Mailope 2013 ekaina

32
Eutsi, eutsi patatari! LAUBURUA: Konposta KULTURA: Gazte Eguna EKINAREN EKINEZ: Aralar Camping-a ERREPORTAJETXOA: Murrizketak KIROLAK: Pilota Goxua BATZARRE: Larraungo Eguna Mailope Gazte Asanbladak antolatuta Gazte Eguna ospatu zuten Betelun joan den maiatzaren 4an. Besteak beste, mendi martxa, bazkaria, guarrolinpiadak eta kontzertuak izan ziren. Xabier Sotil 7PEKAtu 204. zkia. - 2013ko ekaina Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

description

Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberriko hilabetekaria

Transcript of Mailope 2013 ekaina

Page 1: Mailope 2013 ekaina

Eutsi, eutsi patatari!

LAUBURUA: Konposta KULTURA: Gazte Eguna EKINAREN EKINEZ: Aralar Camping-a

ERREPORTAJETXOA: Murrizketak KIROLAK: Pilota Goxua BATZARRE: Larraungo Eguna

Mailope Gazte Asanbladak

antolatuta Gazte Eguna ospatu

zuten Betelun joan den

maiatzaren 4an. Besteak beste,

mendi martxa, bazkaria,

guarrolinpiadak eta kontzertuak

izan ziren.

Xabier Sotil

7PEKAtu

204. zkia. - 2013ko ekaina

Ikusihemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Page 2: Mailope 2013 ekaina

- 2 -

MAILOPEtxiki

Maiatzeko alean lan berezi bat egitea eskatu

genizuen: bi irudirekin marrazki edo collage

bat egin behar zenuten. Hona hemen Izarok

eta Alaitzek bidalitako marrazkiak. Liburu

bana jasoko duzue bikote, Zorionak!

-Ttalo artzain-txakurra: Izaro Otegi

(Lekunberri).

-Non zaude ilargi?: Alaitz Bildarraz (Aldatz).

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

Ezkutaketan:Ea ba oraingoan ere ariketa berri

batekin gatoz: ondoan duzuen irudi hori

gure aldizkariko txoko batean gorde

dugu. Jakina Kaka kontu asko dira ale

honetan baina irudi hori bera aurkitu

beharko duzue zuek. Aurkitzen duzue-

nean zenbatgarren orrialdean eta zehaz-

ki non dagoen azaldu beharko diguzue.

Zuen erantzunak [email protected]

e-posta bitartez jasoko ditugu.

Goiko marrazkia Alaitz Bildarrazekbidali digu eta ezkerreko hau berriz,Izaro Otegik.

Page 3: Mailope 2013 ekaina

- 3 -

> Francoren kontrako apezakAndres Petrirena apaizarekin izan da Juantxo Aleman eta euren elka-

rrizketan gure eskualdeko zenbait apaiz gogorarazi dituzte.

Frankismo garaian elizak zuen jarrerarekiko desadostasuna erakutsi

zuten 339 apaizek.

Ardiak mendira eramateko garaia da. Gaintzako Altzonea baserrian

izan gara, bertan oraindik udaberri oro ardiak Aralarrera igotzen

dituzten Garmendia familiarekin izan gara.

Ekainaren 16an arratsaldeko 18:00etan Baraibarren izanen da Kaka

Plasta ekitaldia. Mugi eta erosi ezazu zure txartela! Salgai daude:

Lanbroa paper dendan, Arribeko dendan, Surtidorean, Beteluko

dendan, Beteluko Ostatuan, Onda janari dendan, Kiroldegian,

Euskara Zerbitzuan eta Mitxausenea Kultur Etxean.

> Ardiak Aralarrera igotzeko garaia

10

16

Mailoperen aldeko Kaka Plasta20

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz,Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu,Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas,Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz,Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adiera-zitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi,Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Ainhoa Iriarte, Ana Ariz,Xabier Sotil, Karmele Galarza, Mikel Lasarte,Juantxo Aleman, Mikel Rekalde, NataliaAzkona, Itziar Gastesi, Igor Mitxaus, JosebaArtzeluts, Mailope Gazte Asanblada, JesusElosegi eta Julio Calonge.PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

14> Batzarre

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

23> Lauburua: Konposta

24> Erreportajetxoa: Basogintza arloko murrizketak

28> Lurrak emana: Hanka-luzeak eta sorgin multzoak

29> Zeruak esana

31> Ekinaren Ekinez: Aralar Camping-a

04> Iritzia

08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu

09> Zabal: Iñaki Usabiaga

19> Kuxkuxean: Ekaineko zorion agurrak

Page 4: Mailope 2013 ekaina

Joan den maiatzaren 11n, Gorritiko Gaztelurako mendimartxa antolatu zen. Ibiltariak, Arribe, Leitza etaLekunberritik abiatu ginen.

Goizeko 11k aldera Gorritiko plazan elkartu eta hamaike-takoa egin ondoren, Santa Barbara ermitarantz abiatuginen.

Behin kaskoan egonik, ekitaldiari ekin genion. Ohiturakagintzen duen bezala, aurreskuarekin hasi zen; Juan MigelSaizar txistularia, Laida Zabaleta eta Naiara Igartuadantzariekin.

Ondoren, Luis Mari Larreta eta Juan Mari Irastortza ber-tsotan aritu ziren. Eta bukatzeko manifestu bat irakurri zen.

Goiza bukatzeko, Gorritiko elkartean bazkaldu genuen.“Gorritiko gaztelua gure historiaren pasarte odoltsu eta

zorigaiztokoen eszenatokia izan zen. Gaztelar armadarenerasoengandik babesteko gotorlekua izan zen.

Gaizkileen mugari zor zaio gaztelu honen kokapena, etamuga hori da hain zuzen gaur egun oraindik bizi dugun lu-rralde zatiketaren jatorria. Baskongadak 1200. urtean izanziren konkistatuak. Ordu arte ez zegoen zonalde honetaninolako lurralde banaketarik. Guztia zen bat, guztia euskallurraldea, guztia Nafarroako erresuma.

Desagertua bada ere, gaztelu hau gure izate nafar, gureestatu politikoa, gure independentzia mantentzeko izandugun borondatearen aztarna.

Iaz 1512ko gertaerei buruzko eztabaida bizi genuen.Batzuentzat Nafarroa ez zen konkistatua izan, batasunespainiarraren pasarte bat besterik ez zen izan. Ez dago his-toria nafarrik. Beste batzuentzat, guretzat, Nafarroa Estatueuropar bat zen, eta armada erasotzaile batek inbadituzuen. Euskal Herriak existitzen du, badago euskal historiabat, eta 1512ak gure Estatuaren deuseztapena ekarri zuen.

Konkistak, gure lurraldea zatitzen duen muga honek beza-la, denboran dirau, ukatzen gaituzten politikak bezalaxe.Denok bat izatea galarazten digute, demokrazian eraba-kitzen duen herria alegia. Gure hizkuntzaren erabilera natu-rala debekatu eta mugatzen dute, gure euskal kultura.Horregatik beharrezkoa dugu zer gertatu zen ezagutzea,nola galdu genuen gure presentzia historikoa, nola kenduziguten gure Estatua. Gorriti Euskal Herriko historia nafa-rraren sinboloa da. Konkistak darrai, eta memoriak ere ja-rraitu behar du.“

- 4 -

(H)iriTZIA

Konkistak darrai, memoriak ere bai:

Alde Hemendik herri mugimendua

Zure iritzia bidali nahi badiguzu [email protected]

Page 5: Mailope 2013 ekaina

- 5 -

Joseba Artzeluts

Euskal Herri osoko hainbat herritako ordezkariez osaturik,“Alde Hemendik” herri mugimendua sortu berri dugu.Larraunen ere sortua dago taldea eta honen helburu nagu-sia indar okupatzaile guztiak Euskal Herritik joatea litzatekehain zuzen ere.

Aldarrikapen hau errealitate bihurtzeko garaia iritsi delauste dugu. Aro politiko berri batean murgildurik gaudenhonetan, gai honetan ere aurrerapausoak ematea nahitaez-kotzat jotzen dugu behin betiko bakea eta normalizazio poli-tikoa lortu nahi badugu.

Horregatik hau lortzeko lehen urrats bezala ekainak15erako 15 herri desberdinetan antolatu ditugu ekimenak.Lekunberrin manifestazio bat burutuko dugu ekainaren15ean atsaldeko 20:00etan, herriko plazatik hasita.

Besterik gabe jendarte guztia gonbidatuta dago gure eki-menera.

Alde Hemendik herri mugimendua martxan

IRAGARKI TAULA

LARRAUNGO UDALAK ONARTU DU:-”Herriko Seme Kuttun” izendapenei buruzko eskaera. Udalak onartutako “Herriko Seme Kuttun” eta antzeko izendapenen erlazioa (1936-1980).Zerrenda horretan izendapenaren data, izen-abizenak eta arrazoiak zehaztea. Aipatutakodaten barruan izendapen desberdinak bertan behera uzteko Udalak akordioen zerrenda(baleude).

-“Gure historiaz” gehiago eta sakonago ezagutu dezagun hitzaldiak egiteko laguntzaeskaera.Larraungo Udalak, bi hitzaldi hauek egin ahal izateko, 400 euroko diru laguntza ematea,200 euro hitzaldi bakoitzeko.

BETELUKO UDALAK ONARTU DU:-Alzheimerraren inguruko Estatu Politika batengatik.Beteluko Udalak bere ardura azaldu nahi du lehen garrantzia handiko arazo horrekiko etaBetelu Alzheimerrarekiko Udalerri Solidario aitortzen du. Horrela, Beteluko UdalakAlzheimerraren Estatu Politika bat martxan jartzea aldarrikatzen duen “Alianza por elAlzheimer” ekimena babestu nahi du.

Page 6: Mailope 2013 ekaina

- 6 -

1. Nagikeria:zerk alfertzen zaitu erabat?

Goizetan jekitzeak, lo egitea ikaragarri gustatzenzait.

2. Gorrotoa:zerk bihurtzen zaitu otso?

Errepidean bere karrilean sartzen ez diren horiekkixkaltzen naute.

3. Sabelkeria:zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Lagun artean txuleta eder bat jateak eta ondoren-go egondaldi eder batek.

4. Zikoizkeria:zer desio duzu gehiegi?

Orain bezain ederki bizitzea.

5.Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Hipoteka patuta dauken jendeak.

6. Luxuria:zerk jartzen zaitu bero-bero?

Dena ezin esan ba! jijiji.

7. Harropuzkeria:zerk jartzen zaitu oilar?

Postre eder bat egitendudanean jendeak zeinengustora jaten duen ikusteak.

7PEKAtugaldera

Xabier Sotil

Beteluko Zinegotzia

100 saio egin ditu LekunberriTelebistak. Eskualdeko eta hemendikkanpoko gaien inguruan informatu etapertsona ezagunak eta ezezagunakelkarrizketatu dituzte 100 saio haue-tan. Aner, Mikel, Shandra, Naiara,Arantxa.... eta taldea osatzen duzuenguztioi zorionak!

Berri Txarrak osatzen duten hiru muti-lek FAQ abestiaren bideoklipa aurkeztuberri dute. Haria diskoaren barruangrabatu zuen taldeak abestia, MattSharp musikariaren ahotsak tarteko.Berri Txarrakek bete-betea du agendahurrengo hilabeteetarako, atzerrianzenbait emanaldi dituzte aurreikusita,baina esaterako Hatortxu Rock etaViñarock jaialdian ere izanen dira.

Nafarroako AEK-k Ordu bat doan izenekokanpaina martxan jarri du. Ordu batenbidez euskaraz komunikatzen lagundunahi dizue AEK-k. Horixe baita AEK-koeuskaltegien lana: jendarteari zuzendu-tako zerbitzua. Berezkoa dugunhizkuntza doan ikasi ahal izatea.Ekainaren 13an arratsaldeko 18:00etanizanen da hitzordua Lekunberriko he-rriko plazan. Animatu eta eman izena [email protected] e-postan edo 948604704telefono zenbakian.

BERRI TXARRAK TALDEA-

REN BIDEOKLIP BERRIA

LEKUNBERRI TV-REN 100.

SAIOA

ORDU BAT DOAN

Page 7: Mailope 2013 ekaina

Aupa Lasarte! 10 urte dira bai,denbora azkar igarotzen dela esandezakegu. Aitortu behar dut eznaizela gogoratzen, zuk esan bezala,ume moko bat nintzen eta. 9 urtenituen hain zuzen ere. Hala ere, gauregun hemerotekak ematen digunerreztasunekin (batez ere inter-neten bidez), momentu hartakoinformazioa eskuratzea ez dazaila. Berreskuratu ezingo dena,momentu konkretu horretakosentsazioa, emozioa eta gorrotoada. Ala bai?

Ez dakit zergatik, baina nik denakberdin jarraitzen duenaren sentsazioa daukat. Agian gauregun ez da egunkaririk ixten (nahiz eta mehatxua betigainean daukagun), baina zenbat eta zenbat aldiz jasotzenditugu Madril aldeko egunkarietatik irainak, mehatxuak etagorroto azalpenak? Nik argi daukat: egunkaria ixtea momen-tu puntual bateko neurri drastikoa izan zen, baina egunero-egunero euskaldunok jasaten dugun terrorismo mediatikoaez da egunkari berri bat sortzearekin amaitzen. Hori bio-

lentzia informatibo estrukturala da, sistemaren erraietanfinkatuta dagoena. Eta errealitate hori egun batetik besteraaldatzea ezinezkoa da, lagun!

Azkenik, amaitzeko esan nahi dut Berria izebergaren puntabesterik ez dela, eta horren azpian kokatzen direneuskarazko komunikabide guztiak askoz egoera larriagoandaudela. Berriak “Ziztada” kanpaina hasi badu dirua lortzekoegoera kaskarrean dagoelako, imajinatu beste komunikabide

guztiak nola dauden. Beno, zer esango dut nik, zuk eta gureirakurleek ez dakitena Mailoperen egoeraren inguruan?

Horrela dago panorama Lasarte, eta hemendikaurrera askozaz okerrago egongo delakoaren irudi-

mena daukat! Geureeuskara ondare kultural,sozial eta nazionala izan-go da, baina diruak ezdio jaramonik egitenhorri! Mundu deiturikoespazio honetan, lekutxiki txikia betetzendugu, eta egoera ezbada aldatzen arloekonomiko, politiko etapertsonen kontzien-tzian, oraindik lekutxikiagoa betetzerakondenatuta gaude.

Aupa Tokaio! Hamar urte, denbora luzeada. Duela hamar urte zu ume moko batizanen zinen, ni… bueno, gazteagobesterik ez. Garai horretan Gipuzkoan

egiten nuen lan eta prentsa gehiegirikirakurtzeko ohitura inoiz izan ez

badut ere, EuskaldunonEgunkariaren harpidedunanintzen. Ez zen oso puntual iristen,askotan ez zen iristen ere, bainogurea zen, gure hizkuntzan idaztenzen bakarra, Euskaldunon

Egunkaria. 2003ko ekainaren 21ean, udaren etortzearekinbatera, Salonikan Europako Batzordearen bilerarekin bateraizandu ziren istiluez gain ez zirudien berri handirik izanenzenik… eta halako batean gure Egunkaria ixteko aginduaeman zuela Juan del Olmok! Hasieran okerren bat, txan-txaren bat izanen ote zen pentsatu nuen, baina ez (okerra

bai baina txantxarik ez). Bost urte lehenago Egin itxizuteneko sentsazioak berriro ere. Oraingoan aldiz jendearenerreakzioa askoz ere zabalagoa izan zen eta ez bakarrikhemen. Ez kasu batean ezta bestean ere, gerora, berandue-gi, demostratu izan den bezala, inongo sustengu juridikorikez zuten itxierak izan ziren hauek eta azken kasu honetanbehintzat euskal kulturaren kontrako ekimen bat besterikez zela pentsatzen ahal dugu. Eta ekimen mingarriainondik inora.

Baina esan bezala, erantzuna benetan zabala izan zeneuskal gizartearen aldetik eta itxiera izan eta egun gutxiramilaka lagun elkartu ginen Donostianegin zen manifestazioan Eus-kaldunon Egunkariaren alde.Gutxitan ikusi ahal izan ditugueuskal alderdiak zerbaitekinhorren ados!

Egindako mina ezinendute inoiz behar bezalaordaindu eta egunkari-aren kasuan 2010eankargu guztien libreizendatu zituzteninputatu guztiak.

Bien bitartean Eus-kal Herrian izan zenitsasgorarekin Berriasortu zen (genuen).Egiten dutena egitendutelarik, milaka urtehemen iraun eta geroez baikaituzte eus-kaldunak isilaraziko!

Mikel Lasarte

- 7 -

Egunkaria itxi eta egunkari Berria sortu

“Arazoa ez da egunkari berri batsortzearekin amaitzen”

“Egindako mina ezinen dute inoizbehar bezala ordaindu”

elKArrimokoKA

Mikel Alvarez

Arg.: Garikoitz Garaialde / Argazki Press

Page 8: Mailope 2013 ekaina

- 8 -

Aldizkari honetan, maiz idazten dut e-txeak aztertzean edo kontsultan aur-kitzen ditudanaren inguruan.Kontatzen dudan guztia egia da, nikzuzenean bizitakoa, baina izenak etalekuak asmatuak izaten dirabakoitzaren intimitatea gordetzeko.Argi uzten diot jende guztiari, nirekinlandutako guztia pribatua dela eta nikez dudala inolaz ere inon kontatzen.Oraingoan, maiz egoten den arazopotolo bati buruz idatziko dut. Norbaithiltzean, herentzia uzten badu zehazkibanatu gabe, arazoak egon daitezkeherentzia banatzean. Senideen arteanados jarri behar dira, guztiek sentitubehar dute egiten den banaketa justuadela eta lasai eta gustura geratu behar

dira herentzia partitzean. Gai hau osomingarria suerta daiteke ez bada ongiegiten, tartean emozio sakonak etaindartsuak sartzen direlako, izaera des-berdinak eta behar diferenteak.

Kontatuko dut, beraz, benetako kasubat eta nola iritsi ginen soluziora.Bizkaiko herri bateko familia batean,behin gurasoak hilda, herentzia par-

titzeko garaia iritsi zen. Baserria, lurrak,jabetzak eta dirua nola banatu? Seianaia eta arreba, lau aspaldi baserritikaldeginda ezkontzean eta bi betidanikbaserrian bizitzen. Guztiak ongi kon-pontzen dira eta ia astebururo elkar-tzen dira senar, emazte eta umeak

familiaren baserrian. Hasiak zirenbanaketari buruz hitz egiten baina,posizioak poliki-poliki hurbildu ere, ezdute azkeneko adostasuna lortzen.Geldirik, ezin aurrera egin, azkeneannigana etorri dira.

Erabaki genuen aurrenekoa, familia-konstelazio bat egitea izan da.Konstelazioa ongi garatzen da eta azke-nean senide guztiok arimaren mailanbat datoz familia osoaren onenarenalde egiteko. Aste batzuk pasaondoren, anai-arreba guztiak nireganadatoz berriro ea azken urratsa ematendugun. Hasteko, meditazio bateaneskerrak ematen dizkiegu gurasoei bizi-tza eman zigutelako, oparirik handiena.Ondoren, senide bakoitzak kandelabana pizten die aita eta amari, dozenabat guztira. Hau eginda, banan-banannirekin biltzen da aparte, bere ustezegoera nola dagoen eta zer nahi duenazaltzeko. Honek laguntzen die hitzetanargi azaltzen ikuspuntua eta nahia,baina soilik niri, konfliktoan ezsartzeko. Helburua da haien buruaargitzea.

Segidan, bakoitzak trebea ez deneskuarekin -alegia, gehienontzako ez-kerra- beren buruaren marrazki adier-azgarria egiten dute. Argi esaten diet ezdela ezer artistikoa izan behar, ez, buru-ra une horretan etortzen zaiena, eta ez

dio inporta ongi ala gaizki marraztuaegotea. Behin marrazkiak eginda,bakoitzak lurrean jartzen du paperanahi duen tokian eta gainean jartzenda. Guztiok isilik, uzten diote gorputzarisentitzen; datorrena datorrela, edozeinemozio, sentimendu, sentsazio fisikoeta nahi izanez gero, besteei kontatzendiete. Gero banan-banan, badoazlekuz aldatzen eta gainerako anai etaarreba guztien tokietan jartzen eta sen-titzen. Horrela, modu ez kontzientebatean guztiok sentitzen dute anaiakedo arrebak sentitzen duena, hau da,“bestearen tokian” jartzen dira.Ondoren, berriro beste marrazki bategin behar dute trebea ez deneskuarekin eta bertan, burura etortzenzaien moduan, herentziaren banaketajustu bat adierazi. Marrazki hauek erelurrean jartzen dituzte eta guztiakpasatzen dira anaia eta arreba guztienpaperen gainetik, sentitzeko. Azkenik,sei anai-arreben artean marrazki baka-rra egiten dute, bakoitzak ateratzenzaionarekin. Egia esan, oso marrazkipolita atera da, artistikoa ez bada ere.Banan-banan marrazkiaren gaineanjartzen dira eta guztiak ongi sentitzendira.

Horrela amaitu da lana. Handik astepare batera, berriro bildu da familiaosoa baserrian. Ados jarri dira etaherentzia banatzen da.

Banaketak adostea, edozeingauzatakoak, arazo bihurtzen dira maizeta ongi egiten ez direnean ondorio osolatzak ekar ditzakete. Ikuspuntuak,beharrak eta emozioak sartzen dirabanaketetan eta ez dira errazak izaten.Horregatik izaten dira batzuetan he-rentzien banaketak horren zail eta min-garri. Banaketa arazo bihurtzendenean, laguntza profesionala osobeharrezko eta eskertzeko izaten da.Saiatzea ere, merezi du.

Herentzia ongi banatzean adostasuna nola bilatu

“Guztiek sentitu behardute egiten den banaketa

justua dela”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 2013 ekaina

- 9 -

Zugatz-niniak lertzear daude -ara bi

pagondo ostotu-:

zize-larreak, ostilika antza, euntzetan

dira gaillendu.

Apirilak 15. Santa Garazi bezpera.Honela amaitzen du ORIXE handiakbere bertsoa EUSKALDUNAK poeman:

Biar, erriko Santa Garazi; artzairen

batek al balu,

ermitarako puska legorra ziza-

arraultz-talo goxo du.

Zendu zenetik mende erdi batpasatxo, Nikolas txikiaren oinatzak

sumatu ditut Uitziko lurretan, ermitarabidean, ama minez, amarekin marmar-rean:

- Iru umetxo sortu ginan, badakizu,

sabelaldi bakarrean. Irurok ezin azirik

urruti bial ninduzun zure etxetik.

Nikolas Uitzin bizi da: Errekalden. EzOrexan bere gurasoekin. Santa Garazibezpera honetan, ermitarantz abiatuzaigu. Goiko Zulotik sigi-saga datorrenerrekari lotua dago mendiarteko ibil-bide osoa, lizarrez babestua, tenplubaten habearte isila. Gaur, baina,lehertzear dago bizitza. Hegazti-ugaz-tunen koru bihurtu dira alde banatakooihan malkartsuak; ama lurraren ere-serki miruaren oihua, birigarroarentxorrotxioa, zaldiaren irrintzia,behiaren marrua, ama galdua duenaxuriaren marraka...

- Ni asuri gaitz-etsia. Zure magal

txokorik ez nik ikusi, musurikan hartu

ere ez. Nola maiteko zaitut ba ezagutu

ez bazaitut?

“Mikolas” txikiak (hala deitzen zionamatxik) geralditxo bat egiten du.Uitziko bidegurutzetik ez urrun, pagotantaien itzalpean, bada iturri baterrekaren bestaldean, ama lurrarenerrape emankorra, etengabe ur gardeneta freskoa dariona. Han arintzen du

nerabe umezurtzak bere egarri aseezina.

Ziza bila dabilenaren gisa ibili zenNikolas bizitza osoan amaren bila.Nola, baina, maiteko zuen ezagutzen ezbazuen? Amarekin mintzatzeko beharzuen euskara: ama euskara. Hala ikasizuen, hala arakatu, hala ezagutu, halamaite. Euskal Herri osoa izan zuenaztarna leku, ziza larre. Mutil mazalak

isil-gorde bat ezin koka bihotzean: lau

ziza-larre aratu ditu argi-urratzez

batean...

Ama Euskal Herriarenganako maita-sunez egon zen espetxean, bizi izanerbestean urte luzez. Hala ere - Arrotz-

errian ote nago ni? –zioen-. Ez zait

irudi: zize usaiaz nere gogora dator

Euskadi.

Umetan galdu zuen ama. Jainko al-tzoan sumatzen zuen. Jainko bila,Jesuitengana jo zuen gazterik. Harenjainkoa euskaldun izaki, ez zuen topatu,bota egin zuten. Ez zuen, hala ere, etsi.Honela euskaratu zuen TagastekoAgustinen aitorpen hura: - Zuretzat

egin gaituzu, ta eziñegonez daukagu

biotza Zuregan atseden dezaño.

Gaur oraindik, Larraungo ziza larree-tan, Nikolas nekaezinaren oinatzaktopatzen ditut, temati, Jainkoaren bila.

Ziza bila

Iñaki UsabiagaZABAL

Mikel adiskideari.

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Lagundu Mailope!

Nikolas Ormaetxea, “Orixe”.

Page 10: Mailope 2013 ekaina

Fermin eta Garikoitz GarmendiaelkARRIZketak:

Azken mendean aldaketa

handiak gertatu dira gure

ibarrean, alor guztietan ziu-

rrenik. Malloen azpiko herrie-

tan artzaintzaz bizi ziren

familia gehienak eta horien

errealitatea ere guztiz aldatu

da. Gaintzako Altzonea base-

rrian izan gara Fermin eta

Garikoitz Garmendia aita-

semeekin.

“Maiatzean ardiakAralarrera igotzen ditugu”

Garikoitz eta bere familiak maiatzhasieran igotzen dituzte ardiakAralarrera. Eguraldi ona iritsi arteanordea ardi batzuk Uztegiko belardietanizaten dituzte.

Page 11: Mailope 2013 ekaina

- 11 -

Momentu honetan zenbat buruko

artaldea duzue?

Garikoitz: Ba ez dakit zenbat egonendiren, 950en bat edo horrela.

Eta zu mutil koxkorra zinenean Fermin

zenbat zenituzten?

Fermin: Orduan 200 inguru izango ge-nituen eta etxe gehienetan ere 200 ardiizaten ziren, batzuk gehixeago bestebatzuk gutxiago baina paretsuan.

Altzonea baserria da hau, zu hemen

jaioa zara Fermin?

Fermin: Bai gu hemen jaioak gara,baita nire aita ere, ama berriz Intzakoazen. Guk attuna zena ardiekin ezagutugenuen eta gero aitak jarraitu zuen.

Eta ondoren zuk...

Fermin: Bai, beno orain fabrikan erearitzen naiz lanean, baino gaztetanbehintzat artzain eta etxeko lanak egi-ten ibilitakoak gara. Behiak ere bage-nituen orduan esnetarako, baina gerohoriek kendu eta orain larreko hirubehi baino ez dauzkagu.

Ardiekin garai batean nola moldatzen

zineten?

Fermin: Beti kanpoan izaten genituenardiak, guk janarazi beti belardietanegiten genien eta orain azkenekourteetan pentsua, alpapa etab.emateko barrura sartzen ditugu bainatxikiak ginenean beti kanpoan egotenziren elurrik ez bazen behintzat.Neguan herri inguruko larreetanegoten ziren, Uztegin ere tarteka etamaiatz aldera gora igotzen genituen.

Eta han goian aske uzten ziren?

Fermin: Bai aske, orain bezala, hanattuna egoten zen zaintzen txabolaneta hura erretiratu zenean aita hasi zenhan gelditzen.

Eta zuri tokatu al zaizu han lotan

gelditzea?

Fermin: Bai bai, jezteko denboran aitani eta anaia ere egoten ginen eta geroanaia soldadu joan zenean aita etabiok, baina behin jezteko denborabukatzen zenean ni etxera etortzennintzen. Gustura joaten ginen... orduantxerriak ere izaten ziren etxeetan etahan goian ginenean gazta ere egitenzen eta gatzure txerrientzako. Hanegoten ginenean iruditzen zitzaigunbeste mundu bat zela, goizean jaikitzenginenean ere ño! Eguzkia ere gertuagozegoela ematen zuen eta umetan

behintzat ikaragarri gustura ibiltzenginen.

Gogorra izango zen ba...

Fermin: Bai baina halaxe ohitutako jen-dea zen.

Eta han goian jateko nola moldatzen

ziren?

Fermin: Jatekoa hemendik eramatenzuten bizkarrean. Kotxerik ez zen ordu-an eta, ni oroitzen naiz gure aita zenazortzi aldiro etortzen zela etxera janbila, eta ogia, olioa eta behar zirenakbizkar gainean hartu eta hortxe joatenziren hemendik haruntza. Eta orduanartilea ere han mozten zieten etabizkarrean jaisten zuten, batzukastoekin ere ibiltzen ziren gora etabehera baina normalean bizkargainean.

Artile hori nola saltzen zenuten?

Fermin: Saltzaileak etxera bertaraetortzen ziren erostera eta zakuetaneramaten zuten. Garai haietanbehintzat dirua zen oraingo aldean.

Zenbatean saltzen zenuten?

Fermin: Ni oroitzen naiz hasiera hartanmerke, baina azkeneko urteetan 150

pezeta ordaintzen zigutenkiloa. Pentsatu! Oraindik ere artileaeraman egiten digute bainaordukoaren aldean konparaziorik ez!Eta urteak ere izan ziren non arkumeenlarruak 500 eta 700 pezetatan saltzengenituen.

Orduan artzain asko bilduko ziren han

goian ezta?

Fermin: Bai bai, hemen herritikbertatik igual hamar artzain baino gehi-ago, ia-ia etxe bakoitzeko bat joatenzen, eta hori Gaintzan eta haranekoherri gehienetan gertatzen zen.

Garikoitz: Orain ere gure osaba Pakokuda guztia mendian ematen du,maiatzean joan eta azarora arte. Gujanaria eramatera igotzen gara etabertan egoten da, ondoan Intzakobeste artzain bat eta biak ibiltzen diraelkarrekin.

Eta attunak erabiltzen zuen txabola

bera mantentzen al duzue?

Garikoitz: Ez, txabola hartara kotxeanjoateko biderik ez zegoen eta zahartueta erori egin zenean berria egin genu-en, baina inguru berean dago.

“150 pezeta ordaintzenziguten artile kiloa”

“Goian ginenean gaztaere egiten zen eta

gatzure txerrientzako”

Fermin Garmendia etxe ondoko belardian axuri eta ardi artean.

Cederna Garalurrek babestua

Page 12: Mailope 2013 ekaina

- 12 -

Orain zenbat txabola egongo dira

erabiltzen dituztenak?

Garikoitz: Hamabost inguru bai, agianez erabat baina astebururo artzainenbat egoten dena behintzat bai, ezosaba bezala uda osoa bertanpasatzeko, baina tarteka erabiltzendutenak. Askok egunero igo ere egitendira gauean etxera jaitsi arren.

Eta garai batean zenbat egongo ziren?

Fermin: Orduan gehiago eta askotantxabola bakoitzean bi edo hiru artzainegoten ziren. Eta orduko txabolak txiki-ak ziren oraingoen aldean. Alde bateangazta tokia, bestean ohatzea, mahaiaeta ezer gutxi.

Eta sua egun guztian piztuta?

Fermin: Bai bai beharko, jana egitekoere butanorik ez zen eta dena sutanegiten zuten.

Eta orain nola moldatzen zarete

lanarekin?

Garikoitz: Txandaka ibiltzen gara, batekezin duenean besteak eta alderantziz etaGorka, anaia, eta osaba ere aritzen dira.

Fermin: Goizen goiz jetzi egiten ditugu,gero belardira eraman eta iluntzeanhandik ekarri, pentsu pixka bat emaneta berriz jezten ditugu. Egunean bialdiz, goizean eta gauean.

Eskuz?

Fermin: Bai bai eskuz aritzen gara gu bai.

Eta zenbat denbora behar duzue

denak jezteko?

Fermin: Beno orain denbora gutxi,baino esne asko den garaian orduanhiru ordu ere pasatzen ditugu, bainaorain bi ordu inguru behar izatenditugu esne gutxi dute eta...

Eta esnearen prezioarekin zer moduz

zabiltzate? Merezi al du esnea

saltzeak?

Garikoitz: Aurten behintzat zerbaitordaintzen ari dira.

Fermin: Esnearen prezioan gauza askokeragiten dute, krisia eta lehen orainbaino errazago saltzen zen gazta etaorain jendearentzat ez da beharrezkoelikagaia... Guk Enaquesari saltzendiogu esnea, eta beti proteina etagrasa kopuruaren arabera ordaintzendigute. Garai honetan, esneak beti pro-teina eta grasa altuagoa izaten du etaneguan berriz esne kantitate handi-agoa ematen dute ardiek baina pro-teina eta grasa kopuru baxuagokoaizaten da.

Haragitarako ez

dituzue saltzen?

Fermin: Ba bai,urtero saltzen

ditugu batzuk, zaharrak daudenakudazkenean saltzen ditugu.Donamariko gizon batek eramatendizkigu.

Eta ardiak zein adinarekin saltzen

dituzue?

Garikoitz: Batzuk gazteago izorratzendira eta beste batzuk hamar urterekinoraindik osasuntsu egoten dira, bainonormalean zortzi urte inguru.

Zer ematen diezue jateko?

Garikoitz: Belarra, alpapa, etxeko belarondua eta pentsua. Eta udaberriankanpora.

Pentsuaren prezioa ere asko igo da....

Garikoitz: Bai asko eta alpaparena erebai. Pentsua azkeneko urte hauetangora eta gora ari da, baina pentsuakentzeko eman egin beha du pixka batgainontzean, ez badu esnerik ematenez dago kentzerik eta pentsu askoemanez gero gastuak ere gora.

“Esne asko den garaianhiru ordu ematen ditugu

jezten”

elkARRIZketa:

“Txabola bakoitzean biedo hiru artzain egoten

ziren”

Egunean bitan jezten dituzte ardiak eskuz, goizean eta gauean.

Page 13: Mailope 2013 ekaina

Eta lehen pentsua ematen al

zitzaien ardiei?

Fermin: Orain adina ez, izaten zirenere pentsurik batere ematen ezgenien urteak, gainera orduan iza-ten zen etxeko arbia, artoa etab.Baina pentsua ematen beranduagohasi ginen. Garai batean, janabiltzeko goiko Mailloatara joatenginen, herriko lurretan artoa, garia,patata eta denetarik landatzenzen, leku onenak etxeko elikagaiaklandatzeko gordetzen ziren etaardientzako belarra biltzera gorajoan behar izaten genuen. Askotanmorroiak hartzen ziren lan hori-etan laguntzeko.

Eta handik belarra nola jaisten

zenuten?

Fermin: Bailara honetan, IntzanGaintzen, Errazkinen... kablebatzuk izaten ziren goitik herri-raino. Belar sorta handiak egitenziren eta goian txirrika bat izatenzen gantxo batekin eta han paketeazintzilik jarri eta behera botatzenzen. Gaintzan gutxienez hiru kablebaziren eta behin herrira iristenzenean, han behiek bultzatutakogurdian paketea jarri eta etxera.

Fermin zu mutiko zinenean zeni-

tuzten 200 ardi horietatik 950

ardiko artaldea izatera nola iritsi

zarete? Erosiz joan zarete?

Fermin: Ez ez, ekarri ez dituguegin. Urtero-urtero artaldea handi-tuz joan gara, baina hasierakoartalde hartakoak dira denak, ezdugu bakar bat ere erosi. Ardi la-txak dira eta betidanik etxean egonden artaldea da eta soka horri segi-tuz handitu dugu artaldea. Gurigaztetatik gustatu zaigu arditanibiltzea eta gero hemen herrian

behar adina janik ez zegoen etaGipuzkoa aldera eramaten hasiginen, Legorretara. Orain Baliarraineta Altzoko belardietan izatenditugu, abereek janari asko beharizaten du eta negu partean haraeramaten dugu mordoxka bat.

Neguko elurrarekin ere kanpoan

egoten dira?

Garikoitz: Altzo eta Baliarraingoakbai, baina hemengoak bordanegoten dira. Hemen izaten dituguume egiteko daudenak eta esneajetzi behar zaienak, horiek barru-an, baina gazteak kanpoan egotendira.

Eta udan?

Fermin: Udan denakAralarren izaten ditugu.Ardi hauek beheanegoteko ez dute balio,beroarekin asko sufritzenbaitute eta maiatzaren10a aldera gora igotzenditugu.

Eta asteburuetan nola

moldatzen zarete?

Fermin: Asteburuan aldenbezala, hauek parrandaegiten dute eta gero kome-riak! Lanerako ezin jaiki,baina orain uda aldera

antzutzearekin jeizten ez dahainbesteko lanik izaten.

Eta zuk Garikoitz etxeko

artaldearekin jarraitzeko asmoa al

duzu?

Garikoitz: Ez dakit, ikusiko da, osolan lotua da.

Fermin: Bai, artzaintzaz bizitzeaoso gogorra da, baina beno ardibatzuk izatea eta mendia gustatuzgero txabola ere mantentzeko ongidago.

- 13 -

“Kablean jaisten genuen belarra herriraino”

Belarra kablean txirrika batekin jaisten zuten. Arg: Jesus Elosegi

Juan Mari Ansaren “Aralarko Malloak” liburutik hartutako irudia. Arg. Jesus Elosegi

Page 14: Mailope 2013 ekaina

- 14 -

BATzarre

Nekazaritza ekologikoa lantzeko hastapen ikastaroaLekunberrin Baztan, Zangotza, Lesaka eta Lekunberrik, besteak beste,herri-lur txikiak ekologikoki kudeatzearen aldeko apustuaegin dute, toki-garapena bultzatzeko eta enplegua sustatzekobitarteko gisa. Cederna Garalur Elkarteak hainbat informazio-eta prestakuntza-saio burutu ditu, udalekin eta NafarroakoNekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK)lankidetzan, nekazaritza ekologikoa sustatzen interesa dutenpertsonei informazioa helarazteko. Lekunberrin ekainaren 7,8, 14 eta 15ean (ostiraletan 16:00eatatik 20:00etara etalarunbatetan 09:00etatik eta 13:00etara) izanen da ikastaroaherriko udaletxean. Ikastaroaren helburua nekazaritzaekologikoaren printzipioak lantzen hastea da, gainera ika-sitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute herriko lur sailbatean. Informa zaitez 696 539 810 telefono zenbakian [email protected] e-posta bidez.

Maiatza kulturalaMaiatza kultur ekitaldiez beteta egon da Lekunberri etaLarraunen. Hilabete guztian zehar izan dira antzerkiak, hitzal-diak, musika kontzertuak... Baina Ibarberri eskolako ikasle etairakasleek ere euren egitaraua izan dute: Komiki tailerra,Potxin pailazoaren emanaldia, Euskal Jolasak, Birziklapenareninguruko erakusketa... Bestalde, hiru eta zazpi urte artekoikasleek ere bertso eskola klase bat jasotzeko aukera izanzuten Oskar Estanga eta Uxue Alberdirekin. Horra hor egunhorretako zenbait irudi.

Hilaren 14, 15 eta 16an Larraungo Eguna ospatukoda gurean. Asteburu horretarako egitarau zabalaprestatu dute antolatzaileek. Aurtengo ekitaldinagusiak Albiasu eta Baraibarren izanen dira. Halaere, urtero bezala, egun handia igandea izanen da.Aizkolariak, musika, herri bazkaria... Ikusi egitarauosoa Agendan, 31. orr.

Larraungo Eguna

Haurrak harreta handiz erantzuten zieten bertsolariek egindako galderei.

Page 15: Mailope 2013 ekaina

- 15 -

Tanzaniako garapen sozio-ekonomikoaren aldeko merkatuaApirilean hasi zirenBaraibarko Mer-katu Txikiko anto-latzaileak Marki-nako Mundu ZabalGKE-rekin lankide-tzan dena presta-tzen. Ekainaren 8eta 9an egun guz-tian zehar zabalikegongo da merkatutxikia Baraibarkofrontoian. Bertandenetarik aurkitzeko aukera izango duzue. AurtenTanzaniako garapen sozio-ekonomikoaren alde erabiliko dabilduko den diru guztia. Beraz, egunean bertan Baraibarrerahurbildu ez ezik orain etxean duzuen arropa, altzariak, libu-ruak jostailuak edo dena delakoa merkatuaren alde emannahi izanez gero, Beteluko Aitz-Berri ileapaindegian,Lekunberriko Navarro Mertzerian edo Baraibarko ostatuanutz dezakezue. Diruz lagundu nahi duenak CR-n30080041021399812914 kontuan sartuta egin dezake.Bestalde, halako merkatu bat antolatzeak eskatzen duen lanadela eta prestaketa lanetan lagundu nahi duen orok616952600 telefono zenbakira deituta egin dezake. Lapurreta izan da Beteluko

enpresa batean Maiatzaren lehen egunetan, Betelun gertatutako lapurretabaten berri jaso genuen hedabideen bitartez. Zehazki,Manantiales de Betelu S.A. enpresan izan zen lapurreta apiri-laren 28an, igandea. Biharamunean,GI-2135 errepidean,Tolosa parean, goizeko ordubiak inguruan, lapurtutakoerremintak eta ordenagailu bat aurkitu zituen bi kotxeetanErtzaintzak. Bertan zihoazen 21 eta 42 urte arteko zazpigizonezko identifikatu zituen eta zenbait ikerketa eginondoren zazpiei egotzi diete lapurreta.

Euskara MankomunitateaSareanNafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak abianjarri du bere web orria: www.iparmank.org. Bertaneuskararen egoeraren inguruko informazioa eta egoera horisuspertzeko gure herrietan antolatzen dituzten egitasmoenberri emanen dute udalerriz udalerri eta atalka antolaturik.Mankomunitatearen beraren atalean, plangintzak eta au-rrekontuak azaltzen dira; Euskaraz Bizi atalean, euskaraz biziahal izateko antolatzen dituzten hainbat egitasmo. Euskaraikasteko eta sustatzeko mankomunitatean bertan eta besteerakunde batzuetan ematen diren diru laguntzak eta bekakjakinarazten dituzte: haien deialdiak, epeak, oinarriak…

Bestalde, mankomunitatearen barrutian euskararenaldeko bestelako eragileek eta argitalpenek ere badute bereatala. Eta euskararen normalizazioa helburu duten inter-neteko baliabide frankorekiko lotura ere izanen da.

Erabiltzaileek parte hartzeko aukera izanen dute gainera,adibidez, itzulpenak eta zuzenketak egiteko zerbitzuaeskainiko da. Bestetik, zuen ideiak, kexak eta iradokizunakere eskertuko dituzte, izan ere, sortu berri duten tresna ho-rren helburua denon artean euskararen alde egitea baita.

Page 16: Mailope 2013 ekaina

- 16 -

1960. urtea zen. Gerra bukatu zela 21

urte besterik ez eta Franco paliopean

lasai-lasai Espainiako Elizarekin bat

eginik eta Eliza frankismoarekin. Baina

ez hala Euskal Herriko apez eta kris-

tauekin. Batez ere apezekin, urte hone-

tan frankismoari dar-dar eginarazi

baitzioten. 339 apez izan ziren hori

egin zutenak. Horietakoa dugu, Andrés

Petrirena, Iturengo semea, 4 urte

Adoain eta Zabaltzan (Urraul garaia)

pasa ondoren, 1956an hona etorri

zena; bai, 339 apez horietakoa dugu,

frankismoari eta frankismoa babesten

zuen Elizari lekzio ederra eman ziotene-

takoa. Herri honetako lau obispoei,

Aita Santuaren Nuntziori igorri zieten

Dokumentu inportante bat. Eta

Vatikanora bertara ere igorri zuten.

Esan dezakegu frankismoak oraindik

bere goienera iritsi gabe, gainbehera

hasi zuela edo gainbehera bota zutela

apezok. Dokumentu hori hemen ez zen

publikatu, zentsura zorrotza zegoen,

baina aterrian, Londresen, Iparra-

merikan eta beste hainbat tokitan pu-

blikatu zen eta sortu zuen zalaparta

ikaragarrizkoa izan zen. Esan dugu,

gorenera iritsi baino lehen gainbe-

heran jarri zutela frankismoa. Hori bai,

hemen Obispoarengandik hasi eta

Gobernadore Zibileraino, denak

nahasian, jo zuten apez baliente hauen

kontra eta gezurrez eta irainez bete

ERREPORTAJEA >>

Gure apezak jende pobreeta herri pobreen alde

Testua: Juantxo Aleman

Goiko irudian, DonManuel Rekalde, Beteluko

Mitxikonekoa, Oskozkoeliztarrekin.

Page 17: Mailope 2013 ekaina

- 17 -

zituzten. Baina 339 apezok legitimi-

tatea kendu zion frankismoari eta bere

gezurra agerian utzi.

Hala kontatu digu historia Don

Andrések, 85 urte dituenak, eta

Iruñean, Buen Pastor erresidentzian

dagoenak:

-Zu nork sartu zintuen saltsa ho-

rretan?

-Gipuzkoako berririk eta, nik ez dut,baina hemen Apezetxera, bestebatzuetara bezala, Don MarcelinoGarde eta Don Ángel Hermoso deMendoza, lehena Karkastillokoa etabestea Estella aldekoa zirenak,etortzen ziren. Gero, bilera haietatik-eta sortuko zen behar bada, dokumen-tu bat firmatu behar zela, EuskalHerriaren aldeko dokumentu bat, etahori niri ekarri zidana, Don JuanArricibita edo Jon Arrizibita izan zen,Gorritiko apeza bezala ezagunagoa izandena.

-Ezagutzen zenuen zuk ordurako Jon

Arrizibita.

-Baaai! Asko ibiltzen baitzen.Motoan, motoa gauza handia zen or-duan. Eta iluntze batez etorri zen gureetxera, ta ñooo, nik mostra txarraeman nion! Hizketan, hizketan, etaazkenean atera zuen papera; leitzeko,eta ondoren esan zidan, nahi banuenfirmatzeko edo firmatu gabe uzteko,nahi nuena egiteko. Ez nuen firmatunahi alde batetik, gure Obispoari bel-dur handia genion, frankista baitzen,baina ez firmatzea…tira, beldurrez

“Niri Jon Arrizibitakekarri zidan dokumentua

sinatzeko”

Andres Petrirenari esker lehen eskutik izan dugu garaiko apaiz haiek egindakoa. Arg: Juantxo Aleman

Dokumentu inportante eta

hainbesteko eragina izan zuen

hartan zer esaten den, labur-

bilduko dugu, hitz gutxitan,

nahiz dokumentua oso mami-

tsua eta pisu handikoa den eta

oso-oso ongi arrazoitua.

Diktaduraren gaiztakerien

aurrean, ez zuten isilik gelditu

nahi, ez zuten konplizeak izan

nahi eta bete-betean salatu

zuten.

Ondoren, prentsa askatasu-

nik eza, politikan lan egiteaga-

tik preso sartzeak, torturak,

langileen eskubideak ez onar-

tzea… abar luze-luze bat.

Orduko errealitatea zen hori.

Eta euskaldun bezala, herri

honen zapalkuntza, gure hiz-

kuntzaren bazterketa sala-

tzen zuten eta eskatzen gure

buruaren jabe izateko dugun

deretxoa.

Dokumentu mamitsua, era-

bat, merezi du irakurtzea. Sar

zaitez Ametza.info atarian eta

bertan topatuko duzu.

Dokumentuak zer dioen

Page 18: Mailope 2013 ekaina

baina firmatu egin nuen orduanbertan.

-Gehiago pentsatu gabe

-Bai, hasten bagara pentsatzen…Badakizu nor hasi zen pentsatzen, Donxxx. Hala esan zuen: si firmamos esto,nos vendrá el baculazo. Baino guri zereginen digute? Itsasotik nora bidalikodigu? Nahiko lan izanen du toki battopatzeko… eta firmatu egin nuen.

-Eta Arrizibitak laguntza edo eskatu

zizun, firma gehiago biltzeko-eta?

-Bai oroitzen naiz ibili ginela motoahartuta, han eta hemen. Militarrenkapellan batengana ere joan ginen.(Treintateko kapellaua) Atrebituabaitzen Jon Arrizibita.

Jakina, ez zieten firmatu. Hala ere

honengandik erdietsi zuen Don Marino

Ayerrak idatzi zuen “No me avergoncé

del Evangelio” (Desde mi parroquia)

liburu famatua, gerran frankistek

Altsasu aldean egindako txarkeriak eta

frankismoa bera salatzen zuena.

-Gero ondorioak, ondorio txarrak…

-Bueno guri zer egin behar ziguten?Pasaportea kendu ziguten.

-Eta Obispoak? Eskribitu zizun

kartaren bat? Leitu dut firmatu

zenuten apez guziek Obispoaren karta

bana hartu zenutela? Zer zion

Obispoak?

-Bai, bai, eta esaten zidan ea berarenkontra zerbait banuen. Bere kezka zenbere kontra zerbait ba ote genuen etaErromara joko ote genuen.

-Eta zuk zer erantzun zenion?

-Gauzarik errazena eta nire kontraegiteko modua utzi gabe: “Yo busco

la gloria de Dios y la salvación delalma”.

-Eta apez guztiek berdintsu erantzun

al zuten?

-Berdintsu; baina Don ManuelRecaldek (Oskozko apeza) eta Obispoakaldi luzea izan zuten elkarrekin. Oroitzennaiz, nola jartzen zuen Don Manuelek:“¿Por qué los curas vascos tenemos queser calumniados y perseguidos?”

Itsasoko apezak bere ibileren berri

eman digu, ordukoak, jakina, geroztik,

12 urte ondoren beste ibilera batzuk

izan baitzituen (Hau hurrengo batez

kontatuko dugu).

- 18 -Don Emilio Linzoainek, Muskizko

apez izandakoak aipatu digu nola

ibili ziren firma biltzen Jon

Arrizibita eta Marcelino Garde

Nafarroan. Eta Larraun, Betelu eta

Araizko alde honetako zein apezek

firmatu zuten ere esan digu.

Hona zein ziren:

Don Manuel Recalde Echarri,

Beteluko Mitxikonekoa, Oskozko

apeza. Hil arte Oskotzen segitu

zuen.

Don Ángel Galarza Zabala.

Oderizko Goikoetxekoa. Etxa-

lekuko apeza, hil arte herri bere-

an segituko zuen.

Don José Manuel Lasarte

Muguiro, Etxarri Larraungo

Apezenekoa. Berueten zegoen

garai hartan eta gero Leitzara joa-

nen zen.

Don Juan Goicoechea Zabalo,

Lezaetako Uhaldekoa, Arbizuko

Parroko zegoen. Arbizun Parroko

zegoela hil zen 68 urtetan.

Don Saturnino Múgica Goicoe-

chea, Intzako Mitxeluzarrena base-

rrikoa. Goizuetan zegoen. Orain

Arbizun da.

Eta azkenik, Don Juan Martín

Arricibita Ansorena, Beteluko

Migeltonekoa, Aranon zegoen

Parroko eta Beuntzara, Atetza,

ekarri zuen Obispoak kastiguz.

Hamabi izan ziren Nafarroan fir-

matu zutenak eta horietatik, ikus-

ten duzuenez, erdiak Araitz-Betelu-

Larraungoak. Jende suharra, gizon

portatu ziren. Hiru urte geroago,

1963. urtean, Vatikanoko Bigarren

Kontzilioa etorri zenean, 550 apez

izan ziren horrelatsuko dokumentu

batekin joan zirenak Erromara.

Oraingoan Nafarroan 50 apezek

firmatuko zuten.

Hemengo apez batzuk ere hortxe ziren

“¿Por qué los curas vascos tenemos que ser

calumniados y perseguidos?”

Jose Manuel Lasarte Juan Goikoetxea Jon Arrizibita

Page 19: Mailope 2013 ekaina

- 19 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago!Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

Ainhoa LertxundiEkainak 4, Gaintza“Zure begien dizdirak argi egiten digunezeta gure bihotzak maitasunez betetzendituzunez, zorionak eta egun zoragarri batopa dizugu bihotzez”Aitatxo, Irune eta Ekiñe.

Zuriñe EstangaEkainak 30, 3 urteZorionak!!!!!!!!! Orain artebezain alai jarraitu aitatxo taamatxoren partez.

Maddi, Lorea eta Olaia Huarte ZubeldiaEkainak 9 eta 11

Marijose Huarte MartijaEkainak 24

Zorionak eta urte askotarako. Egunon ona pasa.Gastesiko familia.

JulenEkainak 7, 7urteZORIONAK JulenEgun ona pasa eta musupotoloak.Atte, Ama, Janire etaImanol

Manex Torrado BerazaEkainaren 25ean, 6 urte

Zorionak Pottoko!Goza ezazu zure egunean eta jaso

gure zorionik beroenakJulen, aita eta ama.

LeireZORIONAK LEIRE! Ia 18 urte!!Espero dugu eguna ongi ongi pasatzea ta lasaiudari hasiera ona emanez denak elkartu taasteburu hauetakoren batean behar den bezalaospatuko dugu jajajMuxu bat zure kuadrillaren partez! :)

Maitane Urbizu Ekainaren 24anZorionak Maitane! Egun onapasa eta lagunen arteanospatu! Mailopeko taldea.

Mikel AzpirozZorionak ingurukojuergixta handienari!!Oso ongi pasa zureegunean, gutxi gas-tatu eta bueltak etxe-koei ;) Muxu handibat Ane, Ana, Ander,Libe, Aiora eta Uxuanpartetik!!

Aner AnsorenaEkainak 1

Zorionak Aner! Egunona pasatzea opadizugu eta 18 urte

hauek behar den beza-la ospatzea! Muxuhandi bat kuadrila

guztin partetik =)

Ekainak 1, Anerrek 18 urte beteko ditu, hor-regatik bere familiakbihotz-bihotz zoriondunahi du. Oso egun ona pasa!

Pakito Saralegi, IntzaJoane Martinikorena, LekunberriEkainak 23A ze festa, aitona eta bilobaren urtebetzea!Zorionak eta ongi pasa!! Zuen familia.

DoloresEkainak 22Zorionak!!!!Ea zure mami gooozoedo talo eeeder hoietakobatzuk janez ospatzendugun!!Besarkada bat Gaintzakozure familiakoek.

Zorionak Mikel!Zahartzen ai za ia jajaNahikoa da parran-daz parrandaibiltzeaz, noizbehinkadeskantsatu behar dae! Ongi pasa zureegun hontan! :)

KuxKuxean

Jone ZabaletaEkainak 8, 10 urte

Zorionak!Urte askotarako eta segihorrelako ikasle ona iza-

ten.Muxu haundi banaetxeko denek.

Aiora EtxarriEkainak 17Zorionak azetona eta aspirinatarten bizi den neskatxari!!Oso ongi pasa zureeunen,Gasteizko ikasle finenaizateagatik, merezi zu ta!!Ospatuko deu behar denbezala jaja muxu haundibat!!Libe,Uxua ta Mikel ;)

Zorionak Aiora! espero duguegun ona pastea eta beharden bezala ospatzea! animooazterketekin!! 19 muxu handiikuadrila guztin partetik =)

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope aldizkariaren bitartez!

Eneko OrejaEkainaren 23an,

bi urteZorionak pottoko!!!

Ongi pasa etamuxu haundi bat

Aitatxo, Amatxo etaEgoitzen partez.

Verotxu SatrustegiMaiatzaren 14anZorionak Verotxu! 18 urte betetzen dituzueta espero dugu behar den bezala ospatzeata primerako eune pastea! Muxu handi batpolita kuadrila guztiaren partez :)

JoaneEkainak 23Zorionak pitturri!!!Bazoaz haunditzen etabizkor-tzen, laister zaraaitak adina akrobaziaegiten!!Besarkada potolo batGaintzako zurelagunek.

Page 20: Mailope 2013 ekaina

Kaka plasta? Zer da hori?

Mailoperi laguntzeko modu berritzaileeta entretenigarria. Dagoeneko gurealdizkariarentzat laguntza eskatzendugun enegarren aldia dela ikusita,pentsatu genuen ohiko bideez gain,bestelakoren bat jorratu beharko genu-keela, eta horrela, "Kaka plasta"renabururatu zitzaigun. Azken finean zozketabat da, baina ez nolanahiko zozketa. Behibat jarriko dugu larrearen erdian, eta

harek kaka non egiten duen,l a u k i t x ohorren zen-b a k i d u ntxartelarenjabeak, saribikain bates ku rat u kodu.

Zenbat lau-

kitxo egongo

dira?

GPS sistemaaurreratu ba-ten bidez, zela-ia bera 900zatitan ba-natuko dugu,30 laukitxoluzean eta beste

hainbeste zabalean. Eta zelaian bertanegongo da taulatxo bat, zenbaki bakoitzazelaiaren zein parean dagoen, behiarengorabeherak hobeto jarraitzeko. Bi lau-kitxoen arteko mugan egingo balu,badugu aditu talde bat, epaimahai lane-tan ariko dena, eta talde horrek

erabakiko du, bi laukitxoetako zeinetanote dagoen kaka gehiago.

Noiz eta non da hitzordua?

Ekainaren 16en egingo dugu,Baraibarren. Larraungo Egunaren ospa-kizunekin elkartu nahi izan dugu. Bazkariaizango da bertan, eta bazkalostean,ondoan egongo den zelaira joango garadenak, behiak kaka nola egiten duenikustera, eta sariak zeinek eskuratzenduen ikustera. Arratsaldeko 18:00akaldera hasiko da.

Zein kaka-plasta emango da ontzat?

Zozketari hasiera ofiziala eman, eta hortikaurrera behiak botako duen lehenengokaka plasta hartuko dugu ontzat. Ezdakigu noiz botako duen, edo ezta botakoduen ere. Hortxe dago guzti honengrazia. Izan daiteke hasi orduko egitea,edo luzean batere ez egitea. Lehenengoplasta izango da sariduna erabakikoduena. Horretarako behiak ordubetekoepea izango du. Epe horretan egingo ezbalu, epaimahaiak zozketa egingo duohiko moduan zenbakitxo bat aterata.

Non eskura daitezke txartelak?

Txartelak dagoeneko salgai diraeskualdeko denda eta taberna guztietan.Mitxausenean eta Euskera Zerbitzuarenbulegoan ere topatu ahal dituzue. Bosteurotan salduko ditugu. Agian baten bati

Mailoperen aldeko Kaka Plasta

Dagoeneko zuen herrietako kaleetan ikusiko zenituzten kartelak kaka

plasta handi batekin. Iritsi da momentua, hona hemen azalpena.

elkARRIZketa:

- 20 -

>> Urko Aristi

“Helburu nagusiaMailope laguntzea da”

Page 21: Mailope 2013 ekaina

- 21 -

garesti xamarrak irudituko zaizkio,baina argi utzi behar dugu NafarroakoGobernuak diru laguntzarik gabe utzigaituen honetan, aurrerantzeanMailope gure etxeetan debaldejasotzen jarraitu nahi badugubehintzat, halako laguntzak beha-rrezkoak dituela gure aldizkariak...Beraz hemendik dei horixe egin behar-rean gaude, ongi pasa, seguru ongipasako dugula, baina ez dezagulaahantzi, azken helburua Mailopelaguntzea dela.

Zein izango da irabazleak jasoko duen

saria?

Asteburu-pasa eder bat irabaziko du.Non, norberak aukeratu ahalko du,eskura izango duen zerrenda luzebatetik.

Zein izango da eguneko protagonista?

Pantxika behia izango da egunekoerregina. Bere zaindariak esan digujada urduri sumatu duela... Bainaegunerako dotore dotore jarriko dugu,ez baita nolanahiko erronka aurretikizango duena. Begi asko izango ditu

gainean, eta lan zaila egin beharko du.Berarentzat ez da hain zaila izango,egunero egiten duelako, baina orain-goan, kaka plasta horrek urrea balioko

du ia, bai behintzat asteburu-pasa onbat, eta baten poza eta bestearen tris-tura ekarriko duenez, ongi asmatubeharko du non egin.

“Pantxika oso behi lasaia da”

Zenbat urte ditu Pantxikak?

Lau urte, 2009ko ekainaren 2anjaioa da.

Eta nongotarra da?

Hemengoa bertakoa, Baraibarkoa,ama ere bertakoak zen.

Txintxoa al da? Kaka Plastaren

egunean behar bezala egingo ote du

bere lana?

Nik uste baietz, oso txintxoa da horre-gatik aukeratu dut. Nahiko lasaia daeta espero dezagun jendearekin

gehiegi ez izutzea, baina ikusi eginbehar nola erreakzionatzen duen.

Egun horretan zer emango diozu

jateko Jose Manuel?

Udaberrian normalean kanpoanibiltzen dira, eta kanpoko belarrajaten dute, gainera Pantxika ume egi-teko dago, baina kaka beratzegia egi-tea ere ez da komeni eta horregatikaste horretan barruan edukiko dut etabelar lehorra jango du. Eguneanbertan, ongi ongi garbitu, guapa-guapa jarri eta kanpora aterako dut.

Pantxika izango da ekainaren 16an denen animoak jasoko

dituen behia eta bere jabearekin izan gara Baraibarren, Jose

Manuel Iriarterekin.

Jose Manuelek Pantxikak bere lana behar bezala egingo duenaren konfiantza osoa du.

Page 22: Mailope 2013 ekaina

Maiatzaren 7an Pirritx, Porrotx eta Marimototx pailazoak, Rafael Gorrotxategigozogilearekin batera Juan Gorritiren etxean izan ziren Arriben. Inguruko haureta gurasoak hurbilu zirenbertara eta denen artean taulahandi bat margotu zuten tiratxinabatzuekin margoz betetako pilotaboltsak botaz. OndorenGorrotxagik egindako txokola-texko xafla handi bat margotuzuten koloretako txokolatearekin.Arratsalde gozoa eta koloretsuapasa zuten denek.

- 22 -

Txokolatea, margoa eta pailazoak

KULTURa

Joan den hilaren 4an Gazte Eguna ospatu zen Betelun, MailopeGazte Asanbladaren eskutik. Goizean goiz hasi ziren eguneko ekital-diak, 9:30etan, mendi martxa egin zuten Lekunberri eta LeitzaldetikBetelura. Eguerdian, bertso bazkaria izan zen Oskar Estanga etaAlaia Martinekin. Arratsaldean berriz Guarrolinpiadak jokatuziren, gazteak hiru taldetan banaturik proba ezberdinei aurreegin zieten eta ondoren gazteen aurkakoerrepresioa salatzeko kontzentrazioaegin zuten. Eguna bukatzeko kontzertu-ak izan ziren frontoian, Dzaust!,Stupenda Jones eta Aske! taldeekin.

Beteluko Gazte Egunarrakastatsua

Page 23: Mailope 2013 ekaina

Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakinorganikoak ongarri bihurtzea da. Etxeko konposta egiteakesan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula,geure lorategian bertan.

Etxeko konposta eginez sukaldeko hondar guztiak birzikladitzakegu, baita kimatze eta lorategiko hondakinak ere. Horiektransformatuta lurrarentzat ongarria izango dugu eta landare,lore, barazki edo zuhaitz osasuntsuagoak izango ditugu.

Konpostatze-prozesua modu eroso eta ordenatuan egitenda konpostagailuan. Sukaldeko hondakinak oso aberatsakdira ongarri gisa erabiltzeko eta lorategiko edo baratzekobeste zenbait material baino lasterrago desegiten dira.Hondakin horiek baliatzea oso garrantzitsua da, denboralaburrean, konpost ona egiteko.

Etxeko konpostarekin hondakin organikoak lekuan bertanbaliatzen dira. Hondakinen zirkuitu orokorrean tratatu beha-rreko hondakin kantitatea gutxitzen da eta hondakinen ga-rraioan energia aurrezten da.

Etxeko konpostari esker, familia batek bere hondakinen %40-50 gutxitzen du.

ETXE KONPOSTAKETA KANPAINA

Parte hartu nahi al duzu etxeko konpostaketa kanpainan?Konposta egiten ikasi nahi duzu, eta era berean, zure hon-dakin organikoak murriztu eta ongarri natural bilakatu?

Izena eman ezazu Mendialdea Mankomunitatean948510444 telefonoan.

Mendialdea Mankomunitateak etxeko konpostaketakanpainetan etxeetan sortutako hondakin organikoa mu-rrizteko (zaborra, belarra, kimaketa hondarrak, etab.)beharrezkoak diren materialen banaketa egiten da.Kanpainan konpostagailu bat, gai organikoak bereizteko10 litroko edukiera duen pertza eta iraulgailua banatzendira. Bestalde, partehartzaileoi laguntza eskeiniko dizueikastaroak, konpostaketarako gidaliburuak eta beste hain-bat material grafikorekin.

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA

- 23 -

LauBURU

Konposta

>> Idoia Saralegi - Mendialdea Mankomunitateko Teknikaria

Page 24: Mailope 2013 ekaina

400 lanpostu eta mendien geroa jokoan

erreportajetxoa >>

Baraibarko Mikel Huarterekin izangara, bera azkeneko zortzi urteotanautonomo bezala dabil basogintzakolanak egiten eta egoera berri honekberea bezalako enpresa txiki askokolokan jarri dituela azaldu digu. Mikel:“Orain arte Udal edo Kontzeju batek

bere mendietan lan bat egin nahi zue-

nean proiektu bat eskatu behar izaten

zuen ingeniaritza enpresa bati eta hori

Nafarroako Gobernuan aurkeztuta,

harek burutzeko baimena eman eta

diruz laguntzeko konpromisoa hartzen

zuen. Kostuaren ehuneko %70-80

ordaintzen zuen Gobernuak eta horri

esker gure eskualdean dinamika handi

xamarra zegoen orain arte”.Otsaila hasieran ordea, Nafarroako

Gobernuak publiko egin zuen 2013-2014rako basogintzako lanei zuzendu-tako partidarik ez duela zabalduko.Mikelek azaldu digunez, iaz BEZ-arizegokiona diruz ez laguntzeko erabakiahartu zuen, baina aurten zuzenean ino-lako laguntzarik gabe utzi du sektorea.

Gainera, Gobernuak ez ditu ordain-duko 2012-2013ko kanpainan hitzemandako proiektuen erdiak. Diru-laguntzak askotan lanak egin eta geroiristen ziren beraz, udalek normaleaneuren kabuz diru kopuru bat aurreratubehar izaten zuten. “160 udal edo

kontzejurekin zegoen konprometiturik

Gobernua, baina egoera berri honekin

horietatik erdiak ez du zentimorik ere

jasoko”. Neurri horrekin Gobernuak

Nafarroako Gobernuak leku-

ko erakundeei eta partikula-

rrei basogintza lanak aurrera

eramateko eman ohi zien diru

laguntza kendu egin du.

Page 25: Mailope 2013 ekaina

- 25 -

aurreko kanpainetan sortutako 2,7 mi-lioi euroko defizita ordaindu nahi du.

Horren aurrean, langileak, udaletakoordezkariak eta basogintzarekin lotu-

tako eragileak Berriozarren bildu zirelaazaldu digu Mikelek eta bertan Komisiobat sortu dute. Gainera udalez udal100 mozio baino gehiago bildu etaaurkeztu dituzte Nafar Parlamentuan.Mikel: “Parlamentuan bilerak egin

ditugu baina politikoen aldetik ez dugu

erantzun garbirik jaso, orain bio-

masaren aldeko

proiektuak bultzatu

nahian dabiltza,

baina nire ustez gai

hau alde batera

uzteko estrategia

bat baino ez da”.Honek guztiak

ordea, basogintzakolangileak ederkiestutu ditu, 350-400 lanpostu daudezuzenean dirulaguntza horiekin lotuta eta berazGobernuak hartutako neurri hauekhoriek kolokan jarri ditu.

Gainera, mendiak utzi egingo dira, ezdira zainduko horrek dakartzan ondo-rio guztiekin, espezien desagerpena,

suteak, mendiarekin lotutako turis-moaren beherakada... Mikel: “Guk diru

laguntza horiek ematen jarraitzea

eskatzen dugu, agian kontrol handi-

agoarekin baina orain arteko bideari

eutsiz, eta Komisiotik hori lortzeko lan

egingo dugu.”

400 lanpostu eta mendien geroa jokoan

“Gobernuak ez dituordainduko hitz eman-dako proiektuen erdiak”

“Erabaki politiko batzuen ondorioz urte askotako lanaarriskuan dago”

Zein da zehazki zuek egiten duzuen

lana?

Ingurugiroko Ingeniaritzari dagozkionalor guztietan egiten dugu lan: men-dien planifikaziorako proiektuak,basogintzako ekintzen (Garbiketak,bideen hobekuntzak, birpopulake-tak...) proiektuak, landa inguruetakoturismo proiektuak, andeatutako lur-sailen berreskurapenak etab.

Gobernuak basogintzako lane-

tarako diru-laguntzarik ematen ez

badu, nola eragingo du horrek

gure inguruan?

Orain arte tokiko erakunde gehiene-tako aurrekontuen portzentzai txikibat baino ez zuten betetzenbasogintzari bideratutakoak, etaorain horien egoera ekonomiko larri-arekin eta diru laguntzarik gabemendietan egingo diren lanak izuga-rri murriztuko dira. Bestalde, egu-rraren prezioa ere asko jaitsi daazkeneko hamar urteetan eta berazdiru-iturri hori ere txikitzen ari da.

Guzti horrek epe motzean edoertainean gure mendien egoeran

eragina izango du baina baita horre-tan lan egiten dugun sektore osobateko langileongan ere. Gaur egunikusten ari gara erabaki politikobatzuen ondorioz urte askotako lanaarriskuan dagoela. Hala ere, uste dutgure mendiak mantentzeko etahobetzeko lan egitea denon arduradela, ez soilik bertan bizi eta lan egi-ten dugunona, baita hirian bizi etamendira pasiatzera etortzen direne-na ere. Kontzientzia hartzen ezbadugu zaila izango da gauzakaldatzea.

Ana Arizek ere gertutik ezagutzen du basogintzak bizi duen errealitatea.

Lekunberrin bizi den emakume honek EKILAN FORESTAL enpresan egiten du lan.

Page 26: Mailope 2013 ekaina

- 26 -

Areso-GoizuetaIbilaldiaKirol Mankomunitateak Aresoko Udalarekin batera mendiibilaldi bat antolatu du datorren ekainaren 8rako.Mendizaleak goizean Aresoko plazatik irtengo dira Leitzaaldera bertan Urepeletik Mandoegira pasa eta handikGoizueta herrira jaitsiko dira. Guztira 18 kilometroko ibil-bidea izanen da 500 metroko desnibelarekin. Eguerdian,Goizuetan bertan bazkaltzeko aukera izanen da.

Lansalot eta Betelu txapeldunakAmaitu da aurtengo Pilota Goxua Txapelketa. Aimar Lansaloteta Josu Betelu izan ziren txapeldunak, 30-8 irabazi zietenGorritiko Julio Soto eta Iñaki Bernalen aurka. Partida nagu-siaren aurretik Joxerra Aldaregia eta Xabi Jaunarena Isuskoeta Igor Mitxausen kontra aritu ziren, 30-14 irabazi zietenAldaregia eta Jaunarenak Mitxaus anaiei. Horrela amaitu daba aurtengoa.

Lehenakfutbolean!Betikozkor B. futbol taldeak Iruñea zonaldeko alebin mailako5. taldeko txapelketa irabazi du. Horra hor garaipenarenondorengo irudia: Ander Iriarte, Markel Satrustegi, MikelHernandorena, Karlos Garcia, Hodei Otegi, AimarBerekoetxea, Aimar Saralegi, Aimar Zubieta, Ander Bildarraz,Ioritz Barberena, Iker Ortiz, Hodei Ijurko eta Oinatz Iriarte.

KIROLa

Frontenis eta Futbol 7Txapelketak13 bikotek eman dute izena aurtengo Larraun etaLekunberriko Frontenis Txapelketan. Dagoeneko jokatzenhasiak dira lehen partiduak asteburuetan Lekunberriko etaLarraungo herri ezberdinetako frontoietan. Bestalde, ekainaeta uztailean zehar larunbata eta igandeetan futbol 7txapelketako partiduak jokatuko dira Lekunberriko PlazaolaKiroldegian.

Aurtengo finalera iritsi diren bi bikoteak . Arg. Mailope Gazte Asanblada

Page 27: Mailope 2013 ekaina

Cederna-Garalurrek zein helburu jarri

dizkio bere buruari?

Helburu nagusia eskualde bakoitzak beregarapen dinamika sortzea da. Benetangarapena behetik gora egitea eta, horre-tarako, mahaiak edo lantaldeak osatzea.Cederna-Garalurren eginkizunakeskualde bakoitzetik sortu behar dira.Poliki-poliki ari gara. Hainbeste erakundeeta eragileekin elkartu gara. Gure hurren-go pausoa aipatutako mahai horiek bene-tan eskualdeko motorrak izatea da.

Eskualdeetako diagnosiak egin dituzue,

ezta?

Eginak eta edozeinek erabili nahi baldinbaditu hor ditu eskura, www.cederna.esorrian zintzilikatuak daude. Gurekiko izanzitezkeen eskaerak eta jarrerak ere jasoditugu. Eta garrantzitsuena, eskualdebakoitzean ikusten diren ahultasunak etaindarrak ezagutzeko, eginbeharrakzehazteko eta lehentasunak markatzeko

balio izan dute diagnosiek. Ez diradokumentu itxiak, irekiak dira eta lantresna bezala erabiltzeko egin dira.

Orain arteko estrategiak aldatuko

dira?

Estrategiak aldatzen joan den urteanhasi ginen. Lan arloak zehaztuditugu, hasi gara batzordeakosatzeko eta martxan jartzeko proze-suekin… Laster, gaur egunAntsoainen dauden langileakeskualdera hurbilduko dira.

Eta ondoren?

Etorkizuna. Nafarroako Men-dialdeko etorkizunari lotuta ego-nen da, bertako erakundeek eta eragileekesan beharko dute. Nire ustez NafarroakoMendialdeak, elkarrekin joaten bagaraeta elkar lagunduz, indarra, baliabideaketa bideak bilatzeko aukera gehiago iza-nen ditugu.

Eskualdez eskualde sortubehar dira eginkizunak

Isabel Elizalde Arretxea Cederna-Garalurreko zuzendari-gerenteak

azaldu digunez, Nafarroako Mendialdeko eskualde bakoitzean gara-

pen dinamika propio bat bultzatzeko lanean ari dira. Eskualde

bakoitzean lan-mahaiak edo lantaldeak sortu nahi dituzte

elkARRIZketa:>> Isabel ElizaldeNafarroako Mendialdeko garapena da gure apostua

Ceder

naGara

lurre

k bab

estu

a

Page 28: Mailope 2013 ekaina

Espezie hau, sorgin multzoetan azaltzen den ohikoena da,oso ugariak dira halakoetan, ehunka aurki ditzazkegu. Zizahauek jangarri onak eta zizalariengatik oso preziatuak etaezagunak dira. Maiatzetik udazkenaren amaiera arte ate-ratzen dira.

Kolore hori-laranja dute, eguraldi lehorrarekin zurixkagoakizaten diren arren. Bost zentimetroko txapela izan ohi dute,erdigune ilunagoa eta txorten argiagoa, mehea, luzea etaharitsua. Tamaina ezberdinetako krema koloreko xaflak iza-ten dituzte, txikiak, handiak eta ertainak denak tartekatuta.Esan bezala, txorten haritsua, luzea eta indartsua izaten dute,eta horixe izaten da ziza hori bera dela identifikatzeko ezau-garri onena. Txortena bi edo hiru aldiz tolestu eta ez badahausten hanka-luze ziza izango da.

Marasmius Collinus ziza-rekin nahas gaitezke osoantzekoa baita. Bainatxortenaren tolesdurarenfroga hori eginez gero, espeziehau hautsi egiten dela ikusikodugu, gainera honen xaflak

meheagoak eta estu-agoak dira. Hala ere,ziza hauek hanka-luzeen leku beretsue-tan eta sorgin mul-tzoetan atera ohi dira.

Collinus izena duenespezie hau toxikoadela diote zenbaitliburutan, baina lasaiegon zaitezte, ez baitatoxikoa, ez behintzatgehiegi. Hala ere, egiada jan ondoren diges-tioa nahiko astuna iza-ten dela eta gas askosortzen dituela.Dastatu dugunok horibaino ezin duguaipatu kontrako ezau-garriei dagokienean.

Hauen aldean,Marasmius Oreades zizek, zapore ona dute eta talde handi-etan ateratzen dira. Gainera, erraz lehortu eta poteetan sar-tuta kontserba litezke. Kontsumitzerako orduan, zopan,arrautzarekin nahasita etab. jan liteke. Lehortzeko, aski datxortenak moztu eta botatzea eta txapelak paper batengainean eta leku lehor batean jartzea.

Ziza hauek Beruete, Aldatz, Huesca, Soria eta beste hainbatlekutan bildu izan ditugu. Agertzen diren inguruko belarrailundu egiten dute eta erre egiten dutela dirudi, ziza hauekbotatzen duten sustantzia belar-pozoia dela eta. Adi beraz sorgin multzoekin, udaberrian batzuetan pe-rretxikoekin batera multzo berean bizi baitira.

- 28 -

> Julio Calonge

Ale honetan udaberriko zizekin eta sorgin multzoekin jarraituko dugu, baina perretxikoez gainera,oraingoan Maramius Oreades, "Senderuelas", Marasmio Jangarria edo Hanka-luzeez hitz egingodugu.

Hanka-luzeak eta sorgin multzoak

LURRAK EMANAinguruko zizak

Marasmius Oreades ziza multzo bat.

Krema koloreko xaflak dituzte txapelaren azpian.

Page 29: Mailope 2013 ekaina

- 29 -

Hanka-luzeak eta sorgin multzoak

Gaian sartuz, ekainaren 8an izango da ilargi berria eta 23eanilargi betea, beraz, hilabete hasieran ilbeheran egongo gara,8tik aurrera ilgoran eta 23tik aurrera berriro ilbeheran.

Baina aurreko hilabeteetan esan dugun moduan goazenerreparatzera ilargiak Lurrarekiko duen posizioari. Ekainaren9tik 22ra, hau da, egutegian berdez margotuta daudenegunetan ilargia lurrera hurbiltzen ari da, beherantz ari delaesango dugu, eta ondorioz, landareen izerdia ere lurrerantzdoa, eta egun hauek aproposak dira landatzeko eta ongarriazabaltzeko. Aldiz, ekainaren 1etik eta 8ra eta 23tik 30era,egutegian zuriz dauden egunetan, ilargia lurretik urruntzenari da, gorantz egiten ari dela esango dugu, landareen izer-dia ere lurretik gorantz doa, eta egun hauek aproposak izandaitezke haziak ereiteko.

Haziak erein esaten dudanean, haziak zuzenean lurreansartuko ditugula esan nahi dut, eta landatu esatendudanean, landarea lurrean sartzea esan nahi dut.

Halere, lan bakoitzaren barruan, egun batzuk egokiagoakdira beste batzuk baino, hau da, zerbait erein edo landatubehar badugu zer landare mota den erreparatu behardiogu. Horrela, egutegiko egun bakoitzean landarearen atalbaten izena agertzen da.

Ekainean, haziak zuzenean lurrean ereingo ditugu, kanpoanesan nahi dut, ez dugula negutegiaren beharrik izango haziakernatu daitezen. Horrela, ekaina hilabete aproposa duguartoa eta babarruna ereiteko, 5, 6 edo 24 egokiak dira.Azenarioa, erremolatxa, eta antzeko haziak ereiteko, 7, 8 edo25 aprobetxatu beharko ditugu.

Hilabete honetan ere baratza betetzen jarraituko dugu, etaoso era ezberdinetako landareak landatuko ditugu. Hemenbatzuk aipatzeagatik, letxuga, kogoilo, aza, porruak, azelgaeta antzekoak, ekainaren 12 edo 13an landatuko nituzke,tomate, kalabaza, kalabazinak, bainak eta abar ekainaren 14eta 15ean.

Belar txarren bat galtzea nahi badugu, ekainaren 18 eta 23aproposak dira, egun hauetan baratzean lan gutxi, mesedebaino kalte gehiago egin badezakegu eta.

MaiatzaNik ere jakin nahi nituzke zuen iritziak, ea probarik egin ote duzuen, eta egin baduzue, nolakoakizan diren emaitzak. Norbait animatzen bada gustura hartuko dugu [email protected] e-postan.

ZERUAK ESANA> Andoni Tolosa

egutegi biodinamikoa

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati.

Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietanegin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ...

Ilargi berria Ilargi betea

1 2

3 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 16

17 18 19 20 21 22 23

24 25 26 27 28 29 30

EKAINA

Lorea

LoreaLorea

Lorea Hostoa

Hostoa Hostoa

Hostoa Hostoa

Fruitua

13:00Lorea

Sustraia 18:00

Sustraia 13:00Lorea

Sustraia

Fruitua

Fruitua

Hostoa 15:00Fruitua

Hostoa 14:00Lorea

Hostoa 18:00Fruitua

Fruitua 14:00Sustraia

Fruitua 15:00Sustraia

Fruitua

Sustraia Sustraia Lorea

Sustraia

HostoaLorea 15:00Hostoa

Letxuga, aza,eskarola,zerba, porrua, perrexila, ...

Patata, arbia,azenarioa, tipula, bara-txuria, erremolatxa, ...

Brokolia, eta apainga-rri moduraerabiltzenditugun loreguztiak.

Fruta-arbolak, tomateak,lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...

Krema koloreko xaflak dituzte txapelaren azpian.

Hostoa Sustraia Lorea Fruitua

Page 30: Mailope 2013 ekaina

Iñigo zein urtetan hartu zuten gura-

soek camping hau?

Iñigo: Camping hau 1969. urteanArnaldo Cantio donostiarrak ireki zuenlehenengoz eta gurasoek 1980an hartuzuten. Hasiera hartan camping txikiazen, orain denaren laurden bat bainoez. Fidel Garrorekin batera hartu zutenardura lehendabiziko urtean etaondoren gurasoak bakarrik geldituziren. Amak Goiko Tabernan egin zuenlan urte askoan eta bazuen esperientziaostalaritzan. Gero pixkanaka beha-rraren arabera handitzen joan ziren.

Hasiera hartan nongo jendea etortzen

zen?

Iñigo: Toki guztietako bezeroaketortzen ziren, atzerritar asko ezagutuditut beti hemen, orain baino gehiagoetortzen ziren orduan, Holandatik,Ingalaterratik, Alemaniatik... Diruarenaldaketa oso handia zen pezetarekineta hori euroarekin izorratu egin zen.Gainera, garai hartan jendea ez zenbungalowetan gelditzen, camping den-darekin, furgonetekin edo karabanekin

etortzen ziren orduan. Orain oso gutxidira camping-dendetan lo egiten dute-nak eta hori arazoa ere bihurtu zaigu,bungalow gehiagoren eskaria dagoe-lako eta Gobernuak ez duelako gehiagojartzeko baimenik ematen.

Eta orain nongo bezeroak izaten

dituzue?

Iñigo: Berdintsu, baino Europatik betigutxiago. Abuztuan penintsulako jen-dea etortzen da, kataluniar asko etauztailean beharbada gehiago holan-desak, eta atzerritarrak.

Krisia nabaritu al duzue?

Iñigo: Bai, gainera, zergak eta zabo-rraren gastuak ere gora doaz eta cam-ping-aren edukieraren araberaordaintzen dira beti. Lehen 20.000 per-tsona pasatzen ziren urtean eta orainerdia eta zergak geroz eta garestiago.

Igerilekua ere baduzue...

Itziar: Bai eta pena da baino askok ustedute igerilekua eta taberna beze-roentzat soilik direla eta ez da hala.

Joan den urtean eskaintza berezi bategin genuen eta tabernan bazkaltzenzutenek gero bi euroren truke ige-rilekua erabiltzeko aukera zuten etaherriko zenbait hurbildu ziren.

Eta orain udaz gainera noiz etortzen

zaizue jendea?

Iñigo: Ba Euskalmet-en arabera, egu-raldi ona iragartzen badu jendeamugitzen da, baina harek hankasartzen duenean guri kalte handia egi-ten digu. Lehen ez zitzaion horrenbestebegiratzen eguraldiari, eta egun duguninformazio guztiarekin inprobisazioakzuen xarma hori galdu egin da, oraindena goitik behera planifikaturikdutela etortzen dira.

- 30 -

ekinarenEKINEZ

“Gutxi dira orain camping dendarekin etortzen direnak”

Itziar Gastesik eta Iñigo Garañok orain dela zortzi urte hartuzuten Lekunberriko Aralar Camping-aren jabetza eta ardura.Biek ordea gertutik ezagutzen dute camping honek urte guztihauetan bizi izandako aldaketak.

>> Aralar Camping-a

Eskaintza berezia

Uda honetan hurbildu zaitezAralar Camping-eko igerileku-ra!! Gainera orain eskaintza

berezia: bertan bazkalduzgero sarrerak 2 eurotan.

FITXAAzalera: 16.000-17.000 metro inguru.Lekunberri eta Larraungo lurretan. Edukiera: 600 lagun. Zerbitzuak:

-Elikagai eta askotariko denda-Igerilekua-Taberna eta jatetxea -67 lagunentzako aterpea -Camping dendak jartzeko lekua-Karabanak eta furgonetak jartzeko lekua -Lau eta sei lagunentzako 13 bungalow -Sei pertsonentzako bost etxe.-Komunak, dutxak eta garbilekuak.

Jarri zaitez harremanetan:

www.campingaralar.com948504011.

Page 31: Mailope 2013 ekaina

agend

a

ekaina merkatu txikia

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10. 653 801 628

-Sua egiteko egurra. 659 836561

-Etxea Uztegin. 605 712 8481.200m lauez inguratua,200.000 €.

-Etxea Uztegin Bizitzeko mo-duan, 4 solairu, 360m2. 657 709 722. Saioa

-Pisu berria Betelun aloka-tzeko ere. Garajea eta igo-gailua. 629 403 220

-ARESOn Sastizar Baserria-Landetxea. 25.000 m2 lu-rrekin. 649 707 584

-Motoa salgai. Gas Gas 250enduro 2006koa. 679 648 861Markos.

-Baba gorriak eta intxaurrakTelefonoa:606 375 855 Mikel

-Akazea motako esolaksalgai. Barruti/hesiak ixteko.646 524 796 (Peio)

-3 plantako etxea lursailarekinsalgai. 35 milio pezeta. 638 07 13 71 Gotzon.

- Pisua salgai Lekunberrin,egoera oso onean. 636827846

-Ford Mondeo markako kotxeasalgai, 2008ko modeloa.618619664 (Xabi)

-Esnea gordetzeko tankea 430litrokoa. 696 031 785 (Enrike).

- Pick-up bat salgai oso egoeraonean. 160.000 km, mendianibili gabea. 2005. urtekoa. 667 848 832

SALGAI ALOKATU

-Pisukidea behar dut.Albisualdea kalean,Lekunberrin. 676 507 340(Verónica)

-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzkeeskualde honetan. 948 063 222 (Jonathan)

-Lekunberrin, igogailua duenpisua alokairuan edota sal-gai. 667 797 904 (Iñigo)

-Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua.Telefonoa: 629 403 220

-Betelun pisua alokagai. 275 €hileko. 120 M2 altzairuekin.Sukalde, komuna, egongelaeta 3 logela. tnoa: 636 375 855

-Alokatu edo traspasatzen daLekunberriko Goiko Loredendaezin dugulako eraman. 667 848 832

-BOE pisu bat alkilatuko nuke,2009. urtekoa, garaje eta tras-tero eta guzti. LekunberrikoZintzar kalean. 616942416.

-Araitzen edo Larraunenborda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea)679 631 725 (Aitor)

-Belarra mozteko diskoaerosI nahi da. 679 092 896

-Umeak zaintzen ditut.Esperientzia daukat.Interesatzen bazaizu: 948 507 364 (Àngels)

- Ikasgaiak erreforzatzekoklase partikularrak LHkoeta DBH 1eko eta DBH 2koikasleei zuzenduta. 948 507 364 (Àngels)

-Bateriako klaseak, haurzein helduentzat. Bateriaikasi, musika irakurri(senti-tu), erritmoak jo edotagozatu eta esperimentatunahi duzu? 679938016 /948 50 76 72. Igor de Castro.

EROSI

LAN BILA

kontuTXIKIAK

Leitza: 07:00. Euskal Herria MendiErronka

Aldatz: Elosta Tabernan, Raquel Leoz,Manolo Fernandez artisten lanenerakusketa. Abuztuaren 15a arte.

9

Baraibar: Merkatu Txikia Tanzaniarengarapen sozio-ekonomikoaren alde8-9

Lekunberri: Kantinan, Korumbataldearen konzertua. Taldearen 12.urteurrena

1

Lekunberri: 20:00etan Kantinan XabierZamarguilea eta Rafa Rueda. 16

1

Lekunberri: 19:00tan: Plazaolako gel-tokian hitzaldia. “Nafarroako konkista”.

Baraibar: 21:00. Frontoian afari autoges-tionatua, kontzertua UKATU taldearekineta ondoren berbena.

14

Albiasu:17:00tan: Tirikitrauki taldearendantza emanaldia, ondoren, Pilota esko-lako umeen pilota partiduak18:30ean: “Ipar poloan bero, dantzatuzgero” antzerkia eta 19:30ean Mailoakdantza taldea. 20:30ean. BarrikoteaJuanluzenea sagardotegiarekin eta triki-tilariak.

15

Baraibar: 11:30ean: Aralar MusikaEskolako kontzertua elizan.13:00tan: Leitzaldeko aizkolari gazteak14:00tan: Herri bazkaria bertsolariekin16:00etan: Oskar Estanga eta Ainara deCarlos17:00tan: Umeentzako ginkana (kirolmankomunitateak antolatuta) eta tai-lerrak.18:00tan: Kaka plasta. Kaka non, sariahan. Mailoperen alde.

16

BESTERIK

-Eguzkitako betaurrekoakgaldu ditut. Arribe edoBetelun. Norbaitek aurki-tu baditu, gustora hartukonituzke bueltan. Arantxa.636301348

TRUKAKETA

-500 litroko izozkailu batdaukat. Txikiagoa batekintrukatuko nuke. Oso ego-era onean dago. Doan.Deitu 639 861 257 (Ane)

7-8

Lekunberri: Baratza Ekologikoenikastaroa Lekunberriko Udaletxean14-15

Lekunberri: Baratza Ekologikoen ikas-taroa Lekunberriko Udaletxean

16 Baraibar: 17:00etan Kaka PlastaMailoperen alde.

16 Aralar ibilaldia.

Page 32: Mailope 2013 ekaina