524 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 2, ostirala • 2. aroa • 524. zenbakia EtxarriAranazkoferietakoigandean aziendaerakustaldia, artisauazoka, mendi lasterketa, Nafarroako I. mailako aizkolari finala... Liburutegiei buruzko ikerketa, inkesta eta guzti Sakanerria >> 11/14 Kultura >> 15 Altsasuko gaztetxearen 25 urteak ospatzera >>14 Bandera morea martxan >>7 Ur eta haize bidez energia sortzea bideragarria da Sakanan Hala erakusten du Sakanako Garapen Agentziaren bidez egindako potentziali- tate azterketek >>5 Egoera hobetzeko enpresarien Altsasurako 8 proposamen SEEko eta herriko enpresetako ordezka- riek Altsasuko alkateari jakinarazi dizkiote >>7 Herri epaiketan Espainia epaituko dute Herriak Librek deituta, 19:30ean, Altsasun, Iortian >>8 Urbasako Igoeraren 35. edizioa bihar jokatuko da Olatzagutian 94 ibilgailu neurtuko dira Urbasako portuan 14:00etatik aurrera >>13 D eredua puntu erdi hazi da >>9

description

 

Transcript of 524 guaixe

Page 1: 524 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 2, ostirala • 2. aroa • 524. zenbakia

Etxarri Aranazko ferietako igandeanazienda erakustaldia,artisau azoka,mendi lasterketa, Nafarroako I. mailako aizkolari finala...

Liburutegieiburuzkoikerketa,inkesta eta guzti

Sakanerria >> 11/14Kultura >> 15

Altsasukogaztetxearen 25 urteakospatzera >>14

Bandera morea martxan

>>7

Ur eta haizebidez energiasortzeabideragarriada SakananHala erakusten duSakanako GarapenAgentziaren bidezegindako potentziali-tate azterketek

>>5

EgoerahobetzekoenpresarienAltsasurako 8 proposamen SEEko eta herrikoenpresetako ordezka-riek Altsasuko alkatearijakinarazi dizkiote

>>7

Herri epaiketanEspainiaepaituko duteHerriak Librek deituta,19:30ean, Altsasun,Iortian >>8

UrbasakoIgoeraren 35.edizioa biharjokatuko daOlatzagutian94 ibilgailu neurtukodira Urbasako portuan 14:00etatikaurrera >>13

D eredua puntu erdi hazi da >>9

Page 2: 524 guaixe

MusikaGaudeamus. Lastailaren 4an,igandean, 12:00etan Aralarkosantutegian.

Erkudengo Ama abesbatza.Lastailaren 4an, domekan, 12:45eanBakaikuko elizan.

AntzerkiaNo nos olvideis. Lastailaren 3an,larunbatean, 19:00etan Lakuntzakokultur etxean. Kemen antzerki taldea.

Mendi irteerakMendi Talde Eguna (Lesaka).Lastailaren 4an, igandean, 6:30eanOlatzagutitik abiatuko da autobusa.Sakanako Mendizaleak.

VIII. Arakilgo mendi martxa.Etxeberri-Hiriberri-Etxeberri.Lastailaren 4an, igandean, 8:00etanEtxeberritik abiatuta. Arakilgo Udala.

Bizikleta irteerakAltsasu-Latasa-Altsasu. Lastailaren 3an,larunbatean, 9:30ean Altsasuko kulturgune paretik. 90 km. Zikloturista taldea.

Araniako ibarra. Lastailaren 4an,

domekan, 9:00etan Altsasutik,Barranka txirrindulari taldeko mendibizikleta taldearen bajeratik. 40 km.

ErakusketakDekorazio arteak. Lastailaren 11raarte, astegunetan, 18:30etik 21:00etaraeta domeketan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean. YolandaArnedoren tailerra.

Hitzaldiak Nola izan zaitezke ahaltsuagoemozionalki eta psikologikoki.Lastailaren 2an, ostiralean, 19:30eanEtxarri Aranazko kultur etxean.Hizlaria: Ahimsalara Ribera.

Konfluentzia prozesua Nafarroan.Lastailaren 5ean, astelehenean,18:30ean Altsasuko Iortia plazan.Eguraldi txarra eginez gero Gure Etxeaeraikineko 2. solairuan. Hizlaria: LauraPerez Ruano, Podemos-Ahal Dugu.

Bestelakoak Gaztetxeroen arteko desafioak:pankarta lehiaketa. Lastailaren 2an,ostiralean, 18:30ean Altsasukogaztetxean. AGA.

Espainiar estatu inperialista

epaitzera goaz. Lastailaren 2an,ostiralean, 19:30ean Altsasuko Iortiakultur gunean. Etxarrin, ikastolan, etaIrurtzungo kultur etxean, zuzeneanikusgai. Herriak Libre.

Zorri azoka, merkatu soziala.Lastailaren 4an, igandean, 11:30etik

14:30era Etxarri Aranazko plazan.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Lastailaren 2an, ostiralean, 20:00etanLakuntzako, Arbizuko eta EtxarriAranazko plazetan, elkarretaratzeak.

Denon artean dispertsioarekinamaituko dugu! Lastailaren 3an,larunbatean, 19:30ean EtxarriAranazko plazan. Etxerat.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Lastailaren 4an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

Ihart Zorionak txiki!!!Egun polita izatea espero dugu. AmonaIsabel, izeba Marta eta osaba Iñigo.

Alvaro EtxarriZORIONAK, Alvaro!!

Oihan Gastaminza BeteluIgandean 4 urte! Zorionakpolitte!

Ongi pasa eta ea zure ametsetako kamioi-gruairisten zaizun!!! Muxu asko: ama, aita eta Maddi.

IhartZorionak Ihart!

Zure 7. urtebetetzea polittena izan dadila!!! Mila kilo zorion... Aitatxo, amatxo eta Siets.

lastailak 2-8Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

IhartZORIONAKmaitia!Egun ederra igarotzeaespero dugu. AmonaMaribel eta aitona Koldo.

Bakarra:

Bazkideak:

Bazkideek deskontua

Igandean, Lesakan izango den Mendi Talde Egunera joateko autobusa Olatzagutiatik 6:30ean abiatu ko da.

Page 3: 524 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a 3

ezkaatza >>

ARDI GAZTA, ASKOREN BAZKA

Esne jetzi berria, berotasuna,zumitza, gatzuna, airea, hozkai-lua, lizuntzea eta beharrezko den-bora dira, besteak beste, derri-gorrezko osagaiak eta pausuakgazta bat egiteko. Horren adie-razle dira Sakanako hainbat gaz-tagilek eskaintzen digutena, edo-zein etxetan ezin baita gazta onbat falta.

Gozatu ardi gazta gozoaz!629 492 440 • IZURDIAGA

948 460 493 • ARBIZU 659 800 912 • URDIAIN607 271 163 • ALTSASU

Sakanako gaztagileak

Altsasuko festetan lautxakur pozoitu ondorenlarunbatean protesta eginzuten herritarrekgertaerak salatzeko

Larraitz Amadoz Lazkano

Gaur nire txakurra izan da, etabihar? lelopean hasi zen larunba-teko manifestazioa. Zumalakarre-gi plazan bildu ziren eta Altsasu-ko kaleetan barna protesta eginzuten herritarrek, Foruen enpa-rantzara iritsi arte. Huellas, Altsa-suko animalien elkarteko kideekegin zuten protestarako deia irai-laren 12an, Altsasuko festetan, lautxakur nahita botatako pozoia janondoren hil zirelako.

Festetako eguna zen irailaren

12a. Antza denez, haragizko bolakagertu ziren kaleetan barruanpozoia zutela. Limacol edota babo-

sil pozoi arrastoak aurkitu zituz-ten txakurren nagusiek. Egunhorretan bertan, lau txakur hil

egin ziren haragizko bolak jan etagero, eta hainbat txakur toxikatuziren ere aldi berean. Pozoia zelagaraiz jakin zuten nagusiek txa-kurren bizitza salbatu ahal izanzuten, beste kasuetan ez bezala.

Huellas elkarteko kideek giza-tasun falta salatu dute, eta gerta-eren egileek izandako portaerabereiz gabea. Hori dela eta, mani-festazio eta protesta deialdia egi-tea erabaki zuten horrelako ezerberriz ere gerta ez dadin. Ahaliketa informazio gehien bilatzen aridira gertaeren atzean nor dabilenjakiteko.

Lau txakur izan dira guztira hildirenak, eta denek salaketa aur-keztu dute Foruzaingoan. Era bere-an, beste salaketa bat jarri dute eretoxikazioa dela eta. Ikerketa horre-taz Foruzaingoa arduratuko da.Lastailean bertan Sepronaren txa-kur bereziekin eragindako ere-muak aztertuko dituzte. Orainarte ez da kasu gehiagorik suer-tatu, baina txakurren nagusiakkezkarekin ateratzen dira kalera.

Laguntza TxakurrenLegea ezagutaraztekokanpainaAltsaun egoitza duen Bocalan Biak Batfundazioak sustatuta, Nafarroako Par-lamentuak Laguntza Txakurren Legeaonartu zuen joan den urtean. Lagun-tza txakurrek ezgaitasun bat dutenpertsonak laguntzen dituzte, besteakbeste, itsuak, mugikortasun mugatua,diabetesa edo autismoak dituztenak.Legeak pertsona horiei txakurrekinhainbat toki eta garraio publikoan sar-tzeko aukera ematen die. Txakurrenlaguntzaren eta legearen berri ema-teko fundazioak Ezagutu nazazu,laguntza txakur bat naiz kanpainajarri du martxan. Proiektu horretakoprotagonistak haurrak, gazteak, zer-bitzu publikoak eta behar bereziakdituzten pertsonak izanen dira.

Altsasu» SAKANA

948 460 516 • UNANU

Txakurrak pozoitu etagero, erantzun tinkoa

Mila pertsona inguru bildu ziren manifestazioan.

Page 4: 524 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a4 iritzia

astekoa

Oihane Andueza Imirizaldu

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano, Eñaut

Agirrebengoa Apaolaza eta Larraitz Amadoz LazkanoZUZENTZAILEA: Maria Luisa Zelaia MendiaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected]

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Bazirenak, izan badira, eraldatutaUdazkenean zuhaitzek hostoakbotatzen dituzte eta hor doaz goi-tik behera. Berdetik gorrixka,laranja, hori-antzatik marroira.Lurrera.

Ondoren iluna dator negua, bai-na ez gara hara joanen gaur, udaz-kenean gelditu baizik, eroritakohostoetan. Goitik beherakoan.

Hostoek ongi dakite adarraaskatzen eta behera erortzen.Lurrak, modu berean, emeki jaso-tzen ditu eroritakoak eta ur eta

hezetasunaren laguntzaz hilda-koa elikaduran eraldatzen.

Ez genuke imajinatuko hosto batoihuka esanez “ez, ez dut adarre-tik alde egin nahi, hemen geldi-tu nahi dut betiko!”. Gorriakbihurrituta, haserreak amorra-tuta. Edota “ez, mesedez adartxo,ez nazazula bakarrik utzi, zeregingo dut nik han behean zugabe?” Urdin antza eta dardarka,beldurrak akabatua. Zuhaitzakerantzun, tinko eta ahots sakon

batez: “hostotxo, hori da zureegin beharra mundu honetan,zure burua hiltzen utzi ni elika-tu nadin eta zure seme-alaba,biloba eta birbilobei bizia emanahal izateko.”

Hostoen erortze hutsa naturanikusten hain ohituak gaudenhonetan, komikoa egiten zaigu(niri behintzat hala egiten zait)pertsonifikazioa.

Goazen ba, gizakiokin egiteraparekotasuna.

40 urtetan gurasoen etxean bizi-tzen jarraitzen dugu; gustura ezgauden harremanetan egotenjarraitzen dugu, nahiz eta jakinaspaldi bukatu zela harremana;gertuko pertsona maitatu bat hil-tzean urteak eta urteak ematenditugu hasperenka eta itzultzekodesio izkutu batean.

Ez naiz kritikatzen ari, jokaerahauek oso ohikoak dira, baitanigan ere, astintzen baizik. Hai-zeak udazkenean hostoak bultza-

tu eta erortzen laguntzen dienbezala, gaurko heriotza biharkobizitza delako ustea botatzen arinaiz. Arbasoak gugan bizirik dau-dela gaur aireatzen, alegia. Hone-kin ez dut esan nahi mingarriaez denik, negua gogorra da, bai-na ziur aski arinagoa egingo danaturarengandik eredu hartuta.

Goza dezagun, bada, udazke-naz, hostoak erortzen ikusiz etabiharko onerako izango delako-an egonez!

Uda osteko lehen idazki honeta-rakobero sasoian komunikabi-deetan behin eta berriz agertu dengaia tratatzea pentsatu dugu. Bai,errefuxiatuez mintzo gara. Gre-zian gertaturikoak eta gero, (gogo-ratu hauteskundeak, Syriza, refe-renduma eta, azkenean, kapitu-lazioa) udako albiste gehien izandituen gaia izan da errefuxiatue-na. Kasualitatez Greziatik pasa-tzen dira modan dauden errefu-

xiatuen biderik nagusienak. Etamodan dauden errefuxiatuez hitzegiten dugu zeren guretzako erre-fuxiatuen gaia zaharra da, etapasa den udan gertatutakoakharritu eta haserretu egiten gai-tu aldi berean.

Inork ezin du zalantzan jarriegunkari eta telebistetan ikusiditugun irudiak gogorrak ez dire-nik. Umeak ondartzetan jolase-an ikusi beharrean, hilak ikusi

ditugu, itsasoaren olatuek astin-duak, tren geltokietan, oporreta-ko bidean agur zoriontsuak iku-si beharrean, bultzadak eta nega-rrak ikusi ditugu ihesean daudenpertsonen artean. Azken finean,aspaldi arazo ezberdinetatik ihe-sean dauden pertsonek, gure egu-nerokotasunean tokia aurkitudute.

Kontua zera da, uda garaikoberri esanguratsua bezala gogo-

ratuko dugun edota, behingoz,munduan hainbeste errefuxia-tu mota ezberdin sortzen dituensistema kapitalista suntsitzailehonekin bukatzeko hautua gizar-tearen gehiengora hedatzen den.Munduko pertsona guztiek duin-tasunez bizitzeko eskubidea duteeta pobreziak eta gerrek horizailtzen dute. Mundu aberatse-an bizi garenok baditugu zenbaitarazo, baina eskuzabalak izan

behar dugu okerrago bizi dire-nekin eta ihesean doazenekin.Elkartasuna ez da moda bat.Edo, bestela, galdetu gerragaraian joandakoei edota gerraostean etorri zirenei edota azkenkrisialdiarekin berriro gure bai-laratik joan behar izan dutenei.Ongi etorri errefuxiatuak etagora elkartasuna.

Abian

Gaurkoan Irurtzungo Gazte Txo-koari buruz arituko gara. GazteTxokoa Irurtzungo udaleko zer-bitzuetako bat da eta Irurtzungoeskualdeko Oinarrizko GizarteZerbitzuak gestionatzen du.

Gazte Txokoa 12 – 15 urte bitar-teko gazteei zuzendutako aisial-di eta denbora libreaz gozatzekolokala da. Bertan gaztetxoekaisialdiaz gozatzeko aukera des-berdinak dituzte:

• Joko librea. Lokalean daude-la, beraiek erabakitzen dute zer-tan pasa beren denbora, mahaijokoetara jolasten, ping-pongera

jolasten, ordenagailuetan ego-ten…

• Hezitzaileak, gazteen gustuakkontutan hartuz, antolatzen dituz-ten ekintzetan aritzen: lehiaketak,zine foruma, eskulan klaseak…

• Kanpoko profesionalek aurre-ra eramaten dituzten tailerretanparte hartzen: sexualitate taile-rra, magia tailerra, grafitti taile-rra, batukada…

Gazte Txokoaren helburuakaisialdi osasuntsu bat sustatze-az gain, nerabezaroan eman dai-tezkeen arrisku desberdinak pre-benitzea eta detektatzea dira.

Hori dela eta, garrantzitsua ikus-ten dugu zerbitzu hau gaztetxo-en eskura egotea, eremu babes-tua eta beraiei egokitua delako.

Lokalaren ardura bi hezitzaile-ek dute. Asteburu bakoitzeanhauetako bat egoten da GazteTxokoaren arduradun bezala, etaberaien funtzioak gazteak lagun-tzea eta gidatzea dira. Aurreraeramango diren ekintza desber-dinak dinamizatuko dituzte tal-dearen erabakiak, beharrak etamotibazioak kontutan hartuta.Gazteen eta hezitzaileen arteanadostutako arauak daude lokala-

ren funtzionamendu egokia sus-tatzeko.

Lokala egun eta ordu hauetanirekitzen da: asteazkenean17:00etatik 20:00ak arte, ostirale-an 17:00etatik 22:00ak arte, larun-batean 16:00etatik 22:30ak arteeta igandean 16:00etatik 21:00akarte. Ekainetik urriaren hasiera-ra lokala itxita mantentzen da.

Aurreko ikasturtean (2014-2015)100 bat bazkide egon ziren osota-ra, hauek zonaldeko neska-muti-len portzentaje handia hartzendutelarik. Neska eta mutilen arte-an, elkartzeko leku bezala, oso

baloratua den zerbitzua da. Aldiberean hezitzaileentzat oso balia-garria da beraiengana gertura-tzen eta hauen beharrak ikustenlaguntzen dielako.

Irurtzungo Gazte Txokoakurriaren 9an irekiko ditu bere ate-ak. Gazteak parte hartzera ani-matzen ditugu. Gurasoak Irur-tzungo Eskualdeko OinarrizkoGizarte Zerbitzura hurbil daitez-ke informatzeko eta beraienzalantzak argitzeko.

Prebentzio programako teknikariak

hara zer dien

Irurtzungo gazte txokoa

barrutik kanpora

Ongi etorri

Page 5: 524 guaixe

Ikerketak proiektu zehatzak aurreraeramateko informazioa eman du

Eskualdean energia berriztaga-rrien sorkuntzarako dagoen poten-tziala aztertzea beharrezkoa jozen Sakanako Plan Estrategikoaegiterakoan. Sakanako GarapenAgentziak (SGA) egiteko horriheldu dio Euskal Herriko Uniber-tsitatearekin eta Udalbiltzarekinelkarlanean. Amaia Araizek etaXabier Ruiz de Larramendik gra-duondoko ikasketa akaberako lanaegin dute Sakanan, praktika pro-gramaren bidez. Lehenak urarenbidez ibarrean energia sortzekopotentziala aztertu du. Bigarrenak,berriz, haizearena. SGAk ener-giaren arloan aurrera eramatendituen sentsibilizazio eta forma-zio jardueretako bat izan da.

SGAko energia eta industriaarduradun Aintzane IriberriBerrostegietak baieztatu digu Saka-nak dituen aire eta ur baliabidee-kin energia sor litekeela. “Azterke-ta hauek oinarriak dira beste proiek-tuak garatzeko. Zer nolakopotentziala dugun badakigu, han-dia da. Hemendik aurrera bioma-sa, ura edo haizearen bidez energialortzeko edozein proiektu aurreraeramateko prest gaude”. Bideraga-rria denez, Iriberrik udal, biztanleeta enpresei eskua luzatu die, “ber-tako eredu energetiko iraunkorrabultzatuko duten proiektuak aurre-ra eraman ditzagun”.

Haize potentziala Xabier Ruiz de Larramendik azal-du duenez, Sakanak gune batzu-tan zein besteetan oso haize ezber-dinak ditu, eta tokiaren araberaharekin energia sortzeko poten-tziala dago. Ibarrean kostaldekohaize hezeak eta Lizarraldeko hai-zeak batzen dira. Burundan, hai-

zea ipar-mendebaldetik sartzenda, boladatsu eta abiadura gutxi-koa. Gero Beriainekin topatu etabitan banatzen da. Ergoienan inbu-tu efektua egiten du eta konstan-teago mantendu eta abiadura han-ditzen du. Bestalde, Arakilen, Txu-rregi-Gaztelu inguruan osoaprobetxagarriak izan daitezkenhegoko haizeak sortzen dira.

Ruiz de Larramendik ibarrekohiru puntu zehatz aztertu ditu.Haietako bat da Artxueta mendia,Aralarren. Han abiadura handiaeta jarraitua du haizeak. Dagoe-neko antenak daudenez, haize-sorgailua jartzeak ez luke haininpaktu handia izanen. Naturaaldetik erreparoak izan daitezke-ela ere argi du.

Ur potentziala Amaia Araizek Arakil eta Larraunibaietan 18 zentral hidroelektrikozenbatu ditu. Haietatik soilik 6 dau-de martxan (Irurtzunen bi, Satrus-tegin, Ihabarren eta Altsasun bi).Martxan ez dauden zentral edoerrotak dozena bat dira: Etxarren,Uharte Arakil, Arruazu, Lakun-tza, Arbizu, Lizarrusti, EtxarriAranatz, Bakaiku, Iturmendi,Urdiain, Altsasu eta Olatzagutia.Geldirik dauden 12 horietatik zeindiren errentagarri aztertu beharda. Egin beharreko inbertsioa etazentralek duten ur-emari kontze-sioek eman dezaketen potentzia-ren araberakoa da.

Araizek geldi dauden bi erro-ta aztertu ditu. Etxarri AranazkoBeheko errotaren kasuan, poten-tzia oso handia du (37 kW). Iker-lariaren arabera, kontsumo pun-tu desberdinak batuko luken koo-peratiba baten bidez, mikrosareproiektu bat eratu daiteke Etxa-rrin. Urdiaingo Errotainen

kasuan, potentzia 9, 7 kW-koa da,eta aprobetxamendua, bertakokontsumo elektrikora eta termi-kora (bero-ponpa baten bidez) bide-ratu daiteke. Errotan ekoizpenenergetikoaz aparte gizartearen-dako erakargarria den aisialdia-rekin lotutako eskaintza osaga-rriak garrantzitsutzat jo zituenAraizek.

Egungo legediaErregimen bereziko instalazio

hauek erregulatzen dituen estatu-ko azken legedia dela eta, merka-tu elektrikora saltzen den energiaelektriko berriztagarriaren sorre-ra ez da errentagarria suertatzen.

Horregatik, egindako apustua,auto-horniketara bideratzea da,bai mikro-sareen eraketa bultza-tuta edo autokontsumorako koo-peratiben sorreren bidez.

BiomasaSakanako energia potentziala-ren lehen ikerketa Lur Geroaenpresak egin zuen 2012an.Haren arabera, ibarrean urteko15.732 baso-biomasa sortu dai-tezke. Orduan emandako datua-ren arabera, tona bakoitza lehor-tu, garraiatu eta ezpaltzek 32,7euroko kostua luke.

Mank-i bi proposamen

Ikerketa orokorrarekin batera, aplikazio zehatzak bilatu dituzte bi ikasleek: Urdalurko urte-giko punpatze estazioan eta Arbizuko hondakindegian. Sakanako Mankomunitatearen biazpiegitura horietan 20 kW-eko haize-sorgailua jarriko balitz bi azpiegituren elektrizitatekontsumoaren erdia sortuko litzateke. 60 edo 70 mila euro arteko inbertsioa litzatekebakoitzean, 6 edo 7 urteetan berreskuratuko litzatekeena. Iriberrik azaldu digunez, Mank-eko buru Aitor Karasatorre Mugurutza “pozik” zegoen, “emaitzak erakargarriak” direlako.Mank-ek haiek aurrera eramanen dituen aztertuko du.

sakanerria >>Guaixe • 2015eko lastailaren 2a 5

SAKANA

Sakanan ur eta haize bidez energia sortzea bideragarria da

Potentzialitate azterketaren aurkezpenak hainbat sakandarren interesa piztu zuen. Irudian Amaia Araiz azaltzen.

ETBk Arbizun Herri txiki, infernuhandi programarako saioa grabatudu. Atzo grabatu zuten galaArbizuko kiroldegian

Igandean hasiko da, ETB1ean,Herritxiki, infernu handi saioko denbo-raldi berria. Aurreko denboraldiansekulako arrakasta izan zuen saio-ak eta orain bigarren denboraldia-ri ekin diote. Euskal Herriko herribat gai hartuta, herri horretako per-tsonei elkarrizketak egiten dizkie-te saioan. Esateko zerbait duten per-tsonak hartzen dira kontuan, edopasadizo xelebreak dituztenak, edo,besterik gabe, herri horretan kuttu-

nak edo bereziak direnak. ZuhaitzGurrutxaga eta Mikel Pagadiberaiekin biltzen dira, herriaz etaeuren bizipenez aritzeko. Aurrekodenboraldian Lakuntzan grabatuzuten saioetako bat, arrakasta han-diz, eta aurtengo denboraldirakobeste herri sakandar bat hautatudute, momentuz: Arbizu.

Gaurko galaHerri txiki, infernu handi saioko lantaldea, Zuhaitz Gurrutxaga etaMikel Pagadi buru zela, berrikiizan da Arbizun elkarrizketak egi-

ten. Guaixeko erredakzioa ixtekounean, atzo, ostegunean, grabatu-tako elkarrizketekin egindako mun-taia erakustekoak ziren, 20:00eta-tik aurrera Arbizuko kiroldegianantolatutako gala berezian. Galahorretan Sebastian Lizasok bertso-ak jarriko zituen eta Zuhaitz Gurru-txagak eta Mikel Pagadik Arbizunbizitakoarekin bakarrizketa diber-tigarriak egin zituzten, eurek elka-rrizketatutakoak aurrean zirela.

Oraindik ez da zehaztu Arbizu-ko saioa zein igandetan ikusi ahal-ko den.

Arbizu»

Infernu handia orain Arbizura

Aurreko denboraldian ETBko saioa Lakuntzan izan zen.

Page 6: 524 guaixe

Komunikazio arloan eta industriaguneei buruzko informazio bilketanariko lirateke

Sakanako Garapen Agentziak(SGA) erakundean praktiketan ari-tzeko bi eskaintza egin ditu. Lehe-nak Sakana munduan izena du etaSGAren komunikazio arloan prak-tikak egitean datza. Hartan arikolitzatekeen pertsonak komunikazioinstituzionala eta kultural-turisti-koa kudeatuko luke, komunikazioerregistro eta medio ezberdinekinjarduteko aukera izanik. Praktikahoriek egin nahi dituenak kazeta-ritza eta komunikazio arloetan inte-resa izan behar du, elebiduna izanbehar du eta sare sozialen erabile-ra ezagutu behar du.

Bigarren praktika SGAkoIndustria eta Energia sailean egi-

nen da. Sakanako industrialde-ak, azpiegitura eta espezializazioadimentsurako aukerak lantzen.Horretarako, Geografia Informa-zio Sistemen bidez, sare industria-laren informazio bilketa eta ana-lisia egin beharko du. Interesatuekenpresen kudeaketa, ingenieritzaindustriala edo soziologia ikaske-tak eta elebiduna izatea lehenetsi-ko dute. Praktikak egiteko baldin-tzei dagokienez, ordutegi malgua,praktiketako jarduna ikaslearenbehar eta interesetara moldatukoda eta ordaindu gabekoak izanendira (adostutako gastuak ezik).

La Encinako bazkide eguneanelkarteko adinduek omenaldia jasozuten

Irailaren 8an da Extremadurakoeguna. Haren inguruan Extrema-durako Astea antolatzen zuen LaEncina Extremadurako kulturelkarteak. Aurten, ordea, ospaki-zunak bi egunetara murriztu dituz-te. Irailaren 6ra aurreratu zutenExtremadura Eguneko errome-ria eta San Juan ermitan bilduziren La Encinako kideak. Mezakantatuaren ostean auzatea izanzuten. Eta pasa den larunbateanospatu zuten bigarren festa egu-na: La Encinako bazkideen egu-na, hain zuzen ere.

50 bazkide inguru bildu zirenelkartearen egoitzan, bapo baz-kaltzera, eta bertan adinduei ome-naldia egin zieten. Aurten Dolo-res Perez eta Luis Blanco izanziren omenduak. Dolores Zior-

dian bizi da eta Extremadurakoada, eta Luis Blanco, aldiz, Altsa-sun bizi da eta asturiarra da. Izanere, makina bat tokiko jendeak egi-ten du bat La Encinan. “BerezikiExtremadurako jatorria dugunokbiltzen gara La Encinan, baina bai-ta beste probintzietakoak ere”azaldu digu La Encinako zuzenda-ritza taldeko kide Julia Cidek.

Dolores Perezek brodatutako zapiaeta lore sorta jaso zituen, eta LuisBlancok brodatutako txapela,zapia eta lore sorta. “Oso gusturaegon ginen, giro bikainean. JuanManuel Adan Gaitan izan zen pre-goilaria eta Altsasuko alkate JavierOllo Martinezek ere gure gonbi-tea onartu zuen. Egun polita izanzen” gaineratu du Cidek.

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a6 sakanerria

San Migel egunez, asteartean,makina bat pertsona elkartu zenAralarko santutegian. Goiz-goi-zetik egon zen fededunen joan-etorria, lehen meza 9:00etan izanbaitzen. Eguerdi partera bitar-tean beste hiru elizkizun izan

ziren. Bai horietan nola arratsal-dekoan fededunek aingeruarenirudia gurtzeko aukera izanzuten. Goizez ere hainbat izanziren aitorlekuetatik pasa zire-nak. Meza nagusian, beste fede-dun baten moduan, Uxue Barkos

Nafarroako presidentea eta AnaHerrera kultura, kirol eta gaz-teria kontseilaria izan ziren.Askok agurtu zuten Barkos.Estreinako aldia da San Migelegunez lehendakari bat santute-gian izan dela.

Horretan eragiteko antolatu duteAizpeak, Irurtzungo euskaltzale-en topaguneak eta Sakanako Min-tzakidek Familia Mintzakide. Igan-dean 22 pertsonak egin zutenarrantzaleen ibilbidea, Irurtzuneta Latasa arteko joan etorria.Familietako kideek elkarrekineuskaraz aritzeko aukera izanzuten. Ekimenak segida izanen du.

Izen emateaEuskara praktikatzera astean ordubatez elkartzen dira Mintzakideak.Hau da, euskara dakien pertsonabat eta aritu nahi duten lauzpabostpertsona. Kafe bat hartu, mendianibili… nahi den jarduera eginen da

ordu horretan, beti ere, euskaraz.Izena eman nahi duenak 600 482 024telefonora hots egin, sakana_min-

[email protected] e-postara idatzi edoAEKren Itsasi euskaltegitik pasadaiteke.

Defuntu mezaAralarrenUrtero moduan, Aralarko santu-tegiak defuntu meza hartuko du.Igandeko elizkizuna santutegia-ren aldeko kofrade, anaiarteko etaongile guztien oroimenez izanenda. Eguerdian Gaudeamus grego-riano taldeak kontzertua eskai-niko du. Talde bera 12:30ekomeza nagusian izanen da.17:00etan, berriz, talde berakbezpera gregoriano abestuakeskainiko ditu.

SAKANA

Santutegiak erakarritako jendetza

Asko eta asko izan ziren Aralarko aingerua gurtu zutenak.Nerea Mazkiaran

Agentziako energia eta industria arduradun Aintzane Iriberri bilera batean.

Abiatu aurretik talde argazkia egin zuten Familia Mintzakideko ibiltariek.

Dolores Perez eta Luis Blanco omendu zituen La Encinak.

Euskararen familia transmisioa

Harremanetarako [email protected]

»

»

Udalak aldi baterakoadministrarilaguntzailea behar duLakuntzako Udalak euskaraz dakienadministrari laguntzaile lanpostuabete nahi du. Plantillan postu horihutsik dago eta aldi baterako bete-tzeko eskaintza egin du udalak;titularra berriz lanean hasi edo lan-postua jabetzan eman arte. D mai-lako lanpostua da. Oposizio lehia-ketan parte hartu nahi dutenek las-tailaren 23ko eguerdira arte eureneskabideak Lakuntzako udaletxe-an aurkeztu ditzakete. Probaldiagainditzen dutenekin lan-poltsa osa-tuko da etorkizunean izan daitez-keen ordezkapenak erabiltzeko.

Lakuntza»

Lakuntza»

Olatzagutia»

Altsasu»

UPNk Ikurren Legeaez betetzeagatikudala salatu duSan Migel festak kultur etxetik piz-tutako etxajuarekin hasi ziren Ola-tzagutian pasa den ostiralean. Kul-tur etxean herriko bandera, “inde-pendentziazaleek erabiltzen dutenNafarroako bandera” eta ikurrinaizan zirela gaztigatu zuen UPNk.“Berriro ere ez da Ikurren Legea bete,Espainiako, Nafarroako eta Europa-ko banderarik izan ez zelako” etaalkatetzako taldeari “festak politi-zatzea” leporatu dio UPNk. Udale-txeko bilkura gelan eta alkatearengelan banderarik ez dagoela gaine-ratu du. Horregatik, erregionalistekForuzaingoan salaketa jarri dute.

Pirinioetako arrazako behien esta-tu mailako lehiaketa-enkantea eginzen Elizondon asteburuan. 280 buruaurkeztu ziren eta guztira 76 sari

banatu zituzten. Haietako bat Lakun-tzako Ricardo Palaciosen behi batekeskuratu zuen, 8 eta 12 urte artekougalketarako behi umatuen saria.

Encinak Perez eta Blanco omendu zituen

Garapen Agentziak bipraktika eskaintza egin ditu

Elizondotik sariarekin www.erran.eus

Page 7: 524 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a sakanerria 7

Altsasu»

SAKANA

300dik gora pertsonek egin ziotenasteartean harrera IV. EmakumeenMundu Martxari Altsasun

Emakumeen Mundu Martxak astebat eginen du Euskal Herrian,astelehenetik igandera. Zazpi egunhorietan 25 herrietan geldialdiaeginen du martxak. Horietako batSakana, Altsasu, izan zen. Anto-laketa lanetan aritu diren Altsa-suko Bilgune Feministako (BF)Saioak eta Josunek esan zigutenez,“martxaren bisitaren balorazioaespero genuena baino positiboa-goa da. Oso pozik eta hunkitutagaude”.

Geure gorputzak, geure lurral-deak. Martxarekin jarraituko duguguztiok libre izan arte leloa du mar-txak. Eta hari aipamena egin zio-ten harrera ekitaldian BFko kide-ek: “feminismotik hitz egiten ezbadugu, ezin dugu gizarte justua-go batez hitz egin. Feminismoaegungo diskriminazio egoera uler-tu eta alternatibak proposatzekobeharrezkoa da”.

Martxarekin zein helburu lor-tu nahi dituzten eta zeren aldeborrokatzen ari diren azaldu zutenfeministek: emakumeek jasatenduten indarkeria motak salatzea;gure gorputza, sexualitate eta bizi-

moduen inguruan erabakitzekoeskubidea, emakumeen borrokak,estrategiak eta erresistentziakbatu eta errealitate, alternatiba etautopiak zabaldu, elkar zaintzeabideratuko duten bideak sortzeaeta bizitza erdigunean jartzea,merkatuen logiketatik kanpo.

Bilgune Feministako Saioa Ira-olak adierazi zuenez, Kurdistandikabiatutako karabana feministak“bizipen, aldarrikapen eta erresis-

tentzia istorio pila biltzen ditu.Euskal Herrian ere gure proiek-tu, estrategia eta aldarrikapenfeministak bildu nahi ditu”. Kara-banak zekarren liburuan idazte-ra gonbidatu zuen Iraolak, “memo-ria guk idatzi behar dugulako”.

AsteartekoaMartxako karabana 11:00etan iri-tsi zen Iortia kultur gune parekoplazara. Hantxe zain zituen insti-

tutuko eta ikastolako ikasle mor-do bat, baita makina bat sakandarere. Harreraren ondoren, HelenaSantano Cid margolariak txalapar-taren doinura action-painting-aegin zuen. Emakumeen MunduMartxako karabanak bere geldial-di bakoitzean hazi bana jasotzendu, eta Altsasun herriari izenaematen dion haltza zuhaitzare-nak eman zizkioten. Baratzekobideko berdegunean bi labanda

landare aldatuz, auzatearekin etatalde argazkia eginez despeditu zenekitaldia. Martxak Bilbon eginenden festa batekin utziko du Eus-kal Herria. +www.guaixe.eus

Emakumeen eskubideen eta aldarrikapenenbandera morearendako haize sakandarra

Makina bat gaztek eta helduk bat egin zuten Emakumeen Mundu Martxako Altsasuko ekitaldian.

Enpresariek enplegua hobetzeadute helburu

Altsasuko alkate Jesus Ollo Mar-tinezek herenegun hartu zituenSakanako Enpresarien Elkarte-ko (SEE) eta herriko enpresetakoordezkariak. Azken horiek zortziproposamen aurkeztu zizkioten.“Altsasuko eta beraz Sakanakoenplegua hobetu, eta ahal den neu-rrian, enplegua eta herrian sor-tutako aberastasuna handitzekoproposamenak dira”, azaldu digu

SEEko Cristina Irisarrik. Bi arda-tzetan lan egitea aurreikustendute SEEn: dauden enpresei babe-sa ematea eta enpresa berriak era-kartzeko neurriak hartzea. “Uda-letik lehenengoan zuzenean era-gin daitekeenez, hasieran horretanindarrak jartzea” egoki jotzen duIrisarrik.

Ollok aitortu duenez, “propo-samen horiek udalak aztertzeaeta baloratzea merezi du”. Horre-gatik, Udaleko Ekonomia Garapen

Batzordeari jakinaraziko dizkio.Altsasuko alkateak aitortu duherriko enpresarien egoera “kon-plexua eta zaila” dela eta horreklangabezia tasa handiak eragitendituela. Sakanak eta bere mende-baldeak zehazki duen langabeziaarazoa azpimarratu du Ollok.

Altsasuko alkatearen iritziz,“ordezkari publikoak gure herria-ren ekonomia garapenerako neu-rria ezartzera bultzatu behar gai-tu”. Herriak bizi duen langabezia

eta industria gabetze arazoei uda-lak Sakanako Mankomunitatea-ren eta, bereziki, NafarroakoGobernuaren eskutik, aurre egin

behar zaiola uste du Ollok. Bestal-de, alkateak enpresarien ordezka-riekin maiztasunez elkartzekoprestutasuna azaldu du.

Zortzi proposamenak

1. Altsasuren irudia hobetzea.Herri dinamikoa, ez gatazkatsua,enpresa egitasmoak babestenduten erakundeak, prestatutakolangileria, aukerak… Horretarako,jarduera zehatzak eta arduradu-nak dituen Altsasu, Sakana etakanpora begirako komunikazioplana egitea proposatzen du. 2. Altsasurako Bultzada Plana.Altsasuk eskualdeko “hiriburu”figura berriro hartzea beharrez-koa da, “Sakanako garapenarenerreferente eta lokomotora izanbehar du”. Altsasun jarduerei dina-mizazioa eta bultzada emateko

akzioak, kronograma eta aski aurre-kontu izatea eskatu du. 3. Gizarte elkarrizketa. Adminis-trazio, sindikatu eta enpresarienarteko komunikazio bideak eza-rri, arazoak identifikatu eta erla-zioak hobetzeko. Gatazkak konpon-du eta ekimenak elkarrekin aurre-ra eramateko komunikazio bide batzabalik izatea. 4. Lanbide Heziketa. Udalak ikas-tetxea indartzeko lan egitea, herri-tarrak bertan prestakuntza jaso-tzeko eta gazteak bertan geldituahal izateko. Horretarako, ikaste-txeari baliabideak eman eta dago-en industria ehunari egokitu behardu. Bestetik, inguruko prestakun-

tza zentroekin akordioak lortuAltsasuko ikasleek euren prakti-kak edo lehen lanak Altsasun eginahal izateko. 5. Dauden industrialdeen Hobe-kuntza Plana. Industria-eremuakhobetu eta egokitzeko plana zehaz-tu beharra dago. Lehentasunezkoabeharko luke, industrialdeen man-tenua oso eskasa delako (kaleenmantenua eta garbiketa, espaloienkonpontzea, lokalizazioa, argizta-pena, isuriak…). Industria eremuberriak garatzeko egokitasunaaztertu. Eta egiturazko oztopoeikonponbidea bilatu (argindarra,zuntz-optikoa…). 6. Altsasuko giza kapitalaren poten-

tzialaren katalogoa. Enpresak segi-tu edo berriak ezartzeko langileenprestakuntza ezinbestekoa da. Altsa-suko langileen gaitasunen katalo-goak dauden potentzialitateak etabeharrak zein diren agerian utzikoluke. Hala, horien berri eman eta atze-mandako beharrei konponbideajartzeko aukera legoke. 7. Lan taldeak sortu. Tokiko eta foruadministrazioak eta gizarte etaekonomia eragileak lan egin etaelkarlanean ariko diren taldeak sor-tu. Hiru egiteko lituzke: enpresaproiektu berriak erakartzea, ekin-tzaileak babesteko plana eta Nafa-rroako Gobernuaren aurrean inter-lokutorea izatea, konpromiso zeha-

tzak lortzeko. 8. Administraziotik enpresaklaguntzea. Administrazioarekinerlazio ona eta garaiz izateko,enpresariek askotan faltan suma-tu dute babesa edo komunikaziokanal ireki bat izatea. Industriakoteknikari mistoaren figura propo-satu dute konponbide gisa. Harkbisiten bidez herriko enpresenberri luke, arretarako doako tele-fonoa… Arazoren bat lukeen Altsa-suko enpresei laguntza emanen lie-ke. Bestetik, konpromiso zehatzakjasoko lituzkeen zerbitzu kartaproposatu dute, enpresa jardueraabiarazteko lizentziak eta baime-nak bideratzeko.

Elkarlanaren hazia

Martxaren etorrera behar beza-la prestatzeko “lan eta ahale-gin handia” egin dutela azaldudigute BFko bi kideek. Sakananlan talde “potente” bat sortu da.Martxak ibarreko feministenarteko sareak ontzeko balioizan duela adierazi digute:“horrekin pozik gaude ere,hemendik aurrera elkarrekinlan eginen baitugu”. Feminis-moari irudi positiboa ematekoere balio izan du martxaren lan-ketak: “Sakanan batzuetan ezdago ongi ikusita eta honekinerakutsi dugu legitimoa dela”.Etorkizunean ibarreko femi-nistak zein gai landu edo zeinarlotan ariko diren ez dutezehaztu, baina elkarlana ziur-tatu dute. Bestalde, martxarenmezua kontuan izanik, ekital-diko auzatea egiteko elikagaiburujabetza kontuan izan zuten.

Enpresariek alkateari zortzineurri proposatu dizkiote

Isasiako argiteria falta noren ardura den aztertzen ari da udala.

Page 8: 524 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a8 sakanerria

Etxarri Aranatz»

Altsasu»

Arbizu»

SAKANA »

»

Udal berria osatu eta 100 egun lane-an pasa ondorengo balorazioa egindu Altsasuko EH Bilduk, jakinik“gobernu programa garatzeko iadenborarik ez du ematen. Bainagestioa nondik nora joan daiteke-en jakiteko pistak edo zantzuakeman ditzakeela”. Koalizioak lehe-nik eta behin gogorarazi du uda-laren kontutan 1.743.863,19 euroutzi zituztela. “Horri esker gureherria hobetzeko hainbat obraegin dira, horietako batzuk aurre-ko udalak jada eztabaidatu etaaurreikusitakoak”.

EH Bildutik adierazi dute “lana-ren bitartez gure herria hobetu etaoposizio eraikitzailea” egitekoprest daudela. Udaleko hiru batzor-deren eta Burunda mendebalde-ko Oinarrizko Gizarte ZerbitzuenMankomunitatearen ardura joka-

bide horren isla gisa jarri du.

Parte hartzeazKoalizioak garbiketa bertikalariburuzkoa legegintzaldiko leheneztabaida mamitsutzat jo du. Udal-batzak protokoloa onartu aurre-tik pintaketak ezabatzeak eztabai-

da “kutsatuta iristea” ekarri zue-la azaldu du EH Bilduk. Gaiak“birplanteamendua” behar due-la ados dago koalizioa, “bainazintzoki iruditzen zaigu sorturi-ko polemika ekidin zitekeela (bai-ta akordio sendo eta zabalago batlortu ere) gaian zeresana duten

agenteen parte hartzea erabilibalitz”. Aldez aurreko eztabaida-ren ondoren plenoko puntu gehie-netan akordioa lortuko zela ustedute EH Bildukoek. Muralengaiak eztabaida gehiago beharkolukeela ere aitortu dute. Partehartzearekin hobetzeko aukeraegonen dela uste dute.

Udaleko batzordeak batzordeinformatibo huts bihurtzeko kez-ka azaldu du EH Bilduk. Udale-tako batzordeak altsasuarrenparte hartzera zabaltzea nahi dukoalizioak, eta horretan saiatu-ko da buru den hiruetan. Intere-sa duten herritar guztiak haie-tan parte hartzera deitu ditu,“demokrazia gehiagorako, bizi-lagunen inplikazio gehiagorakoeta herritarron parte-hartze han-diagorako unea da”.

Gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortiakultur gunean. Etxarrin, ikastolan,eta Irurtzungo kultur etxean,zuzenean ikusgai

Herriak Libre dinamikak ez duonartzen “estatu espainiarrak eus-kal internazionalistak eta euskal

eragile internazionalistak epai-tzea”. Lastailaren 19an epaitukodituzten Askapenako kideen arte-an Aritz Ganboa De Migel dago.Erakunde internazionalista bera,Herriak Aske, Askapeña eta Elkar

Truke elkarteak legez kanpo uzte-ko eskaerak ere egin dira epaike-tan.

Sakanako Herriak Libre dina-mika militante internazionalis-tak, eskubide zibil eta politikoen

aldeko ekintzaileek eta herrimugimenduetako kideek osatzendute. Haien “gidoia irauli etaepailea epaitzeko lizentzia har-tu” dute. “urte luzeetako ukazioeta zapalketen ondoren, gu iza-nen gara, herria izanen da espai-niar estatu inperialista epaitukoduena”. Haren kontrako karguenartean zerrendatu dituzte, beste-ak beste: Euskal Herriaren kon-tra urte luzeetan egindakoa;naziorik gabeko kartzela den esta-tua muntatzea; Saharar herria-ren ukazio eta zapalketa; NATO-ko kide izateagatik eta Ertame-rikan eta He go Amerikanegindakoagatik eta egiten aridenagatik.

Sakanan gaur emanen denepaia Euskal Herrian eta mun-duan barna emanen diren besteepai batzuekin batuko dituzte las-tailaren 12an. Iruñean, eguerdian,eginen den manifestazioan iza-nen da. Herri Libreen Martxan“espainiar inperialismoarenaurrean herriak libre izatea” alda-rrikatuko dute.

Larunbatean, 19:30ean EtxarriAranazko plazan Mirentxin gidariakekimenari aitortza eginen dioelkarteak

Sakabanaketa ahalbideratzenduen espetxe politikarekin buka-tzeko aldarrikapena zabalduko duEtxeratek Etxarriko ferietan.Larunbatean presoen berehalakoEuskal Herriratzea aldarrikatukoda eta presoen senideek sakanda-rrak deialdi horretan parte har-tzera deitu dituzte.

Aldi berean, Etxerat-ek biharko

kontzentrazioa Mirentxin gidariakekimena ezagutarazteko baliatukodu. Euskal Herri osoko boluntario-ek osatzen dute elkarte hori, 26 sakan-dar barne. Haien lema bisitarik gabe-ko presorik ez da eta dispertsioakpresoei bisitarako eskubidea ez ken-tzea dute helburu. Horregatik, aste-bururo euskal preso politikoen seni-de eta lagunak espetxeetara erama-teaz arduratzen dira boluntariohoriek. Sakanako Etxerat-ek biharbere esker ona azaldu nahi die.

Astelehenean Askapenaren kontrako sarekada egin zutela bost urte bete ziren.

EH BildukonfluentziarenaldeNafarroako aldaketaren aldeko hain-bat alderdi espainiar estatuko hau-teskundeetara batera aurkeztea-ren alde agertu da Sakanako EH Bil-du. Irailaren 22an egindako batzarirekian 40 sakandarrek parte har-tu zuten eta Adolfo Araiz parlamen-taria izan zen azalpenak ematen.Abendurako aurreikusten diren hau-teskundeetan hainbat indarrek Nafa-rroan elkarrekin aurkeztearen onu-rak eta arriskuak aztertu zituzteneta bozka bidez baiezkoaren aldeegin zuten. Bat etortze hori izanen ez balitz EHBildu bere kabuz aurkeztuko litzate-ke. Horregatik, hautagaiak aukeratze-ko barne prozesua abiarazi du. Batza-rrean prozesua azaldu eta hautagaiposibleen proposamenak egin zituz-ten, prozesu bukaeran bozkatuakizanen direnak. Horretaz guztiazaparte, Amaiur koalizioak egindakolanaren balantzea egin zen.

EH Bilduk altsasuarrak udal batzordeetanparte hartzea sustatuko du

Herri epaitegiaren aurrera “espainiar estatu inperialista”

Etxeratek dispertsioaren kontrakokontzentrazioa deitu du

Dispertsioaren istripu arriskua salatzeko Etxarrin jarritako autoa.

EH Bilduko hiru zinegotziak udala osatu zen egunean.

Urtebeteko espetxezigorra ETAgoratzeagatikBerri agentziek zabaldu zutenez,Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebateko espetxera zigortu zuen AsierGarziandia arbizuarra irailaren 19an.Fiskaltzarekin akordioa lortu ondo-ren heldu zen epaia. Epaileek eba-tzi dutenez, arbizuarrak Facebooketa Twitter sare sozialen bitartez ETAgoratu eta biktimak umiliatu zituen.Garziandia 2014ko apirilaren 28anatxilotu zuten, Armiarma I poliziaoperazioan. Guztira hogeita batlagun atzeman zituzten, horietatikhamabost Euskal Herrian, sare sozia-letan "ETAren terrorismoa gora-tzea" egotzita. Eloy Velasco epaile-aren agindupean egin zituzten atxi-loketak, eta egun berean aske utzizituzten atxilotutako denak.

Ahal DugukonfluentziaprozesuazAstelehenean, 18:30ean, AltsasukoIortia plazan hizlari ariko da LauraPerez Ruano

Altsasu Ahal Duguk gonbidatuta,Laura Perez Ruanok Nafarroakokonfluentzia prozesua hizpide iza-nen du astelehenean. NafarroakoPodemos-Ahal Duguko idazkarinagusiak alderdiak abenduko hau-teskundeetan estatuan eta herrial-dean hartuko duen jarreraz arikoda. Alderdi bakar gisa aurkeztukoden, beste batzuekin batera, siglazopa ote den eta bestelakoak iza-nen ditu hizpide Perezek. Iortia pla-zan eginen den ekitaldi publiko-an izanen da. Eguraldiak lagundu-ko ez balu Gure Etxea eraikineko2. solairuko gela handian eginenlitzateke hitzaldia.

Page 9: 524 guaixe

Sakanako ikasleen %81,4 D ereduanikasten ari dira (euskaraz,gaztelania ikasgaia). A ereduan(gaztelaniaz eta euskara ikasgaia)%14,6an eta B ereduan %4 ari dira(ikasgai batzuk euskaraz, besteakgaztelaniaz). Hezkuntza etasoziolinguistikako adituek behinbaino gehiagotan nabarmendu duteazken bi ereduek ez dutela euskaraikastea bermatzen.

Sakanako Mankomunitateko Eus-kara Zerbitzuak jakinarazi due-nez, hiru hezkuntza zikloetan ikas-leen %80, edo gehiago, ikasketakeuskaraz egiten ari da. Estreina-ko aldia da hori gertatzen dena,1997-1998 ikasturtean datuak jaso-tzen hasi zenetik. Ikasturte berri-ko datuei erreparatuz gero, pun-tu erdia galdu arren Sakanan Aeredua desagertzeko joera argirikez dago. Eredu horrek galtzendituen ikasleak euskarazko ere-duak jasotzen ditu, urtetik urteraapur bat gora eginez (9 urtetan 6,5puntu igo ditu). Aurreko bi ikas-turteetako ikasle kopuruan, %4,mantentzen da B eredua.

ZiklokaHaur Hezkuntzako (HH) ikasturtea669 ume hasi dute, aurrekoan bai-no 26 gutxiago. Hezkuntza eredueidagokionez, D ereduan ikasten aridira %85,6 (573 ikasle, aurreko ikas-turtean baino %1,4 gehiago eta 12ikasle gutxiago). Aurreko urteanhartutako gorako joerari eutsi dio

euskarazko hezkuntzak. HHn Bereduan ikasleen %6 daude matri-kulatuta (40 ikasle, %0,1 gehiago etaikasle bat gutxiago). A eredua estrei-nakoz %9tik behera dago HaurHezkuntzan, %8,4 (56 ikasle, %1,5eta 13 ikasle gutxiago).

Zortzigarren urtez gora egin duD ereduak Lehen Hezkuntzan (LH).Euskaraz %81,2 ari da ikasten (1101ikasle, %0,3 puntu eta 32 ikaslegehiago). B ereduan pasa den ikas-turteko kopuru bera ari da ikasten,%5,2 (71 ikasle, 2 gehiago). Gazte-laniazko A ereduak ikasleen %13,6du (184 ikasle, %0,3 puntuko jaitsie-ra eta ikasle kopuru bera).

Derrigorrezko Bigarren Hez-kuntzan D ereduak 11. urtez goraegin du eta, estreinakoz, 5 ikasle-tik 4 euskaraz ari dira ikasten. Dereduak ikasleen %81,9 ditu (717ikasle, %3 puntu eta 150 ikasle

gehiago). A ereduan, berriz, %19,1ari da (159 ikasle, %3 eta 2 ikaslegutxiago).

Bestalde, Batxilergoan 162 ikas-le daude. Haietatik 131 D ereduanikasten ari da (% 80,86). A ereduan,

berriz, 31 (% 19,13). Lanbide Hezi-ketan ikasketak gaztelaniaz egitendituzte (G eredua). 84 ikasle dau-de gaur egun, baina ziklo batekobi kurtsoetarako matrikula epeazabaltzeko dago oraindik.

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a sakanerria 9

Uharte Arakil»Altsasu» Urdiain »SAKANA

SAKANA

Frankismoaren azken fusilatze-ak izan zirenetik 40 urte beteziren igandean. Sakanako ezkerabertzaleak Urdiaingo eta Altsa-suko San Pedro zelaian antolatu-tako ekitaldia debekatu zuenEspainiako gobernu ordezkaritza.Oroimena eta duintasuna lelope-

an beste ekitaldi xumea egin zuenIrurtzungo kultur etxean. Ezkerabertzaletik gaztigatu dutenez,“herri baten kontakizunak erpineta ikuspuntu ezberdinen bildu-mak osatzen dute baina estatuakkontakizunaren alde bat baka-rrik inposatu nahi du”.

Guztira

Euskara Zerbitzuak jasotakomatrikulazio datuen arabera,Sakanan 2.742 ikasle ari diraHaur Hezkuntzan, Lehen Hez-kuntzan eta Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzan; aurreko urte-an baino 17 gehiago. D ereduanari dira ikasleen %81,4 (2.232ikasle, %0,5 eta 11 ikasle gehia-go). B ereduak %4ko ikasleriarieutsi dio (111 ikasle, 1 gehiago).Estreinakoz, A ereduan daudenikasleak 400 baino gutxiagodira eta %15etik behera daude;%14,6 (399 ikasle, %0,5 eta 15ikasle gutxiago).

D eredua puntu erdi hazi da

Hizkuntza ereduen bilakaera Ikasturtea Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza DBH

A B D A B D A D% % % % % % % %

97/98 126 24,1 - - 396 75,9 365 32,5 - - 758 67,5 168 35,8 301 64,201/02 111 20,9 - - 420 79,1 320 28,8 - - 792 71,2 262 38,7 419 61,305/06 97 18,2 - - 437 81,8 278 24,7 - - 876 75,9 235 34 456 6606/07 98 17,5 16 2,9 445 79,6 272 23,3 14 1,2 883 75,5 216 32 460 6811/12 79 11,7 29 4,3 568 84 200 15,8 89 7 974 77,1 176 24,5 542 75,512/13 85 11,6 34 4,6 616 83,8 201 15,9 67 5,3 995 78,8 178 24,2 557 75,813/14 68 9,8 45 6,5 583 83,7 195 15 65 5 1.039 80 177 23,4 578 76,614/15 69 9,9 41 5,9 585 84,2 184 13,9 69 5,2 1.069 80,9 161 22,1 567 77,915/16 56 8,4 40 6 573 85,6 184 13,6 71 5,2 1.101 81,2 159 19,1 717 80,9

Haur eta gurasoak eskolarako bidean, Irurtzunen.

«Oroimena eta duintasuna» leloa izan zuen ekitaldiak. Utzitakoa

Pilar Irigoien Ostiza.

Irigoien Cein-ekopresidenteNafarroako Gobernuko Ekonomia,Enpresa eta Lan Politikako zuzen-dari nagusi Pilar Irigoien OstizaCein-eko presidentea da pasa denostegunetik. Bokal gisa ariko da Mai-tena Ezkutari Artieda etxarriarra ere.Centro Europeo de Empresas eInnovacion de Navarra irabazi asmo-rik gabeko enpresa publikoa da etaNafarroako ekonomia garapenasustatu nahi du. Irigoien etxera buel-tatu daitekeela esan daiteke, 18 urtezCein-en lan egin baitzuen, hirunaurtez enpresa txiki eta ertainenaholkulari eta ekintzaileen presta-kuntzaren arduradun gisa eta bes-te dozena bat urtez ekintzaileendepartamentuko arduradun izanda.Bestalde, Irigoien Nafarroako Auto-pista kudeatzen duen Audenasaenpresan Nafarroako Gobernukoordezkarietako bat da.

Udal jardueretarakoizen ematea zabaldu egin duteLastailaren 9ra arte zerbitzuantolatzaileen egoitzetan emandaiteke izena

Altsasuko Udalak 13 jardueretanizena emateko epea zabaldu du etaheldu den ostiralera arte, hilak 9,eman ahalko da izena. Hala, Ema-kumearen Bilguneak antolatutakojoste, lentzeria, zeramika, etxekokonponketak eta eho-ziriak ikas-taroetan aritu nahi duenak GureEtxea eraikinetik pasa behar du.Iortiako antzerki tailerrean intere-sa duenak kultur gunean emanbeharko du izena.

Haur eta gazte

Txantxari ludotekaren zerbitzuabaliatu nahi dutenek informazioaeta izen ematea Labadero eraiki-nean izanen dute. Gazteria Zerbi-tzuaren eskaintza honakoa da: lan-bidea garatzeko baliabideak,antzerki musikala, argazkiak esze-naratzea eta ukituak ematea, lorebitxiak, 10 ordu sexuaz, aisialdikobegiraleak eta batukada. Haieta-koren bat gogoko duenak Intxos-tiapunta gazte gunetik pasa behar-ko du. Kirol eskoletan interesa dutenek,azkenik, Zelandi kiroldegia dituz-te argibideak.

Erlauntza plazanOstiralean erlauntza agertu zenUharteko elizako ezkila-dorrekozuhaitz batean. Erlezain bat ardu-ratu zen hura kentzeaz. Bere egite-koak uhartear gazte eta helduenjakin-mina sortu zuen.

Txiki eta Otaegiriomenaldia

Page 10: 524 guaixe

Juan Luis Zubillaga Lazkoz

Une latz hauetan bat egiten dugufamiliaren saminarekin.

Lakuntzako Eskola Komunitatea

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a10 oharrak

Lana/ NegozioakLAN ESKARIA

Lan egin nahi dut: animaliekin (ez harategian,ez hiltegian), naturarekin zerikusirik duen lanarenbatekin, banatzaile eta postari lanetan. Ez: fabri-kan eta tabernan. Tel: 610 99 86 37 Ibon.

Galdutakoak / opatutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

IkastaroakOlaztiko Erburua kiroldegian ikastaroeneskaintza (urria-maiatza). Izen emate epeazabalik. Yoga, pilates, aero-dance, indoor zikloa,mantentze soinketa. Izen emateak eta argibideak:Erburua kiroldegian edo 948 56 45 12 telefonoan.

AES-eko ikastaroak. Excel: 30 ordu, azaroan.Ingelera B2: 100 ordu, urria, azaroa eta abendua.Adimen emozionala: 30 ordu, urria eta azaroa.Argibide gehiago: 948 46 83 07 edo [email protected].

LehiaketaArgazki lehiaketa. Nafarroako LandaTurismoko Federazioak Igo Argazki Lehiaketaantolatzen du Nafarroa bisitatzen dutenei zuzen-duta. Argazkiak e-mail bidez bidali [email protected] helbidera edozuzenean www.turismoruralnavarra.com weborrialdera igo. Azken horretan dago lehiaketariburuzko informazio guztia.

Oharrak Etxarriko irakurle taldea. Lastailaren 29an,19:00etan, Etxarriko liburutegian elkartuko diraInere Nemniroskyren “Arimen maisua” liburuazhizketatzeko.

Odol-emaileak. Urriaren 29an Arbizun etaLakuntzan, arratsaldez.

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahi

duen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazari etaabeltzainekin harremanetan jarriz edo hornitzailedesberdinei eskatuz. Bertako eta urtaroko produktuekologikoen alde egiten du Lugorrik. Lugorriko par-taide egiteko 50 euroko kuota bakarra eskatzen da.Lugorriko Lakuntzako dendan (Mankomunitatearenparean) salgai dagoena: fruta, barazkiak, ogia,ardoa, olioa, gazta, arroza, pasta, gailetak, txokola-tea, haragia, behi esne eta esne begetalak, eztia,arrautzak, garagardoa, lekaleak, ozpina…Informaziorako: 656 711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948

460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etaraAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean (Burundakaletik sartuta. 948 564 785 telefonoa edo [email protected] helbidea). Adina: 12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)

eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juri-dikoa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen ari baza-ra, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula, izatezkobikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko Gure Etxean(948 564 823 edo [email protected]).

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Ainhoa Fernandes Vaz, irailaren21ean Altsasun.• Ane Estarriaga Garcia, irailaren23an Etxarri Aranatzen.

Ezkontzak

• Juan Maria Ruiz Sanchez etaDesiree Mendinueta Avila,irailaren 25ean Altsasun.

Heriotzak

• Julia Albo Sanchez, irailaren22an Altsasun.• Valentin Prieto Cordero, irailaren25ean Altsasun.• Juan Luis Zubillaga Lazkoz,irailaren 28an Lakuntzan.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Eskertzak eta eskelak ostegunekogoizeko 11:00ak arte jasotzen ditugu

Bidali mezua [email protected] hots egin

948 564 275 telefonora

Page 11: 524 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a 11

Aizkora

Botxa

MendiaMendi lasterketak

Duatloia

kirola >>PALA

II. ETXARRIKO PALA FINALA JOKOAN:Etxarri Aranazko ferien egitarauaren ba-rruan, bihar, larunbatean, Etxarriko Gure

Pilota Elkarteak antolatutako II. Pala Txa-pelketa finalak jokatuko dira 19:00etan,Euskalerriari pilotalekuan.

40. Mendira Joan-Etorria jokatukoda igandean, 11:00etan, EtxarriAranatzen

Udaberri elkarteak, Etxarri Ara-nazko Udalak eta Nafarroako Men-di eta Eskalada Federazioak 40.Mendira Joan-Etorria antolatudute igandean, hainbat laguntzai-lerekin batera. Etxarrikoa Nafa-rroako Mendi Lasterketen Kopa-rako azken proba puntuagarria da.

1975. urtean sortu zen proba,lagunen arteko apustu bat zelamedio. Ezetz Etxarriko mendi gai-na plazatik 40 minutuan egin zutenapustu Patxi Huizik, Felix Mozoketa Angel Mari Agirrek. Patxi Hui-zik irabazi zuen, 37 minututaneginda. Poliki-poliki kirol laster-keta bihurtu zen apustua. Proba-

ren 40. urteurrena den honetan,Udaberrik makina bat hitzaldi etaekitaldi antolatu ditu urtean bar-na, igandeko probarekin borobil-duko dena.

Lasterketak10 kilometrokoluzera du eta 572 metroko desni-bel positiboa. Gehiengo altueramendi gainean, Urbasa-Andiakobargan hartuko du (1.065m). Aurre-ko urtean 104 korrikalari lehiatuziren, horietatik 39 sakandarrak.Irabazleak Mikel Beunza (46:24) etaNerea Amilibia (57:36) izan ziren.Beunzak ez zuen lortu Juan MariGarinek 2001ean ezarritako erre-korra hobetzea (42:50).

40. urteurrena den honetan,sarien kopuruak igo ditu Udabe-rri elkarteak. Errekorra apurtuz

gero, 300 euroko gainsaria jasokodu irabazleak.

Izena ematea zabalikParte hartzeko gutxieneko adina16 urtekoa da. Izen emateawww.mendizmendi.com web gune-an egin behar da, edo lasterketa-ren egunean bertan, 10 euro ordain-duta. Korrikalari bakoitzak oroi-garri bat jasoko du bukaeran, etaprobaren ondoren auzatea izanenda. Antolakuntzak proban partehartzera eta proba zuzenean jarrai-tzera animatu ditu sakandarrak.

Elkarteen ArtekoBotxa TxapelketajokoanIrurtzunen, urriaren 3an eta 4an.Berriozar, Txantrea, Antsoain,Amaya, Natación eta Irurtzunlehiatuko dira

Petanka antzeko joko tradizionala dabotxa. Asteburu honetan ElkarteenArteko Botxa Txapelketa hartuko duIrurtzungo Iratxo elkarteko botxate-giak, Iratxo elkarteak antolatuta. 6talde lehiatuko dira: Berriozar, Txan-trea, Antsoain, Amaya, Natación etaIrurtzun. Talde bakoitzeko bikotebatek hartuko du parte txapelketan.Larunbatean, 18:00etan, ekingo zaiotxapelketari. Igandean, aldiz,11:00etan final laurdenak hasiko dira,17:30ean final aurrekoak eta19:30ean final handia.

Garcia de EulatebederatzigarrenaValtierranAsteburuan III. Valtierrako Duatloiajokatu zen. Iñigo Sevillanok iraba-zi zuen proba (1:02:07). SakanaTriatloi Taldeko Sergio Garcia de Eula-te 9.a sailkatu zen (1:05:39). Gai-nontzeko sakandarrek ere lan ede-rra egin zuten. Francisco JavierGomez 15.a sailkatu zen (1:07:17),Juan Luis Maiza 21.a (1:08:41), Iñi-go Maiza 28.a (1:10:40) eta JuanCarlos Gomez 45.a (1:13:55).

Azurmendi Ondarroan

Asteburuan Ondarroako XX. Triatloiajokatu zen (1,5 km igerian, 35,5 kmbizikletan eta 10,2 km korrikan). PelloOsoro (1:57:02) gailendu zen. Saka-na Triatloi Taldeko Juantxo Azurmen-di 160.a sailkatu zen (2:44:14).

Euskal Herrikoerdigunera martxalastailaren 11nBazkarirako izena ematea zabalik

Irurtzungo Iratxo mendi taldeak,Sakanako mendizaleak eta Indepen-dentistak sareak Euskal Herriko erdi-gunera mendi martxa burutuko dutelastailaren 11n, hurrengo igandean.Martxa hiru toki ezberdinetatik ate-rako da goizeko 9:00etan: Irañeta-tik, Ollotik eta Unanutik. Hiru zuta-beek bat egingo dute erdigunean–Beriain tontorretik nahiko hurbil, Oli-besario saroian– eta ekitaldi batburutuko da 11:30ean, mugarrian. Ondoren bazkaria antolatu duteIrurtzungo karpan. Txartelakwww.independentistak.eus webgunean eta 943 561 853 telefono-an eskuratu daitezke.

igandean Arakilgo VII.

Mendi Martxa

Arakilgo Udalak igandean ArakilgoVII. Mendi Martxa antolatu du. Men-dizaleak goizeko 8:00etan abiatu-ko dira Etxeberritik. Buelta egin etagero, 14:00etan herri bazkaria egin-go dute Etxeberriko elkartean.

Hamargarrena nahi du

Etxarritik bargara, 40 urtezSariak (gizon etaemakumeendako)Lehenengoek: 100€, txapela etasari bereziaBigarrenek: 75€ eta sari bereziaHirugarrenek: 50€ eta sari bere-ziaLehen etxarriarrek: 50€ etaXALOK sariaBigarren eta hirugarren etxarria-rrek: Sari bereziaLehen beteranoek: Sari berezia*Probako errekorra gaindituzgero (Juan Mari Garinek2001ean: 42:50): 300 €-ko saria.

mendirajoanetorria.16mb.comProbaren inguruko informazioa.

Maite Zabaleta aurreko edizioko helmugara iristen.

Ezkurdia lau t´erdianArretxe II.aren kontra ariko da biharTolosan (18:00etan, ETB1)

Gaur abiatuko da Lau t´erdiko Txa-pelketa. 16 pilotari ariko dira txa-pelketan, 8 enpresa bakoitzeko, etaguztiak aurrelariak. Joseba Ezkur-dia izango da Sakanako ordezkaribakarra.

Arretxe II.aren kontra

Arbizuarra bihar sartuko da lehian,final hamaseirenetan. Iker Arretxeizango du aurkari Tolosan antolatuden jaialdian (18:00etan, ETB1 etaNafar Telebista). Partida konplikatuaizanen da. Aurten, buruz burukoanarbizuarra gailendu zitzaion Arretxe-ri, baina lau t´erdia beste kontu batda. Ea arbizuarrak aurrera egiten duen.Irabazleak Xala izanen du zain. Ira-bazleak Xala izanen du zain.

Floren Nazabalek Nafarroako I.Mailako Txapelketako finalajokatuko du Igandean, 13:00etan,Etxarri Aranatzen

Etxarri Aranazko feriak, bestebehin, puntako aizkolarien bilgu-ne izango dira. Izan ere, igandeanNafarroako I. Mailako Txapelke-tako finala jokatuko da Euskale-rriari pilotalekuan, 13:00etan. Ber-tan, Uharte Iruñeko kanporaketanfinalerako txartela lortu zuten 5aizkolariak lehiatuko dira: Flo-ren Nazabal etxarriarra, IkerVicente otsagiarra, Juan JoseLopez lezaundarra, Jon Rekondoleitzarra eta Ruben Saralegi lei-tzarra. Ondoko lana egin beharkodute: lau kanaerdiko, lau 60 ontza-ko eta bi oinbiko erdibitu.

Egungo txapeldun Floren Naza-bal da txapela janzteko faboritonagusia. Aurreko urtean disko-herniarekin arazoak izan zituenetxarriarrak eta finala irabaztealortu zuen, baina izugarri sufri-tuz. Euskal Herriko finalari ukoegin behar izan zion. Ordutik osa-tzen ibili da etxarriarra eta badi-rudi ongi dabilela, bikain aritu bai-

tzen irailaren 20an Uharte Iruñe-an jokatutako Nafarroako kanpo-raketan. Nazabal izan zen jaun etajabe kanporaketan (14:33), eta iaminutuko aldea atera zion txapel-keta bikaina egiten ari den DanielVicente gazte otsagiarrari (15:27).

Egun 9 txapel ditu Nazabalek, etajaioterrian hamargarrena jantzinahiko luke, zenbaki borobila.Horretarako, baina, lan handiadu aurretik baina espero dezagunatzera ere etxarriarra podiumarengorenean ikustea.

Urriaren 12an Euskal Herrikoa lortzera

Igandean Euskal Herriko I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen Aian. AitzolAtutxa izan zen azkarrena (19:44). 15 segundo atera zizkion Floren Nazabali (20:06). Jon Irazuizan zen 3.a (20:29), Iñaki Azurmendi 4.a (20:51), Joxemari Olasagasti 5.a (20:52) eta JosebaOtaegi 6.a (21:25). Seikote hori sailkatu da urriaren 12ko Basauriko final handirako. Aurrekourteko final berbera errepikatuko da, Nazabalen parte-hartzea salbu. Izan ere, aurreko urteanUnai Otaño aritu zen lesionatu egin zen Etxarriko txapeldun handiaren partez. Kanporaketan,atzetik sailkatu ziren Jon Rekondo (21:34), Mikel Larrañaga (21:48), Ugaitz Mugertza (22:14),Juanjo Lopez Azpilikueta (23:45) eta Unai Otaño (24:34).

PilotaTxirrindularitza

Josu Etxeberria 3.aMurgiako XLII. SanMigel erlojupekoanProba Arabako Txapelketarakobaliagarria zen

Murgian XLII. San Migel Saria joka-tu zen, Arabako Erlojupeko Txapel-ketarako baliagarria zen proba. Kade-teen mailan 15 km-ko erlojupekoaZirauna taldeko Oier Lazkanok ira-bazi zuen (11:41). Burunda Txirrin-dularitza Taldeko Quesos Albeniz tal-deko Josu Etxeberria hirugarrena sail-katu zen, 17 segundora.

Page 12: 524 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a12 kirola

Areto futbola

Atletismoa Mendi lasterketak

Txirrindularitza

Joseba Larralde (1:52:53) eta MaiteMaiora (2:09:41) gailendu ziren

Larunbatean jokatu zen Sutegi klu-bak eta Olaztiko Udalak hainbatlaguntzaile eta babeslerekin bate-ra antolatutako IX. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa. 124 korri-kalarik hartu zuten irteera, aurre-ko urtean baino kopuru askoz eregutxiago. Antolatzaileek azalduzutenez, Euskadiko Federaziokoegutegian aldaketak egon dira etaurriaren 4rako aurreikusitako Zea-nuriko Gorbeia Suzien proba Olaz-tikoaren asteburu berberera aurre-ratu zuten. “Horrek jota utzi gai-tu. 300 pertsonendako azpiegituraprestatua genuen. Guk duela 16 urtedugu data hau eta kendu digute”adierazi zuten Sutegi klubekoek.

Lasterketa ederra izan zen. Goi-zeko 10:00etan abiatu ziren korri-kalariak. Urbasan gora Tonto-

rraundira jo zuten, lasterketakopunturik altuenera. Ondoren Mor-terutxora jaitsi eta Bargagaineraheldu ziren. Segidan Gainsol etaOrdotzeko putzua gainditu zituz-ten, eta handik Urbasako portugai-nera iritsi eta Olaztira jaisten hasiziren. Joseba Larralde, IhoucinNassiri eta David Garcia kokatuziren aurrean hasieran, baina igo-eran Larralde bakarrik geratu zeneta bera iritsi zen bakarrik helmu-gara (1:52:53). Beratarrak ia 5 minu-tuko aldea atera zion Ihoucin Nas-siriri (1:57:45). “Erritmo sendoaezarri dut, baina banekien errit-mo horri eusteko gai izango nin-tzela. Eta azkenean zortea izandut” zioen txapeldunak. Hirugarre-na Aritz Munarriz izan zen (1:58:10).Etxarriarra oso kontentu zegoen2 orduko muga jaitsi zuelako.

Emakumezkoetan Maite Maio-rak ez zuen areriorik izan (2:09:41).

Mendarokoa Munduko Kopakoliderra da eta entrenatzeko erabi-li zuen Olaztiko proba, hurrengoastean Hong Kongen eta hiru astebarru Italian ariko baita. 12 minu-tuko aldea atera zion Alizia Olaza-bal beteranoari (2:21:42). ZuriñeFrutosek osatu zuen podiuma(2:31:36). Izaskun Beunza olaztiarralaugarrena sailkatu zen, eta pro-bako hirugarren emakume senio-rra (2:34:06) izan zen. 22 sakandararitu ziren proban.

15 km-ko kadeteen proban OierArratibel gailendu zen (1:52:12).Bestalde, proba nagusiko lehenjuniorra Eder Larrea (2:37:01) izanzen, eta beterano onenak JoxeluLoiarte (2:14:45) eta Alizia Orma-zabal (2:21:42).

Antolakuntzak sarietan 1.600euro banatu zituen, trofeoez gain.Korrikalariek produktuen poltsajaso zuten opari eta auzate ederra.

Ehunka txirrindularik parte hartuzuten 22. Sakanako Bizikleta Egunean

Eguraldi bikaina lagun, bestebehin ere arrakastatsua izan zenMank-ek antolatutako SakanakoBizikleta Eguna. Aurten 22. edizioabete zuen probak eta guztia anto-latzeko ezinbestekoa izan zenBurunda, Barranka eta Aralartxirrindularitza kluben laguntza.

Txirrindulariak goizeko9:00etan atera ziren Ziorditik eta11:00ak pasa zirela Lakuntzan gel-dialdia egin zuten, atseden hartze-ko. Bertan, antolakuntzak freska-garriak banatu zituen. Ondoren,atzera ere bizikleta hartu eta Irur-tzunerantz jo zuten guztiek, prime-rako giroan. “Eguraldi bikaina etagiro eta partaidetza oso ona izandugu ibilbide guztian zehar. 400 par-taide inguru izan dira, adin desber-dinetakoak, eta nabarmentzekoa daemakumeak ere gero eta gehiagoanimatzen direla. Ziorditik Irurtzu-nera, Sakana gurutzatu dugu. Mar-

txa guztian zehar elkarrekin joangara, aurrean zioan autoa sarritangelditu da, denok batzeko eta elka-rrekin aurrera egiteko, eta oso gus-tura pasatu dugu” adierazi du Man-komunitateko kirol teknikariAmaia Gerrikagoitiak.

41,3 km ederZiorditik Irurtzunera, 41,3 km guru-tzatu zituzten.Askok ibilbide osoaegin zuten, beste batzuk erdia, bes-te batzuk kilometro pare bat…bakoitzak ahal zuena. Bakarka,familiaka, lagun artean, guztia

Sakanako paraje ederretatik pasa-tuz. Mekanikaria ere lanean izanzen ibilbidean bizikletetan sortu-tako matxurak eta beste konpon-tzeko. Beste behin, egun polita izanzen Sakanako Bizikleta Eguna,bizikletaren festa ederra.

Sakanako XV. HerriLasterketarako izenaematea zabalikUrriaren 24an jokatuko da,Urdiainen. Izena lehenbailehenematen dutenek merkeago izangodute

Sakanako Mankomunitateak Saka-nako XV. Herri Lasterketa-Burun-desa Sari Nagusia antolatu du urria-ren 24rako, Urdiainen. LasterketaSakanako Kopa-Lasa Kirolak Sari-rako puntuagarria izango da. 6,9 km-ko lasterketa izango da, azaroaren8an jokatuko den Behobia-Donos-tia prestatzeko proba polita. Aurre-tik kategoria txikiko probak joka-tuko dira.

Izena ematea orain, mer-

keago

Izena ematea zabalik dagowww.kirolprobak.com web orrian.Proba nagusiaren kasuan, urriaren16a baino lehen izena ematen dute-nek merkeago izango dute inskrip-zioa (txip horia dutenek 6 euro etaalokairuzko txip zuria dutenek 7euro). Urriaren 16tik 23ko 21:00akarte egiten dutenek, ordea, gares-tiago izango dute (txip horia dute-nek 10 euro eta alokairuzko txipzuria dutenek 11 euro). Azkenik, pro-baren egunean bertan izena ema-ten dutenen kasuan –udaletxean,15:30etik 17:30era–, txip horiadutenek 12 euro ordaindu behar-ko dituzte eta alokairuzko txip txu-ria dutenek 13 euro. Gazteek eta kadeteek ez dute ordain-du beharko. Izena ematea aurretikegin dezakete www.kirolprobak.comweb gunean edo, bestela, eguneanbertan. Eta kategoria txikikoenkasuan, aurrebenjaminek, benja-minek, kimuek eta haur mailakoekegunean bertan eman beharko duteizena, dohainik.

Bizikletaren festa bikaina

Sakanako Bizikleta Egunak irudi bikainak utzi zituen. Bideoa ikusgai dago www.guaixe.eus web gunean.

Saritutako guztiak, podiumean.

Sakandarrak IX. Olatzagutia-Urbasan:

1. Joseba Larralde 1:52:233. Aritz Munarriz (Etx) 1:58:107. Beñat Katarain (Lak) 2:02:489. Evaristo Noveleta (Irur) 2:04:53

10. Raul Audikana (Olaz) 2:05:0213. Joxeja Maiza (Etx) 2:06:5119. Alatz Agirre (Arb) 2:11:5920. Mikel Rubio (Irur) 2:12:0522. Patxi Cano (Alts) 2:14:3040. Alberto Anton (Arb) 2:26:3142. Fernando Ganuza (Olaz) 2:28:1043. Egoitz Aldaz (Olaz) 2:28:1152. Javier Beraza (Irur) 2:32:1757. Izaskun Beunza (Olaz) 2:34:0663. Fermin Zornoza (Olaz) 2:36:2772. Jose Leitza (Arb) 2:39:4474. Asier Leitza (Arb) 2:41:0580. Ion Zubiria (Alts) 2:47:0488. Juanjo Otsoa (Zior) 2:51:4489. Javier Camuel (Olaz) 2:51:4696. Sergio Goñi (Olaz) 2:58:0999. Jon Garasa (Olaz) 3:00:08

100. Ander Gurmindo (Olaz) 3:05:53

Aritz Munarriz hirugarrena IX. Olatzagutia-Urbasan

Magna Gurpea ErregeKopan aurreraIrurtzungo taldeak 3 eta 8 hartuzuen menpean Narón

Areto futboleko Errege Kopako finalzortzirenetarako sailkatu da Mag-na Gurpea Xota. Talde berdeak ezzuen inolako arazorik izan Naróntalde galiziarra 3 eta 8 garaitzeko.Imanolek harrobiko hiru mutil ate-ra zituen kantxara: Jon Navarro ate-zaina eta Oihan Karlosena eta Alva-ro Quejada jokalariak. Hirurek tal-de berdearekin euren lehendabizikominutuak jokatu zituzten. PabloIbarra, Dani Saldise (2), Araça, RafaUsin (2) eta Yoshikawa (2) izan zirentalde berdeko golegileak. Aurreko ostiralean, ligako partidan,Magna Gurpeak denboraldiko lehengaraipena lortu zuen Burelaren kon-trako partidan Eseverri kapitainakazken unean sartutako golari esker(2 eta 1). Sailkapenean Bartzelonada liderra (9 puntu) eta Magna 7.postura igo da (4 puntu). Gaur InterMovistar ahaltsuaren kontra arikodira irurtzundarrak, Madrilen.

PREFERENTE MAILA. 1. multzoa3. jardunaldia

Castillo de Tiebas 2 – Etxarri 2

Beti Casedano 4 – Lagun Artea 2

Etxarri hobe hasi zen, baina Tiebasek lehengola sartu zuen. Bigarren zatian Etxarrikberdintzea eta 1 eta 2 aurreratzea lortuzuen Luisek sartutako bi golei esker. Partidahorrela bukatuko zela zirudienean,berdinketaren gola sartu zuen Betik. Iruñean, Beti Casedanok 1 eta 0 aurreratuzen atsedenaldia baino lehen. Bigarrenzatia hasi eta berehala bigarrena sartuzuen Betik. Davilak Lagun Artearen aldekogolarekin erantzun zuen, baina Betik bi golsartu zituen segidan. Lagun Arteak ez zuenpartida galdutzat eman eta Unanuaklakuntzarren bigarren gola sartu zuen. 4eta 2 galduta itzuli ziren lakuntzarrak.

Sailkapena >>1. Bidezarra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7 p9. Etxarri Aranaz . . . . . . . . . . . . . . . . .3 p

12. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Bidezarra

(Larunbatean, 16:30ean, Etxarrin)Lagun Artea – Burlades

(Igandean, 17:00etan, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa3. jardunaldia

Altsasu 0 – Pamplona B 4

Hasieran bi taldeek lehia estua izan zuten.Altsasuk jokaldi argiak izan zituen, bainaez zuen kontrako atean asmatu. Aldiz,Pamplona Altsasuko atera iritsi zen lehenaldian gola sartzea lortu zuen, etaatsedenaldirako bigarrena sartu zutenIruñakoek. Bigarren zatian altsasuarrakgogotsu atera ziren baina ez zutenkontrako atean asmatzen. Aldiz,Pamplonak beste bi gol sartu zituen. Etahorrela despeditu zen partida.

Sailkapena >>1. Universidad de Navarra . . . . . . . .9 p

14. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1 p

Asteburuko jardunaldiaAmaya – Altsasu

(Igandean, 12:00etan, Iruñean)

Futbola

Oihan, Alvaro eta Navarro.

Page 13: 524 guaixe

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a kirola 13

Automobilismoa

Igeriketa

BASOMUTURA L T S A S U

Menuan eta kartan %6kodeskontua.

BILTOKI TABERNAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doan.Karta menuan, kopa doakoa.

IÑAKI OINETAKOAKE T X A R R I A R A N A T Z

50 €ko gastuarekin,%10 ekodeskontu-balea.

GERTU SAKANAA L T S A S U

Sukalderako tresnerian50€ko erosketa egitean%10eko deskontu-baleahurrengo erosketarako.

AINHOA ESTETIKAI R U R T Z U N

Utsusuky packetan, % 30ekodeskontua.

ASENSIOA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan hurrengo erosketarako10 €ko balea. (eskaintza ezmetagarria).

IL PADRINOA L T S A S U

Eguneko menuan txupitoadoan.

VALCARCEO L A Z T I

0´06 €ko deskontua litroko,erregai guzietan.

EDERNE ILEAPAINDEGIA

L A K U N T Z A30 €ko gastuarekin biboteadepilatzea doan. Ileapain-degiko zerbitzuekin, maki-laje ukitua doan.

GUAIXE KOMUNIKAZIOA%5eko deskontua argitalpeneta diseinu zerbitzuetan.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili35. Urbasako Igoera jokatuko dabihar, larunbatean, 14:00etatikaurrera. Errepidea gaur, ostiralean,22:00etan itxiko da. 94 pilotuk emandute izena

Sakana Motorsport taldeak antola-tuta, 35. Urbasako Igoera jokatukoda bihar, larunbatean, 14:00etatikaurrera. Proba beterano honek xar-ma berezia du motor zaleendako,ikuskizun hutsa da. Hori dela eta,antolatzaileek zale asko esperodituzte. Igoera Nafarroako MendiTxapelketarako puntuagarria da etaSportech Iparraldeko Mendi Ope-nerako baliagarria.

Zaila da tamaina horretako eki-taldi bat antolatzea: baimenak lor-tu, segurtasuna lotu, dirua bil-du… Aurrekontu handia beharda, aseguruak eta beste estaltze-ko. Zailtasunei aurre eginez, Saka-na Motorsport taldekoak mundu-ko ilusio guztiarekin ari dira lane-an. Hor retarako OlaztikoUdalaren, Maisuenea gaztetxea-ren, Bierrik fundazioaren, OpenSpirtechen eta hamaika komertzioeta babesleren laguntza izan dute.

Errepidea 22:00etan itxiko daErrepidea gaur, ostiralean, 22:00etanitxiko da. Hortaz, Urbasara igo nahidutenek ordu hori baino lehenagoegin beharko dute. Ibilbidean anto-lakuntzako kideak izanen dira,argibide guztiak emateko.

94 pilotu, iaz baina 32 gehiago35. Urbasako Igoera NafarroakoMendi Txapelketarako eta Spor-tech Iparraldeko Mendi Openera-ko baliagarria denez, 10 kategoriaezberdineko ibilgailuek parte har-tzeko aukera dute.

94 pilotuUrbasako igoerak erakartzen du.Aurreko urtean 60 pilotu lehiatuziren eta Pantxo Egozkue betera-noa gailendu zen (Silver Car S2, 3:23).Pilotu sakandarren artean Gari-koitz Flores lakuntzarra izan zenazkarrena, helmugan laugarrena

sailkatu eta gero (BRC, 3:28). Aur-ten goraka egin du igoerak, nabar-men. 93 pilotu daude izena eman-da. Arkaitz Ordoki, Joseba Iraola,Javier Villa eta Fernando Egoz-kue, dira, akaso, proba irabaztekofaboritoenak.

SakandarrakAurten inoiz baino pilotu sakan-dar gehiago ariko dira: GarikoitzFlores (BRC), Iker Palacios (Spe-ed Car), Delfin Goikoetxea (Pro-mo Racing), Garikoitz Goñi (Mega-ne), Javier Goikoetxea (Clio Sport),Iban Lopez de Goikoetxea (R5 GTTurbo), Arkaitz Irigoien (R11 Tur-bo), Mikel Mendinueta (205 GTi),Oier Larrañaga (AX Sport), IkerAskargorta (Golf GTi), AndoniLopez de Sabando (BMW 320i)…

3,72 kilometroko igoeraOlazti eta Zudaire arteko errepi-dean jokatuko da proba, 38,050 kmpuntutik 32,220 km puntura (5,72km). Ibilbideak bi zati dauzka.Lehenengo zatia irteeratik hasi eta"Salto de aguas" izenez ezagutzenden tokira artekoa da. Zati osoazkarra da eta akaso, ibilbidekobihurgunerik okerrena lehen zatihorretan dago. Bigarren zatia,aldiz, teknikoagoa da, bihurgu-nez betetakoa, gehienak ferrabihurguneak, edo 180 gradukoak.

17 urteko olaztiarrak ia ordu eta erdibehar izan zuen Mutriku eta Debalotzen zituen 6,5 km-ak osatzeko

Ikusgarria. 17 urterekin II. FlyschBeltza Igeriketa Zeharkaldian hiru-garren postua lortu zuen AitorGalbete Urrutia igerilari olaztia-rrak. Igeriketa proba honetanMutrikutik atera behar ziren ige-rilariak, Saturraran eta beste gain-ditu eta gero, Debara heltzeko. 6,5km itsaso zabalean, igerian. 122 ige-rilarik osatu zuten erronka, eta JonMujika bergararra izan zen txapel-duna (1:26:00). Jaime Caballero sail-katu zen bigarrena (1:28:26) eta

Aitor Galbete olaztiarra hirugarre-na (1:29:13). “Oso gogorra eginzitzaidan. Hirugarrena iritsi nin-tzela ere ez nuen jakin helmugarairitsi arte. Kontentu nago, motiba-tuta” adierazi digu gazteak.

Aitor Galbete Sakanan trebatuzen igeriketan. Duela urte erdipasatxo Iruñera egin zuen salto,Amaya taldera. Ikasketak egiteraere Iruñera joan zen, Askatasunaikastetxera. Batxilergoko lehenkurtsoa bertan egin zuen eta orainbigarren ikasturteari ekin dio. Etaarratsaldero, 19:00etatik 21:30eraigeriketa entrenamenduak egiten

ditu Amayan. “Gustura nabil, egu-nero entrenatzera ohitu naiz. Ige-riketak ere estresaz arintzen naueta pozik nago” dio Aitorrek. Biga-rren mailako juniorren mailanlehiatzen da olaztiarra. Nafarroa-ko Txapelketetan, Euskal Herriko-etan eta Espainiakoetan aritzen da.Distantzia luzeak dira bere espe-zializazioa, 1.500 metroak bereziki.Bere marka onena 17 minutu eta17 segundotan dauka. Denboraldia-ri ekin berri dion honetan, helbu-rua txapelketetan ahalik eta hobe-kien aritzea da. 17 urterekin, etor-kizun handia du aurretik.

3,2,1,0… motorrak prest!Urbasako igoeran segurtasuna eta garbitasuna, funtsezkoak

Pilotuen eta ikusleen segurtasuna bermatzea da antolakuntzaren helburu nagusia eta horregatik, soilik zehaztutako guneetan kokatzekoeskaria eginen zaie Urbasara hurbilduko diren zaleei; debekatutako eremuetan ezingo da egon. Horretaz aparte, Urbasa-Andia natur par-kea dela kontuan hartuta eta inguruarekiko errespetua adieraziz, antolakuntzak norberak bere zaborra jasotzea eskatzen du. Hortik aurre-ra, autoen ikuskizunarekin gozatzeko eta, eguraldia lagun, egun polit bat pasatzeko deia egin diete zaletu guztiei.

Egitaraua

9:00etatik aurrera: Ibilgailuenegiaztapen tekniko eta adminis-tratiboak Clinker parean.14:00etan: Entrenamendu ofi-zialak.Segidan: Lasterketako lehen-dabiziko eta bigarren mangak.Ondoren: Sari ematea, Clinkerjatetxean.

Zozketa: UrdiaingoKaluxan otorduaSarrerarekin batera jasotako esku-orrian zenbaki bat agertuko da.Bi lagunendako bazkaria zozke-tatuko da Urdiaingo Kaluxa jate-txean. Sari ematean jakinarazikoda irabazlea. Facebooken (Guai-xe) eta Twitterren (@guaixe) erezabalduko da. Urriaren 9rako ezbada saritutakoa agertzen, atze-ra era zozketa eginen da.

BoluntarioakIgoera antolatzeko boluntarioenlaguntza behar da, sarrerak kobra-tzeko. Boluntarioek dei dezate-la 618 88 26 75 telefonora.

Aitor Galbete hirugarrena II. FlyschBeltza Igeriketa Zeharkaldian

Galbete, podiumean, eskuinaldean.

Katxarro egunaBakaikunBakaikuko Bakarrekoetxea elkar-teak eta Kotxko tabernak Katxa-rro eguna antolatu dute urriaren10erako. Auto, motor, kamioi… kla-sikoen topaketa izanen da, goi-zeko 10:00etatik aurrera. Tarte-an bazkaria antolatu dute elkar-tean. Inskripziorako hots egin 680825 557 telefonora.

Page 14: 524 guaixe

Bihar arratsaldean eta etzi ospatukodira feriak, igandeko egitarauaindartuta

Etxarri Aranazko Udala feriei ikus-pegi berria ematea lantzen hasizen joan den urtean. Horretarako,hiru ardatz hartu zituen kontuan:bertako ekoizpenaren salerosketaindartzea eta lehenengo sektorea-ri protagonismoa ematea; puntakokirol jarduerak eta hainbat balia-bideren bidez Etxarrik basoarekinduen lotura ferian islatzea. Lehen-dik feriak zituen indarguneakpotentziatu eta, aldi berean, feriabera sendotu eta osatu nahi zuen.

Joan den urteko bidean sakon-duz, igande goizean ganadu feriaberreskuratuko da. 2008az geroz-tik ez zen aziendarik plazara ate-ratzen. Begoña Goikoetxea, uda-leko azoka zinegotziak, adieraziduenez, “Etxarri Aranatz ganadu

herria izan da eta gaur egun erefamilia askok mantentzen dutejarduera hau. Udalak eta abel-tzainek harremanak eta elkarla-na berreskuratzearen ondoriozaurten ganadu feriaz gozatzekoaukera izango da”. Goikoetxeakjakinarazi duenez, ikusgai izanenden ganadu guztia herrikoa iza-nen da, besteak beste: behorrak,behiak (pirenaika, blondak, txa-rolesak eta frisoiak), ahuntzak,astoak, txerriak eta ardiak (burubeltzak eta buru gorriak).

Feriarekin batera egiten zenekoizle eta artisau azoka igandegoizera aldatu zen joan den urte-an eta hala segituko du. Goikoe-txeak nabarmendu duenez, “sale-rosketaren funtzioa indartzea da.Bertako artisau eta ekoizleei eurenlan eta produktuak ezagutarazi etasaltzeko aukera emateko plazaberri bat eskainiko zaie”.

Azokan izanen diren salmentapostuak aukeratzerakoan udalakizandako irizpideak izan dira:egindako lanaren kalitatea; etxa-rriarrek edo sakandarrek lehen-tasuna izatea; artisau ziurtagiriaedo autonomoetan altan egotea;lan, produktu, ezberdinak eta ori-ginalak lantzea azokaren anizta-suna bermatzeko; azokan bertannorbere lanaren erakustaldia egi-tea eta sortzailea eta ekoizlea pos-tuan egotea.

Sakanako artzainen X. GaztaTxapelketaLatxa ardiak dituzten artzain sakan-darrak aurkeztu daitezke lehiake-tara. Bere artaldearen esnearekinegindako gaztak dira aurkeztubeharko dituztenak. Beti ere, osa-sun erregistroa duten artzainaklehia daitezke. Interesatuek eurengazta Etxarri Aranazko udaletxe-

an 10:30ean aurkeztu beharko dute(30 euro emanen zaizkie gaztaga-tik). Txapelketa 13:30ean hasiko da.Epaimahaiak 100, 70 eta 40 eurokohiru sari banatuko ditu.

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a14 sakanerria

Egitaraua >> Lastailak 2, ostirala18:30ean Gaztetxeroen arteko desafioak:pankarta lehiaketa, gaztetxean.

>> Lastailak 5, astelehena19:00etan Txupinazoa gaztetxean.90eko urte miragarri haiek… Animatueta ekarri zure mozorroa!19:30ean Gaztetxero eta auzolagunenauzatea gaztetxean. 20:00etan Erakusketa mustutzea GureEtxean.

>> Lastailak 6, asteartea19:00etan Hitzaldia gaztetxean:Errekaleor bizirik! Hizlariak: Gasteizkoauzo autogestionatuko kideak.

>> Lastailak 7, asteazkena19:30ean Gazte asanblada irekia, Foruplazan.

>> Lastailak 8, osteguna19:00etan Hitzaldia gaztetxean:generoa eta gazteria. Hizlaria: BegoñaZabala, Emakume Internazionalistak-ekokidea, abokatua eta Nafarroakofeministen koordinatzailea.

>> Lastailak 9, ostirala17:00etan Haur jolasak eta puzgarriak,Foru plazan. 18:00etan Txokolate-jatea. 20:15ean AGA pilota txapelketakopartidak Burunda pilotalekuan, musikazgirotua. 22:30ean Afaria gaztetxean. Ohikolekutan izena eman. 23:00etan Gaztetxeroen artekodesafioen jarraipena: sing-star!

>> Lastailak 10, larunbata12:00etan Kalderete txapelketarenhasiera eta izen ematea Gure Etxeaeraikinean. 14:30ean Kaldereteen dastatzea epaileprestuenekin! Aurten gurekin: Majaris dela Sorna, Enrike Zelaia eta Dubi etaMarisa ahizpak. 15:00etan Kalderete bazkaria, Foruplazan. 17:00etan Gaztetxeroen argazkierraldoia. 17:30ean Desafioen finala: mozkorkirolak.Ondoren, zunba-poteoan herrian barna. 22:00etan Indarrak berreskuratzeko…guztiendako magrak, gaztetxean. 22:00etan Tirri&Terry guateke jai alai.

>> Lastailak 11, domeka18:30ean Urtemugako asteko bideoenemanaldia eta ajea laguntzekomerendua, gaztetxean.

>> Lastailak 12, astelehena17:00etan Pilota partidak.

>> Lastailak 15, osteguna19:00etan Hitzaldia gaztetxean:Kurdistan, estatu islamista eta inperialis-moa. Hizlariak: Askapenako brigadistaaltsasuarrak.

>> Lastailak 16, ostirala 20:15ean Pilota partidak: 2. mailako finalerdiak.

>> Lastailak 17, larunbata19:00etan AGAren pilota txapelketakofinal handia Burunda pilotalekuan,Peñek girotuta.

Gaztetxeak 25 urte bete dituUrteurrena ospatzeko egitarau zabalaprestatu du AGAk

Beharrak eta amorruak bultzatuta,Altsasuko Gazte Asanbladako (AGA)kideek Socorro-etxeko ateari osti-koa eman eta eraikina okupatuzuten. 1990eko lastailaren 5ean, osti-ral arratsaldez izan zen, asanbladabaten ondoren. 1987an sortu zenAGA eta bere jarduerak aurreraeramateko lokala eskatua zion uda-lari. Udalaren eta gazteen arteko har-tu-emanak izan ziren. Gazteek begizjotako lokala, udalak beste erakun-de bati 25 urterako ematea eraba-ki zuen irailaren 28ko bilkuran. Era-baki horrek okupazioa azkartu zuen. +www.guaixe.eus

Feriak, azienda eta guzti

Etxarri Aranatz» Altsasu»

Feriak antolatzen aritzen diren taldeetako ordezkariak ospakizunen aurkezpenean.

Egitaraua>> Lastailak 3, larunbata17:00etatik 18:00etara Talo tailerra,Saralegitarrekin. 17:30ean Bordetxe abere zirkoa. 18:00etatik 22:00etara Brun forjak-en erakustaldia. 19:00etan Pala txapelketaren finala. 20:00etan Auzatea, Karrikestuelkarteak emana. 20:00etan Salbea (elizak antolatuta). 20:30etik 22:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:30etik 3:30era DantzaldiaTximeleta taldearekin.

*Arratsaldean Sakanako trikitilariak.

>> Lastailak 4, igandea10:00etatik 15:00etara* Etxarrikoazienda erakusketa. Ekoizle etaartisauen azoka.11:00etan XXXX. Mendira joan etorria(Udaberri elkartea). 11:15ean Auzatea, Larrañeta elkarteakemana. 13:00etan Nafarroako I. MailakoAizkora Txapelketako Finala.13:30ean Sakanako Artzainen X. GaztaTxapelketa. 17:00etatik 20:00etara Rokodromoa. 19:00etatik 22:00etara DantzaldiaOharkabe taldearekin. 21:00etan Zezensuzkoa.

Basoaren balioaEnneco, haritzaren memoriaparkearen informazio mahaiaizanen da ferian. Gure memoriahistorikoa islatuko duen inter-pretazio zentroaren proiektua-ri buruzko informazioa jaso-tzeko aukera izanen da han.

Page 15: 524 guaixe

bazterretik

Argiñe Berastegi

PinturaZine

Askotan pintura eta zineaz aritze-an pintoreen edota garai batekokorronte artistikoei buruzko peli-kula edo dokumentalak etortzenzaizkigu burura. Baina, kontzeptubi hauen hausnarketa eta esperi-mentazioan lan interesgarriak egindituzten artistarik badago. Jarraianniretako esanguratsuak iruditzenzaizkidan bi lan aurkeztuko dizki-zuet: “...ene enera baleibu iciksubua aruaren...” eta “Gernika”.Marrazketa eta pinturak artean iza-era bera dute. Eta pintura eta zine-ak komunean dute, halaber, bide-ratzen saiatzen diren giza beha-rrekin estu lotuta egotea.Horren abstraktua den kontzeptu hauulertzeko, batetik, ezinbestekoa zaitJose Antonio Sistiagaren (Donostia,1932) lana ezagutzea. XX. mende-ko hizkuntza artistikoaren berri-kuntzan funtsezkoa den margolarieta zinemagile esperimentala, berri-kuntzaren bidean pintura zine bihur-tzearen aitzindaria.1970. urtean “...ene enera baleibuicik subua aruaren...” mundu mai-lako lehen luzemetrai abstraktuaaurkeztu zuen. Pintura, argazkila-ritza eta zinean esperimentatzen

urteak eman ondoren, 17 hilabe-tean ekoiztutako 75 minututako lanaaurkeztu zuen. Mihisea zeluloideaizanik, eskuz 100.000 fotogramainguru margotu zituen. Soinurikgabeko obra berritzaile honetaneguzkiak, areak eta hezetasunakpaper garrantzitsua izan zuten.Izan ere, sortze prozesuan elementuhauek emaitza baldintzatu zuten.Artista honek keinuari ematen diogarrantzia formaren suntsitzeagauzatuz.Sistiagak zineari buruz egiten duenhausnarketa zine-pintura terminoadefinitzea eskatzen du; kontzep-tu honek mihisetik askatutako tra-zu eta koloreak erakusten ditu, eurenaldaketetatik bizipen ia mistikobatean murgilduz, kontaketa hauenezaugarriak edo definizioak mate-

rialetatik haratago iristen direla-rik.Bestetik, Angel Sandimasen Ger-nika (2012) laburmetraia dator-kit gogora. 10 minututan Gerni-kan gertatutako gure historiarenkapitulurik gogorrenetariko bataurkezteaz gain, Zumetaren izenbereko koadroan barrena mur-giltzeko aukera zabaltzen diguartista iruindar honek. Pintura etazinemaren arteko kontzeptuaberrituz, ikusleari Zumetaren mar-golanean bidaiatzeko gonbitazabaltzen digu.Honekin guztiarekin, ohiko pintu-ra eta zinetik haratago badagoelazer ikusi, sentitu eta kontatu ondo-riozta dezakegu, mundu berri etainteresgarrian murgildu gaitezke-elarik. PinturaZine deitu dut nik.

Guaixe • 2015eko lastailaren 2a 15

kultura >>Memoria antzezlanLarunbatean, 19:00etan Lakuntzakokultur etxean Kemen antzerki taldea

Ategorrietako (Gipuzkoako)eskolako gurasoen elkartea-

ren Kemen antzerki taldeak No nosolvideis antzezlana ekarriko duLakuntzara bihar. 1936ko kolpemilitarraren ondoren, Errepubli-karen Gobernuari indarrez ken-dutako gunetan errepresioa heda-tu zen. Emakume asko kartzelatuzituzten Saturrarango hondartzaondoko turismo gunean, eta han,Antonio Vallejo Nájera psikiatra-ren zuzendaritzapean, seme-ala-bak kendu zizkieten bi helburure-kin: ama bezala zigortzea eta erre-gimenaren familiei adopzioanemanez, arraza berri bat sortzea.Gertaera horiek gogoan antzezla-na ondu du Kemen-ek.

Nafarroako liburutegi sare-ak pertsonei eta gizarteariorokorrean egiten dioten

ekarpena jakiteko ikerketa handiaegiten ari da. Liburutegien zerbi-tzuen onuren eta balioa jakin dute.Horretarako, ebidentzietan oina-rritutako datuak nahi dituzte.Horregatik, liburutegietako era-biltzaileak inkesta betetzera gon-bidatu dituzte.

Murrizketa eta gastua lehenes-teko garaia hauetan liburutegieta-rako baliabideak zertara bideratzeneta zein emaitza lortzen diren era-kutsi nahi da. Horretarako esta-tistika datuak, aipatu inkestak, era-biltzaile ez direnei egindako elka-rrizketak, profesionalekin egindakobilerak eta besterekin osatuko daikerketa. Emaitzen berri urte aka-beran emanen dute.

Dekorazio arteenerakusketaLastailaren 11ra arte, astegunetan,18:30etik 21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortiakultur gunean

Makina bat altsasuar pasa dadagoeneko Yolanda Arnedo

dekorazio tailerreko ikasleen era-kusketatik. Eta euren herkideekegindako lanekin harrituta atera-tzen direnak ez dira gutxi. Erabile-ra berria duten ohol, tresna zahar,industria hondakin, pasta edo pape-rarekin taula edo oihal gainean sor-tutako testurak oinarri hartuta koa-droak, ispiluak, eskulturak, teilaapaingarriak, zaharberritutakoaltzariak, bisuteria eta bestelakoakikusgai daude erakusketan.

Sei urte egin ditu dagoenekoYolanda Arnedoren Altsasuko deko-razio arteen tailerrak. Lehen bes-te tokietan aritua zen irakasle arteederrak ikasi zuen altsasuarrak.

Erkudengo Amaabesbatza BakaikunDomekan, 12:45ean, elizan, mezarenondoren

Nafarroako Abesbatzen Elkar-teak Koroak Nafarroan kon-

tzertu zikloa antolatu du. Elkar-teko abesbatzen eguneroko lanaherrialdean bertan erakustea duhelburu zikloak. Hala, AltsasukoErkudengo Ama abesbatzakBakaikuko elizan eskainiko dukontzertua. Etzi izanen da, meza-ren ondoren. Altsasuko abesbatzakkantu sakroekin hasiko du bereemanaldia. Hego Amerikako fol-kloreko doinuekin segituko duteEuskal Herrikoekin bukatzeko.Inma Arroyok zuzendutako abes-batzak herriko seme LorenzoOndarraren Matalazobra ere tar-tekatu du egitarauan.

Liburutegiekerabiltzaileen iritzia jakin nahi dute

Page 16: 524 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko lastailak 2, ostirala • 2. aroa • 524. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun 24.5 . . . . . . . 6.5 . . . . . . .4.3Etxarri A. 24.2 . . . . . . . 4.5 . . . . . .15.1Altsasu 23.5 . . . . . . . 6 . . . . . . . . .9.9Aralar 16.9 . . . . . . . 6 . . . . . . . . .6.4Urbasa 20 . . . . . . . . . 3 . . . . . . . .31.5

: eguraldiaasteko >>

Min: 9 Max: 17 Min: 9 Max: 18 Min: 14 Max: 21 Min: 16 Max: 22 Min: 15 Max: 21 Min: 12 Max: 20 Min: 12 Max: 18

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 53% euria: 58% euria: 18% euria: 43% euria: 38% euria: 40% euria: 28%

1. Urbasako igoeran parte hartuzenuen Sakanako lehengidarietakoa izan zinen?Ni ez nintzen bakarra izan igoerahartan, nirekin batera Jose Igna-cio Sunsundegik parte hartzenzuen ere. Sunsundegi ziurrenik nibaino lehenago hasi zen parte har-tzen auto probetan; ni hasiera bate-an berarekin mekaniko lanetanaritzen nintzen. Bere kotxea kon-pontzen nuen, probatu egiten nuenigoeretan lehiatzen zenean.

2. Autoekiko zaletasunaSunsundegirekin lanean aritutasortu zitzaizun?Bai, berarekin lanean nenbilengarai hartan eta hori dela eta hasinintzen mundu honetan pixka batsartzen. Autoa konpontzen lagun-tzen nion. Lehehenengo, Nafarro-ako Autoen Elkartean bazkideegin nintzen, eta gero nire autoaprestatzen saiatu nintzen ahalnuen moduan. Garai hartan ez zenbatere erraza horrelako kirol bate-an aritzea, oso garestia zelako.

3. Kirol hau hain garestia izanda,nola moldatzen zinen orduan?Momentu hartan tailerrean lanegiten nuen nik, eta hantxe iraba-zitako guztiak autoa prestatzen gas-tatzen nituen. Oso, oso garestia dagaur egun autoen mundua eta urtehaietan ere berdin. Esfortzu han-dia egin beharra zegoen. Ez zenerraza izan.

4. Ze auto erabiltzen zenuen?Auto ugari izan nituen. Lehenen-goa 4x4 bat izan zen, gero SEATbat izan nuen, Bartzelonan egin-dakoa. R8 bat ere izan nuen ondo-ren, auto dexente izan nituen urtezurte. Kirol honetan beti ibili izan

da diru asko duen jendea, horienautoak, gaur egun bezala, askozere maila hobeagokoak ziren, gukgure baliabideekin ahal genuenaegiten genuen.

5. Garai hartan ohikoa zen kirolhonetan aritzea?Ez. Niretzat ohikoa zen munduhorretan mugitzen nintzelako. Tai-lerrean lanean aritzen nintzen etahorren ondorioz, erlazio handianuen auto gidariekin, batez ereSakanan ibiltzen zirenekin. Sun-sundegiri kotxea konpontzen nion,eta bitartean nirearekin ere buel-taka ibiltzen nintzen beti.

6. 1968ko Urbasako Igoeran zukparte hartu zenuen, ezta?Bai. Nirekin batera kopilotu beza-la emaztea etortzen zen, eta urtehartan gainera ez gindoazen soi-lik bi, hiru baizik; semeetako batamaren sabelean zegoen Urbasa-ko igoera horretan. Nafarroako ialeku gehienetan nire emaztea iza-ten zen kopilotua.

7. Familiak zer pentsatzen zuenzaletasun honen inguruan?Nirekin ez ziren batere sartzen, osoindependientea nintzen jadanik etaahal nuen neurrian nahi nuena egi-ten nuen. Zaila zen honetan ari-tzea, baina gogoak izanda beti ate-ratzen ginen aurrera.

8. Asko aldatu da hamarkadahauetan autoen mundua?Gaur egungo autoak garai hartan

hartu izan banitu, beste modubatera izanen litzateke guztia.Garai haietan izaten genituen bal-dintzak eta gaur egungoek zeriku-si gutxi dute. Segurtasun aldetikbatez ere aldaketa oso nabariaizan da, eta antolaketa aldetik erezeresanik ez.

9. Anekdotarik baduzu?Bai, bai, asko eta asko kontatzeko.Noizbait ibaira erori ginen auto-arekin, pentsa! Denetarik pasa zai-gu. Momentu hartako kotxeensegurtasunak ez dauka zerikusi-rik gaur egungoarekin.

10. Aurtengo Urbasako Igoerakokartelak argazki berezia du, ezta?Bai, pasa den urtean igoera anto-latzen dutenekin hitz egin genuenhirugarren igoera egin zeneko urte-ko argazkiak genituelako. Argaz-ki desberdinak begiratu zituzten etahorietako bat aukeratu zuten aur-tengo kartela egiteko. Irudian ager-tzen den autoa, nik hirugarren igo-era hartan erabili nuena da.

11. Zure zaletasuna, ez da soilikzuregan gelditu, ezta?Ez, semeak ere badu zaletasuna,aurtengo igoeran berak parte har-tuko du. Nik dagoeneko adinaga-tik utzi dut pixka bat. Baina zale-tasuna, eta autoekiko munduarenbarruan beti ibili izan naiz, bailanagatik, tailerrean egon naize-lako bizi osoa eta autoekiko zale-tasun hori ere beti mantendududalako.

>>11galdera

Jose LuisGoikoetxeaAuto gidari ohia

Testua: Larraitz Amadoz Lazkano

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

4 13 20 27

Bazkide sarituak1.- Aitor

Hernaiz (Iruñea)

2.- ElixabetUgalde (Urdiain)

3.- JosebaArlegi (Irurtzun)

4.- JokinUharte(Ihabar)