133 (2005eko maiatza)

34
2005eko MAIATZA, 133. ZENB. DOHAINIK E K A I N A K 1 - A R T E S D I V E R G E N T E S Z U M A I A N

description

[Jon Korta, zumaiar bat Vatikanoan] [Emakumeen martxa Euskal Herrian] [Liburutegia Interneten] [Danimarkara bidaia: hiru ikuspuntu] [Gerrari buruzko erakusketa Oxforden] [Ibilbidea: Orio-Ibaeta] [Gure Zumai Zarra: Joxe Manuel Manterola Aizpurua] [Artes Divergentes: Saioa Olmo] (+328)

Transcript of 133 (2005eko maiatza)

Page 1: 133 (2005eko maiatza)

2005eko MA

IAT

ZA

, 133. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

E K A I N A K 1 - A R T E S D I V E R G E N T E S Z U M A I A N

Page 2: 133 (2005eko maiatza)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

puntocom . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7

ze berri?emakume martxa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9liburutegia interneten . . . . . . . . . . . . . . . . . .10

elkarrizketajon korta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15

hezkuntza institutuko ikasleak danimarkan . . . . . . .16

historia gerra zibilari buruzko erakusketa . . . . . .18

ibilbidea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22

gure zumai zarrajoxe manuel manterola . . . . . . . . . . . . . . . .24

kultura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28literaturadivergentesarteazine forum

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

faxa: 943 86 17 42

email: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

email: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Juan Luis Romatet

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iure Alzibar

Abelin Linazisoro

Haize Galarraga

Kolaboratzaileak

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Belen Golmaio, Joanito Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Karmelo Arroiabe,

Gorka Ormazuri, Xabier Aizpurua,

Ibon Aizpurua, Izaga Garzia, Beñat

Fernandez de Arroyabe, Ihintz

Linazisoro, Jon Maia, Eguzki

Agirrezabalaga, Natur Taldea, Ander

Hormazuri, Aitor Manterola, Imanol

Garate,

Joseba Esnal.

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

943 86 15 45 tel.

Inprimategia

Antza

Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua

SS-405/94

ISSN

1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

dokumentazio, argazki,tresna, arma eta abarrenerakusketa maiatzaren26tik ekainaren 19rabitartean Alondegian

historia

gerra garaiko

Page 3: 133 (2005eko maiatza)

librean

Amigo! Bere arriskuak dituaurrera begiratzeak, bainanoranzko batean izan beharbadu, hobe aurrerantz. Gazte-laniaz "El cuento de la leche-ra" esaten zaion hori. Nork ezditu planak egin marmita txikie-kin, behintzat. Atzeak erakusten omen digu aurrea noladantzatu, baina aurrera begira dantzatzeko, dantza beramoldatu beharra dago. Gainera atzera begira egondagutxi aurreratzen dugu. Gure nahia aurrera egitea bada,bidegurutzean erabakiak hartu behar dira. Batzuekesne-bidea adinako luzea nahiko dute eta besteek atajoedo laburbidea nahiago. Badira noranzko bakarrekoak,peaje garestidunak, bidezidorrak…

Herria da gorputza, hizkuntza bihotza eta burua? Zer-bait baliozkoa badugu horixe. Esne biltzailetik "La vacaque rie" bezala bizi nahi dueneraino. Ibili burua eraba-kitzeko, aurrera joateko, atzera begiratzeko, dantzatze-ko… baina baita bidelagunez oroitzeko ere.

Uhin Loiola

amigo, amigo

zumaia, eskerrik asko!!!Bai, Korrika 14 pasa zen, baina guri ez zaigu pasaeskerrak ematea parte hartu duzuen guztioi; izanere, inoiz bildu al da hainbeste jende Erribera kale-an?? (Ezta zapatu arratsaldean ere!) Ikusi ez zenu-tenok ederra galdu zenuten...

Mila esker, beraz, Korrika eta AEKren izene-an, denoi: Maria eta Joseko eta Herri Eskolakoarduradun eta irakasle gogotsuei, egindako lana-gatik eta botatako izerdiagatik; Zumaiako Udalari,eman duen laguntza handiarengatik (oraingoanere kirolaria falta genuen arren...); Kilometroaerosi duzuen herriko sindikatu, politikari, eta kul-tur eta kirol taldeei eta koadrila bakarrari; KorrikaLaguntzaile egin zaretenoi; Korrika Lagun eginzareten dendari eta tabernariei; herriko prentsakolangileei eta saltaka egin duzuen zuetako bakoi-tzari.

Hori dena, ordea, bi urtez behin indarrak horre-tan jartzen dituzuen guztioi ere zor dizuegu: Zuekgabe Korrikarik ez legoke: mila muxu guztiontzat.Eta gogoratu afaria dugula!!

4 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

Page 4: 133 (2005eko maiatza)

52 0 0 5 k o M A I A T Z A

Gogoan dut oraindik ere, nola Antoniak buru gainean zin-kezko balde hura eramaten zuen, zuzen, hain dotore,Goiko Torreko azken etxetik, solfeo ondoko alberga zaha-rreraino, bertako askan arropak garbitzeko.

Niretzat lan hori era horretara betetzen zuen azkenemakumea zen, superwoman matxakatuen artean azkenemakumea, eskuak hotz, burua xuxen, emakume handiaeta sendoa zen Antonia, dotorea eta serioa.

Aurreko emakume guztiak,ordea, handik pasatuakziren, Alberga zahar harkmunduko arropa guztiakgarbitzeko aukera zuen.Arropak garbitzeko erabakarra eta onena zirudienorduan (ez zegoen beste-rik). Askan belaunikatu, etaharriaren kontra eragin,astindu, astindu, ur hotze-tan sartu izarak, galtzak, par-delak, kuleroak eta abar etaabar zerrendan… eta… era-gin uretan gora eta behera,eragin eta ur hotzetan berri-ro, xaboi pixka bat eman,astindu… eta arropa kiribildu eta ondoren, balde zabalbatean sartu etxeko atarian edo balkoian zintzilikatzeko.

Zentrifugatu, programatu eta antzeko hitzak ez zirenexistitzen. Lan umil, gogorra eta neketsua baino ez da izanemakumeen historian. Albergak horren eredu izan dira, etahalaxe izan da orain dela hogeita hamabost-berrogei urtearte gutxi gorabehera, eta historiaurreko baldintza gisa ikus-ten dugu gaurko eguneko distantziatik, zein ahula denmemoria.

Egia da, baita ere, albergetatik ur soinua eta kolpe arte-an kantua entzuten zela, barreak eta algarak ere, kontakati-

luen marmarrak eta bertan azken berriak jakiteko aukerazegoela, emakumeen arteko loturak eta haserreak. Harre-manetarako lekua zen alberga.

Eta Antoniaren kantuak etortzen zaizkit gogora, hantxeegoten ginen burdinazko itxitura zuen leihotik begira, kar-tzela bati begira egongo bagina bezala, kristalik gabekoleiho hartan, eskuak burdinari lotuak, hankak koskaren gai-

nean, zelatan, Andaluzia-ko koplak entzuten,Antoniaren ahots garra-tzetik irteten zirenkoplak.

Ikasia genuen ordu-rako, hura ez zela muti-len munduko lurraldea.Han ezin ginela jolas-tu. Ura, eta askak, etalekua, jolasteko tenta-garriak suertatzenbazitzaizkigun ere,hura ez zen guretzat,han ikusleak baino ezginen.

Beheko albergako emakumeektaldean abesten zuten, eta bai kantuak, bai algarak, urarensoinuarekin nahasten ziren oihartzun berezi bat sortuz.Albergek oihartzun berezia zuten.

Goiko alberga zaharra bota dute, nire esperantza tonto-ak, konpondu eta historiaren testigu mutu bezala utzikozutela esaten zidan, baina nonbait halako testiguek ez dutemerezi gordetzea, ez dira etorkizunari eman behar dieguneredua, hobe kanoiak eta antzekoak, baina alberga kon-pondu eta halakoak tira, tira… Gainera, emakumeen kon-tuak dira horiek eta badakizue… emakumeen historia ezda ia existitzen.

Ariyo Alberga Zaharra.

LEHENGO MUNDUAREN AZKENAKinazio tolosa

Page 5: 133 (2005eko maiatza)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

6 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

librean

OZTOPO GUZTIEN GAINETIK

Asko izan dira Zumaian euskara taldebat sortzeko ahaleginak, baina, zori-txarrez, bidean geratu ziren taldehoriek. Gu ahalegin berri bat egitekoasmoz gatoz.

Hain ugariak izan ez diren arren,normalkuntza plangintzak ezartzekosaiakerak ere egin dira herrian.Denok izan dugu gogoan Kontseilua-ren plangintza, Bai Euskarari lemape-an belodromo guztiak betetzera era-man gintuena. Zumaiako Udalak,garai hartan, Siadecoren plangintzalehenetsi zuen, eta aholkularitzahorrek 2002-2006 eperako plangintzaaurkeztu zuen. Plangintza egokia,gure ustez, baina paperetik haratagoegin ez duena. Orain, berriz, EBPNonartu du Udalak.

Euskara Biziberritzeko PlanNagusia Eusko Jaurlaritzak aurkez-tutako plan teorikoa da. Udalak,plan teoriko horretan oinarrituta,Zumaiako EBPN aurkeztu du (lauurterako), baina ez du herritarrekineztabaidatu, eta ez da herriarenerrealitatera egokitu. Udalak, horiguztia aurrera eramateko, Aholku

Batzorde bat sortu du, eta, batzordehorretan, herriko hainbat esparruta-ko jendea bildu du. Batzorde horrenjarduna, ordea, aholkua ematera soi-lik mugatu da, ez du haratago joate-ko aukerarik eskaintzen. Eta hori dagure kezka nagusia. Aholku Batzor-deak normalkuntza plan hori bide-ratu egin behar duela iruditzenzaigu, herritarren kezkak, iritziak,proposamenak, ideiak bildu, kon-tuan hartu eta, ahal den heinean,hori guztia normalkuntza plangin-tza batean txertatzea. Horrela osatuahal izango baita Zumaiak beharduen plangintza.

Erronka zail horri aurre egitekobeharrezkoa iruditzen zaigu Udalakbere jarrera eta ezarri dituen baldin-tzak aldatzea. Euskara teknikariarenlanpostu finkoa bete behar da, nor-malkuntza teknikariak bere betebeha-rrei buru-belarri ekiteko. AholkuBatzordearen izaera ere egokitubehar da, bera izan dadin plangintza-ren eragile nagusia, eta guztion ize-nean erabaki dezan herriarentzat ego-kiena den plangintza.

Ezin uka, EBPNak Txinpartarenlehentasunetako bat izan beharduela, baina, ez da hori abiarazi nahidugun borroka bakarra. Gure helbu-ru nagusiak bi dira: batetik, euskaraelkarte sendo bat sortzea, herriareneta herritarren beharrei eta hutsuneeierantzuteko, eta, bestetik, osoko nor-malkuntza plan bat bultzatzea, gabe-ziak dituzten arlo guztiak lantzeko.

Prest gaude bide horri ekiteko, etabidelagun berriek ere lekua dute.Horregatik guztiagatik, herritarrenkezkak, proposamenak, ideiak ereezagutu nahi ditugu. Horregatik jar-tzen dugu guztion eskura gure helbi-de elektronikoa, nahi duzuenerako:[email protected].

Eskerrak emanez amaitu nahi duguorrialde hau. Eskerrik asko, Baleike,aukera hau eskaintzeagatik, eta web-gunean eztabaidari bide emateagatik.Eskerrik asko, halaber, zuen babesaeman diguzuen guztioi, aurrerajarraitzeko emandako adoreagatik,eta horri esker erabaki sendo bathartu dugulako: oztopo guztien gai-netik aurrera!

Txinparta euskara taldea

Page 6: 133 (2005eko maiatza)

Erribera kalea, 6Tel. 861155

72 0 0 5 k o M A I A T Z A

puntocom

isitari eta erabiltzaile kopurua handitzen doa hile-tik hilera. Gaztetxe bat egitearen aldarrikapenakjarraipen handia izan du eta iritziak ere ugariakizan dira. Badirudi, ordea, lan egiteko gogoa ez dela

hain handia. Alboan ikusten duzuenez, erabiltzaile askokeman dute botoa inkestaren atalean. Inoiz baino estuagoegon da emaitza eta esan liteke foto finishean erabaki dela.

BEman botoa! INKESTA

IRITZI BATZUK

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

Page 7: 133 (2005eko maiatza)

8 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

HELBURUEN PROPOSAMENA

Tokiko Agenda 21a egitasmoan herritarren partehartzeabultzatzen da. Udalerriaren etorkizuna guztion ardura daeta momentu honetan, herriaren diagnostikoa oinarritzathartuta helburuak proposatzeko unea da.Udalerriko diagnostikoak herriko gai desberdinakaztertzen du. Ekintza Plana egiteko gai bakoitzekohelburu orokorrak, helburu zehatzak eta ekintzak finkatubeharko dira. Horrenbestez, apirilaren 12an egin zenpartehartze foroan zenbait helburu eta ekintzenproposamenak jaso ziren. Momentu honetan proposamenhoriek banan banan aztertu beharko dira eta posibledirenak Ekintza Planean txertatuko dira.H auek dira besteak beste ateratako proposamenak gaibatzuen inguruan:• Osasuna:- Eskualde mailan espezializazioak dituen osasun zentrobat sustatu• Jarduera ekonomikoak- Eskaintza turistikoa osatu- Zumaiako merkataritzak ematen duen zerbitzu etakalitatearen gain inkesta bat burutzea

• Etxebizitza- Etxebizitza hutsen alokairua sustatu: Jarrera positiboazalokatzen duenarentzat. Alokairu poltsa sortu.- BOE- ko etxebizitzen alokairua eskaini• M ugikortasuna- Trafikoa erregulatzeko alternatiben azterketa - Oinezkoen eta bidegorrien erabilera bultzatzeko bidesareen benetako zabalpena- Aparkalekuak prezio sozialetan- Gune historikoaren indartzeak trafikoan eragin dezakeneragina aztertu• Ingurumena (Hondakinak, Energia, Zarata, Ura, ….)- Zaborra murrizteko plangintza bat egin- Konpostajea bultzatu- Zarataren inguruan ordenantza ateratzea- Garbigunea erabiltzeko sentsibilizazio kanpainak burutu- Udal instalakuntzetan energia berriztagarrien erabileraaztertu - Energia kontsumoaren aldizkako kontrola burutu - Tabernetako zarata kontrolatu plan baten bitartez- Kutsadura luminikoa jaisteko lanpara egokiak ezarri- Fluxu erreduktoredun sistemak eta kontsumo txikikolanparak kaleetan ezarri- Sareak galtzen duen ur garbien portzentaia murriztu:Ihesak bilatu- Ur zikinen Saneamendu sarea osatu- Landa gunean hondakinentzat edukiontziak ezartzekoazterketa burutu

INFORMAZIO GEHIAGO:Tel.: 943 89 00 45

www.urolakosta.orgagenda [email protected]

T O K I K O A G E N D A 2 1

Page 8: 133 (2005eko maiatza)

92 0 0 5 k o M A I A T Z A

* Odontologia orokorra * Ahoko prebentzio eta * Periodontzia (kirurgiarik gabe) errehabilitazioa * Endodontzia * Protesia * Inplantologia * Hortz estetika

(zeramika metalarik gabe)

astelenetik ostegunera 16:00-19:00ostiralak 11:30-19:00larunbatak itxitaaldez aurretik deitu

EmakumeenMundu MartxaEuskal HerrianMartxoaren 8an abiatu zen Brasildiketa maiatzaren amaieran pasako daEuskal Herritik Emakumeen II.Mundu Martxa. Apirileko Baleikenazaltzen genuen bezala, Mundu Mar-txa honek jatorri etniko, kultural, erli-jioso, politiko, klase, adin eta orienta-zio sexual desberdineko emakumeakbiltzen ditu. Ekimen honen helbu-ruetako batzuk munduko pobreziaamaitzea, aberastasuna banatzea etaemakumeen aurkako indarkeria buka-tzea dira.

Maiatzaren 24tik 27ra bitartean iga-roko da Martxaren erreleboa EuskalHerritik. Beronen helburuak eta alda-rrikapenak sozializatzeko, Martxa kul-turala antolatu dute Urola Kostaeskualdean ekimen honekin bat egitenduten taldeek. Hainbat kultur ekintzaantolatu dira eskualdeko herrietan:hitzaldiak, antzerki saioa, bertso afa-riak, kantaldiak eta abar.

Zumaian bi kultur ekitaldi egingodira datozen asteetan: zinema saioa etaantzerki emanaldia. Maiatzaren 19anzineforum saio berezia izango da.Ohiko orduan, 22:15ean, Moolaadépelikula senegaldarra eskainiko da AitaMari zineman. Afrikako herrixka bate-an bizi diren lau neskatxaren istorioakontatzen du film honek. Ablazioarenerritual barbaroa jasateko ordua hel-

tzen zaienean, neskatoek etxetik ihesegingo dute. Irudi ikusgarriak ditu peli-kula honek eta hainbat sari jaso ditu,horien artean 2004ko Canneseko zine-maldian eskuratutakoa.

Ekainaren 17an izango da bigarrenkultur ekitaldia. Gaueko 10etan,Oxford aretoan, Pakitarentzat bakarrikizeneko antzerki saioa ikusiko da.Txalo produkzioen lan honetan Pakitabulegari arrunt eta ezkongabe bat da.Kafe gehiegi hartzen du bakarrik senti-tzen delako, eta bingoaren menpe bizida. Maiteminduta dagoela aitortzendu, baina amodioa sendatu beharrekogaixotasun bat dela uste du, eta kexaparanoikoak egozten dizkio gizarteari.Pakita taldeko terapia batean dagoulermena bilatzeko, baina ezusteko batizango du.

Bi data hauen artean, maiatzaren26an, Martxa Gipuzkoan sartzen den

egunean, manifestazioa egingo daDonostian. Urola Kostako taldeek autokarabana bat antolatu dute Donostiarajoateko. Karabana Azkoititik irtengo daeta eskualdeko herriak zeharkatuondoren Donostiara abiatuko da.Manifestazioa Donostiako Bulebarre-an izango da arratsaldeko 7:30ean.

EGITARAUA

Maiatzak 19, 22:15eanZine saioa: Moolaadé.Aita Mari zineman.

Maiatzak 26Auto KarabanaAzkoititik Donostiara.

Ekainak 17, 22:00etanAntzerkia: Pakitarentzat bakarrik.Oxforden.

ze berri

Page 9: 133 (2005eko maiatza)

Amaiako plaza

10 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

Zumaiako udal liburutegia, Eusko Jaurlaritzak sortuduen Euskadiko Liburutegi Sistemaren sarean sartu da.Gaur egun, sarea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 130liburutegik osatzen dute eta urte amaierarako 270 libu-rutegi egotea aurreikusten du Jaurlaritzak. Sare honiesker, Zumaiako liburutegiko bazkide denak, sareandauden gainontzeko liburutegietako katalogoa kontsul-tatu eta bertako liburuak nahiz ikus-entzunezko mate-riala mailegatzeko aukera izango du.

Josu Egañak, Zumaiako helduen liburutegiko ardu-radunak, azaldu duenez, "sarean egoteak dakarren aban-taila nagusia informazioa handitzea da. Zumaiako baz-kide txartelarekin sarean dauden herri guztietakoedozein liburutegitako materiala hartzeko aukera dago.Bestetik, sarean gaudenez edozein tokitatik kontsultadaiteke liburutegietan dagoen materiala".

Horretarako, www.liburutegiak.euskadi.net webgu-nean sartuz liburuak zein liburutegitan dauden ikustekoaukera izango da. Behin behar den liburua erabilgarrinon dagoen jakinda, liburuzainari eskatu eta bera ardu-ratuko da Zumaiako liburutegira ekartzeaz. Josu Egañakdioenez, "lehen ere eskaria egin zitekeen, baina erabil-tzaileak ez zekien liburua zein tokitan zegoen".Zumaiako liburutegiko bazkide denak Internet bidezmailegatu edo erreserbatu dezake bertako materiala.

Gero, liburutegira pasa beharko du materiala jasotzera.Kontsultak hainbat tokitan egiteaz gain, sistema

berriari esker irakurleak etxean eduki dezakeen materia-la ere ugariagoa da. Erabiltzaileak bere udal liburutegi-ko sei dokumentu har ditzake: hiru liburu eta hiru mate-rial berezi (diskoak, bideoak, DVDak...). Bestetik, sarekoedozein liburutegitako dokumentuak mailega ditzake:zortzi liburu eta zortzi material bereizi. Guztira, 16dokumentu har daitezke. Horrela, Zumaiako liburutegi-tik hiru liburu hartu dituenak gainontzeko liburutegieta-ko bost liburu hartzeko aukera izango du.

Maileguen iraupenari dagokionez ere badira aldake-tak. Orain arte liburutegiko liburuak hiru astez edukizitezkeen etxean. Hemendik aurrera berriz, bi astezeduki ahal izango dira liburuak, eta zazpi egunez ikus-entzunezkoak. Liburuak eta material berezien berritzeabehin egiteko aukera izango da, eta bakoitzaren epeaaurrez zehaztutako berbera izango da. Materiala erreser-batua badago ezingo da berriz hartu.

Sarearen barruan dagoen edozein liburutegitara sar-tzeko txartel bakarra izango du erabiltzaileak. "Liburute-giko bazkide direnek txartel berria eginda daukate.Komeni da, jendea liburutegira hurbiltzea txartela hartueta bakoitzari bere pasahitza emateko", dio Josu Egañak.Pasahitzari esker, norberak zein liburu dituen mailega-

erreportaia

Liburutegiko bazkideek EAEko beste liburutegietako

materiala har dezaketeITSASO IBARRA

Page 10: 133 (2005eko maiatza)

112 0 0 5 k o M A I A T Z A

tuta eta zein datatan bueltatu behardituen jakiteko aukera izango du.

Zumaiako liburutegiaSarean sartu berri den liburutegiak,1990ean zabaldu zituen ateak. Gauregun, helduen eta haurren liburutegiakkontuan hartuz, 16.000 liburu daudeeskuragarri. Josu Egañak dioenez, "libu-rutegi berria denez, fondo berria dauka".Liburuei dagokionez, "literatura mailannahiko eguneratua dago", azaldu du.Literaturaz gain, duela hiru urte ikus-entzunezko materiala sartzen hasi zirenliburutegian. Oraindik fondo handia ezbadago ere, fondoa handitzen jarraitzekoasmoa dutela azaldu du Josu Egañak.

Liburutegiaren erabiltzaileei dagokie-nez, erabiltzaile mota desberdinak daude,baina batez ere bi multzo egin daitezke:liburuak mailegatzera joaten direnak eta bertan egotendirenak. Josu Egañak dioenez, "liburutegian normaleangazteak egoten dira, 16 eta 24 urte bitartekoak". Garaiarenarabera, batzuk edo besteak egoten dira gehiago. Liburuakmailegatzera joaten direnei dagokienez, berriz, denetikegoten da. Hala ere Josu Egañak dioenez, "emakumeakgehiago ibiltzen dira".

Irakurtzeko hautatzen den hizkuntzari dagokionez,alde nabarmena dago helduen eta haurren liburutegienartean. Helduek liburu gehienak gaztelaniaz mailega-tzen dituzte; haurrek, berriz, nahiago dute euskaraz ira-kurtzea. Azken boladan haurren artean liburu irakurrie-na Harry Potter izan da; helduenen artean, berriz,Ángeles y Demonios eta El Código da Vinci.

Page 11: 133 (2005eko maiatza)

12 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

elkarrizketa

Zerk eraman zaitu Erromara?Salamancan filosofia ikasten nengoela Erromara etortzekoaukera eskaini zidaten. Gaur egun teologiako ikasketak egi-ten nabil Karmeldarrek daukaten nazioarteko ikastetxean.Mundu guztitik etorritako gazteak gaude, 35 denera. Pentsazenbat hizkuntza eta kultura bizi diren elkarrekin... Aurtenhirugarren urtea da hiri eder honetan nagoela. Esperientziaahaztezina ari naiz bizitzen.

Nola bizi izan da Erroman Aita Santuaren heriotza? Azkenengo hilabeteetan Aita Santuaren osasun egoera askoaldatu zen. Egoera horrek "alarma" piztu zuen, bai Vatika-noan, baita herritarren artean ere. Joan Paulo II.ak inoizkoberotasunik handiena jaso du bere azkeneko egunetan.Agonian zehar, San Petri plaza jendez gainezka egon zen,gazteen presentzia nabarmena izan zen, eta hileta elizkizu-nean milioika pertsona bildu ziren Erroman, azkenekoomenaldia eskaintzeko.

Zeuk zerorrek nola bizi izan duzu? Aita Santua hil zenean S. Petri plazan nengoen, milaka per-

tsonarekin batera. Bagenekien azkenengo orduak zituela.Arrosarioaren otoitza bukatu ondoren, 22:00ak inguruan,jakinarazi ziguten 21:37an Joan Paulo II.a "Aitaren etxerabueltatu zela". Momentu hunkigarria izan zen, bertan bil-dutakoak txalo zaparrada eskaini baikenion. Joan Paulo II.akzerbait berezia zuen.

Joan Paulo II.a ezagutu zenuen. Nolakoa zen? Elizkizun askotan egon naiz Aita Santuarengandik hurbil.Agurtzean, haren begiradarekin gelditzen nintzen; begiradasakonekoa zen. Hitz gutxi zuzentzen zizkigun, baina harenisiltasunak hitzez beterik zeuden.

Kanpoan zer gertatu den erakutsi digute, baina barruanzer gertatu da egun hauetan? Barruan ez da aparteko sekretismorik egon. Gainera, Vati-kano barruan gertatutako ia guztia zuzenean jarraitzekoaukera izan dugu. Vatikanoko telebistak momentu garran-tzitsuenetako irudiak zabaldu ditu.

Zein prestaketa egin dira Aita Santu berria aukeratzeko? Joan Paulo II.aren heriotzaren ondoren, kardinalek bilerak

"Hitz gutxi zuzentzen zizkigun, baina bereisiltasunak hitzez beterik zeuden"

ITSASO IBARRA

jon korta karmeldar ikaslea

Jon Korta karmeldar ikaslea da eta hiru

urte daramatza Erroman, Teologia

ikasten. Ikasketak kazetari lanekin

uztartzen ditu zumaiarrak. Izan ere,

Euskal Telebistan, Euskadi Irratian,

irrati katolikoetan eta Espainiako

Telebistan kolaboratzen dabil. Horri

esker, bertatik bertara ezagutzen du

Vatikanoak bizi duen egoera.

Page 12: 133 (2005eko maiatza)

egin dituzte Vatikanoan hileta elizkizunak antola-tzeko, Elizaren kontuak eztabaidatzeko eta kon-klabea prestatzeko. Horietatik, 115 kardinalekhartu zuten parte XXI. mendeko lehenengo kon-klabean, denak 80 urte azpikoak. Horiek Vatikanobarruan dagoen ostatu batean egon dira, "DomusSanctae Marthae"-n, eta hortik hain ezagun denSixtotar Kaperara joan dira bozkatzera.

Nolakoa izan da konklabea? Konklabe azkarra izan da. Astelehen arratsaldeanhasi eta hurrengo egunean Aita Santu berriagenuen. Berritasun batzuk ere izan ditu; adibidez,kardinalak ez dira Jauregi Apostolikoan itxitaegon. Lorategian eta Vatikanoko beste lekubatzuetan ibiltzea izan dute... isilean.

Zein ezaugarri izan behar ditu Aita Santuak?Eliza osatzen dugun guztiokin, gizartearekin eta besteerlijioekin elkarrizketa etengabea egiten duena.

Ratzinger aukeratu dute. Zein iritzi duzu? Aukeraketa honekin aurreko pontifikatuaren jarraipenaikusten dut. Ratzinger, Joan Paulo II.aren hurbileko kola-boratzailea izan da 1981ean Vatikanoko kargu garrantzi-tsuenetariko bat (fedearen doktrina zaintzen duen kon-gregazioko buru) eman ziotenetik. Harrigarria izan damundu guztitik etorritako kardinalek egun gutxitan AitaSantu berria aukeratzea.

Benedikto XVI.a kontserbadore eta gazteek aldaketanahi...Josep Ratzinger kontserbadoretzat jotzen dute, bai, bainaBenedikto XVI.ak orain dela gutxi hasi du bere pontifika-tua. Gauza berriak etorriko diren esperantza izan deza-gun.

Elizara gero eta gazte gutxiago joaten da.Begi bistakoa da gazte gutxi direla elizetara joaten dire-

nak, baina Elizaren barruan gazte mugimendu askodaude eta nik horietako batzuk ezagutzeko aukera izandut. Nondik atera ziren, adibidez, Aita Santuak, oraindela hiru urte, Madrilen bildu zituen 700.000 gazteak?Berehala pentsa dezakegu Opus Dei eta horrelako mugi-menduak direla. Batzuk bai, baina ez denak. Elizak gaz-teengandik hurbil egon behar du, eta beren zalantzeierantzun zuzenak eman. Baina ez dezagun ahaztu Elizadenon artean egin behar dugula.

Zuk, berriz, 24 urte eta apaiz izateko bidean. Nire gurasoek txikitatik erakutsi dizkidate kristau balioak.Beti egon naiz Elizaren barruan, akolito, organujole lane-tan... Zumaian dauden moja karmeldarren bitartez, kar-meldarren gazte taldeak ezagutu nituen. Horrela hasi nin-tzen nire fedea sakonago bizitzen. 18 urte bete nitueneankarmeldarren formazioan sartzea erabaki nuen. Ez zenerabaki erraza izan familia utzi eta bizitza berri bati eki-tea, baina gustura sentitzen nintzen. Zailtasunak betiegon dira eta beti egongo dira nere bidean. Garrantzitsuanorbera bere bidean zoriontsu izatea da, eta ni halaxenago, zoriontsu.

132 0 0 5 k o M A I A T Z A

Page 13: 133 (2005eko maiatza)

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

14 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

Emakumeak apaizGaur egun, elizaren barruan, emakumeen presentziahandia da; adibidez, emakume teologoak ere badaude.Noiz ikusiko ditugun estola eta meza jantziarekin? Ezdago nire esku...

Kazetari lanetan ere bazabiltza, zer moduz moldatzenzara?Azkenengo asteetan lan asko izan dut Joan Paulo II.arenheriotza eta Aita Santu berriaren aukeraketarekin. Erro-man kazetaritza egitea oso aberatsa da, munduko hedabi-de garrantzitsuenekin kontaktuan zaudelako. Egun haue-tako alderdi positiboenetako bat hauxe izan da: euskalirrati-telebisten bidez, euskaldunek hemen gertatu denguztia euskaraz ikusteko eta entzuteko aukera izatea.

Non ikusten duzu zure etorkizuna? Ez dut asko atsegin etorkizunean zer egin edo zer izangonaizen pentsatzea. Egun bakoitzari bere balioa ematendiot. Nagoen lekuan oso gustura nago.

izena: Jon

adina: 24

ikasketak: Filosofia eta Teologia

lanbidea: Ikaslea

afizioak: Musika, kirola, irakurtzea

Hiri bat: Erroma

liburu bat: Norberaren bizitza

kantu bat: Edozein euskal kantu zahar

film bat: Schlindler-en zerrenda

maniarik? Esnagailuari

san telmo ala san pedro: Gora biak!motxean

Page 14: 133 (2005eko maiatza)

orain hamar urte

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

152 0 0 5 k o M A I A T Z A

Hauteskunde giroanmurgilduta

Udal hauteskunde giroan murgildu zen Baleike 1995eko maia-tzean. Hilaren amaieran hurrengo lau urteetarako herrikoalkatea aukeratu behar genuen. Gaiak zuen interesagatik, aha-legin berezia egin genuen eta gehigarri berezia atera zen, hau-tagai guztien iritziak biltzeko. Langabezia handia pairatzenzuen orain 10 urte gure herriak (% 20 ingurukoa) eta etxebizi-tzen falta urtetik urtera larritzen zihoan. Gai hauek esku arte-an, bost hautagai aurkezten ziren hauteskundeetara.

Aurreko lau urteetan herriko alkate izandako Ricardo Peñazen EAJko zerrendaburua; "Orain lau urte hasitako programa-rekin jarraitu nahi dugu. Kirol portua hor dago eta gogor borro-katuko dugu proiektua gauzatzeko", azaldu zion aldizkariari.

HBren zerrendaburua Migel Aperribaizen, eta asmo nagusia Udala herriari gehia-go hurbiltzea zuen, "herritarren kezkak eza-gutzeko tresna egokiak sortuta". Pedro Uribezen EAko zerrendaburua; portuaren etabarraren kontuagatik, Udal gobernuak bestegai batzuk baztertu zituela zioen; estilo berribat agintzen zuen hautagaiak, eta alkateak zumaiar guztionaizan behar zuela aldarrikatzen zuen. Felipe Gutierrez zen,beste legealdi batez, PSE-EE alderdiko zerrendaburua; herrikoauzo guztien artean integrazioa eman behar zela esan ondoren,promozio publiko eta alokairu baxuko etxebizitzen apustua egi-ten zuen. IU-EB lehen aldiz aurkezten zen Zumaian hautes-kundeetan eta Juan Antonio Guerra zen zerrendaburua; honekere zioen Udala portuaren gaian gehiegi zentratu zela; Udalakherritarren zerbitzura egon behar zuela aipatu ondoren, zerbi-tzu publikoak bultzatzeko apustua egiten zuen.

Hautagaiez gain, alkate berriari hurrengo lau urteetan zereskatuko lioketen galdetu genien zenbait zumaiarri. IsmaelManterolak jendearen iritziak entzutea eskatzen zion; LuisMari Goikoetxeak kirolaren gainean laguntza gehiago izatea;Luis Mari Aizpuruak alderdien aginduak pixka bat baztertzeaeta zumaiarren iritzia gehiago kontuan hartzea; eta Aitor Lei-zak balio ekologiko handiko tokiak babestea.

Hauteskundeak alde batera utzita, herritar talde batek Tin-doufeko basamortura egindako bidaia baten berri ere ematenzen. Saharar herriarekin egun batzuk pasa zituzten zumaiarhaiek eta atera zuten ondorioetako bat izan zen sahararrekberen herria izugarri maite dutela.

Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hasi ziren 3. sekto-rean 1995eko udaberrian. 36 etxebizitzako lehen blokea altxa-tzen hasi ziren. Orain auzategi handia dena, orain 10 urte bara-tzeak besterik ez ziren.

Horiez gain, beste hainbat gai ere biltzen zituen aldizka-riak: Santelmoak argazkitan, plaieroak eta pala txapelketak,Jarraiek txosnen inguruan idatzitako gutuna, ohiko atalak etaabar. Hurrengo hilabetera arte.

Page 15: 133 (2005eko maiatza)

Maddi Aldalur, Nadet Egaña, Eli Oiartzabal Logse 1B

Danimarkako bidaiak esperientzia berri bat bizitzeko aukera eman

digu. Bizimodu ezberdin bat ezagutu dugu, geurea ez dela bakarra

ohartarazi diguna.Gehien harritu gaituena kale giroaren falta eta beraiek lagunartean

duten harremana izan da. Oso talde txiki eta itxiak osatzen dituzte.

Talde barnean harremana oso estua da, baina besteekin ez ziren asko

erlazionatzen. Bestalde, neska eta mutil baten arteko lagun harreman

estu batean, ezer gehiagorik nahi ez izatea ez zuten ulertzen. Hori

bai, gaua iritsi eta pare bat zerbeza edan ondoren, eraldaketa

nabarmena gertatzen zen. Beste ezberdintasun nabarmena jatorduen antolaketa izan da.

Astebete igaro arren, ez ginen ohitu. Gosaria hemengoaren antzera

egiten zuten, baina 10ak edo 11k aldera bazkaltzen hasten ziren, gu

oraindik gosariari bueltak ematen ari ginela edo hamaiketakoan

pentsatzen geundenean. Beraz, beraien kafe orduan gure tripak

bazkaria eskatzen zigun. Gero, seiak edo zazpiak inguruan, oraindik

egun argiz, eta poteoan pentsatzen, hara non eta mahaia hanburgesa

edo pizzaz beterik ikusten dugun! Eta noski, hamarrak aldera, berriro

goseak. Horrela, egun guztia jaten pasatzen genuen, beraien

ohituretara moldatu ezinik.Agian, nahiko kritikoak izan gara Danimarkako gure kideekin, baina

dena ez da izan gure lagunek aipatu duten bezain polita. Hala ere,

denontzat aberasgarria izan da, nahiz eta batzuek besteek baino

hobeto pasa.

Danimarkara bidaia:hiru ikuspuntu

16 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

hezkuntza

Zumaiako Institutuko Lehengo Batxilergoko 25 ikaslekDanimarkako bidaia (Horsens herrira) egin zuten apiri-laren 6tik 12ra. Horsens herriak 50.000 biztanle inguruditu eta Aarhus hiritik gertu dago. Aarhus hiria

Danimarkako bigarren hiri handiena da. Ikasketak etaelkarkidetza, lana eta turismoa uztartu dituzte ikasleekegun hauetan. Hemen dituzue Institutuko ikasle beraiekidatzitako hiru idatzi.

Page 16: 133 (2005eko maiatza)

172 0 0 5 k o M A I A T Z A

Ana Ugalde- Maria Fernandez Sayavera

Logse 1A

Zumaia –Horsens 2005-05-03

Danimarkako hotza izan zen agian, edo hegazkineko gorabeherak,

kontua da lur daniarretan gure izaeraren bat ahaztu genuela (baita pare

bat kilo ere!). Zumaian gure San Telmo maiteen giroa bukatzear

zegoelarik, han geunden gu gure ingeles apurra praktikatu nahian.

Hamabi orduko bidaia luzearen ondoren, nerbio eta ilusio artean

lurreratu ginen Aarhus-eko aireportuan. Arraroa eta hotza izan zen

haiekin izandako lehen kontaktua: gure intentzio onenarekin bi muxu

ematera hurbildu, eta ez ziguten, ba, harriduraz masaila aldendu! Lehen

hitzak: "Where is the toilet?" (non dago komuna?).

Goiz jaikitzen dira, gero, daniar hauek! Lehenengo eguzki izpiekin

batera daniar kideak "We have to go to school" (eskolara joan behar

dugu); beraz, presaka jantzi, nolabait gosaldu, eta eskolan ginen gure

lagunekin inpresioak elkarri azaltzen. Gure arteko izotzaldia urtzeko

edo, talde mistoetan bildu eta beraien ohiturak eta gureak oso

desberdinak direla egiaztatu genuen.

Hurrengo egunetan daniarrek herrialdeko bazterrak ezagutzera eraman

gintuzten (Legoland = lego pieza txikiekin egindako jolas parke bitxia,

Aarhus hiria = Danimarkako bigarren hiri handiena), baita beraien

denbora librean bisitatzen dituzten lekuak ere: bolera, Paddy´s

diskoteka...

Arratsalde batean beraien gastronomiaz gozatu ahal izan genuen

beraiek prestatutako jakiekin. Harrituta geratu ziren bat-batean trikitixa

hotsa entzun eta Manex bertsotan hasi zenean. Zer esanik ez, gure

kide batzuk fandango eta arin-arin erritmo biziekin dantzan hasi

zirenean jarri zuten aurpegia!! Gau alai hura kalejira batekin

amaitu genuen.

Igandea izan zen kide guztiak bildu ez ginen egun bakarra,

egun horretan familiarekin gozatzeko aukera izan baikenuen.

Batzuk hondartzara joan ziren; beste batzuk, berriz,

"mendira" –harro-harro 200... metroko mendirik altuena

erakutsi ziguten–... Presta daitezela Euskal Herrira iritsi eta

Izarraitzeko mendikatea ikusteko!

Malkotan hartu genuen asteartea. Gure ingelesa perfekzio

maila batera hurbiltzen ari zenean etxera itzuli behar!

Hain esperientzia ona bizitako kideei agur esan ondoren,

betiko geldituko den argazkia atera genuen. See you soon,

guys!! (laster arte!)

Manez ElolaLogse 1 ADanimarkako berezitasunikerakargarrietakoa gauabizitzeko modua da. Bertan,gure adineko gazteek ezindutenez edozein taberna edodiskotekatan sartu 21 urtebete arte, beraien irtenbideaetxeetan antolaturiko festakdira (private party). Festahauek denok noizbaittelebistan ikusi ditugunamerikar estilokoak dira.Gertuko lagunak etxe bateanbildu eta nahiz eta gurasoakondoko gelan aurkitu,bakoitzak bere edariaeramaten du, musikaentzunez egundokomozkorra hartu arte.Bizilagunekin ez zutenarazorik izaten, denak txaletedo familia bakarrekoetxeetan bizi baitziren.

Page 17: 133 (2005eko maiatza)

18 2 0 0 5 K O M A I A T Z A

elkarrizketa

Lehen Zumaiatik bidaliak izan ziren familien gaineanoinarritutako erakusketa bat egin zela ikusirik, ordukoarduradunarengana jo dugu, Joseba Esnal Albizurengana,elkarrizketa bat egiteko asmoz. Harritu egin gara ardura-dun baten tokian hiru direla ikustean. Joseba bera, Giller-mo Urbieta Etxabe eta Jon Gutierrez Hirigoien. Itxuradenez, lehendik kezka berak bultzatuta zebiltzanak elka-rrekin topo egin eta elkarrekin bide bera egitea pentsatudute. Ikaragarri lan handia egin eta material pila inguratuahal izan dutela esan beharra dago. Elkarrizketa egindugun lekuan jarritako hormatik hormako mahai handibat tresnez betea zeukaten erabat, erakusketa nolakoaizango den ideia bat izan genezan.

Zergatik erabaki duzue beste erakusketa hau egitea?JOSEBA: Lehengo erakusketaren oinarria herritik kan-

poratuak izan zirenena izan zan eta beste dana hutsunehistoriografiko haundiakin osatu giñun. Gero, Zumaia-

Maiatzaren 26tik ekainaren 19ra bitartean, Alondegi

Zaharrean (Oxford) gerra garaiko dokumentazio, argazki,

tresna, arma eta abarren erakusketa egongo da egunero.

Larunbatetan eta igandeetan goizez (goizeko 11:30etik

eguerdiko 13:30ak arte) eta arratsaldez (17:00etatik

20:30ak arte) eta astegun buruzurietan arratsaldeko

17:00etatik 20:30ak arte.

ABELIN LINAZISORO

“Bildutako materialaZumaiako herriarentzatondare bat da.”

Page 18: 133 (2005eko maiatza)

192 0 0 5 K O M A I A T Z A

ko abertzaletasun liburu hura aterazan eta urte hartatik hona zer pasada? Ba, material pila azaldu dala.Hirurok ibili gea lanean. Batekgauza batzuek zeuzkan gordetaitxian, besteak beste batzuek, herrita-rrak ere materiala uzten joan zaigu,eta honela, hainbeste material pilatuondoren, beste erakusketa bat egiteapentsatu genun. Material berrixa,datu gehixo, argazki ugari… eta pen-tsatu giñun Bilbon Fundación Sabi-no Aranak daukan erakusketarajotzea. Nunca más imágenes de gue-rra du izenburua honek. Erakusketahori orokorra da, Euskal Herri maila-koa, baina Zumaiari buruz ez duezer ekartzen. Guk hasieran pentsa-tu giñun gure erakusketa Fundazio-ko honen osagarria izango zala,

baina konturatu gea daukagun mate-riala asko dala, guk beraiek ez dau-katen material asko daukagula etahau Zumaiako herriarentzako onda-re bat dala. Honela, ba, herriarentza-ko ikusgai jartzea behar beharrezkoaikusi dugu. Orain zer pasatzen da?Ba, Sabino Arana Fundazioko mate-riala gurearen osagarri izango dala.Orduan, ba, alde batetikan, beaiekekarritako panel batzuk joango dia,

gerra nola jun zan ikusteko, batikbat Gipuzkoan, eta bestetik, apale-tan herriko historia azalduko da.

Material hori nondik eta nola lortuduzue?

JON: Ba, familiengandik. Bateketa besteek laga digutena. Guk bialdeetako materiala nahi genuen,galtzailearena eta irabazlearena,baina irabazleen aldetik ez duguasko lortu eta ateak itxita ikusi ditu-gunean… Ez ateak itxita. Nik ustedut beldurra dabilela tartean.Guretzat hau tontakeria da herriatxikia delako eta hemen denokelkar ondo ezagutzen dugulako.

JOSEBA: Bai. Hori hala da. Bainaoso adierazgarria da detaile bat: mate-

riala utzi digun jendeak ez du bere ize-nik inon agertzerik nahi. Baldintzahori jarri digute. Materiala eman, bai,baina nondik lortu den esan gabe.Anonimatua gordez, alegia.

JON: Guretzat oso interesgarriazen irabazleen aldetik materialgehiago biltzea, gerra bukatu zela ia70 urte baitira. Baina… Beno, penaizan da.

JOSEBA: Bai, baina, zauri irekiakoraindik bizirik daude. Nik askotanesan ohi izan det, gerra zibilarengaia oraindik lur eman gabeko hilda-koa bezelakoa dala. Eta hildakohorri autopsia egin beharra dagogure zauriak itxitzeko. Itxiko al dirazauriak? Ez dakit.

GILLERMO: Gauza bat esango diat,Joxeba: hemen danok ezagutzen gai-

“Bi aldeetakomateriala nahi genuen,

galtzailearena etairabazlearena”

Page 19: 133 (2005eko maiatza)

20 2 0 0 5 K O M A I A T Z A

ttuk. Etxe honetakoa halakoa uaneta beste hartakoa honelakoa. Hoi-xek reketeak ittuan, beste haixekabertzaleak, beste haixek beste erabatekoak… Aittonak eta amonakhalakoak izango ittuan, baina bilo-bak igual ETAkoak edo beste mutu-rren batekoak. Etxe askotan gertatudena dek. Gurasoak edo aitton-amo-nak zeharo eskubikoak eta seme-ala-bak edo bilobak zeharo abertzaliak.

Hala eta guztiz ere, elkarren kontra-ko liskarra egon den lekuetan,barruan beti ere harra geratzen dek.Ez al zaizue hala iruditzen?

GILLERMO: Bai, hori hala dek.Hemen italianoak, reketeak edofalangistak ibiliko ittuan, baina, adi-

bidez, herritik bialduak izan zianizenen lista ez zien kanpotarrek ein.Herriko semeak baizik. Zauri irekia-ren kontu horretan arrazoi izangodek, Joxeba.

Erakusketa lehen Batzokian eginuan eta orain Alondegi Zaharrean.Zergatik?

JOSEBA: Toki haundia behar giñu-lako. Material asko degu eta dauka-

gun dana ere ezingo degu azaldu.Igual % 60 bakarrik. Armak, adibi-dez, lau fusil badauzkagu, bakarraazalduko da. Alondegixan jarrikodegu material askoz gehio degulakoeta toki horretara jende gehio jungodalako. Zumaian egiten dian erakus-ketak, azkenengoa Marina Auxiliarde Euzkadi izan zan, izugarrizkoarrakasta eukitzen dute. Nik uste deterakusketa hauek barren-barrenaikutzen dutelako dala. Zumaian jundan urtean Marina Auxiliar de Euz-kadi erakusketara 3.500 pertsonasartu ziran. Orain ere errejistro bategiteko asmoa degu.

GILLERMO: Eta erakusketa huraikustera Bermeotikan jende asko eto-rri uan. Beaixek zutena baino mate-

“Gerra Zibilarensauriak oraindik bizirik

daude”

Page 20: 133 (2005eko maiatza)

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

212 0 0 5 K O M A I A T Z A

rial gehixo zegola hemen, esan ziengainera.

Hiri, Joxeba, zerk bultza dik erakus-keta hauen antolaketen ardura har-tzeko?

JOSEBA: Ba, gehien bat, Zumaiakixkutatuta dagon historia bat dauka-gula jabetuta egotea. Guk betientzun izan degu, ba, hau eta horigertatu zala. Eta orain, dokumentue-kin eta paperekin hala zala ikustenda. Material hau ondare haundia daherri batentzat.

GILLERMO: Beste nazixoetan horre-lako kontuak gertatzen dianean, segi-tuan jakiten dixkiagu. Hemen, berriz,etxe askotan ez zekitek bertan gertatuzana. Adibidez, Zumaia bezelakoherri txiki batetik 252 lagun herritikkanpora bialtzea… ikaragarria izanuan. Kontu hauek ez dittuk ixkutuan

euki behar. Herriak jakin dezala zergertatu zan.

JOSEBA: Esaten dute bere herrikohistoria ezagutzen ez duena, historiabera errepikatzera kondenatua dago-la. Herri horretan historia hori erre-pikatu egingo dala, alegia. Eta era-kusketa honen mezua edo mensajeahorixe izan nahi du. Historia haudakigunontzat oroitzapen bat izangoda. Baina ezagutzen ez duenarentzatabixu bat. Aurrerantzean halakorikez gertatzeko.

JON: Esaera bat era badago esatenduena: bere memoria historikoa gal-tzen duen herria, hiltzera kondena-tua dago.

GUILLERMO: Hemen, Motos Diaz-era Ramón Diazen lehengusu batetortzen uan. Patxi Bermúdez bera.Eta hark Galiziako telebistako bestelagun baten laguntzaz Luar NaLubre izeneko musika talde famatubat sortu zian. Luar Na Lubre horiitxura danez, Galiziako hizkuntzazaharreko hitzak dittuk. Kaletarrakez omen zekitek zer esan nahi dun,eta dakitenak marinel zaharrak edobaserritarrak omen dittuk. Eta esa-nahia ilargia ixkutatzen dan momen-tua omen dek. Beno, ba, hemenGipuzkoan eman zuten kontziertogutxiren artean, Zumaixan bat emanzien. Itzungo plaian. Ba, hark ema-naldiaren hasieran, kontziertoarenaurretik, hau esan zian: El puebloque pierde sus raices, pierde su iden-tidad. Eta hori egixa dek.

JON: Amaitu aurretik, hau nahinuke azpimarratu: hemen Zumaianfrankistek egin zuten lapurreten arte-

tik, bat oso berezia da. Zumaiako ospi-talean Hego Euskal Herri mailakoebakuntza-gela onena eta modernoe-na zegon. Ebakuntza onak eta osoarriskutsuak egiten ziren, buru trepa-nazioak, adibidez. Ba, ebakuntza-gelahori oso-osorik Molaren tropek Zesto-ara eraman zuten, han beraientzakojarri zuten ospitalerako.

Besterik?JON: Bai. Erakusketa honetan itsa-

soko gerrako materiala ez da gehiegiikusiko. Ez material gutxi daukagu-lako, alderantziz baizik. AlondegiZaharra erraz betetzeko adinakomateriala degu eta horregatik itsaso-ko gerrako erakusketa bat aparteantolatzea pentsatu degu. Ez dakitnoiz izango den, datorren udazkene-an edo hurrengo udaberrian-edo.Dena den, herria jakinaren gaineanjarriko degu.

Page 21: 133 (2005eko maiatza)

22 2 0 0 5 K O M A I A T Z A

ibilbideak

Orio-Ibaeta: autopista,baserria eta

natura ezezaguna.

Gaurko ibilbidea alternatiba oso egokia da txirrindula-rientzat, errepide nagusiko kamioi eta autoen abiadura-ren arriskutik kanpo. Oriako erriberako basoaren zatiabeste era batera ezagutu beharko dugu (agian, onena txa-lupa da), ikuspegi berri eta ezezagunak edukitzeko.

Oriora joango gara trenez, oso era egokia baita bizi-kleta eraman ahal izateko. Geltokitik irten eta ibaiazeharkatuko dugu, eta erriberaren ertzeko etorbide berri-tik Ortzaikako auzoraino joango gara. Lehen erriberazen eremua orain erabat hondatuta dago zati honetaneta garai beteko padura eta hegaztien askatasun eremua

desagertuta dago. Porlangintzaren "kirol" berriak bestealtxor txiki bat zanpatu du.

Berriro errepidera aterako gara eta Oriorantz 200 metroegingo ditugu. Bihurgunean eskuinera hartuko dugu,Txankako baserriaren parean. Aldapan gora bi mendirenarteko estugunetik pasa eta Txankako erroten aurriak ikusi-ko ditugu erreka ertzean. Laster pasako gara autopista azpi-tik Igeldora doan bidetik. Aldaparen alboetan ditugu Kalla-berro eta Aizperro baserriak. Gorago, erreka zuloa pasaondoren, Itxaiz baserriak ditugu eskuinean. Bertara jokodugu. Itxaiz Behekora jaisteko porlanezko pista segi maldanbehera eta berriro ditxosozko autopista azpitik pasa behar.Nabaria da sortzen den kutsadura akustikoa.

Berriro gaude bi haitzen artean, baina tarte hori pasaaurretik presa koskor batek Koxkollo erreka geldiaraztendu. Presa horrek Sarikolako olarekin zer ikusia omenzuen, makina edo errotak mugiarazteko. Maldan beheraGaztelu baserrira jaitsi eta berriro ezkerrera doan pistatikmalda gorantz hartu behar da. Erritmoa hartuz goaz,

XABIER ARANGUREN

Aritzetan kokatuko da Gipuzkoako errauste planta.

Page 22: 133 (2005eko maiatza)

232 0 0 5 K O M A I A T Z A

arnasestuka, zelai eta sagarrondoen artean.Horrela, Arrillaga Handi baserrira helduko gara, beti

ezkerreko bide nagusitik. Baserri hau ibilbide honetakoikusgarrienetakoa da; egurrezko zutabeak hormetanbaserriaren kanpoko sendotasuna mantentzen du.

Aurrerago aldapa amaitu eta bagoaz beherantz; gureeskuinean Arrillaga Txikia zenaren lau hormak ikusikoditugu. Orain dela urte batzuk erretako baserri hau osoikusgarria zela dirudi, oraindik nabaritzen diren ezauga-rri arkitektonikoengatik.

Hirugarren estugunean gaude, harkaitz artean. Erre-ka dator autopista doan ingurutik, baina ez gara tartehonetatik pasako. Paraje polit honetan lantegi bat eraikidutela ikusiko dugu eta lur pila baten gainean itsasontzibaten kabina apaingarri berezia da inguruko baso etanaturaren artean. Berehala gaude bidegurutze bateaneta guk zuzen hartuko dugu maldan gora, Arratzain jate-txearen erreferentziari segika.Aldapa gogorra da Etzabalbaserrira heldu arte. Gero gozatzen joango gara bertatikikusten den ikuspegiarekin, bereziki Oriako erribera

aldera, Aginaga eta Usurbilgo baserri eta herriarekin;mendialdera, berriz, Ernio eta Pagoeta nagusi dira.

Beste bidegurutze bat eta berriro Arratzain aldera zuzen-duko gara. Hauxe dugu ibilbidearen puntu gorenena, Bor-datxo mendi azpian. Hemendik Ibaetara dena da jaitsiera;beraz, txirrindulariak berehala egongo dira helmugan.

Arratzaindik behera, Artxubieta baserriaren bihurgu-nea pasa ondoren beste bidegurutze bat dugu. Ezkerre-tara hartu, autobide azpitik pasa eta eskuinera hartu Iga-rara jaisteko. Laster, Maskolaitz baserrian egongo garaeta errekan urmael bat eraiki dutela ikusiko dugu, berta-ko igel berezi baten bizitoki eta babesgunea dena.Hemendik Igarara erreka albotik joango gara erriberabaso aberatsaren itzalean, gustura. Dena den, laster ate-rako gara Igarako zurrunbilora eta bat-bateko aldaketanabaria izango da… Garai bateko baserriak desagertuak,industrialdeak dena jan du. Nostalgikoek gogora ekarri-ko dute haurtzaroko pasarteak, zumardi eder haiek gogo-ratzean… Zapatari, Lautximeneta, Inpernua… zeinurruti gelditu diren garai haiek.

ORIOOrtzaika

Kukuarri

AGINAGAUSURBIL LASARTE

DONOSTIA

MendizorrotzBordatxo

ArratzaEtzabal

ItxaizAritzeta

Igeldo

Gudamendi

Igara

AingeruZaindaria

K A N T A U R I I T S A S O AErreferentziak

Orio: 0 km.Ortzaika: 1 km.Itxaiz baserria: 3,5 km.Etzabal baserria: 6,3 km.Arratzain baserria: 8 km.Igara: 11,7 km.Ibaeta: 13 km.

JakingarriakLuzera: 13 km.Igo beharrekoa: 275 m.Iraupena: 4 ordu oinez; 1ordu eta 30 minutubizikletaz.

Page 23: 133 (2005eko maiatza)

Gerra aurretik, zuen mutil gaztegaraian, festarik festa ibiliko zine-ten, ezta?Bueno! Dantzan numero uno! Gu, bianaixak, ezpata-dantzarixak gittuan.Hamen batzokixan ikasita. Akordatzennauk behin, guk dantzan ein ginien,eta bukatu ondoren batzokira igogitxuan. Moila aldera jotzen zun toki-xan egon gitxuan direktibakoak zeresango. Hauek hamaiketakua einbehar zien eta etorri zikuk tipo bat esa-naz hura kontzejala zala eta handik ezmoitzeko direktibakuak buelta ein arte,igual dantza ein beharko giñula-eta.Haixek hamaiketakua eta guk limona-da. Eta nik, zein da, ba, hau honelaagintzeko!? Nik hari, andregaixa kan-puan zai neukala eta banijoala. Hark,berriz, handik ez moitzeko. Arrate alka-tiak zerbait esan bazigun, hari errespe-tatuko nitxuan, hura gizona huan-eta.Baina, kontzejal hari? Ezta pentsatuere. Balkoitik salto ein eta andregaixe-na jun nitxuan.Beste batian, Donostixan dantzari alar-dia ein huan eta hamen zortziko seigrupo ein ginixkien. Batzuek betikoak,profesionalak, eta bestiak hemen lau

salto eiten ikasi eta Donostira. Zortzikogrupua ona gitxikan, Graxian, gu bianaixak eta kuadrila bat. Formala. Elei-za juteko-eta ibiltzen giñanak. Bestekuadrila, Luxio, Tamoni eta kuadrila,hauek ere nahiko onak. Donostixankristonak ein giñixkien. Jata, periodi-kuak, rebistak, ziniak eta danak ekarrizien hura.Beste batian, jun gaittuk Zautza ezpa-ta-dantza ein behar giñula-eta. Jun gai-ttuk han San Pelayora, ailegatu dekordua eta… Gaztetxoen Zumaiko kua-drila oso-osoa falta! Non dia zumaia-rrak?, hanguak. Baten batek esan zioanhonei: Han, arboletan daude. Hara jundia. Ai, mekauen! Gu danok dantzakozai. Eta saltaka hamen dittuk danak.

Zertara joan ziren, ba, arboletara?Esangoiat, pa. Bila jun zanak: Hi!Benga! Soinua hasi dek-eta! Zer eitendezue hemen? Inguruko jendia, berriz,parrez eta parrez. Dantzari txikixak, 12-13 urteko mutikoak, alkandoraren kol-kua ireki eta sagar danak kolkotik behe-ra! Sagar lapurretan, hi! Jendearenparrea! Danen bistan ireki zien kolkuagainera. Hura ridikulua ein giñuna!Hantxe bertan sagasti haundixa zeoaneta laster enteratu ittuan non zeon. Etagu lotsatuta. Nikolax eta Joxekutx Albi-zu eta hauen anaixa Josu, gerran hilzana, hauek ere lotsatuta. Gero, batzo-kixan, funtzixuak eiteko-eta, primeradama gure arreba huan. Paperik haun-dixenak, arrebak eta Xixili Urbietakeiten zitien. Neuk ere bitan ein nianlana Xixilikin.

Zenbat funtzixo egiten zen? Hileanbehi-edo?Ez. Gehixo. Preparatzen zanian. Jaieroigual. Funtzixo diferentiak. Batzuetanantzerkixa eta bestetan igual poesixabotatzen. Sardiñaren alaba huan ele-gantia poesixa botatzen. Eskuak etabesoak ondo moituta-eta. Dana euske-raz eta oso ondo. Profesionala ematen

“Antzerkixan, berriz,gure arreba ere

fenomenua huan.Hala behar bazan,

negar igual eiten zian.Egitako malkuakin, e?”

24 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

gure zumai zarra

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

tresna digiinternetscanner

joxe manuel manterola aizpurua

"Andria eta bixok dantzan ari ginanian, jendiak korrua eiten zian gu ikusteko"

(3)

ABELIN LINAZISORO

Page 24: 133 (2005eko maiatza)

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

252 0 0 5 k o M A I A T Z A

zian. Antzerkixan, berriz, gure arrebaere fenomenua huan. Hala beharbazan, negar igual eiten zian. Egitakomalkuakin, e? Jende dana harrituta.Egitan ai dek negarrez! Primera damahuan. Maria. Oaindikan bizi dek.Ramón Vizcaino-n andria. Gu bixokbakarrik geatzen gaittuk bizirik. Bixokelkarrekin ibiltzen gitxuan itxian. Harkpaper bat eta nik bestia. Hark segituanikasten zian, eta buruz bota. Nei erehartuidan, ba, nik. Ni oaindik berde etahark: Eoskorra! Noiz ikasi behardek? Nik den-bora gutxiagonian ikasteko,eta hark:Gizon danakigualak zeate!Beti zuena einbehar! Ibili-ibili-xan neuk ereikasi ein beharizaten nian. Jos-ten ere ona huanMaria. Hari danakondo irten zioan.Gerra garaixanDonostira junhuan.

Zuekin batera Bil-bora joan zela esan ez dezu, ba?Bai. Baina Bilbo hartu zutenian, norajungo huan, ba? Mariak Zumaira buel-ta ein eta hamengo agintariak: MariaManterola no entrará aquí! Donostira

bi ahizpak. Jostuna huan. Itxian erehark jostuna eukitzen zian laguntzeko.Herritik ihesi ein behar izan zian.Hamen kastigu bat emateko-edo deituein ziuen eta Mariak ospa. Barandia-ran, Faustino Pastor eta hauek oso etxe-koak ittuan, eta hara. Dana Ona taber-nara. Hemengo etxekoandriarenahizparen gizona, Faustino Pastor, JoxeAntonio Agirreren guardixakua huan.Intimua. Oaindikan ere han hil dekhura. Frantzi-

xan. Honea bueltatugabe. Faustino bera nazionalista huan,baina bere anai danak gorrixak. DanaOna-koak alargunak ittuan. AltxirriPototon arrebak. Mariak han sukaldianlaguntzen zian eta itxian josi eiten zian.Etxe bat bilatu ziuen eta ondo paga-

tzen ziuen ondo josten zunai. Han ate-ratzen zian dirua. Jornal ona. Sei edozortzi ordu josten eman, gabian taber-nan ontziak-eta jasotzen lagundu etakomodios. Han ezagutu zian RamónVizcaino. Hau alarguna huan, umebakarra zian eta Dana Ona tabernarajuten huan jatera.

Hemen Zumaian, neskatan azkarhasi al zineten?Etzak pentsatu. Batzuek bai.Benito galtza haundixakjantzi zituaneako hasihuan, motel. Gu geroxea-go, baina dantzan numerouno. Bai agarrauan etabaita ezpata-dantzan ere.Sueltoan ez nitxuan hainondo moldatzen, bainatangoak, balsak… Etaegitan esaten diat:Andria eta bixok dan-tzan ari ginanian, jen-diak korrua eiten ziangu ikusteko. Dantzakoafizixo haundixa izanezkeo, ikasi, ikasi eitendek. Dana bezelaxe.

Eiten ez badek, ez dek ikasten. Txarraizaten huan kalabazak ematen ziate-nian. Baina ondo ertentzen dunian,ondo erten dik, eta bale. Gero neskarenbatekin konfiantza eiten badek eta ezbadik retxazatzen, ilusioa eiten dik.Kalabaza eta kalabaza jasotzen badek,orduan, hamen jai zeok, esaten dek.

Page 25: 133 (2005eko maiatza)

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

26 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

gure zumai zarra

Zeozer txarra zeukat nik. Baina ametoeiten badik, joino!, ez nauk txar-txarraizango, ameto eiten dik-eta. Neskak ezdie ridikulua ein nahi izaten. Hark erebere modukoa nahi izaten dik. Esandabezela: Dantzan numero uno. Gehixe-

gixa bezela. Gerra aurretik bandakoazkeneko diretore eon zanari, Donos-tiarra hau, jendia dantzan ikustia gusta-tu eiten zikuan. Pieza polittak jotzenzitian eta hura goitik beira eoten huan.Egun batian etorri zikak eta esan zian:Oye! Teneís que bailar esta pieza.Andria eta bixok harentzat ezagunakgitxuan, bixok tamaino berdinekoak eta

andria ere, nire moduan, dantzaixahuan. Halaxe, gu dantzan eta hura goi-tik gustoa begira. Erakua, gustoko pare-ja baldin badaukak, errazago dek. Himoitzerako berak ere bazekik norahoan. Dantzako instintua. Gorputza

ere haundi xamarrazian eta ni beti harena.

Gerra aurrean Amayazinea ere ba al zen?Amaya gerra aurrian erebahuan. Gerra garaixanhotela ospitala bihurtuzien eta zinea itxi einzien. Baina zine Ama-yara gu mutil gaztiakginala juten gitxuan.Zine mutua. Txulo-etaeoten ittuan portero.

Zine Maitena hasiera batian batzokixahuan. Gero Eliseo etorri huan. Ezzekiat seguru zeinek jarri zuten zinea,Eliseok edo Benigno Arrietak. Hoixenaitta nagusi haundixa huan. Balentzia-ganeko gerentea izan huan. Diruahartu eta Bilbora jun hittuan. Gero,gerran, kartzelaren barrotietatik Benig-non alabak-eta ikusten ginixkien han

behian egur bila-eta zebiltzala. Mun-duko bibidore haundixenetakua, egu-nero dirua erretzen zuna, eta bereumiak, han, gajo haixek egur bila. Ba,esanda bezela, Benigno hau Eliseokinjuntatu huan eta: Vamos ha poner uncine en Zumaya, esan zien. Lokalaikusi zien eta zine Maitena martxanjarri zien. Batzokixa ordurako ez zeoanhan. Lokal hura Etxabe IV.ak erabil-tzen zian bodegatzako edo trastiak gor-detzeko. Batzokixa handik Erriberakaleko batzokira pasa zalako. Hauaskoz ederrago eta haundixo huan.Batzokiko barran lan ein eta batzokixazaitu Mendaroko batek eiten zian.Barra gaineko itxian bizi huan. Gerraondorenian batzokixa luistarren zen-

“Orduan Bilbora jutiagauza haundixa huan.Ezkondutakoak biaje-

nobiosen hara jutenittuan”

Page 26: 133 (2005eko maiatza)

272 0 0 5 k o M A I A T Z A

trua bihurtu zien eta hau zaitzenBixente Rapa eoten huan. Baina,batzokixa zeon garaixan, Aberri Egune-an mendi danetan sua piztu beharhuan eta gu ostiral santu egunian Inda-mendira jun gitxuan belarra prepara-tzera. Egunian bertan, goizian goizo,laster ikusi ginien Indamendi gainetikBizkaixan sua. Sua hamen, sua han…Katxaperuak ere bai… Eta gu Inda-mendi tontorrian: Zer ein behar diagu?Belarra behar baino gutxiago ginien-eta. Halako batian batek: Hi! Hor metazeok! Hantxe muturrean zeon metarisu eman zioagu eta laster ikusi ginienbeheko baserritik erten zutela orruaz!Eta guk: Andadio! Beste aldera ospatrenbidia harrapatzera! Goizeko laut´erditan-edo ailegatu gitxuan Zumaira.Aberri Eguna. Jantzi eta hiru perrotxikipatrikan giñula, Bilbora.

Nola joan zineten Bilbora?Autobusean. Hiru autobus-edo izangogitxuan. Orduan, gainea, Bilbora jutiagauza haundixa huan. Ezkondutakoakbiajenobiosen hara juten ittuan. OainMadrida edo Parisa bahijoa bezela.Danok paketiakin jun gitxuan. Jatekua-kin. Bilbon hoteletara jun zan jendiaere bahuan, baina gu ez gitxuan horre-aino ailegatzen.

Indamendiko metaren kontua nolageratu zen?Baserritarrak honea etorri ittuan, baten-batek jakin zian, nonbait, gu Indamen-

din izan giñala, honei beste batek esanzioan ezpata-dantzarixak geure kajagiñula, eta, guri kajatik dirua kendu!Hura pena! Guk ez ginien ondo ein etauste ginien gure nagusiak lagundueingo zigula, baina…

Bilboko Aberri Egun hura nolakoaizan zen?Mesa nagusi haundixa ein huan.Barrua bete-betia eta kanpuan altabo-zak jarri zitien. Hainbeste mila pertso-na alkarrekin! Gauza haundixa izanhuan hura! Desfilia ein huan eta herribakoitzak bere ikurrina eraman zian.Gauza ederra izan huan hura! Hanbermeotarrak! Han Elantxobekuak!Han zumaiarrak! Eta ikurrinaren atze-tik herriko ixa danak eta atzetik ezzebilena, ba, kanpuan desfilia ikusten.Hura jendetza! Gran Via-ren akaberanhasi eta Parte Zahar aldera, Gran Viankabitu ezinik. Asko nekatu gitxuan, osogoizo jaikita eta gure moduan asko ialorik ein gabe mendixetan sua piztenibili ginalako. Baina hala ere pozik.Saltoka eta dantzan asko. Bermeotarerdi zoro haixek ein zitien dantzak!Edozein lekutan hasten ittuan gainera.Joxe Antonio Agirrena hurreratu,lehendakari!, esan eta belauniko jar-tzen ittuan. Baina egitako abertzaliak,e! Eskuadi!, esaten zien. Euzkadi ez, e!Eskuadi! Bilbo inguruko herri danakjun ittuan. Gipuzkoarrak ere asko.Jende asko zeoan Bilbo ezagutzen ezzutena. Donostira jutea guretzat erra-

zago huan, baina Bilbora… nahikozaila. Hara zertara jun behar dek, ba?Baina Aberri Egunerako bai. Erropaketa bazkaixa preparatu eta aurrera. Bil-boko hura sakratua izan huan. JoxeAntonio Agirreri mitina botatzerakoannegarrak ertentzen zikuan berari ere.Guri ere bai. Hizlarixa huan hura! Jo!Balkoira erten zian eta igual ordu erdibat eon huan hitz egin ezinik. Txa-luak, txaluak eta txaluak! Eta hizketangozua huan. Bai. Hura huan gozuahizketan! Euzkotarrak!, diarra eitenzian. Ño! Jatorra huan. Hizketan jar-dutzen zunian, emozionatu eiten zian.Eta hitz egin ondo. Ez bizkaitar itxihori. Hixkera naturala eta garbixa.Ondo. Oso ondo. Hark balkoira erten-tzen zunian, usten Jesukristo azalduzala. Egixa dek, e! Zumaitik jende askogitxuan. Joxe Etxabe eta hauek ere bai.Eta gu, amari dirua kenduta bahike,galtzerdixak salduta bahike, baina Bil-bora.

jarraituko du...

“Bilboko Aberri Egunagauza haundixa izan

huan hura! Desfilia einhuan eta herri

bakoitzak bere ikurrinaeraman zian.”

Page 27: 133 (2005eko maiatza)

28 2 0 0 5 K O M A I A T Z A

ipuina

Txomin Ag i r re estazioanTxomin Agirre eta Carmelo Echegaray, bata Zumaianeta bestea Gernikan bizi izan ziren, joan den mendearenlehen laurdenean. Lehena, ondarrutarra eta apaiza,1889an Zumaiara destinatu zuten, moja karmeldarrenkapelau. Bigarrena, berriz, jatorriz azpeitiarra, denborabatez Santanderren eta Zumaian bizi ondoren –amarenparteko familia zumaiarra zen–, 1895ean "Cronista de lasProvincias Vascongadas" izendatu eta Gernikara aldatuzen bere emazte eta seme-alabekin.

Argi dago lagun handiak izan zirela. Elkarri bidalitakogutunak irakurri besterik ez dugu, horretaz jabetzeko.Txomin Agirrek anaiatzat tratatzen zuen Echegaray."Hermano mío del alma... hermano queridísimo...hermano verdadero... te quiere cada día más tu hermanoque te devuelve estrechísimo abrazo... hermanoagradecido... tu sincero y agradecidísimo hermano... tequiere tu hermano del alma... amigo mío del alma...podremos no escribirnos, pero no querernos imposible...tu hermano... eres mi verdadero hermano y ¡bien sabeDios! te quiero como tal con toda mi alma...". EtaCarmelo Echegarayk berdin Agirre.

Adiskidetasun hark bi eragile zituen: euskal kulturarenalde egiteko gogoa eta politikari buruzko adostasunideologikoa. Biek ala biek garaiko aldizkaririkospetsuenetan idazten zuten, eta integrista petoak ziren–hau da, erregionalista espainiarrak–, hala liberal etaerrepublikazaleek nola jaio berriak ziren bizkaitar etasozialistek euren onetik ateratzen zituztenak.

Elkarrengandik urruti bizitzea hasieran arazoa izangozen, noski, bi lagunentzat. Denbora pasa ahala, ordea,

aurrerapauso handiak emango ziren garraiobideenalorrean, eta bi lagunen arteko harremanek –batik bat,behin XX. mendean sartu eta Bilbo-Donostia trenbideainauguratu zenez geroztik– lehen bezain estuak izatensegituko zuten. "Azkenean, 1901eko urtarrilaren 1eanbehin betiko loturik geratu ziren, metro batekozabalerako trenbide bitartez, Bizkaiko eta Gipuzkoakohiriburuak", dio entziklopediak.

Trenaren agerpenak aldaketa ugari eragingo zituenherritarren bizimoduan. Txomin Agirrek, esate baterako,sarritan bidaiatuko zuen Zumaiatik Donostia zein Bilboaldera. Haren Kresala eta Garoa Donostiako Euskal-erriaeta RIEV aldizkarietan argitaratuko ziren, atalkaargitaratu ere, lehena 1901 eta 1905. urte bitartean, etabigarrena 1907 eta 1912. urte bitartean. CarmeloEchegaray, berriz, maiz irtengo zen Gernikatik Donostiaeta Bilboko artxibategiak arakatzera, bere lanbidea zelakausa. Joan-etorri haiek guztiak ezinezkoak ziratekeen,noski, trenik izan ezean.

Edonola ere, trena ez zen garraiobidea bakarrik,jendearen elkartoki eta topagune ere bazen. Geltokiekaukera asko eskaintzen zuten alde horretatik. HonaTxomin Agirrek Echegarayri 1908ko abenduaren hogeitahamarrean idatzitako gutunaren zati bat: "Mañana,víspera de primer viernes, tengo confesionario casi paratodo el día. Sin embargo, avísame cuando pasas, y, paraacompañarte aunque sea hasta Arrona, saldré a laestación, si no paras aquí". Hots, Txomin Agirre treneraaterako zitzaion Carmelo Echegarayri Zumaian. Behintrena estazioan, bi aukera aurrikusten zituzten: edoEchegaray trenetik jaitsi eta Zumaian geratzen zen

Page 28: 133 (2005eko maiatza)

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

292 0 0 5 K O M A I A T Z A

abadearekin hizketan hurrengo trena iritsibitartean, edo Txomin Agirrek trenera igo etaArroaraino segitzen zuen bidaia berelagunarekin, gero handik Zumaiara itzultzeko.

Halako hitzorduak ohikoak zirela ematen du, bilagunen artean. Hona, bost hilabete geroago,1909ko ekainaren 4an, Txomin AgirrekEchegarayri idatzitako gutunaren zati bat:"Queridísimo Carmelo: He pensado ir pasadomañana, domingo, por la tarde a Bilbao, para verese día la última representación de Maitena...¿No podrías acompañarme? Por lo menos te veréen la estación de Amorebieta, ¿verdad?". Pasartehonen arabera, beraz, halako tren topaerak ezzituzten Zumaiako estazioan bakarrik antolatzenbi lagunek. Amorebietakoa, bestalde, errazulertzen da: bertan gurutzatzen ziren Bilbo-Donostia trenbidea eta Amorebieta-Gernikaerrepidea.

Ohikoena, ordea, Zumaiako estazioan elkartzeaizango zuten. Hona 1911ko abenduaren hogeitaseian Txomin Agirrek Echegarayri idatzi ziongutunaren zati bat: "Sentí muchísimo que noquedases aquí (en Zumaya) el día 22 o 23. Nopude salir a la estación, por ser la hora que era".Alegia, ezin zela estaziora noiznahi atera. Izanere, Txomin Agirreren ordutegia estu-estu lotuazegoen apaiz bizimoduari, eta, iluntze parteanadibidez, zortzietan afaldu eta bederatzi etaerdietan oheratu ohi zen.PEDRO ALBERDI

Page 29: 133 (2005eko maiatza)

30 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

Saioa Olmok, Artes Divergentesekoartista batek, Zumaian egiten ari denproiektu artistikoaz hitz egin nahi zuenBaleiken, proiekturako Zumaiako jen-dearen laguntzaren bila baitabil.

Asko eztabaidatu den galdera batekinhasiko gara. Zer da zuretzat, gauregun, artelan bat?Bai, argi dago artelan bat zer den uler-tzeko modu asko daudela eta, gainera,denboran zehar asko aldatu dela kon-tzeptu hori. Ikerketa estetikoan oinarri-tzen den artea dago, gizarte mugimen-duekin lotura handiagoa duen artea,artearen ibilbideari buruzko artea,objektu fisikoari garrantzi handia ema-ten dion artea, eta ematen ez diona,beste esparru batzuetako tresnak erabil-tzen dituen artea (publizitatea edokomunikazioa), etab. Zer arte interesa-tzen zaidan galdetzen badidazu, esan-go dizut ohikotasunetik ihes egitenduten ekimenak interesatzen zaizkida-la, eta ohikoa den ingurua ikusteko etaulertzeko beste modu bat eskaintzendutenak.

"Nik ez dut artea ulertzen" dio jende-ak. Artea ulertu egin behar al da?Hori entzutean, bi gauza izan behardira kontuan: zer iritzi duen pertsonahorrek arteaz, eta aurrean duen lanartistikoak bera hartzailetzat aurreikusiduen. Jendeak artelanetarako dituen

espektatibetan eragin handia du arteazjaso duenak; hau da, zer erakutsi dio-ten dela artea. Uste dut hezitzaileekahalegin handia egin behar dutela arte-aren kontzeptu klasikoak soilik ez trans-mititzeko; artistok, berriz, oso kontuanizan behar dugu nola jasoko den gurelana, zer baldintzatan aurkeztuko den,eta, bestetik, jendeak ateak pixka batzabaldu beharko ditu. Gauza bera,batzuentzat, agian, artea izan daiteke,eta beste batzuentzat, berriz, ez. "Nikez dut artea ulertzen" entzuten duda-nean, ez dakit ongi zer pentsatu: balite-ke apaltasunagatik esatea (pertsonahorrek ez du iritzia emateko ziurtasu-

nik, eta ahalmen hori adituen eskuuzten du); edo kortesiagatik agian (ezzaio gustatzen, edo ez zaio axola, bainanahiago du ez esan); edo, besterikgabe, zentzumenen bidez iristen ezdenez, obrara arrazoiaren bidez iristensaiatzen da, baina bide horretatik ereez da iristen, edo datuak falta zaizkio.Edonola ere, nahiago dut "Gustatzenzait / Ez zait gustatzen" edo "Interesa-tzen zait / Ez zait interesatzen" entzu-tea, hartu-emana handiagoa izan daite-keelako.

Zertarako balio du arteak?Garbi dago artea ez dela bizitzekoezinbesteko ondasuna, ogia edo etxebi-zitza diren moduan, baina ez zait iru-ditzen luxuzko artikulu bat denik, ez,behintzat, niri gehien interesatzen zai-dan artea. Banako gisa, zure kezka edobehar emozionalak, estetikoak, bizipe-nezkoak… arteak erantzun ditzakeela-ko izan dakizuke baliagarria artea.Gizarteari dagokionez, ohikoa ez denlogikari erantzuten dioten pentsamen-dua eta ekoizpenak sortzen laguntzenduela uste dut. Aldaketen laborategiada, eta aldaketa horiek beste esparrubatzuek balia ditzakete. Gero, batzuekedo besteek arteari ematen dizkioten–edo dizkiogun– funtzioak daude,baina ez zait iruditzen funtzio nagusiakedo arte bihurtzen dutenak direnik.Funtzio horiek ez lituzkete artearenlehen funtzioak estali behar: turismoa

"Hezitzaileek ahalegina egin behar dukontzeptu klasikoa bakarrik ez t

saioa olmo artista

kultura

BALEIKE

“Proiektu honekZumaiako jendearenparte hartzea bilatzen

du”

Page 30: 133 (2005eko maiatza)

312 0 0 5 k o M A I A T Z A

erakartzea (Guggenheim, esaterako),inbertsio ekonomikoa izatea (Picasso-ren koadro bat, adibidez), edo markabaten irudi izatea (adibidez: CajaMadrid erakundearen laguntza lehia-keta artistikoetan).

Zer da Artes Divergentes?Artes Divergentes 10 artista eta 10enpresa batzen dituen programa batda. Lankidetza horren emaitzaZumaian ikusi ahal izango da,Zumaiako kaleetan, ekainaren 1etikaurrera, uda osoan. Zuloaga museoa-ren, Bilboko Windsord galeriaren etaXabide taldearen ekimena da. Ez dahorrelako apusturik egiten ez artegin-tzan, ez enpresetan, eta uste dutmerezi duela saiatzea.

Zergatik interesatu zitzaizun ArtesDivergentesen parte hartzea?Enpresa berritzaile baten eta artistabaten artean zer-nolako harremanaezar zitekeen ikustea interesatzenzitzaidan. Ea posible zen bien artekolankidetzaren bat, ea elkarri zerbaiteskain ziezaioketen. Bestetik, unehonetan proiektu batean nabil lane-an: Euskadi TM Euskadi markakomertzial baten izena ere ba al da?(www.euskadi-tm.com) du izena, eta,nolabait, lan horren arloak ArtesDivergentesen esparruan lantzenjarrai nezakeela ikusten nuen, markairudiei eta tokiko kulturari buruzkoabaita.

Zein izango da zure proposamenaZumaian?Nire proposamena pertsonen antola-tzeko moduari buruzkoa da. Irizarkarrozeriarekin ari naiz lanean ArtesDivergentesen. Irizarren berrikuntza-rik handiena kudeaketa eredua da: ber-tako langileak nola antolatzen diren,zer estrategia pentsamenduren arabe-ra. Zumaian pertsonak nola antolatzendiren aztertu nahi nuke, zer harremandauden, talde kontzientziarik dagoen.Garbi dago herri bat herria dela, etaenpresa bat enpresa, baina bi errealita-teak parez pare ikusita, pertsonen anto-laketa moduez hausnartu ahal izangodudala uste dut: Irizar eredua etaZumaia eredua.

Zer forma izango du proiektuakherrian?Proiektu honek Zumaiako jendearenparte hartzea bilatzen du. Batetik,Zumaiako jendea, elkarteak, erakunde-ak ezagutu nahi ditut, jendearekingeratu eta elkarrizketa laburrak egin.Ekarpenak egin nahi dituztenak ereezagutu nahi ditut. Ekarpenek "Zer daZumaia zuretzat" gaiaren ingurukoakizan beharko dute, eta edozer izan dai-teke: marrazki bat, argazki bat, eskemabat, esaldi bat… Jendearen ekarpenhoriek Amaiako plazan jarri nahi ditut,egitura metaliko batean. Bestetik,herriko harremanen inguruan osatuta-ko ideiak harreman eskemetan islatunahi ditut; eskeman horiek Zumaiako

informazio turistikoko mapen ondoanjarriko dira. Zumaia pertsonen artekoharremanen bidez erakustea da nireasmoa. Norbait "Zer da Zumaia zure-tzat" kontatzera animatzen bada, Turis-mo bulegoan utzi dezake bere ekarpe-na, maiatzaren 25a arte, edo, bestela,telefonoz deitu eta geratuko gara(656757774), herrian ibiliko naiz eta.

Askok esango dizute egiten duzunaez dela artea, ezta?Bai, batzuetan, egonezina sortzen duazkar kokatu ezin duzun zerbaitenaurrean egoteak. Nik garbi dut artetikari naizela lanean (beste diziplinabatzuek sartzen baditut ere), ohikoforma edo material artistikoak aukera-tzen ez ditudan arren. Ez naute gehie-gi kezkatzen etiketek, egiten dudanakleku interesgarrietara naraman bitarte-an, edo lana modu horretan garatzenjarrai dezakedan bitartean. Uste dut,gainera, espazio anbiguoetan daudengauzek badituztela abantaila batzuk:ezin dira hain erraz kontrolatu. Bestal-de, uste dut nahasteko edo huts egitekomugan ez bazaude, ez duzula nahikoaarriskatzen, gehienetan porrot egingoduzun arren. Eta uste du artea egitean,edo berrikuntzaren bat ekarriko duenedozer gauza egitean, arriskatu eginbehar dela.

ute artearen transmititzeko"

Page 31: 133 (2005eko maiatza)

32 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

Amaiako PlazaTel. 943 14 31 35

Arritokietako Andre Mariarenermitan XIX. mendean pintatutakobi koadro daude. San InazioLoiolakoa irudikatzen duena AntonioMaria Lekuonak pintatu zuen1874an, eta San Frantzisko Borjakoaazaltzen duena Juan Jose Etxanizek1889an.

Bi santu jesuitek harremana izanzuten Martin Lopez de HernaniZumaiako bikarioa izan zenarekin,XVI. mendearen hasieran. Apaizakdebozio handia zion ArritokietakoAmabirjinari eta badirudi S.Frantzisko Borjakoa Zumaian izanzela eta Andre Marian Amabirjinariotoitz egin ziola.

Istorioak alde batera lagata, bikoadroak XIX. mendearenbukaerakoak dira eta lehenbizikoanSan Inazioren irudia pintatu zuenAntonio Mª Lekuonak, Bilbonfinkatutako pintore tolosarrak (1831-1907). Ohitura koadroak pintatzenzuelako da ezaguna eta EuskalHerriko XIX. mendeko pintoretrebeen artean sailkatzen dugu gauregun.

Hala ere, pintura erlijioso egilemoduan ez dirudi oso trebea. San

Inazioren irudia hondo ilunetikargitzen duen gauza bakarraJesukristoren anagrama da (JesusenLagundiaren jantzia ere beltza da).Belauniko dago mahai gaineandauden oihal gorri batzuen aurrean.Jainkoaren argia ikusten estasianegongo balitz bezala pintatuta dagoeta eszenan aurpegia eta eskuak diraprotagonistak. Azken horiek estatikoxamarrak direnez eta aurpegia erezozo xamarra, ez diote koadroarikalitate handirik ematen.

Arestian azaldu dugunez, besteaJuan Jose Etxanizek pintatu zuen. Ez

da pintore oso ezaguna, bainazumaiarra dela dirudi. Erroman ikasiondoren Zumaian finkatu omen zeneta ikerketa gehiago beharko ditugupintore honen nondik norakoakezagutzeko.

Borjako San Frantziskoren irudiakSan Inaziorenari jarraitzen dio.Belauniko dago, baina jarreraespresiboagoan; gainera, ilunagoa daeta argi jokoak hobeto egindadauzka. Izpi batek argitzen dituenaurpegia eta eskuak bizitasunhandigoakoak dira.

Pintatzeko era askeagoa da, batezere lurrean eta mahaian, pinturaakademikoa pixkanaka baztertunahiko balu bezala.

Bi koadroek ondo erakusten dutepintura modernoa iritsi bainolehenagoko egoera. Akademianikasitako pintoreak dira etahorregatik ez diote horrenbestekogarrantzirik ematen pintatzeari;marrazkiari, berriz, gehiegizkoinportantzia ematen diote. Gainera,bi koadroek argi erakusten dutepintura erlijiosoa zein lotuta zegoenXVII. mendeko Espainiako pinturatradizionalari.

kultura

San Inaz io - San Fran tz i sko

ISMAEL MANTEROLA

z u m a i a k o a r t e e z h o r r e n e z a g u n a

Page 32: 133 (2005eko maiatza)

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

332 0 0 5 k o M A I A T Z A

Z I N E F O R U M

Pierre Brossard (MichaelCaine) ElizaKatolikoaren babespeanezkutatuta bizi da, hariketa epaile batekiraganean nazia etagerrako kriminala izanzela jakiten duen arte.Baina Brossarden atzetikez dabil justizia soilik;izan ere, hiltzaile misteriotsu bat ere atzetik dabilki... Gaihonekin, Norman Jewison zuzendari beteranoak (El rey deljuego, En el calor de la noche…) thriller arrunta baino haratagodoan film ikusgarria egin zuen. Iragana ez da desagertzen etausterik gutxienean orainaldian eztanda egiten du. Nazienkolaboratzaile honek halabeharrez egin zuen egin zuena etaorain damututa dago? Lehengo lepotik ote du burua? Justiziakatxilotu egin nahi du, baina nork edo nortzuek hil nahi dute?Bere urteekin Norman Jewison zaharrak ondo baino hobetofrogatu zuen istorioak oso ondo kontatzen jarrai dezakeelaKanadako ekoizpen honetan. Kritiko zorrotzena eta ikuslexumeena gustura lagako duen filma. Erritmo ona, argazki ederraeta antzezlana ezin hobea, batez ere Michael Caine handiarena.Esan gabe doa: Vatikanoa film honen kontra jarri zen.

ekainak 9, osteguna, gaueko 10:15ean

La sentencia Zuzendaria: Norman Jewison Aktoreak: Michael Caine, JeremyNortham, Tilda Swinton, Charlotte Rampling

Leconteren lanetan betiagertu izan dira drama etakomedia, maitasunharreman sakonenak etaamodiorik mingarrienak.Confidencias muy íntimasfilmak emakume batenbarrentasunera eramangogaitu, 40 urteen bueltankrisian sartu eta psikiatrabatengana jotzen duen emakume baten barne mundura.Laguntza eske doanean, protagonistak nahasi egingo ditufinantza aholkulari baten bulegoa eta psikiatraren kontsulta,baina emakume protagonistak (Sandrine Bonnairek) arazoakkontatzeko zenbateko premia daukan ikusita, nahi gabekopsikiatrak (Fabrice Luchini-k) isilik geratzea erabakiko du,emakumeak lasai hitz egin dezan. Saioek aurrera egin ahala,ordura arte inoiz ulertu ez zuen mundua ezagutuko dugizonak. Bi protagonisten arteko duelu ikaragarriaren gaineandago eraikita filma, eta Confesiones muy íntimas aldi bereandrama ziragarria eta dibertigarria da, pultsu psikologikohandia, ereduzko bukaera bikaina duena.

maiatzak 26, osteguna, gaueko 10:15ean

Confidencias muy íntimasZuzendaria: Patrice Leconte Aktoreak: SandrineBonnaire, Fabrice Luchini, Michel Duchaussoy.

Page 33: 133 (2005eko maiatza)

34 2 0 0 5 k o M A I A T Z A

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

Ostirala 13: 19.30ean Aita Mari

aretoan, Beheko Plaza abesbatza

eta Oreretako Maialen

abesbatzaren kontzertua.

Osteguna 19, 17:30ean haur

liburutegian, Ipuinkontaketa.

22:15ean zine saio berezia,

Emakumeen Nazioarteko martxa

dela eta Moolaadé.

Igandea 22: 12:00tan Aita Mari

aretoan Haur antzerkia HIKA :

Groau.

Osteguna 26: 22:15ean zineforum

saioa Confesiones muy intimas.

Ostirala 27: 22:00etan, Maria eta

Jose ikastetxeko aretoan, DBH 4.

mailako Euskara Taldeko ikasleek

Kutsidazu bidea, Ixabel

antzezlanaren moldaketa.

Igandea 29: 12:30ean Maria eta

Josen, Udal Musika Banda eta

Musika Eskolako Tailerraren

esku, Kontzertu Didaktikoa.

Asteazkena,1: 19.30ean

"DIVERGENTES" Inaugurazio

ekitaldia, Laian.

Osteguna, 2: Zumaiako

Interpretazio Zentruaren zabaltze

ekitaldia.

Ostirala eta larunbatean:

Interpretazio zentruko

bisitaldiak.

Larunbata, 4: Arratsaldean zehar,

Haurrentzat Birziklapen

Tailerrak.

Igendea, 5: 18.00etan Eusebio

Gurrutxaga plazan,

"Ingurumenua" bertso-antzerkia.

Osteguna, 9: 22:15ean zineforum

saioa La sentencia.

Ostirala 10: 19:00ean Zumaiatik

Zumaiara erakusketaren barne,

Aranzadi Zientzia Elkartekoen

hitzaldia Guda zibileko

fusilatuen gorpuen

errekuperazioak. Guda zibileko

hainbat testigantza.

22:00etan antzerkia, POK-AEK

Euskararen Zazpi Bekatu

Nagusiak.

Domingo 12: 12.30ean Aita Mari

aretoan, GU GEUren esku, Ipuin

Musikalak.

Ostirala, 17: 22.30ean

Emakumearen Nazioarteko

martxaren barne, Pakitarentzat

bakarrik antzezlana.

Larunbata 18: goizean zehar

Euskara eta Kirola festa

Osteguna 23: 22.00etan San Juan

Iturrian, San Juan Suak.

23.30etan Itzurun hondartzan,

Zuberoako su eta olerki

ikuskizuna.

Ostirala 24: 22:15etan zine forum

saio bikoitza: Antes del atardecer

+ 9 songs.

Igandea 26: 11etan hasita ARTISAU

AZOKA

Asteartea 28tik uztailaren 1era SAN

PEDRO Jaiak

Asteartea 28: iluntzean, ZUMAIA

SARIAK banatuko dira.

Maiatzak 26-ekainak 19: Zumaiatik

Zumaira.

Ekainak 23-uztailak 10 : Arau

Subsidiarioak.

Ekainak 24-uztailak 10era CARMEN

PALOMERO.

- ARRIAGARA: Ekainaren 11ean,Japongo Tanborren ikuskizunaikustera. Informazioa eta sarrerakkultur etxean (943-861056)

- TURISMO BULEGOAK antolatuta(943-143396)

- maiatza 15 eta 29 TREKKINDEBA-ZUMAIA bisita gidatua

-BISITA BEREZIAZUMAIARRENTZAT - SANPEDRO PARROKIA. maiatzak 28.

- Bilbora: TITANIC erakusketa –Ekainaren 25ean

- ASTE BERDEA 2005: Ekainaren

1etik 5era.

- ARGAZKI RALLIEA: Gaia-

ingurumena. Ekainaren 2tik 5era.

Informazioa, Turismo Bulegoan.

- ZUMAIA LORETAN 2005- Balkoi

eta Leihoetako lehiaketa.

Ekainaren23an. Oinarriak eta

izen-ematea Turismo Bulegoan

(943-143396) edo Kultur Etxean

(943-861056)

DEIALDIAK

IRTEERAK

ERAKUSKETAK

EKAINA

MAIATZA

agenda

JapongotanborrakJapongo tanborrenikuskizuna izango daekainaren 11ean BilbokoArriaga antzokian. Forondakultur etxeak hau ikusterajoateko irteera antolatu du.Sarrerak erosteko edoinformazio gehiago izatekoForondara dei egindezakezue (943861056).

Page 34: 133 (2005eko maiatza)