561 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko garilak 15, ostirala • 2. aroa • 561. zenbakia Irurtzunen sexu indarkeriaren kontrako kanpaina >>6 Izurdiagako lanengatik udalak bilera eskatu du >>10 Haurrak Aralarko aingeruaren aurrean >>6 Sakanako Haur Triatloia Urdiainen jokatuko da >>13 Dantza ikuskizuna izanen da Altsasun >>15 >>7 Lizarragako portua, zabortegi Iturmendin astelehenera arte festetan daude. Irurtzunen asteazkenean hasiko dira. Irañetan etzi erromes-aldia abiatuko dute Bargagainen elkartuko dira altsasuarrak Sakanerria >> 3/6 Kirolak >> 12 >>10 6.581 hektarea deklaratuta Urte erdian 155 langabe gutxiago >>5

description

 

Transcript of 561 guaixe

Page 1: 561 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko garilak 15, ostirala • 2. aroa • 561. zenbakia

Irurtzunen sexuindarkeriarenkontrakokanpaina >>6

Izurdiagakolanengatikudalak bileraeskatu du >>10

HaurrakAralarkoaingeruarenaurrean >>6

Sakanako HaurTriatloiaUrdiainenjokatuko da>>13

Dantzaikuskizunaizanen daAltsasun >>15

>>7

Lizarragako portua, zabortegi

Iturmendin astelehenera artefestetan daude. Irurtzunenasteazkenean hasiko dira. Irañetanetzi erromes-aldia abiatuko dute

Bargagainenelkartuko diraaltsasuarrak

Sakanerria >> 3/6Kirolak >> 12

>>10

6.581 hektarea deklaratuta

Urte erdian 155 langabe gutxiago >>5

Page 2: 561 guaixe

Guaixe • 2016ko garilaren 15a2

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

NaiaraZORIONAKetxeko-en partez. Muxu handi bat.

Garila 15-21Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

MarkelZORIONAK !!

Ia 3 urte bete ttuzu. Jo,ze mutil kozkorra. De-nok batia ospatuko de-gu. Muxu haundi betetxekuen partes.

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

DantzaNora ezean. Garilaren 16an,larunbatean, 21:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Larraiza dantzataldea.

ZinemaJurassic world. Garilaren 19an,asteartean, 22:00etan Irurtzungo Foruplazan.

DokumentalakMemoria historikoari buruzkodokumentala. Garilaren 20an,asteazkenean, 22:00etan UharteArakilgo plazan. Uharte Arakil, 80 urtememoria galtzen elkartea.

Mendi irteerakPanticosa-Artuste. Garilaren 16an eta17an, larunbatean eta igandean.Etxarri Aranazko Larrañeta elkartekomendi taldea.

Bizikleta irteerak Altsasu-Kanpezu-Altsasu. Garilaren16an, larunbatean, 8:00etan AltsasukoBaratzeko bide plazako lokomotoratik.Zikloturista taldea. 118 km.

BakarrizketakMaria, la vikinga. Garilaren 17an,domekan, 20:00etan OlatzagutikoBarandi tabernan.

TailerrakRollo ona. Garilaren 16an, ostiralean,16:30ean Irurtzungo Barazki gunean.Irrutzun eta Arakilgo Gazte Asanbalda.

Bestelakoak Arkeologia indusketara bisitagidatua. Garilaren 16an, larunbatean,11:00etan Aralarko santutegi ondoan.

Haurrak Aralarko aingeruariaurkeztea. Garilaren 17an, igandean,12:30ean Aralarko santutegian eginenden mezan. Aralarko Deun MikelGoiaingeruaren Kofradia.

Ur Festa Goxoak. Garilaren 20an,asteazkenean, 21:00etan Etxarri

Aranazko igerilekuan eta garilaren21ean, ostegunean, 21:00etanAltsasuko Dantzaleku igerilekuan.Gozamenez.

Memoria historikoari buruzkoerakunde-adierazpena onartzea.Garilaren 20an, asteazkenean,20:00etan Uharte Arakilgo udaletxean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 15ean, ostiralean, 20:00etanArbizuko eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garilaren 17an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

ITURMENDI

Iturmendiarrak Karmengo Amarenomenezko festak atzo hasi ziren.Asteburu luzearen ondoren, herri-ko ospakizunak Santa Marina ermi-ta ingurura lekualdatuko dira aste-lehenean.

Egitaraua>> Garilak 15, ostirala. Hel-duen eguna13:00etan Mariatxi Urrutia bikotearenemanaldia. 14:00etan Santa Marina elkartean helduenbazkaria.17:00etan Futbito partidua frontoian.19:00etan Antton magoa.22:00etan Emakumeen afaria frontoian.Arratsaldean Areta dj eta gauean Bandadel jefe Bigun taldearen kontzertua.

>> Garilak 16, larunbata.Karmen eta haur egunaGoizean Meza nagusia.13:30ean Etxe loratuen lehiaketaauzogelan. Goizez eta arratsaldez Haur jokoak,puzgarriak, aparra eta abar.22:00etan Zezensuzkoa.22:00etan Herri afaria, Aitzkozarrekeginda.Arratsalde eta gauean dantzaldiaTrikidantz taldearekin.

>> Garilak 17, domeka. Gazteeguna09:00etan Burunda txirindula eskolakoprobak. 14:00etan Kaldereten bazkari etalehiaketa. 17:00etan Dardoen lehiaketa frontoian. Goizez eta arratsaldez Sakarangatxarangarekin musikaldia. 22:00etan Zezensuzkoa. Arratsalde eta gauean Delmai dj-rekindantzaldia.

>> Garilak 18, astelehena.Santa Marina eguna10:00etan Baselizara irteera.Meza baselizan.12:00etan Herriko trikitilariak.19:00etan Sanpedroalden auzatea.22:00etan Makailu jana, herri afaria.24:00etan Festen bukaera, traka eta haupena nik!Arratsalde eta gauean Txirri Terry dj-rekin.

Oharrak: egunero, goizez eta arratsaldezauzatea

IRURTZUN

Asteazkenetik hasita, irurtzundarrekbost festa egun dituzte aurretik. Fes-ten etxaju iragarleak 18:00etaneztanda eginen badu ere, aurretiklagun talde asko bazkaltzera elkar-tuko dira eta etxaju garairako fes-

ta giroa ziurtatuta izanen da. Ondo-ren irurtzundar eta bisitari guztiennahiak asetzeko moduko egitarauazgozatzeko aukera izanen da.

Egitaraua>> Garilak 20, asteazkena 17:00etan Festen kartel iragarlelehiaketako lanen erakusketa udaletxekobilkuren aretoan.17:30ean Zapiak eta Erraldoi etaBuruhandien Konpartsaren liburua emangozaizkie 2015. urtean jaiotako haurrei.18:00etan Txupinazoa, festei hasieraemateko.Kalejira eta emanaldiak, Erraldoi etaBuruhandien Konpartsak, gaita-jotzaileek,Orritz Dantza Taldeak eta Izengabetxarangak eginak.20:00etan Orritz dantza taldearenemanaldia.21:00etan Dantzaldia Izengabe txarangakalaituta.22:00etan Larrain Dantza.22:20ean Japoniar bonbak eta buruhan-diak, Gernika parkean.22:30ean Zezensuzkoa. Kultur etxean hasi,eta Gernika parkeraino. 00:00etatik 4:00etara DantzaldiaGabenara taldearekin.

>> Garilak 21, osteguna 10:00etan Dianak, fanfarrea.11:00etatik 12:30era HaurrendakoMargotze Lehiaketa, plazan. (Materialaantolatzaileek jarriko dute).12:00etatik 14:00etara Haurrendakoparke handia. Gaia: Far West eta garbitzai-lea bikoitza. Foru plazan.13:00etan Musika Eskolako fanfarrea.17:00etan Gorputz-makillajea. IrurtzungoPintura Gela, plazan.17:00etatik 20:00etara Haurrendakoparke handia. Gaia: Far West eta garbitzai-lea bikoitza. Foru plazan.19:30ean Haurrendako txokolate-jana(zeliakoendako ere bai).20:30ean Sun magoa. Magig spectacularikuskizuna, Foru plazan. 22:00etan Larrain Dantza.22:20ean Japoniar bonbak eta buruhan-diak, Gernika parkean22:30ean Zezensuzkoa. Kultur etxean hasieta Gernika parkeraino.22:30etik 1:30era Gau aktiboa: VideoGames Party. Bideojokoak, Wii kontsolak,Play Station, Kinect dantza… Pilotalekua-plaza.23:30etik 2:30era Disko Mugikorra, AxlorDJren eskutik.

Barazki gunekoegitaraua

>> Garilak 20, asteazkena13:00etan Barazki Gunearen irekieratxalaparta eta trikitixa doinuekin.

>> Garilak 21,osteguna.Garagardo eguna. Euskal Herriko artisau garagardoakdastatzeko aukera. 14:30ean Gazte bazkaria, ondoren kalejira. 19:00etan Ginkana. 23:00etan Kontzertuak: Shokdown, Txepeta Lagunak eta Dj Gordon. 3:00etan Dantzaldiaren ondoren,txosnetan: VI. Txapel Jaurtiketa Lehiaketa.

Hemen dira festak Festak Sakanan

La banda del jefe Bigun gaur gauean ariko da Iturmendiko festetan.

Page 3: 561 guaixe

Guaixe • 2016ko garilaren 15a 3

Page 4: 561 guaixe

Trail-usainaGuaixe • 2016ko garilaren 15a4 iritzia

Gure herrian antolatu den TrikuTrailaren aitzakian, azken hilabe-tetako baso-ibilaldien taupadakera askotakoak izan dira. Taup-taup ezberdindunak ibili garaaldamenean eta bide-lagun; batzukkarakolaren pausoan ttirriki-tta-rraka gelditu gabe eta besteakorkatzen moduan, arin-arin.

Ekimen honen antolatzaile, sus-tatzaile eta parte-hartzaileeizoriontzeko makina bat arrazoibadira ere, gogoan lau ditut.

Lehenengoa, basoan sortutakogiroagatik. “Trail-useittube”zerion beheko basoari, trikuz tri-kuko ibilbideari eta Bargari, etagiro hori barreiatzen jakin izandute, bai oinezkoei baita bizikle-tan dabiltzanei ere.

Bigarrena, ibilbideko markaketa zintak denborarekin jartzea-gatik, aproposak izan baitira gurebeheko basoan arrastinatu gabe-ko bazterrak ezagutzeko. Orien-tazioan eta ibilbideen ezagutzan

trakets ibiltzen garenontzat ezin-bestekoak suertatzen zaizkiguhorrelako markak, Grimmanaien ipuinetako “Hansel etaGretel” eta “Erpurutxo” modu-ra ibiltzen baikara askotan,harrien arrastoak jarraituz, baso-an ez galtzeko eta etxeko bideaaurkitzeko.

Hirugarrena, trikuharrienbideetatik ibiliaz toki zoraga-rriez gozatzeaz gain, Jentinzulo-ak ezagutzeko esperientzia pare-

gabea eskaintzeagatik. Laugarrena, herrian betidanik

ezagutu ditugun mendi-lasterka-riei, gaur egun puri-purian dago-en kirola, ohorezko leku bat ema-teagatik. Mendian korrika ibil-tzen direnak sasoiaren isla direlaesaten da, “makina” hots egitenzaie. Eta beste aldean oinezkoakdaude, halako gutxiespen senti-mendu edota konplexu moduko-arekin lasterkariekin alderatzendirenean.

Baina, kontuak kontu, bideaoinez ala korrika egiteko edo ibi-lian ibiltzeko hainbat modu dau-de eta bakoitza arrazoi desberdinbaten ondorioa izaten da. Gaine-ra, susmoa dut era honetako eki-menak guztion mesederako dire-la; mendizaletasunaren pizgarri,gozamen iturri, zirraragarri etaaskatasunaren arra piztekolagungarri direlako.

Horregatik guztiagatik, bejoin-deizuela trailzaleoi!!!

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Garbiñe Navarro Rodríguez •[email protected]: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected]

ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Eñaut Agirrebengoa ApaolazaZUZENTZAILEA: Maria Luisa ZelaiaARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: GK• Ainhoa Etxeberria Pikabea • [email protected]

ADMINISTRAZIOA: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Marian Mendiola

Nafarroako euskarazkoidatzizko prentsa, irrati eta on line hedabideak

Page 5: 561 guaixe

Garagarzaroaren akaberan 1.029sakandar zeuden lana bilatzekoizena emanda

Nafarroako Enplegu Zerbitzua-ren (NEZ) datuen arabera aurten-go lehen seihilabetekoan %12,38jaitsi da langabezia ibarrean eta155 sakandar gutxiago daude lanbila. 2009ko maiatzeko datuenantzekoa da, orduan 1.054 baitzi-ren langabetuak ibarrean. Enple-gua lortu dutenetatik 121 (%78,06)gizonezkoak dira eta gainontzeko34ak (%21,94) emakumezkoak.Adinari erreparatuz gero, 155 kon-tratatu horietatik 75 (%48,39) 45urte edo gehiago dituzte; 70ek(%45,16) 25 eta 44 urte artean etasoilik 10 dira 25 urte baino gazte-agoak.

Sektoreka, lehen urte erdiankontratazio gehien egin dituenazerbitzuena izan da, 88 (%56,77).Industrian lan egiteko sei hilabe-te horietan 62 kontratu sinatu dira(%40) eta eraikuntzarako 17 izandira (%10,97). Aurretik kontratu-rik ez zutenen taldean urte hasie-ran baino 11 langabetu gehiago-daude. Lehen sektorean, berriz,bakarra.

Aipatzekoa da urte erdian Saka-nan sinatu diren hamar kontratue-tatik seik altsasuarren sinaduradutela, %12,26 arbizuarrenak,%6,45 etxarriarrenak, %5,16 ara-kildarrenak, %4,52 olaztiarrenak,%3,87 uhartearrenak, %3,23 urdin-darrenak, %1,94 arbazuarrenaketa ergoendarrenak, %1,29 lakun-tzarrenak eta ziordiarrenak. Urteerdian langabeziak gora egin duBakaikun (1 gehiago) eta Iturmen-din (2 gehiago). Irurtzunek etaIrañetak langabe kopuru berazuten ilbeltza hasieran eta gara-garzaro akaberan.

GaragarzaroaZehaztu beharra dago langabezia-ren jaitsieraren koxka handienaaurreko hilabetean, garagarzaro-an, jaitsi zela: 102 langabe gutxia-go hilabete bakarrean. Udari begi-ra egindako kontratazioak izan

daitezke haietako hainbat. Maia-tzetik garagarzarora 135 kontra-tu gehiago egin ziren. NEZen ize-na emanda dauden 1.097 sakandarhorietatik 667 (%60,8) emakumez-koak dira eta gainontzeko 430ak(%39,2) gizonezkoak. Sakanako1.097 langabeak Nafarroako lan-

gabeziaren %2,77 dira (populazio-an %3,17 gara).

Adinari dagokionez, aurrekohilaren akaberan langabe sakan-dar gehienak, 557k (%50,77), 45urteedo gehiago zituzten. 25 eta 44 urtearteko langabeak 434 ziren(%39,56). Kopuru aldetik azken

adin taldea 25 urtez azpikoenazen, 106 (%9,66). Sektoreei errepa-ratuz gero, langabetuen %60,35ek(662) zerbitzuen sektorean lan eginnahi luke; industrian %22,88k(251); %5,83k (64) eraikuntzan eta%2,64k (29) lehen sektorean. Aurre-tik enplegurik izan ez duten lan-gabeen %8,3 (91) ziren aurreko hila-bete akaberan.

5Guaixe • 2016ko garilaren 15a

sakanerria >>SAKANASAKANA

Urte erdian 155 langabe gutxiago

Langileak teilatua ikuskatzen.

Kontratazioak

Lehen sei hilabetekoan sakanda-rrek 3.845 kontratu sinatu dituz-te. Haietatik 2.016ek (%52,43)gizonezkoen sinadura dute etagainontzeko 1.829 (%47,57) ema-kumezkoenak dira. Kontratazio-an generoen arteko parekotasu-na badago ere, langabetuenzerrendan hamarretik sei ema-kumezkoak dira. Beraz, emaku-mezkoek behin-behineko kontra-tu gehiago sinatzen dituzte.Kontratu motari dagokionez,gehien-gehienak, 3.592 (%93,42),aldi baterako kontratuak izan dira.Lehen urte erdian mugagabekokontratu bihurtu direnak 135(%3,51) izan dira. Azkenik, lanharremanaren hasieratik muga-gabeko kontratatuak 118 (%3,07)izan dira. Zerbitzuen sektorean sinatu dirakontratuen %50,2 (1.930). Indus-triarako kontratuak %45,33 izandira lehen sei hilekoan. Eraikun-tza sektoreak kontratazioaren%3,69 (142) hartu du. Azkenik,lehen sektorea dago, kontra-tuen %0,78rekin (30). Hilabete-ro hilabetero zerbitzuen sekto-rea izan da kontratazio gehienegin duena. Beti kontratuenerdia gutxi gorabehera zerbi-tzuetako enpresetan sinatu dira,martxoan izan ezik, industriakkontratuen %55,17 bereganatuzituenean. Sakanan sinatutako3.845 kontratuak Nafarroan aldiberean sinatutako 170.837 kon-tratuen %2,25 izan dira.

Udalerriak Guztira Guztira Sakanako Aldea2016-01-01 2016-06-30 langabeziaren % urte hasierarekin

Altsasu 619 526 47,95 93Arakil 40 32 2,92 8Arbizu 54 35 3,19 19Arruazu 5 2 0,18 3Bakaiku 13 14 1,28 -1Ergoiena 11 8 0,73 3Etxarri Aranatz 123 113 10,30 10Irañeta 7 7 0,64 0Irurtzun 149 149 13,58 0Iturmendi 19 21 1,91 -2Lakuntza 48 46 4,19 2Olatzagutia 96 89 8,11 7Uharte Arakil 37 31 2,83 6Urdiain 22 17 1,55 5Ziordia 9 7 0,64 2Sakana 1.252 1.097 100,00 155Nafarroa 43.143 39.658 3.485

2016 bidekoSakanakoetapetarako izenaematea zabalikGarilaren 24rako Zegama-Altsasuibilbidea antolatu dute eta garilaren31n Altsasu-Ataun. Izena emateazabalik dagowww.dantzalekusakana.com etawww.dss2016.eu web guneetan

Donostia 2016 Europako KulturHiriburuak 2016 bidea ekimenaantolatu du, Euskal Herria 32 eta-patan zeharkatuko duen ibilbidea.Horietako bi etapa Sakanatik pasa-ko dira: 18.etapa, Otzaurten (Zega-ma) hasi eta Altsasun despeditukodena (garilak 24) eta 19. etapa, Altsa-sun hasi eta Ataunen despeditukodena (garilak 31). Sakanako bi etapak antolatzenlaguntzeko Donostia 2016 ekime-nekoek Altsasuko Inauterien Batzor-dearen eta Dantzaleku Sakana klu-beko mendi sekzioaren laguntza izandute. Gure txokoetako altxorrakezagutarazteko hainbat antzezlan,azalpen eta kultur ekimen izanendira ibilbidean barna. Garilaren31ko etapan, esaterako, Altsasukoinauteria antzeztuko dute Zelatamu-no parajean, Etxarrin.

Izena ematea zabalikIzena ematea www.dantzalekusa-kana.org edo www.dss2016.eu webguneetan egin behar da (8 euro), auto-busa, asegurua eta ibilbideko kul-tur ekitaldiak estaltzeko. Garilaren24an sakandarrak Otzaurtera era-mateko autobusa 8:30ean abiatu-ko da Altsasuko geltokitik eta gari-laren 31koan Ataundik buelta egi-teko autobusa izanen dute eskurasakandarrek.

Bi etapa pasako dira Sakanatik.

Page 6: 561 guaixe

6 sakanerria Guaixe • 2016ko garilaren 15a

Kanpaina abiaraziko duen rolloonari buruzko tailerra Barazkigunean izanen da gaur, 16:30ean

Eraso sexistak ekiditeko prebentziokanpainak aurten segida izanen duetaEz ezetz daleloa berriro ere pre-sente izanen da ospakizunarenerdian. Irurtzun-Arakilgo emaku-me taldeak, Irurtzungo aldeko gizar-te zerbitzuaren eta udalaren lagun-tzarekin batera, kanpaina bat egi-nen du. Helburua, esan bezala,“emakumeen kontrako erasoakekiditea eta haietakoren bat egote-kotan erantzun sendoa ematea da”.

Kanpaina horren bidez festagiroan emakumezkoen eta gizo-nezkoen arteko errespetua bultza-tu nahi dute. Horrekin batera, gaz-teen artean ematen diren harrema-nak berdintasunean oinarritzeasustatu nahi dute. Aldi berean,“argi utzi” nahi dute “festetan ema-ten diren gehiegizko kontsumoekez dutela inondik ere jarrera sexis-tak justifikatzen”. Ez ezetza da, beti

eta beste hainbat mezu taberneta-ra, plazara, txosnetara, elkarteeta-ra edota bajeretara zabalduko dituz-te esku-orri, pankarta, txapa edokartelen bidez. Azken horietan zerairakurri ahalko da: lokal honetanez dugu eraso sexistarik onartuko.

TailerraAsteazkenean hasten diren Irur-tzungo festei begira egitarau beteadago iragarria Barazki gunean.Irurtzungo eta Arakilgo GazteAsanbladak antolatu du hura. Bai-na festen aurretik, gaur, abiarazi-ko dute egitaraua. Sexu erasoakekiditeko tailer mixtoa izanen daBarazki gunean, 16:30ean. Berta-ra joaten diren emakumezkoeketa gizonezkoek festa giroan iza-ten diren sexu erasoak aztertukodituzte. Eraso mota hori ekidin etasalatzeko eta ezetza ezetz da nabar-mentzeko, solasaldiaren akabe-ran, 19:00etan, pankartak eginendituzte, gero herrian jartzeko.

Irintarrak erromeriaz erromeriaibiliko dira hurrengo lau igande-etan. Erromeria herri sarrerandagoen San Gregorio ermitanhasiko dute, igandean. Han egi-nen da iganderoko elizkizuna.Herriaren iparraldean dagoenSan Migel berri ermitara jokodute hilaren 24an. Hilaren azkenegunean bargarantz joko duteirintarrek. Zabal dermioan SanPedro martir baseliza zegoen.Gaur egun eroria dago eta horrenordez meza Basabeko bordan egi-nen dute. Otamena izanen dutehan. Erromesaldia Aralarko san-tutegian despedituko dute irinta-rrek. Agorrilaren 7an igoko dira.Elizkizuna eta gero, aterpean baz-kaltzera geldituko dira.

Igandean, 12:30eko mezan,Aralarko San Migel santutegian haurrak aurkezteko ekitaldia eginen da, Kofradiak antolatuta

Umeek eta haurrek Aralarko san-tutegiarekin lotura izan dezaten,Aralarko Deun Mikel Goiainge-ruaren Kofradiak ekitaldia anto-latu du. 13. aldiz haurrak Aralar-ko aingeruari aurkezteko auke-ra izanen dute gurasoek etasenideek. Elizkizunean parte har-tzen duten txikitxoek Mikel

goiaingeruaren lagun izendape-na eta bizi guztirako bere babe-sa eskaera eginen dute. Guztiahaur bakoitzaren izenarekin ida-tzitako pergamino batean jasoageldituko da. Izena aldez aurre-tik eman dutenek pergaminoaigandean bertan jasoko dute.Igandean santutegiko mezaradoazenek hurrengo asteetan jaso-ko dute aitortza.

Etxarri Aranazko egitarauan ezin-besteko ekitaldietako bat bihurtuda Play Back txapelketa. Aurten-goa 23. edizioa izanen da eta ago-rrilaren 2an, asteartean jokatukoda, 19:00etan. Etxarri AranazkoKultura Zerbitzutik jakinarazidute izen ematea zabalik dagoela.Horretarako [email protected] e-posta helbidera mezuaidatzi behar da, edo lehiaketarenegunean hura hasi baino orduerdi lehenago aurkeztu behar da.Parte-hartzaileek euren musikaCD batean eraman behar dute.Herriko hainbat eragilez osatuta-ko epaimahaiak hiru sari emanen

ditu: bakarlari edo bikote onena-ri 75 euro; talde onenari 100 euroeta euskal abesti onenari 75 euro.

Irurtzun»

Sexuindarkeriariaurre egiteko

Etxeetaraino

Festetan “rollo ona” sustatu etasexu erasoak ekiditeko Irur-tzungo Emakume Taldeakherriko etxe guztietara esku-orria zabaldu du. Festa giroanematen diren bost erasoreninguruan hausnartzeko auke-ra eskaini nahi du taldeak.Lehenik eta behin, edozeinpertsona ederra den esatea,norberaren balorazioa tokizkanpo dagoela nabarmentzenda. Asko ligatzen duten per-tsonen inguruan erabiltzendiren adierazpenen inguruangaztigatzen du esku-orriak:gizonezkoa bada miresmena(puto amoa) eta emakumezkoabada gaitzespena (puta). Aldi berean, pasatu gabe ongipasatzeko gonbidapena egitendu, norberaren gorputza bera-rena dela nabarmenduz. Per-tsona bakoitzak bere aukerakegiten dituela eta dibertsita-tea errespetatzeko deia luza-tzen da. Azkenik, norberaknahi duena erakusteko libredela nabarmentzen du. Ez ezetzdela azpimarratuz. Ekimenakudalaren eta gizarte zerbi-tzuen mankomunitatearenlaguntza du.

SAKANA

Aralarko aingeruak laguntxo gehiago izanen ditu

Haurrak Aingerua gurtzen. Nerea Mazkiaran.

Irañeta»

San Migelek Irañetara egindako bisita itzuliko dute irintarrek.

Lau igande, lau erromeriaEtxarri Aranatz»

Etxarriko Play Backtxapelketarako izenematea zabalik

Aurreko edizioetan neskak dantzan.

Page 7: 561 guaixe

sakanerria 7Guaixe • 2016ko garilaren 15a

Gozamenez programaren barruan,gazteek igerilekuez gauezgozatzeko aukera izanen dute

Ur Festa Goxoa Sakanako gazteeiegiten zaien eskaintza ludikoa da,modu osasungarrian ongi pasatze-ko aukera eskaintzen duena. Irur-tzungo, Uharte Arakilgo, Lakun-tzako, Etxarri Aranazko eta Altsa-suko igerilekuetan festa banaeginen da heldu den asteartetikaurrera. Sakanan Gozamenez pro-

grama aurrera eramaten duenbatzordeak antolatu ditu festahoriek.

Guztiak ere 21:00etan hasikodira, aurkezpenarekin. Afal garaia21:30ean izanen da eta ogitartekoaeta freskagarria 3 eurotan esku-ratzerik izanen da. Igerilekuradoazen gazteek gauean bainuahartu eta ur-jokoekin gozatzekoaukera izanen da. Festa txokolateberoaren dastatzearekin despedi-tzen da. Hala ere, herri bakoitze-an festa bakoitzak bere berezita-sunak izango ditu. Lakuntzan kan-dela hegalariak haizatuko dituzte.Altsasun, bestalde, behar bere-ziak dituzten Mila Kolore elkarte-ko gazteek Goazen dantzara ikus-kizuna eskainiko dute eta Alain-txof-k su eta argi malabareikuskizuna eskainiko du.

Gozamenez Gazteen artean sexualitatea ikus-

pegi positibotik, adeitsutik, plura-letik eta aberasgarritik lantzeahelburu duen programa da Goza-menez. Sakanan 15 urte daramaindarrean. Sexualitatearen hain-bat alderdiri buruzko hausnarke-ta eta eztabaida sustatu nahi dugazteen artean nahiz gazteen etahaien bitartekarien artean (fami-

lia, ikastetxea, komunikabide-ak...). Gazteen bizitzan sexualita-teak duen tokia agerian utzi nahidu, gune publiko eta ohikoetan.Gazteei zuzendutako ekintzak ludi-koak dira eta haien bidez gure gor-putzak eta zentzumenak plazeriturri eta komunikazio bide dire-la ohartarazi nahi zaie.

Sakanako Gozamenez Batzordeahonako erakundeek osatzen dute:Etxarri Aranazko EmakumeariLaguntzeko Zentroko hezitzaileak,Altsasuko Gazteria Zerbitzuko tek-nikariak, Altsasuko, Etxarriko etaIrurtzungo Gizarte ZerbitzuetakoPrebentzio teknikariek eta Etxarri-ko kultur teknikariak.

Ur Festa Goxoenegutegia

>> Garilak 20, asteazkena Etxarri Aranatz

>> Garilak 21, ostegunaAltsasu

>> Garilak 28, osteguna Lakuntza

>> Zehaztu gabeko dataIrurtzun eta Uharte Arakil

SAKANA

Hemen dira Ur Festa Goxoak

Sakanako gazteak festa-giroaz gozatzen.

Ikasleak eskolarako bidean.

Hori da bakarren batzuk aspaldipentsatzen dutena. Mota guztikoaltzariak, arropak, plastikoak,obra hondakinak… Denetarikopatu daiteke Lizarragako portubazterrean. Eta Lizarragako baso-an sartuta ere. Kontzeju-burua,Xabier Senar kexu da: “esajera-tua da. Jendea etorri eta non-nahi botatzen ditu gauzak. Dene-tarik. Obra hondakinak ere. Ezdago eskubiderik”.

Kontzejuak bere dermioa gar-bi eduki behar du, bestela isuna

jaso dezake. Horregatik, garaga-rrilaren 9an, larunbatean portuagarbitzeko auzolana egin zutenlizarratarrek. Orotariko autobaten gurdia hiruzpalau aldiz motaguztietako zaborrez bete zuten.Auzolanean dena garbitzeko beta-rik ez zuten izan eta zabor pilaberriak agertu dira ondoren. Sena-rrek ez daki zein izan daitekeenkonponbidea, “baina horrela ezinda segitu. Sakanako Mankomuni-tateak edo beste norbaitek ardu-ratu beharko du gaiaz”.

Altsasuko Udalak ikasgelaz kan-poko ekintzetan euskararen era-bilera sustatzeko laguntza-deiaegin du. Aurten burutuko direnekintza horietara Altsasuko Uda-lak 2.700 euro bideratuko ditu.Haur, Lehen eta Bigarren Hez-kuntzako ikastetxeei zuzenduakdira laguntza horiek, hizkuntzaeredua bat edo bestea izanda ere.

Ikastetxeetako ikasgelaz kanpo-ko esparru jakin batzuetan bere-ziki euskararen erabilera sustatze-ko burutzen diren ekintzak har-tuko ditu kontuan deialdiak,esaterako: etxetik eskolarako auto-bus-ibiliak; eskolako atari ingurua,sarrera-irteera orduetan; jolasto-kiak (jolas-orduetan); ikastetxe-ko pasabide eta eskailerak, sarre-ra-irteera zein klase-aldaketaorduetan eta jantokia (otordue-tan eta libre atsedenaldian).

Hiru kasutan ez da diru-lagun-tzarik emanen: euskararen erabi-lera sustatzeko eremu zehatzean

interesa ez duten jarduerei; Altsa-suko Udaleko beste edozein atalenbidez diru-laguntza jasoko dutenekez eta, oro har, Altsasuko Udala-ren jarduketa esparruarenbarruan ez daudenek ere.

Aurkeztu beharrekoaDiru-laguntza eskaera egin nahidutenek eskabidearekin baterahonako agiriak aurkeztu beharkodituzte udaletxean: IFKaren foto-kopia; egin nahi den jarduerarengaineko plangintza xehatua, jar-duerei lotutako diru-sarreren etagastuen gaineko aurrekontua etaaitorpena, objektu horretarakoadministrazio publikoei edo enti-tate pribatuei eskatutako edo haiekemandako diru-laguntza guztiena.Adierazi beharko da eskaerakebazteke edo ebatzita dauden; azke-nengo kasu horretan, erantsiko dakontzesioari buruzko ebazpenarenkopia. Eskaerak aurkezteko epeaasteazkenean despedituko da.

Altsasu» Lizarraga»

Udalak ikasgelaz kanpokoeuskararen erabilerasustatzeko laguntzendeialdia egin du

Portua? ZabortegiaLizarraga portua zaborrez betetzen ari dira.

Sareak eta zoruaberritzeko lanak,premiazkoakNafarroako Gobernuaren TokikoInbertsio Planean erreserbako lanenartean urteak eman ditu Satruste-gikoak. Bitartean lurpetik doazensareen eta zoruaren egoera gero etaokerragoa da. Horren jakitun, Satrus-tegiko Kontzejuak eta Arakilgo Uda-lak lanak premiazkoak zirela adie-raziz txostena aurkeztu zioten Gober-nuari, lanak ezinbestean egin beharzirela adieraziz. Gobernuak premia aitortu du eta Ara-kilgo Udalean lanak urtea despedi-tu aurretik eginak izatea espero dute.Horretarako lanean ari dira. 700.000euro balio du Satrustegiko sareaketa zorua berritzea. Gobernuak%70eko diru-laguntza emanen du.Baina udalak bere zatia ordaintze-ko mailegua eskatu beharko du etahori bideratzen ari dira orain. Gober-nuak gastu konpromisoa onartze-an lanen deialdia eginen da. Enpre-sa hartzaileak obra hiru hilabete-tan despeditu beharko luke. Bestalde, Satrustegiko Kontzejuakaurten 18.022,24 euro kudeatukoditu argiteria eta ohiko gastuakordaintzeko.

Satrustegi»

Satrustegiko plaza.

Page 8: 561 guaixe

8 sakanerria Guaixe • 2016ko garilaren 15a

Enpresak Irurtzunen duen lantokiandozena bat langile ari dira,autobideen mantenu lanetan

Obra publikoa egiten duen Arianeraikuntza enpresa hartzekodu-nen konkurtsoan dago hilaren5etik. Enpresa maiatzaren 16anaurre-konkurtsoan sartu zen.Ariango arduradunen asmoa zenhiru hileko epean hartzekodunakdiren bankuekin duen zorra birfi-nantzatzea. Guztira 19,7 milioi euro-ko zorra du bankuekin (BBVA dahartzekodun nagusia). Enpresakaurre-konkurtso epea despedituaurretik jo du merkataritza-arlo-ko epaitegira. Bitartean, langileakaldi baterako 85 eguneko enpleguerregulazio espedientea dute, irai-

laren 30era arte luzatuko dena. Enpresak 96 langile ditu hiru

lantokitan banatuta. Aizoain (zen-trala), Ezperun (asfaltoak) eta Irur-tzun (errepide mantenua). Azkenhorretan dozena bat langile dau-de eta ELAko ordezkaria dute.Arianek Nafarroako Gobernuarenkontrata bat eskuratu zuen eta,ondorioz, Irurtzungo langileakautobien mantenu lanean aritzendira. Haiek oporrak hartzeko espe-diente-pean dauden langileak har-tu ditu enpresak, horrela ez du inorkontratatu behar izan.

ELAkoen ustez, horrek enpre-sako gainontzeko langileak bainaegoera “hobean” kokatzen dituIrurtzungoak. Sindikatutik azal-

du digutenez, “Irurtzungo lanto-kia ez da desagertuko. ArianekNafarroako Gobernuaren kontra-tua du. Bera ez bada beste enpre-sa batek egin beharko du lan hori.Hala balitz langileen subrogazioaeskatuko genuke. Buzoz aldatzealitzateke”.

Enpresaren bilakaeraz Eraikuntza arloan 30 urteko eskar-mentua du Arianek, batez ere obrapublikoan. 2010 urtean 365 langi-le zituen eta zenbait espediente-ren ondoren 96 besterik ez daude.ELAtik azaldu digutenez, enpre-sak “egiturazko plantilla, adminis-trazio alorrekoa mantendu du.Langile gehienek bulegoan lan

egiten dute. Obra lortuz gero enpre-sak subkontratatzen dituzte. Sek-toreko enpresa guztietan gauzabera gertatzen da”.

Epaitegiak konkurtsoko admi-nistratzailea izendatzeko zain dau-de. Hark enpresaren bideragarri-tasuna aztertu beharko du, zorrahornitzaileekin eta bankuekin

negoziatu eta enpresa errentaga-rria den edo ez ebatzi beharko du.ELAk Irurtzungo eta Ezperungolantokietako ordezkaritza du etaagorrilaren 8an Iruñekoan hautes-kundeak eginen dira bost delega-tu aurkeratzeko. Bitartean, Irur-tzungo ELAko delegatua eta bi lan-gile dira plantillaren ordezkariak.

Nafarroako Pentsionistak Martxantaldeak gutxieneko 1.080 eurokopentsioa eskatuko du Herri EkimenLegegilearen bidez; horretarakoazoketan sinadurak biltzen ari da

Altsasuko azokan jaso dituzte, bai-na Irurtzun, Lakuntza, EtxarriAranatz edo Olatzagutiko azoke-tan izanen dira hurrengo asteetanNafarroako Pentsionistak Mar-txan taldeko kideak. Pentsio dui-nen aldeko Herri Ekimen Legegi-lea sustatu dute eta horretarako

beharrezkoak dituzten sinadurenbilketari ekin diote.

Makina bat nafarren babesa-rekin Nafarroako Parlamentuanlege proposamena aurkeztuko duPentsionistak Mar txanek.Gutxieneko pentsioak 1.080 euro-koak izatea bermatzen duen legepropio bat eskatuko du. Izan ere,Nafarroan dauden 130.033pentsi-dunek bataz beste 1.020 eurokopentsioa jasotzen badute ere, haie-

tatik 61.153k 600 eurora iristen ezdiren pentsioak jasotzen dituzte.Azken horiek, gehienbat, emaku-mezko eta funtzio askotariko pen-tsiodunak dira. “Europak gomen-datzen dituen pentsioetatik osourrun”. Taldetik adierazi dute-

nez, kontsumo prezioen indizeakontutan izanik, 2011 eta 2019bitartean pentsio publikoen eros-te ahalmenaren g aleraren“aurreikuspen errealistenak”%28ra arteko jaitsiera aurrei-kusten dute.

Datuak*Pentsioak € Pentsiodunen % Hego Euskal Herria Nafarroa 150-350 6,4 402.400 8.279601-650 41 271.923 53.294651-1.000 21,5 141.901 27.8111.001-1.550 16,1 106.246 20.8261.501-2000 8,8 58.080 11.3832.001 edo + 6 39.600 7.761*2015eko iraileko datuak

Etxarriarra ETB2koabentura reallityan ETB2k Objetivo Chimborazo saioaherenegun 22:15ean mustu zuen.Sara Gandarak aurkeztuko duensaioko lehiakideek Ekuadorren dago-en Chimborazo sumendia igo behar-ko dute. Lehiakideek zailtasun bere-ziko hainbat proba gainditu behar-ko dituzte helburua lortu ahal izateko.Andaluzia, Aragoi, Gaztela-Mantxa-ko eta Euskal Herriko bina bikoteariko da. Euskal herritarrek taldegorria osatuko dute, Iñaki Lekuonakapitain dutela. Aitziber Nazabaletxarriarra Egoitz Zozaia Zizur Nagu-siko lagunarekin osatzen du biko-tea lehiaketan. Saioa asteazkeneroemanen dute, 22:15ean.

Irurtzun»

Hartzekodunenkonkurtsoa Arianen

Arian enpresaren Irurtzungo lantokia.

SAKANA

Pentsio duinenalde azoketansinadurakbiltzen

Altsasuko azokan sinadurak jaso zituzten. Sakanako azoketan izanen dira.

Etxarri Aranatz»

Aitziber Nazabal, saioko etxarriarra.

Page 9: 561 guaixe

sakanerria 9Guaixe • 2016ko garilaren 15a

Asteazkenean, 20:00etan, udalakeginen duen bilkurara joatekogonbidapena egin zaie uhartearrei

Francisco Francok eta beste mili-tar batzuk estatu kolpea emanzutela 80 urte beteko dira astele-henean. Bi egun geroago UharteArakilgo alkatea, Silverio AstizLakuntza, atxilotu zuten; lastaila-ren 28an Iberon fusilatuko zuten.Alkatearekin batera beste bi uhar-tear fusilatu zituzten: SilverioAstiz Ezkurdia (alkatearen semea)eta Victor Martirena Irañeta (beregorpua Iberon identifikatu dute).Azken biak UGTko kideak ziren.

Eraildako uhartearrak eta“errepresio bortitza” jasan zute-nak gogoan, urteurrena dela etaUharte Arakilgo Udalak gai baka-rreko osoko bilkura berezia deitudu asteazkenerako. Udalbatzak

“memoria historikoaren berresku-ratze, errekonozimendu eta birgai-tzearen” aldeko instituzio-adie-

razpena onartuko du. Udaletikuhartearrei batzarrera joatekodeia egin zaie.

Ainara Aiestaran Ijurko alka-teak jakinarazi duenez, “udalakhiru hilabete daramatza Uharte

Arakil, 80 urte memoria galtzenelkartearekin elkarlanean aipatu-tako helburuen alde”. Aiestaranek,bestalde, nabarmendu du UharteArakilgo Udala, “ahal dugun hei-nean” hiru uhartearren gorpuakhobitik ateratzeko egiten ari direnlanak babesten ari dela.

Egitaraua

20:00etan Memoria historiko-aren berreskuratze, errekono-zimendu eta birgaitzearen alde-ko instituzio-adierazpena onar-tuko da bilkura monografikoan,udaletxean.22:00etan Udaletxe plazan,dokumental baten proiekzioa,Uharte Arakil, 80 urte memoriagaltzen elkartearen eskutik.

Frontoi zeharbidearen 14an udalakduen bajeran jasoko da

AHNA elkarteak, Ayuda Humani-taria Navarra en Acción, errefu-xiatuei zuzendutako material bil-keta kanpaina martxan jarri du.Bazterketa harresien kontra,elkar-tasun bideak leloa du ekimenak.Gaur hasi eta hurrengo bost hila-beteetan AHNAko kideak Gertudendaren parean dagoen udal baje-ran egonen dira, 11:00etatik14:00etara eta 17:00etatik 19:00eta-

ra. Denbora tarte horretan jaso-tzen dituztenak Calais, Dunkerke,Lesbos eta Idomeniko errefuxia-tu eremutan dauden pertsonenda-ko izanen dira.

Adin guztietako pertsonendakoarroparekin batera, jaio berri etaumeendako beharrezkoak direnjantziak, oinetakoak, txupeteak,biberoiak pixoihalak, jostailuaketa bestelakoak jaso nahi dituzte.Baita haurrendako eskola materia-la ere: koadernoak, boligrafoak,

margoa… Errefuxiatu eremuakjakiz hornitu ahal izateko jakiakere bilduko dituzte AHNAkoek:gailetak, hauts-esnea, umeendakopototxoak… Bestalde, umeak etahaurrak batetik bestera eramate-ko gurditxoak, motxilak, zakuak,mantak eta besteri ere ongi etorriaeginen diete. Migratzaileendakoonak izan daitezkeen bestelakoakere gogoz hartuko dituzte bajeran.AHNA elkartetik, aldez aurretik,sakandarren laguntza eskertu dute.

Uharte Arakil»

80 urteren ondoren, memoria ariketa

Uharte-Iberoko omenaldian agurra.

Altsasu»

Errefuxiatuendako material bilketa

Juan Pedro Higuero errefuxiatuen aldeko materialen bilketan egiten.

Errotuluak euskaraz jartzen dituz-ten establezimendu komertzialek,ostalaritzakoek eta elkarteek diru-laguntzak eskatzeko aukera izanendute. Sakanako Mankomunitate-ko Euskara Zerbitzuak horretara-ko deialdia publiko egin du. Harenbidez diruz lagunduko dira erro-tuluak, toldoak eta ibilgailu komer-tzialen errotulazioa.

Horretara Mank-ek 1.500 euro-ko diru-saila bideratuko du. Eus-kara hutsean idatziak dauden erro-tuluak jartzen dituenari gastuaren%50 ordainduko zaio, 550 eurokomugarekin. Euskaraz eta erdarazidatzitako errotulua jartzen dute-nei gastuaren %25 ordaindukozaie, 250 euroko mugarekin. Azkenkasu horretan elebitasun pizga-rriaren irizpidea erabili beharkodute, alegia euskarazko testuak–tamainarengatik, tokiarengatikedo azpimarratuta egoteagatik–

lehentasuna izanen du. EuskaraZerbitzutik argitu dutenez, ez dutediru-laguntzarik hartuko baka-rrik izen-abizenak edo toponimo-ak dituzten errotuluek ezta gaiz-ki idatziak edo oker gramatikalakdituztenek. Aldi berean, Mank-ekitzulpen eta aholkularitza zerbi-tzua eskainiko die doan errotuluaeuskaraz jarri nahi dutenei.

Eskabideak Mank-eko Lakuntza-ko egoitzan aurkeztu beharko diraabenduaren 2a baino lehen. Eskabi-dearekin batera honako dokumen-

tazioa aurkeztu beharko da: IFKrenfotokopia, fakturaren fotokopia, erro-tuluaren argazkia eta aitorpena,objektu horretarako administraziopublikoei edo entitate pribatuei eska-tutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi behar-ko da eskaerak ebazteke edo ebatzi-ta dauden; azkenengo kasu horretan,erantsiko da kontzesioari buruzkoebazpenaren kopia. EskatzaileakSakanako Mankomunitatearekikozerga betebeharrak ordainduta iza-tea ezinbestekoa da.

SAKANA

Euskarazko errotuluendakodiru-laguntzak

Errotulu elebiduna.

Page 10: 561 guaixe

10 sakanerria Guaixe • 2016ko garilaren 15a

Udalak txikitutako porlan zatiakbideak konpontzeko erabiltzeaaztertuko du

Tren azpiegituren ardura du Adifenpresak. Aldian behin trenbide-etako porlanezko monoblok tra-besak ordezkatu egiten ditu Adi-fek eta trenbide bazterrean haiekpilatuta ikus daitezke han-hemen-ka. Adifek haiek birrindu etahura osatzen duten bi elementulortzen du: porlan eta harez osa-tutako materiala, txiki-txiki egin-da eta burdina. Bereizketa hori

egiteko errota birrintzaileak era-biltzen ditu Adifek.

Irañetako Udalak halako erro-ta bat jartzeko baimena eman dioAdifi. Trenbidearen eta merende-roaren artean udalak dituen bi par-tzeletan jarriko du Adifek errotahori. Juan Anjel Beraza Gastesialkateak jakinarazi digunez, aspal-di erabili gabeko lur-sailak dirabiak. Noizbait hango belarra balia-tu izan dute abeltzainek. OrainAdifi aldi baterako utziko diote.

Enpresatik jakinarazi diete-

nez, lortzen duen porlan eta hare-azko materiala oso egokia izan dai-teke dermioko bideak konpontze-ko. Udaleko kideek hori hala denaztertuko dute eta, hala bada, bide-en konponketarako erabiliko dute.Baimenaren truke jasoko luke

materiala udalak. Berazak azaldudigunez, “%50eko diru-laguntzakizan arren udalak ez du bideak kon-pontzeko inbertsioari aurre egi-teko modurik”. Dermioko bideek“errepasoa” behar duela aitortudigu.

Festez aritzekobatzarra deitu dute

IrañetanIrañetako festak agorrilaren26tik 29ra izanen dira aurten,ostiraletik astelehenera. Irañe-tako Udalak festez aritzekobatzarra deituko du heldu denastean. Eguna eta ordua buru-zaiek jakinaraziko dute. Juan Angel Beraza Gastesi alka-teak azaldu digunez, “Irañeta-ko festak parte-hartzaileagoakizateko, jendea gehiago inplika-tzeko zer egin daitekeen azter-tu nahi dugu”. Batzarrera joate-ko gonbitea egin du alkateak.

Irañeta»

Izurdiaga»

Trabesa zaharrak pilatuta.

Trenbide ondoan trabesakbirrintzeko errota jarriko da

Arakil 128,07 78,85 77,85 285,75 5,9 0 29,25 0,23 3,86 0,59 154,01 5,25 1,45 0 0 0 0 0 0 0 7,06 1231,78 2009,9 30,54Irurtzun 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,5 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1,33 63,05 64,88 0,99Irañeta 0 8,77 0 45,64 5,68 0 0 0 0 0 2,08 0 0 0 0 0 0 0 0 0 4,83 144,23 211,23 3,21Uharte Arakil 9,25 4,39 4,46 39,37 0 0 0,6 0 0 0,63 17,23 0,13 0 0,83 1,08 0 0 0 0 0 1,65 810,23 889,85 13,52Arruazu 3,23 2,72 0,54 37,06 0 0,13 0 0,01 0 0 0,86 0,46 1,18 0 0 0 0 0 0 0 1,41 114,04 161,64 2,46Lakuntza 3,25 1,66 3,72 14 0,42 0 0 0 0 0 0,23 0 0 0,05 0 0 0 0 0 0 0,12 169,5 192,95 2,93Arbizu 4,76 0 8,92 5,69 6,37 0,17 0,91 0 4,37 0 5,46 0,13 0 0,33 0,2 0 0 0 0,41 0 0,31 227,56 265,59 4,04Ergoiena 0 0 36,7 0 6,76 0 0 0,06 0 0,77 13,89 1,93 0 0,28 0 0,12 0 0 0,05 0 0 814,57 875,13 13,30Etxarri Aranatz 1,02 0 0 48,63 0 0 0 0 12,11 0 3,03 0,81 0 0,1 0 0 0 0,79 1,15 0,84 3,12 510,41 582,01 8,84Bakaiku 2,75 2,1 0 2,53 1,11 0 0 0 0,9 0 0,25 0,01 0 0,25 0 0 0 0 0 0 0 116,18 126,08 1,92Iturmendi 5,6 4,73 0,41 0,64 1,36 0 0 0 0 0,14 0,88 0,08 0,08 0,08 0 0 0 0 0 0 0,41 110,91 125,32 1,90Urdiain 22,69 23,2 10,28 4,16 1,86 0 0 0 0 0 1,58 0,03 0 0,02 0 0 0,23 0 0,29 0 2,97 210,06 277,37 4,21Altsasu 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 79,94 0,21 0 0,09 0 0 0 0 0,15 0 0 267,22 347,61 5,28Olatzagutia 0 0 0 0,61 0 0,07 0 0 0 0,29 15,31 0 0 0,29 1,06 0,14 0 0 0,44 0 0 198,24 216,45 3,29Ziordia 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0,13 0 0,07 0 0 0,21 0 0 0 0 0,71 0 234,32 235,44 3,58Sakanan guztira 180,62 126,42 142,88 484,08 29,46 0,37 30,76 0,3 21,24 2,55 295,25 9,11 2,71 2,32 2,55 0,26 0,23 0,79 2,49 1,55 23,21 5222,3 6581,45 100,00Azaleraren %;2,74 1,92 2,17 7,36 0,45 0,01 0,47 0,00 0,32 0,04 4,49 0,14 0,04 0,04 0,04 0,00 0,00 0,01 0,04 0,02 0,35 79,35*Beste baso erabilerak. Ez nekazaritzarako ezta basorako.**Alpapa, larre iraunkorrak, zuhaixkadun larreak, zuhaitzdun larreak, espezie pratensen sail mistoak, raygrasa.

Her

ria

Gari

a

Gara

garr

a

Art

oa

Olo

a

Baba

Alu

bia

Zalk

ea

Pata

ta

Ekilo

rea

Egur

reta

rako

es

pezi

eak

Best

e ba

soer

emua

k

Best

eer

abile

rak*

Txip

uak

Bara

tza

Saga

rron

doak

Gere

zion

doa

Intx

auro

ndoa

Mah

atso

ndoa

Best

e fr

uta

arbo

lak

Olib

ondo

ak

Lurg

orri

Bazk

arak

o**

Guzt

ira

Guzt

ira %

Sakanako abeltzain eta nekazariekEuropako Nekazaritza PolitikaBateraturako joan den urtean baino2.551,31 hektarea gehiagodeklaratu dituzte

Landa Garapeneko, Ingurume-neko eta Toki AdministraziokoDepartamentuak jakinarazi digu-nez ibarreko nekazari eta abeltzai-nek 6.581,45 hektarea deklaratudituzte Europako NekazaritzaPolitika Bateraturako (NPB). Aldehandiz, azalera handiena abere-endako bazkara zuzendutakoa da,%79,35 (alpapa, larre iraunko-rrak, zuhaixkadun larreak,zuhaitzdun larreak, espezie pra-tensen sail mistoak, raygrasa).Eremu aldetik NPBrako aitortu-takoetan hurrengo handiena arto-

arena da, %7,36. Hirugarrenalabore azalera da (garia, garraga-rra eta oloa), %6,84. Beste baso ere-mu batzuk hartzen duten azale-ra hurrena, aitortutako hektare-en %4,49.

Aitortutako gainontzeko labo-rantzetatik gutxi dira 20 landu-tako 20 hektareen kopurua gain-ditzen dutenak: zalkea (30,76 ha),baba (29,45 ha) eta ekilorea (21,24ha). Lugorri utzitakoak 23,21 hek-tarea izan dira. Europara aitor-tutako 2 hektareatik gorako labo-rantzak hainbat izan dira: besteerabilerak (9,11 ha), txipuak (2,71ha), egurretarako espezieak (2,55ha), sagarrondoak (2,55ha), bes-te fruta-arbolak (2,49 ha) eta bara-

tza (2,32 ha). Gurean ohikoago-ak diren intxaurrondo sailak bai-no gehiago aitortu dira olibon-doenak (1,55 eta 0,23 ha). Maha-tsondoak eta gereziondoak ereaitortu dituzte.

Udalerriei dagokienez, Araki-lek ditu aitortutako hektareen iaherena, %30,54. Tamainan atzetikdituenak erdia baino gutxiagodute. Uharte Arakilek segitzendio %13,52arekin. Azken horren-gandik gertu dago Ergoiena, dekla-ratutako hektareen %13,30ekin.%5a gainditzen duten beste biherri daude Etxarri Aranatz,%8,84, eta Altsasu, %5,28. Bestemuturrean Irurtzun dago, aitor-tutako hektareen %0,99arekin.

Bazka-laboreak

Abereendako bazka dira Saka-nan aitortutako hamar hektare-etatik zortzi. Bazkarako 5.222,3hektareetatik 4.284,67 5 urte edogehiago dituzten larre iraunko-rrak dira (ibarren aitortutakoa-ren guztiaren %65,1). NPBradeklaratutako 330,8 hektarea ray-gras belarra da (%5,03). Bost urtebaino gutxiago dituzten larreek

201,5 hektarea hartzen dituzte(%3,06). Zuhaixkak dituzten larre-en hektareak 163,1 dira (%2,48).Espezie pratenseen sail mistoekSakanan 113,46 hektarea egitendute (%1,72). Aitortutako bazka-rako gainontzeko sailak honako-ak dira: 5 urte edo gehiagokolarreak 58,45 ha (%0,89), zuhaitz-dun larreak 46,55 ha (%0,71) etaalpapa 23,77 ha (%036).

SAKANA

6.581,45 hektarea deklaratuta

Kosetxadoran lanean.

Udalak Gobernuari saneamendu lanbatzuk egiteko eta argiteria gastuakbere gain hartzeko eskatu nahi dio

Izurdiagako trenbide-pasa kentzekolanak direla eta, Arakilgo Udalakbilera eskatu dio Nafarroako Gober-nuko herri lan zuzendariari. Hare-kin bi gai aztertu nahi dituzte. Bate-

tik, errepide berriaren trazatuandauden biribilguneen argiteria.Gobernuak aurreikusi du urtean5.000 €-ko gastua dela, eta kontzejuakbere gain hartu behar duela dio. Baikontzejuan bai udalean ez daude gas-tu hori toki entitatearen bizkar gel-ditzearekin ados: “Izurdiagaren kon-

tuendako gastu handia da, 6.900 €-ko aurrekontua baitu kontzejuak”.Aitortu dute kontzejuek argiteria-ren gaineko eskumena dutela, bai-na ez errepide baten argiteriarena.Horregatik, bi borobiletako argin-dar gastua gobernuak bere gainhartzea eskatuko dute. Bestalde,trenbide-pasa kentzeko lanak lotuzituztenean lotuta gelditu zen Izur-diagako San Juan auzoan lan osa-

garri bat egitea. Bost etxek sanea-mendu arazoak dituzte eta haiekkonpontzea adostu zuten. Udalaksusmoa du lan hori egitea “saihes-ten” ari direla eta adostutako lanaegitea eskatuko du; “haiendakolan txikia da, guretako handia”.

Bestetik, trenbide-pasa kentze-ko lanek dena jaso behar zutelabaliatuta, Izurdiagako ur-hornike-ta sarea berritu nahi zuen Arakil-

go udalak. Baina Herri Lan Depar-tamentuak ezezkoa eman zuen.Toki Administrazio Departamen-tuan baimena eskatu ondoren Uda-lak lanak bere gain hartu zitueneta lanik handienak dagoenekoeginak daude. 68.003,99 eurokoinbertsioa egin du udalak. Depar-tamentuaren baimena jaso zutenez,etorkizunean diru-laguntza jasotze-ko aukera izanen du udalak.

Lanengatik bilera eskaera

Page 11: 561 guaixe

Guaixe • 2016ko garilaren 15a 11

PilotaPilota

Saskibaloia

Aizkora / Trontza

Halterofilia

kirola >>LAKUNTZAKO TORNEOA, BUELTAN:Bi as-teburuko atsedenaldiaren ondoren, bueltanda Parkea Martxan Torneoa. Larunbatean,19:00etan, Tximistak Bandiduen kontra ari-

ko da eta Karrotillo Kaimanen kontra. Igan-dean, 19:00etan, Los Suaves eta Isi Team etaBurutik Jotak Biltoki neskak lehiatuko dira.

Igandean sartuko dira lehian,

Altuna III.a-Barriolaren

kontra

Sanferminetako feria bukatuta,Bizkaiko Binakako 5 t´erdian mur-gilduko dira pilotariak. Aspek etaAsegarcek hiruna biko aurkeztudituzte aurreko urtean estreina-tu eta arrakasta handia izan zuenBizkaiko Binakako 5 t´erdirako.Aspeko bikoteak Altuna III.a-Barriola, Irribarria-Rezusta etaEzkurdia-Zabaleta dira eta Asegar-cekoak Olaizola II-Aretxabaleta,Berasaluze II.a-Untoria eta Elez-kano II.a-Urrutikoetxea.

Sakandarrak igandean laneraTorneoa igandean abiatuko daEzkurdia-Zabaleta eta Altuna III.a-Barriola bikoen arteko lehiare-kin, Barakaldon. Sanferminetakosentsazio gaziak albo batera uzte-ko aukera bikaina dute Ezkur-diak eta Zabaletak. Garilaren 22anBerasaluze II.ak eta Untoriak Elez-kano II.a eta Urrutikoetxea izan-go dituzte aurkari Arrigorriagan.Barakaldoko txapeldunek Irriba-rria eta Rezusta izanen dituztezain Etxebarrin, garilaren 24an,

eta Olaizola II.ak eta Aretxabale-tak Arrigorriagako txapeldunenkontra jokatuko dute. Finala gari-laren 30ean hartuko du BilbokoBizkaia pilotalekuak.

Sanfermin gaziakSanferminak gaziak izan dira gurepilotariendako. Ezkurdiari etaZubietari 9 tantotan utzi zietenOlaizola II.ak eta Albisuk, etaAitor Zubieta lesionatu egin zen.Rezustak bere tokia hartu zuen,baina sanferminetako lau t´erdian

tanto eskas batengatik Ezkurdia-ri irabazi zion Urrutikoetxea etaUntoria, Ezkurdiaren eta Rezus-taren gainetik pasa ziren (22 eta9) eta arbizuarrak agur esan beharizan zien sanferminei.

Bestalde, Jose Javier Zabaletaketa Altunak Irribarriari eta Barrio-lari irabazi egin zieten, 22 eta 17,baina gipuzkoarrak eta leitzarrakfinalera sailkatzeko nahikoa zuten15 tanto egitea eta, hortaz, beraiekjokatu zuten atzoko finala Olaizo-la II.aren eta Albisuren kontra.

XLV. Olaztiko SanMigel Txapelketa: 12.jardunaldia jokoanGuztira 7 partida jokatuko dira

Asteburuan XLV. Olaztiko San MigelElkartea Pilota Txapelketako 12. jar-dunaldia jokatuko da. Txapelketaherrikoi honetan 43 bikote lehia-tzen ari dira, hiru mailatan banatu-ta. Eta afizionatuen txapelketan, aldiz,21 bikote.

Iker GorritiNafarroako III.Mailako finaleraFinala Ezkurran jokatuko da,abuztuaren 14an, 12:00etan

Sanferminetako asteleheneko kiroljaialdian Nafarroako III. Mailako Aiz-kora Txapelketaren kanporaketajokatu zen. 13 aizkolari lehiatu zireneta jokoan finalerako 5 txartela zeu-den. Bi kanaerdiko erdibitzeko lane-tan Patxi Mindegia (Zubieta) izan zenazkarrena (5:16), Jesus Etxeberria(Beintza Labaien, 5:19) eta Jon Telle-txea (Beintza Labaien, 5:32) aizko-larien aurretik. Iker Gorriti (UharteArakil) laugarrena sailkatu zen (5:53)eta Jacinto Etxekonanea (BeintzaLabien) bosgarrena (6:07). Aipatu bostaizkolariek jokatuko dute abuztua-ren 14an, 12:00etan Ezkurran joka-tuko den Nafarroako III. Mailako Aiz-kora Txapelketako finala. Joan Flores arbizuarra zazpigarre-na sailkatu zen (6:53), Iosu Agirrearbizuarra bederatzigarrena (8:53)eta Iosu Jaka etxarriarra hamahi-rugarrena (19:32). Hortaz, finaletikkanpo geratu ziren.

Nafarroako Trontza

txapelketan sakanda-

rrak txapelik gabe

Aizkora txapelketaren ondorenNafarroako Kadete Mailako Tron-tza Txapelketa egon zen jokoan. Seibikote lehiatu ziren etzanda jarri-tako metroko enborrari 10 epai egi-teko lanetan. Basaburuako AnttonIrigoien eta Iker Aleman izan zirentxapeldunak (4:54).Iñigo Aritza etaAndra Mariko Jon Aranburu etaAnder Lakuntza bosgarrenak sail-katu ziren (8:11) eta Andra MarikoIrati Igoa eta Axular Jaka seigarre-nak (10:00). Zilindroarekin, kubikoarekin eta

bolarekin 2.762 kilo jaso zituen guztira eta ingudeari 75altxaldi egin zizkion

Sanferminetan eguerdiro Foru Pla-zan antolatzen diren herri kiroljaialdien barruan, larunbateanNafarroako Harrijasotze Txapelke-ta jokatu zen. Bero sapa izugarria-ri aurre eginez hiru harri jasotzai-le neurtu ziren. Hiru harri desber-dinekin –125 kiloko zilindroa, 112,5kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola–bi minutuko txandak egin zituzten.

Txapelduna Josetxo Urrutialeitzarra izan zen, zilindroari 17altxaldi, kubikoari 10 eta bolari 11egin eta guztira 4.350 kilo jaso etagero. Bigarren postuan AlvaroZugarrondo iruindarra sailkatuzen, zilindroari 13 altxaldi, kubi-koari 8 eta bolari 9 egin ondoren,3.452 kilo guztira. Eta hirugarre-na Jon Irañeta irurtzundarra izanzen. Zilindroari 8 altxaldi, kubi-koari 5 eta bolari 12 egin zizkion,2.762 kilo guztira.

Asteartean Nafarroako Gizo-nezkoen Ingude Altxatze Txapel-keta jokatu zen. 7 ingude jasotzai-le aritzekoak ziren baina azkene-an kale egin zuen Iñaki Iberoirurtzundarrak eta 6 lehiatu ziren.

18 kiloko ingudeari ahalik etaaltxaldi gehien ematea zen erron-ka eta Josetxo Urrutia leitzarraizan zen txapelduna, 84 altxaldiegin eta gero. Bigarrena, altxaldibat gutxiagorekin, Imanol Martinberriozartarra izan zen (83 altxal-di). Jon Irañeta irurtzundarrahirugarrena sailkatu ze n, 75 altxal-di egin eta gero.

Mikel Lasarte 3.a motozerratxapelketanOndoren, III. San Fermin Motoze-rra Txapelketaren txanda iritsizen. Alayn Salvador, Peio Kañama-res, Juan Asin eta Mikel Lasartekmotozerrarekin duten gaitasuna

erakutsi zuten, 20 minutuko bitxandatan arituta, txanda bakoi-tzean irudi bat egin behar baitzu-ten. Peio Kañamares izan zen txa-pelduna, Juan Asin bigarrena etaMikel Lasarte hirugarrena.

Atzo Nafarroako GizonezkoenTxinga Txapelketan aritzekoakziren Jon Irañeta eta Iñaki Iberotxingalariak, Migel Angel Sukun-tzarekin, Albaro Zugarrondore-kin eta Alejandro Fernandezekinbatera. Esku banatan 50 kilokotxingekin, ahalik eta plaza gehienegitea zuten erronka. Plaza bakoi-tzak 28 m ditu. Baina Guaixekoerredakzioa ixterakoan oraindikez genuen emaitzarik jaso.

12. jardunaldikopartidakOstiralean, 20:00etan3.maila: Sobredo-Bobillo / Mendoza-Mendoza2.maila: Martinez-Flores /Jabi-PabloNagusiakAzketa-Atxa / Txiapuso-BiainOngai-Bergera / Jamar-Larraia1.maila: Senar-Alustiza / Beunza-IurgiLarunbatean, 17:00etan:3.maila: Zubiria-Sergio / Ieregi-Murgiondo 2.maila: Bazkez-Igoa /Berat-Borrega

1.maila: Sueskun-Agirre / Lopez de Zubiria-Garziandia

11. jardunaldiko emaitzak

3. maila: Razkin-Maiza 15 / Lauzirika-Muñoz 182. maila: Jokin-Muñoa 0 / Diaz de Gereñu-Gonzalez 18Nagusiak: Mediavilla-Medel 7 / Txiapuso-Biain 221.maila: Sanz-Arana 16 / Sueskun-Nogeira 18Larunbatean2.maila: Etxeberria-Sarazibar 12 / Berat-Borrega 181.maila: Ollo-Etxeberria 0 / Lopez de Zubiria-Garziandia 18

Atzera ere bikotea osatuko dute sakandarrek.

Ezkurdia-Zabaleta Bizkaiko Binakako 5 t´erdian

Herri kirolak

Irañeta hirugarrena NafarroakoHarrijasotze eta Ingude Txapelketetan

Iñigo ZabalarenBasket Navarrakinka larrianZilarrezko LEB mailan ez dute izenaeman babesle nagusirik gabedaudelako

Ez dira garai onak babesleak bilatze-ko. Eta hori gertatzen ari zaio IñigoZabala saskibaloi jokalari altsasua-rraren taldeari, Basket Navarrari.Hurrengo denboraldian ZilarrezkoLEB mailan aritu ahal izateko babes-le sendo baten faltan daudenez, zin-tzoak izan dira eta momentuz, ez duteizena eman aipatu kategorian. Horibai, Iruñeko saskibaloi klubak aurreins-kripzio eskaera egin du federazioan,aurrerago kategorian izena emanahal izateko. Taldeak gutxienez100.000 euroko ekarpena emangoduen babesle nagusia behar du,babesle txikiekin kopuru hori lortzeazaila baita. Oraindik ere enpresa han-diekin harremanetan daude eta espe-rantzari eusten diote. Ea Iñigo Zaba-lak taldearekin jarraitzeko aukera duen.

Gorka EndjilorenAnaitasunakBurgosko Torneoairabazi zuenEtxarriarra bigarrena sailkatu zen

Garilaren 2anBurgosko HiriaHalterofilia Txa-pelketa jokatuzen. Bertanlehiatu zen Gor-ka Endjilo etxa-rriarra, Anaita-suna taldeare-kin. Lan bikaina egin zuten guztiek,Anaitasunak irabazi baitzuen, tal-deka, Burgosko Torneoa. Emakumez-koetan Halleey Sola eta Saioa Domin-guez lehiatu ziren eta gizonezkoe-tan Omar Valencia, Alvaro Lopez etaGorka Endjilo. Omar Valencia lehe-na sailkatu zen eta Gorka bigarre-na, arrankatzerakoan 100, bi den-boratan 125 eta olinpikoan guztira225 kg jasota.

Jon Irañeta irurtzundarra Nafarroako Harrijasotze Txapelketan lanean.

Page 12: 561 guaixe

Guaixe • 2016ko garilaren 15a12 kirola

Igandean LVI. Bargagaingo igo-

era antolatu du Altsasuko

Mendigoizaleak klubak

Ohitura denez, Erkudengo Amaerromeriaren hurrengo igande-an Bargagaineko bidea hartzendute Altsasuko mendizaleek.Horrela, Altsasuko Mendigoizale-ak taldeak guztia prest dauka igan-dean LV. Bargagaingo Igoerarako.

Igandean, goizeko 9:00etan jaur-tikiko dute suziria, Bargagaineraabiatzeko. Aurten, nobedademoduan, udaletxetik jaurtiko dutesuziria, alkatea bertan dela.9:30ean hamarretakoa egingo dutegazteluan, eta behin Bargagaine-ra igota, goizeko 11:00etan mezaizanen da. Ondoren, eguerdian,auzatean bilduko dira mendizale-ei batuko zaizkien guztiak. “Fes-ta hau ez da soilik mendizaleena,

herritar guztiena baizik. Goiz poli-ta pasatzea da asmoa, Bargagain-dik dauden ikuspegi zoragarriezgozatzea” azaldu du AltsasukoMendigoizaleak taldeko Fernan-do Bengoetxeak.

Auzatean gazta, txorizoa etaurdaiazpikoa banatuko dira etaAltsasuko udalak zilarrezko taze-tan dastatzeko ardoa eskainiko du.

Jakina, Altsasuko erromeria guz-tietan bezala, ez da zortzikorik fal-tako, Bargagainera ere itzoko bai-tira Altsasuko txistulariak. Txokoguztiak garbi-garbi utzi ondoren,Altsasura jaitsiko dira bazkaltzera.

Bargagaineko igoerak bere txo-koa du altsasuarren bihotzean. 300pertsona pasatxo pasatzen diraBargagainetik egun horretan.

WaterpoloazgozatzeraAsteartean, 17:00etan, UharteArakilgo igerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak waterpolo txapelketaantolatu du asteartean, garilaren19an, Uharte Arakilgo igerilekue-tan, 17:00etatik aurrera, udakokanpainaren barruan.

Kimuetatik hasita jubenileta-raino, nahi duen orok parte har-tu ahalko du. Herri eta adin des-berdinetako neska-mutikoaknahasi egingo dira taldeak sor-tzerakoan, ahalik eta talde ore-katuenak sortuz. Aurreko urte-an, Lakuntzan, 50 neska-mutikolehiatu ziren.

Mank-eko kirol zerbitzuan emanbehar da izena (948 464 866, [email protected]) edo

herrietako monitoreei esanda, etaizena emandako kopuruaren ara-bera autobusa antolatuko da.

Nafarroarekin aritutako sakandarreklan txukuna egin dute. Tartean,juniorretan Ailetz Lasa 7.a etaBakarne Gonzalez 17.a sailkatu ziren

Bero sapa izugarriarekin jokatuziren, Meridan, haurren eta kade-teen mailetako Espainiako Txi-rrindularitza Txapelketak. Nafa-rroako selekzioan Aralar etaBurunda klub sakandarretako txi-rrindulariak eta Gipuzkoa-RuralKutxa eta CAF Transport Engie-nering taldeetan lehiatzen diren txi-rrindulari sakandarrak aritu dira.Beroarengatik hainbat lasterke-ten ordutegia atzeratu behar izanzuten eta gure txirrindulariek izu-garri sufritu behar izan zuten.

Ostiral arratsaldean kadete mai-lako erlojupekoak jokatu ziren. Nafa-rroako selekzioarekin taldekako-an lehiatu ziren Iosu Etxeberria etaAiletz Lasa. Illes Balearsek irabazizuen proba (10:27) eta Nafarroa 8.asailkatu zen, 43 segundora.

Larunbat goizean haurren mai-lako ginkanen txanda izan zen.Gizonezkoetan Andres Garcia mur-tziarra gailendu zen (1:41) eta IkerMintegi 17.a sailkatu zen. Nafarro-ak taldekakoan zilarrezko dominajantzi zuen Mintegik. Emakumez-koetan Eva Anguela madrildarraizan zen txapelduna (1:52) eta MariaBeraza 32.a sailkatu zen.

Arratsaldean, berotzarrariaurre egin ezinik kadete mailakolineako lasterketak jokatu ziren.Gizonezkoen mailan Daniel Cavia

gaztelarrak irabazi zuen. Iker Min-tegik ez zuen zortea alde izan etaerretiratu egin behar izan zen. Etaemakumezkoetan Sara Mendezkataluniarra gailendu zen (16:00).Maria Beraza 52.a iritsi zen helmu-gara, 4:35era.

Igandean kadete mailako line-ako lasterketen txanda izan zen.Beroa izan zen, atzera ere, prota-gonista. Gizonezkoetan esprinteanerabaki zen txapelketa. Sergio True-ba izan zen azkarrena (1:22:35).Ailetz Lasa ziordiarra 7.a sartuzen, 3 segundora, lasterketa onaegin ondoren. Aldiz, Iosu Etxebe-rria iturmendiarrak ez zuen zor-tea lagun izan. Lasterketaren par-te handian eta La Zarza portuanaurretik joan ondoren, gurpilazulatu zitzaion eta aldatutakoare-kin ere arazoak izan zituen, presiobaxua tarteko. Nahiz eta aurrekopostuekin bat egiten saiatu, arazo-ak bata bestearen atzetik izanda,nahikoa izan zuen tropelarekinbatera proba bukatzean. 54.a izanzen, 23 segundora.

Emakumezkoetan La Zarzakoigoerak erabaki zuen. 18 txirrindu-lari geratu ziren aurrean, Bakar-ne Gonzalez altsasuarra tartean,eta erasoak etengabekoak izanziren. Azkenean Aragoiko selekzio-ko Ana Monfort gailendu zen(1:33:29). Bakarne Gonzalez 17.asartu zen, 19 segundora, eta JoanaIrastorza etxarriarra 47.a, 10:47ra.

Ehunmilak 40ordutanJavi Domingezek irabazitako proban(23:22:37) Noureddine Jdi Babalakuntzarra 105.a sailkatu zen(40:19:19)

Beasaingo Ultra Trail ikaragarria-ren zenbakiak izutzeko moduzko-ak dira: 168 km eta 11.000 metrokodesnibel positiboa. Izazpi, Irimo,

Hirukurutzeta, Erlo, Ernio, Txin-doki eta Ganbo gainditu ondoren,Lizarrustitik Etxegaratera pasaeta Aizkorri eta Andraitz igo etajaitsi ondoren, Lierni igo eta Bea-sainen bukatzea da erronka. Osti-ralean 18:00etan hartu zuten irte-era 355 korrikalarik eta horietatiksoilik 178k lortu zuten proba osa-tzea.

Azkarrena Javi Domingez gas-teiztarra izan zen (23:22:37). Ordupasa atera zion Adur Mendizabalzaldibiarrari (24:28:41), 40 minutu

galduta pasa zituen arren. Ikusga-rria. Noureddine Jdi Baba lakun-tzarrak proba osatzea lortu zuen,meritu handiz. 40 ordu pasa beharizan zituen (40:19:19). Hanketanhiru baba zituela iritsi zen helmu-gara eta egindako ahalegina aur-pegian ere nabari zitzaion. Berebigarren Ehunmilak zen, eta beroikaragarriari aurre eginda, despe-ditzea lortu zuen.

Gipuzkoako Bi HaundiakEhunmilak Ultra Trailarekin bate-ra Gipuzkoako 2 Haundiak (88 km)eta Marimurumendi Maratoia (42km) antolatzen dira. G2 Haundiakproba 388 korrikalarik osatu zuteneta Daniel Agirre kataluniarra(10:09:47) eta Leire Martinez san-turtziarra (12:53:23) izan ziren txa-peldunak. Aritu ziren sakanda-rren artean Jose Julian Lopez altsa-suarra (13:58:55) eta ArantzaLarrañaga uhartearra (18:42:42)izan ziren azkarrenak. Aritz Muna-rrizek ezin izan zuen lasterketabukatu.

Sakandarrak Ehunmiletan (168 km)

Gizonak

1. Javi Dominguez (Gasteiz) 23:22:37105. Noureddine Jdi Baba (Lak.) 40:19:19

Emakumeak

1. Silvia Trigueros 29:45:08

Sakandarrak G2 Haundietan

Gizonak

1. Daniel Agirre (Sant Celoni) 10:09:4741. Jose Julian Lopez (Alts.) 13:585573. Alberto Anton (Alts.) 14:53:36

103. Aitor Salinas (Etx.) 15:58:35266. Felix San Roman (Alts.) 19:34:12282. Fco. Javier Rdguez (Alts.) 20:00:00

Emakumeak

1. Leire Martinez (Santurtzi) 12:53:2314 Arantzazu Larrañaga (Uhar.) 18:42:42

Mendia

Mendi lasterketak

Waterpoloa

Txirrindularitza

Nafarroako selekzioarekin aritu dira makina bat sakandar, Meridan.

Espainiakotikbueltan

Guztiak Bargagainera

Giro bikaina izaten da Bargagaingo Igoeran. artxiboa

Noureddine Jdi Baba lakuntzarra.

Aurreko urtean giro bikaina izan zen waterpolo txapelketan.

Jon Gil tartekako helmugetako txapelduna

Igandean kadeteen mailako I. Arrasateko Saria jokatu zen (64 km). Bertan lehiatu zirenSakanako Aralar txirrindularitza klubeko Intersport Irabia taldeko txirrindulariak. ToyotaArmentiako Jon Sanchez izan zen azkarrena (1:31:26). Irabia taldeko Imanol Galarza 27.asailkatu zen, bere taldekide Jon Gil 32.a, Beñat Etxezarreta 38.a eta Urko Gorriti 42.a. JonGil lakuntzarra tartekako helmugen txapelduna izan zen. Rural Kutxako Alonso bigarrena AntzuolanIgandean LXXI. Antzuola Saria jokatu zen, Lehendakari Txapelketarako baliagarria. Baquétaldeko Txomin Juaristi iritsi zen bakarrik helmugara (2:58:03). Rural Kutxako Pablo Alon-so bigarrena sartu zen, 12 segundora.

Page 13: 561 guaixe

Guaixe • 2016ko garilaren 15a kirola 13

NEREAILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z AGarbitu, moztu eta apain-du: 26 €.

MARTXUETAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua irakur-ketako liburuetan.

REDIN LURRINDEGIAETA KOSMETIKA

A L T S A S U%5eko deskontua osaga-rrietan.

LIZARDI ESTETIKA ZENTROAE T X A R R I A R A N A T Z%5eko deskontua depila-zioetan.

HOSTO GORRI ALTZARIAKE T X A R R I A R A N A T ZDendako produktuetan %5eko deskontua.

ARGIRO OPTIKAE T X A R R I A R A N A T Z%15eko deskontua gra-duatuetan eta %5 eguzki-takotan.

ZELANDI KIROLDEGIAA L T S A S U

Lehenengo matrikula doan.

IZARAA L T S A S U

%5eko deskontu zuzenaetexeko jantzi eta osaga-rrietan.

TXIKITXOA L T S A S U

60 €tik gorako erosketee-tan, %10eko deskontu txar-tel bat hurrengo erosketanerabiltzeko.

NAMASTE YOGAA L T S A S U

Bi yoga klase doan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

NonerabiliSakanako

XV. HaurTriatloiajokoanUrdiaingo igerilekuetan jokatuko da,bihar, larunbatean, 10:00etatikaurrera

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak dena prest du bihar,garilaren 16an, larunbatean,Urdiaingo igerilekuetan Sakana-ko XV. Haur Triatloia jokatzeko.Horretarako hainbat entitateenlaguntza izan du Mank-ek: Saka-nako Triatloi Taldea, UrdiaingoAitziber elkartea, Urdiaingo Uda-la eta Nafarroako Triatloi Federa-zioa. Goizeko 10:00etatik aurrera,triatloi proba politez gozatzekoaukera izango da Urrizti eta SanPedro paraje ederretan. Aipatuprobak Nafar Kirol Jolasetarakobaliagarriak dira.

100 triatleta inguruOndoko kategoriendako probakjokatuko dira: aurre-benjaminak,benjaminak, kimuak, haurrak,kadeteak eta juniorrak. Lehenda-bizi nagusienak hasiko dira lehian,

juniorrak eta kadeteak, eta kate-goria txikiko probak jokatuko diraondoren.

Sakanako XV. Haur Triatloianparte hartzeko aurretik izena ema-na beharra zegoen www.navarra-triatlon.com web gunean eta atzo,ostegun gauean, bukatu zen epea.Erredakzioa ixterakoan 100 triatle-ta inguru zeuden izena emanda.Nolanahi ere, informaziorakoMank-eko Kirol Zerbitzura hotsegin daiteke (948 464 866 telefonoa).Aurreko urtean 90 triatleta pasatxokhartu zuten parte. Tartean izanendira Mank-eko Udako Triatloi Cam-

pusean dabiltzan sakandarrak. Igeriketa probak Urdiaingo ige-

rilekuan jokatuko dira, eta bizikle-ta probarako zirkuitu ederra pres-tatu dute Urdiaingo igerilekueta-ko bidetik abiatu eta Sarabeparajean barna. Korrika egitekoere zirkuitua antolatu dute igeri-lekuetatik gertu. Triatletek derri-gorrezkoa izanen dute kaskoa etamendiko bizikleta erabiltzea. Aipa-tzekoa da probak irauten duenbitartean partaideek ezingo dute-la kanpoko laguntzarik jaso. Pro-ba gauzatzen den bitartean ibilbi-dea zaindua, markatua eta trafi-

koari itxita egonen da. Proba buka-tzerakoan triatleta guztiei ogitar-tekoa eta zukua banatuko zaie.

Igeriketa, txirrindularitza etaatletismoa uztartzen dituen kirolhonetaz gozatzeko primerakoaukera da biharkoa, ikuskizunpolita baita. Jakina, Urdiaingoigerilekuko paraje bikainetaz goza-tzea ere bada nahikoa sari, etahorregatik proba jarraitzera hur-biltzera animatu du Mank-ek.

Sakana Igeriketa Taldeak 2015-2016denboraldiaren balorazio positiboaegin du. Taldeak 47 igerilari dauz-ka, 8 benjamin mailan, 23 kimuenmailan eta 16 haurren mailan etagoiko kategorietan. Denboraldiaekainean despeditu zen eta orainmerezitako atsedena hartuko duteigerilariek, Altsasuko festen ondo-ren berriro lanean hasteko, 2016-2017denboraldian.

Sakana Igeriketa Taldetik adie-razi digutenez, Altsasuko eta Etxa-rri Aranazko Udalen eta Sakana-ko Mankomunitearen laguntzadute. “Altsasuko Udalak Zelandikiroldegiko igerilekuko bi kaleenerabilera uzten digu eta diru-lagun-tza ematen digu” zehaztu dute.

Sakana Igeriketa Taldean dio-tenez “klub apala gara, baina gureigerilarien maila ona da”. Horre-

la, Nafar Kirol Jolasetan igerike-tan aritzen diren 22 klubetatik 10.postuan sailkatu dira Sakanakoak.Eta, horretaz gain, Euskadiko Txa-pelketetan aritzen dira Sakanakotaldeko benjamin eta haurren mai-letako igerilari batzuk. Eta Espai-niako Txapelketetan aritu izan diraere klubeko igerilari batzuk. “Gari-laren bukaeran taldeko igerilari batEspainiako Txapelketetako 50 mlibreetan lehiatuko da” azaldu digu-te klubeko kideek.

Unai Irigoien brontzezkoaEuskadiko TxapelketanGarilaren 2an eta 3an Euskadiko2016ko Igeriketa Txapelketan ari-tu ziren Sakana Igeriketa TaldekoAne Morentin, Unai Rodrigez etaIker eta Unai Irigoien, benjamin etakimuen mailan. “Aipatu txapelke-

tan parte hartzeko minimo batzukeskatzen dira eta gurea bezalakotalde apal batendako minimohoriek betetzea jada, arrakasta da”adierazi dute klubeko kideek. 100m libreetan, 200 m libreetan, 400 mlibreetan, 100 m bularretan, 100 mtximeletan, 100 m estilotan eta 400m estilotan lehiatu ziren. Unai Iri-goien 400 m libreetan lehiatu zenbeste 23 igerilarirekin. 13.a sailka-tu zen, baina bere kategorian, 2003urteko mailan, hirugarrena sailka-tu zen eta brontzezko domina eka-rri zuen. Domina janzteaz gain,garilaren bukaeran Madrilen joka-

tuko diren Espainiako IgeriketaTxapelketetan lehiatuko da UnaiIrigoien, 100 m libreetan.

Igeriketaren onurakIgeriketaren onurak anitzak dira.Gorputzaren garapen egokiagoadute igeriketa lantzen duten gaz-tetxoek eta igeriketaren bidez moto-rraren –landutako muskulu-masa-ren– eta zamaren –gorputz-gan-tza– arteko erlazioa modu egokianerregulatzen da. Gorputzaren mal-gutasuna hobetzen du igeriketaketa gorputzaren tamaina handie-neko muskulu-multzoak garatzenditu. Igeriketaren bidez neska-mutikoek hobeto hartuko dute atse-den eta hobeto jango dute, eta, jaki-na, elkarren artean erlazionatze-ko eta lagun berriak egitekoprimerako aukera da igeriketa.

Proben distantziak

Juniorrak (97-98): 10:00etan 405 m igeri (15 luze), 12 km bizi-kleta, 3 km korrika.Kadeteak (99-01): 10:00etan 405 m igeri (15 luze), 12 km bizi-kleta, 3 km korrika.Haurrak (02-03): 11:45ean216 m igeri (8 luze), 6 km bizi-kleta, 1,5 km korrika.Kimuak (04-05): 12:30ean108 m igeri (4 luze), 3 km bizi-kleta, 750 m korrika.Benjaminak (06-07): 13:15ean54 m igeri (2 luze), 1,5 km bizi-kleta, 350 m korrika.Aurre-benjaminak (08-12): 13:30ean27 m igeri (luze 1), 1 km bizikle-ta, 200 m korrika.

Triatloia

Igeriketa

Igeri egin ondoren, txirrindulan eta korrika aritu beharko dute, Urdiainen.

Sakana Igeriketa Taldeko nagusiak.

Sakana Igeriketa Taldeko 47igerilariek denboraldiari agur

Sakana igeriketa taldean izena emateko

Sakana Igeriketa Taldearen nahia Altsasu eta Arbizuko igeriketa ikastaroak bukatzen dituz-ten neska-mutikoak bere klubera erakartzea da, igeriketan jarraitu dezaten. Taldea zabalikdago interesatu guztiendako eta Sakana Igeriketa Taldean matrikula egiteko irailaren 12raarteko epea dago, 657 60 29 65 telefonora hots eginez.

Page 14: 561 guaixe

Guaixe • 2016ko garilaren 15a14 oharrak

HIGIEZINAK ETXEBIZITZAK

SALDU

Etxarri Aranatzen pisu bat salgai 66.000 €,prezioa negoziagarria da! 84 m² erabilgarriak,berrituta eta eguzkitsua. Nire telefonoa 654 2341 02 da.

OPATUTAKOAK/GALDUTAKOAK GALDUTAKOAK

Opel Corsa baten giltza galdu da San Miguelinguruan. Topatu duenak dei dezala 627 139 661edo 948 460 540 telefonoetara.

OHARRAK Festetako herri bazkaria. Garilaren 26an, aste-artean izanen da. Txartelak 17 eurotan, Koxkotabernan eta Estankoan salgai daude. Erostekoazken eguna, hilaren 23a, larunbata. Menua:entsalada, iberiko karrilerak oporto saltsan, etxe-an egindako flana, kafea eta kopa.

Bakaikuko rock and roll bazkaria. Garilaren24an, domekan, rock and roll in Bakaiku eguna-ren barruan herri bazkaria antolatu dute.Txartelak 25 eurotan Koxko eta Kontxiren dendansalgai daude, igandera arte.

Irurtzungo kalderete bazkaria. Festetako osti-ralean, hilaren 23an, eginen da kalderete bazka-ria. Antolatzaileek ogia, ardoa, mahaiak eta aul-kiak jarriko dituzte inskripzioa egin eta ordaintzendutenendako. Inskripzioa udalean egin behar da,uztailaren 19a baino lehen (hau barne). Plazakokarpa inskribatutako pertsonendako erreserbatu-ko da. Parte hartzaileen laguntza eskertuko dute12:00etatik aurrera mahaiak eta aulkiak jarri etakentzeko.

Odol-emaileak. Abuztua: 1ean Arbizu (17:00-18:00), eta Uharte Arakil (19:45-20:45); 16an,17an eta 18an Altsasun (17:00-20:30), 19anAltsasun (9:30-13:00).

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.

Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzakodendan (Mankomunitatearen parean) salgaidagoena: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa,gazta, arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia,behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak,garagardoa, lekaleak, ozpinaÖ Informaziorako:656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendakÖ Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu

648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatuÖ baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juridi-koa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen aribazara, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula,izatezko bikotearen eta ezkontzearen aldeakÖEmakumearen Bilgunera jo, Altsasuko GureEtxean (948 564 823 edo [email protected]).

Ezgaituen Elkarteak bazkideak eta lagun-tzaileak behar ditu. Sakanako EzgaituenElkarteak bazkide kanpaina martxan jarri du.Horretarako 660 29 96 17 telefonora hots eginbehar da. Bestalde, Sakanako ezgaituek aisiabehar dute. Laguntzailea†izan nahi baduzu deitu

649 189 249 (Eladia). Eskerrik asko SakanakoEzgaituen Elkartetik.

Itzulpen zerbitzua. SakanakoMankomunitatearen zerbitzua ibarreko udalek etamankomunitateek, komertzioek, enpresek etaelkarteek erabil dezakete urte guztian zehar.Doakoa da. Itzuli beharrekoak jendaurrean edoagerian egon behar duen testua izan behar du.Eskariak mankomunitateko euskara zerbitzuraegin behar dira (948 464 840 [email protected]) Ez dira bilera edoaktak itzuliko, ezta Nafarroako AldizkariOfizialean argitaratuko den ezer ere. Gehienez ere5 orrialdeko dokumentuak itzuliko dira.

Naziotasun eskubidearen urraketak salatze-ko telefonoa. Giza Eskubideen AldarrikapenUnibertsalean ageri den naziotasun eskubideaurratzen jarraitzen dute frantziar edo espainiarizatera behartzen gaituztenean. Gurea ez dennaziotasuna adieraztera behartzen gaituztenbakoitzean (edozein izapide administratibo edoekonomiko egiterakoan, botoa ematerakoan,etab.) salaketa egiteko telefonoa jarri duUdalbiltzak: (0033) 559 595 648.

Saharan giza laguntza banatzeko garraiobasea. Hori egiteko Mugarik Gabeko Teknikarieta Langileen Elkarteak kontu korrontea zabalikdu Rural Kutxan: 3008 0085 86 1463467025

Alkoholikoen lagun eta familiartekoenlaguntza taldea. AL-ANON elkartea alkoholiko-en lagun eta familiartekoen laguntza taldea da.Harremanetarako, deitu 639 400 406 telefono-ra.

Preso sakandarrei idazteko deia egin duEtxerat-ek. Sakanako Etxerat-ek Sakanako pre-soei idazteko deia egin du. Hona hemen Etxerat-ek emandako helbideak: Unai Parot CentroPenitenciario Puerto III, Ctra Jerez- Rota km 4,5,11500 PUERTO DE SANTA MARIA - Cadiz; LuisMariñelarena Centro Penitenciario de Texeiru-Curtis, Estrada de Paradela s/n, 15310 CURTIS, ACoruña; Asier Karrera C. Penitenciario LaMoraleja, Carretera Local P-120, 34210 DUE—AS - Palencia; Juan Ramon Karasatorre CentrePenitenctiaire de St. Martin de Re, La Citadelle,17410 SANT MARTIN DE RE - Francia; OihanBarandalla 28849 G. Maison díArret des Hauts

de Seine 133. Avenue de le Comune de Paris. B.P.1414. 92014 Nanterre (Francia); Jon GurutzMaiza Artola 4635 Maison Central de Saint Maur,Bel Air, 36250 Saint Maur Cedex,France) etaHodei Ijurko (C.P. A Lama. Monte Racelo s/n.36830. A Lama. (Pontevedra) Galiza;

Izen-abizenak euskaratzea erraza eta laburra da.Euskal izen-abizenak badituzu, baina agiri ofizia-letan erdal grafian agertzen baldin badira, orainduzu hori aldatzeko aukera. Gaur egun egin beha-rrekoak oso errazak dira, eta denbora motzeanegin daitezke erroldatuta zauden herrikoErregistro Zibilean edo udaletxean bertan.Altsasuko Erregistro Zibila: 948 562 860,Etxarri Aranazko Erregistro Zibila: 948 460 166,Irurtzungo Erregistro Zibila: 948 500 051.Gainerako herrietan erroldatuta daudenek udale-txera jo beharko dute, bulego orduetan.Informazio gehiago Sakanako Euskara Zerbitzuan(948 464 840).

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Anas El Ogdi El Kasmi, uztailaren1ean Olaztin.• Inartz Galparsoro Etxebeste,uztailaren 6an Etxarri Aranatzen.• Aiur Lakuntza Iriarte, uztailaren8an Arbizun.• Aiur Begiristain Asensio,uztailaren 9an Etxarri Aranatzen.

Ezkontzak

• Juan Carlos Beraza Goldarazenaeta Josefa Ezkerro Salvador,uztailaren 10ean Irurtzunen.

Heriotzak

• Monica Ieregi Ieregi, uztailaren11n Arbizun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] edo hots egin 948 564 275 telefonora

Page 15: 561 guaixe

Guaixe • 2016ko garilaren 15a 15

Jaietan ere gurenortasunari eta

gorputzari begirunea zor

Uda garaian gara eta gure herrie-tan jai giroa da nagusi. Urte oso-an lan egin ondoren atsedenabehar dugu, ongi merezitakoa,gainera. Arbizukoak izan zirenlehenak eta pixkanaka-pixkana-ka ibarreko gainerako herriakjoango dira batzen festara.Hala eta guztiz ere, aurtengo jaiengaraia Iruñeko Auzitegiak emanda-ko epai batek baldintzatuta dator-kigu, legeari iruzur egitea lepora-

tu baitiete Etxarriko eta Lakuntza-ko udalei iazko jaietan ikurrinabalkoietara ateratzeagatik. Bi uda-lerri hauek ez daude bakarrik zen-tzugabeko zigorraren festa hone-tan. Izan ere, hormara begira, belau-nikatuta, besoak gurutzean etahainbat eta hainbat liburu eskuengainean beste herri batzuk ere ipi-ni dituzte: Berriozar, Leitza, Otei-tza, Lizarra, Tafalla eta Iruñea. Herrigarrantzitsuak dira horiek guztiak,maitagarriak, eta horien arteandaude gureak. Hoberenen artean.Gure nortasunaren defentsan ere,irabazle atera gara, ex-aequo, Liza-rraldekoekin batera.Ilegalak gara, agiririk gabeko giza-

jo haiek bezala. Badira batzukberen nortasunaren ikurrak era-kuts ditzaketenak lasai asko. Gukez. Guk legeari iruzur egiten dio-gu. Eta haiek? Ez al digute guri egi-ten iruzur?Atzo sanferminak bukatu ziren.Balantzea egiteko unean ondoriogazi-gozoak atera ditugu, gauza onakgauza txar askorekin nahastu bai-tira aurten oso era agerian. Ikurri-naren auzian irudimena martxanjarri behar izan zuen Iruñeko alka-te jaunak eta azkenean bidegabe-ko legeari men egiteko beharrakeraginda, masta huts bat ezarri beharizan zuen balkoian, Nafarroan ezdela oraindik nafar guztion senti-

menduak errespetatzen erakuste-ko, “aniztasunaren erreinu” hone-tan aniztasuna ez dela errespeta-tzen agerian uzteko.Errespetu gutxi dago. Errespetufalta ikaragarria. Gure nortasuna-ri, herri bezala gure askatasuna-ri egiten zaion errespetu faltatikhasi, eta gure gorputzari, pertso-na bezala gure askatasunari, egi-ten zaion eraso eta begirune fal-ta izugarriraino. Legeak nortasu-na ukatzen digu eta ezjakintasunak,kulturarik ezak, gorputza eraso-tzen digu. Eraso sexisten aurka-ko kanpainak behar-beharrezko-ak ditugu guretzat eta gure herrie-tara etortzen diren bisitarientzat.

Bestearen nortasuna eta gorpu-tza errespetatzen irakatsi behardiegu etxekoei eta bisitariei. Peda-gogia egitea izango da gure lanaaurten herriko jaietan.Legeari iruzur egin ez dakion ernedagoena, erne ere egon dadin lege-aren zaintzailea izan nahi duenedozeini ohartarazteko, bortxatzea,bortxaketa bideoan grabatzea etabortxatua ehiza trofeo bezala era-kustea delitua dela. Emakume fran-tziar bat Gaztelu Plazako parkine-an erasotua izan zen. Australiakoneska bat, Arga ibaiaren aldean. Into-lerantzia eta matxismoa ezin diranormaltzat jo. Gure nortasunari etagure gorputzari begirunea zor zaie.

bazterretik

Juankar Mugartza

kultura >>

Larunbatean, 21:00etan,Altsasuko Iortia kulturgunean

Lizarrako Larrazia dantza tal-deak aurten mende erdiabete du. Hori dela eta, Nora

ezean dantza ikuskizuna sortuzuen, Altsasun bihar ikustekoaukera izanen dena. Musikariak,dantzariak eta aktoreak bat egi-ten dute eszenan ikuskizun ede-rra eskaintzeko. Pertsona ugari-ren lana ikus-entzunezko efektue-kin lagunduta ikusgai izanen da.

Martin jaikia dago, kafea esku-tan. Goizeko 6:00ak dira, eguzkiaateratzen ari da eta Martinek tris-te begiratzen dio leihotik bestalde

dagoen Bermeoko portu zaharra-ri. Haurrak eta Begoña lo daude.Azken gaua dute Bermeoko pisutxikian. Martinen masailean behe-ra malkoa isurtzen da. Ez dago atze-ra bueltarik. Hori da Nora ezeanikuskizunaren hasiera.

Nafarroako Gobernuaren Kul-tur programaren barruan dagoAltsasuko emanaldia. Ikuskizunbakoitzarekin batera jarduera osa-garri bat eskaintzen du progra-mak. Altsasuren kasuan SanPedro inguruko hariztian zaldizibiltzeko aukera. 10:00etatik17:30era izanen da horretarakoaukera Errotain Zaldi Ibilaldiakenpresaren bidez. 687 424 839 edo626 749 149 telefonoen bidez [email protected] e-postarenbidez eman daiteke izena.

Eta gehiago ere egiten duteIrantzu Gonzalez Azpiro-zen dantza eskolak anto-latu duen campusean ize-

na eman dutenek. Otadiko KristoDeuna aterpetxean 19 ikasle diradantzan trebatzen ari direnak.Igandean sartu ziren eta igande-ra arte luzatuko dute dantzareninguruko egonaldia. Dantza garai-kidea, klasikoa, gaur egungo dan-tza eta gorputzaren kokapen ego-kia lantzen ari dira.

Gonzalezez aparte, JennyDomingo –funky irakaslea–, IñigoPalomo –begiralea eta kirol entre-natzailea–eta Andrea Galbete –ekin-tzen arduraduna– dira ikasleekindaudenak. Izan ere, guztia ez da dan-tza campusean. Igerilekura edoDonostiara joan dira, body paintsaioa, makillaje tailerra, argazki tai-lerrak… dituzte eta beste hainbatkontu. Gainera, larunbatean Iortiandagoen dantza ikuskizunarekingozatzeko aukera izanen dute.

Irurtzungo Kultura Kontseiluaketa Udalak, beste urte batez,Udako Zinema zikloa prestatu

dute. Hurrengo bost asteetarakoIrurtzungo Foru plaza zinema are-to bihurtuko duten emanaldi banairagarri dute. Heldu den asteazke-nean, festen bezperan, izanen daaurrenekoa eta ondorengo lau saio-ak asteazkenetan izanen dira. Guz-tiak 22:00etan hasiko dira. Azkenemanaldia, ohi denez, euskarazkofilm baten emanaldia izanen da.

Egitaraua>> Jurassic worldGarilaren 19an, asteartean.

>> Pesadillas Garilaren 27an, asteazkenean.

>> EverestAgorrilaren 3an, asteazkenean.

>> La familia BelierAgorrilaren 10ean, asteazkenean.

>> George eta dragoiaAgorrilaren 17an, asteazkenean.

Barandiren lehen urteurrenaospatzeko egitaraua

Olatzagutiko Barandi tabernakhasieratik kultur eskaintza

izan du osagarrietako bat etaurteurrenean hala izanen da. Igan-dean, 11:00etatik 14:00etara eta16:30etik 18:30era, haurrendakojolas parkea izanen da. 12:30etik14:00etara poni ibilaldiak eskaini-ko ditu. 19:00etan Larri Pompie-rrek pailazo eta malabare ikuski-zuna segiko du. Eta despeditzeko,20:00etan, Mari la vikingaren baka-rrizketa saioa izanen da. Aida tele-sailean La Junca pertsonaiarenpapera jokatzen du Marik.

Xixongo Aste Beltza osti-ralean hasi zen eta igan-dera arte luzatuko da.Literatura, kultura,

aldarrikapena, festa eta giro herri-koia berezko dituen ekimenak 29.edizioa du aurten. Ehundik goraidazle pasako dira Xixondik, haienlanak aurkeztu edo mahai-ingu-

ruetan parte hartzera. Aurrene-koen artean dago Jon Arretxearbizuarra. Toure sagako lauga-rren liburua, Estolda jolasak(Jue-gos de cloaca; 2015, Erein) aurkez-tuko du. Herenegun izan zen, AQuemarropa espazioan, PacoGomez Escribanok gidatutakoaurkezpenean.

Igandetik iganderadantzan

Arretxe Xixonen

Plaza zinemaareto bihurtuta

Nora ezean, dantza ikuskizuna

Page 16: 561 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA •2016ko garilak 15, ostirala • 2. aroa • 561. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 34.5 . . . . . . 13 . . . . . . . . .4.4Etxarri A. 32.6 . . . . . . 10.4 . . . . . . .2.7Altsasu 31.5 . . . . . . 12 . . . . . . . . .4.3Aralar 26 . . . . . . . . . 5.5 . . . . . .22.1Urbasa 27 . . . . . . . . 10 . . . . . . . . .2.9

: eguraldiaasteko >>

Min: 9 Max: 21 Min: 10 Max: 27 Min: 13 Max: 29 Min: 14 Max: 30 Min: 14 Max: 29 Min: 15 Max: 24 Min: 14 Max: 22

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 4% euria: 4% euria: 5% euria: 7% euria: 15% euria: 15%

Bazkide zozketaMAIATZEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako Kanpina: %10eko deskontua.Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

1. SARIA: Ekainberri: 2 sarrera.

Artazako Kanpina:

%10eko deskontua.

Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

20 27 2 10

1. Zein da Iruñea Harrera Hiriataldearen helburua?Europara etorritako errefuxiatu etamigratzaileek bizi duten egoeraazaleratzea, gobernu europarrekharturiko migrazio politika gaitzes-garriak salatzearekin batera.Herritarren kontzientziazioari eregarrantzi handia ematen diogu.

2. Nolako ekimenak egitendituzue?Astelehenero elkarretaratzeakegin ditugu gobernu ordezkaritza-ren egoitzaren aurrean. Gainera,asanblada irekiak egiten ditugu.Talde hau herri ekimena da eta ate-ak edonorendako daude irekita.Ahalik eta jende gehien egoteanahi dugu. Eta tarteka informa-zio banaketa eta performancemoduko ekintzak egiten ditugu.

3. Zenbat pertsonek osatzenduzue?Azken asanbladetan 20-30 bat kideelkartu gara. Kide kopuruak ez dualdaketa handirik izan, baina ekin-tzetan geroz eta jende gehiagok par-te hartzen du. Azken manifestazio-ak oso jendetsuak izan dira. Osopozgarria da, erakusten baitu egi-ten dugun lanak oihartzuna duela.

4. Zergatik erabaki zenuenkolektiboan sartzea?Interes pertsonaletik abiatu nintzen,informazioa lortu nahi nuelako.Gaiaz sentsibilizatzen eta taldekokideekin harremanak estutzen joannintzen. Eta denbora luzez partehartzeko erabakia hartu nuen.

5. Europak errefuxiatuekikohartutako jarrera nola definitu?

Europak interes ekonomikoak per-tsonen beharren aurretik jarri ditu.Errefuxiatuen egungo egoera jarre-ra horren emaitza da. Gobernueuroparrek giza eskubideak aldebatera utzi dituzte, beraien intere-sak aurrera eramateko.

6. Jarrera hori salatzeko, gaurGreziara joanen zarete.Egitasmo benetan potentea da, gaur-tik 24ra artekoa. Bidai hau errefu-xiatu eta migratzaileek Europarairistean bizi duten egoera salatueta haiekiko elkartasuna erakus-teko modu ezin hobea da. Karaba-naren bidez ezezkoaeman nahi dio-gu egungo Europari. Argi dugu ezdugula jendearen eskubideak baz-ter uzten dituen Europa hau nahi.

7. Bertan zer ekintza egiteaduzue aurreikusita?Greziara iritsi aurretik, zenbaitherrialdetan geldialdiak eginenditugu, bertako jendearekin espe-rientziak elkarbanatu, eta salake-ta ekitaldiak egiteko. Behin Grezia-ra iritsita, Europar Batasunaren etabertako estatuen migrazio politikaksalatzen jarraituko dugu. Horretazaparte, Europako mugetan bloke-aturik dauden pertsonei gure auto-busak eskainiko dizkiegu.

8. Nola otu zitzaizuen ideia?Duela urte batzuk Mexikon eginzen zapatisten karabanaren modu-ko zerbait antolatzea otu zitzai-gun. Beste kolektibo eta herrialdebatzuekin elkarlanean aritzeabeharrezkoa zela ikusi genuen etaGasteiz Irekiak taldearekin eta Bil-boko Errefuxiatuak plataforma-rekin elkartu ginen. Haiei ere seku-

lako ideia iruditu zitzaien. Horre-la, ekimena hiru taldeen artean era-man genuen aurrera. OndorenEspainiako Estatuan ere zabalduzen, eta beste zenbait herrialdee-tako plataformek ere bat egin dute.

9. Halako egitasmo bat aurreraeramatea ez da lan xamurraizanen…Egia da horrelako karabana batantolatzeak lan handia suposa-tzen duela, baina kanpotik jasodugun laguntza guztiak prozesuaasko erraztu digu. Gainera, bidaia-ren kostuei aurre egiteko hainbategitasmo egin ditugu. Ez genueninondik inora bidaiaren kostuaoztopo izaterik nahi.

10. Nolakoa izan da erantzuna?Oso ona. Herritarrek ekintzetanparte hartu eta laguntza ekonomi-koa eskaini dute. Eta asko Grezia-ra joatera animatu dira. Jendea-ren jarrera txalotzekoa izan da.

11. Errefuxiatuek babes horiguztia eskertuko dute.Dudarik gabe. Gobernuek bizkarraeman diete, baina jendearen elkar-tasunari esker bakarrik ez daude-la sentituko dute. Oso garrantzitsuada errefuxiatuek Europako herri-tarren berotasuna jasotzea. Denaden, azpimarratu behar da errefu-xiatuen krisiari konponbidea ema-teko giltza Europar Batasunak due-la. Lehen urratsa mugen blokeoabertan behera uztea izan beharkolitzateke. Une honetan pertsonaorok migratzeko duen eskubideaurratzen ari da Europa, eta hala egi-ten jarraituko du mugak zabalduezean.

>>11galdera

Haizea GalarzaIruñea Harrera Hiria

ekimeneko kidea

Testua: Eñaut Agirrebengoa Apaolaza