523 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko irailak 25, ostirala • 2. aroa • 523. zenbakia Uharte Arakilen eta Olatzagutian festak ospatuko dira asteburuan. Asteartean jendetza espero da Aralarko santutegian Olatzagutia- Urbasa mendi lasterketa bihar Sakanerria >> 6 Kirolak >> 13 >>5 Asteartean, 11:00etan, Altsasuko Baratzeko bide plazan geldialdia eginen du Emakumeen Mundu Martxak eta ekitaldia izanen da. Mintzakide, mingaina euskaraz askatzeko. Izen ematea zabalik da >>9 Txakurren pozoitzeak salatuko ditu bihar Huellas de Altsasuk >>7 >>11 AEK-n hasi dira euskara ikasten >>3 Sustraiak, Dantzarima eszenatokira >>15 Sakana bizikletan zeharkatzera Udako argazki lehiaketak baditu sarituak Epaileek Mar Gonzá- lez Ruiz de Larramen- diri eman diote Turkiarako bidaia. Eta zuek Bea Vegas Zelaiari Iruñeko Way Out esperientzia Mar Gonzalezek Miarritzen ateratako argazkiari eman diote saria epaileek. Jasotako 111 argazkiren artean www.guaixe.eus-eko bisitariek aukeratutakoa. Martinez absolbitu egin dute >>8 Emakumeen Mundu Martxa gurean

description

 

Transcript of 523 guaixe

Page 1: 523 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko irailak 25, ostirala • 2. aroa • 523. zenbakia

Uharte Arakilen eta Olatzagutianfestak ospatuko dira asteburuan.Asteartean jendetza espero daAralarko santutegian

Olatzagutia-Urbasa mendilasterketa bihar

Sakanerria >> 6Kirolak >> 13

>>5Asteartean, 11:00etan, Altsasuko Baratzeko bide plazan geldialdia eginen du Emakumeen Mundu Martxak eta ekitaldia izanen da.

Mintzakide, mingainaeuskaraz askatzeko.Izen ematea zabalik da

>>9

Txakurren pozoitzeaksalatuko ditu biharHuellas de Altsasuk

>>7

>>11

AEK-n hasidira euskaraikasten

>>3

Sustraiak,Dantzarimaeszenatokira

>>15

Sakanabizikletanzeharkatzera

Udako argazkilehiaketakbaditu sarituakEpaileek Mar Gonzá-lez Ruiz de Larramen-diri eman diote Turkiarako bidaia. Eta zuek Bea VegasZelaiari Iruñeko Way Out esperientzia Mar Gonzalezek Miarritzen ateratako argazkiari eman diote saria epaileek.Jasotako 111 argazkiren artean www.guaixe.eus-eko bisitariek aukeratutakoa.

Martinezabsolbitu egin dute

>>8Emakumeen Mundu

Martxa gurean

Page 2: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaCharlie & The Colours. Irailaren 25ean,ostiralean, 22:30ean Altsasuko Haritzatabernan.

Kalakan. Irailaren 26an, larunbatean,17:00etan eta 20:00etan Arbizukoekokanpineko Amari yogan.

Etxarri Aranazko abesbatza etaEtorkizuna dantza taldea. Irailaren 26an,larunbatean, 19:00etan Etxarri Aranazkoplazan.

Dj Bull. Irailaren 26an, larunbatean,24:00etan Olatzagutiko Barandi tabernan.

DantzaSustraiak. Irailaren 26an, larunbatean,20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.Dantzarima dantza taldea.

AntzerkiaBeltx iñerexagube. Irailaren 26an,larunbatean, 11:00etan Etxarri Aranazkokanpineko sarreratik.

Bizikleta irteerakAltsasu-Goldaratz-Altsasu. Irailaren 26an,larunbatean, 9:30ean Altsasuko kultur guneparetik. 80 km. Zikloturista taldea.

XXII. Sakanako Bizikleta Eguna. Irailaren27an, igandean, 9:00etan ZiorditikIrurtzunera, Lakuntzan geldialdia. 41 km.Mank-eko Kirol Zerbitzua.

Ibilbideak Arrantzaleen bidea (Irurtzun-Latasa-Irurtzun). Irailaren 27an, igandean,10:00etan Irurtzungo plazatik. FamiliaMintzakide.

Hitzaldiak Jokabidearen trastornoa dutendementziadun pertsonen erabilera.Irailaren 29an, asteartean, 18:00etan Iortiakultur gunean. Hizlaria: Jose Joaquin Roldan,mediku psikiatra.

Bestelakoak Gaztetxeroen arteko desafioak, futbolpartida. Irailaren 26an, larunbatean,19:30ean Altsasuko Dantzaleku futbolzelaian. AGA.

Deialdiak Sortuko dugu gaztetxoko bat Etxarrin?Irailaren 25ean, ostiralean, 19:00etanEtxarriko ikastolako patioan.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren25ean ostiralean, 20:00etan Irurtzun,Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, EtxarriAranatz, Bakaiku, Altsasu eta Olaztin. Hilekoazken ostiraleko elkarretaratzea.

Gaur nire txakurra izan da, eta bihar?Irailaren 26an, larunbatean, 18:00etanAltsasuko Zumalakarregi plazan.

Herri izarrak ez direla itzaltzen... Irailaren27an, igandean, 17:30ean Altsasuko SanPedro ermitaren parean. Ezker abertzalea.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Irailaren27an, domekan, 20:00etan Altsasukoplazan, elkarretaratzea.

VI. Nazioarteko Emakumeen MunduMartxa. Irailaren 29an, asteartean,11:00etan Altsasuko Baratzeko bide plazan.Mugimendu Feminista.

HodeiSegi hain jator eta alaieta behar bezala ospa-tu. Prestatu belarriak!!

irailak-lastailak 25-1Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

KemenZORIONAKKemen!8 muxu potolo zuretzatfamilia guztiaren par-tez. Ongi pasa eguna!!!

Bazkideekdeskontua

Bazkideek:

Bakarra:

Zuloa plazan:

Altsasuko Foru plaza hankaz gora jarri dute aste honetan, zorua konpontzeko. Zoru-

tik kendutako harlauzak alde batean pilatu dituzte. Garai bateko frontoiko zorua di-

ra, eta garai batean frontisa zegoen tokian pilatu dituzte. Zorua berritutarekin, eta

frontisaren faltan, bestelako jolasak eta solasak hartuko ditu plaza eraberrituak.

Zubian ez aurrera ez atzera:

Horrela gelditu ziren kamioia eta autoa. Nola askatu ziren? Matxurarik izan zen? Zeinen

asegurua arduratu zen balizko matxurez?… Horiek eta beste galdera batzuk sortu zaiz-

kigu pasa den ostiralean Etxarri Aranazko zubian gertatutako istripuaren ondoren. Bai-

na nagusia: noiz emango diote zabalera gehiago zubiari? Etxarriko udalak hainbatetan

egin du eskaera.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Goldaratzera Zikloturismo taldearekin.

Page 3: 523 guaixe

Maite Iturre, Baztango EH Bildu-ko zinegotzia, da elkartearen pre-sidente berria. Hala erabaki zuenzuzendaritza batzordeak Lekunbe-rrin aurreko ostegunean. Iturrek32 batzordekideetatik 26ren babe-sa jaso zuen. Berea izan zen hau-tagaitza bakarra. Lizoain-Arrias-goitiko alkate Amaia Ekisoain dalehendakariorde berria, antzekobabesarekin. Zuzendaritza Batzor-dearen idazkaria Sakanako Gara-pen Agentziako Iker Manterola daeta diruzaina, berriz, EHNEkoJoseba Etxarte.

Lehenengo aldia da Garalu-rren presidentzia emakume batekduela. Elkarteak azken urteangenero berdintasun plan bat eza-rri du, eta, horren baitan, elkar-tearen estatutuetan bere gobernu-organoetan ordezkaritza pareki-deagoa izan dadin beharra jaso da.Politika horren ondorioz Zuzen-daritza Batzordean emakumeenpresentzia nabarmen igo da, aurre-ko legealdiko %25etik %41,18ra,

hala estatutuek agintzen dutenabeteaz. Bestalde, gobernu egiturenberritzearen ondorioz mendial-deko erakunde sozial eta pribatuenparte hartzeak gora egin du ere.

Asmoak EH Bildutik jakinarazi dutenez,

Cederna-Garalurren funtziona-mendua tokiko errealitatera egoki-tu eta ordezkari zein eragileen par-te hartzean sakondu nahi du. Gau-za bera gardentasunari eta partehartzeari dagokionez. Koalizioakaurkeztu duen programa sektorepublikoko eta pribatuko ekarpene-

kin osatu duela adierazi du. Har-tan agertzen diren ideietako batzukdira: tokiko batzorde sektorialakindartzea udalen eta erakunde pri-batuen parte hartzearekin; langileberriek bi hizkuntzatan lan egiteabermatu; premiazko lehentasunakidentifikatu eta eskualde mailako

proiektuak izan; garapen endoge-noaren aldeko lehentasunezkoproiektuak martxan jartzea; ema-kumeen ahalduntzea eta parte har-tzea; Iparraldearekiko lankidetza,tokiko garapenarendako aukerakzabaltzeko eta prestakuntza hain-bat arlotan.

Sakandarrak

Ibarreko hiru eskualdeak ordezkatuz batzarreko kide dira Ainara Aiestaran (Arakil), Kar-mele Marañon (Aranaz) eta Javier Ollo (Burunda). Bestalde, elkarte bazkide gisa Sakana-ko Enpresarien Elkartea zegoen eta Sakanako Garapen Agentzia, Sakanako Dendari, Osta-lari eta Zerbitzuen elkartea eta Altsasuko Dendarien elkartea sartu da.

Guaixe • 2015eko irailaren 25a 3

ezkaatza >>ETXARRIKO GAZTETXOENDAKO DEIA:Sortuko dugu gaztetxoko bat Etxarrin?Deialdi hori egin diete gaurko Etxarriko 12eta 16 urte bitarteko gaztetxoei.

19:00etan ikastolako patioan izanen da bi-lera. Ideiak eta ekarpenak ongi etorriakizanen direla aurreratu dute.

Eraikina mustu ondorenhelduen euskalduntze etaalfabetatze klaseak atzohasi ziren

Telefono deiak, whatsapp eta tele-gram mezuak eta bisitak. Halako-ak jasotzen aritu dira etengabeazken egunetan AEKren Itsasieuskaltegian. Helduen euskaldun-tzeko matrikulazio kanpaina des-peditzear eta egutegiak eta talde-ak ixten aritu dira AEK-ko kide-ak (ikus ondoko taula).

Langintza horrekin batera, Itsa-si euskaltegi handitu eta berrituaegoki jartzeko lanak izan dituzteirail hasieratik. Guztia behar beza-la txukunduta. Ostiralean mustuzuten egoitza berria eta bisitarienoniritzia jaso zuen inbertsioak.Sakanako AEKko Patxi Floresekeman zien ongi etorria ekitaldirahurbildu ziren guztiei. Ibarreanhelduen euskalduntze-alfabetatze-ak egindako ibilbidearen errepa-so arina egin zuen.

Nafarroako AEK-ko arduradunXabier Gartziak adierazi zuenez,Sakanari zerbitzu emateko etasakandarrak euskalduntzeko daItsasi euskaltegia. Gartziak gaine-ratu zuenez, “AEKren metodoare-kin nahi duen guztiak ikasi eta hitzegin dezake euskaraz”. Ikaste pro-zesu horretan AEK laguntzaileadela, “protagonistak ikasleak bai-

tira”. Euskararen tokia berresku-ratzeko deia egin zuen, EuskalHerrian euskaraz bizi ahal izateko.Horretarako, euskararen aldekohizkuntza politikak aldarrikatuzituen Gartziak. Lege babesa, plan-gintzak, baliabideak eta diskurtsoabeharrezko jo zituen. Halakoak iza-nez gero “AEK konplize izanen da”,ziurtatu zuen Gartziak.

Jende ugariLeire Bujanda Morok dantzatuta-ko aurreskuaren eta Olga Marti-nez Rodriguez ikasleak zinta moz-tu ondoren, Itsasi euskaltegi berri-tu eta handitua ezagutzeko aukeraizan zen. Ehun bat pertsona izanziren ekitaldian. Haien artean zeu-

den, besteak beste, AEKren zuzen-daritzako kide guztiak, Euskara-bideako buru Mikel Arregi, Kon-tseiluko Paul Bilbao, HizkuntzaEskubideen Behatokiko GarbiñePetriati, Berria egunkariko PelloUrzelai, Sakanako bertso eskola-ko Josema Leitza, Bierrik funda-zioko Iñaki Mundiñano, EHEkokideak, Iñigo Aritza eta SagradoCorazoneko ordezkariak, AsunFernandez de Garaialde parla-mentaria, Irañeta, Arbizu, Etxa-rri Aranatz eta Altsasuko alkate-ak eta zinegotziak. Baita ikasle etairakasle ohi ugari ere.

Altsasuko bertso eskolakoakeuskaltegian elkartzen dira etamustutzean ezin ziren falta. Haie-

tako bi aritu ziren bertsotan. EdorZubeldia akordeoian lagun zuelaMaider Ansak Pirritx eta Porro-txen Egiozu euskaraz kanta abes-

tu zuen. AEK-ko ikasle eta irakas-leen oraingo eta garai bateko argaz-kiez osatutako proiekzioa ere ikus-gai izan zen.

Sakanako AEKren eskaintza*Herria Maila Ordutegia EgunakIrurtzun A2 9:30etik 11:30era Al-Az

A2 19:00etatik 21:30era Al, AzB2 15:30etik 17:00etara Al, Ar, Og, Ol

Etxarri A. B1 15:00etatik 16:30era Al, Ar, Og, OlAltsasu Hastapena 9:30etik 11:30era Al-Og

Hastapena 19:00etatik 21:00etara Al-OgA1+ 9:30etik 11:30era Al-OgA1+ 16:00etatik 18:00etara Al-OgA2+ 9:30etik 11:30era Al-OgA2+ 19:00etatik 21:00etara Al-OgB2 8:30etik 10:30era Al-OgB2 9:30etik 11:00etara Al-OgB2 17:00etatik 19:00etara Al-OgEGA 9:30etik 12:00etara Al, Az,OgEGA 18:30etik 21:00etara Al, Az, OgEGA 9:30etik 13:30era Larunbata

* Auto-ikaskuntza eta Mintzakide programa ere bai.

SAKANA

Euskalduntzeko, euskaltegia

»

Cederna-Garalurreko zuzendaritza berrituta

Elkartutako jendea dantzariari begira, mustutze ekitaldiaren hasieran. Zinta moztu eta gero euskaltegi berritu eta handitua bertatik bertara ezagutu zuten.

Page 4: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a4 iritzia

astekoa

Raf Atxuri

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Migrarien udazkenaUdazkena eta udaberria dituguhistoriatik eta aurre historiatikere animalien eta gizakienmigrazioen urtaroak. Ardiaklarre aldatzeen aitzakian iraile-an mendiak utzi eta beheko belar-dien peskizan mugitzen dira.Txoriek, hegaztiek urteroko joanetorri luzeari ekingo diote bidaiasenaz.

Aurtengoan, ordea, ehunkamila gizakiren migrazioaren ger-taera Europako bazter batzueta-ko bideak, erakundeak eta jende-aren kezkak astintzen ari da.Siriako gerra ez da atzo goizekoa,baina aste gutxitan gure begienaurrean lehertu da eta komuni-kabideetako lerroburuak beteditu.

Hurbilegi dauzkagu Hunga-ria, Grezia, Austria, Serbia edoKroazia auzi honi ihes egiteko etairudien gordina latzegia gerta-tzen ari da geure zereginetan epe-lean goxo etzanik jarraitzeko.Gerrak eragindako iheslarisamalda hauei harrera egitekohasiak dira Europan barrenaherritar talde batzuk ekimenak

eta elkartasuna antolatzen etaEuropar Batasuneko goi aginta-riak kuota eta zenbakiekin adosjarri ezinik gizartearen presioaknondik joko zain daude.

Balkanetako azken gerren iru-diak ahaztuxeak genituen XXI.mendeko hasiera honetan haranon oinez eta trenez bideak bete-tzen dituzten jende multzoak ikus-

ten ditugu Munich eta Eskandina-via helburu.

Aurtengo Municheko OktoberFest-ek desberdina izateko arra-zoi ugari ditu, auzi honek hamai-ka ertz ditu eta larreak eta men-diak orbelez bete aurretik egin-beharreko batzuk bete beharkodira. Europako duintasuna joko-an da.

Albiste ona da sakandar guztion-dako Portlandek hondakinakerretzeko zuen baimena iraungi-tzat jo dela jakitea. Horixe zen3MB Plataformak, gai honen aur-ka hamar urte lanean eman ondo-ren eta gure bailaran eta inguru-ko eskualdeetan hainbesteko gai-tzespena jaso duela kontuanharturik, espero zuen amaiera.

Enpresak bere proiektua gizar-tearen iritziaren kontra inposa-tuko ez zuelako hitza eman

bazuen, urte hauetan guztietanbehin eta berriz argi eta garbigeratu dela uste dugu herritarrekez dutela inondik ere beren etxeatari aurrean egingo litzatekeenhondakin errausketarik nahi.

Enpresa era guztietara saiatu dabere proiektuak ekarriko lituzke-en onurez gizartea konbentzitzen.Diru ugari xahutu du bere nego-zio berria saltzeko marketing kan-painak egiten eta ez zaio batereinporta izan bere errausketa

proiektua aurrera aterako ez balitzlantegia itxiko litzatekeela meha-txu egin eta beldurra zabaltzea.

Ondo egiten du enpresak herri-tarren borondatea errespetatzen,eta aurrerantzean sekula berrizez duela negozioa bere labeetanerretzeko hondakin kudeaketare-kin dibertsifikatzeko asmorikizanen espero dugu.

Eta hau esanik, ezingo dugugaraipenik ospatu ez badugu gureKomunitatean hondakin kudea-

ketatik errausketa/balioztatzeenergetikoa betirako baztertzen.

Laster hasiko dira berriz Nafa-rroako hondakin plan berria egi-teko lan saioak. Proposatzen denbezala, hiri eta industria honda-kinak erraustu ahal izateko pres-tatu behar badira, hau da, eufe-mistikoki HEE(HondakinetatikEratorritako Erregaiak) deitzendiren gaietan bihurtu, gerozementu-fabriketan edota ener-gia balioztatzeko plantetan

erraustuz bukatzeko, berriz erelehenago edo beranduago, leheregin dezakeen arazo baten aurre-an geundeke.

http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es/

Ikasturteari hasiera eman zaio,eta ausartuko naiz esatera orain-goan ere ikasgeletan ikasgaigarrantzitsua faltan botako dugu-la. Haur eta gazteen apalak mate-matika, gizarte, hizkuntzak ikas-teko liburuekin beteko dira, bai-na ziurrenik sexuen hezkuntzazgutxi entzungo dute.

Sexuen hezkuntza zerbaitberria badirudi ere, aspaldidanikdabil sexologoen ahoetan, aipa-tu besterik ez dago Efigenio Ame-

zúa sexologoak aspalditik jorra-tuta daukala sexuen hezkuntzaikasgai gisa ezartzeko materia-la. Hala ere, badirudi oraingozhezkuntzako arduradunei gaia-ri heltzea kosta egiten zaiela.

Hau irakurritakoan askok pen-tsatuko dute beraien ikastetxeetanegiten dela, eta beraz aipatutakogabezia gaindituta dutela. Hasie-ran aipatu dudan ausardiari hel-duz, esango nuke sexualitatearengaia jorratzen dutela, batzuetan

sexologoek geletara sartzen dire-la, baina interbentzioak ordu gutxi-koak dira, gehienetan DBH-ko gele-tara murrizten dira eta interben-tzioen jatorria prebentzioan dago.Hau da, urteetan sexualitatea geni-talen gaietara murriztu izan ohida, eta, beraz, sexualitatea lantze-ko garaian harreman genitalenondorioz sortu zitezkeen gaixota-sunak edo nahi gabeko haurdunal-diak ekiditeko sortu ziren sexua-litateko tailerrak. Gaur egun, orain-

dik ere sexologoei deitzen digute-nean gehienetan antzeko helbu-ruak aipatzen dizkigute, nahiz etagu saiatu esaten sexuen hezkun-tza eremu zabalagoa dela eta gukemakumeez, gizonez eta beraienharremanez hitz egitea nahi dugu-la. Noski, horretan saiatzen gara,baina 6 orduko tailer batean denanahiko motz geratzen da.

Hau dela eta, eta Holandanduten eredua ezagututa, helburupolita izango litzateke gurera han

duten antzeko egoera sustatzea,eta, horrela, Holandan gertatzenden moduan, Haur Hezkuntzatikhasita, musikak, hizkuntzak,matematikak eta gizarteak dutenespazioa sexuen hezkuntzak ereedukitzea. Txiki-txikitatik ema-kumeez, gizonez, gure gorputzez,identitateaz, eta gure artekoharremanez ikasteko eta haus-nartzeko aukera izan dezagun.

Olatz Berastegi

hara zer dien

Sexuen hezkuntza: irakaskuntzako erronka

barrutik kanpora

Portlandek iraungitzen utzi du hondakinak erretzea ahalbidetzen zion2013ko urtarrilaren 16ko baimena

Page 5: 523 guaixe

sakanerria >>GAZTETXEROEN ARTEKO DESAFIOAK: Al-tsasuko Gazte Asanbladak antolatu ditu.Lehena, futbol partida, bihar, 19:30ean jo-katuko da Dantzalekun. Lastailaren 2an

pankarta lehiaketa, 9an karaoke lehia eta10ean mozkor-kirolak izanen dira. Izenematera animatu dituzte gaztetxeroak.

Guaixe • 2015eko irailaren 25a 5

Arruazu»

SAKANA

Asteartean, 11:00etan, AltsasukoBaratzeko bide plazan jarri duhitzordua mugimendu feministak

IV. Nazioarteko Emakumeen Mun-du Martxak Geure gorputzak, geu-re lurraldeak. Martxarekin jarrai-tuko dugu guztiok libre arte leloadu. Europan barnako karabanakbere ibilbidea Kurdistanen abiatuzuen martxoaren 6an eta Coim-bran despedituko du lastailaren17an. Ibilbidea osatzen ari den fur-goneta bat da martxaren ikurra.

Martxa zeharkatzen duenherrialde guztietan “eredu kapi-talista eta heteropatriarkalarenaurrean emakumeek dituztenalternatiba feministak sustatzeneta ikusgai egiten” ari dira. Mar-txaren bidez emakumeek bizi

dituzten askotariko indarkeria-motak ikusarazi eta salatu nahidira, zapalkuntzak sustatzen dituz-ten eragileak identifikatuz.

Nazioarteko ibilbidean Mar-txak munduari erakutsi nahi dioemakumeak “erresistentzian arigarela eta ez dugula amore ema-nen gure gorputzen gainean era-baki ahal izan arte. Modu askean,beste modu batean sortzea eta bizi-tzea posible” dela baieztatu dute.Aldi berean, Martxarekin tokiantokiko mugimendu feministaindartu eta zabaldu nahi da.

Aldarrikapenak ereiten Haziak dira martxaren ikurra,elikadura-burujabetzaren alde-ko borroka gogoan. Martxa pasa

ahala borroka feministako haziakereiten ari dira etxeetan, balkoie-tan, baserrietan, baratzeetan,

parkean, lokaletan, lorategie-tan… Tokian tokiko hazi eta lan-dareak dira.

Gurasoendako jolasikastaroa Sakanako Mankomunitateko Euska-ra eta Immigrazio ZerbitzuekJolas-tuko gara? izenburuko ikastaroaantolatu dute. Gurasoek haurrekineuskaraz jolasteko jolasak ikasikodituzten hartan. Ikastaroa doakoada eta Dindaia fundazioko kideekemanen dute. Arbizun edo Altsa-sun egiteko aukera dago. Arbizuko haur eskolak lastailaren26an eta azaroaren 2an, astearteare-kin, hartuko du ikastaroa, 17:00eta-tik 18:30era. Izena eman nahi due-nak hilaren 20ra arte du. Altsasun, berriz,azaroaren 9an eta 16an izanen dira,astelehenarekin, 17:00etatik 18:30erahaur ikastolan. Izen ematea hilaren27ra arte izanen da zabalik.

Izen-ematea

948 464 840 edo 648 070 710telefonoetara hots eginez [email protected] [email protected] e-postetara idatziz.

Nortasun AgiriaIruñean egiteraIlbeltzean, berriro ere, Altsasunegiteko aukera izanen delaaurreikusi dute

NAN (Nortasun Agiri Nazionala) Lei-tzan, Altsasun, Tafallan, San Adrianeneta Elizondon tramitatzeko taldemugikor bat du Espainiako PoliziaNazionalak. Baina zerbitzu hori aza-roan eta abenduan bertan behera gel-dituko da. Espainiako Gobernu Ordez-karitzatik jakinarazi dutenez, NAN-ren bertsio berria egin ahal izatekolan tresnetan moldaketa teknikoakegin behar dituzte eta, horregatik, eten-go dute herrietako zerbitzua. Urtehasieran ere arazo informatikoenga-tik eten zen zerbitzua. Agiria egin nahi duenak Iruñeko Pas-cual Madoz kaleko 4. zenbakira jobeharko du. Aldez aurretik hitzor-dua lotu beharko du. Horretarakodaude 902 247 364 telefonoa, 060telefonoa eta www.citapreviadnie.esweb orria. Iruñean momentuanematen dute NAN. Zalantzaren batduenak ondoko telefonoetara hotsegin dezake: 948 292 935, 948 292936, 948 292 937 eta 948 292 938.

Arruazuko Udalak antolatuta,larunbatean, adin guztietako 68arbazuarrek Pasaiako bidea hartuzuten. Autobusa 10:00etan abiatu zeneta Pasaia San Pedron utzi zituen.Handik 10 minutuko ibilaldia eginzuten arbazuarrek Albaola itsas fak-

toriara iristeko. Sakanako haritze-kin hantxe ari dira San Joan bale-ontziaren errepika egiten. Eguer-dian ekin zioten bisita gidatuari.

Hura despedituta, Pasai Doni-banera jo zuten arbazuarrek,batzuk itsasontzian, autobusean

besteak. Bermutaren ondorenherri bazkaria egin zuten arbazua-rrek. Herria hobeki ezagutzekopaseoa egin zuten eta 18:30ean,egun pasa zoragarriaren ondo-ren, herrira bueltan ekarri zituenautobusak.

SAKANA »

Emakumeen Mundu Martxa asteartean SakananEgitaraua

11:00ak aldera iritsiko da Mar-txa Altsasuko Baratzeko Bide pla-zara. Han harrera eginen zaio.Segituan, musikaren doinuraHelena Santanoren action-pain-ting edo margotzea izanen da.Mugimendu feministak bereegin duen more kolorekoak direnizpiliku edo labanda landareaklandatuko dituzte. Ibilbide bakoi-tzean egiten ari direnari jarrai-tuz, Martxa osatzen ari den fur-gonetari Sakanako hazi bat utzi-ko diote. Gainera, ekitaldirahurbiltzen diren pertsona guz-tiek hazi bana izanen dute opa-ri. Martxari egindako harreraauzatearekin despedituko da.

Mugimendu feministako kideak martxaren etorrera iragartzen.

Arbazuarrak itsas faktorian, baleontzia nola ari diren egiten begira. Utzitakoa

Arbazuarrek San Joanbaleontzia ezagutu dute

Page 6: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a6 sakanerria

SAKANA

Asteartean da San Migel eguna etaegun horrekin, atzera ere, Aralar-ko santutegia fededunen eta sain-duari debozioa diotenen topagu-ne bihurtuko da. Aralarko DeunMikel Goiaingeruaren kofradiakjakinarazi duenez, 9:00etan,10:00etan eta 11:00etan meza isilakizanen dira. 12:30etakoa izanen da

meza nagusia. Eta 18:00etan,berriz, meza isila izanen da. Sain-duaren eguneko elizkizun bakoi-tzaren ondoren fededunek ainge-ruaren irudia gurtzeko aukeraizanen dute. Gainera, goiz guz-tian apaizak aitorlekuetan izanendira, hala nahi dutenen aitortzakentzuten.

Festak hemen diraSan Migel festak heldu dira UharteArakilera. Larunbata eta igandea-rekin batera, asteartean zer ospa-tu izanen da, San Migel egunez.

Egitaraua>> Irailak 26, larunbata 12:00etan Festei hasiera emango dionsuziria. Jarraian, auzatea plazan.12:30etan Uharte Arakilgo erraldoi etaburuhandien konpartsa.14:30ean Koadrilen arteko IV. paellalehiaketa. Udalak ardoa,ogia, mahaiak etaaulkiak jarriko ditu.17:30ean Koadrilen arteko III. herri desafioa. 20:00etan Auzatea.20:00etan Play back lehiaketa. Partehartzeko izena momentuan eman behar da.22:00etan Zezensuzkoa.00:30etik 04:30era Dantzaldia Ttanttaka-rekin.

>> Irailak 27, igandea 12:00etan Felipe Gorritiren Meza, TolosakoSanta Maria musika kaperarekin.13:00etan Uharte Arakilgo erraldoi etaburuhandien konpartsa.13:00etan Auzatea.14:30ean Jubilatuen bazkaria. Eguralditxarra eginez gero, frontoian izanen da.16:30etik 18:00etara Mexikanaemanaldia, Puro Relajo taldearekin. 19:00etatik 21:00etara DantzaldiaAnitaren Bilobak duoarekin. 20:00etan Aniztasunaren auzatea.21:15ean 22:45ean Dantzaldia Mi primo elditxaratxerorekin. 22:00etan Zezensuzkoa.

>> Irailak 29, asteartea12:00etan Meza nagusia Mikel Donearenomenez.12:45ean Uharte Arakilgo erraldoi etaburuhandien konpartsa.13:00etan Auzatea.16:00etatik 20.00etara Inguru Abentura. 17:30ean Txokolatada plazan.20:00etan Auzatea.19:00etatik 22:00etara Jai Guateke Tirri &Tery.

Berriki mustutako jubilatuenelkarteak herriko adindueiaisialdirako alternatibak eskaintzendizkie Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

Herriko festaz geroztik, Iturmen-diko jubilatuek badute non elkar-tu. Izan ere, orduantxe mustuzuten elkarte berria, eskola zaha-rreko eraikinean kokaturik dago-ena. Jubilatuen kluba aspaldida-nik zebilen kideak bildu ahal iza-teko lokal baten bila, baina herrianez zegoen baldintzak betetzenzituen espaziorik. Egoera horre-tan, orain dela gutxi arte udale-txeko gelaxka batean biltzen ziren,baina bertan soilik bilerak egitenzituzten, eta ez edozein unetan, gelabeste talde batzuek ere erabiltzenbaitzuten. Hortaz, kafe bat hartze-ko, elkarrekin solasteko, kartapartida bat jokatzeko… ez zeuka-ten espazio propiorik.

Alabaina, pasa den ikasturte-an Arrano Beltza eskola lekualda-tu egin zen, eskola zaharra libreutziz. Jubilatuek ez zuten abagu-nea alferrik galdu, eta udalarekinakordio batera iritsita, eskola zaha-rreko zati batean beren elkarteajartzeko baimena lortu zuten. Jubi-latuen klubeko presidentea denMiguel Lopez Arañaren arabera,lokal propio bat edukitzea pribi-

legio handi bat da: “Denbora askoudaletxeko gela txiki batean emanostean, nahi duzunean irekirikdagoen espazio propio bat izateasekulakoa da. Bertan hainbat jar-duera egin daitezke, eta ez soilikbilerak. Batetik bestera dagoenaldea itzela da”.

Zernahi ere, udalak eskolazaharra utzi zien arren, oraindiklan asko zuten aurretik. Izan ere,lekua behar bezala egokitu beha-rra zegoen, ikasgela bat zenaelkarte bilakatzeko. Egoerahorretan, Lopez Arañak azaltzenduenez, auzolana bilakatu zenegokitze lanen ardatza. “Langehienak denon artean egin geni-tuen. Igeltsero bat kontratatugenuen, kuota berezi bat jarrita,baina bestelakoan, gainontzekoeginbehar guztiak bakoitzak berealetxoa jarrita burutu genituen”,dio klubeko presidenteak. Horre-la, behin moldaketa obra guztiakeginda, elkartea herriko feste-tan mustu zuten, garilaren 16an,hain zuzen.

Jarduerak: hitzaldiak, mustxapelketak…Jubilatuen klubak egiten dituenjarduerei dagokienez, elkarteaizan aurretik urtean pare bat

bidaia antolatzen zituzten, baitaherri-arteko mus txapelketa batere (herriko beste elkarte bateanjokatzen zena). Orain, ordea, lokalbat dute, jarduerak egiteko alter-natiba gehiago ematen dizkiena.Lopez Arañaren arabera, dutenlekuak aukera ematen die hain-bat gairen inguruko hitzaldiakegiteko, mus txapelketa besteleku batean egin beharrean ber-tan egiteko… eta, noski, jubila-tuek elkarrekin patxadaz solas-teko. “Herriko beste elkarteetan

ere bildu ahal gara, baina giroabeti da desberdina. Elkarte haubezalako alternatibak izatea betida ona herri batentzat”, aitortzendu presidenteak.

Kide kopuruarekin pozikKlubean une honetan 60 kide dira,Lopez Arañaren hitzetan, pozikegoteko moduko kopuru bat dena.Hasiera batean, zuzendaritzabatzordeko kideek elkartearenproiektuarekin jendea klubetikaterako zela uste zuten. Izan ere,

obrak zirela eta, 50 euroko kuotaberezi bat ordaintzeko eskatuzuten, horrek agian jendea uxa-tu zezakeelarik. “Kontuan hartubehar da jende guztia ez dagoeladiru gehiago ordaintzeko prest,batez ere kontuan hartuta hemen-go kide asko herriko beste elkar-teetako bazkide ere badirela”,azaltzen du Lopezek. Dena den,kuotak kuota, klubak kide kopu-ruari eutsi egin dio. Inork ez bai-tu elkarte berriaz gozatzeko auke-ra galdu nahi.

Jubilatu elkarteko Miguel Lopez Gabirondo, Miguel Lopez Araña eta Fernando Irisarri. Enaut Agirrebengoa

Egitaraua >> Irailak 25, ostirala 19:00etan Txupinazoa, kultur etxean.Erraldoi eta buruhandi konpartsa. 19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisioplazan.20:00etan Kakahuete, gazta eta ardobanaketa, San Migel plazan.20:30etik 22:00etara Los Halconesmariatxia, San Migel plazan. 22:00etan Zezensuzkoa.

>> Irailak 26, larunbata9:00etan Dianak Olazti eta Ziordikokoruekin. 10:00etan IX. Olatzagutia-Urbasa mendilasterketa. 13:30ean Sari Banaketa. 14:30ean Herri bazkaria, San Migelplazan, musikaz alaiturik.19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisioplazan.20:00etatik 22:00etara DantzaldiaSabiron taldearekin. 20:00etan Kakahuete, gazta eta ardobanaketa, San Migel plazan.22:00etan Zezensuzkoa. 00:00etatik 3:00etara DantzaldiaSabiron taldearekin.

>> Irailak 27, domeka11:00etatik 14:00etara Artisau azoka

San Miguel plazan. (Euria eginez gerokiroldegian).11:00etatik 13:00etara Txutxu trena,Intsumisioaren plazatik.11:30ean Kalejira erraldoi eta buruhan-dien konpartsa eta Sakanako Trikitilarie-kin. 12:30etik 14:00etara Arku tiroerakustaldia eta praktika, futbito pistan. 16:00etatik 19:00etara Txutxu trena,Intsumisioaren plazatik. 18:00etan Kora baleta, Senegaldik,kiroldegian.19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisioplazan.19:30etik 22:00etara Dantzaldia DjRaiztirekin, San Migel plazan. 20:00etan Kakahuete, gazta eta ardobanaketa, San Migel plazan.22:00etan Zezensuzkoa.

>> Irailak 29, asteartea, San Migel11:30etik 13:30era Irabiaki dibertigarrieta cupcakes tailerra, San Migel plazan. 18:00etan KM 0 antzezlana, La Bandataldea, San Migel plazan. 19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisioplazan.20:00etan Kakahuete, gazta eta ardobanaketa, San Migel plazan.

Iturmendi»

Uharte Arakil»

Etxarri Aranatz»

Olazti»

Jubilatuen txokoa

Artisau ugari izanen da etzi.

Jendetza erakarriko du, atzera ere, Aralarko santutegiak.

San Migel, egun handiaAralarren

Gaztetxoendakodeialdia 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo etxa-rriarrei egin diete deialdia. Gaur,19:00etan, ikastolako patioan dagohitzordua jarrita. Eta galdera bat egi-

nen zaie: Sortuko dugu gaztetxoko batEtxarrin? Gaztetxoak biltzeko tokiada gaztetxokoa. Hura sortu edo bes-telako ideiak dituzten gaztetxoak joa-tera gonbidatu dituzte. Etxarriara-nazten, Etxarriarron parte hartze pla-naren barruan egindako deialdia da.

San Migel festak gaur hasi etaasteburu guztia hartuko dute,asteartearekin batera. Egitarauzabalean domekako artisauazoka nabarmentzen da. SanMigel plazan 21 artisauk eurenmozkinak salgai jarriko dituzte.Arko tiroa, herri bazkaria etamusika ez dira faltako.

Gaurtik,festa

Page 7: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a sakanerria 7

Altsasu»

Etxarri Aranatz» SAKANA

Larunbatean, 18:00etan, AltsasukoZumalakarregi plazatik abiatuko damanifestazioa. Pozoitu dituztentxakurren jabeei elkartasunaadierazi eta guztion osasunarenalde manifestatzeko deia egin duHuellas de Altsasuk

Hilaren 12an Limacol, Babosil etaharagi txikituz osatutako haragipilotak agertu ziren Altsasun.Haiek jatearen ondorioz lau txa-kur hil eta beste 3 larri zaurituziren. Foruzaingoak bost salake-ta jaso zituen eta ikertzen ari da.Txakur jabeen artean gertatzenzenaren berri azkar zabaldu zen.Hurrengo egunean txakurrenpozoitzeak salatzeko martxa isilaegin zuten Altsasun. Baina gerta-era bere horretan ez uzteko, txa-kur jabeek batzarrera deitu zutenhilaren 15erako. Orduan jaio zenHuellas de Altsasu taldea. Txakurjabeek eta gertakariekin kezkatu-tako pertsonek osatzen dute; 20eta 30 bat kide dira.

Taldeak lau helburu ditu: infor-mazio fidagarria komunean jar-tzea; pozoitzeak egin dituenakopatzeko lorratzak opatzea; gerta-tutakoaren garrantzia argitzekoinformazio iturri berriak opatzea(pozoia, tokiak, kutsatutako eta hil-dako animalia guztien kopurua etapertsonak kutsatu ote diren) eta,azkenik, gertatutakoa publikokisalatzea eta euren protestara aha-lik eta jende gehien batzea. Amaia

Bengoetxeak argitu digunmoduan, xede nagusia, egilea(k)harrapatzea da.

Taldeko kide Amalia Vilaseksalatu duenez, gertatutakoa osa-sun publikoaren eta ingurume-naren kontrako ekintza bat da. Bai-ta animalienganako tratu txarkasu bat ere. “Gizalegearen kon-trako eraso koldarra izan da, bere-zi gabe, nahita min egiteko propioegina”. Halakorik berriro ez erre-pikatzea espero dute taldekideek,baita “egin duenak ordaintzea”ere. Nabarmendu du haurren jolasparkeen ondoan agertu direlaharagi pilota pozoituak, “feste-

tan, haurrak askeago daudengaraian”. Edozer gauza gerta zite-keela nabarmendu dute.

Tokiak eta beldurraHilaren 12an eta 13an Amandrea,Otadia, Idertzagain eta Amaiakaleetan, San Joango baratzetan,Gazte txokoaren patioan, Dantza-leku eta San Pedro zelaian agertuziren. Gerora haragi pilota pozoi-tu gehiago azaldu dira, “zaharrak”diruditenak. Guardia ZibilarenSepronakoak txakurrekin etorri-ko dira inguru guztiak begiratu etahaien bidez gelditu daitezkeenharagi pilotak opatzeko. Haragi

pilota pozoitu bat opatuz geroForuzaingoa jakinaren gaineanjarri behar da. Poliziak behar beza-la hartu eta epaiketan proba gisaaurkeztuko luke.

Horren guztiaren ondorioz,“txakurrak ezin dira aske edomuturrekorik gabe ibili. Ezta txa-kur guneetatik kanpo ere, pozoiadagoen ere ez dakigulako”, gaine-ratu du Vilasek. Huellas de Altsa-suko Anparo Bengoetxeak azalduduenez, astelehenean Burlatanhildako 13 txakur izan ziren. Gas-teiz, Bilbo, Santander edota Iru-ñean halako gertakariak izan dire-la ohartarazi du. Anparok gazti-

gatu du San Pedroko haragi pilo-ta pozoituak basa-animaliek janzitzaketela. Katuak ere hil direlanabarmendu du.

Heziketa

Pozoia zabaldu duenak zer eska-tzen duen ez dakitela esan diguAmaiak: “hitzekin esan ez dute-nez, ez dakigu zein den eurenkezka”. Vilasen gaineratu due-nez, “nagusien akatsa dena ezindute txakurrek ordaindu. Ani-maliek ez dute errurik”. Horre-la, ezer ez dela lortzen, beldu-rra eta kezka hedatzea besterikez esan digute Huellas de Altsa-sukoek. Alde bateko eta besteko pertso-nak heztea “oso garrantzitsutzat”jo du Amaiak. “Altsasun txakurasko daude eta denok ez dau-kagu pentsamolde bera. Bainakomuneko puntu batera iritsibeharko dugu, guztiok elkarre-kin bizi behar baitugu”. Egite-koaren zailtasuna ere aitortu diguAmaiak: “Altsasun ez dago txa-kurraren kulturarik. Orain gutxi-ra arte libre ibiltzen ziren, herritxikietan bezala. Gauzak aldatudira. Jende guztia errespetatubehar da. Txakurrekin beldur-tzen den jendea dago eta, horre-gatik, zentzuz jokatu eta txaku-rra lotuta eraman behar da”. Guz-tien elkarbizitzaren alde txakurjabeek euren animalien kakakjaso behar dituztela ere esan digu.

Etxarri Aranazko Udalak Enneco,haritzaren memoria parkea har-tuko duen lur-sailari lotutako Hiri-gintza Udal Planeko egiturazkoaldaketa onartu zuen behin-behi-nean. Nafarroako Gobernuakbehin betiko oniritzia ematekoIngurumen Departamenduarenoniritzia behar zen eta hori aste-artean iritsi zen.

Ingurumeneko eta Lurraldea-ren Antolamenduko Zuzendari-tza Nagusia, Eva Garcia Balague-rrek dioenez, parke tematikoare-kin “kultur eskaintza sustatu etataxutu nahi da, baliabide natural,

historiko eta kulturalak abiapun-tutzat hartuta, bai eta ekipamen-

du gunean dagoen dehesa itxura-ko hariztia lehengoratzea ere”.

Hala ere, parkearen sustatzaileden Nafarroa Bizirik fundazioarizenbait neurri hartzea eskatu diz-kio: gaueko ingurunea babestekoargiteria publikoaren emisioakmugatzea eta kanpineko eta par-keko itxiturek bat ez egitea, hesiefektua saihesteko.

Eneka Maiz Ulaiar alkateakaurreratu digunez, lastailerakoespero dute azken oniritzia. Aurre-ratu digunez, udalaren asmoa daparkea hartuko duen eremuarenerabilera epe baterako eta baldin-tza jakin batzuekin fundazioariuztea.

Pozoitzeen kontrako martxa

Huellas de Altsasuko kideak manifestaziora deitzen. Eserita: Amaia Bengoetxea, Amalia Vilas eta Anparo Bengoetxea.

Enneco parkearen banaketa zehaztuta dago eta bideak eginak.

Ennecok administrazio bidea egiten segitzen du Etzegaratekobidesaria 2017rakoaurreikusi duteGipuzkoako ForuA l d u n d i a k2017rako mar-txan izan nahi duEtzegaratekobidesaria. Asmoagauzatuz gerokamioiek A1autobian ibiltzeagatik ordaindu eginbeharko lukete. Nafarroako Gober-nuko presidente Uxue Barkos Berrue-zok “gaiaz hitz egiteko eta horrelakoerabaki batek eragin ditzakeen ondo-rioez eztabaidatzeko aukera izatea”espero duela esan du.

Page 8: 523 guaixe

Jairo Restrepo Rivera Nekazaritzabirsortzailean munduko aditu eza-gunetariko bat da. Mandoibai elkar-teak gonbidatuta, Restrepok ikas-taro bat eman zuen Etxarri Arana-tzen maiatzaren 26an. Azaroaren3an, 4an eta 5ean, atzera ere buel-tan izanen da. Oraingoan nekaza-ritza organikoaren abc-a tailerraemanen du. Etxarri Aranazko kul-tur etxean izanen dira klase teori-koak eta praktikak Legarben. Izenematea www.agriculturaregenera-tiva.es web orriaren bidez eginbehar da. Haren bidez 50 eurokoordainketa egin behar da leheniketa gero beste 100 euro gehiagopagatu beharko dira.

Noainen beste ikastaro bateman ondoren, azaroaren 9an,

Restrepo Arruazuko Albi gaztan-degian izanen da auditoria bat

egiten. Hau da, adituak larreaknola dauzkan baloratu, behar dute-

na eta behar ez dutena azaldu etalarreak nola erabili azalduko diehara biltzen diren artzainei.

Guaixe • 2015eko irailaren 25a8 sakanerria

Urdiain»

Altsasu»

Altsasu» SAKANA

SAKANA

SAKANA

Espainiako Gobernu Ordezkariakigandean, 17:30ean Altsasuko SanPedro ermitaren parean ezkerabertzaleak antolatutako ekitaldiadebekatu du

Frankismoaren azken exekuzioe-tatik igandean 40 urte beteko dira.Guda-kontseilu baten ondorenJuan Paredes Manot (Txiki) etaAngel Otaegi ETA kideak etaFRAP-eko José Humberto Baena,José Luis Sánchez Bravo etaRamón García Sanz fusilatu zituz-ten. Gertakari haiek gogoan eki-taldia antolatua zuen ezker aber-tzaleak, Herri izarrak ez direlaitzaltzen... leloa zuena. Baina

Espainiako Gobernu Ordezkari-tzak debekatu egin du ekitaldia etabertan behera utzi dute.

Ezker abertzaletik adierazidutenez, “duela 40 urte bezala,estatu espainiarra estatu ez demo-kratikoa dela baieztatzen du ene-garren aldiz”. Deitzaileek salatudutenez, “memoria bera debeka-tu nahi digute”. Debekua salatze-az aparte, “memoria ariketakolektibo gisa lantzeko eta alda-rrikatzeko antolatuko diren etaantolatzen diren ekimenetan par-te hartzera deitu nahi dituguSakanako herritarrak, eskubide

osoz” Ezker abertzaleak, “modubatera edo bestera” memoriaaldarrikatzen jarraituko duelaziurtatu du.

AsmoaIrailaren 27 hartako “gertakariakgogoratu eta nondik gatozen jaki-nez, etorkizunerako bidea egitenjarraitzeko” asmoa zuen ezkerabertzaleak igandean. Fusilamen-du haien harira ezker abertzale-ak salatu duenez, “herri honenbizipen eta historiaren kontakizunpartzialak gain hartzea nahi dutegure memoria kolektiboa zapuz-

tu nahian. Horretarako legediberezia eta errepresioa erabiliz”.Aurreko astean Otxandion izan-dako atxiloketak jarri ditu adibi-de gisa.

Ezker abertzaletik zehaztu dute-nez, “herri baten kontakizunakerpin eta ikuspuntu ezberdinenbildumak osatzen dute baina esta-tuak kontakizunaren alde batbakarrik inposatu nahi du. Erre-alitatea, berriz, tenkorra da etabehin eta berriz azalarazten dituestali nahi duten kontakizunarenatala, herri borondatea ezin bai-ta lege aginduz zapuztu”.

24 orduko lanuzteaMagotteauxenLanean zela, langile bat gaizkitu etahil egin zen Urdiaingo Magotteauxenpresan astelehen goizean. Osa-sun zerbitzuak enpresara hurbilduziren, baina 42 urteko gizon ordi-ziarraren alde ezer gutxi egin ahalizan zuten. Bere lankideak, doluaadierazteko, asteleheneko 14:00eta-tik astearteko 14:00etara lan-uzteaegin zuten.

Frankismoaren azken fusilamenduakgogoratzeko ekitaldia debekatua

Donostiako aske gunean militan-tzia politikoagatik atxilotzekoagindua zuten gazteen babes gizaharresian parte hartu zuen Edur-ne Martinez Arresek (2013ko api-rilaren 19an). Ertzaintzak altsasua-rra atxilotu zuen eta agintearenkontrako atentatua leporatu zion(15 hilabeteko espetxe zigorra etaisuna). Garilaren 2an egindakoepaiketan fiskaltzak eskaera alda-tu eta erresistentzia leporatu zion(10 hilabeteko espetxe zigorra etaisuna). Azkenik, epaileak Marti-nez absolbitu egin du. Ordenapublikoko falta bategatik 300 euro-ko isuna ordaindu beharko du,Ertzaintzak eskatu zuenean tokiautzi ez zuelako.

Martinezen auzipetzea zela eta,Edurnerekin bat dinamika sortuzen Altsasun. Hasieratik “muntaia

polizial argia” izan zela salatuzuen eta “epaiketa politikoak ete-teko” lan egin zuen. Horregatik,Edurnek Topatu.info atariari egin-dako adierazpenetan “muntai poli-zialak etetea lortu” dela adierazidu. Dinamikako kideek

Hitzondo.net-i adierazi dioenez,“dugun arma bakarrarekin utzidugu muntaia bertan behera:borroka, konstantzia eta elkarta-suna. Jarrai dezagun bide horre-tatik, haien tresna eta estrategiaguztiekin bukatzea lortu arte”.

Epaiketa eguna jarritaAskapenako bost kide EspainiakoAuzitegi Nazionalean epaituko dituz-tela salatzeko sortu da Herriak Libredinamika. Epaituetako bat AritzGanboa De Migel arbazuarra iza-nen da. Herriak Libre dinamikakokideek adierazi dute ez dutela onar-tzen “espainiar estatuak euskalinternazionalistak eta euskal eragi-le internazionalistak epaitzea”. Horre-gatik, espainiar estatu berari herriepaiketa eginen diote. Sakanan las-tailaren 2an izanen da, ostiralean,19:30ean, Altsasuko Iortia kulturgunean.

Alternatiben Herriadinamikan partehartzera deitu duteEuskal Herriko Eskubide SozialenKartaren baitan prestatzen ari diraAlternatiben Herria dinamika. Forozabal horretan Euskal Herria mai-lan alternatiben inguruan lanean dau-den norbanako eta kolektiboakelkartuko dira. “Euskal Herrian nahidugun eredu sozial berriaren defi-nizioan urratsak ematea eta mar-txan dauden proposamenak azala-raztea, bide honetan dauden mugi-mendu sozialen kohesioa indartzeaeta kontzientziatze ideologikoansakontzea dira lastailaren 24ko hel-buru nagusiak”.Egun horretan euskara, hezkuntzaeta kultura eremuetan dauden ezta-baidak zein alternatibak plazaratze-ko aukera izanen da. Batzarra Ando-aingo Martin Ugalde kultur parke-an izanen da. Izen ematera animatudute Kartaren sustatzaileek.

Martinez absolbitua

Edurne Martinez Arrese elkarrizketatu zuten haren aldeko ekitaldi batean.

Batzokiko masta, ikurrina gabe.

Aritz Ganboa De Migel.

Mandoibai elkarteko kide batzuk herri baratzean.

Batzokiko banderamoztu duteHiru urtetan hirugarren aldizlapurtu dute jeltzaleen egoitzatikikurriña

Bakea kalean dagoen Batzokikoikurriña igandean moztu zuten. Hiruurtetan hori egiten duten 3. aldiada. Aurrekoak 2013ko azaroarenhasieran eta 2014ko irailean (fes-tetan) lapurtu zituzten. EAJ-k ger-taera salatu du. Bestalde, jeltzale-ek bere alderdikide eta zaleak igan-dean Forondako zelaietan ospatukoden Alderdi Egunera joateko deiaegin dute. Zu zara gure indarragoi-burua du deialdiak. EAJ 2015 urtehonetan ospatzen ari da bere sorre-raren 120. urteurrena.

Etxarri Aranatz»

Mandoibai elkarteak Restrepo ekarriko du berriro

Makrobiotika

Mandoibai elkarteak lastailaren16 eta 17rako antolatu du ikas-taroa, Hartzabal elkartean. Osti-ralean 15:00etatik 20:00etaraariko dira eta larunbatean gosal-tzera elkartu eta 20:00ak bitar-tean. Saioetan teoria eta prakti-kak uztartuko dituzte. Prestatu-tako jakiak bazkari eta afarietarakoerabiliko dituzte. Izena eman nahiduenak elkarteko kideei esanbehar die. 60 euro balio du izenemateak eta horri elkarteko gas-tuak gehitu behar zaizkio.

Page 9: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a sakanerria 9

SAKANA

Altsasu»

SAKANA

Asviamie elkarteak “positibotzat”jo du enpresak kalte ordainaadostea, familia etengabekohelegiteekin zigortu beharrean

Burnizko SAk, Sunsundeguirenjabeak, eta hildakoaren familiakakordioa lortu dute eta enpresak60.000 euroko kalte ordaina paga-tuko dio zenduaren alargunari etaalabari. Gizona 1966 eta 1992 urte-

en artean lan egin zuen enpresan,amiantoa zuten bagoiak konpon-tzen. 2013ko apirilean amiantoakeragindako mesotelioma pleura-la, minbizia, atzeman zioten eta2014ko otsailean hil zen. Lau hila-bete geroago Gizarte Segurantzakgaitz profesionaltzat hartu zuenhildakoaren gaixotasuna.

Euskadiko Amiantoaren Bikti-men Elkarteak (Asviamie) jakina-razi duenez, hildakoak bagoienpanelak desmontatu eta amiantozestalita zeuden berogailuarenhodiak konpontzen zituen edo bero-gailuaren eta aulkien arteko amian-to plakak mozten zituen. Lan horre-gatik amianto fibrak tailer guztianzabaltzen ziren, gero erratza pasa-tzean jaso eta paperontzian buka-tzen zutenak. Asviamiek azalduduenez, enpresak segurtasun neu-rrien faltagatik errekargu deman-da bati eta beste hildako batzuenfamilienei aurre egin beharko die.

Aurten 12 hildako Eragin ditu Hego Euskal Herrianamiantoak elkartetik jakinara-zi digutenez. Asviamietik ere jaki-narazi digute Sunsundeguinamiantoarekin lan egin zutenbeste bi langileren kasuen berribadutela. Haietako bat hilik dago.

Josefina Arregi klinika psikoge-riatrikoko profesionalek eurenjakintza sakandarrekin parte-katzen segituko dute heldu denasteartean. Erietxeko Jose Joa-quin Roldan mediku psikiatrakhitzaldia emanen du Iortia kul-

tur gunean, 18:00etan. Jokabide-aren trastornoa duten demen-tziadun pertsonenekin nola joka-tu erakutsiko diete haiek zain-tzen dituztenei. Besteak beste,gaixoaren urduritasun, oldar-kortasun, aurkakotasun eta bes-

telako egoerei nola aurre eginazalduko du medikuak. Presta-kuntza saioak aurreko astearte-an hasi zituen klinikak, depen-dentzia duten pertsonak nolamugitu behar diren azaltzen zuentailer baten bidez.

Amiantoak hildako langilearenfamiliari kalte ordaina

Amiantoaren arriskuaz gaztigatu du askotan Asviamie elkarteak.

Klinikaren informazio saioen segida

Egitaraua>> Irailak 29, astearteaJokabidearen trastornoa dutendementziadun pertsonen erabilera.Hizlaria: Jose Joaquin Roldan (medikupsikiatra).

>> Lastailak 13, astearteaDementzia duten pertsonekin nola

komunikatu. Hizlaria: Carmen Etxabarri(mediku neurologoa).

>> Lastailak 27, astearteaPsikoestimulazioa etxean. Tailerra:Laura Moreno (neuropsikologoa).

>> Azaroak 10, astearteaAdinduen sindromeak. Hitzaldia: PaolaRoa-Granthon (mediku geriatra).

>> Azaroak 24, astearteaMusikoterapia. Tailerra: Raquel Guerrero(okupazio-terapeuta).

>> Abenduak 15, astearteaBitartekoak eta gizarte laguntzak.Hizlaria: Josune Lopez de Goikoetxea(gizarte langilea).

*Saio guztiak Altsasuko Iortia kulturgunean dira, 18:00etan. Klinikako langileak boluntario baten laguntzaz aritu ziren asteartean.

Euskaraz hitz egiteko ohituradutenak eta ez dutenak elkartzenditu programak. Bederatzigarrenurtez Sakanan izen ematea zabalikdago, 600 482 024 telefonora hotseginez edo Itsasi euskaltegian

Ikasitako euskara praktikatzekoedo herdoildutako euskarari dirdi-ra ateratzeko. Horretarako balio duMintzakide programak euskarapraktikatzeko. Inguruan euskaldu-nik ez dutelako, lagun arteko joerahaustea zaila egiten zaiolako edolotsagatik dakiten euskara prakti-katu gabe gelditzen dira sakandarasko. Horri buelta emateko, Mintza-

kide programak euskara dakienjendearekin harremanetan jartzenditu eta lauzpabosteko talde txiki-

tan euskaraz lasai hitz egiteko auke-ra ematen du. Gainera, nahi den jar-duera praktikatuz: kafea edan, pase-

atu, zinemara edo mendira joan… Mnak-eko Euskara Zerbitzuak

diruz laguntzen du eta SakanakoAEK-k koordinatzen du. Irurtzun,Etxarri Aranatz, Altsasu eta Ola-tzagutiko taldeak aurki hasiko dira.

Baina bere herrian taldea sortu nahiduenak izen ematea du, doakoa da.Joan den urtean 62 sakandar arituziren. Edozein sakandarrek partehartu dezake. Astean ordu bat, ezda besterik eskatzen.

Igandetik aurreraFamilia MintzakideIrurtzunenFamiliak elkartu eta elkarrekin eus-kara praktikatzeko irteerak anto-latuko dituzte. Lehena, Arrantza-leen Bidean (Irurtzun-Latasa-Irur-tzun), igandean, 10:00etanIrurtzungo plazatik abiatuta.Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleentopagunea eta Sakanako Mintza-kide programa elkarlanean sor-tutako eskaintza da Familia Min-

tzakide. Ekimen horrekin familiabarruko hizkuntza harremanetaneragin eta euskararen transmisio-ari bultzada eman nahi zaio. Fami-lia euskaldunen eta euskalduntzebidean egonda jarduera osoanzehar euskaraz hitz egiteko gutxie-neko maila duten guraso eta seme-alabei zuzenduta dago. Izen emateaIgandean bertan. Harremaneta-rako: [email protected] edo600 482 024 telefonoan (Saka-nako Mintzakide).

Irurtzun»

Gurelur elkarteak herrietan etanatur guneetan telefonia antenaklegez kanpo jarri direla salatu du.Haietako bat Trinitateko Erga ermi-tan dago. Eraikinak ondare histo-riko-artistiko izendapena du. Ingu-rumenaren zaintzan lan egitenduen elkarteko kideek jakinarazidutenez, enpresa bakar batek jarriditu, Nafarroako Gobernuaren oni-ritzirik gabe eta halakoak arautzendituen Azpiegitura Lurralde Plana-ri jaramonik egin gabe.

Gurelur kexu da NafarroakoGobernua eta udalak jakinarengainean daudela. Eta Guardia Zibi-laren Seprona atalaren salaketa erebadu foru administrazioak. Ante-nak kentzea dagokien departa-mentuei haiek kentzeko eskatuzsalaketa aurkeztu zuen Gurelurrekagorrilean.

HarriduraAlkatetzan dagoen EH BildukoEduardo Murugarren Frances

zinegotziak esan digunez, “ante-na duela sei edo zortzi urte dagojarrita, ermitaren atzeko aldean,Iruñerrira begira, ez da asko ikus-ten”. Horregatik, hainbeste den-boraren ondoren salaketaren berriizateak harridura sortu du. Bes-tetik, Murugarrenek zehaztapenbat egin nahi izan du: “Ergako Tri-nitatea ermita Itza zendeako Agi-nagako lurretan dago”.

Olatzagutian pasa den ikasturtean aritutako mintzakideak.

Trinitate ermita eta antena.

Gurelurrek Ergakoermitako telefoniaantena ilegala salatu du

Mintzakide, euskaraerabiltzeko auzolana

Page 10: 523 guaixe

Lana/ NegozioakLAN ESKAINTZA

Bakaikuko Bakarreko-Etxea Elkartean gar-bitzeko pertsona bat behar da. Sartu elkartekopostontzira izena eta telefono zenbakia irailaren25eko 21:00ak baino lehenago. Kontaktua: [email protected].

LAN ESKARIA

Lan egin nahi dut: animaliekin (ez harategian, ezhiltegian), naturarekin zerikusirik duen lanarenbatekin, banatzaile eta postari lanetan. Ez: fabri-kan eta tabernan. Tel: 610 99 86 37 Ibon.

Aisia/KirolakMUSIKA

SALDU

Trikitrixa saldu nahi dut. Tel: 626 79 07 60.

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Txantrean pisua salgai, Ezkaba plazan. 3 logela,berritua, igogailua, balkoi itxia, leiho abatibleak,berogailu zentrala etab. Ezkaba mendira etaMunduaren parkera bista ederrak. 120.000 €

negoziagarriak. Tel: 625 05 90 89.

Galdutakoak/ OpatutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdutako gauzahauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta nezeserrak: 31.Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak:42. Euritakoak eta makilak: 19. Belarritakoak, kate-ak, eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imita-ziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48.Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8.Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

IKASTAROAKOlaztiko Erburua kiroldegian ikastaroeneskaintza (urria-maiatza). izen emate epeazabalik. Yoga, pilates, aero-dance, indoor zikloa,mantentze soinketa. Izen emateak eta argibideak:Erburua kiroldegian edo 948 56 45 12 telefonoan.

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

JaxintoGarmendia Agirre

...mendi hegaletan goraoroitzapen den geroraihesetan joan hintzana.

Itxekuek

Loli

Eguzkia bezalakoa zara, estaltzen zara,

baina ez zara desagertzen.

Zure lagunak: M, M eta C

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskain-tzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Guaixe • 2015eko irailaren 25a10 oharrak

Jaiotzak

• Asier Ibero Vidal, irailaren10ean Altsasun.• Malen Beraza Petriati, irailaren11n Arbizun.• Amaia Beraza Larreta, irailaren12an Irañetan.• Lier Garziandia Iraurgi, irailaren13an Etxarri Aranatzen.• Alaia Barquilla Asurmendi,irailaren 14an Altsasun.• Irai Berastegi Navarro, irailaren14an Arbizun.

Heriotzak

• Migel Gartziandia Balda, irailaren

22an Arbizun.

Ezkontzak

• Endika Alegria San Martin etaAndrea Razkin Burillo, uztailaren18an Lakuntzan.• Koldo Razkin Tamarit eta AnneMartinez Larrea, irailaren 12anLakuntzan.• Juan Carlos Alegria Garziandia etaBarbara Olano Razkin, irailaren19an Lakuntzan.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Ana MariAndonegi Aldasoro

I. urtemuga

Orain dela urte bat joan zinen gure artetik,baina ez zara sekula gure bihotzetik irtengo.

Gure eredua izango zara beti.Maite zaitugu.

Zure familia

Miguel Gartziandia Balda

Elkarrekin bizi izan ditugunune gogorrenetan ere,

irrifar batekin xamurtu gaituzulako,mila esker, Osaba.

Jaustan itxekuek

Miguel Gartziandia Balda(Lidia, gure banatzailearen aita)

Une latz hauetan bategiten dugu familiaren saminarekin.

Miguel Gartziandia BaldaAittuna

Zure ilobak: Amets, Larraitz, Asier, Igaratz, Olatz eta Maddi

Baratzean nahi genukeikustea zuri,

zure txistu eta kantaalaiarekin.

Oso harro sentitzen garaerakutsi diguzun

guztiagatik.Beti gure bihotzean.

Page 11: 523 guaixe

Vicenteri ia minutuko aldea atera zion.

Guaixe • 2015eko irailaren 25a 11

Txirrindularitza - BTTAizkora

kirola >>PILOTA

EZKURDIA-ZUBIETA SAN MATEOTATIKKANPO: Bengoetxea eta Untoriaren kontra22 eta 15, eta Olaizola II.aren eta Urrutiko-

etxearen kontra 22 eta 13 galdu eta gero,San Mateotako Binakakotik kanpo geratudira pilotari sakandarrak.

»

Igandean XXII. Sakanako BizikletaEgunak Ziordia eta Irurtzun batukoditu (41,3 km)

Bizikletak puntuan jartzeko orduada, Sakanako MankomunitatekoKirol Zerbitzuak iganderako XXII.Sakanako Bizikleta Eguna antola-tu baitu. Horretarako Burunda,Barranka eta Aralar txirrindula-ritza kluben laguntza eta hainbatentitateren babesa -Irurtzun etaZiordiko Udalak eta NafarroakoGobernua- izan du Mank-ek. “Saka-na bizikletaz ezagutzen” leloa izan-go du. Eguraldi bikaina iragarridute eta jendetza espero da.

“Eskualdean txirrindularitzabulkatzea, proba ez lehiakor hone-tan goiz polita pasatzea, Sakana-ko gure herriak, kaleak, zubiak,ermitak, basoak… bizikletaz eza-gutzea, eta bide batez, Sakanakoherri ezberdinetako eta adin ezber-dinetako jendearen arteko harre-manak bulkatzea” dira helburuak.

Ziorditik Irurtzunera (41,3 km)Ziorditik abiatuko da martxa, goi-zeko 9:00etan. Pistetatik ibilikodira gehienbat, eta Lakuntzangeratuko dira atseden hartzera.Bokata norberak eraman behar-

ko du eta antolakuntzak freskaga-rria eskainiko du. Ondoren Irur-tzunera abiatuko dira. Hiriberri-tik Satrustegirantz joko dute,Zuhatzu pasa eta Ekain sartu gabeEtxarrenera heltzeko. Etxarrendiksartuko dira Irurtzunera, 41,3 kmosatuta.

Parte hartzea doan da, baina

antolakuntzak autobus zerbitzuajartzen du txirrindulariak eurenherrietan jaso eta Ziordira erama-teko -goizeko 8:00etan aterako daIrurtzundik-, eta proba bukatuta, txi-rrindulariak etxera eramateko. Bizi-kletak emateko kamioia ere egotenda. Zerbitzu hauek erabiltzekoaurretik izena eman behar zen.

Bizikleta puntuan jartzeraBizikleta puntuan jartzea aholka-tu dute antolatzaileek. “Mekanika-ria egoten da, baina egunean ber-tan gertatutako zulaketa edo matxu-rak konpontzeko, ez bizikletakpuntuan jartzeko” nabarmendudute. Halaber, parte hartzaile guz-tiek kaskoa eta ogitartekoa eramanbeharko dituzte. Antolakuntzakzehaztutako ibilbidea jarraitzekodeia egiten zaie txirrindulari guz-tiei, “segurtasuna bermatzeko”.Sakanako bizikletaren festan par-te hartzera animatu dituzte sakan-darrak, “oso egun polita” delako.

Ate handitik itzuli daNazabalNafarroako I. Mailako AizkoraTxapelketako kanporaketa irabazi duetxarriarrak. Igandean EuskalHerriko I. Mailako AizkoraTxapelketako kanporaketa jokatukodu Aian

Igandean Nafarroako I. Mailako Aiz-kora Txapelketaren kanporaketajokatu zen Uharte Iruñean. 9 aizko-lari lehiatu ziren Etxarri Aranazkoferietan jokatuko den final handi-rako txartela lortzeko, eta bost one-nak sailkatu ziren aipatu finalera-ko. Floren Nazabal etxarriarra pla-zetatik kanpo egon da azkenaldian,osasun arazoak zirela medio. Bai-na badirudi arazo horiei aurre egindiela, etxarriarra alde handiarekinonena izan baitzen Uharte Iruñekokanporaketan. Bi kanaerdiko, bi 60ontzako eta oinbikoa mozteko 14:33-ko denbora behar izan zuen eta iaminutuko aldea atera zion DanielVicente otsagiarrari (15:27). Naza-bal eta Vicentez gain, Juan Jose Lopez(15:41), Jon Rekondo (16:03) etaRuben Saralegi (16:26) sailkatu zirenfinal handirako. Finaletik kanpogeratu ziren Donato Larretxea, JulenKañamares, Mieltxo Mindegia etaOihan Larretxea. Azken bi sailkatuek, Mieltxo Min-degiak eta Oihan Larretxeak, lehenmaila galduko dute, printzipioz.Dena den, Mieltxo Mindegiak auke-ra izanen du Ander Erasunen aur-ka jaitsiera kanporaketa eskatzeko,15 eguneko epearen barruan.

Igandean Euskal Herrikoa

Nafarroako Lehen Mailako finale-ra sailkatu eta gero, Euskal HerrikoI. Mailako Txapelketako finalerakotxartela lortzea da Etxarrikoarenhurrengo helburua. Euskal HerrikoI. Mailako Txapelketako kanporake-ta igandean jokatuko da Aian. 12aizkolari lehiatuko dira: Aitzol Atu-txa, Iñaki Azurmendi, Ander Erasun,Jon Irazu, Mikel Larrañaga, Juan JoseLopez, Ugaitz Murgertza, FlorenNazabal, Joxe Mari Olasagasti, Jose-ba Otaegi, Unai Otaño eta Jon Rekon-do. 54 ontzako 2 enbor, 60 ontza-ko 2 enbor eta 72 ontzako 2 enborerdibitu beharko dituzte. Sei aizko-lari onenek urriaren 12an Basaurinjokatuko den finalerako txartela lor-tuko dute. Ea Nazabal bertan den.

Jonathan Lastrak irabazi du 23 urtezazpiko torneo prestigiotsua eta RuralKutxa izan da talde onena

Rural Kutxa talde sakandarrekoJonathan Lastrak Zaldibiako las-terketa irabazi zuen, helmugarabakarrik heldu eta gero. Proba ira-bazteaz gain, 23 urtez azpikoLehendakari Txapelketa irabazizuen Lastrak. Horretaz gain,Lehendakari Txapelketako taldeonena izan da Sakanako taldea.

Challengea Victor Etxeberria-rendakoBaina horiek ez dira talde sakan-darraren berri pozgarri bakarrak.Izan ere, Rural Kutxako VictorEtxeberriak irabazi du 17. Diario

de Noticias Challengea, afiziona-tu nafar onenak saritzen dituentxapelketa, hain zuzen. Victor Etxe-berriak lehia oso estua zuen Baqué-Campos taldeko Julen Amezketa-rekin, baina azkenean talde ber-dekoa nagusitu da Challengean,Galiziako Voltako azken etapan lor-tutako 14. postuagatik eta Volta-ko sailkapen orokorrean sailatu-tako 7. postuari esker. Guztira 419puntu lortu ditu Etxeberriak Cha-llengean, eta 404 puntu JulenAmezketak.

Sakanaz gozatu bizikletan !

Txikiak, gazteak, helduak, jaio berriak… denondako tokia dago Bizikleta Egunean.

Jonathan Lastra.

Lehendakari TxapelketaRural Kutxarendako

Ailetz Lasa bigarrenaArabako ItzulianMendiko saria Josu Etxeberriarendako

Asteburuan despeditu zen kadete-en mailako Arabako Itzulia, Dulan-tzin. Quesos Albenizeko Ailetz LasaArabako Itzuliko txapeldunordeaizan zen, kadeteen lehen urteko mai-lan lehena. Iosu Etxeberria laugarre-na sailkatu zen eta mendiko sailka-pena irabazi zuen.

Udazkeneko Kriteriuma

Asier Etxeberriarendako

Irailaren 12an eta13an jubenilenmailako 16.Udazkeneko Kri-teriuma jokatuzen Gipuzkoan.Lehen etapanQuesos Albeni-zeko Asier Etxeberria 7.a sailkatu zen.Bigarren etapako erlojupekoan Que-sos Albenizeko Eneko Aramendia izanzen azkarrena, eta Asier Etxeberria7.a sailkatu zen. Eta Ibarran jokatu-tako azken etapan Asier Etxeberriaklortu zuen garaipena. Sailkapen oro-korra kontuan hartuta, Asier Etxe-berria izan da txapelduna.

Besayako BideBerdera Mank-ekin Urriaren 21era arte eman daitekeizena:Urriaren 25ean Suancese-tik abiatuta Besayako Bide Ber-dea osatzeko gonbita egin die-te Mank-ek eta Barranka Txirrin-dulari Taldeak BTT zaleei.Zailtasun ertain-errazeko 42,5km-ko ibilbidea da. Autobusa6:30ean aterako da Altsasukoautobus geltokitik. Izena ema-tea urriaren 21a baino lehen eginbehar da, 686 457 048 telefo-nora edo Mank-eko Kirol Zerbi-tzura hots eginez (948 464 866).Prezioa: 10 euro.

»

Page 12: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a12 kirola

Tiro olinpikoa

Botxa Futbola

Atletismoa

Irurtzungo Binakako BotxaTxapelketa irabazi zuten asteburuan

Asteburuan jokatu da, IrurtzungoIratxo elkarteko botxategian, Irur-tzungo Binakako Botxa Txapelke-tako azken txanpa. Ostiralean finallaurdenak jokatu ziren, larunbate-an final aurrekoak eta igandeanfinalak. Botxa petanka antzeko jokotradizionala da, Irurtzunen zaleugari dituena. Final handian San-tos Iragik eta Julen Iragik 15 eta 7irabazi zieten Migel Ollori eta Txu-txurrini, lehia estuan.

Orain banakakoaBinakakoa jokatu eta gero, hurren-go asteburuan hasiko da Banaka-ko Txapelketa.

Sakanako EmakumeendakoAtletismo Eskolan izena emateazabalik dago. Bi maila eskainiko dira:hastapena eta hobekuntza

Aurreko urteetan izandako arra-kasta ikusita, laugarrenez Sakana-ko emakumeendako atletismo esko-la antolatu duMank-eko Kirol Zer-bitzuak, Altsasuko Dantzalekukoatletismo pistan. HorretarakoAltsasuko Udaleko EmakumearenBilgunea, Altsasuko Udalaren KirolZerbitzua, Iñigo Aritza ikastola etaDantzaleku Sakana Atletismo tal-dearen laguntza izan du Mank-ek.

Aurten berrikuntzak daude.Izan ere, bi maila eskainiko dira:hasi berrien maila eta hobekun-tzakoa. Ostiraletan gauzatuko daSakanako Emakumeendako Atle-tismo Eskola, Dantzalekun.17:15etik 18:00etara hasi berriakariko dira, eta 18:00etatik 19:15erahobekuntza mailakoak. Orain arteMikel Lakuntza zen irakaslea, bai-na hemendik aurrera LakuntzakAitor Mozoren laguntza izanendu. Klaseak urriaren 16an hasiko

dira, maiatzaren 13ra arte. Ema-kumeendako atletismo eskolankorrika egiteko teknika eskainikoda. Horretaz aparte, eskolarekinemakumeen artean harremanasustatu nahi da, lasterketetara etabeste elkarrekin joateko.

Urriaren 2ra arte18 urtetik gorako emakumeekeman ahal dute izena, urriaren 2raarte, Mank-eko Kirol Zerbitzuan(948 464 866 edo [email protected]). Prezioa: 50 euro.

Raul Audikana eta Izaskun Beunzaizan ziren garaileak Unanun

Unanuk hartu zuen, larunbatean,Ergoienako Udalak hainbat babes-le eta laguntzailerekin antolatuta-ko 11. Ergoienako Bira. Eguraldialagun, giro ederra egon zen Una-nun. Lehenik eta behin kategoriatxikiko lasterketak jokatu zirenUnanuko karriketan barna. 51 nes-ka-mutiko lehiatu ziren kategoriaezberdinetarako prestatutako las-terketetan eta ondoren proba nagu-siaren txanda izan zen. LasterketaSakanako Atletismo Kopa-LasaKirolak Sarirako puntuagarria zen.

Unanun hasi eta bukatu zen 8,5km-ko proba, ibilbide gorabehera-tsua duena. Lehenik eta behinUnanutik Dorraora joan zirenkorrikalariak, eta atzera ere Una-nutik pasatu ziren, segidan Liza-rragaraino heltzeko. Ondoren,Dorrao gainditu eta gero, Unanu-

ko helmugara iritsi ziren probanparte hartu zuten 44 korrikalariak.Horietatik 23 sakandarrak ziren.Raul Audikana izan zen txapeldu-na (33:54). Olaztiarrak ia minutubateko aldea atera zion EduardoLopezi (34:50). Sergio Garcia deEulate altsasuarrak osatu zuenpodiuma (35:16). Lehen beteranoaFrancisco Gomez izan zen (36:00).

Emakumezkoetan IzaskunBeunza olaztiarra izan zen, azkenurtean bezala, nagusia (39:44).Angelines Lizarraga unanuarrabigarrena heldu zen helmugara(43:34). Lizarraga ere probakolehen beterano ergoendarra izanzen. Hirugarrena Maite Zabaletaetxarriarra izan zen (45:20).

Proba bukatuta bildutako guz-tiendako auzate bikaina prestatuzuten Unanuko elkartean.Sailkapen osoa eta argazki galeria :www.guaixe.eus.

Osasuna, Etxarrikohaurren torneokogaraileErreala eta Alavesen kontrako bipartidak irabazi zituen

Etxarri Aranatz futbol taldeak hau-rren mailako futbol torneoa anto-latu zuen larunbatean San Donatofutbol zelaian. Osasuna, Alaves etaErreala taldeak lehiatu ziren. Azke-nean Osasuna izan zen garailea, Ala-vesen kontra 1 eta 0 eta Errealarenkontra 1 eta 0 irabazi eta gero. Ala-vesek jokatutako bi partidatan 1 eta0 galdu zuen. Torneoan Erreala, Ala-ves eta Osasuna taldeen kamisetakzozketatu ziren.

Nafarroako Foso Unibertsalekotxapeldun absolutua izan da Kali

Irailaren 13an Nafarroako FosoUnibertsaleko Txapelketa jokatuzen San Adrianen. Kategoria guz-tiak kontuan hartuta, 32 tiratzai-le inguruk hartu zuten parte. Tar-tean zegoen Jose Carlos Jimenez“Kali”. Altsasuarra hirugarrenmailan aritzen da.

Hasierako fasean 25 plateretakobi tiraldi egin behar zituzten. Kate-goria guztiak kontuan hartuta 6emaitza onenak egin zituzten tira-tzaileak play-offetarako sailkatuziren. Kalik 23 plater apurtu zituenlehen tiraldian eta 24 bigarrenean,eta Nafarroako Foso Unibertsale-ko txapelduna erabakitzeko play-offetara sailkatu zen. Lehen maila-ko tiratzaile bat, bigarren mailakobi, hirugarren mailako bi eta lau-garren mailako bat lehiatu ziren.Play-offetan 25 platereko tiraldiariegin behar zioten aurre, eta Kali izanzen onena, 23 plater hautsita. Faseguztiak kontuan hartuta, 75 plate-retatik 70 apurtu zituen altsasua-rrak. Bigarrena Rafael Lekunberriizan zen, 69 platerekin, eta hiruga-rrena Luis Cerdan, 65 platerekin.Hortaz, Kali Nafarroako txapeldu-na da, maila absolutuan, eta jaki-na, baita bere mailan ere, hiruga-rren mailan.

Balorazio bikaina“Oso kontentu nago. Nire mailan,hirugarren mailan, emaitza onalortzeko esperantza nuen, bainaez nuen inola ere txapelketa ira-baztea espero” dio tiratzaile altsa-

suarrak. Igandean NafarroakoFoso Unibertsaleko Kopa hartuzuen Ribaforadak eta kasu hone-tan Kali laugarren postuan sail-katu zen bere kategorian, hiruga-rren mailan. “Lehenengo tiral-dian ez nintzen oso fin ibili. Bainakontentu nago. Gauzak ez dira betiongi ateratzen” gaineratu duKalik.

Nafarroako Foso Unibertsale-ko Txapelketa eta Kopak Espainia-ko Foso Unibertsaleko Txapelke-tarako puntuagarriak ziren. Txa-pelketa hori 2016ko udan jokatukoda. “Aurtengo denboraldia despe-ditzen ari da, hurrengo urteraarte. Espainiako Txapelketa joka-tzerako 300 plater puntuagarrigeratzen dira oraindik. Hortaz,asko dago egiteko oraindik” azal-du digu Kalik. Altsasuarra aurtenEuskadiko Foso Unibertsalekotxapeldunordea izan zen hiruga-rren mailan, eta denboraldiarenbalorazio “oso ona” egin du.

Nafarroakotxapelduna

Osasunakoak trofeoarekin.

Emakumeendako Atletismo Eskola. Finalista guztiak, sari ematean.

Santos eta Julen Iragibinakako txapeldunak

»

Emaitzak

Final aurrekoak:Pakita-Alicia 4 / Santos-Julen 15Juanito-Luis 5 / Migel-Txutxurrin 12

Finalak:3. eta 4. postuak:Pakita Arruabarrena-Alicia Navarro 15 /Juanito Maestre-Luis Arrasate 2Final handia: Santos Iragi-Julen Iragi 15 /Migel Ollo-Txutxurrin 7

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa2. jardunaldia

Lagun Artea 2 – Mutilbera 1

Etxarri Aranatz 4 – Gares 4

Lakuntzan jokatutak partidan, 17. minutuanBurillok Lagun Artea aurreratu zuen,penaltyz, baina Mutilberak berdindu eginzuen. Bigarren zatian Davilak, faltajaurtiketa bikainarekin, garaipenaren golasartu zuen. Etxarri Aranatzen Gares 0 eta 4 aurreratuzen. Penalty bati esker Xabatek Etxarrirenaldeko lehen gola sartu zuen. Eta gero,beste hiru gol sartu zituen Xabatek,Etxarrirendako garaipen zaporea duenberdinketa lortuz.

Sailkapena >>1. Bidezarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p9. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 p

10. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . . .2 p

Asteburuko jardunaldiaBeti Casedano – Lagun Artea

(Larunbatean, 17:30ean, Kasedan)Castillo de Tiebas – Etxarri

(Larunbatean, 16:30ean, Tiebasen)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa2. jardunaldia

Itaroa Huarte 1 – Altsasu 0

Itaroak eta Huartek jokatutako partida osolehiatua izan zen. Itaroa aurreratu zen, etanahiz eta Altsasuk ederki estutu, ongidefendatu zuten Uharte Iruñakoek.

Sailkapena >>1. Universidad de Navarra . . . . . . . .6 p

12. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1 p

Asteburuko jardunaldiaAltsasu – Pamplona (Larunbatean,117:00etan, Dantzalekun)

Futbola

Ergoienako Biraolaztiarrendako

Angelines Lizarraga unanuarra lehen ergoendarra izan zen.

Emakume, animatukorrika egitera!

ARETO FUTBOLEKO LEHEN MAILA2. jardunaldia

Santiago Futsal 4 – Magna Gurpea 4

Irurtzungo taldea atsedenaldira 1 eta 3-koaldearekin iritsi zen, Jesulitok, Rafa Usineketa Carlitosek sartutako golei esker, bainabigarren zatian egindako akatsengatikhiruna berdindu zuen Santiagok. Eseverriklaugarrena sartu zuen, baina Santiagokberdintzea lortu zuen.

Sailkapena >>1. Bartzelona . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p

10. Magna Gurpea . . . . . . . . . . . . . . . . .1 p

Asteburuko jardunaldiaMagna Gurpea - Burela Pescados Ruben

(Gaur, ostiralean, Anaitasunan, 20:30ean)

Areto futbola

Kali, Nafarroako trofeoarekin.

Page 13: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a kirola 13

Mendi lasterketakKiroldegia

Pilota

Bihar jokatuko da, 10:00etan, IX.Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa.120 korrikalari daude izena emanda

Olaztiko San Migel festekin bate-ra, bihar, larunbatean, IX. Olatza-gutia-Urbasa mendi lasterketajokatuko da. Proba Olaztiko Sute-gi kirol elkarteak antolatu du,Olaztiko Udalaren eta Nafarroa-ko eta Euskal Herriko Mendi Fede-razioen laguntzarekin.

Ibilbide nagusia (23,2 km) etakadeteena (15,6 km)Urbasa-Andiako paraje zoraga-rrietatik barna ibiliko dira korri-kalariak. Olaztiko mendi lasterke-tak 23,2 kilometro ditu eta desni-bel positiboa 1.367 metrokoa da.Korrikalariek goizeko 10:00etanemanen diote hasiera probari,Clinker paretik (528 m). Zuzene-an Urbasako ipar gailurreriakopunturik altuenera joko dute, Ton-torraundira (1.157 m). Mendi gai-nean, bira gorabeheratsua eginen

dute, ekialdera Altsasuko portu-gainetik (1.150 m), Morterutxorajaitsi (890m) eta segidan Zelai han-ditik (1.113 m) Bargagainera hel-tzeko (1.153m). Ondoren Gainsoi-lera (1.068 m) eta Ordotzeko putzu-raino. Handik jaisten hasiko dira,Urbasako portugainera, eta gain-behera zorrotzetik Olaztiraino iri-tsiko dira. Ibilbidean 4 denborakontrol puntu izanen dira, edariaeta janaria hartzeko guneak etaosasun laguntza ere izanen dituz-te puntu estrategikoetan.

Horretaz gain, antolakuntzakkadeteendako 15,6 km-ko ibilbideaantolatu du.

Partaide gutxiagoMomentuz 120 korrikalari daudeizena emanda probarako, aurre-ko urtean baino dezente gutxiago.

Izan ere, aurten proba ez da men-di kopen lasterketetarako puntua-garria, eta hori asko nabaritu da.Aurreko urtean, aldiz, proba Nafa-rroako Mendi Lasterketen Txapel-ketarako eta Euskal Koparakobaliagarria zen eta 312 korrikala-rik parte hartu zuten, tartean 50sakandarrek. Aritz Egea (1:48:46)eta Sandra Sevillano (2:17:22) gai-lendu ziren. Sakandarren arteanJose Luis Beraza izan zen azkarre-na, helmugan zazpigarrena iritsieta gero (1:59:31).

SariakMaila absolutuan, neska eta mutilonenek, hurrenez hurren, 350 euro,175 euro, 125 euro eta 75 euro jaso-ko dituzte. Horretaz gain, irabazle-ek txapela jantziko dute eta lehenhirurek trofeoa jasoko dute. Lehenbeteranoek 75 euroko saria izanendute. Promesa, junior eta kadete one-nek garaikurra jasoko dute. Bestal-de, proba bukatzen duten parte-har-tzaile guztiek opari poltsa jasoko dute.Gainera, korrikalari guztien arte-an Urbasako 10 gazta banatuko dira.

Fibromialgia eta nekekronikoarendakojarduera Altsasun eta Irurtzunen izanen da,urritik ekainera, eta izena emateazabalik dago

Minusbaliotasun fisikoa eta organi-koa duten pertsonei euren osasunahobetzeko jarduera fisiko espezifi-koa eskainiko die Mank-eko Kirol Zer-bitzuak, AFINA (Nafarroako Fibro-mialgia Elkartea) elkartearekin etaAltsasu eta Irurtzungo udalekin bate-ra. Helburua fibromialgia, neke kro-nikoaren sindromea eta sentibera-tasun kimiko anizkoitza duten per-tsonei osasuna hobetzeko jarduerafisiko espezifikoa eskaintzea da.Aipatu ikastaroa Altsasun (Labade-ron) eta Irurtzunen (Kultur Etxean)eskainiko da, urriaren 1etik ekaine-ra, asteartetan eta ostegunetan. Altsa-sun 16:00etatik 17:30era eta Irur-tzunen 10:40etik 12:10era.

Irailaren 28ra arteIzena ematea zabalik dago irailaren28ra arte Mank-eko Kirol Zerbitzuan(948 464 866, [email protected]). AFINAko bazkideek 11euro ordaindu beharko dituzte hile-an eta bazkide ez direnak 14 euro.

Osak errekorra hobetu zuen (39:54)

Eguraldia lagun, Beriaingo maldakzalez beteta zeuden 7. Uharte Ara-kil-Beriain Km Bertikala jarraitze-ko. Aralar Mendi Taldeak antola-tutako proba Kilometro BertikalenEuskal Koparako baliagarria zeneta, horretaz gain, Nafarroako Kilo-metro Bertikalen Txapelketa era-baki zuen. 207 korrikalari zeudenizena emanda eta 197k hartu zutenirteera erlojuaren kontrako proban.

Aitor Osa izan zen jaun eta jabe.2014an berak ezarritako errekorra27 segundotan hobetu zuen (39:54).Joseba Larraldek (42:28) eta IñigoLarizek (42:47) osatu zuten podiu-ma. Emakumezkoetan Laura Solanagusitu zen (51:49). Ez zuen lortuerrekorra gainditzea (49:47, Agi-rrezabal). Montserrat Vazquez(52:20) eta Virginia Perez (52:52)izan ziren hurrenak.

Beraza sariz lepo eta SakanaBizirik Nafarroako onenaBeterano onena Jose Luis Berazaizan zen (45:35). 7.a sailkatu zen, etaguztira sei aldiz igo zen podiume-ra. Lehen beteranoa, lehen sakan-darra eta lehen uhartearra izan zen.Horretaz gain, Nafarroako Kilome-

tro Bertikalen Txapelketan txapel-dunordea izan zen Beraza – MikelRubio irurtzundarra hirugarre-na– eta Nafarroako lehen betera-noa izan zen. Taldeka, Sakana Bizi-rik izan zen Nafarroako KilometroBertikaleko talde onena, Txurre-gi bigarrena eta Uharte Arakilgo

Aralar Mendi, Berazaren taldeahain zuzen, hirugarrena.Oso pozikzeuden Sakana Bizirik taldekoak.

Emakume sakandar onenaErkuden San Martin izan zen(1:04:19). 167.a sailkatu zen etxarria-rra, emakumezkoen sailkapenean13.a. Horretaz gain, NafarroakoKm Bertikalen Txapelketako bete-rano onena izan zen. Pozik zego-en. “Oso gogorra egin zait, azkene-ko puska bereziki. Aurreko urte-ko denbora hobetu dut eta nihorrekin pozik geratzen naiz. Jen-dearen gertutasuna izugarria izanda. Oilo pikorra jarri zait” zioen.Jose Luis Beraza ere pozik zegoen.“Ezin dut sinetsi ere zeinen ongiatera zaidan etxeko proba. Nire den-borarik onena ia minutu bateanhobetu dut. Jendearen animuak etaberotasuna eskertu nahi ditut”adierazi zuen uhartearrak. Bakaikoa eta

MariezkurrenatxapeldunakLodosanVirgen de las Angustias Torneokopromesen mailako txapeldunak dirasakandarrak

Asteburuan Virgen de las AngustiasPilota Torneoko finalak jokatu zirenLodosan. Promesen mailan Errekaklubean dabilen Joanes Bakaikoaetxarriarrak eta Irurtzun klubekoMariezkurrenak jantzi zuten txape-la, Iurretako Olaburu taldeko AitorElordiri eta Lemoako Oier Etxeba-rriarri 22 eta 7 irabazi eta gero.

San Martin eta Beraza, lehen sakandarrak. Behean, Sakana Bizirik, talde onena.

Korrikalariak Urbasako paraje zoragarrietatik barna ibiliko dira.

Sakandarrak VII. Uharte-Arakil-Beriain KmBertikalean:

1. Aitor Osa 39:547. Jose Luis Beraza (Uhar) 45:359. Mikel Rubio (Irur) 45:50

12. Aritz Munarriz (Etx) 46:0222. Beñat Katarain (Lak) 47:5832. Gorka Santesteban (Arakil) 49:1736. Alatz Agirre (Arb) 50:0038. Iñigo Martinez (Uhart) 50:0844. Mikel Satrustegi (Arru) 50:3448. Mikel Berastegi (Arb) 51:0863. Joxeja Maiza (Etx) 52:3376. Alberto Razkin (Etx) 54:1081. Asier Reparaz (Arb) 54:41 82. Arkaitz Munarriz (Etx) 54:4299. J. Javier Beregaña (Uhar) 56:35

100. Joseba Satrustegi (Arru) 56:36101. Juan Larrea (Alts) 56:37104. Jorge Holgado (Alts) 56:45108. Iñaki Alvaro (Alts) 57:01112. Noureddine Baba (Lak) 57:09119. Juanjo Armendariz (Irañ) 57:44134. Migel Lopez (Uhar) 59:09137. Jokin Vilariño (Uhar) 59:29149. Juan Martinez (Uhar) 1:01:59167. Erkuden San Martin (Etx) 1:04:19178. Jorge Martinez (Alts) 1:06:24190. Maria Jesus Martin (Uhar)1:24:15

Osa eta Sola atzera erenagusi Km Bertikalean

26 sakandarSekulako maila egon zen. 37korrikalarik 50 minutuaren azpi-tik osatu zuten igoera. 26 sakan-dar aritu ziren guztira. Gizonez-koetan Jose Luis Beraza (45:35,7.a), Mikel Rubio irurtzundarra(45:50, 9.a) eta Aritz Munarriz(46:02, 12.a) izan ziren azkarre-nak. Eta, emakumezkoetan, Erku-den San Martin (1:04:19)etaMaria Jesus Martin (1:21:15).

»

Beriainen ondorenOlatzagutia-Urbasa

www.olatzagutia-urbasa.netProbaren inguruko informazio guztia, izenemateak, mapak eta beste.

Igeriketa, soinketa,musikoterapia etapsikomotrizitatea ezgaituendakoAskalatsen laguntzarekin, pertsonaez gaituendako igeriketa eta soin-keta ikastaroa eskainiko du Mank-ek. Ikastaroa urriaren 5etik maia-tzaren 5era bitartean izanen da, aste-lehenetan eta ostegunetan,17:00etatik 18:00etara, dohainik.Bestetik, Sakanako Ez Gaituen Elkar-tearen laguntzarekin, ez gaituenda-ko musikoterapia eta psikomotrizi-tatea ikastaroa antolatu du Mank-ek. Azkenik, musikoterapia etapsikomotrizitatea ikastaroa Altsa-suko Intxostiapunta gazte guneaneskainiko da. Ordu bateko saioa iza-nen da, larunbat goizetan, hilabe-tean bitan. Izena emateko Mank-ekoKirol Zerbitzura jo behar da (948464 866 edo [email protected]).

Kiroldegia

Page 14: 523 guaixe

bazterretik

Iosu Lizarraga

Aplikazioen munduannabigatzen

Nova LauncherMunduko launcher erabilgarriena.Alde batetik, mugikor zaharreibeste bizi berri bat ematea lortzendu, bere azkartasunarekin. Bestalde,Android Lollipop puruaren itxuralortu eta eskritorioko edizio osoalibre uzten du (ikonoak, animazioak,pantailak...) (Doan/5,35€)PerpetuallAlde batetik zure kontaktuen segu-ritate kopia egin dezakezu. Bes-talde, eta garrantzitsuena, zurekontakturen batek telefono zen-bakiz edota emailez aldatzen badu,zure kontaktu zerrendan automa-tikoki aldatuko da. (Doan)AirDroid

Zure mugikorra ordenagailurakablerik gabe konektatzeko era-biltzen den aplikazioa. Edozeinmotatako artxiboak mugikorreraedo mugikorretik pasa, zure mugi-korra ordenagailutik kontrolatu,notifikazioak ordenagailuan iku-si... (Doan)PushbulletOrdenagailuarekin denbora askopasatzen dugunentzat eginikoaplikazioa. Mugikorrean aplika-zioa eta ordenagailuko internetnabigatzailean luzapena instala-tu eta zure mugikorreko notifi-kazio guztiak ordenagailuko izki-na batean agertuko zaizkizu, orde-naga i lut ik erantzutekoaukerarekin. (Doan)SwiftkeyIdatziko dugun hurrengo hitzen

predikzioa, autozuzenketa inte-ligentea eta swift egiteko auke-ra duen teklatu azkarrenetarikoa.(Doan)TelegramMezuak bidaltzeko aplikazioa,azkarra, oso segurua eta guztizdoan. 200 kontaktuko taldeak etaedozein motatako artxiboak pasaahal dituzu. Gainera web bertsioikaragarri ona du, ordenagailua-rekin lan egiten dugunentzako,guztiz aproposa. (Doan)SnapLockPantaila blokeatzaile ikusgarria.Ordua, notifikazioak, eguraldia,ekitaldiak, gogoko ditugun apli-kazioak... dena blokeo pantailanizango duzu. Gainera atzealdekoirudia egunero automatikoki alda-tu dezakezu. (Doan)

TimelyIkaragarrizko itxura duen erloju-esnagailua. Esnagailurako melodiaasko, “Smart Rise” (alarma jo bai-no 30 minutu lehenago, musika lasaibatekin lo fase apal batera bidal-tzen zaitu, gero hobeki esnatze-ko). Gainera dispositibo ezberdi-netan alarmak sinkronizaturik izanahal dituzu. (Doan)BandsintownGogoko dituzun taldeen kontzer-tuen zerrenda. Zauden hiri edotaherriaren arabera, sarrerak erosi,lagunekin zeinen kontzertutarazoazen konpartitu, talde berriakezagutu... Musikazalea bazara, apli-kazio onekin ez duzu denboragehiagorik galduko. (Doan)Monuments Valley2014an sortutako jokorik bere-

zienetakoa. Ez dago ez lehiake-tarik ez irabazlerik. Burua janz-teko jokoa da, ilusio optiko etageometriarekin jokatzen duena.Diseinu ikaragarri batekin egina.(2,99€)Splive PlayerTelebista mugikorretik ikustekoaplikazio osoena. Berriki PlayStore-tik ezabatu zuten, Google-ek jartzen duen norma legalakbetetzen ez dituelako, Splive Pla-ye web orritik jaitsi eta hor azal-tzen dituen argibideekin instala-tu. (Doan)WattpadMuga gabeko liburutegi mundia-la, milioika liburu eta istorio dohai-nik. Liburuak irakurri edota idatzidezakezu, erabiltzaileekin hitz egin,iruzkinak utzi... (Doan)

Guaixe • 2015eko irailaren 25a14

kultura >>

Igandean, 12:00etako mezan, UharteArakilgo elizan Tolosako Santa Mariamusika kapera ariko da

Herriko musikari handia-ren, Felipe Gorriti Osan-belaren meza entzuteko

aukera izanen dute uhartearreketa bisitariek igandean. Eguerdi-ko mezan izanen da. Doinuak Tolo-sako Santa Mariako abesbatzak etamusika kaperak interpretatukodituzte. Gorritiren musika maitedutenak harekin gozatzera gon-bidatuak daude.

Gorriti Uharte Arakilen jaiozen, 1839. urtean. Lehen musika

ikasketen ondoren Tafallako eli-zako musika-arduradun izenda-tu zuten eta ondoren TolosakoSanta Maria elizakoa. 1896. urte-an hil zen arte Tolosan arrastohandia utzi zuen Gorritik. Gauregun nabaria da hura eta, horre-gatik, musika eta kultura susta-tzeko sortu zuten fundazioariArakil eman diote izena; Gorri-ti zenaren sorterria gogoan, bai-na baita haren obra, eta bestebatzuena, gorde eta zabaldu nahidutelako.

San Migel festen egitarauarenbarruan dago Gorritiren meza.Hura antolatu ahal izateko Ara-

kil Fundazioa, Tolosako SantaMaria kapera, Uharte Arakilgo

Udala eta herriko San Joan Parro-kia elkartu dira.

Jendarte Bidaide antzezlanamustu zuten Usurbilen osti-ralean. Herriak Gipuzkoako

ikastolen aldeko festa hartuko dueta egitasmoko Guztiok Gattunkbatzordeak proposatu zuen proiek-tua. Hura zuzentzeaz Alex Telloarduratu da. Obraren muina men-dekotasuna da. Gurpildun aulki-duna, Down sindromeduna, gorra,itsua… seinalatuez aparte, modubatera edo bestera, denok mende-koak garela adierazi nahi da obra-ren bidez. Azken batean gaitasunezberdineko pertsonek osatzendugula gizartea azaldu nahi izandute obrarekin. Keinu bidezko itzul-pena ere izan zuen emanaldiak.

Dantza, musika eta umorea

ditu obrak. Anabel Arraizak zuze-nean kantatzen du. Harekin bate-ra, aritu dira Ana Elordi, Bouch-ra Bagdadi, Enrike Amilibia, Euge-ni Alzibar, Satxa Soriazu, Telmo

Irureta, Xanti Agirrezabala. Ezdute pertsonaiarik jokatzen. Per-tsonak dira, gizarte zabalaren isla.Obra beste eszenatoki batzuetanemateko prest daude.

Irakurle taldealanean

Etxarri Aranazko irakurle tal-deak Irene Nemirosky idazle

ukraninarraren Arimen maisua(Alberdania, 2009) liburua auke-ratu du ikasturtea hasteko. Norkbere etxean liburua irakurri ondo-ren, lastailaren 29an, ostegunean,19:00etan, udal liburutegian libu-ruaz hitz egitera elkartuko dira.

LiburuazNiza, 1920. Mediku gazte ospetsubatek, Dariok, onartu egiten duNew York-eko emakume abentu-razale gazte eta pertxenta batisasian abortaraztea, bere emazteKlara eta bien haurra gainbehe-ratik salbatzearren. Horri eskeregin ahal izango du aurrera odolgreziar eta italiarreko gazte alde-rrai horrek, hiriko bezero abe-raskumeen ezaxolakeriaren aur-ka. Nizan gisa horretan zenbaiturte eman ondoren, egundokoideia izango du Dariok bat-bate-an, patua bideratzen lagundukodiona: psikoanalisiaren teoria sor-tu berria halako sen makiabelikobatez baliaturik, halako berritsubat bilakatuko da, “arimen mai-su” bitxi bat, gizartean gora egin-go duena, modu arriskutsu batez,horditurik bezala…

Aciluz musikologiajardunaldian

Nafarroako Goi Mailako Kon-tserbatorioko ikasle talde

batek bultzatuta sortu berri daAmun, Nafarroako MusikologiaElkartea, kontserbatorioan bertanegoitza duena. Musikologiareninguruko jarduerak sustatzea duhelburu elkarte sortu berriak. I.Musikologia Jardunaldiak anto-latu ditu heldu den asteazkenetikostiralera. Ostegunean, 18:00etan,Agustin Gonzalez Acilu: estética ypensamiento hitzaldia iragarridute. Konposatzaile altsasuarrazJokin Zabalza eta Jaime Berradeariko dira hizketan. Gainera, Aci-luri buruzko dokumentala ereemanen dute.

Arraiza inklusioa ardatz duen antzezlanean

Felipe Gorritiren meza Uharten

DANTZARIA, ABESBATZA ETA TXISTULARIAK: La-runbatean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan Etor-kizuna dantza taldea, Etxarri Aranazko abesbatzaeta koral txikia eta Burundar Txistulariak elkarrin.

Page 15: 523 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 25a kultura 15

BILTOKI TABERNAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doa-koa. Karta menuan, kopadoakoa.

IÑAKI OINETAKOAKE T X A R R I A R A N A T Z

50 €ko gastuarekin,%10 ekodeskontu-balea.

GERTU SAKANAA L T S A S U

Sukalderako tresnerian50€ko erosketa egitean%10eko deskontu baleahurrengo erosketarako.

AINHOA ESTETIKAI R U R T Z U N

Utsusuky packetan, % 30ekodeskontua.

ASENSIOA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan hurrengo erosketarako10 €ko balea. (eskaintza ezmetagarria).

IL PADRINOA L T S A S U

Eguneko menuan txupitoadoan.

VALCARCEO L A Z T I

0´06 €ko deskontua litroko,erregai guzietan.

EDERNE ILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z A30 €ko gastuarekin biboteadepilatzea doan. Ileapain-degiko zerbitzuekin, maki-laje ukitua doan.

GUAIXE KOMUNIKAZIOA%5eko deskontua argitalpeneta diseinu zerbitzuetan.

XAGUA L T S A S U

% 5eko deskontua, 30 €tikgorako erosketa eginez gero.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean Dantzarimadantza taldearen lehen muntaiarenemanaldia

Sustraiak ikuskizunarekinaurkeztu zuen jendaurre-an bere burua Dantzarima

dantza taldeak. Garagarrilaren6an izan zen, Iortia kultur gune-an. Orduan emanaldi arrakasta-tsua eskaini zuten eta jendea ezinsartu gelditu zen. Horregatik,bihar, atzera ere, taldeko 13 dan-tzariek eszenatoki berean ikus-kizunaren emanaldi berria eskai-niko dute.

Euskal dantza, erritmikoko zin-ta batzuk, baleteko hainbat gau-

za, flamenkoko besoak, garaiki-dea… Dantza mota ugariren

nahasketarekin osatu du taldeakikuskizuna. Argiztapena lagun,

Lertxundiren, Junkeraren, zuze-neko perkusioaren eta pieza ins-trumentalen doinura ariko diradantzariak eszenatokian.Ura, sua,lurra eta haizea eta mitologiakopertsonaiek sustraietara hurbil-tzeko deia eginen dute.

Taldekideak

Beatriz Morales Perez, LeireBujanda Moro, Loreto AgirreJara, Maider Lazkoz Merchan,Amaia Karasatorre Claver, AsierUrizar Ramos, Jenny DomingoOraa, Yolanda Otxoa-Aizpurua,Naiara Pérez Iñurritegi, MiriamGonzalvez Palop, Nerea Argue-lles Iriarte, Igone Augusto Fer-nandez, Paula Urabaien Otxoa-Aizpurua eta Irantzu GonzalezAzpiroz.

Larunbatean, 17:00etan eta 20:00etanArbizuko ekokanpineko Amari yoganizanen da emanaldia

Kalakan taldeak bi kontzer-tu akustiko eta intimistaeskainiko ditu bihar Arbi-

zun. Thierry Biscaray Ttirrittek,Jamixel Bereauk eta Xan Errota-beherek emanaldian Elementuakdiskoko doinuak aletuko dituzte.14 pieza dira eta haien artean ins-

trumentalak, ahots hutsekoak,euskal kantuen moldaketak etahaien sorkuntzak tartekatzen dira.

Emanaldirako sarreren erre-serbak egin nahi dutenek 630 777130 telefonora (Omkar) edo [email protected] e-postara idatzibeharko dute. Aldez aurretik 15euro eta lehiatilean 20. Emanaldienartean, kontzertu bikoitzera joa-ten direnek den pintxo-poteaz goza-tzeko aukera izanen dute.

Lastailaren 10ean JoxemielBidador, Iruñeko euskaldu-nak pastorala emanen dute

Iruñean. Zuberotar moldeko ikus-kizun horrekin Bidador zena omen-du nahi dute Iruñeko euskalgintzaketa kultur taldeek. Omenduak Saka-narekin ere lotura izan zuen. Altsa-sun ikasten ibili zen. Bestalde, Bie-

rrik fundazioarekin bere ikerketekazaleratutako egileen testuak argi-taratu zituen Sakanako euskal idaz-leen antologia (I) liburuan. Pasto-rala ikusi nahi duenak liburuxka-sarrera Iruñeko Karrikirieuskaldunon topagunearen den-dan (Xabier karrika, 4) salgai dudagoeneko.

Gaur, 22:30ean, Altsasuko Haritzatabernan

Laukote baten kontzertuare-kin berrekinen dio bere pro-gramazioari Haritza taber-

nak, Charlie & The Colours. Donos-tian bizi den Charlie Atkeybritainiarrak (gitarra) sortu zuentaldea duela hiru urte. Bere kon-posizioei kolorea emateko ezagu-tu zituen hiru musikari aukeratuzituen: Oriol Flores (bateria), IkerLauroba (kontrabaxua) eta IñigoAsensio (eskusoinua eta pianoa).

Laukoteak garagarrilaren 5eanaurkeztu zuen bere aurrenekoestudioko lana: The Bossai Tree.

Folk-pop doinuez bustitako diskoaontzeko Xabi Zeberio (sokazkokonponketak,biola, biolina eta nic-kelharpa), Luis Maria Moreno“Pirata” (tronpeta) eta AmaiaAzpiazu (ahotsak) izan zituztenaldamenean.

Donostiatik, Charlie & The Colours

Kalakan-en emanaldi bikoitzaArbizun

Bidadorren omenezkopastorala

Sustraien dantzan

Page 16: 523 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko irailak 25, ostirala • 2. aroa • 523. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 24.5 . . . . . . . 6 . . . . . . . .10.8Etxarri A. 24 . . . . . . . . . 2.6 . . . . . . .7.5Altsasu 24 . . . . . . . . . 4.5 . . . . . . .9.5Aralar 15.8 . . . . . . . 4.7 . . . . . .20.8Urbasa 20.3 . . . . . . . 0 . . . . . . . . .8

: eguraldiaasteko >>

Min: 9 Max: 18 Min: 7 Max: 21 Min: 9 Max: 19 Min: 9 Max: 19 Min: 9 Max: 22 Min: 11 Max: 21 Min: 10 Max: 20

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 8% euria: 5% euria: 8% euria: 10% euria: 8% euria: 10% euria: 15%

1.- Kanpin honen eraikuntzaprozesuan parte hartu zenuten,eta orain ere bertan laneandiharduzue. Nola izan zenutenproiektu honen berri?Gure enpresako kide batzuek Kata-luniako eta Euskal Herriko lagunbatzuk zituzten. Modu horretan,kanpinekoak gurekin harrema-netan jarri ziren, etxea-eta egitenlagun geniezaien. Ez genuen bitanpentsatu.

2.- Zein eraikuntza teknikaerabiltzen dituzue?Teknika tradizionalak, eskulane-an oinarrituak. Egurra erabiltzendugu material nagusi gisa. Natu-rarentzako onak diren materialakerabiltzen ditugu, eta horixe da kan-pin honek bilatzen duena.

3.- Hortaz, proiektu hau egiteaerronka bat izango zen zuentzat. Kopenhagen, adibidez, etxeak egi-terakoan arau ugari jarraitu behardira. Zehazturik egoten da zermaterial erabili behar ditugun.Arbizuko egitasmoa, aitzitik, ez zenhorren zurruna. Eta horrek askomotibatzen gintuen. Erronka han-dia zen guretzat, baina bagene-kien gauzak ongi aterako zirela.

4.- Zer du berezitik Arbizukokanpinak? Ekologikoa da, oso ohikoa ez dena.Nolakotasun horrek berezi egitendu. Gainera, leku paregabe bate-an dago. Naturaren erdian zaude-la senti dezakezu. Plazer bat dahemen lan egin ahal izatea.

5.- Zer alde dago kanpin ekologikobaten eta arrunt baten artean?Alde handiena jendearen jarrerandago. Jendearen artean giro oso

berezia egoten da. Asko kanpine-an urte osoan zehar egon ohi dira;horrela, harreman estuak sortzendira. Denborarekin, horrelakolekuak herri txiki bilakatzen dira.Bestalde, kanpinaren itxuran erealde handia dago. Kanpin arrunte-tan autokarabanak eta kanpin-den-dak dira nagusi. Ekologikoetan,ordea, egurrezko etxeak.

6.- Danimarkan horrelako askodago?Kanpin ugari daude, baina arrun-tak dira ohikoenak. Ekologikoak,ordea, aurkitzen oso zailak dira.

7.- Urtean zenbatetik behinetortzen zarete hona?Oraingoa aurten etortzen garenbigarren aldia da. San Juanetan 33pertsona ginen, baina orain biokgaude bakarrik. Gu lehen aldiz2011n etorri ginen, eta geroztikbost edo sei aldiz izan gara hemen.Normalean, bidaia egiteko lanekooporrak probesten ditugu. Horre-la, jendea txandakatuz joaten da.

8.- Dagoeneko herriko jendeaezagutuko duzue. Nolakoa dahaiekin duzuen harremana?Harreman oso ona dugu. Lagun osoonak egin ditugu. Etortzen zarenbakoitzean jendea oraindik zutazoroitzen dela ikusten duzu, etahori oso sentsazio atsegina da.Orokorrean, Arbizuko jendeaDanimarkako herri txikietako jen-dea baino askoz ere irekiagoa da.

9.- Festetan Danimarka-Arbizuherri kirol erronka egiten duzue.

Lehengo urteko San Juanetanjolastu genuen lehen aldiz. Oso ongipasa genuen, baina ez genuen ustejendeak horren serio hartuko zue-nik! Egun osoa tabernan emangenuen, eta egoera horretan zailazen inori irabaztea (barreak). Aur-ten, baina, gauzak serioago hartugenituen, eta azkenean galdu egingenuen arren, behintzat bitikerronda bat irabaztea lortu genuen.Arbizuko jendea sokatiran osoona dela aitortu beharra dago!

10.- Euskara apur bat ere ikasiduzue, ezta?Hitz solte batzuk dakizkigu, taber-nan poteak eskatzeko moduan(barreak). Esaldiak osatzea, ordea,oso zaila da. Euskara oso hizkun-tza polita iruditu zaigu, baina ikas-ten zaila ere bada. Herrian neskatalde bat ezagutu dugu, ingelesezongi mintzatzen dena, eta haiek eus-karaz hitz egiten irakasten digute.

11.- Beraz, ia-ia arbizuarrakzaretela esan daiteke. Baietz esan daiteke! Herri honeki-ko lotura oso estua sentitzen dugu.Itxuraz ez daukagu arbizuar piu-rarik, baina tira! Egia esan, askozor diogu Arbizuri, honi eskermurgildu baikara Euskal Herrikokulturan. Benetan txunditu gai-tuen kultura bat da, batez ere jen-deak kontzientzia politiko handiadaukalako. Horrek gizartea batuegiten du, komunitate sendo batsortuz. Hori dela eta, jendearenarteko harremana oso berezia da.Belaunaldi guztiak oso loturik dau-de, eta hori asko miresten dugu.

>>11galdera

Anders Frisk etaAnton Sylvester

LarsenArbizuko kanpinean eraikuntza

lanetan dabiltzan daniarrak

Testua: Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

28 4 13 20

Bazkide zozketaIRAILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Donostiako Aquariumerako eta

Artium museorako sarrerak,

Lacturale lotea, Artazako kanpi-

nerako deskontu balea,

Gaztezulo aldizkarirako harpide-

tza eta Xotaren partidua ikuste-

ko sarrerak.

1. SARIA: Ekainberri kobazulorako,

Donostiako Aquariumerako

eta Artium museorako sarre-

rak, Lacturale lotea, Artazako

kanpinerako deskontu balea,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Xotaren partidua

ikusteko sarrerak.