538 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko ilbeltzak 29, ostirala • 2. aroa • 538. zenbakia Calaisko errefuxiatu eremuko bizi baldintza penagarriez eta osasunerako kaltegarriez azalpenak eman dizkigu Juan Pedro Higuerok Sakanako pilota txapelketak txapeldunak ditu Sakanerria >> 10 Kirolak >> 13 Elkarlanean, elkarrekin >>6-7 Tarima Beltza antzerki taldeak fartsa bat mustuko du bihar Iortia kultur gunean saio bikoitza >>15 Sakanako irristaketa Topaketak 140 irristalari elkartu zituen Olatzagutian aritu ziren >>12 Unanun ezezkoa obretako hondakinen proiektuari Gehienak, kontrako botoak >>3 Bakaikun erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketa Bihar, 19:00etan, aurkezpena >>3 Joan den urtean langabeziak behera egin zuen 387 langabe gutxiago zeuden >>8-9 >>14 Bertsolari berriak plazara

description

 

Transcript of 538 guaixe

Page 1: 538 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko ilbeltzak 29, ostirala • 2. aroa • 538. zenbakia

Calaisko errefuxiatu eremuko bizib a l d i n t z a p e n a g a r r i e z e t aosasunerakokaltegarriez azalpenakeman dizkigu Juan Pedro Higuerok

Sakanako pilotatxapelketaktxapeldunak ditu

Sakanerria >> 10Kirolak >> 13

Elkarlanean, elkarrekin >>6-7

Tarima Beltzaantzerkitaldeak fartsabat mustukodu biharIortia kultur guneansaio bikoitza >>15

SakanakoirristaketaTopaketak140 irristalarielkartu zituenOlatzagutian arituziren >>12

Unanunezezkoaobretakohondakinenproiektuari Gehienak, kontrakobotoak >>3

Bakaikunerabakitzeeskubideariburuzko herrigaldeketaBihar, 19:00etan,aurkezpena >>3

Joan denurteanlangabeziakbehera eginzuen387 langabe gutxiagozeuden >>8-9

>>14

Bertsolari berriak plazara

Page 2: 538 guaixe

MusikaOpera, kontzertu didaktikoa. Otsailaren3an, asteazkenean, 18:30ean Irurtzungokultur etxean. Musika Eskola.

AntzerkiaMikroantzerkiak: Nirea zurea da etaBladimir eta Nikasko. Ilbeltzaren 30ean,larunbatean, 19:00etan Etxarri Aranazkokultur etxean. Lorena Arangoa eta XabierArtieda.

Falstaff no cree en la otra vida. Ilbeltzaren30ean, larunbatean, 20:00etan eta22:15ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Ipuin kontalariaZer da berri? Hortz eta galtzerdi.Ilbeltzaren 29an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

DokumentalakEuskal harriaren abd-ak. Otsailaren 3an,asteazkenean, 9:30ean Altsasuko Itsasieuskaltegian.

ZinemaJai Alai blues. Ilbeltzaren 29an, ostiralean,21:45ean eta ilbeltzaren 31n, domekan,20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Palmeras en la nieve. Ilbeltzaren 29an,ostiralean, 22:00etan eta ilbeltzaren 31n,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

Yoko. Ilbeltzaren 31n, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

El desafío. Otsailaren 4an, ostegunean,19.00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

IrteerakIruñeko bolatokira. Ilbeltzaren 30ean,larunbatean. Altsasuko Intxostiapunta gaztegunea.

ErakusketakAltsasuko inauteriak. Otsailaren 2tik 11raarte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta

domeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Hitzaldiak Euskal harriaren abd-ak. Otsailaren 4an,osteguna, 9:30ean Altsasuko Itsasieuskaltegian. Hizlaria: Jaume Gelabert.

LiteraturaJuarez en la sombra (Judith Torrea).Otsailaren 4an, ostegunean, 18:00etanIrurtzungo liburutegian. Irakurle taldea.

TailerrakFofutxa tailerra. Ilbeltzaren 31n, domekan,

18:00etan Altsasuko Intxostiapunta gaztegunean.

Bestelakoak EH-ko mus txapelketako kanporaketak.Ilbeltzaren 30ean, larunbatean, 16:30eanIrurtzungo Pikuxar euskal txokoan eta22:30ean, Uharte Arakilgo Marisol ostatuan.

Familia-Mintzakide, jokoak. Ilbeltzaren31n, igandean, 12:00etan Irurtzungo plazanedo karpan. Aizpea.

Nafarroako aurrekontuen azalpena etahauteskunde balorazioa. Otsailaren 5ean,asteartean, 18:00etan Uharte Arakilgoudaletxean. Sakanako EH Bildu.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira! Ilbeltzaren29an, ostiralean, Irurtzun, Uharte Arakil,Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku,Altsasu eta Olaztin. Hileko azken ostiralekoelkarretaratzea.

Erabakitze eskubidea, herri galdeketarenaurkezpena. Ilbeltzaren 30ean,larunbatean, 19:00etan Bakaikukoudaletxean. Gure Esku Dago.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Ilbeltzaren31n, domekan, 20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Beñat Gomez MaizZORIONAKBeñat, 9 urte eder eta zoriontsu zure ondoan.

AmetsZORIONAK AITTUNAAMETS!!Zein azkar pasatudiren 15 urte hauek! Zermoduz eramaten dituzu?Segi beti bezain jator etaalaitsu izaten. Asko maitezaitugu.

ilbeltzak - otsailak 29-5Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Zorionak Zangotzakotxapeldunei!Etxekuen partez.

Ilbeltzaren 29an eta 31n Iortia kultur gunean ikusgai izanen da.

Page 3: 538 guaixe

Larunbatean, 19:00etan, Bakaikukoudaletxean batzarra deitu dute,herri kontsultaren aurkezpenaegiteko

Bakaikun erabakitzeko eskubide-aren aldeko dinamika duela biurte Gure Esku Dagok antolatu-tako giza katearekin batera abia-tu zen. Herri-dinamika anitza etaparte-hartzailea sortu dute Bakai-kun eta Euskal Herrian erabaki-tzearen alde lan egiteko. Bakaiku-ko taldeak oinarrizko hiru prin-tzipioren bueltan antolatu dudinamika: herri bat gara, eraba-kitzeko eskubidea dugu eta herri-tarron garaia da.

Hiru printzipio horiekin eta“inguruan dituzten pertsonekiko

begirunez eta era positiboan” lanegin dute erabakitzeko eskubide-aren alde. Hala, azken erabakiabakaikuarren artean ikasturtehonetan herri galdeketa egitearen

aldeko sinadura bilketa martxanjartzea izan da. Azken hilabeteakhorretan eman dituzte eta jasota-ko babesak bulkatu ditu biharkobatzarra deitzera.

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a 3

ezkaatza >>

Erkuden Ruiz Barroso

Unanuko soro batean egin nahi denobretako hondakinak kudeatze-ko proiektuaren alde edo kontrazeuden galdetu zitzaien unanua-rrei igandean. Herria informatugabe eta haren iritzia jakin gabeproiektua aurrera eraman nahiizan dutela salatu zuten Ergoienabizirik plataformako kideek. Igan-dean egindako bozketan herriakontra dagoela “argi” gelditu zelaesan zuen Javier Mozo kontzeju-ko presidenteak. Soroan dagoene-ko hondakinak bota dituzte. Eta,horregatik, salaketa NafarroakoGobernuan eta Ebroko Ur Konfe-derazioan aurkeztu dute.

Unanuko soro batean obretakohondakinak kudeatzeko proiektuazegoela jakin zutenean, herriabatzarrera deitu zuten. Herri gal-deketa egitea erabaki zuten ondo-ren, izan ere, herria alde edo kon-tra zegoen jakin nahi zuten; nahiz

eta erantzuna aldez aurretik nahi-ko garbi zuten. 96 unanuarrekzuten bozka emateko aukera eta68k haien bozka eman zuten(%70,83). Haietako 66k ezetz esanzuten. Bat obretako hondakinakkudeatzeko proiektuaren aldeagertu zen, eta beste batek txurian

bozkatu zuen. “Herria kontra dagoela argi

geratu da”, adierazi zuen JavierMozo Unanuko kontzejuko presi-denteak. Soroan hondakinak iku-si daitezke, baina sarrera debeka-tuta dutela azaldu zuen Mozok:“sarrera kontzejuarena da, beraz,

edo sartzeko beste bide bat aurki-tzen dute edo ezin izango dutegehiago sartu”. Hondakinak ken-du behar dituzte eta horretarakobaino ez dute baimenik izango.Proiektua “bertan behera” utziarte ahal den guztia egingo dute-la gaineratu zuen. Sinadura bilke-ta ere egiten ari dira.

Beste ibar proiektu bat “Aurretik jendearekin hitz egingenuen eta jendea kontra zegoe-la jakin genuen”. Ergoiena Bizi-rik plataforma ezezkoarekinpozik zegoen. Herria informatugabe proiektua aurrera eramannahi izan dutela salatu zuten.“Formak” ez direla egokienakizan azaldu zuten. “Holakoproiektu” baterako lekua ez delaegokia zioten: “guk beste gauzabat nahi dugu Ergoienarendako.Naturarekin eta gure inguruare-kin zerikusia duen proiektu bat;

abeltzaintza eta nekazaritzare-kin zerikusirik duena”. Obreta-ko hondakinak kudeatzeko plan-ta jarriz gero, “haien” proiektuabertan behera geratuko litzateke-ela azaldu zuten. “Kutsadura han-dia ekarriko luke. Errepideantrafiko handia egonen litzateke.Zarata, zikinkeria...”.

“Ez gaude proiektuaren kontra,baina lekua ez da egokia”. Saka-nan hainbat industrialde daude-la diote, holako proiektu bat mar-txan jartzeko egokiak direnlekuak. Ergoiena “oraindik lekuzoragarria” dela diote platafor-matik. “Sakanako birikak gara”.Plantarekin kalte handiak sortu-ko liratekeela adierazi zuten, etanahi duten “ibar proiektuarekin”bukatuko lukeela. Enpresa priba-tu baten irabaziengatik herri osobatek kalteak izanen lituzkeelagaineratu zuten. “Gure etorkizu-na baldintzatzen du”.

Unanu»

Bakaiku»Etxarri Aranatz»

Unanuk ezetz esan dio obretakohondakinak kudeatzeko proiektuari

Errepideko puntu honetatik gertu egin nahi dute proiektua.

Bakaikuarrak Gure Esku Dagok antolatutako giza katean.

Erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketa eginen da

Joseba Asiron Iruñeko alkateakEnnecco parkea bisitatu zuen aste-lehenean. Ennecoren egitasmoamartxan jarri zenetik Asiron Enne-co proiektuaren babesle izan da. Gai-nera, ekimena aurrera atera dadinlanean aritu da eta ari da. Izan ere,Asiron historialaria da eta Erdi Aro-ko dorreetan aditua da. Parkearensarreran jasoko den Erdi Arokodorrea bere ikerketa eta aholkula-ritzari jarraituz jasoko da.

Asteleheneko bisitarekin proiek-tuaren aurrerapenak bertatik ikus-teko aukera izan zuen. NafarroaBizirik fundazioko ordezkaritzabatek eman zizkion azalpenak.Horren aurretik Eneka Maiz Ulaiar

alkatea buru zuen Etxarri Aranaz-ko Udaleko ordezkaritza batek uda-letxean harrera egin zion. Aginta-rien liburuan sinatu ondoren guz-tiek Danbolintxulora jo zuten.

Egitasmoaren berri ematekobilera irekia egin zen Etxarri Ara-nazko kultur etxean atzo arratsal-dean. Erredakzioa ixterakoan ezgenuen haren berri.

Asironek Ennecco parkea bisitatu zuen

Page 4: 538 guaixe

Lenny Kravitzen “Where are werunning” entzuten dut irratianautoaren azeleragailuaren peda-la estuago zapaltzen dudan bitar-tean. Errepideko seinaleak etazenbait gidari atzean utzita dago-eneko, eguzkiarekin lehia bizian,lantokiko aparkalekura nor lehe-nago iritsiko. Gasoila errez, indarbiziz kolpatzen du keak asfalto bel-

tza inguruko bizidunak pozoin-tzen dituen bitartean. Kamioi ila-ra handiek, migratzen doazenbale handien antzera, ortzimugabaino haratagoko lekuren bate-tik etengabe datoz hidrokarbu-rozko laino artean.

Artista afroamerikarrak hela-razten digun mezua datorkitburura kotxeko motorra itzaltze-

an. Ardura gehiegi, abiaduragehiegi gure bidean. Negukohotzak noiz igaroko, udan zainditugun beroak freskatzeko den-borari bultzaka. Lasterketa bate-an sarturik, bizitzen ahaztu zai-gu, hilabete bukaerako soldata-ren zain. Asteburuaren esperoan,oporrak noiz iritsiko. Konturatze-rako jubilazioa, baldin eta iritsi-

ko bada.Haurrei begira ikasten da azka-

rren, bizitzak ez duela asperen batbaino irauten. Haien hazitze azka-rrak erakusten digu zenbat den-bora eskaini diogun eguneroko-tasunaren errotarri birrintzaile-ari . Haien aldameneanLizarragako tunelera igotzeaketa ordubeteko elur festari darion

atseginak, alde batera uzten dituhaizeak aurpegian zartaraztendizkigun izotz frintzen oinazea.Denborari begira egon gabe, betadugun bitartean egin diezaiogunaurre eguraldi petralari harkeskaintzen digun bizipena gurememoria hauskorrean gordedadin.Xabier Reparaz

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a4 iritzia

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Guaixe Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Aurreko urtearen bukaeran etaurte hasiera honetan, ilusioz lane-an jarraitzeko notiziak ugariakizan dira gure bailaran. Nafarro-ako aurrekontuak prestatzekoepea bukatzear zegoelarik Saka-nako dendari elkarteak, Bidela-gun turismo elkarteak eta Sakan-tzen sareak bilera bat deitu zutenazaroan egoerari buruz hitz egi-teko. Bertan, erabateko adostasu-na lortu zen egoeraren irakurke-

tari dagokionez eta plataformasozial bat sortzea erabaki zen.Honen helburua NafarroakoGobernuari Sakana 2020 planaestrategikoa diruz eta pertsonezhornitzeko eskaera bultzatzea.Egun batzuk lehenago, eskualde-ko alkate guztiek Mankomunita-teko lehendakariarekin bateraargitaratutako manifestua indar-tu zuen. Bertan eskaera bera egi-ten zen. Egun batzuk berandua-

go Sakanak izendatutako ordez-kariak Nafarroako Gobernuare-kin bildu eta ez zen denbora askopasatu Manu Ayerdi kontseilariak250.000 euroko diru laguntza bide-ratuko zuela esan zuenean, 2016.urtean Sakanako garapen eko-nomikoa eta soziala sustatzeko.Egia da eskatutako diruaren here-na besterik ez dela baina proiek-tu batzuk martxan jartzeko nahi-ko izango da. Berri positiboekin

jarraituz, aurreko astean eta ahobatez, Parlamentuak, ebazpen batonartu zuen, bertan, Sakanakogarapen ekonomikoa eta sozialamodu jarraian lantzeko ekintzaksustatzea eskatzen zion Gober-nuari eta baita ere, SakanakoPlan Estrategikoa bere osotasu-nean garatzeko beharrezkoakdiren baliabideak eskaintzea.

Notizia guzti hauek, positiboakizanik ere zerbait interesgarria

adierazten dute. Behetik gorakopresioak bere fruituak ekartzendituela eta guztion arteko lanki-detza eraginkorragoa izan ohidela. Erronka asko ditugu aurre-an, langabezia, prekarietatea etaoro har gizarte justuagoaren alde-ko borrokan sortzen zaizkigunerronka guztiak. Sakanako gara-pena integrala izango da edo ezda izango. Abian

Hamar gaztetik lauk noizbaitalkoholaren eraginpean gidatudute, eta hamarretik batek bestedroga batzuk hartu ondoren gau-za bera egin du.Datu hauek Mapfre eta FAD (Dro-ga menpekotasunen laguntzara-ko Fundazioa), 16- 30 urte artekogazteekin egindako ikerketa bate-tik atera ditugu, estatuko 1.000gazterekin hitz egin ondoren.Ikerketarekin jarraituz, gazteenerantzunaren arabera, %38,7konartzen dute edan ondoren autoahartu dutela, eta beste % 10,2k,

beste droga batzuk kontsumitu-ta gidatu dutela.Datu hauek ez datoz bat gazteekadierazten dutenarekin. Zehazki,gehiengoak dio sustantzien era-ginen eta arriskuen berri etagaiaren gaineko informazioabadutela. Arazoa da ezagutzadutelarik ere, gero erabaki arris-kutsuak hartzen dituztela.Inkestek diotenaren arabera, gaz-te askok onartzen dute gidariaedanda zegoen auto batean igodirela edo cannabis eta marihua-na kontsumitu duten gidarien

autoan noizbait joan direla.Egoera honetan, beharrezkoa daideia bat lau haizetara zabaltzea:alkohola edo beste droga batzukhartu badituzu, ez gidatu.Datuak argiak dira oso; estatuangertatu diren istripuen %52tangidariak positiboa eman zuenalkohola edo beste droga batzue-tan.Beste aldetik, trafiko kanpainakdirela eta, isun eta santzio purrus-tada bat egon da. Baina zentzuhonetan isunak eta kontrolak ezdira nahikoak, benetako aldake-

ta heziketa eta sentsibilizazioa-rekin etorriko da bakarrik, dese-gokiak diren jarrerak eta porta-erak aldatu ahal izateko.Ulertu behar da oso arriskutsuadela edan edo drogak hartu dituengidari baten autoan igotzea. Euro-pako zenbait herrialdetan ideiahau oso barneratuta dute gazte-ek zein helduek, gizarte osoak.Gure zonaldean gazteen arteanzabaltzen ari da azken ideia hau,eta urtetik urtera gehiago dira jai-busa edo taxia festa baten ondo-ren etxera bueltatzeko erabiltzen

dutenak. Egoera batzuetan autoabaino desegokiagoa dela usteduten arren, eskerrak emanbehar dizkiegu jaibusa erabil-tzen eta estimatzen duten gazte-ei. Beste behin, gazte zein heldu,guztiak arduraz jokatu eta biziaarriskuan jarri ez dezaten anima-tu nahi ditugu. Finean, gauza batulertu behar dugu behingoz, ara-zoa ez dela puntuak kentzea edo-ta isuna jasotzea; arazoa, zurebizia eta besteena arriskuan jar-tzea da.Irurtzungo Gizarte Zerbitzuak

hara zer dien

Edan edo beste droga batzuk hartzen badituzu… autoa hartzen duzu?

barrutik kanpora

Ilusioa

Denborari bultzaka

Page 5: 538 guaixe

sakanerria >>Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a 5

SAKANA

»

»

Euskal Herrian Euskaraz-ek(EHE) “euskaldunok bizi dugunmenpeko egoera, euskaraz bizizirauli nahi dugu. Horretarako,hutsune nabarmen bat betekoduen tresna berri bat, tailer batproposatzen dugu”. Eragile euskal-tzaleko kideek azaldu dutenez, tai-lerrak “euskaraz bizi nahi eta aha-legina egiten dugun herritarroihizkuntza praktika sumisoak gain-ditzeko baliabide pertsonalakeskainiko dizkigu”. Azaldu dute-nez, “Baliabide hauek kolektibo-ki landu eta garatzeko, eta beste-lako arloetan aldaketak eragiteko,dinamikak eskura jarriko ditugu”.EHEk TELP ikastaroen sortzaileGemma Sanginesekin elkarlane-

an sortu du tailerra eta bera iza-nen da saioen gidaria.

Eragile euskaltzaleko kideekargi dute hizkuntza eskubideendefentsarako dinamikak beharrez-koak direla, baina “horien gara-penarekin soilik ez da nahikoa”.Euskararekiko aldekotasuna lor-tzeko dinamikei balioa aitortutaere, “bada garaia, jarreretan soi-lik zentratu baino, jokabide alda-ketetan zentratzen hasteko, euska-raren alde egotetik euskararenalde egitera pasatzeko”.

HausnarketaEHEk abenduan Izan, egin, eragin.Euskal Herrian Euskaraz izenaduen hausnarketa prozesu parte-

hartzailea abiarazi zuen. Dagoe-neko hainbat herritan batzarrakegin dituzte eta hainbat pertsona-rekin aurrez-aurreko solasaldiakizan dituzte. Hausnarketa proze-suaren helburua da:“hizkuntzagatazkaren korapiloak askatzeko

gakoak identifikatu eta, haiei eki-teko, EHE erakundearen etorkizu-na marraztuko duten neurriakhartu”.

Gogoetaren oinarrian “euskal-dunen aktibazioa” jarri dute. Era-gile euskaltzaletik azaldu dute-

nez, “sinetsita gaude euskarazbizitzeko behar ditugun aldaketaknorbanakoon zein hiztun komu-nitatearen ahalduntzearekin eto-rriko direla”. Hizkuntza aktibis-morako tailerra ildo horretankokatu dute.

Ikastaroak

Ilbeltzaren 29an eta 30ean AltsasunOtsailaren 12an eta 13an TxantreanOtsailaren 27anArrasatenMartxoaren 12anDurangon

Euskarak adarra jotzeko, ligatzekoeta haserretzeko… balio duela etaoso adierazkorra dela ikasi zutenAltsasu institutuan abendu akabe-ran. DBHko 4. mailako 4 geletako88 ikaslek Ttakun kultur elkartea-ren Lagunarteko hizkerarekin jola-

seanikastaroa jaso zuten. Tailerra-ren helburua egoera informaletaneuskarazko erregistro kolokialaerabiltzea eta hizkuntzarekin jolas-tu eta ondo pasa daitekeela erakus-tea da. Bi orduko bi saiotan, batezere, adarra jotzeko, ligatzeko eta

haserretzeko esamoldeak landuzituzten. Ohi bezala, gairik arrakas-tatsuena ligatzearena izan zen. Saka-nako Mankomunitateko EuskaraZerbitzuak Altsasu institutuko eus-kara departamentuaren laguntza-rekin antolatu zuen tailerra.

Euskaldunon hizkuntzaaktibaziorako tailerrak

Ikastaroen aurkezpena Altsasun egin zuten astelehenean.

Gazte hizkera zabaltzen

Bidelagun turismo elkarteak Saka-nako turismo eskaintza aurkeztuzuen Madrilgo Fitur azokan larun-batean. Ibarreko turismo eskain-tza ezagutarazteko aparteko lagun-tza izan zuten: Altsasuko inaute-ri batzordeko 28 kide, herrikoihotea nazioarteko turismo azoka-ra eraman zutenak.

Nafarroako standean momo-txorroak, juantranposoak, sor-ginak eta akerrak euren norta-

suna azaldu zuten (12:30ean,17:00etan eta 19:00etan, 20 minu-tuko saioetan). Haiekin batera,txistulariak, atabalaria eta txa-lapartariak joan ziren AltsasutikMadrila. Guztien artean, azoka-ren nazioarteko erakusleihoan,Altsasuko ihotea 2012tik turismointereseko festa zergatik den era-kutsi zuten. Bestalde, Altsasukoihoteko ordezkariak larunbateanLizarran izanen dira.

Altsasuko inauteria Sakanako turismoa sustatzen

Inauteri batzordeko kideak elkarrekin. Nafarroako GobernuaSorgin beldurgarria. NAfarroako Gob.

Page 6: 538 guaixe

Aurreko ostiralean izan zirenNafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuan age-rraldia egin zuten aurreko osti-ralean Askapenako bost auzipe-tuetatik lauk, Walter Wendeli-nek, Dabid Sotok, UnaiVazquezek eta Aritz Ganboaarruazuarrak, Amaia Izko abo-katuarekin. Audientzia Naziona-leko auzian izandako egoerarenberri eman zuten, eta auzian“irregulartasunak eta neurri-gabekeriak” jasan dituztela sala-tu zuten. Epaiketan, ETArekinkolaboratzea akusatzen diete etasei urteko kartzela zigorra eska-tzen diete. Egun, fidantzapeanaske daude, epaiaren zain. Aska-penako auzipetuek EH Bildu-ren, Geroa Bairen, Ahal Dugu-ren eta Ezkerraren babesa jasozuten. Horretaz gain, ilbeltzaren30ean aurkeztu eta aurki abiara-ziko duten dinamikaren berrieman zuten Askapenakoek. Epai-keta politikoen kontrako ekime-na izango da, eta talde politiko-en, instituzioen eta gizarte era-gileen inplikazioa eskatuko dute.

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a6 sakanerria

Irurtzun»

Altsasu»

SAKANA

Euskara praktikatzeko hitzorduazehaztu dituzte, ia hilero batantolatuz

Familia-Mintzakide egitasmoaAizpea Irurtzungo euskaltzaleentopaguneak irailean jarri zuenmartxan. Familia euskaldunenda-ko eta euskalduntze bidean egon-da jarduera osoan zehar euskarazhitz egiteko gutxieneko mailaduten guraso eta seme-alabeizuzendua dago. Aizpearen ekime-naren helburu nagusia umeen-gan haien artean eta baita helduo-kin ere euskaraz aritzeko ohiturabultzatzea da, eta helduak horre-tarako eredua izatea. Bide batez,Familia-Mintzakidek euskaraikasten ari diren helduei besteeuskaldun batzuekin hizketatze-ko aukera ematen die ere. Beraz,Familia-Mintzakiden parte har-tzen dutenek, bai gurasoek baiumeek, jardueran zehar euskarazaritzeko konpromisoa hartubeharko dute.

EgutegiaEguna JardueraIlbeltzak 31 Jokoak plazan edo karpanOtsailak 28 Ibilaldia, Etxeberriko buelta.Martxoak 20 Gorriti artistari bisita.Apirilak 24 Sakanako Sortzen jaialdia.Maiatzak 29 Ibilaldia, Saien behatokiaGaragarzaroak 19 Ibilaldia, Arrantzaleen bidea.Irailak 25 Zehaztu gabe dago.Lastailak 23 Euskaraz bizi nahi dut egunaAzaroa 27 Mahai jokoak(Ibilbideen egunetan eguraldiak laguntzen ez badu bestelako ekintzak antolatuko dituzte, hala nola,sukaldaritza tailerra edo mahai jokoak).

Aurreko irteera batean parte hartu zuten irurtzundarrak.

Askapenako kideak eta abokatua Parlamentuan.Askapena.org

Familia-Mintzakidek badu egutegia

Zer moduz gobernuko ordezka-riekin?Oso ongi.

Zuen elkarteak zein eskaeraegin dizkiezue?Instituzioak Sakanarekin inplika-zio handiagoa izateko eskatu du-gu. Bestetik, diru-laguntzak eta,horrekin batera, guretako presta-kuntza. Jendearengana nola hel-du, jakin dezaten hemen gaudela.

Haien aldetik zer jaso duzue?Printzipioz, ikusten dute aukerahandiak daudela. Ikusten da orainarte ahaztuak egon garela. Gu-txienez, orain, ikusten dugu,baietz, Nafarroako Gobernuak or-dezkaritza dugula. Nik uste duthaien esku dagoena eginen dute-la. Beti kontuan hartuta eskatzendugun guzti-guztia ez dela posiblelortzea.

Eskatzea libre?Bai, bai, horregatik eskatu dugu!

Aurtengo zuen elkarteak zeinasmo du?Hainbat gauza ditugu buruan, bai-na ezer itxia ez.

Urte aldaketarekin itxiera etaesku-aldatze batzuk izan dira.Zein da egoera?Egia esan Sakanako dendari etaostalarien egoera larria daoraindik.

Egoera larri horren aurreansakandarrok behar bezala eran-tzuten dugu?Ez. Nik uste dut ez garela kon-tziente zer daukagun. Bilera ho-netan horretaz asko hitz egin du-gu. Sakanan, bai zerbitzuetan, baidendetan, bai turismo arloan gau-za pila ditugu. Eta etxe ondoan zerdaukagun ez dakigu. Ez gara kon-tzienteak.

Aldameneko herria, ezezaguna?Bai, bai. Baita gure herria bera!Sakana ezagutzen lan handia dau-kagu.

Zergatik kidetu zuen elkartean?Denok elkarrekin egon behar du-gu, gure ahotsa entzun dezaten.

Sakanako ordezkariek gobernukoekin bilera

gertutik >>Tania Ganboa

Sakanako Dendari, Ostalari etaZerbitzuen elkarteko presidentea

Altsasuko alkate Javier Ollo NaparBuru Batzarreko kidea izango da

Abenduan hasitako barne proze-suaren ostean, datozen lau urte-etarako lurralde batzarrak berri-tu ditu EAJ-PNV alderdiak. Nafa-rroan Unai Hualde altsasuarrakhartuko du 2012tik egungo Nafa-

rroako presidenteordea denManu Aierdik betetzen zuen kar-gua; bera izango da EAJko Nafa-rroako Buru Batzarreko presi-dente berria.Egun, Geroa Baikoparlamentaria da Hualde etaGeroa Baiko zinegotzia Altsasu-ko Udalean. Hualderen asmoa

“aldaketaren gobernua indartze-ko ekarpena egiten jarraitzea”izanen da. Presidenteaz gain,EAJko Napar Buru Batzarreko%80a berritu da. Tartean, NaparBuru Batzarreko kide lanetanestreinatuko da Altsasuko alka-te Javier Ollo.

Unai Hualde EAJko Nafarroako buru

Askapenako kideek Nafarroakotalde gehienen babesa jaso zuten

Ezkutariri zeresan diozue?Beti nahi izandugu Nafarro-ako Gobernu-ko ordezka-riak etortzeagure nahiakhaiei esateko.Sakanako Plan

Estrategikoko (SPE) turismo arlo-ko zenbait puntu eginak ditugu.Azken urtean, dirurik gabe, gauzapila egin ditugu. Gauza gehiago,handiak egiteko, finantziazioa be-har dugu. SPE garatzeko akordioasinatzeko prest dago. Aurreratze-ko puntu batzuk daude eta zernahi dugun esan diogu. SPEko puntu garrantzitsua da Sa-kanak turismo teknikaria izatea.Finantziazioa sinatzea espero du-gu turismoa mugituko duen per-tsona bat kontratatzeko. Gainera,orain Nafarroako Gobernuak tu-rismo teknikari bat izendatu duBaztan, Plazaola, Sakana eta Liza-rralderako, Patxi Saenz. Pausuhandia da, lehen ez zegoen ezer.

Aurtengo lehentasunak?Alde batetik, turismo teknikariakontratatzea. Bestetik, AltsasukoHaritzen ibilbidea. Oso ongi dago,baina jendea joateko gauza pilaegin daitezke. Agian, azalpenakemanen dituen norbait behar da,gida bat, azalpenak eman eta bisi-tariek ibilbidea ongi ulertzeko. Horretaz aparte, prestakuntza da-go. Guk urtero zerbait egin nahidugu. Bai kideendako baita elkar-tean ez daudenendako ere. Osogarrantzitsua delako teknologiaberriak eta bestelakoak ikastea,aurrera egiteko.

Udalekin lanean ari zarete?Joan den urtean elkarteko Gem-ma eta Valen udal guztietako or-dezkariekin egon ziren. Turismoabulkatzeko denok elkarrekin zeregin dezakegun aztertzeko. Zerenbatzutan guk, sakandarrak, ezdaukagu argi ibarrean zer dauka-gun. Turismoa ibarrean garrantzi-tsua izan daiteke. Udal batzuekinez gara egon.

Zein asmo?Gutxienez haiek jakitea nor garen,zer egiten ari garen eta, posiblebada, haien laguntzarekin gauzagehiago egitea. Lakuntzako, Arbi-zuko eta Altsasuko Udalekin hi-tzarmen bana sinatu dugu. Feriaeta bestelako ospakizunetan gureturismo informazioa zabaltzekopostua dohainik jartzeko. Azkenfinean, gure lana Sakana “saltzea”da. Hori egin ahal izateko udalenlaguntza pixka bat behar dugu.Aurten Sakanan dauden azokaguztietan egonen gara, joan denurtean bezala. +www.guaixe.eus

gertutik >>Alfonso Nuin

Bidelagun turismo elkartekopresidentea

Page 7: 538 guaixe

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a sakanerria 7

Sakanako merkataritza etaturismoa arloetako ordezkariak etaNafarroako Gobernukoarduradunak elkarren berrizuzenean izateko eguna izan zutenasteartean

Eguerdian lan bilera egin zutenTania Ganboak (Sakanako Denda-ri, Ostalari eta Zerbitzuen elkar-

tea), Alfonso Nuñezek eta DanielTorrentek (Bidelagun turismoelkartea), Iker Manterolak (Saka-nako Garapen agentea), MaitaneEzkutarik (turismo eta merkata-ritza zuzendari nagusia), Marga-ri Cuelik (antolaketako, turismo-ko eta merkataritzako zuzendaria)

eta Patxi Saenzek (gobernuarenherrialdearen mendebalderakoturismo teknikaria).

Bilera horretan sakandarrek,zeinek bere arloan, orain arte egin-dakoaren, egungo egoeraren etahaien ikuspuntuen berri emanzieten gobernuaren ordezkariei.

Haiek, bestalde, dituzten egitasmo-en berri jakinarazi zieten. Sakan-darrek azken horien jarrera onanabarmendu ziguten.

Arratsaldean bilera irekia eginzen eta 30 bat pertsona elkartuziren. Administrazioaren aldetikhan ziren Irañeta, Uharte Arakil,

Arbizu, Etxarri Aranatz eta Altsa-suko udal ordezkariak, baita Una-nuko kontzejukoak ere. Haiekinbatera, Bidelagun elkarteko etaSakana eta Altsasuko dendarielkarteetako kideak eta Enneco,haritzaren memoria parkeko ardu-radunak ere.

Sakanako ordezkariek gobernukoekin egindako lan bilera

Elkarlanerako, elkar ezagutzen

Sakandarron eta gobernuarenasmoak uztartu daitezke?Bai. Azterketa bera egiten dugu.Puntu askotan erabat bat egitendugu. Ez da gauza isolatua. SPEakordio orokorraren barruandauden beste arloak dira hauek.

Turismoan 2016rako zein asmo?Gure kabuz aurrera eramaten ari

ginen hainbat ekintza txiki Nafa-rroako Gobernuaren laguntzariesker bultzada izanen dute. Osogarbi dago Albaolarekin eta SanJoan baleontziaren berreraikun-tzarekin, proiektu horri lotuta,aurten dugula aukera horri bul-tzada emateko. Donostia aurtenEuropako kultura hiriburua denheinean, hor aukera bat dugu. Orain arte Nafarroako Gobernua-ren laguntzarik ez dugu izan. Bai-na orain ikusten dute gure basoeibalioa emateko eta turismoari lo-tuta kalitatezko eskaintza batsortzeko. Hori martxan jartzeko

Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzko-ako Diputazioarekin, DonostiakoUdalarekin erakundeen artekozein elkarlan mota abian jarri dai-tekeen hitz egin dugu. Eta Nafa-rroako Gobernua proiektu honenbultzatzaileetako bat izan dadin.Elkarlan horretarako prest azaldudira. Proiektu horrendako bultza-da garrantzitsua izanen da. Horretaz aparte, hainbat gauzazhitz egin dugu. Done Jakue bidezaharrari bultzada emateko bionikuspuntuek bat egiten dute. Al-tsasuko Dantzalekuko ibilbideaeta bere inguruan ekintzak egin

daitezke. Bernoako galtzada, ba-sotik itsasorako bidea, baleon-tziari lotuta, hori guztia nola lan-du. Enneco, haritzaren memoriaparkea. SPE garatzeko akordioanjasotzen dira turismoko lehenta-sun horiek. Horretaz aparte, hain-bat ekintza txiki.

Baita turismo teknikari batenkontratazioa, ezta?Dinamizazio lanetarako, Sakana-ko erakargarritasunei formaemateko, nola landu aztertzeko,eragileen arteko elkarlana bide-ratzeko, proiektuak bulkatzeko…

Denden egoera ez da xamurra. Ez. Kontsumo moldeak aldatzenari dira. Neurri batean herrita-rron kontzientzia falta ikustenda. Batek esaten zuen moduan:denda bat itxi arte ez gara kon-turatzen zein zerbitzu ematenzigun. Landu beharrekoak dirasentsibilizazio eta hezkuntza.Benetan, balioan jartzeko he-rrian uzten dugun euro bakoi-tzak herriko ekonomiari zer su-posatzen dion. Bestetik, denden eta turismoarenarteko erlazioa landu beharko da. +www.guaixe.eus

Sakanako turismo arloko eragi-leek zein premia jakinarazi diz-kizute?Asko izan dira. Bai turismoan baimerkataritzan premiazko gauzakdaude. Gauzak berehala egin etamartxan jartzeko beharra dagoe-la. Lan hori batera egiteko beha-rra ere badago. Urte askotan lanhori ez dela egin nabari da. Orain,badirudi, denbora hori berresku-

ratzeko halako presa dagoela.Hori nabari da. Pazientzia pixka bat eskatzea be-harrezkoa da. Guk hori dena bar-neratu beharra daukagu. Sakana-ko Plan Estrategikoan (SPE) le-hentasunak markatuta daude.Lehentasun horiek aurten hitzar-men batean sartzen dira. Aurten250.000 euroko konpromisoahartuta dago. Hitzarmena sina-tzeko prozesua martxan dago. Bestetik, turismo teknikari batjarri dugu, sektorearekin lan egindezan. Ekintza bihurtu behar du-ten behar horiek martxan jarri,aurrekontu bat eman eta aurten-go planifikazioan sartu, gurean

eta sektoreak egin dezakeenekintzetan.

Sakanaz arduratuko den tekni-kari hori Patxi Saenz da, ezta?Hemendik aurrera sektorea lagun-tzen eta aholkuak ematen ariko da.Eragile pribatuek, eta udalekgehien bat, dauden egitasmoak bi-deratzeko, beste eskualdeekin edoeragileekin sinergiak bilatzeko la-guntza behar dutela ikusten dugu.

SPE eta zuen lan ildoak erabatuztartuta daude, beraz?Bai. Azken urteetan Sakananegin den lana oso garrantzitsuada. Lan bateratua izan da, jende

askok parte hartu du. Orain gureplanifikazioan garbi utzi behardugu eta aurtengo ekintzak ze-haztu. Aurrekontu aldetik ez daurte oso interesgarria. Garapenarloan ez dugu diru gehiegi. Ho-rregatik, aurten lehentasunakjarri behar dira. Hitzarmen horihainbat urterako izanen da eta,aurrera begira, beste gauza ba-tzuk sartuko ditugula ikustendugu.

Merkataritza arloa larri dabil. Oso, garbi dugu. Hemen entzunduguna beste eskualde askotanentzun dugu. Dauden arazoakegiturazkoak dira. Garbi esanda,

guk laguntza eman behar dugu.Gehienbat kanpaina eta komuni-kazio aldetik. Hezkuntza ildo batizan behar duela ikusten dugu.Herrian dendak izatea bizia iza-tea da; jendea horrekin sentsibili-zatu behar dugu.

Gaurko topaketaren ondoren,berriak etorriko dira?Guk egin behar ditugun plan es-trategikoetan, turismo arloangehienbat, eskualdeak bisitatzeada asmoa. Sakanako hau hortikapartekoa izan da. Sakanakoa be-rezia delako eta nolabait ibarrekoegoerari bultzada ematen ari ga-relako. +www.guaixe.eus

gertutik >>Iker manterola

Sakanako garapen agentea

gertutik >>Maitane Ezkutari

Turismo eta merkataritzazuzendari nagusia

Page 8: 538 guaixe

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a8 sakanerria

SAKANA

Joan den urtean kontratazioak goraegin zuen Sakanan. 2014arekin alde-ratuta 606 kontratu gehiago sinatuziren. Generoari erreparatuta, kon-tratuen erdiak baino gehiagok gizo-nezkoen sinadura izaten jarraitzendu, nahiz eta 2015ean emakumez-koek sinatutako kontratuak %1,18egin zuen gora.

Azken bi urteetan sinatutakohamar kontratuetako bederatzibaino gehiago aldi baterakoakdira, zehazki %94,47 joan den urte-an. Hasieratik mugagabe direnkontratuak %2,6 izan dira azkenbi urteetan. Urte batetik bestera1,18 puntu gora egin dutenakmugagabe bihurtu diren kontra-tuak dira. Hala ere, sinatutako7.878etatik %2,89 besterik ez zirenizan 2015ean.

Zerbitzuen sektorean aritzekodira sinatutako kontratuen erdiabaino pixka bat gehiago, %52,46.Industriarako dira sinatutako biga-rren kontratu kopuru handiena:%44,53, joan den urtean 3,36 puntuigo ondoren. Eraikuntza sektoreankontratazioek 2,25 puntu beheraegin zuten joan den urtean Saka-nan, kontratuen %2,6. Abeltzaintza-rako lan kontratuak gutxienekoakizaten segitzen dute eta 2015ean, gai-nera, 0,59 puntu jaitsita, kontratuen%0,41 besterik ez zen.

Sakanan sinatutako kontra-tuak Nafarroan sinatutako guz-tien %2,32 izan ziren 2015ean,aurreko urtean baino %0,15gutxiago. Nafarroan urte batetikbestera kontratazioa 15,31 puntuigo zen 2015ean.

Kontratuak / Generoa2015 2014

Kopurua Ehunekoa Kopurua EhunekoaGizonezkoak 4.163 52,84 3.928 54,02Emakumezkoak 3.715 47,16 3.344 45,98Guztira 7.878 7.272

Kontratuak / Motak2015 2014

Kopurua Ehunekoa Kopurua EhunekoaHasi Mugagabe 208 2,64 189 2,6Hasi aldi baterako 7.442 94,47 6.959 95,7Mugagabe bihurtua 228 2,89 124 1,71Guztira 7.878 7.272

Kontratuak / Sektoreak2015 2014

Kopurua Ehunekoa Kopurua EhunekoaAbeltzaintza 32 0,41 73 1Industria 3.508 44,53 2.994 41,17Eraikuntza 205 2,6 353 4,85Zerbitzuak 4.133 52,46 3.852 52,97Guztira 7.878 7.272

Kontratuak /Sakanakoak Nafarroan sinatutakoen ehunekoa2015 %2,322014 %2,47

Kontratuak / Nafarroan 2015 338.9982014 293.979

Langabezia Sakanan

Kontratuenbilakaera

Ostegunean Santa Agedari kantatzeraAizpea, Irurtzungo euskaltzaleentopaguneak 18:00etan jarri duhitzordua, plazan. Trikitilariaklagunduta eginen dute kantu jira.Ibilbidea Barazkiguneko karpanbukatuko da. Bertan, azken kan-tuak eta txistor-jatea izanen dira.

Irintarrak 18:30ean dute hitzor-dua jarrita. Irañetan barna koplakkantatzen ariko dira, baserritarrezjantzita.

Lakuntzan, arratsaldean, esko-la eta ikastolako haurrak aterakodira Santa Ageda koplak herrianbarna kantatzera. Puska biltzeaeginen dute, meriendarako. Ilun-tze aldera, kriseiluak eskuan, abes-batza izanen da auzoz auzo SantaAgeda eskean ariko dena, geroafaltzeko.

Etxarri Aranazkoabesbatza etamusika eskolako neska-mutiko-ek, instrumentuak eskuan, SantaAgeda koplak kantatzera aterako

dira Etxarriko kale nagusietatikbarna. Bukatzerakoan udalakprestatutako txokolate goxoa das-tatuko dute estalopean.

Altsasukomusika eskolako fan-farrea, eskolania eta ikasleakkoplak kantatzera aterako dira18:00etan musika eskolatik.

Herrian barna kantatzen arikodira, ordu bat inguru, eta ondorenikasleek musika eskolan merien-da izanen dute. Bestalde, Erkuden-go Ama eta Altsasuko jubilatuelkarteko abesbatzak ere SantaAgeda martiriaren koplak kanta-tzera aterako dira iluntzean.

Mendeetako ohiturari jarraituzUrdiaingo san antondarrak haienbabeslearen eguna ospatu zuten Erkuden Ruiz Barroso

San Anton eguna ilbeltzaren 17anizan bazen ere, Urdiaingo kofradiaklarunbatean ospatu zuen hareneguna. Urdiainen 50 san antondardira. Hildako bat izan da azkenurtean kofradian, Pedro Mari Iri-goien, eta ez da kide berririk sar-tu. Larunbatean hildako kofrade-en omenezko meza egin zuten. Eliz-kizuna despedituta, elizaren ateansoroak bedeinkatu zituzten.

Tintiniturri elkartean bilduziren ondoren, kontuak egunean jar-tzeko eta karguak berritzeko. JesusMariano Zubiria eta Txomin Goi-

koetxea, joan den urteko maiordo-moek, Ramon Askarairi eta Anto-nio Galarzari lekukoa eman die.Biek abanderatu eta diruzainaren

lanak elkar banatuko dituzte. Ospa-kizuna mahaiaren inguruan amai-tu zuten, Aitziber elkartean egin-dako kofradeen bazkarian.

Urdiain»

San Antonek bildu ditu

Motzean

Gobernuakindustrialdekopartzelen prezioazehaztu duNafarroako Gobernuak Olatzaguti-ko Arkinorruti dermioan sustatu zuenindustrialdeko lur sailen prezioazehaztu du gaurko bilkuran. Olatza-gutiko industrialdeko partzelakometro karratu bakoitzeko 39,75euro ordaindu beharko dira (BEZkanpo). Eskrituren ordainketakenpresen kontu izanen dira.

Ospak kontrolaksalatu dituAltsasuko Ospa mugimenduak Guar-dia Civilak eta Foruzaingoak jarri-tako 59 kontrol zenbatu zituenAltsasun azaroan eta abenduan.Guardia Civilak 39tan jarri zuen kon-trola eta Foruzaingoak 20tan. Ospamugimenduak azaldu duenez, herri-

ko hiru irteeretan eta Alde Zaharre-an kokatu ziren kontrol horiek. Kon-trolen salaketarekin batera poliziaeta militar indarrak alde egiteko eska-era luzatu du ospa mugimenduak. Bestalde, gauaren iluntasuneanargi gera dadila: alde hemendik!ekimena prestatu du Ospa mugimen-duak heldu den ostiralerako. Kinto-en dantzaldiaren atsedenaldian“ehunka kandela hegalari piztukoditugu dagokionari mezu argia hela-raziz”. Egunean bertan kandelahegalariak eskuratzeko aukera iza-nen dela adierazi dute.

Muslariendako deibikoitza biharkoEuskal Herriko Mus Txapelketakokanporaketak jokatuko dira Irurtzu-nen eta Uharte Arakilen larunbate-an. Irurtzunen Pikuxar euskal txo-koan 16:30ean dago hitzordua jarri-ta. Uharte Arakilen, berriz, 22:30eanhasiko da kanporaketa, Marisolostatuan.

Altsasuko kanporaketa larunbate-an jokatu zen. Zubi-ondo elkarteanmuslarien topaleku bihurtuta, kar-ta jokoan eta tantoak zenbatzen pasazuten arratsaldea. Azkenean, podiu-maren goiko aldean Guerrero-More-no bikotea gelditu zen, finaleanAdur-Ansa bikoari irabazi ondoren.Podiuma Santano-Mikel bikoteakosatu zuen. Xurrut, Alde Zaharrekotabernen elkarteak emandako sariakeskuratu zituzten.

Makilak eskutan, koplak ezpainetan, kantuan ariko dira han eta hemen.

San antondarrak soroen bedeinkapenaren lekuko izan ziren. Erkuden Ruiz

Page 9: 538 guaixe

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a sakanerria 9

»

Irailetik abendura bitartean Saka-nako langabetu kopurua antzekozifretan ibili da, urtea 1.252 langa-beturekin despedituz. Azaroanbaino zazpi langabe gehiago dira.Langabeen erdia baino gehiago,%55,99, emakumezkoak ziren (701eta aurreko hilean baino 22 gutxia-go). Gizonezko langabeak, berriz,%44,01 ziren (551 eta 29 gehiago).Adinari dagokionez, langabesakandar erdiek, %50,48, 45 urteedo gehiago dituzte (632 eta 3 gehia-go). Atzetik 25 eta 44 urte bitarte-koen adin tartea da, %40,26 (504eta 6 gehiago). 25 urte baino gutxia-goko langabeak, azkenik, %9,27

dira (116 eta 2 gutxiago). SakananNafarroako langabeziaren %2,9genuen abenduko azken egunean(sakandarrak herrialdearen popu-lazioaren %3,17 gara).

SektorekaSakanako langabeen %59,9k (750,6 gutxiago) zerbitzuen arloan lanegin nahi luke. Industrian aritze-ko prest daudenen eskaerak %25dira (313, 12 gehiago). Eraikuntza-rako eskaerak, berriz, %6,47 dira(81, 5 gehiago). Lehen sektorearenaldeko hautua langabeen %2,24kegin dute (28, 1 gutxiago). Azke-nik, aurretik lanik egin ez dute-

nen kopurua %6,39koa da (80, 3gutxiago).

Kontratuak Abenduan Sakanan 619 kontratusinatu ziren (62 gehiago). Gizonez-koek %54,28 sinatu zituzten (336,80 gehiago). Emakumezkoen sina-dura zuten kontratuen %45,72k(283, 18 gutxiago). Sinatutako kon-tratuetatik hasieratik mugagabe-ak zirenak %2,26 besterik ez ziren(14, 4 gutxiago). Abenduan muga-gabe bihurtutako kontratuak%2,42 izan ziren (15, 11 gutxiago).Izan ere, kontratu gehienak,%95,32, aldi baterakoak ziren (590,

77 gehiago). Nafarroan urtekoazken hilean sinatu ziren 26.149

kontratuetatik Sakanan sinatuta-koak %2,37 ziren.

Langabezia udalerrikaUdalerriak 2015eko abendua 2014ko abendua

Guztira Sakanako % Guztira Sakanako % AldeaAltsasu 619 49,44 806 49,18 -187Arakil 40 3,19 51 3,11 -11Arbizu 54 4,31 73 4,45 -19Arruazu 5 0,40 2 0,12 3Bakaiku 13 1,04 18 1,10 -5Ergoiena 11 0,88 18 1,10 -7Etxarri Aranatz 123 9,82 156 9,52 -33Irañeta 7 0,56 10 0,61 -3Irurtzun 149 11,90 164 10,01 -15Iturmendi 19 1,52 24 1,46 -5Lakuntza 48 3,83 75 4,58 -27Olatzagutia 96 7,67 130 7,93 -34Uharte Arakil 37 2,96 54 3,29 -17Urdiain 22 1,76 31 1,89 -9Ziordia 9 0,72 27 1,65 -18Sakana 1.252 100,00 1.639 100,00 -387Nafarroa 43.143 2,90 53.082 3,37 -9.939

Generoa2015-12-31 2014-12-31

Kopurua % Kopurua %Gizonezkoak 551 44,01 801 48,87Emakumezkoak 701 55,99 838 51,13

1.252 1.639

Adina2015-12-31 2014-12-31

Kopurua % Kopurua %<25 116 9,27 158 9,6425-44 504 40,26 736 44,91>=45 632 50,48 745 45,45

1.252 1.639

Sektoreak 2015-12-31 2014-12-31

Kopurua % Kopurua %Lehen sektorea 28 2,24 43 2,62Industria 313 25 457 27,88Eraikuntza 81 6,47 112 6,83Zerbitzuak 750 59,9 940 57,35Aurretik enplegurik gabe 80 6,39 87 5,31

1.252 1.639

Langabeziaren garapenaData Guztira Gizon Emakume2009/12 1.342 630 7122010/12 1.500 672 8282011/12 1.603 764 8392012/12 1.864 924 9402013/12 1.770 898 8722014/12 1.639 801 8382015/12 1.252 551 701

Langabezia Sakanan

Azken hilabeteetan aldaketagutxi langabezia datuetan

2015eko urte hasieran 1.639 sakan-dar zeuden Nafarroako EnpleguZerbitzuan izena emanda. Urtekoazken egunean, berriz, 1.252 ziren,387 gutxiago. Langabetu horienerdiak altsasuarrak dira. Joanden urtean Sakanako herri guz-tietan jaitsi zen langabezia. Sal-buespena Arruazu izan zen, hirulangabe gehiago zituela.

Urteak utzi duen beste arrastobat da langabeziaren feminiza-zioa, gero eta emakumezko langa-betu gehiago daude, 4,86 puntugehiago. Abenduaren 31n lan bilazeuden 1.252 sakandarretatik 701emakumezkoak ziren (%55,99 eta2015eko urte hasieran baino 137gutxiago). Gizonezko langabesakandarrak 551 ziren (%44,01 eta250 gutxiago).

2015eko urtearen joanak eraku-tsi du zenbat eta adin handiagoaizan orduan eta zailagoa dela kon-tratatua izatea. Sakanako langa-been erdiak, %50,48, 45 urte edogehiago zituen (632, 2015eko urtehasierarekin alderatuta 113 gutxia-go, baina 5,03 puntuko igoera). 25eta 44 urte artean dituztenak diralan bila daudenen bigarren adin

tartean. %40,26a dira (504, 232gutxiago eta 4,56 puntuko jaitsie-ra). 25 urte baino gazteagokoen lan-gabezia Sakanakoaren %9,27 da(116, 42 gutxiago eta 0,37 puntukojaitsiera).

Urtea joanda, hamar sakanda-rretik seik, %59,9, zerbitzuen arlo-an lan egiten segi nahiko lukete (750,190 gutxiago eta 2,55 puntuko haz-kundea). Industrian lan egitekoeskaerak laurdena, %25, dira (313,144 gutxiago eta 7,88 puntuko jai-tsiera). Eraikuntzan aritzeko prestzeuden sakandarrak langabeen%6,47 ziren (81, 31 gutxiago eta 0,36puntuko jaitsiera). Azkenik, lehensektorean lan egin nahi luketenak%2,24 ziren (28, 15 gutxiago eta 0,38puntuko jaitsiera).

Urte batean 387 langabe gutxiago

Page 10: 538 guaixe

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a10 sakanerria

Erkuden Ruiz Barroso

Lokatza eta ura. Horrela deskriba-tzen du Juan Pedro Higuero altsa-suarrak Calaisko (Frantzia) erre-fuxiatu kanpalekua. Jendeak lo egi-ten duen kanpin dendak lokatzarengainean eta urez inguratuta dau-de. Arratoiak paseatzen ikusi zituz-ten eta zaborra nonahi dago. Usai-na ere txarra da. “Jungla” izena jarridiote. Bizi baldintzak latzak dira,hala ere errefuxiatuek jatorrizkoherrialdetako gerrateak bainonahiago dute. Ingalaterrara joate-ko une egokiena itxoiten dute Calai-sen, kamioietara edo ferryetarasalto eginez. Bitartean, Higuerobezalako hainbat boluntariok bizi-rauteko beharrezkoa dutena bildueta eramaten die.

“Arima apurtu zitzaigun kan-palekua bisitatu zutenean eta zer-bait egin behar genuela pentsatugenuen”. Juan Pedro HigueroEuromarchas 2015eko kide izanzen. Araba, Bizkai, Aragoi, Anda-luzia eta Kataluniako hainbat akti-bista sozialekin batera Gibralta-rretik Bruselara joan ziren lastai-lean gaur egungo egoera salatzekoasmoz: estura ekonomikoaren,Espainiako Gobernuaren, Troi-karen eta Merkelen kontra, beste-ak beste. Higuero aurretik itzulibehar izan zen, baina lagunakCalaiseko kanpalekura joatekoaukera izan zuten.

Furgonetan bueltan zirelalagundu behar zutela pentsatuzuten. Horrela, kanpalekura era-mateko gauzak bilduko zituztelapentsatu zuten. “Ez genuen ezerantolatu, gauzak sortuz joanziren”. Higuero Altsasuko arropabilketaz arduratu zen. “Ni baka-rrik egon naiz hemen, baina eske-rrak eman behar dizkiet Sakana-ko DYAri eta Goazen Altsasuri.Kartelak egiten eta herritik jar-tzen lagundu didate”.

“Ez nuen espero horrenbestegauza biltzea. Altsasun bi furgone-ta bildu genituen. Jendea oso soli-darioa da. Harrigarria da: gutxienduenak gehien ematen du”. Higue-rok antolatutako gauza bat zen, etaez zekien zer bilduko zuen. Aurre-tik elikagai bankuarekin kolabora-tu izan du eta bazekien elkartasu-na zegoela, baina ez zuen horren-beste espero. Jendeak oraindikdeitzen duela eskertzen du. Bilke-tan mantak, ume eta emakumearropak eta gorputza garbitzekoproduktuak eskatu zituen, gehienbat. “Han biltegi handi bat dago etakoordinatzaile batek esaten digu zerbehar duten”.

Bizi baldintza latzakNafarroan zehar egindako bilketenondorioz trailer bat eraman ahalizan zuten Calaisera; arropaz, man-

taz, eta abarrez beteriko mila kaxa.1.500 kilometroko bidaia luzea eginbehar zuten. Juan Pedro Higueroaltsasuarra beste zazpi nafarrekineta gipuzkoar batekin joan ziren.Hilaren 13an iritsi ziren. Biltegiangauzak utzi ondoren kanpalekurajoan ziren. “Biltegian zegoen jen-deak esaten ziguten ez joateko, ten-tsioa zegoelako”. Baina hamahiruorduko bidaia egin ondoren, kan-palekura joan beharra zuten. Bitanegon ziren kanpalekuan. Lehenen-go aldian ilundu zuen eta ezin izanzuten asko ikusi. Hurrengo egune-an, ilbeltzaren 14an, goizez joanziren, etxera itzultzeko furgonetahartu aurretik.

Kanpalekuan sartu bezain las-ter lokatza dago. Higuerok azaltzenduenez lokatza eta ura nagusiziren. Kanpatzeko dendak lerro-an jarriak daude eta Higuero etalagunek izena jarri diote: “kalenagusia deitzen dioguna urez bete-ta zegoen. Kanpin-dendak urezinguratuta zeuden”. Usaina osotxarra zen. Bizi baldintzak latzaketa osasunerako kaltegarriak izandaitezkeenak dira. “Kanpin-den-datik atera eta zaborra dago. Osa-sungaitza da, edozein gaixotasunsortu daiteke egoera horretan”.Kanpalekua luzeran handia da.Bertan dagoen jendea herrialde-ka banatuta dago: kurduak kur-duekin, siriatik etorritakoak elka-rrekin, eta abar.

Siria, Afganistan, Pakistan,Eritrea, Kurdistan... gerrateandauden herrialdetatik ihes eginduen jendea dago Calaisko kanpa-lekuan. Ez zuten ezer eramatekoaukera izan. Horregatik, garran-tzitsua zen mantak eta negukoarropa eramatea. “Jende oso gaz-tea zegoen. Zaharrenak 25 urteinguru izango zituen”. 6.500 edo7.000 pertsona inguru dago orainCalaiseko errefuxiatuen kanpale-kuan. Haietako 1.500 bat emaku-

meak eta umeak dira. Gizonak diragehienak. Ingalaterrara joan nahidute, hori da haien ametsa. BainaBritainia Handiak mugak itxi ditu.“Badakizu zer egiten duten gaue-tan? Zubi batera joaten dira, behe-tik Ingalaterrara eta ferryra doa-zen kamioiak pasatzen dira. Erre-pidea luzea da eta ziztu biziandoaz. Kalkulatu behar dute zenbatkilometro orduko doazen, eta sal-to egiten dute”. Gehienek aurre-tik joandako senideak dituzte Bri-tainia Handian.

Kanpalekua botako duteEtxera itzultzeko furgonetara joa-ten zirenean jendarmeriaren laufurgoneta ikusi zituzten. Poliziagerturatu zitzaien eta handik aldeegiteko eskatu zien. “Itzultzailebatekin joan ginen eta nik esannion esateko europarrak ginela etahan egoteko eskubidea geneuka-la. Baina ez zuten ezer entzuten.Alde egiteko esaten ziguten behineta berriz”. Kazetariekin joanziren eta poliziek kamerak ikusizituztenean lehenbailehen joate-ko esan zien. “Prentsa ez zutelanahi esan ziguten eta alde egite-ko. Une horretan kamerak besoe-tan zintzilik zeramatzaten, ez zirenargazkiak ateratzen ari”.

Frantziako Gobernuak ilbel-tzaren 14 eta 15erako kanpalekuabotatzeko agindua eman zuen. 200metro koadro bota zituzten. “Gukez genekien egun horretan bota-ko zituztela, baina palak ikusigenituen. Horregatik, poliziakalde egiteko esan ziguten”. Kur-duen ingurua bota zuten. Garaga-rrilerako kanpaleku osoa bota-tzea espero du Frantziako Gober-nuak. “Eskoltatuta eramangintuzten itzultzeko aukera ez iza-teko”. Kanpalekuaren alde bate-an bertan lo egin ahal izateko edu-kiontziak jartzen ari dira. “Adine-ko jendea eta familiak sartukodira. Hamabi ohe egongo dira edu-kiontzi bakoitzean”. Behatzetakooinatzen bidez kontrolatu dituzte.

Kanpalekuan zeudela Alacan-teko lagun batekin elkartu ziren.Boluntario hilabete bat egongo daCalaisen. Berak erakusten die unebakoitzean egoera nola dagoen. “Niere laster hilabete baterako joan-go naiz boluntario”. Higuero sukal-dean egongo da lanean. Gainera,martxoan bilketa berri bat eginendu Altsasun. “Oraindik ez dakitzer eskatuko diguten, biltegikokoordinatzaileak esaten digu zerbehar duten. Orain, adibidez, gizo-nezko M tailako arropa behar da.Mantarik ez eta ume arroparik ez”.

Solidaritatea“Gobernuek egin behar lukete-na egiten dugu guk”. Juan Pedro

Higuero bakarrik hasi zen bil-ketarekin, baina ondoan jendegehiago egon da laguntzen. Soli-daritatea ikusi du nonahi. “Altsa-suko Udalari hurrengo bilketaegiteko biltegiren bat eskatu

nahi diot”. Izan ere, lehenengobilketa honetan Iñigo Agirrekutzitako etxe batean egin du bil-keta. “Eskerrak etxea utzi zida-la. Bestela ez dakit zer egingonuen”.

Altsasu»

Higuero: “Calaiseko errefuxiatukanpalekuan bizi baldintzak penagarriaketa osasunerako kaltegarriak dira”

Page 11: 538 guaixe

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a oharrak 11

Jose AntonioSalinas Goikoetxea

Zure familia

Jose AntonioSalinas Goikoetxea

Eskerrak eman nahi dizkizuegu momentu triste hauetan, gure ondoan

egon zareten guztiei.

Familia

Isabel Dieguez Jaca

Eskerrik asko guztiagatik.

Zure bilobakAsier eta Itxaso, Iker, Maider eta Andres

Isabel Dieguez Jaca

Beti egongo zara gurekin.

Zure familia

Joxe Mari MartinezEnekoitz Mendiola

Zuen kintuek

Jesus Mari Jaka MaizaXabino Garmendia Iriarte

Beti gu tartien yonen zarie.

Zuen 1969ko kintuek

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskain-tzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

HigiezinakETXEAK

SALGAI

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

LOKALAK

ERRENTAN EMAN

Urdiaingo Kaluxa taberna-jatetxea aloka-tzen da. Tel 680 87 10 18.

Opatutakoak / galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdu-tako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsaketa nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak: 19.Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak,erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak etaoinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Besteobjetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

GALDUTAKOAK

Errege egunean Beriain mendian ibiltzekodiren bi makil galdu nituen, aparkalekuan.Opatu dituenak, mesedez, hots egin dezala 64688 97 76 telefonora.

Etxarri Aranazen betaurreko graduatuakgaldu ditut. Opatu dituenak, mesedez, hots egindezala 649 54 58 38 telefonora.

Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongi-zatea bermatzen duen proiektu euskalduna.Harremanetarako 620 25 42 30 [email protected]

Nicoleren aldeko diru-bilketa. Garun paralisiaduen neska olaztiarra atzerrian operatzeko diru-bilketan ekarpena egin nahi duenak kontu korron-te honetan sartu dezake dirua: ES 33 2100 53652301 0002 9770.

Benigno omentzeko auzolana. Apirilean egunosoko omenaldia eginen da Urdiainen.Proiektutako den ikusentzunezkoa egiteko argaz-kiak behar dira. Baita egunean bertan lan egiteko.Harremanetarako: [email protected]

Irurtzungo irakurle taldea. Otsailak 4,18:00etan, “Un armario lleno de sombra” -Antonio Gamoneda.

Lakuntzako elkartasun zozketa. Zenbaki sari-tuak, hauek dira: Egur berogailua, 1244; Gurutz sas-kia, 828; Brindi saria, 681; Eder saskia, 2393; ardoloteak, 121, 1886 eta 2376.

Jaiotzak

• Nora Balda Ijurko, ilbeltzaren12an Irurtzunen.

Heriotzak

• Margarita Goikoetxea Ureta,ilbeltzaren 14an Uharte Arakilen.• Felisa Iribas Sarasa, ilbeltzaren15ean Irurtzunen.• Perfecto Arakama Zelaia,ilbeltzaren 21ean Altsasun.

• Victorio Florencio Colombo,ilbeltzaren 21ean Altsasun.• Nicolas Vergara Garasa,ilbeltzaren 21ean Altsasun.• Isabel Dieguez Jaka, ilbeltzaren21ean Altsasun.• Fermin Goikoetxea Agirre,ilbeltzaren 23an Urdiainen.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Sinesten duthartuko nauen lur

hortatiklandare berriak sortuko

direla:

landaretatik zuhaitzak,zuhaitzetatik loreak,loreetatik fruituak,

fruituetatik gizonak etaabereak bazkatuko direla.

Page 12: 538 guaixe

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a12

Futbola

Aizkora

Irristaketa

Sakanako Futbol 8TopaketakIgandean 11. jardunaldia hartukodute Altsasuk eta Urdiainek

Sakanako Futbol 8 Topaketetan biga-rren joanaldia hasi da. Aurreko aste-buruan futbolean beharrean aretofutbolean aritu ziren neska-mutiko-ak, Olaztiko Erburua kiroldegian etaEtxarri Aranazko San Donato esko-lako kantxan. Baina igandean atze-ra ere Altsasuko Dantzalekuko etaUrdiaingo futbol zelaietara itzulikodira, Sakanako Futbol 8 Topaketeta-ko 11. jardunaldia baitago jokoan.

Mank-ek antolatutako SakanakoIrristaketa Topaketan bildu ziren

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Olaztiko Udalarenlaguntzarekin, Sakanako Irristake-ta Topaketa antolatu zuen larun-batean. Olaztiko Erburua kirolde-

gian Sakanako 140 irristalari ingu-ru bildu ziren, Sakana IrristaketaTaldekoak gehienak –Olaztiko Sute-gi, Altsasu taldea, Urdiaingo Aitzi-ber eta Etxarri Aranatz eta besteherrietako partaideez osatua– etaEtxarri Aranazko eta Uharte Ara-

kilgo irristaketa eskoletakoak bai-ta ere. Topaketaren antolaketanSakana Irristaketa Taldeko ardu-radun Juli Acebes ibili zen buru-belarri, Irantzu Imazek eta SaioaBaztanek lagunduta.

Sakanako irristalariak elkar

ezagutzea eta irristaketaz gozatuzegun polita pasatzea, hori izan zentopaketaren helburua. Eta lortuzuten, irristalariek eurendako pro-pio prestatutako joko, ekitaldi etalasterketez gozatu zutelako. Buka-eran askaria izan zen denondako.

kirola >>

11. jardunaldia(Igandean)Altsasun11:00etan: Lagun Artea – Sayas12:00etan: Etxarri – Dantzaleku12:00etan: Tipi Tapa – KaixoUrdiainen13:00etan: Sutegi – UrdiainAtsedenean: Mediolanum

Resano Munduko AizkolariAzkarrenaren Txapelketan

Igandean, 12:00etan, Agurainen

Igandean hasiko da Egur Sportekantolatutako Munduko AizkolariAzkarrena Txapelketa, Agurai-nen. Zehazki, lehendabiziko kan-poraketa egonen da jokoan. 16 aiz-kolari lehiatuko dira, tartean IbanResano dorrobarra. Berarekinbatera Aitor Jauregi, Iñaki Kin-tana, Eloi Kortxero, Juan Rodri-guez, Dani Lopez, Esteban Muñiz,Asier Pellejero, Daniel Vicente,Eneko Saralegi, Aitor Senosiain,Ruben Saralegi, Julen Kañamares,Felix Etxeberria, Mieltxo Minde-gia eta Juanjo Lopez Azpilikuetaariko dira. Kanporaketa sistemanjokatuko da lehen kanporaketahau; 45 ontzako bi enbor erdibitubeharko dituzte aizkolariek etaazkarrenek egingo dute aurrera.

Movistar Team taldearen aurkez-penean “aurreko urteko ilusioare-kin” jarraitzen dutela berretsi zuentaldeko manager Eusebio Unzuék.Dagoeneko lehendabiziko garai-pena du taldeak, Nairo Quintana-ren anaia Dayerrek irabazi baituSan Luiseko Tourra, baina bertanerorikoa izan zuen Adriano Malo-ri taldekideak eta Argentinakoospitale batean dago italiarra, buru-ko lesio batez osatzen. Litekeenada aurtengo denboraldia galtzea.

Movistar tropeleko talderik bete-ranoena da. 27 txirrindulari dituaurten taldeak –6 baja izan ditu eta5 alta–, Nairo Quintana eta Alejan-dro Valverde buru direla. 2016anaurreko urteko helburuak gaindi-tzea eta “Quintanarekin Tourra ira-baztea” da helburu nagusia. “Tal-de bikaina sortu dugu, zentzu guz-tietan, eta txirrindularienprogresioak erakusten du helbu-

ru garrantzitsuena, Tourra, lortze-ko aukerak baditugula. Mundukotalderik onena izaten jarraitzeaere nahiko genuke” nabarmenduzuen Eusebio Unzuék. Valverderenhelburua, berriz, Italiako Giroada.

Quintanak eta Valverdek taldebikaina dute alboan helburuhoriek gauzatzen laguntzeko. Tar-tean egongo da Imanol Erbiti. Hiri-berriko txirrindulariak 32 urtedauzka eta konfiantzazko gizone-tako bat da, talde gizon bikaina.Aurten bere 12. denboraldia egin-go du Erbitik profesional moduan,talde berberarekin, eta iganderaarte jokatuko den Mallorcako Cha-llengean ariko da.Bestalde, Movis-tarren staffean Jose Luis Arrietakjarraituko du. Uharte Arakilgotxirrindulari ohia Movistarrenzuzendari preziatuenetariko batda.

Tourra du helburuMovistarrek

O´Toole eta Vicente bikain Lakuntzan

Binakako Urrezko Aizkolariak txapelketaren 5. jardunaldia jokatu zen larunbatean San Sa-astin festetan murgilduta zegoen Lakuntzan. Joseba Otaegik eta Juanjo Lopez AzpilikuetakNafarroako egungo txapelduna den Iker Vicente gaztea eta Lawrence O´Toole australiarraizan zituzten aurkari. Txapeldun australiarra lanean ikusteko ikusmin handia zegoen etapuntako aizkolariak eta aizkora zaleak gerturatu ziren Behar-Zana pilotalekura, tartean be-soan mina hartuta dagoen Olasagasti. 250 ikusleek gozatu ederra hartu zuten, Iker Vicenteketa Lawrence O´Toolek sekulako saioa eskaini baitzuten: jaun eta jabe izan ziren proba guz-tietan. Sekulako maila eman zuten biek, eta proba guztietan gailendu ziren. Harritzekoaizan zen O´Toolek 45 ontzakoa erlojuz kontra erdibitzeko lana: 30 segundotan bota zuenenborra. Otaegik, berriz, minutu bat behar izan zuen. Ikaragarria australiarrak egindakoa.Gainontzeko lanetan ere Otaegi eta Lopez baino finago ibili ziren australiarra eta Vicente.Iraupen proban –lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitzea– Vicente O´Toole baino hobemoldatu zen, baina, hala ere ez zuten aparteko arazorik izan Lopez Azpilikueta Otaegi men-pean hartzeko. Lan guztiak kontuan hartuta, Vicentek eta O´Toolek 16 minutu eta 55 segundo behar izanzituzten guztia despeditzeko eta Otaegik eta Lopezek, aldiz, 19 minutu eta 36 segundo. Fi-nalerako sailkatzeko pausu handia eman dute Vicentek eta O´Toolek.Aizkora proba jokatu bitartean harri jasotze erakustaldi bikaina egin zuen Inaxio Perure-nak. Tartean, 270 kilo erraz jaso zituen leitzarrak. 111 kiloko bolarekin ere erakustaldi bi-kaina egin zuen.

Txirrindularitza

Imanol Erbiti aurkezpeneko argazkian, eskuinean, goian.

140 irristalari Olaztin

Page 13: 538 guaixe

»

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a kirola 13

Pilota

Berasaluze ordezkatzen zuenVictorrek eta Beroizek 18 eta 22irabazi zieten Ezkurdiari etaBarriolari. Orain Irribarria etaMerino dituzte aurkari

Aurreko astean Labriten Olaizo-la eta Urrutikoetxea modu ikus-garrian irabazteagatik zetozenEzkurdia eta Barriola, eta arbi-zuarraren eta leitzarraren parti-da bikaina espero zen larunbate-an Labriten. Baina Berasaluzeordezkatzen zuen Victorrek goi-tik behera baldintzatu zuen par-tida: lotsagabe jokatu zuen errio-xarrak eta bere onetik atera zituenEzkurdia eta Barriola.

Material aukeraketan Ezkur-diak adierazi zuen Victorren etaBeroizen kontrako partida kon-plikatua izango zela, “Victor gogo-ekin etorriko delako”. Errioxa-rrak “esku arina” duela, “parti-

dari erritmoa jartzen diola etaairez erraz sartzen dela” gaine-ratu zuen arbizuarrak. Eta betebetean asmatu zuen.

Hasieratik aurreratu zirenVictor eta Beroiz, 0 eta 4 eta 4 eta8. Errioxarrak sekulako abiadu-ra ematen zion pilotari eta nonkokatu ez zekiela ere ibili zenEzkurdia. 9 eta 10 gerturatu zirenEzkurdia eta Barriola, baina Ase-garcekoek 6 tanto egin zituztenbata bestearen atzetik eta 9 eta16 aurreratu ziren. Ikusgarrijokatu zuen Victorrek eta asko

arriskatu zuen. Dena galduta iku-si zutenean hasi ziren hobetojokatzen Aspekoak. 13 eta 21etik18 eta 21era gerturatu zirenEzkurdia eta Barriola, bainaorduan saketik falta egin zuenEzkurdiak eta partida galdu eginzuten. Lasaitasun pixka bat ema-nen liekeen puntua galdu eginzuten arbizuarrak eta leitzarrak.

Izan ere, txapelketan 3 puntu-rekin daude Ezkurdia eta Barrio-la. 9. jardunaldia jokatuko da aste-buruan eta 2 puntu dituzten Irri-barria eta Merino izango dituzteaurkari astelehenean Tolosanjokatuko den partidan. Areriozuzenak dira eta behe postuetatikaldea hartzeko urrezko puntuadago jokoan.

Sakanako PilotaTxapelketako finalakjokatu ziren larunbateanOlaztin eta Lakuntzan

Sakanako pilota klubek antolatu-tako Sakanako Pilota Txapelketa-ko finalak larunbatean jokatuziren, goizean Olaztin, eta arratsal-dean festa giroan murgilduta zego-en Lakuntzan. Giro ederra izan zenbi herrietan jokatutako partidetaneta Lakuntzako finalak jokatuondoren sari ematea egin zen,Behar Zana pilotalekua beteta

zegoela. Ama lakuntzarra duenJon Ander Albisu pilotaria egonzen sari ematean, etorkizunekopilotarien gozamenerako.

Aipatu txapelketan ondoko klu-betako pilotariak lehiatu dira:Lakuntza pilota elkartea, Altsasu-ko Pilotajauku taldea, Etxarri Ara-nazko Gure Pilota Elkartea, Arbi-zuko Aldabide taldea eta OlaztikoSutegi taldea. Txikien mailatikhasita gazteen mailara bitartean,guztira 11 kategoriatan jokatu datxapelketa. Sakanako Pilota Txa-pelketa bereziki txikienei txapel-ketetan parte hartzea ahalbidera-

tzeko sortu zen, eta helburua lor-tu du, astebururo Sakanako fron-toietan barna pilota partidak joka-tzen aritu baitira Sakanako pilota

eskoletan trebatzen diren gazte-txoak. Guztira 11 final jokatu zireneta maila ederreko partidak eskai-ni zituzten gure pilotariek.

Ezkurdia eta Barriola laugarrenpuntuaren bila astelehenean Tolosan

Victorrek Ezkurdia eta Barriola jokoz kanpo utzi zituen. utzitakoa

Finalak despedituta sari ematea egin zuten Lakuntzako Behar Zana pilotalekuan, Jon Ander Alibisu pilotaria bertan zela. utzitakoa

Binakakoa. Sailkapena:

Irujo-Rezusta 7 puntuOlaizola II.a-Urrutikoetxea 6 puntuArtola Albisu 6 puntuBengoetxea VI.a-Untoria 4 puntuEzkurdia-Barriola 3 puntuIrribarria-Merino 2 puntuAltuna III.a-Merino II.a 2 puntuBerasaluze II.a-Beroiz 2 puntu

9. jardunaldia

Berasaluze II.a-Beroiz / Bengo-etxea VI.a-Untoria (ostiraleanBilbon. ETB1, ntb)Artola-Albisu / Altuna III.a-Merino II.a(larunbatean Idiaza-balen)Olaizola II.a-Urritikoetxea / Iru-jo-Rezusta (larunbatean Gas-teizen)Ezkurdia-Barriola / Irribarria-Merino (astelehenean Tolosan)

Baditugu txapeldunakSakanako Pilota Txapelketako finalak

Olaztin:Txikiak: Ganzarain-Flores (Aldabide) 11 /Miguel-Izagirre (Aldabide) 18Umeak 2: Mitxelena-Amillano (Pilotajauku)18 / Razkin-Lier (Gure Pilota) 11Kimuak 2: Lezea-Agudelo (Pilotajauku) 18 /Urbe-Mentxaka (Aldabide-Sutegi) 8Haurrak 1: Goikoetxea-Gorrotxategi(Aldabide) 13 / Lopez de Zubiria-Lizarraga(Gure Pilota) 18Kadeteak 2: Lima-Mentxaka (Aldabide-Sutegi) 17 / Araña-Senar (Gure Pilota) 22

Nagusiak: Jokin-Julen (Sutegi) 22 /Galartza-Arana (Pilotajauku) 9Lakuntzan:Umeak 1: Amado-Leiza (Aldabide) 18 /Mikel-Eneko (Sutegi) 8Kimuak 1: Erdozia-Flores (Aldabide) 18 /Imaz-Garmendia (Aldabide) 16Haurrak 2: Arraiza-Elizondo (Lakuntza) 15/Imaz-Lizarraga (Pilotajauku) 18Kadeteak 1: Olaetxea-Petriati (Aldabide) 22/ Otxoa-Ganboa (Gure Pilota) 13Gazteak: Nazabal-Goikoetxea (Aldabide) 9 /Ramirez-Arbizu (Pilotajauku) 22

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa17. jardunaldia

Gares 2 – Etxarri Aranatz 1

Mutilbera 0 – Lagun Artea 1

Gares liderraren eta Etxarri Aranatzenarteko partida ederra izan zen. Garesaurreratu zen, eta nahiz eta Etxarrikliderra estutu, ez zuen asmatzen. Bigarrenzatia hasi eta berehala Garesek bigarrenasartu zuen. Nahiz eta Xabatek bigarrentxartel horia ikusi eta Etxarri batgutxiagorekin geratu, Josebak Etxarrirenaldeko gola sartu zuen. Baina, tamalez, ezzuten berdintzea lortu. Aldiz, Mutiloabeititik 3 punturekin etorrizen Lagun Artea. Mutilbera hobeki arizenean, Xabierrek Lagun Artea aurreratuzuen, pase bikain bat probestuz. Lagunekongi defendatu zuen eta 3 puntuakLakuntzara ekarri zituen.

Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .37 p3. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .30 p5. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .28 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz - Castillo de Tiebas

(Igandean, 15:45ean, Etxarrin)Lagun Artea – Beti Casedano

(Igandean, 16:00etan, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa17. jardunaldia

Altsasu 1 - Huarte 1

Altsasu eta Itaroa Huarte parez parelehiatu ziren Dantzalekun. Huartek hartuzuen kontrola, eta 65. minutuanaurreratzea lortu zuen. Baina JaviGuisadok berdindu zuen eta puntubanaketarekin despeditu zen lehia.

Sailkapena >>1. Doneztebe . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .20 p

Asteburuko jardunaldiaPamplona – Altsasu

(Igandean, 12:30ean, Lizasoainen)

ELOMENDIKO TXAPELKETA.2. faseko 5. jardunaldia. a multzoa

Zaldua 3 – Beriain 1

Egiarreta – Apolo (atzeratuta)

Sailkapena >>1. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .13 p5. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6 p

Asteburuko jardunaldiaRincon Iran – Egiarreta

(Larunbatean, 17:00etan, Larrabiden)Eneritz – Zaldua

(Larunbatean, 15:45ean, Eneritzen)

Futbola

MateoGonzalezendakoGipuzkoa SariaBurundako Txirrindularia onena izanzen pistako proban

2016 urtea hastearekin batera Burun-da Txirrindularitza Klubeko QuesosAlbeniz taldeko juniorrak eta kade-teak entrenatzen hasi dira. Baita Ara-larrekoak ere. Txirrindulari batzukere pistan ibiltzen dira eta hainbattxapelketetan aritu dira. Tartean,Burunda klubeko Mateo Gonzaleztxirrindulari berriak irabazi du Gipuz-koako Saria, Donostiako belodromo-an jokatutakoa. Hodei Zia juniorrakere pista probatu du eta esperien-tziarekin gustura geratu dela adie-razi dute Burunda klubetik.

Txirrindularitza

Page 14: 538 guaixe

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a14

kultura >>

bazterretik

Aritz Viñas

Lo que aletea ennuestras cabezas

Hau da Robe Iniestaren (Extremo-duro taldearen abeslaria) lehen bakar-kako diskoa, 2015eko ekainarenbederatzian argitaratua izan zena. Bere azkeneko lan honetan bostmusikari hauekin lan egin du Robek.Baterian Alber Fuentes, David Ler-man baxua, saxoa eta klarineteajotzen, Alvaro Rodriguez Barrosopianoa, teklak eta akordeoiarekin,

Lorenzo Gonzalez ahotsa eta Car-litos Perez biolinarekin.Aldaketa handia ikus dezakegu dis-ko honetan Extremoduroko disko-ekin alderatzen badugu. Musikakez du zer ikusirik, bere taldeak duenindarra mantentzen du musikak, bai-na beste estilo batekin; rocka aldebatera utzi eta aire klasikoagoeta-ra jo du Robek bere bakarkako lanaaurkezteko orduan.Estilo guztiz ezberdina erabiltzen dubaina, lehen esan bezala, indarra naba-

ria da, hau lortzeko musikaren bolu-mena eta intentsitatearekin jokatzendu. Kanta bat lasai hasi daiteke, bai-na, bat batean crescendo baten ondo-ren indar handia hartzen du kantak,berriro ere bere bukaeran lasai amai-tzeko. Aldatzen ez den gauza bat Robe-ren letrak dira. Poesia idazten du,eta Extremoduro-ren abestien esti-loa jarraitzen du. Robek berak esan-da, “abesti hauek Extremodurokoabestiak izateko ahalmena dute, bai-

na oso ezberdinak izango lirateke”.Beraz, disko honetan Robek era-biltzen dituen metaforak, anaforaketa beste hainbat irudi literario aur-kitu ditzakegu.Diskoaren zortzi abestiak entzute-rakoan, poema luze baten sentsa-zioa ematen du. Poema hori zati-tua izan da diskoaren formatua gor-detzeko, baina poema luze batenitxura har dezake. Samina, pesimismoa eta plazera-ren bilaketa etengabea dira, beste

askotan bezala (Extremodurorekin)aurkituko ditugun gaiak. Extremo-duroren abestietan erabiltzen direnfigura batzuk ere aurki ditzakegu:eguzkia, udaberria, loreak, etab. Bai-na kontuan izan behar da Robe Inies-taren diska bat dela, eta honek idaz-teko estilo propioa duela.Disko osoa Youtuben dago entzu-gai eta Spotifyn ere eskuragarri dago.Beraz, letra landuak eta zorrotzakgustukoak baldin badituzue berta-tik pasa eta entzun ezazue diskoa.

Etxarriarrak gaur Berriozarren arikodira eta altsasuarrak etzi Lesakan

Bardoak, Nafarroako talde-kako bertso ekimenak biga-rren asteburua izanen du

honakoa. Parte hartzen ari direnbi talde sakandarrak bertsotanariko dira asteburuan. Bardoakekimenean estreinako saioa duteEinnekin talde etxarriarrekoek.Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre,Oier Lakuntza, Joseba Beltza eta

Unai Artieda dira taldea osatzendutenak. Haiek gaur, 20:00etan,Berriozarko Taupaka gaztetxeanizanen den bertso merenduan par-te hartuko dute. Parean Bara-ñaingo eta Berriozarko bertsola-riek osatzen duten Hiru garabar-do eta pintxo bat taldea izanen dute.Hau da, Sarai Robles, Mikel Lasar-te, Ainara Ieregi eta Manex Mail-harin.

Eta larunbateko estreinaldia-ren ondoren, bigarren eta azken

saioa du Altsasuko Bota lasai tal-deak (Aitziber Grados, Amets Artie-da, Aritz Goikoetxea, Idoia Grani-zo, Ekain Alegre eta Joxema Lei-tza). Lesakako Unibertsolariaktaldearekin saioa izanen dute Arra-no elkartean, igande eguerdian.Azken talde hori honako bertsola-riek osatzen dute: Josu Sanjurjo,Jose Juan Zubieta “Etxabe”, Jon Sil-veira eta Iban Garro. Saioaren aur-kezleak Garazi Conde eta AinaraEtxabide izanen dira.

Larunbatean, 19:00etan, EtxarriAranazko kultur etxean LorenaArangoaren eta Xabier Artiedarenantzezlanak ikusteko aukera izanenda

Sakanako sortzaileei EtxarriAranazko kultur etxeaneuren lanak erakusteko

aukera eskaini die Agertokiyezikloak. Bihar bi antzezlan labu-rrekin gozatzeko aukera izanen da.Alde batetik, Irurtzundik helduden clow-a, Lorena Arangoa. Nireazurea da izenburuko obra taula-ratuko du. Haurrak bizitzarenopari dira… ala ez? Bat nahi?moduko galderekin aurkezten dulana Arangoak. Emanaldian ama-tasunari eta haurren zaintzari

buruzko iritziak partekatzen dira.Clown irurtzundarrak bi eske-txetan antolatu du ikuskizuna, etatartean bideo bat emanen du.

Xabier Artieda eta Julio CesarTerrazas aktoreek, berriz, Vladi-mir eta Nikavko “erritmo bizikoeta erokeriaz betetako” antzezla-na eskainiko dute, “hasi eta bukaikuslea harrapatzen duena”. Bipertsonaiek euren esperimentuadespeditzeko dena prest dute. Urteaskotako lanaren ondoren palan-ka bat aktibatzea besterik ez zaiefalta eta mundua beraien menpeegonen da. Baina bat-batean denaburuz bera jarri eta, istripu batenondorioz, Vladimirek bizitza gal-duko du.

Sakanako bardoak lanera

Jose Iriarte Zufiaurre, Ttotto, (1864-1929) zenaren ondoren, Altsasunbertsolaritzak segida du. Horrenadierazle da Bardoak, Nafarroa-ko taldekako bertso ekimeneanparte hartzen ari den Bota lasaitaldea. Idoia Granizo eta EkainAlegre gazte altsasuarrekin bate-ra, Josema Leitza aritu zen ber-tsotan. Parean Iruñeko XirristiDrimtim taldeko Unai Uberetago-ena, Xabier Zarraluki eta Migel AnjelOrtiz de Guzman izan zituzten.

Gure Etxea eraikinean 40 entzu-lek adi jarraitu zituzten bertsola-riak, saioa motel xamarra aterabazen ere. Entzuleek gustura par-te hartu zuten bertsoaren oinaasmatu beharreko ariketan. Aurre-neko haurdunaldiko lehen eko-grafiaren aurrean guraso plantakegiten Idoiak eta Ekainek eraku-tsitako heldutasunarekin harrituziren. Saioak ezohizko uneren batere izan zuen. Leitzak publikoanzegoen Eneko Lazkoz bertsolariari

hark erabiltzen zuen doinuaz gal-detu zion, ezohiko doinuekin kan-tuan aritzeko eskatzen baitziotenariketa hartan. Agur umoretsua izanzuen saioak. Larunbatekoa eta gero Bota lasaitaldeko kideak igande eguerdira-ko prestatzen hasi dira. AitziberGrados, Amets Artieda, Aritz Goi-koetxea, Idoia Granizo, Ekain Ale-gre eta Joxema Leitza LesakakoUnibertsolariak taldearekin neur-tuko dira.

Bardoak bertsotan

Agertokiyen, mikro antzerkien txanda

Page 15: 538 guaixe

Larunbatean, 20:00etan eta 22:15ean,Altsasuko Iortia kultur gunean TarimaBeltzaren antzezlana

Tragikomediatik tragiko-mediara. Bakardadea gaiazuen antzezlan batetikheriotza gaia duen beste

batera pasa da Tarima Beltzaantzerki taldea. Baina Altsasukoantzerki taldearen lan berria far-tsa ere bada: Falstaff no cree en laotra vida. Hori antzezlanaren izen-burua, Juan Manuel Herrerok,Zapak, osatu duena: “baina hare-kin jolasten”. Haren ustez, antzez-lanaren irakaspena da heriotzakgurekin jolasten duela.

Jon Barbarin zuzendariak gai-neratu duenez, “heriotza ingu-ruan dugu eta ez dakigu huranaturaltasunez hartzen”. Inaute-riak bertan dira eta “kontatzendugun istorioa ihoteei buruzkoada. Halako ihote parranda bat da”,argitu digu Zapak.

Tarima Beltzakoek jokatukodutena Francisco Javier Gil Diez-Condek idatzitako obra da. 1989anEusko Jaurlaritzaren Francisco deAvellaneda saria jaso zuen. Antzez-lanaren berri 90eko hamarkadanizan zuen Zapak. Lotuta geldituzen. “Beti taularatzeko asmoa izandugu. Duela lau bat urte egiteko-tan izan ginen baina gauza bate-gatik edo beste bategatik aldatuegin genuen”. Maskarekin lan egi-tea zen arrazoietako bat.

Zein da Falstaff?William Shakespearek Enrike IV.obran agertzen da Falstaff. Zapakhala deskribatu du: “Enrike IV.rensasio seme Hal printzearen bufoipotoloa, lagun borrokazalea, fes-tazalea, andrezalea da”. TarimaBeltzak taularatuko duen antzez-lanean Falstaff emakume moz-korti eta hitzontzi bat da protago-nista, Maria Muxarra. “Gaitz piladitu, baina ez da hiltzen”.

Maria Muxarra (Mertxe Herre-ra) Lisa Iturriagaren (Marta Die-go) lagun mina da. “Herriko abe-ratsen alaba da Lisa”. Iturriagaandrea, Lisaren ama, (Olibi Gal-parsoro) ere antzezlanean dago.“Ama-alabek nahiko erlazio gora-beheratsua dute”. Lisak lagunmina du, Amaia (Eider Leoz). Badamutil bat ere (Nahikari Gonzalez).“Nahikarik gizonarena egiteko

lan handia egin du, ez baikara kli-txe batean oinarritu”. Apaizak(Juan Manuel Herrero) eta Kasil-dak, apaizaren zerbitzariak, (PiliMaldonado) osatzen dute pertso-naien-zerrenda.

Aurreko obran bost aktore zeu-den taula gainean. Haietako batiruinerrikoa. Oraingoan eszena-ra zazpi aktore aterako dira. Saka-nako baratzeko aktoreengana jodute aktore-multzoa osatzeko: Oli-bi Galparsoro, Nahikari Gonzalezeta Eider Leoz. Amaia Mintegiordezkatuz sartu zen Galparsoro.

Maskarekin lanaTarima Beltzak haiendako berriaden teknika berri batekin antzez-tuko du obra, aurpegi erdia estal-tzen dien maskarekin. “Maskaraerdiak berezitasunak ditu. Adie-razi nahi dutena argi gelditzekogorputzaren mugimenduak gar-

bitu behar izan dituzte”, azaldudigu Barbarinek.

Mertxe Herrerak azaldu digu-nez, “maskara erdiarena gai inte-resgarria da. Zaila. Baina, zorionez,zuzendariak maskarekin lan egindu eta, horregatik, animatu ginen”.Zapak esan duenez, “gorputzarekingehiago adierazi behar dugu eta ezgaude dinamika horretara ohitu-ta. Kostatu zaigu neurria hartzea”.Herrerak gaineratu duenez, “aur-pegiarekin adieraztera ohituta gau-de. Begien adierazpidea ez izateangorputzaren bidez gehiago esanbehar dugu. Eta publikoa hor dago-ela, horren kontzientzia handia-goa hartzea ekarri digu”.

Zapak eta Herrerak hasieranasko kostatu zitzaiela aitortutaere, “maskara itogarri egiten zai-zu”, ohitu eta ongi dagoela gaine-ratu dute. “Esperientzia politada”. Aitortzekin segituz, Barba-

rinena: “krisiak egon dira. Horiere, ona da. Taldeak behar duela-ko; hortik gauzak ateratzen dire-lako. Baina kostatu egin da, bai”.

Maskarak Zapak egin ditu. Akto-re bakoitzaren maskarak eginzituen lehenik eta “gero erabat desi-txuratu ditut”. Bestalde, antzezla-naren eszenografiak Tarima Bel-tzaren ildo minimalistari segidaematen dio. Bi eszena ditu lanak.Panel pare batekin apaizaren etxeaegin dute, aldare, mahaitxo eta guz-ti. Shantiren tabernan bilakatukodira elementu horiek gero.

Guaixe • 2016ko ilbeltzaren 29a kultura 15

BERGARA CENTRO OPTICO

A G U R A I NGraduatutako eta eguzkita-ko betaurrekoetan % 10ekodeskontua.

JUGA TAILERRAKA R B I Z U

%10eko deskontua mante-nu piezetan, %5eko deskon-tua gurpiletan.

ENERITZ ILEAPAINDEGIA

E T X A R R I A R A N A T Z%10eko deskontua Sch-warzkopf produktuetan.

EKINA L T S A S U

100€ko erosketengatik10€ko deskontu balea (behe-rapenetan izan ezik).

IZASKUN BEUNZAARKITEKTOA

A L T S A S U%10eko deskontua obra berrieta eraikuntza berri proiek-tuetan, %20a ziurtagiri ener-getikoan eta energia faktu-raren irakurketa eta analisiadoan.

IOSUNE MARAURIA L T S A S U

Bakarkako sesioetan %5ekodeskontua.

KIKI ARGAZKI DENDAA L T S A S U

15x20 cm-ko 8 argazkikoerreportaje batean beste biargazki opari.

TANIA ARRAINDEGIAL A K U N T Z A

50 €ko gastuarekin, etxekoproduktua doan.

LAKUNTZAKO OSTATUAL A K U N T Z A

Menuarekin, kafea edo kopadoan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

BAZKIDETZA 50€948 564 275

Nonerabili

Elkarrekin hazi

Barbarin hasieratik da TarimaBeltzako zuzendaria. Bi urtezAltsasuko antzerki tailerrekoirakaslea izan zen. Bere ikasle-etako batzuk talde amateurrasortzea proposatu zioten etahala sortu zen Tarima Beltza. Bar-barinek aktore-multzoa haztenikusi du. “Ni, zuzendari gisa,haiekin batera hazi naiz. Haie-kin hasi nintzenean muntai gutxieginak nituen”. Elkarrekin dutenkonfiantza, elkarren lan egite-ko moldearen berri izatea…horiek ekarri ditu urteotakoeskarmentuak. Barbarinek dio-nez, “onerako eta txarrerako.Bizioak sortzen direlako. Bainaoso gustura, egia esan”.

Epeak

Martxoan hasi ziren Tarima Bel-tzakoak antzezlan berria presta-tzen. Maskarekin trebatzen arituziren hasieran; “nola begiratu,gorputzarekin emozioak nolaadierazi…”. Eta irailaz geroztikastelehenero antzezlanaren entse-guak izan dituzte. Eta mustutzeahurbildu aurreko asteetan aste-lehen eta asteazkenetan elkartu

da taldea. Tarima Beltzak normalean bereobrak martxoan mustu izan ditu.Oraingoan ilbeltza akaberan iza-nen da mustutzea. Zuzendariarenagendak ekarri du mustutzeaorain egitea. Altsasun eta gero,Villafrancan ariko dira otsailaren20an. Abadiño eta Castro Urdia-lesko antzerki taldeekin trukeakeginen dituzte. “Eta hortik barnaaritzea espero dugu”.

Donostiak Bertso Eguna har-tuko du bihar. Eguerdianhasi eta bertso-afari jende-

tsura arte bertsoa nagusi izanen daGipuzkoako hiriburuan. Ekitaldinagusia Kursaalen izanen da,18:00etan. Aitziber Garmendiakgidatuko du saioa, eta 10 bertsola-

ri izango dira kantuan: Unai Itu-rriaga, Andoni Egaña, Oihana Igua-ran, Etxahun Lekue, Fredi Paia,Xabier Terreros, Jon Maia, Oiha-na Bartra, Julio Soto eta Agin Labu-ru. Odei Barroso bertsolariaren2zio taldea ere zuzenean ariko da.

Bertsolariak antolatzailearen

deia jasotzen duenetik oholtzangaia entzunda kantuan hasi bitar-tean hartu beharreko erabakiakdira aurtengo ekitaldiaren hel-duleku. Aitor Mendiluze, AitorSarriegi, Eneko Lazkoz eta UrkoCasado aritu dira ideia landu etagaiak prestatzen.

Lazkoz Bertso Egunaren prestaketan

Falstaff delako hori

Page 16: 538 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2016ko ilbeltzak 29, ostirala • 2. aroa • 538. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 14.5. . . . . . . -1 . . . . . . . . .0.9Etxarri A. 15.9. . . . . . . -2.9 . . . . . . .1.5Altsasu 14.5. . . . . . . -1.5 . . . . . . .1Aralar 11.6 . . . . . . . 1.6 . . . . . . .0.8Urbasa 14 . . . . . . . . -4.5 . . . . . . .3.7

: eguraldiaasteko >>

Min: 5 Max: 9 Min: 5 Max: 13 Min: 3 Max: 14 Min: 3 Max: 14 Min: 5 Max: 10 Min: 3 Max: 10 Min: 4 Max: 10

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 53% euria: 10% euria: 5% euria: 8% euria: 23% euria: 20% euria: 23%

Bazkide zozketaILBELTZEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako Kanpina: -%10

Lacturale: esneki lotea

Artium museoa: 2 sarrera

Gaztezulo: 3 hilabetez doan

Magna Gurpea: 2 sarrera

1. SARIA: Ekainberri: 2 sarrera

Artazako Kanpina: %10eko

deskontua

Lacturale: esneki lotea

Artium museoa: 2 sarrera

Gaztezulo: 3 hilabetez doan

Magna Gurpea: 2 sarrera

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

1 8 15 22

1.Noiz zabaldu zenuen LaCigueña?2003ko maiatzean, Otadiko KristoDeuna kalean. Haur jaioberrien-dako produktuetan hutsuneasumatu nuen. Lanpostua utzi etadenda jarri nuen. Urte onak ziren.2010ean egungo lokala erosi nueneta inbertsio handian sartu nintzen.

2.Noiz hasi ziren gauzak okertzen?2013 urtea trantsiziozkoa izan zen,negozioa behera egiten hasi zela-ko, harik eta 2014an eta 2015ean kol-pe latza jaso arte.

3.Zergatik gertatzen da hau?Jendeak krisiari egozten dio dena;baina ez da arrazoi bakarra. Erruagurea da, kontsumitzaileena. Niresektorean, bi arrazoi nagusi dau-de. Batetik, herentzien kontua dago.Zure lehengusuak… uzten dizkizuhaurren gauzak. Krisiaren hasie-ran jende askok laguntza beharzuen, baina hori orain ohiturabihurtu da. “Do it yourself” edo “zukegin” mentalitatea gailendu da,birziklatzearena. Nahiz eta jende-aren egoera ez horren gaizki egon,ohiturak jarraitzen du.

4.Eta zein da beste arrazoia?Internet. Nire bezeroa publiko gaz-tea da. Guztia interneten begira-tzen du, dendara etortzen da pro-duktuak ikustera . Zuk azalpen guz-tiak ematen dizkiozu, internetekematen ez dizkionak, eta, ondoren,internetez erosten dute, merkeago.Izan ere, online denda batek ez ditudenda fisiko batek dituen gastu han-diak. Ez dira konturatzen zure den-borak dirua balio duela.

5.Interneterako apustua egiteasoluzio bat izan daiteke?Sartu beharra dago, eta nik ere egindut. Web orria daukat eta outletasaltzen dut bertatik, aurreko den-boraldietako gauzak, prezio mer-keagoetan. Hori oso ongi doa. Bai-na egungo produktuak online sal-du nahiko banitu egunak ez lidakeemango: denda atenditu, web orri-ko eskariak jarraitu, paketeak pres-tatu, dendan lan egin, etxean…Baina komertzio fisikoen prezio-ek ezin dute inoiz online enpresabaten prezio berberak izan, guk gas-tu gehiago ditugulako. Hortaz, betiegongo da prezio merkeagoakdituen online denda bat.

6.Kontsumitzaileok ohartzen garahonetaz guztiaz?Kontziente gara baina berdin zai-gu. Hori da egun bizi garen gizar-tearen oinarria. Soilik gureari erre-paratzen diogu. Produktua merke-ago lortzeko egin beharreko guztiaegiten dugu. Hori bai, enpresaribatek bere lantegia Txinara eramannahi badu, merkeago delako, osogaizki iruditzen zaigu hori.

7.Egongo dira ere komertziotxikietan erosten duten bezeroak.Bai, bezero onak ditut, baina gutxidira. Bezero ertain gehiago behar-ko nituzke. Asko txikikeriak eros-tera etortzen dira: txupeteak, eda-lontziak… Azken errekurtsokodendan bilakatzen zara.

8.Azkenean ixtea erabaki duzu.Azken unera arte eusten saiatunaiz. Duela bi hilabete produktuaerosi nuen, ez dut denda hiltzen utzi.

Elkartearekin borroka egin dut,ekimen asko egin ditugu… bainaezinezkoa izan dut. Orain likida-zioan jarri ditut gauzak.

9.Altsasuko Dendari Elkarteanegon zara. Garrantzitsua daelkartean egotea?Denda zabaldu nuenetik egon nai-zelkartean eta hiru aldiz izan nahizpresidentea. Uste dut udal, man-komunitate eta Nafarroako Gober-nuaren aurrean ahots bat izanbehar dugula. Lan handia egindugu gure komertzioak sustatze-ko: sentsibilizazio kanpainak, zoz-ketak, stock azoka, NafarroakoGobernuarekin Gabonetako kan-paina sustatzeko iragarkia… Den-dariek herrian antolatutako ekital-diak sustatzen laguntzen dugu etaherriak bizirik mantentzen ditu-gu. Baina une honetan gauzak osobeltz ikusten ditut.

10.Ez dira garai onak, beraz.Dendari asko etorri zaizkit eurenegoera ez dela batere ona esatera.Drama asko dago, baina badaudegauzak ongi doazkien dendak ere.

11. Eta hau nola konpontzen da?Hezkuntza eta kontzientziazioa, ezdago besterik. Hornitzaileek pro-duktuak deposituan utziko baligu-te eta saltzen duguna bakarrikordainduko bagenu, ez genukeenhorrenbesteko stocka izango etahorrek aurrera egiten lagundukoliguke. Egoerari buelta ematea osozaila ikusten dut. Erosteko moduaaldatu da, eta hurrengo belaunal-diei eragingo dion aldaketa izangodelakoan nago.

>>11galdera

Ibone PrietoLa Cigüeñako dendaria

Testua: Maider Betelu Ganboa

Iboneri egindako elkarrizketa osoa: www.guaixe.eus.