68 - 2006 abendua

20
danbolin 68 2006ko abendua JARDUNIAN CARMEN ARRAZOLA OSINBELTZ ERTXIÑA MUSIKA ESKOLA

description

deskribapena

Transcript of 68 - 2006 abendua

Page 1: 68 - 2006 abendua

danbolin68 2006ko abendua

JJAARRDDUUNNIIAANN CCAARRMMEENN AARRRRAAZZOOLLAA OOSSIINNBBEELLTTZZ EERRTTXXIIÑÑAA MMUUSSIIKKAA EESSKKOOLLAA

Page 2: 68 - 2006 abendua

OPARITU DANBOLINEKO BAZKIDETZA!

Gabon jai hauetan zer oparitu ez dakizula al zabiltza?

2 5 E U R O R E N T R U K E , E G I N E Z A Z U Z U R E F A M I L I A R T E K O A ,

Z U R E A D I S K I D E A , U R R U T I B I Z I D E N Z U R E L A G U N A , Z U R E E Z A G U N A …

D A N B O L I N E K O B A Z K I D E !

N O L A ?

943 147 123 telefonora deituta edo zure datuak (izen-

deiturak, helbidea, telefonoa, NA eta kontu zenbakia)

[email protected] helbidera bidalita.

Page 3: 68 - 2006 abendua

AA TT AA RR II KK OO AA .. Herrian babes ofizialeko etxebizitzak egin beharomen dituzte. Ustez albiste ona da eta pentsatzekoa da herritar denek gusturaegon beharko luketela berri horrekin, baina, zoritxarrez, ez da horrela.Kontua da, gutxienez badirela hogeita hamar urte herrian babes ofizialeko etxe-bizitzak ez direla egin. Merkatuan, espekulazioa besterik ez dago, eta herrian,garai bateko pezetetan, 52 milioitan saltzen ari dira etxebizitzak, gainera, packbatean eskaintzen dituzte: etxea +garajea + ganbara. Ez dizute au-kerarik ematen etxea soilik eroste-ko. Baina, nora iritsi behar dugusalneurri horiekin? Benetan, bel-durra ematen dit etorkizuneanpentsatzeak. Arazo larria da etxe-bizitzarena, oinarrizko eskubidebat da etxebizitza duin bat izatea,eta politikariek ohikoa den bezala,beren zilborrari besterik ez dietebegiratzen. Herritar guztion oina-rrizko eskubide batekin negozioabesterik ez dute egiten. Ez dirasaiatu ere egin dauden beste auke-ra posibleak aztertzen. Egungoegoera ikusirik, hainbat herrita-rrek, Aizarnan adibidez, koopera-tiba bat sortu eta etxebizitza bloke bat eraikitzea erabaki dute. Udalak eredutzathartu beharko luke hori, etorkizunean sistema espekulatzaile hau aldatzen ez ba-da, etxebizitzak eraikitzeko sistemak aldatu beharko baitira.Zorionez, babes ofizialeko etxeak eraikiko dituzte. Baina norentzat? Hamabi etxebesterik ez dituzte egingo herrian, beste berrogei inguru Arroabean egingo dituz-te, guztia interes ekonomikoengatik. Eta noiz? Auskalo! Zoragarria! Eta herrianegin behar dituzten hamabi etxebizitza horien zozketan sartzeko 2005eko erren-ta aitorpena besterik ez dute kontuan izango. Hori ez da erreala: 2005eko erren-ta aitorpena, 2006an zabaldu zerrendak, 2007an egin zozketa eta 2008an, gu-txienez, etxeak ordaintzen hasi.Hainbeste urtetan, herritarrei ez zaie “erraztasunik” eman etxe bat erosteko,guztiak libreak izan baitira; salneurria merkatuaren arabera jarri zaie; hau da:oso-oso garesti. Orain, berriz, “erraztasunak” ematen hasi, eta, dena egiten du-ten moduan, hori ere erdizka egin dute.Herritarren beharrak zein diren ba al dakite gure udal ordezkariek? Saiatu al di-ra behar horiek ezagutzen? Eta laster hauteskundeak… ene! Orduan herritarre-kin gogoratuko dira, ezta? Bai, jakina! Hauteskunde garaian “guztiok” gara la-gun eta beharrezkoa bada, boto baten trukean trago bat ateratzeko gai izango danorbait!Ezin dut sinetsi gaurko egoera, eta neurriak ez badituzte garaiz hartzen, eman-tzipatu nahi dugun gazteon etorkizuna zubi azpian izango da!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Naiara Expos i to A lberd i

34 6 10 1214 17 19 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

OO SS II NN BB EE LL TT ZZ

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

ZZ EE RR II KK UU SS II

HH UU RR AA EE RR OO SS II

MM UU SS II KK AA EE SS KK OO LL AA

HH OO RR MM AA RR II BB EE GG II RR AA

JJ AA RR DD UU NN II AA NNCC AA RR MM EE NN AA RR RR AA ZZ OO LL AA

diruz lagundutakoa

Page 4: 68 - 2006 abendua

M ertxe Mer ino

i n t a d a .EMAGIN ZERBITZUA. Aspalditik gaude konturatuta, gure herrian astean behingo emagin zerbitzua ez de-la nahikoa, bertaratzen garen emakumeon beharrak asetzeko.Kontsulta bakoitzean denbora luzez egon behar izaten dugu itxaroten, eta horren ondorioz, jasotzendugun zerbitzua ez da egokia. Egoera are okerragoa da haurdunaldian arazoak dituzten emakumeakdaudenean; izan ere, zerbitzua jasotzerako orduan, horiek izaten dute lehentasuna.Behar horien aurrean, emakume askok medikuntza pribatura jotzen dute. Arazo horiek zuzentzekoasmotan, herrian sinadura bilketa bati ekin diogu, emagin zerbitzua handitzeko eskatuz. Horregatikguztiagatik, eskaera hau egiten dut:Donostiako Herritarren arretarako zerbitzuari eskatzen diot, Zestoako emagin zerbitzuko egunakgehitzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala.Besterik gabe, Danbolinek eskaintzen duen tarte hau aprobetxatu nahi dut, herritar orok arazoarenberri izan dezan. Eta eskaerarekin ados dagoenak eta lagundu nahi duenak aukera du bere sinadura-ren bidez ekimena babesteko. Sinatu nahi duenak, jo dezala kiroldegiko gimnasiora. Aurrez, mila esker denoi.

enb idoa I . Ar in -ar inAspaldi honetan haize bolada bortitzak jasaten ari gara, haizea azkardabil, arineketan, hori ere gure antzera. Egun guztia korrika gabiltza,edo niri behintzat halaxe iruditzen zait.Goizean goiz hasten da lasterketa: gosaria prestatu, oheak egin, auto-busa hartu behar, lanera joan, etxera bueltatu, bazkaria prestatu, su-

kaldea jaso, berriz autobusa, berriz lanera, lanetik irten, eroske-tak egin, entrenamenduak, musika eskola, klase partikularrak,korua, garbigailua jarri eta eskegi..., eta ez dut jarraituko, orain-dik gauza asko egiteke daude eguna amaitu baino lehen. Horre-lakoa izan daiteke lanegun arrunt bat, baina, buruan jaia noizizango den beti bueltaka dabilkigu, lehenengo gertu dagoen as-teburua, geroxeago zubia dagoen ala ez, eta azkenik merezitakooporrak. Baina jaiegunetan, benetan, atsedena hartzen al dugu?Beti mugimenduan gabiltza. Nahiz eta oso urrutira ez joan, bi-daiak prestatzen ditugu, non bide edo garraio azkarrak (autopis-ta, hegazkina eta laster abiadura handiko trena) erabiliko ditu-gun. Zertarako? Lehenbailehen ailegatzeko, toki gehiago ikuste-ko aukera izateko, denbora hobeto aprobetxatzeko?

Erantzun egokiena hori izango delakoan gaude, baina nire ustez ezdugu denboraz gozatzen. Nire amak beti esaten du adinean zenbateta zaharragoa, denbora gero eta azkarragoa pasatzen dela, baina ho-rrez gain gure bizimoduak azkartasuna gehitzen dio eta inertzia ho-rretan erortzen gara. Ikasi beharko genuke lasaiago bizitzen eta bestepatxada batez gure inguruan dauden xehetasun txikiez ohartzen, esti-matzen eta, bide batez, disfrutatzen. Une horiek bai merezi dutela:estresetik ihesika amesteko aukera ezin hobeak agertzen dira eta bi-daiatzeko beste era bat proba dezakegu. Denborak beste dimentsiobat hartzen du eta ukendu magiko erlaxagarri bihurtzen da.Badakit denek ez dugula berdin jokatzen eta pozten naiz, baina presadugu lagun eta oraingo honetan ni ere arin-arin idazten ari naiz, le-henbailehen bukatzeko eta beste zerbaitekin hasteko. Laster arte.

P MM AA RR II NN AA EE VV EE LL II AA PP OO NN SS

Page 5: 68 - 2006 abendua

UELAbostehun urteko Zestoa argazki batean ikusiko bagenu, ziurrenik hiribildu erromantiko eta politbaten irudiarekin aurkituko ginateke. Haritz egurrezko egitura sendo eta harrizko hormadunjauntxo etxeak batetik, eta herri xehearen etxetxoak bestetik, guztia harresi batek inguratua.Harresiz kanpo, hiruzpalau baserri. Besteak beste, elikagaiak ekoizteaz gain, Urola ibarreko ga-rraiorako erabiltzen zituzten idi nekatuen ostatu eta aldaleku ziren baserriak. Diotenez, garaihartan ardura hori betetzen zuen baserri nagusienetakoa zen Arteaga edo Artiga. Geroztik, guregaraietaraino iraun izan du mendeetan zehar gure herriaren lekuko leiala izan den baserri zaha-rrak. Ondare historikoa izateaz gain, egitura ikusgarriko baserria, haritzezko zutabe, habe etagapirioak dotore asko elkar korapilaturik zituela.Gure garaiak hormigoiarenak dira, ordea, eta beste behin ere hormigoia garaitu zaio herri onda-reari. Zestoako Udalak azkenaldian sekulako dirutzak jaso ditu eta jasoko ditu daraman eraikun-tza politikari esker. Gauzak horrela, Artia baserriarekin ez al zegoen beste irtenbiderik? Etxeakegiteaz gain, ez al zeukan Udalak baserria eskuratuz, adibidez, kultur proiekturen bat garatzerik?Dela meategien museoa edo herri areto nagusi bat. Nekez izango dugu herrian, antzeko zerbaitegiteko aukera egokiagorik. Sarritan jarri izan dit oilo larrua Benito Lertxundik Orbaizetako armafabrikari jarritako abestiak. Artia baserriak, Orbaizetako arma fabrikak baino laurehun bat urtegehiago izango zituen eta, zoritxarrez, ez dirudi inori oilo larrurik jarri digunik.Ez zaie ere oilo larrurik jarriko, auzoko etxebizitza berriak larrutik ordaindu beharko dituztenei.Aterpe eskubidea berrogeita hamar milioitan, eta babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eregalbahea pasa behar. Eurek jarritako baldintzarik bete ezean, galbahetik kanpo. Babes ofizialekoetxeak baino “Baldintza Ofizialeko Etxeak” direla esango nuke.Horrelakoxe aurrerapenak dakarzkigu hormigoiaren paradisuak, batzuen negozioen mesedera-ko, herri nortasuna hil. Gazteak gurasoen ondoan edo euriborraren menpean zahartzera behar-tu eta arbasoek utzitako lurra ondorengoei kutsatuta utzi.Ekaingo erreplikarako bidean, Lili jauregi ondoan hilobiratu duten iturriaren gainean Mcdonaldsbat eraikitzea bakarrik falta zaie. Madarikatuak gu, alderdi boterezale bezain diruzale batenmenpean gaudenak.

5

e nbidoa 2 . M ike l Arreg i Er tx in

Bidali [email protected] helbidera zure ustez atal honetarako egokiak,bitxiak... izan daitezkeen herriko argazkiak.Anima zaitez!

Hi leko argazk iaSSAAGGAARRDDOOAA BBOOTTIILLAARRAATTZZEEAA EELLOORRDDII BBAASSEERRRRIIAANN

EEGGIILLEEAA:: AAIITTOORR BBEERRGGAARRAA D

Page 6: 68 - 2006 abendua

sinbeltz harrobiaren berreskuratzeko ideien lehiaketaizan dela eta, egokia iruditu zaigu gai horri buruzko in-formazioa biltzea eta argitara ematea. Horretarako udaleko ingurugiroko teknikari Izaskun La-rrañagarengana jo dugu eta hona hemen berarekinizandako elkarrizketatik ateratakoa.Legediaren arabera, harrobi baten esplotazioa daramanenpresa berak hartu behar du harrobi horren berresku-ratze lanak dakartzan ondorioak, eta horretarako pro-zedura zehatz bat zehazten da: fidantzak, garantiak…Osinbeltz harrobia berreskuratzeko prozesuan aurrera-pausorik ez zela ematen, eta prozesu horretan inolakobermerik ez zegoela ikusita, udalak berak hartu zuenberreskuratze prozesua aurrera eramateko konpromi-soa. Konpromiso hori 2006ko uztailaren 19ko udal ba-tzarrean gauzatu zen: harrobia berreskuratzeko ideienlehiaketa egitea onartu eta horretarako oinarriak jarriziren.Oinarri horietan zehaztu zen helburu nagusia “ustiatuaurretiko natur eta paisaia alorrean zeuden balo-reak berreskuratzea” izan zen eta, horrekin baterasariak onartu ziren. Hala nola: 1. saria: 6.000 €, ¤2. saria: 3.000 €, ¤3. saria: 1.500 € ¤

Horrekin batera lehiaketako epaimahaia izendatu zenhonako partaideez osatua:Lehendakaria: Zestoako al-kate jaunaIdazkaria: Udaleko inguru-giro teknikaria.

osinbeltz

Epaimahaikideak:Udaleko Ingurugiro Batzordeko lehendaka-ria, Bagoaz taldeko zinegotzien ordezkaribat, Udaleko arkitektoa, Arrasateko inguru-giro teknikaria (lehendik Zestoan teknikariizandakoa), Foru Aldundiko Ingurumen In-pakturako teknikaria, Eusko JaurlaritzakoBiodibertsitate Zuzendaritzako teknikaria,Kataluniako Generalitateko Harrobiak Be-rreskuratzeko teknikaria

Zehaztutako epean (100 egun) bederatziproiektu aurkeztu ziren, eta dagoeneko, har-tua du epaimahaiak erabakia.

O

BEGIRATOKIA

BEGIRATOKITIK IKUSPEGIA

HARROBIA GAUR EGUN

IRAETARA

BEGIRATOKIA

PASEALEKUA

BETELANA

BETELANA

Page 7: 68 - 2006 abendua

1. SARIA: HERRITIK HARRIRA – HARRITIK HERRIRAEGILEAK: Eneko Aristi, Luis Antonio Ramos, Celia Resa-no, Gonzalo Sagarna eta Asier SudupeGertukoa bezain alboratua izan den leku bat ezagutze-ra ematea, herriarentzat parkea, pasealekua bihurtuz. PAUSOAK:· Material garbiekin (hondeaketa eta inausketa materia-

lak) harrobiaren handitasun sentsazioa mantenduzegindako betelana (1.300.000 m3) eta ateratako dirua-rekin (auto-finantziazioa):

· Ertxiña mendian dagoen landaredia erabiliz, geratzendiren aldapak birlandatu.

· Helize moduko ibilbide bat jarri (2,5 km %5 maldare-kin), harrobiaren beheko plazatik goiko alderaino, ha-rrobi osoa zeharkatzeko (disfrutatzeko) aukera ema-nez. Arteaga auzotik hasi eta Iraetaraino luzatuko li-tzatekeen bidegorri batekin lotua eta Zestoa-Aizarnaeta inguruetan dauden mendi-bideak egokitu.

· Gainaldean beiraz eta harriz egindako begiratokia etaingurugiroko interpretazio zentroa, ostatua, auditoriu-

ma...

eltz

2. SARIA: URAEGILEAK: Ramos + Ortiz de Zarate arquitectosPROPOSAMENA:· Ez dute betelanik nahi.· Bertako ezaugarri nagusi gisa, anfiteatro indartsu bat

aurreikusten dute, eta aldapa guztien birlandatzeaplanteatzen dute.

· Proposamenak: “Zestoa Hiri Termala” proiektua kon-tuan hartu eta estalperik gabeko bainuak eta ibilbide-ak planteatzen ditu.

...

3. SARIA: OSINBELTZ HARRI ETA HERRIEGILEAK: Arteleku arkitektoak eta Koldobika JauregiPROPOSAMENA:Helburu nagusia harrizko harrobia Zestoan txertatzeada. Harrobia interpretatu eta, gure arbasoek egin zutenbezala, okupatu. Horretarako “Osinbeltz Harrobiko Au-zoa” proposatzen dute:· Gazteentzako etxe bioklimatikoak.· Kirol eta Kultur ekipamenduak herrirako.· Gune termala.· Zentral termikoa eta energia berriztagarrien ikerkun-

tzarako zentroa.· Ostaturako eraikinak.· Oinezkoentzako zubia.

Eta orain, zein izango da hurrengo pausoa? Noiz hasikoda berreskuratze prozesua? Noiz bukatuko da?Galdera horiek guztiak eta gehiago egin genizkion tek-nikariari, baina ez dira errazak erantzuteko.Hurrengo pausoa, gaia bideratzeko, irabazle eta saridu-nekin bilera bat egitea izango dela adierazi zigun: planaaurrera nola eraman, nork…Gero, lurrak eta jarduera negoziatu beharko da: harro-biko erdiko lurrak (zuloa) udalarenak dira, baina goial-dekoak enpresarenak.Ondoren…Hala ere, orain udalak behar diren buruzpideak egitekoasmoa du, Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik ahalden laguntza guztia eskuratzeko.

Lehenengo urratsa besterik ez da eman eta, orain has-ten da benetako lehiaketa.

7

ZESTOATIK IKUSPEGIA

ZESTOARA

BETELANA

Page 8: 68 - 2006 abendua

MIVY – ZESTOAKO HARROBIA BERRESKURATZEKO PROPOSAMEN BATEGILEAK: Ezequiel Collantes, Ula Iruretagoiena eta Imanol SalegiPROPOSAMENA:Ertxiña mendiari lehengo egitura itzultzea da proiektu horrenhelburu nagusia.· Harrobia, Ekaingo gure arbasoek animalia handiak ehizatze-

ra joaten zirenean egiten zuten bezala, hostoz eta adarrezestaltzea planteatzen dute.

· Harrobiaren izkinetatik zintzilikatutako kable batzuen bitar-tez, estalki begetal bat jartzea proposatzen dute. Kable ho-riek sare bat osatu-ko lukete, eta hanhaziko lirateke lan-dareak.

EKO HARROBIAEGILEAK: Ana Aizpuru QuerejetaPROPOSAMENA:· Hegoaldeko horman pa-nel fotovoltaikoak ezarri

eguzki energia sortzeko.· Harrobia Zestoarako gune publiko eta ireki

bat bihurtu parke bat eginez (beste hormaguztiak landare hidroponikoez estali eta er-digunean aintzira antzeko bat sortu).

· Dauden eraikinak aprobetxatu zenbait be-harretarako: jatetxea, hirugarren adinekoen-tzako lekua …

· Beste zenbait eraikin ere aurreikusten dira:gazteentzat…

BALIABIDE BATEN USTIAPENETIK GIZARTEARENKONPENTSAZIORAEGILEAK: Ekos Estudios Ambientales, S.L.PROPOSAMENA:Lehenengo, harrobiaren zortzi urteko ustiapena propo-satzen du (9.000.000 m. kubiko lur ateratzea)eta ondoren natur eta paisaia baloreak berres-kuratzea.· Paisaiaren integrazioa: Aldapak eta aurrealdea

birdiseinatu naturaren antza har dezaten.· Harrobiaren natur, paisaia eta sozial alorrean

berreskuratze lana:- Energiaren ekoizpena eguzki plaken bidez.- Kultur zentroa: liburutegi-multimedia.- Ikuskizunetako anfiteatro bat.- Estalki mugikorreko igerilekua.

0608-1EGILEAK: NTD arkitektoak (Nerea Aranburu eta Daniel Carballo)PROPOSAMENA: · Eguzki-zentral bat egitea da proposamen nagusia. Zentral

horretako eguzki-dorreakigogailu panoramiko batizango luke eta, handik,pasabide baten bitartez,Zestoaraino doan bidebatera eramango gintuz-ke.

· Naturaren interpretazio-rako zentro bat ere au-rreikusten dute.

NATURAEGILEAK: Karmelo Etxabe etaPablo Burzaco (SolucionesEnérgeticas Alternativas,S.L.)PROPOSAMENA:

Hezkuntza, ikerkuntza eta energia berriztagarrien produkziorakoparke bat egitea proposatzen dute. Hiru helburu azpimarratzendituzte:· Pedagogikoa eta ludikoa: unibertsitate teknikoetan egiten diren

zenbait ikastaro emateko eskola bat planteatzen dute.· Energia lortzeko eta ekoizteko sistemei buruzko ikerketa eta ga-

rapena. Zentral fotovoltaiko bat eta planta geotermiko bat egi-tea proposatzen dute.

· Erakarpen turistikoa: Ekain eta Bainuetxearen osagarria.

J oxeba larrañaga

BESTE PROIEKTOAK:

E2KmAINEGILEAK: Iñaki Albisu Aparicio (arkitektoa) eta zenbaitkolaboratzailePROPOSAMENA: · Harrobiaren paisaiaren balioa azpimarratzen du. · Ekaingo erreplika aipatzen du herriko ezaugarri ga-

rrantzitsuena bezala eta, horrekin lotuta, 150 m. luzeizango litzatekeen zubi bat planteatzen du. Zubi ho-rrek, ibai gainetik igaro eta harrobia eta bide gorria lo-tuko lituzke, Ekaingo bidea ere lotuz.

...

Page 9: 68 - 2006 abendua
Page 10: 68 - 2006 abendua

JCARMEN ARRAZOLAK EZ-OHIKO BULEGO

BATEAN EGIN ZIDAN HITZORDUA, DONOS-TIAKO TABERNA BATEAN. ERREPLIKA AI-TZAKIATZAT HARTUTA, ZESTOAN TURIS-MOA DINAMIZATZEKO PROIEKTUAN DABIL

AZKEN HILABETEETAN. CURRICULUM ZA-BALEKO EMAKUMEA, AQUARIUMEKO ZU-ZENDARIA IZAN ZEN HAINBAT URTEAN ETA

OIARTZUNEN DABIL TURISMOA SUSTATZE-KO PROGRAMETAN, BESTEAK BESTE.

NOLA AMAITU DUZU ZURE JAIOTERRIRA-KO PROIEKTUAK EGITEN? Abuztuan lehiaketa bat antolatu zuteneta gonbidatu egin ninduten, zestoarranintzelako. Bi hilabetean egin behar zen,eta batzuek ezetz esan zuten, astirik ezzegoelako ezer aurkezteko. Pare bat astean egin behar nuen, gero bi hilabete-an irakurri, dena aztertu eta ekintza-plana osatzeko. Ez nuen plan estrategiko-rik, liburukoterik aurkeztu nahi, egiteko gai nintzena baizik. Erraza da zerren-da betetzea, egitea, ordea, ez. Ni ez naiz aholkulari arrunta. Zestoatik deitu zi-datenean, harro sentitu nintzen. Badakizu, “Pertsonak, santua izateko, herrizaldatu behar”. Eman didaten ardura erronka handia da; asko daukat jokoan.

NOREKIN EGITEN DUZU LAN? Orain lan-taldea udaleko hiruk eta nik osatzen dugu. Astero-astero biltzen ga-ra. Nire ustez, gauza asko aurreratu dugu. Dinamika zehaztu dugu, eta pasaden egunean irakurri nuen bezala, prozesuan sartzea lanaren erdia da, eta guprozesuan gaude. Zerbait lotuta ikusteko sei hilabete-edo behar dituzu, etaguk bi daramatzagu.

BADUZUE ZERBAIT ADOSTUTA?Zestoa turismo eta kultura euskarri guztietan jarri dugu. Nik begiratu dut zerbaliabide dauden Gipuzkoan eta Eusko Jaurlaritzan, eta ahalegindu naiz Zesto-ari buruzko bi hitz gehiago sartzen. Euskarri batzuk berritu egin behar direlaikusi dut, eta orain da momentua. Bestalde, nirekin lan egiten duen bati he-rriaren gaineko informazioa eman nion, logoa egin zezan, eta lortu dugu. Iru-dian hiru kontzeptu ageri dira: ibaia, urdinez; paisaia, berdez; erdian, Zestoa;eta osatzeko, zaldiaren burua. Nire ustez, kontzeptuala da, modernoa. Funda-zioak bere logoa egin zuen, labar kutsukoa, rupestrea, eta guk, “Zestoakoa”egin dugu. Gure ustez, garrantzitsua zen beste logo bat izatea, alde batetikfundazioa baitago, eta bestetik Udala. Herria ez da Ekain soilik, baliabide pilobat dauzka: Sastarrain, paisaia izugarria eta auzo zoragarriak. Guk hori aurkez-tu behar dugu hemendik kanpoko ferietan.

"Zestoakultura eta

turismo euskarri

guztietan

"

ardunian

Carmenarrazola

Page 11: 68 - 2006 abendua

11

tenek ulertu behar dute zer ekarpen eginzuten udatiarrek. Udan gehiago ikusiko du-te, baina negua lasaiagoa izango da. Bainue-txera ere jende pilo bat joaten da, eta ohitu-ta gaude jendea ikustera. Ez da ahaztu be-har Sastarrainera ere asko joaten direla.Zifra handiak dira.

ZURE USTEZ, GARRANTZITSUA AL DA HERRI-TARREN PARTE-HARTZEA?Nahiago dut bertako jendearekin lan egin.Talde bat osatu nahi dut: argazkilaria (dago-eneko aukeratuta dago), komunikazio-ardu-raduna, gidak, etab. Lehenbailehen hasinahi dut, jendea nola tratatu, nola jardunirakasteko. Hori da nire lana. Nik eramangonituzke gidak, baina hemen lortu behar di-tugu. Bestalde, Sastarrainekoekin egon naiz,baita bainuetxeko marketing arduradunare-kin ere, eta prest agertu dira laguntzeko. Etalehen aipatu dizudan jaialdia antolatuz gero,interesgarria litzateke eskolek ere parte har-tzea. Oso polita da haurrak eta gazteak

proiektuetan sartzea.

ZERBITZUEN PREMIA EGONGO DA. JENDEAK DATUAK BEHARKO

DITU, NEGOZIOREN BAT ZABALTZEKO, EZTA?Nabaritu dugu jendeak zerbait gehiago jakin nahi duela gau-zak martxan ipintzeko. Ez dakit zenbat jende joango den erre-plikara, baina komunikazio-plan eta publizitate ona egiten ba-dute, lortuko da jendea erakartzea. Beti nago esaten gauza be-ra: komunikazioa eta komunikazioa. Nik ezin diot inori esanirekitzeko, errespetu handia diot ekimen pribatuari, neu ereekimen pribatukoa bainaiz. Eta zer nahi du jendeak? Ziurtasu-na, laguntzak, ulertzea eta begirunea. Ni horretarako nago, zeraurreikuspen dauden komunikatzeko, beste tokietako datuakemateko… Zer gertatu da Altamiran? Zer Irungo interpretazio-museoan?

ALTAMIRA IKUSTERA JOAN DIREN ZENBAITEK OSO HOTZA DELA

ESAN DIDATE.Ez nuen berotasuna sentitu, espazio handiak dira. Hemengoakemozio handiagoa lortuko duela esan didate. Askoz ere zain-duago omen dago kobaren eszenografia. Nik Altuna berarekineta izeba batekin ikusi nuen, eta nahiko nuke orduko emozioabizitzea. Guk falta zitzaion emozioa eman genion Aquariuma-ri, ipuinak kontatuz, etab. Hemen ere ipuinak asmatzen hasibehar dugu kobazuloetako bizimoduari buruz. Aquariumeanhonako hau esaten zidaten: “Ez da politena, baina zoragarriaegin duzue”.

ZER PROPOSAMEN DAUZKAZUE? Denbora oso gutxi dugun arren, udan turismo-bule-goa ireki nahi dugu. Herriari buruzko informazioaaterako dugu: gida bat, merkea, ehun mila ale ate-ratzeko. Edukia (argazkiak, testua, etab.) ondo pen-tsatu beharko dugu. Bestalde, merchandising dela-eta, zenbait produktu logodun ipiniko ditugu salgai:elastikoak, pinak, euritarako kapak… Erakusketa-areto bat ere ipini nahiko genuke. Erreplika orain-dik zabalik egongo ez den arren, guk Zestoa ezagu-tarazi nahi diegu kanpotarrei. Kanpotarrek gureidentitatea, kultura, ezagutu nahi dute, eta nire us-tez euskara da daukagun garrantzitsuena kultura al-detik. Beraz, proiektu bat egin dezakegu, jendeakjakiteko euskaraz hitz egin nahi badu, edonorekinhitz egin dezakeela; entzun nahi badu, tabernaraedo dendara sar daitekeela. Zaila da nondik hasierabakitzea, hainbeste gauza ikusten ditut egiteko.Eta amets modura, jaialdi bat asmatzea egoki ikus-ten dut. Oiartzunen Loriartzun jaialdia asmatu ge-nuen, eta arrakasta handia lortu zuen.

EZ AL DIRA ZIFRA HANDIAK? EHUN MILA PERTSO-NA?Badirudi asko direla, baina hamabi hilabetetan ba-natuta, egunean ez da hainbeste. Beste herrietanbeharbada ez, baina zestoarrek, hain zuzen, bada-kite nola egin. Nik txikitan ezagutu nuen Zestoajendez gainezka. Udan biztanleria ugaritu egitenzen ikaragarri. Nire ustez, hori aberasgarria da.Orain galdu egin da, baina garai hura gogoan du-

A lazne o la i zo la

Page 12: 68 - 2006 abendua

a l e / b a l eK A L E . AUTOZ ARROABETIK ZATOZELA, TU-NELA PASA ONDOREN “PRESALDE 2.5” DIO TRAFIKO SEI-NALEAK. NOLA DA POSIBLE ARROAERREKA IZENA JARRI

BEHARREAN DEBARA EGITEN DEN “PRESALDE” BASERRIAREN IZENA JARTZEA?BADA GARAIA AUZOARI BERE IZENA ITZULTZEKO.

B A L E . KOSTATA BAINA AIZARNAN ARI DIRA

ESKOLA BERRIA EGITEN. EA AZKAR-AZKAR ETA ONDO-ONDO EGITEN DUTEN.

kN a z i o t a s u n E s k u b i d e a r e nEguna izan berri da eta udaletxeanENHA tramitatzeko aukera egoteazgain, Euskal Herriko naziotasunaerrespetatzeko eskakizun ofiziala egi-teko aukera izan zen. Eskakizunhauek guztiak Nazio Batuen Erakun-deko Giza Eskubideetarako goi man-datariari helaraziko dizkiote.

danbolinzulo

DV p i l o t a t x a p e l k e t a k o f i n a l e r d i a k j o k a t u d i r a K i r o l d e g i a n . Sarreretatik lortutako dirua Sa-hararen aldeko Wadna taldea-rentzat izan da eta sarrerekinotarra bat zozkatu dute.

G a r a i b a t e a n A r o z e n a h o t e l e a n l a n e g i n d a k oemakume mordoska batekbazkaria egin zuten abendua-ren 2an, Arozenan bertan.Lehenengo aldia izan da ho-teleko langile ohiak elkartzendirela. Paloma Aranbarriri bu-ruratu zitzaion ideia, eta de-nak elkartzeko lan frankoegin behar izan badu ere, az-kenean oso ospakizun hunki-garria izan zen eta jendea osogustura gelditu zen.

Page 13: 68 - 2006 abendua

Ba g o z e k U d a l e k o d i r u s a r r e r e idagokionez, gogoeta bat egin berri du.Bagozek dioenez, “aurten inoiz jaso di-ren sarrera handienak izan ditu Zestoa-ko Udalak, eta herriaren beharrei begi-rako plangintza edo helburu orokorrendiseinurik ez dago eginda”. Diru poltsahonek, herrian lehentasunezkoak izandaitezkeen beharrei erantzuteko baliobeharko lukeela dio Bagoazek, eta kasuhonetan ez da horrela gertatzen. Bago-azek hutsune nabarmenak ikusten ditu,hainbat beharrei erantzuteko balio be-harko lukete aurtengo sarrerek.

EHEko (Euska l Herr ian Euskaraz )kideek osasun zerbitzuetako hizkuntzurraketak salatu dituzte Mintxo pailazoaren bidez eta sinadurak erebildu dituzte.

31

A f r i k a r p e r k u s i o - i k a s t a r o a e m a n d u t eArgi-Zulo Barnete-gian. Dumdum etad’jembe ikastaroaeman du YoussoufTraore musikariafrikarrak.

H e r r i k o j u b i l a t u e k b a z k a r i a e g i n z u t e n A r o z e n ahotelean. Urtero egiten duten bazkarian ehunka jubilatu elkartu zi-

ren eta bazkalondoan dan-tzaldia izan zuten.

He r r i a n e t x e b e r r i p i l a b a t e g i n b e h a r d i t u z t e l a - e t adagoeneko zenbat eraikin botatzen hasi dira: Arteaga baserria, ka-

mara (CaravanPark)…

A r r o a b e ko e s k o l a k o i k a s l e e kEuskararen Eguna ospatu zuten fron-toian. Ikasleek euskararen alde idatzi-tako esaldiak irakurri zituzten, etaondoren Argitxoren bisita izan zuten.Ikasleek gaztaina-jana ere egin zutenauzoko frontoian.

Page 14: 68 - 2006 abendua

ERTXIÑA M U S I K A E S K O L Airakatsiz ekin zion lanari ErtxiñaMusika Eskolak.

Hasierako urte haietan, musu-truk lan asko egin zela esan digute.Besteak beste, Roberto Rezabal etaMaria Anjeles Goia aritu ziren ad-ministrazio lanetan. Gerora erabakizuten administrazio lanak ordain-tzea. Kultur Etxeko eraikina eginzutenean egoitza berria izan zuten,eta gaur arte gustura daude MusikaEskolakoak egoitza horretan.

Gauza asko eskaini nahi ditu Er-txiña Musika Eskolak. Zazpi urte-rekin hasten dira haurrak musikaikasten. Hasieran, helburua hau-rrek musikaren oinarrizko kon-tzeptuak modu erakargarrian etaalaian bereganatzea da. Horretara-ko, abestien eta jolasen bidez no-tak eta erritmoak helarazi nahizaizkio ikasleari. Hurrengo urtee-tan, hizkuntza musikalaz gain (sol-feoa) instrumentu bat har dezake-te. Astean bi saio solfeo eta instru-mentu saio bat egin ohi dute,nahiz eta solfeoa ez izan derrigo-rrezkoa behin maila bat gaindituondoren. Hamabi-hamahiru urtere-kin talde instrumentaletan landudaiteke musika eta hori ere, erakar-garri egiten zaie gaztetxoei.

Eskolaren helburu nagusia ez dahaurrak kontserbatoriorako presta-tzea, aukera hori ere izan arren,benetako asmoa oinarrizko jakin-tza musikala eta musika zaletasunabultzatzea da. 155 ikasle ingurubiltzen dira Ertxiña Musika Esko-lan; ez dituzte talde handiak eginnahi izaten, dozena bat lagunekotaldeak izaten dira irakaslearen ar-durapean. Espazio arazo puntualakdirela medio, talde bat hamazortzi-koa da eta bi irakaslek bideratzendituzte klaseak. Musika tresnei da-

KULTUR ETXEKO SOINUEK, DOINUEK ETA

HOTSEK ERAKARRITA INGURATU GARA ERTXIÑA

MUSIKA ESKOLARA. ZERTAN DABILTZAN ETA NO-LA DIHARDUTEN JAKITEKO ASMOZ, MARIJE ETXE-BERRIA ELKARRIZKETATU DUGU LEHENIK. ONDO-REN, LOTSAGABE, ATEZ ATE IBILI GARA GALDERAK

EGINEZ ETA ARGAZKIAK ATERAZ. HONA HEMEN JA-SOTAKOA.

1989an Idiazpin hasi zen orain ezagutzen du-gun Ertxiña Musika Eskola. Zestoa herri musika-zalea izanik, zenbait guraso eta herritarren ekime-nez hasi zen abian, besteak beste, JuanantonioKortadi eta Karmentxu Zunzunegi buru zirela.

Dena den, Ertxiña Musika Eskolak izan zuenaurrekaria. Ordurako bai solfeo eta bai akordeoiklase partikularrak jasotzen zituzten hainbat gaz-tek Zestoan eta irakasleak etxez etxe ibili beharre-an egoitza batean biltzea proposatu zuen gurasotalde batek. Horrela, "Txanpinoian" (orain HaurHezkuntza dagoen eraikinean) akordeoi eta solfeoirakasleak eskolak ematen hasi ziren. Gurasohaien helburua musika eskola bat sortzea zen etaizan zuen fruitua lan hark. Duela hamazazpi urte,Idiazpiko geletan, solfeoa eta zenbait instrumentu

gurean

Page 15: 68 - 2006 abendua

MEk badu, gutxienez, herrie-tan erabiltzen den euskarazkoterminologia bateratzeko as-moa.

Diru iturri nagusia gurasoenkuotak dira, baina ZestoakoUdalak eta Eusko Jaurlaritzakere diru-laguntzak ematen di-tuzte. Ekonomikoki juxtu ibiliarren, ez daudela kexatzekomoduan diote. Dena dela (be-har duen moduan), benetakomusikariaren betiko ametsamusika tresna berria izatea da.Eskolak instrumentuak eskura-garri jartzen dizkie ikasleei etamusika tresnak alokatu egindaitezke hiru edo sei eurorentruke. Hala ere, bada nor bereinstrumentua eduki nahi due-nik, eta gitarraren, trikitiareneta biolinaren kasuan, ikaslegehienek beraien musika tresna dute. Haurrezgain, hamabi heldu dabiltza instrumentuak ikas-ten, gehienek gitarra jotzen dute eta baita pianoa,txalaparta eta saxoa ere. Emanaldietan ere ez diraatzera gelditzen. Bada bai zer entzuna eta zer ika-sia eskola honetan.

IRAKASLEEKIN BERRIKETAN

Saioa Lizarralde (trikitia irakasten duen azpei-tiarra): “Instrumentua gustura hartzea da gure hel-burua, etxekoak girotu eta musikaz disfrutatzea.Klasekoarekin soilik oso gutxi denez, materialaetxean landu behar da. Urte hasieran aurreko ur-tekoa gogoratuz hasten gara. Ondoren, ‘udakokantu’ren bat lantzen dugu ikaslea motibatzeko.Esate baterako, aurten Pirritx eta Porrotx pailazo-en ‘Maite zaitut’ landu dugu eta beste urteren ba-tean ‘Kupela’. Trikitiak ere, gero eta esparrugehiago hartzen ditu, lehen arin-arina eta fandan-goa ziren soilik, orain aldiz, estilo modernoakgehiago lantzen dira”.

Daniel Tomas (Galdakaoko gitarra irakaslea):“Ikasleen arabera helburuak aldatzen dira. Musi-kari dagokionez, hiru alderditan oinarritzen naiz:armonia, melodia eta erritmoa. Edukiak ikaslearennahiaren eta garapenaren arabera ezartzen ditut.Batzuek gitarra elektrikoa jo nahi dute, beste ba-tzuek gitarra klasikoa; badaude flamenkoa ikaste-ra datozenak ere. Ikasleek egunero ordubete aritubeharko lukete eta gutxi praktikatzen dutenekegin ditzatela hamar bat minutu, baina oso kon-tzentratuak”.

gokienez, ia denetik ikasi daiteke:pianoa, trikitia, gitarra klasikoazein elektrikoa, zeharkako flauta,saxofoia, klarinetea, perkusioa, ba-teria, tronpeta, bonbardinoa, pan-deroa, alboka eta txistua. Horiekguztiak irakasteko hamahiru ira-kasle ditu Musika Eskolak. Batzukmusikari profesionalak dira (parebat Kepa Junkeraren taldean ari-tzen direnak) eta besteak pedago-gia ikasiak (Magisteritza ikasiak).

Gurasoen parte hartzea ezinbes-tekoa eta ona dela esan digute. Ur-tean zehar haurrei buruzko bi bu-letin banatzen zaizkie gurasoei etaurte guztian zehar irakasleekin el-karrizketatzeko ateak irekiak di-tuzte eskolan.

Bestalde, ikasleek urtean zeharhainbat ekintza egiten dituzte gu-rasoen eta herritarren gozamenera-ko. Horrela, Banda Txikiak udale-txe azpian urtean bi ekitaldi egitenditu eta talde instrumentalak hirubat aldiz agertzen dira publiko au-rrera. Material didaktikoari dago-kionez, prestakuntzako edo kon-taktuko lehen mailakoak izan ezik,zoritxarrez, euskarazko materialikez dute. Duela bi urte Euskal He-rriko Musika Elkartean (EHME)sartu ziren. Besteak beste, materia-la eta diru-laguntzak lortzen lagun-tza ederra eskaintzen dio elkarteakeskolari, baina euskarazko materia-la eskuratzerik ez dute lortu. EH-

LIERNI ARRIETA

51

Page 16: 68 - 2006 abendua
Page 17: 68 - 2006 abendua

71

Agiro mendi taldearen berri eman izan dugu behin baino gehiagotan ddaannbboolliinnen lehen ere,baina oraingoan ere bada arrazoirik horiengana jotzeko.

Afizio berri bezain indartsu bati buruz ari gara. Bai, beste kirol bat. Txikitatik eskolan era-kusten ez den horietako bat: eskalada. Inoiz baino afizio handia-

goa dago herri honetan eskaladarako, baina futbol zelaian, frontoianedo bide gorrian ikusten ez diren kirolariak direnez, ez gara kontura-tzen.

Kiroldegiko behe-beheko solairuan jarduten dute. Ez garai batekohorma hartan, ez, porteria atzeko rokodromoan baizik. Panel ba-

tzuk daude, presaz beteta, eta hantxe pasatzen dituzte orduak zen-bait gaztek. Bat saiakera egiten ari den bitartean, bestea mentalki hu-rrengo saiakera zein izango den pentsatzen edo lagunari erronka jar-tzen. Bidedua, kazua, regleta, pitua, belarria... horrenbeste ordutan,presa askok bere izena ere irabazi dute, forma bereziagatik, behatzkopurua sartzeko zuloaren tamainagatik...

Mendian federatuta edo kiroldegiko bazkidea izan behar da horjarduteko eta giltza eskatu behar da rokodromora sartzeko.

Kiroldegian praktikatzen den eskalada motari boulder deitzen zaio.Eta edonork ulertzeko moduan esanda, soka gabe, altuera gutxi-

ko tauletan eta azpian koltxonetak dituzula, presa batetik besteraibilbideak eginez hormatik erori gabe ibiltzea da helburua. Batez ere,gero eskalada kanpoan, naturan, forma onean praktikatzeko erabil-tzen da modalitate hori. Garain batean, orain dozena erdi bat urte,kanpora joaten ziren herriko gazteak eskalatzera, ez baitzuten besteaukerarik. Orain dela hiruzpalau urte egin zituzten panelak. Hasieranjende asko ibiltzen ez bazen ere, azkenaldian afizio handia dago. Jen-de talde handia biltzen da egunero hormen aurrean, eta guztientzatlekurik ez da izaten askotan. Bat edo bi ari diren bitartean beste guz-tiak beraien txanda iritsi zain egon behar dute. Rokodromoa handi-tzea ezinbestekoa dela ikusi dute eskalatzaileek eta erortzean minik ez hartzeko jarrita daudenkoltxoneta eta gainontzeko babesak ere hobetu egin behar direla us-te dute, bestela orkatilak bihurritzeko eta min hartzeko arrisku han-dia dago.

Beste zenbait kirol arazori erantzuna ematen zaien moduan, eska-lada zaleen arazoari ere erantzuna ematea eskatzen dute. Horma

luzatzea edo handitzea lortuko ez balitz, leku faltaren arazoak jende-aren grina itzaliko duen beldur dira. Orain dagoen moduan posibleez den arren, hobekuntzak izango balira, jende gehiagorengana iritsinahiko lukete eta herrian hain ezaguna ez den kirol hau adin guztie-tako jendeari ezagutzera eman.

Ea bada, laster batean bere nahia lortzen duten eta herrian futbo-lak, eskubaloiak, pilotak, atletismoak eta beste zenbait kirolek

adinako arrakasta lortzen duen eskaladak ere.

Hormaribegira

J one Bergara

Page 18: 68 - 2006 abendua

a g e n -d aabEENNDDUUAA

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

Olentzero Kan-tuz taldekoak goizeko9:00etan aterako diraGurutzetik eta auzoz au-zo ibiliko dira presoei la-guntzeko dirua biltzen.Arratsaldeko 16:30ean,berriz ekingo diote Uz-tapide plazatik hasita.•Jaiotza biziarekin ate-ratzen den taldeak, be-rriz, arratsaldeko17:00etan hasiko du ibil-bidea ElizOndotik.•Horiez gain, ZestoakoMusika Bandak kontzer-tua eskeiniko du13:15etan, udaletxe az-pian.

26 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Soroperi eguna.9:00etan Idiakaitz txistulari taldearen diana. Barazki eta frutalehiaketa. Urolako IX. Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagar-do lehiaketa. Horiez gain, Segurako talogileak eta beste salmen-ta-postu franko. 11:00 Felix eta Aloña trikitilariak. Idiakaitz txis-tulari taldearen kalejira. 12:00 Barazki eta Fruta, Ezti eta Gaztaeta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian Felix eta Alo-ña trikitilariak. 12:30ean Idiakaitz txistulari taldearen saioa, ka-lez kale. 13:30ean Gazta eta sagardo dastaketa, plazan.17:00etan Kixka taldearen txotxongilo eta antzerki lana: Txerri-ketan, berriketan (umeentzako ikuskizuna), Kultur Etxean.17:30ean Kirol ikuskizuna, kiroldegian: Bertsolariak: AndoniEgaña eta Sebastian Lizaso. Trikitilariak: “Xapre”. Harrijasotzai-leak: Aimar, Izeta II eta Ostolaza II. Miren Urkiolak (18 urte)errekorra egingo du: 113kiloko harri zilindriko zaharrarekin, 5minutuko tanda. Pilota partidua: Goñi II - Zapirain / Olaran -Pinedo .

29 OOSSTTIIRRAALLAA

“Preso bategunkari bat” MusTxapelketa 22:00etan.

31 LLAARRUUNNBBAATTAA

Etxeratekdeituta, elkarretaratzeisila “Euskal PresoakEuskal Herrira” lema-pean 19:30ean.

urTTAARRRRIILLAA

01 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Men-di Taldeak, urtero be-zala, irteera antolatudu Erlo mendira “Eus-kal Presoak Euskal He-rrira” lemapean.

05 OOSSTTEEGGUUNNAA

Errege Ma-goak 18:30ean iritsikodira Akoara. Lehenen-go, San Joan egoitzanutziko dituzte opariak;19:00etan herriko kale-etara gerturatuko dira.

santa inesak Iraetan

20 LLAARRUUNNBBAATTAA

9:30ean txu-pinazoa.10:00etan zi-klo-krosa. 17:30ean

pailazoak eta txokolatada. 21:00etan herri afaria triki-tilariekin.

21 IIGGAANNDDEEAA

10:30ean Zestoako Musika banda. 11:00 Me-za Nagusia. 12:00 Pelota finalak. 14:30 Herri bazka-ria Gure Ordeka elkartean. 17:30ean. Idi Demak tri-kitilariekin.

26 OOSSTTIIRRAALLAA

22:30 XVIII Mus Txapleketa.

28 IIGGAANNDDEEAA

11:00 Biatloia eta 14:00etan Babajana.

Page 19: 68 - 2006 abendua

91

EEGGUUBBEERRRRIIAAKK IIRRIITTSSII ZZAAIIZZKKIIGGUU EETTAA HHOORRRREEKKIINN BBAATTEERRAA KKOONNTTSSUUMMOOAA AARREEAAGGOOTTZZEEAA::EENNEERRGGIIAA AALLFFEERRRRIIKK GGAALLTTZZEEAA,, HHOONNDDAAKKIINNEENN KKOOPPUURRUUAA GGEEHHIITTZZEEAA,, BBIIDDAAIIAAKK UUGGAARRII--TTZZEEAA.. .. .. DDEENNAA DDEENN,, EEGGUUNN HHAAUUEETTAANN IIRRIIZZPPIIDDEE BBAATTZZUUKK KKOONNTTUUAANN IIZZAANNEEZZ GGEERROO,, II NN--GGUURRUUMMEENNAARRII KKAALLTTEE GGUUTTXXIIAA EEGGIINNEEZZ KKOONNTTSSUUMMIITTUU DDEEZZAAKKEEGGUU..

ZER IKUSI HURA EROSI

no la kon tsumi tu zen tzuz gabone tan- E z e r o s i e r o s t e a g a t i k , b e h a r r e z k o a d u z u n a b a i z i k .- K o n t s u m i t z e r a k o a n k o n t u a n h a r t u p r o d u k t u a k u s t i a l e k u e k o l o g i k o e t a n , j a -s a n g a r r i e t a n e t a s o l i d a r i o e t a n s o r t u a k d i r e n .- B e r o g a i l u a e t a a r g i n d a r r a r e n e r a b i l e r a a r r a z i o n a l i z a t u .- B e r r e r a b i l i o p a r i e n p a p e r a .- E g i n e r o s k e t a k h e r r i k o d e n d e t a n , i n g u r u m e n a r i m e s e d e e g i n g o d i o z u .- B i l g a r r i g u t x i d u t e n p r o d u k t u a k a u k e r a t u .- E r o s k e t a k e g i t e k o o i h a l e z k o p o l t s a e r a b i l i .- J o s t a i l u z a h a r r a k e z b o t a . B e r e n s e m e - a l a b e i j o s t a i l u a k e r o s ie z i n d i z k i e t e n g u r a s o a s k o d a g o , e t a b a i t a g u s t u r a h a r t u k o l i -t u z k e t e n h a u r r a k e r e .- A h a l b a d a , p i l a r i k g a b e k o p r o d u k t u a k e r o s i .- E z e r a b i l i a e r o s o l i k e l u r r e z k o m a r r a z k i a k e g i t e k o , o z o n o - g e r u z a s u n t s i t z e nb a i t u t e .- M e n d i a n e z m o z t u z u h a i t z i k .- E z e r a b i l i g o r o l d i o r i k , b a l o r e e k o l o g i k o h a n d i a b a i t u . B e r e o r d e z h o n d a r r ae d o h o s t o l e h o r r a k e r a b i l d a i t e z k e .

Zestoan herritar bakoitzak batez beste 888811 €€ko gastua egingodugu gabonetan

Eguneko 22 kilo hondakin sortuko dugu

Ingurumen Saila

K O N T S U M O I R A U N K O R R A R I B U R U Z K O I N F O R M A Z I O Aw w w . o z o n a l i a . o r g w w w . c o m e r c i o j u s t o . o r gw w w . c o n s u m e h a s t a m o r i r . c o m w w w . c o n s u m o r e s p o n s a b l e . c o mw w w . c o n s u m o p o l i s . e s w w w . j u g e t e s e g u r o . c o o pw w w . e d u a l t e r . o r g / m a t e r i a l / c o n s u m o /

Page 20: 68 - 2006 abendua

IIGGNNAACCIIOO AARRTTEETTXXEE AALLBBEERRDDIIgguurruuttzzee kkaalleeaa,, 11 ZZEESSTTOOAAtteell .. 994433 114477 440033 -- 660000 554444 773344

I LU M I N A Z I OA, P O RT E R O AU TO M AT I KOA K

E T X E B I Z I T Z A KO I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .

G O X O T A S U N A E R A I K I T Z E N

EKAINELEKTRIZITATEA

B E R O G A I LU P E RT S O N A L I Z AT UA

hur ru t i ko ag in te e ta guz t i !