525 guaixe

16
Txistor Eguna etzi Arbizun SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 9, ostirala • 2. aroa • 525. zenbakia Irurtzungo bigarren eskuko azoka Mank-en Immigrazio Zerbitzuaren Kultur arteko Bitartekaritza Zerbitzuaren alde izanen da Etxarri zizek eta landareek hartuko dute igandez Sakanerria >> 7 Sakanerria >> 6 >>5 Nazabal txapeldunak lehiari agur esan dio >>10 Altsasuko gaztetxea urtebetetze festa betean >>7 Uharte Arakilgo II. Euskal Festa igandean >>7 Urbasako Igoerarekin jendetzak gozatu zuen >>13 Hizkuntza eskubideek sendatu beharra dute >>3 Irurtzun eta Iruña arteko errepidea “bereziki arriskutsua” >>5 Lau sakandar Bidadorren omenezko pastoralean >>13

description

 

Transcript of 525 guaixe

Page 1: 525 guaixe

TxistorEgunaetziArbizun

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 9, ostirala • 2. aroa • 525. zenbakia

Irurtzungobigarren eskuko azokaMank-en Immigrazio ZerbitzuarenKultur arteko BitartekaritzaZerbitzuaren alde izanen da

Etxarri zizek etalandareekhartukodute igandez

Sakanerria >> 7Sakanerria >> 6

>>5

Nazabaltxapeldunaklehiari aguresan dio >>10

Altsasukogaztetxeaurtebetetzefesta betean >>7

Uharte Arakilgo II. Euskal Festaigandean >>7

UrbasakoIgoerarekinjendetzakgozatu zuen>>13

Hizkuntza eskubideeksendatu beharra dute

>>3

Irurtzun eta Iruñaarteko errepidea“bereziki arriskutsua”>>5

Lau sakandarBidadorren omenezkopastoralean >>13

Page 2: 525 guaixe

MusikaGrandako eta Erkudengo Amaabesbatzak. Lastailaren 10ean,larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Javier Lopez Jaso, Marcelo Escrich etaJuanma Urriza. Lastailaren 11n, domekan,22:30ean Altsasuko Haritza tabernan.

AntzerkiaIhabar Kabaret. Lastailaren 10ean,larunbatean, 20:00etan Ihabarko behekoiturri inguruan. Ihabarko antzerki taldea.

ZinemaMr Holmes. Lastailaren 9an, ostiralean,22:00etan lastailaren 11n, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Mendi irteerakEuskal Herriko erdigunea. Lastailaren 11n,igandean, 9:00etan Irañetatik, Unanutik etaOllotik. Sakanako Mendizaleak etaIndependentistak Sarea.

Arriel punta. Lastailaren 11n, domekan,goizez. Altsasuko Mendigoizaleak.

Belate-Beruete. Lastailaren 12an,astelehenean, 7:00etan Irurtzundik. Iratxomendi elkartea.

Bizikleta irteerakDorletako Amari bisita (denboraldiakabera). Lastailaren 10ean, larunbatean,9:00etan Altsasuko kultur gune paretik. 110km. Zikloturista taldea.

Baizako gaina. Lastailaren 11n, domekan,9:00etan Altsasuko Zumalakarregi plazatiketa 9:50ean Urbasako kanpinean. 47 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

ErakusketakDekorazio arteak. Lastailaren 11ra arte,astegunetan, 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. YolandaArnedoren tailerra.

Zizak eta landareak. Lastailaren 11n,igandean, goiz eta arratsaldez, EtxarriAranazko plazan. Harzabal elkartea,mikologia eta landareen taldie.

Hitzaldiak Oroimena eta askatasuna. Lastailaren10ean, larunbatean, 11:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. Hizlaria: AnttonLopez "Kubati" preso ohia.

Dementzia duten pertsonekin nolakomunikatu. Lastailaren 13an, asteartean,18:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.Hizlaria: Carmen Etxabarri (medikuneurologoa).

Bestelakoak Katxarro eguna. Lastailaren 10ean,larunbatean, 10:00etatik aurrera Bakaikun.

Bigarren eskuko azoka. Lastailaren 11n,

igandean, 10:00etatik 14:00etaraIrurtzungo plazan. Itxipuru taldea.

Txistor eguna. Lastailaren 11n, igandean,10:00etatik aurrera Arbizun.

II. euskal festa. Lastailaren 11n, igandean,12:00etatik aurrera Uharte Arakilen.Uharten Guk Gureak elkartea.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Lastailaren9an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako,Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Lastailaren11n, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Programa guztion artean. Lastailaren13an, asteartean, 19:00etan Altsasuko GureEtxea eraikinaren beheko solairuan.Podemos-Ahal Dugu.

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

lastailak 9-15Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Asier eta MattinZORIONAKetxekomutikoei!! Beti bezainjatorrak jarraitu. Muxupila denon partez.

Bazkideekdeskontua

Bazkideek:

Bakarra:

SAKANA

Ihabar Kabaret, bihar, 20:00etan, Ihabarko beheko iturri inguruan.

Iraleko 12 irakasleAltsasuko institutuaneredu bilaAsteartean Iraleko 12 irakasle AralarkoMikel Donea institutuan izan ziren,ahozkotasuna lantzeko ikastetxeanerabiltzen den proiektua bertatikbertara ezagutzeko

Irale Euskal Autonomia Erkidegoko ira-kasleen prestakuntzaz arduratzen denerakundea da, eta, eskaintzen dituen ikas-taroen artean, R700 izenekoa dago.Haren bidez, irakasleek ikastetxeetan hiz-kuntza-gaitasuna garatzeko trebakun-tza jasotzen dute bost astez. Irakasleen-dako ikasgaien artean hizkuntzarendidaktika dago. Aralarko Mikel Doneainstitutuaren praktika ona eta esperien-tziaren berri jasotzeko asteartean Altsa-suko ikastetxera etorri ziren Iraleko ira-kasleak, testigantza bertatik bertara jasoeta zalantzak argitzeko. Institutuan ahozkotasuna lantzekoproiektua duela zazpi urte abiatu zuten.Haren bidez, besteak beste, ikasleekahoz komunikatzeko duten gaitasunahobetu eta ahozkotasuna modu siste-matiko eta programatuan landu nahida. Asko dira bertan parte hartu duteneta hartzen duten irakasleak. Kanpo-ko eragileen balorazio ona ere jaso du.Horren adibide da Hezkuntza Depar-tamentuak 2013-2014 ikasturteanemandako ahozko hizkuntza irakas-teko egitasmoari emandako PraktikaOna saria.

Page 3: 525 guaixe

Arartekoak herritarren hizkuntzaeskubideak bermatzeko neurrieraginkorrak eta plantilla organikoaegokitzea eskatu dizkio NafarroakoGobernuari. Etxarriko osasunetxeko zerbitzu guztiak euskarazeskaintzeko 592 herritarrekaurkeztutako eskaerari erantzunhori eman dio Arartekoak

Etxarri Aranazko osasun etxekozerbitzuak euskaraz jasotzekoeskubidea aldarrikatuz 592 sina-dura jaso ziren udaberri akabe-ran Sakanan. Haiek Osasun etaHezkuntza Departamentuei aur-keztu zitzaizkien garilaren 8an(Nafarroako Gobernuak lastaila-ren erdi aldera arte du erantzu-na emateko). Nafarroako Ararte-koari eta Hizkuntza EskubideenBehatokiari ere kexaren berrieman zitzaien.

Francisco Javier Eneriz Olae-txea arartekoak bere ebazpeneanlegeak herritarrei eskubide horiaitortzen diela dio. Horregatik,Osasun eta Hezkuntza Departa-mentuei bi iradokizun egin dizkie.Batetik, herritarrek hala erabaki-tzen dutenean, osasun zerbitzukoeta Emakumeen Laguntza Zen-troko langileekin harremanak eus-karaz izateko eta orientazio psiko-pedagogiakoa euskaraz jasotzekoeskubidea bermatzeko neurri era-ginkorrak hartu ditzatela lehen-bailehen.

Bestetik arartekoak gobernua-ri administrazioko eta bere era-kunde autonomoen plantillarenhizkuntza eskakizunak zehazteaeskatu dio. Hau da, zein lanpostu-tan den euskaraz jakitea nahita-ezko eta zer jakite maila beharduten, eta zein lanpostutan hartubehar den euskaraz jakitea mere-zimendutzat. Azken batean, horiguztia arautzen duen 203/2001Foru Dekretua eremu euskaldu-neko errealitate soziolinguistiko-ra, herritarren eskaerara eta herri-tarrei aitortutako hizkuntza-esku-bidetara egokitzea.

Argudioak Bi iradokizun horiek egiteko Ene-rizek legedia izan du oinarri.Gogora ekarri du EuskararenLegeak herritarrek administra-zio publikoarekiko harremane-tan euskara zein gaztelania era-biltzeko eskubidea dutela eta,“beraz, eurek aukeratzen dutenhizkuntza ofizialean atendituakizateko eskubidea dute”. Hizkun-tza eskubideak gauzatzeko admi-nistrazioek “beharrezko neu-rriak hartuko dituzte eta beha-rrezkoak diren baliabideakjarriko dituzte eskubide horiekprogresiboki bermatzeko” eta“euskara eskakizuna duten lan-postuak zehaztuko dituzte”.

Arartekoak azpimarratu dulegeak aipatzen duen progresibo-tasuna gaur egun ezin dela herri-

tarren eskubidea betetzeko mugaizan, “1986an onartutako legeabaita, eta 30 urte pasatu baitira”.Legearekin batera, Arartekoakdio aintzat hartu beharko lirate-keela, kexak duen “babes handia”eta Etxarriko zerbitzuak hartzenduen eremuko errealitate soziolin-guistikoa, bertan euskara “heda-pen eta erabilera handiko hizkun-tza baita”.

Nafarroako Gobernutik arar-tekoari gobernurako programa-hitzarmenean Sakanatik eginda-ko eskaerak bideratzeko neurriakaurreikusiak daudela adierazi dio-te. Hala ere, bi departamentuekEnerizen txostenari erantzunbeharko diote.

BalorazioaOsasun zerbitzuen euskaldun-tzea eskatuz kanpaina abiarazizuten erakundeen izenean Etxa-rri Aranazko alkate Eneka MaizUlaiarrek Arartekoaren ebazpe-naren balorazio “positiboa” egin

zuen. “Gure eskakizunak babes-tu eta indartu ditu”. Nafarroako

Gobernuari zuzenduta “jauzikualitatiboa” egiteko eskatu zion.

“30 urte luzez Nafarroako Gober-nua lege murriztaileak jarri etahoriek bete eta garatzeko oztopo-ak jartzera mugatu da. Badagaraia behingoz herritarren hiz-kuntza-eskubideak bermatzekoneurriak hartzeko. Horretarakoezinbestekoa da plantilla organi-koan hizkuntza eskakizunakaldatzea. Aukera hori du Nafarro-ako Gobernu berriak”.

Eta gaineratu zuen: “30 urtezVascuenceren Legeak bide emanbadu arau eta lege agindu are dis-kriminatzaileagoak egiteko, badagaraia Lege hori aldatzeko inda-rra egiteko. Nafarrok zatitu egi-ten gaitu eskubideak jaio edotabizi garen tokiaren arabera aitor-tuz. Ez da gai izan, gainera, aitor-tutako eskubide horiek gauzatze-ko: ezin dugu euskara ezta eus-karaz ikasi hainbat eta hainbateskualdetan; hainbat komunika-bide euskaldun itxi dira azkenurteetan; administrazioak baz-tertuak… Zertarako orduan legehori? Euskaldunok bigarren edohirugarren mailako nafar izatenjarraitzeko?” +www.guaixe.eus

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a 3

ezkaatza >>BERGARA ATABOKO PRESIDENTEA: Altsa-suko udakl kirol azpiegiturak kudeatzendituen enpresak administrazio kontseiluaberritu du eta Manuel Bergara da presi-

dente berria. Enpresaren egoerari buruzhitz egiteko aurreko buru Asun Fernandezde Garaialderekin elkartuko da.

Kanpaina aurrera eraman zuten erakunde batzuetako ordezkariek egin zuten balorazioa: Ainhoa Zabala (AEK), ItsasoGanboa (EHE), Aitziber Etxaiz (Iñigo Aritza ikastola), Iñaki Mundiñano (Aralarko Mikel Donea institutua), Izaskun Erraz-kin (Mank-eko Euskara Zerbitzua) eta Eneka Maiz (Etxarriko alkatea).

Lau eskaerak

Sinatzaileek, Etxarri Aranazko Osa-sun Etxeko eta han dagoen Ema-kumeari Laguntzeko Zentroko zer-bitzu guztiak euskaraz jasotzeko3 neurri hartzea proposatu zuten: - Zerbitzu horietako lanpostuekplantilla organikoan euskaraeskakizuna izan dezatela.- Dagoeneko lanean ari diren etabeharra duten langileek euskal-duntze plan bat izatea.- Idatzizko euskarriak ere eus-karaz egotea bermatu dadila.Gainera, ikastetxeek aldarrikatuzuten Emakumeari LaguntzekoZerbitzuko hezitzaileek ematenduten sexu-hezkuntzaren arlokoorientazio psikopedagogiakoa eus-karaz izan dadila Sakana, Larrauneta Leitza-Goizueta udalerrietan.

Hizkuntza eskubideek sendatu beharra dute SAKANA

Page 4: 525 guaixe

Hostoak erortzen hasi aurretik,pozteko moduko albistea iraku-rri dugu gure herriko hormeta-ko karteletan: “Sortuko al dugugaztetxoko bat?”. “Padres de fami-lian” –antza, orduan ez zen ama-rik familiatan– eta iganderokobostetako zine saioetan gureaisialdia igarotzen genuen belau-naldikoa naiz. Geroz, bata zein

bestea desagertu eta denbora-pasarako irtenbide gutxiagorekingelditu ziren gaztetxoenak.

Era horretako baliabideen pre-mia zegoela esanez urteak emanditugu. Hala eta guztiz ere, maki-na bat belaunaldi ibili da patioe-tan, pilotalekuan, karriketan etakosketan pepitak eta litxarreriakjanez denbora-pasa ezin pasa;

tabernetan, gaztetxean edo pipe-roetan sartzeko adina noiz iritsi-ko zain.

Egitasmo honekin 12-15 urtebitarteko gazteak daude jomu-gan eta polita izango da berengarapenen integralerako txo-koa izatea eta kudeatzea, jubi-latuek egiten duten moduan.“Helduen” mundutik eskainita-

ko laguntza izanen dute, baina,haiek ere beren alea jarri behar-ko dute, hartu-eman eta elkar-lan jokoan. Musu-truk ez duteasko izanen.

Neska-mutikoek “sortu” behar-ko dute gustura egoteko aterpeaeta biltokia. Erronka polita duteaurrean. Nork bere ideiak bota,interesak azaldu, bestearenare-

kin adostu, guzti-guztien arteanerabaki eta aurrekontuaren ara-bera ekintzak antolatu. Egin deza-tela jolas “heltzeko” bidean sortzenden amorrua-poza, arrakasta-porrota eta eskubide-erantzuki-zunaren arteko lehiarekin. Utzdiezaiegun esperimentatzen!!!Izango dute zer esan eta zer eginberen txokoan.

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a4 iritzia

astekoa

Marian Mendiola

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi BarandallaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Neskixa eta mutikoen biltokiak

Prezio-finkatze konpainia edozerbitzuak dira eraikin batenbalioa ofizialki zehazten dute-nak. Kontsumitzaile arruntak ezdaki hau, eta etxebizitza bat eros-teko bankuarekin hipoteka batnegoziatzen denean ez da betiarlo hauei buruz hitz egiten.

Orokorrean, bankua da prezio-finkatzeari buruz arduratzendena eta fidagarri zaion konpai-nia bati zerbitzu hau agintzen dio.Aldi berean, kontsumitzaileak

ere interesa izan dezake bereetxebizitzaren prezioa jakiteko,izan ere, hipoteka merkatuariburuzko legeak bezeroaren esku-bidea ezagutzen du bere kabuzzerbitzu hau agintzeko: “Kredi-tu erakundeak, baita berezko pre-zio-finkatze zerbitzuak dituzte-nak ere, derrigortuta daude beze-ro batek aurkeztutako edozeinondasunen prezio-finkatzea onar-tzera, baldin eta prezio-finkatzai-le homologatu batek egiaztatuta

badago”.Prezio-finkatze konpainiek

“aldez aurreko homologazioa,eskukotasuna eta sekretutasu-na”ri buruzko zenbait irizpidebete behar dituzte eta Espainia-ko Bankuak gainbegiratzen ditu.Arautegia ere protokoloak etamekanismoak ezartzen saiatzenda konpainia hauek finantza-era-kundeen aurre haien autonomiamantendu dezaten.

Azken batean, prezio-finkatzea

kontsumitzailearen jabetza da–honek ordaintzen du besterikadosten ez bada– eta beste ban-ku etxetan aurkez dezake balioz-kotasun epe barnean, hipotekamaileguen kasuan sei hilabete-koa delarik. Prezio-finkatze txos-tenak informazio interesgarriaeskaini dezake, eraikinari ema-ten dion balioa bidezkotu beharbaitu.

Zenbat balio du prezio-finkatzebatek? Prezioak libre dira eta

prezio-finkatze konpainiak edozerbitzuak ezartzen ditu. Prezio-aren eragileak ez dira beti berdi-nak eta batzuetan etxebizitzarenbalioaren, prezio-finkatzearenzailtasunaren edo eraikuntzaberaren berezitasunaren arabe-rakoak dira. Tarifak aldakorrakbadira ere, ohikoena kostea 200eta 400 euro tartekoa izatea da.

Mikel Bezunartea, Iratxe Kontsumitzaile Elkartea

Hurrengo lastailaren 15a LandaEremuko Emakumeen Nazioarte-ko Eguna da. 1995ean, NBEek Bei-jinen antolatutako Emakumeeiburuzko Munduko IV. Biltzarraizendatu zen Landa Eremuko Ema-kumeen Nazioarteko Eguna, mun-du osoan landa eremuko emaku-meek egiten duten lana ikusara-zi eta aintzat hartzeko.

Urte hauetan zehar emakume-ok aurrera egin dugu gure esku-bideak erabiltzen, autonomia han-ditzen eta baliabide ekonomiko,

sozial eta kulturalak eskuratzen.Urte hauetan zehar, nekazaritza-ko eta abeltzaintzako ustiategientitulartasun partekatuaren figuraberria arautua izan da eta honekekarri du emakumeek baliabideekonomikoak, lurra eta nekazari-tzako ustiategia eskura ditzakete-la, eta honekin batera, autonomiapertsonalerako beste urrats bat lor-tu ahal dutela.

Sakana landa eremutzat hartzenda. Jende gutxik lan egiten du neka-zaritzan edo abeltzaintzan. Sakana

Garapen Agentziak arlo honen diag-nosia eta AMIA (DAFO) egin zuenSakana 2020 Plan Estrategikoanazaltzen denez, “azken hamarkada-tan abeltzaintza eta nekazaritzakojarduerek beherakada bat jasanizan duten arren, eskualdean ustia-pen kopuru adierazgarri bat egote-ak sektoreari buruzko ezagutzagarrantzitsu bat suposatzen duela.Bertako ustiapen gehienak familia-ustiategiak dira eta jabegoarengehiena gizonezkoa da. Emakume-ek ustiapenen herenen jabegoa soi-

lik dute”. Hala ere, sektorearenindarra moduan agertzen da Saka-nan “emakumeek eginkizungarrantzitsua dutela ustiategietan,eta horrek ahalbidetzen duela jar-duera modernizatzea, hirugarrensektorera bultzatzea, eta abar”.

Arlo honetan Sakanako PlanEstrategikoan emakumeei buruz-ko datu gehiago agertu ez arren,ezta Nafarroako Akordio Progra-matikoan emakumeak izendatuere ez egin, denok dakigu lurral-de baten garapena lortzeko ezin-

bestekoa dela emakumeekin etagizonekin, guztiekin lan egitea;emakumeen eta gizonen, guztienekarpena edukitzea.

Ez ditugu hemen jarriko hurren-go lastailaren 15eko helburuak,emakumeek eurak jarriko dituz-telako, baina legea betetzeko etaemakumeek boterea, baliabide etaonura ekonomiko eta sozialakeskuratzeko erakundeen konpro-misoa espero dugu.

Emakumeen Bilgunea

hara zer dien

Landa eremuko emakumeak

barrutik kanpora

Nire etxebizitzaren balioa

Page 5: 525 guaixe

VII. Txistorra Eguna ospatuko daArbizun igandean, 10:00etatikaurrera

Arbizuko Udalak herrian ekoiztenden txistor bikaina ezagutzeraemateko, atzera ere, Txistor egu-na antolatu du. Monika Etxeberriazinegotziak arbizuarrendako egunberezia izatea espero du eta gai-nontzekoak etzi Arbizu bisitatze-ra gonbidatu gaitu. Batzuk etabesteak txistorra dastatzeko auke-ra izanen dute. 1,5 euroren truketxistor pintxoa eta baso bat ardoondu eskuratzeko aukera izanenda. Guztira 100 kilo txistorra bana-tuko dituzte, Embutidos Arbizu,Flores Estekiak eta Laket Artesa-nos enpresek emanak. Arbizukokale nagusian gazta, pastelak, eztiaeta bestelako produktuak erosieta dastatzeko aukera izanen dajarriko diren 30 bat postuetan.

Txistor egunean 50 bat arbizuarariko dira lanean aurten ere. Askotxistorra pintxoak eta ardoa bana-tzen ariko dira. Baina, gainontze-

koak, txerriarekin eta txerrikiare-kin zerikusia duten zereginetanariko dira. Goizetik hildako txerrianola zatikatzen den erakutsiko da.Horrekin batera, tripota, txistorra,xaboia, lixiba, txantxigorri, senda-belarrak eta birikak nola egitendiren eta txerri hankak eta bela-rriak nola egosten diren erakutsi-

ko dute besteek. Txerri hankak etabelarriak ondoren frijitu eta salgaijarriko dituzte. Bestalde, Argibideaelkartean pintxoak dastatzeko auke-ra izanen da.

Etziko ospakizunari aurre har-tu diotenak eskolako eta ikastola-ko haurrak dira. Gaur AnastasioRazkin harategia bisitatu eta txis-

torra nola egiten den ikusiko dute.Hori gutxi balitz, txistorra ogitar-tekoa gosalduko dute. Astean zeharproduktuaren inguruan hainbatjarduera izan dituzte.

Pintxo lehiaketa Gaur despeditzen da txistorra pin-txo lehiaketan izena emateko epea.

Jatetxe, taberna, erakunde eta nor-banakoak aurkeztu daitezke lehia-ketara. Sukaldean txistorrarekinduten trebezia igandean 11:30etikaurrera erakutsi beharko dute.Lehiakideek Aldabide elkartekosukaldean ari beharko dute eta pin-txoaren 5 ale prestatu beharko dituz-te. Txistor gutiziak epaituko dituz-tenak Javier Diaz (Alhambra jate-txeko sukaldari nagusia), FernandoFlores (Enekorri jatetxea), CastilloSuarez (idazlea), Manoli Artza(Artza jatetxeko sukaldaria) etazozketa bidez aukeratutako arbizuarbat izanen dira. Epaiak irabazlea-ri 300 euroko saria emanen dio.

sakanerria >>Guaixe • 2015eko lastailaren 9a 5

Arbizu»

Egitaraua10:00etan Txistor egunaren hasiera etaazokaren irekiera.10:00etan Arbizuko fanfarrea herrianbarna.11:00etan Nafarroako Xapiru eskolakotrikitilarien bilkura.11:00etan Aatea plazan.11:30ean Pintxo lehiaketaren hasiera.13:30ean Pintxo lehiaketaren saribanaketa.15:00etan Akabera eta azokarenitxiera.

Goizean zehar txistorrak, tripotak,txantxiorrak betiko eran nola egitenziren ikusteko aukera izanen da.

Aizaga Zeberio, Miren Mendinueta eta Monika Etxeberria zinegotziek aurkeztu zuten Txistor Eguna.

Gora txistorra!

Trafiko zaintza handitu egin duteistripu kopurua jaisteko

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak(DGT) bereziki arriskutsuak direnerrepide zatien zerrenda berritudu eta han NA 240A errepidea sar-tu du. Zehazki, Berriozarko erro-tondatik (6,09 km puntua) Irurtzu-nen Leitzarango autobidearekin(A-15) bat egiten duen (20,83 kmpuntua) arteko zatia.

DGT Aizkorbe eta Irurtzunzeharkatzen duen errepidea arris-kutsuen artean sartu berri du.Horretarako, arriskugarritasunaizan du kontuan, hau da, izan direnistripu kopurua, haien larritasunaeta atzemandako bataz besteko abia-

duragatik. 14 km horietan Foruzain-goak eta Guardia Zibilak zaintza are-agotu egin duela jakinarazi duDGTk. Bestalde, arriskutsuak diren

errepide zatiak publiko egitearekinbatera, gidariei arreta handiz gida-tzeko eta ezarritako abiadura mugakerrespetatzeko eskatu diete.

Aizkorbe / Irurtzun»Altsasu»

Aizkorbetik Irurtzunerako errepide zatia.

Irurtzun eta Berriozar artekoerrepidea “bereziki arriskutsua”Udaleko lanen brigada obrak

despeditu ondoren gazte gunekobeheko solairuan dago haur eskola

Sute batek Txirinbulo haur esko-lako moduluak erabat suntsituondoren, Altsasuko Udalak hain-bat neurri hartu behar izan dituzerbitzua egoki eskaini ahal iza-teko. Behin behinean umeak Txan-txari ludotekan izan dira. Bitartehorretan udaleko lanen brigadakegokitzapenak egin ditu Intxostia-punta gazte guneko behe solai-ruan eta irailaren 28az geroztikhan da haur eskola.

Javier Ollo Martinez alkateakgogorarazi du kokapen hori behinbehinekoa dela eta udalaren asmoaNavarro Villoslada ikastetxea zen-ren lekuan haur eskola egokitze-

ko lanei berrekitea dela. Haureskolako gurasoei sortutakonahasmena gogora ekarri du, bai-ta begiraleen eskuzabaltasuna etaulermena ere. Ollok sutea eta geroegin duten lana goraipatu du.

Haur eskolaren kokapenberriak Gazteria eta Kirol Zerbi-tzuen programazioetan eraginaizan duela azaldu du alkateak.“Lehenak behe solairuan progra-matuak zituen jarduerak eta haie-tako batzuk orain Intxostiapunta-ko gimnasioan eginen dira. Hanaurreikusitako kirol jarduerabatzuei eraginen die”. Intxostia-puntako psikomotrizitate gela era-biltzen zuen Mila Kolore, Sakana-ko Ezgaituen Elkartea, udalarenbeste egoitza batean elkartuko da.

Txirinbulo Intxostiapuntan

Page 6: 525 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a6 sakanerria

Igandean, 10:00etatik 17:30eraEtxarri Aranazko plazan ziza etalandare erakusketa izanen da

Ziza eta landareen erakusketare-kin natur zientzien museo batenantza hartuko du Etxarri Aranaz-ko plazak. Antolatzaileak bihar goi-zean basora joanen dira eta jaso-tako zizak eta landareak sailkatzenemanen dute arratsaldea, etzira-ko dena prest uzteko. Denetarikozizak, landare eta belarrak izanendira Etxarriko plazan ikusgai.

Bixente Garziandiaren, Bartze-ren, eta Jose Luis Eseberrirenomenezko erakusketa da etzikoa,haiek izan baitziren Etxarrin

mikologia sustatu zutenak. Har-tzabal elkarteak eta mikologi lan-taldeak antolatu dute erakuske-ta, Larrañeta elkarteko menditaldearen, udalaren eta SDI, Goie-rriko Zurak eta Insalus enpresenlaguntzaz.

AhoraZer eraman izanen da, erakuske-taren osagarri Etxarri Aranazkotabernetan zizekin egindako pin-txoak dastatzeko aukera izanenbaita. Iturri-Eder, Lekuona, Xapa-tero, Derry, Iratxo eta Larrazatabernetan zizekin egindako guti-ziak dastatzeko aukera izanen da.

Gaztetxokoak festairagarri du biharkoLarunbatean, 18:00etatik 00:30eraIntxostia punta gazte gunean

Altsasuko gazte guneak bihar eki-nen dio ikasturte berriari eta huramustutzeko festa iragarri du. Intxos-tiapuntatik pasatzen diren gazteek18:00etatik 21:00etara giza futbo-linean aritzeko aukera izanen dute.Hura despedituta, 21:00etan, gaz-te-afaria izanen da (3 euro). Gazte-txokoaren festak Dj Sergioren dan-tzaldiarekin segituko du, 22:00eta-tik 00:30era.

Ordutegi berria

Udaleko Gazteria Zerbitzuak jaki-narazi duenez, gaztetxokoak ikas-turte honetan ordutegia mustuko du.Astelehenetik ostegunera 17:30etik20:30era zabalik izanen da. Ostira-letan, domeketan eta jai egunetan17:00etatik 21:00etara eta larun-batetan, azkenik, 17:00etatik23:00etara. Bestetik, gaztetxokoan Gazte Infor-mazio Gunea astegunetan goizezzabalik dago eta asteazkenetan,17:00tatik 20:00etara. Gazteekdituzten zalantzak argitzeko zerbi-tzua da azken hori.

Igande eguerdian Etxarrin joka-tu zen txapelketa. Bederatziartzain sakandarrek aurkeztuzituzten euren gaztak. Lehensaria (100 euro) Unanuko BaldaArtolak irabazi zuen. Bigarrena(70 euro) Izurdiagako Ezkurra-rendako izan zen eta podiuma

Arbizuko Araña-Etaioren gaztakosatu zuen (40 euro). Idiazabaljatorri izendapeneko Joserra Agi-rianok gidatuta epaile lanean ari-tu ziren Karrikestu elkartekoJuan Jose Etxeberria, Etxe Azpi-ko Jesus Mari Artieda eta Neka-ne Artieda unanuarra.

Horretaz ariko dira asteartean,18:00etan, Altsasuko Iortia kulturgunean

Josefina Arregi klinika psikogeria-trikoak antolatutako prestakuntzazikloaren hirugarren saioa izanenda heldu den asteartean. Klinikakoprofesionalak txandaka ari diraeuren jakintza sakandarrekin par-tekatzen. Oraingoan Carmen Etxa-barri mediku neurologoak hartukodu hitza. Bere hitzaldian dementziaduten pertsonekin nola komunika-tu azalduko du. Gaitza duten per-tsonei konpainia nola egin, ulerme-na eta entzumen aktiboa errazte-ko bideak azalduko ditu.

Altsasu»

SAKANAEtxarri Aranatz»

Etxarri Aranatz»

Etxarri Aranatz»

Dementziadunekinlandu beharrekokomunikazioaz

Gazta txapelketako saritu eta parte-hartzaileak.

Ikasteko aukera aparta izanen da.

Birziklatzekolaguntza telefonomugikorrean Nafarroako Gobernuak sakelakotelefonoendako ReciclApp-Birziklapp aplikazioa garatu du.Mank-ek bat egin du etaaplikazioaren berri emanez QR-akjarriko ditu ibarrean barna

Etxean sortutako hondakinak nonutzi behar diren zalantza duzu?Hondakinak jaso ondoren nola bir-ziklatzen diren jakin nahi? Zure gai-lu mugikorrean ReciclApp-Birzi-klapp aplikazioa deskargatu etaargibide guztiak eskura izanen ditu-zu. Nafarroako Gobernuak manko-munitateekin batera garatu du apli-kazioa eta bere helburua herrita-rren zalantzak argitzea etabirziklatzeari buruzko informazioazabaltzea da. Bere gailura aplikazioa deskarga-tzen duenak dagokion mankomu-nitatea eta herria aukeratu behar-ko du lehenik. Behin sartuta, hon-dakin bakoitza nola kudeatu beharduen jakinen du. Baita garbigune-ak , auzo-konpostagailuak edo edu-kiontzi bereziak (arropa, olioa…)non dauden ere. Aplikazioak tamai-na handiko hondakinak nola jaso-tzen diren ere argitzen du, baita man-komunitateari buruzko informa-zioa eman ere.

Zabalkundea

www.sakana-mank.eus web orria-ren bidez deskargatu daiteke. Mank-ek aurki QR kodea duten euskarriakzabalduko ditu Sakanan barna. Haritelefono mugikorrarekin argazkiaeginda deskargatu daiteke aplika-zioa. Aurretik Mank-ek antzekoinformazioa ematen zuen aplikazioaizan zuen.

SAKANA

Mikologiaz eta botanikaz ikasteko

X. Sakanako Gazta Txapelketa

Etxarri Aranatz»

Nafarroako Harakinen Gremioakantolatutako X. Nafarroako Txis-torra Lehiaketa Karasatorre auto-zerbitzuak irabazi du. Francis Kara-satorre Nagorek jaso zuen txapelaeta garaikurra antolatzaileen egoi-tzan. Lehiaketara 55 txistorra ekoiz-le aurkeztu ziren. Guztien arteanetxarriarrarena nabarmendu zen.Hori erabakitzeko epaileek txisto-rra gordinean eta frijitua aztertuzuten. Karasatorretarrak duelahiru urte hasi ziren lehiaketa horre-tara aurkezten. 2013ko hartan 3. sail-katu ziren. Etxarriko txistor ekoiz-leak ez dira beste lehiaketetara aur-keztu, baina hemendik aurrera ez

dute beste batzuetara aurkezteabaztertzen.

Txistorra egilea Fracis da etaLuis anaiak saltzen du Alimenta-cion Karasatorre dendan. Harkesan digunez, sariaren eraginalehen egunetik nabaritu dute, eska-era deiak izan dituzte. Luisek den-da eta jatetxeetatik izandako eska-erek bultzada izanen dutela ustedu. Errezetaz galdetuta bizi guz-tikoa dela aipatu digu, amonare-kin ikasitakoa dela. “Guztia natu-rala da, haragia, piperrautsa, bara-txuria eta hestea. Denakalitatezkoa. Eta guztia maitasunhandiz egina”.

Txistorraz aparte, Karasato-rretarrek txorizo gozoa eta mina,arkume tripekiak eta saltxitxakegiten dituzte. Azken bi produktuhoriek arrakasta handia dute, baihemen baita Etxarri bisitatzen

dutenen artean. Produktu horie-tako batzuk Madril eta Bartzelo-nako jatetxe batzuetan dasta dai-tezke. Kanpoan gehiago banatze-ko asmoa ez dute baztertu, beti ere,kalitateari uko egin gabe.

KarasatorrerendakoNafarroakoTxistorra Lehiaketa

Luis eta Francis Karasatorre Nagore anaiak.

Akatsengatik,udalak ez du PPrenmozioa aztertuEH Bildutik jakinarazi dutenez,“erredakzio akats larriak zituenmozioak, besteak beste, ETAkobiktimak kondenatzea proposatzendu”

PPko zinegotzi Juan Antonio Extre-merak udalbatzak onartzekomozioa aurkeztu zuen atzoko ple-noan. Festetako txupinazoan eus-kal presoen Euskal Herriratzeaaldarrikatuz banderolak erakutsizirela eta halakorik udal eraikine-tan ez errepikatzeko eskatzenzuen, batetik. Bestetik, ETAren hil-ketak eta ekintzak kondenatzeaeskatzen zituen. Baita ETAk JesusUlaiar hil zuen Maiza kaleari ize-na aldatu eta Victimas de ETA ize-na ematea eskatu zuen.Gehiengoa duen EH Bilduren boze-kin mozioa eztabaidarako ez onar-tzea erabaki zen eta Extremerarihurrengo bilkuran “ongi idatzia” aur-keztea proposatu zitzaion. Alkate-tzako taldeak adierazi duenez, atze-ra botatako idatziak “terrorismoa-ren apologiari aipamena egiten dioeta, besteak beste, ETAko biktimakkondenatzea proposatzen du”. Koa-lizioaren iritziz, “erabateko zehaz-tasun falta da kontzeptu eta formaakatsekin mozioa aurkeztea, batezere ardura handia eskatzen duen bik-timen moduko gai delikatu batean”. Prentsa bidez mozioaren berri ema-tean Extremerak “biktimen oinazeamodu interesatuan eta alderdikoianerabiltzea” lepora dio EH Bilduk,“dena beraren eta alderdiaren publi-zitatea egiteko”. Alkatetza duen tal-deak gogorarazi du udala sortuzenetik PPko zinegotziek ez dute-la batzar bakar batean ere parte har-tu eta “udaleko gai bakar batean ereez dutela interesa azaldu. Propagan-dan ari dira, ez zinegotzi lanean”.EH Bildutik “faltsukeri handiekin, PPketengabe gai hau Etxarri Aranazkoherria iraintzeko erabiltzea gaitzes-garritzat jo” dute.

Mugimenduak erakusteko tailerra.

Page 7: 525 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a sakanerria 7

Irurtzun»Uharte Arakil»

Altsasu»

Igandean, 10:00etatik 14:00etara,bigarren eskuko azoka hartuko duIrurtzungo Foru plazak

Udazkena bete betean dugula, Itxi-puru taldeak bigarren eskuko azo-ka iragarri du. Ohi denez, arropa,elektratresna, disko, liburu, gai-lu eta abarren artean mauka ede-rrak opatzeko aukera izanen dutebisitariek. Itxipurukoek salgaigehienak bat eta bi eurotan jarri-ko dituzte. Gauza gutxi izanendira prezio horretatik gora.

Antolatzaileen helburua, aldebatetik, objektuei bigarren bizi batematea da eta jendearen kontsu-mitu eta bota jokaeran eragitea,berrerabilpena sustatuz. Baina,bestetik, Itxipurukoek elkartasunproiektuak aurrera ateratzekodirua ere lortu nahi dute. Orain-go honetan Sakanako Mankomu-nitatearen Immigrazio Zerbitzua-ren Kultura-arteko Bitartekari-tza Zerbitzuaren se gidabermatzera bideratuko da etzi lor-tutako diru guztia.

Elkar ulertzekoKultura-arteko Bitartekaritza Zer-bitzua (KBZ) Sakana guztianeskaintzen den zerbitzua da. Bereegitekoa sakandarren arteko ongiulertzea sustatzea da. Mank-ekoImmigrazio Zerbitzura joz erabildaiteke KBZ (648 070 710 telefonoaedo immig [email protected] e-posta, Bego).

Sakandar berriekin zuzeneanlan egiten duten hainbat arloeta-ko profesionalen beharrei erantzu-ten die (ikastetxeak, osasun etxe-ak, gizarte zerbitzuak, enplegua,aisialdia, kultura…); sakandarberriek eta bertakoen mezuak ego-ki ulertu direla bermatzea; kultu-ra ezberdineko pertsonen elkar-tzeak eragin litzakeen arrisku eta

gizarte gatazkak saihestea;Magreb-eko, Afrika iparraldekokultura sakandarrei hurbiltzea(bereziki lehenago aipatu direnzerbitzuei) baita bitartekariarenbidez alderantziz ere; zerbitzuanari denaren etengabeko presta-kuntza; gaur egun Sakanan dau-den kulturen gizartearen kohesioeta elkarbizitzaren alde lan egitea;banakotik kolektibora doazen uler-men sareak sortzea eta, azkenik,magrebdarren inguruko aurreiri-tzi, susmo eta estereotipoekinhaustea.

2010 eta 2013 urteen artean Nafa-rroako Gobernuaren diru-lagun-tzei esker kudeatu zen Kultura-arteko Bitartekaritza Zerbitzua.2013an bitartekaririk gabe geldi-tu zen Sakana. Izan ere, gobernua-ren laguntza deialdian jarritakobaldintzek asko mugatu zutenbitartekarien profila eta baldin-tzak beteko luketen pertsonak opa-tzea asko zaildu zuen. Joan denurteko eta aurtengo bitartekari-

tza eta itzulpen eskaerak bolunta-rioen talde bati esker egin dira.

Lan hori ordaindua izan beharduela uste dutelako aurkeztu daproiektu hau bigarren eskuko azo-karen bidez sustatzeko. Aurrekourteetako kostua kontuan izandaImmigrazio Zerbitzuak 1.000 eurolortu nahi lituzke. Haietatik 200dauden boluntarioei prestakuntzaematera bideratuta leudeke. Bes-te 300 euro garraio gastuetarakolirateke eta azken 500ak bolunta-rioei euren lana eskertzeko.

70Kultura-arteko BitartekaritzaZerbitzuak aurten izandako itzul-pen eta bitartekaritza eskaerak.Ibarrera etorritako populaziotalde nagusia Afrika iparralde-koa da eta bereziki haiekin lanegin du bitartekaritza zerbitzuhorrek.

Uharten Guk Gureak elkartea sor-tu zen 2013an. Hiru helburu ditu:memoria historikoa berreskura-tzea, euskal kultura bultzatzea etaeuskal nortasuna babestea. Urtehartako lastailean Euskal Asteaantolatu zuen. Haren despedidagisa Euskal Festa izan zen Uhar-ten. Elkarteak aurreratu zuen biurtean behin antolatuko zuelaospakizuna. Eta iritsi da garaia.

Egitaraua12:00etan Kalejira; erraldoi etaburuhandien konpartsa eta dantzariak.13:00etan Dantzariak.13:30ean Kantu poteoa DonostiakoKantu Jirarekin. 14:30ean Herri bazkaria. 16:00etan Popi eta Zaratrakopailazoak.18:00etan Kontzertua: AnitarenBilobak.20:00etatik 23:00etara DantzaldiaKapri taldearekin.

Astelehenean 25 urte beteko diraAltsasuko Gazte Asanbladako(AGA) kideek Socorro-etxea oku-patu eta gaztetxe bihurtu zutela.Hori gogoan AGAk egitarau zaba-la prestatu du Mende laurdena.Joder que buena! Orain dator one-na! leloarekin. Aste bete gehiagoiraunen dute ospakizunek.

Orain artekoari dagokionez,astelehenean bertan ospakizu-nei hasiera emateko etxajua piz-tu eta auzatea izan zuten. Aldiberean, erakusketa mustu zutenGure Etxea eraikinean. Gasteiz-ko Errekaleor auzo autogestiona-tuaren berri jaso zuten astearte-an. Herenegun AGAk, plazan,batzar irekia egin zuen. Atzo,berriz, generoa eta gazteria gaiahizpide izan zuen Begoña Zaba-lak bere hitzaldian.

Egitaraua>> Lastailak 9, ostirala17:00etan Haur jolasak eta puzgarriak,Foru plazan. 18:00etan Txokolate-jatea. 20:15ean AGA pilota txapelketakopartidak Burunda pilotalekuan, musikazgirotua. 22:30ean Afaria gaztetxean. Ohikolekutan izena eman. 23:00etan Gaztetxeroen artekodesafioen jarraipena: sing-star!

>> Lastailak 10, larunbata12:00etan Kalderete txapelketarenhasiera eta izen ematea Gure Etxeaeraikinean. 14:30ean Kaldereteen dastatzea epaileprestuenekin! Aurten gurekin: Majarisde la Sorna, Enrike Zelaia eta Dubi etaMarisa ahizpak. 15:00etan Kalderete bazkaria, Foruplazan. 17:00etan Gaztetxeroen argazkierraldoia. 17:30ean Desafioen finala: mozkorki-rolak. Ondoren, zunba-poteoa herrianbarna. 22:00etan Indarrak berreskuratzeko…guztiendako magrak, gaztetxean. 22:00etan Tirri&Terry guateke jai alai.

>> Lastailak 11, domeka18:30ean Urtemugako asteko bideoenemanaldia eta ajea laguntzekomerendua, gaztetxean.

>> Lastailak 12, astelehena17:00etan Pilota partidak.

>> Lastailak 15, osteguna19:00etan Hitzaldia gaztetxean:Kurdistan, estatu islamista etainperialismoa. Hizlariak: Askapenakobrigadista altsasuarrak.

>> Lastailak 16, ostirala 20:15ean Pilota partidak: 2. mailakofinal erdiak.

>> Lastailak 17, larunbata19:00etan AGAren pilota txapelketakofinal handia Burunda pilotalekuan,Peñek girotuta.

Etxajuarekin hasi ziren ospakizunak.

Bigarren eskuko azoka Sakanakokultura arteko zubigintzarabideratuko da

Plazan mauka ederrak opatzeko aukera izanen da igandean.

Duela bi urte bertako ikurren alde egin zuen elkarteak eta mastak jarri zituen.

Euskal Festa bueltan

Gaztetxearen mendelaurdenekoospakizunak aurrera

Page 8: 525 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a8 sakanerria

Altsasu» Etxarri Aranatz»

»

»

73 Gaur egun Uemako kide direnudalak, haien artean daude Arbi-zu eta Etxarri Aranatz.

Euskal presoei ezartzen zaiensakabanaketa politika bukatzekoeskatuz larunbatean kontzentra-zioa egin zen Etxarrin Etxeratelkarteak deituta. Jendearen arte-an zortzi furgoneta egon ziren.Haietan ibarreko preso bakoitza-ren izena, dagoen espetxea etahura dagoen distantzia ageri ziren.Horrela Mirentxin Gidariek egin-dako lan isila aitortu nahi izanzuen Etxeratek. Izan ere, gidarihoriek, presoen senide eta lagunakespetxeetara eramaten dituzte,haiei nekea arintzeko edo istripuarriskua eta diru xahutzea txiki-tzeko. 15 urte daramate horretan

gidari horiek. Mila bat dira, bai-na euskal presoak sakabanatuakdauden 76 espetxeetatik soilik

15era iristeko gaitasuna dute. Gida-ri izateko gonbitea luzatu zutenEtxerat-etik.

Etxerat-etik Etxarriko taldeaindarberritzeko deia egin zuten:“Nafarroan preso eta iheslarigehien duen herria da. Sakanakopreso eta iheslariak Frantzia etaEspainiako Estatuetan sakabana-turik daude, baina baita itsasoarenbestaldean ere. Horrek sekulakoahalegina eskatzen digu”. Preso etaiheslarien senideak batzen dituenelkartekoendako sakabanaketare-kin bukatzeko “behar-beharrez-koa da gure muga ideologiko etapolitikoetatik kanpo aliatuak bila-tzea eta, are gehiago, muga horie-tatik barna ere denok norabideberean bultzatzea”.

Erandion eta Gizunen hilketamatxista bana izan zen eta haieksalatzeko Altsasuko mugimendufeministak deituta kontzentrazioaegin zen herenegun udaletxe pare-an. Euskal Herriko EmakumeenMundu Martxatik adierazi dute-nez, “nazkatuta gaude, oso hase-rre. Beste behin ere, emakumeonaurkako indarkeria kasu batenaurrean gaude, gure gaitzespenosoa eta salaketa irmoa egin nahidugu ezer baino lehen”.

Mundu Martxako kideek esandutenez, “kontziente gara, emaku-meon aurkako indarkeriak ez due-la etenik, eta horren aurrean ezindugu gure amorrua, nekea etahaserrea besterik adierazi”. Era-soek etenik ez dutela nabarmen-du eta Euskal Herrian aurten 6emakume erail dituztela azpima-rratu dute. Halako gertakarienaurrean ez isiltzeko eta emakume-ek aske bizitzeko duten eskubideaaldarrikatu dute.

Axio gogoanBihar 36 urte beteko dira Juan Ina-zio Erdozia Larraza, Axio, Lizarrus-tiko portuan hilik agertu zenetik.Etxarriko ezker abertzaleak Oroi-mena eta Askatasuna leloarekinhitzaldi-ekitaldia antolatu du bihar-ko. 11:30ean Etxarriko kultur etxe-an Antton Lopez, Kubati, presoohiak hartuko du hitza.

SAKANA

SAKANA

SAKANA

Maizek Uemakozuzendaritzansegituko duUdalerri Euskaldunon Mankomuni-tateak (Uema) legegintzaldi berri-ko aurreneko batzarra egin zuenAzpeitian, larunbatean. 11 kidekozuzendaritza taldea eta presiden-tea aukeratu ziren. Azken kargu horiJosu Labaka zinegotzi azpeitiarra-rendako izanen da. Etxarri Aranaz-ko alkate Eneka Maiz Ulaiarrek bes-te lau urtez jarraituko du Uemakozuzendaritza taldean. ZuzendaritzanHego Euskal Herriko lau herrialde-etako ordezkariak daude. Bestalde,EH Bilduko 7 kide, EAJko 3 eta inde-pendente bat daude.

Marañon NUKFko bokala Larunbatean berritu zen Nafarroa-ko Udal eta Kontzejuen Federazioa(NUKF). Lodosako alkate Pablo Azko-na aukeratu zuten federazioko pre-sidente 833 aldeko botorekin. Cin-truenigoko alkate Raquel Garbayok242 boto eskuratu zituen eta Ollo-ko alkate Francisco Javier Perezek84. Lehendakari ordeak izanen dirabiak. Bokalak ere aukeratu zituzteneta horien artean dago Arbizuko alka-te Karmele Marañon Chasco.

Bi hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa

40 bat pertsonek salatu zituzten azken hilketak.

Etxarri Aranatz»

Mirentxin gidariak omendu zituen larunbatean Etxeratek.

Sakabanaketaren salaketa eta lan isilari aitortza

Astelehenean, 12:00etan, IruñekoAntoniuttitik abiatuko denmanifestazioan parte hartzera deitudute

Herriak libre dinamikak Askape-nako bost kideren kontra Espai-niako auzitegi nazionalean egi-nen den epaiketa salatu nahi du.Astelehenerako manifestazioa dei-tu du Iruñean eta horrekin bate-ra, Espainiako estatuaren kontraEuskal Herrian eta munduan bar-na egin diren herri epaiketetakoepaiak batean bilduko dira.

Epaiketa horietako bat Altsa-sun egin zen ostiralean. Lekuko-

en aulkian gazte torturatu etaespetxeratu bat eta Hego Ameri-

kako jatorrizko herrietako ordez-kari bat zeuden, besteak beste.Akusatuen aulkian, berriz, eko-nomia, politika, eliza eta heda-bideetako ordezkariak. Akusa-zioak eta defentsak aurkeztuta-ko proben ondoren espainiarestatua errudun jo zuen epaile-ak: "Abya Yala-n mendeetan egin-dako sarraskiengatik, OTANe-ko kide izan eta inperialismoayankiaren interesak babestea-gatik, Sahararen ukazio eta zapal-keten konplize izateagatik etaestaturik gabeko nazioen espetxeizateagatik".

Podemos-Ahal Duguko Senatura-ko hautagai Iñigo Muerza bertanzela, abenduaren 20ko hauteskun-deetara begira informazio bileraegin zen astelehenean. Ahal Dugueta batzeari buruz hizketatu ziren.

Ahal Dugutik adierazi dute-nez, “beste alderdien ideiak onar-tuta ere, balio asanblearioa eta par-te hartzea defendatzen dugu, ezpaktu interesatu ezta alderdienildoak ere”. Pertsonak “ardatz etaerdigune hartuta, pertsona guztienahotsa alderdi bakoitzarenbarruan entzuna izatearen alde-

koak gara, bizio hierarkiko berti-kaletan erori gabe”. Astelehene-an egindako bozketan Ahal Duguhauteskundeetara bakarrik aur-keztea erabaki zuten, “aldaketa-rako tresna den Ahal Dugun par-te hartu nahi duten pertsonakintegratuz”.

Heldu den astearterako alder-diak bilera berria deitu du , hau-teskunde programan gehitu dai-tezkeen ideien ekarpenak jasonahi dituzte. 19:00etan izanen da,Gure Etxea eraikinaren behekosolairuan.

Ibarreko CCOOko ordezkariakNafarroako aurrekontuetatikkobratu duela salatu du ELAk.Halakoak ukatu ditu CCOOk

ELA sindikatuak azaldu duenez,“UGTko eta CCOOko zenbait ardu-radunek haien soldata Nafarroakoaurrekontuetatik jasotzen dute zuze-nean”. ELAren arabera Nafarroa-ko Enplegu Zerbitzuak (NEZ) “ustezenplegu heziketara zuzendurikozenbait hitzarmen UGTk eta CCO-Ok euren liberatu sindikalen solda-tak ordaintzeko erabili dira zuzene-an”. Aldeen artean sinatutako lau

hitzarmenetan “euren soldatarenportzentaje bat Nafarroako aurre-kontuetatik zuzenean ordaintzendela egiaztatu daiteke”. ELAk azal-du duenez, CCOOko Sakanarenarduraduna agertzen da zerrendahorretan eta aurrekontuetatik “por-tzentaje txikiagoa” jaso zuela adie-razi du. ELAk egun dagoen ereduaeraistea beharrezkotzat jo du.

CCOOk ELAk egindako salake-tak ukatu egin ditu: “egiazkotasu-nik ez dute eta ELAk NEZen etaharekin ari garen sindikatuen aur-

ka duen kanpainaren beste atal batbesterik ez da”. CCOOtik azaldudutenez, “programa finalistetara-ko kontratatutako pertsonak tek-niko profesionalak dira, hitzar-menak markatutako arloan ari-tzen direnak. Interes orokorrekojarduna da haiena”. Sindikatuakgogorarazi du programak NEZekfiskalizatzen dituela eta estatuakegindako ebaluazioek programenemaitza onak nabarmendu dituz-tela gaztigatu du. CCOOk ELArizuzenketa eskatu dio.

Herriak libre aldarrikatzera

Lekuko, defentsa, akusatu, fiskal eta epaileak izan ziren epaiketan.

Ahal Dugu hauteskundeetarabakarrik aurkeztearen alde

ELAk CCOO liberatu sindikalarensoldataren inguruko salaketa egin du

Page 9: 525 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a oharrak 9

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Maria Pilar Saenz Castro(Mertxe Fernandez Saenz,

Iñigo Aritza ikastolako juntakidearen ama)

Une latz hauetan bat egiten dugu

familiaren saminarekin.

Iñigo Aritza ikastolakoguraso, ikasle eta langileak

Erosi/ salduSALDU

Kanarioak salgai Olaztin. Telf. 606 43 74 38

OpatutakoakAltsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

IkastaroakOlaztiko Erburua kiroldegian ikastaroeneskaintza (urria-maiatza). Izen emate epeazabalik. Yoga, pilates, aero-dance, indoor zikloa,mantentze soinketa. Izen emateak eta argibideak:Erburua kiroldegian edo 948 56 45 12 telefonoan.

Psikomotrizitate saioak. 2 eta 4 urte bitartekohaurrentzat. Ostegunetan Kattuka Haur Eskolan(Arbizu). Interesa izatekotan, hots egin 948 5670 09ra edo [email protected].

Homeopatia klasiko ikastaroa. 8 saio.Urriaren 28an hasiko da. Asteazkenetan, KattukaHaur Eskolan (Arbizu). Familientzat gidatua.Emailea: Konny Dieterich Voss. Interesa izateko-tan, hots egin 635 75 36 65 telefonora,www.homeopatiafamiliar.net

Oharrak Etxarriko irakurle taldea. Lastailaren 29an,19:00etan, Etxarriko liburutegian elkartuko diraInere Nemniroskyren “Arimen maisua” liburuazhizketatzeko.

Odol-emaileak. Urriaren 29an Arbizun etaLakuntzan, arratsaldez.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral Kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural Kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota

bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbi-tzua Sakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorki-nekin harreman zuzenean ari diren profesiona-lei, eta baita etorkin beraiei ere, bai ahozko nolaidatzizko itzulpen zerbitzua eskaintzeko.Eskaintzen dena: itzulpenak bai frantseseranola arabierara, eta hizkuntza ezberdinak direlamedio, sor daitezkeen gatazken aurrean bitar-tekaritza zerbitzua. 9:00etatik 10:30era osa-sun zentroetan, 11:00etatik 12:30era ikastetxe-etan eta 13:00etatik 14:30era gizarte zerbi-tzuetan. Astelehenetan Etxarri Aranatzen,astearteetan Irurtzunen eta ostegunetanAltsasun. Aurretik txanda eskatu 648 07 07 10edo [email protected] postaelektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakien batikasten edo trebatzen ari den bizpahiru pertsonare-kin biltzen da, astean behin, ordu batez. Taldeakgustuko duena egitea aukeratzen du: kafea hartu,paseatu… baina beti euskaraz. Informaziorako: 607624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edo sakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Jurgen Beregaña Andueza,irailak 14, Lizarragan.• Haizea Barbarin Mugica,irailaren 30ean Ihabarren.• Alar Lopetegi Luis, urriaren 2anLakuntzan.• Stefan Corduneanu Corduneanu,urriaren 2an Irurtzunen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 10: 525 guaixe

kirola >>TXIRRINDULARITZA

RURAL KUTXAK 28 GARAIPEN: Sakanakotalde afizionatuak 28 garaipen lortu ditudenboraldi honetan. “Arrakastaz betetako

denboraldia izan da, errepikatzeko zaila.Ezin da gehiago eskatu” azaldu du AlbertoMazkiaran zuzendariak.

Nazabal txapeldunordea, Iker Vicente txapeldunaren eta Juan Jose Lopez Azpilikuetaren ondoan.

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a10

Aizkolaria

Atletismoa

Disko-hernia arazoak ezdira konpondu etaaizkoratik erretiroahartzea erabaki du FlorenNazabalek igandeanNafarroako I. MailakoAizkora Txapelketan aritueta gero

Floren Nazabali bizkar-hezurrakmakina bat arazo eman dizkio.Etxarri Aranazko aizkolari han-diak, disko-hernia dela eta, oina-ze askorekin ibili behar izan du.Aurreko urtean, esaterako, Etxa-rriko ferietan jokatutako Nafa-rroako I. Mailako Aizkora Txapel-keta irabazi eta gero segituan joka-tzekoa zen Euskal HerrikoTxapelketan aritzeari uko egin

zion, Nafarroako finalean oinazezbeteta aritu eta gero. Aurten pla-zatatik kanpo ibili da eta deneta-rik egin du disko-herniako arazo-ak gainditzeko. Berriki Nafarro-ako txapelketako kanporaketaneta Euskal Herriko Txapelketakokanporaketan aritu zen etxarria-rra eta bazirudien ongi zebilela;finalerako sailkatu zen eta igan-dean Nafarroako bere 10. txapelalitzatekeena janzteko faboritonagusia zen.

Baina guztia joan da pikutara,igandeko finala baino bi egun lehe-nag,o atzera ere, disko-hernia ara-zoekin hasi baitzen, oinaze ikara-garriekin. Etxarriarra finalean ari-tu edo ez zalantzan izan zen, bainaazkenean Etxarriko ferietan joka-tutako Nafarroako finalean aritzeaerabaki zuen. Oso gutxik zekitenzein zen bere egoera. Ongi hasi zen,aurretik, baina finala bukatzeko bienborren faltan Iker Vicentek har-tu zion aurrea eta bera izan zen txa-pelduna. Proba bukatu eta bereha-la iritsi zen sorpresa: Nazabalek argi

utzi nahi izan zuen Etxarrikoa bereazken plaza izango dela, erretiroahartzen duela. Euskal Herriko fina-lean ez da ariko eta bere ibilbidea-ri agur esan dio.

TxapeldunordeaUharte Iruñeko kanporaketan sail-katutako 5 aizkolariak hartu zutenparte igandean Etxarrin jokatu-tako Nafarroako I. Mailako Aizko-ra finalean: Floren Nazabal etxa-rriarra, Iker Vicente otsagiarra,Juan Jose Lopez lezaundarra, JonRekondo leitzarra eta Ruben Sara-legi leitzarra. Lau kanaerdiko, lau60 ontzako eta bi oinbiko erdibitubehar zituzten. Jendetza bildu zenEtxarriko pilotalekuan. Jakina,txalo eta animo gehienak Nazaba-lendako ziren. Izan ere, bera zenfaborito nagusia. Inork gutxikzekien, atzera ere, oinazeekin hasizela. Etxarriarra ongi hasi zen, gai-nontzekoei aurrea hartzen. Atze-tik 18 urteko Iker Vicente bereerritmoan zetorren lanean, behe-tik gora eginez. Florenek txapela

irabaziko zuela zirudien, bainazortzigarren enborrean trabatuegin zen; ezinean ibili zen etxarria-rra eta minutu ederrak galduzituen. Gaizki pasatu zuen, oina-zeekin, ezinean. Hor izan zuenbere aukera Iker Vicentek. 18 urte-ko gazteak onartu zuen “nahikosufritu” zuela, baina sekulako lanaegiten jakin zuen eta finala irabaz-tea lortu zuen (30:17). Vicente Nafa-rroako lehen mailako txapela jan-tzi duen aizkolari gazteena izan da.Floren Nazabalek bigarrena pos-tuari eustea lortu zuen (31:56), aiz-korakada bakoitzeko zaleen txa-loak jaso zituelarik.

Bukaeran aitortu zuen Nazaba-lek Etxarrikoa bere azken plazaizan zela. Pena izan zen txapela-rekin ez erretiratzea. Egun histo-rikoa, aizkoran. Nolanahi ere, Eus-kal Herriko maila nagusiko 6 txa-pelekin eta Nafar roako 9txapelekin esan du agur Nazaba-lek, Urrezko Aizkora eta bestehamaika txapelketa eta torneo ereirabazita.

Sakandarrak X. Orreaga-ZubirinX. Orreaga-Zubiri maratoi erdian(21,5 km), 973 korrikalari aritu ziren,tartean sakandarrak, eta AntonioEtxeberria (1:13:19) eta Ana Llorens(1:33:50) izan ziren azkarrenak.

Sakandarrak X. Orreaga-Zubirin:

1. Antonio Etxeberria: 1:13:1936. Iñaki Alvaro (Alts) 1:28:42

138. Juan Carlos Villalobos (Alts)1:37:22164. Martin Somocurcio (Alts) 1:38:53197. Iñigo Etxarte (Irur) 1:40:30221. Xabier Aierdi (Alts) 1:42:10250. David Mutiloa (Irur) 1:42:59258. Juan Pedro Ariz (Bak) 1:43:27293. Iñigo Rekalde (Irur) 1:44:59361. Javier Riezu (Alts) 1:47:10391. Jon Arellano (Alts) 1:48:24461. Ignacio Arratibel (Alts) 1:50:51571. Joseba Rivas (Irur) 1:56:08668. Raul Mendoza (Zior) 2:00:56772. Jesus Arzoz (Irur) 2:06:05810. Enrique Segura (Arb) 2:09:21

Floren, gaur (igandea)Nafarroako txapeldunorde izanzara.Bai, txapeldunordea. Finalean au-rretik joan naiz baina egur bateangeratu naiz, Ikerrek aurrea hartudu eta txapela berarendako izanda.

Detaile polita txapelduna izan-dakoak txapeldun berriari txa-pela janztea…Bai hala eskatu didate. Hori nor-mala da, niri ez zitzaidan inporta.

Errelebo bezala bera dator eta be-rari txapela jartzea normala da.

Erreleboa heldu dela diozu, etazuk erretiroa oraintxe bertanonartu duzu. Bai, nik garbi nuen. Aurreko urte-an erretiroa hartzea nahi nuen,baina lesioa zela eta gauzak ez zi-tzaizkidan nik nahi bezala atera,eta aurten ere ez. Astelehenean,Pilarika egunean, Euskal Herrikofinala dut jokatzeko, baina ez naizazalduko. Gaur bukatuko da nirehistoria.

Floren, lesioarekin oinazeakjota egon zara azkeneko urteluze honetan, eta azken bi egu-notan Nafarroako finalera atera

edo ez atera ibili zara…Nik dudana bizkar hezurreandesgastea da. Disko-hernia dut,diskoak desgastatuta, eta duela biegun berriro oinazeak hasi ziren.Azken honetan ezinean nago etahorrela ez dago aritzerik.

Hortaz, gaurkoa izan da zureazkeneko saioa?Bai, gaur izan da nire azkenekoplaza, gaur bukatzen da historia,jaioterrian.

Hemendik aurrera AizkoraEskolan irakasle ikusiko zaitugu?Aurten ez naiz Aizkora Eskolanibili, denbora faltagatik eta erdo-ziatarren esku utzi dugu eskola.Baina, beno, bateonbati lagundu

behar bazaio pozik lagundukodiot.

Floren NazabalenpalmaresaEuskadiko maila nagusiko aiz-kora txapelketak: 6 aldiz txa-pelduna (2002, 2004, 2007,2008, 2009 eta 2012). Nafarroako lehen mailako aiz-kora txapelketak:9 aldiz txapel-duna (2001, 2002, 2007, 2008,2009, 2010, 2012, 2013 eta 2014). Nafarroako Bikotekako aizko-ra txapelketak: 8 aldiz txapel-duna (1994. urtean Antonio Jau-narena bikote zuela, 1995. urte-an Antonio Senosiain bikote zuela,2002. urtean Juanjo Lopezekin,2003. urtean Juanjo Lopez biko-te zuela, 2005. urtean JuanjoLopezekin, 2007. urtean AntonioSenosiainekin, 2010. urtean JoseJuan Barberenarekin eta 2011.urtean Jon Rekondorekin). * Lorpen hauei Urrezko Aizkorakgehitu behar zaizkio.

gertutik >>Floren Nazabal

Aizkolaria

Ezin du gehiago

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketa:

1. Iker Vicente (Otsagi) 30:17.302. Floren Nazabal (Etxarri) 31:56.813. Juan Jose Lopez (Lezaun) 33:32.344. Jon Rekondo (Leitza) 34:33.455. Ruben Saralegi (Leitza) 35:22.92

Trial bizikleta

Nafarroako TrialBizikleta TxapelketaArakilenBihar, 10:00etatik aurrera Biaizpekoarratean

Irantzu Trialbici klubak eta Nafarro-ako Txirrindularitza Federazioakantolatuta, Nafarroako Trial Bizikle-ta Txapelketa hartuko du Arakilek.Txapelketa 10:00etan hasiko daBiaizpeko arratean eta Trialbici ZonaNorte Openerako baliagarria da . Ber-tan trial bizikletan iaioak diren ipa-rraldeko espezialista onenak lehia-tuko dira. Antolakuntzak zehaztu-tako ibilbide eta eremu ikusgarriakgainditu beharko dituzte.

Amaia Crespo RuralKutxa BTT KopakotxapeldunaDiego Latasak(Saltoki) irabazidu Rural KutxaBTT Kopa. MikelOtxoa 32.a izanda sailkapenabsolutuan, IñigoOtxoa 39.a eta Mikel Irigoien uhar-tearra 41.a. Emakumezkoetan Burun-da Txirrindularitza Taldeko AmaiaCrespo izan da Rural Kutxa BTT Kopa-ko txapelduna.

Mendi lasterketa BTT

Page 11: 525 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a kirola 11

Elkarteen arteko txapelketako finalistak. Eskuinean, behean, Goldarazena.

Pilota Botxa

Mendia Motoziklismoa

XAGUA L T S A S U

% 5eko deskontua, 30 €tikgorako erosketa eginez gero.

LIBURUNDAA L T S A S U

%5eko deskontua paperte-gia eta irakurketarako libu-ruetan.

GOIKO LOREDENDAA L T S A S U

30 €tik gorako erosketetan% 10eko deskontua (Baratzaeta garaiko loreetan izanezik. Eskaintza ez metaga-rria).

MARI JOSEILEAPAINDEGIA

A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu26 €.

FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

%10 eko deskontua fruitu tro-pikaletan.

EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

%5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria.

LOPEZ DE GOIKOETXEAHARATEGIA

U R D I A I N50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

LARKAA L T S A S U

100 €tik gorako erosketen-gatik 10€ko deskontu-balea(beherapenetan izan ezik).

LASTAI GASOLINDEGIAA L T S A S U

0,04 €ko deskontua litroko,erregai guztietan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Arbizuarrak Xala izango du aurkarilarunbatean, 18:00etan, Miarritzen(ETB1, Nafar Telebista)

Asteburuan hasi zen lau t´erdikotxapelketa. Joseba Ezkurdiak IkerArretxe izan zuen aurkari Tolosan.Ez zen Iker Arretxeren eguna izan,inondik inora. Hasieran soilikaurreratu zen Arretxe II.a, 4 eta 3,baina hortik aurrera Ezkurdiakhartu zuen aginte makila eta ezzuen bukaerara arte askatu. Arbi-zuarrak 7 tantotan utzi zuen Arre-

txe. Ezkurdia Arretxe baino askozere gehiago izan zen.

Ezkurdiak Xala izango duhurrengo aurkaria bihar, Miarri-tzen (ETB1, Nafar Telebista). Par-tida lehiatua izango da. Biek dutegustuko distantzia motza. Ezkur-diak final laurdenetatik aurreraezin izan du egin eta Xalak espe-rientzia askoz zabalagoa du; kaio-laren zirrikitu guztiak ezagutzenditu eta finalerdietatik finalera eginnahi du salto behingoagatik.

Iratxok, Sakanako Mendizaleak etaIndependentistak sareak antolatuta,hiru zutabe aterako dira eta hirurekbat egingo dute erdigunean

Irurtzungo Iratxo mendi taldeak,Sakanako mendizaleak eta Inde-pendentistak sareak Euskal Herri-ko erdigunera mendi martxa buru-tuko dute lastailaren 11n, igande-an. Mar txa hiru tokiezberdinetatik aterako da goizeko9:00etan: Irañetatik, Ollotik etaUnanutik. Hiru zutabeek bat egin-go dute erdigunean eta ekitaldi batburutuko da 11:30ean, mugarrian.

2011ko lastailaren 30ean bestemartxa bat egin zen Euskal Herri-ko erdigunera, Sakanako menditaldeek eta Independentistak sare-ak antolatuta. Arrakastatsua izanzen eta aurten berreskuratzea era-baki dute. “Gure mendi tontorrakeuskal herritarren aldarrikapenenlekuko izan dira. Mendizaletasunabeti egon da euskal nortasunari,askatasunari, naturari eta herrialdarrikapenei lotuta. Mendiakgure herriaren historiaren lekukoerraldoi isilak dira. Erdigunea Eus-kal lurraldeen erdigunea da, lurral-detasunaren adierazgarri. Eta zen-tzu honetan, mendi martxa hau“lurraldetasunaren martxa” da,eta lurraldetasun eguna bilakatzen

joango litzateke urtetik urtera: eus-kal herrialde guztietako jendea,Euskal Herriaren bihotzetik eus-kal lurralde osoari begira” azaldudute. Martxa urtero egiteko erron-ka bere gain hartu dute. “Datozenurteetan Euskal Herriko mendi tal-deen egutegietan data finko bate-kin mendi martxa hau kokatzenahaleginduko gara” gaineratu dute.

Euskal Herriko erdiguneaEuskal Herriko erdigune geogra-fikoa 2004an finkatu zuen Félix Isa-sak. Euskal Herria bere osotasu-nean kontutan hartuta burutu zuenazterlanaren emaitza izan zen.

Andia mendilerroan dago, Beriainmendi tontorretik nahiko hurbil,Olibesario sakonune edo saroian,(1236 m). Leku izugarri ederra daeta mugarria jaso zen bertan.

Xabier Agustinori 15 eta 5 irabazizion finalean. Elkarteen ArtekoBotxa Txapelketan Amaia izan zengarailea

Botxaz betetako asteburua izanzuten Irurtzunen. Lehenik etabehin, ostiralean Banakako BotxaTxapelketako aurre finalak eta fina-lak jokatu ziren. Txapelketan 17botxalarik parte hartu zuten, laumultzotan banatuta. A multzoanSantos Iragi, Mikel Goldarazena,Goio Fernandez eta Txeli Garcialehiatu ziren, B multzoan XabierAgustino, Asensio Galartza, AliciaNavarro eta Julen Iragi, C multzo-an Tere Otsoa, Txutxurrin, PakitaArruabarrena, Mikel Ollo eta LuisArrasate eta D taldean Tere Yere-gi, Iñigo Carballo, Juanito Maestreeta Xabier Goñi. Aurre finaletan,Mikel Goldarazenak 12 eta 8 iraba-zi zion Julen Iragiri eta Santos Ira-

gik 9 eta 12 galdu zuen Xabier Agus-tinoren kontra. Final handian MikelGoldarazena izan zen txapelduna,Xabier Agustinori 15 eta 5 irabazieta gero. Eta 3. eta 4. postuak zehaz-teko partidan Julen Iragik 12 eta 8irabazi zion Santos Iragiri.

Taldekakoan Amaia txapeldunLarunbatean eta igandean Iratxoelkarteko botxategiak ElkarteenArteko Botxa Txapelketa hartuzuen. 10 talde lehiatu ziren, Amaia,Txantrea, Antsoain, Irurtzun etaBerriozar elkarteetakoak. 3. eta 4.postuak zehazteko finalean, Irur-tzunek (Mikel-Alicia)10 eta 8 har-tu zuen menpean Berriozar (Iker-Josu). Eta final handian Amaia(Jose Mari-Felix) izan zen txapel-duna, Txantreari (Rufles-Txus) 15eta 8 irabazita.

Navarider DaySakanatik pasako daNafarroan barna 400 kilometrokoibilbidea eginen dute motorzaleek,larunbatean, eta 10:30etik aurrerageldialdia egingo dute Irurtzunen

Navarider Day izena du MotorutasMoto Club taldeak motorzaleenda-ko larunbatean prestatu duen jai egu-nak. Izena eman duten 405 motor-zaleak Nafarroan barna 400 km osa-tuko dituzte. Iruñeko Baluarte plazatik7:30ean abiatuta, antolakuntzak 5kontrol gune jarri ditu: Los Arcose-ko Nafarroako Zirkuitua (3 bueltaemango dizkiote zirkuituari), Irurtzun-go Matxain jatetxea (10:30ak ingu-ruan) Eugi eta Zubiri (bazkaria), Iza-ba eta Iruñea. Bukaeran, festa anto-latu dute Iruñeko Zentralen.

Euskal Herriko erdiguneramartxa antolatu dute igandean

Martxan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.

Egitaraua9:00etan Hiru zutabeen irteeraIrañetatik, Unanutik eta Ollotik.11:00etan Erdiguneko mugarrira iritsi.11:30ean Ekitaldia: Musika, kantua,ordezkari ezberdinen hitz-hartzeak…12:00etan Itzulera, zutabe bakoitzabere ibilbidetik.14:00etan Irteera tokietara berriro iritsi.15:00etan Bazkaria Irurtzunen(Txartelak www.independentistak.euswebgunen eta 943 561 853 telefonoan).

Lau t´erdia: EzkurdiaArretxeren gainetik pasa zen

Goldarazena Banakako BotxaTxapelketako txapelduna

“Xalaren kontra asko hobetu beharko dut”

Ostegunean pilota aukeraketa zuten Ezkurdiak eta Xalak. Biak sentsazio onekin daude.“Ondo aurkitzen naiz, baina jabetzen naiz kaiolak asko exijitzen duela, batez ere orain dau-den pilotari gazteek jokatzen duten erritmoa ikusita.” azaldu zuen Xalak. Ezkurdiak ere on-gi zegoela onartu zuen “Sentsazio onak ditut. Arretxeren kontra uste baino errazago iraba-zi nuen, berak ez zuelako egun ona izan. Hala ere, Xalaren kontra asko hobetu beharko dut;gehiago asmatu beharko dut” adierazi zuen Arbizuko aurrelariak, kaiola “asko gustatzenzaidan distantzia” dela gaineratuz. “Lehen partidako tentsioak uxatu ditut, baina Xala gain-ditu nahi badut hobetu beharreko gauzak baditut. Xalak etxean jokatzen du eta horrekabantaila pixka bat ematen dio. Miarritzeko frontoia oso noblea da, lau t´erdirako egokia.Errestoa izan daiteke gakoetako bat eta asko mugitu beharko dut. Xalak eroso jokatzen ba-du teknikoki oso konpletoa da eta min asko egin nazake” nabarmendu zuen Ezkurdiak.

Page 12: 525 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a12 kirola

Saskibaloia

Futbola Mendi lasterketak

Aritz Munarriz eta Erkuden SanMartin izan ziren lehen sakandarrak

Etxarriko ferietan, igandean, Uda-berri elkarteak eta Etxarri Ara-nazko Udalak hainbat laguntzai-lerekin antolatutako 40. MendiraJoan-Etorria jokatu zen. EtxarriAranazko proba Nafarroako Men-di Lasterketen Koparako azkenproba puntuagarria zen.

Aurten probaren 40. edizioazenez, antolakuntzak sariak indar-tu zituen. Sariez gain, 2001 urteanJuan Mari Garinek ezarritako erre-korra (42:50) apurtzen zuenak 300euroko gainsaria jasoko zuen. Pro-ba hasi baino lehen antolakuntzakJuan Mari Garini omenaldia eginzion. Zizurkilgo korrikalariak oroi-garri bat jaso zuen.

Aurreskuaren ondoren hasi zenlasterketa. 131 korrikalarik hartu

zuten irteera, Etxarriko plazatikUrbasako bargara, etxarriarrekmaiatza jartzen duten tokira igo eta,atzera ere, jaisteko (10 km, 1.144metroko desnibel pilatua). IgoeranJoseba Larralde bakarrik geratuzen. “Aldea mantentzen saiatu naiz,lortu dut eta kontentu” adierazizuen helmugara txalo zaparradaartean iritsi zen Joseba Larraldek(46:16). Berakoa Beriaingo Km Ber-tikalean bigarrena egitetik eta Ola-tzagutia-Urbasa proba irabaztetikzetorren, baina ez zuen Etxarrikoprobako errekorra apurtu. 40 segun-dora Zuhaitz Ezpeleta sartu zen(46:56) eta hirugarrena XabierMacias izan zen (47:03).

Emakumezkoetan kros mundu-tik datorren Virginia Perez gasteiz-tarra izan zen azkarrena (55:42).Bigarrena Nerea Amilibia zarauz-

tarra izan zen, ia 4 minutura (59:39)eta hirugarrena Irene Genbe zizur-tarra (1:02:40). 50 sakandar arituziren eta Aritz Munarriz (48:00) etaErkuden San Martin (1:04:56) etxa-rriarrak izan ziren azkarrenak.

Sakanako III. SaskibaloiTopaketetan aritunahi duzu?Izena ematea zabalik dago

Sakanako Mankomunitateak, hain-bat laguntzailerekin batera –Irurtzun,Etxarri Aranatz eta Altsasuko Uda-lak, Altsasu eta Irurtzungo Saskiba-loi Taldeak eta Andra Mari ikasto-la– Sakanako III. Saskibaloi Topake-tak antolatu ditu. Bertan 8, 9 eta 10urteko neska-mutikoak aritu daitez-ke, premini mailakoak. Topaketakazarotik maiatzera bitartean joka-tuko dira, Irurtzunen, Etxarri Ara-natzen eta Altsasun. Helburua sas-kibaloia sustatzea eta Sakanako tal-de eta neska-mutikoen artekoharremana bulkatzea da. Ez da txa-pelketa lehiakorra, eta, horregatik,ez da sailkapenik eginen.Topaketetan aritzeko talde bat osa-tu behar da. Taldea osatzeko lagun-tzarik behar dutenek, Mank-ekoKirol Zerbitzura deitu dezaketelaguntza eskatzeko lasai asko (948464 866). Izena ematea zabalikdago Mank-en.

Lastailaren 17an jokatuko da, Altsasukoferietan, eta lehenengoz 5 eurokobratuko dira, Josefina ArreguiKlinikaren Lagunak elkartearendako

Dantzaleku Sakana atletismo klu-bak, hainbat laguntzailerekin bate-ra, 8. Onddo Lasterketa antolatudu Altsasuko ferietarako, lastai-laren 17rako. Orain arte dohainikizaten zen proba, baina aurtenantolakuntzak 18 urtetik gorako-ei 5 euro kobratzea erabaki du, jaso-tako diru hori guztia JosefinaArregi Klinikaren Lagunak elkar-teari bideratzeko. “Klub bezalauste dugu herrian egiten diren gau-zei gure babesa eman behar dio-gula eta horregatik egin duguhau” adierazi du Dantzalaku Saka-nako kide Peio Bergarak.

Onddo lasterketan aurretik txi-kiak ariko dira, goizeko 11:00etan.18 urtetik azpikoek ez dute inskrip-ziorik ordaindu behar izango. “Halaere, edonork Josefina ArregirenLagunak elkartearekin kolabora-tu nahi badu, mahai bat egonen dadiru ekarpenak hartzeko. Eta bai-ta elkarteko kide egiteko” gaine-

ratu du Bergarak.

Korrika eta oinezOnddo lasterketa, helduena,12:00etan abiatuko da. Urteroko zir-

kuitu berbera izango da (6,6 km-koa).“Ibilbidea nahiko eramangarria da,baina badago korrika egin ezinduen jendea. Horregatik, 5 km-kobeste ibilbide bat prestatu dugu

eurendako, oinez egin dezaten. Hor-taz, ez dago aitzakiarik eta edonorkparte hartu dezake Onddo lasterke-tan. Uste dugu klinikarekiko eki-men honek jende gehiago erakarri-ko duela gure lasterketara. Gure las-terketa oso herrikoia da, ez dalehiakorra eta naturaz gozatu nahidugu, korrikan, onddoak ateratzendiren parajean. Mundu guztia gon-bidatzen dugu” azpimarratu duBergarak. 2014an haurren proban138 neska-mutiko aritu ziren eta pro-ba nagusian 116 emakumezko eta167 gizonezko. Emakumezkoen par-te hartzeak izugarri egin du gora.Lehendabiziko edizioan 5 emaku-me izan ziren eta azkenekoan 116.

Kamisetak eta zozketakKorrikalariek kamiseta jasoko dute.Antolakuntzak 350 kamiseta eginditu eta jasotzerakoan preferentziaizena aurretik internetez emandutenek izango dute. Bukaeran,guztien artean 3 onddo saski etaferiekin lotutako produktuekin osa-tutako 600 lote zozketatuko dira.

Ioseba FernandezEspainiakoerlojupekokotxapeldunaAsteburuan Pista Irristaketako Espai-niako Txapelketak jokatu ziren Txan-trea klubeko irristaketa pistan. Erlo-jupekoan ez zen sorpresarik egoneta Ioseba Fernandez iturmendia-rra izan zen txapelduna (24,498).

Garinek oroigarria jaso zuen eta podiumera igo zirenak sariak.

Etxarriko 40. txapelaLarralderendako eta Perezendako

Sakandarrak 40. Mendira Joan-Etorrian:

1. Joseba Larralde (Bera) 46:167. Aritz Munarriz (Etx) 48:00

10. Beñat Katarain (Lak) 49:0312. Mikel Rubio (Irur) 49:2614. Joxeja Maiza (Etx) 51:0116. Mikel Berastegi (Arb) 52:1422. Fidel Jimenez (Etx) 53:1223. Alberto Razkin (Etx) 53:3624. Iñigo Maiza (Etx) 53:3625. Gorka Verdugo (Etx) 54:0129. Txomin Igoa (Etx) 54:4331. Mikel Sasiain (Etx) 54:5434. Aitor Mozo (Lak) 55:3237. Ander Unzurrunzaga (Etx) 55:4642. Noureddine Baba (Lak) 56:1755. Arkaitz Munarriz (Etx) 57:5963. Josema Leiza (Arb) 59:4864. Gorka Arratibel (Etx) 59:5065. Juan Luis Maiza (Etx) 1:00:0666. Juan Mariñelarena (Etx) 1:00:2868. Alberto Mtz. de Lagran

(Etx) 1:00:3869. Ibon Ubeda (Etx) 1:00:4270. Ivan L. de Sabando (Alts) 1:00:4271. Alfredo Amillano (Arb) 1:00:5374. Kasi Estarriaga (Etx) 1:01:0975. Luis Areta (Lak) 1:01:1077. Asier Arratibel (Etx) 1:01:3078. Julen Arratibel (Etx) 1:01:3079. Asier Estarriaga (Etx) 1:01:3082. Bernar Garziandia (Etx) 1:01:4883. Andoni Goikoetxea (Etx) 1:02:1386. Jon Goikoetxea (Etx) 1:02:4489. J. Daniel Lakuntza (Etx) 1:03:2090. Xabier Urrestarazu (Etx) 1:04:0993. Erkuden San Martin (Etx) 1:04:5694. Igor Artieda (Etx) 1:04:5996. Maite Zabaleta (Etx) 1:05:2597. J. Antonio Salgado (Alts) 1:05:25

100. Eneko Lazkoz (Etx) 1:05:50102. Axier Larrion (Alts) 1:06:36104. Fco. Jose Juango (Irur) 1:07:38107. Joana Lopez (Etx) 1:08:14108. Iban Verdugo (Etx) 1:08:26109. Maria Goikoetxea (Etx) 1:08:26110. Manuel Larraza (Etx) 1:08:37112. Aiert Lizarraga (Etx) 1:09:23118. J. Javier Goikoetxea (Etx)1:12:05121. Anaitz Igoa (Etx) 1:12:24126. Aitor Kanpion (Arru) 1:17:07128. Patxi Atxa (Etx) 1:18:15

Sociedad DeportivaAlsasuak futboltaldeen aurkezpenaeginen duLastailaren 12an, astelehenean,11:30ean Dantzalekun

2015-2016 denboraldiaren aur-kezpena eginen du Sociedad Depor-tiva Alsasuak lastailaren 12an, aste-lehenean, 11:30ean Altsasuko Dan-tzalekun. Guztira 250 neska-mutikoarituko dira aurten futbolean tre-batzen, aurrebenjamin mailatik erre-gional maila bitartean 13 taldetanbanatuta. Talde bakoitzaren aurkez-pena eginen dute asteleheneko eki-taldian. Bertan bilduko direnen arte-an Razesa etxeko mountain bike bizi-kleta zozketatuko da, Jesus Irisarrikemandakoa.

Irristaketa

Atletismoa

8. Onddo Lasterketa solidarioaJosefina Arregi Klinikako Lagunen alde

Onddo lasterketaren aurkezpenean Bergararekin batera Josefina Arregi Klinikaren Lagunakelkarteko Patxi Goikoetxea zegoen. “Elkartearendako diru iturri bezala Sakana mailan mara-toi bat antolatzea bururatu zitzaigun, baina berehala ikusi genuen halako ekimen potolo batguretzako gehiegizkoa zela. Dantzaleku Sakanakoekin jarri ginen harremanetan eta hurrengoegunean bertan egin ziguten Onddo Lasterketan guretzako diru bilketa hori egitearen propo-samena. Oso eskertuta gaude beraiekin. Onddo egunean bildutakoa klinikako fisioterapia gelahornitzera bideratuko dugu” azaldu zuen Goikoetxeak.

www.dantzalekusakana.comOnddo lasterketan izena emateko,urria-ren 16ko 24:00ak arte .

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa4. jardunaldia

Etxarri Aranatz 4 – Bidezarra 0

Lagun Artea 5 – Burlades 1

Jardunaldi borobilean, Etxarrik Bidezarraliderrari 4 eta 0 irabazi zion, goitik beherakontrolatutako partidan. Xabat (2), Unai etaMikel izan ziren golegileak. Lakuntzan, 17. minuturako 2 eta 0aurreratu zen Lagun Artea (Ander, Eneko).Burladesekoak gol bat sartu zuten, bainabigarren zatian gol festa ederra ospatuzuten lakuntzarrek. Anderrek hat trickalortu zuen eta 5 eta 1 gailendu zen Lagun.

Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8 p5. Etxarri Aranaz . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p7. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p

Asteburuko jardunaldiaMutilbera - Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 17:00etan, Mutiloan)Berriozar – Lagun Artea

(Larunbatean, 16:15ean, Berriozarren)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa4. jardunaldia

Amaia 2 – Altsasu 1

Lehia oso estuan, edozein taldek lortu ahalizan zituen 3 puntuak. Lehen zatianAltsasuk dominatu zuen eta AnderrekAltsasu aurreratu zuen. 2. zatian Amaiahobeto aritu zen eta bana berdindu zuen.Altsasuk aukerak izan zituen, baina Amaiaizan zen garaipenaren gola sartu zuena.

Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 p

14. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1 p

Asteburuko jardunaldiaBeti Onak – Altsasu

(Larunbatean, 17:30ean, Atarrabian)

Futbola

Areto futbola

Interren kontragaldu zuen MagnakMagna Gurpea Xota eta Inter Movis-tarren arteko lehian bi taldeak parezpare aritu ziren. Inter 5 eta 3 aurre-ratu zen, baina berdintzea lortu zuenMagnak. Baina azken minutuan Ricar-dinhok Magnaren atea zulatu zuen.Bihar, larunbatean, Magna Gurpe-ak Elche Alverola hartuko du18:30ean, Anaitasuna pabilioian.

Page 13: 525 guaixe

Asturiarrak ehuneneko eskasakatera zizkion Joseba Iraolari.Garikoitz Flores lakuntzarralaugarrena izan zen. Milaka pertsonabildu ziren proba jarraitzera

Aurten oraindik arrakastatsua-goa izan da Sakana Motorsporttaldeak antolatutako 35. UrbasaIgoera. Parte hartu zuten pilo-tuengatik hasita –92 zeuden ize-na emanda, aurreko urtean bai-no 30 gehiago–, bildu ziren mila-ka zaleak zirela –antolakuntzak9.000 lagun aipatu ditu– eta ohi-ko matxuretatik kanpo inolakoarazo larririk sortu ez zelako.Izan ere, Sakana Motorsportekbeti zaindu izan du segurtasuna,hori da bere lehenengo helburue-tako bat, baina aurten are gehia-go. “Beti jartzen ditugu eska-tzen digutena baino neurri gehia-g o. B e s t e u r t e b a t z u e t a nsegurtasun neurriak bikoitzakizan badira, aurten hirukoiztuegin ditugu” adierazi zuten anto-lakuntzatik.

35. Urbasako Igoera Nafarroa-ko Mendi Txapelketarako puntua-garria eta Sportech IparraldekoMendi Openerako baliagarria zen,eta hori parte hartzean izugarrinabaritu zen. Horri Urbasak duenxarma gehitu behar zaio.

Lasterketa, oso estuOlazti eta Zudaire batzen dituenerrepidean, 5,72 km-ko proba daUrbasakoa. Ohikoa denez, matxu-ra asko izan ziren eta izan zenbidetik atera zen autorik ere;azkenean 72 ibilgailu sailkatuziren eta 13 erretiratu. JavierVilla pilotu asturiarra izan zenazkarrena (BRC), 3 minutu 16

segundo eta 613 ehunenekore-kin. Ehuneneko gutxitara sailka-tu zen Joseba Iraola bizkaitarra(Dedon Car, 3:17.016). ArkaitzOrdokik (Silver-Car) osatu zuenpodiuma (3:22.206). Nahiz etalehen mangan arazoak izan, Gari-koitz Flores lakuntzarra izan zensakandarrik azkarrena, biga-rren igoerarako ibilgailua kon-pondu ondoren. Laugarren den-bora onena egin zuen lakuntza-rrak (BRC, 03:24.221). Guztira 11pilotu sakandar lehiatu ziren.Bigarren sakandarra Iban Lopez

de Goikoetxea izan zen (R5 GTTurbo). Javier Goikoetxea kopi-lotu olaztiarra pilotu bezala ari-tu zen, Urbasan, lehenengoz.“Beti antolakuntzan ibili naizeta aurten pausua eman eta autoaalokatu dut. Egia esan, ez dabiloso fin, ez dut gehiegi probatu etakotxea gehiegi probatu gabe ate-ratzea ere ez da egokia, bainabeno, probatzeko ez dago gaizki.Oso giro ona dago” zihoen goize-an hirugarren sakandarra izanzen olaztiarrak. Gainontzekopilotu sakandarrek giro bikaina

zegoela ere azpimarratu zuten.“Aurten akaso, jende gehiagodago. Urbasako giroa etxekoa da,primerakoa” zioen GarikoitzGoñik. Bukaeran, sari ematean4.000 euro dirutan eta trofeoakbanatu ziren. Guztia zegoen beza-la uztea izan zen antolatzaileenbeste erronka eta garbiketa lanbikaina egin zuten.

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a kirola 13

Automonbilismoa

Katxarro egunaBakaikunLarunbatean, 10:00etatik aurre-ra, ibilgailu klasikoen topake-ta BakaikunBakarrekoetxea elkarteak etaKotxko tabernak Katxarro egu-na antolatu dute biharko. Auto-ak, motorrak, kamioiak, bizikle-tak… mota guztietako ibilgailuakbildu nahi dituzte eta aitzakiahorrekin egun polita pasatu.Tartean bazkaria antolatu duteelkartean. Inskripziorako hotsegin 680 825 557 telefonora. Katxarro eguna10:00etatik 13:00etara Autoentopaketa.11:30eanParte hartzaileendakoauzatea.14:30ean Bazkaria elkartean.

Villa azkarrena Urbasako Igoeran

Sakandarrak 35. Urbasako igoeran:

1. Javier Villa (BRC) 3:16.6134. Garikoitz Flores (BRC) 3:24.221

24. Iban Lopez de Goikoetxea (R5 GT Turbo) 3:55.866

38. Javier Goikoetxea (Clio Sport) 4:06.287

42. Delfin Goikoetxea (Promo Racing Fun Boost GT) 4:07.008

48. Andoni Lopez de Sabando (BMW 320i) 4:13.303

54. Mikel Mendinueta (205 GTi) 4:16.494

71. Iker Askargorta (Golf GTi)4:41.473

*Erretiratutako sakandarrak: Iker Palacios (SpeedCar), Garikoitz Goñi (Megane), Arkaitz Irigoien (R11Turbo) eta Oier Larrañaga (AX GT). Javier Villa txapelduna eta Garikoitz Flores lakuntzarra azken honen autoaren aurrean hitz egiten.

Sakandarren podiuma. Peli AVM

www.guaixe.eusArgazki galeriak eta informazio gehiago.

Page 14: 525 guaixe

bazterretik

Juankar Lopez-Mugartza

Gaztetan euskarazmendietan barna

Gaztetan, hamabost edo hamaseiurterekin, Etxeberrira joaten ginengure eskolako apaizarekin. Herri-ko apaizetxean bertan gaua pasa-tzen genuen, hurrengo egunean Ara-lar osoa zeharkatzeko asmoz. Gauabaino lehen apezetxe ondoko etxebatera joaten ginen behiak nola jez-ten zituzten ikustera. Hango gizo-nak botila batzuk esnez betetzenzizkigun eta etxera joaten ginen poz-pozik, benetako esnea edatera.Orain, herri horretan esnea tetra-bricketan saltzen dute eta Euskal

Herriaren bihotzean dauden arren,marka izen arrotza darabilte. O tem-pora! O mores!Garai haietan, halere, euskara gutxi-tan entzuteko aukera nuen. Amajoana zitzaidan eta Altsasura ia eznintzen jada hurbiltzen. Iraganakziren ume garaiko egun distiratsuhaiek. Urtero-urtero joaten ginenherrira uda garaian eta Urbasaraigotzen ginen, edo Basomuturrenematen genuen eguna, edo, jaia zela-rik, San Pedrora hurbiltzen ginenilusioz beterik. Orduan bai, orduaneuskaraz aritzen zen nire ama.Apeadero auzoko bankuetan ese-rita eta eguzkitan zeuden azken eus-

kaldun-zaharrekin, bera ere Altsa-suko azken euskaldun-zaharreta-rikoa izanik, niretzat oso gaztea zelairuditzen zitzaidan arren, alegia, poli-ta, eta inolaz ere zaharra.Txango ederra bezain gogorrazen Aralarren zehar egiten genuenhura. Goizean goiz Nafarroatikabiatu eta iluntzean Gipuzkoakohelmugara iristen ginen: gureeskolako apaizek Orendainen zeu-katen apez-etxera. Izan ere, apez-etxez apez-etxe ibiltzen ginendenbora hartan eta, agian horre-gatik, immunizatuta nago gauregun, apaiz baten bat biziki esti-matzen dudan arren; adibidez,

Guardetxez haratago gurekin bate-ra txangoa egiten zuena. Izan ere,Madozera iristean berak bilatu etaaurkitu behar zuen bidea Ata iba-rreko harriraino, Errolan harriraino,ailegatu ahal izateko. Berak motxi-larik handiena eramaten zuenAmezketaraino eta gu bere ingu-ruan mugitzen ginen tximeletakbezala. Benetan maite genuenapaiz mendizale eta euskaltzalehura.Ama hil zenean, nire bigarren amaaldameneko Manolita andrea izanzen, Etxarriarra, bihotz onekoa etahau ere euskaltzale sutsua. Harenabai zela hizkera ederra eta garbia!

Bakarrik nengoenean, bere etxerapasatzen nintzen eta bere ahotik gureeuskara entzuten nuen, amak era-biltzen zuen berbera. Manolita eremaite nuen, apaiza baino gehiago,ama zena baino gutxiago... edo nikzer dakit ba! Baina, aitortuko dutoraindik ideia oker bat nuela garaihartan buruan... ama, Manolita...euskara helduen gauza zela, ama-rekin gertatu bezala, helduekin bate-ra euskara bera ere hilko zela.Horregatik Txindokitik jaistean etaAbaltzisketako plazan haurrak eus-karaz jolasten ari zirela entzunnuenean guztiz oker nengoela uler-tu nuen berehala.

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a14

kultura >>

Larunbatean, 17:00etan, IruñekoBurgoen plazan; eguraldiak lagundukoez balu, Labrit pilotalekuan.Zuberoako herri antzerkian partehartuko dutenek 12:00etan IruñekoAlde Zaharreko karriketan barnadesfilea edo Karrika-ingurua eginendute Karmen kaletik abiatuta

Josemiel Bidador, IruñekoEuskaldunak pastoralajokatuko da bihar. Hiri-buruan bertan sortutako

zuberoar moldeko ikuskizuna-rekin Jose Migel Bidador zenaomendu nahi dute Duguna dan-tza taldeak, Zaldiko Maldikoelkarteak, Txantreako Euskal-dunon Biltokik eta Karrikiri Iru-ñeko euskaltzaleon topaguneak.Ikuskizunean Bidadorren ibilbi-dearen glosa eginen da; Bidadoridazle, dantzari, ikerlari, alkate,laguna, familiako…ageriko daeta, era berean, ikuskizunak Iru-ñeko euskaldunei eginiko gora-zarrea izan nahi du.

Ia ehun lagun ari dira arizale,kantari, dantzari, musikari etagainerako parte-hartzaileen arte-

an. Haietako lau sakandarrak dira:Rafa Blanco, Castillo Suarez, Txo-min Uharte eta Maria Flores. Lau-rak ere 6. jelkaldiko testu irakur-leak izanen dira. Bidador duelabost urte hil zen eta Artikako kul-tur etxean omenaldia egin zioten.Han irakurritako testuen pasar-teak irakurriko dituzte laurek

bihar. Bidadorrek Bierrik funda-zioarekin izandako harremanazariko da Blanco; Suarez EuskalIdazleen Elkarteko kide gisa etaUharte eta Flores lagun gisa. Pas-torala lehenagotik prestatzen aribadira ere, sakandarrak garileanlotu ziren entseguetara. +www.guaixe.eus

Etxarri Aranazkoabesbatza BurgosenKantu Koraleko Sari Nagusi Nazionale-an parte hartuko du beste bostabesbatzekin batera, igandean,20:00etan, Burgosko auditorioan

Etxarri Aranazko abesbatzakEjea de los Caballeroseko

XLIV. abesbatzen lehiaketa ira-bazi zuen apirilaren 12an. SariakBurgosko XIV. Antonio Jose Kan-tu Koraleko Sari Nagusi Nazio-nalean parte hartzeko txartelaeman zion abesbatzari eta igan-dean lehiatuko da. Etxarriarre-kin batera beste bost abesbatzaariko dira.

Burgosko Antonio Jose kon-posatzailearen ¿Ay, amante mio!abestia kantatuko dute guztiek.Abesbatzek, 1700 urte aurretik hil-dako konposatzaile baten piezabana kantatu beharko dute. Etxa-rriarrek Carlo Gesualdo di Veno-saren (1566-1613) Tenebrae factaesuntabestuko dute. Azkenik, auke-ra libreko kantu gisa Javier Bus-toren O Magnun Mysterium abes-tia kantatuko dute Alicia Armen-dariz Murillok zuzenduta.

Sakandarrak Iruñeko pastoralean

Grandako abesbatza Altsasun Larunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean

Maiatzaren 23an ErkudengoAma abesbatzak Grandako

elizan kantatu zuen, musika erre-gionaleko talde koralen XIV. Emco-re topaketan. Udaberriko bisitaudazkenean bueltatuko du Gran-dako abesbatzak. Policarpo MuñizSanturiok zuzentzen duen abes-batzak kantu profano eta erlijio-tsuekin osatutako errepertorioaeskainiko du, obra klasikoak, herrikantak eta beste tartekatuz. Hala-ko elkartrukeetan ohi denez, Altsa-suko abesbatzak pieza pare batabestuz emanen dio hasiera ema-naldiari, oholtza gonbidatuei uzte-ko. Asturiarren kontzertua etagero, emanaldia bi abesbatzekbatera despedituko dute. +www.guaixe.eus

Page 15: 525 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 9a kultura 15

Marokon Sakanako artisten lanakikusgai izan ondoren hilaren 16tikaurrera Arte Azoka izanen daAltsasuko Iortia kultur gunean

Irailaren 3tik 30era Tangerkoerdigunean, El Minzah hote-leko Ibn Khaldoun galeria-kultur gunean ikusgai jarri

zuten erakusketa jaso ondoren,ARTebide elkarteko Manola Arre-gi eta Jule Costa ostiralean buel-tatu ziren. 13 sortzaile sakandarreneta beste 9 gonbidaturen lanakikusgai izan ziren erakusketan.Costak zehaztu digunez, formatutxikiko koadroak izan dira ikus-

gai egon direnak. “Denetariko tek-nikak izan dira: margolanak, gra-batuak, collage modukoak…”

Costak esan digunez, “gu egongaren egunetan erakusketatik pasa-tzen zen jendea bazela ikusi dugu”.Arregiren iritziz, “hemendik iku-sita, Tanger edo Maroko, nahiz etahurbil egon urruti daude. Bestekultura baten barruan murgiltzenzara eta haiek artea edo eskulananola estimatzen duten ikustea, espe-rientzia polita izan da”.

Tangerkoa buruan dutela,ARTebideko kideak AltsasukoArte Azokaren prestaketan buru

belarri sartu dira. Altsasuko Ior-tia kultur gunean erakusketa mun-tatzen astelehenean hasiko dira.Erakusketaren mustutzea hilaren16an izanen da, ostiralez, 19:00etan.Ohi bezala sortzaile sakandarre-kin batera artista gonbidatuenlanak ikusteko aukera izanen daIV. Arte Azokan. Ez dute jardue-ra osagarriak egitea baztertzen. +www.guaixe.eus

Interneten: www.arteazoka.webnode.es

Arkatz liburu-dendak Ibon MartinenEl faro del silencio liburuarenirakurleak gertaerak jazotzen direntokiak ezagutzeko literatura-txangoaantolatu du lastailaren 25erako

Ibon Martinen liburuko per-tsonaia Leire Altuna da. Erdi-bitutako emakume baten gor-

pua opatu du Pasaiako itsasar-giaren ondoan. Bera dutesusmagarri, desesperatuta berekabuz ikertzen hasiko da eta hil-tzailea XIX. mendeko Gasteizko hil-tzaile baten imitatzailea dela atze-manen du. Pasaiako itsas portuberriaren egitasmoaren aldekoeta kontrakoak, ekonomia krisiaeta bestelakoak ere jasotzen dituliburuko istorioak.

Eleberriko eszenatokiak ber-tatik bertara ezagutzeko txangoaantolatu du Arkatz liburu-denda-ko Elena Aldasoro Galanek. Egi-taraua hauxe izanen da: Pasai San

Pedroko elizatik atera eta itsasa-darraren ertzetik joanen dira, SanPedrora txalupan pasatzeko. Por-tua pasa eta Albaola ontziolan SanJuan baleontziaren lanen martxaezagutzeko bisita eginen dute.Hura bukatuta, Platako itsasargirajoko dute (han agertu da eleberrikohildakoa). Herrira bueltan, ira-kurleek hilerria bisitatuko dute.Hiru ordu letretako parajeak gor-puzteko. +www.guaixe.eus

Izen ematea

Altsasuko San Juan kalean dago-en liburu-dendatik pasa, 948 563156 telefonora hots egin [email protected] e-posta hel-bidera idatzi. 50 tokiak betearte edo lastailaren 16ra arteeman daiteke izena.

Arakilgo Udalaren udazke-neko kultur agendari igan-dean eman zioten hasiera.

Zenbait arakildarrek Etxeberrieta Hiriberri arteko joan etorriamendiz egiteko baliatu zuten igan-de goiza. VIII. Arakilgo mendimartxa izan zen. Bidea bukatuondoren, Etxeberriko elkarteanbazkaldu zuten.

Xaniturri emakume taldearenlaguntzaz antolatutako ipuin kon-talari saioa iragarri dute, baita ize-na eman beharreko bi ekitaldi ere.Lehena, Azpeitira eginen den kul-tur bidaia. Hara joan nahi dutenekhilaren 20ra arteko epea dute ize-na emateko. Arakilen erroldatuek25 euro ordaindu beharko dituzte,erroldatu gabeek, berriz, 30. Biga-rrena, azaroaren 28an Hiriberrinizanen den musika afaria. Izen ema-tea azaroaren 24an despedituko da

eta 15 euro ordaindu beharko dira.

Argazki lehiaketaUdazkena Arakilen. Gai horiemanda lehiaketa antolatu du Ara-kil Kulturak. Bi sari banatuko

dira: epaileena, (150 euro) eta herribozka bidez aukeratutakoa (50euro). Azaroak 15era arteko epeaizanen da lanak aurkezteko. Oina-rriak www.arakil.net web orriankontsultatu daitezke.

Hiruko baten jazz doinuak Domekan, 22:30ean, Altsasuko Haritza tabernan

Javier Lopez Jaso (akordeoia),Marcelo Escrich (kontrabaxua

eta baxu elektrikoa) eta JuanmaUrriza (bateria) izanen dira etzi.Hirukoak jazz tradizioa musikainprobisatuaren kontzepzioberriekin uztartzen du, euren uki-tua emanez. Akordeoiaren eta kon-trabaxuaren doinuek sonoritateederrei atea zabaltzen die. Tangoa,

mussette frantziarra, erritmonahasketa eta musika klasikoakbat egiten du hirukoaren musikaproposamenean. Lopez Jasoreneta Escrichen sorkuntzekin bate-ra beste egileenak ere emanendituzte.

Zinema bidezko ikasgaiak

XVI. Iruñeko Zinema Jaialdiamartxan da eta bere baitan

duen sailetako bat Educactif da.Sail horrek DBHko eta LanbideHeziketako ikasleei zinemarenbidez balioak zabaltzea du helbu-ru. Horregatik, Sakanako hainbatikasle atzo eta gaur Altsasuko Ior-tia kuktur gunetik pasako dira.Film laburren proiekzioak ikusieta emanaldien ondorengo filma-ren gaian aditua den batekin iri-

tzi trukea izateko aukera izanendute ikasleek.

Zinema sasoia gaur abiatuko da

Altsasuko Iortia kultur guneanzinema sasoia gaur abiatuko

da. Gaurkotasunezko filmen ema-naldiak iragarri dituzte lehen aste-etarako. Film horiek ostiraletan22:00etan eta domeketan 20:10eanikusteko aukera izanen da. Etaemanaldia Mr Holmes filma iza-nen da. Haurrendako emanaldiak

heldu den astean hasiko dira etabi aste barru zine forum-ekoak.

Sarrera 5 eurotan eskuratu dai-teke, 4,5ean aurretik erosiz gero.Haurrek, berriz, 3,5 eurotan, 3 aldezaurretik erosita. Zinema zaleak,hala ere, bonuak erosteko aukeraizanen du sasoi berrian ere. 3 sarre-ra 12 eurotan eskuratu daitezke(hilabete bateko iraupena du etabonua pertsonala da). 5 sarrera 20eurotan (hilabeteko iraupena eta fil-meko gehienez bi pertsona). Azke-nik 8 sarrerako bonua erosi daite-ke 30 eurotan (2 hilabeteko iraupe-na eta filmeko gehienez bi pertsona).

Literatura-txangoaPasaiara

Arakilek abiarazi du bereudazkeneko agenda

Egitaraua>> Lastailak 10, larunbata10:00etan Trial-bizikleta txapelketa, Biaizpeko ibaiko pasealekuan.20:00etan Ihabar Cabaret antzerkia,Ihabarko beheko iturri inguruan.

>> Lastailak 24, larunbata.Azpeitiara kultur-irteera.9:00etan Irteera autobusez, herrietatik.11:00etan Euskal Trenaren Museoaribisita.12:30ean Lurrun trenean bidaia.14:00etan Bazkaria.15:30ean Azpeitia ezagutu.18:00etan Autobusez Arakilera buelta.

>> Azaroak 7, larunbata.Haurren jolas eguna.16:00etan Puzgarriak, txokolate-jatea,

zirko tailerra, ginkana… Etxarrengofrontoian.

>> Azaroak 21, larunbata.Emakumeenganako indarke-riaren kontrako eguna.19:00etan Con ojos de tortuga,helduendako ipuin kontalaria. Etxarrengoelkartean.

>> Azaroak 28, larunbata.Egun musikatua.19:00etan Arakilgo abesbatzarenkontzertua, Hiriberriko elizan.22:00etan Erorrekin musika afaria,Txitera elkartean.

>> Abenduak 4, ostirala.17:00etan Inside out, Del Reves,Izurdiagako elkartean.

Tanger eta gero, Altsasu

Page 16: 525 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 9, ostirala • 2. aroa • 525. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 25.5 . . . . . . . 6 . . . . . . . .13.2Etxarri A. 25.8 . . . . . . . 3 . . . . . . . .13.5Altsasu 24 . . . . . . . . . 3.5 . . . . . .20.1Aralar 17.1 . . . . . . . 3.7 . . . . . .19.2Urbasa 21.2 . . . . . . . 1.3 . . . . . . .8.2

: eguraldiaasteko >>

Min: 6 Max: 16 Min: 5 Max: 19 Min: 8 Max: 19 Min: 9 Max: 15 Min: 8 Max: 13 Min: 7 Max: 13 Min: 6 Max: 12

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 5% euria: 15% euria: 68% euria: 88% euria: 58% euria: 35%

1. 25. urteurrena bete duzue astehonetan, nola sortu zen gaztetxebat eraikitzearen ideia?1990. urtean mugimendu handiazegoen kalean, gazteek lokalakeskatzen zituzten beraien beha-rrak asetzeko, besteak beste, sor-mena eta musika lantzeko. Udale-txearekin lokal bat hitzartu zuten.Gaztetxearen sortzaileek irailekoudalaren bilkura batean etxe batenlagapena eginen zietela uste zuten.Bilera horretan udalarekin hitzegindakoa ez zela beteko jakinzuten, eta hasiera batean gaztetxemoduan erabiliko zen etxea besteerakunde bati eman zioten.

2. Zer egin zuten orduan?Beste bide batetik joatea erabakizuten. Lastailaren 5ean asanbla-da berezi bat egin zuten elizako ata-rian. Jende andana elkartu zen, etahori probestuz, Txiki Polita kale-ko hamahirugarren zenbakira eto-rri ziren eta barrura sartzea era-baki zuten. Altsasuko gaztetxea-ren historia hor hasi zen.

3. Garai hartan gaztetxea sortuzutenekin baduzue harremana?Batzuk familiakoak dira, bainaagian adin tarteagatik edo ez duguerlazio zuzenik. Ezagunak, noski.Urtemugarako hainbat ekimenantolatzen ari gara eta beraiekinharremanetan jarri gara.

4. Ze esanahi dauka zuendakogaztetxeak?Gaztetxea, gure nahiak ala desio-ak errealitate bihurtzen dituenespazioa da. Gure burutazioakaurrera eramateko leku alterna-tiboa. Beste erakunde edota insti-tuzioek eskaintzen ez dituzten eki-menak hemen egin ditzakegu.

5. Beste gaztetxeekin erlaziorikba al duzue?Garai batean bai, Sakanako Gaz-te Asanbladak funtzionatzen zue-nean. Bestalde, Euskal Herrikogaztetxeen koordinakundearenbarruan egon gara. 2010. urteanEuskal Herriko gaztetxeen egunaAltsasun ospatu zen.

6. Gaur egun nola ikusten duzuegaztetxeen presentzia?Tokian toki ikusi beharreko gau-za da. Altsasuren kasuan herriakgaztetxearen presentzia oso ongionartu duela ikus dezakegu, etahori guretako oso pozgarria da.

7. Altsasun belaunaldi berriekbadute interesa gaztetxeagatik?Orain dela urte batzuk belaunal-dien arteko lekukoa eman zen.Urte batzuetan hutsuneak egonziren, ez zelako belaunaldi berriaskorik sartzen. Orain, aldiz, belau-naldi berriak jarraian etortzendirela ikusten ari gara, bainahorren atzean, egia esan, lan askoegin dugu. Zentzu honetan Altsa-suko gaztetxea erraz berritzen da.

8. Nola kudeatzen da Altsasukogazte asanblada?Gaztetxe baten oinarria autoges-tioa eta asanblada dira. Bi oinarrihoriek gure zutabeak dira. Asan-blada astero biltzen da, asteazke-nero arratsaldeko 19:30etan etabilkura horietan urte osoko eki-menak aurrera eramaten saiatzengara. Beste aldetik, autogestioaegonen litzateke. Ekimen desber-dinen bitartez gure gastuetarakodirua ateratzen saiatzen gara.

9. Zein azpiegitura dauzkaAltsasuko gaztetxeak?

Beheko solairua asanbladak egi-teko espazioa litzateke, eta festagiroan erabiltzen den eremua erebada. Eszenatoki bat dugu, kontzer-tuak, antzerkiak edo bestelakoikuskizunetarako. Goiko solai-ruan tailer bat daukagu, materialguztiak bertan gordetzen ditugu,eta bilera gela bat ere badugu.Horretaz aparte, Garraxi irratia-ren egoitza ere hemen kokatzen da.

10. Aldaketa handia izan dugaztetxeak 25 urte hauetan?25 urtetan gaztetxeaz aparte gizar-te osoa aldatu egin da. Egia da lehengaztetxearen eguneroko bizitzagehiago indartzen zela, hainbat tai-ler egiten zituzten, etxe barrura-ko gauza gehiago egiten ziren. Etaazken hamar urte hauetan, kan-pora ala herrira begirako ekimengehiago egin dira.

11. Urteurrenari begira zeegitarau prestatu duzue?Ospakizuna astelehenean hasi zen.Pilota txapelketa bat antolatu dugueta Gure Etxean erakusketa batzabaldu dugu, 90eko hamarkadakoarropa, bideo eta kartelekin. Atzogeneroa eta gazteriaren ingurukohitzaldia eta pintxo-potea izan geni-tuen; gaur, ostiralean, haurrei bide-ratutako jolasak izanen ditugu, bai-ta desafioen jarraipena ere. Bihar,aldiz, betiko kalderetak izanen ditu-gu, zumba poteoa eta festa giroa.Igande arratsaldean, urteurrena-ren harira egindako argazkiakeskainiko ditugu eta, ferietan, pilo-ta txapelketa finala izanen dugu.Azaroaren 14an, berriz, kontzertufesta handia prestatu dugu. ZeaMays, KOP, edota La Viuda Negraarituko dira. Dagoeneko txartelaksalgai daude.

>>11galdera

Altsasukogaztetxea

Gazte asanbladako kideak

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

13 20 27 3

Bazkide zozketaLASTAILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako kanpinerako deskon-

tua , Lacturale lotea, Artiumerako

sarrerak, Gaztezulo aldizkarirako

harpidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

1. SARIA: Ekainberri kobazuloetarako

sarrera, Artazako kanpinera-

ko deskontua, Lacturale lotea,

Artiumerako sarrerak,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.