131 (2005eko martxoa)

34
2005eko MARTXOA, 131. ZENB. DOHAINIK MARTXOAK 16. ASTEAZKENA. KORRIKA ZUMAIAN

description

[Joxe Azarola piano jole elektrikoa] [Zuhaitz Eguna 2005] [Ibilbidea: samiño eta isaspi] [Igeriketa: behar-beharrezko kirola] [gure zumai zarra: Joxe Manuel Manterola] [Itaka: CD-a kalean] [Divergentes: artea eta enpresak, biek bat] (+386)

Transcript of 131 (2005eko martxoa)

Page 1: 131 (2005eko martxoa)

2005eko MA

RT

XO

A,

131. ZE

NB

. DO

HA

INIK

M A R T X O A K 1 6 . A S T E A Z K E N A . K O R R I K A Z U M A I A N

Page 2: 131 (2005eko martxoa)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

puntocom . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7

ze berri?zuhaitz eguna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8korrika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10euskal grafia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

erreportaiajoxe azarola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12

ibilbidea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18

kirolak igeriketa ikastaroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .23

gure zumai zarrajoxe manuel manterola . . . . . . . . . . . . . . . .24

kultura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28musikaartea: divergenteszine forum

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

faxa: 943 86 17 42

email: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

email: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Juan Luis Romatet

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iurre Altzibar

Kolaboratzaileak

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Belen Golmaio, Abelin Linazisoro,

Joanito Dorronsoro, Haize

Galarraga, Xabier Aranguren,

Karmelo Arroiabe, Gorka Ormazuri,

Xabier Aizpurua, Ibon Aizpurua,

Izaga Garzia, Beñat Fernandez de

Arroyabe, Ihintz Linazisoro, Jon

Maia, Eguzki Agirrezabalaga, Natur

Taldea, Ander Hormazuri, Aitor

Manterola, Imanol Garate,

Joseba Esnal.

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

943 86 15 45 tel.

Inprimategia

Antza

Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua

SS-405/94

ISSN

1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

Behar-beharrezkikirola, onuragarria etainteresgarria ere bai

kirola

igeriketa

Page 3: 131 (2005eko martxoa)

4 2 0 0 5 k o M A R T X O A

librean

Larunbata iritsi da, iritsi da larunbata!! __ ..Eta, Murphy delakoarenlege xelebreen jarraitzaile itsu, haurrak astegunetan baino lehenagojaiki dira, eta saltoka dauzkazu ohe gainean 7.30erako.Aurreko egunean ohi baino beranduago ibili bazara (eta ostiralgauak nolakoak diren, ez? Ordu txikietan ibiltzera derrigortukobazintuzte bezala...), ba, egindako bekatuak garbitu nahirik, edo,dena den, beste erremediorik ez dagoelako, jaiki, gosaria, kafelitroa zurrupatu, eta luze-luzea izango dela ziur zauden egunariaurre egiten diozu, ahalik eta aurpegi onenare-kin.Luzea, eta bai luzea ere, eguerdirako barruanduzun bateriatxoa bip!bip! egiten ari zaizu,ezinean, eta irtenbidea bururatzen zaizu:noski, goazen txutxe dendara! Zipi-Zape?,Txurre? Zein dago hurbilago? Zure buruazuritzeko, asteburua dela eta umeek ere zer-bait merezi dutela diozu; 10-20 minutuz isi-lik egotea gutxi al da?Dendaratze estrategia erabaki eta agin-duak, alferrik bada ere, ondo banatu: "Gaur larun-bata da, ez igandea, bakoitzak gehienez ere 3 gauza, gai edo itemnahi duzuen bezala, hiruetako batek gutxienez gazi-antzekoa izanbehar du, patata edo dena delakoa... eta ezin dira guztiak bazkal-du baino lehen jan, eta ez ikutu ikusten dituzuen guztiak erabakibaino lehen, eta, eta..."

Suerte pittin bat baduzu, bazkaldubaino lehenagoko marianitoa eda-teko aukera izango duzu (larunba-ta da eta zeuk ere merezi duzu,ez?). Eta, ezinbestean patata edodenadelako gazi horietako bat edobeste jaten hasten zara; uzten badi-zute, noski, eta zein onak diren"bixamunak" goxatzeko! Ez duzu pentsatu ere egin nahi zer gaiez

eginak dauden, E311 eta bestelako gehigarriak pil-pilean,baina poltsari begirada bat ematendiozu, eta "estrellitas ez dakit zer, bildu-

ma berri batekin". Bildumako "minicard" edo txarteltxoa

ikusi eta: batek "estoy hasta los huevos"dio, besteak "la salsa de la vida" (bi hanka

pareren marrazkiak egoera jakin baten berriematen duela).

Eta martxan daukazun neurona erdikak,txundituta, harrituta eta nahastuta benetan,

ez daki zer pentsatu. "Patata hauek norentzatdira? Ama, hau zer da? galdetzen didatenean, zer esan? Astelehe-nean honi buruz zerbait egin behar dut!!".Astelehena da, eta ez noa inolako kanpainarik egitera, baina gailibrea tokatzen zaidanez, hor duzue punttua.

Larunbata iritsi da, iritsi da larunbata!!

Haurtzaroa agurtzea mingarria izaten da beti. Agian, horrega-tik aurkitzen dugu beti aitzakiaren bat, gure oroimen gero etaherdoilduagoetan egunetik egunera lausoago gogoratzen ditu-gun argazkiak berreskuratzen saiatzeko. Lewis Carroll etaJames M. Barrie idazleek biderik konplexuena eta zirraraga-rriena aukeratu zuten, galdutako denborari agur esateko: ame-tsezko mundu magiko eta beldurgarria sortu zuten. Munduhori, hurrenez hurren, Alicia Liddell eta Peter Llewelyn hau-rrekin partekatutako esperientzietatik abiatu zen eta, bidebatez, irekita utzi zituzten "Lurralde Miresgarriaren" eta"Sekula Betiko Lurraldearen" ateak, gainerako helduok sartuahal izateko.

Zorionez, beste zenbait unetan, Garfio kapitainaren atze-tik dabilen erloju gupidagabe hori geldiaraztea lortzen dugu.Nik, behintzat, Sararen (bi urte) laguntza lañoaz, berriz ere

gozatu ahal izan nuen mar-gotutako aurpegiek etasudur gorriek iradoki-tako fantasiaz. Pirri-txek eta Porrotxekazpikoz gora jarri zuteneguneroko ohikeria izuga-rria, irribarreen bidez eta haurrentzako eromen osasuntsuarenbidez –hori grabatuta geratu zen alboan nuen bi urteko neska-toaren aurpegian–.

Pailazoaren lotsagabekeriagatik, jadanik dantzatu ezindudan dantzaren konpasa markatzen duten zapata izugarrien-gatik, ia inoiz ulertzen ez ditugun izaki txiki horien barre kon-plizearengatik. Horregatik guztiagatik, eskerrik asko, Pirritx etaPorrotx.

Sudur gorriak

Koldo Landaluze

Miriam Romatet

Page 4: 131 (2005eko martxoa)

Ez tek giro. Ez nian aspaldian halako hezurretako hotzik pasa!Erruki butanoik gabe geatzen dana!Kuadrilakuak e tertulia lekuz aldatu bihar izan diau, estalapianezitxion da eoteik e. Soziedadea jun gattuk, epelea (soziedadianizenik ez ematia erabaki yu, publizidadeik inori ez eiteko). Bañatertulia, beti bezela, segituan irakiten jarri dek .- Aurreko "Baleike" letu al dek Joxe Luis?- Manuelek, parrezparrez.- Geyena bai, inportantiena- Neuk.- Neuke letu yat- Erramunek- Spingin o danadalako horrek kurio-sua emateik…- Hi Erramun, nahiko yu! Hori guaintxe arte "ziklostatik" itiahuan, ta hik hortako aurrena bizikletan ibiltzen ikasi bihar dekgañia.- Ai Erramun, hiri ziklostatik gañekuak iruitu zaxkik "kuriosuak"- Ta Damianen andriana ez al dezue letu? Axkolayak nahi omendixkik Amaia plazako gruak botatzeko.- Antoniok.- Bai egiya, neuke letu yat.- Loentzok.Eztiau bate parreik in, Arritxu gora ta axkolayak bera; kontuatzea-ko ilundu dik. Aldeiteakuan danok adarra jotzen:- Damian, andriai ezaiok aber badakin zer dan "rotaflesa"!Hurrengo egunian han datorrela Damian buru makur; jesukristo-nak eta bi aituta; lur jota;- Joxe Luis, andriak esantziak naekena esateko baño beai behin-tzat kasu ite zaiola, beitzeko bestela beko plazan nola kendu duenatia, beak eskatuta bezela. Ta geyo re esan zixkak, guriak arduandeliriyuak diala, garajiak baño hobe deula panteoi merkiak eska-tzia, zer asmatu ez dakiula ta etzikiat ze geyo… Ah bai, Joxe Luis,andriak esan tziak aber jostorratza zer dan badakiken!- Esango zixkian bai, hire andria beti izan dek eta lotsagabia. Tabeko plazako kontu hori zer dek?

- Honen andriak zea eskatu zian- Anto-niok seriyo seriyo- beko plazan, lenoatiak zibitian hartan,umien parkiajarri zien, ta sarreran ate bat zitxion;ba Arritxuk hura kentzeko eskatu tahurrengo egunian bertan kenduomen zien.Beste kontuik ez omen zebilek plazanda kafeteyan.Sinistu ezinian beko plazaño jungattuk Erriberako taberna danak saltoinda… ta egiya! Atia kenduta ziok!Orduan somatu yat Arritxun jostorra-tzan zaztaa!Soziedadea bueltatu ta asanblea in diau ardo botellan bueltan, tagauza batian behintzat danok bat etorri gattuk: Arritxuk txismia tamemelokeya besteik etzikak: bateko bazkaya ta besteko keja, tatartian tartian zoakeyen bat (ditxosozko grua hoyena); ta andrehorrek esandakuai autoridadiak kasu in ta hurrengo egunian atiakendu? Argi ziok: Arritxuk entxufe trifasikua zikak autoridadiakin,izan e azkenaldiyan gurian autoridadiak gonak zizkak, ta gonagonakin beti neurrira!Gauzak nola daben ikusita Ayuntamiento aurrea gona eskozesakjantzita jutia pentsau diau kuadrilan, aber hola behintzat kasuiten dun autoridadiak!Ayuntamientua obretan daonez noa jun bihar deun pentsatziabesteik etzaiguk falta!Laixte jakingo dezue nun da noiz!Ayuntamientua obretan daonez protestan noa jun bihar deun era-bakitzia besteik eztiau falta.Laixte jakingo dezue nun da noiz.

Gona kontuak estalapetik

dani

Joxe Luis

Page 5: 131 (2005eko martxoa)

6 2 0 0 5 k o M A R T X O A

librean

ESTATUA, NAZIOA......Eskolan ikasi genuenez, Espainiakoestatuko egitura politikoa monarkia par-lamentarioa da. Hori entzunda, lehenikburura etortzen zaidana da ez zelademokratikoki aukeratua izan.

Estatu espainolak duen defizit demo-kratikoaren seinale bat hainbeste errepi-katzen dugun herrien eskubide naziona-lekiko errespeturik eza da, eta horretaninork zalantzarik baleuka, guk hori eten-gabe errepikatzen dugu, baina gogoratubeharrekoa da, nire ustez, gure iritzirakojakintsu diren hainbatek ere, kanpotikbegiratuta, zalantzarik ez duela egitengure izaera berezia (nazio izaera) inolazere dudan jarri ezinekoa dela.

Hori garbi utzita, sarri zer pentsatuaematen digun gai bat argitzen ahalegi-nak egin nahi nituzke. Euskara da eus-

kaldun egiten gaituena, baina guregatazkan euskaraz dakigunok bakarriksartzen al gara? Izan ere hitz batenfalta sumatzen da arazoari beste adarbat gehitzeko. Alegia, euskaldunonaarraza bat dela gehiegitxo esatea badaere, nola deituko genioke gure ezauga-rri berak eduki eta dena delakoagatikeuskaraz ez dakienari? Nire iritzia dakasu bat baino gehiagotan "euskaldun"deitura eman izan geniokeela horriere. Baina halaber, kontrako kasuaeman denean ere izen bera ematekolotsarik ez dugu izan.

Azken garaian asko azpimarratu izanda, autodeterminazioaren inguruan,nahi duena sartuko dela eraikitzeardagoen proiektu politikoan. Izan ere,inguratzen gaituzten herrien aldean,

guk, oro har, beste zintzotasun batdugula uste dut. ETAz ez nago ahaztu-ta, baina ETA hor dagoen arren gogora-tu beharrekoa da hasieran aipatzengenuen monarkia parlamentarioa ezdela zenbaitek dioen bezain demokrati-koa, gero zehaztu dudan bezala.

Hala ere, autokritika bat egin gabe ezdut amaitu nahi. Askok desio dugunautonomia maila politikoa lortukobagenu, ziur nago ez litzatekeela erabatdemokrata izango gure sistema. Aldebatetik neoliberalismo ekonomikoakurrats sakonak egin ditu gure gizarte-an,eta bestetik, zenbait baino zintzoa-goak izanagatik, martxan jarri direnustezko sistema demokratiko guztiekporrot egin dute beti, gizakiaren berez-ko izaeragatik.

Joxe Joakin Aizpurua

Picassoren zapatilakHasier Etxeberria

Pentsatzen jarrita, joko apur bat eman dezake lehengo bateanaipatu genuen Guernica koadroak. Ordukoan, artelan berribaten kontenplazioan inor ez dela guztiz garbia erakustekoerabili genuen adibide hori, denok daukagula zerbait ganba-ran, alegia. Horretan asko egin du, gainera, Guernicak. Bai,arterik batere ikusi gabekoak ere badaki ezin duela esan Guer-nica kaka zaharra denik. Inozoenak ere badaki koadro horre-tan zerbait dagoela eta apur bat gehiago begiratzen badio,asko dagoela ere bai. Les demoiselles d'Avignon ez zaio inte-resgarri egingo, agian. Arbuiatu ere egin dezake Picassorengainerako lan guztia.

Zergatik ez? Baina Guernica, beste kontu bat da. Pasatu-ko da mende oso bat eta askorentzat Guernica izango da artemodernoaren ataria. Bai gurean, behintzat.Adin ezberdineko-entzat izan da Guernica eraginkor. Berari esker daki askokarte plastikoetan zirriborroa baino apur bat gehiago ere egondaitekeela. Pintura hori nolabaiteko kanon bat da gure gura-soentzat, geure lagun askorentzat, gazteago batzuentzat... etaondo sentitzen dira berari esker, arte modernoa ere uler deza-ketela sentitzen baitute.Jo dezagun, ba, Guernica koadroaonartzera iritsi dela Moises izeneko morroi bat. Gudarenmiseriak eta giza-izaeraren izugarrikerien aztarnak ikustenditu bertan Moisesek. Badaki koadro horretan ez dela erabili

izan berari gustatzen zaion arte-erarik, baina futitu egiten dahorretaz. Berdin zaio, alegia. Bai, berdin zaio koadroan ager-tzen diren txorimalo moderno horiek guztiak kubistak edoespresionistak diren. Berari arte moderno hori atsegin zaio etaulertu egiten du. Eta Guernica koadroa gogoan duela ausar-tzen da euskal artista gazte batzuen erakusketan sartzera, era-kunde garrantzizko baten aretoan. Eta han galdu egiten da, ezzaio ezer interesatzen, ez du ezer ulertzen, gauzak gaizki egi-nak daudela begitantzen zaio, gaur egungo arteak ez daukalaez hanka eta ez bururik, haur batek ere egingo lukeela horre-lakorik, etc.Baina lanen zerrendatik artelan batek egin dio deibere tituluagatik. Azafataren zapatilak deitzen da. Gaztezumaiar batek egina da, antza. Eta hasten da artelan horrenbila. Jira eta bira eta inon ez da ageri artelana hormetan. Aza-fatari galdegiten dio orduan, eta honek bere zapatila normal-normalak seinalatuz, hauexek dira, esaten dio.

Moisesek elektrokuzio itzel bat sentitzen du, munduaerotu egin dela, zernahiri deitzen diotela gaur artea, inozotzathartu dutela, etc. Guernica, sikiera... Nola izan litezke azafa-taren zapatilak artea?, galdetzen dio bere buruari, eta asalda-turik eta ernegaturik irten egiten da aretotik, susmatu ere egingabe bete-betean asmatu duela Zumaiako gaztearen artelanbikainak berarekin.

hemeroteka Otsailaren 26ko BERRIAn azaldutako zutabea

Page 6: 131 (2005eko martxoa)

Erribera kalea, 6Tel. 861155

72 0 0 5 k o M A R T X O A

puntocom

andera bat edo beste irabazteko aukerak izanditzakete aurtengoan Telmo Deunekoek.Horretarako kanpoko jendea fitxatu beharizan dute, eta ez du ematen horren aldekoak

direnik zumaiarrak. Ez, behintzat, inkesta ataleanerantzunak eman dituztenak. ikusi beharko dugubanderaren irabazten badute jendeak zer aurpegijartzen duen. Hemen alboan, inkestaren emaitzakdituzue. Azpian, berriz, iritzi batzuk.

BTelmo Deuneko fitxajeen aurka

INKESTA

IRITZI BATZUK

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

Page 7: 131 (2005eko martxoa)

8 2 0 0 5 k o M A R T X O A

ze berri

ipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 12an,2005. urteko Zuhaitz Eguna ospatzeko, 250zuhaitz landatuko ditu. Landaketa lanakZumaiako 50 gaztek egingo dituzte, larunbatean,hilaren 12an, eguerdiko 12tan, Landarte nekazal-

turismoaren ondoan. Espezieak ugari landatuko dituzte,baina guztietan nagusi artea izango dugu. Landaketa egu-nerako, ikasleek artadien ezaugarriak ezagutuko dituzteeskolan, batik bat artadien garrantzi ekologikoa eta egunduten babes beharra.

Helburuetako bat ekosistema honen azalera berresku-ratzen joatea izango da. Aziendek bazkatzeko erabili ohiizan direnez, zati batzuetan zuhaitzak desagertu egin dira.Horregatik, honelako ekintzekin lehengo egoera berres-kuratzea bilatzen da. Ekologi nahiz paisaiaren ikuspegitikduten garrantziaz jabetuta, Zumaiako Udalak inguruhonetako artadiak berreskuratzea erabaki du. Zuhaitz lan-daketa lehen urratsa izango da artadi hauen berreskura-pen ekologikorako.

Artadiak GipuzkoanGipuzkoako artadi handienak, Deba eta Urolaren arroe-tako kostaldeko mendialdeetan daude, Mutrikutik hasi

eta Zumaiaraino. Artadi auzorako bidean aurki dezakegunagusietako bat; beste bat, berriz, Arno deituriko basoan(Mutriku eta Mendaro artean). Azken hau da guztietanhandiena jatorrizko hedaduraz. Artadi hau Europakoaraudiak babesten du eta Natura 2000 Sarea deitzen denEuropako Espazio Babestuen Sareko guneetako bat da.Garrantzi Komunitarioko Leku kategoria du 1992. urtetik. Artadiak kosta aldean ikus ditzakegu. Zuhaitz hauekklima lehor eta eguzkitsuetara moldatutako basoak osa-tzen dituzte eta hain euritsua den kantauriar alde honetanaurkitzea deigarria gertatzen da. Baso hauetan, garran-tzizko fauna eta flora espezie ugari bizi da eta, Europamailan, oso urriak direnak, gainera.

zuhaitz eguna artadiak berreskuratzen

ITZIAR GARATE

Martxoaren 12an ospatuko da aurten Gipuzkoako Zuhaitz Eguna.Hori dela eta, Foru Aldundiak hainbat ekimen prestatu ditu. Horie-tan nagusietako bat Zumaian izango da.

GEGITARAUA:

10:00 Eusebio Gurrutxaga Plazan (Beheko Plazan) elkar-tu eta oinez Artadiko Mikel Deunara oinez abiatu.

10:45 Landaketa eremuan (Landarte nekazalturismoarenondoan) egin beharreko lanari buruzko azalpenak.

11:00 Taldeak egin, lanabesak banatu eta zuhaitzak lan-datu.

11:45 Hamaiketakoa (han banatuko da) eta MiriamMendoza ipuin kontalaria.

12:30 Amaiera

Page 8: 131 (2005eko martxoa)

92 0 0 5 k o M A R T X O A

Baina hau ez da herrian aurrera eramango den ekimen baka-rra. Zumaiako Natur Taldeak aurten zuhaitzik landatuko ezduen arren, beste mota bateko ekitaldiak antolatu ditu. Haueninguruan mintzatu gara Xabier Aranguren, Zumaiako NaturTaldeko kidearekin.

Orain arte egun honetan zuhaitzak landatu dituzue. Aurtenere gauza bera egiteko asmoa duzue ala beste ekimenbatzuk prestatu dituzue?Aurreko urteetan zuhaitzak landatu ditugu, baina aurtengoanaldatzea erabaki dugu. Ez dugu zuhaitzik landatuko, bainahitzaldi pare bat eta irteera bat ere prestatu dugu. Nolakoak izango dira ekimen horiek?Martxoaren 10ean Diego Mendoza biologoak hitzaldi bateman zuen, "Zuhaitzak Euskal Herrian eta munduan" izenbu-rupean. Beste hitzaldia Aitor Leizak emango du, hilaren 11nostiralean, zuhaitz mota ezberdinei buruz hitz egingo du. EtaMartxoaren 13an Arnora egingo dugu irteera.Foru Aldundiaren ekimen honetan parte hartzeko asmorikez duzue azaltzen, beraz. Ekintza hau beraien iniziatiba izan da eta ez dut uste partehartuko dugunik. Guri inork ez digu ezer esan, eta guk azkenorduan izan dugu prestatu dutenaren berri. Ez dugu inolakodeirik ez ezer jaso. Beraz, ez dut uste gu han izango garenik. Herrian zehar entzun dira aurreko urteetan landatutakozuhaitzen zaintzari egiten zaizkion kritikak. Benetanhauen ardura nork hartzen du?Udalarekin adostu genuen zaindu eta errespetatu egingozituztela landatutako zuhaitzak. Azkeneko landaketa KirolPortuaren parean egin genuen, paseoan. Padura aurreangeratzen den malda batean. Dirudienez, belarra moztekomakina horiekin zuhaitzaren enborra moztu dutela edo, behin-tzat, azala moztu eta pixkanaka lehortzen joan dira. Zumaiako Natur Taldeak urtean zehar ekintza gehiagoprestatzen ditu. Herriak ematen duen erantzuna zein da?

Nahiko pobrea izaten da orokorrean. Azken urteetako ekintze-tan jende gutxi izan da. Salbuespena urtean behin egiten ditu-gun asteburu pasako irteerak izaten dira. Irteera horiek nora egiten dira?Orain artean hiru egin ditugu. Leku eta paraje bereziak bila-tzen ditugu, balio naturalagatik interesgarriak eta ezezagunak.Irteera horietan jende pixka bat gehiago ezagutzen saiatzengara, eta bide batez, guk egiten dugunaren berri ematen.Gauza asko lantzen saiatzen gara. Zer egin daiteke orduan, Zumaiako herriaren naturarekikoardura zuhaitz baten moduan hazi dadin?Nik Hemendik jendea animatu nahiko nuke ekintzetan partehartzera. Zaila da jendea konbentzitzea baina gu hor gaudeeta guregana hurbiltzen den edonor ongietorria izango da.

xabier aranguren zumaiako natur taldeko kidea

EGITARAUA

Martxoak 11: arratsaldeko 19:00etan Zumaiako NaturTaldeko lokalean, Oxford gainean. Aitor Leiza, Zumaiako Natur Taldeko kidea.ZUHAITZAK BEREIZTEN IKASTEKO TAILERRA

Martxoak 13: goizeko 8:15ean Zumaiako Tren Geltokian.Irteera ARNO mendira.

"Aurreko urteetan zuhaitzak landatu ditugu, baina aurtengoan aldatzea erabaki dugu"

Irailare 25ean isurketa salatzeko bilkurara deia egin zuenZumaiako Natur Taldeak

Page 9: 131 (2005eko martxoa)

10 2 0 0 5 k o M A R T X O A

ze berri

Martxoaren 10ean Orreagan (Nafarroa)abiatu eta martxoaren 20an Bilbon amai-tuko da Korrika 14. 10 egun hauetan 2.150kilometro egingo ditu Euskal Herri osoanzehar. Gurera martxoaren 16an heldukoda. Goizeko 9:30ak inguru izango diraKorrika 14ko karabana Zumaiara heldukodenerako.

Getaria pasa ahala hartuko du lekukoaZumaiak eta Arroan emango du, Zestoarabidean. Arlo guztietako 15-20 talde ingu-ruk eramango dute lekukoa tarte hone-tan. Herrian egingo duen ibilbidearidagokionez, ohikoa izango da: PatxitaEtxezarretatik sartu eta moilan barrenajoango da Amaiako Plazari buelta emate-ko; gero Erribera kalean sartu eta Jadarre-rantz joko du zestoarrei lekukoa emanarte.

Korrika Zumaiara heldu aurretik,Korrika Kulturalaren baitan zenbait eki-taldi antolatu ditu Zumaiako KorrikaBatzordeak. Pasa diren egunetan zinemasaioa eta talo jana izan dira herrian. Dato-zen egunotan ere izango da zer ikusi etaentzun Zumaian.

Larunbatean, hilaren 12an, KorrikaEguna izango da Zumaian. Eguerdian,Kofradian inguruan, Herri Eskolako eta

Maria eta Jose Ikastetxeko euskal dantzataldeen ekitaldia izango da, eta jarraian,Bertso Eskolako ikasleen saioa. Arratsal-dez, 5etatik aurrera, Erribera kalean hasieta herriko kaleetan zehar, Perkusio Tal-deko kideen kalejira izango da. Ordu erdigeroago, 17:30ean, Kofradian, San PedroTxiki eta Txikienak abesbatzaren saioaentzun ahal izango da.

Gauean, berriz, bertso afaria izango da

Beheko Plaza Elkarteko jatetxean.21:30ean hasiko da afaria eta parte hartukoduten bertsolariak Unai Gijarro, LeireOstolaza eta Iñigo Eizagirre-Olabe izangodira.

Honekin amaituko dira Korrika Kultu-ralarekin lotutako ekitaldiak. Esan bezala,Korrika martxoaren 16 goizean pasako daZumaitik. Prest al gaude denok korrikaegiteko?

Martxoak 16. Asteazkena. 9:30ean. Korrika Zumaian.

Korrika kulturalak taloak banatu zituen Kofradiako plazan

Azoka arrakastatsua

Otsailaren 12 eta 13an egin genuen bigarren eskukoliburu eta disko azoka. Bildutako ia material guztia sal-

du ondoren, 4.028,67 euro bildu genituen. Kopuru horiLagundu Batticaloari ekimenera bideratu

dugu dagoeneko.Honen bitartez gure eskerrak luzatu nahi dizkiegu

materiala bidali duten euskal argitaletxe eta diskoetxeeieta, nola ez, Zumaiako herriari. Datorren urtean elkar

ikusiko gara berriro ere. Eskerrik asko denoi!

Page 10: 131 (2005eko martxoa)

112 0 0 5 k o M A R T X O A

Zumaiako Udalak, Euskararen AholkuBatzordearen ekimenez eta herriko bakeepaitegiarekin elkarlanean, izen-abizenakeuskal grafiara egokitzeko kanpaina jarri duabian. Interesatu guztiek martxoaren 7tikmaiatzaren 31ra bitartean izen-abizenakeuskal grafiara egokitzeko aukera izangodute.

Herriko Euskararen Aholku Batzordetikatera da oraingoan kanpaina hau martxanjartzeko ideia. Zumaiako Udalak lehenagoere egin ditu horrelako kanpainak, bainaesan bezala, oraingoan, Euskararen AholkuBatzordeak erabaki du egokia izango litza-tekeela berriro ere kanpaina bat egitea.Batzordea udazkenean sortu zenez gerolanean ari da, eta Plan Estrategikoarendiseinuan parte hartze zuzena izan du.Hala ere, herritar guztiei begira ere, zerbaitegin nahi zela eta, izen-abizenak euskararaegokitzeko aukera ematea hasteko moduegokia zela iritzi zion.

Beraz, Udalak asmo hori bere egin etamartxoaren 7tik maiatzaren 31ra bitartean,izen-abizenak euskal grafiara egokitzekoerraztasunak emango ditu. Horretarako,bake epaitegiarekin harremanetan jarri daeta bien artean lan sistema bat adostu dute.Modu horretan izen abizenak aldatu nahidituen herritarrak bi aukera izango ditu:

Bake epaitegian bertan egitea: epaitegiakasteko egun eta ordu batzuk izendatu ditu,

tramiteak egin nahi dituzten herritarrakhartzeko. Beraz, kanpainak irauten duen iahiru hilabeteetan, ostegunero goizeko11:00etatik, eguerdiko 14:00ak arteko tarteagordeko du eginkizun horretarako. Halaere, epaitegian egin nahi izanez gero,komeni da aurretik deitu eta ordua eskatzea943 860067 telefono zenbakira deituta.

Udaletxean egitea: Horretarako UdalekoEuskara Zerbitzura jo behar da. Udaletxe-an aste guztian egin ahal izango da goizeko08:00etatik, arratsaldeko 15:00ak bitartean.Bertan daude bete beharreko eskaeraorriak, errolda agiria ere Udaletxean eman-go da, eta ondoren, Euskara Zerbitzuakdokumentazio guztia bildu eta bake epaite-gira bideratuko du, herritarrari tramiteakerraztearren.

Izen-abizenak euskal grafiara egokitunahi duen guztiak, honako dokumentaziohau aurkeztu beharko du:

- Nortasun Agiria- Familia liburuaKasuren batean bestelako agiririk behar

balitz, Udaletxean nahiz bake epaitegianjakinaraziko zaio interesatuari.

Kanpaina hau euskara biziberritzeko pla-naren inguruan Udalak martxan jarridituen ekintzen artean aurkitzen da. Pasaden astean 2005. urterako kudeaketa planaaurkeztu zen eta plan honen ildotik hain-bat ekintza martxan jarriko dira.

Izen-abizenak euskal grafiara egokitzeko kanpaina martxan

Telefono gida begiratzen badugu, abizen

berberak modu desberdinetan idatzita

ikusiko ditugu. Hona hemen adibide

batzuk:

- Agirrezabalaga eta Aguirrezabalaga.

- Alkorta eta Alcorta.

- Azkue eta Azcue.

- Calparsoro eta Galparsoro.

- Cendoya, Cendoia eta Zendoia.

- Cearreta eta Zearreta.

- Chapartegui eta Txapartegi.

- Corta eta Korta.

- Echabe, Echave eta Etxabe.

- Echeberria, Echeverria eta Etxeberria.

- Echaniz eta Etxaniz.

- Goicoechea eta Goikoetxea.

- Inchaurrondo eta Intxaurrondo.

Kanpaina honen ondoren, abizenak seni-

detuko ahal dira...

ABIZEN BERBERA, HAINBAT AUKERA

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia (kirurgiarik gabe) errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

(zeramika metalarik gabe)

Page 11: 131 (2005eko martxoa)

12 2 0 0 5 k o M A R T X O A

Karidadeko Bentak, atera duen Amore amore diskoariazken puntua jartzeko, Joxe Azarola pianistaren piezabat berreskuratu du, Aurreskua. Lehen diskoan eginzuten Azarolaren aurkezpena, Jo zak berriz, Joxe kan-tan. Izenburuak iradokitzen du pertsonaiaren eitea.Joxe Azarola ez zen Rick-enean egon, baina EuskalHerritik hasi eta Amerikaraino ibili zen piano joleharen antzeko klubetan; ez zen Casablancan atera,baina bai beste film batzuetan. Musika arinean maisu,inprobisatzaile aparta, showmana, bohemioa euskalmusikaren historian katebegi galdua.

Azarolaren biografia ez dago inon idatzita. Areago, harenfigura lausoturik zegoen, bizirik, soilik, ezagutu zutenbatzuen oroimenean eta paper solte batzuetan. Horietakobat iritsi zitzaion eskuetara Inazio Tolosa musikari zumaiar-rari Zumaiako kultur etxekoen bidez: Vida Vasca urtekariak1944an argitaratutako artikulu baten fotokopia zen. RamónSalanova kazetari aragoiarrak Joxe Azarolaren soslaia egitenzuen bertan; argazkietako batzuetan Azarola ageri zen show-man gisa, esaterako, aulkitik airean salto eginez pianoa jotzenzuen bitartean. Herrian galdezka hasi eta arrastoren bat edobeste topatu zuen: Azarolaren jaiotza agiria Udaletxean, etaJon Altzibarren lekukotasuna, honen aita, Julian Altzibar,izan baitzen Azarolak Zumaian zeuzkan etxeen adminis-tratzailea. Nahikoa Jon Maiak printzak hartu eta kantasortzeko. “Oso istorio iradokitzailea zen: musikari handi bat,pianoarekin aitzindaria”. Entzun besterik ez dago Aurreskua

zumaiar batbroadw ayen

ELIXABETE GARMENDIA

2004ko abenduaren 26ko Argia-n (1.972. zenbakian) argitaratutako artikuluaren laburpena

Jon Maiaren esanetan Zumaiak emanduen musikari internazionalenetakoa izanda Joxe Azarola. Pianojolea etashowmana, sekulako arrakasta izan zuen1940 eta 1950eko hamarkadetan. Hainbat

urtez ahaztuta egon bada ere, XXI. mendehasiera honetan merezi duenerrekonozimendua jaso dezake. Zuekin,zuzen-zuzenean, herriko semea, pianojoleelektrikoa, Joxe Azarola!!!

erreportaia

Page 12: 131 (2005eko martxoa)

132 0 0 5 k o M A R T X O A

nola jotzen duen swing erara. Nik imajinatzen nuen Broad-wayen adibidez, Xavier Cugaten eta inguruan, eta Samekinparekatu dut: Jo zak, berriz, Joxe”.

Auñamendi entziklopediak argazki eta guzti aurkeztendu Azarola, baina datu apur batzuk besterik ez: LuisUrteagarekin –San Bizenteko organista– eta Pagolamaisuarekin ikasi zuela pianoa Donostian; MadrilgoKontserbatorioan karrera amaierako sari nagusia irabazizuela 17 urterekin... Salanovak dioenez, sari horrekin kon-bentzitu zen Peperen aita semeak pianoan zeukala etork-izuna eta ez, berak nahi zuen bezala, banketxean kontu-lari gisa. Eta horrela, diru kontuak utzi eta lehenengo lanaTolosako Gorriti zineman izan zuen, pelikula mutuakpianoz laguntzen.

Organoa eta soinu txikiaLaster zabalduko zen Azarolaren sona. Donostiako EuskalBillera elkartean bere argazki bat dago, Usandizaga etaSorozabalenarekin buruz buru, hauei bezala omenaldiaegin zitzaiolako gerra aurretixe. Gazte ageri da Azarolaargazkian, baina ordurako sobera ezagutzen zuen EuskalBillerako pianoa.

Aita Gabiriakoa zuen Azarolak, eta harako joera handiahartu zuen gaztetatik. Opor zeukanean, hara joaten zendenboraldiak pasatzera. Gabiriako Txoko etxean, Pilar etaMaritxu Txintxurretak, Pepe Azarolak bidalitako argazkieibegira, astindu dituzte oroitzapenak. Lehenengoa: “Ikara-garritako juergista zen”. Eta gero, erretratua orekatze alderaedo: “Oso elizkoia zen, oso. Hona etortzen zenean elizarajoan eta organoa jotzen zuen”.

Pepe Arzelusek, artean mutikoa bera, behin bainogehiagotan txanda hartu edo eman zion Azarolari Gabiri-ako elizako organoan. “Jotzen zuen… erregistro guztiakatera-eta…”. Arzelusi, Tolosako Santa Mariako Kaperarenorganista gaur egun, ez zaio batere kamustu Azarolarekikomirespena. Elizan organoa astintzen bezala gogoratzen duostatuan soinu txikia hartu eta kalejirak jotzen, ezer ez etafesta eginez. Madrildik partitura bat bidali zion dedikatu-

Kronologia1906- Zumaian jaio zen, herriko maisuaren seme.Urteaga Zumaiako musika eskolako maisuarekinhasi zituen ikasketak.1922- Madrilgo kontserbatorioan piano ikasketakamaitu zituen, eta lehenengo saria lortu zuen.1926- Tolosako Gorriti antzokian hasi zen lanean,zinema mutuko saioak musikatzen.1936- Gerrak aurrera egin ahala, Bilbon zegoenbondardeketan. Atxilotu eta Burgosko Campo deConcentración de San Pedro de Cerdeña-en sartuzuten.1938 Paris inguruan bizi zen, Tours-en, nahiz etahelbidea Hendaian zuen.1944- Bartzelonan Odeon diskoetxearekin hainbatdisko atera zituen, bai musika klasikoa, bai DukeEllingtonen "Sophisticated lady", eta Kataluniako jaz-zeko musika egileen piezak ere bai. Kontzertuak eman zituen Paris, Bartzelona, Madrileta beste hainbat lekutan.1949- Mexiko D.F.ko Regis hotelean bizi zen. Laudisko inpresionatu zituela aitortzen zuen, etaAmerika osoan eskaini zituen kontzertu arrakasta-tsuak: New York, Washington, Dallas, Buenos Aires,Lima, Caracas, Acapulco…1956- Mexiko hiriburuan hil zen, otsailaren 17an, 50urte bete baino lehen.

Hil ondoren, New Yorkeko Toreador diskoetxeakhainbat disko publikatu zizkion: "Piano loco","Acuarela española" eta abar. Berak egindako pie-zak ere baditu tartean: "Campanadas Azaroladas","Chineando", "Fox lento", Woogi flamenco" etaAurreskuaren bertsio swing bat.

Page 13: 131 (2005eko martxoa)

14 2 0 0 5 k o M A R T X O A

erreportaia

... Azarola berpiztu da! oihukatu beharko genukeorain. Datorren urtean 50 urte beteko dira JoxeAzarola hil zela. Eta nor izan zen Joxe Azarola?Behar bada azkenaldian handik edo hemendikailegatuko zen zer edo zer zuen belarrietara.Azarola bai, ez da abizen zumaiarra. Gabiriakoada. Baina bera hemen jaio zen eta hala zabalduzuen beti. Gizon harrigarria eta musikari miretsia,abangoardiako piano jolea izan zen, "musikaerritmikoan", "musika modernoan" edo "exotikoan"–garaian esaten zuten bezala– punta-puntakoa.Abertzalea eta zumaiarra. Zaharrenek bonbenjauziaren hotsa pianoarekin nola imitatzen zuengogoratzen dute. Espainia aldean lehenengomailako izarra, formazio eta teknika mailagorenekoa. Gizon alaia, baikorra, jendearekinegoteko dohain berezikoa. Jerry Lee Lewisenaurretik pianoa txikitu izan zuen emanaldietan.Erabateko showmana omen zen: Nireemanaldietan ikuskizuna ziurtatzen dut..., dixit.Washington, Madril, Caracas, Buenos Aires,Bartzelona, Paris, Mexiko, Estoril, Acapulco,Lisboa, Broodway... munduz mundu ibilia, areto,irrati eta telebistetan, arrakasta beroaren aparretan.Aristokraziarentzat eta publiko "txit gorenarentzat"

bezala, kabaretean zein zirkoan berdin egingozuen. Tabernan zein elizan. Showak ez zuen etenikberarekin. Tolosako zineman hasi zen garaiko zinemutuari musika jartzen, eta azkenean berak jokozuen pelikula barruan, Madrilen, Parisen etaHollyvooden. Ez dago bere musika entzuteabezalakorik Azarola ezagutzeko. Aurreskua swingerara, agur solemnea Clubeko dantzagarri bihurtuaentzutekoa da. Bai eta Ravelgo boleroa edoCampanas Azaroladas txinatarra ere. Edo SantLouiseko bluesa... Eta bere argazkiak? Traje zuria,krokodilo larruzko botak, zinemako izarren pertxaeta begirada, orkestra osoa atzean. Edo begiakgurutzatuta agertzen den beste hori, bere buruaribarre eginez... "Hau dek aurpegi gogorra! Zementode Zumaia!" jartzen du atzean.Bere diskoetatik bisoilik dauzkagu, Acuarela Española eta Piano Locoharrigarria. Biak New Yorken grabatuak eta hilondoren argitaratuak. Baina badakigu gehiago erebadituela. Ari gara gauzak han eta hemen biltzen,jendea ere etorri zaigu. Datorren urtean 50 urteizango dira Joxe Azarola hil zela eta aitzakia ezinhobea da zerbait egiteko. Baditugu ideia batzukburuan, ea... Bitartean, Samek zioen bezala, jo zak berriz, Joxe!

Azarola ha muerto!!Jon Maia

Page 14: 131 (2005eko martxoa)

ta; piezetako bat, Campanas azaroladas izeneko fox-trotaeta bestea estilo andaluziarrekoa. Eta eman, eskura emanzion Azarolak Arzelus mutikoari pianistaren curriculumaondoen jasotzen duen argitalpena.

Agenda moduko bat da, alde batetik 1944ko egutegiadakarrena, eta horrekin tartekatuta, gaur egun artistarenbooka deituko litzaiokeena. Aurkezpen gisa, ezarri izanzizkioten kalifikatiboak: El mago del ritmo, El pianistaeléctrico, El pianista relámpago, El pianista cuatro-manos… Mugaz bi aldeetako antzoki eta Salon de Thee-tan ibilia zen ordurako. Irratien zerrendan, dozena erdibat, Unión Radio Madrid-etik hasi eta Radio Bilbao etaSan Sebastiáneraino. Diskoak, Bartzelonako Odeon etx-ean eta Parisen. Eta bukatzeko, zineman izandakoparte hartzea: Iquinok zuzendutako “Un enredo defamilia” eta “Turbante blanco” pelikuletan, eta, izenbu-rurik zehaztu gabe, Parisko Excelsior Burdeos produk-torako zenbait filmetan. Horixe 1944a bitartekoibilbide profesionala.

Bonba hotsa, pianozOrmaiztegiko Kaxildek motor handi batengainean deskribatzen du Azarola, senarra “lapur-tu” eta bi lagunak kostaldera-eta egunpasa joat-en ziren garaietan. Eta moto hori azaltzen dagerra hasi zenean ere. Pilar Txintxurretak dioPepek motoa Gabiriako eliza ondoan jarrieta zarata izugarria ateraraztenziola Española menditik Or-maiztegira sartzeko ahaleginetan

zebiltzan erreketeak amorrarazteko. Ormaiztegi eta Gabiriaartean zihoala erreketeek motoaren depositoa tiroz zulatuote zioten ere kontatzen da.

Gerrako ibilien hariari Jon Altzibar zumaiarrak emat-en dio segida. “Beste asko bezala, hura ere –Azarola– gor-riekin joan omen zen Bilbora. Han, berak zekiena egitenzuen: pianoa jo. Eta teklatuko nota altuenekin egitenomen zuen bonbek erortzean ateratzen duten ziztua: fiii-iii… Eta gero nota baxuenak ipurdiarekin joz, brom-brom-brom, bonba lehertzen deneko hotsa”.

152 0 0 5 k o M A R T X O A

Teklatuko notaaltuenekin egiten

zuen bonbakerortzea ateratzenzuten ziztua: fiiiii...

Page 15: 131 (2005eko martxoa)

16 2 0 0 5 k o M A R T X O A

erreportaia

Lagun karlista batek, Berrobiko organista zen AngelAldanondo tolosarrak, egin zituen burubideak Azarolaaska zezaten, baina, baldintza bat jarri zioten: Espainiatikalde egitea. Horretan, Parisera jo zuen, eta han bizpahiruurte egingo omen zituen, besteak beste, Radio Parisenpianista gisa jardunez. Antxon Longaron tolosarrak kon-tatzen du aurrekoa, misterio apur batez, gerra garaikogorabeherekin sarritan gertatzen den bezala. Longaronekgeroxeago ezagutu zuen Azarola, 1941ean, Zaragozan, etagoian aipaturiko Angel Aldanondoren bitartez. “Zaragoza,orduan, kapital garrantzitsua zen, eta kabaret asko zegoenbertan, animadora eta guzti.Giro horretan, bazeukan lanaAzarolak”. Longaronek TolosakoInauterietako piezak, Galtzaun-di, Isabelita eta konpainia foxestilora jotzen entzun zionekoadauka gogoan. “Gizon harkzeukan erritmoaren zentzuaren-gatik, beltza behar zuen izan”,ebazten du tolosarrak. Agianhorregatik ez zuen inolakozalantzarik izan Azarolak Ame-rikara salto egiteko. Hemen “osoikusia” zegoela esaten omenzuen, eta halako batean, hartuzuen Mexikorako bidea.

Txapela oroigarri1949ko azaroaren 12an Mexiko hiritikidatzi zion Pepe Arzelusen amari,esanez “izugarrizko arrakasta” ari zirelaizaten. Pluralean mintzatzen zen, izanere, lehendik lankide zuen Miguel Ale-gre bateria jole aragoiarrarekin joan zenhara. Lau disko grabatu zituztela ere kontatzen du Azaro-lak gutun horretan, suerte pixka batekin diru dexenteemango ziotenak, eta kexatzeko motiborik ez zutela,“printzeak bezala “ bizi zirela-eta. Hemengo laguneibidalitako gutun eta argazki dedikatuen bidez jarraidaiteke apur bat Azarolak Amerikan egindako ibilbidea.Estatu Batuetan ibili zen, Dallasen adibidez 1951n. Berahil eta gero argitaratutako gutxienez hiru disko NewYorken ateratakoak direnez, Toreador etxeak hain zuzenere, pentsa daiteke bertan grabatuak izango zirela.

Azarolak ez zuen familiarik utzi. Seniderik ere ez, etahantxe, Mexikon galdu zen bere arrastoa. Mexiko DFkoSanatorio Españolen bisitatu zuen Jon Altzibarren arreba

mojak. Azken orduan pasiotarrek lagundu bide zioten;haiekin adiskidetasun handia zuen lehendik, Gabiriakokomentutik. Kontatzen da, hil baino lehen, aitortza egineta bizikide izan zuen emakume mexikarrarekinezkonarazi zutela pasiotarrek. Azarola hil eta ez zeru ezlur geratu zenean, emakume hark pianistaren txapela era-man omen zuen berekin oroigarri bakartzat.

Dantza loturako AurreskuaInazio Tolosa eta Jon Maia txundituta geratu ziren Azaro-laren Aurreskuarekin. “Aurreskua horrela jotzea urte hai-

etan”. Izan ere, Acuarela

Española eta Piano Locodiskoetan, lehenengoanMúsica vasca bailableizenburupean, eta bigarre-nean berriz Seleccionesclásicas bailables, jotzendu Azarolak pot-pourri bat,euskal doinu ezagunekinosatua, hasieran Aurreskuadela. Maiestaterik bateregaldu gabe, dantza lotu-rako pieza izugarri dotoreabihurtzen da Aurreskua

Azarolaren bertsioan. Eta iradokitzendu, nolabait, nahiz eta “printzipemodura” bizi, herrimina.

Gainerantzean, fox-trotak, bluesak,musika espainola, pieza klasikoak, iturrihain ezberdinetako piezak jotzen dituAzarolak eta guztiei ematen die bere uki-tua: azkarra eta erritmo bizikoa aldebatetik, baina baita koloretsua eta adier-

azkorra ere. Miguel Alegrek -diskoetan José Alegre-laguntzen dio beti, oso modu finean, bateriaren isipuakerabiliz batez ere.

Pieza batzuetan, batez ere Piano Loco diskoko Chinean-do eta Bolero izenekoetan, pelikula mutuei laguntzen zienmusika oroitarazten du. Bestalde, disko honetan bertan dagoCampanas azaroladas, berak konposatutako pieza. Denaden, konposatu baino gehiago bertsioak egin ohi zituen,itxura guztien arabera. Eta horretarako, askotan, herri musi-ka erabiltzen zuen; Madrilen Andre Madalen, ZaragozanTolosako inauterietako doinuak eta Euskal Billeran berriz,Donostiako danborradakoak jotzen zituen, elkarte horretakohistoria jasotzen duen liburuan azaltzen denez

“Gizon hark zeukanerritmoaren

zentzuarengatikbeltza behar zuen izan”

Page 16: 131 (2005eko martxoa)

172 0 0 5 k o M A R T X O A

Jose Azarola ‘Vida Vasca’aldizkarian

1944. urtean "José Azarola, el más personal intérprete delritmo moderno" izeneko erreportajea idatzi zuen RamónSalanova idazleak "Vida Vasca" aldizkarian. Laudorioz bete-tako artikulua zen, eta argi geratzen zen Azarola oso ezagu-na zela gerraosteko urte haietan.

Oso pertsona alaitzat jotzen zuen Azarola. Irakurtzeabesterik ez dago ondorengo pasartea: "El desbordante opti-mismo de José Azarola es casi tan popular, por no decir más,que su propio aplaudidísimo estilo pianístico. Azarola, de téc-nica pianística envidiable, tiene la gran virtud de haber tran-sido e iluminado su arte con una simpatía personal sinlímites. En Azarola es, ante todo, el hombre; y, como una fac-eta segunda, el pianista".

Euskalduna zen Azarola, horren zalantzarik ez dago.Hala gogoratzen zuen Salanovak: "Azarola es vasco. Se loconocemos enseguida aún viéndole en Zaragoza o en Madrid.Su boina es la prenda característica que corona siempre susilueta. Y también es vasca esa contextura física que le permitellevar el piano de una sola mano hasta el sitio preciso en queél quiere usarlo y que se formó en el Norte manejando elhacha, la moto o el coche, por sentir el contacto agradable conla fuerza o con la velocidad y la facultad de ingerir sin conse-cuencias treinta ‘potes’ de cerveza y otros tantos ‘chiquitos’".Hala ere, bere izaera hegoaldekoa zela zioen Salanovak("Pero su temperamento es un temperamento exuberante másbien meridional"), eta horrek, idazlearen ustez, gauzak zail-

du egin zizkion musika klasikoa jotzeko ("Azarola, aúnhecho ya un virtuoso no ha podido ser un pianista a lo clási-co porque su temperamento desbordante no lo ha permitido").Horrek, Salanovaren ustez, musika modernoko aitzindariaizatera bultzatu zuen Azarola: "Una vez adquirido el dominiode lo que de oficio tiene el piano, derivó forzosamente hacia elritmo moderno. Creemos sinceramente que de no existirtodavía, sería ésta una modalidad musical introducida intu-itivamente por Azarola".

Gaztetatik eman zuen aditzera bere musika Azarolak.Hasieran Frantzian egin zuen lan. Hala zioen Salanovak:"Pronto advierten y reconocen cuantos le oyen su mérito excep-cional y es contratado por el Casino Municipal de Biarritz, ypor el Gran Teatro de Burdeos. Acompaña al famosoacordeonista Emile Vacher en una gira apoteósica por variasciudades francesas, recala en las radios parisinas alternandocon celebradas actuaciones en Theatre A. B. C. Casino deParís y Petit Casino, principalmente, impresiona discosOdeón, y hasta la Excelsior le llama para hacerle interveniren una película". Baina arrakasta handiena guda ondorengoEspainian eta Portugalen izan zituen; Espainian: "De suéxito y de su popularidad da idea el hecho de que es larga lalista de entidades beneméritas o sociedades de recreo que letienen por socio honorario. Algunas de sus composiciones orig-inales han constituido la palpitante actualidad de emisoras ysalones y sus discos han obtenido un franco éxito de venta";Portugalen, berriz, hona hemen arrakasta: "Es muy intere-sante su actuación el pasado invierno en el Wonder Bar delCasino de Estoril, en la maravillosa Costa do Sol. Suactuación allí, ha sido uno de los éxitos más rotundos de suvida artística, y Azarola se vio solicitado reiteradamente enfiestas oficiales de embajadas, grandes galas, etc.".

Garai hartan milioi bat pezetatan zeuden aseguratuakAzarolaren behatzak, eta badirudi, Salanovaren ustez, gutxizela, izan ere, pianojole birtuosotzat jotzen zuen: "CuandoAzarola toca, se compenetran de tal modo el piano y él, queel instrumento, más que formado de materia inerte, parecevibrar como si fuera parte integrante del propio artista".

* Euskaratzean idazkera estiloak duen grazia galduko litzatekeelauste dugu. Horregatik jatorrizko gaztelania mantendu duguartikuluko pasarteetan.

Page 17: 131 (2005eko martxoa)

18 2 0 0 5 k o U R T A R R I L A

Urola Erdia eta Goierri artean kokatzen den mendu mul-tzo honek aldaketa sakonak ezagutu ditu. Bere altzoandauden soro eta bordak bakandu egin dira koniferen pode-rioz, baso industrialak ditugu bat eginda Azkoitia etaZumarragako industri guneekin.

Azkoitia herritik aterako gara Martirietako bidegurutzearenbila. Igotzen hasi bezain laster, Azkoitia eta bere ingurukoikuspegia agerian geldituko da Izarraitz mendikate sendoa-ren azpian. Urola Erdiko eskualdearen irudi ikusgarrienaosatzen du kareharrizko hormatzar horrek.Asfaltoak Martirietara ekarri gaitu. Auzoan iturria eta atse-denlekua ditugu zain. Makina bat erromeri egin izan dirabertan trikitiaren hauspoekin girotuta. Urola Erdia izan datrikitilarien harrobi ospetsuenetakoa. Arrietamendi auzune-an hainbat baserri aurkituko ditugu han-hemenka. Gukezkerretara joko dugu pistatik gora. Kilometro bat egin etaArtzabalko tumulua izango dugu aurrean. Puntu honetanere ikuspegi dotorea dugu: Martirieta azpian, beste aldeanIrukurutzeta eta Elosumendi mendilerroa ageri zaizkigu.

Artzabaletik Samiño aldera zuzendu eta gasbidearekinegingo dugu topo. Iparrak hegoari baliabideak lapurtzen diz-kio eta horra hor adibide bat. Mendiari eta paisaiari eragin-dako kaltea ere begi bistakoa da. Gailurrera hurbiltzen arigara belardi eta soro artean. Azken metroak atseginak diraikuspegiaren eta gailur usainaren eraginez. Samiño gainetikAzpeitia eta Azkoitiko parajeak ditugu bailaran; Ernio etaIzarraitz nagusitzen zerumugan. Samiñok bi gailur ditu, bataiparrean eta bestea hegoan. Bien artean aterpe bat dago,"Iruarrietako aterpea", egokia denok errespetatzen eta txu-

kuntzen dugun bitartean. Samiñoko bigarren gailurra dugualtuena eta bertan hiru udalerri batzen dira: Azpeitia, Azkoi-tia eta Zumarraga. Oraingo honetan, ikuspegiak hegoalderazuzentzen dira Aizkorri eta Aralarko mendilerroetara.Durangoaldetik Anbotok eta Udalatxek ere erakusten dituz-ten beren agin zorrotzak Irimo eta Irukurutzeta artean. Aratzerreka bailarara begira, industri basoak dira nagusi lehensoro, harizti eta pagadi ziren lekuetan.

Aurrera segitzeko asmoarekin maldan behera hasiko garagailurra atzean utzita. Ditxosozko gasbidea alboan dugu, gai-lurrez gailur, bortxa eta bortxa. Iruarrieta II tumuluan dau-

XABIER ARANGUREN

ibilbideak

samiño eta isaspi:industriak basoaknagusitzen

Page 18: 131 (2005eko martxoa)

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

192 0 0 5 k o U R T A R R I L A

kagu behealdean. Aranzadiko ikerlariei esker salbu geratudira hau eta beste batzuk. Dirudienez, gasbidearen teknolo-gi puntak ez ditu mendi puntak ere errespetatzen. Indioenlur bortxatu hauetan jarraituko dugu, gainez gain. Pagoba-karreko tumuluak adierazten digu Amalur sakratuaren sinis-mena antzinatik etorri arren ez dela errotu gure gizarte "tra-dizionalistan". Aurrerago, Pagotxetako lepoan gaudeSamiño eta Isaspi artean. Mendilepo nagusia erromeri guneospetsua lehen. San Kristobal auzotik Zumarragara ibilbi-dea jarraitu edo laburtzeko aukera da orain.

Isaspira igotzeko berriro langa pasa eta mendi bizkarretikjoan behar da gailurra zapaldu arte. Tartean, Otsolarrekotumulua dugu pinu artean seinalatuta. Azkena izango dagaurkoz. Isaspik 973 metro inguru ditu eta inguru hauetakogailur nagusia da. Beste gailur askotan bezala, gurutze handibat eta oroigarriak daude tontorrean. Mendi multzo honetanere zentral eoliko bat ipintzeko asmoa eduki zuten, bainaplangintzaren aurkako alegazioek momentuz lortu dute gel-diaraztea. Noiz arte?

Jaitsiera ekialdeko mendi hegaletik egingo dugu, otadieta-tik, txabolatxo batera heldu arte. Gero, mendi magaletik doanbidezidorretik joango gara mendia inguratzen duen bestemendi lepo batera heldu arte. Hemen marra zuri-gorriarekinegingo dugu topo. Motxutegi txikiko txabolaren ondotik pasa-tu eta Beloki eta Izazperen arteko lepora helduko gara. Porla-nezko bidetik Zumarragara helduko gara, Antioko elizatik pasaeta errepidea alde batera utzita, margotutako marrak erdigu-nera eramaten gaituzte Zumarragako karriketara.

Erreferentziak

Azkoitia: 0 km.Martirieta: 4 km.Samiño: 8,5 km.Pagotxeta: 10,5 km.Isaspi: 13 km.Antioko eliza: 17 km.Zumarraga: 18,5 km.

Luzera: 18,5 km.Igo beharrekoa: 1.000 m.Iraupena: 7-8 ordu.

Page 19: 131 (2005eko martxoa)

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

20 2 0 0 5 k o M A R T X O A

kirolak

Bestalde, bizi kalitatea hobetzea dakareta gero eta beharrezkoagoa da,gehienbat umeen kasuan. Ondorioz,igeriketa ikastaroak ia jaiotzatik hastendira ematen eta hau izan da bertakoirakasle batek kontatu diguna.

Kirola egitea ona dela denok dakigu,baina zein kirolek du lehentasuna?Txiki-txikitatik erakusten zaie umeeifutbolean, eskubaloian eta pilotan.Igeriketa bigarren mailan zegoen,baina jadanik, indarra hartzen ari da.Irakasleak azpimarratu digunez, igeriegiten jakitea oso garrantzitsua da,batez ere hondartzan edo igerilekuanezustekorik ez gertatzeko, bainakostako herri batean ezinbestekoa da.Horregatik, ikastaro hauek gero eta

lehenago hasten dira ematen etaZumaian 3 talde handitan banatzendira.

Lehenengo taldean 6 hilabetetik 3urtera bitarteko haurrak daude. Taldehonen barnean bi zati bereiztendituzte: alde batetik, 6 hilabetetik 18hilabetera; bestetik, 18 hilabetetik 3urtetara. Haur hauek astean 2 aldizjoaten dira igerileku txikira. Igerilekutxikia beroago jartzen dute eta ikas-taroaren berezitasun nagusia da gura-soekin praktikatzen dela. Aipatzekoada, halaber, ikastaro honetara etortzendiren gehienak 6 hilabetetik 18 hil-abete arteko haurrak direla. Adituaskok diotenez, 18 hilabetetik 3 urtearteko adin tarte hori ez da oso egokiaumea igerilekura eramateko. Gainera,

Zumaian arazo txiki bat ere badago:igerilekuak sakonera txikia du eta hau-rrak berehala konturatzen dira hondoaukitzen dutela. Horren ondorioz, urazpian sartzen saiatuz gero, ez dutenahi izaten eta negar gehiago egitendute derrigortuz gero. Ikastaro honenhelburua da haurrak urarekin kontak-tuan jartzea. Horretarako, urarekinbusti eta goxatzen zaie, aurpegia erebustitzen zaie... Azken batean, haur-rekin jolastea eta disfrutatzea da.Horretan laguntzeko, zenbait materialerabiltzen dituzte. Adibidez, gomaaparrezko xaflak, forma eta kolore des-berdinetakoak. Xafla hauek oso irris-takorrak izaten dira eta txirrista modu-an erabiltzen dituzte, bertatik jaisteko.Bestalde, pilotak, jostailuak eta urez-

Gaur egungo gizartean, igeriketa maila handi batean sartzen

ari da bakoitzaren bizitzan. Betidanik ospe handia izan duen

kirola da, batik bat kirol oso konpletoa delako (hankak,

besoak, bizkarra... lantzen ditu), eta ez duelako inpakturik,

aerobikoa delako eta erresistentzia handitzen laguntzen

duelako.

igeriketa behar-beharrezko kirola

IZASKUN URBIETA

Page 20: 131 (2005eko martxoa)

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

212 0 0 5 k o M A R T X O A

tailu modukoak ere badituzte,jolasteko.

Bigarren talde nagusian sartzekoumeak 3 urte beteta izan behar ditu.Maila bakoitzean helburu batzukzehazturik daude eta helburuak beteahala hurrengo mailara pasatzen dira.Horrenbestez, hasieran taldeakadinaren arabera banatzen dira, bainageroago gaitasunaren arabera egitendute mailetan gora, adina kontuanhartu gabe. Betiere saiatzen dira

taldeak 6 pertsonaz edo gutxiagozosatzen, horrela errazagoa baita lanegitea beraiekin. Hau da, saiatzen diraindibidualtasuna mantentzen etaegokitzen.

Umeekin urrats hauek egiten diraHasieran, 2-3 egunetan, igerileku txiki-ra joaten dira, urarekin ohitzeko (iger-ilekuan sartu, uretan ibili, aurpegiabusti, burua uretan sartzen ikasi...;azkeneko hori da batez ere garrantzit-

sua, ume askori izugarri kostatzenbaitzaie, eta ezinbestekoa da igeriikasteko eta batez ere teknika lantzer-ako garaian);

Horren ondoren, flotazioa eta prop-ultsioa ikasten hasten dira igerilekuhandian (adibidez, flotatzen erakustenzaie bai goraka, beheraka, kizkurtuta,hondoratzen… Hasieran igerilekutxikian uztaiak jasotzen, irakaslearenhanka azpitik pasatzen...); horrela,pixkanaka, beldurra kentzen hasten

Page 21: 131 (2005eko martxoa)

22 2 0 0 5 k o M A R T X O A

kirolak

San Telmo, 12Tel. 943 860760

dira eta hasieran igeribakoitzak ahal duen moduanegiten du (gehienbat txakurrekbezala). Irakasleek flotatzen,burua sartzen, arnasten etaabar erakusten diete, eta,beraz, ateratzen zaien moduanegiten dute igeri.

Horren ondoren, teknikaerakusten zaie. Horretarakozenbait material erabiltzendituzte. Adibidez, gerrikoak (2motatakoak), flotatzen lagun-tzeko; taulak, teknika erakusteko;pulboiek ere flotatzen laguntzendute; xaflak eta "palote" antzekomakilak (azken horiek flotatzeko ezezik, dibertitzeko ere balio dute:adibidez, zaldia baldin bazen bezalaibiliz, bizikleta moduan, eserita...);azken finean, etekin handia ateraahal zaie.

Ume hauek astean bitan aritzendira, ordu erdiz. Talde honidagokionez, esan beharra dago 2 umedituztela minusbaliotasunekin etabanaka erakusten dietela.

Azkeneko talde nagusia helduenada. Hauen pausoak umeenak beza-

lakoak dira. Hau da, hasieran igerilekutxikira eramaten dituzte oinarrizkogauzak ikas ditzaten. Ondoren handirajoaten dira eta umeen ikastaroetakopauso berdinak egiten dituzte.Esaterako: lehenengo tranpolinetiksalto egin gabe, eserita sartu iger-ilekuan eta ahalegindu hankakmugitzen zerbaiti helduta gerrikoajantzita. Ondoren metro batzuk egitensaiatu, beste egun batean tranpolinetiksalto egin, atzera igeri egiten ikasi etaabar. Irakasleak esan digunez, askotanzailagoa izaten da helduei igeri egitenerakustea, beldur handiagoarekinetortzen baitira, beharbada bizitzan

gertatu zaien zerbaitengatikedo fisikoki ez daudelako osoondo. Baina, hala ere, gehienekikasi egiten omen dute.

Ikastaroez gain, goi mailakoigeriketa izeneko talde bat erebadago. Bertan 7 urtetik aur-rerako umeak daude. Hementeknika askoz ere gehiagolantzen da eta asteko helburujakin batzuk eskatzen zaizkie.Hau da, maila jakin bat izanbehar dute.

Bukatzeko, esan dezagun igerike-ta hezkuntzara ere iritsi dela. Hots,eskolek ikusi dutela igeri egitenjakitea behar-beharrezkoa dela eta,noski, onuragarria eta interesgarriaere bai. Horren ondorioz, LehenHezkuntzako 1. mailatik 4. mailaarteko haurrak joaten dira igerileku-ra egunero. Zumaiako eskoletatikez ezik, Oikia, Zestoa, Aizarna etaAizarnazabaletik ere bai.

Beraz, argi ikusten da igeri egiteamerezi duela eta onuragarria dela;hori bai, irakasleak ongi azpimar-ratu digun bezala, derrigortuta ezdenean.

Page 22: 131 (2005eko martxoa)

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

232 0 0 5 k o M A R T X O A

Zein azkar doan urtea! Dagoeneko martxoan sartu gara.Konturatu gabe urtezaharreko mahatsak jaten izango gara las-ter. Beno, ez dezagun abiadura handia hartu eta begira deza-gun 1995eko martxoko Baleiken zerekin egiten dugun topo.Kirol portuaren gaia zen berriro hizpide. Honen aurka herri-ko eta kanpoko hainbat talde eta pertsonak aurkeztutako 175alegazioei buruz idazten zen. Zumaia Bizirik taldekoek adie-razten zutenez, "proiektu honekin oso loturik dagoen Zumaiaherri turistiko eta bigarren etxebizitzakoa izatearen aurka jarridira alegazio gehienak". Ingurugiroaren Gaineko EraginarenEbaluaketa izan zen gehien aztertu zen alderdia. Azti erakun-deak egin zuen ebaluaketa eta talde batzuek datuen partziali-tatea eta zehaztasun falta salatu zuten. Dakigun bezala,auziak luzera jo zuen.

Aurten bezala, emakume eguna ospatzen zen martxoaren8an. Kazetariak zioenez, "nabaria da martxoaren 8ak ez duelainondik inora bere esanahia galdu eta emakumearen arazoekhor dirautela". Hauxe bera idatzi daiteke gaur bertan.

Euskadi Irratiko lankide dugun Arritxu Iribar kazetariari

egin zitzaion elkarrizketa 10. zenba-kian. Bertan zioenez, "kirol kazetari-tzan, emakume izateagatik demostra-tu egin behar duzu badakizula horre-taz". Horretaz gain, txirrindularitzaasko gustatzen zitzaion kazetaria "bitxoraro" bezala begiratzen zutela ere esa-ten zuen. Ez dugu uste orain hala gertatzen denik. Edo bai?

Herriko mojaxarrei eskaini zitzaien erreportajea.Baleikeren zenbaki hartan. Garai hartan 12 bizi ziren komen-tuan eta ardo goxoa eta pastak dastatuz aritu ziren aldizkari-koekin hizketan. Eguneroko bizitzaz eta etorkizunaz hitz egi-ten zuten, baita Elizaren egoeraz ere. Juan Paulo II.a gaibatzuetan atzerakoitzat jotzen zuten; gai sozialetan, berriz, osoirekia zela zioten. Hondarribiko etxe berrira mugituko diraurte batzuk barru bizirik geratzen diren mojak. Zer gertatukoote da komentuarekin?

Kirolen atalean, Mariano Sanchez korrikalariarekin hitzegiten zen. "Korrika egitea beste edozein droga bezalakoa da",zioen Marianok, eta adikzio honetatik desengantxatzea ezomen da erraza. Hala dirudi, gaur egun ere hor segitzen baitukorrika egiten. Punta-puntan gainera. Ikusi besterik ez dagozer denbora lortu duen azken herri lasterketan.

Euskal underground musikari eskaintzen zitzaien tartea1995eko martxoan. Lord Sickness, El Inquilino Comunista etaLos Clavos bezalako taldeak musikazale ugariren ahotan zirenurte haietan. Orain, zoritxarrez, ahaztu ditugu, baina garaihura bizi izan genuenok oraindik ere zirrara sentitzen duguberaien musika entzunda.

Ohiko atalak ere baziren aldizkarian. Antimilitarismoan,Juan Luis Blancori egindako epaiketa zen hizpide; sexualita-tean, berriz, zakilaren tamaina.

Ez dakit zuek, baina zenbaki hau begiratuta ez dakit den-bora honetan gauzak asko aldatu diren. Ziur al zaudete 10 urtepasa direla?

orain hamar urte

hamar urte pasa al dira?

Page 23: 131 (2005eko martxoa)

24 2 0 0 5 k o M A R T X O A

gure zumai zarra

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

Joxe Manuel eta Benito Manterola, bianaia bikiak eta aurpegiz ia berdinak,Zumaian oso ezagunak ziren. Gurehaurtzaro garaian, 1940eko hamarka-dan, Maitena zineko atezainak ziren.Moilan, Etxabe IV tabernarenaldamenean zegoen zinezahar honek bi ate zeuzkanbarrura sartzeko, ate haundiaeskaileretatik gora oilo-tokirajoateko eta ate txikia behekoeserlekuetara joateko. Gora joa-ten ginen haurrak kontrolatzekoBenito egoten zen eta behekoatean Joxe Manuel. Marinel etaabertzale familiakoak. Gerojakingo genuen gerra garaianEuskal Gobernuko ertzainak izanzirela.

Noiz jaio zinen eta zuen aittak zenlan egiten zuen?1911koa nauk eta gure aittak itsasoaneiten zian lan. Hemendik hiraulikahartu eta Gijona, Galizira… Eta buel-takoan ikatza ekarri. Marinela huan.Primer marinero kategorikoa. BarkuaBidasorotarren San Telmo huan. Bela-ko barkua. Zumaira kanpotik, Pasaiatik-eta, baporeak etortzen ittuan, baina

hamen dana bela ibiltzen huan. Ni iku-sita natxiok Zubi Txikitik hasi eta Pul-poraino dana belako barkoz betia.Moila oaingoa baino estuago huan etaurak oaingoak baino haundixo. Hanibiltzen

gitxuan gu umetan moilangatzik gabeko ogi bila. Ogixa gatzakinsegituan gogortzen dek, ba, eta Astu-riastikan bueltan aitta etortzen zanian,jo!, hark ekarritako ogixa pastela bezela-koa izaten huan! Hura etxera noiz eto-rriko kontuak ateratzen ibiltzengitxuan: Gaur etorriko dek, bixar dalaetortzekoa, Avilésen dabela, handikerten dutela, ez dakit non dabela etahandik honea etortzeko bost egun

behar dittuela…Baina hego-haizeakharrapatzen zunian, andadios!, egunbatian Zumaixan! Gijondik erten,poparian jarri, eta bale. Aldrebesekoatokatzen zanian, izorrai, lau edo bost

egun ailegatu ezinik. Bermeon-etasartzen ittuan-eta babes bila. Hai-zia nola zeon, hala ibiltzen ittuanhaixek. Patroia Eustakio Arrindahuan. San Telmo Kalekua.Hemen gure behian bizi ittuan.

Eskolan non ibili zineten?Tintuxenean. Hura huan guremaistra. Eta komunixo haundi-xa eiten giñunian maixuetara.Mari kalera. Alondeixaren goi-xan zeona. Lanian hasita geroere, hantxe, gabeko eskolan.

Baina juerga besterik ez ginieneiten. Tintuxenean dotrina asko eta ari-metika pixkat ikasi ginien. Handikaurrera, liburuak, manuskrituak,numeroak… Hoixek danak ikasi beharittuan eta danak gabian. Eta badakik,guk 8-10 ordu lan egin ondoren, ikaste-ko gogo haundirik ez eta jolasian.

Mekaniko hasi al zinen lanean?Ez. Zapatero. Benito anaixa hasi huanzapatero eta amak ni ere harekin haste-

joxe manuel manterola aizpurua

"Ni ikusita natxiok Zubi Txikitik hasi etaPulporaino dana belako barkoz betia"

ABELIN LINAZISORO

(1)

Page 24: 131 (2005eko martxoa)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

252 0 0 5 k o M A R T X O A

ko esan zian. Xanti zapateronian. Bainanik ez nian gustoko zapatero izatea etaalde egin nian. Xantik amari ematenzioan dirua. Guri ez.

Zenbat urterekin hasi zineten, ba,lanean?Komunixo haundixa ein eta segituan.11 urtekin-edo. Solfako kalian hasigittuan, Zapateixa hor zian eta bestealdian denda. Gero zapateixa erdikokalian jarri zian eta nik orduan aldeein nian. Han Jontxuk eta Benitokeiten zien lan. Alde ein nun egunhartan Xantik: Non da Joxemanuel?Besteak: Ez da etorri. Eta Xantik:Nola? Nik ekarriko diat hura! Bialdudittik Benito eta Jontxu nire bila etani Bonbilon ixkutatuta. Haixek, Fiii!,Zubi Txikitik txistuka. Eta nik: Zeeer!Etortzekooo!, haixek. Bai, zea! Zapa-ta berrixak haixek eiten zitien, bainazaharren josturak, soro erdixak, dananik ein behar izaten nian. Jota leher-tu arte. Afaldu eta lanera. Eta ni beti-ko hor sartuta? Itxian esan nian etagure amak: Nora jun nahi dek, ba?Nahi dezun lekura, nik. KarmeloUnanuenea eraman niñuen. Gureaittak bazian amistadia Karmelonaittakin, hau alonderoa huan, eta,eraman tailerrera mutila, esan zioangure aittari. Nik mekaniko nahi detesan nitxuan Karmelori, eta honek:Oain mekanikan bazeok lan pixkat,baina fundizixuan lan puskat zeukat.Han hilabete-edo eintzak eta gero

ikusiko diau. Zea, gaur arte. Fundizi-xuan betiko. Han segi nian gerra arte.

Laburtuz, orduan, Tintuxenean 11urte arte. 14 urte arte gaueko eskolaneta zapateixan, eta aurrerantzeanKarmelonean.

Tintuxenean, muskira daxolaka zebil-tzan umeekin batera ibili gitxuan. Gukamistadia baginien Altxirrinekuekin(Altxirri Pototo Axuntxion Tintuxarensenarra zen) eta Benito eta ni ondo iku-siak gibeztian. Altxirrik hiru arrebazitian Donostira ezkonduta. BatekDana Ona taberna zian eta bestea Faus-tino Pastorrekin zeoan ezkonduta. Haumendigoizale onenetakoa huan.Gerran ihes ein zuna. Ez huan gehixoetorri. Gure aitta hil zanian ixkutuanetorri huan gure etxera eta hantxe Fran-tzixan hil huan bera gero. Guri einziuen ba! Eskola txikitik lanera! Karme-lonean 5,30ak arte eiten ginien lan.Gero, 6,30ak arte eta primaberan, barkoasko eiteko zibenian, 7,30ak arte. Gaue-ko eskola 7,30tatik 9ak arte, baina nahigiñunian juten gitxuan. Esteban Make-tua, Angel Aperribai, Auguston-eta anai-xa eta hauekin juntatzen baginan, joe!,edade txarrenean gitxuan, ba, eta orruaeta marrua ibiltzen ginien! Egun batianeman ziguk jo aldixak eta, hi! hau esan-go zioagu maixuari! Bu-e-nas no-ches.Batek bu, bestiak, u, bestiak nas, etahorrela. Esan baxeu, esan xeu. Maixuakhartu zian makila eta gu saltaka batianbakoitza bere pupitrera! Eta hark: Uncristiano no se porta así! Eskola erderaz-koa huan eta hura zeharo elizakuahuan. Don Bidalen aitta. (Don Vidalparrokiako erretorea izan zen gerraondorenean) Kriston sermoiak botatzenzitian. Eleizakoak baino haundixo. Ser-moiak bai, baina eskola asko ez. Ni Don

“Ur haundira zanbuilaein, igeri ein, eta gero

hondotik, sondahaundixa zeon lekutik,harri koskor bat atera

behar huan.”

Page 25: 131 (2005eko martxoa)

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

26 2 0 0 5 k o M A R T X O A

gure zumai zarra

Tiburtziona (Julio Beobideren aita)bialdu nahi izan niñun amak. Honekbere itxian partikular ematen zian esko-la, baina bi gitxuan, eta… Benitokin zeregin? Nik bixontzako dirurik ez zeukat,esan zian amak. Eskola eerra ikasi bes-terik ez eta… lanera.

Garai hartan ere igerian umetanikasiko zenuten, ezta?Bai. Arranplan. Eta alternatiba har-tzeko arranpla kanpoan eiten ginienigeri. Arranplatik moilara etorri etahandik salto ein behar huan. Alterna-tiba, igerixan banekigula ikustekohuan. Hala deitzen gitxuan behitzat.Ur haundira zanbuila ein, igeri ein,eta gero hondotik, sonda haundixazeon lekutik, harri koskor bat aterabehar huan. Ez zeoan arnasean iraba-ziko zianik! Egun batian beraneantebatek arranpla bukatu eta paol bidiahasten den toki parean pezeta batbota zian. Plemaa zeoan, maria bizi-xak eta sonda haundixa. Eta berane-anteak: El que llegue hasta el fondotendrá un gran premio! Pezeta! Joe!Pezeta urrutira bota zian gainera.Benito, Gillermo Amas eta danok zai.Martinez Kleiser-en andria eta hauekbegira. Ein diagu salto. Neuk ateranian. Ondo kostata! Gero, sekreta-xuak esan zian: Igeri eitea-eta ondozeok, baina heure burua hainbesteestutu gabe. Etzak horrelakorik eingehixo. Pezeta danon artian gastatuginien.

Itzungo hondartzara-eta joaten alzineten?Itzunera bai, baina Santixora gutxi.Zuloagaren etxea zeon alde hartara einbehar huan, Santixo oso irekia huan,korriente haundixak eta itsaso haundi-xakin-eta oso txarra. Ez zikun Santixogustatzen. Gu igerian, arranplan, ZubiTxikixan eta Itzunen. Eta hemen betiSan Telmo aldian, ur haundixo eotenhuan-eta. Ez zekiagu zeatikan, baina gubeti soka inguruan ibiltzen gitxuan.Bidasorok jartzen zun soka inguruan.Eta gero… sagar lapurretara. Merienda-tzeko txokolatia eta ogixa izaten ginien.Txokolate ontza bat. Txokolatea zegoe-nian, jakina. Eta igeri garaixan, sagarlapurretara! Ardantzara juten gitxuan,baina han txakurra botatzen zigueneta… Arrukale aldera. Xarrondo alderaere bai, baina han ere txakurra askotaneta azkenian estazixo gainera jutengitxuan. Luakixeta ere bai. Luakixetan,urruti, ixa Bitarte baserri parian, souagitxikan. Amarekin hara jun behar iza-ten nian. Amari laguntzera. Soro haun-dixa huan, artuakin-eta. Eta hamengosoua, Zelaiako bidian zeon sou txikixa,neuk manejatzen nian. Patata,porrua… Baatza huan. Nei ilarra ezzikan gustatzen eta aittak mahaixanbelarrira: Joxe Manuel, jan ezak, eerraziok-eta! Baina nik ezin jan. Ixa botaka.Aittak berriro: Jan ezak, motel, izugarrieerrak zibek-eta. Hainbeste lan kostazak eta jan ezak. Ez zian errietikan einilarrak neuk ein nittulako. Aitta bea bai,

“Baina neguan,denboraliakin,

trumoiakin-eta triste…Zorra ein behar.

Zapata zaharrakin ibilibehar. Hala huan

gauza orduan.”

Page 26: 131 (2005eko martxoa)

272 0 0 5 k o M A R T X O A

amorratua huan. Ilarrari arrautza bota-tzen zioan-eta. Hurrengo ilar sasoian,urte betera, gure aitta etorri dek etaberriz ere bere plateran arrautza jarrizian. Nik ezta kasuikan ere. Hark nei:Hi, non da ilarra? Ni ixilik. Jun dek bilasoura eta… ilarra falta! Nik ezta ipiniere. Hura egurra eman zidana! Eskuhaundi haixekin! Nik ihesi eiten nian,baina alperrik. Amakin, baba, artua-etajartzen ginien. Haraino oinez jutengittuan, pentsa ezak! Guresoua azken luakixa huan.Itturri bat ere hantxe zeoan.Hara goizetik jun behar iza-ten huan eta gero ama baz-kaixakin etortzen huan.Aittaren jornalakin bakarrikbizi gittuan-eta. Karmelokinhasi nintzanian ere, zer ira-bazten nian, ba? Bi errial.Albarketentzat ere ez.Aittak-eta itsasotikan biajeona bazuen, ondo. Etorri,bere egunak Zumaixan eineta ondo. Baina denboraliatokatzen bazan… Gureamak bere lagunei: Hau jun den, berri-ro zorra ein diñau. Amak eskola ez zian,baina hark paperian zerbait markatzenzian, eta ondo zekian nola zebilen etxe-ko ekonomia. Bazekian noiztik zeonzorretan eta nori zor zion. Bere lagunei-eta: Han zor dinat, beste hartan ere bai,eta honenbeste. Zortzi egun baino lehe-no hamen egon behar din gure gizonak,bestela akabo. Hamen desgarka ein eta

beste karga bat hartu eta juteko, jakina.Hila betean karga bakarra ein ezkero,izorrai. Marinel haixek ez zien jornalik.Biajeko honenbeste eta kito.

Ikatza etxeetako ekartzen al zuten?Ikatza aparte hiru klasekoa ekartzenzien. Bat, altos hornosetako, bestea, gai-leta eerra, etxeetako eta beste bat herre-mentexeentzako. Udan-eta, ondo ibil-tzen zianian, dirua juxtu ailegatzen

zikuan gure amari. Baina neguan, den-boraliakin, trumoiakin-eta… triste.Zorra ein behar. Zapata zaharrakin ibilibehar. Hala huan gauza orduan.

Zuek jolasean-eta non ibiltzen zine-ten?Zubiaurre kalian (Orain San Telmo).San Telmon ez sartu hango matoiakgu gitxuan-eta. Kale Berrikoekin

(Mari kalea) eukitzen gitxizkienbronkak! Joe! Hamaika hartu zianJuan Mari Antiak! Beti zimitaxuanhaserratzen gitxuan. Zimitaxua beai-xena zala. Han inguruan beste fron-toirik ez zeoan, ba, eta hantxe hastengitxuan borrokan. Haixek Mari kalerasartzen ittuan eta sakristitik honeantzdaon koskan, eleizako paetaren kon-tra ixkutatzen ittuan. Ai iñuxentiak!Guk ezin ikusi izaten ginien han

zaben edo non zaben. Bainajakiten ginien non eotenzian. Harri pila hartu eta eli-zako paretaren kontra gorabotatzen ginien. Paretanbota ein eta haixen gaineraeroitzen ittuan. Hasierabatian, San Telmo alderaetortzen hasi ittuan eta guKarmeloneko karka zaha-rrian ixkutatzen gittuan etahandik harrika ein. Eta hai-xek: Ai ama! Ai ama! Lezi-xua ikasi zien eta gero Marikalean ixkutatzen ittuan.Salbatuta zibela uste zien,

baina alperrik. Harrixakin pareta joeta behera. Gero, gerra garaixan,Juan Mari eta hauek detenitu eta kar-tzelara eraman zitien. Eta gu Bilbonbixita eitera jun gitxuan. Benito etani orduan ertzainak gitxuan etazumaiarrak ikustera jun gitxuan. Zermoduz zauden-eta jakiteko. Etalehenbizi galdetu giñuna hoixe izanhuan. Ea ondo zeuden.

jarraituko du...

Page 27: 131 (2005eko martxoa)

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

28 2 0 0 5 k o M A R T X O A

kultura

Itakaren autoekoiztutako lehenCDa eskuartean dudan bitarteantaldekideren baten lehen urratsmusikalak datozkit burura. Nolaaldatu diren, Beheko Plazan kirolportuaren aurkako kantak jotzenzituzten garai haietatik. CDa, lehenentzunadian indiferentzia sortzen ezduen horietakoa da. Hasi bezainlaster entzulearen belarriak bere-ganatu eta letra jakin gabe burua goraeta behera mugituz kanta abesaraztenduen horietakoa da. Ondo egindakolanaren zirrara, gustura, bai soinualdetik eta bai abestien osotasunarenaldetik. Lan honek ez du inongoinbidiarik izan behar merkatuko besteedozein diskorena, dendetan erosdaitezkeen disko askok baino soinuhobea baitu. Zorionak eman beharkodizkiogu Mikel Kazalisi, bereFidelena estudioari horrelako pro-betxua atera ahal izan diolako, ezbaita erraza Itakak duen estudiokokontundentzia lortzea.

Ahotsak harritu nau gehien. Zer esan dezakegu abeslariaz...

Aitorrez... Jonathan Davis, ChinoMoreno edota Max Cavalerataz gogo-ratzen zen kanoa baten gaineanUrolako ur koipetsuak zeharkatzenzituen bitartean, azkenean eskola ona

duenak, ekinaz, eztarriaren teknikaizaera propioarekin menperatzenduela frogatuz. Teknikaren barruan,garrasi latzenetik melodia hunkigar-rienaren bitartean dabil inolako kon-plexurik gabe. Laguntza bezala,Ixkiñako Ibonen oihu karakteris-tikoek ñabardura guturala jartzendute abestiren batean.

Baina hau ez da death disko bat.Azkenaldian hemen inguruandabilen stoner joerak nabarmen era-gin ditu, baita honen aurrekari izanzen Honddarbiko martxak ere, eta eznaiz alardeko txirulez ari. Esklusibabezala, zuzeneko emanaldietarakoDut-en bertsio bat prestatzen ari

CD-akalean!HAIZE GALARRAGA

Page 28: 131 (2005eko martxoa)

292 0 0 5 k o M A R T X O A

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

zirela harrapatu nituen lokalean. Baote euskal talde hoberik beraienabesti baten bertsioa ateratzeko? Zuekatera kontuak.

Braka gustura dabil gitarraren mas-tila eskuekin korrituaz, abestearenpisua gainetik kendu zuenetik gehia-go saiatzen da gitarrarekin, etaemaitzak bikainak dira. Irribarre txoli-na ahoan duela bere txakur txikia laz-tantzen ikusita ez dirudi gitarrari hor-relako soinu bortitza ateratzeko ahal-mena duenik. Rubio eta Bonek oinar-ri erritmikoa markatzen dute bizitzahorretan emango balute bezala.Beraiekin egon nintzen azkenaldianBonek gitarra jotzen zuen. Ez dirudihala denik, makilekin duen segurta-sun eta konfiantzari so eginaz beti-danik bateriaren aurrean eserita egondela ematen baitu. Zer izango litza-teke bateria, entzulearen urdailabibrarazteko Rubioren laguntzarikgabe? Sabeleko dardarak ez du inoizhuts egin baxuaren indarra neurtzekoorduan.

Diskoari buruz... maketa soileangeratu ezin duen lana da. Kalitateadugu, kantitatea dugu (7 abesti),prezioa 5 euro... joan zaitezte azkar

Zumaiako tabernetara, maketaagortzen bada baliteke hurrengoaldian grabazioak 15 euro baino gehi-ago balio izatea eta. Pop itsaskor etaheavy permanentean adituak direneuskal diskoetxeek lan hau ondoriorikgabe igarotzen ez uztea espero dut.Baina horretarako Itakak autopro-mozioaren lan nekeza hartu beharkodu, alferkeriak talde bikain asko antzuutzi baititu.

Harremanet an jar tzeko:669899253 ( Iban) edo661426175 (Jon) e - p o s t a :i t akat akat [email protected] . Internet orr ia ( las ter) :www.i t akat akat a .com.

Harremanet an jar tzeko:669899253 ( Iban) edo661426175 (Jon) e - p o s t a :i t akat akat [email protected] . Internet orr ia ( las ter) :www.i t akat akat a .com.

zozketa!!Itakaren lehen CD-aren bost alezozketatuko ditugu galdera honenerantzuna asmatzen dutenenartean:- Zein da grabaketa estudioarenizena?

[email protected] martxoaren 31 baino lehen

Page 29: 131 (2005eko martxoa)

30 2 0 0 5 k o M A R T X O A

Maiatzetik aurrera Zumaiako txoko batzuetan hainbat arte-lan ikusteko aukera izango da. Artelan horiek, Divergentesprogramaren barruan garatutakoak izango dira.

Egitasmo honen bultzatzaile nagusiak Zuloaga Museoa,Xabide kultur kudeaketarako enpresa eta Bilboko Windsorgaleria dira. Proiektu honen bitartez, alde batetik arte sor-menaren eta berrikuntza teknologikoaren arteko harremanabultzatu nahi dute; bestalde, ordea, artista hasiberriak eza-gutarazteko bidea ere bada egitasmoa. Helburu horiek lor-tzeko asmoz, arte eta teknologi munduko adituek osatutakoepaimahai batek artista batzuk aukeratuko ditu, teknologia

berriekin zerikusia duten Euskal Herriko enpresa batzuetanegonaldiak egin ditzaten.

Nazioarteko hamar artista horiek enpresetako "langile"bihurtuko dira aldi baterako. Baina beraien lana gainontzekolangileengandik ezberdina izango da. Izan ere, enpresabakoitzak lantzen dituen teknologia, material eta prozesukontzeptuekin lotura duten obrak sortzea izango baitaberaien zeregina. Horrela, enpresa munduaren eta arte mun-duaren arteko harremana sortuko da.

Lantegiek apirilean zabalduko dizkiete ateak artistei, etagehienak oso ezagunak dira: CAF tren lantegia; EITB; IKA4;Ikusi elektronikako, informatikako eta telekomunikazioetakolantegia; Irizar autobusen kooperatiba; Ulma taldea; multime-

ITSASO IBARRA

Arteak eta enpresak,biek bat

kultura

Nazioarteko hamar artistak enpresetan egindako obrak izango ditugu herrian

Page 30: 131 (2005eko martxoa)

Amaiako plaza

312 0 0 5 k o M A R T X O A

dia plataforma berriak irekitzen dituen VICOMTech; etaTecnalia. Artistek bi eta lau aste arteko egonaldia egingodute lantegian, eta tarte horretan enpresaren lana beraienartelanean islatu beharko dute.

Hasierako lana enpresa barruan egingo dute, bainamaiatzaren amaieratik aurrera proiektua kanpora, atarizabalera, aterako dute. Hamar artelanak herriko zenbaittxokotan jarriko dituzte ikusgai. Horrela, ibilbide batsortuko da eta aukera izango da artelanetik artelanerajoateko. Obra gehienak Zuloaga museoaren inguruanjarriko dituzte, baina Paolaldeak eta Mari kaleak ereizango dute obraren bat inguruan.

Erakusketa maiatzaren 26an zabalduko da, baina era-kusketaz haratago doa Divergentes proiektua. Udako hila-beteetan hainbat ekintza antolatuko dira erakusketareninguruan. Lehen aipatu moduan, Zuloaga museoa daproiektu honen bultzatzailetariko bat eta museoan bertan,Divergentes proiektua nola gauzatu den azaltzen duenikus-entzunezko bat egongo da ikusgai. Hain zuzen ere,artelan hori EITBn egongo den artistak egin beharko du.Artista horrek, halaber, EITBko kateetan proiektua iragar-tzeko emitituko den spota ere sortu beharko du. Horrezgain, bisita gidatuak, kontzertuak, performance-ak, proiek-zioak, jardunaldiak eta hitzaldiak ere izango dira erakus-ketaren inguruan, baina oraindik denen berri ematea ezi-nezkoa da, hil honen amaieran zehaztuko baitira ekital-diak. Bestalde, dagoeneko hitzartuta daude "Artistakenpresetan" eta "Arte publikoa eta lurralde etorkizunturistikoa" hizpide dituzten mintegiak.

Proiektu honetan zein artistak parte hartuko dutenmartxoan emango dute aditzera. Apirilean, artistek zeinenpresa egokitu zaien jakingo dute, baita beraien obrazein lekutan erakutsiko den ere. Horrela, apiriletikmaiatzera bitartean artista bakoitza bere enpresan aritu-ko da lanean, eta ekainetik irailera beraien obrak izangoditugu ikusgai herriko txokoetan.

Olatz Iruretagoiena zumaiar gazteak irabazi du Ramon RubialFundazioak antolatzen duen literatur lehiaketa. Euskal Herrimailan antolatzen den lehiaketa honek bi maila ditu: 8tik 13 urtebitartean bat eta 13tik 16ra bestea. Bigarren honetan euskarazidatzitako ipuinen kategorian lehen saria irabazi du Olatzek"Espetxeratu gintuzten idatziak" ipuinarekin. Literatur lehiake-tara aurkezteko "demokrazia eta tolerantzia" hartu behar zengaitzat, eta Olatzek 1917. urteko Errusiako iraultzan kokatu dubere ipuina, bertan kazetari eta idazleek bizitako eskubide urra-ketari buruzko istorioa idatziz. Berak esan duenez, ez omen zaiozaila egin garaia kokatzea, dokumentazio lanaz lagundu baita,eta gainontzekoa imajinazioaren laguntzaz osatu du. Gustura dago Olatz jasotako sariarekin. Asko gustatzen zaio idaz-tea eta badaki lehendik ere zer den sariak jasotzea: San Telmosarian arlo desberdinetan saritua izateaz gain, iaz ZumaiakoDendari Elkarteak antolatutako ipuin lehiaketa ere irabazi zuen.Oraingoan, ordea, ez du sari makala jaso: hamabost egunErresuma Batuan ingelesa ikasten, ordenagailu bat etxerako, etaliburu sorta bat eskolarako. Martxoaren 7an jaso zuen sariaBilbon eta bertara joan zen Maria eta Jose ikastetxetik antolatu-tako autobusa.

Olatz Iruretagoiena berriz saritua

Page 31: 131 (2005eko martxoa)

32 2 0 0 5 k o M A R T X O A

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

Atal berri honetan gure herrietako Tokiko Agenda 21enberriak zabaldu nahi ditugu hilabetero. Baina, zer daTokiko Agenda 21a? Herritarren bizi kalitatea hobetzeabilatzen duen egitasmoa da. Horretarako, oreka bilatzen duingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren artean.

Prozesu hau aurrera eramateko herritarren partehartzeaezinbestekoa da eta partehartzeko era desberdinak daude(Herritarren foroa, web orria, mahai teknikoak etab.)

HILABETE HONETAKO BILERAK

Momentu honetan herriaren diagnostikoa egiten ari gara

egungo egoera ezagutzeko asmoz. Diagnostiko hori burutze-

ko mahai teknikoak eta herritarren foroa antolatuko dira.

MAHAI TEKNIKOAK: eztabaidagune hauek teknikari, politi-

kari eta zenbait eragile sozial eta ekonomikoek osatzen

dituzte.Udazkenean bildu ziren partaideak berriro ere elkar-

tuko dira. Hauek dira bileren datak:

Martxoak 8. 18:30tan:

- SOZIOEKONOMIA, KOMUNIKAZIOA, SENTSIBILI-

ZAZIOA, PARTEHARTZEA ETA PLANEAMENDUA

Martxoak 22. 18:30tan:

- JARDUERAK, INGURUMENA eta INGURUMEN BEK-

TOREAK (Ura, energia,…)

Mahaietan parte hartu nahi duten taldeek izena eman behar-

ko dute bilera aurretik. Herritarren foroan parte hartzeko

berriz ez da behar izena ematea. Hurrengo foroa apirilaren

12an izango da 19:00etan Foronda kultur etxean.

T O K I K O A G E N D A 2 1

Page 32: 131 (2005eko martxoa)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

332 0 0 5 k o M A R T X O A

Z I N E F O R U M

Lolita Cassard noraezeandabilen neska sentikorra dakomedia honen pertsonaianagusia. Bere pisuaz lotsatuegiten da, eta inguruan inorkez dio behar duen arretaeskaintzen. Etienne, aita, sor-kuntza krisian murgildutakoidazle eta argitaratzaile ospe-tsua da, beti oso lanpetuta, eta Karineren, andregai gazte panpoxa-ren, desioak bete nahian. Lolitari kantu ikasketak ematen dizkioSylvia andereñoak; Pierre, berriz, haren senarra da, orain arte arra-kastarik izan ez duen idazlea. Bion bizitza erabat aldatuko da Loli-ta idazle miretsiaren alaba dela ohartzen direnean. Horiekin guz-tiekin batera, neskatoaren laguntza jasoko duen Rachid gaztea,arazorik ez izateko Sébastien izena erabiliko duena.

Musika eta idazketa munduan kokatzen den pelikula hau per-tsonaia askoren bide gurutzatzea da, hainbat istorio harilkatuz,autoestimuaz eta norbera den bezala onartzeaz diharduena, irudia-ri garrantzi handiegia ematen dion gizarte honi kritika eginez.

Aktoreen lana, zoragarria; elkarrizketak, bikainak…Cannes-engidoi onenaren saria jaso zuen merezimendu osoz zuzendaritza etaantzezle lana betetzen duten bikote honen filmak. Zinematik lurraukitu gabe pozez irtetea lortzen duen harribitxi gomendagarria.

marxoak 31, osteguna, gaueko 10:15ean

Como una imagen Zuzendaria: Agnés Jaoui Aktoreak: Marilou Berry, AgnésJaoui, Jean-Pierre Bacri, Laurent Grevill

«Silver City» no deja deser una prolongación de laconstante temática queSayles ha tratado de mane-ra más o menos soterrada alo largo de buena parte desu obra. La pasión que esteirreductible cineasta inde-pendiente demuestra haciala cultura latinoamericanay la problemática social y política que bulle al otro lado de RíoGrande provoca que sus filmes adquieran una lectura muchomás compleja de lo que a simple vista pueda parecer. El autor de «Casa de los Babys» utiliza la carrera política deun aspirante a gobernador para, progresivamente, mostrar lacara oculta de una realidad silenciada y que tiene mucho quever con la esclavitud moderna que sufren los espaldas moja-das. Es inevitable centrarse en la apabullante caracterizaciónque Chris Cooper hace de un político sospechosamente pare-cido en su escalofriante simplicidad al temible Bush junior.Sus delirantes y breves apariciones son tan geniales (memora-ble el paseo a caballo entre Cooper y Kris Kristofferson) quesobresalen del resto de una obra que cuenta con un epílogodemoledor.

martxoak 17, osteguna, gaueko 10:15ean

Silver City Zuzendaria: John Sayles Aktoreak: Danny Huston,Chris Cooper, Daryl Hannah, Richard Dreyfuss, Billy Zane.

Page 33: 131 (2005eko martxoa)

34 2 0 0 5 k o M A R T X O A

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

ZUMAIAKO XI.MENDI ASTEA:

martxoaren 15etik 18ra, mendiko

ikusentzutekoak 7.30etan Foronda

kultur etxean

15, asteartea BENANTXIO IRURETA

"Putha Hiun Chuli (7.296)" Nepal;

igoera oinez eta eski bidez.

16, asteazkena POTO

GORROTXATEGI eta BELEN

EGUZKIZA

- "Eski ibilbidea Canadako Glaziareen

Parke Nazionalean"

- "Mendi eskia Argentinan"

- "Itsasertzeko Alpeetan eskiatzen"

17, osteguna JUAN VALLEJO "Por

las zonas frías de la tierra"

18, ostirala Rosa LIZASO ETA

MIKEL BRINGAS "Asiako hego-

ekialdean tandem bizikletaz"

11, ostirala 22:00etan antzerkia

"Las mujeres de verdad tienen

curvas"

13, igandea 12.00etan Haur

antzerkia GU GEU : "Ipuin

musikala"

17, osteguna 22:15etan zineforum

saioa "Silver city"

18, ostirala 22.30etan HIRU TRUKU

"Nafarroako kantu zaharrak"

31, osteguna 22:15etan zineforum

saioa "Como una imagen"

1ETIK 4RA ETA 8TIK 10ERA

santelmoak 2005

Apirilaren 14ean: zineforum saioa

"Frío sol de invierno"

Apirilaren 21ean (edo 22an hau ere

gaur konfirmatzeko) 5.30ean

Ipuin kontaketa haur

liburutegian

Apirilaren 22an : 22.30ean

Alondegia aretoan Antzerkiola

Imaginarioaren antzezlana

"Kaputen kanta"

Apirilaren 28an: zineforum saioa

"2046"

Apirilaren 29an: 7etan Aita Mari

aretoan Beheko Plaza Abesbatza

eta abesbatza gonbidatu baten

kontzertua

Apirilaren 7tik 9ra Parrokiko

Taldeak antolatuta, Alondegian,

Bidezko Merkataritza azoka.

Apirilaren 28tik maiatzaren 8ra

Aranzadi zientzia Elkartearen

"Aurora 2001" erakusketa.

Zabaltze ekitaldi-hitzaldia,

19.00etan.

ERAKUSKETAK

APIRILA

MARTXOA

agenda

Mendi asteaMartxoaren 15etik 18ra egingo da XI. Mendi Astea. Lau

ikusentzunezko aurkeztuko dira Foronda kultur etxean. Horien

artean, hilabete exkax bertan behera geratu zen “Asiako

hego-ekialdean tandem bizikletaz”. Gozamena.

Page 34: 131 (2005eko martxoa)