Mailope 220 abendua

28
MAILOPE TXIKI: Olentzero ZABAL: Iñigo Ulazia KUXKUXEAN: Abenduko Zorion Agurrak 20 URTE BIDEAN: Albiasu EGUTEGIA: 2015 ERREPORTAJETXOA: Ambu Oilaskoak 220. zkia. - 2014ko abendua Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria Makilekin ibiltzea onuragarriagoa da Hamabi lagunek parte hartu zuten Gaintzan antolatutako Ipar Martxa ikastaroan. Xabier Madina irakaslearen eskuk makilak behar bezala erabiltzen ikasi zuten kirol honek dituen onurez gozatzeko. J.M. Irastortza (Lekunberri) Bertso berriak Mailoperi jarriak

description

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko hilabetekaria

Transcript of Mailope 220 abendua

Page 1: Mailope 220 abendua

MAILOPE TXIKI: Olentzero ZABAL: Iñigo Ulazia KUXKUXEAN: Abenduko Zorion Agurrak 20 URTE BIDEAN: Albiasu EGUTEGIA: 2015 ERREPORTAJETXOA: Ambu Oilaskoak

220. zkia. - 2014ko abendua

Ikusi hemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Makilekin ibiltzea onuragarriagoa da

Hamabi lagunek parte hartu zuten Gaintzan antolatutako Ipar Martxa ikastaroan. Xabier Madina irakaslearen eskutik makilak behar bezala erabiltzen ikasi zuten kirol honek dituen onurez gozatzeko.

J.M. Irastortza (Lekunberri)Bertso berriak

Mailoperi jarriak

Page 2: Mailope 220 abendua

- 2 -

Eskulana: Olentzeroa

MAILOPEtxiki

Axier Agirre eta Irati Bildarrazek honako txori paper polit hauek egin dituzte au-rreko alean Mailope Txikin proposatu genizuen eskulanarekin. Horregatik, Ttu-tturre mendi elkarteko kamiseta bana jasoko dute opari. Zorionak!! Bestalde, hor dituzue ere joan den alean saritu genituen hirukotearen eskulanak. Alaitz Bilda-rraz, Izarne Eskamendi eta Naia Agirrek txotxongilo eder hauek egin zituzten.

Oraingoan, Eguberriak gerturatzen ari diren honetan, Olentzeroren beste pa-perezko eskulan bat proposatzen dizuegu. Ea honekin zer moduz moldatzen zareten! Zuen eskulanen argazkia [email protected] helbidera bidaliz gero liburu baten zozketan sartuko zaitugu.

Margotu zure modura!

www.olentzero.net ataritik hartutako irudia.

Page 3: Mailope 220 abendua

- 3 -

20 > “Lou Reed, mila esker”Jonan Ordorikak Lou Reed abeslari estatu batuarraren abestietako batzuk biltzen dituen disko bat kaleratu berri du. Abeslaria hil eta urtebetera argitaratu du lana eta bertan Euskal Herriko zenbait abe-slarik eta musikarik parte hartu dute.

19 > Gora sanmartinak!Asteartearekin izan ziren aurtengo sanmartinak. Gaintzan aurreko asteburuan ospatu zituzten festak eta Aldatzen berriz hurrengo aste-buruan. Sanmartinekin agur esaten diegu beraz aurtengo eskual-deko festei.

04> Iritzia08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu09> Zabal: Iñigo Ulazia

22> Batzarre24> Erreportajetxoa: Ambu oilaskoak27> Kirol elkarrizketa: Nordic Walking28> 20 urte bidean: Albiasuko behatokia29> Haizeak eramana: Itsasne Santos30> Ekinaren ekinez: Ce Consulting Navarra

13> Lauburua: Interneteko euskarazko baliabideak14> Kuxkuxean: abenduko zorion agurrak

10> Haur masaje ikastaroaHaurrentzako masaje ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Goizeko eta arratsaldeko bi txanda izanen dira eta guztira bost saio. Mentxu Isturiz irakasleak haurrak jaio eta lehenengo hilabete hori-etan kontaktuak duen garrantziaz hitz egin digu.

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adie-razitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Juan Antonio Garaikoetxea, Juan Mari Irastortza, Jonan Ordorika, Ana Ramos, Itsasne Santos, Plazaola Partzuergo Tu-ristikoa, Bertsozale Elkartea, Idoia Igoa, Agustin Saralegi eta Gure esku dago. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

Page 4: Mailope 220 abendua

- 4 -

(H)iriTZIAOraindik ere sufrimenduak anitzak direlako

Gabonak datoz, denok etxean sutondoan biltzeko egunak, falta direnez gehien gogoratzen naizen egunak dira. Gurean berriki hil zaizkigunak eta bereziki kartzelan beraien borroka politikoaren-gatik, Sevilla eta Cadizeko kartzeletan, estatuko beste puntan dau-den anaiak, Aitor bere bizitzako 1/3 bat baino gehiago kartzelan daramana eta Txus, 3/4 beteak dituena, beraien legea aplikatuz kalean beharko lukeena, faltako ditugu gehien. Nire imajinazioak hegan egingo du eta kalera aterako diren egunak irudikatuko di-tut, gurekin apaltzen daudela amestuko dut, baina esnatuko naiz eta errealitate gordina, estatuko beste puntan jarraitzen dutela konturatuko naiz. 5 minutuko deia noiz jaso zain egongo naiz, Au-rrez aurrekora joango naiz, bere bi ilobatxo maiteak eta amona autobusean sartuko gara arratsaldeko 7etan Gasteizen eta la-runbatean goizeko 8ak aldera iritsiko gara Puerto de Santa Maria-ra, gosaldu eta kartzelara, ilusio eta kilikiz beterik, ordu eta erdiko aurrez aurrekoa izango dugu eta besarkada muxu jolas mordoa egingo ditugu eta agur bertan geratu behar du eta gu bihotzak puskaturik kalera, arratsaldea nolabait pasa eta 8etan autobusa hartu eta buelta. Gasteizen gaude, 300 euro gutxienez gastatu di-tugu eta hurren go bidaian pentsatzen jartzen gara. Noiz jaitsiko gara berriz estatuko beste puntara?, Noiz etxeratuko ditugu?

Mailopen nire sentimenduei buruz idazten ausartu naiz, nola-bait kontzientziazio lana egiteko, Euskal herrian bizi dugun bake prozesu honetan, sufrimenduak anitzak dira oraindik eta ezagu-tzera eman beharra dago, giza eskubideak guztiontzat berdinak behar dute izan. Pauso bat emanez SAREkide egin naiz, ideologi desberdineko jende anitzak egin dugu bat eta sakabanaketa behi-nik behin amaitzera goaz. Internetez edo inguruko sarekideei gal-detu eta goazen SARE handi bat egitea, bakoitzak nahi eta ahal duen neurritik lan egitea, giza eskubideak guztiontzat.

Eskerrik asko urte hauetan guztietan zuen elkartasuna eta la-guntasuna agertu duzuen guztiei.

Maider

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi [email protected]

Enperadorearen gainbehera

Yolanda Barcina andrea hurbiletik ezagutu dugunok, beti ikusi dugu berarengan pertsona bat agintzaile eta botere maitalea; politika egiteko eta bertan jarraitzeko, nahi eta nahi ez, behar du boterea eduki, goi mailako agintea, bestela ez da konformatzen. Eta hauxe da, azken egunotan bertan frogatu diguna berriz ere.

Izan zuen Nafarroako Ingurumen saileko agintea, gero Iruñeko Udalekoa, baina oraindik gehiago behar zuen eta horrelaxe iritsi zen Nafarroako Gobernuko boterea ere eskuratzera. Itsu, gor edo-ta adimenez gutxitua ez den orok ikusi du zein egoeratara eraman duen Nafarroa eta bere gizartea: Itoizko urtegia, Esakoa handi-tzea, Nafarroako ubidea, Nafarroako kutxa, Los Arcosko zirkui-tua, Senda Viva, Reyno de Navarra Arena pabilioia, Sanferminen Museoa, Gazteluko plazako hondamena, politika baztertzaileak, pribatizazioak, euskararen kriminalizazioa, gizartearen txirotzea, langabezia, etxe kaleratzeak, aberatsen aldeko politikak, euskal-dunak eta erdaldunak enfrentatzeko ahaleginak, UPN zatitzea, eta abar, eta abar.

Beno bada, hau guztia lortu ondoren eta ikusi duenean ez due-la aukera sendorik botere postu gehiagorik erdiesteko, edo beste modu batez esanda, bere pertsona politikoki zeharo erreta da-goenean, erabaki eta adierazi du ez dela aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara zerrendaburu moduan. Oraindik UPN gidatzen jarraitu nahi du eta jarraitzen du. Hemendik aurrera ikusiko dugu zer egiten duen, nora doan, non bukatzen duen bere karrera po-litikoa. Argudiatu du arrazoi pertsonalengatik hartu duela azken erabaki hori, jakina, halako historia ilun, kaltegarri eta negarga-rria egin ondoren Nafarroako gizarte gehienarentzat, ez nau bate-re harritzen arrazoi pertsonalak edukitzeak, baina, hala eta guztiz ere, Barcina ustezko enperadoreak -orain gainbeheran ziztu bizian doanak- ez dezala pentsa Nafarroako gizarte osoa ergela dela eta sinistu behar diola arrazoi pertsonal hutsengatik hartu duela azken erabakia.

Hauxe da bada, jaun-andreak, orain arte Barcina dotoreziaz betetako anderea omen denak, Nafarroako gizarte gehienari egin dion ekarpen handi, distiratsu eta imitagarria; egundoko historia, alajaina! Bere ondare arranditsua.

Xanti Begiristain Madotz, Auritz“2014ko irailean kaleratu zen Mailope Aldizkariko 217. alean, Sojonatura enpresari buruz kaleratutako elkarrizketan nire ogibidea fisioterapeuta gisa azaldu nuen. Erabilitako terminologia edo izena ez zen zuzena izan ordea, masajista bainaiz eta ez fisioterapeuta. Zuzenduta gelditzen da be-raz, sortu daitezkeen eragozpenen aurrean.”Joseba Jokin Ordoki

OHARRA

Page 5: Mailope 220 abendua

- 5 -

iragarkiTauLA

Larraungo Udalak onartutako mozioak:

Eskoziar herriari buruzko adierazpen instituzionala. 1- Eskoziar herria zoriondu nahi dugu, libreki etorkizuna erabakitzeko burutu zituen ariketagatik. Herri orok duen eskubidea praktikara eramanez. 2- Munduko herri askeen historiarako geratu zen data izanik, eta eskoziar herritarrak beraien etorki-zuna libreki erabakitzen aritu ziren egunean bertan, gure babesa adierazten diegu.

Alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren aurrean mozioa. 1- Udal honek Madrilgo Gobernutik PPk alkatea zuzenean zerrendarik bozkaturiko zerrendaburua izendatzeko burutu nahi duen Lege Aldaketaren aurkako jarrera adierazten du. Udal eta herritarren interesen gainetik, PPren alderdi interesei erantzuten dielako. Norabide horretan, udal honek, interes alderdikoiek sustaturiko Hauteskunde Legearen edozein aldebakarreko aldaketa errefusatzen du. 2- Udal honek, Euskal Herriko udal eta toki entitateen borondatea errespetatu eta gure egitura insti-tuzionala inposaketa eta murrizketarik gabe, euskal herritarren beharren arabera antolatzeko eskubi-dea aldarrikatu nahi du. 3- Udal honek, bere jardueran herritarren parte hartzea eta demokrazia zuzenerako tresnak martxan jar-tzeko konpromisoa hartzen du, udalaren osaketan ez ezik udaleko erabaki garrantzitsuenen aurrean ere. 4- Udal honek, ebazpen honen berri herritarrei eta Madrilgo Gobernuari emateko erabakia hartzen du.

Konstituzio-Auzitegiak Kataluniako Kontsulta behin-behinekoz bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzko mozioa. 1- Larraungo Udalak defendatzen du herriek eta pertsonek beren etorkizuna demokratikoki eraba-kitzeko askatasuna dutela, berriki Eskozian ikusi den moduan. Izan ere, Larraungo Udalaren ustez, etorkizuna ezin da inposizioekin eraiki, oinarri demokratikoen eta herriek eta pertsonek adierazitako borondate askearen gainean eraiki behar da. 2- Larraungo Udala ez dago inola ere ados Espainiako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoarekin eta Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiarekin, katalanek beren etorkizuna askatasunez erabakitze-ko eskubidearen aurkakoak baitira. 3- Larraungo Udalak eskatzen dio Konstituzio Auzitegiari bi xedapen horiek behin-behinekoz bertan behera uzteko erabakian atzera egiteko eta aukera emateko katalanei 2014ko azaroaren 9an askata-sunez adierazteko beren iritzia. 4- Larraungo Udalak erabaki hau Espainiako Gobernuari, Konstituzio Auzitegiari eta Kataluniako Ge-neralitateari bidaliko dio.

Page 6: Mailope 220 abendua

- 6 -

Bertso berriakMailoperi jarriak

Nola ikusten duzubailaran kirolazaletasunarekinjendea dagolabaina diru-laguntzakbehar du kontrolaez dadin nagusitubakarrik futbola

Lagunak niretzakooinak jarri dituni oin hauei begiraluze naiz arituesan nahiaren bilahitz asko mugituorain emaitzarekinez zaitez harritu

Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan.

MARIANO IZETA SARIKETA EUSKARAREN EGUNA ELKARTASUNEZ BETETAKO HILABETEA

Saioa Alkizak irabazi du aurtengo Mari-ano Izeta bertso sariketa. Seigarren aldia izan da aurtengoa. Abenduaren 21ean jokatutako finalaren aurretik hiru kanporaketa egin ziren, horietako bat Arribeko Satorzulo lokalean. Ber-tan izan ziren sei bertsolari hauek: Maddalen Lopez (Lesaka), Jokin Pinatxo (Bera), Iker Gorosterrazu (Ituren), Aitor Irastortza (Azpirotz), Alazne Untxalo (Ituren) eta Mikel Lasarte (Barañain).

Abenduaren 3an ospatuko da Euska-raren Eguna. Hori dela eta joan den azaroaren 29an Lekunberriko udaletxe-aren aurrean 55 lagun inguru bildu ziren euskaraz bizitzeko eskubidea al-darrikatzeko.

Ibarberri eskolan abenduaren 9, 10, 11 eta 12an 9:15etatik 9:45ak arte jostailu eta janari bilketa egingo da. Bildutako jostailuak Senegaleko haurrei bidaliko zaie eta elikagaiak Nafarroan, behar-tuta dauden familien artean banatuko dira. Bestalde, Beteluko Rosa dendan, Arribeko Maiten eta Lekunberriko Idoi-an ere janari bilketa egingo da abendu-aren 8tik 13ra bitarte Hipotekak Kalte-tutako Iruindarren Plataformarentzat.

Juan Mari Irastortza (Lekunberri)

Ainhoa Iriarterentzat puntua eta lau oinak:

Puntua: Datorrena, berriro, korrika urtea

Oinak: zorrotza poza goza hotza

Page 7: Mailope 220 abendua

- 7 -

Iepa Mikel! Txapelpunkek dioen moduan, zergatik Olentzero ez da pasatzen Afrikatik? Nire iritziz gizarte aurreratu deiturikoan, diru gosea da gehien hedaturiko gaixotasuna, zeinak pertsonak maitatzea oztopatuz, batzuk besteak baino garran-tzitsuago garela sinestarazten digun. Egoismoz, Afrika eta beste lurralde batzuetako errealitatea gugandik urrun dagoela ikusarazten digute, baina egungo baliabideekin guztiok dakigu distantzia ez dela konponbiderako aitzakia. Beharrean dagoen jendea egoteak, haiek nahi bezala erabiltzeko aukera ematen die boteredunei, ezin

nezake ulertu bestela nola den posible hain-beste pertsona horrela baztertzea, ongizatea bultzatzen omen duten gizarteen munduan. Egia esan Mikel, ez nago oso informatua gai honen inguruan eta lagun batek youtuben “pamies ebola” idatzi eta bertako bideoa ikusteko gomendatu zidan. Zur eta lur geratu nintzen. Egungo industria farmazeutikoak panikoa sortu zidan. Ba al dakizu nola finan-tzatzen den Munduko Osasun Erakundea? %75 baino gehiago Nestle eta Coca Cola bezelako multinazional pribatuez. Erakunde honek zer jan daitekeen, eta zer farmako edo txerto har daitezkeen arautzen du, es-

tatuak hori betetzera derrigortuak daude-larik. Nola ez, arauak jartzerakoan enpresa pribatu horien interesei begiratzen zaie. Gaixotasun batzuk sendagai nat-ural eta merkeen bidez sendatuak izan daitezkeela frog-atua dago (adb. Malaria), baina hauek aipaturiko enpre-sentzat etekinik ez badakarte, sendagai naturala debekatu eta beraiek sorturiko farmako garesti bat hartzeko gomen-datzen du, nahiz eta eraginkorra den ez jakin. Botika edo-ta txerto kimiko hauek gainera beste gaixotasun batzuk sortzeko arriskua dute. Azken batean negozio kate bat da eta ebolarekin, “A” gripearekin sortu zuten izu berdina za-baldu nahian dabiltza, bertatik etekin ekonomikoa lortzeko. Jakin senda belar edota homeopatia bezalako alternatibak dauzkagula eta ez genuke osasungintzako langileekiko kon-fiantzarik galdu behar, baina bai beraien agintariekikoa; zer-baitegatik kudeatzen du Kubak bere osasungintza propioa.

elKArrimokoKA

Sendagaien itzalpeko interesakAupa Aitor! Zer moduz doa dena? Negua ate joka dugu eta beraz, gripea eta bestelako gaixotasunen garaia ere gainera datorkigu. Neu ere kili-kolo ibili naiz azkenaldi honetan, tripako eta eztarriko mina izan ditut eta. Hala ere, gaurkoan gaixotasun bereziago batez hitz egin nahi dizut; ebolaz hain zuzen ere. Afrikan hasi zen gaixotasun hau baina gurean ere denon ahotan ibili da. Hainbesterainoko zalaparta

sortu duen gaitza izanik, pentsatu dezakegu izugarrizko heriotza pila eragin dituela; baina ez da horrela izan. Ba-

dakizu, Aitor, zenbat hildako egon diren ebolaren ondo-rioz? 5.000. Badakit ez direla gutxi, baina beste gaitz ba-tzuekin alderatuta ez da kopuru altua: hiesak (gazteleraz SIDA delakoak) 2012an 1.2 mi-lioi pertsona hil zi-tuen eta Malariak, ordea, 612.000 hildako 2012 ur-tean. Kutsakorta-sunari dagokionez, azkeneko hauek biak ere oso kutsagarriak dira, Ebola bezain beste. Orduan zer-gatik eskaintzen zaio hainbeste denbora komunikabideetan Ebolari? Ba oraindik ez delako garatu sen- d a t z e k o metodo fidagarririk, soilik protokolo eta tratamendu ba-tzuk existitzen dira. Azken finean, iparraldeko biztanleoi eragin ahal digun gaixotasuna delako. Hala ere, pobreen-tzat ez dago balio dezakeen tratamendu eta erremedio-rik, horrelako gauzek dirua balio dute eta. Malaria eta hiesa bezalako gaixotasunek ez dute Europarentzat edota Amerikako Estatu Batuentzat arrisku nabarmenik ekar-tzen; Ebolak, ordea, hein handi batean, bai. Hau guztia jakinda, esan dezakegu Afrikako eta Europako pertsona baten bizitzak berdin balio duela, Aitor? Berdinak al gara gaixotasunen aurrean? Azkenaldi honetako joera aztertu-ta, ezin dezaket baieztatu berdinak garenik. Badakizu zein den hildako gehien eragiten dituen arrazoia? Pobrezia eta gosea, Aitor. Ez al da gizartea izango gaixo dagoena?

“Zergatik eskaintzen zaio horrenbeste denbora komunikabideetan ebolari?”

“Gaixotasun batzuk sendagai natural eta merkeen bidez sendatu daitezke”

Mikel AlvarezAitor Irastortza

Page 8: Mailope 220 abendua

- 8 -

Heriotzan ere arduratsuBizitzaren hasieran jaiotza dagoen be-zala, bukaeran heriotza dago. Hortaz, ez dugu ahaztu behar nora goazen, zalantzarik gabe. Nire bizitza nire ar-dura den bezala, berdin nire heriot-za. Ezin dut hau ahaztu, nire pertsona osoaren jabe izan nahi baitut. Bizi nai-zen bitartean, nik eraman behar ditut nireak diren guztia, osasun zein gaixo nagoenean. Gauza ez da inori nire ar-dura pasatzea. Nire ekintza guztien, nire erabaki edo ez-erabaki guztien, nire pentsamendu guztien, nire emozio guztien ardura nirea da. Nire ekonomia ere nire ardura da. Horrela jokatzen ez dudan bitartean, umekerietan nago. Alferrik ihes egiten saiatzen naiz, posi-ble balitz bezala eta besteen bizkarrean jartzen nire kargak. Haur txikia nintzela, nire gurasoek zuten ni zaintzeko ardura eta haiek hartzen zituzten nigatik era-bakiak baina hazi nintzen neurrian, nik hartu behar izan nituen nire ardurak, guzti-guztiak hartu arte. Hori da heldua bihurtzea.

Eta nire arduretako bat, nagusi be-zala, nire heriotza da. Hau ez dut inoiz ahaztu behar. Ezin dut zahartuko edo gaixotuko naizenerako utzi. Heriotza edozein unetan eta edozeini iritsi ahal zaio. Inor ez dago libre. Eta zenbat eta gehiago luzatu gai honi heltzea, hainbat eta arduragabeago jokatuko dugu. Oso

gaixorik banago, itxaropenik gabe, zer-gatik ez heriotza eskatu? Zergatik lu-zatu artifizialki botiken eta aparatuen bitartez nire denbora mundu honetan besteentzat karga bat izanda? Nire he-riotza ere nire ardura da.

Gauza ez da, gainera, hilko naizenean nire gorpuaren ardura guztiak inori uztea, ez. Hilko naizenerako argi izan behar dut zer egingo den nire gorpua-rekin, nire gauza guztiekin. Nongo ta-natoriora eta zer enpresak eramango

duen gorpua, lurperatzea ala erraustea, nolako hilkutxa nahi dudan, lurperatze-kotan non, errautsekin zer egin, eliza ala ez, loreak, musika, hitzaldiak, eske-lak, nori esan eta nork, testamentua, nire paperak non dauden argi esanda, nire azken erabakiak,... Nire ardura den guztia. Ezin dut aurretik lotu gabe utzi. Eta hau guztia jakina izan behar da, se-nideek edo beste norbaitek jakin behar du. Nire heriotza ordainduta ere utzi behar dut, azken zentimoraino.

Zergatik ez dugu askok hau guztia egiten? Zergatik ez dugu gure heriotzaz hitz egin nahi serioski? Zerk ematen digu beldurra? Heriotzak ala bizitzak? Gaur hilko banintz, pozik egongo nin-tzateke izan dudan biziarekin? Kapazak gara galdera hau zintzoki erantzute-ko? Inolako tranparik gabe, aitzakiarik gabe, azalpenik gabe,... serio demonio, pozik egongo zinateke zure bizitzare-kin? Eta ez bada horrela, noren ardura edo errua da? Ez hasi baloiak kanpora botatzen hasteko garaia, zu zeu zara zure bizitzaren arlo guztien ardura-dun bakarra! Inoiz kapaza bazara zure buruari galdera hau egiteko eta eran-tzuteko, aukera emango diozu aldaketa arduratsuak egiteko, mundu honetan geratzen zaizun bizia aldatzeko. Ezin ba-diogu gure heriotzari heldu, ezin diogu gure bizitzari osotasunean heldu.

“Bizitza nire ardura den bezala, berdin nire

heriotza ere”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 220 abendua

- 9 -

1512ko konkistaren ondorioak1512ko konkistaren ondorio nagusia Nafarroako Erreinua Espainiar Inpe-rioan integratua izan zela da. Fernando katolikoaren hitzetan, Aita Santuaren agindupean, bula baten bitartez. Ho-netarako, Gaztelako erregeak argudiatu zuen, nafarrak Frantziari, elizaren etsa-iari, laguntzeaz. Carlos eta bere semea Felipe II.aren testamentuetan hau ge-zurra zela frogatu zen, beraiek eska-tzen baitzuten Nafarroako erresuma itzulia izan zedin bere errege-erregina legitimoei, hala ere, beraien oinorde-koek ez zuten bete nahi hau.

Fernando katolikoak, konkistaren urte berean, Inkisizio Santuko Auzitegia (lehen instituzio komuna Espainiako “Estatuan”) ezarri zuen Nafarroan. In-kisizioa arma politikoa zen eta nafar gizartea kontrolatzeko erabili zuen Gaz-telak. Cisneros kardinalak Nafarroako defentsa guztiak suntsitzea agindu zuen eta hortik denbora tarte batera Iruñeko Gotorlekua eraiki zen kanpo defentsa-rako eta barne defentsarako. Honek guztiak, frogatzen du, konkistak sortu-tako amorrua gizartean eta konkistatzai-leen mesfidantza honengan. Egoera ez zen xamurra.

Nahiz eta Nafarroako erreinuak bere foruak mantendu, behartua izan zen, konkistaren ondorioz, lan kargak pairatzera, gerra laguntza eskaintze-

ra, anaien aurka borrokatzera, Honda-rribiko gertaeretan argi islatzen den bezala. Hau guztia gutxi balitz bezala, Gaztelako eta gero inperioaren zerga eskakizun edo estortsio gogorrei aurre egin behar izan zion euskal gizarteak.

Konkistaren ondorioen neurgailu on bat emakumeen egoerari so egitea da ordea. Soldaduen, errepresaliatuen alargunek eta alabek atera behar izan zuten aurrera lurraldearen ekonomi prekario eta larria, testuinguru gogor batean. Gerraren ondorioei gehitu behar zitzaien Europako egoera la-rria, jakien prezioen igoera eta solda-ten beherakada orokorra, hots, krisi ekonomiko latza. Gainera, Nafarroak, konkista aurretik, gerra zibila pairatu zuen. Konkista eta gerren ondorioz emakumeak bakarrik gelditu ziren ho-nen guztiaren pisua jasaten. Egoera horrela izanda, emakume askok gizar-te patriarkalari aurre egin behar izan zioten, gremioen kontra beraien lan ondoretasuna defendatuz edo inkisi-zioren kontra sorgin akusazioei fren-te eginez. Foru legeei eutsi zieten, eta borroka tinko honen ondorioz, usufruktu figurari esker, emakumeek azienda edo etxaldea gobernatu ahal izan zuten autonomiaz.

Bukatzeko esanen dut 1512ko Na-farroaren konkistak, euskal gizartean ondorio latzak izan zituela, ezarpena, banaketa, extorsioa... azken finean au-tonomia eta subiranotasuna galtzea. Beste modu batera esan da, euskal gi-zarteak galdu zuen bere bidea zein den erabakitzeko eskubide legebidezkoa.

“Inkisizioa nafar gizartea kontrolatzeko erabili zuen Gaztelak”

Iñigo UlaziaZABAL

Page 10: Mailope 220 abendua

- 10 -

ERREPORTAJEA >>

Kontaktuaren garrantziaMentxu Isturizek hiru urte daramatza haurrei eta eu-ren gurasoei zuzendutako ikastaro ezberdinak ematen. Aurki haurrentzako masaje ikastaroa eskainiko du Plazao-la Kiroldegian.

Iruindarra da jaiotzez, baina azken zortzi urteotan Aizarotzen bizi da. Bertan jaio ziren bere seme-alabak, Oier eta Jone. Duela hiru urte Oier jaio zenean hasi zitzaizkion Mentxuri kezka berriak sor-tzen eta ikastaro ezberdinetara joan zen. Mentxu: “Hasieran ama bezala zenbait ikastarotan parte hartu nuen, orduan ni langabezian nengoen, eta gaia asko gus-tatu zitzaidanez irakasle lanetan hasteko formakuntza jasotzen hasi nintzen”.

Lehenengo zeinu hizkuntza ikasta-roarekin hasi zen Mentxu. Duela hiru urte Gipuzkoako irakasle bat ekarri zu-ten herrira ikastaroa ematera eta ber-tan ikasitakoa praktikan jarrita berehala konturatu zen bere semea, Oier keinuka hasi zitzaiola zer nahi zuen adierazteko. Mentxu: “Orduan Nafarroan ez zegoen

haurren zeinu hizkuntzako irakaslerik eta ni neu prestatu eta horretan hastea erabaki nuen. Gero etorri zen ume era-mailearen ikastaroa eta horrekin ere an-tzeko zerbait gertatu zen. Ume eramai-le bat oparitu zidaten eta ez nintzenez ongi moldatzen konturatu nintzen horri buruzko informazio beharra zegoela”.

Beraz, egun guztira hiru ikastaro ez-berdin eskaintzen ditu bere webgunean, www.xamurki.com-en, masaje ikasta-roa, zeinu hizkuntza ikastaroa eta ume eramaileen ikastaroa. “Azken batean, komunikazioaren munduarekin dago lo-tuta dena, jaio eta lehenengo momentu-tik kontaktuak duen garrantzia bai ma-sajeekin eta baita haur eramailearekin eta sei edo zortzi hilabetetik aurrera eta hizkuntza gaitasuna iritsi arteko komu-

Izen emateak eta informazio gehiago: - Plazaola Kiroldegia: 948 507 377 [email protected] Mentxu Isturiz: www.xamurki.com; [email protected] 676 561 705

Page 11: Mailope 220 abendua

- 11 -

nikazioa zeinuen bidez”. Arlo horietan guztietan irakasle egiaztagiria dauka Mentxuk, Nafarroa osoan ematen ditu ikastaroak eta geroz eta jende gehiagok parte hartzen du.

Kasu honetan, gure eskualdean masa-je ikastaroa emateko asmoa duzu...Bai. Zero eta hamabi hilabete arte-ko umeentzat dago zuzenduta. Ordu t´erdiko bost saio izango dira. Saio bakoitzean, erlaxazioarekin hasten gara. Ondoren, umearen atal ezberdi-nak landuko ditugu, hankak, sabela, burua, aurpegia... Horrela saio bakoi-tzean atal bat landuko dugu eta masa-jea ematen ikasiko dute. Eta saioaren azkeneko zatia guztion artean zalan-tzak, kezkak eta esperientziak elkar trukatzeko izaten da. Azken batean, familia horiek antzeko egoerak bizi-tzen ari dira eta momentu horretan beraientzat garrantzitsuak diren kezkak dituzte, edoskitzeari buruzkoak, loari buruzkoak eta informazioa elkarbana-tzeak, asko laguntzen du.

Zer-nolako garrantzia du hasieratik masajearen bidez haurra estimulatzen hastea?Umearen zentzumen garatuena kon-taktua da eta bere oinarrizko beharren artean kontaktuarena oso garrantzitsua da. Beraz, kontaktuaren bidez umeari segurtasuna transmititzen diegu eta guk geuk ere guraso bezala segurtasu-na sentitzen dugu, horrez gain maita-suna eta loturaren lokarri hori estuago bihurtzen du. Eta gainera onura fisiolo-giko asko dauzka, bai haurraren diges-tio aparatua martxan jartzen laguntze-ko, kolikoak eta haizeak saihesteko edo ateratzen laguntzeko etab.

Ezer berezirik eraman behar da ikas-tarora?Ekarri, lasaitasuna ekarri behar da, umearekin gozatzeko momentu bat da. Ez da ezer berezirik behar, arropa ero-soa eta umearen poltsa bere pardel eta arropekin.

Eta zer moduz moldatu ohi dira gu-rasoak?Oso ongi. Momentu horretan umeak masajea nahi izan behar du, batzuetan lo egin nahi dute, jan eta hori errespeta-tu egiten dugu. Saio batean ezin bazaio masajerik eman hurrengo saioan ema-ten zaio. Gero beti ikasitakoa praktikan jartzea izaten da etxeko lana eta dosier

b a t e m a -ten zaie p a u s o a k jarraitzeko.

Etxean zein mo-mentu izaten da apro-posena haurrari masajeak emateko?Horixe izaten da lehenengo saiotik bi-garren saiora bidaltzen diedan etxeko lana, momentu ezberdinetan proba dezatela, haurraren momenturik ego-kiena zein den ezagutzeko.

Eta masaje berdina izaten da hilabete batekin edo hamabi hilabeterekin?Pausoak berdinak dira, baina umearen arabera egokitu egin behar da. Sei hi-labetetik aurrera hasten badira katu hankan mugitzen, soinuak, abestiak eta jostailuak sartzen di-tugu eta mugitzen uzten diogu. Umea katu hankan jartzen bada eta horrela bizkarrean masajea gus-tura hartzen badu aurrera.

Loarentzat oso gomen-dagarria da masajea ezta?Bai, umeak egun osoan daraman tentsioa kan-poratzen laguntzen du. Jaio den momentutik egokitu behar du mundu berrira eta ume batzuk egokitzen dira errazago eta beste batzuei pixka bat gehiago kostatzen zaie, eta masajearen bi-

dez u r d u -

ritasun hori ateratzen laguntzen diegu. Eta kons-tanteki masajea emateak umea lasaitu eta loa hobetzen du, gainera horri haur eramailea gehitzen badiogu loa ziurta-tua dago, haur eramailearekin lo asko egiten dutelako.

Oraingoan masaje ikastarorako deial-dia zabaldu duzue...Bai, bi talde osatzea da asmoa. Bat goizez eta bestea arratsaldez, hasie-ra batean aurreikusten dugu astearte arratsaldeetan 16:30etik 18:00etara eta asteazkenetan 10:30etik 12:00eta-ra izango dela. Dagoeneko zenbaitek eman dute izena baina lauzpabost fa-milia elkartu nahi ditugu taldea osa-tzeko. Beraz ea jendea animatzen den. Lekunberriko Plazaola Kiroldegian emango dugu.

“Kontaktua da haurra jaiotzen denetik duenoinarrizko beharretako

bat”

Atalez atal masajeak nola eman azalduko du Mentxuk.

Page 12: Mailope 220 abendua

- 12 -

Page 13: Mailope 220 abendua

- 13 -

Euskalgintzarekin lotutako hamar webgune berri aurkezten dizkizuegu oraingoan.

- UEMA: www.uema.orgUdalerri Euskaldunen Mankomunitatea da UEMA. Araitz eta Larraun UEMAko kideak dira. Administrazioan Euskararen erabilera planak kudeatzeaz gain, hizkuntza honen sustape-nerako egitasmo ezberdinak ere gauzatzen ditu UEMAk.

- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua: www.kontseilua.orgEuskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakun-de ugariren bilgunea da Kontseilua. Osotara 46 erakundek osatzen dute. Batera aritzeko urrats historikoa egin dute eus-kararen gizarte erakundeek, jatorri, iritzi eta lan eremu des-berdinetakoak diren arren, eta horretan datza Kontseiluaren indarra.

- Hizkuntza Eskubideen Behatokia: www.behatokia.orgBehatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein pribatuan, babestera zuzentzen du bere jar-duera.

- Bai Euskarari Ziurtagiria: www.baieuskarari.orgZiurtagiriaren Elkarteak lan mundua euskalduntzeko estra-tegikoki lanean dihardu 2007tik, bere bitartez alor sozioeko-nomikoko entitateen arteko elkarlana sustatzen da, euskarak eremu berriak bete ditzan.

- Euskal Herrian Euskaraz: www.euskalherrianeuskaraz.org “Euskararik gabe, Euskal Herririk ez”. Helburua: Euskal Herri euskalduna erdiestea

- Garabide Elkartea: www.garabide.orgGarabide Elkarteak ateak zabaldu nahi dizkizue gutxietsitako hizkuntzaren errekuperaziorako eta zuen herriaren identita-teari eusteko hainbeste lan egin duzuen eta egiten ari zareten guztiori, Euskal Herrian eta munduko edozein herritan. Hau zuen webgunea da.

- Euskaltzaindia: www.euskaltzaindia.netEuskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakun-de ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskal-tzaindiak eman ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.

- Topagunea: www.topagunea.orgEuskaraz diharduten erakunde ezberdinak dira Topaguneko kide: Kultur elkarteak, Hedabideak, aisialdi arlokoak… Topa-gunearen helburua euskararen normalizazioa lortzeko egitas-mo ezberdinak lantzea da. Mailope Kultur Elkartea Topagu-neko kide da.

- Euskal Kultur Elkargoa: www.euskarakultur.org/eusEUSKARA KULTUR ELKARGOA Iruñean 1998. urtean sortutako fundazioa da, euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz.

- Euskal Kultur Erakundea: www.eke.orgEuskal Kultur Erakundea (EKE) 1990. urtean sortua izan da, euskararen eta euskal kulturaren alde ari diren elkarteek bul-tzaturik eta erakunde publikoek lagundurik, hala nola Esta-tua, Akitaniako kontseilua, Pirinio Atlantikako kontseilua, eta euskal kulturaren aldeko Herrien Sindikata, gaur egun 146 Iparraldeko herriek osatzen dutena.

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU>> Euskara Zerbitzua

Interneteko euskarazko baliabideak

Page 14: Mailope 220 abendua

- 14 -

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

Mikel Buldain GarzaronAbenduak 13, 5 urteZorionak mutiko eta egun on bat pasa.Muxu haundi bat. Aita, ama eta Ane.

Goiuri MartinikorenaAbenduak 23, urte 1Idoia SaralegiAbenduak 26ZORIONAK etxeko erreginari eta printzesa txikiari! Muxuk famili guztiaren partetik.

June Tolosa IraolaAbenduaren 14an 5 urte beteko ditu. ZORIONAK printzesa. Muxu potolo eta besarkada goxo bat, aitatxo, amatxo eta Urkoren partez.

Urko Tolosa IraolaAzaroaren 10ean 2 urte bete zituen. ZORIO-

NAK pottoko Muxu potolo eta besarkada goxo bat, aitatxo, amatxo eta Juneren partez.

Mikel Askaray Abenduak 19

ZORIONAK TXIKITO!! Azkenean ailatu dia lau urte hoiek!! Ondo ospatuko

dugu familia ta lagunen arteen. Egun on ona pasa!! Muxu potolo bat.

Luka, aitatxo eta amatxo.

Uraitz eta Markel Ariztimuño Begiristain Azaroak 23 eta 28, 10 eta 12 urte.Zorionak bikote!!!!!Jarraitu beti bezain jator izaten. Egun on bat pasa ezazute zuen urte betetze egunetan. Muxu handi bat Lekun-berriko, Burlatako eta Leitzako familiaren partez.

ZORIONAK BIKOTE!Goiuri dagoeneko urte bete! Zenbat poza eman diguzun aurten! Idoia prestatu festa handi bat ospatzeko. Muxu potolo bat.Zuen Gaintzako lagunak.

Page 15: Mailope 220 abendua

- 19 -

kULTURaKontzertu arrakastatsuak Kantinan

Heldu da Olentzero

Gaintzako eta Aldazko sanmartinak

Kantina goraino bete zen joan den hilabetean Folk Ame-tsetan egitarauaren barruan antolatutako bi kontzertuekin. Maria Salgado abeslari espainiarrak bere erromantze eta boleroekin alaitu zuen ostiral iluntzea. Hurrena berriz Ruper Ordorika izan zen eta bere diskografia luzeko zenbait abesti eskaini zituen.

Urtero legez, abenduaren 24ean gure ikazkina ibiliko da kaleetatik barrena. Aurten ordea aldaketa batzuekin eto-rriko da Araitzen. Hasiera eta ongietorria Joanluzeko zubian emango diote goizeko10:30etan. Atallu eta Arribetik zehar abesten ibili ondoren, eguerdiko ordubiak aldera bazkaria izanen da Arribeko Elorri elkartean. Aurten bazkaria norbe-rak ordaindu beharko du; helduek 5 € eta umeek 3€. Baz-kalostean 16:30ak aldera Betelura abiatuko dira arratsal-deko saioari ekitera. Betelun beti bezala hasiera Lateien emango zaio.

Eskean biltzen den dirua Beteluko eskolak dituen beharre-tarako erabiliko da. Animatu eta parte hartu! Egun ederra izaten da, batez ere umeen gozamenerako. Entsaioak India-noetxean izango dira abenduaren 13an eta 20an. Antolatzai-leen partetik: “Mila esker guzti hau aurrera ateratzen lagun-tzen duzuen guztiei, musikariak, Olentzero, sukaldariak...”,

Bi asteburu ezberdinetan bata bestearen atzetik ospatu dituz-te aurtengo San Martin Jaiak Gaintzan eta Aldatzen. Azaroaren 7an eman zioten hasiera Gaintzan Martintxoren jaitsierare-kin eta herri afari ederrarekin. Asteartera arte luzatu zituz-ten festak, tartean mus txapelketa, dantzaldiak, errondak... Aldatzen berriz, Asteartean San Martin eguna ospatu arren hurrengo asteburuan ospatu zituzten festak. Jende asko ibi-li da aurten Aldatzen antolatutako ekitaldietan, denetik izan baita, bertso saioa, herri kirolak, sagardo festa, urteroko etxez etxeko erronda... Horra hor zenbait irudi!

Page 16: Mailope 220 abendua

- 20 -

elkARRIZketa:

Lou Reed musikariaren zenbait abesti bildu ditu

Jonan Ordorikak

Nolatan sortu zen zu eta Louren arteko harremana?Ni Lou Reed zalea izan naiz betidanik, hona etortzen zenean bere kontzertu guztietara joaten nintzen, bere disko guztiak ditut, bai bereak eta baita bera-rekin jotzen dutenenak ere. Behin Do-nostira etorri ziren jotzera eta Lou-ren baxujolearekin egon nintzen, Fernando Sandersekin, bere disko bat nuen eta si-natzeko eskatu nion, berak kamerinora gonbidatu ninduen eta berarekin harre-mana izaten hasi nintzen. Gero Ruperren disko batean jotzeko deitu nion eta hona etorri eta ingurua ezagutu zuen. Lou be-randuago ezagutu nuen, beste behin Bil-bora jotzera etorri zirenean, 1996. urte aldera, Fernandori mami batzuk eraman nizkion berak Louri dastatzeko eman ziz-kion eta geroztik Lou bera beti mamiak eskatzen ibiltzen zen.

Behin Azkaratera ere etorri zen ezta?Bai, 2007ko ekai-nean etorri zen. Fernan-dorekin eta bere Tai-Chi-ko irakasleare-kin etorri zen. Oso lasaia zen. Mamiekin zo-ratu egiten zen, “special yogurt” deitzen zion berak, ez dakit bazekin zer zen zehazki. Behin Kursalera jotze-ra etorri zirenean

Maria Kristina Hotelera eraman nizkion mamiak.

Zer moduzko pertsona zen?Oso jatorra, izar handi bat zen eta mo-mentuan nahi zuena lortzen zuen. Ezagu-nak ginen baina ez nuke esango lagunak ginenik, inor ez zen bere laguna, berare-kin hitz egiteko managerrarekin hitz egin behar zenuen eta alderantziz.

Beste maila batean zegoen?Bai beste maila batean, oso divoa zen eta horrela jokatzen zuen. Oso fama txarra zuen kazetariekin, desatsegin fama zuen baina hori gustatu egiten zitzaion berari kaña ematea gustatzen zitzaiolako.

Batzuek rock alternatiboaren sortzailee-tako bat zela diote...Bai, beste batzuek Punk-aren aita ere deitzen diote batez ere

Jonan Ordorikak hogei urte daramatza Azkaraten bizitzen, Katarain musika estudioko sozioa da. Musikari eta musikariei oso lotuta egon da beti. Anaia bera Ruper musikaria du, horrela ia kasualitatez izan zuen Lou Reed abeslari estatu batuarra ezagutzeko aukera. Aurten, Lou hil eta urtebetera, disko bat kaleratu berri du bere musikari ibil-bidean sortutako abesti ezberdinekin, “Lou Reed, mila esker”.

Jonan Ordorika

Eskuineko argazkian, Jonan Ordorika, Fernando Sanders baxujolearekin, Lou Reed abeslariarekin, honen Tai-chi irakas-learekin eta beste musikari batekin.

Page 17: Mailope 220 abendua

- 21 -

bere ibilbideko lehen urteetan, 60. ha-markadan Velvet Underground taldea-rekin hasi zen, bertan jo zuen 1967tik 1970era arte. Garai hartan ez zen oso ezaguna, garai hippya zen, bakea eta maitasuna eta beraiek korrontearen kontra ari ziren, New York-eko kalee-tan gertatzen ziren gai gogorretaz hitz egiten zuten euren abestietan, oso al-ternatiboak ziren, baina gero pixkanaka ezagun egiten hasi zen eta hemengo talde asko Lou Reed-en abestian en-tzuten hazi ziren. 70-eko hamarkadan bere bakarkako ibilbidea hasi zuenean iritsi zen bere musika Euskal Herrira eta Espainiara. Gerora, niretzako zoritxa-rrez, oso ezaguna egin zen bere abesti bat da Maritxu nora zoaz-en bertsio bat “Sweet Jane” abestia da.

Iaz hil zen eta aurten bere omenezko diskoa kaleratu duzu...Bai, bere abestien disko bat kaleratzea-ren ideia aspalditik nuen buruan, baina ez nion behin ere berari ezer aipatu. Bera iaz hil zen, azaroan, eta Fernandori eta bere inguruko musika-riei azaldu nienean parte hartzera animatu ziren eta horrela hasi ginen diskoa prestatzen eta urtebete baino gutxiagoan prestatu dugu dena urteurrenean kaleratu ahal izateko.

Hamar abesti dira guztira ezta?Bai, hamar abesti eta ins-trumental bat ere gehitu diot bere estiloa gogora-razteko.

Hasieratik argi zenuen euskaraz izango zela?Bai, nik ezagutzen ditudan abeslari ge-hienak euskaldunak dira eta ideia ona iruditzen zitzaidan euskara bezalako hizkuntza batean kaleratzea. Ingelesez ez nuen nahi, milaka bertsio baitaude eta erdaraz ere edonork egin dezake, gainera uste dut berari ere gustatuko litzaiokeela euskaraz ateratzea, berak gauza horiek estimatzen zituelako.

Txuma Murugarren arduratu da itzul-pen lanetaz...Bai. Beste abeslari batzuek ere egin ze-zaketen, baina iruditzen zitzaidan hobe izango zela abesti guztiak pertsona be-rak itzultzen bazituen.

Zein irizpide jarraitu duzu abestiak aukeratzerako orduan?Batzuek galdetzen didate ea nire gus-tokoenak diren edo abesti onenak ho-riek diren, eta ez da hala. Denetarik dago, baina bere musikari ibilbide osoa bildu nahi izan dut disko honetan, ez dut ateratzea nahi nuen disko bakoi-tzeko abesti bat baino gehiago hartu eta euren artean estilo ezberdinetakoak izatea nahi nuen, gai ezberdinekin etab. Batzuk oso sinpleak dira eta beste ba-tzuk berriz konplexuagoak.

Hemengo musikari askok parte hartu dute ezta?Bai, Tapia eta Leturia, Maddi Oihenart, Anari, Gorka Urbizu, Paco Loco, Rafa Rueda, Ruper Ordorika, “El Inquilino Comunista”-ko Santi eta Alvaro anaiak, La Polla Records taldeko Evaristo... Ba-tzuk oso Lou zaleak dira eta beste ba-tzuek berriz ia ezagutu ere ez zuten egiten.

Eta emaitzarekin pozik?Bai, asmoa jendearen gustoko zerbait ateratzea zen, entzungo duen lan bat eta euskaraz izanik orain arte Louen letren esanahia ezagutzen ez zutenek bere abestiak hobeto ulertzea. Ongi saltzen ari dela ikusten dut eta oso disko arina da, abesti ezberdinak ditu eta bat gustatzen ez zaionari bestea gusta-tzen zaio. Entzuteko erra-za da.

“Oso disko arina eta entzun-erraza da”

Page 18: Mailope 220 abendua

- 22 -

BATzarre

Lekunberri eta Larraungo 24 mintzakide biltzen dira astero gurean

Beteluko Udalak 46.000 euro inbertitu ditu Amma Betelun

Larraunen martxan dira dagoeneko ikasturte honetarako Mintzakide taldeak. Oraingoz 24 lagun ari dira parte har-tzen. Astero biltzen dira euskaltegian ikasitakoa praktikara eramateko. Talde txikiak dira eta bakoitzean euskara ongi menperatzen duen pertsona bat arduratzen da zalantzak sortuz gero argitzeaz etab. Helburua egunerokotasunean sor daitekeen edozein gaiei buruzko elkarrizketa batean euskaraz egiteko segurtasuna eta gaitasuna hartzea da. Hauexek dira 24 lagun hauek talde ezberdinetan banatuta dituzten hitzorduak. Ikasturte guztian zehar izen emateko aukera duzu, beraz ez ezazu aukera galtzen utzi eta deitu 948 604 704 telefono zenbakira edo idatzi [email protected] e-postara. Hitzorduak:- Asteartean 18:00etan Kantinan- Astearteetan 19:30ean Amairu tabernan- Asteazkenetan 09:30ean Albi tabernan- Asteazkenetan 17:30ean Kantinan- Ostegunetan 17:30ean Kantinan.

Pauso honekin, Beteluko Udalak enpresa horrekiko bere kon-promisoa berretsi egiten du. Hamar urte bete berriak ditu Amma Beteluk eta denbora honetan oso zerbitzu ona emate-ko gai dela erakutsi du, hori adierazten da bezeroen eta fami-liarren arteko inkestetan. Horrez gain, Udalak asko estimatzen duena lan merkatuan izan duen eragina da. 25 langileekin, Araxes Haraneko bigarren enpresa bilakatu da. Gainera, baila-rako eta inguruko emakume askok aurkitu dute Amma Betelun lana egiteko aukera, bestela nekezagoa izango litzatekeena.

Arlo ekonomikoan ez da horren ongi joan enpresa orain ar-tean. Nafarroako Gobernuarekin sinatu beharreko hitzarme-nak atzeratu egin dira, eta ondorioz, egoitza erdi beteta egon da. Azken urte honetan badirudi gauzak zuzentzen ari direla, eta enpresaren egonkortasuna ziurtatzeko bidean dela. Ba-tetik, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena martxoan sina-tu zen eta orduz geroztik ia plaza guztiak okupatuta daude. Bestalde, lan baldintzetan zenbait aldaketa egin dira bidera-garritasun ekonomikoa bermatzeko. Eta azkenik Amma Be-teluko sozioen babes ekonomikoa. Beteluko Udalak akzioen %34 ditu eta bere helburua Amma Beteluk bideragarritasun ekonomikoa lehenbailehen lortzea da eta honekin batera egonkortasuna. Beste sozioa Amma Gerogestion da eta berak ere babes ekonomikoa eman dio enpresari urte guzti hauetan. Inbertsio hau egiteko, Beteluko Udalak aurreko urteetatik zuen diru soberakin guztiak erabili ditu, bere ustez, momentu honetan proiektu hau bultzatzea lehentasunezkoa delako.

Elortzarekin eta Sotorekin bertso saioa Aralar Kanpinean Abenduaren 19rako, bertso afaria antolatu dute Le-kunberriko Aralar Kanpinean. Gaueko 21:30ean izan-go da afaria eta ondoren, Igor Elortza eta Julio Soto arituko dira mahai inguruan bertsotan. Giro ederra izanen da, beraz animatu eta eman izena abendua-ren 18a baino lehen 610 087 746 telefono zenbakian edo kanpineko tabernan bertan.

Page 19: Mailope 220 abendua

- 23 -

Hiru egunez bigarren eskuko merkatua Lekunberriko frontoianAbenduaren 6, 7 eta 8an bigarren eskuko objektuen merka-tu txiki bat izanen da Lekunberriko frontoian. Jostailuak, bi-txiak, oinetakoak, etxeko gauzak eta batez ere arropa egongo da salgai. Goizeko 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara egongo da zabalik. Beraz, animatu eta hurbildu zaitez, ziur gustoko zerbait aurkituko duzula!

Larraungo AEK euskaltegiko ikastaroen ordutegiak Ikasturte berrirako ikastaroetan izen emateko auke-ra zabalik dago Larraungo AEK euskaltegian.

Hasiera mailakoentzat, astelehen, astearte eta os-tegunetan 18:30etan edo 20:30etan. Tarteko mai-lako ikasleentzat, astelehen, astearte eta ostegune-tan 14:30etan edo 16:30tan. Euren kabuz ikasi nahi dutenentzat, autoikaskuntza ikastaroa ikasleak nahi duen ordutegian. Oraindik garaiz zabiltza! Mugi! eta eman izena 607 622 102 telefono zenbakian.

Giza katean hasitakoari jarraipena emanezAzaroaren 22an Gure Esku Dagok antolatuta, herri bazkaria izan zen Lekunberriko Trinketean. 80 pertsona inguru bildu zi-ren, adin guztietakoak, nortasun ezberdinekoak eta pentsae-ra anitzekoak, baina denok zerbait zuten amankomunean: erabakitzeko eskubidea gauzatzea nahi dutela. Astitzeko Aterpeak prestaturiko bazkari goxoaren ondoren, antzez-pentxo bat egin zuten antolatzaileek, Julen Zelaieta eta Luze bertsotan aritu ziren eta trikitilariekin eman zioten bukaera ekitaldiari. Giro bikainean, ekainaren 8an giza katean hasitako bideari jarraipena eman nahi izan zioten, ikasturte berriari ekiteko gogoz. Hemendik aurrera hilero lehen astelehenean 19:00etan Larraungo Udaletxean batzar ireki bat egingo dute, ekimenaren helburuak zein diren azaldu, Larraunen ze asmo dituzten adierazi eta bereziki herritarron ekarpenak jaso-tzeko. Guztiok garelako garrantzitsuak, herritarron esku da-goelako.

Zelaieta eta Luze bazkalostean bertsotan.

Page 20: Mailope 220 abendua

- 24 -

erreportajetxoa >>

Lekunberrin zuten oilasko granja txiki gelditu zitzaien Ambu Oilaskoak enpre-sako lau sozioei eta hura ordezkatzeko Lizartzako Joxe Salsamendik (sozioe-tako bat) Intzako granja bat erosi eta martxan jarri zuen. Beste hiru gran-ja ere badituzte aurretik Gipuzkoan, Orion, Abaltzisketan eta Berrobin.

Lekunberrin hamabi urtez egon zi-ren. Orduko sozio berak jarraitzen dute orain. Joxe: “Granja hau nik neuk erosi dut, baina oilaskoak eta negozioa lauo-na da”. Intzakoa gustatu egin zitzaion Joxeri, garai baten oilo granja izandako nabea da, “urte askoan guztiz aban-donatuta eta utzita egon da leku hau, sasiz beteta zegoen eta lan asko egin behar izan dugu dena garbitu eta ego-kitzen. Lehenengo txitak edo oilaskoak ekainean sartu genituen”.

Frantziatik eta Tarragonatik ekartzen dituzte txitak jaio eta inkubagailutik zuzenean. Kamioietan ekarri ohi di-

tuzte egokitutako tenperaturarekin. Arraza ezberdinetako oilaskoak hazten dituzte, Broilerrak edo zurixkak, Kabir gorriak, Kabir zuriak, beltzak, lepasoi-lak... “Frantsesak txikixeagoak dira eta gehiago behar izaten dute hazteko”. Bost edo sei aste granjan egon hazi on-doren Euskal herri osoko biltegi ezber-dinetara banatzen dituzte, baita Kanta-bria, Asturias, Burgos, Leon, Palentzia eta Zamora aldera ere. “Granja hau berria izan arren, garai bateko bezero berekin jarraitzen dugu, gainera nik neuk ere 25 urte daramatzat banaketa lanetan eta bezero asko ezagutzen di-tut”. Partikularrei ere saltzen dizkiete, horiek normalean lau granjetako bate-ra hurbildu ohi dira.

Granja bakoitzean egunerokoan lan-gile bakarra aritzen da den gainbegi-ratzen eta Intzako granjarako Joxek ha-sieratik argi zuen bertakoa behar zuela langileak, “zerbait gertatuz gero edo

Oilasko eta oilo arteanEkainean sartu zituzten lehenengo txitak Intzako oilasko granjan eta bertan bizi den Maritxu Zabaleta arduratzen da eguneroko lanaz

Page 21: Mailope 220 abendua

- 25 -

M. Angeles Urrizalki

iragarkiak,berriak,

eskelak...Diario Vasco eta

Diario de Navarrako Korrespontsala

948513056699179437

alarmak jotzen badu nahiz eta telefono bidez ohartarazten dizun sistema izan urruti egonez gero honera iristerako oiloak hil egin daitezke eta horregatik hemen bizi zen norbait nahi nuen”.

Maritxu gustora dago lanean, “poli-ta izaten da dena oilaskoz beteta ikus-tea, orain ez dugu oilaskorik, joan den astean eraman genituen azkenak eta orain otsaila arte ez ditugu gehiago ekarriko”. Bien bitartean oiloak dituzte Intzan, kopuru txikiagoan bada ere oiloak eta oilanda txikiak ere saltzen baitituzte.

Txitak etortzen direnean zer egin be-har izaten duzue?Maritxu: Kamioetan iritsi ahala libre uz-ten ditugu nabearen barruan. Lurrean zerrautsa botatzen dugu eta horren gainean ibiltzen dira. Oilasko motaren arabera bereizturik egoten dira. Nor-malean ni bakarrik egoten naizen arren kamioak etorri edo kamioiak bete be-har direnean langile gehiago egoten gara, lan gehiago izaten delako, baina bestela batekin nahikoa da.

Eta zein izaten da zure lana egunerokoan?Maritxu: Janaria, ura, argia eta tenpe-ratua, dena automatikoki ordenagailu bidez zehaztu eta banatzen da. Nik egunean bi buelta ematen ditut dena behar bezala doala ziurtatzeko eta ongi daudela egiaztatzeko, pentsua, ura... beti gertatu liteke isurketaren bat edo arazoren bat ordenagailuarekin. Aurre-neko astean 32 gradutan izaten ditugu

eta gero hazten doazen heinean tenperatura jais-ten joaten gara. Argia ere gauez itzali egiten diegu gaueko hamarretatik goi-zeko seietara. Dena meka-nizatuta dago, jan-ontziak eta urontziak automatiko-ki betetzen dira.

Bidaian hil egiten al dira batzuk?Joxe: Ez, normalean ez, hiltzen badira gure errua-gatik izaten da, nahi gabe burua edo hanka harra-patuta. Hala ere, hildako oilaskoak egunero jaso behar izaten dira, egunean sei eta zazpi ere hiltzen dira, normalean etorri eta aurreneko bi egunetan hiltzen dira gehien. Maritxu: Jaso eta izozkailu batean sar-tzen ditugu hildakoak eta ondoren hil-dako animaliak jasotzeaz arduratzen direnei deitzen diegu eraman dezaten.

Zenbat oilasko sartzen dira nabe honetan?Joxe: Honek 2.050 edo 2.100 metro karratu inguru ditu eta ehun mila bai-no gehiago sartuko dira. Normalean udaberrian izaten da kopuru handiena, udan eta negu partean gutxixeago iza-ten ditugu.

Hiru granjekin batera nola molda-tzen zarete?Joxe: Granja bakoitza bata bestearen atzetik betetzen joaten gara. Bestela bete, hustu eta garbitu lau lekuetan ba-tera egin beharko genuke.

Maritxu: Hemengo oilasko handienek hiru aste betetzen dituztenean besteak

sartu egiten dira eta hemen ateratzen hasterako besteak bete egiten dira.

Behin oilaskoak kentzen dituzuenean garbitu egiten duzue?Maritxu: Bai ongarria atera, garbitu eta desinfektatu egiten dugu. Ongarria he-men egoten diren bitartean ez da ken-tzen, behin husten denean, egiten da hori guztia.

Sektore honetan daramazun urte guzti horietan prezioak asko igo al dira?Joxe: Bai, dexente igo dira, bai. Hasie-ran, 140 pezetatan edo gutxiagotan saltzen genituen eta orain berriz 1,80 edo 1,90 gehi BEZa. Gastuak igotzen badira prezioak ere igo egin behar, ezin ibiliko gara dirua galduz...

Zein arraza izaten da gehien saltzen dena?Joxe: Gorria, oilasko gorria da gehien saltzen dena eta lepasoilak ere, baina hemendik kanpo lepasoilak ez dira ia saltzen.

“Granja bakoitzean pertsona bakarra

arduratzen da dena ongi doala gainbegiratzeaz”

Page 22: Mailope 220 abendua

- 26 -

Lagundu Mailope!

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

KIROLaEskualdeko 15 korrikalari Behobia-Donostian

Larraun Pilota Elkarteko Batzar Orokorra

Xuban Armendariz 2014ko Nafarroako Pilota Txapelketako garaile Joan den hilaren 9an milaka lasterkari bildu ziren urteroko

zitan. Guztira 24.781 korrikalari irten ziren Behobiatik. Gizo-nezkoetan Jose Carlos Hernandez kanariarra izan zen garaile (01:01:37) eta emakumezkoetan berriz, Vanesa Veiga galizia-rra (01:09:58). Aurtengoa berezia izan da, 50 urte bete baititu eta antolatzaileek aldaketa bat egin baitzuten ibilbidean.

Eskualdetik ere urtero bezala zenbait lagun animatu ziren parte hartzera. Hamabost guztira. Horra hor eskualdeko ko-rrikalarien sailkapena.

Abenduaren 18an arratsaldeko 19:00etab Larraun Pilota Elkarteko Batzar Orokorra egingo da Plazaola Kiroldegian. Ba-tzar irekia izango da eta guraso zein pilotan interesa duen oro gonbidatuta dago. Bertan hurrengo gaiak landuko dira bes-teak beste: zuzendaritza batzordearen berritzea, 2014/2015 denboraldiko aurrekontuaren aurkezpena, egoera ekono-mikoa, estatutuen berritzea eta frontoiaren erabilera. Anima-tu eta parte hartu! Bestalde, Pilota eskolaren alde dirua biltze-ko, egutegiak jarri dituzte salgai bost eurotan kiroldegian eta bailarako tabernetan eta dendetan.

Iruñeko Labrit pilotalekuan joan den hilean jokatu zen aurtengo Nafarroako Pilota Txapelketa finala. Lehen mailako senior kategoriako buruz buruko partiduan Uharteko Unai Laso eta Xuban Armendariz lekunberria-rra aritu ziren norgehiagoka. Azkenean Armendarizek eraman zuen txapela 18-13-ko emaitzarekin.

IZEN-ABIZENAK HERRIA DENBORA

Ander Arraztio Betelu 01:12:28

Xabier Satrustegi Errazkin 01:13:38

Angel Soroa Lekunberri 01:21:07

Xabier Azpirotz Astitz 01:21:17

Iñigo Garmendia Betelu 01:21:48

Iñaki Malkorra Errazkin 01:23:24

Josu Oreja Errazkin 01:23:27

Imanol Jaka Etxarri 01:23:56

Julen Elordi Arribe-Atallu 01:25:07

Kiko Eskamendi Betelu 01:27:41

Juan Mari Irastorza Lekunberri 01:27:43

Iñigo Oreja Errazkin 01:35:14

Jon Oreja Errazkin 01:36:09

Aitor Goikoetxea Betelu 01:36:18

Juan Miguel Zubillaga Betelu 01:48:41

Page 23: Mailope 220 abendua

- 27 -

“Makilak behar bezala erabiltzen jakitean dago gakoa”

Hamabi lagunek parte hartu zuten joan den hilean Gaintzan antola-tutako Nordic Walking edo Ipar Martxa ikastaroan. Kristina Askaraik Xabier Madina irakaslearekin batera jarri zuten martxan lehenengo saioa eta izandako arrakasta ikusita bigarren bat ere aurreikusten dute.

Aurkez ezazu zeure burua... Nor da Xabier Madina?Hernaniko naiz eta han bertan jaio nintzen. Betidanik kirol zalea izan naiz, batez ere ju-doarekin eta horrela Madrilen I.N.E.F.-eko

karrera egin nuen. Hasieran klaseak ematen ibili nintzen lanean, eta gaur egun Udal Kirol Instalakuntzak ku-deatzen lan egiten dut, Urnietan.

Nolatan antolatu zenuten ikastaro hau?Lagun bati esker, Gaintzako Kaardel Landetxeko Kristina ezagutu nuen, eta hortik aurrera, ENWEko irteera batean kointziditu eta Ipar Martxari buruz hitz egiten ari ginela, adostu genuen Araitz Bailaran ikastaro bat antolatzea. Le-henbizi Kristinarekin joan ginen Gaintzara, hango tokiak ezagutzera eta egia esan asko gustatu zitzaidan, batez ere Ipar Martxa praktikatzeko.

Zer moduz moldatu ziren parte hartzaileak?Oso ondo, arazorik gabe, benetan denak oso gustora ibili ziren.

Guztira hamabi lagunek hartu zuten parte. Horietatik 2 gizo-nezko bakarrik. Normalean emakumezko gehiago izaten dira?Bai, horrela da. Nire esperientziengatik dakit orokorrean, eta ez Euskal Herrian bakarrik, baizik estatu osoan, %70a emakumeak dira eta beste %30 gizonak. Nordic Walking

edo Ipar Martxan generoengatik ez dago arazorik, batez ere, gehienak emakumeak direlako.

Zein onura ditu Nordic Walking-ak?* Oinez, makilarik gabe ibiltzea baino eraginkorragoa da* Artikulazioen gainkarga, korrika eginda sortzen dena bai-no txikiagoa da* Gorputzeko giharren %90 lantzen ditu* Oxigenoaren horniketa areagotzen du* Garondo eta zerbikalen tentsioa arintzen du* Estresa arintzen du* Bihotzaren lana eraginkorrago bihurtzen du* Babes sistema indartzen du* Zahartze prozesua atzeratzen du.

Makilak behar bezala erabiltzen ez jakiteak zer suposa dezake?Mendizale asko daude gure herrian, baina gehienak ez daki-te bastoiak ondo erabiltzen, bakoitzak bere kabuz praktika-tzen du, baina normalean gaizki. Ipar Martxako makilak desberdinak dira eta bere erabileraren atzean teknika bat dago eta bere izena ALFA 247 da. Disfrutatzeko, onurak lor-tzeko eta ondo lantzeko gure makilak ongi erabiltzen ikastea komeni da, eta noski horretarako ikastaro bat egin behar da, nahi eta nahiez.

Gurean bigarren ikastaro bat egitea aurreikusten duzue?Bai. Lehendabizi teknifikazio ikastaroa egingo dugu, bi or-dukoa, eta gero beste oinarrizko ikastaroa antolatuko dugu Araitz Bailaran, eta oso gustora gainera. Ipar Martxa etorri da Araitz Bailara!

>> Xabier Madina

Page 24: Mailope 220 abendua

- 28 -

Albiasuko behatokiaGoizeko txango interesgarria dugu honako hau: Kantauri eta Mediterra-neoko isurialdeen banalerrora iritsi, eta Albiasuko balkoiraino ailegatzea. Txango honetatik eramanen dugun oroitzapen hoberena “Errazkingo zokoa” izanen da, Araitz ibar kolore-tsuko bazter batean dagoena, baita zuhaiztien paisaia ederra ere. Hartan herri, baserri eta bordak nahasita dau-de Malloen harresi gaitzaren azpian. Ibilbidea laua eta atsegina da, denen-tzat egokia.Mendiko bizikletaz egin daiteke, Lekunberri eta Albiasu bitar-teko zatia errepidez egiten bada.

20 URTE BIDEAN> Plazaola Partzuergoa

0,00 ordu / 0,000 km [1] Lekunberri (570 m). Geltokitik abiatu behar da, Plazaolaren bide zaharretik, alde zaharrera jaitsi etaAlbiasura eramango gaituen errepidea hartu behar dugu.0,14 ordu / 0,950 km Industriagunera eramango gaituen es-paloitik jarraitu behar dugu. Biribilgunea eta itzulbidea ingu-ratu eta gero, eskuinean dagoen bidea hartuko dugu.0,28 ordu / 2,050 km Haritz eta pago artean ibiliko gara. Be-lardi batean zehar joango gara eta zenbait errekatxo gurutza-tuko ditugu. Pasabideak dituzte errekatxo horiek, eta garaiera aldea ez da handia. Albiasuko bide zaharreko harbideen hon-darrak ikusiko ditugu hemen.1,05 ordu / 4,250 km [2] Albiasu (620m). Herriko sarreran, hartu ezkerretara (mendebaldea). Ikuspegi bikainak daude, eta hor bat egiten du GR-20 mendiko ibilbidearekin (Aralarko itzulia). Gora jarraituko dugu larre artean, Kantauri eta Medi-terraneoko isurialdeen banalerroan bertan gaudela.1,20 ordu / 5,250 km [A] Baraibar eta Albiasu arteko muga. Pisten bidegurutzea. Araitz ibarra eta Malloak ikusteko beha-toki aparta. Ezkerretara jarraitu behar da pistan, lur sail gora-beheratsuan.1,50 ordu / 7,020 km [3] Baraibar (640m). Iturritik goraxeago, ezkerretara, lur biltzeko pista batek Iribas aldera eramanen gaitu, hesitutako soro artean, ia laua den bidean zehar.2,00 ordu / 7,885 km Burdinazko langa. Baraibar eta Iribas arteko muga. 2,10 ordu / 8,830 km [4] Iribas (623 m). Frontoiaren ondotik

herria gurutzatu eta errepidea hartuko dugu Lekunberriraino.Putzua eta parkea.2,45 ordu / 11,100 km Lekunberri (570m). Plazaolaren geltoki zaharra.

PR-NA 86 ·2,45 ordu / 11,10 km

Page 25: Mailope 220 abendua

- 29 -

“Lyondik Bruselara”Itsasne Santos lekunberriarra urriaz geroztik Europako hiriburuan dabil ikasten eta lanean. Lyonen urtebete eman ondoren urrian Bruselara joateko erabakia hartu zuen.

Zenbat denborarako joan zara?Hemen pasako dudan denbora ez dut zehaztu oraindik, ez da-kit 5 hilabete edo 10 urte izango diren, egoeraren arabera, baliteke denbora batera beste leku batek gehiago erakartzea, baina ez dut Nafarroara bueltatzeko asmorik, oporretan ez bada.

Zergatik aukeratu zenuen herri edo hiri hori? Edo bertara joateko aukera nolatan sortu zitzaizun? Frantzian bizitzen egon naiz, Lyonen zehazki, urte betez. Azkeneko hilabeteetan zer egin ez nekiela nenbilen, Lyonen denbora gehiagoz geratu, benetan maitemindu nauen hiri bat delako edo herrialdez aldatu. Nire mutil-lagunak ere he-rrialdez aldatu nahi zuen, italiarra da bera, baina herrialde askotan bizi izan da. Hiru bat astez gure helmuga zein izango zen pentsatzen ibili ondoren, Belgika aukeratu genuen, bioi erakarri gintuen.

Zein da zure egunerokoa bertan?Lanera joan, ikasi eta oso nekatua ez banago bueltaxka bat eman, lagunekin geratu edo afaltzera joatean naiz. Astebu-ruetan turismoa egiten dut, zinea edo zerbait lasaia, umorea-ren arabera!

Zer da gehien harritu zaituena? Brusela kultura anitzeko hiria da, Europako hiriburua eta he-men dago Europar Batasuneko administrazio egoitza nagu-sia, horrek herrialde askotako jendea hemen lanean aritzea dakar. Kalean paseatzean oso ohikoa da eta italiera, ingele-ra, arabiera entzutea, nahiz eta bertako hizkuntza ofizialak frantsesa eta flamenkoa izan (azken hau izugarri gustatzen zait). Nazioarteko giroa eta kultur aniztasuna nabarmena da.

Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Belgika oso estatu anitza dela, Iparra, Hegoa eta Brusela dau-de, beren artean oso ezberdinak, bertan geratzeko asmoz bazabiltza ez da hain erreza iparraldean nahitaezkoa baita flamenkoa (holandesa) jakitea eta hegoaldean bizi bazara frantsesa ezinbestekoa da. Bruselan frantsesa eta ingelesare-kin bakarrik bizi zaitezke. Oporretan bazatoz ez dago inolako arazorik, ziur asko gustatuko zaizula eta herrialde oso txikia baina benetan kuriosoa dela ohartuko zara.

Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bi-dali nahi badiozu, aprobetxatu! Egunero hitz egiten dut beraiekin skype edo whatsapp bitar-tez hortaz badakite oso ongi nagoela eta nik badakit beraiek ere hala daudela. Bisitan laster etortzeko esateko aprobetxa-tuko dut!

HAIZEAK ERAMANA20 URTE BIDEAN Bruselatik iritsitako kontuak> Itsasne Santos

Page 26: Mailope 220 abendua

- 30 -

Aurkez ezazu zeure burua Ana.Ni Ordiziakoa naiz, 18 urte nituela Ma-drilera joan nintzen Soziologia eta Zien-tzia Politikoak ikastera. Ikasketak buka-tu eta gero prentsan ikusitako iragarki bati esker arrisku finantzieroen ahol-kularitzako amerikar multinazional ba-tean hasi nintzen lanean. Horrela nire ibilbide profesionala finantzen sektore-ra bideratzen hasi nintzen. Gero master bat egin nuen enpresen zuzendaritzan eta pixkanaka alor horretan esperien-tzia hartzen eta aholkularitzako alor ezberdinetan lan egiteko beharrezko ezagutza jasotzen joan nintzen.

Nolatan bururatu zaizu gure eskual-dean aholkularitza zerbitzua es-kaintzea?Madrildik bueltatu nintzenean, ahol-kularitza bulego handien mundutik enpresen aholkularitzaren alorrera aldatzea erabaki nuen. Donostian la-nean ibili ondoren, Ce Consulting Em-presarialekin topo egin nuen, Estatuko aholkularitza sarerik handiena da. Egun nire aholkularitza zerbitzua Ce Consul-

ting Empresarialeko kide den enpresa bat da eta era berean, Nafarroako bere ordezkaria da.

Ze zerbitzu eskaintzen dituzu? Ni aholkulari fiskala naiz, baina nire enpresak enpresen administrazioare-kin lotutako zerbitzu mota guztiak es-kaintzen ditu. Eta guztiak diodanean guztiak dira. Izan ere, Enpresak eta au-tonomoak askotan nekatu egiten dira ohiko arazoak konpontzeko enpresa ezberdinetara jo behar izateaz. Gure helburua konponbideak erraztea da eta beharrezkoak ez diren denbora gal-tzeak saihestea, horregatik, uste dugu profesional bakar bat izan daitekeela solaskide bakarra aholkatu eta enpre-saren administrazioarekin erlaziona-tutako arazo ezberdinak konpontzeko. Mota guztietako zerbitzuak eskaintzen ditugu: Kontabilitate zerbitzua, zerbitzu fiskala, laborala, auditoria, abokatuak, finantziazio laguntzak, diru laguntzen izapideak, aseguruak, giza baliabi-deak...

Goizetan Orkoiengo bulegoan zabiltza lanean eta arratsaldean etxetik eskai-niko duzu zerbitzua ezta?Bai, hala da. Goizetan Orkoienen dudan bulegoan egiten dut lan eta arratsaldee-tan Betelun, inguru honetako autono-mo edo enpresei zerbitzua eskaintzeko. Oraingoz Betelun, etxean bertan egiten dut lan, baina epe motzean inguruan bulego bat irekitzea da nire asmoa. Bi-tartean, eskaintzen dugu zerbitzuetako baten beharra duen edozein autonomo edo enpresa gurekin internet edo tele-fono bidez jar daiteke harremanetan.

Zein gai edo arazorekin jotzen dute be-zeroek zuengana?Bezero mota ezberdinak daude. Ekin-tzaileek euren negozioko sorreraren momentu ezberdinetan jo ohi dute guregana, jarduera hasi aurretik Busi-ness egitasmo bat egiteko, sozietatea sortzeko, diru laguntzak bilatzeko etab. Krisiarekin ere euren negozio zifra man-tentzea lortzen duten enpresak gai fis-kalengatik, finantziarioengatik, baliabi-deen optimizaziorako etab. Eta tamaina edo salmentak murriztu dituztenek la-guntza behar izaten dute atzerrira ir-teteko, Corporate finance, aliantzak... Egun aholkulari kudeatzailearen irudi-tik aholkulari kontsultaren irudirantz aldatzen ari da.

Ze motako bezeroekin egiten duzue lan normalean?Enpresa txiki eta ertainekin egiten dugu lana batez ere, autonomoekin, elkar-teekin eta fundazioekin.

ekinarenEKINEZ >> Ana Ramos

“Enpresa administrazioarekin lotutako zerbitzu mota guztiak eskaintzen ditugu”Ana Ramosek esperientzia zabala dauka aholkulari fiskal eta kontulari bezala eta orain gutxi eskualdeko enpresa eta autonomoei gertuko zer-bitzua eskaintzen hasi da.

www.ceasesorianavarra.comMugikorra: 666 939 332.

Page 27: Mailope 220 abendua

kontuTXIKIAK

Telefono zenbakiakLarrialdiak.....................112

Araizkoosasun etxea......948513040

Beteluko osasun etxea......948513300

Lekunberrikoosasun etxea......948504208

LAN BILA

- Lekunberrin emakume bat prest edozein lanetan aritzeko: etxeko lanak, per-tsonak zaindu, etxebizitzen garbiketak eta abar.Emilia Dimitrova, 948604893/ 679053368 .

-Jantzien moldaketak edo arropen edozein motako konponketak egiten dira. Gurutze 647 791 723.

abendua

8 -13 Lekunberri: Janari bilketa Hipotekak kaltetutako iruindarren platafor-marentzako Beteluko Rosa dendan, Arribeko Maite Harategian, Lekun-berriko Idoia dendan eta Beteluko Zaharren Egoitzan.

9 -12 Lekunberri: Lekunberriko eskolan jos-tailu bilketa Senegalgo haurrentzat. 9:15etatik 9:45ak arte.

13 eta 20 Lekunberri: Lekunberriko eskolan jostailu bilketa Senegalgo haurren-tzat. 9:15etatik 9:45ak arte.

6- 8 Lekunberri: Bigarren eskuko merka-tua Lekunberriko frontoian. Goizeko 10:30etatik 14:30etara eta arratsal-deko 16:30etatik 19:30etara egongo da zabalik.

3 Lekunberri: Euskararen Eguna.

21 Mendigoizale Eguna.

19 Lekunberri: 21:30etan, bertso afaria Igor Elortza eta Julio Sotorekin Aralar Kanpinean.

24 Olentzeroren etorrera. 10:30etan Atallu eta Arribetik barna kantuan. Eguerdian baz-karia Arribeko Elorri elkartean. 16:30etan Betelura.

28 Lekunberri: Eguberrietako Kontzertua Le-kunberriko Abesbatzaren eskutik. 12:00etan Lekunberriko elizan.

agen

da

ADI!Merkatu Txikian iragarki bat jarri nahi baduzu idatzi [email protected]. Publizitate eskariak bi hilabetez egongo dira jarrita, on-doren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

merkatu txikiaSALGAI

ALOKAIRUA

- Azkaraten Zubinea etxea salgai, 256.600 €. Tel. 629 391 586, 943 051 620. Paki.

- Atallun 6 urteko VPO pisua salgai. 90 m2 + garajea + trastelekua. 130.000€ Miren (646179746).

- Baba gorriak salgai Bete-lun. T: 606 375 855.

- Uitzin pisu rustikoa jar-dinarekin alokagai, altzariz hornitua. 420 € hilean. 696 269 511. Nerea

ilbeltza 2 18:30etan, Euskal Presoen giza eskubideen

aldeko Kotxe Karabana irtengo da Arribeko plazatik, ondoren Betelu, Lekunberri, La-rraun, Leitza eta Aresotik pasako da. Amaie-ran, Aresoko elkartean merendua izanen da.

Page 28: Mailope 220 abendua

- 32 -