. Bildu eta ongi lehortzea nahibadugu, garrantzi handia du biltzen dugun garaiak. Esaterakointsusaren lorea bildu nahi badugu, ilargia beherantz doanlore egun bat aukeratu behar genuke eta kolore hori hori-arekin lehortuko zaigu. Menda, edo bestelako belar batlehortu nahi badugu, berdin baina hosto egun batean, ho-rrela oso kolore berdearekin lehortuko zaigu.

Belar txarren bat galtzea nahi badugu, maiatzaren 9, 10, 11,24, 25 eta 26 aproposak dira.

MaiatzaLehenik eta behin, apirileko Mailopen koloreekin egin genituen zenbait akatsengatik barkamenaeskatu nahi dizuegu. Ea ez zaigun berriro gertatzen.

ZERUAK ESANA> Andoni Tolosa

egutegi biodinamikoa

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati.

Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietanegin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ...

Ilargi berria Ilargi betea

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19

20 21 22 23 24 25 26

27 28 29 30 31

MAIATZA

Hostoa

Fruitua Sustraia

Lorea

Lorea

Lorea Lorea 18:00Hostoa

Sustraia 13:00Lorea

Sustraia 19:00Lorea

Fruitua

Fruitua

15:00Fruitua

Fruitua 12:00Hostoa

Hostoa 10:00Fruitua

Hostoa Fruitua

LoreaSustraia 13:00Lorea

Hostoa 12:00Fruitua

Sustraia

Sustraia Sustraia

Sustraia

Sustraia

Lorea 10:00Fruitua

Page 30: Mailope 2013 maiatza

Nolatan jarri zenuten proiektua

martxan?

Parkea 2003ko ekainean ireki genuen,Frantzian ezagutu genuen halako bateta bi urtez bueltaka ibili ondoren lortugenuen martxan jartzea.

Zergatik Lekunberrin?

Lekunberriko Udalari Beigorrik asko zordio, haiei esker eta bereziki Jose MariAyerdiri esker gaude Lekunberrin. Osogazteak eta esperientziarik gabekoakginen proiektua Udalean aurkeztugenuenean eta berehala sinistu zutengugan. Horregatik gaude Lekunberrin,herria eta ingurua oso gustukoa genue-lako ere noski.

Nondik dator Beigorri izena?

Beigorria, euskal mitologian intxixuada, kobazuloetan bizi den iratxoa etakobatik ateratzerakoan beigorriarenitxura dauka. Aralarren kobak eta bei-

gorriak horrenbeste daudenez ideiaona iruditu zitzaigun izen hori jartzea.

Urte osoan zehar irekita egoten al da?

Ez, Aste Santuan irekitzen dugu etaAzaroaren 1ean itxi. 10:30etatik14:00etara eta 16:00etatik 19:00etaraegoten da zabalik. Udan egunero ire-kitzen dugu, udaberri eta udazkeneanasteburuetan eta jai egunetan etaastean zehar taldeentzako bakarrikirekitzen dugu aurrez erreserbatuta.

Beste lanen batekin tartekatu beharko

duzue ezta?

Bai, Lekunberriko parkearen antzekoakere eraikitzen ditugu. Orain arte bestelau eraiki ditugu Auritzen, Arantzan,Narbarten eta Oibarren.

Ezbeharrik izan duzue inoiz?

Ezbehar txikiren bat izan dugu, kolpeaketa antzekoak, baina ezbehar handirikez dugu inoiz izan.

Krisia nabaritu al duzue?

Bai nabaritzen da, jendeak kontu han-diagoa du orain diruarekin. Normalada, denok berdin gabiltzalako.

Nongo bezeroak etortzen zaizkizue?

Gehienak nafarrak eta gipuzkoarrakdira. Katalanak ere asko etortzen dirauda partean.

Anekdotarik?

Asko, baina agian talderik politena

urtero datozen sahararrak. UdanGipuzkoako familietara etortzen diraeta abuztuan etortzen dira gugana.Askok ez dute sekula ikusi horrelakozuhaitzik eta oso esperientzi polita dabai beraientzat eta baita guretzat ere.

Ekitaldi berezirik antolatzen duzue?

Urte batzuetan "Beigorri Rock" anto-latu dugu, azken urte hauetan alfergabiltza honekin. Lekunberriko gazteaklagunduko bagintuzte antolakuntzanagian saiatuko ginateke berriro.

- 30 -

ekinarenEKINEZ

Beigorri abentura parkeaadarretatik ibiltzeko

Iñaki Irotzek eta Beñat Arteagak 2003ko udan ireki zutenBeigorri Abentura Parkea Lekunberrin. Iruñeko bi gazte hauekurteak daramatzate zuhaitzetan gora eta behera. AsteSantutik azaroa arte egoten da irekita parkea eta udaberria-rekin batera pixkanaka hasi dira bezeroak etortzen.

>> Beigorri Abentura

Eskaintza berezia

25 pertsonatik gorakotaldeentzako prezio bereziak

ditugu!!Ibilbide motza: 7 euro.Ibilbide luzea: 15 euro.

FITXA-Izena: Beigorri Abentura Parkea-Herria: Lekunberri-Arduradunak: Iñaki Irotz eta BeñatArteaga-Bi ibilbidea:

Motza (130 metro): 8 urtetik gora. Luzea (250 metro): 14 urtetik gora.Gaztetxoagoek helduen laguntzarekinegin dezakete.-Sarrerak: 10 eta 20 euro.

Cederna Garalurrek babestua

Page 31: Mailope 2013 maiatza

agend

a

maiatza merkatu txikia

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10,Telefonoa: 653 801 628

-Sua egiteko egurra

Interesatuek, deitu:659 836 561

-Etxea Uztegin. 605 712 8481.200m lauez inguratua,200.000 €.

-Etxea Uztegin Bizitzeko mo-duan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa

-Pisu berria Betelun aloka-tzeko ere. Garajea eta igo-gailua. T. 629 403 220

-ARESOn Sastizar Baserria-

Landetxea. 25.000 m2 lu-rrekin. Telefonoa 649 707 584

-Motoa salgai. Gas Gas 250enduro 2006koa. Telefonoa:679 648 861 Markos.

-Baba gorriak eta intxaurrak

Telefonoa:606 375 855 Mikel

-Akazea motako esolak

saltzen dira. Barruti/hesiakixteko. 646 524 796 (Peio)

-3 plantako etxea lursailarekinsalgai. 35 milio pezeta. 638 07 13 71 Gotzon.

- Pisua salgai Lekunberrin,egoera oso onean.Deitu636827846

-Ford Mondeo markako kotxeasalgai, 2008ko modeloa.618619664 (Xabi)

-Esnea gordetzeko tankea 430litrokoa. 696 031 785 (Enrike).

SALGAI ALOKATU

-Pisukidea behar dut.Albisualdea kalean,Lekunberrin. 676 507 340(Verónica)

-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzkeeskualde honetan.Nire telefono zenbakia:948 063 222 (Jonathan)

-Lekunberrin, igogailua duenpisua alokairuan edota sal-

gai. 667 797 904 (Iñigo)

-Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua.Telefonoa: 629 403 220

-Pisua alokairuan Uitzin.Terraza jardinarekin, berria.450€. 696 269 511.

-Betelun pisua alokagai. 275 €hileko. 120 M2 altzairuekin.Sukalde, komuna, egongelaeta 3 logela. tnoa: 636 375 855

-Araitzen edo Larraunenborda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea)679 631 725 (Aitor)

-Belarra mozteko diskoaerosI nahi da.Harremanetarako 679 092 896

-Umeak zaintzen ditut.

Esperientzia daukat.Interesatzen bazaizu, deinazazu: 948 507 364(Àngels)

-Ikasgaiak erreforzatzekoklase partikularrak ematenditut LHko eta DBH 1ekoeta DBH 2ko ikasleei zuzen-duta.Interasa baduzu, deinazazu: 948 507 364(Àngels)

EROSI

LAN BILA

kontuTXIKIAK

Lekunberri: Hitzaldia: Orreaga,Estatuaren sorrera Plazaolan 19:00etan.

Aldatz:Oskar Estanga eta Ruso Slararenkontzertua. Aldazko Ostatuan 20:00etan.

3

Betelu: Gazte Eguna4

Lekunberri: Kantina Rock: Joseba B.Lenoir. 23:00etan5

3

BESTERIK

-Eguzkitako betaurrekoakgaldu ditut. Arribe edoBetelun, ustez behintzat.Norbaitek aurkitu baditu,gustora hartuko nituzkebueltan.Arantxa.636301348

TRUKAKETA

-500 litro eduki duenizozkailu bat daukat. Tokifalta ordea. Txikiagoa denizozkailu batekintrukatuko nuke. Oso ego-era onean dago. Doan.Deitu 639 861 257 (Ane)

10

Azkarate: Bertso-afaria AzkaratekoBalerdi Elkartean Jon Maia eta UxueAlberdirekin

11

Cederna Garalurrek babestua

Lekunberri: Noaingo Musika EskolakoKontzertua. Kantinan 20:00etan.

11 Larraun: Gorritiko gaztelura ibilaldia.9:00etan Larraungo Udaletxetik aterata.

11 Lekunberri: Kantina Rock: Sarkor.23:00etan.

18 Betelu: Presoen aldeko martxa. Betelutikhasita 12:30ean

18 Lekunberri: Bisita gidatua: ibarreko erro-manikoa (Lekunberri-Arruitz-Iribas).

18 Lekunberri: Kantina Rock: Lehiotikan.23:00etan.

23 Lekunberri: Ibarberri eskolako ikasleenantzerkia 15:30ean.

2 Lekunberri: Leitzako Abesbatzarenkontzertua. Parrokian 12:00tan.

26 Lekunberri: Argazki Rallya.Mitxausenean 10:00etan.

31 Lekunberri: Goi Tentsioko lineari buruzkobideo-hitzaldia, Kantinan 20:00tan.

1 Leitza: Euskal Herria Mendi Erronka.07:00etan irteera Leitzatik.

ekaina

Page 32: Mailope 2013 maiatza