55 - 2005 urria

20
ere 81. urtemugarako astebete falta zen be- rarekin hitz egin genuenean. Bere burua "hezikaitz zahar" baten moduan de- finitzen du, baina ez da zaharra edo hezikaitza. Esan dezagun mugan bizi izan dela. Baina mu- garen ertzean ibili da ez buruarina delako, nahi duena egin duela- ko baizik. Askotan, garai hartan ema- kumeek egingo ez lituzketenak egin zituen Bal- tzolako base- rrian bizi den "alemana"k. danbolin 2005/10 55. ALEA Jardunian Gúdula Von Derschau B 6. orrialdean jarraitzen du

description

deskribapena

Transcript of 55 - 2005 urria

Page 1: 55 - 2005 urria

ere 81. urtemugarako astebete falta zen be-

rarekin hitz egin genuenean. Bere burua

"hezikaitz zahar" baten moduan de-

finitzen du, baina ez da zaharra

edo hezikaitza. Esan dezagun

mugan bizi izan dela. Baina mu-

garen ertzean ibili da ez buruarina

delako, nahi duena egin duela-

ko baizik. Askotan,

garai hartan ema-

kumeek egingo ez

lituzketenak

egin zituen Bal-

tzolako base-

rrian bizi den

"alemana"k.

danbolin2005/10 55. ALEA

Jardunian

GúdulaVonDerschau

B

6. orrialdean jarraitzen du

Page 2: 55 - 2005 urria

BB EE TT EE DD II TT UU UU RR RR II AA NN

HH OO RR II DD EE LL AA EE TT AA GG UU RR EE BB AA ZZ KK II DD EE EE NN AA RR TT EE AA NN AA RR GG AA ZZ KK IIKK AA MM EE RR AA DD II GG II TT AA LL ZZ OO RR AA GG AA RR RR II BB AA TT ZZ OO ZZ KK EE TT AA TT UU KK OO

DD UU GG UU AA ZZ AA RR OO AA NN

OORRAAIINNDDIIKK BBAAZZKKIIDDEE EEGGIINN GGAABBEE ZZAAUUDDEELLAA?? Ba, deitu berehala

943 147 123 telefonora eta zeu ere zozketan sartuko

zaitugu URTEKO KUOTA 20 EURO

EZAUGARRIAK: 5,2 MEGAPIXEL, 3 X –EKO ZOOM OPTIKOA, 128 MB –ETAKO XD TARJETA

ARGAZKIAK, MUGIMENDUA ETA AHOTSA GORDETZEN DITU. P ILAK, KARGADOREA ETA ZORROA

DD AA NN BB OO LL II NN AA LL DD II ZZ KK AA RR II AA KK 5 UU RR TT EE

INDARTU ZUK EREPROIEKTUA52 EUROKO EKARPENAEGINEZUDALAK BIZTANLEKOEURO BAT EMATEN DUZURE EKARPENAEZINBESTEKOA DA!

Oraindik jasotzen ez baduzu deitu 943 304 346 telefonora

Page 3: 55 - 2005 urria

AA TT AA RR II KK OO AA .. Hemennaukazue berriro ere zerbait esannahian eta jakin gabe nola.Bidea ekinez egiten dela esaten duenakez du arrazoi faltarik eta guk, gure eki-nean, dagoeneko 5 urte bete ditugu. Ezin esango dugu helduak garenik haingazte izanik (5 urte baino ez baititugu),baina egindako ibilbide honetan ez zai-gu ikastekorik falta izan. Aurrera doanedozein izaki bezala batzuetan indarrezbeterik eta beste batzuetan gaixo etaahul aurkitu izan dugu geure burua.Batzuetan mundua jateko indarrez etabeste batzuetan berriz, bizirik irautekoere zenbait komeria izanez. Hala ere, etaoraindik ez garenez hil, herri barruan gure tokia egin dugula iruditzen zait, he-rriak gustura hartzen duela hileroko Danbolin eta horrek, indarrak ematen ditubeste bat eta beste bat eta... ateratzeko. Hala ere, eta indar horiek bere horretanjarrai dezaten, ezinbestekoak iruditzen zaizkit horrelako lan batek beharrezkoakdituen oinarriak indartzea. Hala nola:1.- Ekonomia: momentu honetan horrelako ekimen batek ezin du aurrera eginadministrazioen laguntza ekonomikorik gabe. Administrazioek garbi izan behar-ko lukete herri aldizkariek betetzen duten hutsunea, garbi izan beharko luketegure hizkuntzaren normalizazioan duten garrantzia.2.- Elkarlana: Lanerako taldeak osatzea ezinbestekoa da aurrera egin ahal izate-ko. Koordinatzaileak garrantzia du, baina ez du zer koordinatu izango ez badagokoordinatzeko lanik, koordinatzeko talderik... Garrantzia handia du kolabora-tzaile talde bat idazteko prest izatea, hileroko lanak nork egingo dituen zehaztutaizatea. Horrek indarra eta konfiantza ematen du.Danbolinen lehenengo zenbakian esaten genuen bezala: "DENOK KAZETARI".

Baina bota diezaiogun begiradatxo bat orain arte egindako lanari.Jaiotza indartsua izan genuen, gure lehenengo zenbakiko barnealdea aztertu bai-no lehenago, azalak zerbait berria zetorrela adierazten zuen (gogoratzen duzueazal hura? Takoidun zapata haiek?). Eta gure asmoak bere horretan jarraitzendu, zegoen hutsune bat betetzen saiatu gara, zerbait berria egiten, herritarrekeuskaraz irakurtzeko eskubideaz aparte, benetan irakurtzeko aukera izan deza-ten saiatzen gara. Baina, nahiz eta gure asmoak onak izan, horrek ez du esan nahi beti asmatzendugunik. Badakigu hutsuneak ditugula, auzoak gehiago landu beharko genituz-keela, batzuentzat berebiziko garrantzia izan duenak guretzat ez duela hala izan,batzuetan ez zaigula ulertzen... Batzuentzat hango, beste batzuentzat hemengoeta beste batzuentzat inongo ez garela. Baina aurrera goaz eta aurreko lerroetan aipatutako "batzuentzat" horiek guztiakbeharrezkoak ditugula oso garbi izanik, eta elkarrekin beste hainbat urte betekoditugulakoan

HEMEN GAITUZUE ESKU ZABALIK ZUEN ZAIN!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Joxeba larrañaga

34 69 10 1214 16 18 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

SS AA NN TT AA NN GG RR AA ZZ IIAA LL DD EE RR AA BB II ZZ II KK LL EE TT AA NN

AA GG EE NN DD AA

JJ AA RR DD UU NN II AA NNGG UU DD UU LL AA VV OO NN DD EE RR SS CC HH AA UU

II RR AA EE TT AA KK OO SS AA BB EE AA

NN AA RR CC II SS OO BB AA LL EE NN TT ZZ II AA GG AA

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

Page 4: 55 - 2005 urria

enb idoa I .

B e h a r b a d a , g e u r i e r eindependente izateko sasoia iritsizaigulako-edo, egun etxebizitza bateskuratzeko dugun aukerari buruzhausnartzen hasiak gara. Soka horri

tiraka-tiraka, bestela-ko gogoetak ere ager-tuz doaz.Lehenik eta behin,esan beharra dagoetxebizitza salerosketa-rako produktu bilakatudela; inbertsio modubat, oinarrizko beharbat baino gehiago.Horra hor egungoprezioen zergatia.Inbertsio mota ho-rrek etxebizitzarenerabilera balioaren etasalerosketarako balioa-ren arteko desberdin-tasuna areagotu du.Egun, orokorreanhitz eginda eta gure-aren moduko herribatean, etxebizitzaeraikitzea erositakobaten erdia kosta dai-

teke. Gainerakoa lurraren balioa li-tzateke. Etxebizitza merkantzia bilakatzea-rekin batera, etxebizitza mota bat ereorokortu da: hiru logelako etxea. Eraikinak hiru solairukoak izan ohi dira, eta etxabeaz gain,solairu bakoitzean ezker-eskuin etxebizitzak.Zaila da etxebizitza mota horrek egungo familia eredu eta bizimodu desberdinen eskakizunguztiak betetzea: gazteak, bakarrik bizi diren edadetuak, lanera datozen atzerritarrak, gurasobakarrekoak...Salerosketarako etxebizitza mota hori nagusitzeak gainerako etxebizitza motak eta bestelakoerabileretarako eraikinak desagertzea eragin du. Promotoreak ez dira inozoak eta partzelaeraikigarrietan etxebizitzak egiten ahaleginduko dira. Badakite etxebizitzok eskuetatik kendu-ko dizkietela. Kobratu eta ahaztu, berriro gisa horretako beste negozio batean sartzeko. Neukere halaxe egingo nuke, aukera izango banu.Etxebizitza etxebizitzaren ondoan eraikita, herri txikiak lotarako auzo bilakatzeko arriskuahandia da. Jendeak kanpoan egiten du lan eta merkeago dauden herrietan erosten ditu etxe-bizitzak, lo egiteko. Etxebizitzak eraikitzea ez da herria eraikitzea. Horretaz zerbait jakin beharko genuke duelagutxira arte etxebizitzak, baserriak eta hotelak elkarren ondoan ezagutu dituen herri bateanbizi garenok.Beharbada, dirua egiteko, etxebizitzak saltzea ez den beste bideren bat aurkitzen saiatu be-harko genuke. Hala, herriak piztu eta etxebizitza duina izateko eskubidea bermatuko genuke.

Neretzatasmakizunikonena mikro-ondasa da, goi-zean jaikitako-an edo bazka-lorduan edoedozein mo-mentutan osoegokia dalako,sutan berotzenhasi beharrean,ba…

Ane Mendizabal

22 urte

Denak onak!Bat esan beharkobanu, onena la-badora, por su-puesto.

Mari Angeles Izeta

69 urte

Z e i n d a a s m a t ud e n e t x e t r e s n a r i ko n e n a ?

I mano l Sa leg i Urb ie ta

Lababajilla-sa. Nik lehen eznuen umerik,baina izan nitue-netik ez daukatdenborarik, etaorain egun guz-tiko ontziak ber-tan sartzen di-tut, gauez mar-txan jarri, etalisto!

Herminia Flores

31 urte

Page 5: 55 - 2005 urria

zken aldian zestoarmordoxka ikusten da korrika, eta bene-tan pozgarria da. Batzuk Behobia-Do-nostia lasterketarako prestatzen ari di-ra, beste batzuk, gutxiago ziurrenik,maratoirako eta beste asko, osasuntsuegoteagatik ibiltzen dira saltaka (eta ezda gutxi, ez horixe!).Hala ere, zerbait somatzen dut faltan:korrika egiten du-ten haur-taldeak.Garai batean, nioraindik txikianintzela, gogora-tzen dut nola izu-garrizko koadrilagelditzen zen fut-bol-zelaian, aste-an bizpahiru al-diz, entrenatzeko.Igandero-igande-ro krosetara joa-

ten ziren: Iruna, Ordiziara, Donostiara, Elgoibarra, Antzuolara... Iltze-dun zapatilak lokaztu ondoren, merezitako pintxoa jan eta denak gus-tura izaten ziren. Gaur egun, ordea, beste kirol batzuk (edo hobetoesanda, beste bat) d(ir)a nagusi eta, lehen ez bezala, beste kirolik egite-ko aukerarik edo denborarik ez du(t)ela uzten ematen du. Jende askok dio korrika egitea oso gogorra dela. Ziur nago batzuek be-netan gorrotatzen dutela. Beste askok ordea, "nik ez dut horretarakobalio" eta antzekoak esaten dituzte, eta horiek aitzakiak dira. Lehenen-go egunean pixka bat kostatzen da, baina jarraituz gero aurrerapena na-baria da eta norberak aurkitzen du bere erritmoa.Txikitan korrika ibiltzen ziren gazte haietako asko ere berriro hasi dira;izan ere, nik uste korrika egiten "ikasi" egiten dela (pauso bat bestearenatzetik ematea baino gehiago baita) eta gero beti uzten du berriro hasteko hartxoa sabelean.Bakarkako kirolek beti ematen dute itzultzeko aukera; hori da alde onetako bat.Taldeko kirolak egitea garrantzitsua eta beharrezkoa da, baina adinean aurrera goazen heine-an norberak bere bizimoduari ekiten dio, denbora gutxiago izaten da... Orduan bakarkako ki-rolak egitea errazagoa izaten da: norberak erabakitzen du noiz eta nola egin, beste inoren be-harrik gabe. Eta abantaila horixe bera dute, saltaka egiteak bezalaxe, bizikletan ibiltzeak, ige-rian egiteak, eskalatzeak, mendira joateak... Gainera, bakarkako kirola izateak ez du esannahi bakarrik egin behar denik.Azken finean, norberak aukera dezala gustukoen duena eta ongien datorkiona. Ba besterikez, kirola egiten duzuenoi ba, animo eta segi horrela. Eta Behobian atera behar duzuenoi,"garrantzitsuena parte hartzea" dela dio leloak, baina nik uste horretaz gain beharrezkoa delaibilbideaz gozatu eta ondo bukatzea ere.

Hozkailua.Ez dakit, horixeda lehena buru-ra etorri zaida-na.

J. Karlos Iruretagoiena

44 urte

Labadora, zepentsatzen deteskuz garbitzeaoso gogorraizango dala.

Aitor Iturzaeta

31 urte

5Denak, bai-

na batik bat, la-badora, gauzakasko erraztendituelako.

Mikel Korta

44 urte

A

e nbidoa 2 . M ire ia Orbegozo

Page 6: 55 - 2005 urria

NON IKASI ZENUEN GAZTELANIAZ HAIN ONDO HITZ EGITEN?Hemeretzi urte nituenean nire gurasoekLeipzig-eko barnetegi batera eraman nindu-ten. Bertan, normalean bi urtean ematen di-ren ikastaroak hilabete gutxi batzuetan ema-ten zituzten. Leku hura oso gogorra zen etafamiliako lagun baten etxera ihes egin nuen,baina lagun honek nire gurasoei deitu etaberriz sartu ninduten barnetegian.

BAINA ZU EZ ZINEN LEIPZIGEN JAIO, EZTA?Ez, ni austriar jatorrikoa naiz. Vienan jaionintzen 1924. urtean, baina arazo familia-rrak zirela eta Alemaniara joan behar izangenuen bizitzera. Umetan Alemaniako lekuaskotan bizi izan nintzen.

SENARRA LEIPZIGEN EZAGUTU AL ZENUEN?Leipzigen ikastaroak amaituostean, Dresdera joan nintzenikasketekin jarraitzera eta hanezagutu nuen nire senarraizango zena. Justino Prietozuen izena eta Dresden Insti-tutu Iberoamerikarraren beka

bati esker zegoen. Bere mediku prestakuntza hobetu nahi zuen eta horrega-tik joan zen Alemaniara. Garai hartan Espainian ez zegoen gizarte seguran-tzarik eta ospitaleekez zuten medikugazteei erakustekobeharrezko baliabi-derik.

"Maitenuen

gizonarekin sei

aldiz ezkondunintzen"

azaletik dator

Jardunian

GúdulaVonDerschau

Noizbait pentsatu al duzue izaki bizidun bat hartzerakoan, handia edo txikia, ar-dura zuengan duzuela? Erantzukizun hortaz ez zaitu inork salbatuko, ezta "Baltzo-lakoak" ere. Garbiago esateko, herri honetan eta ingurukoetan ohitura handia dagoanimaliak maskotatzat hartzeko, gehienetan katutxoak, eta hauetaz ari gara he-men.Arazorik ematen ez diguten bitartean eta beraiengandik poza baino jasotzen ez du-gun artean dena ongi doa. Baina gure katuak ihes egiten badu eta katu txikiakekartzen badizkigu edo merezi ditugun oporrak etxetik urruti pasatzea pentsatzenbadugu, orduan egiten dugu galdera: Zer egin dezakegu berarekin? Jakin badaki-gu, badaudela animaliak jasotzen dituzten "hotelak", bai txakurrak, baita katuakere, baina ordainduta direnez, agian ez zaigu gure aurrekontuan gastu hori kabi-tzen. Edo gure lagunek ez dute zaindu nahi edota beraiek ere oporretara joangodira. Zer egin? Laga bazter batean? Edota hobeto, isil-isilik, lehendik katuak dau-den baserrian utzi, adibidez, Baltzolan, han katu mordoa baitago.

NNOOIIZZBBAAIITT PPEENNTTSSAATTUU BBAADDUUZZUU ZZUURREE MMAASSKKOOTTAA MMAAIITTEE DDUUZZUULLAA IIRRAAKKUURR EEZZAAZZUU AADDII--AADDII

HHEEMMEENN IIDDAATTZZIITTAAKKOOAA:: Katuak oso animalia territorialak dira, ehizako lurra defendatzen dute, ahal badamasailekoak emanez batak besteari edo purrustaka hortzekin eta atzamarrekin.Bakoitzaren janari razioa gogoz gordetzen dute, tripa bete-bete egiten dutenean al-

II DD AA TT ZZ II HH AA UU AA NN II MM AA LL II AA ZZ AA LL EE AA KK I Z A N N A H I D U T E N E N T Z A K O D A

Page 7: 55 - 2005 urria

BIGARREN MUNDU GERRA AMAITU ZE-NEAN NORA JO ZENUTEN?Alemania utzi eta Espainiarako bideahartu genuen gurekin eraman ahalizan genuen guztiarekin, eta ez zen as-ko. Garai hartan senarrarekin sei aldizezkondu nintzen.

ONDO ULERTU AL DIZUT? SEI ALDIZ

EZKONDU ZINELA ESAN AL DUZU?Bai, ongi ulertu duzu. Sei aldiz ezkon-du behar izan genuen. Nire senarrakbere herrira bidaiatu behar izan zuenezkongabe zegoela zioten paperen bi-la. Garai hartan elizatik ezkondu beharzenuen eta horretarako, herriko apai-zak ezkongabea zinela seguru egonbehar zuen. Baina, orduan, amerika-rrak Normandian lehorreratu ziren etaFrantzia inbaditu zuten. II. Mundu Ge-rra gogorrenean zegoenean zeharkatuzuen senarrak Frantzia. Bidean berearroparen truke jasotzen zuen janariaeta ahal zuen tokian egiten zuen lo.Asko argaldu zen bere herrira iritsi bi-tartean. Burgosera iritsi zenean, pape-rak jaso, atsedena hartzeko gau baka-rra pasa eta Madrilera joan zen Alemaniara eramango zuen hegazkin baten bila.

INBASIO GARAIAN ALEMANIARA JOATEKO HEGALDIAK BAZEUDEN?Diplomatikoak baino ez ziren joaten Alemaniara, baina hauek beldur handia zuten hegazkina edozein unetan lurre-

ra bota baitzezake-ten. Nire senarrakdiplomatiko batierosi zion hegazkintxartela eta horri es-ker Stuttgartera iritsizen eta handik Berli-nera, ni nengoen le-kura. Egunak pasanituen bere berririkjaso gabe eta nik us-te nuen ez nuela be-rriz ikusiko, bainahorra non azalduzen nire etxe ata-rian, gutxien esperonuenean. Bezperan,gobernuarekin kon-tratu bat sinatu nuen

itzultzaile lanak egiteko. Hego Ame-riketatik iristen ziren irrati progra-mak gaztelaniatik ale-manera itzultzen ni-tuen gobernuarentzat. ...

de egiten dute, eta orduan, nire oiloek gogo handiz jaten dute gelditzen den jana-ria. Oiloek ere beren eskubideak hartzen dituzte eta beraien mokoak oso minga-rriak dira eta noski, askotan kanpotik datorren katuaren begia arriskuan jartzendute. (Baltzolan, badago katu bat baino gehiago begia galdutakoa).Bestalde, eguraldi txarra egiten duenean, etxeko katuak baserriko ukuiluan gor-detzen dira, bakoitzak badu bere gustuko lekua. Baina kanpotik etorritako katuaknon? Kanpoan gelditzen dira eta beraien bizitza arriskuan egoten da. Hontzarenbatek pixkanaka-pixkanaka jan dezake. Eta guk, Baltzolakook, sufrimendua, hil-zoria, ikusi behar dugu eguna joan eguna etorri akabatu arte.Orain badaki Baltzolan katua uzten duenak, edo pare bat uzten duenak (oraindela gutxi gertatu den bezala) zein destinu petrala izango duen bere katuak etajakin dezala ez direla bat-batean hiltzen, emeki-emeki torturatuta eta asko sufri-tuta baizik.Ez al dakizu Animalien Babeserako Elkarteak etxea duela Usurbilen animaliak ja-sotzeko? Han, utzitako animalia hauei jabea bilatzen saiatzen dira eta ez baduteinor aurkitzen hil egiten dituzte, baina sufrimendu handirik eragin gabe behin-tzat. Irtenbide honek askoz min gutxiago sortzen du. Baina askoz hobe izango daetxean animaliarik ez hartzea, urte osoan ezin baduzu zaindu.

Mila esker zuen arretagatik.

7

GG ÚÚ DD UU LL AA VV OO NN DD EE RR SS CC HH AA UU

II ZZ AA NN NN AA HH II DD UU TT EE NN EE NN TT ZZ AA KK OO DD AA

Page 8: 55 - 2005 urria

Baina arazoek jarraitu egiten zuten…Espainiako enbaxadara joan ginen,baina funtzionariorik ez zegoen, guz-tiek ihes egin zuten espainiarrei ezeresan gabe. Guk apaiz katolikoa behargenuen ni protestantea bainintzen etabestela ezkontzak ez zuen baliorikizango Espainian. Nire ama eta senarra Berlingo ar-tzapezpiku katolikoaren bila joan ziren, baina harkez gintuen ezkondu nahi. Gizona beldur zen, hila-bete batzuk lehenago Hitlerren aurkako atentatua

egon baitzen, eta horren ondorioz, ale-maniar nortasuna zutenei atzerritarrekinezkontzea debekatu zieten. BigarrenMundu Gerra amaitzen ari zen eta azke-nean, Frantzian preso egon eta Alema-niara eraman zuten jatorri portugaldarre-ko apaiz katoliko batek ezkondu gintuen.

NOLAKOAK IZAN ZIREN ONDORENGO EZKONTZAK?Armistizioa sinatu zenean zibiletik ezkondu ginen Ber-

linen eta legeztatua zegoenez berriz elizatik. Espainiarantz abiatu ginen,baina bidean berriz ezkondu behar izan genuen. Bordeleko kontsulatuanbadaezpada berriz ezkontzeko esan ziguten eta horrela seigarren aldirainoiritsi arte. Azken zeremonia ordea, oso gogorra izan zen niretzat. Espai-niara iritsi ginenean esan ziguten ordura arteko ezkontzek ez zutela balioprotestantea nintzelako. Bataiatu egin behar izan nuen eta katoliko bihur-

tu. Ezin nuen ulertu, nik nire senarra maite nuen eta niretzatezkonduta geunden jainkoaren aurrean.

ZERTAN EGIN ZENUTEN LAN ESPAINIARA IRITSI ZINETENEAN?Senarrak mediku lana egin zuen hainbat herritan. Urte batzukgeroago gizarte segurantza ezarri zuten eta mediku postualortu zuen oposizioak gainditu ostean. Senarrak pisu bat erosinahi zuen inbertsio moduan, baina nik nahiago nuen etxe bat,baserri bat, jubilazioan lasai-lasai egoteko. Hasieran, hegoal-dera jotzea pentsatu genuen, baina klima ez zen niretzat ego-kiena, eta azkenean Euskal Herrira etorri ginen bizitzera.

NOIZ IRITSI ZINETEN ZESTOARA?1962. urtea izango zen nire senarrak baserrihau aurkitu zuenean. Garai hartan ez zegoengaur egun hona etortzeko dagoen bidea eta niregizonak pentsatu zuen baserrira igotzen ba-nintz bi gauza gertatuko zirela: Ez banuen gus-tuko gora igo, jaitsi eta ez nintzelaitzuliko, edo bestela, igo eta bertangeldituko nintzela. Ez nintzen gehiagojaitsi. Baserria ikusi bezain pronto hasi

nintzen pentsatzen no-lakoa izango zen etorki-zunean.

IMAJINATU ZENUEN

GUZTIA EGIA BIHURTU

AL DUZU?Saiatu nintzen orduan,baina orain 80 urte dituteta ez dut denetarakoastirik. Orain nire zale-tasunetan murgildutanago. Gauetan izarrakikustera irteten naiz etaegunez animaliak etalandareak zaintzen di-tut. Lehen ornitologia gustuko duensuhi baten txoriak nituen etxean.Arazo fisikoren bat zutenak edo"zatarrak" ziren txoriak ekartzenzizkidan eta nik zaindu eta "edertu"egiten nituen. Suhiak etxean izanditudan txoriekin Espainiako eta Eu-

ropako txapelketak irabazi ditu.

BAINA ESAN DIDATENAREN ARABERA ANI-MALIEKIN ARAZOAK DITUZUE. HORRELA

AL DA?Animaliekin baino animaliak abandona-tzen dituzten gizakiekin ditugu arazoak.Baserria ikusten dute eta uste dute anima-lia guztien kargu egin gaitezkeela, bainahori ez da horrela. Animalia klase bakoi-tzak bere eremua behar du eta animaliagehiegi elkartzen direnean borrokak has-

ten dira janaria lortzeko eta eremua kontrolatzeko.

...

U rko Canseco

Page 9: 55 - 2005 urria

9••URRIAREN 6AN ZESTOAKO UDALAK EZOHIKO

BATZARRA EGIN ZUEN. Besteak beste, Bagoaz udal taldeak futbol zelaiaren ingu-ruko mozioa aurkeztu zuen.Bagoaz udal taldeak Iraeta-ko futbol zelaia egitekokostu guztia Zestoako Uda-laren esku uztea gehiegiz-koa dela dio: "Gipuzkoanegin diren futbol zelai pu-blikoek diru laguntzak jasoizan dituzte Diputaziotik(Azpeitiako kasuan390.657,8 euro, alegia 65milioi pezeta)". 1997an Foru AldundiakZestoako Udalari eskualdemailako kirolgunea egitekodiru laguntza onartu zioneta 2003an bertan beherautzi. Hau zela eta, Udalakaho batez errekurritu zuenDiputazioaren erabakia.Bagoazek talde bat osatze-ko proposamena egin du, bere garaian esandako diru la-guntza eguneratua Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundia-ri eskatzeko.PNV-EAJ/EA taldeak "eztabaidak gaindituta" egon be-harko lukeela dio. Foru Aldundiak Iraetako futbol zelaiaegiteko dirurik ez zuela emango adierazi zuen, eta"Arroabeheko Rezola eremuan etxebizitzak egiteko Uda-lak sinatu duen hitzarmenarekin futbol zelaia egiteko fi-nantziazioa" lortu dela. Gorka Unanue alkatearen hitze-tan "herri ikuspegitik arduragabekeria da Diputazioare-kin ika-mika dinamikan sartzea, kontuan izanik unehonetan guztiz garrantzitsuak diren bi espediente urba-nistikoen inguruko erabakiak Diputazioaren esku daude-la".EAJ-EAren botoekin Bagoazen mozioa ez zen onartu.

u d a l e k o b e r r i a k

••2006KO UDAL ORDENANTZAK ONARTU ZITUZ-TEN BAGOAZEN AURKAKO BOTOEKIN ETA

EAJ-EAREN ALDEKO BOTOEKIN. Zerga eta tasen igoera%3,20koa (KPIa) izango da. Hala ere, uren eta zabor bil-keten tasa igoera %15ekoa izango da. Igoera honen arra-zoiak bi dira: inguruko herriekin alderatuz Zestoak di-tuen tasak baxuagoak izatea eta zerbitzuaren kostua etazergekin jasotakoaren arteko diferentzia.

••UDALETIK TRASTE ZAHAR ETA HANDIEN JASO-TZE EGUNA GOGORARAZI DUTE. Bilketa hileko

1. eta 3. ostiral goizetan egiten denez, trasteak ostegungauez ateratzeko eskaera egiten dute. Gogoratu beraz,trasteak bezperan ateratzea.

••IRAETAKO FRONTOIA azaroaren 15ean margotukodute.

Page 10: 55 - 2005 urria

hezurretako gaixotasunak jota. Bost urtean ohean egonara-zi zion gaixotasunak.1926. Ignacio Zuloagamaisu handiak bultzatutaeta haren aholkuei jarrai-tuz, margotzen hasten da.Zuloagaren laguntza horieskertu nahirik-edo, honelazioen berak: "aita espiritua-la izan da niretzako. Horrek ez du esan nahi, inola ere, be-rak bezala margotzen dudanik".1928. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako VIII. Gi-puzkoako Artista Gazteen lehiaketan parte hartzen du. Le-henengo saria Gaspar Montes Iturriozek irabazten du, Ba-lentziaga eta Zumalabe ondoren izanik. Horiek 2.000 peze-tako saria jaso zuten.1931. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako IX. Artis-ta Gazteen Lehiaketan lehen saria eskuratzen du (4.000 pe-zeta). Eskultura arloan Jorge Oteiza Enbil izan zen irabazle.1933. Artista Gazteen X. Lehiaketan hirugarren saria ja-

sotzen du, 750 pezeta eskuratuz.1934. Gipuzkoako Foru Aldundiak4.000 pezetako dirulaguntza ematendio Balentziagari, margolari gisa tre-ba dadin.1935. Jorge Oteiza eta Narciso Ba-lentziaga Arantza Mendi baporeanBuenos Airesera abiatzen dira. Han,Witcomb aretoan, erakusketa bat za-baltzen du bere hogeita sei koadrore-kin. Handik gutxira, Santiago TxilekoArte Ederretako Akademian bere la-nen erakusketa bat irekitzen da. Ge-roago, berriz, Mexikoko LiburutegiNazionalean bere azken erakusketajartzen da, bere lanik berezienekin.Azaroaren 26an hil zen Mexikon, ho-geita hamar urte zituela, eta bertanlurperatu zuten.

Honaino bere biografia laburra,laburra izan baitzen bere mun-

du honetako ibilbidea.

1905. Arroako San Esteban elizan bataiatu zuten,urriaren 29an. Antonio Balentziaga Agirre eta JosefaCarlota Altuna Ostolaza ziren gurasoak, biak Arroa-koak.1921. Donostiako ospitalean egon behar izan zuen

AURTENGO URRIAN EHUN URTEbeteko dira Narciso Balentziagamargolaria jaio zela, Arroabean. Horidela eta, ezinbestekoa iruditu zait beragogoratzea, bere zenbait lan aipatzea,bere garaiko kronika batzukezagutaraztea; hitz batean, bere izaera

artistikoari zor zaion esker ona plazaratzea lerrohauen bidez. Beharbada, norbaitek lotsagabe batnaizela leporatuko dit, argitaraturik dauden datu etadokumentuak erabiltzeagatik, eta aitortu behararrazoirik ez zaiola faltako. Nire asmoa, borondateonenarekin eta umiltasun osoz, bere biografiakodata interesgarrienak gogoratzea besterik ez da.Beraz, norbait minduta sentitzen bada, aurrez,barkamena.

Narciso Balentziaga Altuna1 9 0 5 - 2 0 0 5

IBAÑARRIETAKO ERROMERIA

Olioa mihise gainean66x85

AUTORRETRATUA

Olioa mihise gainean84x64,5

AUTORRETRATUA

Olioa mihise gainean50x36

TABERNAN

Olioa mihise gainean92x127

Page 11: 55 - 2005 urria

ERABILITAKOITURRIAK:Exposicion-homenaje Narciso Balenciaga 1905-1935, Donostia, 1983.Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana.La Gran Enciclepedia Vasca.Arte y artistas Vascos de los años 30. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Balentziagaz gehiago jakin nahi duenarentzat oso gomendagarriada, baita, Arroa-Behea, auzo gazte baten historia izeneko libururakoIsmael Manterolak Balentziagari buruz idatzi zuen artikulua.

11

Balentziagaren ibilbidea aipatzean, beti agertzen da izenbat: Ignacio Zuloaga margolari ospetsua. Orduko adituakZuloagak Balentziagarengan izan zezakeen eragina aurkitunahian ibili ziren. Eragina izan bazuen ere, garbi dago nor-tasun handiko margolaria izan zela Balentziaga.Irakurtzeko modukoa da, esate baterako, Rafael Lopez Iz-quierdok, 1933an, Ma-drileko La Nación-enidatzitakoa: "Egungoarte nazionalean, be-harbada, Balentziagada sendotasun tinkoe-na duen margolaria etaoinarri berrien adieraz-garria. Narziso Balen-tziaga Zuloagaren ikas-le zela eta lehen pin-tzeladak haren eskutikeman zituela jakin ge-nuen. Harrituta geratuginen artista berriarenartelana ikusi genuene-an, eta ez genuen beremaisuarekiko analogia-rik aurkitu; ikusi ge-nuena, atrebentziazesango genuke, zerazen: forma eta itxuranantagonismorik bada-goela maisuarekiko etanortasun ausarta due-la". Inpresionismo etaespresionismo aireakbateratsu erabiltzen zituen eta bazirudien bide hartatikzihoazela orduko artista gazteak. Bestalde, esanguratsua da zer artisten lanekin batera era-kutsi zituen Balentziagak bere lanak Donostiko Kursaalean, 1934an: Nikolas Lekuona eta Jorge Oteizaren lanekin ba-tera. Erakusketa hartan nortasun eta abilezia artistiko han-dia erakutsi zuen Balentziagak; bere lan gehienetan nabar-mena zen argitasuna eta freskotasuna. Urte hartan ForuAldundiak 4.000 pezetako dirulaguntza eman zion, lehenesan bezala. 1935. urtea izango zen, seguruenik, urterik garrantzitsuenaBalentziagaren bizitzan, orduan abiatu baitzen Ameriketa-ra Jorge Oteiza bere lagunarekin eta han hartu baitzuenparte lehen mailako erakusketa frankotan. Balentziaga eta Oteizaren arteko harremanak aukera ematendigu horien arteko gutunak irakurri eta bitxikeria bat konta-tzeko: 1933ko urrian Balentziagak gutuna idazten dioOteizari. Jakina da urte hartan, Artista Gazteen Lehiake-tan, hirugarren saria (750 pezeta) jaso zuela Balentziagak.Baina 1928an bigarrena izan zen eta 1931n lehena; ondo-rioz, 1933an hirugarren izatea iraingarria iruditu zitzaionBalentziagari eta gorabeherak ere izan zituen epaimahaiaosatu zuten Tellechea eta Olasagastirekin. Gertakizun ho-riek direla-eta, bitxikeria hauxe idazten dio Oteizari: "Aur-tengo neguan hemen bertan egotera kondenatua nagok,750 pezeta zerri horiekin ezin nauk-eta inora joan". XABIER UNANUE

ARROA

Olioa mihise gainean72x91,5

ZEMENTU FABRIKA

Olioa mihise gainean117x154

Page 12: 55 - 2005 urria

a l e / b a l eK A L E . HERRIKO HAINBAT AUZOTAN ARGIRIK

GABE GERATZEN DIRA KALEAK, BATIK BAT ZUBIMUSU

AUZOAN. HERRITAR GUZTIEK ORDAINTZEN DITUZTE

ZERGAK! BADA GARAIA HAU KONPONTZEKO!

B A L E . IRAILETIK HAURTZAINDEGI ZERBITZUA

DAGO HERRIAN. BERTARA 0 ETA 2 URTE BITARTEKO

HAURRAK JOATEN DIRA. HEMENDIK AURRERA, EZ DUGU

HERRITIK IRTEN BEHARKO!

kKo i o t e t a b e r n a ko a l t x o r r a . Koioteko margolananahiko ezaguna zen herritar guztien artean. Nor ez da ibili parrandaren batean margolanekotxapelak zenbatu nahian? Batek baino gehiagok, ordea, bertan behera utzi izan du, aspertuta.Hala ere, egon da guztiak zenbatzeko pazientzia izan duenik, eta 180 txapel inguru omen dau-de. Orain Koioteko berritze lanak direla-eta margolana kendu dutenean orijinalarekin egin dute

topo!

Z e n t r o a b e r r i t z e l a n a k egitenhasi dira. Oraingoz teilatua konpon-duko dute, baina denborarekin pinta-keta lanak egiteko asmoa ere badute.Leihoak ere aldatuko dituzte. Bitarte-an, Elizaren Kale Okerreko lokaletanari dira katekesi edo kristau ikasbideaematen.

danbolinzulo

Page 13: 55 - 2005 urria

31

J a z z B e r r i r e ni t x i e r a .

Arroabeko biztanleek gustura hartu zuten Jazz Berri saldu izana. Horiospatzeko festa berezi bat egin zuten urriaren 15ean Arroabeko fron-toian. Txekor bat erre zuten burruntzian eta ondoren herri afaria eginzuten. Dantzaldia ere izan zuten DJ Pajaritorekin.

S i n a d u r e n a u r k e z p e n a D i p u t a z i o a n . Bagoaz herri plataformak sinadura bilketa egin zuen, Aldundiarifutbol zelaiko lanak amaitzeko behar den dirua eskatzeko. Urria-ren 22an 518 sinadura aurkeztu zituen Gipuzkoako Foru Aldun-

dian. Zestoakofutbol taldeetanaritzen diren kiro-larien sinadurazgain, AzpeitikoLagun Onakekoeta AzkoitikoAnaitasunako ki-deen elkartasunaeta atxikimenduajaso zuten. Errea-leko zenbait joka-larik ere bat eginzuten eskaera ho-rrekin; besteakbeste, Igor Jaure-gik, Mikel Laba-kak, Igor Gabilon-dok, GarikoitzUrangak eta Mi-kel Aranburuk.

Zestoako Agenda 21 prozesuak aurrera ja-rraitzen du. Agenda 21en helburu nagusiaggaarraappeenn oorreekkaattuuaa lortzea da, gure zerbi-tzuak, ingurumena eta ongizatea etengabe etairaunkorki hobetzeko. Orain arte herriaren

diagnostikoa egin daeta hortik aurrera ar-lo bakoitzeko helbu-ruak finkatu dira(etxebizitzak, mugi-kortasuna, ura, ener-gia, baliabide natura-lak, kultura, etaabar). Momentu honetanherriaren etorkizuna

finkatuko duen plangintza definitzen ari gara(ZZeessttooaakkoo EEkkiinnttzzaa PPllaannaa). Plangintza ho-netan ekintza zehatzak definitu behar dirahurrengo urteetarako.Ekintza Planaren zirriborroa udal eta herrikoordezkariek eztabaidatu dute urrian zehareta ondoren, herritar guztiek aukera izangodute beren ekarpenak egiteko. Beraz, azaroanegingo den HHeerrrriittaarrrreenn ppaarrtteehhaarrttzzee ffoo--rrooaann edonork parte har dezake eta bertanegiten diren ekarpenak eta iritziak jasoko di-ra.Beraz, hemendik au-rrera dugun lana ezda makala, herriarenetorkizuna definitubehar baitugu, ea nolako Zestoa nahi dugundatozen urteetan.

AUTOAN ELKARREKIN: AUTOMOBILA KON-PARTITZEKO AUKERAMugikortasun Astearekin batera Urola Kosta-ko Udal Elkartea zerbitzu berri bat eskaintzenhasi da: Eskualdeko herritarren artean aauuttoo--aakk ppaarrtteekkaattzzeekkoo zzeerrbbiittzzuuaa. Ekimen ho-nek herritarren artean bidaiatzeko beste mo-du bat bultzatzen du, joan-etorri batzuetara-ko garraio pribatua behar dela kontuanhartuz. Honela, zerbitzu berri honek ibilbidebera egiteko ibilgailu pribatua partekatu nahiduten pertsonak kontaktuan jartzeko aukeraeskainiko du, modu azkar eta eraginkorrean,bere webgunearen bidez: wwwwww..uurroollaakkooss--ttaa..oorrgg (Autoan elkarrekin atalean).

INFORMAZIO GEHIAGO: Tel. 943 89 00 45

www.urolakosta.orgagenda [email protected]

ZZ EE SS TT OO AA KK OOAAGGEENNDDAA 2211

ZZ EE SS TT OO AA KK OOEE KK II NN TT ZZ AA PP LL AA NN AA

Page 14: 55 - 2005 urria

ZER IZEN EMAN KALE BERRI BATI? NOLA AUKE-RATU IZENA? EZ DA LAN SAMURRA, ARDURAZ JO-KATU NAHI BADA, BEHINTZAT. ARE ZAILAGOA

ALDEZ AURRETIK DAKIGUNEAN AUKERATUTAKOA

EZ DELA DENON GUSTUKOA IZANGO.

Bestaldetik, ordea, "ikertzaile" izateko aukera ereematen digu lan horrek, baita batzuetan —oso gu-txitan, egia esan— altxorren bat topatzeko paradaere.

Iraetako eraikuntza berriek bi kale berri sortu di-tuzte. Horietako batentzat izena proposatzeko es-katu digute. Nondik hasi, ordea, izena bilatzen?

Leku-izenei "toponimo" deitzen zaie. Hortaz, ka-le baten izena ere bada toponimoa.

Lehenengo lana da jakitea toki horrek izenik ba-duen — bide baten izena, dagoen lur-sailarena, ai-tzinean egondako eraikuntza batena, ...— Eta ho-rren bila arakatu ditugu dokumentu zaharrak, Jaur-laritzaren datu-basea, Diputazioarena etaEuskaltzaindiarena, liburu zaharrak — Erentxun,

IRAETAKOS A B E A KALEAUztapide, ...—. Ezer ere ez. Ondo-ren, tokia ondo ezagutzen dutenei,bertakoei... galdetu diegu; eta, or-duan bai, aurkitu dugu "toponimo"bat: sabea (beste batzuek saabea de-la diote, baina bertakoek "a" baka-rrarekin ahoskatzen dute). Hitz ho-rren bila berriro arakatu ditugu au-rreko dokumentu eta iturri guztiak:ezta antzekorik ere.

BAINA, ZER OTE DA "SABEA"?Bertakoei galdetuta, adostasunosoz, "ordeka" dela diote. Bai, izandaiteke. Baina badaude inguruhauetan beste ordeka batzuk, bainahoriei ez zaie "sabea" deitzen.

Errekak inguratutako ordekaagian? Izan ere, errekak meandroaegiten du toki horretan, bihurgunehandi bat. Badago beste nonbait ho-rrelakorik? Bai, Orio eta Usurbil ar-tean.... Aginagan... Hor daude Sariabaserria eta Sariako erribera. Bai,izan daiteke: saria-sabia-sabea edoalderantziz sabea-sabia-saria.

Page 15: 55 - 2005 urria

51

••NNOOLLAA IIDDAATTZZII EETTAA NNOOLLAA EERRAABBIILLII SSAABBEEAA IIZZEENNAA

"Asfaltatze lanak Sabea kalean" baina "Asfaltatze lanakSabean" eta Sabea kaleko2. atarian bainaSabeko 2. atarian. Eta ez ahaztu, "ka-lea" hitza beti letratxikiz idatzi beharda.

••ZZEESSTTOOAAKKOO TTOOKKII--IIZZEENNAAKK

Kale berrientzako izenak bilatzeaz gain, Zestoako toki-izen guztiak aztertu nahi ditugu. Horixe erabaki baituUdalak: egokiak al dira egungo izenak? Jatorrak? Horrelaidatzi behar al dira? Baserrien izenekin hasi ginen, ho-rretarako dokumentu zaharrak dira gure datu iturri na-gusiak, eta gure datu bilketa aztertuta Euskaltzaindiakegingo du, datozen egunotan, proposamena. Gero kaleizendegia aztertzeari ekin diogu. Mapak aztertu ondorenkonturatu gara egin beharreko aldaketak ez direla soilik"ortografikoak". Adibide gisa: zergatik daude elkarren on-doan 1 eta 19 zenbakiak Arteagan? Nola jakin dezake he-

rrikoa ez den batek nonhasten den Portale etanon San Juan kalea? Etahor erdian dagoen ga-rajeak zer helbide du?Zein da Bainuetxearenhelbidea? Zergatik tori-lak Zesareo Diazen etaUdala Foru plazan?Kontu handiz egin be-harreko lana du aurre-an Toponimia lantalde-ak.

NONDIK OTE DATOR HITZA? Saa-bea balitz, sarobe (saroe) hitzetikagian? Hain zuzen ere, hiztegianbegiratuta saroe hitzaren hirugarrenadiera "basoa, oihana" da. Balite-ke... baina bertakoek "a" bakarrekoadela diote.

Balego eta balitz... batere ziurta-sunik gabe, hobe hitza bere horre-tan uztea, bertakoek ahoskatzenduten eran: sabea.

BAINA, EGOKIA AL DA SABEA HI-TZA KALE BERRI HORI IZENDATZE-KO? Iraetako sabea askoz ere han-diagoa eta zabalagoa da kale horrekzeharkatzen duen saila baino... Bai,egia da. Baina baditugu bi arrazoi,biak pisuzkoak nire ustez, Sabeaizena aukeratzeko:

Lehenengoa: sabeazer den ez badakiguere, badakigu bertakotoponimo jatorra dela.

Bigarrena: sabea hi-tza ez da inon idatzitaagertzen, eta idatzitaez badago, denborare-kin galtzeko arriskuahandia da.

Badago, gainera, hi-rugarren arrazoi bathitzari baiezkoa ema-teko: bigarren toponi-morik ez dugula aur-kitu... Eta gure ustezjatorrizko toponimoekdute lehentasuna bes-te ezeren gainetik.

NORA PALMITANO

Page 16: 55 - 2005 urria

BIZIKLETAN IBILTZERA GONBIDATU NAHI DITUGU HERRITA-RRAK HILABETE HONETAKO TXANGOAN. HAURTZAROTIK

BIZIKLETAN IBILI EZ DENA EDO , USTEZ, BIZIKLETAN

ONDO MOLDATZEN EZ DENA ZIRIKATU NAHI DI-TUGU ORAINGOAN. GU ERE IRITZI HORRE-

TAKOAK GINEN: "MALDA HORI GOGO-RREGIA IZANGO DA NIRETZAT" ZIOEN

BATEK, "NI ERE EZ NAIZ ASPALDIAN

KANBIOAK ALDATZEN IBILI" ZIOEN

BESTEAK. DENOK GUSTURA IBILI

GINEN, ORDEA, ETA BUKATUTA-KOAN IBILBIDE MOTZEGIA AUKE-RATU GENUELA IRUDITU ZITZAI-GUN.

Herriko gurutzetik hasidugu ibilbidea. Lauiturri

ederrera jaitsi eta potoakurez bete ditugu. Gero, Lilijauregirantz jarraitu etaIraetara eramango gaituenbidegorria hartu duguibaiaren ondoan. Jende

ugari ibiltzen da garaibateko Urola tre-

naren bideaaprobetxatuzegin duten bide-

gorrian: bizikletanbatzuk, oinez besteak,

haurrekin, lagunekin... Gukmendi bizikletetako kan-bioak nola erabili ondoikasten egin dugu Iraetaarteko zati eder hori.

H E R R I K O B A Z T E R R E T A N

San-tangrazi aldera bizikletaz

iibbiillbbiiddeeaarreenn hhaassiieerraaeettaa bbuukkaaeerraa

Page 17: 55 - 2005 urria

AArrttaabbiizzaarrrraakk ssoorrooaann

Bizikletan Iartzatik behera goazela hantxe dago ezke-rraldean artasoroa. Bizikleta gainean doan honek

ohitura handia du artasoroei begira geratzeko. Ez dakitzergatik.Beharbada,arto trans-genikoariburuz az-kenaldianasko en-tzun dugu-lako etatraza txarrahartzen

diogulako. Beharbada, taloa asko gustatzen zaigulako."Artoa babarekin", hori entzun izan dugu askotan. Etahala dirudi, elkarri laguntzen omen diote. Landare osa-garriak dira, besteak beste, lekadunek lurra nitrogeno-tan aberasten dutelako, eta gainera, bataren zurtoinakbesteari eusteko balio duelako. Bai artoa, eta baita babaere, ondo egokitu dira Euskal Herriko kostaldeko klima-ra. Egokitu egin direla esan dugu, ez baitira "euskaldu-nak" amerikarrak baizik.

Konkistatzaile espainiarrek ekarri zituzten artoa etababa Amerikatik eta horiekin batera, patata, toma-

tea, piperra eta tabakoa. Ez pentsa, ordea, gauetik goize-ra Euskal Herriko soroak artasoro edo patata-sail bihur-tu zirenik. Nekazariak ez ziren gehiegi fio. Ez zekiten

nola eta noiz landatu artoa, uzta opa-roa izateko teknikak ez zituzten eza-gutzen eta ez zekiten lehendik EuskalHerrian genituen espezieekin nola ez-konduko zen. Europa osoko nekaza-riek zituzten horrelako beldurrak, bai-na XV. mendean kezka horiek alde ba-tera uzteko arrazoi nagusi bat izanzen Europan: gosea. Dena dela, EuskalHerrian kosta zitzaion artoari bertakobaratzeak konkistatzea, ez baitzenXIX. mendera arte ganoraz zabaldu.

Eta artoa baino lehen, zer jaten zuten gure arbasoek?Garia eta garagarra? Bada, ez. Nahiz eta Basajauni

buruzko mitoetan garia agertu, apenas landatu zen ga-ririk edo garagarrik Euskal Herrian. Artoa Amerikatiketorri bitartean, euskaldunak fruitu lehorrez elikatu zi-ren: gaztainak, intxaurrak, urrak eta ezkurrak.

Gaztainak aipatu ditugu. Sorotik artaburuak harra-patzen ezin hasiko gara, baina bide bazterrean ero-

rita dauden gaztainak jaso daitezke, ezta?IInnffoorrmmaazziioo ii ttuurrrriiaa::

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria.

L iern i Arr ie ta , On in tza I rure ta

Iraeta auzoa zeharkatu eta Aizarnako errepideariekin diogu. Tita-tita edo diiida-diiida, aldapan gora

bakoitzak har dezala bere erritmoa. Itotzeko beldurdenak lasai har dezala eta izerdia atera nahi duenak,berriz, eragin pedalari. Bizikletak paisaiaz gozatzekoaukera ematen digu, baina bide ertzeko landareakikusteko azkarregi goaz. Aizarnazabal inguruko baz-terrak, bai, horiek ikusi ditugu: baserriak, ingurukozelaiak, errepideak, eraikuntza berriak… eta kontura-tzerako Autzoko gainera iritsi gara. "Begira zeinenondo moldatu garen!"; "Txarrena egin dugu!"; bestekilometro bat eta Aizarnan gara. Kareharritan eratuta-ko haran itsua zeharkatu eta Aizarnako plazan moka-dutxoa hartzeko gelditu gara. Behar handiegirik ere ezdugu, baina kontu-kontari ere ederki egoten da.

Berriro bizikleta hartu, eta auzotik irten eta bereha-la bidegurutzearekin topo egin dugu. Ezkerreko

bideari segi diogu, santagrazi aldera, bizikletan ibil-tzeko gogoa baitugu, eta bide hori luzeagoa da eskui-nekoa baino. Bizikleta gainean landareak ikustea hainerraza ez bada ere, autoan baino mantsoago goaz etaegunero autoan igaro arren, bizikletako patxadak in-guruaz jabetzeko parada eskaintzen digu. Ikusitakoguztia, ordea, ez da atsegina eta bide ertzean, hainba-tetan bezala, animalia bat topatu dugu, autoak zapal-

duta. Triku ederra zena zanpatutaeta barrenak lehertuta ageri da.

Santagrazira heldu baino lehen,aldapan gora izerditan goazela,

eskuinera daukagun bidean sartugara. Ipintza baserri aldera goaz bi-

de asfaltatu berrian. Izarraitz aurrez aurre dugula, hu-rrengo bidegurutzera pozik jarraitu dugu: "Hemendikaurrera dena maldan behera eta oraindik presko-pres-ko gaude!". Bidegurutzean eskuinera biratuta, Aizar-nara joateko bidea daukagu. Ezkerrera egiten baduguLasaora jaitsiko gara eta gu gatozen norabidean doanbideari segitzen badiogu Agiñako gaina, Akua etaZestoara bidean jarriko gara. Azken hori hartu, etaEzenarro eta Iartza baserrien ataritik Akua auzora jai-tsi gara. Inguru zoragarriak igaro eta Akuatik beheraitzuli gara gurutzera.

Pare bat orduan egin dugu ibilbidea, eta motza iru-ditu zaigunez, hurrengoan luzeagoa egiteko nahia

piztu zaigu. Bizikletaren gainean nekatuko garenarenbeldurra uxatu dugu! Merezi du txango eder horreketa bizikletarekin adiskidetzeko aukera ederra da be-netan. Animo ba!

71

Page 18: 55 - 2005 urria

••Kirol eskolarretarakobolondresak behar

dira futbolean eta eskuba-loian nesken taldea etamutilena entrenatzeko.

••Urola Kostako Udal-talde 21ek argazki

lehiaketa antolatu du. Ar-gazkiak 2006ko egutegiaegiteko erabiliko dira. La-nak Zestoako udaletxekoidazkaritzan aurkeztu be-harko dira azaroaren 14abaino lehen. Informaziogehiagowww.urolakosta.org weborrian.

••Iraetako Santa Ines pi-lota txapelketa. Laster

irekiko da izena ematekoepea: neskek palan eta mu-tilek eskupilotan. Hasi bi-kote bila.

ikAASSTTAARROOAAKK

••Yoga. Astearte eta os-tegunetan 17:30etatik

19:00etara kultur etxean.Informazio gehiago:943147875.

••Euskal dantzak. Itxa-ropena dantza talde-

koak asteazkenetan biltzendira 20:30ean Idiazpiko lokalean. Jendea behar dute, animatu!!!

••Bertso eskola. Erralla Bertso Eskolakoak astearteetan elkar-tzen dira, 19:30ean gazteak eta 20:30ean helduak. Kultur

etxean.

••Mantenuko gimnasia. Astelehen, astearte eta ostegunetan18:00etatik 19:00etara eta 19:30etik 20:30era, eta astele-

hen, asteazken eta ostegunetan 9:30etik 10:30era. Jubilatuek as-telehen, asteazken eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara. Arro-abean astelehen eta asteazkenetan 11:30etatik 12:30era.

••Bainika. Astelehenetan 15:00etatik aurrera kultur etxean.

••Salsa. Astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30era Idiazpi-ko lokaletan. Hilean 30 euro. Momentuz bi hilabeteko

ikastaroa egingo da eta urtarrilean hasiko da berriz.

••Emakume pilotariak. Palan jokatzeko ikastaroa infantil, ka-dete eta jubenil neskentzat. Helduek ere izena eman deza-

kete. Informazio gehiago kiroldegian 943 147 942.

••Kazetaritza idazkera. Kruasanaren aurkako lehia. LoreaAgirre kazetariaren eskutik modu erraz batean nola ida-

tzi ikasteko tailer irekia antolatu dugu udaleko euskara sailaketa danbolinek. Azaroak 12, 19 eta 26an goizeko 9:00etatik13:00era kultur etxean. Izena emateko deitu 943 147 123 telefo-nora eta euskara teknikariaz galdetu.

urRRRRIIAA

28 OOSSTTIIRRAALLAA

“Preso bat egunkaribat” mus txapelketa Artzeieta Fati tabernetan.

30 OOSSTTIIRRAALLAA

Etxeratek deituta, el-karretaratze isila 20:00etan.

azAARROOAA

05 LLAARRUUNNBBAATTAA

Huancavelica talde-koek Perura bidaltzeko jana-ria (lentejak, pasta, arroza...),ikastola materiala, garbiketa-rako xaboiak eta horiek bi-deratu ahal izateko dirua ja-soko dituzte 10:00etatik20:00ak arte. Kontu zenbakibat ere badute: 2101 0033 260122708217. •Goizeko10:00etan “Bide eginez” pro-zesuaz eztabaidagunea kul-tur etxean. Azaroaren 26an,ordu berean, bigarren saiobat izango da.

15 AASSTTEEAARRTTEEAA

Odol ateraketak anbulategian 19:30etik au-rrera.

16 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Gurutze jubilatu eta pentsiodunen elkarteko-ek irteera antolatu dute Lodosara, bazkari eta guzti25 euroan bazkideentzat eta 27 euroan bazkide ez di-renentzat. Izena emateko epea azaroaren 11n bukatu-ko da.

18 OOSSTTIIRRAALLAA

Ertxiña Musika Eskolak Santa Zezilia jaial-dia eskainiko du 18:30ean kultur etxeko ekitaldieta-rako aretoan. Ondoren zozketako zenbakia aterakoda.•Preso bat egunkari bat mus txapelketa.

19 LLAARRUUNNBBAATTAA

Muxerangak taldeak haurrentzako ipuinemanaldia emango du Herri-etxe elkartean18:00etan. Ondoren txokolatada. Antolatzailea, ArroaGoiko herri elkartea.

26 LLAARRUUNNBBAATTAA

Zestoako bandak, txistularien laguntzaz,kontzertua eskainiko du udaletxe azpian 20:00etan.

27 IIGGAANNDDEEAA

Agiro mendi taldekoek egunpasa antolatudute Orisol eta Izpiztera.

a g e n d a BEHOBIA-DONOSTIA

ERE EUSKARAZ

PRESTATU

KIROLDEGIANSALGAI

Page 19: 55 - 2005 urria

2005, AA ll bb ee rr tt EE ii nn ss tt ee ii nn AA nn nn uu ss MM ii rr aa bb ii ll ii ss

91

Aurten "Annus Mirabilis" izenekoaren mendeu-rrena ospatzen da. Orain dela ehun urte, AlbertEinsteinek argitaratu zituen zenbait txostenek na-turako fenomenoak ulertzeko moduan aldaketaharrigarriak eragin zituzten.

Einsteinen teoriak fisikan ez ezik, kultura mo-dernoan ere izan du eraginik. Einstein azken ehunurteko aurrerapen teknologiko eta gizatiarren sin-boloa da. Hori dela eta, zientzialari eta pentsala-

riek Fisikaren mundu mailako urtea ospatzen dute aurten.Donostia International Physics Center elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu,

ospakizunekin bat egin nahian; goi mailako hitzaldiak, irailaren hasieran, beste-ak beste. Hala, Donostia mundu mailako pentsamenduaren erdigune bihurtuzen. Partaideak ere ez ziren nolanahikoak izan: Nobel saridunak, atzerriko lehenmailako irakasleak, eta estatuko ikerlariak.

Zestoatik zuzenean edo on-line jarraitu ahal izan ziren Donostiako Kongre-suan esandakoak.

Gai ugari jorratu ziren: energia, argia, denbora, neurri txikiak (nanometroak)

eta neurri handiak (argi-urte), fotoiak,erlatibitatearen teoria… Ikerlariek ezzituzten ekuazio eta formula arraroakgehiegi aipatu. Zientzia ere kulturadela azpimarratu nahi izan zuten.

Gure ingurura begiratuz gero, Eins-teinen oinarrizko hastapenak aurki-tzen ditugu. Hortxe dago edonora era-maten dugun sakelako telefonoa, gurehizketaldiak zabalduz autobusetan,kalean eta aretoetan. Eta, eskuan, tele-bista katez aldatzeko tresna (etxeanhau duenak agintzen du), publizitatebatetik bestera igarotzeko, futbol par-tida batetik pilotazko batera istant ba-tean aldatuaz eta abar. Zerutik kon-trolatuta gaude.

Orain arte harea-erlojuek, eguzki-erlojuek, hormako erloju astunek, eli-zetako erlojuek neurtu izan dute gurebizitzako denbora. Orain teknifikatua-go gaude, erloju digitalak ditugu etagure ordenagailuak beti zuzen dagoenerloju atomikoekin batera ditzakegu.Esaten dutenez erloju atomiko horiekez dute segundo bat bera ere galtzenmilioika urtetan.

Neurtzeko moduak hobetu egin di-ra; autoan zenbat gasolina dugun, zerabiaduratan goazen eta zenbat kilo-metro egin ditugun jakin dezakegu.Azkeneko modeloek GPS sistema dau-kate eta satelitearen bidez erraz iristengara edozein lekutara.

Ekaingo kobazuloko margoek ato-moak gordetzen dituzte. Margoak be-giratzen ditugun bakoitzean, haietanislatzen den argiak energia zati bat bi-daltzen digu, eta gizonen lehen pen-tsamenduak berpizten dizkigu.

Argi, materia, energia, munduarenbidean orain hobeto ulertzen direnak!

J ulian Serrano

Page 20: 55 - 2005 urria

MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAKerrebelatu digi ta la eta karreteakarnet argazkiak: NAN, gida baimena...estudioko argazkiak