139 (2005eko abendua)

34
2005eko ABENDUA, 139. ZENB. DOHAINIK G A Z T E B AT Z O R D E A . . . B E R P I Z T E K O B I D E A N ?

description

[Pilates: kirol berria ote?] [Elena Irureta- Aupa Etxebeste! eta beste mila istorio] [Liburu eta diskoen azoka otsailean] [Riomundo, Jon Maiaren lehen liburua] [Abian da Gazte Asanblada] [Motorrak vs. atsedena] [Gure zumai zarra: Jontxu Altzibar Eizagirre ] [Itakaren Odisea] [Kalerinete maratoia] (+417)

Transcript of 139 (2005eko abendua)

Page 1: 139 (2005eko abendua)

2005eko AB

EN

DU

A,

139. ZE

NB

. DO

HA

INIK

G A Z T E B A T Z O R D E A . . . B E R P I Z T E K O B I D E A N ?

Page 2: 139 (2005eko abendua)

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

puntocom . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7

ze berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

erreportajeamotorrak eta auzokoen kexak . . . . . . . . .14

elkarrizketaelena irureta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17

orain hamar urte . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .22

gure zumai zarrajontxu altzibar eizagirre . . . . . . . . . . . . . . .24

kirolakpilates . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28

kultura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30klarinete maratoiaitakazine forum

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIA

Juan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

faxa: 943 86 17 42

email: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

email: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Itziar Mora

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iure Alzibar

Abelin Linazisoro

Haize Galarraga

Juan Luis Romatet

Kolaboratzaileak

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Joanito Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua,

Ibon Aizpurua, Izaga Garzia,

Beñat Fernandez de Arroyabe,

Jon Maia, Eguzki Agirrezabalaga,

Natur Taldea, Ander Hormazuri,

Aitor Manterola,

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

943 86 15 45 tel.

Inprimategia

Antza

Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua

SS-405/94

ISSN

1136-8594

Baleikek ez du bere gain

hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

Auzokoen eta motoristenarteko arazoa ez daberria. Zenbaki honetan,gai horri buruzkozenbait iritzi bilduditugu.

erreportaia

motorrak eta gazteak

Page 3: 139 (2005eko abendua)

librean

Ez nau izutzen negu hurbilak...

4 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

Gogoko dudalako, udaberri berde eta koloresua, udaurdin horixka eta udazken marroi gorria gogoko ditu-dan bezala.

Dakidalako negurik ezean beste urtarorik ere ezlitzatekela izango. Nolabaitezko neguak lehen erenolabaitezko udaberri, uda, eta udazkenak ekarri izandituelako.

Guztia present den bitartean gozatu behar delako!Izanere negu atari hontan gozamenetik dexente

izan da bertsolaritza gustoko dugunontzat. Saio ederrakentzuteko aukera izan da eta bertsolaritza heldu bezaingazte dagoela ere ikusi ahal izan dugu saioetan bilduden jendetzarekin. Bai bai, EUSKALERRRIKO BER-TSOLARI TXAPELKETA-ri buruz hari naiz, Lekun-berrin lehen pausoa eman zuenetik ale ederrik entzun

dugu eta gazteek oso maila altuaerakutsi dute.

Bat edo beste finaletik kan-pora gelditzeak pena eman ditbaina horrela izaten da jokua,beraz animo eta jarraitu egurra ematen!

Final haundia dator orain guztion gozagarri, Jonere bertan izango da gainera,finalaurretan bere bertsozmajo gozatuarazi bagaitu adi egon finalean eskuakbapo gorrituaraziko dizkigulako!

Beraz negua bero bero asteko aukera ezin hobeaaurrean dugunez izango da hotzari aurre egiteko inda-rrik

– izan huntsa– bai, eongo gatxik!

Unai Gijarro Iruretagoiena

dani GORDOAREN KONTUA

Iaz Euskal Herrian 29.000milioitik gora pezeta jokatuziren "El Gordo" loterian.

Sari nagusietan 250 milioipezeta jaso ziren Euskal Herrian.Espainiar estatuak 128.000 milioipezeta garbi irabazi zituen "ElGordo" loteriaren bitartez.

Iñaki Errasti Enparantza "Katu"

Page 4: 139 (2005eko abendua)

52 0 0 5 K O U R R I A2 0 0 5 e k o A B E N D U A

-Zergatik?-Ohituragatik.Hori da erantzuna.Hori da arrazoia. Horida dogma. Bedeinkatuberri dituztearraunlariekirabazitako banderak,eta egunotan nireinguruan galdera bategiten aritu naiz,zergatik egiten denbedeinkazio horialegia, eta horratx

erantzuna: ohituragatik. Horregatik bakarrik? EdoArraun Elkartekoek Elizak emandako bedeinkapenhorretan benetan sinesten dutelako? Afaritara joatekolehenbizi Parrokiatik pasa behar al da?

Batzuetan neure buruari galdetzen diot zergatikbustitzen ote dudan ogia besteen lapikotako saltsetan.

Arrauneko banderarena adibide bat besterik ez da.Bi aste beranduago etorriko zaizkigu Gabonak, etahoriek bai egun ederrak Ohiturarentzat (bai,maiuskularekin, berezko izaera duen erakundea deladirudi eta!). Munduan berri ona zabaldu zen Jesusenjaiotzarekin, mundua nola dabilen ikusita, askok kasuhandirik ez ziotela egin badirudi ere. Zergatik ospatzenda abenduaren 25an Jaunaren Jaiotza, beste hilabetebatean jaio zela guztiz frogatuta baldin badago?Ohituragatik esango dizute. Egiari bizkarra eman dio

Elizak eta benetan dagokion ospakizun eguna (?)baztertu du. Katolikoen aurretik, egun horietan negukosolsizioa ospatzeko ohitura zegoen (ekainaren 24koarengisa berean, baina hotzez). Festa hura xurgatu,ezkutatu eta estali zutela gogoratzea, ez letorke gaizkiOhitura honen dataren zergatia argitzeko. Baina orainnola aldatuko dute dataz, kontsumoaren erlijioak berepagotxik handiena Belengo estalpeko lastoaren konturaegiten du eta. Herrietan egiten diren kristau jaiotzaerraldoiak, erregezaleen zamalkada koloretsuak etaNiño Jesusen eskia... Udaleko programazioan ikustenditudanean, beste toki batean erroldatzeko gogoasartzen zait, zerbait esatearren. Eta zergez ez dugu hitzegingo…

Ohituragatik San Telmotako prozesioan udalordezkariak. Ohituragatik mutilak bakarrik oilaskobiltzean. Ohituragatik frontoi berriaren inaugurazioaapaizaren ur bedeinkatuarekin. Ohituragatik hilabeteaketa urte osoak. Bizitza osoa Ohituragatik.

xa2

atximurka & brossa

O h i t u r a g a t i k ? ! ?

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Page 5: 139 (2005eko abendua)

San Telmo, 12Tel. 943 860760

6 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

librean

ANTZERKI-TAILERRAK ETA BESTE

Bazen behin antzerkizale…Agian, batzuek gogoan izango duzueizan zela, Zumaian, lan bikaina eginzuen antzerki-talde bat. Antzezlanenbat aurkezten zutenean, jende askohurbiltzen zen haien lana ikustera.Urte batzuen ondoren, ordea, desa-gertu egin zen talde hura. Baina ziurbadela, oraindik ere, antzerkirakozaletasuna duen zumaiarrik.

Dakizuenez, hilero bi antzerki-lanekarri ohi dituzte Zumaiara: obrahorietako bat helduentzakoa izatenda; bestea, berriz, haurren gozagarri.Arrakastatsuak izan ohi dira, etagehientsuenak euskaraz (haurren-tzat ekartzen direnak, guztiak). Ezinesan, beraz, euskaraz antzerkirikegin ezin daitekeenik, ezta ikusteaatsegin ez zaigunik ere.

Horregatik, zumaian antzerkira-ko zaletasun handia dagoela ustedugulako, antzerki-tailerra antolatudugu datorren urte hasierarako.Tailerrari urtarrilaren 14an ekingozaio, eta apirilaren 1ean amaitukoda. Irakaslea, berriz, antzerki mun-duan lan handia egin duen herritar

ezaguna izango da: Inaxio Tolosa,noski.

Izena emateko epea zabalik dagoTailerra Alondegian egingo da, gelahandian, eta 20 euroko matrikula izan-go du. Izena emateko epea irekita dagodagoeneko, eta urtarrilaren 10eanamaituko da. Bide hauek dituzueizena emateko: gure helbide elektroni-kora idatz dezakezue ([email protected]), edo Forondarajo (943-861056 telefono zenbakiradeitu, edo [email protected] helbi-de elektronikora idatzi). Parte hartzai-leek 16 urte eginda izan beharko dituz-te. Eta adin horretatik gorako edonorkhar dezake parte, gogorik falta ez badu,behintzat.

EskerrakTxinpartako kideok eskerrak emannahi dizkiogu Zumaiako Udalari,tailer hau antolatzeko asmoarenberri eman genionetik eman duenlaguntzagatik.

Asmo berriakUdaberrirako, berriz, haurrentzakoantzerki-tailerra antolatzeko asmotangabiltza. Aste Santuaren ostean ekingozaio tailerrari, eta, ziur asko, ekaineraarte luzatuko da. Oraindik gauza askodaude zehazteko, baina, dena ondobadoa, laster izango duzue horrenberri ere. Beraz, adi egon!

Ez dugu ahaztu, ordea, datahorien guztien aurretik Gabonakdatozela. Eta taldeek izan ohi dutenohiturari jarraituz, guk ere otar batzozketatuko dugu Gabonetan. Ota-rra euskarazko liburuz, jolasez etadiskoz osatuko dugu, eta denentzakozerbait egongo da. Eta, noski, guz-tiok animatzen zaituztegu zozketa-txartelak erostera. Eta ez ahaztu: Gabonetan ere, bizieta gozatu euskaraz!

Txinparta Euskara Taldea

Page 6: 139 (2005eko abendua)

72 0 0 5 e k o A B E N D U A

puntocom

Baten batek adierazi zuen alfertuta genbiltzala, eta, horihorrela ez dela erakusteko, bi inkesta jarri ditugu zintzilik.

Batzuek lan handia izan duzue. Izan ere, ez da errazahemendik 10 urterako Zumaia irudikatzea… Batzuei ondo,besteei gaizki, alde batekoak irabazi arren, beste aldeko hain-bat iritzi ere jaso dugu; bietarako, alde eta kontra egotekoarrazoiak dituenik ere egon da.

Bestalde, askoz argiagoa izan da oparien kontua. Olen-tzero oraingoan errege atera den arren, atzetik segika izanditu beste hirurak. Batzuk ikatza, besteak urrea… bainabatzuek, badaezpada ere, guztiei eskatu. Jantzi-gorridun-bizar-txuriduna ere aukeratuko zenuten batzuek, aukeranjarri izan bagenu! Gabonetako argiak dantzan jarri dituenikere izan da…

Bi inkesta, hamaika iritzi

INKESTA

IRITZI BATZUK

INKESTA

IRITZI BATZUK

Page 7: 139 (2005eko abendua)

8 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

Gasteizko Udalak bideratutako Lagundu Batticaloari proiek-tua hautatu genuen gure dirua bideratzeko. Orain urtebetetsunamiak eragindako kaltetuei laguntzeko sortu zen proiek-tua.

Itsasikararen indar basatiak bete-betean harrapatu zuenBatticaloa hiria; izan ere, hiria ekialdeko kostaldean eta alti-tude baxuan kokatuta dago, eta alde horretatik jo zuen tsu-namiak. Hondamendia ikaragarria izan zen, eta, jakina,batez ere udalerriko auzo txiroenei egin zien kalte. Battica-loako udalerrian bakarrik, 1.472 hildako eta 630 desagertudaude.

Azokaren bitartez zumaiarrek emandako 4.028,67 eurobildu genituen, eta gaur jakin dugu zehazki zertan erabilidituzten. Ondoko lanetan aritzeko erabili da:

• Hondakinak garbitzea eta sarbideak irekitzea • Estolderia berreraikitzea • Larrialdiko ur hornitzea • Errepideak konpontzea • Jolaslekuak konpontzea • Haurtzaindegiak berreraikitzea • Laguntza kartografikoa

Proiektuari buruz gehiago jakin edo argazkiak ikusi nahi iza-nez gero, interneteko helbide honetara jo dezakezue:http://batticaloa.geo.ar.tum.de/index.pl/eu

Liburu eta Diskoen Azoka (2006)Baleike Kultur Elkarteak bigarren aldiz antolatuko du liburueta disko zaharren azoka. Datorren urteko otsailaren 10ean,11n eta 12an izango da, ostiraletik igandera, aurten egin denleku berean: Oxford aretoan.

Aurten bezala, bigarren eskuko liburu, disko, komiki,bideo, DVD eta bideo jokoak izango dira salgai. Hain zaha-rrak ez direnak ere agian egongo dira.

Horretarako, aurretik denak bildu behar dira, eta antola-tzaileek Gernika parkean dagoen Turismo bulegoa aukeratudute hori egiteko. Hortaz, abenduan eta urtarrilean bertaraeraman behar dira gero azokan salgai jarriko diren gauzak.

Iaz, Sri Lankako Batticaloa hirira bideratu ziren bildutako4.000 euroak, eta hainbat lan egin da 2004ko abenduko itsasi-karak gogor jo zuen lurralde hartan. Aurten oraindik ez duguerabaki nora edo zertarako bideratuko den azokako dirua.Erronka bat dugu, ordea: guztion artean iazko arrakasta erre-pikatzea!

Liburu eta diskoenazokaGogoratzen Baleikek otsailean antolatu zuenLiburu azoka, eta dirua tsunamiak kaltetueilaguntzeko bideratu zela? Orain dela gutxi jakindugu diru horrekin zer egin duten.

ze berri

Page 8: 139 (2005eko abendua)

92 0 0 5 e k o A B E N D U A

Denboraz juxtu-juxtu ibili arren, Durangoko Azokarakokaleratu du bere lehenengo liburua: "Riomundo" jarri dioizena. Gu, Durangora joan ginen eta hantxe ikusi genuenherriko bertsolaria. Txalapartaren stand-ean harrapatugenuen liburuak sinatzen, gelditu ere egin gabe. Berak erehorrelaxe adierazi digu: " Ez genuen espero!". Sekulakosorpresa izan omen da liburuak izan duen harrera; izanere, presaka eta azkeneko unean egin behar izan duteDurangorako egon zedin, eta publizitate kanpainarik iaegin gabe atera da. Jonek zioenez, "baldintza horietankaleratu ondoren jendea horrela etortzea, sekulako ardurada niretzat". Gainera, bertsolariak adierazi digunez, lehe-nengo aldia da horrelako gauza pertsonal bat egiten duela,eta horrek bertigoa ematen duela ezin ukatu.

Liburua Soriatarren historian oinarrituta idatzi duJonek, baina, jakina, fikzioa ere gehitu dio. Distantzia har-

tuz kontatu duela esan du Maiak, bere helburua ez bai-tzen beste batzuen azalean jarrita kontaketa egitea, bainabai orain arte idatzi ez den historia kontatzen saiatzea: des-terratuen historia. Bere hitzetan, gaur egungo euskaldunugariren historia da liburuan agertzen dena, horregatik ezditu erabili benetako jendearen izenak –abueloren etaabuelaren izenak izan ezik–.

Asko idatzi da Gerra Zibilari buruz, baina Jonen iri-tziz, orain arte hutsune bat zegoen: "Espainiako hainbatlurraldetatik Euskal Herrira etorritako familien istorioakfalta dira". Jonek dioenez, miseriatik eta frankismoarenatzaparretatik ihes egindako familia ugarik ahalegin han-dia egin du euskal gizartean integratzeko. Jonen ustez,"arinkeriaz juzgatu dira, zergatik etorri ziren kontuanhartu gabe, eta maketo eta mantxurriano deitu zaie;familia haiek, ordea, ez dute erraza izan gizarteratzea:batetik, haientzat hemengo hizkuntza arrotza zelako,eta, bestetik, hemen ezkerreko kontzientziarik ez zegoe-lako. Etorri ziren lehenengo haien omenez idatzi omendu "Riomundo" liburua.

Bertso Txapelketarako duen asmoez galdetu diogu-nean, animatuta dagoela erantzun digu, "nire markahausteko gogoz". Maiak, hirugarren txapelketa du aur-tengoa, eta, beraz, lasai doa, "lana egin duenaren senti-penarekin". Beraz, gure aldetik, Jon zoriondu nahidugu, bertsoetako finalean sartu delako, baina baita

Aurreko zenbakian Jon Maiari egin genionelkarrizketan Bertso Txapelketari buruz arituginen, bai eta liburu bat idazteari buruz ere…Bada, zumaiar bat ere izango dugu bertsoen azkenfestan! Eta, gainera, Jon Maiaren liburu berriaDurangorako atera da. Liburuari buruz etatxapelketaz hitz egin dugu berarekin.

Jon Maia Soria liburuak sinatzen Durangoko azokan.

ze berri

Riomundo, Jon Maiaren lehen liburua

Page 9: 139 (2005eko abendua)

10 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

Txapelketa nagusiaren olatuarekin batera, aurten ere bertsozbetetako Gabonak datozkigu. Azken urteotako egitarauarenantzekoa prestatu dute Bertso Eskolakoek. Poteoan aldaketabat egin behar izan dute eta ostiralean jarri, larunbatetako biegunak (24a eta 31) bereziegiak direlako. Seguru, ordea, tal-detxoa elkartuko dela trikitilariekin batera hain sendo dagoenAmets Arzallus eta Zubeldia bertsolari bixiari jarraitzeko.

Honakoa da egitaraua:

BERTSO-POTEOA, trikitilariekin.Abenduaren 30ean, ostiralean.Arratsaldeko 6etan, merienda Tomas tabernan.Poteoa Erribera kalean, iluntzeko 7ak aldera hasita.

AMETS ARZALLUS eta IKER ZUBELDIABERTSO-SAIOAUrtarrilaren 7an, gaueko 10etanAita Mari zineman

MIREN AMURIZAMADDALEN ARZALLUSUNAI GAZTELUMENDIUNAI GIJARROBEÑAT LIZASOJULEN ZELAIETA

Amaieran VIII. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira.

GABONETAKO BERTSOPAPER LEHIAKETAJoanito Dorronsoro VIII. sariaGaia: EUSKARA ZUMAIANEpea: urtarrilaren 2a

Oinarriak osorik Foronda kultur etxean eskura ditzakuzu edobestela www.baleike.com web gunean (berrien artean).

Aurten ere antolatu da bertso astea

ze berri

Iazko bertso-poteoa

Estitxu Eizagirre iazkobertso saioan

Page 10: 139 (2005eko abendua)

112 0 0 5 e k o A B E N D U A

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

ze berri

Urtero bezala, herriko taldeek gabonetarako hainbat ekitaldiantolatu dituzte. Hementxe dituzue horietako batzuk:

Gabon Korua Gabon Korua beste behin aterako da aurten. Hirurogei urtedaramatza herriko koro honek Gabonetan ateratzen.

1944an hasi zen Gabon Korua kantatzen, Gazteen lagun-dia eta Andazarrateko eritegia batu ondoren. Urte hartan,Gabon Jaiak inguratu zirenean, gazteak gogoratu omen zirenherriko ohiturez eta gaixoen beharrez, Baleikeren aspaldikozenbaki batean esaten zen moduan.

Hurrengo urteetan, kantu-eskea ere gehitu zioten etahorrela jarraitu zuten beste hogei bat urtetan zehar. 70eko

hamarkadan, gauzak aldrebestu egin ziren, eta antolatzaileziren taldeak desagertu egin ziren. Alabaina, Gabon Koruakaurrera jarraitu zuen.

Garai hartan hasi zen Koruaren eta Caritasen artekoharremana: elkarte horren laguntzaz eta herriko jendearenekimenez, ordutik Gabon Koruak irtenaldia egiten jarraitzendu eta bildutakoa Caritasentzat izaten da. Hainbat eta hain-bat izan dira urteetan zehar Gabon Koruan parte hartu dutenzumaiarrak, bai eta korua zuzentzeko lanetan aritu direnakere.

Euskal Presoen aldeko ekimenak Presoen alde kantatzera aterako da herriko talde bat aurtengoGabonetan ere. Asmo horrekin elkartzen da taldetxo batAlondegian astean bizpahiru aldiz. Abenduaren 24an, kofra-diatik aterako dira herrian zehar euskal kanta batzuk abestekoeta laguntza apur bat biltzeko. Abenduaren 31n, presoen aldeurtero egiten den manifestazio isila ere egingo dute. Herrita-rrak ekitaldi horietan parte hartzera animatzen dituzte.

"Gabonetako Jaialdia" Maria eta Jose ikastetxeanUrtero bezala, "Gabonetako Jaialdia" prestatu dute Maria etaJose ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Martxoaren 18an izangoda, arratsaldeko 5etan.

Ekitaldian, guztiek hartuko dute parte, haurtzaindegikohaur txikienetik hasita. Gogoz eta ilusioz prestatu omen duteekitaldia, abesti, dantza eta antzezpenez osatua. Olentzeroeta erregeen etorreraz ere gozatzeko aukera izango da.

Emanaldia bereziki ikastetxeko ikasleen gurasoei eskain-tzen zaie, baina zumaiar guztiak daude ikuskizunera gonbi-datuta.

Bestalde, gogorarazi nahi dute abenduaren 24an eguerdiko12:30etik aurrera Zumaiako kaleetan zehar ibiliko dela Mariaeta Jose ikastetxekoen koroa. Ekintza horrekin lortutako diruaaurten garatzen ari diren Venezuelako "Camusdos-coche"proiekturako eta Saharako herriari laguntzeko erabiliko da.

Gabonetako ekitaldiak

Page 11: 139 (2005eko abendua)

12 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

Aspalditik dabiltza gazteak zerbaiten eskean. Gazte Batzordeadesagertu zenetik, gazteen aldetik ekimenak eta indarra faltaziren. Horri aurre egin nahian, hitzordua jartzea erabakizuten gazte batzuek. Hasierako ezin ulertuen ondoren, lehe-nengo bilera azaroaren 25erako deitu zuten.

Hamarrak bost gutxi zirenean, Oxford aurrean inork espe-ro ez zuen jendetza ikusten zen. Guztiak ere koadrilatanbanatuta, elkarrekin hitz egiteko beldurrez bezala. Barrurasartuta hartu genuen ezustekoa: gela txiki geratu zen bertarajoan ziren guztientzat. Batzuk aulkietan eserita, besteak atze-an zutik, gutxi batzuk lurrean eta gainontzekoak atearenondoan zein atearen beste aldean.

Hamarrak pasatxo zirenean, gazteetariko batek hitza hartuzuen, eta lehenengo bilera hura nondik nora joango zen azal-du zuen. Gazte horrek Zarauzko Xakela Gazte Asanbladakokide bati eman zion hitza. Horrek Zarauzko gazteen hilabeteluzeetako lan esperientzia kontatu zuen, eta argi utzi zuenlehenengo egin beharra bete zela ordurako: jendea elkartzea.Azaldu zuenez, lehendabiziko gauza ekintzak egitea da, etahorren ondoren ekintza horiek gauzatu ahal izateko leku bateskatzea. Adierazi zuen gazte asanbladen helburua herrikojendearen (gazte eta ez hain gazteen) ase gabeko irrika horiekasetzea dela, eta horretarako hainbat ekintza egiten zirela.Azken finean, Udalak egiten duenaz gain, ekintza alternatibobatzuk sortzea dela helburua, herriari bizitasuna emateko.Azkenik, gaineratu zuen orain Zarautzen tokia eduki badute-la, baina edozein unetan gal dezaketela.

Hala ere, aipagarria da lehenbiziko bilera hartan isiltasu-na izan zela nagusi, eta egoera ikusita beste bilera bat egiteaproposatu zen. Egun hartarako, bakoitzak gazte asanbladarenbidez zer lortu nahi duen pentsatzeko eskatu zen.

Iritsi zen ba bigarren bilera ere! Orduko horretan erejende ugari bildu zen eta Debako Gazte Asanbladako kideizandako bi gazte etorri ziren. Horiek ere beren esperientziakontatu zuten, DVD baten laguntzaz. DVDan azaltzen zenahunkigarria zen eta mugitzera bultzatzen zuen.

Horren ondoren, eztabaida zabaltzea izan zen asmoa;baina, berriro ere isiltasuna nagusitu zen, eta lehenengo bile-

ran Zarauzko Xakela Gazte Asanbladako kidea lagungarriizan zen bezala, bigarren horretan ere Debako gazteek bilerabideratzen lagundu zuten. Horrela, erritmoa hartu eta mar-txan jartzeko, azken finean isiltasun horrekin amaitzeko, bile-ra talde txikitan egitea erabaki zen. Alegia, koadrila bakoitze-ko pertsona bat edo bi gainerako koadriletakoekin hitz egitea,eta hurrengo ostiraleko bilera nagusian gainerakoei kontatzeataldea zertaz aritu den. Funtzionatzeko modu hori hasierakokontua bakarrik izango da, konfiantza lortu artekoa, horrelataldea aurrera eramatea errazagoa izango delakoan. Gerora,ordea, denek talde bat sortzea da helburua.

Duela urte batzuk Gazte Batzordea zegoen Zumaian, etahorren bidez herriak izugarrizko bizitasuna eta aberastasunalortu zuen; besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, ibilaldiak,ikastaroak... antolatzen zituzten. Denborarekin, Batzordeadesagertu egin zen, eta, indartzeko ondorengorik ez zegoe-nez, Zumaia gazte mugimendurik gabe geratu zen.

Espero dugu lehen Gazte Batzordeak izan zuen indarraizatea orain abian den Gazte Asanbladak, besteak besteherriari bizitasuna eman diezaiokeelako, garai batean GazteBatzordeak aldizkari honi bizia eman zion bezala.

Abian da Zumaiako Gazte Asanblada

ze berri

Page 12: 139 (2005eko abendua)

132 0 0 5 e k o A B E N D U A

ze berri

Abenduaren 1ean Foronda kulturetxean merkataritzan euskara bul-tzatzeko plana aurkeztu zuten, 30-35dendari eta tabernariren aurrean.Diagnostikoan ikusitako emaitzaketa ondorioak aurkeztu eta gero,2006rako asmoak eta ekintzak azal-du zituzten.

Mª Eugenia Arrizabalaga alkate-ak, hasieran, euskara arlo guztietanerabiltzearen garrantzia azpimarra-tu zuen; Lore Gartziarena eta Mar-tin Imaz dendariek, berriz, lantaldean egindako lana izandela nabarmendu zuten eta aurrerantzean herritarrek ereizango dutela zeregina; bukatzeko, Elhuyar Aholkularitzakoteknikariek planaren xehetasunak azaldu zituzten: komunika-zioan ahalegin handia egingo da (merkatari eta herritar guz-tiei zuzenduta), ikastaroak antolatuko dira, material lagunga-rria eskura jarri, etab.

Planaren lehen emaitza gisa, pote bat aurkeztu zuten,plana lantzen aritu den taldeak proposatuta: arkatz eta boli-grafoak gordetzeko, plana gogoan izateko eta, euskararekinlotutako laguntza behar dutenean, euskara teknikariaren tele-fonoa eta helbidea eskura izateko.

Iurre Eizagirrek Irabazi dulogotipo lehiaketaMerkataritzarako plana aurkeztekoekitaldia Zumaiako EBPNren logoti-poa aurkezteko ere aprobetxatuzuten. Iurre Eizagirre izan da, Eus-kararen Aholku Batzordekoek halaerabakita, lehiaketa irabazi eta 300euroko saria jaso duena. Iurre beraizan zen Musika Bandarako logoti-poaren lehiaketa irabazi zuena ere.

Merkatarien artean banatuko diren poteetan dagoeneko jarridute logotipo berria eta aurrerantzean EBPN planarekin lotu-tako euskarrietan erabiltzeko asmoa dago.

Merkataritzan ere euskara txanpan

Page 13: 139 (2005eko abendua)

14 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

erreportajea

Aspalditik datorren arazoa da, bainabada denbora pixka bat herrianibiltzen diren motorzaleeninguruko kexarik entzuten ezgenuela. Horrek, ordea, ez du esan

nahi auzoetako bizilagunek arazorik ezdutenik haiekin eta, batez ere, beren etxeazpietan biltzen diren gazteekin.Batzuekin zein besteekin hitz egin dugu,eta egoera ezagutzeko aukera izan dugu.

Motorrak vs atsedena

Badirudi udaren etorre-rarekin batera arazoakugaritu zirela hainbatkaletan. Zenbaitzukmotorrekin kalera irteneta egunez zein gauez herrikokale batzuetan ibiltzen hasi ziren.Arazok ez dirudi handia, baina zen-bait bizilagunek adierazi digute"Zarata benetako arazo bihurtuzela"; izan ere, "gazteek motorre-kin kale hauen inguruetan las-terketak egiten zituzten". Las-terketa horiek eguneko zeinordutan egiten ziren ez digu-te zehaztu, baina esan digu-te zarata batez ere gaueanentzuten zela. Hori guztiaIzustarri kaleko hainbatbizilagunek adierazi digute.

Baina beti gertatzen denbezala, badirudi gai honekbatzuei besteei baino gehia-go eragiten ziela. Izan ere, batzukegoerarekin deseroso sentitzenziren; beste batzuek, berriz, gazteakzirela esanez justifikatzen dute.Buruhaustea, ordea, aldatu egin dadenborak aurrera egin ahala: moto-

rrek sorturiko zarata baretu egindela dirudi, baina bertako bizilagu-

nak ez daude guztiz gustura, gaz-teak bertan egoten direlako,

orain motorrik gabe.Arazo honen harira,

gertuko kale bateanere, Institutu aurreandagoen Aita Marin,

hain zuzen ere, gazte etaauzokoen artean liskarrak dituztelajakin dugu. Auzoko batekin hitz egindugu eta orain arte gertatu diren zen-bait kontu azaldu dizkigu. Han erearazoa udatik ote datorren galdetuta,ezetz erantzun digu: "Hemendikbelaunaldi ugari pasa dira, eta betigertatu izan zaigu zerbait; beraz, ara-zoa belaunaldikoa da".

Horiek motorrekin baino haserrehandiagoa dute gazteekin; izan ere,"Etxe azpian egoten dira egunero,besteak beste iskanbila sortzen".Baina esan digutenez, iskanbila ezda jasan behar izan duten bakarra:

IURE ALTZIBAR ETA MAITANE AGIRRE

Page 14: 139 (2005eko abendua)

152 0 0 5 e k o A B E N D U A

"Txiza egiten dute etxeko atarian,pintadak ere bai eta hiru aldiz gara-jerako atearen sarraila puskatu dute,giltzaren zati bat bertan sartuta.Arazo handiena gas hodiaren insta-lazioarena izan genuen. Instalazioguztia kalearen alde batean genuen

eta horren gainean zintzilik ibiltze-aren ondorioz puskatu egin zen.Orduan instalazio osoa beste alderapasa behar izan genuen".

Honen guztiaren aurrean neurri-rik hartu duten galdetuta, udaltzai-nei deitu izan dietela esan digute.

Udaltzaingoarekin hitz eginda,ordea, esan digute gazteak behinbaino gehiagotan bidali dituztela,baina berriro ere itzuli egiten direla"Eta horren aurrean ezin dugu ezeregin, kalean baitaude". Azkenik,udaltzainek adierazi digutenez,"Eskatzen digute gauetan bertatikpasatzeko, baina gure zerbitzuagaueko bederatzietan amaitzen da;beraz, ez dagokigu guri hor eskuhartzea".

Auzoan hartutako neurrien ingu-ruan hainbat proposamen pentsatudituzte, baina bat jakinarazi dute:"Aparejadoreari eskatu genion gureetxe inguruan baranda bat jartzeko,hau da, aurreko aldean barandadagoen bezala atzeko aldean ere

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

“Txiza egiten duteetxeko atarian,pintadak ere bai etahiru aldiz garajerakoatearen sarrailapuskatu dute”

Page 15: 139 (2005eko abendua)

16 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

erreportajea

ipintzea, atari bakoitzaren sarrera-ren alboan ate bat jarrita". Apareja-dorearen erantzuna garbia izanomen zen, ordea: batetik, hura tokipublikoa dela eta, beraz, ezin delaitxi, eta, bestetik, Udaletxera jodezaketela, proiektua aurkeztu etaudalbatza egiteko eskatzea.

Arazoaren inguruan beste aldea-ren bertsioa jakin nahirik, etxe azpihorretan biltzen diren gazteenganajoan gara. Haiek esandakoaren ara-bera "Egia da bertan egoten garela,eta talde asko biltzen gara, gaine-ra". Auzokideek adierazi digute ara-zoa konpondu nahian eta errespe-tuz jaisten direla gazteengana,baina azken hauek gezurtatu egi-ten dute hala denik. Horien esane-tan, oihuka eta biraoka jaisten diraberaiekin hitz egitera. Egoera txa-rra da, baina gazteek adierazi digu-tenez "Bertan jarraituko dugu, ezdugulako nora joanik".

Laburbilduz, esan liteke arazoagehiago dela gazte eta auzokideenartekoa motorzaleena baino. Etaauzoko batek adierazi bezala kontuaherriko belaunaldi askok bizitakoa da.

Merry Christmas and a Happy New Year

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

“Bertan jarraitukodugu, ez dugulako norajoanik”

Page 16: 139 (2005eko abendua)

elkarrizketa

172 0 0 5 e k o A B E N D U A

"Aupa Etxebestek" arrakasta izango zuela pentsatzekoazen, baina espero al zenuten hainbeste?

Telmo Esnal aspaldidanik izan dut lagun eta orain dela2 urte pelikula bat egitekotan zebilela esan zidan. Ez zute-la dirurik eta ondorioz ez zekitela noiz grabatuko zuten.Gidoia produktora batean egon zen 2-3 urtez eta ikusi zute-nean ez zihoala aurrera, beste produktora batengana jozuten. Dirurik gabe egitea ere pentsatu zuten. Zuzendariekzekiten gauza bakarra zen pelikulak aurrera atera beharzuela.

Ni ere egiteko prest nengoen, nahiz eta udara hartanlanez lepo ibili. Behin gidoia irakurrita, ideia asko gustatuzitzaidan. Nik komedia itxura hartu nion. Zuzendariakaldiz, egoera kezkagarriago batetan oinarritzen ziren, nahizeta puntu komiko batzuk ezarri.

Hori guztia zehaztuta, 2 produktorak proiektua hartuzutela esan zidaten (Irusoin eta Txepe larak). Nahiz etaaurrekontu handirik ez izan, 2 produktora horiekin egingenuen pelikula.

Kanpoko eszenak Asier Altunaren herrian, hau da, Ber-garan grabatu genituen eta barrukoak dekoratuak izanziren. Herriak asko lagundu zigun eta benetako festa izanzen hura.

Behin filma bukatu eta ikustean, lan polita egin genue-la iruditu zitzaidan. Batez ere zuzendariek, gidoi ona eta

Hainbat proiektuetan parte hartu du aktore zumaiarrak.

Antzerki, telesail, film eta abarretan ikusi dugu. Aski

ezaguna da bere irribarrea eta umorea. Bere azken lanean

ere, barre asko egin duela kontatu digu. Oso kontent

dago "Aupa Etxebeste" filmak izan duen arrakastarekin.

"Niretzat arrakasta ez dasari bat irabaztea, lana izateabaizik"

IZASKUN URBIETA

elena irureta aktoresa

Page 17: 139 (2005eko abendua)

18 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

elkarrizketa

ondo landua baitzuten. Hauek beldurturik zeuden estre-naldia zela eta ez-zela, gainera Donostiako Zinemaldianegin baikenuen. Guk toki txikiago batean nahiago genuenZinemaldia handiegia iruditzen baizitzaigun. Bestalde,pelikulan bezela, gruan joan ginen zinemara baina osogustora gelditu ginen pelikulak jendearengan izan zuenharrerarekin. Jendea oso gustora eta pozik atera zen.

Gidoia irakurri ondoren, zerk bultzatu zintuen peliku-la hau egitera?

Egia esan, gidoia irakurri baino lehen ere banekienpelikula hau egingo nuela. Asier eta Telmo, Ramon Agi-rre eta bertako jendea lagunak ditut. Lagunen arteko lanbatek ez badizu ilusiorik egiten, ez dizu ezerk egiten.

Gainera gidoia irakurritakoan ez nuen dudarik izan.Ideia oso originala iruditu zitzaidan, polita eta jatorra.

Nola joan zen grabaketa? Ekipoarekin zer moduz?Oso ondo. Ni udara horretan lan askorekin ibili nin-

tzen, bai telebistan eta landetxean. "Martin" bukatubezain pronto, hurrengo egunean zehazki, hasi ginen gra-batzen, irailean. Ordurako naiko nekatuta nengoen etapelikula grabatzen hasi behar nintzenean, pentsatzennuen ea ez ote zen gehiegitxo izango. Baina alderantziz-koa gertatu zitzaidan, pila bat erlajatzen ninduen filmagrabatzera joatea. Oso ondo konpontzen ginen eta etaparre asko botatzen genituen elkarrekin. Oso-oso jende

jatorrarekin egin nuen lan, benetan maittagarriak dira.Giro horrekin, lana oso erraz ateratzen da.

Gainera ekipo teknikoa ere ezaguna nuen eta ederkipasa genuen.

Ba al duzu antzik Maria Luisazure pertsonaiarekin?

Antza izango dut nik egitenbaitut eta Maria Luisarena.Hori bai, nere bizitzak eta bera-renak ez dute zerikusirik. Beraemakume aburgesatu bat da etabesteak zer esango dutenaribegira bizi da. Alde horretatiknik ez dut nere burua horrelaikusten.

Nola prestatzen dituzu pertsonaiak?Gidoia hartu bezain azkar, nire papera irakurri egiten

dut eta egiten dudan lehendabiziko gauza nere pertsonaiaulertzen saiatzea da; zergatik den horrelakoa, zergatikjokatzen duen horrela, etabar. Hau da, logika bat bilatzendiot, zer normalean pertsonaia guztiak logika baten bar-nean idatzirik daude.

Hots, nik beti defenditu izan ditut nire pertsonaiak.Nire ustez pertsonaiaren barnean oreka bilatu behar da.

Bestalde, gidoia idatzi duen pertsonarekin ere presta-

“Lagunenarteko lanbatek ezbadizu ilusiorikegiten, ez dizuezerk egiten”

Erribera kalea, 6Tel. 861155

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

Page 18: 139 (2005eko abendua)

tzen ditut nire pertsonaiak. Berak idatzi duenez, bere iri-tzia ere kontuan hartzen dut.

Gidoia eta zuzendarien exigentziak izango dira baina,non dago Joxe Ramon Soroiz zure ohiko bikotekidea?

Jose Ramonek eta nik 3 telesail egin ditugu batera:Bi eta Bat, Jaun ta Jabe eta Martin. Horietaz gain,hamaika lan egin ditugu bakoitzak bere kabuz bainagertatzen dena da jendeak erlazio hori bilatzen duela.Zuzendariek aldiz beraien lana finkatu eta egiterakoanez dute beti bikote bera bilatzen. Hau da, bikote horrekzenbait lanetarako balioko du baina zuzendariek bestezerbait eskeini edo azaldu nahi badute ez dute bikotehori aukeratuko.

Aspaldian egin den euskarazko produkzioa da "AupaEtxebeste", zer sentitu duzu bertan parte hartzean?

Orain dela 12-13 urte ez zela euskarazko pelikularikegin. Hala ere animaziozko batzuk sortu dira. Esaterako,orain dela 4-5 urte horietako batean parte hartu nuen.

Baina film honekin sekulako poza sentitu dut, ezbaita erraza euskarazko produkzio bat aurrera eramatea.Hala ere, poz gehiago hartuko nukeen hemendik aurrera

produkzio gehiago aurrera aterako balira, nahiz eta nikparte ez hartu.

Donostiako Zinemaldiari pelikula honekin emanzitzaion hasiera. Publikoaren Saria ere zuei eman zizu-ten. Nola jaso zenuten sari hori?

Oso pozik jaso genuen. Gainera lehen esan bezela,beldurrarekin joan ginen pentsatzen ea Zinemaldia gure-tzat handiegia ote zen. Nazioarteko jaialdia da eta peliku-la asko daude ikusgai. Gurea bezalako txikia ikustean uste

genuen inolako zeresanik gabepasako zela. Azkenean alderan-tzizkoa gertatu zen. Jendea gurezain zegoen eta arrakasta izanzuen. Gainera PublikoarenSaria jasotzeak ilusio handiaeman zigun. Azken finean peli-kula publikoarentzat egitenbaita.

Iraganera bueltatuz, nola gogo-ratzen dituzu zure lehen pau-soak?

192 0 0 5 e k o A B E N D U A

“PublikoarenSaria jasotzeakilusio handiaeman zigun.Azken fineanpelikula publi-koarentzategiten baita”

Page 19: 139 (2005eko abendua)

Antzerti izeneko interpretazio eskolan hasi nintzen. Nilehenengo promoziokoa nintzen eta nere kurtsoan 12 ikas-le ginen, horietatik 3 zumairrak; Kandido Uranga, InaxioTolosa eta ni.

Oso ondo pasatzen genuen bertan, egunero ibiltzenginen atzera eta aurrera. Gero anekdota asko izaten geni-tuen kontatzeko. Antzerkigintzan hasi ginen eta AizpeaGoenaga eta ni baita Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoe-kin telebistan. Lan batek bestera eramaten gintuen. Gukere gure aldetik lan asko sortu dugu; asko idatzi dugu,gure proiektu batzuk egin ahal izan ditugu, etabar.

Lehen esan bezela, lan batek beste bat ekartzen ziguneta hasiera-hasieratik ibili nintzen bai telebistan zeinantzerkian. Genero bakar bat eginez bizitzea oso zaila daeta gaur egun antzerkian adibidez oraindik eta zailagoa.Batera edo bestera jo behar duzu.

Telebista, zinea, antzerkia... zein duzu nahiago?Edozein. Bakoitzak du bere momentua eta horren ara-

bera bata edo bestea aukeratuko nuke. Telebistan adibi-dez, lan oso politak edo behintzat gure gustokoak eginditugu. Zinean eta antzerkian ere berdin. Batzutan osogustora ibili naiz eta bestetan ez hainbeste. Hau gure lanada eta ikuslegoaren aurrean denak oso polita ematen dubaina askotan ez da horrela izaten eta zaila eta gogorraizaten da lana aurrera ateratzea.

Zure karrerako momenturik politena?Nik ez nuke bat aukeratuko. Ni pozik nago, pozik

nagoenean edota ondo sentitzen naizenean eta ez behar-bada sari bat jasotzen dudanean.

Badaude lanean beste momentu asko oso gustoranagoela, nahiz eta gauza txiki bat egiten ari. Momentupolitak badaude, jakina, baina zuk lortu behar dituzu. Ezditu inork ikusten eta jendeak pentsatzen du sari bat jar-tzean baino ez zarela pozik jartzen.

Nik adibidez ez ditutnere etxean ipinita inongosari edo argazkirik, denakgorderik daude. Horrek ezdu esanahi, niri saririk jaso-tzeak ez didala ilusiorik egi-ten! Alderantziz, oso gustorajartzen naiz eta pila bateskertzen ditut baina horrekez nau batere eragiten.

Horrela, momentu este-lar horiek ez dira neretzatnire momenturik onenak.Niri, profesionalki pozik jar-

tzen didana da nere lana mantentzea, jendea gustora sen-titzea lan horrekin, hurrengo batetarako deitzen badidate,etabar. Honek guztiak ilusio gehiago egiten dit, edozeinsarik baino.

Euskal Herritik kanpo lan asko egin duzu. Uste duzuarrakasta gehiago izan duzula hemendik kanpo?

Lana bilatzea oso zaila da. Euskal Herrian adibideztelesail bat 3 hilabetetan grabaturik egoten da, edo 6tanasko jota. Baina lan hori 4 urtetan ikusten da. Jendeakhorregatik usten du zu 4 urte horietan zabiltzala laneanbaina ez da horrela izaten. Ondorioz, lana hemen etahemendik kanpo egin beharrean aurkitzen gara.

Nik ez dut uste, Euskal Herritik kanpo arrakasta gehia-go izan dudanik. Niretzat arrakasta lanean jarraitzea da. 23urte nituenetik nabil lanean eta oraindik ez naiz geratu.Hau ez da izan arrakasta izan dudalako edo ez baizik etalana gu geuk ere sortu dugulako. Hau da, ni ez naiz geldi-rik egon ezta niri deitzeko zain egon ere.

Gidoiak, antzerki obrak, monologoak eta abar idatziditut. Aizpea Goenagarekin ere zuzendu dut. "Hau da hau"adibidez gu geuk idatzi, zuzendu eta interpretatu genuen.

2 0 0 5 e k o A B E N D U A

elkarrizketa

“Gidoiak,antzerki obrak,monologoak etaabar idatzi ditut.(...) Hau da hauadibidez gu geukidatzi, zuzendueta interpretatugenuen”

20

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Page 20: 139 (2005eko abendua)

212 0 0 5 e k o A B E N D U A

Aktoreen kantera ona al dago Euskal Herrian?Bai. Badago esaldi bat hau dioena: "no son todos los que

estan ni estan todos los que son". Nire ustez hori horrela da,ez dut uste pertsona bat ikasketak egiteagatik aktore onaizango denik, oso txarrak ere badaude. Kalean berriz aktorepila bat ezagutu ahal ditzazkezu. Ni ziur nago kalean kastingbat eginez gero, aktore on asko aurkituko genituzkeela. Ger-tatzen dena da jendea ez dela hortik bizi.

Zein proiektu edo helburu dituzu hemendik aurrera?Nik proiektuak ez ditut izaten eta gainera ez ditut inoiz

izan. Orain zerbait egiten ari banaiz, burubelarri hortansartuta egoten naiz. Ez dut inoiz firmatu hemendik urte-betera edo 3 hilabetera egingo dudan proiektu bat. Maia-tzerarte lana badut eta luze eta dena egiten zait ordurartelan bera dudala pentsatzeak.

Inoiz ez dut jakin hurrengoan zer egingo dudan etaalde horretatik lasai bizi naiz nahiz eta dirua behar, noski.Beti pentsatu dut zerbait aterako zaidala edo bestela asma-tuko dudala.

Bukatzeko. Zein da aktore ona izateko sekretua?Niri pertsonalki gustatzen zaizkidan aktoreak ez dira oso

teknikoak izaten. Badaude batzuk beti ondo daudenak bainanik nahiago ditut egun batean erdi-purdi egiten dutenak etabeste egun batean momentu on-onak izaten dituztenak.

Aktore batzuek adibidez psikodrama asko erabiltzendute. Hau da, negar egin behar badute eszena jakin bate-an, heriotza batean edo beste zerbaitetan pentsatzen jar-tzen dira horrela negarra ateratzeko. Nik ez dut horretansinisten, neri iruditzen zait pertsona horrek ez duelamomentu edo eszena hori bizi. Beharbada ondo egingodu sekuentzia baina tranpa hutsa izango da.

Nire ustez aktore batean naturaltasuna da gehien apre-ziatzen den ezaugarria. Aktore horrek eszena bizitzenbadu, zuk zeuk ere sartu behar duzu paperean eta horrelalana errazagoa suertatzen da. Nire lankideak adibidezhorretan oso onak dira. Euskadi mailan esango nuke oso-oso maila altua dagoela.

Nik ez dut uste aktore izateko talentu berezirik behardenik. Beraz, edonor animatzen dut lan hau probatzera,esperientzia polita baita. Ahal badute behintzat nik aurrerajarraitzeko animatuko nituzke. Hori bai, aktore izan nahidutenei aholku bat esango nieke: B plan bat prestaturik iza-tea badaezpada ere. Hau da A plana aktore izatea eta Bplana beste zerbait, oso zaila baita hemendik bizitzea.

Page 21: 139 (2005eko abendua)

22 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

orain hamar urte

Urolatik Larraulera Ezetz, ez dugu Larraulera irteera bat antolatzeko asmorik. Urola aipatu dugu, Urolako angulei buruz idatzi baikenuen1995eko azken zenbakian. Urrezko txitxarea gero eta urria-goa zela esaten genuen orduan, eta orain ere ez da ugaritu.Angula harrapatzea gero eta zailago, eta prezioak ere gora-ka. Garai batean angula ugari harrapatzen zela esaten zuenEtxabetar batek orduko zenbaki hartan.

Urolatik Oikiara goaz. Izan ere, Oikiako frontoiarenproiektua lantzen ari zirela idatzi genuen 1995ean. Oikia-rrak gustura ote daude?

Larraulera. Larraulera irteera antolatu nahaian GazteBatzordekoak ibili ziren urte hartan. 1995eko abenduanhara joateko gonbitea egin ziguten. Garai hartako GazteBatzordea desagertu egin zen, baina badirudi haize berriakdabiltzala orain Zumaian. Hamar urte beranduago, 2006akZumaiako Gazte Asanblada indartua ekarriko al digu? Den-borak esango du!

1995eko azaroan intsumisoei buruz idatzi bazen, ez zengutxiagorako izan abenduko aldizkarian ere. Kode penalberriari buruz idatzi genuen, eta orduan epaitu zituzteneiburuz: Iñaki Etxanizek jasotako sententzia bera jasoko zuenhilabete hartan epaitu behar zuten arroar batek ere (orainzumaiartuta dagoen gure lankide bat).

1995eko abenduan Kandido Uranga-ri egin genion elkarrizketa. Orduko bereproiektuez aritu ginen. Euskal zineariburuz galdetuta, zer den ere ez zekielaerantzun zuen aktore zumaiarrak. AupaEtxebeste! filmaren lehen emanalditik biz-pahiru hilabete igaro dira. Zuek zer usteduzue: ba al da euskal zinerik? Izango al da inoiz?

Page 22: 139 (2005eko abendua)

ZOZKETA MUNDIALA!!

Txalaparta argitaletxeak emanda Jon Maiaren“Riomundo” liburuaren dozena erdi bat alezozketatuko ditugu gure irakurleen artean.Horretarako galdera hau erantzun beharkoduzue:

Zein da Jon Maiaren abueloren izena?

Erantzunak [email protected] bidali edota Baleikekobuzoian utzi (Juan Belmonte 29 behea) abenduaren 30abaino lehen. Erantzunekin batera izen abizenak eta telefonozenbakia jarri.

Aurreko hilabeteko irabazleak

- Emerita Uranga- Maria Arana- Amaia Urbieta- Itziar Olaizola- Ibon Aizpurua- Arantza Ugarte- Ibon Manterola- Iñigo San Martin

- Gorka Zabaleta- Montse Atxega- Aitor alkorta- Ainhoa Sanchez- Idoia Zearreta- Aitor Aldai- Itziar Albizu- Guadalupe Egaña

Partehartze handia izan denez, eta nahiko agenda genituenez,azkenean 16 ale zozketatu ditugu. Irabazleen izenak: Parte hartu eta

zorte on!!

Page 23: 139 (2005eko abendua)

Jarrai dezagun. Familia fitxatutazegoan zuen Xanti Bizkaira joanzelako. Zer egin zuen zuen aittakherrian geratu ahal izateko?Bueno, gure Xanti aurrera jun ezbalitz ere, nahiko fitxa bazian gureaittak. Ba, hori, gure aitta Olaizolamedikuena jun huan. Hau Juan sas-triaren anaixa huan. Honena jun etaestomagotik nolako gaixki zebilenazaldu zioan. Eta kriston suertea izanzian. Olaizolak gure aitta ondo hartuzian eta gaixo zeola eta horrelako kon-tuak esaten paper bat ein zioan.

Itzal handia izango zian, orduan,mediku honek, ezta?Jo! Hoixek txapel gorrixa jantzita ibil-tzen hitxuan, motel!

Beraz, zuei ez zizueten dendakendu, ezta?Ez. Guri ez. Beste abertzale askodendarik gabe eta etxerik gabegeatu hitxuan, baina gu ez. Baina,nolakoa zen jende hau! Noladenda ez ziguten kendu, karlista-rekete hauen mutil koskorrak den-dara etortzen hitxuan harro-harroeinda. Aizu, Xanti! Lan hau einbehar dezu! Eh, Xanti!, beste haukonpondu behar dezu! Mutil koskorhauek Pelayos hitxuan. (Flechasfalangistak ziren eta Pelayos errekete-ak, gaztetxoak) Gure aittak, zer ba?,esaten bazun, aizu!, sarjentuak agindudu eta zeuk ikusiko dezu!, esatenhuan hauen erantzuna.

Lan hauek debalde egin beharkozituen, noski.Jakina, ba! Debalde! Eta Alberto kar-nizeroari seboa kentzen ziuen. Akor-datzen nauk egun batean neu karni-zeixan nintzala nola etorri zan mutilkoskor hauetako bat eta Albertori esanziola: Sarjentuak esan dit seboa ema-teko! Eskazeixa zeoan orduan, olixorikez, seboa ere gutxi… Alberto nazka-nazka einda zeoan beti seboa kentzerajuten zialako eta esan zioan mutilari:Seboa pusketa haundixa ematekoesango zian, ba? Eta mutil koskorrakharro: Bai, noski. Haundi-haundixa!Eta Albertok: Ba esaixok hire sarjentuhorrei pusketa haundirik ez daukatela.Han jun huan mutil koskorra ezergabe kalera.

Oso ona. Hauen kontu gehiago?Esan ein behar al dia? Akordatzennauk San Juan Itturriko aldamene-ko etxe bateko balkoitik txapel gorrihauek etxeko muebleak kalera lau-garren pixutik bota zituztela. Kalteeiteko bakarrik. Gure aittari,batzokiko presidentea zelako deli-tua jarri eta "Por incautación debienes" kriston multa aplikatuziuen. 50.000 pezetako multa,hi! Diru hori ez zeoan herri guz-tixan, baina baten batek ondoasesoratu zian gure aitta. Enbar-gua planteatu eta denda subas-tan atera behar zien eta honekgure aittari esan zioan juzga-tuan subasta ein aurretik bestebatekin hitz egiteko, honek

diru gutxi eskaintzeko, jakina. Hone-

24 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

gure zumai zarra

jontxu altzibar eizagirre

"Antzerkiak Mari kalean, apaizak zine mutua botatzen zuten tokixan eiten hitxuan"

(2)

ABELIN LINAZISORO “Nazka-nazka eindaAlbertok: Seboa

pusketa haundixaemateko esango zian,

ba? Eta mutilkoskorrak: Bai, noski,

haundi-haundixa! EtaAlbertok: Ba, esaiokhire sarjentu horrei

pusketa haundirik ezdaukatela.”

Page 24: 139 (2005eko abendua)

252 0 0 5 e k o A B E N D U A

la, gure aittak honek baino gehixoeskaini zian eta ez zian galdu denda.Hauek herri osoan lapurtzen zien.Josteko makinak, alfonbrak,,, danetik.Gero, Francok herri bat hartzen zunbakoitzean, txapel gorrixa jantzi etaTe Deum-a errezatzera, gerra irabaz-ten ai zialako eskerrak emateko. Hikba al dakik zuen amamarena? Ba,egun batian baziak Juana "Kalbarioz"kalian euritan, (bere adineko emaku-meei elizan kalbaixoak edo gurutz-bidea eginarazteko ohitura zuelakojarri zioten ezizen hau) eta hara nonikusten dun karlista-errekete haueta-ko baten aitta guardasol dotore bate-kin dijoala. Hurreratu zikok Juanaeta: Aizu adixkide!, guardasol hauneuria da! Eta danba!, guardasolaeskutik kendu zioan. Guardasola Biz-kaixan gerran zebilen Abeliño semea-rena izan behar zian.

Besterik?Beste batean etorri dek gure dendaraJulio Morrongoz-en semea eta: Aizu!,Zure semearen txistua hamen eongoda, ba? Gu bildurrak akabatzen. Gureaittak, zer ba? Ba, hor rekete bat daotxistua jotzen ikasi nahi duana etahonea etortzeko esan dit, zuek batbadakazuela-eta. Eta gure aittak anai-xaren txistua eman behar izan zioan.

Zuen Xanti gerran hil huan, ezta?Bai. Bilbo aldera erretiradan zetozelaArtxanda bertan hil zien. Italianoak.Haren gorputzaren berririk ez diaguinoiz jakin.

Gerra ondorengo giroa? Gosea?Arrazionamendua?Bueno, garai hartako gosetea pixkatesplikatu beharra zeok. Hau falta zalaeta bestea falta zala, jateko falta haun-dixa huan, baina hainbeste ahalegin-tzen huan jendea hemendikan eta

handikan jatekoa bilatzen eta ekar-tzen, ze, uste diat esaten dan gosehaundi hori inork ez zula pasa. Gauzaasko falta bai, baina hemendik edohandik ateratzen huan. Akordatzennauk bolada batian baba beltz haundi-haundixa jaten gendula. Besterik ezdagonian, badakik.

Lapurretak eta?Ez. Hori gutxik. Estazixoko bagoieta-tik fruta, sagar lapurreta… Behin

batian Luakixetatik txarri bat lapurtueta mataixan hil zutela akordatzennauk, baina gainuntzian gutxi. Bueno,ogixa ere razionamentuan ematenzien. Torta izena zun txarriki bathuan. Trenean ekartzen zien.

Trena aitatu dekenez, 1941ean tren-zubitik errixora trena erori zenekoaakordatzen al haiz?Akordatuko ez nauk, ba! Bertara junere jun gitxuan. Gu ailagatzerako hil-dako danak aterata zibitian. Gau hurabildurgarrixa izan huan. Akordatzennauk hurrengo goizian Mari kaletikpasatu behar izan nula, ez zekiat norajuteko, eta kaleko galtzada ez huanikusi ere egiten. Puskatutako teilazjosita zeoan. Gabez gu itxian sartutagitxibitian, gure aitta ez huan atrebi-tzen guri ezer esaten, baina denbora-liak segi eta segi eiten zian. Kanpoantxaperoak ate joka pasatzen hitxuanlaguntza eske. Trena ureta erori einzala eta faborez estazixora juteko!Haize soinuakin eta kalera eroitzen

“Ba, gu bixok indarraeinez makurtuta goazela,haize bolada batek jo etabi anaixak angarilla etaguzti arbustuen kontra

jun gitxuan aidian!Pentsa zak! ”

Page 25: 139 (2005eko abendua)

26 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

gure zumai zarra

zian teilakin gu bildurtutagitxibitian, baina halakobatian esan zigun aittak: Muti-lak, zoazte estazixora. Arrima-tu hara ea zer dan eta zeozerein behar baldin bada, ein.Gure itxian Trabajadores Vas-cos-eko angarilla bat zeoan gor-deta eta hura eraman ginien.Larretxeneko etxera sartugitxuan jakiteko zer egin beharzan eta, jo!, ume txiki bat ikusiginien hantxe lurrean hilda. Ezgendula ezer eiteko, esan zigute-an, hildakoak eta biziak danak jaateata zibela trenetik. Haizeakjotzen zian, berriz! Akordatzen alhaiz nolako arbusto haundixakziben kuarteletik (orain Basustaerretegia) estazixoraino kamixuanesker eskubi? Ba, gu bixok indarraeinez makurtuta goazela, haizebolada batek jo eta bi anaixak anga-rilla eta guzti arbustuen kontra jungitxuan aidian! Pentsa zak! Zakariase-neko astilleroaren teilatua oso-osorikeraman zian haizeak! Gero, tren-zubi-xan, hilda zebenak ez zien erremeixu-

rik, baina erituak eta ibili ezin zianakjaso eta Hotel Amayara eramanhitxuan. Han, gerra garaitik Hospitalde Sangre zeoan jarrita. Italianoakeoten hitxuan. Gau hartan danak Hos-

pital de Sangrera eramanak izanhitxuan. Hauetako bat gure aittarenlagun baten semea huan. Donostia-rra. Bilbotik Donostira zijoana. Gureaittari abixua pasatzeko eskatu etaaitta eta bixok jun gitxuan HotelAmayara eta gure bidez pasatu zianhark abixua bere etxera ondo zegolaesanez. Gerra garaixan Hospital deSangre horretan hiltzen zianakZumaiko kanpo santuan enterra-tzen hitxuan. Zazpi-zortzi edogehixo baziala akordatzen nauk.

Gerra bukatu ondoren, parroki-ko apaizak batzokia zegoenlekuan Luistarren zentro parro-kial bat jarri zitean erriberakalean. Gerra aurrean bezalahik antzerkiak egiten jarraitual huen?Bueno, gerra ondoren hasiera

batian antzerkiak Mari kalean, apai-zak zine mutua botatzen zuten toki-xan eiten hitxuan. Gerotxo, bai, gerolehen batzokixa zeon lekuan, Benan-txio pelukeruaren aurrean, Erriberakalian.

astelenetik ostegunera 16:00-19:00ostiralak 11:30-19:00larunbatak itxitaaldez aurretik deitu

Page 26: 139 (2005eko abendua)

272 0 0 5 e k o A B E N D U A

Funtzio asko egiten al zen?Hamabostean behin, uste diat. Negugaraixan. Axkate eta bixok pailazuenaeiten ginien. Hark tontoena (benetakolistoa) eta nik listoena (benetako ton-toa). Garai hartako neska gaztiak danaberotu hitxuan eta beren konturahartu zien guri trajeak eiteko lana. Etakriston dotore ertentzen ginien, trajehaixekin eta ondo-ondo makillatuta.

Antzerkiak nola egiten ziren, euska-raz ala erdaraz?Euskeraz noizean behin. Euskerazgehixo ez ginien eiten frankista hauenkontrolagatik. Hasieran euskeraz hasigitxuan, baina egun batian etorri huanfrankista-karlista hauetako bat, goikoakbialduta izango huan, eta esan zian,ba, alegixa, beaixek ere herrixan zibelaeta antzerkixa erderaz eiteko eskubi-

dea zutela. Horren aurrean apaizakbildurtu ein hitxuan eta gauzak oke-rragora juteko arriskua zeola eta erde-raz ere eiten hasi gitxuan.

Lehen batzokia zeneko luistarrenzentroan antzerkiak egiten jardunhuanean zenbat urte hituan?Ba… soldautzatik etorrita berehala. 24urte-edo.

jarraituko du...

“Etorri huan frankista-karlista hauetako bat

eta esan zian, ba,alegia, beaixek ereherrian zibela etaantzerkia erderazeiteko eskubidea

zutela.”

Page 27: 139 (2005eko abendua)

28 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

kirolak

Umetan asma eta hezurretako hain-bat arazo izan zituen gizona izanzen Joseph Pilates (1888-1967) ale-maniarra. Gaixotasun horiek gaindi-tze aldera hainbat kirol diziplinaprobatu zituen: boxeoa, yoga... Den-borarekin, bere teknika osatu zueneta berau lantzen hasi zen Ingalate-rrako erietxe batean. Bertan, oheanzeuden gaixoak kirola eginez hobe-to sendatuko zirela pentsatu zuen,eta, hala, beraiekin lanean hasi zenoheetan polea batzuk jarrita. Horre-la, kirola egin zuten gaixoek hobetojasan zuten gero izan zuten epide-mia bat. Ingalaterratik New Yorkeraalde egin zuen Pilatesek, eta hanmetodoa artistekin landu zuen. Pila-

tesen metodoa aurten heldu dahona.

Joseph Pilatesek garatutako meto-doa kontrologia izenarekin ezagutuzen hasieran, eta gerora Pilates izenahartu zuen. Metodoa zaharra da,baina batez ere Hollywoodeko akto-reak lantzen hasi zirelako egin daezaguna: "Modan dago, jendeak ezdaki zer den eta askok uste dute gor-putz liraina lortzeko metodo ezinhobea dela, baina ez da hala", dioAmaia Martinek, Pilateseko irakasle-ak. "Pilates burua eta gorputza erabatlotzen dituen kirola da. Gure gorpu-tza ezagutu behar dugu eta jakin ari-keta bat egiten badugu horrek zeineragin duen". Horrela, mugimendubat egiteko kontzentrazio maila han-

dia behar da, "Pilates egitean ezinduzu egon beste gauza bat pentsa-tzen".

Metodo honen bitartez, norberakbere gorputza kontrolatzen eta hobetoerabiltzen ikasten du: "Klasean erabil-tzen dudan terminologia azalduz ikas-leek euren gorputza ezagutzen dute,abdominalak nola erabili... Bestalde,mugimenduak egiten ikasten dute gor-putzeko beste ataletan tentsio gutxiagojarriz. Hau da, behar diren muskuluak

Pilates, fenomenoa

ITSASO IBARRA

Page 28: 139 (2005eko abendua)

292 0 0 5 e k o A B E N D U A

bakarrik erabiltzen, behar baino gehia-go ez. Besoa mugitu nahi badut, besoamugitu behar dut, eta ez sorbalda,burua... Bestalde, gorputzaren postu-rak zuzendu egiten dira, denborarekinzuzenago jartzen gara eta horrekinbizkar eta lepoko minak gutxitzea lor-tzen da".

Pilatesen metodoak 500 ariketabaino gehiago dauzka eta hainbat

printzipio ditu: arnasketa, gorputza-ren erdigunea, kontzentrazioa, buruaeta gorputzaren kontrola, zehaztasu-na eta arintasuna. Amaiak dioenez,"Arnasketa da garrantzitsuena; izanere, arnasketaren bidez mugimen-duak erraztu edo zaildu daitezke,giharrak oxigenatu. Bestalde, inoizez da egiten mugimendurik arnasarieutsita; hau da, ez da apnea egoerangeratzen". Zehaztasunari dagokio-nez, Pilatesen ez dira ariketak asko-tan errepikatzen, batez ere arnasketaeta mugimendua zaintzeko; gainera,ariketa guztiak muskuluak luzatuzegiten dira.

Bestalde, modalitate honek hain-bat gaixotasunetan ere laguntzen du,osteoporosia eta bizkarreko minean,

besteak beste: "Giharrek indarra har-tzen dute; horri esker, hezurrek ezdute hainbeste sufritzen eta haustekoaukerak gutxitu egiten dira".

Kirol hau banaka edo taldeka,makinekin edo gabe landu daitekeeta adin guztietako jendearentzat da.Zumaian taldeka eta makinarik gabelantzen dute; izan ere, bakarka lan-tzea garestia da eta kirola guztieneskura jarri nahi dute. Gainera,Amaiak dioenez, "Pilates egokia daariketa aerobiko batekin uztartzeko,abdominalak landu eta postura ego-kiak ikasteko. Adibidez, korrika egi-tea ona da, baina lehendabizi korrikaegiten ikasi behar da. Beste kiroletanere laguntzen du, gorputza kontrola-tzen ikasten duzulako".

“Arnasketa da garran-tzitsuena; izan ere,arnasketaren bidezmugimenduak erraztuedo zaildu daitezke”

Page 29: 139 (2005eko abendua)

2002. urtean egin zen lehen klarinete maratoia Zumaian.Ordutik, Gipuzkoako zenbait herritako musika eskoletakoeta kontserbatorioan aritzen diren musikariek hartzendute parte ekimen honetan. Batez beste, zortzi eta hama-zazpi urte bitarteko 60-70 ikasle etortzen dira urtero jar-dunaldi hauetara. Errekorra bigarren edizioan izan zuten:2003an 85 ikaslek eman zuten izena. Esperientzia harenondorioz, kopuruari muga bat jartzea erabaki zuten anto-latzaileek, oso zaila izan baitzen halako ikasle kopuruagobernatzea. Maratoian batez ere eskualdeko ikasleek har-tzen dute parte, baina aurreko urteetan urrutiagotik ereetorri izan dira, adibidez Durangotik edo Hendaiatik.

Marixi Sesmak adierazi digu helburuetako bat klari-netearen zaletasuna zabaltzea dela. Ikasketetan aurrera-pauso bat eman edo bide berriak jorratu nahi dituztenmusikariak etortzen dira Zumaiara. Halaber, musika esko-letako ikasleen elkargune bat izatea ere nahi dute antola-tzaileek, "Maratoi honetara etorrita, gaztetxoek besteherrietan honelako ekitaldiak antolatzen direla ikustendute". Bere ustetan, esperientzia oso aberasgarria da ikas-leentzat; izan ere, "Elkarrekin erlazionatzen ikasten dute.Eskola desberdinetako gaztetxoek batera egiten dute laneta erabiltzen duten materialen elkartrukatzen dute".

Maratoi hau ez da, ordea, gaztetxoentzat bakarrik: goi-zetan kontserbatorioan aritzen diren musikariak eta musi-ka eskoletako irakasleak elkartzen dira. Musikari askokdute instrumentu hau lanbide eta maratoia horien topa-gune ere badela dio Marixik. Klarinetearen familiako ins-trumentu guztiekin egiten dute lan: sopraninoa, rekintoa,corno di basseto, klarinete baxua eta abar. Errepertorioakparekatzeaz gain, dudak argitu eta egiten ari diren lan edoproiektuetan laguntza jasotzen dutela gehitu digu.

30 2 0 0 5 E K OA B E N D U A

kultura

Klarinete doinuak Ubillos jauregikomusika eskola osoan zabalduko diraabenduaren 20tik aurrera, egun horretanhasiko baita IV. KlarineteMaratoia. Antolatzailea, ohibezala, Musika Patronatuaizango da. Maratoiak lau eguniraungo du eta bertan egingodiren lanen inguruan aritugara hitz egiten MarixiSesma antolatzailearekin.

Klarinete doinuakUbillos jauregian

JUAN LUIS ROMATET

Page 30: 139 (2005eko abendua)

Aurreko hiru urteetan bezala, Carlos Casadó klarinetejole valentziarra izango da irakaslea. Casadó Gu Geu gan-bera musika taldeko kolaboratzaile ere bada, eta puntakoklarinete joletzat dauka Marixi Sesmak. Irakasle "finkoa"izateak baditu bere abantailak: "Berak ondo daki zer lanegiten den hemen eta guk badakigu noraino, zenbat exijidiezaiokegun".

Ikastaroak eta entzunaldiakGoizeko 10:00etan hasi eta gaua arte arituko dira laneanmusika eskolan. Maratoian izena ematen dutenek bakar-kako ikastaroak jasotzeko aukera dute goizetan. Casadóbera da bakarkako saioen arduraduna eta gainerako par-taideek ikastaroa entzule gisa jarrai dezakete. Arratsalde-an, berriz, taldekako lana egiten da. "Saio hauen ardurairakasle gehiagoren artean banatzen da, maisu bakarbatentzat ardura handiegia izaten baita", dio Sesmak.Eskoletako ikasleak elkartu eta jada aukeratuta daudenpieza batzuk entseatzen dituzte. Arratsaldeko saio haue-tan Zumaiako Udal Musika Bandaren baitan sortutakotalde bat ere arituko da.

Astearte eta osteguneko azken ordu erdian entzunal-diak egingo dira Musika Bandaren lokalean. Musikarienentrenamenduak izango balira bezala, oholtzaren gaine-an nola mugitu ikasteko balio die. Baina ez hori bakarrik:"Prestatzen ari diren materiala jendaurrean jotzeko auke-ra ematen zaie eta horrela ikus edo nabari dezakete zerharrera duen". Jardunaldi osoan bezala, klarinetea daentzunaldi hauetan protagonista, nahiz eta beste instru-mentu batzuekin elkarlanean aritu.

Jardunaldien amaieran, hilaren 23an, kontzertua izangoda Maria eta Jose ikastetxeko antzokian. Arratsaldeetakoikastaroetan landutako materiala erakusteko aukera ematenzaie ikasleei. Emanaldiarekin amaitzeko, Carlos CasadókUdal Musika Bandarekin batera zenbait pieza joko ditu.Bukaeran, diplomak jasoko dituzte parte hartzaileek.

Urteak pasa ahala izena eta garrantzia hartzen joan daekimen hau eta IV. edizio hau oraindik hasi ez bada ere,badirudi partaidetza aldetik arrakasta ziurtaturik duela."Ikasle eta musikariak zain egoten dira eta askok aspaldieman zuten izena", dio Marixik. Bada, ordea, oraindik izenaemateko aukera. Horretarako, deitu 649 234 982 telefonora.

2 0 0 5 e k o A B E N D U A

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

31

Page 31: 139 (2005eko abendua)

32 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

kultura

Itaka taldeak, bere odisea partikularra izan zuen oraindela gutxi. Erriberrira (Nafarroa) joan ziren autoz, hankontzertua eskaini behar baitzuten. Kontzertua berandubukatuko zela eta lotarako leku baten bila aritu ziren,herritar baten argibideei jarraituz. Argibideak ez zirenespero bezain argiak izan, errepidean aurrera joan ahalabidea estutuz eta okertuz baitzihoan, eta kanpinik inonageri ez.

Rubiok bolantearekin duen abilezia erakusteko auke-ra izan zuen lokatzetan sartua gidatzen saiatu zenean.Bere autoa, ordea, ez da rallytarako 4x4a eta, azkenean,trabatu egin zen. Ez aurrera eta ez atzera, handik atera-tzeko modurik ez zegoen; orduan, gurpilek ezin dutentokian hanka sartu behar, eta baita sartu ere. Autoa bul-tzatzeko atera zirenean, a ze sustoa! Ia belaunetarainokolokatza zegoen, eta zapatilak eta galtzak zikindu behar.

Horrela ba, autoari bultzaka eta bultzaka hasi ziren, bainaautoa ezetz, egoskor; eta hori gutxi ez balitz, gaua gaine-ra etorri. Mugikorra hartu eta Erriberriko kontaktuariSOS mezua bidali zioten, gutxi gorabehera non zeudenadieraziz.

Erriberrikoak, nafarren astakilo ospeari kasu eginez,zailtasunik gabe iritsi ziren Itakakoengana. Horiek, berriz,nafarrak iritsi zirenerako autoa zulotik ateratzea lortuzuten, eta denak batera Erriberrirako bidea hartu zutenhan kontzertua emateko asmoz.

Kontzertua oso ondo atera omen zen. Entzuleakhasieran harritu egin ziren musikariak ikustean, belaune-taraino lokatzez zerri-zerri eginda jotzen. Ez zekitenWoodstocketik etorritako hippieak edota eszenaratze ori-ginal bat egin nahi zuten artista modernoak ziren. Bainatira, Itakakoek gustura jo zuten irribarre txikiarekinahoan, eta Odisea ondo bukatu zen.

Itaka, Euskadi Gazteako maketa lehiaketan parte har-tzen ari da. Zuen guztion botoak behar dituzte irabazte-ko!! Botoa emateko: www.egaztea.com

Itakaren hurrengo kontzertuak: Urtarrilaren 13an, UztaritzenOtsailean, AltsasunMartxoaren 4an, DurangonApirilean, Iruñean

Dakizuenez, Troiako gerra bukatuondoren Ulises eta bere gizonek Itakaraegin zuten bidaia luzea kontatzen diguOdisea liburuak. Bidaia ez zen bateresamurra izan, iraun zuen hamar urteetanhamaika zailtasun gainditu behar izanbaitzituzten.

I t a k a r e n O d i s e a

HAIZE GALARRAGA

Talde berria dugu Zumaian: Veronica Decides To DieAbenduaren 9an, ostiralean, kon-tzertua eman zuten Ondarroako Gaz-tetxean. Metal gogorra jotzen duteeta taldekideek eskarmentu handiadute:

Ahotsa: PetxaGitarrak: Aimar (Pribatu Shock,Nidel) eta JijasBaxua: Unai (Kontra)Bateria: Aitor (Azken Taupada)Perkusioa: Bon (Itaka)

Hurrengo batean ea taldekoekinhitz egiteko aukerarik dugun.

Page 32: 139 (2005eko abendua)

Amaiako plaza

332 0 0 5 e k o A B E N D U A

kultura

Z I N E F O R U M

Mutil gazte bat, argia, ikasketak amaituak dituena, ber-takoak egun batzuetarako alde egin duten etxeetan bizida. Ez du ezer lapurtzen, bere etxean balego bezaineroso egoten da eta gainetik matxuratuta dauden tres-nak konpondu egiten ditu. Senarrak jipoitzen duen etxehorietako bateko emakumezko bat ezagutuko du eta…

Zuzendari korearrak, Woody Allen eta MichaelWinterbottonen antzera, hamar hilabetetik behin filmaberri bat egiten du eta zuzendari ingelesaren moduangai aldetik denak oso desberdinak dira. Oraingo hone-tan mutil gazte honen bizimodu bitxia aitzakiatzat har-tzen du gizarte kapitalistaren zutabeak (jabego pribatua,kontsumo gizartea, gizonezkoaren nagusitasuna) zalan-tzan jartzeko. Kim Ki-duk pertsonaia hau ispilu bezalaerabiltzen du gu ikusleok kontura gaitezen zer gizartemotetan bizi garen. Ia irudi hutsetan egindako filmaederra (pertsonaiak ia ez dute hitz egiten), bitxia etaberezia.

abenduak 27, osteguna, gaueko 10:15ean

Hierro 3 Zuzendaria: Kim Ki-duk Aktoreak: Lee Seung-yeon, Jae Hee, Kwon Hyuk-ho

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

tresna digiinternetscanner

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

Page 33: 139 (2005eko abendua)

34 2 0 0 5 e k o A B E N D U A

JUSTAtaberna

Erribera kalea, 20

eguneroko bazkariak

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

Ikasturtean zehar ikastarohauetarako matrikula zabalik:

Informazioa 943-861056- HAUR PLASTIKA TAILERRA:

asteazkenetan 17:30ean kulturetxean.

- BI ARRI: Eskulanak, Tifany,Patchwork eta josteko lan txikiak.

- PINTURA TAILERRA:astelehenetik ostegunera.

- YOGA: astearte eta ostegunetan18:30ean.

- KZ Gunea: ikastaro eta mintegiak.943-862866.

ANTZERKI TAILERRA: urtarriletikaurrera. Izen ematea zabalik.Informazioa, kultur etxean [email protected] idatzita.

Turismo Bulegoak antolatuta: 943-143396

- abenduaren 8an eta 10ean,16:30ean Zumaiako bisitakulturala.

- urtarrilaren 28an zumaiarrentzatirteera kulturala: Sestao-Bilbao.

Abenduaren 16tik 18ra"Bidezko merkataritza azoka".Abenduaren 20tik urtarrilaren 6raForondako Bainika tailerrekoen

lanak.

ZUMAIAKO VII ESKAPARATELEHIAKETA

Eskaparateak prest egon beharkodute abenduaren 9tik 30erabitartean.

Izenematea: Kultur Etxean etaTurismo Bulegoan, abenduaren7a baino lehen.

(943.861056 [email protected] /[email protected])

BERTSO PAPER LEHIAKETA:Joanito Dorronsoro VIII. Saria.Gaia: Euskara Zumaian. Epea:urtarrilaren 2a.

GABONETAN KIROLDEGIAN: Xakeeta Futbol-8 txapelketak.

IV. KLARINETE MARATOIA: databerriak, abenduaren 20tik 23ra.

16, ostirala19:30ean Alondegian, Baleikeren

"..eta ibili munduan" zikloarenazken emanaldia: Josu Iztuetatolosarraren eskutik,"Nairobitarra: milioi bat kilometrolurrazaletik".

22:30ean Aita Mari aretoan,antzerkia: GLU GLU taldearen"Todos nacemos vascos".

17, larunbata19:00etan Makrokalejira, bi banda

elkartuta.19:30ean Kontzertua Maria eta

Jose Ikastetxean.18, igandea12:00etan Aita Mari aretoan, Haur

antzerkia "HIRUTXERRIKUMEAK". Sarrera: 2euro.

24, larunbataEguerdia bitartean "Niño Jesusen

eskian".

15:30ean Gabon Koruaren saioakkalez kale.

18:00etan Gabon AbestienLehiaketa.

18:30ean Jaiotza ikuskizunaEusebio Gurrutxaga plazan.

25, igandea 12:00etan Udal Musika Bandaren

Eguberri kontzertua, San PedroTxiki abesbatzaren partehartzearekin.

27, asteartea18:00etan Alondegian Gaztetxolak

antolatuta, skate bideoemanaldiak "Street cinema 2005".

29, osteguna18:00etan Alondegian Gaztetxolak

antolatuta, skate bideoemanaldiak "Street cinema 2005".

22:15ean Aita Mari aretoan, zineforum saioa "Hierro 3".

30, ostiralaEgunean zehar, Odieta pilotalekuan,

Gabonetako Haur Parkea.18:00etan Tomas tabernan,

Gabonetako VII.Bertso Astearenbarne, merienda.

Jarraia, bertso-poteoa trikitilariekinErribera kalean.

31, larunbata18:30ean Beheko plazatik aterata:

manifestazio isila, “Euskalpresoak, etxera!”.

4, asteartea 18:30ean Errege Magoentzako

eskutitzen jasotzea.5, asteazkena 18:00etatik aurrera, Errege

Zamalkada.

7, larunbata22:00etan Aita Mari aretoan,

Bertsolari Gazteen GabonetakoSaioa: Miren Amuriza, MaddalenArzallus, Beñat Gaztelumendi,Unai Gaztelumendi, Unai Gijarroeta Beñat Lizaso.

12, osteguna22:15ean Aita Mari aretoan, zine

forum saioa "El Método".20, ostirala

22:00etan Aita Mari aretoan,antzerkia "Larru haizetara".

26, osteguna22:15ean Aita Mari aretoan, zine

forum saioa "American Splendor"(J.B.).

29, igandea12:00etan Aita Mari aretoan, haur

antzerkia "Eugenia ardiarenbidaiak".

URTARRILA

ABENDUA

DEIALDIAK

ERAKUSKETAK

IRTEERAK

IKASTAROAK

agenda

Abenduaren 27an Alondegian Gaztetxolak antolatuta,skate munduari buruzko bideo emanaldiak izango dira.

Streetcinema2005

Page 34: 139 (2005eko abendua)