506 guaixe

24
Aldazen sormen trastelekuak segida izango du >>22 SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 1, ostirala • 2. aroa • 506. zenbakia Musika omenaldia geinuari Enrike Zelaiaren omenezko kontzertua larunbatean izanen da, 19:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Dantza nagusi. Ostiralean Irurtzunek Udaberriko jaialdia hartuko du eta larunbatean Altsasuk Dantzari Txiki Eguna Maialen Aramendia Bizkaiantxapeldun Kultura>> 23 Kirolak>> 20 >>21 >>9 Olaztin arkitektura oztopoak kentzeko lanean >>9 Irurtzungo Udalak 18 pertsona kontratatuko ditu >>7 Bide Berdeen Eguna igandean. Etxeberritik ibilaldia abiatuko da >>5 Nafarroako Gobernua plan estrategikoarekin lotzeko erronka Koxka taberna Europan lehiatzen >>18 S3DAk film laburra lehiaketara aurkeztu du >>22 Altsasu, asteburu bete ospakizun >>3 Maiatzak, Etxa- rrin, Bakaikun, Iturmendin eta Ziordian >>5

description

 

Transcript of 506 guaixe

Page 1: 506 guaixe

Aldazen sormentrastelekuaksegida izango du >>22

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 1, ostirala • 2. aroa • 506. zenbakia

Musika omenaldia geinuari

Enrike Zelaiaren omenezko kontzertua larunbatean izanen da, 19:00etan, Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Dantza nagusi.Ostiralean IrurtzunekUdaberriko jaialdia hartuko du etalarunbatean Altsasuk Dantzari Txiki Eguna

MaialenAramendiaBizkaian txapeldun

Kultura>> 23Kirolak>> 20

>>21

>>9

Olaztinarkitekturaoztopoakkentzekolanean >>9

IrurtzungoUdalak 18 pertsonakontratatukoditu >>7

Bide BerdeenEguna igandean.Etxeberritikibilaldiaabiatuko da

>>5

Nafarroako Gobernua plan estrategikoarekinlotzeko erronka

Koxka tabernaEuropan lehiatzen

>>18

S3DAk film laburralehiaketaraaurkeztu du>>22

Altsasu,asteburu bete ospakizun >>3

Maiatzak, Etxa-rrin, Bakaikun,Iturmendin etaZiordian >>5

Page 2: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaZatoz, agur (Enrike Zelaiariomenaldia). Maiatzaren 2an,larunbatean, 19:00etan AltsasukoBurunda frontoian. Haize BerriakBanda, Sakanako abesbatzak etahainbat akordeoilari.

Talco. Maiatzaren 3an, domekan,19:30ean Altsasuko gaztetxean.

ZinemaCenicienta. Maiatzaren 1ean,ostiralean, 22:00etan eta maiatzaren3an, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

DantzaUdaberriko dantza jaialdia.Maiatzaren 1ean, ostiralean, 18:00etanIrurtzunen barna kalejira eta 18:30eanjaialdia plazan edo frontoian. Udaberrieta Orritz dantza taldeak.

AntzerkiaDesmedidas. Maiatzaren 1ean,ostiralean, 22:30ean Altsasukogaztetxean.

Ipuin kontalariaEuskal mitologiako ipuinak.

Maiatzaren 7an, ostegunean,18:00etan Olatzagutiko liburutegian. 4-11 urte. Bakarne Atxukarro.

DokumentalakTximeletak, etengabekometamorfosia. Maiatzaren 2an,larunbatean, 12:00etan EtxarriAranazko gaztetxean.

Bizikleta irteerakAltsasu-Lizarra-Altsasu. Maiatzaren2an, larunbatean, 9:00etan Altsasukokultur gune paretik. 92 km. Zikloturistataldea.

San Adriango lezea. Maiatzaren 3an,domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 43 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

Ibilbideak Etxeberri-Lekunberri. Maiatzaren3an, igandean, 10:00etan Etxeberrikofrontoitik abiatuta. 15 km. Natur bideeneguna.

ErakusketakKoldo Arnanzen arte eskola.Maiatzaren 4tik 17ra arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortiakultur gunean.

Hitzaldiak Heziera naturala eta osasuna.Maiatzaren 6an, asteazkenean,17:00etatik 19:00etara Irurtzungokultur etxean. Hizlaria: Konny DieterichVoss. Izen ematea: 620 254 230. Amalur.

Bestelakoak Zorri azoka, merkatu soziala.Maiatzaren 3an, igandean, 11:30etik14:30era Etxarri Aranazko estalopean.

Gazte txokoa plazara! Maiatzaren 3an,domekan, arratsaldean Altsasuko Foruplazan.

Deialdiak Langileok borroka, Euskal Herriaaldaketa bidean. Maiatzaren 1ean,ostiralean, 12:00etan Altsasuko Foruplazatik. LAB.

Erregimena zapalduz, alternatibaeraiki. Maiatzaren 1ean, ostiralean,19:00etan Altsasuko Foru plazatik.Gazte manifa. Erregimena kanpora!

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 1ean, ostiralean, 20:00etanIrurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza,Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku,Altsasu eta Olaztin. Hileko azkenostiraleko elkarretaratzea.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 3an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Edurnerekin bat, batzarra.Maiatzaren 7an, ostegunean,19:00etan Gure Etxea eraikinean.

Nesken futbol taldea sortzeko bilera.Maiatzaren 7an, ostegunean, 19:15eanAltsasuko Gure Etxea eraikineko 1.solairuan. SD Alsasua.

LibeLibe, 8 urte!! ZORIO-

NAKguapisima!! Lor-tuko dugu zure opariaastelehenerako? Muxupila. Etxekoak.

Unai RekaldeErdozainEgun zoragarria pasa,etxeko izarra zara!!

OinatzZORIONAK! Hamargol sartuta ta geyo sar-tzeko asmotan .Altsa-sukuen partes.

Oinatz ZORIONAKOinatz!Eskuko bietzak aka-tuazkigu! Etxekuenpartes eta batez e Enai-tzen partes, asko maitezettugu.

Jesusa de la FuenteZORIONAKzure 80.urtebetetzean!! Egun zo-riontsua izan dezazula.Zure semeen partez.

Ainetz Lazkoz GineaAstelehenean 5 urte betekoditu gure etxeko mutilak.ZORIONAKederra, egunona pasa eta muxu pila batfamilia guztiaren partez.

IraitzZORIONAKosaba!Iyendientietuko zettugu belarritati.Ongi pasa ta segi beti be-zain umoretsu izeten. Etxe-kuen partes muxu .

maiatzak 1-7Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Adur eta AmaiurZORIONAKpareja!! 9 urte jada!! Malagako

familia, Mikel eta Ana eta denon partetik.Segi horrela!! Muxu pila bat.

Negociador. Maiatzaren 7an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Ikuslearen eguna, 3 euro.

Igandean, Alsasuko gaztetxean Talco ikusteko aukera izanen da.

Page 3: 506 guaixe

Lentzeria eta ehoziri udal taile-rrak; Angel ardi-motzailea; PatxiAmillano gaztagilea; Concha Die-guez irulea; Javier Saralegi soka-gilea; zura lantzeko eskola; Ale-jandro Rellan makila egilea; Car-melo Llena pilotagilea; PedroCarrascon aulkigilea; Itziar Naza-bal oihalean margoa; Brun forja-riak; Ion Dufurrena kaikugilea;Iñaki Villanueva zurgina; Rodol-fo Rivero uztarri egilea; Asier

Crespo larru lanketa; BixenteMitxelena meta egiten; Pedro ALazkoz Marin hargina; Batuta bir-ziklapen tailerra; Ramon Pania-gua momotxorroak eta EstebanZornoza maketagilea. Talogileak: Tiscar Duran, Maite Iere-gi; Arantza Asurabarrena, MariNavarrete, Maripi Larrea, Juani-ta Mazkiaran, Idoia Ganuza, MariJose Elizalde, Petri Garcia, BelenRubio eta J. Luis Fernandez.

Artisauak

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a 3

ezkaatza >>

Artisau azoka, Alde Zaharrekofestak eta Dantzari Txiki Eguna.Hiruek bat eginen dute astebu-ruan, Altsasuko Alde Zaharrekojai egitarau osatua eskaintzeko.Gainera, domekan hasi eta irai-laren 14ra arte, maiatzeko guru-tzetik iraileko gurutzera, eguer-diro altsasuar talde bat elizadorrera igo eta ezkila errepikakeginen dituzte. Egun horretanForu plazan 21 artisau postu ikus-teko aukera izanen da.

Egitaraua>> Maiatzak 1, ostirala 17:00etan Jolasak, puzgarria, txokolatejana, Foru plazan. 18:00etan Zirkoloretsuaren haurikuskizuna, Foru plazan. 19:00etan Erregimena zapalduzalternatiba eraikiz manifestazioa. 21:30ean Herri afaria, gaztetxean. 22:30ean Desmedidas taldearenEmprendedora antzezlana, gaztetxean.

>> Maiatzak 2, larunbata11:00etan Dantzari txikien elkarretara-tzea, musika eskolan. 11:45ean Dantzari txikien kalejira,Burundar txistulariak eta Altsasukoerraldoiez lagunduta. Musika eskolatik

abiatuta, geldialdiak: Zumalakarregi: SanJoan, Iortia eta Foru plaza. 12:00etan Hamabitakoa gaztetxean.Ondoren triki-poteoa. 13:00etan Dantza emanaldia, Foru plazan. 15:00etan Herri bazkaria, Foru plazan. 16:30etik 17:30era Erromeria musikaeskolako fanfarrearekin, Foru plazan. 17:00etatik 20:00etara KalejiraMalabanda txarangarekin. 19:00etan Zatoz, agur! Enrike Zelaiarenomenezko kontzertua, Burunda frontoian. 20:00etatik 22:00etara DantzaldiaNonahi taldearekin. 00:00etatik 3:00etara DanatzaldiaNonahi taldearekin.

>> Maiatzak 3, domeka9:00etan Dianak Alde Zaharrean. 10:30etik 14:30era Artisau azoka eta

taloak, Foru plazan. 11:00etan Lentzeria, ehoziri etazeramika erakusketa, Gure Etxeaeraikinean. 13:30ean Bildots zozketa. 17:30ean Ludoteka eta Gazte Txokoaplazara. 19:30ean Dantzaldia Sakarangataldearekin, Foru plazan. 19:30ean Talco-ren kontzertua,gaztetxean.

Oharrak: Larunbatean, 12:00etatik24:00etara, Gartzia Ximenez kaleaoinezkoendako izanen da. Eguraldi txarraeginez gero aurreikusitako leku aldaketak:dantzari txikiak Zelandi kiroldegian, herribazkaria Labaderon, artisau azokaBurunda frontoian eta gazte txokoaIntxostiapuntan.

Alde Zaharra festetanAltsasu»

Altsasuko Alde Zaharreko festetan ez da musika doinurik faltako.

Page 4: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a4 iritzia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Felix AlzelaiARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Goitik beheraBarga gainean maiatza zutik ikus-teko desiotan, elorrien lore zuriakpaisaia edertzen, udaberriko zizakhauen oinetan, urteko sasoi ede-rra datorkigu. Basoaren berde argiaatsekabearen aurka sendagaibihurtzen da udaberri bete-betean.Komunikabideen tertulien burrun-bak erleenaren aldean jasangaitz,

mendiko putreak bulego eta jarle-ku boteretsuetakoak baino nahia-go. Lore-hautsak sortutako atijamaiteago errauskailuen kiratsabaino. Beleen iskanbilak telebista-ren zarata baino arinago.

Gora, mendian gora egitekogaur egungo gaitzak ahaztekoaukera dugu oraindik. Gailurre-

tik begira gauzak argi ikustekobaimena. Buruko minak arintze-ko, gehiegizko informazioa baz-tertzeko eta bihotzetik begiratze-ko unearen bila abiatu gaitezkehaitzetan gora. Arazo pila hanbehean geratu dira egunerokota-sunean. Agintariek nola agindu-ko duten, herritarrek beren bizi-

tzetan aurrera nola eginen duten,elkarren gainetik nork nor begi-ratuko ote duen.

Behera, mendian behera berrizere han daude utzitako gaitzak berelekutik mugitu ere egin gabe, haiekez baitira berehalakoan desegin-go. Erabakiak hartzea gizakienaskatasun eta gehienetan pisu

astun. Gure lurra hobea izan dadinburuari biraka, ez dezagun galoinordetzan jaso genuena. Ondo-rengoek ere aukera izan dezatenmendian gora egin eta elorrien lorezuri artean, behor eta ardien joa-leen erritmora, zeru urdinarenmantupean arazoez ahaztu etagure lurra maitatzen ikasteaz.

Aurrekoan, munduko hainbateskualdetan denbora kutxek bete-tzen duten lekuaz aritu ginen. Etagaur non lantzen diren ikusikodugu. Sevillan unibertsitateansortu zen 2002an eta bertan ikas-leak eta ikasle ohiak daude, bai-ta gurasoak, irakasleak eta uni-bertsitatearekin loturaren batdutenak edo izan dutenak.

Jerez: mundu guztiarendako

dago zabalik denbora kutxa hau.Hilabetean 20 ordura mugatzendira hartu-emanak, eta denboragehien eman duena izaten dasaritua.

Herri horretan badago bestebat ere ezgaitasun fisikoa dute-nendako.

Badalona: dolu prozesuetan dau-denei laguntzeko.

Madril: kultura ezberdinetako

trukeak egiteko, eta musika inte-gratzaile moduan erabiltzen dute.

Mallorca: enpresetan sortzenda lana familia kontziliatu ahalizateko. Lan mundutik kanpo gel-ditu direnei laguntza ematekoere bai, eta birgizarteratzekomodu malguak bilatzen dituzte.

Murtzia: publizitate enpresatxiki batean lau orduko poltsa batdute, langile bakoitzak bere gau-

zetarako behar dituenean erabil-tzeko. Ordu hauek ordaindutadaude eta berreskuragarriakdira. Langileak dira lau orduhauek kudeatzen dituztenakinork erabili ez izateko gehiagoberreskuratu baino lehen. Urteabukatzean, ezin da inor zorretanegon enpresarekin.

Logroño: Cultura y Comunica-ción fundazioa da denbora kutxa

kudeatu eta finantzatzen duenaLogroñoko unibertsitatearekinbatera.

Cajamar: duten helburua dabankuko langile, jubilatu, senideeta lagunen arteko zerbitzuentrukeak egitea.

[email protected]

Azkenaldian, batek baino gehia-gok galdetu dit Gestalt izenekoterapia hau zertan datzan, izenanahiko ezaguna egiten zaie, bai-na ez dakite zertan oinarritzenden eta artikulu hau gai honiburuz idaztea bururatu zait.

Hasteko, psikoterapia egitekomodu bat izateaz gain, garapenpertsonalerako bide edo tresnabat ere badela esan nahiko nuke.Pertsonaren osotasuna kontuanhartzen du, bere alderdi ezberdi-netan: gorputza, emozioa eta adi-mena eta alderdi hauen integra-zioaren alde lan egiten du.

Aurreko mendearen erdialdeansortu zen Fritz eta Laura Perlseneskutik, eta eragin ezberdin uga-

ri uztartzen ditu, hala nola, Ges-talt psikologia, pentsamendufenomenologikoa eta existentzia-la, psikoanalisia, Wilhem Reicheta honek gorputzarekin eginda-ko lana, antzerkia eta psikodra-ma, meditazioa… Psikologiahumanista deituriko korrontea-ren barruan kokatzen da.

Bere helburuetako bat, pertso-naren benetakotasunera iristeada eta terapia bat izateaz gain, bizi-tzeko jarrera bat ere bada.

Terapia mota honek oinarriezberdinak ditu, eta batzuk aipa-tuko ditut labur-labur:

- Hemen eta orain, momentu-ko esperientzia eta bizipenetikarreta nola galtzen dugun lan-

tzen da.- Konturatzearen edo kontzien-

tzia hartzearen garrantzia. Kon-turatzea bai gure barrenean baigure ingurunean gertatzen denazohartzeko gaitasuna da, eta, tera-pia honen bidez, gaitasun horiareagotzea bilatzen da.

- Nork bere ardura hartzea.- Esperientziaren bizipena

hobesten du (mingarria izan dai-tekeena saihestea baino hobe)

- Organismoak bere oreka bila-tzeko daukan jakiturian konfian-tza du.

Naroa Iraurgi Arrieta,Psikologoa eta Gestalt terapeuta

hara zer dien

Gestalt Terapia

barrutik kanpora

Denbora kutxak, zergatik? (II)

astekoa

Xabier Reparaz Extramiana

Amantalak kalera:

Langileen Egunean etxe barruan egiten diren lanen aldarrikapena egin

du mugimendu feministak. Pankartan adinduen, ezgaituen eta haurren

zaintza eta bestelako etxeko lanak ere lanak direla nabarmentzen da.

Haiek egiten dituzten emakumeen eguna bada gaur ere.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 506 guaixe

sakanerria >>Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a 5

Etxeberri /Arakil»

Etxarri Aranatz / Bakaiku / Iturmendi / Ziordia» SAKANA

Igandean, 10:00etan Etxeberrikofrontoitik Lekunberrira arteko 15km-ak Plazaola ibilbidean barnaegiteko gonbitea luzatu dute

Plazaola Turismo Partzuergoak,Lekunberriko Udalarekin batera,Lekunberrin Bide Berdeen egunaantolatu du iganderako. Plazaolanatur bidearen ertzeko zazpi herrie-tatik Lekunberrira joateko bestehorrenbeste ibilaldi abiatuko diraigandean eta haietako bat da Etxe-berrin hasiera duena. Bideari eki-ten diotenek Aixitako bidea hartu-ko dute, Arrantzaleen Bidetik bar-na Kaxarna parean Plazaolako bideberdearekin bat egiteko.

Parte hartzea librea da. Baina,igandean bertan, 9:30etik aurreraLeitzako, Lekunberriko edo Lata-

sako geltokietan izena ematen dute-nek tiket bat jaso eta Lekunberri-ko geltokian jan-edanak dohainikizanen dute 12:30etik aurrera. BehinLekunberrin artisau azoka, puzga-rriak, turismo-trena eta bisita gida-tuak izanen dira.

1994an partzuergoa sortu zene-tik, Plazaolako bide zaharrarenberreskurapena sustatu da, etaazpiegitura eta eskaintza turisti-ko erakargarriak sortuz eskualdeaeta bertako produktuak ezaguta-razi dira. Igandean partzuergoanparte hartzen duten udalek turis-moarekiko egiten duten apustuaospatzen da, eta esker ona ematenzaie bazkide berriei, aurten Ara-kilgo Udalari.

Etorkizunako dantzariak etaMaialen Huarte eta Anabel Arraizaaurkezleak oholtza gainean etahainbat eta hainbat sakandarharmailetan izan ziren

Emozioz betetako ekitaldi beroaantolatu zuen Euskararen Gizar-te Erakundeen Kontseiluak larun-batean Iruñeko Anaitasuna kirol-degian. Nafarroan euskaraz bizi-tzearen aldeko aldarria egin zen.Hizkuntzak aurrera egiten lagun-

du duten nafar guztiak omendu etahizkuntza politikan aldaketarenbeharra agerian utzi zuen Kontsei-luak.

Haren idazkari nagusi Paul Bil-baok hizkuntza berreskuratzekolau zutabe sendo behar direla adie-razi zuen: lege marko egokia, hiz-kuntza politikaren planifikazioa,baliabide egokiak edo inbertsioaeta, azkenik, komunitatea. Kon-

tseilukoak adierazi zuenez, komu-nitateak euskaraz bizitzeko gogoadu. Gainontzeko hiru zutabeakadministrazioaren ardura dira.Bilbaok ziurtatu zuenez, “hiruzutabe berri eraiki behar dira, etahorrela, bai, Nafarroan aldaketaizanen da”. Anaitasunan elkartuziren guztiei euskararen aldekolanean segitzeko gonbitearekindespeditu zen ekitaldia.

Makina bat sakandar Anahitasunan

Bide Berdeen eguneko ibilaldi batEtxeberritik abiatuko da

Bi mendizale Etxeberrin Aixitarako bideko mapa begiratzen. Artxiboa

Nafarroan euskaraz bizi nahi dutela adierazteko elkartu ziren euskaltzaleak Anaitasunan.

Plazaola bide berdea

Gaur egun 32 km daude Nafa-rroan, eta 22 km Gipuzkoan. Irur-tzun eta Iruña arteko udalez gain-diko proiektua bideratua dago.Joan zen urtean Irurtzun etaSaratsa (9,5 km) arteko desja-betzerako espedientea hasi zen,egikaritzeko proiektua osatuzen eta finantzazioa eskatzekobeharrezko baimenak bideratuzituen partzuergoak. Nafarroako Gobernuaren Turis-mo Sailak Plazaolako bide ber-deari A mailako turismo balia-bide izendapena eman dio. Balia-bide garrantzi tsua da ,etorkizunean estatuko gainera-ko probintziak Europarekinlotzea ahalbideratuko baitu Euro-velo proiektuari esker. Proiek-tu horren helburua Europa bideberdeen eta bizikletan ibiltze-ko ibilbideen bidez lotzea da.

Hostoa haitz gainean dagoela,azienda mendira igotzeko garaiairagartzen duten maiatzakjasotzeko eguna iritsi da. Sakanakolau herritan hartuko dute lan horimaiatzaren lehen egunean

Etxarriarrak pago enborra Hartza-balen zutitzeko lanari 12:30 alderaekinen diote. Ordurako bakaikua-rrek euren lana despedituta izanendute, eguerdian hasten baitira men-di gainean maiatza jasotzeko lan-gintzan. Iturmendiarrek, berriz,herriko plazan jasoko dute 20 metroluze inguru izanen duen pago enborhandia. 18:00etan jarria dute hitzor-dua. Asteburuan kintoak haren bilajoan ziren. Jasotzeko azala kendu-ko diote. Hilabetea plazan emanondoren bota eta ateratzen den egu-rraren dirua kintoendako izanen da.

Aldaketak Ziordian 2000. urtean berreskuratu zutenmaiatza jartzeko ohitura Ziordian.2007ra arte, etenik gabe, herrianjarri zuten maiatza. Ondorengo

urteetan ez da jarraipenik izanudalaren eta herritarren arteko iri-tzi ezberdinak zirela eta. Hala ere,urtero Ziordia Bizirik ekimenakekitaldiren bat antolatu izan du,sinbolikoa bada ere.

Aurten erabateko aldaketa iza-nen da, maiatza barga gaineanjarriko baitute. Ziordia Bizirik-ekherritarrak 9:00etarako deitu ditu.Bargara igo eta eguerdian maiatzaigotzen hasi nahi dute. Hango lanakdespeditu ondoren, herrira jaitsi etatxipudegian txikienek maiatza txi-kia jasoko dute. Egitaraua osatze-ko herri bazkaria izanen da, egu-raldi ona badago txipudian eginendena, eta bestela elkartean.

Lau maiatz jasoko dira

Page 6: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a6 sakanerria

Altsasu»

Olatzagutia / Sakana» Etxarri Aranatz»

Irurtzun»

SAKANA

Irurtzungo Elikagai Bankuarenaldeko 903 euro eskuratu ziren

Udaberriko bigarren eskuko azo-ka plazan egitea erabaki zuen Itxi-puruk. Eguraldiak ez zuen lagun-du eta, horregatik, arkupeak mate-rialez bete zituzten. Akasoeguraldiak eraginda aurreko aldie-tan baino jende gutxiago ibili zenbigarren eskuko azokan. Produk-tu salduena arropa izan zen bes-te behin. Akaso Liburuaren Egu-naren gertutasunagatik liburu

asko eraman zituzten azoka bisi-tatu zutenek.

Guztira 903 euro eskuratu zirenigandean. Horri biharko elkarta-sun afarian aterako direnak gehi-tu beharko zaizkio baita Itxipuru-ko kontu korrontean egiten direnekarpenak ere. Jasotako diruaIrurtzungo Elikagai Bankua hiruhilabetez esnez eta olioz hornitze-ra bideratu nahi da. Bankuak mar-txoan 60 familia (200 pertsona) eli-katu zituen.

Maiatzaren 9an ospatuko da,Olatzagutian. Herri bazkarian izenaemateko epea astelehenera artedago zabalik eta horretarako gurasoelkarteetara jo behar da

Altsasuren lekuko Olatzagutiakhartuko du aurten eta maiatza-ren 9an Sakana Herri-EskolekinSortzen jaialdia hartuko du. Ospa-kizunaren aurkezpenean Olatza-gutiko hezkuntza komunitatetik

azaldu zutenez, “eskola eta herriabat garelako, denen arteko parte-hartze aktiboa sustatzea da jaihonen helburua: Eskola kaleraateratzea, bere bertute eta aberas-tasuna erakutsiz”. Gaineratuzutenez, “herri-eskolen eta sarepublikoaren erreferentzia indar-tu nahi dugu, haien arteko elkar-lana sustatuz eta aktibatuz”.

Institutuko ikasleakNUPen bisitan Aralarko Mikel Donea institutukobatxilergoko 2. mailako 18 ikasle gaurNafarroako Unibertsitate Publikoa-ren (NUP) Iruñeko Arrosadia kanpu-sa ezagutu dute. Javier Dronda ira-kaslearekin batera joan dira Iruñeraeta bisita horrekin unibertsitatearenhezkuntza eskaintza ezagutzekoaukera izan dute. Heldu den ikastur-terako NUPk 18 gradu eta bi gradubikoitz eskaintzen dizkie.

Pazienteen Eskolak maiatzaren20an, 25ean, 27an etagaragarrilaren 2an, 17:00etatik19:00etara, Gure Etxea eraikineantailerra emanen du

Gaixotasun kronikoak dituztenpazienteei eta haien senideeizuzendutako tailerra da PazienteEskolak antolatutakoa. Haien osa-suna eta ongizatea hobetzea du hel-buru tailerrak. 10 eta 15 parte-har-tzaile artean onartuko dira taile-rrean.

Saioak Pazienteen Eskolare-kin lankidetzan ari den irakasle-talde batek emango ditu, osasune-ko 9 profesionalek osatuta, bai etaadituak diren 9 pazientek ere,haiek guztiak horretarako berezi-ki prestatuta daudenak. Lan-meto-dologiaren barnean sartzen dira:hitzaldiak, eztabaidak, kasuenazterketak, ariketak, esperien-tziak partekatzea…, talde txikie-tan nahiz gela osoarekin.

Nafarroako Pazienteen Eskola

Tailerrak Nafarroako PazienteenEskolako jardueretako bat dira;iragan martxoan jarri zituztenabian, eta haien helburu nagusiada gaixo kronikoen eta haien seni-de zein zaintzaileen osasuna eta

ongizatea hobetzea. Gaitz kroni-ko bat diagnostikatzen deneansortzen diren beharrak jorratunahi dira eta, horretarako, zenbaitalderdi hartzen ditu, adibidez:patologiari buruzko informazioa,norbere buruaren zaintzarako etafarmaziako tratamendurako tre-

betasunak garatzea, bai eta diag-nostikoaren aurrean sortutakoemozioak erabiltzen jakitea ere.

Hala, prestakuntzako ekintzabatzuk eskaintzen ditu: tailerrak,ikastaroak, aurrez aurrekoak nahizon-line bidezkoak, eta 1988. urtetikosasun-zentro publikoetan egitendiren ekintzak osatzen dituzte.Pazienteen eskola Nafarroako Osa-sun Publikoaren eta Lan Osasuna-ren Institutuko Osasuna Sustatze-ko Atalak koordinatzen du, etapazienteen nahiz lehen-mailakoarretako elkarteen lankidetza du.

Arkupeko azoka

Arkupetan hartu zuen aterpea bigarren eskuko azokak. Artxiboa

Aurkezpena bertsotan egin zuten.

Jendea Altsasuko azokako fruta salmenta postu aurretik pasatzen. Artxiboa

Elikadura osasuntsua gaitz kronikoetanInformazioa

eta izen ematea848 42 19 54 zenbakira hots egi-nez, 8:00etatik 15:00etara, [email protected] helbidera idatziz.

Sakanako herri eskolen festarako atzera kontua Zorri AzokarenhitzorduaIgandean, 11:30etik 14:30eraEtxarri Aranazko plazan

Hileko lehen igandero moduan ZorriAzokak bere salmahaiak EtxarriAranazko plazan zabalduko ditu.Handik pasatzen denak artisautza,barazki ekologikoak, bertako pro-duktuak, artea, erakundeen infor-mazio eta zabaltze gunea, musikaeta bestelakoak opatuko ditu. Hila-bete honetan gonbidatutako pos-tua zilarrezko bitxigintza egitenduen Y-Poranga tailerra izanen da.Ohi denez, truke txokoan jendeakeramandako arropa, liburuak, dis-koak edo bestelakoak elkar truka-tzeko aukera izanen da. 13:30ean,aldiz, Zorri Azokako produktuen loteazozketatuko da.

Ezkaban hildakoeiomenaldiaUrtero moduan Txinparta elkarte-ak 1936ko estatu kolpearen ondo-ren Ezkabako espetxean hildakoakomentzeko ekitaldia eginen du. Aur-ten maiatzaren 17an izanen da,eguerdian. Mendiko espetxean azkenhildakoei euren agiriak botila bate-an zituztela lur eman zieten. Horigogoan, omenaldiko parte-hartzai-leei botila baten barruan mezu batsartu, ekitaldiko oholtzan utzi etabukaeran beste bat hartzeko eska-tu dute. Aldi berean, bazkarira gel-ditu nahi duenak Laboral KutxarenES57 – 30350162791621060055kontu korrontean izen-abizenekinbatera 18 euro sartzeko eskatudute. Elkarte antolatzaileak plazakmugatuak direla aurreratu du.

Etxarriarra

Vicente Huarte Mercero 1941ekoapirilaren 21ean hil zen Ezkabakopresondegian.

Harremanetarako: [email protected]

Etxerako egurloteak eskatzekoepea zabalikMaiatzaren 15era arte zabalik dagoetxeetarako egur lotea eskatzekoepea. 150 lote dira gutxi gorabehe-ra udalak banatuko dituenak. Guz-tietan zuhaitzak zutik daude. Uda-letik jakinarazi dutenez, Altsasukofamilia unitate bakoitzak eskaerabana egin dezake. Udalak banatu-ko dituen egur loteak 4.000 kilo ingu-rukoak izanen dira. Haiek MartinSagastin, Marmolazpiko pistan, Arbo-tonesen, Ameztian eta Basoitxin dau-de. 20 euroko tasazioa dute loteek.Betebeharrak betetzen dituztenaltsasuarren artean udalak zozke-tan emanen ditu loteak.

Altsasu»

»

Page 7: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a sakanerria 7

Irurtzun»Arakil»

18 pertsona kontratatukoditu aurten udalak

Irurtzungo Udalak aurtengo1.892.586 euroko aurrekontua onar-tu zuen martxoaren 3an egindakobilkuran. Joan den urtean baino22.500 euro gehiago kudeatukoditu, beraz, aurten udalak. TxikiIriarte alkateak azaldutakoarenarabera, bi arrazoirengatik “tran-tsizio” aurrekontuak dira: gara-garrilean udal berria egonen daeta ez da aldaketa handitarakogaraia. Legegintzaldiko aurrekoaurrekontuetan bezala aurtengo-etan ere gizarte zerbitzuetarako,enplegua sortzeko eta taldeenda-ko diru-laguntzetarako diru-sailakmantendu dira.

Aurrekontuko 144.000 euro 18pertsona kontratatzeko bideratu-ko ditu Irurtzungo Udalak. Haie-tako sei Iturraskarri programarenbarruan ariko dira urte erdiz. Uda-lak launa kontratazio eginen dituGizarte Enplegu Babestuko pro-gramaren bidez eta NafarroakoEnplegu Zerbitzuaren diru-lagun-tzarekin. Igerilekuen sasoirakoudalak mantenu lanetarako lan-gile bat eta lau sorosle kontrata-tuko ditu.

Mantenu lanetarako eta kaleak

garbitzeko zuzeneko sei kontratueginen ditu udalak. Haien egiteko-etako batzuk Montikoko bi guneakbateratzea eta Plazaolako zubian etaArtadiako bidean konponketak egi-tea izanen dira. Azken biak aurre-kontu parte-hartzaileetan jasotakoproposamenak ziren. Han jasotakoazen igerilekurako sarbidea hobetzea

ere. Horretan saiatuko da udala.Aurreikusitako lanen artean badau-de honako konpontze eta egokitzelanak ere: Bi Aizpe kalearen atze-ko aldeko euri ur eta ur beltzensarea; Ardubil eta Kale Berrietakogaltzadarriak, etxe merkeetakobideko zartadurak eta herri sarre-rako biribilgunea.

Diru-sailak Kultur kontseilua 50.000Karpa erosi 35.000 Kiroldegiko aldageletako berogailua berritu

10.350Kirol jardueretarako diru-laguntzak

20.000Euskararen sustapena 11.000Kirol erakundeendako laguntzak 8.950Kultur erakundeendako laguntzak 8.500

Aralarko aingerualagun, OskiaraerromesaldiaOhi denez, maiatzaren aurrenekoegunean arakildarrek Oskiako ermi-tarako bidea hartuko dute. Aralar-ko aingeruaren irudia lagun izanendute bide horretan. Arakilen barna-ko ibilbidea 9:00etan hasiko dugoiaingeruaren irudiak. Zuhatzunordu laurden geroago izanen da.9:30erako Ekain izanen da. Etxa-rrenen hamarrak baino pixka batlehenago espero dute. Handik Urri-tzolara joko du, 10:20an iristeko. Izur-diaga izanen da Aralarko aingerua-ren azken aurreko geldialdia10:45ean. Errotzera 11:10ean iri-tsiko da. Arakildarrak azken herrihorretan elkartu eta erromesaldiaOskiako harrateko ermitara abia-tuko dira, 11:40an. Eguerdian mezahasiko da ermitan.

Oskiako harratean dago ermita.

Udalaren trantsiozio aurrekontua

Irurtzundarrak plaza inguruan. Artxiboa

Page 8: 506 guaixe

Ostiralean gazte talde batekhutsik dagoen Recindsa lantegia-ren okupazio sinbolikoa eginzuen. Erregimena kanpora dina-mikaren baitan kokatutako ekin-tza izan zen. Harekin gazteekSakanak bizi duen “krisiarenerantzule zuzenak”, besteak bes-te “kapitalismoaren morroi direnUPN-PSNren erregimena beste-rik e˝ direla salatu zuten. Nafa-rroako Gobernuari enplegua sor-tzeko eta mantentzeko konpromi-sorik azaldu ez izana leporatuzioten.

Sistemak eskaintzen dituenaukeren aurrean “Sakanako gaz-teok argi dugu bizi ditugun bal-dintzak irauli eta gure bizi eredupropioak eraikitzeko salto eginbehar dugula”. Horregatik,“zapaltzen gaituen sistema kapi-talista honen aurrean burujabe

izan eta gure erabaki propioakhartzeko konpromisoa” hartzeradeitu dute. Horretarako, “ezinbes-tekoa” jo dute “borroka eta inda-

rrak batzea, bailara moduanaurre egiteko”. Maiatzaren 1ekoborroka egunean parte hartzekodeia ere luzatu dute.

Lan prekarietatearen salaketa

Lan Osasunaren Eguna aukeratu dute Sakanako hainbat gaztek bizi duten lan prekarieta-tea salatzeko. Mutua Navarra enpresak Altsasun duen bulegoan “prekarietatea hiltzailea”zioen pintaketa egin dute eta odol hustutako langile baten irudia, panpin bat, utzi dute. Gaz-teek maiatzaren 1ean deituak dauden mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. Aldi bere-an, “Nafarroan erregimena kanporatzeko beharraren aurrean gazteria aktibatzeko deialuzatu dute”, maiatzaren 16ko Iruñeko manifestaziora deituz Sakanako gazteak. CCOOk hango langileei babesa azaldu eta halako gertaeren kontra azaldu da: “gobernua-ren eta enpresen politiken kontrako jarrera ezin da inolaz ere azaldu mutuetan lan egitenduten langileak erasoz”. CCOOk adierazpen askatasuna “arduraz eta pertsona guztiekikoerrespetuz” erabiltzeko deia egin du: “langileak ez dira entitateen babesa eta haien jardunprofesional askeak errespetua merezi du”.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a8 sakanerria

Olatzagutia»

Altsasu»

Enpresak lan istripuak falta larritzathartzen ditu eta langileei santzioakjartzen dietela salatu dute

Cementos Portland Valderrivas(CPV) enpresako langileek ordubateko lan uztea egin zuten aste-lehenean, ELAk eta CCOOk dei-tuta (UGTk ez zuen deialdiarekinbat egin). Nahikoa da. Gure osa-suna ez da salerosteko leloa zuenpankartaren atzean egin zutenkontzentrazioa. Enpresa batzorde-an gehiengoa duten bi sindikatuekjakinarazi zutenez, “CPV etamutua elkar hartuta ari dira lanistripuen ondoren. Daukan arris-ku guztiarekin, langileak beste

lanpostu batean birkokatzen dute,edo opor egunak hartzeko eskatzendiote”.

Enpresa batzordetik nabar-mendu dute langileak txosteneta-ko zenbaki hutsak baino, “duin-

tasuna duten pertsonak” direla.CPVri lan istripuak ez errepika-tzeko neurriak hartzeko eskatudizkiote. Baita santzioak kentze-ko ere. Baina aldeen arteko bile-ra alferrik izan zen.

Azken urtean hartutako joka-bidea azken aldian okertu egin delanabarmendu zuten enpresa batzor-detik. Eta bi langileri lau eta bosteguneko isunak jarri dizkietelaazaldu zuten. Gertaerak duelahilabete Lan Ikuskaritzan salatuzituzten, baina oraindik ez duteerantzunik jaso. Hiru bajekin kale-ratuak izan daitezkeela gogoraekarri zuten. “Langileak bajak ez

hartzeko edo haiek ezkutatzekopresioa jasaten ari gara”. Lan istri-pu bat ezkutatu ondoren, osasunegoera okertu eta orain operatubeharra duen langile baten adibi-dea jarri zuten. Halako egoeragehiago ez errepikatzeko, gainon-tzeko lankideak lan osasunerakoeskubidearen alde batzera anima-tu zituzten.

112Olatzagutiko porlandegian lane-an ari diren langileak.

Urdiaingo eskolako 6.mailako ikasleak

Aurtean robotika txapelketa bate-an izena eman genuen. Lehenen-go, lan bat prestatu genuen txa-pelketan parte hartu ahal izate-ko. Lan hori, hiru zatitan banatutadago: proiektu zientifikoa, stand-a eta proiektu teknikoa. Egingenuen lanarekin, hogeita zortzitaldeetatik zortzigarrenak gera-tu ginen.

Txapelketa bukatzean, fami-liei, Urdiaingo jendeari eta besteherrietako jendeari gonbidatzeabururatu zitzaigun.(…) Egun batlehenago, proiektua aurkeztekoUrdiaingo udaletxean eskaera orribat bete genuen behar genituenaulkiak eskatzeko. Aulkiak ekarrizizkigutenean, gela prestatu etaentseatu genuen.

AurkezpenaApirilaren 21ean, asteartean, (...)gutxi gora behera, berrogeita bostpertsona inguru etorri ziren.Gelan proiektu zientifikoa aur-keztu genuen, diapositibak pasa-tzen joan ziren. Bakoitzak ondo-en zekiena esan zuen eta jendea-ren aurpegiak ikusita beraiengustukoa izan zela zirudien.

Patioan suziriaren esperimen-tua (bikarbonatoarekin eta ozpi-narekin) egin genuen. Guk pres-tatutako esperimentu bat zen osoondo atera zitzaigun ia “ilargirairitsi zen!!!” jendea harrituta gera-tu zen.

Ondoren, Aitziber elkartean(...) robotika zer den azaldu genien.Gero, robota eta robotak egitendituen probak erakutsi eta azal-

du genizkien.Hori egin eta gero,(...) unibertsoari buruzko jokoak,materialak eta aurkezpenak era-kutsi eta azaldu genizkien.

Han maketaren inguruan azal-pen zehatzagoak eman genituen.

Baita guk material birziklatue-kin egindako planeten mugikariaere erakutsi genien.

Eskerrak eman nahi diegu eto-rri zen jende guztiari, gure gura-soei asko lagundu gaituztelako

eta proiektu honetan lagundu gai-tuzten guztiei: eskolako gurasoeieta herriko jendeari. Bukatzekoudaletxeari gure proposamenakkontuan hartzeagatik eskertu nahidiogu.

Portlandgo langileen lan osasunerako eskubidea aldarrikatzen

Porlandegiko zuzendaritzari angileen osasunarekin ez jolasteko exigitu diote.

Robotika eta proiektu zientifikoaren aurkezpena

Robotika landu duten ikasle urdiaindarrak. Utzitakoa

Urdiain»

Lantegi okupazioa, sistemak kaltetuenakgazteak direla salatzeko

Lantegiaren okupazio sinbolikoko une bat. Utzitakoa

Page 9: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a sakanerria 9

Olatzagutia»

SAKANA

Sakanako Plan Estrategikoagaratzeko foru administrazioarenparte hartzea bilatzen segituko daaurten. Joan den urtean lantzenhasitako ildoei segida emanen diete

Legegintzaldia bukatu arte, azkenunera arte saiatuko dira. Eta, bes-tela, Nafarroako Gobernu berria-rekin ahaleginduko dira Sakana-ko Sozioekonomia Behatokiko kide-ak. Sakanako Plan Estrategikoa(SPE) behar bezala garatzeko Nafa-rroako Gobernuaren parte-hartzeaezinbesteko jo dute. “Foru adminis-trazioarekin elkartu eta SPE aurre-ra egiteko hark zer nolako parte-hartzea izan dezakeen, elkarlanprotokoloa eta eman ditzakeenbaliabideak zehazteko negoziazioada aurten Behatokiak egin nahi due-na. “Azken finean, Parlamentuakeskatu diona betetzea”, laburbildudu Iker Manterola garapen agente-ak. “Baliabideak izanda plana azka-rrago gauzatuko litzateke”.

Sakanako Sozioekonomia Beha-tokiak horixe adostu zuen apirila-ren 20an egindako bileran. Aldiberean, Behatokiak joan den urte-an SPE garatzeko Cederna-Garalu-

rrek eta Sakanako Garapen Agen-tziak egindako lanak ontzat jozituen. Garalurrek bere gain har-tu du ekintzailetasuna Sakanansustatzeko ardura. Horretan sakon-du du ekintzaileei arreta eskainizeta hezkuntza arloan ekintzaileta-sunaren sustapena eginez.

Sakanako Garapen Agentziak,bestalde, lau ildo eta bi zeharka-ko landu zituen. Turismo arloko

ekimen publiko eta pribatuen arte-ko sinergiak sortzeko lan eginzuen. Eta Bidelagun elkartea emai-tza nabarmenena izan zen. Ener-giaren arloko ikerketak abiatuziren. Bestetik, Sakanako indus-triaren gaitasun teknologikoarenikerketa egiten ari dira, horreketorkizunean lantegien arteanelkarlan eta berrikuntza aukerakeman ditzakeelako, baita etorkizu-

nerako dituzten beharrak defini-tu ditzakeelako ere. Dendari, Osta-lari eta Zerbitzuen elkartearensorreran laguntza eman zutelaaipatu zen bileran. Elikadura arlo-an, azkenik, tokiko azoken indar-tzea eta herri baratzen langintzaaipatu ziren. Azkenik, ibarrekoondareak eskaintzen dituen balia-bideak hezkuntzan nola erabiliaztertzen hasiak dira.

Lanen hirugarren fasean, kaleenkonponketarako 60.000 eurobideratu ditu udalak

Olatzagutiko Udalak aurten1.842.900 euro kudeatuko ditu, joanden urtean baino 85.310 gehiago.Kiroldegia eta igerilekuak kude-atzen dituen Erburua Olazti enpre-sa publikoko 187.100 eta Udal Musi-ka Eskolako 41.310 aurrekontuagehituz gero, 1.927.310 euro kude-atzea aurreikusten du udal olaz-tiarrak. Zerga kontrolerako plana2012an indarrean jarri zuen uda-lak. Haren bidez azken lau urtee-tan Jarduera Ekonomikoen Zer-ga, herri-lan handiak eta enpresaelektrikoen tasa errepasatu dituz-te eta likidazio osagarriak, dirusarrera berriak izan ditu udalak.

Gurutze Rodriguez alkateakesan digunez, aurrekontuak egi-

terako irizpidea udalak zerbitzuakmantendu eta aurretik egiten ariziren hobekuntza lanei segidaematea izan da. Joan den urteko-en antzekoak direla gaineratu du.Udala aurki berrituko dela eta“trantsiziozkotzat” jo ditu.

Lanak Kontratazioei dagokienez, kisus-gilea eta peoia kontratatu dituudalak. Sei hilabeteko kontratuadute eta hainbat lan eginen dituz-te. Baso lanak eginen dituen peoiahiru hilabetez ariko da. Kontrata-zio horiek Nafarroako EnpleguZerbitzuaren laguntzaz egin dituudalak. Horietaz aparte, Udan Eus-karaz kanpainarako eta igerilekusasoirako kontratazioak eginenditu udalak.

Hirugarren urtez kaleetako

arkitektura-oztopoak kentzekolanak egiten ari da OlatzagutikoUdala. Aurrekontuan jasotakolanen artean daude, bestalde, esko-

lako patioko hesia eta Haur Hez-kuntzako gelako zorua aldatzea.Txikiek ikastetxearen eremutik ezateratzeko eginen da lehena eta

umeendako erosotasunagatikbigarrena. Horretaz aparte, der-mioko bide batzuk konpontzea,haien bazterrak garbitzea eta baso-an dauden lau zubi indartzea etazabaltzea. Azken lan hori ibilgai-luak hobe pasa daitezen eginen da.

Udalaren web orrian, www.olazti.com-en, aurrekontua kotsul-ta daiteke.

Diru-sailak Erburua Olazti SL 187.100Festak 75.000Baso-lanak 65.000Kale konponketak 60.000Zergen kontrol plana 50.000Kultura jarduerak 45.000

Musika eskola 41.000Kale argiteria 31.000Langabeak kontratatzeko 26.000Harrobietako eztanden neurketa 20.000Kirol ekintzen sustapena 15.500Hobekuntzak kultur etxean 15.000Bide konponketak 10.000

Hirugarren urtez arkitektura-oztopoak kentzen

Nafarroako Gobernua ibarreko garapeneaninplikatzeko ahaleginean segitzera

Mendialderakogarapen lokalekoestrategiaEuropak Landa GarapenerakoProiektuak sustatzen eta diruzhornitzen ditu. Nafarroak bereaegin beharra du, eta hori eskual-deka garatzen ari da. Nafarroa-ko Mendialdeko garapen loka-leko estrategia gauzatzea Ceder-na-Garalurren ardura da.Mendialdeko estrategia horriGaralurrek Sakanako Plan Estra-tegikoa gehitu dio. Susana Mendinuetak azaldudigunez, martxoaren 23an egin-dako bileran jarduera ildo nagu-sien gaineko bilera egin zen.“Estrategia garilean edo aur-keztuko diogu NafarroakoGobernuari. Ondoren ildo horiekgaratzeko ekimen zehatzakzerrendatu beharko dira”. Gau-zak ongi Nafarroako Landa Gara-peneko Proiektua heldu denurtean indarrean izanen da,2020ra arte. Helburua Nafarro-ako Mendialdea “lurralde lehia-korragoa, berritzaileagoa, eko-nomikoki eta ingurumenerakoiraunkorragoa eta berdintasunprintzipioekin adeitsuagoa iza-tea da”.

Sakanako Sozioekonomia Behatokiaren azken bilera.

Arkitektura oztopoak kentzeko lanek segida izan dute aurten.

Page 10: 506 guaixe

Udal hauteskundeak

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a10 sakanerria

Altsasu»

Irurtzun»

SAKANA

Uxue Barkosen eskutik Altsasu-ko Geroa Bairen zerrenda burua-ren aurkezpena egin zuten ostira-lean. Bai parlamenturako zerren-da buruak bai Altsasuko alkate-gaiJavi Ollok, “norberaren printzipio-ak mantenduz ezberdinen artekoakordioa” aldarrikatu du. Altsa-su bezala, udal berria anitza iza-nen dela adierazi du eta akordio-

aren ideia errepikatuz “batzen gai-tuen Altsasu da” esan du.

24 urteko alkategaiak politika-ren apologia eginez hasi du berehizketaldia, beharrezkoa delaaldarrikatuz. Aipatutako ezber-dinen arteko akordio hori erre-generaziorako tresna izan beharduela nabarmendu du. Altsasu-ko Geroa Baik bere zerrendan

erregenerazioa gertatu delanabarmendu du Ollok: “berrituegin dugu, baina esperientzia erebadago, eraginkortasuna man-tentzeko”. Udal programan, kon-tratua deitu dio Ollok, garapensozio ekonomikoa, pertsonenarrisku egoerak eta gardentasu-na eta parte-hartzea oinarri iza-nen direla aurreratu du.

PPk Nafarroa iparraldeko popu-larren alkate-gaiak aurkeztuzituen Etxarri Aranatzen larun-batean. Haiekin batera, popula-rren parlamentuko eta udaletxe-ko zerrenda-buruak Ana Beltraneta Pablo Zalba izan ziren. PPrenSakanako Eskualde Batzordekoburu eta Etxarri Aranazko alka-te-gai popular Juan Antonio Extre-merak adierazi zuenez, “printzi-pioen eta balioen politika” egite-ko asmoa adierazi zuen, baita

“bizitza errespetuarena, eskualdehonek babes gehiago eman diote-lako hiltzaile etarrei ETAko bik-timei baino”.

Extremerak “banda terroris-taren biktimei eta haien familieierabateko babesa” azaldu zien.“Hautestontzietan erregimennazionalista erradikalarekinbukatzeko garaia da, beldurra,inposizioa eta biolentzia babes-ten dutenen apologia dagoelako”.Sakana Nafarroako motore ekono-

mikoa izatetik “enpresa desertua”izatea pasa izana Bilduri lepora-tu zion. Extremerak ziurtatu zue-

nez, “Sakanaren irudia garbitu etaenpresak ezartzeko egonkortasu-na emanen dugu”.

Sakanako alkate-gai popularrak

Irurtzun: Juan Carlos MartinFernandez. Uharte Arakil: Maria Valez Amo.23 urteko iruindarra. Autono-moa, ezkongabea. Etxarri Aranatz: Juan AntonioExtremera. 34 urte. Autono-moa. Altsasu: Carlos Lopez Garcia. 24urteko madrildarra. Irakaslea.Guadalix de la Sierrako NuevasGeneraciones-eko presidentea. Olatzagutia:Jose Luis Miñés. 61urte. Buñuelgoa. Seme batenaita. Nekazaria eta abeltzaina.

Ostiralean udaletxeko udal bilku-ra aretoan aurkeztu zuen EH Bil-duk bere udalerako hautagaitza.Berrogeita bost bat irurtzunda-rren aurrean Aitor Larraza zerren-da-buruak legegintzaldirako koa-lizioak Irurtzunerako dituen lanildoak azaldu zituen. Euskara,ingurumena, hirigintza, kultura,

immigrazioa, emakumea eta bes-telakoak izan ziren aipatu zitue-nak. Ekitaldiaren ondoren, EHBilduko parlamenturako zerren-dako hautagai Xabi Lasak gauregungo egoera politikoaren ezau-garriak eta etorkizunera begirakoalizioak plantatzen dituenerronkak azaldu zituen.

Javi Ollo eta Uxue Barkos, Geroa Bairen alkate-gaia eta presidente-gaia.

Ezkerretik 3.a Carlos Lopez, 5.a JA Extremera, 7.a JL Miñés eta 8.a Maria Vález.

Aitor Larraza erdian, EH Bilduko zerrendako hautagaiez babestuta. Utzitakoa

Geroa Bai ezberdinen artekoakordioa aldarrikatu du

EH Bilduk hautagaitzaaurkeztu du

PP bere alkate-gaiakaurkeztu ditu

Etxarri Aranatz»

Etxarriko EH Bilduk udalerakohautagaitza asteazkenean aurkez-tu zuen. Eta harekin batera herri-programaren ildo nagusiak aletuzituzten. Eneka Maiz alkate-gaiakudalean aurrera eraman nahiduen programaren lanketan 35etxarriar aritu dira, bederatzi lan-taldetan banatuta. 17 arlotan 95puntu zehatz proposatzen dira.

Bilduren sorrerari aipamenaeginez esan zuten, “urteetan elka-rri bizkar emanda bizi ginen herri-tarrak gure indarra batzea eraba-ki genuen, herrigintzan aurreraegiteko. Herritarren parte har-

tzea eta burujabetza oinarri dituenpolitika eredu berria ekarri

genuen”. Herrian eta ibarreanhorretan segitzeko nahia azaldu

du EH Bilduk. Bestalde, maiatza-ren 24an Nafarroako Parlamentu-rako hautestontziak “aldaketaz,denondako kudeaketaz, etorkizu-naz, geure erabakietaz” betetzekodeia egin du.

Ildoak Kolore banarekin izendatu ditukoalizioak bederatziak. Lehenagorria da eta bere baitan udalarenogasuna, gizarte zerbitzuak, hiri-gintza eta herri lanak eta udal zer-bitzuen kudeaketa daude. Koloreurdinarekin Etxarri gardena denaizendatu dute: parte-hartzea, komu-

nikazioa eta kudeaketa gardena.Kolore berdea energia burujabetza-ren, uraren, hondakinen eta baso-gintzaren kudeaketari eman dio.

Udalak garatu beharko lukeenpolitika feministak kolore moreadu. Koloretako Etxarri izendapenakEtxarriko EH Bilduren euskara,hezkuntza eta kultura eta kirol pro-posamenak jasotzen ditu. Txuri,gorri, berdeak, aldiz, erabakitzeeskubidea, nazio eraikuntza etagatazka politikoaren konponbideahartzen ditu bere baitan. Laranjakolorea du tokiko garapena, herriaeta ibarra kontuan hartuz.

EH Bilduk 95 puntuko programa aurkeztu du

Pasa den asteazkenean aurkeztu zen Etxarriko EH Bilduren zerrenda. Utzitakoa

Page 11: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a sakanerria 11

SAKANA

»

»

Gure Esku Dago dinamikak ahaliketa herritar borondate gehien josinahi ditu erabakitze eskubidearenalde. Borondate horiek oihaleanislatu ziren asteburuan eta haiekingaragarzaroaren 21ean EuskalHerriko bost hiriburuetan hautes-tontzi erraldoi bihurtuko dira.

Dinamikak deituta, EuskalHerriko makina bat herritan aste-buruan Joste Egunak ospatu dira.Sakanan Lakuntzan, Bakaikun,Urdiainen, Altsasun eta Ziordianantolatu ziren ekitaldiak. Elkartuziren sakandarrek eskuratutakooihaletan erabakitze eskubidearenaldeko aldarriak, mezuak etamarrazkiak egin zituzten. Musika

eta auzateak lagungarri izan zituz-ten eginkizun horretan. Gure Esku

Dago-ren materiala eskuratzekoaukera ere baliatu zuten herritarrek.

Haren ohiturak ezagutu etadesagertzeko zorian dagoen espeziehori kontserbatzeko neurriakhartzea da helburua

Nafarroako Gobernuaren etaGipuzkoako Foru Aldundiaren arte-ko lankidetzari esker Aralarko men-dilerroan bizi den ugatzetako batharrapatu eta irrati-ekipo bat jarridiote, motxila antzeko GPS/eguz-ki igorle bat. Kiriku izena duen uga-tzak eta irrati-jarraitzaile horrekin,Nafarroako eta Gipuzkoako baso-zainek egindako monitorizaziobisualarekin batera, non larrera-tzen den jakinen da, eta Aralaringuruan ugatzak zer gune erabil-tzen duen. Horri esker, espeziearenkontserbazio eta kudeaketako neu-rri berriak hartu ahal izanen diraPirinioen mendebaldean.

Igorlea hasi da egunero seina-leak bidaltzen GPSan duen koka-pena adieraziz, altuera, hegaldia-ren abiadura, ibilbidea eta abarre-kin. Datu horiekin, proiektukoarduradunek espero dute pare batdenboralditan larraldi-eremuazein duen zehazki ezagutzea, eli-katzeko dituen guneak jakitea,bai eta Aralarren ingurunean uga-tzak egindako joan-etorriak ere.

Kiriku 2006. urtean Arbaiuninguruan sortutako arra da, etalau urte baino gehiago darama-tza Aralar inguruan. 9 urte bete-tzeko zorian dago, heldutasune-

ra iritsi da, eta datozen denboral-dietan ugalketari heltzekomoduan izanen da. Hegazti hel-duen itxurari dagokionez, lumazuriak dituzte buruan eta koloregorri bizia begiaren inguruan.

Aralar, berreskuratze-lane-tan erreferentziaAralar Pirinioetan mendebaldera-go dagoen ugatzaren lurraldea daeta, beraz, espeziea berreskuratze-ko eta Kantauri aldera zabaltzekoerreferentzia da.

Ugatza (Gypaëtus barbatus L.)putrearen aldaera bat da, animalienhilotzen hezurrak eta kartilagoakjaten ditu. Garai historikoetan penin-tsulako mendialde guztia hartu zuen.XIX. mendetik aurrera, atzeraldi-prozesu batean sartu zen, gaur artepixkanaka bizitu zena; hala, egunespeziea Pirinioetara mugatzen da.

Nafarroan atzeraldi-prozesu batizan du, Pirinioetako gainerakolekuetan gertatukoaren antzera.Pirinioetako ibarretan sakabana-tuta dauden ugatz gazteen popula-zio bat dago eta, aldian behin, men-diko beste eremu batzuetara joa-ten dira. Bost bikote heldu daudeForu Komunitatean (hamar hegaz-ti, guztira), baina ez dute guztiekurtero habiak egiten. Hazkuntza-eremu hori Pirinioetako populazio-aren gune mendebalena da.

Ugatza irratitransmisorearekin

Kiriku ugatzari jarraipena egiteko irrati transmisorea jarri diote. Utzitakoa

Makina bat altsasuar elkartu ziren Gure Esku Dagok deituta.

Jostunak kaleanMaiatzaren lehenarekin baterasindikatuek euren aldarrikape-nak eta langileen eskubideen alde-ko mezuak zabalduko dituzte. Sin-dikatu bakarra izanen da Sakananekitaldia eginen duena. LABek,12:00etan manifestazioa eginen duAltsasun. Langileok borrokan,Euskal Herria aldaketa bideanlelopean borrokan diren langile-en protagonismoa eta ekarpenaaitortu eta aldarrikatuko duLABek.

ELA sindikatuak bere afilia-tuak Bilbora deitu ditu. Prekarie-tate sozial eta laboralaren kontra-ko mezua zabalduko du ELAk.

11:45ean Jesusen Bihotza plazanmitina eginen du ELAk eta12:15ean manifestazioa abiatukoda. UGTk eta CCOOk, atzera ere,elkarrekin antolatu dute maiatza-ren leheneko manifestazioa.Horrela krisitik ez gara ateratzenleloa du haien Iruñeko egoitza-tik 12:30ean abiatuko den mani-festazioa.

CGT, CNT, ESK, Solidari etaSTEILAs sindikatuek ere manifes-tazio deialdi bateratua egin duteLangileen Egunerako. EguerdianIruñeko San Lorenzotik abiatukoda Langileok aldaketaren eragileleloa duen mobilizazioak.

Langileenaldarrikapenak, kalean

Page 12: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a

12 Loregintza

Arbizuko LoreAzokara hurbildugara, bertanantolatzaileekin egongara hizketan:

Noiztik ospatzen da Arbizun uda-berriko lore azoka?Arbizun betidanik balkoiak etaleihoak lorez apaintzeko ohituraeta tradizio handia egon da; horikontuan hartuta, azoka hau ospa-tzeko deialdia zabaldu zen oraindela 6 edo 7 urte, behar hori he-rrian bertan asetzeko asmoz.

Zenbat postu egoten dira?Ez da Lore Azoka handia, xumeabaizik, 7-8 dendari eta postu ego-ten dira batez beste. Hasieran

gehiago, nik uste, batez ere lehen-biziko urtean, baina orain kopuruhorretan gabiltza. Hori bai, urterozerbait berezia eskaintzen ahale-gintzen gara, aurten bonsaiakizan dira, beste urteren bateankaktusak...

Noiz ospatzen da?Data finkorik ez daukagu, apirile-an edo maiatzaren hasieran,gehienetan Aste Sainduak baldin-tzatzen du data, baina lorezainekbadakite horrela izaten dela. Hori

bai, apirilean izatea nahiago dugu,Arbizuko herritarrak goizter has-ten baitira etxeak apaintzen etaprestaketak egiten, sanjuanetara-ko herria eder-ederra egon dadin,hori baita helburua. Horrelakoegunak finko bihurtzeko denborapixka bat behar izaten da, bainauste dut Arbizun lortu dugulaagendan apuntatuta izatea LoreAzoka. Gainera, orain arte zorteaizan dugu eguraldiarekin, eta he-rritarrak elkartzeko beste aukerapolit bat da egun hau.

Arbizu,loreen herria

Olaztiko udaletxerahurbildu gara bertankultur koordinatzaileaden Virginia AlonsoApariciorekin hitzegitera:

Noiztik ospatzen da Olaztin lan-dare azoka?2007.urtetik, aurtengoa 8.edi-zioa izanen da. Orduko udalekozinegotzien ideia izan zen, he-rrian dagoen zaletatsuna ikusi-ta. Garaiko loreak eta baratzeta-rako produktuak eskaintzea dahelburua , bai balkoiak etalehioak apaintzeko, baita bara-tzean ekoizten diten landare etahaziak lortzeko, Olaztin baratzaugari baitago.

Nolako azoka da, handia, xumea?12-14 postu inguru elkartzen di-ra, beraz ertaina. Gonbitea Saka-nako ekoizleei luzatzen zaie ,baita Nafarroa eta Eukal-herri-koei ere . Baratzerako landare-ak, loreak, mundu honekin erla-zionaturik daude hainbat pro-

duktu,aromaterapia, uken-duak,sendabelarrak eskuragaiegoten dira. Igande goizean os-patzen da, 12:30etatik 14:00akarte.

Noiz izaten da, maiatzeanbeti,ezta?

Bai, eguraldiaren arabera antola-tzen da, batzuetan berandu samar,bestetan ongi. Iaz, urte batzu on-doren, kalean egin ahal izan ge-nuen, aspaldiko urteetan oso egu-raldi txarra izan dugu eta.Haurrentzat ekintzaren bat ereantolatzen da, baratzarekin ikus-

tekorik duten taillerrak izaten di-ra. Tomateak eta letxuak landatuzituzten behin.Olaztiko Udalarentzako ekintzagarrantzitsua izaten da, ahaleginhandia da, antolakuntzan batezere, goizetik hasita bait gaude la-nean, arratsaldera arte.

Olatzagutia,baratzeak eta loreak

Garaian garaikoa eta SakananLore eta landare ugari saltzen dituzte Sakanako lore-dendetan,

bakoitzak bere berezitasunekin

Loreak eta landareak

ARBIZUKO LORE AZOKA

OLATZAGUTIAKO LANDARE AZOKA

Page 13: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a

Loregintza 13

Nolakoa da zuen denda?Gure denda bi sektoretan bana-tzen dugu, hauetariko bakoitzamaterian jantzitako arduradunbatek zuzenduta.Ospakizun, zoriontzetarako etaapainketarako lore-artea, landa-

reak eta bestelako artikuluak ba-tetik. Eta bestetik, baratza, lorate-gi eta nekazaritzako produktuak.Landareak, lorontziak, fitosanita-rioak, haziak, sustratoak, onga-rriak, pentsuak eta sektoreakinzerikusia duten bestelako gauzak

ere eskaintzen ditugu. GaineraGoiko lorezaintza lorategirako en-presa da. Lorategiak, kimatzeak,ureztatze sistemak eta gehiagolantzen dituena.

Zein da zuen berezitasuna?Gure egunoroko dedikazioari es-ker eta hain barneraturik dauka-gun sektorean modu mugagabeanlanean eta prestakuntza jarraianjardutean lortu dugu eskeintza za-bala, eraginkorra eta bezeroareki-ko gertutasuna.

Balkoiak edertzeko proposame-nak.Kalibratxoa, lore txikia eta ugariaematen duen surfinia barietatebat, oso kolore alai eta bereziekin.Hala eta guztiz ere norberak duengustu eta dedikazioa kontuan har-

tu behar da.

Baratzerako?Tomate, piper eta beste hainbat lan-daretan barietate bereziak, Euskal

Herrian betidanik egon diren hazie-tatik ateratakoak. Hauek tamainahandiagoko lorontzietan ekoiztuakeskeintzen ditugu, azkenaldian jen-deak asko bilatzen dituenak.

Aritz Goikoetxea eta Patrizia OiartzunAltsasu GOIKO LOREDENDA

Zein da zuen eskaintza?Lorategirako nola baratzerako lanegiten dugu. Landareen eskaintzazabala daukagu baita horren zer-bitzua ere. Produktu fitosanitario-ak dendan ere badauzkagu eta lo-

rategirako beharrezko produk-tuak baita baratzerako landareeta osagarriak.

Berezitasunen bat?Adibidez, izurriteak daudeneanhemen bertan eskaintzen duguzerbitzua. Bezeroak izurritearenlagin bat ekartzen digu, aztertueta produktu egokia ematen saia-tzen gara. Gaixotasunaren diag-nostiko ahalik eta zehatzena egi-ten saiatzen gara. Batez ere kon-tzientzia ekologikogatik egitendugu lan horrela.

Balkoiak edertzeko zein lore?Duela urte batetik ona lore berribat daukagu. Ez da ez francesita eznazionala, Single du izena eta bienarteko espezie hibridoa da. Zur-toin berdeko Single espezie honek

luzera eskaintzen du. Eskaintzenartean ere zurtoin berde eta txuri-ko Francesitak dauzkagu. Singlehibridoa, nazionala baino gehiagohazten da eta lorea francesitarenabaino politagoa da. Hiru kolore-tanko Singleak dauzkagu, violet,orange eta red. Landare naziona-len eskaintza 9 koloretakoa. Honekin batera surfinia eskaintzazabala ere badaukagu.

Baratzerako zer?Baratzerako pixka bat itxoitea ko-meni da nahiz eta askok dagoene-ko letxugak, tipulak, borraja edotaerremolatxa landatuta dituzten.Maiatzaren 15etik aurrera jendeguztia hasten da baratzari biziaematen, hiruzpalau egun euririkegin gabe eta orduan lurra iraulieta prest dago landatzeko.

Denetarik daukagu, lekak, piperminak, kalabazina, tomatea…garaihonetan nahi duzun guztia.Nire aholkua norberak bere bara-tzea izatea. Ongi dago ondokoari,

teknikoari edota internetari erre-paratzea baina azken finean nor-berak ikasten du bere baratzeanzer behar duen. Ezagutza espe-rientziaren bidez lortzen da.

Jose Ramon MazkiaranAltsasu IZARTE

Zein da zuen eskaintza?Gurea negozio familiarra da, loreeta belar-denda bat da eta 35 ur-teko negozioa da, hasi gure ama-renetik gugaino. Guk biok 22 urtedaramagu honetan. Urte honeta-

rako eskaintza berezi bat daukaguesku artean, ezkontzarako loreakgurean enkargatzen dituztenekgau bat paradore nazional bateanpasatzeko aukera izan dezakete,zozketa bidez.

Berezitasuna?Gurea landare eta loreekin egin-dako lanak izaten dira, naturalazein artifiziala. Ezkontzak, barru-ko dekorazioa, hiladakoen lanaketa landareak orokorrean. Duelabi urte baratzerako landareare-kin hasi ginen eta produktu fito-sanitarioekin. Lore moztuarekinlan egitea gustatzen zaigu urteanzehar dauden ospakizunetan. Lo-re- Arteko goi ikasketak dauzka-gu eta duela gutxi bitxigintza etaloregintzako ikastaroa egin ge-nuen.

Balkoietarako proposamenak?Maiatzatik aurrera hastea da ko-menigarriena eta hemen gehienjartzen dena geranioa da, gorakahazten dena eta bestela zintziliknahi duenarentzat, geranio huntzbikoitza eta frantzesita daude.Surfinia ere aukeratzen da, petu-nia bezalakoa da baina zintzilika-tzen da. Orain ere campanularensalmenta igotzen ari da. Beste ba-tzuk bacopa , Begonia waterfooleta gero aukeran txikiagoak, petu-niak, berbenak edota aromatiko-ak. Orain askok baratzea balkoianjartzen dute eta nahiko bitxia iza-ten da hori ikustea baina era bere-an apaindu eta jan egin dezakezu.

Eta baratzerako?Orain baratzetan letxugak, kogollo-ak, tipula goiztiarra eta valentzia-

rrak aurkituko ditugu. Hazitarakoazenaorioak eta lekak ere hartu dira.Maiatzaren erdialdetik aurreradenetarik, hasi kalabaza, kalaba-zin, piper, tomateetatik bakoitzak

nahi duen edozertara. Produktu fitosanitarioetan ekolo-gikoa saltzen ari da. Alga etazuhaitzen olioekin egindako pro-duktoak dira.

Cristina eta Marta DiegoAltsasu LOREA

Page 14: 506 guaixe

Asteartean 70 urte beteko diraAustriako kontzentrazio eremunazia aske gelditu zela. Hango gaskameretan Victor Restituto Anduezaeta Miguel Iriarte Uribe altsasuarrakhil zituzten

Asteartean kontzentrazio eremuaaskatu zutela gogoratuko duen eki-taldia antolatu da Mauthausenen.Altsasu Memoria kolektiboa ekital-

dira gonbidatua izan da, baina berekideek ezin izanen dute han izan.Hala ere, kolektiboak gogora eka-rri du kontzentrazio eremu hartan

hiru altsasuar izan zirela eta baka-rrak lortu zuela bizirik ateratzea:Valeriano Albiztur Mazkiaran.

Metalurgialaria ogibidez,1906ko apirilaren 4an jaio zen.Francoren estatu golpearen ondo-ren errepublikaren alde borroka-tu zen eta, azkenean, beste 15 altsa-suarrekin batera Gurs-eko kon-tzentrazio eremu frantziarreanbukatu zuen. Handik atera etaOkzitaniako Tolosara joan zenbizitzera. Naziek han harrapatueta Vernet, Caserne Caffarelli,Bordele eta Mauthausengo kon-tzentrazio eremuak ezagutuzituen. Azken horretan 1944koirailaren 16an sartu zuten etanaziek 97.516 zenbakia eman zio-ten. Han denak zenbakiak beste-rik ez baitziren.

Eremuan eta ondorenKontzentrazio eremuan durangarbat ezagutu zuen, eta sukaldean lanegiteko aukera izan zuen. Ondo-ren zelaian metalurgialari gisaaritu zen. 80 kilo zituen sartu zute-nean eta 38 aske gelditu zenean.Errusiarrak izan ziren askatzenlehenak, gerora amerikarrak iri-tsi ziren. Askatu ondoren IrungoJose izeneko batek zeuden euskal-dunendako kamioiak jarri eta ospi-taleetara eraman zituzten.

Gerra ondoren OkzitaniakoTolosan gelditu zen bizitzen. Altsa-sun zituen senideekin Baionanelkartzen zen eta inoiz sorterriraere bueltatu zen. Pertsona alaia etaeuskalduna zela jaso du AltsasuMemoriak, baita bere herrian gel-ditu ziren bi ahizpei ilea moztu zie-tela ere. Espainiako estatuak Albiz-tur bezalakoak ez ditu biktimatzathartu salatu du kolektiboak.

Mandoibai elkarteak baratzeninguruko prestakuntza saioakantolatu ditu

Lurrari buelta eman, makinatu etabaratza lantzen hasi dira azkenasteetan makina bat sakandar.Baratzeetan dagoeneko letxugaketa bestelakoak landatuak dituz-te aurreratuen ibili direnak. Bara-tzean ibiltzeko garaia iritsi dagurera. Eta baratzean ibiltzekojantzi egin behar dela uste duMandoibai elkarteak: prestakun-tza saioak eta elikadurari buruz-ko saioak antolatu ditu.

Larunbatean zazpikote batsukaldaritza makrobiotikoko ikas-taroan parte hartu zuen. Gaur,berriz, Bide berriak: elikaduraburujabetza Euskal Herrian doku-mentala ikusteko aukera izanenda gaztetxean, 18:00etan. Nekaza-

ritza-industria ereduak ekono-mian eta ingurumenean eraginda-ko ondorio kaltegarriak erakus-tearekin batera, zazpi lurraldee-tako esperientzien bidez elikaduraburujabetza Euskal Herrian nolaari den gauzatzen azaltzen da.Egungo sistematik kanpoko alter-natiba errealak sortzeko eta per-tsonei bizitza duina eskaintzendien alternatibak sortzeko deia.

Adituen hitzaldiak Maiatzaren 21ean Jakoba Errekon-dok Etxarri Aranatzen hitzaldiaemanen du. Bizi baratzea, garaiangaraikoa garaiz (2015, Argia) libu-ru argitaratu berria besapean due-la etorriko da kultur etxera. Kolon-biatik, berriz, Jairo Restrepo Rive-ra etorriko da maiatzaren 26an.Nekazaritza birsortzailean mun-

duko aditu ezagunetariko bat da.Restrepok nekazaritza ekologikoamodu askatzaile batean planteatzendu: burujabetza elikagaiak sortze-ko, burujabe bizitza birsortzeko.Aitzinako ezagutzak eta egungoakmodu erakargarrian uztartzen ditu.

Mandoibai elkarteak garagarri-lerako nekazaritza birsortzailearieta hugekulturri buruzko bi ikas-taro antolatu ditu. Azken hori Aus-tria aldean erabiltzen duten tekni-ka bat da. Lurra basoetan modunatural batean sortzen da eta pro-zesu hori oinarritzat hartuta, lurpobrea dagoen tokietan lurra sor-tzen du hugekultur teknikak.

Mandoibai elkarteaHerri baratzen proiektuak aurre-ra jarraitzen du Etxarri Aranaz-ko Mandoibai dermioan. Udalak

utzitako lursailean baratze publi-koak kudeatzen ari dira hamaretxarriar eta haiek sortu duteMandoibai elkartea. Herri bara-

tzen proiektua etxarriar guztieizabalik dagoela gogorarazi etaproiektua ezagutzeko handik pasa-tzeko gonbitea luzatu dute.

Mandoibai elkarteko kideetako batzuk baratzeko sarreran. Artxiboa

Mauthausengo kontzentrazio eremuan hainbat hilabete egin zituen Valeriano Albiztur Mazkiaranek. Utzitakoak

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a14 sakanerria

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

Baratzera jantzita joateko

Altsasu»

Olatzagutia»

Cerdanek bototxuria eskatuko duAzken bi legegintzaldietan UPNkozinegotzi izan den Francisco JavierCerdanek boto txuria eskatuko diobere inguruko jendeari. Halaxe jaki-narazi dio Diario de Navarrari. Cer-danek jakinarazi duenez, pasa denastelehenean prentsaren bidez jakinzuen zein zen erregionalisten Altsa-suko zerrenda burua. Horrek hase-rretu egin zuen, hainbatetan bereburua eskaini dielako alderdikoburuei eta ez diotelako erantzun.Cerdanen iritziz zuzendaritzarenerabakiaren atzean porlandegianerraustearen kontra duen jarrera etabarne hauteskundeetan Catalanenalde agertzea daude.

PSNtik eta PPtik UPNraUPNk estreinakoz Olatzagutiko Uda-lerako hautagaitza aurkeztu du. Erre-gionalisten zerrendako lehenengobiak duela lau urte beste alderdi bate-ko zerrendetan aurkeztu ziren. Hala,gaur egun PPren zinegotzi bakarra daOscar Alvarez. Ardura errepikatzekobere burua eskaini zuen, baina antza,desadostasunak izan zituzten. Gutxie-tsia sentitu dela adierazi dio Diario deNavarrari. Alvarezek UPNri Olatzagu-tian aurkezteko eskaintza egin zion,baita erregionalistek onartu ere. Zerren-dako bigarrena Juan Jose Galartza iza-nen da, aurreko hauteskundeetanPSNren zerrenda buru izandakoa aur-keztu zena eta 2013ko lastailaren 30eandimisioa eman zuena.

Mauthausenetik bizirik atera zenValeriano Albiztur Mazkiaran 45ean

Page 15: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a sakanerria / oharrak 15

Ziordia»

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskaintzaketa pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Pisua salgai Etxarri Aranatzen. 83m erabilga-rriak, oso eguzkitsua eta bista ederrekin, berogai-lua, berritua... 70.000 €. Tel 654 23 41 02

ERRENTAN EMAN

Pisua alokagai Lakuntzan. Gela bakarrekoapartamentua, erdigunean. Altzariak eta bizitze-ko beharrezkoak diren elementu guztiekin jantzi-ta. 300 € hilabeteko errenta. Interesatuek 67883 03 71 telefonora deitu.

Opatutakoak/galdutakoakGALDUTAKOAK

Belarritakoak. Apirilaren 12an, igandean,Etxarrin belarritakoa galdu nuen, urre txuria, oba-latua, txispa txiki batekin. Deitu 669 58 54 69.

LEHIAKETAErromantzatuaren koloreak. Nafarroakoekialdeko eskualdeko pintura lehiaketa antolatuda. Maiatzaren 25era arte aurkeztu daitezkelanak. Informazioawww.restauranteromanzado.com

Irurtzungo festen kartela. Maiatzaren 29raarte aurkeztu daitezke lanak. Haur maila (14 urte-ra arte) eta helduen maila daude. Informazio guz-tia: www.irurtzun.es

Pedro de Atarrabia. Kontakizun laburren lehia-keta, euskaraz eta gazteleraz. InformazioaAtarrabiko udalean: www.villava.es

Oharrak Odol-emaileak. Maiatzaren 6an eta 13an, EtxarriAranatzen, arratsaldez eta 21ean Olaztin, arratsaldez.

Bertso-udalekuak. Euskal Herri osoko haur etagazteek parte hartu dezakete bertso-udalekue-tan. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak antola-tzen ditu. Informazio guztia: http://www.bertso-zale.eus/eu/bertso-udalekuak.

Axio. Jose Ignacio Floresi buruzko dokumentalaegiteko diru-laguntza eman nahi duenak ES043035 0112 00 1121055951 kontu korrontean edowww.karena.eu plataformaren bidez egin dezake.Informazio gehiago www.axioflores.com

Iruñeko euskarazko telebistaren alde. Xaloatelebista Iruñerrian euskara hutsean emititzen haste-ko 50.000 € behar ditu. Diru ekarpena non?www.karena.eu/proiektua/xaloa-telebista-iruñerrianedo Iruñeko Karrikiri Euskal dendan (Xabier Karrika4) eta Katakrak liburudendan (kale Nagusia 54).

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 70

10 , [email protected] [email protected]

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen eta finan-tzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kan-paina. Informazio gehiago:www.euskonews.com/laguntza [email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Jaiotzak

• Laia Rodriguez Caballé,apirilaren 14an Uharte Arakilen.• Mariam Zehhi Abbadi, apirilaren21ean Altsasun.• Izei Zubiria Sanchez, apirilaren21ean Altsasun.• Manex Etxetxikia Leitza,apirilaren 25ean Arbizun.

Heriotzak

• Maria Lezea Bengoetxea,apirilaren 26an Olaztin.• Vicente Nevado Lozano,apirilaren 27an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Goizeder Casas eta bere familiaKathmandun bizi dira eta, zorionez,lurrikarak ez die kalterik egin

Nepaleko lurrikara izugarriakmilaka hildako eta zauritutako

utzi ditu. Tartean harrapatu dituere hainbat sakandar. GoizederCasas ziordiarra Kathmandun bizida eta ongi daudela esan digu.Juan Martinez altsasuarra, berriz,

Pokharanen dago. Berak adiera-zi digunez, Pokharanen ez zenapenas lurrikara nabaritu, dardarbatzuk besterik ez, eta ongi dago.Goizederrekin egon gara.

Noiztik bizi zara Kathmandun?Orain dela urte eta erdi nire sena-rraren lanarengatik etorri ginenNepalera, bikiekin haurdun nen-goela. Asteartean Luxemburgoragoaz bizitzera.

Nola bizi zenuten lurrikara? Berehala konturatu nintzen lurri-kara zela. Haurrekin egongelanjolasten geunden, ni eta Lila, hau-rrekin laguntzen gaituen Nepale-ko emakumea. Nik Tilo hartunuen eta pareta baten kontra jarrinintzen. Lilak Adei hartu zuen etakalerantz korrika hasi zen. Lilaikusita, berdina egin nuen. Osozaila izan zen kalera ateratzea,etxe guztia mugitzen zen eta pa-reta eta gauzekin kolpatzen gi-nen. Eskerrak gure etxea handiadela eta kalean ere leku asko etairekia daukagun. Lorategian eseriginen eta etxerantz begiratzengenuen. Leiho guztiak ireki zireneta etxea izugarri mugitzen zen.Beldur izugarria neukan eta Lilaknegar egiten zuen, bere familiaeta etxean pentsatuz. Gure etxeaoso sendoa da eta ez du kalterikizan. Lilaren familia ondo dago,baina etxea galdu dute.

Argi indarra, telefonoa, ura... Horiguztia gabe geratu zineten? Nire telefonoa lehen bi egunetanezin izan nuen erabili. Nire sena-rra Istanbulgo bidean zegoen lu-rrikara gertatu zenean, eta ezinnuen abisatu, ezta gurasoak ere.Eskerrak nire senarrak Lila deituzuela. Lilaren telefonoa batzue-

tan erabili genezakeen. Argia,ura, interneta, dena bertan behe-ra geratu zen.

Nola zaudete? Oso ondo gaude, zauririk ez, sustohandia gorputzean baina hori dadena. Eta orain lurrikara txikiaksentitzean beldurra bueltatzen da.

Oinarrizko zerbitzurik gabejarraitzen duzue? Ez, argia eta ura hirugarren egune-an bueltatu ziren eta orain interne-ta ere badaukagu batzuetan.

Zein da, oro har, egoera egun? Kathmanduko iparraldean egoeranahiko lasaia da. Dendak irekitadaude eta denetarik aurkitzen du-gu. Jende pila dago kalean lo egiteneta euria dela eta, gauak ez diraerrazak. Etxeko manta eta izaraguztiak banatu ditugu eta gure la-

gunak eta ezagunak laguntzensaiatzen gara. Ni ez naiz hirira jai-tsi, baina nire senarra egunero hiri-ra doa, eta hiriko egoera oso ez-berdina da. Etxe pila erori dira, mi-laka pertsonek kalean egiten dutelo dendarik gabe eta euripean, etaospitaleek ez dute lekua horren-beste zaurituendako. Pashupathi-na tenpluan hildakoen ehunkagorputz erretzen dituzte eta giroa,orokorrean, oso tristea da.

Zein da zuen asmoa Goizeder?Luxemburgora lehenbailehenetortzea? Nola dago aireportue-tako egoera? Luxemburgora asteartean joangogara aurretik planteatua genuenbezala. Aireportua jendez betetadago eta bidaia-txartela gabe sar-tzea ezinezkoa da. Milaka pertsonasaiatzen dira Nepaletik ateratzen,aireportuko egoera oso zaila da.

Goizeder Casas:«Gu ongi gaude baina Kathmanduhiriko egoera oso zaila da»

gertutik >>Goizeder Casas

Kathmandun bizi den ziordiarra

Page 16: 506 guaixe

Adur MariñelarenaGalarza

10 urte pasa diren arrenzure lagunek

gogoan zaitugu.

Etxarri Aranatzen

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a16 eskelak

Jesus AmadoLarraza Lizarraga

(Esperanza Lakunzaren alarguna)

2015eko apirilaren 25ean hil zen, 97 urte zeuzkala.

Familiak eskerrak ematen ditujasotako babes etaberotasunagatik.

EtxekoakEtxarri Aranatz

Alazne Mercero Peñagarikano(Iñigo Aritza ikastolako sorrerako andereñoa)

Ikastolaren sorrerarekinbat egin zenuen,

Altsasun euskarari ateazabalduz.

Zure irribarre eta alaitasunakerraztu digu bidea.

Iñigo Aritza ikastolako guraso, ikasle eta langileak

Jesus Amado Larraza Lizarraga(Iñaki Mundiñano, Bierrik Fundazioko

patronatuko kidearen aittuna)

Une latz hauetan bat egiten dugufamiliaren saminarekin.

Bierrik Fundazioko langileak

Eskertzak eta eskelak osteguneko goizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected]

edo hots egin 948 564 275 telefonora

Adur MariñelarenaGalarzaX. urteurrena

Zure falta bezain urrundugu zure presentziaren

gertutasuna.

Zure familiyeEtxarri Aranatz

Juli Berastegi ArbizuIV. urteurrena

Zure irrifarra,zure alaitasuna,

gure artean bizirik.

Zure senarra, seme-alabak eta ilobak

Lizarraga-Ergoienan, 2015eko apirilaren 28an.

Parrandan ere gogoan zaituztegu.

1960ko kintoak

Mª del Mar Albarrazin RazkinAntonio Goikoetxea FernandezMª Angeles Ayestaran GoñiMª Angeles Sanz Aizpun

Ismael Igoa EzkutariAntonio Jimenez MendiolaFidel Salinas Ferrer

Page 17: 506 guaixe

kirola >>Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a 17

Gimnasia erritmikoa

Nafar Kirol Jolasen bigarren fasetikkontentu itzuli dira

Iskiza Sakana Gimnasia Erritmi-koko taldeak martxoaren 14anNafar Kirol Jolasen lehendabizi-ko fasean parte hartu zuen. Api-rilaren 19an, berriz, Nafar KirolJolasen 2. fasea izan zuten jokoanMendillorrin. Talde sakandarre-tik azaldu digutenez, giro bikainaizan zen txapelketan eta bikainpasatu zuten guztiek. Iskiza Saka-na taldetik 13 gimnasta aritu zirenB mailan eta 3 A mailan, eta sail-kapen orokorra kontuan hartuta,5 domina ekarri zituzten.

LortutakoaNafar Kirol Jolasen 2 faseak kon-tuan hartuta, sailkapen orokorre-an, B mailako aurrebenjaminetan,esku libreekin, Iskiza SakanakoAnne Iturrioz hirugarrena izanzen (15,450). Eider Murugarren 7.asailkatu zen (13,217) eta Uxue Zubel-zu 9.a (11,750). B mailako benjami-netan, esku libreekin, Naroa Diazbigarrena sailkatu zen (14,183). Bmailako kimuetan, pilotarekin,Maitane Agirre bigarrena izan zen

(15,933). Nerea Adrian 5.a izan zen(14,450), Uxune Campos 9.a (12,783),Maider Maiz 10.a (12,667), NaiaPerez 14.a (9,917) eta Irune Etxaniz16.a (9,833). B mailako haurren kate-gorian, uztaiarekin, Irune Argue-lles 3.a (15,650) eta Emma Garzian-dia 4.a (14,717). Juniorren mailanmazoekin lan bikaina egin zuenMiriam Martinek, bigarrena izanbaitzen (15,667).

A mailari dagokienez, A mai-lako benjaminetan, sokarekin,Amaia Marin hirugarrena sailka-tu zen (13,517). A mailako kimue-tan, pilotarekin, Oihane Sayas 5.asailkatu zen (14,333) eta Milagros

Arce 6.a (13,450). Larunbatean Iskiza Sakanako-

ek beste hitzordu garrantzitsuadute. Nafar Kirol Jolasen barruantaldeka lehiatuko dira, Mendillo-rrin. Hain zuzen ere, kimuen etajunior mailakoen lehen fasea ego-nen da jokoan.

Sakandarrek maila polita eman duteIzarraitzen eta Aloñan

Asteburuan gure korrikalarieklan ederra burutu dute Azpeitianeta Oñatin. Larunbatean XI. Iza-rraitz mendi lasterketa jokatu zenAzpeitian (21 km). Helmugara iri-tsi ziren 212 korrikalarien arteanAitor Osak hegan egin zuen etaproba irabazi zuen (1:50:48). Sakan-darren artean Jose Luis Beraza

uhartearra izan zen azkarrena,10.a sailkapenean (2:05:19).

Bestalde, igandean Oñatik XI.Aloñako Igoera hartu zuen (22,3 km).268 korrikalari iritsi ziren helmu-gara, Walter Becerra (2:09:11) eta Ali-zia Olazabal (2:43:48) buru zirela.Sakandarrei dagokienez, IraitzSenar lakuntzarra izan zen azka-rrena (2:29:03), helmugan 31.a. AranLarrañaga emazkumezkoetan 15.airitsi zen helmugara (3:33:33).

Beregaña 18.a San MarcosenIgandean 19. San Marcos Igoerajokatu zen Errenterian. Iñaki Mar-tiarenak irabazi zuen proba (54:07).Jose Jabier Beregaña 18.a iritsi zenhelmugara (1:05:23).

Sakandarrak XI. Izarraitz mendi lasterke-tan (21 km):

1. Aitor Osa 1:50:4810. Jose Luis Beraza 2:05:1957. Juanjo Armendariz 2:24:5987. David Oroz 2:35:48

168. Julen Arratibel 2:56:11

Sakandarrak XI. Aloñako igoeran (22,3km)

Gizonezkoak1. Walter Becerra 2:09:11

31. Iraitz Senar 2:29:0332. Fidel Jimenez 2:29:4265. Patxi Rubio 2:43:3566. Ipi Lizarraga 2:43:38

202. Alberto Arrizabalaga 3:13:46Emakumeak

1. Alizia Olazabal 2:43:4815. Aran Larrañaga 3:33:33

B mailan lehiatu ziren Iskiza-Sakanako gimnastak. Behean, A mailakoak.

Mendi lasterketak

Jose Luis Berazahamargarrena Izarraitzen

Iskizakoak dominekin etxera

Page 18: 506 guaixe

Altsasuko futbol taldeak XIX.Europako kluben arteko UEFS Cuptxapelketan parte hartuko du,maiatzaren 4tik 9ra, Lloret de Marren

Koxka taberna areto futbol taldexumea da, bertako eta gertuko txa-pelketetan ongi pasatzeko sortua.Orain, berriz, amateur mailakoEuropako txapelketa garrantzi-tsuenean lehiatuko dira sakanda-rrak, XIX. Europako kluben arte-ko UEFS Cup txapelketan. Maia-tzaren 4tik 9ra jokatuko datxapelketa, Lloret de Marren.

HastapenakKoxka tabernak Sakanako aretofutbol txapelketa irabazi zuen2012an. Koxkako Migel Barrero etaJose Ramon Ramirez entrenatzai-leek kontatzen digutenez, AretoFutboleko Kluben Arteko Estatu-ko Txapelketa antolatzen du anfs.eselkarteak (Asociacion Nacionalde Futbol Sala). “Bertan areto fut-boleko talde amateurrak lehia-tzen dira. Lehenik probintziakajokatzen da eta gero onenak Espai-niako txapelketa jokatzen dute.2012an guk parte hartzea erabakigenuen. Araban parte hartugenuen, bertan ezagunak ditugu-lako. Miranda de Ebron jokatugenuen aurrekoa irabazi genueneta Estatuko Txapelketan aritze-ko txartela lortu genuen. 2012anEspainiako Txapelketan lehenen-go errondan galdu genuen, 2013anbukaerako fasera iritsi ginen eta2014an, Guadalajaran, KlubenArteko Estatuko Txapelketa ira-bazi genuen eta Amateurren Euro-pako Txapelketan jokatzeko txar-tela lortu genuen. Eta orain Euro-pakoa jokatuko dugu” diote bientrenatzaileek. Txapelketan par-te hartzeko beharrezkoa zutenaurrekontua biltzea lortu dute etaeskertuta daude.

12 talde koparen bilaXIX. Europako kluben arteko UESCup maiatzaren 4tik 9ra jokatuko

da, Lloret de Marren. Guztira 12talde lehiatuko dira, 4 multzotanbanatuta. A multzoan ErrusiakoVolna, Belgikako Los Calimeros etaKatalunyako EFS Ripoll daude–Katalunyak selekzio propioa du–,B multzoan Errusiako Podvodnik,Frantziako Romorantin eta Kata-luniako Naturopathic. C multzo-an Errusiako Russland, ItaliakoFutsal Fics eta Frantziako C2CVauvert. D multzoan, azkenik,Txekiar Errepublikako SK Sico SCJilemnice, Armeniako DVIN etaKoxka Taberna. Lehen fasean,multzo bakoitzeko guztiak elka-rren kontra ariko dira eta 2 one-nak pasako dira aurrera. Ondorenfinal laurdenak, finalerdiak etafinal handia jokatuko dira, azkenhau larunbatean.

Armeniarrak eta txekiarrak,lehen arerioak“Gu ongi gaude, sasoian. Talde ore-katua dugu. Baina gu afizionatuakgara, areto futbolaz gozatzera eta

ongi pasatzera biltzen garen taldea,besterik gabe, gutxi gorabehera 33urteko batezbestekoa duguna. Joka-lari gazteenak 29 urte ditu eta hel-duenak 40. Baina badakigu Erru-siatik, Txekiatik eta ekialdetikdatozen taldeak beste maila bate-an daudela. Han areto futbola izu-garri bizitzen dute, eta ziurreniketorriko direnak gazteak izangodira, erdi profesionalak, sekulakomailarekin. Hala ere, gu sasoiangaude, areto futbolean esperien-tziak garrantzia handia du, etagauzak ahalik eta hobekien egite-ra aterako gara” adierazi duteRamirezek eta Barrerok.

Astelehenean bere bi arerioek,Armeniako eta Txekiar Errepubli-kako taldeek, elkarren kontra joka-tuko dute eta partida hori ikuste-ra joango dira sakandarrak, bitaldeen erreferentzia hartzeko.Asteazkenean Koxkak Armenia-ko DVIN izango du arerio,12:00etan, eta, ostegunean,15:00etan, SK Sico SC Jilemnice tal-

de txekiarra. “Badakigu konplika-tua izango dela, baina final laur-denetara gure multzoko 3 taldeta-tik 2 pasako dira eta aukerak, izan,baditugu. Ilusioz gainezka gaude,guretako sari bat da hemen partehartzea eta, printzipioz, disfruta-tzera aterako gara. Hurrengo fase-ra pasatzea konplikatua izangoda, baina, aukerak badaude” dio-te Koxkako entrenatzaileek.

Festa hartzeko zailtasunakKoxka tabernako jokalari gehieneklan egiten dute eta konplikatuaegin zaie txapelketan parte hartze-ko festa egunak hartzea. “Erome-na izan da egunak hartu ahal iza-tea. Niri orain egun horiek ezingoditudala hartu esan didate. Penahandiarekin baino ezingo dut joan”azaldu digu Ramirezek.

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a18 kirola

Areto futbola

FutbolaImanol Arregiren mutilek 52 puntulortu dituzte, orain arteko puntugehienak. Play-offetan El Pozoizango dute aurkari

Denboraldi bikaina burutu duMagna Nafarroa Xotak. Ostirale-an ligako azken jardunaldia joka-tu zen, eta Jaen taldea hartu zuentalde berdeak. Partida bikainean,6 eta 3 irabazi zuten Imanol Arre-giren mutilek. Javi Eseverri kapi-tain beteranoak 4 gol sartu zituen.Javi Saldise eta Carlitos izan zirenbeste bi golegileak.

Arreti: “Denboraldi ikaraga-rria egin duguImanol Arregi entrenatzailea kon-tentu zegoen. “Denboraldi ikara-garria izan da, marko artean jar-

tzekoa. Aurrekontu gutxiagore-kin eta plantilla oso gaztearekinlortu dugu hori. Seigarrenak sail-katu gara, 52 punturekin, orainarte genuen 49 puntuko errekorragaindituz. Jokalariak zoriondunahi ditut lan ikusgarria egindutelako” nabarmendu zuen Arre-gik. Eseverri goraipatu zuen.“Erretiratzen denean monumen-tu bat jarri beharko diogu” adie-razi zuen.

Play-offetan El Pozo aurkariInter Movistarrek irabazi du liga(79 puntu), Bartzelona (74 puntu),El Pozo (73 puntu), Jaen (54 pun-tu), Palma Futsal (53 puntu), Mag-na Nafarroa (52 puntu), Aspil Vidal

(51 puntu9 eta Peñiscola (47 pun-tu) taldeen aurretik. Lehen 8 pos-tuetan sailkatutako talde hauekjokatuko dute ligako titulua era-bakitzeko maiatzaren 8an abiatu-ko diren play-offak.

Lehenik eta behin final laurde-nak jokatuko dira, gero finalerdiaketa, azkenean, final handia. Finallaurdenetan 3 partidako onenakegingo du aurrera. Magna Nafa-rroak El Pozo izango du aurkari,Peñiscolak Inter Movistar, pal-mak Jaen eta Aspil Vidalek Bar-tzelona. “Fase honetan edozeinaurkari da konplikatua, El Pozotartean” nabarmendu du ImanolArregik. Ea play-offetan sorpresaematen duten.

Kimuen Futbol 8TopaketakIgandean, Mank-ek antolatutakoKimuen Futbol Txapelketako 16. jar-dunaldia jokatuko da Altsasun.

16. jardunaldia

Igandean, Dantzalekun10:30ean: Lagun Artea – Urdiain11:30ean: Sayas – Dantzaleku11:30ean: Arbizu – Kaixo12:30ean: Txartel – Sutegi12:30ean: Mediolanum – Tipi Tapa

www.uefs.eu/copa-uefs-clubs-masculinos-2015_spanish.htm

Txapelketari buruzko informazio guztia.

»

Magnak seigarrena despeditu du liga

Eseverrik 4 gol sartu zizkion Jaeni.

Koxka taberna, orain Europa!Koxka Taberna taldea

Atezainak: Jose Retegi eta Ivan Gorriz. Jokalariak: David Mori, David Teran, David Garcia, Jonathan Higuero, Arkaitz Gasko, JonathanMedina, Iñaki Morillas, Jorge Mayordomo, Patxi Beraza, Javi Azkoiti eta Otman Ogdi. Entrenatzaileak: Migel Barrero eta Jose Ramon Ramirez. Delegatuak: Kiko Tejeiro eta Mitxel Agirre.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa30. jardunaldia

Lagun Artea 0 – Beriain 3

Preferenteko azken jardunaldian Beriainfinago ibili zen eta 0-3 gailendu zen. Nahizeta Lagun Artea hurrengo denboraldirako 3.eta preferente mailen artean sortuko denlehen maila autonomiko kategoriaberrirako ez sailkatu, zorionez preferentemailari eustea lortu du eta hurrengo urteanEtxarrirekin jokatuko du kategoria honetan.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .65 p

14. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .27 p

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa30. jardunaldia

Etxarri Aranatz 11 – Mutilbera 0

Mendillorri 2 – Altsasu 2

Unai, Asier (2), Pablo (2), Xabat (3), Mikel (2)eta Alaini esker11-0 irabazi zion EtxarrikMutilberari. Bestalde, lehia oso borrokatueta paretsuan Joelek eta Darlingek Altsasubitan aurreratu zuten, baina Mendillorrikberdintzea lortu zuen. Gaur Altsasu etaEtxarriren arteko derbia jokatuko da.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .71 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .42 p

Asteburuko jardunaldiaAltsasu – Etxarri Aranatz

(Ostiralean, , 16:45ean, Dantzalekun)

ELOMENDIKO TXAPELKETATxapelketa despeditzeko atzeratutako bijardunaldi jokatzea falta da. Hala ere,Egiarreta dugu txapelduna. Zorionak!

2. faseko 18. jardunaldia. A multzoa

Egiarreta 4 – Beriain 2

Sailkapena >>1. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .46 p

Asteburuko jardunaldiaEgiarreta – Bidezarra

2. faseko 18. jardunaldia. B multzoa

Eneriz 1 – Zaldua 9

Sailkapena >>1. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .35 p

Asteburuko jardunaldiaMaldartea – Zaldua

Futbola

Page 19: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a kirola 19

»

»

PilotaIpar martxa

Ipar Martxa edoNordic Walkingaikasi nahi duzu?Maiatzaren 3an, 10:00etatik13:00etara Arbizuko ekokanpineanikastaroa antolatu dute

Modan dago nordic walking edo iparmartxa. Finlandian sortu zen kirol hau,30. hamarkadan. Iraupen eskiatzai-leak elurra ez zegoenean entrenatze-ko hasi ziren bastoiak elurrik gabeerabiltzen, maila fisikoa mantentze-ko. Ongi zihoakiela konturatu zireneta berehala zabaldu zen kirola. Ipar martxa, hankei ez ezik, besoeieta soinaren goiko alde osoari era-giten dion ibiltzeko modua da. Jar-duera hau praktikatzeko bi makilabehar dira, bereziak. Ez dira ohikomendiko bastoiak, heldulekuanberezitasuna dute: lokarri bat era-man behar dute. Igandean, maiatzaren 3an, ipar mar-txari buruzko oinarrizko 3 ordukoikastaroa eskainiko dute Arbizukoekokanpinean Manu Odriozolak etaJoseba Errastik. Hitzordua 10:00etanjarri dute, kanpineko harreran. “ Kiro-laren teknika azalduko dugu eta tek-nika horretara iristeko ariketak egin-go ditugu eta gero praktikara pasa-ko gara. Guk eramango ditugu bastoiak.Alfa teknika erakutsiko dugu, osasu-nari begira Alemanian fisiologian kiro-laren zientzilariek garatu duten tek-nika bat” adierazi dute.

Izena emateko

Ondoko telefonoetara hots egin:675 401 520 (Manu) edo 665 547755 (Joseba). Prezioa 30 eurokoada. 10 pertsonako kopuru mugatuadago. Dena den, hilean behin ikas-taroa emateko asmoa dute.

Sakanako duatletagazteak, puntanX. San Juan Duatloian Villalobos etaImaz garaile eta Iñigo Maizabigarrena

Asteburuan jokatu zen, Iruñean, NafarKirol Jolasetarako baliagarria zen X.San Juan Duatloia. Sakana TriatloiTaldeko duatletek sekulako mailaeman zuten. Aurrebenjamin mailanEkain Imaz izan zen garailea eta AlainRazkin bigarrena. Benjaminetan,berriz, hirugarrena sailkatu zen EgoiLakuntza eta kimuen mailan NahiaImaz zortzigarrena iritsi zen helmu-gara. Haurren mailan puntan izan geni-tuen sakandarrak. GizonezkoetanUnai Villalobosek irabazi zuen pro-ba, eta emakumezkoetan Leire Mai-zak maila bikaina eman zuen atze-ra ere. Hirugarrena sailkatu zen etxa-rriarra. Bukatzeko, kadeteetan IñigoMaiza bigarrena sailkatu zen eta Fer-min Azkargorta hirugarrena.

Duatloia

Olaztiko San MigelXLIV. PilotaTxapelketa abianAsteburuan 8 partida jokatuko diraguztira

Asteburu honetan emango zaiohasiera Olaztiko San Migel elkarte-ak antolatutako XLIV. Pilota Txapel-ketari. Astebururo pilota partidezgozatzeko aukera izanen da Olaz-tin. Finalak festetan jokatuko dira.

Irurtzun PilotaTxapelketa aurrera23. Irurtzungo Pilota Txapelketansenior mailako 24 bikote ari diralehian. Igandean Lekunberrin joka-tuko dira txapelketako partidak.

Asteburuko partidak

Ostiralean, 20:00etan3. maila:Lauzirika-Irisarri / Alus-tiza-Gonzalez2. maila: Ansotegi-Joao / Borre-ga-Eneriz22 urtez azpikoak: Urdanpileta-Elizegi / Sevilla-CandelaAramendia-Izkue /Aburuza-MujikaLarunbatean, 17:00etan3. maila: JM Peral-A Peral / Iñaki-IbonAsier-Victor / Pleito-Ondatz1.maila: Zelaia-Alustiza / Joseba-UnaiEtxague-Lopetegi / Loban-Arbizu

Asteburuko jardunaldia:

Espinal-Martija 5 / Arrieta-Lizeaga 22Vidan-Etxamendi 16 / Otxandorena-Irañeta22Mendinueta-Legarreta 15 / Bakaikoa-Lasa22Ezkurdia-Tabar 22 / Lopez-Larraia 9Isasmendi-Labaka 12 / Baez-Peñas 22Ongai-Landiribar 22 / Azpiroz-Ugalde 9

Arbizuarrak Arretxe II.a izango duaurkari igandean Oionen eta Zubietafinal zortzirenetan sartuko da lehian

Binakako txapelketako finala joka-tu berritan eta oraindik atsedenere hartu gabe, gaur hasiko daBuruz Burukoa. 16 pilotarik joka-tuko dute pilotako txapelketa erre-gean, tartean bi sakandarrek: Jose-ba Ezkurdia arbizuarrak eta Bina-kako txapeldunorde Aitor Zubietaetxarriarrak.

Ezkurdia Arretxeren kontra,igandeanAlbisuk Rezusta izango du aurka-ri gaur Zumarragan, eta irabazle-ak Xala izanen du zain final zor-tzirenetan. Larunbatean, Naia-

ran, Untoriak eta Altuna III.akjokatuko dute, eta Aitor Zubietaetxarriarra izanen dute zainhurrengo fasean. Jaunarena etaArtolak igandean jokatuko duteLegazpin eta irabazleak Beroizenkontra jokatu beharko du. Buka-tzeko, Iker Arretxeren kontra ari-ko da Ezkurdia igandean Oionen,17:00etan. Irabazlea Oinatz Bengo-etxearen kontra ariko da final zor-tzirenetan. Final laurdenetan Iru-jo, Olaizola II.a, Urrutikoetxea etaRetegi Bi sartuko dira lehian.

Aspek Zubieta deitu behar izandu, Barriolaren eta Zabaletarenazken orduko bajak tarteko. JoseJavier Zabaletak orkatiletan ara-zoak ditu eta horregatik ez da txa-

pelketan ariko.

PolemikaAimar Olaizola izango da zerren-daburuetako bat. Berak hartukodu Mikel Idoatek eskuko lesioarenerruz utziriko final-laurdenetakotokia. Iazko sailkapenari kasu egi-nez, final-laurdenetan kanpora-tutako pilotari batek bete beharzuen toki hori. Olaizola II.a halaizan zen, baina bazeuden bera bai-no emaitza hobea lorturikoak. Iaz-ko emaitza errespetatu izan balu-te, Xalak beharko zukeen zerren-daburu. Hala ere, enpresekOlaizola aukeratu dute. Nonbait,aurten aldaketa egin dute araute-gian.

»

Asteburuko partidak

Igandean, 17:00etan, Lekunbe-rrinLabaka-Arratibel / Peru Laba-ka-ErostarbeOtxandorena-Irañeta / Armen-dariz-Linzoain

Sakandar askoLeitzan: RaulAudikana 15.aLeitzak 37. Herri Krosa hartu zuenigandean (10 km). Aimar Boziane gai-lendu zen 105 korrikalarien artean.Raul Audikana olaztiarra 15.a sartuzen (36:18), Aritz Pellejero 17.a(36:42), Iban Gonzalez 20.a (36:57),Martin Somocurcio 41.a (41:35), San-ti Agirre 53.a (42:19), Ion Zubiria 54.a(42:21), Luis Flores 56.a (42:31) etaLuis Migel Galindo 76.a (47:17).

Atletismoa

Ezkurdia eta Zubieta buruz burukoan

Zubieta: «Jendeak ematen dizunberotasuna betiko geratzen da»Aitor Zubietak eta Pablo BerasaluzekBinakako finala galdu zutenigandean, 22 eta 7, Bengoetxeareneta Untoriaren kontra. Etxarrikoatzelariarekin egon gara finalazaritzeko

Egun batzuk pasa dira finaletik.Finala hor dago, ez genuen irabaz-teko zorterik izan. Bengoetxeak etaUntoriak partida beteagoa eginzuten, guri nola min egin jakinzuten eta beraiendako izan da txa-pela. Baina hori alde batera utzi-ta, kontentu nago. Uste dut txapel-keta ona egin dugula Pablok etabiok, finalera iritsi gara eta aldehorretatik oso pozik.

Nola bizi zenuen eguna? Pabloriurduri sumatzen zitzaion…Ni partidaren barruan nengoen. Eznintzen urduri sentitu ez aurretikez partidan. Saiatu nintzen gureaegiten baina beraien jokoa hobeaizan zen. Oinatzek oso ongi jakinizan zuen partida bere eremura era-maten, aurrean sartzen eta beraizan zen garaile. Pablo partidahasieran urduri sentitu zen etapartidan barna igual pixka bat ere.

Zale gehienak alde, pankartak,frontoia lehertzear sekulakogiroarekin… kantxara ateratzeantxiki-txikia sentituko da bat. Edohanditu egiten du horrek?Niri behintzat handitu egiten nau.Frontoia hala ikustea… oso ongisentitu nintzen, oso pozik eta osoharro jendearen erantzunaz. Kris-toren festa antolatu zuten. Pentsa-tzen dut egun ona pasa zutela. Penaizan zen zaleei garaipena ezinematea, baina jendearekin osopozik nago. Erakutsi nindutenasko jarraitu nautela eta horrekizugarri betetzen nau. Txapelakgauza bat dira, baina jendeak ema-ten dizun berotasuna beste bat, etahori betiko geratzen da. Gainera,partida galduta Etxarrin eginzidaten harrera, karpan zegoen

giro bikaina –afarian ehundikpasa egon ginen– eta geroko fes-tan egon zen giroa, zer gehiagoeskatu? Horrelako harrerarekingaldu egin nuela kasi-kasi ez zenigartzen.

Prentsa aretoan esan zenuenmoduan, “hau ez da funeral bat”.Nahiz eta finala galdu, jarrerabikaina izan zenuen. Horrelako egun handi batean joka-tzeko aukera izan dut berriz ere.Partidan ahal den guztia egin nuenbaina besteak gehiago izan ziren.Horrela gertatu zen eta horrega-tik ez dut eguna pikutara botako.Hor zegoen giroagatik eta guztia-gatik jendeari eskerrak zor nizkion,gutxienez jarrera ona eskaini. Fina-lera iristeak badu berea; beste biko-te guztiak bidean geratu dira eta,ea finala ez irabazteagatik hori pozbat izan beharrean atsekabe bihur-tzen dugun. Finala ez genuen ira-bazi, baina finalera iritsi ginen, etalasai geratu nintzen, ahal nuenguztia egiten saiatu nintzelako. Eta

behin galduta, jakina, beraieizoriondu. Beraiek merezi izanzuten txapela.

Errekuperatu gabe buruz buru-koan murgilduko zara, final zor-tzirenetan.Bai. Enpresak, Aspek, finalerdie-tan aipatu zidan jokatzeko auke-ra, eta eskutatik ongi banago ezzait inporta jokatzea. Egun atze-lariendako oso eremu zaila daburuz burukoa, baina beno, ondoegonez gero, enpresak eskatzenbadit ez dut inolako arazorik joka-tzeko. Aste bat gehiago eman nahiizan didate eskuengatik, finalerajustu iritsi nintzelako. Ea partidaon bat egiteko gauza naizen eta gal-du edo irabazi gustura geratu.Gertatu izan zait nirea eman gabeetxera joatea. Atzelariek igual den-bora gehiago beharko genuke pres-tatzeko, buruz buruko joko horre-tara egiteko, baina pilota horrelada eta jokoan zauden bitartean etaarazo fisikorik ez baduzu ondo har-tzen da dena, datorren bezala.

Page 20: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a20 kirola

38. Burunda Txirrindularitza TaldeaTrofeoa Alfonso Gastonek eramanzuen

Larunbatean kadeteen mailako 38.Burunda Trofeoa jokatu zen, 51 km-ko proba, Burunda aldean jokatuzena. Tartean Burundako QuesosAlbeniz taldea eta Aralarreko Ira-bia lehiatu ziren. 46 txirrindularikosatu zuten proba ederra. Helmu-gara hirukote bat iritsi zen lehen-

dabizi, eta norgehiagoka estua izanondoren El Caserio Valsay taldekoAlfonso Gaston gailendu zitzaienLizarrako Juan Riañori eta Que-sos Albeniz taldeko Ailetz Lasari.Lasa ziordiarra lehen urteko kade-teen sailkapenean lehena izan zen.Taldeka Lizarra gailendu zen etaQuesos Albeniz bigarrena izan zen.Gastonek ere mendiko sailkapenairabazi zuen.

Ailetz Lasa hirugarrena AltsasunSakandarrak 38. Burunda TxirrindularitzaTaldeko Trofeoan

1. Alfonso Gaston 1:20:293. Ailetz Lasa (Q.Albeniz) 1:20:295. Josu Etxeberria (Q.Albeniz) 1:22:48

12. Hodei Zia (Q.Albeniz) 1:23:4913. Beñat Etxezarreta (Irabia) 1:23:4914. Oihan Vinagre (Q.Albeniz) 1:23:4917. Iosu Jaka (Q.Albeniz) 1:23:4929. Imanol Galarza (Irabia) 1:24:2632. Jabier Mitxaus (Irabia) 1:24:2633. Ander Rosado (Irabia) 1:25:0341. Unai Lizarraga (Irabia) 1:26:5946. Iker Cerviño (Irabia) 1:28:15

EskaladaAutomobilismoa

Txirrindularitza

BTT - Mendi txirrindularitza

Herri kirolak

Mank-ek antolatuta, Ion GurutzLazkozen begiradapean haitzeaneskalatzeko oinarrizko ezagupenakjasoko dituzte izena ematen dutenek

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak haitz-eskalada ikastaroaantolatu du maiatzaren 15ean, 16aneta 17an, 8 urtetik gorakoendako.Hastapeneko ikastaroa izanen da,eta helburua haitzean eskalatzekooinarrizko ezagupen eta teknikaklortzea da. Ion Gurutz Lazkoz Mar-tinez eskalatzaile eta ekipatzailearbizuarra izango da monitorea.

Mankomunitateak aurretikeskalada ikastaroak antolatu ditu,arrakasta handiz. Horregatik ani-matu da beste bat antolatzera.Maiatzeko ikastaroari dagokio-nez, ostiralean, 18:00etatik 20:00eta-ra Sakanako Mankomunitatekoegoitzan bilduko dira, Lakuntzan,klase teorikoa egiteko. Larunba-ta eta igandean, berriz, 10:00eta-tik 17:00etara gauzatuko da ikas-taro praktikoa. Hitzordua Manko-munitatean jarriko dute etabertatik kotxeak antolatuko dira

eskalatu beharreko tokira joate-ko. Norberak eguneko bazkariaeraman beharko du.

Ikasleek ondoko materiala era-man beharko dute: arnesa, katuaketa kaskoa. Ezinezkoa bada, anto-lakuntzak utziko ditu.

Izena emateaMaiatzaren 13ra arte, Mank-en(948 464 866 edo [email protected]). Prezioa: 39 euro.

Larunbatean 5. Irurtzungo Slaloma16:00etan hasiko da, Akaborroindustrialdean

Larrazpik eta Motoclub Trinidadtaldeak antolatuta, larunbatean 5.Irurtzungo Slaloma jokatuko daAkaborro industrialdean, 16:00etanhasita. Antolatzaileek, piboteak era-biliz, ibilbide konplikatuak marka-tuko dituzte eta autoek, banaka-banaka, ibilbide hori osatu behar-ko dute. Automobilismo modalitatehonetan abiadura baino gehiago,pilotuen maniobra ikusgarriak etagidatzeko trebezia baloratzen da. Aurreko urtean 20 pilotu lehiatu ziren.Igarki Nuinek sari berezia jaso zuenzirkuitua modu ikusgarrienean egi-teagatik, baina sari nagusia CarlosMariñelarenarendako izan zen, zir-kuitua azkarrenen amaitu zuelako.

Ikastetxe arteko XI. Herri KirolTopaketa IrurtzunenAsteazkenean, 10:00etan, Irurtzungokiroldegian

Sakanako Mankomunitateak anto-latuta, aurten Irurtzunen jokatukoda ikastetxe arteko XI. Herri KirolTopaketa. Kañamares anaiek tron-tza eta aizkora erakustaldia egingodute, eta ondoren Sakanako ikas-tetxe guztietako 6. mailako ikasle-ek hartuko dute parte herri kirol pro-ba konbinatuetan –txingak, zaku las-terketa, koxkolak, giza-plaza etasokatira–, nahasita. Guztira 168 par-taide izango dira, eta 17 irakasle.

Juniorrek hitzorduaEtxeberrinGaur, maiatzaren 1ean, ostiralean,10:30ean abiatuko da LacturaleJunior Trofeoa, Lacturale granjatik

Juniorrek lasterketa dute gaur, osti-ralean, Etxeberrin: Lacturale JuniorTrofeoa. Lasterketa Etxeberriko Lac-turale granjatik abiatuko da eta 71km-ren ondoren Goldaratzen izan-go du helmuga.

Unzillaren erorikoa

Asteburuan juniorrek bi proba zituz-ten Gipuzkoan. Zoritxarrez, QuesosAlbenizeko Alex Unzillak erorikoaizan zuen eta ospitaletik pasa beharizan zuen. Ez du ezer larririk bainadenboraldi bat eman beharko dukorritu gabe. Bestalde, eskola mai-lakoek igandean eman zioten hasie-ra denboraldiari, Berriobeitin. Lanpolita egin zuten sakandarrek.

Aurreko ikastaroetako bat.

Eskaladan murgiltzekoikastaroa Sakanan

Lakuntzar bat Marokoko 10.Titan Desert gogorrean

Nafarroako 4x4Sokatira TxapelketaKadete mailako bigarren jardunaldiajokatu zen Larraintzarren

Larraintzarrek Nafarroako 4x4 Soka-tira Txapelketako 2. Jardunaldiahartu zuen larunbatean. Kadeteenmailan (280 kilo), atzera ere Ultza-ma A taldea izan zen finena (7 pun-tu), gertu Etxarri Aranazko AndraMari zuela (6 puntu). Berriozar Aizan zen hirugarrena (5 puntu),Berriozar B laugarrena (4 puntu),Araxes bosgarrena (3 puntu), IñigoAritza seigarrena (2 puntu) eta Ultza-ma B zazpigarrena (puntu bat). Hiru-garren jardunaldia Lekunberrin joka-tuko da, maiatzaren 9an.

Sokatira

Txirrindularitza

Munduko mendi txirrindularitzaproba gogorrenean dabil JabierGartziandia lakuntzarra eta seniormailako sailkapenean lehena da

Apirilaren 26an hasi zen eta maia-tzaren 2an despedituko da Maro-koko 10. Titan Desert Garmin BTTedo mendi txirrindularitza proba,munduko gogorrenetako bat, basa-mortua tarteko. Bertan lakuntzarbat dabil lehian, bizitokia Bartze-lonan duen Jabier Gartziandia.Berak eta beste 600 txirrindulariketapa gogor ezberdinei egin behardiete aurre, basamortuan, punta-ko etapa luze eta ikusgarriei.

Lehenengo etapan, BoumalneDades eta Aknioun artekoan, 35.asailkatu zen Gartziandia. Astear-teko bigarren etapan, Akniouneta Toughach artekoan, 43.a iritsizen helmugara eta asteazkeneko-an, Toughach eta Lambouare arte-koan, 48.a. Sailkapen orokorrean

Jose Silva dago buruan (12:40:18),eta Jabier Gartziandia 36.a da(14:20:30), senior mailako lehena.

Atzo Lambouare eta Erg Znai-gui arteko etapa zegoen jokoan (98,9km), basamortuko eremu gogor bat

tarteko. Gaur eta bihar ere basamor-tuko etapa gogorrak izango dituz-te aurrez-aurre eta GPS bidez aur-kitu beharko dute norabidea. Ealakuntzarrak maila bikain horiematen jarraitzen duen.

Jabier Gartziandia ezkerrean, Bartzelonako Probike taldeko txirrindulariekin.

Atletismoa

Adur SenarhamaikagarrenaZizurrenIgandean 22. Donejaku bideko las-terketa jokatu zen Zizurren. 207korrikalarik osatu zuten 10 km-koproba. Etxeko atletak gailendu ziren,Javier Nagore (32:59) eta MaitaneMelero (38:53). Adur Senar lakun-tzarra ongi moldatu zen eta 11.asartu zen helmugan (35:32). KaxiEstarriaga 49.a izan zen (39:47), JoxeMari Mercero 174.a (50:17) etaSaray Garasa 179.a (50:56). Bestalde, 5 km-ko proba Ion Andue-zak irabazi zuen (18:17). Asier Esta-rriaga 11.a sailkatu zen (21:54).

Emakumezkoen EuskaldunTxapelketako liderra daiturmendiarra

Apirilaren 24tik 26ra bitarteanjokatu da emakumezkoen Bizkai-ko Loreak Txallengea. Bertanlehiatu da Maialen Aramendiaiturmendiarra (CAF TransportEngineering), kadete mailan.

Ostiralean Elorrion 1,4 km-koerlojupekoa izan zuten eta kade-teen mailan Maialenek irabazizuen (1:51) eta Txallengeko liderjarri zen. Larunbatean Barrun-dian lehiatu ziren, Ozaetan, Txa-llengeko 2. etapa izateaz gain Eus-kadiko Txapelketa ere bazena.

Valladolideko Isabel Martinek ira-bazitako etapan hirugarrena sail-katu zen Maialen eta Euskadikotxapeldunordea izan zen. Gaine-ra, Txallengeko lidergoari eustealortu zuen. Eta igandean Abadi-ñon jokatutako hirugarren eta-pan Maialenek garaipena lortuzuen esprint oso estuan eta etapairabazteaz gain, Bizkaiko LoreakTxallengea irabazi zuen. Aipatze-koa da ere Txallengeko hiru eta-pak Emakumezkoen EuskaldunTxapelketarako baliagarriak zire-la, eta txapelketako liderra duguiturmendiarra, Nekane Gomezgipuzkoarraren aurretik.

Aramendia BizkaikoLoreak-eko txapelduna

Txirrindularitza

Page 21: 506 guaixe

kultura >>ARNANZEN TAILERRETIK IORTIARA: Astelehenean,19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean Koldo Ar-nanzen pintura tailerreko ikasleen erakusketa zabal-duko da, 17ra arte ikusgai. +www.guaixe.eus

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a 21

Larunbatean, 19:00etan, AltsasukoBurunda pilota-lekuan. Haize Berriakbandarekin batera Fran Idareta,Javier Ramos, Gorka Hermosa, JoxanGoikoetxea, Javier Lopez Jaso, IñakiDieguez eta Enrike Zelaiaakordeoilariak eta GarikoitzMendizabal txistularia, Irurtzun,Etxarri Aranatz eta Altsasuko musikaeskoletako haur abesbatzak etaabesbatzak ariko dira

Bandaren proiektua kontzertuak, filmlabur batek eta disko batengrabazioak osatzen dute. 30.000euroko aurrekontuari aurre egitekomezenas izatera gonbidatu dute

Haize Berriak bandakEnrike Zelaia, XX. men-deko Euskal Herrikomusikari eta artista

ospetsuenetariko bat omentzekoZatoz, agur! emanaldia prestatu du.Kontzertu hutsa baino gehiagoda, Haize Berriak bandak sortuduen proiektu handiena bihurtubaita. Larunbateko emankizune-an 200 bat artistek parte hartukodute. Zelaia omentzeko proiektuaZatoz, agur! izenburua duen filmlaburrarekin eta disko baten gra-bazioarekin osatuko da.

Emanaldiaren ideia bandakozuzendari Luis Orduña eta Jose-ba Salegi zinema zuzendari altsa-suarraren duela sei urteko hizke-taldi batean du oinarria. Bitartehorretan omenaldia zena proiek-tu “erraldoi” bihurtu arteko gara-pena izan du.

KontzertuazSei piezek osatuko dute larunba-

teko errepertorioa. Emanaldiabandako kide zen eta hil zen Est-her Irisarriren omenez enkarga-tutako Variaciones Agur Jaunakobrarekin abiatuko da. Eta ban-dak eskatutako azken obrarenmoldaketarekin despedituko daemanaldia: Enrike Zelaiaren Xube-roa, Rapsodia Vasca. CastellongoOscar Senenek banda eta akorde-oirako egokitu du. Orduñak azkenhorretan azaldu duenez, “Zelaia-ren obra handia da. Bere obretanorkestrarakoena da”.

Bandako zuzendariak gogoraekarri duenez, Haize Berriak ban-dak 15 bat obra mustu ditu. “Ban-da eta akordeoirako partitura gutxidaude eta tokia egin diogu akor-deoiari hainbat obretan, lehengo-tik hasita”. Hala, akordeoian oina-

rritutako errepertorioa izanen daomenaldikoa. Fran IdaretarenTaupadak ikuskizuneko Linguanavarrorun obra berreskuratu

dute. Joselu Anaiak taldeko kidebatek sortutako Sustraia obra mus-tuko da, musika eskoletako haurabesbatzendako.

Eta, horretarako, bandak EuskalHerriko akordeoilari handien lagun-tza izanen du. “Garaikidea, jazza…Akordeoiaren bide ugariak mun-duan barna zabaltzen ari direnmusikariak ariko dira gurekin:Fran Idareta, Javier Ramos, GorkaHermosa, Joxan Goikoetxea, JavierLopez Jaso, Iñaki Dieguez”. Sonahandiko Garikoitz Mendizabal txis-tularia ere izanen da kontzertuan.

Eta haiekin batera Irurtzungo,

Etxarri Aranazko eta Altsasukomusika eskoletako haur abesbatzaketa hiru herrietako abesbatzak. Ban-daren 17 urteko ibilbidean Zelaia-rekin batera proiektu batean arikoden aurreneko aldia izanen da.

DiskoaLarunbateko errepertorioa dis-ko batean jaso nahi du HaizeBerriak bandak. Grabazio estu-diora sartuko da banda. Nola gau-zatu aztertzen ari dira orain.

Aurrekontuari aurreegiteko mezenapremianKontzertua, film laburra eta diskoa.Hiru horiek aurrera eramateko30.000 euro inguru behar ditu Hai-ze Berriak bandak. Aurrekontuaestaltzeko bide bat sarrerak izanendira. Baina nahikoa ez denez, meze-nas bila abiatu da banda. Nafarro-ako Gobernuaren Mezenazgo Lege-aren Mecna zigilua lortu du ban-dak. Horren arabera Zelaiaomentzeko proiekturako dirua ema-ten dutenek mezenas izendapenahartuko dute eta diru ekarpenaga-tik errenta aitorpenean diru des-

grabazioa izanen dute.

DesgrabazioaMezenasaren ekarpena Itzulketa50 euro 40 euro100 euro 80 euro150 euro 120 euro+150 euro %40koaEnpresak Itzulketa300 euro arte %30ekoa+300 euro %20koa

HarremanetarakoMezenas izan nahi duenak ban-dako kideren batekin hitz eginbehar du. Bestela, [email protected] e-posta hel-bidera idatzi dezake. Iortia kul-tur guneko harreran ere galdetudaiteke.

Egitaraua Obra Egilea Interpreteak Variaciones Agur Jaunak J. Vicente Egea Banda, Javier Ramos

eta Garikoitz MendizabalIrribarrea Xabier Zabala Banda, Iñaki Dieguez

eta Garikoitz MendizabalSustraia JL Ruiz de Gordoa Banda, Javier Lopez Jaso

eta haur abesbatzakAlberto Glz Urroz orkestrazioa

Lingua navarrorum Fran Idareta Banda, Fran Idareta, Joxan Goikoetxea eta abesbatzak

Alberto Glz Urroz orkestrazioaXuberoa, rapsodia vasca Enrike Zelaia Banda eta akordeoilariak

Oscar Senen orkestrazioaJoseba Salegiren Zatoz, agur! film laburraren mustutzea

Musika Enrike Zelaia omentzeko

Sakanako diaspora iruditanJoseba Salegik omenaldiari izenaeman dion film laburra, Zatoz, agur!,zuzendu du. Film laburreko prota-gonistak banda bereko musikariakdira. Xuberoa rapsodia musika duoinarri eta pieza bera da soinu-ban-da. Horregatik, aldi berean, musi-kariek hura interpretatzen entzuneta pantailan antzezten ikustekoaukera izanen da. Agur, Zuberoa lelo ezaguna duen pie-zan Zelaiak joan den mendean Zube-

roatik Parisera izan zen emigrazio-aren berri ematen du. Orduñak dio-enez, “Rapsodiaren bariazio ezber-dinetan bere oroimenen emozio-mai-la deskribatuz doa, unerik goreneanbere agurraren onartzearekin buka-tzeko”. Salegik “zerbait historikoaegin beharrean” kontakizuna Saka-nara ekarri du, “gaur egun gure iba-rrean gazteen emigrazioa gerta-tzen ari delako”. Hori bandarekin islatu nahi izandu, bandako kideak aktore bihur-tuz. “Bandako protagonistak bereune historikoan kokatzen ditut

eta, aldi berean, Altsasuko erre-ferentzia kulturalek protagonis-moa hartu dute. Azken horietanZelaiak utzitako arrastoarenaitortza ere badago”. Film labu-rraren izaera musikala nabar-mendu du Salegik. “Larunbate-an soilik irudia emanen da etabandak zuzeneko musika jarri-ko du. Erronka bien arteko sin-kronia izanen da”. Film laburra-ren ekoizpenean aritutako JosuRubio bandako kideak esan digu-nez bandako kide gehienak ager-tuko dira pantailan.

Page 22: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a22 kultura

bazterretik

Jose Luis Asensio

Kondairak III:

Japoniako kulturan, ohizkoak diramamuak, izpirituak eta jainkoak. Etahorrela izanda, erraz asko ere sor-tzen dira kondaira berriak, gerta-kizun xume bat ahoz aho eralda-tuz, kontakizun sinesgaitz bihurtzenden arte. Zoritxarrez, gure munduosoan hedatuta dagoen kulturamatxista dela eta, kondaira hauenprotagonista gaiztoak emakume-ak dira, emea beti mendekati etagorrotoz betetako izaki bihurtuz.Hona hemen bilduma txiki bat.

Kuchisake-onnaAitzinean samurai baten emazte-ak adarrak jarri omen zizkion behinbaino gehiagotan, eta gizonak men-

deku bezala, masailak moztu ziz-kion emakumeari bere “irribarrea”luzatuz belarri batetik bestera,inork gehiago maite ez zezan.Geroztik, kale ilunetan dabil Japo-nian ohikoak diren maskara bat aho-an jarrita. Eta emakume gazteei gal-dera berdina egiten die beti aur-pegia agertu gabe. Ederra al naiz?Begi politak dituenez, lehenengoerantzuna beti baiezkoa izatenomen da; baina, ondoren, maska-ra kendu eta berriro galdera beraegiten du. Pertsona izutu egiten bada,bigarren galderari ezetz erantzu-ten badio edo ihes egiten badu,guraize handi batuk erabiliz, gaz-teari ere ahoa moztuko dio belarribatetik besteraino. Lasai asko biga-rren galderari ere baietz erantzu-

ten bada, alde egiten uzten zaitue-la esaten da.

Teke-TekeKondairak dioenez, ikaskideek asko-tan bere lepotik barre egin ondo-ren, eta haien isekak atzera utzitakorrika edo nork daki, behar badaikaskideek bultzatuta, trenbideraerorita hildako neska gazte batenizpiritua da teke-teke delakoa. Trenak, bere gorputza erditik zati-tu eta gerritik behera ez du ezerere ez. Hankak galdu ondoren, bereeskuen gainean ibiliz mugitzen da,eta ibiltzean “teke-teke” delako soi-nua egiten du lurraren kontra. Nes-kak, sega bat darama gainean, etagauez harrapatzen bazaitu, zu ereerditik moztuko zaitu, gizarteare-

kiko mendekua bezala.

Hanako-San80. hamarkadan jaiotako kondai-ra dugu. Berez jatorria ez da osozehatza, ez dakigu zein den Hana-koren istorioa. Baina bertako kul-tura eta gazteen arteko heriotzenestatistikak kontuan izanda, posi-bleena, eskolako komuna bateanbere buruaz beste egin zuen ikas-le baten kontakizuna izatea da. Japoniako eskoletan bizi den gaz-te itxurako mamua da Hanako(“San”, Japonian haurrei izenetanjartzen zaien atzizkia da). Eskola-ko hirugarren pisuan, nesken hiru-garren komunean ezkutatzen da,eta komuneko atea 3 aldiz deituondoren agertuko zaizu, gona gorri

batez jantzita eta pertsona ausar-tena beldurtzeko gai den begiradahotza duelarik.

S3DAk berelehenengolaburmetraiaaurkeztuko duSakana Animatika 3D EnpleguTailerreko parte-hartzaileek Artegaztearen 2015eko Topaketanfinalistak. Haiek ekoiztutako lehen filmlaburra atzo eman zuten NafarroakoFilmotekan, 20:00etan.

Erkuden Ruiz Barroso

Multimedia profesionaltasunziurtagiriarekin amaitu

aurretik, hau da, klaseak hartzenzituzten bitartean, Sakana Ani-matika 3D Enplegu Tailerreko(S3DA) parte hartzaileek ikasita-koa praktikan jartzen hasi ziren.Praktikak egiteko hainbat proiek-tu egin behar zituzten. Haienartean eurek hasieratik bukaera-raino sortu duten Frigo Timefilm laburra.

Lehen ekoizpenaIdeia guztien artean bat aukeratuzuten. Ideia hori moldatu eta horre-kin gidoiak egin behar ziren.Proiektuak aurrera eta atzera eginzuen, bitartean beste hiru proiek-tuetan lanean zebiltzan. Hortaz,bilerak eta eztabaidak izan ondo-ren, garrantzia handiagoa hartuzuen proiektuak eta lehentasu-nezko lan bat bezala jarri zen. Per-tsonaiak egin, riggeatu eta handikgutxira animatzeko ordua izanzen. Pixkanaka Frigo Time-n lehe-nengo kapitulua jaio zen.

S3DA tailerrean sortutakoproiektuak izendatzeko talde batda. Eta S3DAren lehenengo lanaaurkezteko garaia iritsi da. ArteGaztearen 2015eko Topaketa lehia-ketara bidali zuten lana eta atzoarratsaldean Nafarroako Filmote-kan eman zuten film laburra, bes-te zazpi lanekin batera.

Osorik: www.guaixe.eus

Ostegunean, LiburuarenEgunarekin batera, EuskalHerriko ikastoletan Juul

hauteskundeak egin ziren. Litera-tura zaletasuna sustatzeko ikasto-len ekimenetako bat dira hautes-kunde horiek eta ikasleek eurengogoko liburu eta ilustratzaileakaukeratu zituzten. Botoa telemati-koki eman zuten handienek. Hau-testontzian, berriz, txikienek. Saka-nan 773k. Ikasleak, gainera, hau-teskunde prozesuan mahaikoarduradun izan ziren. Hala, hau-teskunde sistemaren prozeduraikasteko aukera izan zuten.

Euskal Herri mailako emaitze-tan sortzaile sakandar bakarra age-ri da: Jon Arretxe. Berak idatzita-ko Beti iparralderantzliburua 12 eta

16 urte bitarteko gazteen arteanbigarrena izan da. Sakanan, mailaberean lehen hautatua izan da. Bai-

na ikasle sakandarrek ibarreko bes-te sortzaileren aldeko hautua egin

dute ere: Castillo Suarez, Jose MariMorcillo eta Cristina Fernandez.

JullAdina Izenburua Idazlea Urtea Argitaletxea3-6 Liburu bat Herve Tullet 2013 Ttarttalo

Hiru txerrikumeak Joxantonio Ormazabal 2014 ElkarArroxali Joxantonio Ormazabal 2014 Elkar

6-8 Agur, Agur! Castillo Suarez 2015 EreinLata baten gorabeherak Begoña Ibarrola 2013 ElkarLau arrautza errun zituen oiloa Enric Lluch 2014 Erein

8-10 Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2014 EreinNur eta irlandar gnomoa Toti Mtz. de Lezea 2013 EreinNur eta kobazulo liluragarria Toti Mtz. de Lezea 2014 Erein

10-12 Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2014 EreinNur eta haize-arrosa Toti Mtz. de Lezea 2012 EreinGizajo baten egunkaria, Egun zakurrak Jeff Kinney 2012 Alberdania

12-16 Beti Iparralderantz Jon Arretxe 2014 EreinEzekiel nora ezean Jasone Osoro 2014 ElkarXahmaran Jon Arretxe 2014 Erein

Etxarriarrak prestakuntza saioetarakosona handiko dantzari atzerritarrakNafarroara ekartzen segituko duelairagarri du

Nik izan ez nuen aukeraeskaini nahi diet etorkizu-nean Nafarroako dantza-

riei. Horixe azaldu du Laida AldazArrieta dantzari etxarriarrakTrastero creativo esperientziamartxan jarri ondoren. Aldazekdantza garaikideko dantzariaktrebatzeko ikastaroa antolatzekoekimena atera berri du estreina-

koz. Helburua, Nafarroako dantza-riei kalitatezko entrenamenduaeskaintzea, teknika berriak bere-gana ditzaten eta jatorri ezberdi-neko dantzarien arteko elkartru-kea sustatzeko.

David Zambrano artista handia-rekin ikastaroa antolatu zuen api-rilaren 13tik 17ra. Hark flying lowedo zoruarekin harremanetan dan-tza egiteko teknika irakatsi zienikasleei; “lurretik nola sartu eta ate-ra, ahalegin gutxiena erabiliz”,azaldu digu Aldazek. Gaineratuz

inprobisazioa ere landu zutela. Zambranoren esanetara 40 ikas-

le trebatu ziren Atarrabiako kulturetxean. Euskal Herrikoak zirengehienak, bi sakandar barne. Bai-ta Madril, Valentzia, Galizia, Bar-tzelona, London eta Singapurreko-

ak ere. Gainera, Zambranok berakhilaren 15ean, Iruñeko Gaiarreantzokian, inprobisazio labur bateskaini zuen. Ondoren, Aldazekhura elkarrizketatu zuen, “jendeakzertan dabilen jakin dezan eta harenbizitza nolakoa den jakin dezan”.

Aldazen sormentrastelekuak segidaizanen du

Sortzaile sakandarren lanak ibarrekoJuul hauteskundeetan hautatuak

Ilustratzaileak1. Jose Mari Morcillo "Morkots"2. Juan Luis Landa3. Cristina Fernandez4. Mikel Valverde

Ben

iam

in B

oar

Page 23: 506 guaixe

Guaixe • 2015eko maiatzaren 1a kultura 23

AINHOA ESTETIKAI R U R T Z U N

Utsusuky packetan, % 30ekodeskontua.

ASENSIOA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan hurrengo erosketarako10 €ko balea (eskaintza ezmetagarria).

IL PADRINOA L T S A S U

Eguneko menuan txupitoadoan.

SARABE TXOKOA A L T S A S U

30 €tik gorako erosketetanetxeko produktua doan.

VALCARCEO L A Z T I

0´06 €ko deskontua litroko,erregai guzietan.

EDERNE ILEAPAINDEGIAL A K U N T Z A

30 €ko gastuarekin biboteadepilatzea doan. Ileapain-degiko zerbitzuekin, maki-laje ukitua doan.

GUAIXEKOMUNIKAZIOA%5eko deskontua argitalpeneta diseinu zerbitzuetan.

XAGUA L T S A S U

% 5eko deskontua, 30 €tikgorako erosketa eginez gero.

LIBURUNDAA L T S A S U

%5eko deskontua paperte-gia eta irakurketarako libu-ruetan.

GOIKO LOREDENDAA L T S A S U

30 €tik gorako erosketetan% 10eko deskontua (Baratzaeta garaiko loreetan izanezik. Eskaintza ez metaga-rria).

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

NonerabiliOstiralean, 18:00ean, kalejira eta18:30ean dantza jaialdia plazan.Eguraldiak laguntzen ez badufrontoian izanen da

Tolosako Udaberri eta Irur-tzungo Orritz dantza talde-ek euskal dantzen jaialdia

eskainiko dute. Bi taldeak eszena-tokian txandakatuz ariko dira.Orritzeko Joseba Royok jakinara-zi digunez, eurek Nafarroako etaGipuzkoako dantza errepertorioa

eskainiko dute. “Taldean jendeberria sartu da eta hori baliatuzerrepertorioa berritu dugu”, azal-du digu. Jaialdien ondoren, ohidutenez, bi taldeetako kideek elka-rrekin afalduko dute, parrandara-ko atea zabalik utzita.

Gaur egun 24 bat neskek eta 11mutilek osatzen dute Orritz. Aur-ten Imozko eta Sakanako herrie-tako festetan arituko direla aurre-ratu digu Royok. Urtero moduan,

udan beste dantza talde batekin bisi-ta trukatuko du Orritzek.

BaratzeaIrurtzungo dantza taldeak bereetorkizuna bermatzeko dantzariberrien baratzea zaintzeko lan

handia egiten du. Baratzea “osa-suntsu” dagoela esan digu Royok.Bestalde, 15 eta 16 urte bitartekodantzariak, Lizarrako, Iruñekoeta beste herri batzuetako taldee-kin batera garila akaberan Alema-niara joanen direla aurreratu digu.

Larunbatean, 11:45etik aurrera,Altsasun barna ariko dira

Urretxuko Lurra eta Sakana-ko Etorkizuna dantza talde-etako dantzari txikiak kolo-

re, mugimendu eta doinuz betekodituzte Altsasuko kaleak larunbateguerdian. 90 bat dantzari txiki iza-nen dira eta guztiak musika esko-lan elkartuko dira, 11:00etan eta11:45ean, kalejiran abiatuko dira.Burundar Txistularien doinuraeta Altsasuko erraldoien laguntzazZumalakarregi plazatik, San Joan

kaletik eta Iortia kultur guneparetik pasako dira, ibilbidea Foruplazan despeditzeko. Eguraldiak

lagunduko ez balu Zelandiko kirol-degira lekualdatuko litzateke dan-tza emanaldia.

Plazan 13:00etan eskainikoduten dantza jaialdian, baita kale-jiran egindako geldialdietan ere,Euskal Herri osoko dantzak eskai-niko dituzte dantzari txikiek.

EtorkizunaEtorkizuna dantza eskolak ehunbat ikasle inguru ditu, bospaseiurte dituzten gazteenetatik hel-duetaraino. Haietako batzuk soi-nu zahar eta aurresku txapelke-tetako finaletan ariko dira maia-tzaren 16an eta 23an. Maiatzaren30ean Etxarriko dantzari txikiegunean ere izanen dira, etahurrengo egunean ikasturte aka-berako emanaldia eskainiko dute. +www.guaixe.eus

Hau Etxarri Aranazko irakur-le taldearen bigarren ikastur-

tea da. Adostutako euskarazkoliburu baten irakurketa egin etagero hilean behin biltzen dira ira-kurleak udal liburutegian. Ikastur-te akaberarako bi datak zehaztuberri dituzte. Hurrengo hitzorduamaiatzaren 7an izanen da, ohibezala 19:00etan. Orduan KirmenUriberen Mussche-ren inguruanhizketatuko dira. Edurnek koor-dinatuko du saio hori.

Eta sasoia despeditzeko garaga-rrilaren 11rako jarri dute hurren-go hitzordua. Ana Jakaren Ez zendiruagatik liburuaz ariko dira

orduan. Liburua irakurri eta lite-ratura hizketaldian parte hartunahi duenak ateak zabalik ditu.

Zortzi bertsolarik jokatu zutenNafarroako Eskolarteko Ber-

tsolari Txapelketa ostiralean, Iru-ñeko Zaldiko Maldiko elkartean.Haien aretan Idoia Granizo etaEkain Alegre izan ziren. AitziberGrados ere han izan zen, baina ezzuen parte hartu. Neurtu zen zor-

tzikotetik bigarren fasera lau pasaziren eta Joanes Illarregi leitza-rrak lortu zuen txapela janztea.Bera eta Maddalen Lopez lesaka-rra izanen dira garagarrilaren27an Orion jokatuko den EuskalHerriko Eskolarteko BertsolariTxapelketan.

Etxarriko irakurle taldeakazken bi datak zehaztu ditu

Bertsolaritzanbidea egiten

Dantzari txikiak Altsasun

Dantza jaialdiaIrurtzunen

Page 24: 506 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko maiatzak 1, ostirala • 2. aroa • 506. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 22.5 . . . . . . . 5 . . . . . . . .37.6Etxarri A. 21.5 . . . . . . . 3 . . . . . . . .24Altsasu 21.5 . . . . . . . 4.5 . . . . . .23.1Aralar 14 . . . . . . . . . 0.6 . . . . . .32.6Urbasa 17.8 . . . . . . . 1.3 . . . . . .31.8

: eguraldiaasteko >>

Min: 12 Max: 19 Min: 13 Max: 21 Min: 15 Max: 20 Min: 11 Max: 16 Min: 9 Max: 19 Min: 10 Max: 19 Min: 9 Max: 20

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 48% euria: 53% euria: 60% euria: 75% euria: 45% euria: 43% euria: 30%

1. Aurtengo txapelketa irabaziduzue. 12 urte dituzuetaldekideek. Ongi aritu zaretenseinale, Saioa?Aurten hasi gara futbol 11n joka-tzen eta tamaina hartzen ari garaoraindik. Zelai erdian jokatzetikzelai osoan aritzera aldea dago,baina, bai, moldatzen jakin dugueta irabazten ere bai. Beraz, tal-de indartsua garela esanen nuke.

2. Neska bakarra zara taldean.Gainerako neskek ez al duteinteresik futbolean aritzeko?Badira nire adineko neskak fut-bolean aritzen direnak. Agurai-nera joaten dira edo Beasainera.Bada neska gehiago futbolean ari-tzeko gogoarekin, orain erronkada horiek animatzea eta izen ema-tea datorren ikasturtean hemenAltsasun sortu nahi dugun talde-rako. Modu horretan herrian ber-tan sortu genezake neska taldea.

3. Gorka, lehen aldia da futbol11n jokatzen dutela eta irabaziegin dute. Nola lortzen da hori?Gogotsu ari dira eta berehalajakin dute zelai osoan jokatzeramoldatzen. Konpromiso handiahartu dute taldekideek, entrena-mendu guztietara etortzen dira,eta emaitzak hori guztia islatzendu. Aurrerapen handiak lortudituzte denbora gutxian.

4. Altsasun zer egin daitekenesken taldea sortzeko?Neskek beste kiroletan izen ema-ten dute, nesken futbol talderikez dagoelako. Komeni da neskentaldea sortzea. Zelai egokia dagoherrian, eta aukera aproposa dafutbolean aritzeko. 10 neskekinnahikoa izanen litzateke taldea

osatzeko.

5. Nola prestatzen dituzuentrenamenduak Gorka?Entrenamenduak ez dira baka-rrik baloiaren inguruan izaten.Mendira korrika egitera joatengara, ariketa desberdinak egitenditugu baita jolasak ere. Diberti-garriak dira entrenamenduak,ongi pasatzen dute. Lagun giroanaritzen dira. Diziplina eta balore-ak ere lantzen dira. Bi egunez ordueta erdi aritzen gara. Gure ingu-ruak eskaintzen duena aprobetxa-tzen dugu beroketa egiteko.

6. Denboraldia hasi baino lehenhelburuak markatzen dituzu. Zerrenda bat egin eta helburuhoriek betetzen saiatzen naiz ikas-turtean. Ez nuen xede gisa txapel-keta irabaztea, baina, dena ongilantzearekin lortu dute. Entrena-menduetara joaten diren guztieketa konpromisoa hartzen dutenguztiek jokatzen dute.

7. Noren aurka aritu zaretetxapelketan?Iruñean jokatzen ditugu norgehia-goka gehienak. Lakuntzako etaEtxarrikoen aurka ere aritu gara.

8. Heldu den urtean neskentaldea sortzeko zer dabeharrezkoa?2002 eta 2006 artean jaiotako nes-

kek eman dezakete izena, Altsa-sukoek eta Sakanako beste herrie-takoek. Altsasuko zelaian entre-natzea da asmoa, oso egokia dela-ko. Izena posta elektronikoarenbidez eman daiteke: [email protected] edo telefono honetaradeituta: 619 860 336.

9. Altsasuko Kirol Elkartearenlaguntza jasotzen ari zareteheldu den ikasturteari begira. Bai, eurekin batera ari gara saia-tzen nesken taldea sortzen. Maia-tzaren 7an, 19:15ean Gure Etxeaeraikineko 1. solairuan bilera egi-nen dugu, denak elkartu eta tal-dea aurrera ateratzen saiatzeko.

10. Irailean ekinen zenioketetalde berriarekin?Irailetik maiatzera izaten diradenboraldiak. Dena dela, ekaine-an izaten dira izen emateko epe-ak eta horregatik hasiak garadagoeneko mugitzen.

11. Txapelketa irabazita,Nafarroa mailan ari zarete orainonenen artean lehian. Nafarroa mailan posturik onene-an gelditutako taldeak ariko diraorain, onena nor izanen den lehia-tzen. Lau talde ari gara. Sei par-tida izanen dira: Sanduzelai, Ita-roa-Uharte eta Gazte Berriak iza-nen ditugu aurkari. Lehena etxeanberdindu egin dugu.

>>11galdera

Saioa Sayas etaGorka Pascua

Altsasuko futbol talde mistoa

Testua: Maialen Huarte Arano

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

4 11 18 25

Apiribilekobazkide sarituak

MAIATZEKO SARIAK:1. SARIA: Ekainberri museorako 2 sarrera, Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,

Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea etaDonostiako Aquariumerako sarrera.

2.,3. ETA 4. SARIA: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturale lotea, Magna Xotarakosarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Donostiako Aquariumerako sarrerak.

1.- Koro Ijurra Goñi (Altsasu)

2.- Izaskun Igeltz Lazkano (Lakuntza)

3.- Marian Mendoza Gonzalez (Altsasu)

4.- Xabier Errazkin Beltza (Etxarri Aranatz)

Altsasun nesken futbol taldea osatu nahi dute hurrengo denboraldirako.