Mailope 2012 urria

32
Kirikoketa: musika, sagarra eta tradizioa ERREPORTAJEA: Murrizketak eskualdean ELKARRIZKETA NAGUSIA: Juanjo López KULTURA: Taloaren eguna Leitzan KIROLA: Ibon Urtiaga LURRAK EMANA: Gibelurdinak MAHAIRA ERAMANA: Pagozelai ostatua Sagarrak bildu, zukua atera eta kupeleratzeko garaia da. Nafar Sagardo Egunean aurtengo uzta izan zen ikusgai. Mikel Berekoetxea 7PEKAtu 196. zkia. - 2012ko urria

description

Araitz-Betelu, Larraun eta Lekunberriko aldizkariaren 196. alea

Transcript of Mailope 2012 urria

Page 1: Mailope 2012 urria

Kirikoketa: musika, sagarra eta tradizioa

ERREPORTAJEA: Murrizketak eskualdean ELKARRIZKETA NAGUSIA: Juanjo López KULTURA: Taloaren eguna

Leitzan KIROLA: Ibon Urtiaga LURRAK EMANA: Gibelurdinak MAHAIRA ERAMANA: Pagozelai ostatua

Sagarrak bildu, zukuaatera eta kupeleratzekogaraia da. Nafar SagardoEgunean aurtengo uztaizan zen ikusgai.

Mikel Berekoetxea

7PEKAtu

196. zkia. - 2012ko urria

Page 2: Mailope 2012 urria

MAILOPE ZOTZSaritua izan nahi duzu? Egizu Mailoperen alde!Hilabete honen amaieran egingo dugu gelditzen dirensarien azkeneko zozketa.Parte hartzeko salgai dituzu zozketaren txarteltxoakhonako leku hauetan:

- Lekunberri: Mitxausenea, Lanbroa, Euskadiko Kutxaeta Aliprox janari denda.- Arribe: Maiteren denda eta Mikel Deuna jatetxea(surtidorea).- Betelu: Beteluko ostatua eta Beteluko Janaridenda.

MAILOPEtxikiArgazki bakoitzak bere bikotea behar du, lotuko al dituzu marra baten bitartez?

- Lekuonberri tabernan bi lagunentzako afaria- Ainhoa tabernan bi lagunentzako eguneko menua- Maskarada dendako produktu sorta- Plazaola Partzuergoko arropa eta saskia- Araitz-Beteluko eskulan tailerrekoen lanak- Eta beste hamaika sari hilero eskuratzeko aukera ematen dizu txarteltxo honek.Irabazleen izenak, Mailopen argitaratuko dira hilero.

Page 3: Mailope 2012 urria

- 3 -

> Ibon UrtiagaIbon Austrian izan berri da Masterrentzako Munduko Txapelketan

eta hamabosgarren postuan gelditu da 30 eta 40 urte bitartekoen

kategorian. Txikitatik ibiltzen da txirrindulan eta egun CCBidon

taldeko kidea da.

Recetas para seducir sukaldaritza liburua kaleratu berri du. Juanjo

Atallun bizi da bertan duen Etxeberria Landetxean. Ostalaritzaren

munduarekin loturik egoteak sukaldaritzarako zaletasuna piztu dio.

Guztira 36 errezeta bildu ditu liburuan.

Oraingoan Gorriti aldera joan gara errezeta bila. Pagozelai Ostatuko

Mari Carmen, Conchi eta Gloriarekin izan gara. Hirurak ia ostatua ire-

kiz geroztik dabiltza bertan lanean eta ederki ezagutzen dute bertako

martxa.

> Juanjo López18

04> Iritzia

08> Luze: Estitxu Castro-Hernaiz

09> Zabal: Oskar Estanga

10> Erreportajea: Murrizketak eskualdean

29

21> Kultura: Taloaren eguna Leitzan

22> Lurrak emana: Gibelurdinak

25> Kuttunenak

26> Erreportajetxoa: VIII. Nafar sagardo eguna Lekunberrin

28> Kirolak

Pagozelai ostatua24

30> Agenda

31> Trikuharriak: Azolape eta Kategaina

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin,Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi.Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzunkizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Mailope, Plazaola Partzuergo Turistikoa, Ibon Urtiaga, Juan Antonio Garaikoetxea,Idoia Zabaleta, Kirol Mankomunitatea, Osasuna Fundazioa, Oihana Goikoetxea, Julio Calonge, FelixOlaetxea, Nerea Oreja, Ainhoa Otermin, Oihane Soroa eta Hodei Goikoetxea.PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

15> Kuxkuxean

16> Batzarre

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

Page 4: Mailope 2012 urria

- 4 -

Barcinak armak maite ditu Fracking eta krisi energetikoa

(H)iriTZIA

Berriki jakin dugu Frontera Energy SL izeneko enpre-sa batek gas esplorazioak egiteko baimena eskatudiola gobernuari. Esplorazio hauek Nafarroako hirueremu handietan izango lirateke: Urbasa (Pegasoizeneko eremua), Agoitz eta Leire mendizerrakozonaldea (Quimera), eta Bardeetako hegoaldean(Aquiles).

Gisa honetako esplorazioak laster hastekoak diraAraba aldean, Gasteiz inguruan. Egia baldin badaAraba azpialdean Patxi Lopezek hain harro iragarrizuen gas kopurua dagoela, azken honen ustiapenakfutbol zelai baten tamainako bi edo hiru mila hobienedo ustiapen eremuen irekitzea ekarriko luke.Ondorio bezala, baliabide endogenoetan oinarrituta-ko bertako ekonomia deuseztatuko luke eta sortukolukeen enplegua txikikeria izango litzateke suntsitu-koarekin alderatuz. Ingurugiroari dagokionez, lurazpiko uretan sortutako gaixotasunek ateratakogasak gure bizi kalitatean ekar lezakeen onura ezez-tatuko lukete.

Orduan zergatik hainbeste interes arbel gasa ate-ratzeko? Orain dela mende bat, hidrokarburoak ate-ratzen hasi zirenean, inbertituriko barril bakoitzare-kin gutxi gora behera 100 barril ateratzea lortzenzuten. Gizaterian inoiz lorturiko eraginkortasunikhandiena izan zen. Gaur egun ordea, barril bakoitzak15 barril besterik ez ditu ekoizten bataz beste, petro-lioa urrunago, sakonago eta zikinago dagoelako.Petrolioa bukatzen ari da eta haren espekulatzaileek,nahiz eta eraginkorra ez izan, gelditzen den kakanarakatzen ari dira, arbel gasa bezala, azken honeneraginkortasuna edo itzulkin energetikoa batetikhirukoa delarik.

Gauzak horrela, gaur egungo krisi energetikorairitsi gara. Mundu mailan 2006. urtetik hidrokarbu-roen ekoizpena geratuta dago, ez da handitzenbaina haren eskaera bai ordea. Sustraien aldetikpentsatzen dugu arazoa ez dela ekoizpenaren eska-sia edo eskaintzarena, baizik eta kontsumoarengehiegikeria, bestelako banaketa, xahutzea eta diru-zalekeri espekulatzailea.

Irudiek ez dute engainatzen. Gaur, irailaren 26an,

beste leku askotan bezalaxe, Iruñean ere agindua

eman diete polizia foralei kalera atera eta manifes-

tazioak puskatzeko; horren arduraduna Nafarroako

Gobernuburu den Yolanda Barcina andrea da.

Dagoeneko, behin baino gehiagotan erakutsi du

bere arma zaletasuna. Hitzezko argudioak bukatzen

zaizkionean, orduan du gustuko bere menpekoak

diren foru-zainak erabili eta jendea jotzea.

Iruñean, gaur irudiak ikusi ditugu, manifestazioko

jendea modu txukun eta egokian zihoanean,

Saratsate pasealeku aldera iristen ari zirenean, hor

agertu dira foru poliziak probokatzera eta tiroak

botatzera, pertsona heldu, zahar, emakume, haur,

eta abarren artean; kamerek harrapatu dituzte.

Gero Barcina andreak eta bere laguntzaileek esanen

dute, beti bezalaxe, ohiko pertsona bortitz eta baz-

ter-nahasleak izan direla istiluak eta gatazkak hasi

dituztenak, baina begiak eta belarriak dituzten per-

tsonak (gehien-gehienak) gero eta gutxiago engai-

natu ahal dituzte.

Barcina andreak gero eta arrazoi-indar gutxiago

dauka eta horrexegatik erabiltzen du gero eta gehia-

go indarkeriaren arrazoia. Badaki denbora bukatzen

ari zaiola eta hauexek dira ematen saiatzen ari den

azken ostikadak. Yolanda Barcina super andrea, egu-

nen batean ere eroriko da bere botere guztiarekin,

munduan bere aurrean makina bat harroputz eta

agintzaile erori den bezala.

Barcina, indarkeria gutxiago, gizarte lan gehiago

eta apaltasun handiagoa!!!

Xanti Begiristain Madotz. Iruñea

Martin Jose Celaya Sustrai Eraikuntza Fundazioko Lehendakaria

Zure iritzia bidali nahi badiguzu [email protected]

Page 5: Mailope 2012 urria

- 5 -

Greba orokorra zela eta maiatzaren 26an umeak

hartuta, Iruñera joan nintzen.

Manifestazioa eguerdiko 12etan zen. Iritsi eta polizi

pila Iruñean zehar. Batez ere handiak babesten, Corte

Ingles, Caja Madrid, Banco de España...

Igor Arroyok megafonian hitz egiten zuen bitartean

korrika alde egin behar izan genuen aurreneko pelo-

tazoak entzun genituenean.

Galdera bat bururatzen zait. Eta gu, nork babesten

gaitu? Ezin dugu kalera atera gure eskubideak alda-

rrikatzeko? Nork defendatuko ditu gure eskubideak,

langileenak, ikasleenak, gaixoenak...?

DENON ESKUBIDEAK???

Beldurtu nahi gaituzte? Ez dute lortuko, berriro ere

kalera aterako gara,

MURRIZKETAK SALATZEKO ETA GURE ESKUBIDEAK

ALDARRIKATZEKO.

Cederna Garalurren

aurtengo batzarrean 3

helburu markatu zeni-

tuzten. Zeintzuk?

Lehendabizikoa, ElkarteakNafarroako Mendialdeanduen presentziari bultza-

da ematea eta presentzia hori indartzea; bigarrena,berriz, Nafarroako Mendialdeko erkidegoaren etaeskualdeko erakunde publiko eta pribatuen artekobitartekaria izatea eta hirugarrena gaur egungo ego-erara egokituta egonen den estrategia bat di-seinatzea Cederna Garalur Elkartearentzat.

Nola gauzatuko dituzue ildo horiek?

Lurraldearekiko komunikazioa hobetuz, NafarroakoMendialdea osatzen duen multzora hurbilduz; etaparte hartzeko bideak zabalduz, Cederna GaralurElkartearen datozen urteetako jarduera-estrategiaberriak definituko dituzten proposamenak eztabai-datzeko.

Bertzaldetik, toki-erakundeei beren proiektuakaipatu beste erakundeei aurkezten lagunduz; besteerakunde batzuentzat interesgarriak izan daitezkeentokiko proiektu berritzaileak aurkeztuz eta bi aldeenartean jarrerak hurbilduz eta uztartuz. HorrelaElkartea Nafarroako Mendialdearen bozeramaileabihurtuz.

Mendialdeko eskualdeetako ordezkari eta era-

gileekin bilerak egin dituzue. Zein helburuekin?

Ezin bestekoa eta gure oinarria da hurbiltasuna etaparte-hartze kolektiboa, gaur egun bizitzen arigaren krisi-egoerari ahaleginak batuz eta sortukoditugun sinergiei albait etekinik handiena aterazaurre egiteko.

Eskualdeko diagnosia sortu eta gero zer?

Lan horrek aukera eman digu lurraldearen posiziona-mendu estrategikoa zehazteko, eta errealitateraegokituko den Elkartearen egitura orientatzeko.Bertzaldetik gaur egun eskeintzen diren zerbitzuak,berrantolatu, lurraldearen beharretara egokituz etazonaldetan dugun presentzia indartuz eta sendotuz.

lurraldeGARAPENApubli-berria

Irailaren 26ko grebaren harira

O.G. 16298184Q

Isabel Elizalde Arretxea,

Cederna Garalur elkarteko

zuzendari-gerentea

Page 6: Mailope 2012 urria

- 6 -

1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat?

Egun lainotsuetan, ilunetan eta lanbroa eta euri giroekin,kriston galbana sartzen zait, lanak aurrera atera ezinikibiltzen naiz. Pereza eta tristura ere nagusitzen zaizkitudazkenean egunak moztuz joaten direnean.

2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso?

EHNEko aldizkarietan irakurri eta ikusten dudanean, munduan6 pertsonatik 1ek gosea pasatzen duela eta gosea pasatzendutenen artean (multinazionalen eraginez), lautik hiru landaeta nekazaritzan lanean ari diren EMAKUMEAK direla. Gu abe-ratsok berriz egoismoaren morroi…

3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Elkartean, lagunartean afaltzeko, etxeko oilasko erreak etabertan sortzen dugun armoniak.

4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi?

Bi gauza, batetik nire ama hizkuntza, Euskaraz bizi nahi dut,eta bestetik Euskal Herriaren independentzia eta euskal pre-soak eta iheslariak lehenbailehen etxeratzea.

5. Inbidia: zerk ematen

dizu inbidia?

Bertsolariak eta trikitilariakentzuten ditudanean, zeerreztasuna daukaten lagu-narteak umorez blai egitekoeta pestazaleak alaitzeko,hitzetik hortzera eta doinu-tik doinura.

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-bero?

Gustuko lagun batekin, hasieran muxuketan hasteak, geroikuittuketan eta ondoren laztanketan segitzeak… ariketa polithauekin plazera partekatzeak jartzen nau bero-bero.

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu oilar?

Bi gauzak, batetik Nafarroako Bertsolari txapelduna, herrikolagun xume bat izateak, eta bestetik, bertsolaritza, lagunartean,elkarrekin garatu eta gozatu dugun zaletasun haundi bat iza-teak, Santosen Aralarko txabolan hasi, Haize Txulotik barna,sokalde eta sarrera askotako etxeetatik barrena pasa ondoren,plazetan ere ordu eta une goxo asko disfrutatu izanak.

Urriaren 6 eta 7ko asteburuan mikolo-gia jardunaldiak izanen dira Plazaolan.Larunbatean, inguruko mendietanbarna zizak biltzeko aukera izanen da,Julio Calonge gure adituaren laguntza-rekin eta igandean bildutako zizahorien erakusketa bat eginen daPlazaolan. Bertan zizen inguruangehiago jakiteko eta horiek dastatzekoaukera izanen da.

Lekunberriko pestetan plazan jarri ohiden karpako barra kudeatzeko enkan-tea burutu da. Irailren 7tik 25era bitar-te eskaerak aurkezteko epea ireki zuenLekunberriko udalak. Eskainitako lizita-zioa 1.500 euro gehi BEZa izan zen.Dagoeneko amaitu da eskaerak aur-kezteko epea eta orain horien arteaneskaintzarik egokienari esleituko zaiopestek iraungo duten lau egunetanbarra kudeatzeko ardura.

Aurten ere Osasuna Fundazioak FutbolEskola martxan jarri du eta zabalik dagobertan izen emateko epea. Urritikmaiatzera bitarte astean pare bat entre-namendu egiteko aukera izanen dutegaztetxoek fundazioko profesionaleneskutik. Aisia eta hezkuntza eskola ego-nen da alde batetik eta Atezain Eskolabestetik. Urriaren 5ean amaituko daizen emateko epea. Horretarako deitu948 222 444 telefono zenbakira.Informazio gehiago www.funda-cionosasuna.com edo 948 293 040 tele-fono zenbakian.

PESTETAKO BARRAREN

ENKANTEA

MIKOLOGIA JARDUNALDIAK

JULIO CALONGEREN

ESKUTIK

IREKITA DAGO FUTBOL ESKO-

LAN IZEN EMATEKO EPEA

7PEKAtugaldera

Mikel Berekoetxea

Larraungo Zinegotzia

Page 7: Mailope 2012 urria

Aupa tokaio! Irakurri dudan moduan,zure inspiratzeko modua guztiz artis-tikoa da! Arrazoi guztia daukazu ingu-ru ezin hobean bizi garela esatenduzunean. Gainera, esaten den bezala,kanpora atera behar izaten gara horiapreziatzeko. Ni, adibidez, Bilbon ikas-ten nabil, eta astebururo Betelurabueltatzen naizenean, konturatzennaiz geure ingurua ze lasai etaparegabea den. Hiriak bere aldekogauzak eta kontrakoak ditu, herriekbezala, eta horietako bat aipatutakolasaitasuna da.

Baina utzi ditzagun tertulia luzeakbeste baterako eta zure gaian zen-tratuko naiz. Dudarik gabe, auzolana eta kontzientzia kolek-tiboa Euskal Herrian betidanik izan dugun ondare kulturaleta soziala da. Herrietako lur komunalen eta auzolanarenpresentzia, gaur egun, gehienbat Araba eta Nafarroan aurki-tu dezakegu.

Zuk esan bezala, geure arbasoek landutako eskubidea etaondare soziala izan da herriko lur-komunalen presentzia, etahori zaintzea ezinbestekoa dugu. Baina, Mikel, nola babestudezakegu lur hauen existentzia? Euskaldunok dugun

nolabaiteko kontzientzia kolektibo hau, eta bereziki,lehen aipatutako gure mendien izaera komunitarioa,mundu kapitalista honen barruan dagoen salbuespen batbesterik ez da.

Gaur egun, kapitalismoa bere azken fasean dago, eta osogarbi ikusi dezakegu nola sistema honek dakartzan kontrae-sanak azalean geratu diren. Metaforak gustatzen zaizkit, bainaez ditut erabiltzen (besteak beste, ez naizelako horretan iaioa).Hala ere, kasu honetan, bat erabiliko dut, izan ere oso aproposairuditzen zait zuk aipatu duzun egoeraren harira aipatzeko. Zeregingo zenuke urpekaritza egiten ariko bazina, eta bonbonanduzun oxigeno kopurua agortzen ari bazitzaizun? Suposatzendut zure erantzuna hau izango litzatekeela: goraka joatea, urabukatu eta airea hasten den tokira joatea, ez itotzeko.

Ba gure kasuan berdina gertatzen da: espazio publiko,partehartzaile eta herrikoiak agortzen ari dira. Hori daagortzen ari den oxigeno bonbona. Guk, geure partetik,hori ekiditen saiatu behar dugu, hau da, espazio horienkopurua handitzea. Zein izango litzateke geure aire par-tikularra? Espazio, zerbitzu eta gestio publiko totalak, hauda, komunalak.

Herrietan dauden lurren izaera komunala ona dela esandugu ezta? Orduan, zergatik konformatu herri bateko basoeta belardiekin, geure bizitzaren eta gizartearen jabe osoizan ahal bagara! Hor dago etorkizuneko helburua eta,aldi berea, erronka! Ongi segi Mikel, eta hurrengo hi-labetera arte!

Aupa Mikel! Oraingoan niri dagokit gaia au-keratzea atal honetarako eta egia esanda ezzait batere erraza izan. Inspirazio bila

Etxarrin mendi gainera igo nintzen eabertatik ikusten ahal den paisaiak ezer

adierazten ote zidan eta bertan nintzelarik,zer nolako leku paregabean bizi garen

pentsatzen jarri nintzen. Eta hortaz arinintzela zeinen gutxitan ematen diogunbehar bezalako garrantzia bertanohikoak, betikoak ditugun gauzeierreparatu nion. Betirako balira bezala…

Eta dugunari erreparatzen ez dio-gun bezala, dugun hori zeren ondo-

rioa den are gutxiago. Duela urte batzuk (dagoeneko asko)unibertsitatean ikasten ari nintzelarik, beste lekuetakoikasleekin hizketan, komunalekin, herri-lurrekin, harrituta

gelditzen ziren. Eta ez ziren horren urrutikoak, batzukbizkaitarrak beste batzuk gipuzkoarrak… edo kalekumeakbesterik gabe. Herriek basoak, belardiak eta abar izateaharrigarria zitzaien, urtero egur-lotea ateratzea sinestezi-na, eta “el monte es de todos” esaten zutenei (batez erekalekumeak) zuzentzea gozagarria zitzaidan. Herri-lurrakherri bakoitzeko herritar guztienak direla esan genezake.

Gozatzen dugun paisaia eta ingurunea gizakiok ingurume-narekin dugun erlazioaren ondorio zuzena da. Ingurune ho-

rrekin egiten dugun kudeaketa mendeetan, milaka urteetan,moldatu ditu egun ditugun basoak, belardiak eta paisaiaosatzen duten beste hainbat elementu. Gure arbasoak,batzutan hobeki bestetan okerrago, baina beti ere herri-aren eta herritarren onuran egin izan zutela pentsatu nahiizaten dut.

Honi bueltak ematen ari nintzela beste berri bat irakurrinuen: Raxoiren gobernuak, uztailaren 13an, herriei herri-lurrenkudeaketa kentzeko legearen aurre-proiektua onartu egin zuen!

Herriek ehiza eskubideak, egurra ateratzeko eskubidea, belar-diak alokatzeko eskubidea… herri-lurrak kudeatzeko eskubideagalduko lukete. Eta diputazioak, gobernuek, kudeaketazuzentzeko eta pribatizatzeko eskubidea izanen dute.

Ez dakit legearen aurreproiektoa ateratako datarengatikizan ote den, baina inor konturatu gabe, ixilpean, aurrera ja-rraitzen du. Akaso Nafarroan ez du eraginik izanenpentsatuko dute batzuek… ni ez naiz fidatzen eta zu?

Mikel Lasarte

- 7 -

Mikel Alvarez

Herri-lurrak herriarentzat!

“Raxoiren gobernuak, uztailaren13an, herriei herri-lurren kudeaketakentzeko legearen aurreproiektoa onar-tu egin zuen!”

“Baina, Mikel, nola babestu dezakegulur hauen existentzia? ”

elKArrimokoKA

“Herri-lurrak herritar guztienak dira”

Page 8: Mailope 2012 urria

- 8 -

Lurreko materialen eragin osasunga-rrien erabilerari “geoterapia” esatenzaio. Material hauen artean, buztinak,gatzak eta era guztietako mineralakdaude. Hauetako askoren erabilera osozaharra da. Esaterako mediku egiptoa-rrek dagoeneko erabiltzen zituztenbuztinak hanturak eta gaixotasunerreumatikoak artatzeko.

Buztinen osagaien artean ondokoakdaude:

·Silizea: azkazalak eta ilea indartzenditu.

·Aluminio silikatoa: hesteak erregu-latzeko.

·Burdin-oxidoa: anemiaren aurkakoa.·Magnesio-oxidoa: zelulak bir-

sortzeko eta jariatze hepatikoabultzatzeko.

·Kaltzioa: hezurrak, tendoiak etahortzak zaintzeko.

Beharren eta ezaugarrien arabera,buztin desberdinak erabiltzen diraNaturopatian. Ezagunenen artean hiruhauek daude:

- BUZTIN BERDEA:Urdaileko bihotzerrearen aurkakoa.

Magnesio, silizio eta oligoelementue-tan aberatsa. Barne garbitzailea etaesfoliantea.

- BUZTIN ZURIA:Maskariletan erabiltzen da PHa erre-

gulatzen duelako. Ahoa eta hortzak gar-bitzeko ere erabiltzen da. Silizio eta alu-minio asko ditu eta ona da orbaintzaile

bezala eta bakterioen aurkakoa.- BUZTIN GORRIA:Burdin-oxidoan aberatsa. Buztin

berdearen antzeko ezaugarriak ditu.Freskatzen du, hanturen aurkako onada, baita orbaintzaile eta bakterioenaurkakoa ere.

Buztina gorputzaren kanpoan zeinbarruan erabil daiteke. KANPOANerabiltzeko nahikoa da ur pixka batekinedo sendabelarren infusioekinnahastea eta pasta bat egitea. Behinbuztina erabiltzeko prestatuta, beharden tokian ematen da eta ordubetez

edo gutxienez ongi lehortu arte, uztenda. Hiru astez egitea komeni da.Kataplasma modura ere erabil daitekeeta baltsamo modura portatuko dahantura jaitsi, zauriak orbaindu etaminak kenduko ditu.

Buztinak ere balio du gorputzarentoxinak garbitzeko. Larruaren zauri-etan, intsektuen ziztada, heldu etaeztenkadetan zein erredura arinetanoso lagungarria da hotz jarrita, bertakoberoa xurgatuko baitu. Aldiz, barruko

organoak kongestionatuta daude-nean, zenbat eta beroago jarri buzti-na, hobe. Hala ere, giltzurrinetanjartzen badugu buztina, hobe daestaltzea, hotzik ez hartzeko.

Zornea ateratzeko eta zauriaksendatzeko ere oso ona da buztinarenerabilera. Behin eta berriro erabilikodugu, beti ere, dena ongi garbituta, etazauria poliki-poliki sendatuko zaigu.Horretarako oso lagungarria izango dabuztinak duen aluminio-silikatoa. Eraberean, buztinak oso komenigarriakdira larruaren edozein motatako gaixo-tasunetan. Izan ere, buztina esfoliantegisa portatzen da, baita larruahidratatzen eta desintoxikatzen.

BARRUAN erabili nahi badugu, barru-an erabiltzeko buztin berezia erosikodugu. Buztin-koilarakada bat disol-batuko dugu baso bete ur batean etaedango dugu. Hala ere, HESTEAK GAIZ-KI EDUKIZ GERO, EZ DA GOMENDA-GARRIA. Dena den, piluletan zeinbolatxoetan ere saltzen da buztina ba-rruan erabiltzeko. Lagungarria da ba-rruko infekzio eta hanturen aurka.Hoberena da, bestalde, buztina barau-rik edo digestioak ondo egin ondorenhartzea.

Geoterapia

“Mediku egiptoarrekdagoeneko erabiltzen

zituzten buztinak hantu-rak eta gaixotasun

erreumatikoak artatzeko”

Estitxu Castro HernaizPsikoterapeuta

688 620 [email protected]://perunea.blogspot.com

Estitxu Castro-Hernaiz LUZE

Page 9: Mailope 2012 urria

- 9 -

Kaixo irakurle jator hori. Agian zu erepuntualitatearen defendatzaile po-rrokatua zara, hala bada, mila esker,hitzartutakoa betetzea garrantzitsuabada berez, orduan agertzea zer esanikez, nork bere bizitza moldatzen baitubestearekin adostutakoa betetzeko.Ondorioz, biek ez badute berdina egi-ten eta itxoinarazten badugu,

bestearen bizi zati bat “lapurtzen” arigara, edo alferrik galtzen edo… Baina ezda hau gaurko gaia, oraintxe aipatukodizudana da kezkatzen nauena.

Gure gizarte hauetan (euskalgizartea, erdal gizartea, europargizartea, amerikar gizartea…), ematendu gauzak egiteko garai bat dagoela etagauza bakoitza bere garaian egin behardela: ikasi, parranda egin, maitemindu,lana bilatu, etxea erosi, kirola egitenhasi, haurrak izan, enpresan hobetu,aberastu, jubilatu… Gorputzaldibakoitzari ekintza batzuk egitea ongidoakiola ulergarria da, adibidezgaztetasuna parrandarako edo maita-sunerako, zahartzaroa deskantsurako…baina gero eta gehiago gara, bizitzagure modura ulertzeagatik eta gureprozesuak bizitzeagatik, betiko eginbeharren ordenean sartzen ez garenakedo beste modu batera antolatzenditugunak. Edo gero eta gehiago ereorden horretan sartu eta gerora erosoez daudela ohartzen direnak.

Eta ohartu naiz nire buruan, egoera

askoren aurrean, horrelako soinu batdudala atzealdetik xuxurlaka arizaidana: Ez ote zabiltza berandu? Etaahots horrek, nagoenean nagoela,deseroso egotera narama. Hori juxtuaez dela iritzita, nire buruari laguntzekoeta agian irakurleren baten egoera ereizan daitekeelako, horrelako egoerenkontaketa bat egitea bururatu zait ale

honetan, ea niremamu hauekizutzen ditudaneta bide bateze lkartasunarenindarrarekin senti-mendu txarra onbihurtzen dudan.

Gitarra jotzenhamasei urterekinhasi nintzen.Orduan uste dutentzun nuelalehen aldiz beran-du zela hasteko,t r e s n a r e k i n

umetan hasi behar zela zerbait eginnahi banuen, beste guztiak nire aur-retik joango zirela… Gaur da egunagitarra eta ondorioz musika nire bizitza-ko zati oso garrantzitsu bat dena,ekonomikoki, animikoki… Ederki nen-

goke beldur horri kasu egin banio!Ordukoa erraza izan zen, baina beste-lako erabaki batzuetan ez da horrenerraza. Arte kontuekin ikasten hasteko,orokorrean beldur hori badago. Etabestelako ikastearekin ere. Jende hel-duak dio ikastea asko kostatzen zaiola.Besteoi kostako ez balitzaigu bezala!

Beldurtzen gaituena zera dela ustedut, ume bat hutsetik hastea ulertzendugu, ariketa oinarrizkoak egitea

ulertzen dugu, baina heldu bat, pausoerrazak egiten ikustea, ezintasunbatzuekin ikustea… ba gehiagokostatzen da onartzea, eta horrek atzerabotatzen gaituela iruditzen zait, nahizeta gure barnean ekintza hori betidanikgustuko izan, gure ametsa izan. Ekintzahorretan “profesionala” izatera iritsibehar garela dirudi, bestela, berandudela txorakerietan hasteko. A ze galeragure ongizatearekiko!

Maitasun kontuetan ere ematen dubehin 30 urte azpitik egin ez duzunagero ezingo duzula egin, maitemintzeaeta bikotekidea izatea gaztetako lanadela. Gero eta gehiago gara eskemahorretan sartu ez garenak eta berandujoatearen mamuak erabaki txarrakhartzera eraman gaitzake, komeni ezzaigun erlazioetan sartzera, gauzakazkarregi egitea… Pentsatu nahi nukeorain artean izandako eskarmentuak,hemendik aurrera egingo duguneanlagunduko gaituela eta ezer ez dagoelaidatzia jendearekin ongi sentitzearenkontuetan.

Zenbait aldaketetarako ere berandudela ematen du, lan aldaketetarako,bikote aldaketetarako, etxebizitza…Agian barruak eskatzen digu bainaberanduaren mamuak ez digu uzten…Guk geuk ez badugu sinisten gurebarneak esaten digun horretan eta horilortzeko egingo dugun indarrean, kan-potik nola sinistuko digute ba?

Mutil zaharrak, beti gazteak…hizkuntzak ere baditu “garaiz kanpo”jartzen gaituzten hitzak. Hori sinestenbadugu, gure buruari sortu daitezkeenaukeren atea ixten diogu. Egia da gor-putzak berak gauza asko mugatzendituela, haurrak eduki nahi izatea gor-putzak jada ezin duenean bai izangodela berandu ibiltzea, baina bestela,burua denean traba, bestelako arazobaten aurrean gaude, gizarteari kasugehiago egiten diogula gure barruaribaino. Eta arazoa da hori, gizartearimesede egitekotan, aurrena gure buru-ari egin behar diogulako. Ez ba, ez daberandu, orain da garaia!

Berandu gabiltza?Oskar EstangaZABAL

“Geroz eta gehiago garaeskemak hautsi eta bi-zitza gure modura anto-

latzen dugunak”

Page 10: Mailope 2012 urria

- 10 -

Sindikatuek positiboki baloratu zutenirailaren 26an egindako lanuztea etaNafarroako eta EAEko lau hiriburuetanburututako manifestaldiak. ELA, LAB,ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNEsindikatuek eta beste zenbait gizarteeragilek deitutako greba eguna ordea,14 atxiloturekin amaitu zenNafarroan.

Mariano Rajoyren gobernuak krisiekonomikoari aurre egiteko hartutakoneurriak nabaritzen hasiak dira gure

gizartean. PPk datozen bi urteetan89.031 milioi euro aurreztea au-rreikusten du. Joan den hilean inda-rrean jarri zen BEZaren igoerarekinesaterako, 2012a amaitzeko gelditzendiren hilabete hauetan 2.300 milioieuroko diru sarrerak izango ditu gober-nuak. Horretaz gain, enplegu publikokopostuetan lan egiten duten langileakeguberrietako ordainsari extrarik gabegeldituko dira aurten eta soldataberaren truke lanordu gehiago bete

beharko dituzte. Bestalde, diru-laguntzak nabarmen murriztu dira sek-tore guztietan.

Egoera horren aurrean YolandaBarcinak Nafarroan neurri horiekaplikatu egingo dituela adierazi dubere agerraldietan. Baina Rajoyjaunaren murrizketak gurera iritsi aldira? Galdera horri erantzutekoasmoarekin eskualdean ditugun oi-narrizko sektoreetako hainbatlangilerekin izan gara.

Heziketako, Osasuneko eta Gizarte Zerbitzuetako langileekinizan gara aurten indarrean jarri diren neurri ekonomikoak izanduten eraginaz jabetzeko

Murrizketek zein neurritaneragin dute gurean?

ERREPORTAJEA >>

Page 11: Mailope 2012 urria

BETELUKO SORGINTXO HAURESKOLA - Uxue Goikoetxeazuzendaria eta Oihana NietohezitzaileaSorgintxo Haur Eskolan ere izan gara,bertan Uxue zuzendariak azaldudigunaren arabera, iaz Nafarroako zen-bait haur eskolatako langileekGobernuak indarrean jarri nahi zuendekretuari kontra egiteko bilerak eginzituzten. "Unitate bakoitzean ume ko-

puru gehiago sartu nahi zituzten etaguk Nafarroako haur eskolen ordezkari-tzak duen plataformaren bidez kontraegin eta ustez dekretua atzera botatzealortu genuen. Baina azkenean aurtengouztailean dekretu berri bat aplikatu eta0 eta 3 urte bitarteko unitatearenkasuan 10 umetik 11ra pasa dute".

Aldaketa horrek ordea aurten onurakekarri ditu, izan ere, unitatea osatzekohamar ume zeuden izen emanda etabeste bat itxaron zerrendan zegoen,baina aldaketarekin unitatearen barru-an sartu da. Aurrera begira ordea ara-zoak ekarriko ditu, bigarren unitate batsortzeko lehen hamar ume beharbaziren orain hamaika beharko baitira.

Unitate gehiago sortzeko zailtasunaklangile kopuruan ere eragingo du noski.

Zuzendariaz gainera unitateko, hau dahamaika umerentzako hezitzaile bategongo da. Uxue "Ni duela hiru urtehemen hasi nintzenean, 24 haur geni-tuen eta zuzendaria gehi hiru hezitzailearitzen ginen lanean, iaz 15 umera jai-tsi zen kopurua eta hezitzaile batkalean gelditu zen eta aurten 11umerekin unitate bakarra sortu denezbeste hezitzaile bat kanporatu beharizan dute".

- 11 -

“0 eta 3 urte bitartekoenunitatean lehen hamarume ziren eta orain berrizhamaika behar ditugutaldea osatzeko”

Uxue Goikoetxea eta Oihana Nieto arduratzen dira Beteluko Sorgintxo Haur eskolan dauden 11 haurrez.

Page 12: Mailope 2012 urria

LEKUNBERRIKO HAUR ESKOLA -Elena Martija

Aurten Elena Martijaren zuzendaritza-pean bost hezitzaile dabiltza laneanLekunberriko Haur Eskolan. 60 haurdaude guztira, bost unitatetan bana-turik: 0-1 urte bitarteko taldean 8 haurdaude, 1-2 urte bitarteko unitatean 12,2-3 urte bitartekoan 16, 0-3 urtebitarteko talde mixtoan 7 haur eta lauorduko unitatean 13. Lekunberrinoraindik ratio zaharrekin dabiltzalanean. Elena: “Guri oraingoz ez digutealdaketak burutzeko agindurik pasa

eta aurten behintzat ez dugu alderiknabarituko. Baina ratio berriekin lanegiteko ordua iristen zaigunean arazohandiena 2-3 urte bitartekoen uni-tatean izango dugu, 16 izatetik 20 umeizatera pasako baitira hezitzaile bakarbaten esku eta hori gehiegizkoa da”.

Ume kopuruaz gainera haurbakoitzeko instalazioek izan behardituzten metro karratu kopurua erejaitsi egin da bi metrotik 1,75 metrora.Elenak azaldu digunez, instalazioaridagokionean bete beharreko bal-dintzak malguagoak bilakatu dira,horiek betetzeko dirurik ez baitago.“Alde horretatik gu oso ongi gaude,espazio pila bat dugu, komun zabalaketa asko. Izan ere, orain bi komun-ontzirekin nahikoa dela diote etapentsa 2 edo 3 urteko 16 umerekinezinezkoa da, nola esango diozu bapisa egiten ikasten ari den ume horribere txanda itxoiteko? Guk 6 komunditugu eta horretan behintzat ezingara kexatu”.

- 12 -

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

“Gu oraindik ratiozaharrekin gabiltza

lanean”

BETELUKO ARAXES ESKOLA -Bakartxo Astiz zuzendaria eta

langileak

Betelun zorionez aurten ez duteklaserik elkartu behar izan, "ratioakhanditu egin dira eta laster hasiko diraklaseak elkartzen eta hori atzerapausua da lanerako". Lan kontratuetanordea, zenbait aldaketa nabaritudituzte, ordu gehiago eman behardituzte lanean soldata berdinarentruke eta gainera %5a jaitsi diete."Gure lan kontratuen iraupena lehenirailetik irailera izaten zen eta orainGEHIENEZ irailera arte dela jartzen du,horrek zer esan nahi du? Balitekeekainean denak kalera joatea, horiizango da hurrengoa, udan ezkobratzea eta extrak kentzea, bainaoraindik ez dakigu zer gertatuko den".

Araxes Eskolako irakasleek azaldudigutenaren arabera, ordu gehiagosartzen dabiltzanez saio bakoitzaprestatzeko denbora gutxiago dute etanekatuago dabiltza. Bestalde laguntzaere gutxitu egin da, jada ezin dituzteikasleak indibidualki lagundu, lehen

egin zitekeen bezala. “Ongi dabiltzanikasleak badira oso ongi, baina gehiagokostatzen zaien horiek orain arezailagoa izango dute aurrera egiteko”.

Diru-laguntzak izugarri jaitsi dira,ikasturtean zehar bi irteera eta aterpebat egiten zuten eta aurten lehenengoateraldi hori kanpora egin beharreanbailaran bertan egingo dute auto-busaren gastua ekiditeko. XabierZamargilea irakaslea: “Orain diruarekinkontu handiarekin ibiltzen gara, lehenirteerak antolatzerako orduan lehenta-sun batzuk genituen hau edo hura bisi-tatzeko orain gastuari begira gaude.Ongi antolatu eta denok egun bereantxangoa egin autobusarekin gastugutxiago izateko edo lehen egunekobazkaria aurrezteko etxetik ogitartekoaeramaten dugu”.

Bakartxok: “Euskara Zerbitzuak erediru kopuru bat eman ohi zigun liburu-ak erosteko eta beraiei esker urtean biantzerki, txontxongilo saio edo beste-lako jarduerak antolatzen genituen etaaurten ez dugu deus”.

Bestalde irakasleen ustetan, azke-

Lekunberriko haur eskolan jolastoki estalia dute kanpoan jolasteko.

Page 13: Mailope 2012 urria

- 13 -

nean gurasoek gastuen zama handi-agoa sentituko dute, hezkuntzak pub-likoa izateari utzi dio pixkanaka, “herritxiki hauetan ez da emango baina hiri-etan horrenbeste estutzen ari diragauzak azkenean diru berdintsuaordainduta gurasoek euren semealabak eskola pribatuetara eramatenhasiko direla”.

Araxes eskolan 119 ikasle dabiltzaikasten, horietatik hamahiru baino ezdira D.B.H-en. Duela zenbait urte

eskolan 69 ikasle zeuden eta horiekdira orain goiko mailetan daudenak,baina behetik ikasle kopuru handiagoadator. Bakartxo: “Guk zikloka lan egitendugunez ez zaigu klaseak batzea tokatueta zorionez aurten D.B.H. behin

betikoa izatea lortu dugu. Orain artebehin-behinekoa zen eta beti ikasleakLeitzara eramango zituztenaren presio-pean geunden. Guretzat ez zen aukeraona, zeren 8.30etarako Leitzan egotekoAzkarateko batek goizeko zazpietanjaiki beharko luke eta hori hamaikaurteko haurrekin ezin da egin, horretanbehintzat aurrera egin dugu”.

LEKUNBERRIKO IBARBERRIESKOLA - Begoña Olaetxea zuzen-

daria eta Nerea Labayen ikasketa

burua

Ibarberrin legea indarrean sartuahala iritsi zaie klaseak elkartzekoordua. Iaz hirugarren mailan 27 umezituzten bi taldetan banatuta bainaorain klaseak osatzeko muga 25ikasletik 27ra pasa da eta aurten lau-garren mailan dauden 27 ikaslehoriek talde bakar batean dabiltza.Horren ondorioz irakasle bat gutxiagoari da lanean aurten Lekunberri-Larraungo Eskola Publikoan.

Bestalde, Haur Hezkuntzako irakasleek

ordu gehiago eman behar dituztelanean. Begoña: "Lehen Hezkuntzatikaurrera ingelesa dela eta bat eta besteirakasleak espezializatutako ikasgaienorduetan libratu egiten ziren. Haurhezkuntzan ordea, ez zen hori ger-tatzen eta ordu horietarako laguntzai-

learen lana beharrezkoa zen. Orainirakasleon lanorduak luzatzearekinbostetik hiru saiora murriztu dalaguntzailearen lana eta lanpostu horikolokan gelditzen ari dela ikusten arigara". Horren ondorioz ere, irakasleekjada ordu gutxiago dituzte klasetik kan-poko lanetarako: koordinazio lanakegiteko, departamentu eta zikloenarteko bilerak...

Nereak eta Begoñak PT irakasleak(Pedagogia Terapeutikako irakasleak)edo logopedak bidaltzerako orduankontrol handiagoa dagoela nabaritzendutela azaldu digute, "lehen errazagoazen PT irakaslearekin ordu gehiagolortzea, orain lupaz begiratzen dituzteikasleen perfilak etab.".

Ordezkapenak orain arte bezala egi-ten jarraituko dute. Haur Hezkuntzan,bertako irakasleak baja hartu bezainlaster bidaliko omen dute, LehenHezkuntzan aldiz, baja hartu eta lau-garren egunera eta espezialistenkasuan hamabost egunera.

Diru-laguntzak hor ere jaitsi egin diraeta ondorioz departamentu bakoitzakez du izango ikasturtean zehar sortzendiren gastuetarako esleitutako dirukopuru finkorik orain arte gertatzenzen bezala.

Gehiago kostazen zaienikasleek zailtasun handi-agoak izanen dituzteaurrera egiteko

“Lehen orain bainoerrazagoa zen PT

irakaslearekin ordu gehi-ago lortzea”

Araxes eskolako langileei jaitsi egin diete soldataren %5a.

Page 14: Mailope 2012 urria

- 14 -

Zein diru murrizketa jasan ditu mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak?

Enplegu Babestuari dagokionean, 2 urtetik hona %50eko murrizketa egon da.Drogomenpekotasun Prebentzio programaren kasuan berriz, iaz baino %3gutxiago jaso da Nafarroako Plan Foraletik ekintza ezberdinak aurrera era-mateko: gazte tailerrak, gurasoentzako hitzaldiak... Aldi berean, Plan Foralakmurrizketak jasan ditu eta honek gure programan eragina izan du ez baitugubertatik orain arte bezala jaso ditugun materialak eskuratu (alkoholimetroak,eskolentzako eta familientzako prebentzio materialak…). Horren ondorioz,gure zonaldeko herriek orain arte zituzten zerbitzuetako batzuk eten egin dira:aurten adibidez ez dira alkoholimetroak banatu herrietako festetan, gurasoeiezin izan zaie prebentziozko zenbait material banatu etab.

Nola eragingo du zuen zerbitzua kudeatzerako orduan?

Beharra handiagoa da baliabideak baino, eta zenbait beharrei ezin izango zaieerantzunik eman, pobrezia areagotzen ari da, gero eta familia gehiago jasatenari dira aurrera ateratzeko zailtasun larriak.

Eta mankomunitateko herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuetan eraginik izan-

go al du? Nola? Zein zerbitzutan?

Menpekotasunari dagokionez murrizketan egon dira, beraz familiek prestaziogutxiago jasoko dituzte eta jasotzen dituztenak ttikiagoak izango dira.Bestalde, etxez-etxeko laguntza zerbitzuak ez du aldaketarik jasan. Zenbaiturte dira jada 4 familia langile dabiltzala etxeetan harrera egiten, baina kontu-an hartu behar da, lehen bezala zerbitzuak bere mugak dituela. Gizarteratze Errenta deritzonak, garai batean Oinarrizko Errenta zen horrekmurrizketak jasan ditu eta horrek zenbait ondorio ekarri ditu:1-Familiak 6 hilabete itxaron behar izaten dute ebazpena jaso arte, eta aregehiago dirua jasotzeko.2-Eskatzaileen kopurua hirukoiztu egin da.3-Eskubidea izateko baldintzak gogortu egin dira.Ez-ohiko diru-laguntza batzuk ere desagertu egin dira: Menpekotasun egoerandauden pertsonei zuzendutakoak eta baita ezinduentzako zirenak ere. Eta gai-nontzeko diru-laguntzen ebazpenak sei hilabetera iristen dira orain eta diruagerora jasotzen da. Guzti horren ondorioz, azken batean, diru laguntzak eta lanegiteko aukerak murriztearekin beste behar batzuk areagotu egin dira, esaterakojantziak edo jana, geroz eta familia gehiagok jotzen dute elikadura bankuetara.

Nola ikusten duzue etorkizuna?

Nahiko ilun ikusten dugu. Dena den pentsatzen dugu beste funtzionatzekomoduak sustatu behar direla elkarren mesederako. Beti ere, kontutan hartutakalitatezko zerbitzu publikoak bultzatu behar ditugula sekula baino gehiagobeharrei erantzuna eman ahal izateko.

MANKOMUNITATEKO GIZARTE ZERBITZUAKJUANA JAKA Gizarte Langilea

ARAIZKO OSASUN ETXEA –Mamen Saenz eta Mari Jose Rekalde

Araizko osasun etxean ez dituztemurrizketen eraginak gehiegi naba-ritu. Mamen Saenz medikua eta MariJose Rekalde erizaina aritzen dirabertan lanean. Arratsaldeko hiruakarte egoten ziren orain arte etaondoren guardiako beste bi langilesartzen ziren lanera, baina hemendikaurrera ordu gehiago sartu beharkodituzte dekretu berria dela eta. MariJose: “Irailetik abendura bitarte 18ordu gehiago sartu behar ditugu etazenbait egunetan arratsaldeko seiakarte arituko gara lanean ordu horiekbetetzeko”.

Gainontzean ez dute bestelakoaldaketarik sumatu. Baliteke zenbaitdesplazamendu egiteko anbu-lantziaren zerbitzua bertan beheragelditzea, adibidez erreabilitazioakegitera Iruñera joateko etab. Baina la-rrialdietarako zerbitzua ez da ukitukoeta Amma Betelun daudenentzako zer-bitzuak oraingoz berdin jarraitzen du.

Bestalde, bajen kasuan ehunekoehunean betetzen dizkiete ordezkape-nak, bi langile izanik ez baitago besteirtenbiderik. Osasun etxe handia-goetan euren artean moldatu beharkodute bajak eta oporraldiak betetzeko.

Botiken gaineko murrizketen inguru-an galdegin diegu eta Mamenmedikuak honakoa erantzun digu:“Botikek asko balio dute eta non-baitetik aurreztu behar da, baina oraindoako izateari utzi dioten horienartean zenbait botika daude adinekojendearentzat oso garrantzitsuak dire-nak eta gainera egunero hartzendituztenak. Dituzten pentsio mu-rritzekin eta horietariko asko zaharrenegoitzetan egonda kontu handiagoaizan beharko lukete neurri horiekhartzerako orduan”.

Page 15: Mailope 2012 urria

- 15 -

KuxKuxean

ImanolUrriak 20Urte bat gehiago etazoriontasun gehiagoesaten dutenez. Milakilo muxu.Iturgaizkoak.

Olatz Martirena

Urriak 16ZORIONAK polita! Azkenean badi-

tuzu 15 urte, baina badakizu hala

ere koadrilako txikiena, beno gaz-

teena izaten jarraitzen duzula jeje

Zuk hainbeste gogoko dituzun gure

muxuez beteriko eguna iritsi zaizu!

15 muxu erraldoi eta beste bat

badaezpada gu guztion partez,

maite zaitugu!

Arantxa Balenziaga

Lekunberri TVko zure

kide eta lagun guztien

partetik. 16 urte bete-

tzen dituzu eta horietako

bi gurekin bizi dituzu,

espero dugu askoz gehia-

go betetzea! Muxu handi

bat DIXMI ;)

MattinUrriak 27Urteak ere ziztuan kosk: lehenlau eta orain bost! Zorionak,Mattin, eta musu handi batAmaiurren, amatxoren etaaitatxoren partetik.

Arantxa Balenziaga Urriak 9ZORIONAK Arantxa! Gaurkoan bi arrazoi ditugu zuzoriontzeko, 16 urte betetzeaz gain gaurkoan besteurte zoragarri bat betetzen duzu gure artean, irrifarikaragarriez beteriko beste urte bat eta gure bihotze-tan gordeko dugun beste urte bat. Zure laguntaldearen partez berriz ere ZORIONAK, maite zaitugu.

Rados SpasovaIrailak 15Zorionak Rados! Iada19 urte. Ondo pasaeguna eta LekunberrikoPestetan ospatukodugu jeje!Muxu handi bat zurekuadrilaren partez!

Mª Angeles Otermin

Zorionak neska. Jarraitu

beste urte batez alaitasun

hori zabalduz gure inguru-

an. Iturgaizkoak.

Deitu 638652339/ 948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu [email protected] e-postara.

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope Aldizkariaren bitartez!

Marivi

Irailak 29Zorionak Marivi!!

Espero dugu zure

egunean primeran

pasatzea eta asko disfru-

tatzea!!! Zure lagunak:

Judith,Mari Mar,

Markel eta Iban. Muxu

handi bat!!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Lagundu Mailope!

Zorionak Manex, Aitziber

eta Edu. Gozatu momentu

majiko hauetaz. 2012ko

irailak 25ean jaioa.

Nere IriarteUrriak 15, IntzaLagun guztien partezZorionak ta mila muxu!!!

Amaia Irailak 26Zorionak guapa!Hurrengoan eaargazkitxo bat ate-ratzen uzten diguzun,Mailoperako zen.Urte askotarako!Iturgaizkoak.

Page 16: Mailope 2012 urria

- 16 -

40. urtebetetze jendetsuaPasa den hilean 40 urte bete zituen Ignacio Agirrezabalalekunberriarrak. Geroz eta gazte gehiago joan ohi diraEuskalduna Tabernara arratsalde pasa edo afaltzera etabertan aurkitzen dute Ignacio euren adar jotzeak, pozak etapenak entzuteko prest. Euskalduna Tabernako jabeak 60gazteekin ospatu zuen bere urtebetetze eguna afari ederbatekin.

BATzarre

Afarira joandako zenbait gazte Euskalduna Tabernako atarian.

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Aner Ansorena eta Gaizka Apezetxeaegitarauaren lehiaketako irabazleakGertu ditugu Lekunberriko jaiak eta dagoeneko egitarauaprest dago. Ohitura den moduan aurten ere kartel lehiake-ta egin da. Aner Ansorenak aurkeztutako azala eramangodu egitarauak eta atzealdean berriz Gaizka Apezetxeakegindako marrazkia. Helduen lehiaketan, bederatzi per-tsonek parte hartu dute eta txikien lehiaketan berriz zazpik.

300 lagun Parot Doktrinaren kontraMinutu bat gehiago ez! Biziarteko zigorra eten! Horiizan zen pasa den hilaren 15ean, larunbata, 300 laguninguruk Lekunberrin antolatu zen manifestaldian alda-rrikatu zutena. Biziarteko zigorraren aurkako mobi-lizazioak izan ziren egun berean Euskal Herriko txokoaskotan. Herrira taldeak Lekunberriko plazan arra-tsaldeko 17:00etarako jarri zuen hitzordua. Bertanherri kirol erakustaldia eskaini zuten eskualdeko herri-tarrak Basaburua eta Imozko herritarren aurka.Ondoren 300 lagun inguru herrian barna manifestal-dian ibili ziren euskal preso politikoen eskubideenaldeko aldarria eginez.

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomu-nitatearen eskutik diru laguntza jasotzekoaukera izango dute euskalduntzen edo alfa-betzaten ari diren herritarrek. Urriaren 5eanamaituko da eskaerak aurkezteko epea.Diruz lagunduko dira irailaren 1etik abuztu-aren 31ra bitarteko ikastaroen matrikulak.Gastuaren %50 izango da gehienez ere etalangaben kasuan diru-laguntza %100ekoaizango da. Informazio gehiagorako deitu 948 510 310telefono zenbakira.

Page 17: Mailope 2012 urria

- 17 -565 mendizalek parte hartu duteAresoko Mendi Martxan

Euskal Herriko Gay-les Askapen Mugimenduak pasa denhilaren 14tik 16ra bitarte topaketa arrakastatsua burutuzuen Uitziko aterpetxean.Ostiralarean 52 pertsona inguru iritsi ziren parte hartza-

ileak gure eskualdera eta aurkezpenak egin eta afalduondoren parranda egin zuten Dj Atxurrekin.Larunbatean egitarau zabalaz gozatu zuten. Eguna ongi

hasteko masajetxo batzuk jaso zituzten eta ondorenmendi irteera egin zuten. Egunean zehar, joko eta mahai-inguruen bitartez hamaika gai landu zituzten, VIH edoHIESa krisi garaietan, monogamia eta poligamia, euskara...Eta asteburua ongi bukatzeko Peru-harri museora irteeraburutu zuten.

Iraileko lehenengo igandean ospatu zen Aresoko MendiMartxaren bosgarren edizioa. Jarduera hau, 2008an antolatuzuen lehenengoz Eskualdeko Kirol Mankomunitateak,Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Aresoko Udalak etageroztik urtetik urtera jende gehiagok parte hartzen du.Aurten 565 mendizalek burutu zuten 1.250 metroko desni-bela duen 25 kilometroko ibilbidea. Iaz baino 115 lagun gehi-ago izan ziren aurten.

Ulizar, Urkita, Pagozelai, Hiru Mugarrieta eta Guratz men-diak zeharkatu zituzten eta aurten berritasun gisa etaNafarroako Konkistaren 500. urteurrena dela probestuzGorritiko Gaztelutik ere pasa ziren. Batzuk arinago eta bestebatzuk berriz kostata iritsi ziren Aresoko plazan zegoen hel-mugara, baina eguraldiak lagunduta gehienek bost ordutanamaitu zuten mendi martxa. Bertan indarberritzeko partehartzaileei paella eta sagardoa eskaini zitzaizkien.

Ikasturte berriarekin batera, Mitxausenea Kultur Etxeakzenbait ikastaro antolatu ditu. Ikasturte honetan, helduen-tzako hiru ikastaro izanen dira: -Eskulan ikastaroa: Astelehenero 19:00etatik 21:00etara. -Egurra lantzeko tailerra: Larunbatero 09:00etatik11:0etara.-Antzerki tailerra: Ostiralero 19:00etatik 21:00etara.

Urte osoko ikastaroak izanen dira eta 70 euroko prezioan.Laugarren bat ere izango da baina doan, eta astebete bainoiraungo ez duena, Argazkilaritza Astea antolatu du KulturEtxeak azaroaren 12tik 16ra bitarte, 18:00etatik20:00etara.

Umeentzako berriz, antzerki tailerra antolatu dute bosturtetik gorako haur eta gaztetxoentzat. Hori asteazkene-ro izanen da 17:00etatik 18:00etara. Kasu honetan,ordaindu beharrekoa 60 euroko kuota izango da.Bestalde, hilero beste bi ekitaldi izanen dira: zineforumaeta irakurketa kluba.

Bai haur eta bai helduentzako ikastaroak aurrera atera-tzeko, gutxienez HAMAR pertsonek eman beharko duteizena. Horretarako deitu Mitxausenea Kultur Etxera:948604582. Izen emateko epea urriaren 15an amaitzen da.

Ikastaro aukera zabala 2012-2013ikasturterako

XXI . Transmarikabollo Kanpaldiaospatu dute Uitzin

Helduentzako bertso eskola: eman izena!Aurten berriz zabaldu dira bertso eskolaren ateak.Astean behin bilduko da taldea, ordu eta erdiz.Iazkoari jarraituz, ostiraletan izango da ikastaroa,19:00etatik 20:30era, Mitxausenea kultur etxean.Urritik ekaina bitarte iraungo du ikastaroak, etaArkaitz Goikoetxea arituko da irakasle lanetan.

Urte osoko matrikula 110 eurokoa izango da (nor-baitek kopuru hori ordaindu ezin badu, berdin-berdin izango ditu zabalik ateak). Izena eman au-rretik ikastaroa zertan den ikusi nahi duenik bada,urriaren 5ean, ostiralarekin, etor daiteke bertsoeskolara, egun horretan hasiko dugu-eta ikastaroa.Urriko hilabete osoa duzue izen emateko, horre-tarako edo informazio gehiago eskuratzeko deitu948 504 400 edo idatzi [email protected] helbide elektronikora.

Anima zaitezte, eta anima itzazue ingurukoak!

Mokaduren bat jateko postua jarri zuten parte hartzaileentzat.

Page 18: Mailope 2012 urria

- 18 -

Juanjo LópezelkARRIZketa:

Durangoko nafarra dela dioeta ez zaio arrazoirik falta, inorbaino hobeki egokitu baitagure eskualdera. 1988an etorrizen hona, lehenik Aldatzeraeta gero Atallura. BertanEtxeberria landetxea zabalduzuen eta horren aitzakiarekinsukaldaritzaren munduanmurgiltzen joan da pixkanaka.Irailaren 1ean kaleratu zenoraingoz bere lehen sukaldari-tza liburua dena, “Recetaspara seducir”.

Afrodisiakoekin jolasean

c Idoia Zabaleta

c Idoia Zabaleta

Argazkiak:Ezkerretik eskuinera eta goitikbehera: odolkiz betetako tomatea,borraja zopa eta atun entsalada.

Page 19: Mailope 2012 urria

- 19 -

Sukaldaritza liburu bat kaleratu berri

duzu, Recetas para seducir, nondik

sortu zen proiektu hori?

Gara egunkariak egiten dituen pro-mozioen artean Astero-koek errezetaliburu bat egitea proposatu zidaten.Zenbait buelta eman nizkion ideia horrieta nik proiektu zehatza aurkeztu nien,gustatu egin zitzaien eta aurrera eginnuen. Duela pare bat urte egin zidateneskaintza, baina liburua orain kaleratuberri da, irailaren 1ean ikusi zuen argia.Pentsatzen dut oraindik kioskoetanegongo dela, Gara egunkariarekin ba-tera banatzen dabiltza.Gero liburutegi ezberdine-tan banatuko dute etaonline erosteko aukeraere egongo da Gara-kowebgunean.

Sukaldean ongi mol-

datuko zara orduan....

Sukaldean aritzea gus-tatzen zait, ez dadaukadan zaletasun baka-rra, baina hemen, Atallun,landetxe bat dut eta afari-ak ematen ditudanez ongiegitea gustatzen zait. Ezdakit esku ona dudan,baina baliteke nire gaita-sunetako bat hau izatea.

Eta zenbat errezeta bildu

dituzu?

36 errezeta inguru dira,gehi lau edariren erreze-tak. Liburua sei ataletanbanatuta dago, platerhotzak, beroak, arrainak, haragiak etapostreak eta atal bakoitzeko bosterrezeta sartu ditut gutxi gorabehera.Gure sukalde tradizionalean ditugunerrezetak sartzen saiatu naiz, beti eregaur egungo sukalde formara molda-turik. Adibidez, edarien kasuan, zurra-kapote-a sartu dut, orain ez da horrenezaguna baina garai batean oso ohikoazen Nafarroan. Edo ardo beroa, niriamak ematen zidan, kanela etaazukrearekin zerbitzatzen zen eta osogoxoa zen. Kuriosoa iruditu zitzaidanhalako argitalpen bat ateratzea.

Nolakoa da zure elaboratzeko modua?

Tradizionala ala modernoagoa?

Ez da goi-mailako sukaldaritza, badirahiru pote irekiz egin ditzakezun erreze-tak. Bestalde, sukalde profesionalbatean burutzeko aukera izan nuen,baina nahiago izan nuen etxeko

sukaldean egin, etxean egingo duena-rentzat errazagoa izan dadin eta tra-mankulu berezien falta sumatu ezdezan. Egungo zenbait elaborazioetanproduktua bera galdu egiten da eta nikegungo joerak neureganatzen ditutbaina behar den neurrian. Niri produk-tua lantzea gustatzen zait, azpiazunabada azpiazuna, arraina bada arraina....

Zenbat denbora behar izan duzu libu-

rua idazteko?

Errezetak egiteko hiru hilabetezTarragona ondoko herri txiki batean

egon nintzen bertan buru belarri, orde-nagailuarekin testuak idazten, askoirakurriz eta asko dokumentatzen. Gerobehin errezetak pentsatu ondoren pla-terak egin eta kantitateak, labearendenborak etab. ongi neurtu behar dira.Eta horrek guztiak funtzionatzen due-nean argazkia atera behar da.Azkenean denboran luzatu egin da.

Ez da errezeta liburu soil bat ezta?

Ez, hori baino askoz gehiago egitea izanda nire asmoa. Errezetez gainera,mitologia testuak, poesiak, produktuenjatorriaren inguruko azalpenak eta zen-

bait gogoeta tartekatu ditut. Liburuhonetan, afrodisiakoekin jokatu dut,existentzia, existentzia eza... mitologiagrekoaren eta erromatarraren barruanAfrodita, Eros eta erotismoaren edosedukzioaren mito guzti horien aldean,esan liteke Euskal Herrian ere halakojainkosak baditugula gure mitologian,Mari, lamiak.... Beraz horrekin jolastudut liburuan.

Gainera oso argazki ikusgarriak erabili

dituzu...

Bai hala da, Idoia Zabaleta, nire bikoteaaritu zen argazkiak ate-ratzen, berea da meritua.Gainera argazki gehienakegun gutxi batzuetan ateragenituen eta beste zenbaitIdoiak lehendik ateratakoakziren, batez ere haikuaklaguntzeko erabili ditugu-nak. Errezeten kasuan ez dahorren erraza izan. Zerbaitsentsuala egin nahi genuen,azken batean argazkiakerrezetaren beraren azalpenbisuala behar zuen izan.

Eta euskal sukaldaritza

nazioarteko beste sukalda-

ritzen aldean zer moduzkoa

dela uste duzu?Euskaldunak sukaldean osoonak dira, guk jaten gozatuegiten dugu. Guretzat jateaez da jatea soilik, hori bainogehiago da, gure kulturarenparte da. Nik zenbait bidaiaegin ditut eta badira zenbait

toki non berdin zaien hau edo hurajatea, gosea kentzea dute helburuguretzat aldiz erritual bat da,euskaldunoi asko gustatzen zaizkiguerritualak eta jatearena oso erritualgarrantzitsua da.

Lehengai onak izateak ere lagunduko

du horretan...

Bai, noski. Ezin esan liteke euskaldune-nak diren produktuak daudenik, bainabadira euskaldunok gure bezala hartuditugun produktuak eta zenbait elabo-razioren bidez handi egin ditugunak.Horren adibide dira hegaluzea,txipiroiak, porruak, Nafarroakozainzuriak... Horiek mundu guztiandaude baina guk gure tokea emandiegu.

Zein da zure plater gustukoena?

Bakailaua, niretzako bakailaua oso

“Euskaldunoi asko gus-tatzen zaizkigu erritualaketa jatearena oso erritual

garrantzitsua da”

c Idoia Zabaleta

Page 20: Mailope 2012 urria

- 20 -

arrain noblea da eta geroz eta gutxiagoprestatuta hobe.

Euskal sukaldarien artean zein duzu

gustukoen?

Karlos Arguiñano eta Juan Mari Arzak.Arguiñanok oso sukaldatzeko modusinplea du, ez naiz ari telebistanazaltzen den Arguiñanoz baizik etahasierako urteetako sukaldari hartaz.Sukaldariak euren ibilbidean ebo-luzionatzen joaten dira. Badut JuanMariren garai bateko liburu bat nonazalean bisigu bat xerratan moztutaazaltzen den eta tartean limoiak sar-turik, hori orain berari erakutsiz gerokorrika alde egingo luke, baina garaihartan hori zen egiten zena.

Nazioarte mailan zein beste sukalde

gustatzen zaizu?

Sukaldaritza txinatarra asko gustatzenzait, baliteke hemengo jatetxe txinata-rrak ez izatea horren adibide onena,baina Txinan bertan hemen bezalasukaldearen kultura hori dute eta osointeresgarria da. Bertan edozein iski-natan edo postutxotan, izugarri ongijaten da, batzuetan ez duzu jakiten zerjaten ari zaren baina... Mexikarra ere

gustatzen zait, baina ez dut hor-renbeste ezagutzen.

Gauza berriak dastatzea eta esperi-

mentatzea gogoko duzu? Zer da jan

duzun gauzarik arraroena?

Bai bai izugarri. Azkenaldian zomorrodastaketarekin nabil, zizare, matxin-salto... Azken batean kultura kontua

da, gure kulturan ganbak, langostinoakedo txangurroa dugu, baina esan deza-kegu, txangurroa armiarma baten osooso antzekoa dela. Kontua aurreiritziakkentzea da. Gauza gutxi daude das-tatzera ausartu ez naizenik. BehinVenezuelan mangladiko almejabatzuk ez nituen jan, itxuraz politakziren baina irekitzerakoan gauza beltzbat irteten zen eta hori gordinik jat-era ez nintzen ausartu, batez ereosasun kontuagatik.

Gaur egun jendeari ongi jatea gus-

tatzen zaiola uste duzu edo gustu ona

galdu dugu?

Bai, nik uste atzetik datorren belaunal-dia hobeki moldatzen dela patatabatzuekin eta hanburgesa edo oilasko-hegaltxoekin. Baina pentsatzen dutadinaren kontua ere badela. Balitekehelduagoak direnean eta baliabideekonomiko hobeak dituztenean mahaibatean eseri eta bakailu edo parrilanerretako bixigu on bat nahiago izatea.

“Ezin esan litekeeuskaldunenak direnproduktuak daudenik,

baina badiraeuskaldunok guremodura elaboratu etahandi egin dituguna”

elkARRIZketa:

“Liburu honetan, afro-disiakoekin jokatu dut”

Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenari omenal-di txiki bat egin nahi izan dio Juanjok. Hona hemenegin beharrekoak: Nahasteko edalontzi batean, laranja zukua, sagar-doz-a eta patxarana jarriko ditugu eta amaitzekocava gehituko diogu baina nahastu gabe bur-buxarik galdu ez dezan. Koktel kopa batean zer-bitzatuko dugu eta ertzean azukre eskartxatua etaizotz txikitua jarriko diogu eta dekoratzeko laranjaxerra bat.

Amaiur koktela

errezeta

c Idoia Zabaleta

Kardu piruleta ostrekin.

Page 21: Mailope 2012 urria

- 21 -

Hilaren bederatzian Taloaren egunaospatu zen Leitzan. Garai batean ogia-ren ordezkoa zen opilaren tradizioarigogor eutsi diote bertan. Saralegi etaVillabona talogileak urtean zeharhamaika plaza eta ospakizunetanaritzen dira taloak saltzen etaTaloaren Egunean haiek izaten diraprotagonista.

Zenbait urte badira Leitzako Udalak,Plazaola Partzuergo Turistikoarekinbatera eta Nafarroako Gobernuarenlaguntzarekin egun hau antolatzendutela eta urtetik urtera arrakastahandiagoa du. Txokolatearekin,gaztarekin, hirugiharrearekin edo txis-torrarekin jatea izaten da ohikoena,baina Taloaren Egunean ingurukoostalariek pintxo eta plater xele-breenak prestatu ohi dituzte. Elosta

Ostatuak sagar eta intxaur postreaprestatu zuen, Peritza Tabernaktaloarekin egindako kaneloiak, Txokoktalo txapela eta Landa Berri Tabernakberriz talo musaka.

Aurtengo edizioan egindako talolehiaketan Juan Mari Zabaleta izanzen talo onenaren irabazlea. Guztira,sei lagunek parte hartu zuten eta JoseAntonio Urkiola eta Miel MariElosegik lortu zuten Zabaletarenatzetik bigarren eta hirugarren postuaeskuratzea. Txikienentzako jarduerakere izan ziren. Taloak nola egin irakas-ten aritu ziren Bixenta Perurena etaAlazne Untxalo. Gainera, eskuakirinez zikindu ondoren, gaztetxoekeurek egindako taloa jateko aukeraizan zuten. Bestalde, goizean zehar,asto batez bultzatutako gurdiaren

gainean paseatzen ibili ziren umeasko eta asko.

Juan Jose Agirregabiria Txinga

Txapelketako txapeldun

Taloaren Egunaren aitzakiarekin herrikirol saioa izan zen goizean. EuskalHerriko Gizonezkoen Txinga Txapelketajokatu zuten sei kirolarik. Juan JoseAgirregabiriak, 22 plaza eta 616 metroegitea lortu zuen eta alde handiarekingarailea izan zen. Bigarren postuaOusame Aramek eskuratu zuen 15 plazaeta 420 metrorekin eta atzetik geldituziren Oscar Perez, Fran Etxeberria,Kerman Perez de Heredia eta AdrianBermejo. Bestalde, aizkora erakustaldiederra eskaini zuten, Arkaitz Olano,Asier Pellejero, Ruben Telletxea, JulenOlano eta Ruben eta Eneko Saralegik.

KULTURaTaloa protagonista Leitzan

Urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen da Leitzan ospatzen den Taloaren egunera.

Page 22: Mailope 2012 urria

Uda partean zizarik preziatuenak RUSSULA generokoak izanohi dira, gurean hain ezagunak diren GIBELURDINAK esate-rako. Genero honen barruan 700 espezie baina gehiago aurkiditzakegu, baino mikroskopioaren laguntzarekin ere zaila izanohi da horiek bereiztea eta identifikatzea.

Russula izena latinezko “russulus” hitzetik datorkio, gorrix-ka esan nahi du, eta hain zuzen ere espezie guzti horietatik 30gorrixka kolorekoak dira, euren artean oso berdinak.Normalean pikanteak izan ohi dira, usain txarrekoak etasukalderako ere baliorik ez dutenak.

Oraingoan, gastronomiaren kalitatearen ikuspuntutik etagure basoetan ohikoak direlako zaleek gehien bilatu ohidituzten zizak aurkeztuko ditugu.

Ziza hauek, txapela berde kolorekoa edo urdinxka izan ohidute. Gakoa ordea, txortenean dago, russulena zuria eta tizabezain hauskorra izaten da eta ez dute eraztunik eta bolbarik.Ezaugarri horiek kontuan hartuz gero, erraz bereiziko dituguamanitas phalloidesarengandik. Hauen txortenak ez dirarussulenak bezain erraz hausten, zuntz gehiago dituzte.

Ezaugarri horiek bereizten jakitea funtsezkoa da hankarikez sartu eta ez intoxikatzeko. LACTARIUS generokoespezieekin nahastea ere erraza izaten da, baina azken hauekxafletan latex edo esne moduko bat izan ohi dute, esne horikolore ezberdinetako izan daiteke, zuria, gorrixka edo laranja.Lactarius generokoak dira hain ezagunak diren NISKALOAKedo ROBELLONAK, jangarri onak eta katalanengatik osopreziatuak direnak.

Hauek dira gure inguruan bilatuenak diren russulak:Russula Virescens (Gibelurdina) Duen zapore eta ehun-

durarengatik russulen artean zizarik onena dugu gibelurdina.Pixka bat gogorra denez, ongi eginda kontsumitu behar da,arrautzekin nahasita, plantxan eginda edo beste ziza etaonddoekin batera jan ohi da. Berde kolorekoa da, txortenzuriarekin eta xafla oso zuriekin. Fruitu usaina du eta itxu-ra ederra.

Russula Cyanoxantha (Urretxa) Jangarriak diren russulenartean ugariena da. Txapelan kolore urdin eta berdexka du.Primerako jangarria da Urretxa eta txapelaren azpiko xaflazuriak txapelari hertsiki lotuta izaten ditu. Hauek ukitze-rakoan argizariaren ehundura bera duela dirudi.

Russula Heterophylla (Gibelberdea) Hau ere espeziebikaina dugu. Aurrekoen antzekoa da, txapel berdea du,

erdialdean ilunagoa. Orain arte aurkeztu ditugun hiru zizenartean hauskorrena da gibelberdea. Jendeak ziza hau askotanheriotza eragiten duten amanita berdeekin nahastu ohi du.Bien kolorea oso antzekoa da, baina gibelberdeak bestarenaldean txortena beteta izan ohi du eta hautsiz gero tiza batenmoduan apurtzen da, hori eginez gero ez dugu behin ere han-karik sartuko.

Russula Olivácea (Gibeloliba) Aurreko bien antzekoa dagibeloliba. Aldizkarietan adituek jangarri ona dela diote bainadigeritzeko zertxobait astuna. Plantxan, labean, frijitu gabeedo gutxi eginda jaten baditugu toxikoak dira, beste zenbaitrussulekin pasa ohi den bezala. Gibeloliba oso handia da, 20zentimetroko diametroa izan dezake. Txapelaren kolorearidagokionean, oso aldakorra izan daiteke, berdea, granatea,urdinxka edo oliba kolorekoa. Txortena berriz arrosakolorekoa izan ohi du eta txortenaren goialdean karminkolorea. Txapelaren azpiko xaflak kasu honetan, kremakolorekoak izaten dira eta ukitzearekin erraz bereiztu etahausten dira. Kontuz toxikoa da!!

- 22 -

> Julio Calonge

Gibelurdinak, urretxak, gibelberdeak etagibelolibak dira gure inguruan ezagunenakdiren russula generoko zizak.

Gibelurdinen sasoia

LURRAK EMANAinguruko zizak

Piederussula.

Page 23: Mailope 2012 urria

lurraldeGARAPENApubli-berria

Rusula Cyanoxantha (Urretxa). Oso ona.

Russula Virescens (Guibelurdina) jangarri onena

Rusula Heterophylla (Gibelberde). Oso ona.

Rusula Olivacea (Gibeloliba) . Kontuz toxikoa!

Cederna Garalurrek bere funtzioa zein den zabaldu etaulertarazteko eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazieta proiektuak bultzatzeko helburuarekin hitzarmenasinatu berri du Nafarroako Mendialdeko euskal komu-nikabideekin. “Hedabide horiek Nafarroako Gobernuaren

finantziaziorik gabe gelditu direla ikusi genuen eta gukbagenuela laguntzeko aukera bat. Bien helburuak lortzekoeta elkar laguntzeko tresna da sinatu dugun hitzarmena”.

Gainera, pausu horrekin azkeneko batzarraren leloarekinbat egin du “Zurekin, etorkizunerako bulkada”. Orain diagnos-tikoak errebisatzen eta zonaldeka lan egiten ari dira. GuztiraNafarroako mendialdean zortzi garapen-agente dabiltza ho-rretan buru belarri. “Lan asko egin da eta lana asko dagooraindik egiteko”.

Hitzarmen honen bitartez, Cederna Garalurrek burutzendituen proiektuez gain, herritarren artean egon daitezkeeneragileenak ere plazaratzea da asmoa. “Oso interesgarriaikusten dugu bertako ekintzaileak eta beraien proiektuakagertzea. Lurralde garapena egiten duten aktore asko gaudeeta komunikabideek eskainiko diguten txoko horiek aktorehorien iritzi-trukerako plaza izatea nahiko genuke”.

Cederna Garalurrek hitzarmena sinatu du euskarazko 17 hedabiderekin

GARAPEN AGENTEA:Elena Irigoien,

617 60 93 28 - [email protected]

Isabel Elizalde Arretxea, Cederna Garalur elkarteko zuzendari-gerentea

José María Aierdi Cederna Garalurreko Lehendakaria, Ainhoa Beraza EuskaraMankomunitateko ordezkaria, Isabel Elizalde, Cederna Garalurreko gerentea

Page 24: Mailope 2012 urria

- 24 -

Hasiera hasieratik ibili zen buru-belarri lanean Mari Carmeneta ongi ezagutzen du Pagozelaiko martxa. Mari Carmen: “Nizortzi urtez Arribeko surtidorean aritu nintzen lanean etabertako jabeek Pagozelai hartu zutenean hona etorri ginen nieta anaia. Ireki eta urtebetera jabeek Iruñeko enpresa edoelkarte baten esku utzi zuten ostatua eta geroztik anaia etani aritzen gara arduradun lanetan”. Hasierako urte haietakooroitzapen politak ditu Mari Carmenek “leku berria zen etailusio handiarekin hasi ginen”.

Goizeko seietatik gaueko hamabietara zabalik egoten da

taberna eta urtean hiru edo lau egunez baino ez dute ixten.Bidean eta gasolindegiko zerbitzuaren ondoan dagoen osta-tua izanik sukaldea beti irekita egoten da, goizeko 08:00etatikgaueko 23:00etara. Plater konbinatuak, ogitartekoak, pin-txoak eta kazuelitak eskaintzen dituzte. Eta jantokian berrizeguerdian eta iluntzean 12,50 euroko eguneko menua eta 15eta 20 euro bitarteko menu berezia eskaintzen dute, bai astezeta baita asteburuetan ere.

Plater tradizionalak izaten dituzte, eta postreak ere etxe-koak izaten dira: natilak, arroz-esnea, flan-a, goxua,Yogurtezko eta txokolatezko mouse-a.... 2002an Kalitatezko Qziurtagiria jaso zuen Pagozelai ostatuak.

Mari Carmenek azaldu digunez, bezero gehienak kanpota-rrak izan ohi dira. Horietariko asko aurpegi ezagunak,Osasunako jokalariak, Lagun Aro Gipuzkoa Basketekoak,Itxakoko jokalariak... “La oreja de van gogh”-eko musikarienerrituala izaten da hemendik pasa behar duten bakoitzeangelditu eta arrautza frijitu pintxoa jatea”. Hala ere, badirainguruko herrietatik egunero kafea hartzera joaten direnaketa herrietako festak direnean ere gosari asko eman ohidituzte.

Jatetxe eta taberna izateaz gainera goialdean hamaikalogela ditu eta tabernaren ondoan denda txiki bat ere badu.“Neguan logelak bete egiten dira, batez ere komertzialak etafrantsesak gelditu ohi dira lotan. Eta dendan opari txikiak,jostailuak eta hemengo produktuak saltzen ditugu, gazta,eztia, Nafarroako ardoa, sagardoa...”.

18 langile dabiltza sukaldari eta zerbitzari lanetan baina 31pertsona aritzera ere iritsi izan dira. “Lan ikaragarria egindugun urteak izan ditugu, esan liteke beste ostalari asko-rentzako eskaparatea izan dela, hemen zerbitzariek ederkiikasten baitzuten euren lana”. Egun langile guztiak esperi-entziadunak dira, sukaldean esaterako Conchi eta Gloriaaritzen dira 14 eta 13 urte daramatzate Pagozelaien. Eurekprestatu digute honako platera.

Pagozelai ostatua

> Conchi Obineta eta Gloria Baleztena

MAHAIRA ERAMANA

Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen A-15 errepidean aurkitzen da Pagozelai Ostatua, Gorritin.1996ko abuztuan ireki zituzten ateak eta geroztik hamaika bezero eta langile pasa dira bertatik.

eskualdeko jatetxeak

Osagaiak: 500gramo potxa, 2

azenario, 2 piper berde,piper gorri bat, tomatebat, 2 tipula, 300 gramobakailao, letxu bat, 4 koila-rakada oliba olio,Koilaraerdi ardo-ozpin, Gatza.

Egin beharrak:Hasteko potxak, tipula, bi azenarioak eta piper berdeak urezbetetako ontzi batean egosiko ditugu 30 edo 35 minutuz.Azkeneko minutuetan gatz pixka bat botako diegu eta ure-tatik aterako ditugu.

Ondoren ozpin-olio saltsa egiteari ekingo diogu.Horretarako piper berdea, piper gorria, tipula eta tomateazati txiki-txikitan moztu eta lau osagai horiek nahastu egingoditugu gatza, oliba olioarekin eta ardo-ozpinarekin.

Behin ozpin-olioa prest dugula, hozten utzitako azenarioaeta potxak hartu eta azenarioa zati txikitan moztuko dugu.Zerbitzatzeko, lehendabizi letxu hosto batzuk jarriko dituguplaterean eta ondoren potxak eta azenario txikitua.Bukatzeko, platera prest utzitako ozpin-olioarekin bustikodugu eta mahaira. On egin!

Errezeta: Potxa eta bakailao entsalada

Page 25: Mailope 2012 urria

Zinema zuzendari gustokoeneta-rikoa da niretzat, baina filmee-tatik haratago joanez, ipuinsorta honekin asteburu diberti-garria pasa nuen. Woody Allen-en umore berezia eta idaztekogaitasun duda ezina elkartuz,momentu onak pasaraztendituen liburua da.

Filma:“La dolce vita” Federico Fellini

Diskoak: “Fuerteventura”Russian Red

Urte nahiko daramatzatLekunberritik kanpo bizi-tzen, baina beti dut gus-toko bueltatzea, batezere udazken inguruan,hostoak erortzen etamendiak gorritzen direnmomentu zoragarri hor-tan. Orain Madrilen bizinaiz, bertan Master batikasten dudan bitartean

Zaila da filme bakarra aukeratzea,baina Felliniren artelan hau ikusinuen momentuan bertan jakinnuen gustokoenetarikoa izangozela. 60ko hamarkadan eginikofilme hontan artearen inguruanmugitzen diren pertsonaia zora-garri eta misteriotsuak agertzenzaizkigu, beti ere Nino Rotarenmusika ikusgarri eta ahaztezina-rekin giroturik.

Duela urte batzuk ezagutu nuenneska madrildar hau, folk musikaberezia egiten duena. Izugarrigustatzen zaizkit bai bere ahotsa,baita bere letrak ere. Gitarraeskuan hartu eta edonon sortzendu giro polit eta elegantea.

Liburua: "Cuentos sin plumas"Woody Allen

Nerea Oreja Garralda

kuttunenakNerearen

Hiru parte hartzaile eta hiru saridun!

Ekainean jarri genuen martxan Mailope Oporretan zoz-keta. Udako zuen ateraldian Mailoperekin bat egitearentruke mahai jokoen zozketan sartzeko aukera eskainigenizuen. Dagoeneko uda amaitu zaigu eta askorentzatbaita oporretara joateko aukera ere. Guztira hiru partehartzaile izan ditugu: Ainhoa Oterminek Londresetikbidali zigun argazkia, Altzo eta Berazak aurtengo udanAmeriketara egindako bidaiaren testigu egin gintuenOihane Soroak eta Hodei Goikoetxeak berriz Zumaiakoestropadetan aterata-ko argazki bat bidalizigun. Parte hartzai-le gehiagoren faltan,hirurek merezitakohiruna mahai jokojasoko dituzte opari.ZORIONAK!!

mailopeoporretan

Page 26: Mailope 2012 urria

- 26 -

Euskal Herriko Sagardoegile askokirailean hasi zuten euren lan jarduera,orduantxe hasten baitira lehenengosagarrak biltzen. Eta bildutako sagarhorien erakuslehio izan ohi daLekunberrin ospatzen den NafarSagardo Eguna. Duela zortzi urteospatu zen lehenengoz eta urtetikurtera arrakasta handiagoa du.Antolatzaileak eta ekimen horrenbultzatzaileak dira NafarroakoSagardo Ekoizleen Elkartea, PlazaolaPartzuergo Turistikoa etaLekunberriko Udala.

Aurtengoan ere gertu ditugun

Lekunberriko festetarako erabili ohiden karpan burutu zen ekitaldi nagusia,kirikoketa. Eguerdiko hamabietan,egurrezko plataforma batean sagarrezbetetako lehenengo saskiak hustuzituzten. Bertan Baztango

VIII. Nafar sagardo egunaospatu da Lekunberrin Beste behin Nafarroako bost sagardo ekoizlek parte hartu zuten ospakizunean

erreportajetxoa >>

Garai batean bezala oinen laguntzaz txikitu zituzten sagarrak.

Page 27: Mailope 2012 urria

Kirikoketarien taldeko hiru oinutsikjarri eta egurrezko makil banarekinsagarra txikitzen aritu ziren. Behar ho-rretan musikari batek lagundu zien,txistu eta psalterium batekin. Hala egi-ten omen zen garai batean, musikari ja-rraituz eta erritmoa eramanez lana era-man errazagoa egiten zitzaien sagar-doegileei. Zenbait saskikada sagar ongitxikitu ondoren, egurrezko prentsarabota eta bertan prentsatu ondorenlehenengo mosto basoak betetzenhasi ziren.

Baina mostoaz gainera taloak jatekoaukera ere izan zuten bertara hurbilduzirenek. Saralegitarrak aritu ziren artoirinarekin taloak egin eta egin.Artisauek urtero bezala euren produk-tuak salgai jarri zituzten: patea, eskuzegindako xirulak, harrizko eskulanak,Gorritiko gazta, eztia, zilarrezko bitxiak,ogia, ukendu naturalak... JosebaArtzelutsek egurrez egindako esku-

lanak atera zituen plazara, etaBaraibarko Nikaxi Arangoa ere bertanzen gazta saltzen.

Baina eguneko protagonista sagar-doa izan izen eta faltarik gabeNafarroako bost sagardoetxeetakoekoizleak izan ziren bertan: AldazkoMartitxonea, Lesakako Lindurrenborda,Lekunberriko Toki-Alai, BeruetekoBehetxonea eta Lekarozko Larraldea.

Bostak dastatu zituzten gehienek,batzuk mikatzagoak, besteakgozoagoak... hiru euro ordaindutabasoa erosi eta nahi adina sagardo das-tatzeko aukera izan zen. Atzokoan 500baso saldu ziren. Aurtengo denbo-raldiko uztaren erakusketa ere izan zen,sagar mota ezberdinez osatutakoa,gorriak, berdexkak, oriak....

Mostoa kupeletan gordetzeko garaiada orain, eta lau hilabete barrulehenengo txotx horiek egiteko aukeraizango dugu.

- 27 -

Prentsari zenbait bira eman ondoren lehenengo mosto basoak betetzen hasi ziren.

Kirikoketa izan zen Sagardo egunaren ekitaldi nagusia.

Page 28: Mailope 2012 urria

- 28 -

Irastorzak lortu du eskualdeko denborarikonena Plazaolako Maratoi Erdian

KIROLa

Mendi Txirrindularen XI. Martxa eta VI.Maratoi erdia burutu zen pasa denhilaren 16an Plazaola Natur Bidean.Eguraldiak lagunduta guztira 650 per-tsona bildu ziren.

BTT Martxan 450 lagunek hartuzuten parte, hori bai, bakoitzak bereneurriko ibilbidea egin zuen. TxikienekLekunberritik Mugirorako 4 kilo-metroko joan-etorria egin zuten urterobezala. Aurten gainera, Plazaolako trenzaharreko bidaiari batek lagundu zieneuren ibilbidean. Gazte eta heldu asko,Leitzatik etorri ziren 15 kilometroeginez eta ausartenek berriz, Andoaineta Lekunberri arteko 40 kilometroakegin zituzten bizikletaren gainean.

Bestalde, Maratoi Erdian 175 ko-rrikalarik parte hartu zuten, iaz baino25 gehiago. 21 kilometro egin beharizan zituzten ahalik eta denbora motze-nean. Jaouad Boualami eta ArantxaPerez izan ziren garaileak, ordu bat,hamaika minutu eta berrogei segundu-tan eta ordu bat, hogeita hemezortziminutu eta hamabost segundutan hel-mugaratu ziren.

Gizonezkoetan atzetik iritsi ziren

Mustafa Chaikhaoui (01:11:47) etaJuanjo Igartzabal gipuzkoarra(01:12:51). Emakumezkoetan berriz,garailearen atzetik, Josune Iparragirreeta Maite Aresek bigarren eta hiruga-rren postua eskuratu zuten. Kategoriabanatako lehenengo hiru irabazleek180, 120 eta 80 euroko diru-saria jasozuten opari.

Gure eskualdeko korrikalariek saririklortu ez zuten arren, denbora onakegin zituzten. Hamar korrikalarik hartuzuten parte, gizonezkoak denak.Ordubete, hogeita sei minutu eta bostsegundutan egin zituen 21 kilo-metroak Juan Mari Irastorzak, beraizan zen gure eskualdeko korrikalarienartean azkarren egin zuena eta rankingorokorrean 20. postuan gelditu zen.Minutu eta hamalau segundukoaldearekin Ander Arraztio beteluarrairitsi zen.

Hartutako beroaldiaren ondoren,parte hartzaile guztiek zer jan eta edanizan zuten indarberritu eta egunazgozatzen jarraitzeko.

IZEN-ABIZENAK NONGOTARRA DENBORA POSTUA

JUAN MARI IRASTORZA Lekunberri 01:26:05 20.

ANDER ARRAZTIO Betelu 01:27:19 25.

IÑIGO GARMENDIA Betelu 01:30:51 40.

IGNACIO ALVAREZ Betelu 01:30:51 41.

ANGEL SOROA Lekunberri 01:31:47 43.

XANTI GARMENDIA Betelu 01:33:54 58.

IMANOL ESTANGA Betelu 01:36:13 67.

ASIER PORRES Larraun 01:40:23 87.

XABIER ZAMARGILEA Lekunberri 01:53:11 139.

JUAN MIGUEL ZUBILLAGA Betelu 01:58:57 143.

Korrikalariak irteteko agindua noiz entzungo prest.

Page 29: Mailope 2012 urria

- 29 -

Ezagutzen ez zaituztenentzat: nor da Ibon Urtiaga? Aurkezzaitez.Ba orain dela 36 urte jaio zen Beteluko semea naiz. Betidaniktxirrindulazalea eta ogibidez Fisioterapeuta naiz eta Iruñeandudan kontsultan lan egiten dut.

Zenbat urterekin hasi zinen txirrindularitzan?Txirrindulan txikitatik ibiltzen naiz, eta lasterketetan 13urterekin hasi nintzen. Garai hartan afizio handia zegoen gaz-teen artean inguruko aldapatxoak igotzen. Niri ingurukogazte gehiago bizikletan aritzea gustatuko litzaidake, baina ezda orain urte batzuk zegoen afiziorik ikusten. Helduak baka-rrik ikusten ditut errepidean, baliteke kirol zorrotza izatea etagazteek horretarako gogorik ez izatea.

Hasiera hartan zein taldetan aritu zinen?Iruñeko Ermitagaina Txirrindulari Taldean hasi eta emannituen urte asko afizionatu mailara iritsi arte. Hor lagun askoegin nituen Iruña aldean. Karreretan maila guztietan ibiliizan naiz. Infantil, kadete, jubenil eta afizionatuetan. 21urterekin ikasketekin serio jarri nintzen eta bizikleta aldebatera utzi nuen.

Eta noiz hasi zinen berriz?Duela 8 urte inguru hasi nintzen pixkanaka berriz ere bizi-kletarekin. Nire afiziorik handiena dudarik gabe bizikleta daeta lehiatzeko gogoa eta grina hor barruan dut oraindik, etaahal dudan bitartean horrelaxe ibiltzeko asmoa dut.

Zein taldetan aritzen zara orain?Lehengo urtean CCBidon taldea sortu genuen. 30 eta 65 urtebitarteko bederatzi lagun ibiltzen gara Master kategorian.Adinaren arabera egiten dira kategoriak eta gure karrerak 80-

120km ingurukoak izaten dira. Normalki egun bateko ka-rrerak dira baina 3-4 eguneko itzuliak ere badira.

Asko entrenatzen al duzu?Normalean Betelu inguruan eta ondoko aldapa edo zelaietanibiltzen naiz entrenatzen. Niri erlojupekoak asko gustatzenzaizkit eta prestatzen ditudanean Betelu eta Tolosa artekoerrepidean ibiltzen naiz serieak egiten. Karrerak aldapatsuakdirenean Azpirotz, San Miguel edo Bidaniako aldapetanibiltzea dut gustuko. Ia-ia egunero entrenatzen dut,eta ingu-rukoak badakite goizeko lehenengo orduetan egiten ditudalasaioak, askotan fokoez lagunduta.

Austrian izan zara, zer moduz joan zaizu?Abuztu bukaeran izan nintzen Austrian, bertanMasterrentzako Munduko Txapelketa ospatu zen. Badira ka-rrera normalak eta erlojupeko probak, eta nik hori prestatzeneman dut uda osoa. 20 kilometroko froga zelaia zen,eta ka-tegori guztietako 800 partaide inguru bildu ginen. Nik 30 eta40 urte artekoen mailan aritu nintzen lehian eta 15. postuanbukatu nuen.

Aurkari handiak aurkitu dituzu bertan?Egia esan hara joaten direnak hortara doaz, horretarakoprestatzen dira eta ahal duten azkarren egiten dute, mailahandiko frogak izaten dira. Nik nahiz eta ondo prestatu, eznuen gorputzaldi ona izan eta 2 minutu galdu nituen irabazizuenarekin. Berak 20 kilometroak 24'30"-tan egin zituenbataz besteko 49 km/orduko abiaduran, pentsa ze azkaribiltzen diren.

4.000 jarraitzailetik gora dituen blog bat duzue sarean. Zerdu halako arrakasta izateko?Blog bat dugu bai www.clubciclistabidon.com eta hor asterokontatzen ditugu karreretan pasatzen zaizkigun gauzak.Estatu mailan bisitatuenetarikoa da. Patrozinatzaileentzakotxoko handi bat dugu bertan eta edonork bere enpresaribultzadatxo bat eman nahi badio, gure bitartez ezagunagoabihurtuko da, dudarik gabe.

Txirrindulari beteluarrak pasa den abuztuan

Austrian ospatu zen Masterrentzako Munduko

Txapelketan parte hartu zuen eta hama-

bosgarren postua eskuratu zuen 30 eta 40 urte

bitartekoen kategorian.

“Ibon Urtiaga hamabosgarren gelditu daMasterrentzako Munduko Txapelketan”

Page 30: Mailope 2012 urria

CondaIruñeatik Donostiara: - 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero.-Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:15. Egunero.-19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan.-20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral etalarunbatetan izan ezik.

Donostiatik Iruñeara: - 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero).- 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

MugiroarraLekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan.Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

LeitzaranLeitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30.Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).

Autobus zerbitzuak

Urriaren 1etik 7raArribeko A. Garmendia

Urriaren 8tik 14raLekunberriko M.A. Azpirotz

Urriaren 15etik 21eraLeitzako O. Erviti

Urriaren 22tik28raBeteluko C.A. CarrilloIrurtzungo Mutiloa Martirena

Urriaren 29tik 31raLeitzako M.Z. Campos

Larrialdiak...................112

Araizkoosasun etxea...948513040

Beteluko osasun etxea...948513300

Lekunberrikoosasun etxea...948504208

agend

a

urria

Lekunberri: 19:00tan bertso saioa:Alaia Martin, Uxue Alberdi, OskarEstanga eta Iker Zubeldia.

Lekunberri: Mikologia jardunaldiak6-7

Lekunberri: 17:30 Pilota goxuatxapelketako finala.13

merkatu txikia

Guardiako farmaziak

Telefono zenbakiak

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10,Telefonoa: 653 801 628

-Sua egiteko egurraInteresatuek, deitu:659 836 561

-Etxea Uztegin. 605 712 8481.200m lauez inguratua,200.000 €.

-Etxea Uztegin Bizitzeko mo-duan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa

-Pisu berria Betelun aloka-tzeko ere. Garajea eta igo-gailua. T. 629 403 220

-ARESOn Sastizar Baserria-Landetxea. 25.000 m2 lu-rrekin. Telefonoa 649 707 584

-MotoaGas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861Markos.

-Baba gorriak eta intxaurrakTelefonoa:606 375 855 Mikel

-Akazea motako esolaksaltzen dira. Barruti/hesiakixteko. 646 524 796 (Peio)

SALGAI ALOKATU

-Uitzi. Pisu berria alokairu-an. Terraza jardinarekin.Deitu: 696 269 511 - 677 026 614

-Etxe bat alokatuko nukeeskualdean. Nire telefonozenbakia: 948 513 121

-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzkeeskualde honetan.Nire telefono zenbakia:948 063 222 (Jonathan)

-Lekunberrin, igogailuaduen pisua alokairuanedota salgai. 667 797 904(Iñigo)

-Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua.Telefonoa: 629 403 220

-Araitzen edo Larraunenborda lursailarekinDeitu: 606 695 297 (Nerea)679 631 725 (Aitor)

-Belarra mozteko diskoaerosten da.Harremanetarako 679 092 896

-Lan bila nabil. Umeenzainketan, jende helduenzainketan eta etxe garbike-tan aritua. Interesa baduzu dei naza-zu: 948 513 121

-Bateriako klaseak emat-en ditut, haurrentzat etahelduentzat. Bateria ikasi,musika bateriaren bidezirakurri(sentitu), errit-moak jo edota gozatu etaesperimentatu.... nahibaduzu, deitu telefonohonetara: 679938016 Igorde Castro.

EROSI

LAN BILA

kontuTXIKIAK

Lekunberri: Nafarroako ardo eguna14

6 Lekunberri: jai-aurrea. 12:00tan kale-jira, 14:30tan herri bazkaria,24:00tan kontzertuak

Lekunberri: Pilarika jaiak

12

OPARITU

-Katakumeak: bi harraeta emea. 616 95 68 99

Intza: 18:30 Ipuin kontalaria5

11- 14

Page 31: Mailope 2012 urria

Larraungo monumentu megalitikoakFelix Olaetxea

F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Oderitz eta Alli: Akittarro eta Alitzie

Errandeko bordaren inguruan aurkitzen da. Oderitzbaino lehenago eskuinaldera abiatzenden bidean 550 metro egin ondoren, ezkerrekoaldean 100 bat metrotara kokatzen da.

Sailkapena: trikuharri labur motza.Kokapena: Oderitz.Altuera: 753 m.Koordenatuak: X: 30,591,459 Y: 4,756,610.Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Elosegik aurkituzuen 1950. urtean. 1951. urtean J. Elosegik aurre-indusketa bat egin zuen, giza hezurrak aurkituz.Gorosti Zientzi elkarteak seinalatu zuen 1985. urtean.Deskribapena: 12 metro diametroko harri metaketazirkularra; Oso beheratua dago. Zaila da zehazteabere altuera. Harlosa bat lurrean etzanda eta bi zati.Erdian kraterra dauka.

Lekunberri eta Irurtzun elkartzen dituen NA 7500 erre-pideari jarraituz, 6. kilometroan, eta goi-tentsio zutoi-naren ondoan ezkerrera abiatzen den bidea hartzendugu. 260 metro ibili ondoren, bere ezkerraldean,Kategaina trikuharria topatzen dugu.

Sailkapena: trikuharria.Kokapena: Madotz.Altuera: 797 m.Koordenatuak: X: 591,780 Y: 4,754,386.Aurkikuntza eta seinaleztapena: Ezkurdiak aurkituta-koa.Deskribapena: 10 m diametroko eta 1,2m altuerakoharri metaketa. Bertako harlosen aztarnak daudelurrean zehar.

KATEGAINA AZOLAPE

Page 32: Mailope 2012 urria

LEKUNBERRIKO JAIAK 2012urriak 11 - 14

Ongi pasa

Lekunberriko

jaietan!!

urriak 11, osteguna11,00 Meza14,00 Jubilatuen bazkaria. Ayestaran hotelean.

Ondoren musika, omenaldia…20,00 Jaien hasiera. Suziria.

Ondoren trikitilariak.20,05 Zezen suzkoa21,30 Gazteen afaria. Karpan.

Entsalada, paella, oilaskoa eta postrea17.50€Sarrerak betiko tokietan

00,30 House jaialdia karpandj pattdj david mkdj ruben gonzalez

urriak 12, ostirala. Pilar eguna9,00 Dianak11,00 Meza11.30 Trinkete partiduak. 13,00 Tortilla lehiaketa. apuntatzeko epea

Euskaldunaren parean 12,00etan13,00 Aizkolariak karpan

Ugaitz Mugertza - Julen KañamaresharrijasotzaileakJosetxo Urrutia - Xabier Igoa

16,30 Aitzurren jaurtiketa17,00 Pilota partiduak. Profesionalak. Aspe 4 1/2

17,00 Umeentzako jokuak eta entzierroa. Alde zaharrean

17,45 Lekunberri tv19,00 Bertsolariak karpan

Alaia Martin, Uxue Alberdi, Oskar Estanga eta Iker Zubeldia.

20,30 Maskarada. Dantza espektakuloa. Polikirodegian.Antolatzailea: Irurtzungo Orritz taldea

21,30 Zezen suzkoa. Polikiroldegian22,00 Zurrakapote eta karaoke. Karpan23,30 Batukada Ainhoa tabernatik hasita

“Batukada Birziklatzailea”. Sustatzaileak Mendialdea Mankomunitatea , Ecoembes, Ecovidrio, Crana eta Nafarroako Gobernua.

24,00 Ukatu taldeaTrikidantz

urriak 13, larunbata. Haurren eguna9,00 Dianak12,00 Suziri txikia12,05 Aurten jaiotako haurrei jarriko zaie lepoko zapia

Lekunberriko udaletxean12,15 Puzgarriak alde zaharrean14,00 Ajoarriero lehiaketa eta dastaketa Euskalduna parean14,00 Herri bazkaria… 10€. Entsalada, haragi gisatua,

postrea. Sarrerak udaletxean jaso 9a baino lehen.Ondoren txapela lehiaketa, koadrilen arteko herri kirola, bingo

16,30 Puzgarriak alde zaharrean17,30 Pilota partiduak. Larraun- Lekunberri pilota goxua

lehiaketaren finalak20,00 Mus txapelketa. Jubilatu elkartean20,30 Autos Locos, kale antzerkia. Ainhoa parean hasiko da21,30 Zezen suzkoa

24,00 Disko jaia. Oihan Bega

urriak 14, igandea9,00 Dianak11,00 Meza11,30 Nafarroako Ardo Eguna. Dastaketa, artisaua

azoka. Plazan11,30 Puzgarriak eta txutxu trena12.00 Kaiku jolas parkea. Ainhoa parean12,00 Trikitilariak herrian zehar13,00 Dantzariak16,30 Puzgarriak eta txutxu trena16,00 Kaiku jolas parkea. ainhoa parean17,00 Pilota partiduak. Hemengo afizionatuak19,00 Jaien amaiera musikaz alaitua

“Rondalla armonia”. Karpan