Mailope 207 urria

32
100 urte eta hamaika kontakizun LAUBURUA: Euskalduntzea EKINAREN EKINEZ: Camino Garralda BATZARRE: Orixeren ikuskizuna ELKARRIZKETA: Kantina Rock KIROLA: BTT martxa eta maratoia KUXKUXEAN: Zorion agurrak Ziurrenik Mailoperen irakurletatik zaharrenetakoa izanen da. Abuztuan bete zituen 100 urte Maria Rosario Urkizuk. Berak ez omen du inolako sekreturik horren ongi adin horretara iristeko, urteak pasa egin dira, ez dago besterik! Miren Aisa 7PEKAtu 207. zkia. - 2013ko urria Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

description

Lekunberri, Araitz-Betelu eta Larraungo hilabatekaria.

Transcript of Mailope 207 urria

Page 1: Mailope 207 urria

100 urte eta hamaika kontakizun

LAUBURUA: Euskalduntzea EKINAREN EKINEZ: Camino Garralda BATZARRE: Orixeren ikuskizuna

ELKARRIZKETA: Kantina Rock KIROLA: BTT martxa eta maratoia KUXKUXEAN: Zorion agurrak

Ziurrenik Mailoperen irakurletatik

zaharrenetakoa izanen da.

Abuztuan bete zituen 100 urte

Maria Rosario Urkizuk. Berak ez

omen du inolako sekreturik horren

ongi adin horretara iristeko, urteak

pasa egin dira, ez dago besterik!

Miren Aisa

7PEKAtu

207. zkia. - 2013ko urria

Ikusihemen

Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Page 2: Mailope 207 urria

- 2 -

MAILOPEtxiki

M. AngelesUrrizalkiiragarkiak,

berriak, eskelak...

Diario Vasco etaDiario de

NavarrakoKorrespontsala

948513056699179437

Aurreko bi aleetan zuen udako oporretan gure

aldizkariarekin ateratako argazki bat

bidaltzeko eskatu genizuen. Horra hor jaso

ditugun hiru irudi eta jasoko dituzten sariak:

1-Zure pisua esnetan!

2-Zapore ezberdineko Lactuyogurtak

3-Lacturale Interpretazio Zentroa bisitatzeko

sarrerak

Jasotako erantzun zuzenen artean bi sari

hauek zozketatuko ditugu:

-”Ene Kantak” cd/dvd-a.

-”Ene Kantak” kamiseta bat (Nahi duen

kolorea aukeratu ahalko du irabazleak).

1 2

3

Gona luzea du, mihia motza; urrutitik

entzuten da haren kantu hotsa.

Zer da?

1-Argazki freskoena ateratzeagatik: Ramontxo, Luka eta

Mikel Askaray Gasteizko igerilekuan.

2- Gure aldizkaria urrun eramateagatik: Garbi eta Juan

Carlos Marokon izan dira, Toubkaleko gailurrean.

3-Jone, Alain eta Jakes Orion izan ziren egun pasa.

Asmakizuna

Bidali erantzuna [email protected] urriaren 20a baino lehen.

Page 3: Mailope 207 urria

- 3 -

> Nafar Sagardoaren EgunaJoan den hilean ospatu zen Lekunberrin Nafar Sagardoaren Eguna.

Bost sagardo ekoizle bertaratu ziren eta baita bestelako artisau ugari

ere. Urtero bezala Baztango kirikoketalariak garai batean sagar

zukua fruitutik nola ateratzen zen erakutsi zuten.

Aurten 20 ikaslek aukeratu dute Leitzako Amazabal Institutura joatea

eta dagoeneko Larraun eta Lekunberriko 45 ikaslek ikasten dute ber-

tan. Hala ere oraindik garraiorako diru-laguntzarik ez dute jasotzen.

1913ko abuztuan Berastegin jaio zen Maria, baina oraindik neskato

zela etorri zen Lekunberriko Zapatenea etxera neskame lanetan

aritzera. Oinez ibiltzea geroz eta gehiago kostatzen zaion arren,

burua primeran du baita oroimena ere. Berarekin izan gara eta urte

hauetan guztietan bizitakoak kontatu dizkigu.

> Amazabal Institutura joatekodiru-laguntzarik gabe

16

20

Bizipenez betetako 100 urte10

Mailope doan banatzen da honako herrietan:Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz,Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu,Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas,Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz,Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea.L.G.: NA 719/93Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adiera-zitako iritzi eta esanen erantzukizunik.

issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi,Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri,Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa.ARGAZKIAK: Labrit, Julio Calonge, FranciscoJavier Garciarena, Juan Antonio Garaikoetxea,Etxarri familia.PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 [email protected]: Araitz Amatria.TIRADA: 1.600 ale.

14> Batzarre

>

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal,

kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

21> Lauburua: Euskara ikasteko diru laguntzak

22> Erreportajetxoa: Misterioa Ayestaran Hotelean

24> Kultur elkarrizketa: Kantina Rock

28> Lurrak emana: Adarren kontrako onddoak

29> Zeruak esana

30> Ekinaren Ekinez: Camino Garralda

04> Iritzia

08> Luze: Aner Ansorena

09> Zabal: Oskar Estanga

19> Kuxkuxean: Urriko zorion agurrak

Page 4: Mailope 207 urria

Hipotekaz Kaltetutakoen Plataforma (HAP) erabat doako elkar-

tea da, eta honek eskaintzen dituen baliabide guztiak ere bai.

Batzarrean biltzen gara etxebizitza kaleratze arriskuan daude-

nak eta boluntarioak.

Plataforma elkargune bat da , bai laguntzeko, bai kaltetukoen

eta boluntarioen artean ekintzak egiteko. Biltzen garenean gure

kasuak aurkezten ditugu eta elkarrekiko aholkularitza eta

laguntza praktikoa eta emozionala jasotzen dugu.Era berean

gure borroka dimentsio juridiko eta politikora eramatea nahi

dugu. Bestetik abokatuekin batera eskakizun bat salatzeko iker-

tzen ari gara, azken urteotako zenbait praktika gehiegizkoak

direla iruditzen baitzaigu. Adibidez, aseguruak alferrikakoak

dira interes tasa baxua aurre ikusten bada baina ez maximoa

edo gurutzatutako bermeak.Beste alde batetik kalean salatu

nahi dugu batzuek bizi duten egoera gordina, beraien kasua

azalduz eta kaleratzeen aurkako borrokari egiteko prest. Ekintza

hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Nafarroan 12 PAH plataforma daude; Antsoain, Agoitz,

Barañain, Berriozar, Iruñea, Orkoien, Iruña, Tafalla eta Tutera

artean. Sakanako PAH orain dela urte eta erdi sortu zen. Gure

Etxean biltzen gara,ostiraletan, hamabostetik, 18:00etan kasu

berriak aztertzen ditugu eta 19:00etan kaltetuen batzarra egi-

ten da. Bukatzeko Ada Colauren hitzak gureak egiten ditugu ”Ez

gara asistentziarako gune bat baizik eta indartzeko talde bat eta

gainera denak denen artean babesten eta laguntzen diogu elka-

rri baldintza berdinetan. Honek desberdintzen gaitu kontsumi-

tzaileen elkarteekiko, karitate entitateekiko edo Gizarte

Zerbitzuekiko. Gizarte zibil sendo eta antolatu baten premia

daukagu."

- 4 -

(H)iriTZIAHipotekaz kaltetutakoen plataforma

Guaixe Aldizkaria

Mankomunitateko Gizarte Zerbitzua

Printzipio hori kontuan harturik, Irurtzungo Oinarrizko Gizarte

Zerbitzuak, Europako beste 24 kiderekin batera, proiektu bat aur-

keztu du “Europa herritarrentzat” programan. Poloniako Lodz

eskualdeak koordinatzen du proiektua.

“Europako eskualdeak gizarteratzearen alde” proiektua onar-

tzen bada, kideak eskualdeen arteko sare bat osatzen hasiko dira

maila batzuetan, gizarte kohesioaren politika xede izanen duena.

Proiektuak hainbaten arteko kooperazioa bultzatuko du: tokiko

gobernuak, GKE, EBko goi mailako erakunde politikoak eta herri-

tarrak.

Aukera emanen du ondoko alderdien ildo orokorrak herrietan

nola ezarri diren jakiteko: Europako estrategiak, gizarteratzearen

garapena, gizarte zibileko elkarrizketa, garapen iraunkorra, etab.

Ekimenak EBko herrialde “berriak” zein “zaharrak” bildu ditu:

Polonia, Espainia, Hungaria, Bulgaria, Errumania, Italia, Lituania,

Belgika, Britainia Handia, Malta, Suedia eta Montenegro.

Nazioarteko ekitaldi batzuk planifikatu dira: hasierako bilera

bat Lodz hirian (Polonia); gizarte zibileko erakundeen eginkizuna-

ri buruzko mintegi bat Madrilen; gizarte ekonomiari buruzko hi-

tzaldi bat Lodz-en; gazteriaren politikak ikertzea xede duen bisita

bat Maltan; eta, bukatzeko, hitzaldi bat, gizarteratze politikek EBn

duten etorkizunari buruzkoa Bruselan, 2015ean.

Arte lehiaketa bat iragarriko da, artearen ikuspegitik gizartera-

tzea Europan zertan den erakusteko. Jende orok parte hartzen

ahal du!

Informazio gehiago eskainiko da emaitzen berri eman ondoren.

Europar Batasuna, herritarrek

bertakoentzat egina

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi [email protected]

Xanti Begiristain Madotz, Iruñea.

Mailopeko irakurle guztiek jakinen duten bezalaxe, irailaren

erdian ospatu ziren Etxarriko festak. Hori dela eta, hilaren 14an,

herriko eskola zaharrean, urtero bezala, herri bazkari bat egin

zen, eta, azken urteotan guztiotan bezalaxe, herriko norbait,

antolatzaileetakoren bat, berriz ere oroitu zen ni begetarianoa nai-

zela, eta neronek eskatu beharrik izan gabe, aurten ere, hantxe

izan nuen, mahai gainean, menu begetariano oparo eta goxo bat.

Hori horrela, aldizkari honen orrialde hauetatik, zoriondu nahi

ditut Etxarriko gazteak, jai antolatzaileak, horren oroimen ona

edukitzeagatik eta halako detaile polita egiten didatelako urtero,

nik batere merezi izan gabe.

Bukatzeko, ba, zorionak eta eskerrik asko Etxarriko gazte guz-

tiei, batez ere, nitaz oroitzen den pertsona horri edo horiei!

Niretzat, ohore handia da halako herrikideak edukitzea.

Besarkada handi bana guztiei eta sarri arte!

Egon bizkor!

Eskerrak Etxarriko gazteei

Page 5: Mailope 207 urria

- 5 -

(H)iriTZIA

EKE (Euskara Kultur Elkargoa)

UPNAk eta Henri Lenaerts Fundazioak antolatutako “Economía

y cultura. Cultura y financiación” udako kurtsoan zenbait gogo-

eta eta ekarpen bildu dira “Kultur Mezenazgoaren Foru Lege

erregulatzailearen aurreproiektuaren eta Nafarroako Sustapen

Fiskalen” eztabaidari buruz.

-2.1. Artukuluan aipatzen den Kultur Mezenazgoaren kontzep-

tua berriz ere definitzea komeni da. Definizio objektiboagoak

kontuan hartuz. Arrazoien artean kontzeptu ideologizatuak

daude, hiritarrengatik eta kultur eragile guztiengatik onartezinak.

-3. Artikuluan eta 4. Xedapen gehigarrian zenbait gogoeta

biltzen dira legearen onuradunei dagokienean:

-Ziurtatzea Administrazioa mezenazgoaren onuraduna ez bihur-

tzea dituen finantziazio publikoaren betebeharrak ordezkatuz.

-Entitate erlijiosoak edo konfesionalak izate hutsagatik onura-

dunen zerrendan ez gehitzea.

-Onuradunen kalifikazioak kultur jarduerak garatzen dituzten

pertsona fisiko guztiei irekitzea soilik jarduera artistikoetara

mugatu gabe.

-Onuradunen zerrendan kreditu entitateengatik kudeatutako

finantziazio produktuak ez gehitzea, hauek zeharkako onura bat

jasoko luketeelako.

-Sustapen fiskalen portzentajeen berrikuspena egin beharko

litzateke eta mezenazgoaren formulak sartu partikularren kultur

kontsumoaren bitartez “Andaluziako kultur jardueak sustatzera

bideratutako neurri administratiboak eta zergadun neurriak

hartzen dituen Legaren Aurreproiektuan” jasotzen den moduan.

-Beharrezkoa litzateke enpresen bildumazaletasuna sustatzea

mezenazgoaren formula bezala (eta aurreikustea kultur ondarea

ordaintzeko aukera zerga zorrak asetzeko modura).

-Mezenazgoaren eta patrozinioaren arteko nahasketa dagoe-

la ulertzen dugu. Beharrezkoa litzateke eremuak eta kontrapres-

tazioak modalitate bakoitzean mugatzea, onura publizista zuze-

nak egon ez daitezen.

-Giza interesa duten kalifikazioa emateko irizpide objektiborik ez

egotea arriskutsua da. Gainera, irizpide horiek ezin dute soilik kultu-

ra Departamentuaren hautamena izan, Kultur Ondarearen

Ondasunen Balorazio Batzordea sortzen ez den bitartean.

Ondorioak: positiboki baloratzen da mezenazgoaren foru legea-

ren aurreproiektua, hala ere honek berrikusi beharko liratekeen Lekunberriko Bildu Udal Taldea

Mezenazgoaren Foru Legearen

aurreproiektua: proposamenak eta

gogoetak

Lekunberriko Bilduk Lekunberriko Udalaren “gazte zentroa”

proiektuaren inguruan sortu den egoera ezagutarazi nahi du.

Gazte zentroa deritzon proiektua erdi-bidean geratua dago

aspalditik. 2008an jarri zen martxan, 1.567.911,02 euroko kos-

tuarekin, eta 2009. urtean egon behar zuen bukatua. Gaur egun

arte, Udalak 599.261,93 euro gastatu ditu proiektuan, baina

bukatu gabe dago. Gazte zentroak, diru-laguntza bidez,

373.475,37 euro jaso zituen Nafarroako Gazteriaren Institututik

2008 eta 2009. urteetan, eraikina egiteko, eta beste 50.998,11

euro ekipamendurako; hau da, guztira, 424.473,48 euro.

Orain dela egun batzuk Bilduk jakin du Nafarroako Gazteriaren

Institutuak diru-laguntza osoa itzultzeko eskatu diola Lekunberriko

Udalari, erresoluzio bidez, diru-laguntza emateko oinarriak ez ditue-

lako bete. Udal taldeak, berriz, elegitea aurkeztu du: proiektuak

2009rako amaitua behar zuen arren, hori diru laguntza jasotzeko

ezinbesteko balditza ez zela argudiatuz. Bilduk bere kezka agertu

nahi du proiektu hau planteatu zenean finantzaketa iturri nahikorik

gabe eta aurreikuspen okerrekin egin zelako eta orain jasotako ebaz-

penak eragin ditzakeen ondorioekin. Horrela, Nafar Gobernuak

subentzioaren dirua eskatuz, gaur egun Udalean ditugun arazo eko-

nomiko larriak sakondu eginen dituela uste dugu.

Azkenik, Bilduk nabarmendu nahi du bai Nafarroako Gobernuak

eta bai Lekunberriko Udala kudeatzen duen taldeak (Lekunberriko

Taldeak) kudeaketa guztiz desegokia egin dutela proiektu honekin,

eta, azkenean, kudeaketa eredu horrek herritarrei egiten diela kalte

zuzen-zuzenean.

Bilduren gogoeta Gazte Zentroaren inguruan

gabeziak.. Administrazioaren aldetik kulturaren eta bere onuradu-

nen kontrol ideologiko eta ekonomikoa ematea sahiesteko helbu-

ruarekin.

Proposamenak: aurreproiektuaren berrikuspena egin eta gizarte

sektoreetan eztabaida sortzea. Gobernu irekiaren eta komunita-

teko kultur bizitzako eremu guztietako ordezkarien partehartze

errealarekin, baita krisi garai haueta gizartearen eta kulturaren

honerako mezenazgoari buruzko ikuspuntu berria gehitu ditzake-

ten pertsona adituen parte hatzea ere. Horretarako, Gobernuari

eta Nafarroako Parlamentuan ordezkatuak diren talde politiko

guztiei dei egiten diegu partehartze publikoaren epea zabaldu

dezan, Komunitateko kultur eragile guztiek euren ekarpenak egin

ditzaten eta partehartze prozesu egoki bat garatu dadin.

Page 6: Mailope 207 urria

- 6 -

1. Nagikeria:zerk alfertzen zaitu erabat?

Ezer gutxik alfertzen nau ni. Gauza guztiei buelta

ematen saiatzen naiz hori ez gertatzeko.

2. Gorrotoa:zerk bihurtzen zaitu otso?

Eztabaida batean geroz eta gehiago oihukatzen

hasten den jendeak, arrazoia lortuko duela

sinistuz; bere ideiak inposatu nahian, beste ikus-

puntu bat egon daitekeela ikusi nahi gabe.

3. Sabelkeria:zerk bihurtzen dizu ahoa ur?

Kriston barreak bota eta gero, horrek gorputzean

uzten dizkizun minak edo sentitzeak.

4. Zikoizkeria:zer desio duzu gehiegi?

Nik ez dut gauza bat gehiegi desiatzen... gauza

gehiegi bai ordea!! Kar kar kar!

5.Inbidia: zerk ematen dizu inbidia?

Bere buruan konfidantza handia

daukan jendeak eta edozein gauza

aurrera eramateko gai den horrek

ematen dit inbidia. Dohainak ditu-

en jendeak.

6. Luxuria:zerk jartzen zaitu bero-bero?

Uffff... hainbeste gauzek!! Bat

bakarrik esan behar? Kar kar

kar!!

7. Harropuzkeria:zerk jartzen zaitu oilar?

Nire familiak eta lagunek.

7PEKAtugaldera

Miren Aisa

Lekunberriko Zinegotzia

Lorea Burguete izan da aurtengo

Lekunberriko jaien egitarauaren azala

irabazi duena. Guztira zortzi lagunek

aurkeztu zituzten euren azalak eta

epaimahaiak Lorearena aukeratu zuen.

Kontrazalerako berriz Andrea Baldaren

marrazkia izan da aukeratutakoa.

Carlos Urquijok, Euskal Autonomia

Erkidegoan espainiar Gobernuko

ordezkaria denak, EITBko zuzendaritza-

ri bere programazioan Pirritx eta

Porrotx pailazoak ez agertzeko eskaria

egin dio. Dagoeneko pailazoen aldeko

sinadura bilketarekin hasi dira.

Lekunberriko Bildu Udal Taldeak joan

den hilean orain arteko ibilbidearen

balorazioa egin zuen. “Eraldaketa

martxan” izenpean publiko egin zituen

Lekunberriko Taldearekin duen harre-

mana eta hemendik aurrera taldeak

dituen asmoak eta erronkak.

PIRRITX ETA PORROTXEN

ALDEKO SINADURA BILKETA

JAIEN EGITARAUAREN

AZALA

ELKARRIZKETA BILDUKO

ZINEGOTZIEKIN

Page 7: Mailope 207 urria

Udazkena gainean dugula eta batzukudazkeneko loreekin ametsetan hasiakdira tokaio! Udazkeneko loretan Onddobeltza erregea izanik, ez da bakarra,baino dudarik gabe bai aprezio handienaduena. Neretzat aldiz udaberrian azaltzendenarekin ezer ezin da alderatu…Dena den mendira ateratzeko aitzakiederra zaio jendeari onddoak, zizak,gaztainak… eta badirudi onddoakbezala hazten direla onddozaleakudazkenean.

Berez afizio sanoa dena, azkeneangaixotasuna bihurtzen dute batzuketa etxean jatekoa hartzeaz gain, mendia onddoz zuritzendutenak ere badaude (azkenean ultzaman egindakoa gehiegiiruditu arren, leku guztietan zerbait egin beharko dagehiegikeriak ekiditeko). Edo zer hartzen dutenak ere ezdakitenak eta ospitalean bukatzen dutenak auskalo zer jandutelako.

Badaude ere zerua-garri direnak eta bestelakoonddoak bilatzen dituztenak. Azken hauekin,

lagun bati, gertatutako istorio txiki bat kon-tatuko dizuet: Mendian, Albi inguruan,

bikotearekin zihoan lagun batek,gazte koadrila bat ikusi zuen lu-

rrean makurtuta zorua miatzen.Bikoteak zertan ari ote zirengaldetu zion eta fosilen bilaarituko zirela ziurrenikerantzun zuen nire lagunhorrek. Lurrean zebilen gaztehorietako batengana hurbil-

duta fosilen bila ote zebiltzangaldetu zion eta gazteak

aztoratu eta gorrituta, mongiak hartzen arizirela azaldu zion, eskutan zituenak erakutsiz.

Ziza-onddo horiek ikusita segituan, nire lagunak,jangarriak ez zirela esan zien… hortik egun batzu-

tara, nirekin elkartu eta mongiak zer ziren banekielaesatean harri eta zur gelditu zen.

Zu, pentsatzen dut, mongiak zer diren jakinen duzu-la, baino gure irakurleek ez baldin badakite eta gazte

zenbait belarditan lurrean zerbaiten bila dabiltzalaikusi ezkero ez dezatela pentsa fosilak bakarrik aurkitu

ahal dituztenik…

“Udazkeneko lehen hostoak emekierortzen dira, hotzarantz bideanalfonbra lehor bat bailitzan…” diokantuak. “Udazkeneko lehen ond-doak emeki hazten dira, hotzarantzbidean esperantza berriak bailiran…”

dio ordea herri jakintzak. Onddoak?Ugari. Esperantza? Gutxi, gutxiegi.

Mundua ustel eta bertakoak ere,ustel. Ustelak ustel. Kimu berriak,lur azpian, eguzkia noiz iritsikozain. Eta eguzkia, hodei beltzezezkutatua, munduko dinamikanmurgildua. Nola jarraitu aurreraorduan? Utopia. Bai bai, utopia,

eta ez miopia. Ez gaude itsuak, baina amesteko begiak itxibehar. Utopia behar konformismo krudelaren aurrean,

kolorea behar iluntasunaren aurrean. Baten batek zioenbezala, “Esperantzara kondenatua”. Gizakia gizaki da ordea,eta errealitatea errealitate. Dikotomia hutsa daaurrera bultatzen gaituena. Iluntasunaexistitzen da argitasuna existitzendelako. Ilargi gabe, eguzkirik ez.Hor koxka, hor zailtasuna,dikotomiaren erdian,aldaketaren momentuarenmuinean. Nola izango otepuntu konkretu horretakobizipena? Hasierako abes-tiarekin jarraituz: “Urrun maitasuna etahurbil daukat samina egunsentian. Egunsentieder, euritsu eta hotza. Egunsenti eder izoz-tu ta hezea…”. Hala ere, betaurreko gorriakjantzita, egunsenti gorria, betaurreko urdi-nak jantzita, egunsenti urdina, etaberdeak jarri ezkero, berdea. Kontuaez da aldaketa bizitzea, baizik etakontua aldaketaren parte izateada, besteekin elkarlanean.Onddoa onddo da beste izakiedo bizidun batzuk daudelako,denek eratzen dute errealitatesoziala. Eta gu, gu gara, haiekbadirelako eta zuek ere bazaretelako.Dikotomia, utopia, erralitatea, ametsa…etengabeko zirkulua, alegia.

- 7 -

Mikel Alvarez

elKArrimokoKA

Mikel Lasarte

Ze onddo mota agertzen ari da zure inguruan?

“Lurrean zebilen gazte horietako batengana hurbilduta fosilen bila ote

zebiltzan galdetu zion”

“Eta gu, gu gara, haiek badirelako etazuek ere bazaretelako”

Bertsolari Txapelketa Nagusia hasi berri da eta gure bikote kutunenari, bertsolarieibezala, gaia paratu diegu, hona hemen haien erantzunak. Bertso saioetan bezala,norberak bere estiloa mantendu du.

Page 8: Mailope 207 urria

- 8 -

Sanferminetan oso erabilia den gazte-

lerazko terminoa ekartzea bururatu zait

gaurkoan. Iruñeko jai ospetsuetan bak-

oitzak bere “momentikoa” izaten du.

Gure inguruko festek ere bere momen-

tikoak izaten dituzte. Ni Lekunberriko

jaietakoez arituko naiz gazte batzuen

iritzia hartuz ere. Gazteoi gure jaietako

momenturik kuttunenez galdetzen

badigute, normala den bezala JUERGA

esango dugu (letra larriz), eta aurten

ere guretzat garrantzitsua izango da,

noski! 2013ko Urriaren 10etik 13ra

ikusi eta entzun ahalko dugun aktuazio

ezagunena… UKATU taldearena izango

da. Gure inguruko askok gure eskualde-

ko talde gazte hau da ezagutzen duten

bakarra, nahiz eta badauden musikaren

munduan adituagoak diren batzuk

beste taldeak ere ezagutzen dituzte-

nak.

Lehengo urtean House musika estiloa

programazioan sartzeak nahiko tirabira

sortu zituen, baina askok diote aur-

tengo musikarik interesgarriena hau

izango dela. Larunbat gauean Izar

tabernan hainbat DJ jarriko dituzte:

Javico, Bilber, Orti de Gossa, Ruben

Gonzalez, Vjv aka torvik eta Israel

Quevedo; aldi berean karpan eskainiko

diren taldeak Zartako-K (Ska) , Porco

Bravo (Rock-a) eta DJ Jotatxo izango

dira. Lehen begiratua botatzen badiogu

estilo nahiko desberdinak daudela ikus

dezakegu ezta? Ba batzuentzat ez dira

nahikoak, aurreko urteen jarraipena

nahi dutela dirudi eta urteroko Disko

Festa ekarri nahi dutela, batzuen ustez

hori delako jendea erakartzen duena.

Horretaz gain, beste asko trikitixa

soinu bila dabiltza, dantzaldi baten bila

alegia. Ez dezatela gehiago bilatu, ez

dutelako topatuko, musika estilo hau

aurtengoan Arruitz edo Uitziko festetan

bilatu beharko ditugu, eta dosi handia

hartu Lekunberriko festak arazorik

gabe pasatzeko.

GAZTE BATZUEN IRITZIA (Hitzez hitz)

“Niri Skakeitan eta Ukatu gustatzen

zaizkit baina besteak ez! Egia esan esti-

lo anitzagoak jartzen ahal zituzten”.

“Taldeak Gipuzkoan nahiko ezagunak

dira eta nik uste dut gazteria gehienari

gustatuko zaiola”.

“Niri berdin zait, tabernetan egongo

naiz, niri gustatzen zaizkidan taldeak ez

direnez inoiz ekarriko beste bideak

aurkitzen ditut”.

“Nik Fangoria ekartzea nahi nuen”.

Beno, bai azken hau nik jarri dut eta

ez nuen esan baina, ez legoke gaizki

ezta? Ados, agian ni bakarrik joango

nintzen baina, saiakera egin beharra

zegoen.

NIRE IRITZIA

Musika eta jaia kalean behar duela eta

kontzertuak direnak direla nahiago

dudala egun osoan zehar kaleak alai-

tzen txaranga polit bat entzutea, bere-

ziki gurekin hainbestetan egon den

IRAUNKORRAK txaranga!

Azkenik, argitu nahiko nukeen gauza

bat: Txarangak ez dio funtzionatzeari

uzten kalean jendeak jarraitzen ez dioe-

nean, beti egingo du bere funtzioa, etxe-

tik ateratzen ez diren gure adinekoak

alaitzeko balioko duelako eta beraien

etxeetara leihoetatik musika sartuko

delako urtean behin bada ere.

Dena dela, giroa da garrantzizkoena

eta espero dudana da denok ongi-ongi

pasatzea! Gora Lekunberriko jaiak!

Festetako “momentikoa”“Iazko jarraipena nahidutela dirudi eta DiskoFesta ekarri nahi dutela”

Aner Ansorena LUZE

Page 9: Mailope 207 urria

- 9 -

Kaixo irakurle. Elkarren ondoan ze ongi

gelditzen diren bi hitzak ezta? Musika

eta osasuna. Elikadurarekin osasuna

zaindu begiratu behar dugun bezala,

soinuekin eta musikarekin berdin egin

behar dugula uste dut. Elikaduran

bezala, ez dago dieta perfekturik,

bakoitzak berea topatu behar du,

beharrei egokitua… Baina elikaduran

bezala, osasuntsua izango da pixka bat

denetik jaten badugu!

Kuriosoa egiten zait ikustea nola

musikaren transmisioan, ia “paleoli-

totik” heldu naizen. Biniloa ez nuen ia

ezagutu, kasete zinta izugarri handiak

bai, Matxindoko Ramonek bere auto-

mobilean ibiltzen zituenak, trikitixa

tope noski. Gero, zinta normala,

betikoa, bi pletinako radio kasetearekin

kopiatu zitekeena! Zintak lortu eta

kopiatu zen dinamika, bat edo beste

erosi, baina inbertsio garestia zen! Ala

ere, zinta bakoitzak zenbat buelta

ematen zituen kontuan hartuta, ez zen

dirua alferrik botatzea ez! Orduan,

ondokoek zuten musika bakarrik

entzun ahal genuen, edo dendan

erosia, baina nahiko bide itxiak eta

betikoak ziren. Bertakoari arreta asko

jartzen genion.

Gero CD-a etorri zen, berarekin kali-

tate bikaina, kantak pasatu ahal iza-

tea… Garesti baina ona! Gero berriz

CD-ak kopiatu ahal ziren, a ze pasada!

Emozioarekin diskografia bat edo beste

kopiatu nuen (CD-ko disko bat noski,

karatulak ere fotokopiatuta). Gero

aldiz, mp3a ere agertu zen, ordena-

gailuak, disko gogorrak, Internet...

Esan daiteke gaur egun izugarrizko

musika pila daukagula gure eskura ia

etxetik mugitu gabe!

Gaur egun erronkarik handiena zera

da, bakoitzak gustuko duen musika

topatzea, entzungo duen musika

topatzea. Oso ohikoa da gazteen artean

musika pila edukitzea, sekula entzungo

ez dutena, fisikoki ezin da! (Disko gogor

arrunt batean, urteetan gelditu gabe

entzun ahal izateko musika kabitzen

da…). Baina, ze musikak esaten digu

zerbait? Ze musika entzuten dugu eta

zergatik?

Musika sentsazioak dira, mugitu nahi

dugunean musika bat jartzen dugu,

deskantsatu nahi dugunean beste bat,

bidaia bat gogoratzeko bestea… Egoera

ezberdinek musika ezberdinak

eskatzen dizkigute. Eta aldiz, musika

ezberdinek, uste ez genuen egoeretara

eraman gaitzakete, hunkituz, alaituz…

Musikaz enpatxatu gaitezke ere, beti

kanta berdinak entzuten, azkenean

nazka hartzen diegu…

Argi dago norbanakook gure musika

elikadura zaintzeko aukera dugula eta

zaindu behar dugula gure osasunerako.

Modu berean, leku publikoek ere

kontzientzia hau hartzea garrantzitsua

da, horren ondorioz giro

“osasuntsuagoak” sortuko dituztelako.

Tabernek adibidez, musika zaintzen

dutenean, askoz giro egokiagoak

sortzen dituzte eta bezeroak gusturago

egoten gara. Bereziki aipatu nahi dut

Plazaola kirolguneko kasua. Bertan

entzuten den musika egokitzeko,

aldageletarako musika datu base bat

egiten ari gara (lasaia orokorrean…) eta

gimnasiorako eta beste mota bat

(mugituagoa). Egoeraren garrantziaz

ohartu gara, landu dugu eta ondorioak

nabarmenki osasuntsuak dira.

Bakoitzaren emaritik eta denen

osasunerako, zain dezagun gure musi-

ka, osasuna entzungo dugu!

Musika osasuna

Oskar EstangaZABAL

“Zintak lortu etakopiatu zen dinamika”

“Egoera ezberdinekmusika ezberdinakeskatzen dizkigute”

Page 10: Mailope 207 urria

Maria Rosa UrkizuelkARRIZketa:

Abuztuaren 30ean bete zituen

Maria Rosario Urkizuk 100 urte.

Ignacio Etxarriren alarguna da

Maria, zazpi seme-alaba, hamar

biloba eta bost birbiloba ditu.

Haurtzaro gogorra izan zuen,

oraindik ume zela ama hil baitzi-

tzaion eta etxetik kanpora joan

behar izan baitzuen neskame.

Oraindik gaztetako umorea eta

jenioa mantentzen du eta ederki

oroitzen ditu Lekunberrira etorri

berritan bizitakoak.

“Iruñean ezkondu ginengoizeko seietan”

Maria eta bere alaba Tomasirekin izan

gara. Lan asko egindakoa da Maria,

Lekunberrin bizitako lehen bederatzi

urteetan Zapatenean ibili zen

neskame.

Page 11: Mailope 207 urria

- 11 -

Bere alaba Tomasik oraindik gogoan

du amak oheak perfekzioz egiteko

zuen mania hura, antza Donostian

neskame ibilitako urteen ondorioa,

bertan nagusiak arrautza bat jartzen

baitzion ohearen gainean behar bezala

eginda zegoela ziurtatzeko.

Noiz jaio zinen Maria?

Maria: 1913ko abuztuaren 30ean.

Limako Santa Rosaren egunean jaio

nintzen ni, horregatik jarri zidaten

Maria Rosa.

Berastegin?

Maria: Bai Berastegin jaioa, hala esa-

ten dute.

Eta ze etxetan?

Maria: Arregian, baserria zen bere te-

rrenoekin eta dena. Orain ez dakit nola

dagoen, gu aspaldi atea ginen handik.

Ez genuen dirurik patzeko eta orduan

zoaz neskame hamalau urterekin.

Gurasoak nongoak ziren?

Maria: Ama Gaztelukoa, Manuela

Etxeberria eta aita Berastegikoa zen

Juan Cruz Urkizu. Ama Berastegira

ezkondu zen, Arregire.

Eta aitak zertan egiten zuen lan?

Maria: Baserrian, bi edo hiru behiekin.

Txerriak, oiloak edo ardiak ere bazeni-

tuzten?

Maria: Txerri batzuk eta oiloak bai,

baino ardirik ez. Bazen ardiak zituen

jendea, baina guk ez. Gainera, baserria

ez zen gurea, jabea zuen eta errenta

patu beharra genuen.

Zenbateko errenta izaten zen?

Maria: Ez naiz oroitzen, auskalo garai

hartan zenbat ordainduko zen...

Eta zenbat anai-arreba zineten zuek?

Maria: Bi ahizpa eta anaia. Ni zaharre-

na, ahizpa, bigarrena Berastegin hil zen

eta mutille gerran. Gerran jende asko

hil zen.

Tomasi: Gerran bonba batek zauritu

eta gero etorri zen eta handik denbora

batera hil zen zaurien ondorioz.

Etxeko sukaldea nolakoa zen?

Oroitzen al zara?

Maria: Sukaldea nolakoa zan? Lurreko

suarekin, ekonomika jartzen zuenak

pezetak eduki beharra zituen, eta

jende askok ez zuen dirurik egurra ere

ordaintzeko. Fermina eta biok hamar

urterekin, astoarekin joaten ginen San

Lorenzo mendira egur biltzera. Baina

gu bezala beste guziak.

Eta Lekunberrin?

Maria: Buf!! Hemen astorik ere ez

zen... kar kar...

Etxean ogia egiten al zenuten?

Maria: Guk ez, guk erosi egiten genu-

en, ogi handiak izaten ziren eta bi egun

irauten zuen ogi harrek.

Tomasi: Ama taloa ere egiten zenuten...

Maria: Bai taloa artoarekin, eta zer

uste duzu denek taloa jaten zutela?

Artoa erein beharra zen eta askok zelairik

edo piezarik ere ez zuten ezer ereiteko.

Emakumeak nola janzten ziren?

Maria: Gona luze batekin, hanketarai-

no, emakume gazteak ere horrela. Eta

goian txambra bat janzten zuten, txam-

bra deitzen genion guk gerriraino

iristen zen alkandora bati eta gerrian

bolante batzuk izaten zituen gonaren

gainetik jartzeko. Dirua zutenek arropa

ona izaten zuten baina dirurik ez genu-

enok... Normalean urdin kolorekoa iza-

ten zen pinttiko txiki batzuekin.

Eta gizonezkoek?

Maria: Galtzekin.

Eta oinetan?

Maria: Abarkak, kamioien gurpilekin

egindakoak. Ez zegoen dirurik, ez zegoen

ezer eta ahal zen moduan pasa behar.

Elizara joateko?

Maria: Espartzinekin.

Tolosan ze egunetan izaten

zen feria?

Maria: Larunbatetan eta astelehenetan.

Eta joaten al zineten?

Maria: Ez, haraino oinez joan behar iza-

ten zen eta hasi zaitez Berastegitik

Tolosaraino...

Tomasi: Baina Kakonean autobus bat

bazen ezta?

Maria: Ez ez, gurdi bat izaten zen han

zaldi batekin eta bi edo hiru pertsona

eta posta eramaten zituen hark

Tolosara, besterik ez.

Berastegin orduan dendak baziren?

Maria: Bai, baina jada ez naiz oroitzen

zenbat ziren. Kanpotik ere etortzen

ziren saltzera.

Eta etxeko oiloak edo arrautzak sal-

tzen al zenituzten?

Maria: Oiloak baziren etxean baina ez

saltzeko, erosi egin behar izaten genu-

en, saldu ez, erosi egin behar izaten

genuen jateko.

Eta orduan diru pixka bat lortzeko

nola moldatzen zen aita?

Maria: Dirua? Ez zegoen dirurik.

Tomasi: Ama baina zer jaten zenuten?

“Txambra deitzengenion guk gerrirainoiristen zen alkandora

bati”

Hiru anai-arrebak, Maria eskuinean.

Page 12: Mailope 207 urria

- 12 -

Maria: Esnea eta taloa eta eguerdian

babarrunak edo patatak. Dozena erdi

oilo bagenituen baina horiei ere jate-

koa eman behar izaten zitzaien eta

askotan ez zen izaten ematekorik.

Tomasi: Amak hamabi urte zituen ama

hil zitzaienean, eta bera zen zaharrena,

orduan banandu egin zituzten.

Maria: Begira hori pasa egin behar da,

eta orain jendeak ez daki aguantatzen.

Tomasi: Ama hiltzearekin nahiko egoe-

ra txarrean gelditu ziren, aita ez zen

oso gizon arduratsua eta amonak pixka

bat laguntzen zien arren banatu egin

behar izan zituzten. Fermina, ahizpa,

hamar bat urterekin Berastegiko

baserri batera joan zen neskame, ama

Donostiara bidali zuten zerbitzatzera

eta anaia txikiena, Jose Ramon,

Lizarragakoak hartu zuen bere etxean,

eskolara oinutsik joaten zela ikusten

baitzuen eta bere etxean zainduko

zutela esan zieten. Egoera hori bi ahiz-

pek asko sufritzen zuten.

Maria: Bai mutikoak sei edo zazpi urte

izango zituen eta gosez egoten baitzen,

baina bera bezala asko e!

Garbigailurik ez zen izaten orduan...

Maria: Arropa garbitzea errekara.

Eta etxean ez zenuten urik?

Maria: Ez ez, orduan etxeetan ez zen

ura izaten, plazaren ondoan iturria

zegoan eta handik ontziekin.

Eta lixue nola egiten zen oroitzen al

zara Maria?

Maria: Noski, kubo batean arropa jar-

tzen zen goraino eta gainetik izara

moduko bat jartzen zen eta horren gai-

nean errautsa sutik hartutakoa. Eta

gero ura irakiten jartzen genuen eta

gainetik botatzen genion. Baino hori

etxe guztietan egiten zen orduan.

Berastegiko eskolara joan al zinen?

Maria: Bai, Berastegin mutilen eta

nesken eskola zegoen udaletxearen

gainean. Bederatzietan joaten ginen

eskolara.

Zenbat urterekin hasten zineten esko-

lara joaten?

Maria: Sei urterekin izango zan, hola-

kon bat, bost edo sei urterekin. Sei

urtetatik hamabi urtera eta denak

elkarrekin egoten ginen klase berean.

Eta neskak eta mutilak elkarrekin?

Maria: Ez, banatuta mutilek alderdi

batea eta gu bestaldera. Maestroa eta

maestra izaten ziren, maestra nesken-

tzako eta maestroa mutilentzako.

Etorri zen euskeraz ez zekien maestra

bat eta inork ez zion ulertzen.

Eta errezatzen al zenuten?

Maria: Orain baino gehiago...

Eskolan ere?

Maria: Bai bai. Han baziren, birjina bat,

gurutzea eta santuen irudiak...

Tomasi: Ama Berastegitik atera zenean

lehenengo, bi urtez Donostian egon

zen, Aldapetan. Bere amona Uitzira

etortzen zen lan egitera eta orduan

Lekunberriko Zapatenean lana bilatu

zion eta Lekunberrira ekarri zuen. Han

Zapateneko alaba bati esker ikasi zuen

irakurtzen eta erdaraz behar bezala

hitz egiten.

Maria: Noski han ez zuten euskaraz

hitz egiten eta! Zapatenekoak bi anai

eta bi arreba ziren. Nik “katezismoa”

euskaraz bakarrik nekien, baina

Zacarias Jaunak euskaraz ez zuela balio

esaten zuen eta gero Bergarara moja

joan zen alaba batek gauetan erdara

irakasten zidan, nik etxeko lanak buka-

tzen nituen bitartean. Oso emakume

hona zen hura.

Gurasoekin nola hitz egiten zenuten?

Maria: Euskaraz, erdaraz ez baitzekiten!

Eta zuketan edo nola?

Maria: Bai, bai, zuketan. Baino apezari

berorrekin.

Eta Lekunberrira iritsi zinenean zer

moduz?

Maria: Lekunberrin? Nahiko jana eta

“denatatiken”, primeran jaten zen

hemen.

Tomasi: Etxe askotan morroi eta neska-

meei janari ezberdina ematen zieten

eta Zapatenean berriz, etxekoek jaten

zutenaren berdina izaten zuten.

Maria: Bazkaria komedorean zerbitza-

tzen genuen eta nik eta dontzeilak

sukaldean bazkaltzen genuen iskina

banatan, eta morroiak ere denok jaten

genuen janari bera jaten zuen, baina

beste txoko batean.

“Astoarekin joaten ginenSan Lorenzo mendira

egur biltzera”

elkARRIZketa:

Berastegin ateratako irudia, Mariaren jaunartze egunean, bera ezkerretik hasita laugarrena.

“Ignacio goizean etagauen kamioneta hartueta esnea biltzera joaten

zen”

Page 13: Mailope 207 urria

- 13 -

Maria eta zuk ze lan egiten zenituen

Zapatenean?

Maria: Denetarik egin behar izaten

zen, etxea garbitu, otorduak prestatu...

Zacarias zen etxeko nagusia?

Maria: Bai, baina Zacarias gizon alargu-

na zen eta bere arreba ere bertan bizi

zen Señorita Vicenta. Zacariasen emaz-

tea alaba gazteena jaio zenean hil zen.

Lau seme-alaba zituen ezta?

Maria: Bi mutil eta bi neska. Dolores,

Isabel, Mariano eta gerran hil zuten

beste seme bat. Isabel moja zen eta

Bergarako kolegiora alde egin zuen.

Hemen Lekunberrin euskaraz edo

erdaraz hitz egiten zen?

Maria: Euskaraz baino gehiago erda-

raz hitz egiten zen hemen eta nik ez

nuen ulertzen hasieran. Baina

Zacariasek euskaraz bazekien eta

gurekin euskaraz hitz egiten zuen,

baina aberatsekin eta kanpokoekin

beti erdaraz.

Tomasi: Gerra garaian Zapatenera abe-

rats eta noble asko joaten ziren ezta

ama?

Maria: Bai Madrileko jendea etortzen

zen, Zapatenea maila handiko etxea

zen eta oso jende aberatsa etortzen

zen, markesak, kondeak, dukeak...

Eta igandeetan ateratzen uzten al zin-

tuzteten?

Maria: Bai, paseatzera joaten uzten

gintuzten baina angelusa jotzerako

etxean egon behar genuen. Gainera,

Zapateneko neskameek debekatua

genuen tren geltokira joatea, beka-

tua zen.

Tomasi: Arratsaldeko seietan trena

pasatzen zen eta gazteei trena nola

pasatzen zen ikustea gustatzen zi-

tzaien, baina hauei ez zieten uzten .

Maria, eta senarra nola ezagutu zenuen?

Maria: Harategia Remosenean zegoen

eta ni hara joaten nintzen erosketak

egitera. Ignacio ondoan bizi zen eta

etxe aurretik pasatzen nintzen.

Ignaciok hasieran Oquiñena kooperati-

ban egiten zuen lan.

Tomasi: Han gizon askok egiten zuten

lan, bertako jabea ezkongabe sozialista

bat zen, Argentinan egondakoa.

Maria: Aberatsa zen, diruarekin joan

zen Ameriketara eta gehiagorekin buel-

tatu zen. Kar kar...

Orduan senarrarekin zenbat denbora

egon zinen ezkongai?

Maria: Ez dakit hiru bat urte...

Eta noiz elkartzen zineten? Igandetan?

Maria: Ez ez, leihotik begiratu eta kitto!

Tomasi: Batzuetan hitz egingo zenuten

ama!

Maria: Ez ez, ni harategira joaten nin-

tzenean batzuetan bidera ateratzen

zen bera eta pixka bat egon eta kitto!

Eta handik denbora batera ezkondu

egin ginen.

Zu beltzez ezkondu zinen?

Maria: Bai orduan beltzez ezkontzen

ziren denak. Iruñean ezkondu ginen,

goizeko seietan eta pozik.

Eta gero seme-alabak etorri ziren...

Maria: Bai, zazpi: Merceditas, Maixu,

Sagrarito, Tomasi, Pedro Mari, Jose

Francisco eta Iñaki.

Senarra lanean zen bitartean zu zazpi-

ak aurrera ateratzen...

Maria: Bai, beste erremediorik ez zen...

Ignacio goizean eta gauen kamioneta

hartu eta esnea biltzera joaten zen

Aresora eta Leitzara.

Tomasi: Aitak Suiza lantegiarentzako

lan egiten zuen, bertan gaztak eta gu-

rinak egiten zituzten eta aita egunero-

egunero esnea biltzera joaten zen.

“Ignacio el lechero” ezizenez ezagutzen

zuten bai Larraunen eta baita

Leitzaldean ere. Gero gasolindegia jarri

zuen Larraungo udaletxea dagoen

tokian eta ama ia astero Iruñera joaten

zen Mugiroarran gasolina eta gasolioa-

ren eskariak egitera.

Gerrako urteez oroitzen al zara?

Maria: Gure etxean ez zen kasu handi-

rik egiten kontu horiei, ez genuen

gauza horietaz ulertzen. Merceditas

jaioa zen eta Ignaciok erreserbara joan

behar izan zuen Logroñora urtebetez,

baina justu frentera joateko momentua

iristear zuela gerra amaitu zen.

Lekunberritik soldaduak pasatzen ziren

eta gazteak eramaten zituzten. Anaia

gerran zauritu zuten eta oso gazte hil

zen, inori kalte egiten ez zion pertsona

zen baina...

Maria zein da 100 urtera iristeko

duzun sekretua?

Maria: Ez dago sekreturik, urteak joan

egin dira...

Nola ospatu zenuen aurtengo urtebe-

tetze eguna?

Maria: Meza bat egin genuen

Lekunberriko mojen konbentuan eta

gero bazkaria.

Tomasi: Jesus Mari Sotilek eman zuen

meza eta Lekunberriko abesbatzak

abestu zuen. Gero elkartean 60 lagun

bildu ginen bazkaltzera.

“Nik ‘katezismoa’ euskarazbakarrik nekien”

Maria Ignacio senarrarekin eta euren hiru alaba zaharrenekin.

Page 14: Mailope 207 urria

- 14 -

BATzarre

“Harira” biraren azkenkontzertuakBerri Txarrak Taldeak “Harira” biraren azken kontzertu-

ak emango ditu urrian eta azaroan. Besteak beste, hila-

ren 19an Durangon, 25ean Iruñean, 26an Gasteizen

eta azaroren batean berriz Azpeitian eta 2an Baionan

joko du. Bira abenduaren 1ean Bilboko Kafe Antzokian

eskainiko duten kontzertuarekin itxiko dute.

Berriz ere martxan da Araizko Alai Jubilatu Elkartea.

Azkeneko urte hauetan jarduerarik izan ez duen arren berriz

ere jarduera berriak prestatzen hasiak dira dagoeneko.

Elkartean, batzorde berria izendatu dute, Pedro Santamaria

izango da lehendakaria. Beraz, Araizko erretiratu guztiak

ateak irekita dituzue Elkartean eta bertatik animatzen

zaituztete antolatuko diren jardueretan parte hartzera.

Alai Jubilatu Elkarteak berejardunari eutsi dio

Eneko eta Beñat mahaiaren inguruan bertsotan.

Bertso saio polita eskaini zutenKantinanJoan den hilaren 13an Kantinan bertso afaria-merienda egin

zen. Beñat Gaztelumendi eta Eneko Lazkoz aritu ziren bertso-

tan. Kantinak eta Larraungo Bertso Eskolak antolatutako saio

horretara 40 lagun inguru hurbildu ziren. Gainera bertso saioa

afari-merienda batekin tartekatu zen eta azkenerako baten

bat gehiago ere animatu zen bertsotan egitera.

Eguneko Zentroko ateak berrizere zabalikIrailaren 2an, hiru bezero berrirekin ireki zituzten

Lekunberriko Eguneko Zentroaren ateak. Leitza, Lekunberri

eta Iribaskoak dira dauden hirurak. Lekunberrikoaren eta

Iribaskoaren kasuan, egunero lau orduz egoten dira zentroan,

goizeko 10:00etatik 14:00etara eta hilabetean 100 euro (baz-

karia barne) baino ez dituzte ordaintzen, udalek eskainitako

diru-laguntzari esker. Silvia Otermin, Eguneko Zentroko gizar-

te langileak azaldu digunaren arabera, diru-laguntza jasotzeko

baldintza bakarra Larraun edo Lekunberrin erroldatuta ego-

tea da, beraz egunean lau ordu egoteagatik hilabetean 100

euro baino ez dituzte ordaindu beharko hemendik aurrera

Lekunberri eta Larraungo bezeroek.

Page 15: Mailope 207 urria

- 15 -

Joa den hilaren azkeneko larunbatean Bazkidearen

festa ospatu zuten Lekunberriko Plazaola

Kiroldegian. Goizean ur-jokoak egiten eta puzgarri-

etan ibili ziren haurrak eta ondoren denak elkar-

rekin hamaiketako baten inguruan bildu ziren.

Hilabete honetan emanen zaie hasiera ikasturteko

lehen hiruhilabeteko ikastaro guztiei.

Bazkidearen festa

Joan den hilean joan zen Rafael Pardo eta apaiza berri bat

iritsi da eskualdera Antonio Lopez, bera Jesus Mari Sotilekin

eta Ander Guillegirekin batera Lekunberri, Uitzi, Arribe,

Atallu, Azkarate, Azpirotz-Lezaeta, Betelu, Errazkin, Gaintza,

Intza eta Uztegin zerbitzua emateaz arduratuko da baita

Lekunberriko Klarisatarren eta AMMA Beteluko kapelau la-

netan aritzeaz ere. Hirurak izango dira parrokoak "in

solidum", hau da hirurek ardura berak izango dituzte eta

orain arte zituzten ardurekin ere jarraituko dute.

Eskualdeko zazpi herrirenlana hiru parrokoen arteanbanatu dute

Urriaren 27an Uitzin Orixeren omenezko ikuskizuna egingo

da. Uitziarrak, orexatarrak eta eskualdeko zenbait pertsonek

ere parte hartuko dute. “Orixeren bide zahar berrietan“

ikuskizunaren barruan, bertsotan, arta-zuriketan, abesten,

dantzatzen e.a. arituko dira. Nikolas Ormaetxea, “Orixe”,

1888an sortu zen Orexan, baina Uitziko Errekalde baserrian

hazi zen bere arrebarekin batera, hortik sortu zen hain zuzen

ere bi herrien arteko harremana. Aurten bi herrietan ome-

naldi berezia egingo diote. Uitzin urriaren 27an eguerdiko

12:00 izanen da hitzordua eta Orexan berriz azaroaren 16an,

arratsaldeko 19:30ean.

“Orixeren bide zahar berrietan” ikuskizuna Uitzin

Joan den hilean Astitzen festa egun bat ospatu zuten.

Bertako Aterpeak antolatuta egun osoan ekitaldi ezberdinak

egon ziren. Goizean lagun arteko pala txapelketa jokatu zen

bikoteka. Eguerdian bazkari-errondan ibili ziren herrian

barna trikitixa eta akordeoiarekin herria alaituz, lan horretan

aritu ziren Hernani aldeko Bitartean folk taldeko kideak.

Arratsaldean berriz, Meinir Gwinym abeslari galestarraren

kontzertuaz gozatu zuten eta ondoren aterpean bertan afal-

du egin zuten Astitzera hurbildutakoek. Afalostean Orduña

ingurutik etorritako Placton rock taldeak kontzertua eskaini

zuen.

Egun osoko festa ospatu duteAstitzen

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu?

[email protected]

Page 16: Mailope 207 urria

Orain dela bost urte arte gutxi ziren

Amazabalera joateko hautua hartzen

zutenak, lau edo bost ikasle baino ez

ziren joaten Leitzara. Azkeneko bost

urte hauetan ordea joera erabat alda-

tu da eta orain ikaslearen gehiengoak

ikasketak Leitzan jarraitzeko erabakia

hartzen du. Hasieran gutxi izanik

Araitz-Beteluko ikasleekin batera,

autobus berean, joaten ziren Leitzara.

Ikasle kopurua igotzearekin batera,

Larraun eta Lekunberriko Udalaren

artean taxi bat jarri zuten kontzejue-

tatik Lekunberrira ikasleak jaisteko.

Duela bi urte jada autobusa goraino

beteta joaten zen Amazabalera eta bi

ikasle kanpoan gelditzen zirenez

Udalek taxia jarri zuten horientzat.

Aurtengo ikasturtean 21 ikasletik 20

ikasle hasi dira DBH-ko hirugarren maila

egiten Amazabalen, eta dagoeneko

Lekunberri eta Larraungo 45 lagunek

ikasten dute Leitzan eta Udalek

beraientzat autobus bat jarri behar izan

dute. Hori dena Nafarroako Gobernuko

diru-laguntzarik jaso gabe, izan ere

Biurdanak jarraitzen du izaten Ibarberri

eskolako erreferentzia zentroa. Iaz gura-

so talde batek arazoa aurreikusita

Udaletara jo zuen laguntza eske eta

Larraungo zenbait zinegotzi eta

Lekunberriko Bilduko zinegotzi batek

Hezkuntza Departamentura jo zuten

baina antza eskola mapa aldatzeak

duen zailtasuna dela eta Leitzara joate-

ko diru laguntzarik ez zegoela esan zie-

ten. Horregatik oraingoz bi Udalak ari

dira DBH 3. eta DBH 4. ikastera doazen

gastu hori ordaintzen, aurten 30.000€

inguruko gastua suposatuko die udalei.

Aspaldiko urteotan Lekunberri eta Larraungo ikasleak Biurdana

Institutua izan dute erreferentzia zentroa. 1995ean Amazabal

Institutuaren eraikina handitzeko proiektuan gure eskualdeko

ikasleak hartu zituen kontuan Nafarroako Gobernuak, ondoren

ordea gurasoek hala erabakita ez zen eskolako mapa aldatu.

ERREPORTAJEA >>

Amazabalera joatekodiru laguntzarik gabe

Page 17: Mailope 207 urria

- 17 -

Zenbat ikaslerentzako lekua duzue?

Nik uste asko jota 24 talderentzako

lekua dagoela eta momentu honetan

28 dauzkagu, 590 ikaslerekin.

Ikasleen gorakada hori noiz hasi zen?

Hainbat urtetan zehar poliki-poliki

gorakada eman da, aurten nabarmen

igo da lehen mailako ikasleen kopurua.

Momentu honetan lehenengo DBH-en

145 ikasle inguru ditugu eta ratioak

jaisteko guk egindako banaketa bati

esker zazpi taldetan banatuta daude.

Horrek esan nahi du poliki-poliki

datorren urteetan talde kopurua han-

dituz joango dela.

Eraikin hau handitzeko hainbat lan

egin dira ezta?

Eraikin honek hiru zabaltze izan ditu,

orain dela lau urte egin zen azkena eta

hala ere ba motz...

Zeintzuk dira zuen arazo handienak?

Batez ere arazoak ditugu Gorputz

Hezkuntzarekin, gimnasio bakarra dau-

kagu eta ordu berean hainbat taldek

Gorputz Hezkuntzako ikasgaia dute.

Eguraldi ona dagoenean kanpoko

patioa erabili dezakete baina neguan

edo euria denean oso zaila izaten da.

Bestalde, gela berezituak ere gainezka

daude, plastika gela, teknologia gela,

laborategiak, musika gela...

Zer moduzkoa da hemen ikasten

duten ikasleen maila akademikoa?

Bada ebaluazio diagnostikoa deitzen

zaion proba bat eta horren arabera

ikusten da ikastetxeen maila. Orain

arte nahiko emaitza onak izan ditugu

baina hori ere aldatu egiten da urtetik

urtera, ikasleak ez dira berdinak eta

irakasleok ere urtero ez gara berdin

ibiltzen eta... Selektibitatea izaten da

beste indikatzaile bat eta bertan batez

bestekotik goiti ibili gara, baina D ere-

duan uste dut hori orokorra dela.

Portzentajeak batzuetan puntu baten

gora beheran aldatzen dira, baina gero

konturatu behar gara puntu hori ikasle

bat edo bi direla.

Talde bakoitzean gehienez ere zenbat

ikasle dituzue?

Lehenengo mailan bikoizketa orduak

erabili ditugu ratioa jaisteko eta orain

21-22 ikasle daude. Laugarren DBH-en

berriz bikoizketak mantendu ditugu eta

ratioa handiagoa da 25-27 ikasle talde-

ko. Batxilergoan aurten ratioa jaitsi

egin da eta 24-25 ikasle daude.

Zein da Hezkuntza Departamenduak

eman dizuen konponbidea?

Hezkuntza Departamentuak erabaki

zuen Donibane Ikastetxean

Euskarabideak egun erabiltzen duen

espazioa datorren ikasturtean guri

ematea.

Eta asmoa zein da ziklo edo

talde batzuk hara pasatzea?

Ez dakigu oraindik nola antola-

tuko dugun, 1.000 metro ka-

rratutik gorako espazioa da

baina noski egungo banaketa

helduen hezkuntzara egokitu-

takoa da, hau da gelak txikia-

goak dira etab. Beraz ongi

aztertu behar dugu zer komeni zaigun

hara eramatea eta zer ez. Gure asmoa

gabonetarako erabaki bat hartu eta

Hezkuntza Departamentuan gure pro-

posamena aurkeztea da gero

Hezkuntza Departamentuak denbora

izan dezan 2014-2015 ikasturte hasie-

rarako dena prest egon dadin. Zentro

bera jarraituko luke izaten, baina bi toki

fisikoetan banatuta.

Eta horrek uste duzu espazioaren ara-

zoa konponduko duela?

Ez dakit, ikusi egin beharko da, baina

ikasle kopurua handitzen doan heinean

ez dakit horrekin nahikoa izango den.

Hezkuntza Departamentutik esan zigu-

ten beraiek bost urtetarako arazoa kon-

ponduta ikusten dutela, nik nire zalan-

tzak dauzkat.

Xabier Perez Biurdana Institutuko zuzendariaren ahotik egun bizi duten egoera ezagutu dugu.

Xabier Perez - Biurdana Institutuko zuzendaria

“Talde kopurua handituz joango da”

“Zentro bera izaten jarraituko luke baina bileku fisikoetan banatuta”

Page 18: Mailope 207 urria

- 18 -

Egun zenbat ikasle daude hemen?

Amazabalen 200 bat ikasle ditugu eta

beste 100 ikaslerentzako lekua dugu.

Ibarberri ikastetxetik nabaritu duzue

geroz eta ikasle gehiago etortzen

direla?

Bai, bai, orain dela bost bat urte

Lekunberri eta Larraundik lau edo bost

ikasle baino ez ziren etortzen eta orain

DBHen handik etorrirako 31 daukagu

eta Batxilergoa egiten 14, beraz guztira

45 ikasle ditugu.

200 ikasle horiek zenbat taldetan

daude banatuta?

Bada behar bereziak dituzten

ikasleentzako talde bat, eta bertan lau

edo bost ikasle daude baina hori kon-

tatu gabe, orain hamar talde daude.

Hirugarren DBHen eta lehenengo

Batxilegoan bi talde ditugu eta gai-

nontzekoetan bakarra. Bestalde, talde

bakoitzean gehienez ere 24-25 ikasle

daude.

Irakasleen eta gurasoen arteko komu-

nikazioa zaintzen al duzue?

Ahal duguna egiten dugu behintzat

tratu hori zaintzeko. Adibidez klasetik

ikasle bat kaleratzen bada zuzenean

etxera deitzen da, aldiz beste ikastetxe

batzuetan hiru kaleratze egin arte ez

diete deitzen. Horrekin helburua ez da

momentuan ikaslea zigortzea, baizik

eta gerora begira halakorik berriz ez

gertatzea. Bestalde, guraso batek

irakasle batekin hitz egin nahi duenean

dena delakoarengatik zuzenean

irakaslearekin hitz egiten du, ez du

lehenbizi tutorearekin hitz egn beha-

rrik beste ikastetxe askotan gertatzen

den moduan. Beraz, tratua nik uste

nahiko zuzena dela.

DBHko ikasleek hemen bazkaltzeko

aukera dute...

Bai aspalditik dagoen zerbitzu bat da

eta ikusita geografikoki non gauden eta

jakinda badirela ikasleak esaterako

Aranotik ere etortzen direnak ba zer-

bitzu egokia da kanpotik etorri behar

duten horientzat. DBHkoak 14:20an

ateratzen dira eta

Batxilergokoak berriz,

15:15ean, orduan

DBHkoek tarte horre-

tan bazkaldu egiten

dute eta gero denak

elkarrekin joaten dira

autobusean. Zerbitzu

hori nahi ez duten

ikasleek posible dute

ere etxetik bazkaria

ekartzea, kontua da

Batxilergokoei itxaron egin behar

zaiela.

Maila akademikoa zer moduzkoa da?

Eskola porrota deitzen zaio DBH ez

bukatzeari eta estatu mailan eskola

porrota %30ekoa da, Nafarroan berriz

%20 inguruan dabil. Gure kasuan, DBH

amaitu gabe uzten dutenak ez dira

%10era ere iristen. Baina nire ustez, ez

da ikastetxe kontua, ikasle bat hemen

ona bada Biurdanan edo beste

ikastetxe batean ona izango da eta

beste ikastetxe batean txarra dena

hemen ere hala izango da. Hala ere,

egia da erdipurdiko ikasleari errazagoa

egingo zaio ikastetxe txiki batean au-

rrera egitea, batez ere jasotzen duen

atentzioagatik. Dena den, niri datuei

begiratzea gustatzen zait, arinkeriaz

esaten baita askotan hemen edo han

maila hobea edo okerragoa dela.

Zuk pertsonalki zein alde ikusten duzu

Iruñera edo Leitzara joatearen

erabakian?

Gurasoen lekuan jarrita, niri salto han-

dia iruditzen zait hamalau urterekin

Iruñera ikastera joatea. Honera

etortzen diren ikasleentzat ez da ho-

rrenbesteko aldaketa, azken batean

herri txiki batetik antzeko beste herri

batera etortzen dira, eta eremua ere

euskalduna eta nahiko antzekoa da.

Dena den hori guraso bakoitzak eraba-

ki behar du.

Zerbait gehiago gaineratuko zenuke?

Bai, nik guraso batzuk arduratuta

egoten direla ikusten dut, pentsatzen

dutelako euren seme-alabak Leitzara

etortzea erabakitzen badute gero ba-

txilergoa edo lanbide

heziketa egitera Iruñera

joan nahi badute auto-

busik gabe geldituko

direla. Eta hori ez da

horrela, ez du zeri-

kusirik, eta niri hori

argitzea gustatuko li-

tzaidake. Gurasoengan

kezka hori sumatzen du

eta desinformaturik

daudela edo inork

argitzen ez dien dudak

dituztela ikusten dut.

Pello Zestau - Amazabal Institutuko zuzendaria

“Beste ehun ikaslerentzako lekua dugu” “DBH amaitu gabeuzten dutenak ez dira

%10era iristen”

Pello Zestauk urteak daramatza Amazabalen.

Page 19: Mailope 207 urria

Olatz MartirenaUrriak 16, 16 urteZorionak pittin!Kuadrilako txikie-nak 16 urte iadabete dituela...joo...Zahartu zaraiada e Olatz! Jaja urte bat gehiago izan arren badaki-zu txikiena jarraitzen izaten duzula eta berdin berdintxikitxo bati bezalako harremana emango dizugulaere badakizu(; jijiji udan primerako asteburak pasaarren, festa ikaragarriak izango dituzun arren baiUitzin eta bai Lekunberrin zure urtebetetzeko astebu-rua ez! Astea izugarria izango dela ziurtatzen dizugu!!Zorionak berriz, muxu erraldoi bat eta asko maite zai-

tugula petarda:)

Maider BaldaIraila 29, 16 urteZorionak pinzada! Jajaja 16 urteiada eta duela urtebete, eta duelabi urte ziñen bezala izaten jarrai-tzen duzu...neska maitagarri erobat(; Uda ikaragarri bat pasaondoren eta berriro ere ikasketakhasi ondoren, depresio "postvaca-cional" hori kentzeko konponbideadugu zure urtebetetze eguna berazZORIONAK berriz bihotza! Muxuerraldoibat ikara-garrimaite zai-tuen kua-driyarenpartez(=

Ekaitz EskamendiAlduntzin Urriak 6, 7 urteEgun ona pasaeta muxu haundibat ama, atte etaAintzanen partez.

Mikel Huarte MartijaUrriak 26Zorionak eta egun onona pasa.Gastesi familia.

Maite HuarteMartijaUrriak 20Zorionak eta urteaskotarako.Gastesi familia.

Juan Huarte OteguiUrriaren 20an 90urte!!!!!!! Hau ospatubeharra dago!!!!!!!Zorionak eta egun onona pasa. Etxekoak.

Irune Juanena Irailak 15, 15urte ZORIONAK Trini!Jijiji Nork esangoliguke, familiakotxikikoak iada 15urte, iada hasikozaizkio mutilen-gan pentsatzekomomentuak, eta maitemintzeko momentuaeta...jujuju Benobeno, Irailaren 15ean 15 urte,15:15etan jajaja aze kasualitatea! Zure urtebe-tetzearekin batera beste egun bat famili giroan,egun aparta! Besarkada bero bat familia guzti-aren partez txikitxo! Maite zaitugu(=

KuxKuxeanAne Buldain GartzaronUrriak 10, 6 urte Zorionak politte etaegun on bat pasa.Muxu haundi bat. Aita, ama eta Mikel.

Egoi eta IzarneUrriak 26 eta 28, 3 eta5 urteZorionak bikote! Egunona pasa eta segi hainalai. Aitatxo eta amatxo.

Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitartekoak

Mailope aldizkariaren bitartez!

Arantxa BalenziagaUrriak 9, 17 urteZorionak Arantxa(= betedituzu azkenean 17 urtebaina sentitzen dugu txiki...oraindik urtetxo bat gera-tzen zaizu gidabaimena ate-ratzeko! jajajajaja animoo;)zer esan behar dizugu bazuri... gauza onik ez! Jajaberdin jarraitzeko, kuadrilangrazia puntutxo hori jartzenduena zara eta, beti irrifarbat ateratzen edonori(=

eskerrikasko! Ta esanbeharrik ez dago zure urtebetetzea festetan ospatukodugula inoiz baina hobe! Espero dugu festondorik ezizatea :P muxu bat ikaragarri maite zaituen kuadrila-ren partez(:

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago!

Idatz iezaguzu [email protected] e-postara hilaren 20a baino lehen.

- 19 -

Ander GarmendiaUrriak 7, 7 urte Zorionak politte,famili guztiarenpartez! Ongi pasaeguna! Muxu handibat.

Garazi MorenoZORIONAK FEA!!Azkenean 12! Gogoekin zinela! Espero duguzure egunean oso ongi pasatzea. Hemen dituzusei lagun zure eguna ospatzeko parranda onbatekin. Maite zaitugu. 12 muxu handi zure seilagunen partez: Yue, Paula, Carmen, Nekane,Ane eta Ainara.

Page 20: Mailope 207 urria

kULTURa

Joan den hilaren 22an

Lekunberrin Sagardo Egunaren

8. edizioa ospatu zen.

Nafarroako iparraldeko sagar-

dogileen produktuak gertutik

ezagutu eta euren ahotik edari

honen ekoizpenaren eta ezau-

garrien nondik norakoak

ezagutzeko aukera izan zuten

bertara hurbildu zirenek. Guztira

Nafarroako Sagardo Ekoizleen Elkarteko bost sagardogile izan

ziren bertan: Martintxonea (Aldatz), Toki Alai (Lekunberri),

Larraldea (Lekarotz), Lindurrenborda (Lesaka) eta Behe-

txonea (Beruete). Aurten 500 edalontzi saldu zituzten anto-

latzaileek.

Sagardo ekoizleez gainera inguruko artisauek ere euren

postuak jarri eta produktuak saltzeko aukera izan zuten, gazta,

egurrezko eskulanak, ukenduak, eztia, saskiak, pitxiak...

Beste behin, Baztango kirikoketalariak ere bertan izan ziren

eta urteroko erakustaldia eskaini zuten. Aurten ordea berrita-

sun batekin, mozorrotutako dantzari batzuek sagar bana

eskuetan zutela eman baitzioten hasiera sagar zukua ate-

ratzeko prozesuari. Baztango Jo ala jo Elkarteko hiru lagun

aritu ziren oinen eta makil handi batzuen laguntzaz sagarrak

zapaltzen eta txikitzen. Behar horretan ordubetez aritu

ondoren sagar guzti hori egurrezko eta burdinezko prentsa

handi batean sartu eta sagarretik zukua ateratzea lortu

zuten.

Sagardogileen eta sagardozaleen topaketa

Hilaren 29an, Amasa-Villabonan eman zioten hasiera

txapelketako lehen saioarekin. Bertsozale Elkarteak anto-

latzen duen zortzigarren txapelketa da, aurten 43 bertsolari

arituko dira norgehiagoka. Elkarteak berak azaldu duenaren

arabera, horiez gain, 14 gai-jartzaile eta 16 epaile arituko dira

lanean. Guztira 14 saio burutuko dira, sei kanporaketa eta

zazpi finalaurreko izango dira eta horietan sailkatuko den

zortzikotea abenduaren 15ean Barakaldoko Bilbao Exhibition

Centre-n jokatuko den finalean izanen da. Txapelketaren ja-

rraipena saioz saio jarraitzeko aukera izango da www.ber-

tsozale.com eta www.bertsoa.com atarietan.

Abian da BertsolariTxapelketa Nagusia

Dantzarien ikuskizun txiki bat izan zen aurtengo berritasuna.

Page 21: Mailope 207 urria

Bortzirietako, Malerrekako, Baztango eta Nafarroako

Iparraldeko Euskara Zerbitzuek lan egiten dugun eremuan

euskara bizirik dago, euskarak komunikazio hizkuntza izaten

jarraitzen du. Herritarren kopuru handi batek erabiltzen du

bere eguneroko jardun askotan. Eskualde hauetan, haur eta

gaztetxo gehienek dakite euskaraz, D ereduan ikasten duten

haurren ehunekoa gero eta altuagoa da. Beraz, esan dezake-

gu euskara berreskuratze prozesuan dagoela. Baina eskualde

hauetan dagoen gabeziarik handiena helduen adin tartean

dago. Heldu askok ez zuten euskaraz ikasteko aukerarik izan,

ondorioz, euskara etxean jaso zutenek, euskaraz irakurri eta

idazteko zailtasun asko dituzte eta etxean jaso ez zutenetako

askok ez dakite.

Hori dela-eta, helduak animatu nahi ditugu euskaltegian

izena ematera. Bertan, euskaraz ez dakitenek ikasteko aukera

izanen dute, eta dakitenek etxean jaso duten euskara hobe-

tzeko aukera izanen dute eta euskaraz idazten eta irakurtzen

ikasiko dute.

Hona hemen euskara ikasten aritutako zenbait lagunen

esperientziak:

ANA LARRETXEA (Arantza)

“Euskaraz betidanik dakit,

baina erdaraz ikasi nuen;

ez nekien euskaraz ongi

idazten. Orduan alfa-

betatzera joan nin-

tzen, eta gero haurre-

kin izugarrizko dife-

rentzia sumatu nuen.

Hagitz ongi heldu da

eurekin etxeko lanak egiteko,

gauzak esplikatzeko, denetarako.

Orain kozkortuak dira, baina txikiagoak

zirenean ipuinak leitzea erraztu zidan alfabetatzeak. Lan arlo-

an ere hagitz baliagarria suertatu zait, bezeroekin egoki

solasteko, eta gauzak gustuz egiteko”.

ANA TOVAR (Doneztebe)

“Alaba bat izan nuen eta orduan euskara jakitea garrantzitsua

bihurtu zen niretzat. Aurreko batean pentsatzen nuen, euska-

ra ez banu ikasi, ez dakit nola ibiliko nintzatekeen eskolako

lanetan laguntza eskaintzeko, edo lagunekin zertaz ari den

jakiteko, edo bere bizitza bera jarraitzeko. Azkenean gure

seme-alabak euskaraz bizi dira eta euskara ez badakizu, gauza

asko galtzen dituzu.”

PATXI SAENZ (Aurrera Elkarteko idazkaria, Leitza)

“Aurrera Elkarteko idazkari naizenez askotan egokitzen zait

idatziak euskaraz egitea: baimenak, txostenak, aktak… Elkarte

barruko harreman guztiak euskaraz izaten dira, eta oso ego-

kia iruditzen zait, beraz, horrelako lanak aurrera eraman ahal

izateko euskaraz alfabetatuta egotea. Ni ere euskaltegian ari-

tua naiz, eta oso ongi etorri zitzaidan”.

Diru laguntza eskaintzen dituzte euskara

ikastaroen matrikulen gastuari aurre

egiteko. Nafarroako Iparraldeko

Euskara Mankomunitatearen

kasuan: Ikasle guztiendako

bekak eta langabetuendako

diru-laguntza bereziak.

Informazio gehiago: 948

504400, 948 510814 edo 948

305134

Euskaltegiekin harremanetan jartzeko:

Lekunberri: 948 604 704

ZIENTZIA EKOLOGIA HEZKUNTZA GIZARTEA LauBURU

Izena eman euskaltegian!

>> Euskara Zerbitzuak

- 21 -

Page 22: Mailope 207 urria

- 22 -

Bezeroek ez dute misterioa euren kabuzargitzea lortu

erreportajetxoa >>

Iraileko lehen ostiralean 18 pertsona

iritsi ziren Lekunberriko Ayestaran

Hotelera. Sartu ahala maleta txiki bat

eman zieten eta bertako langileak aur-

keztu zizkieten, tartean ziren besteak

beste Rosendo lorezaina, Elisa eta

Carmencita zerbitzariak, Juliana sukal-

daria eta Don Eduardo medikua.

Denek iragan ezkutu eta misteriotsu

bat gordetzen zuten eta bezeroak

asteburuan zehar euren izaera ezagu-

tzen joan ziren.

Udako opor denboraldia luzatze-

ko asmoarekin bururatu zitzaion

Maria Jesus Ayestarani misterioz

betetako asteburu bat eskaintzea

Ayestaran Hoteleko bezeroei.

Page 23: Mailope 207 urria

Igande eguerdian izan zuen amaiera

elkarbizitzak. Hoteleko saloietako bate-

an bildu ziren denak eta argitzea lortu

ez zuten misterioa ezagutu zuten per-

tsonaien ahotik. Datuak entzun ahala

pixkanaka hasi ziren buruan nahastuta

zuten informazio guztia lotzen... Aner:

“Asteburu osoa elkarbizitza bat izan da

eta momentu batzuetan zaila ere egin

zaigu antzezlana aurrera eramatea,

denak oso adi baitzeuden eta momen-

tu batzuetan larri eta estu ibili gara”.

Susana bere hiru seme-alabekin eta

bere senarrarekin etorri zen Tuteratik:

“Asteburu honetan etortzeko asmoa

genuen eta lekua hartzeko deitu nuene-

an Maria Jesusek hau dena prestatuta

zutela esan zigunean animatu egin

ginen. Interpretazioa oso hunkigarria

izan da, oihuak, arrangurak oso errea-

lak izan dira eta erabat murgilduarazi

gaituzte”.

Iaz hotelaren mendeurrena ospatu

zen herrian eta antzinako jantziak jada

bazituzten, Maria Jesusek azaldu digu-

naren arabera, bera antzerki taldeko

kidea da eta taldeari ideia proposatu

ondoren denak lanean jarri ziren:

“Mikel Mikeo gidoilaria, antzerki talde-

ko zuzendaria eta ni hotelean bildu

ginen lehenik eta eraikinak dituen

aukerak begiratu ondoren gidoia pres-

tatu eta entseguekin hasi ginen”.

Hotela atontzen ere lan ikaragarria

egin zuten, aktoreez gain hoteleko ber-

tako langileak ere garaiko jantziekin

ibili ziren asteburu osoan, eta aktoreen

logelak ere atondu egin zituzten. Maria

Jesus: “Aktore guztiok bertan eman

dugu asteburu osoa, eta egunean

zehar bezeroak okupaturik eta miste-

rioaren tentsio horrekin mantentzea ez

da erraza izan, baina euren erantzuna

ezin hobea izan da. Iritsi ziren momen-

tutik hasi ziren egia jakin nahian iker-

tzen, langileei galdezka ibili dira, guk

ematen genizkien “pistak” lotzen saia-

tzen ziren honekin eta harekin eta oso

entreteniturik ibili dira dena”.

Arrate eta Kristina Irundik etorri ziren

mendian ibiltzeko asmoarekin, baina

eguraldi txarra ikusirik taldera batu

ziren eta ez ziren asteburu osoan hote-

letik atera ere egin. Elena berriz

Iruñetik etorri zen bere Asturiaseko

lehengusu batekin: “Asteburu osoan

jakin min izugarriarekin eduki gaituzte,

ohera sartzerakoan oraindik egunean

zehar ikertutako datu guztiak buruan

bueltaka nituen. Primeran egin dute,

niretzako aktore ikaragarriak dira. Oso

dibertigarria izan da, pentsa taldean ez

ginen elkar ezagutzen eta azkenean

Whatsapp bat ere sortu genuen gure

ikerketak partekatzeko. Asteburu

ezberdin bat izan da eta egunerokotik

erabat deskonektatzeko primeran

etortzen da”.

Ainhoa Izu, Natalia Azcona, Juana

Hernandorena, Mariano Zubiria, Mª

Jesus Ayestaran, Jesus Rodriguez, Aner

Ansorena eta Vega Botellorentzat

erronka berri bat izan da eta antza

misterioa ez dute argitara emango,

asmoa aurrerago berriz ere bezeroei

halako asteburu bat pasatzeko aukera

ematea baita.

Urriaren 8, 9 eta 10erako deialdia ire-

kita dago.

- 23 -

“Bezeroak misterioarententsioarekin

mantentzea ez daerraza izan”

“Eraikina atontzen erelan handia egin dugu”

18 lagun etorri ziren Lekunberriko Ayestaran Hoteleko misterioa ikertzera, azkenean ez zuten euren kabuz egia ezagutzea lortu.

Page 24: Mailope 207 urria

- 24 -

Noiz egin zen Kantina Rockeko lehen

kontzertua?

Gorka: Aurtengo martxoaren 2an izan

zen, Layo Raser taldearen kontzertua izan

zen lehena ofizialki. Baina horren aurretik

zenbait kontzertu ere antolatzen

hasiak ginen, guk, Berri

Txarrak, kontzertu sekretu

bat eskaini genuen, Balerdi

Balerdi taldea ere etorri zen...

baina Kantina Rock bezala

lehena martxoan.

Eta nondik sortu zen ideia?

Gorka: Herriko musikazale ba-

tzuk elkartu ginen eta zuzeneko

gutxi ematen zirela eta gabezia

handi bat zegoela ikusten genuen.

Hemen ez zegoen lokalik kontzer-

tuak egiteko eta Kantina Tabernako ardu-

raduna, Ana, prest agertu zen, horrela

musika ekipo bat erosi genuen dena

martxan jarri ahal izateko.

Aitor: Hasieran udalera jo genuen gure

asmoak aurkeztu eta ekipoa erosteko

laguntza eske, baina diru falta dagoenez

ezin izan ziguten lagundu eta azkenean

zortzi lagunen artean dirua jarri genuen

bakoitzak ahal zuen neurrian.

Ekipo propiorik gabe ez litzateke bidera-

garria izango ezta?

Gorka: Ez, hori ezinbestekoa zen. Lehen

urratsa hori izan zen eta ekarpena egin

duten pertsona guzti horiei esker gaude

hemen. Espero dugu denborarekin diru

hori berreskuratu ahal izatea, egia da ez

garela inongo irabazi asmoarekin lanean

ari baina behintzat jarritakoa berresku-

ratzen badugu ez dago gaizki.

Joan den ikasturtean zenbat kontzertu

izan ziren?

Gorka: Hamabi bat izango ziren.

Aitor: Orain bigarren denboraldi honetan

gogor hasi gara berriz.

Gorka: Bai baina argi daukagu ez dugula

erre nahi, ez dugu edozein talde ekarri

nahi, programaketa zaindu egin nahi

dugu, interesgarriak eta gure gustukoak

diren taldeekin.

Zein egunetan izaten dira kontzertuak?

Aitor: Hasierako ideia larunbatetan edo

ostiraletan kontzertu gogorragoak egitea

zen eta igandeetan berriz lasaiagoak edo

akustikoan, baina bueno G.A.S.

Drummers, Belako, Go Chic eta beste

askok igandean jo zuten...

Zein musika estilotako taldeak ekartzen

dituzue?

Gorka: Zuzeneko musika izaten da, talde

rockeroak eta gogorrak egon dira, baina

baita estilo poperoagoa dutenak ere.

Bakarlariak ere izan dira, Rafa Rueda adi-

bidez, Leihotikan eta Belako ere etorri

ziren.

Aitor: Argi daukaguna da reggaeton tal-

derik ez dugula ekarriko! Kar kar...

“Dagoeneko talde handi batzuk pasa dira Kantinatiketa pixkanaka izen txiki bat

sortzen hasiak gara” Kantina Rock izenpean Lekunberriko Kantinan iaztik talde ugari pasa

dira, tartean joan den hilean Bide Ertzeanek kaleratu berri duen dis-

koaren lehen kontzertua eskaini zuen bertan. Ikasturte berriari hasie-

ra emateko ere hamaika kontzertu daude aurreikusita.

Antolatzaileen taldeko Aitor Ruiz eta Gorka Urbizurekin izan gara.

elkARRIZketa:

Aitor Ruiz eta Gorka Urbizu

“zuzeneko gutxi ematenzirela eta gabezia handiazegoela ikusten genuen”

Page 25: Mailope 207 urria

- 25 -

Gorka: Harrigarria da zenbat proposa-

men dauzkagun orain. Lehen gu ibil-

tzen ginen taldeen atzetik eta orain

berriz astero lau edo bost proposamen

iristen zaizkigu.

Igandeetan jendea biltzea errazagoa

da ezta?

Gorka: Ba ez da egun txarra, futbolari

aurka egin behar diogu eta hori ez da

batere erreza hemen, baina beharbada

asteburuan jendeak plan handixeagoak

dauzka eta igandeetan beti herrian gel-

ditzen dira asko.

Aitor: Igandeetan arratsaldeko zortzie-

tan izaten da eta ordu ona da.

Bestalde, taldeentzat ere egokiagoa

izaten da askotan igandea. Asteburuan

beste kontzertu batzuk izaten dituzte

eta igandean libre badaude eta gogoa

badute errazagoa da beraientzat ere.

Lan asko eskatzen al du halako kon-

tzertuak antolatzeak?

Gorka: Bai eta oraindik ez ditugu lanak

gure artean zehazki banatu. Egia da

programazioaz gehienbat Aitor eta

biok arduratzen garela baina denek

laguntzen dute. Kontzertuen aurretik

lan asko egin behar da promozioa egi-

ten, kartelak jartzen... eta kontzertua-

ren egunean bertan ekipoa muntatu,

teknikari lanak egin... bada bai.

Kantina zer moduzko lekua iruditzen

zaizue kontzertuak egiteko?

Aitor: Ba teilatua egurrezkoa du eta

altua da eta oso ongi entzuten da,

baina egia da ez dela horretarako pres-

tatutako areto bat. Orain Anak eszena-

toki finko bat jartzeko asmoa du eta

pixkanaka joango gara atontzen.

Diru kontuak nola kudeatzen dituzue?

Aitor: Taldeek sarreren %80a erama-

ten dute, guk %20 ekipoaren mantenu-

rako eta Anak berriz kontsumizioekin

irabazitakoak. Sarreren prezioa norma-

lean taldeak jartzen du, guk 5 euroko

sarrera jartzeko eskaria egiten diegu

eta beraiek gehixeago merezi dutela

uste badute 7 euro inguruan jartzen

dute.

Eta jendea hurbiltzen hasi al da?

Gorka: Bai, bai, geroz eta gehiago,

Lekunberri zuzenekoei dagokienean

eta ez da inoiz herri erraza izan jendea

mugitzeko baina pixkanaka nolabaiteko

dinamika bat sortzen ari da. Bada gazte

talde bat ia kontzertu guztietara etor-

tzen dena. Eta aurreko batean Iruñeko

musikazale batzuk ere etorri ziren.

Publizitate asko egin duzue?

Aitor: Ez, Mailopen, irratian eta egun-

kariren batetako agendan jartzen dugu

eta gero gehienbat sarean ematen

dugu matraka handiena. Sare sozialen

bidez kontzertuen berri ematen dugu,

facebook eta Twitter-a badugu eta

whatsapp bidez ere aritzen gara ezagu-

nen artean.

Gorka: Publizitaterik ez dugu ordaindu,

baina behintzat hasi gara zurrumurru

bat zabaltzen, Lekunberrin badela

musika lokal bat... Gainera, egia esan

oso talde garrantzitsuak eta on asko

egon dira dagoeneko eta Bide

Ertzeanek ere bere disko berriaren aur-

kezpen ofiziala Lekunberriko Kantinan

egitea, guretzako ohore bat da. Zaila da

eta oraindik asko dago egiteko baina

nik uste oraingoz behintzat izen txiki

bat egiten hastea lortu dugula eta pro-

gramazioa ikusita jendea ohartzen

hasia dela hor zerbait badela...

Jaso lehen eskuko informazioa

Kantina Rock-ek dituen facebook eta

Twitter atarietan.

>> Hurrengo kontzertuak Agendan.

“Oraingoz behintzatizen txiki bat egitenhastea lortu dugu”

Lou Topet talde zarauztarrak kontzertua eskaini zuen joan den hilean Kantinan.

Page 26: Mailope 207 urria

Urtero bezala, Europako bide berdeen

egunarekin bat eginez Plazaolatik X. BTT

Martxan eta VII. Maratoi Erdian 240 kirolari

izan ziren. Horietatik 300ek txirrindulaz egin

zuten ibilbidea. Batzuk Urtotik atera ziren eta

40 kilometro egin zituzten Lekunberriko tren

geltokira iritsitakoan, beste horrenbestek

Leitza eta Lekunberri banatzen dituen 20 kilo-

metro egin zituzten eta gaztetxoenak

Mugirora joan etorria egin zuten. Bestalde,

Maratoi Erdian 135 korrikalari irten ziren

Leitzatik. Plazaola Partzuergo Turistikoak,

Lekunberri, Larraun, Leitza eta Andoaingo

Udalekin batera eta Kirol Mankomunitatearen laguntzarekin

antolatutako ekimen honen helburua Plazaolako bide berdea

eta ingurua ezagutaraztea da. Horra hor Maratoi erdian parte

hartu zuten eskualdeko korrikalarien denborak.

- 26 -

240 kirolarik parte hartu dute aurtengoBTT Martxan eta Maratoi Erdian

KIROLa

Beti KozkorelkartearenaurkezpenaJoan den hilean Beti Kozkor Kirol Elkarteak bere futbol

taldeen 2013-2014ko aur-kezpena egin zuen Lekunberriko

futbol zelaian: Infantilen talde bat, alebinetan bi talde

(neskena alde batetik eta mutilena bestetik), kadeteen

taldea, jubenilena eta erregionaleko talde bat. Beraz, guztira

sei talde arituko dira aurten.

Satrustegi Garzia, Xabier 01:19:29

Arraztio Saralegi, Ander 01:24:46

Ijurko Saralegi, Mikel 01:28:18

Soroa Onsalo, Angel 01:30:03

Garmendia Goikoetxea, Xanti 01:32:58

Garmendia Goikoetxea, Iñigo 01:32:58

Malkorra Araolaza, Iñaki 01:33:26

Porres Juaristi, Asier 01:41:00

Zubillaga Goikoetxea, J.Miguel 01:58:43

3

9

24

28

40

41

45

85

136

HERRIA SAILKAPENAIZEN-ABIZENAK DENBORA

Betelu

Betelu

Lekunberri

Lekunberri

Betelu

Betelu

Larraun

Larraun

Betelu

Maratoia hasi aurreko momentua. Arg.: Francisco Javier Garciarena

Page 27: Mailope 207 urria

KULTURa

Abuztuan Cultur programaren barruan

Brincadeira taldeak erritmoz betetako

ikuskizuna eskaini zuen Lekunberrin.

Bartzelonatik etorritako taldearekin izan

ginen eta horra hor bertan jasotakoa.

Taldea Bartzelonan bertan sortu zen...

Bai, oso modu sinplean gainera.

Igandero bertako parke batean jendea

biltzen zen perkusioa jotzeko. Estilo

ezberdina zuen jendea zen, garrantzi-

tsuena gozatzea eta momentu hori

elkarrekin partekatzea zen. Horrela

talde bat sortzen hasi zen kalean

baimenik gabe jotzeko debekua iritsi

zen arte. Orduan entsaiatzeko leku bat

bilatu behar izan genuen eta horrela

sortu zen Brincadeira.

Brasilera egindako bidaiak nolabait

taldearen norabidea erabaki zuen.

Zergatik?

2008an bidaiatzen hasi ginen, Frantzia,

Teruel, Iruñea etab. Bestalde, Publikoaren

Saria irabazi genuen Haizetara

Nazioarteko Kaleko Musika Jaialdian.

Dena oso azkar gertatu zen eta kosta egin

zitzaigun hori dena barneratzea. Brasilera

joatea gu bezalako talde batentzat oso

bidai polita zela aurreikusten genuen,

baina bertara iritsi ginenean nolabait au-

rretik genuen ikuspegia zabaldu egin zen

eta jarraitu nahi genuen bidearen

erantzun asko aurkitu genituen bertan.

Erabaki zailak hartu behar izan genituen

momentu hartan, onartu egin genuen

ordura arteko zikloa amaitu egin zela eta

berriro hasi ginen ongi egindakoak eta

akatsak kontuan hartuta.

Tailerrak ere antolatzen dituzue...

Batukada taldeetan, eskoletan eta

haurrei tailerrak ematen dizkiegu,

presondegietan eta ezintasunak

dituzten pertsonekin ere lan egiten

dugu. Denok daramagu modu batean

edo bestean perkusioa barruan, gakoa

aurkitzen jakitea da eta hori da

Brincadeiraren lana.

Taldeko kide guztiak Bartzelonakoak

zarete?

Bartzelonakoak eta han ingurukoak

gara denak.

Ez da ordea Nafarroara zatozten lehen

aldia... Zer moduzko esperientzia izan

zenuten Lekunberrin?

Lehen aldiz leku ezezagun batera joa-

ten zarenean inoiz ez duzu jakiten zer

gertatuko litekeen eta guretzat erronka

bat izaten da, motibazio bat.

Lekunberrin publiko parte hartzaile bat

aurkitu genuen, eta ikuskizuna hain

zuzen konexio horretaz elikatzen da.

Hainbeste baldintzatzen du horrek,

gure hasirako egitura osoa alda deza-

keela. Inprobisazioaren efektua erraz-

tasunez sortu ohi da, halakoetan.

Non aurkitu duzue zuen musikarekiko

publikorik emankorrena?

Ziurrenik kaleko ikuskizunak sustatzen

dituzten Jaialdietan. Aurten Rumanian

publiko ikaragarri ona aurkitu dugu,

baita Bilboko Gau Zuria Jaialdian edo

Pontevedran ere.

Nola definituko zenukete zuen

estiloa?

Estilo konplexua da, hainbeste estiloren

eragina izanik... Hamaika erritmo esan

ahalko nituzke baina hitz bakar bat

bilatu beharko banu gure estiloa

definitzeko hori BRINCADEIRA da.

“Denok daramagu perkusioa barrenean”

Brincadeira taldearen erritmoek jenderen jakinmina deitu zuten. Arg.: Juan Antonio Garaikoetxea

- 27 -

Page 28: Mailope 207 urria

Izena ikusita, batzuk dagoeneko gaizki pentsatzen ariko

zarete, baina helburu zaila duten onddo batzuez hitz egiten

ari gara. Izan ere naturan putreek, ugatzek eta bestelako ani-

maliek deuseztatzeko gai izan ez direnak desegiteko funtzioa

dute. Hildako animalia batzuen hondakin gogorrenak onddo

batzuek soilik birrintzen ahal dituzte. ONIGENA QUINA

espezieaz hitz egi-

ten ari gara, bi

milimetroko txorte-

na eta txapela

duten onddo zuri

txikiak dira eta

aipatu bezala zelai

eta basoetan dau-

den hildako ani-

malien hondakin

gogorrenak desegiten

dituzte. Adibidez, aharien

edo behien adarrak, zaldien

apatxak eta antzekoak.

Askotan onddoez hitz egi-

ten dugunean, janari go-

xoetan pentsatzen dugu eta

ez izaki hauek naturan eta

gure bizitzan duten garrantz-

ian. Garagardoaren, ar-

doaren, ogiaren eta legami-

azko pastelen hartzidura

prozesuan parte hartzen

dute, baita gazta batzuetan

eta industria farmazeutikoan

penizilina bezalako far-

makoak egiterako orduan

ere. Gure inguruan natu-

raren kontrola zuzentzen dute, eta ez da handikeria hori

esate, hala da.

Basoan, ekaitz baten ondorioz zuhaitzetatik adarrak

erortzen direnean, hurrengo urterako, eroritako adar eta

hosto horiek desagertuta egongo dira eta ez da izaten

bertatik udaleko garbitzaileak pasa direlako, baizik eta onddo

hauek euren funtzioa bete dutelako, basoak garbi man-

tentzea.

Basoan animaliaren baten hondakinak aurkitzen dituzue-

nean, arreta jar ezazue ea onddo hauek deuseztatze lanetan

dabiltzan, ikaragarria da. - 28 -

> Julio Calonge

Askotan ohartarazi digu Juliok onddoek naturan betetzen duten paper garrantzitsuari buruz,baina oraingoan funtzio berezia duten onddoez hitz egingo digu.

Adarren kontrako onddoak

LURRAK EMANAinguruko zizak

Calo

pu

se

do

on

dd

oh

an

ka-ed

erra

Onddoak lanean ari dira ahari honen adarretan, pixkanaka pixkanaka guztiz desegingo dute.

Page 29: Mailope 207 urria

- 29 -

Eguraldiari dagokionez uda portatu zaigu eta baratzan fruitu

ugari izango dugu, hortaz bildu eta txukun gorde behar

ditugu. Fruitu hauek, tomateak, kalabazak, kalabazinak,

piperrak, babarrunak, sagarrak, kiwiak, ... bildu eta etxean

zenbat eta denbora gehiago irautea nahi dugu usteldu gabe.

Hortaz, etxean toki aproposa bilatu beharko dugu egoera

onean manten daitezen ahalik eta denbora gehien, hau da,

toki freskoa, iluna eta hezetasun gutxirekin. Baina, honez

gain, fruitu hauek baratzetik noiz biltzen ditugun ere kontuan

izatea komeni da, hau da, ilargia gorantz doan fruitu egune-

tan bilketa egiten badugu, beraien propietateak denbora

gehiagoan mantenduko dituzte. Urrian baditugu zenbait

egun aproposak bilketa lan hauetarako, 11 arratsaldea, 12

goiza, 19, eta batez ere, urriaren 20a.

Bestalde, negura begira ere baratxuriak eta babak bezalako

landareak ere ereiten dira. Lan honetarako urria eta azaroa

dira aproposenak. Urriaren 13 edo 14 goiza aproposak dira

baratxuriak ereiteko, eta urriaren 20a babak ereiteko.

Bestalde, urriaren 16a oso aproposa dugu hostoa motako

landareak ereiteko.

Negura begira prestatu behar dugun beste zeregin bat

sutarako egurra pilatzearena izango da, eta egur hau ahalik eta

lehorrena egon behar da su ongi egin dezan. Kanpotik lehorra

baina barrutik ere lehorra egon behar da, hau da, arbolaren

izerdia beherantz badoa lehorragoa egongo da gorantz badoa

baino. Orduan, ilargia beherantz doan egunak aukeratuko

ditugu, eta lore egunak badira hobe. Beraz, arbolak botatzeko,

urriaren 7a, 24 edo 25a izango lirateke egunik aproposenak.

UrriaUdazkenean sartu gara eta negura begira gure erreserbak hornitu behar ditugu.

ZERUAK ESANA> Andoni Tolosa

egutegi biodinamikoa

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati.

Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin

behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ...

Ilargi berria Ilargi betea

Hostoa

Sustraia

Lorea

Fruitua

Letxuga, eskarola, zerba, porrua, aza, pe-rrexila, belar usaindunak, ...

Patata, azenarioa, arbia, tipula, baratxuria,erremolatxa, ...

Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzenditugun lore guztiak.

Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak,artoa, kalabaza, kalabazina, ...

1 2 3 4 5 6

7 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27

28 29 30 31

URRIA

Lorea Lorea Fruitua

Fruitua

Sustrai 16:00Lorea

Fruitua 15:00Sustraia

Lorea 11:00Hostoa

Lorea

Hostoa Hostoa Fruitua 19:00Lorea

Hostoa Hostoa Hostoa 13:00

Fruitua Fruitua

Sustraia

Sustraia Sustraia Sustraia

Sustraia

Fruitua

SustraiaSustraia

Fruitua 14:00Sustraia

Fruitua 16:00Sustraia

Lorea 12:00Hostoa

Sustraia

Fruitua Fruitua

Page 30: Mailope 207 urria

Badira urte batzuk gure eskualdera

etorri zinela bizitzera...

Bai, ni Iruñean jaioa naiz baina izango

dira hamahiru urte honera etorri nin-

tzela, lehenengo bi urteak Baraibarren

eman nituen bertako ostatuan lanean

eta gero Lekunberrin. Egia esan oso

gustura nago hemen.

Orain masajista lanetan hastekoa

zara, nolatan?

Hala da, ni ostalaritzan eta urte askoan

harategian lan egindakoa naiz, baina

masajeen ikastaro asko egin izan ditut

oso gustukoa dudan gauza bat delako.

Orain arte ez nuen profesionalki prakti-

kan jartzeko pausoa eman. Bi urte

daramatzat langabezian eta aukera

polita dela uste dut bizitzen ari garen

garai xelebre hauetan.

Zehazki zein ikastaro egin dituzu?

Iruñeako Surya Eskolan kiromasajeko

lehenengo eta bigarren kurtsoak egin

nituen, ondoren oinetako erreflexote-

rapiaren ikastaroa eta Shiatsu izeneko

japoniar teknikaren ikastaroak egin

nituen. Azkenean teknika ezberdinak

ikasten dituzu eta bakoitzaren manipu-

lazio zehatz batekin gelditzen zara.

Bestalde, sendabelarren inguruko hain-

bat ikastaro egindakoa naiz eta nire

zerbitzuetan nik neuk belar naturalekin

egindako ukenduak erabiltzen ditut.

Zer da oinetako erreflexoterapia?

Arazo organikoak tratatzeko modu bat

da, oin-zolan egiten diren masajeen

bidez min ematen duten puntuak bila-

tzen dira eta gure oin-zoletako erreflexu

puntuen bitartez min hori tratatu egiten

da eta emaitza onak lortzen dira.

Zein zerbitzu eskaintzen dituzu?

Erlaxatzeko masajeak eta zirkulaziora-

ko masajeak ematen ditut. Ni ez naiz

fisioterapeuta eta beraz ezinezkoa

zait lesioak tratatzea baina kontrak-

turen aurrean oso lagungarriak izan

daitezke masaje hauek. Reiki teknika

ere eskaintzen dut, hau da unibertsoko

energiak eskuen bidez transmitituz

esaterako eguneroko estresari aurre

egiteko baliagarria dena. Askotan

estresa izaten baita gorputza zurrun-

tzen gaituena. Bestalde, azaleko ederta-

sun tratamenduak ere eskaintzen ditut.

Etxez etxeko zerbitzua da ezta?

Bai. Eskualdean badira zerbitzua euren

lokaletan ematen dituztenak eta nik

etxetik bertatik mugitu gabe jasotzeko

aukera eman nahi dut. Pixkanaka hasi

naiz mugitzen, Ayestaran Hoteleko edo

landa-etxeetako bezeroak izan ditut

adibidez eta oso pozik nago.

Orduan bertakoak ez ezik turistak ere

animatzen dira?

Bai, azken batean oporretan egonik

beti errazagoa da zure buruari kapritxo

bat ematera animatzea eta jabeentzako

ere eskaini dezaketen zerbitzu gehigarri

bat da. Ni nire esku-ohearekin joaten

naiz eta logelan bertan eskaintzen diet

zerbitzua. Ez da oso garestia, baina egia

da hemen ez gaudela erlaxatzeko masaje

bat jasotzera ohituta plazer hutsagatik.

Adineko jendearentzako tratamendu-

ak eskaintzen al dituzu?

Bai, noski. Adineko pertsonei mugikor-

tasuna lantzen laguntzea oso garran-

tzitsua da, hortik dator ere etxez etxe-

ko zerbitzua eskaintzearen ideia. Modu

natural asko daude artrosisak bezala

gorputza zurruntzen duten gaixotasu-

nak arintzeko.

Informazio gehiago:

680 302 484 /

[email protected]

- 30 -

ekinarenEKINEZ

“Oin-zoletako erreflexupuntuen bitartez mina tratatu daiteke”

Caminok argi du gero eta kontzienteago garela ukimenarengarrantziaz eta masajista lanetan hasi berria da etxez etxekozerbitzua eskaintzen.

>> Camino Garralda

Camino zure etxera joango da horrenbeste behar duzun masaje hori ematera.

Page 31: Mailope 207 urria

agend

a

urria

Osteguna 10

merkatu txikia

- Primerako eskaintza!!Baraibarko Aralar Zalditegiakoso ongi hezitako zaldia etazela-behorra saltzen ditu.Gainera esperientziarik ezbaduzu zaldi gainean ibiltzeneta behar bezala zaintzenerakutsiko dizugu. 948504214.

SALGAI

- Emakume bat prest,Lekunberrin, edozein motakolanetan aritzeko: etxeak gar-bitzeko, adineko pertsonakzaintzeko. 948 604659

LAN BILA

kontuTXIKIAK

Kantina Rock: 11:00etan Viejo Taylor.Sarrera 5 €.

Larrialdiak...................112

Araizko osasun etxea...948513040

Telefono zenbakiak

Beteluko osasun etxea...948513300

Lekunberriko osasun etxea...948504208

Leitza: Taloaren Eguna.6

5BESTERIK

- Txatarra biltzen da.Paletsak salgai eta portemerkeak. 629410007

ADI!Merkatu Txikian sartzeko publizitate eskariak bi hi-labetez egongo dira jarrita, ondoren kontrako abisurikjasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Leitza: Jardunaldi mikologikoak

Kantina Rock: 20:00tan Eric Fuentes.Sarrera 5€.

6

Lekunberri: Jardunaldi mikologikoak20

Kantina Rock: 23:00etan Dawn Of TheMaya. Sarrera 5€.

25

Uitzi: 12:00tan “Orixeren bide zaharberrietan” ikuskizuna.

27

21-27

12:30 Meza 14:00 Jubilatuen bazkaria

ondoren musika20:00 Suziria20:05 Zezensuzkoa

Txaranga Iraunkorrak

22:30 Gazteen AfariaKarpan

24:00 Musika… Ukatu, DJBull, DJ Elepunto

Ostirala 11

Lekunberriko jaien egitaraua:

9:00 Diana12:00 Suziri Txiki

2012an Jaiotako zapien banaketa

12:15 Puzgarriak13:00 Patata tortila lehi-

aketa14:30 Herri bazkaria,

bingo, jokuak16:30 Puzgarriak Alde

Zaharrean17:30 Pilota Partidak19:00 Pintxo Eguna

Lekunberriko tabernak eskeinita

20:00 Mus Txapelketa Jubilatuetan

23:00 Musika KarpanSkakeitan, Willis Drummond, Cobra, DJ Elepunto

Larunbata 129:00 Diana

11:00 Meza12:00 Dantzari txikiak

tirikitrauki,herriko plazan

13:00 Aizkolariak plazan14:00 Ajoarriero lehiaketa

Euskaldunan16:30 Aitzur jaurtiketa

antiteatroan17:00 Pilota Partidak17:00 Sokamuturra eta

poniak19:00 Bertsolariak karpan20:00 Kale antzerkia, ma-

labareak eta su arti-fiziala. Ainhoa pare-an hasiko da.

23:00 Musika karpan, Zartako-k, Porco Bravo.

23:00 II. House Gaua Izar tabernan.

Igandea 13

9:00 Diana11:00 Meza11:30 Ardo Eguna Gazte

Asanbladako BatukadaPuzgarriak eta txutxu trena

12:00 Erraldoiak16:30 Puzgarriak eta

txutxu trena17:00 Pilota Partidak17:30 Malloak dantza

taldea herriko plazan

19:00 Chucín Ibañez herriko plazan

AGENDA: 12:00tan “Orixeren bide zahar berri-etan” ikuskizuna.

Page 32: Mailope 207 urria

Arruitz

Etxarri

Intza

Baraibar

Uitzi

Irailean ere eskualdeko hainbat herritan festak ospatu dituzte. Aizkolariak, haurrentzako puzgarriak, dantzariak, musika... Denetarik eta denentzako ekitaldiak izan dira!