101 - 2009 abendua

20
danbolin 2009ko abendua 101 zb.

description

deskribapena

Transcript of 101 - 2009 abendua

Page 1: 101 - 2009 abendua

danbolin2009ko abendua

10 1 zb.

Page 2: 101 - 2009 abendua

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i a j a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 101 - 2009 abendua

11 00 00 !! Ia-ia konturatu gabe, “zentenarioa” egin eta 2009.urteari agur esateko garaia iritsi zai-gu101. zenbaki honekin.Ez dugu esango erraza izan denik, baina lor-tu dugu!Ez gara makalak! 100 egiteko gai izan baga-ra, zergatik ez beste 100!Horrelakoak izaten dira bizitzak ematen diz-kigun une eta egoera goxo eta hunkigarriak: Zorionak Eiderri eta Moniki! Euskal HerrikoTrikitilari Gazteen Txapeldunak!Izugarria Egunkariaren aldeko mugimen-dua!Aminetu Haidar azkenean Aaiunen! …Baina egoera guztiek dute era berean berealde iluna:Lanak direla eta ez direla, inplikazioa delaeta ez dela, jendearen atzetik ibili beharra,… Zenbatetan egon gara etsitzeko atarian,eh, Jone!Zenbat ordu entsaioetan!Nork daki Audientzia Nazionalak zer erabakiko duen!Ia-ia amarik gabe geratzen dira! Zenbat Aminetu geratu dira bidean!…Bizitza txuri-beltz honetan, ohituraz, alde beltza bakarrik ikusten dugu, baina ziur nagoaskoz ere gehiago direla une eta egoera goxoak gaziak baino. Bestela, hasi pentsatzenorain arte egindakoaz, bizitakoaz, … Baietz goxoak gaziak baino gehiago!Hala ere, eta nahiz eta erraza ez izan, bakoitzak bilatu eta aukeratu behar du bere bi-dea, bakoitza ahalegindu behar da besteekin bideak adosten, bakoitzak erabaki behardu zein bide jarraitu.Eta bideez hitz egiten ari garela, ba al dakizu zure etxeko helbidea? Ba al dakizu non bi-zi den zure lagun maitagarria? Ba al dakizu Errege Kabalgata nondik ibiliko den? Ba aldakizu ..? Ez? Ba, ale honetan duzu horren berri izateko aukera: Zestoako Kaletegia,Errege Kabalgatak izan duen ibilbidea, zein bide jarraitu behar izan duten txapeldunizateko, jendearen usteak, …Horrela joan gara alez ale osatzen esku artean duzun Danbolin aldizkaria; ba al daki-zu…? guzti horiei erantzuna eman nahian edo, besterik gabe, informazio jaso eta zueneskuetan ipini nahian. Baina hori lortzeko ezinbestekoa da zuen laguntza: bazkide egi-nez, lanetan parte hartuz, inkestak erantzunez, elkarrizketak eginez, … Badakizue, ego-era guztiek daukate bere alde iluna eta denon partaidetza behar da iluntasun hori argi-tzeko.Besterik gabe, zoriontsuak izan eta bidea argitzen ahalegindu!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Joxeba Larrañaga

34 6 91215 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

JJ AA RR DD UU NN II AA NNEE II DD EE RR EE TT AA MM OO NN II KK

DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

HHEELLDDUUEENN EETTAAHHAAUURRRREENN IILLUUSSIIOOAA

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

KK AA LL EE AA NN GG OO RR AA,, KK AA LL EE AA NN BB EE HH EE RR AA

Page 4: 101 - 2009 abendua

enb idoa I .

A B E N D U A E R E B A D O A

Urteak eman behar ziguna eman du; beti uzten dizkigu oroitzapenak,eta Aizarnan ere utziko zituen. Abenduan, eguna luzatzen hastenda, eta gaua mozten. Mundua eguzkiari bira berri bat ematera doa;

ziklo berri bat hastera doa, eta horregatik ospatzen dira egun hauek aspalditik.Jesusen jaiotza ere urte sasoi honetan ospatzen dugu. Hori irudikatzen duenjaiotza ugari jartzen da eliza, plaza edo etxe sarreretan. Kanta bereziak, janarieta edari ugari, erakustokiak apainduta, erregaliak, Olentzerorekin hasi eta Erre-ge egunarekin amaitu arte. Egun horietan, txikienek gozatzen dute gehien, etahoriek gozatzen ikustean dator gurasoen gozamena. Krisiaren eraginak ez di-tzala zapuztu ilusioz betetako jai hauek.

Udalak Aizarnako plaza dotoretzendu egun hauetarako. Lehen, eskola-ko haurrek Olentzero bat jartzenzuten balkoian plazari begira. Bainaeskola berria plazatik kanpora da-goenetik, Olentzeroren falta senti-tzen da enparantza polit horretan.Egun hauek bakean ospatzen diraleku gehienetan. “Guda garaian” eresu-etenak sinatu izan dira egunhauetarako. Aizarnan ere berdinegin behar genuke. Tentsio handikoegun asko bizi izan ditugu elkartea-ren arazoak direla eta, hartu-ema-nak kolokan jartzeraino. AizarnanKultur Elkarte bat egiteko nahikoaeraikuntza baditu udalak, eta mere-zi ote du berez zailak diren hartu-emanak okertzea arazo horregatik?Gobernu eta lehendakari berria ereizendatu dira aurten. Hori lortzekoelkarrizketetan, Aizarnako politikaribat ibili da; sarri ikusi dugu komu-nikabideetan. Orain artekoek beza-la, denen gusturik ez du egingooraingoak ere. Baina emaitza onik

ez badute lortzen, iritsiko dira beste bozketa batzuk ere bakoitza bere tokianjartzeko.Gotzain berria ere izendatu dute. Aizarnakoa du ama, Potzueta baserrian jaioa.Haurtzaroan baserri horretan egoten zen oporrak pasatzen. Beraz, Aizarna on-do gogoan izango du oraindik. Aukeraketa horrek ere zeresan ugari eman du.Baina Elizak aukeratu du, eta elizaren inguruan dabiltzanek baloratu beharkodute bere lana.Urtean zehar Aizarnarekin lotura izan duten gertakizunak kontatzen saiatunaiz, nahiz eta idazteko abilezia handirik ez izan. Eguberri zoriontsuak eta UrteBerri on aizarnar guztiei!

Ba gusta-tzen zaizkit jaidelako eta ezdakit ba, festaasko daudelakoeta famili giroaere izaten daeta, jateko askoeta… oparikontua deterio-ratzen ari da ur-teekin baterabaina…

Nerea Odriozola

20 urte

Ez, deprimen-te xamarrak dire-lako, derrigor-tzen dutelakofaltsuak izateraeta gauza askogogorarazten di-tuztelako, gauzatristeak eta…

Goiatz Aristi

24 urte

G a b o n a k g u s t a t z e na l z a i z k i z u ?

J on Eg iguren

Page 5: 101 - 2009 abendua

RAKTIKAKetxerik gabekoekin egitea erabaki nuenean, ez nekien non sartzen ari nintzen; mundu berri batireki zait. Psikologiako karrera egiten hasi nintzenetik, banekien ez nuela hain ezaguna den kli-nikaren alorra ukitu nahi. Nik, besterik gabe, jendearekin egon nahi nuen; jendearekin hitzegin, eta gertuko harreman bat eduki. Hemen, hori guztia eta gehiago aurkitu dut.Aterpe Caritaseko proiektu bat da etxerik gabekoentzat. Han, jatorduak, dutxatu, ilea moztu,arropak garbitu eta denetik egiteko aukera dago. Aterpez gain, beste mila proiektu daude. Guz-tietan lortu nahi dena ez da etxerik gabekoak bazterketa egoera horretara egokitzea, hortik ate-ratzea baizik, eta minimoki bizi normal bat izatera iristea. Eta esango duzue, kalean bizitzeraegokitu? Minimoki bizi normal bat eduki? Pentsatu behar dugu Aterpen dauden gehienek urteakdaramatzatela kalean. Eta zenbaitek ez duela ezer egin nahi hortik ateratzeko. Eta hainbeste ur-te kalean igaro eta gero beren bizia hobetzea lortzen dutenak ere ezin direla gizarteratu besteedozein bezala, duten neke fisiko eta psikologikoa handia baita.Badakit hau guztia ulertzea zaila dela; bizi beharra baitago dena barneratzeko. Nik hiru hilabetepasatu ditut haiekin, eta, hala eta guztiz ere, argi dut ez dudala dena ulertzea lortu. Mundu horibereziki konplexua baita. Baina, kasu honetan, Caritas egiten ari den lana izugarria da. Berauelizaren “agindupean” dagoela esan dezakegu, eta hori jakinda bakarrik ni bezalako mesfidatiakdardarka hurbiltzen gara bertara. Baina, gero, erlijio, pentsaera eta ideologia guztien gainetik gi-zabanakoak daudela ikusten da. Eta eliza eta sinesmendunak oso desberdinak direla. Niretzatoso esperientzia aberasgarria izan da: hain jende desberdina, denak helburu bakar batengatik el-kartuak; baztertuen bizi kalitatea hobetu nahia, alegia. Eta hori ikaragarria da. Edozein animatuko nuke horrelako esperientzia bat izatera. Izan ere, zer erraza den ezagutzenez ditugun pertsona, proiektu eta denaren inguruan gaizki hitz egitea, eta zer zaila, gure burua-rekin zerikusirik ez duen beste zerbaitetaz arduratzea eta aldaketak planteatu eta martxan jar-tzea…

5Bai, gusta-

tzen zaizkit, kris-taua sentitzennaizelako eta gu-retzat Eguberriekesan nahi handiadutelako.

Ibon Ibarguren

39 urte

Bai, ba opa-riak eta daudela-ko eta Erregeaketa Olentzerodaudelako etaoporrak gaineraeta…

Amaia Subinas

10 urte

E nbido 2 . L a r r a i t z E t x a b e M a n z i s i d o r

Bai, gustatubai, giro onaizaten da eta jaigiroa eta etxe gi-roa, famili giroa,familia juntatueta, jateko onaketa kale giro onaeta saltsa etaopor giro pixkabat ere bai eta…

Jon Zulaika

45 urte

Ez, batereez, tristura pun-tua dutelako etahorrez gain bafaltsukeria batiruditzen zaida-lako.

Igor Rezabal

31 urte PAT E R P E

Page 6: 101 - 2009 abendua

JZestoan musika zale ugari dagoela gauza jakina da, talde asko sortu baita herrianazken urteetan. Musika eskolan ere jende ugarik hartzen du parte. Azaroaren 29anMonik Valor eta Eider Iraola trikitilariek Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XVIII.lehiaketa irabazi zuten Zaldibarren. Beraien esanetan trikitixa elkarrekin jotzendutenetik “urterik onena” dute aurtengoa. Txapela kentzeko moduko urtea egin dute lautxapelketa irabaziz. Urtea amaitu aurretik Soroperitan azken saio egingo dute

Lehenik eta behin zorionak bioi danbolinen izeneanEskerrik asko (biak batera)

Epaimahaiak txapelduna nor izango zen esan aurretik espero zenuten irabazleak izan-go zinetela edo ezustekoa izan zen zuentzako?

Monik: Azken pieza amaitu orduko emaitzak eman zituzten eta irabazleak izan ginela jakin ge-nuen. Ez genuen espero inondik inora.

Eider: Gainera azken piezan aurrekoan baino baxuago atera ginen eta“berdin dio” esan genuen, “disfrutatu eta aurrera”.

Nork proposatu zizuen txapelketan parte hartzea?M: Saioa Lizarralde gure maisuak galdetu zigun ea lehiaketan parte har-

tu nahi al genuen. Bera ere lehiaketetan ibilia da eta berak animatu gin-tuen.

Euskal Herriko txapelketan parte hartu duzuen lehen aldia izanda?

M: Ez, hamabost urterekin hartu genuen parte lehenengo aldiz. Kanpo-raketa batera aurkeztu ginen baina ez ginen sailkatu finalerako. Pasa denurtean finalera sartu ginen, zein postutan amaitu genuen?

E: Zazpigarren sailkatu ginen finalerako eta gero postu bat aurreratu ge-nuen, seigarren amaitu genuen.

Nolakoak izaten dira Euskal Herriko txapelketako kanporake-tak?

M: Bi herrialdetan kanporaketa bana izaten da. Hemezortzi urtetik beherako edozein bikotekeman dezake izena eta ez dago inolako mugarik bikoteen kopuruari dagokionean. Ondoren, zozke-ta egiten da eta erdi eta erdi banatzen gaituzte eta kanporaketa bakoitzeko puntuazioaren araberafinalerako zortzi sailkatzen dira.

Txapelketatan normalean bikoteak neska-mutilez osatuak izaten dira?M: Denetik ikusten da, baina normalean mutilak gutxiago izaten dira. Hori bai, kopetan beti mu-

“EiderrekEuskal Herriko

txapelketanpandero jole

onenaren sariaere irabazi

zuen”

Monik Valor Eider Iraola

ardunian

Txapela buruan...

Getariakotrikitilarigazteenlehiaketantxapeldunatera zutenekoa

Page 7: 101 - 2009 abendua

modu horretan lanak amaitu eta beste bikoteen ekitaldia la-sai ikus dezakezu.

Euskal Herriko txapeldunak zinetela ospatu zenu-ten?

E: Bai, Koiotenera joan ginen ospatzera kar, kar, kar. Jen-deak zorionak eman zizkigun txaloka.

M: Ni lehenik eta behin amonarengana joan nintzen pozhandia hartzen baitu eta gero goiko auzokideengana, haiekere asko pozten dira eta.

Zenbat denbora behar da horrelako lehiaketa batprestatzeko?

E: Berez denbora asko baina guk azterketak izan geni-tuen aurretik eta kontuan izan ez garela honetara dedika-tzen, gure ikasketak ditugu, klase partikularrak, Monik fut-bolean ere ibiltzen da. Horrek guztiak denbora asko ken-tzen du.

Azkoitiko kanporaketa azaroaren zortzian izan zeneta finalerako hiru aste falta zirela kontuan izanikprestaketa zaila izan zen?

M: Badaezpada aurretik hasi ginen entseguekin. Bestelalau kanta hiru astetan ikastea oso konplikatua da.

E: Lau egunetan jardun genuen bete-betean eta aurretikahal genuenean elkartzen ginen, aste horretan azterketetangeunden eta.

Bakoitzak bere aldetik ikasten ditu kantuak edonola egiten duzue?

E: Nik normalean berarekin batera bestela panderoa berabakarrik... (barre egiten dute biek batera)

M: Nik aurretik kantuak prestatu beharra izaten dut. Gai-nera abestu beharreko kantak ere ikasi egin behar dira.

tilak azaltzen dira, bai soinua, bai panderoa jotzen. Ma-txismoa.

Nolakoa izaten da txapelketa bateko finala?M: Beno, ni behintzat ez naiz irabaztera ateratzen bes-

tela okerrago izaten da, nerbio gehiago izaten ditut. Beste-la ere nahikoa izaten dira.

E: Ondo pasatzera irteten dugu, hori da garrantzitsuena,eta jendeak ere ondo pasa dezala gurekin.

M: Oso ondo jotzen duen jendea dago baina gero ezduena transmititzen, eta hori nabaritzen da.

Trikitixa lehiaketa batean zein da burutu beharre-ko lana?

M: Zortzi bikoteek lau pieza jo behar dituzte; Trikitixa,Porrusalda, Fandangoa eta Arin-Arina. Bikote bakoitzaklau piezak bata bestearen atzetik jo behar ditu eta amai-tzen duenean puntuazioa ematen zaio.

E: Ordena erabakitzeko finalerako sailkatu diren zortzibikoteetatik puntuazio baxuena duena hasten da eta altue-na duenak azkena, gu azkenak izan ginen ateratzen.

Lehiaketa 17:30ean hasten zen eta zuek azkenakizanik denbora luzez zain egon beharko zenuten,abantaila edo kalte egin zizuen horrek?

M: Ba arratsaldeko sei eta erdietan eta zazpiak bitarteanhasi ginen, beste bikoteek zer egin zuten bagenekien etaguztia geure esku zegoen. Ez dakit zer den hobeagoa, pre-sioa handiagoa da.

E: Bai, beste bikoteen nota guztiak genekizkien hastera-ko eta horrek presioa sortzen du.

M: Nik pertsonalki nahiago dut lehenengoetakoa izan,···

..

7

Page 8: 101 - 2009 abendua

Nork laguntzen dizue kantuak aukeratu etaprestatzen?

M: Gure lagun Eneritz Eizmendik laguntzen digu ber-tsoekin eta Saioa Lizarralde gure maisuak proposatzendizkigu guretzat egokiak izan daitezkeen kantuak etaprestatzen laguntzen digu. Lehiaketetan edo kalean en-tzun eta gustukoak ditugun kantak ere prestatzen ditu-gu.

Txapelketan jo behar zenituzten kantak nola au-keratu dituzue?

M: Bikote guztiek antolakuntzak aurrez banatzenduen fandangoaren partitura bera interpretatu behar du-te. Beste hiru piezen hautatzea bakoitzaren esku geldi-tzen da.

Txapelketa gehiagotara aurkeztuko zarete?E: Bai, ahal dugun bitartean behintzat bai baina heme-

zortzi urte egingo ditugu laster.M: Hemezortzi urtetik gorakoentzat txapelketak ba-

daude baina askoz gutxiago.E: Bat edo bi bakarrik.

Zergatik hasi zineten biok batera trikitixa jo-tzen?

E: Hamabost urte genituen trikitixan batera hasi gine-nean. Oroitzen naiz nik panderoko klaseak amaitu etapare bat urtez utzi egin nuela. Monik eta Aintzane Diazlaguna, taldean jotzen hasi ziren eta pentsatu zuten pan-dero bat ongi etorriko litzaiekeela eta niri aipatu zidaten.Gero, irakasleak esan zigun ea lehiaketetara joan nahi algenuen.

M: Guk ez genekien nolakoak ziren txapelketak or-dea. Joan ginen lehengo txapelketan ez genuen ideiarikere eta gainera lehenengoak irtetea tokatu zitzaigun, ezgenekien zer egin behar genuen ere. Bosgarren amaitugenuen.

Zuen lehengo txapelketa horrek orduan askoikasteko balio izan zizuen?

E: Beste bikoteek zer egiten zuten ikusteko balio izanzigun. Hauek horrela egiten dute, guk horrela egingo du-gu...

Euskal Herriko Txapelketa irabazi duzue, zuenmomenturik onena dela esan liteke?

M: Urte hau bai, aurten lau txapel irabazi ditugu etaez genuen uste bakar bat bera ere irabaziko genuenik.

E: Lehenengoa Getarian irabazi genuen, ezustekoaizan zen eta jarraian Oiartzun, Arroabea eta Euskal He-rriko txapelketak.

M: Eta Eiderrek Euskal Herriko txapelketan panderojole onenaren saria ere irabazi zuen.

Entseguak etxean egiten dituzuenean familia ke-xatu egiten da edo animoak ematen dizkizuete?

M: Entseguak egin nahi baditugu ez dago beste irten-

biderik, gelan sartu eta hor egon, kar, kar, kar... Nire ama horegoten da entzuten eta batzuetan amona ere gerturatzen daentzutera. Gustura egoten dira.

E: Etxekoek laguntzen digute, babesa beti eman digute.M: Ez digute esaten orain ez, geldirik egon... Nik beti sariak

amonari ematen dizkiot.E: Nik ere amonari eskaintzen dizkiot sariak. Beti gustura

entzuten digute eta Euskal Herriko txapelketara ezin zutenezjoan, beraien etxera joan eta beraien aurrean jo genituen txa-pelketarako prestatuak genituen kantak.

Zergatik aukeratu zenuen, zuk Monik soinua, eta zukEider panderoa?

M: Nik hasiera batean gitarra ikasi nahi nuen, eta orain erenahiko nuke, asko gustatzen zait. Baina, ez dakit, txikitakokontuak izango dira, lagun bat hasten dela... eta Aintzanere-kin batera apuntatu nintzen. Hasieran beldur pixka bat nuenbaina orain gustura nabil. Lehiaketak prestatu behar direla, le-ku batetik deitzen dizutela...

E: Ni ere txikitan hasi nintzen, koadrilako beste bi lagune-kin batera. Zazpi urte nituen hasi ginenean, txikia, Jon Reza-bal Munatxo zen gure maisua eta oso pozik ibili ginen. Gero,Munatxok utzi eta beste irakasle bat etorri zen. Lagunak den-borarekin utzi egin zuten eta nik jarraitu.

Biok ikasten hari zarete, nola daramatzazue ikaske-tak eta trikitixa bateragarriak egitea?

M: Ondo ez, kar, kar, kar...E: Antolatuz gero ondo eraman daiteke.M: Hori da, antolatuz gero dena da posible. Gu batxilergo-

an gabiltza eta lehenengo mailatik bigarrengora salto handiaizan da.

Urtea amaitzeko Soroperitan trikitixa jotzen ibilikozarete?

E: Goizean zehar plazan ibiliko gara eta gaztetxetik ere dei-tu digute bazkari garaian jotzeko.

M: Horrelakoetan gustura ibiltzen gara. Nahi duzuna jo de-zakezu, oraintxe kantatzeko bat, oraintxe Kepa Junkerarenbat... Hori bai, herrian urduriago ibiltzen gara txapelketetanbaino, lehengo kantuetan behintzat!

U rko Canseco

···

Page 9: 101 - 2009 abendua

9Hasi dira iristen izen berriak herriko izkinetara. Eta datozen egu-

netan ere jarraituko dute udaleko langileek plaka berriak jartzen.Kolore eta letra tipo berria batzuei politak iruditu zaizkie, beste ba-tzuek letra txikiegia dutela diote, beste batzuek altuegi jartzen otedituzten... Ohitzen joango gara, poliki-poliki, eta zenbat eta azkarra-go hobe.

Udaleko teknikariek diote, ezin zela gehiago atzeratu kaleen berrantolake-ta. Askotan nahasi egiten ginen –kanpokoak zein bertakook—helbideekin:San Juan kalea eta San Juan bidea ohiko nahasketa iturri ziren, landa lurrekoetxebizitzetara iristea oso zaila zen ezagutzen ez zuenarentzat –mediku, an-bulantzia, eta suhiltzaileak arazoak izan zituzten hainbat kasutan–.

KALE BATZUEN HASIERA ETA BUKAERAK ALDATU DIRA

Denborarekin, etxe berriak eta errepide berriak egin izan diren neurrian,herriaren itxura aldatuz joan da. Kasu batzuetan, bi kale zirenak, denborare-kin bat bihurtu ziren (non bukatzen zen Portale eta San Juan kalea hasi?),eta beste kasu batzuetan, berriz, kale bakarra zena zatitu (inork ba al dakiSan Juan kalea non bukatzen zen?).

Lehenengo lana, kaleak definitzea izan zen, non hasi eta non bukatzenzen kale eta bide bakoitza. Kale eta bideen izaera, mapaz gain, bertan ere, fi-sikoki, nabaria izan behar du, baita Zestoa ezagutzen ez dutenentzat ere.

KALEAK, BIDEAK ETA AUZUNEAK

Kaleek eta bideek lerro forma dute, zuzena ala okertua baina lerroak diraeta normalean alde bietan dituzte atariak. Auzuneek, aldiz, trazatu bihurradute, multzoa dira gehiago lerroa baino (Arteaga, Idiazpi...).

HIRU “0 KM”Kaleen trazatua definitu ondoren, horien hasierak non dauden erabaki da,

hots, atariak nondik zenbatzen hasiko diren. Horretarako “0 Km-a” izenda-tzen da, zenbatze-abiapuntua. Zestoaren kasuan, erabaki zen egokiagoa zelahiru abiapuntu izendatzea: Foru plaza, Aizarnako plaza eta Arroako SantaAna plaza. Dagokion 0 Km puntu horretatik hurbilen dagoen atariak izango

du lehenengo zenbakia. Horrexega-tik aldatu dira, esate baterako, Eliz-kaleko atari zenbakiak.

BAKOITIAK EZKERREAN ETA BI-KOITIAK ESKUINEAN, BAINA BADAU-DE SALBUESPENAK

Orokorrean horrelaxe da, zenbakibakoitiak ezkerrean eta bikoitiak es-kuinean. Baina bide batzuen kasuan,

kalean behera...Kalean gora,

···

Page 10: 101 - 2009 abendua

tzuk jaso dira: Gesalaga, Ipintza, Eztiola,Alondero, Lorbidea, Astotxikibidea, Kalbario-bidea...

Izen berriak aukeratzeko, bertako toponi-moek izan dute lehentasuna (Larrain, Olaeta,Enekosauztegi, Ipintza, Zurbano), eta horiekgabe, nabarmendu diren herriko seme-alababatzuen izenak erabili dira: Axun Arrazola,Narkis Balentziaga, Marduxarra.

Izen horiek guztiak berreskuratzeak lanhandia eta astuna du atzetik. Dokumentu za-harrak bilatu eta arakatzea, bertakoek diote-narekin alderatzea, eta, askotan, bertaratzeaeta egiaztatzea. Izan ere, batzuei inoiz entzungabekoak iruditzen zaizkien izen horiek, ezdira asmatu, aurkitu egin dira, berreskuratu.

EUSKALTZAINDIAREN IRIZPIDEEN ARABERA

ZEHAZTU DA IZENAK NOLA IDATZI

Behin toponimoak, izenak, definitu eta ge-

etxetik etxera tarte oso handia dagonean, agertzen diren ordenaerrespetatzen da, bidearen zein aldetan dauden kontuan hartugabe, adibidez, Ekainbidea.

Plazetan ere, atari zenbakiak jarraian agertzen dira, erloju-orra-tzen noranzkoan.

KALE ETA BIDE

GUZTIEK DUTE IZENA

Hori izan da irizpi-de nagusietako bat be-rrantolaketa berrian:helbideak argi eta gar-bi adieraztea izenda-tzen duten atari horinon dagoen, eremuurbanoan zein landaeremuan. Horretarako,errepikapenak kon-pondu egin dira (SanJuan, Lizarraitz esatebaterako), izena jarrizaie lehen ez zeukatenkaleei eta bideei, etxe-ei sarrera duten kalehorretan eman zaiehelbidea (Larrain kale-tik sarrera duten etxe-en kasu) eta disemina-dos gisa agertzen zirenetxe bakoitzari, dago-kion bidearen helbideaeman zaio.

JATORRIZKO

IZENAK, BERTAKO

TOPONIMOAK ETA

ZESTOAR AIPAGARRIAK

Jatorrizko izenakberreskuratzea izan dabeste irizpidetarikobat. Horrela, jatorrizkoGurutzeaga berresku-ratu da azken 20 urte-tako Gurutze izenarenordez; ahaztu samarzeuden beste izen ba-

Zaharrakdiren izen

berriakEENNEEKKOOSSAAUUZZTTEEGGII

Zestoako harizti bat zen. Kokapen zehatzaez badakigu ere, agirietan agertzen daherritik Akoara bidean zegoela. Gainera,garai hartako harresietatik balezta-tirobatera omen zegoen.Udaletxea eraiki aurretik, herritarrakEnekosauztegi hariztian elkartzen zirenherri batzarrak egiteko, eta bertanhartzen zituzten Zestoari zegozkionerabakiak. Enekosauztegin hartu zen,1601ean, herrian udaletxea eraikitzekoerabakia. Gipuzkoan eraiki zenlehenengoa izan zen.

LLAARRRRAAIINN

Batzuek gogoratzen dute oraindik, horreladeitzen ziotela geltokira doan bidearenondoko lursailari. Iñaki Azkunek honeladio: “Garia jotzeko makinak, Ajuriamarkakoak, urtero etortzen ziren gurehaurtzaroan eta gaztaroan oraingo PioBaroja plazara, eta inguruko baserri etakale-baserrietako gariak hortxe jotzenziren. Makina horiek etorri aurretik,ordea, herriko larrainean eultzi egitenziren, gainean ganadua bueltaka erabilita,eta gero haizatu egiten zen garia, alea etalastoa banatzeko”.

KKOORRRROOPPEEAA

Gure zaharrengandik jasotako izena da,horrelaxe deitzen baitzioten elizarenatzealdeari. Hor lotzen zituzten astoakherrira zetozenek.

AALLOONNDDEERROO

Alonderoko etxean, Portalekoan,alondegia zegoen. Hor biltzen ziren

···

Page 11: 101 - 2009 abendua

11

ro, horiek nola idatzi behar diren erabaki beharda. Aurkitutako dokumentu idatziak eta ahoz-ko agiriak oinarri, Euskaltzaindiak zehaztutakoirizpideen arabera proposatu da izenen grafia.Hots, izenak nola idatzi. Hori ere kontu handizegiteko lana da. Gainera, izenak direlako, arauzehatz batzuk dituzte. Zalantzazko kasu ba-tzuk egon dira, eta Euskaltzaindiaren onomas-

tika batzor-deak espre-suki landuditu.

Izen guz-tietan erres-petatu diraEuskaltzain-diaren iriz-pideak, hiru-tan izanezik. Horre-gatik pape-rean argita-ratutakomapetan,idazkera bi-koitzarekin

agertuko dira Arroa Behea/Arroabea, ArroaGoia/Arroagoia eta Arroa Erreka/Arroaerrekaauzoen izenak. Lehenengo formak, izena bana-tuta agertzen dutenak, Udalak 2003an onartuzituen, hainbat herritarrek eskatutakoari kasueginez. Bigarrenak, Euskaltzaindiak zehaztuta-koak eta Zestoako Euskara Batzordeak propo-satutakoak dira.

Euskara Batzordeak ez du izen horien gaine-ko eztabaida berpiztu nahi izan, ezer berririkez zuelako ekarriko; eta forma biak ontzat jo-tzea proposatu du. Honela erabiltzea gomenda-tzen du Euskara Batzordeak: izenak banatuta,horrela erabili nahi duten herritarrek, eta betiere herri mailako erabilerarako; bestea, hitz ba-karrekoa, aldiz, herritik kanpoko erabilera guz-tietarako. Izan ere, argitaletxeek, komunikabi-deek eta itzultzaileek Euskaltzaindiak zehaztu-tako irizpideak betetzen baitituzte.

Oharra:Atari bakoitzean informazio orriak jarri dira

jendeak jakin dezan udalak zein erakunderieman dion aldaketaren berri. Zerrenda horre-tan agertzen ez direnetaz bakoitzak arduratubeharko du.

herrira ekartzen zituzten ardoak, eta udalzerga ordaintzen zuten horregatik.Alondegiko arduradunari “alondero”deitzen zioten.

Zurbano, Eztiola, Gesalaga, Ipintza,Lizentziadonekoa, OlaetaEtxe izenak dira guztiak, batzukdagoeneko desagertuak. Izena daramankalea etxea zegoen tokian, edo bertakolurretan edo hortik oso hurbil dago.

AAUUTTSSOORROO

“Aisoro” abizenetik datorren hitza da, XV.eta XVI. mendeko hainbat agirietanagertzen dena. Hitz beretik dator“Autsoetxe” (Ausoroetxea)

Zestoar aipagarriak

AAXXUUNN AARRRRAAZZOOLLAA

Maria Asuncion Arrazola Etxeberria, AmaArrazola, 1912-1995. Lekaime, irakasleeta ikerlari zestoarrak izaera irekia etaaurrerakoia zuen. Bere ikerlan etaargitalpenen artean El Renacimiento enGipuzkoa da inportanteena, 1967anargitaratua.

NNAARRKKIISS BBAALLEENNTTZZIIAAGGAA

Narkis Balentziaga Altuna, arroarra,1905-1935. Gaztea zela gaixotu etaluzaro egon zen ospitalean, eta orduanhasi zen marrazten. Zuloagaren ikasleaizan zen. Margolariaren gainekoinformazio interesgarria Arroa-Beheaauzo gazte baten historia liburuan.

MMAARRDDUUXXAARRRRAA

Juan Jose EizagirreAntia“Marduxarra”,arroarra, 1918-2000. Trikitilariospetsua izan zeneta oso maitatuaherrian.

Berri-berriak diren izen bakarrakUrzaleen kantoia eta Euskal Herria plazadira. Lehenengoa, uren onurak erakarritaZestoa bete zutenak eta gaur egundatozen horiek gogoratuz jarri da.Herriaren historian eta bizitzangarrantzia izan dutelako. Bigarrenak,Euskal Herria plaza, ez du azalpenikbehar.

www.euskomedia.org ORRITIK HARTUA

argazkia Arroa-Beheaauzo gazte baten histo-ria liburutik hartua

argazkia: Gipuzkoa mundi.Gipuzkoako ForuAldundia, 2006

N ora Pa lmi tano

Page 12: 101 - 2009 abendua

Gabonak gainean ditugu, eta, Olen-tzerorekin batera, Erregeak ere etorri-ko dira Zestoako haurrentzat eta hel-duentzat opariak ekartzera. Zalantza-rik gabe, horrelako ekitaldiak ezlirateke posible izango hainbat herri-tarren lanik gabe. Herriko belaunaldiugari aritu dira Zestoako Errege Ka-balgata antolatzen, eta gaur egungoantolatzaileek ez dakite zehazki zeinurtetan izan zen lehen kabalgata, bai-na aspaldi dela bai, helduek betidanikezagutu dutela diote eta. Zalantzarikez dute hainbat herritarren lanik etapazientziarik gabe ez litzakeela posi-ble izango gaur egun ilusioz jantzita-ko egunaren ohitura mantentzea.

12 herritar dabiltza Kabalgata an-tolatzen, guztiak gurasoak, eta anto-latzen duten seigarrena izango da2010eko Kabagalta. Aurretik zebilenboluntario taldeak erreleboa eskatuzuen, beste batzuk animatu ziren,eta, ordutik, urteko hiru hilabete-edo eskaintzen dituzte herriko haureta helduentzako egun handi horiantolatzen.

Ziztu bizian igarotzen den ekital-diak prestaketa handia eskatzen duaurrez eta egunean bertan: ia 200herritarren lana. Bandako kideak,arropak lisatzen eta garbitzen lagun-tzen duten gurasoak, adorazioanparte hartzen duten haurrak, Kabal-gatan ateratzen direnak… Beharrez-koak dira guztiak, baita denen lanaeta borondatea ere. Horregatik, an-tolatzaileek herritar guztiak animatunahi dituzte egunean bertan partehartzera edota aurrez prestatzen la-guntzera.

Helduenetahaurrenilusioa bizkarrean hartuta

g urean

Page 13: 101 - 2009 abendua

3berezia da; herritar orok lotzen du abestia Errege Magoen etorrerarekin.

Akoatik jaitsi, eta lehenengo geldialdia San Joan Zaharren Egoitzan izatenda. Hango egoiliarrei opariak ematen dizkiete, eta herriko musika bandakhainbat abesti jotzen ditu.

Antolatzaileek adierazi dutenez, herriko bi egoitzetako bisitak une hunki-garriak izaten dira. “Haurren poztasuna ikustea zoragarria da, baina aitona-amona horien guztien begirada bihotzera iristen da”, azaldu du Errege ateraizan den taldeko kide batek. Zaharren egoitzetako egoiliarrei ematen dizkie-ten opariak Caritasek eskaintzen ditu, eta, ondoren, Erregeak arduratzen diraopari guztiak banatzeaz: “Aitona-amona guztiak elkarrekin jartzen dituzteErregeak iristen direnerako, eta ohetik altxatzerik ez dutenen logeletara erejoaten dira.

San Joan egoitzatik, Elizan egiten duten adoraziora joaten dira. KabalgataErdikaletik iristen da plazara, eta, handik, Gisasola Egoitzara. Bigarren gel-dialdiaren ostean, berriro Erdikaletik igotzen da elizan bukatzeko. Erregeakiristen direnerako, gainezka egoten dira plaza eta eliza. Han, herriko haurrengutunak jasotzen dituzte, eta askok argazkiak ateratzeko ere aprobetxatzendute.

Kabalgataren sorrerako urteetan, Erregeak ez ziren elizara sartzen; udale-txe azpian jasotzen zituzten herriko haurren gutunak. Baina, urte batean, eu-ri zaparrada hasi zuen une horretan, eta apaizak eliza barrura sartzeko bai-mena eman zien; antza denez, ideia gustatu egin zen, eta, ordutik, urtero eli-zan ematen zaio amaiera Kabalgatari.

BITXIKERIAK

Sekula pentsatu al duzue Kabalgatako zuziak nola pizten dituzten? Ba-nan-banan pizgailuarekin piztea ikaragarrizko lana izaten zen, eta sopletebatekin hasi ziren pizten. Orain, ziztu bizian pizten omen dituzte. Zuziekarrisku handia dakarte; izan ere, sua oso erraz piztu daiteke haizearekin etaarropa berezi horiekin. Kabalgatako antolatzaileak horretarako prestatutadaude, ordea, eta antolakuntzako bi kide motxilan su-itzalgailuak dituztelajoaten dira Kabalgataren ondoan, badaezpada.

Eta ibilbidean zehar Erregeak goxokirik gabe geratuko balira? Hori erepentsatuta dute antolatzaileek: auto bat joaten da atzetik goxokiak eta zuziberriak eramanez, zuziak azkarrago gastatzen baitira eguraldiaren arabera.“Haize handia egon den urteetan, zuzi gehiago gastatu izan dugu; haizeare-kin berehala joaten dira”, dio antolatzaileetako batek.

Horrelako ekimenak herritar guztiek dituzte gogoko, baina, ohitura ez gal-tzeko, antolatzaileek herritar oro animatu nahi dute ahal duten neurrian la-guntzera, bai Kabalgatan parte hartuz, bai antolakuntzan, arropak garbitzenedo lisatzen, goxokien poltsatxoak prestatzen, Kabalgatan parte hartu behar

URTERO, HOBEKUNTZAK

Kabalgata antolatzeko dirua ema-ten du Udalak —2.000 euro ingu-ru—, eta, horrez gain, elizan boron-datea biltzeko otartxoa ere jartzendute. Hala ere, ezer gutxi jasotzenomen da, eta nahiko lan izaten duteurteroko gastuei aurre egiteko. Izanere, urtero ahalegintzen dira berri-kuntzaren bat egiten. Adibidez, pa-jeen botak berritu zituzten duela gu-txi, eta Kabagaltaren atzetik sorbal-da gainean eramaten duten opariengurdia arintzeko hainbat aldaketaegin zituzten. Urteroko gastuak ereugari izaten dira: 76 kilo goxoki; zu-ziak (antortxak) urtero erosten dituz-te; Kabalgatari asegurua egiten zaio;zaldiak; Erregeen estalkiak garbite-gian garbitzea…

Kabagaltara herrian bizi ez direnzestoarrak ere etortzen dira berenhaurrekin. Izan ere, eskualdeko gai-nontzeko herrietan Errege Kabalga-tak “hotzagoak” dira: pajeak edo Bi-zar Zuri joaten dira bezperan gutu-nak jasotzera. Zestoan, Erregeenmantalean eseri, muxu eman eta ar-gazkiak ateratzeko aukera dute, etahori asko eskertzen omen da.

LEHENENGO GELTOKIA: SAN JOAN

ZAHARREN EGOITZA

Badira urteak Kabalgata Akoatikhasten dela. Zirraragarria da mendi-ko ilunpetan suzirien argiak ikustea.18:15 inguruan abiatzen dira herri-rantz pajeak, hiru Errege Magoaketa beren laguntzaileak. Urrutira en-tzun ohi da danbor eta adarrarensoinua. Musika bandaren abestia ere

1

···

Don Manuel apaizak Antton Korta urtebetekohaurra du besoetan. Erregea Jesus GoikoetxeaFati 1961 urte inguruko argazkia.

Agustin Gaztañaga, Gregorio Etxaniz etaKarlos Orbegozo (erregeak)Jose Antonio eta Jabier Cestona, don Emeterio Isasti, Iñaki Etxaniz eta ManoloAltuna (inguruan), Jesus Goikoetxea etaRamon Etxaide (beltzez).1959-01-05

Page 14: 101 - 2009 abendua

···duten herritarrei janzten eta margo-tzen laguntzen. Errege eguneko ilu-sioak bizirik jarraitzea nahi baduzu,jarri zuk ere misterio puntua.

KABALGATAKO DATUAK

Antolakuntzan 12 herritarMusika Bandan 45 herritarLaguntzaileak 17 herritar(arropa garbitzen eta lisatzen…)

Adorazioan 18 herritarKabalgatan 60 herritarJasotako eskutitzak 360Goxokiak 76 kgGoxoki poltsatxoak 400

ArroabekoKabalgataren urrezko

ezteiakArroabean ere Errege Kabalgata egiten dute urtero. Aurten, gainera, 50 urte

beteko ditu. Patxi Urbieta da lehenengoan Errege atera zen herritar bat, etaDanbolinek berarekin hitz egin du Arroako Kabalgatari buruz.

Urbietarekin batera Errege atera ziren bi herritarrak, Jesus Zalla eta Jesus M.Iparragirre, duela hainbat urte zendu ziren. Urbietak adierazi duenez, gustatu-ko litzaioke hiruak berriro Errege ateratzea, baina ezinezkoa denez, beste bilagunekin aterako da 2010eko Errege Kabalgatan, eta, lehenengo Kabalgatahartan bezala, Meltxor izango da. Ilusio handia egiten diola onartu du Urbie-tak.

Duela 50 urte lehenengo Kabalgata hura antolatzearen ideia apaizarenaizan zen, don Ramonena, eta herriko hainbat emakumek eta gaztek lagunduzuten guztia prestatzen. Herriko emakumeak arropak prestatzen aritu zirenbatik bat, eta gazteak, berriz, Kabalgatako pertsonaiak izan ziren. Erregeenarropak, adibidez, ohe-estalkiekin egin zituzten, eta galtzak, berriz, oheko bu-rukoen azalekin. Gerora arropak erosi eta josi dituzte pixkanaka, eta, gauregun, arropa dotoreekin ateratzen dira Erregeak.

Garai hartan, zaldi gainean etortzen ziren Erregeak Tellendi ingurutik, bainaarriskutsua zenez, trenez etortzen hastea erabaki zuten urte gutxiren buruan.Gaur egun ere trenez etortzen dira. Gurdi gainera igo, eta tren geltokitik herri-ko plazara joaten dira elizarantz. Eliz atarian, adorazioa egiten dute, eta, han-dik, eliza barrura sartzen dira herriko haur guztiekin elkartzera.

Arroabeko Kabalgatak duen bereizgarrietako bat da Erregeek eskura ematendizkiela opariak herriko haur guztiei. 10 urtera bitarteko haur guztiek Erregeeneskutik jasotzen dute oparia; Erregeek izenak ateratzen dituzte zozketa bidez,eta elizan jarri dituzten opariak aukeratzen joaten dira haurrak. Ez dira herriasko izango hori egiten dutenak! Opari horiek erosteko, Elizak txartelak jar-tzen ditu salgai, eta Gabon eskean lortzen duten dirua ere horretara bidera-tzen dute.

Herriko haurrez gain, adinduek ere opariak jasotzen dituzte Gabonetan.Hainbat herritar eta apaiza etxez etxe joaten dira 82 urtetik gorakoei opariakemanez. Egoitzetan daudenak ere gogoan izaten dituzte, eta haientzat ereopariak banatzen dituzte.

Kabagalta asko aldatu dela adierazi du Urbietak: hasierako urteetan, 40 la-gun inguru ateratzen ziren, gazteak asko. Gaur egun, berriz, 20 inguru atera-tzen direla eta gehienak haurrak direla azaldu du. Hala ere, Errege Kabalgatakez du galdu garai hartan zuen xarma eta ilusioa, eta urte mordo bat geratzenzaizkio oraindik. Izan ere, ekitaldia herriko txikienen gurasoek antolatzen du-te. Urtero txandakatuz joaten dira gurasoak, eta, etorkizunean herrian haurrikfaltako ez denez, Kabalgata antolatzen jarraituko dute.

N aiara Expos i to A lberd i

Page 15: 101 - 2009 abendua

Jakingo duzuen bezala, pasa den azaroaren 27, 28 eta29an, gazte mugimenduaren topaketak ospatu ziren Zes-toan. Bertan, hainbat eragile desberdinetako gazteak bil-du ziren, hala nola, aisialdi eremukoak, gaztetxeetakoak,emakume taldetakoak eta gazte independentistak.Topa-keta hauek elkarlana izan dute filosofiatzat, filosofia ho-rretatik sortu zen “Ekin dezagun batera leloa”.

Jendea iritsi ahala, sekulako joan etorria nabaritzen zen Zes-toako kaleetan. Kanpotik zetorren jendea kiroldegira inguratzenzen lotarako txokoaren bila, gero handik eztabaidetan izenematera... hori dena musikak giroa berotzen zuen bitartean.

Aurkezpen ekitaldi batekin eman zitzaien topaketei hasiera,giro goxo eta epelean. Topaketetan eman diren eztabaidak, laugairen ingurukoak izan dira: amalurra, feminismoa, klase-zapal-kuntza eta lurraldetasuna. Igor Arroyo, Nafarroako LABeko bo-zeramailea saiatu zen lau gai horiek sakon azaltzen. Azalpenbakoitzaren ondoren, gai bakoitzaren inguruko ekitalditxo sin-bolikoak egin zituzten.

Ekitaldia amaitu bezain laster aisialdiari egin zitzaion tarteaAbiadura Handiko Trenaren inguruko antzerki-parodia batekin.

Hurrengo goizean,bezperako ajearekin,gazte andana mar-txan jarri zen; lantal-detan banaturik, ez-tabaida ezberdinakegin ziren Zestoakohainbat txokotan.Presaka bazkaldu on-doren herria hustuegin zen, guztiak Bil-bora joan baitzirenaste hartako atxilo-keten harira, proiek-tu guztiak, eskubideguztiak lemapean,egin zen manifesta-ziora.

Bilbotik bueltan, aisialdirako tartea zen berriz ere. “Kumunekopaperaren poesia” izeneko monologoa izan zen entzungai, etahorren ondorenerako kontzertu batzuk prestatuta bazeudenere, azpiegitura arazoak medio, ez ziren egin. Horrela bukatuzen larunbata, arratsalderako prestatuta zeuden tailerrak egingabe.

Igande goizean, berriro ere ajearekin, gazteak taldeka banatu-ta, eztabaidei jarraipena eman zieten. Eguedian, bi orduko atze-rapenarekin, amaiera ekitaldia egin zen. Gogora ekarri zituztenaste hartan bertan atxilotutako gazteak, topaketa hauen bilaka-eran eragin nabarmena izan baitute atxiloketek. Ekitaldiaren

Elkarlana, nagusi

topaketetan

ondoren herri bazkaria egin zen,eta arratsaldeko kontzertuekineman zitzaien bukaera topaketei.Gundestrak talde zestoarra izanzen taldeetariko bat.

Hasiera batean topaketetara600-700 pertsona etorriko zirelaespero bazen ere, 300tik ez zirenpasa, eta aste hartako atxiloketekizan zuten zerikusirik. Antolakun-tzan zebiltzan gazteetako askoatxilotuak eta atxilotuen gertukoakziren, beraz hutsune handiak zeu-den. Gainera, larunbat arratsaldekomanifestazioaren ondorioz arra-tsaldeko ekintza guztiak bertan be-hera gelditu ziren, eta ekintza haieilotuta zeuden igandeko eztabaidakazken momentuan moldatu beharizan zituzten.

ORAIN HERRIAREN TXANDA DA

Abenduaren 29 eta 30ean herrimailan egingo dira gazte topake-tak, nazio mailako topaketen ildoa-ri jarraiki. Batez ere, asanblada in-guruko jendea espero da, bainaasanbladaren helburuetako batadin tarte zabalago bat elkartzeada. Horretarako, Herria Topatu, He-rria Mugitu dinamika hasi dira lan-tzen. Beraz, herriko gazte eta taldeeragileei dei egiten die asanbladakdatozen topaketetan parte hartze-ra.

Nerea Odr iozo la e ta A imar E txeberr ia

51

Page 16: 101 - 2009 abendua

Hamabi urteko espetxe zigorra Marian Aramendi eta Julen EizagirrerentzatMarian Aramendi eta Julen Eizagirre 12 urteko espetxe zigorrera konde-natu ditu Frantziako Auzitegi Kriminalak, ETA erakunde armatuko kideizateaz akusaturik. Abenduaren 7tik 10era egin zen epaiketa. Fiskalak13tik 15 urte bitarteko zigorra eta Frantzian egoteko behin-betiko debe-kua eskatu bazuen ere, 12 urteko zigorra eman diote bakoitzari. Fran-tziako Auzitegiak ezarri duenez, bikoteak zigorraren bi herenak bete be-harko ditu espetxean eta epe hori betetzean Frantziatik kanporatuakizan beharko dute. Behin behineko espetxealdian 5 urte eta erdi igarodituzte eta orain Parisko Fresneseko espetxean daude, baina oraindik ezdakiten beste espetxe batera eramango dituzte laster.Epaiketak iraun zuen bitartean, Marianek eta Julenek ez zieten fiskala-ren galderei erantzun; Marianek behin bakarrik hitz egin zuen eta espe-txean bizi duen egoera txarra salatu zuen.Fiskaltzak bi polizia anti-terrorista eraman zituen deklaratzera. Defen-tsaren aldetik, aldiz, Marianen aldeko informea egin zuen psikiatra ba-tek, eta Zestoako Alkate Alazne Olaizolak eta Le Journal egunkariko ge-rente eta Aramendiren lagun Antton Etxeberrik deklaratu zuten.Igande gauean autobusa atera zen Zestoatik bikoteari elkartasuna adie-razi nahi zioten 40 lagunekin. Epaiketan bikotea agurtu eta hitz batzukegin ahal izan zituzten beraiekin. Epaiketa amaitzean, atxilotuek eta he-rritarrek Eusko Gudariak abestu zuten. Azken egunean, epaiketa buka-tzean, ikurrina atera, bertso bat kantatu eta aurreskua egiteko aukeraizan zuten. Autobusaren kostu ekonomikoak arintzeko, 130 herritarrekbonoak erosi zituzten.Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du «frantziar estatuko auzite-gia ez dela inor herritar euskaldunak zigortzeko, kondenatu dituzte, bai-na ez epaitu». 2004an atxilotu zituztenetik, bost urte eta erdiz epaiketa-ren zain egon direla gogorarazi dute eta bitarte horretan semearekin te-lefonoz hitz egiteko baimenik ez duela izan salatu dute, «ez semearekinez familiako beste inorekin». Semea hilean behin soilik ikusteko aukeraizan dute.AAMk, bestalde, errepresioaren bidea ez dela konponbidea adierazi du,«errepresioarekin ez da inongo gatazkarik konpontzen, konpontzeko bi-de demokratikoak hartu behar dira eta herriari hitza eta erabakitzekoeskubidea aitortu behar zaizkio».

a b e n d u a k 1Urkulluk hitzaldia eskaini zuen batzokian

a b e n d u a k 1 1TS Fundicioneseko langileak kalera atera

ziren

a b e n d u a k 1 1Lakrikunen antzerkiak arrakasta.

Barkamenak sartu ezinda gelditu zirenei

a b e n d u a k 1 360 zestoar autobusez BECeko bertso

txapelketako finalera

a b e n d u a k 1 6Hondakinen inguruko aurkezpena

danbolinzulo

Page 17: 101 - 2009 abendua

a b e n d u a k 1 8Preso bat egunkari bat elkartasun musa

a b e n d u a k 1 9Urte bukaerako kontzertua elizan hotzagatik

71

a b e n d u a k 1 9Zestoarrak Egunkariari elkartasuna adieraziz

a b e n d u a k 2 0Katamarruaren irteera Akoa etaAizarnara

a l e / b a l e

K A L E . ATEA IREKITA EDUKI-TZEKOTAN SARRERAKO HIRU BEROGAI-LUAK ALFERRIK DAUDE BERO-BERO, IKAS

DEZAGUN ATEA IXTEN!

B A L E . GAZTEEN INTERESEKO

INFORMAZIOA ESKAINIKO DUEN TAULA

EDER BAT JARRI DUTE AXUN ARRAZOLA

PLAZAN, KULTUR ETXEKO SARRERA PA-REAN, BADAKIZUE GAZTEOK!

kEgin za i tez bazk ide !Dakizuen moduan, ur-

tero landetxe batetanasteburua zozketatzen

dugu gure bazkideenartea. Aurten Inazio

Olazabali tokatu zaio.Zu ere joango zinateke

ezta? Bada badakizu,bidali zure datuak [email protected]

helbidera edo deitu 943147 123 telefonora.

a b e n d u a k 1 7Gabonetako jaialdia Ertxiña musikaeskolaren eskutik

Page 18: 101 - 2009 abendua

Azaroaren 26ko Udal Batzarrean hartutako erabakiak:

••2009KO AURREKONTUEN ALDAKETARENAURREAN, MAILEGU PROPOSAMENA

Alazne Olaizola alkateak azaltzen du 2009. urte hasierako au-rrekontuak aldaketak izan dituela ohikoa den moduan. Zenbaitalorretan, espero baino diru gehiago gastatu da; beste zenbaite-tan —hiri ondasunei dagokien zergetan, adibidez—, espero bai-no diru sarrera handiagoa izan da. Aldaketa horiek kontutanhartuta, udal gobernuak proposatzen du 201.000 euroko maile-gua eskatzea eta bi partida berri irekitzea, liburutegi berria eki-patzeko eta Kutxa atzeko Idiazpiko zatia txukuntzeko. Gauregungo liburutegia Portalekuara pasatu, eta udaletxean libregelditzen den gela egokituko litzateke dauden leku arazoei au-rre egiteko: gizarte zerbitzua, bake epaitegia…Gorka Unanue EAJ-PNVko ordezkariaren esanetan, egoera nor-

malizatu batean bidezkoa izango litzateke aurrei-kusi gabeko diru sarrerekin gastu gehigarriak finan-tzatzea. Baina gauden egoeran ez du ulertzen apar-teko diru sarrerak gastu berrietara zuzentzea. Libu-rutegiari dagokionean, aipatzen du bere udal taldeaez dagoela ados kokapen horrekin (Portalekua), etagaineratzen du Idiazpi auzoko saneamendu sareakonpontzeko proposamena 2010. urteko inbertsio-etan sar litekeela. Bukatzeko dio egokiena litzate-keela hiri ondasunen gaineko zergek sortu dutenaurreikusi gabeko diru sarrera udalaren zorpetzemaila jaisteko erabiltzea edo horretan ahalegin-tzea.Juana M. Astigarragak aipatzen du kontuan hartubehar dela Udalak 1.800.000 euroko zor mailaduela eta bere epeetan Aldundiari itzuli beharrekodiru zenbatekoak ere hor daudela. Haren hitzetan,aintzat hartu behar da ez dela bakarrik liburutegiahornitzea, udaletxean hustutako gela egokitu eginbeharko dela epaitegiaren eta gizarte zerbitzuenbeharren arabera. Alaznek azaltzen dio panel bi-dez egindako banaketa bat izango litzatekeela etahorrek ez duela gastu handirik suposatzen. Horrezgain, Joseba Alberdik adierazten dio datorren urte-ari begira pentsatzen ari direla Pio Baroja plazanUdalak duen lokala saltzen jartzea hortik diru sa-rrera bat izan daitekeelakoan eta bake epaitegiko-ek ere Jaurlaritzari dirulaguntza eskatu diotela lo-kala egokitzeko.Proposamena aurrera ateratzen da Alazne Olaizo-la, Joseba Alberdi, Arrox Etxabe, Kandido Aldalureta Ainitze Urbietaren aldeko botoekin, GorkaUnanue, Gotzon Goikoetxea, Joxe Aranberri etaUnai Gonzalez Etxabarriren ezezko botoekin etaJuana M. Astigarraga eta Iñigo Lizasoren absten-tzioarekin.

••EGUNEKO ZENTROKO FUNTZIO-NAMENDU ARAUDIA ETA ONDO-

AN DAUDEN ETXEBIZITZA BABESTUEIBURUZKO ARAUDIA HASIERA BATEANONARTZEKO PROPOSAMENA Gizarteko behar eta eskaerentzako erantzunak he-rritarrengandik ahalik eta hurbilen kokatzearen ga-rrantzia azpimarratzen da. Etxe babestuek eta egu-neko zentroak familian eta gizartean behar dutenintegrazioa eskaintzen die bertan dauden pertso-nei. Alazne Olaizola alkateak adierazten duenez,Ongizate Batzordeak ontzat eman du San Joan Za-harren Egoitzaren aldamenean kokatutako Egune-ko Zentroaren eta etxe babestuen funtzionamenduaraudia, eta Udal Batzarrari proposatu dio onarpenerabakia hartu eta jendaurrera ateratzea. Hamaikaordezkariek aho batez onartzen dute.

u d a l e k o b e r r i a k

Page 19: 101 - 2009 abendua

abEENNDDUUAA

24 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Olentzero Kan-tuz taldekoak goizeko10:00etan aterako diraGurutzetik eta auzoz au-zo ibiliko dira presoei la-guntzeko dirua biltzen.Arratsaldeko 16:00etan,berriz ekingo diote Uzta-pide plazatik hasita.•Jaiotza biziarekin ate-ratzen den taldeak, be-rriz, arratsaldeko17:00etan hasiko du ibil-bidea Eliz Ondotik.

26 OOSSTTIIRRAALLAA

Soroperi eguna.9:00. Idiakaitz txistulari tal-dearen diana. XX. Barazkieta fruta lehiaketa. UrolakoXII. Ezti lehiaketa. XI. Zes-toako Gazta eta Sagardolehiaketa. Horiez gain, talo-gileak eta salmenta-postufranko. 11:00. Monik eta Ei-der trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 11:00.Gipuzkoakoesku-pilotako txapelketako finalak, kiroldegian. Kategoriak: bigarren urtekoalebinak, lehen urteko infantilak eta bigarren urteko infantilak..12:00. Sari bana-ketak. Jarraian, trikitilariak. 12:30. Idiakaitz txistulari taldearen saioa, kalez kale.13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. 14:30. Bazkaria Gaztetxean.17:00.Goazen itsasora! Kantuz zipriztindutako ikuskizuna Iker Diazen eskutik, KulturEtxean (4-9 urte bitartekoentzat).17:00. Herri kirol ikuskizuna, kiroldegian. Ha-rrijasotzaileak: Miren Urkiola eta Idoia Etxeberria. Pilota partiduak: afiziona-tuak, Zumaiako Iribar anaiak Zestoako Azpeitia eta Odriozolaren aurka; profe-sionalak, Mikel Goñi / Sainz II – Koka / Keralt. Tartean, “Mikela” eta “Mixpi-ta” gaztearen arteko lehia herrikoi ikusgarria. Ondoren, Laranjadi txaranga,afalordura arte. 22:00. Baleike berbena taldea udaletxeko arkupetan.

27 IIGGAANNDDEEAA

Euskal Herriko Ziklokros txapelketa. 10:00etan Master eta femi-nak eta ondoren kadete, junior eta sub 23. 15:00etan elite mailakoak.

urTTAARRRRIILLAA

01 OOSSTTEEGGUUNNAA

Agiro Mendi Taldeak, urtero bezala, irteera antolatu du Erlora.

05 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo, SanJoan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetara gertu-ratuko dira.

14 OOSSTTEEGGUUNNAA

Ekain gurasoelkarteak antolatutara hi-tzaldia 18:00etan kulturetxean. Gaiak: “eskola 2.0programa, ordenagailuaketa wifi sistemaren ondo-rioak”. Hizlaria: AsierArregi, GIEko kidea (Geo-teknologia Ikerketen El-kartea)

santa inesak Iraetan

21 OOSSTTEEGGUUNNAA

10:30. Txupi-nazoa. Meza nagusia eta14:30. Bazkide bazkaria.

23 LLAARRUUNNBBAATTAA

17:00. Auzo ar-teko futbol txapelketa. 20:00.Triki poteoa. 21:00. Afari he-rrikoia frontoian eta errome-ria goizaldera arte.

24 IIGGAANNDDEEAA

10:30. Zestoa-ko musika bandaren kale-jira. 12:00. Auzoko zaha-rrenei omenaldia. Ondo-ren, esku pilota finala.17:30. Errota harriarekinharrijasotze txapelketa.Euskal Herriko zortzi one-nekin.

29 OOSSTTIIRRAALLAA

22:00etan Mus Txapelketa azkarra.

30 LLAARRUUNNBBAATTAA

17:30ean pailazoak, puzgarriak eta on-doren buruhandiak eta txokolatada frontoian.Tartean auzoko jaio berriei ongi etorria.

••Erregeen kabalgata antolatzen duen talde-ak parte hartzera animatu nahi du jendea

kabalgatan ateratzeko nahiz prestaketetan la-guntzeko. Interesa izanez gero, urtea bukatuaurretik jarri kontaktuan hauetako norbaitekin:Xabier Etxabe 943 148 134, Maite Korta 943 147755, Koro Makazaga 943 148227, Lurdes Alber-di 943 148301, Joakin Orbegozo 943 148365,Juan Karlos Alberdi 943 147813 edo Marije Aiz-purua 943 148212.

••Ekainberriko gabon tailerrak. “EkaingoFamilia” etxeko txikienei zuzendutakoa,

eskulanekin kobazuloan bizi zen familia batirudikatuko da eta “Suaren Bila” tailerra, linter-nekin Ekainberri ezagutzeko eta sua nola egi-ten zuten ikasteko aukera. 943 868811 telefono-ra deituta informazio gehiago.

a g e n -d a

1

9

Page 20: 101 - 2009 abendua