137 (2005eko urria)

34
2005eko URRIA, 137. ZENB. DOHAINIK GORPUTZ ADIERAZPENA KOMUNIKATU ETA ADIERAZI

description

[Zumaia TKE ligara] [Ramon Gurrutxaga: Aitabitxi edo amabitxi eginez asko laguntzen zaie haurrei eta e] [Gure Zumai Zarra: joxe elosua zubimendi joxe porte] [Gorputz adierazpena: komunikatzeko eta adierazteko modu bikaina] [Santiago Banda: Tocata, Adagio Fugak maitemindu egin ninduen] (+344)

Transcript of 137 (2005eko urria)

Page 1: 137 (2005eko urria)

2005eko UR

RIA

, 137. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

G O R P U T Z A D I E R A Z P E N A K O M U N I K A T U E T A A D I E R A Z I

Page 2: 137 (2005eko urria)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

puntocom . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6

ze berri?argazki lehiaketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7

elkarrizketaramon gurrutxaga . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7

dietetika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

gure zumai zarrajoxe elosua zubimendi . . . . . . . . . . . . . . . . .16

kirolakarrauna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20gorputz adierazpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26

kultura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30santiago bandazine forum

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIA

Juan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

faxa: 943 86 17 42

email: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

email: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Juan Luis Romatet

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iure Alzibar

Abelin Linazisoro

Haize Galarraga

Kolaboratzaileak

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Joanito Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua,

Ibon Aizpurua, Izaga Garzia,

Beñat Fernandez de Arroyabe,

Jon Maia, Eguzki Agirrezabalaga,

Natur Taldea, Ander Hormazuri,

Aitor Manterola,

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

943 86 15 45 tel.

Inprimategia

Antza

Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua

SS-405/94

ISSN

1136-8594

Baleikek ez du bere gain

hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

“Zumaian eta Azpeitian,guztira 43 haurrekdituzte amabitxi edoaitabitxiak, bainagehiago ere edukikogenituzke”

elkarrizketa

ramon gurrutxaga

Page 3: 137 (2005eko urria)

librean

Pikoteko punta erabili izan dugu askotan herrian, urru-ti esateko. Izan ere, punta hitzak adiera hori hartzenbaitu, urrutikoa, zokoratua, han, ez dakit nongo pun-tan. Eta halaxe dago Puntanueta, punta batean. Ordea,ez dezagun perspektiba galdu, Zumaiaren modukoherri batean, Zumaiaren eskalan, puntak ez daudehain urruti.

Esan daiteke, zubi txikia dela muga psikologikoa,herria bi zatitan banatzen duena. Zubi txikitik itsasoaldera ala barru aldera bizi. Txorien begiradatik begira-tuta, zubitik itsasorako eremua ondo egituratuta ikusi-ko dugu, logika batean antolatua, antzinatik gaur arteirautea lortu duen logika baten bueltan: Erdiguneaneta gain batean eliza, eta haren inguruan elkarren arri-mura bizitzera bildutakoek sortutako kaleak, ordenalogikoan. Plaza, udaletxea, merkatua, komentua. Behe-an, errioari paralelo, kofradia, Erribera kalea, komer-tzio eta taberna kale kotizatuena, herri bizitzaren

ardatz garrantzitsuena urtetan.Denboran iraun duen eta ondofinkatua dagoen egitura soziolo-giko urbanistikoa da, herriarensinbolismo dena biltzen duenzatia da zubi txikitik itsasorakoa.Han daude historia, iragana,ospakizunak...

Laster, Puntanuetan zozke-ta bidez hautatutako 500 lagu-nek edo familiek, urbanistikakbehartutako egitura batean bizi berri bat estreinatukodugu. Erdigunerik, iraganik gabeko komunitate berriaosatzera goaz, paraleloan eraikitako etxe pilo batean.Gure burua antolatu beharko dugu, ohitura berrietaraegokitu, distantzia berrietara, elkar ezagutu, harremansarea sortu, konfiantza... ea puntari punta ateratzekogai garen.

Puntanuetara

4 2 0 0 5 e k o U R R I A

dani

Jon Maia

Page 4: 137 (2005eko urria)

52 0 0 5 e k o U R R I A

Etxebestetarren efektuasumatu al duzue zueninguruan? Ba nik bai,eta ia erotu beharreanibili naiz ikustera iritsiezinik. Estreinaldirainor baino lehenagoiristeko grina neukan,euskaldunok ereDonostiakoZinemaldiko glamourrazer ote den jakitekoeskubidea badaukagulapentsatuaz, geurehizkuntzan egindako

filmen estreinaldira joanaz. Baina ezin. ServiKutxan nibaino azkarragoak makina bat badaudela ikasi nuen. Lasaimotel, esan nion neure buruari. Aste eta erdira,igande arratsalde batez Donostiara joan ginen,baina ezin orduan ere, aretoa leporaino zegoen.Buelta etxera. Azkenean, astegun buruzuri bateaneta arratsaldeko saioan ikusi ahal izan dut,ditxososko Aupa Etxebeste!

Etxebestetarrena edozein pelikula izangobalitz, ez nuke nik hemen azalpenak ematenjardungo (edo akaso bai! zeinek jakin). Baina ezda edozein pelikula. Aupa Etxebeste! ezin daedozein igande arratsaldetan Aita Marin ikusi,ezta Urbilen ere. Film hau zerbait baldin bada,euskaraz euskaldunontzat egindako produktua daeta hori zinemetan ez da ohikoa. Euskarazko

filma izateaz gain, film ona da. Itxurakeriari umorebeltzarekin erantzuten dio hasieran, komedia bihurtuzgero, ukitu absurdoekin. Ai Pitxitxi!

Etxebestetarrek euskaraz dihardute. Beraiena baieuskara naturala, etxekoa, kalekoa. Zerikusirik ez ETB1ek25 urtetan zabalduriko ereduarekin. Hobea? Txarragoa?Gertukoagoa bai behintzat, horretan zerikusirik ez.

Etxebestetarrak aktoreak dira eta ni behintzat beraienlanarekin harrituta gelditu nintzen. Telebistatik ezagunakzaizkigu Elena Irureta, Ramon Agirre eta Iban Garate.Baina zinean mila buelta ematen dizkiote telebistanegindako saioei eta beste dimentsio bat hartzen du. Etxebestetaren istorioa ikusi beharrekoa da, atzetikhonelako gehiago etor daitezen. Honegatik guztiagatik...Gora! Biba! Aupa Etxebeste!(Zin dagizuet ez didatela komisiorik eman.)

xa2

atximurka & brossa

G o r a ! B i b a ! A u p a E t x e b e s t e !

Page 5: 137 (2005eko urria)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

6 2 0 0 5 e k o U R R I A

puntocom

Autorik gabeko eguna izan zen urriaren 9an Zumaian. Era-

biltzaileen iritziak jasotzeko inkesta berezia jarri genuen:

"Zer iruditzen autorik gabeko eguna ospatzea?". Tontake-

ria bat edo ideia ona? Denbora gutxian 41 lagunek eman

zuten beren botoa eta gehiengo handi baten ustetan auto-

rik gabeko eguna tontakeria hutsa da. Hala dio botoa eman

dutenen %85,37-ak. %14,63 batentzat, ordea, ideia ona da.

Herri honek jasaten dituen trafiko arazoak konpontzeko

balioko balu behintzat...

Autorik gabeko egunaINKESTA

IRITZI BATZUK

Page 6: 137 (2005eko urria)

72 0 0 5 e k o U R R I A

Baleike kultur elkarteak langile bat kontratatu nahi du,aldizkaria, web gunea eta kultur elkartea koordinatzeko.

EZAUGARRIAK:- Pertsona dinamikoa- Harremanetarako eta talde-lanerako gaitasuna - Euskara-maila ona eta idazteko erraztasuna - Informatika ezagutzea

Baloratuko diren beste zenbait alderdi: - Zumaiarra izatea- Kazetaritza edo antzeko ikasketak- Quark programa eta maketazioa oro har

Curriculumak urriaren 31 baino lehen bidali beharko dirahonako helbideetako batera: [email protected] BALEIKE Juan Belmonte, 29 behea 20750 ZUMAIA

BALEIKERAKO KOORDINATZAILEA

LANPOSTUA

Urriaren lehen astean eman zen ezagutzera Baleikeren I. Argazki Lehiaketako irabazlearen izena. Guztira 25 argazkikhartu zuten parte lehiaketan eta epaimahaiaren eta erabiltzaileen ustetan Gorka Zabaletaren "Eska" izan da onena.

Irudi onena aukeratzeko, urriaren 5ean elkartu zen epaimahaia. Lehenik eta behin, 25 argazkietatik bi onenak aukeratuzituzten epaimahaikideek. Bi horietatik irabazlea zein zen erabakitzeko, baleike.com-eko erabiltzaileen botoak eta iritziakerabili zituzten eta horien ustetan, Gorka Zabaletaren "Eska" argazkia zen onena.

Bi lagunentzako afaria da lehiaketaren saria. Zorionak, Gorka!

argazkiirabazlea

Page 7: 137 (2005eko urria)

8 2 0 0 5 e k o U R R I A

elkarrizketaRamon Gurrutxaga kooperantea

Ramon Gurrutxaga duela bederatzi urte joan zen lehen

aldiz Boliviara haurrei laguntzera. Garai hartan Cocha-

bambara joan zen urtebetez; gaur egun, berriz, urtero bi

hilabetez Santa Cruzera joaten da lehen bidaia hartako

helburu berberarekin. Horretarako, irakasle lanbideak

uzten dizkion oporrez baliatzen da. Bertan egiten duen

lanaz, hango egoeraz eta orain arte egondako aldaketez

hitz egin digu.

"Aitabitxi edo amabitxi eginezasko laguntzen zaie haurrei eta etxeari"

Page 8: 137 (2005eko urria)

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

Bolivian haurren etxe batean zabiltza laguntzen. Zeinda eskualde haren egoera?Aurtengo ekaina aldean gerra zibila hastekotan egon zen.Indigenak zuriei aurre egiten ari dira, zuriek SantaCruzerako independentzia eskatu nahi dutelako. SantaCruzen petrolioa eta gasa dituzte, baina kanpotarrenmenpe daude. Kanpokoek dirua dutenez, independentziaeskatu nahi dute eta indigenek aurre egin diete indepen-dentziarekin beraiek ez dutelako bizitzeko baliabiderikizango. Orain trantsizioko gobernua dago eta hauteskun-deak Gabonetan izango dira. Indigenak indarra hartzenari dira eta botua ematera joateko deia egin dute. Ez dakitabenduan zer gertatuko den, baina jendeak esaten dunahiago duela gerran hil gosez hil baino.

Bakarka edo erakunde baten bidez egiten duzu koope-rante lana?Ni independente ibiltzen naiz.

Zein lan egiten duzu han?Batetik, hemendik dirua eramaten dut. Niri diru horieman egiten didate eta nik sendagaiak, arropak... erostekoerabiltzen dut. Bertan nagoenean, berriz, goizetan erizai-nari laguntzen diot kolpe eta hezurrak sendatzen.Arratsaldean, kirola egiten dut hango umeekin.Normalean olinpiadak antolatzen dizkiet haurrei, eta txa-peldunei sariak ematen dizkiet: dominak, agendak, etab.

Kirolarena bukatzean eta ohera joan arte, bertako gauzakegiten laguntzen diet. Nik gauzak aldatzen ditut hannagoen denboran eta urtean zehar joaten ez diren lekue-tara eramaten ditut: igerilekura, zinemara...

Zergatik daude haur horiek etxe horietan?Beraien familiak puskatuta daudelako. Batzuk beti biziizan dira kalean; besteei, berriz, ama edo aita falta zaizkie,eta azken batzuek etxean tratu txarrak jaso dituzte.Denetik dago. Han, tratu txarrena izugarrizko arazoa da:

gizonak egunero mozkortu egi-ten dira eta haur eta emazteakjo egiten dituzte. Gainera,garrantzitsuagoa da gizona nor-beraren seme-alabak baino, etahorregatik haur askok gure etxe-etan bukatzen dute. Han adinezberdinetako haurrak jasotzendituzten bost etxe daude eta nihiru eta laugarrengoan, 12-15urte artekoekin, ibiltzen naiz,batez ere. Horietako batzuek ezdute bere aitaz ezer jakin nahi.

Etorkizunean pentsatzen dute-nean zer imajinatzen dute?Hor arazo bat dago: gure etxean dauden bitartean lan guz-tiak hezitzaile eta mojek egiten dituzte eta haurrek handikirtetean ez dakite etxeko lanik egiten. Horregatik eman

92 0 0 5 e k o U R R I A

IURE ALZIBAR

“Ez dakitabenduan zergertatuko den,baina jendeaknahiago dugerran hilgosez hilbaino”

Page 9: 137 (2005eko urria)

behar zaie askatasuna, beraien kabuz ikas dezaten.Bestalde, ez dakite aurrezten. Uste dute dirua duteneandena erosi behar dutela eta esaten dute “Bihar Jainkoaklagunduko digu!”. Hango jendeak buruan duen ideiabakarra Espainiara joatearena da. Haientzat paradisua da,hori da telebistatik jaso duten mezua.

Batzuek diote profesionalak izango direla eta nihoriei laguntzeko prest nago. Orain ere, etxean egonziren hiru gazteri laguntzen ari natzaie, ikasketekinaurrera egiteko. Horretarako haurrei beka eman beharzaie. Beste asko, berriz, handik irtetean kalera itzuli etagaldu egiten dira. Tristeena da handik irtetean ez dutelaelkarrekin harremanetan jarraitzen. Zazpi urte pasatzendituzte han eta gero ez diete bisitarik egiten ez hezitzai-

leei, ezta beraien laguneiere. Niri, berriz, noizbehin-ka etortzen zait norbait.

Lehen esan duzu hara diruaeramaten duzula. Nola lor-tzen duzu diru hori?Batetik, Zumaiako Udalakurtero laguntza ematen digu.Orain arte 2.000 eurokoa etaaurten 4.000koa. Bestetik,

Azpeitiko enpresa batek kuadroak saltzen lortzen duendirua ematen dit. Azkenik, kaleko jendeak aitabitxi etaamabitxi egin gabe laguntzeko gogoa du eta dirua ema-

10 2 0 0 5 e k o U R R I A

elkarrizketa

Zu zeuNoiztik duzu ingurukoei laguntzeko gogo hori?

Beti eduki dut besteei laguntzera norabait joatekogogoa. Duela bederatzi urte arte dirua emanez laguntzennuen, baina nire benetako asmoa bertara joatea zen.Zaila da joatea ez baitakizu norekin egin lehen kontak-tua. Ez dakizu zer eta nola egin.

Noiz sortu zitzaizun Boliviara joateko aukera?Daramatzazun urteetan beti leku berberera joan alzara?Gurekin moja filipinar batek egiten zuen lan eta hari esannion kanpora laguntzera joateko gogoa nuela. Hark bereprobintzialekoekin hitz egin zuen eta haiek azaldu zidatenetxeak zituztela Txilen, Dominikar Errepublikan etaBolivian. Azken toki horretan hezitzaile bat behar omenzuten eta hara joan nintzen ni, lanean eszendentzia eskatu-ta. Lehen urtea Cochabamban pasa nuen eta denborarekinkonturatu nintzen joaten nintzen lehen aldia izateko urte-bete gehiegi zela. Gainera, hezitzaile moduan hasieratikgauzak aldatu eta agintzen hasi behar nuen.

Gero “Juan 23” deituriko barnetegi batean egon nintzen.Jesuitek zeramaten barnetegi horretan hamabi eta hogeiurte arteko gazteak zeuden. Hura mistoa zen, baina mojekez zuten nahi neska-mutilak elkarrekin ibiltzerik, neskakhaurdun geratzeko arriskua zegoelako. Gazte haiei askata-sun pixka bat ematen hasi nintzen, baina beraiek trukeanarduratsuagoak izan behar zuten. Beraiek gustura zeudenjakiteko astero bilera bat egiten genuen. Han hasi nintzenkirol txapelketak antolatzen beste eskolen aurka. Hangojendearekin hasi nintzen hemen lanean.

Hurrengo urtean Bidaniako obispoarekin egon nintzeneta hark Trinidade probintzian zegoen Beni hiriko bar-netegira joatea proposatu zidan. Udan joan nintzen etahandik aurrera udan bakarrik joateko ohirari eutsi nion.

Urtebete geroago Cochabambara itzuli nintzen. Nikkaleko umeekin egin nahi nuen lan, baina han osogogorra zen eta antolakuntza txarra zen. Egun bateanberrogei haur azaltzen ziren eta hurrengoan zortzi. Seihilabetez gelditzeko proposatu zidaten, baina egoera txarhura aldatzeko askatasunik ematen ez zidatenez ez ger-atzea erabaki nuen. Orduan, goizez ospital batean hasinintzen erizainari laguntzen eta arratsaldez haur haiekinjarraitzen nuen.

Azkenean, Santa Cruzera joan nintzen han kalekohaurrak zeudelako. Horrela bukatu nuen “Hogar deNiños Santa Cruz”-en. Hori duela bost urte gertatu zeneta oraindik ere han jarraitzen dut.

Zer ematen dizute hango haurrek gainerakoek ematenez dizutenik?

Ez dakit. Hemen lana obligazioagatik egiten dugu.Han, ordea, beste gauza bat da. Ez dakit zehazki zerematen didaten, baina bizitza-edo, beste gauza bat da.Han gogo gehiago jartzen dut. Beste poztasun bat da,beste ilusio bat. Gainera, beste harreman bat dauk-agu, egunero beraiekin gaude eta harremana osoberezia da. Nik helduei adinako errespetua diet etahaiek niri ere errespetu handia didate. Beste bizitzabat ematen dit eta oso gustura egoten naiz. Nik ilu-sioa ematen diet eta haiek niri ere bai. Harremanahartu-emanekoa da.

“Egoera aldatuda, bainaokerrera. Lanikez dago, gazteakgehiago irtetendira eta kaleandaude”

Page 10: 137 (2005eko urria)

112 0 0 5 e k o U R R I A

ten dit. Diru hori ondo etortzen zaio etxeari 150.000dolarreko aurrekontuarekin 160 haur mantendu etahezitzaileen soldatak ordaindu behar baititu. Dirulaguntza garrantzitsuenetako bat aita-ama bitxien bideziristen dena da. Horiek 200 dolar ematen dituzte etahorietatik 150 etxearentzat dira eta beste 50ak haurra-rentzat (hezitzaileek administratzen dizkiete). Gero,umearen argazki bat bidaltzen zaio aitabitxiari edo ama-bitxiari eta umearekin harremanak hasten dituzte.Zumaian eta Azpeitian, guztira 43 haurrek dituzte ama-bitxi edo aitabitxiak, baina gehiago ere edukiko genituz-ke. Bestalde, datorren urtarrilaren lauan, Kursaalen,dantza akademia baten 25. urteurrena ospatuko da.Bertan, Lucia Lacarra eta beste dantzari batzuek hartu-

ko dute parte. Jaialdi horretan sarrerarekin lortutakodirua Boliviako etxea berritzeko erabili nahi dugu: esko-larako altzari berriak erosi, obra txikiren bat egin etasukaldea berritzeko. Eskola berritzea ongi etorrikozaigu, etxeko haurrez gain auzoko haurrak ere bertarajoaten baitira.

Egoera ikusita, zein da Boliviako gobernuaren jarrera? Kaputxino Salesiarrak etxea eraiki nahi zutela esanez joanzirenean, haur bakoitzeko zerga ordaindu beharko zutelaesan zieten. Orain pixkat laguntzen du gobernuak eta pre-fekturarekin ume bakoitzak 0,30 dolar kobratzen ditu egu-neko. Hortik aurrera ezer ere ez.

Zer sentitzen duzu...

...Boliviara iristean? Ilusio handia. Niretzako nireetxea da Bolivia. Beste toki batzuetatik proposamenakheldu zaizkit, baina ez dut onartu. Beste mundu bat daeta nire mundua dela sentitzen dut. Hemen mundubat eta han beste bat dudala iruditzen zait.

... umeen irribarrea ikustean? Poza. Barre asko egitendute, oso alaiak baitira.

... haurren batek “eskerrik asko” esaten dizunean?Ez dute esaten. Ez dakite zer den. Ez dut pentsatzenesango didatenik, baina ez zait axola, ni ez bainaizeskerrak jasotzeko joaten hara.

... batzuek hainbeste dugula eta beste batzuek haingutxi dutela ikustean? Injustizia hutsa dela. Injustiziahangoa da: gobernuburuek dirua daukate, baina herri-tarrei ez zaie iristen.

“Hango jendeakburuan duen ideiabakarra Espainiarajoatearena da.Haientzat paradisuada, hori da telebistatikjaso duten mezua”

Page 11: 137 (2005eko urria)

12 2 0 0 5 E K O U R R I A

elkarrizketa

Nazioartetik iristen al da laguntzarik?Badaude laguntzak. Alemaniak, adibidez, laguntzendu. Beste batzuek ere laguntzen digute, baina diruhori nonbait galtzen da bidean eta ez da iristen.Presidenteak postua hartzen duenean negozioak bere-ganatzen ditu eta inguruko postuetan bere familiarte-koak jartzen ditu. Horrela, diruarekin gelditzen da.

Jadanik 9 urte daramatzazu Boliviari laguntzen. Usteduzu egoera aldatu dela edo aldatzeko bidean dagoela?Nik uste dut aldatu dela, baina okerrera. Lanik ez dago, gaz-teak gehiago irteten dira eta kalean daude. Unibertsitaterajoateko ez dute dirurik eta, beraz, ezin dute matrikulaordaindu. Amaitzen dutenak oso gutxi dira eta hasten direngehienek ere utzi egiten dute. Egoera zaila da.

“Gazteeiaskatasun pixkabat ematen hasinintzen, bainaberaiektrukeanarduratsuagoakizan beharzuten”

Page 12: 137 (2005eko urria)
Page 13: 137 (2005eko urria)

14 2 0 0 5 e k o U R R I A

orain hamar urte

Orbelak airez aire

Hostoak hasi dira erortzen, baita hau idazten duenaren ileak ere.Hainbeste kostatutako brontzeatua ere jada joan zaio askori.Udazkenaren "abantailak" dira hauek neska-mutilok. Beno, goa-zen harira. Sar gaitezen denboraren makinan eta egin dezagun 10urte atzera.

1995eko urriaren 22an AEK Eguna ospatu zen geurean eta hila-bete hartako Baleikek gehigarri berezia eskaini zion. Festa egunhartako egitaraua, Zumaiako aukeratua izateko arrazoiak, inkestaeta beste hainbat atal zituen gehigarriak. Horien artean, PelloEnparanek Zumaiako AEKri buruzko idazten zuen, 1985ean sortuzenetik euskaltegi propioa lortu zutenerakoa. Tartean lan asko, ilu-sioa, hika-mikak izan ziren. Orain, 10 urte geroago, hor jarraitzendu AEK-k tinko lanean.

Zer da Jon Maia? Bertsolaria? Abeslaria? Idazlea? Horiek

denak? Baleikeren 17. zenbaki hartan elka-rrizketatu zuten eta bertsolaritza, musikaeta gazte mugimenduari buruz jardunzuen. Bertsolaritzari etorkizun handia ikus-ten zion, "ze bertsolaritza kameleoi bat beza-lakoa da, edozein lekutara molda daiteke,edozein kulturatara". Negu Gorriak, Def ConDos eta beste hainbat talderentzako kantuakidatzi ondoren, lan horretan jarraitzeko asmoazuen, "ze ilusioa egiten du zure kantak diskoetan ikusteak. Ilusiohandia egiten du, bai, jendea zure kantak abesten ikusteak, betira-ko geratuko diren gauzak dira horiek". Gazte mugimenduari zego-kionez, ez zuen uste Jonek gazte mugimendu bat zegoenik:"Mugitzen den jende kopuru txiki bat dago, kezkak dauzkan jendebat dago, eta askotan jende kopuru mugatu horrek bere boronda-tez herri osoarentzat egiten du lana, eta ematen du herri osoanbadagoela zerbait". 1995 hartan mugimendu gutxi bazegoen, zerote dugu orain?

Kiroletako orrialdeetan Luis Mari Alberdi eta Gotzon Enbildauzkagu. "Bi zumaiar zerua ukitzeko zorian" zen elkarrizketarenizenburua. 22 urtez beherako Munduko Zesta Punta Txapelketajokatu berria zen eta bikote honek bigarren postua lortu zuen.Profesionaletara salto egin gabe zeuden oraindik eta beraien hel-buruak nahiko xumeak ziren. Ez zekiten zenbateko pozak emangozituzten.

Zer irakurri gehiago bazen zenbaki hartan: 400 mila erreboilogaldu ondoren, Orrua enpresak izan zituen galerak; AbelinLinazisororen lehen liburua argitaratzea; Narrondo ibaian altxaziren hormak; etab. Baina lekurik ez dugunez, datorren hilabeteraarte agurtzea besterik ez da geratzen. Adio.

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

Page 14: 137 (2005eko urria)

152 0 0 5 e k o U R R I A

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

Erribera kalea, 6Tel. 861155

meen gizentasuna gero eta arazo larriagoa bihurtzenari da gaur egungo gizartean; azken ikerketen arabera,2010. urterako, 4 umetatik 1 gizena izango da, horrekeman ditzakeen arazo guztiekin: heldu gizenak izangodira, arazo kardiobaskular eta diabete arrisku handia-

goa izango dute, bizitza motzagoa, arazo psikosozialak (autoes-timu baxua, depresiorako joera...), arnas arazoak, gaitz gastroin-testinalak eta gibelekoak, mugikortasun arazoak...

Hainbat faktorek eragiten dute gizentasun horretan: aldebatetik, faktore genetikoak daude; hau da, gurasoetako bat edobiak gizenak badira, umea gizena izateko arriskua askoz handia-goa da. Bestalde, elikadura daukagu, faktorerik garrantzitsuena:izan ere, umeek kaloria, koipe eta azukre gehiegi hartzen dute,

ia ez dute jaten fruitu, barazkiedo arrainik, elikagai prozesatugehiegi hartzen dituzte... Eta,azkenik, bizitza estiloak ere era-

giten du: umeak gero eta sedentarioa-goak dira; eta kontuan hartzekoa da 3

eta 7 urte bitartean 10 ordu bainogutxiago lo egiteak gizentasunarekin

zerikusia duten arazo hormonalak ekarditzakeela.

Gurasoek, askotan, ezjakintasun edoezinagatik, ez dizkiete balio egokiak era-kusten umeei: askotan umeek nahi dute-

na jaten dute eta nahi duten orduan,"kapritxo" eta goxoki gehiegi jaten dituzte,

ez da mahaian eserita eta behar bezala jaten, ordutegiak ez dirabetetzen... Gogoratzekoa da elikadura ohiturak 5 eta 8 urte tar-tean finkatzen direla.

Gomendio orokor hauek baldin badakizkigu ere, bestehauek ere gogoratzekoak dira:- Azukrea eta berarekin egindakoak (galletak,opilak, freskaga-

rriak, gozokiak..) murriztu.- Kontuz olioarekin (arrautza-irinetan pasatuak eta frijituak)- Lekazi eta barazkien kontsumoa handitu (barazkiak batez

ere entsaladan)- Ogia, pasta eta arroz integralak sartzen joan- Esnekien kontsumoa kontrolatu (esnearen ordez, hobe edari

begetalak: soia, urra, oloa, arroza...).- Astean 3-4 arrautza nahikoak dira.- Kontuz hestebeteekin, gogoratu meriendarako beste aukera

batzuk badaudela.- Koipe gutxiko haragiak aukeratu.- Gutxienez 2 fruta egunean.- Goxokien ordez, fruitu lehorrak edo bestelakoak aukeratu.- Elikagai prozesatuak murriztu eta elikagai fresko eta natura-

lak areagotu.- Kirola egin, sedentarismoa ebitatu.

Hala ere, kontuan hartzekoa da familiaz aparte beste entita-teek ere parte hartu beharko luketela: eskolek, gobernuek, eli-kadura industriek (produktuen konposaketa egokiagoa, gezu-rrezko iragarkiak ez erabiltzea...)...

Uumeen gizentasuna

dietetika

Izaga GarciaDietista

Page 15: 137 (2005eko urria)

Orduan, laburbilduz, lehenbiziZaragozan, gero Valentzixan etaazkenik Teruelen ibili zinen, ezta?Ez. Lehenbizi Zaragozan bai, bainahandik Teruelera jun gitxuan.Hamen unibertsitatea garbitzen jar-dun ginien. Obra bat ere ein ginien.Terueletik Valentziara. Valentzixanarriskua pasatuta zeola esan zigunete-an, Jakara. Pirinioetara. Han makisakomen zibeztian. Eta zein eta gumakisak harrapatzera! Eerra kontua.Mendixan han ibili gitxuan, hara,honea eta beste aldea, baina eundoezer bilatu gabe. Ez makisik, ez tiro-rik eta ez ezer. Gu “prisionero-tra-bajador” gitxuan. Agindua hartzenginien: Hay que subir a tal monte!Bidean bordak ikusi eta sarjentuak:¡Tened cuidado! Gu jun eta… bordahutsa. Bueno vascos a pasar el diaaquí, eta hantxe egun osoan ezer eingabe. Jaten eskas Pirinioetan. Hoixetxarra. Gosea ere pasatu ginien etabatzuetan gutako batzuk baserrietarahurreatu eta ahal zena lapurtzenginien, batzuetan erbixa, bestetanoiloa, eta jatekoa denontzat izatenzanez, danok gustora. Baita jefeakere. Baina lagundu ere, han, bertakobaserritarrei-eta lagundu ere eitenginien. Egurra ebakitzen-eta. Karrue-tan erreka ondotara jun, erorita zibenarbolak ebaki, manduetan kargatueta baserritarrei eramaten ginitien.Lapurreta kontua oso gutxi einginien, zer zeon, ba, Pirinioetan?Arbola gogotik eta mendixa. Ahuntzzaharrak garbitu eta jan ere ein

ginien.Beste batzuetan kapitainak

baserritarrei patata hartzen zioan, gujun eta patata jaso. Honenbeste kilohartu eta kapitainak nahi zuenapagatzen zioen. Lapurtu genuela ez

esateagatik. Zenbat pagatuko zian,ba, hark? Hutsa txarri haixek. Etabaserritarra ixilik.

Beno, baina lan egiten zenutenean,zerbait emango zizueten, ezta?Bai. Lana ein ezkeo beti jasotzen dekzerbait. Horretan kejarik ez ginien.Eta lana, berriz, noixean behin.Boluntaixo. Jendia ondo portatzenhuan. Komeni ere bai. Guri erekomeni zikun. Valentzixan, adibidez,gu presoak gitxuan eta bertakoak eregizona, semea edo kuñaua preso zien

eta alkarri lagundu ein behar. Han,Valentzixan gizonik ba al zeon, ba?Andriak amorratzen guk beaxeilaguntzeko. Mañana vamos harecoger patata eta hamen atxurra-kin bezela, han dana makinakinaltxatzen zien. Hango jendia por-tatu huan, bueno, lehen ere esandiat, komeni ere bai. Bestelalurrean dana usteldu eingohuan. Dana alperrik galdukohuan. Laranjak pena ematenzien. Danak usteltzeko zori-xan…

Langile falta ikaragarriaorduan.Langile falta eta indar faltaere bai. Pixu haundixak era-mateko indarrik ez. Gehixe-

nak emakumeak hitxuan-eta. Maki-netan jasotzen zien, baina geroindarrik ez hura jaso eta kamioetankargatzeko. Guk lana ein eta gero:Vamos a merendar, esaten zien. Etaandar haixekin batera meriendatzera

16 2 0 0 5 e k o U R R I A

gure zumai zarra

joxe elosua zubimendi “joxe porte”

"Gosea pasatu ginien. Batzuetan gutako batzuk baserrietara hurreatu eta ahal zena lapurtzen ginien"

(3)

ABELIN LINAZISORO

“A ver, vasco,vosotros sois

buenos trabajandoy a ver si venís aayudar. Eta guk:

Bueno, ya iremos.Eta lagundu eiten

ginien.”

Page 16: 137 (2005eko urria)

172 0 0 5 e k o U R R I A

edo jatera. Zenbat kamioi kargatu otegendun!

Asko joaten al zineten lanera?Konpainia osoa. Boluntaixo. Hiru-lauordu lanian jardun eta lau-bost durokobratzen ginien. Diru haundixaorduan. Eta jana ere bai, e? Millonai-xo bezela ibiltzen gitxuan. Oso ondo.

Jakara bueltatuko al gara?Bai. Han enlaze ere ibili nitxuan.Herritik mendira eta menditikherrira, Hecho, Ansó eta alde hoi-xetan. Behin batean Hechotikgora hamabost-bat kilometro einginitien eta sargentuari: Por aquívamos mal, esan nitxuan, aldre-bezko bidea hartu zian, ba, hark.Lagunei ere esan nitxuan: Gaixkigatxiaztik. Por ahí no, nik. Eta sar-jentuak haserre: ¡¡Tú me vas haenseñar a mí o qué!! Lagunak esanzien: Exok kasurik ein. Hor kon-pon! Hi, baina seguru al hao gaix-ki goazela? Eongo ez nauk, ba,seguru! Halaxe segi ginien bidetxarretik aurrera Frantziko mugaaldera. Iluntzen ari huan. Derre-pente karraxiak, hi! Alto!! Alto!!Alemanak aurrez aurre! Joe! Hiruedo lau txakurrekin azaldu hitxuan.Gu fusil zaharrekin eta haixek armaberri-berrixekin. Makis! Makis!, esa-ten zien alemanak. Gu makisak gina-lakoan, hi! Gu preso hartu eta beaixe-kin kanpamentura. Aleman haixetakobatek bazekian erderaz eta gu soldal-duak giñala esan gitxuan. Ahora quéme dice usted?, nik sarjentuari. ¡Cálle-se usted!, hark. ¿Cómo me voy acallar?, nik. Ez zian arrazoirik emannahi inutil hark. Alemanak Frantzikomuga zaintzen ari hitxuan. Beaixenkomandantiena eraman eta honekafaltzen emateko agindu zian. Gurealdean haixek, bai, ondo! Armak eta

jantzixak berri-berrixak eta jatekoeerra. Bero-beroa. Tripa eerki beteginien, han bertan lo ein eta hurren-go goizean martxa.

Noiz arte egon zinen Hueskan?1946 arte-edo. Pentsa zak, Bigarrengerra mundiala akabatu zala ere ezgitxuan enteratu. Eta gure kapitainatikizan bazan, oaindik han eongogitxuan. Esangoiat zeatikan hartu gen-dun lizentzixa. Behin batean Jakako

Kuartel Jeneralera jeneral bat etortze-koa zala-eta, menditik jatxiazi eta harajun gitxuan. Rebista pasatzen hasi dekjeneral hau eta derrepente txokatuenkeinuak eiten hasi huan. Gu mendiko-ak alkarrekin gitxibeztian eta hurreatueta gutako bati galdetu zioan: ¿De quéquinta es usted?, han dana soldau gaz-tea zeoan eta gu zaharrak. De la quin-ta del 40, honek. ¡¡De la quinta del 40y todavía están aqui!! Si señor, hark.Aiba laletxe! Haserratu dek gure jene-

ral hau eta galdetu ziok kapitaina-ri: ¿¡Desde cuando están estosaquí?! Hark ez zekian zer esan.Mendian ibiltzen ginala eta ezdakit zer eta badakit zer. Eta jene-ralak orduan: ¡A ver! Todos los delas quintas del 39 y 40 que salganaquí fuera! Gu 30-40 bat izangogitxuan. Beste danak mutil koxko-rrak ematen zien gure ondoan.Bizarrik gabe-eta asko. ¿¡ Perocómo están ustedes todavía aqui!?,jeneralak atzea berriz. Bueltaeman eta kapitainari esan zioan:¡¡Prepare inmediatamente todos lospapeles para estos!! ¡Voy a volvermañana al mediodia y si encuentroaquí algunos de estos habrá casti-gos! Aibadio! Paperak eitea segi-

tuan. Gero, gure komandantiena juneta hura bronka bota ziona!: ¡¿ Perousted cómo les ha tenido tanto tiempoaquí?! Hura etorri berrixa huan etahonek: Para cuando yo llegué aquíestos ya andaban en el monte y yo…Gero, gurena etorri eta: ¿Cómo tieneusted las botas? Dana puskatuta. Esofuera! Denles alpargatas o lo que sea aestos! Orduan abarketa asko ibiltzenhuan. Abarketa valentzianoa. Hamensokakin eiten zan bezela, hangoa arro-zen landariakin. Landare ihartua,dana gurutzatuta abarketa osatzen.Zeharo eskasa. Berehala puskatzenhitxuan.

“Iluntzen ari huan.Derrepente karraxiak, hi!

¡¡Alto!! ¡¡Alto!!Alemanak aurrez aurre!Joe! Gu fusil zaharrekineta haixek arma berri-

berrixekin. Makis! Makis!,esaten zien.”

Page 17: 137 (2005eko urria)

18 2 0 0 5 e k o U R R I A

gure zumai zarra

Mendian botekin ibilikozineten, ba?Botak diok? Bai. Hala moduz-ko oinetakoak. Badakik, elurraeta zikinakin danak hondatuta.Kuartelean harrika botatakoakhala moduz josi eta aurrera.Eta hala ere ez nian inongo gai-xotasunik izan, ez burukominik, ez hankekorik eta ez kris-torik. Han elurretan gosiakineerki gogortu gitxuan. Ba, hori.Jeneral horrek marrua ein etagero, laster asko ein zitien paperdanak. Hurrengo goizeko8,30tako paper banakin kaleangitxuan. Estazixora zuzenean.

Jeneral hura azaldu ez balitz,zuek, orduan, beharbada bestehiru edo lau urte egingo zenituz-ten han. Edo gehixo. Dudik etzak ein.Hurrengo goizean: Ya os mandare-mos todos los papeles que faltan acasa, esan zien kuartelekoak. Kaka.Gaur arte. Zenbat denbora ein gen-dun, zer lan ein giñuzen, “buenaconducta” eta hori guztixa falta.Paperak oaindik ez ditxuk ailegatu.

Zumaiara ailegatu eta hemen nahi-ko lan ba al zegoen?Bai. Lana nahiko bazeoan orduan.Baina ni, diru gehixo irabazteko,Pordillosekin hasi nitxuan. Arrantzale.Neguan jai eiten ginien eta orduan

Potxotxona-edo, lana zeontokira. Moilan ere nahikolana einda natxiok karga-desgarkan barkuetan.

Zumaiara ailegatu zine-nean oraindik raziona-mentua egongo zen, ba?Bai. Bazeoan. Geroagokendu zien hori. Bainagu ondo moldatzengitxuan. Itxian baatzaginien eta patata dalaeta beste zerbait dala,ondo.

Zenbat gizon zinetenarrantzako barkuan?Ba, hamaika-hamabigizon. Gehixen batantxoa eta atunaharrapatzen ginien.Oain bezela. Nobien-

brearen erdirako lana lagaeta martxoaren azken alderako hastegitxuan arrantzan. Frantzia aldekokostan nahi aina arrai eoten huan.Beti. Urte guztixan. Zenbat arraiharrapatu ote gendun! Bota ere bai,e? Horrela derrior ahitu behar. 200arrua-edo kargatu barkuan eta, hi! -abixua hartzen ginien- honelako leku-tan antxoa izugarri ona zeok! Haun-dixa al da? Bai! Lehen harrapatutakoaureta bota eta haundixa zalakoankarga berrixa hartu eta askotan igual-iguala izaten huan.

astelenetik ostegunera 16:00-19:00ostiralak 11:30-19:00larunbatak itxitaaldez aurretik deitu

“Guk lana ein eta gero:Vamos a

merendar, esatenzien. Eta andarhaixekin baterameriendatzera.”

Page 18: 137 (2005eko urria)

192 0 0 5 e k o U R R I A

“Botak diok? Bai.Hala moduzko

oinetakoak. Badakik,elurra eta zikinakindanak hondatuta.Kuartelean harrika

botatakoak halamoduz josi eta

aurrera..”

Lehen harrapatutako dana hildaegongo zen, ba?Eongo ez huan, ba! Ur meheakhitxuan. 8-10 braza bakarrik. Etaantxoa izugarri eerra eoten huan. Bel-beltza. Berrogei barku eta berrogeixakgauza bera eiten ginien. Noizeonnoix 30-ekoen partez 32-ko antxoaharrapatzen ginien. Baina hori ez dekezer. Berdintsua beti.

Beraz, zuk erretiroa hartu arte itsa-soan jarraitu zenuen lanean, ezta?Ez. Leheno laga nian. Bizkar hezurragaizki nitxikan eta “Baja de Mar” hartu

nian. Gero, Akeliño eta Joxe LuixekinOikixan pixkat ibili nitxuan. Familixa-kin pixkat ibili eta gehixo kito.

Zu urtero Karmen egunean Donos-tiara joaten zara, ezta?Bai. Beaixek deitzen zie. Urtero arran-tzale jubilatuak juten gaitxuk. LehenXimon anaixa, Peaso eta koadrila jutengitxuan. Iaz eta aurten Kariño etorridek nerekin. Aurreko urtetan bakarrikibiltzia ere tokatu zikak.

Karmen egunean zer omenaldimota egiten dizuete?

Aiuntamentuan hizketaldi bat eitendie eta gero mezeta. Parte zaharreanbazeok, ba, eleiza txiki-txiki bat,Karmengoa-edo, ba, hara. Mezaentzun ondoren bazkeita. Kabituezinik ibiltzen gaitxuk. BatzuekGaztelupera eta beste batzuek sozie-dade txiki batera. Txiki horretaragorbatadunak juten ditxuk eta guGaztelupera. 160 lagun-edo junta-tzen gaitxuk. Gipuzkoarrak danok.Mutriku, Zumaixa, Getaixa, Orixo,Donosti, Pasaixa eta Hondarrabixa.Gipuzkoako kosta dana. Bizkaita-rrak Bilbaon eingo die.

Page 19: 137 (2005eko urria)

20 2 0 0 5 e k o U R R I A

kirolak

Hiru aste dira arraunlariek oporrakhartu zituztenetik. TKEra igotzekohelburua lortuta, lasaitu ederra hartudute zumaiarrek, eta orain gozatzenari dira. Jokin Urkidirekin aztertudugu denboraldia eta etorkizuna.

Hasteko, betiko galdera: bukatuberria den denboraldia nolakoaizan da?Ona izan da, baina ez dugu ondogozatu. Nahiz eta zortzi bandera ira-bazi, ez zigun ezertarako balio, geroigotzeko kanporaketan aurrean ibilibeharra genuelako. Ligako lehen biakzuzenean igo baginen, irabazitakobandera horiek gehiago gozatukogenituzkeen. Alde horretatik gogorraizan da, baina bestela oso ona.

Presio handiegia izan al duzue?Handiegia ez, baina klubean hasiera-tik esan ziguten helburua TKEra igo-tzea zela, eta ez baginen igotzen fraka-soa izango zela.

Presio horren eraginez une txarrakere igaroko zenituzten.Bai. Bi izan dira une txarrenak: Ligakolehen estropadak eta Kontxa ondoren-go estropadarik gabeko bi asteak. Ligahasieran, gure txanda irabazten

Zumaiarren arten arraunlari beteranoenada. Berandutxo hasi zen arraunean, 24urterekin, baina harrezkero urterik ez du

barkatu. Datorren denboraldian erejarraitzekotan da. Onenen artean aritzeakilusio berezia egiten dio.

"Irabazitako banderak ezin izan ditut askogozatu, kanporaketan erabakikozelako dena"

AITOR MANTEROLA

jokin urkidi arraunlaria

Page 20: 137 (2005eko urria)

212 0 0 5 e k o U R R I A

genuen, baina beste txandakorenbatek aurrea hartzen zigun. Unehoriek nahiko gogorrak izan ziren.Gainera, beste klubetatik etorri direnarraunlarientzat, Euskal Ligan biga-rren egitea emaitza txarra zen. Gure-tzat, aldiz, nahikoa ona. Guk esatengenien, txarrenean jarrita ere, puntuakbiltzen ari ginela, baina kanpotik eto-rri direnak beste mentalitate bat dute,beste era bateko presioa. Azken finean,horretara etorri dira. Gero, beste unetxarra Kontxarako salkapena bukatuondorengoa izan zen. Bi aste genituenestropadarik gabe TKEra igotzekokanporaketa jokatu aurretik, eta gogo-rra izan zen. Motibazioa asko jaistenda Kontxa ondoren, eta nekatuta erebageunden, eta egun batzuetan ezgenuen gustura arraun egiten. Halaere, helburua bete beharra zegoen, etanola edo hala aurrera begiratu beha-rrean izan gara.

TKEra zuek eta Zarautz igo zarete,biak Euskal Ligakoak. Maila handi-ko Liga izan dela azaltzen duhorrek.Bai, gogorra izan da. Euskal Ligakotaldeak igo nahi badu, TKEkoakbaino dezente hobea izan behar du.Hasieratik hasi behar da Euskal Liganpuntuak pilatzen, eta sasoi puntu onakirail arte iraun behar dizu. TKEkoekLiga txarra eginda ere, beste aukerabat dute kanporaketan. Azken batean,

kanporaketa TKEkoei beste aukera batemateko jarrita dago. Orain arte, gukesaten genuen Euskal Ligakoek zuze-nean igo behar zutela, baina orainTKEn gaudela, egin dezatela nahidutena (kar, kar). Serio jarrita, kanpo-raketa ez dago ondo nire ustez.

Irabazi dituzuen zortzi bandereta-tik zeinek egin dizu ilusio gehien?Etxekoak. Izan ere, ni arraunean nabi-lenetik, ez dakit sekula estropada onikegin dugun etxean. Gainera, ikusle

mordoa egon da aurten, etailusio berezia egin

dit. Bestela, Zarauzkoak eta Pasaian bitraineruek atera genuena. Marka horihor geldituko da, eta pozgarria da.

Arraunean zabiltzanetik, denboral-di honek eman al dizu poz gehien?Ez dakit ba. Urte ederrak izan dituguZumaian, nahiz eta aurten bezainondo ez ibili. Orain arrauna askoaldatu da, eta lehen, denak etxekoak

Arraunean nabilenetikez dakit sekulaestropada onik egindugun etxean.

Page 21: 137 (2005eko urria)

22 2 0 0 5 E K O U R R I A

kirolak

ginenean, beste ere bateko giroazegoen. Zumaia ez da behin ere izanpresio handia izan duen kluba, etanorberak ahal zuen guztia emateanahikoa zen. Arraunean ondo egiteabeti eskatu izan zaigu, baina sekulaez zaigu esan dena irabazi behardugula. Irabaziz gero, beti da pozga-rria, nola ez.

Poz gehiago eman dizuten denbo-raldiak izan dituzu, hortaz?Gogoan dut 2000. urtean, non etaOrion irabazi genuen estropada. Itsa-soa zakartu egin zen, eta guk ekarrigenuen bandera. Urte hark asko mar-katu ninduen arraunlari bezala, traine-rilletako Gipuzkoako txapelketa erelehen aldiz irabazi genuelako. Niretzat

bandera hura zerua izan zen. Urtehartan kristoren trainerua genuen, etaurte oso ona egin genuen. Hurrengoaere oso ona izan zen, Getariak etaZumaiak bat egin zutenekoa. Sekula-ko denboraldia egin genuen, eta nire-tzat sekulako hankasartzea izan zenbateratze harekin ez jarraitzea. Aurten-goa pozgarria izan da, baina nik,behintzat, banderak ez ditut gozatu.Gero, bai, Portugaleten TKEra igotzealortu genuenean, orduan esaten duzu:"Kristoren urtea egin diagu", bainaaurretik, presioaren kontuagatik, ezdut asko gozatu.

Igotzeko helburua lortuta barruakhustu zenituzten arraunlariek, etabazkarian eta ongi-etorrian denalehertu zen.Bai. Hor dena bota genuen, denboral-diko helburua lortuta lasaitu ederrahartu genuelako. Ikaragarria zen, etahitzik ez dago hori azaltzeko.

Klubak aurten dezenteko aldaketaizan du kanpotik begiratuta, behin-tzat. Barruan ere igarri al duzuealdaketa hori?Igarri dugu, bai. Kanpotik etorridiren arraunlariak, ez dakit nolaesan, ‘profesionalagoak’ dira. Arrau-na beste konbersaziorik ez dute.Guri, berriz, berdin zaigu honetazedo hartaz jardun: futbola, herrikokonturen bat, afaria…Kanpoko

Page 22: 137 (2005eko urria)

232 0 0 5 E K O U R R I A

hauei esan afaria egin behar dugula,eta berehala botatzen dute: "Afaria?Nola? Bihar entrenamendua dauka-gu-eta". Beste pentsakera bateko jen-dea da gure aldean.

Bi traineru izatea nola eramanduzue zuen artean?Traineru bakoitzean zein ariko zenesan artean, tentsio handia izan da.Gure arteko giroa oso ona izan da,baina tentsio puntu hori hor egon da.Ako traineruan egotea espero zutenbatzuk Bn gelditu dira, eta alderan-tziz. Trainerillak arte betiko giroaizan genuen, etxekoa eta jatorra,baina gero, A eta B bereizi artean,beste era bateko giroa izan zen: ona,baina desberdina. Besta alde batetikbegiratuta, tentsio horri esker, gogo-rrago edo serioago entrenatu dugu.

Eta datorren denboraldian TKE.Zaila da esatea, baina Zumaia nolaibiliko da?Azkenak behintzat ez gara izango.Aurtengo koadrila mantenduz gero,eta kontuan izanda, azkenera askohobetu dugula, nik uste dut bigarrentxandan ibiltzeko moduan izangogarela. Urtetik urtera asko aldatzendira taldeak, eta ikusi egin behar,hala ere.

Arraunaren etorkizuna nola ikustenduzu?

Orain dirua sartzen ari da, eta denaondo doa. Baina batetik bestera dabil-tzan arraunlariak beti berdinak dira.Gazte gutxi dago TKEn. 24 urtetikbeherako arraunlari oso gutxi dagoTKEn, eta adin horretara iritsi artenola edukiko duzu gazte bat estropa-detan parte hartu gabe? Gure B trai-neruarena oso polita da, baina horkobatek ikusten badu, urte pare bat pasa-ta gora egiten ez duela, kosta egingozaio jarraitzea. Gogorra da arrauna.Lanaren aldetik ere, arazo handiakdaude: gero eta errelebo gehiago dago,eta entrenatzeko trainerua osatzea erezaila izaten da. Egia esateko, ez dakitarraunak non eta nola bukatu duen:edo erabat profesionala edo lehenbezala, dirurik gabe. Zumaia batekTKEn mantentzeko, nahi eta nahi ezegin behar ditu fitxaketak, bainahorrek beheko jendeari ateak ixtendizkio.

Aurrera begira, TKEn ez dagoenkluba desagertzeko arriskuan egon-go al da?Ba, larri ibili. Igo izana ezinbestekoaikusten dut. Jende bera dabil batetikbestera eta elkarri arraunlariak ken-tzen; eta gazteak? Urdaibaik , esatera-ko, ez du gazterik. Oriok baditu, bainaherrikoak bost baino gehiago ez dira.Gure belaunaldiak laster lagako duarrauna, eta gero? Gazte jendearenakonpondu beharra dago. Orain dirua

dago, baina gero zer? Datorren urtekoTKE ere dagoen bezala dago. Ikusiegin beharko da zer gertatzen den.TKE berria da, eta egonkortu arteikusi egin behar. Telebista ere indarra-rekin sartu da, eta pilotarekin gertatubezala, gora egingo du orain arraunak.Telebistak dirua ekartzen du, eta diruadagoen bitartean arraunlariak egongodira, baina gero, auskalo. Inork ez dakizer gertatuko den.

“Aurtengo koadrilamantenduz gero,bigarren txandanibiltzeko moduan¡zango gara

Page 23: 137 (2005eko urria)

denboraldiaargazkitan

Page 24: 137 (2005eko urria)
Page 25: 137 (2005eko urria)

26 2 0 0 5 E K O U R R I A

kirolak

Gorputz adierazpena irudikatzeko,komunikatzeko eta adierazteko bideada. Azken finean, “Norberaren gorpu-tza ezagutzea, sentsibilizazioa etagorputzaren lengoaia ezagutzea da”.Horrelaxe adierazi digu Uxua Gainzairakasleak. Gizakiok mugimendua-ren bidez komunikatzen gara etagure nortasuna adierazten dugu;horregatik, gorputz adierazpena bul-tzatzea ezinbestekoa dela diote, nor-beraren gorputza ezagutzeko etaaldarteak adierazteko.

Zumaiako Lubaki Kiroldegianduela lau urte hasi ziren gorputz

adierazpena lantzeko klaseak ema-ten. Pertsonen alde espresiboari,komunikatiboari eta kreatiboariirtenbide bat emateko eta garatzekohelburuarekin. Uxuak adierazi digu-nez, ikuspuntu ezberdinetatik begi-ratuta, baliagarria izan daiteke jar-duera profesionalei, artistikoei,kirolari, ekintza kulturalei, garapenpertsonalari eta aisialdiari alternatibabat emateko.

Irakasleak azpimarratu digunez,gorputz heziketaren inguruan ikusi-tako arlo deskonpentsatuak betetzekoasmoz eta gauzak beste modu bateraerakusteko asmoz hasi zen klase

hauek ematen; izan ere, gaur egun,familian izan dugun heziketagatikedo ikastetxean daukagun heziketa-gatik, alde intelektuala askoz eregehiago lantzen da beste atal batzukbaino. Horregatik, “gaitasun fisikoa”eta “jolasak eta kirolak” lantzekojoera arautu horrek alde batetik gor-putza eta bestetik burua bereiztenditu eta ez dio jaramonik egiten nor-beraren emozioen, pentsamenduensentsazioen eta beste inteligentziamota batzuen adierazpenei.

“Gizakia, gainontzeko bizidunekinerlazionatzeko mugitzen da, bereideiak eta sentimenduak azaltzen

Gorputz adierazpena zer den eta horrenbidez zer lortu nahi den adierazi diguUxua Gainzak, Zumaiako kiroldegianklaseak ematen dituen irakasleak.

Gorputz adierazpena: komunikatzeko etaadierazteko modu bikaina

MAITANE AGIRRE

Page 26: 137 (2005eko urria)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

272 0 0 5 E K O U R R I A

ditu eta besteekin elkarbanatzekokomunikatzen da. Horixe da, hainzuzen ere, gorputz adierazpenarenfuntzio nagusia”. Gaur egungo gizar-tean sortu diren estereotipoen ondo-rioz, umeen sormen aukerak murriz-tu egin dira. Mugimendu naturalakgaldu eta estereotipatuetara goaz eta,horren ondorioz, pertsona bakoitza-ren independentzia galduz doa. Gor-putzaren barnea ez da lantzen etahorrek hazkundean blokeoak sorditzake. Nahiz eta gure gizarteanpentsamendu eta akzio librea izate-ko baimena eduki, bizitzeko era etajarrerak mugatzen gaitu.

Esan beharra dago gorputz adie-razpenak aldaketa nabarmena izanduela; izan ere, gizartearen egoeraaldatzen ari da eta horrekin baterakomunikatzeko moduak. Garai bate-an, gizakiak hitz egiten ez zuenean,komunikazio primitiboa erabiltzenzuten elkar ulertzeko; hau da, gorpu-tza erabiltzen zuten beraien beha-rrak adierazteko eta elkarrekinkomunikatzeko. Gaur egun, ordea,gizarteak jasan dituen eraldaketenondorioz, izugarrizko garrantziaematen zaio ahozko hizkuntzari.”Gizakiak erabiltzen zuen lehen hiz-kuntza albo batera geratu da garapenhandirik gabe; horrela, gizakionlehen hizkuntzatik, hau da, gorputzhizkuntzatik, gero eta gehiago urrun-du gara”.

Etorkizunera begira, gaur egungo

teknologiaren aurrerapausoak komu-nikazio erreminta berri asko sortuditu eta honek bere onurak eta aldetxarrak ditu. Uxuak esan digunez,zenbat eta informazio gehiagoeduki, orduan eta askatasun etaindependentzia handiagoa daukagu,baina informazio kantitate askokgizakiongan zalantza handiak sor-tzen ditu. Ziurgabetasuna geroz etahandiagoa da eta horren ondoriozbeldurra, segurtasun eza, estresa...eragiten ditu. “Gaur egun teknolo-giak eskaintzen dituen komunikazioerreminten erabilpena oso zabaldutadago, baina ez gaitezen ahaztu zergaren, eta zertaz eginak gauden; gor-putz adierazpena da hori guztia adie-razteko daukagun jatorrizko instru-mentu aberatsena eta baliotsuena”.

Duela lau urtetik dira martxanZumaian gorputz adierazpena lan-tzeko klaseak. Gorputz adierazpenaera ezberdinetara landu daiteke:dantza, antzerkia, musika, plastika,literatura, psikoterapia, matematika,idazkera..., guztiak ere adierazpenalantzeko erabiliz. Klase hauek,ordea, jendearen adinaren araberabanatzen dira; beraz, irakasleakmetodologia ezberdina erabiltzen duadina edo taldearen arabera. “Jaiobe-rrien kasuan , esaterako, beraienlehen komunikazioa gorputz adieraz-pena da eta, beraz, errazago erantzu-ten dute. Adinean aurrera joanahala, intelektualizatuagoak bihur-

Page 27: 137 (2005eko urria)

tzen gara eta gorputzari beldur han-dia hartzen zaio. Jendea ez dago kon-tzientziatuta edo eta prestatuta gor-putz lana barrutik kanpora egiteko”.

Irakasleak adierazi duenez, 2005-2006 ikasturtean 3urtetik 7urterabitartean erabiltzen duen metodolo-gia espresionistagoa da. “Proposa-men pedagogikoa ez doa zuzeneanikaslearengana, baizik eta gelarenantolaketara”. Kasu honetan, umea-

ren heldutasun etapa psikologikoakkontuan edukiz gela, denbora etaespazio batean organizatzen da.Behin 8 urtetik gora, umeak pentsa-tzeko heldutasuna garatu ondoren,proposamenak zuzenagoak dira,baina umearen espresioa librea da,tarteka gorputz teknika batzuk sartu-ta. Helduen kasuan, taldearen ara-bera jokatzen duela esan digu.“Bakoitza dagoen puntutik hasita,

poliki-poliki edukiak lantzen joatengara: gorputz kontzientzia, posturenkontrola, zentzumenen bitartez gor-putza sumatzea edo sentitzea, giha-rren tonu harmoniatsua edo ekonomi-koa bilatzea, arnasketa, desblokeoa,elongazioa, deshinibizioa, espazioaeta bere posibilitateak, erritmoa etamusikalitatea, material ezberdinekinjolastu eta lan egin, ahotsaren adie-razpen aukerak landu, mugimendukalitateak, sinbolizazioa, klimaezberdinak sortu, koreografiak erai-ki... gorputzak ematen dituen milakaeta milaka aukerak egiteko giroaerrazten da espazio honetan”.

Gorputz adierazpena, ordea, ezdagoela modan adierazi digu Uxuak,hemen inguruan guztiz ezezagunadela eta, horregatik, jendeak ez duelasegurtasunik. Hala ere, pixkanakagero eta jende gehiago ari omen dainteresatzen eta galdetzen. “Denborabehar da gaur egungo egoera eta pen-tsaera aldatzen joateko. Nire ustez,derrigorrezkoa izan beharko luke ikas-tetxeetan ikasgai bezala lantzea.”

28 2 0 0 5 E K O U R R I A

kirolak

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Page 28: 137 (2005eko urria)

Amaiako plaza

292 0 0 5 E K O U R R I A

ZUMAIAKOEKINTZA PLANAZumaiako Agenda 21prozesuak aurrera darrai.

Agenda 21en helbururik nagusienagarapen orekatua lortzea da, gure zerbitzuak,

ingurumena eta ongizatea etengabe eta iraunkorkihobetzeko. Orain arte herriaren diagnostikoa egin da etahortik aurrera arlo bakoitzeko helburuak finkatu dira(etxebizitzak, mugikortasuna, ura, energia,baliabidenaturalak, kultura, etab). M omentu honetan herriaren etorkizuna finkatuko duenplangintza definitzen ari gara (Zumaiako Ekintza Plana).Plangintza honetan ekintza zehatzak definitu behar dirahurrengo 4 -5 urterako, guzti hau Zumaiak iraunkortasunbidea jarraitzeko asmoz.Ekintza Planaren zirriborroa udal eta herriko ordezkariekeztabaidatu behar dute urrian zehar eta ondoren herritarguztiek aukera izango dute beren ekarpenak egiteko. Beraz,azaroan egingo den H erritarren partehartze foroanedonork parte har dezake eta bertan egiten diren ekarpenaketa iritziak jasoko dira.Beraz hemendik aurrera dugun lana ez da makala, herriarenetorkizuna definitu behar baitugu ea nolako Zumaia nahidugun datozen urteetan.

AU T OA ELKARREKIN: AUTOMOBILAKO N PA RTITZEKO AUKERAM ugikortasun Astearekin batera Urola Kostako UdalElkartea zerbitzu berri bat eskaintzen hasi da: UdalElkarteko herritarren artean autoak partekatzeko zerbitzua.Ekimen honek herritarren artean bidaiatzeko beste modubat bultzatzen du, joan-etorri batzuk garraio pribatua behardutela kontuan hartuz. Honela, zerbitzu berri honek ibilbideberdin bat egiteko ibilgailu pribatua partekatu nahi dutenpertsonak kontaktuan jartzeko aukera eskainiko du, moduazkar eta eraginkorrean, bere webgunearen bidezw w w.urolakosta.org (Autoan elkarrekin atalean).

INFORMAZIO GEHIAGO:Tel.: 943 89 00 45

www.urolakosta.orgagenda [email protected]

T O K I K O A G E N D A 2 1

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Page 29: 137 (2005eko urria)

30 2 0 0 5 E K O U R R I A

Santiago Banda organista zumaia-rrak kontzertua eskaini du aurtengoudan, Donostiako Musika Hama-bostaldian, organo zikloaren ba-rruan. Organoko ikasketak 21 urtere-kin amaitu zituen, eta aurtenklabezinaren ikasketak amaitukoditu. Getariako elizako organista daeta etorkizunean musika irakasleizatea gustatuko litzaioke.

Noiz murgildu zinen musikan? Zortzi urterekin hasi nintzen Foron-dan solfeoa ikasten; bi urte eginnituen han. Gero, pianoa jo nahinuela erabaki nuen eta KAMEn, Kar-melo Mendizabalen akademian, hasinintzen; lehendabizi Zumaian etagero Zarautzen.

Zergatik hautatu zenuen organoa? Behin, telebista ikusten ari nintzela,Bachen Tcocata eta Fuga Re meno-rrean entzun nituen eta asko gustatuzitzaizkidan. Gainera, lagun batekbeti musika diskoak jartzen zizkidaneta hari galdetu nion ea kantu horiek

bazituen. Berak disko osoa jarrizidan. Asko gustatu zitzaidan etadisko hori grabatu egin zidan; egune-ro entzuten nuen. Beste toccata batekere, Toccata, Adagio eta Fugak mai-temindu egin ninduen eta hori joarte ez nintzela geratuko erabakinuen. Hala, 16 urterekin hasi nintzenorganoa jotzen.

Non egin dituzu organo ikasketak? Donostiako Musika KontserbatorioanEsteban Elizondorekin hitz eginnuen eta klaseak hartzen hasi nin-tzen. 21 urterekin amaitu nituen ikas-ketak, eta oraindik ez dut jo Toccata,Adagio eta Fuga.

Zergatik ez? Zaila da, errespetua diot obrari; izanere, ikaragarri gustatzen zaidan piezada. Egunen batean joko dut eta gustu-ra, gainera.

Organoa joaz sariren bat edo besteere irabazi duzu.Santiagon (Compostelakoan) ikastarobat zegoen. Bertan, Andres Segovia-JRMorales saria ematen zuten eta saria

“"Tocata, Adagio Fugak maiteminduegin ninduen”

s a n t i a g o b a n d a

kultura

“Organoa hiletakomusika tresna

bezala ezagutzen da”

ITSASO IBARRA

Page 30: 137 (2005eko urria)

312 0 0 5 E K O U R R I A

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

tresna digiinternetscanner

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

niri egokitu zitzaidan. DonostiakoMusika Kontserbatorioan ere azkene-ko kurtsoan bikain atera nuen. Ondo-ren, beste proba bat egin zidaten etahori gaindituta ohorezko sariarekinamaitu nituen organo ikasketak.

Kontzertuak eskaini izan dituzu?Euskal Herrian, Alacanten eta Palen-tzian eman izan ditut. Zumaian2000.enean emandakoa ere bereziaizan zen. Kontzertu hartako progra-

ma oso zaila zen eta oso ondo aterazitzaidan. San Pedro parrokianBachen Fantasia eta Fuga sol m,Mendelssohnen Laugarren sonata,Allenen Letaniak... eta beste hainbatobra jo nituen. Zumaian gusturaeskainiko nuke beste kontzerturenbat, edo batzuk...

Aurtengo udan, berriz, DonostiakoMusika Hamabostaldian izan zaraorgano zikloaren barruan.

Kontzertu hori nire karreran aurrera-pauso handia izan da. Besteak beste,Daniel Roth, Willibald Guggenmoseta Jose Maria Azkueren ondoanegon naiz, eta horiek dauden irakas-le onenak dira. Kontzertuan hainbes-te kamera eta argirekin uste nuen eznintzela eroso egongo, baina gusturaegon nintzen eta kontzertua ondoatera zen. Bertan, Aita Otañorenomenez idatziriko obra berriak jonituen. Obra horiek XX. mendehasieran topatu ziren, baina Loiolanegon dira eta han daude gordeta.Aurten jo dira eta obra horiek dato-zen zortzi urtetan ere joko dira.

kultura

Page 31: 137 (2005eko urria)

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

32 2 0 0 5 e k o U R R I A

kultura

Mundu mailan badira organo eza-gunak. Zein dituzu zuk gustuko? Hainbeste daude... Euskal Herrianoso organo ederrak dauzkagu; Donos-tiako Santa Maria basilikako organoaeta Azkoitikoa mundu osoan osofamatuak dira. Frantzian eta Alema-nian ere asko daude onak.

Eta Zumaiakoa?Txikia da, baina oso ederra. Organoerromantikoa da. Bi teklatu dauzka,bat eskurako eta bestea hankarako.Hamabost joko ditu eta Parisenegina da.

Hainbat organo aipatu dituzu.Baina organoa musika tresna ez aldago baztertuta?Euskal Herrian adibidez ez da askoezagutzen, baina beste leku batzutanoso ezaguna da. Normalean, gazteen-tzat elizako instrumentua da edohiletako musika tresna bezala ezagu-tzen da. Baina organoak aukera askoematen ditu eta gaur egun auditorio-

etan ere egiten dira kontzertuak; izanere, errepertorio ederra dago organoeta orkestrarentzat.

Non eskainiko zenuke gustura kon-tzertu bat? Toki askotan. Esaterako, FrantzianToulousen, Rouenen, Parisen. Holan-dan, Harlemen...

Zein autoreren obrak dituzu gogo-ko?Bach, Mozart, Cesar Frank, Reger,Messiaen, Mendelssohn, Alain...

Zer sentitzen duzu kontzertuan zau-denean? Poliki-poliki obran sartzen joatenzara. Hasierako obran nahiko urduribaldin bazaude, dena mekanikoki egi-ten duzu eta ondo ateratzen da, bainagero geratu egiten zara... Eta interpre-tatu, jo, entzun... Utzi egin behardiozu zeure buruari...

Page 32: 137 (2005eko urria)

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

332 0 0 5 e k o U R R I A

kultura

Z I N E F O R U M

Lolita Cassard nora-ezean dabilen neskasentikorra da kome-dia honen pertsonaianagusia. Bere pisuazlotsatu egiten da, etainguruan inork ezdio behar duen arre-ta eskaintzen. Etien-ne, aita, sorkuntzakrisian murgildutako idazle eta argitaratzaile ospetsua da, betioso lanpetuta, eta Karineren, andregai gazte panpoxaren,desioak bete nahian. Lolitari kantu ikasketak ematen dizkioSylvia andereñoak; Pierre, berriz, haren senarra da, orain artearrakastarik izan ez duen idazlea. Bion bizitza erabat aldatukoda Lolita idazle miretsiaren alaba dela ohartzen direnean.Horiekin guztiekin batera, neskatoaren laguntza jasoko duenRachid gaztea, arazorik ez izateko Sébastien izena erabilikoduena.

Musika eta idazketa munduan kokatzen den pelikula haupertsonaia askoren bide gurutzatzea da, hainbat istorio haril-katuz, autoestimuaz eta norbera den bezala onartzeaz dihar-duena, irudiari garrantzi handiegia ematen dion gizarte honikritika eginez.

Aktoreen lana, zoragarria; elkarrizketak, bikainak…Cannes-en gidoi onenaren saria jaso zuen merezimendu osoz zuzen-daritza eta antzezle lana betetzen duten bikote honen filmak.Zinematik lurra ukitu gabe pozez irtetea lortzen duen harri-bitxi gomendagarria.

azaroak 3, osteguna, gaueko 10:15ean

Lila dice Zuzendaria: Ziad Doueiri Aktoreak: Vahina Giocante,Mohammed Khouas, Karim Ben Haddou

Emilia andre maitaga-rriak ilobaren ezkontzanamabitxi izan behar dueta horretarako bidaialuze bat egin beharko du.Bidaia handi horrek izu-garrizko aldaketa dakarPablo Trapero zuzenda-riaren zinema-dirkurtso-an. Izan ere, aurretik Tra-perok bi lan bikain eginak zeuzkan («Mundo grúa» eta «Elbonaerense»), oso tonu itsusizalearekin filmatuak, baina orain-goan tonu hori albo batera utzi beharko du komedia gazi-gozohau egin eta bere amonari, Graciana Chironi aktore bikainari,omenaldi beroa eskaintzeko. Mirespen hori ederki islatzen daazkeneko eszenan, hain geldia eta hunkigarria. Baina amaierabaino lehen, «Familia rodante» emozioz beteriko road movieeredugarri gisa ageri zaigu; izan ere, Traperok ondo bainohobeto asmatu baitu familia bateko fobia eta filia guztiak auto-karabana zahar batean sartzen. Lau belaunaldi leku txiki-txiki batean sartzeak itomena eragin-go du, azkenerako ibilgailua presio-eltze bihurtuko da etaleherketa psikologikoa etorriko da. Ikusleak ederki ezagutukoditu talde horren baitan dauden izaera desberdinak. Errepide-ak bakoitza bere tokian jarriko du eta etengabe etorriko diraelkarren atzetik barreak eta negarrak. Hori guztia, amonarenbegirada ernearen aurrealdean, nahi bakarra baitu amandreakburuan: nola edo hala, baina panpan zehar egin behar dutenibilera bero eta nekagarria ezkontza-aldarean bukatzea.

urriak 20, osteguna, gaueko 10:15ean

Familia rodante Zuzendaria: Pablo Trapero Aktoreak: Graciana Chironi,Liliana Capuro, Ruth Dobel

Page 33: 137 (2005eko urria)

34 2 0 0 5 e k o U R R I A

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

KEIXETA: Urriaren 12a arte.Alondegia aretoan, 6etatik 8etara.

"GENERO INDARKERIARENAURKA": kartel erakusketa.Azaroaren 25etik abenduaren11ra.

TURISMO BULEGOA:Zumaia Kulturala: 16:30.

Beobideren museoa, parrokia,kanpandorrea... Egunak: Urriak 15 eta 30,abenduak 8 eta 10.

Algorri-Itzurun: 12:00etan. Biorduko iraupena. Urriaren 9an

Trekking Deba- Zumaia: 9:00 etan.Irailak 25 eta urriak 16 an.

Zumaiako bira: 8:40ean Urriaren2an

OPERA EUSKALDUNA JAUREGIANAzaroaren Mozart-en "Don

Giovanni" opera.Argibideak eta sarrerak kultur

etxean azaroaren 2tik aurrera.

ASTEBURU MIKOLOGIKOA:urriaren 28tik 30era.

ZUMAIAKO IV.KLARINETEMARATOIA: Azaroan. Adiprogramari!

INTERNET KZGUNEA (20 ORDU):943-862866

Urriak 17-tik 28-ra, 16:00-tatik18:00-etara eta 18:00-etatik20:00-etara.

Azaroak 2-tik 15-era, 10:00-etatik12:00-etara.

Azaroak 21-etik Abenduak 2-ra,9:00-tatik 11:00-etara, eta 11:00-etatik 13:00-etara.

KULTUR ETXEAK ANTOLATUTA: 943-861056

YOGA: Astearte eta ostegunetan 18.30ean

kultur etxean.KONTROL MENTALA:Urriaren 15etik azaroaren 26ra,

larunbatetan 10.30ean.KOMIKI IKASTAROAUrriaren 15etik abenduaren 3ra.

Larunbatetan, 11.00etatik13.00etara.

PINTURA TAILERRA:Astelehenetik ostegunera.

Antolaketa bilera: urriaren 6an19.00etan kultur etxean.

ELIKADURA ETA DIETAK:Azaroan, asteazkenetan 3etatik

5etara.SUKALDARITZA: "Kontserbak eta

mermeladak"Urriaren 27an eta azaroaren 2 eta

3an. IPUIN TAILERRA: Azaroaren 5etik 26ra. 10.00etatik

12.30eraBI ARRI: Eskulanak, Tifany,

Patchwork eta Josteko lantxikiak.

Urritik ekainera. Egunero, goiz etaarratsaldez Alondegiaeraikuntzan.

TAI CHI: hasiberrientzat etaibilientzat. Astelehen etaostegunetan.

SABEL DANTZA: Larunbat goizetan,urriaren 15etik abenduaren 17ra,11etatik 13etara.

AUTOESTIMA TAILERRAEgunak: urriak 10, 13, 17, 20 eta

24, azaroak 14, 17, 21, 24 eta 28Abenduak 1 eta 12 ordua: 3etatik

5etaraTokia: eusebio gurrutxaga plaza.

Gizarte zentroanIzen ematea: gizarte zerbitzuetan

943-862200MASAJE IKASTAROA:Azaroan eta abenduko lehenengo bi

astetan, asteazkenetan, 7etatik9:30era. Informazio gehiagoSiwa belardendan. 943-143404

16, igandea11.00etan eta 13.00etan Haurantzerkia "Tramankuluak"

20, osteguna17:30ean Ipuin kontaketa Haurliburutegian "Kandelarenargipean" taldearen esku

22.15etan Aita Mari aretoan, zineforum saioa "Familia rodante"

27, osteguna22.15ean Aita Mari aretoan, zinesaio berezia, NazioartekoAnimazio Eguna dela eta"Humores animados"

28, ostirala22.00etan Aita Marin, antzerkia"El hombre de los dados"

3, osteguna22.15etan Aita Mari aretoan, zineforum saioa "Lila dice"

7tik 10era: 19.30ean Aita Marin,Zine sozial zikloaAstelehena: "Un toque de canela" Asteartea: "A las 5 de la tarde" Asteazkena: "La pesadilla dedarwin"

Osteguna: "El señor Ibrahim y lasflores del Coran"

17, osteguna17:30ean Ipuin kontaketa Haurliburutegian "Kandelarenargipean" taldearen esku22:15ean Aita Mari aretoan, zineforum saioa "Perder es cuestiónde método"

19, larunbataArratsalde-iluntzean Udal Musika

Bandaren Santa Zeziliaospakizunak

20, igandea12.00etan Aita Mari aretoan,haurrentzat opera saioa "Hanseleta Grettel"

22, asteartea Santa Zezilia,Musikoen eguna: herriko musikataldeen kalejira eta ekitaldiak.

27, igandea Santa Zezilia ospatuz,San Pedro Abesbatzak MezaNagusi abestua.

AZAROA

URRIA

IKASTAROAK

DEIALDIAK

IRTEERAK

ERAKUSKETAK

agenda

Sabel dantza ikastaroa izango da urriaren 15etikabenduaren 17ra bitartean Beheko Plazako hogarrean.Ikastaroa larunbatetan emango da 11:00etatik13:00etara eta irakaslea Sebastopoleko Titiriteroetakokide bat izango da.

Sabeldantza

Page 34: 137 (2005eko urria)