545 guaixe

of 16 /16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko marsuak 18, ostirala • 2. aroa • 545. zenbakia Lakuntzak Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdia hartuko du larunbatean. Eszenatokitik 139 ahots pasako dira 13 kanta emateko Jon Arakama Euskadiko kick boxing txapelduna Kultura >> 15 Kirolak >> 13 Klinikaren aldeko adostasuna >>6-7 Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeko kideek gobernuari klinikaren inguruko azterketa egiteko eskatuko diote. Arbizuko duatloiaren XX. edizioa jokatuko da larunbatean >>11 Nafarroako 3 bardo talde onenak Etxarriko finalean bertsotan >>14 Garalurrek 53 ekintzaile laguntzaile >>9 Gela berri baten premia Uharteko eskolan >>9 Benignoren omenezko auzolanerako boluntarioak behar dira >>3 Huellas de Altsasu, maskoten inguruan lanean >>3 Olaztin M8ko egitarauaren despedida >>9

Embed Size (px)

description

 

Transcript of 545 guaixe

  • SAKANAKO ASTEKARIA 2016ko marsuak 18, ostirala 2. aroa 545. zenbakia

    Lakuntzak Nafarroako Haur etaGaztetxo Kantarien Jaialdia hartukodu larunbatean. Eszenatokitik 139ahots pasako dira 13 kanta emateko

    J o n A ra ka m aEuskadiko kickboxing txapelduna

    Kultura >> 15Kirolak >> 13

    Klinikaren aldekoadostasuna >>6-7

    Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeko kideek gobernuari klinikaren inguruko azterketa egiteko eskatuko diote.

    Arbizuko duatloiarenXX. edizioa jokatukoda larunbatean

    >>11

    Nafarroako 3 bardotalde onenak Etxarrikofinalean bertsotan

    >>14

    Garalurrek 53 ekintzailelaguntzaile >>9

    Gela berribaten premiaUhartekoeskolan >>9

    Benignorenomenezkoauzolanerakoboluntarioakbehar dira >>3

    Huellas deAltsasu,maskoteninguruanlanean >>3

    Olaztin M8koegitarauarendespedida

    >>9

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a2

    Argazkiak emateko lekuak: Altsasu: Foru Plaza 23-1 [email protected] Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

    3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

    MusikaNafarroako Haur eta Gazte KantariJaialdiak. Martxoaren 19n,larunbatean, 18:30ean Lakuntzakokultur etxean.

    Ze esatek!, Mexikortxos eta DjMajaris. Martxoaren 19n,larunbatean, 21:30ean Altsasukogaztetxean. Askapena.

    Animal Blues. Martxoaren 24an,ostegunean, 22:30ean AltsasukoHaritza tabernan.

    DantzaDantza emanaldia. Martxoaren19an, larunbatean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.Altsasuko Musika eta Dantza Eskola.

    ZinemaUna semana en Corcega. Martxoaren18an, ostiralean, 21:45ean etamartxoaren 20an, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

    Spotlight. Martxoaren 18an,ostiralean, 22:00etan eta martxoaren20an, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

    Carlitos y Snoopy. Martxoaren 20an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

    La chica danesa. Martxoaren 24an,ostegunean, 19.00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

    Mendi irteerakAiako haitzak-Oiartzun. Martxoaren20an, igandean, 7:30ean Olatzagutitikabiatuko da herriz herriko autobusa.Sakanako Mendizaleak.

    Bizikleta irteerak Altsasu-Urritzola_Altsasu.Martxoaren 19an, larunbatean,10:00etan Altsasuko Baratzeko bideplazako lokomotoratik. 74 km.

    Zikloturista taldea.

    Lezamen. Martxoaren 20an, domekan,8:30ean Altsasuko Zumalakarregiplazatik edo 9:20an Bioitza kanpinetik.66 km. Barranka txirrindulari taldekomendi bizikleta taldea.

    IrteerakEtxeberriko buelta. Martxoaren20an, igandean, 11:30ean Irurtzungoplazatik. Familia-Mintzakide.

    ErakusketakMusikartez. Martxoaren 21etikapirilaren 4ra arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean. Iigo Aritzaikastola.

    Conocer Navarra. Apirilaren 10eraarte, astegunetan 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur guneko ezkaratzean.

    Hitzaldiak Errefuxiatuen krisia: EuropakoBatasunaren lotsa. Martxoaren18an, ostiralean, 19:00etan AltsasukoGure Etxea eraikinean. Hizlariak:Asociacion Humanitaria Navarra enAccin.

    Vienen a violar a nuestras mujeres:desmontando los discursosxenfobos sobre violencia sexual.Martxoaren 18an, ostiralean,19:30ean Olatzagutiko kultur etxean.Hizlaria: June Fernandez.

    BertsolaritzaBardoak, finala. Martxoaren 19an,larunbatean, 17:00etan EtxarriAranazko frontoian.

    LiteraturaMalditas. Martxoaren 22an,asteartean, 19:30ean Olatzagutikokultur etxean. Idazlea: Itziar Ziga.

    AzokaAzoka. Martxoaren 20an, igandean,11:00etatik 15:00etara, Arbizun.

    Bestelakoak Garaipen festa. Martxoaren 19an,larunbatean, 17:00etatik aurreraAltsasun. Askapena.

    Ping pong txapelketa. Martxoaren19an, larunbatean, 21:15eanAltsasuko Intxostiapunta gaztegunean.

    Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 18an, ostiralean,20:00etan Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

    Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 20an, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

    Lexuri Lazkoz RuizLarunbatean beteko ditugure etxeko printzesak 8urte. ZORIONAK bihotza!Egun ona pasa eta muxu pila bat famili guztiarenpartez.

    Onintza eta LexuriZorionakudaberriye ekartzen dugubien bi lore politt hoiri. Astebuben ospatuko diau.

    Muxubek biyoi!!

    HeleneGure etxeko sorgintxo-ak 4 urte bete ditu ja-da!! Muxu handi bat.

    marsuak 18-23Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

    ZORIONAK ENARA!!!!!Ongi pasa eguna guapa.Asko maite zaitugu. Eu-kene, Izei, Olaia eta fa-milia.

    Bazkideekdeskontua

    Bazkideek:

    Bakarra:

    Ze esatek-ekin dantza egiteko aukera izanen da bihar, Altsasuko gaztetxean.

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a 3

    ezkaatza >>

    Egitasmoa maskoten jabeenekimenez sortu zen, iraileanizandako pozoitze kasuen ostean.Berriki elkarte bilakatu, etabizikidetza hobetzeko hainbatproposamen igorri dizkio AltsasukoUdalariEaut Agirrebengoa Apaolaza

    Irailaz geroztik Altsasuk masko-tak babesteko lan egiten duen tal-de bat dauka: Huellas de Altsasu.Kolektiboa herrian eman zirenanimalien pozoitze kasuen ondo-rioz eratu zen. Aurretik pozoitzekasu bakanak gertatuak ziren,baina irailekoa masiboa izan zen.Besteak beste, lau txakur hil zirenpozoia zuten haragizko bolakirensteagatik. Egoeraren larrita-sunaren aurrean, hainbat jabesare sozialen bidez hitz egitenhasi, eta modu espontaneoan Hue-llas de Altsasu sortu zuten. Basa-keria handia izan zen, eta jabeokikusi genuen bazegoela nolabaite-ko talde edo kolektibo bat sortze-ko beharra, horrelako zerbaitberriro errepika ez zedin. Hasie-ran kolektiboak atxikimendukopuru handia izan zuen; 40 batkide izatera heldu ginen, azaldudu Huellas de Altsasu-ko bozera-maile Amparo Bengoetxeak.

    Behin taldea eratuta, berau osa-tzen zuten jabeak ohartu zirenbeste urrats bat ematea komenizela. Horrela, elkarte bilakatzekoprozedura abiatu zuten, kolektibogisa segurtasun eta sendotasungehiago izateko asmoz. Alegia,ikusi zuten elkarte bilakatutaherrian eta instituzioetan eragi-na izateko aukera gehiago izangolituzketela. Orduan, baina, kideasko taldetik irten ziren, 40 kideizatetik 14 izatera pasaz. Bengoe-txearen arabera, behin egoerabaretuta jende askok pentsatuzuen arazoa jada bukaturik zego-ela, eta orduan erabaki omen zutenproiektuak jada ez zeukala zentzu-rik. Baina, gelditu garenok gar-bi daukagu arazoak bere horretandirauela. Izan ere, geroztik bestezenbait pozoitze kasu eman dira.

    Ez horren masiboak noski, bainakezkagarriak hein berean.

    Gauzak horrela, aurtengo ilbel-tzean kolektiboa elkarte bilakatu,eta udalarekin biltzen hasi zen.Orain arte bi bilera egin dituzte,zeinetan alkateak eta etxabereenjabeek gaiaren inguruko iritziaktrukatu dituzten. Gainera, lan tal-de bat eratzea adostu dute. Bertanudaleko talde politikoek, Huellasde Altsasuk nahiz bestelako kolek-tibo batzuk hartuko dute parte.Maskoten inguruko arazoakjorratzeko lan talde bat sortzea lor-pen handi gisa ikusten dugu.Honek aukera ugari zabaltzen dituherritarren eta jabeen arteko bizi-kidetza oztopatzen duten arazoakkonpontze aldera.

    Kontzientziazioa, elkarbizi-tza baketsurako giltzaEgindako bileretan Huellas deAltsasuk hainbat proposamenluzatu dizkio udalari. Guztien arte-an Bengoetxeak bereziki garran-tzizkotzat jotzen du eskoletan sen-tsibilizazio lana egitea, haurreiazalduz animalia bat izateak zerardura dakartzan. Bere esanetan,jendeak txikia denetik konpreni-tuko balu maskota bat izateakberonen higieneaz arduratzeasuposatzen duela, bizikidetza ara-zo franko saihestuko lirateke.Elkarteko bozeramailearen abu-ruz, etxabereen jabe askok egunhezkuntza falta dute, eta horrelazaila omen da egoera normaliza-tu bat erdiestea: Hainbat jabekanimaliak bakarrik bidaltzendituzte kalera, bere beharrak eginditzaten. Jarrera horren atzeanhezkuntza falta eta nagikeria dago.Animalia bakarrik irteten badakaka edonon eginen du, eta ez duinork jasoko. Horrela kalte han-dia egiten zaio elkarbizitzari.

    Eskoletan kontzientziazio lanaegiteaz aparte, maskotendako espa-zio egokituak sortzea da egin dutenbeste proposamenetako bat. Eurenasmoa belardi batean itxiturak

    jarri, eta bertan animaliek libre ibil-tzeko aukera izatea da, inor moles-tatu gabe, eta errepidera joatekoarriskurik gabe. Horrelako espa-zio bat edukitzea beharrezkotzatjotzen du Bengoetxeak, bere esane-tan, jabe askok maiz ez baitute den-

    borarik animaliak mendira era-mateko. Orain kontua da zeinbelardi egokitu. Une honetan hain-bat aukera ditugu eskuartean. Espe-ro dugu udalarekin akordiora iris-tea. Egoera dezente aldatuko litza-teke horrelako espazio bat edukita.

    Kide kopurua,ekimenak abiaraztekogalgaBengoetxeak azaldu duenez, dato-zen hilabeteei begira ideia askodituzte buruan. Esaterako, higie-nearen inguruan sentsibilizaziokanpaina bat egitea gustatukolitzaieke. Higienea modu orokorbatean jorratu nahiko genuke,Altsasun garbitasun arazoak ezbaitira soilik txakur kakek eragin-dakoak. Hor daude plastikoak,botilak eta bestelako zaborrak,herriko karriketan pilatzen dire-nak. Dena den, jakitun da ezinizanen dituztela eskuartean dituz-ten plan guztiak gauzatu, kidegutxiegi baitira. Bilerak hilean

    behin egiten ditugu, nahiz etabatzuetan sarriago elkartu. Iza-tez 14 kide gara, baina bilereta-ra ez gara guztiak bertaratzen, kon-promiso desberdinak medio.Beraz, lan egiteko jende gutxigaude. Egoera horretan, aurrera egitekomodua gauzak pixkanaka egiteadela deritzo Bengoetxeak. Bereesanetan, esfortzuak kontzientzia-zio lanetara nahiz jendea erakar-tzeko moduak bilatzera zuzendu-ko dituzte. Ateak edonorendakodaude irekita. Kide izateko gure-kin harremanetan jartzearekinaski da. Behin ekimenak egitenhasita, espero dugu gure jardunaezagutarazten, eta kide berriak lor-tzen joatea.

    AltsasuUrdiain / SAKANA

    Huellas de Altsasu, etxabereen eta bizikidetzabaketsuaren defentsan diharduen elkartea

    Huellas de Altsasu elkarteko kideak.Utzitakoa

    BenignorenomenezkoauzolanerakoboluntariobeharreanApirilaren 16rako egun osokoegitaraua antolatu da. Bazkarirakotxartelak dagoeneko salgai daude

    Benigno Mendia Goikoetxea zena-ri auzolanaren bidez merezitakoomenaldia eskaintzea. Lan horixejarri zion bere buruari BenignorenLagunak taldeak (BL). Omenaldiaauzolanean egin nahi dute, horibaitzen bere eguneroko lana eta jana.Antolatutako egitaraua, auzolanerraldoia behar bezala aurrera ate-ratzeko boluntarioak eskatu dituz-te antolakuntzatik. Bost lanetarakoboluntarioak behar dira: munta-tzea-desmuntatzea, sukaldea-zer-bitzatzea, harrikoa egitea, garbike-ta eta barra. Izena emateko Urdiain-go Mareo eta Kaluxa tabernetatikedo Olatzagutiko Barandi taberna-tik pasa daiteke. Bestela, [email protected] e-posta helbi-dera idatzi.

    Herri bazkaria500 pertsonendako bazkaria iza-nen da, 14:30ean, frontoian. Haureta helduendako txartelak dagoe-neko salgai daude Urdiaingo Mareoeta Kaluxa tabernetan edo Olatza-gutiko Barandi tabernan. [email protected] e-posta bidezerreserbak egin daitezke.

  • gutunak

    Sexuaz hitz egin dezagunSeme-alaba nerabeekin sexuazhitz egiteko gomendioa giroandago, baina gaiari neurrian hel-tzea ez da gauza erraza guraso-entzat.

    Horren haritik, Euskadi irra-tiko saio batean, etxean eta esko-lan jasotako heziketaz galdetu-ta, gazte guztiek erantzun zutenetxean batere ez, eta eskolanerreprodukzio sistemaren des-kribapenaren eta antisorgailuen

    erabileraren gaineko azalpensinple batetik haratago deusgutxi. Hala ere, tertuliakidebatek argi utzi nahi izan zueneskolako curriculumean ederkijasota daudela sexuari buruzkoalderdi guztiak.

    Bestalde, liburutegian, kuxku-xean, ohartu nintzen gazteei bide-ratutako aldizkari batek sexuariburuzko hiru artikulu zituela.Lehenengoa harremanak eta adi-

    men emozionalari buruzkoa zen.Nork bere burua ezagutzea, auto-estimua, emozioak eta sentimen-duak nola kudeatu, eta bikoteharreman onuragarriak eraiki-tzeko proposamenak. Bigarre-nak larrua jotzeko bi teknikagaratzen zituen: bata, Cuencainformatika aplikazio bat, GPSabaliatuta, lau hanketan azaltzenden irudiari sarketa egiteko; bes-tea, pajimetroa mugikorrera-

    ko aplikazioa masturbatzen ikas-teko, zeinek, eskumuturreanjarrita, denbora, indarra eta gas-tatutako kalorien informazioaematen duen. Hirugarrena, bineska gazteri egindako elkarriz-keta. Erantzunen arabera, larrujotzeak barra-barra, han-hemen-goak alderatuz, larru beharrakasetzeko haina ligatuz, betiere pla-zerra erdigunean jarriz, klitose-xuaz, eta abar.

    Eta hor daude jai giroan kali-motxoa eta kondoiaren konbina-tuak iradokitzen dituzten kan-painak, eta ez dira gutxi topa-sex eta sexmetraiabezalakoak, sexuaren gaia ardatzhartuta.

    Sexualitatea, gizabanakoarenizaera garatzeko atala harrema-nak, afektibitatea, komunikazioaeta atsegina ala kontsumorakobeste produktu zabor bat.

    Guaixe 2016ko marsuaren 18a4 iritzia

    LAGUNTZAILEAK:

    GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa [email protected]: Maider Betelu Ganboa [email protected]: Ainhoa Etxeberria Pikabea eta Saioa LizarragaIturraldePUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz [email protected] eta Eneida Carreo Mundiano [email protected]

    ERREDAKZIO LAGUNTZAILEA: Eaut Agirrebengoa ApaolazaZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu 948 564 275 948 562 107 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa Amaia AmilibiaSalgado [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea [email protected]

    LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

    BAZKIDEAK

    Arrazakeria kontrako nazioarte-ko egunak, martxoak 21, soli-darioagoa izanen den mundu bateraikitzeko aukera eskaintzendigu, urtero. Tamalez, eta zorio-nez, aldaketarako aukera gureesku dagoelako, beti.

    Ekintza eta jarrera arrazista etaxenofoboak, gero eta ohikoagoakdira azkenaldi honetan. Gogozkontra etxetik atera, gatazketa-tik, biolentziatik edo miseria gorri-tik ihesi, ederki gotortu den Euro-para iritsi nahian dabiltzanak geroeta gehiago dira, eta kopurua gel-

    diezina eta goranzkoa da. Bideantratu txarrak, tortura, bortxake-tak, esplotazioa, bahiketak, tratu-keriak, menpekotasuna jasaneta gizaki asko eta asko hiltzen dira.

    Baina berdin duela dirudi.Haien bizitzak gutxiago baliokobalute bezala. Nola da posibleonartzea Grezian eta hainbattokietan errefuxiatuekin gerta-tzen ari dena? Zorioneko para-disua. Zorionekoa? Paradisua?Norentzat? Non? Zein? Europa???

    Bitartean, Europako gobernuekbeste aldera begiratu eta mugak

    gotortzen dituzte, hainbat etahainbat eskubide urratuz. Ahaz-tuko balute bezala duela ez den-bora gehiegi ere, asko eta askoizan zirela Europatik Amerike-tara migratzaile arrazoi eta ego-era berean joan izan zirenak.

    Eskuin muturreko talde erra-dikalak, eskrupulurik gabekopolitikariak eta hainbat komuni-kabide lan fina egiten ari dira ger-taerak desitxuratzen, gure gaitzeta sufrimenduen errudun ihesidabiltzanak, migratzaileak, bes-te kulturetakoak.. ikustaraz-

    ten. Egia osoa ez da ia inon argi-taratzen, ordea. Eta gehienetansinisten diegu.

    Datorkiguna ez da xamurra-goa. Errefuxiatuak jasotzearenkontra azaltzen den gobernuarenindarra Alemanian!

    Non geratzen dira, ba, libre ibil-tzeko eskubidea, berdin tratatuakizatekoa, babesa jasotzekoa?

    Pertsona guztiak berdinak gara-ko, atera gaitezen zentzugabeke-ria honetatik. Baina IA!

    Sakanako Immigrazio Zerbitzua

    hara zer dien

    Arrazakeriaren kontrako eguna delako eta pertsonaguztiak berdinak garelako atera gaitezen gizatasunikgabeko infernu honetatik Esker onaMartina Ulayarren familia

    Lerro hauen bidez, aurreko aste-an Etxarrin gertatutako ezbeha-rrean lagundu zenuten guztioigure esker ona adierazi nahidizuegu. Medikuei deitu zeniete-nei, istripuaren leku berean hitzgoxoak eta animoak helaraztensaiatu zineten guztioi, Etxarrikoosasun etxeko kideei, beilatoki-ra inguratu zineten guztioi, hile-ta elizkizunera etorritakoei,besarkada bana eman diguzue-nei, kalean edo mezu bidez dolu-minak agertu diguzuenoi eta bes-te hainbati mila esker bihotzez.

    Irurtzungo ringa

    :

    Larunbatean Nafa

    rroako Boxeo Txa

    pelketa jokatu zen

    ring itxura hartu

    zuen Irurtzungo B

    i Aizpe pilotaleku

    an. Junior mailako

    57 kilotan Lander

    Ripodas gailendu

    zen eta 81 kilotan

    Moha Hambi. Box

    eo borrokaldi pro

    -

    fesionalean Cesar

    Bam-Bam Nuez

    ek Jonathan Casta

    o KO utzi zuen. Cava f

    estako uzta dasta

    tzen:

    Maiatzaren 20tik

    22ra Lakuntzako

    Cava Festa antola

    tuko du Udalak.

    San Sadurni dano

    iako 10 ardotegik

    euren uzta ekarri

    ko dute. Igandean

    10 cava horiek das

    tatzeko aukera eg

    on zen. Cava festa

    ren informazioa

    hurrengo bideoan

    : https://www.yo

    utube.com/watch

    ?v=45FYHnIknzQ

    objektibo tik

    objektibo tik: [email protected]

    astekoa

    Aingeru Mikeo

    Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutunguztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak, telefo-noa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunak asteazke-neko goizeko hamarretarakoegon behar dira gurean; bestela,ez da aste horretan publikatuko.Guaixe aldizkariak ez du beregain hartzen derrigorrez, aldiz-karian adierazitako esanen etairitzien erantzukizunik.

    Zure iritzia helarazteko: Foru plaza 23, 1 Altsasu; [email protected] edo 948 564275 telefonoa.

  • sakanerria >>Guaixe 2016ko marsuaren 18a 5

    Altsasu

    Uharte Arakil

    Guraso talde batek haureskolakhaur gehiago hartzea eskatu du.Bitartean, espazio faltagatik, udalaeskolarako gela berri bat egitekonegoziazioetan dago

    Despeditu berri da ikastetxeetan ize-na emateko epea. Zabaldu zeneanIraetako eta Uharte Arakilgo gura-so talde bat Uharte Arakilgo Uda-lari zuzendu zitzaion. Euren seme-alabak D ereduan, publikoan etaeskola herrikoian eskolatzearenaldekoak zirela adieraztearekinbatera, gutako askoren haurrakUharteko haur eskolatik kanpogeratuko direnaren beldurra dugu,gaur egungo eraikinak duen espa-zioa ikusirik. Horregatik, udala-ri haur eskola handitzeko aukerakaztertzeko eskatu zioten.

    Egungo azpiegiturak baliatuzproposamenak ere egin zituzten:eskolako psikomotrizitate gelaerdibituz nahiko leku egongo litza-teke haur eskolako haurrik txikie-nei beharrezko zaintzak eta arre-ta emateko. Haur eskolako ume-ek eta eskolakoek ordutegiezberdina dutenez, legean oinarri-

    tuta, jantokia gela bihurtzekoaukera ere aipatu zuten. Moduhorretan ez eskolak ezta haureskolak ere ez lukete psikomotri-zitate gela galduko.

    Eskaera aurkeztu zuten gura-soendako haur eskola handitze-ak herri eskolaren jarraipenaerraztuko du. Iraetan eta Uhar-ten 0 eta 3 urte arteko 45 ume ingu-ru daudela eta haur eskolan 11onartzea gutxiegi iruditzen zaie-la azaldu dute. Ratioa handituz,hainbeste familiek haur txikiakgoizero Arbizu edo Etxarrirainoeraman beharra ekidin daitekee-la iruditzen zaigu. Guraso horiekauzolanerako eta dirua lortzekojarduerak antolatzeko prest azal-du dira.

    Udala Hezkuntza Departamentuarekinhizketan ari da azken aldian Aina-

    ra Aiestaran, Uharte Arakilgoalkatea. Heldu den ikasturtean15 haur eskolan sartuko dira etaespazio falta dugu. Eskolan gelaberri bat behar da eta departamen-tuarekin konponbidea bilatunahian ari gara. Momentuz, uda-lak haur eskola handitzeari ez dio

    helduko. Eta zehaztu nahi izan dubi herrietan dauden 45 ume horie-tatik 15 bat heldu den ikasturteaneskolan edo ikastolan hasiko dire-la. Alkateak gogorarazi du plazakbete eta izena emandako Uharte-ko haurren bat plazarik gabe gel-dituko balitz Arbizuko Kattuka

    haur eskolan aritzeko aukera iza-nen lukeela. Halakorik gertatuzgero Uharte Arakilgo UdalakLakuntzako eta Arbizuko udale-kin hitzarmena sinatuta duela etagastuen parte bat finantzatukoduela azaldu du.

    Alkateak ikuspegi globalaaipatu du. Eskaeraren azterke-ta eta aurreikuspenak egin behardira. Urtetik urterako erantzu-nak ematea kostu handia dutelaaipatu du. Urte batzuetan haurasko daude eta beste batzuetangutxi. Plangintza beharrezkoada. Eta ikuspegi zabal horrenbarruan Aiestaranek Nafarroa-ko tokiko maparen berrantolake-tan aukera bat ikusten du (gaurdute hari buruzko bilera Irurtzu-nen). Erronka da. Sakanan lauhaur eskola daude. Irurtzunen ezdago. Guk arakildarren eskaerakditugu. Eskualde mailako azter-keta orokorra eta eztabaida eginbehar da. Tokiko maparen berran-tolaketarekin hastean horri hel-duko diogu.

    Nafarroako beste 20 udaletakoordezkariekin batera, Javier OlloMartinez Altsasuko alkatea Tafa-llan izan zen asteartean. Barnekoeta Justiziako kontseilari M JoseBeaumontek udaltzaingoa dutenudalei egindako deialdiaren ondo-rioz bilera egin zuten. Kontseila-riak Nafarroako Polizia ForuLegea egiteko lantaldea sortzeaproposatu zien 21 udal ordezkariei,lege horrek etorkizunean poliziahoriek arautuko dituelako. Ollokesan digunez, garrantzitsua dalan talde hau eratzea eta bertanUdaltzaingoa duten udalen ordez-karien artean Foru Lege proposa-men egokia prestatzea. Nafarro-ako Gobernuak 2017ko udaberri-rako aurkeztu behar du lege

    proposamena. Bileran bertan beste gai batzuk

    ere aztertu zituzten: Udaltzaingo-ko plantillen egoera, beren beha-rrak eta polizia horien eta Foru-zaingoaren arteko elkarrekikoharreman handiagoko eredubaten aldeko apustua egitea etaabar. Ollok azaldu digunez, Altsa-suren kasuan garrantzitsua daUdaltzaingoaren eta Foruzain-goaren arteko harremana sendo-tzea, kontutan izanda lehenengo-ak duen polizi kopurua eskasa.Langile kopuru horren inguruanbileran argi geratu da herri asko-tan arazo bera dutela baina Altsa-suren kasua larriena dela esate-ra ausartzen naiz.www.guaixe.eus

    Intxostia zeharkalean eta IsidoroMelero eta San Juan lotzen dituenkale zatian udalak aparkatzeadebekatu du, zamalanetarako salbu

    Altsasuko Udalak Intxostia zehar-kalean eta Isidoro Melero eta SanJuan lotzen dituen kale zatian kar-telak jarriz jakinarazi zuen apar-katzeko debekua. Eta berriki inda-rrean sartu da. Intxostia zeharka-lea urbanizatzean oinezkoen gunegisa pentsatu zen, baina kalearenalde batean aparkatzeko aukerautziz. Horren ondorioz kalearenalde batean autoak apenas apar-katzen zuten, baina beste aldeaautoz gainezka egoten zen. Horrek,isunak zekartzan.

    Arazoa ekiditeko, AltsasukoUdala Udaltzaingoaren txosten bate-an oinarrituta Intxostia zeharkale-ko bi aldeetan aparkatzeko debekuaonartu du. Lehen bezala autoak ber-tatik pasatzeko aukera izanen dute.Zamalanetarako aparkatzeko auke-

    ra ere izanen da. Javier Ollo Mar-tinez alkateak esan digunez, hel-burua kotxeen eta oinezkoen arte-ko bizikidetza lortzea da.

    Bizikidetza hori lortu asmoz,udalak Isidoro Melero eta SanJuan kaleak lotzen dituen kalezatian aparkatzea debekatu du.Zamalanetan ari direnak edo autoabajeretan sartu behar dutenek

    sartu dezakete soilik autoa. Alka-teak gogorarazi du osasun etxea-ren ondoan autoendako behinbehineko aparkalekua dagoela.Altsasun aparkaleku gabezia dago-en galdetuta, alkateak esan digu,behin joan den urteko kontuak itxi-ta, udal batzordean diru sobera-kinarekin aparkaleku bat egitekoideia aztertu daitekeela.

    Udaltzaingoa dutenudalek Polizia Legerakolantandea osatuko dute

    Bi kalek seinaleztapena mustu dute

    Intxostia zeharkaletik autoak pasa daitezke, baina ezin dute aparkatu.

    Umeak haur eskolako tailer batean. Artxiboa

    Eskola handitu beharra

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a6 sakanerria

    Arakil

    Arbizu

    Irurtzun Etxarri Aranatz

    Arakil / IrurtzunSAKANA

    Institutu berriaBiurdanarenmasikazioaeragoztekoIrueko ikastetxeak Arakil etaIrurtzungo DBHko D eredukoikasleak hartzen ditu

    Jose Luis Mendoza hezkuntza kon-tseilariak Irueko Sanduzelai auzo-an Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako (DBH) ikastetxe berria erai-kiko dutela jakinarazi zuenastelehenean. D eredukoa izanen daikastetxe berria 2018ko irailerakomartxan izanen dela aurreratu dukontseilariak. Irueko Iparraldeko InstitutukoBatzordeak aspaldi ari zen Biur-dana institutuaren masikazioasalatzen. Gaur egun Biurdanakoikasleak ikastetxean bertan etaDonibane ikastetxeko solairu batenartean banatuak daude. Heldu denikasturtean ikasleek bi ikastetxehorietan jarraitu beharko dute.Baina sartzen ez direnez, Doniba-ne ikastetxeko 3. solairua ere era-biliko dute. Batzodeak, masika-zioa salatzearekin batera, Biurda-na ikastetxean estalpe bat egiteaeskatu du. Horren faltan, astero soinheziketako 30 bat klase Anaitasu-na kiroldegian egiten dira, 540 bateuroko gastua dena.

    Etxarri Aranatz

    Haur ludotekako izen ematea zabalik Danbolintxulo haur ludotekak mar-txoaren 23ra arte aurre-matrikula-zio epea zabalik duela jakinarazi du.Danbolintxulo haur eskolatik jaki-narazi dutenez, irailetik garilerabitarteko zerbitzua eskaintzen du.Berean 8 hilabete eta 3 urte arte-ko umeak hartzen ditu. Haien fami-lien araberako ordutegia eskaintzendu. Haur ludotekaren martxari dago-kionez, 2005ean sortu zenetik gura-soek batzar bidez kudeatzen dute.Informazio gehiago nahi duenak 660564 414 telefonoan edo www.dan-bolintxulo.com web orrian jasodezake.

    Olatzagutia

    Elkartasun egunabertan beheraOlatzagutiko Gazte Asanbladak(OGA) Baltistanekiko elkartasuneguna antolatu zuen larunbatera-ko. OGAko kideek jakinarazi dute-nez, larunbatean ospatu behar zenekitaldian egon den partizipazio fal-tagatik behartuta ikusi gara prestzeuden jarduera guztiak bertanbehera uztera. Antolatzaileek azal-du dutenez, egoera ikusita ezingogenituen gure helburuak bete Bal-tistan fundazioarekin kolaboratze-ko. Azkenik, OGAtik ekitaldian par-te hartzeko asmoa zuten guztiei eske-rrak eman eta barkamena eskatudiete.

    Bere bideragarritasun egoeralarriari konponbidea eman etaNafarroako osasun sistemanegokien txertatzeko helburuzeginen litzateke

    Nafarroako Parlamentuaren otsai-laren 11ko bilkuran ez zen nahi-koa adostasunik lortu eta ez zenaurrera atera Osasunbideak Jose-fina Arregi klinikari buruzko bide-ragarritasun azterketa egitekoeskaera. Parlamentuko OsasunBatzordea Josefina Arregi klini-kan bisitan izan ziren hereneguneta talde parlamentariak azterke-ta hori egiteko prest azaldu dira.Ekimen bateratu bateratu batenbidez, Nafarroako Gobernuariikerketa egiteko eskaera luzatzeaproposatu zuten, baina modua ezzuten zehaztu.

    Bai mozioa bai klinikaren lanabertatik bertara ezagutzeko eska-era EH Bilduko taldeak egin zuen.Asun Fernandez de Garaialde Laz-kanok langileen eta boluntario-en lanari esker irauten duen zer-bitzuaren bideragarritasuna ber-matu beharra zegoela azaldu zuen.Klinikak gaur egun OsasunDepartamentuarekin duen kon-tzertua (170 euro ohe bakoitzeko)egiten duen lanarekin ez dator bat.Klinika donazioen eta boluntario-en zoriaren menpe dago. Hori ezi-nezkoa da, hirugarren mundukoegoera bat da. EH Bildu klinikapublikoa egitearen aldekoa delaazaldu zuen. Baina ez dugu plan-teatzen zuzenean egitea, baiziketa departamentuak ikerketa egindezala, eta elkarrekin eztabaida-tu ondoren, neurriak hartzea.Koalizioko kideak esan zuenez,departamentuak Altsasuko kli-nika behar du. Nafarroan daudenbeharrak aztertu eta hor klinika-ren kokapena zehaztearen aldeagertu zen.

    UPNko Begoa Ganuzak azpi-marratu zuen klinikaren balio-ek egun humanitatea galdu duenmedikuntza humanizatzen dute.Errejionalisten bozeramaileaazterketa zehatza egitearekin ados

    agertu zen, oso bidegabea baitabere lana gutxieneko estandarre-kin ere ez aitortzea.

    Geroa Baiko Maria Solanakparlamentuan eman zuten abs-tentzioa defendatu zuen esanezhaien zalantza ez zela helburua,metodoa baizik. Parlamentukomozioan departamentuari eskae-ra unilaterala egiten zitzaiola esanzuen. Geroa Baik adierazi zuen fun-dazioko, klinikako, Osasun Depar-tamentuko eta beharrezkoa badabeste departamentuetako ordezka-riekin lan mahai baten falta suma-tu zuela. Azterketa denen partehartzearekin eta azkar egin beharzela gaineratu zuen.

    Ahal Duguko Tere Saezek kon-tzertuaren diru kopurua zerbi-tzuaren benetako baldintzetarakodoitzeko eskatu zuen; gaur egunbokazioan eta boluntarioetanoinarrituta baitago. Lan baldin-tzak hobetu eta beharrezko lan-gile kopurua kontzertuan jasoagelditzeko eskatu zuen. Saezenarabera, ikusteko dago nola txer-tatzen den klinika honen lan izpi-ritua osasun sisteman; mereziduen balio etikoa eta ekonomikoaemanez.

    PSNko Maria Chivitek esanzuen klinikak ezin zuela zoria-ren eta donazioen menpe gelditu.Parlamentuko talde guztien arte-an ekimen bat zehaztu zitekeelaaipatu zuen, klinikari osasun etagizarte zerbitzuen arloan dago-kion funtzioa zehazteko eta siner-giak aztertzeko. Klinikak duenarazoa onartuta, azterketa Nafa-rroak duen beharretan oinarritu-ta egin behar zela adierazi zuen,ez klinikak dituenetan.

    PPNko Javier Garciak osasunegoitzaren egungo egoera aztertze-arekin ados azaldu da. Horrela,aukerak ikusi eta Nafarroako osa-sun sistemaren osotasunerako ego-kiena dena aukeratu ahalko da. Kli-nikak Nafarroari eskaintzen dionzerbitzuak mantendu beharra zego-ela nabarmendu zuen.

    Nafarroako Gobernuak 81 udalhaur eskola f inantzatzeko5.749.912,15 euro bideratuko ditu.Indarrean den kurtsorako, guzti-

    ra 7.869.667 bideratuko ditu. Saka-nako hiru udalek jaso dute 0 eta 3urte arteko zikloak finantzatzekolaguntza, 10 unitate guztira.

    Haur eskolen finantziazioaHerria Haur eskola Unitateak DiruaUharte Arakil Pausoka 1 34.115Arbizu/Lakuntza Kattuka 6 62.589Altsasu Txirinbulo 3 41.627 Guztira 10 138.331

    UdalakBasterretxearenEnneco obra jaso duEnneco, haritzaren memoriaparkean laguntzeagatik, udalakeskultoreak egin zuen eskulturarenerrepika jaso du

    Nafarroa Bizirik fundazioko presi-dente Patxi Abasolok Nestor Bas-terretxearen Enneco obra eman dieEtxarri Aranatzeko alkate EnekaMaiz, kultura zinegotzi Lur Larrazaeta kultura teknikari Amaia Ijurra-ri. Abasolok eta fundazioak horre-la udalak Enneco proiektuaren nan-tzazioan lagundu izana eskertu dute.Aitortza bera jaso dute, besteak bes-te, Bergarako, Uharte Arakilgo,Arruazuko edota Arbizuko udalek. Basterretxea Enneco proiektuarensustatzaileetako bat izan zen. Hanjarriko den eskultura bat egin zuen.Basterretxeak zioenez, obrak esta-tuaren gogortasuna eta mendeetanzehar Nafarroak jasan duen erre-presioa adierazten ditu, baina bai-ta herritarrek beraien kultura etahizkuntza mantentzeko bilatu dituz-ten moduak ere.

    Etorkizuneko itzalalandatuta19 zuhaitz landatu zituztenlarunbatean. Herriz herri dabilenzuhaitzaren eguna aurtenItxasperrin izan zen

    Arakilgo Zuhaitz Eguna hartu zuenEgiarretako Itxasperri ermitak larun-batean. Aitzurrak aldean eta lane-rako gogoz 25 bat arakildar elkar-tu ziren. Goiztiar ibili zirenak ermi-ta erromanikoaren inguruan laneanaritu ziren. Natur hesia sortzeko lan-dareak aldatu zituzten. Ermitakozelaian lau lizar eta hiru astigar lan-datu zituzten eta dozena bat intxau-rrondo ermitaren inguruan. Itxas-perrira joan ziren haurrek zuhaitzbana zaintzeko ardura hartu zuten.

    Etxeberri helburuIgandean, 11:30ean, Irurtzungoplazatik abiatuko dira Familia-Mintzakideko kideak pasiatzera

    Hilean behin euskara praktikatze-ko irteerak edo bestelako jardue-rak antolatzen dira Irurtzunen. Fami-lia-Mintzakide egitasmoa da. Otsai-laren 28rako Etxeberriko bueltaegiteko asmoa zuten. Baina egue-raldiak ez zien utzi eta Pikuxar eus-kal txokoko sukaldean ogia egite-ko tailerra egin zuten. Iganderako hitzordurako Etxeberri-ko buelta hartu dute Familia-Min-tzakidekoek. 11:30ean plazan elkar-tuko dira eta handik Biahizpeko pre-sarantz joko dute. Zubia gurutzatueta Etxeberrirako bideari heldukodiote. Behin Etxeberrin aldapa behe-rari ekinen diote Irurtzunerainoerrepidetik bueltatzeko.

    Haur eskolak finantzatzeko138.331 euro

    Igandean, azokaPlazan, 11:00etatik 15:00etara

    Hamar ekoizle elkartuko dira igan-dean Arbizun. Artisau, eskulangile,bitxigile, harakinak eta beste eurenproduktuak salgai jarriko dituzte. Pla-zatik pasatzen direnek taloak, hes-tekiak, bitxiak, xaboia, fofutxak,txanoak, teilak, txotxongiloak, arti-lezko gauzak eta landutako zurakeskuratzeko aukera izanen dute.

    Parlamentariak Josefina Arregi klinikan bisitan

    Parlamentariak eta Sakanako ordezkariak azalpenei adi.

    Osasunbideak klinikariburuzko azterketaegiteko adostasuna

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a sakanerria 7

    Josefina Arregi klinikak hainbatarlotan ez du egoera samurra bizieta Osasun Departamentuarekinbestelako akordioa behar du

    Nafarroako Parlamentuko Osa-sun Batzordeko kideek JosefinaArregi klinikaren lanaren etafinantza egoeraren argazki argiaskoa eraman zuten bueltan.Horretaz arduratu ziren JuanManuel Vicente kudeatzailea, Joa-quin Roldan mediku zuzendariaeta Vicente Madoz Felipe Lezeafundazioko patronatuko lehenda-kari-ordea.

    Vicentek argi hitz egin zuen:gure ustiapen kontua beti nega-tiboa da. Sortzen dugun zorradonazioekin estaltzen dugu. Bai-na beti baldintzatuta gaude.Aurrekoetan bezala, joan den urte-an 48.255 euroko zuloa egin zuenklinikak (1.478.141 euroko sarre-rak eta 1.526.396 gastuak). Dona-zioetan jasotako 114.208 euroeksalbatu zuten urtea. Vicentek esanzuenez, zifra horiekin ezin duguinbertsiorik egin (koltxoiak, jan-tziak, kamarak eta beste). Gaine-ra, berritu beharreko materiala etaaltzariak daude. Bestalde, aurre-kontuaren %82 langileei ordain-tzeko dela zehaztu zuen.

    Kudeatzaileak langileek egin-dako ahalegina nabarmenduzuen. Behar baino langile gutxia-go daude. Daudenak lan kargahandiagoa dute. Soldatak ohiko-ak baino txikiagoak dira eta, gai-nera, 2011tik izoztuta daude.Vicentek azaldu zuenez, langile-ak oso ongi trebatuta daude, etaeuren jardunak bokaziotik askoduela gaineratu zuen. Horrek guz-tiak ez du erakargarri egiten jen-dea hona lanera etortzea, etaeszedentziak eta haurdunaldiakerantzuteko arazoak izan dituz-tela aipatu zuen.

    Vicentek itsumustuan aurre-ra ez segitzeko Nafarroako Gober-nuak azterketa bat egitea egoki jozuen. Gauza bat da irabazi asmo-rik ez izatea eta beste bat da 22 urte-tan berrikuntzarik ez egitea, lan-gile gutxi izatea, gaizki ordainduaizatea, gaur egun mantenu zerbi-tzurik ez izatea eta hori bolunta-rioek egitea... Egungo kontzertua-rekin klinikak ohe bakoitzeko 170euro jasotzen ditu. Gurearenmoduko ohe bat Osasunbideanzein kostu duen jakin nahi nuke.Haiendako pagotxa gara.

    Madoz

    Fundazioko kideak lehenik nabar-mendu zuen Altsasuko klinikakestatuan parekorik ez duela. Kli-nikan dementzia gaitz larriak etaportaera desorekak dituzten gai-xoak tratatzen da. Helburua per-tsona horiek etxean bizi ahal iza-teko prestatzea da, familiak eta gai-xoak entzunez, konprometituz.

    Helburu mugatua eta praktikoa da:jendea hilabeteren buruan etxerabueltatzea. Horretarako, gaixoaartatzeko psikiatraz, geriatraz etaneurologoz osatutako lantaldeadagoela gogorarazi zuen.

    Klinikan dagoen giroak senda-tu egiten du. Madozek kostu gutxi-rekin klinikan emaitza handiaklortu direla azpimarratu zuen.

    Baina duela zenbait urteetatikzabalik mantentzea da erronka.Felipe Lezea bat-batean hiltzeakaurreikusten zen baliabiderikgabe utzi gintuen. Ekonomia zail-tasunak irudimenaz eta Sakana-ren eskuzabaltasunari esker gain-ditu ditugu. Aurrera egiteko lan-gileek asko tragatu dutelaazpimarratu zuen ere. Klinika-

    rendako konponbidea eskatu zienparlamentariei.

    Roldan Sendagile zuzendariak azaldu zue-nez, klinika, bere berezitasun fisi-koengatik, mota honetako gaixo-ak hartzeko prest dago. Ospitalegunean ezinezkoa da. Gaitzagatiknoraezean ibiltzen denak horre-tarako aukera du hemen. Irue-an ezinezkoa da hori. Gaixo bakoi-tzari arreta berezitua ematen die-tela ere nabarmendu zuen: batekbazkaltzeko ordu bat behar badu,pertsona bat ondoan du.

    Medikuak zaintzailea zaintze-aren beharra ere azpimarratuzuen. Gehienetan emakumeakdira. Ez dira laguntzen uzten. Etagaizki egitearen, erru sentipenadute. 24 ordu egoten dira lanean.Egoera gogorrak bizi dituzte.Horregatik, Nafarroako Alzhei-mer Gaixoen Familien Elkarteakegiten duen lana goraipatu zuen.Klinikak hilean bitan senideentopaketak hartzen ditu. Bestalde,inkesten emaitzengatik dakite kli-nikan jasotako zerbitzuarekin osopozik daudela. +www.guaixe.eus

    Klinikaren datuak

    Eguneko zentroaren erabiltzaileak (25 plaza)Nongoak KopuruaSakandarrak %18,26Iruerria %50,62Gainontzeko Nafarroa %31,12

    Ospitalaren 2015eko datuak (21 ohe)Erabilera %100Sarrerak 241 (129 emakumezko eta 112 gizonezko). Gaixo berriak 172Bataz besteko adina 80,7 urteEgonaldien iraupena Hilabete inguruAltak %91,7Itxaron zerrenda 25 bat egunekoa, 30-40 pertsona

    Ospitalizatzeen jatorria Lehen mailako arreta %73,86Espezializatutako arreta %26,14

    Ospitalizazioen zergatiaPortaera asaldura %61 Nahaste-arazo larria %13,28Psikopatolia desoreka %7,88Kongnizio hondatzea %5,81 Loaren nahasmena %5,39Bestelako patologiak %6,64

    Lehen diagnosiak Alzheimer %59,75C.Lewy dementzia %13,28

    5 proiektu

    Ikasleekin. Etorkizuneko zain-tzaileak trebatzeko proiektuada eta 9-10 urteko ikasleekin egi-ten dute, hiru egunetan. Aurre-nekoan klinika bi profesionaleskolara joan eta Alzheimerra-ri buruzko azalpenak ematen diz-kiete. Aurretik, ipuinen bidezgaia gelan landua dute. Bigarrenegunean eguneko zentroko lauadindu eskolara joaten dira etaelkarri garai bateko eta egungoeskola nolakoa den azaltzen dio-te. Azkenik, eskolatik klinikarabisitan joaten dira. Duela bi urtehasi ziren Zelandi eskolarekin.Sagrado Corazon ikastetxea eresartuko da. Orain 14-15 urtekogazteendako programa lantzen

    ari dira. Bocalan Biak Bat. Asistentzia txa-kurrak trebatzen dituen fundazio-ko kideek maskota bidezko esti-mulazioa lantzen dute egunekozentroko gaixoekin. Musikote-rapia, gaixo larriekin saio indibi-dualizatu eta txikietan egiten da.Arteterapia. Klinikak Complu-tensen Unibertsitatearekin etaUharte Irueko arte garaikidekozentroarekin hitzarmena du. Hala,arte terapiak klinikan eta zentro-an egiten dira. Indar entrenamen-du programa. Gaitasun motorraklantzeko gimnasioan lanean ari-tzen dira gaixoak astean hirutan,45 minutuz. Roldan medikuakesan zuenez, programa horiekgaixoengan emaitza onuragarriakdituzte.

    Parlamentariak Josefina Arregi klinikan bisitan

    Klinikak duintasunez, eta arazohandiarekin, aurrera egiten du

    Joaquin Roldan mediku zuzendaria parlamentariei azalpenak ematen.

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a8 sakanerria

    Altsasu

    Etxarri Aranatz Arbizu

    Ainara LadronLogrookoespetxera Martuteneko espetxean aste bateman gabe, eta gaurko Donostianepaiketa data izanda ere, AinaraLadron Logrooko espetxera era-man zuten asteburuan. Bestalde,igandean Martuteneko espetxeramartxa laranja egin zen Eleak-Libremugimenduek deituta. A8 autobi-dea mozteagatik egin behar zen epai-ketara ez agertzeagatik atxilotuzituzten hiru gazteak askatzea eska-tu zuten, haiek estatuko espetxee-tara dispertsatu izanarekin batera.Gazteek autobidea elkartasunarenizenean moztu zutela nabarmen-du zuten. +www.guaixe.eus

    Patxi Arratibel (apirilak 14) eta JoxeAldasoro (maiatzak 17) epaitukodituzte Espainiako AudientziaNazionalean. 8 eta 9 urteko espetxezigor eskaerei aurre egin beharkodiete

    Udaberrian bi etxarriar Espainia-ko Auzitegi Nazionalean epaitukodituzte. Epaiketa horiek salatzekoeta epaiketa politikoen kontra egi-teko dinamika bat abiarazi duteEtxarrin eta Sakanan. Lehenik etabehin gogorarazi dute Patxi etaJoxe torturatu egin zituztela eta espe-txean ia bi urte eman zituztela.Dinamikako bozeramaileek salatuzutenez, epaiketa horiek burutzeaastakeria da tortura berak prozesuosoa baliogabetzeaz aparte, ustez-ko delituak aktibitate politiko hutsadirelako. Hau da, Eskubide Zibil etapolitikoek aitortzen dituzten esku-bideak (adierazpen askatasuna,elkartze askatasuna, biltzeko aska-tasuna, adierazpen politikotan par-te hartzeko eskubidea ).

    Abiarazitako dinamikarennahia sakandarrak eskubide zibileta politikoen defentsan kalera ate-ratzea da. Horrekin batera, Saka-nako herritarrak disidentzia zigor-tzen duen salbuespenezko legediaarbuia dezan bilatzen dugu etaSakanako jendea euren eskubide-en defentsan ahalduntzea bilatzen

    dugu. Era berean bi etxarriarraketa egoera berean dauden sakan-darrak (Edurne, Ainara, Ruben,Adur eta Fran) epaituak ez izateaeskatzen dute.

    AdarrakDinamikaren sustatzaileek epai-keta politikoen kontrako deiada-

    rrak biltzeko Sakanako hainbatherrietan adarrak banatu dituzte.Epaiketa politikoen kontrako atxi-kimenduak jasotzeko eta epaiketazain dauden auzibidean dauden seisakandarrei elkartasuna ikustaraz-teko argazkiak egitea eta [email protected] e-posta helbiderabidaltzea proposatu dute. Adarra-ren alarma deia, adarraren elkar-tasun deiadarra bihurtu nahi dute,bihur dadila bere soinua askatasungarrasi eta borrokarako deia.

    Etxarri Aranatzen ElkartasunEguna antolatu dute apirilaren23an. Egun horretan, 20:00etan,Epaiketa politikorik ez; Xafan etaJoxe aske! lelopean manifestazioadeitu dute eta sakandarrei partehartzeko deia egin diete.

    www.joxetaxafanaske.orgDinamikaren informazioa eta antolatukoekintzen berri emanen dute orrian.

    Epaiketa politikoen kontrako adar deia

    Eskubide zibil eta politikoen defentsan aritzeko deia egin dute.

    Altsasun kokatuta dagoen ikasto-lan zuntz optiko bidez konektatze-ko apustua egin zuen. Hiru hilekokontua izan behar zuenak bedera-tzi izan ziren, baina otsailaren 12azgeroztik Iigo Aritza ikastolan zuntzoptiko bidez konektatuta daude.Ikastolatik esan dutenez, horrelakonektatuta dauden Sakanako

    aurreneko ikastetxea dira. Aldake-ta ikaragarria da, orain 50 ikasle-tik gora, batera aritu daitezke lane-an, bakoitza bere ordenagailutik.

    Iigo Aritzatik gogorarazi duteaspalditik ari direla teknologiaberriekin lanean: LH 3tik aurre-ra ikasle bakoitzari ikastolakoposta elektroniko bat ematen zaio.

    LH3., 4., 5. eta 6. urteetan Ikasysprogramarekin aritzen dira, bakoi-tzak bere mahaian ordenagailua-rekin lan egiten duelarik. LH5mailan mekanografia lantzen dutesistematikoki eta, horretaz apar-te, Drivek ematen dituen baliabi-deez baliatzen dira lanak egiteko.Bestetik, Euskal Herri osoko ikas-

    toletan txertatu den Eki proiek-tu berria eta berritzailea aipatudute. Konpetentzietan oinarri-tzen den hezkuntza proiektu inte-grala da eta teknologia berrienkonpetentziek garrantzi handiadute. DBHko lehen bi mailetakoikasleek gelan ordenagailuarekinari direla azaldu dute.

    Gaur, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxeaeraikinean Asociacion HumanitariaNavarra en Accin-en hitzaldia

    Calaisko (Frantzia) errefuxiatukanpalekuan milaka pertsonaoso baldintza txarretan BretainiaHandira pasatzeko aukera batenzain. Greziako Lesbos uharteanTurkiatik etorritako migratzai-leei ezin behar bezala artatu.Europako mugetan migratzaile-en pasa oztopatzeko hesiak jar-tzea. Greziara iritsitako pertso-nak bueltan bidaltzeko erabakia.

    Horietaz guztietaz eta gehiagozariko dira gaurkoan AsociacinHumanitaria Navarra en Accin(AHNA) elkarteko kideak. Haie-tako bat, Juan Manuel Higuero

    altsasuarra, Calaisko errefuxia-tu kanpalekuan migratzaileaklaguntzen hilabete eman du. Bera-rekin batera hitza hartuko dute-nak ere han izanak dira.

    150 bat ikaslek Altsasuko goizekokontzentrazioan parte hartuondoren, Irueko manifestaziorajoan ziren

    Ikasle Abertzaleak deituta ikas-le mobilizazioak izan ziren atzo.Kalera atera ziren ikasleek Nafa-rroan LOMCE indarrean dagoe-la salatu zuten. Unibertsitatera

    okerrara eramaten dituztenEU2015 eta 3+2 neurrien kontraegin zuten. Nafarroan euskarazikasteko eskubidea bermatua ezdagoela nabarmendu zuen etaLanbide Heziketan eta NUPeneuskarak bizi duen egoera aipa-tu zuten. Irakasle posturako lan

    deialdian hizkuntzaren arabera-ko bi zerrenda egotea salatu zuten.Ikasleen Eskubide eta Betebeha-rren Dekretua bertan behera uzte-ko eskaera berretsi zuten. Euskal Herriak hezkuntza siste-ma propio bat behar duela alda-rrikatu zuten kalean ikasleek. Sis-tema horrek nola beharko lukeenere azaldu zuten: herritik etaherriaren mesedera dagoena, eus-kalduna, herritarra, askatzaileaeta feminista.

    Larunbatean, 17:00etatik aurreraizanen da

    Askapena erakunde internazio-nalistak garaipen festa antolatudu biharko. 17:00etan Zubiondoelkartean brindisarekin hasikoda ospakizuna. Handik kalejirainternazionalista egiteko atera-ko dira. JoTaFa txarangak jarri-ko ditu doinuak. Ospakizunagaztetxean izanen den kontzer-tuekin despedituko da. 22:30etikaurrera Ze Esatek! eta Mexikor-txos taldeak ariko dira. Gaual-

    dia Dj Majarisen doinuek luza-tuko dute.

    Iigo Aritza ikastola, zuntz optiko bidez konektatuta

    Ikasleak hezkuntzaeredu propioaren alde

    Ikastetxeko kontzentrazioaren ondoren, gaztetxean gosaldu zuten gazteek.

    Errefuxiatuen krisiaz jakiteko Askapenaren garaipen festa

    Juan Pedro Higuero Calaisko kanpamenduan. Utzitakoa

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a sakanerria 9

    SAKANA Olatzagutia

    Francisco JavierLazkoz Flores

    V. urteurrena

    Beti gure gogoan eta bihotzean.

    Etxekoak

    Lakuntza.

    Eskelak

    Hainbataukera

    Galdetu

    948 564 275

    Haietatik 26k autoenplegurakopausoa eman zuten

    Cederna-Garalurrek Sakananekintzailetasuna laguntzeko zer-bitzua eskaintzen du. Joan denurtean zerbitzu horretan 32 ema-kumezko (%60) eta 21 gizonezko-ren (%40) kontsultak jaso zituzten.Cederna-Garalurren 53ei eurenegitasmoa aurrera eramatekolaguntza eskaini zieten eta 26 izanziren autoenpleguaren bidezenpresa sortu zutenak.

    Cederna-Garalur Sakanan Bere enpresa-ideia garatu nahi

    duen ekintzaileak Cederna-Garalu-rren jaso dezakete babesa. EgoitzaUtzuganen, Sakanako GarapenGunean du, Arbizuko Utzubarindustrialdean. Susana Mendinue-tak eta Oskia Lazkozek, astelehe-netik ostiralera, 9:00etik 14:00eta-ra, ekintzaileei honako laguntzaeskaintzen diete: diru-laguntzeiburuzko informazioa; jarduera batmartxan jartzeak berekin dituenbetekizunei buruzko informazioa;proiektuaren bideragarritasunaaztertzeko laguntza eta elkartemotei buruzko aholkularitza etainformazioa ematen dute.

    Trebatzeko bi tutorial

    Ekintzailleei eta bere kontu lane-an ari direnei, bereziki izapide-ak on-line egin nahi duteneeizuzenduta dago.Cederna-Garalurrek ekintzai-leei laguntzeko zerbitzua du,Nafarroako Enplegu Zerbitzuakfinantzatzen duen NavarraEmprende Sareko kidea da.Haren bidez, Arbizun dagoenUtzugane Sakanako garapene-rako zentruan, ekintzaileeizuzendutako bi tutorial eskai-

    niko ditu. Lehenengo turoriala,nola antolatu zure agiriak zer-ga-betebeharrak betetzeko, api-rilaren 25ean, astelehenean iza-nen da, 10:00etatik 14:00eta-ra . B i g a r re n t u t o r i a l a ,haziendako izapideak on-linebidez nola egin, maiatzaren2an, astelehenean izanen da,10:00etatik 12:00etara.

    Izen-ematea948 567 010 telefonoan edo [email protected] e-postahelbidean.

    Emakume Langilearen Nazioarte-ko Eguna zela eta lelo hori zuen kon-tzentrazioa egin zuten Sakana Lan-bide Heziketako ikasleek. Pankar-ta gero ikastetxearen sarreran utzizuten. Baina hori ez zen emakume-en kontura Lanbide Heziketa ins-titutuan antolatutako ekitaldi baka-rra. Eguna martxoaren 8aren his-toria azaltzen duenPan y Paz bideoemanaldiarekin hasi zen.

    Ondoren, ikasgela bakoitzaeszenatokira atera zen. Handik biemakumeren berri eman zietengainontzeko ikaskideei. Ingurukoaizan behar zuen batek, atzerrikoabesteak. Hala, ikasleek CamilaVallejo, Michel Mouton, MurileRuiz de Larramendi, Petra Horna,Angela Davis, Maider Unda, Maria

    Markotegi, Marie Curie, FidelaBernat, Frida Calho edo DoloresIbarruri zein izan ziren jakitekoaukera izan zuten. Eta inori ezahazteko, emakume horien iru-

    diak zituzten kartelak ikastetxe-an jarri zituzten. Lanbide Hezike-ta institutuko Emakumeen Egu-neko egitaraua denendako hamai-ketakoarekin despeditu zen.

    Feminismoa ez da matxismoa-ren kontrakoa, ezberdintasuna-ren antidoto onena baizik. Oraininoiz baino beharrezkoagoa. Lelohori du Emakumeen Eguna delaeta Olatzagutian antolatutako egi-taraua. Hura bi hitzaldik despe-dituko dute. June Fernandez,Pikara web aldizkariko zuzenda-ri eta sortzaileetako bat, gaur Ola-tzagutian izanen da. Vienen a vio-lar a nuestras mujeres: desmontan-do los discursos xenfobos sobreviolencia sexual izenburukohitzaldia eskainiko du, 19:30ean,kultur etxean.

    Toki berean, eta ordu berean,

    baina heldu den asteartean, ItziarZiga idazleak Malditas, una estir-pe transfeminista liburua aurkez-tuko du. Kontakizun ofizialetatikkanpo gelditutako zortzi emaku-meren historiak jaso ditu Zigak:Valerie Solanas, Sojourner Truth,Sylvia Rivera, Louise Michel,Annie Sprinkle, Olympe de Gou-ges, Kathleen Hanna eta LauraBugalhoren historiak hain zuzenere. Zigak esan duenez, ez dafeminismoaren bertze historiabat, bertze historia batzuk bai-zik. Gaur egun bizi duen feminis-moari egin dizkieten ekarpenakatera nahi izan ditu argitara.

    Emakumeen Egunekoprogramazioadespeditzeko bi jarduera

    Egunero da martxoak 8

    Ikasleak ikastetxe atera eraman zuten aldarrikapena. Utzitakoa

    Prestakuntza ikastaroa.

    Cederna-Garalurrek 53 ekintzaile lagundu zituen 2015ean

    Naiara

    Eguneronirekin zaude.

    Osaba Rafa

    Otsailean ilbeltzean baino 4 langabegutxiago zeuden Sakanan, 1.288

    Nafarroako Enplegu Zerbitzuanibarreko 1.288 pertsona zeuden lanabilatzeko izena emanda otsaila aka-beran. Haietatik %59,16 emaku-mezkoak ziren (762, aurreko hila-betean baino 4 gutxiago) eta %40,84

    gizonezkoak (526, berdin). Adinarierreparatuz gero, %48,91k 45 urteedo gehiago zituzten (630, 13 gutxia-go). Bigarren adin maila, %41,23,25 eta 44 urte arteko langabetuenada (531, 10 gehiago). Azkenik, lan-gabeen %9,86 25 urte baino gutxia-go ditu (127, 1 gutxiago). Sakanako

    langabezia Nafarroakoaren %2,86da (populazioan %3,17 gara).

    Sektoreak Sakanako langabeen %61,72 zer-bitzuetako lan eskaera egin dute(795, 6 gehiago). Industrian%22,75ek lan egin nahiko lukete

    (293, 14 gutxiago). Eraikuntzanaritzeko lan eskaera egin dutenak%6,29 dira (81, 1 gutxiago). Lehensektorearen aukera %2,25k egindute (29, 2 gutxiago). Azkenik,aurretik enplegurik izan ez dute-nak %6,99 dira (90, 7 gehiago).+www.guaixe.eus

    Langabezia, antzeko

  • Ibilgailuak

    SALDU

    Toyota urdina, Rav 4 saltzen da. Bost ate,gasolina, Etxarri Aranatzen. Tel 619 41 75 93.

    HigiezinakETXEBIZITZA

    SALGAI

    Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

    Pisua salgai Etxarri Aranatzen. 84 m2 erabil-garriak, berrituta, eguzkitsua, 3 logela, komun 1,

    egongela, sukaldea, trasteleku bat pisuan bertan,berogailua. 72.000 negoziagarriak.

    Saldu / erosiSALGAI

    Teka ontzi-garbigailua saltzen dut. Gutxi era-bilia, bermea du. Tel 628 42 77 25.

    EROSI

    Bigarren eskuko bizikleta estatikoa. erosikonuke. Tel 699 780 772

    OPARITAKOAKTxakurkume bat oparitzen dugu. Arraza bor-der collie eta euskal artzai txakurra. Tel 628 4766 31.

    Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

    Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdutako gauzahauek ditu: diru-zorroak, poltsak eta nezeserrak: 31.Audifonoa: 1. Betaurrekoak eta betaurreko-zorroak:42. Euritakoak eta makilak: 19. Belarritakoak, kate-ak, eskumuturrekoak, eraztunak, erlojuak eta imita-ziozko bitxiak: 31. Arropak eta oinetakoak: 48.Bizikletak eta patinak: 10. Beste objetu batzuk: 8.Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

    IkastaroakUdako Euskal Unibertsitateak (UEU). Bereudaberriko eskaintza aurkeztu du. Otsaila etamaiatza bitartean 4 ikastaro eta 4 hitzaldi antola-tu ditu Nafarroan, www.ueu.eus

    Nola antolatu zure agiriak zerga-betebeha-rrak betetzeko. Ekintzaileei eta bere kontu lane-an ari direnei, bereziki izapideak on- line egin nahidutenei zuzenduta. Apirilak 25, 10:00-14:00.Cederna Garalur/Utzugane, Arbizu. Izen ematea948 56 10 10 edo [email protected]

    Haziendako izapideak on-line bidez nolaegin. Ekintzaileei eta bere kontu lanean ari dire-nei, bereziki izapideak on-line egin nahi duteneizuzenduta. Maiatzak 2, 10:00-14:00. Cederna

    Garalur/Utzugane. Arbizu. Izen ematea 948 5610 10 edo [email protected]

    Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongi-zatea bermatzen duen proiektu euskalduna.Harremanetarako 620 25 42 30 [email protected]

    Guaixe 2016ko marsuaren 18a10 eskelak

    NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3 / 3 Astez: 8 (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3. Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

    HARREMANETARAKO

    Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

    Naiara eta GaraziV. urteurrena

    Bost urte pasa diren arren ez zaituztegu ahazten.

    Beti gure bihotzean egonen zarete.

    Zuen ondokoak

    Xabino Garmendia IriarteI. urteurrena

    Beti gure bihotzean.

    Maddi, Asier eta Goizeder

    Etxarri Aranatz.

    Xabino Garmendia IriarteI. urteurrena

    Itsaso gaindik ikusten baduzugure gogoa daraman ontzia,

    ez zazu pentsa galduta doanikargitzen baitu goizeko eguzkiak.

    Bihotz bihotzez.Zu familiye

    Garazi Garasa Guerrero(1994-03-30 / 2011-03-19)

    Maitatu zintugun, maite zaitugueta beti maitatuko zaitugu.

    Felipe, Trini eta Asier

    Jaiotzak Jon Sayas Goikoetxea,martxoaren 6an Altsasun. Pablo Artieda Perera, martxoaren8an Izurdiagan. Ibai Maestre Cobos, martxoaren9an Irurtzunen. Laida Razkin Ezker, martxoaren10ean Lakuntzan. Mari Angeles Jimenez Carbonell,martxoaren 12an Olaztin. Oihan Palomino Iraurgi,martxoaren 13an EtxarriAranatzen.

    Ezkontzak Raul Lopez Bartolome eta EneritzUnzurrunzaga Zabaleta,martxoaren 4an Olaztin.

    Heriotzak Rosario Gabirondo Aseginolaza,martxoaren 8an Altsasun. Mikaela Etxeberria Betelu,martxoaren 9an Irurtzunen.

    Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

    duenak, han jakinarazi dezala.

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a 11

    Duatloia

    Automobilismoa

    kirola >>

    Arbizuko 20. Duatloia jokatuko dabihar, 15:30ean. Goizean, 10:00etan,Arbizuko IV. Haur Duatloia jokatukoda, Nafar Kirol Jolasetarakobaliagarria

    Arbizuko udalak Arbizuko 20.Duatloia antolatu du biharko,larunbaterako. Proba antolatze-ko Udalak Sakanako Triatloi Tal-dearen, Sakanako Mankomunita-tearen, Nafarroako Triatloi Fede-razioaren, Arbizu KirolElkartearen, Aralar Txirrindula-ritza Taldearen eta hainbat enpre-sa eta komertzioren laguntza izandu. Arbizukoa Nafarroako Txapel-ketarako eta Euskal Herriko zir-kuiturako baliagarria da.

    ZirkuituaArbizuko 19. Duatloiko irteeraplaza parean izanen da. Emaku-mezkoak 15:30ean aterako dira etagizonezkoak 15:35ean. Herrianbarna 4 kilometroko zirkuitu batprestatu dute, eta hasieran zir-kuitu horri bi buelta eman behar-ko zaizkio korrika (proba herri-koiekoek eta kadeteek buelta baka-rra). Ondoren, boxetan bizikletahartu eta 32 kilometro eginendituzte, Kale Nagusitik abiatu,Lizarragako Katera igo eta Etxa-rritik barna Arbizura heltzekolana bitan eginez (proba herri-koiekoek eta kadeteek buelta baka-rra). Ildo honetan, txirrindula pro-ban duatletek ezingo dute aurre-

    ko edo ondokoaren gurpilari lotu-ta joan (no drafting).

    Bukatzeko, txirrindula boxe-tan utzi eta herriko zirkuituaribuelta bat emanen diote korrikan,4 kilometro eginez (proba herri-koiekoek eta kadeteek erdia).

    Duatleta askoBadirudi aurtengo Arbizuko Dua-tloiak errekorrak apurtuko ditue-la, helduen kategorian dagoeneko

    212 duatletek eman baitute izena.Haurren probetarako 103 daudeizena emanda. Nolanahi ere, egu-raldiak eragina izango du. Laster-keta polita espero da, inoiz bainoirekiagoa izanen baita proba.

    Sari arbizuarrakProba bukatuta sari banaketa egi-nen da Arbizuko plazan. Lehe-nengo gizonak eta emakumeak150 euro eta txapela jasoko dituz-

    te, bigarrenek 100 euro eta hiru-garrenek 50 euro. Horretaz gain,23 urtez azpiko, junior mailako,beterano mailako, proba herrikoi-ko, erreleboetako eta paratriale-tetako lehen gizonek eta emaku-meek Arbizuko produktuen lote-ak jasoko dituzte Arbizu, Laket etaFloresen eskutik. Aipatzekoa dapartaide guztiek txistorra jasokodutela dortsala bueltatzerakoan.Horretaz aparte, parte-hartzaileguztien artean asteburu batekoegonaldia zozketatuko da Arbizu-ko eko kanpinean eta Olatzea Hote-lean. Bukatzeko, auzatea izanen daAldabide elkartean.

    Antolakuntzak Arbizura ger-turatzen direnei Lakuntzatik edoEtxarritik sartzeko deia egin die-te, duatloia dela eta Arbizukoherri gunea itxita egongo delako.Halaber, segurtasuna bermatze-ko bidegurutzeetan egongo direnboluntarioei kasu egiteko eskatudute. Ildo honetan, antolakuntzalanean pertsona ugari ariko diraeta antolatzaileak oso eskertu-ta daude.

    Asteburu honetan jokatzekoa zenbaina Sakana Motorsportek ezingodu antolatu, Nafarroako GobernukoIngurumen Departamentuakbaimena ukatu duelako

    Sakana Motorsport taldearen aspal-diko ametsa zen Sakanan lurgai-neko rallye bat antolatu ahal iza-tea. Lan guztiak eginda, ibilbideaprestatuta, Olaztiko eta Altsasukoudalen baimena eskuan eta betebeharreko arau guztiak beteta etazehaztuta, asteburu honetan, mar-txoaren 19an eta 20an jokatu beharzen I. Sakanako Lurgaineko Rall-ya, Olaztiko eta Altsasuko dermio-etan. Baina azken uneko erabakibatengatik bertan behera geratu da.Nafarroako Gobernuko Inguru-men-kudeaketa sekzioak ez du rall-ya emateko baimena eman.

    ArrazoiakIngurumen-kudeaketa sekziotikkomunikatu ziguten erabakia har-tzeko Olaztiko Udalarekin harre-manetan jarri zirela, baina hori ez

    da horrela salatu du SakanaMotorsportek. Ingurumen-Kude-aketa Sekziotik adierazi dietenez,rallyak ingurumenean eragina izandezake, bertan babestutako espe-zieak aurkitu direlako, eta berrikikonpondutako Zaparregiko pistahondatu daiteke. Baina gaur egun,bertan basoko lanak egiten aridira, zuhaitzak ateratzen. Nonbait,motozerren, makinen eta kamioienhotsak ez du eraginik inguruneaneta autoenak, bai. Eta, nonbait,pisuz betetako kamioi horiek ezdute pista hondatzen eta guk bai.Gainera, eremu hori trenbidearenparaleloa da; trenek sekulako hotsaegiten dute, espezieak kaltetu ahaldituena, eta ez da trenen pasaeragalerazten salatu du SakanaMotorsportek.

    Sakana Motorsportek gogora-tu nahi izan du taldea osatzenduten kideak, Sakanako motorza-leak eta kirolariak direla, eta tal-dea etekinik asmoko taldea dela.

    Motorraren munduko ekitaldiakantolatzea da gure helburua, Urba-sako Igoera, esaterako.

    ElkartasunaSakana Motorsportek urriaren1ean 36. Urbasako Igoera antolatu-ko du, eta aurrerago rallya antola-tzerik duten edo ez aztertuko dute.

    Erabakiak hautsak harrotu ditu

    eta elkartasun handia jaso dutelaaitortu dute Sakana Motorsporte-koek. Halaber, ekitaldia bertanbehera geratzeak Sakanan bestemotako kalteak sortu dituela nabar-mendu dute. Inguruko hotel etalandetxeetan egindako erreserbaguztiak bertan behera geratu dira.Asteburuan barna 120 lagun ber-tan egotea aurreikusten zen.

    I.Sakanako Lurgaineko Rallya,bertan behera

    Sakana Motorsportek aurrerago rallya antolatzerik duen aztertuko du.

    GRAVNI-anmurgilduta daudepilotari eta palistasakandarrakAzkenean Iparraldek parte hartuko du

    Asteburuan hasi zen GRAVNI txapel-keta, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Biz-kaia, Nafarroa eta Iparraldeko talde-en pilota txapelketa, azionatuen mai-lako txapelketa inportanteena.Polemikarekin hasi zen, Iparralde-koei bertan aritzeko debekua ezarribaitzien Frantziako Federazioak.Nazioarteko Pilota Federazioak etaEspainiako Pilota Federazioak Ipa-rralderi parte hartzeko baimenaeman diote salbuespen gisara etakirol probaren mesedetan parte har-tzea erabaki du Iparraldeko Ligak.

    Nafarroa vs GipuzkoaLehen jardunaldian Nafarroak Gipuz-koa izan zuen aurkari. Trinketeko ema-kumezkoen paleta argentinarrekojubenilen mailan, Espinalek eta Paro-tek (Nafarroa) 19 eta 30 galdu zutenGipuzkoaren kontra. Aldiz, senior mai-lan Aristorenak eta Anduezak (Nafa-rroa) 30 eta 15 irabazi zioten Gipuz-koari. Frontoian, emakumezkoenpaleta gomako partidak Etxarrinjokatu ziren. Jubeniletan Murillok etaMendinuetak (Nafarroa) 30 eta 18irabazi zieten gipuzkoarrei, eta 22urtez azpian Igoak eta Lasak (Nafa-rroa) galdu egin zuten, 27 eta 30, Mai-za eta Huiziren kontra (Gipuzkoa). Eskuz binakako nagusien mailan Yol-dik eta Lasak galdu egin zuten, 16eta 22, gipuzkoarren kontra.

    Ekain Maiza eta IkerMintegi txapeldunArangurenenIgandean IV. Aranguren Bailara Dua-tloia jokatu zen. 10:00etan katego-ria txikietako probak jokatu ziren,Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriakzirenak, eta 12:30ean abiatu zen pro-ba nagusia. Kategoria txikiei dagokienez, bikainaritu ziren Sakana Triatloi taldeko-ak. Benjaminetan Ekain Imaz izanzen garailea, Alain Razkin seigarre-na eta Aitor Aldunate hogeitahiru-garrena. Emakumezkoen kimuetanlaugarrena sailkatu zen Nahia Imaz,eta gizonezkoen kimuetan helmu-gara seigarrena iritsi zen HegoiLakuntza. Bukatzeko, gizonezkoenhaurren mailako proba Iker Minte-gik irabazi zuen.

    Maiza Oatiko DuatloianLarunbatean Oatiko Duatloia joka-tu zen (9 km korrikan, 36 km bizi-kletan eta 4,5 km korrikan), aldi bere-an Euskadiko Txapelketa zena. JonUnanue (1:46:15) eta Gurutze Fra-des (2:02:55) izan ziren azkarrenak.Juan Luis Maiza etxarriarra 45.a sail-katu zen (1:56:04).

    Duatloia

    Pilota

    Arbizuko Duatloiak 20 urte Goizean haurrak10:00etan: Goizeko 10:00etatikaurrera IV. Haur Duatloia jokatu-ko da, Nafar Kirol Jokoetarakobaliagarria. Aurrebenjaminak10:00etan, benjaminak 10:20ean,kimuak 10:55ean eta haurrak11:25ean lehiatuko dira. 103duatleta daude izena emanda.

    Betikoa, herrikoia edo erreleboka

    Batetik, betiko ibilbidea izango da 8 km korrikan, 32 km bizikletan eta 4 km korrikan. Ibilbi-dean ez dago aldaketarik, duatletek Arbizuko ibilbidea oso gustukoa dutelako. LizarragakoKatea igo behar da bitan, eta haizeak jotzen badu oso gogorra izaten da. Baina askorendakoluze egin daitekeelakoan, proba herrikoia prestatu dute bigarren urtez jarraian, ibilbide beraizango duena baina distantzia erdia 4 km korrikan, 16 km bizikletan eta 2 km korrikan. Ibil-bide hau kadeteek eta proba herrikoian parte hartu nahi dutenek osatuko dute, proba nagusiahandi geratzen zaienei. Horretaz gain, Arbizuko duatloia erreleboka egiteko aukera ere egon-go da, hau da, batek korrika eta besteak bizikletaz egiteko aukera. Bikoteak mistoak ere izanahal dira. Bestalde, paraduatletek ere badute proban parte hartzeko aukera.

  • Lizarrako Cirilo Zunzarren Memorialeanlaugarrena sailkatu zen iturmendiarra

    Asteburuan afizionatuen mailakoLehendakari Txapelketarako biproba jokatu ziren. LarunbatekoUrretxuko proba esprint estuan era-baki zen, eta Jorge Azanza altsa-suarrak zuzentzen duen Funda-cion Euskadi-EDP taldeko CyrilBarthe gailendu zen (2:40:16). RuralKutxako Pablo Alonso 6.a sailkatuzen, denbora berean. Igandean

    Lizarteko Hec-tor Carreteroklortu zuenLizarran gai-l e n t z e a(3:11:59). Aur-ten RuralKutxan debu-tatu duen Ene-ko Aramendiaiturmendiarra izan zen laugarre-na, 53 segundora.

    Guaixe 2016ko marsuaren 18a12 kirola

    Areto futbola

    Atletismoa Txirrindularitza

    Asteburuan hainbat proba izandira. Donostian 14. Udaberri las-terketa jokatu zen (10 km). 1.454korrikalarik osatu zuten probaeta Unai Arroyo (31:17) eta Maita-ne Guerrero (36:19) izan ziren txa-peldunak. Alberto Martinez lakun-tzarra 25.a sailkatu zen (34:27).Bestalde, igandean ArabakoDulantzin jokatutako lasterketanJose Ramon Ramirez 11.a sailka-tu zen, beteranoen kategorianhirugarrena.

    Igandean VI. Beasaingo herri

    lasterketa jokatu zen, hiru moda-litateetan, eta hainbat sakandararitu ziren. 14 km-ko proba JoseAntonio Blancok (46:03) eta AnaCruzek (57:48) irabazi zuten etaAndoni Azanza 22.a sailkatu zen(52:31). 7 km-ko proban Unai Her-nandez gailendu zen (23:27) etaIraitz Senar lakuntzarra lauga-rrena iritsi zen helmugara (24:03).Eta monoziklo lasterketan (7 km)Gustavo Perez izan zen txapeldu-na (17:52). Ekhi Congil etxarriarralaugarrena sailkatu zen (20:43).

    Junior mailako txirrindulariekSociedad Deportiva Alsasuakantolatutako 57. Erramu Trofeoajokatuko dute igandean, 10:30ean

    Sociedad Deportiva Alsasuak(SDA) antolatuta, igandean joka-tuko da juniorren mailako 57.Erramu Trofeoa. Proba beteranohau goizeko 10:30ean abiatuko daSDA elkarteko egoitzatik, eta 79km-ko ibilbidearen ondoren tokiberean despedituko da.

    Ibilbidea ohikoa izango da. Alta-mira bitan igo beharko dute, etaLizarragako katea, aldiz, aldi bate-an. Altamirako azken jaitsierarenondoren iritsiko dira helmugara.

    Kopa ahaztuta, liganmurgilduko daMagna Gurpea XotaErrege Kopako final laurdenetan 5eta 2 irabazi zion Bartzelonak MagnaGurpeari, polemika tarteko

    Ost i ra leanErrege Kopakonal laurdene-tan lehiatu zirenMagna GurpeaXota eta Bar-tzelona. Esebe-rrik aurreratu zuen talde berdea, bai-na 11. minutuan Jesulitok bere biga-rren txartel horia ikusi zuen, SergioLozanorekin hitz potoloak izan etagero. Horrek talde berdean sekula-ko eragina izan zuen. Bi taldeek lehiagogorra izan zuten, baina, azkeneanBartzelonak 5 eta 2 irabazi zion tal-de irurtzundarrari. Uste dut ez digutela irabazten utziJesulitoren kanporaketak min askoegin digu eta partida goitik beheraaldatu da. Hala ere, nire taldeaz osoharro nago, guztiaren kontra borro-katu dugulako azaldu zuen Rober-to Martil jokalariak.

    Orain ligaLehen mailako liga bueltan da. Jumi-llan jokatuko du sailkapenean 5.aden Magna Gurpeak, jaitsiera pos-tutan dagoen Jumillaren kontra.

    Burunda eta Aralarkluben aurkezpenaasteburuanBurunda Txirrindularitza KlubakAltsasuko Iortia Kultura Gune-an eginen du aurkezpena, larun-batean, 11:00etan. Aurretik,10:30ean, taldeen argazkiak egi-nen dituzte. Bestalde, Aralar TxirrindularitzaKlubak igandean eginen du aur-kezpena, 11:00etan, Lakuntza-ko Kultur etxean. Taldeen argaz-kiak eginen dituzte baita ere.

    Eneko Aramendiak ongi ekin dio denboraldiari

    Altsasun 57. ErramuTrofeoa etzi jokoan

    Sakandarrak VI. Beasaingo HerriLasterketan:

    14 km1. Jose Antonio Blanco 46:03

    22. Andoni Azanza 52:3127. Iker Flores 53:1375. Kaxi Estarriaga 58:3884. Asier Estarriaga 59:56

    7 km1. Unai Hernandez 23:274. Iraitz Senar 24:03

    7 km monozikloan1. Gustavo Perez 17:524. Ekhi Congil 20:43

    Sakandarrak Udaberri Lasterketan,Donostian (10 km):

    1. Unai Arroyo 31:1725. Alberto Martinez 34:2760. Alatz Agirre 35:59

    367. Xabier Zabalza 43:10756. Marian Ijurra 48:45

    Lasterketez lepo

    Calatayudek Espainiako Kros Txa-pelketa eta Beteranoen Espainia-ko Kros Txapelketa hartu zuenasteburuan. Joxe Mari Mercerounanuarrak sasoi betean jarrai-tzen duela erakutsi zuen, 75 urte-tik gorako kategorian. 6.143 metro-ko proban aritu baitzen, ArsenioGomez gailendu zen (29:29) etaJoxe Mari Mercero izan zen biga-rrena (33:43). Espainiako txapel-dunordea dugu, bada, Unanukokorrikalari beteranoa.

    BeunzaIzaskun Beunza olaztiarra Espai-

    niako Kros Txapelketan lehiatuzen ere, 10.279 metroko proban.Trihas Gebre izan zen txapeldu-na (33:48) eta olaztiarra 119.a sail-katu zen (43:21).

    IV. Pyrene Goi Mendi Ibilaldiansekulako maila eman zuten

    Asteburuan IV. Pyrene Goi MendiIbilaldia jokatu zen Izabako Lintza-Zuriza aterpean, ipar-eski proba,2.800 desnibel positibo ingurukoa.Elurra bota berri zegoen eta goza-mena izan zen proban aritzeaaitortu ditu Fidel Jimenez Fitietxarriarrak. Proba honetan biko-teka aritu beharra zegoen eta , aldiberean, Nafarroako txapelketazen. Iosu Martin eta Ion Cadarsoizan ziren probako irabazleak eta

    Nafarroako txapeldunak (3:30:04).Bigarrenak Juanjo Goikoetxea etaImanol Armendariz izan ziren

    (3:49:51) eta Fidel Jimenez eta PatxiRubio hirugarren nafarrak izanziren (4:27:28). Josema Urrestara-

    zu eta Adrian Legarra Nafarroa-ko beterano txapeldunak izan zire-la (4:02:14).

    Mercero, Espainiakotxapeldunordea

    Mercero eta Gomez, podiumean.

    Ekhi Congil, monozikloarekin.

    Ipar-eskia

    Goikoetxea, Urrestarazu, Jimenez eta Rubio, puntan

    IV. Pyrene Goi Mendi Ibilaldiko Podiuma. Tartean daude Juanjo Goikoetxea, Patxi Rubio eta Fidel Jimenez.

    PREFERENTE MAILA. 1. multzoa24. jardunaldia

    Etxarri Aranatz 1 Beriain 0Aurrera 2 Lagun Artea 3Etxarri eta Beriain parez pare aritu ziren,baina Etxarrik arrisku gehiago sortu zueneta 35. minutuan Alainek gola sartu zuen.Etxarrik ongi dominatu zuen eta garaipenarieutsi egin zion. Bestalde, Leitzatik 3punturekin etorri ziren lakuntzarrak. Lehiaederreko partidan, Lagun Arteak 2 gol sartuzituen 25. minuturako, Sergiori eta Aitorriesker. Aurrerak bina berdintzea lortu zueneta Josebak jaurtikitako penalti batek emanzien garaipena lakuntzarrei.

    Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .50 p4. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .40 p6. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .37 p

    Asteburuko jardunaldiaSan Jorge Etxarri Aranatz(Igandean, 17:00etan, Sanduzelain)Lagun Artea Urroztarra(Igandean, 17:00etan, Lakuntzan)

    ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa24. jardunaldia

    Altsasu 1 Mutilbera 1Altsasuk eta Mutilberak ez zuten jokogehiegirik eskaini eta ez zituzten goljokaldi nabarmenak sortu. Mutilberaaurreratu zen, baina azken minutuetanberdintzea lortu zuen Altsasuk.

    Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .59 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28 p

    Asteburuko jardunaldiaValle de Egues Altsasu(Larunbatean, 18:00etan, Sarrigurenen)

    ELOMENDIKO TXAPELKETA2. FASEKO A MULTZOA. 12. jardunaldia

    Egiarreta 1 Unziti 0Zalduak atseden jardunaldia zuen

    Sailkapena >>1. Bar Mikel . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28 p3. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .17 p5. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 p

    Asteburuko jardunaldiaEgiarreta Bar Poukas(Larunbatean Uharte Arakilen)Zaldua Rincon ir(Larunbatean Lekunberrin)

    Futbola

    Atarrabiako proba Etxeberriarendako

    Igandean kadeteen proba jokatu zen Atarrabian. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldea utzieta aurten Aralar Txirrindularitza klubeko Intersport Irabia taldean ari den Josu Etxeberriakirabazi zuen lasterketa, esprint estuan, Quesos Albenizeko Ailetz Lasa eta Marcos Pisonenaurretik. Mateo Gonzalez 5.a sailkatu zen, Unai Villalobos 15.a, Ander Rosado 16.a, Iosu Jaka24.a, Imanol Galarza 28.a, Urko Gorriti 28.a, Javier Michaus 30.a, Iker Cervio 34.a eta JonGil 37.a. Quesos Albeniz izan zen talde onena. Bestalde, larunbatean Espainiako Pista Kopa-ko 3. jardunaldia jokatu zen eta Burundako Hodei Zia eta Mateo Gonzalez aritu ziren bertan.

  • Guaixe 2016ko marsuaren 18a kirola 13

    Kick Boxing

    Mendia

    Herri kirolak

    Txirrindularitza

    Euskadiko Kick Boxingeko LightContact, Semi Contact eta Kick LightContact Txapelketatik 3 urrezkodomina ekarri ditu etxarriarrak etaEuskadiko txapelduna dugu

    Albiste onak datoz arte martziale-tatik. AMETS-Txuixoo YoseikanBudoko elkartetik adierazi digute-nez, Jon Arakamak sekulako era-kustaldia egin zuen larunbateanGallartako Txikito pilotalekuanjokatutako Euskadiko Kick BoxingTxapelketan. Jon Arakamak urrebana lortu zuen light contact, kicklight eta semi contact modalitate-etan eta aipatutako hiru modalita-te hauetako Euskadiko txapeldu-

    na dugu, 69 kiloz azpiko kategorian.Halaber, Arakamak EspainiakoKick Boxing Txapelketan Euska-di ordezkatuko du. Horretaz gain,gaur, ostiralean, K1 estiloan debu-tatuko du Jon Arakamak, 64 kilo-tik beherako kategorian, Urdulizen.

    Combat JujitsuYoseikan Budoren zeharkakota-sunak bere borrokalariei beste hain-bat modalitatetan aritzeko trebeta-suna ematen die, eta aurten Esta-tuko zein Europako hainbattxapelketetan ariko dira gure kiro-lariak gaineratu du elkarteak.

    Hala, Oihan Arnanz, Xuban Muozeta Manex Goikoetxea altsasua-rrek, Iparraldeko beste hiru kide-

    rekin batera, maiatzaren 7an Com-bat Jujitsuko Andaluziako Irekianparte hartuko dute, Nerjan.

    Peas de Aia-Oiartzun SakanakoMendizaleekinIgandean 7:30ean aterako daautobusa Olaztitik

    Sakandako Mendizaleak taldea ibil-bidea antolatu du iganderako, mar-txoaren 20rako. Gipuzkoa aldera jokodute, Aiako Harritik abiatu eta ibil-bide ederra egin ondoren, Oiartzu-nen despeditzeko. Autobusa goizeko 7:30ean abiatu-ko da Olaztitik. Interesatuek ohikotokietan eman dezakete izena edo639 11 76 31 telefonora hots egindezakete.

    Igandean Nafarroako Herri KirolJokoen finalak jokatuko diraBerriozarren, 11:00etan

    Nafar Kirol Jolasek badituzte fina-listak. Igandean Txapelketako lau-garren eta azken jardunaldia joka-tu zen Larrainzarren, eta jardunal-di guztiak kontuan hartuta,puntuazio onena duten lau talde-ak sailkatu dira larunbatean Berrio-zarko kiroldegiko pistan 11:00etanjokatuko diren finaletara.

    Nafar Kirol Jolasak hiru kate-gorietan banatuta jokatzen ari dira:kimuak, haurrak eta kadeteak.Proba konbinatuetan 30 talde lehia-tu dira eta sokatira txapelketan 13talde. Tartean, talde sakandarrak.Zehazki, Iigo Aritza ikastolatiksortutako taldeak Iigo Aritza,Aizkorri eta Urbasa eta AndraMari ikastolatik sortutakoakAndra Mari, Ondatz, Beriain,Andia, Leziza eta Utzubar.

    EmaitzakIruritan, Ororbian, Etxarri Ara-natzen eta Larraintzarren jokatu-tako jardunaldien ondoren, ondo-koa da talde sakandarrek eginda-ko lana. Kimuen mailako probakonbinatuetan Berriozar B sailka-tu da lehena (28:04), Andra Maribigarrena (28:06), Beriain 7.a(29:31), Urbasa 9.a (29:47), Andia

    10.a (29:47), Aizkorri 11.a (30:16) etaOndatz 12.a (30:59). Haurren mai-lako proba konbinatuetan Basabu-rua gailendu da (36:46). AndraMari 3.a (38:48) izan da, Iigo Ari-tza 4.a (42:19), Leziza 6.a (43:15) etaUtzubar 8.a (47:23). Eta kadeteenmailako proba konbinatuan AndraMari izan da lehena (40:04) eta Ii-go Aritza 4.a (45:33). Beriain 6.a sail-

    katu da (47:18). Bukatzeko, sokatiran, haur

    mailan, A multzoan Iigo Aritzagailendu da (11 puntu) eta Lezizabigarrena izan da (7 puntu). Bmultzoan Andra Mari izan da fine-na (12 puntu). Eta kadeteen mai-lan, A multzoan Andra Mari izanda onena (12 puntu) eta Iigo Ari-tza hirugarrena (5 puntu). B mul-

    tzoan Basaburua (14,5 puntu) nagu-situ da eta Beriain hirugarrenaizan da (7 puntu).

    Hortaz, biharko finaletan ordez-karitza polita izango dugu, Saka-nan herri kirolak zaintzen eta lan-tzen diren seinale, eta ea gure tal-deak po zik etor tzen direnBerriozartik.

    Adin guztietako 90 emakumekAltsasuko kaleak hartu zituztenigande goizean. Txikienak, silletaneta aulkitxoetan. Helduenak, ibil-tzen. Gazteenak, korrikan, bizikle-tan edo patinetan Kontua III.Lilasterketan parte-hartzea zen.Eguraldia lagun, San Silvestrearenibilbide berbera egin zuten. Oinez-koek itzuli bat eman zioten zirkui-tuari (2 km inguru), korrikalariek2 itzuli (4 km inguru) eta irristala-riek eta txirrindulariek 3 itzuli (6km inguru).

    Altsasuko Udaleko Emakumeeta Berdintasuna Batzordeak anto-latu zuen Lilasterketa, DantzalekuSakana klubaren, DYAren eta Vir-

    ginia Ruiz de Egino medikuarenlaguntzarekin. Berdintasunarenaldeko lasterketa hau ez da probalehiakorra. Emakumeen nazioar-teko egunaren barruan antolatzenda, Donostiako Lilatoi ezaguna ain-tzat hartuta. Emakumeak gizar-tearen erdia gara, eta erdia izanbehar gara arlo guztietan: enple-guan, politikan, hezkuntzan, feste-tan eta kiroletan. Hauxe guztia daLilasterketarekin azaldu nahi dugu-na adierazi zuen Altsasuko berdin-tasun teknikari Idoia Goikoetxeak.

    Gehienek korrikan osatu zutenproba (48). Oinezkoak 19 izan ziren,txirrindulariak 12 eta irristalariak7. Bi neska txiki silletan joan ziren.

    HelburuakLilasterketarekin emakumeen par-te hartzea erakutsi nahi zen. Gurelana erakusteko, hemen gaudelaesateko, denon artean aurrera joa-teko indarrak hartzeko, gure ahal-duntzearen bidean beste urrats batemateko eta hau guztia korrikaeginez, oinez edo lasterketa ani-matuz gaineratu zuen Goikoetxe-

    ak. Beste helburua emakumeei kiro-la egitera animatzea zen. 90 ema-kume korrikan ikustea edozeinkanpaina baino eraginkorragoada azaldu zuen teknikariak. Ema-kumeak izan ziren protagonista etahori zen lortu nahi zena. Behin-goz protagonistak emakumeak iza-teko. Kalea har dezagun, espaziopublikoa gurea ere badelako .

    Lilasterketa: 90 emakumek hemengaude esan zuten

    Bukaeran hamaiketako animatua izan zen plazan.

    Nafar Kirol Jolasetan parte hartzen ari diren Andra Mari ikastolako neska-mutikoak.

    Jon Arakama Euskadiko Kick Boxingeko podiumaren gorenean. utzitakoa

    Jon Arakama, Euskadiko txapelduna

    Nafar Kirol Jolasak

    Andra Mari, Iigo Aritza eta Leziza, finaletanFinalak

    Larunbatean, 11:00etan Berrio-zarrenKimuen proba konbinatuan:Berriozar B, Andra Mari, Araxeseta Igantzi B.Haurren proba konbinatuan:Basaburua, Arartziri, Andra Marieta Iigo Aritza.Kadeteen proba konbinatuan:Andra Mari, Basaburua, Araxeseta Iigo Aritza.Haurren sokatira: Iigo Aritza,Leziza, Andra mari eta Basabu-rua.Kadeteen sokatira:Andra Mari,Ultzama, Basaburua eta Araxes.

    Irurtzun Gazteak,NafarroakonalerdietanPetanka antzeko joko tradizionalada botxa, Irurtzungo Iratxo elkar-tean gogoz jokatu eta sustatzen dute-na. Nafarroako Botxa Txapelketaazaroaren 14an hasi zen. Guztira19 talde lehiatu dira, tartean Irur-tzungo hiru talde: Irurtzungo Gaz-teak Iigo Carballo, Xabier Larraiotzeta Xabier Agustino, Irurtzun 1 Txe-li Garcia, Tere Yeregi eta JuanitoMaestre eta Irurtzun 3 Txutxu-rrin, Mikel Ollo eta Mikel Goldara-zena.

    Asteburuan finalerdiakHasierako ligaxka eta nal laurde-nak jokatu eta gero, Irurtzun 1 etaIrurtzun 3 taldea bidean gelditu dira.Baina Irurtzungo Gazteak taldea na-lerdietarako sailkatu da, Berangostaldeari 20 eta 12 irabazi eta gero. Nafarroako Botxa Txapelketakonalerdiak asteburu honetan joka-tuko dira eta nal handiak apirila-ren 3an.

    Botxa

  • Larunbatean, 17:00etan, EtxarriAranazko Euskalerriari frontoian.Finalaren ondoren triki-poteoaegonen da eta ekimena despeditzekoBardoen afaria izanen da

    Bardoak, Nafarroako talde-kako txapelketaren hiruga-rren edizioa, Etxarrin joka-tuko den finalarekin, bihar buka-tuko da. Bi hilabeteko lehiarenondoren hiru talde izan dira fina-lera iritsi direnak: Obario Maldi-koak (Saioa Alkaiza, Aimar Karri-ka eta Irati Majuelo; Irua), Ate-kaberts (Ander Fuentes Itturri,Joanes Illarregi, Xabat Illarregieta Migel Mari Elosegi Luze; Lei-

    tza) eta Larungo Antenak (JulenZelaieta, Aitor Elexpuru, Patxi Cas-tillo eta Jokin Pinatxo; Bera). Bar-doetan parte hartu duten gainera-

    ko taldeetako kideek zein entzule-en botoek erabakiko dute zein tal-de den Bardoen hirugarren edi-zioko talde irabazlea.

    Bardoen hirugarren edizioailbeltzaren 22an abiatu zen. 16talde parte-hartzaileen arteanEtxarri Aranazko Einnekin etaAltsasuko Bota lasai taldeak zeu-den. Lehen fasean saio bat irabazizuten baina ez zuten bigarrenfasera pasatzea lortu. Etxarria-rrak bai, baina finalaren atean gel-ditu ziren.

    LanaHiru taldeek hasierako agurra tal-deka egin beharko dute, eta pun-tuagarria izanen da. Ondoren fina-

    leko lana bost ataletan banatukoda. 1. atalean: zortziko handianbinaka gaia emanda hiruna ber-tso, zortziko txikian binaka ofi-zioka hiruna bertso eta sei pun-tuko motzean binaka ofizioka hiru-na bertso. 2. atalean: zortzikotxikian hiru punturi erantzun,objektu bati bertso bana eta gaiaemanda doinu eta neurri libreanbertso bat osatu, publikoak oinakasmatuz (potokumeak). 3. ata-lean: koplak taldeka, bi kiderenartean eta gaia emanda talde bakoi-tzeko taldekide banak bi bertso osa-tzea. 4. atalean hiru rol desberdi-nekin eta egoera emanda, hirukoofizioa, bina bertso osatu arte.Finala akaberako banakako agu-rrarekin despeditu aurretik, tal-dekindeen artean puntukako saioaegin beharko dute.

    Guaixe 2016ko marsuaren 18a14

    kultura >>TABERNAN LOREAK SORTZEN: Hala ibili zen Itziar .Nazabal igandean. Haritza tabernan, jendaurrean,zuzenean, pintura sortze ikuskizuna eskaini zuenmargolari altsasuarra.

    bazterretik

    Jose Luis Asensio

    Ramen

    Japoniar sukaldaritza klasikoariburuz ari garenean, sushia bururaetortzea da ohikoena. Baina jakimodernoei buruz ari garenean,ramen eta berehalako fideoei buruzhitz egitea beharrezkoa da.Ez dakienarentzat, fideo lehorhauek, ur beroa eta fideoekin dato-zen zaporea ematen dioten hautsbatzuk gehituta, bost minutuanjateko prest daude. Presaka dabi-lenarentzat edo beste gauza bat egi-ten duen bitartean tripa bete nahiduenarentzat oso egokiak. Eta alfe-rrentzat noski.Gaur egun, gure gizartera ere iritsidira eta Dani Rovira jaten ditue-

    naren plantak egiten ikus dezake-gu telebistan. Baina orain dela zen-bait urte, zaila zen antzekorik aur-kitzen, eta komiki topaguneetan soi-lik zen posible, edo janari dendaoso berezietan, Bartzelonan edoMadrilen. Komiki eta pelikula asko-tan gainera, protagonistak fideohauek jaten agertzen ziren eta zale-entzat ez zen beste aitzakiaren beha-rrik haien bila joateko.Jatorria, nahiko berezia dute. Asma-tzailea, Momofuku Ando, Taiwanenjaio eta bigarren gerrate mundialabukatu zenean, Japoniara joan zenbizitzera. Kartzelan ere egon zen,ehungintzaren inguruan zuen enpre-sarekin diru gestio arazoak izanondoren. Kartzelatik ateratzean, jana-

    riaren arloan saiatu zen arrakasta iza-ten eta Estatu Batuek japoniar gizar-teari inposatu nahi zion elikadura-rekin ados ez egotean, fideo haue-kin lanean buru belarri hasi zen. Frogaasko egin ondoren, 1958. urtean sor-tu zituen lehenengo berehalako fide-oak baina freskoak baino hiru aldizgarestiagoak ziren eta minutu bat ego-si behar ziren uretan.Hala ere, ez zuen amore eman, etahamabi urte inguru pasa ondoren,fideoak poliestireno pote batean sal-tzea otu zitzaion. Bertsio honetan,zuzenean potea ireki eta barruan fideolehorrak zeudela ur beroz bete ondo-ren, bost minutu nahikoa zen barru-koa xamur xamurra jateko. Sinple-tasuna arrakasta bihurtu zen eta oso

    aberatsa egin zen Momofuku.Hala ere, ez zen kasualitatea izan.Gaur egun, zapore guztietako fide-oak saltzen dira, baina lehenengobertsioa, oilasko zaporearekin eginzuen. Zergatik? Bazekielako mun-duko erlijio gehienek jaten zutela-ko oilaskoa, eta traba gutxiagoizango zituelako saltzeko orduan.Hala ere, ez pentsa jaki hau mira-garria denik. Bitamina, zuntz etamineral gutxi dauzka, eta hidratoasko, ordea. Hori gutxi balitz, glu-tamato monosodikoa eta koipeugari ere gehitzen zaizkio. Askok,gizartearen ongizatearen mailaneurtzeko balio dutela ere esatendute, jendeak sukaldatzeko den-borarik edo dirurik ez duenean fideo

    hauen kontsumoa ikaragarri igo-tzen delako, adibidez 1997ko Asia-ko krisian.Dena dela, 2000. urtean Japonianegindako inkesta baten arabera,gizarteak fideo hauek XX. mende-ko asmakizun onenetariko bat zelaadierazi zuen, eta Momofukuk, iaegunero jaten zituela zioen eta 96urte zituela hil egin zen. Nork daki.

    Sarrerakwww.bertsosarrerak.eus ata-rian edo Etxarri Aranazko LekuOna eta Xapatero tabernetan.

    Altsasuko Mendigoizaleakargazkilaritza eta mendiamaite dituen lagun mordobat elkartu zituen larunbatean.Urbasaz gozatuzekimenaren biga-rren ediziora aurkeztutako 60argazkiak ikusgai izan ziren. Eki-meneko antolatzaileek Urbasakopuntu bati, Sagarmingo baltsa,

    argazkia ateratzeko proposamenaegin zuten. Urbasako saroiarenmutur batean dagoen baltsarabatzuk zuzen joan ziren baina bes-te batzuk, negu giroan, iristekokomediak izan zituzten. Mokadubat janez, halakoez, argazkilaritzazeta euren zaletasunez hizketatze-ko aukera izan zuten.

    Argazki erakusketa Iortian

    Conocer Navarra 2015eko argaz-ki lehiaketako 30 finalistenlanen erakusketa Altsasuko Ior-tia kultur gunean izanen da ikus-gai. Gaurtik apirilaren 10era artekultur guneko ezkaratzean etapasabideetan Nafarroako paisaiakjasotzen dituzten argazkiak ikus-gai izanen dira.

    Bestalde, argazki lehiaketaantolatu zuen aldizkariak berehurrengo zenbakia Altsasun aur-keztu zuen herenegun.

    Altsasuko Zelandi eskolakoHaur Hezkuntzako 5 urte-ko ikasleek Castillo Suarezidazlearen bisita izan zuten. Otsai-lean haren Ebelina Mandarinaliburua irakurri zuten eta hilarenbukaeran idazlea bera gelan zute-la, neskato kaskagorriari buruz-ko galderak egin zizkioten. Sua-rezek liburua nola sortu zen azal-du zien.

    Ikastetxe bereko Lehen Hez-kuntzako 2. mailako ikasleak ereidazle altsasuarrarekin izan ziren.Suarezek haur literaturako libu-ruen berri eman zien ikasleei(Krispeta hegalariak, Muxuriknahi?, Erikaren ttilikak, Amaliaeta AmeliaetaNobio bat nire ama-

    rentzat). Ikasleei barregarri suer-tatu zitzaien amarendako nobiobila dabilenaren istorioa. Saioa-ren ondoren Suarezek ikasleeiliburuak sinatu zizkien.

    Castillo Suarez Altsasukoidazlea Zelandin

    Argazkilaritzaz Urbasan

    Bardoen finala Etxarrin

  • Martxoaren 30ean, asteazkenean,17:00etatik 19:00etara, Arbizukoliburutegian

    Sakanako Mankomunitate-ko Euskara Zerbitzuakalbum ilustratua sortzekotailerra antolatu du. EtxepareSariaren egitasmoaren barruandago ekimena eta haurrak albu-men mundura gerturatzeko hel-buruz antolatu da. 6 eta 10 urtebitarteko haurrei zuzendutakotailerra da eta umeek album bat

    nola egiten den ikasiko dute, hitzaeta irudia elkartuz, bi profesio-nalen laguntzarekin. AitziberAlonso ilustratzailea eta Yolan-da Arrieta idazlea izanen dira tai-lerra emanen dutena.

    Guaixe 2016ko marsuaren 18a kultura 15

    IZARAA L T S A S U

    %5eko deskontu zuzena etxe-ko jantzi eta osagarrietan.

    TXIKITXOA L T S A S U

    60 tik gorako erosketeetan,%10eko deskontu-txartel bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

    NAMASTE YOGAA L T S A S U

    Bi yoga klase doan.

    TIPI TAPA OINETAKOAKA L T S A S U

    60 ko erosketagatik %10ekodeskontua (eskaintza ezmetagarria).

    VIZU ILEAPAINDEGIAI T U R M E N D I

    30ko gastuarekin, %10ekodeskontua.

    ALDASORO HARATEGIAA L T S A S U

    30ko erosketa batengatiketxeko produktua opari.

    ALFA INMOBILIARIAA L T S A S U

    Etxe edo pisu baten eroske-tagatik 100 ko txekea opa-ri.

    KIXKUR ESTETIKAZENTROA

    Z I O R D I A30 ko gastuarekin %20ekodeskontua produktuetan.

    IORTIA HORTZ KLINIKAA L T S A S U

    %10eko aho garbiketetaneta hortz ateratzeetan. Azter-keta doan.

    JULENE KORTSETEGIETA LENTZERIA

    A L T S A S U%5eko deskontua 50 tikgorako erosketetan.

    www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

    BAZKIDETZA 50948 564 275

    Nonerabili

    Martxoaren 21etik apirilaren 4ra arte,astegunetan 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean

    Agustin Gonzalez AzilurenArrano beltza arte sorme-nerako oinarri gisa. 1976komusika pieza atonal abangoar-dista hori Artzeren poema bateanoinarriturik dago eta Nafarroakoerresumaren galeraren inguruanari da. Langai horrekin Iigo Ari-tza ikastolako eta Txiokako haurikastolako ikasleek euren sorme-na erabiliz artelanak sortu dituz-te, astelehenetik aurrera jendau-rrean ikusgai izanen direnak.

    Musikarte proiektua aurreraeramateko, lehenik, ikasleen moti-

    bazioa landu zuten. Horretarako,Igor Ijurra musikariaren eta PatxiAbasolo historialariaren hitzaldibana izan zuten ikasleek. Horre-kin batera, Irati Urrestarazu, Ele-na Santano eta Sandra Galbeteartista sakandarrekin saio prak-tikoak izan zituzten. Horren guz-tiaren ondoren, ikasleek musikaksortutako sentimentuak eta espre-sioak aintzat hartuz, sortu nahizituzten obrak diseinatu zituzten.Ikasleek interpretazio artistikoezberdinak sortu dituzte, Iortianikusgai daudenak.

    Hirugarren aldiaAltsasun kokatuak dauden bi ikas-tolek duela lau urte hasi ziren Saka-

    nako artistak aitzakia moduan har-tuz ikasleekin sormena lantzen,Txioka haur ikastolatik hasi etaDBHko ikasleetaraino aritzen diraproiektuetan lanean. Aurrenekoaldian Txuspo Poyoren, Dora Sala-zarren eta Jose Ramon Andareneskulturez baliatu ziren lanak sor-tzeko. Duela bi urte, berriz, Casti-llo Suarez eta Alberto Barandiara-

    nen obrak izan ziren sormenarenardatza. Eskultura eta literatura-ren ondoren, musikarendako txan-da izanda oraingoan.

    Mustutze ekitaldiaMartxoaren 22an, asteartean,18:00etan Iortia kultur gunean.

    Larunbatean, 18:30ean, Lakuntzakokultur etxeak Nafarroako Haur etaGazte Kantarien Jaialdia hartuko du

    Banaka, binaka edo taldeka.Nafarroako Haur eta Gazte-txo Kantarien Jaialdietanherrialde guztiko 470 bat abeslariari dira parte hartzen. Orkoien etaLodosako jaialdien ondoren, Lakun-tzan haietako 139ren txanda izanenda, bihar. Bost herrietako kantariakigoko dira Lakuntzako eszenato-kira, guztira 13 kantu emateko.Lakuntzako eskolako 50 haur etagaztetxok, lau taldetan, kanta banaeskainiko dute. Lakuntzako SanSaastin musika eskolako beste tal-de batek, 16 kide, beste kanta bate-kin parte hartuko du.

    Berriozarrek igandean azkenjaialdia hartuko du. Azkenik, api-