522 guaixe

16
Karasatorre Mank-eko presidente lau urtez >>7 Hondakinak erretzeko baimena iraungita >>9 SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko irailak 18, ostirala • 2. aroa • 522. zenbakia Uharte Arakil-Beriain VII. KM Bertikala igandean, 10:00etan, jokatuko da. 205 parte-hartzailek eman dute izena Egiarretako festak, gaur hasi eta igandera arte Kirolak >> 11 Agenda >> 2 Euskahalduntzeko tokia eta garaia AEK-ko Sakanako irakasleak euskaltegi berrituaren atean. Gaur, 19:00etan, mustuko dute euskaltegia. Euskara ikasteko izen ematea asteazkenera arte dute zabalik. >>3-16

description

 

Transcript of 522 guaixe

Page 1: 522 guaixe

KarasatorreMank-ekopresidente lau urtez >>7

Hondakinakerretzekobaimenairaungita >>9

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko irailak 18, ostirala • 2. aroa • 522. zenbakia

Uharte Arakil-Beriain VII. KMBertikala igandean, 10:00etan,jokatuko da. 205 parte-hartzailekeman dute izena

Egiarretako festak,g a u r h a s i e t aigandera arte

Kirolak >> 11Agenda >> 2

Euskahalduntzeko

tokia eta garaia

AEK-ko Sakanako irakasleak euskaltegi berrituaren atean. Gaur, 19:00etan, mustuko dute euskaltegia. Euskara ikasteko izen ematea asteazkenera arte dute zabalik.

>>3-16

Page 2: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

AntzerkiaMitad y mitad. Irailaren 18an,ostiralean, 22:30ean Olatzagutikokultur etxean. Jose Ramon Soroiz etaIker Galartza.

Erpurutxo. Irailaren 20an, domekan,17:00etan Olatzagutiko kultur etxean.Teatro Paraiso.

IkuskizunaAlucina. Irailaren 19an, larunbatean,20:00etan Olatzagutiko kultur etxean.Jorge Astyaro.

Mendi irteerakOllo-Lizarraga. Irailaren 20an,igandean. Iratxo mendi elkartea.

Satrustegi-Txurregi. Irailaren 20an,domekan. Altsasuko Mendigoizaleak.

Bizikleta irteerakAltsasu-Gasteizko urtegia-Altsasu.Irailaren 19an, larunbatean, 9:30eanAltsasuko kultur gune paretik. 108km. Zikloturista taldea.

Marutegiko gaztelua. Irailaren 20an,domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. 40 km.Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldea.

Hitzaldiak Gaixorik eta preso edo iheslari.Irailaren 18an, ostiralean, 20:30eanEtxarri Aranazko kultur etxean.Hizlariak: preso ohi bat eta gaixodauden bi presoren anaiak.

Saroiko lezea: Urbasako hiltegia.Irailaren 19an, larunbatean, 11:30eanEtxarri Aranazko kultur etxean.Hizlariak: Balbino Garcia de Albizu etaAmaia Urkijo, 36an eraildakoen ilobaketa ikertzaileak.

Salud y bienestar. Estimulaciónneuronal. Irailaren 22an, asteartean,20:00etan Olatzagutiko kultur etxean.

Disfrutar con seguridad en lamontaña. Irailaren 24an, ostegunean,20:00etan Olatzagutiko kultur etxean.Hizlaria: Alberto Zeberio, larrialdietakohezitzailea eta mendi teknikaria.

TailerrakPertsona dependenteak nolamugitu; altxatzeko, lekualdatzekoeta mugitzeko aholkuak. Irailaren22an, asteartean, 18:00etan Iortiakultur gunean. Hizlariak: Itziar Iturrioz(erizaina) eta Eneka Lizarraga(erizaintzako-laguntzailea).

Sushi. Irailaren 23an, asteazkenean,

19:00etatik 21:00etara Olatzagutikokultur etxean. 18a izena ematekoazken eguna.

Bestelakoak Itsasi euskaltegiaren mustutzea.Irailaren 18an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gartzia Ximenez kaleko46.an. AEK.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Irailaren 18an ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazkoplazetan, elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Irailaren 20an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Hauteskunde orokorraz. Irailaren22an, asteartean, 19:00etan EtxarriAranazko kultur etxean. EH Bildu,Sakanako batzar irekia.

SaioaZORIONAKpotxola!!Etxarriko neskarik jato-rrena , sorgina!! Beti au-rrera!! Ikaragarri maitezaitugu. Muxu asko de-non partez. Amakux.

ObatsZorionakpottoka!Bederatzi kandela itzalibeharko dituzu oraingohontan. Birikak ongibete eta putz egin. Zo-riontsua izan. Muxuak.

Iraia LopetegiEtxeberriaZORIONAKpottokina!!Dauneko 2 urte enttuzu!!Zuri begira pasa zaigu den-bora, zure diablurasak ikus-ten. Mila muxu Lizarrengoeta Arbizuko familien par-tetik.

Jon DucarGerrikagoitiaZorionakpotzolo!Maite zaitugu .

irailak 18-24Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

BegoñaZORIONAK!! Izugarrimaite zaitugu. Muxupila bat Dani, Aingerueta Unaxen partez.

Bazkideekdeskontua

Bazkideek:

Bakarra:

Asteburuan,festak!>> Irailak 18, ostirala 15:00etan Herri bazkaria. 16:00etan Migel eta bere akordeoia.17:00etan Mus, briska eta partxislehiaketa. 17:00etan Erronda alternatiboa. 17:30ean Puzgarriak eta buruhan-diak. 18:00etan Festak hasteko suziria. 20:00etan Dantzaldia Modestorekin. 22:00etan Herri afaria. 23:59an Kontzertua: Desperdizio. 1:00etan Dantzaldia Modestorekin.

>> Irailak 19, larunbata11:30ean Jokoak, puzgarriak etaburuhandiak. 13:00etan Bermuta. 17:00etan Puzgarriak eta buruhan-diak. 18:00etan Gorriti eta bereanimaliak. 19:30ean Dantzaldia Modestorekineta txokolate-jatea. 22:00etan Gazte-afaria. 23:59an Kontzertua: Txep. 1:00etan Dantzaldia Modestorekin.

>> Irailak 20, igandea11:00etan Meza. 12:00etan Otamena eta herrikohelduei omenaldia. 12:30ean Bermuta. 12:30ean Puzgarriak eta buruhan-diak. 18:00etan Harri jasotze erakustal-dia: Inaxio Perurena. 19:00etan Mariatxiak. 20:30ean Tortilla eta txistorradastatzea. 21:30ean Hau pena nik!

FESTAKEgiarreta:

«Saroiko lezea: Urbasako hiltegia» hitzaldia izango da bihar 11:30ean Etxa-rri Aranazko kultur etxean.

Page 3: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a 3

ezkaatza >>

AEK-k Altsasuko euskaltegiarenberritzea eta handitzea mustuko dugaur, 19:00etan. Euskaraikastaroetan izena emateko epeaasteazkenera arte zabalik dago

Hizkuntza biziberritzeko ezinbes-tekoa da euskaldungoa haztea.Horretarako, azken KORRIKAkoleloak zioen moduan, euskahal-dundu beharra dago: dakienakeuskara erabiliz eta ez dakienakikasiz; ikasteko eta erabiltzekoeskubidea bermatuz, besteak bes-te. Horretan aritzen dira euskal-tegietan: helduei euskara irakas-ten eta euskarari ahots berriakematen.

Otsailean 20 urte beteko diraAEK-ren Itsasi euskaltegia mus-tu zela Altsasuko Gartzia Xime-nez kaleko 46. zenbakian. Maki-

na bat jende pasa da orduz geroz-tik handik. Baina denbora pasaahala AEK-ko kideak euskaltegiazahartzen ari zela konturatuziren. Berrikuntza premia zuen.Klasea emateko azpiegitura txu-kuna bazen ere, bilerak egin etabestelakoetarako toki falta zuteneuskaltegian. Bestalde, krisial-diak ez du matrikulazioan jaitsie-rarik ekarri eta ikasle kopuruanahikoa orekatua izan da azkenurteetan.

Lehen gau eskola izena har-tzen zuten helduendako euskaraklaseek. Azken lau urteetan Itsa-si euskaltegian ikasle gehienakgoizez izan dituzte. Goizez leku-rik gabe ere izan dira, horrega-tik, irakasle gela ere ikasgelabihurtzen zuten. AEK-ko zuzen-daritzari argudio horiek guztiakeman eta euskaltegia berritu,handitu edo lekuz aldatzea pro-posatu zioten Sakanatik. Azke-nik, beheko bajera erosi zuten,moldaketa handia egin eta orainarteko euskaltegia eraberrituz.Behean: bulegoa, irakasle gela,bitan banatu daitekeen ikasgelahandia daude, goian, berriz, lauikasgela eta bi txikiagoak.

AEK-k hizkuntzaren aldeko las-terketan lortutako diruaren zatibat Sakanarako euskaltegiareneraberritzera bideratu da. Ibarre-

an aurreko ikasturtean 135 ikas-le eta 7 irakasle izan ziren. Ikasle

gehienak emakumezkoak dira.Jubilatuak ere gero eta gehiago

animatzen dira. Ikus 11 galdera.

Izen ematea

AEK-n izena eman nahi duenakItsasi euskaltegitik pasa daite-ke (10:00etatik 14:00etara eta16:00etatik 20:00etara), [email protected] e-postara idatzizedo 948 468 258 telefonorahots egin dezake. Ikasketez,ordutegiez eta Mank-en diru-laguntzen berri ematen dute.Irailaren 23ra arte eman dai-teke izena.

Sakanako heldueneuskalduntzealfabetatzearen historialaburra1968-03-01 Altsasun Dabid Mar-txuetak eta aita J. Beizamak 80ikasleri klase ematen hasi ziren.Bi taldetan banatuta zeuden. Antze-koa gertatu zen Sakanako hain-bat herritan. 1969ko udazkena Altsasun helduen-dako ikastaroei berrekin zieten.

1975-11-06 Altsasuko Gure Etxeaelkarteak euskara ikastaroetanizena emateko epea zabalduzuen. 1980ko hamarkada AEK-k Lakun-tzan eta Etxarri Aranatzen barne-tegiak izan zituen. 1986 Euskaltegia jartzeko AEK-kAltsasuko San Juan kalean etxeaerosi zuen. 1989 UGTk Constantino Salinaseuskaltegia sortu zuen. 1990 Bakaikun barnetegia sortu

zuen Bilboko Zenbat Gara kulturelkarteak. 1991ko lastailaEuskaltegia konpon-tzeko asmoa zuelako, AEK-k Altsa-suko San Juan kalean zuen egoi-tza utzi eta udalarena zen GureEtxea eraikinean kokatu zen. 1996-02-16 AEK-k Altsasuko Gar-tzia Ximenez kalean Itsasi euskal-tegia mustu zuen. 2015-09-18 AEK-k Itsasi euskalte-giaren handitzea eta eraberritzeamustu du.

SAKANA

Euskahalduntzeko tokia eta garaia

Nafarroako AEK-k bere matrikulazio kanpaina Altsasuko euskaltegi berrituan aurkeztu zuen.

Arbizuko alkate Karmele Mara-ñon Chascok jakinarazi digunez,udalak ez dio Falange y Tradicióntaldeko kideen epaiari helegiterikaurkeztuko. Espainiako AuzitegiNagusiak epaitu zituen eta talde-ko hiru kide sabotajeak eta meha-txuak egiteagatik zigortu zituen.Baina ez terrorismo delituagatik.Epaian jaso denez, zigortuek Arbi-

zuko Udalari 1.500 euro ordaindubeharko dizkiote eta mehatxatuakizan ziren pertsona bakoitzari bes-te 1.000na euro. Horretaz aparte,epaiketaren kostuak haien bizkargelditu dira.

Mehatxu delituagatik zigortu-takoak dira: Jose Ignacio Irustaribi urteko espetxe zigorra eta JavierLopez Monreali eta Borja Perez

Illerari urte eta erdikoa. Aurreka-ririk ez dutenez bat bera ere ez daespetxera joanen. Espainiako Auzi-tegi Nagusiko epaileek frogatutzatjo dute hirurek memoria histori-koko oroigarrien kontra eta meha-txuak egin zituztela. Baina fiskal-tzak eta akusazioek eskatu beza-la delituak terrorismo gisaizendatzea epaileek ez zuten ego-

ki ikusi.

Gertaerak2009ko agorrilaren 20an Arbizunegindakoa dago epaitu dien ger-taeren artean. Lau zinegotzirenizenak eta haien kontrako herio-tza mehatxuak (“orain zelatan,bihar hilko zaituztegu”) agertuziren idatzita Arbizuko udaletxe-

ko fatxadan. Aldamenean Falan-geren logotipoa eta “Otsaportillo1936.Gora Barandalla!” idazkiazeuden. Gerora Falange y Tradi-ción taldeak bere gain hartuzituen Euskal Herrian egindako25 eraso, baina zerrendatu gabe.Urte hartako lastailaren 23anatxilotu zituzten taldeko bostkideak.

Udalak ez du FyT-ren epaia errekurritukoArbizu»

Page 4: 522 guaixe

Bere herria nekez uzten du…Guaixe • 2015eko irailaren 18a4 iritzia

astekoa

Zoila Berastegi

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Garazi Garzia MauleonARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Enarek hotza dakarte. Izokinekibaietako ura baino, nahiago iza-ten dute itsasoko ur gazia arraul-tzak erruteko. Zikoina zuriak Euro-pa erdialdea atzean uzten du Afri-ka tropikala zerumugan.Berotasunak, babesak, elikadu-rak edota ugaltzeak abizen berdi-na dute: Beharra. Eta beharrakmugiarazten du animalia batetikbestera. Orain hemen eta biharhan. Hegaldia luzea eta gogorraizango da, baina funtsezkoa bizi-

raun nahi bada. Hori badaki bena-rriz arruntak, eta bere 11cm-aknahikoa ditu abiadura biziz mila-ka kilometro egiteko.

Eta benarrizak bezala, gizakiakere jakin badaki. Badaki atzeanutzi duen herriaren usainaz,hilotz kiratsaz. Badaki hegazki-netik botatako lehergailuak lurra-rekin talka egin aurretik egitenduen soinuaz. Badaki plater bi lezirekiak, ezin itxi, geratu direnbegiek ikusi dutenaz. Badaki etxe-

koaz testigu izan diren horma ero-rien agurraz. Badaki baita ere,jasotako hautsak ez diola arnas-ten utziko; ezingo duela gehiagoargirik ikusi. Badaki bere niniakez duela negar egitez utziko, etaberak, aldiz, ezin izango duelainoiz gehiago negar egin, ez oihu,ez hitz. Gizakiak badaki. Etahorregatik, benarrizak bezala,beharra soinean, abiatzen da.

Bidaia arriskutsua da gizakia-rendako, irentsi dezakeen Itsaso

bat dagoelako; korapila dezake-ten hesiak; ukiezinak diren harre-siak… Baina bada okerragorik:ukazioaren begirada bortitza da;hotza; krudela. Begirada horre-kin gurutzatuz gero izoztu egitenda gizakia, eta pauso geldoko gor-pu batek egingo du bidaiarenazken txanpa. Ez da inoiz bereherria atzean utzi zuen pertsonahura izango iritsiko dena. Horre-tan bai, horretan desberdina dagizakia eta benarriz arrunta.

Bai esker mila. Azkeneko bi urtehauetan, SASOIAk ez ditu ager-tu Guaixen bere iritzi eta ekin-tzak. Aurten, astekari honetakoarduradunak, berriz ere, partehartzeko aukera eskaini digu eta,lehenik, gure esker ona agertunahi diogu. Guri dagokigun egu-nean, hemen agertuko gara ba,berriz ere, gure lanak zuekin kon-partitzeko asmoarekin.

Ez da gai faltarik izango. Zori-

txarrez, baikor, harro eta itxaro-pentsu egoteko motiborik ez dago;adi eta kezkati egoteko bai. Jubi-latu eta pentsionisten egoerak ezdu egin hobera. Gero eta jubilatugehiago dago pobreziaren mugaazpitik. Hamar pentsionistetatikzazpik mila euro baino gutxiagoirabazten dute eta hauetatik erdiakez dira 600 eurotara iristen.

Isilik, ezjakinean, elkartu, gurearazoak konpartitu eta kalera

atera gabe ez gaitezke gelditu. Zorzaizkigun eskubideak eta bizioparo bat arriskuan dauzkagu.Murrizketaren politika azkar arida bere helburua lortzen. Konben-tziarazi nahi gaitu, gaurko egoe-ra ekonomikoak ezin diotela eran-tzunik eman gure aldarrikapenei,irtenbide pribatuak aukeratubehar ditugula eta gu azpijoko-an erortzen ari gara. Konformis-moan erortzen ari gara.

Ez da hau SASOIAren irizpidea;gezurretan dabiltza. Pentsioenfondoak arriskuan badaude ez dasistema publikoa ezegokia dela-ko, politika ekonomiko okerrakerabiltzen dituztelako baizik. Etahau izango da gure egin beharra:lehenengo apurtu iruzurra etagero elkartu, konpartitu, aterakalera, gizartea sentsibilizatu.Zurekin kontatu dezakegu?Sasoia

Nagusienganako errespetuzkokultura berreskuratzen saia-tzeko asmoz, Josefina ArreguiKlinikatik haurrak eta nagu-siak gerturatzea ahalbidetukoduen proiektu bat abiarazinahi dugu, zeinak batzuen etabesteen esperientziaren etaezagutzaren elkar trukea bul-tzatuko duen.

Belaunaldien arteko elkarbi-zitza eta komunikazioa indar-tu nahi dituzten jarduerakizango dira, elkar ulertzekoespazioak, kideen arteko urtediferentzia dena delakoa ere.

Proiektu hau zahartzaroa-ren gaineko ideia estereotipa-tu eta orokortuen kontra egi-ten saiatuko da; zahartzaroapasibotasunarekin, hondatzefisikoarekin eta babesgabeta-sunarekin lotzen dituena.Belaunaldi gazteenek nagu-sienganako duten ikuskerahobetu nahi du, baita haurrenenpatia garatu ere. Horrela,etorkizunean, zahartzaroarenesanahia eta gizarte osoakkolektibo honi eman behardion laguntzaren eta babesa-ren beharra ulertuko dituzte.

Horrekin batera, Alzheimergaixotasunaren oinarrizkoezaugarriak eta bizipenak eza-gutarazten saiatuko gara. Hauguztia bi belaunaldien artekokomunikazioa hobetzeko hel-buruarekin.

Horretarako, Zelandi Esko-la Publikokoarekin elkarlane-an, 3 saio egingo dira LehenHezkuntzako 2. mailako ikas-leekin eta Josefina ArreguiKlinikako Eguneko Zentrokogaixoekin. Bi saiotan Egune-ko Zentroko zenbait erabil-tzailek eta osasun-langilekeskola bisitatuko dute. Bestebatean haurrak Klinikara ger-turatuko dira erabiltzaileekinpsikoestimulazio jarduerakegitera.

Josefina Arregui Klinika

hara zer dien

Belaunaldienarteko hartu-emanerakoproiektua

barrutik kanpora

Esker mila

Adierazpen askatasuna delaeta- aldarrikapenaGurutze Arregi Mujika, AltsasukoMugimendu Feministaren izenean

Azken asteotan hainbat mezualdarrikatzaile ezabatu dira gurekaleetako hormetatik. Hori delaeta, gure iritzia adierazi nahidugu artikulu honen bidez.

Gizarte-taldeei legez dagokieberen erreibindikazioak kaleanaldarrikatzea; izan ere, aldarri-kapen horien atzetik guztienda-ko onuragarria izango den zer-bait lortzeko ahalegina dago.

Ekintza horiek erabat lotutadaude gizartea hobetzeko gogoa

eta kezka dituen herri baten fisio-nomiari, ardura horiek ezinbes-tekoak baitira guztion ongizatealortzeko bidean aurrera egiteko.

Altsasuko Mugimendu Femi-nistako taldekideak oso haserregaude, hain zuen ere, “eraso sexis-tarik ez” mezua ezabatu dutela-ko; izan ere, gure ustez, oso moduegokian adierazi zen plazan, eta,horregatik, oso larria iruditzenzaigu ezabatu izana. Uste duguudalak ezabatu duela mezua,herriko talde erreibindikatzai-leen testigantzak herriko kalee-tatik ezabatzen tematuta baitago.

Herria—hiriko altzariak—aseptikoa eta despolitizatua bada,zaila izango da bertan gizartea-rekiko kezka lantzea.

Mezu aldarrikatzaile horiek eza-batzea oso kaltegarria iruditzenzaigu, eta, horregatik, udalarieskatu nahi diogu jarrera horre-kin bukatzeko, oso negatiboa bai-ta herriaren bizitza sozialerako.

Euskal preso eta iheslariaketxera!Ane Lizarraga (Ernai), Gaizka Uharte(LAB) eta Maitane Intxaurraga (Sortu)

Irailaren 25ean Espainiako Entzu-negi Nazionala bilduko da euskalpreso politikoek Euskal Herrira-tzeko egindako eskaera formala-ren inguruan deliberatu eta ebaz-teko. Bere garaian "InstitucionesPenitenciarias" delakoak ezezkoaeman zien eskaerei eta horrenkontra sartutako helegitea daaztertuko dutena zehazki.

Giza eskubide eta beraien legeaurratzen jarraituko duten edo ezerabakiko dute funtsean. Beraz,juridikoki planteatu ere ezinenlitzakeen erro politikoa duenerabaki bat hartuko dute, edukijudizialez jantziko badute ere.

Beraiek bezain ondo dakigupreso politikoak Euskal Herri-ratu eta dispertsio politikare-kin bukatzeak beraien etxeratze-

ko bidean urrats garrantzitsuadela. Ez dago arrazoi objektibo-rik dispertsioa mantentzeko, ezjuridikoki, ez giza eskubideenplanoan ez eta politikoan ere. Aregehiago, jakinda, euskal jendar-tearen gehiengoak eta nazio arte-ko estamentu ezberdinak dis-pertsioarekin bukatzearen aldeegin dutela. Beraz, erabakiakmotibazio politiko hutsa izanendu oinarrian; gatazkaren ondo-rioen atal hau blokeatuta man-tentzea askapenerako prozesuainpass batean sartzeko asmoz.

Bezperan, irailaren 24an, arra-tsaldeko 19:30ean Etxarri Ara-nazko plazan biltzeko deialdiaegin dugu, enkartelada ibiltaribat egiteko, argi eta ozen esanezEUSKAL PRESO ETA IHESLA-RIAK ETXEAN behar dutelaegon eta ez dugula ahaleginhorretan etsiko, kalean zeinbehar den eremuetan lanean etaindarrak biltzen jarraituz.

gutunak

Page 5: 522 guaixe

sakanerria >>ETXARRIARRA ETB-KO SAIOAN: EuskalHerriko gazte jatorrenak eta koadrila jato-rrena bilatzen dituen saioa da Gu ta Guta-rrak. ETB 1en ematen dute, astelehenetik

ostegunera, 21:00etan. Parte-hartzaileenartean Joannes Bengoetxea 20 urtekogazte etxarriarra dago.

Guaixe • 2015eko irailaren 18a 5

SAKANA Altsasu»

Lau hil egin dira eta beste hiru larrizauritu. Foruzaingoak bost salaketajaso ditu

Altsasuko Otadiko Kristo Deunaeta San Joan ermiten inguruan,Idertzagain, Bakea, Nafarroa etaAltzania eta Amaia kaleen arteantxakurrendako pozoia bota dute-la gaztigatzen duten oharrak jarrizituen astelehenean Udaltzaingo-ak. Baratzetan bareak eta barras-kiloak hiltzeko erabiltzen denpozoia haragi pilotetan agertu dahan. Baita hauts modura edukion-tzien inguruetan ere. Pozoiak duenkoloreagatik da deigarria. Agertuden tokietako bitan haurrendakojolas parkeak daude eta haurren-dako erakargarria izan zitekeen.

Larunbat goizean izan zenpozoia zuten haragi bolen berri.Txakur jabeek elkarri gaztigatuzioten. Horrek, ordea, ez zuenastelehena bitartean lau anima-lia hiltzea eragotzi. Halakoa jatenduen txakurra txistua botatzeneta botaka hasten da lehenik. Dar-darka hasten da gero eta tenpe-ratura igo egiten zaie. 24 ordutanbiriken edo bihotzaren akats

batengatik hiltzen dira. Gehiagoirauten badute, gibelaren akatsa-gatik.

Hildako txakurren kasuanheriotzak berehalakoak izan dira.Beraz, pentsatzekoa da pozoi dosihandiak jan zituztela. Halakoe-tan, txakurraren heriotza ziurrada. Dosia txikiagoa bada, jabeakanimaliari lehenbailehen botakaegitea behartu behar du eta azkarbatean albaitariarengana eraman.

Salaketa

Pozoitzeak salatzeko kontzentra-zioa egin zuten txakurren hainbatjabek domeka arratsaldean. Jen-de talde ederra elkartu zen, haie-tako batzuk animaliekin. Eta tal-dea, manifestazio moduan, pase-atzen udaletxeraino lehenik etaForu plazara ondoren joan ziren.Festen ondoren mobilizazioekinsegitzea ez dute baztertzen.

Foruzaingoak txakur jabeei

tentuz ibiltzeko eskatu die. Forupoliziak ikertzen ari dira eta aste-buruan ezohiko zerbait edo iker-tutakoarekin erlazioa duen zerbaitikusi duenari 112 telefonora hotsegin edo Altsasuko polizia etxetikpasatzeko eskatu du.

Txakurra, ez txerriaPozoiak hil duen txakur jabeeta-ko bat aurreko astean Altsasunbarna kartelak jarri zituen. Haie-tan honako mezua irakur ziteke-en: txakurra naiz, ez dut txerriaizan nahi. Altsasu garbiago batenalde. Izan ere, txakurren egin etajabeek jasotzen ez dituzten kakaugariek altsasuarren kexu ugarisortzen dituzte. Horregatik, udanudaltzainak jabeak sentsibiliza-tzeko animaliak paseatzen dituz-ten inguruetan informatzen ari-tu ziren.

Udal araudiak arau hauste arin-tzat du txakurren kakak ez jaso-tzea. Horregatik, 60 eta 150 euroarteko isunak jarri daitezke. Jabe-aren jarrerak berean segitzen badu150 eta 1.500 arteko isunak aurrei-kusten ditu.

Txakurren pozoitzeak

Udaltzainek Amandrea kale ondoan jarritako kartela.

Josefina Arregiklinikarenprestakuntzasaioak astearteanhasiko diraKlinika psikogeriatrikokoprofesionalek euren jakintzasakandarrekin partekatuko dute 4hitzaldi eta 3 tailerretan

Denepndentzia duten pertsonak nolamugitu azalduko dute astearteanItziar Iturrioz erizainak eta EnekaLizarraga erizaintzako-laguntzaile-ak. Josefina Arregiko klinikako bilangileek pertsona dependenteakaltxatzeko, lekualdatzeko eta mugi-tzeko aholkuak emanen dituzte.Tailer horretan parte hartu nahi dute-nak asteartean, 18:00etan, Altsasu-ko Iortia kultur gunean egon behar-ko dute.Tailer horrekin hasiko da JosefinaArregi klinikak bere jakintza parte-katzeko antolatu duen zikloa. Harenhelburu nagusia da gaitzak kalte-tutako pertsona eta haien familienbizi kalitatea hobetzea. Horregatik,zahartze osasuntsuan eta gaitz neu-rodegeneratiboen prebentzioan etazaintzan interesa duten pertsoneizuzendutako saioak dira.

Page 6: 522 guaixe

Igandean ospatu zen Arakil etaIrurtzungo III. Bertako GanaduAzoka. Irurtzungo plazako fron-toian jarritako bertako arrazenazienda erakusketak etengabekojendearen joan etorria izan zuen.Artisauen eta ekoizleen postue-tara jendeari gehiago kostatuzitzaion hurbiltzea. Baina eguer-ditik aurrera jendea ederki bilduzen plazan eta Lizarra kalean.Batzuk eta besteak pozik bukatuzuten azoka bukaeran, nahiz etaordubata aldera euri pixka bategin. Pertsonaia mitologikoakhaur eta helduen gozagarri izanziren.

Guaixe • 2015eko irailaren 18a6 sakanerria

SAKANA

Lakuntza/ Sakana»

ETXARRI KOMERTZIALA

E T X A R R I A R A N A T Z% 10eko deskontua koltxoie-tan.

ARKANGOA TABERNAA L T S A S U

Postrea edo kopa doakoa.

GIXANE ESTETIZISTAA L T S A S U

%5eko deskontua zerbitzuguztietan.

PINPILINPAUSAA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

TEXARTUI R U Ñ E A

Eskaintza kanpainaren ara-bera.

CLINKERO L A Z T I

Menuarekin kafea eta kopadoan.

SORKUNDE HARATEGIAA L T S A S U

50 €ko erosketetan etxekoproduktua doan.

BERRIA EGUNKARIAHarpidetza eginez gero%50eko deskontua.

IKER KIROLAKA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

URGAIN ALBAITARITZAZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z% 20ko deskontua kontsul-tan.

BASOMUTURA L T S A S U

Menuan eta kartan %6kodeskontua.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Militarrak Aralarren Asteartean soldaduak ekarri zituenautobusa eta harekin bi ibilgailumilitar txiki, 8:30ak baino leheniritsi zen Lakuntzara. Dantzalekuazegoen zelaian aparkatu eta hanjaitsi ziren soldaduak. HandikLakuntzako basora jo zuten, Ara-larrerantz.

Aralarko aingerua,hamargarrenez,OrreagaraLarunbatean eramanen du AralarkoDeun Mikel GoiaingeruarenKofradiak. Zubirin, Orreagan,Luzaiden eta Garazin emanen duteeguna

Kofradiak sustatuta Aralarko ainge-ruaren irudiak Nafarroako beste san-tutegiak bisitatzen hasi zen. Aurten,hamargarren aldiz, Orreaga bisita-tuko du aingeruak, baita AralarkoDeun Mikel Goiaingeruaren Kofra-diako kideak ere. Larunbatean kofra-deak eramanen dituen autobusabeteta dago. Aralarko Deun Mikel Goiaingerua-ren Kofradiak prestatutako egita-raua dela eta kofradiako buru JoxeMari Ustarrozek gonbita luzatu du:“Nafarroako, Iparraldeko eta Eus-kal Herriko jendeak toki berezihonetan elkartzeko aitzakia onada, horregatik bi kofradiek ospaki-zun honetan parte hartzera gonbi-datzen dugu”.

Egitaraua8:00etan Autobus irteera UharteArakildik. 8:30ean Autobusaren geldialdiaIruñeko autobus geltokian. Geldialdia Zubirin. 10:45ean Orreagako bideko gurutzetikkolegiatara ibilaldia, txistulariak lagun.Kabildoaren eta haren gurutzearenharrera. 11:00etan Meza abestua. Aingeruarengurtzea. Ondoren, kalean, aingeruaklanden bedeinkapena eginen du. Kolegiatara bisita gidatua, bukaeran LaSabina jatetxean senidetze hamabieta-koa Orreagako kofradiaren eskutik. Luzaideko Xabi bentan bazkaria. Arratsaldean, Donibane Garazira bisita.

Arakilgo Udalak ikasturte berrira-ko ikastaroen eskaintza jakinarazidu. Arakildarrek zunban, entrena-mendu funtzionalean, latindar dan-tzetan, batukada tailerrean, zerami-ka ikastaroan, antzerki tailerreaneta gimnasian aritzeko aukera iza-nen dute. Haietan izena eman nahi

dutenek hilaren 30era arteko epeadute. Udaletxetik pasa edo 948 500101 telefonora hots egin behar da.Informazioa nahi duenak 634 584 226telefonora hots egin dezake.

Udal eskaintzaren osagarriada Xaniturri emakumeen elkarte-ak antolatutakoa. Pilates, yoga eta

eskulanak dira haien eskaintza.Hilaren 28ra arte eman daiteke ize-na, 646 605 732 telefonoan (Nieves).Arakilen, gainera, beste eragile-en eskaintza ere bada: homeopa-tia, ingelesa, mikologia, euskaldantzak, euskara, harri-jasotzeaeta Mank-en kirol jarduerak.

Larunbatean, 11:30ean, EtxarriAranazko kultur etxean

Aurten identifikatu dituzte Urba-sako saroiko lezean zeuden hamargorpuzkietatik bederatzi. Haieta-ko bost 1936ko irailaren 6an hil-dako Clemente Araña, Paulo Gar-ciandia, Andres Gonzalez, Anto-nio Maiza eta Narciso Artolaetxarriarrak zirela ziurtatu zutenzientzialariek. Baina identifika-zio horiek egin ahal izateko aurre-tik ikerketa lan handia egin zuenBalbino Garcia de Albizu ames-koarrak. Saroian hildako bateniloba da eta estatu kolpean Urba-sa hilegi bihurtu zela adieraztenduen liburua idazten ari da. Lanhorretan Amaia Urkijo bi erail-dakoren ilobak lagundu dio. Biekidentifikazio prozesuaren azal-pena eta ondorioak azaldukodituzte.

Gonbita

Etxarri Aranatzen 1936an gertatu-takoa eta historia oroimena landu,gertaerei buruzko hausnarketazabalagoa egin eta lan ildo batzukabiatzeko lantaldea sortu da.

Momentuz zazpi bat herritarrekosatzen dute taldea baina gaianinteresa duen guztiak bihar izenaemateko aukera izanen du. Orain-dik taldearen helburuak, asmoaketa planak zehazte garaian daude.

Aralarko aingeru ibiltariaren bisita.

Hilaren 6an Urbasan omenaldi bikoitza egin zen. Lastailaren 31n, kontzertua.

Irurtzun»

Arakil / Irurtzun»

Arakil»

Etxarri Aranatz»

Ikastaro eta tailer eskaintza prest

Urbasako saroiko gertakarienzuzeneko berri

Hurrengo ikasturterako helduen-dako kirol eta kultura jarduereneskaintza egin du Irurtzungo Uda-lak. Kirol arloan mantentze gim-nasia, gorputz jarrera, pilatesa, biz-kortzea, zunba eta kirol entrena-mendua dute aukeran

irurtzundarrek. Jarduera horie-tako batzuetarako hainbat ordu-tegiko eskaintza dago. Bestalde,udalaren kultur eskaintzan dau-de antzerki tailerra, irakurketa tal-dea eta marrazketa eta pintura.

Irurtzunen beste eragileek anto-

latutako ikastaroak ere egin dai-tezke: euskara, dantza, atzerrita-rrendako gaztelania, ingelesa,yoga integrala, bach loreak, jan-tzigintza eta arropen birziklape-na, dantza latindarrak eta areto-dantzak, mikologia, fibromialgiaeta neke kronikoa sindromea dute-nendako saioak, zeramika etaeskultura, mugimendua, adieraz-pena eta sormen artistikoa, harri-jasotzea eta kick boxing.

10 jarduerako eskaintzaegin du udalak

Bertako ganaduaren erakarpena

Animalien erakusketak jende ugari erakarri zuen.

Page 7: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a sakanerria 7

Ingurumen baimen integratua jasoeta bi urte pasa ondoren erregaialternatiboak balorizatzekoproiektua martxan jarri ez duenez,Nafarroako Gobernuak baimenairaungitzat eta inongo eraginikgabekotzat jo du

Cementos Portland Valderriva-sek (CPV) ingurumen baimen inte-gratu berria eskuratu zuen 2013koilbeltzaren 16an. Horrela, Olatza-gutiko porlandegian erregai alter-natiboak balorizatzeko baimenajaso zuen. CPV-k baimena jaso etabi urteetan proiektua gauzatu ezduenez, Nafarroako Gobernuakhura iraungitzat eta inongo era-ginik gabekotzat jo du. Ebazpena-ren tramitazioan CPV-k hamaregun izan zituen kontrako alega-zioak aurkezteko baina ez zuenhalakorik egin. Gobernuaren era-bakiari, hala ere, helegitea aurkez-tu dakioke.

CPVtik jakinarazi dutenez, ezdute dirurik izan proiektuakaurreikusitako lanak egiteko, bes-teak beste: hondakinendako bil-tegia, 7. eta 8. labeetarako garraiozintak. Enpresatik gogorarazidutenez, azken urteetan salmen-ta jaitsiera handia izan dute. Aur-ten, labe bakarrarekin, 325.000tona porlan ekoiztea aurreikus-ten dute. Aurreko urtearekin alde-ratuta fakturazioa %10-15 artekojaitsiera da hori. Horregatik guz-tiagatik enpresak ez zuen proiek-tua gauzatu eta aurreratu duenez,ez du helegiterik aurkeztuko.CPVk baimen berria eskatu deza-

ke eta Nafarroako Gobernuberriaren eskumena da huraonartzea edo ez.

Bestalde, Sustrai Erakuntzafundazioak baimena iraungitzatjotzeko eskaera onartzeagatikNafarroako Gobernua zoriondudu. Fundazioko kideen iritzizgobernuak ez luke baimendubeharko Olatzagutiko porlande-gian hondakinak erraustea. “Aregutxiago Nafarroako Hiri Honda-kin Plan Integratua eztabaidatzenari den bitartean”. Aldi berean,gogorarazi du “herritarrak hon-dakindegirik eta errausketarikgabeko hondakinen kudeaketamoderno baten alde” dagoela gaz-tigatu du.

Hondakinak erretzeko Porlandegiarenbaimena, baliogabetuta

Kronologia laburra

1998 Olatzagutiko Udalak erraus-ketak debekatzen zuen araudiaonartu zuen. 2012-06-13Gobernuak eta Portlan-den arteko hitzarmena, zaborte-gira doazen eta birziklatzeko ezdiren hondakinen zati bat erregaimoduan erabil zitezen Olatzagu-tiko fabrikan.2012-07-04 Gobernuak proiektuaaurrera eramateko UGPS izenda-tzea erabaki zuen. 2012-12-19Portlandek behar zuenintegratutako ingurumeneko bai-men berria UGPSren barnean sartzeko izapideei ekin

zien Gobernuak.2013-01-16Nafarroako Gobernuak36 alegazio atzera bota eta, Uda-lez Gaindiko Proiektu Sektorialbaten bidez, CPVri Olatzagutian55.000 tona hondakin erretzekobaimena eman zion.2013-01-17 3 Mugak Batera plata-formak gobernuaren inposizioa etazentzugabekeria salatu zituen.2013-03-16 Altsasun milaka per-tsona erraustegiaren aurkakomanifestazioan. 2013-03-19Mank-ek gobernuarenerabakiari helegitea aurkezteaerabaki zuen. 2013-05-23 Nafarroako GobernuakPorlandegiak balioztatzeko egin

beharreko lanak, interes orokorre-koak2013-06-01Errausketak sor ditza-keen gaitz bakoitzeko ohe banajarri zuen 3MBk Nafarroako Par-lamentu aurrean, 100 guztira. 2013-06-12 Egitasmoak eraginda-ko eskualdeetako guraso taldebatek Nafarroako Gobernua Esta-tuko Fiskal Nagusiaren aurreansalatu zuen eta sinadura bilketariekin zion.2013-06-25Errausketa proiektua-ren lanen interes orokorreko izen-dapenari helegitea aurkeztu zion3MBk. 2013-08-22 CPVk ingurumen bai-men integratu berria jaso zuen,

2017ko martxoaren 26ra artezementua fabrikatzeko eta mag-nesio-oxidoa eta dolomia sinteri-zatua produzitzeko. 2015-06-24Sustrai Erakuntza fun-dazioak baimena baliogabetzeaeskatu zion Nafarroako Gober-nuari. 2015-07-02 Nafarroako Gobernuberriaren programako neurriakonartuak. Olatzagutiko porlande-giak hondakinak errausteko duenbaimenaren egoera juridikoa azter-tuko zela adostu zuten lau alder-diek. 2015-09-16Nafarroako GobernuakCPVri emandako baimena iraun-gitzat jo zuen.

Olatzagutia»

Uharte Arakil»

Altsasu»

Altsasuko alkate Javier Ollo Mar-tinez eta hezkuntza kontseilariJose Luis Mendoza aurreko oste-gun eguerdian elkartu ziren. Hila-ren 3an sute batek Txirinbulo udalhaur eskola txikitu ondoren gaiaaztertzeko elkartu ziren bi admi-nistrazioak. Ollo pozik atera zenbilkuratik. Udalaren asmoa daNavarro Villoslada eraikina zene-ko egokitzapen lanei berriro hel-

tzea. Horretara-ko NafarroakoGobernuarenfinantzaketaezinbestekoada. MendozakOllori eskolaproiektua aurkezteko eskatu zion,aukera balego heldu den urtekoNafarroako Gobernuko aurrekon-tuetan sartzeko.

Udalak ez du konpontzeaaurreikusten

Asteartetik asteazkenerako gaue-an jo zuen haize indartsuak Uhar-te Arakilgo plazan estalpe gisajarritako toldoa hautsi zuen. Men-dikoa kalea aldean dagoen toldo-aren zati handi bat zartatu zuenhaizeteak. Artzain Egunerako

jarri zuen udalak estalpea eta igan-dean ospatuko den km Bertikalakirol proba eta San Migel festakpasa arte jarrita utzi zuten (San-juanetan ere erabiltzen da).

Ainara Aiestaran alkateak esandigunez, “ez dugu konpontzeaaurreikusten. Aurretik ere partxeugari ditu. Beste bat erosten badu-

gu bestelako planteamendu bate-kin izanen litzateke”. Toldoak 21urte inguru ditu eta azkenekozduela bi urte hautsi zen. Alkateakjakinarazi duenez, toldoa kendu egi-nen dute. “Iganderako eguraldiaurreikuspenak onak dira. Feste-tako bazkariak, eguraldiak lagun-tzen ez badu, frontoian izanen dira”.

Plazako estalpea haizeak hautsita

Baliorik gabe gelditu da CPVk Olatzagutiko porlandegirako eskatutako balioztatze baimena.

Pozik hezkuntza kontseilariarekinizandako bilerarekin

Page 8: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a8 sakanerria

SAKANA

Heldu den asteartean, 19:00etan,Etxarri Aranazko kultur etxeakkoalizioaren batzar irekia hartuko du

EH Bilduk sakandarrak batzarireki batera gonbidatu ditu.Abenduan egitekoak diren hau-teskunde orokorrak prestatzekosaioa izanen da eta hiru gai azter-tuko dituzte koalizioko kideeketa zaleek. Lehenik, Amaiur koa-lizioaren balantzea aurkeztukoda, sakandarren ekarpenak jasoeta denen artean balantzea osa-tzeko.

Bestetik, Nafarroan aldaketa-ren alde egin duten alderdieielkarrekin aurkeztu eta aldake-

ta Nafarroatik Espainiara erama-teko proposamena egin zaie.Alderdiek oinarrizko testu batjaso dute eta EH Bilduk erabakidu herri eta eskualde batzarre-tan erabakitzea zein den emanbeharreko erantzuna. Beraz, aste-artean sakandarren erantzunaezagutuko da.

Azkenik, koalizioak asteartekohitzordua zerrenda osatzeko etazerrenda bururako proposame-nak jasotzeko erabiliko du. Horreninguruko azken erabakia koalizio-ak lastailean eginen diren herriedo eskualde batzarretan hartu-ko du.

SAKANA

Zazpi hilabetez jaisten egonondoren, pasa den hilean 1.278sakandar zeuden lan bila, urtehasieran baino 332 gutxiago

Garila bitartean langabeziak behe-ra egin du Sakanan, baina agorri-lean joera moztu zen. Aurrekohilabetean baino 9 pertsona gehia-go zeuden Nafarroako EnpleguZerbitzuan (NEZ) izena emanda:1.278. Joan den urteko agorrilaakaberan 314 sakandar gehiagoziren lan bila zeudenak. Sakanda-rrak Nafarroako populazioaren%3,19 izanik ibarreko langabeak%3,06 dira.

Emakumeak dira lan bila aridiren gehienak: 731 (%57,2 etaaurreko hilean baino 8 gutxiago).Gizonezko langabetuak, berriz,547 ziren (%42,8 eta 17 gehiago).Langabe gehienek 45 urte edogehiago dituzte: 630 (%49,3 eta 11gehiago). 25 eta 44 urte bitartekolangabeak dira bigarren adin mul-tzoa: 544 (%42,57 eta 5 gutxiago).25 urte baino gazteagoak eta lanbila dabiltzanak 104 ziren (%8,14eta 3 gehiago).

Sektoreak Zerbitzuetan lan eginen luketelangabe sakandarren %60,33k (771pertsona eta aurreko hilean bai-

no 4 gehiago). Industriarako laneskatzaileak %25,12 ziren (321 eta11 gehiago). Eraikuntzan lan egi-teko prest zeuden %6,73 (86 sakan-dar eta 7 gehiago). Lehen sektore-an aritzeko prest %1,8 zegoen (23pertsona eta 7 gutxiago). Azke-nik, aurretik lanik egin ez dute-nen kopurua %6,03koa zen (77 eta6 gutxiago).

KontratuakOporrak kontratazio kopuruan

nabaritu zien. Agorrilean garile-an baino 100 kontratu gutxiagosinatu zituzten sakandarrek, 581guztira (2014ko agorrilean baino46 gehiago). Haietatik %57,31 gizo-nezkoen sinadura dute (333 etagarilean baino 29 gutxiago) eta%42,69k emakumezkoenak (248eta 71 gutxiago). Sinatutako 10kontratuetatik bederatzi (%93,8)aldi baterakoak ziren (545 etaaurreko hilean baino 111 gutxia-go). Agorrilean mugagabe bihur-

tu ziren kontratuak 24 izan ziren(%4,13 eta 11 gehiago). Hasieratikmugagabeko kontratuarekin hasiziren dozena bat sakandar (%2,07eta berdin).

Industriak egin zituen kontra-tazio gehienak agorrilean: 279(%48,02 eta garilean baino 13 gehia-go). Zerbitzuen sektorean ere kon-tratu asko sinatu ziren: 275 (%47,33eta 107 gutxiago). Eraikuntza sek-torean 23 kontratu sinatu ziren(%3,96 eta 4 gutxiago). Azkenik,lehen sektorean 4 kontratu sortuziren (%0,69 eta 2 gutxiago). Nafa-rroan agorrilean sinatu ziren26.182 kontratuetatik %2,22 sakan-darrenak ziren.

Agorrilean eten zen langabeziarenbeherako joera

Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 33 -1Irurtzun 133 -2Irañeta 6 -1Uharte Arakil 40 0Arruazu 6 1Lakuntza 49 -8 Arbizu 61 -1Ergoiena 8 0Etxarri Aranatz 138 8Bakaiku 13 1Iturmendi 22 0Urdiain 25 1 Altsasu 636 12Olatzagutia 91 -2 Ziordia 17 1Sakana 1.278 9

Margolariak etxea txukuntzen.

Arakil»

Plazaola TurismoPartzuergokokudeatzaile izatekodeialdiaArakilgo Udala kide duen Plazao-la Turismo Partzuergoak oraingutxira arte Maitena Ezkutari Artie-daren kudeatzailearen lekua bete-tzeko deialdia egin du. Orain arte-ko kudeatzaileak NafarroakoGobernuan ardurak hartu ditu etapartzuergoak bere hutsunea ordez-kapen batekin bete nahi du. Horre-tarako, oposizio-lehiaketa deitudu. Lanpostuan interesa dutenekunibertsitate titulua, ofimatika,informatika eta IKT ezagutzak izanbehar ditu, gida baimena eta auto-arekin batera. Turismo arlokoeskarmentua eta prestakuntzabaloratuko dituzte. Irailaren 25eko13:00ak arte aurkeztu daitekedokumentazioa Lekunberriko turis-mo bulegoan.

Euskal komunitate linguistikoainterneten ordezkatzen duen .EUSdomeinua indartzeko#markatupuntueus kanpainamartxan da. Parte-hartzaileekasteroko sarien zozketan sartukodira, lastailaren 15era arte

PuntuEUS fundazioak titularrekogaldera erantzutera animatu gai-tu #markatupuntueus kanpaina-

ren bidez. .EUS domeinua izateanahi dugun inguruko enpresa,denda, erakunde, elkarte, musikaedo kirol talde edo bestelakorenbat aukeratu eta haren izena edomarka azaltzen den edozein eus-karriri argazkia egin (errotulua,txartela, ibilgailua, poltsa, iragar-kia, kartela, arropa…).

Argazkia #markatupuntueusetiketarekin etiketatu eta Facebo-ok/MarkatuPuntuEus, Twitteredo Instagram bidez argazkia sare-ratzea proposatzen du kanpainak.www.markatu.eus web orrian argi-taratuko dira kanpainan partehartzen duten argazki guztiak etabozkatzeko aukera izango dute

erabiltzaileek. Bozkatuenei aste-ro Samsung Galaxy tableta bat opa-rituko zaie. Horretaz gain, amaie-ran PuntuEUS Fundazioak bi lagu-nentzat nekazal-etxe bateanasteburuko egonaldia zozketatu-ko du kanpainan parte hartu dutenguztien artean. +www.guaixe.eus

Sare dinamika herritarrak Etxa-rri Aranazko taberna, denda etaelkarteei zuzendu zaie. Hemen dis-pertsioaren aurka gaude leloa duenkarteltxoa euren establezimendu-ko toki esanguratsu batean jartze-ko eskaera egin die. Karteltxo

horren bidez gogorarazi nahi duteEtxarriko presoen senide eta lagu-nek astebururo 9.000 km eginbehar dituztela haiek bisitatzeko.Bisita horietan auto istripua iza-teko arriskua dagoela nabarmen-du dute: “dispertsioak 25 egune-

tik behin istripu bat eragin du.Dagoeneko 16 hildako eragin ditu”.Saretik jakinarazi dutenez, disper-tsioa eskubide urraketa da etahorrekin bukatzeko guztion kon-promisoa beharrezkoa dela adie-razi du.

Dozena bat gazteeuskarareninguruanhausnartzenHiru larunbatez, Etxarriko gazte-txean, euskararen inguruan haus-nartzera elkartuko dira 10 gazteetxarriar eta 2 iturmendiar. Hirusaioko tailerraren helburua dagazteek euskaraz egiteko oztopo,korapilo edo beldurrak uxatzea eta,aldi berean, aurreiritziak apur-tzea eta argudio berriak barnera-tzea. Horren bidez, gazteek nor-beraren portaera ulertu, euskarazegiteko argudio gehiago barnera-tu eta norberaren portaerarenondorioak ezagutzeko aukera iza-nen dute. Beraz, irailaren 19an, 26an eta las-tailaren 10ean, 10:00etatik13:00etara, ariko dira. Emun-gokideek gidatutako saio dinamiko-ak izanen dira. Etxarri AranazkoGazte Asanbladak Sakanako Man-komunitatearen Euskara Zerbi-tzuarekin batera

Zer marka nahi duzu .EUS izatea?»

»

EH Bildu abendukohauteskundeei begira

Etxarri Aranatz»

Dispertsioaren kontrako jarreraazalarazteko kanpaina

70.176Urtero Etxarriko preso batenfamiliak bataz beste egiten dituenkm-ak. Desplazamendu horienkostua 19.653 eurokoa da. Hile-ro 5.848 km (1.637,75 euro) etaastero 1.360 km (377,94 euro).

Page 9: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a sakanerria 9

SAKANA

Erakundearen zortzigarrenlegegintzaldiko presidentea daetxarriarra

Ostegunean eratu zen SakanakoMankomunitateko batzarra. Etahorrekin batera 29 batzarkideenartean lehendakaria aukeratu zen.Aurreko legegintzaldian erakun-dea zuzendu duen Aitor Karasa-torre Mugurutza izan zen hauta-gai bakarra. Batzarrean izan ziren24 kideetatik 17k Karasatorrerenalde egin zuten, bostek txuri boz-katu zuten eta bik kontra.

Kargua hartu berritan Karasa-torrek gogora ekarri zuen herriezaparte Sakanarako programa aur-keztu zutela udal hauteskundeetan.Mankomunitatean koalizioak gara-tu nahi dituen lan ildoak han jaso-ak daudela azaldu zuen. Eta batza-rrean jakinarazi zien: “ekarpenakjasotzeko hurrengo asteetan hemenordezkatuak zaudeten talde politi-ko ezberdinen ordezkariekin bildunahiko genuke”. Ekarpen horiekinlegegintzaldirako programa osatueta Mank-eko batzarrari aurkeztunahi diote. Karasatorrek “guztionartean Sakana berria egiten jarrai

dezagun” dei egin zuen. Mank-eko buruak, bestalde,

ohartarazi zuen “gure lehentasu-nezko lan eremua instituzioak badi-ra ere, herritarrak eta herritarrakantolatzen dituzten herri eragile

sozial, sindikal, kultural eta abarre-kin elkar lana bulkatzea da EH Bil-duren izaeraren oinarria”. Herri-tarrak modu batera edo besteraantolatuak egotearen garrantzianabarmendu zuen. Haiendako ate-ak zabalik dituztela eta partekatzenhasteko gonbita egin zien. Azkenik,ardura eman ziotenei eta EH Bil-du babestu duten sakandarrei eske-rrak eman zizkien.

BitxikeriakBi pertsonek errepikatu duteMank-eko presidente karguan:Karasatorrek eta Migel AngelZubiria Galartzak. Etxarriarrajarraian egon da karguan; urdiain-darra, berriz, bi alditan.

Aurreko legegintzalditik erre-

pikatzen duten batzarkideak laudira: Karasatorre etxarriarra,Galartza bakaikuarra, Gabirondoiturmendiarra eta Rodriguez olaz-tiarra. Bestalde, zenbait legegin-tzaldiren ondoren, IU-EB-k ez duMank-en ordezkaritzarik. Azke-nik, ibarreko erakundeko batzar-kide dira Sakanako 15 alkateeta-tik 11. Ez dira Arakil, Irañeta,Etxarri Aranatz eta Ziordikoak.

29 batzarkideakUdala Batzarkidea AlderdiaArakil Ruben Goñi Urroz IndependenteaIrurtzun Aitor Larraza Carrera EH Bildu

Eduardo Murugarren Frances EH BilduArantxa Berasategi Zabalo Independentea

Irañeta Jose Manuel Lizarraga Mendinueta IndependenteaUharte Arakil Ainara Aiestaran Ijurko EH BilduArruazu Peio Betelu Ganboa IndependenteaLakuntza Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza EH Bildu

Josu Imaz Prim EH BilduArbizu Karmele Marañon Chasco EH Bildu

Migel Angel Urkia Arretxe EH BilduErgoiena Xabier Senar Veiga IndependenteaEtxarri Aranatz Aitor Karasatorre Muguruza EH Bildu

Begoña Goikoetxea Zabaleta EH Bildu Maria Saez de Albeniz Bregaña EH Bildu

Bakaiku Aner Galartza Barandiaran EH BilduIturmendi Vitoriano Gabirondo Lanz EH BilduUrdiain David Oroz Alonso EH BilduAltsasu Javier Ollo Martinez Geroa Bai

Pedro Jimenez Elvira Geroa BaiManuel Bergera Ijurko Geroa BaiArantza Bengoetxea Intxausti EH BilduJavier Paz Miño EH BilduJuan Migel Perez Hurtado PSNVirginia Alonso Aparicio Goazen AltsasuJavier Lopez Patus UPN

Olatzagutia Gurutze Rodriguez Armendariz EH BilduIbai Barandiaran Albiztur EH Bildu

Ziordia Olatz Irizar Martinez EH Bildu

Aitor Karasatorrek Mank-eko buru izaten segituko du

Orain artekolehendakariak1987-1991Jose Manuel Etxeberria Solis.1991-1995Manuel Ijurra Etxarri.1995-1999Migel Angel Zubiria Galartza.1999-2003Jose Manuel Leitza Razkin.2003-2007Gorka Ovejero Ganboa.2007-2011Migel Angel Zubiria Galartza.2011-2015 Aitor Karasatorre Mugurutza.2015-2019Aitor Karasatorre Mugurutza.

Mankomunitatearenosaketa Sakanako Mankomunitateanibarreko herri guztiak daudeordezkatuta. Ordezkaritzaherriaren populazioaren arabe-rakoa da. Beraz, Mank-en batzar-kideen kopurua herrien popu-lazioaren arabera aldatzen da.Legegintzaldi honetan aurrekolegegintzaldiko 29 ordezkariakmantentzen dira.

Biztanle kopurua Ordezkariak>1000 11.000-2.000 22.000-3.000 37.000-8.000 8

Indarren ordezkaritza

EH Bildu 18 Independenteak 5Geroa Bai 3PSN 1Goazen Altsasu 1UPN 1

Batzarkideen generoa

29 batzarkideetatik 9 emaku-mezko dira eta 20 gizonezko.Aurreko legegintzaldian 7 eta 22ziren.

Aitor Karasatorre Mugurutzak programa ordezkatuak dauden alderdien ekarpenekin osatu nahi du. Horretarako bilera erronda hasiko du.

Page 10: 522 guaixe

Juan MariCelaya Izaguirre

Ez, adiorik, Juan Mari. Gurekin gelditzen zara.

Agur Nanari.

Zure arrebak eta koinatuak Luisa eta Fernando eta Isabeleta Josetxo eta zure ilobak Fernando eta Miriam, Asier,

Jorge eta Lorena, Maite, Bea eta Ibai, Iraia eta Ane

Guaixe • 2015eko irailaren 18a10 oharrak

Lana/ Negozioak LAN ESKAINTZA

Bakaikuko Bakarreko-Etxea Elkartean gar-bitzeko pertsona bat behar da. Sartu elkartekopostontzira izena eta telefono zenbakia irailaren25eko 21:00ak baino lehenago. Kontaktua: [email protected].

LAN ESKARIA

Lan egin nahi dut: animaliekin (ez harategian,ez hiltegian), naturarekin zerikusirik duen lanenbatean, banatzaile eta postari lanetan. Ez: fabri-kan eta tabernan. Tel: 610 99 86 37 Ibon.

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Txantrean pisua salgai. Ezkaba plazan. 3 loge-la, berritua, igogailua, balkoi itxia, leiho abatible-ak, berogailu zentrala etab. Ezkaba mendira etaMunduaren parkera bista ederrak. 120.000 €negoziagarriak. Tel: 625 05 90 89.

LehiaketaArgazki lehiaketa. Nafarroako LandaTurismoko Federazioak Igo Argazki Lehiaketaantolatzen du Nafarroa bisitatzen dutenei zuzen-duta. Argazkiak e-mail bidez bidali [email protected] helbidera edozuzenean www.turismoruralnavarra.com weborrialdera igo. Azken horretan dago lehiaketariburuzko informazio guztia.

Oharrak Odol-emaileak. Irailaren 16an eta 23an, EtxarriAranatzen, arratsaldez; 24an Olaztin eta Ziordinarratsaldez eta 25ean Olaztin, goizez.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektua

garatzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,

Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.

9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juridi-koa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldeko

mantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen aribazara, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula,izatezko bikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko GureEtxean (948 564 823 edo [email protected]).

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Desiré Fernandez Fernandes,irailaren 2an Altsasun.• Hodei Mena Davila, irailaren4an Iturmendin.• Lur Azpiroz Andueza, irailaren9an Lakuntzan.• Aner Lopez de GoikoetxeaMorcillo, irailaren 9an Olaztin.• Ainhoa Goikoetxea Otamendi,irailaren 11n Etxarri Aranatzen.• Estitxu Gomez Osinaga, irailaren12an Irurtzunen.

Ezkontzak

• Oscar Lizarraga Burgaleta etaGoizargi Navarro Osinaga,irailaren 12an Irurtzunen.• Jose Antonio Blanco Sanchez etaMiriam Ongay Garcia, irailaren14an Irurtzunen.

Heriotzak

• Juan Maria Zelaia Izagirre,irailaren 11n Altsasun.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Balbino San Roman Satrustegi

Hogeita bost urte ondoan egon ondorenzu gabe sekula ez da ezer berdina izango.

Eskerrik asko, Balbino.

Patxi eta Larrezabalgo lagunak

Page 11: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a 11

Mendi lasterketakAtletismoa

kirola >>TRIATLOIA

SAKANA TRIATLOI TALDEKOAK BIKAINLIZARRAN: Igandean I. Lizarrako Triatloiajokatu zen. Aurre benjamin mailan Alain

Razkin izan zen garailea, Ekain Imazen au-rretik. Eta benjaminetan Egoi Lakuntza bi-garrena sailkatu zen.

Zubieta zalantzanSan MateotarakoEzkurdiarekin bikoa osatzen duetxarriarrak Logroñorako, bainaasteazkenean mina hartu zuenBermeon

Asteburuan hasiko da Logroñoko SanMateo Torneoa. Binakakoan 6 biko-te lehiatuko dira. A multzoan Olai-zola-Urrutikoetxea, Bengoetxea-Untoria eta Ezkurdia-Zubieta lehia-tuko dira, eta B multzoanIrujo-Barriola, Altuna-Merino etaVictor-Albisu. Baina Zubietaren parte-hartzeazalantzan dago. Asteazkenean, Ber-meon, Irujorekin aritu zen Zubieta,Aimar Olaizolaren eta Albisurenkontra. Aspekoak 14 eta 9 galtzenari zirenean partida bertan beheragelditu zen, Zubietak arazoak sen-titu zituelako eskuineko belaune-an. Ezkurdia eta Zubieta igandeandira hastekoak San Mateotako Tor-neoan, Bengoetxea VI.aren eta Unto-riaren kontra, 17:00etan. Ikustekodago etxarriarra aritzeko moduanegongo den.

Sociedad Deportiva Alsasua elkar-teak antolatutako 46. Otadiko Kris-to Deuna Pilota Txapelketako fina-lak jokatu ziren aurreko ostirale-an. Arbizu klubeko gazte mailakobi pilotarik eskainitako lagun arte-ko partidarekin abiatu zen jaial-

dia. Goikoetxea 18 eta 8 gailenduzen Olaetxearen aurrean.

Segidan 22 urtez azpiko finala-ren txanda izan zen. Ansa altsa-suarrak Otaduyrekin osatu zuenbikoa, Lasoren eta Olaizolarenkontra jokatzeko. Burundako pilo-

tazaleen babesa izan zuen Ansak,baina, tamalez, ez zen nahikoaizan. Hasieran bi bikoteak parezpare aritu ziren eta seira berdin-du zuten. Baina hortik aurreraLasok eta Olaizolak distantzia har-tu zuten, sakez 5 tanto egin baitzi-

tuzten ia jarraian. Ansak eta Ota-duyk ez zuten partida galdutzateman eta jokaldi politak eskainizituzten, baina, azkenean, 22 eta13 irabazi zieten Lasok eta Olaizo-lak 48 minutu iraun zuen partidan.

Senior mailako finalean sakan-darren esperantzak Ongay satrus-tegiarraren alde zeuden. Linzoai-nekin aritu zen sakandarra, Arrie-taren eta Imazen kontra. Partidalehiatua aurreikusten zen, bainaez zuen kolorerik izan. Izan ere,Arrietak eta Imazek hasieratikhartu zuten aurrea. 7 eta 0 aurre-ratu ziren gipuzkoarrak, eta hasie-ratik bukaeraraino jaun eta jabeizan ziren. Azkenean gipuzkoa-rrek 7 tantotan utzi zituzten nafa-rrak.

Bihar, larunbatean, 17:00etatikaurrera, Ergoienako Bira hartuko duUnanuk

Udako oporren ondoren Ergoie-nako Birak irekitzen du Sakana-ko atletismo proben egutegia. Aur-ten 11. edizioa beteko du Ergoie-nako Birak eta bihar, larunbatean,hilak 19 jokatuko da Unanutikhasita, 17:00etatik aurrera.

8,5 km gorabeheratsuErgoienako Udalak hainbat babes-le eta laguntzailerekin antolatuta-ko probak bailarako hiru herriakbatzen ditu, 8,5 kilometroko ibilbi-de gorabeheratsuan. Aurten Una-nun hasi eta bukatuko da. Unanu-tik Dorraora joango dira, atzera ereUnanutik pasako dira, Lizarraga-raino heltzeko, eta Dorraotik bar-na Unanuko helmugara iritsikodira korrikalariak, paisaia bikai-

netatik barna ibili eta gero. ProbaSakanako Atletismo Kopa-LasaKirolak Sarirako puntuagarria da.

Unanuko helmugatik pasatzendiren lehendabiziko hiru korrika-lariek, gizonezkoek eta emaku-mezkoek, trofeoa jasoko dute.Korrikalari guztiendako eta pro-ba jarraitzera bertaratzen direnguztiendako auzatea prestatuko duUnanuko Kontzejuak.

Aurretik txikiakProba nagusia baino lehen kate-goria txikietako lasterketak joka-tuko dira, 17:00etan hasita. Benja-minak, kimuak, haurrak eta kade-te eta jubenilak lehiatuko dira.Irabazleek domina jasoko dute.

Izena ematea zabalikLasterketa egunean bertan, pro-ba baino ordu bat lehenago.

204 korrikalari ariko dira, igandean,Uharte Arakil-Beriain VII. KmBertikalean

Aralar Mendi elkarteko mendiklubak hainbat babeslerekin bate-ra antolatuta, igandean, irailaren20an, Uharte Arakil-Beriain VII.Km Bertikala jokatuko da. Goize-ko 10:00etan abiatuko da probaUharte Arakilgo frontoitik. Dor-tsalen banaketa eta helmugaraigotzeko arroparen bilketa, berriz,herriko plazan egingo da, goizeko8:00etatik 9:30era. Uharte Arakil-go proba Nafarroako Mendi Las-terketen Koparako eta EuskalHerriko Bertikalen Koparako pun-tuagarria da.

Proban 204 korrikalari daude ize-na emanda. Parte-hartzaileak bana-ka-banaka aterako dira, proba kro-nometratua izango baita. UharteArakildik (471 m) aterata Beriain-go San Donato ermita izango dutehelburu parte hartzaileek (1494 m).Proba motza da, baina intentsitatehandikoa: 5 km-ko lasterketa, bai-na 1.023 metroko desnibelarekin etasekulako etapa eta maldekin.

Gainontzeko korrikalarien den-boraren erreferentziarik ez dute-nez, lasterkariek erlojuaren kon-tra eta euren buruaren kontraegin behar izaten dute lana. Joanden urtean, 199 korrikalari arituziren, tartean 38 sakandar. Seku-lako maila egon zen. Proban lehe-nengo aldiz estreinatu zen AitorOsak 2013an Ionut Zincak ezarri-tako errekorra (42:42) bi minutupasa hobetu zuen, erlojua 40:21eangeratuz. Harrigarria. Emakumez-

koetan Uztarrotzeko Laura Solaizan zen azkarrena (51:17). Sakan-darren artean Aritz Munarriz izanzen azkarrena, helmugan bosga-rrena sailkatu eta gero (46:00).

Ikusle askoEdozein toki da aproposa probajarraitzeko, baina azken zatia dagogorrena eta ikusgarriena. Urte-ro geroz eta ikusle gehiago biltzendira Beriainen proba jarraitzeraeta primerako giroa izaten da.

Errekorra: Aitor Osa (40:21)eta Leire Agirrezabala (49:47)Emakumeendako eta gizonezkoen-dako sariei dagokienez, txapeldu-

nek garaikurrak, txapela eta 300euro jasoko dituzte, bigarrenekgaraikurra eta 150 euro eta hiru-garrenek garaikurra eta 100 euro.Beteranoendako eta 21 urtez azpi-koendako txapeldunendako garai-kurra izanen da.

Bestalde, errekorra apurtuzgero, 300 euroko saria dago joko-an. Errekorra aurreko urteanapurtu zuen Aitor Osak (40:21).Aldiz, emakumezkoen errekorra2013an ezarri zuen Leire Agirre-zabalak (49:47).

Pilota

Sakandarrak txapelik gabe»

Jose Javier Beregaña uhartearra, 2014ko edizioan Beriain puntara iristen.

Aurreko urtean Lizarragak hartu zuen Ergoienako Bira. Bihar, Unanuk.

46. Otadiko Kristo Deuna Txapelketa.Finalak:

Erakustaldia: Goikoetxea (Arbizu) 18 /Olaetxea (Arbizu) 822 urtez azpikoak: Laso-Olaizola 22 /Ansa-Otaduy 13 Eliteak: Arrieta-Imaz 22 / Ongay-Linzoain 7

Uharte-Beriain, bertikala

www.uhartearakil-beriain.comProbako informazio guztia, ibilbideen track-a eta beste.

Ergoienako Bira Unanun

Ansak eta Ongayk ezin izan zuten Altsasun irabazi

Sari ematean Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari Ruben Goñi etxeberriarra, Altsasuko alkate Javier Ollo, Nafarroako Pilota Fede-razioko ordezkari Pablo Lopez de Goikoetxea eta Jesus Mari Porron eta Sociedad Deportiva Alsasuako presidente Luis Migel Santano izan ziren.

Page 12: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a12 kirola

Irristaketa Automobilismoa Areto futbola

Extremadura Etxeko IrristaketaTrofeoa jokatu zen asteburuan

Larunbatean ExtremadurakoEtxeko Irristaketa Trofeoa joka-tu zen Iruñean. Maila handikoproba izan zen, tartean Frantzia-ko selekzioko kideek parte hartubaitzuten, Europako txapeldunak.Kategoria txikietan Sakana Irris-taketa Taldeko Iratxe Lapuentetxapelduna izan zen probetakobatean eta Sakana taldeko ordez-kariek lan txukuna egin zuten.

Irailaren 27an izanen da, Ziordianhasi eta Irurtzunen bukatzeko.Aurretik izena eman behar da

Sakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak, Burunda, Barrankaeta Aralar txirrindularitza klubenlaguntzarekin, eta hainbat babes-lerekin -Irurtzun eta Ziordiko Uda-lak eta Nafarroako Gobernua-XXII. Sakanako Bizikleta Egunaantolatu dute irailaren 27rako.Dagoeneko 22. edizioa beteko duproba ez lehiakorra denak, etabetiko moduan “Sakana bizikle-taz ezagutzen” leloa izango du.

Aurreko ostiralean egin zutenprobaren aurkezpena Mank-ekokirol teknikari Amaia Gerrikagoi-tiak, Barranka Txirrindula Talde-ko Alberto Ocañak eta BurundaTxirrindularitza Klubeko GorkaMintegik. Sakanan txirrindulari-tzarako zaletasun handia dagoelaazpimarratu zuten. Txirrindulari-tza egunaren helburuak betikoakzirela azaldu zuen kirol teknika-riak. “Eskualdean txirrindularitza

bulkatzea, goiz polita pasatzea pro-ba ez lehiakor honetan, Sakanakogure herriak, kaleak, zubiak, ermi-tak, landaretza, basoak… bizikle-taz ezagutzea, 41 kilometro lasaie-tan, eta bide batez, Sakanako herriezberdinetako eta adin ezberdine-tako jendearen arteko harremanakbulkatzea”. Sakanako Bizikleta

Egunean parte hartzeko gonbitainguruneko eskualdeei luzatu nahidiete, Iruñerrikoei, arabarrei etagipuzkoarrei.

Ziordia-Irurtzun (41,3 km)Ziorditik abiatuko da martxa, goi-zeko 9:00etan. Pistetatik ibilikodira gehienbat, eta Lakuntzan gera-

tuko dira atseden hartzera. “Boka-ta norberak eraman beharko du etaantolakuntzak freskagarria eskai-niko du” gaineratu du Gerrikagoi-tiak. Hamaiketakoaren ondoti Irur-tzunera abiatuko dira. Sakanakobizikletaren festan parte hartzeraanimatu dituzte sakandarrak, “osoegun polita” delako.

Magna Gurpearenpunteria faltaMagna Gurpeak 3 eta 4 galdu zuenPalma Futsalen kontra

Palma Futsalek bere aukerak ongiaprobetxatzen jakin izan zuen, tal-de berdearen atean punteria ona izanzuen eta jokoan zeuden hiru pun-tuak lortu zituen, Magna Gurpeari 3eta 4 irabazi eta gero. Aldiz, taldeberdeak gol aukera gehiago izan zituenbaina ezin izan zuen kontrako ate-an behar bezala asmatu. “Eurek kon-trako atean asmatu dute eta guk ez.Hori izan da bi taldeen arteko dife-rentzia. Horretaz aparte, orokorre-an uste dut partida ona egin dugu-la” adierazi zuen Imanol Arregik. Sailkapen orokorrean Catgas E. San-ta Coloma da liderra, 3 punturekin.Magna Gurpea 13.a da, punturik gabe.Larunbatean, 21:00etan, SantiagoFutsalen kontra ariko da Magna Gur-pea, Galizian.

Lastailaren 3an jokatuko daUrbasako igoera, larunbatarekin.14:00etan entrenamendua eginen daeta segidan probako bi txandak

Sakana Motorsport taldeak, hain-bat entitateren laguntzarekin, 35.Urbasako igoera antolatu du las-tailaren 3rako. Urbasakoa probamitikoa da eta aurten Nafarroa-ko Mendi Txapelketarako eta Spor-tech Iparraldeko Mendiko Opene-rako baliagarria izango da.

Proban izena ematea zabalikdago, (www.fotomotor.es).

Eman izena Sakanako XXII. Bizikleta Egunean!

Altsasun aurkeztu zuten irailaren 27ko Sakanako XXII. Bizikleta Eguna.

Urbasako igoerako irteera, 2014an.

Olaztin motorrak berotzenIratxe Lapuente garaile

Iratxe Lapuente, erdian.

Irailak 21, izenaemateko azken egunaParte hartzea librea da eta doan,baina antolakuntzak autobus zer-bitzua jartzen du txirrindulariakeuren herrietan jaso eta Ziordi-ra eramateko -goizeko 8:00etanaterako da Irurtzundik–, eta pro-ba bukatuta, atzera ere txirrin-dulariak etxera eramateko. Bizi-kletak emateko kamioia egotenda ere. “Zerbitzu hauek erabil-tzeko aurretik izena eman beharda. Irailaren 21a da azken egu-na. Herri guztietan izena emate-ko tokiak jarri ditugu, baina, bes-tela, Mank-eko kirol zerbitzurahots egin daiteke (948 464 866).10 urtetik gorakoek eman deza-kete izena eta baita txikiagoakdirenak ere, kasu honetan adi-nez nagusikoen laguntza dutela.

Txirrindularitza

Audikana 5.a III. Axari Trailekoibilbide laburrean Fidel Jimenez 32.a izan zenibilbide luzean (25,4 km)

Igandean III. Axari Trail mendi las-terketa antolatu zuten Idiazabalen.Korrikalariek bi ibilbide zituztenaukeratzeko, luzea (25,4 km) eta labu-rra (16,4 km). Ibilbide luzea 226 korri-kalarik osatu zuten eta Aritz Egeaizan zen azkarrena (2:00:42). FidelJimenez etxarriarra 32.a sailkatu zen(2:33:19). Ibilbide laburrean, aldiz, 92korrikalari iritsi ziren helmugara,Asier Oiarbide buru zela (1:20:25).Raul Audikana olaztiarra bosgarre-na iritsi zen, ia bi minutura (1:22:17).Gainontzeko sakandarrei dagokienez,Gorka Verdugo 14.a izan zen (1:32:35),Javier Camuel 58.a (1:53:30), JonGarasa 63.a (1:55:20), Josean Mar-quez 69.a (1:57:22) eta Ander Gur-mindo 70.a (1:57:32).

Iturriak Altsasuko 86. Txirrindularitzaproba eta Euskaldun Torneoa irabazizituen Altsasuko lasterketan

Ikusgarria eta emozioz betetakoaizan zen Sociedad Deportiva Alsa-suak antolatutako afizionatuenmailako Altsasuko 86. Txirrindu-laritza Proba. Lasterketak Eus-kaldun Torneo prestigiotsua era-bakitzen zuen eta lehia oso estuaizan zen. Izan ere, Euskadi Fun-dazioko Mikel Iturriak eta Lizar-teko Rafael Marquezek zuten joko-an Euskaldun Torneoa. EuskadiFundazioko txirrindulariak hasie-ratik ihesaldietan sartzen saiatuziren, baina Lizartek lan gogorraegin zuen ihesaldi guztiak zapuz-ten. Euskadi Fundazioako MikelIturria gailendu zen helmugakoesprint estuan, bere taldekideMikel Aristiren aurretik. Altsasu-

ko proba irabazteaz gain, afizio-natuen mailako Euskaldun Torne-

oa irabazi zuen Iturriak, estatumailako torneo ezagunenetako

bat. Jorge Azanzak zuzentzen duenEuskadi Fundazioa izan zen Altsa-suko lasterketako talde onena.Bestalde, Rural Kutxako CarlosAnton Jimenez laugarrena sailka-tu zen, denbora berean.

Rural Kutxaren zorte txarraAldiz, “zorte txarra” izan zutelaadierazi zuen Rural Kutxako Alber-to Mazkiaranek. “Lasterketan ongigindoazen, David Lopez gureesprinterrarekin aukerak geni-tuen. Baina zorte txarra izan duLopezek zoruan zegoen txapa bate-kin, deskolokatu da eta tropeleanesprinterra jokatzeko zuen tokiagaldu du. Esprintak horrela izatendira, eromena eta loteria bat” azal-du zuen. Dena den, aurtengo den-boraldiarekin oso kontentu dagoaltsasuarra. “20 proba inguru ira-bazi ditugu baina kantitatearekinbaino kalitatearekin gaude konten-tu. Espainiako Kopa irabazi dugu,

Espainiako lau txapelketetatik hiruirabazi ditugu, hiru itzulitan gai-lendu gara – Kantabria, Palenciaeta Leon– eta lasterketa prestigio-tsuak irabazi ditugu, BalenciagaMemoriala tartean. Horregatik osopozik gaude, denboraldi errepika-ezina izan da hau” nabarmenduzuen. Rural Kutxa afizionatuetatikhiru txirrindularik eginen dutesalto Rural Kutxa talde profesiona-letara, Hector Saez tartean. + www.guaixe.eus

»

Mendi lasterketak

Azanza pozez zoratzen

Jorge Azanzak aurten hartu du Euskadi Fundazioko taldea zuzentzearen ardura. “Altsasu-koarekin 30 garaipen lortu ditugu, gainera 10 txirrindulari ezberdinekin. Euskaldun Sariairabazi du Mikel Iturriak, taldeka ere irabazi dugu eta gainera hori guztia herrian… Esananien ilusio handia egiten zidala nire herriko lasterketan ongi egitea. Oso mentalizatuta eto-rri dira eta kristoren lana egin dute. Oso pozik nago” adierazi zuen altsasuarrak. Denboral-diaren balorazioa bikaina egin zuen Azanzak. “Taldea osatzen egin dut lana eta erakutsidiet talde lanarekin garaipenak asko izango direla” azaldu zuen altsasurrak. Hurrengo den-boraldian Euskadi Fundazioko zuzendari lanetan jarraituko du.

Azanzaren Iturria garaile Altsasun

Rural Kutxako Mazkiaran.

Page 13: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a kirola 13

Futbola

Preferente mailara igo da Etxarri, etamaila honi eustea da aurtengoerronka

Pozik daude Etxarri AranazkoFutbol Klubean. Preferente kate-goria berriari tamaina hartzenari dira. Kategoria berria da, bai-na, taldea, betikoa. Izan ere, aurre-ko urteko plantilla gehienak jarrai-tzen du, eta hiru futbolari berrigehitu dira Etxarriko futbol fami-liara. Ekhi Etxeberria eta MarkelAzkona berriro etxera bueltatudira, eta Altsasuko taldetan ibiliden Aitor Saez olaztiarrak aurtenEtxarrin ibiltzea erabaki du.

Entrenatzailea, Fernando Mon-tori, aurreko denboraldikoa da.“2010ean Montorirekin preferen-tera igo zen Etxarri. Gero mailazjaitsi ginen, entrenatzailez alda-tu… Aurreko denboraldian berri-ro Etxarrira etorri zen Montori,eta berriro ere berarekin preferen-tera igo ginen. Taldean jarraitzendu, giroa bikaina da eta oso gus-tura gaude” adierazi digu Etxarri-ko juntako kide eta preferentemailako bigarren entrenatzaileIosu Murgiondok.

Aurten preferente mailari eus-tea izanen da helburua. “Preferen-te mailako hurrengo kategorian,maila autonomikoan lehiatzea osogarestia izanen litzateke gurea

bezalako klub batendako, ia ezi-nezkoa. Gure helburua da prefe-rentean mantentzea eta ahalik etaurte gehien kategoria honi eustea.Maila autonomiko kategoria berrihori sortzerakoan, oraingo prefe-rentea ez da lehengokoa. Mailaerregional sendo bat da gehiago.Baina denboraldia hasi berri dugueta gauza horiek aurrerago ikus-ten dira. Pentsatzen dugu Iruñe-ko taldeak izango direla faborito-ak, baliabide gehienak dituztela-ko, baina ikusteko dago” azaldu

du Murgiondok. Etxarrik Infanzonesen kontra

bana berdinduz hasi zuen denbo-raldia aurreko astean. “Aukeraasko sortu genituen. Sentsazioakonak dira. Taldea ilusioarekin dago.Baina hori ez da berria. Gehienaketxarriarrak gara eta ingurukoherrietakoak. Horregatik giroabeti oso ona izaten da nahiz eta gau-zak hobe edo okerrago joan, etagehienbat futbolaz disfrutatu egi-ten dugu. Aldageletako giroa bikai-na da eta horrek laguntzen du” gai-

neratu du Murgiondok. AurtenLagun Artearen kontra jokatukodute derbya. “Oso harreman onadugu Lakuntzakoekin Polita izan-go da euren kontra aritzea” aitor-tu du etxarriarrak.

120 neska-mutiko futbolariPreferente mailako taldeaz aparte,Etxarrik 2.mailako jubenilen tal-dea du, kadete mailakoa, haurrenmailakoa eta kimuen mailakoa.Guztira 120 neska-mutiko ingurutrebatzen dira futbolean. Klubaren

zuzendaritzari dagokionez, ez dagoaldaketarik. Eduardo Elso da pre-sidentea, Iñaki Elvira presidente-ordea, idazkaria eta diruzaina, etaJose Guillorme, Xabier Errazkin,Francisco Gomez, Josu Murgion-do eta Jose Javier Urkia bokalak.Josu Murgiondo preferente maila-ko bigarren entrenatzaile izanendenez, Jose Guillormek hartu duoinarri-futboleko taldeen ardura.Etxarri klubaren denboraldikoaurrekontua, talde guztiena, aurre-ko urtekoa da, 12.500 eurokoa.

Haurren mailako torneoaEtxarrik haurren mailako futboltorneoa antolatu du bihar, larun-batean. Erreala, Osasuna eta Ala-ves klubetako haurrak lehiatukodira, 16:00etatik aurrera.+www.guaixe.eus

Etxarri, preferente mailari eusteraEtxarri Aranatz 2015-2016

Atezainak: Ivan Gorriz eta Ekhi Etxeberria. Atzelariak: Luis Goñi, Xabier Urrestarazu, Unai Artieda, Julen Iragi, Iñaki Razkin, Markel Erdo-zia, Markel Azkona eta Ander Zelaia. Erdilariak: Pablo Jauregi, Gentza Erdozia, Alain Iriarte, Ivan Cerezo, Asier Urkia eta Aritz Ikobaltze-ta. Aurrelariak: Xabat Goikoetxea, Mikel Goikoetxea, Aitor Saez eta Javi Rueda. Entrenatzailea: Fernando Montori. Bigarren entrenatzai-lea: Iosu Murguiondo. Delegatua: Jose Javier Urkia " Arretxe ".

Asteburuko partidak

Preferente maila:Etxarri Aranatz – Gares (Igande-an, 17:00etan, Etxarrin)Lagun Artea – Mutilbera (Igande-an, 17:30ean Lakuntzan)Erregional lmaila: Itaroa Huarte – Altsasu: (Larunba-tean, 20:00etan, Uharte Iruñean)

Aurreko asteko maitzak:

Infanzones 1 – Etxarri 1Bidezarra 1 – Lagun Artea 0Altsasu 0 – Lagunak 0

Page 14: 522 guaixe

Alucina

Irailaren 19an, larunbatean,20:00etan. Jorge Astyaro hipnotista etamentalista mexikarrak “diber-tsioa eta didaktikotasuna” uztar-tzen duen ikuskizuna ekarriko

du.Barre egiteko aukera emanendu funtzioak.

bazterretik

Izaskun Beunza

Donostiako ArkitekturaGoi Eskola Teknikoa

Donostiako Arkitektura Goi Esko-la Teknikoaren egoitza berria Iba-etako campusean eraiki zen.Mikel Garai arkitektoak 1992anproiektatu zuen eskolaren gauregungo eraikin-egoitza, arkitektu-ra postmoderno garaiko Tenden-za mugimenduaren barnean sail-ka daitekeena. Ikastegiak bost solai-ru ditu, sotoa barne. Bertan, ikasgelezaparte, paraninfo edo ospakizun-aretoa (Luis Peña Gantxegi Aretoadeitua), kalkulu-zentroa, maketakegiteko aretoak eta bestelako ikas-gelak daude. Liburutegia lauga-rren eta azken solairuan dago. Altu-ra bikoitzeko espazio zabala da, guz-tiz esanguratsua, bertan jasotzendiren lanen neurrikoa. Zuhurtasun

handiz proiektatutako sabai-leiho-etatik sartzen den argiak espazio-aren handitasuna nabarmentzen du.Kafetegia garai batean azkenekosolairuan zegoen, estalki lau era-bilgarriak ahalbidetzen duen kan-po espazioari probetxu atereaz.Arkitektura egoitza barnetik zeinkanpotik dago diseinatuta. Disei-nuak egitura argi bati jarraitzen dio,jatorrizko sarreraren aurreko pla-zan hasten dena eta paraninfoanbukatu. Egitura horrek "parvis"jasoan du jarraipena, hots, eliz ata-riaren aurreko espazio irekian, etabertan jatorrizko etxolaren meta-fora agertzen da: arkitekturarenmonumentu-sinbolikoa, hitza etahistoriaren toki, Joxean Artzerenpoesiak azpimarratuta. Etxolaren presentziak eraikinarenfatxada nagusiari neurria ematen

dio, sarrera ate handi batenmoduan diseinatuta baitago, aton-doari zein barneko kaleari sarbi-de ematen diona. Barneko kalea,behe solairuan kokatzen denaltuera hirukoitzeko espazioa da,espazio aktiboa, harremanetara-ko leku, proiektuen erakusketa-toki, bizikidetzarako eta komu-nikaziorako gunea. Egiturarenamaieran paraninfoa dago, uni-bertsitatearen batzar aretoa iza-teaz aparte, hiriak antolatutakozenbait kultur ekitaldiren antzez-lekua dena. Hainbat espazio bil-tzen dituen egitura honek arki-tektura-ibilbide bat osatzen du,zeinak kanpoaldea eraikinarenbihotzarekin lotzen duen. 2013ko udan eraikinari sarrera alda-tu zioten, enpresa-eskolaren alboralekualdatuz. Erabaki honek kritika

ugari jaso izan ditu. Egia da bai, Arki-tektura, Irakasle eta Enpresa Esko-len arteko harrera gune amankomunabilakatu dela kanpoko espazioa.Dena den, pertsonalki bat nator erai-kinaren egilearekin. Arkitektoakobren kontra mintzatu eta aldake-tak jatorrizko eraikinaren egituraargia erabat desitxuratzen dueladefendatu izan du behin eta berriz.

Guaixe • 2015eko irailaren 18a14

kultura >>Udako argazkionenaaukeratzekogaraia

Osteguna bitarteanantzerkia, hitzaldiak,sukaldaritza etaikuskizunak iragarri dira

San Migel festen aurreko asteabete betea heldu da Olatza-gutira. Kultur astea dela eta,

astelehenean ez beste, egunerosaio bat programatu du udalekoKultura Zerbitzuak. Guztiak kul-tur etxean izanen dira.

Erpurutxo

Irailaren 20an, domekan,17:00etan. Inuzentekeria uki-tua duen unibertso fantastikohori birsortuko dute aita bateketa aitona batek. Dena eskukohatz lodia altxatu eta irudime-na aske uztean hasiko da.Teatro Paraisok ipuin klasiko batdakar, “edozein arotan garaiki-dea izateko ahalmena duelako”.Konpainiak abandonuari garran-tzia ematen dio eta, testuingu-ru gisa, egungo gizartearekikoparalelismoak agerian uztendituen egoera bat jarriko du.

Salud y bienestar.EstimulaciónneuronalIrailaren 22an, asteartean,20:00etan. Estimulazio neuraladiziplina bionaturala da, bai etanork bere buruari tratamenduaegiteko teknika ere, medikuntzatradizionalaren osagarri. Eskuakmodu kontzientean erabiliz, esti-mulazio neuralak zenbait nerbio-bukaeratan eragiten du, sistemaimmunologikoa indartuz, ner-bio-sistema orekatuz eta odola-ren kimika arautuz.

Sushi

Irailaren 23an, asteazkenean,19:00etatik 21:00etara Ola-tzagutiko kultur etxean. 18aizena emateko azken eguna.Sushia ozpinetan egindako arro-zaz (shari) eta beste osagaiez(neta) egindako Japoniako pla-tera da. Tailerreko parte-har-tzaileek jakia prestatzen ikasieta haren historia eta nutrizioezaugarri osasungarriak eza-gutuko dituzte. Izena ematekoazken eguna gaur da. Udale-txean eman behar da eta 4euro pagatu behar dira.

Kultur astea gaurabiatuko duteOlatzagutian

92 argazkiAurkeztu ziren lehiaketara erre-dakzioa ixteko garaian.

Gaurtik 24ra bitartean Udako ArgazkiLehiaketara aurkeztutako irudirenbaten aldeko botoa eman dezakezuwww.guaixe.eus-en

Sakandarrek udan ateratakoargazki bilduma ederra jasodugu www.guaixe.eus web

orrian. Udako Argazki Lehiake-tara argazkiak aurkezteko epeagaur bukatzen da. Eta gaur ber-tan hasten da web bidezko bozke-ta, hilaren 24ko 14:00ak arte zaba-lik izanen dena. Lehiaketara aur-keztutako gogoko argazkiaren aldeegin daiteke. Babes gehien lor-tzen duen argazkiaren egileak Iru-ñeko Wayout Room Scape-erako bisarrera eskuratuko ditu.

Publikoaren sariaz aparte, epai-mahaiarena ere izanen da. Haiendeliberazioak lehiakide bati Tur-kiarako bi pertsonarendako bidaiaemanen dio, Eroski Bidaiak-ekemana. Pertsona bakar batek bisariak ezin dituenez irabazi, bisarituen izenak irailaren 25eanpublikatuko ditugu Guaixe aste-karian eta www.guaixe.eus weborrian.

Disfrutar conseguridad en lamontañaIrailaren 24an, ostegunean,20:00etan. Alberto Zeberiolarrialdietako hezitzaile etamendi teknikariak mendirasegurtasunez joateko planifi-kazio onaren gakoak azaldu-ko ditu. Ikus-entzunezkoenlaguntzaz kasu eta esperien-tzia adierazgarrien berri ema-nen du, guztia mendizaletasu-naz ziurtasunez eta segurta-sunez gozatzeko.

Irailaren 18an, ostiralean,22:30ean. Jose Ramon Soroiz etaIker Galartza dira komedia beltzhorren protagonistak. Gaua. Urte-etan gora egin arren, eta gripea etaenbolia izanda ere, hiltzeko bate-re gogorik ez duen ama. Bi semeditu. Haietako bat arduratu da gai-xoaldi luzean ama zaintzeaz. Herio-tza gertu dela ikustean beste anaia-

ri hots egin dio. Hura hondoa jotzenari den enpresa baten jabea da. Tar-tean, asteazkenero bisita egitenduen Jehovaren Lekukoak talde-ko kidea. Herentziaren banaketazeztabaidatuko dute. Derrigorrean,etxea saldu beharrean izango dira,eta gau amaiezin batek ordura artekontatu gabeko sekretuak azale-ratuko ditu.

Mitad y mitad

Page 15: 522 guaixe

Guaixe • 2015eko irailaren 18a kultura 15

Kirola praktikatzea osasuntsua delaez du inork zalantzan jartzen. Adineta behar ezberdinei erantzuteko,Sakanan bertan opa daitekeen kiroleskaintza anitza da. Bertatik ber-tara, urrutira joan gabe. Adin guztietara egokitzen direnkirol jarduerak eskaintzen dituztegure bailaran dauden kirol zentro-ek. Txikienetatik hasita, eskolazkanpoko jardueretako bat kirola iza-tea komenigarria dela diote hezi-tzaileek. Karatea, tenisa, futbola,esku pilota, borroka-arteak, soin-keta... Haur bakoitzari gehien gus-tazen zaiona erabaki ahal izateko,

denetatik pixka bat probatzea iza-ten da hoberena. Janariekin beza-la, gustoa hartu arte.Helduentzat ere aukera zabala dago:yoga, spinninga, aquagyma, aero-bica, soinketa lasaia, yoseikan budoa,horren modan dagoen zumba... Per-tsona bakoitzak jakin behar du zeinden gehien komeni zaion ariketa fisi-koa. Komenigarria da profesionalbatengana jotzea ere, aholkuak jaso-tzera, kirola praktikatzea osasun-garria delako, zalantzarik gabe, bai-na neurrian. Lesioak guregandikurrun nahi baditugu behintzat.Bizi kirola euskaraz!

Sakanako kirol eskaintza

Olatzagutiko Udaleko Kultu-ra Zerbitzuak antolatzendituen ekitaldietarako sarre-

rak orain arte udaletxean edo ema-naldiaren egun berean kultur etxe-an eskuratu zitezkeen. Pasa den aste-az geroztik Olatzagutiko kultursaioez gozatu nahi dutenek sarre-ra eskuratzeko aukera berria dute:udalaren web orria, www.olazti.com.Han sartu eta eskuinean dagoen kul-tur etxea, sarrerak bannerrean kli-katuz erosi daitezke sarrerak.

Jokin Alegria, Kale, margo-lariak bere musikarienseriea Iruñeko Zentral kafe

antzokian du ikusgai. Lakuntza-rrak musikari ezagunen erre-tratu errealistak zintzilikatu ditu.Internetetik ateratako argazkie-tan oinarrituta egin ditu erre-tratu horiek Kalek. 2009an abia-tu zuen seriea.

Bertatik bertara,badago zer aukeratu!

KalerenmargolanakIruñeanikusgai

Olatzagutiko kulturekitaldietarako sarrerak,saretik

Page 16: 522 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko irailak 18, ostirala • 2. aroa • 522. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 27 . . . . . . . . 11 . . . . . . . . .7.7Etxarri A. 26.1 . . . . . . . 8.1 . . . . . . .6.7Altsasu 26 . . . . . . . . . 8.5 . . . . . . .1.5Aralar 17.7 . . . . . . . 7.2 . . . . . .11.3Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 6 Max: 19 Min: 8 Max: 19 Min: 8 Max: 19 Min: 7 Max: 21 Min: 9 Max: 16 Min: 8 Max: 17 Min: 8 Max: 17

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 13% euria: 8% euria: 8% euria: 5% euria: 28% euria: 65% euria: 33%

1.Gaur mustuko duzue ItsasiEuskaltegi berritua. Azken egunhauek eromena izan dira? Bai, obrako azken ukituekin buel-taka gabiltza. Matrikulazio kan-paina obraren azkeneko lanekintokatu zaigu: garbiketa, altzariakjarri, material guztia ekarri…

2.Zenbat urte darama Itsasieuskaltegiak Altsasun?Bi fase daude. 1986an etxe bat ero-si zen San Juan kalean, euskalte-gia jartzeko. Baina etxe zaharra zeneta Sakanako euskaltegiak ezinzion obrari aurre egin. Horrela, etxehori saldu egin zen eta GartziaXimenezeko AEK-ko egoitza ero-si zen, lehen pisuan zegoena. 1996kootsailean mustu zen, duela 19 urte.130 metro inguruko pisua zen, 4ikasgela, irakasle gela, bulego txi-kia eta erabilera anitzeko gela zue-na, komuna barne. Eta orain artebertan egon gara.

3.Egoitza txikia geratuzitzaizuen?Bai, txikia eta zaharkitua ere. Nahizeta azkeneko bost urte hauetan joe-ra aldatu eta jendea goizez ikaste-ra etorri, aurretik jende gehienaarratsaldez etortzen zen euskaraikastera. Espazio arazoak geni-tuen. Irakasle gela ikasgela bilaka-tzen genuen, udalari gelak eskatzengenizkion… Gainera, bilerak,hitzaldiak eta jolasak egiteko ezgenuen tokirik. Lehen pisuan geun-den, igogailurik gabe. AEK erakun-deari gure beharraren eskaeraegin genion eta onartu zuten.

4.Beheko bajera erosi etalehengo pisuarekin batutaespazio zabala du oraineuskaltegiak.

Beste leku batzuk ere begiratugenituen, baina beste toki baterajoanez gero ikusten genuen gurebetiko lokala saltzea oso zailaizango genukeela. Gainera, gurelekua ona da; AEK ikusgarri egi-teko kale aproposa da gurea, Gar-tzia Ximenez kalea, eta jende guz-tiak badaki non gauden; gureerreferentzia badute. Eta behekobajera erosi eta pisuarekin lotzeaerabaki genuen.

5. Nolakoa da euskaltegiberritua? Orain sarrera beheko kaletik dau-ka, ez da lehenengo pisura igobehar. Behin sartuta, eskuin alde-ra harrera gunea dago eta ondo-an irakasle gela. Eta ezker alde-an gela anitza dago. Handia da,eta manpara batekin bi espazio-tan banatu daiteke. Bertan pan-taila jarri daiteke, hitzaldiakeman, klaseak eman… Eskailerabatzuetatik lehenengo euskaltegiazenera igoko gara. Goian denagelatan banatu dugu. Guztira 6gela daude. Behekoarekin 7, 8tanbihur daitekeena.

6.Orain gela horiek betetzea daerronka. Nola doa matrikulaziokanpaina?Irailaren 23an despedituko dakanpaina eta 24an hasiko diraklaseak. Kanpaina aurreko urte-aren antzera doa kopurutan, ongi.100 ikasleren bueltan egongo gara.Ea egoitza berriarekin ea jendegehiago animatzen den! Gaurmustuko dugu eta uste duguhonek nolabaiteko bulkada eman-go diola matrikulazioari. Euskal-tegi berria da, kalearen altuerandago eta ikusgarriago dagoelauste dugu. Nahi duen guztia pasa

dadila euskaltegia eta gure zerbi-tzua ezagutzera.

7. Euskara ikasteko aukerakikasleen beharretara moldatzendituzue, ezta?Bai, batetik ohiko taldeak daude;batzuk egonkortuta daude eta bes-te berri batzuk sortuko dira. Bes-te aukera bat auto-ikaskuntzare-na da, ordutegiekin arazoak dituz-tenendako. Aurten hirugarrenedo laugarren urtea dugu eta ustedut goraka doan kontua dela.

8.Ikasleak euskaltegiamustutzeko gogoz daude?Bai, erakutsi diegu eta gustatuzaie. Gogoz daude.

9. Eta gaur mustutze ekitaldia!Bai, 19:00etan. Euskalgintzakojendea gonbidatu dugu, Kontsei-lua, Sakanako euskara taldeak,Udalak, ikasleak eta ikasle ohiak,irakasleak… Aurreskua, zintamozketa, kantuak eta bertsoak iza-nen dira eta AEK-ko Nafarroakoarduradunak eta nik neuk hartu-ko dugu hitza. Lau minutukoargazki bideo bat ikusi eta ondo-ren auzatea izanen da.

10.Sakandarrak gaurkomustutzera gonbidatuko ditugu?Bai, nahi duen guztia etor dadi-la, ongi etorria izanen da.

11.Ez da ahaztu behargarrantzitsuena jendeaeuskalduntzea dela.Jendeak euskara ikas dezala, horida garrantzitsuena. Hau guztiaberritu dugu euskara ikastea ero-soago izateko. Orain ez dago ozto-po arkitektonikorik. Ez dago aitza-kiarik euskara ikasteko.

>>11galdera

Patxi FloresSakanako AEK-ko arduraduna

Testua: Maider Betelu Ganboa

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

21 28 4 13

Gaur, 11:00etan

Bazkide zozketaIRAILEKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Donostiako Aquariumerako eta

Artium museorako sarrerak,

Lacturale lotea, Artazako kanpi-

nerako deskontu balea,

Gaztezulo aldizkarirako harpide-

tza eta Xotaren partidua ikuste-

ko sarrerak.

1. SARIA: Ekainberri kobazulorako,

Donostiako Aquariumerako

eta Artium museorako sarre-

rak, Lacturale lotea, Artazako

kanpinerako deskontu balea,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Xotaren partidua

ikusteko sarrerak.