495 guaixe

16
Euskara Bai, baina ez SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko otsailak 6, ostirala • 2. aroa • 495. zenbakia Burunda kinto ospakizunek hartu dute, Bakaikutik Ziordira adin guztietako kintadak elkartuko dira Binakakoan sakandarrak aurrez-aurrez Kintoak >> 14 Kirolak >> 12 >>8-9 Gorenak Nafarroako Hondakin Plana baliogabetu du Olaztiko porlandegian ez erraustea eta plan berria egitea eskatu dute Mank-ek eta Sustrai Erakuntzak >>5 Lau sakandar ariko dira Nafarroako Bertsolari txapelketan Bi saio izanen dira Sakanan: etzi 17:30ean, Irurtzunen, eta hilaren 22an Lakuntzako kultur etxean >>15 Baso aprobe- txamenduen salmenta errentagarriak egin dituzte toki erakundeek Espero baino diru gehiago jaso dute >>6 Euskara Bai, baina ez

description

 

Transcript of 495 guaixe

Page 1: 495 guaixe

Euskara Bai, baina ez

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko otsailak 6, ostirala • 2. aroa • 495. zenbakia

Burunda kinto ospakizunek hartudute, Bakaikutik Ziordira adinguztietako kintadak elkartuko dira

Binakakoansakandarrakaurrez-aurrez

Kintoak >> 14Kirolak >> 12

>>8-9

Gorenak NafarroakoHondakin Planabaliogabetu duOlaztiko porlandegian ez erraustea etaplan berria egitea eskatu dute Mank-eketa Sustrai Erakuntzak >>5

Lau sakandar arikodira NafarroakoBertsolari txapelketanBi saio izanen dira Sakanan: etzi17:30ean, Irurtzunen, eta hilaren 22anLakuntzako kultur etxean >>15

Baso aprobe-txamenduensalmentaerrentagarriakegin dituzte tokierakundeekEspero baino dirugehiago jaso dute >>6

Euskara Bai, baina ez

Page 2: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingresatuta egin daiteke.ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Bazkideek deskontuaBikoitza: 8€Bakarra: 4€

Bazkideek Bazkideek

MusikaAberri txarrak+Altxatu+DJ Bull.Otsailaren 6an, ostiralean, 22:30eanOlatzagutiko Maisuenea gaztetxean.

Inauteri kontzertua (marrazkibizidunetako musika). Otsailaren 11n,asteazkenean, 18:30ean Irurtzungokultur etxean. Musika eskola.

Pailazoak Porrotx. Otsailaren 11n, asteazkenean,17:00etan Altsasuko gaztetxean.

Bideo emanaldiakHassanna libre. Gdeim Izik bideoa.Otsailaren 12an, ostegunean, 19:30eanEtxarri Aranazko Leku Ona Tabernan.Brigadistekin solasaldia. Askapena.

Mendi irteerakAuza. Otsailaren 1ean, domekan.Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerakEulateko gaina. Otsailaren 8an,domekan, 8:30ean AltsasukoZumalakarregi plazatik. 53 km.Burunda klubeko mendi bizikleta taldea.

ErakusketakIbilbidea. Otsailaren 8ra arte 18:30etik21:00etara eta domeketan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean. Angel Antonio Agirre.

Altsasuko inauteriak. Otsailaren 9tik22ra arte 18:30etik 21:00etara eta

domeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

ZinemaRastros de sandalo. Otsailaren 6an,ostiralean, 22:00etan eta otsailaren1ean, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

Big hero 6. Otsailaren 8an, domekan,17:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Hitzaldiak Nafarroak ahal du. Otsailaren 6an,ostiralean, 19:00etan Altsasuko GureEtxea eraikinean. Hizlariak: Sara Bruneta Alex Elso, Nafarroako Podemos-AhalDuguko Hiritar Kontseilurakohautagaiak.

Gazteondako lan eskubideen gida.Aurkezpena. Otsailaren 6an,ostiralean, 19:30ean Irurtzungo

Larrazpi elkartean. Ernai eta LAB.

Hobetu zure bizitza eta izanzoriontsua. Otsailaren 7an,larunbatean, 20:00etan EtxarriAranazko kultur etxean. Hizlaria: LaraAhimsa Ribera, psikoterapeutatranspertsonala.

BertsolaritzaSoto, Untxalo, Garro, Zelaieta, Elosegieta Plaza. Otsailaren 8an, igandean,17:30ean Irurtzungo kultur etxean.Nafarroako txapelketako final-laurdenak.

Bestelakoak Eroskiren bermustutzea. Otsailaren6an, ostiralean, 11:30ean AltsasukoIntxaurrondo kalean.

Turismo arloko eragileen topaketa.Otsailaren 9an, astelehenean,17:00etan, Altsasuko Basoko Mariartisautza gunean.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Otsailaren 6an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Otsailaren 6an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Otsailaren 8an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Irati Andueza ZORIONAKetxekoprintzesa haundiari!!! Zure 9. urtebetetzean osoondo pasa. Muxu haundibat etxekoen partez!!!

JuneZORIONAKJUNE! Iritsi da eguna...7 urte!Oso ongi pasa lagunekineta muxu erraldoi bat fa-milia guztiaren partez.

otsailak 6-12Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Eider MuñoaGoikoetxeaZorionak printzesa! Fami-liako neskato pixpiriñari 4milioi muxu Ibon Beñat aitaama amona osabak eta ize-baren partetik.

Birdman. Otsailaren 15ean,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Ikuslearen eguna, 3 euro.

Altsasuko kintoek elurrari etahotzari egin behar izan zioten aurreatzo, Santa Ageda egun handian.Eskean aritu ziren, opilak bildu etaherriko denda eta fabriketan sal-

tzen. Astoaren zakuetan pilatuzuten jasotako diru guztia etagaur egingo dute zenbaketa. Eskeronekoak izan behar dugunez… torimuxua!

Astoaren laguntza, ezinbestekoa

Page 3: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a publizitatea 3

Page 4: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a4 iritzia

astekoa

Aingeru Mikeo

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi BarandallaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Kultura ezberdinen arteko topi-koen harira, Eguberrietan Maro-kora bidaia egin nuen, familiagiroan. Nagusiki hiri inperialakizan genituen helburu: Chef-chauen, Fes, Marrakech, Al-Jadi-da eta Asilah. Horietan denetan,gune turistiko eta herrikoietanibili ginen. Ikusi genuen astoagarraiobide oinarrizkoa delaaskorentzat; abiadura handiko

trena izanen dute laster gutxibatzuentzat. Erdi Aroa eta Post-modernitatea. Non-nahi saltzai-le nekaezinak, kaleetako trafikozoroa eta txilaben kolore bizia.Zedro egur, espezia eta ogiarenlurrinen usain sarkorra. Mezki-tako muezinaren otoitzerako deisendoa ‘Allhu Akbaru’ eta kon-tu-kontalarien solas ozenak. Kus-kus, tajina eta te-mentaren das-

tamen gozoa. Kaleko giro bizia etaneguko eguraldi epela, argitasu-na. Zapiak, burkak eta estali gabe-ko buruak armonian. Eta, batezere, jende alaia eta abegitsua aur-kitu genuen; ez keinu edo begi-rada txar bat bera ere. Esperien-tzia ederra!

Fatima Mersini idazlea, intelek-tuala, eta feminista marokoarrada. Behin, mendebaldeko herrial-

de bateko arropa dendara joan etakotoizko gona bat eskatu zuen, etasaltzaileak, hoztasunez, bere alda-kak ez zirela 38 neurrian sartu-ko, handiegia zela. Handiegianorekin alderatuta? Gizena, naz-kagarria eta ezdeusa sentiaraziomen zuen saltzaile argal etamengelak. Fatima Mersinik dio,mendebaldean, estetikan oina-rritutako bortizkeria sinboliko-

ak emakumeari kalte psikologi-koa eta gutxiespena eragiten dio-la; Iran, Afganistan eta SaudiArabiar bezalako muturrekogobernuek behartzen dutenzapiaren erabilerak baino arehandiagoa.

Aingeru [email protected]

Estetikaren zigorra

Gure istorioa pisu bat erostea era-baki genuenean hasi zen. Garaihartan hipotekaren prezioa zer-txobait altua bazen ere, arrazoiz-koa izaten jarraitzen zuen gureorduko egoeran. Biok, nire emaz-teak eta nik, lana geneukan etadirua ez zen arazo bat guretzat.Denbora batez, dena nahiko ongijoaten zen, hala ere, hainbesteentzundako krisiak gure bizimo-duan ere kolpatu zuen.

Lana urrituz joan zen, galduarte. Horrek ohiko gastuak ezineramatera ekarri zigun. Sinpleazen. Hilabete amaierara iristeaez genuen lortzen eta gure egoe-ra desesperagarri bilakatu zen.Jakina, posible zen guztietanmurrizten saiatzen ginen, baina,ez zen nahikoa izan.

Hipotekaren prezioa arazo batizaten hasi zen, dagoeneko ez zenarrazoizkoa. Beraz, pisua bankua-

ri itzultzeko aukera aztertzea era-baki genuen. Gure intentzioajakinarazi genien banketxekoeieta haiek irmoki ukatu zigutenaukera, zenbait arrazoibide ema-nez. Hainbat modutan saiatuginen baina, soilik, ezezkoak jasogenituen.

Orduan izan zen, halabeharrez,hipotekek eragindako pertsonen-dako laguntza plataformen berriizan genuenean. Berriozarko

egoitzarekin harremanetan jarriginen eta haiek Sakanakoak gine-la konturatzean gure kasua Altsa-suko egoitzara pasatzea erabakizuten.

Gure arazoaren berri emangenien eta, haiek, azkar eta era-ginkor, guztiaz arduratu ziren.Denbora guzti horretan gureondoan borrokatzen egon ziren,aurrera jarraitzeko beharrezkoaden laguntza hori ematen, gure

etorkizuna hobea izateko asmozeta genituen arazo haiek desage-rrarazteko.

Ez zen erraza izan gure helbu-rua lortzea, baina, hainbeste tra-baren ondoren lortu egin genueneta haiek puzzlearen pieza gakoaizan ziren. Haiendako gure eske-rrik onena, asko zor diogu eta.

Hipotekak KaltetutakoenPlataforma

barrutik kanpora

Hipoteken Plataformari, esker onez

Urte hasieran gaude eta preben-tzio programentzako hauek pla-nifikazio datak izaten dira. Ego-era hau kontuan izanda, Sakana-ko hiru Gizarte zerbitzuetakoprebentzio programek komune-an egiten ditugun ekintzen labur-pen bat egiteko aprobetxatu dugu.

Lehenengoa eta guztientzat osoezaguna dena JAIBUSA da. Aur-ten, martxan jarri zenetik 15 urtebetetzen dira. Jaibusak, kontsu-moen ondoren eman daitezkeentrafiko istripuen murrizketa etabiztanleria kontsumo eta gidatze-aren inguruan sentsibilizatzeaditu helburu nagusiak. Jakina daasteburuetan gazteak eta hain

gazteak ez direnak ere alkoholaeta beste droga batzuk kontsumi-tzen dituztela, kontsumo hauekjaietan areagotzen direlarik. Etahonekin lotuta, gure zonaldeanherrietako jaietara joateko dago-en ohiturak, jaibusa martxan jar-tzera eraman gintuen.

Aipatu jaibusa pertsona guz-tientzat dago zuzendua , eta ezbakarrik gazteentzat, batzuk usteduten bezala.

Elkarlanean egiten dugun bes-te gauza bat udako prebentziokanpainak izaten dira. HauetanSakanako prebentzio programezgain, Leitzakoak ere parte har-tzen du. Kanpaina hauen helbu-

rua sentsibilizazioa izaten da;adin konkretu bati, egoera des-berdinen eta kontsumo desberdi-nen arrisku murrizketen inguru-ko informazio kontrastatua hela-razten die gu. Kanpainabakoitzaren edukia, teknikariokantzeman ditugun beharren ara-bera aldatzen da: behar hauekgurasoek, irakasleek, gazteek,aisialdiko teknikariek … ematendiguten informaziotik jasotzendugu. Beti uda hasieran banatzendugu, denbora libre asko izanik,kontsumo gehiago edukitzekoaukera dagoelako. Formatua ereurte batetik bestera aldatu egi-ten da, beti ere, erabilgarria den

zerbait bilatuz (porta CDak, zapa-tilleroak, boligrafoak, agenda-txoak…), bertan agertzen deninformazioa behin irakurrita ezbotatzeko. Kanpaina batzuetara-ko gazteen kolaborazioa ere eska-tu izan dugu.

Azkenekoa Gozamenez progra-ma da. Bertan prebentzio tekni-kariez gain, Altsasuko gazte tek-nikaria, Etxarriko emakumearenarreta zentroko hezitzailea etaEtxarriko kultur teknikariak par-te hartzen dute. Gozamenez gaz-teria eta sexualitateari buruzkoprograma bat da, non sexualita-tea era positibo eta plural bate-tik lantzen den. Urtero programa-

tzen diren ekintza batzuk daude:Ur festak, antzerkiak, zineforu-mak, DBHko ikasleekin unitatedidaktikoak … eta urtero ere gau-za berriak sartzen dira, gaztee-kin tailerrak, e.a.

Ekintza hauetaz gain prebentzioprograma bakoitzak berezitasunpropioak ditu, lan egiten duenzonaldearen eta gizarte zerbi-tzuaren errealitatearen arabera.Askotan ekintza berdinak iza-nik ere, modu, momentu eta per-tsona ezberdinentzat antolatuakizaten dira, adibidez gurasoentza-ko tailerrak, guraso eskolak, ikas-tetxeekin lana…Prebentzio Programak

hara zer dien

Elkar ekintza prebentzio programetan

Page 5: 495 guaixe

sakanerria >>IA 3.000 BISITA: Ihabarren hasi eta Irur-tzunen despeditzen da euskararen erabi-lera sustatzeko Arakilen eta Irurtzunenabenduan grabatutako lip-duba. Herritar

eta talde anitzek parte hartu zuten eta Youtuben ikusgai dago: https://youtube.com/watch?v=8Bta_BMolLI

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a 5

SAKANA

Baliogabe utzi du Nafarroako HiriHondakinen 2010-2020 PlanIntegrala

Espainiako Auzitegi Gorenakatzera bota du Nafarroako Gober-nuak aurkeztutako helegitea eta,beraz, baliogabe utzi du Nafarro-ako Hiri Hondakinen 2010-2020Plan Integratua. Sakanako Man-komunitateak eta Sustrai Era-kuntza fundazioak eraman zutenplana auzitara.

Epaileek Nafarroako Gober-nuari adierazi diote planeanerrauskailurako kokapenak zehaz-tu behar zirela baita kokapenhorietarako arrazoiak eman ere.Datu horiek plana onartu ondoren-go dokumentu batean jasotzeaklegeak halako tramitazioetarakoagintzen duen herritarren partehartzea eta bestelako bermeakukatzen dituela dio epaiak. Nafa-rroako Auzitegi Gorenak dagoene-ko 2013ko lastailaren 10eko epaianarrazoia emanen zien Mank-i etafundazioari. Epai hartan gober-nuak Ingurumen Eragin Adieraz-penaren tramitazio epeetan legez-ko epeak gainditu zituela jaso zen.

Erreakzioak Mank-eko presidente Aitor Kara-satorre Muguruzak esan duenez,“Nafarroako Gobernuak plana,hau da, errauskailua, mantentze-ko tenkorkeria agerian utzi du”.Gaineratuz: “UPNk eta PSNkerrausketa tratamendu gisa bazter-tzea lortu dugu, gaikako bilketa-ren eta organikoaren alde apalkiapustu egiten hasiz”. Gogora eka-rri du atez ateko sistemarekin iba-rreko zortzi herritan %80ko birzi-klatze tasa lortu dela eta halako-rik ez dela lortu beste sistemekin.

Olatzagutiko porlandegian hon-dakinak erretzearen kontrakojarrera berretsi du Mank-ekoburuak. “Ingurumen zuzenbideakherritarrei errauskailu batenaurrean eskaintzen dien berme-rik ez du porlandegiak; baimen-tze prozedurak ez du hainbeste ber-me eskaintzen eta batean edo bes-tean hondakinak erretzeaneskatzen diren baldintza tekniko-ak eta ondorengo kontrolak ezdira berdinak”. Aurreko epaiajakin zenean esandakoa berretsidu Karasatorrek: Nafarroako

Gobernuak porlandegiko txostenadministratiboan ez luke urratsbat bera ere eman beharko, “pla-na baliogabetua zegoelako”. Eza-gutu berri den epaian halako azpie-gituren kokapena ekimen priba-tuaren esku ezin dela utzinabarmendu du Karasatorrek etaSustrai Erakuntzak emandakoaholkularitza eskertu du.

Sustrai Erakuntzako kideMartin Zelaiak Nafarroako Gober-nuari “azken urteetan, hondaki-

nen kudeaketa guztian egituraz-ko planifikazio falta” leporatu dio.Epaitegiek onartutako planaaurreko legegintzaldi akaberan“presaka” onartu zela eta aurre-kontuaren %90 errauskailurakozela gogorarazi du. 2012ko udabe-rrian Roberto Jimenezek honda-kinei errauskailurako atea itxieta porlandegikoa zabaldu zielaesanez segitu du Zelaiak. “Aldake-ta horrek bakarrik plana bertanbera gelditzea eskatzen zuen”.

Baliogabetutako plana berraz-tertu beharrean plan berri bategitea eskatu du. Gobernuakherria ardatz duen kudeatzekobeste eredu baten alde azaldu da.

Plan berriaz

Nafarroako Gobernuak jakinara-zi du “duela hilabete batzuk pla-na berraztertzeko lana hasi zue-la, plan berri bat onartzeko”. Pro-zedura lastailaren 17an abiarazizuen eta 18 erakundek eta per-tsonek egin dituzte ekarpenak.Plan berrian errefusaren trata-mendua eta Europako araudiberriak kontuak hartuko direlajakinarazi du foru administrazio-ak. Baita aurreko planean mate-ria organikoa jasotzeko gaikajasotzeko edota prebentzioan etabirziklatzean jasotako “helburuhandiak” ere. Gobernuak aurre-ratu du planean tratamendurakoez dela errauskailurik aurreiku-siko. Porlandegian hondakinakerregai gisa erabiltzeaz, ordea, ezdu ezer esan. Plan berria onartubitartean estatuko araudia dagoindarrean (22/2011 Legea, hon-dakin eta kutsatutako zorueidagokiena).

Gorenak Mank-i arrazoia eman dio

Erdian Aitor Karasatorre eta Martin Zelaia, azalpenak ematen.

Page 6: 495 guaixe

Uharte Arakilenkintadak ospatukodira biharUharte Arakilgo kintoek hurrengo aste-an ospatuko dute euren festa, oste-gunean hasita. Hala ere, aurten, lehen-dabiziko aldiz, Uharte Arakilgo gai-nontzeko kintadek kintoenbazkari-afariak egun batean ospatzeaadostu dute, eta ospakizuna larun-batean, otsailaren 7an eginen dute.

Ostiralean Etxarri Aranazkometeorologia estazioan metrokarratuko 95.6 litro zenbatu ziren.Botatako ur guztia lurrak ezinxurgatu eta larre eta soroak putzubihurtu ziren. Arakil ibaia etahainbat erreka gainezka eginzuten. Hura zenbait herrietarairitsi zen. Bestalde, zenbait abel-tzainek urak estalitako larretanzituzten buruak askatzera joanbehar izan zuten. Ibai kontrakobaratzeetako etxolak kaltetu etahaietako zenbaitetan zeuden abe-reak hil zituen uholdeak.

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a6 sakanerria

Arakil»

Uharte Arakil»

SAKANA

SAKANA

Aizkorbe / Hiriberri»

Etxarren»

Altsasu»

Euskara etagobernuko goierakundeakHistorian zehar izandakoharremana aztertzen duen liburuaaurkeztu dute

Nafarroako Unibertsitate Publiko-an (NUP) atzo aurkeztu zuten Eus-kara gobernuko goi erakundeetanHistorian zehar (Pamiela) liburua.Juan Madariaga Orbea egiarretarraeta Alvaro Adot dira liburuarenkoordinatzaileak. Aurkeztu berriden obran 2013ko azaroan NUPenospatu zen jardunaldi zientifikoanaurkeztutako ponentziak jaso dituz-te. Haien artean dago Madariagaberaren bat: Hizkuntza bitartekari-tza herritar euskaldunen eta insti-tuzioen artean, 1600-1840. Euskara eta gobernuko goi erakun-deek XVI. eta XX. mendeen arteanizandako harremana hainbat arlotikaztertu zuten: soziolinguistikoa, juri-dikoa, historikoa edota administra-tiboa. Aztertutakoen artean daude:Nafarroako Errege Kontseilua, BeheNafarroako Errege Txanzilleria, Biz-kaiko Batzar Nagusiak, Iruñeko eliz-barrutiko tribunalak, Euskal Herrikozenbait kontzeju eta udal eta beste.

Udalak arakildarrekin etakontzejuen parte hartzearekinberritu nahi du plana

Nafarroako Gobernuak Arakilhirigintza planean Abiadura Han-diko Trenaren egitasmoa jasoaegon behar zuela zioen eta Ara-kilgo Udalak horri uko egin zion.Zazpi bat urte eman dituzte horre-la, hirigintza plana berritu gabe.Garagarrilean, foru administra-zioak jarrera aldatu zuen eta hiri-gintza planaren tramitazioa abia-razi zuen. Hirigintza plana eginaurretik Lurraldearen Okupa-zio Estrategia eta Eredua zehaz-tu behar da eta hori onartu zenjoan den urtean.

Zazpi urteren buruan aurrei-kuspenak aldatu egin dira.Orduan 600 etxebizitza eraiki-tzea aurreikusten zuen planak.Oraingoaren zirriborroak 300jasotzen ditu. Hasierako doku-mentu hori kontzejuek jaso dute,

aztertu eta proposamenak egite-ko. Ondoren arakildarrei ezagu-

taraziko zaie planaren zirribo-rroa.

Lakuntza hirigintzaplan berri baterantzJoan den urtean martxan jarri zenLakuntzako hirigintza plana egi-teko prozesua. 1990eko arau sub-sidiarioak daude indarrean. 25

urtetan herria eta hirigintza beha-rrak aldatu dira eta araudi berribaten premia sumatu zuten uda-lean. Plana egin aurreko Lurral-dearen Okupazio Estrategia etaEredua zehaztu zen joan den urte-an Lakuntzan. Kontzejuak baso

aprobetxamenduasaldu nahi duEtxarrengo Kontzejuak Elordi der-mioko zuhaitzekin osatutako lotebat saldu nahi du. Baso aprobetxa-mendua 4.011 larizio pinuk osatzendute, 913 metro kubiko zur eta 626,4metro egur egiten dutenak. Kontze-juak haiengatik 22.645,47 euroeskatzen ditu. Interesa dutenekeuren proposamenak otsailaren12ra arte aurkez ditzakete Arakil-go udaletxean.

Altsasu»

Baso salmentaerrentagarriaUdalak bi lote eskatutakoa baino30.039,66 euro gehiagotan saldu ditu

Balankaleku-Nikolas-lantegiko7.223,5 metro kubiko pagoren tru-ke udalak 84.017,48 euro eskatzenzituen eta 14.466,52 euro gehiago-gatik saldu du. Explotaciones Fores-tales Zubillaga Saraleguik 98.484eurotan eskuratu du lotea. Bestal-de, Balankaleku-Asentuko 6.245,8metro kubiko pagorengatik77.166,86 euroko eskaera egina zuenudalak. Arpana Formacion Foresta-lek 92.740 eurotan bereganatu dulotea, 15.573,14 gehiago.

Elurra baino, euria

Ibaiko ura Arruazuraino iritsi zen

Uhartearrak egunerokotasuna ospakizunagatik aldatuko dute bihar.

Arakilgo ikuspegia Beriaindik.

Hirigintza plana desblokeatuta

Ollo Geroa BaikokoordinatzaileberriaGeroa Baik asteartean jakinarazi zuenAltsasuko herri-guneko koordina-tzaile berria Javier Ollo Martinezdela. Altsasuko abokatu gazteakUnai Hualderi hartu dio lekukoa.Ollok, herrigunea osatzen dutengainontzeko koalizio kideekin bate-ra, Altsasuko gai edo gai orokor inte-resgarriak aztertu, eztabaidatu, lan-du eta bateratzea izanen ditu egin-kizun. Baita, besteak beste,koalizioaren herriko hautetsiak sos-tengatzea edota Geroa Baiko Kon-tseilu Nagusiak edo Batzorde Iraun-korrak kontsultatzen dizkieten kon-tuen gainean eztabaidatu etaerabakiak hartzea ere.

Irabazi handiak basoaprobetxamendutik1999ko abenduan Frantzian izan-dako haizete indartsuek milakazuhaitz bota zituzten. Haiek mer-katuratu zituzten eta, ondorioz,herrietako baso aprobetxamen-duak berezko prezioa baino mer-keago saldu zituzten urteetan uda-lek. Badirudi efektu hura bukatu dela,eta biomasak egur eskaera handi-tu du. Hala, toki erakundeek jarri-tako prezioa baino handiagoan sal-du dituzte. Hori izan da Aizkorbe eta Hiriberri-ko kontzejuen kasua. Lehenak37.848 eurotan saldu du lotea,aurreikusitakoa baino 5.639,55 eurogehiagotan. Hiriberriko Kontzejuak,berriz, bi loterengatik espero bai-no 14.726,68 euro gehiago eskura-tu ditu; guztira, 63.261,68.

Page 7: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a sakanerria 7

Altsasu»

Parke berriaeskolarendakoErabileraren poderioz hondatuazegoen haurren jolas parkea ken-du egin du Altsasuko Udalak. Egu-raldiak lagunduz gero, aste hone-tan berria jartzeko asmoa zuenudalak. Lanak despeditu ondorenhaurrendako jolastoki berriak kau-txuzko zoru berria, bi txirrista, roko-dromoa, sokaz egindako eskalada-rako sarea, uztai jokoa eta bi zabuizanen ditu, besteak beste. Lanek 22.632 euroko aurrekon-tua dute eta udalari hura estal-tzen La Caixaren gizarte ekintzaklagundu dio, 7.000 euroko diru-laguntza emanez. Altsasuko bule-goko Javier Pablo Leon (zuzen-daria) eta Manoli Cantero (langi-l ea ) Garaz i Ur restarazualkatearekin eta Unai Hualde zine-gotziarekin eguberritan izan zireneskolan berritu beharreko azpie-gitura ikusten. Haur jolas parkeberriari hamarkada bateko biziaaurreikusi diote.

Palestinako eskola

Altsasuko Udalak 3.000 euro bide-ratu ditu gizarte lankidetzarakoproiektuko diru-sailetik Palestina-ko eskola baterako.

Altsasu»

Irurtzun» Etxarri Aranatz / Olatzagutia» Olatzagutia»

Uharte Arakil»

Porrotx gaztetxeanAsteazkenean, 17:00etan, izanen da

Aurten 25 urte beteko ditu gazte-txeak eta, hori dela eta, AltsasukoGazte Asanbladak hainbat ekitaldiiragarri ditu aurtengorako. Lehena,heldu den asteazkenean Porrotx pai-lazoak gaztetxera eginen duen bisi-ta. Bihurrikeriak, muxuak eta txo-kolate jatea iragarri ditu AGAk.Sarrera doan izanen da.

Astelehenean, 17:00etan, AltsasukoBasoko Mari artisautza guneanbiltzera gonbidatuta daudeostalaritzako jabe, landetxeetakojabe, artisau eta turismoarekinzerikusia duten guztiak

Sakanako turismo eragileak bil-tzen dituen Bidelagun elkarteakjakinarazi digunez, hurrengo aste-etan ibarreko lau herritan turis-moaren inguruko topaketa txikibana egiteko asmoa du. “Turismo-aren inguruan jarduten duten nor-banako eta enpresak beraien arte-an ezagutzea” du helburu topake-tak. Baita Bidelagun elkarteaezagutaraztea eta ibarreko turis-mo eta kultur ekimen ezberdinakezagutaraztea” ere.

Horregatik, topaketa horieta-ra ostalaritza, landetxe, artisau edota turismo arloarekin harrema-

na izan dezaketen sektore guztie-tako pertsonei gonbitea luzatu dieBidelagun elkarteak. “BisitarieiSakanan dauden aukera ezberdi-nak ezagutaraztea eta haien ego-naldia gogoangarria bihurtzen

lagundu nahi duten guztiei zuzen-duak daude topaketa txiki hauek”,zehaztu digute. Aurreneko topake-ta astelehenean eginen dute, Altsa-sun. 17:00etan dago hitzordua jarri-ta, Basoko Mari artisautza gune-an (Gartzia Ximenez, 44).

Informazio gehiago680 532 232 (Alfonso) eta 650863 036 (Bea)

SAKANA

Turismo arloko eragileen topaketa

Bidelagun elkarteko zuzendaritzak topaketan parte hartzeko gonbitea eginez.

Atxun ZarkoarekinhitzorduaIrintarrek bihar ospatuko dute inau-teria. Ohi dutenez, Txapel Azpi elkar-tean ardi tripotxak gosalduko dituz-te 10:00ak aldera. Eta ondoren,inauteri irintarreko pertsonaia denAtxun Zarkoa prestatu eta mozo-rroa jantziko dute (bizkarrean zin-tak dituen jantzi txuria, gerrikogorria eta zintadun txanoa). Mozo-rrotuak musikaz lagunduta herrianbarna kalejiran ibiliko dira. Segizio-ak, hori bai, ezkongai dauden ema-kumeen etxeetan geldialdiak egi-nen ditu, zinta batez lotutako ezpeladartxoz osatutako paxoak uzteko. Ardikia bazkaldu ondoren, 18:00akaldera, argia joaten ari denean, kale-jiran abiatuko dira mozorrotuakelkartetik. Eta haiekin batera gurdibatean doan Atxun Zarkoa. Trikiti-lariak festa doinuak joko dituzte.Kalejira hasitako tokian despeditu-ko da eta ohikoa denez, Atxun Zar-koak sutan bukatuko du. Afariak iho-te ospakizuna luzatzeko oinarriajarriko du Irañetan.

Irañeta»

Igerilekuko jatetxeaerrentanUharte Arakilgo Udalak igerilekue-tan dagoen taberna-jatetxea erren-tan eman nahi du. Urteko 2.000 euro-ko errenta (BEZ gabe) ordaindubeharko lirateke. Ostalaritza azpie-gitura kudeatzen interesa duenakotsailaren 27ra arteko epea du bereproposamenak Uharte Arakilgo uda-letxean aurkezteko.

Inauteriko desfileaprestatzen hasiaAurrekoetan bezala, aurten ere Irur-tzungo inauterietan koadrila mozo-rratuen desfilea izanen da. Otsailaren14rako dago iragarria, 18:00etan, pla-zan. Mozorro pasarelan parte hartunahi duten koadrilek eurendako auke-ratu duten musika Pikuxarren euskaltxokoan utzi beharko dute, taldearenizenarekin batera. Irurtzungo eta Ara-kilgo Gazte Asanbladak jakinaraziduenez, asteazkena baino lehen eginbeharko dute hori koadrilek.

EspedienteaCementos PortlandValderrivasi Albiste agentziek jakinarazi dute-nez, Merkatuen eta Lehiaren Batzor-de Nazionalak hainbat porlandegi-ri zehapen espedientea zabaldu die,tartean Cementos Portland Valde-rrivasi. Enpresek informazioa par-tekatu, prezioak zehaztu edo haienartean porlanaren, zementuareneta eratorrien merkatua banaketaegin ote duten ikertuko du batzor-deak. 18 hilabeteko epea du ins-trukziorako eta Lehiaren Defentsa-ren Legea urratu den ebazteko.Batzordeak, espediente horrenbarruan irailaren 16an, 17an eta18an enpresen eta porlanaren patro-nalaren egoitzetan inspekzioakegin zituzten.

Nafarroako Mapa Soziolinguisti-koa Parlamentuan aurkeztu zutenasteartean eta hizkuntza politi-kari buruzko eztabaida bihurtuzen. PPko Amaia Zarranz parla-mentariak adierazi zuenez, Etxa-rri Aranatzen eta Olatzagutianeuren boto-emaileek ez dute hiz-kuntza eskubideak bermatuta.“Etxarriko udal bilkuran euska-raz hitz egiten dute eta PPko zine-gotziari inork ez dio itzulpenik egi-ten. Horrek Bilduren demokra-

ziaren kalitate falta erakusten du.Eta Olatzagutian gauza bera ger-tatzen da”.

Etxarri Aranazko Udalak oharbidez azaldu du hautetsi guztieknahi duten hizkuntzan adierazte-ko aukera dutela, itzulpen zerbi-tzua baitago. Bestalde, Olatzagu-tiko Udalak PPkoaren esanak uka-tu ditu, udal bilkurak gaztelaniazdirela. Horregatik, bi udalekZarranzi bere esanak zuzentzekoeskatu diote.

Udalek plenoetako hizkuntzaerabileragatik PPri erantzun diote

Itzultzailea,Etxarriko PPko zinegotzia eta beste hautetsi batzuk. Artxiboa

Page 8: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a8 sakanerria

2011ko Nafarroako mapasoziolinguistikoak agerianutzi du Sakanako herrieuskaldunenetaneuskararen ezagutzakatzera egin duela.Hezkuntzak bultzatutaherri erdaldunenetan gurehizkuntzaren ezagutzakgora egin du

Mapa soziolinguistiko batek hiz-kuntza baten osasun egoerarenargazki zehatza ematen du. Apar-teko lan tresna da euskara zerbi-tzuetako teknikari, euskara elkar-te eta hizkuntzaren normalizazio-an lan egiten duten bestelakoeragile euskaltzaleren eskutan.Nafarroan 2011n egin zen azkenmapa soziolinguistikoa. Oraindikez da haren aurkezpen ofizialikegin. Baina Jose Iribas hezkuntzakontseilariak bitan eman dituinkestaren emaitza batzuk. Bietanere Euskararen Legearen aldake-taren kontra azaltzeko. Izan ere,heldu den ostegunean Nafarroa-ko Parlamentuan D eredua Nafa-rroa guztira zabaldu edo ez boz-katuko du.

Iribasek mapa soziolinguistiko-az egin duen erabilera partzialhorrek dokumentuan jasotakoemaitza zehatzen berri ez izateaekarri du. Hala ere, astearteanaurreratu zuen zirriborroak hain-bat datu esanguratsu dituela. Eus-kararen garapena Nafarroan man-tsotu egin da. Ezagutzak gora eginbadu ere, erabilerarekin ez dahalakorik gertatzen.

Eremu euskalduneko datuak1991n eremu horretan bizi ginenbiztanleen %60,18k ezagutzen zueneuskara. Hamarkada bat geroago1,27 hazi zen kopurua baina 2011ko

inkestan %58,2koa da ezagutza.Lehen inkestan baino 1,98 puntutxikiagoa. Euskara ulertu bai bai-na hitz egiten ez dutenen kopuruabi hamarkadetan % 9,05etik%13,05era pasa da, lau puntu gora.Inkesten arteko azken hamarka-dan euskara ez dakitenen kopu-rua 2,18 igo da, % 27,04an kokatuz.

Adinari dagokionez, 34 urtebitarteko adin tarteetan aurrekoinkestetan baina ehuneko han-diagoak daude. Baina adineanaurrera egin ahala euskararenezagutzak behera egiten du1991koarekin alderatuta, 35 urte-tik aurrera biztanleriaren erdiaedo soilik baita euskalduna. Gene-roari erreparatuta, eremu euskal-duneko emakumezkoen eta gizo-nezkoen ia % 60a euskaldunakdira. Erdaldunak, berriz, herenabaino pixka bat gutxiago.

Haurren ama hizkuntzari dago-kionez, 1991n euskara %54,73renazen eta 20 urteren bueltan%42,74rena. Bi hizkuntzetan hazi-tako haurren kopurua %6,11tik%10,25era pasa da. Eremu euskal-dunean euskara edo gaztelania ezden beste ama hizkuntza bateanbizi diren haurrak %0,64tik%4,19ra pasa dira.

Eremu euskalduneko etxeen iaerditan (%47,54) gaztelaniaz hitzegiten da. 20 urtean 5,08 puntu igoda. Eta nagusi da adin tarte guz-tietan. 2011n euskaraz etxeen%33,56an aritzen ziren soilik. Bie-tan %13,28an aritzen ziren.

Sakanako mapa soziolinguistikoa

Euskara. Bai, baina ez

Page 9: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a sakanerria 9

Nafarroako Gobernuak aurreratu-tako ehunekoen datuek udale-rrien artean hiru erritmo erakus-ten dituzte: aurrera egiten dute-nak, mantendu egiten direnak etaatzera egiten dutenak. Euskararenezagutzak eta, beraz, elebitasunakaurrera egin duen udalerrietanehunekoa hobetzeko tarte handia

zutenak izan dira: Arakil, Irurtzun,Altsasu eta Olatzagutia. Bi hamarkadetan euskararen eza-gutzaren ehuneko bera mantenduduten herrien hiru talde daude.Batetik, Ergoiena, non populazioa-ren %80k baino gehiagok ezagutzenduen euskara eta 20 urtetan ez denaldaketarik eman. Bestetik, biztan-

leriaren %50 eta %80 artean euska-ra ezagutzen duten herriak (Lakun-tza eta Etxarri Aranatz). Eta, azke-nik, %20 eta %49,9 arteko ezagutzadutenak (Irañeta, Uharte Arakil etaIturmendi). Euskararen ezagutzaren ehuneko-ak behera egin duen herrien kasuakbitan banatzen dira. Alde batean dau-de %80ko ezagutza baino gehiagozuten herriek, herri euskaldunek,2011ko inkestan maila bat beherajaitsi eta %50 eta %80 artean koka-tu direnak; Arruazu, Arbizu etaUrdiain hain zuzen ere. Beste alde-an Ziordia dago. Euskararen ezagu-tzak 2001ean gora egin eta %20 eta%49,9 artean kokatu arte. Baina azkeninkestan ezagutzak behera egin dueta 1991ko datuetara bueltatu da(%10-19,9 artean).

Ezagutza tarte guztietan eman diraaldaketak 20 urteak kontuan har-tuta. Sakanako herri euskaldune-tako (% 80 baino gehiago euskara-duna) pisuak 10 puntu behera egindu, % 2.03an geldituz. Ezagutzaren% 50 eta % 80 artean duten herrie-tako biztanleria handitu egin da herrieuskaldunetan ezagutza galdu egindelako. Bestalde, ezagutzaren %20eta % 50 artean duten herrietakobiztanleriak izugarrizko gorakadaizan du, 61,77 puntu eta 12.980pertsona gehiago bi hamarkadetan.Tamaina berean jaitsi da %20ko eza-gutza ez duten herrietako popula-zioaren pisua, 59,94 puntu eta11.196 sakandar gutxiago. Euskarabideatik ohartarazi duteazken azterketa egiteko ez dutelaaurrekoetan bezala zentsu osoa

kontuan hartu, lagin bat baizik.Horrek aldaketak ekarri edo aka-tserako tarte handiagoa ematen dueta, horregatik, herri txikietakodatuak ez ematea erabaki dute.Euskarabidean Ziordiaren adibideajarri digute, “% 19aren mugan dago,zentsua guztia hartu balitz agian bes-te multzoan legoke”.

Sakanako mapa soziolinguistikoa

Page 10: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a10 sakanerria

Presoak esan duenez, “ezin garaetsaiak emandako golpeen erantzunhutsean gelditu, eraiki egin behardugu”.

Ehunka arbizuarrek eta sakanda-rrek Fran Baldaren askatasuna etakonponbideari erasorik ez egite-ko aldarrikatu zuten Arbizun atzo.Euskal Herriko, Kataluniako etaestatuko prozesuak geldiarazte-ko “estatuko indarrik erreakzio-narioenak ahalegin izugarria egi-ten” ari direla adierazi zuten aka-beran. Saio hori “estatuautokolpetzat” jo zuten, “oinarriz-ko eta funtsezko askatasun guztiakbortxatzea eta salbuespen hutse-an oinarritzen dena”.

Estatuko indar horiek “alarma”egoeran egonda arrazoi politiko,lurraldekoak eta ekonomikoakoinarri demokratikoekin eran-tzun beharrean errepresioarekinerantzutea erabaki dute n-garren

aldiz, jakinda bide horretatik dituz-ten arazoak ez dituztela konpon-duko”. Testu inguru horretankokatu dute ilbeltzaren 12ko sare-kada eta beste hainbat gertaera.Estatuak ez duela egoera norma-lizatu bat nahi azpimarratu zenmanifestazio akaberan: eztabaidapolitiko-demokratikoan ez daudeeroso, ez baitute ezer EuskalHerriari eskaintzeko”.

Baldak espetxetik esandakoakerrepikatu zituzten: “ezker aber-tzalea aurrera eramaten ari denildoa eta estrategia indartu beha-rra dago, beste inork ez baitu alter-natibarik eskaintzen, ez gatazka-ren ondorioak konpontzeko, ezgatazka bera eragin duena, eraba-kitzeko eskubidea eta herri honenaitortza lortzeko”.

Presoak eta iheslariak etxera-tzea lehentasuna dela eta “indar

guztia egiten” segitzeko deia luza-tu zen Arbizun. Sare eragileaindartzeko deia egin zen. Bestal-de, “independentziara eramanengaituen bidea egiteko erabaki

txiki-handiak hartzen segitzeko”beharra azpimarratu zuten,“aldebakartasunez, zain egongabe”. Euskal Bidea aldarrikatuzuten.

Arbizu»SAKANA

Balda askatzea eskatu dute

Manifestazio burua plazatik abiatzen.

Dokumentaleko pasarte bat.

Goi tentsioko hiruargindar lineaEgungo biez aparte, hirugarrenbatek zeharkatuko luke SakanaEnergia Ministerioarenproposamenaren arabera

Industria Ministerioko Energia Esta-tu Idazkaritzak abenduan Energiaplangintza. 2015-2020 energia elek-trikoa garraiatzeko sarearen gara-pen planapublikatu zuen. Autopis-ta Elektrikorik Ez plataformak jaki-narazi duenez, plan horretan jasodenez egun Sakanan dauden 220kV-eko bi lineak birpotentziatukolituzkete. Eta 400 kV-eko beste lineabat eraikiko litzateke. Azken horrek,aurrekoek bezala Deikaztelu eta Itsa-so lotuko lituzke. Plataformako kideek herenegunegindako prentsaurrekoan adiera-zi zutenez, “gaur egun dauden bilineekin Nafarroako eta Gipuzkoa-ko beharrak bete nahi dituzte, etaargindar linea berria, argindarraFrantziara garraiatzeko erabilikolukete”. Azpiegituraren kontrakoplataformak, beraz, hasieratik zio-ena berretsia ikusi du agirian: “Oli-gopolio elektrikoaren politika mega-lomanoak sortarazitako argindarsoberakinak Frantziara eramatekoautopista elektriko bat behar dute”.Estatuko energia sistema kritikatuzuten: “instalatua dagoen potentziakelektrizitate eskaera gehien dago-en unekoa bikoizten du”. Plataformako kideak NafarroakoParlamentuaren Industria Batzor-dean urgentziaz agerraldia egitekoeskaera egin dute. “Planifikazioariekarpenak egiteko epea martxoa-ren 3an bukatzen da. Baina toki era-kundeak prozeduratik baztertutagaude. Horregatik, Parlamentuariproposatuko diogu NafarroakoGobernuak bere egin ditzala linea-ren kontrako gure argudioak etaeskaerak eta Ministerioari aurkezdiezaizkiola”. Lagungarri izan dadin,txosten tekniko bat egiteko asmoaazaldu du plataformak. Makina batudal eta kontzejuk, hautetsik etaherritarrek argindar linearen kon-tra daudela nabarmendu dute.+www.guaixe.eus

KontzentrazioaLarunbatean, 12:00etan, Iruñe-ko Karlos III.a kalean, Nafarro-ako Gobernuaren egoitza pare-an. Leloa: Goi tentsioko linea-rik ez. Ate birakaririk ez.

Zortzi sakandarrek berriki izandituzten edo izanen dituzten epai-keten harira, Libre dinamikaksalatu duenez, “Euskal Herriarenerabakitzeko eskubidea eta horrenaldeko lan politikoa ezabatzea daepaiketen helburua”. Epaiketak“Euskal Herriaren kontrako era-sotzat” jo dituzte. Libre-kideen iri-tziz “gatazkaren oinarria EuskalHerriaren eskubide zibil eta poli-tikoak ukatzean dago. Horrelakoepaiketetan disidentzia politikoakriminalizatu eta giltzapetu nahidutenak daude”. Azpimarratudutenez, “konponbide prozesua-ren inguruan Espainian gailen-tzen ari den inboluzio jarreranabarmena da”.

Libre dinamikatik azaldu dute-nez, “Euskal Herriko gizarteakeraso horien guztien aurreankonponbidearen aldeko apustuaegiten duela argi dago”. “Epaike-ta politikoetan” auzipetuak erabaketsuan babestu dituztenekjasandako “bortizkeria” eta elkar-

tasuna “kriminalizatu eta isila-razi” nahi izatea salatu dituzte.Horregatik, herri aske batean

pertsonak libre bizitzeko elkar-tasunetik konpromisorako urra-tsa emateko eskatu diete sakan-

darrei.

Zortzi sakandarrak

Arbizuko Fran Balda (Herrira);Arruazuko Aritz Ganboa (Aska-pena); Etxarri Aranazko PatxiArratibel eta Joxe Aldasoro(Ekin); Altsasuko Edurne Marti-nez (herri harresia); Etxarri Ara-nazko Juan Cruz Aldasoro (herri-ko taberneten auzia) eta Arbi-zuko Ainara Ladron etaOlatzagutiko Imanol Salinas(Segi).+www.guaixe.eus

EkitaldiakOtsailak 13 19:00 Altsasu Edurnerekin bat elkartasun ekitaldiaOtsailak 19/28 17:00 Etxarri Bideo tailerra. Otsailak 25 Donostia Edurneren epaiketara joateko deia.Martxoak 7 Etxarri Hitzaldia: Desobedientzia. Herri harresia

potentzialak eta mugak Martxoak 14 Etxarri Libre eguna.

Bideo tailerra

Bideozale eta herri mugimen-duetako kideei zuzendua dagotailerra. 20 orduz bideo edizioaeta beste lau orduz sare sozia-lak erabiltzen ikasiko da. Norkbere ordenagailua eramanbeharko du. Saioak Etxarrikoliburutegian izanen dira, otsai-laren 19, 20, 26 eta 27an(17:30etik 21:30era) eta hilaren21 eta 28 (9:00etatik 13:00eta-ra). Gehienez 15 pertsona onar-tuko dira. Izena emateko: [email protected] edo 664119 600 (Joxe).

Etxarri Aranatzen grabatu zuenSarek, euskal preso, iheslari etadeportatuen eta euren senideentestigantzak jasotzeko

Etxarri Aranazko Sare taldeak, eus-kal preso, iheslari eta deportatuekpairatzen dituzten eskubideen urra-ketekin amaitzeko sakandarronkonpromisoak biltzeari ekin zion.Horrela, Urruti vs gertu izenekodokumentala grabatu zuten. Filmhorretan “senideen testigantza,sakabanaketa politikaren salaketa

eta, azken batean, euskal preso poli-tikoen eskubideen aldeko aldarri-kapena” jasotzen da. Aipatu doku-mentala Sakana guztian barna era-kutsi zuten, eta orain interneteraigo dute. Youtuben dago ikusgai,ondoko helbidean:www.youtube.com/watch?v=Pw3VR2KrL9g

Egileek diotenez, “datuak,pasarteak, sentimenduak, bizipe-nak, baina, batez ere, esperantzaz

beteriko dokumental bat izannahi du aurkezten dugun Urru-ti vs gertu lan honek: senideentestigantza, sakabanaketa politi-karen salaketa eta, azken batean,euskal preso politikoen eskubi-deen aldeko aldarrikapena”. Eus-karaz da, gaztelerazko azpititu-luekin. Datozen egunetan azpiti-tuluak ingelesez, alemanieraz etaportugesez ere jartzeko asmoadute.

Mendian proiektua azaltzen. Artxiboa

Urruti vs gertu dokumentala sarean ikusgaiEtxarri Aranatz»

SAKANA

Epaiketa “politikoinkriminatzaileen” kontra, libre

Libre dinamikako kideak antolatutako ekitaldiak aurkezten.

Page 11: 495 guaixe

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Pabiloi bat alokagai edo salgai AltsasukoOndarria industrialdean. 140m2 ditu solai-ruak, 60m2 solairuarteak, bulegoak eta komunek

polipastoa dute. Mantenimendua eta metalezkoerrementaria lanak egiteko prestatua. Tl 649 4435 91

Urdiaingo Kaluxa jatetxea alokatzen da. Tl680 87 10 18 eta 948 46 92 91.

IkastaroakBelaundaldietan zeharreko terapia. Irakaslea:Jesus Garcia Paria, zenbakien bidezko sendatzai-lea. Altsasuko San Pedroko bidea 25 landaetxe-an, otsailaren 22an, igandean, 9:30etatik20:30etara. Erreserbak Valen 650 02 36 98.

Bazkaria 15 €, mantenu osoa 50€. Ez ahaztuUSBa ekartzen.

Olatzagutiko Erburua kiroldegian azken pla-zak. Pilates, indoor zikloa, aerodance, mantentzesoinketa eta yoga ikastaroetan azken plazak bete-tzeko daude. Otsaila eta maiatza bitarteko ikasta-roak. Informazio gehiago kiroldegian edo 948 5645 12 telefonoan.

Oharrak Odol-emaileak. Otsailaren 24an, 25ean eta26an Altsasun arratsaldez; 27an Altsasun goizez

Axioren dokumentala. Jose Ignacio Floresiburuzko dokumentala egiteko diru-laguntza emannahi duenak ES04 3035 0112 00 112055951 kontukorrontean edo www.karena.eu plataformaren bidez

egin dezake. Informazio gehiago www.axioflores.com

Lontxo MazkiaranAramendi

eta bizirik ez dauden 72an jaiotako guztiak

Urak dakarrenaUrak daroa

lurrak emandakoalurrean gelditzen da.

72ko kintoak

Bitorino Lanz Galarza jaunaGoian bego

Gure laguna izan zara beti,mendian eta herrian

agurrik ez.

Sakanako mendizaleak

Gurekin zaudete.

75eko zuen kintoak

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a oharrak 11

NORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Julio BotanzPedro Goikoetxea

Lucas MotinoBelen Merino

55eko kintoak

Olazti

Jaiotzak

• Maider Galbete Herrero,ilbeltzaren 24an Olaztin.• Jon Oraá Vilas, ilbeltzaren27an Altsasun.• Rim Hamdi Najmi, ilbeltzaren30ean Lakuntzan.• Ane Latiegi Angulo, otsailaren1ean Aizkorben.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Vitorino Lanz GalarzaLanbroa zeukat gordeta

kaxa bateanhiretzat

eta eguzkiahankak berotzeko

bakarrik bahago neguan.Iturmendiko Aitzkozar elkarteko kideak

Page 12: 495 guaixe

kirola >>AIZKORA

RESANO ZILARREZKOAN: Iban Resanoketa Aitor Senosiainek Zubiaga-Kintana etaToledano-Trilla izango dituzte aurkari Zila-

rrezko Binakako Aizkora Txapelketan,igandean, 13:30ean, Bilboko Kastrexanan.5 lan egin beharko dituzte guztira.

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a12

Pilota

Futbola

Asteburu honetanKimuen Futbol 8Topaketarik ezSanta Ageda ospakizunengatik ez dajardunaldirik jokatuko

Santa Ageda ospakizunak direlaeta, Mank-ek antolatutako Sakana-ko Kimuen Futbol 8 Topaketetak atse-denaldia hartuko du asteburu hone-tan. Hurrengo jardunaldia, 12.a,otsailaren 15ean jokatuko da. Aurre-ko igandean 11. jardunaldia joka-tzekoa zen, baina jardunaldia atze-ratzea erabaki zen, elurrarengatik.

Ezkurdia-Zabaleta liderrekjokatutako zazpi partidak irabazidituzte eta Berasaluze-Zubietabigarrenek 5 garaipen dituzte.Asteburu honetan elkarren kontraariko dira, sakandarren artekoderbian

Binakako Txapelketako hasiera-ko ligaxkako lehen itzulia buka-tuta, ongi doazkie gauzak sakan-darrei. Ezkurdiak eta Zabaletakjarraitzen dute buruan, orain artejokatutako 7 partidetatik guztiakirabazi baitituzte (7 puntu), etafinalerdietan hanka t´erdia sartuadute. Berasaluzerekin bikoa osa-tzen duen Aitor Zubietak ere kon-tentu egoteko arrazoi asko ditu,sailkapenean bigarrenak baitira,5 garaipenekin (5 puntu). Eta atze-tik indartsu datoz Artola-Albisueta Irujo-Barriola, biak launa pun-turekin. Jose Javier Zabaleta atze-lari onena dela demostratzen arida. Gehien jotzen duen atzelariada eta momentuz, tanto gehien des-peditu dituena (17).

Ezkurdia-Zabaleta, huts egingabeEzkurdiak eta Zabaletak txapelke-tan huts egin gabe jarraitzen dute.Larunbatean, Idiazabalen, AltunaIII.aren eta Merino II.aren gaine-tik pasa ziren eta 9 tantotan utzizituzten. Lau pilotariak ez ziren finhasi eta zenbait akats egin zituzten.Altunak egindako hiru tanto ede-rrei esker, 5-7 aurreratu ziren Altu-na eta Merino, baina Zabaleta atze-an agintzen hasi zen, Ezkurdiaaukerak izaten hasi zen eta arbi-zuarrak ez zuen barkatu: 10 tantoegin zituen segidan eta partidaeuren aldera bideratu zuen. Ezkur-diaren aginduetara aritu ziren gai-nontzekoak eta bera izan zen par-tidako onena. Guztira 14 tanto egin

zituen, horietako bi saketik.

Zubieta partidako onenaBerasaluzek eta Zubietak puntugarrantzitsua lortu zuten Marki-nan, Oinatz Bengoetxearen etaAretxabaletaren kontra partidaoso gogorrean irabazi eta gero (22-17). Partidaren gakoa atzeko koa-droetan Aitor Zubietak izandakonagusitasunean egon zen. Nahizeta Aretxabaletak etxean jokatu etasufritzen jakin, etxarriarra nagu-si izan zen piloteoan. Horrek lanaerraztu zion Pablito Berasaluzeri

eta, bereziki, bizkaitarrak gan-txoarekin min handia egin zienOinatzi eta Aretxabaletari. Hasie-ratik aurreratu ziren Berasaluzeeta Zubieta 5-1, eta nahiz eta Oinatzeta Aretxabaleta 8-6ra gerturatu,tanto luze eta gogorretan lan han-dia eginez nagusituz joan zirenBerasaluze eta Zubieta. Pilota alda-tu eta arriskatzea erabaki zutenarerioek eta emozioa bueltatu zenfrontoira. 21-17 gerturatu ziren,baina, azkenean, 22-17 gailenduziren. Partida bikaina egin zuenZubietak eta Berasaluzek.

Sakandarrak, buruan Binakakoa. 8. jardunaldiaBerasaluze-Zubieta / Ezkurdia-Zabaleta(ostiralean, 22:00etan,Urdulizen. ETB1)Urrutikoetxea-Beroiz / Artola-Albisu (larunbatean, 17:30ean,Labriten)Oinatz-Aretxabaleta / Retegi Bi-Rezusta (igandean,18:00etan,Tafallan)Irujo-Barriola / Xala-Merino II(igandean, 17:00etan, Logro-ñon. ETB1)

Sailkapena:

1. Ezkurdia-Zabaleta 7 puntu2. Berasaluze-Zubieta 5 puntu3. Artola-Albisu 4 puntu4. Irujo-Barriola 4 puntu5. Oinatz-Aretxabaleta 3 puntu6. Xala-Merino II 2 puntu7. Retegi Bi-Rezusta 2 puntu8. Olaizola II-Beroiz 1 puntu

Orain elkarren kontra

Asteburuan hasierako ligaxkako bigarren itzuliari ekingo zaio. Gaur, ostiralean, sakanda-rrak elkarren kontra ariko dira lehian Urdulizen, Berasaluzek eta Zubietak zain baitituzteEzkurdia eta Zabaleta. Akaso Ezkurdia eta Zabaleta dira faboritoagoak, baina Berasaluzeeta Zubieta bikote sendoa dira, sailkapenean bigarrenak eta azkeneko garaipenen ondo-tik animoz goian daudenak. Hortaz, sakandarren arteko partida lehiatu eta gogorra espe-ro da. Material aukeraketa gaur egingo dute, partida baino lehen, eguraldi txarragatik ber-tan behera geratu baitzen asteazkeneko aukeraketa.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa19. jardunaldia

Mendi – Lagun Artea (atzeratuta)Elurrarengatik eta euriarengatik preferentemailako lehen multzoan jokatzekoak ziren8 partidetatik 5 atzeratu egin ziren, tarteanMendigorrian Mendik eta Lagun Arteakjokatu behar zutena, zelaia urez gainezkazegoelako. Litekeena da atzeratutakopartidak martxoaren 19an jokatzea.

Sailkapena >>1. Mendi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .44 p

11. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Gares

(Igandean, 16:15ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa19. jardunaldia

Etxarri Aranatz – Doneztebe

(atzeratuta)Altsasuk (atsedena)Igandean Etxarri Aranatz liderrak etaDoneztebek San Donato zelaian jokatubehar zuten partida atzeratu egin zen,elurra eta euria zela eta. Altsasuk atsedenjardunaldia zuen.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .43 p5. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p

Asteburuko jardunaldiaSalesianos – Etxarri Aranatz

(Igandean, 18:30ean, Orkoienen)Berriozar - Altsasu

(Igandean, 12:30ean, Berriozarren)

Futbola

Areto futbola

Futsalsakanan 12.jardunaldia jokoanFutsalsakana txapelketan Iturmen-dik bere lehen garaipena lortu zuen,Arbizu harrobiari 4-6 irabazita.Hijos de perlak eta Auzomotojori-kek izandako lehia estuan lehe-nengoak nagusitu ziren, 6-5. Bestebi partidak –Arbizu–Racing SanMigel eta Bunker–Back Street Boys–atzeratu egin ziren.

12. jardunaldia

Gaur, ostiralean20:00etan: Iturmendi – Arbizu21:00etan: Bunker –Arbizu harro-biaBihar, larunbatean15:00etan: Back Street Boys –Auzomotojorik16:00etan: Racing San Migel –Hijos de perla

Atletismoa

Elurrarekin erekorrika egiteraMikel Lakuntza monitorearen argi-bideak jarraituz, elurretan ere korri-ka egin daitekeela erakutsi zutenemakumeen atletismo ikastaroan ari-tzen diren emakume sakandarrek.Elurpean aritu ziren korrika, Dan-tzalekun.

Espainiako KlubenArtekoan Irurtzuneketa Altsasuk berdindu Espainiako Kluben Arteko Pilo-ta Txapelketako 4. jardunaldian,eskuzko modalitatean, A mul-tzoan, Irurtzunek San Cristobalizan zuen aurkari. BanakakoanIrurtzungo Armendarizek gutxi-gatik galdu egin zuen San Cris-tobaleko Arreseren kontra (10-5, 5-10 eta 3-5), eta lesionatutadespeditu zuen partida. Binaka-koan, aldiz, Irurtzungo ordezka-ri Ongayk eta Irañetak partidabikaina egin zuten eta garaipe-na lortu (7-10, 10-9 eta 5-3). B multzoan Altsasuk eta Paz deZigandak ere berdindu eginzuten. Banakakoan Paz Zigan-dako Rekalde nagusitu zitzaionaltsasuarrari (10-3, 0-10 eta 1-5), baina binakakoan AltsasukoAzpirik eta Peñasek 10-5 eta 10-4 irabazi zieten Paz ZigandakoZuastiri eta Telletxeari.

Page 13: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a kirola 13

Saskibaloia Automobilismoa

Areto futbola

ZURE EKO DENDAI R U R T Z U N

10 €ko deskontua kontsul-ta terapeutikoetan.

HOTEL OLATZEAA R B I Z U

Eguneko menuarekin, kafeadoan, menu bereziarekin,txupitoa doan.

ETXARRI HORTZ KLINIKA

E T X A R R I A R A N A T Z%10eko deskontua garbike-tetan.

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAINURDEIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

URREZKOABITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €ko erosketaegitean, %10eko deskontua.

ETXARRI KOMERTZIALA

E T X A R R I A R A N A T Z% 10eko deskontua kol-txoietan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

%5eko deskontua zerbitzuguztietan

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Sakanako SaskibaloiTopaketen 3.jardunaldia jokoanAltsasuko Zelandin, igandean,11:00etan

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak antolatutako SakanakoII. Saskibaloi Topaketen 3. jardunaldiajokatuko da igandean AltsasukoZelandi kiroldegian, 11:00etatikaurrera. Aipatu topaketetan premi-ni mailako taldeak lehiatzen dira, 8urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak, Altsasuko Saskibaloi Tal-dekoak, Irurtzungo Saskibaloi Tal-dekoak eta Andra Mari ikastolakoSaskibaloi Taldekoak. Helburua saskibaloia sustatzeaeta Sakanako talde eta neska-mutikoen arteko harremana bul-katzea da. Ez da txapelketa lehia-korra, eta horregatik ez da sail-kapenik eginen.

Sakanako SaskibaloiTopaketak. 3. jardunaldiaIgandean, 11:00etan, Zelandin11:00etan: Altsasuko Oreinak –Altsasuko Basurdeak11:00etan: Etxarriko Arranoak–Irurtzungo Amuarrainak(Etxarriko Lehoiak atseden)

2014ko Nafarroako AutomobilismoTxapelketako galako hiru sariSakanara etorri dira

Ilbeltzaren 17an Nafarroako Auto-mobilismo Federazioak 2014koNafarroako Automobilismo Txa-pelketen sari ematea egin zuenPamplona Catedral Hoteleko “LaCapilla” aretoan. Bertan izan zirenNafarroako Automobilismo Fede-razioko presidente Nacho Calvo,Nafarroako Kirol eta Gazteria Ins-titutuko zuzendariorde Pedro Aro-zarena, Euskadiko AutomobilismoFederazioko presidente AngelGurrutxaga eta RACVN eta moto-rraren munduko beste hainbatordezkari.

Nafarroan antolatutako Auto-mobilismo Lasterketa eta Txapel-keta guztietako pilotu, kopilotu etaeskuderia onenak saritu ziren, etaantolakuntzak guztira 48 sari bana-tu zituen. Tartean 3 sari etorri zirenSakanara. Javier Goikoetxea olaz-tiarrak Nafarroako Rally Txapel-ketako 2. kopilotu onenaren sariajaso zuen, eta Arkaitz Irigoienbakaikoarrak Nafarroako Rallytxapelketako Formula libreko 3.

pilotu onenaren saria. Bukatzeko, Iban Lopezek sari

berezia jaso zuen: Ford Focus Kopa-ren barruan “irudiaren saria”eman zioten pilotu olaztiarrari,

autoa txukun izan eta autoaren etataldearen irudi bikaina ematea-gatik. Ford Focus Kopak 5 laster-keta zituen eta olaztiarrak lautanparte hartu zuen.

Magnak 6-2 galdu zuen liderrarenkontra eta orain ostiralean Burelarenkontrako partida prestatzen buru-belarri daude irurtzundarrak

Magna Nafarroa Xotak ezin izanzion Bartzelona liderrari sor-presa eman. Bartzelona jaun etajabe izan zen, bereziki partidarenbigarren zatian, eta 6-2 nagusituzen. Hala ere, Imanol Arregirenmutilek aurpegia eman zutenuneoro. Bartzelonaren kalitate-ak erabaki zuen.

Bi baja garrantzitsurekin ekinzion partidari Magnak: Jesulitopartida baterako santzionatuazegoen eta Murga bajan. WildekBartzelona aurreratu zuen. Car-litosek berdintzeko aukera izanzuen, baina Bartzelonako atezai-nak geldialdi bikaina egin zuen.Bartzelonak bigarrena sartu zuen,baina Magnak ez zuen behera egineta Ibarrak 2-1 hurbildu zuen Irur-tzungo taldea. Xotak berdintzekoaukera izan zuen, baina ez zuenasmatu, eta Bartzelonako Lin izanzen zortea alde izan zuena. Horre-la, 3-1eko markagailuarekin joanziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian Bartzelonanagusi izan zen. Berehala Gabrie-lek 4-1 ezarri zuen markagailuan.Berehala Arik Bartzelonaren bos-garrena sartu zuen eta horrek han-kaz gora jarri zuen Magna. Halaere, irurtzundarrek saiatzen jarrai-tu zuten eta Carlitosek Magnarenbigarren gola sartu zuen. Atezain-jokalari formularekin dena arris-

katu zuen Magnak, baina kontra-eraso batean Bartzelonak seigarrengola sartu zuen eta horrela des-peditu zen partida (6-2). “Nahiz etakontrako markagailua izan, talde-ak aurpegia eman du uneoro, ezdugu burua makurtu eta baloi guz-tiak borrokatu ditugu. Ez dugupartida txarra egin, baina Bartze-lonaren kontra akatsak oso gares-ti ordaintzen dira” azaldu zuenImanol Arregi entrenatzaileak.

Hurrengo arerioa: BurelaBartzelona da liderra (52 puntu),El Pozo Murciari eta Inter Movis-tarri puntu bakarra atereaz. Mag-na Nafarroa 8.a da, 30 punturekin.Gaur, ostiralean, Magnak 26 pun-turekin 9.a den Burela hartuko duAnaitasuna pabilioian, 20:30ean.Arerio zuzenen arteko partida daeta ea Magnak konfiantza berres-kuratu eta hiru puntuak lortzendituen.

Goikoetxea, Irigoieneta Lopez sarituak

Goikoetxea eta Irigoien, saria jasotzen. Nafarroako Automobilismo Federazioa

Bartzelona liderraren kontra ezinIkusleen errekorra

Zale berdeak Magna taldearen animatzaile nekaezinak dira. Denboraldi honetan IruñekoAnaitasunan jokatu diren ligako 9 partidak kontuan hartuta, ikusleen batez bestekoa 2.400pertsonetakoa izan da. Hiru partidetan, gainera, aforoa bete egin zen; Bartzelona, AspilVidal Ribera de Navarra eta Inter Movistar taldeen kontrako partidak ikusteko sarrera guz-tiak saldu zituen Magnak. Orain arte Tatono Arregi irurtzundarrak zuzentzen duen klubakez du izan tamaina horretako jarraipenik, eta horregatik pozik daude Magna Nafarroa Xota-koak. Xotako zaleak geroz eta gehiago dira, eta horretan asko laguntzen du sarreren pre-zioak. Izan ere, abonatuen karneta denboraldi osorako 45 eurokoa da eta famili-abonoa70 eurokoa. Prezio herrikoi hauek direla media, Magna Nafarroa Xotak 2.000 bazkide ingu-ru ditu. Eta eguneko sarreren prezioa ere herrikoia da, 10 eurokoa, Bartzelona eta AspilVidalen kontrako partidak salbu, kluba laguntzeko egunak izan baitziren (15 euro).

Koxka Europara

Altsasuko Koxka taberna aretofutbol taldeak Areto FutbolekoKluben Espainiako Txapelketairabazi zuen ekaina bukaeran,Valladolideko Panificadora tal-dea 4-1 menpean hartuta. Esta-tuko txapelduna izanik, maia-tzaren 4tik 9ra Lloret de Marrenjokatuko den Europako txapel-ketan aritzeko gonbitea jasozuen. Lehiaketa prestatzeko XotaGurpearen kontra lehiatu ziren,eta nahiz eta 5-1 galdu, itxuraona eman zuten.

Page 14: 495 guaixe

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a14 kintoak

Ziordian hirueguneko festaZiordian aurten ez dago kintorik etaUnai, Ander eta Eider kinto zaha-rrek eta Gorka eta Aiara kinto-gaz-teek ospatuko dute festa. Gaur bil-duko dira elkartean, hamaiketakoaegitera. Ondoren bazkaria eta afa-ria etorriko dira, eta Altsasura jokodute parrandara. Larunbata duteeskatzeko eguna. Egun honetanZiordiko gainontzeko kintadak eremahaiaren inguruan bilduko dira.Arratsalde iluntzean Altsasura jokodute, jai girora. Igandean, bazkal-tzera eta afaltzera bilduko dira.

Olaztin hamaikakoaospakizunetanAsteazkenean hasi zituzten ospa-kizunak. Aurten hamaika kinto dau-de: Asier Cruz, Asier Vicente, IñigoBujanda, Ainhoa Martinez, IruneMendieta, Lide Agirre, Izaskun Anton,Kepa Galbete, Naroa Barriga, JuneEzeolaza eta Itsaso Mendoza. Atzo,Santa Ageda egun handian, eskeaneta ospatzen aritu ziren. Opilakbanatu zizkieten alkateari, medikua-ri, apezari eta herriko gazteenari etaadinduari. Gaur bazkaltzera bilduko dira eta22:30ean gaztetxean dagoen kontzer-tura –Aberri Txarrak, Altxatu eta DJBul– joanen dira. Bihar eskean hari-ko dira, eta Olaztiko kintada guztiakbatuko zaizkie ospakizunetan. Pla-zan dantzaldia izango da Alaiki tal-dearekin, eguraldi txarra eginez gero,frontoian. Ospakizunak domekakobazkariarekin despedituko dituzte.

Altsasun 60 neska-mutikok ospatukodute festaAltsasuko 2015eko kinta 60 kintozosatuta dago; 31 neska eta 29 mutil.Aitor Lara izango da erregea, IosuApestegia erregeordea, Nerea Nava-rro erregina eta Idoia Jimenez erre-ginordea. Atzo, Santa Ageda egune-an, neskek eta mutilek batera eska-tu zuten. 60 opil prestatu zituzten,kinto eta kinta bakoitzak berea. Erre-gea, erregina, erregeordea eta erre-ginordea joan ziren opilak jasotze-

ra, aurten botero lanak egin dituenAngel Vergararekin eta txistularie-kin. Ateratako guztiarekin 5 egune-

ko ospakizuneko bazkariak eta bes-te estaliko dituzte. Atzo hasita, astelehenera bitartean,

arratsaldero zortzikoa dantzatukodute plazan. Juan Cruz Bengoetxea“Piloto” eta Andoni Beramendire-

kin aritu dira zortzikoa, jota eta porru-salda ikasten. Santa Ageda egunhandian ere zilarrezko, urrezko etaplatinozko ezteiak bete zituztenekkintada ospatu zuten. Gainontzekokintada guztiak bihar, larunbatean,gehituko dira ospakizunetara.

Urdiainen egunhandiakBost kinto dira aurten Urdiainen:Gaizka Ocaña, Xabi Larunbe, MigelMachado, Maialen Unanua eta AritzIrigoien. Haiei kinto gazteak, zaha-rrak eta beti kintoak batuta, 25en batbilduko dira Santa Ageda ospatzera.(Ikus elkarrizketa 11 Galderetan).

Iturmendin 20neska-mutiko Bost dira aurten kintoak Iturmendin:Iñigo Galarza, Aritz Gabirondo, Ene-ko Lopez, Sarai Aramendia eta Mari-na Arbizu. Baina kinto-gazte eta kin-to-zaharrekin batera 20 bat iturmen-diar bilduko dira kintoen festaospatzera. Gaur, ostiralean, Aritzagaelkartean afaltzeko elkartuko dira eta,ondoren, Serguei DJ-k jarriko dizkiendoinuekin parranda eginen dute. Larunbatean, berriz, goizeko10:00etan bilduko dira elkarteangosaltzera. Ondoren, bonboak etaherriko trikitilarien eta pandero-jole-en doinuekin eskean ariko dira.Elkartean bazkaldu eta karaokeankantatuko dute. Afaldu ondoren,parranda Altsasun jarraituko dute.

BakaikuAurten 5 bakaikuar dira kintoak, bai-na 4 bilduko dira ospatzera: MikelGalarza, Olaia Pozueta, Ibai Senareta Nerea Zelaia. Baina Santa Age-da kinto zaharrekin eta kinto-gaz-teekin ospatuko dute, eta 11 nes-ka-mutiko bilduko dira festa egu-nak primeran ospatzeko asmoarekin. Gaur, ostiralean, Bakarrekoetxeaelkartean bilduko dira bazkaltzera.Fabriketara eskera joateko aprobe-txatuko dute. Atzera ere elkarteanafalduko dute eta ondoren parran-daren txanda helduko da. Larunba-tean goizean, etxez etxeko eskeaegingo dute. Legorretako sagardo-tegi batera joanen dira bazkaltze-ra eta parranda Altsasun eginen dute. Kinto ospakizunak domekan des-pedituko dituzte. Elkartean afari-merienda eginen dute eta oraindikere parrandarako gogoa dutenekazken ahalegina egingo dute.

Santa Ageda ospatzera!

Olaztiko kintoek asteazken gauean hasi zituzten ospakizunak. Utzitakoa

Altsasuko errege-erreginak, Angel Vergara boteroa eta beste kinto batzuk, lehenengo opilak biltzen.

Diru eskean aritu ziren atzo Altsasuko kintoak. Bestalde, opilak bildu eta herriko fabrika eta komertzioetan saldu zituzten.

Page 15: 495 guaixe

Punk doinuak kintoospakizunetarakoGaur, 22:30ean, Olatzagutiko Maisue-nea gaztetxean Aberri Txarrak, Altxatueta DJ Bull

Aberri Txa-rrak talde-

ak astearteankaleratutakodiskoa, Ertzai-nis Democracy,zuzenean aurkeztuko du gaur Ola-tzagutian. Lendakaris Muertos tal-deko Aitor Ibarretxeren talde berriada eta, aurrekoa bezala, punk esti-lo hutsarekin: kantu laburrak, azka-rrak eta zuzenak, zirikatzeko asmogarbiarekin. Irunberriko Altxatuhiruko gazteak, bestalde, joan denurtean argitaratutako Hitza dis-koa aurkeztuko dute. Punk-rockdoinuak gaua astintzeko. GaualdiaDJ Bullen erremix eta bestelako doi-nuekin bukatuko da.

Guaixe • 2015eko otsailaren 6a 15

bazterretik

Aritz Viñas

Birdman BSO

Duela bi aste, nire lagun batzuekinzinera joan ginen Iñarrituren Bird-man film berria ikusteko asmoz. 21gramos, Amores perros eta Biuti-ful sortu zituen mexikarraren filmberriari buruzko gauza oso onakentzunak nituen eta beraz, gogo han-dia nuen bere film berria ikusteko.Film berri honetan oso ondo des-kribatzen du pelikula osoan aurre-an izango dugun pertsonaiaren iza-era eta honen nondik norakoak, eta

pelikulei buruz ezer gutxi jakindaere esan dezaket, film oso ona iru-ditu zitzaidala. Hasiera batean, fil-ma ulertzen zaila edo pixka bat arra-roa zela iruditu zitzaigun lagunsorta guztiari, baina, beste alde bate-tik, zerbait ezberdinaren espero-an geunden eta pelikula honekgure nahiak bete zituen.Filmean aurkitzen ditugun aktore-ak sekulako lana egiten dutela ustedut, eta bertan ikus daitezkeen pla-no sekuentziak oso onak irudituzitzaizkidan.

Orain arte musikaz irakurtzera eto-rri zaretenok galdera bat izangoduzue buruan: Zergatik ari da filmbaten inguruan hizketan musikariburuz aritzen den tipo bat?Galdera horren erantzuna filmakduen ikaragarrizko soinu bandandago. Filma ikusterakoan ezin nuensinetsi entzuten ari nintzena. Inoizfilm batean entzunda ez nuen musi-ka entzuten ari nintzen pelikulahorretan. Banda osoa Antonio Sanchez musi-kariak idatzi du, eta ez da aurretik

entzundako bandak bezalakoa. Berefilm baterako lehenengo lanean,Antoniok ikaragarrizko lana egin du,nire ustetan behintzat, eta bateria-rekin inprobisatuz bete ditu filma-ren 118 minutuak. Erokeria batdirudiela ematen du 118 minutu-tan bateria bat inprobisatzen entzu-tea, baina, batzuentzako jazz bate-riarik onena den honek, inor aldebatera utziko ez duen lana egin du.Bestalde, zaila da imajinatzea nolalor daitekeen pertsonai baten non-dik norakoak bateria batekin baka-

rrik (filmaren parte handi batean)deskribatzea. Zailtasun honen aurre-an Antonio Sanchezek lan oso onaegin du, eta bateriaren erritmoaketa intentsitatea aldatuz, pertsonaiakmomentu ezberdinetan bizitzendituen sentimenduak transmiti-tzea lortu duela esango nuke.Beraz, eta bukatzeko, esan beha-rra daukat niretzako Birdmanen soi-nu banda urtean entzungo denonena ez bada onenetarikoa izan-go dela. Zer esango du perkusioamaite duen batek.

kultura >>TARIMA BELTZA MENDILLORRIN: Altsasukoantzerki taldea gaur, 19:30ean, Mendillorrinizanen da. Bere azken proiektua, Nunca fui-mos heroes antzezlana eskainiko du.

Nafarroako Antzerki Programaren barruan,obra bera Lizarran (apirilean), Deikaztelun(garagarrilean) eta Allon (irailean) antzeztu-ko dute.

Josema Leitza, EnekoLazkoz, Joseba Beltza etaOier Lakuntza ariko dira42. edizioanSakanan final-laurdenetako bi saioizanen dira: igandean, 17:30ean,Irurtzungo kultur etxean etaotsailaren 22an, igandean, 17:30ean,Lakuntzako kultur etxean

Inoizko parte hartzerik handie-narekin, 33 bertsolari, biharhasiko da 42. Nafarroako Ber-tsolari Txapelketa. Sakanda-

rren parte-hartze handiena ere iza-

nen du txapelketak, lau bertsola-rirena: Josema Leitza, Eneko Laz-koz, Joseba Beltza eta Oier Lakun-tza. Haietako bakarra, Lazkoz, iza-nen da Sakanan ariko dena,Lakuntzakoan hain zuzen ere. Bes-talde, txapelketa aurrera eramate-ko gai jartzaileen lan taldean JonArratibel eta Maider Ansa etxarria-rrak ere ariko dira. Azken hori, gai-nera, Lakuntzako final-laurdene-ko aurkezlea ere izanen da.

Bertsotan lehenik hasiko dirensakandarrak Leitza eta Lakuntzadira. Bihar, 17:30ean, Iruñeko Kata-

krak liburutegian ariko dira JonBarberena, Aritz Saragueta, BittorElizagoien eta Unai Uberetagoena-rekin batera. Otsailaren 15ean sar-tuko da lehian Beltza, ZubirikoGautxori jatetxeko saioan. AzkenaLazkoz izanen da, hilaren 22an,Lakuntzan iragarri den saioan.

TxapelketaBost final-laurden jokatuko dira.Bakoitzean seina bertsolari arikodira eta onenak txapelketan aurre-ra egiteko txartela eskuratuko du.Puntuazio altuena duten gainon-

tzeko 13 bertsolariak pasako dirafinal-aurrekoetara. Martxokolehen bi asteburutan jokatuko dirahiru final-aurrekoak. Bakoitzekoonena finalean ariko da eta pun-tuek emanen diete beste boskotebati Elizondoko azken saioan ari-tzeko aukera, maiatzaren 28an.

Bertsolariek honako lana eginbeharko dute: binaka, gaia eman-da, hiruna bertso zortziko han-dian; binaka, gaia emanda, hiru-na bertso zortziko txikian; binaka,gaia emanda, hiruna bertso hama-rreko txikian eta kartzelako lana.

Igandean Irurtzunen

Kultur etxean, 17:30ean hasita,txapelketako bigarren final-laur-dena jokatuko dute Julio Sotok,Alazne Untxalok, Iban Garrok,Julen Zelaietak, Migel Mari Elo-segi Luzek eta Kotte Plazak. Fer-nando Anbustegi izanen da aur-kezlea. Sarrerak Pikuxarren erosdaitezke: 4 euro 16 urtetik behe-rakoek eta bertsozale elkarte-ko bazkideek eta 6 helduek.Internetez, bestela, www.bertso-sarrerak.eus atarian.

Eskaerak etahelburuakTxapelketak hamar saio izanen ditu,azken urteetan Nafarroako Bertso-zale Elkarteak transmisio arloanegindako lan isilaren isla direnak.Elkarteko kide Lorea Arburuakaurkezpenean esan zuenez, “lanhorren bitartez, gazte eta helduekbertsolaritza ezagutzea lortzen daeta horretan aritzeko aukera izan

dezatela. Gero eta gehiago diraNafarroako herrietan sortzen aridiren gaztetxo zein helduentzakobertso eskolak”. Hezkuntza Departamentuak Bertso-laritza irakaskuntzan programariduela bi urte finantzazioa kendu zio-la gogorarazi zuen. “Udal eta man-komunitate askok erakutsi dutenkonpromisoari esker, programamantentzea lortu dugu, oso murriz-tuta bada ere”. Horregatik, depar-

tamentuari programa berriro finan-tzatzeko eskatu zion Nafarroako Ber-tsolari Elkarteko eragileak. Arburuak aurkezpenean esan zue-nez, txapelketak bertsolaritza zale-tasuna sustatu edota hura ezagu-tarazteko balio du. Aldi berean, ber-tsolari nafarrak ezagutzeraemateko erakusleiho ere bada.Bestetik, “txapelketaren bueltanbertsolaritzaren alde Nafarroan aridirenak biltzen ditu. Hala 80 bat

pertsonen elkarlanaren fruitu datxapelketa eta urtean zehar anto-latzen diren gainontzeko ekime-nak”. Nafarroako euskal kulturaren erre-ferentzia nagusietako bat bihur-tu da bertsolari txapelketa, edizio-tik ediziora bai euskaldunen baierdaldunen artean gero eta eza-gunagoa egiten dena. Hala, bertso-laritzak Nafarroan bere itzala han-ditu egin du.

EskaintzaBertso-saioaren ondoren Irur-tzungo Amaia tabernara joan etasarrera aurkezten duenak poteaeta pintxoa bi eurotan izanen ditu.

Lazkoz aulkikoloretsuetan

Dozena bat aulki koloretsu etajolaserako hainbat proposa-

menekin osatu zen DonostiakoBertso Eguneko ekitaldi nagusiaKursaalen. Ikusleek jolastu nahizutela esatearekin batera hasi zensaioa. Eszenatokian dozena bataulki koloretsu eta beste horren-beste bertsolari, tartean EnekoLazkoz. Hiru taldetan banatuta,etxarriarra Maialen Lujanbio,Unai Iturriaga eta Nerea Eluston-dorekin aritu zen bertsotan saio-aren azken partean.+www.guaixe.eus

Lau sakandar NafarroakoBertsolari Txapelketan

Page 16: 495 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko otsailak 6, ostirala • 2. aroa • 495. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 11.5. . . . . . . -0.5 . . . .226.8Etxarri A. 10.8. . . . . . . -3.9 . . . .180.3Altsasu 11 . . . . . . . . -4 . . . . . .173.5Aralar 5.2. . . . . . . -8.3 . . . . . .85.8Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: -5 Max: -2 Min: -4 Max: -1 Min: -4 Max: 0 Min: -2 Max: 1 Min: -7 Max: 4 Min: -2 Max: 6 Min: 0 Max: 7

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 88% euria: 58% euria: 23% euria: 18% euria: 10% euria: 10% euria: 18%

1.Urdiaingo kintoak, kintogazteak eta kinto zaharrakUrdiaingo zortzikoa entseatzenharrapatu ditugu. Noizdantzatuko duzue?Kintoak: Igandean, Santa Agedaospakizunetan, 12:30 edo 13:00inguruan, meza eta gero, plazan.Javier Zelaia “Ipi”-k irakastendigu zortzikoa. Aurten 5 kintogara, 4 mutil eta neska bat, eta kin-to zaharrak eta kinto berriak kon-tuan hartuta guztira 25 neska-mutikok ospatuko dugu festa. Zor-tzikoa kintoek dantzatuko dugu,eta baita animatzen diren kintozaharrek eta kinto gazteek ere.

2.Zenbat denbora ematen duzuezortzikoa ikasten?Kintoak:Errege egunaren ondorenhasi ginen. Astelehenetan, oste-gunetan eta ostiraletan entseatzendugu, 19:45ean.

3.Gainera zuzenekomusikarekin entseatzen duzue,txistulariekin.Antton: Aurten bai. Txistulariakprest gaude. Talde polit bat gau-de Urdiainen, 15 txistulari, herritxiki bat izateko asko. Lau talde-tan aritzen gara.

4.Zer moduz moldatzen diramutikoak zortzikoarekin?Ipi: Ondo, ez dago gauza hobeago-rik borondatea izatea baino. Nahidutelako etortzen dira, ez duteobligaziorik. Kinto gazte, kinto etakinto zahar izan nintzenean, nik3 urtetan dantzatu nuen. Urteakegon dira zortzikoa ateratzekogaizki ibili direnak. Nik zortzikoairakasten dudanetik, duela 15urte, harrezkero mutiko guztiekikasten dute. Eta zortzikoaz apar-

te, jota eta porrusalda ere bai. Kon-promisoa hartu zuten eta denekikasten dute. Neskek jota etaporrusalda dantzatzen dute etanormalean aurretik badakite.

5.Kontentu etortzen zareteikastera edo derrigortuta?Kintoak: Guztiok ikasi nahi dugu,eta polita da gure ohitura eta kul-tura mantentzeko. Ipi: Urdiain oso ongi portatzen dakintoekin, axuriaren boletoakerosten, dirua ematen… eta zor-tzikoarekin kintoek hori guztiaeskertzen dute.

6.Zenbat zati ditu Urdiaingozortzikoak?Ipi: Agurrez aparte aurrekaldekopausu motzak bi zati ditu, atze-kaldeko pausuak beste bat etaaurrekaldeko pausu luzeak bes-te bat. Ez da zaila. Tartean hala-ko protokolo bat dauka, detaile txi-ki batzuk, horiek jakin egin behardirelarik dantza polita egiteko:aurreko agurra, ardo emateak,neska sartzeak mutil tartetan etaabar.

7.Altsasuko zortzikoarekinantza dauka?Antton: Bai. Urdiainen 3 estrofadira, eta Altsasukoak beste pus-ka bat gehiago dauka. Gure azke-neko zortziko hori beste modubatera da Altsasun. Bi estrofaezberdin ditu eta guk bezala zor-tzikoa beharrean beste melodiabat dute, zortziko melodia beha-rrean beste erritmo bat. Antzekoa.Doinua antzekoa da.

8.Igandean dantzatuko dazortzikoa, plazan. Eta eguralditxarra egiten badu?

Ipi: Behin arraso busti ziren bai-no nahiago izan zuten plazan dan-tzatzea. Beste grazia bat du. Due-la 3 urte frontoian egin beharizan zen, eguraldiagatik. Ikusikodugu.

9.Zergatik hasi zinen zortzikoairakasten Ipi?Ipi: Niri Inazio Izagirrek erakutsizidan zortzikoa eta beti gustatuizan zait zortzikoa dantzatzea,San Pedrotan eta. Duela 15 urtekintoak zuzen etorri zitzaizkidanzortzikoa erakusteko eskatzera.Ordutik urtero etortzen zaizkiteskatzera eta nik baietz erantzu-ten diet; gustura egiten dut. Orain,gainera, txistua jotzen dut.

10. Nola ospatzen dituzue SantaAgedako kinto festakUrdiainen?Kintoak: Ostiralean bazkaltzera bil-tzen gara eta arratsaldean axuriazozketatzeko boletoak saltzen ditu-gu. Jendea oso ongi portatzen daeta normalean boleto guztiak sal-tzen dira. Igandean, zortzikoarenondoren zozketatzen dugu axuria.Larunbatean baserrietara joatengara eskera. Han jota eta porru-salda dantzatzen dugu eta geropote batzuk hartzen ditugu Altsa-sun. Bazkaltzera Urdiainera etor-tzen gara. Gero parranda egitendugu Urdiainen. Igandean zor-tzikoa dantzatzen dugu. Ondo-ren, bazkal aurretik, herriko goi-ko partean eskean aritzen gara eta,arratsaldean, herriko beheko alde-an. Gogoz gaude, egun politakizaten dira.

11. Ongi pasa dezazuela zueketa Urdiaingo kintada guztiek. Denok: Eskerrik asko!

>>11galdera

Urdiaingo kintoak,Javi “Ipi” eta Antton

Urdiaingo zortzikoaz

Testua: Maider Betelu Ganboa

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

12 19 25 5

Ilbeltzekobazkide sarituak

OTSAILEKO SARIAK:1. Ekainberri museorako 2 sarrera, Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale lotea, Magna Xotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta

Katxiporreta materiala.2. 3. 4. SARIA: Gaztezulo aldizkariaren 3 hilabeteko harpidetza, Lacturale lotea, MagnaXotarako sarrerak, Artazako kanpinerako deskontu balea eta Katxiporreta materiala.

1.- Isabel Vazquez Sanchez(Altsasu)

2.- Adur Ramirez de Alda Pozueta(Altsasu)

3.- Bitoriano Gabirondo Lanz(Iturmendi)

4.- Andra Mari Ikastola(Etxarri Aranatz)

Argazki oina: Urdiaingo kintoak, kinto gazteak eta kinto zaharrak (neskak faltadira), Javi Zelaia “Ipi” irakaslea eta Antton Zubiria, David Oroz eta OihaneUharte txistulariak.