Mailope 2013 urtarrila

28
Pianista eta zer gehiago? MAILOPE TXIKI: Hieroglifikoa ELKARRIZKETA: Maria Josefa KUXKUXEAN: Urtarrilekoak KULTURA: Permakultura ZERUAK ESANA: Ilbeltza MONUMENTU MEGALITIKOAK: Felix Olaetxea Horixe da duela 50 urte Paula Torronteguiri behin eta berriz galdetzen ziotena bere ikasketei buruz. Gurean kontzertu bat eskaini du eta berarekin izan gara. Maitane Urbizu 7PEKAtu 199. zkia. - 2013ko ilbeltza ikusi hemen Mailope

description

Larraun, Lekunberri eta Araitz-Beteluko aldizkaria.

Transcript of Mailope 2013 urtarrila

Page 1: Mailope 2013 urtarrila

Pianista eta zer gehiago?

MAILOPE TXIKI: Hieroglifikoa ELKARRIZKETA: Maria Josefa KUXKUXEAN: Urtarrilekoak KULTURA:

Permakultura ZERUAK ESANA: Ilbeltza MONUMENTU MEGALITIKOAK: Felix Olaetxea

Horixe da duela 50 urtePaula Torronteguiri behineta berriz galdetzen ziotenabere ikasketei buruz. Gureankontzertu bat eskaini du etaberarekin izan gara.

Maitane Urbizu

7PEKAtu

199. zkia. - 2013ko ilbeltza

ikusihemen

Mailope

Page 2: Mailope 2013 urtarrila

- 2 -

MAILOPEtxiki Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Bai, asmatu

duzue, erantzun zuzena GABON GAUA zen.

Hona hemen saridunak:

Mihiluze mahai-jokoa: Laiene Izagirre (Gaintza), Jakes

Iturrioz (Atallu).

Munduko ipuinak mahai-jokoa: Saioa Iriarte (Betelu),

Irati Buldain (Betelu), Julen Torrado (Lekunberri) eta

Edurne Martinikorena (Errazkin).

Irabazleek Euskara Zerbitzutik pasa beharko dute saria

jasotzera. Aurrez deitu nahi duenak 948504400 tele-

fono zenbakian egin dezake.

Ea beste hau asmatzen duzuen. Animatu eta bidali

zure erantzuna eta izen-abizenak [email protected]

e-postara ilbeltzaren 18a baino lehen. Zuzenean

mahai-jokoen zozketan sartuko zaitugu.

Erantzuna:

Euskal Herriko mendietan bizi da etabere begi bakarrez gizakiok egitenduguna ikusten du:

zzzz

z z zz

Page 3: Mailope 2013 urtarrila

- 3 -

> Kirol-gimnastikaIratxe Sanz, Iruñearra da jaiotzez baina egun Arakilen bizi da eta

harat eta honat ibiltzen da zenbait herritan kirol ikastaroak ematen.

Iaz hasi zen Lekunberrin kirol-gimnastika erakusten eta dagoeneko

26 pertso-nako taldea biltzen da ostiralero.

Araxes Eskolako DBHko ikasleek elkarrizketa bat egin diote Maria

Josefa sukaldariari. 25 urte daramatza Araizko ikasleei egunero

bazkaria mimo handiarekin prestatzen eta erretiratzera doan honetan

omenalditxo bat egin nahi diote Maria Josefari

Eneko eta Ruben Saralegik sei urte baino ez zituzten lehen aldiz plaza

batera atera eta euren aizkora txikiekin enborra mozten hasi zirenean.

Neguko hotzak pasa arte deskantsua izango dute eta momentu hau

aprobetxatu nahi izan dugu elkarrizketa egiteko.

> Maria Josefa Beraza12

04> Iritzia

05> Kuxkuxean

08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu

09> Zabal: Iñaki Usabiaga

27

Saralegi Anaiak 20

28> Lurrak emana: Saltsa-perretxiko beltza eta antzekoak

30> Kontu txikiak

31> Monumentu megalitikoak: Milaaldapa eta Pagamendi

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin,Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi.Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, Felix Olaetxea, Erremonte Eskola, Juan Antonio Garaikoetxea,Ttutturre Kirol Elkartea, Maitane Urbizu, Ibarberri Eskola, Araxes Eskola, Maider Agirrebarrena,Mankomunitateko Gizarte Zerbitzua,Martin Juanena, Joxe Mari Zabaleta eta Ainhoa Beraza. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

10> Erreportajea: Paula Torrontegi

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

26> Kirolak

14> Batzarre

Page 4: Mailope 2013 urtarrila

- 4 -

(H)iriTZIA

Zure iritzia bidali nahi badiguzu [email protected]

Pasa den urriaren 14an, gure taldeak Lekunberriko

Udalarekin hartutako konpromisoa (gure dantza saioak

egiteko udalaren lokala erabiltzearen truke doaneko saio

bat eskaintzea) betetzeko, herriko festetako egitarauan

adierazitako gure saioa egitera hurbildu ginen.

Egun berean Ardoaren Eguna ospatzen zela ikusi genuen,

eta gure saioak eskaini izan ditugun beste tokitan gertatu

den bezala, antolatzaileek egoera honi aurre egiteko modu

egokia aurreikusita zutela ez genuen zalantzan jarri. Baina

ez zen horrela izan, eta gure saioa plazan jarritako kar-

paren barruan izanen zela jakinarazi ziguten, jakinda,

Ardoaren eguneko jarduerak leku berean burutzen ari

zirela.

Gure dantza saioa eskaintzeko topatu genituen bal-

dintzak (lekua, soinua…) ez ziren batere egokiak izan, eta

horregatik, taldekideak, etsituta eta zapalduta sentitu

ziren; gure asmoa festari alaitasuna ematea baitzen.

Ardoaren Eguneko azoka antolatu zutenekin ere bat egi-

ten dugu, haiek gu bezala, antolakuntza txar horren ondori-

oz, kalteturik suertatu baitziren.

Zergatik orain idatzi hau?

Bi hilabete pasa ditugu azalpen baten zain, erantzunik ez

dugu jaso, ordea. Horregatik jendeari gertatukoaren berri

emateko beharra ikusi dugu; izan ere ez baita, jarrera ho-

rrekin, etsituta sentitu garen lehenengo aldia.

Malloak dantza taldearen eskutitza

Malloak dantza taldea

-KONPROMISOA HARTZEN DU indarkeriaaurre egiteko politika integralari dagokionez,mota desberdinetako neurriak hartu beharkoditugu kontuan, besteak beste heziketan oina-rritutako prebentzio neurriak, eraso batenondorengo neurri asistentzialak edota erantzunsoziala artikulatzera begirakoak.

-KONPROMISOA HARTZEN DU bere eskume-nen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz,emakumeenganako indarkeriaren aurkako udalpolitika aktibo, osoa eta koordinatua garatzeko,hitzetik ekintzetara pasatuz. Hortarako, au-rrekontuetan sortu beharko dugu atal bat berehortan, non… bortizkeriaren biktimak direnemakumeekiko harrrerarako egitarauakgaratuko diren.

-KONPROMISOA HARTZEN DU autodefentsafeministaren beharra transmititu etaemakumeak animatu lanketa berezia egin deza-ten eta bitartekoa jarri.

GONBITEA EGITEN DIE herritar guztiei urteanzehar Emakumeenganako Indarkeriaren aurkakomobilizazioetan parte hartzeko.

Larraungo Udalak onartutako MOZIOA:

EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Page 5: Mailope 2013 urtarrila

- 5 -

Nola sortu zen negozio-ideia?

Aukera bat ikusi nuen nire lanbidean:

web-diseinuan prestakuntza bukatu,

eta nire negozioa landu. Agoitzek eta

eskualdeak teknologia berrien arloko

negozio bat behar zuten; hortaz, hantxe nengoen ni.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zuren negozioak?

Diseinu grafikoa, arlo guztietan: logotipoak, kartelak, katalo-

goak, aldizkariak, argazkiak zaharberritzea, album digitalak, eta

abar. Eta on line arloan, webguneak, blogak, sare sozialak...

Artista autodidakta ere banaiz, eta koadroak, enkargatzen dizki-

date. Nolanahi ere, arte-arloan zailago dago afera.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkarteraino?

Ez nuen lanik izan Carlosekin harremanetan paratzen, eta aunitz

eskertzen dut haren lana. Behar izan dudan guztian lagundu dit.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen

pertsonari?

Ausarta izan dadila. Inbertsioa txikia bada, ez du zer galdurik.

Eta inbertsio handietarako, merkatua azter dezala; negozioari

iritsi aurretik, merkatuak horren premia duen ziurtatze aldera.

Nola sortu zen negozio-ideia?

Nire burua berritzeko grinak bultzatu-

ta, eta etxeak oso atsegin ditudalako.

Hamar urte baino gehiago ditut

higiezinen arloan, eta merkatu berri

bat ireki nahi dut, etxebizitzen egoera hobetu, gehiago saldu

ahal izateko.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Pisu pilotuak kostu txikian prestatzea, etxebizitza baten egoera

hobetzea, eta argazki profesionalak eskaintzea gehiago saltzeko.

Espazioak despertsonalizatzen ditugu, eta kolore neutroak

erabiltzen ditugu, albait jende gehienen gustagarri izan

daitezen. Esate baterako, alokatzekoak diren etxeetan edo lan-

detxeetan, gauza txiki batzuk aldatuta, ondo argiztatuta, ohe-

estalki berriak jarrita, eta argazki on batzuekin, ziur erreserbak

areagotuko direla.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen

pertsonari?

Ausartu dadila. Ideia batean sinesten baduzu, garatu beharra

daukazu. Autonomo izatea bizimodu bat da, eta bada guztiok

batzen gaituen trazu bat.

lurraldeGARAPENApubli-berria: 2012ko EKINTZAILEAK

Alfredo León Mañú, Agoitz.www.alfredoleon.com

Joana Aranda de Castro, Irunberriwww.casasapunto.com

KuxKuxean

Deitu 638652339/

948210103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu

[email protected] e-postara.

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope aldizkariaren bitartez!

IratiUrtarrilaren 13an 5

urte beteko ditu

Juanagorrineko neska-

toak. Zorionak pottoka.

Ama, aita eta Haritz

LeireUrtarrilak 7Zorionak Leire! jadaaa 18 urte ee jeje!

Primerako eguna pasatzea espero deu,

merezi duzu ta. Ea juerga on batekin

ospatzen deun koadrilan :) muxu handi

bat polita! Zure kuadrila :)

LoreaZorionak Lorea!! 19 urtetxo ee!

Ondo pasatzea espero dugu eta ea

aparitxo bat edo iten deun ospatzeko

ta geo juerga pixkat jeje! muxu

handi bat guapa! =) zure kuadrilaren

partez :) )

Maitane eta IruneZorionak Maitane hamaika urte

bete dituzulako.

Irunek ere 9 urte bete ditu aben-

duaren 21ean. Asko maite

zaituztegu. Musu asko eta besarka-

da handi bat biontzat. Osaba Koldo

eta Izeko Estitxu.

Idoia Saralegi Abenduak 26, Lekunberri.Zorionak eta egun zoragarria

opa dizugu zure Gaintzako

lagunek!!!!!

LauraUrtarrilak 10Zorionak ta urte askoan

etxeko denen partetik,

jaso ezazu muxu handi bat

maitasunez bihotzetik,

egun eder bat opa dizugu

zorionduz Mailopetik,

ta zoriontsu izaten segi

gauza guztien gainetik.

Xabi, Isusko, Erkuden, Fede

eta Igor.

Page 6: Mailope 2013 urtarrila

- 6 -

1. Nagikeria: zerk alfertzen zaitu erabat?

Goizean goiz eta ez hain goiz ohetik jeikitzeak.

2. Gorrotoa: zerk bihurtzen zaitu otso?

Indartsua ahulaz aprobetxatzeak.

3. Sabelkeria: zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Creep-a txokolate urtua eta platano pusketekin.

4. Zikoizkeria: zer desio duzu gehiegi?

Mundu mailan pobreen eta aberatsen artekoklaseak desagertzea, herri mailan Nafarroa osoandenok euskaraz hitz egitea, eta maila pertsonaleanama izatea.

5. Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Euskaraz bizi diren herriek ematendidate inbidia.

6. Luxuria: zerk jartzen zaitu bero-

bero?

Begirada batekin kimika sentitzeak.

7. Harropuzkeria: zerk jartzen zaitu

oilar?

Gure koadrilan edozein tokitan kantatzendugunean sortzen dugun magiak. Izan daiteketabernan, kanpineko komunetan, mendian edokotxe barruan, munduko beste gauza guztiezahazturik, beti ere kantari.

7PEKAtugaldera

Maitane Urbizu

Lekunberriko Zinegotzia

Pasa den azaroaren 25ean,Lekunberriko Ibarberri ikastetxekoEuskara Batzordeak, gure inguruaezagutzen jarraitzeko, eta aldi berean,euskararen erabilera sustatzeko bestemendi irteera bat antolatu zuen.Uitziko gainetik abiatu ziren etaGorritin izan ondoren Lekunberrira iri-tsi ziren. Eguraldia ez zuten lagun izaneta jende gutxi animatu zen arren,joan zirenek mendi buelta ederra eginzuten.

Urtarrilaren 12an gaueko 22:00etanBalerdi Balerdi taldearen kontzertuaizanen da Kantina Ostatuan. Iruñeansortutako taldea da eta euren musikapowerpop estiloaren barruan sartu ohidute. Toño Muro, Sergio Ibarrola etaCarlos Ortiz hirukoteak osatzen duegun taldea. Aurten disko berria kale-ratu dute, Hegoko lautadaren hertzetik

eta hori aurkeztera etorriko zaizkigu.

Irakurle baten eskutik heldu zaiguberria: Hamar urte bete berri dituArribeko dendak. Kafe eta pastelekinospatu zuten eguna dendariak eta beze-roek. Zorionak!

BALERDI BALERDI EZAGUTU DEZAGUN GURE

INGURUA

ARRIBEKO DENDAK 10 URTE

Page 7: Mailope 2013 urtarrila

Eguberri eta urteberri on Mikel!Kristautasunak eragindako gure gizartehonetan Maiak beren egutegian zikloaldaketa bat bezala azaltzen zutena,gurean apokalipsiarekin identifikatunahi izanak arduratzen al zaitu? Ez naizgarai bateko hieroglifikoak identi-fikatzen jantzia, ez izarrakkokatzen eta benetan beldurematen didana mundua berehonetan jarraitzea da. Dena dennoizbait egin izan dut ahalegina,munduaren azkena etortzearekin,zer egingo ote nuen pentsatzen…eta neronek harritu egin naiz zenbat gauza (lerro hauetanere konfesa ezinak direnak) egiten saiatuko nintzen.Gezurra dirudi ezinbestekoak kontsideratzen ditugun zen-bait kontu nolatan bueltarik gabeko momentuetara nolauzten ahal ditugun.

Egiten duzun hausnarketarekin, bizitza antolaturik dugulaeta, gero eta gehiago pentsatzen dut ezer ez egiteko aitzakiabilakatu dugula. Guretzako errazagoa da kexatzea tokatu zai-gunarekin, hori konpontzen saiatzea baino. Hau da antola-turiko horretara jotzen dugula ardurarik ez izateko, lasai biz-itzeko eta antolaturiko horrek komeni ez zaigunean ezer ezegiteko aitzakiatzat erabiliz. Beraz pertsona axolagabeak,indiferenteak, bihurtu dugula gure burua. Guerra zibilekogaraia bizi izan zuten bartzelonako enpresa baten langileeiurte horiek nola igaro zituzten galdetu zieten eta erantzuna:lanean. Beraiek gerla aurretik egiten zuten gauza bera eginzuten gerra garaian eta bukatzerakoan ere ez omen zenberen egunerokotasunean gauza handirik aldatu. Jaiki, fitx-atu, lan egin eta etxera… hau da indiferenteak ziren, anto-

latutako bizimoldeari eutsi zioten. Bestalde badakigu garaihorietan gertatutakoak beste askori ekarri ziena: odola,bortxa, sufrimendua beti badagoelako betikotasun horretaratolestuko ez dena. Eredutzat hartu beharko genituzkeenakakaso.

Hausnarketarako urtea da hala ere, Euskal herrian gauzagarrantzitsu asko gertatu baitira azken urte honetan (etaespero dut hurrengotan ere gertatuko direla), eta aipatzendituzun horietan ere pausoak ematen hasiak garela iruditzenzait, nahiz eta gauzatzea nekeza izanen den. Urte ziragarriakbizitzea tokatu zaizkigu eta, ni behintzat, ilusioz beterik nagoetorkizunari begira.

Eta 21ean munduaren bukaera etorriko balitz… niDonostian Tomas deunaren eguna ospatzen, lagun artean,gozatzen, aurkituko nau.

Aupa Mikel! Zer moduz doa urtearenhasiera? Espero dut hau irakurrikoduzula zuk eta gure aldizkarimaitearen irakurle guztiek, izan ere,horrek esan nahi du mundua ez delaamaitu abenduaren 21ean, Maiek

zioten bezala. Nolabait adierazteko,etorkizunera bidaltzen dudan

artikulu bat da idazten ari naizenhau, edo beste modu batera esan-da, itsasora botatzen dudan gutunbat da, norbaitek jasoko duenesperantzarekin.Pentsatuko duzu Mikel, dramatikojarri naizela eta ez dela beharrezko

horren pesimista jartzea, baina momentu batez pentsatudezagun esan dudana egia dela, hau da, mundua aben-duaren 21ean bukatu zela. Hori ikusita, galdera hauplanteatzen dizut: Zer egingo zenuke 21aren aurreko egune-tan, aipatutako egun hau azkena dela jakingo bazenu?Seguruenik zure erantzuna “topera bizitzea” izango litzateke.

Bizitzarako genituen plan eta planteamendu guztiak pikutarajoango lirateke eta momentuan momentukoa izango litza-teke ezinbestekoa ezta? Ba agian ez da munduko bukaeragertatuko 21ean, baina bai gure bizimoldeari buruz haus-nartzen hasiko beharko ginatekeela urte berriaren aitza-kiarekin. Jaio, eskolara joan, unibertsitatera joan, lana aurki-tu (edo gaur egun, hobeto esanda, soilik lana bilatu), ezkon-du, umeak eduki, jubilatu, bilobak eduki, hil… Gure bizitzaerabat programatuta dago, erabat programatzen digute.Gizarteak sortu dituen behar artifizialak asetzen ari gara,gure beharrak gizartean nola asetu beharko liratekeen haus-nartu beharrean. Horregatik, Mikel, 2013a aldatzen hastekounea izan beharko litzateke. Gainera, nire gazte kondizioakontuan hartuta, esan beharra daukat agian gauzak bestemodura ikusten ditudala zurekin alderatuta, Mikel, bainaesan dudana da nire ustez gertatzen zaiguna.Gizarte honetan denak harremana duenez, gure bizitzarenarlo asko ere programazio horren menpe daude. Adibidez,ekonomian, gure beharrizanak merkatuaren menpe daude,eta merkatuak produzitzen duenak kontsumitzen dugu.Horri ere buelta eman beharko genioke, eta hau planteatu:esan ditzagun zein diren gure beharrizanak, hausnartu deza-gun eta erabaki dezagun nola asetuko ditugun erabakitakonolabaiteko beharrizan horiek. Agian Maiak ez zeuden zuzen, baina nork daki bidaltzenzuen mezua ondo interpretatu dugun. Agian ez zutenmunduaren amaiera irudikatzen, edo agian bai. Agianbeste fase baten hasiera aldarrikatzen zuten. Agian, behar-bada, akaso… Nork daki?

- 7 -

Munduaren amaieratik gertu

“Guretzako errazagoa da kexatzeatokatu zaigunarekin, hori konpontzen

saiatzea baino”

“Gure bizitza erabat programatua dago,erabat programatzen digute”

elKArrimokoKA

Mikel AlvarezMikel Lasarte

Page 8: Mailope 2013 urtarrila

- 8 -

Behin baino gehiagotan, umeek kontadezakete badutela “lagun” ikusezinenbat, mutila zein neska, animaliaren bat,ipotxak, maitagarriak edo bestelakoak.Lagun hauekin hitz egin, jolastu edoamets egin dezakete. Nagusiok betipentsatzen dugu umearen imaji-nazioaren ondorioa dela eta lehenagoedo beranduago ahaztu egingo zaiela.Inoiz, besterik gabe, azaltzen dute nor-bait ikusi dutela inor ez dagoen toki-etan eta deskribatu ere egin dute.Nagusiok, oro har, ez ditugu aintza-kotzat hartzen eta ez diegu umeei jara-mon handirik egiten.

Nire jardueran, hainbat aldiz aurkituditut holako kasuak eta behin etaberriro frogatu didate, umea ez zebilelaasmatzen edo besterik gabe gezurrakesaten arreta deitzeko.

Behin Bilboko psikologo bikote batekdeitu zidan beren etxea azter nezan.Hara joan nintzen eta laster agertu zenhaien logelan energia maskulinoa. Jarrinintzen energia honen tokian eta“ikusi” nuen haur gaztea nintzela.Emazteak kontatu zidan lehengusua hilzela urte batzuk lehenago urte gutxizituela eta berak asko sentitu zuelahonen heriotza. Hura zen, beraz, hansumatzen nuena. Orduan kontatuzidaten, haien bi urteko alabak noizeanbehin ezer ez zegoen tokiari begiraesaten ziela “nene” eta atzama-rrarekin handik pasatzen zen zerbaitseinalatzen zuen.

Beste batean, etxe bat ikustera joannintzenean, hasieratik azaldu zidaten 5urteko alabak naturaltasun handiz kon-tatzen ziela noizean behin sukaldearenerdian dagoen tximiniatik behera bi

figura ilun ikusten zituela jaisten.Noizean behin argi handi bat zetorrenfigura haietako batekin. Etxearen azter-keta egitean, bi figura horien energiakberehala azaldu ziren, emakume bate-na eta gizon batena. Emakumeak tristu-ra handia zuen eta lurrean hildako

senarra ikusten zuen, zurbil-zurbila, iatxuri, baina ez zeukan loturarik bertanbizi zirenekin. Egia esan, familia honenaurretik beste familia bat bizi izan zenbertan urte askotan eta hantxe hil zensenarra alkoholizatuta. Bestalde,gizonaren energia desberdina zen.Begira geratzen zitzaion apal bateanzegoen bikote baten buztinezko figu-rari. Etxeko andrea nire aurrean jarrizenean argi geratu zen nire alaba zela.Nik ez nekien baina buztinezko figuran,mutilak azpian senarraren izena zueneta neskak, aldiz, emakumearena, hauda, orain bertan bizi den bikotea ziren.Andreari aita urtebete lehenago hilzitzaion eta honen energia zen hurazalantzarik gabe.

Hirugarren adibidea jarriko dut.Oraingo honetan baserri bat aztertzeanagertu zen. Nik berehala indar handizemakume baten energia sumatu nuen,etxe osoan zabalduta. Hau guztiabaserriko jabe berriari kontatzean,berak azaldu zidan nola etxea erosizutenean bere 8 urteko alabak esaten

zien bertan emakume zahar bat etahaur gaztetxoa ikusten zituela. Gainera,haurrak berarekin jolasteko eskatzenomen zion. Jarri nintzen energia horrentokian eta berehala emakumearentokian, sentitu nuen, eta ongi ikusinuen haurra eskuetatik ihes egitenzidala nahiz eta nik etengabe ez joatekoeskatu. Ordura arte kanpoan euria etatxingorra zen eta energia hauen tokianjarri nintzenean, bat batean eguzkiaatera zen. Baserriko jabeak azalduzidan alabak hori esan zienean joanzirela aurreko jabeei galdetzera etahauek azaldu zieten, baietz, aurretikemakume adoretsua bizi izan zelabertan, familiaren bihotza zena etanola hil zitzaion haur gaztea eta horre-gatik bizitzan eraman zuen pena.

Aipatu ditudan kasu guztietan, behinenergia hauek aurkituta bertako bizila-gunei azaldu nien kasu bakoitzean zeregin behar zuten, energia edo arimahorrek atseden har dezan eta zerurantzedo argirantz joan dadin. Izan ere,hemen harrapatuta dauden energiakedo arimak, laguntza beharrean daudegure mundutik erabat joateko, hau ezbaita haien lekua. Haurrek eta umeekpertzepzio berezia dute eta poliki-polikibadoaz galtzen nagusitzen direnheinean; neurri batean, guk ez diegu-lako sinesten eta mugak jartzendizkiegulako. Hurrengo batean zuenumeak horrelako zerbait adieraztenbadu, serio hartu, mesedez, zuek ikusiedo sumatu ezin edo besterik gabe sen-titzen ez duzuen zerbait izan daitekee-lako eta gainera, zuen senide batenenergia izan ahal delako laguntza eskedagoena.

Umeek ikusten dituzten fantasmak

“Hemen harrapatuta dau-den energiak edo arimak,laguntza beharrean daudemundutik erabat joateko”

Koldo Nuñez-Betelu LUZE

Page 9: Mailope 2013 urtarrila

- 9 -

Abenduaren 24an jaio zen neskatoa. -Zer izen ipiniko diogu?- galdetu zuenama Kattaliñek.

Inork ez zuen duda egin: -Belentxo!- esan zuten denek aho

batez. Aita Joxek izan ezik. Burumakureta zalantzati -ez al genuen, bada,Salome?- galdetu zuen.

Doña Salome, banketxeko zuzendari-aren emaztea, handikien kolegiotanleziatua zen. Frantsesez ere bazekien.Euskaraz tutik ez. Ez eta jakin nahi ere.Arratsaldeetan Kasinoko dantzalekurajoan ohi zen tangoak dantzatzera. Aztiazen. Sorgina. Zirtze. Bere zotzmagikoarekin, mingainarekin, edozerukitzen zuela ere, gizakia, Ulixesenlagunak bezala, zerri bilakatzen zuen.Aurrera-pauso horietako batean bere-ganatu zuen Ulixes berak, DonGasparrek. Salome baino are maltzur-ragoa baitzen Don Gaspar magoa.

Kattaliñ, luzaz, Salomeren neskameegona zen Donostian. Gazteleraz ezbaitzekien, “la casera” deitzen zioten.Saiatu zen Zirtze zerbitzari hura berezotz magikoaz etxekotzen, hobeki esan,arrozten.

-Debes aprender a presentarte en

sociedad, vestirte y acicalarte como las

señoritas, ser educada, hablar como

ellas, en cristiano. De lo contrario

nunca encontrarás un novio- errietaegin ohi zion behin eta berriz etxekoan-dreak. Kattaliñ bere burua, bere izaera,

bere hizkuntza gutxiesteraino iritsi zen.Are gehiago, gorrotatu ere egin zuen.Bere sosak perfumeetan, modazkosoineko eta takoi luzeko oinetakoetanxahutzen zituen. Bera bezalako neskabat topatu eta honi, igande arratsaldebatez, Hernaniko Oialume festalekuralagundu zion arte.

Kttaliñek han topatu zuen bereauzoko Joxe, soldadu jantzian,Loiolakokuarteleko magia militarraz eraldatua.Gogoan zuen nerabezaroan, herrikofestetan, etxera bidean, bere lehenmuxua eman zioneko une hura.

Berarekin ezkondu zen. DoñaSalomek oparitu zizkion zetazkosoineko zuri luzea eta eskuzorroak, DonGasparrek ezkongaiei garraiorakodeskapotablea. Berak ordaintzen zionbazkaria, berak orkestrina, berak

ezkonduen ibilaldia … Apezak ereerdaraz egin zuen homilia, “guztiek ulerzezaten”. Kattaliñ Espainiako erregiñasentitu zen. Salomek:

-Cuando tengáis vuestro primer hijo,

nosotros seremos sus padrinos.

¿Verdad que sí?

- Sí! Sí! –oihu egiten zuen Kattaliñek,lilluraz beterik.

-Y se llamará Salomé… o Gaspar.

-Sí! Sí! Salomé. Gaspar.

-Seremos cada año vuestros Reyes

Magos.

-¡Eso! ¡eso! Melchor, Gaspar,

Baltasar! Viva los Reyes Magos!

-Biba! – oihu egin zuten aho batezezteizale guztiek-. Eta belarritik belarri-ra: -Jeeesus! -esaten zioten elkarri-, zersuerte izan duen Kattaliñek. Nola ikasiduen erdaraz!

Biharamunean, Eguberri. Elurrezkooihal zuriz estalia zegoen herria. Belenbera irudi. Salomek bere besoetakooihal zuri hotzen artean eraman zuenneskatoa bataiatzera. Baina apaizakSalomé, yo te bautizo esatean, negar-rari ekin eta ez zen isildu amak berebesoetan hartu, korupera eraman eta,“Belentxo nerea!” esanez, titia eskainizion arte. (...)

“Elurrezko oihal zurizestalia zegoen herria”

Iñaki UsabiagaZABAL

Istorio honek inoren sentiberatasuna

minbera baleza,aurrez barkamena eskatzen dio

idazleak.

Magoak (I)

Page 10: Mailope 2013 urtarrila

Aurten bigarren aldia zuen Paulak gureanjotzen zuena. Iaz ere Kulturaldia dela etakontzertu bat eskaintzeko proposamenaluzatu baitzioten. Aurten ordea, ez zenbakarrik azaldu, Koruko Heras musikaridonostiarrarekin batera aritu zen.

Lehen zatian Robert Schumannenzenbait obra jo zituen eta bigarren za-tian berriz, Johannes Brahmsen lanakinterpretatu zituen lau eskutaraKorukoren laguntzaz.

Intzako eliza baino areto askozhobeetan jo du Paulak, ibilbide profe-sional luze bat darama bizkarrean,baina Intzan jotzeak sentimendu berezibat sortzen du beregan, txikitasun horihandi bihurtzen duena. Paula Bilbonjaio zen, ama ordea Intzakoa zuen,Zirako etxean jaioa (egun Paularenalaba, Claudia bizi da bertan), etaudako hiru hilabeteak Araitzen pasa ohizituen, Betelun, osaba Jose etaamonarenean. “Osaba Jose maestruazen, eta Errepublika garaiko irakaslehaiei musika ikasiarazten zieten.Berarengandik jaso nituen musikareninguruko lehenengo lekzioak”. Paulakaitortu digunaren arabera txikitatikgustatu izan zaio, gogoan du Bilboko

etxean pianoa jotzen zuen bizilagunbat zutela eta txikitan hura imitatzenaritzen zela.

Jose musika irakasten hasi zen udahorren ondoren, Bilbora bueltatu etamusika ikasten hasi zen, sei urte zituenorduan. “Eskolan izugarri zekien mojabat izan nuen irakasle eta hari eskerpianoa jotzen ikasi nuen”. Behar horre-tan amak gertutik jarraitzen zuenalaba, monja hark emandako gomen-dioak etxean betetzen zituela ziur-tatzen zuen. “Ama izan zen neurribatean erruduna, berak proposatubaitzion osaba Joseri musika erakustenhastea”.

Ikasturtean zehar gogor entseatzenzuen baina uda iristen zenean ere ez

Araizko Kulturaldiko egita-

rauaren baitan Paula

Torrontegui Artola pianistak

kontzertu ederra eskaini zuen

Intzako elizan.

ERREPORTAJEA >>

Paula Torrontegui:“Orain nire papera benefizentzia da”

Page 11: Mailope 2013 urtarrila

zuen pianoa alde batera uzten.Iribaseneara joaten zen hiru orduzFlora Aguirre irakaslearekin ikastera.“Garai hartan musikarako afizio handiazegoen inguruan, Betelun guztira zortziedo bederatzi piano zeuden eta horiharrigarria zen garai hartan”.

Berehala Bilboko kontserbatorioanhasi zen ikasten eta hamalau urterekinjada piano ikasketak amaiatu zituen.Amak ordea ez zuen hori ikusterik izan,urtebete lehenago hil baitzen, gazte.“Alaba bakarra nintzen eta nire betebe-harra aita alargun hura zaintzea zengarai hartako pentsamoldearenarabera nigatik espero zena, baina zori-onez aita oso zentzuduna zen eta inoizez ninduen berarekin egotera lotu, horibeti eskertuko diot”.

Kontserbatorioko ikasketak bukatuondoren Austriara joan zen ikastera,Bilbon zela Espainiako zenbait lehiake-tatan parte hartu zuen eta sariak erebazituen baina aurrera egin nahibazuen atzerrira joan behar zuela ikusizuen. “Ni gaztea nintzela Espainian ez

zen pianista izatea baloratzen, Austrianberriz harro sentiarazten zintuzten.Espainian ikasketengatik galdetu etapianoa estudiatzen zenuela esatenzenuenean pianoa eta zer gehiago ikas-ten nuen galdetzen zidaten”. OrduanPaulak ez zekien pianoaz bizitzerik izan-go ote zuen baina argi zuen piano-jotzailea izan nahi zuela, baina bideanbeste lan batzuk ere egin behar izanzituen horretarako. Aita gizon presta-tua zen baina ez zen aberatsa, Austrian

izan ondoren Parisera joan zen etabertan bere ikasketak ordaindu ahalizateko, liburutegiko zaintzaile lanetan,zerbitzari eta umeak zaintzen aritu zen.

“Ez zegoen bekarik eta gutxiagoemakumezkoentzako. Behin aitadiputaziora joan zen beka eske etaneska batean inbertitzea ez zitzaielainteresatzen esan zioten, handikdenbora gutxira ezkondu, umeak izaneta musika utziko zuelako. Askorentzatpentsaezina zen emakume batek profe-sionalki etorkizun bat eduki nahi izatea.Emakumeen helmuga ezkondu, umeakizan eta jostea zen”.

Parisen zela egun bere senarra denaezagutu zuen, Joan Rodes (nazioartemailan mediku preziatua). Berarekinezkondu eta Bartzelonan jarri zen bi-zitzen eta bertako kontserbatoriokokatedra atera ondoren irakasle arituzen 30 urtez. “Katedra atera nueneanaitak lasai deskantsatu zezakeela esanzidan, berak izugarrizko beldurra zuenpianoaz edo beste zerbaitetaz bizitzekogai ez izatez. Han eta hemen 20urterekin bidaiatzen ikusten nindue-nean abentura bat bezala ikusten zuennahiz eta beti nire ilusioa errespetatu”.

Bartzelonan irakasle aritu zen urtehaietan, bere ikaslea izan zen KorukoHeras. Ederki eraman izan dira betibaina orain arte ez zuten elkarrekinbehin ere jo. “Oso ongi konektatzendugu elkar eta oso ongi jotzen du. Hala

ere bera Gasteizen bizi da eta niBartzelonan, Intzan emandako kontzer-tu hau prestatzea ez da erraza izan”.

Paula Torronteguik 70 urte ditu eguneta oraindik beste hamar urtetanpianoa jotzen jarraitzeko asmoa du.Jenio biziko emakume honek bizitzenari den momentuaz gozatu eta apro-betxatzeko gogo ikaragarria du. “Orain

nire papera benefizentzia dela ustedut, ez dut espero pianoa jotzeagatikinork niri ordaintzea, baina badakitaltxor bat daukadala esku artean, musi-ka, eta interpretea naizen aldetik jen-dea musika klasikoarekin zoriontsuegin badezaket nahikoa dut”.

Hurrengo urtean berriz ere gureankontzerturen bat emateko asmoa dudagoeneko. Gustatzen zaio tartekahona bueltatzea, “asko gustatzen zaiteskualde honetan musika eskolareninguruan dagoen aktibitatea etagiroa”. Paulak hiru alaba izan zitueneta bakar batek ere ez zuen bere bideajarraitu, orain Ainhoa biloba, pianoaikasten hasi da, baliteke horrekin au-rrera egitea, baina amonak goian utzidu listoia!

- 11 -

“Jendea musikarekinzoriontsu egin

badezaket nahikoa”

“Ni gaztea nintzelaEspainian ez zen

pianista izatea baloratzen”

Korukok eta Paulak lehenengo aldia zuten elkarrekin kontzertu bat eskaintzen zutena.

Page 12: Mailope 2013 urtarrila

- 12 -

Guk, DBHko ikasleok, elkarrizketa bat

egin diogu Maria josefari, txikitatik

ezagutu dugulako eskolan eta pena

ematen digulako bera erretiratzeak.

Gainera, bere eskolako bizipenak

entzutea interesgarria iruditu zaigu.

Euskarako klase batean elkarrizketak

lantzen ari ginela, ideia paregabea iru-

ditu zitzaigun Maria Josefari elka-

rrizketa bat egitea. Galderak bota

genizkion eta ondoren lanean jarri

ginen, taldeka jarri ginen eta Maria

Josefaren galderak eta erantzunak

ordenagailura pasa ge-nituen.

Denbora luzea behar izan genuen

baina hemen duzue emaitza:

Noiz hasi zinen sukaldari lanetan?

Sukaldaritzan duela 25 urte hasi nintzengarai hartan Indiano etxean zegoeneskolan, 1989ko urtarrilean. Bainaeskolan lehendik hasi nintzen garbitzailelanetan, 1984. urtean hain zuzen ere.Sukaldean kasualitatez hasi nintzenorduko sukaldaria gaixotu egin zelako.

Zein beste tokitan egin duzu lan? Nondik

datorkizu sukaldatzeko grina?

Lehenago jatetxe batean egin nuen lan.Txikitatik asko gustatu zait sukaldeanaritzea, baita jatea ere! Kar kar kar. Hamabiurterekin, adibidez, gisatuak egiten nituen. Ama eta amona janaria prestatzenikusten asko ikasi nuen eta beraiek beza-

la prestatzen dut janaria. Uste dut haien-gandik datorkidala sukaldaritzako grina.

Sukaldaritzari buruz lehiaketaren bat

irabazi al duzu?

Bai, Errazkingo festetan patata tortillarenairabazi nuen. Ilusio handia egin zidan, bainanire saririk handiena hemen lortzen dutzuek tortila hain gustura jaten ikustean.

Eskola asko aldatu al da etorri zinenetik?

Eta giroa?

Bai, asko aldatu da. Lehen ez zen ezeridazten, orain zerbait gaizki ateratzenbada, neure errua da. Adibidez, zein ten-peraturatan dauden kamarak, letxuabehar bezala garbitu ote dudan, etab.

Garbitasuna betidanik oso garrantzitsuaizan da eskolan, bai lehen baita orain ere,baina egungo enpresak asko exijitzen du.

Dena dela, giroa berdintsua da nik neukhorrela nahi izan dudalako. Hasieratikohitura berdintsuak mantentzen saiatunaiz. Finean, umeak dira protagonistak.Nire asmoa izan da beti umeak etxeanbezala sentitzea, ongi jatea…

“Asko disfrutatu dut eskolahonetan”

Mª Josefa Araitz Betelu guztian ezaguna den Araxes eskolakosukaldaria da. 25 urte inguru daramatza eskolan lan egiten etaaurten erretiratu egingo delako elkarrizketa bat egin diogu.Espezialitateak, bizipenak... kontatu dizkigu.

Maria Josefa Beraza

elkARRIZketa:

“Amari eta amonarijanaria prestatzen ikusten

asko ikasi nuen”

Page 13: Mailope 2013 urtarrila

- 13 -

Lehengo janaria eta gaurkoa ezberdi-

na al da?

Aldatu egin da, bai. Lehen, barazkigutxiago jartzen zen eta arraina egoteaarraroa zen. Astero-astero janariberdintsua jartzen zen, baina orain,berriz, barazki gehiago jartzen da, baitaarraina, kroketak…ere,

Zein da zure espezialitatea?

Gisatua. Txikitatik oso goxoa atera zait.Umeei kroketak asko gustatzen zaizkieere bai. Bikain prestatzen ahalegintzennaiz beti.

Hala ere, gazteagoa banintz, ikas-taroak egingo nituzke gauza gehiagoikasteko. Beti berritzen egon behardugu eta! Ikastea oso garrantzitsua da.Niri orain atseden hartzeko garaiaheldu zait, baina gazteek ikasi eta ikasibehar dute horrela lortzen baita zurelana ahalik eta hoberen egitea.

Zure platerak ospetsuren batek das-

tatu al ditu?

Egia esan, ez. Ospetsuak baino gehia-go, dirudunak ziren. Tabernan nengoe-nean, txanpinoi eta txistorra tortillak

eskatzen zizkidaten; badakizu, askotanjanaria etxekoa bada, hobea da etabaliteke horregatik eskatzea.

Zaila al da hainbeste pertsonarentzat

sukaldatzea?

Denbora hartu beharra da; bestela,gauzak azkar egiten hasten bazara, osogaizki aterako dira. Halere, aurreahartzen badiozu, dena behar bezalaidatzita baduzu, eta sukaldea egunero

txukun-txukun uzten baduzu, lan erdiaegina duzu.

Nire ustez, zailena da kopuruakalkulatzea. Beti ziurtatu behar duzuez dadila ez janaririk falta, ezta sobe-ran izatea ere.

Uniformea erosoa al da?

Hasi nintzenean, eskolak ez zuen uni-formerik. Baina enpresa sartu zenean,uniformea jarri zuen. Hasieran, soinekozuri oso politak erabiltzen ziren, bainaneguan hotz handia pasatzen genuen.Orain dela gutxi, galtzak emanzizkiguten eta askoz ere erosoagoakdira, gainera, neguan ez dut hotz han-dirik pasatzen. Oso gustura nagojanzkerarekin.

Gustura al zaude gainerako

langileekin?

Bai, langileek oso lan ona egiten dute,baina gaizki egiten dutenean esan eginbehar zaie berriro errepika ez dezaten.Badakite zerbait baldin badut esateko,lasai-lasai esango diedala.

Zein da zure oroitzapenik kuttunena?

Ez dakit zer esango nukeen! Akaso nireoroitzapenik kuttunena egunerokoada. Denak nire bihotzean egongozarete beti. Disfrutatu egin dut eskolahonetan.

“Sukaldea txukun utzitalan erdia egina duzu”

Maria Josefa bere lankideekin lanerako prest.

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Lagundu Mailope!

Page 14: Mailope 2013 urtarrila

Aurreko alean aurreratu bezala MankomunitatekoGizarte Zerbitzuak zenbait ekimen antolatu zituenabendurako, horien artean bi Trukaketa Azoka.Betelun liburu trukaketa egin zuten 50 haur inguruk.Ipuin kontalariaren inguruan giro ederra sortu zen.Ondoren eskulanak egiten ere aritu ziren.Bestalde, Lekunberrin burutu zen jostailu trukaketan70 haur inguruk hartu zuten parte. Joko kooperati-boekin jolasteko aukera ere izan zuten, baita gurasoekjoku mota horiek ezagutzeko ere. MankomunitatekoGizarte Zerbitzuak urte bukaerako ekimen hauenbalorazio oso positiboa egin du.

- 14 -

Liburu eta jostailu trukaketa arrakastatsuak

BATzarre

Birziklapena marrazkietan

Joan den hilean Ibarberri eskolan marrazki lehiaketa eginzuten. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta urtero bezalaeskolako ikasle guztiek parte hartu dute. Jorratu beharrekogaia birziklapena izan da, izan ere, kanpaina eta jardueraezberdinen bidez ikasturte honetan jorratu duten gai bat izanda. Lehiaketa hiru kategoriatan zegoen banatuta adinarenarabera. Hauexek dituzue aurtengo irabazleak (ezkerretikeskuinera): Irati Moreno (13 urte), Tasio Lavin (5 urte) etaAmaia Iriarte (8 urte). ZORIONAK!!

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

Santa Ageda bezperaOtsailaren 4an ospatuko da Santa Ageda eguna. Araitz-Betelun Araxes Ikastetxea, Guraso Elkartea, Musika Eskolaeta Euskara Batzordea dira urte urtero egun hori antolatzeazarduratzen direnak. Eurek jakinarazi digutenaren arabera,aurten, Intzan izanen da hitzordua. Otsailaren 4an, arra-tsaldeko 17:00etan, Juantsendonea baserrian elkartuko diraSanta Agedako koplak kantatuz. Herrian barna ibili ondorenplazan bildu eta askari goxoa izanen da parte hartzaile guz-tientzat. Egun horretan abestuko dituzten koplak aurrezeskolan ikasteko aukera izanen dute eta gurasoak eregonbidatuta egongo dira entseguetara.

Page 15: Mailope 2013 urtarrila

- 19 -

2013ko Egutegia

Txaranga nahi dugu!!!

Aurreko alean urte berriko egutegia sortzekolaguntza eskatu genizuen. Zuetako zenbait animatuzarete eta eskualdeko txoko, pertsona etab.-enargazkiak bidali dizkiguzue, egutegia osatzeko ordeabatzuk baino ez ditugu hautatu. Endika Sanchez(Gaintza), Mila Liziaga (Atallu) eta Ane Zabalaren(Arribe) argazkiak izango dira 2013ko egutegian ikusiahalko dituzuenak. Hiru Argia aldizkariko urte osokoharpidetza izango duzue, saria jasotzeko jarri zaiteztegurekin harremanetan [email protected] hel-bidearen bitartez. Parte hartu duzuen gainontzekoeieskerrik asko!

Larraungo 40 abesti bildu dira haraneko herritarren eskutik

2012ko Pilarika jaietan haurten hutsune

nabarmena sumatu zuten zenbaitek.

Hainbeste eta hainbetse urtetan etorritako

txarangak kale egin zuen aurten au-

rrekontuetan murrizketak egin direlako.

Herritar talde batek, egoerarekin deskon-

forme, Lekuonberri, Albi eta Ainhoa

Tabernetan kutxa txiki batzuk jarri ditu

dirua bildu eta horrela datorren urtean

zorte pixka batekin Txaranga herrira

ekartzeko.

Nafarroa Garaia osoan haranez haran eta herriz herri ber-takoak diren abestiak ikus-entzunezko bitartekoen bidezjasotzea da heburua. BBVA-k finantzatutako proiektua daeta Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondarea enpresakhartu dute lanaren gidaritza. Gurean Nerea Urbizu dabiletxez etxe abestiak eta horien atzean gordetzen direnesanahi eta istorioak biltzen. Nerea: “Galdu ez direnabestiak entzun ditut, adibidez, Arre-arre mandoko edoBolon bat, baina altxor asko ere topatu ditut tartean”.Larraungo bederatzi lekukok hartu dute parte eta guztira40 abesti izanen dira. Ondoren ondare aberasgarrihorren transmisioa ahalbidetuko duten tresnak sortzeaizanen da helburua: CD-ak, unitate didaktikoak, webguneberezituak...

Urte berria, bizitza berria. Hala esaten duesaerak, eta Gazte Asanbladatik horrela egin

dugu. Lekunberri-Larraun-Araitz eta Betelukogazteak elkartu gara eta geure proiektu berriari

izena jarri diogu: Mailope Gazte Asanblada. Martxangaude geure zonalderako ekimenak indartzeko, betierealternatiba klabean. Gazteok behar ditugun beharrakaskotan ez dira asetzen, eta horretarako, autogestioa-ren bidez, geure proposamenak aurrera eraman nahiditugu. Gabonetan zehar hainbat ekintza burutu dirageure partetik, hala nola, Abenduaren 24ean kantatze-ra ateratzea, Euskal Selekziora ikustera autobusa ate-ratzea, dokumental baten emanaldia, presoen aldekoekimenak… Urte hasiera ere ekimenez beteta egongoda! Esan bezala, lanerako prest gaude eta geure zonal-deko gazte oro gonbidatzen dugu asanbladan partehartzen, izan ere denek dugu kolektibora aportatzekozerbait! Azken ohar bezala, Gazte Asanbladatik ere ani-matzen zaituztegu Urtarrilaren 12an Bilbora joan zai-tezten euskal preso eta iheslari politikoen alde. Hanikusiko gara!GAZTE ALTXA, HASI DA IRAULTZA!

Gazte asanblada

Page 16: Mailope 2013 urtarrila

Ruben eta Eneko Saralegi

Ruben eta Eneko Saralegiherri-kirolen munduari osolotutako familia batetikdatoz. Aurten Rubenek bi txa-pel irabazi ditu, EuskalHerriko Hirugarren MailakoTxapelketan eta NafarroakoBigarren Mailakoa. Eneko,anaia, ere ez da galtzenatera, Nafarroako HirugarrenMailako txapeldun izan baitaaurten.

“Zaila da garai bateko aizkolarien denborak egitea”

elkARRIZketa:

Page 17: Mailope 2013 urtarrila

- 21 -

Iruñan jaioak zarete, aita leitzarra eta

ama berriz Errazkingoa, nongotarrak

zarete zuek?

Ruben- Hiruetatik pixka bat badugu,baina Errazkinen egiten dugu biziarenzati handi bat behintzat. Ni orainErrazkinen bizi naiz eta entrenatu erehemen egiten naiz.

Eneko- Ni orain Iruñean ari naiz ikastenbaina astebururo eta ahal dudanbakoitzean honantza etortzen naiz.

Zuei biei aitarengandik eta aitarenfamiliarengandik datorkizue aizko-rarako zaletasun hau…

Ruben- Bai, aita eta osaba-izebak lauanai eta bi arreba ziren. Mieltxo harri-jasotzailea izan ezik, denak ibiltzenziren aizkoran. Attunak zaletasun ikara-garria zuen herri-kiroletarako.

Eta zuei zeinek erakutsi zizuen aizkoran?

Ruben- Guri txikitatik aitak erakutsizigun, egurrezko aizkora txikiren batutzi ta kolpeka ibiltzen ginen bi urtegenituenetik. Erakustaldietan partehartzen ere txikitan hasi ginen bainatxapelketetan beranduago.

Eneko- Aurreneko erakustaldia seiurterekin egin genuen. Rubenek 17urterekin parte hartu zuen lehenengotxapelketan eta nik berriz 15ekin.

Ruben- Aurretik pilotan, futbolean etadenetan aritzen ginen, baina geroaizkorarekin jarraitu genuen, denetanokerrenarekin nik uste!! kar kar...

Urten zehar zenbat erakustalditan eta

txapelketatan parte hartzen al duzue?

Ruben- Urtearen arabera izaten da,erakustaldiak udan egiten dira etaFederazio mailan bi txapelketa jokatzenditugu Nafarroakoa eta EuskalHerrikoa. Eta gero neguan UrrezkoAizkora antolatzen du enpresa pri-batu batek.

Eneko- Nafarroan gazte mailakoentxapelketa ere antolatu izan da zenbaiturtez, baina horretarako nahikoa aizko-lari behar dira eta askotan ez da izaten.

Asko entrenatzen al zarete?Ruben- Bi egun aizkoran eta beste biegun lan fisikoa egiten dugu.Gimnasiora noizbehinka joaten garabaina normalean mendi bueltak ema-ten ditugu. Azkenean aizkoran ez garadenbora luzez aritzen, bainalehenagotik enborrak prestatu eta gerobildu egin behar dira eta hortan denbo-ra joan egiten da.

Egurrak nondik ekartzen dituzue?

Ruben- Erosi egiten ditugu, pagoamozten dabiltzan mendietara joatengara eta kamiokadak ekartzen ditugu.Prezioak nahi baino garestigoak daudebaino…

Beti pagoarekin aritzen zarete?

Ruben- Bai txapelketeta ofizialetan betipagoa erabiltzen da eta entrenatzekokomenigarria izaten da horrekinibiltzea.

Zein da aizkoran erabiltzen den

teknika?

Eneko- Indarra eta erresistentzia

lantzen da, bien konbinaketa bat da,eta hori da zailena, biak ongi eramatea.Askotan bat ongi lantzen baduzu,bestea galdu egiten duzu, adibidez lais-

terka asko entrenatuz gero errisis-tentzia asko izango duzu baina indarragalduko duzu. Hain zuzen ere, hori dakirol honek duen gauzarik zailena, bienarteko oreka mantentzea. Kirol hone-tan, urte batzuk behar dira gorenerairisteko, Euskal Herriko txapelketaoraindik ez du 30 urtetik beherakoinork irabazi.

Eta elikadura zaintzen al duzue

batere?

Ruben- Normal jaten dugu, denetik etaahal den garbiena. Guk ez diogu kasuhandirik egiten horri…

“Gure aita 15 metroigotzera iritsi zen etaoraingoz ez du inork

lortu bere marka haustea”

“Euskal HerrikoTxapelketa oraindik ezdu 30 urtetik beherako

inork irabazi”

Barnealdean, aizkora txikiago bat erabiltzen da, ezpal txikiagoa atera arren biziago ibiltzen baita.

Page 18: Mailope 2013 urtarrila

Adinean gora joan ahala mugarik ba

al dago?

Ruben- Ez ez, gorputzak ongierantzuten duen bitartean...

Eta zer iruditzen zaizue Mendizabali

pasa zitzaiona?

Eneko- Ez dakit, hori ikusi egin beharda nola sentitzen zaren... Mindegiaederki aritzen zen 60 urterekin etabeste asko 40 urterekin ezineanibiltzen dira...

Nafarroako Federazioaren eskutik

osasun probak egiten dizkizuete?

Ruben- Ez. Duela zenbait urteGobernuak ordainduta esfortzu frogabat egin ziguten Federazioko kirolarigazteei baina ordutik ez digute besterikegin.

Zer moduz ibili zarete aurten?

Ruben- Nik aurten bi txapelketa jokatuditut, ofizialak. Nafarroako bigarrenmailakoan txapela irabazi nuen lehen-biziko mailara igoz eta Euskal HerrikoHirugarren Mailakoa ere irabazi eginnuen eta hurrengo urtean bigarrenmailan arituko naiz. NafarroakoTxapelketa duela bi urte ere irabazinuen eta lehendabizikora igo nintzenbaina iaz jaitsi egin nintzen eta eaaurten bertan mantentzen garen.

Eneko- Nik Nafarroan hirugarrenmailakoa irabazi nuen eta aurten biga-rren mailara pasa naiz eta EuskalHerrikoan hirugarren mailan jokatunuen baina anaiak irabazi zidan.

Zein duzue aizkolaririk gustukoena

lehenengo mailan daudenen artean?

Ruben- Orain momentu honetanhoberena Nazabal da, eta nik ustedenok hartzen dugula adibidetzat edofaboritotzat.

Eneko- Behetik ere aizkolari onakheldu dira, Otaegi, Atutxa...

Alde handia egoten da aizkolari

batetik bestera duten teknikan?

Ruben- Bai beti egoten da, batzuekkolpe handiagoarekin eta mantsoagomozten dute, eta beste batzuk berrizkolpe txikiagoa eta biziagoa...

Eneko- Hortan ere, batzuei egur gogo-rragoa komeni zaie eta besteei aldizxamurragoa. Txapelketetan egurrakbeti Federazioak jartzen ditu eta ahaldituen onenak eta berdintsuenak era-maten ditu. Baina apustuetan beti iza-ten da batek gogorragoak eramatendituela, besteak xamurragoak...bakoitzari komeni zaionaren arabera.

Zein aizkora mota erabiltzen duzue?

Ruben- Egun Australiatik ekarritakoaizkorak erabiltzen ditugu aizkolariok.Bi tamainako aizkorak daude, bat han-diagoa bi kilo terdi inguru pisatzen

duena eta ezpal handiak ateratzekoerabiltzen dena. Egurrarenbarnealdean, aizkora txikiago baterabiltzen da, ezpal txikiagoa ateraarren biziago ibiltzeko balio duena.

Eneko- Ezpal estuan aizkora handiaerabiltzen baduzu ez da ezer sartzenindarra alperrik gastatzen duzu. Berezaizkolariek erabiltzen ditugun aizkorakberdintsuak dira denak, gakoa aizkorazorroztean eta prestatzean dago.

Materialean asko gastatzen al duzue?

Ruben- Bai, gehien bat egurrean,kamiokada batek 2.000 euro balio ditueta entrenatzen duzunaren araberahori berehala mozten da. Aizkorak ereoso garestiak dira, bakoitzak 350 eurobalio ditu.

Eneko- Txapelketetan oso gutxiordaintzen dute, erakustaldiei esker

- 22 -

“Garai bateko aizkolariek hori zutenlanbide eta horregatik

euren denborak hobetzea oso zaila da”

elkARRIZketa:

Aldatzen aurtengo sanmartinetan jokatu eta irabazi zuen finalean.

“Indarraren eta erresistentziaren

konbinaketa bat da etabien arteko oreka

mantentzea da zailena”

Page 19: Mailope 2013 urtarrila

lortzen dugu txapelketekin galdutakodiru pixka bat berreskuratzea.

Ruben- Txapeldunak ere ez dira hortazbakarrik bizi, pentsa! Garai bateanjende gehiago joaten zen ikustera etasarrerekin bakarrik diru asko irabaztenzuten. Garai bateko aizkolariek horizuten lanbidea eta horregatik eurendenborak hobetzea oso zaila da.

Eta aizkorak erraz hausten al dira?

Ruben- Zortea behar da, neguan egu-rrak izoztuta egoten dira eta adarrakateratzen dituztenean ere erraz hautsilitezke.

Eneko- Entrenatzeko beti aizkora txar-xeagoakin ibiltzen gara eta onaktxapelketetarako gordetzen ditugu.

Ruben- Oso kirol zaila da, hutsetik hasinahi duen gazte batentzat. Aizkorakerosi beharra ditu, egurra eta hauekjartzeko eta laguntzeko norbait erebehar du ondoan.

Maniarik baduzue?

Ruben- Oso maniatikoak gara aizko-rekin, azkenen gustoa hartzen diozubati eta hobea den beste bat emandaere ez zara bestearekin bezain ongiaritzen.

Eneko- Buruak asko agintzen du kirolhonetan. Askotan pasatzen da itxuratxarreko egur bat ikusiz gero ez diozuberdin ematen, nahiz eta gero ematen

zuen bezain txarra ez izan, buruakengainatu egiten zaitu.

Zuen aitaren eta osaba-izeben garaitik

honera asko aldatu al dira erabiltzen

diren aizkorak?

Eneko- Bai, hasieran Leitzako aizkorakerabiltzen zituzten, Euskal Herrikoak.Behin atzerritar batzuen kontratxapelketa bat jokatu zuten eta haiekaizkora hauek zituzten. Haienakhobeak zirela konturatu eta Australiatikekarritako hauek erabiltzen hasi ziren.

Eneko zu bost metrokoan ere aritzen

zara...

Eneko- Bai, hori ere australiarrek ekarrizuten. Euskal Herrian Gabriel osaba hasizen modalitate horretan ibiltzen hasi zenlehena. Ni hamazazpirekin hasi nintzen,baina erakustaldietan baino ez da egiten,txapelketetan ez dago modalitate horre-tan lehiatzeko aukerarik jende gutxikegiten baitu hori. Izan ere, badu berezailtasuna, oholaren gainean egoteazgainera, bi eskuekin eta bi aldeetaramoztu behar da enborra. Gure aita 15metro igotzera iritsi zen eta oraingoz ezdu inork lortu bere marka haustea.

Apustuak egin izan dituzue?

Ruben- Nik martxoaren 10ean daukatlehenengoa, Donezteben XabierMindegiaren kontra, 3.000 eurojokatuko ditugu bakoitzak. NafarroakoBigarren Mailako Txapelketa irabazinuenean proposatu zidan apustuaegitea, bera bigarren sailkatu zen etaez zen gustora gelditu egindakolanarekin.

Doping-a existitzen al da aizkoran?

Eneko- Bai, antidoping-ak egitendituzte eta positiboak ere atera izandira, azkeneko kasua Otañorena. EuskalHerriko Txapelketa irabazten duenariproba bukatu eta berehala egiten zaioeta bestela ere edozein momentutanazaltzen zaizkizu proba egiteko eskatuz.Apustuetan derrigorrezkoa izaten da.

Anekdota berezirik baduzue?

Ruben- Nik behin hankako zaina ebakinuen egurra prestatzen ari nintzela.Zaragozan ginen, Monegroseko deser-tuan eta gertuen zegoen ospitalea, 40kilometrotara zegoen. Hantxe joanginen apuratuta.

- 23 -

“Egun, Australiatikekarritako aizkorakerabiltzen ditugu

aizkolariok”

Page 20: Mailope 2013 urtarrila

- 24 -

Aurten ere Mintzakideko zenbait talde

sortu dira, zer moduz dabiltza?

Bai hala da. Irailean hasi ginen izen-ema-teekin eta urrian jada taldeka gelditzen hasiziren. Momentu honetan sei talde daude,bost Lekunberrin eta bakarra Araitzen.

Eta aurten zenbat parte hartzaile

dituzue?

Partaide kopuruak gora egin du aurten.Iaz 18 pertsonekin amaitu genuen ikas-turtea eta momentu honetan 26 daude.Hala ere, edonork edozein momentutaneman dezake izena. 26 horietatik hamai-ka ikasle berriak dira. Pozik gaudeemaitzarekin, oso datu onak dira etagainera ikusten da jendeak berriz izeneman duela eta hori pozik daudenarenseinalea da.

AEK-ak eskaintzen dituen bestelako ikas-

taroekin zer moduz zabiltzate?

Ongi, autoikaskuntzan baditugu ikasleakurtero bezala eta gero bi talde sortu diraaurten: B1 mailakoa eta hasieramailakoa. Hasiera mailakoak asteleheneta asteazkenetan hamarrak laurdengutxiagotatik ordubata laurden gutxitaraizan ohi dute klasea eta B1 mailakoakberriz astearte ta ostegunetan hamarraklaurden gutxiagotatik hamabiak eta laur-denetara. Autoikaskuntzak tutoretzenbidez funzionatzen du eta ikasleek etatutoreek al dutenean hitzartzen dira.

Eta taldeko ikastaroetan izen emateko

epea bukatu al da?

Ez, edozein momentutan apuntatudaitezke. Ikasturtea dagoeneko hasi denarren tutoretzen laguntzarekin taldearenerritmoa harzeko ez da inongo arazorikizaten.

Prezioa?

Ordua 1,90 Euro izaten da. Tadeak nahidituen egunen arabera eta landu nahidituen orduen arabera kobratzen dugu.

Gainera ordaintzeko aukera ezberdinakeskaintzen ditugu, badakigulako momen-tu zailak direla.

Aurten Korrika 18 prestatzen ere ba-

zabiltzate, noiz izanen da?

Korrika martxoaren 14an hasiko daAndoainen eta martxoaren 24anamaituko da Baionan. Hemendikmartxoaren 15ean pasako dira nahiz etaordutegia oraindik zehazteke dagoen.

Lekunberritik bakarrik pasako da?

Ez, Mugiro, Etxarri eta Aldaztik erepasako da. Araitzen aurten ez da pasako,guk eskaria egiten dugu baina…

Dagoeneko materiala jarri duzue salgai...

Bai, helduentzako nahiz haurrentzakomaterial ezberdina daukagu salgai:kamixetak, jertseak, xirak, bufak, txan-dalak... Astelehenetik ostegunera10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik18:30tara AEK-ko bulegoan bertanerosteko aukera izango duzue. Bestalde,urtarrilean Korrika batzordeak sortzeneta biltzen hasiko gara Korrika kulturalaantolatzeko, martxoan zehar ekitaldiezberdinak izango baitira. Diru-laguntzakemateko aukera ere badago, hamabieuroren truke Korrikako babesle direndendetan erabiltzeko deskontu txartelbat emango zaizkie.

Zein izango da aurtengo Korrikaren

eslogana?

Eman Euskara elkarri izenpean, aurtenikasleak izango dira omenduak. “Korrika18k euskalduntzen eta alfabetatzen aridiren milaka eta milaka pertsonak omen-du nahi ditu. Euskalakari izatekoahaleginean euskara ikasten eta prak-tikatzen ari diren guztiak”. Korrikareninguruko informazio guztia eta EsneBeltza taldeak sortutako abestiawww.korrika.org webgunean duzueeskuragai.

Korrika 18:Eman euskara elkarri

AEK-ko Bea Buldain eta Rakel Navarrorekin izan gara eta ikasturteberri honen lehen zatiko balorazio oso positiboa egin digute.Aurten gainera Korrika 18 ospatuko da eta dagoeneko hasiak diramartxorako ekitaldiak prestatzen.

Beatriz Buldain eta Rakel Navarro

elkARRIZketa:Cedern

a Garalur

rek

babestu

a

Page 21: Mailope 2013 urtarrila

- 25 -

Aurtengo Araizko Kulturaldian adin etagustu guztietarako ekitaldiak izan dira:Bide Ertzean taldearen kontzertua,umeentzako herri-kirolak, hitzaldiak,antzerkia… Hilaren 8an esaterakoPermakulturaren inguruan aritu zirenIntzan. Isidro Caminosek bere etxekobaratzean egin ohi du eta nola egitenduen azaldu zuen.

Gure eskualdean asko dira baratzadutenak eta belaunaldiz belaunaldiEuskal Herrian egin izan den moduanegiten dute. Permakulturarena nahikokontu berria da gurean, baina Asia,Afrika eta Hego Ameriketako zenbait

lekutan nekazaritzaren oinarri-oina-rrizko filosofia da.

Eguerdi aldera Intzako elkarteanbildu ziren, bertan Emilia Hazelipfrantsesaren ikus-entzunezko bat ikusizuten eta tarteka Isidrok bere azalpe-nak eman zituen.

Antza permakulturaren kontzeptuaoso zabala da baina zenbait ideia kon-tuan hartuz gero praktikan erraz jarridaitekeena. Horren arabera, ez diraongarri kimikoak erabiltzen, baratzeanez da ohituta gauden elikagaien ordenedo taldekatze hori mantentzen, lurrariez zaio urtero buelta ematen etab.

Isidro: “Guk horren ezaguna dugunbaratzea egiteko modua hankaz gorajartzen du”. Hemen zerbait landatuaurretik lurrari buelta ematen diogu,permakulturan ez da halakorik egiten.Baratzean bankalak egiten dira, hau da,lurra lerroetan biltzen da, geroz etaaltuagoa orduan eta hobe, behin horieginda ez da berriz ere baratzeko lur horimugitzen. Eta horrek badu bere arrazoia:“Guk lurra arrotzen dugunean oxigenogehiegi sartzen da lurrean eta barrukomikrorganismoak akatu egiten dira”.

Behin bankalak egin ondoren lurrakartoiez estaltzen da erabat eta horrengainean berriz lastoa edo garoa jartzenda. Horrela belarra ez da hazten, eztabelar txarrak ere. Produktuak ez dirataldeka jartzen, hau da ez dira letxuguztiak lerro batean jartzen, tomateguztiak elkarrekin, porruak porruekin…ez, denak nahasita jartzen dira horrelaeuren sustraiak batera egonik elkarbabesten eta indartzen baitira. Gainerahorien artean loreak edo landareak erejartzen dira zomorroak loreetara joandaitezen.

Isidroren azalpenak entzun ondorenbere etxeko baratzera joan ziren etabertan azaldutakoa nola egiten zuenikusteko aukera izan zuten bertaratuzirenek.

KULTURaPermakultura: produktu hobeak?

Cederna Gara

lurre

k

babestu

a

Isidrok permakultura metodoa jarraituz lastoz estaltzen du lurra.

Page 22: Mailope 2013 urtarrila

- 26 -

Urtarrilaren 20an ospatuko da Araitz-Beteluko HerriartekoKrossa. Betelutik Atallurainoko joan etorria bi aldiz egiteaizango da lasterketaren helburua, guztira zortzi kilometro.Beteluko plazan emango diote hasiera eta urtero bezala sari-ak izanen dira, lehendabiziko hiru emakumezko eta hirugizonezkoentzat, marka berria lortzen duenarentzat etaeskualdeko lehen hiru korrikalarientzat. Egunean bertanlasterketaren aurretik izen emateko aukera izanen da etaaurrez egin nahi duenak www.kirolprobak.com webguneanegin dezake.

Gertu da Araitz-BetelukoHerriarteko Krossa

Guillermo Mazoren oroimenean ospatzen den gaz-teen lau terdiko pilota txapelketak aurten IruñekoLabrit pilotalekuan izan zuen amaiera. Bertan bifinalistak aritu ziren gogor, Ugaitz Elizalde eta JonOlaizola. Doneztebeko gazteak hiru tantoko aldeaatera zion Olaizolari eta berak eraman zuen txapelaetxera.

Ugaitz Elizaldek irabazi du2012ko Guillermo MazoTxapelketa

KIROLa

Mendigoizaleen EgunaUrtero bezala aurten ere Mendigoizaleen Eguna ospatuzuten Aralarko Santutegian. Aspaldiko ohitura da eguberriaurreko igandean San Migelera igotzea jada gure artean ezdaudenen oroitzapenean. Aurtengoa Anaitasuna taldeakantolatu zuen eta abenduaren 23an ospatu zuten eguna.Goizean goiz San Migelera igotzeari ekin zioten mendizaletaldeek. Leku askotatik etorritako taldeak bildu ziren etabakoitzak nahi zuen ibilbidea egin zuen santutegira igotzeko.12:30ean meza izan zen urteroko errituak burutuz: SanMigel aingeruaren irudiaren gurtzea, mendizaleen materi-alen bedeinkapena etab. Ospakizunaren ostean hamaike-takoa egin zuten etxera indarberriturik joateko. Goiza trikiti-lariek alaitu zuten.

Iazko lasterketan emakumezkoen kategoriako saridunak.

Nafarroako ErremonteTxapelketan larraundarrakgaraileBeñat Rodriguez eta Ibai Martirena finalera iritsi zenbikote Agoiztarraren kontra aritu ziren. 40-23an amaituzen partidua eta merezitako txapelak jantzi zituztenLekunberriko Erremonte Eskolako bi kirolariek.

Page 23: Mailope 2013 urtarrila

- 27 -

Urtebete daramazuPlazaola kirolde-gian... nongotarrazaitugu?Ni Iruñakoa naiz bainaArakilen bizi naizZuhatzun. Kirol enpre-sa ezberdinekin egi-ten dut lan eta iazdeitu zidatenhemendik kirol-gim-nastikako irakasleeuskaldun baten bilazebiltzala eta hemen-txe nabil.

Horren inguruko ikasketak egin dituzu edo nolatan hasizinen lan horretan?Nik gaztetan kirol-gimnastika egiten nuen Amaya taldearekineta Nafarroa nahiz Euskal Herriko txapelketetan hartzengenuen parte, inoiz Espainia mailan ere aritu ginen.Lehiatzeari utzi nionean entrenatzaile hasi nintzen eta tituluezberdinak ateratzen hasi nintzen, aerobik, pilates, entre-natzaile pertsonala... Pixkanaka hasi eta jada hogei urtedaramatzat.

Zenbat neska-mutiko dabiltza orain Lekunberrin?Hemen soinketako bi talde ditugu, sei eta zortzi urtebitartekoak eta bederatzi eta hamabi urte bitartekoak.Ostiraletan baino ez dira etortzen eta ordu eta erdiko saioaizan ohi da. Guztira 26 eta horien artean hiru mutiko eta horiasko da kirol honetan. Normalean oso mutilgutxi izaten dira, badirudi orain Nafarroanmutilen kopuru hori igotzen ari dela, bainanire garaian oso gutxi aritzen ziren.

Kirol-gimnastika egiterako orduan ba al dagoezberdintasunik mutil eta nesken artean?Bai badira, mutilek sei aparatu dituzte, etaneskek berriz lau: lurra, barra paralelak,jauziak eta potroa. Mutilek potroa, lurra,eraztunak, potroa arkuekin, barra finkoa etabarra paraleloa dute.

Adin horretan helburu nagusia ongi pasatzea izanen da...Nire intentzioa zenbait trebetasun ikasi eta ongi pasatzeada. Aurten Nafarroako Federazioak txapelketan partehartzeko baldintzak bidali dizkigu eta ikusi dugu again lor-tuko dugu lehiaketaren batera joatea. Beraiek oso ani-matuta daude horrekin eta lan handia egiten dabiltza.Dena den, eurei esaten diedan bezala lortuz gero primeraneta bestela ikasturte amaieran erakustaldi bat egingodugu.

Zer da zailena umeekin lan egiterako orduan?Zailena harreta mantentzea izaten da. Barra gainean egotekooso kontzentratuta egon behar dira eroriz gero mina hardezaketelako eta ez da erraza arriskuaren kontzientzia horibarneratzea. Lesioak gutxitan ematen dira baina edozeinegunetan erori eta negar egitea oso ohikoa da, sustoahartzen dutelako.

Zer egiten duzue klase batean? Zein izaten dinamika?Klasea beti beroketekin hasten dugu hori delako lesioakekiditeko modurik onena. Gero horrekin batera,prestakuntza fisikoa egiten dugu, azken batean kirol hone-tarako beharrezkoa delako bai indarra eta baita malgutasunaere. Noski maila honetan ezin zaie asko exijitu, egoera fisikoalantzea oso garrantzitsua da eta behintzat kontzientziahartzeko balio die. Ondoren jada ariketekin hasten gara etahorretarako talde txikietan banatzen ditut eta hor ere nor-berak bere mugak ditu eta bakoitzaren behar eta gaitasune-tara egokitzen saiatzen naiz, argi dago denei ezin zaielaberdina eskatu.

Iaztik dabil Iratxe kirol-gimnastikako edo gimnastika artistikoko irakasle lanetan Lekunberrin. 26

neska-mutiko dabiltza aurten eta martxa honetan lehiatzen hasteko aukera ere izango dutela

azaldu digute.

“Indarra eta malgutasuna beharrezkoakdira kirol-gimnastikan”

>> Iratxe Sanz Ganuza

Gogor lan egiten ari dira aurten Nafarroa mailako lehiaketan parte hartzeko.

Page 24: Mailope 2013 urtarrila

- 28 -

Saltxa-perretxiko beltza (Trompeta de los muertos) oso zizaezaguna da, nahiz eta zorigaiztoko deitura hori eduki, ez dakitnork jarri ote zion izena, baina astakeria bat iruditzen zait.Ziza hau, beltza edo kolore ilunekoa izan arren, trompetaitxura du, txorten hutsa, usain atsegina eta zapore gozoa.Gainera gure sukaldarientzako jangarri bikaina da.

Pagadietan aurki ditzakegu, udazkenetan. 5 edo 12zentrimetro inguruko txapela dute eta erraztasunezlehortzen dira, horretarako nahikoa da egunkari orri batengainean jartzea, edo hobe sukaldeko paperarekin, gaizki ezusantzeko. Gero beirazko poteetan gordetzen dira gozagarribezala erabiltzeko edo birrindu eta saltsak egiteko osagarribezala, haragizko gisatuetarako edo pastarentzako. Graziaberezi bat ematen diete platerei.

Craterellus Cornucopioides du izen zientifikoa etaCantharellus generoko espezieekin nahas daitekeen arrenezberdintasuna nabarmena da: Cantharellus generoko zizektxapelaren azpian tolestura batzuk dituzte xaflak beharrean.Adibidez, gurean ezaguna den Cantharellus Cibarius (Ziza

horia) genero horri dagokio. Bestalde, Craterellus generoko zizek himenioa (txapelaren

azpiko zatia) leunadute, tolesturarikgabea eta koloreg r i s - u r d i n d u a .Cantharellus batekinnahas gaitezkeen

arren, bai bata eta bai bestea jangarriak dira, beraz gureosasuna ez litzateke arriskuan egongo nahastu arren. Gaineraoso erraza da hori gertatzea Cantharellus Cinereus batekin,berdin berdinak baitira himenioko tolesturak izan ezik edoduen txorizo zahar usain fuertea kontuan hartu gabe. Ezdizuet gomendatzen biak batera nahasturik jatea, nikbehin bien tortilla bat egin nuen eta zaborretan amaitu zuendenak txorizo zaporea eta usaia baitzuen.

Udazkenean ateratzen den antzeko beste ziza bat daCantharellus generoko Lutescens ziza, Saltsa-perretxiko

horia. Azken hau pinudietan aurki dezakegu eta "angula de

monte" izenez da ezaguna, garai bateko angulen moduanjanda baita ziza hauek dastatzeko modurik onena.

Txapel marroia, tronpeta forma eta txorten horia eta hutsadu, lore bat dirudi eta oso polita da itxuraz. Gainera bat iku-siz gero, ondoran gehiago egongo dira, nahiz eta kosta egitenden ikustea, inoiz ez baitira bakarka egoten.

Deskribatutako hiru ziza hauek jangarriak dira, nahastekoarriskurik gabe eta erraz lehor daitezke. Hamaika dira zizahauek sukaldean eskaintzen dituzten aukerak, hori jada irudi-men edo kreatibitate kontua da.

> Julio Calonge

Udazken bete-betean atera ohi diren hiru ziza aurkeztuko dizkigu oraingoan Juliok.Craterellus eta Cantharellus generokoak dira eta ezaugarri antzekoak izan arren eurenartean dituzten ezberdintasunak ere azalduko dizkigu.

Saltsa-perretxiko beltza eta antzekoak

LURRAK EMANAinguruko zizak

Craterellus Cornucopioides, Saltsa-perretxiko beltza.

Saltsa-perretxiko horia.

Cantharellus Cinereus.

Page 25: Mailope 2013 urtarrila

- 29 -

llbeltza baratzean lanean aritzeko ez da garairik onena bainaegin behar duguna dugula ere aholku hauek kontuan hartzeaklagundu digu. Egun batzuk egokiagoak dira beste batzukbaino, eta horrela, egun bakoitzean landarearen atal batenizena agertzen da. Hau da, fruitua agertzen den egun bateanlandatu, hazia erein, inausi,.. edo dena delakoa egiten badugufruituari ari gara mesede egiten, beraz komenigarria izango dafruitua ematen diguten landaretan egitea: fruta-arbolak,tomateak, babak, ...

Otsaila egokiagoa bada ere ilbeltzean udaberrirako haziakereiten hasi gaitezke negutegi txiki bat izanez gero, edo inaus-ketak egiteko ere garai aproposa izan daiteke, izerdia oso geldibaitago eta gutxiago sufrituko du landareak, ...

Horrela, fruta-arboletan inausketak egiteko garai aproposadenez, horretarako egunik aproposenak aukeratu beharditugu, FRUITUA agertzen den egunetan egin behar genuke,eta ahal bada izerdia beherantz doan egunetan, hau da ego-

kienak 1,2,3 (goiza), 28, 29 eta 30 izango dira egokienak.Apaingarriak diren landareetan, edo hesiak egiteko erabiltzenditugunetan, HOSTOA egunetan inausi beharko ditugu. Haziakereiterakoan aldiz, egunik aproposenak, ilbeltzaren 10etik22ra bitartekoak izango dira, letxuga esaterako 18an,tomateak 19 eta 20ean, ...

Landaketaren bat egin nahi badugu, egunik aproposenakilbeltzean 1etik 9ra eta 23tik 31ra izango dira, eta 23 berezikimesedegarria izango da.

Ilbeltza Aurreko alean aurreratu genizuen bezala,nekazaritza biodinamikoaz ariko natzaizuehemendik aurrera Mailopeko txoko honetatik.

ZERUAK ESANA> Andoni Tolosa

egutegi biodinamikoa

1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27

28 29 30 31

ILBELTZA Fruitua

Lorea

Lorea Lorea

Lorea

Hostoa

Hostoa Hostoa

Hostoa

Fruitua

Fruitua Fruitua

Fruitua

Fruitua

Fruitua

Sustraia Sustraia

Sustraia Sustraia

Sustraia

Sustraia

Sustraia

Fruitua 13:00Sustraia

Fruitua 18:00Sustraia

Lorea 15:00Sustraia

Fruitua 11:00 13:00Fruitua

Lorea 16:00 11:00Hostoa

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu ho-rretatik aurrera beste bati.

Agertzen den egunetan ez da komenigarria landare bati mesede egitea nahi bada ez da komeni ezer egitea, aldizkalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena. Beraz, landare bat galdu nahi badugu, egun horietanmoztu beharko dugu.

Page 26: Mailope 2013 urtarrila

Larrialdiak...................112

Araizkoosasun etxea...948513040

Beteluko osasun etxea...948513300

Lekunberrikoosasun etxea...948504208

Telefono zenbakiak

CondaIruñeatik Donostiara:

- 8:15. Irurtzun, Lekunberri, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero.-Herriz herri: 11:30, 14:00, 18:30. Egunero.-19:30. Gorriti eta Leitzan geldituz. Ostiral eta igandetan.-20:00. Arrutiz, Gorriti eta Leitzan geldituz. Egunero, ostiral etalarunbatetan izan ezik.

Donostiatik Iruñeara:

- 8:15. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero. - Herriz-herri: 9:30(astelehenetik larunbatera), 18:30 (egunero).- 10:00. Leitza, Gorriti, Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 14:00. Lekunberri eta Irurtzunen geldituz. Egunero.- 20:30. Leitza eta Gorritin geldituz. Egunero.

MugiroarraLekunberri - Iruñea: astez 7:30, 14:30. Larunbatetan, 7:30tan.Iruñea - Lekunberri: astez 12:30, 19:00. Larunbatetan, 12:30ean.

LeitzaranLeitza - Iruñea: 7:50, 15:30. Larunbatetan: 9:00. 15:30.Iruñea - Leitza: 13:00, 19:30 (astelehenetik larunbatera).

Ibilgailua partekatzeko aukera haintzat hartu!

http://bidekide.moveuskadi.com/

Autobus zerbitzuak

Uratrrilaren 1etik 6raLeitzako M.I. Larraya

Urtarrilaren 7tik 13raLeitzako T. Plaza

Urtarrilaren 14tik 20raArribeko A. Garmendia

Urtarrilaren 21etik 27raLekunberriko L.M. Apecechea

Urtarrilaren 28tik 31raLeitzako O. Erviti

agend

a

ilbeltza

Agata Deuna bezpera

Araitz: Araitz-Beteluko herri artekokrossa.20

merkatu txikia

Guardiako farmaziak

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10,Telefonoa: 653 801 628

-Sua egiteko egurraInteresatuek, deitu:659 836 561

-Etxea Uztegin. 605 712 8481.200m lauez inguratua,200.000 €.

-Etxea Uztegin Bizitzeko mo-duan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa

-Pisu berria Betelun aloka-tzeko ere. Garajea eta igo-gailua. T. 629 403 220

-ARESOn Sastizar Baserria-Landetxea. 25.000 m2 lu-rrekin. Telefonoa 649 707 584

-MotoaGas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861Markos.

-Baba gorriak eta intxaurrakTelefonoa:606 375 855 Mikel

-Akazea motako esolaksaltzen dira. Barruti/hesiakixteko. 646 524 796 (Peio)

SALGAI ALOKATU

-Pisukidea behar dut.Albisualdea kalean,Lekunberrin. 676 507 340(Verónica)

-Etxe bat alokatuko nukeeskualdean. Nire telefonozenbakia: 948 513 121

-Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzkeeskualde honetan.Nire telefono zenbakia:948 063 222 (Jonathan)

-Lekunberrin, igogailua duenpisua alokairuan edota sal-gai. 667 797 904 (Iñigo)

-Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua.Telefonoa: 629 403 220

-2. eskuko pisua alokairuanLekunberrin, garajearekin.modu onean. 677 117 352

-Araitzen edo Larraunenborda lursailarekinDeitu: 606 695 297 (Nerea)679 631 725 (Aitor)

-Belarra mozteko diskoaerosten da.Harremanetarako 679 092 896

-Umeak zaintzen ditut.Esperientzia daukat.Interesatzen bazaizu, deinazazu: 948 507 364(Àngels)

-Ikasgaiak erreforzatzekoklase partikularrak ematenditut LHko eta DBH 1ekoeta DBH 2ko ikasleei zuzen-duta.Interasa baduzu, deinazazu:948 507 364(Àngels)

EROSI

LAN BILA

kontuTXIKIAK

4

Lekunberri: Umeentzako eta gazteentza-ko lehiaketa Larraun eta Lekunberrikohistoriari buruzko galdeketa. 17,30etanudaletxean.

4

Erregeen kabalgatak 5

Lekunberri: Balerdi balerdiren kontzer-tua Plazolako Kantinan 22:00etan12

-Lan bila nabil. Umeen zain-ketan, jende helduen zain-ketan eta etxe garbiketanaritua. Interesa baduzu deinazazu: 948 513 121

-Zurgintza makinak salgai.“Cinta universal, sierra, cepi-lladora, grueso, sargentoak”.679 726 138, Idoia eta Tista,Lezaeta.

otsaila

Page 27: Mailope 2013 urtarrila

F-7: Larraun Hegoaldeko trikuharriak - Oderitz: Milaaldapa eta Pagamendi

Astitz eta Oderitz elkartzen zuen bide zaharra ingu-ruan kokatzen da. Gaur egun bide hori Iturraskarrideitzen den bide sarearen barnean dago. Bertara iris-teko, Lekunberri eta Oderitz elkartzen dituenNA7500 errepideko 9,5. kilometroan eskuinalderaabiatzen den bidea jarraituko dugu Iturraskarri bideatopatu arte.Hemen aldapan igotzen den soroko langa zeharkatueta aldapa igo ondoren, kanpoko aldean, ataka batenondoan topatuko dugu Milaaldapa trikuharria.

Sailkapena: trikuharria.Kokapena: Oderitz.Altuera: 708 m.Koordenatuak: X: 591,619 Y: 4.757,162.Aurkikuntza eta seinaleztapena:aurkitu zuen 1951.urtean Aurre-indusketa bat egin zen, giza hezurrakaurkituz.Gorosti Zientzi Elkarteak 1985. urtean seina-latu zuen.Deskribapena: 10m diametroko eta 1,80m altuerakoharri metaketa da.Bost harlosek osatzen dute ganbara poligonala.Tapako harlosa bat. Estalkia pixka bat apuntatua du.Kamera hustua izan da. Trikuharriak 120ºko norabi-dea du.

Oderitz inguruan kokatua dago. Herria zeharkatu etaibarrean barruratzen den bideari jarraituz, eskuinal-dean, soro baten erdian eta pinu bakarti baten ondo-an dago Pagamendi trikuharria..Sailkapena: trikuharri labur motza.Kokapena: Oderitz.

Altuera: 7580m.Koordenatuak: X: 591,810 Y: 4.756,393.Aurkikuntza eta seinaleztapena: J. Goldarazenakaurkitu zuen 1953. urtean eta Gorosti Zientzi elkarte-ak seinalatu 1985. Ez da indusketarik ezagutzen.Deskribapena: 12 metro diametroko eta 1,8 m.altuerako harri metaketa da. Kamera trapezoidalahiruharlosek osatua dago. Goiko harlosa bat hautsitadauka. Trikuharriak 130ºko norabidea du.

PAGAMENDIMILAALDAPA

Larraungo monumentu megalitikoakFelix Olaetxea

Page 28: Mailope 2013 urtarrila

Ibarberri Eskolako ikasleek eurek egindako Olentzeroarekin irten ziren kalera Txandaka erman zuten Olentzeroa bizkar gainean.

Denen eskakizunak adi entzun zituen!

Goizean goiz hasi ziren girotzen Aralar Irratian Ilunduta iritsi zen Olentzero herrira eta zanpantzar, aurresku eta abestiekin egin zioten ongi etorria.