462 guaixe pdf

16
Ama-Lurra azoka igandean Etxarri Aranatzen 25 abeltzain eta nekazari- ren postuak, musika, herri kirolak, ganadu feria eta beste >>8 Iturmendi San Migel festak ospatzeko prest Gazte Asanbladaren egitarauarekin hasiko da festa gaur. Bihar egun handia >>8 SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 9, ostirala • 2. aldia • 462. zenbakia Etxeberriko frontoia festetarako estalita egotea nahi dute. Kontzejuak maiatza akaberarako eman nahi ditu lanak Zuhatzuko maistraren etxean konponketak Sakanerria >> 7 Sakanerria >> 7 Igor Flores San Juango Duatloiko txapelduna >>11 Ba da n on a uk e ra tu Olaztiko Maisuenea gaztetxeak 19 urte bete ditu Gaurko eta biharko egitaraua prestatu du Olaztiko Gazte Asanbladak Europa ekialdeko doinuak udaberri sasoirako Etxarri Ara- nazko abesba- tzak kontzer- tua emanen du igandean herriko elizan Musika eta bertsoa bat batean Oskar Estanga eta konpainia gaur Irurtzun- go kultur etxe- an, munduan barnako bidaia eskainiz Hamabost bertsolari neurtuko dira bihar Etxarrin Bertso Afari Txapelketako kanporaketak tabernetan dira eta finala gaztetxean >>8 >>13 >>3 >>3 Antzerki zikloa hasteko antzerkia antzerki barruan Larunbatean Altsasun En lo más crudo del crudo invierno antzezlana >>15

description

 

Transcript of 462 guaixe pdf

Page 1: 462 guaixe pdf

Ama-LurraazokaigandeanEtxarriAranatzen25 abeltzaineta nekazari-ren postuak,musika, herrikirolak, ganadu feriaeta beste

>>8

IturmendiSan Migel

festakospatzeko

prestGazte

Asanbladaren egitarauarekinhasiko da festa

gaur. Biharegun handia

>>8

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 9, ostirala • 2. aldia • 462. zenbakia

Etxeberriko frontoia festetarakoestalita egotea nahi dute.Kontzejuak maiatza akaberarakoeman nahi ditu lanak

Zuhatzukomaistraren etxeankonponketak

Sakanerria >> 7Sakanerria >> 7

Igor Flores San JuangoDuatloiko txapelduna >>11

Bada non aukeratu

OlaztikoMaisueneagaztetxeak19 urtebete dituGaurko etabiharko egitaraua prestatu du Olaztiko GazteAsanbladak

Europaekialdeko

doinuakudaberri

sasoirakoEtxarri Ara-

nazko abesba-tzak kontzer-

tua emanen duigandean

herriko elizan

Musikaeta

bertsoabat

batean Oskar Estangaeta konpainiagaur Irurtzun-go kultur etxe-an, munduanbarnako bidaiaeskainiz

Hamabostbertsolarineurtuko

dira biharEtxarrinBertso Afari

Txapelketakokanporaketak

tabernetandira eta finala

gaztetxean

>>8>>13

>>3>>3

AntzerkizikloahastekoantzerkiaantzerkibarruanLarunbateanAltsasun En lomás crudo delcrudo inviernoantzezlana

>>15

Page 2: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

MusikaMemo eta Ukatu. Maiatzaren 9an,

ostiralean, 23:30ean IturmendikoXimona gaztetxean.

The Allers. Maiatzaren 10ean,larunbatean, 23:00etan Altsasukogaztetxean.

Xaiko eta Ezinean. Maiatzaren10ean, larunbatean, 23:00etanOlatzagutiko Maisuenea gaztetxean.

DJ Bull. Maiatzaren 10ean,larunbatean, Etxarriko gaztetxeangauerditik aurrera.

Totus Tuus. Maiatzaren 11n,igandean, 19:00etan EtxarriAranazko elizan. Etxarri Aranazkoabesbatza.

Kontzertu erraldoia. Maiatzaren14an, asteazkenean, 17:00etanAltsasuko Zelandiko kiroldegian.Aralarko Mikel Donea eta Alaitzinstitutuetako ikasleak.

DantzaMe lo cantó Buenos Aires.Maiatzaren 10ean, larunbatean,20:00etan Olatzagutiko kulturetxean.

Auzokoak. Maiatzaren 11n,domekan, 17:00etan Olatzagutikokultur etxean. Traversé konpainia.

AntzerkiaEn lo más crudo del crudoinvierno. Maiatzaren 10ean,larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Incierto

Trouppe&Kromelch teatro.

Ipuin kontalariaIzenak izana. Maiatzaren 9an,ostiralean, 18:30ean Ziordikoliburutegian. Eneko Haritza ipuinkontalaria.

Proiekzioak Irurtzun telebistaren saioberriaren aurkezpena. Maiatzaren11n, igandean, 19:30ean IrurtzungoIratxo elkartean. Martina eta Loreizanen dira.

Mendi irteerakLizarrusti-Amezketa. Maiatzaren11n, igandean, 7:00etan. SakanakoMendizaleak.

Palomares. Maiatzaren 11n,domekan. AltsasukoMendigoizaleak.

Bizikleta irteerakAltsasu-Xabierko gaztelua.Maiatzaren 11n, domekan, 6:45eanAltsasuko Burunda klubekomendibizikleta sailarren bajeratik.118 km.

Ibilbideak Basaloreak ezagutzera.Maiatzaren 11n, igandean,10:00etan Irurtzungo Plazaolahoteletik. Gidaria: Felix ReyBakaikoa.

ErakusketakMargoak eta maketak. Maiatzaren10ean, goiz eta arratsaldez,Iturmendiko auzo gelan. AnaLarraza eta Jose Angel Galartza.

Pintura. Maiatzaren 10ean,larunbatean, 18:00etatik20:00etara eta maiatzaren 11n,igandean, 12:00etatik 14:00etaraeta 18:00etatik 20:00etara EtxarriAranazko kultur etxean. Ikastarokoirakasle eta ikasleak.

Literart. Maiatzaren 10ean, 11n,17an eta 18an larunbatean etadomekan 18:00etatik 20:00etaraOlatzagutiko kultur etxean.Burundako ikastolen arte proiektua.

Nazabal arte eskola. Maiatzaren15era arte. Astegunetan 18:30etik21:00etara eta domekan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean.

BertsolaritzaBat-batean. Mundukomusikarekin bertsotan.Maiatzaren 9an, ostiralean,22:00etan Irurtzungo kultur etxean.Oskar Estanga eta konpainia.

V. Bertso Afari Txapelketa.Maiatzaren 10ean, larunbatean,14:00etatik aurrera EtxarriAranatzen. Karrikestu elkartea.

Bestelakoak Gure Esku Dago (Burundakoaurkezpena). Maiatzaren 9an,ostiralean, 20:00etan Altsasukoplazan.

III. Amalur azoka. Maiatzaren 11n,igandean, 10:00etatik 14:00etaraEtxarri Aranazko plazan. EHNE etaBelardi.

Guaixe.net-eko komunitatearenaurkezpena. Maiatzaren 14an,asteazkenean, 18:30ean Irurtzungokultur etxean.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 9an, ostiralean,20:00etan Lakuntza, Arbizu etaEtxarri Aranazko plazetanelkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 11n, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Sakanako LangabetuenAsanblada. Maiatzaren 12an,astelehenean, 15:30ean AltsasukoGure Etxea eraikinean.

Asier GalarzaZubiriaZORIONAK potxolo!! 3 urtebeteko dituzu!! Handitzen,handitzen… Muxu asko fa-miliaren partez.

Lagun-Artea kimuakHorrela jarraitzea espero dugu.

ZORIONAKeta ESKERRIK ASKO. Entrenatzaileak.

Aitor LopezGaur 12 urte bete ditu-zu, ZORIONAK txa-peldun!! Zure familia-ren partez, asko maitezaitugu.

Arantza eta GaraziZORIONAK bikote!! Ilu-sio handiz eta gogor laneginez, azkenean lortuduzue. Bejondeizuela!!!

Olaztiko GaztetxeaMaiatzak 10, Maisueneak 19!!

ZORIONAK MAISUENEA! 19 urte bizirik!!!

Elene AnduezaZelaiaZORIONAK printzesa!! La-runbat honetan ospatukodugu zure urtebetetzea Li-zarragan. Oso ongi pasa zu-re ospakizunean, aitatxoeta amatxoren partez.

Markel SueskunHerreros13an urte bat beteko duzu,ZORIONAK zure arrebaLaiaren partez eta familiaguztiaren partez.

Elene AnduezaZelaiaOrain dela 6 urte, apirilaren29an, etorri zinen guen bi-zitzara, pottoka ederra! ZO-RIONAK Bakaiku eta Liza-rragako familiaren partez.

Maiatzak 9-15Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

NaroaZORIONAKetxekoprintzesari zure hiruga-rren urtebetetzean.Etxeko guztien partezmuxu haundi bat.

Page 3: 462 guaixe pdf

15 bertsolari neurtuko dira biharEtxarri Aranatzen

Bosgarren urtez Karrikestu elkar-teak Euskal Herriko Bertso Afa-ri Txapelketa (BAT) antolatu du.Euskal Herriko herrialde bakoi-tzeko bertsolari bana elkartu etaafal ondoren txapelketa jokatzeaizan da aurreko lau urteetakodinamika. Aurtengorako, ordea,Karrikestukoek, aurreko edizioe-tan parte hartu duten 21 bertsola-riak gonbidatu dituzte eta 15ekbaiezkoa eman dute. Hala, afariagiroko bertso-txapelketa zena,egun erdiko ospakizuna izaterapasa da.

Euskal Herriko Bertso AfariTxapelketako egitaraua 14:00etan

elkartean bertan eginen den baz-kariarekin abiatuko da. Mahaitikjaso eta, 17:00etatik aurrera, Etxa-rri Aranazko tabernetan barna ibi-liko dira bertsolariak, kanporake-tetan. Taberna bakoitzeko txapel-duna gauean gaztetxean jokatukoden finalera pasako da. Azkensaiorako hautaketa despedituondoren, Etxarri Aranazko Gaz-

te Asanbladak auzatea eskainikodu gaztetxean, 21:00etan. Gazteegoitzan, 22:30ean, finala jokatu-ko da. Eta hura despeditu ondo-ren, DJ Bull izanen da gaztetxe-an. Karrikestu elkarteari antola-kuntzan Nafarroako BertsozaleElkarteak, Etxarri Aranazko Uda-lak, Bierrik Fundazioak eta Gaz-te Asanbladak lagundu diote.

Zergatik sortu zen BAT?Karrikestu elkarteko kultura tal-deak bertsolari gazteendako sa-riketa bat antolatu nahi zuen. Hu-ra garatu eta nazio mailako ikus-pegia eman zitzaion eta lurraldeguztietatik bertsolariak ekartzeaerabaki zen. Urtero sei bertsolariizan ditugu, EAEko hiru, Iparrel-deko bat eta Nafarroako bi.

Txapeldunak errepikatu izandu, ezta?Irabazleakhurrengo urtean de-fendatu du txapela. Azken biakberak irabazi zituen. Bosgarrenedizioa zenez zerbait bereziaegin nahi izan dute, eta orain ar-te parte hartu duten guztiakgonbidatzea erabaki genuen.

Kanporaketak tabernetan,nola?Trikitilariekin batetik bestera jo-

anen gara eta bakoitzean, zoz-keta bidez, zeinek kantatuko du-ten erabakiko da. Hiruzpalauizanen dira eta ordu erdiko saioaeginen dute taberna bakoitzean.Sei tabernetako onenak gazte-txeko finalera joanen dira. Festamoduko bat izanen da eta fina-lera zein pasako den esatea ezda erraza. Zein bertsolari dau-den ikusita, ziurrenik maila one-ko finala izanen da.

Lanak? Eta epaileak?Tabernetako kanporaketetan bi-nakako gai batzuk eta bakarkapuntuak erantzutea. Ordu erdi-ko saioak. Finaleko lana guztizzehaztu gabe dago. Kanporake-tak epaitzen bi ariko dira etabeste hiru finala epaitzen.

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a 3

ezkaatza >>

Gaur, 22:00etan Irurtzungo kulturetxean, Oskar Estanga eta konpainia

Bi bertsolari eta hiru musikari igo-ko dira iluntzean eszenatokira Bat-batean. Munduko musikarekin ber-tsotan inprobisazio jaialdia eskain-tzeko. Oskar Estanga (bertsoak etagitarra) hasi zen emanaldiakeskaintzen baina duela urte batedo konpainiarekin ari da, bertsoeta musika inprobisatuaren fusio-an. Konpainia horretan daudeBeñart Artze (bateria), Manex Albi-ra (baxua), Migel Mari Elosegi,

Luze (bertsoak) eta Jorge Cordon(teklatua) irurtzundarra. Aspaldi-ko lagunak elkartu dira taldean etahaiekin aritzea luxua dela nabar-mendu du Estangak.

Estangak adierazi duenez, ber-tsoarekin eta musikarekin jolas-tuz, “naturalki” sortu zen Bat-batean proiektua. “Hitzekin etamusikarekin inprobisatuz sortu-tako emanaldi bat da”. Mundukohainbat erritmo oinarri hartutabertsotan aritzen dira, doinu eza-gun eta ez hain ezagunekin. Ber-

tsolariek hitzekin inprobisatzenduten moduan hala egiten dutemusikariek ere, jotzeko askatasu-naz gozatuz.

Konpainiako formatuarekinDonostiako azken Aste Nagusianmustu ziren. Bilboko Campos Eli-seos antzokia eta Atarrabiko elkar-te batetik pasa ondoren, Irurtzun-goa laugarren emanaldia izanen da.Bertsozaleek harrera ona egin dio-te egitasmoari, baina baita bertso-zaleak ez direnak, erritmo ezagunenairean inprobisazioa entzutean.

Munduko musiken erritmora inprobisatuz

Estangarekin batera oholtzan Jorge Cordon egonen da, teklatuarekin.

Aurten txapelketa ez da mahaiaren bueltan jokatuko, tabernetan baizik.

Irurtzun»

Etxarri Aranatz»

Bertso Afari Txapelketa baino gehiago

bertso ekitaldiak

Parte-hartzaileak

Eneko Lazkoz, Saioa Alkiza, OierLakuntza, Egoitz Gorosterrazu,Aimar Karrika, Beñat Gaztelu-mendi, Maddi Ane Txoperena,Arrate Illaro, Iñaki Viñaspre, OierArbina, Jone Uria, Xumai Murua,Julio Soto, Eneritz Zabaleta etaOdei Barroso.

gertutik >>Eneko Lazkoz

Antolatzaile eta parte-hartzilea

Page 4: 462 guaixe pdf

Iheslari baten motxilaGuaixe • 2014ko maiatzaren 9a4 iritzia

Bola bat eginik, txiklea, arroxkoloreko txiklea. Alboan, zinema-ko sarrera bat: “Full monty”,Golem Baiona, 9. ilara, 13 eserle-kua dio. Lehen muxu haren aurre-kari izandako papertxoa eta kolo-rantez disimulatutako petroleozatitxoa, besterik gabe. Hutsamemoriaz betea. Mahai gaineansan juan bezperan ateratakoargazki hura. A ze nolako piura.

Betiko lagunak besotik helduta,irrifartsu, katxiak eskuetan etablusa gerrian. Zer diren 18akbetetzea, eta mundua jateko adi-na gose izatea. Lagunak alboan,besterik ez da behar. Begirada jasoeta hantxe sekula jantzi gabekojertsea. Amonak tentuz etamimoz egina, kolore hori eta ber-dekoa. Baina nork jasan bizkareta besoetan sortzen zuen azku-

ra hura? Estalian garbigailuanbero-bero garbitu eta txiki-txikiatera zenean antzeztutako harri-dura keinua burura. Sekretu txi-ki bat. Itxi atea. Eskailerak behe-ra; 5.-ena eta 7.-ena ez zapaltzeahobe, goizeko ordu txikitan hel-du eta inork jakiterik nahi iza-nez gero behintzat. Pasilloan bar-na, eskubitara egongela eta ezke-rretara sukaldea. Tomateari gatza

eta azukre pixka bat bota beharomen zaio, eta “abajuari” bara-tzuri nahiz olio franko, ez omenzekien idazten eta mutilagunakeskutitzetan akats ortografikoakzuzentzen omen zizkion, fritoenmisterio bakarra masari bueltaketa bueltak ematea, prestamoaordaindu ahal izateko beltzeansaldu omen zituen arkume bi etatxipiroiak hurren egunean beti

hobeak. Horrela dira sukaldeak,beti kontu kontari. Sarrerakoatea istean etxekoak usaitzeko gaiez diren etxeko-usainaz da agur-tu. Etxetik kalera, kaletik herri-ra, herritik mundura. Nork dakinora? Badoa denak utzita. Biho-tza uzkurtua. Badoa, ez du besteaukerarik. Badoa joan nahi ezbadu ere. Badoa eta ez du atzerabegiratuko.

2008 urteaz geroztik, EuskalHerria pairatzen ari den krisia,krisi ekonomikotik haratago doa.Sakanak industria eta zerbitzue-tan bizi izan duen beherakadanabarmena izan da, EuskalHerrian bizitzen ari garen krisiekonomikoaren isla izanik.

Hala ere, Sakantzen Saretikharatago joan nahi dugu eta ego-era larri hau, krisi kultural edobaloreen krisi bat dela ere esate-az ausartzen gara. Beraz, geure

buruei askotan galdetzen diegungaldera pare baten inguruan pen-tsatzen jartzea eskatzen dizuegu:Zer da kultura? Zein dira nirebaloreak?

Hausnarketa bat egin ostean,gaur egungo tresna edota erre-minta berritzaileak, kasu hone-tan Internet-ek, zer dioen azter-tzen hasi gara. Bertan txosteninteresgarri bat aurkitu dugu etaPlog eta Bates (1980): CulturalAnthropology, Alfred A. Knopf

dioenaren inguruan erraparatudugu. Hauen esanetan, Kultura,“sinismen, balio, ohitura eta joka-bideen sistema bat da, gizarteakerabili zein konpartitzen duenaeta beraien arteko elkarrizkete-tan erabiltzen dena, belaunaldiz-belaunaldi ikaskuntzaren bideztransmititua.”

Kultura, azken finean, pertso-nek bere gizartearen baloreakeskuratzen dituzten prozesua da.Prozesu honetan erreparatu ezke-

ro, azken hamarkadetako gene-razio aldaketetan balore aldake-ta izugarriak gertatu dira. Mun-dua aldatzen doan einean, batzukbeharrezkoak izan dira, bainabeste batzuk aldiz, gizarte balo-reen garapenerako atzera pausoaizan dira.

Bizitzeko, lan egiteko edota ikas-teko ohitura eta jokabideak askoaldatu ditugu, batzutan onerakoeta beste batzutan txarrerako.Ikuspuntu honekin, gure ikuspe-

gi kritikoa plazarazi nahi dizue-gu eta gure apustua hurrengohilabeteetarako, balore hauekaldatzen hasteko, belaunaldiezberdinen arteko elkarguneakantolatzea izango da, belaunaldiz-belaunaldi ikaskuntza, ezagutzaeta esperientziak konpartitzekoeta sakandarron baloreak erai-kitzen jarraitzeko.

Gaur atzo baino hobe, bihargaur baino hobeto!Sakantzen Sarea

barrutik kanpora

Zer da kultura?

Zure bizitzaren amaiera nolakoaizango den pentsatu duzu noiz-bait? Badakizu zer ez duzun nahi?

Bada agiri bat, AurretiazkoBorondate Agiria, hau guztiabiltzen duena. Agiri horretanpertsona batek adierazi dezakezer osasun tratamendu nahiduen ala ez, zein zainketa jasogaixotasun zehatz baten ebolu-zioan, zer egin organoekin hil etagero… Gure zaintza planifikatudezakegu, noizbait kontutan har-tua izan dadin, gure borondateedo nahia adierazteko ahalme-na galtzen badugu (istripu edogaixotasun larri bategatik adi-bidez). Bertan jasotakoa, legea-ren barruan badago, derrigo-rrez bete behar dute medikuek,estatu mailako erregistro bate-an jasota geratzen da.

16 urte gorako edonork egindezake agiria (edozein unetanaldatu ere) hiru modu hauetakobatean: adinez nagusi diren hirulekukoren aurrean, notarioaurrean edo agirien erregistro-ko funtzionario baten aurrean.Egokia da ere ordezkari bat izen-datzea, pertsona horrek agiriaegin duenaren borondatea jakinbehar du eta medikuekin boze-ramaile izan.

Informazio gehiago jaso daite-ke osasun etxeetan, Osasunbide-ko web orrian eta baita IruñekoAmaia kalean dagoen OsasunLaguntzako Zerbitzuan ere. Badi-ra agiri eredu ezberdinak, weborri horretakoak, elizakoak, duin-tasunez hiltzearen aldeko talde-enak, bioetika batzordeena etaabar; lagungarria da agiri eredu

bat izatea baina bakoitzak nahieran molda edo bete dezake. Gureosasunean esateko gehiago dau-kagu pazienteen autonomia delaeta, baina agiri hau betetzeakhausnarketa sakona eskatzendigu. Sentsibilizatuago egon dai-tezke alorreko profesionalak, bai-na batez ere inguruan edo fami-lian norbait zaintzen aritu dire-nak, norbait sufritzen ikusidutenak.

Beraz, zure bizitzaren amaie-ran, osasun alorreko zure desio-ak kontuan izatea nahiko zenu-ke? Zure desio eta argibideakazaltzen badituzu beteko dira,beraz, pentsatu eta jasota utziAURRETIAZKO BORONDATEAGIRIAn. Zure ingurukoei eza-gutzera eman.Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

hara zer dien

Nola hil nahi dugu?

astekoa

Zoila Berastegi

gutunak

Gutun igorle anonimoariRakel Ausin eta Aitor Irigoien

Zenbait familiei gutun anonimo-ak bidali dizkien pertsonarizuzenduta dago gutun hau:

Ez kritikek, ez kontseiluek ezdute inolako baliorik anonima-tuan babestuta egiten direnean.Laguntzeko asmoa badu, aurpe-gia eman dezala eta harremane-tan jarri dadila.

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Atal honetan ahalik eta iritzi gehienek tokia izan dezaten 1.500 karaktere(espazioekin) baino gehiago duten gutunik EZ DA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun guztiak LABURTU eginen dira. Gutuneanizen-abizenak, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunak asteazkeneko goizeko hamarretarako egon behardira gurean; bestela, ez da aste horretan publikatuko. Guaixe aldizkariak ezdu bere gain hartzen derrigorrez, aldizkarian adierazitako esanen eta iri-tzien erantzukizunik.Zure iritzia helarazteko: Foruen plaza 23, 1 Altsasu; [email protected] 948 564 275 telefonoa.

Page 5: 462 guaixe pdf

sakanerria >>Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a 5

SAKANA

Hala ere, pasa den urteaneuskararen herrian euskarazbizitzeko makina bat trabaHizkuntza Eskubideen Behatokiak

Hizkuntza Eskubideen Egoera Eus-kal Herrian 2013 txostena aurkez-tu zuen herenegun Hizkuntz Esku-bideen Behatokiak. Garbiñe Petria-ti zuzendariak nabarmenduzuenez, “herritarrek egiten dutenlanari esker administrazioek urra-tsak ematea lor daitekeela ageriangeratu da”. Petriatik gaineratu zue-nez, “erakunde publiko zein priba-tuek hizkuntza-eskubideen ber-mea aintzat ez hartzearen ondorioz,herritarrak eskubidez gabeturikikusten du bere burua askotan”.

Behatokiaren txostenean jasodenez, pasa den urtean “Nafarroa-ko Gobernuaren jardunak ez dualdaketarik izan eta euskararen aur-kako jarrera izan du ezaugarri: eus-kaltegiak diru-laguntzarik gabe,euskarazko komunikabideak erediru laguntzarik gabe, udaletakoeuskara zerbitzuetarako diruanabarmen murriztuta…” Txoste-

nean ere jaso da foru administrazio-aren hizkuntza-eskubideen urrake-ta sistematikoa izan dela: “D eredua-ren hedapena oztopatzen segitzendu; liburutegietan, osasun-zerbi-tzuetan, epaitegietan, ez du Nafarro-ako Gobernuak euskarazko zerbi-tzurik bermatzen, ezta hizkuntza ofi-ziala den zonaldean ere”.

Sakana Osasun arloan Nafarroako Gober-nuak legeriaren aitortza eskasa ereez duela betetzen salatu du Beha-tokiak. Kontsultak euskaraz ezindirela pasa edo osasun etxeetakoadministrazio postuetan erdaldu-nak daudela. Eremu euskaldune-rako mediku eta erizain erdaldu-nak izendatu dituztela kexu azal-du da Behatokia. Eta ordezkoekinere gauza bera gertatzen dela azal-du du.

Emakumeen Arretarako Zen-troetako profesional bat bera ereeuskalduna ez dela eta kexuak jasodituzte Behatokian bai Arbizutik,

bai Etxarri Aranaztik. Behatokiakberak, bestalde galdetu du zerga-tik Etxarri Aranazko osasun etxe-ko lanpostuetan hizkuntza irizpi-deak zehaztuak dauden eta Irur-

tzungoan eta Altsasukoan ez. Herritarrengandik gertuen dau-

den administrazioak izanda, uda-lei buruzko hainbat ohar jaso dituz-te Behatokian. Tartean Sakanatik.

Behatokian kexu azaldu ziren Zior-diko Udalak gaztelania hutsez zer-bait bideratu edo argitaratzeagatik.Altsasuko Udalarekin ere kexu azal-du ziren herritarrak BerdintasunSaileko ikastaroetarako irakasleakkontratatzeko osatutako lan pol-tsan euskara meritu zelako eta ezezinbestekoa.

Bi kexen kontura Arakilgo Uda-lak Behatokiari jakinarazi zion ara-kildarren hizkuntza eskubideakbabesteko bi neurri hartu zituela.Batetik, udaletxean protokoloa eza-rri zutela herritarrek aukeratuta-ko hizkuntzan zerbitzua eman ahalizateko. Eta bestetik, NafarroakoGobernutik gaztelania hutsez jaso-takoa euskaraz ere eskatzea.

www.euskararentelefonoa.com Behatokiaren doaneko zerbitzua da. Hizkun-tza-eskubideen urraketei konponbidea ema-teko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahidu. Zerbitzua Euskal Herriko edozein herri-tarren eta elkarteren eskura dago, kexa edozoriontzeak jakinarazteko. Jasotakoarekin osa-tzen du urtero txostena Behatokiak.

Petriati: Herritarren inplikazioari etairmotasunari esker hartzen dira neurriak

Murgiako herritar batekin batera eman zituen azalpenak Petriatik. Utzitakoa

Page 6: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a6 sakanerria

SAKANA

Urdiain»

Altsasu»

Nafarroako OndarearenDefentsarako Plataformakeskatu du legea onartubezain pronto indarreansartzeko eta ez urte batgeroago

Espainiako Ministro Kontseiluakapirilaren 11n Hipoteka Legearenaurreproiektua aurkeztu zuen.Araudi zirriborroan jasotzen denaldaketetako bat 206. artikuluarenaldaketa da. Orain arte artzapez-pikuei fedatari publikoen ahalmenberak ematen zitzaien, eliza kato-likoa administrazio publikoen pareutziz. Konfesio horretako burueibere izenean hainbat ondasun jar-tzeko bidea ematen zien artikuluhorrek, baina aurreproiektuarenarabera aukera hori galduko lukeelizak, legea onartu eta urtera.

Nafarroako Ondarearen Defen-tsarako Plataformak lege aldake-ta ospatu beharreko albistetzat jodu, “arrazoi genuen, zazpi urtekolanaren ondoren gure aldarrika-penei kasu egin zaielako”. Halaadierazi zuten herenegun Platafor-maren izenean hiru alkatek: UnaiLakok (Agoitz), Kirio Gastearenak

(Atarrabia) eta Txiki Iriartek (Irur-tzun). Hirurek ere azaldu zute-nez, Europan elizak halako aban-tailak izatea ere ez zuten begi onezikusten eta PPk “gogo txarrez,atzera egin behar izan du”.

Plataformatik nabarmenduzuten 206. artikulu hori konstitu-zioaren kontrakoa dela. Legeaaldatzean elizaren eskubidea bere-hala indargabetzeko exijitu zuten,araudiaren zirriborroan urtebaten ondoren elizak eskubidehori galtzea aurreikusten baita.Plataformako atzoko prentsaurre-koan gogora ekarri zuten berekide diren zenbait udal eta kon-tzejuren borroka auzitegietaraheldu zela, “baina legea elizarekinbat egon da beti”. Aldi berean,oraindik plataformarekin bat eginez duten toki erakundeei batzekodeia egin zieten.

66Elizak bere izenean jarritakoSakanako ondasunak. Irañeta-ko epaia eta gero 67 dira. EtaNafarroan 1.088 izan dira.

Motzean

Etxerako egurloteak eskatzekoazken asteaGaur despedituko da AltsasukoUdalari etxerako egur loteak eska-tzeko epea. Iortia kukltur guneaneginen den zozketa baten bidez ema-nen dira 150 baso aprobetxamen-du horiek. Aurten lote horiek Gur-dilaz, Torretxiki eta Basoitxi para-jeetatik aterako dira eta bakoitza3.000 kilo ingurukoak izanen dira.Familia unitate bakoitzak egur lotebana besterik ezin izanen du eska-tu. Beti ere, erroldan hiru urtekoantzitasuna izan behar da eta Altsa-sun urteko bederatzi hilabete bizibehar da gutxienez. Eskatzaileekudal zergak ordainduak izan behar-ko dituzte. Lote bakoitzaren balioa20 eurokoa da.

Pintura kutxa etabankuen kontraAurreko ostegunean Altsasuko kutxaeta bankuen egoitzak pinturaz zikin-duta agertu ziren. Gehienetan kolo-rezko pintura mantxa txikiak bazi-ren ere, BBVAren kasua bestelakoazen, fatxada guztia pintura txurizestalia baitzegoen.

Bi sakandarEuropakoParlamentukohauteskundeetakozerrendetanBiak ere altsasuarrak dira eta EHBil-duren eta BNGren eta beste hain-bat alderdik osatu duten Los Pue-blos deciden zerrendan daude.Mikeldi Diaz Aldama 21. postua dagoeta 23. Esther Korres Bengoetxea-rendako da. Europako Parlamentu-rako hauteskundeak maiatzaren25ean izanen dira. 41 hautagaitzaaurkeztu dira parlamentuko 54 aul-kiak eskuratzeko lehiara.

ITBren saio berriaigandeanMartina eta Lore aurkezle saltsero-ak bertan direla, igandean, 19:30ean,Iratxo elkarteak Irurtzun Telebista-ren saio berri bat aurkeztuko da.Azken hilabetean Irurtzunen izandiren gertakari nabarmenenak biaurkezleen ikuspegitik ezagutzekoeta gozatzeko aukera izanen da etzi.

3,5 kilokoamuarrainaUrdiainenAnder Aguirrek arrantzatu du

Egunotan ohikoa da gure ibaietanarrantzaleen presentzia. Badirudi,gainera, neska-mutikoek arrantza-ra joateko zaletasuna berreskura-tzen ari direla. Urdiainen, eguneroarrantzatzera doa koadrila bat. Etabadirudi fruituak jasotzen ari dire-la. 13 urte dituen Ander Aguirre San-

tanok 3,5 kiloko amuarraina arran-tzatu zuen apiribilaren 5ean. Zorio-nak eta on egin!

Ibarrerako aurkezpena gaur,20:00etan eginen da Altsasun

Bakaiku eta Ziordia arteko herriei,Burunda ibarrari, 83. km dagokioGure Esku Dagok antolatu duengiza katean. Ekimen horrek gara-garrilaren 8an, igande eguerdiz,Durango eta Iruñea lotu nahi ditu,

123 km luzeko giza katea osatuz.Guztia erabakitze eskubidearenalde egiteko.

Ekimena Burundan aurkezte-ko eta burundarrak parte hartze-ra animatzeko gaur ekitaldia iza-nen da Altsasuko plazan. GureEsku Dago ekimeneko kide batek

beharrezko azalpenak emanenditu. Harekin batera ekitaldianCastillo Suarez, Enrike Zelaia,Zubiondo abesbatza eta fanfarreaariko dira. Gainera, garagarrila-ren 8rako entsegu moduan, bildu-takoen artean giza kate bat sortze-ko asmoa izanen da.

Altsasun katean parte hartze-ko txartela erosteko aukera iza-nen da. Eta parte ezin duenak 0km edo laguntza txartela izanendu eskura. Bestalde, aurreko osti-ralean Lakuntzan egin zutenGure Esku Dago ekimenaren aur-kezpena.

Gure Esku Dago burundarra

Pozik elizaren frankismo garaikopribilegio batekin bukatu delako

Madariaga, elizareninmatrikulazioeiburuzko jardunaldietan Nafar Ondarearen DefentsarenAldeko plataformak antolatutagaur hasiko dira eliza katolikoa-

ren inmatrikulazioei buruzko aurre-neko jardunaldiak. Hurrengo hiruostiraletan Iruñeko Gurutzeko ins-titutuan, 19:15ean, izanen dirasaioak, guztiak ere Mariano Ferre-rrek gidatuak. Gaur, jardunaldia zabaltzeko Ale-

jandro Torresek eta Antonio M.Rodriguezek hartuko dute hitza,zuzenbidearen ikuspegitik eliza-ren jabetze horiek aztertzeko.Moralaren ikuspegitik inmatriku-lazioen gaia landuko dute Gonza-lo Puente Ojedak eta Joxe Arre-

gik heldu den astean. Eta jardu-naldiak ixteko, maiatzaren 23an,Nafarroako Unibertsitate Publi-koko irakasle Juan Madariagaegiarretarra eta Joseba Asiron iza-nen dira historiaren ikuspegitik gaialanduko dutenak.

Elizak aurretik San Migel berri etaSan Pedro ermitak bere izeneanjarri zituela ikusita, Irañetako Uda-lak 2009ko otsailaren 18an herrisarreran dagoen San Gregoriokoermita bere izenean jarri zuen. Era-baki hori baliogabetzeko eskatuzeta parrokiaren jabetza onar zeza-la eskatuz elizak epaitegira jozuen. 2012ko maiatza akaberan

Iruñeko auzitegian elizari emanzioten arrazoia. Orduan artza-pezpikutzatik oharra zabalduzuten azalduz epaileak kontuanizan zituela Irañetako parrokia-ko kontu liburuak. Udalak hele-gitea aurkeztu zuen eta apirileanaurretik emandako epaia berre-tsi du auzitegiak, udala epaiketagastuak ordaintzera behartuz.

Irañetan kontrako epaia

Page 7: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a sakanerria 7

Etxeberri»

Arruazu»

Zuhatzu» Altsasu»

Lanak emateko kontratazio mahaiaaste honetan osatuko da

Etxeberriko Kontzejuko aurtengoaurrekontua ere frontoia estaltze-ko lanei begira egin dute. 11.410,76euro dira kontzejuak aurtengoaurreikusi duen aurrekontua.Javier Martija kontzeju-buruakargitu digunez, pasa den urteanziren frontoiko lanak egitekoak.“Baina arkitektoak gaztigatuzigun kontrakantxa aldean kota-rekin arazoak izan zitezkeela.

Baxu gelditzen zen eta euriarekinarazoak izan genitzakeela jakina-razi zigun”. Horregatik, lanenproiektua aldatu behar izan zuten.

Martijak esan digunez, astehonetan lanak emateko kontrata-zio mahaia eratuko dute eta iba-rreko zenbait enpresari gonbitealuzatuko diete. Bi aste izanen dituz-te proposamenak aurkezteko etamaiatza akaberan erabakiko dukontzejuak zeini eman lanak.“Obra erraza da baina egurrak

hilabete beharko du lehortzeko.Hiru hilabetetan egina egonendela espero dugu, festetarako”,esan digu kontzeju buruak.

FinantziazioaEtxeberriko frontoia estaltzekolanek 90.000 euroko aurrekontuadute. Arakilgo Udalak heren batordainduko du 28.000 euroko diru-laguntza baten bidez. Gainontzekoa,Etxeberriko Kontzejuaren bizkargeldituko da. Horretarako kontze-juak bere bi pisuetako bat saldu diohan hiru urtez alokatua bizi zen per-tsonari. Horrela, aurrekontuarenheren bat estali du kontzejuak etabeste herena bere diruzaintzakosoberakinarekin ordainduko du.

Udan lanak egin eta udazkenerakoalokatu nahi du kontzejuak

Aurtengo aurrekontua maistra-ren etxea zena konpontzera bide-ratua du Zuhatzuko kontzejuak.11.410,79 euro dira aurten kontze-juak erabiliko duen aurrekontua.Bere buru Zuriñe Ormaetxeakesan digunez, “eraikinaren barru-ko aldea konponduko dugu, bero-gailua, leihoak eta beste berri-tuz”. Ormaetxeak azaldu digunez,etxebizitzak bi solairu ditu etabakoitzeko 180 metro karratu. Lur-saila ere badu.

Lanak garagarrila hasieranhastea espero du Ormaetxeak etabizpahiru hilabeteren bueltandespedituta e gotea. Lanek43.649,39 euroko aurrekontua iza-nen dute (BEZ kanpo). ArakilgoUdalak emandako diru-laguntza-rekin eta kontzejuak diruzain-tzan duen diruarekin erdi banaordainduko dute lana. “Gureasmoa etxea alokatzea da, kontze-juak diru-sarrera bat izan dezan”esan digu Ormaetxeak. Udazke-nerako alokatua izatea esperodute.

Albi gaztaIdiazabalen sarituaIgandean 17. Gazta eguna hartu zuenIdiazabalek. Jendetza bildu zen Goie-rriko herrian eta haietako 136k emanzuten izena gaztak dastatu eta epai-le gisa aritzeko. Eta herritar horiekizan ziren euren botoekin gazta one-naren saria Mutrikuko Goienetxebaserriko Arno gaztari saria eman zio-tenak. Arruazuko Albi gaztandegia lau-garren izan zen. Arbazuarrak, gaine-ra, ongien edertutako postuen lehia-ketan bosgarren izan ziren.

Maisuaren etxearen barruko aldea konponduko du kontzejuak.

Festetan frontoian egindako herri kirol probetako bat. Artxiboa

Maistraren etxeaalokatzeko egokituko da

Larunbaterako egun osokoegitaraua prestatu dute

Sakanako herri eskolen festarenlaugarren edizioa izanen da bihar-koa. Antolakuntzan aritu denEdurne Ruizek azaldu digunez,eskoletako guraso elkarteak Sor-tzenekin harremanetan hasi zireneta handik sortu zen festa. “Esko-la guztien arteko batasuna berma-tu eta indartu nahi genuen festasortzean”. Elkarlan eta harremanhori hilero Sortzenekin egitendituzten bileretan indartzen daeta bihar festa giroa gehituko da.Harreman horiek eta eskola herri-tartzeko modua izanen baita bihar-ko ospakizuna.

Sakana Herri Eskolekin Sor-tzen leloa du biharko ospakizunak.Ruizek gaineratu digunez, herriakbizirik mantentzeko eskolekgarrantzia dute. Nabarmendu duikastetxeak euskararendakoarnas-gune direla ere.

HandituOrain arteko guztietan goiz par-teko egitaraua izan da. AurtenZelandi eskolari zegokion antola-kuntza eta antolakuntzaren ardu-ra makina bat emakumek hartuzuten. Altsasuko kultur eragileenaldetik erantzun aparta jaso zuteneta horrek bultzatu zituen goiz par-

teko ospakizuna antolatzetik egunosokoa antolatzera. Eskola kale-ra ateratzeko ikastetxe bakoitzak

bere tailerra antolatuko du. Horre-la denen presentzia ziurtatzen daeta haien lanak erakusten.

Egitaraua10:00etan Diana. Burundar txistulariak.Foru plazan11:00etan Hasiera ekitaldia. (Aurkezpe-na, txalaparta, dantzak, bertsoak...).11:30ean Eskuetan Flash-move-a(Eskola guztietan landutakoa).12:00etan Herri eskoletako tailerrak.12:00etan Hamaiketakoa. Gure etxeakobarran.12:00etan Haize Berriak bandarenkalejira.12:00etan Etxarriko Herri Eskolakozankoak.13:30ean Momotxorroen dantza etaHaize Berriak bandaren fusioa.14:30ean Herri bazkaria.

16:00etan Altsasuko fanfarreabazkalondoa alaitzeko.16:00etan Pailazoak.18:00etan Altsasuko buruhandiak etaerraldoiak. Altsasuko gaiteroak.19:00etan Herri poteoa.

Zubeztia gunea13:00etan Inauterietako batzordearenikuskizuna.16:00etan Puzgarriak.

Otai gunea 17:00etan Zirko ikuskizuna. Alain.

Oharrak: Egunean zehar barra jarrikodugu. Eguraldi txarra eginez gero, frontoianeta Iortia kultur etxean egongo gara.

Altsasuk hartuko du Sakanakoherri eskolen festa

Arbizuri hartuko dio lekukoa Altsasuk eta berriro jendetza elkartuko da.

Festetarako frontoiaestalita nahi dute

Page 8: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a8 sakanerria

irurtzun» Etxarri Aranatz»

Iturmendi» Olatzagutia» Irurtzun»

Asteazkeneko saio praktikoan weborriko Komunitatean parte hartzekoeman beharreko pausoakerakutsiko dira

Abenduan berritu zuen Bierrik fun-dazioak www.guaixe.net web orria,Sakanaz sarean euskaraz hobe infor-matu ahal izateko. Izan ere, infor-mazio kontsumoan aldaketa ugarieman dira (gailu mugikorren bidez-ko bisitak, esaterako) eta herrita-rren behar berriei egokitzeko apus-tua izan zen web aldaketa.

Sakanaz sarean euskaraz aritze-ko gune berriak, www.guaixe.net-ek, informazioa eta gaurkotasunakudeatzeko tresna berriak eskain-tzen ditu. Eta horietako bat daKomunitatea, asteazkenean Irur-tzunen aurkeztuko dena. Edozeinsakandar edo ibarreko talde egindaiteke kide eta bere profilarenbidez web orrian zuzenean parte

hartzeko aukera izanen du; argaz-kiak, testuak, bideoak eta audioakibarrarekin partekatzeko. Gainera,Guaixeren Facebook eta Twitterkontuetan ere zabalduko da weborrira igotakoa. Irurtzundarraketa herriko talde eta eragile guztiakdaude gonbidatuta Komunitatekokide egitera, baita asteazkenekosaiora joatera ere.

Basaloreakezagutzeko ibilaldiaIgandean Irurtzun inguruan sor-tzen diren loreak ezagutzeko pri-merako aukera eskaintzen du Kul-tura Kontseiluak. Felix Rey Bakai-koa gidari dela, herri inguruansortzen diren loreen ezagutza hobe-tzeko aukera izanen dute botanika-ko zaleak. Egiarretarrak Aralar men-diko loreak ederki ezagutzen ditu,haiei makina bat argazki atera die-lako. Gainera, Iruñeko auzo bateanegiteko botanika ibilbideak jasotzendituen liburu txiki bat argitaratuadu ere. Iganderako hitzordua Pla-zaola hotelean jarri dute, 10:00etan.

Izen ematea948 600 412 telefonoan edo [email protected] helbide-an. Doan. Egunkari bat eta boli-grafoa eramatea eskatu dute.

UrteurrenospakizunakgaztetxeanGurea delako, gurea sentitu. Zorio-nak Maisuenea. Lelo hori aukera-tu du Olaztiko Gazte Asanbladak(OGA) Maisuenea gaztetxearen 19.urteurrena ospatzeko. Urteurrenospakizunak aurreko ostiraleanhasi ziren eskulan tailer batekin etamartxan jarri zen areto futbol txa-pelketarekin. Ospakizun egitarauakgaur eta bihar segida izanen du.Gaur baserritarrez jantzita agertze-ko deialdia luzatu du OGAk. Bihar,berriz, mozorrotuta.

III. Ama-Lur azoka eginen daigandean, 10:00etatik 14:00etaraEtxarri Aranazko plazan

Azoka gardena izanen da etzi Etxa-rri Aranatzen izanen dena. Hau da,nekazari eta abeltzainak beraiekizanen dira eurek sortzen dituztenproduktuak salduko dituztenak.Garaiko kalitate handiko eta pre-zio oneko produktuak izanen diraaukeran azokako 25 postuetan. Gai-nera, eguerditik aurrera gaitero-ak, gazta tailerra, herri kirolak etaeuskal zerri errearen dastatzea,ganadu feria eta gehiago opatukoditu bisitariak.

BelardiAzoka Belardin eta EHNE sindika-tuan biltzen diren ibarreko neka-zari eta abeltzainen ekimenariesker sortu zen. Sindikatuak oraindela lau urte ARCO (Ardura Par-tekatutako Nekazaritza) jarri zuenmartxan. Salmenta zuzena eta bidemotzako merkaturatzea bultzatzendu eta filosofia horri jarraituz sor-tu zen Etxarriko azoka. Aurtengoazokak Etxarriko udalaren eta Lea-der programako 4. ardatza (Feader)Europako nekazaritza eta landa-gunea garatzeko funtseko diru-laguntza zein Nafarroako Gober-nuaren babesa du, Cederna Gara-lurren bitartez.

Zatoz Baratzera

Aurten EHNEk, Garalurren babe-sarekin, martxan jarri duen egi-tasmoaren izena da Zatoz Baratze-ra. Helburua Nafarroako Men-dialdean ARCOren funtsazabaltzea da. Horretarako sei azo-ka antolatuko dira udaberri-udapartean. Dagoeneko bi azoka egindira eta Etxarrikoa da hirugarre-na. Atzetik etorriko dira Irunbe-rri, Otsagi eta Aibekoak. Azokahorietan, batez ere, eskualdekonekazari eta abeltzainak dira pro-tagonistak eta EHNE sindikatuanafiliatutako Nafarroako besteeskualdeetako nekazariek osatzendute eskaintza. Horrela kontsumi-tzaileek elikagai aniztasuna aur-kituko dutela ziurtatzen da.

Guaixe.net-ekoKomunitatearen aurkezpena

Abendutik martxan da www.guaixe.net atari berria. Argazkian aurkezpena.

Jende asko elkartzen da azokan.

Aurkezpen egutegia

Maiatzaren 14an, asteazkene-an, 18:30ean, Irurtzungo kulturetxean.Maiatzaren 20an, asteartean,18:30ean, Olaztiko kultur etxean.*Aurki herri gehiagotan aurkez-pena.

Lehen sektorea plazaraEHNE-Belardirenapustua Belardik EHNE sindikatuan dau-den Sakanako nekazari eta abel-tzainak hartzen ditu. Hiru urte diralanean hasi zirela. Ama-Lur azo-ka izan zen aurreneko emaitza.Baina pasa den urtean Irurtzun-go udazkeneko azoka berresku-ratu zuen, beste erakunde etaelkarteekin batera, eta errepika-tzeko modukoa izan zena. Prestakuntza ere lantzen ari diraBelardikoak. Hala, Cederna Gara-lurren laguntzarekin, larreen kude-aketa iraunkorrari buruzko ikas-taroa antolatu zuten eta Alina deCastro irakasle ezaguna izan zenSakanan. Ikastaroaren osagarriIparraldera egindako bidaia izanzen. Larreen kudeaketarako ere-du iraunkorrak praktikan ikusizituzten. Aldi berean, EHNE-Belardiko abel-tzainek euren pentsuetan etaustiategietan transgenikoak ez era-biltzeko apustu garbia egin dute.Ahalegin horrekin bat egin duSakanako zereal eta pentsu enpre-sa hornitzaile batek eta bereeskaintzatik transgenikoak ken-du ditu. Azokan horren berri ema-nen du enpresak.

Egitaraua>> Maiatzak 9, ostirala20:00etan Txupinazoa Maisueneatik.Ondoren, euskal poteoa herrian barna,Aritu euskaraz taldea. 22:00etan Afari-autogestionatua.

>> Maiatzak 10, larunbata11:30etik 13:00etara Haurrendakojolasak. 13:00etan Triki poteoa.14:30ean Bazkaria. Ondoren, mozorrotxapelketa. 16:00etan Maisuolinpiadak, aretofutboleko pistan. 18:00etan Batukada herrian barna. 23:00etan Kontzertuak: Xaiko etaEzinean.

Egitaraua>> Maiatzak 9 ostirala (IGA)20:00etan Trikipoteoa eta auzatea.22:00etan Afaria Aitzkozar elkartean.23:30ean Kontzertuak XimonaGaztetxean: Memo eta Akatu.

>> Maiatzak 10 larunbata11:30ean Meza. 12:00etatik 14:00etara Pintura etamaketa erakusketa Auzoan. 12:30ean Auzatea. 12:30ean Toka. 18:00etan Jokoak frontoian. (IGA)20:30etik 22:00etara Dantzaldia DjEtxenikerekin. 00:00etatik 3:00etara Dantzaldia DjEtxenikerekin. 02:30ean Dj Serguey AritzagaElkartean. (IGA)

San Migel festakGazte asanbladak gaur hasiko dituospakizunak eta bihar egun handiaizanen da

Gaur eta bihar festa giroa izanen daIturmendin, San Migel festak ospa-tuko baitira. Kultura Batzordea izanda biharko egitaraua prestatu due-na. Iturmendiko Gazte Asanbladak(IGA), berriz, gaurko eta biharko eki-taldiak prest ditu. Festetan bai gaz-tetxea bai Aritzaga elkartea kude-atuko ditu IGAk. Biak ere tabernamoduan ariko dira asteburuan etafritoak ere eskainiko dituzte. Lor-tzen den dirua Eztanda Irratianhobekuntzak egiteko eta gaztetxe-ko lanekin segitzeko izanen da. IGA-tik gogorarazi dutenez gaztetxeanez dute eraso sexistarik, homofo-borik edo faxistarik onartuko.

Page 9: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a oharrak 9

HigiezinakLOKALAK

ERRENTAN EMAN

Liburudenda bat eskualdatzen da. Sakanan.Telefonoa: 661 26 46 51.

IkastaroakAES. “Enpresa ingelera II”, Arbizun, 70 ordu,iraila-azaroa; “Ingelera elkarrizketa praktikak”,Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua;; ETEi aplika-tutako trebatasun pertsonalak, Arbizun, ekaina“Planoen interpretazioa eta ordenagailuz lagun-dutako diseinua”, Altsasu, 60 ordu, urria-aben-dua; “Adimen emozionala”, Arbizun, 30 ordu,iraila-urria; “ETEei aplikatutako trebatasun per-tsonalak”, Arbizun, 35 ordu,ekaina; Informaziogehiago: 948 46 83 07 eta [email protected]

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta 29, ekainak 5;Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago:Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketakETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oro-korreko galderei erantzun beharko diete.Interesatuek euren datuak eta kontakturakomodua [email protected] e-postara bidalibeharko dute.

Oharrak Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-

dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea. nahi baduzu, deitu 661- 59 04 20telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Filosofia – trukea. Informazio gehiago [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.

Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:

12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juridi-koa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen aribazara, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula,izatezko bikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko GureEtxean (948 564 823 edo [email protected]).

Ezgaituen Elkarteak bazkideak eta lagun-tzaileak behar ditu. Sakanako EzgaituenElkarteak bazkide kanpaina martxan jarri du.Horretarako 660 29 96 17 telefonora hots eginbehar da. Bestalde, Sakanako ezgaituek aisiabehar dute. Laguntzailea izan nahi baduzu deitu649 189 249 (Eladia). Eskerrik asko SakanakoEzgaituen Elkartetik.

Itzulpen zerbitzua. SakanakoMankomunitatearen zerbitzua ibarreko udalek etamankomunitateek, komertzioek, enpresek etaelkarteek erabil dezakete urte guztian zehar.Doakoa da. Itzuli beharrekoak jendaurrean edoagerian egon behar duen testua izan behar du.Eskariak mankomunitateko euskara zerbitzuraegin behar dira (948 464 840 edo

[email protected]) Ez dira bilera edoaktak itzuliko, ezta Nafarroako AldizkariOfizialean argitaratuko den ezer ere. Gehienez ere5 orrialdeko dokumentuak itzuliko dira.

Naziotasun eskubidearen urraketak salatze-ko telefonoa. Giza Eskubideen AldarrikapenUnibertsalean ageri den naziotasun eskubideaurratzen jarraitzen dute frantziar edo espainiarizatera behartzen gaituztenean. Gurea ez dennaziotasuna adieraztera behartzen gaituztenbakoitzean (edozein izapide administratibo edoekonomiko egiterakoan, botoa ematerakoan,etab.) salaketa egiteko telefonoa jarri duUdalbiltzak: (0033) 559 595 648.

Saharan giza laguntza banatzeko garraiobasea. Hori egiteko Mugarik Gabeko Teknikarieta Langileen Elkarteak kontu korrontea zabalikdu Rural Kutxan: 3008 0085 86 1463467025

Alkoholikoen lagun eta familiartekoenlaguntza taldea. AL-ANON elkartea alkoholiko-en lagun eta familiartekoen laguntza taldea da.Harremanetarako, deitu 639 400 406 telefonora.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Ezkontzak

• Iker Goncalvez Llamas,apiribilaren 29an Altsasun.• Noa Flores Araña, maiatzaren1ean Etxarri Aranatzen.

Heriotzak

• Filomena Marin Erbiti, apirilaren28an Uharte Arakilen.• Maria Concepción ValenciaNuñez, apiribilaren 29anOlaztin.• Angeles Asarta Arana,maiatzaren 1ean Altsasun.• Eusebio Alegria Flores,maiatzaren 2an Lakuntzan.• Primitiva Aranburu Aldasoro,maiatzaren 3an Altsasun.•Felipe Galbete Herrero,maiatzaren 5ean Olaztin.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Anttoni AldasoroMilagros ArtiedaJose Ramon Anso

Jorge IjurkoIñaki Orce

Beti gogoan59ko kintoak

Jesus Arraiza OngayIII. urteurrena

Eguneroko bizia guretzat ez da erraza.Izan eta zinen bezelakoa gogoratuko zaitugu.

Zure familia

Bere aldeko meza, maiatzaren 11n goizeko 11:00etan,Lakuntzako San Salvador elizan izanen da.

Page 10: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a10

Pilota

Pilota

Mendi lasterketak

Zubi honetan makina bat mendilasterketa izan ditugu gurean etakorrikalari sakandarrek sekulakomaila eman dute guztietan. Aipa-tzekoa da Aritz Munarriz etxarria-rrak larunbatean Bizkaiko Zara-millo herrian antolatutako I. Apu-ko Long Trail lasterketanlortutakoa. 65 kilometroko eta 4.500desnibel positiboko proba gogo-rrean laugarrena sailkatu zenMunarriz (8:48:32), Pedro Etxebe-rria (8:23:16) irabazle zumaiarraren-gatik 25 minutura. 155 korrikala-rik osatu zuten proba.

Bestalde, ostiral gauean I. Oña-tiko Gaueko Lasterketa Bertikalajokatu zen. Arantzazuko santute-gi azpiko Bellotzako zubitik Bue-traitz tontorrera igotzea zen kon-tua. Iñigo Lariz izan zen azkarre-na (27:57). Beñat Katarainlakuntzarra 20.a izan zen (33:08).

Oñatin igandean jokatutako X.Aloñako Igoeran (22,6 km) Ionut Zin-

ca txapeldun handia gailendu zen(2:00:04) helmugara iritsi ziren 269korrikalarien artean. Sakandarrenartean ostiralean Oñatiko gauekoprobatik lehiatzetik zetorren FidelJimenez etxarriarra izan zen azka-rrena (2:31:33). Bestalde, kadeteetanEki Imaz 4.a izan zen (2:11:46).

11 sakandar Elomendin

Igandean jokatu zen 6. Elomendi-ko Xtreme maratoi erdia (21 km).293 korrikalari iritsi ziren helmu-gara, Raul Roda (1:44:08) buru zela.11 sakandar lehiatu ziren, eta Joxe-ja Maiza etxarriarra izan zen azka-rrena (1:54:45).

Irurtzungo 22. Pilota TxapelketaAsteburuan kategoria ezberdineta-ko partidak jokatuko dira Irurtzu-nen eta Etxarrenen.

Aritz Munarriz laugarrenaI. Apuko Long TraileanPedro Etxeberriak irabazitako 65 kilometroko mendi lasterketa luzean 8 ordu eta 48 minutu

eman zituen etxarriarrak korrika

I. Apuko Long Traila (65 km):

1. Pedro Etxeberria 8:23:164. Aritz Munarriz (Etx) 8:48:32

18. Adur Maiza (Etx) 9:35:0866. Sergio Goñi (Olaz) 11:11:41

I.Oñatiko Gaueko lasterketa bertikala (2,7km):

1. Iñigo Lariz 27:5720. Beñat Katarain (Lak) 33:0832. Fidel Jimenez (Etx) 34:27

X.Aloñako Igoera (22,6 km):

1. Ionut Zinca 2:00:0455. Fidel Jimenez (Etx) 2:31:33

120. Patxi Rubio (Uhar) 2:53:15121. Jose Antonio Salgado (Alts)

2:53:17152. Alberto Arrizabalaga (Olaz)

3:02:56155. Javier Gonzalo (Uhar) 3:03:19

6.Elomendi Xtreme maratoi erdia (21 km):

1. Raul Roda 1:44:0813. Joxe Javier Maiza (Etx) 1:54:4529. Aitor Hernaiz (Lak) 2:01:4040. Mikel Sasiain (Etx) 2:04:4841. Mikel Satrustegi (Arrua) 2:04:5043. Mikel Rubio (Irur) 2:05:2077. Ruben Moral (Irur) 2:13:26

133. Juan Jose Armendariz (Irañeta)2:22:53

159. Josetxo Albizu (Irur) 2:26:59185. Gorka Arratibel (Etx) 2:30:40248. Pablo Gonzalez (Ek) 2:42:57271. Aitor Salinas (Etx) 2:52:15

*Oharra: Sailkapen batzuetan ez dakorrikalarien jaioterririk aipatzen. Hortaz,sakandarren bat aipatu gabe geratzeageratu daiteke.

Aritz Munarriz Apuko 65 kilometroko lasterketan. Utzitakoa

Asteburuko partidak

Maiatzak 9, ostiralaKimuak (18:00etan, Irurtzunen)Ardanaz-Migeltorena (Lagunak)/ Insausti-Oiarzabal (Hernani)Albeniz-Urruzola (Añorga) /Uitzi-Apaolaza (Hernani)Orbegozo-Unanue (Añorga) /Esain-Armendariz (Uharte)Pezo-Fernando (Titin) / Igoa-Mendibe (Ardoi)Kimuak (18:00etan, Etxarrenen)De la Fuente-Azpiroz (Irurtzun)/ Beloki-Marcos (Zugarralde)R. de Larramendi-Alberdi (Lapke)/ Etxebere-Ballarena (Txaruta)Olasagasti-Aburuza (Bear Zana)/ Martiarena-Laso (Irurtzun)Pierola-Berruete (San Migel) /Imaz-Imaz (Aldabide)

Maiatzak 10, larunbataKimuak (10:30ean, Irurtzunen)Beloki-Huarte (Huarte) / Leun-da-Izagirre (Urretxu)Iribarria-Zubizarreta (Lapke) /Albarrazin-Erdozia (Gure Pilota)Zulaika-Soto (Buruzgain) / Migel-torena-Rivas (Lagunak)Maiza-Rodrigez (Paz Ziganda) /Gainza-Gorostieta (Irurtzun)

Maiatzak 11, igandeaHaurrak (10:00etan, Irurtzunen)Barriola-Roldan (Ardoi) / X-XArzoz-Lizarraga (Irurtzun) /Huarte-Torres (Buruzgain)Etxeberria-Urruzola (Errente-ria) / Ruiz de Larramendi-Gel-bentzu (Lapke)Orbegozo-Oliden (Añorga) / Ariz-mendi-Insausti (Hernani)

Maiatzak 13, astearteaSeniorrak (19:15ean, Irurtzunen)Ezkurdia-Irañeta (Irurtzun) /Iriarte-Landiribar (Buruzgain)Kina-Urruzola (Usurbil) / Olano-Azanza (Zugarralde)

kirola >>PILOTA

GRAVN TORNEOA NAFARROARENDAKO:Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Iparral-de eta Nafarroako selekzioek jokatutako

torneo estuan nafarrak gailendu dira, ez-ker paretako frontoian 105 puntu eta trin-ketean 97 puntu lortu eta gero.

Guztira 16 pilotari lehiatuko diraorain arteko Buruz Buruko txapel-ketarik gazteenean. Pilotarienbatez besteko adina 26,4 urtekoada. Izar handiak pilotari gaztee-nekin tartekatuko dira. Tarteanbi pilotari sakandar lehiatukodira: Binakako txapelketan biko-te izan ziren Jose Javier Zabaletaetxarrendarra eta Joseba Ezkur-dia arbizuarra.

Txapelketa asteburuan hasikoda. Hasierako kanporaketan, osti-ralean Joseba Ezkurdia arbizua-rraren eta Iker Arretxeren arte-

ko partida jokatuko da, larunba-tean Xala-Elezkano II.a eta Meri-no II.a-Albisu lehiak, eta igande-an, Eibarren, Jose Javier Zabale-ta etxarrendarrak Untoriaerrioxarra izango du arerio. Ira-bazleek Retegi Bi, Barriola, Jau-narena eta Beroiz izanen dituztezain final zortzirenetan. Final laur-denetan, aldiz, Olaizola II.a, Idoa-te, Urrutikoetxea eta Martinez deIrujo sartuko dira lehian.

Iparraldek sorpresaIrurtzuniBerria txapelketako final-zortzire-netan, Iparraldeko selekzioak ezus-tekoa eman zuen eta jokoan zeu-den hiru partidetatik bitan nagusi-tu zitzaion Irurtzuni.

Ezkurdia eta Zabaleta Buruz BurukoanInoizko txapelketarik gazteenean, 16 pilotari lehiatuko dira

»

Berria Txapelketa. Final zortzirenak:

Iparralde – Irurtzun:

Kadeteak: Etxegarai-Azarate 22 / Beraza-De la Cruz 17Gazteak: Alkasena-Mendi 22 / Zudaire-Mariezkurrena 11Nagusiak:Bilbao-Agerre 8 – Ongai-Mitxelena 22

Buruz Burukoa

Ezkurdia – Arretxe II.a (ostira-lean, 22:00etan, Zestoan. ETB1)Zabaleta-Untoria (igandean,Eibarren, 17:00etan. ETB1)Arantza ateratzera

Ezkurdia eta Zabaleta ez ziren gustura gelditu Binakakoan egindako lanarekin. Orain, BuruzBurukoan, arantza atera nahi dute. Ostiralean Ezkurdiak Iker Arretxe izango du aurkari. Biaurrelari, nor baino nor. Ea partida ona egin eta hurrengo asteburuan Retegi Biren kontraaritzeko aukera duen. Bestalde, txapelketan debutatzen duen Untoria errioxarra izanen daZabaletaren arerioa. Bi atzelarien arteko lehia gogor eta estua espero da. Ea sentsazio onakberreskuratu eta 22 puntuetara heltzen den arakildarra, Jaunarenaren kontra aritzeko.

Page 11: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a kirola 11

Futbola

Duatloia

Areto futbola

Areto futbola

Futbol campusa,udarako aukeraUdako futbol campusean izenaemateko epea luzatu du Mank-ek

Mank-eko Kirol Zerbitzuak udakofutbol campusa antolatu du uztai-lerako. Campusa Uharte Arakilgofutbol zelaian eskainiko da. Uztai-laren 14tik 19ra 2002tik 2004rabitartean jaiotako neska-mutilakarituko dira, eta uztailaren 21etik26ra 1999tik 2001 urtera bitarte-an jaiotakoak, goizeko 9:30etik14:00etara.

Maiatzaren 30era arte

Maiatzaren 30era bitartean emandaiteke izena, Sakanako Mankomu-nitateko Kirol Zerbitzuan (948 464866 telefonoa, [email protected] posta elektronikoa edowww.sakana-mank.com web gunea).Prezioa: 35 euro partaideko.

Futsalsakana KopaAsteburu honetan erabakiko da zeintalde eta zein ordenetan sailkatzendiren finalerdietarako

A multzoan Leones del Atlasek 10puntu ditu, Racing San Migelek 7,Iturmendik eta Etxarriko Gazte-txiek hiruna puntu eta Arbizuko jube-nilak ez du punturik. B multzoan,Aralar Mendi 69-k eta Arbizuk zaz-pina puntu dituzte, Biltokik 3, Auzo-motojorikek punturik ez eta Bun-kerrek -6 puntu, azken 2 partideta-ra ez aurkezteagatik.

Erregional mailako azken jardu-naldia jokatu da asteburuan.Lagun Artea B taldeari 1-3 iraba-zi zion Barañaingo Lagunak B-k.

Aldiz, Altsasuri hobeto joanzitzaizkion gauzak eta 2-1 irabazizion Valle de Egües taldeari. Garai-pen justua izan zen. Hasieratikkontzentratuta atera ziren altsa-suarrak. 15. minutuan Javi Fer-nandezek Altsasuaren markagai-lua mustu zuen. Atsedenaldiarenondoren partidak ildo beretikjarraitu zuen eta 60. minutuanatzera ere Javi Fernandezek Egue-sibarrekoen atea zulatu zuen.Nahiz eta Eguesibarrekoak gertu-ratu, 2-1eko garaipenarekin des-peditu zuten altsasuarrek aurten-go denboraldia.

Bukatzeko, Baztanek 6-3 hartuzuen menpean Etxarri Aranatzpartida lehiatu eta istilutsuan.Baztanek mustu zuen markagai-lua baina Arratibelek berdintzea

lortu zuen. Ondoren Gentza Erdo-ziak 1-2 aurreratu zuen Etxarri.Hala ere, Baztanek berdintzea lor-tu zuen baina Asier Urkiak 2-3aurreratu zuen Etxarri. Baztanekhiruna berdintzea lortu zuen etahortik aurrera egoera nahasi zen,Etxarri bi jokalari gutxiagorekingeratu baitzen. Horrela, jokalarigehiagoren abantailarekin, Bazta-nek beste hiru gol sartu zituen eta6-3 irabazi zion Etxarriri.

Erregional mailako laugarrenmultzoko liga Beti Kozkorrek ira-bazi du (66 puntu). Lekunberriko-ak preferente mailara igoko dira.Igoera faserako sailkatu dira SanJorge eta Amaya. Lagun Artea 6.asailkatu da (47 puntu), altsasu 8.a(41 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a(27 puntu). Tamalez, gure taldeekez dute lortu mailaz igotzea eta kate-goria beherenean jokatuko dutehurrengo denboraldian. OrainKoparen txanda izanen da.

Irurtzungo taldeak Marfil SantaColoma du aurkari gaur play off-etako final laurdenetako joanekopartidan, Anaitasunan, 20:30ean

Asteburu honetan hasiko dira are-to futboleko lehen mailako tituluaerabakitzeko play off-ak. Bertanligan sailkatutako lehen 8 taldeaklehiatuko dira: Inter Movistar, ElPozo Murcia, Barcelona, Marfil San-ta Coloma, Magna Nafarroa Xota,Montesinos Jumilla, Burela eta RiosRenovables. Duen aurrekontu umi-la kontuan hartuta eta harrobiantrebatutako jokalariz beteta, Mag-narendako meritu handia da playoff-etara sailkatu izana.

Zaleen babesa eskatu duteAsteburu honetan play off-etakofinaleko joaneko partidak jokatu-

ko dira. Inter Movistarrek RiosRenovables izango du aurkari, ElPozok Burela, Barcelonak Jumi-lla eta Magna Xotak Marfil SantaColoma. Irurtzungo taldeak gaurhartuko du Marfil Santa Coloma,Anaitasuna pabilioian, 20:30ean.

Imanol Arregi eta bere mutilakgogor entrenatzen ari dira zitagarrantzitsu honetarako. Zale ber-

deek garaipena lortzeko asko egindezaketela uste dute. Sarrerak sal-gai egongo dira Anaitasunan ber-tan. 19:00etatik aurrera (helduek10 euro eta 10-17 urte artekoek 5euro). Anaitasuna beteta eta gotor-tuta nahi du Xotak, garaipena lor-tu ahal izateko.

Itzuliko partida maiatzaren17an jokatuko dute Santa Coloman.

Magnak akordioa sinadu du Bodegon Sarriarekin.

Play off-ak jokoan: Magna-Marfil

Bukatu da liga: Lagun Artea B 6.a, Altsasu 8.aeta Etxarri 15.a

Hirugarren mailari eusteko borro-kan gauzak oso konplikatuak jarrizaizkio Lakuntzako Lagun Arteari.Igandean Osasuna B taldea hartuzuten lakuntzarrek. Ilusioarekinzelairatu ziren txuriak eta JokinekLagun Artea aurreratu zuen 30.minutuan, baina pozak gutxi iraunzuen Isaac Manjonek bi minutu eska-sera berdindu zuelako.Bigarren zatiko 80. minutuan Jor-ge Gomezek 1-2 aurreratu zuen Osa-suna, protestaz beteriko jokaldian,Lagun Arteako zaletuek jokoz kan-poko jokaldia ikusi baitzuten. LagunArteak ezin izan zuen ekidin atze-ra ere Jorge Gomezek Osasunarenhirugarren gola sartzea. San Juanek jarraitzen du 3. maila-ko lider (85 puntu), partidarik gal-du gabe. Lagun Artea 17.a da (38

puntu), jaitsiera postuetan. Sailka-pena oso estu dago, 16.a den Val-tierranok 39 puntu eta 18.a den Mur-txantek 36 puntu dituztelako.Ez jaisteko: Lagunek irabazi etaValtierranok ez puntuatu3. mailari eutsi eta preferentemailara ez jaisteko, batetik larun-batean, 17:30ean, ligako azken jar-dunaldian, Atarrabian 14.a den BetiOnak (42 puntu) taldearen kon-tra irabazi beharko du Lagun Arte-ak, eta, bestetik, Valtierranok egi-ten duenaren zain geratu. Lagu-nek aurrera egiteko Valtierranokgaldu edo berdindu beharko luke,Valtierranok irabaziz gero, LagunArtea 17. postuan sailkatuko litza-tekeelako, jaitsiera postuetan. Jar-dunaldi oso konplikatuan zorte-rik onena opa diogu Laguni.

Lagun Artea jaitsiera postuetan

4. jardunaldiko emaitzak:

A multzoa:Racing San Migel 10 / Arbizu jubenilak 2Leones del Atlas 9 / Etxarriko Gaztetxie 4B multzoa: Aralar Mendi 69 3 – Arbizu 3Bunker – Auzomotojorik (ez zen jokatu)

5. jardunaldia, azkena

Larunbatean, UhartenA multzoa:14:00etan: Racing – Iturmendi16:00etan: Arbizu jubenilak /Etxarriko GaztetxieAtsedena: Leones del AtlasB multzoa: 15:00etan: Arbizu / Biltoki17:00etan: Aralar Mendi 69 –AuzomotojorikAtsedena: Bunker

Altsasuko kadeteak igotzeko borrokan

Altsasuko kadeteak Nafarroako 2. Kadeteen mailatik lehen mailara egin dezakete salto, la-runbatean Arrotxapearen kontra irabazten badute. Sekulako denboraldia egiten ari dirakadete altsasuarrak. Lehen fasean euren multzoko txapeldunak izan ziren, eta igoera fase-an liderrak dira, asteburuan jokatuko den azkeneko jardunaldi erabakigarriaren faltan. Tar-tari ginda ederra jarriko liokete Arrotxapearen kontra irabazi eta lehen mailara igoko bali-ra. Partida larunbatean jokatuko da Dantzalekun, 17:00etan, eta zaleen babesa eskatu dutealtsasuarrek.

Futbola

Etxarriko jubenilekAgoitz aurkariEtxarri Aranazko jubenilak 2.maila irabazi eta gero, lehen mai-lara pasatzeko igoera fasea joka-tzen ari dira. Lehen jardunaldianbina berdindu zuten Corellano-ren kontra, asteburuan 3-2 ira-bazi zion Zizurko Ardoik Etxa-rriri, eta larunbatean, 17:30ean,3. jardunaldia jokatuko duteAgoitzen kontra, Etxarrin.

Altsasuko haurrakNafarroakotxapeldunordeakAltsasuarrak euren multzoantxapeldunak eta Nafarroanbigarrenak izan diraHaurren lehen mailan lehiatudiren altsasuarrak bere multzo-ko txapeldunak izan dira, etaNafarroa mailan txapeldunor-deak. Zorionak!(Argazkia: www.guaixe.net)

Igor Flores SanJuango DuatloikotxapeldunaJavier Borrega 4.a izan zen, SergioGarcia de Eulate 6.a, Juan Luis Maiza11.a eta Isidro Asurabarrena 17.a

Igandean 9. San Juan Duatloia joka-tu zen Iruñean. 5,2 km korrikan, 19km txirrindulan eta 2,2 km korri-kan osatu behar izan zituzten. 83triatletek hartu zuten parte, eta SanJuango duatloia inoiz baino sakan-darragoa izan zen. Izan ere, Igor Flo-res urdiaindarrak irabazi zuen pro-ba (58:36), Alberto Diazi (59:14)minutu pasako aldea aterata. Saka-na Triatloi Taldeko kideek maila bikai-na eman zuten. Proba irabazteazgain, Javier Borrega 4.a izan zen(59:33), Sergio Garcia de Eulate 6.a(1:00:06), Juan Luis Maiza 11.a(1:01:59) eta Isidro Asurabarrena 17.a(1:04:24). Zorionak guztiei!

Page 12: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a12 kirola

AMAYA TABERNAI R U R T Z U N

Menuarekin txupitoa edokafea doan.

ENERITZ ILEAPAINDEGIA

E T X A R R I A R A N A T Z30 €ko gastuarekin, %10ekodeskontua Schwarzkopf pro-duktuetan.

IZASKUN BEUNZAARKITEKTOA

A L T S A S U%10eko deskontua obra berrieta eraikuntza berri proiek-tuetan, %20a ziurtagiri ener-getikoan eta energia faktu-raren irakurketa eta analisiadoan.

LURESUA L T S A S U

% 10eko deskontua eskain-tza berezi eta enkarguetanizan ezik.

NORTE ERLOJUDENDAA L T S A S U

%7ko deskontua produktuberrietan, konponketetan etaaldaketetan salbu.

MENDIGAIN URDAIAZPIKOAK

L A K U N T Z A50 €ko erosketa eginez gero,etxeko produktua opari.

URREZKOABITXIDENDA

I R U R T Z U NBitxietan 100 €ko erosketaegitean, %10eko deskontua.

URRUTIA HARATEGIAI R U R T Z U N

50€ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

KIROLDEGIKOTABERNA

A R B I Z UGosaritarako pintxo+kafea2´30 €.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Herri kirolak

Saskibaloia

Atletismoa

Botxen garaiaIrurtzunenIratxo Botxa Txapelketarako izenaematea zabalik dago

Botxa petanka antzeko joko tradizio-nala da. Irurtzunen Iratxo elkartea dakirol hori sustatzen duena, elkartekobotxategian urtero antolatzen dituentxapelketa, ikastaro eta abarren bidez.Maiatzaren bukaeran hasiko da Ira-txo Botxa Txapelketa. Txapelketan par-te hartu nahi duten taldeek maiatza-ren 15a baino lehen eman behar duteizena Pikuxarren edo Iratxon.

193 ikaslek hartu dute parte Sakanakoikastetxe arteko Herri Kirol Topaketan

Mank-eko Kirol Zerbitzuak antola-tuta asteazkenean Sakanako Ikas-tetxeen Arteko 10. Herri Kirol Topa-keta jokatu zen Arbizun. Sakanakoikastetxe guztietako Lehen Hez-kuntzako 6. mailako ikasleek har-tu zuten parte, 193 ikaslek guztira.Haiei laguntzen 17 irakasle arituziren. Hasieran Kañamares anaiektrontza erakustaldia egin zuten.

Proba konbinatuaSakanako ikastetxe desberdine-tako neska-mutilak nahastuz tal-deak osatu zituzten eta eta guz-tiek herri kirol proba konbinatue-tan hartu zuten parte, txingak,zaku lasterketa, koxkolak, giza-plaza eta sokatiran arituz. Harri-garria da neska-mutikoek zeingogo eta emozioarekin aritu ziren,proba ez lehiakorra dela kontuanhartuta.

Andra Marikoak Nafarroako4x4 Sokatira Txapelketan

Andra Mari ikastolako AndraMari eta Putterri taldeek Nafarro-

ako Lauko Sokatira Txapelketanparte hartuko dute, kadeteen mai-lan. Bihar, Jauntsarasen, 18:00etanjokatuko dute lehen saioa.

Emakumeen haurren mailako CBASKBodegon Alsasua taldeak 8.Pirinioetako Torneoko Kopa irabazidu. Bihar Nafar Kirol Jolasen haurrenmailako Final Fourreko finalerdiajokatuko dute Ardoiren kontra

Pozik, urduri eta sekulako ilusio-arekin daude Altsasuko Saskiba-loi Taldean, CBASK-en. Izan ere,asteburuan 8. Pirinioetako Torne-oko Kopan lehiatu ziren CBASK-eko bi talde. Torneoa Jakan joka-tu zen, maiatzaren 1etik 3ra bitar-tean, eta lan bikaina egin zutenaltsasuarrek.

KontentuNesken haurren mailako CBASKBodegon Alsasua taldeko entrena-tzaile Gonzalo Ruedak adierazidigunez, asteburu honetan jokatu-ko duten Nafar Kirol Jolasen hau-rren lehen mailako Final Fourraprestatzeko eman zuten izena Piri-nioetako Torneoan. “Oso torneoinportantea da. Kategoria guztiakkontuan hartuta 900-1000 partaideizan ziren, Estatuko talde inportan-teenak tartean: Elios Zaragoza,Barcelona, Errioxa eta Valentzia-ko taldeak… Sekulako esperientziaizan da, jokalariek, gurasoek etaguztiek oso ongi pasa dugu, giroabikaina izan da eta eta oso konten-tu itzuli gara” adierazi du Ruedak.

Nerea Misiego, jokalari onena8. Pirinioetako Torneoko Kopan 14

talde lehiatu ziren gizonezkoenkadete mailan eta David Crespokentrenatzen dituen Altsasukomutilek lan ona egin zuten. 10.aksailkatu ziren. Emakumezkoenhaur mailan 11 talde aritu ziren.Hasieran ligaxkan CBASK finaler-dietarako sailkatu zen. Bertan,Zizurko Ardoiri 39-31 irabazi zionCBASK-ek. “Hain zuzen ere eurenkontra jokatuko dugu larunbate-an Nafar Kirol Jolasen Final Fou-rreko finalerdia” azaldu digu Rue-

dak. Eta final handian, CBASK-ek40-38 irabazi zion Zaragozako Elio-si. “Estatu mailan talde handiene-tako bat da. Bartzelona irabazte-tik iritsi zen finalera. Ardoi, Men-dillorri, Gipuzkoako taldeak eta,jakina, Altsasuko guraso guztiekizugarri animatu ziguten. Neskakoso kontentu daude egindakoare-kin eta ni ere” nabarmendu duRuedak. Horretaz gain, CBASK-eko Nerea Misiego torneoko joka-lari onena izendatu zuten.

Final FourraNafar Kirol Jolasen haurren 1. mai-lako ligan Aranguren lehen postuansailkatu da eta CBASK BodegonAlsasua bigarrenean. Sailkatutakolehen 4 taldeek titulua erabakitze-ko Final Fourra jokatuko dute.Larunbatean, 10:45ean Arrosadia-ko Pabilioian CBASK-ek Ardoi iza-nen du arerio. Beste finalerdianAranguren 00 eta Aranguren 01lehiatuko dira. Talde onenek joka-tuko dute maiatzaren 17ko finala.

“Ligan jokatutako 2 partidetanArdoi menpean hartu dugu eta Piri-nioetako Torneoko finalerdian bai-ta, baina oso talde ona da eta FinalFourreko finalerdian edozeinek ira-bazi dezake” azaldu du Ruedak.Finalera sailkatzen diren taldeekekainan Pontevedran jokatuko denEspainiako Txapelketan parte har-tzeko aukera izan dezakete.

Ziordiko I. HerriKroserako izenaematea zabalikEkainaren 1ean jokatuko da,12:00etan

Running Ziordia taldeak herri laster-keta antolatu du, lehendabizikoz, Zior-dian. Ekainaren 1ean jokatuko da Zior-diko I. Herri Krosa, 12:00etan(7,5 km).Aurretik kategoria txikiko lasterketakjokatuko dira. Izena ematea dohain da,aurretikwww.dantzalekusakana.comweb gunean, edo egunean bertan,Ziordian.

CBASK, Final Fourra helburu Igandean SaskibaloiTopaketa IrurtzunenMank-ek saskibaloi topaketaantolatu du igandean Irurtzunen,11:00etan. Sakanako SaskibaloiTopaketetan parte hartu dutentaldeetako kideek –Putterri,Beriain, Martinsaski eta Balan-kaleku– eta ekitaldira hurbiltzendiren guztiek parte hartu ahal-ko dute. Denak nahastuta, tal-deak osatuko ditu David Cres-po koordinatzaileak, Josu Mur-giondo eta Fermin Herreroentrenatzaileen laguntzarekin.

Ikasleak herrikiroletara!

Neska-mutikoak proba konbinatuko giza-plaza proban.

Talde bikaina

Emakumezkoen haurren talde oso polita osatu du Ruedak. “Aurreko urtean hasi ginen lane-an, aurre-haur mailan, eta txapeldunordeak izan ziren. Hala ere, ez genuen halako progre-siorik espero. Sekulako maila dute. Burlatako Gabonetako Torneoa irabazi genuen, orainPirinioetakoa eta ea asteburuko Final Fourrean zer egiten dugun” dio entrenatzaileak.CBASK Bodegon Sarria emakumeen haur mailako taldekideak: Edurne Ormazabal, AinhoaEtxaiz, Ainhoa Calleiras, Nerea Misiego, Naroa Facenda, Andrea Claver, Ane Galan, LeireChamorro, Jaione Saldaña, Eider Zia eta Irune Garisoain. Entrenatzailea: Gonzalo Rueda.

Botxak

Page 13: 462 guaixe pdf

Auzoan, goiz eta arratsaldez ikusgai

Bi bakaikuarren lanak ikus-teko aukera izanen da biharIturmendiko udaletxean.

Ana Larraza eta Jose Anjel Galar-tza dira sortzaileak. Aurreneko-aren marrazkiak dagoeneko hila-ren lehenengoan ikusteko auke-ra izan zen, maiatzaren jasotzeegunean. Larrazak kolore asko-

ko irudi abstraktuekin jantzi dituAuzoko paretak. Sormen lanera-ko koloretako arkatzak erabiliditu Larrazak. Aurreneko aldiada bere obra erakusten duena eta20 bat lan erakustera animatu da.Galartzak, bestalde, poliespanezegindako hainbat eraikinenmaketak jarriko ditu ikusgai, tar-tean Iturmendiko plaza eta ingu-ruko etxeak.

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a 13

Artea salgai

Bizi garen gizarte honetan, kanti-tateak kalitatea baino garrantzihandiagoa duela argi dago. Azkenurteetan globalizazioa dela eta,kontsumitu dezakeguna bainogehiago ekoizten dugu. Merkatallehiaketaren ondorioz, sortzen direnproduktuak denbora laburreneanatera behar dira merkatura, berazdenbora gutxiago erabiltzen duguhauen sorkuntzan eta gehienetankalitatea jaitsi egiten da. Bizitzaren arlo guztietan dagoenjoera hau, arte mailan ere nabar-mentzen da. Zenbat artista berri

sortzen dira urtero? Eta horieta-ko zenbat dira ekoizpen etxeenproduktu hutsa? Artista baten hel-burua sortze prozesuak baino, sal-menten arrakasta edo ospea bada,zer espero dezakegu? Baina, zeinda kalitate gutxiko produktuen sal-menten arrakastaren arrazoia?Norena da Justien Bibier, edo bes-te hainbat produktuen arrakasta-ren erantzukizuna? Alde batetik,ekoizpen etxeena, baina batez erekontsumitzaileena. Produktu hauekerabiliko ez bagenitu ez liratekeexistituko. Beraz, artearen arloanere beste edozeinetan bezala, kon-tsumitzen duguna zaindu behar

dugu.Diru-laguntzak ematen dituztenerakundeek ere hobe ulertu behar-ko lukete zein den gure lana. Gehie-nek, sortu behar dugun lanarenemaitza nahi dute hasieratik. Pro-zesu artistiko batek nora eraman-go gaituen ez dugu beti argi, eske-rrak hala den eta prozesu honenbidaian gauza berri eta interesga-rri asko aurkitu ditzakegun. Era-kunde ofizialek hobe egingo luke-te lan, arte departamenduan arlohonekin zerikusia duten pertso-nek lan egingo balute, politikoakizan beharrean. Duela aste bat Bru-selan Europar Komunitateak anto-

latutako jaialdi batetara joan nin-tzen, non jendea artera beregana-tzeko asmoarekin, doanik eskain-tzen ziren sarrerak. Baldintzahauek aukera ezin hobea eskain-tzen zuten arte munduan murgil-durik ez dauden pertsonei dantzagaraikidea zer den erakusteko.Antzokira jende kopuru handia hur-bildu zen, baina zein izan zen neresorpresa, non ikusi nituen lan guz-tiak kalitate oso gutxikoak izanziren. Eszenatokian, teknika lan-du gabea, garapen gabeko kontzep-tuak eta indar gabeko dantzarie-kin topatu nintzen, jaialdi horre-tan aurkeztutako lanak harreman

politikoen bidez aukeratu zirela-ko. Artea politikoa izan daiteke,baina ez litzateke helburu politi-koen menpe ezarri behar.Bestalde, artisten erantzukizunaprozesu artistikoetan beharrezkoaden denbora inbertitzea eta iker-keta sakona egitea da. Arteaz bizi-tzeko gai izan gaitezen, noski ardu-ratu behar garela salmentarekin, bai-na gure helburu nagusia hau bada,gure lanen garrantzia galduko deladudarik ez dago. Gainera, artea mer-katuaren menpe uzten badugu, Zergertatuko litzateke komertziala ezden eta hain beharrezkoa den arte-arekin?

bazterretik

Laida Aldaz Arrieta

SakandarrakBiurdanakoirakurketapublikoan Gaur, goizeko 8:15etik 14:15erabitartean, Jasone Osororen testuakirakurriko dituzte ikasleek

Iruñeko Biurdana institutuak15. Euskal Liburuaren Irakur-

keta Publikoa antolatu du. Ikasle-en artean irakurzaletasuna bulka-tu nahi duen ekimenak aurtenJasone Osoro idazlea izanen duprotagonista, haren liburuenpasarteak irakurriko baitira.

Lau sakandarrek parte hartukodute: Marta Fernandez (DBH 4.maila) eta Uxue Etxeberria, Jon Ira-ñeta eta Julen Iriarte (Batxilergo-ko 1. maila). Greta liburuko pasar-teak irakurriko ditu aurrenak etaKorapiloak liburuko pasarteak,berriz, hirukoteak. Iriarte Satrus-tegikoa da, beste hiruak irurtzun-darrak. irakurriz, hurrenez hurren.

Ikasleez aparte, kirolean, kul-turan eta beste arlotan nabar-mendu diren pertsonak ere par-te hartzen dute irakurraldian.Murrizketak jasan dituzten eus-kalgintzako sektore ugarietakobat da euskarazko hedabideenaetahura ordezkatuz Bierrik fun-dazioko kudeatzaile Ainhoa Urre-tagoiena Arruabarrenak ere par-te hartuko du irakurraldian.

Igandean, 19:00etan Etxarri Aranazkoelizan

Bi atal berezitu izanen dituetzi Etxarri Aranazkoabesbatzak eskainikoduen kontzertuak. Lehe-

nik, Europa ekialdeko eliza-musi-ka eskainiko du abesbatzak. Horre-tarako, Hungaria, Lituania, Polo-nia eta Txekiar ErrepublikakoXX. mendeko konposatzaileenobrak ekarriko dituzte.

Bigarren atalerako, berriz, erli-jio kutsurik ez duten makina batjatorriko kantuen bilduma pres-

tatu du Etxarri Aranazko abesba-tzak. AEBko eta Kolonbiako herri-kantuekin batera, Elberdin, Bus-to eta Salaberri euskal konposa-tzaileen obrak izanen dira. Baitapasa den udan San Vicente de laBarquerako lehiaketan abesba-tzari saria eman zion AlejandroYagüeren Dos olas ere.

Egitaraua1. Missa brevis Zdenek Lukás

I – KyrieII- GloriaIII – SanctusIV – BenedictusV – Agnus Dei

2. Eli! Eli! György Deák-Bárdos3. Gloria patri Vytautas Miškinis 4. Totus tus Henryk Mikolaj Górecki5. Segalariak Josu Elberdin6. Dos olas Alejandro Yagüe7. A tu lado J. Busto8. Mendirik mendi S. Salaberri9. Shennandoah James Erb10. El mochilon E. Correaren moldaketa11. Izar ederrak Josu Elberdin

Asteazkenean, 17:00etan, AltsasukoZelandi kiroldegian ikasleenKontzertu Erraldoia izanen da

Aralarko Mikel Doneko etaAlaitz institutuetako 210ikaslek heldu den asteaz-

kenean Kontzertu Erraldoiaeskainiko dute. Sakanako ikaste-txeko DBH 1., 3. eta 4. mailetako170 ikaslek musika ikasgaian ari-tu dira kontzertua prestatzen,txirulak lagun. Azken egunetan,laguntza instrumentuekin bate-ra aritzeko atsedenaldietan ereegon dira guztia prestatzen. Gau-za bera egin dute BarañaingoAlaitzeko ikasleek, nahiz etahaiek Musika eta Arte Eszeniko-etako Batxilergo ikasketak egitenari diren.

Atzo aritu ziren Sakanako

ikasleak Atarrabian, parte har-tuko duten bi Kontzertu Erral-doietako aurrenekoan. Iruñerri-ko emanaldian, Altsasukoanbezala, saxofoi, piano, akordeoi,gitarra eta baxu elektriko, bate-ria eta ahotsaren laguntza izanzuten ikasle musikariek. Kantaezagunen moldaketek osatzendute egitaraua.

kultura >>

EgitarauaHave you ever seen the rain

Creedence Clearwater RevivalMisirlou (Pulp Fiction) Dick DaleGitarrajolea Patxi eta konpainiaAll Star Smash MouthSuela de alpargata BarricadaVideo killed the radio star The BugglesMin Hau KatamaloEzkotish'ta ragga Patxi eta konpainiaSweet child of mine Guns & RosesEuri tanta bakoitzean BetagarriArbola Guk Taldea

Ikasgeletatik ateratako musika

Etxarri Aranazko abesbatzarenudaberriko kontzertua

Marrazkiak eta maketakIturmendin

Page 14: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a14 kultura

Memo eta Ukatu gaur, 23:30eanIturmendin

Iruñeko Memo taldeak punkdoinuak ekarriko ditu Itur-mendiko gaztetxera. Ibilbide

luzea eta lau disko ditu dagoene-ko laukote iruindarrak. Ska, punk,rock doinuak egiten dituen Uka-tu taldea ere ariko da Iturmendin.2011ko maiatzean sortu zuten tal-dea Lekunberri, Leitza eta

Larraungo boskote batek. Ane Bañasko lakuntzarrarekin

seikotea da Ukatu pasa den urte-tik. Txikitan hasi zituen Bañaskoktropeta ikasketak eta dantza talde-ko kide baten bidez jakin zuenUkatun tronpeta jole baten beha-rra zutela. Ordutik Oderitzen entse-atzen du ostiralero. Bañaskok kon-tatu digunez Euskal Herriko tal-deen bertsioak jotzen dituzte eurenemanaldietan. Euren kantu propio-

ak sortzen hasiak dira eta pare batbadituzte. Ametsa noizbait diskoaateratzea dute. Bitartean, kontzer-tuak eskaintzen ari dira. Makinabat eman dituzte dagoeneko,

Lekunberri aldean batez ere. Udan,herrietako festekin batera, deigehiago izanen dituzte. Sakanan,Irurtzunen eta Lakuntzan jo dutedagoeneko.

LakuntzandantzanIgandean Lakuntzan barna ibi-li ziren dantzan Elai Alai talde-ko 60 bat dantzariak. Eureneguna dantza eginez ospatuzuten dantzari txiki eta hel-duek. Eta guztia borobiltzekoguztiak bildu zituen bazkarianelkartu ziren.

Dantza, txikiEguraldiak ez zuen utzi XX. Altsa-suko Dantzari Txiki eguna beharbezala ospatzen. Kalejira bertanbehera gelditu zen eta dantzaritxikiek euren trebetasuna Burun-da frontoian erakutsi zuten. Arra-tsaldean, Urretxuko Lurra, Iba-rrako Alurr eta Altsasuko dan-tzariek plazan erromerian partehartu zuten, fanfarre txikiarendoinura dantzatuz.

Tangoak hartuko duOlazti Larunbatean, 20:00etan kultur etxean

Garai ezberdinetako tangoak bil-tzen ditu Me lo cantó Buenos

Aires ikuskizunak. Tango ezagu-nak, letragatik eta musikagatik.Buenos Airesko Boca auzo behar-tsuko sorreratik, kaleko milonge-tatik, Carlos Gardeletik pasaz Paris-ko eta Europako tango moldeakerrepasatuko ditu ikuskizunak.Hala, urrezko garaietako EnriqueSantos Discépoloren eta HomeroManziren konposizioetatik AstorPiázzolaren korronte berritzailee-tara pasa eta gaur egun artekogeneroaren musika ibilaldiarekingozatzeko aukera izanen da.

LaukoteaPatricia Badian (kantaria), MigelAnjel Remiro (ahotsa, piano etamusika zuzendaritza), MarcelaAlba (aktorea eta dantzaria) etaDavid Martin (dantzaria). Ezinean taldearekin ariko da,

larunbatean, 23:00etan OlatzagutikoMaisuenea gaztetxean

Duela hilabete eta erdi aurkez-tu zuen Therapy diskoa Xaiko

taldeak, besteak beste Xabier Zelaiaeta Haitz Bujanda altsasuarren etaZiordian bizi diren Aguayiko etaAguayo anaien proiektu berriak.Trikitixa, punk-a eta ska musikak

elkartzen ditu Xaiko talde berriak.Ongi pasatzeko xedez, gustukomusika jotzera elkartu ziren etahala eginen dute bihar Olaztin.

Xaikoekin batera, Azpeitiko Ezi-nean taldea ariko da. Aurten argi-taratu duen Berriz diskoa aurkez-tera etorriko da Olaztira. Aurretikbeste bi disko dituzte kalean. Hard-core melodikoa eta punk rock musi-ka estiloak lantzen dituzte.

Literart Olaztin

Iñigo Aritza eta Txioka ikastole-tako ikasleek Castillo Suarez eta

Alberto Barandiaranen liburue-tan oinarrituta sortutako artelanakosatzen dute Literart erakusketa.Literatura eta artea uztartzendituen erakusketa Altsasun ikus-gai izan ondoren hurrengo bi aste-buruetan Olatzagutiako kultur etxe-an izanen da ikusgai. Bihar eta etzi,18:00etatik 20:00etara. 17an ordute-gi berean eta 18an, 11:00etatik14:00etara eta 17:30etik 19:00etara.

50eko rocka eta60ko soul doinuakgaztetxean Bihar, 23:00etan, Altsasuko gaztetxean

Berlingo de The Allers laukoteaEuskal Herrian barna bira

egiten ari da eta bihar Altsasungeldialdia eginen dute. Pasa denmendeko 50eko hamarkadako rockand rolla eta hurrengo hamarka-dako soul doinuak jotzen dituztelauko alemaniarrak. Baxua, bate-ria, gitarra eta ahotsak dantzara-ko makina bat hit eskainiko dituz-te, gaztetxea orduko dantza aretobihurtu arte.

Xaikoren etxeko aurkezpena

Aurreneko kontzertuakXimona gaztetxean

Page 15: 462 guaixe pdf

Guaixe • 2014ko maiatzaren 9a kultura 15

Altsasuko antzerki amateur zikloabihar, 20:00etan, abiatuko daAltsasuko Iortia kultur gunean

Aurretik ere elkar ezagu-tzen zuten, baina zerbaithandiagoa egin nahizutelako elkartu ziren

Iruñeko Incierto Trouppe eta Uhar-te Iruñeko Kromelch antzerki tal-deak. Ventura Ruiz aktoreak azal-du digunez, meta-antzerkia etaantzerki klasikoa bilatzen ari zireneta Kenneth Branaghen En lo máscrudo del crudo invierno (1995) fil-marekin topo egin zuten. Antzerkilan baten muntaiaren kontaketa egi-ten du filmak eta hori antzerkira-ko moldatzea erabaki zuten. Bra-naghenak oniritzia ere jaso dute.

Ruizek azaldu digunez, antzer-ki taldea Hamlet obra prestatzenari da. Aktoreen kastinga, haienarteko elkarbizitza, entseguenhasiera eta nondik norakoak etaobra aurrera eramateko egin beha-rreko guztia ikusiko du ikusleak:“normalean erakusten ez dena,antzezpenaren atzean dagoena-ren inguruko ikerketa da”.

Komedia ingelesaIngalaterrako landa eremuko herrigaldu bateko utzitako eliza bateanzuzendari gogotsu batek Hamletantzeztu nahi du. Horretarako bere

gogo berak dituzten aktoreen pre-mia du. Baina castinga tamalgarriaizanen da, entseguak penagarriak,elkarbizitza zaila eta egunak aurre-

ra egin ahala mustutze data gero etagertuago dute. Antzezpenak barre,xamurtasun, malko eta bestelako-en artean eginen du aurrera.

AbonuaTeatreves, Altsasuko antzerkiamateur zikloa, hiru antzerkiemanaldik osatzen dute. Bakoi-tzerako sarrera 5 eurokoa da etahiruetarako abonua 12 eurobalio ditu.

ZozketakEmanaldi bakoitzaren ondo-ren bi zozketa eginen dira.Batetik, Altsasuko DendariElkarteak emandako 50 euro-ko gastu txartela, elkartekoedozein dendetan gastatu ahal-ko dena. Eta, bestetik, Xurrutelkarteko tabernek (Arkan-goa, Gautxori, Koxka, Lurraz-pi, Urtzi eta Xume) emandakoardo botilak.

Erlazioak, dantzabidez azalduakDomekan, 17:00etan Olatzagutikokultur etxean

Iparraldeko Traversé konpai-niak, Joana Etxeberrik eta Raul

Garzia Etxeberriak, Auzokoakobra eskainiko du. Battit antzez-lea eta Luzia dantzaria dira pro-tagonistak. Nork bere ohiturakditu eta haiek eragindako borro-kaldiek bien arteko harremanagero eta gehiago kakazten ari dira.Tentsioa nabarmen handitzen aridenean, ustekabeko batek elkarrilaguntzera behartuko ditu. Dan-tza eta antzerkia, trufa eta umoreukituekin.

Antzerkia antzerkiaren barruan

Fitxa

Aktoreak: Blanki Castillo, Cris-tina Nagore, Edurne Salaberri,Javier Briansó, Josu Castillo,Joxepe Gil, Txiki Medina etaVentura Ruiz.Egokitzapena eta zuzendari-tza: Ana Maestrojuan.

Page 16: 462 guaixe pdf

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 9, ostirala • 2. aldia • 462. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 24.7 . . . . . . . 1 . . . . . . . .14.3Altsasu 25 . . . . . . . . . 4 . . . . . . . .15Aralar 16.6 . . . . . . . 0.5 . . . . . .21.3Urbasa 21 . . . . . . . . -1 . . . . . . . .10.3

: eguraldiaasteko >>

Min: 8 Max: 17 Min: 9 Max: 22 Min: 10 Max: 12 Min: 7 Max: 11 Min: 5 Max: 15 Min: 6 Max: 17 Min: 7 Max: 19

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 10% euria: 10% euria: 53% euria: 40% euria: 45% euria: 15% euria: 10%

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

14 21 28 5

1. Nondik datorkizu maketakegiteko zaletasuna?Belenak egiteko zaletasuna betida-nik izan dut. Atarrabiako apaiz bategon zen hemen eta artista bat zen.Etxeen maketak egiten zituen.Hemen ez zegoen ezer, lau irudi zeu-den eta hori jartzen zen. Bainabelenak egiten hasi zen eta niklaguntzen nion. Erretiratu nintze-nean Olatzagutiako belenistekinikastaro bat egin nuen eta horrelahasi nintzen. Duela 10 urte inguru.

2. Zein eraikinen maketak egindituzu?Bakaikuko elizaren maketa egindut, udaletxearena, elizaren ondo-an dauden etxeen maketa, Santia-go baselizarena, barnetegia, itu-rriak ere egin ditut, AralarkoMikel Donea santutegia, baitaXabiergo gaztelua ere. Belenakegiten hasi nintzenean esan zida-ten Bakaikun etxe asko zeudelaegiteko. Haiek orientazioa emanzidaten. Harrigarria da haiek egi-ten dutena. Eta han hasi nintzen.

3. Iazko Gabonetarako belenaegin zenuen?Bai. Iturmendiko plaza egin nuen:udaletxea, udaletxearen gaineanetxe handi bat dago, Jauregia dei-tzen dioguna, eta gero beste etxebat lehen taberna eta dena zeuka-na. Goiko iturria eta garbitegia ereegin ditut. Urtero maketa bat eginizan dut.

4. Zergatik egin dituzu eraikinhauen maketak?Etxe hauek gustatzen zitzaizkida-lako eta, gainera, maketak egite-ko egokiak zirelako. Kontuan izanbehar da irudien neurria etxeakegiteko.

5. Zer material erabiltzen duzu?Poliespana erabiltzen dut. Elizakoteilak plastikozko tubotxo txikibatzuekin egin nituen. 5 edo 4 zen-timetroko zatiak moztu, erditikmoztu eta gero pasta bat bota beharzaio gainetik eta ondoren margo-tu. Baina azken urteetan teilak kar-toi gogorrarekin egin ditut, goikoazala kendu eta barruan gelditzenden tolesturarekin. Gero pastaeman eta margotu. Lan handia da.Kuterrarekin eta erregailuarekinlan egiten dut. Erregailuarekinpoliespana markatzen duzu. Geromargotzeko koloreak prestatubehar dituzu eta probatu.

6. Zenbat denbora behar duzumaketa bat egiteko?Lehenengo eraikinaren argazkiakegiten ditut. Ondoren semeak argaz-kiaren bidez ordenagailuanmarrazkia ateratzen ditu; ateak,leihoak... eta eskalan jartzen ditutkontuan hartuta irudien tamaina.Iaz apirilean hasi nintzen egitenabenduan jarri nuen belena. Lanasko egin behar da. Balkoiak diralan gehien behar duten elementuak.

7. Zer tamaina dute?Maketak 60 edo 65 cm-ko altueradute, zabaleran 70 cm inguru eta80 cm inguruko sakonera. Itur-mendiko udaletxeak uste dut 80cm-ko altuera duela eta sakone-ran 40 zentimetro inguru. Guzti-ra lau metro inguru hartzen du.Dena eskalan eginda dago.

8. Non gordetzen dituzu?Maketak etxean egiten ditut. Hanprestatzen ditut eta gero erakus-teko unean bere tokian jartzenditut. Non gordetu da arazoa.Batzuk etxe zahar batean gorde

ditut, apaizaren etxean. Bestebatzuk, Mikel Donea santutegia,adibidez, pilotalekuan dagoen bil-tegi batean gordeta daukat. Uda-larena da biltokia eta udaltzaina-ri galdetu nion ea lekuren bat zego-en eta han gordetzeko esan zidan.Batzutan esaten didate oso politadela eta eramateko esaten diet.

9. Bihar Iturmendin erakusketaegingo duzu. Gabonetarako Iturmendiko plazaegin nuenez Iturmendiko batzukikustera etorri ziren. Kultura ardu-radunek galdetu zidaten ea Iturmen-din erakutsi nahi nuen. Maiatzaren8an San Migel eguna izan zen, bai-na orain larunbatean ospatzendenez bihar izango da erakusketa.

10. Aurten maketa berria egingoduzu?Denbora asko behar da eta aurtenez dakit egingo dudan. Olaztikobelenzaleek esan zidaten urterenbatean ez banuen ezer egiten haieiesateko eta nik nahi dudan belenajarriko dutela hemen Bakaikun.Seguruenik aurten hori egingodut. Hurrengo urte baterako pen-tsatuko dut zer egin. Jende gehia-go behar da. Ea norbait animatzenden. Eta lan egiteko leku bat ere.

11. Zer behar da maketak egiteko?Gustatu behar zaizu eta pazientziahandia behar duzu. Hori ezinbes-tekoa da. Baina denbora pasatze-ko modu bat da. Ni etxabera joatennaiz 9:30ean eta erlojua begiratzendudanean 12:45ak direla ikustendut. Edo arratsaldean bazkalduondoren jaisten naiz eta arratsal-deako zazpiak edo gehiago direlaikusten dudanean esaten dut: nahi-koa da, bihar jarraituko dut.

>>11galdera

Jose Angel GalartzaBakaikuko maketagilea

Testua: Erkuden Ruiz Barroso

MAIATZEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Magna Navarrarako 2 sarreraeta Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza.2. Artazako kanpinean %10eko deskontu balea,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako 2sarrera eta Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko

harpidetza. 3. Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako2 sarrera, Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko har-pidetza eta Donostiako Aquariumerako 2 sarrera. 4. Lacturale esnea eta yogurtak, MagnaNavarrarako 2 sarrera,Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako 2 sarrera.

Maiatzekobazkide zozketa