NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik...

8
NAFARROAKO HITZA NAFARROAKO HITZA ‘Maleficium’ erakusketa jarri dute Nafarroako Artxibo Nagusian, sorgin ehizari buruz b Europan, ehun mila pertsona baino gehiago hil zituzten sorgin izatea egotzita, haietako gehienak emakumeak b 2-3 Patriarkatuaren suak erreta Muga Meategiaren aurkako taldeak berretsi egin du Geoalcaliren proiektua bertan behera uzteko eskaera 5 Bidegileak Eusko Jaurlaritzak Xole Erbiti euskara teknikariari buruzko lanarekin bukatu du bilduma 4 Ostirala 2020ko irailaren 4a XI. urtea 457. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik...

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

NAFARROAKOHITZA

NA

FAR

RO

AK

O H

ITZA

‘Maleficium’ erakusketa jarri dute Nafarroako Artxibo Nagusian, sorgin ehizari buruz b Europan, ehunmila pertsona baino gehiago hil zituzten sorgin izatea egotzita, haietako gehienak emakumeak b 2-3

Patriarkatuaren

suak erreta

Muga Meategiaren aurkakotaldeak berretsi egin du Geoalcaliren

proiektua bertan behera uzteko eskaera

5Bidegileak Eusko JaurlaritzakXole Erbiti euskara teknikariari

buruzko lanarekin bukatu du bilduma

4Ostirala

2020ko irailaren 4aXI. urtea457. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

Uxue Rey Gorraiz Iruñea

Sorginkeriaren

a k u s a z i o a k

munduan mila-

ka eta milaka la-

gunen bizitza

baldintzatu zuen

joan diren mendeetan. Aparteko

botereak edukitzea, akelarreetara

joatea eta deabruarekin elkar

hartzea leporatzen zitzaien ustez-

ko sorgin horiei. Era berean, haiei

egozten zitzaizkien, besteak bes-

te, uzten eta azienden galerak, bai

eta haur jaioberrien heriotza ere.

Delitu horien erruduntasuna ai-

tzakia harturik hil zituzten asko

eta asko, Inkisizioak eta auzitegi

zibilek bultzatutako sorgin ehiza-

ren ondorioz. Emakumeak ziren

gehienak.

Sorgin ehizak Nafarroan izan-

dako eragina agerian uzten du uz-

taila bukaeratik eta urte amaiera

arte Nafarroako Errege Artxiboko

kripta protogotikoan ikusgai den

erakusketak: Maleficium. Nafa-rroa eta sorgin-ehiza (XIV.-XVII.mendeak)du izena, eta Jesus Mari

Usunariz Garaioa Nafarroako

Unibertsitateko Historia Moder-

noko irakasleak gidatu du. 45 pie-

zak osatzen dute erakusketa, eta

eskuz idatzitako dokumentu ori-

ginalak dira jasotako gehienak.

Euskal Herrian, XVI. eta XVII.

mendeetan izan zuen indar han-

diena sorgin ehizak, eta mendial-

dean gertatu ziren jazarpen

gehienak. Denboran luze iraun

zuten akusazioaldiek, zigorrek

eta erailketek, baina, adituen us-

tez, posible da Nafarroan olatu

desberdinak bereiztea, adibidez;

Auritzen hasi zen lehenbizikoa,

1525ean, eta Zugarramurdiko pa-

sarte ezagunak eman zion hasiera

azkenekoari, 1609an. Han gerta-

tutakoek oihartzun handia izan

zuten, instituzioak kezkatzerai-

no, eta, hortik aurrera, gutxitzen

hasi ziren sorgin ehiza kasuak.

Dena dela, zenbait adituk salatu

dute sorgin ehiza ez dela erabat

desagertua munduan.

Amaia Nausia historialari

iruindarrak dioenez, «milaka

izan ziren inplikatuak, salatuak

eta kaltetuak. Erregistroek era-

kusten dutenez, ehun inguru

erail zituzten hemen, baina beste

askok ere pairatu zituzten zigo-

rrak». Argitu du sorginkeria deli-

tua egotzi zitzaien asko erbestera-

tuak ere izan zirela, eta zituzten

ondare guztiak kendu zizkietela

beste askori.

Sorgin ehizak Europaren ipa-

rraldeko herrietan izan zuen era-

gin latzena, hildako kopuruari

dagokionez bereziki. Hala ere, eta

kontinente osoko datuak bilduta,

ikerketek ondorioztatu dute

100.000 pertsona baino gehiago

hil zituztela sorgintzagatik Euro-

pan: %75 inguru emakumeak zi-

ren. Joera bertsua erakusten dute

Nafarroako datuek ere; izan ere,

1525. eta 1610. urteen artean aku-

satuetatik %74 emakumeak zi-

ren.

Gertaerak bere izenez deitu be-

harra aldarrikatu dute zenbait

pentsalarik sorgin ehizaren ingu-

ruan hitz egiteko orduan. Nau-

siak irmoki adierazi du mende

horietan gertatutakoa zer izan

zen egiazki: «Europan izan den

feminizidiorik handiena izan da

Ehun mila lagun baino gehiago hil zituzten Europan sorgin izatea egotzita, emakumezkoak gehienak.Azken urteetan, fenomenoa ikuspegi feminista batetik ikertzen ari dira hainbat lantalde etapentsalari. Nafarroako erreinua ere izan zen sorgin ehiza horien lekuko, eta, gaur egun, NafarroakoErrege Artxiboan gertaera horiei buruzko erakusketa dago ikusgai, urte amaierara bitarte.

Sorginkerien aitzakian eramanak

Urte amaierara bitarte egonen da ikusgai Maleficium erakusketa Nafarroako Artxibo Nagusian. IÑIGO URIZ / FOKU

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 4aAstekoa

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

sorgin ehiza. Emakumeak dizipli-

natzeko tresna bat izan zen, estra-

tegia bat, oso eraginkorra».

Nausiaren iritziz, «ez da kasua-

litatea» sorgin ehiza mende ho-

rietan sortu izana, testuinguru

historikoa aintzat harturik. Ha-

ren ustez, erabat argigarria da

ohartzea «trantsizio aro batean»

hasi zela sorgin ehiza. Izan ere,

azaldu duenez, Erdi Arotik Aro

Modernorako zubi horretan, feu-

dalismoa atzean utzi eta kapitalis-

moa oinarri izanik bizitzen haste-

ko bide horretan, alegia, botere

guztiak zentralizatu nahia da,

besteak beste, emakumeen aur-

kako jazarpenaren jatorria.

«Gaur egun ezagutzen ditugun

estatu modernoak sortzen ari zi-

ren, eta familiak oinarri modura

hartu ziren, familia bakoitza esta-

tu txiki bat bailitzan», azaldu du

Nausiak. Erantsi du hain justu or-

duantxe, familia unitate bakoi-

tzean aitari edo gizonari boterea

aitortu zitzaionean, hasi zela

«emakumearen doktrinamendu

bortitza», eta, hala, sorgin ehiza.

«Ama Birjinaren ideala aur-

keztu zitzaigun, emakume idea-

laren ideia, kastitatean eta amata-

sunean oinarritzen zena. Esan zi-

tzaigun gure helburu nagusiak

ama izatea eta zaintza zirela, eta

eremu publikoan genituen hain-

bat eskubide galdu genituen ho-

rrela, etxetik kanpoko lanari da-

gokionez, adibidez», azaldu du.

Sorgintzat hartutako horiek XIV. eta XVII. mendeen artean

herritarren edota agintarien bu-

rutan indarra zuten hainbat si-

nesmen daude bilduta Nafarroa-

ko Errege Artxiboan ikusgai diren

idazkietan, eta horietatik askok

agerian uzten dute emakumea

zela eraso horien jomuga, sorgin-

keria delituaren akusatu nagusi.

Halaber, sorgintzagatik auzipetu-

tako emakume gehienak berro-

geita hamar urtetik gorakoak zi-

ren, ezkongabeak edo alargunak,

gauza zirenak gizonik gabe bizi-

tzeko, edota gizonik gabe bizi

nahi zutenak; Elizak edo sistemak

berak ezarritako bidetik urrun-

rri horiek eta beste zenbait jaso-

tzen ditu sorginaren inguruan

sortutako iruditegiak gaur egun.

Bada beste bertsiorik ere: kasu

batzuetan, irudi inozoagoa da

erakusten dena, xaloagoa edo

samurragoa, noiz edo noiz ema-

kume horiei gaitasun miragarri-

rik ere aitortzen diena. Edozein

kasutan, zenbait adituk salatu

dute sorginak irudikatzeko modu

horiek benetako errealitatea

estaltzeko baizik ez dutela balio,

«makillatu» egiten baitute sor-

gin deitu zituzten emakumeen

aurkako indarkeria.

Nausiak esan duenez, «milaka

emakume hil zituzten sorginke-

ria delituaren aitzakiarekin, eta

guk banalizatu egin dugu gerta-

tutakoa». Fillaten ustez, «onar-

tezina» da sorginak hala irudika-

tzea: «Oso larria da; are gehiago

orain, hainbeste ikertu ondotik

jakin badakigunean sorgin ehiza

zer-nolako sarraskia izan zen»,

azaldu du.

Biek argitu dute, bestalde, sor-

ginak ez direla Euskal Herriko

mitologiaren parte, «askotan

hala deskribatu izan zaigun

arren». Amaia Nausiak azaldu

duenez, «izatekotan», Mari da

egiazki euskal mitologiaren parte

den pertsonaia femeninoa, baina

oso bestelakoak dira hari esleitu

zaizkion ezaugarriak: biziaren

sortzaile da Mari, naturaren ba-

besle, eder, eta ez gaizto. Zerikusi

gutxi du sorginen bueltan herri-

tarrek osatu duten irudiarekin.

Sorginaren irudia errealitatea-

rekiko fidela izatetik hain urrun

dagoela ikusirik, Nausiak eta Fi-

llatek azaldu dute «premiazkoa»

dela haren irudiaren inguruan

ariketa pedagogikoa egitea hau-

rrekin, baita beste esparru ba-

tzuetan ere. «Ezin diogu gertatu-

takoari garrantzirik kendu, ezin

gara jolastu sorgin izatera», esan

du Fillatek. Eta Nausiak erantsi

du, bestalde, argi kontatu behar

dela emakume horien historia:

«Azaldu behar diegu sorginak

benetan nor izan ziren; hobeki

esanda, esan behar diegu sorgi-

nak ez zirela existitu, emakume

arruntak zirela, eta hain zuzen ere

emakume izateagatik jazarri zi-

tuztela».

Biek beharrezkotzat jo dute ez-

tabaida publiko handi bat egitea,

orain arteko joera hori eteteko eta

zer kontakizun gailentzen ari den

hausnartzeko. Zehaztu dute «zo-

rroztasun historikoaz» mintzatu

behar dela gaiaz, «kritikotasu-

nez», hori baita, euren esanetan,

memoria sortzeko bidea, bortiz-

keria jasan zuten milaka eta mila-

ka emakumeren memoriari toki

bat egiteko modua.Sorgin ehizari buruzko irudi bat. NAFARROAKO HITZA

duta, nolabaiteko autonomiaz

bizi zirenak.

Hala eta guztiz ere, ustezko

sorgin horiek zenbaitetan

ezaugarri komunak zituzten

arren, Nausiaren esanetan, bal-

dintza bakar bat betetzea aski

zen zigortuak izateko; izan ere,

historialariaren hitzetan,

«emakume izate hutsa arris-

kutsua zen sistemarentzat».

«Uste zabaldua zegoen ema-

kumea deabrutsua zela berez,

batik bat bere sexualitateaga-

tik. Esaten zen emakumeak

sortzez ahulagoak zirela, tun-

tunagoak, eta, horren ondo-

rioz, ezin zituztela bere pasioak

kontrolatu. Tentagarriak iza-

tea leporatzen zitzaigun, eta

esaten zen gizonek tentazioari

eutsi ezin bazioten gure errua-

gatik zela». Nausiaren ustez,

egungo diskurtso patriarkala-

rekin estuki lotuak daude garai

hartako sinesmen asko, eta

orain arte iraun dute batzuek.

Oraina ere sorgindutaSorgin ehizaren historiari bu-

ruzko I. Topaketa antolatu zu-

ten 2019an Katakraken. Sorgin

ehiza ikuspegi feministatik

lantzea izan zen helburu nagu-

sietako bat, eta gaian aditu di-

ren zenbait hizlari elkartu zi-

tuen zitak: Silvia Federici pen-

tsalari feminista izan zen

gonbidatuetako bat. Caliban eta

sorgina eta Kapitalismoa eta

emakumeen aurkako indarke-

ria: iraganeko gaur egungo sor-

gin-ehizak lanen egilea da Fede-

rici, besteak beste.

Hain zuzen ere, Katakrakeko

editore Nerea Filliat ekintzaileari

liburu horiek bereziki lagunga-

rriak izan zaizkio sorgin ehizari

buruz hausnartzeko. «Emaku-

meen gorputzen aurkako jazar-

pena izan zen, eta hori argi eduki-

tzea ezinbestekoa da. Ez hori

bakarrik, krisi handi bat gerta-

tzen denean, zeinetan indar des-

berdinek talka egiten duten,

emakumeen aurka jotzeak zilegi-

tasuna daukala ikasi dugu»,

azaldu du Fillatek. Gainera, eran-

tsi du joera hori errepikatu egiten

dela, ez baita «soilik momentu

puntual batean» gertatutako

zerbait. «Sorgin ehizak balio du

gaur egun gertatzen den emaku-

meen aurkako bortizkeria uler-

tzeko, indarkeria horren legiti-

mazioa ekarri baitu, kontatu

zaigunarekin sorgin ehiza bera

legitimatu den bezalaxe», esan

du Fillatek.

Zaharra, itsusia, sudur luze eta

okerrekoa, azal-zimurra, gara-

txoduna. Puntadun kapelua

buruan, erratza eskuan. Ezauga-

3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 4a Astekoa

Erakusketan jasotako agirietako bat, 1667. urtekoa. IÑIGO URIZ / FOKU

Ehun emakume inguruerail zituzten hemen,baina beste askok erepairatu zituztenzigorrak»Amaia NausiaHistorialaria

‘‘Sorgin ehizak balio duemakumeen aurkakobortizkeria ulertzeko,horren legitimazioaekarri baitu»Nerea FillatEkintzaile feminista eta editorea

‘‘

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

ko aldizkari bat, eta herriz herriibili ziren euskara ezagutzen zu-ten umeei diplomak ematen. Ba-tzuetan iruditzen zait orduaneuskararekiko jarrera hobea egonzela, 1970eko hamarkadaren on-dotik ezagutu ditugun garai ba-tzuetan baino».Giro horretan sortu zen Erbiti

Nafarroako lehendabiziko euska-ra teknikari bilakatu zuen postua.«Euskal Herrian ere lehenengoe-tarikoa izango zen», erran du Al-berto Barandiaranek. Hastapene-an irakaskuntzaren esparruanErbitik egindako lana ere nabar-mendu nahi izan du kazetariak:«Ikastolak sortzen hasi zirenean,gora egin zuen irakasle euskaldu-nen premiak, noski. Irakasleek,euskaldunak izanda ere, ez zuteninolako formakuntzarik euskalkulturaren edo literaturaren arlo-an, eta Erbitik antolatu zituen ga-bezia horiei aurre egiteko ikasta-roak».1972an, Nafarroako Diputazio-

ak hitzeman zuen baliabideak ja-rriko zituela euskara irakaskun-tzan sar zedin, eta ahalegin priba-tuak lagunduko zituela. 1973koudan antolatu zituen Xole Erbitikirakasleentzako lehendabiziko

euskara ikastaroak, Jon Oñatibiakazetari eta irakaslearen zuzen-daritzapean. Euskal Herri osoko63 lagunek eman zuten izenaikasle gisa. Gehienak emakume-ak ziren. «Adituen eta irakasleenartean, berriz, ia denak gizonak.Irakasleentzako ikastaroen ingu-ruko argazkietan gizonek ingura-tuta agertzen zen Erbiti beti. Ber-din gertatzen zitzaion Euskal-tzaindiko batzarretan. Emakumeizateak ere ekarri du, segur aski,hain ezagun ez izatea».Barandiaranen liburuxkak

egin dio aitortza Xole Erbitiren bi-zitza osoko lanari. «Erakustekokate bat dela dena; deus ez delahutsetik sortzen».

Edurne Elizondo Iruñea

Emakume azkarrazen, ausarta; aitzin-daria». Horixe errandu Alberto Barandia-ran kazetariak Xole

Erbiti buruz (1942-2009). Baran-diaranek idatzi du Erbitiri buruz-ko biografia, Bidegileak bildumaitxi duena. Eusko Jaurlaritzak1987. urtean jarri zuen martxanegitasmo hori, eta, geroztik, launaliburuxka biltzen dituzten 68 sor-

ta argitaratu ditu: 272 biografiadenera. «Polita da bilduma Erbi-tiri buruzko lanarekin amaituizana», erran du Barandiaranek. Bildumaren helburua izan da

euskalgintzan aitzindari izan di-ren pertsona eta taldeen pentsae-ra, bizitza eta lana ezagutaraztea,eta Xole Erbiti izan zen horietakobat, zalantzarik gabe: heldulekusendo bat eman zion euskarari iadeus ez zegoenean. «Lan isila etaapala» egin zuen, ezinbertzekoa.Soka luzea ekarri zuen, ultzama-

rrak bidea hasi zuelako: Nafarro-ako lehendabiziko euskara tekni-karia izan zen.Ultzamako Ilarregin jaio zen

Xole Erbiti Arbilla, 1942. urtean.Berueteko eskolan aritu zen ira-kasle, Nafarroako GobernukoHezkuntza Zerbitzuko Euskarasaileko teknikari postua lortu bai-no lehen. «Irakasle izateko oposi-zioa ez zen izan Erbitik gainditu-tako bakarra; Espainiako OgasunMinisterioan lan egiteko postuaere lortu zuen», azaldu du Baran-

diaranek. Erbitik, baina, bide be-rri bat hastea erabaki zuen, ausar-diaz, eta oposizioa irabazi etagero, 1973ko martxoaren 9an,Nafarroako lehen euskara tekni-kari bilakatu zen. 35 urtez arituzen lanean Hezkuntza Departa-mentuan, 2007an erretiroa hartuzuen arte.

Euskararekin konpromisoaDuela bost urte egin zioten Alber-to Barandiarani Erbitiri buruzkobiografia idazteko proposamena,eta kazetariak lan horri esker des-kubritu ditu euskara teknikaria-ren figura eta bidea: «Informaziogutxi zegoen; lankide izan zitue-nekin eta familiakoekin hitz egin-da osatu dut biografia».Izan ere, Erbiti ez zen inoiz na-

barmendu. Lan isila baina etenikgabea egin zuen euskararen alde,jokaleku zail batean. Zaila zen,batez ere euskara teknikariak iahutsetik egin behar izan zuelakobere bidea: «Garai hartan, ikasto-lak sortzen ari ziren herri asko-tan; ez zegoen argi zer egin beharzen, ez zen araudirik, ez zen hel-duleku izan zitekeen legerik, dirulaguntzen inguruko hamaika zalantza baziren... Testuinguruhorretan aritu zen Xole Erbiti lanean», nabarmendu du Baran-diaranek.Bertze lanak baztertu eta eus-

kara teknikari bilakatuta, hiz-kuntzarekin zuen konpromisoaerakutsi zuen Xole Erbitik:«Etxean jaso zuen euskararen al-deko jarrera hori, eta txikitatikutzi zuen agerian. Eskolan, adibi-dez, irakasle erdaldunak zituzten,baina ikaskideei euskaraz egitekoesaten zien Erbitik beti, haienaeuskara zela», kontatu du bio-grafiaren egileak.Barandiaranek erantsi duenez,

bertze batzuen konpromisoariesker sortu zen Erbiti euskarateknikari lanetan aritzeko auke-ra: «1960ko hamarkadaren bu-kaeran, hor aritu ziren Jose MariaSatrustegi, Pedro Diez de Ulzu-rrun, Javier Urmeneta eta besteeuskararen alde zerbait eginnahian; sortu zen Principe de Via-naaldizkaria, sortu zen euskaraz-

Xole Erbitiri buruzko liburuxkarekin itxi du Eusko Jaurlaritzak1987an hasitako Bidegileak bilduma. Alberto Barandiarankazetariak idatzi du Nafarroako lehenengo euskara teknikariaizan zenaren biografia. Aitzindaria izan zela nabarmendu du.

Helduleku sendo batia deus ez zegoenean

Xole Erbiti Arbilla, 2006an, lankideek egindako agur ekitaldian. BIDEGILEAK

Jon Oñatibia, Jose Migel Barandiaran eta Xole Erbiti Arbilla, 1973an. BIDEGILEAK

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 4aGaiak

Ultzamako Ilarregin jaiozen Xole Erbiti euskarateknikaria; irakaslelanetan ere aritu zenBerueteko eskolan

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

Edurne Elizondo Iruñea

Aurrera segitzen duherrialdean mea-tegi bat martxanjartzeko Mugaproiektuak; eta

aurrera segitzen du, aldi berean,egitasmo hori bertan behera uz-tea helburu duen plataformak.Udan egin dituzte bi aldeek azkenurratsak: administrazioak eska-tutako aldaketak aurkeztu dituenpresak, batetik; aldaketa horieialegazioak aurkeztu dizkio plata-formak, bertzetik. Are gehiago,egitasmoa bertan behera uztekoeskatu du.Nafarroako aurreko gobernua

hasi zen Muga meategia martxanjartzeko proiektua tramitatzen,2015eko ekainean. Geoalcali SLetxeak bultzatu du. Nafarroari etaAragoiri (Espainia) eraginen lie-ke; zehazki, Erreniega menditikOnsellako ibarreraino hedatukolitzateke proiektua. Helburua dapotasa eta gatza ustiatzea. Aragoi-ko eta Nafarroako herritarrekegin dute bat meategiaren aurka-ko plataforman.2015. urtetik, hainbat aldiz gel-

ditu dira agerian Muga proiektua-ren arazoak. «Espainiako Ingu-rumen Ministerioak hirutan es-katu dio enpresari arazo horiekkonpon ditzala», nabarmendu

dute plataformako kideek. Bate-tik, Esako urtegiari eraginen liz-kiokeen kalteak jarri dituzte ma-hai gainean ministerioak eta ber-tze hainbat erakundek. «Lurazpiko galeriak egin nahi dituzte;

Esako urtegiko presatik hagitzgertu egonen lirateke galeria ho-rietako hainbat», salatu izan duteplataformako arduradunek;Ebroko Ur Konfederazioak berakere ohartarazi du meategiak urte-gian izan dezakeen eraginaz,txosten batean.Bertzetik, ura kutsatzeko arris-

kuei eta meategiak eraginen li-tuzkeen hondakinak kudeatzekomoduei buruz ohartarazi du Es-painiako Gobernuak enpresa. Ur-tean lau milioi tona hondakineraginen lituzke meategiak, mar-txan jarriz gero. Bada hirugarren arazo nagusi

bat: zuloak. Erreniegan aspalditikdakite potasa ustiatzeko meategibatek zer-nolako eragina izan de-zakeen inguruan. Erreniegakomeategia duela 30 urte itxi zuten,baina jarduera horren ondorioakpairatzen dituzte, oraindik ere,inguruko herrietan. «Zuloakagertu dira, azken garaian, Un-dion eta Espartzan, bertzeak ber-tze», salatu izan dute plataforma-ko bozeramaileek.

Arazoak bere horretanBOE Espainiako Aldizkari Ofizia-lak uztailaren 4an argitaratu zituen Geoalcali etxeak proiek-tuari egindako aldaketak, eta 30eguneko epea zehaztu zuen zu-zenketak aurkezteko. Muga

proiektuaren aurkakoplataformako kideekzenbait egin dituzte, etahaien bidez salatu dute,batez ere, «enpresakaurkeztutako azken agi-rietan betiko arazoakagertzen» direla.Hau da, zehaztutako

arazoak ez dituztela kon-pondu. «Berriz ere, Zan-

goza inguruan dagoen sismikota-suna ukatu egin du enpresak, etaukatu du, halaber, meategiakEsako urtegiari eraginen liokee-la», nabarmendu dute platafor-mako kideek, egoeraren adibide.

Zangozako Udalak ere aurkeztuditu bere alegazioak, abuztuaren14ko osoko bileran urrats horiegitea erabaki eta gero.Geoalcalik iazko ekainean eza-

gutarazi zuen bere egitasmoakingurumen eraginaren aldekoadierazpena jaso zuela. Agiri horijaso eta gero, proiektuak ukitzendituen udaletako obrak egitekobaimena eskuratu beharko lukeenpresak, eta meategia ustiatze-ko baimena lortzea litzateke az-ken urratsa. Proiektuaren aurkako plata-

formak bertzelako asmoak ditu.Taldeko kideek argi utzi dute2015etik egindako aldaketek«berri» bilakatu dutela oraingoproiektua, eta, ondorioz, berrizere egin beharko luketela egitas-moa jendaurrean erakusteko etaherritarren parte hartzea susta-tzeko tramitea. Hori baino gehia-go, proiektua behingoz bazter de-zaten lortzea du helburu nagusiplataformak.

Geoalcalik Zangozako Muga proiektuanegindako azken aldaketak aurkeztu ditu;meategi horren aurkako plataformakalegazioak egin ditu, eta egitasmoa bertanbehera utz dezala eskatu dio enpresari.

Lurra zula ez dezaten

Enpresak Zangoza inguruan egindako hasierako zundaketak. GEOALCALI

Geoalcalik iaz egindako Muga meategiaren irudikapena. GEOALCALI

Nafarroako aurreko gobernuahasi zen Muga proiektuatramitatzen, 2015. urtekoekainean

BOE Espainiako AldizkariOfizialak uztailaren 4anargitaratu zituen enpresakegindako azken aldaketak

5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 4a Gaiak

Egunerokoaoraingo jokalekuraegokitzeko beharra

RGeoalcalik aurkeztutako

Muga proiektua ez da Na-

farroan mahai gainean izan den

bakarra, azken urteotan. Mag-

nesitas de Navarrak Baztango

Erdiz mendiko lurrak ustiatzeko

asmoa ere izan du, bertzeak

bertze. Asmo horiek aztertu eta

testuinguruan jarri ditu Sustrai

Erakuntza fundazioak udan, An-

tonio Aretxabala geologoak si-

natutako txostenaren bitartez.

Nafarroako meatzaritza tran-

tsizio energetiko eta globalaren

testuinguru historiko berriaren

aurrean izena du Aretxabalak

egindako lanak, eta mezu

nagusi bat zabaldu nahi izan

du: meatzaritzak eta gizarteak

egokitu egin behar dutela

heldu den ekonomiaren uzkur-

tzera.

«XXI. mendeko lehen bi ha-

markadetan, produktu geologi-

koekin erlazionatzeko modu

berri bat agertu zen, finantza

espekulazioan eta mozkin mo-

tzetan oinarritua». Horixe na-

barmendu du Aretxabalak egin-

dako txostenean. «Dinamika

hori Nafarroako meatzaritzako

enpresa komunitatera zabaldu

da jada. Jarduteko modu horrek

nahi ez diren burbuilak sortzea

eta lehertzea errazten du; lehe-

nik eta behin, atzeraldira eta po-

breziara daramatelako ezinbes-

tean, eta, gainera, krisiak eragi-

ten dituelako. Gaur egun,

aurrekari historikorik gabeko

krisiaren olatu berri baten ha-

siera bizi dugu. COVID-19aren

pandemia gainbehera baten ka-

talizatzaile bat besterik ez da,

eta seinale oso argiekin iragarri

zen, nahiz eta, kontzienteki edo

inkontzienteki, gehienetan ez

zen halakorik ikusi», erantsi du

geologoak.

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 4aIritzia

RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia

Zer jarrierdigunean

Kontua da ez dugulaetorriko zaiguna eza-gutzen. Edo ezagu-tzen dugula, baina ez

nahikoa. Eta helduleku bila ibili-ko garela aste eta hilabete haue-tan. Helduleku bila pasatzen du-gulako bizitza: nondik jo esanendigutenen bila. Nora joan, nolahartu hau, nola izan harrema-nak, nola jokatu arduraz. Kontua da eskolak irekita dau-

dela dagoeneko; haurrez (eta bi-zitzaz) beteko direla heldu direnegunetan, eta kezka handia sor-tzen digula horrek. Sortzen digu-tela terrazek, tabernek, gure ar-teko elkarguneek. Baina kontuada fabrikak duela hilabeteakdaudela irekita, balkoietako poli-ziak zirenak lezio asko ematen ari

direla duela denbora batetikhona. Falta izan zaiguna, faltaizan zaizkigunak, beharbada, hi-labete hauetan, lan ikuskaritzakizan dira. Kontua da ardura. Kontua da

bizitzen jarraitzea, baina normal-tasuna hilgarria denean ere, nolabueltatu nahi izan horretara?Akaso, askok ez dutelako besteirtenbiderik: helduleku gutxi, eskas, urri horiek normaltasunzahar horretan topatzen zituzte-lako eta topatzen dituztelakogaur ere. Zerbait ikasi badugu (agian),

hori izanen da: hobe bereizten jakin izan dugula zer zen behar-beharrezkoa eta zer ez zen apain-dura besterik. Agian, ilargira be-giratzen jakin izan dugu; ilargia

ikusten, finean, hatzaren gaine-tik. Akaso, pentsatu beharko ge-

nuke, zifren gainetik, zelako he-rria nahi dugun orain, zer-nolakoherria nahi dugun eraiki etorki-zunerako. Baina gaur. Biharkoapixka bat gehiago ahaztu, etagaurkoan pentsatu eta eragin,hain zuzen. Pentsatu beharko genuke zein

hezkuntza eredu nahi dugun, etazeri erreparatuko dion: edukiei,curriculum karratuei edo pertso-nak hezteari, harremanei, beste-lako baloreei. Pentsatu beharkogenuke pertsona helduak ez dire-la zaharretxeetan bizitzeko baka-rrik dauden pertsonak; eta haiekere harremanak, heldulekuak etazaintza behar dituztela. Pentsatu beharko genuke bizi-

tza sostengatzen duen zaintzahori guztia nork egiten duen, zeinbaldintzatan eta zeren menpe.Eta zer eraiki nahi dugun: zerbi-tzu publikoen gizartea edo fami-liaren (eta gizonen) menpeko bi-

zitzak. Pentsatu beharko genukezergatik diren prekarioenak hila-bete luzez bizitza salbatu (bai,salbatu) diguten langile horiekguztiak.Pentsatu beharko genuke eus-

kara ez dela apaingarri bat: bizinahi dugula eta horretarako aha-legin kolektibo handia beharkodugula, ez indibiduala. Pentsatubeharko genuke publikotasunakzein eragin duen gure bizitzan,eta zein eragin izatea nahi dugun,bizitza bizigarriagoak eraiki nahibaditugu, behintzat. Pentsatu be-harko genuke zer den Nafarroangarraio publikoa; nola daudensaretuta gure herriak, eta zerga-tik ez genuen gaineko pisuko bi-zilaguna ezagutzen martxoa hel-du zen arte. Pentsatu beharko genuke zer

denbora eskaintzen diogun honiguztiari, eta zertan nahi ditugunjarri indarrak. Zer den bizitza, etazer nahi dugun bizitzak sosten-gatzeko. Guztion ardura da. Horida kontua.

Kontua da ardura.Kontua da bizitzenjarraitzea, bainanormaltasuna

hilgarria denean ere,nola bueltatu nahi

izan horretara?Akaso, askok ez dutelako

beste irtenbiderik

Hilabete aurreratudute gripearentxertoaren kanpainaIRUÑEA bNafarroako Gobernuakhilabete aurreratu du gripearenaurkako txerto kanpaina, eta,ondorioz, urriaren 5ean hasikoda. Aurten, gainera, ohi bainodosi gehiago erosi ditu OsasunDepartamentuak: ia 270.000, iazerosi zuen kopuruaren bikoitza,hain zuzen ere.Nafarroako Osasun kontseilari

Santos Indurainek azaldu du gauregungo osasun krisia kontuanhartuta erabaki dutela gripearenaurkako txerto kanpaina sendo-tzea. «Inoiz baino gomendaga-rriagoa da txertoa jartzea arriskutaldeetako pertsonentzat eta osa-sunaren arloko langileentzat»,nabarmendu du. Gaineratu du800 osasun langileren kontra-tuak berritu dituztela.

Paula de la Fuentekaitaren gorpuzkiakjaso ditu, azkeneanIRUÑEA b«Hagitz gogorra izanda. Momentu txar anitz pasatuditugu, baina, azkenean, hemendut aitaren gorpuzkia». Paula dela Fuentek emozioz erran zituenhitz horiek, duela astebete, bereaita zenaren arrastoak jaso zitue-nean. Leoncio de la Fuente Ezka-bako gotorlekuko kartzelan izanzuten preso, eta, 1938ko ihesal-dian parte hartu eta gero, fusilatuegin zuten, Larrasoañan. 2018anatera zituzten aztarnak hobitik,eta berriki identifikatu ahal izandituzte, DNA bankuari esker. Valladolideko Fresno el Viejo

herrikoa (Espainia) zen De laFuente, eta bere familiak hangohilerrira eraman ditu hobitik ate-ratako aztarnak, han lurperatze-ko. Erizain bat txertoa jartzen, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Auzolana egin duteXantel errekagarbitzekoBERA bDozena bat pertsona aritudira asteburuan auzolanean, Be-rako Xantel erreka garbitzen,Itzeko iturritik Trukeneko bordaetxeraino. Eguraldi txarrak ere ezzituen zapuztu garbitzaileen as-moak. Trukeneko borda etxea-ren ondoko antzinako arropagarbitegia ere txukundu zuten.

6.000ZENBAT HELDU ARITU DIRENEUSKARA IKASTENEuskarabideak Hurrengoan eus-

karaz kanpaina aurkeztu du hel-

duen euskalduntzea sustatzeko.

Aurreko ikasturtean, 6.000 pertso-

na aritu ziren euskara ikasten.

«Etapa berri bat dahau niretzat; aukeraeman dit urte luzezjasotakoa itzultzekoeskubaloiko jendearieta herritarrei»Alexandru BuliganBeti Onak-eko talde teknikoko kidea

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

666ZENBAT IRAKASLE KONTRATATUKO DITUEN GOBERNUAK Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ezagutarazi du bertze 666 ira-

kasle kontratatuko dituela 2020-2021eko ikasturterako. Erdien kontra-

tuak egin dituzte jada, eta bertze erdienak datozen asteotan eginen di-

tuzte: 140 sare publikorako izanen dira, eta 170, itunpeko sarerako.

Kanpaina bat hasidute LGTBIkolektiboaren alde ERRIBERRI bNafarroako Gober-nuko lehendakari Maria Txibitek

LGTBI kolektiboaren alde presta-

tutako kanpaina aurkeztu du as-

teon, Erriberrin. Datozen asteo-

tan, Nafarroako erdialdeko hogei

herritan egonen da kanpainarako

atondu duten ibilgailua. Sentsibi-

lizazioa da helburua, kolektiboa

ikusgarri bilakatzeko.

Osasun langileekjasoko duteIruñeko ZapiaIRUÑEA bIruñeko Udalak osasu-naren arloko langileak omendu-

ko ditu: Vicente Estremera medi-

kuak eta Belen Izkue erizainak

Iruñeko Zapia jasoko dute, koro-

nabirusak eragindako osasun kri-

sian lanean aritu eta ari diren lan-

gile guztien izenean. Ziudadelan

eginen dute zapia banatzeko eki-

taldia, hilaren 8an. Egun horretan

Batasunaren Pribilegioa ospatzen

dute hiriko agintariek, hain zu-

zen.

Zinemaldianestreinatuko dute‘Non dago Mikel?’

ORBAITZETA bDonostiako Zi-nemaldian estreinatuko dute

Non dago Mikel?dokumentala,

Mikel Zabalzari buruzkoa. Hila-

ren 18tik 26ra eginen dute zine-

ma jaialdia. Azaroan 35 urte

beteko dira Guardia Zibilak Or-

baitzetako gaztea atxilotu, eta,

ikerketa ez-ofizialen arabera, hil

arte torturatu zuenetik; Bidasoa

ibaian utzi zuten gorpua,

1985eko azaroaren 26an desa-

gertu eta hogei egunera.

«Behingoz, esan dezakegu:

Donostiako Zinemaldian estrei-

natuko da! Pantailan, gu; baina

memorian, osaba; eta oinarrian,

egia eta justiziaren aldarrikape-

na». Hitz horien bidez eman du

estreinaldiaren berri Zabalza-

ren iloba eta kazetari Lohizune

Amatriak, sare sozialetan. Do-

kumentalak agerian utzi nahi du

Zabalzaren familiako kide gaz-

teenek ere hartu dutela beren

bizkar justizia eskatzeko borro-

karen ardura.

Amaia Merino eta Miguel An-

gel Llamas Pituaritu dira zuzen-

dari lanetan. Zabalzarekin bate-

ra atxilotutako Ion Arretxeri

eman diote hitza, bertzeak ber-

tze. 2017an zendu zen Arretxe.

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 4a Gaiak

«Irakasleen lanaldiariburuzkoa desadostasunpuntuala izan da; gobernuasendo dago, eta desadostasunpolitikorako tokia badu»

Uxue BarkosGeroa Baiko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2020. 9. 4. · Sorginaren irudia errealitatea-rekiko fidela izatetik hain urrun ... buruan, erratza eskuan. Ezauga-NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko

Uxue Rey Gorraiz Iruñea

Bere ibilbide artistikoaren jato-rrietara bueltatu da udan LeireVillanueva abeslaria (Barañain,1991), Iseo ezizenez ezagunagoa.Bakarlari gisa hasi zuen bidea,baina aurtengo uztailera arte hiruurte zeramatzan agertokira baka-rrik igo gabe. Back to the roots(Sustraietara bueltan) biran kon-tzertuak egin ditu zenbait hiritan.Bestalde, Iseo & Dodosounden hirugarren diskoa sortzeko lane-tan ari da. Zer moduzkoa izan da agerto-

kietara bakarrik itzultzea?

Oso polita izan da. Nire gitarrakdenbora luzea zeraman agerto-kietatik aparte, erritmo biziko ur-teak izan baitira azken hauek.Dodosoundekin ibili naiz bateraeta bestera, gelditu gabe, eta egiaesan ahaztua neukan nolakoakdiren agertokian bakarrik aritze-ak ematen dizkizun sentsazioak;ezin azalduzkoak dira. Artistikokiere oso berezia izan da. Bakarlaria zinenean sortutako

abestiak kantatu dituzu kon-

tzertuetan, baita Dodosounde-

kin egindako zenbait ere.

Berehala pentsatu nuen horrelaizan behar zuela. Bakarlari gisaatera nituen azkeneko kantuak2016an kaleratutako diskokoakdira, eta, beraz, aurtengo udankontzertuak egiteko aukera izan-go nuela jakin bezain laster, argiikusi nuen Dodosoundekin sor-tutako abestiak ere sartu beharnituela. Formatua, ordea, bai, ha-sieran nuena bezalakoa da: gita-rra akustikoa, gitarra elektrikoa,eta koroak eta perkusioak graba-tzeko pedal bat. Ideia ona izan dahasieran egiten nuena oraingobeste gauza batzuekin konbina-tzea, eta publikoak eskertu du. Bidea hasi zenuenetik asko al-

datu da Iseo?

Aldatu baino gehiago, hazi eginda agian. Hazkuntza sumatu dai-

teke, baina ez dago sekulako alde-rik. Hau da, ez naiz beste artistabat, baina egin dudan bidearenemaitza naiz, eta, ezinbestean,eboluzioa nabari dezaket niregan.Azken finean, guztiok gara gurebizipenen eta egindako bidearenemaitza; hori da naturalena. Bi-rak Back to the rootsdu izena, ezda Back to the past: nahiz eta no-labait jatorrira itzultzea den, ez dairaganera salto egitea; 2020angaude, eta ni ere 2020ko Leirenaiz. Hain zuzen ere, orain bizi dugun

egoera ez da nolanahikoa. Oso

desberdina da artistak senti-

tzen duena entzuleak bereizita

eta maskara ahoan dutela ikus-

tean?

Birako lehenbiziko kontzertua-ren aurretik gauza asko imajinatunituen. Burutik pasatu zitzaidankontzertuak ez ote ziren hotzakizango, ez nuen argi nolakoa

izango zen sortuko zen giroa… etapublikoari gauza bera gertatukozitzaion segur aski. Guztiz kon-trakoa gertatu da, ordea. Nolakoa izan da giroa?

Jendea bereziki hunkitua egon dakontzertuetan. Etxean itxita egoneta gero, ez dakit zenbat hilabetekontzertu batera joan gabe egonondoren… jendeak gogoz hartudu aukera, eta uste dut den-de-nok, nik barne, emozioak bor-borka izan ditugula. Kontzertubat ezin da beste ezerekin konpa-ratu: han sentitzen ditugun emo-zioak ezin dira beste inon bizi.Ikus ditzakegu kontzertuak You-

tuben, sakelakoaren bidez edo telebistan, baina ez dago zuzene-ko bat bezalakorik. Etxean egin duzu birako kon-

tzertuetako bat: Iruñean, Ziuda-

delan.

Sekulakoa izan zen. Egia esanda,pentsatze hutsarekin oilo-ipurdiajartzen zait berriz ere. Oso ongioroitzen ditut, esaterako, abestibat hasi aurretik izan ziren zen-bait isilune, eta isiltasunak askoesaten du horrelakoetan. Seiehunpertsona inguru ginen hor, eta ezzen ezer entzuten, pentsa. Osogiro berezia sortu genuen; berezi-ki hunkigarria. Beste hainbat artistaren antze-

ra, aldarrikatu duzu kultura se-

gurua dela. Sumindu egiten zai-

tu jendeak hori hala ez ikuste-

ak?

Jende askok uste du kultura etaaisialdia gauza bera direla, nahasiegiten ditu bata eta bestea. Noski,

oso hurbil daude zentzubatzuetan, eta hor dagoarriskua hain justu,baina kultura askozgehiago da. Hori ulertu-ko bagenu, lehentasu-nak ere beste batzuklirateke. Bestalde, ekital-di kulturaletan hartuta-ko segurtasun neurriaksekulakoak dira. Albiste-

gietan eskainitako datuei errepa-ratu besterik ez dago: halako gau-zetan ez da agerraldirik gertatu.Jendea ez da horrelakoetankutsatzen. Urtarrilean bukatu zenuten Iseo

& Dodosounden bira, eta iraga-

rri zenuten agertokietatik urrun-

duta emanen zenutela urtea hi-

rugarren lana prestatzeko. Zer

moduzkoa da pandemia garai

bat sormen lanerako?

Nahiko arraroa da. Gure kasuan,erabateko kasualitatea izan da,2020an kontzerturik ez egitea etakonposatzen aritzea erabaki ge-nuenean ez baikenekien inondik

inora pandemia bat iritsiko zela.Ez zegoen aurreikusia, jakina.Gogorra da horrelako egoera ba-tean konposatzea. Jendeak esatenzigun: «Garai perfektua horreta-rako, ezta? Etxean egonda!»; etaez, inola ere ez. Zaila behar du koronabirusak

eragindako zarataren erdian

musika doinuak sortzea.

Bai. Hasieran, zurrunbilo bateansartuak ginela zirudien, eta osoaste arraroak eta gogorrak izanziren guztiontzat. Zaila zen ahaz-tea mundua gain behera zetorre-la, burutik kentzea zer ari zeninguruan gertatzen. Baina, tira,esaten dute pertsona batekhogeita bat egun behar dituelazerbaitera ohitzeko, eta agianegia da neurri batean. Asteekaurrera egin ahala, pasatutakoanhasierako tsunami hori, jakindugu aurkitzen konposatzekobeharrezko dugun bake hori, etaoso produktiboak izaten ari garaartistikoki. Lana 2021. urtean kaleratuko

zenutela esan zenuten. Asmo

berarekin segitzen duzue orain-

dik ere?

Ez dakigu krisialdiak nola eragin-

go dien epeei, baina, guri dagoki-guna kontuan hartuta behintzat,asmo hori dugu. Dena dela, sor-kuntza prozesuari dagokionez,gauzak lasai egitea gustatzen zai-gu; uste dugu presaka ibiltzea ezdela ona. Gauzak ongi ateratzenbadira, ederki, baina ikasi duguulertu behar dugula ez dela ezergertatzen blokeatzen garenean.Hala ere, oraintxe bertan, etaoraindik ere lana falta dugunarren, esan dezaket diskoa dagoe-neko hasia dela kolore bat har-tzen, aurpegiera bat ikusten ahalzaiola. Eta zer koloretakoa da, orain-

goz?

Tira, diskoak egiten hasten gare-nean saiatzen gara geure buruarigaldetzen zer egin nahi dugun.Azken finean, gure abestiek gutazhitz egiten dute, ez derrigor le-trek, baina kantuek, oro har, guresinadura dute eta gu garenarenisla dira. Guretzat garrantzitsuada jakitea zer lortu nahi dugun etazer kontatu nahi dugun gure la-narekin. Disko honekin, jendeakikusi ahal izanen du zer den gauregun Iseo & Dodosound, nor ga-ren orain, 2020. urtean.

«Kontzertu batekoemozioak ezin dirabeste inon sentitu»

Leire Villanueva, ‘Iseo’ b Musikaria

Leire Villanuevak lanean eman du uda. Bakarrik hasi zuen bideamusikaren esparruan, eta azken asteotan bakarrik igo da hainbat hiritakoagertokietara. Pandemia garaian ere kultura aldarrikatu nahi izan du.

JOSE AFTEROL

«Seiehun pertsona ginenZiudadelan, eta ez zen ezerentzuten. Oso giro bereziasortu genuen, hunkigarria»

«Disko honekin, jendeak ikusi ahal izanen du zer dengaur egun Iseo & Dodosound,nor garen 2020. urtean»

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko irailaren 4a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]