134 - 2012 abendua

20
2012ko abendua 134 zk.

description

Gabonak munduan zehar. Jardunian: Aitziber Gorrotxategi. Zestoako eliza eta bere lehen erlojua. Auzoetatik: Aizarna.

Transcript of 134 - 2012 abendua

Page 1: 134 - 2012 abendua

2012ko abendua

1 34 zk.

Page 2: 134 - 2012 abendua

danbolin indartzen lagundu nahi?egin zaitez bazkide!

izena/bi deiturahelbideaherria tel.kontu zenbakia (20 digito)

posta kodeanortasun agiria

urtean25€

Ez utzi irakurtzearieta...

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan

...eragin danbolinari

Page 3: 134 - 2012 abendua

UU RR TT EE BB EE RR RR II OO NN Konturatu gabe, baina etorri zaigu berriroere urtea ixteko ordua. Ez da urte makalaizan, ez horixe!Kafkianoak dira helarazten dizkiguten me-zuak: zuek sortu duzue itxaropen faltsua,zuek zarete krisiaren erantzule nagusiak,zuek … Beraz, nik neuk sortutako itxaro-pena (elkarrizketa, bizikidetza, bakea, ga-rapena, …), nik neuk sortutako krisiarenlaino beltzek estali dute (langabezia, iru-zurra, itsukeria, inmobilismoa, …).Horretan ari nintzela, Noam Chomsky,hizkuntzalari eta filosofo estatubatuarrakegindako “Manipulaziorako 10 estrate-giak” lanarekin egin nuen topo. Bestehainbat puntu interesgarriren artean, ho-nako hauek azpimarratu nahiko nituzke:BBiiggaarrrreennaa.. LLeehheenniikk aarraazzooaakk ssoorrttuu,,eettaa oonnddoorreenn iirrtteennbbiiddeeaakk eesskkaaiinnii:: Bo-tereak krisi ekonomikoa sortu, eta kon-ponbide bezala eskubide sozialen eta zerbitzu publikoen desegitea eskaini.ZZaazzppiiggaarrrreennaa.. JJeennddeeaa eezzjjaakkiinnttaassuunneeaann eettaa kkaaxxkkaarrkkeerriiaann mmaanntteenndduu:: Ezinda hezkuntzaren kalitatea berdina izan denentzat. Boterea mantendu ahal izatekoezin dira botere indarrak aldatu. Eta aldaketak, nonbaitetik etorriko badira, hezkun-tzatik etorriko dira.BBeeddeerraattzziiggaarrrreennaa.. AAuuttoo--eerrrruudduunnttaassuunnaa iinnddaarrttuu:: Indibiduoa bera da berezoritxarraren errudun; bere ahalmen eskasagatik, bere handinahiarengatik, eta bereezjakintasunarengatik. Eta zer lortzen da horrekin? Bada, egoeraren aurka altxatuordez, bere buruari errua bota, eta ondorioz, borrokarako ahalmena zapuztea.Ez al zaizkizue ezagunak egiten?Baina dena ez da beltza; krisiaren garaia omen da sorkuntzarena ere. Abenduaren10ean ospatu genuen Danbolin-zulo Kultur Elkartearen Urteko Batzarra, eta bertan,urteko memoriak eta aurrekontuak aztertzeaz gain, gaur egungo egoerara moldatze-ko eman beharreko pausoez eztabaidatu genuen. Hala nola: interneterako saltoa,bazkide berriak lortzeko estrategiak, gure eskualdean komunikabideek jokatu beharduten paperaren eztabaida, …Niretzat behintzat, eta hemen kokatzen dut sorkuntzarena, aurrera daramagun la-narekin jarraitzea izan zen garbi atera genuen ondorio nagusietarikoa. Globaliza-zioa nagusi den garai hauetan, ez da txantxetakoa bertakoarekin eta bertakoentzatjarraitu nahi izatea.

Beraz, animatu nahi zaituztegu urtero egiten dugun “sorkuntza” berrihonetako partaide eta laguntzaile izatera.Urtea ondo bukatu eta hurrengoa hobeto hasi.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Joxeba Larrañaga

34 6 10 14 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

GGAABBOONNAAKK MMUUNNDDUUAANN

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

JJAARRDDUUNNIIAANNAAIITTZZIIBBEERR GGOORRRROOTTXXAATTEEGGII

diruz lagundutakoa

ZZEESSTTOOAAKKOO EELLIIZZAA EETTAA BBEERREELLEEHHEENN EERRLLOOJJUUAA

AA II ZZ AA RR NN AA

egin zaitez bazkide!

AA GG EE NN DD AA

Page 4: 134 - 2012 abendua

enbidoa I. N I K , I Ñ A K I ? E Z T E L E F O N O Z E T A E Z B E S T E L A

Azkeneko danbolin irakurtzen hasi naiz, eta hau sorpresa!! Nire izenaikusi dut lehen enbidoan. “Hainbeste jende ibiltzen da saltaka Zes-toan, eta niri tokatu zait”, pentsatu dut. Saiatuko naiz, ba, zerbait

kontatzen.Behobia-Donostia lasterketa aipatuz, lehendabizi, zorionak, Elena, han partehartzeagatik! Baita han atera ziren gainerako zestoarrei ere!Emakumeen partaidetzaren inguruan, berriz, esango dinat, Elena, ez dela haintxarra, ze Behobia ez da txantxetako proba. Behobia bakarra dun, baina bestelasterketa “popular” asko zeuden, eta iruditzen zaidan emakume kopurua asko

handitu dela urte hauetan.Adibide bat Lilatoia dun.1989an, 125 bat emakumeirten zitunan; 2012an, be-rriz, 2.100. Uste dinat zeredo zer esan nahi duela ho-rrek.Datu horien bila ari nintze-la, orain dela hogeitaka ur-teko kontuak etorri zaizkitburura. Honela hasi ginengu korrika: gimnasian ibil-tzen ginen, eta San Joseta-ko krosean irteteko propo-satu ziguten. Emakumemordoxka bat animatu gi-nen, eta halaxe hasi ginenentrenatzen egun horreta-rako. Garai hartan, lotsatuegiten ginen galtzamotze-tan jartzen, eta zer esanikez herri guztiaren aurreankorrika egiten. Denbora li-

bre askorik ere ez genuen, gehienok ume txikiak geneuzkan eta. Hala ere, pix-kanaka-pixkanaka, ikasiz joan ginen, eta lotsa galduz. Hainbeste emakumetatik,bi lagunek jarraitu genuen eta jarraitzen dugu gaur egun ere saltaka; ez dakitzergatik ez zen animatu jendea korrika egiten segitzera. Inoiz ez da berandu.Dena dela ere, lehendik konparatuta, orain askoz jende gehiago mugitzen damendian, bizikletan nahiz paseatzen, Iraeta, Bainuetxe, Sastarrain bidean… etaoso garrantzitsua da hori; alegia, bakoitzak ahal duen neurrian kirol pixka bategitea.Eta, mendia aipatu dudanez, hurrengo enbidoa “superramama” bati bidaltzendiot: Mariaxun Alberdiri. Izan ere, iruditzen zait bitxikeria bat baino gehiagoedukiko duela kontatzeko. Ez al dun hala, Mariaxun?Post-data: Eta hiri, Elena, Iraeta bidean ikusiko gaitun. 305 egun bakarrik faltaditun hurrengo Behobiarako. Animo!!!

Azkeneanlegea bete eginbehar dela ustedut. Bildu dago-en beste udal ba-tzuk, Donostian,bidea zein denmarkatu dute etadiputazioan ereespainola jarritadagoela uste dut.Nagusiak, aurre-tik daudenak,hori egiten badu-te atzetik daude-nak zer egin be-har duten argidago.

Jose Luis Aristi

61 urte

Euskaldunakgara eta nik eznuke Espainiakobandera jarriko,horrek izan di-tzakeen ondorioguztiekin. Gauregun derrigorrezbete behar ditu-gun lege ugariditugu eta ho-rrek ez du esannahi onak dire-nik.

Ainhoa Canseco

35 urte

U d a l e t x e k ob a l k o i a n E s p a i n i a k ob a n d e r a j a r t z e r ab e h a r t z e n d u e na g i n d u a b e t e e g i nb e h a r d e l a u s t ed u z u ?

A rantxa Z igaran B ideb ie ta

Page 5: 134 - 2012 abendua

ZAROKO AZKEN astean, "GURUTZE" Pentsiodun eta Jubilatu Elkarteak antolatutako jubilatuen asteko hainbat ospaki-zun izan ditugu. Horietan, besteak beste jubilatu elkarte gehienak daramaten hausnarketari begiradabat eman nahi izan diogu. Izan ditzaketen akats eta guzti, jubilatu elkarteei esker, posible zaigu, ai-sialdiaz, sukalde lehiaketez, mahai joko txapelketez, bazkari eta ibilaldi ederrez. Gure aurretik, Zesto-an Pentsiodun eta Jubilatu Elkartea martxan jarri zutenei gure esker eta oroimen sentikorrenak beraz.Gizarte arloko hainbat erakundetan boluntario lana egiten dugunontzat, exijentziaz beteriko aldake-tak ikustea eta bizitzea egokitu zaigu azken hamarkadetan. Sarritan aldaketok eskatu diguten errit-moa ez dugu gure erakundeetan txertatzerik lortu.Gaur egungo gizartean, belaunaldi guztietan gertatzen zaizkigu aldaketak, nola ez gurean. Bizi-itxaro-penak gorakada handia izan du eta gaur egun, Euskadik, Europako gorenetakoa du. Aldaketa pozga-rri horrek, baditu ahaztu ezinezko alde aipagarriak ere ordea: egiaztatuta dugu, egungo jubilatu as-kok, beren lan aktiboa utzi ondoren zahartze guztiz eraginkorra dutela. Horregatik, aurrerantzeanere, banaka eta kolektiboki, hainbat exijentzia betetzera behartuta gaude ongizate egoera maila onbatera iritsi nahi badugu. Azken batean, guk geuk jasan beharko ditugu ondorioak.Egun, jubilatuen munduak, gizartean oso kontuan hartzeko pisua eta indarra du, soziala, ekonomi-koa eta politikoa. Batez ere, azken urteetan jubilatuak paper garrantzitsua du familia askotan. Ezinahaztu, sozialki familia dela gizarte antolatuaren oinarria eta jubilatuek ematen dioten babes eta la-guntzarik gabe, Euskal Herria ez litzake izango gaur egun den bezalakoa.Ekonomikoki, jubilatu multzoaren barnean behar maila ezberdinak dauden arren, ezin ukatu, garran-tzi handiko dirutza duela jubilatuak aurreratua. Garbi dago, halaber, hirugarren adinekoen inguruanmugitzen den dirua eta mantentzen diren lanpostuak. Jubilatuak asko gara eta ondo antolaturik pre-sio soziala egin dezakegu eta horretaz jakitun dira alderdi politikoak. Jubilatuok inoiz baino ozenagoaldarrikatzen ditugu eguneroko bizitzan benetako parte hartze eskubidea eta dagozkigun diru sarreraduinak. Baita etxe propio, tutelatu, eguneko bilgune edo zerbitzu eta pertsonal egokiz horniturikoegoitza ere. Eta behar dutenentzat diru laguntza osagarri eta teknikoak ere. Horretarako, sektoreareneta gure beharren ezagutza zuzenaz gain, esperientzia eta batez ere motibazioa eskaintzen ditugu.Orain dela 50-60 urte ongizatearen lehen oinarriak ezagutu zituzten Jubilatuen beharrek ez dute zerikusi handirik gaur egun dauden handinahiekin eta geroak erakutsiko die biharkoei nahikoa dutengaurkoarekin.

5Ez dakit zein

izan daitezkeenEspainiako ban-dera ez jartzea-ren ondorioak,baina ez litzaida-ke udaletxekobalkoian ikusteagustatuko.

Maider Arregi

29 urte

Herri plata-forma bat edoekimen bat sor-tuko nuke ho-rren kontrakomugimendu be-zala. Nahiz etaudalak banderajarri beharra izanherriak berakkentzea izangolitzake onena.

Imanol Ugarte

24 urte

E nbido 2 . B i x e n t e O l a i z o l a

Nire ustetanez da jarri behar,inposaketa batiruditzen zait.Multa ordaindubehar bada or-dainduko dugu,baina… niribehintzat begikomina emango li-dake Espainiakobandera udale-txean ikusteak,fuera!

Inma Izeta

46 urte

Udalean lanegiten duen jen-dea arazoetanez sartzeagatikjarri egingo nu-ke baina lotsa-garria iruditzenzait. Gaur egunbeste kontu in-portanteagoakbadaude eta di-ru publikoa bes-te zerbaitetangastatzea hobe.

Aitor Zabala

19 urte

GAUR , IRAGANARI ETA GEROARI BEGIRA

A

Page 6: 134 - 2012 abendua

Urte sasoihonetan, gehientsuenek Gabonak dituzte buruan:

jakiak, edariak, senide eta lagunekin elkartzea,opariak… Baina garai hori ez da guztien gustuko

izaten, izan ere, oroitzapen ugari izan ohi dira egunhorien inguruan, falta diren senide eta lagunen

hutsunea gehiago nabaritzen da, oroitzapenak…Beste zenbaitzuk senide, lagun eta herria, dituzte

faltan. Hurrengo lerroetan, beraien herrian, Gaboneninguruko ospakizunak nolakoak diren kontatuko

digute jaiotetxetik urrun bizi diren zenbait“zestoarrek”.

Juri Savio (Udine, Italia): Italiako Gabonak hemengoen an-

tzekoak dira; kontsumismo handiadago, argi piloa… Baina ez dugu 31gaueko kanpairik ospatzen, eta ezdugu mahatsik jaten. Gabon gaueanfamiliarekin afaltzen dugu, arkumejaioberria da hango ohikoena eta25ean Papá Noelek ekarritako opa-riak izaten dira. Betidanik ezagutuizan dut Papá Noel etxean. Aspalditikerrotuta dagoen moda da.

Nire herrialdeko Gabonetako be-rezitasunik handiena Befana da.Erratz gainean dabilen sorgin bat daBefana eta bizkarrean zaku bat dara-ma. Txintxo portatu direnen haurreikarameluak ekartzen dizkie eta haurbihurrientzat, berriz, ikatz gozoa.Urtarrilaren 5eko gauean galtzerdiluze bat jartzen da tximinian eta 6goizean jasotzen dira honek ekarrita-ko opari eta gozokiak.

1

3

2

4

1

Page 7: 134 - 2012 abendua

7

···

Violeta Jean Batiste (Santo Domingo, Domini-

kar Errepublika): Han ia azaro bukaeran hasten dira

Gabonak, abenduaren hasierarakokale guztiak apaintzen dituzte etaedonon entzun daitezke gabon kan-tak. Hemen abesten diren berak dirabaina askoz ere modu alaiagoan etaerritmo biziagoan abesten dira.Abenduko asteburuetan, kale guztie-tan, Disco Lay deitzen diegun esze-natokiak muntatzen dituzte bozgo-railu handiekin. Reggaetoi, Bachataedota Merenge doinuekin dantzanibiltzen da jendea, hiriko kaleetan.

Abenduaren 24an eta 31an, egu-neroko jakiak diren oilaskoa, arrozaeta babarrunak alde batera utzi etaafari bereziak egiten dira. Ekono-miak lagunduz gero, indioilarra edobestela txerri hanka izaten dira janariohikoenak, arroza, ilarrak eta plata-no frijituarekin lagunduta. Han ezdugu denok batera mahaian esertze-ko ohiturarik. Etxean biltzen gara, ja-naria mahaietan egoten da eta bakoi-tzak nahi duena hartzen du.

Abenduaren 24an, etxe batzuetaraSanta Klaus joaten da opariekin bai-na gurera opariak, Erregeek ekartzenzituzten urtarrilaren 6an.

Urte berriari, militarrek botatzenduten kanoikadarekin ematen zaiohasiera; hiri osoan entzuten da. Az-ken urteetan, ordea, jendeak pistolakhartu eta kalean tiroka hasteko ohi-tura hartu du, askotan ez da jakitenzein izan den benetako kanoikada.

Orain dela zortzi urte igaro nituenazkenengo aldiz Gabonak nire he-rrian. Oso oroitzapen onak ditut. Fa-milia giroan ospatu izan ditugu beti,hamar anai-arrebako familia gara,beraz, pentsa zenbat jende biltzenginen!

Keven Penman (Fife, Eskozia): Abenduaren hasieran hasten gara

prestaketekin, kaleak eta etxeak or-durako apainduta egoten dira. Aben-duaren 24ko gauean, etxeko egonge-lan galletak eta esnea uzten dizkioguSanta Klausi, baita azenarioak ereelur-oreinentzat. Ohe alboan, berriz,norberaren galtzerdia, oparia bertanutz dezan. Hurrengo egunean esnatueta galtzerdian mandarina, txokolati-na edota jostailu txikiren bat egotenda. Egongelan, berriz, opari handia-goak.

Abenduaren 25ean, familia elkartueta denok batera bazkaltzen dugu,indioilarra da egun horretako janaritipikoa. Dumpling izeneko pastel batere jaten dugu. Gabonak familia etaetxe giroan pasatzen dira, izugarriz-ko hotza egiten baitu. Umetan, bizi-kleta bat ekarri zidan Santa Klauseketa hotza zela eta otsailera arte ezinizan nuen estreinatu.

Abenduaren 26an, Boxing Dayeguna ospatzen dugu. Egun horrenjatorria, etxe aberatsetatik dator.Etxe jabeek bertako langileei propinaematen dien eguna baita. Sarri esa-ten da, bezperako bazkariko soberakematen zizkietela...

Urtezahar gauean ospakizun han-dia izaten da. Etxean afaltzen dugueta gaueko 00:00etako kanpaiak en-tzutean etxeko bi ateak irekitzen di-tugu. Urte zaharrari ateratzen eta be-rriari sartzen uzteko. Orduan festahasten da. Lagunen edo familiakoenetxeetara joaten gara. Etxera sartuden urteko lehen pertsonari Firstfootizendapena ematen zaio, zorte one-koa esan nahi du.

Urtarrilaren 1ean, pixkanaka den-dak eta irekitzen hasten dira eta 2angehiengoa lanean hasten da.

Marina Pons Sale(Salta, Argentina):

Argentinan Gabonak uda bete-be-tean igarotzen dira, tiradun kamisetaeta txankletekin! Familia guztia el-kartzen ginen, gaur egun oraindikere elkartzen dira, osaba-izebak, le-hengusuak, aiton-amonak eta baitatartean kolatzen ziren batzuk ere.Bakoitzak jateko zerbait eramatenzuen, eta horrela Urte Berri Eguneraarte jan eta jan egoten ginen! Lagu-nekin, 00:00ak ondoren, etxez etxejoaten nintzen bakoitzaren senidee-kin topa egitera. Jarraian, etxeetanospatzen ziren festa horietakorenbatera joaten ginen eta egunsentiairisten zitzaigun igerilekuko bainueta guzti!

Esango nuke, Argentinako Gabo-nek, globalizazioaren ondorioz, zen-tzurik gabeko hainbat ezaugarri di-tuztela: turroia, garrapiñatuak… jaten dira; Papá Noelek bere elur-oreinak aparkatzen ditu eta tximinie-tan behera jaisten da elurretako arro-pak jantzita 30 gradu dauden herrial-de batean! Egia esan, pena bat da ezizatea Argentinan asmatutako per-tsonaiarik!

Gabonen inguruko milaka oroitza-pen gordetzen ditut, baina gehiengustatzen zaidana honakoa da: UrteZahar gauean hamabiak jotzen di-tuenean, irratian eta telebistan sirenahotsa entzuten da, guztiok zutik jar-tzen gara kopa eskuan hartuta txin-txin egin eta besarkadetan elkartze-ko! Une horretan malko bat bainogehiago erortzen da masailean behe-ra, oroitzapen eta sentimenduen on-dorioz…

Osasuna, maitasuna eta urte berrion guztioi!

munduanzehargabonak

2

3

4

Page 8: 134 - 2012 abendua

Mia Rissanen (Helsinki, Finlandia):

Finlandian urteko jairik garrantzitsuenak Gabonak dira.Urteko garairik ilunenean ospatzen dira eta jendeak go-

gotsu hartzen ditu. Etxeetan argiak jartzeko eta kan-delak pizteko aitzakia ezin hobea dira. Abenduan

zehar haurtzaindegietan, eskoletan eta parrokie-tan familientzako Gabon festak antolatzen

dira. Langileek Gabon txikiak ospatzendituzte, afalondorenekoa erraz ordu

txikiak arte luzatuz. Ospakizungehienetan Gabonetako kantu-

ren bat kantatzen da. Gabon afaria osatzeko

prestaketak aurreko as-tean hasten dira: arrain le-

hortua uretan jarri, frutadunbizkotxoak eginda utzi eta za-

porea hobetzeko egun batzuetangorde. Aran marmelada duten opil-

txoak eta jengibre galletak egiten dira,sarritan familiako umeekin batera. Aza, zi-

ropea eta esnegaina, edo hango arbia eta pa-tatarekin plater bereziak prestatzen dira, ordu

luzez labean egosita. Urdaiazpiko freskohandi bat ere jaten da, egunetan maze-

razioan izan ondoren labean egosi-ta. Gure amonak ere horiek guz-

tiak egiten zituen eta aurre-tik horrenbeste janari

prestatzen zenez,hurrengo bi edo hiru

egunetan ez zen sukal-dean beste ezer prestatu

beharrik izaten.Hemen bezala, 24a da egunik

garrantzitsuena. Familia gehie-nak egun horretan elkartzen dira.

Han Gabon “gaua” 16:00etan hastenda. Ni gaztea nintzen garaian Gabone-

tan ez zegoen kalera ateratzeko ohitura-rik, elizara joateko ez bazen. Aiton-amo-

nak, amaren osaba bat eta gure familia el-kartzen ginen afaltzera. Horrela pasatzengenituen Gabon gaua eta Eguberri eguna. Ga-rraio publikoa ia erabat gelditzen zen eta den-da, taberna eta jatetxeak itxi egiten zituzten.Eguberri eguna bezperan jasotako opariekin go-zatzeko izan ohi zen. Gabon gauean, afaldu on-doren, Joulupukki izeneko pertsonaiak opariak ba-natzen ditu. Santa Klaus Joulupukkiren kopia mo-dernoa da. Aspaldiko Joulupukkik animalien iledunlarruak eramaten zituen soinean.Gabonetako oroitzapenen artean hauek ditut, beste-ak beste: elurtutako basoan zehar etxerako Gabonizeiaren bila gurasoak eta anaiarekin, eskiak jantzita,noski! Eta, Joulupukki bisitan etorri zen batean, anaiaeta ni konturatu ginen soinean gure aitaren berokiazeramala, buelta emanda!Hyvää joulua! Eguberri on!

··· 5

5

7

8

Page 9: 134 - 2012 abendua

9

A imar E txeberr ia , Amaiur Ar i s t i , Ma ia len Kor tad i , Na iara Expos i to e ta Jone Bergara

Gisele Laurindo eta Anselmo Bianchet (Rio do Sul,. Brasil):

Urtero gabon festa berri bat ospa-tzen saiatzen gara. Beste herrialdebatean gaudela aprobetxatuz, kulturaezberdin bat ezagutuz. Gau atseginaizaten ahalegintzen gara eta toka-tzen den moduan, asko janez etaedanez ospatzen dugu. Eguberri es-pirituari eusteko familiarekin loturamantendu nahi izaten dugu etaskype-ak asko laguntzen du horretan. Gure herrialdean bero egiten du Ga-bonetan, bero handia!! Hori da des-berdintasun nagusia. Eguberri egunaoso berezia izaten da familiarentzat,beraiei dedikatzen diegu eguna: esti-mua, maitasuna, poza… adieraziz.Euskal Herrian Olentzero etortzenden bezala, han Bizarzuri etortzenda. Gabonetako zuhaitza eta jaiotza,festako protagonista nagusiak izanohi dira. Janaria desberdina da Brasi-leko zonaren arabera, plater nagusiatxerrikumea edo indioilarra izatendira eta fruta tropikal asko.Urte Zahar eguna oso ezberdina da.Mundu guztia hondartzetan egotenda gauerdia iristeko zain mahatsakjateko. Denok zuriz jantzita atera-tzen gara, urte berrirako bakea adie-razten du horrek. Superstiziosoekbeste kolore batzuk ere janzten di-tuzte, beste esanahi batzuk dituzte-nak. Gauean su artifizialak botatzendituzte. Gau dibertigarria izaten daeta lagunekin dantza eginez eta eda-nez pasatzen dugu, gorputzak “kito”esan arte!

Luken Bergara (Portarlington, Co Laois,

Irlanda): ST. Patrick egunarekin batera Ga-

bonak dira Irlandako ospakizun han-dienak. Handikeria nagusi izaten daeta erlijioaren eragina Euskal Herrianbaino gehiago nabaritzen da. Gabo-nak gerturatu ahala, bertako dende-tan eta telebistan izugarri antzema-ten da, hemen bezala agian. Bestetradizio batek ere iragartzen ditu Ga-bonak Irlandan; familia eta lagunguztiei postalak bidaltzen zaizkie.Guri dagoeneko iritsi zaizkigu ba-tzuk!

Irlandan izan ginen azken urtee-tan, opariak erosteko New Yorkeraeta Londresera bidaiak egitea modanjartzen hasi zen. Ez nuke jakingopertsona bakoitzak zenbat diru gas-tatzen duen esaten, baina hemenbaino dezentez gehiago dela esangonuke. Olentzeroren ordez SantaClaus iristen da Irlandara. Eta astogainean etorri beharrean, helikopte-roan edo suhiltzaileen kamioian iku-si izan dut.

Abenduaren 24 gauean ez da os-pakizun handiegirik izaten, gehienakGauerdiko Mezara joaten dira etaSanta Clausentzat haragizko pastelbat eta Guinness pinta bat jartzen di-ra. Egunik garrantzitsuena 25a izatenda. Goizean opariak ireki eta, batzukberriz ere Mezara joan ondoren, fa-miliako bazkaria egin ohi da. Indioi-larra barazki eta patatekin izaten daplater nagusia, postrean, berriz, Ga-bonetako budina eta frutekin eginikopastelak jan ohi dira, edatekoa ere ezda falta izaten. Abendaren 26an ereospakizunak izaten dira jai egunabaita: St. Stephen's-en eguna, zaldilasterketak eta futbol partida ugarikosatzen dute eguna.

Etxea apaintzerakoan hemen bai-no lan gehiago hartzen dute gehie-nek, etxeen fatxadak argiz eta beste-lako apaingarriez hornituz. Oroko-rrean, hemengo eta hangoospakizunak antzekoak dira, familiagiroa nagusi bietan, hori bai, han26an ez da Zoroperirik ospatzen!

Andriy Shybunko (Lviv, Ukrainia): Gure egutegia ortodoxoa denez,

Gabonak hemen baino beranduagoospatzen ditugu, urtarrilaren 6tik9ra. Hala ere, Gabon aurretik badahaurrei zuzendutako egun bat, aben-duaren 18a: San Nikolasek opariakuzten dizkie almoada azpian bainaez da jai eguna izaten.

Gabonak urtarrilaren 6an hastendira baina egun hori lan-eguna da.Jendeak egun hori gaueko afaria etadatozen egunetako otorduak presta-tzen igarotzen du.

Urtarrilaren 6ko afari horrek lanhandia eskatzen du, mahaian hama-bi platerek egon behar baitute, ha-mabi apostoluak irudikatuz. Horibai, haragirik eta alkoholik ez afarihorretan. Edateko, fruitu lehorrenkonpota moduko bat prestatzen du-gu.

Hiru kandela ipintzen dira ma-haian: hildakoentzat, bizirik daude-nentzat eta etorriko direnentzat. Fe-dedunek mantel azpian lastoa jar-tzen dute, Jesus lasto tartean jaiobaitzen. Egun, ordea, gehienekzuhaitz azpian jartzen dute, askotanJesusen jaiotza irudikatuz bertan.Arratsaldeko 20:00ak aldera afaltzenda, izarra agertu zen garaian. Egunhorretan, gurasoak eta seme-alabakbakarrik elkartzen dira. Gero, ez da-go kalera irteteko ohiturarik.

Urtarrilaren 7a jaiegua izaten da.Mezetan, Jesusen jaiotza iragartzendute eta gero kalean “Jesus jaio da”esanda agurtzen diote elkarri, horre-la bi aste pasa arte. Egun horretan,bezperan ez bezala, aiton-amonekinelkartzen gara; 8an, lagun edota lan-kideekin eta 9an, festen azken egu-nean, edozeinekin.

6

7

8

Page 10: 134 - 2012 abendua
Page 11: 134 - 2012 abendua

1aitziber

Txanponaren bi aldeak balira bezala, “serioa etaasko dakiena” bota dizkidate, Aitziberri buruz

galdetu dudanean. Bat datoz bi ezaugarri horiekelkarrizketa honetan jasotakoarekin. Baina bi orduko

gure solasaldiaren arabera, askoz gehiago ere badaAitziber: lotsa pittin bat hasieran, barre algarak

“zestoar txoroak” aipatutakoan, ironia fin ederra,herri txikietako dohain eta miserien behatzaile,

sorlekuarekin eta gure aurrekoekin lotura… Ezindena jaso, ordea. Hizketaldi atsegina egin dugu,

sakona ere bai, eta gai askoren inguruan osopentsakor utzi gaitu.

Ezer baino lehen, egiguzu biografia txiki bat. Zer azpimarratukozenuke?

1981ean jaio nintzen Aizarnan. Hamaika urte arte hango Eskola Txikianikasi nuen. Etapa polita eta garrantzitsua izan zen niretzat, nire eskola-bi-zitzako momenturik onena, zalantzarik gabe. Gero Zestoara etorri nintzenOHO bukatzera eta hemendik Iraurgira (Azpeitia). Han batxilergoa bukatueta Gasteizera, Historia lizentziatura lortzeko ikasketak egitera: lau urtezoragarri, hiri maravilloso batean pasa nituenak.

Aizarna. Zure jaioterria. Zer moduz sentitzen zara bertan? Gehiena eta gutxiena gustatzen zaidana lasaitasuna da. Esate baterako,

etxetik berrehun metrotara egotea eskola, hori zoragarria da; zerbait gerta-tzen bazaizu ama etorriko zaizu eskolara, ez dago inongo arazorik… Gubolada batean sei ginen eskolan, adin desberdinetako umeak; elkarrekinjolas egiten genuen, gauzak konpartitzen genituen… Bakoitza etapa des-berdinean geunden baina denok batera ibiltzen ginen… Nik uste dut Esko-la Txikien filosofia oso berezia dela, jendeak mespretxatzen duen zerbaitda baina barrutik bizitzeko benetan esperientzia zoragarria da. Nik asko-

Jardunian

···

«Gizartehau

ingeniariaksortzeko

fabrika batbihurtu

da»

gorrotxategi eizagirre

1

Page 12: 134 - 2012 abendua

tan entzun nuen, kanpoan, oso maila baxuarekin ateratzen ginela Aizarnatiketa batez ere gazteleran (agian zestoarrok erdararekin daukazuen harremana-ren ondorioa da komentario hori, kar-kar-kar). Baina gauzak lantzeko zegoenmodua… ba hori, eguneroko harremanean oinarritutako hezkuntza.

Galderara bueltatuz, Aizarna niretzat da nire jatorria, nire idiosinkrasiamarkatzen duen zerbait, nik ez dut nire bizitza ulertzen Aizarnan bizi gabe.Ez dakit. Nire zuztarrak dira horiek, nire erroak; hortik kanpo umezurtz beza-la sentitzen naiz. Definitzen izugarri zaila da. Ni beste leku batzuetan –adibi-dez Gasteizen– izugarri pozik bizi izan nintzen, baina ostirala iristen zen etaasteburua han pasatzeko ideia… niretzat gehiegitxo bezala zen, behar nuendeskonexioa. Etxera iritsi, berdea, nire ohea, nire gauzak, nire animaliak… Ba,hori, ez dakit definitzen, baina nire bizitzan zerbait ezinbestekoa sentitzendut Aizarna.

Aizarnako minei buruz artikulu bat argitaratu zenuen hogeita biurterekin. Minak… Aizarnan bezala Akoan, hainbeste aipatu izan di-ren minak…

Artikulu hori sortu zen unibertsitatean egin behar izan nuen lan bat zelamedio. Esan ziguten ikerketa historiko bat egin behar genuela. Ordura arteartxiboetan-eta ez neukan esperientziarik batere. Historia asko gustatzen zi-tzaidan, argi neukan historia garaikidea eta ekonomikoa oso gustukoak nitue-la; gai industrialei buruz gauzak irakurtzen ari nintzen baina ez neukan ideia-rik ere. Eta gertatzen da, zera, Danbolin iristen da etxera eta Jon Egigurenenartikulu batean irakurtzen dut ondare hori galtzen ari dela eta norbaitek iker-tu beharko lukeela; eta hurrengo hileko Danbolinen Manuel Arregiren besteartikulu bat, eta hau eta hau dago gai horri buruz idatzita. Eta pentsatu nuen“hasi egingo naiz”; eta hasieran, inongo aspiraziorik gabeko lan bat zen, bostbat ateratzeko besterik ez, baina denborarekin artxiboetan sartu nintzen etahasi nintzen gauzak irakurtzen eta, ostra!, ematen duen baino gauza gehiagodaude, eta XIX. mende bukaeran Aizarnako mendiei buruz hitz egiten ari zi-ren, ostra!, interneten agertzen gara, ostra!… eta berotzen joan nintzen eta ha-la izan zen kontua. Gero, irakasleak Uztaro aldizkarian argitaratzea proposatuzidan, pixka bat moldatu nuen eta han argitaratu zuten hurrengo urtean[2003].

Nik uste dut nire kintako jendearen artean erabat galdutako gai bat dela,baina etxean galdetzen hasten zara edo herrian, eta berrogeita hamar/hiruro-gei kintan dauden horiek badauzkate erantzunak eta meategien kontuak: “ho-nek han egiten zuen lan…” eta ez dakit zer nolako kargadero edo muelle… etaguk: “barkatu… zer kargatzen zuten?”.

Aizarnako ikatzarekin, gero Arroan zementua egiten zen; herri honen on-dare industriala oso-oso garrantzitsua da. Azkenean, Zestoa mapan jarrizuen: mundu guztian famosoa bihurtu zen zementu tipo bat ateratzen zen,eta hori Ibañarrietako margei [harri mota bat] eta Aizarnako ikatzari eskerizan zen. Eta munduko mapan jartzen gaitu, gauza txiki-txiki batengatik, in-

signifikantea baina… Eta nik uste horiezagutzera ematea merezi duela: edoerakusketa baten bitartez, edo eskolaunitate bat sortuz… Baina errealitatehori hor dagoela eta lurrean irekita-ko lau zulo baina gehiago direla eza-gutzera ematea oso-oso beharrezkoairuditzen zait. Orain... lirikarentzatoso garai txarrak direla ere badakit…

Zestoako Turismo Bulegoanibilia zara lau udaratan (2005-2008). Gero, berriz, Ekainberriinauguratu zenetik, han zabiltzalanean. Kontaiguzu…

Nik uste, beste era batera baina,Zestoa mapan jartzen duen gauzabat dela Ekainberri. Nik uste bailaramailan eta Gipuzkoa mailan, turismobaliabide oso indartsua dela Ekainbe-rri. Ez dakit benetan inguruko jende-ak bere neurrian baloratzen oteduen; askotan ezetz pentsatzen dut,baina gaur egun Zestoa esaten badu-zu nonbaiten “A! Ekainberri!” esangodizute. Ni oso gustura nago lortzenari garen emaitzekin. Agian, entzunedo irakurri dut Zestoan turismo-etortze hori ez dela sentitzen baina,baita ere, kontuan hartu behar daoso gauza konplikatua dela: jendeaguregana etortzen da baina guk ezindugu inor obligatu herriko jatetxetanbazkaltzera.

Produktu bezala, niri pasada batiruditzen zait Ekainberri. Bere aka-tsak badauzka, erreplika bat da etabehin ere ez zara kobazulo bateanbezala sentituko, baina beste errepli-ka batzuekin konparatuta gure filo-sofia oso desberdina da. Eta gero bi-sitaria VIP [pertsona garrantzitsua]sentitzeko ahalegin hori… Bisitakbeti gidatuak izatea, batzutan gauzaamorragarria gara, jendeak batzuetanez gaitu nahi, baina besteetan, jende-ak inongo oinarririk ez daukan ka-suetan… Esate baterako, ZeelandaBerritik datorren jende bati Europakopaleolitoa esplikatu ahal izatea etahaiek ideia batekin behintzat joanahal izatea, hori kristorena da. Etagero entzunda, “jo, benetako koba-zulo batean nagoela ematen du, zo-ragarria da, ez dut behin ere antze-

···

Page 13: 134 - 2012 abendua

3man ez nagoenik benetako kobazulobatean…” horrelako komentarioak en-tzutea… Benetan ez dut uste nirekinondo geratzeagatik egindako komenta-rioak direnik, baizik-eta benetan senti-tzen dituztenak. Erreplika teknikokioso ondo egina dago, pasada bat da.Gero, hogei pertsonako bisitak izateak,horrek intimitate puntu oso garrantzi-tsu bat ematen du, zeren beste lekubatzuetara joaten zara eta hirurehunpertsonarekin zaude sala itxi batean.Nik uste, alde horretatik emaitza boro-bilagoa daukagula eta oso produktuona lortzen dugula kalitate aldetik.

Esan duzu jendeak ez ote duensentitzen turista etorrera hori…

Lehenengo gauza, herriak sinistuegin beharko luke, pixka bat gehiago,daukan potentziala. Nik uste mendedezente pasa dituela Zestoak, urak di-rela eta ez direla, turistak hartzen, bai-na jende askori entzuten diodan ko-mentarioa da: “Baina zertara etorrikodira ba Zestoara?”. Ba zuk hori esatenbaduzu eta nik saldu behar baduk zureproduktua... Zuk ez baduzu sinistenZeelanda Berritik pertsona bat etor dai-tekeela Ekainberri ikustera, edo he-mendik hilabete batzuetara –¡toquemosmadera!– Lili jauregira, edo bainuetxeanlojatu daitezkeela oso gustura, edo tu-rismo antolakuntzan dabiltzan pertso-nak Arozenan oso eroso sentitzen dire-la eta puntu estrategiko bat dela, etahona etortzen direnean gazta eta ardoaerosteko denda bat ire-kita egotea nahi dute-la… Zuk ez baduzu si-nesten hori, arazo larribat daukagu. Turismoeragileek medioak jarriditzakete, jendea era-kartzeko ahalegina egindezakete, baina herriaribizitza emateko herri-tarrek ere sinistu eginbehar dute.

Gaur egun prehistoria eta arkeologia hutsaren hurrengoa dira.Nabaritzen al da hori bisitatan, batez ere ikastetxeetako taldeetan?

Orokorrean nabari da –eta batez ere hezkuntza maila altuetara goazenneurrian– gizarte zientziak ez daudela oso modan, hau ingeniariak sortzekofabrika bat bihurtu dela. Etorkizuna hor dago, eta norbaiti esaten badiozuhistoria ikasteko kontua, arkeologia… sei urte badauzka bai, baina hamaseibadauzka… ba muturra pixka bat okertuko dizu.

Eta azkenean da gure gizarteak daraman eredu erabat produktibista,zientifiko eta teknologikoa, eta humanitateei eta gizarte zientziei nahikopaper sekundarioa emanez-edo. Baina gizarte mota horrek zulo pilo batutzi dizkigu, emozionalak edo psikologikoak, eta gero edozein tontakeria-rekin betetzen ditugu.

Zentzu horretan, zu Aizarnako parrokian-eta ibilia zara. Zerematen dio, gaur egun, 31 urteko neska bati erlijioak edo/eta Eli-zak?

Kristaua naiz jaiotzatik, horrela hezi naiz; familia musulman batean jaioizan banintz musulmana izango nintzen seguruenik. Ez dut sentitu, inoiz,puskatzeko behar hori. Ez dakit, da itxaropena ematen didan zerbait, ustedut behar dudala, hemen gure bizitza honetatik kanpora zerbait gehiagobadagoela, batzuk kosmosa deituko die, infinitua, totemak... Nik nola hez-kuntza kristaua jaso dudan, horiek niretzat Jesukristo eta Eliza dira. Bainaargi eta garbi utzi nahi dut Eliza ez dela eliza katolikoaren hierarkia hori.

Kristau izan gabe ere izan zaitezke pertsona ona, solidarioa, besteei la-guntzeko prest zaudena, besteei kalterik egin gabe bizitzeko ahalegina egi-ten duzuna; hori dena izan zaitezke kristaua izan gabe. Nola ni kristau hez-kuntzatik natorren, niretzat hori biltzeko lekurik onena kristautasuna da.

Gaurko gizartean, balore humanistak kontsideratzen diren horiek nire-tzat kristautasunetik datoz. Eta nahiz eta hau esateak jendeari haserrea era-

giten dion, Europako gizarte-an balore horiek ehunekohandian erlijio judu-kristau-musulmanetik datoz. Nahi di-tuzun eboluzioekin baina eu-ropar gizarteak hor ditu sus-traiak.

F ernando Arza l lus

«Herriak sinistuegin beharko

luke, pixka batgehiago, daukan

potentziala»

1

Page 14: 134 - 2012 abendua

Jostailu eta arropa bilketa. Herriko haurrentzat jostailu eta arropakbildu ditu Udaleko Gazteri Sailak. Espero zuten helburua beteta, gustu-ra geratu omen dira lortutako emaitzarekin. Orain, Ongizate Sailak az-tertu egingo du zein diren behar handiena duten familia edo haurraketa haiei banatuko zaie bildutakoa. Antolatzaileek eskerrak eman nahidizkiete borondatea agertu duten guztiei.

Danbolin-zulo kultur elkarteko urteko batzarraAbenduaren 10ean,

Danbolin-zulo kulturelkarteko urteko ba-tzar orokorra izangenuen. Aurtengobalantze eta diru-kontuen berri emate-az gain, 2013ari begi-ra ditugun asmo etaaurrekontuez ere ari-tu ginen. Aurten lanasko egitea tokatuzaigu (errifak, kami-setak…) baina horrieskerrak, urtea ondobukatu dugu. Dato-

rren urtea gordinagoa izango dela uste dugu eta, beraz, zenbait neurrihartzea erabaki dugu: esate baterako, kuota euro bat igoko da (26 eu-rokoa izango da), kanpoko bazkideei bidalketa gastuak kobratu egingodizkiegu (hileko euro bat) eta bazkide kanpaina on bat egingo dugu.Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-laguntzak asko jaisten baldin badituzte, aldizkariaren orri kopuruan etapaperaren loditasunean ere aldaketa batzuk egin beharko ditugu.Batzarraren ostean, mokadutxo bat ere izan zen eta giro informalagoanbazkideen gertutasunaz gozatuz, beraien iritzi eta proposamenak en-tzun eta galderei erantzuten saiatu ginen.

Ab e n d u a r e n 1 1 aAurrekontu parte-hartzaileak udalean,2013ari begira proposamenak jaso asmoz

Ab e n d u a r e n 1 6 aEkain Guraso Elkartea eta Agiro mendi taldekoak, mendi irteera, bazkari eta guzti

Ab e n d u a r e n 1 3 aSukaldaritza ikastaro arrakastatsuaArroagoiko Herri Etxean

Ab e n d u a r e n 1 3 aSilvana Huegunekin sukaldaritza energetikokoikastaroan

Ab e n d u a r e n 9 aVIII. Tango eta milonga erakustaldiaudaletxeko arkupetan

ddaannbboolliinnzzuulloo

Page 15: 134 - 2012 abendua

51

mina

Neure buruaren alde. Koldo Zuazo. Oso liburugomendagarria da edozein adinetarako. Liburu honek duenkontatzeko era bereziak eta gure historiako gertaerakkontatzeak egiten du liburu hau hain interesgarri. Lehengobizimodua ondo islatzen duela iruditzen zait eta istorioabenetan erreala da. Amodioa, ihesaldia, lan mundua etagaueko giroaz dihardu. Liburu oso ona eta erraz irakurtzendena. Animatu irakurtzera!

ETXEKO HAUTSAAnjel Lertxundi. Alberdania, 2011

Franco hil aurreko azken urte-etako giroarekin hasten da li-burua eta orduan narratzaileakbizi izandako gertaera batekin:ETAko bi kide eraman beharizan zituen, arratsalde sargoribatean, bere autoan herri bate-

tik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzaileaorduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa ida-tzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari,buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturareneremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horre-tan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzeaere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat.Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertaka-rien oroimen inperfektua agertzen, esandako gauzaketa isildutakoak, behin eta berriz Franco hil aurrekoarratsalde sargori hartara eramaten dutenak. Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gu-re historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat,bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dirairakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.

URAK DAKARRENAToti Martinez de Lezea. Ttarttalo, 2012

Nafarroako herri balizko batirudikatu du Irigoienek eleberrihonetan, bere mendi eta ibai,eliza eta eskola, ohitura eta xe-lebrekeriekin; geografiaren gai-netik, baina, hezur-haragizkoherritarrak dira erretratuaren

protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta nega-rrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahiaeta politikaren borroka beharra...

irakurriberridut

Edade batetik gorako irakurle gehienei ezaguna egingozaie El baul de la Piquer esamolde legendarioa: “Se muevemás que el baúl de la Piquer”. Sorpresa ederra hartu nuennik, duela hamar bat urteko abenduaren 28 batean (!) ira-kurri nuenean zer zeraman Piquerrek delako baul hartan.Bueno, hasteko esan behar da ez zela baul bakarra: berez,ziento bat baziren. Pentsatzekoa da hain artista ezaguna ezzela ibiliko munduz mundu maletatxo bat bakarrarekin. Ba,baul horietako batean, gure bainuetxeko ura, botila mordoagainera, eramaten omen zuen gure Conchak.

Concepción Piquer Lopez (1908-1990), artistikokiConcha Piquer bezala ezaguna, abeslari eta aktorea izanzen, koplaren ordezkaririk garrantzitsuenetako bat. Esandugun bezala, beti kutxa mordo batekin bidaiatzenzuen, bereak eta etxekoak; etxe bat alokatzen zutenkantaldiak ematen zituen herri edo hiri bakoitzean.

Kutxa horietan denetik eramaten omen zuten: olibaolioa, urdaiazpikoak, eta –gure sorpresarako– Cestonakoura ere bai; “Gure aitak, nik al dakit zergatik, eguneansei edo zazpi basokada hartzen zituen”. Concha bera,dirudienez, ez zen oso urzalea eta badaezpada ere, gau-zak argi uzten ditu: “Nire bizitzan zapore mikatz frankoegon da, baina denak buruan dauzkat, ez ahosabaian” .

M i k e l N o g a l e s

oroimiraikusF ernando Arza l lus

Page 16: 134 - 2012 abendua

Denbora neurtzeko ohiturakBetidanik, denboraren neurri naturala egunen joana edo astroen mugimen-

dua izan da. Eguneroko bizitzaren erritmoa eguzkia eta ilargiaren mugimen-duak markatzen zuen.

Baina gizarte konplexuagoko harremanek kontrol eta komunikazio moduzehatzagoak eskatzen zituzten. Eta horrela aipa litezke, esate baterako, kan-paiak. Kanpaiak izan dira betidanik eguneko berri garrantzitsuenak jakinaraz-teko era. Kanpaiak egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean jotzen ziren. Hil-kanpaiak jotzen ziren haurren bat edo helduren bat hiltzen zenean (gloria joal-dia / agonia joaldia); su-kanpaia jotzen zen sute edo beste arrisku batenaurrean. Kanpaien joaldiak, beraz, bere hizkuntza jarraitzen zuten. Zestoakoelizaren gaur egungo kanpaiak 1737. urtean ipinitakoak dira, Holandatik eka-rritakoak dira eta Beduako portuan jasotakoak.

ErlojuakGizakia, teknologia menderatzen joan zen neurrian, denbora hobeto neur-

tzen saiatu zen, horretarako gero eta tresna zehatzagoak sortuz. Engranajedunerlojuak XIII. gizaldiaren amaieran azaldu ziren. Sistema hura ez zegoen eguz-kiaren argiari lotuta eta, ondorioz, eguna denbora unitate berdinetan zatitzen“ahalegintzen” zen. Baina, XVI. gizaldia iritsi zen erloju mekanikoak denborazatitzeko gailuak izan zitueneko. Garai horretan hasi ziren Europako elizaketa udalak erloju horiek dorreetan ipintzen: Lyon (1598), Augsburgo (1590),Nuremberg (1509), Praga (1570), Ulm (1530), etab. Burdinaren eraldaketa hainondo ezagutzen zuten errementariek egiten zituzten erloju horiek.

Euskal Herrian, Marigorta “rejero” edo “erloxero” familia aipatu behar dabatez ere. Erlojuez gain, leiho eta ateetako burdin hesiak ere egiten zituzten.Elgoibarko errebalean zuten lantegia. Sei belaunaldi izan ziren familian1520tik 1650era bitartean. Kristobal de Marigorta izan zen lehenengoa, bereseme Pedrok jarraitu zion eta horren semeak eta hurrengoak. Lekeitio (1536),Bergara (1540), Urretxu (1537-1558), Araotz (1546), Markina (1565), Zestoa(1592), Olaso dorrea (1604) eta beste hainbat tokitako erlojuak ipini eta kon-pondu zituzten.

Noiz ipini zen lehenengo erlojua Zestoako elizakodorrean?

Ez dakigu ziur baina 1529an azaltzen dira agirietan Domenja de Lili eta El-goibarko erlojugilearen arteko harremanak. Marigortatarrek inguruko herrie-tan erlojuak ipini zituztenez, (Lekeitio 1536, Bergara 1540 etab.) pentsatzekoada Zestoan ere jarri izan zezaketela. Garai hartan, erloju mekaniko bat izateaohore handia zen herri batentzat eta Zestoa oso ospetsua zen.

Nolanahi ere, 1546n Zestoako elizak su hartu zuen. Etxeak bata bestearenondoan zeuden, eta batzuk elizaren kontra. Horietako batean sua sortu, etahandik elizako teilatura pasa zen. Hondamen izugarria. Lilitarren kapera salba-tu zen bakarrik. Handik aurrera, udal agintariek debekatu egin zuten elizarenkontra etxeak eraikitzea. Sutearen ondoren, eliza handitzeko aprobetxatu zen:lehendabizi dorrea eraiki zen, ondoren eliz ataria eta, bukatzeko, zati horiekaurreko bataiategi edo eliz buruarekin bat egin zuten. Nahiko eraiketa bitxiaizan zen, zeren, ohiko eraiketak eliz burutik hasi eta luzatuaz, kanpandorrea-rekin bukatzen baitziren.

Gurebizitza kronometratuta daukagu.

Erlojuak markatzen dizkiguhitzorduak, eskolarako,

lanerako, sendagilearentzat,maitasunarentzat… Erlojuak

markatzen du denbora. Bainazer da denbora? Badakigujaiotzatik hasten dela gure

bizitza kontrolatzen, eta gurekinjarraitzen duela bizitza dugun

bitartean.

ZESTOAKO ELIZA

BERE LEHEN erlojuaeta

Page 17: 134 - 2012 abendua

71

Zestoako elizaren dorrea ez zen orain bezalakoa: ha-siera batean, teilaz estalitako egurrezko egitura zuengoialdean. Dorrearen altuera elizarena baino baxuagoazen. Hori zelaeta, kanpai ho-tsak ez zirenoso ondo en-tzuten, harre-sien kanpotikbizi zirenentzatbehintzat. Horihorrela izanik,1735ean altxa-tu egin zenkanpandorrea.

Marigorta Zestoan: 1592ko urria1592. urteko urriaren 28an, Pedro de Marigorta Zes-

toara etorri zen, lehengo erloju zaharra konpontzera(horrela ikusten da eliza erre baino lehenago beste erlo-ju bat bazela). Agiriak esaten duenez, tratuan “Joan deOlascoaga, teniente de alcalde de la dicha villa i Gracian deEgaña, fiel síndico procurador” ibili ziren, besteak beste.

Pedro de Marigortak bere gain hartu zuen erlojuarenkonponketa eta sei urtean onik mantentzea. Bere per-

tsona eta ondarea jartzen ditu tratuaren garantia gisa. Kontratuasinatu ondoren, bederatzi dukat eta zazpi erreal jasotzen ditu. Er-lojuaren harriak hobeto finkatzeko bi eraztun bidaltzeko hitzematen du. Beste lan bat ere egiten du, hala nola, ostiak egitekotresnak garbitzea (“fierros con que se azen las hostias”).

Udalak bere gain hartzen du erlojuaren harriak igotzea “paraque el relox no ande errado”. Erlojuak arazorik izanez gero, berehalaPedro de Marigortari pasa behar zitzaion abisua. Marigorta erlo-jua konpontzera etortzen zenean, udalaren kontu izaten ziren be-raren eta berarekin zetorren ofizialaren otorduak, baita bere lane-rako sutegi bat eta beharrezko ikatza eskuratzea ere.

1600. urteko uztailaren 3an, berriro etorri zen Zestoara Pedrode Marigorta. Egin zuten tratua, sei dukat jaso zituen, eta beregain hartu zuen erlojuaren mantenua (“tener en pie, bien andante ycorriente el dicho relox en seis años”). Erlojua hondatzen bazen (“sedescalabre”), udalak bilatu beharko zuen norbait erlojuaren harriakgora igotzeko. Oraingoan ere, aurrekoan bezala, sutegia eta ika-tza udalaren kontu.

Gaur egun, lehenengo erloju zahar horren arrastorik ez da gel-ditzen; agian, erlojuari eusten zion dorre barruko egurrezko egitu-ra. Baina dorrea hor dago bere lekuan, arro askoa, Zestoako bizi-tzaren egunak eta orduak bost gizaldiz ikusi ondoren.

Mekanika apur batGarai hartako erloju haiek bere

lekutik eraitsi zitezkeen. Goian ese-kitako egitura bertikal batean mun-tatuta jarri ohi ziren. Erloju horiekez zuten koadranterik edota orra-tzik: alegia, kanpotik ez zen ezerikusten, entzuteko sistema zuen ba-karrik. Bere oinarria, pisu batek era-gindako engranajez osatutako me-kanismoan datza (indar eragilea) etabiraketa abiadura erreguladorezkontrolatua du (ihesa). Erabilitasunautonomia txikia zuten eta, ondo-rioz, arduradunak egunero-eguneroigo behar zituen pisuak.

Erloju horren kanpaiak dangate-ko bakarra jotzen zuen, ordu batizan bestea izan. Jendeak beti dan-gateko bakarra entzuten zuen eta,beraz, ezinezkoa zuten jakitea, adi-bidez, 10ak edo 11ak arteko aldea.

Erlojugintza mekanikoa oso ahu-la izan zen XVII. gizaldiaren amaiera arte, batez ere, zehaztasunedo doitasun gutxi zutelako. Gero, ordea, penduluaren aurkikun-tzak aurrerapauso handia ekarri zuen denboraren neurketan. Ch-ristian Huygens (1629-1695) suitzar matematikari jakintsuak eginzuen, 1656. urtean, lehen penduludun erlojua.

Ideia bat egiteko, XIV. gizaldian, erloju batek 10 minutuko oke-rra ateratzen zuen ordubetean. XVIII. gizaldiaren erdialdean, be-rriz, 5 minutuko okerra. Gaur egun, erloju atomikoei esker, gehie-nez segundo bat okertzen da… hiru miloi urtean!

a

J ulian Serrano

Page 18: 134 - 2012 abendua

NORMALTASUNA NAGUSI AIZARNAN

Urtea amaitzera doa, eta ezin dugu joaten utzi he-rri txiki honetan bizi ditugun gorabeherak aipatueta zestoar guztiei ezagutzera eman gabe. Krisia-ren eragina gehiengo batek sufritu duen urtea iga-ro dugu, hala ere normaltasunez bizi dugula esanbeharra dago, eta ez da gutxi garai hauetan.Normaltasunez, bai, normaltasunez igaro da urteaAizarnan! Baina hala ere beti dago zerbait azpima-rratzeko, nahiz eta eguneroko bizimodua errepika-korra izan.Normaltasun osoz egindako akordioari esker irekizen elkartean lasaitasuna da nagusi, tentsiorik ga-beko giroa sentitzen da bertan. Kalean ere ahaztudira pasa ditugun tirabirak, eta honaino iristekomeritua herritarrena da.Normaltasun giroan berreskuratu ditugu, baita ere,udaberrian ahaztuta genituen aspaldiko Pazkojaiak ere. Berreskuratu eta ez nolanahi gainera,egun horrek nota handia lortu zuen askoren esa-netan. Lehen aldia izan arren nota egokia eta au-rrera begira gainditzeko asmoarekin gainera.Normaltasun osoan ospatu dira, berriro ere, udanospatzen ditugun Amabirjin jaiak. Zezenketariknola ez dugun ospatzen, ez dago eztabaidarik Ai-zarnan, Zestoan ikusi dugun bezala. Eskerrak gal-deketak baretu duen kalea, bestela Aizarna ere ku-tsatuko zuen gai horrek.Giro alaian ospatu genuen jaietan egiten dugun oi-

auzoetatik

aizarna

lasko biltzea ere, nahiz eta oso hurbil ikusten dugun eztabaidaanimali hauen tratua dela eta. Amasan oilaskoak biltzeari ukoegin eta arrautzak bildu izanak, izango du bai eragina gure arte-an ere. Dena den Zestoan zezenketen arazoa konpondu badute,gu ez gara gutxiago.Normaltasun giroan burutu zen udazkenak berekin duen txerriboda ere, ohitura hau Aizarnako erara ospatu izanak ez dio xar-marik kendu festari, gehitu baizik. Aspaldian ikusten ez direnlangintza zaharrak ikusteko aukera ere izan genuen. Esan gene-zake txerri boda herrikoa zela, eta nik ez dut oraindik Aizarnanezagutu, seguru asko izango du honek ere jarraipena.Normaltasun giroan igaro baditugu orain arteko urtaroak, neguaere hala dago iragarrita, eta abenduan gehiago, horretara bultza-tzen duelako. Normaltasuna hitza gehiegi aipatuko nuen behar-bada, baina honek dakarren egoerak giro atsegina sortzen duherrian, eta lasaitasuna txertatu gizartean. Aurrera pausoakematen asko laguntzen du, elkarren arteko hartu-emanak hobe-tzen joaten dira, ekimen pribatuak ere gehitu egiten dira eta he-rrian alaitasunak toki gehiago izaten du.Azken urte honetan Euskal Herriko gizartean ere giro bera na-gusitu da, beraz gure artean ere giro honek jarraitzen badu, se-guru Aizarnari pauso berriak ematen asko lagunduko diola.Leihotik begira ikusten dugun Olentzerok seguru asko aurpegialaiagoa izango du aurten, eta opariak ere hobeak ekarriko ditu.

J on Eg iguren

Page 19: 134 - 2012 abendua

1

a g e n d a9

abEENNDDUUAA

22 LLAARRUUNNBBAATTAA

Iraeta denon artean auzo elkarteak antolatutaMungiako Izenadubarara irteera.•• Gipuzkoako pilota txapel-ketako hiru final jokatuko dira 17:00etatik aurrera Kiroldegian; ju-benilak binaka 3. maila, jubenilak banaka 1. maila eta kadeteakbanaka 1. maila. ••Artisau azoka egingo da Alima dantzako lo-kalean. Azokan ateratako irabazien zati bat, Nava Jeevan Calcuta-ko umezurztegiko haurrei laguntzeko elkartera bideratuko da.16:30eatik 20:30era egongo da zabalik azoka.

23 IIGGAANNDDEEAA

oharra: Lauiturrietako garbileku zaharberrituarenfestatxoa urtarrilaren 13ra pasa da.••Zoroperiak II. Esku Pilo-ta Saria, kiroldegian, 17:00etan: Andreu – Azagirre / Artetxe –Aizpuru; Iriondo – Loiola / Iribar – Iribar.••Zestoako MusikaBandaren Gabon kontzertua elizan, 20:00etan.

24 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Urtero moduan, Olentzero Kantuz taldekoek etaJaiotza biziarekin irteten direnek, kantuz alaituko dituzteherri eta auzoetako kaleak.

26 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXIII. Ba-razki eta fruta lehiaketa. Urolako XV. Ezti lehiaketa. XIV.Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Segura-ko talogileak eta salmenta-postu franko. 11:00. Felix eta Ei-der trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kaleji-ra. 12:30. Sari banaketak. Jarraian, trikipoteoa.13:30. Gaztaeta sagardoa dastatzea, plazan. 14.30ean bazkaria Gaztetxe-an. 17:00. Katilukadak, umeentzako bertso-txotxongiloemanaldia, Kultur Etxeko aretoan. 17:15. Denok kiroldegi-ra, kalejiran, Laranjadi txarangarekin. 17:30. Jaialdia. Eskupilota Zoroperiak II. sariko finala. Ondoren, herri kirollehia: Akoa – Zestoa – Aizarna, nor baino non, lokotx bil-tzen, harrijasotzen, aizkoran eta trontzan. Ondoren, Laran-jadi txaranga, afalordura arte.

28 OOSSTTIIRRAALLAA

‘Tximeletak, etengabeko metamorfosia’ EuskalHerriko gazte mugimenduan azken 30 urteetako bilakaera-ren inguruko dokumentala Gaztetxean 18.00etan

29 --3300 AASSTTEEBBUURRUUAA

Gabonetako Iraurgi Cup futbol txapelketa Iraetakofutbol zelaian.

31 AASSTTEELLEEHHEENNAA

II. San Silbestre lasterketa arratsaldeko 17:00etan plazatikaterata. Izenematea irekita dago. Doan izango da. ••Presoen es-kubideen aldeko urte zaharretako elkarretaratzea 19:30eanplazan.

urTTAARRRRIILLAA

02 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Binakako pala txapelketa eta merendola gaztelekuan

04 OOSSTTIIRRAALLAA

Txuri Urdinera irteera gaztelekutik

05 LLAARRUUNNBBAATTAA

Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Le-henengo, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak;19:00etan herriko kaleetara gerturatuko dira.

11 OOSSTTIIRRAALLAA

Ekain haurreskolak antolatuta Ricardo Arriolamediku homeopataren hitzaldia Kultur Etxean 18:00etan.

12 LLAARRUUNNBBAATTAA

Giza eskubideak, irtenbidea, bakea, euskal preso-ak Euskal Herrira, lelopean, Bilbon herri mobilizazio oro-korra. Kalean jarriko dira autobuserako izenemate orriak.••Gaztelekuan “Gu sukaldari”; txokolatezko taloak.

13 IIGGAANNDDEEAA

Lauiturrietako garbileku zaharberrituaren festa-txoa. 11:30ean, Kalejira udaletxeko arkupetatik Lauitu-rrietara, bertsolari, dantzari, musikari eta abarrekin. Ge-ro, han, auzolanean egin den berrikuntza aurkeztuko da;bertan jarri diren panel didaktikoen azalpena egingo da;garai batean arropa nola garbitzen zen erakutsiko da; etadena alaitzeko dantza emanaldia, bertsoak, musika…

15 AASSTTEEAARRTTEEAA

Ekain haurreskolak antolatuta Silvana Huegundietista eta nutrizionistaren hitzaldia 17:15ean udaletxe-ko pleno aretoan.

18 --1199 AASSTTEEBBUURRUUAANN

Gaztelekuan eskulanetan; itsulapikoa

••Gizarte zerbitzuetan ikastaroak egiteko sistema be-rri bat jarri nahi dute martxan. Truke sistema izan-

go duen asmo bat da. Diruan oinarritzen ez den zerbi-tzuen edo ikastaroen trukaketa bat egitea proposatzenda. Edozeinek hartu dezake parte. Epe bat irekiko da jen-dearen proposamenak jasotzeko edo norbanako batzueiproposamen zehatzak egiteko. Ondoren ikastaroak anto-latuko dira prezio sinboliko batekin. Ikastaro bat ematendutenek, bono bat jasoko dute beste ikastaro batean par-te hartzeko. Mendi orientazioa, joste ikastaroa, arnasketaedo erlajazio ikastaroak, mintza praktika taldeak, auto-defentsa, sukaldaritza, argazkilaritza, estetika, mekanikaedo antzeko ikastaroak izan daitezke. Jasotako dirua ma-terial edota helburu sozialetarako erabiliko da.

••Jostunak . Zoroperi egunean, astelehen arratsalderoKultur Etxean biltzen den jostunen taldeak, erakus-

keta jarriko du liburutegian. Urte guztian zehar eginda-ko lanak egongo dira ikusgai; baserritar jantzien mantaleta gonazpikoak, umeen faldoiak, etxeko mantelak... Tal-deko zenbait jostunek dozena bat urtetik gora daramateikasten, beste batzuk berriz hasi berriak dira. Irakasleaere jubilatu zitzaien baina hor jarraitzen dute elkarri era-kusten. Ea bada zer prestatzen diguten Zoroperitarako.

Page 20: 134 - 2012 abendua

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a