533 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko abenduak 11, ostirala • 2. aroa • 533. zenbakia Planetaren orri- markatzailea Olaztin >>9 Egibil harrobian urre koloreko iltzea jartzeko ekitaldia egin zen. Nafarroako Gobernuko, zientzien arloko eta enpresa munduko ordezkariak izan ziren bertan. Andra Mari ikastola berriaren irekiera ekitaldian jendetza >>8 Amiantoak kaltetutakoen elkartea sortzeko ahalegina >>10 >>6 Irurtzungo Euskal Ekitaldiak, musikarekin aurrera >>15 Bihar Sakanako XVI. Xake Txapelketa Hiriberrin >>13 Jaiotzen erakusketa ikusgarria Olaztin Ilbeltzaren 10era arte dago ikusgai Santa Luzia festa ospatuko da igandean Ziordian Herri kirol jaialdia Etxarrenen eginen da igandean Kirola >> 13 Sakanerria >> 6 Patxi Zubizarreta idazlea ostegunean Altsasun Kultura >> 15

description

 

Transcript of 533 guaixe

Page 1: 533 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko abenduak 11, ostirala • 2. aroa • 533. zenbakia

Planetaren orri-markatzailea Olaztin

>>9

Egibil harrobian urre koloreko iltzea jartzeko ekitaldia egin zen. Nafarroako Gobernuko, zientzien arloko eta enpresa munduko ordezkariak izan ziren bertan.

Andra Mari ikastolaberriaren irekieraekitaldian jendetza

>>8

Amiantoakkaltetutakoen elkarteasortzeko ahalegina

>>10

>>6

IrurtzungoEuskalEkitaldiak,musikarekinaurrera >>15

Bihar SakanakoXVI. XakeTxapelketaHiriberrin

>>13

JaiotzenerakusketaikusgarriaOlaztinIlbeltzaren 10era artedago ikusgai

Santa Luzia festao s p a t u ko d aigandean Ziordian

Herri kirol jaialdiaEtxarrenen eginenda igandean

Kirola >> 13Sakanerria >> 6

Patxi Zubizarretaidazlea osteguneanAltsasun

Kultura >> 15

Page 2: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 112

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaRyma, gitar laukotea. Abenduaren12an, larunbatean, 19:45ean EtxarrikoGure Ametsa jubilatu elkartean.

Kinada. Abenduaren 12an,larunbatean, 20:00etan IrurtzungoPikuxar euskal txokoan. Aizpea.

AntzerkiaTren geltokia. Abenduaren 12an,larunbatean, 17:30ean Etxarrikokultur etxean. Zirika Zirkus.

MagiaOliver magic show. Abenduaren12an, larunbatean, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Ipuin kontalariaIpuinen dantza. Abenduaren 14an,astelehenean, 17:00etan Olaztikoliburutegian. Lur Korta.

Nahi dudana eskatzerik banu.Abenduaren 17an, ostegunean,17:00etan Etxarriko kultur etxean.Lur Usabiaga.

DokumentalakProbatu ez duenak ez daki zerden hau. Abenduaren 11n,ostiralean, 19:00etan Altsasukogaztetxean. Gasteizko gaztetxeaz.

ZinemaRegreso a Ítaca. Abenduaren 11n,ostiralean, 21:45ean etaabenduaren 13an, domekan,20:00etan Altsasuko Iortian.

El becario. Abenduaren 11n,ostiralean, 22:00etan etaabenduaren 13an, domekan,20:10ean Altsasuko Iortian.

Atrapa la bandera. Abenduaren13an, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Los Minions. Abenduaren 13an,

domekan, 17:00etan Olaztiko kulturetxean.

Loreak. Abenduaren 13an, domekan,20:00etan Olaztiko kultur etxean.

El Clan. Abenduaren 17an,ostegunean, 19.00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Mendi irteerakAzpeitia-Erlo-Zestoa. Abenduaren13an, igandean, 7:00etanIrurtzundik abiatuko da autobusa.Sakanako Mendizaleak.

Malloak. Abenduaren 13an,domekan, goizez. AltsasukoMendigoizaleak.

Bizikleta irteerak Jaizkibelgo bi aldeak (Donostia).Abenduaren 13an, domekan, 7:30eanAltsasuko Barranka txirrindularitaldeko bajeratik. 39 km.

ErakusketakAltsasu Memoria II. Abenduaren20ra arte, 18:30etik 21:00etara etadomeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Jaiotzak. Ilbeltzaren 10era arteOlaztiko Sakanako BelenzaleenEgoitzan. Astelehenetik larunbatera18:00etatik 20:00etara. Domeketaneta jai-egunetan, 13:00etatik14:30era eta 17:30etik 20:30era.

Hitzaldiak El amianto mata. Hiltzaile isila.Zer egin? ¿Que hacer si lomanipulaste? Abenduaren 11n,ostiralean, 18:00etan AltsasukoGure Etxean. Hizlaria: Jesus UzkudunIllarramendi. Asviamie elkartea.

Dependentzia dutenpertsonendako bitartekoak etalaguntzak. Abenduaren 15ean,asteartean, 18:00etan Altsasukojubilatu elkartean. Hizlaria, JosuneLopez de Goikoetxea. Josefina Arregi

klinika.

BakarrizketakStephy Llaryora. Abenduaren 11n,ostiralean, 22:30ean OlaztikoBarandi tabernan.

LiteraturaCAN: hemen ez da ezer gertatu.Abenduaren 14an, astelehenean,19:00etan Etxarri Aranazkoliburutegian. Joxerra Senar.

El atentado. Abenduaren 16an,asteazkenean, 18:00etan AltsasukoIortiako gela txikian. Irakurle taldea.

Patxi Zubizarretarekin literatursolasaldia. Abenduaren 17an,ostegunean, 9:30ean AltsasukoIortia kultur gunean.

TailerrakLiburutegia apaindu. Abenduaren17an, ostegunean, 17:00etatik18:00etara Olaztiko liburutegian.

Bestelakoak Altsasuko inauteri pertsonaienbilkura. Abenduaren 12an,larunbatean, 9:00etan AltsasukoForu plazan. Urbasan bideoagrabatzeko.

Mugi daitezen harria. Sakanakodesafioa, baietz harria mugitu.Abenduaren 12an, larunbatean,12:00etan Etxarriko frontoian. Sare.

Lakuntzako II. GastronomiaTopaketa. Senegal. Abenduaren13an, igandean, 18:30ean LakuntzakoPertza elkartean. Txingurriye.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Abenduaren 11n, ostiralean,20:00etan Arbizuko eta Etxarrikoplazetan, eta domekan, 20:00etan,Altsasuko plazan, elkarretaratzeak.

Sindikatua birpentsatzen ari gara.Abenduaren 12an, larunbatean,9:00etan Etxarriko kultur etxean. LAB.

Batzarra. Abenduaren 13an,igandean, 12:00etan UnanukoDanok Bat elkartean.

Defenda ditzagun gure eskubideak.Abenduaren 16an, asteazkenean,11:00etan Altsasuko azokan. Sasoia.

LukasZORIONAK

Lukas!!!!!! Dagoenekourte BAT.... Luis, Loli etaNahia. Muxu handi bat.

Ainire JakaArmendarizZorionakzure 5.urtebetetzean. Muxupotoloak Ohiana eta familia guziaren partez.

Ariane etaAmagoiaZORIONAKguapisi-mas!! Ondo pasa etamuxu handi bana fami-liaren partez.

ManexZORIONAKManex!!Jada 6 urte bete ditu-zu... Muxu handi bat!

Oihane ErdoziaZORIONAK txapel-duna zure urtebetetze-an!! Muxu pila bat. Ongipasa Amakuxen partez.

June PerianezHigueroURTE BAT!! ZORIONAKmai-tia!! Primeran pasa genuenzure urtebetetze egunean.Muxu haundi bat familiaguztiaren partez, berezikiSaioa eta Ferranen partez.

Iraia MoroZORIONAKzure 8.urtebetetzean etxekoguztien partez. AUPA ETXEKO TXAPELDUNA!!

OihanZORIONAKOIHAN!!! Eske-rrik asko oparitu dizkigu-zun 9 urteengatik eta... MUXU POTOLO BAT ETXE-KO GUZTIEN PARTEZ!!!

Jacinto Galarza-Segunda Goicoechea,Francisco Lopez de Goicoechea-

Angeles Olloquiegui eta FranciscoGalarza-Maria Jesus AguirreZORIONAKzuen urrezko eztaietan!!!

abenduak 11-17Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Haitz Lazkoz GineaZORIONAKBITXITO!! 3 urtebete dituzu dagoeneko!!Muxu pila bat familia guz-tiaren partez.

Bazkideek deskontuaBakarra: Bazkideek:

Page 3: 533 guaixe

Larraitz Amadoz Lazkano

Oso gazte zela hasi zen Nazabal aiz-kora munduan, 5 urte zituela jada-nik egur artean zebilen. Aita aiz-kolaria zuen eta hark eman zionkirol honekiko zaletasuna. “Betiibiltzen ginen etxeko aizkorekingora eta behera egurra mozten”,halaxe azaltzen ditu bere bizitza-ko lehen urteak etxarriarrak. Lehe-nengo jendeaurreko erakustaldia12 urterekin egin zuen eta 14 urte-rekin lehen aldiz anaiarekin bate-ra Euskadiko Binakako txapelke-tan parte hartu zuen. Hasieratikarrakasta usaina izan zuen bereibilbideak, lehen txapelketa horiirabazi zuelako.

Urduritasuna, trabaAizkorarekiko zaletasuna eta mai-tasuna betidanik izan ditu, hortazhastapenetan ere gustura aritzenzen Nazabal. Gaztaroan oso urdu-ri jartzen zen, eta horrekin zertxo-bait sufritzen zuela onartu du. “Den-borarekin urduritasuna kontrola-tzen ikasi egiten da eta urteekinaskoz ere hobeki eraman daiteke”dio Florenek. “Urduritasuna delaeta, txapelaren bat bidean geratuegin zait” adierazten du aizkolariak.

TxapelakTxapelez, egurrez eta aizkorez ingu-ratuta dago Etxarri Aranazko kiro-laria. Aizkoraren munduan hain-bat dira urtean zehar jokatzendiren txapelketak, Euskal Herrikotxapelketa nagusia, NafarroakoaBanakako txapelketa, NafarroakoBikotekako txapelketa, Bikoteka-ko eta Banakako Urrezko Aizkora,Donostiako Kopa eta beste. 60 txa-pela gordetzen ditu bere etxean etabaita gurasoen etxean ere. Euska-diko lehen mailako aizkora txapel-keta 2002an irabazi zuen lehenaldiz, eta harez geroztik txapela seialdiz jantzi du txapelketa gorenhorretan. Nafarroako txapelduna,berriz, 9 aldiz izan da, eta horren-beste txapela irabazi ditu partehartu duen aldi oro.

Esfortzuaz eta txapelketa kuttunenaz“Harrotasun handia sentitzen daEuskadiko txapelketa nagusiairabazten denean, hori irabazteahandiena da” aipatzen du txapel-keten inguruan galdetzen zaione-an. Ordu asko sartu ditu Nazaba-lek entrenamenduetan baita txa-pelketetan ere, eta horrekinbatera sufritu izana ziurtatzen du.Ibilbide luze honetan esfortzuhandia egin behar izan duela

onartzen du gainera. Asko etaasko izan dira jokatu dituen txa-pelketak baita irabazitakoak ere,baina kuttunena lehen aldiz2002an Euskadiko Txapela iraba-zi zuenekoa izan zen. Modu bere-zian gogoratzen du. Momentugozoez gain ere une txarrak pasaditu Etxarriko aizkolariak. “Bide-an txapel batzuk utzi izana onar-tzen dut” adierazten du.

Aizkora mundua joan zen urte-an uzteko asmoa zuen, baina azke-nean aurtengo txapelketetan par-te hartzea erabaki zuen. AurtenNafarroako eta Euskadiko txapel-ketetan parte hartzeko asmoazuen, baina bizkarreko arazoenondorioz Nafarroako Txapelketa-ko finalean bigarren postuan gera-tu zen. “Urriaren 4an jokatu nuenNafarroako finala, Etxarrin, etahirugarren egurrean konturatunintzen ezin nuela aurrera jarrai-tu. Finala bukatu eta gero, aizko-ra uztea erabaki nuen” horrelagogoratzen du egun hori aizkola-riak. Tamalez, bere agurrean ezinizan zien bere herritarrei txapelaeskaini.

Gazteagoa zenean Joxe Ugar-teburu miresten zuen, asko esti-matzen zuen aizkolaria zen bera-

rentzat. Horretaz gain ere, osoonak izan diren aizkolari askoizan direla aipatzen du Nazaba-

lek, baina Mindegiak esanahiberezia du berarentzat. Gauregungo aizkolarien inguruan

Aitzol Atutxa bizkaitarra aipa-tzen du, bera da aurtengo eta joanzen urteko irabazlea. “Aizkorakbadu etorkizuna, urtetik urteragazte asko ateratzen dira, eta zale-tasuna badago”. Aizkoraz bizi-tzea zaila dela dio, gastu askoordaindu beharra dagoela, bainazaletasunak beti ematen ditu inda-rrak aurrera segitzeko.

3

ezkaatza >>

Aizkora Nazabalez mintzo daAurtengo urrian erabaki zuen Floren Nazabal etxarriarrak aizkora mundua uztea.Bizkarreko arazoen ondorioz Nafarroako txapelketako finala ezin izan zuen bukatu.

PalmaresaEuskadiko lehen maila edo mai-la nagusiko aizkora txapelke-tak: 6 aldiz txapelduna (2002,2004, 2007, 2008, 2009 eta2012). Nafarroako lehen mailako aiz-kora txapelketak: 9 aldiz txa-pelduna (2001, 2002, 2007,2008, 2009, 2010, 2012, 2013eta 2014). Nafarroako Bikotekako aizko-ra txapelketak: 8 aldiz txapel-duna (1994. urtean Antonio Jau-narena bikote zuela, 1995. urte-an Antonio Senosiain bikotezuela, 2002. urtean Juanjo Lopezbikote zuela, 2003. urtean Juan-jo Lopez bikote zuela, 2005.urtean Juanjo Lopez bikote zue-la, 2007. urtean Antonio Seno-siain bikote zuela, 2010. urteanJose Juan Barberena bikote zue-la eta 2011. urtean Jon Rekon-do bikote zuela). Bikotekako Urrezko Aizkola-riak: 3 aldiz txapelduna (2001eanJose Migel Pañagarikano bikotezuela, 2005ean Juanjo Erdoziabikote zuela eta 2007an JuanjoLopez Azpilikueta bikote zuela). Banakako Urrezko Aizkolariak:9 aldiz txapelduna (2004an,2006an, 2007an, 2008an,2009an, 2010ean, 2012an,2013an eta 2014an).

Aizkora izan du esku artean beti-danik Floren Nazabalek eta hemen-dik aurrera ere horrela jarraitukoduela azaltzen du, nahiz eta txapel-ketetatik at egon. Mundu honetansartu nahi duen edozein laguntze-ko prest agertzen da, garai bate-an besteak beste Sakanako aizko-

ra eskolan aritu zen eta oso oroi-tzapen onak dauzka garai harta-tik. “Nire bizitza aizkora izan daeta horrela jarraituko dut hemen-dik aurrera ere”. Familiak betida-nik bere ibilbidea gertutik jarrai-tu du eta oso ongi eraman duteladio Nazabalek. “Garaiaren arabe-

ra, batzuetan oso harro sentitu izandira eta beste batzuetan nirekinbatera ere sufritu izan dute”.Nafarroako Gobernuak abenduaren2an egindako ibilbide guztiagatikohorezko aipamena eman zion.Asko eskertzen du, bere apaltasu-na gauza guztien gainetik islatuz.

Omenaldiak eta familia

Etxarri Aranatz»

“Nire bizitza aizkora izanda eta horrela jarraitukodut hemendik aurrera ere”

EDUARDO SANTOS ITOIZ (PODEMOS)Gaur, abenduak 11, 17:30ean, Guaixen ON-LINE ELKARRIZKETA.Bidali zure galderak www.guaixe.eus bidez.

Page 4: 533 guaixe

Aurreko batean, señorito espai-niar bati entzun nion ezkerrekopolitikari bati buruz, gutxiespe-nez, Utopiaren ibiltari bat zela.Esaldi ederregia iruditu zitzai-dan, beste ñabardurarik gabe,aipatutako osbornetar, eskuin-dar, madrilzale eta bibidoreaksortua izateko.

‘Utopia’, berez, ou ‘ez’ + topo

‘lekua’, ‘ez den lekua’, hitzezhitz. Thomas More politikarihumanista ingelesaren fikzioan,jendarte baketsu bat bizi zenirla baten izena. Jendarte harkberdintasun ekonomikoa, elka-rrekiko balioak, eta denen ongianorberaren nahikeriaren gai-netik jartzen zuen. ThomasMoreren kritika zorrotza garai

hartako gizarteari.Harez geroztik bostehun urte

pasatu badira ere, bizi dugun sta-tu quo globalizatu honetan, han-hemengo irudiak gero eta larria-goak dira. Ardo botilari heltzendion gizonezko zarpail abaildua.Emakumezko etxegabetuarenaurpegi negartsu etsia. Amarenbular idorrari hurrupa ari den

haur ahularen ezina. Bonbaz hil-dako amaren gorpuaren ondoanizuturik ageri den seme-alabarennegar lazgarria. Irudi zoritxa-rrekoak, halaxekoak!

Halere, batzuek sinetsarazinahi digute horiek errealitatea-ren ezinbesteko irudi naturalakdirela, beren erosotasunarenadierazle. Baina, ez! Pertsona

horiek ez dira bizi duten egoe-raren errudunak. Ez, horieklukurreriaren biktimen irudiakdira, statu quoaren terrorismozuriaren biktimak.

Bizitza duinerako eskubideadutelako, utopia dira ametsak,elkartasuna eta irribarreak;horregatik, ez da iraina Utopia-ren ibiltaria izatea.

Guaixe • 2015eko abenduaren 114 iritzia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Utopiaren ibiltaria

Etxeraten, euskal preso eta ihes-lari politikoei ahotsa ematen die-gu, bizi duten errealitate gordi-na lau haizetara zabaldu eta haieneskubideen kontrako urraketaksalatzen ditugu. Paradoxikokilan horrek berak utzi gaitu pai-ratzen dugun egoera ekonomikolarrian, hain zuzen ere, ahotshori isilarazi eta legez kanponahi gaituztenek gure elkartea-ren eta senideen ekonomia itonahi baitute instituzioen diru-

laguntzak blokeatuz eta isunenbidez.

Gaur egun, elkartearen diru-itu-rri nagusia bazkideen kuota da,gehienbat preso eta iheslariensenide eta lagunek ordaintzendutena. Kontuan hartzen badu-gu hainbeste urtetako dispertsio-ak ekarri dien diru-galera izuga-rria, argi dago ezin zaiela esfor-tzu handiagorik eskatu. Beraz,Etxeraten jarduna ziurtatzeko,une honetan helburu nagusia

dirua biltzea da abian jarri dugunEtxerat Lagun kanpainaren bitar-tez. Hainbat bide dituzu Etxeratdiruz laguntzeko. Esku-orria on-line betez, berau inprimatu etaposta arruntaz bidaliz, edota [email protected] emaileanzein 646 02 88 84 telefonoan gure-kin harremanetan jarriz.

Dispertsioaren zama arintzekolaguntza guztiak eskergarriakbadira ere, argi dago dispertsio-aren kontrako irtenbiderik one-

na dispertsioaren amaiera dela.Abenduaren 10ean, Giza Eskubi-deen Nazioarteko Eguna zela-eta,Etxeratek giza kateak antolatuzituen Baionan, Gasteizen etaIruñean, Dispertsioari Stop lelo-arekin. Dispertsioari ezetz esate-ko beste aukera bat abenduaren20an izanen dugu hautestontzie-tan dispertsio politika sustenga-tzen duten alderdien kontrakobozka emanez. Eta urtarrilaren9an ere aukera paregabea izanen

dugu, Bilboko kaleetan, milakalagun elkartuz, dispertsioarenkontrako ahotsa ozen entzunaraz-teko.

Dispertsioaren kontra, ez gal-du aukera bakar bat ere!

Sakanako ETXERAT

Parisen gertatutakoa latza dela?Zalantzarik ez! Zer pentsa, eta zeraztertu eman diezaguke 8 pertso-nek egin dutenaren inguruan:arma zein lehergailuak hartu etaezagutzen ez duten jendea hil“Alláhu akbar” (Ala handia da)oihupean. Hori baino latzagoada “Sirian egiten diguzuena egin-go dizuegu” oihukatzea.

129 hildako eta 319 zauritutakoutzi zituen Pariseko atentatuak.Hori ez dago oso urrun “zibiliza-

turiko” lurraldeek Siria, Palesti-na, Irak, Afganistan, Nigeria…bezalako lurraldeetan egiten dugu-netik. Lurralde haietan, egunerohiltzen dira Paris bezalako 129 per-tsona. Errugabeak denak. Hau-rrak, gizonak, emakumeak… egu-nero hilak. Haien errua? Han bizi-tzea.

Zer egingo genuke Paris, Lon-dres edota Madrilen egunero 129gizaki hilko balira? Norainokoerantzuna emateko gai izango

ginateke? Petroliorik ez balegotarteko, berdin erantzungo genu-ke? Haien herriak babestu nahiditugu edota gupidarik gabemasakratzen ditugu? Ematen dumendeku erantzuna logikoa delahalakoetan, baina horrek ez duarazoa larritu besterik egiten.

Zer egin? Zaila da erantzuna.Agian zer ez egin jakitea, asko litza-teke. Izugarrikeria gelditu bai,baina horretarako zibilak , pertso-na errugabeak hil gabe. Nola

ordea? Horretarako gastatzen daba tonaka euro defentsan, ezta?

Eraginkortasun gehiago eskadiezaiegun egiteko hori dagokie-nei!!! Arma gehiago ez saldu, eztasortzea ere, bada beste bide bat.Gure hipokresiarekin bukatzeaden bezala. Halakoak egitekoarrazoiak, zentzuzkoak eta zen-tzugabeak dira.

Jar dezagun ba arreta arrazoizentzudunetan. Gure agintariekmendekua defendatzen badute,

demokraziaren izenean gainera,honek ez du irtenbiderik. Nor dahemen zarpaila? Parisko hiltzai-leak ala Siria bonbardatzen dute-nak?

Parisko atentatua kondenatzeabezalakoa behar du izan egune-ro ehundaka eta milaka errefu-xiatu sortzen dituen EkialdeErtaina kondenatzea.

Bego Zestau, SakanakoImmigrazio Zerbitzua

hara zer dien

Berdinak al dira Parisen eta Sirian hildakoak?

barrutik kanpora

Elkartasun aukerak

astekoa

Aingeru Mikeo

Page 5: 533 guaixe

sakanerria >>AGURRA UHARTEKO ESKOLAN: Isabel Bei-tiak erretiroa hartu eta abenduaren 2anutzi zuen Uharteko eskola. 31 urtez irakas-le eta 28tan zuzendari izan da. Eskolako

komunitateak omenaldi sorpresa egin zionagurreko egunean. Guraso Elkarteak etaudalak esker ona azaldu zioten.

Guaixe • 2015eko abenduaren 11 5

Urdiain» SAKANASAKANA

Oier Lakuntzak Barcos lehendakariaren eskutik jaso zuen saria. Utzitakoa

Nafarroako Egunaren ospakizunekitaldien barruan, Uxue BarkosBerruezo presidenteak aurtengoGazteria Sariak banatu zituen.Sarituei zuzenduz, Barkosek adie-razi zuen “balorearen, ahalegina-ren eta eskuzabaltasunaren erre-ferentzia zarete”. Izan ere, Gazte-ria Sariak saritutakoek egindakolanaren gizarte aitortza izan nahidute. Sarietako bat, Gazte Balioa,Oier Lakuntzak jaso du.

Nafarroako Gobernuak gogora-razi du urdiaindarrari 5 urterekinWolfran sindromea diagnostika-tu ziotela. Gaixotasun arraro etaendekapenezkoa, diabetesa ekarridio eta ikusmena, entzumena eta

usaimena kendu dizkio. Lakun-tzak Nafarroako UnibertsitateanKimika ikasi zuen, promoziokobigarren espediente onena lortuz.Euskal Herriko UnibertsitateanKimika Kuantikoa edo Teorikoeta Konputazionala ikasi zuen.UNEDen, berriz, Zientzia-Kazeta-ritzan eta Komunikazioan maste-rra. Bi urtez Kataluniako ZientziaIkerketako Institutuan doktore-tza ondorengo bi urteko ikasketakegin ditu. Euskalerria Irratiakozientzia arloko gaietan kolabora-tzailea, nazioarteko itzal handikoaldizkarietan Lakuntzaren artiku-luak argitaratu dituzte, eta bertso-laria da.

Lakuntzak Gazte Balioa saria jaso du

Generoa etakulturartekotasunalantzeko tailerrraOstegun goizean izanen da, Mank-enLakuntzako egoitzan. Astearteraarte eman daiteke izena

Sakanako Mankomunitateko Immi-grazio Zerbitzuak “Ni-reatik Gu-reara, elkartasuna eraikitzen“ tai-lerra antolatu du. Generoa etakulturartekotasuna izanen da lan-duko dena, hainbat galderari eran-tzuna emanez: genero kontuetannon nago ni? Nola ikusten dut nireburua? Gai horien inguruan bes-te kulturetako pertsonak nolaikusten ditut? Arlo horretan zeregiten dut? Zer hobetu nezake?Nola?Etorkinekin lanean ari diren gizar-te zerbitzuetako profesional, udallangile, ludotekari, gazte teknika-ri eta toki erakundeetako langile-ei zuzendutako prestakuntza saioada. Ostegunean, 9:30etik 13:30era,izanen da, Mank-en Lakuntzakoegoitzan eta Anafe fundazioakemanen du. Izen ematea astear-tera arte egin daiteke [email protected] helbidera idatziz(izen-abizenak, nortasun agiri zen-bakia, lanbidea eta mailaren berrieman).

Euskal Herriko 140 toki erakun-deetako euskara zerbitzuek susta-tzen dute Euskarazko ProduktuenKatalogoa, Sakanako Mankomu-nitatea barne. 18. edizioa karrika-ratu dute, 120.000 ale, Euskal Herriguztian barna banatu direnak.Katalogo berrituak gurasoendakoeta 12 urte bitarteko haur eta gaz-teendako ehunka erreferentziabiltzen ditu, eguberri garaia seme-alabei edo ingurukoei euskaraz-ko produktuak erosi eta oparitze-ko aukera paregabea dela kon-tuan izanda. Katalogoak zazpi sailditu: musika, liburuak, aldizka-riak, DVD filmak, jostailu eta joko-ak, komikiak eta gurasoendakoproduktuak.

www.katalogoa.eus web orriberrituan katalogoa urte guztiankontsultatu daiteke telefono mugi-korretatik, tabletetatik eta orde-nagailuetatik. Paperean jasotakoproduktuez aparte, merkatuanaurki daitezkeen euskarazko bes-te produktu asko agertzen dira.

Idazle, musikari, filmegileekinegindako elkarrizketak, haieninguruko albisteak, nobedadeak,iritziak, ikusi eta irakurtzekoaukera izango duzu webgune berri-tuan. Aukera dago, gainera, argi-taletxearen denda birtualera iris-teko produktuaren gainean klikeginez eta, nahi izatera, begiz jota-ko produktuaren erosketa etxetikegiteko. Argitaletxeek eurek egu-neratzen dute web gunea.

Euskaraz produktuakoparitzeko laguntzakatalogoa

Page 6: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 116 sakanerria

Ziordia» Etxarri Aranatz»

Altsasu»

Olatzagutia»

Gaztetxokoahornitzeko laguntza eskatu duteEtxarriko 12 eta 16 urte arteko gaz-teak Maixuen etxe zaharreko behe-ko solairuan euren txokoa dute. Las-tailaz geroztik martxan dago. Ikas-tola zaharreko patiotik sartzendira larunbatero eta igandero,17:30etik 21:30era. Hezitzaile gaz-te batek du egitasmoaren ardura,eta tarteka tailerrak eta ekimenadostuak eginen dira.Tokia bai, baina gaztetxoek hura jan-tzi eta hornitu beharra sentitu duteeta etxarriarrei laguntza eskatu die-te oraingoan: “etxean erabiltzen ezdituzuen gauzak baldin badituzue:sofak, mahaiak, aulkiak, besaulkiak,apalak, etxetresna txikiak, mahai jola-sak, aisialdirako egokia den edozergauza... jarri gurekin harremanetan.Berrerabili eginen ditugu, zalantza-rik gabe!”

HarremanetarakoUdaletxera hots egin, 948 460004, edo idatzi, [email protected]. Haiek arduratu-ko dira gauzak jasotzeaz.

Ziordian Santa Luzia eguna ospatzendute domekanErkuden Ruiz Barroso

Ziordian, gaur egun errepidea etaigerilekuak dauden tokian, SantaLuzia ermita zegoen. Abenduaren13an haren omenez erromeria egi-ten zuten. Santa Luzia ikusmena-ren eta jostunen zaindaria da etajostunentzako egun berezia zenabenduaren 13a. Ermita 1970ekohamarkadan eraitsi zutenean fes-ta galduz joan zen. Ziordiko Udalaberreskuratzeko lanak hasi ditu.

Begiak erretilu batean ditu San-ta Luziak irudian. Luzia kristau-tasuna hasi berriko martiri batzen. Sakrifizio moduan eskainibehar zutenean Luzia ezin izanzuten mugitu eta sorgina zela sala-tuta sutean hiltzera zigortu zuten.Baina Luzia ez zen erre. Hortaz,begiak kendu zizkioten eta Luziakbegirik gabe ikusten zuen. Ondo-rioz, Santa Luzia ikusmen arazo-ak dituzten eta harekin zerikusi-rik dituzten ogibideen zaindariada, besteak beste, jostunena. Zior-dian jostunek aspaldi ospatzenzuten haien zaindariaren eguna.Hala esan digute Kontxi Cerdanek,Juana Mari Mugikak, MaribelGonzalezek, Erkuden Izagirrek,Maria Jose Arresek, Gema Agirreketa Edurne Casasek.

Ermita handia, hotza eta ilunazen. Erretaula soila zen, sinplea,eta hainbat eserleku zahar zituen.Horrela gogoratzen dute Ziordikoemakume jostunen taldeak SantaLuzia ermita. Gazteak zirela erai-tsi zuten ermita, hortaz, SantaLuziaren egunaren ospakizunenoroitzapen gutxi dituzte. Istoriogehienak gurasoengandik jasodituzte jostun taldeko kideek.Ermitara erromeria egiten omenzuten, mezan irudia besarkatzekoeskaintzen zuten eta ondoren zor-tzikoa dantzatzen zuten. Alkateakdantzatu behar zuen zortzikoa,baina ez bazekien herriko dantza-riak dantzatzen zuten. Ondoren,herriko jostunak afaltzeko biltzen

ziren. Beste herrietatik jende askoetortzen zela gogoratzen dute ema-kumeek, Altsasutik eta Olaztitikgehien bat. Gehienak ikusmenarazoak zituztela azaldu dute, bai-ta jostunak joaten ziren ere. Orain-dik ere Santa Luzia egunean jen-dea Ziordira joaten da.

Festaren desagerpena1960ko hamarkadan trenbide-pasa-gunea kendu behar zen. Ondo-rioz, Ziordiko sarrera berria erai-ki behar zen. Udalak garaian zego-en leku naturalean jarri nahi zuen,baina Diputaziora diru-laguntzeneske joan zirenean han eginezgero diru-laguntzarik ez zela izan-go esan zieten. Hortaz, gaur egunsarrera dagoen tokian eraikitzea

erabaki zuten. Baina horretarakoSanta Luzia ermita eta Kalbarioabota behar zituzten.

“Bidea egiteko ez zen beharermita botatzea. Ez zuen trabarikegiten”, azaldu du Edurne CasasZiordiko Kultura zinegotziak.Ermitako harriak eta kanpando-rrea Zalduondora (Araba) eramanzituztela adierazi du. Gainera,gaur egun Ziordiko elizan gorde-tzen duten Santa Luziaren irudia

ez da benetakoa; Nafarroako Muse-oan omen dago originala.

1970eko hamarkadan bota zutenermita eta ermitarik gabe festa gal-tzen joan zen. Ermita bota izanapena handia izan zela esan duteZiordiko jostunek. Garai hartanharen garrantzia ez zutela ikusiazaldu dute, baina, gaur egun,atzera begira, “pena handia” daSanta Luzia eguna ermitan ezinospatzea.

Ziordiko Santa Luzia ermita 1971n zahar berritu zuten. Eraikin xumea zen etakanpai-horman Sta Lucia ora pro nobis, año 1786 idatzia irakur zitekeen.1797an gotzainak ermitako kontuetan 657 erreal eta 9 marabedi opatu zituen.600 erreal ematea eta gainontzekoak sor zitezkeen ohiko gastuak estaltzekoerabiltzea agindu zuen.

Egitaraua13:15ean Meza. 14:30ean Adinduen bazkaria, jubilatuelkartea.14:30ean Bazkaria, gaztetxean.(Baserritarrez jantzita). 16:30ean Macrearen bakarrizketa. 19:00etatik aurrera: Urbasa tabernanogi-torradak; Etxaleku tabernangaztaina erreak; Errekakartea elkarteantxokolate-jana izanen da eta, azkenik,gaztetxean sagardotan egositakotxorizoa. Trikitilari eta pandero-joleek eguneanzehar ariko dira.

Santa Luzia, jostunen zaindaria

Ziordiko joste taldean ari diren emakumeek ospakizunaren berri eman ziguten. Erkuden Ruiz Barroso

Ilbeltzaren 10era arte OlatzagutiakoSakanako Belenzaleen Egoitzan.Astelehenetik larunbatera18:00etatik 20:00etara. Domeketaneta jai-egunetan, 13:00etatik14:30era eta 17:30etik 20:30era.

Sakanako Belenzaleen Elkartekokideek dozena bat dioramaz osatu-tako jaiotza erakusketa du ikusgaibere egoitzan. Haietako batek Zior-diko kale batekin antza handia du.Katy Mayor, Javier Beunza, LuisBorrega, Jesus Mari Garmendia,Paco Sanz, Emeterio Galan eta Feli-pe Orabengoa izan dira jaiotzahoriek landu dituztenak. Apirilhasieran hasi ziren 14. erakusketaosatzen duten jaiotzak prestatzen.

Asteartean mustu zen erakus-keta eta elkarteko kideek handikHego Euskal Herriko 3.000 pertso-natik gora pasatzea espero dute.Valentziako eta Madrilgo bisita-riak ere hartuko dituzte. Bisita-riek aurreko urteko hiru jaiotza iku-siko ditu, baina elkarteko kideekeszenografia aldatu diete, itxuraberria eskainiz. Erakusketako aur-tengo berritasuna kortxoz eta gorol-dioz egindako jaiotza bat da. 12 edo13 urte ziren halako materialekinjaiotzarik egiten ez zutena.

Hain zuzen teknika horretan tre-batzeko elkartekideek aditu madril-dar batekin ikastaroa eginen dute

heldu den urtean. Ohi bezala, pores-pana lantzeko ikastaroa eskainikodu udaberrian elkarteak eta nahiduten sakandarrek izena ematekoaukera izanen dute. Elkarteko kideegiteko aukera, berriz, erakusketanizanen da. Gaur egun 48 dira. Elkar-tetik Olatzagutiako Udalak emanda-ko laguntza eskertu dute.

ZozketaErakusketara doazenek jaiotzabaten zozketarako txartelak eros-teko aukera izanen dute. Harenbidez, finantzatzen da elkartea.

Klinikako gimnasiohobetu daDantzaleku Sakana eta SociedadDeportiva Alsasuak 2.500 eurokoekarpena egin dute

Josefina Arregi klinika psikoge-riatrikoko gimnasioak abenduhasieratik tresna berria du. Harenbidez klinikan egonaldiak egitendituzten pertsonek hankak indar-tuko dituzte. Klinikako fisiotera-peuta Josu Alustizak esan duenez,“makina berriarekin klinikan arta-tzen ditugun gaixoen errehabili-tazioa hobetuko dugu, euren gai-tasun funtzionalak hobera eginenbaitu”.+www.guaixe.eus

Jaiotza ikusgarriak

Guztia prestatzen burubelarri ibili dira Sakanako Belenzaleen Elkartekoak.

Page 7: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 11 sakanerria 7

Altsasu»

SAKANA

SAKANA

Txartelarekinlandetxera edokanpineraBeleixeguaixe txartela hiruestablezimendutan erabili eta haienzigiluak jasota landa etxe edotakanpin baterako egonaldiak irabazidaitezke

Gaur egun Sakanako 80 establezi-mendutan baino gehiagotan lortudaitezke abantailak BeleixeGuaixetxartela erakutsita. Erosketa egite-rakoan deskontuak, kontsumizioa-ren zati bat opari jasotzea eta bes-telakoak dira establezimendu horiekeskaintzen dutena. Urte guztian.Eguberri aurretik txartela erabiltzendutenek, gainera, bi sari ederren zoz-keta batean sartzeko aukera izanendute: Nekatur, Euskadiko Nekazal-turismo eta Landetxeen elkartekokideren baten egoitzan edota Arta-zako kanpinean bi lagunendakoegonaldi bana. Zozketa horretan parte hartu nahidutenek Guaixe astekariaren lehenorrian argitaratu den iragarkia moz-tu behar dute (Guaixeren Twitter etaFacebook bidez ere zabaldu dira).Beleixeguaixe txartelarekin eroske-ta egiten dutenean establezimen-duko arduradunak bere zigilua jar-tzeko eskatu behar dute. Hiru zigi-lu lortu arte. Egindakoan txartelaBierrik fundazioaren bulegora eka-rri behar da (Altsasuko Foru plaza23, 1.), abenduaren 22a baino lehen.Izan ere, egun horretan, eguerdianzozketa eginen da. Beleixeguaixe txartela dutenei lehia-ketan parte hartzeko gonbitea luza-tu die Bierrik fundazioak. Sakananerosketak eginez ibarreko ekono-mia biziberritzen delako eta, aldiberean, herriak biziz betetzen dire-lako. Txartela ez dutenek, urtean 50euroko ekarpena eginez gero maki-na bat abantaila eskuratzeko auke-ra izanen dutela ere gogorarazi dutefundaziotik.

Estreinakoz Euskararen Egunean,abenduaren 3an, ekitaldia egin zenAltsasun. Eta beste urte batzueta-rako hazia izateko nahia adierazizen. Foru plazatik Zumalakarregiplazarainoko kalejira egin ondoren,han Altsasuko bertso eskolako Jose-ma Leitza, Aritz Goikoetxea, IdoiaGranizo eta Ekain Alegre bertso-tan aritu ziren. Musika lagun Ior-tia kultur parera joan ziren eta hanhainbat irakaslek, ikaslek eta herri-tarrek euskara gaia zuten euskalidazleen testuak irakurri zituzten.Elkartutakoen talde argazkia eginondoen egitaraua haurrendakozinema emanaldiarekin despedituzen arratsaldean.

Haizea Ramirez de Alda euska-ra zinegotziak azaldu zuenez, Eus-kararen Eguna ospakizunetik du,“euskararen gizarte erakundeeklan handia egiten dutelako euska-raren normalizazioaren alde”. Bai-na aldarrikapenetik ere, “euskara-ren konpromisoa eta sustapenaaldarrikatzeko eguna. Euskararennormalizazioa aldarrikatzekoa da”.

ErantzukizunaHizkuntzaren normalizazioanudalak erantzukizun zuzena due-la gogorarazi zuen zinegotziak:“zentzu horretan, Udalak konpro-

miso sendoak eta erabaki ausar-tak hartu behar ditu euskararenalde. Euskaldunon hizkuntza esku-bideak bermatu behar ditu, eus-kararen arnasguneak (espaziosozial euskaldunak) bultzatu etaindartu behar ditu, herritarren-gan euskararen aldeko jarreraksustatu, hiztun berriak lortzenlagundu, euskarazko aisia sortueta bermatu, eta abar”.

Urteko egun guztiak euskara-renak izan behar zutela nabar-

mendu zuen Ramirez de Aldak.Erdaldunek duten paper garran-tzitsua nabarmendu zuen. Eta gon-biteak luzatu zituen: “gonbida-tzen zaituztegu euskaraz bizitze-ko konpromisoa har tzera:dakienak edonon, edonorekin etaedonoiz erabiliz, erdipurdi dakie-nak euskara erabiliz eta hobetuz,eta ez dakienak euskara ikasiz”.

Egitaraua udaleko EuskaraBatzordearen lehen fruitua da,“izan ere, Euskararen Eguna egun

handia eta garrantzitsua da, gurehizkuntzaren eguna” esan du uda-leko euskara zinegotzi HaizeaRamirez de Aldak. Azaroan elkar-tu ziren lehenengoz ikastetxeeta-ko hainbat zuzendari, zenbait gura-so, beste hainbeste irakasle, eus-kaltzale, euskara zinegotziarekinbatera. Altsasuko Udalak euska-raren alorrean egin beharko luke-en lanean eragin eta elkarlaneanhainbat ekimen aurrera eramatenhasteko bidea izan zen.

Txartela erabiltzeak saria dauka.

Euskararen Egunean euskararen aldeko ekitaldi jendetsua hartu zuen Altsasuk.

Altsasun euskaraz bizitzeko nahia

Siadeco enpresak NafarroakoMendialdeko 12 eta 16 urte artekogaztetxoek eta haien gurasoek eus-kararekiko jarrera ikertzen ari da.Soziolinguistikako lan horrenemaitzak Iparraldeko EuskaraMankomunitateko, Baztango Uda-leko, Bortzirietako Euskara Man-komunitateko, Malerrekako Man-komunitateko eta Sakanako Man-komunitateko Euskara Zerbitzueihurrengo urteetarako plangintzakosatzeko baliagarri izanen zaizkie.

Diario de Navarra egunkariakatzo argitaratu zuenez, “inkesta-ren eduki politikoagatik eta abi-satu ez zaielako haserrea adiera-zi duten familiak daude”. Informa-zio horri erantzun nahi izan dio

Aitor Karasastorre Muguruzak,Sakanako Mankomunitateko pre-sidenteak, gainontzeko erakun-deen izenean Mank-ek administra-zio kudeaketa egin baitu.

EzaugarriakKarasatorrek azaldu duenez,inkestak bi maila ditu. “Lehenaikerketa kuantitatiboa da etahorren barne DBHko ikasmailaguztietako ikasleak inkestatudira”. Ikastetxe guztiei tokian toki-ko lehendakariaren gutuna hela-razi zaie ikerketaren nondik nora-koak azaltzeko. Galdetegia erebidali zaie ikastetxeei aldez aurre-tik. “Ikastetxe bakar batean ere ezda eragozpenik izan galdetegia

egiteko. Arazo bakarra egon da:Irurtzungo Atakondoa ikastetxepublikoko guraso batek eskatu dubere seme-alabari inkesta ez egi-tea, eta, gurasoen nahia errespe-tatu dugu”.

Mank-eko buruak gaineratudu galdetegia “ikerketa soziolin-guistikoetan erabiltzen den ohikogaldetegia da, Siadeco enpresakdiseinatua eta eremu horretakoeuskara teknikari guztien onespe-na duena”. Galdetegia anonimoadela azpimarratu du. Ikerketarenbigarren atalean eztabaida talde-ak, elkarrizketa sakonak eta bes-te egin behar dira. Karasatorre-ren arabera “Helburua da euska-raren erabileraz eta egoera

orokorraz dituzten iritziak jaso-tzea, eta nagusiki 10 urte bitarte-ko seme-alabak dituzten gurasoe-kin landuko da”.

Karasatorrek jakinarazi due-nez, “ikerketa soziolinguistikoakaurreko legegintzaldiko Nafarro-ako Gobernuaren diru-laguntzajaso du, euskara erabiltzeko etasustatzeko toki entitateendakodiru-laguntza deialdiarenbarruan, hain zuzen ere”. Inkes-ta egiteko ohiko prozedura erabi-li dela gaztigatu du. “Ez zaie hiru-garrenei baimenik eskatu toki-entitateek zein ikastetxeekautonomia dutelako gisa honeta-ko ikerketak egiteko”.+www.guaixe.eus

Karasatorre: inkesta hau egiteko ohiko prozedura erabili da

Page 8: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 118 sakanerria

Unanu»

SAKANA

SAKANA

Olatzagutia»

Altsasu»

Portlandenmagnesita egitekobaimena iraungiaHala jakinarazi zuen NafarroakoGobernuak azaroaren 27an, Cemen-tos Portland Valderrivasi (CPV) Ola-tzagutiko porlandegian magnesitaegiteko baimena iraungi zaiola.CPVk 2013ko agorrilean jaso zuenmagnesio oxidoa eta dolomia sin-terizatua ekoizteko proiekturakobaimena. Bi urte pasa eta enpresakmagnesita ekoizteko beharrezkolanak egin ez dituenez, baimena ber-tan behera gelditu da. Erabakiarenkontra alegazio epean gobernuakez zuen inolako oharrik jaso. Arrazoi beragatik, bi urte pasa etaproiektua aurrera eramateko lanakegin ez zirelako, Nafarroako Gober-nuak iraungitzat eta baliorik gabeutzi zuen CPVren hondakinak erre-tzeko baimena irailaren 16an.

Hirugaztandegirendakolau dominaIdiazabal jatorri izendapenarenbarruan dauden hiru gaztandegisakandarrek sariak lortu dituzteWorld Chesse Awards lehiaketan.Juananeko Gaztak (Arbizu) zila-rrezko bi domina eskuratu ditu. Bal-da, Artola y otros gaztandegiak(Beriain marka, Unanu) ere zilarrez-ko domina bat eskuratu zuen. LaVasconavarra enpresak (Vascona-varra marka, Olatzagutia), berriz,brontzezkoa eskuratu du. Munduko gazten sariketaren 28. edi-zioa Birminghamen jokatu zen igan-dean. Mundu guztiko 2.745 gaztalehiatu ziren eta Idiazabal jatorri izen-dapenak guztira 32 sari eskuratuzituen. “Gazten Oskarrak” den lehia-keta hori heldu den urtean Donos-tian jokatuko da.

Eguberri zuhaitzapiztuaAltsasuko Dendarien Elkarteak (ADE)eguberri garaia iragartzeko argiz-tatutako zuhaitz bat piztu zuenabenduaren 2an. Zuhaitza udale-txeko lorategiaren mutur bateandago ADEk ekitaldi horrekin egu-berri giroa sortu nahi du altsasua-rren artean, lan eta ekonomia arlo-an urteetako albiste txarrak une batezahazteko. Ekitaldiak jendetza era-karri zuen. ADEk txokolate beroabanatu zien eta haurren artean zoz-ketak egin zituen.

Andra Mari ikastola berria errea-litate bihurtuta. Halaxe ikusi zutenmakina bat sakandarrek azaroaren28an egindako irekiera ekitaldian.Ikastetxe berriko frontoian aterpehartuta egin zen ekitaldia. AndraMari ikastola posible egin duenkomunitate osoari eskainitakoaurreskuaren ondoren, zinta moz-tu eta eraikina goitik behera eza-gutzeko aukera izan zuten ekital-dira joandako guztiek.

4.000 metro karratu lau solai-rutan banatuta. Eraikinak 2 eta 12urte bitarteko 310 ikasle hartzenditu. DBHkoekin batera AndraMari ikastolan 426 ikasle ari dira.14 herrietakoak dira, HiriberritikIturmendira. Etorkizunean DBH-ko, Batxilergo edo Lanbide Hezi-ketako ikasketak hartzeko eraiki-nak jasotzea buruan dute AndraMarikoek.

HizlariakAndra Mari ikastolako presiden-te Uxue Lazkanok nabarmenduzuenez, “denon artean egin duguposible gaur mustu dugun eraiki-na. Atzoko eta gaurko guraso, lan-gile eta laguntzaile guztiek herria-rendako egina, herritik herrira”.Lazkanok adierazi zuenez, “eus-kararekin batera, konpetentziakoinarri dituen hezkuntza eredupropio eta aurrerakoia da” ikas-tolena; “auzolanean eta elkartasu-nean, hezkuntzan zein eguneroko-tasunaren gestioan oinarritua”.Auzolanak eta elkartasunak ikas-tolak iraunarazi duten baloreakdirela azpimarratu zuen Lazka-

nok; langileen profesionaltasunaeta inplikazioa ahaztu gabe. Denenekarpenekin “pedagogia erronkaberriei erantzuna emanen dieneraikina altxatu dugu”.

Ikastola hartzen duten udalenordezkari gisa Eneka Maiz Ulaia-rrek, Etxarri Aranazko alkateak,hartu zuen hitza. Ikastolako gura-so sortzaileen alaba eta ikasleohia, ikastolan irakasle izandakoada eta, gaur egun, ikastolako gura-so bada Maiz. Gurasoek egindakoauzolan amaigabeak gogora eka-rri zituen. “Bitartean, gu proiek-tu berritzaile, iraultzaile eta erral-doi bateko protagonistak ginen:euskarari, gure hizkuntzari, zego-kion tokia ematea”. Ikastolena“lan kooperatiboan, auzolaneaneta autogestioan” oinarritutakoproiektua dela azaldu zuen. Ikas-

tola berria “eduki eta mami berrizbetetzen segitu” behar dela gazti-gatu zuen eta udalak lagun izanendituztela gaineratu zuen.

Nafarroako Ikastolen Elkartekoburu Josu Reparazek Andra Mariikastolako irudia diren bost hosto-etan oinarrituta “Andra Mari ikas-tolaren egitekoak eta lan moduak”zerrendatu zituen: aniztasuna, iden-titatea, historia, elkartasuna, sor-mena, jasangarritasuna eta eralda-tzailea. Mustutze ekitaldia “etorki-zuneko erronken hasiera” zelaazaldu zuen Reparazek.

Euskal Herriko IkastolenElkarteko buru Koldo Tellitukikastolek hainbat arlotan aurreegin dituzten erronkak nabar-mendu zituen. “Ikastolok dugunbenetako gastuari aurre egitekofinantziazio publikoa oso labu-

rra” dela salatu zuen. “Konpromi-so, auzolan eta elkartasuna” ikas-tolek aurrera egiteko tresnak dire-la azaldu zuen. “Publikotasun kon-tze ptu ber ritzaile bataldarrikatzen dugu: hezkuntzazerbitzu publiko kontzeptua. Hauda, zerbitzuari lotutako publiko-tasuna”. Bi zutabeetan oinarri-tzen da kontzeptua: “izaera publi-koa izaera estataletik berezikoduena, herritik sortua eta herria-rendako”. Egungo sistemarenerroa gainditzeko eskaera eginzuen, “gure herriak eskatzen duenhezkuntza sistema propioari eran-tzuten ez diolako”.

Estebe PetrizanekAndra Mariikastolako komunitateak mustu-tzearekin sentitzen zuen pozaNafarroako gobernuak eta berakpartekatzen zutela adierazi zuen.Gobernuko ordezkariak Nafarro-ako ikastolen 50 urtemuga etaAndra Mari ikastolaren eraikina-ren mustutzea lotu zituen adieraz-teko “ikastolen bizitasunaren adie-razle” zirela. +www.guaixe.eus

Mugarriak

1969an sortu zen Andra Mariikastola Etxarri Aranatzen. Gero-ra, Arbizuko, Lakuntzako, Uhar-te Arakilgo eta Bakaikuko ikas-tola etorri ziren. Guztiak gauregungo Andra Mari ikastolan batuziren. 1989ko Nafarroa Oineze-ko etekinekin eskoletako irakas-leen etxeak zirenak ikastetxe gisaegokitu zituzten. 1996ko ikas-tolen festako irabaziekin erai-kina DBHrako egokitu zuten.2009an Nafarroa Oinez antola-tu zuten eta lortutako dirua erai-kin berrirako bideratuko zen.2013an ikastola berriaren lehenharria jarri zen.

Igandean, 12:00etan, Denok Batelkartean izanen den batzarreanunanuarrak parte hartzera deitudituzte

Unanuko untxi granjaren ondoan(Dorraorako errepide ertzean)eraikuntza eta eraiste hondakinakkudeatzeko instalazio gune bat

jartzeko proiektua aurkeztu da.Zenbait unanuarrek kezkaz har-tu dute egitasmoa: “plantak iba-rrera eta gure eguneroko bizimo-dura ekar ditzakeen ondorioenga-tik”. Gogorarazi dutenez, gauregun Ergoienan lurrari lotutakojarduerak lantzen dira: nekazari-

tza, artzaintza, beste abeltzaintza,nekazal turismoa…

Haien iritziz, “proiektua egingobalitz gure ibarrak eskaintzendituen lasaitasuna eta sosegua era-bat kaltetua gertatuko litzateke,kontuan hartuta proiektuak izanenlituzkeen ikus eta ingurumen ondo-

rioak. Gaur egun gure ibarra ingu-ruko eremuen landare-hauspoada”. Unanuar horiek argitu dute-nez, “ez dugu proiektua arbuia-tzen, haren kokapena baizik. Gureustez horrelako planta bat jartze-ko badira toki aproposagoak, indus-trialdeak esaterako”.

Eraikuntza hondakinen kudeaketa proiektuari buruzko batzarra deitu dute

Andra Mari ikastolaren historian mugarri berria

Jendetza bildu zen Andra Mari ikastola berriaren mustutze ekitaldian.

Page 9: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 11 sakanerria 9

Altsasu»

Olatzagutia»

Altsasu»

Egibil harrobia Lurraren historiageologikoaren “garrantzi bereziko”mugarri izendatu du UnescorenNazioarteko Geologia ZientzienBatasunak. Horren adierazle gisaurre-koloreko iltzea jarri zutenazaroaren 27an. Egibil harrobiakgeologoei Lurraren 4.600 milioiurteetako historiaren 5 milioi urtekotarte bat agerian uzten die.

Egibil harrobitik porlana egitekomarga edo tuparria ateratzen duCementos Portland Valderrivasenpresak. Harrobiaren ekialdeanerabiltzen ez den zati bat dago etahan sartu zuten Unescoren mendedagoen Nazioarteko Geologia Zien-tzien Batasunak (IUGS) bereizgarria,urre koloreko iltzea, ostiralean. Lurplaneta hainbat kapaz osatuta dagoeta Olatzagutiako bargako harrobian

bi kapen arteko banaketa puntuazehaztu zuten. Geologoendako orri-markatzaile bat jarri zuten. Edohaiek dioten moduan, sekzio edopuntu estratotipo orokor edo GSSPmodura egiaztatuta gelditu da.

Ikerlariek eremua behar beza-la aztertu ahal izateko Egibilkoharrobian gune bat prestatu da.Babes-hesiak, aparkalekua, sartze-ko bidea eta azalpen-taulak jarridira. Nafarroako Gobernuak etaEspainiako Geologia eta Meatzari-tzako Institutuak 17.000 bat euroinbertitu dituzte, eta haietatik, 9.950euro foru administrazioak jarriditu. Cementos Portland Valderri-vasek beharrezko laguntza ereeman du. +www.guaixe.eus

Zer gertatu da gaur?Geologiarendako egun handia dahau. Lurraren historiaren une bat,konkretuki, duela 86 milioi urteOlatzagutian kokatu dugu. Lurrak4.600 milioi urte ditu. Oso zaharrada. Geologook, elkar ulertzeko,denbora hori guztia hainbat kapi-tulutan banatzen dugu. Kapituluhoriek banatzen dira geologoekmunduko haitzetan, arroketanirakurri dezakegun gertaerenga-tik: espezien agerpena eta desa-gerpena, klima aldaketak… Planeta guztiko haitzetan gertae-raren bat atzematean kapitulu

baten bukaera eta hurrengoarenhasiera markatzeko balio du. Esa-terako, Olaztiko 86 milioi urtekoakapituluak banatzeko balio du. Horrela, poliki-poliki, geologia-denboraren taula osatzen da; izenarraroak dituen eta ikastetxeandenok ikasi duguna. Denbora tau-la horrek mendian isla du. Taulahorretan dauden kapitulu horiekguztiak, munduan nonbaiten de-

finituak daude. Horietako bat,Santoniarra, zehazki, Olatzagu-tian definitua izan da.

Munduko geologoendakoOlatzagutia mugarri nabarmenbatean bihurtu da?Erreferente bat da, dudarik gabe.Esaterako, 66 milioi urte dinosau-roak desagertu ziren. Dinosauroendesagerpenak balio digu esatekokretazeoa hemen bukatzen da etapaleogenoa hasten da. Kasu hone-tan, duela 86 milioi urte lehen aldizfosil mota bat agertzen da, inozera-mido konkretu bat. Mundu guztian, adin hori dutenhaitzetan, hori non ikusi daiteke-en bilatzen da. Eta horietan guz-tietan hoberena aukeratu beharda. Bozketa bidez aukeratzen daeta ondoren urre koloreko iltzeakokatzen da. Horrek esan nahi dugarai horretako haitzak ikertu

nahi dituzten munduko geologoguztiek aintzat hartu behar dute-la Olatzagutian ikusten dena.

Hemen itsas izarrak, maskorraketa beste ikusiko dituzte, ezta?Bai. Horrek esan nahi du Sakanaguztia itsasoko sedimentuz eginadagoela. Duela 100 milioi urtetik40 milioi urtera edo, Hemen ditu-gun haitzak itsastarrak dira: kare-harriak eta tupak. Fosil itsasta-rrez beteta daude. Horrek esannahi du Sakana, ia Euskal Herriguztia bezala, itsaso azpian zego-ela. Iberia eta Europa banatzenzuen itsasoa zen. Itsasoaren az-pian, poliki-poliki, sedimentuitsastarrak metatu ziren, fosilitsastarrekin batera. Gaur egunhemen ikusten direnak. Duela 40 milioi urte, gutxi gora-behera, Iberiak Europarekin talkaegin zuen eta sedimentu horiek

guztiak, kareharri bihurtuta, harribihurtuta, altxatu ziren eta gauregun ditugun mendi eder hauekeman zizkiguten.

Geologiako altxorra, beraz?Sakanan munduko lehen mailakoerreferente bat duzue.

Urbasa eta Zumaiako flischaadinkideak dira, ezta?Zumaian ikus daitezkeen haitzakduela 70 eta 50 milioi urte arteko-ak dira gutxi gorabehera. Garaihorretan euskal kostaldean ikusditzakegun flisch moduko haitzhoriek, kapa oso definituak dituz-tenak, horiek itsaso beraren az-pian baina sakonera handian sor-tu ziren. Itsaso berean, garai ber-dinean, sakonera gutxiago zutenplataformetan sortzen ari zirenkoralez egindako Urbasako gauregungo kareharriak.

Planetaren orri-markatzaile bat Olatzagutian

Bi gizonak kuxkurtuta dauden tokian sartu zuten urre koloreko iltzea. Goian, Stann Finney eta Manu Aierdi.

gertutik >>Asier Hilario

Euskal Kostaldea Geoparkekozientzia zuzendaria

Altsasuarrei larunbatean, 9:00etan,Altsasuko plazan momoxorro,sorgin eta bestelako pertsonaienmozorroz agertzeko deialdia eginzaie, Urbasan grabatu nahi denbideo batean parte hartzeko

Altsasuko Inauteri Batzordeakherriko ihoteko momotxorro, sor-gina eta beste pertsonaien mozorroa

duten altsasuarrei bihar egindakodeialdira agertzeko eskaera egin die.Batzordeak Bidelagun SakanakoTurismo Elkartearekin batera iho-teko pertsonaiak ageri diren bide-oa grabatu nahi du. Hitzordua9:00etan jarri dute Foru plazan, bai-na grabazioa Urbasan eginen da.

Bidelagun Sakanari buruzko bide-oa grabatzen ari da eta hartan Altsa-suko inauteriaren berri eman nahidu. Fitur moduko turismo azoke-tan ikusgai jarriko du.

Bestalde, dozena bat momotxo-rro kamara aurrean jarri zirenlarunbat arratsaldean. Mercenary

productions zinema konpainiafrantziarrak Tales of the windseriea egiten ari da. Lehen zatiaeuskal kulturari eta herri kiroleieskainia dago eta, horren barruan,momotxorroak agertuko dira. Cle-mente Bauvais eta Arthur Kersau-son zuzendariak grabazioa bainoegun batzuk lehenago grabazioaegiteko kokapen posibleak bisita-

tu zituzten (Murgil, Sorozarreta,Santa Lucia sakan, Maibelo, Dan-tzaleku, San Pedro eta Kostakosoi).Azkenean, larunbateko grabazioaKostakosoi dermioan egin zen. Biordu eta erdiko grabazioa izanzen eta batzordeko kideek jakina-razi digutenez, filmaziokoak “per-tsonaiaren eta inguruaren inda-rraz harrituta gelditu ziren”.

Laguntza TxakurrenLegearen ezagutzazabaltzen Horretan segitzen du Bocalan BiakBat fundazioak: legeak laguntzatxakurrei aitortzen dizkien eskubi-de eta betebeharrak ezagutarazten.Abenduaren 1ean Altsasuko 10 batdendari eta ostalari trebatu zituz-ten. Laguntza txakurra duten per-tsonak hartzeko konpromisoa har-tu zuten. Horren adierazle den ikurbat jasoko dute euren establezimen-duetan jartzeko. +www.guaixe.eus

Inauteri pertsonaiak kamara aurrera

Page 10: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 1110 sakanerria

Bartzelonan errausketaren aurka-ko eta zero zabor egitasmoarenaldeko II. Nazioarteko Topaketaegin zen azaroko azken astebu-ruan. 3 Mugak Batera (3MB) pla-taformako kideak ere han izanziren. 3MB-eko kideen iritziz“Nafarroako Hondakinen Kudea-keta Plan Integral berria egiten ariden garai honetan topaketan ezta-baidatutako guztia kontuan har-tu beharko litzateke”.

Topaketaren ondorietako bat,estatuak hondakin errausketazementu-fabriketara bideratzearenalde egiten ari direla da. Bi arrazoileudeke horren atzean. Batetik,errausketa planta eraikitzeak duenkostuaren arazoa saihesten da. Eta,bestetik, “herritarren erantzunaere apaltzea lortzen dute, oro harherritarrek jarduera honen arris-

kuaz ohartu arren, nahi gabe ereurte luzez ezagutu duten zementu-fabrika baten ekoizpenarekinnahasten dutelako”.

Ondorio gehiagoTopaketan “laborategitik aterata-ko kontzeptu berri” gisa definitudute “Hondakinetatik Eratorrita-ko Erregaia” (HEE) definizioa.Aurretik, “energia balorizazioa”eta beste kontzeptu batzuekin ger-tatu den bezala. “Hondakinak hon-dakin izateari utzi eta erregaibihurtzen direla esanez herrita-rrak lotsagabeki engainatu” nahidituztela salatu dute Batzelonanbildutakoek. Aldi berean, gaztiga-tu dute HEEn erkidegoen artekoeta nazioarteko hondakinen sale-rosketarako mugak gainditu egi-ten direla.

Bartzelonako topaketan zeu-den guztiak argi zuten errauske-ta ez dela konponbidea eta zerozabor sortzearen aldeko apustuaegin behar dela aldarrikatu dute.“Ekoizten den material orok bir-

ziklagarria behar luke eta horrekmaterialak berreskuratzean oina-rritutako ekonomia zirkularraindartuko luke”. Nazioartean zerozabor helburuak neurri handianlorgarriak direla egiaztatzen duten

esperientzia ugari daudela eregaztigatu dute. Ezartzen ari direnesperientzien artean zerrendatudituzte: ingurumen hezkuntza pro-gramak, gaikako hondakin bilke-ta, gai ez-birziklagarrien berdisei-nu industriala eta abar . Oharta-razi dutenez, “lortzen ari direnemaitzak ikusgarriak dira”.

Adostasuna lortu dute “honda-kin errausketa zigortuko duenlegeriaren alde egin beharra”dago-ela esatean. Horregatik gaixo-tzen direnen zainketa eta trata-menduek sortzen duten gastuaerrausketaren arduradunen gainjarri beharko liratekeela esan dute;“kutsatzen duenak benetan ordaindezala egiten duen kaltea”. Bes-talde, Hondakin PrebentziorakoLegea bultzatu beharra sumatudute. Han jasoa geratuko litzate-ke: ekoizlearen ardura sustatzea,erabilera bakarreko produktuenekoizpena debekatzea (plastikoz-ko poltsak, kafe kapsulak…), aha-lik eta hondakin gutxien sortzea…

Altsasu»

Olatzagutia»

Bakaiku»

3MBk Hondakinen Kudeaketa Plan Integralerako ideia sorta ekarri ditu Bartzelonatik

Batzarrean hainbat erakundeetako kideak elkartu ziren, sakandarrak barne.

Bakaikuarrendeklarazio hartzeasalatu du EH Bilduk Espainiako Auzitegi NazionalekoSantiago Pedraz epaileak deituta,Iruñeko Justizia Jauregitik Bakai-kuko alkateak, bi zinegotzik etahiru herritarrek bideo-konferen-tzia bidez deklaratu zuten abendua-ren batean. Guztiei “terrorismoarengoratzarrea” egitea leporatu die. EHBilduk “irmoki” salatu du “beste behin,eskubide zibil eta politikoak bor-txatu ditu Espainiako Estatuak”.

Abenduaren 20ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean.

Altsasu Memoria eragilea duelabi urte “herriko historia oroime-na egin eta bazterrean gelditu denhistoria azaleratzeko lanean” hasizen. Joan den urtean 1940 urtebitarteko Altsasuko historiariburuzko pasarteak azaleratu zituz-ten. Aurten, berriz, 1950 eta 1992bitarte jasotakoak ezagutarazidituzte; ekitaldi moduan garaga-rrilean eta erakusketan orain.

Abenduaren 20 bitartean egonenda erakusketa Iortia kultur gune-an. Aser Imazek azaldu digunez,“jendea etorri eta denbora hartu-ta ikusi, irakurri dezan nahi dugu.Baina erakusketa, batez ere, ekar-penak, zuzenketak eta kritikak jaso-tzeko egiten dugu”. Imazek gaine-ratu du pasa den urteko erakuske-tan hala izan zela, “denboragehiagorekin eta harreman gehia-gorekin, jendeak ekarpen handiakegiten ditu. Historia gehiago atera-

tzen dira eta horrela Altsasuko his-toria osatzen dugu”. Taldekideeiesan edo erakusketako liburuzurian egin daitezke ekarpenak.

Informazio asko jaso dute tal-deko kideek eta hura argazkiekinlagundutako testuekin, bildume-kin (diskoak, liburuak, txapak,aldizkariak eta festa egitarauak),bideo-proiekzioekin, Jose RamonUrtasunen koadroekin, hemerote-ka eta garaiko objektuekin (iturri,moto eta irrati zaharra, ikurriña-

dun balkoia, baserritar jantziak…)osatu dute. “Aretoan garai harta-ko giroa islatzen saiatu gara”.

Egutegia

Altsasu Memoriak 2016ko egu-tegia argitaratu du. Erakusketan9 eurotan dago salgai. Taldeakjasotako material guztia liburuedo DVD batean argitaratu nahiluke eta jasotako dirua horreta-ra bideratuko du.

AmiantoarekinkezkatutaGaur, 18:00etan, Altsasuko GureEtxea eraikinean bigarren hitzaldiaemanen du Jesus UzkudunIllarramendik, gaixotasunprofesionaletan adituak

Duela bi aste 45 bat pertsonaelkartu ziren Altsasuko Gure Etxeaeraikinean Jesus Uzkudun Illarra-mendi entzutera. Uzkudunek azal-du digunez, “jendeak interes han-dia azaldu zuen”. Izan ere, langileasko izan dira amiantoarekin ino-lako babesik gabe lan egin dute-nak. Produktu horrek eta bestehainbaten erabilpenak gaitz pro-fesionalak sortzen ditu. “Bainahots altuak sortutako gorreriaz erehitz egin genuen eta jendea harri-tuta gelditu zen”.

Elkartea sortu

Amiantoak kaltetutakoak bildukodituen elkarte bat sortu nahi luke-te Nafarroan. “Horretarako motortxiki bat behar da, gu laguntzekoprest gaude”. Duela bi asteko hitzal-diaren ondoren Nafarroan zerbait“mugitzeko aukera” ikusten du, “bisindikatuetako ordezkariak hanzeuden”.+www.guaixe.eus

LABek eraberritzeprozesuari ekin dioGizartea aldatu denez, eta gauregun langile mugimenduak biziduen egoeraren aurrean, LAB sin-dikatuak bere burua eraberritzeaezinbesteko jo du. Urte hasieran abia-razi zuen Birpentsatzen prozesua,langile mugimendua fase bat des-peditu dela uste baitute LABen. Sin-dikatua birpentsatzeko prozesua2017ko kongresura arte luzatukodute. Prozesu horretan afiliatuak etaLABekin batera mugimendu sozia-letan lanean hari den jendeak par-te hartuko du. Sakana eta Larraun-go LABek prozesuari hasiera ema-teko larunbatean tailerra eginen duEtxarri Aranazko kultur etxean,9:00etatik aurrera.

Hauteskunde agenda

Ione Belarra, Eduardo Santoseta Ainhoa Aznarez Abenduaren 11n, ostiralean,19:00etan Altsasuko Iortia kul-tur gunean. Podemos-Ahal Dugu.

SAKANA »

»

Altsasu Memoria bigarrenerakusketa zabalik

Ikusleek ekarpenak, kritikak eta zuzenketak egitea nahi dute antolatatzaileek.

Page 11: 533 guaixe

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Etxebizitza lursailarekin salgai EtxarriAranatzen. 4 gela, 2 komun, sukalde-egongela,garajea eta 130 metro karratuko lursaila.Interesatuek deitu 676 92 71 65 telefonora.

Pisua salgai Arbizun. 3 gela, komuna, egongelabeheko suarekin, estudio txiki bat. Bajera 40 m2 etatrastelekua 35 m2. 110.000 €. Tel 676 24 83 05.

LURSAILAK

SALGAI

497,01 m2ko lursaila salgai Olaztin.Mendiabide bidearen eta Erburua bidearen arteandago. Tel 948 24 38 09 eta 943 53 45 18.

Opatutakoak/ galdutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galdu-tako gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsaketa nezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak: 19.Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak, eraztunak,erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31. Arropak etaoinetakoak: 48. Bizikletak eta patinak: 10. Besteobjetu batzuk: 8. Etxeko giltzak eta ibilgailuak.

Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongizateabermatzen duen proiektu euskalduna. Harremaneta-rako 620 25 42 30 eta [email protected]

Altsasuko irakurle taldea. Abenduaren 16an,“El atentado”, Yasmina Khadra.

Odol-emaileak. Abenduaren 30ean, Irurtzunen,arratsaldez.

Arropa bilketa. Calais-eko errefuxiatuendako:mantak, lo zakuak, kanpin dendak, neguko arro-pa. Bilketa puntuak: Beheko Benta, 3 (Altsasu).Astelehenetik ostiralera 15:45tik 17:45era. Besteordutegiak: 660 89 05 45.

Sakanako Enpresarien Elkartea. Lan-merka-tuko bitartekotza eta orientabide zerbitzuaSakanako langabetuen enplegagarritasuna hobe-tzeko. Interesaturik bazaude elkarrizketa bat egi-teko, zatoz eta gurekin harremanetan jarri 94846 83 07 telefonoan. Doako zerbitzua da.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabetekolehenengo eta hirugarren asteazkenetan, 17:00etatik19:00etara etor zaitezke informazioa jasotzera, zalan-tzak argitzera, ekarpenak egitera...

Guaixe • 2015eko abenduaren 11 oharrak 11

Miguel Asurabarrena Urdaniz

Bere familiak bihotzez eskertzen ditu,bere heriotza dela eta,

jasotako maitasun adierazpenaketa doluminak.

FamiliaLakuntzan.

Felix IribarrenIribarren

«Franserena»

Bizitza zurekin konpartitzeko aukeraizan dugunon oroitzapenean geratzen zara.

Irañetako lagunak

Irañetan, 2015eko abenduaren 11n.

Felix IribarrenIribarren

Beti gure artean izango zaitugu.

Txapel Azpi Elkartea

Irañeta.

Eusebio Lazkoz RazkinIV. urteurrena

Gure ondotik joan zinen,baina ez gure bihotzetik.

Beti jarraituko duzu gurekin.

Maite zaitugu.

Emaztea, seme-alabak eta bilobak

Teresa Arregi Agirre(Fernando Mendiluzeren alarguna)

Iruñean hil zen, 2015eko azaroaren 30ean, 89 urte zituela.

Goian bego.

Zure senideak eta diren guztiak, eta ez izanik ere, daudenak

Altsasun, 2015eko abenduaren 1ean.

Jaiotzak

• Noemi Vaz Dos Santos,azaroaren20an Altsasun.• Ekia Miguel Sarasola,azaroaren23an Altsasun.• Ane Zabalza Aulestiarte,azaroaren 30ean Arbizun.• Aitor Alegria Piñas, abenduaren1ean Lakuntzan.

Ezkontzak

• Julen Razkin Flores eta OlaiaEzker Anaut, abenduaren 4anLakuntzan.

• Luis Uriarte Berastegi eta TeresaRazkin Iribarren, abenduaren5ean Olaztin.

Heriotzak

• Maria Larraza Inza, abenduaren3an Altsasun.• Marcelina Hernandez Castellano,abenduaren 3an Altsasun.• Migel Asurabarrena Urdaniz,abenduaren 5ean Lakuntzan.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Jesús Imaz Imaz

Eskerrik asko familiaren balioaulertarazteagatik.

Altsasun, 2015eko abenduaren 9an.

Felix Iribarren Iribarren

Felix, zartakoa jaso dugu gure artetik joatean,plazerra zen beti zurekin solas egitea,

fina, leiala, zintzoa.Galtze handia dugu barrenean.

Doluminik sentikorrenak etxekoei.

Irañetako zure semeen lagunak

NORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZbarne). Argazki bakoitzeko 3€. Lan eskaerak/eskain-tzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Page 12: 533 guaixe

Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txa-pelketako finalak azaroaren 29anjokatu ziren, Burunda pilotale-kuan. Ikastolako 46 ikaslek hartudute parte ikastolak pilota susta-tzeko antolatzen duen txapelketan.Finalean primerako giroa izanzen eta finalistek euren txapelaketa dominak pozik jaso zituzten.

kirola >>MENDIA

AZPEITIA-ERLO-ZESTOA: Iganderako Sa-kanako Mendizaleak taldeak antolatutakoibilbidea. Autobusa 7:00etan aterako da

Irurtzundik eta Sakanako herrietan gel-dialdiak egingo ditu. Izena emateko 63911 76 31 telefonora deitu

Iñigo Aritza Pilota Txapelketako finalistak, trofeo eta oroigarriekin.

Guaixe • 2015eko abenduaren 1112

Kiroldegia Pilota

Pilota

Iñigo Aritzako txapeldunak

Nafarroako Gobernuaren Kirol Merituaridomina jaso zuen Eduvigis Matak etaOhorezko Aipamena FlorenNazabalek eta Alex Mariñelarenak

Nafarroako Gobernuak urteroKirol Merituari Zilarrezko Domi-nak eta Ohorezko Aipamenak ema-ten ditu, kirolaren alorrean lanaegiten duten kirolariak eta susta-tzaileak omentzeko. Abenduaren2an egin zuten ekitaldia, Nafarro-ako Jauregian. Nafarroako presi-dente Uxue Barcos, Nafarroakoparlamentuko presidente AinhoaAznarez eta Nafarroako Kirol Ins-titutuko presidente Ruben Goñiizan ziren bertan.

Kirol Merituari errekonozi-mendua egiteko banatu diren 17dominen artean bat Sakanara eka-rri zuen Eduvigis Mata Leonek.Matak 33 urte daramatza Irurtzu-nen pilota sustatzen eta lan horriaitortza egin dio NafarroakoGobernuak. Bestalde, Nafarroakolau Ohorezko Aipamen eginzituen, horietako bi bi kirolarisakandarrei: aurten erretiroa har-tu duen Floren Nazabal Leitza aiz-kolari etxarriar handiari eta AlexMariñelarena Mutiloa pilotuari.

Uxue Barcos presidenteak

omendutako guztiak zorionduzituen, eta kirolari eskaini diotendenbora eta talentua aitortu zien.Floren Nazabali ohorezko izenda-pena “bere bizitza guztiari kirola-ri eskaini izateagatik” izan delaazaldu zuen presidenteak, “horrengurea den kirol bati, gainera”.Bestalde, Alex Mariñelarenari“ezbeharrak gainditzeko izanduen jarrera bikaina” aitortu zionBarcos presidenteak, “guztiok

harrotasunez bete gaituena”.2014ko otsailean Motoziklismo

Mundialeko Moto2 mailan aritze-ko Tech3 eskuderia frantziarrare-kin Paul Ricard zirkuituan entre-natzen ari zela istripu gogorra izanzuen Mariñelarenak. Medikuekgomendatuta motoan lehiatzeariutzi dio, lehian aritzeko ezgaitasu-na duela esan baitiote. Istripu txi-kiena izanda ere, horrek kaltelarriak eragin diezazkioke eta

horren aurrean motoziklismoautzi behar izan du. Bestalde, Naza-balek agur esan behar izan diobere ibilbideari, disko-herniak sor-tzen dizkion arazoengatik. Berepalmares zabalean Euskal Herri-ko maila nagusiko 6 txapela ditu,Nafarroako lehen mailako 9 txape-la, Nafarroako Bikotekako 8 txape-la, Banakako Urrezko Aizkolarien9 txapela eta Bikotekako UrrezkoAizkolarien 3 txapela.

Iñigo Aritza Pilota Txapelketako finalak:

LH 3: Hodei Ulaiar 7 – Aimar Igoa 18LH 4: Oier Mitxelena 9 – Patxi Azpeitia 18LH 5: Iker Agudelo 18 – Aimar Gracia 5LH 6: Araitz San Roman11 – Lander Peral 18DBH 1: Angel Vergara 18 – Jokin Senar 9DBH 2: Oier Berastegi 13 – Izadi Reparaz 18

Nazabal, Mariñelarena eta Mata omenduak

Omendutako guztiak, Nazabal, Mariñelarena eta Mata bertan direla, Barcos, Aznarez eta Goñirekin. Utzitakoa

BinakakoTxapelketako2. jardunaldiaEzkurdia-Barriola / Altuna III.a-Merino II.a (Gaur, Donostian,20:00etan, ETB1, ntb)Bengoetxea VI.a-Untoria / Iru-jo-Rezusta (Bihar, Iruñean,18:00etan, ETB1, ntb)Olaizola II.a-Urrutikoetxea/Artola-Albisu(Igandean, Urre-txun, 17:00etan. ETB1, ntb)Berasaluze II.a-Beroiz / Irriba-rria-Zubieta (Astelehenean,Tolosan, 16:30ean)

Ezkurdiak etaZubietak galduz ekindiote Binakakoari Binakako Txapelketako lehen jardu-naldia galdu egin zuten txapelketanari diren bi pilotari sakandarrek. Par-tida oso gogorrean, Ezkurdiak etaBarriolak ia irabazita zuten puntuaalperrik galtzen utzi zuten. 17 eta8ko errenta izan zuten bere alde, bai-na Artolak eta Albisuk partida irau-li zuten eta 21era berdindu zuten.Azken tantoan, Ezkurdiaren bolea txa-para joan zen eta lehen puntua lor-tu zuten Artolak eta Albisuk. Bestalde, 19 urteko Irribarriari etaAitor Zubietari 22 eta 17 irabazi zie-ten Irujok eta Rezustak. Hasiera bikai-na egin zuten irabazleek, 11 eta 4aurreratu baitziren, baina ondorengora egin zuten Irribarriak eta Zubie-tak eta partida parekatu zen. Gal-duta ere, pozik azaldu ziren. “Kon-denatu gaituzten hainbat akats eginditugu. Ez dugu puntua lortu bainatanto dezente egin ditugu eta sen-tsazio onekin goaz” azaldu zuen Iri-barriak. Asteburuan bigarren jardu-naldia dute jokoan.

Page 13: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 11 kirola 13

IL PADRINOA L T S A S U

Eguneko menuan txupitoadoan.

VALCARCEO L A Z T I

0´06 €ko deskontua litroko,erregai guzietan.

EDERNEILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z A30 €ko gastuarekin biboteadepilatzea doan. Ileapain-degiko zerbitzuekin, maki-laje ukitua doan.

GK%5eko deskontua argitalpeneta diseinu zerbitzuetan.

XAGUA L T S A S U

% 5eko deskontua, 30 €tikgorako erosketa eginez gero.

LIBURUNDAA L T S A S U

%5eko deskontua paperte-gian.

GOIKO LOREDENDAA L T S A S U

30 €tik gorako erosketetanlandare bat opari (Eskaintzaez metagarria).

MARI JOSEILEAPAINDEGIA

A R B I Z UGarbitu, moztu eta apaindu26 €.

FRUITIS FRUTA DENDAI R U R T Z U N

%10 eko deskontua fruitu tro-pikaletan.

EROSKI BIDAIAKA L T S A S U

%5eko beherapena, hiri hote-letako eta garraio hutsenerreserbak izan ezik. Eskain-tza ez metagarria.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Sakanako XVI. Xake Txapelketajokatuko da bihar Hiriberrin

Sakanako Mankomunitateakurtero abenduan antolatzen duxake txapelketa. Bihar jokatukoda Sakanako XVI. Xake Txapel-keta, larunbatarekin, Hiriberri-ko Txitera elkartean, goizeko10:00etatik hasita. Txapelketa,aldi berean, 1.800 ELO puntutikbeherako Nafarroako Txapelke-ta izanen da.

Txapelketaren metodologiaridagokionez, 20 minutuko 8 partida-ra jokatuko dira. Helduen mailaneta 16 urtez azpikoen mailan, lehe-nengo hirurek saria jasoko dute.

Aurreko urtean Arruazunjokatu zen Sakanako Xake Txa-pelketa. 23 xakelarik eman zutenizena. Gehienak Iruñerrikoakziren, baina gipuzkoarrak etagaliziar bat ere bazeuden tarte-an. Txapelduna Javier Cinza gali-ziarra izan zen (Orvina), MariaGoñi eta Javier Lasa xakelarienaurretik. Lau sakandar lehiatuziren eta Cesar Razkin etxarria-

rra izan zen onena, txapelketan8.a sailkatu eta gero. 16 urtezazpiko kategorian Ivan Iturral-de izan zen onena.

Igandean, 12:00etan, Etxarrenen

Urte bukaerako beste klasiko batSakanako Mankomunitateakantolatutako Sakanako HerriKirol Jardunaldia da. Igandeanospatuko da, 12:00etan, Etxarren-go Aranburu pilotalekuan. Anto-lakuntza lanetarako ArakilgoUdalaren eta Sakanako herrikirolarien laguntza izan duMank-ek.

Urtero moduan, Sakanako Aiz-kora Eskolako aizkolariak, Saka-nako aizkolariak, Sakanako harrijasotze eskolako kirolariak etaSakanako trontzalariak eta tira-tzaileak ariko dira. Ekitaldia Saka-nako eskoletan egindako lana era-kusteko erakusleiho aparta da,herri kirolari sakandarren arte-ko desafioez gozatzeko

Aurreko urteko jardunaldian

omenaldi beroa egin zieten Saka-nan herri kirolak eta bereziki aiz-kora sustatu duten 5 aizkolari bete-rano sakandarrei: aurreko urte-

an zendutako Jose Inazio “Axio”Floresi, Juanito Erdoziari, JuanMari Nazabali eta Manolo eta Jai-me Gorritiri.

Xakea

Herri kirolak

Pala

Sakanako Herri KirolJardunaldiaren txanda

Erdoziatarrak, hiru belaunaldi, aurreko urtean Bakaikun ospatutako jardunaldian.

Aurreko urtean Arruazuko ostatuan jokatu zen Sakanako Xake Txapelketa.

Xakearekin hitzordua

Izena ematekoBihar, Hiriberriko Txitera elkarte-an, goizeko 9:30etik aurrera (5 euro).

I. Gure Pilota PalaTorneoa. 2. jardunaldiaBenjaminak (larunbatean, 18:00etan)Eider-Julene / Auritze-OlaizHaizea-Maialen / Miren-AneHaurrak:Maddi-Maitena /Iraia-Ane SenosiainElorri-Irantzu / Uxue-Ane MendiolaKadeteak:Irati Saragueta-Dinora / Saioa-AroaUxue Biain-Irune Erro / Elai-Naroa OtxoaPromozio maila: Larunbatean, 19:00etan: Goiakoetxea-Lasa / Igoa-ArgainIgandean, 10:30ean: Arrizabala-ga-Parot / Otaegi-MaizaElite maila:Igandean, 10:30ean: Mendizabal-Irazustabarrena / Muneta-EtxanizAraiztegi-Bordagarai /Aristorena-Arrieta

I. Gure Pilota PalaTorneoa: 2. jardunaldia jokoan

Aurreko astean hasi zen Nafarroa-ko Pilota Federazioak SakanakoMankomunitateko Kirol Zerbitzua-ren, Gure Pilota klubaren eta Etxa-rri Aranazko eta Arbizuko udalenlaguntzarekin antolatutako Ema-kumeen I. Gure Pilota Sakanako PalaTorneoa. Benjamin, haur, kadete, pro-mozio eta elite mailatan jokatzenari da txapelketa. Asteburu hone-tan 2. jardunaldia dago jokoan.

I. jardunaldiko emaitzak:

Benjaminak (larunbatean, 18:00etan): Miren-Ane 10 / Eider-Julene 18

Auritze-Olaia 18 / Haizea-Maialen 8Haurrak:A taldea: Maddi-Maitena 15 / Luzia-June25

Promozio maila:Murillo-Gabirondo 30 / Goikoetxea-Lasa 23Murua-Ardanaz 12 / Arrizabalaga-Parot 30Elite maila:Garmendia-R. de Larramendi 30 /Mendizabal-Irazustabarrena 18Martin-Huizi 28 / Araiztegi-Bordagaray 30

Bakaikoa eta LasaNafarroakotxapeldunordeakNafarroako Senior Mailako PilotaTxapelketako finala galdu zutenetxarriarrek, Yoldi-Linzoainenkontra (22 eta 10)

Larunbatean Lehen Mailako Nafarro-ako Senior Mailako Pilota Txapelke-tako finalak jokatu ziren Iruñeko Labritpilotalekuan. Banakakoan Irurtzunklubeko Armendarizek 18 eta 3 ira-bazi zion Uharte Iruñeko Astiz, txa-pela Irurtzunera ekarriz.

Baina Binakakoan txapelak aldeegin zuen Sakanatik. Erreka klube-an dabiltzan Bakaikoari eta Lasari22 eta 10 irazi zieten Uharte Iruñe-ko Yoldik eta Linzoainek.

Peñas txapeldun

Bigarren mailan, buruz buruko txa-pela Altsasura etorri zen, Altsasu tal-deko Peñasek 18 eta 15 irabazi bai-tzion Bortziriak taldeko Elizalderi.Binakako txapela, aldiz, Bortzirie-tara joan zen, Errandoneak eta Mar-tinezek 22 eta 20 gailendu baitzi-tuzten Altsasuko Aiestaran eta Lasa.

Pilota

Page 14: 533 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 1114 kirola

Areto futbolaFutbola

Atletismoa

Sociedad Deportiva Alsasuakantolatutako egunean, Nafarroako18 urtez azpiko selekzioak etaAthleticek bina berdindu zuten

Emakumezkoen futbola sustatzekoegiten duen lanari jarraiki, Ema-kumezkoen Futbol Eguna antola-tu zuen Sociedad Deportiva Alsa-suak azaroaren 29an Dantzalekun.Eguraldiak ez zuen gehiegi lagun-du, baina euriaren gainetik giroberoa nagusitu zen Dantzalekun.

Lehenik eta behin, NafarroakoEmakumezkoen Futbol 8 mailako7. jardunaldiko partida jokatu zutenAltsasuk eta Ardoik. Altsasuko nes-kek sekulako lana egin zuten eta 9eta 0 irabazi zioten Ardoiri. IratiIgoa, Saioa Erdozia, Eider Vicenteeta Nerea Arellano izan ziren gole-gileak. Ondoren, emakumezkoen

futbolaren festa borobildu zuenpartidaren txanda iritsi zen. Nafa-rroako 18 urtez azpiko emakume-en selekzioak eta Athletic de Bil-bao B taldeak lagunarteko partidajokatu zuten. Partida bikaina eskai-ni zuten eta partida binako berdin-ketarekin despeditu zen.

Partida bukatzerakoan, Socie-dad Deportiva Alsasuak oroiga-rriak banatu zizkien bi taldeei, Lac-turale eta Frutas Zabalzak eskai-nitako produktuak, tartean.Nafarroako Kirol eta Gazteria Ins-titutuko zuzendari Ruben Goñik,Nafarroako Futbol Federaziokopresidente Rafael del Amok etaAltsasuko alkate Javier Ollokbanatu zituzten sariak. Eta Athe-ticeko neskek ere oparia ekarri

zuten Sociedad Deportiva Alsasua-rendako. Bukaeran, talde eta gon-bidatu guztiek argazkia atera zuten“Neskak ere futbolari” pankartaaurrean zutela.

142 korrikalarik hartu zuten parteZubeztia elkarteak astearteanantolatutako 35. Oinezko Lasterketa-32. Alberto Barricarte MemorialeanErkuden Ruiz Barroso

142 korrikalarik parte hartu zuten,asteartean, 32. Alberto Barricar-te memorialean (12,4 km). Zubez-tia elkartea oinezko lasterketaduela 35 urte antolatzen hasi zen,eta ondoren memorialaren izenagehitu zitzaion. Iaz baino korrika-lari gutxiagok parte hartu zutenlasterketan. Gizonezkoen arteanAntonio Etxeberria izan zen azka-rrena. Aldiz, Izaskun Beunza olaz-tiarra izan zen emakumezkoenazkarrena.

Lasterketa Zubeztia elkarte-tik, udaletxe parean, hasi zen,11:30etan. Herrian zehar eginda-ko zirkuituari 4 itzuli eman beharzioten korrikalariek. AntonioEtxeberria iruindarrak irabazizuen proba gizonezkoetan. Etxe-berria hirugarren bueltarenhasieran bakarrik gelditu zen etahorrela iraun zuen helmugaralehenengoa iritsi arte. 39 minutueta 17 segundo behar izan zituenlasterketa amaitzeko. Etxeberria-rentzat herri lasterketa hau “bere-zia” da, Altsasun lortu zuelakoNafarroako crosseko irabazleaizatea. Barricarte lasterketandagoen giro ona eskertu zuenEtxeberriak. Juanjo Igarzabaleklortu zuen bigarren postua. Las-terketa 40 minutu eta 3 segundo-tan egin zuen. Etxeberriarekin

hasierako biretan elkarrekin joanondoren, atzean gelditu zen. Hogeisegundo beranduago iritsi zenAngel Vazquez hirugarren sailka-tua (40:23).

Emakumezkoetan IzaskunBeunza olaztiarrak irabazi zuenlasterketa. Helmuga 48 minutueta 22 segundotan zeharkatu zuen.Bigarrena Itziar Andueza izanzen. 49 minutu eta 8 segundo beharizan zituen lasterketa amaitzeko.Amaia Insaustik osatu zuen podiu-ma, helmugara 51 minutu eta 3segundoko denborarekin sartueta gero.

45 sakandarSakandarrei dagokienez, 45 sakan-darrek osatu zuten proba. IzaskunBeunza izan zen lehen emakumesakandarra, eta Raul Audikanalehen gizonezkoa, helmugara 6.postuan sartu eta gero (41:46).

Sakanako Kopa IzaskunBeunzarendako eta SergioGarcia de EulaterendakoBarricarte Memorialak SakanakoAtletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariaerabaki zuen, aurretik jokatuta-ko Aitzkozar herri krosa, Ziordi-ko krosa, Ergoienako Bira eta

Sakanako Herri Lasterketarekinbatera. Izaskun Beunzak eta Ser-gio Garcia de Eulatek irabazi duteKopa.

Kimuen Futbol 8Topaketen 7. jardunaldiaIgandean, Altsasun11:00etan Dantzaleku – Medio-lanum11:00etan Sayas – Kaixo12:00etan: Sutegi – Lagun ArteaIgandean, Urdiainen12:00etan Urdiain – Tipi TapaAtsedena: Etxarri Aranatz

Emakumezkoen Futbol Egun ederra

Izaskun Beunza taldean joan zen ia ibilbide guztian. Erkuden Ruiz

Beunzak eta Etxeberriak irabazizuten Barricarte Memoriala

Sakandarrak 35. Oinezko Lasterketa-32.Alberto Barricarte Memorialean

Gizonezkoak1. Antonio Etxeberria (Iruñea) 39:176. Raul Audikana (Olaz.) 41:468. Sergio G. de Eulate (Alts.) 42:06

14. Fco. Javier Gomez (Alts.) 43:1418. Iban Gonzalez (Urd.) 43:5821. Javier Borrega (Alts.) 44:1925. Patxi Cano (Alts.) 45:1429. Juan Luis Maiza (Etx.) 45:2730. Juan Carlos Gomez (Alts.) 45:3031. Iñigo Tobar (Alts.) 45:4032. Egoitz Aldaz (Olaz.) 46:2136. Mikel Lakuntza (Alts.) 46:3537. Jose Ramon Ramirez (Alts.) 46:3740. Asier Palacios (Alts.) 47:2641. Isidro Asurabarrena (Alts.) 47:3942. Iñaki Alvaro (Alts.) 47:4444. Luis Areta (Lak.) 47:5348. Fernando Ganuza (Olaz.) 48:1554. Iker Flores (Urd.) 48:2755. Juantxo Azurmendi (Alts.) 48:2756. Martin Somocurcio (Alts.) 48:3157. Xabier Aierdi (Alts.) 48:3664. Asier Leiza (Arb.) 50:1966. Santi Agirre (Itur.) 50:2867. Alberto del Rio (Alts.) 50:2868. Ioseba Uribe (Alts.) 50:2869. Iñaki Otxoa de Eribe (Alts.) 50:2870. Jorge Iradi (Alts.) 50:3674. Ruben Cantero (Alts.) 50:5578. Aritz Etxeberria (Alts.) 51:0083. Joxeja Maiza (Etx.) 51:3486. Jesus Bengoetxea (Alts.) 51:4494. Borka Gonzalez 53:1396. Alberto Agirre (Alts.) 53:13

100. Aingeru Azazeta (Alts.) 53:44102. Jokin Bereziartu (Alts.) 54:30115. Ion Iturrioz (Alts.) 57:38119. Jorge Cambero (Urd.) 58:45120. Iñigo Sanchez (Alts.) 58:45121. Fco. Javier Garcia (Alts.) 59:46126. Jesus Sayas (Alts.) 1:03:03

Emakumezkoak53. Izaskun Beunza (Olaz.) 48:2290. Erkuden San Martin (Etx.) 52:2897. Ginesa Lopez 53:24

112. Maite Zabaleta (Etx.) 55:40122. Isabel Pozueta (Alts.) 1:00:15

Lehen mailako ligako3. postuari eustendio Magna GurpeakAspil Vidalen kontra bana berdinduzuen talde berdeak

Abenduaren 3an areto futbolekolehen mailako derbi nafarra jokatuzuten Magna Gurpea Xotak eta AspilVidalek, Anaitasuna betea zela. Par-tida oso lehiatua izan zen. 3. minu-tuan Dani Saldisek pase bikaina eginzion Eseverriri eta talde berdeko kapi-tainak gol ederra sartu zuen. Xotakederki estutu zuen Tuterako taldea,baina Eseverriren, Rafa Usinen, Araça-ren eta Roberto Martilen jaurtiketakez ziren sartu. Bigarren zatian Mag-nak hainbat jokaldi alperrik galduzituen, eta Aspil Vidaleko Luchok ber-dintzea lortu zuen. “Derbi ederra izan da, nafar guz-tien egunean jokatutakoa, eta osopolita izan da jokatzea, nahiz etairabaztea merezi izan” adierazizuen Roberto Martil irurtzundarrak.Sailkapen orokorrean Inter Movis-tar da lider (40 puntu). Magna Gur-pea Xota hirugarrena da (27 pun-tu), El Pozo laugarrenarekin pun-tutara berdinduta. Aste honetan atseden hartuko duligak. Magna Gurpeak hurrengoarerioa sailkapenean 10.a denPeñiscola RehabMedic izanen du.

Mendi lasterketak

Beraza bigarrenaL´Ardenya maratoianMendi lasterketen aurtengodenboraldiari maila bikainarekinesan dio agur uhartearrak

Jose Luis Beraza uhartearrak Giro-nako L Ardenya mendi maratoian par-te hartu du asteburuan. Pirinioetanjokatutako 42 km-ko lasterketanbikain aritu da Beraza. Ahmed ElQayed izan zen azkarrena (3:37:33),eta uhartearra bigarrena sartu zen,ia 16 minutura (3:54:22). “Lasterke-ta oso azkarra izan da eta gusturaaritu naiz. Nahiz eta nire entrena-menduak halakoak ez izan, ongibukatu dut proba” adierazi du uhar-tearrak. Aurtengo denboraldiari buka-era aparta eman dio Berazak.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa12. jardunaldia

Etxarri Aranatz 4 – Aurrera 3

Aibares 1 – Lagun Artea 0

San Donato zelaian jokatutako partidanAurrera 0 eta 2 aurreratu zen, bainaEtxarrik bikain erantzun zuen eta Xabatekbina berdindu zuen. Aurrerak hirugarrengola sartu zuen, baina Urkiak eta Saezekgaraipena eman zioten Etxarrirri.Oibarren, 1 eta 0 irabazi zion AibaresekLagun Arteari. Lakuntzarrak saiatu ziren,baina oibartarren defentsak euren aukeraguztiak zapuztu zituen.

Sailkapena >>1. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .27 p9. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .16 p

Asteburuko jardunaldiaUrroztarra – Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 16:30ean, Urrotzen)Lagun Artea – Infanzones

(Igandean, 15:30ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa12. jardunaldia

Altsasu 1 – Doneztebe 3

Gauzak ongi hasi ziren DantzalekunAltsasurendako, Iokinek talde gorriaaurreratu zuelako, baina Doneztebekatsedena baino lehen berdindu zuen.Bigarren zatiko nahasmenean beste bi golsartu zituen Doneztebek, 3 puntuak lortuz.

Sailkapena >>1. Lezkairu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34 p

13. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p

Asteburuko jardunaldiaAurrera Liedena – Altsasu

(Igandean, 15:30ean, Liedenan)

ELOMENDIKO TXAPELKETA2. faseko 1. jardunaldia. A multzoa

Bar Poukas 2 – Zaldua 1

Egiarreta 3 – Beriain 2

Bigarren faseko lehen jardunaldianZalduak galdu egin zuen eta Egiarretakirabazi.

Sailkapena >>1. Bar Mikel . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 p2. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 p7. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0 p

Asteburuko jardunaldiaZaldua – Unziti

Eneriz – Egiarreta

Futbola

Page 15: 533 guaixe

Hainbat rock musikari ezagunektaldearekin joko dute Iruñeanabenduaren 12an. Sarrerak agortu dira

Nafarroako Down SindromeaElkartearen 25. urteurrena-ren ospakizunen barruan,

elkarteko kide eta laguntzaileek osa-tutako Motxila 21 taldearen kon-tzertua antolatu dute. 10 urte ditutaldeak eta 25 bat musikarik eta kola-boratzailek osatzen dute; haien arte-an daude Aintzane (saxofoia) eta Ain-hoa Lizarraga(akorde-o i a )dorro-

barrak. Biharko kontzertuan Fito,Gari, Jesus Cifuentes (Celtas Cor-tos), Fermin Muguruza, El Drogas,Kutxi Romero eta Fermin Goñire-kin batera kantatuko dute. JavierCoronasek aurkeztuko du jaialdiberezia.

Bestalde, 2013ko agorrilean tal-deak Londonen egindako birarentestigantza jasotzen duen doku-mentala ostegunean, 20:00etan,Iruñeko Golem zineman aurkez-

tuko dute. Astebatez izanen

da ikusgai.

kultura >>NAFARROAKO KUTXA HIZKETA-GAI: Can, hemen ezda ezer gertatu liburua argitaratu du Joxerra Sena-rrek. Kazetaria astelehenean, 19:00etan, Etxarri Ara-nazko kultur etxean izanen da argibideak ematen.

Guaixe • 2015eko abenduaren 11 15

bazterretik

Jose Luis Asensio

Kawaii metal

Olentzero gertu etorriko da, etaarruntena berriro ere komikieninguruan gomendioak egitea izan-go litzateke, baina ezin izan dut.Japoniako kulturaren inguruandabiltzan zenbait bitxikeriaren berriizan dut, eta nola ez, zuei kontatubehar.Aspaldidanik dute ‘idol’ fenomenoaJaponian. Hau da, abeslari bat edomusika talde bat miretsi, eta beraienjarraitzaile amorratuak bihurtu.Erlijio baten moduko fasea pasabehar dutela dirudi. Noizbait, japo-niar guztiek honelako pertsonaiabat miretsi behar dutela esan nahidut, alegia. Kontzertuetara joan,‘merchandising’ guztia erosi, non

dabilen jakinda hara joan ikustekoaukera izateko...Musika abeslari famatu gehienakpop abeslariak dira. Erraz askoikasten diren kantak (likatsuak), dan-tza erraz eta xaloak… tira, askotanhemen entzun ditugun ‘Asereje’edo ‘Macarena’ abestietatik ez osourrun. Baina azken aldi honetan,fenomeno hau heavy musikarekinere nahastuz joan da, eta ‘kawaiimetal’ izeneko generoa indarrez iri-tsi zaigu globalizazioari esker. Metaledo musika estilo oraindik iluna-goak, janzkera viktoriarrez lagun-duta eta askotan frikismo arraro-enarekin nahastuta sortu egin dageneroa.Talde ugari izanda, batzuk serios-ki dabiltza musika landuz eta gene-

ro berri honekin lanean, hala nola'Band-maid', bost emakumez osa-tutako taldea, 2013. urtean jaio etagogoz dabiltzanak beraien janzke-ra viktoriarrekin musika polita egi-ten. Baina beste batzuk, arrakastalortu dezaketela ikusita, generoa ber-din izanda diru bila dabiltza, etabaita lortu ere. Ladybeard izan dai-teke talde frikiena, non Australia-tik iritsi zen borrokalari bat dugunprotagonista. Jakin, borrokalaribezala, gezurretako borroketan ari-tzen zela emakumez jantzita, etaospea izan ondoren, musikan eresaiatu da beste bi neskatxekin.Eta erdian, Ladybaby bezalako tal-deak daude, hiru emakumez osa-turiko talde komertziala, ‘idol’ feno-menoaren adibide argi bat. Hiru da

talde komertzialen zenbaki mira-garria, abeslari bat eta bi dantzarikoroak egiteko. Beraien letrak ereargi uzten dute beraien seriotasu-na. Beraien abesti famatuenak,‘GimiChoko!!!’ honela dio: Emaidazu txokolatea!Txokolate pixka bat jan dezaket? Baina nire pisuak pixka bat ardu-ratzen nau gaur egun. Berdin du, txokolatea. Pixka batjan dezaket?Baina itxaron... itxaron, itxaron,itxaronDena metal musika atzetik entzu-ten dela eta estetika ilun baina aldiberean xamur batez mozorrotuta.Kasu hauetan gehien harritzennauena, beraien bideoak ikustean,kontzertuetara doan jendearen joe-

ra da, hala ere. Zer esan nahi dudanulertzeko, ikusi behar. Gure ikuspuntutik, argi dago japo-niarrak erotuta daudela.

Arakilgo Udaleko KulturaZerbitzuak, Arakil Kultu-rak, antolatutako udaz-

keneko argazki lehiaketak badi-tu sarituak. Epaileek EduardoUharteren argazkiaren alde eginzuten. Hiriberriko Arizabaletikibarra lainopean dela, Gaztelu,Bizkai eta Elomendi ikus daitez-ke argazki horretan. 150 eurokosaria eskuratu du Uhartek. Herribozketa ere egin zen eta arakil-darrek Ander Otxoaren Gau itoa

izeneko argazkia aukeratu zuten.Errotzen ibai ondoan gaueanegindako argazki ikusgarria horiere. Lehiaketara 27 argazki aur-keztu ziren.

Sariak larunbatean banatuziren, agendako egun musikatua-ren barruan. Izan ere, lehenikArturo Kanpion abesbatzak Hiri-berriko elizan abestu zuen. Ondo-rengo otamenean egin zen saribanaketa eta Txitera elkartetik ate-ra gabe herri bazkaria izan zen.

Ostegunean, abenduaren 17an,9:30ean, Altsasuko Iortia kulturgunean idazlearen Hiru gutun Iruñetik(Pamiela, 2012) eta Emakumesugearen misterioa (Alberdania, 1993)liburuez ariko dira

Urtero moduan, SakanakoMankomunitateko Euska-ra Zerbitzuak eta AEK-ko

Itsasi euskaltegiak literatura sola-saldia antolatu dute. Euskaraz

idazten duen idazle baten obraaukeratu, hura irakurtzeko gon-bitea luzatu eta harekin elkartze-an idazlearen eta irakurlearenarteko iritzi eta inpresio trukeasustatu nahi du solasaldi horrek.Euskaltegiko ikasleak, Mintzaki-de programako kideak eta nahiduten sakandar guztiak daudePatxi Zubizarretarekin izanen densolasaldira gonbidatuta.

Musikarenhistoriarenerrepaso azkarra 24 sokarekinRyma, gitarra laukotea larunbatean,19:45ean Etxarri Aranazko GureAmetsa jubilatu elkartean, doan

RYMA gitarra laukotea RaquelPerezek, Yoana Canterok,

Mikel Auzmendik eta Ander Per-cazek osatzen dute. Bakoitzaren ize-naren lehen hizkiarekin osatu dutelaukotearen izena. Irailean sortuzen taldea, Auzmendik azaldu digu-nez, “gitarra klasikoko laukotera-ko errepertorio originalak etatranskripzioak jotzeko asmoz”.Lau gitarren eta haien 24 sokenlaguntzaz, Etxarri Aranatzen hain-bat estilotako musika joko dutebihar. Kontzertua musika histo-riaren eta estiloen errepaso motzeta azkar bat izanen dela iragarridigu gitarra-jole etxarriarrak. +www.guaixe.eus

Egitaraua

Vivaldi Sol Minorreko RV85Sonataren transkripzioa 3 mugi-mendutan: Andante Molto, Larg-hetto eta Allegro Anjel Unzu Señor Pascoal Andrew York Bantú Andrew York Quiccam

Larunbatean, 20:00etan, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan, Euskal Ekitaldien barruan

Aizpeak, Irurtzungo euskal-tzaleen topaguneak antola-tutako Euskal Ekitaldien

barruan Kinada taldeak kontzer-tua eskainiko du bihar. Txantreansortutako taldea 2013tik ari da esti-lo intimistako kantuak rockarekin

uztartzen; “kantu bakoitzean emai-tza desberdinak eskaintzen ditunahasketa horrek”. Oihanek (gita-rra eta koroak), Xubek (ahotsa), Gor-kak (bateria), eta Mirenek (gitarraeta koroak) osatzen dute taldea.+www.guaixe.eus

Arakilgo udazkenak badu bere argazkia

Patxi Zubizarretarekin bere biliburuz hizketatzeko gonbitea

Kinadazuzenean

Motxila 21en jaialdi handia

Page 16: 533 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko abenduak 11, ostirala • 2. aroa • 533. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 16.5. . . . . . . -1 . . . . . . . . .0.5Etxarri A. 14.9. . . . . . . -1.9 . . . . . . .0.7Altsasu 15 . . . . . . . . -3.5 . . . . . . .1.6Aralar 10.2 . . . . . . . 2.7 . . . . . . .3.9Urbasa 15 . . . . . . . . -3 . . . . . . . . .0.4

: eguraldiaasteko >>

Min: 4 Max: 12 Min: 3 Max: 11 Min: 4 Max: 10 Min: 5 Max: 9 Min: 6 Max: 11 Min: 7 Max: 12 Min: 7 Max: 12

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 8% euria: 5% euria: 5% euria: 15% euria: 20% euria: 20% euria: 25%

Bazkide sarituak1.- Pilar Irastorza

Arruabarrena(Hiriberri)

2.- Fermin GardeEtaio (Urdiain)

3.- Mari NievesJarones Santa (Altsasu)

4.- Manu AskargortaAgirre (Olazti)

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

11 18 25 2

1. Nola barneratu zinenargazkilaritzaren munduan?Txiki txikitatik izan dut gustukoa.Nire izebak nire lehen kameraelektronikoa eman zidan eta harezgeroztik leku guztietara eramandut. Pauso handiena izebak bereReflex zaharra oparitu zidaneaneman nuen. Beste argazki motabatzuk atera ditzakezu, fokoa alda-tu daiteke, eta beste aukera batzukematen dizkizu. Momentu horiniretzat oso garrantzitsua izanzen, argazkilaritza asko gustatzenzitzaidala konturatu nintzelako.Irudia beti gustatu izan zait, batezere zinema; txikitatik nire pasiohandienetako bat izan da.

2. Zein da gustuko duzunargazkilaritza mota?Hasiera batean paisaiak hartzennituen bakarrik, leku ederrak,loreak… ez duzu baimenik eska-tu behar argazki horiek ateratze-ko. Erretratu bat ateratzeko, adi-bidez, norbaiten baimena beharduzu, pertsona horrekin eseri etaargi mota bilatu, ezberdina da.Orain gustukoen dudana bat-bate-kotasuna da, kalean joan, irudi batikusi eta hori hartzea. Ez duzu iru-di bat bilatzen, bakarrik agertzendira argazki horiek. Erretratuakateratzea asko gustatzen zait, etabilakaera batez ere jendeari bai-mena eskatzean nabaritu dut.

3. Argazkilaritza zure lanbidebihurtzea gustatuko litzaizuke?Pila bat, hori oso ziur dudan zer-bait da. Oso zaila da, argazkilariasko daude munduan. Interneten

argazki ederrak egiten dituen jen-de asko topatzen duzu.

4. Ikaslea zara. Zein ikasketa?Ikusentzunezko Komunikazioa etaHispaniar Filologia egiten ari naizaldi berean. Zinema oso gustukodut, eta horrek bultzatu ninduenerabakia hartzera.

5. Zein izanen litzateke zureametsetako argazkia?Lekuak eskaintzen dizkizun auke-rak probestu behar dira. Ez dut askopentsatzen hartu nahi dudan argaz-kian, lekua bilatzen dut, baina gerohan bertan ez dakit inoiz zer ate-ra daitekeen. Munduko toki des-berdinetako argazki oso politakikusten ditut, eta horren bidezbidaiatzeko gogo handia sortzenzait, irudi bikainak hartu daitez-keelako. Finean, munduak ematendizu eskatzen duzun argazkia.

6. Zuk ateratako argazki kuttunik? New Yorkeko Central Station gel-toki ospetsuan beste garai bate-koa zirudien gizon bat zegoen.Kamera zahar bat zuen eskuan,eta argazkiak ateratzen zituendiruaren truke eta negatibo zaha-rrak banatzen zituen. Posizio bere-zia hartu zuen eta irrifarre egi-nez argazkia ateratzeko baimenaeman zidan. Argazki hori oso poli-ta da, baina batez ere une hori izanzen berezia.

7. Miresten duzun argazkilaririk?Cartier Bresson argazkilaria osoezaguna da, onenetarikoa eta berakasko jorratzen zuen bat-bateko

argazkilaritza. Bere argazkietan,ezagutzen duzun leku bat beste tokibat dirudi eta hori oso berezia iru-ditzen zait. Aurten ere Salgadoriburuzko dokumental bat agertu zeneta bere lana ere oso gustuko dut.

8. Nola erabaki zenuen Guaixekolehiaketan parte hartzea?Nire amak bultzatu ninduen par-te hartzera. Berak badaki egunosoa argazkiak ateratzen ibiltzennaizela eta animatu ninduen.

9. Aurkeztu eta irabazi. Zergatikaukeratu zenuen Miarritzekohondartzako argazkia?Hondartzan ibiltzen ari ginela,emakume bat ikusi nuen bertan,guardasola batekin irakurtzen arizen. Irudia bitxia iruditu zitzaidan,Euskal Herriko udak badakigubatzuetan oso eguzkitsuak ez dire-la izaten, eta argazki horrek horiislatzen zuen.

10. Zer sentitu zenuen lehiaketairabazi zenuenean?Asko, asko poztu nintzen. Izuga-rrizko ilusioa egin zidan eta gai-nera ez nuen espero.

11. Nola bizi izan duzu saria,Turkiako bidaia?Bizitzako esperientzia bereziene-tako bat izan da. Aste bat izan daeta kurtsoaren erdian, baina ezinhobea izan da bidaia. Oso herrial-de ezberdina da, kultura aldaketahandia ikusi dut, Islam kantuekinesnatzen zara eta joko handia ema-ten du horrek, batez ere argazkiakateratzeko.

>>11galdera

Mar Gonzalez Ruiz de Larramendi

Argazkilaria

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano