Mailope 2012ko uztaila

32
194. zkia. 2012ko uztaila 7 pekatuetan Oihana Goikoetxea ERREPORTAITXOA: Larraun Txirrindulak AISLING O’DONOVAN: Inishouse Ingeles Akademia KULTURA: Festaz festa Hona bertso berriak egokiak naski Larraungo bertso eskolak jarriak zehazki herri bakoitzari bat denera hamazazpi umorez jarri dira ta ez hartu gaizki H H a a m m a a r r k k a a d d a a b b a a t t L L a a r r r r a a u u n n g g o o E E g g u u n n a a o o s s p p a a t t u u z z

description

Lekunberri, Araitz-Betelu eta Larraungo aldizkaria

Transcript of Mailope 2012ko uztaila

Page 1: Mailope 2012ko uztaila

194. zkia. 2012ko uztaila

7 pekatuetanOihana Goikoetxea

ERREPORTAITXOA:Larraun Txirrindulak

AISLING O’DONOVAN:Inishouse IngelesAkademia

KULTURA:Festaz festa

Hona bertso berriakegokiak naskiLarraungo bertso eskolakjarriak zehazkiherri bakoitzari batdenera hamazazpiumorez jarri dirata ez hartu gaizki

HHaammaarrkkaaddaa bbaattLLaarrrraauunnggoo EEgguunnaaoossppaattuuzz

Page 2: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 2

MAILOPE ZOTZMartxan da Mailoperen alde dirua lortzekobigarren zozketa.

Gure eskualdeko denda, taberna eta artisauezberdinek eskainitako beste hiru sari zozketa-tuko ditugu irailean. Zozketarako txarteltxoakhonako leku hauetan daude salgai:- Lekunberri: Mitxausenea, Lanbroa,Euskadiko Kutxa eta Aliprox janari denda.- Arribe: Maiteren denda eta Mikel Deunajatetxea (surtidorea).- Betelu: Beteluko ostatua eta Labaienea(Mª Jesusen denda).

Koloreztatu

Page 3: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 3

Mailope doan banatzen da Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz,Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz,Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri,Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas,Lekunberri, Lezaeta, Madotz,Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi.Mailopek ez du bere gain hartzenbertan adierazitako iritzi eta esanen erantzunkizunik.

ERREDAKZIOA:Agurtzane Altuna, Urko Aristi,Mikel Hernandorena, AinhoaIriarte, Arantxa Mikeo, AndoniTolosa eta Maitane Urbizu.

ARGAZKIAK:Mailope eta Labrit.

PUBLIZITATEA:Labrit Multimedia 948 210 [email protected].

MAKETAZIOA:Elisa Rubio.

TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdekoUdal, kontzeju eta bazkideekbabestutako aldizkaria.

> Ayestaran Hotelak 100 urteMende oso bat pasa da Lekunberriko AyestaranHotelak bere ateak ireki zituenetik. Herritar askokparte hartu zuten joan den hilean ospatu zutenfesta handian: garaiko jantziak, zaldiz bultzatutakogurdiak...

Zenbait urte badira elkarrizketatzen ez genituelaeta bi taldekide berriak ere aurkeztekoak genituenMailopen. Pasa den azaroan kaleratu zuten Haria,euren zazpigarren lana eta kontzertuekin hara etahona dabil Berri Txarrak.

> Kirola: Aimar Lansalotpilotaria

Burgos ondoko herri batean jokatutako EspainiakoPilota Txapelketan lehen mailako lehen postua lortudu Aimar Lansalotek.

> Berri Txarrak: David, Galder eta Gorka16

27

20

Page 4: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 4

Egun hauetan, 2012‐06‐07, saiatzen arinaiz egiten argi‐hornidurarako kontratuaIberdrola enpresarekin Auritz herrian. Nireharridurarako, aipatutako enpresak etxe‐ko helbidea idazterakoan, AvenidaRoncesvalles jarri zuen. Gaur bertan deitudut telefonoz delako enpresara eta eskatudut, mesedez, euskaraz artatua izateko,besteak beste, hobeki ulertua izan nendin.Inolako arazorik gabe eta berehalaxe gai‐nera, emakumezko batek hitz egin dit osoeuskara egokian; mendebaldeko euskal‐kiaren hitzak erabiltzen zituen sarritan.

Kontua da, nire eskaera egin diodaneanidazteko, mesedez, Orreaga karrika,Aurizko kalean agertzen den bezala (karri‐ka gainera, eta ez etorbidea, beraiek idatziduten bezalaxe), enpresako langile euskal‐dun horrek adierazi dit inolaz ere ezin dute‐

la aldaketa hori egin, zeren eta NafarroakoKatastroan ez baita agertzen euskarazkoordainik, hau da, soil‐soilik gaztelaniazkobertsioa agertzen dela, eta beraiekKatastrora mugatzen eta makurtzen direla.Alfer‐alferrik gertatu zait azaltzea Auritzherria eragin guztietarako euskal eremubarruan dagoela Nafarroako Gobernuakegindako Euskararen Legearen arabera,herriko kaleak bi hizkuntzetan agertzendirela idatzita, Aurizko Udalak hitzarmenbat duela sinatua Euskaltzaindiarekin eus‐kara bultzatzeko, nire Nortasun Agirianere Orreaga karrika euskara hutsean ida‐tzita ikusi ahal dela, eta abar, eta abar.Nire ahalegina guztiz antzua izan da, nahizeta langilea euskalduna izan.

Eta orduan, non dago gakoa? Zergatik ezda agertzen euskararik Katastroan, Auritz

Euskal Eremuan egonda ere? Nork zentsu‐ratu du? Nor izan da iruzurgilea? Nik ustedut erantzuna zeharo argi eta garbi dago‐ela: Nafarroako Gobernuak hitzez hitzjarraitzen du betetzen gaur egun oraindikere, 1512an Gaztelako errege konkista‐tzaile eta bortxatzaileek hasitako inposi‐zioaren lana.

Eta, nork betearazi beharko dioNafarroako Gobernuari bere legea, oso txa‐rra bada ere, aldatzea lortzen ez den bitar‐tean? Alderdi politikoek? Euskaltzaindiak?Udalek? Gizarte osoak, oro har? Denonartean, segur aski. Ni dagoeneko jarri naizharremanetan Aurizko alkate jaunarekin,ikusteko zer egin eta nola presiona daiteke‐en lortzeko helburua, baina ez Auritzerakobakarrik, baizik eta Nafarroa Garai osora‐ko, kasu honetan.

Ustekabea Nafarroako katastroan

Gaur ere patatak, txerrikia eta jogurtabazkaltzeko, eta noski, iturriko uraz lagun‐durik; zenbat aldiz errepikatu dute aipatu‐tako menua Xabierrek eta Juanjok 7665eta 7305 egunetan zehar? Zenbat aldiz?Zenbat presondegitan?

Baina horregatik gu ez gara gaizki sen‐titzen, ezta sentituko ere, azken finean,Juanjok eta Xabierrek zertan aritzen zirenbazekiten, eta suarekin jokatzen duenasuaz erre ohi da. Bai, ederki erre zirenJuanjo eta Xabier, beste askoren moduan,dena den horregatik gu ez gara tristatzen,ezta tristatuko ere, gu politikan ez garasartzen – eta.

Gaur ere patatak, txerrikia eta jogurtabazkaltzeko, eta noski, iturriko uraz lagun‐

durik; eta Espainiako Epailego Txit Gore‐nak, bere lege eredugarria aplikatuz,Juanjo eta Xabier beste 3650 egunetanpresondegiko janariaz elikatzen zigortuomen nahi ditu. Edonola ere, horregatikgu ez gara kezkatzen, ezta kezkatuko ere,legearen aurka joatearen arriskuak baiti‐ra; beraz, legearen defentsan Juanjo etaXabier espetxera eraman zituzten gizonarmatuak herriko tabernetan ikusteak ezdigu erreparo berezirik sortzen, ezta sor‐tuko ere, guk gure etxeko kontuekin nahi‐ko buruhauste dugu – eta.

Gaur ere patatak, txerrikia eta jogurtabazkaltzeko, eta noski, iturriko uraz lagun‐durik; eta menua ez da txarrena, txarrenaizango litzatekeelako Herriak ahaztea

Xabier, Juanjo, Laxaro eta beren modukogudarien ahaleginak Euskal Herria duelahelburu: langile emantzipatuon EuskalHerria independentea, emakume libreonEuskal Herria independentea, Ama Lurramaitatuaren Euskal Herria independen‐tea, alegia, gu guztion Euskal Herria askeeta independentea… behintzat hori gogo‐ra dezagun gure etxeko sukaldean goxoafaltzen dugun bitartean.

Eta gehiegi eskatzea ez bada, saia gai‐tezen suarekin jokatuz, lege madarikatua‐ren aurka arituz eta arrisku guztiak asu‐mituz, erabat kiskali arren, tinko jarrai‐tzen duten Xabier eta Juanjo gudariek ezditzaten beste 3650 egun gehiagoEspainiako kartzeletan eman behar.

7665 + 3650 7305 + 3650

Larraunaldeko Amnistiaren aldeko lagunak

Xanti Begiristain Madotz

Page 5: Mailope 2012ko uztaila

Nora joango zara oporretan?

>Inkesta

Rosa Beloki eta AnaMaria Sánchez“Ni Cadizera joango naiz, gogo handiadut hondartzara joateko eta bertanuda pasatzeko”.

Maribi Itziar“Uztailean Peñiscolara joango garahamabost egun pasatzera eta geroherrian ibiliko gara bueltaka, ez dagogehiago eskatzerik”.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 5

Ez diogu elkarri ezer esan bainaneuk ere somatu dut hodei bat gehiago mendi kaxko hauetan norbaitek uda atzeratu nahiko balu bezalaedo, bestela esanda, primadera luzatu hori posible bailitzan

Neuk ere entzun dut haizea, Baldorbako azentuaz pagoak zenbatzen: un, dos, txes.

Hortxe gure tontorrak, berez darien misterioaz lotsatuta moduanOraindik ez ditut euren izenak buruz ikasi baina hori da gutxienekoa:badakit hor nonbait zaudela, guri begirabeti baietz esanez, merezi duela aurrera egiteak batzuetan kontrakoa dirudien arren,irri egiteak bizi gaituela,irri egiteak, beste ezerk ez.

Maite zintugun, maite zaitugu, beti maitekohorregatik egiten dugu topalur honetako ardoa laguneta zin dagiguloreek aginduko dutelagaurko egunetik,gure oroimenaren deserrian.

In Memoriam Patxi Zulet

Gorka Urbizu, familia eta senitarteko guztien izenean

Bihotz Arrizurieta, AssenHristov eta CristinaHristov“Ez dakigu oraindik zer egingo dugun,herrian geldituko gara ziur aski etaplazan ibiliko gara jolasten. Bero han‐dia egiten badu berriz pistinara joan‐go gara”.

Page 6: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 6

1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat?Familia etxean dudanean lanera joanbehar izateak.

2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso?Hain barneratuta dugun bizimodukontsumistak.

3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur?Benito Lertxundiren kontzertu batek.

4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi?Euskal Herriaren egoera normalizatzenhasteko aurrera pausoak eman ditzagun.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?Beteluko presan jendeak pentsatu gabesalto egiten ikusteak.

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-bero?Nire senarrak. Hainbeste urtetan maixueta maitale ezinhobea dudalako.

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar?Ingurura begiratu eta osatu dugunfamiliak.

Oihana GoikoetxeaAraizko zinegotzia

Iritsi zaigu uda eta Mailopek ere behardu bere atsedenaldia. Irailean ikasturteberriarekin batera bueltan izanen garaeskualdeko gertakariak eta berriak zueikontatzeko gogoz. Eskerrik asko orain arte Mailopenmodu batera edo bestera parte hartuduzuenoi. Ea irailetik aurrera gehiagozareten hilabetero egiten ditugun bile‐retara hurbiltzen zaretenak, ideiaberriak, intereseko gaiak, etab. propo‐satzera. Ez ahaztu Mailope oporretara erama‐tea eta argazkitxoa bidaltzea gure zoz‐ketan parte hartzeko. Laister arte!!

Ekainean egin genuen Mailoperenaldeko lehen zozketaren irabazleak.Hauek izan dira zenbaki saridunak:‐ Elosta Ostatuan 2 lagunentzako afariaeta gau bat: 831 zenbakia.‐Ainhoa tabernan 2 lagunentzakomenua: 402 zenbakia.‐Jose Mª Buldainen artelan bat:631zenbakia.Zu izan bazara sariduna, saria eskura‐tzeko dei ezazu 948 504400 zenbakiraedo idatzi larbeleareuskaraz@ipar‐mank.org e‐postara. Ekaineko zozketa‐rako 424 txartel saldu dira. Eskerrikasko gure alde egin duzuen guztioi etaanima zaitezte iraileko zozketarako!!

Nafarroako Gobernuak uda honetanmusika emanaldiak antolatu dituNafarroa osoan. Lekunberrin gaineradohinik izango da. Abuztuaren 16an20:30ean herriko plazan Maspaketaldeak joko du. Euren abestiak kon‐posatzen dituen taldea da, popestilokoa.

MAILOPE ZOTZ OPORRETARA GOAZMASPAKE POP TALDEA

Page 7: Mailope 2012ko uztaila

Etzekiat, ba, Mikel, etzekiat, legezaharreko parranda‐moduaren kontuhorrekin hatorkit, sekulan halakojuerga txintxorik izan balitz bezala,baina ni ez nagok hain seguru, izanere Leitzan (herri parrandazale horre‐tan) deus ez eta pesta esaten baitute,hots, ezerezatik sortzen dela festa,parranda egiteko inolako arrazoirikgabe igoal, eta orduan politena, halanola bi adiskide tokatu eta goazemak trago bana hartzera, zekontxo, berdin hil behar diagu‐eta, edo, egin dezagun kristore‐na, ugazaba alu demonio honek soldata jaitsi baino lehen, etanik ere, Mikel, akaso festarik txoroen, funsgabekoen hurazeukaat gustukoena, eman kontu, adibidez, orain 25 bat urteiajuuu‐iajeee! esaka pasatzen zituela santiburtzioak mozkortolosar batek, eta ez okurritu gero hari “pertsonaren hausnar‐keta edota festa egiteko modu orekatu eta errespontsablea”aipatzea, hankaz gora bidaliko hinduen‐eta, arrazoi puskarekingainera, nik uste, eta bestela ere demagun nik neuk (oraintxebertan kubata bat eskuan nagoela harrapatu bainauk) asteguztia trago batean pasatzea erabakitzen dudala, zer orekaaurkituko nuke, bada, mozkor‐mozkor eginez gero?, batereorekarik bai?, baietz izkina guztiak jo, ordea, mandoa botabidenabar!, eta hik akaso bilatuko al hioke orekarik, porlos,gonamotz eta patar arteko asteburu bati?, bai?, serioak izan

gaitezen gero, tokaio, parranda eta broma‐giroaz hitz egite‐rakoan, hori bakarra falta baikenuen, larru jotzen ibiltzeko ereI+D egin behar izatea!, eta beste hori ere badiagu, Miel?,“lehengo kantek gai sozialak jorratzen” zituztela pentsatzenduk?, etzekiat, arrazoi daukak agian, beharbada sakonerasozialtzat daukak duela 30 urte inguruko harako trikiti harkzioena: “no te cases con la Lutxi, porque tiene diru gutxi,cásate con la María, porque vende lotería…”, hire gurasoekoroitzen ote?, hori duk arrazoia!, hori bai sakontasun soziala!,gaur egun berriz kontu politikoki zuzenak besterik ez zabiltzak,hala nola zimurra polita dela eta neurriak ez duela inporta etagiza‐baloreek mugitzen dutela mundua eta si vis pacem parapacem eta nik zer dakit zer!, ironikoki ari nauk, jakina, amigo,definizioz festa ospakizun dionisiako bat baita, eta, ondorioz,ezin bainaiz konforme etorri esaten duan horrekin, alegia,“geure helburua ondo pasatzea dela, baina modu kontzientebatean egin behar dugula, non gauden, zer egiten ari garen etaegiten ari garen horrekin” pentsatuz… Baina aio, tokaio,aio!,egin ditiagu‐eta makina bat saio!

Aupa Mikel! Zer moduz doa moreno‐moreno jartzeko prozesua, ala zu ezzara eguzkitan sugandilak bezalajartzen den horietakoa? EuskalHerria deituriko lurralde tropikalhonetan (“Hertzainak” taldeak esa‐ten zuen bezala), uda parteanbehintzat, eguzkiaren bisita jasotzendugu askotan. Eta honekin batera,herriko jaien erronda ere hasten da,

hau da, herririk herri ibiltzeko eta lagunekin disfrutatzekogaraia. Hala ere, putre kontuak nahikoa eta agian gehiegikomentatu genituenez aurreko mokokaldian, oraingo honetanez naiz hortik joango. Nire hausnarketa, eta hein handibatean, nire preokupazioa, festa‐moldea edo juerga egitekomodua nola aldatu den da. Orain dela 50 urteko parranda eta

gaur egungoa ez da berdina ezbairik gabe. Unibertsitatekosoziologiako klasean ikasitakoa hausnarketa honetan aplikatudaitekeela pentsatzen dut, izan ere, klase horretan komen‐tatzen zena zera zen: gaur egungoa, masa kultura bat dela etadisfrutatzeko unean, momentuko plazerra bilatzen dela eta ezpertsonaren hausnarketa edota festa egiteko modu orekatueta errespontsablea. Hori da hain zuzen ere gaur egundiskoteka kultura: kontsumo azkarreko kantak, etengabemugitzen diren gorputz perfektu‐idealak, unean uneko plazerabsolutua bilatzen duten droga ezberdinak… Honekin guz‐tiarekin ez dute esanahi geure gurasoen adinakoek (hau da,zure generazioak gutxi gorabehera) juerga egitean ez zutelaondo pasatzen, baizik eta disfrutatzeko era ez zela berdina.Lehengo kantak, adibidez, gai sozialak ere jorratzen zituzteneta giroa ere, askozaz ere osasuntsuagoa zen. Gaur egun erebi anbiente edo giro ezberdindu daitezke geure EuskalHerrian: alde batetik, diskoteka giroa, eta beste alde batetik,giro herrikoia. Bietan daude elementu positiboak eta negati‐boak, baina askotan ez dugu pentsatzen zer ondorio izango

duen bakoitzean parrandan ibiltzeak. Azken finean, geure hel‐burua ondo pasatzea da, bai, baina modu kontziente bateanegin behar dugu, non gauden, zer egiten ari garen eta egitenari garen horrekin zer ari garen bultzatzen edo fomentatzenpentsatu behar dugu. “Dime con quién andas y te diré quiéneres” esaldia moldatu eta honako hau asmatuko nuke, Mikel:“Dime dónde y cómo andas y te diré cómo eres”.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 7

Mikel AlvarezMikel Alvarez Mikel IrurtiaMikel Irurtia

Egungo eta orduko festa-moldea

Egungo festa egiteko modua ez daorekatua eta errespontsablea

“Dime dónde y cómo andas y te dirécómo eres”

“Lehengo kantekgai sozialak jorratzen”

zituztela pentsatzen duk?

Page 8: Mailope 2012ko uztaila

Beldurra ERA ASKOTAKOA da eta ERADESBERDINETAN agertu ohi da.Psikodinamikan erresistentzia izenarekinezagutzen dena okerrenetakoa da. Gureegia mingarriak, gehien bat inkontziente‐ki, ukatzeari esaten zaizkie erresistentzi‐ak. Hau da, aurre egiten diegu gure egiei.Eta horrela joaten zaigu!

Geure erresistentzien maskarak infini‐tuak dira. Era guztietako trikimailuakerabiltzen ditugu: aitzakiak, gezurrak,arrazionalki asmatutakoak… geure buru‐en aurrean itsu segitzeko. Psikoterapeutabezala dudan eskarmentutik, garrantziahandiagotik txikiagora, azalduko dizkizuetbanaka batzuk.1. Nik ez daukat arazorik.Babesik arriskutsuena da, alegia, erreali‐tatea ukatzen duelako: Neurosiaren sin‐tomarik gogorrenak bertan sortzen dira.Jakina, arazoaren ukazioa handiena bada,sintoma ere gogorrena izango da.2. Nik nire arazoak ez dizkiot inori esaten.Gutxienez horrelakoetan gizabanakoakonartzen du zerbait gertatzen zaiola. Ezdu azaldu eta inorekin partekatu nahi,bere buruarentzako baino ez du gordenahi eta autoerreprimitzen da. Ondorioz,sintomak agerian jartzen dira.

3. Nik nire erara azaltzen ditut nire ara‐zoak eta nire modura hustu egiten naiz.Modu askotara egin dezakegu. Erabildezakegu, esaterako, artea, kirola, bizitzasoziala… baina normalean esaten denabarruko egiaren oihartzun ez zuzena,mozorrotua izaten da. Hortaz, beldurra‐ren, errepresioaren aldaerak izaten diraeta neurosiak aurrera darrai.

4. Nire kabuz egiten dut “terapia” liburu‐en bidez, blog baten bitartez, psikologia‐ikastaroen bidez, erlaxazioa,…Hau, neurri batean arriskutsua izandaiteke. Izan ere, dantza maisurik gabeeta ispilurik gabe ikastea bezala izandaiteke edo baita “norbait maite nahi iza‐tea” hutsik dagoen irla batean bezala.Ezagutza teoriko eta bakartien bidez,gizabanakoaren sintoma asko ezkutatuegiten dira edo itxuraz aldatu eta, gero,zailagoak dira aurkitzen. Ondorioz, zaila‐go egiten da ondoren arazoak gainditzea.Horrela teoria psikodinamikoak erre‐sistentzia bihurtzen dira. Oso zaila da nor‐beraren inkontzientea ikustea kanpokolaguntzarik gabe.5. Terapia egin nahi dut baina ez dutdirurik.Ia inoiz ez da egia. Guztiok erabiltzen dugugure diruaren parte bat gure arazoetatikihes egiten, ez hauei aurre egiten.6. Oso pozik nago nire terapeutarekinbaina gaur ez naiz joango euria ari due‐lako, futbola dagoelako, nekatutanagoelako, deprimituta sentitzen naize‐lako, data ahaztu, lo geratu naiz, sesioakbanatuago izan beharko luketelako,datorren hilean deituko dut.Ez dago ezer esan beharrik!

7. Pozik nago nire terapeutarekin, bainasegitzen dut autolaguntzarako liburuakirakurtzen, ikastaroak egiten ditut, igar‐le batengana joan naiz…Terapeutarengan konfiantza gutxi adie‐razten du joera honek edo, baita, ez dubinkulorik egiten, ez du konpromisorikhartzen terapiarekin. Erantzunak terapia‐tik kanpo aurkitu nahi ditu. Oraindik ustedu sufritzearena era magiko bateandesagertuko dela, bere sentimenduakazaleratu gabe…8. Oso pozik nago nire terapeutarekinbaina beti berandu iristen naiz, ez ditutnire ariketak egiten, ez naiz ausartzenzenbait gauza kontatzen, isilik geratzennaiz edo garrantzirik gabeko gaiei buruzhitz egiten dut etengabe…Paziente gaixua! Saiatzen da gogor bainasaiatzen da luzatzen EGIAren aurreanjartzea.9. Banoa nire buruari beldurra galtzen.Orain hitz egin dezaket, nahiz eta mineman, nire bizitzaren hainbat gauzariburuz. Horiek kontatzeak lasaitzen naueta gauzak desberdin ikusten ditut. Nireburuan inoiz ikusi gabeko hainbat gauzaikusten ditut terapeutaren laguntzarekin.“Flashak” izan ditut. Azken asteotan, nahigabe, aldaketa izugarriak izan ditut…Hemen erresistentziak erabat txikiagoegin dira eta psikoterapia ondo doa.

LABURBILDUZ, beldurraren okerrena ezda beldurra bera, ez eta beldurrari beldurizatea ere. Okerrena, ez dela existitzen, ezdagoela pentsatzea da. Hauek dira, beraz,erresistentziak.

Hemendik aurrera, nahi duzuenakLekunberriko belardendan psikoterapeutalanean topatuko nauzue. Uda ona pasa!!

EstitxuEstitxuCastro‐HernaizCastro‐Hernaiz

Beldurra eta erresistentziak

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 8

Arazoaren ukazioa sintomarik arriskutsuena daerrealitatea ukatzen duelako

Estitxu Castro HernaizPsikoterapeuta

688 620 [email protected]://perunea.blogspot.com

Page 9: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 9

OskarOskarEstangaEstanga

Zein ederra den Mailopeko artikulutxohau idazteko gaia argi izatea! Honen gaiaMikel Alvarezek jarri zidan, aipamenez,berak Mikel Irurtiarekin mokoka aritzekoargudio bezala atera zuen iraultza sexua‐laren aldarrikapena nire ahotan. Bazkaribatetan hitz egin genuen honetaz, bai,eta giro horretan ez da erraza izaten lasainorberaren argudio sorta agertzea, ez dabakarrizketa leku izaten baizik etaazalpen motz eta tartekatuak eman etaentzuteko lekua, beraz, lerro hauekbaliatuko ditut nire “iraultzaren” azalpe‐na eta proposamena egiteko.

Berriro irakurri dut aurreko alean biMikelek idatzi zutena eta orduan bainooraindik gehiago gustatu zait, Irurtiarenesperientzia eta Alvarezen ilusioa, gazteadena posible dela ikusten eta heldua bizi‐tzaren hertsitasuna salatzen… Nik uste dutbien artean nagoela (adinez ere), munduamodu batera eraikita dugula ikusten dut,oso zaila dena aldatzeko, baina guk nahidugun modura ere egin dezakegula.

Hauen lerroak irakurrita eta nire esperi‐entziatik begiratuta, argi dago sexuareneta sexualitatearen inguruan orokorreandugun planteamenduak ez gaituelabetetzen, arazoak sortzen dizkigula. Bahemen ere, iraultza guztietan bezala,aurrena arazoaren inguruko kontzientziahartzea da gero iraultza gauzatzeko!

Alvarezek hitzekin jolasten dudalaaipatu zuen, gustatzen zait, gehienetanhitzek jolasten baitute gurekin, hitzekbideratzen gaituzte askotan gero gauzakmodu batera edo bestera bizitzera.Hasteko, hitz egin dutela zoriondu nahi

diet Mikelei, arazoaren zati bat ez hitzegiteak dakarrelako! Argi ikusten dahitzek ekintza nola baldintzatzen dutensexua lortzearen inguruan hitz egitekodugun moduan. Sexua garatzeko moduaehiza edo azienda tratua bezala hartzendugu gure inguruan, putreak bueltaka bil‐dots oharkabe baten inguruan… Sexuanbilatzen duguna “azienda on bat” edoharrapakin on bat delako, ongi gobernadezakeguna edo irentsi dezakeguna etaospea emango diguna. Noski, “biktimen”joera ihes egitea izango da!

Niretzat sexua eta sexualitatea, gauregun ditugun kontzeptu eta aukerekin,norbera eta ingurukoa gure gorputzarengozamena sentitzeko gaitasunarekin ongisentitzea eta sentiaraztea da, bai fisikoki,kontaktuaren bidez, baita emozionalki,nire buruari eta inguruari sortzen dizkio‐dan emozioen bidez, baita arrazionalkiere, horren inguruan garatzen ditudanpentsamenduek sortzen duten osasunedo kaltearekin.

Asko dira ongi sentitzen laguntzen ezgaituzten egoerak sexuaren inguruan.Hasteko, ez dugu ia hitz egiten honeninguruan, gure lagunekin gutxi eta zeresanik ez beste sexuko pertsonekin.Horrek, gure benetako beharretaz ez

ohartzera garamatza eta gure bakar‐dadeetan erdi galdurik ibiltzera. Hitz egi‐tera edo proposamenak egiteraausartzen garenean, askotan mozkorkeri‐aren inguruko egoeratan izaten da (larun‐bat gauetan…) eta horiek egokiak ezdirela argi dago, sentimendu faltsu edogehiegizko asko daudelako. Ez ditugugauzak erraz jartzen gaztetatik harrema‐nak modu natural eta esperimentaleanizaten hasteko, ikasteko eta erakusteko,horrek antsietatea sortzen digu. Sexupraktika legala bikote ofizialarekin

bakarrik izan daitekeenaren ustea dugu(asko aurreratu dugu bakarrik senar edoemaztearekin izan zitekeenetik…), ezagian praktikatzeko orduan, baina baipublikoki erakusteko orduan, ez bakarrikhorretaz hitz egiteko baizik eta kaletikjoateko, jendeari hori erakusteko…

Motz gelditu zait karaktere kopurua,jarraituko dugu gaiaren inguruan hitzegiten, pertsonen ongizatearen gakohandi bat dagoelako. Udara garai ona dahonen inguruan hitza eta ekintza egiteko,zera ahaztu gabe, iraultza hau ez delakolpetik dena aldatzekoa baizik etapixkanaka egitekoa eta batez ere maita‐sunez egin behar dela, maitasunarenkontzeptu zabal guztietan. On egin!

Iraultza sexuala

Udara garai ona da honeninguruan hitza eta ekintza

egiteko

Page 10: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 10

Larraundarrek 2002an ospatu zuten lehenengoz Larraungo Eguna. Aurtengoa berezia izan da guztiz,10. urteurrena izateaz gainera, inoiz baino egitarau zabalagoa eta biziagoa izan baita. Dudarik gabe,aurtengo protagonista bertsoa izan da.Hiru egun luzatu dituzte aurten LarraungoEguneko ekitaldiak. Ekaineko bigarrenasteburuan ospatu zuten larraundarrekbailararen eguna. Urtero 18 herrietakobatean egin ohi da, aurten Etxarrin tokatuda. Izan ere, duela bi urte asmoa bertan

egitea bazen ere, eguraldi txarra zela etaArruitzera pasa behar izan zuten ospakizu‐na. Aurten ordea, antolatzaileak bizi ibilidira eta ezustekorik ez izateko karpa txikibat jarri zuten plazan eta estalpea probes‐tuz ekitaldi guztiak bertan burutu ziren.

Antolatzaileak pozik daude eginikolanaren ostean jasotako emaitzekin. RafaEtxarri: “Orokorrean oso ongi joan dadena, ostiral arratsaldean, gaztetxoenparte hartzea handia izan zen (dantzak,jolasak, jinkana, puzgarriak..)

Bertsoa nagusi Larraungo Egunaren10. edizioan

Page 11: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 11

eta gauean, kontzertuan ere jendedezente bildu zen eta giro polita egonzen”.

Hain zuzen ere ostiral arratsaldean izanziren lehenengo ekitaldiak, haur dantzak,haurren kirol erakustaldiak, umeentzakojolasak, tailerrak eta puzgarriak izan zirenEtxarrin. Horren ondotik barrikotea etafesta ederra izan zen Ukatu eta Gabenarataldeekin.

Biharamunean AstizkoKobetan jarri zuten anto‐latzaileek hitzordua. BertanKulturkilo izeneko ekimenberria burutu zen. EnekoAgirre, Mendukilokokudeatzaileak azaldudigunez, orain arte kobakantolatutako ekintza gehie‐nak bisitariei eta kanpokoeibegirakoak izan dira.Eskukaldeko bizilagunenganakosentitzen zuten zor horikitatzeko asmoarekin sortu zenhasiera batean ideia. Eneko:“Lehen ideia espeleobertsosaio bat antolatzea zen, bainagure bi kultur adituek, BertsoEskolako Arkaitz Goikoetxeaeta Oskar Estangak, urta‐rrilean koba bisitatuondoren, egun aurkeztenden formatu berria pro‐posatu ziguten. Hauekerakutsitako gogoa etaAralar Musika eskolakoirakasleen prestutasunaikusirik, aurrera egiteaerabaki zen. Antolaketa guz‐tia Arkaitz, Oskar eta AralarMusika Eskolako ardu‐radunen esku egon da”.

Eta ezin hobeki atera zenKulturkilo 2012. Sarrera guz‐tiak saldu ziren, guztira 130.Goizeko 11.30etan jendemordoa zegoen kobazu‐loaren sarreran. Bertan eginzen ekimenaren aurkezpenaeta Julio Soto, MaialenLujanbio eta Oskar Estanga bertsolariekagurrak abestu zituzten. Ondoren ilaranmantso mantso denak kobaren barrurasartzen joan ziren. Artzain zuloan jarrizien Arkaitz Goikoetxeak bertsotarakolehenengo gaia: bertan bizitako azken

a r t z a i n e nl a r r u t a njarri behar izanzuen hirukoteak. Horren ostean HartzZulon Gabari eta Axandalo taldekoabeslariek kanta bat eskaini zuten eta

Astitzen bisonteak

ta estalaktitak

ekarri nahi dituzte

kanpotik turistak

lehen egiten zituzten

saskiak politak

baina bihurtu dira

oso urbanitak.

Albisun bukatzen da

Urriztiko bira

herri txikia da ta

asko ere ez dira

hauek zortea dute

a zer ikusmira

beti egoten dira

Mailoei begira.

Urriztin goitik hasi

ta daukagu Madotz

goi hortan ia beti

itten omen du hotz

bista ederrak eta

lasaitasun askoz

pakea nahi baduzu

daude jende gogoz.

Hurrengoa OderitzMadoztik abianmundu guztia dagogoiza pasa nahianpresarikan ez duteesertzeko mahaianbazkaltzen omen dutemerienda garaian.

Allik izan behar luketerreno dexentealperkeriagatikkendu dizkietejendeak ibili ohidu burua tenteJuan Kruz izan zelakogure presidente.

Bararrera usoakzaizkie iristenbaina lainoarekinez dira ikustenauzolanera deitueta denak irtenbaina kobratu gabeez dute egiten.

Azolan behera jaitsi,daukagu Errazkinhauek mamia jatenibiltzen dira finnahiz eta mapan egonkantauri ixurinbailara osatzekodauzkagu gurekin.

Irees deitzen dutebaina da Iribassunprinua jo etadantzatzeko kapazErtzillak maiz gainezkaegiten du, plis-plasbestek kentzen dioguta du ura eskas.

Page 12: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 12

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

horrela bertso, abesti eta musikarekinMendukiloko erraietan barna ibili zenjendea. Antolatzaileek jasotako iritzienartean gehienak bat omen datoz,“berezia izan zela, magikoa,errepikatzeko modukoa”.

Enekoren iritziz: “Koba oso inguruneaproposa izan daiteke zenbait kultur eki‐taldi antolatzeko, beti ere kobarenberezko baldintzak errespetatzen badira.Modu honetako lehen ekitaldia denarren, jarraipen bokazioa du eta etor‐kizun hurbilean beste zenbait ekital‐

dientzat abiapuntu izannahi du”.

Eta badirudi beharbezala errespetatugenituela Astitzendugun altxor horrikalterik ez egitekobeharrezko direnp a r a m e t r o a k .Laminosin gelan jen‐dea irten eta geroCO2 sentsoreek745p.p.m. markatu

Lezetan egia da

etxe gutxi daude

ta pasatu zaitezke

konturatu gabe

baratzeko kontutan

dira nahiko trebe

baina etzaie iristen

eguzkirik ere.

Pagailetako maldanhor dago Azpirotzegutera horretanez da izaten hotzhauek ere baratzanari dira gogozkarakolek letxugamaite dutelakoz.

Gorriti beti egon da

mundutik aparte

azienda hauek adina

inork ez du maite

nonbait behorrentzako

lekurik ez dute

eta autobiara

bidaltzen dituzte.

Gasolina baduguMugirori eskerbide batez hartzazuagur bat Xabierlehen gaztetxe zenaorain Udal ederLarraungo kapitalaizango da laster.

Behia ta ongarria

izaten da franko

Arruitzen Sanmigeltxo

eta aittezarko

alorrak ta ehuntzeak

onak direlako

eseni egiten da

mundu guztirako.

Ume ugari daukaAldazko txokoakbaina ez dira monjekekarritakoakaintzina omen zirenLarraungo jauntxoakorain jauntxoak diragipuzkoanoak.

Uitzin garai bateandiru asko bazenmunduko festa onenakzituzten ospatzenorain kategoriaari dira galtzenleitzarrik ez delakobertatik pasatzen.

Orain zakurherrira

lasai-lasai noabadago taberna tabada estankoagero antzerkia tapiszinan bainoafalta zaie diruaeta kasinoa.

Larraungo Bertso Eskola(Juan Kruz, Juan Mari, Mikel,Luis Mari, Igor, Aitor, Xabi etaArkaitz)

Larraungo egunakingainezka Etxarrikarpa ere jarri duteplazan larri-larrinaiz udalekuetaraez garen etorriinoiz ez da elkartuhainbeste txintxarri.

Page 13: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 13

Publizitatea?Mailopen!

948 210103

zuten, gaindi ezin litekeen muga 2.000p.p.m.‐tan dago.

Hala ere, aurtengo Larraungo Egunarenegun nagusia urtero bezala igandean izanzen. 11:00etan Aralar Musika Eskolakoikasleek musika emanaldia eskaini zutenEtxarriko elizan. Gero Mailoak DantzaTaldekoek saio bikaina egin zuten eta herrikirolen erakustaldiaren ondotik herribazkarian bildu ziren 200 lagunetik gora.Bazkalostean Larraungo Bertso Eskolakokideek bailarako 18 herriei eskainitakobertsoek batzuen algarak eta besteenhaserreak eragin zituen. Bestalde, urterobezala omenaldi bat egin zen, aurten XantiBegiristaini eskertu zitzaion Larraunenalde egindako lana. Hona hemen Xantikesker onez bidalitako bertsoak.

Baserrian hazi nintzen, gero eskolan hasi, geroago Lekunberrin gehiago ikasi, aurrerago bizitzak Iruñean jarri, hona eta haraxe bai mugiarazi, halere ez dut Larraun ahaztu edo ahantzi.

Meritu gutxi daukat egoteko hemen, haatik egin didazue aitorpen eta omen, gustura esan dizuet, jakina, nik amen, oraintxe hartu ditut indar eta kemen berriro jarraitzeko Larraun goraipatzen.

Xanti Begiristain Madotz. 2012-06-08

Page 14: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 14

1512-ko Konkistaren inguruko antzerkiaaurtengo Erdi Aroko Azokan

Abuztuan zehar malabareak, orekak etajolasen ikastaroa izanen da Intzan. KirolMankomunitateak antolatutako ikastaroada eta oraindik zehazteke daude egunak.Informazio gehiagorako deitu 948604545telefono zenbakira edo idatzi [email protected] helbide elektroni‐kora.

Malabareak orekak eta jolasak

Munduko Sukaldaritza

Badira zenbait urte Lekunberrin Munduko Sukaldaritza ekimenaantolatzen dutela. Asko dira azkeneko urteetan handik etahemendik gure eskualdera bizitzera etorri diren atzerritarrak.Ohitura, hizkuntza, eta kulturaz gainera gastronomia berezkoaere badute eta horiek erakusteko eta herritarrengana hur‐biltzeko aukera ezin hobea da. Pasa den hilaren 23an goizeko11:30ean sei postu jarri zituzten herriko plazan. Denetariko jaki‐ak zeuden dastatzeko, plater portugaldarrak, bulgariarrak,Dominikar Errepublikakoak, euskaldunak, etab. Argazkian: Dominikar Errepublikan oso ohikoa den ananazkozukuaren postutxoa.

Iritsi da uda eta horiekin batera festak. Dagoeneko ospatu ditugugure eskualdeko lehenak, San Pedroak. Mugiron patroiarenegunarekin hasi zituzten. Iluntzean suziria bota eta afari ederbatekin ekin zioten jaiari. Hurrengo egunean berriz, erronda eginzuten etxez etxe eta gauean sagardo barrikotearen ondorenmexikarrak eta dj emanaldia izan zen. Amaitzeko azkenekoegunean pilota partiduak jokatu zituzten.

Betelu, herri handiagoa izaki lau egunez luzatu ohi dituzte fes‐tak. Ekainaren 28an, ostegunarekin eman zioten hasiera aurten‐goei. Arratsaldean udaletxetik suziria jaurti eta herrian barnaibili ziren puskabiltzan. Apari ederra egin ondoren “Ingo al deu”taldearekin astindu zituzten gorputzak lehenengo egunean.Ostiralean berriz, eguerdi partean mutilen fontenis txapelketakofinala jokatu zuten plazan eta arratsaldean mus eta partxistxapelketa izan zen. Atxur eta zartari jaurtiketa ere ez zen faltaaurten. Igandean, bertso‐bazkaria izan zen Julio Soto eta IkerZubeldia bertsolariekin. Eta horren ostean umeentzako puzgarri‐ak eta koadrilen arteko erronka jokatu zen besteak beste. Festeiamaiera emateko, esku pilota izan zen azkeneko eguneko prota‐gonista eta hurrengo urtera arte agurtu zituzten jaiak “Imuntzoeta Beloki”ren emanaldiarekin.

Mugiro eta Beteluko San Pedro jaiak

Urtero bezala abuztuaren lehenengo igandean, hilaren 5ean,ospatuko da Erdi Aroko Azoka Lekunberrin. Antolatzaileek adie‐razi digutenez dagoeneko ia dena prest dago. Aurten ez dituztejantzi berriak egin eta beraz urteroko itxura eramango du jendeaketa baita azokak berak ere. Artisau postuez gainera, aurtenudaletxe atzean herriko gazteek umeentzat gidatutako tailerrakizanen dira. Orain arte joku solteak baino ez ziren jartzen hor.

Antzerkiari dagokionean, Nafarroako Konkistaren 500. urteu‐rrena dela probestuz 1512ra egingo dute salto antzezleek etaorduko historia edo istorioak kontatuko dituzte. Gidoilari lanetanMikel Mikeo ibili da. Gainera, aurreratu digutenez, aurten ez daantzerki nagusi bat egongo udaletxe aurrean. Hiru sketx izangodira azokako gune ezberdinetan egingo direnak 15 minuturo.Eguerdian urtero bezala partehartzaileentzako herri bazkaria iza‐nen da.

Hamar urte bete berri ditu Xabier Goldarazek preso.Kondena osoa beteta aurten zen kalera ateratzekoa, bainaParot Doktrina aplikatu diote eta beste hamar urte eginbeharko ditu barruan. Bere egoera salatzeko ekainaren24an omenaldi bat egin zioten bere herrian, Mugiron.

Goizean Mendi Martxa Mugirotik Beltzuntze zubiraino,Xabierrek berak proposatutako ibilbidea. Eguerdiko ekital‐dian bere seme Ekaitzek bere aitaren gutun bat irakurrizuen, Xabier golarazen semea eta Joli Goldaraz arrebakbere senarraren gutun bat, Lasaro errefuxiatuaren emaz‐tea. Guztira 150 pertsona bildu ziren.

Xabier Goldaraz 20 urte

Page 15: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 15

Mendialdea Mankomunitateak hilabete honetan Birziklape‐naren Sentsibilizazio Kanpainari ekingo dio gure eskualdean.Duela bi urte jarri zituzten ontzientzako edukiontzi horiak gure‐an. Orduan banatu zituzten hain juxtu Birziklapen gidak etxez‐etxe edukiontzien erabileraren eta birziklapenaren aldeko jo‐kabideak zuzentzeko informazioarekin. Geroztik aurrera pau‐soak eman ditugula dirudi, Mendialdea Mankomunitateak egin‐dako ebaluazioaren arabera. 2010ean 54,55 tonelada ontzi biltzetik 2011ean 101,44 tonela‐da biltzera pasa baigara, hau da bikoitza urtebetan. Hala erebide horretan lanean jarraitu behar dela azpimarratzen duteMendialdeko langileek eta horretarako uztailean zehar etxez‐etxe informazioa ematen eta gure ohituren inguruko galdetegibat egiten arituko dira.

Birziklapena bultzatuz

San Joan bezpera omen da urteko gaurik motzena baita eder‐rena ere. Betelun afari‐merienda goxo batekin eta suak piztuzospatu zituzten aurtengoak. Lekunberrin aldiz, San Joan Suenarira egitarau zabala antolatu zuten. San Joan bezperan tailaeskulanetako erakusketa, Munduko Sukaldaritza, IrlandakoIpuinak eta Aralarko Gaztetxoen Txirrindula Lasterketa izanzen. Iluntzean berriz, sua piztu zuten eta eguraldia lagun,musikaz alaituta gau ederra pasa zuten. Baina festa ez zen horbukatu, igandean, Pilota Eskolakoen partiduak jokatu zirenLekunberrin eta Izar Tabernan IV. Argazki Erakusketa egon zenikusgai. Eguerdian, herri bazkaria eta jubilatuentzako bazkari‐ak egon ziren.

Festa giroa San Joan suen baitan

Uztailaren 28 eta 29an izanen da urteroko Merkatu TxikiaBaraibarren. Liburuak, arropak, jostailuak eta bestelakoobjektuen bilketa martxan da dagoeneko. Beraz etxeansoberan edo dagoeneko erabiltzen ez dituzuen arropaketab. honako hiru puntu hauetakoren batean uzteko auke‐ra izango duzue:

‐ Aitz‐berri Ileapaindegia‐ Navarro Mertzeria‐ Baraibarko Ostatua

Ekimen honen bidez lortutako dirua Markina‐XemeingoZabal Gobernuz Kanpoko Erakundeak Afrikan dituenproiektuetara bideratuko da.

Baraibarko azoka

Lekunberriko Ibarberri eskolak bigarren lipdub bat grabatu berridu. Geroz eta ohikoagoak bihurtu dira eskola, unibertsitate,elkarte eta bestelako herri mugimenduen artean halako bideoakgrabatzea. Musika alai baten laguntzaz jende andana bildu ohida eraikin bateko pasiloetan edo herri bateko kaleetan zehar.Ibarberriko ikasleek Lekunberriko kaleetan zehar grabatu duteoraingoan. Ikasle, irakasle eta zenbait gurasok ere parte hartudute proiektu honetan. Bideoa eskolako web gunean duzue ikus‐gai, baita duela urtebete eskolan bertan grabatutakoa ere:http://www.ibarberrieskola.com/lipdub#!__lipdub

Ibarberri Eskolako ikasleek grabatutakolipdub-a ikusgai sarean

Page 16: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 16

Haria-k gogorra du hezurdura

baina ahotsetan pop melodikoakdira nagusi

Zenbait urte badira elkarrizketatzen ez genituela eta bi taldekide berriak ereaurkeztekoak genituen Mailopen. Pasa den azaroan kaleratu zuten Haria, eurenzazpigarren lana eta kontzertuekin hara eta hona dabil Berri Txarrak.

Berri Txarrak: Gorka, Galder eta David

Page 17: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 17

2011ko azaroan kaleratu zenuten zuenzazpigarren estudioko diskoa. Zer moduzjoan da? Nondik nora ibili zareteazarotik hona?BTx: Diskoak oso harrera ona izan du etainportanteena dena, kantuekin oso gus‐tura geratu gara. Biraren lehendabizikoatalean murgilduta gabiltza eta gehienbatEH eta estatuan barna ibili gara:Bartzelona, Madril, Andaluzia, Valentzia…Horretaz aparte Belgika, Italia, Frantziaeta Ingalaterran ere aritu gara aurten.

Zergatik aukeratu duzue Ross Robinsonekoizlearekin grabatzea? Zuek berariproposatu zenioten, norbaitek gomen‐datu zizuen?BTx: Robinsonek rockaren historianezinbesteko izan diren disko batzuk eginditu: Sepultura, Slipknot, At The Drive‐In,Korn, The Cure… eta denek ere badutezerbait berezia. Estiloen gainetik dagoenekoizletzat genuen eta horrek bat egitendu BTX‐en filosofiarekin. Emailez harre‐manetan jarri ginen, maketa gustatuzitzaion eta bere estudiora joan ginenKaliforniara.

Payola diskoa Chicagon eta HariaCalifornian. AEBtan aurkitzen al diraekoizlerik onenak? Kalitateaz gaineraizen edo ospe handiagoa ematen diodiskoari ekoizle famatu batekin gra‐batzeak edo ez horrenbeste?BTx: Hemen ere lasai asko grabatudaiteke, baina AEBtan grabatzeak ematendizu bizipen eta irakaspen bat talde mo‐duan oso aberasgarria dena. Azkenbatean gure eragin nagusiak onerako edotxarrerako handik datoz eta bertatikbertara bizitzea aukera izugarria da gauzaberriak ikasteko.Diskoa grabatzerako orduan, alde handianabaritzen duzue teknikoki profesionalbatekin edo bestearekin lan egiterakoorduan? Edo gutxi gorabehera denekinprozedura berdina erabiltzen duzue?

BTx: Ingeniari bakoitzak bere lan egitekomodua dauka. Adibidez, Albiniren gra‐batzeko moldeak ez dauka zer ikusirikRobinsonenarekin. Aldi berean, baina,denek maite dute musika eta kantuarenalde egiten dute beti, hortxe sortzen dakonexiorik handiena gurekin.

Matt Sharpen kolaborazioa izan duzueoraingoan, nolatan?Gorka: Nik bere aurreko lanean abestunuen eta ikusiz bera Los Angelesen bizidela eta diskoa bertan grabatukogenuela, berarekin geratu ginen eta ani‐matu egin zen. Bere etxean ere izan ginenjai batean, dibertigarria izan zen. Ohorehandia izan da Weezeren diskorik onenakgrabatu dituen musikaria gure diskoanedukitzea.

Udara nola dator?BTx: Otsailetik hona 30 kontzertutik goraeman ditugu eta udan ez dugu gehiegi jonahi, gehienbat jaialdiak egingo ditugu:BIG Fest (Miarritze), Costa de Fuego(Benicassim), Resurrection (Galizia)…

Azala nork egin du kasu honetan? Zeinesanahi transmititu nahi izan duzue?Galder: Nire argazki bat da, Venice‐enbertan eginikoa. Bizitzari lotzen digutenhariei heldu ta ilunetik argira doan bidehorretan izan beharreko oreka adierazinahi du. Haria diskoko hirugarren abestiarenizena darama diskoak, abesti horrekborobiltzen du lana edo zergatik izenhori?BTx: “Haria” kontzeptu irekia da inondikere, baina guk ematen diogun zentzua daaurrera egin behar dela arazoak arazo,senari jarraitu eta aurrera egiteko hariatopatu. Diskoko kantu askotan agertzen

da oztopoak gainditzeko ideia: SugeaSuge, Haria, Makuluak…

Musikalki eta tematika aldetik nolakoada Haria?BTx: Tematika aldetik aurretik nioen ideiada nagusitzen dena, irudi poetikoak etagauzak ezbaian jartzeko asmoa alde ba‐tera utzi gabe. Musikalki berrikuntzadezente dago ‘Payola’‐rekin konparatutabatez ere: kolore piloa dago eta konpon‐ketetan lan handia, Robinsonen eraginezhein handi batean. Guk pop gogorrekodiskoa dela esaten dugu, erdi txantxetan:gogorra da hezurdura, baina ahotsetanpop melodiak dira nagusi.

Gorka, hasiz geroztik jada gelditzenzaren kide bakarra zara... Gorka: BTX‐ek asko ematen dizu bainatrukean asko eskatzen, dedikazio ia osoaeta etxetik urrun ordu asko emanbeharra. Urte asko dira eta jendearenlehentasunak aldatu egiten dira, horinormala da. Hasierako aro hori betigogoratuko dugu kariño handiz, orainbeste etapa bat bizitzen ari gara eta ilu‐sioz beterik.

David eta Galder, eskualdean izango diraoraindik ere ezagutzen ez zaituztenak.Aurkez ezazue zeuen burua.Galder: Berriren aurretik Dut eta Kuraiataldeetan aritu nintzen bateria jotzen.Gorkaren arabera Anakako (Irungo nireauzoa) Bonhann naiz: sortzaile eta basa‐tia. Gauza txarrak esaten ez da ausartuoraindik [kar, kar kar...]David: Ni David naiz, baxulari bilbotarra.Azkenengo 4 urteak BTX‐en eman ditut…musikan 15 urte inguru jotzen daramateta TT L.T. taldeko partaidea izan nintzen.Orain BTXekin batera COBRA taldeanaritzen naiz ere.

Zer iruditzen zaizue gure eskualdea? Galder: Los Angelesera abiatu aurretik

Hedabide handiek betiutzi dute rocka albo batean

Berri txarrak Brasilen zuzenean

Arga

zkia

: Loi

ro C

unha

Page 18: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 18

Larrauni buelta eman genion eguraldiezin hobearekin diskoaren maketa toperageneukala. Orain diskoa entzuterakoanVenice eta Larraungo bazterrak datozkitgogora. Zein urrun bata bestetik, bainazein paisaia ederrak biak oroitzapene‐rako. Jaki goxoak ere ez zaizkizue falta.Noizbait ezkontzekotan Larraunen izandadila.David: Taldean nagoenetik erdi nafarrabihurtu naiz, Lekunberrin Bilbon bainodenbora gehiago pasatzen dudalako….Gehien ezagutzen dudana (A‐10 eta A‐15kontuan izan gabe) Larraungo harana da,Mugiro, Gorriti, Aldatz…. Batez ere entsaia‐tzerakoan bertan egin ditugun bazkarien‐gatik.

Zuek biek nolabaiteko presioa sentituzenuten zaleek gaizki hartukozizuetenaren beldur edo taldera ego‐kitzerako orduan?David: Nire kasuan ez. Musika munduandakidana ahalik eta hoberen egiten

saiatu naiz beti eta BTX‐ek horretarakoaukera eman zidan. Hortik aurrera nirekideekin eta abestiekin buru‐belarriaritzen saiatu naiz beti. Zaleen iritzia nirekontrolpean ez dagoen zerbait denez,zertarako larritu?Galder: Badakizu ezinbestekoak izangodirela konparaketak, beraz bi aukeradituzu zauden lekuan gelditu edo aurrerajo. Bigarrena bada, norberak jartzen dionpresioa besterik ez dago.

"Finkatutako" lan erritmora edo lanegiteko modura egokitu behar izanzarete edo modu naturalean eman daeta sartu berriak ere zuen berritasunaktxertatu dituzue? David zu lehenagohasi zinen Galder 2010ean. Zaila izanzen hasiera?Galder: Berriren errepertorioa luzea daeta denbora behar da kantuak behar

bezala jotzeko, gero taldearen erritmoabizia da eta presio horri aurre egin beharzaio, behin hori gainditua, sormenaribidea.David: BTX bezalako talde batek eskatzenduen konpromisoa ia erabatekoa da,beraz lan erritmora egokitu behar zara.Nahiz eta askotan nekeza izan, oro harnahiko erraz eta eroso egin zitzaidan, osogustukoa baitut holako talde bateanparte hartzea.

Garai batean taldean denak ingurukoakzineten zaildu egin da entseguak egitekoeta elkarbizitza?Gorka: Logistikoki konplikatuxeagoa da,baina taldean pilak topera dauzkagu.Galder eta Davidi eskertu behar zaie egi‐ten dituzten kilometro piloa, zenbaitetangogorra da, baina lanbide bakoitzak berezailtasunak dauzkan bezalaxe.

“Orain diskoaentzuterakoan Veniceeta Larraungo bazte-rrak datozkit gogora”

Page 19: Mailope 2012ko uztaila

Aitor Orejak taldea utziz geroztikhirukotearekin jarraitu duzue...Gorka: Orejak utzi zuenean entsegubakarra egin genuen haren ordezko batprobatzeko, baina arraro sentitu ginenberehala, eta hiruko moduan jarraitzeaerabaki genuen, nahiz eta irtenbiderikzailena izan. Ordutik oso eroso sentituizan gara horrela, rockaren historian tri‐oek badute zerbait magikoa.

Mundu osoan barna ibili zarete, berazerrazagoa da galdetzea, nora joatea faltazaizue?BTx: Aurreko biran 20 herrialdetik gora bisi‐tatu genituen: Brasil, Argentina, Kanada,Mexiko, Txile, Ingalaterra, Korea, Txina,Japonia, Suitza… Honekin ere etorriko dirahalakoak, bira hasi besterik ez da egin.Momentuz diskoa Europa osoan kaleratudu Graviton disketxeak, oso pozik gaude.

Non dituzue zale gehien penintsulatikkanpo?Gorka: Hegoamerikan esango nuke.

Euskara hizkuntza minorizatu bat izanda,munduan zein harrera duela iruditzenzaizue? Adibidez AEBtako edo Londreskozaleek euskara baloratzen dute edo pisuhandiagoa du musikak edozein izandahizkuntza?BTx: Musikaren indarra sekulakoa da etaguk hori bertatik bertara ikusi ahal izandugu Madrilen, Managuan edo Berlinenizan. Albini eta Robinsonentzat, esate‐rako, euskaraz abestea (eta ez ingelesez)asko baloratzen zuten. Eskaintzak izanditugu hizkuntza aldatzeko baina hori osoargi izan dugu hasieratik.

Musika estilo askok behera egin duteladiote adituek, punk eta rocka gutxiagoentzuten da orain duela hamar urtebaino?BTx: Hedabide handiek beti utzi duterocka albo batean, molestatu egiten duen

zerbait izango balitz bezala, baina gu osoburugogorrak gara eta haiek gabe erebadakigu bidea egiten.

Anekdota bitxirik?BTx: Venicen grabatu genuen, Kalifornian,Los Vigilantes de la playa filmatu zenhondartzan bertan. Ikustekoa zen han ze‐bilen jendilajea, bizi egin behar da, ezinda kontatu! Ah, hori eta Los AngelesenMotorhead‐eko Lemmy ikusi genuelaRain‐bow taberna mitikoan, ilusioa eginzigun.

Etorkizunerako asmorik?BTx: Momentuz 2012 honetan #HariTourbirarekin jarraitu eta kantuok zaleekinelkarbanatu..

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 19

AEBtan grabatzeak osoaberasgarria den irakaspen

bat ematen dizu taldemoduan

Page 20: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 20

Uda honetan plazaz plaza festaz festaSan Pedroak izan ohi dira gure eskualdeko lehenak, Betelu eta Mugiroko festekin. Baina horiek lehenakbaino ez dira, jarraian datoz Azkarateko San Ferminak, Astiz eta Arribeko jaiak eta abuztuan berrizErrazkin, Atallu, Uztegi... Dagoeneko horietako egitarau batzuk prest daude eta zuentzako eskuratuditugu uda honetan gure eskualdeko festetaz goza dezazuen. Mailopek jai zoriontsuak opa dizkizue!Ongi pasa festak!

AZKARATEKO JAIAK 2012

Uztailak 6, ostirala

Iluntzean Txupinazoa eta ezkille jotzea

22:30 Mux Txapelketa

Gauerditik aurrera Triki-pesta

Uztailaren 7, larunbata, San Fermin eguna

11:00 Ezkillek jotzea eta Erromeria San Fermingo ermitara

Meza ermitan eta herriko nesken aurreskua

Jarraian: Lizaso aita semeen bertso saioa herriko plazan

13:00 Mailoak dantza taldearen saioa

14:30 Bazkaria Elkartean, Xebastian eta Beñat Lizaso bertso-

lariekin (Txartelak salgai Arribeko Surtidorean)

18:00 Haurren arteko herri kirolak

19:00 Helduen arteko herrik kirol proba bereziak

22:00 Herri afaria00:30 Gabenara taldearen saioa

Uztailak 8, igandea

12:00 Haur jolasak eta entzierro txikia

Ondoren, mokadutxoa

18:00 Artzai txakur erakustaldia, ardiekin eta antzarrekin

Ondoren, festei amaiera emateko sagardo dastaketa eta pata-

ta tortila lehiaketaAstiazaran II eta Lutxurdio trikitilariak egun osoan zehar

Ongi pasa

ARRIBEKO JAIAK 2012

Uztailak 20, ostirala

20:30 Txupinazoa

21:30 Herri afaria

Bide batez taldearen emanaldia

Uztailak 21, larunbata

11:30 Puskabiltza

Arratsaldean: tatuaje tailerra, antzerkia eta musika

01:00 “Maoitz” taldearekin musika

Uztailak 22, igandea

09:00 Goisoinua

12:00 Meza nagusia

12:30 XII. patata tortilla lehiaketa eta gosaria.

Arratsaldean Mailoak dantza taldea eta trikitilariak

Uztailak 23, astelehena

11:30 Puskabiltza

21:30 Herri afaria

Ondoren, musika

Page 21: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 21

ASTIZKO JAIAK 2012Uztailaren 28, larunbata12:00 Suziria12:00 Erronda etxez-etxe17:00 Puzgarriak eta umeentzako txokolatea18:00 Mus txapelketa18:30 Tailerrak umeentzako19:30 Dantzaldia trikitrilariekin22:30 Herriko afaria01:00 Dantzaldia “DJ”ekin

Uztailaren 29, igandea10:00 Dianak11:00 Meza nagusia12:00 Pilota partiduak17:00 Puzgarriak19:00 Sagardo festa, txistorra, urdaia, sardi-nak, sagardoa...19:30 Dantzaldia “Modesto”rekin20:00 Mus txapelketaren finala

ERRAZKINGO JAIAK 2012Abuztuak 3, ostirala11:30 Jaien hasiera suziriarekin12:00 Puskabiltza kaxeritoz jantzita17:30 Mus txapelketa19:30 Patata-tortilla lehiaketa00:30 Dantzaldia Gabezin taldearekinAbuztuak 4, larunbata12:00 Puskabiltza eta "herri-argazkia"18:00 Ume-jolasak22:00 Kuadrila afaria00:30 Dantzaldia "Ingo al deu?" taldearekinAbuztuak 5, igandea09:00 Dianak10:30 Meza12:00 Mailoak dantza taldea13:00 Pilota partidua: "Pilota goxua" txapel-ketaren finala18:00 Herrik kirolak: Errazkin-UitziOndoren dantzaldia Aitorrekin

Abuztuak 6, astelehena10:30 Meza nagusia14:00 Zikiro jateaOndoren dantzaldia Joxe Angelekin jaien amaiera arte

GORRITTIKO PESTAK 2012Abuztuak 24, ostirala10:30 Gosaria Aize-Txulo elkartean11:00 Puska biltzea Gari eta Iñaki trikitilariekin21:00 Herri afaria plazan.00:00 Dantzaldia “Laiotz” taldearekin

Abuztuak 25, larunbata11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Puzgarriak12:00-14:00 IRRIEN LAGUNEN tailerrak.12:30 Mus txapelketa18:30 Bertso-saioa: AMETS ARZALLUS, JON MAIAeta IKER ZUBELDIA. Gai-jartzailea: Julio Soto.21:00 Herri afaria plazan.00:00 Dantzaldia “Itzartu” taldearekin

Abuztuak 26, igandea12:00 Goi-mailako herri kirol lehiaketa.17:30 Pilotariak20:00 Sagardo eta pintxo dastaketa, Gari eta Iñaki trikiti-lariek alaituta

IRIBASKO JAIAK 2012

Abuztuak 25, larunbata

Arratsaldean Txupinazoa

Arratsaldean mus txapelketa

19:00 Iribasko dantzarien emanaldia Basakaitz taldea. Emanaldiaren ondotik

15. urteurrena ospatzeko Larrainan ingurutxoa animatzen diren guztiekin

21:30 Herri afaria sagardotegian

Gauerditik aurrera musika frontoian

Abuztuak 26, igandea

10:00 Dianak11:00 Meza nagusia

12:00 Erronda etxez-etxe

Arratsaldean mus txapelketaren fina-

la eta haur jolasak eta txokolatada ATALLOSan Juan ttiki jaiak abuzutuaren bukaeran

Page 22: Mailope 2012ko uztaila

Aisling O’Donovan

Irlandakoa zara jaiotzez, zerk ekarri zin‐tuen Lekunberrira?Irlandako hegoaldean dagoen herri txikibatekoa naiz, Cork‐ekoa. Orain dela hogei‐ta hiru urte ingeles filologia ikasten nenbi‐lela atsedenaldi bat hartzeko asmoarekinlan elkarrizketa bat egin nuen Londresen.Turin edo Iruña jarri zizkidaten aukeran etaIruñeara etorri nintzen. Ondoren herrialdeaskotan ibili nintzen lanean, baina Iruñeanlagun asko utzi nituen eta masterra bukatuondoren, berriz ere bueltatu egin nintzen.Lekunberrin bederatzi urte daramatzat,senarrak eta biok herri euskaldun bat nahigenuen gure alabentzat eta hemen amaitugenuen.

Nolatan animatu zara akademia ireki‐tzera?Egia esan buruan aspalditik nebilkien ideiazen, baina beldur handia ematen zidanarriskatzeak. Azkenaldian, batez ere ira‐kasleekin lan egin dut eta eskola askotarajoatea tokatu zait. Uste dut nire bizitzaaurrera ateratzeaz gainera, jendea lagundezakedala.

Zer eskainiko duzu bertan?Adin guzietako jendearentzat dago irekita.Zentroan, ohiko gelaz gainera, umeekinnahiz helduekin klase dinamikoak egitekogela izango dugu, askoz gehiago ikastenbaita zutik eta mugimenduak eginez, mila‐ka fotokopien aurrean baino. Multimediagune bat ere izango dugu, egun internetenlan tresna interesgarriak aurki baitaitezke.Bestalde, plataforma birtual bat ere sortu‐ko dut etxeko lanorduak bideratzeko, ber‐tan edukiak eskegi, ikasleek euren idazla‐nak bidali ahalko dituzte etab. Eskaintzaezberdinak ditut udarako eta irailetikaurrera emateko, adin eta maila ezberdine‐takoak. Taldeka nahiz bakarka emangoditut klaseak eta ordutegiak ikaslearen ara‐bera moldatzen saiatuko naiz. Uztailaren9an eginen dut irekiera baina duela zenbaitaste matrikula epea ireki nuen eta dagoe‐neko zenbait talde osatu ditugu. Oso onaizan da erantzuna eta pozik nago.

Inishouse, jarri diozu izena...Bai, gaelikoan "inis" hitzak bi esanahi ditu,kontatzea eta irla. Hain zuzen ereLekunberrira etorri izanaren beste arrazoibat Irlandarekin dituen antzekotasunaren‐gatik izan zen, euritsua eta berdea baita.

Zer da zailagoa helduei ala umeei irakastea?Nire iritziz, batari zein besteari ongi sentia‐raztea da gakoa, pertsonekin konektatu etagustura sentiaraztea eta konfiantza hartueta gero datoz pedagogia eta gainontzekohelburuak. Adin batera iritsita ikastea zaila‐goa dela esaten dutenekin ez nago ados, niduela 5 urte hasi nintzen euskara ikasten.

Hemen gehienak gutxienez bi hizkuntzamenperatzen dituzte, egia al da elebidu‐nak direnak erraztasun handiagoa izan ohidutela hizkuntzak ikasteko?Bai, egi borobila da, hori gainera zientifikokifrogatuta dago. Horregatik hain zuzen ere,erabaki nuen nire alabak D ereduko eskolabatera bidaltzea eta ez adibidez eskola inge‐les batera. Uste dut hizkuntza gehiago jaki‐teak adimena zabaldu eta ikas‐prozesuakestimulatu egiten dituela. Pertsona kultu‐ralki irekitzen duela iruditzen zait.

Ingelesa jakiteak zer nolako garrantziaduela uste duzu?Egun dugun lan egoera oso gogorra da, nikneuk lan egitera emigratu nuen, gaztelerazjakin gabe eta hori egun gazte askori tokatu‐ko zaien egoera izango da eta uste dut hiz‐kuntza hau menderatzeak asko lagundukodiela. Horretaz gainera bidaiatzeko eta jen‐dearekin komunikatzeko oso baliagarria daSan Ferminetan bada ere [kar, kar...].Ingelesa jakiteagatik ez duzu zure hizkuntzaedo kultura galtzen, gidatzea edo informati‐ka ikastea bezala da, beste gauza bat gehia‐go. Nik ulertzen dut jendea urduri sentitzeahalako inbasioarekin, baina uste dut ez delagatazka gisa ikusi behar, lehenik eta behinnorberaren hizkuntza baitago, izan euskara,gaztelania, moldavoa edo dena delakoa.Azken batean ingelesak hizkuntza ezberdi‐neko jendearekin konektatzeko balio digu.

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 22

Aisling O´Donovan"Ikaslea ongi sentiaraztea dagakoa, ondoren dator pedagogia"Uztailaren 9an irekiko dira ofizialki Inishouse ingeleseko akademiarenateak. Lokalari azken ukituak ematen dabil egunotan Aisling.Irlandarra da jaiotzez eta 20 urte daramatza irakaskuntzan.

Page 23: Mailope 2012ko uztaila

Aspaldikoa da, laurogeigarren ha‐markadakoa, baina duela gutxi desku‐britu nuen lagun batek gomendatuta.Hasieratik harrapatu ninduen, deskri‐batzeko eragatik agian. Batzuetanidatzitakoa usaintzera ere iris zaitez‐ke. Era batean, erreflexio bat dago,batzuetan nazka ematen duen mun‐duaren kontrako kritika ikusten da etaitxurakeriari ematen zaion gehiegizkogarrantzia. Bestalde, pertsonaianagusiak jasaten duen bazterketasozialaren aurkako nahia ikusten da.Amaiera nahiko surrealista dauka.

Filma:“El silencio de los corderos” Jonathan Demme, 1991

Diskoak: “Alta suciedad”Andrés Calamaro

Jon Anderren

Baraibarko 32 urtekosemea da. Taxista daIruñean eta krisia delaeta, duela 10 urte bainodenbora gehiago daukakotxean irakurtzeko.Bere denbora libreanbizikletan ibiltzea gus‐tatzen zaio eta aita izanberri den honetan baitabere alabaz gozatzeaere.

Jodie Foster eta Anthony Hopkinsaktoreek ikaragarri ongi egiten dutelan film honetan. Bost Oscar sarigarrantzitsuenak irabazi zituen.Intriga eta suspense sikologikoahasieratik bukaerara mantentzendira eta ikusten dudan bitarteantentso xamar bukatzen badut ere,aspertzen ez nauen pelikula da.Elkarrizketak oso onak iruditzenzaizkit, eta behin bakarrik ikusizgero detaile asko galdu egiten dira.Filmak horregatik adi egotea eska‐tzen du.

Herrian erabiltzen dugun kotxezaharrean ez dago beste cassetik etahau erabat dabil bueltaka, duelaurte asko jada. Argentinar honenletrek beti dute zerbait esateko etaabestiak oso itxaskorrak dira. Errimabereziak egiten ditu, hitz jokoak askoerabiliz. Pop estiloa da orokorreanegiten duena, baina nahasketakdaude: funk pixka bat ere dago etabaita rock‐a ere. Nahasketa hauen‐gatik agian entzuterraza egiten zait.Zuzenekoan ikusteko aukera izan duteta dena ematen du, artista hutsa!

Liburua: "El perfume"Patrick SuskindJon Ander Etxarri

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 23

Page 24: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 24

Azkeneko bi urte hauetatik hona, egunerolangabezia tasa kezkagarrien ingurukoalbisteekin hasten dugu eguna. "Krisia"modako hitz bilakatu da, baina asko‐rentzat beldurgarria izateari utzi egin dioeta krisiaren aurrean mesfidati jokatzenduten arren, ez dira atzean gelditzen. Pasaden alean Vicente Iriartek bere pneu‐matikoen negozioaren berri eman ziguneta oraingoan ere gurpilekin jarraituz ego‐era ekonomiko kaxkar honetan loratutakobeste baten berri izan dugu. LarraunTxirrindulak denda ireki zuen maiatzaren19an Juan Karlos Estebanek Lekunberrin.Jaiotzez iruindarra den arren, egunBaraibarren bizi da. Kamioi gidaria zenJuan Karlos duela gutxi arte, baina biseme alabekin egoteko denbora gutxi iza‐tea gogorra egiten zitzaion eta krisia delaeta ez dela, soldatak jaisten hasi zireneanlana uztea erabaki zuen. "Nire lehenengolana bizikleta tailer batean izan zen.

Txikitatik konpondu izan ditut nire bizikle‐tak eta Iruñeako zenbait bizikleta tailereta dendetan lan egin ondoren nirenegozioa jarri nuen eta ez zitzaidan gaizkiematen, horregatik bueltatu naiz berrizere lan honetara".

Kanpotik piezaren bat ekarri beharrik ezbadu egun batetik bestera konpontzenditu. Konponketak egiteaz gainera, bizi‐kletak eta horiekin erlazionatutako mate‐rialak eta arropak saltzen ditu.

Helduentzako bost bizikleta ditu dendansalgai eta haurrentzako beste lau, bainakatalogoen bitartez ere bezeroek nahiduten bizikleta ekartzeko aukera

eskaintzen du. Juan Karlosek badaki zertazari den, hamar urterekin hasi eta 18 urtebete arte txirrindula lasterketetan partehartzen baitzuen. Ordutik hona bizikletakere aldatu egin dira, neurriak, materia‐lak... "Trebetasuna izatea garrantzitsuada, baina batez ere gustua eduki behar dabizikletak behar bezala uzteko, denasinkronizaturik, etab".

Hilabete eta erdi darama zabalik etapixkanaka pixkanaka handik eta hemendikari dira bizikletak iristen, gehienakLekunberritik bertatik, baina Araiztik etaLeitzatik ere iritsi omen zaizkio. "Falta zenzerbitzu bat zen, askotan jendeakIruñearaino eraman behar izaten zitueneta gainera konpontzen ziotenean berrizere bila joan beharra... Azkenean bizikletaasko eta asko etxean gelditzen ziren kon‐pondu gabe. Hemen ume eta bizikletaasko dago eta horregatik animatu naiz, eanola ateratzen den".

Egun batetik besterakonpontzen ditut

bizikletak

Larraun Txirrindulak:Bizikleta denda berria Lekunberrin

Kamioi gidaria izan da urte askoan Juan Karlos Esteban, maiatzean ireki zuen txirrindula denda etaerronka berriaren aurrea itxaropentsu dago.

Page 25: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 25

100 urte atzera egin zuten AyestaranHotelaren mendeurrena ospatzera hur‐bildu zirenek. Ekainaren 9an, mendehasieran uda pasatzera etortzen zirenfamilien modura jantzi ziren bizilagunasko eta asko. Festa arratsaldean kalenagusian bertan hasi zen, zaldiz bultzatu‐tako gurdiak eta garaiko kotxeak ibiliziren alde batera eta bestera.Errepidearen alde banatan jende ugarihoriei so, gizonezkoak trajez jantzita etaemakumezkoak gona luze eta apain‐ gar‐riekin. Ondoren denak barrura sartu etaikus‐entzunezko bat proiektatu zuten.Bertan hoteleko bezeroen eta herritarrenadierazpenak biltzen ziren. Lekunberrikoeliz abesbatzak ere parte hartu zuen zen‐

bait abesti kantatuz, hauek ere dotorejantzita joan ziren hitzordura.

Horren ostean Ayestaran familiako bianaiek (Arturok eta Pacok), José MariAierdi alkateak eta Inma Etxarri KulturaTeknikariak hitz batzuk eskaini zituzten.Asko dira gure eskualdean Hotela auke‐ratu izan dutenak ezkontza, jaunartze edobestelako ospakizunak egiteko, horiei etaegunerokoan Ayestaran Hotela bisitatzendutenei bere esker ona adierazi zien PacoAyestaranek. Bestalde, Inma Etxarri hote‐lak Lekunberriko historian izan duen ga‐rrantziaz aritu zen. Bisitariak erakartzeazgainera, lana ere eman baitzien herritaraskori, batzuk bertan lanean arituz etabeste askok euren baratzetako nahiz

baserriko produktuak salduz. Horrenostean, jantoki zabaletan lunch‐az gozatuzuten eta ondoren etorri ziren beranduraarte iraun zuten musika eta dantzak.

Maria Jesus Ayestaran zuzendariarekinegoteko aukera ere izan genuen, poziketa hunkituta zegoen: "Oso pozik nagojendearen parte‐hartzearekin etaerantzunarekin, jende asko etorri da ezdakit zenbat izanen diren 400 inguru, jan‐tokiak beteta daude eta jende pila batdago garaiko jantziekin. Ez dakit hobeateratzerik zegoen. Benetan eskertu nahidiet parte hartu duten guztiei eta batezere prestaketa lanetan modu desintere‐satuan lan egiten aritu diren horiei,argazkiak bidaltzen, gonak prestatzen...".

1912ra buelta egin zuten LekunberrinAyestaran Hotelaren mendeurren festanZaldiak, garaiko kotxeak eta dotore jantzitako haur eta helduak, detailerik ez zen falta.

Page 26: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 26

Hiru Erregeen Mahaia gailurreratuz aguraurtengo ikasturteari

Kirol Mankomunitateak udara honetarako zenbait ikastaro anto‐latu ditu. Igeriketa eta Multikirolak ikastaroak bi txandatan iza‐nen dira: uztailaren 2tik 20ra eta uztailaren 30tik abuztuaren17ra. 10.30etatik 12:45etara ordutegi ezberdinak izanen diraaukeran baita adinaren arabera ere. Uztailerako ikastaroetan izenemateko aukera jada amaituta dagoen arren, abuzturako izenematea uztailaren 1tik 27ra bitarte egin ahalko dira. Zehaztekedago oraindik BTT ateraldiak burutuko ote diren. Bestalde,aurten iaz izandako arrakasta ikusita piraguismo ikastaroak egin‐go dira Larraun ibaian eta Beteluko presan. Hauek uztaileanzehar izanen dira, arratsaldez eta haur nahiz helduentzat. Izen emateak eta informazio gehiago izango duzue eskuragai:‐ Plazaola Kirolgunean: 948507377 edo [email protected]‐ Kirol Mankomunitatean: 948604545 / 649205310 [email protected]

Udan ere zure neurrikokirol ikastaroak

Ttutturre Kirol Elkarteko kideek atsedenaldia hartuko dutedatorren ikasturtea hasi arte. Mendi asko eta asko gailurreratudituzte aurten. Maiatzean esaterako Marruekoseko Atlaseanizan ziren, zehazki bertako Toubkal mendiaren tontorrera iritsiziren gure eskualdeko mendizaleak, bertako bi gidarienlaguntzaz. Sarean duzue ikusgai 4167 metroko mendi horretanegin zituzten azkeneko metroak. http://www.youtube.com/watch?v=MUEIIG8EEhM&feature=em‐share_video_userAurtengo ikasturteko azken ateraldia ordea ekainean egin zuten,Hiru Erregeen Mahaira hain zuzen ere. Horrekin itxi dute aurten‐go ateraldien programa, baina dagoeneko irailerako egutegiaprestatzen dabiltza eta horretarako mendizaleei zeuen parte‐hartzea eskatzen dizuete bai ateraldietan parte hartzera ani‐matu zaitezten eta baita proposamen berriak egin ditzazuen ere.

Pasa den hilean Munichen jokatu zen MundukoEstropada Paraolinpikoko III Kopa eta bertan izan zengure arraunlaria Edorta de Anta. Hitzordu erabakigarriaizan zen Munichekoa, bertan erabaki baitzen aurtengoJoku Paraolimpikoetan nor izango den Espainiakoordezkaria. Zoritxarraz Juan Pablo Barciak lau segundukoaldea atera zion Edortari eta Londresen jokatuko denolinpiadetara joateko ateetan gelditu da gure arraunlaria.

Edorta de Anta JokuParaolinpikoetakoateetan gelditu da

Page 27: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 27

“Uharte Arakilgo Aralarmendi taldean nabil”Espainiako Pilota Txapelketan lehen mailako lehen postua irabazi du Aimar Lansalotek

Hasteko eta behin, Zorionak!! Noiz jokatu zenuen Espainiakofinala?Orain dela bi hilabete izan zen Burgos ondoko herri batean.Espainiako Txapelketan klub ezberdinek parte hartzen dute etahiru kategoria izaten dira, elitea, lehenengoa eta bigarrena. Gulehen kategoriko txapeldunak izan gara aurten eta horregatikhurrengo urtean elitean egongo gara. Nafarroako Txapelketanere elitean gaude semifinalistak gelditu baiginen.

Pilotari askok parte hartzen al dute?Kategoria bakoitzeko zortzi talde izaten dira gutxi gorabehera,eta talde bakoitzean hiru jokalari. Talde bakoitzak bikoteka etabanaka jokatzen du eta bien artean ateratako puntuak batzendira. Nik aurtengoan bakarka jokatu dut.

Zein talderekin aritzen zara zu?Uharte Arakilgo Aralarmendi taldean nabil. Ni aurrelaria naiz etanormalean Jose Maria Irañeta atzelariarekin ibiltzen naiz bikote‐ka. Bertan hasi nintzenean hiru aurrelari eta hiru atzelari gineneta orain bi aurrelari eta atzelari bat baino ez gara.

Urtean zenbat txapelketetan parte hartzen duzue?Nafarroakoa eta Espainiakoa urtero jokatzen dugu, horiek diragarrantzitsuenak. Ni lau t´erdian ere aritzen naiz eta herriartekoak asko jokatzen ditugu. Eta udan ere herriko festakdirela‐eta zenbait partidu izaten ditugu. Uztailaren 1ean esate‐rako, Beteluko festetan dut hitzordua: ni eta Fernando Goñi,Mikel Goñi eta Xabi Arraztoaren kontra.

Zenbat entrenatzen duzu astean?Astean lau orduz entrenatzen dut, bi egunetan joaten naizUhartera. Baina orain gogorrago hasi behar gara, entrenamen‐duez gainera prestatzaile fisiko batekin hasi behar baitugu.

Noiz hasi zinen pilotan?Aspaldi, bost edo sei urte nituela hasi nintzen eta orain arte.

Hasieran hemen, Lekunberrin entrenatzen nuen, Juan MiguelSoroa, Karlos Balda eta Mikel Azpiroz izan nituen irakasle etaondoren Leitzan ibili nintzen lau edo bost urtez. Bertan nengoelaherri‐arteko txapelketa irabazi nuen Mikel Iriarterekin batera.Gero han ere pilotari gutxi gelditu ginen eta orain Uharten.

Eta zuk zer duzu, teknika edo indarra?Denetarik pixka bat, Irujoren gisakoa naizela esaten didate: egineta desegin.

Egungo gaztetxoek pilotarako duela hamar urte baino zaleta‐sun gutxiago dutela iruditzen zaizu?Bai, garai batean hemengo frontoia arratsaldeetan beti betetaegoten zen eta orain berriz hutsik. Baina hori toki guztietan ger‐tatu da, Irurtzunen ere lehen afizio handia zegoen pilotarako etaorain futbola nahiago dute askok.

Futbol zelai berria eta frontoi zaharra...Hala da, Lekunberriko frontoia oso egoera txarrean dago.Aurtengo Gazte Egunean Anartz Olanok eta biok partidua izangenuen eta euria egiten hasi eta urez bete zen.

Urte luzez jarraituko duzu pilotan?Gorputzak uzten badit, oraingoz behintzat ez dut pilota uztekoasmorik. Orain ingeniaritza ikasten nabil eta behin lanean hastennaizenean ez dakit denbora nahikorik izango dudan. Bainabitartean jarraitzeko asmoa dut, beti lokalean geldik egoterik ezdago!!

Aimar Lansalot lekunberriarra

Page 28: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 28

Azpirotz eta Goizuetako haritz etapagondoetan barna paseatuz, osoikusgarria den onddo batek ibiltarienarreta deitzen du. Kolore gorria etaitsas izarraren itxura du eta 12‐15 cminguruko diametroa izan ohi du. Bitxiada, ikustera ohituta gauden on‐ddoetatik zeharo ezberdina. Hasieran,arrosa edo zurixka den arrautzabatetik irten eta garatzen joaten da.

Onddo hau toxikoa da eta oraingozbehintzat, adituek ez diote gizakiaren‐tzako erabilgarria izan daitekeen ezau‐garririk aurkitu. Uda eta udazkenaldera gure baso planifolioetan atera‐tzen dira.

Harrigarria bada ere, onddo haujatorriz Australiakoa da, bertan osougaria da. Europan finkatu izanakbadu bere zergatia. Antza, Lehen etaBigarren Mundu Gudetan parte hartuzuten Australiako soldaduen bota,uniforme eta mantetan iritsi zirenEuropara onddo honen esporak.Lehen aldiz Frantzian identifikatu zituzten 1914. urtean. IberiarPenintsulan berriz, 60. hamarkadan bistaratu zituzten lehenen‐goz, ordura arte Pirinioetako hesi naturalak eragotzi baitzuenFrantziatik Penintsulara igarotzea.

Euskal Herrian beste bide batetik ere hasi zen hedatzen.Azpeitia eta Azkoitia inguruan artilezko arropak egiten dituzten

industria baitago eta ardienilea Australiatik inportatzenhasi ziren, bertan ugaria etakalitate eta prezio onekoabaitzen. Handik ekarritakoartile horietan ordea,Anthurus Archeri espeziekomilioika espora etorri ziren.

Itsasontziz iristen zenartilea Pasaia eta Bilbokoportuetara, gero kamioietangarraiatzen zituzten etabidean milioika espora erei‐

ten ziren. Egun, espezie hau gure antzeko klima dagoen iaKantabriar mendikate osoan aurkitzen da.

Aipatzekoa ere, azken urte hauetan ezaguna dugun “Kaiola”,Clauthrus Ruber espeziea ia desagertu egin da beste honenhedapena dela‐eta. Gainera, egun genero berdinaren barneansailkatzen dira biak eta Australiatik etorritako Anthurus Archeriespezieari egun Clathrus Archeri deitzen zaio Clathurs gene‐roaren barnean sailkatzeko.

Kaiolak, itsas izarraren aldean itxura borobilagoa du, bainabadituzte zenbait antzekotasun. Usain benetan txarra eta nazka‐garria dute biek. Intsektuak erakarri eta horien bitartez eurenesporak zabaltzeko sustantzia likatsua jariatzen dute, horrelaerakarri eta intsektuetan esporak ongi itsasteko.

Hain da jasanezina botatzen duten usaina, ezen onddo hauekerakusketetan aurkeztu izan ditugunean, plastikozko poltsekinestali behar izan ditugun. Batzuetan pentsatu ere egiten dut SanFerminetan bisitatu ohi gaituzten Australiako turista‐oldearekin“izar gorri” hauek Iruñeko Gaztelu Plazan eta inguruetako lorate‐gietan ere ikus ditzakegula [kar kar kar...].

> Julio Calonge

Australiar jatorriko onddoak aurkeztu dizkigu oraingoan Juliok, bitxia dute itxura eta baita atzeangordetzen duten istorioa ere.

Itsas izarrak Azpirotzen

Lurrak emanaINGURUKO ZIZAK

Anthurus Archeri

Clathrus Ruber (kaiola)

Page 29: Mailope 2012ko uztaila

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 29

Errezeta: Txingarretan erretako txuleta

Olleta du bere jaioterria eta bertan ditu duela bost urte landatu‐tako sagarrondoak. Sagardotegi bat irekitzea aspalditik zerabilenburuan Aingeruk, baina ez zuen inoiz pentsatuko Iribasen izanenzenik. "Urteak eman ditut han eta hemengo sagardotegietansagardoa nola egiten den ikasten. Sagarrondoak landatu nituenherrian eta nire sagardotegia eraikitzeko asmoa nuen, erai‐kinaren proiektua ere prest dut, baina krisia dela eta ez naizeraikitzen hastera ausartu. Ostatu hau itxita zegoela ikusi nueneta alokairuan hartzea erabaki nuen, kupelak jartzeaz gain ezdut aldaketa handirik egin behar izan".

Aurtengo sagardo denboraldirako ireki zuen LarraunSagardotegia eta pozik dago izaten ari den erantzunarekin.Iruñetik autobusez jende asko etorri ohi zaio, baita jende ezagu‐na ere, pilotariak, futbol jokalariak, etab. Sagardotegiko menuazgainera, haurrentzako menu bat eta Aralar izeneko beste bateskaintzen ditu.

80 lagunentzako jantoki ederra du Larraun sagardotegiak,“betetzen denean Lekunberriko hiru neska etorri ohi dira trikiti‐xekin giroa alaitzera. Horrez gain, hilabeteroko bigarren osti‐ralean kantuzale saioa antolatu ohi dut, musikariak ekarri etaeuskal kantutegia harturik abestiak kantatzen ditugu eta jendeasko animatu ohi da”.

Egun geroz eta sagardotegi gutxiagok egiten dute sagardoa

euren sagarrekin, nafar honek azaldu digunez, gehienekNormandiatik eta Galiziatik ekarri ohi dituzte. “Nik nire sagarrakAsteasun prentsatzen ditut eta hemengo kupeletan hartzitzen(fermentatzen) ditut.Lan handia da, baina ziurtatzen duzumatxakara botatzen duzuna. Normandian egona naiz etabertatik sagar asko kolpatuta etortzen dira, trailerretara saga‐rrak palekin botatzen baitituzte eta azkenean zaporean nabarituegiten da”. Bestalde, badu beste berezitasun bat Aingerurensagardoak. Baldorban udan Gipuzkoan baino bero gehiago egitendu eta sagarrak beroarekin azukre gehiago gordetzen duenez,denbora gehiago behar du gero hartzitzeko. Guztira zortzi sagar‐do mota ekoizten ditu, garratzak, mikatzak eta gozoak.

Beste sagardotegi askoren aldean, Iribaskoak urte osoaneskaintzen du kupeleko sagardoa. “Kupel hauek barrutik her‐metikoak diren depositu bat dute. Bertan hotza eta gasa sartzenda presioa mantenduz eta sagardoa egoera onean kontser‐batzen da urte osoan”.

Ostiraletik larunbatera bazkaltzeko ez da aurrez lekua eskatubeharrik, baina afaltzeko beharrezkoa da. Astean zehar berriz,talde handientzat baino ez du irekitzen eta edozein otordu egi‐teko lekua eskatu behar da 647825002 / 948507203 telefonozenbakietan edo [email protected] helbideelektronikoaren bidez.

Larraun Sagardotegia. Iribas

Aingeru Larrasoaña <

Mahaira eramanaESKUALDEKO JATETXEAK

Garai batean Martiko zuen izena Iribasko ostatuak. Zenbait urte itxita egon ondoren, Baldorba baila‐ratik etorritako Aingeru Larrasoaña gazteak ireki ditu berriz ere Martikonea baserriko ateak.

Osagaiak:‐ Txuletak‐ Gatza

Egin beharrak:Sagardotegi gehienetan txuletak zerrare‐kin mozten dituzte, baina Aingeruk aizko‐rarekin moztu ohi ditu. “Txuleta urteanbitan jaten duenarentzat berdin berdin danola moztu, baina jale onek nabaritu egi‐ten dute, zerrak puska desatseginak uztenbaititu”. Txuleta bat ongi egitearen gakoatxingarrean dago. Txingarra ikatzarekinegiten da eta bi fase izan ditu: igoera eta

jaitsiera, edo bestela esanda, tenperaturagorantz joaten den fasea eta beherakada.Aingeruk lehen fasean jarri ohi du haragiaparrillan, bestela txuleta egosi egitenomen da erre beharrean. Beraz, txingarrakprest daudenean parrilla sutan jarri etatxuleta epeldu egiten da. Ondoren, parri‐lla ia beheraino jaitsi eta minutu batezalde batetik erre egiten du; horrela, hara‐giaren barneko zukuak barnean gelditzendira behekaldea txigortu egiten delako.Gero parrilla goratu eta buelta ematenzaio. Zazpi minutu baino ez dira behar txu‐leta bat egiteko. Gatza haragia egiten ari

den bitartean botatzen zaio eta ondorenbukaeran beste pixka bat gehitzen zaio.On egin!

Page 30: Mailope 2012ko uztaila

CondaIruñeatik Donostiara:‐ Herriz‐herri: Egunero 8:15ean,11:30ean, 14:00etan eta 18:15ean.‐ Autobidetik zenbait herritan geldi‐tuz: 18:15ean Berastegin geldituz.20:00etan Arruitzen, Gorritin,Leitzan, Berastegin eta Andoainengeldituz.

Donostiatik Iruñeara: ‐ Herriz‐herri: Egunero 9:30ean,14:00etan eta 18:30ean.‐ Autobidetik zenbait herritan geldi‐tuz: 8:15ean Andoainen,Lekunberrin eta Irurtzunen geldi‐tuz. 10:00etan Andoainen,Berastegin, Leitzan, Gorritin,Lekunberrin eta Irurtzunen geldi‐tuz. 20:30ean Berastegin, Leitzaneta Gorritin geldituz.

MugiroarraLekunberritik Iruñera joateko, asteegunetan goizeko 7:30ean, eta14:30ean.

Eta Iruñetik Lekunberrira joateko,aldiz, astez 12:30 eta 19:00etan,eta larunbatetan, 12:30ean.

LeitzaranAstean zehar goizeko 7:50ean ate‐rako da Leitzatik lehendabizikoautobusa Iruñerantz, eta azkenaberriz, 15:30ean. Iruñetik Leitzarabueltatzeko, aldiz, 13:00ean eta19:30ean izanen dira autobusak. Asteburuari dagokionez, 9:00etaneta 15:30ean abiatuko dira autobu‐sak Leitzatik Iruñerantz, eta hiribu‐rutik aldiz,13:00ean eta 19:30ean.

Autobus zerbitzuak

Udako zinemaldiaUztailak 24, astearteaUztailak 31, astearteaAbuztuak 7, astearteaAbuztuak 14, asteartea Lekunberriko frontoian. Pelikulakzehazteke.

Baraibarko azokaUztailak 28 eta 29

Erdi aroko azoka LekunberrinAbuztuak 5, igandeaEgun osoan zehar.

Maspake pop taldearen kontzertuaAbuztuak 16, osteguna20:30ean Lekunberrin.

agen

da

SALGAI

- BOE Duplexa Lekunberrin.

Artzanegi 10,

Telefonoa: 653801628

- Sua egiteko egurra

Intersatuek, deitu: 659836561

- Etxea Uztegin. 605712848

1.200m lauez inguratua,

39 milioi pezeta.

- Etxea Uztegin Bizitzeko

moduan, 4 solairu, 360m2.

Telefonoa: 657709722. Saioa

- Pisu berria Betelun.

Garajea eta igogailua.

Telefonoa: 629403220

- ARESOn Sastizar Baserria-

Landetxea. 25.000 m2 lurrekin.

Telefonoa 649707584

- Motoa

Gas Gas 250 enduro 2006koa.

Telefonoa: 679648861 Markos.

- Baba gorriak eta

intxaurrak

Telefonoa:606375855 Mikel

ALOKATU/SALDU

Lekunberrin, igogailua duen

pisua alokairuan edota salgai.

667 797 904 (Iñigo)

ALOKATU

Uitzi. Pisu berria alokairuan.

Terraza jardinarekin. Deitu:

696 269 511

677 026 614

EROSI

Araitzen edo Larraunen borda

lursailarekin Deitu:

606 695 297 (Nerea)

679 631 725 (Aitor)

ALOKATU

Etxe bat alokatuko

nuke eskualdean.

Nire telefono zenbakia:

948 513 121

ALOKATU

Baserria eta lurrak (60 bat

hektarea) alokatuko nituzke

eskualde honetan.

Nire telefono zenbakia:

948 063 222 (Jonathan)

LAN BILA

Lan bila nabil. Umeen zainketan,

jende helduen zainketan eta etxe

garbiketan aritua.

Interesa baduzu dei nazazu:

948 513 121

SALGAI

Larreko zaldia saldu edo

aldatuko nuke.

Interesatuek deitu 620 516 689

telefonora

SALGAI

Akazea motako esolak saltzen

dira. Barruti/hesiak ixteko.

646 524 796 (Peio)

Uztailaren 1aLeitzako O. Erbiti Larralde

Uztailaren 2tik 8raLekunberriko M.I. Mendia

Uztailaren 9tik 15eraLeitzako M.Z. Campos

Uztailaren 16tik 22raLeitzako M.I. Larraya

Uztailaren 23tik 29eraBeteluko C.A. Carrillo

Uztailaren 30etik 31raLeitzako Teresa Plaza

Larrialdiak...................112Araizkoosasun etxea...948513040

Beteluko osasun etxea...948513300

Lekunberrikoosasun etxea...948504208

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 30

Page 31: Mailope 2012ko uztaila

Larraungo monumentu megalitikoakFelix Olaetxea

F-7: Larraun-Aralarreko trikuharriak - Iribas eta Alli: Txuritxoberri eta Akelar

Iribas�k eta Baraibar�k abiatuta, San MigeleraBurnigurutze�k igotzen den bide aldamenean koka‐tzen den trikuharria da.

Sailkapena: trikuharri labur irekia.Kokapena: Iribas.Altuera: 800m.Koordenatuak: X: 588,040 Y: 4,758,256.Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Aranzadi eta F.Ansoleagak aurkitu zuten 1911an. 1951an J. Elosegikaurre‐indusketa bat egin zuen, giza hezurrak, zerami‐ka za�ak eta punta trapezoidal bat aurkituz. Tamalez,ez dugu ondare hauen aztarnarik.Deskribapena: 12 metroko diametroa eta 1,5 metro‐ko altuera duen harri metaketa. Ganbara kare‐haitzez‐ko hiru harlosek osatzen dute. Ganbarak ekialde�kmendebalderako norabidea dauka.1981ean desagertzeko zorian egon zen Iribasko bideazabaltzerakoan. Hondeatzeko makina batek, harrimetaketa erdi�k moztu eta giza hezurrak bistan utzizituen. Egoera honetan profanatzaileak azaldu ziren.Andres Iribarren artzainak salatuta, NafarrokoGobernuko kultura sailak lagunduta, 1985eko azaroantrikuharria “konpondu” egin zen, harri metaketa osatueta harlosak jatorriz zeuden bezala kokatu ziren. Zori‐txarrez, ezin da ziurtatu berez horrelakoa zenik, ez bai‐tago hautsi aurreko inongo dokumentaziorik.

Izen bereko kobaren ondoan kokatzen da. Bertara iris‐teko, Lekunberri eta Alli elkartzen dituen NA‐7500errepidea jarraitu eta Alli herria zeharkatu ondoren,13.kilometroko seinalearen ondoan, eskuinetaraabiatzen den bidea hartuko dugu. Bide ondoan Akelarleizea babesten duen egitura ikus daiteke; bide�k500m ibili ondoren, ezkerreko aldean Akelar trikuha‐rriarekin egingo dugu topo .

Sailkapena:trikuharri laburra.Kokapena: Alli.Altuera: 632m.Koordenatuak: X: 590,255 Y: 4,760,236.Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Elosegik aurkituzuen 1955ean eta Goros� Zientzi elkarteak 1985eanseinaleztatu zuen.Deskribapena: Kare‐haitzezko bi harlosak eskuairanlurperatuak daude. Orotara, 0,7m altuerako eta 12/7 mzabalerako harri metaketa obalatua da. Berau ebakiaizan zen zeharkatzen duen bidea zabaltzerakoan. Ez daindusketarik ezagutzen.

AKELARTXURITXOBERRI

mailope 194 ‐ 2012ko uztaila. 31

Page 32: Mailope 2012ko uztaila