552 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko maiatzak 13, ostirala • 2. aroa • 552. zenbakia Internet banda zabala lortzeko bideak aztertzen eLe festak euskaldun berriak eta Mintzakide programan luze egon diren euskaldunak omendu eta ahalegina eskertu zien Aitor Zubieta frontoietara bueltan Ezkaatza >>3 Kirolak >> 11 Isildutakoen minak badu tokia Olaztin >>00 Aholkularitza zerbitzua ekintzaileenda- ko Altsasun Garagarrilaren 6tik aurrera, astelehen goizetan, Gure Etxea eraikinean Bakaikuko galdeketa azaroaren 27ra atzeratuta >>3 >>5 Azienda mendirako bidean dago Urbasa-Andia natur parkera joan den urtean 34.214 buru igo zituzten abeltzai- nek >>9 Baratzetarako eta loreetarako konposta eskura >>7 Arakil erromeriatik erromeriara: Itxasperrira eta Aralarrera >>6 Aldasoro eta beste zortzi asteartean epaitzen hasiko dira >>8 Mariñelarena- ren lanen erakusketa ibiltariaren mustutzea >>14 Lore azoka eta gaztetxearen urteurrena. Asteburu betea Olaztin >>9 Udaberriko kontzertua eskainiko du Etxarriko abesbatzak >>15 >>7

description

 

Transcript of 552 guaixe

Page 1: 552 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko maiatzak 13, ostirala • 2. aroa • 552. zenbakia

Internet bandazabala lortzekobideakaztertzen

eLe festak euskaldun berriak etaMintzakide programan luze egondiren euskaldunak omendu etaahalegina eskertu zien

A i to r Zu b i e t afrontoietarabueltan

Ezkaatza >>3Kirolak >> 11

Isildutakoen minakbadu tokia Olaztin >>00

Aholkularitzazerbitzuaekintzaileenda-ko AltsasunGaragarrilaren 6tikaurrera, astelehengoizetan, Gure Etxeaeraikinean

Bakaikukogaldeketaazaroaren 27raatzeratuta

>>3

>>5

Aziendamendirakobidean dagoUrbasa-Andia naturparkera joan denurtean 34.214 buruigo zituzten abeltzai-nek >>9

Baratzetarakoeta loreetarakokonpostaeskura

>>7

Arakilerromeriatikerromeriara:Itxasperrira eta Aralarrera

>>6

Aldasoro etabeste zortziastearteanepaitzenhasiko dira >>8

Mariñelarena-ren lanenerakusketaibiltariarenmustutzea>>14

Lore azoka etagaztetxearenurteurrena.Asteburu beteaOlaztin >>9

Udaberrikokontzertuaeskainiko duEtxarrikoabesbatzak>>15

>>7

Page 2: 552 guaixe

MusikaFrenetik eta Raperos de Emaus &The Titanians. Maiatzaren 14an,larunbatean, 23:00etan Altsasukoplazan.

Dj festa. Maiatzaren 14an,larunbatean, 23:59ean Arbizuko ArgiBidea elkartean.

Musika eta literatura. Maiatzaren15an, igandean, 19:00etan EtxarriAranazko elizan. Etxarri Aranazkoabesbatza.

Mundo intrépido. Maiatzaren 15an,domekan, 19:00etan Olatzagutiakokultur etxean. Golden Apple Quartet.

AntzerkiaUrtsua, leyenda de luz y niebla.Maiatzaren 14an, larunbatean,20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Zarrapastra teatro.

BakarrizketaBakarrizketak. Maiatzaren 13an,ostiralean, 22:30ean Altsasukogaztetxean. Filo-Tajore eta Hurrikane.

Mendi irteerakEtxarri-Ataun. Maiatzaren 15ean,igandean, 7:00etan. Larrañeta menditaldea.

Bizikleta irteerak Altsasu-Aralar-Altsasu. Maiatzaren14an, larunbatean, 9:30ean AltsasukoBaratzeko bide plazakolokomotoratik. 100 km. Zikloturistataldea.

Irantzuko monasterioa. Maiatzaren15ean, domekan, 7:30ean AltsasukoZumalakarregi plazatik. 82 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

ErakusketakGuk ibilitakoak gureak dira.Maiatzaren 15ean, igandean,11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik

20:00etara Etxarri Aranazkoestalopean. Pello Mariñelarenarenlanak. Egitarau osagarria ere.

Nire lorategiko arrosari. Maiatzaren25era arte, astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean. Itziar Nazabal.

Hitzaldiak Interbentzio sionistaren aurrean,Palestina aurrera. Maiatzaren 13an,ostiralean, 18:30ean Arbizuko ArgiBidea elkartean. Hizlariak:Askapenako brigadistak.

Guifinet proiektuaren aurkezpena.Maiatzaren 17an, asteazkenean,17:30ean Lakuntzako SakanakoMankomunitatearen egoitzan.Hizlaria: Roger Baig, Guifinetfundazioko kidea.

Mahai-inguruaPreso gaixoak. Maiatzaren 14an,ostiralean, 19:00etan Iturmendin.Hizlariak: Bautista Barandalla eta

Gotzon Gogortza.

Pintura Nire lorategiko arrosari,performancea. Maiatzaren 13an,ostiralean, 19:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean. Itziar Nazabal, IrantzuGonzalez eta Jorge Cordon.

Zuzeneko pintura saioa. Maiatzaren19an, ostegunean, 19:30eanAltsasuko Iortia kultur gunean. ItziarNazabal.

Azokak 9. lore eta landare azoka.Maiatzaren 15ean, domekan,10:30etik 14:·0era Olatzagutiakoplazan.

Bestelakoak PreTxirrinka. AHT eta besteazpiegitura erraldoien aurkako jaia.Maiatzaren 13an, ostiralean,21:30etik aurrera Altsasukogaztetxean.

Burdin hariak eta plastikozkogoilareak (maitasun lubrikatua).Maiatzaren 13an, ostiralean,22:00etan Etxarri Aranazko Leku Onatabernan. Oier Gonzalez eta MarkelOrmazabal.

Dantzalarre garbitzeko auzolana.Maiatzaren 14an, larunbatean,9:00etan Bakaikuko elkartetikabiatuta. Kultur Batzordea eta BGA.

Julenen omenaldia. Agur eta ohorelagun. Maiatzaren 14an, larunbatean,10:00etatik aurrera Iturmendin.

Maisuenea gaztetxearenurteurrena. Maiatzaren 14an,larunbatean, 12:00etatik aurreraOlatzagutian.

Julenen omenaldia. Agur eta ohorelagun. Maiatzaren 14an, larunbatean,10:00etatik aurrera Iturmendin.

9ak libre. Maiatzaren 14an,larunbatean, arratsaldez EtxarriAranazko plazan. Kamixetak, auzatea,bideoak.

Herri kirolak mistoa eta gaitasun-probak (Irurtzungo taldeak).Maiatzaren 14an, larunbatean,18:00etan Irurtzungo Foru plazan.Ondoren, herri afaria.

Dardo lehiaketa. Maiatzaren 19an,ostegunean, 18:00etan AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 13an, ostiralean,20:00etan Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Borrokarekin gazteok ekin.Maiatzaren 14an, larunbatean,20:00etan Arbizuko plazan.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 15ean, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a2

Bazkideekdeskontua

Bazkideek:

Bakarra:

IñigoZORIONAK Iñigo!!! Larun-batean zortzi urte betekodituzu; ongi pasa zure urtebetetze egunean! Ireia,Uxue, Maialen, Patxi etaIker.

Inhar ZabalaBerazaZORIONAK!!!!! Urte batia... Muxu handi bat aitatxo, amatxo etafamili guztian partez.

ZORIONAK BOLTIOETA BE-SARKADA HAUNDI BET!Luis, Oihan ta beste geña-kuen askatasune ospattubiyertien hi urtebetetzeegunekue ospatuko yau!Eutsi goiari ta JTK! Hi launek .

Elai GomezMaiatzaren 16an, 14urte. Zorionak preziosa.Asko maite zaitugu.

maiatzak 13-19Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Asier GalarzaZubiriaZORIONAK potxolo!!Ondo pasa zure egune-an ta muxu pila bat famili guztion partetik.

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Frenetik Altsasuko plazan izanen da bihar, Gazte2aste festaren barruan.

Page 3: 552 guaixe

3

ezkaatza >>MAITANE INTXAURRAGAGaur, 10:00etan, Guaixen ON-LINE ELKARRIZKETA.Egin zure galderak www.guaixe.eus bidez.

Ekintzailetzasustatzeko bulegoaGure Etxean

Cederna-Garalurrek ekintzailetzasustatzeko aholkularitza Gure Etxeaeraikineko lehen solairuko 1 gelanizanen da garagarrilaren 6tik aurrera,astelehenero, 9:00etatik 15:00etara

Altsasuko Udalak eta Cederna-Gara-lurrek sinatutako hitzarmenarenondorioa da ekintzailetza sustatze-ko aholkularitza zerbitzua astele-henetan Altsasun eskaintzea. Gara-pen agentziak Arbizuko Utzubarindustrialdean Sakana guztiko ekin-tzaileei zerbitzua eskaintzen die.Susana Mendinueta aritzen da horre-tan eta berak azaldu digunez, Altsa-sutik erabiltzaile asko joaten zire-nez eta populazio handiena duenherria denez, Burundako herrianaholkularitza zerbitzua eskaintzeaegoki jo dute. Zita hartuta, edozeinsakandarrek erabili dezake Arbizuedo Altsasuko zerbitzua. Hitzarmena sinatzeko aukera Altsa-suko Udalaren Ekonomia Garape-nerako Batzordean aztertu zen etaguztiz garrantzitsua dela ikusi zen,gure herrian ekintzailetza susta-tzeko. Izan ere, bertan dago orai-na eta etorkizuneko garapen eko-nomikoaren oinarrietako bat”, azal-du du Javier Ollo Martinez alkateak.Gaineratuz, “momentu honetanpairatzen dugun langabeziarenaurrean ekintzailetza enpleguberriak sortzeko aukera parega-bea da”. Ollok gogora ekarri duAltsasuko eskualdean langabeziakbehera egin zuela martxoan etaapirilean, %3,04 eta %2,58 hurre-nez hurren, baina egoera latza iza-ten segitzen duela.

Hitzordua eskatzeko948 567 010 edo 639 900 336 [email protected]

eLe festan 9 euskaldun berri etaMintzakide programako 7 kideomendu zituzten

Euren burua euskalduntzeko egin-dako ahalegina eta euskaldunkomunitatea handitzea erabaki-tzeagatik esker ona azaltzeko pro-pio antolatu zen eLe festa. Uniber-tsitateko graduazio baten moduraaitortza jaso zuten guztien izen-abi-zenak zerrendatu zituzten eta jen-daurrera atera ziren. Haien aurre-tik euskaldundu ziren beste sakan-dar batzuk zain zituzten. Ama- eta

aita-pontekoarena egin zuten azkenhoriek, eta haien eskutik oparibana jaso zuten omenduek. Haienartean Altsasuko bi zinegotzi dau-de: Mari Karmen Otaegi eta JavierPaz. Altsasuko Foru plazan egin-dako omenaldiak 100 bat pertsonaelkartu zituen.

Omenduek beste opari bat erejaso zuten, mintzodromoaren bidezeuskaraz elkar ezagutzeko aukera.50 bat pertsona izan ziren hizketal-di saioan parte hartu zutenak. Ordubatean lau gairen inguruan hizke-tatzeko aukera izan zuten, gai bakoi-

tzarekin batera hizketa-lagunakaldatuz. Ekitaldia auzatearekin des-peditu zen.

Ikasteko eta praktikatzekoaukerak Sakanako AEK-k, Sakanako Min-tzakide programak, SakanakoMankomunitatearen Euskara Zer-bitzuak eta Guaixe fundazioakantolatu zuten ibarreko euskal-dun berriei eta mintzakideei aitor-tza egiteko eLe festa. Bide batez,antolatzaileek gogorarazi nahi duteeuskara ikasten dutenek Mank-en

diru-laguntza eskatzeko aukeradutela. Bestalde,irailean zabaldu-ko da Sakanako Mintzakide progra-man izena emateko epea (doakoa).

OmenaldiaOmenduak Ama- aita-pontekoaJavi Paz Juanan GuerreroJose Mª Rodriguez Antxon RamirezInes Ormaetxea Jounes El-MarhoumMari Carmen Otaegi Idoia GoikoetxeaLuis Lumbreras Javi ZiordiaJuan Manuel Sanchez Marian MendozaMari Gwen Davies Cristina RomeroLaura La Torre Cristina TroyanoAna Krebs Felix AltzelaiEndika Etxeberria Izaskun PerezLutxi Osinaga Jokin HuarteMaite Miguel Juanki OrellanaFernando Iriarte Jose Luis OjerMarta Otxoaerrarte Joxean MarquezMariaje Perez Naiara PerkazMartin Zelaia Inaxio Bergara

Hala agertu ziren Iñigo Aritza etaTxioka ikastoletako hezkuntzakomunitateko kideak ostiralean.Hizkuntza-eskubideen urraketenkontra, ETB Nafarroan ere leloazuen pankartarekin kontzentrazioaegin zuten. Lurreko Telebista Digi-tal bidez euskaraz emititzen direnETBren telebista kateak ikustekoaukera aldarrikatu zuten. Sakanan

ez dago horretarako aukerarik, etxebakan batzuk salbu, eta ostegune-

tik Iruñerrian eta Nafarroako zatihandi batean ezta ere, Industria

Ministerioaren eskaera betez ETBkbere emisioak eten zituelako.

Altsasu»

Burunda / Altsasu»

ETBikustearenalde

Aurreko ostiraleko elkarretaratzea, Txioka ikastolaren aurrean.

»

Euskaldun-berriei txaloEuskaldun berriei euren ahaleginagatik esker ona adierazi zieten larunbatean Altsasun, eLe festan.

Page 4: 552 guaixe

Haiek

astekoa

Zoila Berastegi

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a4 iritzia

Neoliberalismoa krisian dagoelaaskotan entzun dugu. Thatcher edoReagan antzinako kontuak direlauste dugu, baina beraiek eta bes-te zenbaitzuek defendaturiko sis-tema ekonomikoa gure gizarteanbere lekutxoa lortu du. Ez dugumerkatu librea defendatzen duenteoria azalduko, adituak ez gare-lako gehienbat, gure gizarteanutzitako aztarnez arituko gara etanola gizarte eragileen aurkakojarrera mesfidatia hedatu den.

Neoliberalismoa ez da soilik diruaematen ez duten zerbitzu publiko-en desagertzea sustatzen duen sis-tema, bere helburu nagusietarikoaborroka ideologikoan dauka.Publikoa dena txarra eta garestiada, pribatua hobeto doa, gestio pri-batua efizienteagoa da… halakomantrak oso errotuak daude guregizartean eta denok entzuten ditu-gu egunero taberna, irratian edo-ta gure manifestazioan ere. Siste-ma ekonomiko alternatibo baten

alde lan egiten dugun pertsonekerronka bikoitza daukagu. Bate-tik kapitalismo basatiak sortzendituen ezberdintasunak agerianutzi eta borrokatu eta, bestetik,publikoa, denona dena defendatu.

Sindikatuak izan dira beti neo-liberalismoaren helburu nagusie-netarikoa, langileria batu etabatera borrokan jarri dituztela-ko. Gaur egun oso gutxietsitadaude oro har, baina pentsatubeharko genuke zergatik den

hori. Gure ustez langileriarenaurka egiteko estrategia zehatzada, eta gogoratu nahi dugu sin-dikatuak ez direla sindikalgintza.Langileok elkartzeko eskubideaeta beharra dute sortzen zaiz-kien arazoei aurre egiteko. Gizar-tea antolatzeko eskubidea duenmoduan. Kontrakoa, enpresa etagobernuen aurrean bakarrik ari-tzea da. Gizarte eragileak beharditugu eta defendatuko ditugu.Sakanako Abian

barrutik kanpora

Elkartzeko eskubidea eta beharra dugu

hara zer dien

Erreserba kognitiboa

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Garbiñe Navarro Rodríguez •[email protected]: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected]

ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Felix AltzelaiARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: GK• Ainhoa Etxeberria Pikabea • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Alzheimer gaixotasunaren lehensintomak –memoria falta edo egu-neroko jarduera konplexuak egi-teko zailtasuna, besteak beste– bai-no askoz ere lehenago agertzen daAlzheimerra eragiten duen garu-naren kaltea; urteak eta, batzue-tan, hamarkadak lehenago.

Zenbait ikerketaren arabera,garuna maila berean ukituta dau-katen pertsonen artean batzuekdementzia sintomak garatzendituzte eta beste batzuk, aldiz, kal-terik jasan gabe mantentzen dira.“Erreserba kognitibo” termino-ak azaldu nahi du, gaixotasuna

eguneroko bizimoduan eragitenhasi baino lehen, nolako gaitasu-na duen garunak garuneko kal-tea jasateko. Erreserba kogniti-bo altuagoa duen pertsona batekmodu hobe batean erabiliko ditugaruneko sareak edo estrategiakognitibo alternatiboak eta, ondo-rioz, denbora tarte luzeagoanmantenduko da garunaren era-bilera maila on batean. Hau da,erreserba kognitibo altuagoa dau-kanari gaixotasuna agertuko zaiohorrela izan behar bada, bainaondorioak atzeratuko ditu.

Dirudienez, gaitasun hori des-

berdina da izaki bakoitzean, etaberezko ezaugarrien eta norbe-rak bizitako esperientzien ondo-rioa da. Erreserba kognitiboahonako faktoreen elkarreragina-ren araberakoa izango da: eragi-le genetikoak eta okupazionalak,ingurumena eta bizimodua.

Erreserba kognitiboa laguntzenduten aldagaietan gehien ikertudena heziketa mailari dagokionada, baina gero eta garrantzi han-diagoa ematen hasi zaie bestehauei: lan-jarduera, bizimodua,okupazioa, harreman sozialak,garuna bizitu egiten duten aisial-

di jarduerak eta jarduera fisikoa.Berriki beste aldagai batzuk

ere ikertzen hasi dira eta, diote-nez, elebitasun aktiboak, hau da,urteetan etengabe bi hizkuntzaerabiltzeak, funtzionamendu kog-nitiboa mantentzen laguntzenomen du.

Erreserba kognitiboarekin zeri-kusia daukaten faktore batzuengarapena gure esku dago, beraz,izan dezagun bizimodu osasun-tsua maila fisikoan eta baita kog-nitiboan ere.

Josefina Arregi Klinika

Guk ibilitakoak gureak diraFelix Altzelai Iriarte, Pelloren lagunaeta Sarekidea.

Zer egin dezake lau metro2-koziega batean bizitzera konde-naturik dagoen preso batek, jaki-naren gainean medikuen lagun-tzarik gabe hiltzera kondenatu-r ik da goela Pel loMariñelarenak, sendabiderikgabe, barnekoa erretzen zionezinegona eta ezintasuna uxa-

tzeko ihesbide bat aurkitu zuen:bere bizitza labur bezain trin-koan ibilitakoei eutsi eta gazte-gaztetatik ikasitakoa egitenjarraitu zuen; eskuz eta bihotzezsentimenduak hitzez, formezeta kolorez adierazi zituen.

Kartzelan bi urte eta erdi zera-matzala, gaizki sentitzen hasizen: HIESA diagnostikatu zio-ten. Laguntza mediko egokirikgabe eta kartzelako osasun bal-dintza penagarrien ondorioz,hilabete baten buruan espetxeko

ospitaletik Parisko ospitale bate-ra eraman zuten hiltzera, agian,Laboak dioen moduan, “kateakitsusiak baitira hilotzaren gorpu-tzean”.

Maiatzaren 15 honetan, SarekPellorekin egin zuten bidegabe-keria gogoratu nahi izan du,berak margotu zituen koadroenerakusketa bat eginez eta idatzizituen olerkiak errezitatuz; eta,horren bitartez,salatu gaur egun10 euskal preso politikok erita-sun larriekin espetxean segi-

tzen dutela. Erakusketa Altsa-su, Olazti, Arbizu eta Lakuntza-tik pasatu ondoren, trenean igo-ko da Iruñera joateko, ekaina-ren 6an.

Mendekuan oinarrituta preso-aren borondatea suntsitzea hel-buru duen espetxe politika ankerhorren kontra baldin bazaude,maiatzaren 15ean hitzordua duzuEtxarrin; ez dezakegu utzi Pello-rekin eta beste hamalau euskalpreso politikorekin egin zutenaberriz ere gertatzea.

gutunak

80 urte ez dira hainbeste. Gurebelaunaldia gaur bada; atzo-koak dira gure gurasoak; etahereneguna orduan, haienada. Gu gara gazteak, zuek zare-te helduak eta haiek dira zaha-rrak.

Herenegunetik datoz, uda-ko goxotasuna probestuz,oraindik orain kaleko eserle-kuan, aldemenaren konpai-nian, orduak eta orduak pasa-tzen dituztenak. Baita esae-ra zahar rak eta jadaezezagunak diren hitzakdakizkitenak. Herenegune-koak dira hezurretako minakjota ohean etzanda daudenakedota latino-amerikako ema-kumeen konpainian kalerapasiatzera ateratzen direnak.Zer esanik ez, medikuaren etaapaizaren hitzak dogmatzatdituztenak. Baratzeko landa-reak entzuten dituztenakdira; sukaldeko errezetarikgoxoenak dakizkitenak.Haiek dira pixoihalak, hor-tzordeak eta bastoiak erabil-tzen dituztenak. Idazten etairakurtzen ez dakiten jakin-tsuak dira. Hitz jantzirikgabe, inongo hitzarmenenbeharrik gabe, urtez urte,“garapen iraunkorra” prak-tikara eraman dutenak. Ogikoxkor batek asetu dezakeengosea ezagutzen dutenak.Haiek dira herenegun.

Eta herenegunekoak dirabaita ere ezer ulertu gabe fusilbat eskuetan aurkitu zutenak.Tiro egitera behartu zituzte-nak. Anaia, lehengusu edolagunen aurka borrokatubehar izan zutenak. Bizilagu-nen behatz akusatzaileekinbizi behar izan zutenak. Bizi-lagunak behatzez akusatuzituztenak. Gorpuak hobietanlurperatu zituztenak dirahaiek. Haiek dira hobi horie-tan lurperatuak dauden gor-puak.

Herenegunekoak dira haiek;azala zimurtua duten aiton-amona ile txuriak. Eta alboanditugu, entzun nahi duena-rentzat.

Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun

guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunakasteazkeneko goizeko

hamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da astehorretan publikatuko. Guaixealdizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien

erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko:Foru plaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Page 5: 552 guaixe

Hauteskunde orokorrengatikbakaikuarrek garagarrilaren 19anegitekoa zen galdeketa atzeratzeaerabaki dute

Larunbatean egindako bileranbakaikuarrek antolatzen ari direnherri galdeketa atzeratzea eraba-ki zuten. Gure Esku Dagoko kide-ek azaldu dutenez, azaroan aurre-neko pausoak ematen hasi zirene-an “g aldeketa antolatzekobaldintza egokien bila aritu garalanean. Hasieratik adierazi duguherri galdeketa prozesu natural etaherritarra izan behar duela. Bil-gune zabala, anitza eta parte har-tzailea. Horretarako, testuingurulasaia beharrezkoa da”. Hautes-kunde giroak halakorik bermatzenez duela uste dute, “egoera erabatdistortsionatu eta galdeketa bes-te dimentsio batean kokatzendute”.

Hauteskunde kanpaina inda-rrean dela herri galdeketak egi-tea debekatuta dago eta horrega-tik beste herri batzuetan garagar-

tzaroaren 5era aurreratzea eraba-ki dute. “Aldaketa honek ez dudebekuaren mamua erabat uxa-tzen. Nafarroan dugun errealita-tea kontutan hartuta gainera, ziur-tzat jotzen dugu data honetan eredebekua etorriko zela. Ez gaudeprest beste herrien kontsultak bal-dintzatu eta debeku baten aurre-an jartzeko”. Azaroaren 27an,beraz, Diman eta Bakaikun eginendira herri galdeketak. Data iritsibitartean hainbat ekimen eginendituzte Bakaikun, esaterako, maia-tzeko ostiraletan elkartean etaKoxko tabernan pintxo-potea iza-nen da. Abestiaren aurkezpena,kriseiluen gaua eta beste etorri-ko dira gero.

5

Bakaiku»

Arakil»SAKANA

Olatzagutia»

sakanerria >>

Aurreskua dantzatu zuten hildako eta errepresaliatuen omenez.Larraitz Amadoz Lazkano

Hasieratik bakaikuar mordoak babestu du herri galdeketa.

Larraitz Amadoz Lazkano

Nafarroan 3000 pertsona bainogehiago hil zituzten 1936ko estatukolpearen ondoren. Olatzagutiansarraskia nabarmena izan zen, 17pertsona hil zituzten, Nafarroaneraildako beste guztien kasuanbezala herritarren zerbitzura zego-en estatu baten zilegitasuna defen-datzeagatik hil zituzten. Beste bostfrontean hil ziren, gutxienez 27olaztiar espetxeratuak izan zireneta batzuk lan zelaietan beharginmoduan bidali zituzten, 11 emaku-meri ilea moztu eta publikoki umi-liatu zituzten, bost funtzionarioklanpostua galdu zuten, 10 herrita-rri ondasunak kendu zizkieten, etabi errefuxiatu egin ziren.

Francok 1936 urtean emandakoestatu kolpearen 80. urteurrenabetetzen da aurten. Hamarkadahauetan guztietan sufritutako minaisilarazi zaie frankismoaren bikti-mei, baina memoria ez dute ahan-tzi olaztiarrek. Egia eta aitortzaozen zabaldu zuten lau haizetaralarunbatean. Olazti Memoria Tal-deak, eta Olatzagutiako Udalakmemoria historikoaren ingurukoekitaldia antolatu zuten. OlaztikoUdalak bilkura berezia egin zuen

herriko kultur etxean, bertan, kol-pe militarraren ondorioz erailda-ko eta errepresaliatutakoei aitor-tza eta erreparazio morala aurkez-tu zien mozio bat sinatuz. Biktimaguztien izenak irakurri zituzten bil-kuran. EH Bildu alderdiko zinego-tzi eta alkatea eta PSNko zinego-tziak izan ziren mozioaren sinatzai-leak. UPN alderdiko zinegotziak ezzuen mozioa sinatu eta ez zen ome-naldian egon. Kultur etxea jendezbete zen, olaztiarrak, baita fusila-tuen senideak bertan izan ziren.

Bilkura bukatu ondoren, Sute-gi parkean omenaldi berezia eginzuten. Kolpe militarrak utzitakobiktima guztiak oroituko dituenoroigarria jarri zuten parkean,eta senideek lore eskaintza eginzuten. Inoiz gertatu behar ez zenaahaztu ez dadin, hemendik aurre-ra Sutegi parkea, Memoria Histo-rikoaren Parkea izendatu zuten.

Olazti Memoria taldea

Olaztiko Memoria taldea joan denurte bukaeran sortu zen. Taldekokide batzuk Sartagudara joan zirenOlatzagutiako informazio bila, hanjakin zuten herrian 17 hildako zituz-tela. Hasiera batean jendeak ez

zuen hitz egin nahi, eta pixkanaka-pixkanaka informazioa bilduz joanziren, udalarekin elkarlanean. Tal-dearen asmo nagusia zer gertatuzen jakitea da, horretarako izen bil-keta egin dute, testigantzak jaso eta,horren ondorioz, zerrenda luzeaegin dute. Oraindik ere gauza askofalta direla uste dute, eta jendea par-te hartzera animatu dute.

Inflexio puntu bat izan zen ome-naldia taldekoendako eta hemen-dik aurrera lanean jarraitzekoasmoarekin daude. Lekuko gehie-nak oso jende heldua dira, etabeharrezkoa ikusten dute egitenari diren lana.

Udalaren mozioa

33/2013 Foru Legean jasotakoarijarraituz, Olatzagutiako Udalakmemoria historikora aurrenekohurbilpena egin nahi izan dumozio eta omenaldi honen bidez.“Inoiz gertatu behar ez zena,berriz gerta ez dadin eta inorkahaztu ez dezan” horixe adierazizuten Udaleko bozeramaileek.Gertatutakoaren ezagutzari bel-durrik ez izatea nabarmenduzuten, eta erreparazioari aipa-men berezia egin zioten.

146 Bakaikuarren sinadura kopuruhorrek babesten du galdeketa.

Jai Busekoarduradun izannahi?Sakanako Oinarrizko Gizarte Zerbi-tzuetako hiru mankomunitateakkudeatzen dute Jai Busa, festa egu-netan gautxoriendako garraiorakoautobusa. Haren helburua, besteakbeste, auto istripuak ekiditea da.Autobusetan gidariaz aparte ardu-radun bat joaten da. Lan hori eginnahi duenak hiru mankomunitate-etako batekin harremanetan jarribeharko du: Irurtzun 948 600 694,Etxarri Aranatz 948 460 752 etaAltsasu 948 467 662. Ezinbestekobaldintzak dira: euskaraz hitz egi-tea, adinez nagusia eta arduratsuaizatea.

Botanikaibilbiderako deiaArakilgo Udaleko Kultura Sailakbasaloreak ezagutzeko ibilaldiaantolatu du. Maiatzaren 29an, igan-dean, 10:00etan izanen da. Madoz-ko mendatean jarri dute hitzordua.Han biltzen direnak Felix Rey gida-rekin botanika hobe ezagutzekoaukera izanen dute. Izena emate-ko: udaletxean, 634584226 telefo-noan, [email protected] e-postan edo sare sozialen bidez.

Herri galdeketaazaroaren 27raatzeratuta

Isildutakoen minak badu lekua Olaztin

Gorka OvejeroGaur, 10:00etan, Guaixen ON-LINE ELKARRIZKETA.Egin zure galderak www.guaixe.eus bidez.

Page 6: 552 guaixe

6 sakanerria Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a

Gurasoak eta sare sozialak Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizar-te Zerbitzuen prebentzio progra-mak gurasoei zuzendutako taile-rra antolatu du: sare sozialaksegurtasunez erabili. Haren bidezneska-mutilen gurasoei Interne-ten ematen diren arrisku egoeraohikoenak, eta haiek ekiditekobaliabideak jakinarazi nahi zaiz-kie. Horrekin batera, Internetsegurtasunez erabiltzeko jarrai-bideak jasoko dituzte eta, azke-nik, ciberbullying eta groomingfenomenoak zer diren argitukodiete.Tailerra maiatzaren 16an eta 23an,astelehenetan, 18:00etatik19:30era izanen da. Uharte Ara-kilgo udaletxean izanen dira saio-ak. Sare sozialetan aditua den IonGonzalezek emanen ditu argibide-ak. Tailerraren antolakuntzan Uhar-teko guraso elkartea eta eskolaklagundu dute.

Gazteendako

14 eta 18 urte bitarteko gazte uhar-tearrei zuzendutako tailerra izanenda hilaren 20an, heldu den ostira-lean: drogak, informazioa eta pre-bentzioa.

Astelehen arratsaldean eraun-tsiak eta kaxkarra izan zirengurean. Lizarragako kaleak unebatez erabat txuritu zuen kaxka-rrak. Etxarri Aranazko meteoro-logia estazioan 17:10 eta 18:40artean ia 26,7 litro ur metro koa-droko zenbatu zituen. Denboragutxian botatako hainbeste ur

Zurkillo errekak ezin izan zuenbideratu eta gainezka egin zuen

Etxarriko Tellerialde parean Zur-killok.

Juleni omenaldiaJulen Galarza Otxoa ilbeltza hasie-ran hil zen. Zinegotzi eta preso ohiagogoan, iturmendiar talde batekomenaldia antolatu du biharko. Halaere, egitaraua gaurko hitzaldiare-kin abiatuko da.

Egitaraua>> Maiatzak 13, ostirala19:00etan Mahai-ingurua: presogaixoak. Hizlariak Bautista Barandallaeta Gotzon Gogortza.

>> Maiatzak 14, larunbata10:00etan Aizkozarrera igoera. 14:30ean Bazkaria elkartean. 19:00etan Omenaldia. 20:00etan Auzatea.20:00etan DJ Barban gaztetxean.

Izen hori duen ospakizuna gaur,ostirala, 21:30etik aurreraAltsasuko gaztetxean ospatuko da

Abiadura Handiko Trenaren(AHT) kontrako Txirrinka bizi-kleta martxak Sakana zeharkatu-ko du heldu den larunbatean,hilak 21. Haren bidez ingurume-na zaintzearen eta gizarte ereduaeraldatzeko aldarria zabaldukodute. AHTren eta beste proiektu“txikitzaileen” kontra egitekomezua zabalduko du txirrindu-lari tropelak. Bizikleta martxa iri-tsi aurretik Altsasuko gaztetxe-ak AHT eta beste azpiegituraerraldoien kontrako festa hartu-ko du gaur.

Egitaraua 21:30ean Herri afaria (entsaladak,barazki kitxea eta arroz esnea). 22:30ean Bakarrizketak: Filo - Tajoleeta Hurrikane (Y tu que ves bakarriz-keta).00:00etan Musika antikapitalista etakoktelak (mojitoa, caipiriña...).

Txirrinka

Heldu den larunbatean, 21ean,14:57an Irurtzunera iritsiko daaldarrikapen bizikleta martxa etaLizarrustitik barna Gipuzkoa-rantz joko du.

Bakaikuk eta Iturmendik parte-katzen duten ospakizuna bertandago, hilaren 22an izanen da. Urtebikoitia denez Bakaiku arduratu-ko da festaren prestakuntzaz. Horidela eta, Bakaikuko KulturaBatzordeak hainbat jakinarazpenegin ditu. Lehenik, batzordeakberak Bakaikuko Gazte Asanbla-darekin batera, Dantzalarre der-mioa garbitzeko auzolana antola-tu du. Bihar, 9:00etan, elkartetikabiatuko dira.

Batzordetik jakinarazi dute-nez, Santa Marina egunean ermi-tatik herrirako bueltan 18:00etanabiatuko dira. Txistulariek alai-

tuta jaitsiko dira eta Bargan dago-en Dantzalarre dermioan geldial-dia eginen dute bakaikuarrek.Behin herrian, San Joan plazanDj Jotatxo ariko da dantzarakodoinuak jartzen, 19:30etik23:00etara.

Kultura Batzordetik bestalde,gogorarazi dute Santa Marinabezperan, larunbata 21ean, Aitz-kozar krosa jokatuko dela. Bakai-ku abiapuntu eta helmuga izanendu lasterketak eta, horregatik,hainbat kale moztuko direla gaz-tigatu du. Bide batez, bakaikua-rrak parte hartzera edo korrika-lariak animatzera gonbidatu ditu.

Larunbatean, Argi BideanArbizuko Gazte Asanbladak egita-raua prestatu du biharko. ArgiBidea gazte elkarteak hartuko duprestatutako guztiak. Hasteko etabehin, 17:00etan, Gure kabuz alahil dokumentala ikusi eta hareninguruan eztabaidatzeko aukeraizanen da. 18:30ean triki-poteoa-ri ekinen diote. 20:00etan erron-da eten eginen dute Borrokarekingazteok ekin leloa duen kontzen-trazioa eginen dute. 21:00etan ogi-tartekoak afaldu eta gauerditikaurrera dj-festa izanen da: Iñaki Kre-ator, Aitor Lizarraga, Gordon, IzarBost eta Lokesea.

Itxasperrin bihar eta Aralarren etzi

Arakildarrak urtero Aralarkosantutegira erromeria egitendute, irurtzundarrekin batera.Aurten erromeria eguna, igan-dea, San Isidrorekin bat egin du.Horregatik, nekazarien egune-ko ospakizunak larunbateraaurreratu dituzte. EgiarretakoItxasperriko Santiago ermita,atzera ere, arakildarren topale-kua bihurtuko da. Ibarreko hil-dakoen aldeko meza 12:00etanizanen da. Ohi bezala, elizkizu-

na eta gero ibarreko soro etalarreak bedeinkatuko dituzte.Elkartutako guztiek udalak eskai-nitako otamena dastatzeko auke-ra izanen dute.

Etzi, berriz, Irurtzundik Ara-larrerako autobusa eguerdianabiatuko da. Santutegian 13:15eanizanen da meza eta despeditzeanAralarko aingerua gurtzeko auke-ra izanen da. Ondoren, 14:15ean,herri bazkaria izanen da. 75 batarakildar eseriko dira mahaiarenbueltan.

Emozio adimeneantrebatzekoEmozioak hauteman, maneiatuedota ulertzeko adimen emozioikastaroa antolatu du GazteriaSailak. Intxostiapunta gazte gune-an izanen da ikastaroa, hilaren21ean eta 28an, 9:00etatik14:00etara. 19ra arte eman dai-teke izena: [email protected] 948 564785 bidez egin behar-ko da.

Arakil»

Bakaiku»

Altsasu»

Lizarraga / Etxarri Aranatz » Altsasu »

Arbizu »

Iturmendi»

Uharte Arakil»

Asteburuan, erromeriatik erromeriara

Itxasperrik, atzera ere, arakildarrak elkartuko ditu.

Bakaikuarrak bargako ibilbidea markatu zutenekoa.

Bizikletan AHT eta beste egitasmoen kontra eginen dute heldu den asteburuan.

Kaxkarrak Lizarragako kaleak txuri utzi zituen astelehenean. Utzitakoa

Santa Marinarako prestatzen

Azpiegitura erraldoien kontrako festa

Erauntsiak etakaxkarra

Page 7: 552 guaixe

sakanerria 7Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a

Bihar, larunbatean, egun osokoegitaraua antolatu du Olaztiko GazteAsanbladak

Maisuenea gaztetxeak 21 urte betedituela ospatzeko, bihar urtebete-tze festa antolatu du Olaztiko Gaz-

te Asanbladak. Eguerditik aurre-ra zertaz gozatu izango dute gaz-tetxean biltzen diren gazteek etaolaztiar guztiek. Jokoak, triki-poteoa, bazkaria eta beste izanendira.

ILAIA ILEAPAINDEGIA

E T X A R R I A R A N A T ZDeskontu bereziak.

T. IRIARTEI R U R T Z U N

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

NUEVA IMAGENA L T S A S U

%10eko deskontua.

ARRUAZUKO OSTATUA

A R R U A Z UAsteburuko menuarekin,kafea edo txupitoa doan.

LOGUREA L T S A S U

Bandalux 59,00€/m2

(eskaintza berezietan izanezik).

ML MODAA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan, 10 €ko deskontu-balebat hurrengoan erabiltze-ko.

NEREA ILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z AGarbitu, moztu eta apain-du 26 €.

MARTXUETAI R U R T Z U N

% 5eko deskontua irakur-ketako liburuetan.

REDIN LURRINDEGIAETA KOSMETIKA

A L T S A S U%5eko deskontua osaga-rrietan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

Guifi.net fundazioko Roger Baigekeuren proiektua aurkeztuko duSakanan: internet banda zabalamodu komunean, librean, zabaleaneta neutralean zabaltzekoelkarlaneko ekimena

Asteartean, 17:30ean, SakanakoMankomunitateko Lakuntzakoegoitzan

Gauza jakina da Sakanako teleko-munikazio sareak gabezia naba-riak dituela . Makina bat eragilek,erakundek eta Sakanako Enpre-sarien Elkarteak tartean, egoerahobetzeko eskaria egin diote Nafa-rroako Gobernuari, telekomuni-kazio enpresei eta hainbat erakun-deri. Sakanako Garapen Agen-tziatik aipatu dutenez, Guifi.netfundazioarekin elkarlanean Saka-nako herriei kalitatezko Internetzerbitzu bat izatea ahalbidetukodien ekimena jarri nahi da mar-txan. Horretarako, aipatu funda-zioaren aholkularitza jasoko da.

Egoeraren aurrean SakanakoGarapen Agentzia Guifi.net fun-dazioarekin harremanetan jarrida. Fundazioaren helburua tele-komunikazio sare komun, libre,zabala eta neutralaren garapenasustatzea da. Hau da, telekomuni-kazio banda zabalen garapena sus-tatu nahi du, beti ere irisgarrita-

suna eta interes komuna oinarrihartuta. Eta diru etekinik atera-tzeko asmorik gabe, fundazioa bai-ta. Guifi.net proiektuaren bitartez,ohiko telekomunikazio enpresak

iristen ez diren tokitara bandazabaleko Interneta eramatea lor-tu da, besteak beste irrati-frekuen-tzia antenen bidez. Ur sareak apro-betxatzen dituzte bertatik zuntz-optikoa sartzeko ere. Guifi.net-ekokideek diotenez “hauxe da zuntzoptikoa landa eremuetara erama-teko modurik ekonomikoena”.

Elkarlaneko proiektua da.Lehenik eta behin norbanakoenahalegina dago, norbanako bakoi-tzak antena bat jarri beharko due-lako sarea jasotzeko. Eta geroadministrazioen ahalegina dago,azpiegiturak baimendu eta jarribehar baititu, boluntarioena, infor-mazioa eman eta laguntza ematenbaitute, eta elkarlaneko ekonomiahori burutzeko lan egiten dutenenpresena ere. Izan ere, aipatze-koa da ekimen horrek tokiko gara-penari loturiko lanpostuak sortze-ko erakutsi duen gaitasuna.

www.fundacio.guifi.net Fundazioari buruzko informazioa izateko.

Baratze eta etxeko lore-ontzietarako egokia den ongarrihori Arbizuko hondakindegianeskuratu daiteke

Sakanako Mankomunitateakkudeatzen duen Arbizuko honda-kindegian konpost pila dago. Auzo-konpostagailuen bidez egindakokonposta da. Auzo-konpostagai-luak erabiltzen dituzten denek ezdute baratzerik edo lore-ontziriketa, horregatik, banatu ez den kon-posta Arbizuko hondakindegiandago. Materia organikoa atez ate-koaren, auzo-konpostaren edo etxe-

konpostaren bidez kudeatzen dute-nak hondakindegitik pasa eta nahiduten konpost guztia eraman deza-kete. Horretarako, poltsa, zakuedo gurditxoak eraman beharkodituzte. Astegunetan, 7:00etatik14:00etara pasa daitezke interesa-tuak eta hango langileei konpostbila doazela esan beharko diete.

Sakanako MankomunitatekoHondakin Zerbitzuko Beñat Agi-rre Bengoetxeak azaldu digunez,“konposta material egokia da,ongarri moduan erabili daiteke

baratze eta lore-ontzietan. Lurra-ri bitamina eta elikagai ekarpenaegiteko material oso egokia da”.Erabileraz galdetuta argitu digubaratzetan edo zuhaitzei zuzene-an lurrera bota daitekeela, “lurrakberak behar duena pixkanaka-pixkanaka hartuko du”. Loreon-

tzien kasuan “kontuz ibili behardugu. Konpostak lurra dirudi, bai-na, benetan, askoz ere indartsua-goa da. Beraz, loreontzietan hirulur zatiko zati bat konpost nahas-tu behar da, edo pixka bat gutxia-go. Gehiago botaz gero posible dalandarea erretzea”. +www.guaixe.eus

Iraultza goxoaren berriOsasungintzaren aitatzat duten Hipo-kratesen printzipioa zabaltzen duJosep Pàmies: zure elikagaia zurebotika izan dadila eta zure botikazure elikagaia. Hala “iraultza goxoa”sustatzen ari da, sendabelar eta kos-tu gutxiko landare naturaletan oina-rrituta dagoena. Astelehenean, Arbi-zuko Amari yoga aretoan azalpenakeman zituen. 500 pertsona elkartuziren Pàmiesek emandako bi hitzal-dietan, sakandar ugari tartean.

Egitaraua12:00etatik 13:00etara Haurrendakojokoak.13:00etan Txupinazoa. Ondoren triki-poteoa herritik barna.14:30ean Bazkaria gaztetxean. Menua:entsalada, babarrunak, izozkia, kafea etakopa (10 euro). Bazkaldu ondoren euskalkaraokea (Aritu euskara taldea).

Arratsaldean zehar areto futboltxapelketa gaztetxe aurrean.19:30ean Triki-poteoa eta aulkien jokoaherriko tabernetan.23:00etan Euskal musika gaztetxean.1:00etan Mozkor olinpiadak gaztetxeaurrean. *Oharra: baserritarrez janzteko gonbida-pena egin dute.

Arbizu»

Olatzagutia»

SAKANA

Sakanan banda zabala lortzeko bideak aztertzen

Komunikazio sarea elkarlanean eraiki nahi ditu guifi.net-ek.

Maisuenearen XXI. urtemuga ospatzen

Konposta, baratze etalore-ontzietarakoongarria, eskura

Hondakindegian dagoen konpost pila eta harendako bahea.

»

Page 8: 552 guaixe

8 sakanerria Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a

Larraitz Amadoz Lazkano

Joxe Aldasoro Etxarriarra 8/2013sumarioan auzipetua dago bestezortzi euskal herritarrekin bate-ra eta epaiketa Espainiako Auzi-tegi Nazionalean maiatzaren 17an,asteartean, hasiko da. Ekinekozuzendaritzako kide izatea lepora-tzen diete sarekadan atxilotutakoguztiei. Aldaketarik ez baldinbadago, hiru aste iraunen dituepaiketak eta auziperatuak izanendira lehenak deklaratzen. Auzia-ri dagokionez, Aldasorok adiera-zi du AVT eta Dignidad y Justiciadirela akusazio partikularrak etaazken horrek aurreratu du ez due-la inolako aldeen arteko akordio-rik nahi. Epaiketak hortaz, aurre-ra eginen du. Guaixe aldizkariakepaiketa hasi aurretik Aldasoro-rekin egoteko aukera izan du.

Joxe Aldasoro Jauregi zinegotzia-ren epaiketa dela eta Etxarri Ara-nazko EH Bilduren udal taldeak“babes osoa” azaldu dio hautetsia-ri, “askatasunez jarrai dezan berejarduera politiko, sozial eta insti-tuzional txukuna egiten”. Horre-gatik, Etxarriko EH Bilduko udaltaldetik hainbat eskaera egin dituz-te: “adierazpen askatasuna etaelkartze askatasuna berma dadi-la, eta inor ez dadila epaitua izanbere ideiengatik edo aktibitate poli-

tikoagatik”. Horrekin batera eska-tu du “eskubide zibil eta politiko-ak bermatzen dituen marko juri-dikoa gara dadila, demokrazianeta askatasunean sakontzeko”. Etaexijitu du “tortura ahalbideratzenduen inkomunikazioa legez kan-po utz dadila”. Azkenik, “astearte-an hasiko den epaiketa bertan behe-ra gera dadila eta bertan inputatu-tako kideak libre gera daitezela”eskatu du Etxarriko EH Bildukoudal taldeak.

Gobernua osatzeko negoziazioakemaitzarik gabe despeditu ondo-ren, hauteskunde orokorrak gara-garrilaren 26an izanen dira. Alder-di eta koalizioak data horri begi-ra erabakiak hartzen hasi dira.Nafarroako Ahal Duguko zirkuluguztiek, Altsasukoak barne, aurre-ko astean erabaki zuten herrial-deko gobernua sostengatzen dutengainontzeko alderdiekin ez aurkez-tea. Ezker Batuarekin aurkeztekoaukera lehenetsi zuten. Estatukoaurreakordioa astelehenean sina-tu zuten.

Ezker Batuak ere lauko hauta-gaitzaren kontra egina zuen. Nafa-rroan kide duen Batzarre estatumailan Podemosek eta EzkerBatuak lortu duten zerrendababestuko duen kontsulta bidezerabaki du. UPNk eta PPk berri-ro elkarrekin aurkeztuko dira.Erregionalistek zerrenda buruakhauteskunde primarioen bidezaukeratuko dituzte igandean. Bes-

talde, Nafarroako Gobernuari eus-ten dioten lau indarrak elkarre-kin aurkeztearen aldekoak zirenGeroa Bai eta EH Bildu. Proposa-mena onartu ez denez, koaliziobakoitza zein bere aldetik aurkez-tea erabaki du.

Etxarri Aranatz»

Etxarri Aranatz» SAKANA

Joxe Aldasoro Jauregi. Larraitz A. L.

EH Bilduko udal taldeko kide guztiak elkartu ziren adierazpena egiteko.

Hauteskundeetako eskaintza.

EH Bilduko udal taldeakAldasorori babesa azaldu dio

Alderdiak hauteskundeeibegira

Noiz izan zinen atxilotua?2010eko irailaren 14an, Marlascaepailearen aginduz bederatzipertsona atxilotuak izan ginenEuskal Herrian. Astearte bateanizan zen atxiloketa, eta lege anti-terrorista dela eta ostirala arteinkomunitatuta izan gintuzten.Ostiralean epailearen aurreandeklaratu eta gero, espetxerasartu gintuzten. Erakunde terro-ristako kide izatea leporatzen zi-guten, 22 hilabetez kartzelanegon ginen eta 9.000 €ko fidan-tza ordaindu eta gero 2012ko ga-rilaren 25ean kalera atera ginen.Duela urte bat inguru prozesa-tuak izan ginen. Ondoren eskae-ra fiskala etorri zitzaigun, 8 urte-ko kartzela zigorra eskatzen du-te gutako zortzirentzat, etaUgaitzendako 12 urteko zigorra.

Bi akusazio gehitu behar zaiz-kio auzi honi ezta?Bai, bi akusazio partikulardauzkagu, AVT eta Dignidad yJusticia, eta haien eskaerak al-tuagoak dira. Hamabi urtekoeskaera gutako zortzirendakoeta hamabost urteko kartzelazigorra eskatzen dute Ugai-tzendako. Hori da laburbilduz,epaiketa honetan eskatzen di-gutena.

Akordiorik egiteko aukeraaurreikusten duzue?Guk dagoeneko badakigu aukerahori ez dugula izanen. Dignidad yJusticia akusazio partikularrakpublikoki esan du, ez duela tratu-rik nahi, ez duela terroristekinnegoziatu nahi. Tonu horretanhitz eginda, epaiketa maiatzaren17an eginen dela badakigu. Au-rreikusitakoaren arabera 17anhasi eta garagarrilaren 2an az-ken saioa izanen dugu, beraz hi-ru aste iraunen ditu epaiketak.

Aurrera pausoak ematen aridira instituzioen aldetik?Bai, aztnugal-ekoekin batera Na-farroako Parlamentuan gu erehan izan ginen. Agerraldi hartaneskaera batzuk egin genituen, etaesan beharra dugu agerraldi har-tan bertan gure eskaerak onar-tuak izan zirela. Gerora, Nafarroa-ko Parlamentuak adierazpen batonartu du epaiketa hauen aurka.Sakanan ere Xafan eta Joxe askeekimenak jaso dituen atxikimen-duak azpimarratuko nituzke, al-kateak, herritarrak, alderdi politi-koak, sindikatuak. Sozialki ikus-ten dugu Estatuaren ikuspegiakez duela inolako sinesgarritasu-nik, baina Estatuak gu Madrilerabidaltzeko boterea du eta halaeginen du. Momentuz ez dugu in-darrik lortu egoera honi bueltaemateko.

Espainian epaiketa politikoengaia mahai gainean jarri dute

alderdi batzuek, zer gogoetaegiten duzu honen inguruan?Testuinguru horren inguruan ezdugu hausnarketa zehatzik. Hau-teskunde berriek ez dut uste era-ginik izanen dutenik epaiketan.Ez onerako ezta txarrerako.Agian ez gara ardatz mediatikoaizanen eta hori guretako onura-garria izanen dela uste dut, bainaez dut uste gobernu berri batekondorio zuzenak izanen dituenikguregan.

Nolakoa izanen da epaiketa?Gu izanen gara lehenak deklara-tzen, ondoren perituak eta Guar-dia Civilaren txanda izanen da.Horren ondoren, gure aldeko pe-rituek hartuko dute lekua guk ja-sandako torturak frogatzeko.Gero, lekukoen txanda izanen daeta, azkenean, fiskalaren eskae-ra, akusazioarena, gure defen-tsarena, eta gure alegatua.

Duela gutxi tortura salatzeaga-tik atxiloketak izan dira, zegogoeta egiten duzu horreninguruan?Argi dago tortura salatzeko egi-ten ari diren ekimenek min ema-ten diela eta ezin dutela hori ja-san. Imajinatzen dut jendea bel-durtzen saiatzeko eginendituztela horrelakoak. Tortura-ren salaketak geroz eta indarhandiagoa dauka, geroz eta bidezientifiko eta datu gehiago dauz-kagu esku artean, eta horrela gu-re bertsioa baieztatu dezakegu.

gertutik >>Joxe Aldasoro

Auzipetua

Joxe Aldasoro Etxarriarra laster epaituko dute Madrilen

Auzipetzejakinarazpena jasodu BaldakEPPKren bitartekariak, abokatuak, etaEtxerat, Jaiki Hadi eta Herrira-ko kide-ak. Guztira 46 euskal herritar auzi-petu dituzte 11/2013 sumarioan, ETA-ren “espetxe frontea” osatzea lepo-ratuta. Haien artean dago Fran Baldaarbizuarra, Herrira-ren kontrakosarekadan atxilotua. Auzipetuek aste-lehen eta asteartean artean jasodituzte auzitaratzearen jakinarazpe-na, Madrilen. Auzipetuek prozedu-rarekin ados ez daudela adierazi duteeta abokatuek auzipetzearen kon-trako helegitea aurkeztu dute. AmaiaIzko abokatuak Espainiako Estatua-ren “mendeku” jarrera salatu du.

UGTk zuzendaritzaberritu du Larunbataz geroztik Jesus Santosda Nafarroako UGTko idazkari nagu-si berria, Javier Lekunberriri leku-koa hartuta. Sindikatuak 11. Lurral-de Batzarra egin zuen eta hartanSantosek %87,65eko babesa esku-ratu zuen. Santosek “aurrera egite-ko borroka sindikalarekin segitze-ko” konpromisoa hartu zuen. Eta ziur-tatu zuen UGT “langileriak bereinteresak defendatzeko duen tres-na onena” dela. Santosekin baterazuzendaritzan daude: Amaia Villa-nueva Fernandez, antolakuntzaidazkaria; Marisol Vicente Ioldi, poli-tika sindikaleko idazkaria; AugustoParedes Anton, administrazio idaz-karia eta Borja Paredes Alonso,lurralde idazkaria.

Udala EnnecorenaldeUrdiaingo alkate David CarmeloOrozek Nafarroa Bizirik fundazio-arekin lankidetza hitzarmena sina-tu du berriki. Bi aldeek adostutako-aren arabera, Urdiaingo Udalaklegegintzaldi osoan fundazioak sus-tatzen duen Enneco, haritzarenmemoria proiektua laguntzeko kon-promisoa hartu du.

Alkatea hitzarmena sinatzen.

Zuzendaritza berriko kideak. UGT

Urdiain»

SAKANA

Arbizu»

Page 9: 552 guaixe

Joan den urtean natur-parkeak34.214 buru hartu zituen, 17.310Urbasak eta 16.904 Andiak

Azken astean artzain eta abeltzai-nak azienda Aralar mendira etaUrbasa-Andia natur parkera igo-tzen hasi dira. Azken horretakolarreak apirilaren 15ean zabalduziren aziendarendako eta aben-duaren 15a baino lehen aterabeharko dute handik. Jakina, igo

ahal izateko azienda osasun bal-dintza egokiak izan beharko ditu.

Nafarroako Lan-arloko 3 zk.koEpaitegiak onetsitako kalte-ordai-naren kobrantza egin ondoren,ELAk jakinarazi duenez, Game-sako gatazka juridiko-sindikalabukatu da. Gatazka 2010ean hasizen Gamesak Altsasuko lantegiaitxi zuenean. Hasiera-hasieratikELAk adierazi zuen ez zegoelabatere arrazoirik —logika, anto-lamendu, ekonomia edo ekoizpe-naren aldetik— lantegia ixteko.Horregatik, alde batetik, plantillasendo sindikalizatu batean eta,beste aldetik, zerbitzu juridikoe-tan oinarrituz, lantegia irekitamantentzeko eta 130 lanpostueieusteko estrategia bat prestatuzuten.

ELAtik salatu dutenez, enpre-

saren,Nafarroako Gobernuaren,Lan Ministerioaren eta UGT nahizCCOO sindikatuen jarrera “ozto-po izan dira Gamesako plantilla-

ren borroka sindikalak bere bideaurratu zezan, eta lantegiaren geroaziurtatu zezan”. ELAtik gogorara-zi dute gamesaren itxiera “frus-

trazio-iturri” izan zela bai langi-leendako, bai sakandarrendako:“zeren lantegi hori esanguratsuaizan da Sakana osoan, eta deslo-kalizazio hori garai hartan gerta-tu ziren itxiera-bolada baten azke-na izan zen”.

Sindikatuak bere zerbitzu juri-dikoek lortutako emaitza onaknabarmendu nahi izan dituzte. Lanhorren emaitza da Altsasuko Game-saren itxiera epaitegiek deusezdeklaratu zutela, erabakiaren ardu-radunen jokaera gaitzetsiz. Enpre-sak langile kaleratuak berriro onar-tu nahi izan ez dituenez, kaleratzebidegabeengatik beste epaiketabatzuei egin behar izan die aurreeta, azkenean, erreklamatu dutenlangileei zerbitzu-aldiko urte guz-

tiengatik, enpresan sartu zirenlehen egunetik, ordaindu beharizan dizkie kalte-ordainak, Enple-gu Erregulazio Espedientea ezer-tarako kontuan hartu gabe, aurten-go apirilaren 27ra arte, egintzajudiziala gauzatu den egunera arte.Hala, 2010ean kobratu ziren kopu-ruak bikoiztu egin dira.

ELAtik azpimarratu dute “lan-erreformen gainetik, eta enpresa-ren jokabide maltzurra eta guzti,merezi izan duela antolatzeak etagure eskubideen alde borrokatze-ak. Izan ere, afiliazio handiko plan-tilla bat eta zerbitzu juridikoenongi egitea uztartzen badira,Gamesa bezalako enpresei horre-lako jokabideak ez zaizkie dohai-nik ateratzen”.

Domekan, 10:30etik 14:30era,Olatzagutiako plazan

Bederatzigarren aldiz lore eta lan-dare azoka hartuko du Olatzagu-tiak. 11 postu izanen dira plazaneta haietan etxeak edertzeko, bara-tzeetan landatzeko eta norberarenongizaterako produktuak eskura-tzeko aukera izanen da. Horrekinbatera, plazatik pasatzen direnekMarokoko sukaldaritza ezagutueta dastatzeko aukera izanen du.

Izan ere, emakume talde batekeurek sukaldean erabiltzen dituz-ten espezien eta haien ezauga-rrien berri emanen dute. Te das-tatzea ere eskainiko dute Sarasa-te plazan. Gainera, nahi duenak,gorputz atalen bat hennaz tatua-tzeko aukera izanen du. Bestalde,txikiek landareak aldatzeko taile-rra izanen da, plazan. Bi jardue-ra horiek 11:00etatik 13:30era iza-nen dira.

sakanerria 9Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a

Artaldea Urbasara igo berria, Mendizelein. Aroia Berastegi

Gamesako langile ohiek eta ELAko arduradunek epaiaren balorazioa egin zuten

Parte hartzaileakZein Enpresa Herria Zer

Jose Maria Setien Invernaderos Segura Segura Baratze landareak, loreak, lore-ontziak.

Maika Eras Taller Alivia Arbeiza Aromaterapia, yoga kuxinak, zaku termikoak.

Juan David Pollacino Cactus Islaya Errenteria Kaktusak eta landare gizenak

Xandra Ruiz Tienduka Arizkuren Natur-kosmetika, erlezaintza, sendabelarrak.

Aritz Urretabizkaia Urretabizkaia lore-denda Arama Urte-sasoiko landareak, zuhaixkak.

Ines Flores Arte y Bienestar Lasarte-Oria Hazi karamelatuak. Loreak.

Ioseba Segurola Urtinea Usurbil Lore eta landareak.

Juan Carlos Esain Viveros El Montañes Tafalla Garaiko landareak eta lorezaintza.

Gustavo Pollacino Viveros Landarbaso Errenteria Garaiko landareak, zuhaixkak, barruko landareak.

Imanol Aranburu Viveros Aranburu Aginaga Zuhaixka apaingarriak eta garaiko landareak.

Juan Carlos Olarte Gure Lurra Gasteiz Sendabelarrak.

Urbasa-Andiara 2015eanigotako azienda kopuruaAzienda Buru kopurua %Ardi-azienda 26.547 77,59

Latxa 20.877 61,02Rasa 5.670 16,57

Behi-azienda 4.382 12,81Zaldi-azienda 3.285 9,6Asto-azienda 38 0,11Guztira 34.214 100

Altsasu»

Olatzagutia»

SAKANA

Azienda,mendirako bidean

Kalte-ordainak kobratuta itxi da Gamesako lan gatazka

Lore eta landare eskaintza zabala etzi

Page 10: 552 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a10 oharrak

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu.

Euskara hutsean argitaratuko dira.

Bidali mezua [email protected] hots egin 948 564 275 telefonora

Martin Senar Andueza

Zurekin ditugun oroimenak gure bizitzako poza eta indarra dira.

EtxekoakLizarraga Ergoiena

Martin Senar Andueza

Errotan, baratzean edo egurretan, baina beti irrifartsu.

Horrela gogoratuko zaitugu beti

Lizarragako alaben lagunakLizarragan, 2016ko maiatzaren 12an

Garbiñe Sasiain Urrizalki

Heriotzaren aurreanirribarrea galdu ez duenari

Altsasu BHI Hezkuntza komunitateakfamiliaren doluarekin bat egiten du

Lana/ NegozioakLAN ESKARIA

Sukaldaritza-laguntzailea lana bilatzen ari da,eskarmentua du. Zuriñe 600 27 73 03.

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Lizarragako Azi Iturri elkartea alokagai. SanAdringo festetan. Enkantea ekainaren 5ean goi-zeko 12:00etan Azi Iturri elkartean. Gutxienez600 €. Festak ekainaren 18an, 19an eta 20an.

Opatutakoak / GaldutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

IkastaroakUdako Euskal Unibertsitateak (UEU). Bereudaberriko eskaintza aurkeztu du. 4 ikastaro eta 4hitzaldi antolatu ditu Nafarroan. Informaziogehiago: www.ueu.eus

Oharrak Iratiko ohianera literatur-bisita. Maiatzaren29an Ibon Martin idazlearen eskutik “La fábricade sombras” liburuko kokalekuak ezagutzekoaukera izanen da. Izen-ematea Altsasuko Arkatzliburudendan.

Euskaldun bat euro bat. Nafarroako erresuma-koa izan zen Baigorriko Etxauzia gaztelua euskal-dunentzat berreskuratu nahi da. Nafartarren etaeuskaldun guztien etxea izan dadin. Gure kultura,ekonomia, historia eta mugaz gaindiko harrema-nak antzinarazteko gunea bizia. Informazioawww.euskaldunbateurobat.com

Cava festa Lakuntzan maiatzaren 20an, 21eaneta 22an izanen da. Lagundu nahi duenak [email protected] helbidera idatzi dezala.

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisiaduen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korron-te honetan sartu dezake dirua: ES 33 2100 5365 2301 0002 9770.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioajasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektua

garatzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 70 10 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 38 50 (klinika) edo 689- 03 51 20(Patxi) telefonoetara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago-rako sartu hurrengo web guneetan: amigosjosefi-

naarreguilagunak.blogspot.com eta [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 68 9152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkarteaeta denda. Sakanan produktu ekologikoakzuzenean eskuratzeko gunea da Lugorri, ingu-ruko nekazari eta abeltzainekin harremanetanjarriz edo hornitzaile desberdinei eskatuz.Bertako eta urtaroko produktu ekologikoenalde egiten du Lugorrik. Lugorriko partaideegiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan(Mankomunitatearen parean) salgai dagoena:fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia,behi esne eta esne begetalak, eztia, arrautzak,garagardoa, lekaleak, ozpina…

Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948 460 875 telefonoak.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Izar Goikoetxea Jaka,maiatzaren 5ean EtxarriAranatzen.

Heriotzak

• Encarnación Calvo Jimenez,maniataren 5ean Altsasun.•Tomasa Marin Galarzaunanuarra, maiatzaren 5eanLakuntzan.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Page 11: 552 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a 11

PilotaPilota

Finalista guztiak. Tartean daude Aristorena, Ruiz eta Parot. @Fepelota.

Txapelketako finalistak eta antolatzaileak, talde argazkian. utzitakoa

kirola >>PILOTA

ONGAY ELKARPELOTAKO FINALERA: As-teburuan Agoizko Elkarpelota Txapelketa-ko finalerdiak jokatu ziren. Alberto On-

gayk 22 eta 17 irabazi zion ZugarraldekoAzanzari eta finala jokatuko du. Markina,Imaz eta Olaetxea bidean geratu ziren.

XLV. Olaztiko SanMigel Txapelketa: 3. jardunaldia jokoan

Ilbeltzaren hasierako bi ebakuntzetatiksendatuta, Zubietak PabloBerasaluzerekin osatu zuen bikoaeta nahiz eta Artolaren etaRezustaren kontra gutxigatik galdu,itxura ona eman zuen etxarriarrak

Urte hasieratik kantxetatik kan-po egon da Aitor Zubieta pilota-ria. Urte bukaeran, Irribarriare-kin batera Binakakoa jokatzen arizela, txapelketa utzi behar izanzuen etxarriarrak. Ilbeltzaren5ean ebakuntza bikoitza egin zio-ten. Batetik, eskuin belaunekomeniskoaren haustura osatzekoebakuntza egin zioten, eta, beste-tik, ezker hankako Aquiles-en ten-doiko lesio kronikoa osatzeko eba-kuntza. Bere enpresak, Aspek,orduan azaldu zuenez, etxarria-rrak gutxienez 6-9 hilabeteko epeabeharko zuen kantxetara buelta-tzeko. Baina epea laburtu da,Zubieta igandean, maiatzaren 8anitzuli baitzen frontoira.

TxukunBergaran jokatu zuen etxarriarrak,Pablo Berasaluzerekin bikotea osa-tuta, Artolaren eta Rezustaren kon-tra. Nahiz eta galdu, irudi ona emanzuen Zubietak eta arazorik gabe des-peditu zuen partida. Oso lehia borro-katua izan zen, xehetasun txikiekerabaki zutena eta edozein aldee-tara erori ahal zena.

II. Bikotekako Pilota GoxuaTxapelketako txapeldunak dituguAraña-Lazkoz, Vazquez-Igoa etaGartziandia-Lopez de Zubiria

Altsasuko Alde Zaharretako jaie-tan murgilduta zeudela jokatuziren, larunbatean, Altsasuko Gaz-te Asanbladak eta PilotajaukuKlubak antolatutako II. Bikoteka-

ko Pilota Goxua Txapelketakofinalak. Burunda pilotalekuangiro bikaina zegoela, txaranga etaguzti, munduko animu guztiakjaso zituzten finalistek. Azkene-an, hirugarren mailan Araña-Laz-koz, bigarren mailan Vazquez-Igoa eta lehen mailan Gartzian-dia-Lopez de Zubiria izan zirentxapeldunak. Bukaeran, sari bana-keta izan zen eta Altsasuko feste-tan murgilduz jarraitu zituztenospakizunak. Aipatzekoa da txa-pelketan emakume bikote batekparte hartu zuela.

2. jardunaldiko emaitzak

Ostiralean3.maila: Alegria-Imaz 18 / Azparren-Agirre 142.maila: Gorriti-Irañeta 10 / Elorza-Urbizu 18Nagusiak:Jamar-Larraia 22 / Kandela-Nafarrete 11Larunbatean3.maila: Urtzi-Grados 18 / Ruiz de Egino-Galartza 142.maila: Barban-Xestero 17 / Tuero-Goñi 18

Oberena A taldekoak EspainiakoEmakumezkoen Paleta Gomakotxapeldun absolutuak dira

Larunbatean Guadalajaran jokatuziren Espainiako EmakumezkoenPaleta Goma Txapelketako fina-lak. Oberena A taldeko Yanira Aris-torena etxarriarrak eta Maite Ruizde Larramendik Eldense taldekoGarcia eta Simon izan zituzten are-

rio. Aristorena eta Ruiz de Larra-mendi gailendu ziren, 15-12, 11-15eta 10-3. Hortaz, Espainiako txapel-dun absolutuak ditugu Yanira Aris-torena eta Maite Ruiz de Larramen-di. Aipatzekoa da txapelketan bar-na Izar Parot etxarriarrak ereOberena A taldean jokatu duela etahorregatik berak ere saria jasozuen finalaren egunean.

XXIV. Irurtzungo Txapelketa

Final laurdenetanSenior mailako final laurdenetan, pun-tako pilotariak lehiatuko dira bihar.

Zer moduz zaude Aitor?Berriz ere kantxetan, zuriz jan-tzita... pozik. Badakit oraindikasko falta zaidala lehengo maila-ra iristeko, partida batzuk behar-ko ditut gorputza ohitu, erritmo-ra jarri eta maila hartzeko, bainaoso kontentu nago berriz ere jo-katzen ari naizelako. Pilotarisentitzea oso garrantzitsua da,eta bakoitza bere ogibidean da-go gustukoen.

Ebakuntza bana hanka bakoi-tzean. A ze panorama! Lehen egunetan nahiko zaila izanzen. Osatzeko 6-9 hilabete behar-ko nituela aipatu zidaten, bainalehen egunetik lanean hasi nin-tzen eta medikuek segituan esanzidaten azkar zihoala gauza. Au-rretik izan ditudan ebakuntzetanere horrela gertatu izan zait. Lauhilabete egin berritan atera naizkantxara eta ongi nago.

Errehabilitazioa gogorra izan da?Errehabilitazio asko daramatzat.Badakit nola diren eta hau ere oso

gogorra izan da. Lan asko egin be-harra dago. Elastizitatea, mugi-kortasuna, ibiltzen ikasi behar du-zu... gogorra egiten da, ordu askodira eta isilpeko lan asko. Bainaburuan beti izan behar duzu hel-burua, kantxetara itzultzea. Ho-rrek ematen dizu indarra. Bereznahiko pertsona positiboa naiz,alaia, eta horrek ere laguntzen du.Etxekoen laguntzaz, beraiek ereasko agoantatzen baitute, aurreraegiten duzu.

Zer moduz igandeko partida? Entrenamenduetan hobe sentitunintzen. Partidetan, badakizu, pi-lota biziagoak izaten dira, errit-moa altuagoa, tentsio puntu ho-ri... Lehen zatian ez nintzen ho-

rren eroso sentitu, jartzea kosta-tu zitzaidan. Baina bigarren za-tian, gorputzaren nagiak hautsitaedo... hobeto. Enpresak partidazaila jarri zidan lehena izateko,goi mailakoa. Dena den, ia-ia ira-baztekotan izan ginen. Pabloklan polita egin zuen eta nik, nahizeta zein mugak ditudan jakin,kontentu bukatu nuen.

Hemendik aurrera zer?Hurrengo lauzpabost partidetanespero dut konfiantza hori har-tzea eta eman behar dudan mailahori berreskuratzea. Oso argi dutnon ditudan gabeziak eta horiekhobetu beharra daukat. San Fer-min Torneorako tope-topera egonnahi dut, enpresaren esanetara.

Pala Pilota

»

Aurreko asteko final laurdenetako emaitzak:

22 urtez azpian: Chiapuso-Beloki 22 / Zamora-Arbizu 12Seniorrak: Ojel-Altuna 22 / Iribarren-Perez 14Labaka-Mariezkurrena 19/ Arrieta-Arratibel 22

3. jardunaldia

Ostiralean, 20:00etan3.maila: Arratibel-Uitzi / Razkin-Maiza2. maila:Jabi-Pablo / Iñaki-JoanesNagusiak: Azketa-Atxa / Media-villa-Altuzarra1.maila: Urteaga-Lauzirika /Ansotegi-Murgiondo

Larunbatean, 17:00etan3.maila: Ieregi-Murgiondo / Mikel-Imanol2.maila: Olmos-Lopez / Etxebe-rria-Sarazibar1.maila:Sueskun-Nogeira / Zelaia-Grados

Aristorena eta RuizEspainiako txapeldunak

Txapeldun handiak AltsasunII. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketakofinalak:

3. maila: Larrion-Santamaria 14 / Araña-Lazkoz 182. maila: Ansa-Urrizola 10 / Vazquez-Igoa 181. maila: Zelaia-Grados 7 / Gartziandia-Lopez de Zubiria 18

Aitor Zubieta: “Partida batzuk behar ditutmaila hartzeko, baina oso pozik nago berrizere jokatzen ari naizelako”

gertutik >>Aitor Zubieta

Pilotaria

Arbizu Larraun bainofinagoHerrien Arteko Pilota TxapelketanArbizuk Larraun izan zuen aurkari.

»

Emaitzak:

Kimuak: Goldarazena-Garaño (Larraun) 9 –Lakuntza-Flores (Arbizu) 18Haurrak: Iriarte-Saralaegi (Larraun) 3 /Lima-Ganboa (Arbizu) 18Jubenilak: Aldaregia-Gurrea (Larraun) 22 /Arruti-Agirre (Arbizu) 7

Final laurdenak

Larunbatean, 11:00etanSeniorrak: Ongay-Tabar / Kortabarria-MarinArmendariz-Sarasa / Yoldi-Gorriti

Page 12: 552 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a12 kirola

Mendia

Magna Gurpea Xotak Play-Offetakofinal laurdeneko joaneko partidajokatuko du El Pozo Murciarenkontra, gaur, 20:30ean Anaitasunan

Lehen mailako areto futbol txapel-ketako liga erregularrean 48 pun-turekin seigarrenak sailkatu etagero, ligako titulua erabakitzekoPlay-Offetan sailkatu zen MagnaGurpea Xota, lehen 8 postuetansailkatutakoek jokatzen baitituz-te Play-Offak.

Asteburu honetan hasiko diraPlay-Offak, final laurdenekin. Ima-nol Arregiren mutilei arerio gogo-rra tokatu zaie: El Pozo Murcia.Joaneko partida gaur jokatukodute, Iruñeko Anaitasuna pabi-lioian, 20:30ean. Zalantzarik gabe,partida oso konplikatua du taldeberdeak. El Pozo Murcia hiruga-rrena sailkatu zen liga erregula-rrean eta Errege Kopa irabaztetikdator. Talde ahaltsua da, ligakooilarretako bat, izarrez beteta:Miguelin, Alex, Jé, Raul Campos,Lima… Jakina da Magna GurpeaXota talde apala dela, aurrekontu

askoz ere murritzagoa duena. Bai-na Imanol Arregiren mutilek tal-de bikaina osatzen dute, adoreadute, izaera berezia, eta talde han-dien aurrean ez dira kikiltzen.Dena den, hori guztia eta gehiagobeharko dute El Pozo Murciarenkontra. Kantxa faktorea erabaki-garria izango da eta polita litzate-ke etxean jokatzen duten joanekopartidan abantaila hartzea, Mur-tzian jokatuko duten itzulerakopartidarako abantaila hartzeko.

Jesulitok ezingo du lehia era-bakigarri honetan aritu. Lesiona-tuta dago, hurrengo denboraldiraarte. Yoshikawaren parte-hartzeaere azken unera arte zalantzandago. Gainontzeko jokalari guztiaklehia garrantzitsurako ImanolArregiren esanetara daude.

Sarrerak txarteldegian daudeeskuragarri. Xotak partidareneguna klubaren laguntzerako egu-na izendatu du, eta, hortaz, bazki-deek ere sarreragatik ordaindubeharko dute.

Sakanako Futbol 8TopaketakIgandean Sakanako Futbol 8 Topa-ketetako 17. jardunaldia dago joko-an Altsasuko Dantzalekun.

XII. Aitzkozar herri lasterketa etaAndra Mari ikastolaren III. Binakakolasterketa maiatzaren 21eanjokatuko dira eta III. Ziordiko herrikrosa maiatzaren 28an

Aitzkozar eta Bakarrekoetxeaelkarteen artean antolatzen dutenAitzkozar herri lasterketa maiatza-ren 21ean jokatuko da, Bakaikun.17:00etan kategoria txikikoen las-terketak jokatuko dira Bakaikuneta 18:30ean proba nagusia (8,1 km).Egun berean, Etxarri Aranatzen,Andra Mari Ikastolaren III. Bina-kako lasterketa-Naparpellet sariajokatuko da, 16:30ean hasita. Bestalde, maiatzaren 28an jokatu-ko da III. Ziordiko Herri Krosa.Kategoria txikiko lasterketak17:00etan hasiko dira, eta probanagusia 17:30ean (6,9 km).

Izena emateak zabalikAitzkozar eta Ziordiko herri las-terketetarako izena emateawww.dantzalekusakana.com weborrian egin daiteke. Andra MariIkastolaren III. Binakako lasterke-tarako, ikastolako idazkaritzaneman daiteke izena, maiatzaren19a baino lehen.

Igandean kadeteek V. Lizarra Txi-rrindularitza Kluba Saria izanzuten jokoan. Toyota Armentiataldeko Joseba Lopez bakarrik iri-tsi zen helmugara (1:10:19). 1:08rasartu zen faboritoen tropela. 3.aIntersport Irabiako Josu Etxebe-rria izan zen eta 4.a Quesos Albe-nizeko Ailetz Lasa. Marcos Pison(Q.A.) 23.a sartu zen, Urko Gorri-ti (I.I.) 48.a, Imanol Galarza (I.I.)52.a, Beñat Etxezarreta (I.I.) 58.a,Iosu Jaka (Q.A.) 59.a eta JavierMitxaus (I.I.) 65.a. Josu Etxebe-

rriak mendiko sailkapena iraba-zi zuen eta Ailetz Lasak tarteka-ko helmugena. Eskoletako neska-mutilak Mutiloan lehiatu ziren.

Riaño bosgarrena LazkaonJuniorren XL. Lazkaomendi pro-ban Victor Alvaro Construccionestaldeko Xabier Mikel Azparren gai-lendu zen (2:00:48).Quesos Albeni-zeko Juan Riaño 5.a sailkatu zen(2:01:54). Asier Etxeberria 10.a iri-tsi zen helmugara, Alex Unzilla 33.a,Xabier Maiza 42.a, Hodei Zia 44.aeta Oihan Vinagre 55.a. Taldekakosailkapenean bigarrena izan zenQuesos Albeniz.

Bidasoako azken etapa Irisa-rrirendakoBidasoako Itzuliko azken etapaRural Kutxa-Seguros RGA taldesakandarreko Jon Irisarrik iraba-zi zuen. Irisarri 4.a izan zen Bida-soako Itzulian. Eta Urrakiko igo-eran Rural Kutxako Josu Zabalabigarrena sailkatu zen.

Maratoi Erdian Kaxi Estarriaga izanzen lehen sakandarra eta probaherrikoian Juan Luis Maiza etaIzaskun Beunza

Igandean joka-tutako IruñeaHiria MaratoiErdian (21 km)eta lasterketaherrikoian (10km), bi probakbatuta 1.140 korrikalarik hartuzituzten Iruñeko kaleak.

Migel Aristu (1:11:24) eta Alejan-dra Arribas (1:24:20) izan zirenmaratoi erdiko garaileak. 642 korri-kalari klasifikatu ziren, eta sakan-darren artean Kaxi Estarriagaetxarriarra izan zen azkarrena,155. postuan sartu eta gero (1:33:07).Bestalde, lasterketa herrikoianAitor Etxeberria (33:48) eta Ana Llo-rens (37:44) nagusitu ziren. 512korrikalari klasifikatu ziren etasakandarren kasuan, Juan LuisMaiza etxarriarra 15.a (37:04) etaIzaskun Beunza 70.a (41:05) iritsiziren lehenak helmugara.

Sakandarrak Maratoi Erdian (21 km)

Gizonezkoak:1. Migel Aristu (Iruñea) 1:11:24

155. Kaxi Estarriaga (Etx.) 1:33:07217. Jose Javier Beregaña (Uhar.)

1:36:55459. Angel Tajuelo (Alts.) 1:50:36501. Juan Antonio Palacios (Alts.)

1:54:05

Emakumezkoak:52. Alejandra Arribas (Iruñea.) 1:24:20

Sakandarrak proba herrikoian (10 km)

Gizonezkoak:1. Aitor Etxeberria (Iruñea) 33:48

15. Juan Luis Maiza (Etx.) 37:0421. Iraitz Senar (Lak.) 37:2467. Jorge Iradi (Alts.) 40:4977. Asier Estarriaga (Etx.) 41:46

128. Juan Pedro Ariz (Bak.) 45:07142. Javier Navarrete (Alts.) 45:49156. Borja Gonzalez (Alts.) 46:25158. Fernando Montero (Alts.) 46:25224. Oscar Hernandez (Irur.) 49:16296. Francisco Mata (Irur.) 52:00306. Joxe Mari Mercero (Unanu) 52:32

Emakumezkoak:24. Ana Llorens (Burlata) 37:4470. Izaskun Beunza (Olaz.) 41:05

216. Noelia Rodriguez (Irur.) 48:59341. Eva Duran (Alts.) 54:00403. Maite Duran (Alts.) 56:29

Etxarri-Larraun,SakanakoMendizaleekinAtaungo sagardotegi bateanbazkaria antolatu dute

Iganderako mendi ibilaldia du anto-latuta Sakanako Mendizaleak talde-ak. Etxarritik goizeko 8:00etan ate-rata, Ataunera joko dute, Larrañe-ta klubak antolatutako mendi ibilaldiederra eginez. Behin Ataunen, sagar-dotegi batean bazkaltzera gelditu-ko dira mendizaleak. Ibilaldian ize-na emateko ohiko tokietan emanbehar da izena edo 639 117 631telefonora hots egin.

Areto futbola

Berdeak… goazen!Aurreko urtean ere Magnak El Pozo Murcia izan zuen aurkari play-offetan.

Atletismoa

Txirrindularitza

Aitzkozar, Andra MarikoBinakakoa eta Ziordiko krosaate joka

»

Etxeberria hirugarrena etaLasa laugarrena Lizarran

Sakandarrak Iruñeko HiriaMaratoi Erdian

Futbola

17. jardunaldia

Igandean, Dantzalekun11:00etan: Dantzaleku – Medio-lanum11:00etan: Sayas – Kaixo12:00etan: Urdiain – Tipi Tapa12:00etan: Sutegi – Lagun ArteaAtseden: Etxarri Aranatz

Botxa

Espainiako Pistako IrristaketaTxapelketako 300 metro sprinteanhirugarrena izan zen SakanaIrristaketa Taldeko ziordiarra

Asteburuan Espainiako PistakoIrristaketa Txapelketa jokatu zenValentzian. Sakana Irristaketa Tal-deko Anne Lapuente Perezek hiru-garrena izan zen 300 metro esprin-tean eta brontzezko metala kolko-ratu zuen. 1500 metroko finalerakoere sailkatu zen ziordiarra, bainaeguraldi txarra zela eta, probak ber-tan behera gelditu ziren. Espainia-ko Txapelketan parte hartu zuten

gainontzeko sakandarrek ere sail-kapen ona lortu zuten.

Irristaketa

7 bikote lehianIratxoko BotxaTxapelketanAsteburuan hasiko da txapelketa etaekainaren 12an despedituko da

Iratxo elkarteak antolatuta, astebu-ruan hasiko da 2016ko Iratxo BotxaTxapelketa. 7 taldek eman dute ize-na. Botxa petanka antzeko joko tra-dizionala da, Irurtzunen jarraitzaileasko dituena. Iratxo elkartean joka-tzen dute botxara, bertan dutenbotxategi ederrean. Ekainaren 12rabitartean, astero botxaz gozatzekoaukera izanen da bertan. Kirol bere-zi hau ezagutzeko aitzakia bikaina.

Anne Lapuentekbrontzezkoa ekarri du

Asteburuko partidak

Larunbatean:19:30ean: Desesperados / Gui-llermo-Francisco-Iñaki20:30ean: Xabier-Migel-Txutxu-rrin / LirainakIgandean: 19:30ean: Iñigo-Xabier-Jabier /AHTrik Ez20:30ean: Tximeleta / Desespe-rados

Page 13: 552 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a kirola 13

Irurtzungo Kirol Batzordeak etakirol taldeek antolatutako Irur-tzungo Kirol Ekitaldiak bihar des-pedituko dira. Herrian lantzendiren kirolak, euren osasuna etaarazoak eta Irurtzun eta bere ingu-runea ongi ezagutzeko paradaeman dute ekitaldi horiek.

Aurreko ostiralean mahai-ingu-ru bikaina antolatu zen, eta Tama-ra Angulo (indoor zikloa), Fermin

Escudero (pilota), Imanol Arregi(areto futbola), Mikel Lasarte(herri kirolak) eta Luis Martil(karatea) irurtzundarrek eurenesperientziaren berri eman zutenMikel Goldarazenaren gidaritza-pean. Atzo, ostegunean, kirola etaosasunari buruzko hitzaldia eskai-ni zuen Oreka fisioterapia eta oste-opatiako Eduard Casanovasek.

Bukatzeko, asteburu honetan

bizpahiru ekitaldi burutuko dira,proiekzioa, Irurtzungo taldeenarteko herri kirol proba mistoaketa gaitasun-probak eta herri afa-ria, tarteko.

Maiatzaren 29an izanen da,Irurtzunen, baina maiatzaren 24abaino lehen eman behar da izena

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Immigrazio Zerbitzuaketa Euskara Zerbitzuak aurrekourtean bizikleta festa antolatu zutenAltsasun, eta arrakasta ikusita,ekimenarekin jarraituko dute. Bai-na aurten festa Irurtzunen ospatu-ko da, maiatzaren 29an.

Ibilbidea, jolasak, tailerra etakirol material trukaketaMaiatzaren 29an, goizeko 9:30ean 2orduko bizikleta ibilbide errazaprestatu da Irurtzundik barna.Ondoren auzatea eta herri jolasakizanen dira, eta bizikleta konpon-tzeko tailerra. Jostailuen eta kirolmaterialaren trukea egiteko auke-ra ere egonen da. Edozein kirolmateriala trukatu daiteke: patinak,

raketak, bizikletak, patineteak,baloiak, eskiak… Hori bai, materialhau Atakondoa eta San Migel ikas-tetxeetan jasoko da aurretik.

Izena ematekoMaiatzaren 24a baino lehen, Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866),Immigrazio Zerbitzuan (648 070710), Euskara Zerbitzuan (948 464840) edo Atakondoa eta San Migelikastetxeetan.

Osasuna klubaren Gela Gorri-txoa-Aula Rojilla ekimenarenbarruan, Osasunako Unai Garciaeta Nauzet jokalariak Irurtzun-go Atakondoa ikastetxean izanziren bisitan aurreko ostegune-an, ikasle guztien zoramenerako.

Jokalariek hitzaldia eman zutenbeteta zegoen aretoan. Ikasleengalderak erantzun zituzten etaeuren esperientziaren berri emanzuten. Ekitaldira Osasunako joka-lari ohi Txomin Nagore irurtzun-darra ere hurbildu zen.

Larunbatean X. Bermeoko Cam-pos Triatloia-Rafa Memoriala joka-tu zen (0,750 m igerian, 24 km bizi-kletan eta 5 km korrikan). 300 tria-tleta baino gehiagok osatu zutenproba eta 23 urtez azpiko AnderOkamikak (1:10:50) eta triatloiraitzuli den Virginia Berasategik

(1:18:32) irabazi zuten. SakanaTriatloi Taldekoek lan polita eginzuten. Javier Borrega 48.a sailka-tu zen (1:21:40), Sergio Garcia deEulate 53.a (1:22:22), Aitor Mozo64.a (1:23:47) eta Alejandro Zaba-la 74.a (1:24:42).

Senperen zazpigarrenakBerriki Senperen jokatutakoTriathlon Côte Basquen, SakanaTriatloi Taldea taldekako probanlehiatu zen. Isidro Asurabarrenak,Alex Zabalak eta Sergio Garcia deEulatek osatu zuten taldea. 100 tal-deen artean. Girondins Bordeauxizan zen lehena (54:56) eta SakanaTriatloi Taldea zazpigarrena(1:02:21), 7:25era.

Mendi lasterketak

Triatloia / Duatloia

Futbola

Kiroldegia

Kiroldegia

Sakana Triatloi Taldekoakongi Bermeon

Bizikleta festa aurtenIrurtzunera

Osasunako Unai Garcia etaNauzet Atakondoan

Proiekzioa, herri kirolak eta afariaIrurtzungo Kirol Ekitaldiak agurtzeko

2015ean Altsasun ospatu zen.

Asteburuan jokatu da VIII. Villade Ausejo Tramo de Tierra Rall-ya. Carlos Aldekoa pilotuak etaJavier Goikoetxea kopilotu olaz-

tiarrak (Ford Fiesta R5) izan zirengaraileak (1:28:10). 26 ibilgailuk lor-tu zuten rallya despeditzea eta 12erretiratu egin behar izan ziren.

Mahai-inguruan Irurtzungo kirola izan zuten hizpide. Sokorro Alzueta

Katarain bigarrenaIzazpiko igoeranA ste b u r u a nmakina bat men-di lasterketajokatu dira. Tar-tean, Ezkio-Itsa-sokoa. Herrikoseme Aritz Ege-ak (33:23) iraba-zitako IzazpikoIgoeran (6,3 km),Beñat Katarainlakuntzarra biga-rrena sailkatu zen(35:45). Bestalde, igandean Mitxarro Birajokatu zen Araian (27,6 km). Euriak,baina bereziki haize gogorrak, izu-garri zaildu zuten lasterketa, etaantolakuntzak ibilbidean aldaketa eginbehar izan zuen, segurtasunagatik.Barrundiako Julen Martinez de Esti-barizek (2:24:10) eta Miren JaioneMendijurrek (3:13:41) irabazi zutenproba. Hainbat sakandar lehiatuziren eta Joxeja Maiza etxarriarraizan zen azkarrena, 7.a (2:37:03). Bestalde, 95 korrikalarik osatu zutenSegura-Zerain Traila (24 km). JokinLizeagak (1:58:11) eta Eva Moredak(2:25:36) gidatutako proban IsraelArbizu etxarriarra 36.a sailkatu zen(2:36:20).

Sakandarrak Mitxarro Biran (27,6 km)

1. Julen Mtnez. de Estibariz(Barrundia): 2:24:10

7. Joxeja Maiza (Etx.): 2:37:0337. Iker Flores (Urd.): 2:59:5882. Aitor Salinas (Etx.): 3:26:0198. Sergio Goñi (Olaz.): 3:36:33

101. J.Daniel Lakuntza (Etx.): 3:40:52102. Asier Leiza (Arb.): 3:41:24

Sakandarrak Segura-Zerain Trailean (24 km)

1. Jokin Lizeaga (Urnieta): 1:58:1136. Israel Arbizu (Etx.): 2:36:2062. Fernando Igoa (Etx.): 2:52:48

Automobilismoa

Espainiako Taldekako Duatloi Txapelketan

Apirilaren 23an eta 24an Espainiako Taldekako Duatloi Erlojupeko Txapelketa jokatu zenSorian. Sakana Triatloi Taldeko bi talde lehiatu ziren bertan. Gizonezkoen elite mailan, 99talde parte-hartzaileen artean Diablillos de Rivas Triatloi Kluba izan zen txapelduna (1:10:32).Sakana Triatloi Taldea A 31.a sailkatu zen (1:17:16). Eta Open mailan lehiatutako 81 talde-ren artean Diablillos de Rivas Triatloi Klubeko B taldea gailendu zen (1:14:34). Sakana Tria-tloi B taldea 26.a iritsi zen helmugara (1:25:17).

Gaztetxoak XI. San Juan DuatloianMaiatzaren lehenean jokatu zen XI. San Juan Duatloia, Nafar Kirol Jolasetarako baliaga-rria. Sakana Triatloi Taldeko kideak aritu ziren bertan. Aurrebenjaminetan Asier Razkin 7.asailkatu zen eta Eneko Razkin 13.a. Benjaminetan Ekain Imazek irabazi zuen eta Alain Raz-kin 6.a sailkatu zen. Bukatzeko, emakumezkoen kimuen mailan Nahia Imaz hirugarrenairitsi zen helmugara eta gizonezkoetan Hegoi Lakuntza ere hirugarren postuan sartu zen.

Bisitaren aitzakian, festa ederra ospatu zuten Atakondoan. osasuna

Irurtzungo KirolEkitaldiakMaiatzak 13, ostirala, 20:00etan,Kultur Etxean: Proiekzioa: Irur-tzun eta bere ingurunea. Saka-nako Ibilaldia, eskalada Bi Ahiz-pak pasabidean eta Irurtzungobidexkak.Maiatzak 14, larunbata, 18:00etan,Foruen Plazan: Herri kirolak mis-toa eta gaitasun-probak (Irur-tzungo taldeak).Maiatzak 14, larunbata, 21:00etan,Barazki Gunean (karpa): Herriafaria. (Txartelak Irurtzungoudaletxean salgai, 10 eurotan.

Javi Goikoetxea txapeldun Ausejon

Maiza Araian ibili zen.

Page 14: 552 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a14

Udaberriko loreak

Egun ez da zaila Jerusalengo Valle-ro plazan itzala aurkitzea, HQ Archi-tects estudioak diseinatutako loreerraldoiei esker. Landare hiritarerakargarri hauek oinezkoen pre-sentzia sumatu orduko loratzen dira,espazio publikoak erabiltzaileenbeharrei erantzuna emanez.Behin loratzean 9 metro-ko altue-ra eta beste hainbesteko diame-trodun lau loreek osatzen dutenmultzoak Warde izena hartzen du.Landare hiritarrak hiriko merka-tuaren sarbidean daude kokatu-ta, Jerusalengo tranbia geltokia-ren ondoan. Loreak oinezkoakhurbiltzerakoan puzteaz gainera,tranbia plazara hurbiltzen ari delaere zabaltzen dira, erabiltzailea tre-naren etorreraz jakinaraziz.HQ taldeak proiektua diseinatze-rakoan plazaren egoera kaxkarranabarmendu du. Tranbiak espaziopublikoa bitan banatzeaz gainera,plazak inguruan ez du inolako egi-

tarau osagarririk eta hori gutxibalitz, hiriko instalazio elektrikoenazpiestazioen transformadoreakdaude bertan kokatuta. Dena dela,Warde proiektuaren helburua ezda kaos horri aurre egitea izan, hiriespazio publikoa indartzea baizik.Loreen funtzionamendua sinpleada. Landarearen sustraiak lur barre-nean kokatuta dagoen arketa elek-trikoa dira, eta energia elektrikoazurtoinetik gora doa, lorearenardatzean kokatutako aire konpre-soreraino. Azken hau, presentziatermostatoen bitartez, landareenloratzeaz arduratuko da. Udako egun bero batean oinezkobatek itzal unea bilatzen badu, ger-turatu orduko lorea puztu eta zaba-lik mantenduko da pertsonak aldeegiten duen arte. Tranbia geltoki-ra gerturatzen denean, lau loreakaldi berean zabalduko dira bidaia-ri ohartarazteko trena hartu nahi-ko balu presa eman beharra due-la. Hiri espazioa eta erabiltzailea-ren arteko erreakzio azkarra da.

bazterretik

Izaskun Beunza

kultura >>

Maiatzaren 15ean, igandean,11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik20:00etara Etxarri Aranazkoestalopean. Gaur eta igande goizeanzehar jarduera osagarriak izanen dira

Guk ibilitakoak gureakdira. Izenburu hori jarridio Sarek Pello Mariñela-rena Imazen lanen erre-

produkzioarekin antolatutako era-kusketari. HIESak jota, espetxean“inolako mediku-arretarik gabeeta baldintza penagarritan hiltzenutzi” zutela gogorarazi nahi duSarek erakusketaren bidez. “Pello-ren giza eskubideak azken mutu-rreraino nola bortxatu zituztennabarmentzen du erakusketak,

baina, batez ere, gaur egun, Pellobezala, gaixo dauden euskal presopolitikoen askatasuna” aldarrika-tzeko bitartekoa izan nahi du etzi-ko erakusketak. Aldi berean, berelanaren aitortza ere izan nahi du.

Mariñelarenari ihesean bizizela, pinturarekiko eta poesiare-kiko zaletasuna piztu zitzaion.Espetxean margotzen eta idaztensegitu zuen. Ehun koadro bainogehiago egin zituen. Olioa, ikatzaeta arkatza erabili zituen bere lan

figuratiboak sortzeko. Paisaiekineta bodegoiekin batera, erretra-tuak ere badira bere bilduman. Lanhorien erreprodukzioarekin osa-tu da erakusketa. Haiek dohain-tzan eskuratzeko aukera izanen da.

Erakusketa, gero Euskal Herrianbarna izanen da ikusgai.

Egitaraua>> Maiatzak 13, ostirala22:00etan Burdin hariak etaplastikozko koilareak (maitasunlubrikatua), Leku Ona tabernan.

>> Maiatzak 15, igandea11:00etatik 20:00etara Pellorenlanen erakusketa. Goizean Uribe Crew graffitilariekPelloren obran oinarrituta horma-irudibat eginen dute. 12:00etan Serigrafia tailerra. EtxarrikoArtie Kaliak Pelloren obran oinarrituta-ko poltsak eta kamixetak eginen ditu. Altsasuko Arte Bide taldearekin sormenparte-hartzailea.13:00etan Poema-poteoa. Pellorenolerkietan oinarriturik errezitaldilaburrak tabernetan, idazle,bertsolarieta musikarien laguntzarekin.

Solasaldi berezia

Erakusketaren atariko, SarekOier Gonzalezen eta MarkelOrmazabalen ikuskizuna anto-latu du. Biek idatzitako testuakerrezitatuz, gitarrarekin musi-katuz eta hiru bideo proiekziozosatutako ikuskizuna da Burdinhariak eta plastikozko koilare-ak (maitasun lubrikatua). Espe-txearen gaineko solasaldi musi-katu eta gogoeta partekatu horigaldera batetik sortu da: berdinpisatzen ote du koilara batekespetxearen hormaren bi alde-etan? Galdera horri tiraka erai-ki dute saioa. Eta koilararibegira,espetxearen gaineko begi-rada bat eraikitzen dute.

Liburua

Mariñelarenaren testuak etamargolanak biltzen dituen libu-ru Amnistiaren Aldeko Batzor-deak argitaratu zuen 1993an.Interneten kontsultatu daiteke,Ataramiñe elkarteak sareratubaitzuen 2014an.

Komediazkoezkontza

Txingurriye taldeak ekoiztutakoGora ezkonberriak! antzezlana

arrakastatsua izan zen. Hainbatkoadriletako 20 lakuntzarrek tau-laratu zuten antzezlana, alkateabarne. Ezkongaien eta gonbida-tuen pasarte umoretsuek publiko-aren algarak sorrarazi zituzten.

Altsasu festetarakokartel bila

Aurten festak iragarriko dituenkartela aukeratzeko lehiaketa

antolatu du Altsasuko Udalak. Hel-duen eta haurren mailetan deituda lehiaketa. Aurreneko mailanparte-hartzaile bakoitzak gehie-nez bi lan aurkez ditzake, beti ere,lan originalak direnak. Kartele-tan, ezinbestean, honako testuaagertu beharko du: Altsasuko fes-tak 2016 / Fiestas de Alsasua 2016.Lanen tamaina A3koa izanen da,edo 70 cm altu eta 50 cm zabal. Aur-kezterakoan euskarri gogor batengainean aurkeztu beharko da.Lanak, plika sistema erabiliz, gari-laren 15eko 14:00etara arte aurkez-tu daite zke, Ior tia kulturgunean.Herri bozketa bidez auke-ratuko da kartel iragarlea. Haurren mailan, DBH2 bitartekoAltsasuko ikastetxeetako ikasleaklehiaketara lanak aurkeztu ditza-kete. Garagarrilaren 17rako aur-keztu beharko dira. +www.guaixe.eus

Stock eta biltegi arazoengatikargitaletxeak bere El hombreque arreglaba bicicletas libu-

ruaren 2.000 ale suntsitu beharzituela jakin zuen idazleak, AngelGil Chezak. Haiek suntsiketatikberreskuratu zituen baina salduezin zituenez, banan-banan etike-tatu zituen eta haien truke jende-ak emandako dohaintzak ongin-tzara bideratzea erabaki zuen.

Europarako ametsa bete nahianGreziako kostaldera iristen direnerrefuxiatuak laguntzen ari denProactiva Open Arms gobernuzkanpoko erakundeari bideratzendio laguntza.Liburuaren alebatzuk Altsasuko Arkatz liburu-dendara iritsi dira eta borondate-aren truke eskuratu daitezke, ezbaitaude salgai. +www.guaixe.eus

Liburuak migratzaileak laguntzeko

Mariñelarenaren lanen erakusketa ibiltaria etzi mustuko da

Page 15: 552 guaixe

Guaixe • 2016ko maiatzaren 13a kultura 15

Gaur, 19:30ean, mustuko duerakusketa. Ostegunean, berriz,zuzeneko margotze saioa eginen duerakusketan bertan, 19:30ean

Hiru urteren ondoren ItziarNazabalek asteartean era-kusketa zabaldu zuen Altsa-

suko Iortia kultur gunean. Lore-en serie berriko lanak dira ikus-g ai daudenak, propioerakusketarako eginak. Serieabera joan den urtean hil zen amo-na omentzeko modua da Nazaba-lendako. Joan den urtean hura hilondoren dolu garaia ezin sortupasa zuen Nazabalek. “Amonariesker sortutako” serieko koadro-ak dira ikusgai daudenak.

Loredun erakusketa gaur mus-tuko du margolariak, 19:30ean.Aurkezpenarekin batera, gaur,

performacea prestatu du. Nazabalberarekin batera, Irantzu Gonza-lez dantzariak eta Jorge Cordonpiano-joleak parte hartuko dute.Aurrenekoarekin aritu da margo-laria eta lotura ona dute. Cordo-nekin estreinakoa du eta bat egi-

tea ederra izan dela adierazi digumargolariak. Berak azken urteanbizitakoaren “irudikapen kontzep-tuala” izanen da hirurek eskaini-ko dutena. “Nik laguntza eskae-rak eginen ditut. Itzaletatik atera-ta “amona” etorri eta indarraeman eta sormenera bideratukodit”. Azaldu digu labur. Mustutzeadespeditzeko “gaiarekin lotuta-ko” auzatea izanen da.

Zuzenean margotzenAzken erakusketan egin bezala,Nazabal zuzenean pintatzen ikus-teko aukera izanen da. Cordonenpiano doinuen erritmora musikasentipenak mihisera aterako dituNazabalek. Hitzordua osteguneanda, 19:30ean, Iortia kultur gunean.+www.guaixe.eus

Baztango tragediaeszenaraLarunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean

Zarrapastra teatro talde iruin-darrak Baztango kondaira bat

ekarriko du Altsasura: Urtsua,leyenda de luz y niebla. NievesOteiza taldekideak mendez men-de transmititu den BaztangoUrtsuaren kontakizunean oina-rrituta idatzitako antzezlana. Otei-zak gertaera 1700eko garagarrila-ren 22an eta 23an kokatu du. Nafa-rroa Behereko nobleziako alababatekin, Lantaina jauregiko Jua-narekin, ezkonduko da Arizkun-go Urtsua jauregiko oinordekoa.Ezkondu eta egun berean senarrakhaurdunaldiaren berri izan zuen.Harrotasunak minduta senarrakemaztea hilko du. +www.guaixe.eus

Igandean, 19:00etan, EtxarriAranazko elizan

Etxarri Aranazko abesba-tzak udaberriko kontzer-turako literatura hartu dugaitzat. Musikari asko

izan dira euren doinuari letra jar-tzerakoan gogoko idazleen obre-tara jo dutenak. Haietako hama-rren aukeraketarekin osatu duEtxarri Aranazko abesbatzak egi-

taraua. Eta hartan ezin falta aur-ten euren heriotzaren 400 urteu-rrena bete den Miguel de Cervan-

tes Saavedra eta William Shakes-peare. Etziko emanaldiaren ondo-ren Etxarri Aranazko abesbatzak

Erriberriko abesbatzen topake-tan parte hartuko dute, hilaren28an.

Egitaraua Obra Idazlea MusikaTres epitafios Miguel de Cervantes Rodolfo Halffter

Para la sepultura de D. QuijotePara la sepultura de DucineaPara la sepultura de Sancho Panza

Full fathom five William Shakespeare Ralph Vaughan WilliansThree Shakespeare song, 1.

Cantique de Jean Racine Jean Racine Gabriel FaureIm Herbst Klaus Groth Johannes BrahmsDos olas Gustavo Adolfo Becquer Alejandro YagueSuite de Lorca Federico Garcia Lorca Einojuhani RautavaaraSe equivocó la paloma Rafael Alberti Carlos GuastavinoTu no sabe ingle Nicolas Guillen Emilio GrenetTe quiero Mario Benedetti Alberto Favero

Mold. Liliana CangianoNerea izango zen Joxean Artze Mikel Laboa

Mold. Javier Busto

Golden AppleQuartet azkenikuskizunarekinbisitanDomekan, 19:00etan, Olatzagutiakokultur etxean

Golden Apple Quartet laukote-ak irailean mustu zuen Mun-

do intrépidoazken ikuskizuna eka-rriko du Olatzagutiara. Baitaberezkoa duten umorea eta musi-ka. Telebistetan ohikoak dirennaturari buruzko dokumentalenitxura du ikuskizun berriak. Pro-bintzietako musikariei buruzkotelebista dokumentala aitzakia-tzat hartuta, denetariko doinu etakantuak ekarriko dituzte lau abes-lariek: rock, opera, txantxa, swing,flamenko… Antzezpena eta dan-tzarekin osatzen du laukoak ikus-kizuna. +www.guaixe.eus

Jules Vernek 1891n Petit Jour-nal egunkariko gehigarrianargitaratu zuen Kazetari

amerikar baten egunaldia 2889annarrazio laburra. Alberto Baran-diaranek euskaratu eta Denonar-tean argitaletxe nafarrak argita-ratu zuen martxo hasieran. Libu-ruak Iker Serranoren ilustrazioakditu.

Vernek fikzio-zientziaren bidez2889. urteko garilaren 25ean,AEBetako hiriburu berrian, Zen-

tropolisen, Earth Herald egunka-riko zuzendariaren lanegun batenberri ematen du. Egunkari ame-rikarrak eragin handia du etazuzendariak munduko agintariguztiek harengana aholku etamesede eske jotzen dute. Idazlefrantziarrak etorkizuneko gizar-tea klase arteko alde handiak ira-gartzen ditu, baita makina bataurkikuntza teknologiko ere: Inter-net, garraio lasterra eta beste. +www.guaixe.eus

Punk-roka eta hip-hopa plazara!Larunbatean, 23:00etan, Altsasukoplazan

Frenetik taldeak Guillotinadis-koaren aurkezpena eginen du

Xabi Seco baju-jotzaile altsasaurra-ren taldea daFrenetik eta hard-coremelodikoa eta punk rock estiloadute. Haiekin Raperos de Emauseta The Titanians ariko dira. Rape-roek urteko ibilbidea dute. Sam-plerrak eta bateria programatuakbazterrean utzi eta jendaurreraThe Titanians taldeko musikarie-kin agertzen dira orain.

Barandiaranek Verneren etorkizunekokazetariaren istorioa itzuli du

Musika eta literatura eskutik

Argitalpenak

Ez zaizu ahaztu (1998, Susa)Dolores Ibarruri, Pasionaria(1998, Elkar)Gaizkileen faktoria (2000,Euskaldunon Egunkaria) Mundu txikia (2005, Susa) Postkronikak (2009, Elkar)Veleia afera (2010, Elkar)Vera Candidaz dakidana(2011, Alberdania)

Nazabalekin bi hitzordu

Saritua

Altsasuko Dendarien Elkarteak emanda-ko 30 euroko erosketa txartela eta Xurru-tek, Alde Zaharreko tabernarien elkarte-ak emandako ardo botilak zozketatuzituen. Juani Cobos altsasuarrarendako izanziren sariak.

Page 16: 552 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA •2016ko maitzak 13, ostirala • 2. aroa • 552. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 26 . . . . . . . . . 6.5 . . . . . .44.7Etxarri A. 25.2 . . . . . . . 6.3 . . . . . .56.6Altsasu 24 . . . . . . . . . 8.5 . . . . . .27Aralar 17.3 . . . . . . . 3.5 . . . . . .29.5Urbasa 20 . . . . . . . . . 6.5 . . . . . .54.2

: eguraldiaasteko >>

Min: 8 Max: 13 Min: 9 Max: 13 Min: 8 Max: 13 Min: 7 Max: 14 Min: 7 Max: 14 Min: 7 Max: 14 Min: 7 Max: 16

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 94 % euria: 97% euria: 57% euria: 15% euria: 15% euria: 20% euria: 27%

Bazkide zozketaMAIATZEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako Kanpina: %10eko deskontua.Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

1. SARIA: Ekainberri: 2 sarrera.

Artazako Kanpina:

%10eko deskontua.

Aquarium: sarrera bat.

Lacturale: esneki lotea.

Gaztezulo: 3 hilabetez doan.

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

13 21 29 5

1. Noiz hasi zinen edoskitzemunduan?Duela 16 urte nire seme zaharre-na jaio zen. Oso gaizki pasa nuenesne asko eskatzen zidalako. Inorkez dizu azaltzen zergatik egitenduen hainbeste negar: kolikoakdirela, hortzak direla… Umea jaio-tzen denean ez dago argibide zeha-tzak ematen dizkizun liburu bat.

2. Noiz hasi zinen prestakuntzajasotzen?Bigarren umea izan eta gero, 6 hila-bete zituela, askok esaten zidatentitia kentzeko. Kezkatuta, Amagin-tzara deitzea bururatu zitzaidan, etalaguntza eskaintzen ahal zidan jen-dea aurkitu nuen. Nik pasatakoa

ez dut inorendako nahi, horre-gatik erabaki nuen prestakun-tza jasotzea. Aholkulari hasi

nintzen, eta Carlos Gonzalez etaRosa Jové adituekin ikasi nuen.

3. Ikasketa prozesuak zer emanzizun?Ikasiz joan nintzen heinean, niresemearekin bizitako akatsak iku-si nituen. Lehen umearekin haingaizki pasa nuenean ez zen inor ese-ri nirekin, ez zidan inork entzun,eta behar hori asetzeko helburua-rekin sartu nintzen mundu hone-tan. Erronka bat izan zen, baina den-borarekin bizitzan gehien betetzennauen gauzetako bat bihurtu da.

4. Ama eta haurrekin askoikasten al duzu?Amari entzun behar zaio lehenik;beraiek zer sentitzen duten jakitea.Gauza on asko ateratzen dituzte etanik ere asko ikasten dut haiekin.

Ama eta haur bakoitzetik gauzaoso ezberdinak ikasten dira.

5. Boluntario moduan aritzen zara?Zortzi urtetan Sakanako herrieta-tik ibili nintzen etxez etxe lagun-tzen. Nahiko nahasia zen, eta azke-nean Altsasun egoitza irekitzeaerabaki nuen. Hau amendako txo-ko bat da, berea sentitu dezakete-na. Baina horrek ez du esan nahihonegatik kobratzen dudanik. Honadatorrenak bere borondatea ema-ten du, besterik ez.

6. Ezjakintasun asko al dagoedoskitzearen inguruan?Bai. Finean, umearendako garran-tzitsuena edoskitze prozesua da.Erditzeak gehienez egun bat irau-nen du, baina edoskitzea askoz ereluzeagoa da, eta arazoak badituzuamets gaizto bihurtu daiteke.

7. Zein dira arazorik ohikoenak?Larruazaleko ildoak edo erroitzak.Mastitisa duten amak ere etortzendira. Haurren kasuan, umeak pisubaxuagatik ekartzen dituzte. Egunbatzuetan pisua galtzen dute, etahori ez du inork azaltzen; guraso-en kezka nagusia izaten da.

8. Hamar urte daramatzazu;aldaketarik antzeman al duzu?Edoskitzea modan dagoela esandezakegu. Krisia dago, eta titiaematea munduko gauzarik merke-ena da. Titia ematearen ideia askoaldatu da; lehen sufrimenduare-kin lotzen zen gehiago, eta egun gau-zak beste modu batera ikusten dira.Aurreko urtean 230 amei eskaininien arreta, eta Sakanan erreferen-

tzia bihurtzen ari naiz. Araba etaGipuzkoatik ere etorri zait jendea.Titia uztea baino lehenago asko pasadira hemendik eta oso gutxik utzidute. Belaunaldi aldaketak ere era-gin handia dauka. Inplikazio han-dia dago aiten aldetik eta miresga-rria iruditzen zait.

9. Edoskitzearen abantailak?Ekonomikoki aurrezten duzunaalde batera utzita, edoskitzea haurbat hazteko dagoen modurik natu-ralena da. Amak titia ematen badu,askoz ere lehenago osatzen da erdi-tu eta gero. Lehen hilabetean hau-rrari esnea emanez gero, ehun milatxerto sartuko bagenizkio bezalaizanen litzateke; babes handia har-tzen dute. Emakumeok titian duguninformazio guztia umeari helara-ziko diogu. Titia ematea ez da soi-lik haur bat elikatzea, emozional-ki ere prestatuta egon behar da. Amaeta seme-alaben artean lotura bere-zia sortzen da.

10. Osasun zerbitzuak eskaintzenal du honen inguruko ezagutzarik?Ama guztiek kexa bera dute: infor-mazio eza handia da, ezjakintasunhandia, eta baliabide gutxi esku-ra. Sektore askori ez zaio intere-satzen titia ematea. Diru asko sor-tzen da biberoiaren inguruan.

11. Honetaz bizitzea gustatukolitzaizuke?Osasun arloan lan egiten dut etaetorkizunean honetan aritzea gus-tatuko litzaidake. Ama batek kez-katuta deitzen banau, beti eskai-niko diot arreta, hau delako bene-tan gustuko dudana.

>>11galdera

Ana Santano Edoskitzean aditua

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano