E. abendua

9
EGUNEROKOA. ABENDUA 0

Transcript of E. abendua

Page 1: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

0

Page 2: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

0

ABENDUAK 1, Asteartea

Ikastolako pareta guztiak

apainduta zeuden gaur arratsalderako.

Euskarak 365 egun dinamikaren harira

HHtik DBHrainoko ikasleek euskararen

egunerako girotzen hasiak dira.

Arratsalde partean ere, hala jarraitu

dute eta klasean grabazio txiki bat egin

dugu Aberriaren mugak abestiaren

(https://www.youtube.com/watch?v=sP

34ia3ENW0) bideoa grabatzen, hau

beste mailako abestiekin batera editatu

eta dinamikaren zati izango da. Hala

ere, ez noa hortara. Gaur LH6. Mailako

haurrak abesten hasi aurretik haien

ohiukin harrituta utzi naute:

- IN-DE-PEN-DEN-TZI-A! (bis)

Ez dira minutu luuze batean gelditu,

harro, konstienteki oihu egin dutela

iruditu zait. Baina, benetan ba al dakite

zer dioten? Benetan ba al dakite zer

den aldarrikatu dutena? Ba tira, duten

adinagatik ezetz esango nuke, politikaz

haratago beste interesgune batzuk

dituztela baina haiekin 2 aste luze

igarota eta ikastolak sustatzen dituen

baloreak kontutan hartuta batek baino

gehiagokesaten zuena konstienteki zioela

esango nuke.

Nola dakidan hori? Nola baiezta

dezakedan halakorik? Egia esan, aste

honetan txanelan Europaren gaia

egokitu da eta honek ikasleen ideologiak

definitzen lagundu dituela esango nuke.

Orain denek dakite zer den eta zer ez

den Euskal Herria eta ildo honetatik

bakoitzak bere bidea egiten hasia dela

uste dut. Esan bezala, batzuei ez zaie

politika interesatzen, beste batzuek

ordea euren lurra defendatu eta

abertzaletasunaren hainbat zainu agertu

zaizkie. Hala ere, oraindik badaukate

euren norabide politiko-soziala

definitzeko astia.

ABENDUAK 2, Asteazkena

Galduta nabil

GRALarekin, noraezean, ate asko itxi

dizkidate eta jada ez dakit nora jo. Edo

tira baliteke behar bezain beste ez

saiatu izana baina lehen begiradek asko

Page 3: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

1

esaten dute eta ez dut benetan

interesik edo premiarik ikusten ez duten

lekuan hezkuntza berrikuntzaren

rolloaren txapa eta muturra sartu nahi.

Uda aldean UPNAn egindako robotika eta

programazio ikastaro batek begiak ireki

zizkidan eta hezkuntza berrikuntza

posible zela ikustarazteaz gain honekiko

interesa piztu zitzaidan. Bi astetan ez

nuen robotika hezitzailearen inguruko

mundu guztia ikasi, baina tira, irakasleok

formatzeaz gain ikasleekin ikasitakoa

praktikara eraman eta honen inguruko

hausnarketa egin nahi nuen. Posible zela

izango zen, izan ere, irailean ikastolara

joatean IKT proiektu bat martxan

jartzeko asmoa adierazi nion

zuzendariari. Hala ere, praktika

hasitakoan aurretik baieztautu eta

oniritziz hartutakoa ahaztu egin zaiela

dirudi. Gainera, aurretik Idoia jarri

zidaten tutore, IKTak egunerokotasunean

erabiltzen dituena, orain ordea, Eiderrein

etaHezkuntza berezian nago eta ez dut

nire jarduna nola bideratu ikusten.

Esango didazue, hitz egin ahal duzu

irakasleekin, tutoreekin, zuzendariarekin…

buruhauste horiek argitzeko? Noski,

zuzendariarekin hirutan egon naiz,

tutorearekin eta GRALekoarekin ere hitz

egin dut baino ez dut erantzun zehatzik

jaso. Mesedez ezezkoa bada ere

esaidazue zerbait! Erantzuna behar dut!

Bai ala ez, baina erantzun garbia!

ABENDUAK 3, osteguna

Gaur, euskararen egunarekin batera jai

eguna dugu ikastolan baina ez pentsa

etxean geldituko naizenik, 11etatik

aurrera, hitzordua daukagu euskaldunok

Foruen Plazan, Euskararen garrantziaz

jabetuta Altsasuko herrian euskara kalera

atera eta indarrez ospatu eta

aldarrikatzeko.

Beraz, enaiz etxean

geldituko, euskara sustatzearen beharraz

konztiente bertan parte hartzeko

beharra sentitzen dut eta.

ABENDUAK 4, Ostirala

Aurrekoan ikastolako irakasle ohi

eta egungo idazkari Aitziberrek

proposamen interesgarria egin zidan.

Bere seme Beñat LH2.mailan dago eta

ikaskuntzarako errortzua behar zuela

komentatu zidan. Orain arte berarekin

ibili izan da etxean bidalitako etxeko

lanak eta lan gehigarriak burutzen baina

Aitziberren esanetan bere semeari

hainbeste kostatzen zaionez oso astuna

egiten zaio egunero berarekin etxeko

Page 4: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

2

lanak egiten aritzea. Esaten zidanaren

arabera, konfiantza egonda ez du inoiz

lanik egitea nahi izaten eta gainera ama

gisa asko presionatzen duela onartzen

zidan, uneoro liskarrak sortuaz. Honen

aurrean, ni Altsasun egonda klase

partikularrak emateko proposatzea

pentsatu eta nigana jo dute. Egia esan,

ez da lehen aldia klase partikularrak

ematen ditudala baina bai hain maila

txikian eta hezkuntza premia berezi

nabarmenekin. Beti LH4tik

DBH4.mailako ikasleekin egon naiz baina

egia esan erronka polita eta aberatsa

izango zela pentsatuta baiezkoa eman

eta gaur bere tutorearekin bildu naiz.

Mendiko ikastolatik atera eta

Txiokara jeitsiko naiz arratsaldean bere

tutorearekin solastera. Izan ere,

ezinbestekoa ikusi dut tutorearekin

elkartzea Beñaten egoera zein den azal

diezadan eta berarekin landu daitekeena

edo komeni dena elkarrekin adosteko.

Askok partikularrak ematea etxeko lanak

egitea dela usteko dute baina benetan

errefortzua eman nahi bada eskola eta

eskolaz kanpoko irakasleon hartu-eman

eta koordinazioa beharrezkoa dela

deritzot.

ABENDUAK 9, asteazkena

Zubia azkar pasatzen da eta gaurkoan

ikastolara bueltatzea baino ez zaigu

gelditu ikasle eta irakasleoi. Egia esan

gaurko eguna ikastetxeko jardunean

baino, onatu beharra daukat beste gauza

batean neukala, arratsaldean irekitzekoak

ginen erakusketan alegia.

Zubia izan badugu ere,

AltsasuMemoriako kideak orduak eta

orduak sartu ditugu erakusketari azken

ukituak ematen eta propagandako azken

faseari ekinez baina tira, arratsaldeko

19:00ak iritsi eta publikoari ateak

zabaldu dizkiogunean denon aurpegietan

irriak azaldu dira. Denbora luzeko lanak,

bigarren fase honetan ere merezi izan

duela esango nuke. Atea zabaldu eta

sarrera hutsik egoteko beldurra bagenuen

ere kontrakoa izan da, jendez beteta

zegoen sarrera eta pixkanaka sartzen

joan dira. Ikusleen aurpegietan emozio,

tristura, harridura… aurpegiak ikusi izan

ditut eta benetan, batzuen eskerrak

barruraino iritsi zaizkit.

Page 5: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

3

ABENDUAK 11, Osteguna

Azken astea dut D gelan eta ahalik eta

etekinik handiena ateratzen ari nionaren

susmoa daukat. Hala ere, nahiz eta D

gelan ikasleek lantzen dutena

interesgarria, probetxuzkoa eta

baliagarria iruditu integrazio saioak…

Buufff!!! PTaren ordu librea direla

dirudi! Kontxo benetan integrazioa

gauzatu nahi bada nolatan eraman

dezakezu haurra gainotzeko 25 ikasleekin

bere “batuketen fitxa” egitera

inguruneko klase batean? Mesedez! Nola

parte hartuko du haurrak horretan?

Tira, eskerrak orain soilik Jonen plastika

saioko integrazio saioetara noala eta

bertan Jonen aldetik eta ikaskideen

aldetik nolabaiteko ahalegina ikusten

dudala… PTaren aldetik ordea… ez dut

uste bere lana D gelan ematen denera

mugatu beharko litzatekeenik!

ABENDUAK 12, Ostirala

Azkenean! Gauzak lotzen noa, poliki

baina aurrerantz noa. Gaurkoan

arratsaldeko saioak niretzat hartu ditut,

GRAL eta hezkuntza berrikuntzako

proiektua definitzen joateko. Izan ere,

gaur, arratsaldeko ordu terdi luuuze

Lorearekin hizketan egon naiz. Nire

autobiografiaren feedback-a egin dugu

baina horrez gain praktiketan GRALa

bideratzeko izaten ari naizen mugez ere

solastu gara. Egia esan, esan didana

esatea behar nuen! Ziurrenik Makey

Makey xaflaren bat EHUk uzteko aukera

izango dut! Ze

ondo!

Orain, soilik ikastolan hau bideratzen

uztea gelditzen da, eta tira,

astelehenean Manu zuzendari eta IKT

arduradunarekin gelditua naiz honen

inguruan solasteko. Gogoak dauzkat unea

iristeko eta espero dut baiezkoa ematea

ikusi ditudan bideo-tutorial amaigabeak

hutsean ikustea enuke nahi eta!

ABENDUAK 14, Astelehena

Gaurkoa bai egun ezberdina,

interesgarria, baliagarria, begiak

irekitzekoa. Zergatik? Tira, gaur beste

gela berri batean hastekoa nintzen,

ikasle berriak, irakasle berriak, eduki

berriak, metodologia berria… dena berria

izatekoa zen baina gelan sartu aurretik

orientatzailearekin hitz egin nahi nuen,

baina tira ezinezkoa izan zait berarekin

kontaktuan jartzea eta laster jo dute

10ak. Noski, ez nintzen beste ia bi

orduz noraezean ibiliko, Manurekin

gelditua nintzen eta horregatik ez nuen

ezta gela berrian ate joka hasi nahi.

Page 6: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

4

Manurekin izandako elkarrizketa luzeak

ikastolaren erralitate gazi-gozoaren berri

eman dit. IKTen arduradun, zuzendari

pedagogiko eta DBHko zientzietako

irakasle eta nire irakasle ohi izan den

heinean asko zuen kontatzeko eta nik

galdetzeko ere. Orain enaiz solasaldian

hitz egindakoaz luzatuko baina dena

grabatu eta GRALean, IKTen

errealitatearen isla azalera emateko

guztiz baliagarria izango zait, baita

hausnarketa propiorako ere.

ABENDUAK 15, asteartea

ABENDUAK 16, astezkena

Badirudi azken aste korapilatsu

honetan irakasleak lanpetuta dabiltzala,

notak jartzen, jaialdia prestatzen,

gabonetako azken prestakuntzak egiten,

gurasoekin bilerak adosten… goraino

daude denak! Eta noski testuinguru

honetan estresak jota baja hartu duen

pare bat agertu dira. Gaur beraz,

irakasle batek baja hartu du eta LHko

hiru gela ezberdinetan (4,5 eta 6) klase

emateko prest egongo nintzatekeen

galdetu didate.

Bueno galdetu baino, zuzendaria

lehen orduan etorri zait erdi

desesperatuta laguntza eske. Noski

nirekin kontatzeko esan diot, praktikalari

gisa erronka ederra baita ezagutzen ez

dituzun ikasleen gela batera sartu eta

ordutxo batzuetan irakasle papera

hartzea. Egia esan primeran hartu

naute, LH 4 eta 5. Mailakoek. Ez naiz

aurretik beraiekin egon baina primeran

moltatu gara. Irakurketa saioa zeukaten

baina tira, egia esan ez dugu saio osoa

hortan pasa. Elkar ezagutu dugu lehenik,

asteburuko jaialdian egin dutena gogoz

kontatu didate eta ondoren bai, sintonia

burutu eta lanean jardun gara.

Esperientzia bikaina beraz gaurkoa!

Hala ere jakin badakit halako lana

niri ez dagokidala eta kontratudun

irakasle batek egin beharko lukeela

ordezko lana baina egia esan orduak

berdin berdin sartuko ditut ikastolan eta

ahalik eta esperientzia berri gehiago izan

hare hobeto! Pistinara bota naiz gaur

baina lehor atera naiz bertatik!

ABENDUAK 17, Osteguna

Gaurko egunean goiz osoa

irakaslerik gabe pasa dugu TG gelan

zaintzaileak eta biok. 4 ikasle daude

gelan baina bakoitzak behar ezberdinak

eta atentzio espezializatua behar du. Bi

egun baino ez daramatzat gela honetan

eta egia esan oraindik ez dakit ondo nola

Page 7: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

5

funtzionatzen duen, errutina ugari

dituzte baina tira, gutxinaka ikasten

joango naiz. Oraindik ez dut

irakaslearekin lasaitasunez hitz egiteko

aukerarik izan, goraino dabil eta tira ez

dut presionatuko baina egia esan

berarekin solasalditxo bat izatea

gustatuko litzaidake gelan nire rola zein

izatea gustatuko litzaiokeen jakiteko.

Badakizu irakasle bakoitza mundu

bat da eta batzuek laguntza ohiuka

eskatzen dituzten arren beste batzuek

zenbat eta isilago eta alboratuago egon

hobeto. Egia esan, askoz gehiago ikasten

da parte hartzen baina batzuetan

klaseak magistralak direnean eta

irakaslearen rolak lehentasuna duenean

isilik egon eta entzutea baino ez da

gelditzen. Hala ere, gela honetan irakasle

mahaia ez da ezertarako erabiltzen,

irakaslea ez da behin ere eseri gelan

naraman bi egun hauetan beraz parte

hratzeko aukera izango dudalakoan nago.

Oraingoz, laguntza eskaten didatenean

baino ez dut esku-hartuko, ez baititut

ikasle bakoitzaren helburuak zein diren

ezagutzen. Hala ere ondo hartu naute,

nire izenez deitzen naute eta ez naiz

klaseko ardi beltza! Gainera

zaintzailearekin denbora ugari pasatzen

dut eta gure ikas-irakas esperientziak

elkarri entzuteak asko laguntzen nau.

ABENDUAK, 17 Ostirala

Gaur ikastola osoa mugituta

dabil, ez da gutxiagorako, bihar

IKASTOLAKO JAIALDIA dugu! A ze

oroitzapenak!!! Txiki txikitatik 16

urteetara gabonak beti ikastolako

jaialdiarekin erlazionatzen ditut eta

aurten jaialdiaren prestaketa beste rol

batetik pairatu izan dut,

praktikalari/irakasle baten aldetik eta ez

ikaslearenetik.

Izan ere, txikitatik beti espero

izandako egun handia zen jaialdia,

jendaurrean lotsa pixka bat pasa baina

hilabete osoan prestatzen joandakoa

taldean erakusteko ordua. Orain ordea,

irakaslearen roletik ez dut berdin

ikusten. Jaialdiak irakasleari kriston lan

karga suposatzen dio gainera tentsioz,

ebaluaketaz, notez… beteriko aste

korapilatsuetan. Gauzak horrela honen

baitan irakasleen aldeko komentarioak

haien iritziak argitara ematen dituzte:

- Eskerrak! Guri aurten ez zaigu

tokatzen jaialdia egitea, marroi

bat da.

- Ene! Buelta ugari eman dizkiot

buruari aurten jaialdian zer

egingo pentsatzen baina beti

ideia berdinak datozkit burura…

- Tira ikasleak berde dabiltza baina

ateratzen dena egin eta listo, ez

diot gehiago eskatuko neure

buruari!

Page 8: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

6

- Ene! Ez dakizue zenbat ordu

galdi ditugun jaialdi ditxoso hori

prestatzen… ikasgai gehienetan

guztiz atzeratuta gabiltza!

- Sokorro!! Pasa dadila jaialdia ya!

Ikasleak erotuta dauzkat jaialdia

dela eta!

Hala ere, komentario guzti hauen

atzetik ilusioa atzeman dezaket,

bestela argi dago, irakasleengatik

izango ez balitz jaialdia bertan

behera geldituko litzateke duela asko.

Jaialdiak bere xarma ematen dio

Iñigo Aritzako negu hotzari eta

ikasleek ondo pasatzeaz gainera

ikastolaren partaide den komunitate

osoak disfrutatu egiten du!

Abenduak 21, astelehena

Gaurkoan, bi asteren ostean TG

gelako tutorearekin lasai hitz egiteko

aukera izan dut. Aurretik gelako 4

ikasleen heziketa helburuak biltzen

zituen txostenak inprimatu eta begirada

bat botatzeko gonbitea egin bazidan

arren, aste hauek nahiko kaotikoak izan

dira. Jaialdia, notak, ebaluazio saioa,

gabonak… dena pilatzen da azken

asteetan eta praktikalari gisa halako

egunetan hastea irakasleentzat estugarria

izan daiteke. Ildo horretatik, nahiago

izan dut margenean gelditu eta

azalpenak eskatzen ez itotzea. Hala ere,

gaur gelaren antolamendu eta martxaren

inguruan dena azaldu dit baita ikasle

bakoitzarekin lantzen ari direna ere. Egia

esan, hizketa hau beharrezkoa nuen,

batez ere ikasle bakoitza non dagoen eta

zer helburu jarri zizkion jakin eta ildo

honetan nire esku hartzea bideratzeko.

Bestalde, jaialdiaren harira esan

beharra daukat TG gelako ikasleek ez

dutela parte hartu, ezta euren

integrazioko kideekin ere. Egia esan,

honek integrazioaren kontrako aldera

egitea dela deritzot. Ikasle hauei aukera

berdintasuna islatu eta transmititu nahi

badiegu gutxienez jaialdian parte hartzea

ere sustatu beharko litzateke.

Abenduak 22, asteartea

Iritsi da azken eguna! Gizean goiz

esnatu eta armairutik galtza eta

kamiseta bat hartu beharrean gaurkoan

gona janztea egokitu zait. Ez edozien

gona, euskal jantziarena baizik. Gaur,

azken eguna, ikastola osoa kaxeroz

jantzita joan gara, gabonei euskaldun

xarma jartzeko ahaleginaz.

Page 9: E. abendua

EGUNEROKOA. ABENDUA

7

Nola ez, ikastolako azken egunean

argitxo, olentzero eta Mari Domingi

ikastolara etorri dira eta hauek etorri

aurretik haiendako eskutitzak idazten

jardun dugu goiza. Haurrak urduri egon

dira goiz osoan, Olentzero iritsiko zain

eta hau iristean, Olentzerok oparitutako

mahai-jolasa eta errotulagailuak asko

eskertu dituzte! Ondoren ikastola euskal

musikaz alaitu digute trikitilariek eta

ederki pasa dugu klase orduan dantza

eta abesten!

Ondoren irakasle bazkaria egongo da

baina ni Donosti bidean nago jada,

trenetik egunerokoa idazten eta bazkari

hartara joateko penarekin. Egia esan,

irakasleren baten gonbidapena jaso dut

baina Donostian bildu beharra daukat

gaur eta bi gauza ezin dira batera egin.

Beste batean izan beharko.

ETA GAUR, HURRENGO URTE

ARTE EGUNEROKOA IDAZTEARI

UTZIKO DIOT! NIRE BEHATZEK

OPORRAK BEHAR DITUZTE!