"Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

24
Seaskako Integrazio Batzordearen kanpaina. Emakumeak Lanbide Heziketan. IKASTOLA.NET berritua sarean. Mari Karmen Uranga, 34 urte Andra Marin.

description

"Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

Transcript of "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

Page 1: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

�Seaskako Integrazio Batzordearen kanpaina. �Emakumeak Lanbide Heziketan.�IKASTOLA.NET berritua sarean. �Mari Karmen Uranga, 34 urte Andra Marin.

Page 2: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

1

Page 3: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

ITZIAR ELORZA, Ikastolen Konfederazioko Hizkuntza Proiektuaren barruankokatzen den Eleanitz programaren koordinatzaile pedagogikoa izan dahasieratik, eta orain dela bi urtetik zuzendaria da.Bretainian egon berri da bertako eskola katolikoen Dihun elkarteak antolatutako irakasleen prestakuntza saiobatzuetan, bretoiek Eleanitz English proiektuaren barruan Ikastolen Konfederazioak ekoiztutako material didaktikoaerabiltzen baitute. Ez da Itziar Elorza ikastoletan egiten duen lanaren berri erakustera kanpora ateratzen den lehenaldia. Duela hiru urte, esaterako, Hondurasko gobernuak deituta herrialde hartan ere egona da bertako curriculumariburuzko lanetan aholku ematen. Inma Muñoa berriagoa da Ikastolen Konfederazioan.

INMA MUÑOA berriagoa da Ikastolen Konfederazioan. Orain bost urte hasizen DBH3-4an Gizartea ingelesez (Social Sciences and Language IntegratedCurriculum) emateko material didaktikoa egiten eta irakasleen prestakuntzan.Bi arlo horietan jarraitzen du, eta Hizkuntza Proiektuko aproba-taldea martxan jarri zenean, koordinazio taldeansartu zen Erramun Osa, Itziar Elorza eta Kristina Boanekin batean. Otsailaren azken egunetan British CouncilekBerlinen antolatu zituen jardunaldi batzuetan izan zen Phil Ball-ekin batera.

Itziar Elorza etaInma Muñoa

Ikastolen ordezkari Europan barrena

18

20

22

07

03

10

EDITATZAILEA:IKASTOLEN KONFEDERAZIOA /Zamudioko Teknologi Elkartegia,208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45

Koordinatzailea:Zuriñe [email protected]

Erredakzioa:Joxean Agirre, Amagoia Mugikaeta Eva Domingo

Euskara zuzentzailea:Imanol Artola

Diseinua eta maketazioa:Txema Garzia Urbina

Inprimatzailea:Ona SA imprimategia Iruñea.Tel.: 948 35 10 14

ISBN:Ikastolen Konfederazioa,84/933872/6/6

Itziar Elorza etaInma Muñoa.Ikastolen ordezkariEuropan barrena

07 Gizartea ingelesez(Social Sciences).Bost esperientzia

Martxa ona SeaskakoIntegrazio Batzordearenkanpainan

ERREPORTAJEA

Emakumeak behardira Lanbide Heziketaneta lan munduan

BERRIAK:

Mari Karmen Uranga,34 urte Andra Marinadministrari /IKASTOLA.NETberritua sarean /IkastolenKonfederazioarenBiltzar Nagusia /Gurasoen abesbatzaZonotzako Andra Marin /Arizmendi ikastolannormaltasunez ari diralanean

iks

IKASTOLEN HIZKUNTZ egitasmoak

150maiatza/2006Aurkibidea�

‘‘elkarrizketa

>www.ikastola.net

ikastola > ELEANITZ ENGLISH proiektua

Page 4: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

ITZIAR ELORZA: Geu ere kanpora ateratzen gareneanohartzen gara hemen bide bat egina dugula eta zereskainia badugula. Bretainian, gainera, bretoierazlan egiten duten eskolen kopurua ere gurea bainotxikiagoa da, eta egoera nahikoa larrian dutehizkuntza. Hango arduradun batek horixe esatenzidan, Xabier Garagorrirekin edo nirekin biltzen denbakoitzean negar eta negar aritzen garela, askokexatzen garela, baina haienarekin alderatuta osoondo gaudela. Hara joan eta sumatzen duzu gu orain40 urte bezala daudela, hala nola, jende gutxi, osomilitantea, materialgintza oraindik hasi berria, etaabar. Horregatik, gure esperientziak asko balio die.

Zein da bretoiekin zuek duzuen harremana?ITZIAR ELORZA: Dihun elkarteak irakaskuntza katolikokobretoieraren aldeko gurasoak biltzen ditu.Iparraldeko Euskal Haziak elkartearen parekoa da.Artigalekin hasi ziren ingelesa lantzen HaurHezkuntzan. Berarekin ibili ziren lanean; HaurHezkuntza bukatu eta ondoren zer egin behar zutenArtigali galdetu ziotenean, honek gurekinharremanetan jartzeko gomendatu zien.

Ingelesa lantzeko, ikastolek egindako material didaktikoaerabiltzen omen dute.ITZIAR ELORZA: Guk egindako materiala erabiltzen dute.Gizartea ingelesez (SSLIC) emateko guk prestatudugun materiala geure curriculumarekin oso lotutadagoenez, ez zaie erabilgarria gertatzen, eta biologiaematea erabaki dute. 1.400 ikasle ari dira“Programme Multilingue Breton” deitzen diotenhorretan lanean. Hiru sareen artean (ikastolen parekoDiwan, sare katolikoa eta sare publikoa) bretoierazzerbait ikasten duten ikasleen kopurua 10.000koa da.Goraka doan kopurua da, eta beren aurreikuspenenarabera, 20.000 izan daitezke 2010ean.

Zein izan da azken bidaia honetan izan duzun egitekoa?ITZIAR ELORZA: Hango hiru sareak bildu eta bretoierarenirakaskuntzari buruzko jardunaldi batzuk antolatuzituzten orain hilabete batzuk Gingampe-en.Bretoierazko didaktikaren inguruko hitzaldi bateman nuen. Ahozkotasunaren lanketa nola eginbehar den agertu nuen gure esperientziatik abiatuta.Eta otsailaren bukaeran Dihun elkarteak Vannes-enantolatu zituen irakasleen prestakuntza saioetanhitzaldi nagusia eman nuen gure ingelesekomaterialgintzaren inguruan. Elkarte horren

KASTOLEN ESPERIENTZIAK BALIO AL DU EUROPAKOBESTE LEKUETAN? > > >I

4

Itziar Elorza&Inma

Page 5: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

�����������������

EMBAJADORAS DE LASIKASTOLAS Itziar Elorza, coordinadora delproyecto Eleanitz de lasikastolas, e Inma Muñoa, quetrabaja en el proyecto deCiencias Sociales en Inglés, hancoincidido en sendos viajes alextranjero para exponer, la

primera en Bretaña y lasegunda en Berlín, lospormenores del ProyectoEleanitz de las ikastolas. Dehecho, la asociación Dihun deBretaña, utiliza los materialesdidácticos producidos por laConfederación de Ikastolas parala enseñanza del inglés. ElProyecto de Lenguas de lasikastolas es uno de los pocos de

Europa que tiene unatrayectoria de años, un númerode alumnado considerable y unaevaluación garantizada deresultados.

�����������������

AMBASSADRICES DESIKASTOLA Itziar Elorza, coordinatrice du

Projet Plurilingue des ikastolaet Inma Muñoa, qui travaille surle projet de Sciences Socialesen Anglais, se sont renduesensemble à l’étranger (enBretagne puis à Berlin) pourexposer le Projet Plurilinguedes ikastola.On peut noter que l’associationDiwan de Bretagne utilise lesmatériels didactiques produits

par la Confédération desIkastola pour l’enseignement del’anglais.Le Projet Linguistique desikastola est un des rares enEurope utilisé par un grandnombre d’élèves et qui garantitdes résultats élevés auxévaluations.

proiektuaren jarraipena ere nik egiten dudanez, eskoladesberdinetan lana nola egiten duten ikusi nuen.

Zer izan zen zu, Inma, Berlinera eraman zintuena?INMA MUÑOA: Phil Ball eta biok izan ginen Berlinen. Ingelesarenirakaskuntzaren inguruko jardunaldiak ziren, BritisthCouncilek antolatuak. Gaur egun ingelesaren irakaskuntzareninguruan dauden joerak jorratzeko ziren jardunaldi horiek.Eskolako arloak ingelesez erakusteko egin diren esperientzieningurukoak ziren hitzaldiak, edukien eta hizkuntzaren artekoloturak aztertzeko, alegia. Erresuma Batua, Alemania etaEkialdeko Europako herrialdetako irakasle nahiz HezkuntzaSailetako teknikariak zeuden, eta agertu ziren proiektuak

ma Muñoa> ELEANITZ ENGLISH proiektua

“Bi abantaila nagusi ditugu guk.Alde batetik, Eleanitz proiektuan 2 urtetik 16ra bitartekobidea pausoz pauso garatua dugu, eta etengabe ari garaberritzen.Eta, bestetik, elkarte baten barruan lan egiten dugunez, loturaguztiak ditugu bai ikasmaterialgintzan edo curriculumean aridirenekin; aldi berean hizkuntza guztiak, euskara, gaztelaniaeta ingelesa, modu integratuan lantzen arigara.Harreman zuzena dugu praktikarekin ere,ikastolak gertu ditugulako eta irakasleakprestatzeko zerbitzu propioa dugulako.”

ikusita, antolatzaileek esan ziguten gurea izan zelabai ikasle kopuru aldetik, bai luzapen etaebaluazioaren aldetik ere interes gehien zuenetakobat. Gurea ikasle guztiei zuzendutako proiektua da,hori eta ez da ohikoa. Leku askotan ikasle onenekineta aukeratuekin egiten dituzte gisa honetakoesperientziak. ITZIAR ELORZA: Bi abantaila nagusi ditugu guk. Aldebatetik, Eleanitz proiektuan 2 urtetik 16ra bitartekobidea pausoz pauso garatua dugu, eta etengabe arigara berritzen. Eta, bestetik, elkarte baten barruanlan egiten dugunez, lotura guztiak ditugu baiikasmaterialgintzan edo curriculumean ari direnekin,eta aldi berean hizkuntza guztiak, euskara,gaztelania eta ingelesa, modu integratuan lantzen arigara. Harreman zuzena dugu praktikarekin ere,ikastolak gertu ditugulako eta irakasleak prestatzekozerbitzu propioa dugulako. INMA MUÑOA: Berlinen berehala ohartu ginen Elkartebat osatzearen abantailaz. Beste herrialdetanproiektuak badituzte, baina maiz askotan irakaslegutxi batzuen eskutan gelditzen direla ikusi genuen.Irakasle horiek daramate proiektuaren zama nagusia(proiektua eskolan abian jarri eta haren jarraipenaegin, ikasmaterialak sortu…) eta, jakina, proiektu

2006/MAIATZA*150ikastola 5

Phil Ballekin batera Berlinen.

Page 6: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

hauek baldintza hobeak behar dituzte baldin etaarrakasta izango badute. Zentzu horretan, ikastolenabantaila agerian gelditu zen, Ikastolen Elkarteakproiektuari dagokion prestakuntza, materialgintzaeta ebaluazioa bideratzen duelako. Horrekproiektuari sendotasun handia ematen dio.

Pausoz pauso joan al da egitura hau guztia osatzen?ITZIAR ELORZA: Gure hasierako kezka euskara izan zen.Atzerriko hizkuntzaren desafioarekin hasi ginenlanean ondoren, eta eleaniztasunaren planteamenduaegin genuen. Ondoren ohartu ginen Gaztelania ere ezzela nahikoa Madrilen erakusten zen bezalaerakustea; lehen hizkuntza euskara duen ikastolabatek beste tratamendu bat eman behar ziola ikusigenuen, eta Eleanitz, hain zuzen, horrela jaio zen,hizkuntza desberdinen tratamendu bateratu bategitetik. Paraleloki euskararen erabileraren kezkakbultzatuta, Euskaraz Bizi jarri zen martxan, etaorain egitasmo horiek guztiak marko bakarreanbiltzen dituen “Ikastolen Hizkuntz Proiektua”garatzen ari gara, 32 ikastolatan aproba-saioa eginez.

Demagun Euskaran ahozkotasuna lantzeko gela barruanjarduera batzuk egiten dituzuela. Balio al dute jarduerahoriek ahozkotasuna beste hizkuntza batean lantzeko?ITZIAR ELORZA: Hizkuntzen arteko joan-etorriaketengabekoak dira. Aurten jarri dugu martxanUrtxintxa proiektuan 3 urteko ume erdaldunei begiraantolatutako mintegi bat, eta ingelesez garatutakobaliabide didaktiko zenbait erabiltzen ari garaeuskara irakasteko.

INMA MUÑOA: Gizarte ingelesez irakatsi beharrak arlohorren irakaskuntzari buruzko hausnarketa sakonaeragin du, eta prozesu horren ondorioak zabaltzenhasi gara. Esaterako, Gizarte ingelesez irakastekoerabili genituen jarduera mota zenbait, Gizarteeuskaraz emateko baliatzen hasi gara orain Ostadarproiektuaren barruan.

Atzerrira egin dituzuen bi bidaia hauek bakanak dira, edoleku gehiagotara ere joan izan zarete ikastolenEleaniztasun proiektuaren berri ematera?INMA MUÑOA: Aurtengoa nahiko urte mugitua izaten arida. Datozen hilabeteotan Brusela eta Finlandiarajoango gara, bertatik gonbidapenak jaso baitituguEleaniztasunaren inguruko hainbat jardunalditanparte hartzeko. Horrelako jardunaldiak prestatzeaklan handia eskatzen du, baina oso garrantzitsuairuditzen zaigu ikastoletan egiten dena kanpoanezagutzera ematea. Asko hitz egiten da Finlandiakohezkuntza sistemaz, baina orain dela hilabete batzukherrialde horretako irakasle talde bat etorri zen gureesperientzia ezagutzera, hainbat ikastolatan ibiliziren, eta aho zabalik geratu ziren HizkuntzaProiektua nola antolatu dugun ikusita. ITZIAR ELORZA: Eleanitz Englishen Europakoproiektuekin lotuta egin ditugu materialak, etahainbat forotan gure lanaren berri eman dugulakoedo, etorri zaizkigu eskaerak. Baina gure azpiegituraikastolei begira eratuta dago, eta ez dugu aukerahandirik kanpora begira lanean hasteko. Ahal dugunneurrian erantzuten diegu eskera horiei, baina osomaila mugatuan. ikastola

IE&

I M>

EL

EA

NIT

Z E

NG

LIS

H p

roie

ktua

>>>

6

Page 7: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

>> 5esperientzia

1

HOGEITA SEI IKASTOLA DIRA DBH3N ETA DBH4N GIZARTEAINGELESEZ IRAKASTEN ARI DIRENAK.BOST IKASTOLA AUKERATUDITUGU ARLO HORRETAN LANEAN ARI DIREN IRAKASLEEK BERENESPERIENTZIAREN BERRI KONTA DIEZAGUTEN.

GIZ

AR

TEA

ING

ELE

SEZ

(Soc

ial S

cien

ces)

� GIZARTEA INGELESEZ (Social Sciences)

IKASBERRI. AZPEITIA & Eli AZKUEIkasberri sortu zenetik hasi ginengu Eleanitz proiektuarekin, orainhamar urte. Nik neuk Gizarte euska-raz eman izan dut, baina orain biurte DBH3 eta DBH4n hasi nintzenGizarte ingelesez ematen eta guztiralau gelatan irakasten dut. AurtenDBH4 bukatuko duten ikasleak dira,hain zuzen, Eleanitz proiektuarekinhasi zirenak. Guk ikasle guztieiematen diegu ingelesez. Ikastolabatzuetan ikasleen aukeran jartzendute programa hau, baina guk deneiematea erabaki genuen. Gurasoaskok pentsatzen dute ingelesezeman behar dugunez, askoz ere edukigutxiago emango dugula, eta ez dahorrela.Programa berdin-berdina da euska-raz eta ingelesez. Testu liburu berakdira euskarazkoa eta ingelesezkoa.

Arazo bakarra hizkuntza teknikoaikastea da. Neuk ere, nahiz ingelesajakin, ikasi egin behar izan dituthainbat hitz tekniko. Gai izango aldira gai oso bat ingelesez ikasteko?galdetzen dute gurasoek. Eta froga-tzen ari gara, gai direla. Edukiakikasten dituzte eta ingelesa bera ereikasten dute. Gertatzen dena zera da,metodologia oso dinamikoa erabiltzendela. Jarduera oso desberdinak egitendituzte eta errazagoa da ikasle bakoi-tzaren gaitasunera egokitzen.Metodologia hau lantzeko mintegiakegiten ari gara Harri Beobide, InmaMuñoa eta Phil Ballekin. Laguntzahori nabarmendu beharra dago,edozein zalantza argitzen laguntzendigutelako. Ingeles mailak baldintza-tzen du, noski, baina nik uste nuenabaino gutxiago. Ikasleak beldurrez

etorri ziren hasieran, baina osogustura daude orain; gauzak ulertueta ikasi egiten dituztela ohartzendira, eta ingelesa konturatu gabeikasten ari direla ere bai. Eta noski,gu ere gustura gaude hori ikusita.—

———————————————————————————————————————————————

72006/MAIATZA*150ikastola

Page 8: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

GIZARTEA INGELESEZ (Social Sciences) �

32

Ikasturte honetan hasi gara Gizarteingelesez irakasten. HirugarrenDBHn geografia ematen ari naiz.Hiru gela ditut maila horretan, etaikasle guztiei irakasten zaie. Gizarteeuskaraz erakusten ari nintzenez,jauzi handia egin behar izan dugu.Prestaketa sakona eskatzen du,Geografia ikasteko oso hizkuntzaespezifikoa behar delako. Datorrenurtean, DBH4n, Historia emangodugu. Ikasturtea nola doan ikusitaatera dudan ondorioa zera da:euskaraz irakasten nueneanbezalaxe, denetik dagoela ikasleenartean. Zorionez, oso metodologiaaproposa erabiltzen da proiektuhonetan. Oso ondo egituratua dago.Hautsi egiten du goitik beherakoirakaskuntzarekin, eta jarduera

praktikoen bidez ikasten dutegehienbat, nahiz eta gai bakoitzeanagerpen nagusiak nik egiten ditudan.Jarduera horien bidez erabilitakokontzeptu nagusiak zein hiztegiaerrepikatu, eta ohartu gabebereganatzen dituzte. Giza Geografiaeta Geografia Ekonomikoa ematenda. Ingelesa ematen duenirakaslearekin etengabekoharremanean egiten dut lan, gukedukiak landu ahal izateko harkhizkuntza egitura gutxieneko batzuklandu behar dituelako. Lehenikasturtea denez, mamu batenkontra egin behar izan dugu borroka.Gurasoek beldur pixka bat zuten, etaikasleek zer esanik ez. Poliki-polikimamu hori gainditzen ari gara etazalantzak uxatzeko moduan izangogara laster. Ikasleak ohartu dira ezdela hain zaila. Arlo guztietangertatzen den bezala, ikasleenartean abaniko oso bat dago: osoonak, onak eta zailtasun gehiagodutenak. ————————————————————————————————————————————————

ORERETA. ERRENTERIA & Josune LETE Proiektua oso bideratuta dago.Irakasleok mintegiak izaten dituguurte osoan zehar. Bost edo sei astetikbehin izaten ditugu mintegiak.Proiektuan sartuta gauden ikastolakzer egiten ari garen eta ea denokepeak betetzen ari garen aztertzenda, material berriak aurkezten dira,eta guk egiten ditugun jardueraktrukatzen ditugu, arazoak emandizkiguten jarduerak zein izan direnjakiteko. Modu horretara, besteirakasleen esperientzia baliatzendugu. Bestalde, didactic meeting-akegiten ditugu: beste ikastola baterajoan eta bertako irakasleak saio batnola ematen duen ikusten dugu, zerbitarteko erabiltzen dituen, klaseanola planteatzen duen. Hori dena osoaberasgarria izaten da guretzat. Biikastetxe desberdinetara joaten garataldean. Aurten, esaterako, guriegokitu zaigu didactic bat. Honaetorri ziren batean, eta beste bateanOndarroako Zubi Zahar ikastolarajoan ginen. Egutegi bat antolatutadute proiektuaren arduradunek.Informazio trukaketa horrek askolaguntzen du.

Gizarte ingelesez ematenbigarren ikasturtea dut hau. Gizarteeuskaraz ematen nuen lehen. IazDBH3n hasi nintzen; talde batean

euskaraz ematen nuen eta besteaningelesez. Ingelesean arazoak zituenikasle talde bat zegoelako egingenuen horrela, eta kasu batzuetangurasoek hala erabaki zutelako. Iazkohoriek aurten DBH4n modu bereanjarraitzen dute, hala nola, talde batekeuskaraz eta besteak ingelesez. EtaDBH3n gela bakarra dugunez, taldeosoa proiektuan sartzea erabaki zen.Urtez urte erabakiko dugu talde batala bi osatu. Zailtasunak beti izatendituzte, baina zailtasun horiekgainditzeko modukoak direla ikustenbadugu, denak sartuko dituguproiektuan. Gizarte, berez, eduki askodituen arloa da, eta guraso askoreneta ikasle batzuen beldurra da berezzaila den arlo bat ingelesez ematenbada, askoz ere zailagoa izango oteden. Social Sciences proiektuak osometodologia aktiboa eta erakargarriadu, baina ikasleei martxa pixka batsartu behar zaie, eduki guztiakemango direla ziurtatzeko.————————————————————————————————————————————————————————————

LAPUEBLA. ASSA & Inge ZUBERO

ikastola |*150MAIATZA/20068

Orereta ikastolako ikasleak.

Page 9: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

345

Aurten eszedentzian dago, bainagure ikastolan jatorriz ingelesezmintzo den irakasle batekinkonbinatzen ditugu Ingelesekoklaseak eta Social Sciences. DavidHenderson da nirekin batean lanegiten duen irakasle hori. BerakDBH3n gela batean ingelesaematen du eta beste gelan SocialSciences; nik, berriz, bigarren gelahonetan ingelesa ematen dut etalehengoan Social Sciences. NiIngeles Filologia egindakoa naiz,baina jatorrizko hiztunaren tonua,azentoa eta hizkera beti izaten daaberasgarriagoa ikasleen belarriahezteko. Nik Eleanitz proiektuarenbarruan ingelesa emateko hasieranahalegin handia egin behar izannuen proiektuak duen metodologiazjabetzeko, eta berriro ahaleginhandia egin behar izan dut Gizarteingelesez ematen hasteko. Iaz etaaurten ordu asko sartu behar izanditut edukiak lantzen. Eskerrakmintegietan gauza asko argitzenditugun. Harri Beobide daHistoriako ikasmaterialenarduraduna, eta haren aholkuakjarraituz jardun dut lanean edukiakprestatzen. Baina ahalegin horrek

guztiak pozak ere ematen ditu.Proiektu hau oso egituratuta dago,eta marko baten barruan lan egiteabeti da gustagarriagoa. Mintegiakoso ondo daude egokituta, Phileketa Inmak bisitatu egiten gaituzte,gure klaseen jarraipen zuzenaegiten dute. Eta, azkenik, ikasleenemaitzek ere poz handia ematendute. Orain DBH4n daudenakakademikoki oso onak dira.Ingelesez hitz egiten duten ikasleakdira, akatsak eginez hitz egitendute, baina ausartu egiten dira etahori ikustea oso pozgarria dairakasle batentzat.——————————————————————

———————————————

EGUZKI BERRI. GALDAKAO & Amagoia ISUSI

Ni lehen promozioarekin hasinintzen Gizarte ingelesezirakasten, 2001-2002 ikasturtean.Proiektua DBH3ra iritsi zenean hasiginen Xole Corres eta biok. Hirugela genituen, eta bitan SocialSciences eta besteak hirugarreneanGizarte euskaraz emanez egingenituen pare bat urte. Zergatik?Urte horietan ingelesarekin arazoakzituzten ikasleak genituelakobatetik, eta guk ere froga moduanlan egin nahi genuelako bestetik.Duela bi ikasturte Gizarte ingelesezematea ikasle guztientzatonuragarria zela ikusi genuen, nahizeta lanak eta azterketak ikaslebatzuei egokitu egin behar izatendizkiegun. Orain Izaskun Salazardabil hirugarren mailan, etalaugarrenean Jone Mercerok etabiok ematen dugu.Bitarte honetan beste irakasle batere aritu da proiektuan lanean,Itziar Senosiain, alegia. Berezdenok ingeleseko irakasleak gara,eta proiektua hirugarren mailarairitsi zenean, ahalegin handia eginbehar izan genuen Gizarte emanahal izateko.

Lan handia eskatzen duen proiektuaizan arren, aldi berean osoaberasgarria da guretzako ere.Globalizazioari buruz lan egiten arigara orain, eta ikasle gehienak horriburuz ingelesez hitz egiteko etaidazteko gai direla ikustea gauzahandia da. Ikasleak, kanpora,batxilergoa egitera joaten direnean,ohartzen dira zenbat ikasi duten etazein maila lortzen duten. Egia dabide honetan badaudela porrotegiten dutenak, baina beti ere, ez daingelesagatik izaten: hizkuntza ez daarazoa, arloa eta arloko gaitasuneta edukiak baizik. Argi dugu, etahoriei guztiei laguntzen saiatzengara. ——————————————————————————————————————————————————————————

PAZ ZIGANDA. ATARRABIA & Maria BELTZA

92006/MAIATZA*150ikastola

Page 10: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

Joan den Martxoaren 4an Irrati’6emankizun bereziarekin amaituzen kanpaina –euskal irratiek elkarre-

kin jardun zuten Integrazio Batzordearen al-deko irratsaioan–, baina oraindik emango duzeresanik. Ladix Arrosagaraik agertu due-nez, elkarteek beren batzordearekiko elkar-tasunez hainbat ekitaldi antolatuak dituzteurtean barna. “Urte osoan integrazioa aipa-tzen da, eta horrek gure gaia gizarteratzekobalio du”.

Elkarte desberdinen eta anitzen aldetik ja-sotzen duten babes hau azken urteotan Inte-grazio Batzordeak egin duen sentsibilizaziolan bikainaren ondorio zuzena da, ondo egin-dako lanaren ordaina. Ladixek oso interesga-rri deritzo elkarteen elkartasun honi, “elkartebatek bere ekintza batean ateratako dirua gurebatzordeari ematea erabakitzen badu, horrekesan nahi du aurretik eztabaida eta hausnar-keta egon dela elkarte horretako kideen arte-an, eta hori oso interesgarria da guretzat”.

Norabide guztietatik iritsi zaio laguntzaIntegrazio Batzordeari: Eskiulan —Zuberoa-ko azken herria da eta Biarnoko mugan da-go— urtero herritarrek egiten duten anima-zioaren irabaziak Integrazio Batzordearen-tzat izatea erabaki zuten aurten; Mus txapel-keta hainbat ere gogoratu da Seaskako talde-arekin; Arrangoitzeko Sukanpil elkarteakSanta Ageda eskean ateratako dirua batzor-dearentzat izan da; Pirritx eta Porrotxekemanaldia eskaini zuten Hendaian, eta sarre-

ikastola |*150MAIATZA/200610

Aurtengorako Seaskako Integrazio Batzordeak48.000 euro biltzeko erronka finkatu du, horixebaita ikasturte honetan Seaskan eskolatuak izandiren ahalmen urriko 11 haurrei kalitatezkohezkuntza eskaintzeko behar duten dirukopurua.

MARTXA ONA SEASKAKOINTEGRAZIO BATZORDEARENKANPAINAN

Page 11: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

ra bakoitzeko 0,50? aipatu taldearentzat izanda; martxoan Baionan Haize Hegoa Kantuzeta Buha Minak abesbatzak kalean barna ibi-li dira kantuan eta bildutako dirua batzorde-arentzat izan da; Baiona-Montpellier errugbipartidan ohorezko sakea Donibane Lohitzu-neko Iñigok egin zuen —laguntza berezia be-har duen haurretako bat da— eta partidarabertaratutakoek Integrazio Batzordeak egi-ten duen lanaren berri jakin zuten zuzen-zu-zenean. Hauek adibide batzuk baino ez dira,Seaskako Integrazio Batzordea gero eta ba-bes handiagoa lortzen ari den seinale.

Eta behar-beharrezkoa du babes hori etagehiago, ez alferrik aurtengo helmuga 48.000euro biltzea da. Kanpaina oso ondo joan da

eta dagoeneko 43.000 euro inguru bildu di-tuzte, baina horri kanpainaren beraren gas-tuak kendu behar zaizkio eta, beraz, oraindikgeratzen da zer egina. Gainera, dagoeneko1020 lagunek egin dute bat kanpainarekinberen dirulaguntza eskainiz, bakoitzak ahalduen neurrian. Norbanakoen laguntza hauekdira diru-iturri garrantzitsuenetakoa eta, on-dorioz, Integrazio Batzordearen helburueta-ko bat hauxe da: partaidetza edo laguntzahauek urterokoak izan daitezen finkatzea, fi-deltasun hori lortzea nolabait. Izan ere, kan-paina aurrera ateratzeak lan handia dakarIntegrazio Batzordeko kideentzat, eta aurre-ra begira kanpaina arinagoak egin nahiko li-tuzkete. Baina diru beharra urtero izango de-nez, garrantzitsua izango da partaidetza ho-riek urtez urte lotuak uztea. ikastola

11

�����������������

LA COMISIÓN DEINTEGRACIÓN SE MARCANUEVOS OBJETIVOS La Comisión de Integración deSeaska se ha marcado elobjetivo de recaudar 48.000euros que necesita para hacerfrente a las necesidades deescolarización de los 11

alumnos que reciben sueducación especial en lasikastolas.Ladix Arrasogaray,responsable de la comisión,relata las actividades que haprogramado para recabarlas ayudas.

�����������������

LES NOUVEAUX OBJECTIFSDE LA COMMISSIONINTÉGRATION L’objectif de cette commission de Seaska pourcette année est de réunir48.000 euros, somme nécessaireà couvrir les besoins des 11élèves souffrant d’un handicap

scolarisés dans différentesikastola.Ladix Arrosagarai,responsable de lacommission, nous a présentéles diverses manifestationsorganisées pour la récolte defonds.

AURTENGO EGOERA

Aurten, ahalmen urriko hamaika haur daudeSeaskako zortzi ikastolatan eskolatuak:Sohüta,Amikuze, Miarritze, Uztaritze,Azkaine, DL, Hendaia eta Ziburukokolegioan. Hamaika horietatik hiru amaikastoletan daude, bost lehen mailatan etahiru kolegioetan.

Hamaika haur horietatik, zortzi laguntzaberezi bati esker izan dira eskolatuak; laukAVS edo laguntzaile baten laguntza behardute eta beste laurek, berriz, hezitzailebatena.

Eta honaino iritsita, Iparraldekoberezitasuna nabarmendu beharra dago.Estatu frantsesak AVS deritzanak proposatzenditu ahalmen urriko haurrak eskolatzeko.Integrazio Batzordeko kideen iritziz, ordea, ezda nahikoa, eta ikastoletan hezitzaile postuakere ireki dituzte beste toki batzuetakoesperientziak aintzat hartuta, Hegoaldekoatartean. Izan ere, batzordean garbi daukateadimen urritasunaren kasuan ezinbestekoakdirela hezitzaile berezi horiek haurrak egokieskolatuak izateko; bai gela arruntean beharduten laguntza eman diezaieten, eta bai lanpertsonalizatua prestatu eta landu dezaten.

Ondorioz, eta beste laguntzarik ezean,Integrazio Batzordearen ardura da hezitzaileberezi horiek finantzatzeko bideak lortzea.Aurten, beraz, lau hezitzaileren postuakbatzordearen gain daude. Eta hori zama gutxibalitz, Estatu frantseseko Hezkuntza Sailetik 3AVS bakarrik lortu dituzte, aurrekontua agortuegin omen delako. Hartara, laugarren AVSarenfinantzazioa ere batzordearen bizkar doa.

Gainera, aurten lanaldi hereneko lanpostuberri bat sortu dute ikastoletan eramaten direnintegrazioak koordinatzeko. Hau guztiakontuan hartuta, eta aurretik aipatu bezala,48.000 euro behar ditu Integrazio Batzordeakbere lanarekin aurrera jarraitzeko.•

“Elkarte desberdinen eta anitzen aldetik jasotzenduten babes hau azken urteotan Integrazio Batzordeak egin duen

sentsibilizazio lan bikainaren ondorio zuzena da, ondo egindakolanaren ordaina.”

Page 12: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

12

Gizon bat emagina edo emakume bat soldatzailea izandaitezkeela? Erantzun zuzena eta egokia baiezkoa da. Izan ere,

pertsonok oso “politikoak” izaten gara horrelako erantzunakematerakoan. Hala ere, eta datu objektiboei erreparatzen badiegu,

gizarteak, eta ez hezkuntza-sistemak bakarrik, zerbait txarto egin duelaedota oraindik zerbait egiteko daukala konturatuko gara.

erreportajea

Page 13: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

ONFEBASK ENPRESARIEN ELKARTEAK BERRIKIEGINDAKO AZTERKETA BATEK MAHAI GAINEAN JA-RRI DUENEZ, ARABAN, BIZKAIAN ETA GIPUZKOANNABARIA DA HAINBAT SEKTORETAN DAGOEN PROFE-SIONAL PRESTATUEN GABEZIA. Ikerketa horren ara-bera, gaur egun 18.000 lanpostu daude hutsik, horietanjarduteko prestatutako profesionalak falta direlako. Ara-

zoa larria da, beste puntan baitago langabezia tasa.Confebaskek ondorioztatu duenez, lau urteren buru-an lanpostu horietarako langile egokiak prestatuzgero, langabezia tasak nabarmen egingo luke behera.

Lan eskaeraren eta lan eskaintzaren arteko deso-reka nabariagoa da hainbat sektoretan: enpresetara-

ko zerbitzuak (hasi informatika teknikoetatik eta bukagarbitasunerako langileetan); telekomunikazioen etaelektronikaren esparrua; metalurgia eta makinaria sek-torea; eraikuntza; etxeko lanak; ostalaritza, eta nekaza-ritza zein arrantza dira arlo horiek. Gainera, aurreikus-penen arabera, datozen urteetan teknologia berrietanjantzita dauden profesionalen gabezia ere sumatuko da.

Egoera ez da samurra, eta larriagoa da emakumeenkasuan. Izan ere, oraindik orain langabezian daudenenzerrendan emakumezkoak dira nagusi eta, hori gutxibalitz, lanerako aukera gutxien daukaten ikasketetangehienak emakumeak dira.

Gizartea aldatzen ari da, baina oraindik bide luzeadago gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdinta-suneraino. Lanbide Heziketako matrikulazioak azter-tuz gero, ondorioa garbia da: oraindik emakumeak his-torikoki eta kulturalki berarekin lotu izan diren sekto-reetara jotzen du. Hartara, nagusi dira emakumezkoakadministrazioan, osasungintzan, merkataritza etamarketingean, zerbitzu soziokulturaletan, irudi per-tsonaleko zerbitzuetan, turismoan, ehungintzan…

Parean, apenas topa daiteke emakumezkorik elek-trizitateko eta elektronikako ikasketetan, eraikuntzan,egurgintzan eta altzairugintzan edota arrantza ekin-tzetan adibidez.

Hori, Lanbide Heziketako ikasketen panoramaridagokionez. Lan merkatuan, berriz, 25 urte baino ge-

132006/MAIATZA*150ikastola

emakumeak BEHAR DIRA LANBIDE HEZIKETAN

ETA LAN MUNDUAN

C

Page 14: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

14

hiagoko emakume okupatuen artean %87,7zerbitzuen sektorean ari da lanean; industriasektorean %11,3; eraikuntza sektorean %1,4eta lehen sektorean %0,6.

Arazoa, beraz, bistakoa da: emakumeak ezditu ikasten gerora lanerako aukera gehienematen dituzten lanbideak, oraindik “gizo-nezkoenak” direla ulertzen baitu gizarteak.

Arazo hau ez da soilik Lanbide Heziketa-rena. Generoaren araberako rol banaketaUnibertsitatean ere gertatzen da. Hala ere,

Unibertsitatean, poliki bada ere, emakumeakaparejadore edo ingeniaritza ikasten ikustenhasi gara. Baina, joan dadila edonor LanbideHeziketan eraikuntza arlora edo industriaarlora emakume bat bilatzera. Generoarenaraberako banaketak Lanbide Heziketandauka ispilurik handiena, datuek garbi ager-tzen dutenez.

Egoera honen irtenbideak norabide askobehar ditu; emakumearen beraren ikuspun-tua, gizartearena oro har, eta enpresetako ar-

duradunena (finean beraiek dira lanerako ba-ta edo bestea kontratatzen dutenak) aldatubeharra baitago goitik behera.

Gauzak horrela, emakumearen okupaziotasa handitze aldera neurri batzuk proposa-tzen ditu Confebaskek. Batetik, orientatzaile-en lana nabarmentzen du, beraiek ematen bai-tiete ikasleei alde batetik edo bestetik joatekoaholkua. Gauzak horrela, emakumea okupa-zio tasa handiagoa duten lanbideetarako ani-matu beharko luke, genero rolak hautsiz.

emakumeak BEHAR DIRA LANBIDE HEZIKETAN

ETA LAN MUNDUAN

Page 15: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

ZUTOIA PALLAN ELLACURIA,IBAR EZKERRA IKASTOLAInformatika eta Sistemenadministrazioa ikasi nuen. Egiaesanda gustatu egiten zitzaidan,eta irtenbide asko zituela esanzidatelako ikasi nuen; batez ereirtenbide asko zituelako. Laneanari naiz Gasteizen, EJIEenpresan. Gure lantaldean biemakume bakarrik gaude, eta

egia da gizonezkoen munduan arigarela, baina nik ez dut nireburua desberdina sentitzen: bestebat gehiago naizela sentitzen dut.Emakumeak animatuko nituzkelanerako irtenbideak dituztenikasketak egitera, etaestereotipoak ahazteko esangonieke. Egia da, hala ere, nik zortehandia izan dudala lana

topatzerako orduan, etaemakumea izateagatik ez dudalasekula arazorik izan.––––SHEILA TEMPRADO,LEA-ARTIBAI IKASTETXEAGaldaketa ekoizpena etapulbimetalurgia Goi Mailakozikloa egin nuen Inemarenbitartez, langabezian bainegoen.Fachosa fundizioan egiten dut langaur egun, eta gustura nago.Egiten dudan lanean emakumeasko ditut inguruan, bainafundizioko beste alor batzuetan ezdago emakume bat bera ere. Ezda erraza ikasi duzunarekin loturaduen zerbaitean lana topatzea, ez

gizonezkoentzat eztaemakumeontzat ere. Baina egiada emakumeak askotan ez duelajotzen nahikoa irtenbide politadaukaten lanbideetara,gizonezkoenak direla uste baita;hori horrela izanik, txipaaldatzera animatuko nituzke.––––LEIRE GOENAGA,BARANDIARAN LIZEOAKiroletako Goi Mailako Zikloaikasi nuen, betidanik gustatu izanzaidalako kirola eta garbineukalako. Gaur egun kirolmunduan neskak eta mutilakberdintsu gabiltza ikasketetan, etahorretan ez dut arazorik izan

emakumea izateagatik. Gaur egunUsurbilgo kiroldegian ari naizlanean, eta benetan gustura nago.Egia da, kirolean ez bezala, besteziklo batzuetan ez dagoelaemakumerik, ez direlako sektorebatzuetako ikasketak egiteraanimatzen.Hori aldatzeko garaia da.

––––ARAITZ GARAI,ARIZMENDI IKASTOLAEraikuntzako Lanbide Heziketazikloa ikasi nuen, eta Eibar-Gasteiz autopistako lanetan aritunintzen. Gaur egun ArrasatekoUdaleko lanak gainbegiratzenegiten dut lan. Izugarri gusturanago egindako hautuarekin, askogustatzen zaidalako eraikuntzarenmundua. Egia da, agian neskanaizelako, uneoro erakutsi beharizan dudala lan honetarako baliodudala, eta uneoro sentitu dudalaniri begira zeudela. Baina, gauregun, hori guztia erakutsidudanean, ez daukat inolakoarazorik emakumea izateagatik.Hala ere, beti izaten dirakontatzeko modukoak; behin,autopistako lanetan nenbilela,bezero batek nagusiarekin ikusieta aparejadorea ote nintzengaldetu zidan. Nik, ezetz. Orduannagusiaren alaba ote nintzengaldetu zidan. Nik berriz ezetz.Eta azkenean nagusiaren idazkarianintzela ondorioztatu zuen.

Dudarik gabe, horre-tara iritsi ahal izatekoemakumearen eta gizarte-aren kontzientziazioa bul-tzatu beharra dago, eta horiguztion lana da.

Azkenik, enpresaria bera kontzientzi-atu beharra dago, emakume batek gizon ba-tek bezalaxe lan egin baitezake edozein sek-toretan, eta hori ikusarazi behar zaio kontra-tatzaileari.

Enpresarien Elkartetik eta Administra-zioetatik, goitik behera, enpresen jabeei zu-zendutako kontzientziak aldatzeko progra-mak eta ekintza zehatzak martxan jartzenari dira. Lanbide Heziketako ikastolek, hur-bil dauzkaten enpresariekin gauza bera egi-ten dute beren mailan. Eta batzuetan ez daerraza: asko dira gai honen inguruan daudeneraginak eta interesak. “Gure ikasleek, beregeneroagatik, ez dutela bereizkeria pairatukobermatu nahi dugu. Baina eskuak lotutadauzkagu gai honetan. Areago, ikasleak ere,gizarteak egiten duen indar gogorraren ondo-rioz, autobaztertu egiten badira ikasteko au-keraketa egiten dutenean”, nabarmendu duteLanbide Heziketako arduradunek.

Emakumeak gizartean bere tokia irabazidu, baina oraindik txoko askotara ez da iritsi.Bada ordua bazter horietara ere iristekoa, gi-zarte osoak horretarako bidea egin dezan.ikastola

152006/MAIATZA*150ikastola

�����������������

LA MUJER Y LA EDUCACIÓNPROFESIONALSi analizamos las matrículas deEducación Laboral, nospercatamos de que hay sectorescomo la administración, la salud,el comercio o los serviciossocioculturales en los que lamujer tiene el acceso fácil y

otros en los que la mujer notiene presencia alguna. La mujerno realiza los estudiosprofesionales que le permitenunas mayores opcionesprofesionales. Los responsablesde Educación Profesional de lasikastolas analizan el tema.

�����������������

LA FEMME ET LAFORMATIONPROFESSIONNELLE Si l’on se penche sur lesinscriptions en formationprofessionnelle, on se rendcompte que la femme afacilement accès à certainssecteurs comme par exemple

l’administration, la santé, lecommerce ou les servicessocioculturels et qu’elle esttotalement absente dans certainsautres. Elle choisit souvent desbranches offrant peu dedébouchés professionnels. Nousnous sommes entretenus sur lesujet avec les responsables de laformation professionnelle au seindes ikastola.

INKESTAK �

Page 16: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

––––TERE ARREGI, OTEITZALIZEO POLITEKNIKOABere garaian Magisteritza ikasinuen eta ondoren 13 urte emanditut argazki denda bateanlanean. Hori itxi zutenean nireperfila berritzeko LanbideHeziketa ikastea erabaki nuen.Proiektu mekanikoen garapenaGoi Zikloa egin nuen, unehorretan horixe zelako niretzakoegokiena. Gaur egun Oteitzan

bertan ari naiz lanean, Mekanikatailerreko biltegiko arduradunanaiz, eta mantenu lanetan erearitzen naiz. Nik sentitu dut,batez ere praktikak egitekogaraian, oraindik oztopo askodituela emakumeak lan munduan, enpresarioen pentsaeraaldatu beharra dagoela. Askodaukagu egiteko oraindik.•

HEZIKETA ZIKLOA

> OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA - ZARAUTZMekanizazioaEkipo eta instalakuntza elektroteknikoaProiektu mekanikoen garapenaMekanizazio bidezko produkzioaSistema automatikoen kontrol eta erregulaketaIndustri ekipoaren mantenuaInformatika Aplikazioen Garapena

WEB ORRIA: www.oteitzalp.org TLF: 943 111 000 <

> ARIZMENDI IKASTOLA - ARRASATEErizaintzako Laguntza Osagarriak Arreta SoziosanitarioaAnalisi eta KontrolaIngurumen KimikaEraikuntzako Proiektuen Garapena eta AplikazioaObra eta Planen BurutzapenaGorputz eta Kirol Ekintzen AnimazioaHeziketa Fisikoan, Osasunean eta Aisialdian Irakasle balioanitza

WEB ORRIA: www.arizmendi.ikastola.net TLF: 902 11 20 25 <

> IBAR EZKERRA IKASTOLA POLITEKNIKOA - PORTUGALETEInformatika sistemen ustiapenaInformatika sistemen administrazioaGorputz eta Kirol Ekintzen Animazioa

WEB ORRIA: www.ibarezkerra.net TLF: 94 472 43 66 <

> BARANDIARAN LIZEOA - DONOSTIAArgitalpen Diseinua eta EkoizpenaGorputz eta Kirol Ekintzen SustapenaInformatika Aplikazioen Garapena

WEB ORRIA: www.barandiaranlizeoa.com TLF: 943 21 33 55 <

> IBAIZABAL IKASTOLA / LEA ARTIBAI IKASTETXEA - DURANGO

Molde eta Lanabesen Diseinua eta Fabrikazioa (CAD-CAM-CAE)moldaketa eta sisterizaturako

WEB ORRIA: www.leartik.com TLF: 94 621 58 77 <

KOLOREEN ESANAHIA� Gehienak mutilak izaten dira� Gorabeherak egoten dira baina gehienak mutilak izaten dira� Nesken eta mutilen kopurua orekatua izaten da� Gehienak neskak izaten dira � Gorabeherak egoten dira baina gehienak neskak dira

* Neska-mutilen kopuruak:ehunekoetan, ikasturte honetako matrikulazioaren arabera.* JOERA:urtetan zehar,Heziketa Ziklo bakoitzaren matrikuazioaren arabera

IKASTOLEN HEZIKETA ZIKLOAK / GENERO ROLAK

EM/GM

EMEMGMGMGMGMGM

EMEMGMGMGMGMGMGM

EMGMGM

GMGMGM

GM

NESKAK

2091404Berria

84Berria567525Berria22Ez da LH bakarrik

232550

2215Berria

0

MUTILAK

98100918610096

16

442575

78

767550

7885

100

JOERA

Berria

ikastola |*150MAIATZA/200616

Page 17: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza
Page 18: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

iks“Gabonetan egin zidaten lehen

agurra. Haurren jaialdiaerdi parean zenean, aurkezleakomenaldia egingo zidatela iragarrizuen. Umeak kanta bat eskainizidaten, bertsolariak hasi zirenkantuan eta lehendakaria lore sortaikusgarri batekin agertokira agertueta igotzeko eskatu zidanean,zintzurrean korapilo izugarri batjarri zitzaidan. Negar egitekogogoa bakarrik sentitzen nuen.Zerbait esateko eskatu zidaten etahorixe esan nuen, une txarrak igarogenituela, baina ederrak ere baieta denon artean ikastola aurreraatera behar dugula. Ikastola nirebihotzeko zati handi bat dela etahorrelakoak”, esan zigun.

Egun horretan bertan afari batizan zuten. Ikastolako irakasle etalangile guztiak bildu ziren MariKarmenen ondoan. “Ni inauterietanbeti mozorrotu izan naiz eta nireargazkiekin eta esaldi batzuekinosatutako koadro bat oparituzidaten”, esan zigun Mari KarmenUrangak.

Koadro horretan ba omen dirabertso batzuk ere, habanera doinuankantatuak. Honela dio lehenak:“Gustura entzungo dozu, Maritxuzure bertsua/ Zornotzan dozuamalurtzat urangatarren lekua/ ‘voya matar andereños’ zure betikooihua/ izaera maitagarria eta letxetxarrekua/ ikastola hau zu barik ezda izango parekua/ antimonarka haudogu oso erregina gozua/ AndraMari ikastola da, Maritxurengaztelua”.

Zornotzarra da, administrariikasketak egin zituen gaztetan etaikastolan lanean hasi aurretikAndra Mariko bazkidea zen.1966an sortu zen ikastola andereñoMirenen etxean eta ondorenkarmeldarren komentua, akademia

bat, abadetxea eta txalet bateanibili ziren ikastolako haurrak1981ean Larre auzoan eraikinpropioa altxatu zuten arte.

“Ni 1972an hasi nintzenikastolan lanean. Baina ordurakoikastolaren alde lan asko egindakoanintzen. Guraso eta bazkide taldeakibiltzen ginen kaleak banatu etaatez ate dirua eskatzen. Urtebeteegin nuen beste andereño batenlaguntzaile. Berrogeita lau haurgenituen gelan eta ibiltzeko erearazoak izaten genituen.Urtebeteko lan horren ondorenadministrazioan jarri ninduten. Ezzegoen kontaduria libururik ere.Kontxi Burdiña zuzendari zegoenorduan. Enpresa bat itxi zela jakingenuen eta bulegoetako materialaekartzera joan ginen. Pare batmahai eta artxibatzaileak ekarrigenituen. Gogoratzen naiz oraindikhamabosteko ama talde bat bildueta nola jardun genuen artxibategiaantolatzen. Orduan ez zegoenordenadorerik. Idazteko makinabatean egiten zen dena. 1986anedo erosiko genuen lehenordenadorea, igual geroago.Laurehun errezibo eta gehiagoegiten nituen makinaz sekulakoabiadan”, gogoratu zuen.

Urte gogorrak izan zirenhasierako haiek. Beti iritsi ezindazebiltzan diruz. “Hartzekodunekdeitzen zutenean ez jakinarenaegiten espezializatu nintzen.

MARI KARMEN URANGA, AZKEN HIRU HAMARKADETAN ZORNOTZAKO ANDRA MARI IKASTOLARENADMINISTRAZIOA ERAMAN DUEN ADMINISTRARIA, ORAINDIK ERE HUNKITU EGITEN DA EGINBERRI DIOTEN AGUR ETA OMENALDIEN BERRI EMATEN HASTEN DENEAN.

34 urte Andra Marinadministrari

Mari Karmen Uranga

BERRIAK >

18

“Gustura entzungo dozu, Maritxu zure bertsua/ Zornotzan dozu amalurtzaturangatarren lekua/ ‘voy a matar andereños’ zure betiko oihua/

izaera maitagarria eta letxe txarrekua/ ikastola hau zu barik ez da izangoparekua/ antimonarka hau dogu oso erregina gozua/

Andra Mari ikastola da, Maritxuren gaztelua.”

Page 19: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

Halaxe esaten zidan zuzendariak,‘zuk ezer ez dakizun itxurak egin.Hori oso ondo egiten nuen, bainaandereño eta irakasleen soldatakatzeratzen zirenean askoz eregogorragoa izaten zen. Berenpremien berri ematera etortzenzitzaizkidan eta hurrengo hilabeteangutxienez soldata erdia ordaindukoniela agintzen nuen. Oso urte txarrakpasatu genituen. Irakasle bakoitzariia milioi bat pezeta zor izaterairisten zarenean, oso zaila da etxeraumore onez joatea. Garai hori eta

Publifikazio Legearen urteak izandira ikastola honetan gogorrak.Izugarria izan zen hemengoa.Makina bat negar egin genuen.Azken urte hauetan joan da ikastolabere onenera itzultzen. Dagoeneko300dik gora ikasle dugu, baina400dik gora genituen orduan”,jarraitu zuen kontatzen.

Ea eguna zertan pasatzen duengaldetu eta eguna hasteko moduabederen oso bitxia duela jakingenuen. “Goizean jaiki eta gizonarizukua egiten diot. Gero arte esan,beheko tabernara jaisten naiz eta hanhartzen dut nik nire zukua etakafesnea”, esan zigun.

Urtebete egon da bere ordezkoaberarekin lanean eta zerbaitateratzen ez zaionean deitu egitendio eta Mari Karmen Uranga poziketortzen da ikastolara. iks

192006/MAIATZA*150ikastola

�����������������

LOS ENTRESIJOS DE LAIKASTOLA ANDRA MARI Mari Karmen Uranga hadedicado más de media vida a laikastola Andra Mari deZornotza. Desde su puesto deadministradora, conoce comopocos los entresijos de laikastola. En la entrevista, relata

con un cierto tono de humor losaños de pesadilla que vivió laikastola y también los momentosbuenos.

�����������������

LES ANECDOTES DEL’IKASTOLA ANDRA MARI Mari Karmen Uranga a passéplus de la moitié de sa vie au

sein de l’ikastola Andra Mari deZornotza. De part sa fonctiond’administratrice, elle connaîtcomme personne les histoires decette ikastola.Tout au long de l’entrevue ellenous a relaté avec un certainhumour les années noires et lesbons moments vécus parl’ikastola.

Page 20: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

BERRIAK >

20

ikswww.ikastola.net

stola.net

Arantza Munduateren esanetan,“lehenengo webgunean

informazio asko sartu genuen etadenborarekin ikusi da aldaketakbehar zituela, bai diseinuan eta baiorrialdearen antolamenduan. Azkenbi ikasturteetan Komunikazio Planamartxan jarri nahian ibili gara, etaazkenean iaz Komunikazio Proiektuaonartu zen; 2005-06 Gestio Planean,webgune berria lantzea egokitu zaiteta horri heldu diogu”.

www.ikastola.net webguneansartzen den edonork berehalanabarituko du berrikuntza, aldaketabistakoena diseinuan eman delako.

IKASTOLA.NET berritua sareanHAMAR URTE DENBORA ASKO DA EGUNERO ETA ETENGABE ALDATZEN ARI DEN INTERNETEN MUNDUAN. HARTARA,WWW.IKASTOLA.NET WEBGUNEA BERRITZEA BEHARREZKO IKUSTEN ZEN, SORTU ZENETIK BERE HORRETAN BAITZEGOEN. ALDAKETABISTA-BISTAKOA DA, ORRIALDEAN SARTU BEZAIN PRONTO NABARI BAITA DISEINU BERRIA.

Loraine Lekuona,Yon Zubizarreta eta Arantza Munduate.

Page 21: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

212006/MAIATZA*150ikastola

�����������������

UNA PÁGINA WEBREMOZADA www.ikastola.net, la página webde las ikastolas, necesitaba unremozamiento después de diezaños de funcionamiento y loscambios saltan a la vista. Laresponsable de la página,Arantza Munduate, como

Lloraren Lekuona y YonZubizarreta, que se hanencargado del diseño y loscontenidos, nos explican loscambios introducidos.

�����������������

MODERNISATION DE LAPAGE WEB Le site officiel des ikastola

(www.ikasteola.net) a été misen place il y a une dizained’années. Il était grand tempsde le moderniser. ArantzaMunduate, responsable du site,ainsi que Loraine Lekuona etYon Zubizarreta (personnesayant apporté des modificationsau niveau du design et ducontenu de la page) nous ontfait part des nouveautés.

www.ikastola.net www.ikast

Yon Zubizarreta eta LoraineLekuona aritu dira orrialdeaberritzen,Yon batez ere diseinuan,eta Loraine, edukietan. Etaaurrerantzean ere hauek biakarduratuko dira webgunearenmartxaz, interneten munduan betibaitago zer egin eta zer berritu.

Orrialde berria hiru zatitanbanatua dagoela esan daiteke;ezkerreko zutabea, erdiko laukimodukoak, eta eskubiko zutabea.Ezkerreko zutabeak du berezikigarrantzia, bertan topa baitaitekejendeak gehien eskatzen dueninformazio mota. Ikastola zer den,federazioen informazioa, proiektuenberri… aurki daiteke batetik.Nolabait, ikastolen aurkezpentxartela eta muina litzateke hauguztia; ikastola bat zer den ezagutunahi duten gurasoentzat baliagarria,eta baita proiektu zehatz baten

inguruko informazio zabalagoa nahiduenarentzat ere. Beste berrikuntzagarrantzitsu bat liburutegiarena da;Konfederazioak orain arte argitaratudituen dokumentu guztiak topadaitezke bertan. Asmoa da pixkanakadokumentu horiek denakdigitalizatzea, eta lan horretan aridira buru-belarri. Gainera,dokumentazio historiko etagarrantzitsu horrez gain,aurrerantzean Konfederazioakargitaratu dituen dokumentu guztiakere orrialdean zintzilikatuko dira,edonork eskura izan ditzan.

Ikastolen datu-basea eregarrantzitsua da. Ikastola bakoitzareninformazio zehatza eskaintzen duwebgune berrituak, hasi helbidetik,pasa zuzendaritik eta zerbitzuetanbukatuz.

Ikastola Egunek ere beren txokoadaukate, polit askoa gainera. Linkbaten bidez bakoitzean sartzekoaukera eskainiko du. Aurrekoedizioetako logoak ere biltzen ditutxoko horrek. Ikastola Aldizkariarenazalak eta digitalizatutako azken

urteotako zenbakiak ere topadaitezke, eta ikasmaterialaren atalaketa lotura interesgarrienenak —oraingoz aldizkari ofizialak daudehemen— osatzen dute aipatuezkerreko zutabea.

Erdialdean sei laukitxo ikusdaitezke, mugitzen ari direnakgainera. Hauetatik hiru beti berdinakizango dira, asko erabiltzen direlako:ikasmaterialaren denda —erosketakon line egiteko modua eskaintzen du—,Euskal Herriko ikastolen zerrenda, etaGurasoen Txokoa. Beste hiru laukiakunean-unean aldatzen joango dira,mementuaren arabera. Orain,esaterako, Euskal Curriculuma etaJardunaldi Pedagogikoak dira laukihorietako gaiak. Asmoa dahamabostero-edo hiru lauki horiekaldatzen joatea.

Eta, azkenik, eskubiko zutabeanzerbitzuak ditugu. Agenda, argazkialbumak eta halakoak sartuko dituztebertan. Eta, gainera, webguneareneremu pribatuetara joatekoerabiltzailea eta pasahitza eskubikozutabean zehaztu behar dira. Izanere, web orrialdeak eremu publikoa—edonoren eskura dagoena— etapribatua —gobernu organoetako

ordezkariei eta, zuzendutakoa— ditu.Pribatuari dagokionez badaberrikuntzarik. Egitasmo bakoitzakbere txokoa izango du, eta egitasmohorretako arduradunaren egitekoaizango da txoko hori antolatzea etaeguneratzea.

Nori zuzenduta dagoen orrialdea?Bada, printzipioz, ikastolei.“Ikasturtean zehar ematen dugunformazio guztia webgunean dago,ikasmaterialgintza, gidak, berriak…ikastolentzat oso baliagarria da.Gurasoentzat ere interesgarria da,ikastola zer denaren inguruan ikuspegizabala eskaintzen baitu. Gainera,katalogoak ikusteko, materialaerosteko eta zerbitzuen berri jakitekomodua eskaintzen du. Agianwebgunearen atal batzuk profesionaleizuzendutakoak dira, baina,orokorrean, webgunea irekia da,interesa duen edonori zuzendutakoa”,agertu du Arantza Munduatek.

Interesak interes, webguneaberritua izan eta lehen hilabeteandagoeneko 30.000 bisita inguru izanditu. Ez da marka txarra. iks

“Orrialde berria hiru zatitan banatua dagoela esan daiteke;ezkerreko zutabea, erdiko lauki modukoak, eta eskubiko zutabea.

Ezkerreko zutabeak du bereziki garrantzia, bertan topa baitaitekejendeak gehien eskatzen duen informazio mota. Ikastola zer den,

federazioen informazioa, proiektuen berri…”

Page 22: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

ikastola |*150MAIATZA/200622

GURASOENABESBATZAZONOTZAKO ANDRAMARIN—Beñat Egiarte, ZornotzakoIkastolako Abesbatzarenzuzendariak, musikarekinelikatu da txikitandik.Aitona eta amonatrikitilariak zituen aitarenaldetik. Amak, MirianRuizek, akordoi orkestra batzuzendu zuen 25 urtez etaberak sortu zuen orain delahamabi urte ikastolakoabesbatza ere. Beñatek,Medikuntza ikasten ari denarren, trikiti klaseakemateaz gainera ikastolakoabesbatza zuzendu ereegiten du.

“Amak abesbatzako kideizaten jarraitzen du eta aitakere kantatzen du. Amahorretara dedikatzen da. Biabesbatza zuzentzen ditu,Zeberioko herrikoa bat etaZornotzan bigarrena. LehenZornotzan EmakumeenElkarteko abesbatza ereberak eramaten zuen.Hogeita bost urtean akordeoi

orkestra bat ere gidatu zuen.Lehen udan lehiaketetan etaibili ohi ginen. Orain hobbymoduan jarraitzen dugu”,esan zuen Beñatek.

Aitona trikitilaria izanzen eta amona ere bai.Eduardo Egiarte zentrikitilaria. Orain zazpi urtehil zen. Haren iloba, BeñatEgiarte, bi urterekin hasi zenAndra Mari ikastolan eta 15urterekin atera zen.“Amarekin eta neurekontura ikasi dut musika. Eznaiz kontserbatoriora joan.Trikitia bai ikasi dudalaGernikan eta Zornotzan.Orain neuk ematen dituteskolak. Baina ez naizhorretara dedikatzen.Medikuntza ikasten arinaiz”, kontatu zuen BeñatEgiartek.

Ea musikak terapiabezala balio duen galdetugenion. “Abesbatzakoentzatseguru asko bai. Neuk ereederki pasatzen dut, bainatarteka amorrarazi egitennaute. Ni lanera joatennaizen arren haiek juergarako

gogoa izaten dute, jolasmodura ere hartzen baitute”,jarraitu zuen.

Hogeita bi urte besterikez ditu oraindik Beñatek,baina gurasoek kasu egitendiote. “Nire amari bainokasu gehiago egiten didatelauste dut”, esan zuen.

Honela bigarren urtea duabesbatza zuzentzen.

Azken ikasturtera arteikastolako jaialdietanbakarrik hartzen zuten parte,ikasturte bukaeran etaGabonetan. “Besteikastolaren batera atera izandira. Badakit Abusukoikastolan izan zirela,inaugurazioan, baina joanden urtean BizkaikoAbesbatzen Elkartean sartuginen eta elkarte horrekudaberrian antolatzen dituenkontzertuetan parte hartzenhasi gara. Iaz izan ginen etaaurten ere hartuko duguparte. Lau bat kontzertuizaten dira Bizkaianbarrena”, jarraitu zuenzuzendariak.

Gehienak lehengogurasoak dira. Ikastolanumeak dituztenak gutxi diraoraindik. “Gure helburualehengo guraso hauei eutsieta berriak erakartzea da.Bestela ikastolako aitona-amonen abesbatza izango da.Gazteena nire ama da eta 45urte ditu. Gehienak, noski,emakumeak dira, baina horiEuskal Herri osokoabesbatzetan gertatzen da”,esan zuen Beñatek.

Hamazazpi kide dirabertan. Euskaraz kantatzendute gehienbat, eta ingelesez

zein galizieraz ere bai. Gaurgaurkoz Bizkaian dagoenikastolako gurasoenabesbatza bakarra da. Asteanbehin biltzen diraentsaiatzeko, asteartetanzortziak eta erdietatikhamarretara, hain zuzen ere.

ARIZMENDIIKASTOLANNORMALTASUNEZARI DIRA LANEAN—Arlan enpresakbarrakoiak eman dizkiosutearen kalteaksamurtzeko.Joan den otsailaren 19anizugarrizko ezustea hartuzuten Arrasaten, ArizmendiIkastolan sute handia gertatubaitzen. Oraindik argitzekodauden arrazoiak direlamedio, San Viator gunearenondoko eraikinak su hartuzuen goizaldeko ordubataaldera. Ez zen zauriturikizan, baina kalteaknabarmenak izan ziren.Aipatu eraikineko goikosolairua eta bertakotresneria guztia erabatkiskali ziren. Behekosolairuan gertatutakokalteak zehazteko daudeoraindik; goikoan sortutakohondakin guztiak ondo jasoondoren ikusiko dutebenetan norainokoa dengalera.

Goiko solairu horretanDBHko 3. eta 4. mailakoteknologia tailerrak zeuden.Hartara, hilabete inguruegon dira maila horietakoikasleak teoria bakarrik

lantzen. Baina dagoenekokonpondu dute arazoa,Bizkaiko Arlan enpresakbarrakoiak jarri baitituArizmendi ikastolan sutearengalerak samurtze aldera.San Viatorreko patioandauden barrakoi horietanematen dituzte orainteknologia tailerrak. Arlanenpresa modulo horiekeraikitzen aritzen da, etasutearen berri jakin ondorenikastolara deitu etabarrakoiak eskaini zizkienbertako arduradunei laneanjarraitzeko modua izanzezaten. 146 metro koadrokobarrakoiak jarri dituzte.Tresneriari dagokionez —kontuan izan behar da suteaklarri kaltetu zituelatailerretako makinak-eta—,beheko solairuko tresneriaberreskuratu dute eta,gainera, Alecop enpresak erelaguntza eskaini die alorhonetan.

Ikastolako KomunikazioArduradunak, AlbertoGarrok, agertu duenez,“azkar eta ondo konpondudugu arazoa, jende etaerakunde askoren laguntzaizan dugulako. Berezikiaipatu behar da Arlanenpresa, eta baita Alecopere. Gainera, jende askokdeitu digu animoakemateko”.

Oraindik peritaje lanetanari dira Arizmendi ikastolan,baina behin paper kontuakamaituta, eraikina berritzenhasiko dira. Aurreikuspenenarabera, 2007 hasierarakomartxan izango da berriz ereSan Viatorreko eraikina.•

iksBERRIAK >

Martxoaren 27an, Euskal HerrikoIkastolen Konfederazioak, BiltzarNagusia burutu zuen Ikastolen Etxean.Lehendakariaren agurra, aurrekobileraren akta, 2004-05 GestioTxostena eta 2005-06 Gestio Planarenberri eman ondoren,EHIKren zuzendariakkonfederazioaren gaur egunekoegoeraz eta etorkizunaz luze jardun zuen.Guztira 99 pertsonek parte hartu zuten.

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOAREN BILTZAR NAGUSIA

Page 23: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza
Page 24: "Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza