112 - 2010 abendua

20
danbolin 2010eko abendua 112 zb. harria gora eta behera

description

deskribapena

Transcript of 112 - 2010 abendua

Page 1: 112 - 2010 abendua

danbolin

2010eko abendua

1 1 2 zb.

harriagora etabehera

Page 2: 112 - 2010 abendua

www.zestoaautoak.com

Page 3: 112 - 2010 abendua

AA TT AA RR II KK OO AA Etxetik irten aurretik leihora begirajartzen naiz. Urrutitik ikusten du-dana urrun sentitzen dudala diru-dit, eta hala jokatzen dut. Hala,pertzepzioei jarraiki nire ekintzaguztiak kateatuta doaz: berokiahartu, etxeko atea ireki, amari“ayooo” oihukatu eta kalera. Bainaa zer zaplaztekoa hartzen dudanbeti Groenlandiatik datorren haizehori sentitzean. Zelako hotza! Etagero betikoa... Zenbat maite dudanuda! Hotza, berorik eza, tenperatu-ra baxua edo oso baxua, bero-ga-beziak gorputzean eragiten duensentsazioa. Sahararrek gustura das-tatu nahiko lukete momentu hone-tan zer den sentsazio hori (ustez, guretzat desatsegin). Uda izan, udaberri, udazken zein negua, Zestoan beti senti daiteke saharar es-piritu hori. Oraingoan inoiz baino gehiago. Ehun milaka lagun errefuxiatu kan-pamenduetan ditugu mendebaldeko Saharan. Egoera makala benetan. Marokosekulako genozidioa burutzen ari den bitartean, bertako herritarrentzat egunbakoitza tortura jasangaitza bilakatu da. Munduaren ahanzturan dagoen he-rrialdea da Sahara eta nazioarteak eskuak garbitzen ditu, bertan hainbat etahainbat pertsona torturatu eta bortxatuak izaten ari diren bitartean. Kolono etazibilengatik erabat kontrolatuta daude. Fronte Polisarioak su-etenean hemeretziurte daramatza, baina su-etenerako hitz eman zitzaien zenbait gauza ez dirabetetzen. Guztiz inkomunikatuta daude, desinformazioa da nagusi, zapalketa,inpotentzia… Ahotsa kendu diete, alegia. Baina Zestoak beste zentzumen bat dueta euren ahotsak entzun ditzakegu. Gure herria beti izango da Sahararen anai-arreba. Eskuak zabalik ditugu eurentzat eta egunetik egunera ziurtatzen digu. Saharak hegoak zabaldu eta hegan egin beharko du. Euskal kulturaren beste ai-ta batek ere hilabete honetan hegan egin digun bezala. Xabier Lete joan zaigu.Euskal kantari eta poeta handi hau gabe geratu da Euskal Herria, baina berepresentzia bere lanek mantenduko dute. Hari ere ez zion izutzen negu hurbilak,uda beteko beroan bazekielako irauten zuela orainak ere geroan. Garbi dioesaldian, oraina mantenduko da oraindik ere beretzat, dagoen tokian egondaere bertan da Xabier. Handia zen gero, eta bere handitasuna azpimarratzekobeharra sentitu dut hil honetako danbolinean. 2010ak hotz egingo du ihes, baina bihotzak bero ditu Zestoak. Urteko azkendanbolin hau ere goxo dator, zeuek ere egiazta dezakezue. Bitartean hurrengodanbolinerako buruari bueltak ematen jarraituko dugu, gabon afari zein bazka-rietako bitxikeriek inspirazioa emango diguten esperoan (tripa beteta askotanhobeto pentsatzen da!). Kilo bat edo beste hartuta, garuna ere beteko dugula es-pero dugu. Baina beti Zestoaren osasunerako. Goian bego Lete, gabon onak izanZestoa eta urte berriari harrera ona egin!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Janire D iaz

34 6 8 10 12 16 18II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNNN EE RR EE AA MM EE NN DD II ZZ AA BB AA LL

ZZ EE RR UU RR RR UU NN DD AA GG OO EE NNSS AA HH AA RR AA

HHAARRRRIIAA GGOORRAA EETTAA BBEEHHEERRAA

diruz lagundutakoa

LL II LL II-- II DD II AA KK EE ZZ

AATTEEZZ AATTEE HHEERRRRIIAANNZZAABBOORRRRAA GGUUTTXXIITTZZEENN

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

Page 4: 112 - 2010 abendua

i n t a d a .Erra l l a f ami l i a . Nork ez ditu ezagutzen Orioko baleari jarritako bertsoak? “1900 ta lehenengo urtian,…”, edonork ez ditu ezagutzen Santa Agedako kopla ezagunak? Nork ez ditu garai bateko bertsolariak ezagutzen? Ba-sarri, Lazkao Txiki, Lasarte ... Eta bertsolari gaztexeagoak? Lizaso, Egaña, Peñagarikano, Maia, Maialen… Etanork ez ditu etorkizuneko bertsolariak ezagutzen? Amets Arzallus, Julio Soto, Miren Amuriza, Sustrai Colina,Jone Uria eta abar.Azaroaren 27an, Erralla familiakook afaritarako hitzordua jarri genuen eta, kalean afal aurreko poteilloan gen-biltzala, jendeak harritu samar begiratu eta honela galdetzen zigun: “Ze juntadizo klase dezue ba?”. Nonbait he-rritar denek ez zuten Errallaren berri. Hala, zuritotik zuritora esplikazio batzuk eman ostean, Fernando Errexilekprestatutako afari mundiala jan genuen Lauiturrin. Afalostean, hainbeste gustatzen zaigun hitzaren kirolean min-gaina astindu eta gero, kalera buelta bat egitea otu zitzaigun, eta hara eguneko sorpresa nagusia: Erralla bertso-eskolak, beste elkarte guztiek bezala, lehendakari bat zuela jakin genuen. Eta hark ere harrituta galdetu ez zigunba: “baño bertso eskolan oindik juntatze altzeate ba?”. Badakigu ez garela lehen aipaturiko bertsolari ezagun ho-rien mailara iristen, baina hala ere asteazkenero 6etan Kultur Etxean elkartzen jarraituko dugu, euskarari etabertsoari gure apurra emanez, beraz, etorri nahi duenak anima dadila. Izan ere, bertsoaren aitzakian mahai ba-ten bueltan elkartzen garenok lagun talde bat baino zerbait gehiago osatzen baitugu, Erralla familia osatzen dugu.

EE rr rr aa ll ll aa bb ee rr tt ss oo ee ss kk oo ll aa

enbidoa I.

H A U N D I R A E U K I E T A O R D O T X I K I R A

Aitorren hizkuntz zaharra nahi dugu zabaldu, munduaren aurrean… Hi Turbos afariarena eginda zagok, Aitor Morenasekin hitz egin diateta bion artean preparatuko diagu. Ertxinpe sozidadian izango duk

eta data jarriko diagu. Ona 28an izango huke, inuxente egunean, baina azka-rregi izango duk eta aurrera begira beste data bat jarriko diagu. Morenas eza-gututa data bat baino gehiago jarri beharko diagu, berak esaten duen bezala“e, e, e, datorren ostegunian ingoiu, nere sozidadian”. 29an ezingo diagu egin,Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka lagun arteko partidua jokatzen dik etaSan Mamesen.Tamalez, aurten ere lagun arteko partidua izango duk. Baduk garaia herri ho-nek Euskal Herri osoko izaera duen selekzioa edukitzeko; Lapurdi, Zuberoa,

Behe Nafarroa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gi-puzkoa hartzen dituena. Abestiak dioen bezala“munduaren aurrean” nazio bat bezala agertze-ko. Nazio izaerarik ez duen selekzio batek jokatukodu aurten ere. Euskal Futbol Federazioak parti-dua antolatzeko eman dituen arrazoi eta urra-tsekin jokalariak ez daude ados, baina jendeaanimatu nahi dute eta nik ere halaxe egin nahi-ko nuke. Euskal Herritar bezala, San Mameserajoan eta partidu hori kirola, festa eta aldarrika-penak bat egiten duen momentua izatea. Etorki-zun motzean, nazio bat garenez, lagun artekopartiduak jolasteaz gain, bai Europan eta baimundu mailan dauden txapelketa ofizialetan ereparte hartzeko eskubidea daukagulako.Gu euskaldun bezala han egongo gara, bainabeste askok, arrazoi desberdinengatik, ezingodute. Hik Errota (Juan Mari Igarataundi), Zestoa-

ko Nelson Mandelak, 23urte daramatzak espetxean eta ez duk ikusi ez aurre-ko partidurik, ezta 29an jokatuko den partidua ikusiko ere. Datorren urtekoaikusteko moduan izango ote haiz?

Onena apai-zai botatzia,gaiztuenakhoiek izaten diata! Ta bestela...ba gaixtuai.Orain... zeindan gaixtua?Asko...

Martzelino Mantzisidor

65 urte

Ba mutilenbati edo, nerekingaizki portatudiren mutilei bo-tako nieke. EtaZapaterori erebai, merezi dueta!

Elene Arruti

18 urte

N o r i b o t a k o z e n i o k ee l u r b o l a b a t ?

Aitor I rure

P

Page 5: 112 - 2010 abendua

ONELAXESalonikako (Grezia) arte garaikidearen museoan gaude, greziera ikastaroko taldearekin bisita egiten.Hainbat eskultura-lan ikusi ondoren, gidak artista izatera gonbidatu gaitu. Plastilinazko irudi bat egi-teko eskatu digu, sentitzen duguna adieraziz. “Zer sentitzen duzue?” Uf, gauza asko… Mila ideiapasa zaizkit burutik, etxetik kanpo emandako bost hilabeteetan eta gelditzen zaizkidanetan pentsa-tuta. Beldurra sentitzen nuen, hona iristean zer aurkituko nuen ez nekienean. Bakardadea, hemen inorezagutzen ez nuela konturatu nintzenean. Bigarren egunerako, baina, hobeto sentitzen hasi nintzen.Lagun onak egin ditut, jatorri, adin, estilo desberdinetakoak. Toki asko ikusi ditut, Grezian eta atze-rrian: Istanbuleko (Turkia) kolore, usain eta soinuek liluratu naute eta Bulgarian parrandan ibili naiz.Inpotentzia sentitu dut, etxe azpiko amonak hitz egin eta laurdenik ulertu ez diodanean. Era bere-an, nolabait komunikatzeko gai naiz grezieraz, eta izugarrizko animua ematen dit horrek. Bost hila-bete hauetan gauza asko aldatu dira nire buruan, baita kanpoaldean ere. Eta aldaketa horiekin bizi-tzen ikasi dut, beste aukerarik ez dudalako. Hala ere, bizimodu honi erraz hartzen zaio gustua, za-lantzarik gabe. Ez dit inork esaten zer egin behar dudan eta nola, ezta aholku jakintsurik eman ere;bestalde, araurik ez dit inork jartzen, eta asteazken batean parrandarako gogoa izanez gero lasai as-ko irtengo naiz; eta bi astez bidaiatzeko, klaseak galtzen baditut inork ez dit kontrakorik esango.Etxe-mina sumatzen dut batzuetan, baina nire erara bizitzea asko gustatzen zait. Izan ere, urrutitikerrazago ikusten da etxean duzuna, eta distantzia hartzeak beti laguntzen du: ona bada estimatuahal izateko, eta hain ona ez bada aldatzen hasteko. Gelditzen zaidan beste urte erdian orain artekoesperientzia hobetzeko itxaropena dut, gehiago ikusi, gehiago ikasi, eta etxera itzultzean, gozatzenjarraitzeko.Asko pentsatu ondoren, eskuekin txori bat irudikatu dut, hegoak zabalik, habiatik hegan egiten. He-galdi luzea eta oparoa izan dadila!

5Elur bola bat

inori ere ez, bai-na beti edukiizan det gogua,barrerak jarritadaudela, Zunzu-negi aldean go-raino igo etaarrautza mordos-ka bat hartu etabaten bati edobesterik gabe pla-zara botatzeko.

Lurdes Arregi

50 urte

Nik Enekosemeari botakonioke gustura,Candanchuraedo Astunera jo-an eta han elu-rretan gaudela.Horrek eskiatzengaudela esannahiko bailuke!

Mikel Etxeberria

52 urte

E nbido 2 . M i r a r i U r a n g a

Elurra egitendun egun baten,mendira juangonintzake lagune-kin eta han nere-kin jolasian dabi-lenetako bati bo-tako nioke.

Maider Goncalves

11 urte

Hemen eto-rri zarete etahori papeleta ja-rri didazuena.Onena zuei bo-tatzia, momen-tu hontangehiena zuekmerezi dezueta!

Joseba Regil

19 urte HE K A I N H A U R - E S K O L A

Page 6: 112 - 2010 abendua

nereamendizabalNerea Mendizabal komunikazio etahaurren heziketaren inguruko hitzaldiak,

ikastaroak eta guraso eskolak ematenaritzen da. Gizarte Hezkuntzan

diplomatua, Psikopedagogianlizentziatua eta haur masajeko

hezitzailea da. Lehenengo haurraikasketak amaitu eta gutxira izan zuen,

orduan konturatu zen haurrenhezkuntzaren arloan egin nahi zuela lan.

Geroztik, etengabe formatzen aritu daeta gaur egun haurren heziketan aditua

dela esan daiteke.

Gaur egun zertan aritzen zara?Haur masajeko ikastaroak emateaz gain, gurasoentzat eta ira-

kasleentzat formazioko hitzaldiak, guraso eskolak eta gai horieninguruko kontsultak erantzuten ditut. Prebentzioa eta komuni-kazioa lantzen ditut hitzaldi horietan. Orain, Orion ari naiz gu-raso eskolak ematen.

Zein motatako komunikazioa lantzen duzu?Marshall Rosenberg adituak garatu duen Komunikazio ez-

bortitza, edozein harremanetarako balio du. Nire lanean gehie-na, guraso, irakasle eta haurren komunikazioa lantzen dut, nahizeta beste zenbait esparrutako profesionalekin ere esperientziakizaten ari naizen.

Guraso eskoletan eta hitzaldietan lantzen duzun gaianola laburtuko zenuke?

Niretzat, oinarrizkoa erres-petuzko komunikazio edo er-lazio bat izatea da, batez erehaurrekin. Askotan, gurasoedo hezitzaileok pentsatzendugu heldua izateagatik gukgehiago dakigula, edo hau-rrak zer eta nola egin beharduen badakigula. Haurra,haurra izan arren pertsona

bat da, eta gauza asko ditu esateko. Noski, heldu bezala, ereduedo erreferentzia batzuk markatuko dizkiogu, kontua ez da per-misibitatean erortzea eta haurrak nahi duena egitea. Bere mun-dura jaistea da garrantzitsua, hortik abiatuta berea eta nirea kon-tutan hartuko duen zerbait sortzea.

ardunian

“Haur guztiek ekartzen dute instrukzioliburua, baina jakin egin behar da

irakurtzen. Zure haurrak esaten dizu unebakoitzean zer behar duen”

J

Page 7: 112 - 2010 abendua

Ama izateak lagunduko zizun zure lanbidean ezta?Ikasten joan naizen dena, egoera praktiko batetik joan naiz deskubritzen,

nire haurraren heziketatik. Nik uste dut horri esker teoriak esaten duena,praktikan frogatzeko aukera izan dudala.

Zein da adin-tarte zailena edo kritikoena?Askotan esaten da adin kritikoa nerabezaroa dela, zerbait lehertu egiten

delako. Niretzat kritikoena 0-8 urte da, haurtzaroa. Hor eraikitzen da per-tsonaren izaera. Horregatik da garrantzitsua garai horretan egitea preben-tzioa. Horrek ez du esan nahi ondoren ezin denik ezer egin. Ezta krisi etaegoera zailik egongo ez denik ere. Niretzat haurtzaroa etxe bat eraikitzeabezala da, behar dituen zutabe guztiak kalitatezkoak ez baditugu jartzen,etxe hori oso baldintza kaskarretan eraikiko dugu. Haize bolada handiaketortzen direnean, erortzeko aukera gehiago izango du. Haurtzaroan hau-rrak behar duen guztia ez badiogu ematen, eta ez naiz behar materialez ari,eta errekurtsoak eskatimatzen ibiltzen bagara, arriskua dago lehenago edoberanduago sintoma desberdinak kanporatzeko. Ez nerabezaroan bakarrik,edozein egoeretan etorriko dira krisialdiak: anaia edo arreba jaio delako, es-kolaz aldatu delako… Krisialdi horietan pertsona horrek ez baditu oinarrisendoak, zaila izango du konfiantzaz eta errekurtso indartsuez aurrera egi-tea.

Zein onura ditu haur masajeak?MaEz da masaje terapeutiko bat, haurrarekin komunikazioan sartzeko

tresna baizik: begiradak, aurpegiko espresioa, presentzia.... Adin horretanezin gara hitzez komunikatu, baina bai kontaktuaren bidez. Lotura hori se-gurua eta konfiantzazkoa izatea oso garrantzitsua da. Askotan elikadurarigarrantzi handia ematen zaio eta haurrak jaten ez badu asko kezkatzen ga-ra. Baina masajea elikagai emozionala da, elikagai fisiologikoa bezain ga-rrantzitsua. Masajea emateko denbora hartzen dugunean, haurrarekin ego-teko denbora esklusiboa da. Badirudi egun osoa umearekin gaudela, bainabenetan umearekin bakarrik gaude edota aldi berean bazkaria prestatzen,lagunarekin... Haurrak lehenengo urteetan atentzio esklusibo horren goseikaragarria du, eta ez badiogu ematen bere jokaeren bidez, askotan guretzatdesegokiak direnak, jakinaraziko digu. Oinarrizko behar bat da. Masajearenonuren zerrenda amaiezina da, onura fisiko ikaragarriak, sistema immuno-logikoa indartzen laguntzen du…

Haur masajean ez dira teknika zehatzak ikasten, berarekin egoteko tartebat hartu dudalako lasaitzen da haurra, feeling hori izan dugulako, barretxo-ak izan ditugulako, begiradak… Umeak pentsatzen du une horretan: “zer-bait naiz nire ama edo aitarentzat, dena utzi eta tarte bat hartu du nirekinbakarrik egoteko”. Helduoi ere gauza bera gertatzen zaigu.

Guraso berri bati zein gomendio emango zenioke?Askotan, bai umeak eta bai nik behar dugunari erantzuna emateko, gure

instintuak eskatzen diguna egitea da zuzenena. “Umeak instrukzio liburua-rekin etorriko balira…” esaten da. Haur guztiek ekartzen dute instrukzio li-burua, baina jakin egin behar da irakurtzen. Zure haurrak esaten dizu unebakoitzean zer behar duen.

Esnearen Ligan jarraitzen al duzu?Bai, orain Zumaian dut taldea. Hiru urte

edo badira hilero biltzen garela. Garai bate-an sekta bat balitz ikusten zena, bere lekuaegiten ari da eta satisfazio oso handia ema-ten dit. Duela aste batzuk Bilbon nazioar-teko kongresu bat izan zen Esnearen Ligakantolatuta eta Osakidetzak 60 leku hartuzituen bere profesionalak bertan izateko,poztekoa da. Orain arte borroka bat izanda, Esnearen Ligak esaten zuena eta pedia-trek esaten zutena askotan ez zen gauzabera… baina aldaketa sumatzen ari gara,nahiz eta oraindik bidea luzea izan.

Ni ama banintz, zergatik joan be-harko nuke Esnearen Ligara?

Ama batek bularra eman nahi badu, in-formazioa eta babesa jasotzeko aukeraematen dio Esnearen Ligak. Haurdun zau-denean ez baldin badaukazu garbi, zalan-tzak argitzeko balioko dizu. Esnearen Liga-ren funtsa amen arteko babesa lortzea da.Taldera joaten garenean ni han nago, bainaniretzat askoz garrantzitsuagoak dira amekberaien artean dituzten elkarrizketak etairitzi eta esperientzia trukaketak.

Bularra ematean ere komunikazioa dagoama eta haurraren artean, begiraden bitar-tez, presentziaren bitartez… elikagai emo-zionala dago hor ere.

Biberoia eman behar dutenek ere, landuahal dute komunikazio hori. Biberoia titiaemateko posturan ematea posible da etaoso garrantzitsua da hori lortzea. Titiaamak soilik eman ahal dio, eta horrek lotu-ra indartzen du. Biberoia edonork emandezakeenez, lotura hori galdu egin daiteke,eta horregatik bere zentzua izan dezakeamak ematea, erreferentea izatea. Aitarenpaperaz ahaztu gabe, jakina, oso paper ga-rrantzitsua dauka edoskitze garaian aitak,ama zein haurra emozionalki elikatu baiti-tzake. Titia eskatu ahala eman behar delaesaten badugu, biberoia ere hala emateagomendatuko nuke.

7

N aiara Expos i to A lberd i

Page 8: 112 - 2010 abendua

Abenduak 18. Zestoarren eta Zumaiako arraun-larien arteko gizon-proba. Jendetsua. 700 lagunetikgora. Giro ederra.

18:00. Pisatze lanak. Hotz, hiru bat gradu. Zortzikoteak650 kilotan sartu behar; bestela, pasatako kilo bakoitzarendoblea erantsi behar harriari. Zestoarrak, hotzaren beldurrikgabe, malla motzetan, 641,6 kilo; zumaiarrak, galtzontzilo-tan, 641,2 kilo.

20:00. Lopenen idi parea, plazan, gora eta behera, plazaeta harria baldintza onetan zeudela baieztatzeko. Ondoren,leon-kastillo: zumaiarrak izango ziren lehen. Bigarren izate-ak, zestoarrentzat bentaja.

22:30. Juan Olaizola, Potte, aurkezle. Parte-hartzaile ba-koitzaren izena entzun ahala, juezaren azterketa zorrotza:gorputza, zapatila azpiak… Dena ondo.

Zumaiarrek soldaduen pare eman zioten hasiera: denakbatera mugitzen ziren eta, azkarregi ez zihoazela zirudienarren, oso ondo eutsi zioten erritmoari. Emaitza, 51 plaza,13 zinta eta 20 zm. Itxura batean, zestoarrek hausteko mo-duko marka, aurreko egunetako entrenamenduetan eginda-koak ikusita. Jendea oso animoso.

Jarraian, zestoarren txanda. Manuel Olaizola Uztapide IIafalta (entrenatzaile lanetan hain gustura ibili zena, baina az-ken momentuan gaixotu nonbait). Oso azkar zestoarrak,azkarregi agian? Jendearen kalkuluen arabera, erraz irabazi-ko zutela zirudien. Jesus Goikoetxea Fati artekaria, nabar-men zestoarren alde. Plaza kopurua aurrera baina indarrakgastatzen. Aurkezleak zenbat plaza eta denbora esatenzuen bakoitzean isiltasuna, jendeak kalkuluak egiteko halabeharko balu bezala. Halako batean “Zestoa! Zestoa!” hasizen oihukatzen mundu guztia eta bukaeran dena eman zu-ten kirolariek. 49 plaza, 8 zinta eta 120 zm. Zumaiarrek 3plazako aldea emana ziotenez, zestoarrak irabazle. Azkene-an denak guztura: zestoarrak apustua irabazita eta zumaia-rrak zestoarrek baino plaza gehiago eginda.

J one Bergara

harriagora etabehera

Page 9: 112 - 2010 abendua

Adinekoen Kontseilua Zestoan. Urola Kostako Adineko Kontseiluak hiruhilabetean behin egin ohi du bilkura Zestoan izan zen abenduaren15ean. Adineko Kontseiluko ordezkariek Aldundia, udalak eta AdinekoKontseiluaren arteko harremana sendotzearen garrantzia azpimarratu zu-ten. Kontseiluak, kontsultarako soilik den organo bat bakarrik izan be-harrean, parte hartzeko aukera duen organo bat izateko beharra aldarri-katu zuten. Modu honetan, adinekoentzat horren garrantzitsuak diren

zerbitzu sozial etabeste hainbat arlotanparte hartze zuzenaizango luketelarik.IKAVI enpresak iker-keta bat egin du UrolaKostako adinekoek zerbehar konkretu dituz-ten diagnostikatzekoeta bertan aurkeztu zi-ren

9A b e n d u a k 4

Hainbat talderen atxikipena lortu nahiduen Gernikako Akordioa aurkeztu zena l e / b a l e

K A L E . BIDEZARRA KALEAN,ESKOLA PAREAN ISURI XELEBRE BAT IZATEN DA

TARTEKA, LABAIN-LABAIN JARTZEN DU LURRA

B A L E . HERRIKO FAROLA

EZBERDINETAN ENERGIA AURREZKO

NEURRIAK HARTU DIRA.

kAb e n d u a k 1 1

TSko langileek manifestaldia egin zuten “TSkolangileak tinko! Despidorik ez!” lemapean

A b e n d u a k 1 2Katamarrua natur taldekoak irteera Urtiaga

haitzulora

Ab e n d u a k 1 3Sutea Koiote taberna gaineko bigarren solairuan

danbolinzulo

Ab e n d u a k 9Ilargierdi taldeak emakumeen aurkako in-darkeriaren salatzeko hainbat elkarretara-

tze deitu ditu denbora gutxian

Page 10: 112 - 2010 abendua

Errausketan oinarritzen den zabor kudeaketaren inguruko herrigaldeketa egin ondoren, erabakitakoari erantzuna eman nahian sortuzen Atez-ate taldea. Interesa izan dezaken edonorentzat irekita dagotaldea eta informazio gehiago nahi duenak Zestoako Udalekoingurumen zerbitzura jo besterik ez du. Zaborrak kudeatzeko eredu

jasangarriago bat definitu eta ezartzea dataldearen helburu nagusia, baina ezagutudezagun talde hau gertuagotik.

“Hondakinek beharduten kudeaketa zuzenaematen, ahal den neurrianlaguntzeko asmoz, gerturatunaiz taldera”

“Ni naturtaldetik natorgehien bat.Zaborrari eman

behar zaion gestioareninguruan Zestoakerrauskailuari ezetz esanzion. Guretzat nahi ezduguna Zubietakoentzat ereez. Horri irtenbide bat emanbehar zaio, zerbait eginbehar da, ezin da inertziahorretan sartu eta ezer ezegin; atez atekoa irtenbidebat izan liteke”

U r k o M a g e r

M i k e l O d r i o z o l a

L i e r n i A r r i e t a Nondik hasi zineten?Lehenik zaborraren kudeaketaren inguruan dauden eredu eta

informazio asko aztertu genituen (kostuak, emaitzak…). Bestalde,2008an egin zen Zestoako hondakinen azterketak ere informaziobaliagarria eman digu, Zestoako gune ezberdinetan sortzen denzaborraren karakterizazioari dagokionez.

Zein izan zen azterketaren ondorioa?Azterketaren ondorio nagusia zera da: emaitza onak lortzen di-

tuzten sistemek, nolabait esateko, “behartu” egiten dute herritarrazaborrak modu jasangarrian kudeatzera. Sistema horien arteandaude, besteak beste, atez atekoa edo/eta norberak sortu edo bir-ziklatutakoaren araberako zerga politikak. Esate baterako, zabo-rrak nahasian jasotzen dituen edukiontzia kentzen bada, herrita-rrak zaborrak bereiztu eta birziklatzera behartuta daude.

atezateHerrianzaborragutxitzen*Atez ateko partaideen iritziak

“Errausketabeharrezkoa

izan ez dadinalternatiba

posible bakarraikusten dut”

Page 11: 112 - 2010 abendua

“Iruditzen zait zaborrarenarazoa arazo potoloa dela. Etairtenbide bat eman behar zaioez badugu nahi hemendik urtebatzuetara zabor artean bizi.Bestalde, iruditzen zaitirtenbiderik egokiena gaikakosailkapena dela eta horiondoena egiten duena atezateko bilketa dela”

Noizko gauzatzea espero duzue hori guztia?Legegintzaldi hau bukatu aurretik, diseinu zehatz bat lantzeko

asmoa dugu. Auzo edo/eta sortzaile ezberdinen arabera kudeake-ta sistema zehaztuz. Dena dela, proposamen hori ez litzatekeitxia izango. Herritar guztion ohiturak aldatzea dakarrenez, herri-tarren partehartze prozesu bat abian jarri beharko litzateke, horre-la, behin betiko sistema ezarri aurretik beharrezko hobekuntzakegiteko.

Bilketa edo kudeaketa sistemaz gain zehaztu beharreko bestehainbat kontu ere badaude: Urola Erdiko mankomunitateak ema-ten dizkigun zerbitzu eta kostuen berrikuspena, ontzien kudeake-ta integratuko sistemetatik letorkeen dirua eskuratzea (ECOEM-BES...), zaborrik ez sortzea eta birziklapena sustatzen duten za-bor-ordenantzak garatzea, eta abar.

Behin betiko diseinua egin bitartean zer?Garbi daukagu proiektu honetan zenbait gauza aldi berean egin

ditzakegula. Zentzu horretan, norberak konposta egitearen etaherritarren sentsibilizazioaren aldeko apustua egitea erabaki ge-nuen. Oraindik zabor kudeaketaren alderdi denak guztiz zehaztugabe dauden arren, bi atal horietan egiten dugunak ondorengo fa-seetan denbora aurreratzeko balioko digu. Momentu honetan,besteak beste, konposgintza bultzatzeko bitartekoak, konposgin-tza ikastaroa eta zabor kudeaketaren inguruko hitzaldi bat presta-tzen ari gara.

Noizko, sis-tema guztiz ja-rrita?

Lehen fase hone-tan sistemaren disei-nua egingo da. Guridagokigunez, ondo-ren ahalik eta azka-rren martxan jar da-din saiatuko gara.Herriak bere nahiaoso garbi adierazizuen. Berriz ere he-rritarrok inplikatzenbagara, ez da egongohori guztia gelditukoduen erakunderik.

Zein da Zestoarako proposatzenduzuen sistema?

Orokorrean atez ateko sisteman oinarritu be-harko genukeela ondorioztatu dugu. Dena dela,horren barruan, aukera asko daude: atez ate zereta noiz bildu, zein edukiontzi mantendu, la-rrialdiko guneak, eta abar. Gainera, seguru asko,sistema ezberdinak proposatuko dira eremuarenarabera. Horrela, herrigunerako edo auzo guztie-tarako ez litzateke sistema bera izango, ezta sor-tzaile guztietarako ere (etxebizitza, baserri, den-da, industria...).

“Zaborraren kudeaketakdaukan garrantziaz gain,iruditzen zait gaur egunekogizarte eredu hau ez delajasangarria, eta ezinbestekopausua dela kontsumoohiturak aldatzen joatekoeta beste eredujasangarriago bat jartzeko”

“Ez dugu ahaztu beharorain dela urte batzukerreferendum bat egin zela,errauskailuaren aurkazkoerantzuna izan zuena, eta

alternatiba bat faltazaio. Ezezkoa emangenion bainaerrauskailua eginegingo da Zubietaneta iruditzen zaitatez atekoa aukeraona dela ingurugiroakontutan hartzenduelako, birziklatuegiten duelako…”

“Bilera hauetara etortzenhasi nintzen errauskailuaArroan ipini behar zutelajakin genuenean. Orduanizugarrizko mugimenduasortu zelako eta ni tarteanibili nintzen eta oraindik ereinteresa badut. Usurbilgosistema ezagutu dugu etaniri askogustatu zait,ez dakitonena izangoden edo ez,hobetzekoakedukiko ditubaina askogustatu zait”

g u r e a n

a

E u k e n i I b a r g u r e n

I g o r O d r i o z o l aA i t o r O l a i z o l a

11

P a t x i U r b i e t a

Page 12: 112 - 2010 abendua

Zer moduz Saharan? Iskanbi-la handia al zegoen? Arris-kurik bizi izan al duzue?Horrelako hamaika galdera entzunbehar izan genituen azaroan, Tin-duf errefuxiatu kanpamentutiketorri ginenean. Guk arriskuriksentitu edo bizi izan ote genuen?Baina iskanbila guztia Sahara oku-patuan izan zen eta! Ez ote dirakonturatzen —genion batak bestea-ri— gu ehunka kilometrora geunde-la? Tinduf kanpamentua Aljeriako lurraldean kokatu-rik dagoela? Askok eta askok ez dakite Sahara okupa-tuan, Marokoren menpe dagoen lurraldean, edoerrefuxiatu kanpamentuan bizitzearen arteko aldeazein den. Errefuxiatu kanpamentua Aljeriako lurretanegoteak babesa ematen die 200.000 sahararri, Maro-kok ezin baitu horiengana joan eta haien anai-arrebeilurralde okupatuetan egiten ari zaizkien basakeriakegin. Eskerrak!

Gai hau zertxobait argitzeko asmoz, hona hemen zen-bait argibide: Saharako lurraldea bi pusketatan dagobanatua; Sahara okupatua, lurralderik aberatsena, Ma-rokoko armada eta poliziaren menpe dago 1975. urte-an militarki menperatu zutenetik. Hor gertatu dira (etagertatzen ari dira) lehen aipatutako basakeriak (ehun-ka hildako, desagertu, torturatu…). Beste batzuk lu-rralde librean bizi dira, militarki okupatua ez dagoenzatian, zati pobrean. Lurralde hori 2.600 kilometro lu-ze den harresi batez banandua eta bost milioi minazinguratua dago. Eta azkenik, beste asko, 200.000 la-gun inguru, Tindufeko basamortuan bizi dira (Aljeriakutzitako lurretan); hor bizitzeari “bizitzea” esaten ba-diogu, behintzat! Kanpamentu horietan izan gara gu,eta handik etortzen dira uda pasatzera geurera.

Sahara okupatua eta Tindufeko kanpamentuen arteanbost bat orduko bidea dago. Errepideak oso txarrak dira.Kanpamentuetan lasai egon ginen; bagenekien beste esta-tu bat zela eta Aljerian ez zirela sartuko. Baina tentsioanabaria zen; beren senitartekoak ari ziren jipoiak jasotzeneta desagertzen.

Kontuak kontu, han bizi den egoera politikoa eta giza es-kubideen urraketetan ez naiz sartuko; bakoitzak ulertukoditu bere erara. Dena den, merezi du aipatzea zenbait he-rritar boluntario gisa egiten ari den lana:

ZerurrundagoenSahara!

Page 13: 112 - 2010 abendua

31

Aipatzekoa inguruko zenbait talde etaenpresak proiektu horri eman dioten ba-besa; horien artean daude Saharautz etaEnkarterri taldeak, BBK, Bombas Azcueenpresa eta, azkenaldian, Zestoako Uda-la ere bai.

LEOK´KEta, azkenik, nola ahaztuko gara, ba, Le-ok´k taldeko gure rockeroez? Horiekerakutsi digute hamaika era daudela sa-hararrei laguntzeko. Haiek musikarenbidez laguntzea erabaki zuten. Diskobat atera zuten denbora librean, eta ho-rren salmenta eta zuzeneko emanaldie-tan lortutako diru guztia Saharako ema-kumeei laguntzeko erabiliko dute.

Rockero beterano horiek ereduhartuz, lagundu dezagun bakoi-tzak gure erara: batzuek, harajoanez; beste askok, hemendikahal duguna bidaliz edo udanhaurren bat etxean hartuz… Be-tiere herri berezi horretaz ahaz-tu gabe. Haiek hamaika aldizesan ziguten gu haietaz ez ahaz-tea zela beren azken esperantza.Ni ez naiz ahaztuko; hitza ema-ten dizuet.

WADNA TALDEAAgian, herritarrontzat, Wadna taldea da ezagunena. Talde horren bidezetorri ohi dira gaztetxoak urtero Zestoara (Tindufeko kanpamentutik),Oporraldiak Bakean programaren baitan. Horrez gain, Tinduf kanpamentuerrefuxiatura bidaltzeko janari bilketa egiten dute urtero. Eta inguruko he-rrietako janari bilketetan ere parte hartu ohi dute. Hitzaldiak eta Saharakoegoera hobeto ulertzeko kanpainak ere aurkezten dituzte, umeen ongieto-rriak ere antolatzen dituzte… Kanpamentuetako beharrei erantzuten saia-tzen dira ahal den neurrian. Zenbait urtetan, eguzki plakak bidali izan di-tuzte, eta jartzera ber-tara joan ere bai…

TEBALHerritar taldetxo ba-tek sortu zuen Tebalelkartea duela bosturte, orain taldea han-ditu egin bada ere.Orduz geroztik, isil-peko lanean ari diraamets bat egi bihurtunahian. Bi hitzetanesanda, eguneroko elikadurak —barazkiak, batez ere— basamor-tuan bertan lortzea du helburu proiektu horrek. Benetan proiek-tu aurrerakoia da, hainbat buruhauste baina aldi berean pozakematen ari dena. Sinesgaitza badirudi ere, ura dago basamortuhorretako azpigune batean. Ura ateratzeko motoponpak, hazibereziak, berotegiak eta antzeko teknologiak lortu, eta hara era-man dituzte; pixkanaka, guda irabazi diote basamortuari etahango bero izugarriari.

Horrekin batera, eskola bat ere eraiki eta martxan jarri berri du-te, 400 bat familiak bere ba-ratzea sortu eta aurrera ateradezan beren haima ondoan.Eskola horren bidez, baratzehori aurrera ateratzen eraku-tsiko zaie, gauzak nola egin,haziak nola lortu…Hurrengo erronka hiltegi batjartzea izango omen dute,eguzki plaken bidez hozkai-lu erraldoiak ipintzea. Ho-rrela, haragia oinarrizko osa-sun baldintzatan izango lu-kete.

K armelo Arr i zaba laga

Page 14: 112 - 2010 abendua

KremaLitro 1 esne7 arrautza60 g maizena150 g azukreLimoi azalaKanela

- Esnea irakin limoi azala eta kanelarekin batera (esne pixka bat gorde bigarren pausurako).

- Maizena (irina) aurrez gordetako esnetan desegin.- Arrautza eta azukrea nahastuz krema egin batidoran.- Dena nahastu ongi eta berriro irakin guztia.

Gero, beste ontzi batera pasa hozteko.

gaizkakortadiren

plateretik

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa kk ::

1.- Ontzi batean esnea, ura, laranja eta limoi azalak eta kanela jarriko di-tugu berotzen. Irakiten hasten denean, ontzia kendu egingo dugu sutatik. Ro-na eta azahar ura botako ditugu eta epeltzen utziko dugu infusioa.

2.- Bol batean irina eta azukrea nahastuko ditugu eta horri aurrez presta-tutako infusiotik 90 g gehituko dizkiogu, baita arrautza bat eta legamia-oreaere (masa madre). Ondo nahastu dena eta ur gehiago behar badu, gehitu infu-siotik masa arin bat lortu arte. Eragin eskuz 20 minutu inguru eta utzi 5 mi-nutu atsedenean.

3.- Gehitu gurina eta oratu masa berriro, leun-leun geratu arte. Olioarekinigurtzitako bol batean harrotzen (fermentatzen) utzi 14 orduz. Denbora horipasatzen denean, berriro oratu errosko forma emanez.

4.- Gainetik igurtzi arrautzez eta sartu labera (200 gradutan 20 minutuz).

Apaingarri bezala almibarrez egindako edozein fruta jar geniezaioke etabetetzeko, berriz, esnegaina, krema edo biak, bakoitzaren gustura.

Masa aurrez egin daiteke eta leku epelean gorde (20º tara)

On egin!

Urtarrileko zenbakitik aurrera,Gaizka Kortadi sukaldaria edonorkprestatzeko moduko errezeta go-xoekin etorriko zaigu gurera.Abendua eta Gabon bueltak jakigoxo eta sukaldeko epeltasunare-kin lotura zuzena dute, ordea, etaezin ba zenbaki hau errezetarikgabe pasatzen utzi.

Beroketa modura, errege-erroskoaren errezeta bat ekarri di-gu. Osagaien artean, Gaizkak jarriez badu ere, gogoan izan babarrunbat eta figuratxo bat sartzea delaohitura, broma modura. Babarrunatokatzen zaionak zorte txarraizango omen du edo, zenbaitenetxean, erroskoa ordaindu behar-ko omen du. Guk proposatzen du-gun errosko hau etxean egindakoadenez, agian beste zigorren batpentsatu beharko da, ontziak gar-bitzea edo besterik gabe kendu etafiguratxoa bakarrik sartu. Figura-txoa tokatzen zaion pertsona, be-rriz, egun horretan etxeko errege-erregina izango da. Ez du baliohaur denen gustua egiteko figura-txo mordoska sartzeak, bestela ereetxeko haurrak nahikoa errege-erregina izango dira-eta. Ez du ba-lio, ezta ere, mozterako orduantranpak egiteak. Aurrez adostuarauak, jaki goxoak tartean dire-nean haserretzea azkena da-eta!

ERREGE-ERROSKOAOO ss aa gg aa ii aa kk ::

300 g irin.200 g legamia-ore edo masa madre (70 g irin, 25 g legami, 70 ml esne epel).55 ml esne.55 g ur.100 g azukre (edo gehiago)40 g gurin.2 arrautza (bat masarentzat, bestea gainetik jartzeko).30 g ron. 3 koilara txiki laranjondo-lore ur (azahar). Farmazian.Laranja eta limoi azal zatiak. Kanela-zotza

EsnegainaSukaldatzeko esnegaina erosi (%35 grasa),

azukrea bota norbere gustura bota eta haga-txoarekin (barilla) astindu harrotu arte.

Page 15: 112 - 2010 abendua

Danbolinzulo: izenaren jatorria Beste kontu bat ere badaukat aittittari entzundakoa.

Pagioko Santumiel eta gure aittitta Praixku izan zirenDanbolinzulo topatu zutenak. Gure aittittak hamalau-hamabost urte izango omen zituen, besteak hogeita lauedo hogeita bost. Esango dizuet zergatik deitzen zaionDanbolinzulo Ertxiñan dagoen koba horri. Koba hori Er-txiñako gurutzea baino dezente beherago dago, jendegutxik ezagutzen du. Gu han jolasean ibilitakoak gara.

Garai batean, aittitta mutil koskorra zenean, ardiakfaltatzen omen ziren Ertxiñondon eta Pagion. Gure ai-ttitta eta Pagioko Santumiel beti elkarrekin ibiltzenomen ziren ardiak zaintzen. Egun hartan ere han ibili-ko ziren Ertxiña alde horretan ardi zain, eta ilarrondo-koa esaten diogun belar klase baten inguruan odolarrastoak ikusi omen zituzten.

–Joño, odol-tantoak!Begira hasi, eta ilarrondo inguruan zuloa, zulo han-

di samarra ikusi zuten. Hartu zuten makila luze bat,eta sartu dute makila luze hori, baina ez jotzen bazte-rrik. Pagiora joan, kandela bedeinkatua, soka, eta etxe-ko beste mutilekin, atzera etorri ziren lau edo bost la-gun zulo hori ikustera. Gure aittitta, mutil-koskorraeta deabruena ere bai, seguru asko, hura sartu omenzen sokari helduta, zuloan behera kandela bedeinka-tuarekin argi eginez. Ez omen zegoen soka beharrikhara jaisteko, baina hori gero jakin zuten.

Barruan zer topatuko, eta egurra mozteko txungura edo trangae-ra itxura zeukan harria, baina baita kaxa batean ardi-okela gatze-tan ere. Hantxe zegoen Ertxiñondotik eta Pagiotik faltatzen zen ar-dien okela.

Gero, zain jarri dira zein etorriko, eta herriko danbolinteroaazaldu omen zen kobazulora okela bila; herrian Danbolin ezizenezezagutzen zutena, alajaina.

Arraioa, herriko danbolinteroa izan lapurra!Danbolinteroa hor bizi omen zen Elizkalean, gero Lokatzaneko-

ak bizi izan ziren etxe horretan edo. Nonbait, ardiak harrapatu, hil,larrutu eta kobazuloan gordetzen zuen ardi-okela gatzetan.

Gero pixkanaka ekartzen zuen okela etxera: hartu haragi puske-ta bat edo bi otarrean kobatik, trapuan bilduta, eta Kobaundiko ar-di simaurrez bete, etorri disimuluan behera, eta soroan edo bara-tzean husten zuen simaurra. Trapuan bildutako okela, berriz, jate-ko eramaten zuen etxera.

Ordutik aurrera kobazulo horri Danbolinzulo deitzen zaio, he-rriko danbolinteroak harrapatutako ardien okela han gordetzenzuelako.

Eta nola bukatu zen kontu hura? Kargu hartu ote zioten? Aus-kalo!

Horrelako kontuak kontatzen zizkigun aittittak, berak bizi izan-dakoak edo entzundakoak.

Gutxi fiatu, batzuk asmatuak izateko ere. Ipuinak ere bai, kon-tatzen zituen hark. Kantu ederrak ere bai. Bertsotan ederki egitenzuen.

Honekin amaitu da Joxe Ertxiñen traktoretik izenarekin argitaratudugun kontakizun-saila

Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/

E lkarr i zke ta , t ranskr ipz ioa e ta mo ldake ta : Manue l Arreg i , Jon Ar tano

DDAANNBBOONNLLIIZZUULLOO BBAARRRRUUAANN AATTEERRAATTAAKKOO AARRGGAAZZKKIIAAKK,, 11998800KKOO HHAARRMMAARRKKAADDAA HHAASSIIEERRAANN

1

5

Page 16: 112 - 2010 abendua

Aurtengo otsailean,Lili-Idiakez sendiaren

lau margolan etaargazki-erretratu bat

eman zizkion dohaintzan RosarioAstigarraga herritarrak Zestoako

Herriari: batetik, Bizente Lili-Idiakezeneta Manuel de Lili-Idiakezen erretratubana, XVIII. mendekoak; bestetik, Lili

eta Lili-Idiakeztarren armarri bana,XIX. mendekoak; eta azkenik, Ramon

Lili-Idiakezen argazkia, 1903koa.Denetatik interesgarrienak

lehenengo biak dira eta berenkontserbazio egoeraz kezkatuta,

zaharberritu egin dira. Oso egoeratxarrean zegoela-eta, arreta gehien

Manuel Enrikerenari eskaini zaio etahemendik aurrera itxura bikainarekin

ikusi izango dugu erretratua. Bainazein zen, ordea, gure Manuel Enrike?

Orain zaharberritu den Manuel deLili-Idiakezen margolanean titulu hauekazaltzen dira: Señor de Lili, Conde de Alacha, Socio de Número de la RSBAP,Caballero Maestrante de Granada [Liliko jauna, Alatxako kondea, Euskale-rriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Osoa, Granadako Zaldun-elkarte-koa]. Manuel Enrike Zestoan bataiatua izan zen 1756an. Seme zaharrenazen. Aita, Bizente Lili-Idiakez, Liliko eta Portalekoa etxeko jauna, Alatxakokondea. Ama, Maria Josepa Moyua Ozaeta, Rocaverdeko markesaren ala-ba. Guraso biak, Okendo, Verdugo eta San Millan oinetxekoen senitarte-koak ziren.

Aita, Bizente Lili, Peñaflorida kondearekin batera Euskalerriaren Adiski-deen Elkartearen (Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País) sortzaileizan zen. Elkarte hori Ilustrazioaren edo Argien Mendea deitzen zaionXVIII. mendean sortu zen mugimenduaren oinarri izan zen. Kezka garran-tzitsuenak hauek izan ziren: zientzi baliagarrien irakaskuntza, herriarenhobekuntza eta irakaskuntza sistemaren erreforma.

Bizente Lilik formazio ona eman zien bere semeei. Berak zioenez,35.000 erreal gastatu zituen Madrilera egin zuen bidai batean, bere semezaharrena, Manuel Enrike, Gortean aurkezteko eta bere bigarren semea,

Manuel EnrikeLili-Idiakez(1756-1805)

Page 17: 112 - 2010 abendua

Granadako Errege Zaldun-elkarteko (Real Maestranza) kide ere bazen ManuelEnrike. Hori aitaren aldeko aitonatik zetorren tradizioa zen. Elkartearen helburunagusia, zaldizko artea zen; zaldi heziketaren bidez egiten ziren jokoak. Margoanazaltzen duen jantzia Errege Zaldun-elkartekoa da. Ama Birjina Sortzez Garbiarendebozioak eraginda, oihal urdin eta zilarrezko galoidun uniformea eta jaka zuriaerabiltzen zituzten jendaurreko ekitaldietan.

Bere ezkontzarako, familiak Madrilen aurkitu zuen etxe oneko neska bat. Ez-kontza hitzarmenak aurrera eramateko, Valdelirios markesa izanzen Lili Idiakez familiaren ordezkaria. Maria de los Remedios Ro-mero Muñoz neskatxaren familiarekin adostasuna lortu ondoren–30.000 dukateko ezkonsaria–, Manuel Enrike Madrilen ezkonduzen 1776. urtean. Neskak 18 urte zituen eta mutilak 20. BizenteLiliren babespean hasi behar izan zuten elkarbizitza Bergaran. Ez-kon bizitza laburra izan zen, ordea. Ezkondu eta hiru urtera hil zenMaria de los Remedios. Haur bat izan eta berehala hil zitzaienez,hura erditzen hil zela ama pentsatu dezakegu. Manuel Enrike ezzen berriro ezkondu, baina ezkontzaz kanpoko bost haur izan zi-tuen.

34 urte bakarrik zituenean bere alde egin zuen testamentua aitak.Antzinako ohiturei jarraituz, oinordekotza hartzeko zeremonia hauegin zuen Manuelek: Lili jauregira joan, ate nagusia ireki eta itxi, jau-regiko egongela eta logela nagusietan paseatu… Gero Portalekoaetxera joan zen; han ere ate nagusia ireki eta itxi zuen, etxe barruanpaseatu eta, hala, epaile eta Zestoako gizon nagusien aurrean, berejabegoaren kargu egin zen. Bi urte geroago, artean bere aita bizi zela,oinordekotza Migel Lukas bere anaia gazteagoari eman behar izanzion. Ezkontzatik kanpoko seme bat zetorrela eta horrek oinordeko-tzan sortzen zuen arazoa izango zela gakoa pentsatzen dugu. Geroama ezberdinetako beste lau haur gehiago etorriko ziren, denak Liliizenarekin onartuak. Seme-alabak hauek izan zituen Manuelek: JoanSantiago (Zestoa, 1790, ama Maria Bolinaga), Maria Kruz Josepa(Bergara, 1793, ama Josepa Martina Berroeta), Maria Kontzepzio An-tonia (Antzuola, 1794, ama Josepa Martina Bezinoeta), Bizente Anas-

tasio (Mendaro, 1798, ama Francisca Jabiera Atxotegi),; Maria Kon-tzepzio Josepa (Bergara, 1801, ama Manuela Eizagirre).

Miguel Lukas anaiaren aldeko testamentuan, bere zor guztiak etabere ezkontzatik kanpoko seme-alabenak ere ordaintzera behartzendu. Bere kontzientziaren lasaitasunerako, bere arimaren zuzendariazen Aita Antonio Ostolaza frantziskotarrari eskatu zion bere seme-alaben ardura izatea.

1805ean, Manuel Enrike hil zenean, bere seme-alabek 4, 7, 11, 12eta 15 urte zituzten. Nahiz eta Azpeitian hil, hurrengo egunean Zes-toako parrokiko elizako Lilitarren kapera gotikoan hilobiratua izanzen. Familiako hilobiaren hilarri bakarrak, Manuel Enrikeren izenadarama eta kaperako horma batean ipinia dago.

Migel Lukas, Errege Guardien erregimen-tuan sartu ahal izateko. Manuel Enrike eta

bere anai Migel Lukasek, Peñaflorida kondeak sor-tu eta zuzendutako Bergarako Errege Mintegianegin zituzten ikasketak. Ikasketa programak goiikasketa zientifiko eta teknologikoetara zuzendutazeuden baina musika ikasketak ere kontuan har-tzen ziren. Esate baterako, Manuel Enrikek biolinajotzen zuen eta Mintegiko jaietan sortzen ziren or-kestretan parte hartzen zuen.

Azterketa garaietan, ikasleek hitzaldi sutsuakzuzentzen zizkieten irakasleei, ikasgaiaz jabetu zi-rela eta bihozberak izateko eskatuz. Manuel Enri-kerena gaztelaniaz izan zen, bere anaia Migel Lu-kasena, berriz, frantsesez, Luis M. de Salazarenalatinez, Xabier M. de Egiarena euskaraz eta Anto-nio Muniberena ere euskaraz; hala azaltzen dirasailkatuta artxibategian. Manuel Enrikeren aitaEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko sortzaile etadiruzaina izaki, semeak ere parte hartu zuen elkar-te horretan.

7

J ul ian Serrano

AAnnttzziinnaakkoo mmaarrggoollaanneekk nnooiizzbbeehhiinnkkaa aazztteerrttuubeharra izaten dute. Hala gertatu da RosarioAstigarragak dohaintzan emandakoekin ere.Horietako bi XVIII. mendekoak dira. Bizente Lili-Idiakezen erretratuari armazoia eta markoa aldatuzaizkio. Manuel Enrikeren margolanak, berriz,zaharberritze osoa behar izan du. Oihala osoahuldua zegoen eta zuloak eta urratuak zeuzkan.Margolanaren geruza babeslea, berriz, oso egoeratxarrean zegoen. Berotasun handiko gune batetikhurbil jarrita egon izanagatik, bere erretxinanaturalak sakabanatuta zeuzkan eta pusla ugariere bai. Zaharberritzea ez da erraza izan.Margolanaren sendotasunari eman zaiolehentasuna eta material itzulgarriak etairaunkorrak aplikatu dira. Margolanari oihalberria jarri zaio atzetik, eta bernizatu egin dajatorrizko pintura isolatzeko. Zaharberritzeanazioarteko arauen arabera egin da. Lan horiek guztiak Ana de Santo DomingoEnciok egin ditu; artelanen zaharberritzekontuetan aditua da bera, eta San TelmoMuseoarentzako egiten du lan.

1

el Enrikekez

Page 18: 112 - 2010 abendua

••UDALAREN WEB URRIA MARTXAN Denbora luzez geldirik egon ondoren www.zestoa.net web

orria, duela gutxi jarri dute martxan. Itxura eta zerbitzu berriekin eto-rri zaigu orrialdea. Herria era birtualean ezagutzeko aukera ematendu web-ak eta udaleko erabaki eta araudiaren berri izatekoa. Iragarkitaula bat eta herrian burutuko diren ekintza eta ospakizunen agendaere topa dezakegu. Herriko elkarteei buruzko informazioa eta telefo-no interesgarriak eskura ditugu. Turismoak badu bere txokotxoa, herria eta auzoak, monumentuak,ibilbideak, museoak, jatetxeak, tabernak, bitxikeriak,…agertzen dira.Hala ere, berrikuntza garrantzitsuena, udaleko tramiteak klik bateanegiteko aukera da. Orain arte udalari eskaera bat egiteko; abisuak, ke-xak eta iradokizunak idazteko edo alkateari gutunen bat idaztekoudaletxera joan beharra genuen. Hemendik aurrera, web-aren bitar-tez, etxetik mugitu gabe egin ditzakegu tramite hauek guztiak. Ho-rrez gain web-orriak harpidetza egiteko aukera ere ematen du, nahiizanez gero web orri osoarena edo atalka ere bai. Modu horretan,harpidedutako atalean aldaketaren bat sartu edo zerbait gehitzen denbakoitzean, jakinarazi egingo zaie harpidedunei mail baten bidez.

••ZESTOAKO MILA ARGAZKITIK GORA GURE GI-PUZKOA WEB GUNEAN Gipuzkoako Foru Aldundiak

sustatutako GureGipuzkoa.net argazki biltegi eta erakusleiho izuga-rria bilakatu da eta laster 90.000 argazki izatera iritsiko da. Horretara-ko, Gipuzkoako hainbat udalek euren argazkiak web gune horretanjartzea erabaki dute, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Ikaskun-tzaren laguntzari esker. Hondarribia, Zaldibia eta Zestoa izan dira,euren herrietako argazkiak GureGipuzkoa.net-en jarri dituzten lehe-nak. Zestoakoak 1.200 bat argazki dira, hiru bildumatan banatuta:

-Batetik, herriko postal zaharrak (XX. mende hasieratik erdi alderaarte).

-Bestetik, Zestoako Udalaren enkarguz, Bizente Davila historiala-riak, 90eko hamarkada hasieran, egin zuen “Zestoa Patrimonio His-

tórico-Artístico” ikerlaneko ehunka argazkiak.

-Azkenik, Udalak 1989 inguruan, antolatutako argazkilaritza ikasta-ro bateko hainbat gaztek Urola behe aldeko zementu fabriken az-

tarnei atera zizkieten argazkiak.Argazki horiek denak, eskuragarri ditu jendeak web gunean bertanzehazten diren baldintzapean.

••ANBULATORIO BERRIA 2010eko azaroaren 25ean Udal Batza-

rrak buruturiko ohiko saioan gaur egungoanbulatorioak ez dituela baldintza egokiakbetetzen aipatu zen. Azken urteetan hainbathobekuntza egin diren arren, zailtasunakdaude bertara iristeko (eskailerak) eta lokala-ren neurria txikiegia da. Konponbidea topatu nahian, Udalak anbula-torio berri bat eraikitzeko lokal bat eskuratudu. Lokal hau Gurutzean egin dituzten etxe-bizitza berrietako 2. eta 3.eraikineko lehensolairuan kokatzen da. Osakidetzako ardura-dunen arabera lokal berri honek, eskatutakobaldintzak betetzen ditu; oinezkoak eta ibil-gailuak bertaratzeko ez dago arazorik, ta-maina egokia du, argi naturala sartzen da,herri erdian dago...Saioan, aho batez onartu zen Zestoako etor-kizuneko anbulatorioaren titulartasuna Eus-kal Autonomia Erkidegoko Administrazioa-ren esku dohainik uztea.

u d a l e k o b e r r i a k

z u r e p u b l i z i t a t e a j a r t z e k o d e i t u

9 4 3 1 4 7 1 2 3

Page 19: 112 - 2010 abendua

URTTAARRRRIILLAA

05 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo,San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kalee-tara gerturatuko dira.

santa Ines jaiak Iraetan

21 OOSSTTIIRRAALLAA

Santa Ines eguna. 10.30ean Txupinazoa. Meza nagusia etabazkaria Gure Ordeka elkartean.

22 LLAARRUUNNBBAATTAA

Goizean zehar zuhaitz landaketa. 20:00etan triki poteoa.21:00etan afari herrikoia frontoian eta erromeria goizaldera arte.

23 IIGGAANNDDEEAA

12:00etan auzoko zaharrenei omenaldia. Ondoren esku pi-lota txapelketako finala. Arratsaldean zalsi proba.

28 OOSSTTIIRRAALLAA

Mus txapelketa azkarra Bekoetxe merenderoan gaueko22:00etan.

haurrentzako gabonetako egitaraua

Txilipurdika Aisialdi taldearen ekintzakKultur Etxean izango dira goizeko 10:30etatik-12:30etara. 6

eta 9 urte bitarteko haurrentzat. Ekintza hauetan parte hartzekoizena eman behar da gaztelekuan (informazio gehiago 688 684029).

28 AASSTTEEAARRTTEEAA

Gaztelekuak antolatuta 12 urtetik gorakoentzat masajetailerra goizeko 10:30etatik 12:30etara.

29 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Altxorraren bila jolasa 10:30etatik 12:30era Gaztelekuakantolatuta.

30 OOSSTTEEGGUUNNAA

Gaztelekutik Paint Ball-era jolasteko irteera egingo duteLasturrera.

••Errege kabalgatako antolatzaileek hamabi bat lagun behar di-tuzte. Interesa dutenak 675700341 edo 650197188 telefonotara

deitu.

••Gizarte Zerbitzuak bi ikastaro antolatzen. Alde batetik KZGunean eskaintzen diren “Oinarrizko internet ezagupenak”

ikastaroak. Hogei ordukoak izaten dira. Egutegia izena emandakojendearen beharren araberakoa izaten da. Doan izango da. BestetikElKOLAB enpresak eskaitzen duen “Elikagai manupulatzaile” ikas-taroa. Prezioa jende kopuruaren araberakoa izango da. Bi aukeradaude; arrisku altukoa, bi egun eta 6 orduko ikastaroa izaten da.Arrisku baxukoa: egun bateko ikastaroa, 3 ordukoa. Izena ematekoUdaletxean munizipalen aurreko bulegoan edota telefonoz 943 147010 telefonora deitu eta Leire Abanzabalegitaz galdetuta.

a g e n d a1

9AB

EENNDDUUAA

24 OOSSTTIIRRAALLAA

Olentzero Kantuz taldekoak goizeko9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzoibiliko dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingodiote Uztapide plazatik hasita.•• Jaiotza biziarekinateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik. etaudaletxe azpiko arkupetan bukatuko du.

26 IIGGAANNDDEEAA

Zoroperi eguna. 9:00. Idiakaitz txistularitaldearen diana. XXI. Barazki eta fruta lehiaketa.Urolako XIII. Ezti lehiaketa. XII. Zestoako Gaztaeta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak etasalmenta-postu franko izango dira. Goizean zehar,Zestoako merkatarien azoka berezia herriko kalee-tan. 11:00. Monik eta Eider trikitilariak, plazan.Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 11:00. Gipuz-koako benjamin, alebin eta infantilen esku-pilota-ko txapelketa, kiroldegian: Zestoa - Erniope. 12:30.Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardolehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.Ordu berean, Idiakaitz txistulari taldearen saioa,kalez kale, eta Gaztetxeak antolatutako triki-pote-oa. 13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.14:30. Baba jana Gaztetxean. 17:00. 3, 2, zast... egi-zu jolas! Lanku taldearen eskutik, bertsoa, koplak,txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen ema-naldia, Kultur Etxean (3-8 urte bitartekoentzat).17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txa-rangarekin. 17:30. Herri kirol ikuskizuna, kirolde-gian. Harrijasotzen, Jagoba Otaegi eta Jon Aizpu-rua (Mixpita). Tartean, Mikela Diazek erakustaldiespontaneo bat egingo du. Trontzan, Garikoitz Lo-petegi eta Joseba Eizagirre akoatarrak JosebaOdriozola eta Mikela Diaz zestoarren aurka. Pilo-ta: Mikel Goñi - Koka / Capellan - Lasa III. Ondo-ren, Laranjadi txaranga, afalordura arte. 22:00. Tri-ki ta su taldea udaletxeko arkupetan.

31 OOSSTTIIRRAALLAA

Urteko azken ostirala. KontzentrazioaEtxeratek deituta Euskal Presoak Euskal Herriralemapean arratsaldeko 19:30ean plazan.

Page 20: 112 - 2010 abendua