497 guaixe

of 24 /24
Ihote, ihote! SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko otsailak 20, ostirala • 2. aroa • 497. zenbakia Etzi Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena Lakuntzakokulturetxean.Arikoden seikoaren artean Lazkoz dago Igandean hartuko du Japoniako bidea Urtasunek Kultura >> 15 Kirolak >> 13 Ihote, ihote! >> 16/23 >>5 Sakanako euskaltzaleak bilerara deitu dituzte Bihar, 10:30ean, Etxa- rriko kultur etxean Errausketa jasoko ez duen hondakin planaren alde Elikadura burujabetza sustatutzeko Karta >>7 Zazpi odol-emaileri aitortza Etxarrin >>6 >>9 Artxiboa

description

 

Transcript of 497 guaixe

Page 1: 497 guaixe

Ihote, ihote!

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko otsailak 20, ostirala • 2. aroa • 497. zenbakia

Etzi Nafarroako BertsolariTxapelketako azken final laurdenaLakuntzako kultur etxean. Ariko denseikoaren artean Lazkoz dago

Igandean hartukod u J a p o n i a kobidea Urtasunek

Kultura >> 15Kirolak >> 13

Ihote, ihote!

>> 1

6/23

>>5

Sakanakoeuskaltzaleakbilerara deitudituzteBihar, 10:30ean, Etxa-rriko kultur etxean

Errausketajasoko ez duenhondakinplanaren alde

ElikaduraburujabetzasustatutzekoKarta >>7

Zazpi odol-emaileriaitortzaEtxarrin >>6

>>9

Artxiboa

Page 2: 497 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

ZirkoaGran Circo Ideal. Otsailaren 20an,ostiralean, 18:30ean; otsailaren 21ean,larunbatean, 17:00etan eta 19:30ean etaotsailaren 22an, domekan, 17:00etan,Altsasuko futbol zelaiaren ondoan.

MagiaMadiber. Otsailaren 22an, igandean,18:00etan Irurtzungo kultur etxean.

ZinemaCorazones de acero. Otsailaren 20an,ostiralean, 22:00etan eta otsailaren 22an,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

Mendi irteerakDima-Balzola. Otsailaren 22an, igandean,7:00etan Irurtzundik abiatuko da autobusa.Sakanako Mendizaleak.

Bizikleta irteerakLezamengo saroia. Otsailaren 22an,domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 45 km. Burundaklubeko mendi bizikleta taldea.

ErakusketakAltsasuko inauteriak. Otsailaren 22ra arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Diruaren sexua ezkutua. Otsailaren 23tikmartxoaren 8ra arte, astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean.

Hitzaldiak Euskal Herriko Eskubide SozialenKartaren egoera eta datozen erronkak.Otsailaren 24an, asteartean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria:Iñaki Moreno.

Teresa Garcia, Altsasuko irakasle ahaztua.Otsailaren 26an, ostegunean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria:

Intxorta 1937 kultur elkartea.

BertsolaritzaLazkoz, Castillo, Tainta, Olaetxea, Maiaeta Terreros. Otsailaren 22an, igandean,17:30ean Lakuntzako kultur etxean.Nafarroako Bertsolari Txapelketa.

Bestelakoak Inauteri apainketa. Otsailaren 20an,ostiralean, arratsaldean AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Pausoka haur eskola, ate irekiak.

Otsailaren 26an, ostegunean, 16:30eanUharte Arakilgo Pausoka udal haur eskolan.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Otsailaren 20an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko 1.gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Otsailaren20an, ostiralean, 20:00etan Lakuntzako,Arbizuko eta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Sakanako euskalgintzaren batzarra.

Otsailaren 21ean, larunbatean, 10:30eanEtxarri Aranazko kultur etxean.

Edurnerekin bat, argazki erraldoia.Otsailaren 21ean, larunbatean, 13:00etanAltsasuko plazan.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Otsailaren22an, domekan, 20:00etan Altsasukoplazan, elkarretaratzea.

Muntai polizialik ez. Epaiketa politikoaketen. Otsailaren 25ean, asteazkenean,19:00etan Altsasuko udaletxe parean.Edurnerekin bat.

ZORIONAK ANER!

2 urte, Aner ! Baguztekaurria gu debei. Bierden bezela ospatu bi-ttau. Hoi bei, palomitekbeño, neyo osaba Xabi-non hojaldrezko tarta, ehi? Asko nehi diet, Aitz.

KimetzZorionak morroxko!!Azkenean iritsi da egu-na, hainbeste itxaronondoren...SEI urte! Segibeti bezain jator, maitia.Asko maite zaitugu. Ai-tatxo, amatxo eta Ixone.

otsailak 20-26Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

IzaiZorionak etxeko artis-tari!! Dagoeneko 6 ur-te!!! Oso oso ondo pasaeguna ta disfrutauabentura polit hone-tan... Muxu pilabat etxeko guztien par-tetik.

Astearte ihoteak irudi ikusgarriak utzi zituen. Ez gorde mozorroa, asteburuan ihote festek segida dutelako.

Page 3: 497 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a 3

ezkaatza >>

Ostegunean, 19:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean Altsasukoirakasleari buruzko hitzaldia izanen da

Altsasuko mugimendu feminis-tak Teresa Garcia Hernandeziburuzko hitzaldia antolatu du hel-du den ostegunerako. ArrasatekoIntxorta 1937 kultur elkartekokideak izanen dira hitza hartukodutenak. XIX. mendeko azken bihamarkadetan Altsasun irakasleizandako emakume hari buruzkoargibideak emanen dituzte hain-bat ikuspegietatik. Beti ere, Gar-cia ahanzturaren zulotik atera-tzeko.

Kultur elkarteko Julia Mon-gek argitu digunez, Narcisa Tere-sa Garcia Hernandez 1860ko las-tailaren 29an jaio zen, Zaragozan.Familia burges bateko alaba baka-rra zen. Hiru urte zituela bere fami-lia Iruñera lekualdatu zen, bizito-kia Gaztelu plazan jarriz. Milita-rren arropak saltzeko negozioajarri zuten.

Garciak haurretan Pablo Sara-sate izan zuen piano irakasle. Etxe-ko negozioari segida eman beha-rrean irakasle-ikasketak eginzituen. 21 urterekin hasiko zen kla-

seak ematen, Altsasun. Irakurza-letasun handia zuen Garciak. Egi-ten zituen eskulanetan oso ardu-ratsua zen. Antolatzaile ona, txu-kuna eta oso diziplinatua omenzen. Baita liberala eta oso fededu-na ere.

BateraMongek azaldu digunez, 1881ekolastailean Altsasuko Udalak ira-kasleak kontratatzeko oposiziodeialdia egin zuen. Hara aurkez-tu zen Garcia. Abenduaren 11njakin zuen nesken irakasle karguaberea zela. Oposizio berera aurkez-tu zen baita Felix Arano Saez deAdana, gerora Garciaren senarraizanen zena. Abenduaren 4an jakinzuen Aranok udalaren irakaslekargua hartu zuen. Biak erehurrengo urtean Labadero eraiki-nean mustuko ziren eskoletan ari-ko ziren klase ematen 3 eta 15 urte-ko neska-mutilei. Aranok, gaine-ra, neguan helduekin aritu beharzuen.

Arano, liberala eta ez sinestu-na, hiru urte zeramatzan Altsa-sun, 1879ko otsailaren 9an bitar-teko irakasle lanean hasia bai-

tzen. Udaletxean, Gure Etxea erai-kinean, zegoen eskolan aritu zen.Arano Agurainen jaio zen 1857koazaroaren 20an. Familia oso xume-koa zen eta Luisa izeneko arreba

zuen. Agurainen irakasle izanzuen Marcos Sagastik bere biogra-fian Aranoren jakinduria, zintzo-tasuna, lanerako gogoa eta izae-raren ontasuna nabarmendu

zituen. Baita hizlari bikaina zela,idaztea ez zuela gogokoa eta, batezere, harreman pertsonalak gogo-ko zituela. Pertsona adoretsu etadinamiko gisa deskribatu zuenArano Sagastik, baina diziplinagutxikoa. Ibiltaria omen zen.

Garcia-Arano irakasle bikoteakbi hamarkada egin zituzten Altsa-sun lanean. Orduan jakin zutenPedro Viterik Arrasaten Europakopentsamendu ilustratuan oinarri-tutako Biteri eskola sortuko zute-la. Eskola libre eta laikoak. Egitas-moaren sustatzailearen ideia berri-tzaile eta pedagogia irizpide berakzituztenez aurkeztea erabaki zuten.Oposizioetara aurkeztu ziren bes-te 245 gizon-emakumerekin batera.1902ko apirilean 23 irakasle auke-ratu zituzten eta Garcia-Arano biko-teak plaza bana eskuratu zuten.

Altsasuko Udalak 1902ko gari-laren 29an ordaindu zion azken sol-data bikoteari. Aranok 23 eta Gar-ciak 21 urte egin zituzten Altsasunirakasle. Bizitza guztia irakaskun-tzari eskaini zioten. Garcia, 64 urtezituela, 1924ko apirilaren 26a har-tu zuen erretiroa. Aranok 70ekin,1927ko abenduaren 1ean.

Metodo berriakirakaskuntzanMongek azaldu digunez, biko-tea “hezkuntzari kutsu erlijio-soa kentzearen aldekoa zen.Haien ustez arrazoia zegoeniluntasunaren gainetik”. Kanpodiziplinaren ordez gela barrukobetebehar morala sustatu zute-la gaineratu du: “hezkuntza ezinda zigorretan oinarritu, zuzen-ketan eta erreforman baizik.Irakasleen eta ikasleen artekoelkarrizketa familiar eta infor-malean uste osoa zuten. Etaikasleengan gauzak aurkitzekoizpiritua piztu nahi zuten”. Hala, ikasketa programan antro-pologia, teknologia, gizarte zien-tziak, ekonomia, artea, marraz-kia, kantua eta orratz lanak sar-tu zituzten. Enarak etorri etajoaten zirenean festa ematen zie-ten ikasleei. Poesia errezital-diak sustatzen zituzten, burukokalkuluarekin batera. Bolunta-rioen bitartez abstemioen klu-ba sortu zuten. Irakasle hasi ziren garaiak eka-rri dizkigu gogora Mongek: “bote-re zibilaren aurretik apaiza jar-tzen zuten kontserbadoreen etaestatu eta irakaskuntza arloanapaizak ez nahastearen aldekoziren liberalen artean borrokaideologikoa oso presente zego-en gizartean”. Zehaztapena eginnahi izan du Mongek: “liberalakez zeuden erlijioaren kontra,klerikalismoaren kontra baizik”.

Garcia,garaiko feministaGaur egun generoen artekoberdintasun faltaz ari bagara,XIX. mendearen bigarrenerdialdean egoera askoz ereokerragoa zen. Elizaren eragin-pean zegoen irakaskuntza ema-kumezkoak bigarren mailanzeuden. Hezkuntzaren bidezemakume “ezkondu, etxekoerregina, ama ona, errukiorraeta emazte ona” lortu nahizirela aipatu digu Mongek.1889ko Kode Zibilia ekarri dugogora: “emakume ezkonduekez duten autonomia pertsona-lik eta haien ondasunak eta dirusarrerak senarrak administra-tu behar zituen”. Garai hartan aberatsen alabeksoilik zuten gizartean parte har-tzeko aukera ongintza edo kari-tate elkarteen bidez. Kargu publi-koetatik baztertuta eta botoemateko eskubiderik gabe(Espainian 1933ko azarotik inda-rrean dago). XIX. mende akabe-ran sortu zen mugimendu femi-nistaren aurreneko eskaereta-ko bat, boto eskubidearekinbatera, emakumeen irakaskun-tzarako sarbidea izan zen. “Tes-tu inguru horretan, emakumegutxi zebilen irakaskuntzan. Gar-ciak eredu emanez aldarrikatuzuen ordura arte gizonezkoen-dako ziren lanbideetan aritze-ko gaitasuna zuela”.

Altsasu»

Ahaztutako Teresa Garcia Hernandez

Teresa Garcia Hernandez.

Garciak garai hartan izandako “ira-kaskuntzan eta senarrarekin izan-dako eginkizun garrantzitsua” nabar-mendu du Mongek. “Diziplina kon-tuetan Garcia Aranoren osagarriazen. Aranok ez zuen gustuko idaz-tea. Garciagatik ez balitz, Aranok ezzuen idatziz egin zuen ekarpenbakarra idatziko: Eusko Ikaskuntza-ren II. kongresuan, Iruñean 1920kogarilaren 18tik 25era, buru kalku-luari buruzko lana”. Mongeren arabera, “Garciak behar-tzen zuen Arano jasotzen zuengutun guztiei erantzuna ematera.Arlo pribatuan gelditu da ahulal-dietan Garciak Arano laguntzen etabultzatzen zuela”. Garciak irakas-kuntzan egindako lana ere “oso gor-

deta, ezkutuan” gelditu dela nabar-mendu du Mongek; “garai hartangizonek bakarrik betetzen zituz-ten kargu publikoak; emakumeakezarritako ereduak hautsi arren ez

zituzten aintzat hartzen. Horixe ger-tatu zen Garciarekin”. Altsasunitzal ahaztu ezina utzi zuen biko-teak. Aranori udalak kale bat eskai-ni zion. Ez, ordea, Garciari.

Arano bai, Garcia ez

Page 4: 497 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a4 iritzia

astekoa

Benjamin Zufiaurre Goikoetxea

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Gero eta gutxiago falta da 19.Korrika hasteko. Jai giroan eus-kara indartzea, eta esfortzu fisi-koarekin euskararen beharra etaeuskaraz bizitzeko nahia aldarri-katzeko modu polita da. Jendepiloa mugitzen du eta bat egitendute pertsona, instituzio etakolektibo askok. Aurtengo Korri-kak euskAHALDUNtzeko gonbi-tea egin digu honako galderakluzatuz: ezagutzen al ditugu gureahalmenak? Ba al dakigu zer egi-ten eta eragiten ahal dugun?

Euskaraz bizitzeko aukera etaeskubidea mugatuta dugun tes-

tuinguru honetan, aukeraketahori areagotzeko gaitasun gehia-go izatea eta aurkitzen ditugunoztopoei konponbidea bilatzeaesan nahi du AHALDUNtzeak.Euskaraz bizitzeko aukerakgehiagotzeko norbere gaitasunezjabetzea eta horiek erabiltzeko tre-betasuna garatzea, alegia.

Gure inguruan aldaketa positi-boak eragiteko pertsonak dugunAHALMENaz jabetu. Euskaldungisa gure duintasuna indarbe-rritu eta protagonismoa indartu,euskaraz bizitzeko aukerak ugal-du. Hori da euskAHALDUNtzea.

AHALDUNtzearen ondorioakedo dimentsio praktikoa dira zail-tasunen aurrean ez uzkurtzea,euskaraz bizitzeko nahiari eutsieta horretan sakontzea, erronkaeta helburu berriei aurre egin etanorberarengandik sortzen dengaitasuna determinazioz erabil-tzea.

Behar beharrezkoa da euskal-dunok AHALDUNtzea, euskarazbizitzeko egokiera biziagotzekoeta hizkuntzagatiko diskrimina-zioak sortzen dizkigun oztopoeiaurre egiteko.

Jakin badakigu, euskaraz bizi-

tzeko eta Euskal Herria euskal-duntzeko norberaren eta talde-aren ahalmenean sinetsi eta horierabili behar dugula.

Korrikak gogoan sortzen duenzirrara, begietan eragiten duen dir-dira eta hanketan ekartzen duenezinegona euskaldunok gureAHALMENaren indarraz jabetze-ko eta norberaren gaitasunaz kon-tzientzia hartzeko izan dadila. Eus-karaz bizitzea sentimendu ez ezik,bizimodu bihur dadin.

Hizkuntza EskubideenBehatokia

Zer nolakourte polita

Nahiz eta krisi garaian bizi,Mendiak elurrez beteta daude,

Azkenean bota du kristona,Eskiatzeko egoera zoragarria

benetan;Somporten ibiltzeko aukera

denak,Aurreko astean hotza bai,Beste honetan askoz hobe,

Elurra bai eta eguzkia ere bai;Baina honek ere kontrakoa du,

Aurreko astean palaz pala,Bideak irekitzen ari nintzen;Kotxerik ezin nuen atera ba,

Hirurogei cm baziren gutxienez,Jaka inguruan handik ibiltzen

naiz eta.

Esaten den bezala “elurrezkourteak”,

“Ondasun urteak” dira, eta halabada,

Gauza onak etorriko dira,Eta ni itxaroan nago benetan;

Bata, Nafarroan aldaketak uda-rarako,

Geure Burgostar Printzesabadoa,

Dirudienez ezkonduko da ere,Diru hainbat duen “jamonero”

batekin;Nork jarraituko du Nafarroa

kontrolatzen?Zer nolako Koalizioak izanen

dira?Geure berdintasun baldintzak,

badute etorkizunik?Eta Madrilen antxetak arris-

kuan!!Eta Europan, latzak beraz gal-

tzen!!Tsipras ingurutakoak garai ede-

rrean etorriak!!.

Dena hankaz gora, bide berriakjorratzeko 2015 udaberritik aurre-ra.

barrutik kanpora

AHALDUNduko al gara?

Jabekuntza kontzeptua 80 eta 90hamarkadetan indarra hartzenhasi zen, batez ere Garapenera-ko lankidetza eremuan. Ondo-ren, emakume eta gizonen arte-ko aukera berdintasuneko arlo-ra hedatzen hasi zen eta arlohonetan, Emakumeen jabekun-tza kontzeptua lehen aldiz Bejiin-gen 1995ean, Emakumeen Mun-duko IV. Konferentzian jaso zen.Emakumeek banaka zein kolek-tibo gisa beren egoeraren jabe iza-teari dago lotuta eta emakume-ek politika publikoen diseinuan,ezarpenean eta ebaluazioan par-te hartzeko aukera izatea da hel-

burua. Ordutik, Jabekuntza,mainstreaming edo zeharkakota-sunarekin batera Berdintasuna-ren aldeko ezinbesteko bi estra-tegia izan dira.

Emakumeen jabekuntzarenbarruan hiru botere mota definidaitezke: a)Emakumeak berenmendekotasunaz jabetzea etaberen buruan konfiantza han-diagoa izatea (berezko edo barru-ko boterea). b) Era autonomoanantolatzea, beren bizitzei eta nahiduten garapenari buruz erabaki-tzeko. Botere kolektiboa. (botereabesteekin). c) Mobilizatzea, bereninteresak identifikatzeko eta

mugatu eta beren mendekotasu-na betikotzen duten harreman,egitura eta erakundeak eraldatze-ko (boterea zerbait lortzeko).

Boterea, beraz, ez da batzukbesteak zapaltzea. Ez da zeroemaitzako botere batuketa. Ez daegungo jendartean gailentzenden botera. Harreman simetriko-agoak sortu eta batuketa positi-boko boterea antolatzea helburuduena baizik. Bestalde, Jabekun-tza ez da eman daitekeen onda-sun bat, emakumeak protagonis-ta diren prozesu dinamiko bat bai-zik. Emakumeen jabekuntzasustatzen duten espazio eta pro-

zesuen hamaika adibide dauzka-gu han eta hemen. Baina guztienoinarrian sare lana daukagu.

El Salvadorreko Las DignasEztabaida Eskola Feministarenadibidea esaterako, inspirazioiturri garrantzitsua izan da Eus-kal Herriko jabekuntza eskolensarean. 2003. urtean hasiera emanzitzaion EHko lehen jabekuntzaeskolaren egitasmoari eta ordu-tik sarea handitzen ari da. Topa-leku eta hausnarketarako gune-ak dira hauek, praktikotasune-tik estrategikora doazen guneak.

Emakumeen Bilgunea

hara zer dien

Jabekuntza prozesuak eta sare lana

Alkohol kontsumoaz sentsibilizatzen

Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko preben-

tzio programako teknikariak bihar Altsasun izanen dira. Gure Etxea erai-

kinean, 21:00etatik 01:00etara bitartean alkohol kontsumoaren inguruko

sentsibilizazio kanpaina aurrera eramanen dute. Esaten dutenek euren

alkohol tasa neurtzeko aukera izanen dute.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

gora/behera

IkasleakBateko eta bestekoakhainbat proiektutan aridirela erakutsi digute.

BerdintasunaGeneroen artekoa. XIX.mendean ez zegoen etaoraindik ere ez.

>>

>>

Atal honetan ahalik eta iritzi gehie-nek tokia izan dezaten 1.500karaktere (espazioekin) bainogehiago duten gutunik EZ DAONARTUKO. Karaktere kopuruhorretatik gorako gutun guztiakLABURTU eginen dira. Gutuneanizen-abizenak, telefonoa, helbideaeta Nortasun Agiriaren zenbakiaagertu beharko dira. Gutunak aste-azkeneko goizeko hamarretarakoegon behar dira gurean; bestela, ezda aste horretan publikatuko.Guaixe aldizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzienerantzukizunik.Zure iritzia helarazteko: Foruplaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564275 telefonoa.

Page 5: 497 guaixe

sakanerria >>Guaixe • 2015eko otsailaren 20a 5

SAKANA» »

Zure Guaixe-ko azalaAstekariko norberaren azal idealaegin, gurera bidali eta jasotakoguztiak lau aste barru argitaratukoditugu, 500. zenbakian

Guaixe astekariak martxoaren 13an500. zenbakia argitaratuko du.Mugarri horretara iritsita astekari-tik sakandarrei gonbitea luzatu zaie:Guaixe azalak sortzea. Nork berea.Eta edozein teknikarekin eginak:ordenagailua, collagea, koloreetakomargoa… Astekarian argitaratuakikusi nahiko lituzketen albisteakjaso daitezke azal horretan, beti ere,pertsona eta erakundeei dagokienerrespetua gordez.Azal proposamenak martxoaren9rako, astelehena, 9:00etarako bida-li beharko dira [email protected]. .JPG edo PDF formatuanizan beharko dute, Din A4 neurrianeta 200 ppp-ko erresoluzioarekingutxienez. Azalaren egile edo egile-ek izen-abizenak gaineratu beharkodituzte. Jasotako azal onenak mar-txoaren 13ko Guaixeko zenbakianargitaratuko dira. Azal guzti guztiakegun horretan bertan www.guaixe.eus-en ikusgai izanen dira.

Bihar, 10:30ean, Etxarriko kulturetxean. Lehen orduan Kontseiluakapirilaren 25erako IruñekoAnaitasunan antolatu duenekitaldiaren berri emanen da.Bigarrenean, berriz, Sakanakoeuskalgintzaren lehentasunakmarkatuko dira, alderdieihelarazteko

Euskaltzaleak bihar batzarreradeitu dituzte Sakanako Euskal-gintzaren Bilguneak, EuskararenGizarte Erakundeen Kontseiluaketa Euskal Herrian Euskaraz-ek.Maiatzeko hauteskundeetara begi-ra euskalgintzak Sakanan etaNafarroan dituen premiak zehaz-tu eta alderdiei jakinaraztekoasmoz eginen da bilera.

Bi atal ditu deialdiak. LehenikKontseiluaren NafarroakoMahaiak apirilaren 25erako Iruñe-ko Anaitasunan antolatu duen eki-taldia aurkeztuko da. “Nafarroanaldaketa giroa dagoela hain maizentzuten dugun garaiotan, kezkazikusten dugu aldaketa baletorgobernu berri bat osa lezaketenekhizkuntza-politikan zer-nolako era-bakiak hartuko dituzten”. Nafa-

rroan euskaraz bizitzearen aldekoekitaldiak mugarri izan nahi due-la adierazi dute Kontseilutik.

Nafarroako euskalgintzarenelkarlanaren fruitu da apirilekoekitaldia. 2010ean euskalgintzakNafarroan deitutako manifesta-zio arrakastatsuaren ondotikelkarlanak segitu du. Kontseilu-tik gogoratzen dutenez, orduanbezala, gaur egun ere indarreandira “Nafarroako Gobernuareneuskararen kontrako hizkuntza-politika ankerra, gure erakunde-ak larri zauritzen dituzten diru-laguntzen urritzea edota D ereduazikindu eta zokoratzeko baliatu-tako Guardia Zibilaren txostena-ren moduko adibideak”. Apirila-ren 25eko ekitaldiarekin Kontsei-luak “nafar rek haienhizkuntzarekin duten atxikimen-du handia eta euskalgintzarenelkarlana” erakutsi nahi ditu.

SakanaBiharko bileraren bigarren zatianelkartuko direnek ibarrean Saka-

nako euskalgintzaren premieninguruan hausnartu eta lehenta-sunak zehaztuko dituzte. Maia-tzeko udal hauteskundeak gogo-an, lehentasunak Sakanako alder-diei helaraziko dizkiete, “eurenprogrametan eta ildoetan kontuanhar ditzaten”.

Sakanako Euskalgintzaren Bil-guneak bere lehen batzarra aza-roaren 15ean egin zuen. Orduanibarreko euskalgintzak “paira-tzen duen egoeraren diagnosti-koa” egin zuten. Ondorioetako batizan zen “gaur egun Sakanan eus-kalgintzan sektore desberdinetanaktibitate sendoa” dagoela. Baina,aldi berean, “hutsune nabarmenbatzuk” agerian utzi zituzten: arlo-en arteko koordinazio beharra,elkarri buruzko informazio zuze-nik eza, batzuetan eskualde ikus-pegi falta, Sakanako errealitatejakin batzuen ezagutzarik eza…Horregatik beharrezkotzat jozuten euskalgintza saretzea etatarteka, gai zehatzen gaineko lan-keta egiteko batzarrak egitea.

Euskaltzaleendako bilera deia

Sakandarrak euskaraz bizi nahia prentsaurrekoan adierazten. Artxiboa

Bi ikertzailesakandar ZientziaAzokan Zientzia Azokan parte hartukoduten gazte taldeei eurenproiektuak aurrera eramatenlagundu diete

Elhuyar fundazioak antolatutakoZientzia Azoka 12 eta 18 urte arte-ko gazteek garatutako proiektuenazoka da; ikerketa zientifikoa etagarapen teknologikoa barrutik bizi-tzeko aukera ematen die. Ikerketa-proiektu bat eta proiektu teknolo-giko bat egin behar dute. Gazteekapirileko larunbat batean BilbokoPlaza Barrian antolatuko den Zien-tzia Azokako stand banatan aurkez-tuko dituzte. Lana egiteko garaiangazteek ikertzaile profesionalenlaguntza jasotzen dute. Euren laguntza emateko prest azal-du diren 117 ikertzaileen artean bisakandar daude, biak ere Nafarroa-ko Unibertsitate Publikokoak: JesusRazkin Lizarraga arbizuarra, KimikaAplikatua Sailekoa, eta Joseba Alda-soro altsasuarra, natur ingurunearenzientzietakoa. Lehena Burlatako Aska-tasuna institutuko lau ikaslerekinaritu da. Bigarrena, berriz, BizkaikoLauroetako Lauro ikastolakoekin.162 talde partehartzaileen artean ezdago sakandarrik.

Ikasleak Razkinekin lanean.

Page 6: 497 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a6 sakanerria

GERTU SAKANAA L T S A S U

Sukalderako tresnerian50€ko erosketa egitean%10eko deskontu baleahurrengo erosketarako.

AINHOA ESTETIKAI R U R T Z U N

Utsusuky packetan, % 30ekodeskontua.

ASENSIOA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan hurrengo erosketarako10 €ko balea. (eskaintza ezmetagarria).

IL PADRINOA L T S A S U

Eguneko menuan txupitoadoan.

SARABE TXOKOA A L T S A S U

30 €tik gorako erosketetanetxeko produktua doan.

VALCARCEO L A Z T I

0´06 €ko deskontua litroko,erregai guzietan.

EDERNEILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z A30 €ko gastuarekin biboteadepilatzea doan. Ileapain-degiko zerbitzuekin, maki-laje ukitua doan.

GUAIXE KOMUNIKAZIOA%5eko deskontua argitalpeneta diseinu zerbitzuetan

XAGUA L T S A S U

% 5eko deskontua, 30 €tikgorako erosketa eginez gero.

LIBURUNDAA L T S A S U

%5eko deskontua paperte-gia eta irakurketarako libu-ruetan.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Jose Mari Agirre Lakuntzakoharategiak bigarren urtez jarraianBilbo Hiria Etxeko TxorizoenLehiaketa irabazi du

Lakuntzako Agirre harategianpozez hartu dute sariaren albistea.“Zaila da bigarren aldiz irabaztea.Gainera, epaimahaia berria zen, ezzen joan den urtekoa”, zehaztudigu Jose Mari Agirrek. Lakuntza-ko harakinak esan digunez, “txo-rizoak egiterakoan bakoitzak beresekretuak ditu. Nik ilusio handia-rekin egiten ditut gauzak”.

Lehengaiak, onakLehiaketara gordinik jateko direntxorizoak aurkeztu behar dira.Probatu eta puntu-puntuan lehor-tuta eta zaporez ondo daudela iru-ditzen zaionean jartzen ditu sal-gai. Txorizo ona egiteko lehen-gaiak ere onak izan behar dituelaziurtatu digu Agirrek: “ehunekohalako giharra, urdai pixka bat,Faltzesko baratxuria, piper gorrion bat, gatza puntuan. Zeren gaur-ko egunean dietistek eta denekeskatzen dute gatza eta koipeakjaistea”. Hori lortzeko probak egi-ten egoten dela esan digu Agirrek.

Txorizoak egin ondoren lehor-

tegian sartzen ditu. “Niri gusta-tzen zait lehortegitik atera etanaturalean lehortzea beste egunbatzuz, eguraldi ona badago behin-tzat. Lehortegiak baino beste pun-tu bat ematen dio kanpoan lehor-tzeak, lehen etxeetan egiten zenbezalaxe”. Negu honetan hotzlehorra egin du, hezetasunik gabe-koa, eta aproposa izan da txorizo-ak lehortzeko. Urtean barna, bes-tela, lehortegian haizagailua etabeste jartzen ditu.

Txorizoez aparte, Agirre hara-tegian txistorrak, odolkiak, tripo-txak, tripakiak eta denetarikoharagi motak saltzen dituzte. Hala-ko sariak harategiarendako pro-pagandarik onena direla ziurtatudigu Agirrek: “salmentan nabari-tzen da. Trofeoa bistan jarri etaedozein kanpotar etortzen denakerosi egiten du”. Aurten 64 urtebeteko dituen harakinak gauzak“mimo handiz” egiten segitukoduela baieztatu digu.

Agirre, 2015 eta 2014ko txapelduna eta finalista 2007an eta 2009an eta 2012an.

Atzo eguerdian ospatu zen EtxarriAranazko odol-emaileen urterokofesta. Adona elkarteko kideek etxa-rriarrak euren inguruan odol ema-teari buruzko kontzientzia zabal-tzea eskatzeko baliatu zuten. Elkar-tearen autobusa etortzen deneanosasun etxetik pasatzea besterik ezda egin behar.

Ekitaldian, Adonak zazpi etxa-rriarren eskuzabaltasunarenaitortza egin zuen. Odola 50 aldi-tan emateagatik urrezko dominajaso zuten Bernardo GarziandiaGoñik, Iñigo Orella Alzuetak etaMikel Razkin Iraurgik. 25 emateegiteagatik, berriz, zilarrezkodomina eskuratu zuten Juan Fran-

cisco Ansotegi Lizarragak, Fran-cisco Javier Asensio Igoak, XabierJauregi Quintanak eta Maria Vic-toria Lizarraga Senarrek.

Datuak Etxarri Aranatzen 448 odol-emailedaude. Haietatik joan den urtean153k eman zuten odola, aurrekoanbaino 26 gehiagok. 310 emate eginzituzten etxarriarrek 2014an (82gehiago). Haietatik, bi aferesi etabi autotransfusio ezik, guztiak ohi-ko odol-emateak izan ziren. Elkar-tearen autobusa gehiagotan etorrizenez, 258 odol emate egin zirenEtxarrin bertan 2014an (85 gehia-go). Beste toki herri batzutan 52 odol

emate egin zituzten etxarriarrek (3gutxiago). Emate guztietatik 60 atze-ra bota zituzten (18 gehiago). Bes-talde, joan den urtean bederatzi etxa-rriar odol-ematera animatu zirenestreinakoz (aurreko urtean bainohiru gehiago).

Odol-emaile egiteko

Elkartearen autobusa herriraetortzen denean, osasun etxe edokontsultategi ondoan jartzenda. Han informazio guztia ema-ten dute. Bestela, Iruñean, Nafa-rroako Ospitalearen ondoan duegoitza Adonak. Etxarrira auto-hemotekak, autobusak, hurren-go bisitak maiatzaren 6an eta13an eginen du, arratsaldez.Egutegia kontsultatzeko:http://www.adona.es/eu/haz-te-donante/calendario

Ate irekiak udalhaur eskolan Otsailaren 26an, ostegunean,16:30ean

Heldu den osteguneko ate irekien eki-taldiarekin Uharte Arakilgo UdalakPausoka haur eskola guraso berrieiezagutzera eman nahi die. Hilaren 26koekitaldian udal haur eskolaren hez-kuntza proiektuari, eskaintzen direnzerbitzuei eta abarrei buruzko azal-penak emanen dira. Uharte ArakilgoUdalak jakinarazi du heldu den ikas-turterako matrikulazio epea martxo-aren 2tik 17ra izanen dela. Denboratarte horretan gurasoek euren eska-erak udaletxean aurkeztu beharkodituzte, astelehenetik ostiralera,10:00etatik 14:00etara.

Arakil»Etxarri Aranatz»

Uharte Arakil»

Altsasu»

Lakuntza»

Udalak ur-hornidurarenprezioan hobariakeskaintzen dituEgungo ekonomia egoera kontuanhartuta bi zergetan hobariak onartuditu

Arakilgo Udalak bando bidez jakina-razi du aurten ur-horniduraren pre-zioa ez aldatzea eta hobariak ema-tea erabaki du. Deskontuak edohobariak lortzeko Lanbide artekoGutxieneko Soldataren (LGS) inguru-ko baldintza jakin batzuk bete behardira. Hala bat edo bi kide dituztenenkasuan: LGS edo gutxiagoko diru sarre-rak dituztenek %90eko hobaria iza-nen dute; LGS baino %10eko sarre-ra handiagoak dituztenendako hoba-riak %75ekoa izanen da eta LGS baino%20 gehiagoko sarreradunen hoba-ria %50ekoa izanen da. Hiru kidetik gorako familietan hona-ko hobariak izanen dira: LGS edogutxiagoko diru sarrerak dituztenen-dako %100eko hobaria; LGS baino%10 gehiagoko sarrerak dituztenen-dako %90 eta LGS baino %20 gehia-goko sarrerak dituztenendako%75ekoa. Bestalde, eraikuntzen ins-talazioen eta obren zergaren gutxie-neko kopurua %30ekoa izanen da.Gainerakoek obraren kostuaren%3,59 ordaindu beharko dute. Des-kontuak jasotzeko eskaerak udale-txean aurkeztu beharko dira.

A ze txorizoak!

Zazpi aitortza odol-emaileen festan

Etxarrin aitortza jasotako odol-emaileak eta haien ordez joandako senideak Adonako ordezkariarekin batera.

BioHaus Berdeagoazokan Berdeago, Euskal ingurumen iraun-kortasun azokaren hirugarren edi-zioa gaur hasi eta domekara bitar-tean eginen da Durangoko Landa-ko Gunean. Azokaren helburuaenergia-eraginkortasunean, erai-kuntza pasiboetan, hondakinen tra-tamendua eta mugikortasun jasan-garrian dauden azken berrikuntzakerakustea da. Azokan izanen diren56 enpresa eta erakundeen arteanAltsasuko BioHaus Goierri SL enpre-sa dago. Eraikuntza material eko-logikoak eskaintzen ditu, baita arlohorretan prestakuntza ere.

Page 7: 497 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a sakanerria 7

SAKANA

SAKANA

Martxoaren 8areninguruko ikastaroakAltsasuko Udalaren EmakumearenBilguneak Martxoaren 8ra begiraprestatu duen egitarauaren barruanhiru ikastaro daude. Haietan izenaemateko epea heldu den astelehe-nean zabalduko da eta martxoaren3ra arte egonen da irekia. Interesaduten pertsonek Emakumeen Bil-gunera (948 564 823) edo 012 tele-fonoetara hots egin dezake.

Ikastaroak

Emakumeendako autodefentsatailerra emanen du Cristina Liza-rragak. Lau saiotan errespetua,konfiantza eta autoezagutza lan-tzeaz aparte, arlo fisikoa ere lan-duko dute. Ikastaroa martxoaren5ean, 7an, 19an eta 21ean izanenda, ostegunetan 18:00etatik20:00etara eta, larunbatetan,10:00etatik 12:00etara; Labade-ro eraikinean. Bigarren ikastaroaren izenburuaSentitu, pentsatu, ekin eta mugi-tu feminismoan da. Feminismoantrebatzeko ikastaroak jarrera femi-nista zer den definitzen saiatunahi du. “Gure buruaren jabe iza-teak zein adierazpen hartzen ditueneta zenbait kontraesani aurre egi-ten diogun feminismoan murgil-tzeko hautua egiten dugunean”.Horrek guztiak emakumeen mun-duan egoteko eta jarduteko modue-tan, jarreran duen isla aztertukoda, bereziki gorputzari eta mugi-menduari erreparatuz, “eta buruaeta arrazoia bezainbeste landu-ko dira gorputza eta emozioak”.Emagin elkarteak gidatutako tai-lerra martxoaren 14an, 10:00eta-tik 14:00etara eta 15:30etatik-18:00etara, Labadero eraikinean.Azken ikastaroa irudiaren eta len-goaiaren erabilera ez sexista da.Irudiek eta lengoaiak norberarenmundu ikuskeran, praktiketan,jarreretan duten garantiza ikusi,irudiek duten indar sinbolikoa etaeraikitzailea aztertu, orain arteelkarte ezberdinek erabilitako iru-diak, kartelak eta baliabide komu-nikatiboak aztertu eta hemendikaurrerako gomendioak eta propo-samenak zehaztuko dira guztionatean. Elkarte, eragile zein norba-nakoei zuzenduatako ikastaroada. Martxoaren 17an eta 18an,18:00etatik 20:00etara, Iortia kul-tur gunean eginen da.

Altsasu»

Urdiain»

Hori sustatzearen alde lan eginen duSakanako Garapen Agentziak, planestrategikoaren baitako jardun gisa

Gure Udalerrietatik ElikaduraBurujabetzaren Aldeko Kartare-kin bat egitea erabaki zuen Saka-nako Garapen Agentziaren admi-nistrazio kontseiluak aho batezilbeltzaren 29an. Kartan jasotzendiren ekimenak sustatzeko kon-promisoa hartu du agentziak. Aldiberean, udalei ekimenaren berriemanen die.

Sakanako garapen agente denIker Manterolak azaldu digunez,hartutako erabakiak SakanakoPlan Estrategikoarekin bat egitendu: “planeko elikadura arloko ildo-etako bat tokiko elikadura siste-ma baten sustapena da. Eta berehelburua laborantza lanpostuakmantendu edo sortzeko egoera

egokiak ahalbidetzea da”. Ekonomia sozial eta soliadario-

ari buruzko Zaragozako azaro aka-berako kongresutik sortu da GureUdalerrietatik Elikadura Buruja-betzaren Aldeko Karta. Hainbatesperientzietan oinarrituta, eko-nomia Sozialeko hainbat eragileeta toki administrazio Karta bere

egiteko lan egiten ari dira orain,“ahalik eta zabalena egiteko etahauteskundeen aurretik herrietansortzen ari diren proposamen poli-tikoetan txertatzeko, moldatuz edoegokituz; udal politika eraldatzai-lea izateko”. Agiri horrek “ekono-mia eta elikagaiak ekoiztu etamerkaturatzeko modua eraldatze-

ko udaletatik eragitea” gakotzatjo du.

Elikadura burujabetza etatokiko nekazal ekonomia susta-tzeko udal mailan lantzeko hain-bat neurri proposatzen dituenKartak: herritarretik eta herri-tarrarendako nekazaritza elika-gaien sistema propioak; lurral-dearen erabilera sozialaren kude-aketa zuzena; landa eremuan bizidirenei laguntzeko politikak lehe-nestea; udalen produkzio balia-bideak nekazaritza elikagaiensistema berria antolatzeko oina-rria izatea; ekonomia sozialekoekimenen bidez udalak era uga-ritan hornituko duen lehen sek-toreko sarea osatzea eta, azkenik,jarduera aldaketak balio, kultu-ra aldaketarekin batera eginbehar da.

Frankismo garaiko 250 sakandarrentestigantza jasoak dituzteinstitutuan

Aurreko ostiralean Aralarko MikelDonea institutuko DBHko 4. mai-lako ehun bat ikasle Laura Bena-dibarekin bildu ziren. Historiala-ri argentinarra, ahozko historiajasotzeko metodologian aditua,Iruñera liburu bat aurkeztera eto-rri behar zela baliatuta Altsasu-ra etorri zen. Hainbat liburu etaDVDren bat argitaratuak ditu etaArgentinan ikasleekin gaia askolandu du. Ostiralean ikasleei ahoz-ko iturriekin nola lan egin azaldueta grabazioak egiteko aholkuakemanen dizkie.

Institutuko Gizarte Mintegikoirakasle Ander Leonek azaldudigunez, “DBHko 4. mailan ahoz-ko historia lantzen dugu. Ikasle-ek adindu bati elkarrizketa bat egi-ten diote. Frankismo garaian nolabizitzen ziren galdetzen diete: txi-kitako gauzak (haurtzaroa, esko-la…), gaztetasuna, jaiak, ezkontza,bikote harremanak, lana, politika,erlijioa eta halakoak”. Ikasleekirakasleari elkarrizketaren trans-kripzioa, hura jasotzen duen dis-koa, audioa edo bideoa, eta haiek

egindako laburpen bat eman behardiote. Dagoeneko, aurtengo graba-zioa egina dute.

OnurakIkasketa era horren onurak nabar-mendu dizkigu Leonek: “ikasleakikasten dutenaren parte dira. Ikas-gelan ikasten dutena euren fami-liei ere gertatu zaiela ikus deza-kete. Gertutasun hori aprobetxa-tuz eduki hori lantzeko beste modubat da”. Eta gaineratu du: “ikas-leak historia beste modu batezezagutzearekin batera, historiakoiturri bat ere sortzen ari dira. Tes-

tigantza horiek beraiek jasotzenez badituzte ez lituzke inork jaso-ko eta galdu eginen lirateke”.

Leonek argitu digunez, langin-tza horretan zazpi urte daramate.“Frankismo garaian nola bizi direnazaltzen duten ibar guztiko 250 batsakandarren elkarrizketa dituenartxibo bat dugu institutuan”. Ikas-tetxean bertan kontsultatu daitekefuntsa eta bilaketak azkartzekojasotako guztiaren datu base bat egi-ten ari dira. Irakasleak gaineratuduenez, “gauza bera egiten dutenNafarroako beste institutu batzue-kin harremanetan gaude”.

Ibarreko historiaren ikerlari gazteak

Laura Benadiba, ezkerrean, ikasleekin Iortian.

Eragileak Sakanako Plan Estrategikoaren berri ematen. Artxiboa

Udaletatik elikadura burujabetzaren alde

Ikasleak First LegoLeaguenHezkuntza jarduera den robotikalehiaketaren helburua ikasleaktalde lanaren bidez zientziara,teknologiara eta berrikuntzaraerakartzea da

Asteburuan Urdiaingo herri eskola-ko LHko 6. mailako eta DBHko 2. mai-lako 12 ikasle Iruñean izan ziren FirstLego League lehiaketan parte hartzen.Urdiaingo taldea beste 27rekin bate-ra neurtu zen eta lan ederra egin zuen,urdiaindarrak 8.ak sailkatu baitziren. Hezkuntzari eskainia zegoen lehia-keta aurten. Larunbatean IruñekoPlanetarioan lehiaketaren zatizientifikoena jokatu zen. XXI. men-deko ezagutzak eta gaitasunakeskuratzeko taldeek euren propo-samenak aurkeztu zituzten. Alder-di praktikoa domekan Baluartenjokatu zen, ikasleek Lego piezezdiseinatutako eta programatuta-ko robotekin zenbait erronkeiaurre egin behar izan zieten.

Artxiboa

Page 8: 497 guaixe

Askapenaren kontrako epaiketanauzipetuta dauden bost euskal herri-tarrak, Aritz Ganboa arruazuarabarne, aurreko astean jakin zutenfiskaltzak haiendako seina urtekoespetxe zigorra eskatzen duela.

Auzipetuek larunbatean adie-razi zuten “argi” gelditu dela Aska-penaren kontrako sarekada “ gezurhandi bat baino ez zela izan”.Haien iritziz Askapenaren kontra-ko polizia operazioa “ezker aber-tzalea zigortzeko pentsatutakosareka bat izan zen”. Baita “herrihonek hamarkada luzeetan zehareginiko lan internazionalista zan-

go trabatzea” ere, “estatuarenmugetatik kanpo ezarri nahi dutenisiltasuna hausten ari ginelako”.Ziurtatu zutenez, “ez diogu inorigure militantzia politikoari mugakjartzen utziko”.

Agerraldian bost auzipetuekAskapenako 80 kide baino gehia-goren babesa izan zuten eta adie-razi zuten: “internazionalismoaEuskal Herriaren askapen proze-suko ezinbesteko ardatza dela uler-tuta lanean jarraituko dugu”.Auzia salatzeko ekimenak eginendituztela iragarri dute erakundeinternazionalistatik.

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a8 sakanerria

SAKANA

Iruñera deitu dute,goi tentsiokolinearen kontraBihar, 12:00etan, Iruñeko Karlos III.etorbidean, NafarroakoGobernuaren parean

Autopista Elektrikorik Ez! platafor-mak deitu du elkarretaratzea. Goitentsioko lineari ez. Ate birakarieiez! leloa izanen du. Sakanan barnaDeikaztelu eta Itsaso lotu nahi duen400 kV-eko linea egitasmoa bertanbehera uzteko eskatuz eginen dakontzentrazioa. Espainiako Gober-nuaren egitasmoaren arabera gauregun Sakana zeharkatzen duten goitentsioko bi lineak indartu eginenlirateke eta hirugarren berri bat erai-kiko litzateke.

Epaiketa salatu eta gaztearielkartasuna adierazteko ekimenakeginen dituzte bihar

Duela bi urteko Donostiako askegunean atxilotzeko agindua zutensei gazte babesteko herri harre-sia osatu zuten ehunka gaztek.Harresi hartan parte hartu zuenEdurne Martinezek. Ertzaintzakatxilotu eta agintearen kontrakoatentatua leporatu zion. Altsa-suarra asteazkenean epaitukodute. 15 hilabeteko espetxe zigoreskaera eta isuna eskatzen duteharendako.

Epaiketa salatzeko Edurnere-kin bat dinamika martxan jarrizen. Donostiako herri harresianatxilotu zituzten bi gazteak “mun-

tai polizial eta mendeku politika-ren ondorio garbia” direla ustedute, “izan ere, edozein izan zite-

keen atxilotua. Eta ondorengoherri harresietan ere akusazioberarekin beste hainbat atxilotu

egon dira”. Euskal gazteriaren“kriminalizazio” saioak salatudituzte dinamikatik.

DeialdiakEdurnerekin bat dinamikak anto-latu dituen ekimenetan parte har-tzera deitu ditu altsasuarrak.Bihar, 13:00etan, Foru plazanargazki erraldoia eginen da. Baz-karia ere iragarria dago. Aste-azken goizean Donostiako auzi-tegira joateko deia ere egin dudinamikak. Asteazkenean, ber-tan, 19:00etan Altsasuko uda-letxe aurrean kontzentrazioaeginen da.

Altsasu»

Burunda / Lakuntza»

Arruazu»

SAKANA

Asteazkenean epaituko dute Martinez

Aurreko ostiraleko elkartasun ekitaldian Martinez elkarrizketatu zuten.

Auzipetuek Askapenako kideekin batera emandako prentsaurrekoa. Utzitakoa

Gaurtik martxoaren 4ra arteErrigorari olioa eskatzeko aukeraizanen da; bost litro oliba olio birjinaestra ekologikoa 28 eurotan etakonbentzionala 20 eurotan

Errigorak (www.errigora.eus)Nafarroako hegoaldeko ekoizle-en produktuen laginekin osatuta-ko 12.000 saski banatu zituen udaz-kenean. Herri ekimenak handiklortutako diruaren puska bat,

151.000euro, eskualde bereko eus-kalgintzari bideratu zion. Errigo-raren jarduna, ordea, ez da kan-paina horretara mugatzen, herri-tar ren kontsumo ohiturakbirplanteatzea baitu helburu,urrunekoen ordez, urte osoan ber-toko jakiak kontsumitzearen aldeegiten du.

Hala, Eskutik Eskura ekime-

na martxan du ere. Haren bidez,euskal nekazari eta ekoizleaklagundu nahi dituzte, logika espe-kulatiboetatik aparte. Kalitatez-ko produktuak zabalduz, beti ere,ekoizle eta kontsumintzaileen-dako egokiak diren prezioekin.Hala, otsailean, Nafarroako oli-ba olioa ekoizleetatik gure etxe-etara ekartzeko kanpaina mar-

txan jarri du Errigorak. Maiatze-an, berriz, kontserben txanda iza-nen da.

Euskal Herriko 50 herri edohiritan eginen du aurten Errigo-rak olioaren kanpaina, joan denurtean baino 20 gehiagotan.Beraz, banatutako 30.000 litroenmarka gaindituko dela pentsatze-koa da.

Asteartean, 19:00etan AltsasukoIortia kultur gunean haren egoera,edukiak eta datozen erronkakazalduko ditu Iñaki Morenok

Hego Euskal Herriko makina batgizarte- eta langile-erakundek sina-tu duen agiria da Euskal HerrikoEskubide Sozialen Karta. Guztiekere, “bizitzaren sustengua erdigu-nean jarriko duen gizarte eredua”defendatzen dute. Horregatik, Kar-tan norabide horretan aurrera egi-

teko neurri zehatzak proposatudituzte hainbat arlotan: aurrekon-tu eta politika fiskal eta sozialenaldaketa; kalitatezko enplegua sor-tzeko politika; jendartearen partehartzea bermatzea; bizitzaren jasan-garritasuna eta ongizatea susta-tzea eta, azkenik, demokrazia etaeskubide kulturalen defentsa etahoriekiko konpromisoa.

Kartaren sustatzaileen iritziz,

“aliantza sindikal eta sozial indar-tsua behar da, proposamenak egineta lehentasunak adosteko gaita-sunarekin”. Zeregin horretan“Karta oinarrizko tresna da, Eus-kal Herrian ezartzen diren politi-kak errotik aldatzeko beharriza-netik abiatu eta gure gizarte ere-du alternatiboa jasotzen duena”.Gobernuek ezarritako “politikaantisozialek pobrezia eta aberas-

tasunaren banaketa gero eta bide-gabeagoa” ekartzen dutela salatudute. Horregatik, Kartaren sina-tzaileek Hego Euskal Herriko

gobernuei eskatu diete “alterna-tiba errealen eztabaida ez ekidi-teko”, horrela “aldaketa sozialaeragozten” ari direlako.

Askapenak lan internazionalistarekin segituko du

Errigorarekin olioa eskutik eskura

»

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena

Karta prestatzeko Sakanan batzarrak egin ziren, tartean Altsasun.

Bi ikastetxesoftware-koprogramazioproiektu batean

Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxepublikoa eta Burundako Iñigo Ari-tza ikastola, Nafarroako beste 88ikastetxerekin batera, Lehen Hez-kuntzako 4. eta 5. mailan softwa-re-ko programazioa erakustekoproiektu batean parte hartzen aridira. Haren bidez ikasleei informa-tika-programak diseinatzeko (soft-ware) eta robotikako aplikazioetanerabilitako lengoaian idazten era-kutsi nahi zaie. Bai Lakuntzan baiAltsasun ikasleak robotikan pres-tatzen eta Scratch lengoaiarekinprogramazio-proiektuak garatzendituzten irakasleak daude eta, horriesker, era oso bisualean, jolas, isto-rio eta animazio interaktiboak sordaitezke.

Haurrak jolasean. artxiboa

Page 9: 497 guaixe

Porlandegian hondakinakerrautseko aukera “behin betikobaliogabetzea” exijitu du

Sustrai Erakuntza fundazioarenizenean Martin Zelaiak “honda-kinen kudeaketa osoaren planifi-kazio berria egiteko beharra”azpimarratu du. Errausketa baz-tertu eta lehenik hondakinakgutxitu, ahal diren produktuakberrerabili eta, azkenik, ahalik etahondakin gehien birziklatzearenalde agertu da fundazioa; “horieginda, birziklatu ezin daitekeenhondakin kopurua oso txikia daeta bere errausketa ez da erren-tagarria”.

Espainiako Auzitegi Gorenakaurreko plana baliogabetu ondo-ren, fundaziotik jakinarazi duteNafarroako Gobernuak bertanbehera utzi dituela plan harenjarraipen batzordea eta errebisiobatzordea. Horrekin batera, 2015-2025 Hiri Hondakinen KudeaketaPlan Integratua (HHKPI) onartze-ko prozedura zabaldu duela ere.Nafarroako Gobernuaren weborriko Gobernu Irekirako Ataria-ren (http://gobiernoabierto.nava-rra.es/es/content/plan-integra-do-gestion-residuos-navarra-2015-2025 ) bidez aurre txostenetarakoekarpenak egin daitezke.

Zelaiak salatu duenez, planberria prestatzeko NafarroakoGobernuak bildutako txostenenartean errefusa diren hondaki-nak erretzearen aldeko bat dago.“Sortzen dituzten HondakinetatikEratorritako Erregaien araberasailkatzen ditu txosten horrekhondakinen tratamendu sistemak,

ziurrenik gero Olatzagutian erreahal izateko”. Aukera hori guztizbaztertzea eskatu du fundazioak.

Fundazioko kideak “plan berriaegiteko aurretik eztabaida etahausnarketa osatua” eskatu du.Politika eta gizarte eragileek ados-tutako plana lortu behar da, hon-dakinak kudeatzen dituzten tokierakundeen beharrak asetzendituena”. Inon iragarri gabe, txos-tenak web orrira igotzearekin etaekarpenak egiteko 15 egun ema-tea aski ez dela adierazi dute fun-daziotik.

EpaitegiakEspainiako Auzitegi Gorenakbaliorik gabe utzitako HHKPIrenmarko barruan Nafarroako Gober-nuak Udalez Gaindiko Plan Sek-torial (UGPS) bidez porlandegianhondakinak errausteko bideaeman zuen. Sakanako Mankomu-nitateak eta Sustrai Erakuntza

fundazioak UGPS kontra jo zutenNafarroako Auzitegi Gorenera.Fundaziotik jakinarazi dute Espai-niako Auzitegi Gorenaren epaiaUGPSaren kontrako auzira gehi-tu dutela.

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a sakanerria 9

SAKANA

» »

Cementos Portland Valderrivasek Olatzagutian duen porlandegia.

Nafarroako Hiri HondakinenKudeaketa Plan Integratu berriaparte-hartzailea izateko eskatuz etaNafarroa guztian hondakinenerrausketaren edo balorizazioarenkontrako manifestua sinatzekoalkateekin harremanetan jarri daudala

Porlandegian hondakinak balioz-tatzearen ondorioz eraginakjasan ditzaketen Arabako Lauta-dako, Lizarraldeako eta Sakana-ko alkateekin harremanetanjarriko da Gurutze Rodriguez,Olatzagutiko alkatea. Guztienartean hondakinen errausketa-ren edo balorizazioaren artekomanifestu bat adostea du helbu-ru kontaktu erronda horrek. Bai-ta guztiek Nafarroako Gobernua-ri eskatzea Hiri HondakinenKudeaketa Plan Integratu (HHK-

PI) berria parte hartzearen bidezegin dezala.

Tafallaldean errauskailu bategitea aurreikusten zuen aurrekoHHKPI Espainiako Auzitegi Gore-

nak baliogabe utzi zuen. Gober-nuak berak halakorik ez duelaeginen aurreratu du. Antza, gizar-tearen eta erakundeen kontrakojarreragatik. “Kontrako jarrera

argien erakutsi duten tokian jarrinahi izatea ez da onargarria.Eskualdearekiko diskriminatzai-lea litzateke”.

Rodriguezek, bestalde, foru

administrazioari eskatu dio balio-rik gabe utz dezala porlandegianhondakinak erretzeko aukeraematen duen Udalez GaindikoProiektu Sektoriala. “Epaitegiekesana dute halako azpiegiturenkokapena ezin direla ekimen pri-batuaren esku utzi”. Alkateaknabarmendu duenez, “porlande-gian erraustea salbuespenezkobide bat erabiliz inposatu nahidigute, Olatzagutiko udal arau-dien gainetik bidegabeki eta basa-tiki pasaz”.

Helegiteak

Porlandegian erraustearen kon-tra Olatzagutiko Udalak hiruhelegite jarriak ditu Nafarroa-ko Auzitegi Gorenan. Eta 2011njarritako beste baten epaiarenzain dago. Udalak bezala, Sus-trai Erakuntzak eta SakanakoMankomunitateak ere helegiteajarrita dute Iruñeko auzitegian.

3 Mugak Batera (3MB) plataforma-ren izenean Eduardo Agirrek esandu “Nafarroako Hondakin Planabertan behera uztea urrats garran-tzitsua” dela, “hondakinak erraus-teak osasun publikoari, ingurume-nari eta bere eraginpeko eskual-deetako baliabideei lekarkiekeenkalte eta arriskua desagerraraz-ten delako”. Hala ere, nabarmen-du du errauskailua eraikitzekoaukera baztertu badute ere, “hon-dakinak erretzeko are desegokia-goa den Olatzagutiko porlande-giarekin ez dute gauza bera egin”.

Plataformako kideen iritziz,Nafarroako hondakin plan berri-tik “ez Portland-en ez beste inon-go instalazioetan erraustuko denhondakinik ez ateratzea lortubehar dugu”. Horregatik, 3MBtik“ Nafarroako Gobernuak eta Por-tland-ek basakeria horrekin aurre-

ra jarrai ez dezaten, mobilizazio-ra eta azken bultzada ematera dei-tzen ditugu herritarrak”.

Argudioak 3MB-tik nabarmendu nahi izandute “Nafarroako Gobernuareneta FCC-ren zementu-fabrikaksinatu eta indarrean dagoen hitzar-mena, zeinek babesa eskaintzenzaio plantetan hondakinak kude-atzeari, gero bertatik sortutakohondakin- produktuak zementu-fabrikaren labeetan errausteko”.Gogora ekarri dute ere “Olaztikoudal arauak saihesteko Portland-en errausketa proiektua UdalezGaindiko Proiektu Sektorial gisa”onartu zuela gobernuak. Platafor-matik berretsi egin du porlande-giak ingurumenari eta osasunpublikoari ekarriko lizkiokeenondorioak. +www.guaixe.eus

Nafarroako Hondakin Planaren baliogabetzearen ondorengo ererakzioak

Herritarrak mobilizatzekodeia errausketaren aukeraplan berrian ez jasotzeko

Sustrai Erakuntza: “hondakinenerrausketa teknika iraungita dago”

Udalak errausketa baztertzen duenhondakin plan baten alde egin du

Ezkerretik eskubira Eduardo Agirre, Martin Zelaia, Gurutze Rodriguez eta Aitor Karasatorre.

Page 10: 497 guaixe

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Pabiloi bat alokagai edo salgai AltsasukoOndarria industrialdean. 140m2 ditu solai-ruak, 60m2 solairuarteak, bulegoak eta komunekpolipastoa dute. Mantenimendua eta metalezkoerrementaria lanak egiteko prestatua. Tl 649 4435 91.

Arraindegi bat eskualdatzen da. Goierrin.Lanean eta errentagarria. Kuxkuxerorik ez, mese-dez. Interesatuek hots egin telefono honetara:635 75 83 74.

Ikastaroak

Olatzagutiko Erburua kiroldegian azken pla-zak. Pilates, indoor zikloa, aerodance, mantentzesoinketa eta yoga ikastaroetan azken plazak bete-tzeko daude. Otsaila eta maiatza bitarteko ikasta-roak. Informazio gehiago kiroldegian edo 948 56

45 12 telefonoan.

LehiaketaErromantzatuaren koloreak. Nafarroako ekial-deko eskualdeko pintura lehiaketa antolatu da.Maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezke lanak.Informazioa www.restauranteromanzado.com

Oharrak Odol-emaileak. Otsailaren 24an, 25ean eta26an, Altsasun arratsaldez; 27an Altsasun goi-zez.

Ekintzaileei bultzada. Nafarroako Gobernuaksustatutako programa baten bidez zortzi enpresaproiektu aukeratu, bultzada programa bateansartu eta laguntza ekonomikoa emanen zaie.Eskaerak martxoaren 10era arte. Informazioawww.cein.es

Etxarriko irakurle taldea. Alberto Ladronen“Arotzaren eskuak” liburuaz ariko dira martxoa-

ren 12an, ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko liburutegian.

Axio. Jose Ignacio Floresi buruzko dokumentalaegiteko diru-laguntza eman nahi duenak ES043035 0112 00 1121055951 kontu korrontean edowww.karena.eu plataformaren bidez egin dezake.Informazio gehiago www.axioflores.com

Iruñeko euskarazko telebistaren ald. Xaloatelebista Iruñerrian euskara hutsean emititzenhasteko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpenanon? www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrian edo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan(Xabier Karrika 4) eta Katakrak liburudendan(kale Nagusia 54).

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] edo

[email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Ddeitu 661- 59 04

20 telefonora.

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a10 oharrak

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Carmen Nagore Biurrun

Zure maitasunaeta alaitasuna eman zenigun,zure goxotasuna izango dugu

oroimenean.

Etxekoak

Juan Carlos Chao Unciti

Gure bihotzean beti.

Zure lagunak

Juan CarlosChao Unciti

Besarkada bat eta nahi duan arte.

Ceramicas Utzubarreko zure lagunak

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Francisca Mazkiaran Larraza,otsailaren 10ean Altsasun.• Mari Carmen Nagore Biurrun,otsailaren 13an EtxarriAranatzen.• Lorenzo Tiburcio Inda Etulain,otsailaren 16an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 11: 497 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a 11

Pilota

kirola >>DUATLOIA

HASI DA DUATLOI DENBORALDIA: X.Sopelako Duatloia jokatu zen larunbatean(5,2 km korrika, 19,2 km txirrindulan eta 2,5

km korrikan). Azkarrena Oier Ariznabarretaizan zen (56:40). Sakana taldeko Juan LuisMaiza etxarriarra 49.a izan zen (1:03:17).

Kimuen Futbol 8txapelketak apirileraarte atsedenaK i m u e nFutbol 8Txapelketakapirilaren12ra bitar-tean atse-den hartu-ko du. Orainarte 12 jar-d u n a l d ijokatu dira eta 13. Jardunaldia api-rilaren 12an jokatuko da. Kimuenmailako 10 talde lehiatzen diraMank-ek antolatutako txapelketan,ondokoak: Dantzaleku, Tipi Tapa, Kai-xo, Lagun Artea, Arbizu, Txartel,Sayas, Mediolanum, Urdiain etaSutegi. Helburua txikienen arteanfutbola sustatzea da.

Zazpi puntura berdinduta daudeEzkurdia-Zabaleta eta Berasaluze-Zubieta. Gaur Ezkurdiak eta ZabaletakBengoetxea VI eta Untoria dituzteaurkari Altsasun

Binakako sailkapenaren goialdeaederki estutzen ari da. Izan ere,Ezkurdiak eta Zabaletak eurenbigarren porrota ezagutu zutenjarraian, eta 7 punturekin segitzendute. Puntu berberak dituzte Bera-saluzek eta Aitor Zubietak, Urru-tikoetxeari eta Untoriari 22-21 ira-bazi eta gero. Pilotari sakandarrakpuntutara berdinduta daude, etafinalerdietarako sailkatzeko jardu-naldiotan puntuatu beharreandaude, 6 punturekin zelatan bai-tituzte Artola-Albisu eta Irujo-Barriola.

Barriola ikusgarriEzkurdiari eta Zabaletari 18-22 ira-bazi zieten Altuna III.ak eta Barrio-lak larunbatean Ogetan. AbelBarriolak sekulako partida joka-tu zuen eta bere defentsa ikaraga-rriari esker partida irabaztea lor-tu zuen, asko arriskatu eta bikainatera zitzaion Altunaren laguntza-rekin. Ezkurdiak eta Zabaletakezin izan zuten leitzarra domina-tu, Barriolak dena bueltatzen bai-tzien. Partida hasieran Altunaketa Barriolak sakandarrak zeharonahasi zituzten eta markagailuantartea atera zuten, 4-13. Baina mate-rial azkarrago batekin iritsi zensakandarren erantzuna. Zabaletasekulako pilotakadak jotzen hasizen eta Ezkurdiak aukera gehiagoizan zituen aurrean. 15-17 gertura-tu ziren sakandarrak. Baina hor-tik aurrera atzera ere Altuna etaBarriola nagusitu ziren.

Berasaluze-Zubietaren erre-montadaBerasaluzek eta Zubietak izugarriizerditu behar izan zuten OlaizolaII.a eta Beroiz ordezkatzen zituz-ten Urrutikoetxea eta Untoria men-pean hartzeko. Ordezkoak sorpre-sa ematekotan egon ziren eta 10-18aurreratu ziren. Zubieta ezineanzebilen eta Untoria nagusitu zenatzean. Baina Berasaluzek etaZubietak, esperientzia alde, seku-lako buelta eman zioten markagai-luari, 21era berdinduz, Untorialehertzen saiatu eta gero. Azkensakearen errestoan Urrutikoetxeaez zen fin ibili eta tantoa eta garai-pena Berasaluze-Zubietarendakoizan zen.

Zubietak azaldu zuenez, “Urru-tikoetxea eta Untoria konfiantza-rekin zeuden eta gu, ni bereziki,gogortuta, kateatuta. Baina lanaegitearen bitartez tantoak egitenhasi gara. Nire partidarik okerre-na izan da, baina gauza positiboe-kin geratu behar zara: puntu batlortu dugu eta ea hurrengo parti-dan zortzigarrena lortzen dugun”.

Ezkurdia-Zabaletak gaur Al-tsasun jokatuko duteGaur, ostiralean, Altsasuk Binaka-ko partida hartuko du, 22:00etanBurunda pilotalekuan hasiko denjaialdian. Joseba Ezkurdiak etaJose Javier Zabaletak BengoetxeaVI.a eta Aretxabaleta izanen dituz-te aurkari. Baina aurretik beste par-tida bat jokatuko da: Jaunarena-Cecilio / Altuna III.-Merino. Sarre-

rak txarteldegian daude salgai.(Erreserbarako: 661 259 009). Bes-talde, Berasaluzek eta ZubietakArtola eta Albisu izanen dituzteaurkari bihar Amorebieta-Etxa-non. Partida gogorra izanen da.

Altsasu bikainEspainiako KlubenartekoanIrurtzunek atseden jardunaldiazuenAsteburuan Espainiako KlubenArteko Pilota Txapelketako 6. jar-dunaldia jokatu zen. Eskuzkomodalitatean, A multzoan, Irur-tzunek atseden jardunaldia zuen,eta B multzoan Altsasuk lanbikaina egin zuen, Najerinorenkontrako bi partidak irabazi bai-tzituen. Banakakoan AltsasukoBeitia gailendu zitzaion Najeri-noko Larreari (10-7, 5-10 eta 5-4) eta binakakoan AltsasukoAzprik eta Peñasek 10-2 eta 10-2 hartu zituzten menpean Naje-rinoko Fernandez eta Garcia.

10.jardunaldia

Bengoetxea VI-Untoria / Ezkur-dia-Zabaleta (ostiralean,22:00etan, Altsasun.ETB1)Irujo-Barriola / Retegi Bi-Rezusta(larunbatean, 17:00etan, Labriten)Berasaluze II-Zubieta / Artola-Albisu (larunbatean, 17:30ean,Amorebieta-Etxanon. LaSexta)Xala-Merino / Urrutikoetxea-Ladis Galarza (igandean,17:00etan, Eibarren. ETB1)

Futbola

Altsasun 8. puntua lortzeraSailkapena:

1. Ezkurdia-Zabaleta 7 puntu2. Berasaluze-Zubieta 7 puntu3. Artola-Albisu 6 puntu4. Irujo-Barriola 6 puntu5. Oinatz-Aretxabaleta 4 puntu6. Retegi Bi-Rezusta II 3 puntu7. Xala-Merino II 2 puntu8. Olaizola II-Beroiz 1 puntu

Ezkurdiak eta Zabaleta ostirale-ko Altsasuko partidarako mate-riala “sosoa” zela aipatu zutenHerenegun arratsaldean, gaur Altsa-suko Burunda pilotalekuan jokatu-ko den Binakako partidarako mate-rial aukeraketa egin zen. Oinatz Ben-goetxeak eta Untoriak aukeratuzuten lehenengo, eta Joseba Ezkur-diak eta Jose Javier Zabaletakondoren. Haien inguruan zeudenAsegarceko intendente RobertoGarcia Ariño eta Ruben Beloki tek-nikaria eta Aspeko Inaxio Errando-nea teknikaria, besteak beste. Jaki-na, ez zen faltatu horren besteurtez Ezkurdiaren entrenatzaileizandako Lino Arruti. Pilota sosoakAsegarceko bikoak 104, 104,5 eta104,6 gramoko pilotak hautatuzituen, eta Aspekoak 105,5, 106,8eta 105,5 gramokoak. Hala ere,sakandarrek ez zuten bilatzenzutena aurkitu Juan Mari Juaris-ti material hautatzaileak aurkez-tutako materialean. “Denbora asko

eman dugu aukeratzen gustuko-gustuko pilotarik ez dugulako aur-kitu. Bi bastante azkar aukeratuditugu baina ez gara gustura gel-ditu. Ea ostiralean nola ibiltzendiren” azaldu zuen Joseba Ezkur-diak. “Ez dira motelak, igual pix-ka bat sosoak. Beraien pilota batnahiko polita zen baina beste biakigual motelegi samarrak. Uste dut10 pilotak nahiko sosoak direla”. Burunda pilotalekua “frontoi onabaina zaila” dela esan zuen Zaba-letak. “Ezker paretan gauza arra-roak egiten ditu eta frontisean ere,baina frontoi beroa dago, partidajokatzeko ongi. Ea ostiralean zermoduz joaten den” gaineratu zuenetxarrendarrak. Dena irabaztenhasi ondoren eta azken bi parti-dak galdu eta gero zein sentsaziodituzten galdetuta, Ezkurdiak azal-du zuenez “sentsazioak aldatudira baina ez zaio hainbeste buel-tarik eman behar. Bagenekienmomentu hau iritsiko zela etaorain ostiraleko partidari begira

gaude, partida ahalik eta hobekienprestatu eta irabaztera ateratze-ko. Ea zer ateratzen den”. Oinatz Bengoetxea eta AlvaroUntoria arerio gogorrak izangodirela uste dute. “Untoriak aurre-ko astean partida izugarria joka-tu zuen Zubietaren kontra. Eta Oina-tzek astelehenean pilo bat jokatuzuen Tolosan. Partida oso gogo-rra daukagu irabazteko” nabar-mendu zuen Zabaletak. Sakanda-rrek zortzigarren puntu hori lor-tu nahi dute. “Gure estrategia zeinizango den? Hasierako partidetanbezala, gogoekin atera eta ea zernolako partida ateratzen den. Eaostiralean garaipena lortzen dugun”erantzun zuen Zabaletak. Bi pilotari sakandarrek pilotazalefidelak dituzte atzean. “Iruñeraasko doaz lagunak. Urrunerago joa-tea gehiago kostatzen zaie, bainaostiraleko partida bertan denez, eajendea frontoira gehiago animatzenden” aipatu zuen Zabaletak. Ea 8.puntu hori eskuratzen duten.

Gustuko materialik ez

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa21. jardunaldia

Agoitz – Lagun Artea (atzeratuta)Hirugarren partida segidan jokatu gabe.Elurra eta euria direla medio zelaienegoera ez da onena eta asteburuanAgoitzen kontra Agoitzen jokatubeharreko lehia atzeratzea erabaki zutenarduradunek. Atzeratutako 3 partidahoriek jokatzeko datak aurkitzekozailtasunak izango dituzte lakuntzarrek.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .48 p

13. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Ilunberri

(Igandean, 16:30ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa21. jardunaldia

Etxarri Aranatz 3 – San Jorge 0

Altsasu 3 – Ardoi B 3

Azken bi jardunaldietan garaipenik gabeegon ondoren, Etxarrik zergatik den liderargi erakutsi zuen, 3-0 hartu baitzuenmenpean San Jorge. Partida guztian izanziren nagusi etxarriarrak eta Asierrek,Ruedak eta Mikelek sartu zituzten golak.Bestalde, Dantzalekun Altsasuk eta Ardoikhiruna berdindu zuten. Hasieran Altsasufinago ibili zen. Javi Fernandezek etxekotaldea aurreratu zuen baino Zizuratsedenaldirako 1-2 aurreratu zen.Bigarren zatian Zizurrek hirugarrena sartuzuen baina Altsasuk ez zuen etsi etaDarlingek eta Berastegik garaipen zaporeazuen berdinketa lortu zuten Altsasurako.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .47 p5. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32 p

Asteburuko jardunaldiaAurrera Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 16:00etan, Leitzan)Lezkairu – Altsasu

(Larunbatean, 19:00etan, Lezkairun)

ELOMENDIKO TXAPELKETA. 2. fasea8. jardunaldia

A multzoa: Errotazar 1 -Egiarreta 2

A multzoko sailkapena >>1. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .25 p

Asteburuko jardunaldiaEgiarreta – Bar Mikel (Uharte Arakilen)

B multzoa: Roca – Zaldua (atzeratuta)

B multzoko sailkapena >>1. Maldartea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .18 p5. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14 p

Asteburuko jardunaldiaZaldua – Izalsa (Lekunberrin)

Futbola

Page 12: 497 guaixe

Ostegunean egin zuten aurkezpena,Burlatako Kultur Etxean. Taldeprofesionala (19 txirrindulari),afizionatuena (24 txirrindulari) etaMuskaria eta Tolosako eskolakaurkeztu zituzten

Juanmari Guajardo speaker altsa-suarrak gidatutako ekitaldian eginzuten Sakanatik sortutako RuralKutxa-Seguros RGA taldeen aur-kezpena aurreko ostegunean, Bur-latako Kultur Etxean. RuralKutxak 23 urte daramatza kirolproiektu hau babesten baina 6.urtea izango da talde profesiona-la duena. Ekitaldian talde profe-sional kontinentala, talde afizio-natua eta Muskaria eta Tolosakoeskolak aurkeztu zituzten. Aurkez-penean beste jardunen berri emanzen ere. Tartean, Nafarroako Eli-kagai Bankurako egindako ekime-nari esker125 tona jaki bildu zituz-tela azaldu zuten.

Rural Kutxa taldeko presiden-te Floren Esquisabel altsasuarrakhasi berri den denboraldiarenaurrean betiko moduan “ilusiozgainezka” zeudela nabarmenduzuen. “Aurpegi berriak, babesleberriak, helburu eta erronkaberriak, baina ilusio berberarekin,konpromiso berberarekin, umil-tasun berberarekin, anbizio ber-berarekin eta txirrindularekikopasio berberarekin. Etxeko tal-dea izaten jarraitu nahi dugu, tal-de borrokatzailea, gauzak errazakez izan arren lanari esker propo-satzen duena lortzen duena” adie-

razi zuen. Halaber, zaleek eman-dako babesa eskertu zuen. “Taldeaanimatzen ikustea gozamena da.Vueltan Aralarko igoerako olatuberdea ikustea oso hunkigarriaizan zen. Ea horrela jarraitu deza-kegun” gaineratu zuen.

Afizionatuak Alberto Maz-kiaranen aginduetaraRural Kutxa afizionatuen taldeaoso talde gaztea da. Helburua,betiko moduan, txirrindulariak

trebatzea da, profesional maila-ra salto egin dezaten. 24 txirrin-dulari izanen ditu aurten etaAlberto Mazkiaran izanen dazuzendaria. “Aurpegi berriakditugu eta talde polita da. Espe-rientzia emango diguten eliteakgazteekin batera ariko dira. Hel-burua txirrindulari gazteak tre-batzea da, etorkizunean talde pro-fesionaletara saltoa egiteko auke-ra izan dezaten. Eliteek handitzeneta txirrindulari moduan hobe-

tzen lagunduko diete. Irabazteabeti da polita, konfiantza eta lanegiten jarraitzeko motibazioaematen dizu, eta ea guztia lortze-ko aukera dugun” adierazi duAlberto Mazkiaranek.

Hasi da denboraldiaAfizionatuek asteburuan emandiote hasiera denboraldiari. Bate-tik, Essor Basque proban lehiatuziren. Victor Etxeberria egunekoihesaldian sartu zen eta Erlend Sor

eta Jose Rodriguez lehen 30 pos-tuetan sailkatu ziren. AsteburuanEspainiako Kopa abiatuko da.

Afizionatuetan lakuntzar bat

Talde amateurrak 24 txirrindulari ditu: David Seage (A Coruña), Jacobo Ucha (Pontevedra), Alejandro Martinez (Murcia), Asier Unanue(Gipuzkoa), Carlos Jimenez (Ciudad Real), Cristian Cuervo (Colombia), Cristian Rodriguez (Almeria), Daniel Lopez (A Coruña), David Civera(Valencia), Erlend Sor (Norvegia), Hector Saez (Albacete), Iker Azkarate (Gipuzkoa), Jaime Roson (Zamora), Jesus Alberto Rubio (GaztelaMancha), Jonathan Lastra (Bizkaia), Jose Maria Rodriguez (Sevilla), Josu Zabala (Nafarroa), Manuel Sola (Granada), Migel Indurain (Nafa-rroa), Odei Juango (Lakuntza, Nafarroa), Salvador Martinez (Salvador), Victor Etxeberria (Nafarroa), Margos Altur (Valentzia) eta Ivan Ven-ter (Hegoafrika). Zuzendariak: Alberto Mazkiaran eta Ivan Latasa.

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a12 kirola

Areto futbola Pista txirrindularitza

Txirrindularitza

Saskibaloia

Sakanako SaskibaloiTopaketak jokoanSakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak antolatutako SakanakoII. Saskibaloi Topaketen 4. jardunal-dia jokatuko da igandean Etxarri Ara-nazko San Donato ikastetxean. Pre-mini mailako taldeak lehiatzen dira,8 urtetik 10 urtera bitarteko nes-ka-mutikoak.

Berdinketa tristeaMagnarendako1-3 irabazten joan ondoren,azkenean launa berdintzea lortuzuen Peñiscolak

Magna Nafarroa Xotak garaipenaeskura izan zuen Peñiscolan. 1-3aurreratuta ere egon ziren ImanolArregiren mutilak, eta partidakoazken 5 minututan laura berdintzealortu zuen Peñiscolak. Inter Movistar da liderra (57 pun-tu). Magna Nafarroa 7.a da (34 pun-tu). Gaur, ostiralean, Magna Nafa-rroak bere gainean, 6. postuan dago-en Palma Futsal taldea hartuko duIruñeko Anaitasuna Pabilioian,20:30ean. Bi arerio zuzenen arte-ko norgehiagoka izanen da eta eaMagnak distantziak laburtzea lor-tzen duen.

Rural Kutxa-SegurosRGA taldeprofesionalaTalde profesionalak 19 txirrindu-lari ditu. Aurreko urtetik 12 txi-rrindularik jarraitzen dute: JavierAramendia, Amets Txurruka, PelloBilbao, Omar Fraile, David Arro-yo, Lluis Mas, Francesco Lasca,Fabricio Ferrari, Antonio Molina,Fernando Grijalba, Angel Madra-zo eta Heiner Parra. 7 txirrindu-lari berriak talde amateurretik igoden Migel Angel Benito, Carlos Bar-bero, Hugh Carthy, Eduard Pra-des, Ricardo Vilela, Sergio Pardi-lla eta José Gonçalvez dira. 2014 denboraldian Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesional kon-tinentalak 5 garaipen lortu zitueneta lasterketa gehienetan txirrin-dulariak oso borrokalari azalduziren, garaipenagatik borrokan.Plantilla orekatua da eta helbu-rua talde bezala haztea da, RuralKutxak geroz eta protagonismogehiago izan dezan. Txirrindula-riak trebatu nahi dituzte, laster-ketetan gogor borroka dezateneta dena eman dezaten. Horre-taz gain, taldea garaipenak lor-tzen saiatuko da. Egunotan Alme-riako klasikoan ari dira.

Sakanako SaskibaloiTopaketak. 4. jardunaldiaIgandean, 11:00etan, Etxarrin11:00etan: Etxarriko Lehoiak –Etxarriko Arranoak 12:00etan: Irurtzungo Amuarrai-nak – Altsasuko Basurdeak(Altsasuko Oreinak atseden)

Rural Kutxa-Seguros RGA taldearen aurkezpena

Hodei Mazkiaran ezda MundukoTxapelketan arikoIlbeltzeko erorikoaren ondoren ez daguztiz osatu

Igandera arte 22ra Munduko PistaTxirrindularitza Txapelketa jokatzenari da Frantziako Yvelineseko SaintQuentinen. Espainiako selekzionatzai-leak Sergio Aliaga eta Juan Peraltanafarrak konbokatu ditu. Proban ezda Hodei Mazkiaran ariko. Altsasua-rrak ilbeltzaren erdialdean erorikoaizan zuen Colombiako Calin jokatu-tako Munduko Kopako proba bate-an eta ordutik ez du bere ohiko mai-la berreskuratu. Udaberrirako guztizerrekuperatuko dela urreikusten da.Londongo Olinpiadetan aritu eta gero,Rio Janeiroko 2016ko Olinpiadetanaritzea da bere erronka.

Izaskun Beunza Ergoienako Biran.

Izaskun Beunza 5.aNafarroako KrossLuzeko txapelketanTuteran jokatutako lasterketanMarcos Yaniz (35:03) eta Ana Ollo(27:05) nagusitu ziren

Igandean Tuterak hartu zuen Nafa-rroako Kross Luzeko lasterketa.Gizonezkoen lasterketan 27 urtekoMarcos Yanizek sorpresa eman zueneta helmugara bakarrik iritsi zen(35:03), Jaouad Boulame (35:10) etaAntonio Etxeberriaren (35:14) aurre-tik. Eta emakumezkoetan ere sor-presa izan zen, Ana Ollok hasiera-tik aurrea hartu eta merezitako txa-pelduna izan baitzen (27:05), VanesaPacha (27:28) eta Ana Llorens (28:05)korrikalarien aurretik. Izaskun Beun-za olaztiarra 5.a iritsi zen helmuga-ra (28:49).

Atletismoa Pista txirrindularitza

Erdoziaren etaBeltzaren aukeraZilarrezko finalerdietara sailkatzekoberraukerako jardunaldia jokatukodute larunbatean Bilbon

Binakako Zilarrezko Aizkora Txa-pelketan bigarrenak eta hirugarre-nak sailkatu diren bikoteek finaler-dietara sailkatzeko aukera izangodute, berraukerako jardunaldia joka-tuko baita bihar, larunbatean, Bil-boko Doña Casilda parkean,13:00etan. Ondoko bikoak lehiatu-ko dira: Zaldua-Dorronsoro, Alkiza-leta II-Alberdi Txikia IV, Erdozia-Bel-tza eta Toledano-Trilla. Irabazten duenbikoak finalerdietan egoteko auke-ra izango du. Senosiain II.a eta IbanResano dorrobarra Zilarrezko Txa-pelketako finalerdia jokatzeko sail-katuak daude dagoeneko.

Juanjo Erdozia lanean. artxiboa Hodei Mazkiaran. Artxiboa Saskibaloian. ArtxiboaEseverrik goletako bat sartu zuen.

Page 13: 497 guaixe

Team Ukyo taldeko txirrindulariurdiaindarrak denboraldiari hasieraemango dio Japonian

Pablo Urtasun urdiaindarrak bereibilbide berriari ekin dio. 2013anEuskaltel-Euskadi taldea desager-tu ondoren, 2014an Txileko Pino-Road taldean aritzekoa zenurdiaindarra, baina taldea ez zenaurrera atera. Hala ere, Urtasunekez zuen etsi, gogor entrenatzenjarraitu zuen eta saria jaso du:2.015ean Japoniako Team Ukyo tal-de kontinentalean ariko da.

Helburua: Japoniako KopaPablok igandean hartuko du Japo-niako bidea eta gogotsu dago. Kai-kun arroxa kolorekoa zen beremaillota, Euskaltelen laranja etaTeam Ukyon beltza izanen da.“Laranjaz jantzita urte asko pasaeta gero orain kolore beltza izangodut. Hasieran arraroa egin zitzai-dan, baina ohitu naiz” dio. Urdiain-darrari Japoniako txirrindularitza-ri buruzko erreferentzia onak emandizkiote. “Japonian 9 talde konti-nental daude eta Japoneko Kopa batantolatzen dute urtero, 20 probekin.Eguneko probak dira. Nik esperobaino hobe dago txirrindularitzahan” kontatu digu. “Japoniara iri-tsita kontzentrazio txikia egingodugu, taldearen aurkezpena talde-aren egoitzan egingo dugu eta geroKoparekin hasiko gara. Lasterke-tekin hasteko gogoekin nago” aitor-tu digu.

Team Ukyo taldeak irabazi duJaponiako Kopa azkeneko bi edi-zioetan, eta aurten ere Kopagatikborrokatzea da helburua. Kopaketena izaten du garila-agorrilaaldera eta tarte horretan hemenegotea espero du. “Aurreko urte-an Team Ukyok Ordiziako Klasi-koan eta Portugalgo itzulian egonzen. Aurten ere garilean eta ago-rrilean Europako lasterketetanaritzeko asmoa dute berriro. Eahemengo probatan aritzeko gon-

bidapenak lortzen ditugun eta las-terketa horietan parte hartzekoaukerarik dudan” gaineratu du.

Pablo Urtasunen palmaresaProfesionaletan 5 garaipen dituUrtasunek: 2013an Gaztela Leongo

lehen etapa irabazi zuen, 2012an Bre-tainia Handiko Tourreko 7. etapa,2010ean Asturiaseko Itzuliko lehen

etapa, 2008an Sotavento Algarvio-ko Voltako 2. etapa eta 2008an Astu-riaseko Itzuliko 5. etapa.

Team Ukyo nola jarri zen zure-kin harremanetan?Aurreko urtean, 2014an, nire la-gun bati eta niri Portugalgo Itzu-lian eurekin aritzeko eskaintzaegin zigun Team Ukyok. Talderikgabe nengoen orduan, bainaitzulia prestatzeko denbora gu-txirekin abisatu ziguten, ez nen-goen ziur probara ondo ailegatu-ko nintzen ala ez eta nahiago izannuen ezetz esatea. Baina neguannirekin harremanetan jarri zirenberriro Team Ukyokoak eta tal-dean aritzeko hitz egin genuen.Denboraldia prestatzeko denbo-ra nuenez eta prest nengoenez,baiezkoa eman nien. Ukyo talde-ko txirrindulari Salva Guardiola-ren bidez egin nituen lehengo ha-rremanak. Guardiola aurreko ur-tean Ukyorekin aritu zen etaaurten ere bai.

Ezagutzen dituzu Ukyoko bestetaldekideak?Salva Guardiola, Oscar Pujol etani izan ezik, gainontzekoak japo-niarrak dira. Guardiola eta Pujolezagutzen ditut, baina gainon-tzekoak ez.

Japoniakoa esperientzia berriaizanen da guztiz, batetik txi-rrindularitza profesionalerabueltatuko zarelako eta beste-tik, zure bizitzarako esperien-tzia ezberdina izango delako. Bai. Japoniari buruz ezer gutxidakit. Kultur ezberdina, hezkun-tza ezberdina, gauzak egiteko

modu ezberdina… dena da berria;bizimodu berria, ikusteko etaikasteko. Hori aberasgarria da.Eta kirolean sartuta, ez dut ongiezagutzen bertako txirrindulari-tza, ez dakit ze maila izango du-ten, maila horrekiko nola egongonaizen eta dena ikusteko etaikasteko daukat.

Non biziko zara?Taldeak aspaldi etxe bat erosizuen atzerritarrentzat Tokyo in-guruan eta han egongo garaGuardiola, Pujol eta hirurok, Tok-yotik oso urrutikoak diren japo-niarrekin batera. Lasterketak ezdaudenean han entrenatu eta bi-ziko gara.

Japoniak ze orografia dauka?Menditsua da, laua… Nolakoklima topatuko duzu? Euskal Herriko klima eta orogra-fiarekin antzekotasun handia du.

Biak ipar hemisferioan gaude,gutxi gorabehera altuera ia ber-dinean, eta Salvak esaten dida-nez eguraldia oso antzekoa da.Etxean bezalako giroa, alde ho-rretatik.

Zenbat denborarako zoaz?Asmoa lehenengoz igandean joaneta ekainera arte bertan egotea da.Ekaina inguruan etxera etorrikonintzateke, hemen Estatuko Txa-pelketa prestatzeko. Gonbidape-nak lortzen baditugu Ordizia, Ge-txo, Portugal eta Burgoseko pro-betako gonbidapenak lortzenbaditugu bi hilabete arituko nin-tzateke hemen, garila eta agorrilaaldera. Gero Japoniara itzulikonintzateke Japoniako Kopa buka-tzera, ahal den hobekien.

Taldean zein izango da zurelana?Esaten dutenez, Japoniako Ko-

pako lasterketa askotan taldetxikiak iristen dira helmugara el-karrekin eta esprintean erabaki-tzen dira lasterketak. Esprinterranaizenez, talde txiki horietan au-rrean ailegatzea eta lasterketakdisputatzen saiatzea da asmoa.Dena den, urte bat lehiatu gabegorputzak nola erantzuten duenikusi beharko da. Lehengo laster-ketetan agian erritmo falta naba-rituko dut baina probak pasaahala hobeto egotea eta lasterke-tak borrokatzea espero dut.

Azkeneko urtean lehiatu gabearituta, entrenatzeko motiba-zioa ez da berdina izango, ez?Aurreko denboraldian Txileko Pi-noRoad taldean aritu behar nin-tzenez, aurreko neguan presta-kuntza ongi egin nuen, berdin en-trenatu nuen, baina gero taldeaez zen atera. Txirrindulan jarrai-tzeko asmoekin jarraitu nuen en-trenatzen baina egia da motiba-zioa ez dela berdina. Abuzturainosasoia mantentzen saiatu nin-tzen, pisu asko ez hartzen, abuz-tutik aurrera zerbait aterako ze-naren itxaropenarekin. Team Uk-yokoa atera da eta pozik.

Nola zaude? Sasoian? Sentsazioonekin?Negu nahiko kaxkarra izan duguongi entrenatzeko. Nahiz etaGranadara, Sierra Nevadara 15egun entrenatzera joan, Murtzianere prestatzen egon, eguraldiakez digu utzi guk nahi bezala en-trenatzen eta horrela sasoia topetopera izatea oso zaila da. Nahikogenukeena baino pixka bat mo-tzago ailegatuko gara baina las-terketak hasi ahala espero dugulehenbailehen ongi jartzea.

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a kirola 13

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Dima-BaltzolaSakanakoMendizaleekinIgandean goizeko 7:00etan aterakoda Irurtzundik autobusa

Sakanako Mendizaleak taldeak hile-ro mendi irteera antolatzen du.Hurrengo irteera igandean izanenda, eta gure mendizaleek Bizkaiaaldera joko dute. Dimatik abiatutaBaltzola kobazulo bitxira iristea daasmoa, eta tartean mendi ibilaldi ede-rra egitea. Autobusa igandean goizeko 7:00etanabiatuko da Irurtzundik, herriz herriizena eman duten mendizale guz-tiak hartzeko

Izena emateko

Ohiko tokietan, osteguna bainolehen. Ondoren, 639 117 631 tele-fonoan.

Larunbatean aurkeztu zen afizio-natuen mailako Lizarte txirrindu-laritza taldea. Taldeak 10 urte beteditu eta “txirrindulari profesiona-lak trebatzeko ilusioarekin” jarrai-tzen dutela nabarmendu zuenManolo Azcona managerrak.

Lizartek 24 txirrindulari ditu,horietatik 12 euskal herritar. Gai-nontzekoek Catalunyakoak, Anda-luziakoak, Kanarietakoak, Huesca-koak eta Palenciakoak dira, etabadago kolonbiar bat. Azconaklana eta konpromisoa eskatu zientxirrindulariei. Taldea igandeanBadajozeko Don Beniton abiatukoden Espainiako Kopan eta Euskal

Herriko egutegian lehiatuko da, etabaita Frantziar eta Espainiar esta-tuetako zenbait probatan.

“Talde honek handitzen jarrai-tu behar du. Txirrindulariak tre-batzen jarraitu behar dugu, etadenboraldiko lasterketetan garai-penak lortzeko borrokan sartu”nabarmendu zuen Azconak.

Txirrindulari berrien arteandago Burunda TxirrindularitzaTaldeko Quesos Albeniz talde jube-niletatik Lizarte afizionatuetarasalto egin duen Asier OrmazabalFuste ziordiarra. Bere helburuaafizionatuen kategoriara egoki-tzea da. Zorterik onena opa diogu.

Txirrindulariak

Javier Ruiz de Larrinaga, AntonioPedrero, Rafael Markez, SantiagoRamirez, Raul Martinez, JorgeArcas, Jon Armendariz, MikelEzkieta, Luis Pascual, Mikel Azkoi-ti, Marcos Rojo, Mark Muñoz,David Calmaestra, Oscar Rodriguez,Beñat Ezkieta, Josep Arnau, Ser-gio Samitier, Hector Carretero, Jai-me Castrillo, Martí Marquez, AsierLabairu, Gabriel Irisarri, Tomas Tres-trepo eta Asier Ormazabal. Zuzendariak: Juanjo Oroz etaIraia Izkue.

Asier Ormazabal Fustek Lizarte taldera egin du salto

Asier Ormazabal Fuste.

Mendia

gertutik >>Pablo Urtasun

Team Ukyoko txirrindularia

Pablo Urtasun, Japoniara bidean

Page 14: 497 guaixe

Halaxe ibili ziren larunbate-an Olatzagutiko herri inau-terian Iñigo Telletxea eta

Xabier Erkizia. Bina mikrofonohandi eta grabagailua aldean zute-la, inauteri olaztiarraren soinu tes-tigantza jaso zuten. Eta horiekdagoeneko www.soinumapa.netweb orrian entzungai daude. Bai-na ez soilik larunbatekoak, weborri horretan Sakanan hartutako18 audio daude entzungai: Uhar-te Arakilgo 1, Unanuko 5, EtxarriAranazko 3, Urdiaingo 1, Altsasu-ko 5 eta Olatzagutiko 3.

Soinu Mapa hala definitzendute: “fonografia edo gure ingu-ruko hotsak grabatzeko artea oina-rritzat hartuz, soinuzko landa-grabaketak erakutsi, kontsultatueta elkartrukatzea xede duen sareplataforma da. Etengabe on-linesortzen den eta on-line bizi eta han-ditzen den soinuen artxibo irekibat da”.

Web gunean Euskal Herrianegindako hainbat grabaketaentzun daitezke, haiei dagokieninformazioarekin hornituta. “Aldiberean, soinuzko memoria bildu-ma interesgarri, aberatsa eta publi-

koa osatzen dute” Soinu Mapagrabazioek. Edozeinek egindakograbazioak soinu mapan tokiadutela jakinarazi dute. Gainera,ekarpen guztiak Creative Com-mons lizentziapean banatzen dira.

kultura >>Guaixe • 2015eko otsailaren 20a14

El Trastero Creativo

Duela hilabete batzuk “Aldaketa-rako Garaia” izeneko idatziandantza garaikideak heziketa mai-lan dituen arazoen berri ematennizuen. Gaur, egoera hau aldatze-ko sortu dudan “El Trastero Cre-ativo” izeneko proiektua azaldunahi dizuet. Proiektu honen bitar-tez Nafarroara ospe haundikonazioarteko artistak ekarriko dituthemengo dantzariei kalitatekoentrenamendua eskaintzeko. Lan-tegi baten bitartez teknika berriakbereganatzeko aukera edukitze-az gain, lurralde eta hiri desber-dinetatik datozen dantzarien kul-tur-trukea bultzatuko da. Bestalde, dantza garaikidea sus-tatzeko helburuarekin ikuskizunbat ere antolatu dut, non artistagonbidatuaren lana zuzeneangozatzeko aukera edukiko dugun.Emanaldi honen ondoren, hitzal-di baten bitartez bere bizitza etalana ezagutuko dugu, eta ikusle-en galderak erantzuteko prestegongo da. David Zambrano goren mailakoartista izango da Nafarroara eka-rriko dudan lehenengoa. Inpro-bisazioan duen jakituria eta“Flying Low” teknika sortu etagaratzeagatik dantza munduannazioarte mailan aski ezagundena. Zambranok eskola eta dan-tza talde ospetsuenetan irakatsidu, bere lanak munduan zeharerakutsi dira eta GuggenheimFellowship 2010 saria jaso dubeste askoren artean. Ikastaroa Atarrabiako KulturEtxean burutuko da apirilaren13-tik 17ra, goizeko hamarre-tatik eguerdiko ordu biak arte.Ikustaldi-hitzaldia ordea, apiri-laren 15ean arratsaldeko zaz-pietan Gayarre Antzokian egin-go da. Atarrabiako Kultur Etxeaeta Gayarre Antzoki-ak dutenazpiegitura utzi digute lan bal-dintza ezin hobeetan lan egindezagun.Diru laguntzek jasan dituztenmurrizketak ikusita, proiektuhau nere eskutik finantzatzea era-baki dut. Jendearen erantzunbaiezkorra oso aberatsa izatenari da. Epostatan argi eta garbiadierazten dute proposamenberrien beharra. Edozein informazioa [email protected] epostarenbidez jaso dezakezue eta Gaya-rren egingo den erakustaldirakosarrerak antzokiko web orriansalgai daude dagoeneko. Kultu-ra hobetzeko proposamenenalde bazaudete, hau duzue auke-ra ederra eta interesgarria.

bazterretik

Laida Aldaz ArrietaEmakumezkoen ekonomia-autonomiari buruzko hausnartzeragonbidatzen duen erakusketaAltsasuko Iortia kultur gunean,astelehenetik martxoaren 8ra arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etara

Dirua gordetzeko balioduten Euskal Herrikoeta munduko 50 diru-zorrok osatzen dute

Diruaren sexu ezkutua erakuske-ta. Gizarteko esparru guztietakodiru-zorroak dira ikusgai izanendirenak. Batzuk XVIII. eta XIX.mendekoak dira. Guztiek duteahoa, dirua sartu eta ateratzeko.Eta guztiek dute zulo bat, ikusezi-na. Generoarena.

Diru-zorroak elementu sinbo-liko gisa hartuta, “generoko zulo-tik” ihes egindakoa agerian utzinahi du erakusketak. Izan ere,gizonezkoek eta emakumezkoekarrazoi soziokulturalengatikdiruaren erabilera ezberdina eginbaitugu orain arte; gizonezkoek“diru handia” kontrolatu izandute, emakumezkoek, berriz, “dirutxikia, txanponak”, hau da, etxe-ko ekonomia.

Emakumezkoen ekonomia-autonomia denboran zehar nolaehundu duten ikusteko aukeraematen du erakusketak. Diru-zorroak, aldi berean, euskal ema-kumezkoen memoria historikoaberreskuratzeko balio du; ekono-miaren sortzaile gisa eta poltsiko-ko diruaren erabiltzaile gisa aza-leratuko zaigu. Diru-zorroen atze-

an dauden emakumezko euskal-dunen istorio “esanguratsu, erre-al eta indartsuak” jaso dira. His-toria-memoria jasotzeko bestemodu bat. Haurralde fundazioaksortu du erakusketa, garapenasortzen duten emakumezkoakproiektuaren barruan.

DokumentalaErakusketarekin batera, Iortiakultur gunean Haurralde Funda-

zioak zuzendu eta filmaturikodokumentala ere ikusgai izanenda: Larre motzean. Lan horrekEuskal Herriko garapenean lagun-du duten emakume ezezagunenistorioak biltzen ditu. Dokumen-tala baserrietako bizitza ezagutze-ra gonbidatzen du ikuslea; egun-sentitik iluntze arte, lana, ametsakdenbora gutxi dute amestuak iza-teko, eta bizitza, erditze, uzta, bizi-tza eta heriotzen artean igarotzen

da. Emakumeen eskutik burutu-tako, aurkeztutako, grabatutakoeta ekoiztutako dokumentala; Hau-rralde Fundazioak zuzendu etafilmatua.

Maparako soinu bila Audiolab

Erkizia artista eta ekoizlearenzuzendaritzapean sorturiko egi-tasmoa da Soinu Mapa. BerauAudiolab soinu ikerketari eskai-nitako irabazi asmorik gabekokultur elkartearen proiektueta-ko bat da. Elkartearen egitekoa“egungo gizartean soinuarenkultura” sustatzea da. Entzu-menari buruz eta entzumena-rekin lan eginez, alor artistiko,dokumental, ikertzaile, sozialedo antropologikoen artekomugetan aritzen da, haien arte-ko elkarlana sustatzen.

Diru-zorroek duten genero zuloa

Ikasleak Erakusketa eta dokumentalaIortia kultur gunean daudenbitartean Altsasuko ikastetxee-tako DBHko ikasleek haiek ikus-tera pasako dira. Haurralde fun-dazioak unitate didaktiko batprestatu du eta horren inguruanariko dira. Erakusketa joan denurtean ekoiztu bazuten ere, harilotutako unitate didaktikoa aur-ten sortu dute eta Altsasun mus-tuko dute.

Page 15: 497 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a kultura 15

Igandean, 17:30ean, kultur etxeanjokatuko da azken final laurdena.Eneko Lazkoz ariko da kantuan

Nafarroako Bertsolari Txa-pelketako final-laurdene-tako azken bi saioak aste-

buruan jokatuko dira, bihar Liza-rran eta etzi Lakuntzan. Bisaioetan puntu gehien pilatzenduten bertsolariek final-erdietara-ko zuzeneko txartela eskuratukodute. Gainontzeko guztiek pun-

tuazioari erreparatu beharko dio-te lehiaketan aurrera edo atzeraegin duten jakiteko.

Igandean Lakuntzan bertsotanariko diren sei bertsolariak ondo-koak dira: Eneko Lazkoz, XabierMaia, Ioar Tainta, Patxi Castillo,Iñigo Olaetxea eta Xabier Terre-

ros. Saioa aurkezten Maider Ansaetxarriarra ariko da.

Beltzari sailkapena zailduzaioZubirin final laurdenetako hiru-garren saioa jokatu zen igandeanSei bertsolariek lan txukuna eginzuten. Aimar Karrikak lortu zuenpuntu gehien eta final-erdirakotxartela.

Bardoak Nafarroako Taldeka-ko Bertso Ekimeneko bi edizioe-

tan parte hartu du Joseba BeltzaBengoetxeak, 2012koan, gainera,Bilixkorriko taldearekin finalerairitsi zen. Baina etxarriarrak Nafa-rroako Bertsolari Txapelketanazkenekoz 2006an parte hartuzuen. Bederatzi urteren ondoren223,5 punturekin seigarren sailka-tu zen Beltza.

Asteburuko bi saioen emaitzenzain gelditu da etxarriarra, lehia-ketan aurrera eginen duen edo ezjakiteko. Sailkapen orokorrean

14. dago. Egoera berean daude OierLakuntza Irigoien eta Josema Lei-tza Razkin, 1. eta 11. hurrenezhurren.

Manolita Thundersen erakusketaapirilaren 12ra arte ikusgai dagoBilboko La Viña tabernan

Aurreko ostegunean mustuzuen margolari altsasua-rrak bere erakusketa,

lagun “talde majo bat” ondoanzuela. Erakusketa jarri aurretiktaberna bisitatu zuen margola-riak eta neurri batean erakuske-tan eragin zuela esan digu. “Por-lana, autoak, eraikuntzak… San

Francisco erdian natura falta zego-ela iruditzen zitzaidan. Naturahiri erdira eraman nahi izan dut”.Sortzaileak aitortu duenez, “natu-ra da nire betiko gaia, inspirazioiturria, horretara eramaten nau”.

Hala Loreak izenburua emandio erakusketari. Hura sortzekolan ildoa “loreak eta armiarmenlan egiteko modua izan da”.Tamaina ertaineko sei obrek osa-tzen dute erakusketa. Teknikamistoarekin ondutako lanak

dira. Haria, artilea, CD-ak, akri-likoa, tinta eta burdina erabiliditu haiek egiteko. Batzuk pin-tura eta eskultura arteko bide-gurutzean kokatu ditu ManolitaThundersek.

Lastailean erakutsi zuen batizan ezik gainontzekoak erakus-ketarako propio sortutako lanakdira. “Duela bi urte CDekin lan bategin nuen eta hor nituen batzukerdi eginak eta haiekin laneansegitzea otu zitzaidan. Loreak,

armiarmen lanak agertzen hasiziren. Lan koloretsuak” kontatu

digu erakusketarekin pozik dago-en Manolita Thundersek.

Altsasuko Iortia kultur gunekoostegunetako 19:00etako zinemaemanaldietara joateak sarienzozketan sartzen du ikuslea

Ikuslearen eguna da ostegunaAltsasuko Iortia kultur gune-an. 3 euroren truke ikusleak

gaurkotasuneko filma ikustekoaukera du. Eta zinema aretotikirtetean Xurrut elkarteko taber-naren batean trago bat hartzera-koan sarrera aurkezten badu, ikus-learen egunerako zinema sarrerakeskuratzeko aukera izanen du.Hala lortu dute Mª Luisa Delfra-dek, Karlos Retegik, EsperanzaAnzizarrek, Joakina Zubiriak etaIzaskun Etxeberriak.

Aste batean sarrerak zozketa-tzen dira eta hurrengoan Altsasu-

ko Dendarien Elkarteak emanda-ko 20 euroko erosketa txartela.Hura elkarteko kide den dendarenbatean gastatu behar da. Fernan-do Iglesiasek eskuratu du zozke-tatutako azken txartela.

Sortzaile batetik bestera txan-da pasatzen ari dira Facebo-ok sare sozialean. Egile batek

beste bati erronka luzatzen dio:bost egunez egunero bere obrabat igo behar du bere profilera eta,aldi berean, beste sortzaile batzueihurrengo asterako txanda pasa-tzea proposatzen du.

Katea Sakanara iritsi da ere.Uharte Arakilgo Miren Ustarrozeskultoreak jaso zuen txanda etaharen obrak erakutsi zuen. Berakemandako txandaren bidez, Mari-txu Intxausti donostiarraren bideziritsi zaio lekukoa Olatz Aldasoroetxarriarrari. Bera aritu da egunhauetan bere lana jendaurreanematen.

Aldasorok esan digunez, “artis-ta hitza bera arrotza egiten zaie-nei ere bere lanaren aitortza egi-teko balio dezake txanda pasahonek. Pixka bat artista sentitze-ko”. Pintura edo eskulturaz apar-te bestelako arte adierazpeneta-rako ere erakusleiho ederra delauste du Aldasorok. SortutakoInterneteko katea sortzaileakbatzeko bide bat izan litekeelaaipatu du etxarriarrak. Aldaso-rok Anaitz Igoa, Kitz Mendiola etaLaida Aldazi luzatu die txanda.Itziar Nazabalek beste alde bate-tik ere jasoa du. Bitartean jarrai-tzaileen iruzkinak irakurtzekoaukera ere badute txandakakoegileek.

Artisten txanda pasa birtualaIkusle eguneko sarituak

Loreak San Franciscon

Lakuntzan erabakiko dira NafarroakoBertsolari Txapelketako final-erdiak

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atariaren bidezeskuratu daitezke.

Page 16: 497 guaixe

16 erreportajeaSAKANAKO INAUTERIAK 2015>> Hau ez da oraindik bukatu!

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Iturmendi

Unanu

ArbizuAltsasu

Arruazu

HIRIBERRI

Aitittarkok sutanbukatuko du Hiriberrin larunbatean ospatuko dituz-te inauteriak. Maider Uhartek konta-tu digunez, Ihabarko ihoteei buruz-ko istorio bat topatu dute eta infor-mazio horretan oinarrituta goizeanherri ihoteak ospatuko dituzte. Horre-la, 12:00etan momoxarroak bildukodira plazan, aitittarko ondoan dute-la. Trikitixaren laguntzarekin bueltaemango diote herriari eta momoxa-rroak euren erratzekin herritarrak izu-tzen eta astintzen saituko dira. Ondo-ren, aitittarkok sutan bukatuko du. 14:30ean mozorrotuen ihote baz-karia hartuko du Txitera elkarteak.Mozorratzeko gai bat zehazten duteurtero, eta aurtengoa pertsonaia his-torikoak izanen da. Horrela, bazkal-tzera pertsonaia historikoz mozo-rrotuta agertuko dira Hiriberriko-ak. Bazkalondo animatuan ez da mustxapelketarik faltako. Eta festa afa-riarekin borobilduko dute askok.

IHABAR

Moxorroak,Aitezarko, landarra,ninia eta hartzaprotagonistaBi eguneko ihote ospakizunak biharhasiko dituzte Ihabarren. Gazteak11:00etan bildu eta baserritarrezjantzita, puska biltzea eginen dute.Gazteek jasotakoa ospakizunetako biegunetako Gure Kabiya elkarteaneginen dituzten bazkarietarako iza-nen dira. Bihar, esaterako, bazkalduondoren, moxorroak etxez etxekoerronda eginen dute, 18:00etatikaurrera. Bidean opatzen dituztenakzigorrekin berotu eta bestelakoekinzikintzeari ez diote utziko. Erronda-ren ondoren, 22:00etan herri-afariaeta dantzaldia izanen dute.Etzi, berriz, gazteak bazkaltzera bil-duko dira. Iluntzearekin batera, Aite-

zarkoa, Landarra, Ninia eta Hartzakosatzen duten familia herrian ager-tuko dira. Eta haiekin batera moxo-rroak. Txistulariak lagun kalejiraeginen dute, Aitezarko gaiztoa suta-ra bota eta landarraren negarrakentzungo dira Ihabarko kaleetan.Bukatzeko otamena izanen da.

ALTSASU

Mozorro gehiagoBihar altsasuar koadrilek ezohikoitxura emanen diote euren herria-ri. Mozorrotu eta eguerditik aurre-ra festarako prest izanen dira, bai-ta kanpotik heldu direnak ere. Fes-ta giroa sortzeko eta herritarrakkalera ateratzeko gaur bertan eskuzbinakako txapelketako partida dagoBurunda pilotalekuan, 22:00etan.

>> Otsailak 21, larunbata13:00etan Dantzaldia Sakarangatxarangarekin, Foru plazan. 18:00etan Piñata jaitsiera Sakarangatxarangarekin, Zumalakarregi plazatik. 20:00etatik 22:00etara Mozorrodantzaldia Kresala taldearekin. 21:00etan Gazte afaria, Intxostiapuntagazte gunean. 22:00etatik 24:00etara Gazte festa,Intxostiapunta gazte gunean.00:00etatik 3:00etara Mozorrodantzaldia Kresala taldearekin.

OLATZAGUTIA

Koadrila mozorroentxandaZamarraundiak, zamartxikiak, mas-karitak, iratxoak, damak eta sorginakaurreko larunbatean herriko kalee-tan barna ibili baziren, biharkoan txan-da lagun koadrilek hartuko dute.Mozorroa eta animatuek baita gur-dia prestatzen denbora eman ondo-ren, haiek erakusteko garaia iritsi zaie.

>>Otsailak 22, larunbata12:00etan Mozorrotu koadrilensegizioaren kalejira, arto futbol pistatik. 14:30ean Herri bazkaria, frontoian. 17:00etatik 20:00etara Baraldefanfarrea. 20:00etatik 22:00etara Mozorrodantzaldia. 00:00etatik 3:00etara Mozorrodantzaldia.

Hau ez daoraindik bukatu!

Page 17: 497 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2015 17Hau ez da oraindik bukatu!Argazki galeria guztiak: www.guaixe.net-en

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Urdiain

Unanu

Uharte Arakil

bakaiku Olatzagutia

Irurtzun

IrurtzunEtxarri Aranatz

Lizarraga

LakuntzaBakaikuArruazu

Page 18: 497 guaixe

18 erreportajeaSAKANAKO INAUTERIAK 2015>> Hau ez da oraindik bukatu!

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Etxarri Aranatz

Bakaiku

Arruazu

Altsasu

Ziordia

Arbizu

Arbizu

OlatzagutiaLizarraga

LakuntzaIturmendi

Iturmendi

Page 19: 497 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2015 19Hau ez da oraindik bukatu!

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Urdiain

Uharte Arakil

Olatzagutia

Altsasu Lakuntza

Etxarri Aranatz

ZiordiaUrdiain

Iturmendi

IrurtzunUnanuUharte Arakil

Page 20: 497 guaixe

20 erreportajeaSAKANAKO INAUTERIAK 2015>> Hau ez da oraindik bukatu!

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Irurtzun

Etxarri Aranatz

Bakaiku

Arbizu

Altsasu

Arruazu

Lizarraga

BakaikuArrruazu

ArbizuAltsasu

Lakuntza

Page 21: 497 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2015 21Hau ez da oraindik bukatu!

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Altsasu

Urdiain

Uharte Arakil

Olatzagutia Olatzagutia

Uharte Arakil

lakuntzaIturmendi

Lakuntza

IturmendiIrurtzunEtxarri Aranatz

Page 22: 497 guaixe

22 erreportajeaSAKANAKO INAUTERIAK 2015>> Hau ez da oraindik bukatu!

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Lakuntzako kintoak.Uharte Arakilgo kintoak.

Arbizuko kintoak. Etxarri Aranazko kintoak.

Kintoak

Bakaiku

Arbizu OlatzagutiaLizarraga

UrdiainUharte Arakil

Page 23: 497 guaixe

SAKANAKOINAUTERIAK2015 23Hau ez da oraindik bukatu!

Guaixe • 2015eko otsailaren 20a

Unanu

Olatzagutia

Lakuntza

Urdiain Iturmendi

Ziordia

Etxarri AranatzArbizu

Irurtzun

Etxarri AranatzAltsasuUnanu

Page 24: 497 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko otsailak 20, ostirala • 2. aroa • 497. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 11.5 . . . . . . . 0 . . . . . . . .64.5Etxarri A. 12.6. . . . . . . -2.9 . . . . . .62.9Altsasu 11 . . . . . . . . . 0 . . . . . . . .77.3Aralar 3.4. . . . . . . -3.9 . . . . . .62.6Urbasa - . . . . . . . . -1 . . . . . . . .51.1

: eguraldiaasteko >>

Min: 2 Max: 8 Min: 2 Max: 3 Min: 1 Max: 6 Min: 3 Max: 8 Min: 3 Max: 5 Min: 3 Max: 7 Min: 3 Max: 9

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 48% euria: 99% euria: 73% euria: 55% euria: 97% euria: 98% euria: 96%

1. Nola sortu zen Kume bezalakozentro bat sortzeko ideia?Hamasei urte daramatzat kirola-ren munduarekin harremanetan.Kiroldegi ezberdinetan klaseakeman ditut, Araian, Etxarri-Ara-natzen, Arbizun, eta Altsasun esa-terako. Bestalde, ama bi aldiz izannaiz, eta haurdunaldietan beharditugun gauza asko antzematekobalio izan dit. Erditze momentuairitsi baino lehen prestaketa ikas-taroak daude, baina hortxe gera-tzen da dena. Haurdun egoteazgain milaka gauza egin daitezke,eta horretarako espreski prestatzendiren ikastaro eta tailerrak daude.Eta hortik sortu zen ideia.

2. Zergatik Kume izena?Kume, emakume hitzaren erdia da.Zergatik erdia? Gizonezkoak ereetor daitezkeelako. Horrela eraba-ki genuen. Gizonezko batzuek ekin-tza fisikoa egitea gustuko dute etahona gerturatzen dira, edota fisio-terapeutarengana ere etor daitez-ke, edota disfuntzio sexuala paira-tzen duten gizonendako zoru pelbi-koaren trataera oso gomendagarriada. Logotipoan bi bihotz eta kiri-bil edota espiralak irudikatu ditu-gu. Jaiotza bihotz txikiarekin iru-dikatzen dugu eta amarena bihotzhandia da. Espiralek, berriz, bizi-tza irudikatzen dute.

3. Non dago Kume zentroa?Etxarri Aranatzen, Larrañetakaleko 2. zenbakian. Areto nagu-si bat dugu klase bideratuak ema-teko, eta beste bi gela. Bata fisio-terapiarako erabiltzen da eta bes-tea emaginak erabiltzen du.

4. Nori zuzenduak daudezentroko ekintzak?

Sei eta zazpi urteko umeak etor-tzen dira adibidez zumba egitera,baina hortik aurrera nahi duenagerturatu daiteke. Tailer, eta ekin-tza guztiak publiko zabalari ireki-tzen dizkiogu.

5. Zerbitzu ugari dituzue. Zereskaintzen du emaginak?Emaginaren eginkizuna osogarrantzitsua da. Gai ezberdinaklandu daitezke bere kontsultan,hala nola, haurdunaldia, erditzeaeta erditze ondokoa, edoskitzea,jaio aurreko prestakuntza, sexua-litatea, kontrazepzioa, menopau-sia etab. Honetaz gain ere, porteotailerra dagoeneko hasi da etaedoskitze kolikoen inguruko bes-te tailer bat hasiko dugu.

6. Eta fisioterapia zerbitzuak?Batetik fisioterapia arrunta izanengenuke, gihar edota mugimenduaktratatzen dituena, eta fisioterapianeurologikoa, gaitz neurologikoe-kin zerikusia duten tratamenduaklantzen dituena. Honetaz gain, zorupelbikoaren fisioterapia izanengenuke. Azken honek hainbat pato-logia saihesten ditu, erdiondokoaeta erditze aurrekoa, menopausia,txizari ezin eustea. Oso lagunga-rria da. Honetaz gain, haurrentza-ko masajeak eskaintzen ditugu.

7. Klase bideratuak ere badituzue. Bost klase bideratu eskaintzenditugu: haur eta helduendako zum-ba, hipopresiboak, esferodinamia,K-stretch eta Tonibar. Hipopresi-boan gihar kateen barnean pelbis-zorua indartzea helburu dutenjarrera ariketak egiten dira. Esfe-rodinamian baloi handi batzukerabiltzen dira, indarra, oreka etakoordinazioa lantzeko. K-stretch-

a gorputz-jarreraren berreziketa-rako metodoa da, oso lagungarriabizkarra eta lepoko minendako.Eta Tonibarrekin, gure gorputzamodu integralean landu eta toni-fikatuko dugu eta indarra eta ore-ka hobetzeko aukera izanen dugu.

8. Mendebaldeko mundutikirteten diren teknikak erelantzen dituzue?Txinako medikuntza tradiziona-lari tarte bat egin diogu. Natura-ren oinarrizko legeak betetzeaeta ezagutzea dira Txinatar medi-kuntzaren oinarri filosofikoak.Gure organismoak eta naturakelkarreragin handia dute, hortaztratamenduek ere harreman estuadute ideia hauekin. Akupunturazerbitzua eskaintzen dugu ere.Hauxe txinatar medikuntza tra-dizionalaren teknika bat da. Minkronikoak, kontrakturak, lesioakedota gripea bezalakoak tratatze-ko erabiltzen da. Mina arintzekooso lagungarria da.

9. Zenbat denbora daramazue?Abenduaren 7an mustu eta 10eanireki genuen.

10. Jende asko gerturatu al da?Oso pozik nago, gutxinaka gerozeta jende gehaigo gerturatzen aridelako. Ordutegiak moldatu egi-ten ditut bertaratzen direnen den-bora libreari egokitzeko.

11. Nola jarri gaitezkekontaktuan zuekin?Zentrora hurbildu edo gurekinharremanetan jarri ([email protected] edo 664 361 166telefenoan). Bestalde, sare sozia-letan webgune berezi bat presta-tu dugu edonork ikus dezan.

>>11galdera

Montse Moyano Kume zentroko sortzailea

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

25 5 13 20

Otsailekobazkide zozketa

OTSAILEKO SARIAK:1. SARIA: Ekainberri museorako 2 sarrera, Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea etaKatxiporreta materiala.

2. 3. 4. SARIA: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturale lotea, MagnaXotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Katxiporreta materiala.